1 00:00:28,194 --> 00:00:33,299 Gauza hauek ez dira inoiz gertatzen baina beti hor daude. Salustio. 2 00:00:42,709 --> 00:00:45,478 Neska hilda dago. 3 00:00:46,079 --> 00:00:48,948 Holz! Etxeberria! 4 00:01:31,558 --> 00:01:35,495 LURRIKAREN AFINATZAILEA 5 00:02:05,992 --> 00:02:08,428 Adolfo atean dago. 6 00:02:11,998 --> 00:02:14,834 Maitea, hitz ematen dizut. Zatoz. 7 00:02:14,901 --> 00:02:16,469 Maitea, nola aritu naiz? 8 00:02:16,503 --> 00:02:20,974 -Bikain. -Benetan? O, musu emadazu! 9 00:02:23,143 --> 00:02:24,978 Ezetz asmatu nork, andrea? 10 00:02:26,079 --> 00:02:27,580 Lirioak. 11 00:02:28,181 --> 00:02:30,550 Oraingoan ere bera izango da. 12 00:02:32,919 --> 00:02:36,756 "Nire zoragarria, gure bi arimen inguruan estuagotzen da… 13 00:02:36,789 --> 00:02:40,260 …zure ahotsaren eta nire belarriaren arteko haria". 14 00:02:40,293 --> 00:02:43,229 "Zure betiko, Emmanuel Droz". 15 00:02:43,563 --> 00:02:46,566 -Badakizu zer egin. -Bai. Beste guztiekin bezala. 16 00:02:46,599 --> 00:02:49,169 Lore-saltzailez alda zezakeen, behinik behin. 17 00:02:49,302 --> 00:02:53,573 Maitea, horretaz zertarako kezkatu? Gizon hori nor den ere ez dakit. 18 00:02:53,740 --> 00:02:54,941 Bizkor! 19 00:02:55,108 --> 00:02:58,478 -Barruan edo kanpoan? -Barruan! 20 00:02:59,779 --> 00:03:01,781 Har nazazu! 21 00:03:01,981 --> 00:03:03,616 Bizkor! 22 00:03:40,253 --> 00:03:42,956 "Ritorno subito". 23 00:03:42,989 --> 00:03:44,857 "Ti juro". 24 00:04:02,375 --> 00:04:04,244 "Guardami". 25 00:04:25,231 --> 00:04:27,667 <i>Haien ezkontza bezperan, errezital pribatu batera gonbidatuta zaude…</i> 26 00:04:27,667 --> 00:04:29,402 <i>…Adolfo Blin orkestra-zuzendariaren omenez.</i> 27 00:04:29,435 --> 00:04:33,406 <i>Haren andregai, Malvina van Stille soprano ospetsuak kantatuko du.</i> 28 00:04:52,125 --> 00:04:54,227 Malvina. 29 00:04:54,727 --> 00:04:57,196 Urretxindorra. 30 00:04:57,363 --> 00:05:00,533 Betiko kantatuko duzu… 31 00:05:00,833 --> 00:05:03,403 …nire kaiolan. 32 00:07:08,227 --> 00:07:09,362 Ez mugitu! 33 00:07:11,697 --> 00:07:13,533 Geldi! 34 00:07:19,806 --> 00:07:22,341 Hilda dago. 35 00:07:23,709 --> 00:07:26,446 Holz! Etxeberria! 36 00:07:44,964 --> 00:07:49,469 Ez du sekula berriz zure musika kantatuko. 37 00:09:14,186 --> 00:09:16,289 Malvina. 38 00:09:16,589 --> 00:09:19,325 Nire Lazaro ederra. 39 00:09:19,859 --> 00:09:23,429 Harria altxatzera etorri nauzu. 40 00:09:23,496 --> 00:09:26,165 Zure ahotsa goratzera. 41 00:11:06,432 --> 00:11:10,670 Malvina… Dena prest dago. 42 00:11:13,105 --> 00:11:16,776 Zeregin bat baizik ez da gelditzen… 43 00:11:17,376 --> 00:11:18,811 …afinazioa. 44 00:11:22,915 --> 00:11:28,487 Gutun bat jaso nuen. Sinadura hau zuen: Emmanuel Droz doktorea. 45 00:11:28,721 --> 00:11:33,292 "Fernandez jauna, premia handiz nago zure zerbitzuen beharrean". 46 00:11:33,459 --> 00:11:36,595 "Ziur nago lana profesionalki estimulantea izango zaizula… 47 00:11:36,696 --> 00:11:38,964 …eta zure trebeziaren duin". 48 00:11:38,998 --> 00:11:43,936 Hitzeman zidan bere gizonetako bat geltokian zain edukiko nuela. 49 00:11:57,149 --> 00:12:02,021 Inguruan begiratu ahala, han egona nintzela sentitu nuen. 50 00:12:02,121 --> 00:12:06,358 Baina ezin dezaket esan ez noiz eta ez nola. 51 00:12:55,775 --> 00:12:59,044 Emmanuel, piano-afinatzailea hemen dago. 52 00:13:17,997 --> 00:13:20,900 Zenbat piano dauzka Droz doktoreak? 53 00:13:21,367 --> 00:13:24,370 Pianoak? Hemen ez dago pianorik. 54 00:13:24,436 --> 00:13:28,607 Baina ziur nago doktoreak bihar jakinaraziko dizula zer nahi duen. 55 00:13:28,741 --> 00:13:31,610 Hau da zure egoitza. 56 00:13:34,380 --> 00:13:37,016 Begira. Hemen gaude. 57 00:13:37,316 --> 00:13:41,587 Hor zu zaude, eta hemen, berriz, ni. 58 00:13:42,521 --> 00:13:46,392 Eta han lorezainak daude. 59 00:13:46,826 --> 00:13:50,763 Eta hemen doktorea dago… 60 00:13:51,063 --> 00:13:55,601 …Villa Azucenara ongietorria eginez zugana hurbiltzen. 61 00:14:01,173 --> 00:14:04,343 Don Felisberto Fernandez… 62 00:14:04,777 --> 00:14:08,714 …Lurrikaren Afinatzailea. 63 00:14:15,287 --> 00:14:17,656 Ez dago giltzatuta. 64 00:15:11,043 --> 00:15:13,946 Beraz, afinatu beharreko pianorik ez. 65 00:15:15,614 --> 00:15:20,152 Aitzakia faltsuz etorrarazi al nau doktoreak? 66 00:15:20,286 --> 00:15:22,821 Eta fresko hori. 67 00:15:22,855 --> 00:15:27,927 Ni ote nintzen, pintatutako pintura batean sartzen? 68 00:19:26,365 --> 00:19:29,535 Biharamunean, Assumpta etxezainak… 69 00:19:29,635 --> 00:19:32,337 …Droz doktorearengana lagun egin zidan. 70 00:19:32,404 --> 00:19:35,574 Fernandez jauna, ametsetan sinesten duzu? 71 00:19:35,707 --> 00:19:36,875 Bai. 72 00:19:37,409 --> 00:19:38,544 Eta? 73 00:19:38,677 --> 00:19:40,779 Norbaitek behin esan zidanez… 74 00:19:40,779 --> 00:19:45,117 …ametsetako seinale batzuek ezin dute ametsa bera esplikatu… 75 00:19:45,150 --> 00:19:51,190 …postariak, ate joka, gutunak zer dioen ezin esplika dezakeen bezala. 76 00:19:51,323 --> 00:19:55,694 Postariak atea zer-nolako indarrez jotzen duen ikusi behar, noski. 77 00:19:55,727 --> 00:19:58,063 Eta zenbat denboraz. 78 00:20:00,232 --> 00:20:05,304 Bart gauean amets egin dut, eta zurekin egin dut amets. 79 00:20:06,305 --> 00:20:09,608 Amets egin dut zakurrak atzetik zebilzkidala. 80 00:20:09,708 --> 00:20:12,277 Korrika ibili gara zuhaitz lerroen artean. 81 00:20:12,311 --> 00:20:16,715 Nik zenbat eta gehiago korritu, orduan eta zakurrak beroago. 82 00:20:16,882 --> 00:20:22,454 Haien sudurrak orpoz orpo neuzkan. Eta bat-batean, geratu egin naiz. 83 00:20:22,487 --> 00:20:25,224 Baina zakurrek korrika segitu dute eta ez da ezer gertatu. 84 00:20:25,257 --> 00:20:29,161 Zeharo jota geratu naiz. 85 00:20:29,595 --> 00:20:31,930 Gero atzera begiratu dut… 86 00:20:32,097 --> 00:20:40,172 …eta zu han zeunden, zutik, zurrun-zurrun. 87 00:20:40,272 --> 00:20:45,310 Esna, musuzapi bat ahoan. 88 00:20:45,844 --> 00:20:47,746 Oihu bat botatzen saiatu zara… 89 00:20:47,779 --> 00:20:50,716 …baina listua baizik ez zaizu atera. 90 00:20:51,850 --> 00:20:58,323 Jakin nahi nuke zergatik zeneukan musuzapia ahoan? 91 00:21:06,431 --> 00:21:08,100 Tira ba! 92 00:21:08,834 --> 00:21:14,606 Nolanahi ere, zergatik lo egin, musuzapia ahoan? 93 00:21:15,874 --> 00:21:17,776 Begira, iritsi gara. 94 00:21:17,876 --> 00:21:19,278 Eta horra Droz doktorea. 95 00:21:19,378 --> 00:21:21,780 Afinatzailea. 96 00:21:21,847 --> 00:21:25,817 Eta hona zure gonbidapenaren azken erantzunak. 97 00:21:25,884 --> 00:21:27,653 Denek onartu dute. 98 00:21:27,719 --> 00:21:31,156 -Primeran. -Doktore! 99 00:21:33,225 --> 00:21:35,427 Doktore! Etxeberria desagertu egin da. 100 00:21:35,694 --> 00:21:38,397 Gero, Holz, gero. 101 00:21:41,066 --> 00:21:42,901 Fernandez Felisberto… 102 00:21:46,805 --> 00:21:51,143 Doktoreak lehenengo automatara eraman ninduen. 103 00:21:52,577 --> 00:21:54,846 Sentitu hori. 104 00:21:55,747 --> 00:21:57,582 Ura. 105 00:21:57,649 --> 00:22:02,688 Nire automata guztiak energia hidraulikoz dabiltza. 106 00:22:10,362 --> 00:22:11,630 Ez zara itsua? 107 00:22:11,763 --> 00:22:13,765 Ez, ez naiz itsua. 108 00:22:13,932 --> 00:22:19,237 Baina zinez diotsut ukimena eta belarria oso sentiberak ditudala… 109 00:22:19,237 --> 00:22:20,639 …ikusmenduna naizen arren. 110 00:22:20,706 --> 00:22:24,543 Eta, orain ulertu dudanez… 111 00:22:24,676 --> 00:22:28,547 …ez nauzu hona ekarri zure pianoengatik. 112 00:22:29,081 --> 00:22:33,752 Felisberto jauna, pianorik afinatu behar ez denez… 113 00:22:33,885 --> 00:22:36,588 …automatak ematen dizkizut horren ordez. 114 00:22:38,190 --> 00:22:40,025 Makina hauetan… 115 00:22:41,993 --> 00:22:44,963 …Felisberto jauna… 116 00:22:46,098 --> 00:22:49,201 …ametsa dago. 117 00:22:51,436 --> 00:22:53,071 Musikarena. 118 00:22:54,506 --> 00:22:59,578 Irrazionaltasunik arrazionalena guztien artean. 119 00:22:59,644 --> 00:23:06,485 Eta ni, Droz, haren bihotza nauzu. 120 00:23:09,554 --> 00:23:12,657 Artifizio hutsa, Felisberto jauna. 121 00:23:12,824 --> 00:23:17,929 Eta hau guztia naturaren mendean dago. 122 00:23:18,997 --> 00:23:22,501 Doktoreak esan zidan guztira zazpi automata zeudela. 123 00:23:22,534 --> 00:23:24,803 Eta oso denbora gutxi geratzen zela… 124 00:23:24,836 --> 00:23:26,638 …azken emanaldia baino lehen. 125 00:23:27,005 --> 00:23:28,940 -Azken emanaldia? -Bakarra. 126 00:23:29,641 --> 00:23:32,978 Oso ordu berezirako programatua. 127 00:23:33,078 --> 00:23:36,782 Eta oso gonbidatu bereziekin. 128 00:23:36,948 --> 00:23:41,086 Ziur nago nire eskariaren premia larria ulertuko duzula. 129 00:23:41,153 --> 00:23:44,556 Beraz, automatekin lan egin behar nuen, ez pianoekin. 130 00:23:45,123 --> 00:23:46,324 Erronka onartu nuen. 131 00:23:46,358 --> 00:23:48,560 Felisberto jauna, kontuan hartu… 132 00:23:48,960 --> 00:23:51,329 Esplikatu zidan haiek ez zirela jostailuak… 133 00:23:51,363 --> 00:23:53,732 …tresna delikatu eta hauskorrak baizik. 134 00:23:53,765 --> 00:23:56,101 Eta arreta handi-handia jarri behar niela… 135 00:23:56,134 --> 00:23:58,503 …soinuz eta musikaz zeuzkaten dohainei. 136 00:24:00,038 --> 00:24:01,373 Mesedez. 137 00:24:02,674 --> 00:24:06,878 Tresna berezi multzo bat eman zidan gero. 138 00:24:07,112 --> 00:24:09,214 Egun ona pasa. 139 00:24:34,406 --> 00:24:35,874 Etxeberria! 140 00:24:38,043 --> 00:24:41,413 Aurkituko zaitut! 141 00:24:46,384 --> 00:24:48,320 Etxeberria! 142 00:24:52,357 --> 00:24:53,892 Adolfo. 143 00:24:55,327 --> 00:24:56,761 Zu al zara? 144 00:26:07,866 --> 00:26:11,136 Galdu egin zara, afinatzaile? 145 00:26:17,509 --> 00:26:21,112 Usaindu koniferoen erretxina. 146 00:26:23,682 --> 00:26:28,019 Begiak itxi, eta entzun. 147 00:26:37,162 --> 00:26:40,131 Zein da benetako basoa, Fernandez jauna? 148 00:26:40,865 --> 00:26:43,034 Hau? 149 00:26:45,537 --> 00:26:47,706 Edo beste hau? 150 00:26:57,282 --> 00:26:59,718 Azkena. 151 00:27:01,219 --> 00:27:04,789 A zer konplimendua, Fernandez jauna! 152 00:27:05,023 --> 00:27:12,063 Bai. Ni… "Basoa basoaren barruan". 153 00:27:26,111 --> 00:27:29,314 Ziur nengoen galdu egingo zinela. 154 00:27:29,547 --> 00:27:33,551 Ez, nire zentzumenak hain ederki aztertuta dauden artean. 155 00:27:33,685 --> 00:27:35,987 Nor da Droz doktorea? 156 00:27:36,087 --> 00:27:38,189 -Droz doktorea nor den? -Bai. 157 00:27:38,223 --> 00:27:41,893 Inor bizi ezin den basoa. 158 00:27:43,228 --> 00:27:47,499 Baina ez zenuen hori esan nahi, ezta? 159 00:27:47,899 --> 00:27:52,837 Droz doktorea alienista deitzen zaion hori da. 160 00:27:53,071 --> 00:27:56,875 Gogo hautsien sendatzailea. 161 00:27:57,542 --> 00:28:00,512 Eta doktoreak berak dioen bezala… 162 00:28:00,545 --> 00:28:05,950 …zientziagizon bat, musikaren grinak joa. 163 00:28:06,818 --> 00:28:08,987 Baina hori bertsio ofiziala da. 164 00:28:09,054 --> 00:28:10,955 Eta ofiziala ez dena? 165 00:28:12,157 --> 00:28:17,228 Ni naiz haren idazpaper biziduna. 166 00:28:27,539 --> 00:28:28,873 Eta leku hau? 167 00:28:29,641 --> 00:28:31,576 Babesleku bat da. 168 00:28:32,444 --> 00:28:34,813 Edo santutegi bat… 169 00:28:34,946 --> 00:28:38,316 Traumarik latzenak jasan behar izan dituztenentzat. 170 00:28:40,118 --> 00:28:44,989 Lehen ikusi dituzun horiei lorezainak deitzen diegu. 171 00:28:45,623 --> 00:28:49,594 Baina hemengo paziente batzuk, Droz doktoreari eskerrak… 172 00:28:49,627 --> 00:28:52,330 …lehengo berak dira berriz ere. 173 00:28:56,501 --> 00:29:00,405 O, ez egon hain serio, Fernandez jauna. 174 00:29:00,672 --> 00:29:04,642 Hemendik gutxira nahasmenera ohituko zara. 175 00:29:22,460 --> 00:29:26,131 Lehen automatatik bueltan, zuhaitz artetik espiatu nituen… 176 00:29:26,264 --> 00:29:28,133 …muinoaren gailurrean… 177 00:29:28,266 --> 00:29:32,036 …haitzulo barroko baten hondakinak ziruditen zera haiek. 178 00:29:32,137 --> 00:29:35,073 Traba egiten al dizut, Felisberto jauna? 179 00:29:36,374 --> 00:29:38,510 Benetakoa da, ezta? 180 00:29:39,677 --> 00:29:42,313 Aldez aurretik pentsatua zegoela uste duzu? 181 00:29:42,313 --> 00:29:43,848 Ez. 182 00:29:44,349 --> 00:29:48,720 1755. Lurrikara bat izan zen Lisboan. 183 00:29:48,820 --> 00:29:53,792 Eta dardarak Salamancan ere sumatu ziren. 184 00:29:55,026 --> 00:29:58,963 Nola dakizu zuk hori, Felisberto jauna? 185 00:29:59,731 --> 00:30:02,066 Hori da nire dohain bakarra. 186 00:30:02,066 --> 00:30:06,271 Edozer gauza entzun dezaket, doministiku batetik infinituraino. 187 00:30:06,471 --> 00:30:11,976 Aspaldiko afinatzaile-familia batetik zatoz zu, inondik ere. 188 00:30:11,976 --> 00:30:16,181 Hiru mendetan, Fernandeztarrok ez dugu umerik eduki. 189 00:30:17,148 --> 00:30:21,820 Hortaz, nola jaio zinen zu? 190 00:30:22,153 --> 00:30:29,727 A, doktore, hori gure ama santuen sekretua da. 191 00:30:31,296 --> 00:30:35,233 Doktoreak eta nik elkar hartu genuen, nonbait. 192 00:30:35,366 --> 00:30:38,503 Eskerrak eman behar dizkiogu patuari… 193 00:30:38,536 --> 00:30:45,176 …elkarrenganako izango garena izaten utzi digulako. 194 00:31:19,510 --> 00:31:23,882 Bukatu da Villa Azucenako nire lehen eguna. 195 00:31:24,983 --> 00:31:30,521 Nire harridurarako, lehenengo automata osorik afinatua nuen. 196 00:31:31,990 --> 00:31:35,460 Doktoreak arrazoi zuen, onartu baitzuen huts egin zuela… 197 00:31:35,593 --> 00:31:40,632 …itsasoko aireak bere makinetan izango zuen eragina ez iragarriz. 198 00:31:40,765 --> 00:31:45,737 Halako batean, ia kordea galdu nuen arnasari eustearen poderioz… 199 00:31:45,770 --> 00:31:48,606 …molde ia mikroskopiko bat igurzten ari nintzenean… 200 00:31:48,673 --> 00:31:53,845 …inon den bolanterik konplexuenean. 201 00:31:58,683 --> 00:32:04,422 Doktorearen tramankuluak ia beldurgarriak dira, bere sotilean. 202 00:32:04,555 --> 00:32:09,160 Makina barruan hortz kantarien ilara txiki bat zegoen… 203 00:32:09,327 --> 00:32:14,365 …eta, mirariz, hortzek beren tonua gordea zuten. 204 00:32:14,465 --> 00:32:17,268 Egia da, ez dago pianorik… 205 00:32:17,602 --> 00:32:19,470 …baina zinez gozatzen ari nintzen… 206 00:32:19,604 --> 00:32:23,841 …mirari mekaniko hauetan lan egiteko pribilegioaz. 207 00:32:25,610 --> 00:32:28,313 Ez omen zaie jostailu deitu behar… 208 00:32:28,446 --> 00:32:32,984 …baina oraindik ez naiz jabetzen zertarako diren. 209 00:32:36,254 --> 00:32:40,158 Eta zer zen bart gauean entzun dudan kantu hori? 210 00:34:09,781 --> 00:34:15,219 Zuk nota beltzak jo, eta nik txuriak kantatuko ditut. 211 00:34:34,272 --> 00:34:37,108 Zugan pentsatzen dut… 212 00:34:37,175 --> 00:34:44,315 …zuhaitz sendo bat bezala, zeru ekaiztsuan dardarka. 213 00:34:44,816 --> 00:34:47,351 Gogor-gogorra, sustraietatik gora… 214 00:34:48,786 --> 00:34:53,391 …bizitza beraren materia dardartian sustraiturik erroak. 215 00:35:01,232 --> 00:35:06,571 Hazi egiten da, goietako amildegiak erakarrita bezala. 216 00:35:07,872 --> 00:35:14,112 Dardarka, haizeak bizkarrezurreko hostoak astintzen baitizkio… 217 00:35:14,145 --> 00:35:21,452 …eta nire azazkalak bizkarreko ildo leunetan gora doazkizu… 218 00:35:23,554 --> 00:35:27,291 …zure izterren hezetasunetik… 219 00:35:27,859 --> 00:35:33,498 …zure garondoraino. 220 00:36:34,392 --> 00:36:38,262 Biharamunean, bigarren automatan lanean ari nintzela… 221 00:36:38,296 --> 00:36:42,066 …ur handiegitan sartua ote nengoen pentsatzen aritu nintzen. 222 00:36:46,504 --> 00:36:50,074 Tori eskatu duzun iman urreztatua. 223 00:36:50,474 --> 00:36:53,244 Doktoreak esan dit zuri esateko ez uzteko, inolaz ere… 224 00:36:53,277 --> 00:36:58,783 …oihartzunei bibrazio-xaflen atzetik joaten. 225 00:36:58,983 --> 00:37:02,787 Eta aurrena erpurua kendu behar omen duzu. 226 00:37:05,056 --> 00:37:09,694 Jakingo omen duzu horrekin berak zer esan nahi duen. 227 00:37:12,830 --> 00:37:16,067 Gaur gauean kantu hori entzun al dut? 228 00:37:17,902 --> 00:37:21,305 Zure hortzak izango ziren, Fernandez jauna. 229 00:37:24,075 --> 00:37:27,845 Edo, beharbada, ametsetan egongo nintzen. 230 00:37:28,913 --> 00:37:30,781 Tira ba… 231 00:37:30,915 --> 00:37:33,784 …ederra zen, alajaina. 232 00:39:27,565 --> 00:39:29,433 Malvina. 233 00:39:31,435 --> 00:39:33,270 Malvina! 234 00:39:56,160 --> 00:40:00,297 Ahots bat dago. Bart gauean ikusi dut. 235 00:40:00,398 --> 00:40:03,934 -Nor da emakumea? -Enperadorearen kanarioa. 236 00:40:04,135 --> 00:40:07,738 Madame van Stille. Kantaria. 237 00:40:10,040 --> 00:40:13,077 -Ezagutzen al duzu? -Ez. 238 00:40:14,678 --> 00:40:16,247 Tira… 239 00:40:16,881 --> 00:40:19,784 Doktoreak dioenez, trauma larri bat izan zuen… 240 00:40:19,850 --> 00:40:24,588 …eta erabat lasai eta bakartuta egoteko premia du. 241 00:40:24,655 --> 00:40:26,724 Nik, berriz, hau besterik ez dakit… 242 00:40:26,757 --> 00:40:31,495 …doktorea laguntzen ari zaio agertokira berriro egokitzen. 243 00:40:31,695 --> 00:40:36,200 Barkatu, baina nola uste duzu lortuko duela hori? 244 00:40:37,134 --> 00:40:40,070 Doktoreak emakume horrentzat duen metodoa? 245 00:40:40,237 --> 00:40:42,673 Ez dakit. 246 00:40:42,807 --> 00:40:48,045 Baina doktorea jakintsua eta aditua da emakumeen elektrizitatean. 247 00:40:48,312 --> 00:40:52,950 Zu ere barne? 248 00:40:54,084 --> 00:41:00,124 Niretzat, doktorearen grinak eguzkiaren izpiak bezalakoak dira… 249 00:41:00,291 --> 00:41:03,027 …lupa batean harrapatuta gelditzen direnean… 250 00:41:03,160 --> 00:41:07,331 …eta berehala su ematen diotenean bidean aurkitzen duten guztiari. 251 00:41:07,898 --> 00:41:11,669 Eta zuk? Su hartu al duzu? 252 00:41:12,336 --> 00:41:13,904 O, bai. 253 00:41:16,340 --> 00:41:19,310 Baina gero sua bere baitan kiskaltzen da… 254 00:41:19,677 --> 00:41:23,247 …eta surik gabe erretzen ikasten duzu. 255 00:41:23,747 --> 00:41:28,853 Beraz, ez dugu suhiltzaileen beharrik, ezta, Fernandez jauna? 256 00:41:29,153 --> 00:41:33,991 Aski da. Utzi behar zintuzket… doktorearen jostailuekin. 257 00:41:50,674 --> 00:41:52,543 Doktore…! 258 00:42:01,919 --> 00:42:04,088 Doktorearen bila joan nintzen… 259 00:42:04,121 --> 00:42:07,491 …eta haren paziente misteriotsua aurkitu nuen beraren ordez. 260 00:42:07,525 --> 00:42:09,393 Madame. 261 00:42:11,228 --> 00:42:13,597 Madame? Madame? 262 00:42:13,664 --> 00:42:15,866 Adolfo? 263 00:42:17,101 --> 00:42:18,969 Barkatu. 264 00:42:34,552 --> 00:42:37,922 Madame, ez nizun traba egin nahi. 265 00:42:38,055 --> 00:42:43,394 Ni naiz, Felisberto, afinatzailea. 266 00:42:45,963 --> 00:42:48,065 Zer ederra den hau! 267 00:42:51,302 --> 00:42:54,471 Nitaz hitz egin nahi nizun. 268 00:42:54,672 --> 00:42:57,174 Handik nator. 269 00:43:05,716 --> 00:43:09,153 Orain joan beharra daukat. 270 00:43:12,356 --> 00:43:14,224 Agur. 271 00:43:51,428 --> 00:43:53,130 Doktore. 272 00:43:54,498 --> 00:43:57,001 Egun on. Zati hau… 273 00:44:04,541 --> 00:44:08,212 Ez da arratoirik sartu. Herdoila besterik ez. 274 00:44:11,181 --> 00:44:15,886 Izan al duzu inoiz Megaloponera Foetens-en berri? 275 00:44:18,689 --> 00:44:24,061 Kamerungo oihan tropikaletan bizi den inurri bat da. 276 00:44:24,328 --> 00:44:28,532 Oihaneko zoruan bazkatzen da, eta batzuetan infektatu egiten da… 277 00:44:28,532 --> 00:44:31,535 …goiko zuhaitzetatik eroritako onddo baten… 278 00:44:31,602 --> 00:44:33,671 …espora mikroskopikoak arnasten dituelako. 279 00:44:33,737 --> 00:44:37,741 Esporak haren garun txikian ostatu hartu… 280 00:44:37,841 --> 00:44:39,910 …eta hazten hasten dira. 281 00:44:40,444 --> 00:44:47,051 Aztoratuta eta desorientatuta, inurri horrek oihaneko zorua utzi… 282 00:44:47,184 --> 00:44:51,588 …eta garoen eta landare igokarien zurtoinetara igotzen hasten da… 283 00:44:51,689 --> 00:44:55,926 …ustez aldez aurretik erabakitako altuera batera heldu arte. 284 00:44:56,226 --> 00:45:01,131 Orduan, barailak landareari atxikitzen dizkio… 285 00:45:01,198 --> 00:45:03,767 …eta zain geratzen da… 286 00:45:04,101 --> 00:45:06,537 …hiltzen den arte. 287 00:45:07,037 --> 00:45:11,308 Onddoak, berriz, bizirik irauten du hildako izakiaren garuna janez… 288 00:45:11,375 --> 00:45:14,812 …eta haren nerbio sistema osoan infiltratuz… 289 00:45:14,912 --> 00:45:19,883 …eta handik aste batzuetara… 290 00:45:19,917 --> 00:45:25,622 …arantza moduko bat iraizten du intsektuaren buru aztarnen artetik. 291 00:45:25,756 --> 00:45:30,961 …eta arantza jori hori esporez betea egoten da… 292 00:45:31,061 --> 00:45:35,766 …eta espora horiek azpiko zorura isurtzen ditu… 293 00:45:35,799 --> 00:45:42,005 …hurrengo inurri zorujale eta fidakorraren gainera. 294 00:47:25,275 --> 00:47:29,046 Hiru egun joan dira dagoeneko. 295 00:47:29,780 --> 00:47:32,549 Ezer ez da dirudiena. 296 00:47:32,749 --> 00:47:36,053 Doktorearen intsektuaren kontua… 297 00:47:37,621 --> 00:47:39,556 …jarlekuko emakume hori, Malvina… 298 00:47:39,590 --> 00:47:42,359 …han ez dagoen norbaiti deika… 299 00:47:42,426 --> 00:47:45,529 …eta hain ederki kantatzen. 300 00:47:47,097 --> 00:47:51,068 Eta gauez etortzen zaidan amets arraro hori. 301 00:47:52,102 --> 00:47:57,107 Beharbada, automata horiek ere ez dira diruditena izango. 302 00:49:34,538 --> 00:49:37,207 Zerbaiten bila zabiltza, afinatzaile? 303 00:49:38,709 --> 00:49:41,678 Ez nintzateke hala ibiliko, lokarririk baneuka. 304 00:49:43,547 --> 00:49:48,352 Ez duzu asti handirik galtzen jendearen oin azpian, ezta? 305 00:49:49,019 --> 00:49:52,055 Askotan, zapatak lotzen ditudanean… 306 00:49:52,089 --> 00:49:55,292 …ez naiz berandu arte konturatzen nola zapataren mihia… 307 00:49:55,359 --> 00:49:59,763 …nik barruan zegoela uste arren, kanpoan gelditu zaidan. 308 00:50:00,597 --> 00:50:04,534 Ez duzu, ordea, arreta handirik jarriko. 309 00:50:05,669 --> 00:50:09,606 Hortaz, zure ustez non ote daukat orain mihia? 310 00:50:17,381 --> 00:50:20,417 Ni maite nauena datorrela nire atzetik. 311 00:50:40,737 --> 00:50:44,274 Ez zenuen arreta galduko, ezta, Felisberto jauna? 312 00:50:44,474 --> 00:50:49,980 Ez, ez. Aitzitik, zeharo neure baitaratuta nago. 313 00:50:49,980 --> 00:50:53,116 Iruditzen zait norbaiten irudimenean bizi naizela. 314 00:50:54,985 --> 00:50:57,320 Mihia erakutsi al dizu? 315 00:51:00,424 --> 00:51:05,729 Ezin zentzatuzkoa da neska hori, ezta? 316 00:51:06,430 --> 00:51:11,001 Beraz, ez dut galdetu beharrik… 317 00:51:11,501 --> 00:51:13,503 …ea garaiz ote gauden? 318 00:51:13,770 --> 00:51:16,239 Ez duzu galdetu beharrik, doktore. 319 00:51:17,441 --> 00:51:19,076 Banengoen ba. 320 00:51:20,610 --> 00:51:25,015 Beste automata bat prestatzen ari zara? 321 00:51:27,284 --> 00:51:30,987 Nolabait esateko, bai. 322 00:51:31,088 --> 00:51:32,823 Opera bat al da? 323 00:51:34,324 --> 00:51:39,129 Demagun hori dela nire ekarpen umila… 324 00:51:39,262 --> 00:51:41,465 …operaren kanonera. 325 00:51:42,032 --> 00:51:45,702 Horrek argitzen du bart gauean entzun dudan ahotsa. 326 00:51:45,702 --> 00:51:48,305 Zuretzat oso berezia da, nonbait. 327 00:51:50,841 --> 00:51:55,479 Ez dago ez herririk, ez hiririk, ez antzokirik, ez emanaldirik… 328 00:51:55,512 --> 00:51:59,316 …ahots horrengatik ni egona ez naizenik. 329 00:51:59,549 --> 00:52:02,452 Eta orain hemen dago. 330 00:52:03,053 --> 00:52:07,791 Handik entzuten dut. A zer arima ederra izan behar duen… 331 00:52:07,824 --> 00:52:10,794 …horrelako ahotsez kantatzeko. 332 00:52:10,827 --> 00:52:14,798 Arima, Felisberto jauna? 333 00:52:17,334 --> 00:52:19,736 Hori hitz handia da. 334 00:52:22,372 --> 00:52:25,542 A zer laudorioa egiten didazun! 335 00:52:25,775 --> 00:52:29,045 Nire sen osoa. 336 00:52:31,515 --> 00:52:33,917 Laugarren makina zain daukazu. 337 00:52:34,151 --> 00:52:36,119 Ez dago asti handirik. 338 00:53:34,978 --> 00:53:39,916 Ni naiz, Felisberto, afinatzailea. 339 00:53:40,083 --> 00:53:43,753 Isilik egon nik entzun ahal izateko. 340 00:53:44,788 --> 00:53:47,290 Adolfo. 341 00:53:54,331 --> 00:54:00,637 Argi horiek guztiak, jendea, gonbidatuak. 342 00:54:00,837 --> 00:54:03,306 Bihar ezkonduko gara. 343 00:54:03,573 --> 00:54:06,343 Denek hori entzuten dute nire ahotsean. 344 00:54:08,812 --> 00:54:11,681 Doktoreak… 345 00:54:12,282 --> 00:54:16,119 Ziur naiz doktorea bihotz-bihotzez ariko dela zure interesen alde. 346 00:54:16,152 --> 00:54:17,387 Zoritxarra omen dakar… 347 00:54:17,420 --> 00:54:19,889 …ezkon bezperan elkarri begiratzeak. 348 00:54:20,523 --> 00:54:23,093 Baina hori sineskeria hutsa da. 349 00:54:23,193 --> 00:54:25,128 Ez, haren begiak… 350 00:54:26,296 --> 00:54:28,531 Doktorea… 351 00:54:28,665 --> 00:54:31,134 Haren begiak… 352 00:54:32,269 --> 00:54:37,307 …nire atzetik datoz, erretzen naute. 353 00:54:38,908 --> 00:54:42,412 Kantatzen ari nintzen, eta gero… 354 00:54:43,513 --> 00:54:46,983 …eta gero zugana jiratu naiz. 355 00:54:47,117 --> 00:54:49,452 Nigana? 356 00:54:51,054 --> 00:54:55,492 Eta paretak erori egin ziren. 357 00:54:56,893 --> 00:54:59,229 Eta gero? 358 00:55:03,199 --> 00:55:07,570 Ez nago ez mundu honetan, ez hurrengoan. 359 00:55:08,872 --> 00:55:13,209 Esadazu… nor naizen. 360 00:55:13,343 --> 00:55:15,879 Esadazu ea ni naizen. 361 00:55:44,874 --> 00:55:46,810 Kantaria. 362 00:55:47,711 --> 00:55:51,514 Afinatzailearekin ikusi dut neska… 363 00:55:51,915 --> 00:55:55,752 …gaur arratsean, jarlekuan. 364 00:55:56,086 --> 00:55:59,422 Adolfo deitu dio. 365 00:56:02,425 --> 00:56:03,993 Mutilak erantzun al dio? 366 00:56:04,127 --> 00:56:09,065 Neskak berari Adolfo deituta gustura zirudien mutilak. 367 00:56:09,165 --> 00:56:11,434 Adolfo! 368 00:56:13,670 --> 00:56:17,774 Adolfo ote da afinatzailearen bigarren izena? 369 00:56:19,175 --> 00:56:23,780 Don Felisberto Adolfo Fernandez. 370 00:56:30,987 --> 00:56:32,655 Ez? 371 00:56:35,158 --> 00:56:39,763 -Adolfok kantatzen ote daki? -Ez dut uste. 372 00:56:39,863 --> 00:56:42,899 Jakingo du txistu egiten. 373 00:56:43,233 --> 00:56:46,336 Zer txistukatu dezake? 374 00:56:46,770 --> 00:56:50,240 Emmanuel, tango bat txistukatu dezake. 375 00:56:50,507 --> 00:56:57,480 Aurpegiko iraizkin eta sudurreko odoluste estasizko horiekin! 376 00:56:57,580 --> 00:56:59,883 Ez dut uste. 377 00:57:00,617 --> 00:57:05,622 Baina baliteke hor zuretzat rol bat egotea, Assumpta. 378 00:57:05,789 --> 00:57:10,460 Badaukat jadanik bat. 379 00:57:10,894 --> 00:57:14,097 Beti izan dut rol bat… 380 00:57:14,230 --> 00:57:15,665 …Emmanuel. 381 00:57:15,799 --> 00:57:17,467 Jakina. 382 00:57:18,134 --> 00:57:21,671 Puta agurgarria. 383 00:57:21,905 --> 00:57:28,211 Soinekoak epileptikoaren listuaz garbitzen dituena. 384 00:57:29,646 --> 00:57:33,983 O, baina hori egina dago jadanik, Emmanuel. 385 00:57:34,083 --> 00:57:36,219 Iaz. 386 00:57:36,786 --> 00:57:39,456 Ahaztu egin zaizu. 387 00:57:39,722 --> 00:57:46,729 Beharbada, zure mailuak larru freskoa beharko ote du? 388 00:57:53,536 --> 00:57:55,705 Assumpta! 389 00:58:27,237 --> 00:58:29,973 Gau hartan, lorezainen oihuek… 390 00:58:30,106 --> 00:58:32,742 …beste automata batengana eraman ninduten. 391 00:58:42,886 --> 00:58:44,854 Malvina. 392 00:58:53,963 --> 00:58:57,534 Neskak begiratu egin zidan, ikusi egin ninduen… 393 00:58:57,634 --> 00:59:01,170 …hitz egin zidan, eskutik heldu zidan. 394 00:59:01,304 --> 00:59:04,641 Baina beste norbaiten izenaz deitu zidan. 395 00:59:06,276 --> 00:59:08,945 Horregatik dago neska hemen? 396 00:59:08,945 --> 00:59:11,314 Adolfok bera abandonatu zuelako… 397 00:59:11,414 --> 00:59:13,850 …eta neska bere burua hiltzen saiatu zelako? 398 00:59:27,897 --> 00:59:34,337 Tangoan denak balio du, ezta, Felisberto jauna? 399 00:59:34,437 --> 00:59:35,905 Barkatu, doktore, egon naiz… 400 00:59:36,039 --> 00:59:39,776 Felisberto jauna, ondo kontuan har ezazu hau… 401 00:59:39,776 --> 00:59:46,015 …atzo emakume batekin hitz egin nahian ikusi zintuzten zu… 402 00:59:46,049 --> 00:59:48,785 …eta emakume hori nire pazientea da. 403 00:59:48,818 --> 00:59:52,188 Andre horrek gaixotasun larri bat du. 404 00:59:52,322 --> 00:59:57,527 Haren egoera esan ere liteke dela… 405 00:59:57,660 --> 00:59:59,529 …hilzorikoa. 406 00:59:59,862 --> 01:00:02,265 Beraz, onez onean uko egingo diozu… 407 01:00:03,299 --> 01:00:06,436 …neska horri enbarazu egiteari. 408 01:00:06,970 --> 01:00:11,874 -Enbarazu egin? Ezta… -Garbi hitz egin al dut? 409 01:00:11,975 --> 01:00:12,675 Ederki. 410 01:00:12,742 --> 01:00:16,145 Gero, nire harridurarako, doktoreak gonbidatu ninduen… 411 01:00:16,179 --> 01:00:19,616 …rol txiki baina berezi bat bere operan jokatzera. 412 01:00:19,716 --> 01:00:21,551 Doktoreak esplikatu zidanez… 413 01:00:21,551 --> 01:00:25,154 …Madame van Stilleren trauma berregin nahi zuen… 414 01:00:25,154 --> 01:00:28,391 …terapia horren bidez bakarrik espero baitzuen berak… 415 01:00:28,391 --> 01:00:31,160 …emakumea bere onera ekartzea. 416 01:00:31,260 --> 01:00:34,964 Eta zein da bere trauma, galdetzera ausar banaiteke? 417 01:00:35,798 --> 01:00:38,835 O, tragikoki… 418 01:00:39,335 --> 01:00:42,271 …haren senargaiak harremana hautsi zuen… 419 01:00:42,405 --> 01:00:47,343 …haien ezkontza bezperan. 420 01:00:47,644 --> 01:00:50,380 Edozer gauza egingo nuke madame Malvinari laguntzeko… 421 01:00:50,413 --> 01:00:54,484 …baina, esan dizudan bezala, oso ahots txarra dut. 422 01:00:54,550 --> 01:00:56,386 Ezin dut kantatu. 423 01:00:57,186 --> 01:00:59,122 Ez duzu kantatu beharrik. 424 01:00:59,222 --> 01:01:02,091 Txistu egingo duzu. 425 01:01:35,958 --> 01:01:39,262 Emakumezko operazale batzuk bezalakoa naiz… 426 01:01:39,262 --> 01:01:43,900 …beren klitorisarekin baizik entzuten ez duten horietakoa. 427 01:01:45,201 --> 01:01:49,939 Ondo begiratu triangeluzko gihar horri. 428 01:01:50,873 --> 01:01:54,043 Ahots-toles horiek… 429 01:01:54,577 --> 01:02:00,316 …nerbioz, odol-hodiz eta mintzez egina dago. 430 01:02:00,983 --> 01:02:04,420 Eta orain imajinatu Malvinarena. 431 01:02:04,587 --> 01:02:08,091 Mahats heldua bezain delikatua. 432 01:02:08,257 --> 01:02:11,060 Haren usain gozoa zain dago… 433 01:02:11,194 --> 01:02:13,463 …aldez aurretik ikusten… 434 01:02:13,596 --> 01:02:18,434 …laino-lanbroen kutsadurari amore emateko amesten… 435 01:02:18,534 --> 01:02:21,237 …malkarrik hotzenetan. 436 01:02:23,206 --> 01:02:25,475 Malvasia. 437 01:02:25,575 --> 01:02:27,243 Mammolo. 438 01:02:27,376 --> 01:02:29,645 Marzemino. 439 01:02:29,779 --> 01:02:34,484 Eta haren hots-harien zama goren eta luzea… 440 01:02:34,617 --> 01:02:37,754 …nire musikaren inguruan… 441 01:02:37,854 --> 01:02:43,192 …bere azal gaina poliki hausten… 442 01:02:43,893 --> 01:02:47,563 …urin puztuak jariatzen… 443 01:02:48,097 --> 01:02:52,702 …banilla zanpatu eta distiratsuz. 444 01:03:05,782 --> 01:03:07,583 Doktore… 445 01:03:07,717 --> 01:03:14,223 …garbi dago zuk arnastu dituzula Malvinaren ahotseko esporak. 446 01:03:53,696 --> 01:03:54,931 Malvina. 447 01:04:05,308 --> 01:04:07,743 Adolfo. 448 01:04:13,883 --> 01:04:15,551 Ikusten? 449 01:04:16,285 --> 01:04:19,355 Ederki. Berriz egin. 450 01:04:22,859 --> 01:04:26,629 Zenbat aldiz gehiago? 451 01:04:38,140 --> 01:04:40,643 Musu emadazu. 452 01:05:28,824 --> 01:05:37,133 Doktoreak arratsaldero atseden hartzen du 3retatik 5etara. 453 01:06:20,109 --> 01:06:23,546 Madame? Malvina? 454 01:06:23,679 --> 01:06:27,883 -Ni naiz, Felisberto. -Afinatzailea. 455 01:06:28,884 --> 01:06:31,053 Bai. 456 01:06:36,792 --> 01:06:41,364 Entzun al duzu hori? 457 01:06:44,300 --> 01:06:47,269 Arrokak. 458 01:06:49,672 --> 01:06:52,541 Gauez entzuten ditut. 459 01:07:02,084 --> 01:07:03,819 Malvina? 460 01:07:03,953 --> 01:07:06,088 Non dago Adolfo? 461 01:07:07,256 --> 01:07:11,794 Hildakoak gehiago maite du, luzaroago maite du. 462 01:07:13,829 --> 01:07:15,531 Malvina. 463 01:07:16,599 --> 01:07:20,102 Adolfo ate ondoan dago. 464 01:07:28,911 --> 01:07:31,380 Ikusten al duzu? 465 01:07:31,614 --> 01:07:35,384 Bai, han, ate ondoan. 466 01:07:38,454 --> 01:07:40,923 Mahaia. 467 01:07:41,057 --> 01:07:42,525 Loreontzia. 468 01:07:42,892 --> 01:07:45,061 Eta barruan? 469 01:07:46,695 --> 01:07:48,998 Orkideak. 470 01:07:50,166 --> 01:07:51,901 Leiho bat dago. 471 01:07:54,670 --> 01:07:56,672 Bai, leiho bat. 472 01:07:56,806 --> 01:08:01,444 Leiho biribil bat eta neska bat konfetia botatzen. 473 01:08:01,444 --> 01:08:04,280 Neska bat konfetia botatzen. 474 01:08:05,114 --> 01:08:06,849 Gela honetan. 475 01:08:06,882 --> 01:08:09,085 Neska bat konfetia botatzen. 476 01:08:09,218 --> 01:08:12,221 -Gela honetan. -Neska bat konfetia botatzen. 477 01:08:12,354 --> 01:08:16,425 -Gela honetan. -Neska bat konfetia botatzen. 478 01:08:17,460 --> 01:08:19,628 Zer gertatu zen? 479 01:08:21,230 --> 01:08:23,432 Neska bat… 480 01:09:15,151 --> 01:09:19,522 Eskailerak aurkitu nituen agertokiaren azpian. 481 01:09:19,655 --> 01:09:22,291 Malvinak aipatutako guztia han zegoen. 482 01:09:22,424 --> 01:09:26,829 Atea, orkideak, leiho biribila. 483 01:09:27,029 --> 01:09:31,567 Hura guztia erabiliko ote zuen doktoreak… 484 01:09:31,667 --> 01:09:34,670 …azken emanaldirako berregitean? 485 01:10:29,158 --> 01:10:31,393 Nire aurpegia ikusi nuen. 486 01:10:31,994 --> 01:10:34,964 Nire isla. 487 01:10:35,097 --> 01:10:38,434 Eta, halako batean, bazirudien dena hondoratzera zihoala. 488 01:10:45,941 --> 01:10:48,444 Baina hor nire txistua dago. 489 01:10:51,780 --> 01:10:57,186 Ikusten, nire inurritxo zoru-bazkatzailea? 490 01:10:58,020 --> 01:10:59,121 Ez al nizun esan? 491 01:11:01,023 --> 01:11:04,593 Hemen. Lagunduko dizut. 492 01:11:05,361 --> 01:11:10,866 Doktore, zure makinak nire txistua irentsi du. 493 01:11:12,134 --> 01:11:16,839 Eta nolabait, nire isla. 494 01:11:18,674 --> 01:11:22,144 Ez zenuen uste gai izango nintzenik? 495 01:11:24,280 --> 01:11:26,448 Baina beharbada… 496 01:11:26,582 --> 01:11:29,151 Baina, beharbada, beharko dut. 497 01:11:29,318 --> 01:11:31,620 Benetako gaixotasunak… 498 01:11:31,654 --> 01:11:37,192 …behar-beharrezkoak dira irudimenerako. 499 01:11:40,362 --> 01:11:42,364 Gorago. 500 01:11:43,032 --> 01:11:45,134 Oraindik gorago. 501 01:11:46,402 --> 01:11:49,138 Atzera. Atzera. 502 01:11:49,571 --> 01:11:52,341 Bai. Eta inguruan. 503 01:11:52,808 --> 01:11:57,846 Atzo arratsaldean bi eguzki ikusi nituen. 504 01:11:57,913 --> 01:12:00,816 Eta ordularia gelditu zitzaidan. 505 01:12:17,366 --> 01:12:18,067 Gorago. 506 01:12:21,337 --> 01:12:23,305 Oraindik gorago. 507 01:12:26,175 --> 01:12:29,678 Barailak landareari atxikitzen dizkio… 508 01:12:30,045 --> 01:12:33,248 …eta zain geratzen da hil arte. 509 01:12:35,417 --> 01:12:38,687 Onddoak, berriz, bizirik irauten du. 510 01:12:53,635 --> 01:12:57,773 Antzinako erreinuetan, txoriak itsutzen zituzten… 511 01:12:57,806 --> 01:13:00,476 …hobeto kanta zezaten. 512 01:13:41,984 --> 01:13:47,189 Hemen, ordea, Droz erregea ari da ipuinak kontatzen. 513 01:13:47,289 --> 01:13:50,092 Egunean bat, sei egunez. 514 01:13:50,192 --> 01:13:55,597 Zazpigarren ipuinak, zazpigarren automatak… 515 01:13:55,597 --> 01:13:58,200 …amaiera ahoskatuko du, ziur asko. 516 01:14:01,303 --> 01:14:02,671 Ez… 517 01:14:02,805 --> 01:14:06,074 Ez, ezin da errugabe joan! 518 01:14:06,175 --> 01:14:09,445 Ezin du! Deabrua bera da! 519 01:14:10,145 --> 01:14:13,782 Berak hil behar du! Eta ez printzesa errugabeak! 520 01:14:14,149 --> 01:14:15,951 Eta ez printzesa errugabeak! 521 01:14:17,119 --> 01:14:21,390 Badakit zer egin behar den. Atea da. 522 01:14:21,523 --> 01:14:23,492 Zalgurdia. 523 01:14:24,193 --> 01:14:28,664 Lotan nengoela jaitsiko nintzen zalgurditik. 524 01:14:30,833 --> 01:14:33,335 Malvina. Malvina! 525 01:14:33,635 --> 01:14:35,838 Entzuten didazu? 526 01:14:36,338 --> 01:14:38,407 Hirugarren ekitaldia. 527 01:14:47,349 --> 01:14:48,817 Kiskaltzen zaude. 528 01:14:49,818 --> 01:14:51,086 Maite zaitut. 529 01:14:51,220 --> 01:14:53,021 Uki nazazu… 530 01:14:55,057 --> 01:14:56,492 …Adolfo. 531 01:15:05,534 --> 01:15:07,870 Ez zenuke hemen egon behar! 532 01:15:10,439 --> 01:15:12,541 Doktorea badator. 533 01:15:34,263 --> 01:15:37,432 Oroitu al da zure izenaz? 534 01:16:44,633 --> 01:16:47,803 Droz burlaka ari zait. 535 01:17:20,902 --> 01:17:23,538 Automata guztiak nire afinatzaile ahalmenen mende badaude… 536 01:17:23,572 --> 01:17:26,041 …haiek desafinatzeko ahalmena ere badut. 537 01:17:28,176 --> 01:17:32,214 Drozek lerrokatze egoki guztiak asmarazten dizkit. 538 01:17:32,314 --> 01:17:36,818 Atzo, egutegiak iragarri zidan bihar eklipse bat egongo dela. 539 01:17:37,519 --> 01:17:43,091 Haren ibilbideak bide hau hartuko du zuzenean agertokira. 540 01:17:52,668 --> 01:17:56,405 Atearen irekierarekin bat egiteko programatuta dago. 541 01:17:57,372 --> 01:18:01,510 Assumpta, edan nahi al duzu nirekin? 542 01:18:04,212 --> 01:18:07,282 Kaliz pozoitua, Emmanuel? 543 01:18:11,787 --> 01:18:13,321 Garratza… 544 01:18:14,289 --> 01:18:16,591 …mihiaren atzealdean. 545 01:18:17,025 --> 01:18:20,696 Ia-ia… larrua. 546 01:18:23,899 --> 01:18:26,068 Eta baita bioletak ere. 547 01:18:27,836 --> 01:18:29,604 Edo biolentzia. 548 01:18:35,477 --> 01:18:37,412 Zergatik ez? 549 01:18:37,546 --> 01:18:39,581 Erabat. 550 01:18:43,118 --> 01:18:45,721 Bioletak. 551 01:18:55,964 --> 01:18:58,767 Atea. 552 01:19:48,550 --> 01:19:50,986 Eta dardarak… 553 01:19:51,119 --> 01:19:54,856 …Salamancan ere sumatu ziren. 554 01:19:55,590 --> 01:20:01,496 Felisberto Fernandez, Lurrikaren Afinatzailea. 555 01:20:12,474 --> 01:20:18,847 Beraz, nire tristuran murgildua utziko nauzula erabaki duzu. 556 01:20:18,980 --> 01:20:22,417 Rol oraindik txikiago baterako. 557 01:20:22,651 --> 01:20:24,386 Etorkizuna. 558 01:20:24,486 --> 01:20:28,590 Assumpta, entzun ondo. 559 01:20:28,924 --> 01:20:33,662 Laster, oso laster… 560 01:20:33,695 --> 01:20:41,670 …Villa Azucena ez da oroitzapen bat baizik izango. 561 01:20:42,003 --> 01:20:44,372 Bere infinitua metatuko du… 562 01:20:44,873 --> 01:20:50,111 …hementxe, zure begien atzean. 563 01:20:51,346 --> 01:20:54,349 Norengandik bestela, Emmanuel? 564 01:20:54,850 --> 01:20:59,521 Norengandik bestela, zugandik ez bada? 565 01:21:12,968 --> 01:21:15,570 Azkenean mendekatuko naiz… 566 01:21:15,704 --> 01:21:21,743 …nire musikaz arnegatu dutenek operan eragindako musuzapiei… 567 01:21:21,776 --> 01:21:24,412 …darien kiratsaz. 568 01:22:19,467 --> 01:22:21,136 Adolfo. 569 01:26:30,752 --> 01:26:33,254 Holz, Etxeberria! 570 01:26:48,136 --> 01:26:50,605 Gauez entzuten ditut. 571 01:26:51,806 --> 01:26:54,175 Kantatu, Malvina! 572 01:26:54,342 --> 01:26:55,310 Kantatu! 573 01:26:56,377 --> 01:26:58,646 Adolfo… 574 01:26:58,780 --> 01:27:00,582 Malvina, ni naiz. 575 01:27:06,054 --> 01:27:08,923 Adolfo atean dago. 576 01:27:49,998 --> 01:27:52,667 Malvina! 577 01:28:53,094 --> 01:28:57,632 Assumpta, laster Villa Azucena ez da… 578 01:28:57,765 --> 01:29:02,437 …oroitzapen bat baizik izango. 579 01:29:35,737 --> 01:29:38,539 Ez nuen Malvina salbatu. 580 01:29:38,806 --> 01:29:42,443 Ez nintzen seigarren automata baino harago joan. 581 01:29:43,544 --> 01:29:48,249 Drozek ez al zidan esan hori egiteko gauza zela? 582 01:29:48,316 --> 01:29:52,120 Malvinari nion maitasuna lilura hutsa ote zen? 583 01:29:53,821 --> 01:29:59,827 Pentsamendu horiek eusten didate orain, seigarren automata barruan… 584 01:29:59,961 --> 01:30:05,666 …han egiten baitut amets arroka arteko mareekin… 585 01:30:05,800 --> 01:30:09,837 …han ezin baikaituzte berezi. 586 01:30:36,831 --> 01:30:38,833 Malvina. 587 01:30:38,933 --> 01:30:43,438 Hildakoak gehiago maite du, luzaroago maite du. 588 01:31:21,642 --> 01:31:24,846 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz