1 00:00:06,539 --> 00:00:09,976 Shock-egoera ez da bakarrik… 2 00:00:10,010 --> 00:00:11,845 …zerbait txarra gertatzean guri gertatzen zaiguna. 3 00:00:12,312 --> 00:00:16,216 Gure narratiba galtzean gertatzen zaiguna da shock-egoera. 4 00:00:16,249 --> 00:00:20,353 Gure historia galtzean, orientazioa galtzean gertatzen zaiguna. 5 00:00:20,420 --> 00:00:23,923 Orientatuta, erne, eta shock-egoeratik kanpo… 6 00:00:24,157 --> 00:00:26,726 …geure historiak mantentzen gaitu. 7 00:00:26,793 --> 00:00:29,963 Beraz, oraingo krisialdi hau… 8 00:00:30,163 --> 00:00:33,066 …oso garai ona da historiaz gogoeta egiteko… 9 00:00:33,133 --> 00:00:36,469 …eta jarraipenez eta sustraiez gogoeta egiteko. 10 00:00:36,536 --> 00:00:38,605 Garai ona da gure buruak kokatzeko… 11 00:00:38,805 --> 00:00:41,408 …borrokaren giza historia luzean. 12 00:00:41,474 --> 00:00:46,913 SHOCK-DOTRINA. 13 00:00:47,947 --> 00:00:52,419 Naomi Kleinen liburuan oinarritua. 14 00:00:53,720 --> 00:00:57,090 Gure historia 1951ko ekainaren 1ean hasten da. 15 00:00:57,190 --> 00:01:01,161 Mendebaldeko inteligentzia-agente nagusiek bilera sekretu bat… 16 00:01:01,227 --> 00:01:04,764 …egin zuten Montrealgo Ritz-Carlton hotelean. 17 00:01:04,798 --> 00:01:07,967 Bilera hartan militarren finantziazioa bideratu zen… 18 00:01:08,068 --> 00:01:13,206 …zentzumenez gabetzearen ondorioak McGill unibertsitatean ikertzeko. 19 00:01:13,640 --> 00:01:17,277 Zentzumenez gabetzeak erabateko monotonia eragiten du… 20 00:01:17,577 --> 00:01:21,281 …kritikatzeko ahalmena galarazten du… 21 00:01:21,481 --> 00:01:23,316 …pentsamenduak argitasuna galtzen du… 22 00:01:23,550 --> 00:01:27,087 …eta pertsonek ezin dute esna amets ere egin. 23 00:01:27,153 --> 00:01:29,756 Unibertsitateko ikasleek ezin badute esna amets egin… 24 00:01:29,789 --> 00:01:32,392 …oker-okerreko bidea da hori. 25 00:01:34,094 --> 00:01:38,031 Gure esperimentuak egin bitartean pentsatzen hasia nintzen… 26 00:01:38,031 --> 00:01:42,802 …ondoeza fisikoa edo oinazea bera eragin dezakeen zerbait… 27 00:01:42,869 --> 00:01:48,174 …jasangarriagoa izan zitekeela guk aztertutako estualdi-egoerak baino. 28 00:01:48,408 --> 00:01:51,945 Hebbek ikerketa uztea erabaki zuen. 29 00:01:53,012 --> 00:01:55,682 Hori esan nuenean ez nekien inondik inora… 30 00:01:55,882 --> 00:02:00,620 …hura zer arma izugarria izan zitekeen. 31 00:02:03,990 --> 00:02:05,992 McGilleko esperimentuek aurrera egin zuten, ordea… 32 00:02:06,192 --> 00:02:10,029 …Ewan Cameron psikiatra anbiziotsuaren eskuetan. 33 00:02:10,130 --> 00:02:13,433 Berak egindakoa guk egindakoa baino askoz urrunago joan zen. 34 00:02:13,533 --> 00:02:16,569 Gure lanak bazuen baldintza zorrotz bat: 35 00:02:16,569 --> 00:02:21,207 Pertsona nahi zuenean joan zitekeen eta batzuk joan egin ziren. 36 00:02:21,674 --> 00:02:25,211 Cameronen pazienteek ez zuten hain suerte onik izan. 37 00:02:25,378 --> 00:02:27,947 Allan Institutuan ari zen Cameron lanean… 38 00:02:27,981 --> 00:02:30,250 …eta egoitza hura espetxe makabro bihurtzen hasi zen… 39 00:02:30,316 --> 00:02:35,855 …Cameronek esperimentu bitxiak egin baitzituen bere pazienteekin. 40 00:02:36,156 --> 00:02:40,059 Pazienteen garunak "lausotu" edo ezabatu egin nahi zituen Cameronek… 41 00:02:40,093 --> 00:02:43,796 …haiek hutsetik berreraikitzeko. 42 00:02:45,465 --> 00:02:50,336 Janine Huardek lau ume zituen, eta erditze ondoko depresioa zuen. 43 00:02:50,637 --> 00:02:53,573 Dardarka hasten nintzen hau esaten zidatenean: 44 00:02:53,640 --> 00:02:55,875 "Bihar shock-tratamendu bat egingo dizugu". 45 00:02:56,442 --> 00:03:00,613 Dardarka hasten nintzen, ikara handia ematen zidan eta. 46 00:03:04,817 --> 00:03:08,655 Beste gela batean esnatzen nintzen… 47 00:03:08,788 --> 00:03:13,026 …erabat nahasia eta triste. 48 00:03:13,359 --> 00:03:15,862 Oso triste jartzen ninduen. 49 00:03:16,496 --> 00:03:19,632 Zonbi bat noraezean, horra zer nirudien. 50 00:03:20,967 --> 00:03:23,870 Cameronek shock-terapia eta lo-terapia konbinatu zituen… 51 00:03:23,903 --> 00:03:27,507 …eta mezu grabatuak entzunarazten zizkien behin eta berriz. 52 00:03:27,507 --> 00:03:30,810 Esaten zuen: "Janine, Janine… 53 00:03:31,110 --> 00:03:34,681 …ez zara zure erantzukizunak betetzen ari". 54 00:03:35,381 --> 00:03:39,485 "Ez dituzu senarra eta umeak zaindu nahi". 55 00:03:39,986 --> 00:03:42,589 Gauza bera denbora guztian. 56 00:03:46,025 --> 00:03:48,061 Galdekatzen ari zitzaizkizula dirudi. 57 00:03:48,261 --> 00:03:52,332 Galdekatzen, bai, baina zein helbururekin? 58 00:03:53,266 --> 00:03:57,203 CIAk berehala jarri zituen praktikan Cameronen ikerketak. 59 00:03:57,403 --> 00:04:00,373 Teknika horietako asko KUBARK liburuxkan ageri ziren… 60 00:04:00,573 --> 00:04:03,209 …"kontraespioitzaren galdeketa eskuliburuan", alegia. 61 00:04:03,243 --> 00:04:05,178 Hitz hauek eskuliburu horretakoak dira: 62 00:04:05,712 --> 00:04:08,781 Eskuliburu honen hipotesi nagusia hau da: 63 00:04:09,315 --> 00:04:11,384 Teknika hauek, funtsean, 64 00:04:11,384 --> 00:04:14,487 …nortasunaren erregresioa lortzeko metodoak dira. 65 00:04:15,989 --> 00:04:18,625 Badago tarte bat, labur-laburra… 66 00:04:18,658 --> 00:04:20,326 …bizi-ezaugarririk gabea dena… 67 00:04:20,526 --> 00:04:24,464 …shock edo elbarritasun psikologiko moduko bat izaten da. 68 00:04:24,597 --> 00:04:28,568 Eskarmentu handiko galdetzaileek berehala antzematen dute hori… 69 00:04:28,601 --> 00:04:32,939 …eta badakite "iturria" bigunago egoten dela orduan… 70 00:04:32,972 --> 00:04:38,177 …shocka jasan aurretik baino. 71 00:04:38,911 --> 00:04:42,749 Beste Shock doktorea. 72 00:04:48,021 --> 00:04:52,458 Cameron doktorea bere esperimentuak Montrealen egiten ari zen artean… 73 00:04:52,492 --> 00:04:57,297 …beste shock mota baten aldeko bat lanean ari zen handik ez oso urrun. 74 00:04:57,297 --> 00:05:01,501 Milton Friedman ekonomia irakaslea zen Chicagoko unibertsitatean. 75 00:05:01,601 --> 00:05:05,038 Haren ustez, shock ekonomikoaren terapiaren bultzadaz… 76 00:05:05,104 --> 00:05:08,408 …gizarteak kapitalismorik erregulatugabeena onartuko zuen. 77 00:05:09,309 --> 00:05:11,077 2008ko urrian… 78 00:05:11,177 --> 00:05:14,981 …1929az geroztikako finantza krisirik handienaren erdian… 79 00:05:15,048 --> 00:05:17,950 …Naomi Klein Chicagoko unibertsitatera joan zen… 80 00:05:17,984 --> 00:05:20,553 …Milton Friedmanez hitz egitera. 81 00:05:20,653 --> 00:05:23,189 Milton Friedmanek 90 urte bete zituenean… 82 00:05:23,389 --> 00:05:26,426 …Bushtarren Etxe Zuriak urtemugako jai bat antolatu zion. 83 00:05:26,959 --> 00:05:30,797 Denek hitz egin zuten, eta George Bushek ere bai. 84 00:05:30,863 --> 00:05:33,733 Baina hitzaldirik onena Donald Rumsfeldek egin zuen. 85 00:05:33,900 --> 00:05:38,371 Hitzaldi horretatik hau da nik nahiago dudan aipamena: 86 00:05:38,438 --> 00:05:45,645 "Miltonek egia hau gorpuzten du: ideiek ondorioak dituztela". 87 00:05:46,479 --> 00:05:48,381 Hau da nik hemen argudiatu nahi dudana: 88 00:05:48,414 --> 00:05:52,251 Ikusten ari garen kaos ekonomikoa, bai Wall Streetenen… 89 00:05:52,418 --> 00:05:55,355 …bai ekonomia arruntean, eta bai Washingtonen… 90 00:05:55,655 --> 00:05:57,457 …faktore askori zor zaio, noski… 91 00:05:57,457 --> 00:06:01,260 …baina, besteak beste, Milton Friedmanen ideiei. 92 00:06:04,630 --> 00:06:09,168 1929ko Wall Streeten porrotak 1930eko depresioa ekarri zuen. 93 00:06:15,041 --> 00:06:19,078 Friedmanen tesi nagusietako bat New Deal-en aurka egotea zen. 94 00:06:19,112 --> 00:06:23,216 Roosevelt lehendakariak bere lehen hitzaldian iragarri zuen programa. 95 00:06:25,251 --> 00:06:29,255 Gure zeregin nagusia jendea lanean jartzea da. 96 00:06:29,455 --> 00:06:34,427 Arazo hori konpontzeko, jakinduriaz eta kemenez aritu behar dugu. 97 00:06:34,894 --> 00:06:37,397 Hona nire uste sendoa: 98 00:06:38,231 --> 00:06:42,168 Gauza bakarraren beldurrez egon behar dugu… 99 00:06:42,402 --> 00:06:44,637 …beldurraren beraren beldurrez. 100 00:06:44,837 --> 00:06:47,840 John Maynard Keynes ekonomialariaren eraginez… 101 00:06:47,940 --> 00:06:50,410 …Rooseveltek enplegu publikoko programa bati ekin zion… 102 00:06:50,543 --> 00:06:52,612 …jendea lanean jartzeko. 103 00:06:54,814 --> 00:06:56,516 Errezesioa oroitzapen lauso bat da gaur egun. 104 00:06:56,716 --> 00:06:59,085 Milioika gizon-emakumek lana aurkitu dute… 105 00:06:59,285 --> 00:07:02,054 …eta lanarekin batera konfiantza eta itxaropena. 106 00:07:02,455 --> 00:07:07,059 Ez zen hain erraza. Depresioak II. Mundu Gerra arte iraun zuen. 107 00:07:07,193 --> 00:07:10,196 Gerra ondoren, Marshall planak Keynesen eredua hedatu zuen… 108 00:07:10,229 --> 00:07:13,966 …gobernuaren erregulazioa eta Europan esku hartzea, alegia. 109 00:07:19,105 --> 00:07:21,874 Printzipio horiek onarpen handia izan zuten. 110 00:07:23,242 --> 00:07:27,647 Ez, ordea, Chicagoko unibertsitateko ekonomia sailean. 111 00:07:28,815 --> 00:07:33,519 Han, Milton Friedmanek gerra egin zion New Deali. 112 00:07:33,786 --> 00:07:37,223 Mont Pelerin elkarteko kidea zen Friedman. 113 00:07:37,290 --> 00:07:40,626 Friederich von Hayek ekonomialariak sortutako elkartea zen hura. 114 00:07:40,793 --> 00:07:43,563 Haien ustez, gobernuak utzi egin behar zion zerbitzuak emateari… 115 00:07:43,629 --> 00:07:45,698 …eta merkatuak erregulatzeari… 116 00:07:45,731 --> 00:07:48,468 …eta, orduan, ekonomia berez zuzenduko zen. 117 00:07:49,335 --> 00:07:52,004 50eko hamarraldian, ideia haiek bitxiak ziruditen… 118 00:07:52,038 --> 00:07:53,673 …baina azken 30 urteetan… 119 00:07:53,806 --> 00:07:58,077 …ideia horiek dotrina ekonomiko nagusia bihurtu dira. 120 00:07:59,312 --> 00:08:02,582 "Shock-dotrina"ren tesia hau da: 121 00:08:03,049 --> 00:08:04,984 Maitagarrien ipuin bat saldu digute… 122 00:08:05,051 --> 00:08:09,255 …politika erradikal horiek munduan nola nagusitu diren argitzeko. 123 00:08:09,388 --> 00:08:12,592 Ez ziren munduan nagusitu askatasunez eta demokraziaz… 124 00:08:12,725 --> 00:08:15,194 …shockak behar izan zituzten, krisiak behar izan zituzten… 125 00:08:15,261 --> 00:08:17,997 …larrialdi-egoerak behar izan zituzten. 126 00:08:18,197 --> 00:08:21,667 Milton Friedmanek ondo ulertu zuen krisiaren baliagarritasuna. 127 00:08:21,767 --> 00:08:25,838 Krisia da benetako aldaketa eragin dezakeen bakarra. 128 00:08:26,038 --> 00:08:27,707 Krisi hori gertatzen denean… 129 00:08:27,907 --> 00:08:32,311 …inguruko ideiek eragin handia dute egingo diren ekintzetan. 130 00:08:32,645 --> 00:08:36,516 Lehenengo proba: Txile. 131 00:08:37,717 --> 00:08:40,486 Txilen ikasi zuten lehenengoz Friedmanen dizipuluek… 132 00:08:40,653 --> 00:08:44,624 …eskala handiko shock edo krisiari etekina nola atera. 133 00:08:45,191 --> 00:08:45,725 Txileko unibertsitatea. 134 00:08:45,758 --> 00:08:50,663 Neoliberalismoaren kontalari eta publizista ofizialek… 135 00:08:50,696 --> 00:08:52,331 …ez dute Txile aipatu ere egiten. 136 00:08:52,431 --> 00:08:54,834 Thatcherrekin eta Reaganekin hasten dute historia… 137 00:08:54,834 --> 00:08:56,936 …askoz ere atseginagoa baita horrela. 138 00:08:57,737 --> 00:08:59,338 50eko eta 60ko hamarraldietan… 139 00:08:59,472 --> 00:09:02,208 …Txileko garapen-politika aurrerakoiak… 140 00:09:02,241 --> 00:09:04,176 …eredu izan ziren eskualde osoan. 141 00:09:04,277 --> 00:09:08,214 Gobernuak osasunean, hezkuntzan eta industrian inbertitu zuen. 142 00:09:08,447 --> 00:09:11,817 Amerikar multinazionalak kezkatuta zeuden beren inbertsioengatik. 143 00:09:12,552 --> 00:09:15,087 Horri erantzunez, Estatu Batuetako estatu-departamentuak… 144 00:09:15,121 --> 00:09:18,758 …diruz lagundu zien Txileko eta Hegoamerika osoko ikasle batzuei… 145 00:09:18,791 --> 00:09:22,295 …merkatu libreko ekonomia Milton Friedmanekin ikas zezaten. 146 00:09:22,395 --> 00:09:25,064 Chicagoko unibertsitateak truke-akordio bat egin zuen… 147 00:09:25,097 --> 00:09:26,799 …Txileko Unibertsitate Katolikoarekin… 148 00:09:26,832 --> 00:09:29,869 …txiletar ikasle asko Chicagora bidaltzeko… 149 00:09:29,936 --> 00:09:32,705 …gure artean ikasi eta doktoretza hemen atera zezaten. 150 00:09:33,105 --> 00:09:35,775 Ikasle horiek Txilera joan eta irakasle lanetan aritu ziren. 151 00:09:36,008 --> 00:09:39,145 Santiagoko Unibertsitate Katolikoko ekonomia departamentua… 152 00:09:39,345 --> 00:09:42,048 …Chicagoko Eskola txiki bihurtu zen. 153 00:09:42,248 --> 00:09:45,585 Arnold Harbergerrek, programaren ardura zuen ekonomialariak… 154 00:09:45,585 --> 00:09:50,156 …"misiolari erabat saiatu"tzat definitzen zuen bere burua. 155 00:09:53,593 --> 00:09:57,697 1970ean, Salvador Allenderen Unidad Popular-eko gobernuak… 156 00:09:57,797 --> 00:09:58,831 …hauteskundeak irabazi zituen… 157 00:09:58,831 --> 00:10:03,169 …ekonomiako sektore askoren nazionalizazioa aldarrikaturik. 158 00:10:04,537 --> 00:10:10,042 Estatu Batuetako ITT enpresa zen Txileko telefono-enpresaren jabea. 159 00:10:10,476 --> 00:10:14,714 ITT gogotik saiatu zen Allendek lehendakaritza ez hartzeko… 160 00:10:14,847 --> 00:10:18,250 …Richard Nixonen eta Etxe Zuriaren laguntzaz. 161 00:10:18,684 --> 00:10:21,053 (AEBetako enbaxadorea Txilen). Ni ez nengoen han… 162 00:10:21,253 --> 00:10:24,857 …baina gaur egun dakiguna esango dizut. 163 00:10:25,024 --> 00:10:31,297 Allenderi lehendakaritza hartzen ez uzteko agindu zitzaion CIAri. 164 00:10:31,397 --> 00:10:35,935 Izan ere, CIA Txileko militarrak estutzen saiatu zen… 165 00:10:36,135 --> 00:10:38,404 …Allende hautatu eta berehala. 166 00:10:38,504 --> 00:10:42,475 CIAren ahaleginak gorabehera, lehendakari izendatu zuten Allende. 167 00:10:47,780 --> 00:10:52,652 Txileko ekonomia itotzeko agindu zion Richard Nixonek CIAri. 168 00:10:52,918 --> 00:10:55,955 Nixon jauna Estatu Batuetako lehendakaria da eta ni Txilekoa. 169 00:10:55,988 --> 00:10:59,825 Nik ez dut Nixon jauna gaitzetsiko… 170 00:10:59,859 --> 00:11:03,729 …Nixon jaunak Txileko lehendakaria errespetatzen badu. 171 00:11:04,096 --> 00:11:06,832 Kolpe militarrerako prestalanak hasi ziren. 172 00:11:06,966 --> 00:11:09,268 Txileko "Chicago boys"ek proiektu bat prestatu zuten: 173 00:11:09,268 --> 00:11:12,838 500 orrialdeko txosten ekonomiko bat, "Adreilua" deitua. 174 00:11:14,507 --> 00:11:17,076 Estatu Batuen diru laguntzaz, ahalegin guztiak egin ziren… 175 00:11:17,109 --> 00:11:19,245 …ekonomia desestabilizatzeko. 176 00:11:19,412 --> 00:11:21,213 Kamioi-gidariek greba egin zuten… 177 00:11:21,213 --> 00:11:24,617 …eta fabrikak eta dendak geldiarazi zituzten. 178 00:11:25,451 --> 00:11:29,855 1973ko ekainaren 29an estatu-kolpe bat izan zen, huts egin zuena. 179 00:11:32,725 --> 00:11:36,762 Eta irailaren 11n, Pinochet jenerala armadaren buru zela… 180 00:11:36,796 --> 00:11:39,098 …lehendakariaren jauregiaren erasoa hasi zen. 181 00:11:39,598 --> 00:11:41,634 Gerraren shocka. 182 00:11:44,236 --> 00:11:48,908 Txile 41 urtez bizi izan zen etenik gabeko demokrazia baketsu batean. 183 00:11:49,141 --> 00:11:52,912 Orain, indarka erorarazi zuten. 184 00:11:56,148 --> 00:11:59,685 Pinocheten aldekoek gerra gisa deskribatu zuten estatu-kolpea. 185 00:11:59,885 --> 00:12:03,022 Gerra baten antza izateko prestatuta zegoen, inondik ere. 186 00:12:03,189 --> 00:12:06,692 Txile izan zen "Shocka eta Izua"ren aitzindaria. 187 00:13:15,427 --> 00:13:20,866 Indar armatu eta ordenakoek, abertzaletasun hutsezko asmoz… 188 00:13:20,900 --> 00:13:24,870 …Txile kaosetik atera nahi dute… 189 00:13:24,870 --> 00:13:31,977 …Salvador Allenderen gobernu marxistaren erabateko kaosetik. 190 00:13:33,546 --> 00:13:38,017 "Chicago boys"ek Pinocheti eman zioten beren proiektua: "Adreilua". 191 00:13:45,524 --> 00:13:47,193 Hurrengo egunetan… 192 00:13:47,359 --> 00:13:51,063 …13.000tik gora Pinocheten aurkari atxilotu eta espetxeratu zituzten. 193 00:14:06,946 --> 00:14:11,517 Milaka atxilotu Estadio Nazionalean sartu zituzten, eta asko torturatu. 194 00:14:12,251 --> 00:14:14,286 Txile mundu osoan nabarmendu zen. 195 00:14:14,286 --> 00:14:19,992 -Zenbat jende? -10.000tik gora. 196 00:14:29,235 --> 00:14:32,905 SHOCK-DOTRINA. 197 00:14:34,773 --> 00:14:38,611 Azaroaren hasieran, 5.000 atxilotu askatu zituzten. 198 00:14:39,745 --> 00:14:43,682 Gainerako 900ak beste atxilotze zentro batzuetara eraman zituzten. 199 00:15:08,007 --> 00:15:10,576 Handik hilabete eskasera, FIFAk baimena eman zion Txileri… 200 00:15:10,776 --> 00:15:14,280 …Munduko Futbol Kopa estadio hartan bertan jokatzeko. 201 00:15:14,580 --> 00:15:17,950 Haien aurkariak, Sobiet Batasunak, ez zuen han jokatu nahi izan… 202 00:15:18,117 --> 00:15:20,486 …eta Txileri baimena eman zitzaion ate hutsean gol bat sartzeko… 203 00:15:20,686 --> 00:15:24,690 …eta, hala, 1974ko Mundu Koparako sailkatu zen. 204 00:15:28,594 --> 00:15:31,864 Shock ekonomikoa. 205 00:15:33,699 --> 00:15:35,701 Herritarrak shockak jota zeuzkala… 206 00:15:35,734 --> 00:15:39,471 …Pinochetek "Chicago boys"en politikak inposatu zituen: 207 00:15:39,538 --> 00:15:43,175 Prezioen kontrola kendu, estatuaren enpresak saldu… 208 00:15:43,342 --> 00:15:47,413 …inportaziorako hesiak kendu eta gobernuaren gastuak murriztu. 209 00:15:47,446 --> 00:15:51,951 Friedmanek gerora aitortu zuen Txileko esperimentuen garrantzia. 210 00:15:51,984 --> 00:15:56,822 Lehen aldia zen komunismoaren aldeko mugimendu bat… 211 00:15:56,989 --> 00:16:00,759 …merkatu libreen aldeko mugimendu batek ordezkatzen zuena. 212 00:16:01,393 --> 00:16:07,299 Ez zen ondo atera. Urtebete geroago inflazioa %375ekoa zen. 213 00:16:07,333 --> 00:16:10,169 Munduko altuena. 214 00:16:12,638 --> 00:16:18,844 1975eko martxoan, Harbenger eta Friedman Santiagora joan ziren. 215 00:16:19,411 --> 00:16:21,580 Friedmanek esaldi bat erabili zuen… 216 00:16:21,613 --> 00:16:25,417 …munduko krisi ekonomiko batean ordu arte inoiz erabili ez zena. 217 00:16:25,584 --> 00:16:28,187 "Shock-tratamendu" bat eskatu zuen. 218 00:16:28,554 --> 00:16:31,023 Bera mediku gisako bat omen zen… 219 00:16:31,056 --> 00:16:34,626 …izurriak jotako herri bati laguntzen ari zitzaiona. 220 00:16:34,994 --> 00:16:37,696 Eta bera sendagaia agintzen baizik ez zen ari. 221 00:16:40,699 --> 00:16:44,236 Friedmanek idatzi zuenez, Pinochet begikotasunez erakartzen zuen… 222 00:16:44,269 --> 00:16:46,405 …shock-tratamenduaren ideiak. 223 00:16:47,106 --> 00:16:54,279 Baina kezkatuta zeukan horrek aldi baterako sor zezakeen langabeziak. 224 00:16:56,849 --> 00:17:00,152 Berehala garbi geratu zen Friedmanen politika ekonomikoak… 225 00:17:00,185 --> 00:17:04,223 …aberatsen mesederako zirela behartsuen lepotik. 226 00:17:04,256 --> 00:17:07,693 Kalkuluen arabera, batez besteko soldata zuen familia batek… 227 00:17:07,793 --> 00:17:11,563 …irabazien %74 ogian gastatu behar zuen. 228 00:17:11,663 --> 00:17:15,100 Autobus-txartelak eta esnea luxuzko erosgai bihurtu ziren. 229 00:17:15,267 --> 00:17:17,903 Pinochetek eskoletako esne doakoa kendu zuen… 230 00:17:17,936 --> 00:17:20,039 …Britainia Handiko hezkuntza-ministro andre gaztearen… 231 00:17:20,039 --> 00:17:22,307 …politika eztabaidatuaren ohiartzunez. 232 00:17:22,341 --> 00:17:24,443 Geroago, andre hura adiskidea izango zuen. 233 00:17:30,816 --> 00:17:33,252 Politika ekonomiko horiek betearazteko… 234 00:17:33,252 --> 00:17:36,488 …etsai beldurgarri baten beharra zegoen. 235 00:17:36,722 --> 00:17:41,260 Ez dut uste marxismoari erabat irabazi diogunik. 236 00:17:41,460 --> 00:17:48,500 Marxismoa mamu bat bezalakoa da. 237 00:17:49,101 --> 00:17:51,070 Kosta egiten da hura harrapatzea. 238 00:17:51,070 --> 00:17:53,372 Hobe esan, ezin da harrapatu. 239 00:18:01,513 --> 00:18:04,283 Friedmanek eta Harbergerrek zioten merkatu libreko ekonomia… 240 00:18:04,450 --> 00:18:06,985 …askatasunaren eta demokraziaren eskutik zihoala. 241 00:18:07,119 --> 00:18:12,558 Baina Txilen haien ideiak diktadura militar baten pean gauzatu zirenez… 242 00:18:12,591 --> 00:18:14,259 …kontrakoa zen egia. 243 00:18:14,393 --> 00:18:17,029 Latinoamerikan askok ikusi zuten zer lotura zuzena zuten… 244 00:18:17,129 --> 00:18:20,632 …milioika lagun pobretu zituen shock ekonomikoak… 245 00:18:20,666 --> 00:18:22,267 …eta torturaren izurriak… 246 00:18:22,267 --> 00:18:25,737 …bestelako gizarte batean sinesten zutenei ezarriak. 247 00:18:27,306 --> 00:18:29,875 Orlando Letelier izan zen haietako bat. 248 00:18:31,243 --> 00:18:35,247 Letelier Allenderen enbaxadorea izana zen Washingtonen. 249 00:18:36,748 --> 00:18:40,052 Urtebete igaro zuen Pinocheten espetxeetan. 250 00:18:41,987 --> 00:18:44,756 Estatu Batuetara erbesteratu aurretik. 251 00:18:44,756 --> 00:18:47,626 Etxeko bideo-irudiak. 252 00:18:48,660 --> 00:18:51,663 1976an, Letelierrek hau idatzi zuen: 253 00:18:52,464 --> 00:18:55,334 "Plan ekonomikoa indarka betearazi beharra zegoen… 254 00:18:55,367 --> 00:18:58,070 …eta, Txileren testuinguruan, hori honela bakarrik egin zitekeen: 255 00:18:58,137 --> 00:18:59,905 …milaka lagun hilez… 256 00:18:59,938 --> 00:19:03,509 …Txile osoan zehar kontzentrazio eremuak jarriz… 257 00:19:03,542 --> 00:19:09,281 …eta 3 urtetan 100.000 lagunetik gora espetxeratuz". 258 00:19:22,494 --> 00:19:27,666 Letelier bonba-auto batez hil zuten hilabete baino lehenago. 259 00:19:27,733 --> 00:19:31,370 Indar handiko bonba batek auto bat zanpatu du gaur… 260 00:19:31,470 --> 00:19:35,240 …Washingtongo enbaxaden auzo lasaian. 261 00:19:35,307 --> 00:19:37,543 Orlando Letelier txiletarra zen… 262 00:19:37,643 --> 00:19:39,278 …kanpo harremanetako ministroa izana… 263 00:19:39,278 --> 00:19:43,115 …Salvador Allenderen erregimen marxistaren azken hilabeteetan. 264 00:19:45,684 --> 00:19:48,387 Michael Townley, Pinocheten polizia sekretuko kidea… 265 00:19:48,453 --> 00:19:50,489 …zegoen bonbaren atzean. 266 00:19:50,556 --> 00:19:55,160 Pasaporte faltsu batekin sartua zen CIA jakinaren gainean zegoela. 267 00:19:57,462 --> 00:20:00,666 Fio al zara Txileko botere judizialaz? 268 00:20:00,699 --> 00:20:03,969 Ni erabat fio naiz Txileko justiziaz… 269 00:20:03,969 --> 00:20:08,807 …abertzalea, borrokalaria eta, batez ere, Juntazalea naizenez. 270 00:20:10,409 --> 00:20:14,246 Bere konfiantza gorabehera, Townley Estatu Batuetara estraditatu zuten. 271 00:20:14,446 --> 00:20:17,583 Eta Letelier hiltzeagatik kondenatu zuten. 272 00:20:18,784 --> 00:20:22,354 Pinochetek 17 urtez gobernatu zuen Txileko diktadore militar gisa. 273 00:20:22,654 --> 00:20:26,525 Baina elkarrizketa batean, Harbergerrek ezezkoan segitu zuen. 274 00:20:26,792 --> 00:20:32,664 Ezin duzu gobernu errepresibo bat luzaroan eduki… 275 00:20:32,764 --> 00:20:36,435 …sistema ekonomiko libre jator baten baitan. 276 00:20:38,837 --> 00:20:41,740 Orlando Letelier hil zuten urte berean… 277 00:20:41,773 --> 00:20:45,811 …Milton Friedmani Ekonomiako Nobel Saria eman zitzaion. 278 00:20:46,345 --> 00:20:49,781 Oso ideia desitxuratua duzue hemen gertatutakoaz. 279 00:20:49,815 --> 00:20:51,617 Gauza batzuk esango dizkizuet. 280 00:20:52,017 --> 00:20:55,354 1: Ohorezko bi titulu eskaini zizkidaten… 281 00:20:55,554 --> 00:20:57,889 …Txileko bi urnibertsitatek ni hara joan aurretik… 282 00:20:57,889 --> 00:21:01,393 …eta nik uko egin nien, zeren eta unibertsitate horiek… 283 00:21:01,593 --> 00:21:04,396 …diru publikoen laguntza zutelako, neurri batean… 284 00:21:04,429 --> 00:21:07,499 …eta ez nuen inolaz ere agertu nahi… 285 00:21:07,499 --> 00:21:09,968 …Txileko sistema politikoaren alde. 286 00:21:10,302 --> 00:21:13,272 Ez naiz ez Txileren ordezkari, ez Txileren aholkulari. 287 00:21:13,438 --> 00:21:15,941 Ez dut konpromisorik Txileko gobernuarekin. 288 00:21:17,409 --> 00:21:20,012 Suedia, 1976. Nobel Sariaren ekitaldia 289 00:21:21,280 --> 00:21:25,450 Milton Friedman irakaslea aurkezten dizuet. 290 00:21:27,352 --> 00:21:29,087 Friedman, kanpora! 291 00:21:32,658 --> 00:21:37,329 Txile askatu! Behera kapitalismoa! 292 00:21:39,464 --> 00:21:42,100 Barkatu istilu hori. 293 00:21:42,534 --> 00:21:44,970 Okerragoa izan zitekeen. 294 00:21:49,908 --> 00:21:53,545 Iraultza zabaltzen ari da. 295 00:21:53,979 --> 00:21:56,448 Hau da "Shock-dotrina"n egin nahi dudana: 296 00:21:56,448 --> 00:21:58,850 Historia alternatibo bat kontatu nahi dut… 297 00:21:58,850 --> 00:22:04,189 …nola orain bizitzen ari garen erabateko kapitalismoaren… 298 00:22:04,189 --> 00:22:07,659 …neurririk gabeko kapitalismoaren korronte basati hori… 299 00:22:07,693 --> 00:22:09,161 …mundua menderatzera etorria den. 300 00:22:09,761 --> 00:22:11,963 Txile ez zen izan Hegoamerikako herri bakarra… 301 00:22:12,030 --> 00:22:14,366 …Chicagoko eskolaren politikak bereganatu zituena. 302 00:22:14,566 --> 00:22:17,436 Friedmanen dizipuluak Brasilgo postu garrantzitsuenetan zeuden… 303 00:22:17,536 --> 00:22:20,138 …eta Uruguayko gobernuaren aholkulariak ziren. 304 00:22:20,339 --> 00:22:23,275 Hala, 1976ko martxoaren 24an… 305 00:22:23,475 --> 00:22:27,579 …kolpe militar batek Isabel Peronen gobernua erorazi zuen Argentinan. 306 00:22:29,581 --> 00:22:32,050 Hiru jeneraleko junta batek Argentina osoan hartu zuen agintea… 307 00:22:32,184 --> 00:22:34,786 …Videla jenerala buru zuela. 308 00:22:36,588 --> 00:22:40,625 "Chicago Boys"ek kargu ekonomiko giltzarriak izan zituzten. 309 00:22:40,926 --> 00:22:45,897 Ingeniaritza ekonomiko eta soziala egiteko aukeraz baliatu ziren. 310 00:22:46,264 --> 00:22:50,535 Kolpetik urtebetera, soldatek %40ko balioa galdu zuten… 311 00:22:50,736 --> 00:22:54,940 …fabrikak itxi egin ziren, pobrezia izugarri zabaldu zen. 312 00:22:55,374 --> 00:22:57,709 Txilen bezala, herria ikaratu behar izan zuten… 313 00:22:57,743 --> 00:23:00,545 …politika ekonomiko horiek onar zitzan. 314 00:23:01,012 --> 00:23:03,749 Videlak Pinocheten esperientziatik ikasi zuen. 315 00:23:03,849 --> 00:23:07,419 Jendea desagerrarazteko taktika bereganatu zuen. 316 00:23:07,486 --> 00:23:10,288 Izu publikoaren eta pribatuaren arteko balantza orekatu zuen. 317 00:23:10,389 --> 00:23:13,625 Desagertuak egun argiz eramaten zituzten… 318 00:23:13,658 --> 00:23:15,594 …baina aldi berean ukatu egiten zen desagertzea. 319 00:23:18,497 --> 00:23:23,802 …nazioak izendatu dion zeregina betetzeko… 320 00:23:23,969 --> 00:23:28,507 …Argentinako gizartearen babesa antolatu beharra dago. 321 00:23:30,208 --> 00:23:35,180 Gerra ez-konbentzional honen arauak zilegiak dira… 322 00:23:35,213 --> 00:23:39,418 …ez baitugu ez guk bilatu, ez guk hasi. 323 00:23:40,752 --> 00:23:44,122 Txileko eta Argentinako militarrek erabilitako teknika asko… 324 00:23:44,256 --> 00:23:47,759 …Estatu Batuetako "Ameriketako Eskola"n ikasiak ziren. 325 00:23:48,126 --> 00:23:49,961 Tortura-teknika hauek irakatsi ziren: 326 00:23:50,162 --> 00:23:54,366 Bortxaketa, biluztea… 327 00:23:54,766 --> 00:23:59,371 …objektu zorrotzekin torturatzea… 328 00:23:59,504 --> 00:24:04,176 …gorputz-adarrak haustea, begiak ateratzea, erretzea… 329 00:24:04,643 --> 00:24:08,313 Latinoamerikako erregimen batzuk giza eskubideak urratzen ari dira. 330 00:24:08,447 --> 00:24:12,617 Hilketa politikoak, tortura, deportazioak, atxiloketak… 331 00:24:12,617 --> 00:24:16,254 Leku honetan ikasitako teknikak erabili izan dira horretarako. 332 00:24:16,955 --> 00:24:18,890 Arrazoi izango duzu, beharbada. 333 00:24:18,924 --> 00:24:22,961 Esaten badidazu hemen irakatsitako trebetasunak aplikatu izan direla… 334 00:24:22,961 --> 00:24:24,663 …ezin dizut hori ukatu. 335 00:24:26,198 --> 00:24:30,569 Soldadu etsai batekin tortura erabiltzea… 336 00:24:30,769 --> 00:24:33,505 …abantaila militarren bat lortzeko… 337 00:24:33,705 --> 00:24:36,775 …justifikagarria eta zentzuzkoa dela iruditzen zait. 338 00:24:37,375 --> 00:24:41,480 Baina harago joanez, tortura-teknikak erabiltzea… 339 00:24:41,580 --> 00:24:44,850 …jendea ikaratzeko, hori izugarrizko okerra da… 340 00:24:45,217 --> 00:24:47,352 …eta ez da ez etikoa eta ez morala. 341 00:24:48,820 --> 00:24:50,689 Baina Argentinan edo Txilen… 342 00:24:50,755 --> 00:24:54,626 …teknika horiek ez ziren soldadu edo terroristekin bakarrik erabili. 343 00:24:54,726 --> 00:24:57,662 Ikasleekin eta sindikalistekin erabili ziren. 344 00:24:57,696 --> 00:25:01,132 Merkatu librearen alde erregimenak zuen politika ekonomikoaren aurka… 345 00:25:01,199 --> 00:25:04,135 …zegoen edonorekin erabili ziren. 346 00:25:15,847 --> 00:25:20,585 1978an, Argentinako Juntak Munduko Kopari harrera egin zion. 347 00:25:22,521 --> 00:25:24,256 Finala estadioan jokatu zen… 348 00:25:24,256 --> 00:25:27,759 …Argentinako atxilotze-eremu handienetik 1,5 kilometrora. 349 00:25:27,826 --> 00:25:30,862 Han, milaka preso tortura-gelatan sartuta zeuden. 350 00:25:30,896 --> 00:25:33,598 Gola ospatzeko oihuekin… 351 00:25:33,999 --> 00:25:39,838 …bahituen oihuak estaltzen zirela esatea hori errealitate bat zen. 352 00:25:40,071 --> 00:25:42,307 Sekulako antolamendua! 353 00:25:42,340 --> 00:25:44,843 Milaka eta milaka bandera! 354 00:25:44,910 --> 00:25:48,547 Milaka eta milaka eztarri urratu! 355 00:25:48,547 --> 00:25:53,218 25 milioi argentinar kolore bakarraren atzean! 356 00:25:53,385 --> 00:25:55,186 Kolore urdina eta txuria! 357 00:25:55,554 --> 00:25:58,356 Futbola Argentinaren mirari bat da! 358 00:25:58,490 --> 00:26:00,659 Herri zoragarri honena… 359 00:26:00,859 --> 00:26:03,495 …nahiz erasotzen diguten, hala ere. 360 00:26:03,562 --> 00:26:07,999 Argentinak Txilek baino maila bat gorago eraman zuen izu-errejimena. 361 00:26:08,233 --> 00:26:11,303 Desagertuen artean, ehunka emakume haurdun zeuden. 362 00:26:11,403 --> 00:26:14,839 Erditzen utzi zitzaien haiek hil aurretik. 363 00:26:15,307 --> 00:26:19,511 Emakume haurdun haiei guztiei… 364 00:26:19,711 --> 00:26:21,813 …umeak edukitzen utzi zieten… 365 00:26:21,980 --> 00:26:25,550 …jaio orduko, haiei umeak kentzeko. 366 00:26:25,617 --> 00:26:29,588 Eta hori 500ekin gertatu zen. 367 00:26:29,654 --> 00:26:33,758 Ni naiz 500 horietako bat. 368 00:26:36,061 --> 00:26:40,599 Ume horietako asko militarrekin lotura zuten familietan hazi ziren. 369 00:26:40,765 --> 00:26:43,335 Ume horiek gogora zekarten zer proiektu zeukan Juntak… 370 00:26:43,535 --> 00:26:46,871 …gizarte oso bat berrantolatzeko. 371 00:26:53,478 --> 00:26:55,380 Junta boterean zegoen artean… 372 00:26:55,547 --> 00:26:57,983 …desagertuen ama eta amona talde bat… 373 00:26:58,183 --> 00:27:00,986 …protestan hasi zen Plaza de Mayon. 374 00:27:05,657 --> 00:27:09,861 Detektibe bihurtu ziren, ume desagertuen bila. 375 00:27:11,496 --> 00:27:14,032 Junta erori ondoren, haietako batzuk aurkitu zituzten… 376 00:27:14,099 --> 00:27:16,368 …eta beren familiekin bat egin zuten. 377 00:27:16,968 --> 00:27:19,170 Noizbehinka, aztarnak aurkitu ziren. 378 00:27:19,270 --> 00:27:22,007 Gehienetan, ez zen ezer aurkitu. 379 00:27:25,644 --> 00:27:30,081 Hilketa, bahiketa eta torturagatik erruduntzat salatu zuten Videla. 380 00:27:30,148 --> 00:27:34,886 Esango dudan esaldia ez da nirea, argentinar herri osoarena baizik: 381 00:27:34,953 --> 00:27:37,288 "Epaile jaunok, sekula gehiago, ez!" 382 00:27:38,823 --> 00:27:41,793 Bizi osoko espetxe-zigorra ezarri zioten. 383 00:27:50,502 --> 00:27:54,773 SHOCK-DOTRINA. 384 00:27:54,939 --> 00:27:58,510 Latinoamerikako lehen esperimentuak arazo ideologiko latzak… 385 00:27:58,677 --> 00:28:01,613 …sortu zizkien Friedmani eta bere jarraitzaileei. 386 00:28:01,780 --> 00:28:04,649 Friedmanek hitzemana zuen politika horiek ez bakarrik… 387 00:28:04,683 --> 00:28:07,052 …eliteak gehiago aberastuko zituztela… 388 00:28:07,252 --> 00:28:10,622 …gizarte ahalik eta libreenak ere sortuko omen zituzten… 389 00:28:10,689 --> 00:28:12,924 …tiraniaren aurkako gerra baitzen hura… 390 00:28:13,124 --> 00:28:16,127 …eta kapitalismoa eta askatasuna eskutik helduta joango ziren. 391 00:28:16,261 --> 00:28:18,563 Baina, hemen ikusi dugunez, 1970eko hamarraldian… 392 00:28:18,730 --> 00:28:21,766 …ideia horiek praktikan jarri zituzten herrialde bakarrak… 393 00:28:21,933 --> 00:28:23,735 …diktadura militarrak izan ziren. 394 00:28:23,935 --> 00:28:26,905 Nixonek erabat bultzatu zituen… 395 00:28:26,905 --> 00:28:29,374 …merkatu libreko politika basati horiek inposatuz… 396 00:28:29,374 --> 00:28:31,876 …Hegoamerikako diktaduretan. 397 00:28:32,343 --> 00:28:37,315 Baina Estatu Batuetako politika ekonomikora etorrita… 398 00:28:37,515 --> 00:28:40,318 …Nixon oso kezkatuta zebilen berriz hautatua izateko… 399 00:28:40,518 --> 00:28:42,387 …eta hura oso bestelako kontua zen. 400 00:28:42,787 --> 00:28:48,793 Chicagoko Eskola eta ingelesez mintzo den mundua. 401 00:28:50,462 --> 00:28:53,665 Friedmanek adiskidezko harreman handia zuen Nixonekin. 402 00:28:53,832 --> 00:28:56,568 Chicagoko Eskolako hainbat lankide eta dizipulu… 403 00:28:56,601 --> 00:28:58,536 …gobernuarentzat lan egiteko hartu zituzten. 404 00:29:00,805 --> 00:29:04,042 Donald Rumsfeld zen haietako bat. 405 00:29:07,445 --> 00:29:10,915 Baina 1971n, ekonomia beheraldian zegoela… 406 00:29:10,949 --> 00:29:13,418 …Nixonek bizkarra eman zien Friedmanen ideiei… 407 00:29:13,618 --> 00:29:16,688 …eta soldaten eta prezioen kontrola inposatu zuen. 408 00:29:16,755 --> 00:29:20,325 Rumsfeldi eman zion ardura hori. 409 00:29:21,626 --> 00:29:25,296 Aspalditik egon naiz soldaten eta prezioen kontrolaren aurka. 410 00:29:25,330 --> 00:29:28,900 Horrek gobernuari esku harrarazten dio gizabanakoaren askatasunean… 411 00:29:28,933 --> 00:29:31,002 …eta hori onartezina iruditzen zait. 412 00:29:32,070 --> 00:29:34,239 Keynestar politika horrek arrakasta izan zuen. 413 00:29:34,439 --> 00:29:38,243 Eta Nixon bigarren aldiz hautatu zuten, gehiengo izugarriz. 414 00:29:38,777 --> 00:29:41,479 Kolpe latza izan zen Friedmanentzat. 415 00:29:43,515 --> 00:29:47,852 1979an, Margaret Tatcher Britainia Handiko 1. ministro hautatu zuten. 416 00:29:49,087 --> 00:29:52,690 Haren guru intelektuala Friedmanen mentore izandako norbait zen: 417 00:29:52,791 --> 00:29:54,993 Friederich von Hayek. 418 00:29:55,293 --> 00:30:01,032 Handik urtebetera, Ronald Reagan AEBko lehendakari hautatu zuten. 419 00:30:05,370 --> 00:30:10,542 Friedmanzale amorratuek zuten orain bi nazioen gidaritza. 420 00:30:12,477 --> 00:30:18,082 Margaret Thatcherren programak 4 atal zituen: 421 00:30:18,516 --> 00:30:21,219 Gobernuaren gastua murriztea, zerga-tasa murriztea… 422 00:30:21,319 --> 00:30:23,855 …gobernuak industrian zeuzkan jabetzak eta operazioak gutxitzea… 423 00:30:23,855 --> 00:30:25,456 …edo industriaren erregulazioa gutxitzea… 424 00:30:25,523 --> 00:30:29,494 …eta politika monetario moderatu eta egonkor bat izatea… 425 00:30:29,527 --> 00:30:31,329 …inflazioa jaisteko. 426 00:30:31,696 --> 00:30:33,898 Boterean egin zituen lehenengo 3 urteetan… 427 00:30:33,998 --> 00:30:38,903 …langabezia bikoiztu egin zen, eta greba-uhin bat ekarri zuen. 428 00:30:39,003 --> 00:30:43,007 Tatcherren beraren onarpen-tasa %25era hondoratu zen. 429 00:30:45,777 --> 00:30:48,813 Istiluak egon ziren Britainia Handiko hiri nagusietan. 430 00:30:50,315 --> 00:30:53,885 Margaret Tatcherren miresleak berak ere zalantzan zeuden. 431 00:30:56,788 --> 00:30:59,891 Tatcherren gobernuaren emaitza ekonomikoetan denetik egon da. 432 00:31:05,763 --> 00:31:08,032 Arnasari eutsita, zain daude batzuk… 433 00:31:08,066 --> 00:31:12,170 …ea prentsaren lelorik maiteena gertatuko den: Erabateko aldaketa. 434 00:31:12,270 --> 00:31:17,809 Gauza bakarra esango diet horiei: "Aldatu zuek, nahi baduzue". 435 00:31:20,311 --> 00:31:23,781 "Andrea"k ez du aldatzeko asmorik. 436 00:31:26,618 --> 00:31:28,553 Friederich von Hayek-ek premiaz eskatu zion Thatcherri… 437 00:31:28,553 --> 00:31:32,724 …Pinocheten shock ekonomikoaren terapia-politikak kopiatzeko. 438 00:31:33,424 --> 00:31:34,792 Thatcherrek honela erantzun zion: 439 00:31:34,893 --> 00:31:37,896 "Britainia Handian erakunde demokratikoak ditugu… 440 00:31:37,896 --> 00:31:40,031 …eta onarpen-maila handia lortu behar izaten dugu". 441 00:31:40,098 --> 00:31:44,636 "Txilen hartutako neurri batzuk zeharo onartezinak dira". 442 00:31:47,438 --> 00:31:49,507 Tatcherrek bereganatua zuen gaitzespen sakonak… 443 00:31:50,808 --> 00:31:52,076 …berriz ere frogatzen zuen… 444 00:31:52,310 --> 00:31:55,947 …merkatu librearen fundamentalismoa ez zuela gehiengoak nahi… 445 00:31:55,980 --> 00:31:58,850 …jende gehiegiri egiten baitzion zuzenean kalte… 446 00:31:58,917 --> 00:32:01,386 …eta beraz ezin zuen estatu demokratiko batean iraun… 447 00:32:01,419 --> 00:32:05,290 …gobernatzaileek gobernatuen onespena behar izaten baitute… 448 00:32:05,356 --> 00:32:08,092 …diktadura militar batean ez bezala. 449 00:32:08,126 --> 00:32:13,031 Tatcher amildegitik atera zen eta proiektua salbatu zuen… 450 00:32:13,231 --> 00:32:14,599 …krisiari esker. 451 00:32:14,666 --> 00:32:16,701 Erabateko krisiari, izan ere. 452 00:32:16,834 --> 00:32:18,202 Gerrari. 453 00:32:18,503 --> 00:32:22,040 Hemen bildu gara zeren urte askoan lehen aldiz… 454 00:32:22,240 --> 00:32:26,377 …atzerriko indar batek britainiar lurraldea inbaditu baitu. 455 00:32:26,644 --> 00:32:31,349 Gobernuak erabaki du espedizio talde handi bat itsasoz bidaltzea… 456 00:32:31,449 --> 00:32:34,385 …prestakuntza guztiak egin bezain laster. 457 00:32:34,552 --> 00:32:39,190 "Invincible" gerraontzia izango da gidaria. 458 00:32:41,592 --> 00:32:44,395 Britainiar gehienek inoiz ez zuten Falklands izena entzun. 459 00:32:44,796 --> 00:32:47,398 Baina Argentinak uharte multzo txiki hura inbaditu zuenean… 460 00:32:47,498 --> 00:32:49,901 …Atlantiko Hegoaldean, miliaka kilometrora… 461 00:32:50,068 --> 00:32:51,803 …Tatcherrek aukera bikaina ikusi zuen… 462 00:32:51,803 --> 00:32:54,539 …"Burdinazko Dama" zela frogatzeko. 463 00:33:03,281 --> 00:33:06,484 Gerra 3 hilabete baino gutxiagotan bukatu zen. 464 00:33:10,054 --> 00:33:12,090 Soldaduak Britainia Handira itzuli zirenean… 465 00:33:12,190 --> 00:33:15,693 …ospakizun abertzaleen uhin bat zabaldu zen nazio osoan zehar. 466 00:33:19,731 --> 00:33:24,135 Tatcherrek 1983ko hauteskundeak irabazi zituen, gehiengo masiboz. 467 00:33:24,869 --> 00:33:28,172 Shock ekonomikoko terapia modu bat ezar zezakeen orain… 468 00:33:28,272 --> 00:33:30,475 …Txilekoa bezalakoa. 469 00:33:35,480 --> 00:33:40,218 Meatzarien sindikatua zen Britainia Handiko sindikaturik indartsuena. 470 00:33:41,019 --> 00:33:43,855 Ikatz-Agentzia ikatz-meatzeak ixten saiatu zenean… 471 00:33:43,955 --> 00:33:47,258 …meatzariek greba egin zuten. 472 00:33:48,259 --> 00:33:50,395 Londresko erdialdeko parte batzuk geldiarazita daude… 473 00:33:50,428 --> 00:33:53,631 …milaka meatzari manifestazioa egiten ari baitira… 474 00:33:53,831 --> 00:33:55,933 …greban dauden meatzarien alde. 475 00:33:56,034 --> 00:33:59,070 Britainiar grebarik luzeena eta latzena da hau 1926 ezkero. 476 00:33:59,237 --> 00:34:01,272 Eta garestiena ere bai. 477 00:34:01,506 --> 00:34:04,575 Grebak ia urtebete iraun zuen. 478 00:34:05,576 --> 00:34:08,780 Tatcher baliabide guztiekin saiatu zen sindikatua suntsitzen. 479 00:34:18,122 --> 00:34:21,359 Azkenean, meatzariak garaituak izan ziren. 480 00:34:23,528 --> 00:34:25,129 Thachterrek garaipen hori erabili zuen… 481 00:34:25,163 --> 00:34:28,699 …Chicagoko Eskolako iraultza Britainia Handira ekartzeko. 482 00:34:30,134 --> 00:34:35,206 Iragarki distiratsuz pribatizazio programa masibo bat bultzatu zen. 483 00:34:35,740 --> 00:34:37,708 Thatcherrek altzairuaren industria saldu zuen… 484 00:34:38,409 --> 00:34:39,544 …ura… 485 00:34:39,944 --> 00:34:41,212 …elektrizitatea… 486 00:34:41,512 --> 00:34:43,481 …gasa… 487 00:34:43,681 --> 00:34:45,950 …telefonoa… 488 00:34:46,250 --> 00:34:48,219 …hegazkin konpainiak… 489 00:34:48,553 --> 00:34:49,654 …petrolioa. 490 00:34:50,421 --> 00:34:52,723 Etxebizitza babestuak saldu egin ziren. 491 00:34:52,924 --> 00:34:55,460 Udal zerbitzuak eskaintzan jarri ziren. 492 00:34:56,994 --> 00:35:02,200 1986an, finantza eta banku zerbitzuak desarautu egin ziren. 493 00:35:04,535 --> 00:35:06,671 Big Banga deitu zitzaion. 494 00:35:07,138 --> 00:35:12,310 Gaur hemen bildu garenok badakigu "Big Bang"a hasiera baizik ez dela. 495 00:35:14,946 --> 00:35:17,849 Britainia Handian, Tatcher baino lehen, zuzendari exekutiboek… 496 00:35:17,915 --> 00:35:21,018 …langileek baino 10 aldiz gehiago irabazten zuten. 497 00:35:21,452 --> 00:35:25,857 2007an, 100 aldiz gehiago irabazten zuten. 498 00:35:32,463 --> 00:35:35,266 Estatu Batuetan, Reaganen aurretik, zuzendari exekutiboek… 499 00:35:35,299 --> 00:35:38,436 …langileek baino 43 aldiz gehiago irabazten zuten. 500 00:35:38,503 --> 00:35:43,474 2005ean, 400 aldiz gehiago irabazten zuten. 501 00:35:45,143 --> 00:35:48,412 Friedmanek argi onartu zuen Thatcher eta Reaganen garrantzia… 502 00:35:48,446 --> 00:35:52,350 …Chicagoko Eskolako politikak munduan zabaltzeko zereginean. 503 00:35:54,352 --> 00:35:59,924 Thatcher eta Reagan boterean aldi berean egoteak… 504 00:36:00,091 --> 00:36:04,729 …garrantzi izugarria izan zuen mundu osoan onartua izan zedin… 505 00:36:04,829 --> 00:36:08,332 …politika ekonomiko-monetarioaren ikuspegi desberdin bat. 506 00:36:14,172 --> 00:36:18,109 Luzaroko plan eta itxaropen bat ari natzaizue deskribatzen: 507 00:36:18,176 --> 00:36:19,977 Askatasunaren eta demokraziaren aurrerapena… 508 00:36:20,011 --> 00:36:23,948 …hark botako baitu historiako zakarrontzira marxismo-leninismoa. 509 00:36:23,981 --> 00:36:25,917 Hala gertatu zaie beste tirania batzuei ere… 510 00:36:25,950 --> 00:36:30,922 …askatasuna itotzen eta herriaren adierazpena isilarazten baitzuten. 511 00:36:33,124 --> 00:36:35,459 Burdinazko Gortinaz harago. 512 00:36:35,626 --> 00:36:39,430 Badakigu maitagarrien ipuinak dabiltzala komunismoaren erorikoaz. 513 00:36:39,530 --> 00:36:42,733 Reaganen eta Tatcherren mendebaldeak hain oparoa zirudien… 514 00:36:42,767 --> 00:36:47,138 …non bloke komunista ohiko jendeak berak eskatu omen zituen… 515 00:36:47,205 --> 00:36:49,373 …merkatu libreko politika erradikalak. 516 00:36:49,507 --> 00:36:51,576 Hori sekulako maitagarri-ipuina da. 517 00:36:51,576 --> 00:36:55,813 Egia da komunismo autoritarioaren azpian bizi zen jendeak… 518 00:36:56,047 --> 00:36:57,848 …demokrazia nahi zuela… 519 00:36:57,915 --> 00:36:59,116 …eta egia da, baita ere… 520 00:36:59,116 --> 00:37:02,386 …jendeak bakeroak eta hanburgesak erosteko ahalmena nahi zuela. 521 00:37:02,420 --> 00:37:03,554 Hori egia da. 522 00:37:03,621 --> 00:37:04,956 Baina horrek ez du esan nahi… 523 00:37:04,989 --> 00:37:07,892 …"mendebaldeko kapitalismo basatia" nahi zutenik… 524 00:37:07,959 --> 00:37:11,229 …oligarka erotuek gidatua eta babes sozialik gabea… 525 00:37:11,262 --> 00:37:15,066 …nahiz ekialdeko blokeko herri askok horretan bukatu zuten… 526 00:37:15,099 --> 00:37:18,402 …eta hori sufritzen ari diren gaur egun ere. 527 00:37:19,270 --> 00:37:21,005 Tatcherrek ahalegin guztiak egin zituen… 528 00:37:21,005 --> 00:37:23,140 …Britainia Handiko meatzarien boterea hausteko. 529 00:37:23,507 --> 00:37:26,043 Baina 1988an, Poloniara joan zen… 530 00:37:26,043 --> 00:37:30,248 …"Solidarnosc" sindikatuko meatzariei elkartasuna adieraztera. 531 00:37:32,383 --> 00:37:35,686 Nola ikusten duzu prozesua… 532 00:37:35,686 --> 00:37:39,657 …zatozten tokitik joan nahi duzuen tokiraino? 533 00:37:39,857 --> 00:37:41,492 Poloniako grebei esker… 534 00:37:41,492 --> 00:37:46,297 …"Solidarnosc" 1989ko ekaineko hauteskundeetara aurkeztu zen. 535 00:37:46,397 --> 00:37:50,635 Horrek manifestazio-uhin bat eragin zuen Europako ekialdean zehar. 536 00:37:58,075 --> 00:38:01,345 Iraganean, Sobiet Batasunak indar militarra erabilia zuen… 537 00:38:01,379 --> 00:38:04,782 …mugimendu demokratikoak zanpatzeko. 538 00:38:04,815 --> 00:38:07,718 Baina Sobiet Batasunak beste lider mota bat zuen orain: 539 00:38:07,752 --> 00:38:09,120 …Mikhail Gorbatxov… 540 00:38:09,320 --> 00:38:12,490 …eta hark Glasnot eta Perestroika abian jarri zituen. 541 00:38:12,623 --> 00:38:14,692 Hirugarren bide bat aipatu zuen. 542 00:38:14,792 --> 00:38:18,496 Eskandinaviar sozialdemokraziarako trantsizio gradual bat. 543 00:38:18,629 --> 00:38:22,933 Merkatu libreko kapitalismoaren eta komunismoaren arteko zerbait. 544 00:38:25,303 --> 00:38:29,573 Gorbatxovek liluratuta zeuzkan mendebaldeko politikariak. 545 00:38:33,010 --> 00:38:37,415 Lider kementsua, deliberatua eta ausarta da. 546 00:38:38,516 --> 00:38:40,184 Gorbatxov zain egon zen, begira… 547 00:38:40,217 --> 00:38:44,188 …nola erregimen komunista zaharrak banan-banan erortzen ziren. 548 00:38:53,130 --> 00:38:56,534 Urte bukaeran, Europa zatituaren sinbolorik ospetsuena… 549 00:38:56,567 --> 00:38:59,003 …zerraldo erori zen lurrera. 550 00:39:07,044 --> 00:39:09,180 Friedmanentzat eta "Chicago Boys"entzat… 551 00:39:09,380 --> 00:39:11,916 …mundu berri bat zabaldu zen. 552 00:39:12,383 --> 00:39:15,619 Sobiet Batasunean, Gorbatxovek espero zuen… 553 00:39:15,720 --> 00:39:18,589 …errusiar ekonomia gradualki erreformatzea. 554 00:39:19,056 --> 00:39:23,627 1991n Londresera G7ren goi bilerara gonbidatu zuten Gorbatxov. 555 00:39:23,928 --> 00:39:28,366 Laguntza finantzarioa espero zuen bere erreforma ekonomikorako. 556 00:39:28,432 --> 00:39:32,937 Esan zioten, ordea, shock-terapia erradikal bat hartzen ez bazuen… 557 00:39:33,037 --> 00:39:36,307 …ez zuela batere laguntzarik izango. 558 00:39:37,641 --> 00:39:40,811 Hurrengo hilean, estatu-kolpe saio bat egin zioten bere kontra. 559 00:39:42,012 --> 00:39:44,014 Alderdi Komunistako kiderik gogorrenetako batzuek… 560 00:39:44,048 --> 00:39:49,019 …etxean atxilotuta eduki zuten Gorbatxov Krimeako opor etxean. 561 00:39:49,587 --> 00:39:53,657 Tankeek "Etxe Zuria" inguratu zuten: Errusiako legebiltzarra. 562 00:40:06,404 --> 00:40:09,273 Kaleko istiluen kaosean… 563 00:40:10,474 --> 00:40:13,144 …garbi zegoen beren jarrera indartzeko… 564 00:40:13,244 --> 00:40:16,614 …gogorrenek indarkeriara jo behar zutela. 565 00:40:16,814 --> 00:40:19,550 Herriaren eta segurtasun indarren arteko horrelako liskarrik… 566 00:40:19,583 --> 00:40:23,320 …ez zen ikusi Errusiar Iraultzaren hasierako egunez geroztik. 567 00:40:23,621 --> 00:40:26,424 Gaur goizean goiz, hondakin-itsaso baten erditik… 568 00:40:26,624 --> 00:40:30,261 …garbi ageri zen kolpea desegiten ari zela. 569 00:40:30,594 --> 00:40:33,197 Errusiako Legebiltzarraren eraikina onik zegoen. 570 00:40:33,230 --> 00:40:35,332 Militarrek ez zuten beren jukutria egin. 571 00:40:35,499 --> 00:40:39,870 Barruan, Boris Ieltsin inoiz baino indartsuago zegoen. 572 00:40:44,308 --> 00:40:46,944 Hura izan zen Ieltsinen goraldia. 573 00:40:51,282 --> 00:40:54,051 Gorbatxov askatu, eta Moskura itzuli zen. 574 00:40:54,251 --> 00:40:57,588 Baina asko galdu zuen bere boteretik. 575 00:40:59,490 --> 00:41:05,062 Diosal egiten diet errusiar herriaren printzipio handiei… 576 00:41:05,095 --> 00:41:08,232 …eta Errusiako lehendakari Boris Ieltsini. 577 00:41:08,632 --> 00:41:12,236 1991ko abenduan, Sobiet Batasuna desegin egin zen. 578 00:41:12,403 --> 00:41:15,039 Shock ikaragarria errusiar herriarentzat. 579 00:41:15,873 --> 00:41:20,511 Ieltsinek zuen orain Errusiaren politika ekonomikoaren gidaritza. 580 00:41:21,679 --> 00:41:23,414 Merkatu librea Errusiara iritsi zen. 581 00:41:25,316 --> 00:41:26,917 Kaosa izan zen. 582 00:41:29,520 --> 00:41:32,389 Errusiak Chicagoko Eskolaren politikak bereganatu izanak… 583 00:41:32,423 --> 00:41:36,126 …mugarri bat ipini zuen merkatu librearen gurutzadan. 584 00:41:36,393 --> 00:41:39,864 Dena shocka izan zen, terapiarik gabe. 585 00:41:43,567 --> 00:41:47,505 SHOCK-DOTRINA. 586 00:41:49,440 --> 00:41:52,243 Kapitalismo herrikoia bultzatzeko ahaleginak gorabehera… 587 00:41:52,309 --> 00:41:57,948 …oso negoziogizon gutxik bildu zituzten dirutza handiak. 588 00:41:59,650 --> 00:42:04,421 Estatuko industriak prezio merke-merkean saldu ziren. 589 00:42:06,390 --> 00:42:09,059 Errusiar prentsak honela izendatu zituen Ieltsinen aholkulariak: 590 00:42:09,126 --> 00:42:11,595 "Chicago Boys". 591 00:42:16,667 --> 00:42:20,004 Ieltsinen shock-terapiak ondorio hau ekarri zuen 1992an: 592 00:42:20,104 --> 00:42:25,009 Errusiarren batez bestekoak 1991n baino %40 gutxiago kontsumitzea. 593 00:42:26,944 --> 00:42:29,580 Errusiarren herena pobrezia-muga azpira erori zen. 594 00:42:29,780 --> 00:42:33,384 Eta hainbat hilabetez soldatak ez ziren ordaindu. 595 00:42:33,817 --> 00:42:37,488 Aditu batek gaur iragarri duenez, 140 milioi errusiar… 596 00:42:37,621 --> 00:42:39,890 …pobrezia-muga azpian biziko dira. 597 00:42:41,025 --> 00:42:45,095 Ustelkeria nonahira hedatu zen. Krimen antolatuak gora egin zuen. 598 00:42:45,596 --> 00:42:47,731 Mosku Mendebalde Basati berria bihurtu zen. 599 00:43:10,187 --> 00:43:12,222 Errusiar gehienek kontra egin zioten… 600 00:43:12,256 --> 00:43:14,725 …"Chicago Boys"ek Errusiarentzat zuten ikuspegi erradikalari. 601 00:43:15,759 --> 00:43:19,863 1993ko martxoan, parlamentuak zirt edo zarteko erabakia hartu zuen. 602 00:43:20,998 --> 00:43:24,868 Ieltsini emandako botere bereziak baliogabetzea hautatu zuen. 603 00:43:28,172 --> 00:43:31,375 Ieltsinek larrialdi egoera deklaratu zuen. 604 00:43:35,346 --> 00:43:39,650 Epaitegi Konstituzionalak erabaki zuen hori ilegala zela. 605 00:43:44,655 --> 00:43:48,692 Irailaren 21ean, Ieltsinek "Pinotxet aukera" hartu zuen… 606 00:43:48,692 --> 00:43:51,295 …eta legebiltzarra desegin zuen. 607 00:43:51,495 --> 00:43:56,734 Gaurdanik, funtzio legegile eta administratiborik gabe utziko dut… 608 00:43:56,834 --> 00:44:01,605 …Errusiar Federazioko legebiltzarra. 609 00:44:02,439 --> 00:44:05,542 Mendebaldeak men egin zion Ieltsini. 610 00:44:06,443 --> 00:44:09,880 Gure ustez, Boris Ieltsin da… 611 00:44:11,115 --> 00:44:14,151 …Errusiaren demokraziarako itxaropenik handiena. 612 00:44:15,019 --> 00:44:18,389 Handik bi egunera, Ieltsin kargutik bota nahi izan zuen parlamentuak. 613 00:44:18,389 --> 00:44:20,958 Botazioaren emaitza: 632 alde, 2 kontra. 614 00:44:23,994 --> 00:44:27,698 Etxe Zuritik kanpo, milaka lagun bildu ziren parlamentuaren alde… 615 00:44:27,731 --> 00:44:31,735 …eta telebistaraino joan ziren manifestazioan. 616 00:44:44,748 --> 00:44:47,818 Parlamentuaren aldekoak irabazten ari zirela zirudien. 617 00:44:49,720 --> 00:44:53,357 Ieltsin Moskura joan zen bere opor-etxetik. 618 00:44:55,426 --> 00:44:58,295 Gau hartan 100 manifestari hil zituzten… 619 00:44:58,362 --> 00:45:01,865 …Ieltsinen indarrek kontraerasoa jo ondoren. 620 00:45:19,616 --> 00:45:23,487 Urriaren 4an, Etxe Zuria zanpatzeko agindu zien soldaduei… 621 00:45:23,587 --> 00:45:27,324 …eta 2 urte lehenago berak defendatutako eraikina bonbardatu. 622 00:46:03,794 --> 00:46:07,097 Warren Christopher, AEBko Estatu Idazkariak hau esan zuen: 623 00:46:07,264 --> 00:46:10,801 "AEBk ez dute erraz jasaten legebiltzarrak desegitea… 624 00:46:11,068 --> 00:46:13,604 …baina ez ohiko garaiak dira hauek". 625 00:46:19,977 --> 00:46:22,780 Ieltsinek botere absolutua zuen orain. 626 00:46:22,846 --> 00:46:24,982 "Chicago Boys"en aholkuekin… 627 00:46:25,015 --> 00:46:27,785 …lagunentzako kapitalismo modu batez gobernatu zuen. 628 00:46:30,087 --> 00:46:32,556 Are gehiago, estatu-industriak saldu zituen… 629 00:46:32,556 --> 00:46:34,992 …eta enpresaburu milionarioen klase berri bat sortu zuen… 630 00:46:35,025 --> 00:46:38,529 …izugarrizko eragin politikoa zuena: Oligarkak. 631 00:46:41,799 --> 00:46:45,936 1998an, Errusiako baserrien %80 bankarrotan zeuden… 632 00:46:46,003 --> 00:46:49,306 …eta 70.000 estatu-fabrika itxi ziren. 633 00:46:52,643 --> 00:46:57,848 Pobrezian bizi zen jende kopurua 72 milioitan gehitu zen 8 urtetan. 634 00:46:58,348 --> 00:47:00,551 Bitartean, Moskuko multimilionario kopurua… 635 00:47:00,584 --> 00:47:05,155 …munduko beste edozein hirikoa baino handiagoa zen. 636 00:47:05,556 --> 00:47:08,892 Etsai berri bat. 637 00:47:12,596 --> 00:47:15,199 Arratsalde on. Eskerrik asko etortzeagatik. 638 00:47:16,233 --> 00:47:19,503 Ohore handiz iragartzen dizuet Donald Rumsfeld izendatu dudala… 639 00:47:19,536 --> 00:47:20,771 …defentsa-idazkari. 640 00:47:20,938 --> 00:47:23,140 Irrikatzen nago gure herria berriz zerbitzatzeko. 641 00:47:23,307 --> 00:47:26,977 Rumsfeld defentsa-idazkaria izana zen Gerald Forden gobernuan. 642 00:47:27,311 --> 00:47:30,747 Orduan Sobiet Batasuna zen, ustez, etsai beldurgarria. 643 00:47:30,914 --> 00:47:33,150 Ez naiz ziur esaten ari errusiarrak badatozela. 644 00:47:33,150 --> 00:47:34,484 Esaten ari naiz baldintzak hemen daudela. 645 00:47:34,518 --> 00:47:36,353 Ez naiz esaten ari errusiarrak 3 metro luze direnik. 646 00:47:36,353 --> 00:47:38,755 Esaten ari naiz 1,6 metro luze zirela eta orain 1,7 m. direla… 647 00:47:38,856 --> 00:47:39,623 …eta hazten ari direla. 648 00:47:40,157 --> 00:47:42,860 Orain etsai berri bat zegoen, etxetik gertuago. 649 00:47:42,893 --> 00:47:44,862 2001eko irailaren 10ean… 650 00:47:45,329 --> 00:47:47,631 …Rumsfeldek hitzaldi bat egin zuen bere asmoak adierazteko: 651 00:47:47,631 --> 00:47:50,467 Estatu Batuetako armadaren zati handi bat pribatizatzea. 652 00:47:50,500 --> 00:47:52,803 Milton Friedman harro egongo zatekeen. 653 00:47:53,203 --> 00:47:56,940 Hau zioen: "Kontua da gaurko etsai hori mehatxu bat dela berez… 654 00:47:56,974 --> 00:48:00,644 …mehatxu handi bat Estatu Batuen segurtasunerako". 655 00:48:00,978 --> 00:48:04,681 "Etsai hori plangintza zentraleko azken gotorlekua da munduan". 656 00:48:04,948 --> 00:48:07,684 "5 urteko planen bitartez gobernatzen du". 657 00:48:07,918 --> 00:48:11,455 "Beharbada, etsai horri Sobiet Batasun ohiaren kutsua dario". 658 00:48:11,521 --> 00:48:13,190 "Baina etsai hura joan zen". 659 00:48:13,257 --> 00:48:15,492 "Etsai hau etxetik gertuago daukagu". 660 00:48:15,626 --> 00:48:17,761 "Pentagonoko burokrazia da". 661 00:48:17,895 --> 00:48:21,732 "Gaur, gerra deklaratzen diogu burokraziari". 662 00:48:22,599 --> 00:48:25,535 Biharamunean, American Airlines 77 hegazkinak… 663 00:48:25,569 --> 00:48:29,539 …Pentagonoa jo zuen, eta 184 lagun hil ziren. 664 00:48:35,245 --> 00:48:38,382 Irailaren 11ko shocka. 665 00:48:57,000 --> 00:49:00,470 Pentsa ezazue erasoen ondorengo sentimendu horietan. 666 00:49:00,771 --> 00:49:04,141 Nor dira horiek? Nondik datoz? 667 00:49:04,141 --> 00:49:05,943 Zergatik gorroto digute? 668 00:49:06,143 --> 00:49:09,546 Narrazio kolektiboak erabateko galera izan zuen. 669 00:49:09,746 --> 00:49:13,784 Ez ginen bizi uste genuen munduan. 670 00:49:14,151 --> 00:49:17,020 Eta entzuten genien gure lider politikoei esaten… 671 00:49:17,220 --> 00:49:22,592 …erasoen aurretik ulertu uste genuen guztia ezin zela aplikatu. 672 00:49:22,793 --> 00:49:25,996 Esaldi berri bat sortu zen: "911 aurreko pentsamendua". 673 00:49:26,463 --> 00:49:28,332 Eta une hartan zer gertatuko eta… 674 00:49:28,365 --> 00:49:32,636 …historia berriak bat-batean magikoki agertu zirela. 675 00:49:32,669 --> 00:49:34,972 Alegia, "zibilizazioen arteko talkan" geundela… 676 00:49:34,972 --> 00:49:36,974 …hura zela bat-batean gu bizi ginen mundua… 677 00:49:37,607 --> 00:49:39,543 …"gaizkiaren ardatz bat" bazegoela… 678 00:49:39,576 --> 00:49:42,346 …eta gerran geundela terrorismoaren kontra. 679 00:49:43,547 --> 00:49:45,582 Gerra abstraktu eta garaiezin hark… 680 00:49:45,649 --> 00:49:47,718 …ondorio ekonomiko latzak izan zituen. 681 00:49:48,418 --> 00:49:52,990 2001 aurretik, Nazio Segurtasuna ia ez zen industria. 682 00:49:53,123 --> 00:49:56,860 Hollywood eta musikaren industria elkartuta baino handiagoa da gaur. 683 00:49:57,894 --> 00:50:01,665 2001eko irailaren 11tik 2006 arte… 684 00:50:01,732 --> 00:50:06,069 …Nazio Segurtasuneko departamentuak 130.000 milioi dolar banatu ditu… 685 00:50:06,103 --> 00:50:08,438 …kontratista pribatuen artean. 686 00:50:10,574 --> 00:50:13,310 Hau da hondamenaren kapitalismo konplexua. 687 00:50:13,510 --> 00:50:16,313 Ikaraz eraikitako ekonomia berria. 688 00:50:17,514 --> 00:50:20,417 Izugarrizko borroka izango da… 689 00:50:21,184 --> 00:50:23,020 …ongiaren eta gaizkiaren artean. 690 00:50:23,353 --> 00:50:26,957 Terrorismoaren aurkako gerra. 1. zatia. 691 00:50:27,190 --> 00:50:29,526 Terrorismoaren aurkako defentsarik onena… 692 00:50:29,793 --> 00:50:33,063 …terrorismoaren aurkako ofentsiba global bat da. 693 00:50:33,196 --> 00:50:35,565 Hura nonahi ere dagoela. 694 00:50:37,200 --> 00:50:41,038 Gerra horren lehenengo fasea Afganistan bonbardatzea izan zen. 695 00:50:46,843 --> 00:50:50,313 Talibanen gobernua berehala erorarazi zuten. 696 00:50:52,416 --> 00:50:55,419 Gerraren ondorioak korapilatsuagoak izan ziren. 697 00:50:55,485 --> 00:50:58,055 Terrorismoaren aurkako gure borroka Afganistanen hasi zen… 698 00:50:58,855 --> 00:51:00,924 …baina ez da han bukatuko. 699 00:51:03,160 --> 00:51:08,365 Haien bitartez informazioa lortzeko atxilotu bila gabiltza gehienbat. 700 00:51:18,241 --> 00:51:22,079 Estatu Batuetako armadak lehen aldiz Guantanamon erabili zituen… 701 00:51:22,112 --> 00:51:26,249 …esplizituki eta publikoki KUBARK eskuliburuko teknikak… 702 00:51:26,349 --> 00:51:28,418 …Etxe Zuriaren baimen ofizialarekin… 703 00:51:28,418 --> 00:51:31,388 …eta telebistaz mundu osora emana. 704 00:51:32,823 --> 00:51:36,093 Presoa bakartu egin behar da, fisikoki eta psikologikoki… 705 00:51:36,093 --> 00:51:39,429 …hura atxilotutako unetik beretik. 706 00:51:39,629 --> 00:51:43,567 Orientaziorik ezak erresistentzia ahalmena gutxitzen du. 707 00:51:44,668 --> 00:51:48,271 Atxilotuek isilik egon behar dute une oroz. 708 00:51:48,305 --> 00:51:51,508 Ez zaie inoiz utzi behar elkarrekin hitz egiten. 709 00:51:53,343 --> 00:51:57,514 Atxilotuetako 3 Asif Iqbal, Rhuhel Ahmed eta Shafiq Rasul ziren… 710 00:51:57,547 --> 00:51:59,916 …hirurak Tiptongoak; ingelesak, alegia. 711 00:52:01,118 --> 00:52:03,353 Bi urtetik gora igaro zituzten Guantanamon… 712 00:52:03,420 --> 00:52:06,056 ……kargurik gabe askatuak izan baino lehen. 713 00:52:07,457 --> 00:52:11,761 Ezin zen inorekin hitz egin, ezin zen ezer egin, ezin zen zutik egon. 714 00:52:11,761 --> 00:52:15,699 Han eserita, pentsatu baizik ez duzu egiten denbora guztian. 715 00:52:15,699 --> 00:52:17,767 "Zer arraio gertatzen da? Non arraio nago?" 716 00:52:18,168 --> 00:52:20,504 "Hemen geratuko ote gara bizitza osoan?" 717 00:52:20,604 --> 00:52:24,808 "Itzuliko ote gara inoiz etxera? Berriz ikusiko al ditugu ahaideak?" 718 00:52:26,209 --> 00:52:30,447 Guantanamoko badiako 779 presoen artean… 719 00:52:30,614 --> 00:52:34,885 …3 bakarrik kondenatu zituzten delituren batengatik. 720 00:52:40,524 --> 00:52:43,326 Gauza bat badakit ziur: horiek gaiztoak dira. 721 00:52:43,460 --> 00:52:47,097 Mezu hori mundu osoarentzat zen, eta mezu garbia zen. 722 00:52:47,164 --> 00:52:50,767 Horra zer gertatuko zaizun traba egiten badiguzu. 723 00:52:51,034 --> 00:52:54,571 Terrorismoaren aurkako gerra. 2. zatia. 724 00:52:54,804 --> 00:52:57,374 Terrorismoaren aurkako gerra ez da gizon baten aurkakoa… 725 00:52:57,407 --> 00:52:59,876 …eta ezta ere herrialde baten aurkakoa. 726 00:53:00,043 --> 00:53:03,446 Hamaika justifikazio eman zen Irak inbaditzeko. 727 00:53:03,813 --> 00:53:06,349 Baina Estatu Batuek benetan eraso nahi bazioten estatu bati… 728 00:53:06,349 --> 00:53:09,019 …Al-Quaedako buruzagiak ustez ezkutatuta zeuzkalako… 729 00:53:09,019 --> 00:53:10,620 …eta arma nuklearrak zeuzkalako… 730 00:53:10,654 --> 00:53:13,456 …eta teknologia nuklearra beste herri batzuei saltzen zielako… 731 00:53:13,590 --> 00:53:16,459 …orduan, Pakistanek behar zuen izan aukera garbia. 732 00:53:16,960 --> 00:53:19,229 Lotura estuak zituen talibanekin… 733 00:53:19,296 --> 00:53:22,265 …eta diktadore militar batek gobernatzen zuen. 734 00:53:22,666 --> 00:53:25,402 Horren ordez, George Bushek Irak aukeratu zuen jomugatzat. 735 00:53:26,102 --> 00:53:30,407 Munduko hirugarren petrolio erreserba handiena zuen herrialdea. 736 00:53:34,077 --> 00:53:37,547 Gerra masa-tortura gisa. 737 00:53:37,614 --> 00:53:39,783 Defentsa-departamentuaren gerra-plana ez da… 738 00:53:39,849 --> 00:53:41,618 …Golkoko aurreko Gerrakoa bezalakoa. 739 00:53:41,618 --> 00:53:44,955 Panamako 1989ko inbasioaren antz handiagoa du. 740 00:53:45,055 --> 00:53:48,625 CBS News-ek jakin duenez, "A eguna" deritzon egunean hasiko omen da. 741 00:53:48,758 --> 00:53:50,527 "A"k "aireko erasoak" esan nahi du. 742 00:53:50,560 --> 00:53:52,095 Aire erasoak hain suntsitzaileak izango dira… 743 00:53:52,295 --> 00:53:55,665 …non Sadamen soldaduek ez baitute borrokatzeko gogorik izango. 744 00:53:55,865 --> 00:53:59,536 Sekulako zaparrada eragin nahi dute hala sor dezan, hitzez hitz: 745 00:53:59,536 --> 00:54:01,238 "Shocka eta izua". 746 00:54:02,005 --> 00:54:05,242 Pentagonoak bere gerra-planari eusten badio, martxoko egun batez… 747 00:54:05,242 --> 00:54:09,112 …Aireko armadak eta itsas armadak 300 edo 400 misil jaurtiko dituzte… 748 00:54:09,145 --> 00:54:10,814 …Irakeko jomugen aurka. 749 00:54:10,880 --> 00:54:15,018 Golkoko lehen Gerrako 40 egunetan jaurti zirenak baino gehiago. 750 00:54:15,018 --> 00:54:18,154 Neurrigabetasun hori ez da ordu arte inoiz ikusi… 751 00:54:18,255 --> 00:54:20,190 …ez da ordu arte inoiz begietaratu. 752 00:54:20,390 --> 00:54:23,693 Halla Ullman da "Shocka eta izua" kontzeptuaren egileetako bat. 753 00:54:23,760 --> 00:54:27,464 "Gidatutako arma zehatz" pila erabiltzean datza kontzeptu hori. 754 00:54:27,497 --> 00:54:31,968 Hiroshimako arma nuklearren antzeko aldi bereko efektua lortzen du. 755 00:54:32,002 --> 00:54:35,171 Ez dira egunak edo asteak behar, minutu bat baizik. 756 00:54:43,813 --> 00:54:45,415 Hiria ere suntsitzen duzu. 757 00:54:45,448 --> 00:54:47,984 Alegia, elektrizitaterik eta urik gabe uzten dituzu. 758 00:54:48,184 --> 00:54:51,554 Eta haiek desegiteko kanpaina errukigabe hori hasten duzu… 759 00:54:51,588 --> 00:54:53,590 …eta 2, 3, 4, 5 egunetan… 760 00:54:53,590 --> 00:54:57,460 …fisikoki, emozionalki eta psikologikoki jota daude. 761 00:54:58,194 --> 00:55:03,533 Bart gauean, Bagdadeko erdialdeak infernua munduan zirudien. 762 00:55:07,003 --> 00:55:09,039 Lehen bonbardaketa-uhinean… 763 00:55:09,139 --> 00:55:12,475 …Bagdadeko herritarrek "zentzumenen gabezia" jasan zuten… 764 00:55:12,475 --> 00:55:15,545 …KUBARK eskuliburuan deskribatua. 765 00:55:18,648 --> 00:55:21,518 Sadam Hussein erori ondorengo kaosean… 766 00:55:21,785 --> 00:55:24,087 …Estatu Batuek ez zuten askorik egin harrapakeria geldiarazteko. 767 00:55:24,587 --> 00:55:26,890 Estatu Batuetako funtzionario batzuen ustez… 768 00:55:26,890 --> 00:55:30,593 …horrela abantaila hartzen zuten Irakeko estatua desegiten. 769 00:55:32,095 --> 00:55:35,498 John Agresto, goi mailako hezkuntza berregitearen arduradunak zioenez: 770 00:55:35,799 --> 00:55:41,771 …eskolak harrapakatu izana "hutsetik abiatzeko aukera" zen. 771 00:55:42,105 --> 00:55:44,074 Izan ere, zigorrak ezarri aurretik… 772 00:55:44,174 --> 00:55:46,876 …Irakek inguru haietako hezkuntza sistemarik onena zuen. 773 00:55:47,077 --> 00:55:50,013 Irakiarren %89 ikasiak ziren. 774 00:55:50,213 --> 00:55:54,150 Mexiko Berrian, aldiz, hura baita Agrestoren jaioterria… 775 00:55:54,351 --> 00:55:58,621 …biztanleen %46 analfabeto funtzionalak ziren. 776 00:55:59,189 --> 00:56:03,259 SHOCK-DOTRINA. 777 00:56:03,360 --> 00:56:06,830 Irakek 3 shock modu desberdin izan zituen. 778 00:56:07,130 --> 00:56:11,368 Hirurak elkarrekin zebiltzan eta elkar indartzen zuten. 779 00:56:11,468 --> 00:56:13,837 Gerraren shocka, alde batetik… 780 00:56:14,037 --> 00:56:18,141 …eta haren ondoren, berehala, shock ekonomikoaren dotrina… 781 00:56:18,174 --> 00:56:20,110 …Paul Bremerren agindupean inposatua. 782 00:56:20,110 --> 00:56:27,250 Shock ekonomiko azkar horren kontrako erresistentzia hazi zenez… 783 00:56:27,250 --> 00:56:31,087 …bortxazko shocka ezarri zuten, tortura eta guzti. 784 00:56:31,187 --> 00:56:32,489 Hiru shock mota desberdin. 785 00:56:32,789 --> 00:56:36,393 Shock ekonomikoa. 786 00:56:39,396 --> 00:56:40,930 2003ko maiatzean… 787 00:56:41,131 --> 00:56:44,434 …Paul Bremer izendatu zuten Estatu Batuen mandataria Iraken. 788 00:56:44,534 --> 00:56:46,569 Iritsi eta handik bi hilabetera… 789 00:56:46,603 --> 00:56:49,439 "Negozioetarako irekia" izendatu zuen Irak. 790 00:56:49,506 --> 00:56:53,176 Gure ustez, koalizioak botere handiak ditu… 791 00:56:53,209 --> 00:56:56,346 …Irakeko ekonomiaren norabidea erabakitzeko. 792 00:56:57,013 --> 00:56:58,715 Bremerrek gutxi zekien Irakez… 793 00:56:58,915 --> 00:57:01,918 …baina aditua zen hondamenaren kapitalismoan. 794 00:57:02,118 --> 00:57:04,754 "Krisiaren Aholkularitza Praktikoa" izeneko enpresa sortu zuen… 795 00:57:04,954 --> 00:57:07,824 …nazioaren segurtasunerako enpresen goraldia hasi zenean. 796 00:57:08,525 --> 00:57:12,662 Gaurkoa oso egun garrantzitsua da Bagdaden. 797 00:57:13,129 --> 00:57:14,998 Lehenengo lau hilabeteetan Bremer… 798 00:57:15,031 --> 00:57:18,334 …Chicagoko Eskolako lege klasikoak onartzen aritu zen. 799 00:57:19,002 --> 00:57:20,870 Rumsfeldek honela deskribatu zuen Irak: 800 00:57:20,904 --> 00:57:24,474 Irakek ditu mundu libreko zerga eta inbertsio legerik… 801 00:57:24,474 --> 00:57:26,810 …argienak eta erakargarrienak. 802 00:57:28,278 --> 00:57:29,913 Bremerren aurreneko zereginetako bat… 803 00:57:29,913 --> 00:57:33,149 …500.000 estatuko langile kalera botatzea izan zen. 804 00:57:33,483 --> 00:57:35,985 Ba'ath alderdiaren aurkako ekintza izan zen, aldez… 805 00:57:36,119 --> 00:57:40,557 …gobernuak indargabetzea ere Friedmani zor baitzitzaion. 806 00:57:41,825 --> 00:57:43,960 Irak berreraikitzeko dirua agindu zen. 807 00:57:44,160 --> 00:57:47,564 Afganistan eta Iraken etorkizunean egingo dugun inbertsioa… 808 00:57:47,764 --> 00:57:51,668 …era horretako gure betebeharrik handiena da Marshall Planaz gero. 809 00:57:52,502 --> 00:57:55,472 Baina, izan ere, guztiz kontrakoa gertatu zen. 810 00:57:56,005 --> 00:57:59,476 Marshall Plana Europako industriak indartzeko helburuz egin bazen… 811 00:57:59,542 --> 00:58:03,346 …Estatu Batuek Iraken sartutako dirua beren enpresetan gastatu zen. 812 00:58:03,480 --> 00:58:05,482 Lana irakiarrei iritsi bazitzaien… 813 00:58:05,648 --> 00:58:09,519 …azpikontratuen mailarik beherenean iritsi zitzaien. 814 00:58:10,954 --> 00:58:14,924 "Creative Associates"ek 100 milioi dolarreko kontratua eskuratu zuen… 815 00:58:15,124 --> 00:58:20,096 …hezkuntza sistemako curriculuma eta testuliburuak egiteko. 816 00:58:20,730 --> 00:58:23,600 "Bearing Point" kudeatze eta teknologia aholkularitzari… 817 00:58:23,800 --> 00:58:27,303 …240 milioi dolarreko kontratuak eman zitzaizkion… 818 00:58:27,504 --> 00:58:31,007 …merkatuak gidatutako sistema bat Iraken sortzeko. 819 00:58:31,107 --> 00:58:32,942 Ipar Carolinako "Research Triangle Institute"k… 820 00:58:32,976 --> 00:58:36,546 …466 milioi dolarreko kontratuak eskuratu zituen… 821 00:58:36,713 --> 00:58:40,016 …Irakera demokrazia nola ekarri aholkatzeko. 822 00:58:40,617 --> 00:58:43,219 Eta "Halliburton"i 20.000 milioi dolar eman zitzaizkion… 823 00:58:43,219 --> 00:58:45,555 …Irakeko kontratuen kostu gehi etekin gisa. 824 00:58:47,056 --> 00:58:52,228 "Parsons"ek 186 milioi dolar lortu zituen 142 klinika eraikitzeko. 825 00:58:52,795 --> 00:58:54,731 6 baizik ez zituzten erabat bukatu. 826 00:58:55,865 --> 00:58:59,202 Elektrizitate eta ur instalazio oinarrizkoak ia ez ziren hobetu… 827 00:58:59,202 --> 00:59:02,572 …lehenengo 4 urteetan milaka milioi dolar gastatu ziren arren. 828 00:59:02,739 --> 00:59:05,241 Arrakasta izango dugu hemen. Eta guk arrakasta izatea… 829 00:59:05,275 --> 00:59:09,045 …gauza garrantzitsua izango da, ez soilik 25 milioi irakiarrentzat… 830 00:59:09,078 --> 00:59:13,049 …baita Mendebaldeak eskualde osoan dituen interesen mesedetan ere. 831 00:59:13,783 --> 00:59:16,386 Irakeko diru berria ere atzerrian inprimatu zen. 832 00:59:16,486 --> 00:59:21,157 Billete horien eredu batzuk erakutsiko dizkizuet. 833 00:59:22,458 --> 00:59:25,194 Estatu Batuek kontratista pribatuei ere ordaindu zien… 834 00:59:25,228 --> 00:59:28,398 …kontratuak lortutako kontratista pribatuak ikuskatzeko. 835 00:59:31,000 --> 00:59:33,269 Lana nahi dugu! 836 00:59:34,070 --> 00:59:36,205 Ni Bagdaden nengoen 2004an… 837 00:59:36,406 --> 00:59:39,676 …eta garai hartan hasi ziren Bagdaden bonbak lehertzen. 838 00:59:39,709 --> 00:59:43,313 Heldu nintzen gauean, bonba bat lehertu zen hoteletik oso gertu. 839 00:59:44,614 --> 00:59:47,617 Baina orduan gauza batek zirrara handia egin zidan. 840 00:59:47,717 --> 00:59:50,787 Alegia, indarkeria eta kaosa nagusitu baziren ere… 841 00:59:50,787 --> 00:59:53,723 …biharamunean irakiarrak kalean zeuden, protestaka. 842 00:59:53,923 --> 00:59:56,626 19 hildako eta 100 zauritu Najafen. 843 00:59:57,093 --> 01:00:00,263 Eta une hartan irakiarrak hauteskundeak eskatzen ari ziren. 844 01:00:00,396 --> 01:00:02,432 Eskubide osoa baitzuten… 845 01:00:02,432 --> 01:00:05,602 …Sadamen ondoko aroak nolakoa izan behar zuen esateko. 846 01:00:05,702 --> 01:00:08,705 Okupazioaren lehenengo egunetan protestak baketsuak izan ziren. 847 01:00:08,738 --> 01:00:12,108 Baina denbora igaro ahala, protestek ondoriorik ez zutenez… 848 01:00:12,141 --> 01:00:16,012 …gero eta irakiar gehiagok jo zuen erresistentzia armatura. 849 01:00:21,084 --> 01:00:24,520 Indarkeriak kontrola galdu zuen. 850 01:00:40,436 --> 01:00:42,772 30 urte lehenago Hegoamerikan bezala… 851 01:00:42,905 --> 01:00:46,509 …kaleetan gorpuak agertzen hasi ziren, besteentzako abisu moduan. 852 01:00:47,744 --> 01:00:50,647 Horiek ziren irakiar "desagertuak". 853 01:00:57,787 --> 01:01:02,225 Neurri izugarri erasokorrak hartu ziren oposizioa ezeztatzeko. 854 01:01:04,661 --> 01:01:08,398 Bortxazko shocka. 855 01:01:13,970 --> 01:01:16,739 Okupazioaren lehenengo hiru urte eta erdietan… 856 01:01:16,773 --> 01:01:20,009 …65.000 irakiar atxilotu zituzten. 857 01:01:20,443 --> 01:01:24,213 2007ko udaberrian, 19.000k preso segitzen zuten. 858 01:01:27,817 --> 01:01:30,486 Espetxean presoak galdekatzeko erabili ziren teknikek… 859 01:01:30,520 --> 01:01:33,423 …CIAk landutakoetan zuten oinarria… 860 01:01:33,489 --> 01:01:37,694 …Ewan Cameronek 50eko hamarraldian egindako esperimentuen ondorioz. 861 01:01:46,536 --> 01:01:48,037 Gurutze Gorriaren arabera… 862 01:01:48,237 --> 01:01:50,273 …Estatu Batuen armadako ofizial batzuek onartu zutenez… 863 01:01:50,306 --> 01:01:55,745 …Irakeko atxiloketen %70 eta %90 hutsegiteak ziren. 864 01:02:00,983 --> 01:02:04,620 Irakeko kaosak shock-terapiaren porrota dirudi. 865 01:02:05,188 --> 01:02:09,025 Baina hondamenaren kapitalismoak koska bat estutu zuen Iraken. 866 01:02:12,061 --> 01:02:16,099 Orain hondamenak berak irabaziak ateratzeko aukera ematen zuen. 867 01:02:25,608 --> 01:02:28,911 Gerratik etekina atereaz. 868 01:02:31,981 --> 01:02:36,452 Estatu Batuen gastu militarra ia bikoiztu egin da 2001etik. 869 01:02:37,220 --> 01:02:40,056 700.000 milioi inguru urtean. 870 01:02:43,659 --> 01:02:48,231 Eisenhower lehendakaria ez zen batere liberala, baina 1961ean… 871 01:02:48,431 --> 01:02:51,701 …abisatua zuen jadanik militar boteretsuegien arriskuaz. 872 01:02:51,834 --> 01:02:56,706 Botere militar izugarri bat eta arma-industria handi bat elkartzea… 873 01:02:56,773 --> 01:02:59,776 …berria da Estatu Batuen esperientzian… 874 01:02:59,909 --> 01:03:03,813 …eta erne egon behar dugu nahi ez dugun eraginik ez hartzeko… 875 01:03:03,913 --> 01:03:05,414 …nahita edo nahigabe… 876 01:03:05,615 --> 01:03:08,951 …konplexu militar eta industrialaren aldetik. 877 01:03:09,018 --> 01:03:11,587 Inoiz ez diogu utzi behar konbinazio horren indar handiari… 878 01:03:11,621 --> 01:03:14,357 …gure askatasunak edo gure prozesu demokratikoak arriskuan jartzen. 879 01:03:16,125 --> 01:03:20,429 Irakeko gerra historia modernoko gerrarik pribatizatuena da. 880 01:03:20,696 --> 01:03:23,032 Bagdadeko gune berdea munduan gertatzen ari denaren… 881 01:03:23,065 --> 01:03:24,967 …muturreko bertsioa da. 882 01:03:26,469 --> 01:03:30,339 Kanpoko kaosetik babestutako mundu pribatizatu eta seguru bat. 883 01:03:38,147 --> 01:03:40,817 1991n, Golkoko lehenengo Gerran… 884 01:03:41,017 --> 01:03:44,420 …kontratista militar bat zegoen 100 soldaduko. 885 01:03:44,620 --> 01:03:47,757 2003an, Irakeko gerraren hasieran… 886 01:03:47,824 --> 01:03:51,227 …10 kontratista zeuden 100 soldaduko. 887 01:03:51,294 --> 01:03:57,133 2006an, 33 kontratista zeuden 100 soldaduko. 888 01:03:57,200 --> 01:04:02,305 2007an, berriz, 70 kontratista, 100 soldaduko. 889 01:04:02,371 --> 01:04:04,207 2007ko uztailean… 890 01:04:04,407 --> 01:04:07,877 …soldadu baino kontratista gehiago zeuden Iraken. 891 01:04:08,277 --> 01:04:12,648 Friedmanek sekula amestuko ez zukeen muturreraino heldu zen hura. 892 01:04:13,049 --> 01:04:15,218 Desnazionalizatuko ez nituzkeen gauza bakarrak… 893 01:04:15,251 --> 01:04:21,991 …armada, epaitegiak eta errepide eta autobide batzuk dira. 894 01:04:23,759 --> 01:04:27,630 "Blackwater USA" izan zen kontratistarik handienetako bat. 895 01:04:29,365 --> 01:04:32,902 2004an Najafen izan zen matxinadan… 896 01:04:32,935 --> 01:04:36,105 …Blackwaterrek bere gain hartu zuen marineen gidaritza. 897 01:04:36,205 --> 01:04:39,475 Dozenaka irakiar hil zituzten operazio hartan. 898 01:04:39,876 --> 01:04:44,313 Estatu Batuek kontratista pribatuei bermea eman zieten legeen aurrean. 899 01:04:44,380 --> 01:04:48,451 Legerik gabeko burbuila batean ziharduten, Guantanamon bezala. 900 01:04:48,885 --> 01:04:52,255 Duela bi hilabete galdetu nion zure defentsa-idazkariari… 901 01:04:52,355 --> 01:04:55,291 …zer-nolako legeen arabera egiten diren ekintza horiek… 902 01:04:55,291 --> 01:04:58,294 Horixe galdetu behar nion nik ere. Aurrera! 903 01:05:02,465 --> 01:05:03,900 Lagundu! 904 01:05:05,568 --> 01:05:09,772 SHOCK-DOTRINA. 905 01:05:10,106 --> 01:05:14,243 Cameronen shock-terapiak bere pazienteak jota utzi zituen… 906 01:05:14,477 --> 01:05:17,079 …eta, hala, Iraki jasanarazitako shock guztien ondorioz… 907 01:05:17,146 --> 01:05:21,150 …hura indarkeriazko nahaspila legegabe eta sektario bihurtu zen. 908 01:05:25,021 --> 01:05:28,357 2006an, Sadam Hussein hil zuten garaian… 909 01:05:28,491 --> 01:05:31,193 …milaka irakiar hiltzen zituzten astero. 910 01:05:37,233 --> 01:05:41,871 2007ko apirilean, Nazio Batuen Iheslarien Batzorde Gorenak zioen… 911 01:05:41,938 --> 01:05:45,308 …4 milioi lagunek alde egin behar izan zutela beren etxetik… 912 01:05:45,441 --> 01:05:47,977 …eta ehunka milaka irakiar hil zituztela. 913 01:05:51,347 --> 01:05:56,118 Nire ustez, historialariek argi eta garbi idatziko dute… 914 01:05:56,152 --> 01:05:59,088 …gauza handi eta noble bat egin dugula hemen. 915 01:05:59,388 --> 01:06:02,825 Aizu, Amerika, behera Bush! 916 01:06:04,026 --> 01:06:07,430 Manifestazio hau Estatu Batuen terrorismoaren aurkakoa da. 917 01:06:07,630 --> 01:06:11,167 Amerikarrek emakumeak eta umeak atxilotzen eta hiltzen dituzte. 918 01:06:11,367 --> 01:06:14,070 Adineko jendea iraintzen dute eta gazteak hiltzen dituzte. 919 01:06:14,136 --> 01:06:16,439 Amerika da terrorismoa! Terrorismoa Amerika da! 920 01:06:30,119 --> 01:06:34,290 Berdeguneen eta gorriguneen mundua. 921 01:06:35,124 --> 01:06:39,261 Katrina urakanak 2005eko abuztuan New Orlean zanpatu zuenean… 922 01:06:39,295 --> 01:06:43,466 …munduak harrituta ikusi zuen "hondamenaren apartheid" hura. 923 01:06:44,433 --> 01:06:47,136 Ugaritasunean bizi zirenek autoz ihes egin zuten hiritik. 924 01:06:47,169 --> 01:06:49,638 Eskasian bizi zirenak, berriz, harrapatuta gelditu ziren… 925 01:06:49,672 --> 01:06:53,476 …estatuaren laguntza apur batekin edo laguntzarik gabe. 926 01:06:55,878 --> 01:06:58,948 New Orleansera joan nintzen hiria urez gainezka zegoenean… 927 01:06:59,081 --> 01:07:02,151 …eta han ikusi nuena Iraken ikusitako gauza bera zen. 928 01:07:02,151 --> 01:07:04,153 Eta errepikatzen ari zen ez gerra baten ondoren… 929 01:07:04,153 --> 01:07:08,624 …izugarrizko hondamen naturalaren ondoren baizik. 930 01:07:08,657 --> 01:07:11,360 Milton Friedman 2006an hil zen. 931 01:07:11,627 --> 01:07:15,431 Politika publikorako Friedmanen azken gomendioa… 932 01:07:15,631 --> 01:07:18,100 …Wall Street Journalerako idatzitako "artikulu" bat izan zen… 933 01:07:18,134 --> 01:07:19,769 …Katrina baino 3 hilabete geroago. 934 01:07:20,302 --> 01:07:22,938 Honela zioen: "New Orleanseko eskolak erortzeko zorian daude… 935 01:07:23,105 --> 01:07:26,075 …eta eskola horietako umeen etxeak ere bai". 936 01:07:26,275 --> 01:07:28,644 "Orain umeak herrialde osoan zehar sakabanatuta daude". 937 01:07:28,744 --> 01:07:29,879 "Tragedia bat da… 938 01:07:29,879 --> 01:07:33,983 …baina hezkuntza sistema erabat aldatzeko aukera ematen du". 939 01:07:34,050 --> 01:07:37,987 New Orleanseko eskola sistema osoa pribatizatzea proposatzen ari zen. 940 01:07:37,987 --> 01:07:42,625 Friedmanen "beltxargaren kantu" gisako bat izan zen. 941 01:07:44,060 --> 01:07:47,763 2004ko abenduak 23 942 01:07:50,066 --> 01:07:54,904 Antzeko zerbait ikusi nuen Sri Lankan, 2004ko tsunamiaren ondoren. 943 01:07:57,807 --> 01:08:00,076 Belaunaldi askoan hondartzetan bizi izandako jendeari… 944 01:08:00,076 --> 01:08:01,777 …ez itzultzeko esan zitzaion… 945 01:08:01,811 --> 01:08:06,215 …lurrak pribatizatu eta luxuzko hotelak egiteko saldu ahal izateko. 946 01:08:11,654 --> 01:08:14,590 Eta horixe da "Shock-dotrina" esanez adierazi nahi dudana. 947 01:08:14,690 --> 01:08:19,895 Alor publikoaren harrapakeria sistematikoa hondamenaren ondoren. 948 01:08:20,062 --> 01:08:25,134 Jendearen arreta eguneroko kezken larritasunera bideratuta dagoenean… 949 01:08:25,167 --> 01:08:28,504 …ezin ditu beren interesak babestu. 950 01:08:37,613 --> 01:08:39,782 Hau da, beharbada, lehen erresistentzia-ekintza: 951 01:08:39,849 --> 01:08:43,953 Gure oroimen kolektiboa ezabatzen ez uztea. 952 01:08:45,187 --> 01:08:48,524 2008an, Naomi Kleinek Villa Grimaldi bisitatu zuen… 953 01:08:48,691 --> 01:08:52,161 …Isabel Morel, Orlando Letelierren alargunarekin. 954 01:08:54,396 --> 01:08:55,264 Villa Grimaldi… 955 01:08:55,264 --> 01:09:00,503 …Pinocheten ankerkeriaren eta porrotaren oroigarria da. 956 01:09:00,503 --> 01:09:04,607 Villa Grimaldi tortura gune nagusia izan zen… 957 01:09:04,673 --> 01:09:10,779 …shock ekonomikoa gorpuzten ari ziren garaian. 958 01:09:11,947 --> 01:09:16,652 Hau da zuk liburuan aipatzen duzuna. 959 01:09:17,419 --> 01:09:23,559 1 x 1 etxeak, eta hor sartzen zituzten Villa Grimaldiko presoak. 960 01:09:25,794 --> 01:09:29,265 Ez dut Pinochet begiko… 961 01:09:30,065 --> 01:09:34,270 …baina uste dut gure irakaslea izan zela hainbat gauzatan. 962 01:09:35,971 --> 01:09:38,274 Gaiztakeria irakatsi zigun. 963 01:09:45,381 --> 01:09:49,084 1998an, Pinochet atxilotu egin zuten Londresen zegoela. 964 01:09:49,985 --> 01:09:54,456 Bere ondoan eduki zuen Margaret Thatcher, bere aliatu zaharra. 965 01:09:54,523 --> 01:09:58,160 Badakit zenbat zor dizugun. 966 01:10:04,066 --> 01:10:05,568 30 urte behar izan zituen… 967 01:10:05,568 --> 01:10:08,737 …Pinochetek aurrenekoz probatutako esperimentu ekonomikoak… 968 01:10:08,737 --> 01:10:11,106 …munduan zehar bere bidea egin eta Irakera iristeko. 969 01:10:11,941 --> 01:10:15,578 Baina iraganaren eta orainaldiaren arteko antza deigarria da. 970 01:10:16,946 --> 01:10:18,981 Pinocheten kontzentrazio eremuen… 971 01:10:19,048 --> 01:10:22,251 …eta Bushen Guantanomoko atxilotze guneen artean. 972 01:10:23,953 --> 01:10:27,890 Txileko desagertuen eta Irakekoen artean. 973 01:10:29,491 --> 01:10:31,560 Ewen Cameronen esperimentuen artean… 974 01:10:31,760 --> 01:10:35,064 …eta Abu Ghraibeko presoen torturaren artean. 975 01:10:37,132 --> 01:10:42,238 Iragana ezabatu nahi zuelako erabiltzen zuen elektroshocka. 976 01:10:42,338 --> 01:10:48,611 Pazientearen iragan osoa ezabatu, ideia berriak han landatzeko. 977 01:10:48,711 --> 01:10:50,479 Baina Janinek aurre egin zion. 978 01:10:50,546 --> 01:10:54,717 1998an, CIAk onartu zuen kalte-ordainak ordaintzea Janineri… 979 01:10:54,750 --> 01:10:58,487 …eta Ewan Cameronen esperimentuen beste biktima batzuei. 980 01:10:59,688 --> 01:11:03,325 Janine, harro al zaude haiek zu menderatzen saiatu zirelako… 981 01:11:03,626 --> 01:11:08,464 …eta zuk hain gogor borrokaturik irabazi egin duzulako? 982 01:11:08,564 --> 01:11:12,268 Nolabait ere, harro nago. 983 01:11:13,102 --> 01:11:18,007 Borondate-hazi batzuk omen dauzkat neure baitan. 984 01:11:19,775 --> 01:11:22,945 Oso gogorra da gobernu baten aurka borrokatzea. 985 01:11:23,178 --> 01:11:26,915 Jendeak hau esaten zidan: "Ez borrokatu gobernu baten aurka". 986 01:11:27,049 --> 01:11:29,585 "Zer duzu? Haiek handiegiak dira". 987 01:11:29,785 --> 01:11:33,122 Baina nik beti sinetsi nuen irabaz genezakeela. 988 01:11:33,455 --> 01:11:36,659 Aro baten amaiera. 989 01:11:38,994 --> 01:11:42,531 Merkatu desarautuak berez dira aldakorrak. 990 01:11:42,598 --> 01:11:47,469 Burbuilak puztu egin daitezke eta, gero, ezinbestean, lehertu. 991 01:11:47,703 --> 01:11:50,339 80ko hamarraldiko "Big Bang"en ondoren… 992 01:11:50,439 --> 01:11:52,741 …hainbat krisialdi egon dira merkatuetan. 993 01:11:54,076 --> 01:11:57,179 1987an "astelehen beltza" izan zen. 994 01:11:57,780 --> 01:12:00,149 Merkatuak ikusgarriro erori ziren. 995 01:12:00,649 --> 01:12:04,620 Ehunekoen beheraldirik handiena izan zen hura merkatuen historian. 996 01:12:06,622 --> 01:12:09,325 1992an, "asteazken beltza" egon zen. 997 01:12:09,525 --> 01:12:14,096 Diru-espekulatzaileek dirutza egin zuten libraren aurka apustu eginez. 998 01:12:14,963 --> 01:12:17,866 1997an, Asiako "kontrakzioa" gertatu zen. 999 01:12:19,802 --> 01:12:24,139 Urtebeten, 600.000 milioi dolar desagertu ziren Asiako burtsetatik. 1000 01:12:30,346 --> 01:12:33,248 Eta, gero, 2008ko irailean… 1001 01:12:33,449 --> 01:12:36,285 …finantza-merkatuak ito egin ziren. 1002 01:12:37,052 --> 01:12:39,288 Merkatua ez da behar bezala ari. 1003 01:12:39,788 --> 01:12:42,224 Konfiantza falta nagusitu da nonahi. 1004 01:12:44,827 --> 01:12:47,062 Amesgaiztoa Wall Streeten. 1005 01:12:49,832 --> 01:12:51,300 Bankarien odol-bainua. 1006 01:12:51,800 --> 01:12:57,506 Irailaren 15ean, Lehman brothers-ek ordaintzeak eten zituen. 1007 01:12:57,639 --> 01:12:59,508 Hala ere, handik astebetera… 1008 01:12:59,541 --> 01:13:02,244 …jakinarazi zen New Yorkeko langileek… 1009 01:13:02,277 --> 01:13:05,481 …2.000,5 milioi dolar partekatuko zituztela bonoetan. 1010 01:13:08,083 --> 01:13:10,085 Kalkulatu da Wall Streeteko enpresek… 1011 01:13:10,119 --> 01:13:13,489 …18.000,4 milioi dolar ordaindu zituztela iaz bonoetan. 1012 01:13:13,622 --> 01:13:16,091 Eroraldiaren urtean. 1013 01:13:18,293 --> 01:13:22,030 Nahiz erretorika populistak dioen ur handiko arrainak harrapatu… 1014 01:13:22,097 --> 01:13:24,733 …behar direla eta jende arrunta eta ekonomia arrunta salbatu… 1015 01:13:24,867 --> 01:13:26,635 …Wall Street salbatu ordez… 1016 01:13:26,835 --> 01:13:32,574 …aberastasunen transferentzia neurrigabe bat ikusten ari gara. 1017 01:13:33,108 --> 01:13:35,577 Aberastasun-transferentzia hori esku publikoetatik… 1018 01:13:35,778 --> 01:13:39,047 …alegia, gobernuaren eskuetatik, jende arruntarengandik eskuratuta… 1019 01:13:39,248 --> 01:13:40,916 …zergen bidez… 1020 01:13:41,183 --> 01:13:45,854 …munduko enpresa eta gizabanako aberatsenen eskuetara. 1021 01:13:45,954 --> 01:13:47,089 Esan beharrik ez dago… 1022 01:13:47,089 --> 01:13:51,827 …krisi hau sortu duten gizabanakoak eta enpresak direla onuradunak. 1023 01:13:52,127 --> 01:13:54,730 Alan Greespan: AEBko Erreserba Federaleko lehendakari ohia. 1024 01:13:54,763 --> 01:13:58,867 Mendean behin gertatzen den kreditu-tsunami baten erdian gaude. 1025 01:13:58,967 --> 01:14:00,803 Hutsegite bat aurkitu dut… 1026 01:14:00,803 --> 01:14:03,939 …baina ez dakit zenbateraino den adierazgarria edo iraunkorra… 1027 01:14:04,139 --> 01:14:06,608 …baina oso kezkatuta nauka. 1028 01:14:09,344 --> 01:14:14,383 Estatu Batuetan, finantza-krisiak Obamaren garaipena ziurtatu zuen. 1029 01:14:14,450 --> 01:14:17,653 Estatubatuarrek norabidea aldatu nahi zuten. 1030 01:14:25,461 --> 01:14:29,498 Ia mundu guztiak ulertzen du krisi hau… 1031 01:14:29,631 --> 01:14:33,602 …ideologia partikular horren ondorio zuzentzat… 1032 01:14:33,669 --> 01:14:36,672 …desarautzea eta pribatizazioa bultzatu baititu. 1033 01:14:38,740 --> 01:14:41,944 Krisiaren handiak aldaketarako itxaropena eskaintzen du. 1034 01:14:42,110 --> 01:14:44,213 Bankariak jan. 1035 01:14:45,380 --> 01:14:47,382 Shock-dotrinak, estrategia gisa… 1036 01:14:47,516 --> 01:14:50,786 …gure ezjakintasuna behar du, behar bezala ariko bada. 1037 01:14:50,819 --> 01:14:54,623 Gaurko krisi ekonomikoaz itxaropentsuena iruditzen zait… 1038 01:14:54,790 --> 01:14:57,192 …taktika hori nekatzen ari dela. 1039 01:14:57,326 --> 01:14:59,862 Ezustekoa ezin baitute jadanik erabili. 1040 01:14:59,995 --> 01:15:02,130 Haien zelatan gaude eta horrela ezin dute ezer egin. 1041 01:15:02,231 --> 01:15:05,367 Shock-erresistente bihurtu gara. 1042 01:15:08,070 --> 01:15:11,807 Munduak hau bezain krisi gogorra jasan zuen azken aldian… 1043 01:15:11,840 --> 01:15:14,610 …jendeak New Deal-eko politika keynestarraren alde egin zuen. 1044 01:15:14,643 --> 01:15:21,583 Gauza bakarraren beldurrez egon behar dugu… 1045 01:15:21,683 --> 01:15:24,520 …beldurraren beraren beldurrez. 1046 01:15:25,220 --> 01:15:27,623 2 milioitik gora lagun joan zen Washingtonera… 1047 01:15:27,656 --> 01:15:30,092 …Obamaren hasiera emate hitzaldia entzutera. 1048 01:15:30,292 --> 01:15:34,129 Kazetari askok Rooseveltekin konparatu zuten. 1049 01:15:37,733 --> 01:15:40,636 Asko hitz egin da azkenaldi honetan… 1050 01:15:40,836 --> 01:15:45,173 …Obamaren eta Roosevelten arteko konparazioaz. 1051 01:15:45,207 --> 01:15:47,009 Eta nik pixka bat hitz egin nahi dut Rooseveltez… 1052 01:15:47,009 --> 01:15:48,844 …badagoelako pasadizo eder bat hari buruz… 1053 01:15:48,944 --> 01:15:51,079 …nahiz apokrifoa izan litekeen. 1054 01:15:51,079 --> 01:15:58,253 Erakunde aurrerakoi bat edo sindikatu bat bisitan zihoakionean… 1055 01:15:58,387 --> 01:16:01,590 …eta politika aurrerakoi berri bat proposatzen zionean… 1056 01:16:01,623 --> 01:16:04,293 …New Deal politikaren baitan sar zezan… 1057 01:16:04,326 --> 01:16:07,796 …Rooseveltek adi entzuten zien, eta, gero, hau esaten zien: 1058 01:16:07,863 --> 01:16:11,199 "Orain goazen kanpora eta behartu nazazue hori egitera". 1059 01:16:11,600 --> 01:16:13,101 Eta hala egin zuten. 1060 01:16:13,235 --> 01:16:16,772 1937 mugarria izan zen New Dealentzat. 1061 01:16:16,872 --> 01:16:19,575 Badakizue zenbat greba egin ziren Estatu Batuetan? 1062 01:16:19,575 --> 01:16:24,112 4.740 greba, 20 egunekoak, batez beste. 1063 01:16:27,015 --> 01:16:30,652 Badakizue zenbat greba egin ziren 2007an? 1064 01:16:31,119 --> 01:16:32,588 21. 1065 01:16:32,854 --> 01:16:36,692 Badago beste arrazoi bat borroka-historia hori gogoratzeko: 1066 01:16:37,025 --> 01:16:39,294 Gauza garrantzitsu bat esaten digu. 1067 01:16:39,394 --> 01:16:42,097 Une honetan gogoratu behar dugun zerbait… 1068 01:16:42,130 --> 01:16:44,232 …hainbeste gauza baitago jokoan. 1069 01:16:44,533 --> 01:16:49,338 Hau erakusten digu: krisi ekonomikoari erantzun nahi badiogu… 1070 01:16:49,404 --> 01:16:56,044 …mundu osasuntsuago, bidezkoago eta baketsuago batera joateko… 1071 01:16:56,244 --> 01:16:59,481 …kanpora atera beharko dugu eta hori egitera haiek behartu. 1072 01:16:59,514 --> 01:17:01,383 Eskerrik asko. 1073 01:17:16,498 --> 01:17:19,234 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz