1 00:00:49,983 --> 00:00:55,155 Zer arraroa dagoen gaur nire zerua, puntu horirik gabe. 2 00:00:55,321 --> 00:01:01,928 Bustita daukat manta, baina ez naiz beldur. 3 00:01:02,062 --> 00:01:04,731 Ihintza baita, nire adiskidea. 4 00:01:04,898 --> 00:01:05,999 Auskalo. 5 00:01:06,166 --> 00:01:09,669 Beharbada, noizbait etxe bat edukiko dut nik ere. 6 00:01:09,702 --> 00:01:15,108 Hemen dator gauero bisitan etortzen zaidan gizona. 7 00:01:15,375 --> 00:01:18,945 Termo bat kafesne bero ekartzen dit beti… 8 00:01:19,179 --> 00:01:21,948 …ni hobeto egoteko. 9 00:01:22,615 --> 00:01:24,317 Stefi da nire izena. 10 00:01:24,584 --> 00:01:26,920 Nire azala da nire etxea. 11 00:01:27,220 --> 00:01:29,155 Izarrak dira nire sabaia. 12 00:01:29,522 --> 00:01:32,158 Mantak dira nire ametsak. 13 00:01:32,759 --> 00:01:34,961 Bi gauza besterik ez dauzkat: 14 00:01:35,462 --> 00:01:38,398 Nire bizitza eta nire askatasuna. 15 00:01:40,400 --> 00:01:44,971 BIZITZAREN ANTZERKIA 16 00:02:43,963 --> 00:02:46,065 Txikia nintzenean… 17 00:02:47,066 --> 00:02:51,571 …baso handi bat esne zen gauzarik onena… 18 00:02:51,905 --> 00:02:55,742 …eta sobran zeuden apurrak… 19 00:02:55,875 --> 00:02:59,479 …eta azukre bete koilara. 20 00:03:05,585 --> 00:03:08,388 Massimo Bottura - "Refettorio Ambrosiano"ren sortzailekidea 21 00:03:08,521 --> 00:03:14,494 Zirrara bera izaten dute Hego Amerikako ume gehienek… 22 00:03:14,761 --> 00:03:17,564 …"dulce de leche" probatzen dutenean. 23 00:03:18,431 --> 00:03:21,901 Horrek gogorarazten dizu ogia urrea dela. 24 00:03:43,223 --> 00:03:47,427 On Giuliano Savina Parrokoa, Greco, Milan 25 00:03:48,161 --> 00:03:49,829 Gabon. 26 00:03:50,263 --> 00:03:52,599 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 27 00:03:54,400 --> 00:03:56,302 Zikinak ditut eskuak. 28 00:03:56,336 --> 00:03:59,239 Tira, Marco, emaiozu eskua gizonari. 29 00:04:01,541 --> 00:04:02,609 Nola duzu izena? 30 00:04:02,642 --> 00:04:05,178 Stefania; adiskideentzat, Stefi. 31 00:04:06,579 --> 00:04:07,914 Eta zuk? 32 00:04:08,147 --> 00:04:09,515 Marco. 33 00:04:10,083 --> 00:04:13,586 -Giuliano da nire izena. -A, Giuliano. 34 00:04:16,789 --> 00:04:18,591 Apaiza naiz. 35 00:04:19,192 --> 00:04:20,627 Ez nuen sekula pentsatuko. 36 00:04:20,693 --> 00:04:25,565 Inoiz ez baita inor normalik etorri arratsean guri zerbait ekartzera. 37 00:04:26,699 --> 00:04:29,068 -Inoiz ez da inor etorri? -Ez. 38 00:04:30,536 --> 00:04:32,572 Oso arraroa da. Apaiza! 39 00:04:32,639 --> 00:04:37,577 Ez zara polizia izango, gu botatzera etorria? 40 00:04:37,644 --> 00:04:39,679 Apaiza naiz. 41 00:04:41,714 --> 00:04:43,316 Egunean-egunean bizi gara. 42 00:04:43,549 --> 00:04:47,654 Jateko, eskumuturrekoak saltzen ditut. 43 00:04:48,788 --> 00:04:52,425 Ez, zu batzuetan kanpora irteten zara, eskean. 44 00:04:53,593 --> 00:04:58,364 Badaukat hemen gauza bat, oso bihotzekoa zaidana. 45 00:04:59,165 --> 00:05:02,468 Itxaropenaren nire giltza da. 46 00:05:02,835 --> 00:05:05,104 Lepotik zintzilik daramat. 47 00:05:05,405 --> 00:05:12,078 Egunen batean nire etxeko atea irekiko didalako itxaropena dut. 48 00:05:12,512 --> 00:05:14,681 Horixe besterik ez dut nahi. 49 00:05:15,181 --> 00:05:18,251 Etxe bat besterik ez. 50 00:05:24,123 --> 00:05:27,293 Egunerokotasunean ez galtzeak amets egiten segitzen uzten du. 51 00:05:27,493 --> 00:05:31,030 Zure buruari entzutea eta inguruari entzutea. 52 00:05:32,565 --> 00:05:34,100 Zer da guretzat… 53 00:05:34,801 --> 00:05:36,302 …sukaldaritza? 54 00:05:36,336 --> 00:05:37,470 Zer da guretzat… 55 00:05:38,671 --> 00:05:40,873 …munduari jaten ematea? 56 00:05:43,776 --> 00:05:47,213 Ogi lehorra, bezperako ogia… 57 00:05:48,081 --> 00:05:51,317 …urre bihur daiteke hainbeste jenderentzat. 58 00:05:52,618 --> 00:05:54,987 Orduan, nondik hasi? 59 00:05:59,192 --> 00:06:00,693 Milanera joan nintzen… 60 00:06:00,827 --> 00:06:04,597 …Milango auzorik pobreeneko leku batera. 61 00:06:04,964 --> 00:06:06,933 Milango Greco auzora… 62 00:06:06,999 --> 00:06:10,870 …han sekulako eliza bat dago… 63 00:06:10,937 --> 00:06:13,806 …eta, batez ere, apaiz zoragarri bat. 64 00:06:15,241 --> 00:06:16,275 Zatozte hemendik. 65 00:06:19,712 --> 00:06:22,115 -Ongi etorri! -Eskerrik asko. 66 00:06:23,316 --> 00:06:27,520 Pasatzen ari zen tren baten edertasunaz ari zitzaigun… 67 00:06:27,754 --> 00:06:31,157 …hura sinestezina zen, Kerouac bezalakoa, Dylan bezalakoa. 68 00:06:31,257 --> 00:06:35,661 "Begira 1930eko antzoki hau, gauza miragarriak egin litezke hemen". 69 00:06:40,733 --> 00:06:43,970 Labean sartu, eta ondo-ondo txigortu. 70 00:06:44,170 --> 00:06:46,639 Hezetasun guztia galtzen du horrela. 71 00:06:51,644 --> 00:06:55,148 Hau erantsi diot: ogia, ur pixka bat, esnea… 72 00:06:55,314 --> 00:06:57,049 …eta kurkuma-ukitu bat. 73 00:06:57,617 --> 00:06:59,218 Goxo-goxoa! 74 00:07:01,988 --> 00:07:04,824 Non bizi zara orain? 75 00:07:05,258 --> 00:07:07,627 -Monza-ko tren-geltokian. -Oraindik? 76 00:07:07,660 --> 00:07:11,464 Aterpeak iheslari beltzez beteta daude eta. 77 00:07:12,098 --> 00:07:13,466 Giorgio! 78 00:07:13,633 --> 00:07:17,036 Han eser gaitezke. Zatoz, mesedez. 79 00:07:17,236 --> 00:07:19,205 Ez, etorri nirekin. 80 00:07:26,345 --> 00:07:27,980 Giorgio, ura nahi duzu? 81 00:07:29,282 --> 00:07:31,717 -Ongi etorri "Refettorio"ra! -Eskerrik asko. 82 00:07:35,521 --> 00:07:37,623 Hau al da etorri zareten lehen aldia? 83 00:07:37,790 --> 00:07:41,093 Ez, Sammartini kalean bizi nintzenean… 84 00:07:41,360 --> 00:07:46,933 Leku honetaz ari da, maitea. Lehen aldia dugu hemen. 85 00:07:47,934 --> 00:07:50,369 Guretzat, arazo handia da Monzatik etortzea. 86 00:07:50,470 --> 00:07:55,341 Hemen garrantzi handiko chefak daude. 87 00:07:55,775 --> 00:07:59,679 Sobratu den janaria erabiltzen dute. 88 00:07:59,979 --> 00:08:02,014 Janari baztertua. 89 00:08:02,081 --> 00:08:06,919 Bizpahiru egunetik sobran dagoen janaria birziklatzen dute. 90 00:08:06,953 --> 00:08:10,156 Bottura izeneko chef handi bati bururatu zitzaion… 91 00:08:10,356 --> 00:08:16,262 …gaizki iruditzen baitzitzaion 1,3 milioi tona janari galtzea egunero. 92 00:08:16,329 --> 00:08:17,830 Bai, ez da bidezkoa. 93 00:08:19,665 --> 00:08:24,270 On Giuliano, niretzat, pobreziarekin du horrek zerikusia. 94 00:08:35,248 --> 00:08:42,955 Orain ogi txigortua egiten ari naiz ogi zaharra aprobetxatzeko. 95 00:08:43,055 --> 00:08:46,993 Eta kalabazin marinatua "alla scapece" frijitu dugu… 96 00:08:47,126 --> 00:08:49,862 …menda, baratxuria eta ozpinarekin. 97 00:08:50,096 --> 00:08:52,932 Honela, Italiako hegoaldeko jendea baldin badago… 98 00:08:53,266 --> 00:08:56,102 …etxean sentituko dira. 99 00:08:56,168 --> 00:09:00,072 Ni Italiako hegoaldekoa bainaiz… 100 00:09:00,139 --> 00:09:04,644 …eta gaur egin dudana Italiako hegoaldeko janaria da. 101 00:09:11,784 --> 00:09:15,588 Aspaldi benetako janaria jan gabe! Ogitartekoak beti. 102 00:09:15,755 --> 00:09:16,789 Benetan? 103 00:09:23,829 --> 00:09:28,401 Eskumuturreko, eraztun eta lepoko multzo bat da hau, nik egina. 104 00:09:28,634 --> 00:09:30,970 Eskumuturreko more bat prestatzen ari naiz orain. 105 00:09:31,270 --> 00:09:33,272 Eskatu egin zidaten. 106 00:09:33,472 --> 00:09:37,810 Bihar hondartzatik etorriko den mutiko batentzat da. 107 00:09:38,010 --> 00:09:40,379 Milan futbol taldearen margoekin nahi du. 108 00:09:40,413 --> 00:09:41,914 Zer polita, Milanen koloreekin! 109 00:09:44,750 --> 00:09:46,319 Dena ondo? 110 00:09:46,519 --> 00:09:48,621 Hau da gure chefa. 111 00:09:49,789 --> 00:09:50,990 Oso-oso ona. 112 00:09:51,023 --> 00:09:54,727 Hau jatetxe bat bezalakoa da, ez Caritasen mahai bat. 113 00:09:55,494 --> 00:09:56,896 Jatetxe handi bat da. 114 00:09:56,929 --> 00:09:57,930 Ostatu bat. 115 00:09:58,230 --> 00:09:59,398 Zer da hau? 116 00:09:59,498 --> 00:10:01,834 Ogia, tipula, ura… 117 00:10:01,934 --> 00:10:04,670 …kurkuma eta mihilu gozoa. 118 00:10:04,870 --> 00:10:09,609 Dena ogia izaten da. Ogia eta tipulak. 119 00:10:16,616 --> 00:10:19,619 Ogia gordetzen ari naiz, ez dugu ezer botatzen. 120 00:10:19,719 --> 00:10:22,822 Izozkailuan sartuko dugu hau. 121 00:10:49,515 --> 00:10:53,586 2015ean Expo dugu, Munduko Erakustaldia. 122 00:10:54,086 --> 00:10:57,790 Baina jende askok ez du galdera garrantzitsu bat egin: 123 00:10:58,024 --> 00:10:59,992 Zer da Expo? 124 00:11:00,393 --> 00:11:03,496 Zer esan nahi du "planeta elikatzea"k? 125 00:11:03,729 --> 00:11:09,902 Planeta elikatzeak, niretzat, askoz esanahi sakonagoa du… 126 00:11:09,935 --> 00:11:12,738 …ogi puska bat hartu eta murtxikatzea baino. 127 00:11:14,240 --> 00:11:17,376 Expo, niretzat… 128 00:11:17,410 --> 00:11:20,780 …sobran dagoena gordetzea da. 129 00:11:21,414 --> 00:11:24,316 Eta sobren kontra borrokatzea. 130 00:11:34,827 --> 00:11:37,830 2015eko MAIATZA 131 00:11:38,631 --> 00:11:39,865 Lara! 132 00:11:40,266 --> 00:11:43,769 Begiraiozu Pesceren iturriari. 133 00:11:51,277 --> 00:11:53,112 Ikusi al duzue iturria? 134 00:11:57,416 --> 00:12:00,820 "Refettorio"ren jatorria… 135 00:12:01,420 --> 00:12:04,790 …Massimo, René eta ni izan ginen… 136 00:12:04,990 --> 00:12:07,059 …Danimarkan kafe bat hartzen ari ginela. 137 00:12:09,462 --> 00:12:11,397 Eta Massimok esan zuen… 138 00:12:11,764 --> 00:12:15,434 "Gu nor garen ez dakien jendeari prestatuko al diogu janaria?" 139 00:12:19,071 --> 00:12:21,474 Davide Rampello - Komisarioa, Zero pabiloia, Milango Expoa, 140 00:12:21,474 --> 00:12:23,409 "Refettorio Ambrosiano"ren sortzailekidea 141 00:12:23,476 --> 00:12:25,711 Negu hartan ezagutu zuen Davide… 142 00:12:25,911 --> 00:12:29,115 …hizketan hasi, eta Massimok esan zion: 143 00:12:29,181 --> 00:12:32,718 "Zergatik ez dugu zerbait egiten eliza baten sotoan?" 144 00:12:32,752 --> 00:12:34,420 "Zergatik ez dugu herri-jantoki bat irekitzen?" 145 00:12:34,553 --> 00:12:37,857 "Expoko sobrak prestatuko dituen herri-jantoki bat?" 146 00:12:39,024 --> 00:12:42,394 Eta Davide oso azkarra denez… 147 00:12:42,394 --> 00:12:43,896 …ideia bereganatu, eta esan zion: 148 00:12:43,929 --> 00:12:47,399 "Massimo, asko gustatzen zait ideia. Dei batzuk egiten hasiko naiz". 149 00:12:47,700 --> 00:12:50,269 Hasieran bururatu zitzaizkigun… 150 00:12:50,336 --> 00:12:52,805 …Caritas eta Vatikanoa. 151 00:12:53,339 --> 00:12:56,142 Angelo Scola Milango kardenala 152 00:12:56,475 --> 00:13:00,346 Baina kontua ez zen bolada labur batean egitea… 153 00:13:01,814 --> 00:13:08,654 …Milanen gelditu eta eredu ona litzatekeen zerbait egitea baizik. 154 00:13:09,221 --> 00:13:13,659 Leku eder bat izan behar zuela erabaki genuen. 155 00:13:15,795 --> 00:13:19,832 Leku interesgarri bat aipatu nion. 156 00:13:20,099 --> 00:13:22,802 Greco plazan bazegoen antzoki zahar bat… 157 00:13:22,935 --> 00:13:25,671 …urte askoan abandonatuta zegoena. 158 00:13:25,871 --> 00:13:27,239 Itxita zegoen. 159 00:13:28,474 --> 00:13:31,777 Leku adierazgarria iruditu zitzaidan. 160 00:13:32,645 --> 00:13:35,648 Jendeari jakinarazten hasi ginen… 161 00:13:35,714 --> 00:13:41,787 …eta sentiberenek bat egin zuten proiektu honekin. 162 00:13:43,255 --> 00:13:46,959 Lehenik, artistak; Transabangoardiako artista handiak… 163 00:13:46,992 --> 00:13:48,561 Cucchi, Paladino… 164 00:13:51,230 --> 00:13:54,633 …eta Nannucci, eta haien proiektua zen… 165 00:13:54,667 --> 00:13:57,169 …izugarrizko indarra zuen esaldi bat neon-argitan jartzea: 166 00:13:57,269 --> 00:14:00,172 "No more excuses" (Akabo aitzakiak) 167 00:14:00,739 --> 00:14:04,343 Gero, italiar diseinatzailerik handienek… 168 00:14:04,376 --> 00:14:08,480 …zer egin zuten? "Refettorio" eraiki behar izan zuten. 169 00:14:08,881 --> 00:14:12,818 Beraz, mahaiak egin zituzten. Auzo-mahaiak. 170 00:14:13,385 --> 00:14:16,355 XXI. mendeko auzo-mahaiak. 171 00:14:16,989 --> 00:14:21,727 Orain dela 500 urtekoa bezalako errefektorio bat sortzea. 172 00:14:22,595 --> 00:14:24,230 Artearen edertasunaz… 173 00:14:24,263 --> 00:14:27,566 …diseinuaren edertasunaz, ideien edertasunaz betea. 174 00:14:33,939 --> 00:14:36,775 Bururatu zitzaidan deitzea… 175 00:14:37,109 --> 00:14:40,279 …nire lagun guztiei, munduko chef handi guztiei… 176 00:14:40,346 --> 00:14:44,817 …ospetsuenei: Ducasse, Ferran Adrià, René Redzepi… 177 00:14:46,185 --> 00:14:47,486 …eta gazteenei ere bai… 178 00:14:47,586 --> 00:14:49,889 …erantzukizun-sena baduten horiei… 179 00:14:49,955 --> 00:14:52,558 …proiektu hau ulertzeko kultura daukatenei. 180 00:14:52,725 --> 00:14:55,861 Ordu erdin 50 telefono-dei egin nituen… 181 00:14:56,462 --> 00:14:58,297 …eta denek baietz esan zidaten. 182 00:14:58,430 --> 00:15:02,534 Sei hilabete horietan zehar Milanera etortzea onartu zuten. 183 00:15:02,635 --> 00:15:04,770 Ogi lehorra prestatuko zuten… 184 00:15:05,104 --> 00:15:12,144 …eta Expoko pabiloi guztietako sobrak ere bai. 185 00:15:14,079 --> 00:15:15,414 Gabon guztioi. 186 00:15:15,447 --> 00:15:17,850 "Refettorio"z hitz egitera noakizue. 187 00:15:17,917 --> 00:15:21,220 "Refettorio" aterpe baten antzekoa da. 188 00:15:21,921 --> 00:15:23,956 Aterpe honetara etorri zareten guztiok… 189 00:15:24,456 --> 00:15:27,426 …zerrenda batean eman duzue izena, edo hitz egin behar izan duzue… 190 00:15:27,459 --> 00:15:29,261 …etorkinen zerbitzukoekin. 191 00:15:29,395 --> 00:15:32,598 "Refettorio" antzeko moduan ariko da. 192 00:15:32,598 --> 00:15:36,635 90 bat leku ditu. 193 00:15:38,037 --> 00:15:40,539 Hemen badago jendea profesionala zena. 194 00:15:40,572 --> 00:15:42,875 Profesionalak beren lanetan… 195 00:15:42,908 --> 00:15:47,313 …teknikariak, eta baita zuzendariak ere… 196 00:15:47,379 --> 00:15:50,449 …baina ez dira lan-elkarrizketa baterako gai sentitzen. 197 00:15:51,717 --> 00:15:53,986 Estresagatik, depresioagatik… 198 00:15:55,254 --> 00:15:58,257 Duintasuna berreskuratzea… 199 00:15:58,424 --> 00:16:00,726 …ezaguna egiten zaizun leku batean… 200 00:16:00,826 --> 00:16:02,928 Batzuek esango dute, beharbada: 201 00:16:03,062 --> 00:16:06,999 "Etxean bezala sentitu naiz, familian bezala sentitu naiz". 202 00:16:07,299 --> 00:16:10,636 Lehen pausoa izan liteke. 203 00:16:36,895 --> 00:16:43,335 Gogoan dut bihurria nintzela, baina normaltasunean beti. 204 00:16:44,003 --> 00:16:48,440 Errebeldea nintzen. Baina ez errebelio… 205 00:16:48,707 --> 00:16:56,582 Ezin nion aurre egin egunerokotasunari, lanari… 206 00:16:56,782 --> 00:16:59,752 Berehala heroina probatu nuen. 207 00:16:59,785 --> 00:17:01,420 16 urte nituen. 208 00:17:01,754 --> 00:17:03,255 16 urte baino gutxiago. 209 00:17:03,288 --> 00:17:05,591 Eta hura izan zen… 210 00:17:06,025 --> 00:17:07,659 Ireki zitzaidan… 211 00:17:07,726 --> 00:17:08,927 Dena egin nezakeen. 212 00:17:08,994 --> 00:17:12,998 Jendearekin hitz egin nezakeen. Ni baino mutil zaharragoekin egon. 213 00:17:13,098 --> 00:17:15,868 Hura zen niretzat gauzarik handiena. 214 00:17:15,934 --> 00:17:20,839 Hala, konturatu gabe, drogaren mendeko egin nintzen. 215 00:17:21,240 --> 00:17:24,576 Eta horrela hasi zitzaidan bizitza… 216 00:17:25,577 --> 00:17:28,580 …gorabeherak, depresioak… 217 00:17:30,816 --> 00:17:34,686 Ez nintzen heroinara aurrenik erretzen ailegatu… 218 00:17:34,887 --> 00:17:38,590 …bat-batean hasi nintzen droga gogorrekin. 219 00:17:39,391 --> 00:17:43,729 Konturatu bainintzen… 220 00:17:43,896 --> 00:17:47,066 …borderline patologia bat neukala. 221 00:17:47,232 --> 00:17:50,069 Gehiegikeriaz egiten nuen dena. 222 00:17:54,139 --> 00:17:59,812 "Refettorio Ambrosiano"ko arduradunarekin hitz egin dut. 223 00:17:59,912 --> 00:18:07,386 Norbaiten bila dabiltza beren kamioia kargatzen laguntzeko. 224 00:18:07,519 --> 00:18:11,557 Supermerkatuarentzat egiten zenuenaren antz handiko lana da. 225 00:18:11,590 --> 00:18:14,593 Janaria zamatzea. 226 00:18:14,793 --> 00:18:20,099 Biltegi batean janaria jasotzea, kargatzea eta deskargatzea. 227 00:18:36,115 --> 00:18:38,250 Galderarik baduzue? 228 00:18:40,786 --> 00:18:46,058 Egin al da zuek egindakoa bezalako zerbait? 229 00:18:46,091 --> 00:18:50,696 Beste chef batzuek izan al dute lehendik zuen ideia bera? 230 00:18:50,996 --> 00:18:55,300 Sobrak birziklatzea edo dena elkartzea? 231 00:18:55,367 --> 00:18:56,869 Dena. 232 00:18:57,202 --> 00:19:00,739 Lehenengo eztabaidak chef aparta batek bideratu zituen… 233 00:19:00,772 --> 00:19:02,508 …gastronomiaren mundua aldatu duen batek… 234 00:19:02,541 --> 00:19:03,809 …Ferran Adrià du izena. 235 00:19:04,209 --> 00:19:06,478 Ragua aterako dugu. 236 00:19:08,347 --> 00:19:11,116 Salda, esnea… Esan dizudan guztia, hona. 237 00:19:11,183 --> 00:19:12,784 Ragua hartuko dugu… 238 00:19:12,851 --> 00:19:17,256 …90 koilarakada zenbatu, eta berotzen jarri. 239 00:19:17,656 --> 00:19:21,393 Ragua, gurina, irina… dena hona. 240 00:19:34,740 --> 00:19:38,010 Ferranek kontatu zigun… 241 00:19:38,277 --> 00:19:40,345 …ezen ogi mutur batekin… 242 00:19:40,445 --> 00:19:43,081 …edo gazta parmesano puska batekin… 243 00:19:43,315 --> 00:19:49,988 …kabiarrarekin baino sentimendu handiagoa transmititu daitekeela. 244 00:19:50,556 --> 00:19:53,525 Hura oso mezu garrantzisua zen. 245 00:19:53,692 --> 00:19:55,460 Askatasun-mezu bat. 246 00:20:13,278 --> 00:20:15,614 Lau urte daramatzat… 247 00:20:17,583 --> 00:20:19,418 …sukalde batean sartu gabe. 248 00:20:19,585 --> 00:20:21,553 Lehen aldia lau urtetan. 249 00:20:23,155 --> 00:20:25,424 Gaur gauean janaria zerbitzatu ere egingo duzu. 250 00:20:25,824 --> 00:20:28,260 Lau urte sukalde batean sartu gabe. 251 00:20:33,865 --> 00:20:35,500 Hau gauza guztien ragu bat da. 252 00:20:35,867 --> 00:20:41,073 Hozkailuan zegoen guztia raguan dago orain. 253 00:20:42,174 --> 00:20:45,110 Kroketa krema bihurtua. 254 00:20:46,211 --> 00:20:48,914 Kroketa krema bihurtua! 255 00:21:13,005 --> 00:21:17,109 Garai batean zu zinen hiriko dotoreena… 256 00:21:17,142 --> 00:21:19,611 …oroitzen zara? 257 00:21:22,214 --> 00:21:24,783 Jendeak esaten zizun… 258 00:21:24,850 --> 00:21:29,588 "Kontuz, neska, erori egingo zara". Oroitzen zara? 259 00:21:30,989 --> 00:21:34,793 Atzo berriketan aritu nintzen Severino Salvemini irakaslearekin… 260 00:21:34,826 --> 00:21:36,261 …musikazale sutsua da… 261 00:21:36,428 --> 00:21:38,597 …eta galdetu zidan ea nik zerbait egin nezakeen… 262 00:21:38,630 --> 00:21:42,601 …Bob Dylanen "Like a Rolling Stone"ren 50. urtebetetzerako. 263 00:21:43,535 --> 00:21:45,404 Jakina zerbait egin dezakedala. 264 00:21:46,038 --> 00:21:48,507 Berehala pentsatu nuen… 265 00:21:49,675 --> 00:21:51,176 "How does it feel?" (Zer sentitzen da?) 266 00:21:52,711 --> 00:21:54,379 Nola sentiarazten zaitu? 267 00:21:54,813 --> 00:21:56,682 "To be on your own", (Bakarrik egonik). 268 00:21:58,016 --> 00:22:00,152 Nola sentitzen zara? 269 00:22:02,387 --> 00:22:04,556 Nola sentiarazten zaitu? 270 00:22:06,058 --> 00:22:08,794 Bakarrik egonik. 271 00:22:10,629 --> 00:22:13,332 Erabateko ezezagun baten gisa. 272 00:22:15,100 --> 00:22:17,836 "With no direction home". (Etxerako biderik gabe). 273 00:22:18,804 --> 00:22:22,307 Galduta zaude, eta etxea da nahi duzunaren sinboloa. 274 00:22:22,374 --> 00:22:25,944 Denak etxera joaten dira eguna bukatzean. 275 00:22:26,712 --> 00:22:28,580 Hori da ideia. 276 00:22:29,514 --> 00:22:31,316 Besoak irekitzen ditugu… 277 00:22:31,550 --> 00:22:33,385 …harrera egiten diogu jendeari… 278 00:22:34,519 --> 00:22:36,855 …gure gizartearen parte izan daitezen haiek ere. 279 00:23:05,951 --> 00:23:08,453 Delta Estatukoa naiz, Nigeriakoa. 280 00:23:10,455 --> 00:23:13,492 Amak jatetxe bat zeukan; han aritzen ginen sukaldean. 281 00:23:14,426 --> 00:23:15,227 Gelditu gabe. 282 00:23:15,260 --> 00:23:17,863 Eta aita txoferra zen. 283 00:23:19,798 --> 00:23:22,100 Behin batean… 284 00:23:22,334 --> 00:23:26,071 …txofer batek esan zion amari aita ikusi zuela… 285 00:23:26,104 --> 00:23:27,739 …aitari tiro egin ziotela. 286 00:23:27,873 --> 00:23:31,276 Berria jakitearen zirrarak bihotzekoa eragin zion amari. 287 00:23:31,777 --> 00:23:34,112 Ospitalera eraman behar izan genuen ama. 288 00:23:34,579 --> 00:23:38,116 Ama ia hilabetez egon zen ospitalean. 289 00:23:38,150 --> 00:23:42,087 Inork ez zigun lagundu, inork ez zuen gure alde ezer egin. 290 00:23:42,154 --> 00:23:44,289 Ez genuen batere itxaropenik. 291 00:23:44,423 --> 00:23:46,858 Zubi gainean ura saltzen ari nintzenean… 292 00:23:46,892 --> 00:23:49,961 …zubi gainean ibiltzen ginen, eta emakume bat ikusi nuen. 293 00:23:50,095 --> 00:23:53,231 Ura erostera gelditu zen, eta ni negarrez ari nintzen. 294 00:23:53,265 --> 00:23:54,299 Malkoak… 295 00:23:54,433 --> 00:23:57,035 Esan zidan: "Neska, zer duzu?" 296 00:23:58,336 --> 00:24:02,007 Malkoek ez zidaten hitz egiten uzten. Autoan sartzeko esan zidan. 297 00:24:02,073 --> 00:24:03,141 Autora sartu nintzen. 298 00:24:03,375 --> 00:24:06,411 16 urte nituen. 299 00:24:07,045 --> 00:24:11,817 Bere etxera eraman ninduen andrea… nik ez nekien lesbiana zela. 300 00:24:13,285 --> 00:24:16,421 Lesbianismoan sartu ninduen; ni oso gaztea nintzen. 301 00:24:16,521 --> 00:24:19,357 Nahitaez egin behar izan nuen. 302 00:24:19,458 --> 00:24:22,260 Inork ez zien laguntzen ez amari, ez nire anai-arreba gazteei. 303 00:24:22,294 --> 00:24:24,062 Inork ez zuen gure alde ezer egiten. 304 00:24:24,696 --> 00:24:28,033 Gizona etorri zenean, atea ez zegoen itxita… 305 00:24:28,066 --> 00:24:31,536 …eta ekinean harrapatu gintuen bere arreba eta ni. 306 00:24:31,636 --> 00:24:35,307 Mutila asko haserretu zen nirekin. 307 00:24:35,340 --> 00:24:40,445 Arrebak berehala esan zidan: "Etxe honetatik joan behar duzu". 308 00:24:40,579 --> 00:24:44,216 Esan nion ez nuela nora joanik, ez neukala ezer. 309 00:24:44,282 --> 00:24:47,953 Esan zidan Italiara joateko, Italiak salbatuko ninduela. 310 00:24:47,986 --> 00:24:50,255 Italia zela joan behar nuen lekua. 311 00:24:54,593 --> 00:24:57,262 Orduan sartu nintzen txalupan. 312 00:24:59,231 --> 00:25:03,034 150 lagun geunden txalupa barruan. 313 00:25:10,375 --> 00:25:15,780 Sammartini aterpea emakume iheslarientzat. 314 00:25:24,623 --> 00:25:28,293 Asteartea, maiatzak 12, Festa, 19:00etan. Zain gauzkazu!! 315 00:25:30,395 --> 00:25:34,466 Prostituta izateko hartu zintuen emakumea… 316 00:25:34,833 --> 00:25:36,067 …txalupan ezagutu zenuen? 317 00:25:36,234 --> 00:25:38,503 Bai, errepidean oinez nindoan. 318 00:25:39,404 --> 00:25:43,742 Beraz, prostituta gisa lanera bidali zintuzten. 319 00:25:43,842 --> 00:25:47,145 Bai, iritsi nintzenean, kondoia eta zapia eman zizkioten anaiari. 320 00:25:47,245 --> 00:25:50,549 Eta niri zorro bat, oinetakoak eta arropak eman zizkidaten. 321 00:25:50,582 --> 00:25:53,652 Sexi egon behar omen duzu, lanera baldin bazoaz. 322 00:25:56,555 --> 00:25:58,790 Ezetz esan nion lehen aldian. 323 00:25:58,823 --> 00:26:00,392 Andreak jo egin behar izan ninduen. 324 00:26:00,492 --> 00:26:02,060 Bere gelan jo ninduen. 325 00:26:02,561 --> 00:26:06,598 Eta bitxiena, gela txiki bat eman zidala. 326 00:26:07,165 --> 00:26:08,900 Gela txiki bat. 327 00:26:09,067 --> 00:26:13,104 250 euro ordaindu behar omen nizkion gela txiki horrengatik. 328 00:26:15,907 --> 00:26:17,108 Urtebetez jardun nuen. 329 00:26:17,142 --> 00:26:20,278 Lan hori utzi behar nuela esan nion gero neure buruari. 330 00:26:21,846 --> 00:26:24,683 Afrikar soinekoa jantzi dut. 331 00:26:31,456 --> 00:26:35,927 Nire umearen aita ezagutu nuen. Facebook bidez. 332 00:26:37,963 --> 00:26:40,432 Ez dakit zer zebilkion buruan… 333 00:26:40,865 --> 00:26:44,469 …baina haurdun geratu nintzenean, abandonatu egin ninduen. 334 00:27:05,256 --> 00:27:08,860 Haurdun nengoenean, Bergamon bizi nintzen neure neska-lagunarekin. 335 00:27:08,893 --> 00:27:12,263 Neskak, bazkal aurretik, esaten zidan… 336 00:27:12,397 --> 00:27:14,899 "Tripa txikia duzu, kale-lana egitera joan behar duzu". 337 00:27:14,933 --> 00:27:16,434 Esan nion: "Nire gorpuaren gainetik!" 338 00:27:16,468 --> 00:27:19,070 "Nire umea ez da prostituta, eta ni ez naiz prostituta". 339 00:27:19,104 --> 00:27:21,873 "Egin banuen, ez nuen neuk erabaki". 340 00:27:22,007 --> 00:27:24,676 "Haurdun nago. Ez naiz itzuliko kale-lana egitera". 341 00:27:24,709 --> 00:27:27,846 "Eta ez naiz prostituzioan berriz sekula arituko". 342 00:28:56,334 --> 00:28:59,671 Zer ederki pasatu genuen. 343 00:29:00,038 --> 00:29:02,640 Ez dugu damutu behar. 344 00:29:05,877 --> 00:29:08,513 45 kilo pisatzen zenuen. Zenbat pisatzen zenuen? 345 00:29:08,546 --> 00:29:09,781 Ia ezer ez. Zenbat? 346 00:29:10,014 --> 00:29:11,015 58 kilo. 347 00:29:11,149 --> 00:29:14,152 Umetan, zera zinen… 348 00:29:14,586 --> 00:29:15,887 Urduri-urduria zinen. 349 00:29:15,920 --> 00:29:19,390 Lana besterik ez zenuen egin nahi, eta ez zenuen inoiz jaten. 350 00:29:19,424 --> 00:29:21,025 Mutil gizajoa… 351 00:29:21,259 --> 00:29:24,195 Erotzen ari zen, oso gaztea zen. 352 00:29:24,229 --> 00:29:25,463 20 urte nituen. 353 00:29:25,497 --> 00:29:27,866 20 urte zituen, 20 urteko pentsaerarekin. 354 00:29:27,899 --> 00:29:30,268 Baina gauza handi bat egin nahi zuen. 355 00:29:30,502 --> 00:29:33,271 Arrakasta izan nahi zuen. 356 00:29:33,304 --> 00:29:39,744 Baina ezin izan zuen, ez ziotelako jatetxe bat gidatzen erakutsi. 357 00:29:39,778 --> 00:29:40,578 Esan zidan: 358 00:29:40,712 --> 00:29:43,348 "Honela pentsatu behar duzu". 359 00:29:43,481 --> 00:29:47,352 "Honela egin behar da erosketa, honela, berriz, prestaketa… 360 00:29:47,385 --> 00:29:49,154 …honela prestatzen da lerroa…" 361 00:29:49,554 --> 00:29:52,490 Eta berak profesionaltasuna erakutsi zidan. 362 00:29:52,590 --> 00:29:56,127 Bai, landaldetik gatozenok den-dena aprobetxatzen dugu. 363 00:29:56,194 --> 00:30:02,300 Dena erabiltzen genuen: azenarioa, errefaua, tipula… 364 00:30:02,667 --> 00:30:05,303 Erlijio kontu bat zen ia. 365 00:30:06,271 --> 00:30:10,308 Animalia hiltzen baduzu, animaliaren den-dena erabiltzea. 366 00:30:10,341 --> 00:30:12,677 Animaliaren errespetuz. 367 00:30:12,811 --> 00:30:16,347 Dena aprobetxatzen genuen: azaletik belarrietaraino. 368 00:30:16,381 --> 00:30:19,317 "Coppa di testa" egiten genuen buruarekin. 369 00:30:19,484 --> 00:30:23,221 Mihia egosten genuen "coppa di testa" egiteko. 370 00:30:23,988 --> 00:30:28,393 Hura zen familia guztien egoera… 371 00:30:28,426 --> 00:30:33,464 …pobreak ginelako eta txerriak urte osoa iraun behar zuelako. 372 00:30:37,535 --> 00:30:39,671 Pieve Emanuele-ra goaz. 373 00:30:39,904 --> 00:30:42,574 Hor daude kooperatibako biltegiak. 374 00:30:42,874 --> 00:30:44,542 Baina gainerakoa… 375 00:30:44,576 --> 00:30:49,447 Lehengo egunean "Refettorio"n deskargatu nuenean… 376 00:30:49,547 --> 00:30:53,284 …lau kutxa geratzen ziren. Zer egin duzue horiekin? 377 00:30:53,484 --> 00:30:54,919 Aterpe batera eraman. 378 00:30:55,253 --> 00:30:58,056 Egunero joaten bazara… 379 00:30:58,923 --> 00:31:03,661 Ezin duzu egunero karga oso bat utzi "Refettorio"n. 380 00:31:03,795 --> 00:31:05,496 Ezin dute dena erabili. 381 00:31:16,941 --> 00:31:19,177 Hori da stock guztia. 382 00:31:19,711 --> 00:31:22,513 Stock hori prest dago ateratzeko. 383 00:31:24,415 --> 00:31:26,651 Gure karga barruan dago. 384 00:31:26,718 --> 00:31:31,556 Janari gordailu kooperatiba. Milango Expoko janari sobrak. 385 00:31:31,623 --> 00:31:33,691 Fresko dago hemen. 386 00:31:35,193 --> 00:31:39,831 Hau da "Refettorio"ra eraman behar duguna. 387 00:31:40,231 --> 00:31:42,033 Fruitu tropikalak. 388 00:31:43,635 --> 00:31:45,069 Fruitu tropikalak. 389 00:31:46,204 --> 00:31:48,506 Hemen esne pixka bat dago. 390 00:31:51,075 --> 00:31:52,510 Esnea. 391 00:31:52,911 --> 00:31:54,879 Iraungitze-data? 392 00:31:55,680 --> 00:31:57,181 25a. 393 00:31:57,916 --> 00:32:00,318 Hori bihar da. Izozkia egingo dute horrekin. 394 00:32:08,059 --> 00:32:09,494 Esnea beti da baliagarria. 395 00:32:10,261 --> 00:32:12,030 Egun on. 396 00:32:12,163 --> 00:32:13,398 Zer moduz? 397 00:32:14,465 --> 00:32:20,104 David Hertz, "Gastromotiva"ren sortzailea, Sao Paulo. 398 00:32:20,271 --> 00:32:21,339 Hori ez. 399 00:32:24,842 --> 00:32:26,844 Badugu esne nahikoa. 400 00:32:38,156 --> 00:32:40,792 Jarriko al didazu hau labean? 401 00:32:46,364 --> 00:32:49,567 Oliba oliotan frijituko dugu. 402 00:32:49,834 --> 00:32:53,972 Eta gero gisatu bat egingo dugu intxaurrekin. 403 00:32:54,038 --> 00:32:56,007 Fruta pixka bat jarriko diogu. 404 00:32:56,341 --> 00:32:58,910 Hemengo janaririk batere ez botatzeko. 405 00:33:13,591 --> 00:33:16,427 Bai, Gastromotiva-ren sortzailea naiz. 406 00:33:16,561 --> 00:33:18,496 Gastromotiva da… 407 00:33:18,663 --> 00:33:21,399 …jendeari lana ematea, aukera bat ematea. 408 00:33:21,699 --> 00:33:23,835 Sukaldaritza oso sinplea da. 409 00:33:23,868 --> 00:33:25,837 Borondate handia baduzu… 410 00:33:26,070 --> 00:33:29,173 …eta, osagaiekin lotura baduzu, sukaldari ona izan zaitezke. 411 00:33:29,240 --> 00:33:31,776 Nik ez nekien sukaldari izango nintzela. 412 00:33:34,345 --> 00:33:36,814 Baina sukaldaritzak bizia salbatu zidan. 413 00:33:36,848 --> 00:33:40,184 Eta badakit ahalduna sentitzea zer den… 414 00:33:40,218 --> 00:33:41,452 …janaria prestatzen ari zarenean. 415 00:33:41,619 --> 00:33:43,654 Beraz, jendeari esan diezaioket. 416 00:33:49,360 --> 00:33:50,862 Oso goxoa. 417 00:33:59,270 --> 00:34:01,372 Patata-ogia… 418 00:34:01,539 --> 00:34:03,741 …eta chutney… 419 00:34:05,109 --> 00:34:07,712 …bananazkoa, baina kanpoaldekoa. 420 00:34:08,146 --> 00:34:09,947 A, platanoaren azala? 421 00:34:10,181 --> 00:34:11,983 Platanoaren azala. 422 00:34:12,183 --> 00:34:14,519 Oso gaizki egiten dut italieraz. 423 00:34:14,719 --> 00:34:16,354 -Nongoa zara? -Brasilgoa. 424 00:34:16,454 --> 00:34:18,656 Hitz egigun portugesez. 425 00:34:18,990 --> 00:34:21,259 Bai, jakina! 426 00:34:23,995 --> 00:34:27,432 Honelako zerbait probatzen dudan lehen aldia da. 427 00:34:27,498 --> 00:34:29,901 Ezingo nintzateke jatetxe batera joan… 428 00:34:29,934 --> 00:34:32,637 …eta honelako zerbait jateagatik 100 euro ordaindu. 429 00:34:32,737 --> 00:34:35,740 Pasta janda, ondo nago ni. 430 00:34:36,641 --> 00:34:39,110 Janariak leku seguru bat ematen dizu bihotzean… 431 00:34:39,310 --> 00:34:42,547 …eta seguru sentiarazten zaitu zaurituta zaudenean. 432 00:34:42,747 --> 00:34:44,215 Hau ez da gure kontua. 433 00:34:44,248 --> 00:34:48,252 Hau gure lana da, gure helburua, arestian esan dudan bezala. 434 00:34:48,319 --> 00:34:49,620 Baina haien kontua da. 435 00:34:49,654 --> 00:34:52,156 Haiek zainduta sentitzea da kontua. 436 00:34:52,323 --> 00:34:54,725 Zainduta sentitu nahi du jendeak bere burua. 437 00:34:54,759 --> 00:34:58,930 Gastronomia sozialean lanean ari naizen urte hauetan guztietan… 438 00:34:58,996 --> 00:35:00,865 …hori baita hemen egiten ari garena… 439 00:35:00,898 --> 00:35:02,867 …kide izatea sentitu nahi du jendeak. 440 00:35:02,900 --> 00:35:06,437 Direnagatik ezagutua izan nahi du jendeak. 441 00:35:06,537 --> 00:35:10,975 Horregatik gaude hemen. Horregatik etorri gara hegazkinez Brasildik. 442 00:35:11,008 --> 00:35:12,510 On egin. 443 00:35:19,717 --> 00:35:21,185 Nola duzu izena? 444 00:35:21,352 --> 00:35:22,854 Fawaz da nire izena. 445 00:35:23,054 --> 00:35:25,356 Txin-txin, Fawaz. 446 00:35:27,625 --> 00:35:29,260 Nongoa da izen hori? 447 00:35:29,427 --> 00:35:31,462 Jordaniakoa da jatorriz. 448 00:35:31,496 --> 00:35:33,097 Jordaniakoa? 449 00:35:33,264 --> 00:35:34,732 Jordaniarra al zara? 450 00:35:35,399 --> 00:35:39,303 Txiki-txikitan iritsi nintzen Italiara. 451 00:35:39,904 --> 00:35:42,340 Eta hemen geratu nintzen. 452 00:35:42,974 --> 00:35:44,976 Ikastera etorri nintzen… 453 00:35:46,077 --> 00:35:50,014 …baina ez nituen ikasketak bukatu. Lanean hasi nintzen. 454 00:35:50,615 --> 00:35:55,453 Gero oso suerte txarra izan nuen. Horregatik nago hemen. 455 00:35:55,653 --> 00:35:58,556 Hilabete hauetan guztietan ez dizuet traba egin… 456 00:35:58,589 --> 00:36:01,392 …baina hurrengo platera esplikatu nahi dizuet. 457 00:36:01,459 --> 00:36:02,994 Garrantzitsua baita. 458 00:36:03,060 --> 00:36:05,296 Brasildik etorri dira. 459 00:36:06,831 --> 00:36:10,268 Proiektu zoragarri bat dute Brasilen. 460 00:36:10,301 --> 00:36:16,174 Sukaldaritza irakasten dute Brasilgo lekurik zailenetan. 461 00:36:16,207 --> 00:36:18,476 Faveletan, eta abar. 462 00:36:19,644 --> 00:36:24,348 Hurrengo platera oso plater garrantzitsua da… 463 00:36:24,382 --> 00:36:28,853 …oso egun garrantzitsua irudikatzen baitu… 464 00:36:28,886 --> 00:36:30,621 …oparotasunaren eguna. 465 00:36:30,655 --> 00:36:34,692 "Bihotzaren platera" deitu diote. 466 00:36:34,759 --> 00:36:41,399 Eta zuentzat sukaldatzera etorri dira zuzenean Brasildik. 467 00:36:44,035 --> 00:36:46,103 Ez dago nahikoa, baina ona da. 468 00:36:48,472 --> 00:36:50,308 Izena nola duzu, berriz? 469 00:36:50,341 --> 00:36:51,709 Fawaz. 470 00:36:51,976 --> 00:36:54,212 Ogia partekatuko dugu? 471 00:37:00,218 --> 00:37:03,187 -Ogi pixka bat? -Mila esker. 472 00:37:08,993 --> 00:37:11,596 Arto-tortilla txiki bat da. 473 00:37:14,298 --> 00:37:17,335 Arto-tortilla bat nahi duzu? 474 00:37:19,704 --> 00:37:22,106 Arto-tortilla da. 475 00:37:22,340 --> 00:37:24,141 Arto-tortilla bat eskaintzen ari zaizu. 476 00:37:24,275 --> 00:37:25,443 Ez, eskerrik asko. 477 00:37:26,477 --> 00:37:29,247 Ikusten? Esan nizun leku hau gustatuko zitzaizula. 478 00:37:29,347 --> 00:37:30,815 Gustura hartuko nukeen kafe bat. 479 00:37:30,848 --> 00:37:34,652 Ez dugu kaferik hartu, baina ondo jan dugu. 480 00:37:34,719 --> 00:37:37,455 Botila bat ardo ere gustura edango nukeen. 481 00:37:37,488 --> 00:37:39,490 Hemen, ez. Ezta pentsatu ere. 482 00:37:39,824 --> 00:37:42,393 -Debekatuta dago. -Badakit, baina nik badaukat. 483 00:37:49,900 --> 00:37:53,971 Ideia bat dut. Gaur gauean ez zaituztet geltokira eramango. 484 00:37:54,105 --> 00:37:54,972 Zergatik? 485 00:37:55,039 --> 00:37:57,275 Aterpe batera eramango zaituztedalako. 486 00:37:57,308 --> 00:37:58,342 Ez, ez, ez. 487 00:37:58,643 --> 00:38:00,945 Ez, nahiago dugu geltokian egon. 488 00:38:01,112 --> 00:38:04,915 Ez dut aterpe batean egon nahi. 489 00:38:05,316 --> 00:38:08,653 Urteak pasatu ahala, gauzak korapilatuz doaz. 490 00:38:08,719 --> 00:38:10,988 Badakit, bai, baina… 491 00:38:11,522 --> 00:38:15,559 …lekuren bat aurkitu ahal izango bagenu… 492 00:38:15,826 --> 00:38:20,398 Pentsa ezazue udazkenean eta neguan. 493 00:38:20,598 --> 00:38:24,068 Galeretan egotea bezalakoa da hura. 494 00:38:24,135 --> 00:38:28,439 Zenbat denboraz lo egin ahal izango duzue geltokian? 495 00:38:28,472 --> 00:38:31,709 Askoz hobeto gaude geltokian. Nahi duguna egiten dugu. 496 00:38:31,742 --> 00:38:33,711 Erre egiten dugu, edan, jan… 497 00:38:33,744 --> 00:38:36,614 -Nahiago duzue zaudeten lekuan egon? -Bai. 498 00:38:37,481 --> 00:38:40,851 Ate bat ixten ari zaretela iruditzen zait niri. 499 00:38:40,918 --> 00:38:43,654 Ez, ez gara aterik ixten ari. 500 00:38:43,688 --> 00:38:46,757 Etxe bat nahi dugu, ez gela bat. 501 00:38:47,591 --> 00:38:50,127 Gauza hauek esan arren, lagun segitu dezakegu? 502 00:38:50,194 --> 00:38:53,030 Bai, on Giuliano, jakina. 503 00:38:53,331 --> 00:38:56,167 Pena handia ematen dit zuek hemen ikusteak. 504 00:38:58,703 --> 00:39:01,472 -Agur. -Mila esker. Gau ederra izan da. 505 00:39:01,505 --> 00:39:03,908 On Giuliano, otoitz egizu gure alde. 506 00:39:03,941 --> 00:39:05,976 Nahi duzun guztia otoitz egin dezaket, baina… 507 00:39:06,377 --> 00:39:09,313 …horrela ez zaudete ondo. 508 00:39:31,268 --> 00:39:37,007 Ezin nuen autoan eserita gehiago egon. Min dut. 509 00:39:39,243 --> 00:39:42,546 Monzako tren-geltokia 510 00:39:44,181 --> 00:39:48,219 Centrale Milango tren-geltoki nagusia 511 00:40:40,337 --> 00:40:42,940 Hondartzako arrosa freskoak dira hauek. 512 00:40:44,241 --> 00:40:46,777 Menuan sartuko ditugu, baina sobrak dira. 513 00:40:48,646 --> 00:40:50,314 Eta pasioko fruta. 514 00:40:50,347 --> 00:40:51,982 Pasio-fruta badago, nahi baduzu. 515 00:40:52,550 --> 00:40:55,653 Ederki. Pasio-fruta hemen zukutuko dugu. 516 00:41:01,325 --> 00:41:05,696 Copenhagen bizi naizen etxea oso etxe luzea da. 517 00:41:05,796 --> 00:41:09,266 Erdia nirea da, eta beste erdia, jantoki sozial bat da. 518 00:41:10,067 --> 00:41:12,069 Egunero ikusten dut, beraz. 519 00:41:12,503 --> 00:41:16,407 Jatetxean ogia sobran dugunean, jantoki sozialari ematen diogu. 520 00:41:16,907 --> 00:41:20,211 Batzuetan, hilean behin, postre bat egiten diegu. 521 00:41:32,957 --> 00:41:36,026 Massimo egiten ari dena proiektu handi bat da. 522 00:41:37,495 --> 00:41:40,798 Baina hilean behin jantoki sozial bati tarta bat ematea… 523 00:41:40,898 --> 00:41:43,367 …mundu guztiak zerbait goxoa proba dezan… 524 00:41:44,602 --> 00:41:47,838 …hori erraza da. Edozein jatetxek egin dezake. 525 00:41:53,077 --> 00:41:55,779 Beharbada, gure aita etorkin etorri zelako… 526 00:41:56,013 --> 00:41:58,382 …ezer gabe, etorkin musulmana Danimarkan… 527 00:41:58,516 --> 00:42:00,684 …beti erakarri izan naute gauza horiek… 528 00:42:00,851 --> 00:42:02,319 …eta uste dut naturala dela hori egitea. 529 00:42:02,620 --> 00:42:06,223 Niretzat, gauza bat da etxerik gabeko jende pila egotea… 530 00:42:06,524 --> 00:42:10,294 …baina hurrengo maila iheslari guztiak dira. 531 00:42:13,097 --> 00:42:16,033 Egoera are okerrago batean egongo dira, beharbada. 532 00:42:16,233 --> 00:42:17,935 Eta tarta baten premia handia dute. 533 00:42:30,581 --> 00:42:33,584 Badakizu bizitza osorako zaudela kontu honetan, ezta? 534 00:42:33,884 --> 00:42:36,687 -Proiektu hau bizitza osorako da. -Bizitza osorako. 535 00:42:37,821 --> 00:42:41,358 Beste sukaldari guztiak inspiratu ahal bazenitu… 536 00:42:42,560 --> 00:42:44,895 Daniel… 537 00:42:45,029 --> 00:42:46,997 …edo Gaston, Gaston etortzekoa da. 538 00:42:47,665 --> 00:42:48,999 Ulertuko du. 539 00:42:49,600 --> 00:42:51,569 Hori ondo dago. Bi lagun dira. 540 00:42:53,938 --> 00:42:57,107 Zergatik ez esplikatu mila laguni aldi berean? 541 00:42:59,476 --> 00:43:01,745 Hori ekintza da. 542 00:43:02,513 --> 00:43:04,114 Hori ekintza da. 543 00:43:05,082 --> 00:43:06,417 Hori ekintza da, bai horixe. 544 00:43:20,431 --> 00:43:23,300 Inprobisatu beti. 545 00:43:23,601 --> 00:43:25,536 Zer gertatzen zaizue barruan? 546 00:43:26,937 --> 00:43:30,674 Poza, gogo beroa, mesfidantza? 547 00:43:31,709 --> 00:43:32,710 Topaketaren antzerkia 548 00:43:32,876 --> 00:43:36,413 Iheslariak eta arloteak beren bizitzen historia antzezten 549 00:43:43,053 --> 00:43:46,624 Esaldiz esaldi, esaten ari zarena pentsatu. Poliki. 550 00:43:47,324 --> 00:43:52,463 Zure historia kontatzen ari zara. Zure ohearen historia. 551 00:43:54,198 --> 00:43:55,566 Aurrera. 552 00:43:58,902 --> 00:44:04,975 Emakume iheslarientzako zentro batean bizi naiz. 553 00:44:05,509 --> 00:44:08,545 Gela batean lo egin behar dut. 554 00:44:09,580 --> 00:44:16,420 Han ohea besterik ez daukat, eta gela etxe bihurtu behar dut… 555 00:44:16,453 --> 00:44:17,821 …daukadan gauza bakarra. 556 00:44:29,466 --> 00:44:31,935 Senegaldarra naiz. 557 00:44:32,269 --> 00:44:35,572 33 urtez bizi izan naiz han. 558 00:44:37,975 --> 00:44:40,411 Eskean… 559 00:44:40,511 --> 00:44:42,813 …hala egiten baitute elbarriek. 560 00:44:42,846 --> 00:44:46,784 Semaforo gorrietan hurbiltzen nintzen diru eskean. 561 00:44:48,018 --> 00:44:50,854 Batzuk prostituitu egiten dira. 562 00:44:50,888 --> 00:44:52,856 Nik ez nuen nahi izan. 563 00:44:55,426 --> 00:44:58,929 Elbarrituok asko sufritzen dugu han. 564 00:44:59,063 --> 00:45:02,132 Are gehiago hauteskunde garaian. 565 00:45:02,299 --> 00:45:04,635 Elbarrituak sakrifikatzen dituzte. 566 00:45:04,735 --> 00:45:08,138 Elbarrituok eta albinoak. 567 00:45:28,025 --> 00:45:32,930 Gogoan dut amari agur esan nion gaua. 568 00:45:33,831 --> 00:45:35,999 Gogoan dut gau hartan… 569 00:45:36,300 --> 00:45:39,536 …autoan sartu, eta agur esan nion unea. 570 00:45:39,570 --> 00:45:41,839 Amak negar egin zuen, eta nik ere bai. 571 00:45:44,041 --> 00:45:45,576 Ez zen erraza izan. 572 00:45:46,844 --> 00:45:50,414 Baina alde egin nahi nuen… 573 00:45:50,581 --> 00:45:55,319 …arriskuan nuelako han bizia. Hil egingo ninduten, beharbada. 574 00:45:55,352 --> 00:45:56,787 Horregatik joan nintzen. 575 00:45:58,222 --> 00:46:03,727 Italiara iritsi nintzenean gauzak aldatu egin ziren. 576 00:46:04,194 --> 00:46:08,932 Lehenengo egunean, ez nuen inor ezagutzen. 577 00:46:08,999 --> 00:46:12,336 Baina gizon bat ikusi nuenean, beltza ni bezala,… 578 00:46:12,369 --> 00:46:14,772 …galdetu nion ea woloferaz hitz egiten zuen, nik bezala. 579 00:46:15,506 --> 00:46:19,743 Eta gizon hark lagundu egin zidan, bere etxera eraman ninduen. 580 00:46:19,777 --> 00:46:22,179 Nire adiskidea da. Elaj du izena. 581 00:46:40,998 --> 00:46:46,069 Biharamunean, polizia-etxera eraman ninduen, babes politikoa eskatzera. 582 00:46:47,137 --> 00:46:51,208 Biharamunean, Sammartinira ere eraman ninduen. 583 00:46:51,408 --> 00:46:53,410 Eta haiek ekarri ninduten hona. 584 00:46:53,510 --> 00:46:56,413 Erruki-etxera. 585 00:46:58,348 --> 00:47:01,518 Hemen ondo sentitzen naiz. Benetan. 586 00:47:04,121 --> 00:47:07,591 Etxea eta lana dira nire ametsa. 587 00:47:08,025 --> 00:47:11,328 Eta modelo izatea ere amesten dut. 588 00:47:11,395 --> 00:47:14,031 Hori gustatuko litzaidake. 589 00:47:34,284 --> 00:47:36,787 A! Gauza bitxi bat. 590 00:47:36,820 --> 00:47:42,659 Milan futbol taldearen kamiseta jantzita hiltzea erabaki dut. 591 00:47:42,693 --> 00:47:48,999 Nire bizitzaren parte izan baita beti. 592 00:47:49,099 --> 00:47:51,835 Ohean etzanda nengoen… 593 00:47:52,469 --> 00:47:55,672 …labana eskuan… 594 00:47:55,706 --> 00:47:58,976 …eta labana tripan sartu nuen. 595 00:47:59,176 --> 00:48:00,878 Gelditu egin nintzen. 596 00:48:00,944 --> 00:48:03,947 Seguru asko, sentitu egingo nuen egiten ari nintzena. 597 00:48:04,014 --> 00:48:09,019 Baina kordea galtzen ari nintzela sentitu nuen. 598 00:48:09,753 --> 00:48:12,356 Odol asko zegoen. 599 00:48:13,156 --> 00:48:16,526 Eta orduan anaia iritsi zen etxera. 600 00:48:16,593 --> 00:48:18,996 Aspaldi ez ginela ondo konpontzen… 601 00:48:19,029 --> 00:48:21,498 …etxe berean bizi ginen arren. 602 00:48:22,499 --> 00:48:26,837 Gelan sartu zen. 603 00:48:27,137 --> 00:48:33,577 Bazekien ni gelan nengoenean kokaina-edo hartzen ariko nintzela. 604 00:48:33,610 --> 00:48:35,579 Ez zen ikuskizun… 605 00:48:35,579 --> 00:48:40,317 Sentitzen dut, baina ez zen ikuskizun polita. 606 00:48:40,918 --> 00:48:43,854 Baina gelan sartu zen… 607 00:48:44,187 --> 00:48:49,359 …eta labana atera zidan. 608 00:48:49,626 --> 00:48:54,998 Handik atera ninduten. 609 00:48:55,098 --> 00:48:59,336 Milango klinika batean esnatu nintzen. 610 00:48:59,469 --> 00:49:05,509 Hura berria zen niretzat. Eta ni ospitale askotan egona nintzen… 611 00:49:05,909 --> 00:49:11,315 …baina hura ez nuen ezagutzen. Hilda nengoela pentsatu nuen, ba. 612 00:49:16,253 --> 00:49:17,988 Hau Giorgio da. 613 00:49:19,723 --> 00:49:23,593 Hemen egon zen orain dela bost urte. 614 00:49:23,694 --> 00:49:28,365 2009an sartu, eta urtebete geratu zen. 615 00:49:28,565 --> 00:49:30,500 San Colombano ospitale psikiatrikoa 616 00:49:30,667 --> 00:49:33,470 Zorionez, hemen bukatu nuen. 617 00:49:34,204 --> 00:49:36,940 Mirari bat bezalakoa izan zen. 618 00:49:36,974 --> 00:49:39,009 Gogoan dut doktore honekin hitz egin nuela. 619 00:49:39,076 --> 00:49:40,811 Arrebak ekarri ninduen. 620 00:49:41,311 --> 00:49:47,918 Autoan, flash moduko bat izan nuen: "Ez, orain ez!". 621 00:49:47,951 --> 00:49:50,887 Bizitzen hasi besterik ez nuen nahi. 622 00:49:50,954 --> 00:49:55,625 Film batean egotea bezala zen, bai horixe. 623 00:49:57,494 --> 00:50:01,298 Zerotik hasi nahi nuen berriz, etxe batean bizi nahi bainuen. 624 00:50:01,431 --> 00:50:06,103 Baina preso askori maiz gertatzen zaiena: 625 00:50:06,136 --> 00:50:11,708 Askatasunaren beldur egoten dira. 626 00:50:12,342 --> 00:50:16,079 Aukera handi bat duzue… 627 00:50:16,780 --> 00:50:19,950 …proiektu bat bideratzeko. 628 00:50:20,017 --> 00:50:24,755 Ez egon hor begetatzen, denbora-pasa. 629 00:50:24,921 --> 00:50:30,894 Ezintasun agiria behar duzue? Esan. Norbaiti deitu. 630 00:50:32,062 --> 00:50:36,433 Ez duzue bizitza osoan zertan hemen geratu. 631 00:50:36,800 --> 00:50:40,837 Ondo egon nintzen lehenengo hiru hilabeteetan. 632 00:50:40,837 --> 00:50:44,074 Gero berriz gaixotu nintzen. Medikuek badakite. 633 00:50:45,108 --> 00:50:53,316 Orain beste bost hilabetez geratu beharra daukat, ea lortzen dudan. 634 00:50:54,418 --> 00:50:58,355 Gaizki sentitzen naiz, zeren eta… 635 00:50:59,189 --> 00:51:01,224 Kontua da… 636 00:51:01,425 --> 00:51:07,064 …barkatu, baina zuen "itxaropenak" aspertu egiten nau. 637 00:51:07,297 --> 00:51:10,834 Nik ez dut inoiz "itxaropena" hitza esaten. 638 00:51:11,535 --> 00:51:14,271 Benetan, hau nire kontu pertsonala da. 639 00:51:14,838 --> 00:51:16,907 Denbora galarazten zidalako. 640 00:51:18,141 --> 00:51:23,580 Hona etorri nintzenean, ikusi nuen "itxaropena" denbora galtzea zela. 641 00:51:24,281 --> 00:51:27,150 Horregatik diot gauzak egin behar direla. 642 00:51:27,284 --> 00:51:30,087 Altxatu, eta egun on esan behar da. 643 00:51:30,120 --> 00:51:33,223 Dutxatu egin behar da, bizarra egin… 644 00:51:33,256 --> 00:51:36,193 …norbera eta besteak errespetatu. 645 00:51:39,696 --> 00:51:41,598 Prest gaude edo ez? 646 00:51:56,613 --> 00:51:57,781 Azukre gehiegi. 647 00:51:57,814 --> 00:51:59,116 Ia ez diogu bota. 648 00:51:59,216 --> 00:52:00,951 Ez zenioten bota behar. 649 00:52:00,951 --> 00:52:02,919 Ez zenioten ezer bota behar. 650 00:52:03,186 --> 00:52:04,855 Ez zenioten bota behar. 651 00:52:04,988 --> 00:52:06,823 Besteei ez diegu azukrea bota. 652 00:52:06,923 --> 00:52:08,959 Ez du azukrerik behar. Gozoa da. 653 00:52:10,160 --> 00:52:11,828 Azukrearekin borrokan ari gara beti. 654 00:52:11,862 --> 00:52:12,796 Badakit. 655 00:52:14,297 --> 00:52:17,234 Azukre gehiegi, azukre gehiegi beti. 656 00:52:17,267 --> 00:52:18,268 Erdia kendu diogu. 657 00:52:18,301 --> 00:52:20,303 Ez da nahikoa. Hiru laurden kendu behar zenioten. 658 00:52:25,208 --> 00:52:27,978 Oso erraza da. Labore-zopa hotz bat egin dugu. 659 00:52:30,313 --> 00:52:34,417 Barazki beteekin, Provenzan egiten den bezala. 660 00:52:34,784 --> 00:52:36,987 Baina barazki txikirik ez daukagunez… 661 00:52:37,354 --> 00:52:39,990 …alberjinia-purea egingo dugu. 662 00:52:40,724 --> 00:52:45,529 Barazkiak eta proteina egiteko, perrexilarekin eta ogi apurrekin… 663 00:52:46,796 --> 00:52:51,268 …oilaskoarekin eta txahalarekin nahasia. Txerrikirik ez. 664 00:52:52,636 --> 00:52:55,272 Ogi-pastel bat egin dugu gero… 665 00:52:55,305 --> 00:52:58,208 …sagarrekin, udareekin, eta geratu zaigun fruta-sorbetearekin. 666 00:52:58,308 --> 00:53:01,745 Oso xaloa da dena… 667 00:53:02,078 --> 00:53:03,013 …baina oso goxoa da. 668 00:53:03,346 --> 00:53:05,215 Lekuarekin harmonian. 669 00:53:05,248 --> 00:53:08,118 Gure ikuspegiarekin harmonian. 670 00:53:08,151 --> 00:53:09,619 Hori besterik ez. 671 00:53:10,921 --> 00:53:13,156 Ez dugu zuen bizitza aldatzeko anbizioa. 672 00:53:13,323 --> 00:53:15,225 Ez, ez, ez. 673 00:53:15,859 --> 00:53:19,930 Bi orduko zorion aldia emango diegu. 674 00:53:20,030 --> 00:53:22,265 Hori da dena. Hori da anbizioa. 675 00:53:22,299 --> 00:53:24,901 Baina ez da karitatea. 676 00:53:24,935 --> 00:53:26,670 Benetako gaia hau da… 677 00:53:27,237 --> 00:53:30,974 …mila milioi lagunek gehiegi jaten dute… 678 00:53:31,141 --> 00:53:36,012 …eta mila milioi lagunek ezin dute janaririk eskuratu. 679 00:53:37,347 --> 00:53:40,383 Oreka bat da errealitatea. 680 00:54:04,874 --> 00:54:07,611 Nonahi ere zaudela munduan… 681 00:54:08,111 --> 00:54:11,448 …zure arazoekin bakarka… 682 00:54:11,715 --> 00:54:14,718 …ez begiratu hodeiertzera… 683 00:54:14,985 --> 00:54:18,054 …edo ez zara itzuliko. 684 00:54:19,122 --> 00:54:25,228 Ebakiondoak ezkutaturik, gezur asko esaten dituzu. 685 00:54:25,462 --> 00:54:28,632 Lagun zaharrak ikusten dituzu… 686 00:54:28,698 --> 00:54:31,735 …askatasunik gabeak. 687 00:54:33,136 --> 00:54:36,706 Gau horietan guztietan, bakarka. 688 00:54:37,140 --> 00:54:40,076 Tranbia batean lo eginez. 689 00:54:40,477 --> 00:54:43,647 Film bat ikusi ote dut? 690 00:54:43,747 --> 00:54:46,950 Edo errealitatea zen? 691 00:54:47,550 --> 00:54:53,490 Oroitzapen gaiztoak ez dira aldatzen. 692 00:54:53,556 --> 00:54:56,393 Nirekin negarrez ari dira. 693 00:54:57,560 --> 00:55:01,498 Nirekin lotan, nirekin. 694 00:55:02,766 --> 00:55:05,602 Nirekin. 695 00:55:06,069 --> 00:55:10,106 Negu honetan, dena ondo badoa… 696 00:55:10,240 --> 00:55:14,744 …azaroaren 10ean edo 15ean karabana bat edukiko dugu. 697 00:55:14,844 --> 00:55:17,914 Lagun baten oparia da. 698 00:55:18,782 --> 00:55:22,319 Zoritxarrez, oraindik ezin dugu erabili. 699 00:55:23,553 --> 00:55:28,058 Pixkanaka ordainduko diogu, edo opari hutsa izango da. 700 00:55:28,091 --> 00:55:34,531 Berak ordainduko du asegurua, eta 100 euro emango dizkigu hilean. 701 00:55:34,597 --> 00:55:36,066 Hori esan zigun. 702 00:55:43,640 --> 00:55:46,543 Postrerako, aranak egingo ditut. 703 00:55:47,544 --> 00:55:49,379 Hala uste dut. 704 00:55:52,082 --> 00:55:54,951 -Ederki. -Udareak, udareak. 705 00:55:57,587 --> 00:56:01,191 Udareak eta sagarrak eta marrubiak eta errefauak… 706 00:56:01,791 --> 00:56:04,260 Ez dut uste barazkiak bukatuko zaizkigunik. 707 00:56:04,427 --> 00:56:07,063 Mihilu asko dago. Mihilu pixka bat erabil dezaket? 708 00:56:07,230 --> 00:56:08,665 Bai noski. 709 00:56:08,798 --> 00:56:10,734 Azenarioak ere ikusi ditut. 710 00:56:10,867 --> 00:56:13,670 Azenarioak, patatak eta errefauak. 711 00:56:17,941 --> 00:56:19,943 Aran erre mazeratuak. 712 00:56:19,976 --> 00:56:22,212 Almendra-izozkia… 713 00:56:23,113 --> 00:56:27,384 Aranen hezurrak erabil ditzakegu izozkia infusionatzeko. 714 00:56:27,584 --> 00:56:31,888 Almendra-zapore pixka bat ere emango baitio. 715 00:56:33,156 --> 00:56:34,557 -Ederra. -Ona? 716 00:56:34,591 --> 00:56:36,359 -Bai, motel. -Rock'n'roll. 717 00:56:39,262 --> 00:56:43,266 Bezperako ogia… 718 00:56:43,666 --> 00:56:50,340 …aski da xehetxea eta pastel-orean sartzea. 719 00:56:50,407 --> 00:56:53,910 Pastelaren orea elkartzeko erabili. 720 00:56:54,577 --> 00:56:57,147 Erdia ogi xehetua, erdia irina. 721 00:57:00,917 --> 00:57:02,919 -John naiz. -Kaixo. 722 00:57:04,554 --> 00:57:05,655 Ongi etorri. 723 00:57:06,723 --> 00:57:08,324 -Ragua? -Bai, ragua. 724 00:57:10,627 --> 00:57:12,662 -Polenta. -Polenta! 725 00:57:13,463 --> 00:57:16,232 -Eta hori? -Hori postrea da. 726 00:57:20,703 --> 00:57:23,306 Hori barazki-stocka da, parmigiano. 727 00:57:23,706 --> 00:57:25,475 Txanpinoiak. 728 00:57:25,542 --> 00:57:27,377 Gero arte. 729 00:57:37,821 --> 00:57:39,589 Gazta parmesanoa… 730 00:57:40,990 --> 00:57:43,693 Orain dela ia hamar urte Ternuara itzuli nintzela… 731 00:57:43,760 --> 00:57:47,797 …eta, harrezkero, lan handia egin dugu, ahalegin handia… 732 00:57:47,831 --> 00:57:53,870 …gure baserritar, arrain-saltzaile eta arrantzaleekin harremanetan. 733 00:57:54,904 --> 00:57:57,574 Erraza da eskari bat egitea… 734 00:57:57,607 --> 00:57:59,275 …eta atetik datorkizu zerbait… 735 00:57:59,309 --> 00:58:02,745 …Kanadatik edo Estatu Batuetatik. 736 00:58:02,879 --> 00:58:05,248 Janaria nondik datorren ezagutu behar da… 737 00:58:05,248 --> 00:58:07,083 …eta janariaren atzean historia bat dago. 738 00:58:07,116 --> 00:58:09,986 Badakizu zure barazkiak nondik datozen… 739 00:58:10,019 --> 00:58:12,856 …badakizu nork tiro egin dion altzeari, eta nondik datorren. 740 00:58:12,889 --> 00:58:14,991 Oso garrantzitsua da. 741 00:58:18,394 --> 00:58:20,296 Hau txerrikia da. 742 00:58:20,330 --> 00:58:22,465 Txerrikia? Ez dut txerrikirik jaten. 743 00:58:22,499 --> 00:58:24,634 -Txerrikia? -Txerrikia, bai. 744 00:58:24,667 --> 00:58:27,504 Txerrikia, baina hau esne-purea da. 745 00:58:27,537 --> 00:58:28,705 Polenta da. 746 00:58:28,771 --> 00:58:30,607 Bergamoko polenta txuria. 747 00:58:33,576 --> 00:58:36,012 Ona dago gorgonzolarekin. 748 00:58:38,581 --> 00:58:42,018 Neka-neka eginda nago. Min dut oinetan. 749 00:58:42,151 --> 00:58:47,056 Asko lan egin dut gaur. Ederki, baina gogorra izan da. 750 00:58:53,530 --> 00:58:55,164 Gose naiz. 751 00:58:57,033 --> 00:58:58,902 -Kristaua zara, ezta? -Bai. 752 00:58:59,035 --> 00:59:00,904 Txerrikia jan dezakezu. 753 00:59:01,004 --> 00:59:02,038 -Txerrikia? -Bai. 754 00:59:02,238 --> 00:59:04,140 -Zuk ezin duzu jan? -Ez. 755 00:59:04,274 --> 00:59:05,542 Musulmana zara? 756 00:59:05,975 --> 00:59:08,278 Beste parrokia batekoak dira. 757 00:59:09,712 --> 00:59:12,549 On egin! Zer moduz? 758 00:59:13,550 --> 00:59:14,784 Bergamoko polenta. 759 00:59:14,817 --> 00:59:17,153 Gustatzen zaizu! 760 00:59:21,658 --> 00:59:23,660 Gizon honek gehixeago nahi du. 761 00:59:33,403 --> 00:59:35,438 -Italiarra zara? -Bai. 762 00:59:35,638 --> 00:59:38,341 35 urtez aritu naiz lanean. 763 00:59:38,741 --> 00:59:41,544 Eta 26 urte daramatzat erretiratuta. 764 00:59:42,579 --> 00:59:46,115 Ia urte gehiago erretiroan lanean baino. 765 00:59:46,149 --> 00:59:51,688 Atzerritar askok guk baino diru gutxiagoren truk lan egiten dute. 766 00:59:51,854 --> 00:59:57,060 Guk italiarrok gehiago nahi dugu, eta lan gutxiago dugu. 767 00:59:57,126 --> 00:59:59,696 Ulertzen didazu? 768 00:59:59,829 --> 01:00:04,500 Italiarrak ez dira tomateak biltzera joaten. 769 01:00:05,301 --> 01:00:10,373 Italiarrek ez dituzte 30 euro nahi goizetik gauerako lanaren truk. 770 01:00:12,075 --> 01:00:16,312 Ez dute eskubiderik gabe lan egingo. 771 01:00:16,779 --> 01:00:19,949 Niretzat dena ondo dago. 772 01:00:19,983 --> 01:00:23,186 Gutako norbait salba dadila, behinik behin. 773 01:00:23,820 --> 01:00:25,755 Norbait salbatzea gauza ona da. 774 01:00:25,788 --> 01:00:29,759 Lehen negar egiten nuen. Ez neukan ezer. Kalean lo egiten nuen. 775 01:00:29,792 --> 01:00:32,695 Hoteleko gelak garbitzen ditut orain. 776 01:00:32,862 --> 01:00:34,864 Mila esker, Italia, mila esker. 777 01:00:38,534 --> 01:00:40,870 Agur, joan beharra daukat. 778 01:00:44,974 --> 01:00:47,777 -Zoriona opa dizut. -Mila esker, andrea. 779 01:00:55,118 --> 01:00:57,220 San Giacomo kalera joan beharra daukat. 780 01:00:58,655 --> 01:01:00,490 Cáritas San Giacomo kalean dago? 781 01:01:01,391 --> 01:01:03,026 Han gelditzen da. 782 01:01:03,059 --> 01:01:06,195 Caritas. Zu San Bernardon jaitsi. 783 01:01:06,396 --> 01:01:07,463 Ez dakizu? 784 01:01:07,530 --> 01:01:10,033 Ez dakit. Lodi-ra iristea zoriona izan da. 785 01:01:16,139 --> 01:01:18,408 Egun on. San Giacomo kalea… 786 01:01:19,142 --> 01:01:22,111 Milanen ez dut ezer aurkitu. 787 01:01:22,345 --> 01:01:24,013 Aterpe guztietara joan naiz. 788 01:01:24,380 --> 01:01:26,549 Itxaron beharra zegoen denetan. 789 01:01:28,151 --> 01:01:30,687 Milango aterpe guztietako itxaron-zerrendan nago. 790 01:01:31,320 --> 01:01:33,956 Azaroaren 15etik aurrera mundu guztia hartzen dute… 791 01:01:33,956 --> 01:01:35,091 …orduan hasten baita hotzaldia. 792 01:01:36,426 --> 01:01:38,594 Baina azaroaren 15a arte itxaron beharra daukat. 793 01:01:38,628 --> 01:01:41,531 Kalean lo egin behar al dut azaroaren 15 arte? 794 01:01:43,232 --> 01:01:48,271 Bai, tamalez, hemen gauza bera gertatzen da. 795 01:01:48,304 --> 01:01:50,640 Zure historia nirea bezalakoa da? 796 01:01:50,740 --> 01:01:53,076 Ni lanean ari nintzen orain dela bi hilabete arte. 797 01:01:53,176 --> 01:01:57,380 Orain leku baten bila nabil. Duela hilabete. 798 01:01:58,781 --> 01:01:59,749 Sartu. 799 01:02:07,423 --> 01:02:09,959 Zenbakiak emango dizkizuet. 800 01:02:10,793 --> 01:02:13,463 Badakigu hau dela lehenengoa. 801 01:02:13,963 --> 01:02:15,364 Bigarrena… 802 01:02:15,498 --> 01:02:16,866 Zatoz, zatoz. 803 01:02:18,735 --> 01:02:23,873 Hamar lagun hartzen ditugu egunero, ezin dugu beste inor hartu. 804 01:02:24,674 --> 01:02:29,746 Begiratzera noa ea logelan lekurik badagoen. 805 01:02:30,313 --> 01:02:31,981 Zu hirugarrena zara. 806 01:02:32,081 --> 01:02:34,250 Zu baino lehenago daudenak… 807 01:02:35,885 --> 01:02:37,120 Tunisiarrak. 808 01:02:37,320 --> 01:02:42,391 Ez dut uste lo egiteko premia dutenik, baina begiratzera noa. 809 01:02:51,000 --> 01:02:54,337 Zoritxarrez, karabana agindu zigun gizona… 810 01:02:54,437 --> 01:02:55,905 …txantxetan ari zen. 811 01:02:56,038 --> 01:03:00,276 Eta geltokian lo egiten segitzen dugu. 812 01:03:00,676 --> 01:03:06,849 Janari-denda bateko kudeatzailea omen zen. 813 01:03:09,218 --> 01:03:10,553 Baina ez zen egia. 814 01:03:10,653 --> 01:03:12,855 Jakin baitugu… 815 01:03:13,790 --> 01:03:15,625 …dena "kua, kua, kua" zela… 816 01:03:15,691 --> 01:03:17,593 Napolin "kua, kua, kua" esaten dugu… 817 01:03:17,627 --> 01:03:19,629 …norbait gezurretan ari denean. 818 01:03:20,496 --> 01:03:22,231 Eta hori "kua, kua, kua" da. 819 01:03:22,365 --> 01:03:26,435 Kalean bizi diren bi laguni karabana agindu, eta ezer ez. 820 01:03:27,537 --> 01:03:30,973 "Refettorio" oso ideia ona da… 821 01:03:31,073 --> 01:03:39,916 …baina Caritasek lotarako leku bat aurkitu behar liguke. 822 01:03:39,982 --> 01:03:41,584 Lotarako, bereziki. 823 01:03:41,751 --> 01:03:45,488 Monzan eraikin abandonatu asko dago. Neuk ikusi ditut eta. 824 01:03:45,588 --> 01:03:47,256 Eta Milanen ere bai. 825 01:03:47,390 --> 01:03:50,793 "Refettorio" gehiago egin behar lituzkete… 826 01:03:50,827 --> 01:03:54,197 …eta kalean dagoen jendeari logelak eman. 827 01:03:54,463 --> 01:03:56,732 Tren-geltokian ere badaude gela hutsak. 828 01:03:56,799 --> 01:03:59,068 Lehen dendak zeuden, baina orain hutsik daude. 829 01:03:59,101 --> 01:04:02,338 Bainuak ere badauzkate. Ez dute ezer egiten haiekin. 830 01:04:06,309 --> 01:04:10,913 Larrialdiko logela eskain diezazukegu… 831 01:04:10,947 --> 01:04:13,883 …eta horrela hamabi gautan lo egin ahal izango duzu hemen. 832 01:04:15,718 --> 01:04:18,087 17raino, larunbata. 833 01:04:18,154 --> 01:04:21,290 18a arte luzatuko dugu, astelehen goizean joan ahal izan zaitezen. 834 01:04:21,757 --> 01:04:24,927 Oraingoz, hamabi egun ezer baino hobea iruditzen zait. 835 01:04:25,361 --> 01:04:26,896 Onartuko dut, beraz. 836 01:04:28,965 --> 01:04:32,101 Badakit zaila dela zuretzat… 837 01:04:32,134 --> 01:04:35,738 …luzaroagoko leku bat aurkitzeko gomita egiten dizut. 838 01:04:35,771 --> 01:04:37,139 Luzaroago… 839 01:04:37,173 --> 01:04:40,509 Milango aterpe askotako itxaron-zerrendan izen emanda nago. 840 01:04:40,543 --> 01:04:45,181 Luzaroagora pentsatzeko gomita egiten dizut. 841 01:04:45,314 --> 01:04:48,251 Erabili hamabi egun horiek. 842 01:04:48,384 --> 01:04:50,586 Hori egingo dut. 843 01:04:58,895 --> 01:05:01,063 Basoko baiekin. 844 01:05:16,579 --> 01:05:18,848 Plater bat ekarriko dizut. 845 01:05:21,717 --> 01:05:23,653 Ogia besterik ez da. 846 01:05:23,986 --> 01:05:25,488 Ona dago? 847 01:05:25,688 --> 01:05:26,822 Oso ona dago. 848 01:05:28,324 --> 01:05:29,592 Lortu dugu. 849 01:05:32,428 --> 01:05:35,932 Abuztuan etorri nintzen hona. 850 01:05:37,500 --> 01:05:40,136 Eta geroztik etortzen segitu dut. 851 01:05:40,536 --> 01:05:44,006 -Atzerriko gizon asko dago. -Bai. 852 01:05:44,640 --> 01:05:47,476 Beltzaran guztiak agurtzen ditut. 853 01:05:48,244 --> 01:05:51,580 Ez da esan behar "beltza", "beltzarana" esan behar da. 854 01:05:51,614 --> 01:05:52,348 Beltzarana. 855 01:05:52,381 --> 01:05:54,250 Emakume batek erakutsi zidan. 856 01:05:54,984 --> 01:05:57,286 Mindu egiten omen dira. 857 01:05:57,954 --> 01:06:04,727 Desberdina dute margoa, baina gu txuriok ere gaiztoak izan gaitezke. 858 01:06:11,467 --> 01:06:14,236 Lehen oheak zeuden. 859 01:06:14,904 --> 01:06:17,139 Etxeetatik ateratako oheak. 860 01:06:17,540 --> 01:06:19,175 Trenetako oheak. 861 01:06:19,508 --> 01:06:22,111 Etxeetatik kaleratutako oheak. Oheak. 862 01:06:22,645 --> 01:06:26,615 Oheak kalean, non edozein zaratak esnatu egiten baitzaitu. 863 01:06:26,983 --> 01:06:31,087 Ume-oheak, beren ohe bila dabiltzan umeak, baina ez dituzte aurkitzen. 864 01:06:32,054 --> 01:06:35,424 Ohe horietatik bota egiten zaituzte goizetan, eta kalean zaude. 865 01:06:35,558 --> 01:06:38,928 Baina ohe bat ohe bat besterik ez da. 866 01:06:40,696 --> 01:06:41,697 Bizi naiz… 867 01:06:42,598 --> 01:06:44,033 …aterpe batean… 868 01:06:44,734 --> 01:06:46,435 …emakume iheslarienean. 869 01:06:48,204 --> 01:06:51,374 Ez da erraza dena uztea… 870 01:06:52,141 --> 01:06:55,211 Seme-alabak, ahaideak, lagunak! 871 01:06:56,012 --> 01:07:00,850 Eta batere ezagutzen ez duzun herrialde batera joatea. 872 01:07:03,819 --> 01:07:07,189 Zure herria eta zure ama uzten dituzunean… 873 01:07:07,590 --> 01:07:12,061 …joatera bultzatu zaituen zera gogor batengatik da. 874 01:07:13,362 --> 01:07:17,533 Dena uztea kontu larria baita. 875 01:07:18,534 --> 01:07:20,736 Beste herrialde batera joaten zarenean… 876 01:07:21,303 --> 01:07:24,907 …onena imajinatzen duzu zuretzat. 877 01:07:27,543 --> 01:07:30,579 Nik, Senegalen… 878 01:07:31,547 --> 01:07:33,349 …neure etxea neukan… 879 01:07:34,483 --> 01:07:35,618 …neure familia… 880 01:07:37,319 --> 01:07:38,621 …neure egoitza. 881 01:07:40,322 --> 01:07:44,827 Hemen, nekez bada ere, munduan sentitzen naiz. 882 01:07:44,894 --> 01:07:50,232 Besteekin nahastea baita niretzat gauzarik garrantzitsuena. 883 01:07:50,399 --> 01:07:53,002 Topaketa-Antzerkiko lagunekin. 884 01:07:53,102 --> 01:07:55,604 Hemen ez nago jadanik bakarrik. 885 01:08:24,033 --> 01:08:27,470 Otordu on batek asko lagundu dezake gauean, edo ez? 886 01:08:28,204 --> 01:08:33,008 Jakina. Normalean ez dugu jaten. 887 01:08:36,345 --> 01:08:39,648 Laguntzen dizu. Energia ematen dizu. 888 01:08:40,583 --> 01:08:42,618 Arrazoi dut, edo ez? 889 01:08:43,586 --> 01:08:45,821 Energia dela uste dut. 890 01:08:45,988 --> 01:08:49,825 Energia espirituala eta fisikoa. 891 01:08:49,859 --> 01:08:55,931 Baina bihar gure eguneroko bizitzan pentsatu beharko dugu berriz. 892 01:08:56,065 --> 01:08:58,200 Pauso bat bestearen atzetik. 893 01:08:58,667 --> 01:09:05,274 Nik ere uste dut pausoz pauso joan behar dela. 894 01:09:05,274 --> 01:09:12,181 Baina batzuek kale egiten dute bidearen erdian. 895 01:09:13,749 --> 01:09:18,621 Denek ez dute hori jasateko borondatea. 896 01:09:18,988 --> 01:09:23,859 Nik handia dut, baina une batzuetan amore emateko gogoa izaten dut. 897 01:09:27,463 --> 01:09:29,398 Aurrera. 898 01:09:35,171 --> 01:09:38,607 Hau PIME da, nire oraingo lantokia. 899 01:09:38,674 --> 01:09:42,878 Misiolari erakunde bat da. 900 01:09:45,214 --> 01:09:49,919 Proiektuak ditu mundu guztian. 901 01:09:51,520 --> 01:09:53,856 Oso garrantzitsua da… 902 01:09:53,889 --> 01:09:58,227 …zeren eta nire bizitzako aldi basatiaren ondoren… 903 01:09:58,260 --> 01:10:00,296 …drogen mendean nengoenean eta… 904 01:10:00,396 --> 01:10:04,500 …kartzelatik irtetea proba moduko bat izan zen. 905 01:10:04,533 --> 01:10:09,238 Lanaren munduan berriz sartzearen proba. 906 01:10:09,438 --> 01:10:11,774 Zer polita den nire Julieta! 907 01:10:21,150 --> 01:10:25,221 PIMEn lan egitea… 908 01:10:28,057 --> 01:10:33,195 …eta, aldi berean, "Refettorio"ra joatea… 909 01:10:34,997 --> 01:10:39,768 …antzeko gauzak elkarri lotzeko modu on bat da. 910 01:10:40,736 --> 01:10:44,907 Ematen dudanean, hartu egiten dut. 911 01:10:44,940 --> 01:10:46,875 Gauza bera da niretzat. 912 01:10:47,042 --> 01:10:50,112 "Refettorio"ra joaten naizenean… 913 01:10:50,312 --> 01:10:55,584 …bultzada bat ematen didate, ondo sentiarazten naute. 914 01:10:55,718 --> 01:10:58,988 Hartu-emana da. Beti. 915 01:10:59,021 --> 01:11:02,191 Saiatzen naiz ematen… Zer esan dezaket? 916 01:11:02,358 --> 01:11:04,460 Nire baliabide materialak. 917 01:11:04,526 --> 01:11:07,196 Nire irribarrea, norbaiti barre eginaraztea. 918 01:11:07,229 --> 01:11:09,265 Batzuetan lortu egiten baitut. 919 01:11:12,201 --> 01:11:14,003 Emaztea baduzu? 920 01:11:14,603 --> 01:11:17,373 Lau katu dauzkat, interesatzen bazaizu. 921 01:11:18,474 --> 01:11:19,742 Nola dute izena? 922 01:11:19,775 --> 01:11:23,812 Batek Tripa du izena, jateko tripa bezala. 923 01:11:24,179 --> 01:11:25,781 Milango plater bat da. 924 01:11:25,848 --> 01:11:29,184 Beste bat Mammina deitzen da, kume asko izan dituelako. 925 01:11:29,184 --> 01:11:30,686 Ez zaizkit katuak gustatzen. 926 01:11:30,719 --> 01:11:33,355 Katuak nire herrian "joujou" egiteko erabiltzen dira. 927 01:11:33,389 --> 01:11:34,757 Zer da "joujou"? 928 01:11:34,790 --> 01:11:37,293 "Joujou". Badakizu zer den? Sorginkeria. 929 01:11:37,359 --> 01:11:38,794 Magia beltza. 930 01:11:39,361 --> 01:11:44,233 Nire herrian "miau" entzutean, arazoak datozkizu. 931 01:11:44,566 --> 01:11:46,869 -Eta zuk sinesten duzu? -Bai. 932 01:11:46,935 --> 01:11:50,673 Orain ere beldurtu egiten naiz katu bat ikustean. 933 01:11:50,739 --> 01:11:51,740 Egia da. 934 01:11:52,174 --> 01:11:54,777 Deabrua. Zu eta biok deabruak gara. 935 01:11:54,810 --> 01:11:56,812 Gizakia deabrua da. 936 01:11:58,814 --> 01:12:02,184 Gizaki deabrua katuaren barruan sartzen da. 937 01:12:05,020 --> 01:12:07,790 Barkatu, nola du honek izena? 938 01:12:08,023 --> 01:12:10,759 Mihilu-krema epela. 939 01:12:11,093 --> 01:12:13,529 Oso ona da. Askotan egiten dut. 940 01:12:13,595 --> 01:12:19,234 Tomatea, ogi-apurrak, ura, tipula. 941 01:12:19,702 --> 01:12:22,938 Nik beti egiten dut. Udako plater goxo-goxoa da. 942 01:12:23,939 --> 01:12:27,810 Gazta-krema pixka bat jarri plateraren hondoan. 943 01:12:35,150 --> 01:12:38,854 "Panzanella"-bola moduko bat egin. 944 01:12:42,191 --> 01:12:44,727 Hau mihilu-olioa da. 945 01:12:45,160 --> 01:12:47,896 Laranja pixka bat. 946 01:12:55,304 --> 01:12:56,372 Barkatu… 947 01:12:57,272 --> 01:13:00,943 Hemengoa zarenez, ba al dakizu gehiago har daitekeen? 948 01:13:00,976 --> 01:13:02,544 Galdetzera noa. 949 01:13:02,611 --> 01:13:03,612 Ona da, ezta? 950 01:13:03,679 --> 01:13:05,981 Ene bada! Onegia! 951 01:13:07,316 --> 01:13:08,917 Oso ona dago. 952 01:13:09,184 --> 01:13:11,286 Ez dakit nola hurbildu. 953 01:13:11,353 --> 01:13:12,187 Ez dakit… 954 01:13:12,254 --> 01:13:15,991 …nola hitz egin edo nola esan zerbait… 955 01:13:15,991 --> 01:13:18,494 …ezin dut esan: "Zer moduz zabiltza?" 956 01:13:18,527 --> 01:13:20,062 …edo "Zertan lan egiten duzu?"… 957 01:13:20,095 --> 01:13:21,997 …edo "Zer moduz atzo?" 958 01:13:22,297 --> 01:13:23,665 Ez dakit. 959 01:13:24,133 --> 01:13:26,268 Uste dut… delikatua ez, baina… 960 01:13:27,136 --> 01:13:29,772 …kontuz ibili behar duzu adierazi nahi duzunarekin. 961 01:13:33,709 --> 01:13:35,077 Zer polita! 962 01:13:35,711 --> 01:13:36,979 Ikusi duzue hau? 963 01:13:37,012 --> 01:13:38,313 Oso polita. 964 01:13:38,347 --> 01:13:39,748 Nola du izena? 965 01:13:39,782 --> 01:13:41,383 Pasquale. 966 01:13:46,355 --> 01:13:47,256 Gabon, gabon. 967 01:13:49,024 --> 01:13:51,627 Egia esan, gehiago jango nuen. 968 01:13:51,660 --> 01:13:56,098 Parrillan egindako zure radicchio aparta da! 969 01:13:56,131 --> 01:13:58,934 Ezti pixka bat erantsi diot, mikatza zegoen eta. 970 01:13:58,967 --> 01:14:00,369 Eta postrea? 971 01:14:00,803 --> 01:14:03,772 Pistatxo-krokante bat da. 972 01:14:03,839 --> 01:14:07,209 Pistatxoa, intxaur karamelizatuak… 973 01:14:07,543 --> 01:14:10,379 …banilla-izozkia eta maskarpone-krema. 974 01:14:12,514 --> 01:14:14,583 Gaur egin dut dena! 975 01:14:15,517 --> 01:14:17,519 Osagaiak gaur goizean iritsi dira. 976 01:14:17,586 --> 01:14:18,954 Eta prestatu egin ditut. 977 01:14:18,954 --> 01:14:22,958 Guk denbora dugu, baina berak ez. 978 01:14:23,225 --> 01:14:24,793 Denbora pixka bat eman behar zenidakete. 979 01:14:24,827 --> 01:14:27,062 Eta zuk guri lan pixka bat. 980 01:14:55,157 --> 01:14:57,993 Zorionak. 981 01:15:02,998 --> 01:15:06,702 Zorionak zuri. 982 01:15:07,002 --> 01:15:08,871 Paperak dauzkat! 983 01:15:09,538 --> 01:15:11,573 Italiar iheslaria naiz. 984 01:15:11,840 --> 01:15:14,142 Haien txikia naiz, haien umea naiz. 985 01:15:14,843 --> 01:15:16,879 Italia nire aita da. 986 01:15:17,813 --> 01:15:20,549 Pozik nago, poz-pozik nago horregatik. 987 01:15:39,001 --> 01:15:40,802 Jan beharra daukagu. 988 01:15:42,638 --> 01:15:50,112 Mahaiez, Expoz, den-denaz hitz egiten dute chefek. 989 01:15:50,712 --> 01:15:54,716 Baina inork ez du gure arazoez hitz egiten. 990 01:15:57,719 --> 01:16:02,791 Horregatik, nahiago dut hortik joatea. 991 01:16:05,694 --> 01:16:09,398 Objektu sentitzen bainaiz. 992 01:16:10,065 --> 01:16:12,234 Ez pertsona. 993 01:16:14,803 --> 01:16:17,339 Benetako arazoak hemen daude. 994 01:16:17,573 --> 01:16:18,707 Nola joan lotara. 995 01:16:18,840 --> 01:16:21,944 Nola jan. 996 01:16:22,077 --> 01:16:24,413 Exporen ondoren ez dakit zer gertatuko den. 997 01:16:33,455 --> 01:16:36,158 Ulertzen dut jendeak esatea: "Joan zure sukaldera, eta ixo". 998 01:16:36,191 --> 01:16:40,095 Baina hori txorakeria bat da, denek egin behar bailukete zerbait. 999 01:16:40,395 --> 01:16:43,131 Keinu sinple bat da. 1000 01:16:46,468 --> 01:16:49,237 Eta denen erantzukizuna da… 1001 01:16:49,504 --> 01:16:52,908 …estualdian dagoen jendea zaintzea. 1002 01:16:57,145 --> 01:16:59,581 Uste dut… 1003 01:16:59,615 --> 01:17:03,251 …sukaldari askori natural ateratzen zaiela jendea zaintzea. 1004 01:17:05,354 --> 01:17:08,590 Hori egiten baitugu. Egunero. 1005 01:17:08,790 --> 01:17:10,258 Jendeari jaten eman. 1006 01:17:13,895 --> 01:17:16,732 XIII. mendeaz gero… 1007 01:17:16,965 --> 01:17:20,569 …familiaren ideia sortu zenean… 1008 01:17:20,836 --> 01:17:24,072 …mahaiaren inguruan eserita egotea italiarrentzat… 1009 01:17:24,106 --> 01:17:25,140 …ogi puska bat partekatzea da. 1010 01:17:25,307 --> 01:17:27,142 Zerbait partekatzea da. 1011 01:17:27,776 --> 01:17:33,115 Mahaiaren inguruan esertzea italiar batentzat… 1012 01:17:34,783 --> 01:17:36,652 …partekatzea… 1013 01:17:36,718 --> 01:17:37,786 …amets egitea… 1014 01:17:37,819 --> 01:17:40,889 …borrokatzea, adiskidetzea… 1015 01:17:41,023 --> 01:17:42,691 …ogia moztea… 1016 01:17:43,225 --> 01:17:44,593 …tortellini egitea… 1017 01:17:44,960 --> 01:17:48,697 …lerro bakarra sukaldatzea, espageti izenekoa. 1018 01:17:50,465 --> 01:17:52,567 Zerikusia du… 1019 01:17:52,834 --> 01:17:55,070 …familiaren senarekin. 1020 01:17:55,137 --> 01:17:56,705 Zer ari zara hemen? 1021 01:17:57,105 --> 01:17:59,408 Massimo Botturaren libururako argazkiak ateratzen. 1022 01:17:59,541 --> 01:18:01,209 Zuk ateratzen dituzu argazkiak? 1023 01:18:01,343 --> 01:18:05,580 Bai, maiatzaren erdialdetik, ia egunero etortzen naiz. 1024 01:18:05,681 --> 01:18:11,019 Tximiniatik datorren argi honekin, chefak budistak dirudite. 1025 01:18:11,553 --> 01:18:13,155 -Dena ondo? -Bai. 1026 01:18:13,188 --> 01:18:14,623 Dena ondo. Mila esker. 1027 01:18:14,756 --> 01:18:15,824 -Zer moduz zaude? -Ondo. 1028 01:18:15,957 --> 01:18:17,893 Oso ederra zaude! 1029 01:18:18,226 --> 01:18:19,695 Kaixo, zer moduz? 1030 01:18:20,195 --> 01:18:22,397 Badakizu modeloa izan nahi dudala? 1031 01:18:23,832 --> 01:18:25,634 Modeloa izan nahi nuke. 1032 01:18:25,701 --> 01:18:28,837 Argazkiak aterako dizkidan norbait behar dut. 1033 01:18:29,938 --> 01:18:34,943 Nik aterako nizkizuke, baina modako argazkilari txarra naiz. 1034 01:19:14,149 --> 01:19:16,384 Ogia da gauzarik ugariena. 1035 01:19:16,384 --> 01:19:20,155 Baina gogorra dago. Ezin da horrela jan. 1036 01:19:20,188 --> 01:19:21,656 Gogorregi dago. 1037 01:19:21,790 --> 01:19:24,359 Baina landu egingo dut… 1038 01:19:25,193 --> 01:19:28,230 …plater nagusirako eta postrerako. 1039 01:19:54,189 --> 01:19:56,591 Sobrekin lan egitea zoragarria da. 1040 01:19:56,625 --> 01:20:01,062 Ez dakizu zenbat atera diezaiokezun produktu bati… 1041 01:20:01,096 --> 01:20:03,732 …egoera honetan zauden arte. 1042 01:20:19,948 --> 01:20:26,254 Sormen-ariketa azkar bat egitea da kontua, dagoena erabiliz. 1043 01:20:27,055 --> 01:20:33,295 Sukaldariok oso begiratuta sentitzen gara une honetan. 1044 01:20:33,495 --> 01:20:38,266 Munduak entzun egiten digu, eta egiten dugunari begira dago. 1045 01:20:38,366 --> 01:20:44,606 Eta guk sen-etikoarekin jokatzeko erantzukizuna dugu. 1046 01:20:54,082 --> 01:20:56,818 Janari-sobrak gure arazo bakar eta handiena dira. 1047 01:20:57,152 --> 01:21:00,755 Estatu Batuetan 5 umetik bat gosetuta oheratzen da. 1048 01:21:00,956 --> 01:21:03,825 Munduko herririk aberatsenean, unerik aberatsenean. 1049 01:21:03,859 --> 01:21:08,396 Gauzak erabili eta botatzea krimenik lazgarriena da… 1050 01:21:08,463 --> 01:21:11,466 …zeren eta, 100 urte barru, gure garaira begiratuko dugu… 1051 01:21:11,499 --> 01:21:13,301 …eta pentsatuko dugu: "Lehen denetik geneukan". 1052 01:21:13,501 --> 01:21:15,303 "Orain bukatzen ari zaigu". 1053 01:21:19,241 --> 01:21:23,144 Sobrak ez dira jatetxean hasten eta bukatzen. 1054 01:21:23,311 --> 01:21:24,913 Etxaldeetan hasten dira. 1055 01:21:25,080 --> 01:21:27,015 Azokan hasten dira. 1056 01:21:27,816 --> 01:21:31,353 Bota egin beharrekoa dela uste dugun zerbait… 1057 01:21:32,120 --> 01:21:35,023 …maitatu genezakeen zerbait bihur liteke. 1058 01:21:40,662 --> 01:21:43,632 Horrelako zerbait egiten ari gara Brasilen. 1059 01:21:43,865 --> 01:21:47,068 Sukaldaritza erakusten diegu presoei… 1060 01:21:47,102 --> 01:21:48,570 …eta hobeto erabiltzen… 1061 01:21:48,737 --> 01:21:51,373 …inori axola ez zaizkion zati horiek. 1062 01:21:51,539 --> 01:21:56,211 Orain, Brasilgo espetxe batean, bakarrean… 1063 01:21:56,745 --> 01:21:58,947 …haragi osoa erabiltzen ari dira. 1064 01:22:09,925 --> 01:22:12,694 Argentinatik nator. 1065 01:22:12,827 --> 01:22:15,230 Aitona-amonak Italiatik ihes egin zuten… 1066 01:22:15,263 --> 01:22:18,700 …goseteagatik, gerragatik. 1067 01:22:19,301 --> 01:22:23,972 Baina amonaren etxean gauza onak zeuden beti jateko. 1068 01:22:24,239 --> 01:22:27,309 Eta hori da Italia. 1069 01:22:27,709 --> 01:22:33,148 Eguneroko produktuekin sukaldaritza egin ahal izatea. 1070 01:22:34,549 --> 01:22:36,151 Giroan dago. 1071 01:22:36,785 --> 01:22:41,656 Plater tradizional ospetsu askori begiratzen badiezu… 1072 01:22:42,057 --> 01:22:46,661 …premiagatik sortu izan dira beti. 1073 01:22:46,761 --> 01:22:48,697 Eta gehienak sobrak ziren. 1074 01:22:48,830 --> 01:22:53,468 Sobrak hartu, eta plater bat sortu, ospetsu bihurtuko zena. 1075 01:23:05,380 --> 01:23:08,850 Egizu kontu munduko osagai guztiak eta onenak erabil ditzakezula. 1076 01:23:09,250 --> 01:23:10,752 Zalantzan hasten zara. 1077 01:23:11,519 --> 01:23:15,623 Baina gauza mugatuekin gauza handiak egin daitezke. 1078 01:23:15,824 --> 01:23:16,858 Gauza handiak, zera! 1079 01:23:17,826 --> 01:23:20,795 Zer egin dezakegu jende honek ondo pasatzeko? 1080 01:23:20,862 --> 01:23:24,032 Bake eta gozamen une bat izan dezaten? 1081 01:23:24,432 --> 01:23:26,634 Janaria hori izaten da beti. 1082 01:23:36,678 --> 01:23:39,414 Akabo aitzakiak. 1083 01:23:39,748 --> 01:23:41,750 Hori da mezua. 1084 01:23:42,350 --> 01:23:45,387 Munduko sukaldariok… 1085 01:23:45,553 --> 01:23:52,460 …etika eta estetika elkartu nahi ditugu geure eguneroko lanean. 1086 01:23:53,461 --> 01:24:02,737 Etorkizuneko sukaldaritzak ezin du elite txiki batentzat egina izan. 1087 01:24:02,771 --> 01:24:07,976 Egia da hori beti egongo dela, baina desberdina izango da borroka. 1088 01:24:08,076 --> 01:24:12,981 Ez ditugu gehiago erabiliko eta ez ditugu erabiltzen teknikak… 1089 01:24:13,014 --> 01:24:16,151 …egoaren, gure egoaren zerbitzura. 1090 01:24:16,184 --> 01:24:22,991 Ezin ditugu plater estetikoki izugarriak sortu. 1091 01:24:23,058 --> 01:24:27,796 Plater etikoki izugarriak sortu behar ditugu, ordea. 1092 01:25:09,604 --> 01:25:13,608 Argazki hauekin modelo-agentzia batera joan nahi duzu? 1093 01:25:13,675 --> 01:25:15,276 Bai. 1094 01:25:24,886 --> 01:25:27,555 Beraz, mahaiaren inguruan eserita gaude. 1095 01:25:28,123 --> 01:25:31,426 Eta inork ez du jakin-minik zer gertatu zaizun jakiteko… 1096 01:25:31,459 --> 01:25:35,096 …edo nola bukatu duzun egoera horretan. 1097 01:25:35,763 --> 01:25:38,700 Zu baitzara axola duena. 1098 01:25:38,900 --> 01:25:41,703 Zure bizitza preziatua da, zure bizitza sakratua da. 1099 01:25:42,403 --> 01:25:45,607 Eta jende horrek ulertzen duenean ez dagoela jakin-minik… 1100 01:25:45,874 --> 01:25:47,408 …ez dagoela beste interesik… 1101 01:25:47,509 --> 01:25:50,979 …denbora partekatzeko interes soila besterik ez… 1102 01:25:52,213 --> 01:25:55,483 Zer gehiago eska dakioke bizitzari? 1103 01:26:01,556 --> 01:26:03,858 Nire adiskidearen bila nabil. 1104 01:26:04,826 --> 01:26:07,829 Aurkitzen badut, hemen lo egingo dut berarekin. 1105 01:26:08,029 --> 01:26:10,131 Hark hemen lo egiten baitu egunero. 1106 01:26:11,299 --> 01:26:13,234 Ez badut aurkitzen… 1107 01:26:13,801 --> 01:26:17,472 …bueltaka ibiliko naiz gauerdia arte. 1108 01:26:18,573 --> 01:26:21,309 Gero, autora joango naiz lotara, beharbada. 1109 01:26:21,843 --> 01:26:24,112 Sammartinin dago. 1110 01:26:40,595 --> 01:26:42,197 Auto hau nirea da. 1111 01:26:42,497 --> 01:26:48,503 Baina ez dut asegurua ordaintzen. Eta ezin naiz asegururik gabe ibili. 1112 01:26:49,137 --> 01:26:51,072 Baina zure bizitza gerora? 1113 01:26:51,673 --> 01:26:53,741 Galdera hori… 1114 01:26:53,875 --> 01:26:55,143 Ez dakit. 1115 01:26:55,577 --> 01:26:57,212 Orain lo egin nahi dut. 1116 01:26:57,912 --> 01:27:00,415 Bihar beste gauza batzuetan pentsatuko dut. 1117 01:27:02,717 --> 01:27:04,152 Orain lotara noa. 1118 01:27:31,646 --> 01:27:34,215 Garai batean dotore janzten zinen. 1119 01:27:34,249 --> 01:27:37,518 Eta txanponak botatzen zenizkien behartsuei. 1120 01:27:37,619 --> 01:27:39,020 Oroitzen zara? 1121 01:27:40,321 --> 01:27:42,790 Jendeak esaten zizun: 1122 01:27:42,857 --> 01:27:46,461 "Kontuz, neska, erori egingo zara eta". 1123 01:27:46,961 --> 01:27:48,863 Txantxetan ari zirela uste zenuen. 1124 01:27:49,264 --> 01:27:52,567 Eta barre egiten zenien… 1125 01:27:53,001 --> 01:27:56,304 …estu zebiltzan guztiei. 1126 01:27:57,405 --> 01:28:01,809 Orain ez duzu jadanik hain ozen hitz egiten… 1127 01:28:03,111 --> 01:28:09,584 …zure hurrengo otorduaren eskean ibili beharrez. 1128 01:28:09,617 --> 01:28:11,786 Zer sentitzen da? 1129 01:28:13,721 --> 01:28:15,657 Zer sentitzen da? 1130 01:28:17,158 --> 01:28:19,861 Etxerik gabe. 1131 01:28:21,195 --> 01:28:23,898 Ezezagun baten gisa. 1132 01:28:25,867 --> 01:28:28,336 Alderrai. 1133 01:28:32,307 --> 01:28:35,343 Aizu! Begiratu hona, ez hara! 1134 01:28:35,476 --> 01:28:37,779 Baina zeu ari zinen kantari eta. 1135 01:28:38,179 --> 01:28:42,650 Zergatik begiratzen duzu hara? Hona begiratu behar duzu, ez hara! 1136 01:28:42,717 --> 01:28:44,118 Bakarrik ari zara kantatzen! 1137 01:28:44,152 --> 01:28:45,953 Ergela ematen dut, zu hara begira. 1138 01:28:46,421 --> 01:28:49,691 Ez dizu entzun esaten: "Pietaaaaa"… 1139 01:28:51,826 --> 01:28:53,928 Zer sentitzen da? 1140 01:28:53,995 --> 01:28:56,764 -Gitarrarekin batera. -Bi aldiz errepikatu behar dugu. 1141 01:28:57,565 --> 01:28:59,767 Zer sentitzen da? 1142 01:29:01,536 --> 01:29:03,438 Zer sentitzen da? 1143 01:29:05,206 --> 01:29:07,742 Etxerik gabe. 1144 01:29:08,710 --> 01:29:11,879 Ezezagun bat bezala. 1145 01:29:12,814 --> 01:29:15,917 Alderrai. 1146 01:29:23,391 --> 01:29:25,259 Hori ondo atera da. 1147 01:29:28,496 --> 01:29:32,667 "Refettorio Ambrosiano"k bizirik dirau Exporen ondoren. 1148 01:29:33,735 --> 01:29:35,503 Massimo Boturak eta Lara Gilmorek, haren emazteak… 1149 01:29:35,503 --> 01:29:37,572 …Food for Soul fundazioa sortu dute… 1150 01:29:37,572 --> 01:29:40,375 …"Refettorio" gehiago sortzeko munduan… 1151 01:29:40,375 --> 01:29:42,543 …besteak beste, Rio de Janeiron, 2016ko Olinpiadetan zehar. 1152 01:29:42,777 --> 01:29:46,114 90 boluntario aritzen dira egunero maitasunez "Refettorio Ambrosiano"n. 1153 01:29:46,147 --> 01:29:48,983 Jantoki soziala zabalik dago, Caritas Ambrosianoren ardurapean. 1154 01:29:49,016 --> 01:29:53,388 Milango Greco auzoko kulturagune ere bihurtu da "Refettorio". 1155 01:31:11,999 --> 01:31:14,702 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz