Filmak eta azpitituluak

PROZESUAN & ESKOLA IBILTARIA

Filmazpit katalogoan
EUROPA TRANSIT: PRISTINA & TESALONIKA
2016
Xuban Intxausti
Espainia
Serbiera, albaniera, ingelesa & arabiera, kurduera, greziera, ingelesa, gaztelania
Elkarbizitzaren trantsiziorako kultura
58 min. & 58 min.

1998ko otsailaren eta 1999ko ekainaren artean, Kosovoko gerra izan zen: gatazkaren ondorioz, 13.000 lagun hil edo desagertu ziren, gehien bat zibilak. 17 urte beranduago, auzitegi berezi bat jarri da martxan, Kosovoko Askapenerako Armadako goi-agintariek ustez egindako krimenak ikertzeko. Ikertuen artean, Kosovoko egungo presidentea dago, Hashim Thaçi. Dokumentalak erakusten du nola aurre egiten dion Kosovoko gizarteak bere iraganaren alde ilunena gogora ekartzeari. Alde bietako biktimak, politikariak, fiskalak, gerra beteranoak, auzitegiko medikuak, GKEetako kideak eta artistak; guztiek hausnartuko dute atzera begiratzeko moduaren inguruan, etorkizun baketsua lortzea xede izanik.

--

Fatima, Hassen, Delsher, Deliar, Sahad, Mohamad Nour, Yusef, Roshin, Riham, Lin... Izen berezi horiek aurpegia, begirada eta grina jartzen diete indarrez lekuz aldatu edo mugak zeharkatu behar izan dituzten ia 50 milioi neska-mutilei, UNICEFen datuen arabera. Jasaten dituzten sufrimendu guztiez gain, haurrok eskola-ziklotik at gelditzen dira: nekez idazten dute, ezin dute irakurri eta oinarrizko eskola-ohiturak galdu dituzte. Dokumental honek ekintza artistikoa proposatzen die Ghersoko kanpalekuko (Tesalonikako iparraldea, Grezia) haur siriarrei: animaziozko laburmetraia egitea. Honen bitartez, izan nahi luketen eta ez duten eskolari buruzko kezkak eta nahiak adieraziko dituzte.

*Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek honako hiri hauek bisitatu zituen 2016an: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Europa Transit taldeak eta hamar lan horiek Europa Transit bilduma osatzen dute.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak