Albisteak

ANIMADEBA 2019 ANIMAZIOZKO FILM LABURREN BILDUMA Filmazpit katalogoan

2019-07-01

Filmazpit programak, Animadeba 2019 Nazioarteko Animazio Zinemaldiko aurreneko edizioan Sail Ofizialean lehiatu diren hamar film laburrekin bilduma berria osatu du.

Euskal Herriko animazio ekitaldi urtetsuena, hamarkada luzeko ibilbide arrakastatsuaren ostean mostra izateari utzi eta nazioarteko jaialdi bihurtu da. Debako herrian ospatu da jaialdia eta Sail Ofizialean lehiatu diren zazpi herrialdeetako film laburrek osatzen dute Filmazpit bilduma. Hainbat animazio teknika aurkitu daitezke kolore nahiz zuri-beltzean eginak dauden lanetan: rotoskopia, cel gainean marrazketa, 2D, kristal gainak pinturaz margotzea, stop motion edo/eta plastilinazko animazioa. Originaltasuna nagusi da gai ezberdinak jorratzen dituen bilduma eklektiko honetan eta denentzat bada zerbait ikusteko. Film labur hauek guztiak hainbat herrialdeetako zinema jaialdietan proiektatu eta saritu ostean heldu dira Filmazpit katalogora, ohi bezala, kosturik gabe emanaldi publikoak antolatu gura duen ororen eskura jarriz.

Honakoak dira bilduma osatzen duten filmak:

 

LAUREN GREENFIELD: HOW CAPITALISM EXPLOITS INSECURITIES | Lena Greene | AEB | 2019 | 3’

Hizkuntza: ingelesa euskarazko azpitituluekin

Sinopsia: Generation Wealth dokumentalaren zuzendaria “kapitalismoaren kostu eta degradazio nagusienaz” mintzo da; emakume eta neskatoei eragiten dien kaltea.

 

A BUS | Wen yu Li | Txina | 2018 | 6’35’’

Hizkuntza: elkarrizketa gabe

Sinopsia: Autobusa A hiritik B hirira

 

CÓMO Y POR QUÉ SE HA ESFUMADO DON JOSÉ | Moshe Ben-Avraham | Israel | 2018 | 12’38’’

Hizkuntza: elkarrizketa gabe

Sinopsia: Jose jaunak bere edarira erori den erleari laguntzen dio ito ez dadin. Bat-batean, ahate batek erlea irensten du eta Jose haren atzetik abiatzen da bidaia surrealista batean.

 

NEW YORK AFTER RAIN | Haisi Hu | AEB | 2018 | 5’53’’

Hizkuntza: elkarrizketa gabe

Sinopsia: Filmak hil aurreko unea esploratzen du—pertsonaiaren malenkonia, beldurra eta hozmintzea.

 

LE MANS 1955 | Quentin Baillieux | Frantzia | 2018 | 15’

Hizkuntza: ingelesa eta frantsesa euskarazko azpitituluekin

Sinopsia: Le Mans-eko 24 Orduak, 1955. 300.000 ikusle daude alboetatik begira. Mercedes taldeko gidariak auto istripua izaten du 80 hildakotik gora eraginez. Halere, lasterketa aurrera doa.

 

THE BIRD & THE WHALE | Carol Freeman | Irlanda | 2018 | 7’03’’

Hizkuntza: elkarrizketa gabe

Sinopsia: Bale gazte bat familiagandik aldentzen da Naufragio bat esploratzera joateagatik. Bizirik atera den txoritxo kantari bat topatzen du kaiola batean eta elkarrekin bizirauten saiatuko dira.

 

FLUT | Malte Stein | Alemania | 9’55’’

Hizkuntza: alemana euskarazko azpitituluekin

Sinopsia: Aintzira zikin batek gainezka egiten du herrian uholdea eraginez. Kanpoan mundua baketsu hondoratzen den bitartean, barruan apokalipsi etxetiar bat hedatzen da.

 

SOY UNA TUMBA | Khris Cembe | Espainia | 2018 | 11’32’’

Hizkuntza: gaztelania eta galiziera euskarazko azpitituluekin

Sinopsia: Ohi bezala, mutiko batek bere aitak kontrabandoko tabakoa deskargatzen duela ikusten du gauaren erdian. Gaur gabekoa ordea, ez da tabakoa.

 

32-RBIT | Víctor Orozco Ramírez | Alemania | 2018 | 7’45’’

Hizkuntza: gaztelania euskarazko azpitituluekin

Sinopsia: Nire amona ziur zen bi alditan oker bera egiten duen animalia bakarra gizakia dela. Neure Internet-az film labur saiakera, memoriaren galtzeak, akatsak, zaintzak eta mendetasunak dena eta denak lokazten dituen mundu paralelo bat.

 

MUEDRA | César Díaz Meléndez | Espainia | 2019 | 9’

Hizkuntza: elkarrizketa gabe

Sinopsia: Bizitza edozein tokitan sortu daiteke, naturak modu arraroan jokatzen du eta egunek minutuak iraun ditzakete. Toki honetan ezertxo ere ez da ematen duena.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak