Filmak eta azpitituluak

MATANGI / MAYA / M.I.A.

MATANGI / MAYA / M.I.A.
2018
Steve Loveridge
Erresuma Batua - EEBB
Ingelesa
Dokumental musikala
96 min.

Bi hamarkadatan bildutako etxeko bideoek agerian uzten digute M.I.A.ren bizitza, aurrena Londresen errefuxiatu bat zenean, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena, jarrera politikorik onartzen ez duen negozio bateko izar bihurtu zenean. Zinemagilea bokazioz, M.I.A. duela hogeita bi urte hasi zen bere bizitza eta bere ingurukoena grabatzen Londresko hegoaldean; bere familia, jatorriz tamila, bertan errefuxiatu zen gerratik ihesi. Bideoan biltzen aritu izan zen materiala itzela da eta aukera ematen du gazte immigrante zeneko bere bizialdia berreraikitzeko, Londresko arraza-mosaikoan musika iparrorraztzat hartuta bere burua kokatzeko. Ondoren etorriko zen guztia: hip-hopa eta musika urbanoa ezagutu zituen, dokumentalista gisa aritu zen lankidetzan Elastica-rekin (oso bestelako estratu sozialak barnean zituena), eta berea izango zen soinua eta historia bilatzeari ekin zion obsesiboki: Sri Lankara egindako bidaia, bere aitaren bisita (lider gerrillari tamila), bat batean izar bihurtzea, eta estatus hori baliatzeko hartu zuen erabakia, hau da, genozidio bat salatzea, ez Europak ez Estatu Batuek ezta entretenimenduaren industrian agintzen dutenek entzutea nahi zuten genozidio.

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua

*Aurrerakin hau gaztelaniazko azpitituluekin dago.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak