Filmak eta azpitituluak

AINTZA

SLAVA
2016
Kristina Grozeva, Petar Valchanov
Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Milko Lazarov, Kitodar Todorov
Bulgaria-Grezia
Bulgariera
Korrupzioaren aurkako borroka, erronka bat Bulgariarentzat
101 min.

Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko ekingo dion borroka.

La Aventura Audiovisual (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

*Aurrerakin hau ingelesezko azpitituluekin dago.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak