Albisteak

Kortxeak & Krispetak azpitituluak

2016-10-11

Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik, Kortxeak & Krispetak zikloan eman diren dokumental musikalen azpitituluak eskuragarri Filmazpiten. http://oihaneder.eus/krispeta-jana-amy-eta-marleyren-kortxeak-lagun/

Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean jarri zuen martxan Kortxeak & krispetak zikloa. Bertan uztaileko lehen hiru ostiraletan musika eta zinema uztartzen dira musika estilo desberdinen bueltan.

Zehazki arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egonten da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatzen dute. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ematen dira. Filmen euskarazko itzulpenak ziklorako espresuki egin ditu SINKRO Subtitling enpresak. 

Honako filmen azpitituluak gehitu dira momentuz:

  1. AMY (Kortxeak & Krispetak 2016)
  2. MARLEY (Kortxeak & Krispetak 2016)
  3. SEARCHING FOR SUGAR MAN (Kortxeak & Krispetak 2015)
  4. CONTROL (Kortxeak & Krispetak 2015)
  5. SWING KIDS (Kortxeak & Krispetak 2015)

 

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak