1 00:00:26,726 --> 00:00:34,701 JOKORIK ARRISKUTSUENA 2 00:01:40,133 --> 00:01:43,703 Ubidea mapan dago. Eta argi markatzaileak ere bai. 3 00:01:43,636 --> 00:01:46,139 Non dago, ba, arazoa? 4 00:01:46,573 --> 00:01:49,375 Argi horiek ez daude leku egokian. 5 00:01:49,409 --> 00:01:51,778 Bere kokagunetik kanpo daude biak. 6 00:01:51,778 --> 00:01:55,014 Bi buia argitsuk ubide segurua adierazten dute mundu osoan. 7 00:01:55,048 --> 00:01:58,384 "Segurua, mundu osoan": ur hauetan horrek ez du balio. 8 00:01:58,418 --> 00:02:02,422 Begira. Ur meheak uharte aldean daude… 9 00:02:02,422 --> 00:02:05,125 …eta ur sakonak lehorretik gertuago. 10 00:02:05,525 --> 00:02:07,227 Ikusi al du inork gaur kapitaina? 11 00:02:07,260 --> 00:02:11,531 -Ez da afaltzera jaitsi. -Ez da bazkaltzera jaitsi. 12 00:02:11,431 --> 00:02:15,135 Ez da zubitik irten, zuk ubidea zeharkatzea erabaki duzunetik. 13 00:02:15,135 --> 00:02:16,703 Zer esan nahi duzu? 14 00:02:16,769 --> 00:02:20,140 Atzo ur hauetan barrena joateko agindua eman zenionetik… 15 00:02:20,140 --> 00:02:22,142 …kakalarriz dago. 16 00:02:22,342 --> 00:02:26,779 Okerren bat dago. Urduritzen hasi naiz ni ere. 17 00:02:26,913 --> 00:02:28,848 Doktore, zer gomendatzen duzu nerbioetarako? 18 00:02:28,882 --> 00:02:31,050 -Whiski trago bat emaiozu. -Botila osoa emaiozu. 19 00:02:31,084 --> 00:02:34,354 -Ez! Urduri nago ni ere. -Tori, doktore. 20 00:02:35,655 --> 00:02:37,423 Hau da behar duzuna. 21 00:02:38,424 --> 00:02:41,828 -Arrazoi izango duzu, agian. -Bai horixe. 22 00:02:43,897 --> 00:02:46,032 -Gabon, kapitaina. -Gabon, jauna. 23 00:02:46,065 --> 00:02:50,503 -Zurekin hitz egin dezaket? -Jakina. Aurrera. 24 00:02:50,803 --> 00:02:53,773 Branca uhartearen eta lehorraren arteko ubiderantz goaz. 25 00:02:53,806 --> 00:02:55,275 Ederki. 26 00:02:55,275 --> 00:02:58,211 Baina argiak zertxobait kanpo daude, maparen arabera. 27 00:02:58,211 --> 00:03:00,947 Ur hauetako mapak inoiz ez dira eguneratuta egoten. 28 00:03:00,980 --> 00:03:02,682 Badakit, jauna, baina… 29 00:03:02,682 --> 00:03:05,185 Branca uharteak zerbait esaten dizu? 30 00:03:05,385 --> 00:03:08,488 -Askorik, ez. -Rainsfordekin hitz egingo banu… 31 00:03:08,555 --> 00:03:10,390 Bob ez da marinela, ehiztaria da. 32 00:03:10,423 --> 00:03:13,826 Bidaia hauetako asko egin ditu. Gaztea da, baina zentzuduna. 33 00:03:13,893 --> 00:03:15,595 Deituko diot. 34 00:03:16,095 --> 00:03:18,698 -Bob. Bob! -Zer dugu? 35 00:03:19,032 --> 00:03:21,334 -Igoko al zara hona? -Itxoin pixka bat. 36 00:03:21,367 --> 00:03:23,369 Zerk kezkatzen zaitu, kapitain? 37 00:03:23,403 --> 00:03:27,974 Ez dago munduan hauek baino ur marrazoz beteagorik. 38 00:03:28,575 --> 00:03:30,243 Begiraiozue honi. 39 00:03:30,810 --> 00:03:33,913 Ez zara ehiztari ona, baina a zer argazkilaria zaren! 40 00:03:33,913 --> 00:03:37,917 Sumatrako bidaian eduki bazintugu, nire liburua sinetsiko zuketen. 41 00:03:37,917 --> 00:03:41,888 Sumatrako bidaian eraman baninduzu, ez ninduzun oraingoan ekarriko. 42 00:03:41,955 --> 00:03:44,591 Hona olatu bat ontzia jotzen. 43 00:03:45,258 --> 00:03:46,226 Zer gertatzen da? 44 00:03:46,226 --> 00:03:50,096 Kontu kontari, marinel hauek dena sinetsi dute azkenean. 45 00:03:50,096 --> 00:03:52,098 Rainsford jaunak jakin behar luke… 46 00:03:52,098 --> 00:03:55,668 …ubideko argiak ez daudela mapetako kokaleku berean. 47 00:03:56,336 --> 00:03:57,637 Zuei zer iruditzen zaizue? 48 00:03:57,704 --> 00:04:00,673 Itzuli, eta kanpoko norabidea hartu behar genuke. 49 00:04:03,109 --> 00:04:05,044 Aurrera segituko dugu. 50 00:04:05,044 --> 00:04:07,847 Ederki, jauna. Zure ontzia da. 51 00:04:12,385 --> 00:04:15,355 "Hesperus goleta zen, eta itsaso negutarrean nabigatu zuen". 52 00:04:15,388 --> 00:04:17,624 Itxaron, lagunok. Hitz egin dezagun honetaz. 53 00:04:17,657 --> 00:04:19,926 -Ez gaitezen arriskatu. -Horra hitz politak… 54 00:04:19,926 --> 00:04:23,162 …tigreei belarrondokoak ematen dizkien gizonaren ahotik! 55 00:04:23,229 --> 00:04:24,964 Begiraiozu honi. 56 00:04:25,431 --> 00:04:27,767 Eta arriskuaz ari da. 57 00:04:27,967 --> 00:04:31,137 Eta hemen doktorea etsaiari kamera hustu batekin erasotzen. 58 00:04:31,170 --> 00:04:32,905 Begira doktorearen aurpegierari. 59 00:04:32,939 --> 00:04:36,209 -Tigrea baino izutuago dirudi. -Hala dago. 60 00:04:36,276 --> 00:04:40,847 -Zer zeneukan buruan? -Esango dizut zer neukan. 61 00:04:40,847 --> 00:04:44,150 Zibilizazioaren kontraesanean pentsatzen ari nintzen. 62 00:04:44,183 --> 00:04:48,154 Bizi ahal izateko hiltzen duen piztiari basatia esaten zaio… 63 00:04:48,187 --> 00:04:51,457 …eta gizonari zibilizatua, kirol hutsez hiltzen badu ere. 64 00:04:51,491 --> 00:04:53,493 -Hala da. -Kontraesan bat da, ezta? 65 00:04:53,559 --> 00:04:59,299 Piztiarentzat ere kirola balitz, zer pentsatuko zenuke? 66 00:04:59,332 --> 00:05:01,301 Begiraiozu honi, adibidez. 67 00:05:01,301 --> 00:05:03,436 Ihes egiteko astia izan zuen. 68 00:05:03,536 --> 00:05:06,539 Ez zuen nahi. Ni ehizatu nahi ninduen. 69 00:05:06,539 --> 00:05:11,477 Berak ez zidan gorroto, eta nik ez nion gorroto. 70 00:05:11,511 --> 00:05:13,313 Elkar miresten genuen. 71 00:05:13,313 --> 00:05:16,916 Jarriko zinateke tigrearen lekuan? 72 00:05:16,983 --> 00:05:19,519 Orain, ez. 73 00:05:21,654 --> 00:05:23,723 Suerte Txarreko Dama berriz ere. 74 00:05:23,890 --> 00:05:25,858 Hirugarren aldiz gaur gauean. 75 00:05:26,159 --> 00:05:29,095 -Utzidazu kartak nahasten. -Itxaron. Ez aldatu gaia. 76 00:05:29,128 --> 00:05:31,798 -Bai, hitz egizu. -Galdera bat egin dizut. 77 00:05:31,831 --> 00:05:34,467 -Bai? Ahaztu egin zait. -Ez. 78 00:05:34,500 --> 00:05:39,272 Kirola irudituko litzaizuke, zu tigrea bazina eta ez ehiztaria? 79 00:05:39,305 --> 00:05:40,606 Zer diozu, Bob? 80 00:05:40,606 --> 00:05:43,142 Sekula ez dut hori erabaki beharko. 81 00:05:43,476 --> 00:05:45,011 Entzun, jaunok. 82 00:05:45,111 --> 00:05:48,514 Bi jende mota dago munduan: ehiztaria eta ehizatua. 83 00:05:48,548 --> 00:05:52,218 Ni ehiztaria naiz, zorionez, eta ez dago hori aldatzerik. 84 00:05:52,251 --> 00:05:53,219 Eutsi! 85 00:06:04,297 --> 00:06:06,432 Aizue, hor behekoak! Aizue, makina-gelakoak! 86 00:06:06,466 --> 00:06:09,635 -Ura sartzen ari da! -Ura galdaretara iristen bada… 87 00:06:36,229 --> 00:06:37,096 Lagundu! 88 00:06:39,632 --> 00:06:41,167 Lagundu! 89 00:06:56,582 --> 00:06:57,950 Ito egin nahi nauzu? 90 00:07:04,757 --> 00:07:06,225 Non daude besteak? 91 00:07:06,259 --> 00:07:08,227 Norbait ikusten duzu? 92 00:07:08,428 --> 00:07:10,997 Ez da inor gelditzen, gu biok izan ezik. 93 00:07:11,030 --> 00:07:12,799 Eta horko hori. 94 00:07:17,069 --> 00:07:19,372 Doktorea! Lagundu! 95 00:07:19,372 --> 00:07:21,474 -Begira! -Marrazoa! 96 00:07:25,545 --> 00:07:27,447 Harrapatu nau! 97 00:10:16,749 --> 00:10:18,851 Kaixo! Ba al dago inor? 98 00:10:27,960 --> 00:10:30,096 Ea badagoen inor? 99 00:10:34,033 --> 00:10:37,370 Kaixo. Hau zure etxea al da? 100 00:10:41,407 --> 00:10:43,609 Ez nabil indarka sartu nahian, baina hondoratu egin gara. 101 00:10:46,145 --> 00:10:48,614 Gure yatea hondoratu, eta gizon guztiak ito dira. 102 00:10:48,648 --> 00:10:50,850 Lehorrera iritsi, eta zure etxea aurkitu dut. 103 00:10:54,654 --> 00:10:57,690 Ez dizut traba egin nahi, baina estualdi batean nago. 104 00:11:00,393 --> 00:11:02,461 Ez duzu ingelesa ulertzen? 105 00:11:02,595 --> 00:11:04,964 Ivan ezin da ezein hizkuntzatan mintzatu. 106 00:11:05,031 --> 00:11:07,466 Mutua da, zoritxarrez. 107 00:11:07,667 --> 00:11:10,670 Kaixo. Zu al zara jabea? 108 00:11:10,703 --> 00:11:14,273 Bai. Ongi etorri nire gotorlekura. 109 00:11:14,807 --> 00:11:16,976 -Gotorlekua? -Lehen hala zen. 110 00:11:17,009 --> 00:11:19,779 Portugaldarrek eraikia duela mende asko. 111 00:11:19,812 --> 00:11:23,849 Hondakinak konpondu behar izan nituen nire etxea hemen egiteko. 112 00:11:23,916 --> 00:11:25,418 Zaroff kondea naiz. 113 00:11:25,418 --> 00:11:29,955 Ni Robert Rainsford naiz. Pozten naiz zu ezagutzeaz. 114 00:11:30,389 --> 00:11:31,824 Atsegin handiz. 115 00:11:32,692 --> 00:11:34,093 Kosakoa da Ivan. 116 00:11:34,093 --> 00:11:38,364 Nire herrikide guztiak bezala, basati samarra da. 117 00:11:38,464 --> 00:11:39,932 Irribarre egin, Ivan. 118 00:11:50,543 --> 00:11:54,013 Azaldu nahi nion ubidean ontzi bat hondoratu dela. 119 00:11:55,981 --> 00:11:57,583 Zer izugarria! 120 00:11:57,516 --> 00:12:00,386 Zu izan al zara bizirik irten den bakarra? 121 00:12:00,352 --> 00:12:03,656 Bai, hala naiz. 122 00:12:04,824 --> 00:12:06,992 Ziur zaude? 123 00:12:08,294 --> 00:12:10,296 Bestela ez nintzen handik joango. 124 00:12:10,329 --> 00:12:13,666 Munduko jenderik zoragarriena… Nire lagunik onenak! 125 00:12:13,666 --> 00:12:17,069 -Sinestezina da. -Beti izaten da hori sinestezina. 126 00:12:17,103 --> 00:12:20,306 Heriotza besteentzat da, ez guretzat. 127 00:12:20,339 --> 00:12:23,943 Horrela sentitu izan dira nire beste gonbidatuetako asko. 128 00:12:23,943 --> 00:12:26,145 Beste gonbidatuak? Lehen ere gertatu al da hau? 129 00:12:26,178 --> 00:12:31,584 Azken hondoratzetik bizirik irtendako batzuk dauzkagu etxean. 130 00:12:31,617 --> 00:12:37,256 -Uharteak madarikatua dirudi. -Hori zioen kapitainak. 131 00:12:37,256 --> 00:12:39,225 Baina uste zuen hemen ez zela inor bizi. 132 00:12:39,258 --> 00:12:42,628 Guk, kosakook, bakardadean aurkitzen dugu inspirazioa. 133 00:12:42,561 --> 00:12:46,465 -Suerte ona izan dut. -Nire etxea zurea da. 134 00:12:46,799 --> 00:12:50,436 Arropa bustia berehala aldatu nahiko duzu. 135 00:12:50,469 --> 00:12:53,339 Bai. Sentimenduak bezalaxe dauzkat arropak. 136 00:12:53,806 --> 00:12:57,176 Badaukat ehizarako arropa nire gonbidatuentzat. 137 00:12:57,109 --> 00:12:59,411 Ea ondo geratzen zaizun. 138 00:13:02,214 --> 00:13:05,618 -Ivanek gela erakutsiko dizu. -Eskerrik asko. 139 00:13:06,919 --> 00:13:09,955 Edari gogorra ere badaukazu. 140 00:13:10,055 --> 00:13:11,290 Esker mila. 141 00:13:12,825 --> 00:13:14,894 Nirea da atsegin guztia. 142 00:13:43,355 --> 00:13:44,690 Sartu. 143 00:13:46,859 --> 00:13:49,061 -Prest? -Prest. 144 00:13:51,764 --> 00:13:56,268 Bukatu dugu afaltzen, baina zerbait prestatuko dizute. 145 00:13:56,302 --> 00:13:58,070 Eskerrik asko, baina ez naiz gose. 146 00:13:58,103 --> 00:14:01,340 Geroago, beharbada. 147 00:14:01,273 --> 00:14:06,579 Zer iruditzen zaizu kafea eta lagunarte atseginago bat? 148 00:14:11,016 --> 00:14:14,019 Badakit gogorra dela zure lagunei gertatutakoa ahaztea… 149 00:14:14,053 --> 00:14:17,957 …baina gure emakumezko gonbidatua zeharo aztoratuta dago. 150 00:14:18,023 --> 00:14:20,926 Arren eskatzen dizut aurpegi ona jartzea. 151 00:14:21,026 --> 00:14:24,029 Sentitzen ez duzun alaitasuna irudika ezazu. 152 00:14:23,963 --> 00:14:27,132 -Jakina. -Eskerrik asko. 153 00:14:33,606 --> 00:14:36,575 Trowbridge andereñoa, hau Robert Rainsford da. 154 00:14:36,609 --> 00:14:39,245 -Eve Trowbridge andereñoa. -Zer moduz? 155 00:14:39,311 --> 00:14:41,747 Haren anaia, Martin Trowbridge. 156 00:14:41,780 --> 00:14:43,782 Zer moduz, motel? Jota egongo zara, ezta? 157 00:14:43,816 --> 00:14:47,253 -Neure onera etortzen. -Badakigu hori zer den, ezta, Eve? 158 00:14:47,186 --> 00:14:49,255 Bai horixe. 159 00:14:49,889 --> 00:14:52,258 Rainsford jaunak kafe beroa nahiko du, beharbada. 160 00:14:52,291 --> 00:14:55,094 Bai noski. Eser zaitez. 161 00:14:58,030 --> 00:14:59,365 Vodka, hori da hori! 162 00:14:59,365 --> 00:15:02,368 Trago batek Javako kafe osoak baino azkarrago berotuko zaitu. 163 00:15:02,668 --> 00:15:04,904 Zurrutada batez edan ezazu. Honela. 164 00:15:04,937 --> 00:15:07,339 Ez zara gau osoa edaten ariko, ez? 165 00:15:07,373 --> 00:15:10,910 Ez zaitez barregarria izan. Egoeraren biktimak gara. 166 00:15:10,910 --> 00:15:12,444 Rainsford jauna bezala. 167 00:15:12,444 --> 00:15:16,181 Egoeraren biktimak du, hain zuzen, bere likorea edateko eskubidea. 168 00:15:16,215 --> 00:15:17,650 -Ez da hala, kondea? -Bai noski. 169 00:15:17,716 --> 00:15:19,585 Zuei ere ontzia hondoratu zaizue? 170 00:15:19,585 --> 00:15:22,554 Bai. Gure salbamendu-txalupa besterik ez zen salbatu. 171 00:15:22,655 --> 00:15:24,290 Nire anaia, ni, eta bi marinel. 172 00:15:24,356 --> 00:15:28,060 Kondeak hondartzan aurkitu gintuen, arropa hutsean. 173 00:15:28,227 --> 00:15:30,329 Ubideko argiak aldatuta daude. 174 00:15:30,396 --> 00:15:31,730 Abisatu ote dute? 175 00:15:31,797 --> 00:15:34,833 Guk abisatuko dugu lehorrera iritsi orduko. 176 00:15:34,867 --> 00:15:40,306 Kondeak txalupa bakarra dauka, eta konpontzen ari dira. 177 00:15:42,274 --> 00:15:45,744 Errusiarrak ez gara mekanikaririk onenak. 178 00:15:46,345 --> 00:15:49,848 Pazientzia izan beharko duzue egun gutxi batzuetan. 179 00:15:49,949 --> 00:15:53,652 Niregatik, ondo. Orain denbora mailegatuan bizi naiz eta. 180 00:15:53,786 --> 00:15:57,456 Izan ere, esango al diguzu nor zaitugun? 181 00:15:57,489 --> 00:16:01,193 Labur: jaiotza, ezkontza, zergatik utzi duzun azken lana. 182 00:16:01,226 --> 00:16:03,062 Ez, ez. Itxaron pixka bat. 183 00:16:03,062 --> 00:16:07,166 Rainsford jaunak ez du nire etxean azalpenik eman beharrik. 184 00:16:07,900 --> 00:16:09,902 Pertsona ospetsu bat da. 185 00:16:09,902 --> 00:16:12,972 Itxaron. Ez esan. Utzidazu asmatzen. 186 00:16:15,074 --> 00:16:18,043 Badakit. Banderaren arduraduna. 187 00:16:18,377 --> 00:16:21,380 -Badakit. Liburuak idazten ditu. -Ez, liburuak bizi ditu. 188 00:16:21,413 --> 00:16:24,350 Oker ez banago, hau Robert Rainsford da… 189 00:16:24,383 --> 00:16:27,619 …ehiza larrian ausardia handiz ibiltzen dena. 190 00:16:27,653 --> 00:16:28,420 Osasuna! 191 00:16:28,454 --> 00:16:31,357 -Armekin pixka bat aritua naiz. -Hara bestea! 192 00:16:31,390 --> 00:16:35,227 Zure liburuak irakurri ditut. Ehizako guztiak irakurtzen ditut. 193 00:16:35,260 --> 00:16:37,096 -Papiroso bat? -Mila esker. 194 00:16:38,931 --> 00:16:42,034 Zure liburuetan baizik ez dut zentzuzko ikuspuntu bat aurkitu. 195 00:16:42,067 --> 00:16:44,336 -"Zentzuzkoa", zer esan nahi duzu? -Zigarro bat? 196 00:16:44,336 --> 00:16:47,940 -Bai. -Ez duzu ezer justifikatu beharrik. 197 00:16:48,007 --> 00:16:49,575 Ea ba… Nola jarri zenuen? 198 00:16:49,942 --> 00:16:54,446 "Ehiza pokerra bezalako jokoa da, baina muga altuagoak ditu". 199 00:16:54,446 --> 00:16:57,249 Primeran adierazi duzu gure kasua. 200 00:16:57,649 --> 00:16:59,151 Ehiztaria zara zu ere? 201 00:16:59,184 --> 00:17:03,255 Arima bikiak gara. Hori da nire grina bakarra! 202 00:17:03,355 --> 00:17:06,291 Egun osoa lotan eta gau osoa ehizan. 203 00:17:06,291 --> 00:17:09,028 Eta gauza bera egiten edukiko zaitu. 204 00:17:09,094 --> 00:17:11,497 Ea elkarrekin aritzen garen ehizean. 205 00:17:11,530 --> 00:17:13,032 Eziozu adorea eman. 206 00:17:13,032 --> 00:17:15,434 Zeharo lanpetuta eduki ditu gure bi marinelak… 207 00:17:15,467 --> 00:17:17,736 …basoetan zehar animalia eta landare bila… 208 00:17:17,736 --> 00:17:20,873 …eta ez ditugu hiru egunetan ikusi. 209 00:17:20,806 --> 00:17:23,675 Zer ehizatzen da hemen? 210 00:17:25,744 --> 00:17:29,448 Esango dizut. Ondo pasatuko duzu. 211 00:17:29,381 --> 00:17:32,117 Gauza bitxi bat egin dut. 212 00:17:32,351 --> 00:17:34,920 Gauza berri bat asmatu dut, zirraragarria. 213 00:17:35,054 --> 00:17:37,156 Bai, eta berarentzat gordea du. 214 00:17:37,156 --> 00:17:38,857 Zer da, ba? 215 00:17:38,991 --> 00:17:42,327 Jainkoak poeta egin zituen gizon batzuk. 216 00:17:42,261 --> 00:17:45,731 Beste batzuk errege, eta beste batzuk eskale. 217 00:17:45,831 --> 00:17:48,700 Ni ehiztari egin ninduen! 218 00:17:49,535 --> 00:17:53,739 Aitak esan zidan katua sakatzeko egina zegoela nire eskua. 219 00:17:54,940 --> 00:17:56,675 Oso gizon aberatsa zen. 220 00:17:56,708 --> 00:18:00,379 250.000 akre zeuzkan Krimean, eta kirolari sutsua zen. 221 00:18:00,379 --> 00:18:03,749 Lehenengo arma berak oparitu zidan, mutikotan. 222 00:18:03,782 --> 00:18:04,483 Bejondeiola. 223 00:18:04,550 --> 00:18:07,419 Ehiza loriatsua izan da nire bizitza. 224 00:18:07,519 --> 00:18:10,622 Ezin dut esan zenbat animalia hil ditudan. 225 00:18:11,256 --> 00:18:13,959 -Baina iraultza… -Kontuz! 226 00:18:18,097 --> 00:18:19,331 Barkatu. 227 00:18:20,265 --> 00:18:24,703 Esaten ari dena hain interesgarria denez, ez dut "arriskua" sumatu. 228 00:18:26,738 --> 00:18:29,708 Konpondu da. Zer zenioen iraultzaz? 229 00:18:30,142 --> 00:18:33,912 Nire diru gehienarekin ihes egin nuen. 230 00:18:33,946 --> 00:18:38,150 Jakina, ehizan segitu nuen mundu osoan zehar. 231 00:18:38,217 --> 00:18:42,020 Hau bufalo batek egin zidan Afrikan. 232 00:18:42,121 --> 00:18:46,291 -Ozta-ozta libratuko zinen. -Bai. Traba egiten dit oraindik. 233 00:18:46,458 --> 00:18:50,462 Hala ere, bi hilabete geroago Amazoniarako bidean nengoen. 234 00:18:50,496 --> 00:18:54,133 Hango jaguarrak oso maltzurrak zirela entzuna neukan. 235 00:18:54,399 --> 00:18:57,436 Ez, ez. Kirola, ez, inolaz ere. 236 00:18:57,636 --> 00:19:00,572 Egoera nonahi da txarra gaur egun. 237 00:19:00,639 --> 00:19:05,310 Gau batean, dendan nengoen, nire ohiko buruko minez… 238 00:19:05,410 --> 00:19:09,648 …eta pentsakizun izugarri bat sortu zitzaidan garunean. 239 00:19:09,781 --> 00:19:12,851 Ehizaz aspertzen hasia nintzen. 240 00:19:13,218 --> 00:19:15,888 Hain pentsamendu izugarria al da? 241 00:19:15,988 --> 00:19:21,026 Ehiza beste grina guztien akuilua izan denean, bai. 242 00:19:21,026 --> 00:19:23,695 Ehizarekiko maitasuna galtzean, galdu nuen… 243 00:19:23,695 --> 00:19:28,233 …bizitzarekiko maitasuna, eta maitasunarekikoa. 244 00:19:31,170 --> 00:19:33,438 Ez dirudi gaizki moldatu zarenik. 245 00:19:33,472 --> 00:19:37,176 Neure burua basatiaren mailaraino beheratzen ere saiatu nintzen. 246 00:19:37,176 --> 00:19:41,413 Bikain ikasi nuen tartariar gerra-arkua erabiltzen. 247 00:19:42,181 --> 00:19:43,448 Tartariar zer? 248 00:19:44,183 --> 00:19:47,553 Tartariar gerra-arkua. Horko hori. 249 00:19:51,190 --> 00:19:53,592 Polita da. 250 00:19:53,892 --> 00:19:56,662 Gaur egun ere nahiago dut horrekin ehizatu… 251 00:19:56,695 --> 00:19:58,130 …nahiz hiltzaileegia den. 252 00:19:58,163 --> 00:20:01,200 Ez nuen, ordea, arma berri bat behar… 253 00:20:01,967 --> 00:20:04,269 …animalia berri bat baizik. 254 00:20:04,303 --> 00:20:07,639 -Animalia berri bat? -Horixe. 255 00:20:08,941 --> 00:20:10,375 Aurkitu al zenuen? 256 00:20:11,610 --> 00:20:13,111 Bai. 257 00:20:14,079 --> 00:20:21,286 Hemen, nire uhartean, jokorik arriskutsuenean nabil ehizean. 258 00:20:21,853 --> 00:20:26,024 "Jokorik arriskutsuena?" Tigreez ari zara? 259 00:20:26,225 --> 00:20:28,327 Tigreez? Ez. 260 00:20:29,061 --> 00:20:34,600 Tigreak ez ditu atzaparrak eta letaginak baizik. 261 00:20:35,367 --> 00:20:39,905 Piztia arraroren bat omen dabil ur hauetan orroka. Hori al da? 262 00:20:46,979 --> 00:20:50,249 Alferrik da. Ez dizu esango. 263 00:20:50,515 --> 00:20:53,518 Bere trofeo-gela ikusten ere ez dizu utziko… 264 00:20:53,652 --> 00:20:57,789 …zera handi horren ehizara zu eramatea erabakiko duen arte. 265 00:20:57,856 --> 00:21:02,894 Nire sekretu bakarra da, nire gonbidatuentzat ezustekoa… 266 00:21:02,894 --> 00:21:05,063 …euri-egun aspergarrietarako gordea. 267 00:21:05,130 --> 00:21:09,468 Joko horretan parte hartzen utzi beharko didazu, bai horixe. 268 00:21:09,635 --> 00:21:12,371 Oraindik ez du huts egin. 269 00:21:12,437 --> 00:21:14,773 Ondo dagoela esaten badu, ondo dago. 270 00:21:14,740 --> 00:21:18,143 Aditua da likoretan, aztia da kontratuekin… 271 00:21:18,176 --> 00:21:20,545 …pianoa jotzen du! Denetik! 272 00:21:20,812 --> 00:21:24,182 Anfitrioi ona da eta aditu ona, ezta, kondea? 273 00:21:24,216 --> 00:21:24,850 Bai, bai. 274 00:21:24,883 --> 00:21:29,087 Ehizara eraman nahi nauzu? Esan, ba. Lagunak gara. 275 00:21:29,087 --> 00:21:31,723 Festa handi bat egin, mozkortu, eta ehizara joango gara. 276 00:21:31,790 --> 00:21:33,558 Ikuspegi zeharo zibilizatua. 277 00:21:33,592 --> 00:21:38,430 Hau egingo dugu: nire etxera etorriko zara, Adirondacksera. 278 00:21:38,463 --> 00:21:42,301 Auto pribatu bat edukiko dugu, likorea eta neska gazteak… 279 00:21:42,301 --> 00:21:46,338 …eta gidariek ondo portatzera behartuko dituzte oreinak. 280 00:21:46,371 --> 00:21:48,607 Hobe dugu gaiz aldatzea. 281 00:21:48,573 --> 00:21:51,376 Ederki. Gaiz aldatu. 282 00:21:51,343 --> 00:21:53,612 Badakit! Pianoa jo. 283 00:21:53,612 --> 00:21:55,847 Zuk hala nahi baduzu… 284 00:21:55,847 --> 00:22:00,218 Ideia ona. Pianoa jo. Utzi niri, eta dena konponduko dut. 285 00:22:00,352 --> 00:22:02,754 Beharbada, kondeak ez du jo nahiko. 286 00:22:04,022 --> 00:22:06,258 Zu beti festa zapuzten! 287 00:22:06,391 --> 00:22:08,727 Utzi bakean. Badakit pianoa non dagoen. 288 00:22:08,794 --> 00:22:10,762 Ez nago edanda. 289 00:22:11,263 --> 00:22:13,131 Sinpletasun xarmagarria! 290 00:22:13,098 --> 00:22:15,500 "Zeharo zibilizatua" esan duzu? 291 00:22:15,534 --> 00:22:18,670 Ardoa eta emakumeak aipatu ditu ehizaren atariko gisa. 292 00:22:18,870 --> 00:22:20,906 Guk, basatiok, badakigu… 293 00:22:20,906 --> 00:22:24,176 …ehiza amaitu arte ez dela agertzen gizona. 294 00:22:24,343 --> 00:22:26,345 Gosari aurreko koktela dirudi. 295 00:22:26,345 --> 00:22:29,181 Ugandi buruzagiek badute esapide bat: 296 00:22:29,214 --> 00:22:32,150 "Ehizatu lehenik gizona; gero, emakumea". 297 00:22:32,551 --> 00:22:36,588 -Nonahiko basatien ustea da hori. -Berezko sena da. 298 00:22:36,588 --> 00:22:40,258 Zer da emakumea? Baita bera bezalako emakumea… 299 00:22:40,258 --> 00:22:43,395 …hilketak odola bizkortzen digun arte? 300 00:22:43,362 --> 00:22:46,898 -Ez dakit, ba. -"Ez dakit, ba"? 301 00:22:47,532 --> 00:22:49,134 Zuek, estatubatuarrak! 302 00:22:49,134 --> 00:22:51,970 Grina batek bestea dakar. 303 00:22:52,003 --> 00:22:55,574 Hil ezazu! Gero, maita ezazu. 304 00:22:55,607 --> 00:22:59,678 Hori jakitean, estasia zer den jakingo duzu. 305 00:23:02,147 --> 00:23:03,749 O, Martin! 306 00:23:06,418 --> 00:23:09,421 Hona Zaroff, pianoaren erregea… 307 00:23:09,454 --> 00:23:11,590 …Branca bere uhartearen orduan. 308 00:23:11,623 --> 00:23:13,024 Tira, kondea, erakutsiezu. 309 00:23:13,024 --> 00:23:16,128 -Zer iradokitzen didazu? -Doinu polit bat. 310 00:23:16,194 --> 00:23:18,196 Baina intelektuala, ez, bart gauekoa bezalakoa. 311 00:23:18,230 --> 00:23:20,665 -Doinu polit bat! -Bai, ba. 312 00:23:46,258 --> 00:23:48,026 Haren ehiza-txakurrak. 313 00:23:48,093 --> 00:23:49,795 Baxuago hitz egin, eta entzun. 314 00:23:49,795 --> 00:23:51,663 Ez da egia txalupa hondatuta dagoela. 315 00:23:51,663 --> 00:23:55,300 Ontzia atzo irteten eta gaur itzultzen entzun dut. 316 00:23:55,300 --> 00:23:58,537 -Ez dizue uzten lehorrera itzultzen? -Ez. 317 00:23:59,871 --> 00:24:03,475 Bi pertsona xarmagarriren lagunarteaz gozatu nahiko du. 318 00:24:03,508 --> 00:24:07,012 Birena, agian. Duela astebete lau ginen. 319 00:24:07,078 --> 00:24:11,116 -Beste biak desagertu egin dira. -Zer esan nahi duzu? 320 00:24:11,116 --> 00:24:15,220 Gau batean, trofeo-gelara eraman zuen kondeak marinel bat. 321 00:24:15,754 --> 00:24:18,490 Harrizko eskaileratik jaitsita. 322 00:24:19,057 --> 00:24:20,659 -Burdinazko atea? -Bai. 323 00:24:21,026 --> 00:24:23,795 Handik bi gaura, beste marinela eraman zuen. 324 00:24:23,829 --> 00:24:26,698 Geroztik ez ditugu ikusi. 325 00:24:27,132 --> 00:24:30,702 -Haietaz galdetu diozu? -Ehizara joan direla esaten du. 326 00:24:30,735 --> 00:24:33,371 Kontuz! Guri begira dago. 327 00:24:33,472 --> 00:24:35,774 Barre egizu, zerbait barregarria esan banu bezala. 328 00:24:36,208 --> 00:24:40,178 -Oker egon behar duzu. -Orain, ez. 329 00:24:40,545 --> 00:24:42,414 Txalo egin. 330 00:24:45,951 --> 00:24:48,753 -Hori duk! -Eskerrik asko. 331 00:24:48,787 --> 00:24:51,556 Ikusten? Musuka aritzen da teklekin, ezta? 332 00:24:51,556 --> 00:24:53,291 Zoragarria! Ez gelditu. 333 00:24:53,291 --> 00:24:57,729 Huts egin dut gure entzuleen arreta osoa neureganatu nahian. 334 00:24:57,762 --> 00:25:02,734 Gertatutakoaren ondoren, Rainsfordi kosta egingo zaio kontzentratzea. 335 00:25:02,767 --> 00:25:06,037 Zeure buruaren aitzakian ari zara. 336 00:25:06,071 --> 00:25:09,908 Goibeldura sumatzen dut begi eder horietan. 337 00:25:09,941 --> 00:25:11,409 Barkaidazu. 338 00:25:12,577 --> 00:25:15,547 Kondea maistra zorrotz bat baino okerragoa da. 339 00:25:15,580 --> 00:25:18,049 Ume bihurriak bezala bidaltzen gaitu gauero ohera. 340 00:25:18,183 --> 00:25:19,918 Ez, laztana, ez. 341 00:25:21,319 --> 00:25:23,688 Ume xarmagarriak. 342 00:25:26,057 --> 00:25:27,826 Entzun diozu, arreba? 343 00:25:27,859 --> 00:25:30,662 Zoaz bizkor eskaileretan gora, eta ez traba egin helduei. 344 00:25:30,862 --> 00:25:34,032 Honen ondoren, joan egin beharko dut. 345 00:25:33,965 --> 00:25:35,967 -Gabon, Rainsford jauna. -Gabon. 346 00:25:36,535 --> 00:25:38,069 Gosarian ikusiko dugu elkar. 347 00:25:38,069 --> 00:25:40,005 -Gabon. -Gabon. 348 00:25:39,971 --> 00:25:43,775 Gabon, arreba. Ez dugu gosarian elkar ikusiko. 349 00:25:47,212 --> 00:25:50,649 Ez naiz begirunez ari zurekin. 350 00:25:50,649 --> 00:25:52,918 Logaleak egongo zara zu ere. 351 00:25:52,951 --> 00:25:57,122 -Bai, nekatuta nago. -Ivanek zure gela erakutsiko dizu. 352 00:26:02,260 --> 00:26:05,130 Martin, goiz oheratu. 353 00:26:05,430 --> 00:26:09,367 Ez kezkatu. Kondeak zainduko nau. 354 00:26:09,568 --> 00:26:11,536 Bai horixe. 355 00:26:27,786 --> 00:26:30,255 -Gabon, ba. -Gabon, jauna. 356 00:26:30,255 --> 00:26:32,223 Ondo lo egin. 357 00:26:41,600 --> 00:26:47,172 -Bizitza luze bati. -Bizitza luze bati. 358 00:26:48,540 --> 00:26:53,211 Esadazu, Trowbridge jauna, nekatuta zaude zu ere? 359 00:26:53,345 --> 00:26:56,648 Nekatuta? Ni? Badakizu ezetz. 360 00:26:56,715 --> 00:27:00,218 Gu biok antzekoak gara. 361 00:27:00,218 --> 00:27:02,887 Gauez esna eta egunez lo. 362 00:27:03,288 --> 00:27:04,756 Gabon. 363 00:27:06,091 --> 00:27:09,127 Zer egingo dugu? 364 00:27:12,464 --> 00:27:14,666 Zein da ideia handia? 365 00:27:15,166 --> 00:27:22,641 Beharbada, gaur gauean nire trofeo-gela ikusi nahiko duzu. 366 00:27:22,674 --> 00:27:24,342 Zure trofeo-gela? 367 00:27:24,509 --> 00:27:30,582 Ziur nago oso interesgarria irudituko zaizula. 368 00:27:30,649 --> 00:27:32,450 A zer ideia ona! 369 00:27:32,417 --> 00:27:36,421 Orain kideak gara. Akabo sekretuak, ezta? 370 00:27:36,454 --> 00:27:39,658 -A zer gaua pasatuko dugun. -Hori espero dut. 371 00:27:39,658 --> 00:27:43,128 Zu eta ni, lagunak! Elkarrekin dibertituko gara. 372 00:27:43,128 --> 00:27:45,330 Hain zuzen ere. 373 00:27:45,597 --> 00:27:50,502 -Elkarrekin dibertituko gara. -Hori duk, motel! 374 00:28:28,907 --> 00:28:30,842 Mesedez, utzidazu sartzen. 375 00:28:30,842 --> 00:28:34,512 Barkatu traba egitea, baina izututa nago. 376 00:28:34,713 --> 00:28:36,915 -Zakurrengatik? -Anaiagatik. 377 00:28:36,948 --> 00:28:40,518 Ordu pila daramat beraren zain. Bere gelara ere joan naiz. 378 00:28:40,552 --> 00:28:41,753 Ez dago han! 379 00:28:41,886 --> 00:28:45,156 -Nonbaiten egongo da kondearekin. -Horrexek ikaratzen nau. 380 00:28:45,190 --> 00:28:49,127 Zaroff kondeak badu asmoren bat anaiarentzat eta niretzat. 381 00:28:49,194 --> 00:28:53,331 -Anaiak okerren bat izan ote du? -Ez dakit, aurkitu egin behar dugu. 382 00:28:53,364 --> 00:28:57,135 -Lagunduko didazu? -Bai noski. 383 00:28:57,335 --> 00:29:00,872 -Nora joan ote da? -Nora joan ziren besteak? 384 00:29:02,774 --> 00:29:05,143 Burdinazko atea. 385 00:29:05,276 --> 00:29:07,479 Behean elkartuko gara bost minutu barru. 386 00:29:07,479 --> 00:29:09,314 Eskerrik asko. 387 00:29:37,175 --> 00:29:39,978 Zer arraroa! Itxi gabe dago. 388 00:30:32,831 --> 00:30:34,732 Zaroff! Behera dator! 389 00:30:34,732 --> 00:30:36,835 Atzera, azkar! 390 00:31:12,170 --> 00:31:13,872 -Non dago nire anaia? -Trowbridge andereñoa! 391 00:31:13,872 --> 00:31:15,874 Non dago nire anaia? 392 00:31:30,822 --> 00:31:33,024 Hil egin duzu! 393 00:31:33,424 --> 00:31:36,127 Nire anaia hil duzu! 394 00:31:36,094 --> 00:31:37,328 Zuk! 395 00:31:37,328 --> 00:31:39,597 -Genghis! -Zergatik…? 396 00:31:58,917 --> 00:32:00,952 Tira, Rainsford maitea. 397 00:32:00,952 --> 00:32:04,188 Zu ez zaitut tratatu nahi nire beste gonbidatuak bezala. 398 00:32:04,222 --> 00:32:06,524 Zu eta biok ehiztariak gara. 399 00:32:08,259 --> 00:32:11,696 Hau da, beraz, zure jokorik arriskutsuena? 400 00:32:12,463 --> 00:32:15,967 Bart gauean esan nahi nizun, baina Trowbridge andereñoa… 401 00:32:16,000 --> 00:32:17,635 Animalia bezala ehizatu duzu! 402 00:32:17,635 --> 00:32:19,704 Badakit zer uste duzun, baina oker zaude. 403 00:32:19,704 --> 00:32:22,840 Mozkortu gabe eta kirolerako prest zegoen bidali dudanean. 404 00:32:22,807 --> 00:32:26,411 Bi ordu hemen lotuta, eta bere onera etorri da. 405 00:32:26,477 --> 00:32:28,246 Maniakoa alaena! 406 00:32:28,746 --> 00:32:32,283 Bai, bai. Askatuko zaitut, bukatzen dugunean. 407 00:32:32,350 --> 00:32:37,021 Laino-Zulo paduran barrena ihes egiten saiatu da txoro hori. 408 00:32:37,088 --> 00:32:39,557 Nire uhartea hornitzen hasi nintzenean… 409 00:32:39,590 --> 00:32:42,293 …txantxetan ari nintzela uste zuten nire gonbidatu askok. 410 00:32:42,327 --> 00:32:44,896 Beraz, trofeo-gela hau egin nuen. 411 00:32:44,963 --> 00:32:47,865 Hona ekartzen ditut beti ehiza baino lehen. 412 00:32:47,966 --> 00:32:50,435 Ordubete nire trofeoekin… 413 00:32:50,468 --> 00:32:53,304 …eta eginahalak egiten dituzte nigandik ihes egiteko. 414 00:32:53,338 --> 00:32:55,740 Nondik ateratzen dituzu gizajo horiek? 415 00:32:55,840 --> 00:33:00,645 Probidentziak arrezife arriskutsuz hornitu zuen nire uhartea. 416 00:33:00,778 --> 00:33:03,881 Baina buia argitsu batzuek ubide segurua markatzen dute. 417 00:33:04,182 --> 00:33:07,418 Ez dute beti markatzen. 418 00:33:07,618 --> 00:33:10,021 -Aldatu egiten dituzu. -Hain zuzen ere. 419 00:33:10,154 --> 00:33:12,490 Tamalez, zure yatea hondatu du… 420 00:33:12,557 --> 00:33:14,826 …baina elkartu egin gaitu. 421 00:33:14,859 --> 00:33:17,428 Erdi itota hartzen duzu jendea hondoratzen dituzun ontzietatik… 422 00:33:17,462 --> 00:33:19,163 …eta ehizatu egiten dituzu gero. 423 00:33:19,230 --> 00:33:23,634 Begirunez tratatzen ditut: janari ona, ariketa… 424 00:33:23,634 --> 00:33:26,337 Sasoi onean egoteko behar duten guztia! 425 00:33:26,371 --> 00:33:29,440 -Haiek odol hotzean ehizatzeko. -O, ez! 426 00:33:29,474 --> 00:33:31,943 Gizon aspergarri honekin, beharbada, bai. 427 00:33:32,010 --> 00:33:35,013 Baina, gehienetan, ematen dizkiet ehiza-arropak… 428 00:33:35,079 --> 00:33:37,849 …aizkolari-labana eta egun beteko aurrerapena. 429 00:33:37,815 --> 00:33:42,387 Eta gauerdia arte itxaroten dut ilunpean abantaila har dezaten. 430 00:33:42,420 --> 00:33:44,555 Eta bakarren batek ihes egiten badit egunsentirako… 431 00:33:44,522 --> 00:33:47,291 …hark irabazten du jokoa. 432 00:33:48,159 --> 00:33:50,661 Demagun ez duela ehizatua izan nahi. 433 00:33:53,064 --> 00:33:56,134 Honekin artista hutsa da Ivan. 434 00:33:57,301 --> 00:34:02,040 Ehiza aukeratzen dute beti. 435 00:34:02,373 --> 00:34:04,142 Eta irabazten dutenean? 436 00:34:08,846 --> 00:34:12,050 Gaur arte ez dut inoiz galdu. 437 00:34:12,150 --> 00:34:15,186 Ikusiko duzu joko honek merezi duela. 438 00:34:15,219 --> 00:34:18,856 Hurrengo ontzia iristean, kirola bikain egingo dugu elkarrekin. 439 00:34:18,890 --> 00:34:22,593 Zu, arratoi erailea! Ehiztaria naiz, ez hiltzailea! 440 00:34:22,693 --> 00:34:25,863 Nirekin ehizatuko duzula esazu. 441 00:34:27,065 --> 00:34:28,933 Gizonak ehizatu? 442 00:34:29,600 --> 00:34:32,570 Nirekin ehizatuko duzula esazu! 443 00:34:37,442 --> 00:34:38,743 Ez? 444 00:34:39,677 --> 00:34:41,412 Zer uste duzu naizela? 445 00:34:42,580 --> 00:34:47,919 Bere uste sendoak ondorio logikora eramaten ausartzen ez den norbait. 446 00:34:48,186 --> 00:34:54,892 Beraz, ba, haien atzetik joan beharko duzu. 447 00:34:56,294 --> 00:34:58,129 Zer esan nahi duzu? 448 00:34:58,796 --> 00:35:01,632 Ez diot hurrengo ontziari itxarongo. 449 00:35:02,800 --> 00:35:06,370 4rak. Laster argituko du egunak. 450 00:35:10,141 --> 00:35:13,611 Tira, Rainsford jauna, ez dezagun denborarik gal. 451 00:35:27,125 --> 00:35:29,026 Ivan. 452 00:35:34,265 --> 00:35:36,567 Zure letaginak eta atzaparrak. 453 00:35:37,135 --> 00:35:39,737 Bob! Bob! 454 00:35:51,549 --> 00:35:52,750 Ivan. 455 00:35:52,917 --> 00:35:56,287 Bob! Zer egingo dizute? 456 00:35:56,287 --> 00:35:58,556 -Ehizatu egingo naute. -Ez, Trowbridge andereñoa. 457 00:35:58,589 --> 00:36:00,324 Aire zabaleko xakea. 458 00:36:00,324 --> 00:36:05,163 Bere adimena nirearen aurka. Bere trebezia nirearen aurka. 459 00:36:05,930 --> 00:36:09,700 -Eta saria? -Saria? 460 00:36:09,634 --> 00:36:12,370 Gogora ezazu bart arratsean esan dudana. 461 00:36:12,870 --> 00:36:15,473 Norbait hil ondoren bakarrik… 462 00:36:15,506 --> 00:36:19,110 …ezagutzen du gizonak maitasunaren estasia. 463 00:36:20,278 --> 00:36:22,480 Demagun galtzen duzula. 464 00:36:22,980 --> 00:36:24,949 Ez banu… 465 00:36:24,916 --> 00:36:28,019 …nola esan…? Ez bazaitut aurkitzen… 466 00:36:28,019 --> 00:36:32,323 …gauerditik egunsentia arte, libre utziko zaituztet biak. 467 00:36:32,690 --> 00:36:35,526 -Zurekin joango naiz. -Ez. Zu ere hilko zaitu. 468 00:36:35,626 --> 00:36:38,696 Ez. Sekula ez dut animalia emerik hiltzen. 469 00:36:39,063 --> 00:36:42,099 Zuk galtzen baduzu, aise harrapatuko dut bera bizirik. 470 00:36:42,133 --> 00:36:44,302 Ederki. Nirekin eramango dut. 471 00:36:44,335 --> 00:36:47,038 Ahaztuko ez duen aztarna utziko diogu. 472 00:36:51,209 --> 00:36:54,779 Kontuz ibili Laino-Zulo paduran. 473 00:36:56,948 --> 00:37:00,017 Aire zabaleko xakea, Rainsford jauna. 474 00:37:13,331 --> 00:37:15,733 Ez etsi. Irabaziko dugu. 475 00:37:15,700 --> 00:37:18,736 -Besteek ez zuten irabazi. -Guk, bai. 476 00:37:27,878 --> 00:37:29,413 Tira, goazen. 477 00:37:56,474 --> 00:37:58,776 Kilometro pila egin dugula dirudi. 478 00:37:58,809 --> 00:38:04,815 Bai, baina hiru orduko bideak ez gaitu oso urrun eramango. 479 00:38:05,082 --> 00:38:05,783 Goazen. 480 00:38:13,991 --> 00:38:17,328 Pixka bat gehiago, eta maldan behera hasiko da. 481 00:38:17,295 --> 00:38:19,664 Aurki salburik egongo gara. 482 00:38:42,720 --> 00:38:45,156 Ez naiz harritzen bera hain ziur egotea. 483 00:38:45,189 --> 00:38:47,892 Uhartea ez da orein-parke bat baino handiagoa. 484 00:38:47,925 --> 00:38:49,360 O, Bob! 485 00:38:50,428 --> 00:38:52,363 Tira. 486 00:38:53,264 --> 00:38:55,199 Zer egingo dugu? 487 00:38:55,199 --> 00:38:59,904 Ez gara hondoratzetik salbatu ero horri guri kalte egiten uzteko. 488 00:38:59,804 --> 00:39:03,374 Ez nuen zurekin etorri behar. Bakarrik, irabaziko zenioke. 489 00:39:03,407 --> 00:39:06,977 Bakarrik? Eta basati horrekin zu utzi? 490 00:39:07,178 --> 00:39:08,746 Ezta pentsatu ere. 491 00:39:10,381 --> 00:39:13,117 Bera kezkaraziko duen zerbait pentsatu behar dugu. 492 00:39:13,084 --> 00:39:16,053 Ez zaitez harengana hurbildu, tiro egingo zaitu eta. 493 00:39:16,087 --> 00:39:18,556 Oihanean, dena ez da arma. 494 00:39:18,522 --> 00:39:22,393 Ikusi duzu hango zuhaitz makurtu hori? 495 00:39:22,426 --> 00:39:26,497 -Pasatu berria duguna? -Bai. Begira. 496 00:39:29,600 --> 00:39:33,237 Ikusten? Adar eusle hau mozten badiogu… 497 00:39:33,270 --> 00:39:35,272 …zuhaitz erori hau malaysiar tranpa bikaina izango da. 498 00:39:35,306 --> 00:39:36,807 Malaysiar tranpa? Zer da hori? 499 00:39:36,807 --> 00:39:39,710 Gizonak hiltzeko tresna bat, natiboek erabilia. 500 00:39:39,744 --> 00:39:41,612 Honek geldituko du ero hori. 501 00:39:41,679 --> 00:39:44,181 Tamalez, ordu batzuk beharko ditugu hau prestatzeko. 502 00:39:44,215 --> 00:39:45,383 Gauerdia arte ez omen da abiatuko. 503 00:39:45,416 --> 00:39:48,853 Egia da. Laguntzen badidazu, astia izango dugu. 504 00:39:48,919 --> 00:39:50,621 Ebaki ditzagun liana sendo batzuk. 505 00:39:54,859 --> 00:39:57,728 Ia prest dago. 506 00:39:57,995 --> 00:40:00,698 Zure eskumuturrekoak nire gorbata bideratuko du. 507 00:40:00,731 --> 00:40:03,467 Duela ordubete abiatuko zen. 508 00:40:03,834 --> 00:40:07,938 Kontuz! Hori ukitu, eta 2 tonako zuhaitza gainera erokiko zaizu. 509 00:40:07,972 --> 00:40:09,673 Egur hau burdina bezain gogorra da. 510 00:40:09,673 --> 00:40:11,008 Ondo aterako da? 511 00:40:11,142 --> 00:40:14,345 Tranpa honetatik ez da inor bizirik irten. 512 00:40:14,345 --> 00:40:19,116 Begira. Hau ukitzen baduzu, bultzagailu hori askatuko du. 513 00:40:19,083 --> 00:40:22,586 Eta ezingo du enborra behera erortzea eragotzi. 514 00:40:22,620 --> 00:40:26,357 Erori egingo da, eta azpian daukan guztia zanpatuko du. 515 00:40:28,592 --> 00:40:30,261 Begira. 516 00:40:35,299 --> 00:40:38,269 Prest gaude. Hurbiltzen utziko diogu. 517 00:40:53,851 --> 00:40:56,020 Emadazu labana. 518 00:41:54,545 --> 00:41:56,413 Irten, Rainsford! 519 00:41:56,413 --> 00:41:58,349 Zertarako hau luzatu? 520 00:41:58,649 --> 00:42:00,618 Ez dut huts egingo. 521 00:42:00,651 --> 00:42:02,686 Sentitu ere ez duzu egingo. 522 00:42:04,054 --> 00:42:07,224 Ez zenuen, ba, usteko lehoinabarren ehiztari bat… 523 00:42:07,157 --> 00:42:09,927 …zelata horretan eroriko zenik? 524 00:42:15,399 --> 00:42:19,403 Ondo da. Lehoinabarrarena egitea aukeratu baduzu… 525 00:42:19,336 --> 00:42:23,107 …lehoinabarra bezala ehizatuko zaitut. 526 00:42:40,024 --> 00:42:42,960 Itxaron. Baliteke tranpa bat izatea. 527 00:43:05,516 --> 00:43:06,617 Eve! 528 00:43:17,595 --> 00:43:19,496 Zergatik joan da? 529 00:43:19,496 --> 00:43:22,833 Jolasean ari da gurekin, katua saguarekin bezala. 530 00:43:22,866 --> 00:43:23,834 Zer esan nahi duzu? 531 00:43:23,834 --> 00:43:26,337 Lehoinabarrak bezala ehizatuko omen gaitu. 532 00:43:26,370 --> 00:43:27,838 Errifle astunaren bila joan da. 533 00:43:27,838 --> 00:43:30,674 Erriflea? Bob, hemendik atera behar dugu! 534 00:43:30,608 --> 00:43:32,543 -Korri, azkar! -Eve, itxaron! 535 00:43:52,930 --> 00:43:55,799 -Ez, ezetz! -Ez gelditu! 536 00:43:55,833 --> 00:43:58,369 Itxaron! Hori Laino-Zulo da. 537 00:43:58,435 --> 00:44:02,039 -Laino-Zulo? -Besteak harrapatu dituen padura. 538 00:44:02,139 --> 00:44:04,141 Hor ezin diogu aurrea hartu. 539 00:44:04,141 --> 00:44:07,277 -Ez dago beste lekurik! -Hori espero du berak. 540 00:44:07,277 --> 00:44:10,748 Bi ordu ditugu. Burua erabili behar dugu hanken ordez. 541 00:44:10,814 --> 00:44:15,085 -Baina berak erriflea edukiko du. -Eta guk tranpa. Begira! 542 00:44:15,552 --> 00:44:18,422 Zorabiatu egiten nau. 543 00:44:25,996 --> 00:44:27,531 Hau estaliko dugu. 544 00:44:28,032 --> 00:44:31,101 Zaroff jauna hemen erortzean, akabo ehiza. 545 00:44:31,101 --> 00:44:34,505 Mugi! Bildu hostoak eta belarra. Nik adarrak ebakiko ditut. 546 00:46:18,142 --> 00:46:21,578 Oso ondo, Rainsford. 547 00:46:21,512 --> 00:46:23,447 Oso ondo. 548 00:46:23,547 --> 00:46:25,983 Oraindik ez duzu irabazi. 549 00:46:26,784 --> 00:46:28,919 Begiratu ordularia. 550 00:46:31,789 --> 00:46:32,990 Begiratzen ari zara? 551 00:46:33,824 --> 00:46:35,626 Ordu erdi falta da egunsentirako. 552 00:46:35,692 --> 00:46:38,896 Padura edo ez, tarte horretan eutsi diezaiokegu. 553 00:46:39,096 --> 00:46:43,033 Pentsatzen ariko zara, noski, probabilitatea nire kontra dagoela. 554 00:46:43,066 --> 00:46:46,970 Laino artean erriflea erabili ezinik nago. 555 00:46:48,038 --> 00:46:51,608 Ez nauzu gaitzetsiko, eragozpena gainditzen badut. 556 00:50:51,448 --> 00:50:55,485 Orain badakit nola sentitzen ziren nik xaxatutako animaliak. 557 00:54:44,014 --> 00:54:50,587 Achmed, ekar ezazu Trowbridge andereñoa. 558 00:54:51,655 --> 00:54:52,756 Orain! 559 00:55:46,276 --> 00:55:49,546 Rainsford maitea, zorionak. 560 00:55:56,786 --> 00:55:59,155 Irabazi egin didazu. 561 00:56:01,024 --> 00:56:02,158 Oraindik ez. 562 00:56:02,759 --> 00:56:04,894 Bai noski, berriz diot. 563 00:56:11,167 --> 00:56:13,303 Ez zaude… 564 00:56:13,303 --> 00:56:15,505 Zaurituta ere ez zaude. 565 00:56:15,505 --> 00:56:17,941 Zakurrari eman diozu, ez niri. 566 00:56:18,074 --> 00:56:21,144 Arriskatu, eta berarekin jauzi egin dut. 567 00:56:22,178 --> 00:56:24,314 Trikimailu maltzurra. 568 00:56:24,614 --> 00:56:27,417 Pozik onartzen dut neure porrota. 569 00:56:29,219 --> 00:56:32,155 Hau da ontziralekuko giltza. 570 00:56:33,289 --> 00:56:35,392 Trofeo-gelan dago atea. 571 00:56:35,658 --> 00:56:38,461 Zu eta Trowbridge andereñoa berehala joan zaitezkete. 572 00:56:38,495 --> 00:56:39,262 Ez! 573 00:58:06,783 --> 00:58:07,750 Bob! 574 00:58:15,825 --> 00:58:16,860 Eve! 575 00:58:18,862 --> 00:58:20,129 Txalupa! Azkar! 576 00:59:15,184 --> 00:59:17,687 Ezinezkoa! 577 00:59:59,896 --> 01:00:01,864 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz