1 00:00:20,387 --> 00:00:22,889 Altura egokian al dago mapa? 2 00:00:22,922 --> 00:00:24,224 Edo jaistea nahi duzue? 3 00:00:26,226 --> 00:00:27,527 -Ondo. -Ederki. 4 00:00:29,262 --> 00:00:30,163 Duela ordu batzuk... 5 00:00:30,497 --> 00:00:33,033 Lehenengo telebistakoak: Prest zaudete? 6 00:01:15,108 --> 00:01:17,844 GERRAKO LAUSOA 7 00:01:17,844 --> 00:01:22,916 11 ikasgai Robert S. McNamararen bizitzatik 8 00:02:39,459 --> 00:02:41,494 Ea zure ahotsaren ozentasuna nolakoa den. 9 00:02:41,761 --> 00:02:43,396 -Ozen entzuten da nire ahotsa? -Bai, ondo. 10 00:02:43,463 --> 00:02:44,230 Primeran. 11 00:02:45,431 --> 00:02:48,301 Zehatz gogoratzen dut zein esalditan geratu naizen. 12 00:02:48,334 --> 00:02:51,337 Gogoratzen dut nola hasten zen eta nola moztu dudan erdian. 13 00:02:52,272 --> 00:02:53,373 Konponduko duzu. 14 00:02:53,373 --> 00:02:57,177 Ez dut atzera egin nahi, zehatz baitakit zer esan nahi dudan. 15 00:02:57,343 --> 00:02:58,511 -Aurrera! -Ederki. 16 00:02:59,045 --> 00:03:02,649 Edozein buruzagi militarrek onartu beharko du... 17 00:03:02,916 --> 00:03:05,185 ...baldin eta bere buruarekin edo solaskidearekin zintzoa bada... 18 00:03:05,185 --> 00:03:09,022 ...hutsegiteak egin dituela indar militarra aplikatzean. 19 00:03:09,989 --> 00:03:12,692 Jendea hil du, premiarik gabe. 20 00:03:13,693 --> 00:03:15,528 Bere tropak edo besteenak. 21 00:03:15,962 --> 00:03:17,897 Hutsegiteengatik edo irizpide okerrengatik. 22 00:03:18,865 --> 00:03:22,702 Ehunka, milaka, hamarnaka mila, baita, beharbada, ehun mila ere. 23 00:03:23,002 --> 00:03:25,538 Baina ez du naziorik suntsitu. 24 00:03:25,939 --> 00:03:29,742 Ez da hutsegite bera bi aldiz egin behar, hutsegitetik ikasi behar da. 25 00:03:30,243 --> 00:03:33,513 Hala egiten dugu denok. Baliteke hutsegite bera hiru aldiz egitea... 26 00:03:33,546 --> 00:03:35,248 ...baina ez, zorionez, lau edo bost aldiz. 27 00:03:35,348 --> 00:03:38,117 Arma nuklearrekin ez da ikastaldirik izango. 28 00:03:38,318 --> 00:03:40,753 Hutsegite bat egin, eta nazioak suntsituko dituzu. 29 00:03:49,295 --> 00:03:52,332 Nire bizitzan, gerretan parte hartu izan dut. 30 00:03:56,669 --> 00:03:59,839 Hiru urtez Estatu Batuetako armadan II. Mundu Gerran. 31 00:04:02,976 --> 00:04:05,945 Zazpi urtez defentsa-idazkari Vietnamgo gerran. 32 00:04:09,782 --> 00:04:12,752 Hamahiru urtez Munduko Bankuan, munduan zehar. 33 00:04:15,054 --> 00:04:17,023 Nire adinean, 85 urterekin... 34 00:04:17,757 --> 00:04:20,593 Nire adinak bidea ematen dit atzera begiratzeko... 35 00:04:20,627 --> 00:04:23,563 ...eta nire ekintzetatik ondorio batzuk ateratzeko. 36 00:04:28,901 --> 00:04:32,705 Ikasten saiatzea izan da beti nire legea. 37 00:04:33,506 --> 00:04:35,708 Gertatu dena ikasten saiatzea. 38 00:04:37,677 --> 00:04:40,980 Ikasbidea ateratzea eta besteei jakinaraztea. 39 00:04:45,485 --> 00:04:49,656 McNAMARA ETA PENTAGONOA 40 00:04:50,023 --> 00:04:55,395 CBSren ALBISTEAK 41 00:04:56,062 --> 00:04:59,766 Hona Robert McNamara, Estatu Batuetako defentsa-idazkaria. 42 00:05:00,199 --> 00:05:03,469 Bere departamentuak hartzen du herri honetako irabazien %10... 43 00:05:03,469 --> 00:05:05,204 ...eta zergetako dolar bakoitzaren erdia baino gehiago. 44 00:05:05,938 --> 00:05:08,107 Bere lana Washingtongo gogorrena omen da... 45 00:05:08,574 --> 00:05:11,444 ...eta bera da lan honetan aritu direnen artean eztabaidatuena. 46 00:05:12,679 --> 00:05:15,815 Walter Lippmanen arabera, bera da defentsa-idazkaririk onena... 47 00:05:15,915 --> 00:05:19,152 ...eta militarrei kontrol zibila ezarri dien lehena. 48 00:05:19,619 --> 00:05:21,921 Bere aurkariek honela esaten diote: “iruzurtia”... 49 00:05:21,988 --> 00:05:25,425 ...”ordenagailu hankaduna”, “diktadore harroputza”. 50 00:06:04,430 --> 00:06:07,533 Idazkari jauna, gobernukide batzuen bulegoetan antzeman diet... 51 00:06:07,633 --> 00:06:11,637 ...honelako zilarrezko egutegiei. Azalduko diguzu zer diren? 52 00:06:13,106 --> 00:06:16,509 Bai, Kennedy lehendakariak eman zidan. 53 00:06:16,542 --> 00:06:20,079 Egutegian, urriko egun batzuk markatuta daude: 54 00:06:20,113 --> 00:06:21,948 16, 17, 18, 19... 55 00:06:21,981 --> 00:06:28,221 ...20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27 eta 28. 56 00:06:28,221 --> 00:06:32,425 Egun horietan gerra nuklear gorrian sartzeko zori-zorian egon baikinen. 57 00:06:34,394 --> 00:06:42,068 1. ikasgaia: Etsaiarekiko enpatia izan. 58 00:07:15,435 --> 00:07:17,637 Iruzur-estalki baten azpian... 59 00:07:18,304 --> 00:07:22,442 ...Sobiet Batasunak misil nuklearrak sartu zituen... 60 00:07:23,643 --> 00:07:25,278 ...Kuban... 61 00:07:26,078 --> 00:07:28,881 ...90 milioi amerikarri apuntatzen. 62 00:07:35,822 --> 00:07:36,823 Estatu Batuek arma-blokeoa ezarri dute Kuban. 63 00:07:36,856 --> 00:07:39,125 Kennedy sobietarrekin borrokatzeko prest. 64 00:07:39,125 --> 00:07:42,462 CIAk esan zuen buru nuklearrak ez zituztela oraindik bidali. 65 00:07:44,096 --> 00:07:47,266 20 buru omen zekartzaten Poltava izeneko ontzi batean. 66 00:07:53,506 --> 00:07:55,908 180.000 soldadu mobilizatu genituen. 67 00:07:57,076 --> 00:08:00,847 Lehenengo eguneko aire-erasoak 1.080 irteera izan behar zituen... 68 00:08:00,913 --> 00:08:02,648 ...aire-eraso gogorra. 69 00:08:07,553 --> 00:08:08,888 1962ko urriak 16. John F. Kennedy: 70 00:08:08,855 --> 00:08:08,888 “Zer egin behar dugu hurrengo 24 orduetan?” 71 00:08:08,921 --> 00:08:11,657 “Zer egin behar dugu hurrengo 24 orduetan?” 72 00:08:14,627 --> 00:08:16,496 “Bi gauza behar ditugu, nire ustez". 73 00:08:16,662 --> 00:08:20,366 “Lehenengo, eraso-plan berezi bat”. 74 00:08:23,736 --> 00:08:28,875 “Bigarren, horren ondorioak aztertu behar ditugu”. 75 00:08:31,677 --> 00:08:37,083 “Auskalo zer mundutan biziko garen Kubari eraso ondoren”. 76 00:08:38,818 --> 00:08:42,255 “Horraino iritsita, nola geldituko gara?” 77 00:08:43,122 --> 00:08:46,025 “Ez dakit horren erantzuna”. 78 00:08:47,793 --> 00:08:50,997 “Borroka hau areagotzeko aukerak gero eta handiagoak dira... 79 00:08:51,030 --> 00:08:52,632 ...zenbat eta gehiago aipatu... 80 00:08:52,965 --> 00:08:54,800 ...Estatu Batuen arriskua”. 81 00:08:58,905 --> 00:09:00,640 Kennedy ahaleginean ari zen gu gerran ez sartzeko. 82 00:09:00,640 --> 00:09:02,675 Ni ahalegin horretan laguntzen ari nintzaion. 83 00:09:04,310 --> 00:09:06,746 Eta Curtis LeMay jeneralak hau esaten zuen: 84 00:09:06,779 --> 00:09:09,048 ...-ni haren agindutara egon nintzen II. Mundu Gerran-... 85 00:09:09,015 --> 00:09:13,719 “Goazen hara. Suntsi dezagun Kuba erabat”. 86 00:09:34,473 --> 00:09:37,276 Urriaren 27ko larunbat larri hartan... 87 00:09:37,743 --> 00:09:40,346 ...Khrushcheven bi mezu jaso genituen. 88 00:09:42,281 --> 00:09:45,117 Bata ostiral gauean iritsia zen... 89 00:09:45,151 --> 00:09:50,356 ...eta gizon mozkortu edo estresatu batek diktatua zirudien. 90 00:09:51,824 --> 00:09:55,328 Honela zioen: “Ziurtatzen badiguzue ez duzuela Kuba inbadituko... 91 00:09:55,294 --> 00:09:57,196 ...misilak handik aterako ditugu”. 92 00:09:57,196 --> 00:10:00,132 Erantzun ahal izan aurretik, bigarren mezua iritsi zen... 93 00:10:01,434 --> 00:10:03,903 ...eta gogorretan gogorrenek diktatua zirudien: 94 00:10:04,070 --> 00:10:14,413 “Erasotzen badiguzue, prest gauzkazue indarrez erantzuteko”. 95 00:10:14,780 --> 00:10:17,984 Zer egin? Hor geneuzkan mezu biguna eta mezu gogorra. 96 00:10:19,685 --> 00:10:23,789 Kennedy lehendakariaren ondoan, Tommy Thompson zegoen... 97 00:10:24,223 --> 00:10:26,392 ...Estatu Batuen enbaxadore ohia Moskun. 98 00:10:27,293 --> 00:10:31,297 Bera eta bere emaztea Khruschev eta bere emaztearekin bizi izan ziren. 99 00:10:31,797 --> 00:10:33,466 Thompsonek honela hitz egin zion lehendakariari: 100 00:10:34,200 --> 00:10:38,137 “Arren eskatzen dizut mezu bigunari erantzuteko”. 101 00:10:39,071 --> 00:10:42,642 Lehendakariak erantzun: “Ezin dugu. Horrela ez gara inora joango”. 102 00:10:43,776 --> 00:10:47,113 Tommyk erantzun: “Oker zaude”. Kemen handia izan zuen. 103 00:10:48,714 --> 00:10:50,416 1962ko urriak 27. “Ezingo ditugu arma horiek... 104 00:10:50,483 --> 00:10:52,752 ...Kubatik inolaz ere atera”... 105 00:10:52,818 --> 00:10:56,055 ...negoziazio bidez”. 106 00:10:57,657 --> 00:11:00,326 “Ez nator bat, lehendakari”. 107 00:11:00,359 --> 00:11:02,995 “Uste dut badagoela aukerarik...” 108 00:11:03,763 --> 00:11:05,798 “Berak atzera egiteko?” 109 00:11:06,666 --> 00:11:08,501 “Khruscheventzat garrantzitsuena... 110 00:11:08,534 --> 00:11:12,872 ...hau esatea da: “Kuba salbatu nuen; inbasioa geldiarazi nuen”.” 111 00:11:13,072 --> 00:11:17,476 Thompsonek hau pentsatzen zuen: 112 00:11:17,743 --> 00:11:19,945 “Khrushchev sekulako estualdian dago”. 113 00:11:20,046 --> 00:11:22,448 Eta pentsatuko zuen bere artean: “Ene!" 114 00:11:22,581 --> 00:11:27,119 “Tratu bat egiten badugu, hau esan ahal izango diet errusiarrei:” 115 00:11:27,753 --> 00:11:30,823 “Kennedyk Castro suntsitu behar zuen, eta nik eragotzi nion”. 116 00:11:32,458 --> 00:11:34,593 Thompsonek Khrushchev ezagutzen zuenez, hau pentsatzen zuen: 117 00:11:34,994 --> 00:11:36,562 “Khruschevek hau onartuko du”. 118 00:11:37,463 --> 00:11:40,366 Eta Thompsonek arrazoi zuen. Horri deitzen diot nik enpatia. 119 00:11:41,934 --> 00:11:45,037 Beren azalean jartzen saiatu behar dugu... 120 00:11:45,104 --> 00:11:47,707 ...eta beren begien bitartez begiratu... 121 00:11:47,740 --> 00:11:49,909 ...beren pentsamenduak ulertzeko... 122 00:11:50,042 --> 00:11:52,745 ...eta, hala, beren erabakiak eta ekintzak. 123 00:11:59,785 --> 00:12:01,353 Khrushcheven aholkulariek hau esaten zioten: 124 00:12:01,420 --> 00:12:03,255 “Ezin da traturik egin... 125 00:12:03,322 --> 00:12:05,958 ...ez badiguzue presio gutxiago egiten... 126 00:12:05,958 --> 00:12:08,594 ...guk zuei presio gutxiago egiteko eskatzeari utziz. 127 00:12:08,828 --> 00:12:11,831 Gainera, gu Kuba inbaditzen saiatu ginen. 128 00:12:12,898 --> 00:12:17,636 Bahía de Cochinos-ek eragina izango zuen beren pentsaeran. 129 00:12:17,837 --> 00:12:20,072 Baina garrantzitsuagoa izan zen... 130 00:12:20,106 --> 00:12:21,741 ...Kubaren eta Errusiaren ikuspegitik... 131 00:12:21,774 --> 00:12:24,243 ...nik ez nekien gauza bat, eta berek bazekitena. 132 00:12:24,443 --> 00:12:26,545 Alegia, Castro hiltzen saiatu ginela... 133 00:12:26,579 --> 00:12:29,348 ...Eisenhowerren eta Kennedyren eta Johnsonen agindupean. 134 00:12:29,482 --> 00:12:33,619 Gainera, itzal handiko amerikar batzuek inbasioa nahi zuten. 135 00:12:39,825 --> 00:12:42,661 Lehenengo mezuan, Khrushchevek hau esan zuen: 136 00:12:46,665 --> 00:12:49,001 “Zuk eta nik ez genuke sokatik tira egin behar... 137 00:12:50,336 --> 00:12:52,772 ...soka horri zuek gerra-korapilo bat egin baitiozue”. 138 00:12:56,509 --> 00:12:58,878 “Zenbat eta gehiago tiratzen dugun sokatik... 139 00:13:00,646 --> 00:13:02,581 ...orduan eta estuagoa korapiloa”. 140 00:13:06,952 --> 00:13:09,488 “Eta, azkenean, moztu egin beharko da”. 141 00:13:10,790 --> 00:13:14,660 “Eta ez dizut nik argituko horrek zer esan nahi duen”. 142 00:13:16,595 --> 00:13:20,900 “Bi gerretan ibilia naiz, eta badakit gerra bukatzen dela... 143 00:13:21,000 --> 00:13:24,003 ...hiriak eta herriak zanpatu ondoren... 144 00:13:24,503 --> 00:13:27,540 ...heriotza eta txikizioa nonahi eraginez”. 145 00:13:29,375 --> 00:13:30,876 “Hori da gerraren logika”. 146 00:13:34,079 --> 00:13:36,215 “Jendeak ez badu jakinduriaz jokatzen... 147 00:13:36,715 --> 00:13:40,052 ...triku itsuek bezala elkar joko dute... 148 00:13:40,286 --> 00:13:43,823 ...eta elkarren suntzitzea hasiko da”. 149 00:14:04,076 --> 00:14:11,350 2. ikasgaia: Arrazionaltasunak ez gaitu salbatuko. 150 00:14:12,985 --> 00:14:16,322 Esan nahi dut, eta hau oso garrantzitsua da,... 151 00:14:16,355 --> 00:14:18,924 ...suertea izan genuela, azkenik. 152 00:14:19,124 --> 00:14:21,961 Suerteak eragotzi zuen gerra nuklearra. 153 00:14:22,027 --> 00:14:25,064 Gerra nuklearraren zori-zorian egon ginen. 154 00:14:25,364 --> 00:14:28,634 Pertsona zentzudunak. Kennedy zentzuduna zen. 155 00:14:28,701 --> 00:14:32,004 Khrushchev zentzuduna zen. Castro zentzuduna zen. 156 00:14:32,071 --> 00:14:35,708 Zentzudun horiek beren gizarteak suntsitzeko zorian egon ziren. 157 00:14:36,542 --> 00:14:38,911 Eta arrisku hori existitzen da gaur egun. 158 00:14:55,561 --> 00:14:59,431 Kubako Misilen Krisitik hau da ikasgai nagusia: 159 00:15:01,333 --> 00:15:05,304 Giza hutseginkortasuna zehaztu gabe konbinatzen bada... 160 00:15:05,504 --> 00:15:09,275 ...arma nuklearrekin, horrek nazioak suntsituko ditu. 161 00:15:13,913 --> 00:15:15,581 Egokia eta zuzena ote da... 162 00:15:15,681 --> 00:15:20,319 ...gaur egun 7.500 buru nuklear estrategiko edukitzea... 163 00:15:21,720 --> 00:15:26,792 ...eta horietatik 2.500 15 minututan jaurti ahal izatea... 164 00:15:26,825 --> 00:15:29,028 ...gizaki batek hori erabakiko balu? 165 00:15:45,544 --> 00:15:49,848 1992ko urtarrila arte... 166 00:15:50,549 --> 00:15:54,186 ...Castro buru zuen bilera batean, La Habanan, Kuban... 167 00:15:54,253 --> 00:15:58,590 ...ez nuen jakin 162 buru nuklear... 168 00:15:58,657 --> 00:16:00,859 ...-eta horien artean 90 buru nuklear taktiko-... 169 00:16:00,960 --> 00:16:03,963 ...uhartean zeudela jadanik krisiaren unerik larrienetan. 170 00:16:09,134 --> 00:16:11,270 Ezin nuen sinetsi entzuten ari nintzena... 171 00:16:11,537 --> 00:16:14,306 ...eta Castro haserre bizian jarri zitzaidan, hau esan bainion: 172 00:16:14,440 --> 00:16:17,643 “Eten dezagun bilera. Hau erabat berria da niretzat”. 173 00:16:17,676 --> 00:16:19,278 “Ez dakit zuzen itzuli didaten”. 174 00:16:19,745 --> 00:16:21,613 “Hiru galdera dauzkat zuretzat”. 175 00:16:21,714 --> 00:16:24,550 “Lehenengoa: Ba al zenekien buru nuklearrak hemen zeudela?” 176 00:16:24,616 --> 00:16:28,787 “Bigarrena: Hori horrela bada, gomendatuko zenion Khrushchevi... 177 00:16:28,854 --> 00:16:30,990 ...horiek erabil zitzala, Estatu Batuek erasotzen bazizuten?” 178 00:16:31,223 --> 00:16:33,659 “Hirugarrena: Erabili izanez gero, zer gertatuko zitzaion Kubari?” 179 00:16:34,159 --> 00:16:35,995 Castrok erantzun: “Lehena: Banekien hemen zeudela”. 180 00:16:35,995 --> 00:16:38,764 “Bigarrena: ez niokeen Khrushchevi gomendatuko horiek erabiltzeko... 181 00:16:38,797 --> 00:16:40,099 ...gomendatu egin nion!”. 182 00:16:40,199 --> 00:16:43,802 “Hirugarrena: Kubari zer gertatuko zitzaion? Erabat suntsituko zen”. 183 00:16:48,474 --> 00:16:50,909 Hauxe falta izan zitzaigun. 184 00:16:52,111 --> 00:16:53,879 Bera hori onartzeko prest zegoen? 185 00:16:54,046 --> 00:16:55,614 Bai, eta gero hau esan zidan: 186 00:16:55,681 --> 00:16:59,151 “McNamara jauna, baldin eta zu eta Kennedy lehendakaria... 187 00:16:59,184 --> 00:17:02,121 ...nire egoeran egon bazinete, gauza bera egingo zenuten”. 188 00:17:02,154 --> 00:17:05,524 Nik erantzun: “Jainkoarren, ez ahal genuen egingo!” 189 00:17:05,557 --> 00:17:08,660 “Tenplua gure gainera bota? Ene bada!” 190 00:17:12,297 --> 00:17:17,036 Irabazi egin genuen. Misilak atera genituen, gerrarik gabe. 191 00:17:20,239 --> 00:17:22,608 Nire laguntzailea, ni eta bost agintari militar nagusiak... 192 00:17:22,875 --> 00:17:26,345 ...Kennedyrekin bildu ginen. Nik esan nien: “Irabazi dugu”. 193 00:17:26,345 --> 00:17:29,181 “Ez ezazue hori inoiz esan, baina badakigu irabazi dugula”. 194 00:17:29,681 --> 00:17:32,818 Eta LeMayk hau esan zigun: “Irabazi? Demontre, galdu dugu!” 195 00:17:33,085 --> 00:17:35,454 “Gaur bertan ja ta zanpatu behar genituzke!” 196 00:17:40,059 --> 00:17:43,929 LeMayren ustez, arma nuklearrekin borrokatu beharko ginen azkenean... 197 00:17:43,896 --> 00:17:49,701 ...eta hobe genuen guk eraso, haiek baino nagusiago ginen artean. 198 00:18:03,115 --> 00:18:07,519 Orduan, 17-1eko abantaila genuen arma nuklearretan. 199 00:18:08,220 --> 00:18:11,356 Haiek baino 10 aldiz proba gehiago eginak genituen. 200 00:18:13,125 --> 00:18:15,527 Ziur ginen abantaila horri eutsi ahal izango geniola... 201 00:18:15,594 --> 00:18:20,232 ...proba kopurua mugatuz gero. Buruzagiek ezetz esan zuten. 202 00:18:20,432 --> 00:18:24,103 Haiek: “Sobietarrek engainatu egingo gaituzte”. Nik: “Nola?” 203 00:18:25,104 --> 00:18:27,005 Ez didazu sinetsiko, baina hau esan zidaten: 204 00:18:28,107 --> 00:18:30,676 “Ilargiaren atzean probatuko dituzte”. 205 00:18:31,977 --> 00:18:34,146 Erantzun nien: “Burutik jota zaudete”. 206 00:18:34,546 --> 00:18:36,181 “Hori absurdoa da”. 207 00:18:39,418 --> 00:18:45,190 Gaurko jendeari ia ezinezkoa zaio bere burua garai hartan kokatzea. 208 00:18:46,725 --> 00:18:49,261 Idazkari izan naizen zazpi urteetan... 209 00:18:49,261 --> 00:18:52,898 ...Sobiet Batasunarekin gerra egiteko zori-zorian egon gara... 210 00:18:52,965 --> 00:18:54,433 ...hiru une desberdinetan. 211 00:18:54,600 --> 00:18:57,269 24 orduz egunean, urteko 365 egunetan... 212 00:18:57,436 --> 00:19:00,606 ...defentsa-idazkaria izan nintzen 7 urteetan gerra hotza bizi nuen. 213 00:19:02,741 --> 00:19:07,846 Kennedyren administrazioan, 100 megatoiko bonba bat sortu zuten. 214 00:19:08,347 --> 00:19:11,250 Atmosferan probatu zuten. Gogoratzen naiz. 215 00:19:12,618 --> 00:19:15,921 Gerra hotza? Demontre! Gerra beroa izan zen. 216 00:19:19,992 --> 00:19:26,064 Giza arrazak gehiago pentsatu behar luke inor hiltzeaz, gatazkaz. 217 00:19:26,965 --> 00:19:29,368 Hori da XXI. mendean nahi duguna? 218 00:20:00,232 --> 00:20:05,003 Nire lehen oroitzapena: hiri bat pozez lehertzen. 219 00:20:06,104 --> 00:20:10,409 1918ko azaroa zen. Nik bi urte nituen. 220 00:20:13,212 --> 00:20:16,081 Ez duzu sinetsiko ni horretaz gogoratzen naizenik, baina hala da. 221 00:20:16,815 --> 00:20:23,422 Gogoan dut tranbien gainaldeak jendez gainezka zeudela... 222 00:20:23,722 --> 00:20:26,558 ...txaloka, elkarri musu ematen, algaraka. 223 00:20:27,226 --> 00:20:30,062 I. Mundu Gerraren amaiera. Irabazi genuen. 224 00:20:30,829 --> 00:20:33,632 Baina jendea sineste sendo bat ere ospatzen ari zen... 225 00:20:33,632 --> 00:20:35,667 ...amerikar askok uste baitzuen, eta, bereziki Woodrow Wilsonek... 226 00:20:36,001 --> 00:20:38,537 ...gerra hura gerra guztien amaiera zela. 227 00:20:41,039 --> 00:20:46,345 Beren ametsa zen munduak gerora gerra handiak saihestuko zituela. 228 00:20:47,246 --> 00:20:50,482 Nazio handien arteko liskarrak konponduko zirela. 229 00:20:54,319 --> 00:20:58,824 Gogoan dut baita ere ezin nintzela kalera atera lagunekin jolastera... 230 00:20:59,458 --> 00:21:01,593 ...maskara bat jantzi gabe. 231 00:21:01,760 --> 00:21:04,162 Gripe-izurri ikaragarri bat zegoen. 232 00:21:05,297 --> 00:21:08,300 Amerikar pila hil zen: 600.000 lagun. 233 00:21:08,500 --> 00:21:10,502 Eta milioika lagun mundu osoan. 234 00:21:22,514 --> 00:21:26,785 Lehen mailako nire ikasgela egurrezko txabola batean zegoen. 235 00:21:27,185 --> 00:21:28,987 Baina irakasle bikain bat geneukan. 236 00:21:29,321 --> 00:21:33,725 Hilero, azterketa bat egin behar izaten genion irakasle horri. 237 00:21:33,792 --> 00:21:37,729 Azterketa horren emaitzen arabera antolatzen zuen berak ikasgela. 238 00:21:37,996 --> 00:21:41,300 Ilara bertikalak zeuden, eta emaitzarik onena zuena... 239 00:21:41,400 --> 00:21:43,168 ...ezkerreko ilarako lehenengo eserlekuan jartzen zuen. 240 00:21:43,235 --> 00:21:45,904 Eta ni gogotik aritu nintzen lanean aulki horretan esertzeko. 241 00:21:45,937 --> 00:21:49,174 Nire ikaskide gehienak txuriak ziren. 242 00:21:49,474 --> 00:21:50,842 Amerikar protestanteak, alegia. 243 00:21:51,209 --> 00:21:55,080 Baina lehen aulki hartan esertzeko lehiakideak... 244 00:21:55,080 --> 00:21:56,982 ...txinatarrak, japoniarrak eta juduak ziren. 245 00:21:57,416 --> 00:21:59,951 Asteburuetan, ni lagunekin jolasten nintzen. 246 00:21:59,951 --> 00:22:01,720 Haiek, ordea, beren eskola etnikoetara joaten ziren... 247 00:22:01,653 --> 00:22:05,657 ...beren hizkuntza, kultura eta historia ikastera. 248 00:22:05,657 --> 00:22:09,027 Eta irlandar hari irabazteko gogo biziz itzultzen ziren astelehenean. 249 00:22:09,328 --> 00:22:11,496 Baina hori ez zuten oso maiz egiten. 250 00:22:11,897 --> 00:22:15,667 Diputatu batek deitu zizun: “McNamara askojakina”. 251 00:22:15,801 --> 00:22:19,104 Beste batzuek diotenez, zu hara joaten zarenean... 252 00:22:19,338 --> 00:22:21,340 ...beren esperientziari jaramonik egin gabe... 253 00:22:21,340 --> 00:22:23,642 ...haiei ikasbide sinpleak ematen omen dizkiezu. 254 00:22:23,709 --> 00:22:24,943 Hori al da zure jarrera? 255 00:22:25,644 --> 00:22:28,980 Ez. Ez dute jakingo zenbat ez dakidan. 256 00:22:29,348 --> 00:22:30,582 Eta asko da, izan ere. 257 00:22:30,916 --> 00:22:32,651 Ahalegin handia egiten dut... 258 00:22:33,485 --> 00:22:37,656 ...kongresuko eztabaida horiek behar bezala prestatzeko. 259 00:22:37,723 --> 00:22:41,460 100 edo 120 ordu igaroko ditut urtean... 260 00:22:41,493 --> 00:22:43,962 ...kongresuaren aurrean adierazpenak egiten. 261 00:22:43,995 --> 00:22:48,400 Eta ordu horietako bakoitzak hiru edo lau orduko prestaketa behar du. 262 00:22:49,267 --> 00:22:52,704 Jarrera harroputza ere leporatzen dizute. 263 00:22:52,738 --> 00:22:54,740 Eta ez omen duzu hutsegiterik onartzen. Egin duzu hutsegiterik? 264 00:22:54,873 --> 00:22:56,375 Bai horixe. Ene bada! 265 00:22:57,109 --> 00:22:58,910 Ez dizut esango noiz. 266 00:22:59,044 --> 00:23:01,580 Ez badakizu, ez dizut nik esango. 267 00:23:01,913 --> 00:23:02,981 Askotan! 268 00:23:07,085 --> 00:23:10,622 Stanfordgo unibertsitatean sartzea eskatu nuen. Irrikatzen nengoen. 269 00:23:10,822 --> 00:23:14,059 Ezin nuen hura ordaindu, beraz, Berkeleyra joan nintzen. 270 00:23:14,259 --> 00:23:16,061 Matrikula: 52 dolar urtean. 271 00:23:16,428 --> 00:23:18,997 Berkeleyn hasi nintzen, Depresioaren garairik latzenean. 272 00:23:19,097 --> 00:23:21,600 25 milioi gizon langabezian zeuden. 273 00:23:21,933 --> 00:23:26,805 3.500 ikasleko gelatik, ohorezko 3 ikasle hautatu zituzten 2. urtean. 274 00:23:26,838 --> 00:23:29,441 Hiruretako batek Rhodes dirulaguntza bat lortu zuen. 275 00:23:29,574 --> 00:23:30,442 Ni Harvardera joan nintzen. 276 00:23:30,442 --> 00:23:34,946 Hirugarrena lanean hasi, eta 65 dolar irabazten zituen hilean. 277 00:23:36,782 --> 00:23:39,151 Gizartea zori-zorian zegoen... 278 00:23:39,718 --> 00:23:41,887 ...ez dut esango iraultzaren atarian... 279 00:23:41,920 --> 00:23:45,891 Baina Rooseveltek egindako gauza batzuk egin izan ez balitu... 280 00:23:46,024 --> 00:23:48,427 ...askoz indarkeria gehiago izango zen. 281 00:23:49,060 --> 00:23:51,830 Nolanahi ere, han suertatu nintzen. 282 00:23:53,331 --> 00:23:55,667 Inoiz ez nuen Platonen edo Aristotelesen berri izan... 283 00:23:55,667 --> 00:23:57,602 ...Berkeleyn lehenengo urtea egin arte. 284 00:23:57,702 --> 00:23:59,704 Eta Lowenberg irakasleaz oroitzen naiz. 285 00:24:00,105 --> 00:24:01,673 Hura zen filosofia-irakaslea lehenengo urtean. 286 00:24:02,007 --> 00:24:04,242 Irrikatzen egoten nintzen bere eskoletara joateko. 287 00:24:05,710 --> 00:24:12,451 3. ikasgaia. - Badago zerbait norbera baino harago. 288 00:24:15,921 --> 00:24:19,925 Filosofia-eskola gehiago hartu nituen: logika eta etika, bereziki. 289 00:24:23,061 --> 00:24:24,496 Balioak azpimarratzea... 290 00:24:26,198 --> 00:24:28,467 ...norbera baino harago zerbait badagoela... 291 00:24:29,468 --> 00:24:31,670 ...eta gizartearenganako erantzukizuna. 292 00:24:34,873 --> 00:24:37,042 Kaliforniako unibertsitatean gradua lortu ondoren... 293 00:24:37,075 --> 00:24:39,611 ...Harvardeko negozio eskolan bi urtez ikasi nuen. 294 00:24:40,178 --> 00:24:42,180 Eta, gero, San Franciscora itzuli nintzen. 295 00:24:44,983 --> 00:24:47,486 Neska gazte bat kortejatzen hasi nintzen... 296 00:24:47,519 --> 00:24:50,922 ...Berkeleyko lehen astean 17 urterekin ezagutu nuena. 297 00:24:52,224 --> 00:24:53,892 Margaret Craig. 298 00:24:54,793 --> 00:24:58,730 8 edo 9 hilabeteren ondoren, aurreratzen hasia nintzen. 299 00:24:59,197 --> 00:25:01,867 Ezkontzea eskatu nion eta berak baietz esan zidan. 300 00:25:02,000 --> 00:25:06,505 Estatu Batuetan zehar joan zen bidaian izebarekin eta amarekin. 301 00:25:06,705 --> 00:25:08,507 Telegrama bat bidali zidan: 302 00:25:08,673 --> 00:25:12,844 “Ezkon-gonbitak egin behar ditut; zein da zure bigarren izena?” 303 00:25:13,044 --> 00:25:15,247 Telegrama bat bidali nion: “Nire bigarren izena bitxia da”. 304 00:25:15,280 --> 00:25:17,516 Berak erantzun: “Badakit bitxia dela, baina zein da?” 305 00:25:17,582 --> 00:25:20,886 “Strange” (Bitxia). Robert Strange McNamara naiz. 306 00:25:28,793 --> 00:25:31,530 Senar-emazte ezin zoriontsuagoak izan ginen. 307 00:25:34,432 --> 00:25:36,835 Urtebeteren ondoren, gure lehen umea eduki genuen. 308 00:25:38,537 --> 00:25:41,940 Erditzeak 100 dolar balio zuen, eta 10 ordaitzen genien hilero. 309 00:25:44,442 --> 00:25:46,545 Gure bizitzetako egunik zoriontsuenetako batzuk izan ziren. 310 00:25:48,813 --> 00:25:51,116 Gero, gerra iritsi zen. 311 00:26:00,058 --> 00:26:04,229 Irakasle laguntzaile izendatu ninduten; Harvardeko gazteena. 312 00:26:04,629 --> 00:26:07,365 4.000 dolar irabazten nituen urtean. 313 00:26:13,572 --> 00:26:16,741 Harvardeko negozio eskolaren merkatua agortzen ari zen. 314 00:26:17,242 --> 00:26:19,978 Gizonak armadara zihoazen, behartuta edo beren borondatez. 315 00:26:20,078 --> 00:26:23,348 Beraz, dekanoak kontratu bat egin zuen gobernuarekin... 316 00:26:23,715 --> 00:26:25,617 ...ofizialgaien eskola bat ezartzeko... 317 00:26:25,684 --> 00:26:29,821 ...eta Aire Armadako Kontrol Estatistikoa deitu zitzaion. 318 00:26:36,628 --> 00:26:39,698 Hau esan genien: “Ez ditugu zuek bidalitako guztiak onartuko”. 319 00:26:39,764 --> 00:26:41,866 “Aukeratu egingo dugu jendea”. 320 00:26:43,335 --> 00:26:47,472 "Aire armadan sartzen den bakoitzari txartel zulatu bat dagokio". 321 00:26:47,806 --> 00:26:52,043 "Ordenatzeko IBM makinetan sartuko ditugu txartel horiek". 322 00:26:52,377 --> 00:26:53,445 "Eta aukera egingo dugu..." 323 00:26:53,612 --> 00:26:57,983 "...kontuan hartuz adina, ikasketak, lorpenak, emaitzak..." 324 00:27:00,685 --> 00:27:02,320 Onen-onenen bila genbiltzan. 325 00:27:02,921 --> 00:27:06,358 Adimenik onenak, gidaritzarako ahalmenik onena... 326 00:27:07,225 --> 00:27:08,426 ...irizpiderik onena. 327 00:27:20,105 --> 00:27:22,474 Estatu Batuak bonbardatzen hasi berriak ziren. 328 00:27:23,475 --> 00:27:25,343 Egun argiz bonbardatzen genuen. 329 00:27:25,710 --> 00:27:27,979 Galera kopurua oso-oso handia zen. 330 00:27:31,116 --> 00:27:34,386 Beraz, ikerketa bat eskatu ziguten. Eta zer aurkitu genuen? 331 00:27:34,552 --> 00:27:37,222 Abandonuen tasa %20koa zela. 332 00:27:37,422 --> 00:27:39,557 Alemania bonbardatzera Ingalaterratik abiatzen ziren... 333 00:27:39,758 --> 00:27:42,661 ...hegazkinen %20k atzera egiten zuten jomugara iritsi aurretik. 334 00:27:42,661 --> 00:27:45,764 Gure ahalmenen %20 galtzen genuen. 335 00:27:47,198 --> 00:27:50,702 Inprimakiak 1-A zuen izena, eta misioaren txosten bat zen. 336 00:27:51,302 --> 00:27:54,072 Misioa abandonatzen zuenak zergatik idatzi behar zuen han. 337 00:27:54,406 --> 00:27:56,241 Beraz, zera haiek guztiak aztertu genituen. 338 00:27:57,575 --> 00:27:59,377 Eta ondorio hau atera genuen: 339 00:28:00,078 --> 00:28:01,446 Aitzakia merkeak ziren. 340 00:28:01,680 --> 00:28:03,782 Beldurragatik abandonatzen zuten. 341 00:28:03,915 --> 00:28:08,953 Galera-tasa %4koa zen irteera bakoitzeko; 25 irteera zeuden. 342 00:28:08,987 --> 00:28:12,457 Denak ez ziren hilko, noski, baina asko, bai. 343 00:28:12,457 --> 00:28:15,994 Haiek bazekiten, eta jomugara ez joateko arrazoiak aurkitu zituzten. 344 00:28:17,862 --> 00:28:19,798 Beraz, horren berri eman genuen. 345 00:28:25,437 --> 00:28:28,139 Komandanteetako bat Curtis LeMay zen. 346 00:28:28,239 --> 00:28:30,475 B-24en talde baten koronel burua. 347 00:28:31,576 --> 00:28:34,045 Gerran ezagutu dudan komandanterik bikainena zen. 348 00:28:34,045 --> 00:28:39,117 Baina oso borrokalaria zen; askorentzat, basatia. 349 00:28:39,751 --> 00:28:42,587 Txostena irakurri zuen. Agindu bat eman zuen. 350 00:28:42,721 --> 00:28:45,623 Hau esan zuen: “Hegazkin gidarian joango naiz misio bakoitzean”. 351 00:28:45,724 --> 00:28:48,126 Hegazkin bakoitza jomuga gainetik pasatuko da... 352 00:28:48,860 --> 00:28:50,595 ...edo, bestela, eskifaia epaituko dugu. 353 00:28:50,862 --> 00:28:52,797 Abandonu-tasak behera egin zuen egun batetik bestera. 354 00:28:55,033 --> 00:28:56,901 Horrelakoxe komandantea zen. 355 00:28:58,503 --> 00:29:02,073 Jaun-andreok, Estatu Batuetako lehendakaria. 356 00:29:03,742 --> 00:29:06,745 Lagunok, Gabon Gau honetan... 357 00:29:06,945 --> 00:29:09,748 ...10 milioitik gora gizon daude... 358 00:29:09,748 --> 00:29:12,150 ...Estatu Batuetako Armadan soilik. 359 00:29:13,084 --> 00:29:18,123 Duela urtebete, 1.700.000 atzerrian zeuden zerbitzuan. 360 00:29:18,857 --> 00:29:24,295 Uztailaren 1erako, kopuru hori 5 milioiraino handituko da. 361 00:29:25,630 --> 00:29:30,769 Berri txar asko japoniarrentzat etorkizun ez oso urrunean. 362 00:29:32,237 --> 00:29:39,310 4. ikasgaia: Eraginkortasuna maximizatu. 363 00:29:49,788 --> 00:29:53,591 Aire armadak hegazkin berri bat zeukan, B-29a. 364 00:30:01,065 --> 00:30:06,304 B-17ek eta B-24ek Europan 4.500 metrotik bonbardatzen zuten. 365 00:30:08,907 --> 00:30:13,278 Baina hegazkinen aurkako armen eta ehiza-hegazkinen mende zeuden. 366 00:30:14,712 --> 00:30:18,817 Hori konpontzeko, B-29ek goragotik bonbardatu zezaketen. 367 00:30:18,817 --> 00:30:24,222 Eta jomugak eraginkorrago suntsitzen zituzten, ustez. 368 00:30:31,462 --> 00:30:36,334 Aire armadako 8.etik lehenengo B-29en sailera bidali ninduten... 369 00:30:36,401 --> 00:30:38,837 ...58. bonba-hegazkin atalera. 370 00:30:39,270 --> 00:30:43,875 Kansasko baseetatik Indiaraino eraman behar genituen hegazkinok. 371 00:30:45,844 --> 00:30:48,479 Gero, Txinara eraman behar genuen erregaia. 372 00:31:07,866 --> 00:31:11,669 Hegazkinen pistak txinatar langileek eraiki zituzten. 373 00:31:14,439 --> 00:31:16,541 Operazioa erokeria hutsa zen. 374 00:31:20,078 --> 00:31:23,181 Gogoan dut oraindik nola eramaten zituzten arrastaka... 375 00:31:23,214 --> 00:31:28,019 ...arrabol handi haiek, harriak zapaltzeko eta zelaitzeko. 376 00:31:29,254 --> 00:31:32,123 Norbait irristatzen bazen, arrabola gainetik pasatzen zitzaion... 377 00:31:32,156 --> 00:31:34,025 ...barre egin, eta lanean segitzen zuten. 378 00:31:37,295 --> 00:31:40,999 Han ez zegoen erregai-hegazkinik; beraz, B-29 haiek hartu... 379 00:31:40,999 --> 00:31:44,269 ...Indiatik Chengdura hegan joan, erregaia han utzi, eta Indiara. 380 00:31:44,669 --> 00:31:48,139 Chengdu-n erregaia pilatzeko behar hainbat misio egin... 381 00:31:48,206 --> 00:31:54,913 ...Yawatako altzairu fabrikak bonbardatu, eta Indiara itzuli. 382 00:31:57,548 --> 00:31:59,284 Hain gutxi landua genuen... 383 00:31:59,317 --> 00:32:01,753 ...eraginkortasuna maximizatzeko arazo hura... 384 00:32:01,786 --> 00:32:04,355 ...non B-29 batzuek, itzulerako hegaldirako... 385 00:32:04,355 --> 00:32:06,457 ...Chengdunen erregaia utzi ordez, berriz kargatu behar izaten zuten. 386 00:32:10,595 --> 00:32:13,631 Laburbilduz, horrek ez zuen ezertarako balio. 387 00:32:14,499 --> 00:32:17,435 Ondorio hura LeMayk atera zuen... 388 00:32:17,468 --> 00:32:18,503 ...eta buruzagiak konbentzitu zituen... 389 00:32:18,536 --> 00:32:19,938 ...dena Marianak uharteetara eramateko... 390 00:32:19,938 --> 00:32:21,806 ...eta horrek suntsitu zuen Japonia. 391 00:33:03,548 --> 00:33:05,984 LeMayk gauza bakarra zeukan buruan: 392 00:33:07,986 --> 00:33:09,988 Jomuga suntsitzea. 393 00:33:11,756 --> 00:33:15,093 Aire armadako jeneral askok zekiten zenbat hegazkin zeuzkaten... 394 00:33:15,126 --> 00:33:17,228 ...zenbat tona bonba jaurti zituzten, etab. 395 00:33:17,595 --> 00:33:22,000 Baina bera zen aire armadako buruzagi nagusien artean bakarra... 396 00:33:22,033 --> 00:33:25,903 ...jomuga suntsitu bakoitzean galdutako eskifai-tasa... 397 00:33:25,903 --> 00:33:27,605 ...kontuan hartzen zuena. 398 00:33:32,110 --> 00:33:36,748 Guameko uhartean nengoen, bere esanetara, 1945eko martxoan. 399 00:33:39,183 --> 00:33:40,585 Gau hartan bakarrik... 400 00:33:41,019 --> 00:33:46,357 ...hil arte erre genituen 100.000 japoniar Tokion. 401 00:33:46,424 --> 00:33:47,859 Gizon, emakume eta umeak. 402 00:33:52,063 --> 00:33:54,032 Bazenekien hori gertatuko zela? 403 00:33:56,501 --> 00:34:02,507 Gomendio hori eman zuen mekanismoaren baitan nengoen ni. 404 00:34:17,455 --> 00:34:21,325 Bonba-operazioak aztertzen nituen, eraginkorragoak izan zitezen. 405 00:34:21,759 --> 00:34:25,096 Ez, ordea, jende gehiago hiltzeko... 406 00:34:25,296 --> 00:34:28,399 ...etsaia ahultzeko baizik. 407 00:34:31,836 --> 00:34:38,076 Txosten bat idatzi nuen, B-29en eraginkortasuna aztertzen zuena. 408 00:34:39,944 --> 00:34:42,480 Ehiza-hegazkinen eta aire defentsaren gainetik zihoazenez... 409 00:34:42,547 --> 00:34:45,716 ...B-29en galera-tasa askoz baxuagoa zen. 410 00:34:46,284 --> 00:34:49,954 Arazoa zen, ordea, doitasuna ere askoz baxuagoa zutela. 411 00:35:00,865 --> 00:35:02,867 Ez naiz esaten ari... 412 00:35:02,900 --> 00:35:06,104 ...nire txostenak eragin zituela su-bonbardaketak. 413 00:35:09,340 --> 00:35:12,643 Ez dut nire burua zuritu nahi su-bonbardaketen errutik. 414 00:35:12,877 --> 00:35:16,848 Ez dut iradoki nahi nik sartu niola LeMayri buruan... 415 00:35:16,881 --> 00:35:19,951 ...operazio haiek ez zutela batere eraginkortasunik... 416 00:35:19,984 --> 00:35:22,019 ...eta zeharo aldatu behar zirela. 417 00:35:22,120 --> 00:35:23,721 Baina, azkenean, hori egin zuen. 418 00:35:24,555 --> 00:35:29,460 B-29ak 1.550 metrora jaitsi zituen... 419 00:35:29,694 --> 00:35:32,430 ...eta su-bonbez bonbardatzea erabaki zuen. 420 00:35:50,548 --> 00:35:55,286 Gau hartan itzuli ziren B-29etako gizon batzuk galdekatu nituen. 421 00:35:56,387 --> 00:36:00,758 Pilotuz eta inteligentziako galdetzailez betea zegoen gela. 422 00:36:00,825 --> 00:36:02,860 Kapitain gazte bat zutitu zen: 423 00:36:02,960 --> 00:36:05,796 “Jakin nahi nuke zein putakumeri bururatu zaion... 424 00:36:05,897 --> 00:36:10,902 ...7.000 metrora hegan egiteko asmatutako hegazkin bikain hau... 425 00:36:10,935 --> 00:36:14,038 ...1.500 metrora jaistea, eta nik nire kidea galdu dut”. 426 00:36:14,272 --> 00:36:15,840 “Akabatu egin didate”. 427 00:36:17,909 --> 00:36:19,677 LeMayk monosilaboz hitz egiten zuen. 428 00:36:20,545 --> 00:36:25,183 Ez nion sekula entzun bi hitz baino gehiago segidan esaten. 429 00:36:25,216 --> 00:36:29,587 Hau zen bere hiztegia: "Bai, ez, kitto, pikutara..." 430 00:36:30,054 --> 00:36:31,722 Hori besterik ez zuen esaten. 431 00:36:33,457 --> 00:36:35,960 LeMayk ez zuen kritikarik onartzen. 432 00:36:36,394 --> 00:36:38,796 Ez zuen inoiz inorekin eztabaidatzen. 433 00:36:40,898 --> 00:36:42,200 LeMay altxatu egin zen. 434 00:36:43,201 --> 00:36:43,768 “Zergatik gaude hemen?” 435 00:36:47,205 --> 00:36:52,243 “Zuk zure kidea galdu duzu. Zu bezainbat samintzen nau horrek”. 436 00:36:52,543 --> 00:36:54,212 “Nik bidali dut hara”. 437 00:36:55,346 --> 00:36:57,215 “Eta han egona naiz; badakit hori zer den”. 438 00:36:57,882 --> 00:37:02,320 “Baina zuk zeure kidea galdu duzu, eta guk Tokio suntsitu dugu”. 439 00:37:08,059 --> 00:37:10,728 Tokioko 130 kilometro erre ziren. 440 00:37:12,630 --> 00:37:16,701 Tokio egurrezkoa zen, eta gure su-bonbek kiskali egin zuten. 441 00:37:54,071 --> 00:38:01,946 5. ikasgaia: - Proportzionaltasunak izan behar du gerrako ildo nagusia. 442 00:38:02,747 --> 00:38:07,485 Su-bonben aukera nondik etorri zen? 443 00:38:08,986 --> 00:38:15,026 Kontua ez da, berez, su-bonbena. Kontua hau da: 444 00:38:15,126 --> 00:38:18,195 Irabazteko, 100.000 lagun hil behar dituzu gau batean? 445 00:38:18,496 --> 00:38:19,830 Su-bonbez edo beste era batera? 446 00:38:20,097 --> 00:38:22,199 LeMayk garbi erantzungo zukeen baietz. 447 00:38:22,533 --> 00:38:28,472 “McNamara, zer esan nahi duzu? 100.000 japoniar zibil hil ordez... 448 00:38:28,739 --> 00:38:32,043 ...gutxiago hil behar genituela edo bakar bat ere ez?” 449 00:38:32,343 --> 00:38:37,315 “Eta, gero, gure soldaduak Tokioko hondartzetan sarraskitu zitzaten?” 450 00:38:37,315 --> 00:38:40,518 “Hori proposatzen duzu? Hori morala da? Zuhurra da?” 451 00:38:41,085 --> 00:38:43,220 Bonba atomikoa zertarako jaurti... 452 00:38:43,220 --> 00:38:45,423 ...LeMay Japonia erretzen ari bazen? 453 00:38:45,823 --> 00:38:50,127 Eta Tokioren ondoren, beste hiri batzuei eraso zien su-bonbez. 454 00:38:50,328 --> 00:38:53,164 Yokohamaren %58. Yokohama Clevelanden tamainakoa da. 455 00:38:53,197 --> 00:38:55,066 Clevelanden %58 suntsitua. 456 00:38:57,902 --> 00:39:01,439 Tokio New Yorken tamainakoa da. New Yorken %51 suntsitua. 457 00:39:02,239 --> 00:39:05,843 Chattanoogaren baliokidea %99, Toyama, alegia. 458 00:39:07,378 --> 00:39:10,181 Los Angelesen baliokidea, %40, Nagoya, alegia. 459 00:39:12,416 --> 00:39:16,620 Hori dena bonba atomikoa jaurti baino lehenago gertatu zen. 460 00:39:17,588 --> 00:39:21,492 Izan ere, LeMayk eman zuen bonba botatzeko agindua. 461 00:39:23,861 --> 00:39:26,931 Proportzionaltasunak izan behar luke gerrako ildo nagusia. 462 00:39:49,653 --> 00:39:55,159 67 japoniar hiritako %50etik %90era doan jende portzentajea hiltzea... 463 00:39:55,893 --> 00:39:58,462 ...eta, gero, bi bonba atomikoz haiek bonbardatzea... 464 00:39:59,397 --> 00:40:02,233 ...ez zen proportzionala, batzuen ustez,... 465 00:40:03,000 --> 00:40:05,002 ...lortu nahi genituen helburuekiko. 466 00:40:21,285 --> 00:40:24,655 Ez diot Trumani errurik botatzen bonba nuklearra jaurtitzeagatik. 467 00:40:25,122 --> 00:40:27,691 Estatu Batuen eta Japoniaren arteko gerra gizadiaren historiako... 468 00:40:27,658 --> 00:40:29,860 ...gerrarik basatienetako bat izan zen. 469 00:40:30,561 --> 00:40:33,063 Piloto kamikazeak, suizidak, sinestezina! 470 00:40:33,998 --> 00:40:38,536 Kritika daiteke, ordea, giza arrazak orduan eta orain... 471 00:40:39,203 --> 00:40:43,441 ...ez dituela benetan landu “gerrako arauak”. 472 00:40:43,741 --> 00:40:46,677 Ba al zegoen araurik esango zizunik ezin zirela... 473 00:40:46,977 --> 00:40:49,480 ...gau batean 100.000 zibil hil arteraino erre? 474 00:40:52,616 --> 00:40:55,286 LeMayk hau esan zuen: “Gerra galdu izan bagenu... 475 00:40:55,453 --> 00:40:57,354 ...gerrako kriminal gisa epaituko gintuzten”. 476 00:40:57,455 --> 00:40:58,923 Eta arrazoi duela uste dut. 477 00:41:01,625 --> 00:41:03,761 Berak, eta nik ere bai,... 478 00:41:04,695 --> 00:41:07,465 ...gerra kriminalek bezala jokatu genuen. 479 00:41:11,068 --> 00:41:16,474 LeMayk onartu zuen bera egiten ari zena inmoraltzat hartuko zela... 480 00:41:17,575 --> 00:41:19,477 ...baldin eta gerra galdu izan bazuen. 481 00:41:21,512 --> 00:41:23,981 Zergatik da inmorala galduz gero, eta ez da inmorala irabaziz gero? 482 00:42:03,587 --> 00:42:06,390 1964ko martxoak 2. Lyndon B. Johnson: 483 00:42:06,423 --> 00:42:14,064 “Pare bat orrialdeko txosten bat diktatu behar didazu”. 484 00:42:14,098 --> 00:42:20,204 “Hitz arruntak eta esaldi laburrak Vietnamgo egoeraz”. 485 00:42:23,374 --> 00:42:25,442 “Gaur goizean, Scott senatariak hau esan du: 486 00:42:25,442 --> 00:42:28,345 “Gerra ezin bada ez irabazi, ez galdu eta ez abandonatu... 487 00:42:28,646 --> 00:42:32,316 ...horrek ideien ezegonkortasuna adierazten du”. 488 00:42:32,917 --> 00:42:37,555 “Iritzi multzo lauso bat da, adiskidetze-politika urduri bat... 489 00:42:37,555 --> 00:42:39,456 ...eta horrek aztoramena sortzen du”. 490 00:42:41,025 --> 00:42:45,195 “Vietnamen zeren kontra ari garen esplikatzea hutsegite bat da?” 491 00:42:47,831 --> 00:42:53,571 “Zuhurra litzateke, lehendakari, ahalik eta gutxiena esatea”. 492 00:42:53,671 --> 00:42:57,074 “Erantzun zintzoa hau da: Ez dakigu zer gertatzen den han”. 493 00:42:59,076 --> 00:43:03,414 “Telegramen bidez jasotzen ditudan seinaleak oso kezkagarriak dira”. 494 00:43:04,281 --> 00:43:06,684 “Zalantzaz betetako garai bat da”. 495 00:43:09,019 --> 00:43:11,422 1964ko martxoak 10. Lyndon B. Johnson: 496 00:43:11,455 --> 00:43:15,893 “Norbait behar dugu han, plan hobeak asmatuko dizkiguna”. 497 00:43:16,961 --> 00:43:22,232 “Norbaitek plan batzuk egitea nahi dut, haiek harrapatzeko... 498 00:43:22,232 --> 00:43:27,605 ...eta haietako batzuk hiltzeko. Hori da egin nahi dudana”. 499 00:43:28,706 --> 00:43:33,677 “Saiatuko naiz helburu hori beteko duen zerbait zuri ekartzen”. 500 00:43:45,623 --> 00:43:47,958 Noizbait aipatu beharko dugu Vietnam. 501 00:43:48,058 --> 00:43:51,829 Eta jakin nahi nuke nola heldu hobekien gaiari? 502 00:43:52,663 --> 00:43:56,800 Oso galdera latza da. 503 00:43:56,834 --> 00:44:03,974 Gerra Hotzaren testuinguruan hitz egin behar genuke horretaz. 504 00:44:04,141 --> 00:44:07,344 Baina, aurrena, Fordez hitz egin beharra daukat. 505 00:44:07,511 --> 00:44:08,946 Gerraren bukaerara itzuli behar dut. 506 00:44:21,825 --> 00:44:23,227 Buruko min izugarria nuen. 507 00:44:24,461 --> 00:44:27,731 Margek Aire Armadako ospitalera eraman ninduen. 508 00:44:28,832 --> 00:44:32,569 Handik astebetera, Margek sintoma berak zituen. 509 00:44:33,871 --> 00:44:36,807 Zaila da sinesten eta ez dut antzeko kasurik entzun: 510 00:44:37,141 --> 00:44:42,146 Senar-emaztea, biak batera, une berean polioz gaixotzea. 511 00:44:44,314 --> 00:44:46,684 Biok ospitalean geunden Japoniaren aurkako garaipen egunean. 512 00:44:50,554 --> 00:44:51,321 Lagun batek hau esan zidan: 513 00:44:51,689 --> 00:44:54,024 “Enpresa bat aurkituko dugu Amerikan... 514 00:44:54,058 --> 00:44:56,360 ...eta talde bikain baten aholkuak eta gaitasunak beharko ditu... 515 00:44:56,560 --> 00:44:59,697 ...eta osatzen ari naizen talde horretan zu ere arituko zara”. 516 00:44:59,797 --> 00:45:02,433 Ezetz esan nion. Harvardera itzuliko nintzela. 517 00:45:03,000 --> 00:45:05,502 Margek eta nik hori nahi genuen, han bizi. 518 00:45:06,036 --> 00:45:09,440 Esan zidan: “Ezin duzu Margen ospitaleko faktura ordaindu”. 519 00:45:09,473 --> 00:45:10,307 “Burutik jota zaude”. 520 00:45:10,708 --> 00:45:14,712 “Bide batez, gure laguntza gehien behar duen enpresa Ford da”. 521 00:45:15,446 --> 00:45:18,515 -Nik: “Nola dakizu hori?” -Berak: “Artikulu bat dakar Lifek”. 522 00:45:20,150 --> 00:45:24,988 Fordeko 1.000 goi exekutiboetatik 10 lizentziadun besterik ez zeuden. 523 00:45:26,156 --> 00:45:27,958 Beraz, Henry Ford II.ak laguntza behar zuen. 524 00:45:30,728 --> 00:45:34,765 Azterketak egingo zizkiguten. Bi egun oso azterketetan. 525 00:45:34,798 --> 00:45:38,235 Adimena, lorpenak, nortasuna... den-dena aztertu ziguten. 526 00:45:38,869 --> 00:45:42,840 Ergela dirudi, baina galderetako batek honela zioen: 527 00:45:42,873 --> 00:45:45,409 “Zer nahiago duzu izan lore-saltzailea edo meatzaria?” 528 00:45:48,312 --> 00:45:52,850 Ni lore-saltzailea izan nintzen Eguberrietako opor batzuetan. 529 00:45:52,983 --> 00:45:56,787 “Meatzari” jarri nuen, beraz. Arrazoiak begien bistakoak dira. 530 00:45:59,223 --> 00:46:03,761 10 laguneko talde hura Harvardeko Ofizialgaien Eskolan ikasia zen. 531 00:46:04,962 --> 00:46:08,398 Azterketa batzuetan, ordu arteko notarik onenak atera genituen. 532 00:46:08,432 --> 00:46:11,802 Beste batzuetan, goi mailakoen %1ean geunden. 533 00:46:18,142 --> 00:46:24,381 1926tik 1946ra, Ford enpresak ia ez zuen irabazirik izan. 534 00:46:25,783 --> 00:46:27,551 Sekulako hondamena zen hura. 535 00:46:30,320 --> 00:46:33,357 Erantzukizun bat genuen akziodunekiko. 536 00:46:34,391 --> 00:46:38,328 Eta egoera izugarri latza zen. 537 00:46:50,440 --> 00:46:54,711 6. ikasgaia: Datuak eskuratu. 538 00:46:55,813 --> 00:46:58,615 Ez zuten merkatua ikertzeko talderik. Nik bat antolatu nien. 539 00:46:58,816 --> 00:47:00,217 Zuzendariak esan zidan: “Zer ikertu behar da?” 540 00:47:00,217 --> 00:47:03,287 Nik erantzun: “Ea nork erosten dituen Volkswagenak”. 541 00:47:03,387 --> 00:47:05,722 “Denek esaten dute ez direla auto onak”. 542 00:47:05,823 --> 00:47:07,825 “Eta 20.000 besterik ez dituzte saltzen urtean”. 543 00:47:08,192 --> 00:47:09,459 “Baina zer gertatuko den jakin nahi dut”. 544 00:47:09,459 --> 00:47:12,462 “Berdin jarraituko du? Igoko da? Jaitsi?” 545 00:47:12,830 --> 00:47:14,231 “Auto horien eroslea bila ezazu”. 546 00:47:14,264 --> 00:47:15,866 Handik sei hilabetera etorri zitzaidan. 547 00:47:15,866 --> 00:47:19,703 “Irakasleak, medikuak, abokatuak... 548 00:47:20,504 --> 00:47:22,172 ...hori baino gehiago gasta dezakeen jendea. 549 00:47:23,440 --> 00:47:26,944 Gogoetan egon nintzen: “Zer egin behar ote genuen?” 550 00:47:26,944 --> 00:47:28,846 “Aintzat hartu ez genuen merkaturen bat zegoen?” 551 00:47:30,347 --> 00:47:34,384 Orduan, ez zirudien amerikarrek auto merkeak nahi zituztenik. 552 00:47:34,484 --> 00:47:36,420 Kontsumo deigarria atsegin zuten. 553 00:47:38,255 --> 00:47:41,992 Cadillacek, beren aleroi nabarmenekin... 554 00:47:42,025 --> 00:47:44,728 ...jorratu zuen 10-15 urtez industriaren estiloa. 555 00:47:46,496 --> 00:47:48,465 Eta horren kontra borrokatu behar ginen. 556 00:47:51,301 --> 00:47:53,637 Falcon-a aurkeztu genuen, auto merke gisa. 557 00:47:54,872 --> 00:47:57,708 Eta arrakasta handia izan zuen irabazien aldetik. 558 00:48:02,512 --> 00:48:04,314 Lorpen handia izan zen. 559 00:48:19,630 --> 00:48:22,032 Esan nien: “Istripu asko omen dago”. 560 00:48:23,033 --> 00:48:25,969 “Bai, horri buruzko datuak ekarriko dizkizugu”. 561 00:48:29,506 --> 00:48:34,344 40.000 hildako zeuden urtean auto istripuengatik... 562 00:48:34,378 --> 00:48:36,780 ...eta 1.200.000 zauritu. 563 00:48:37,014 --> 00:48:38,181 “Zergatik gertatzen da hori?” 564 00:48:38,215 --> 00:48:41,184 “Bistan dago: giza-hutsegiteengatik eta akats mekanikoengatik”. 565 00:48:42,319 --> 00:48:45,122 “Akats mekanikoak badira, azter ditzagun zein”. 566 00:48:45,122 --> 00:48:47,758 “Akats mekanikoak baldin badira, konpondu ditzagun”. 567 00:48:47,791 --> 00:48:51,561 Erantzun zidaten: “Oso estatistika gutxi dago horretaz”. 568 00:48:51,595 --> 00:48:53,964 Nik, berriz: “Bilatu zerbait, ea zer ikas dezakegun”. 569 00:48:54,231 --> 00:48:58,535 Cornelleko laboratorio aeronautikoa da horretaz zerbait dakien bakarra. 570 00:48:58,936 --> 00:49:00,938 Esan zidaten: “Enbalajea da arazo nagusia”. 571 00:49:01,238 --> 00:49:04,641 “Arrautzak erostean, kartoi batean egoten dira, ezta?” 572 00:49:04,675 --> 00:49:06,743 Nik: “Emazteak erosten ditu arrautzak”. 573 00:49:07,077 --> 00:49:10,447 “Galdeiozu ea kartoi-kutxa etxean uzten duenean... 574 00:49:10,948 --> 00:49:14,251 ...arrautzak puskatzen ote zaizkion”. 575 00:49:14,818 --> 00:49:16,219 Margi galdetu, eta ezetz esan zidan. 576 00:49:16,253 --> 00:49:18,822 Cornellek esan zuen: “Ondo bilduta daudelako da hori”. 577 00:49:18,855 --> 00:49:22,960 “Jendea autoetan horrela bilduz gero, hausturak gutxituko ditugu”. 578 00:49:33,470 --> 00:49:37,274 Ez genuen laborategirik; beraz, burezur paketetan bilduak... 579 00:49:37,307 --> 00:49:40,877 ...jaurti genituen Cornelltarren logeletatik. 580 00:49:43,880 --> 00:49:47,718 Absurdoa dirudi, baina gizon hura zuzen zegoen. 581 00:49:48,118 --> 00:49:50,721 Enbalajean zegoen koxka. 582 00:49:59,763 --> 00:50:04,134 Auto-talka batean, gidaria bolantean iltzatuta gelditzen zen. 583 00:50:06,870 --> 00:50:13,810 Ondokoa parabrisan edo aurrealdean jota zauritzen zen. 584 00:50:16,613 --> 00:50:20,183 Beraz, 1956ko Ford autoan elementu berriak jarri genituen: 585 00:50:20,183 --> 00:50:25,789 Inor iltzatuko ez zuten bolanteak, segurtasun-uhalak... 586 00:50:28,025 --> 00:50:32,029 Gure ustez, jendeak uhalak %100 erabiltzen bazituen... 587 00:50:32,062 --> 00:50:34,031 ...20.000 bizitza salbatuko genituen urtean. 588 00:50:34,765 --> 00:50:36,666 Mundu guztia kontra jarri zen. 589 00:50:44,674 --> 00:50:46,943 Ezin genuen jendea uhala erabiltzera behartu. 590 00:50:47,711 --> 00:50:50,180 Baina erabiltzen zutenek bizitza salbatzen zuten. 591 00:51:07,230 --> 00:51:08,665 Orain, aurrera joango naiz. 592 00:51:17,641 --> 00:51:19,643 1960ko uztaila zen: 593 00:51:21,078 --> 00:51:23,780 John Bugas, harreman industrialen lehendakariordeak... 594 00:51:23,914 --> 00:51:26,983 ...lehendakaria izan nahi zuen. 595 00:51:27,484 --> 00:51:31,721 Ni ere lehendakariordea nintzen, eta auto sail guztien ardura nuen. 596 00:51:32,622 --> 00:51:35,092 Henry gautxoria zen. Etxetik kanpo zebilen beti. 597 00:51:35,125 --> 00:51:38,261 Behin, goizeko 2etan, esan zidan: “Bob, goazen trago bat hartzera”. 598 00:51:38,361 --> 00:51:42,699 Nik erantzun: “Ez, ohera noa”. Johnek esan: “Ni joango naiz”. 599 00:51:42,799 --> 00:51:46,403 Henryk: “Zu ez. Bobi esan diot”. Azkenean, berarekin joan nintzen. 600 00:51:46,536 --> 00:51:48,405 Eta lehendakaria izatea eskatu zidan. 601 00:51:52,442 --> 00:51:55,479 Ni izan nintzen enpresa horretako historian lehen lehendakaria... 602 00:51:55,512 --> 00:51:59,516 ...Ford familiakoa ez zena. 603 00:51:59,950 --> 00:52:02,119 Eta handik bost astera, utzi egin nuen. 604 00:52:04,688 --> 00:52:09,993 KENNEDY LEHENDAKARI BERRIA 605 00:52:13,630 --> 00:52:15,432 Telefonoak jo zuen. 606 00:52:15,832 --> 00:52:18,135 Norbaitek esan zuen: “Robert Kennedy naiz”. 607 00:52:19,002 --> 00:52:23,406 Jack Kennedy, nire anaiak zu gure koinatuarekin biltzea nahi du. 608 00:52:24,541 --> 00:52:26,710 Sarge 4etan iritsi zen. Nik ez nuen ezagutzen. 609 00:52:26,743 --> 00:52:32,482 Esan zidan: “Jack Kennedy, nire koinatuaren partetik... 610 00:52:32,482 --> 00:52:34,451 ...altxor-idazkariaren postua eskaintzen dizut”. 611 00:52:34,718 --> 00:52:37,220 “Erotuta zaude. Badakit zertxobait finantzez... 612 00:52:37,254 --> 00:52:39,456 ...baina ez naiz postu horretarako gai”. 613 00:52:39,789 --> 00:52:41,158 “Hori erantzungo zenidala aldez aurretik pentsatuta... 614 00:52:41,191 --> 00:52:44,828 ...defentsa-idazkaritza eskaintzen dizu lehendakariak”. 615 00:52:44,961 --> 00:52:47,230 “Hiru urtez borrokatu nintzen II. Mundu Gerran... 616 00:52:47,264 --> 00:52:50,367 ...baina ez naiz horretarako gai”. 617 00:52:50,433 --> 00:52:54,938 “Hori esango zenidala jakinik, bilduko al zinateke berarekin?” 618 00:52:55,038 --> 00:52:58,041 Beraz, etxera joan, eta Margekin hitz egin nuen. 619 00:52:58,308 --> 00:53:02,279 Nik izendatu nahi nituen goi mailako karguak... 620 00:53:02,445 --> 00:53:07,384 ...eta ez nuen Washingtongo bizitza sozialean parte hartu nahi. 621 00:53:07,617 --> 00:53:11,555 Andreak esan zidan: “Egizu kontratu bat lehendakariarekin... 622 00:53:11,588 --> 00:53:13,623 ...eta baldintza horiek onartzen badizkizu, aurrera”. 623 00:53:14,024 --> 00:53:18,195 800.000 dolarreko ondasunak neuzkan garai hartan. 624 00:53:18,261 --> 00:53:22,732 Baina milioi asko balio zuten akzio-aukerak neuzkan. 625 00:53:22,799 --> 00:53:25,635 Munduko exekutiborik hobekien ordainduenetako bat nintzen. 626 00:53:25,835 --> 00:53:27,204 Eta etorkizuna distiratsua zen. 627 00:53:29,539 --> 00:53:33,610 Umeei deitu genien. Bizitza erabat aldatuko zitzaien. 628 00:53:34,644 --> 00:53:38,982 Gobernuko idazkari baten soldata 25.000 dolarrekoa zen urtean. 629 00:53:39,783 --> 00:53:42,552 Umeei esan genien gauza batzuei uko egin beharko zietela. 630 00:53:42,619 --> 00:53:45,222 Ez zitzaien axola. Margi ez zitzaion axola. 631 00:53:52,429 --> 00:53:53,663 Elurra ari zuen. 632 00:53:54,598 --> 00:53:58,301 Zerbitzu Sekretuek atzeko atetik sarrarazi ninduten. 633 00:53:59,736 --> 00:54:01,471 Oraindik garbi ikusten dut. Sofa bat zegoen... 634 00:54:02,072 --> 00:54:04,307 ...bi besaulki eta mahaitxo bat erdian. 635 00:54:04,941 --> 00:54:08,278 Jack Kennedy besaulki batean zegoen eta Bob Kennedy bestean. 636 00:54:10,313 --> 00:54:13,283 ‚Ä®”Lehendakari jauna, absurdoa da, ez naiz gai”. 637 00:54:15,619 --> 00:54:19,823 Kennedyk esan zidan: “lehendakari eskolarik ere ez dago”. 638 00:54:23,126 --> 00:54:25,762 “Esan diezaiegun kazetariei. Oraintxe idatziko dut agiria”. 639 00:54:25,762 --> 00:54:29,266 “Jakinarazpena idatzi, eta aurreko atetik atera ginen”. 640 00:54:30,033 --> 00:54:33,536 Kameraz eta kazetariz josita zegoen dena. 641 00:54:33,703 --> 00:54:35,605 Horrela jakin zuen Margek kargua onartu nuela. 642 00:54:36,072 --> 00:54:37,741 Telebistan, zuzenean. 643 00:54:39,376 --> 00:54:42,012 Argazkiak jakinarazpenaren ondoren. 644 00:54:44,014 --> 00:54:47,150 Eskatu diot Robert McNamarari onar dezala... 645 00:54:47,183 --> 00:54:49,286 ...defentsa-idazkaritzaren erantzukizuna. 646 00:54:49,786 --> 00:54:53,690 Eta poz handiz esaten dizuet onartu duela. 647 00:54:54,424 --> 00:54:57,327 McNamara jaunak Ford enpresako lehendakaritza utziko du... 648 00:54:57,894 --> 00:54:59,929 ...sakrifizio pertsonal handi bat eginez. 649 00:55:01,698 --> 00:55:02,832 Horrela hasi zen. 650 00:55:05,869 --> 00:55:07,971 Garai traumatikoa izan zen. 651 00:55:08,338 --> 00:55:13,076 Emazteak ultzerak izan zituen. Estresaz hilko zen, beharbada. 652 00:55:13,076 --> 00:55:15,879 Nire semeak ultzerak zituen. Oso traumatikoa izan zen... 653 00:55:15,945 --> 00:55:19,049 ...baina gure bizitzako urterik onenak izan ziren... 654 00:55:19,149 --> 00:55:22,485 ...eta familiako guztiei on egin zien. 655 00:55:23,586 --> 00:55:26,489 Izugarria izan zen. 656 00:55:36,566 --> 00:55:37,634 Urriak 2. 657 00:55:38,435 --> 00:55:40,637 Vietnamdik itzuli nintzen. 658 00:55:42,205 --> 00:55:45,342 Garai hartan, 16.000 aholkulari militar genituen. 659 00:55:47,977 --> 00:55:51,147 Aholkatu nion lehendakariari eta Segurtasun-Kontseiluari... 660 00:55:51,181 --> 00:55:55,952 ...plan bat egin eta helburu bat ezar genezan... 661 00:55:55,952 --> 00:55:58,822 ...horiek guztiak bi urtetan handik erretiratzeko. 662 00:55:59,989 --> 00:56:02,425 1963ko urriak 2. Kennedy: 663 00:56:02,425 --> 00:56:05,161 “Zer abantaila du horiek erretiratzeak?” 664 00:56:06,096 --> 00:56:10,734 “Esan diezaiokegu kongresuari eta herriari plan bat dugula... 665 00:56:10,800 --> 00:56:14,504 ...arriskuan dagoen militar kopurua gutxitzeko”. 666 00:56:15,872 --> 00:56:18,475 “Nire eragozpen bakarra da... 667 00:56:18,508 --> 00:56:20,643 ...gerra gerora ere gaizki badihoakigu... 668 00:56:20,677 --> 00:56:23,513 ...baikorregi izanaren itxuran agertuko garela jendaurrean”. 669 00:56:24,948 --> 00:56:30,120 “Vietnamdik joateko modu bat behar dugu, eta hau da bidea”. 670 00:56:33,390 --> 00:56:34,557 Kennedyk iragarri zuen... 671 00:56:34,657 --> 00:56:38,194 ...1965eko amaieran gure aholkulari militar guztiak aterako genituela. 672 00:56:38,228 --> 00:56:41,030 Eta 1963rako, 1.000 aterako genituela. Eta atera genituen. 673 00:56:41,664 --> 00:56:46,569 Baina estatu-kolpe bat jo zuten Hego Vietnamen. 674 00:56:48,905 --> 00:56:50,807 Dien agintetik bota zuten. 675 00:56:51,741 --> 00:56:54,077 Eta bera eta bere anaia hil zituzten. 676 00:56:56,112 --> 00:56:58,415 Ni lehendakariarekin nengoen... 677 00:56:58,948 --> 00:57:02,318 ...elkarrekin izan genuen kolpe horren berri. 678 00:57:02,419 --> 00:57:06,222 Sekula ez nuen bera hain aztoratua ikusi. 679 00:57:06,556 --> 00:57:07,957 Zurbildu egin zen. 680 00:57:08,825 --> 00:57:12,429 Izugarrizko arazoak izan genituen Diemekin, baina, demontre!... 681 00:57:13,196 --> 00:57:15,598 ...bera zen agintea, bera zen estatuburua. 682 00:57:15,832 --> 00:57:18,101 Eta kolpe militar batek agintetik bota zuen. 683 00:57:18,234 --> 00:57:21,004 Eta guk biok bagenekien... 684 00:57:21,037 --> 00:57:24,874 ...Estatu Batuetako gobernuaren erantzukizuna ere bazela. 685 00:57:37,220 --> 00:57:40,590 Nire bulegoan nengoen, Pentagonoan... 686 00:57:41,157 --> 00:57:44,661 ...telefonoak jo zuenean; Bobby zen. 687 00:57:46,463 --> 00:57:49,799 Lehendakariari tiro egin zioten Dallasen. 688 00:57:52,869 --> 00:57:55,572 Handik 45 minutura, Bobbyk berriz deitu zidan... 689 00:57:55,905 --> 00:57:58,107 ...lehendakaria hil zela esanez. 690 00:57:59,742 --> 00:58:02,245 Jackiek ni ospitalera joatea nahi zuen. 691 00:58:04,280 --> 00:58:07,116 Goizeko 4etan eraman genuen gorpua Etxe Zurira... 692 00:58:07,484 --> 00:58:11,120 ...eta Arlingtongo hilerriko superintendenteari deitu nion. 693 00:58:11,588 --> 00:58:12,622 Eta bera eta ni... 694 00:58:16,359 --> 00:58:18,294 ...zelai hartan barrena ibili ginen. 695 00:58:22,031 --> 00:58:24,033 Izugarri ederra da hura. 696 00:58:24,801 --> 00:58:27,203 Gurutze txurien lerroak eta lerroak. 697 00:58:27,504 --> 00:58:31,241 Azkenean, leku egokia aurkitu nuela iruditu zitzaidan... 698 00:58:31,374 --> 00:58:33,176 ...hilerriko lekurik ederrena. 699 00:58:34,544 --> 00:58:39,415 Jackieri deitu nion eta etortzeko esan. Berehala onartu zuen. 700 00:58:40,149 --> 00:58:42,151 Eta gaur egun han lurperatua dago lehendakaria. 701 00:58:43,219 --> 00:58:46,823 Parkeko zaindari bat hurbildu zitzaidan eta esan... 702 00:58:46,956 --> 00:58:47,757 ...berak... 703 00:58:53,963 --> 00:58:57,534 ...eskoltatu zuela lehendakaria zelai haietan barrena... 704 00:58:57,901 --> 00:58:59,736 ...aste batzuk lehenago. 705 00:59:00,270 --> 00:59:04,574 Eta Kennedyk esan zuen hura zela Washingtongo lekurik ederrena. 706 00:59:05,041 --> 00:59:06,910 Han lurperatuta dago. 707 00:59:17,654 --> 00:59:19,923 Ahalegin guztiak egingo ditut. 708 00:59:20,623 --> 00:59:23,126 Hori da egin dezakedan guztia. 709 00:59:24,460 --> 00:59:27,263 Laguntza eskatzen dizuet... 710 00:59:28,298 --> 00:59:29,899 ...eta Jainkoari ere bai. 711 00:59:33,570 --> 00:59:38,875 1964ko otsailak 25. JFK hil eta handik hiru hilabetera. 712 00:59:41,444 --> 00:59:43,580 Johnson: “Kaixo, Bob?” McNamara: “Bai, lehendakari jauna”. 713 00:59:43,780 --> 00:59:46,983 “Ez nuke zure hitzaldia aldatu nahi, oso ona delako... 714 00:59:47,283 --> 00:59:51,988 ...baina aipatu dezakegu 2 minutuz Vietnam?” 715 00:59:52,922 --> 00:59:55,325 “Horri buruz zer esan, hor dago koxka”. 716 00:59:56,793 --> 01:00:01,297 “Vietnamdarren askatasunarekin konpromiso bat dugula esango nuke”. 717 01:00:01,864 --> 01:00:03,933 “Handik joango bagina... 718 01:00:04,334 --> 01:00:05,702 ...dominoa erori egingo litzateke... 719 01:00:05,735 --> 01:00:08,271 ...eta munduko parte hori komunista bihurtuko litzateke”. 720 01:00:09,238 --> 01:00:10,940 “Geure marineak hara bidal ditzakegu... 721 01:00:11,641 --> 01:00:16,279 ...eta Hirugarren Mundu Gerran edo beste Korea batean sartu”. 722 01:00:17,113 --> 01:00:19,616 “Inork ez du ulertzen han zer gertatzen ari den”. 723 01:00:20,950 --> 01:00:25,021 “Jendea galdezka ari da, gehiago ahalegindu behar omen genuke”. 724 01:00:25,955 --> 01:00:29,325 “Izan liteke gerra gehiago edo barealdi handiagoa”. 725 01:00:29,359 --> 01:00:31,661 “Baina ez dugu ez bata eta ez bestea nahi”. 726 01:00:32,261 --> 01:00:37,233 “Gure helburua hegovietnamdarrak entrenatzea da, eta ondo ari gara". 727 01:00:37,533 --> 01:00:38,635 “Ondo da, jauna, nik...” 728 01:00:38,935 --> 01:00:44,374 “Zuk erretiratzea aipatu izana erokeria iruditu zait beti”. 729 01:00:44,641 --> 01:00:46,709 “Psikologiaren aldetik txarra iruditu zait”. 730 01:00:46,743 --> 01:00:51,481 “Zuek biak beste iritzi batekoak zineten eta isildu egin nintzen”. 731 01:00:52,882 --> 01:00:54,117 “Kontua da...” 732 01:00:54,550 --> 01:00:57,854 “Galderak, gero. Nola arraio uste du McNamarak... 733 01:00:57,920 --> 01:01:02,358 ...gizonak handik ateratzea gerra galtzen ari garenean?” 734 01:01:09,832 --> 01:01:12,101 1964ko ekainak 9. “Galdetuko bazenio CIAri... 735 01:01:12,135 --> 01:01:15,338 ...nolakoa da gaur egun egoera Hego Vietnamen?” 736 01:01:15,405 --> 01:01:17,473 “Okerragoa dela esango lizukete”. 737 01:01:20,243 --> 01:01:23,112 “Argi ikusten da hori deserzio kopuruan, moralean... 738 01:01:24,414 --> 01:01:25,982 ...jendea erreklutatzeko zailtasunean... 739 01:01:26,015 --> 01:01:29,018 ...biztanleen kontrol galtze gero eta handiagoagoan”. 740 01:01:33,556 --> 01:01:38,261 “Askok esango dugu pribatuki gauzak okerragotu egin direla”. 741 01:01:40,897 --> 01:01:43,399 “Hori pribatuan esanagatik eta ez jendaurrean... 742 01:01:43,433 --> 01:01:47,003 ...gertaerak prentsara iristen dira”. 743 01:01:48,404 --> 01:01:52,075 “Han geratuko bagara eta liskarra gogortuko badugu... 744 01:01:52,108 --> 01:01:55,912 ...jendea hezi beharko dugu. Oraindik ez dugu hori egin”. 745 01:01:55,945 --> 01:01:58,481 “Ez dakit ziur hau une egokia ote den”. 746 01:01:58,815 --> 01:02:02,585 “Hori egiten baduzu, oihuka hasiko zaizkizu: “Zu gerrazalea!” 747 01:02:03,152 --> 01:02:06,122 “Bat nator zurekin”. 748 01:02:07,757 --> 01:02:10,727 “Lehendakaria hautatzeko kanpaina. L.B.J. eta Goldwater lehian.” 749 01:02:10,793 --> 01:02:12,862 Ez ibili itzulinguruka. 750 01:02:13,396 --> 01:02:15,631 Ez ezkutatu kontuak. 751 01:02:16,065 --> 01:02:18,735 Gerran gaude Vietnamen. 752 01:02:23,773 --> 01:02:27,643 Baina lehendakaria eta defentsa-idazkaria... 753 01:02:27,744 --> 01:02:31,214 ...hor ari dira jo eta ke jendea engainatzen. 754 01:02:31,614 --> 01:02:33,082 Eta aski da behingoz! 755 01:02:40,923 --> 01:02:48,297 7. ikasgaia: - Sinestea eta ikustea okerbideak dira maiz. 756 01:02:51,467 --> 01:02:54,904 1964ko abuztuak 2. 757 01:02:58,141 --> 01:02:59,375 Abuztuaren 2an... 758 01:03:00,176 --> 01:03:02,512 ...Maddox destruktoreak jakinarazi zuen... 759 01:03:02,545 --> 01:03:04,781 ...Ipar Vietnamgo patruilaontzi batek eraso ziola. 760 01:03:05,982 --> 01:03:09,519 Gure aurkako erasoaldi bat izan zen. Nazioarteko uretan geunden. 761 01:03:09,786 --> 01:03:15,091 Ofizial batzuk bidali nituen bala-aztarnak berreskuratzera... 762 01:03:15,124 --> 01:03:18,394 ...eta garbi identifikatu zituzten Ipar Vietnamgoak zirela. 763 01:03:18,561 --> 01:03:21,063 Beraz, zalantzarik gabe, hura gertatua zen. 764 01:03:21,430 --> 01:03:24,200 Nolanahi ere, ez genuen erantzun. 765 01:03:24,600 --> 01:03:28,437 Eta zaila izan zen. Zaila izan zen lehendakariarentzat. 766 01:03:29,338 --> 01:03:32,375 Goi mailako agintari zibil eta militar askok esaten ziguten: 767 01:03:32,441 --> 01:03:36,579 “Ene, lehendakaria...” Ez zuten “koldar” hitza erabili... 768 01:03:36,646 --> 01:03:39,916 ...baina, berez: “Ez du interes nazionala babesten”. 769 01:03:42,685 --> 01:03:46,122 1964ko abuztuak 4. 770 01:03:52,028 --> 01:03:55,164 Handik bi egunera, bi destruktorek, Maddox eta Turner Joy... 771 01:03:55,198 --> 01:03:57,834 ...eraso egin zietela jakinarazi zuten. 772 01:03:58,000 --> 01:04:01,204 “Nondik atera dira torpedo horiek?” 773 01:04:01,337 --> 01:04:05,041 “Ez dakigu. Ontzi identifikatu gabe horietatik, seguru asko”. 774 01:04:06,642 --> 01:04:10,146 Sonarrak torpedoak sumatu zituen. 775 01:04:10,446 --> 01:04:13,082 Patruilaontzietatik egindako erasoen beste zantzu batzuk. 776 01:04:13,683 --> 01:04:17,086 10 ordu behar izan genituen gertatu zena argitu ahal izateko. 777 01:04:19,388 --> 01:04:22,625 Halako batean, ontziko kapitainak esan zuen: “Ez gaude erasoaz ziur”. 778 01:04:22,758 --> 01:04:24,861 Beste une batean, berriz: “Erabat ziur gaude”. 779 01:04:24,861 --> 01:04:29,632 Azkenean, Sharp almiranteak: “Ziur gaude, benetan gertatu da”. 780 01:04:31,000 --> 01:04:33,669 Horren berri eman nion Johnsoni, eta ondorioz... 781 01:04:35,271 --> 01:04:39,275 ...Ipar Vietnamgo jomuga batzuk bonbardatu genituen. 782 01:04:53,189 --> 01:04:55,791 Johnsonek hau esan zuen: “Gatazka areagotuko dugu”. 783 01:04:55,892 --> 01:04:58,628 “Baina ez dut hori egingo Kongresuaren baimena gabe”. 784 01:04:58,628 --> 01:05:00,763 Eta ebazpen bat egin zuen... 785 01:05:00,763 --> 01:05:06,202 ...lehendakariari nazioa gerrara eramateko baimen osoa ematen ziona. 786 01:05:07,103 --> 01:05:08,905 Tonkingo Golkoko Ebazpena. 787 01:05:12,074 --> 01:05:15,344 Orain, goazen berriz abuztuaren 4ko erasora. 788 01:05:20,116 --> 01:05:20,816 Abuztuak 4, 12,22. 789 01:05:21,017 --> 01:05:25,454 “9 torpedo egon dira, nonbait, uretan”. 790 01:05:25,521 --> 01:05:27,523 “Denek huts egin dute”. 791 01:05:27,924 --> 01:05:28,791 “Bai”. 792 01:05:30,526 --> 01:05:34,497 “Ez nago kopuruaz ziur”. 793 01:05:34,830 --> 01:05:36,966 “Berriz aztertu behar dugu...” 794 01:05:40,603 --> 01:05:42,104 “Handik 97 minutura”. 795 01:05:42,638 --> 01:05:46,342 “Torpedoen erasoen albisteak zalantzazkoak omen ziren... 796 01:05:46,742 --> 01:05:50,546 ...urak radarra nahasi duelako eta gizonen larriduragatik izan da”. 797 01:05:51,280 --> 01:05:53,282 “Ederki. McNamara jaunari esango diogu”. 798 01:05:53,582 --> 01:05:56,018 “Ezin dizut ezer hoberik eman. Barkatu”. 799 01:05:59,755 --> 01:06:01,023 “Handik 9 minutura”. 800 01:06:01,057 --> 01:06:02,992 “Torpedo-eraso horietako asko... 801 01:06:03,192 --> 01:06:05,261 ...sonarreko gizonen kontua izan da, nonbait”. 802 01:06:05,361 --> 01:06:07,830 “Oso urduri jartzen dira horrelako kontuekin”. 803 01:06:07,997 --> 01:06:10,433 “Eta sonarrean entzundako guztia torpedoa iruditzen zaie”. 804 01:06:10,800 --> 01:06:12,868 “Ziur zaude torpedo-eraso bat izan dela?” 805 01:06:13,102 --> 01:06:14,804 “Ez dugu zalantzarik horretaz”. 806 01:06:14,837 --> 01:06:18,274 “Uste dut...” 807 01:06:19,442 --> 01:06:25,114 Nahasmen hutsa zen. Eta geroztikako gertaerek erakutsi zutenez... 808 01:06:25,648 --> 01:06:28,784 ...egun hartan eraso zigutelako ondorioa okerra zen. 809 01:06:30,286 --> 01:06:31,354 Ez zen gertatu. 810 01:06:35,992 --> 01:06:43,666 Abuztuaren 2an, berriz, eraso ziguten: ondorio zuzena zen. 811 01:06:44,033 --> 01:06:46,502 Nahiz bere garaian zalantzan jarri zuten hori. 812 01:06:47,536 --> 01:06:49,872 Batean asmatu genuen eta bestean, ez. 813 01:06:50,873 --> 01:06:54,243 Johnson lehendakariak bonbardatzeko agindua eman zuenean... 814 01:06:54,310 --> 01:06:58,114 ...ustez bigarren erasoa zenari erantzuteko eman zuen. 815 01:06:58,280 --> 01:07:00,349 Ez zen erasorik izan, baina orain ez naiz horretaz ari. 816 01:07:00,716 --> 01:07:05,354 Erasoa agindu zuen guri eraso zigutela uste zuelako. 817 01:07:06,055 --> 01:07:09,125 Eta uste zuen erabaki hura ohartuki hartua zutela... 818 01:07:10,626 --> 01:07:13,462 ...Ipar Vietnamgo buruzagi politiko eta militarrek... 819 01:07:13,496 --> 01:07:15,364 ...gatazka areagotzeko... 820 01:07:16,832 --> 01:07:20,236 ...eta irabazi arte etsiko ez zutela adierazteko. 821 01:07:25,374 --> 01:07:26,175 Oker geunden. 822 01:07:26,909 --> 01:07:31,080 Baina gure gogo-aldarteak bultzatu gintuen ekintza horretara. 823 01:07:32,415 --> 01:07:34,917 Eta ondorio izugarriak ekarri zituen. 824 01:07:44,827 --> 01:07:48,831 Batzuetan, oker ikusten dugu, edo gertaeraren erdia ikusten dugu. 825 01:07:50,833 --> 01:07:54,070 -Sinetsi nahi duguna ikusten dugu. -Arrazoi duzu. 826 01:07:56,705 --> 01:08:01,444 Sinestea eta ikustea. Oker egoten dira maiz biak. 827 01:08:07,516 --> 01:08:11,987 Guk, amerikarrok, badakigu, beste batzuek ahazten badute ere... 828 01:08:12,621 --> 01:08:15,157 ...gatazkak hedatzeak dituen arriskuak. 829 01:08:16,525 --> 01:08:19,462 Ez dugu gerra areagotu nahi. 830 01:08:40,015 --> 01:08:42,118 “Trumoi Amilkaria” asmatu genuen... 831 01:08:42,151 --> 01:08:46,222 ...urteen poderioz bonbardatze programa astun-astuna bihurtu zena. 832 01:08:46,388 --> 01:08:49,358 Bizpahiru aldiz bonba gehiago bota genituen han... 833 01:08:49,358 --> 01:08:51,827 ...Mendebaldeko Europan II. Mundu Gerran baino. 834 01:09:11,147 --> 01:09:13,382 Ez da, berez, arazo militar bat. 835 01:09:13,616 --> 01:09:18,521 Hegovietnamdarren bihotz-buruak irabazteko gudu bat da. 836 01:09:19,855 --> 01:09:25,027 Bere segurtasun fisikoa babesteko aldez aurreko baldintzarekin. 837 01:10:10,206 --> 01:10:11,941 1965eko otsailak 26. Johnson: 838 01:10:12,875 --> 01:10:16,078 “Jende hori bonbardatuko dugu”. 839 01:10:16,278 --> 01:10:18,681 “Oztopo hori gaindituko dugu”. 840 01:10:18,714 --> 01:10:22,084 “Jokoa azken laurdenean dago... 841 01:10:22,117 --> 01:10:25,588 ...eta emaitza 78-0 da”. 842 01:10:25,621 --> 01:10:28,824 “Izugarri ikaratuta nauka lurreko tropak han sartzeak... 843 01:10:28,857 --> 01:10:33,562 ...baina segurtasun faltaz hegazkin pila galtzeak ikaratuago nauka”. 844 01:10:34,396 --> 01:10:36,365 “Ni ere bai”. 845 01:10:40,236 --> 01:10:42,071 1965eko martxoak 6. Johnson: 846 01:10:42,304 --> 01:10:48,677 “’Badatoz marineak’ esateak inpaktu psikologiko txarra izango du”. 847 01:10:49,578 --> 01:10:53,282 “Ama guztiek esango dute: ‘Akabo!’”. 848 01:10:53,315 --> 01:10:57,353 “B-57ekin egin duguna huskeria izango da... 849 01:10:57,386 --> 01:10:58,721 ...marineen aldean”. 850 01:11:03,125 --> 01:11:06,028 “Nire erantzuna ‘bai’ da. Nire irizpidea, berriz, ‘ez’.” 851 01:11:07,463 --> 01:11:10,299 “Ni arduratuko naiz, lehendakari jauna”. 852 01:11:10,899 --> 01:11:13,135 “Noiz emango duzu agindua?” 853 01:11:13,936 --> 01:11:15,271 “Gaur azken orduan... 854 01:11:15,271 --> 01:11:17,706 ...goizeko edizio batzuetan ager ez dadin”. 855 01:11:18,040 --> 01:11:22,044 “Minimizatuta geratzeko moduan egingo dut iragarpena”. 856 01:11:27,716 --> 01:11:29,385 1965eko ekainak 10. McNamara: 857 01:11:29,585 --> 01:11:32,655 “Westmorelandek 10 batailoi gehiago gomendatu ditu... 858 01:11:32,721 --> 01:11:36,025 ...zuk dagoeneko baimendutako 13 batailoiez gainera”. 859 01:11:36,058 --> 01:11:39,461 “45.000 gizon, guztira”. 860 01:11:40,029 --> 01:11:41,830 “Nik 5 batailoi gomendatuko nituzke... 861 01:11:41,964 --> 01:11:44,400 ...25.000 gizon, guztira”. 862 01:11:45,634 --> 01:11:47,469 “Zeren eta azken batean... 863 01:11:47,503 --> 01:11:50,539 ...zeharo mugatu nahi baitut gure konpromisoa”. 864 01:11:53,375 --> 01:11:55,511 “Baina buruzagiek, ez, nonbait”. 865 01:11:55,911 --> 01:11:58,580 “Berez, ez dute nahi”. 866 01:12:08,957 --> 01:12:11,360 ERREKLUTATZEA BIKOIZTUA 867 01:12:13,128 --> 01:12:15,798 1965eko ekainak 10. “Inortxok ere ez du uste... 868 01:12:15,898 --> 01:12:19,635 ...50.000, 100.000 edo 150.000 gizonek gerra amaituko dutenik”. 869 01:12:21,470 --> 01:12:24,707 “Ez gara erretiratzen ari, daukagunari eusten diogu”. 870 01:12:27,343 --> 01:12:29,345 “Kaltea egiten ari gara... 871 01:12:29,745 --> 01:12:31,347 ...ari gara... 872 01:12:31,547 --> 01:12:33,682 ...galtzen ari gara”. 873 01:12:36,418 --> 01:12:40,089 Aditzera eman digute amerikarrok Vietnamen dugun gizon galera... 874 01:12:40,122 --> 01:12:44,426 ...4.877koa dela gaur, horietatik 748 hildako. 875 01:12:44,993 --> 01:12:47,162 Robert McNamara, defentsa-idazkariak... 876 01:12:47,162 --> 01:12:49,264 ...hara egin dituen 7 ikuskatze-bidaietan... 877 01:12:49,498 --> 01:12:52,534 ...alderdi positibo bat aurkitzen dio gerraren bilakaerari. 878 01:12:53,068 --> 01:12:55,437 Handik ekarri dudan irudipenik biziena... 879 01:12:55,738 --> 01:12:58,107 ...da utzi diogula gerra galtzeari”. 880 01:12:58,107 --> 01:13:02,945 Iparvietnamdarrek 9 erregimentu dituzte, nonbait. 881 01:13:02,911 --> 01:13:06,448 Batzuk Kentuckyko parke batean entrenatu ziren etorri aurretik. 882 01:13:06,548 --> 01:13:08,217 Baina horrek ez zituen ondo prestatu... 883 01:13:08,283 --> 01:13:14,556 ...sasietarako, amildegietarako, 90 graduko tenperaturetarako... 884 01:13:14,757 --> 01:13:19,828 Aldatu gara gerratxo zikin batetik erdiko gerra zikin batera. 885 01:13:20,229 --> 01:13:23,499 Vietnmandarrak dira gehien borrokatzen direnak... 886 01:13:23,499 --> 01:13:25,300 ...eta gehien hiltzen direnak. 887 01:13:25,567 --> 01:13:28,804 Baina astez aste, amerikar galerak gero eta handiagoak dira. 888 01:13:28,937 --> 01:13:31,607 Amerikak irabazi egiten ditu abian jartzen dituen gerrak. 889 01:13:31,640 --> 01:13:33,175 Zalantzarik ez izan. 890 01:13:35,110 --> 01:13:39,481 Gerra deklaratu diogu tiraniari eta erasoaldiari. 891 01:13:39,581 --> 01:13:44,086 Nazio txiki hori hondoratzen bada eta independentzia galtzen badu... 892 01:13:44,086 --> 01:13:46,822 ...ea zer gertatuko zaien beste nazio txikiei. 893 01:13:51,960 --> 01:13:55,063 1965eko abenduak 2. 894 01:13:57,733 --> 01:13:59,902 McNamara: “Gero eta konbentzituago nago... 895 01:13:59,935 --> 01:14:05,741 ...beste zerbait egin behar dugula, ekintza militarraz gainera”. 896 01:14:05,774 --> 01:14:10,179 “Egiten ari garena berez suizidio bat da”. 897 01:14:11,513 --> 01:14:16,685 “300.000 edo 400.000 amerikar han sartzea... 898 01:14:16,718 --> 01:14:19,054 ...han gertatuko denaren garantiarik gabe... 899 01:14:19,121 --> 01:14:23,258 ...izugarrizko arriskua da izugarrizko kostuekin”. 900 01:14:26,462 --> 01:14:27,863 Utzidazu une batez atzera joaten. 901 01:14:30,065 --> 01:14:31,800 Kubako misilen krisian... 902 01:14:32,000 --> 01:14:38,740 ...azkenean sobietarren azalean sartu ginela uste dut. 903 01:14:40,709 --> 01:14:45,547 Vietnamdarrak ez genituen ezagutzen eta ezin genuen haiekin enpatizatu. 904 01:14:45,681 --> 01:14:47,749 Eta ondorioa sekulako gaizkiulertua izan zen. 905 01:14:49,518 --> 01:14:54,756 Haien ustez, gu frantsesen ordez genbiltzan botere kolonial gisa... 906 01:14:54,857 --> 01:14:59,661 ...eta Hego eta Ipar Vietnam makurtu nahi omen genituen... 907 01:15:00,496 --> 01:15:04,166 ...gure interes kolonialetara. Eta hori erabat absurdoa zen. 908 01:15:04,600 --> 01:15:09,104 Guretzat, berriz, Vietnam Gerra Hotzeko elementu bat zen. 909 01:15:10,072 --> 01:15:13,675 Eta haientzat, ordea, hura gerra zibil bat zen. 910 01:15:25,053 --> 01:15:27,523 Ez dago adibide askorik... 911 01:15:28,223 --> 01:15:32,361 ...non etsai izandako bi pertsona elkartzen diren... 912 01:15:33,028 --> 01:15:37,599 ...mailarik gorenean, zer gerta ote zitekeen eztabaidatzeko. 913 01:15:39,835 --> 01:15:42,070 Nire hipotesiaren arabera... 914 01:15:42,404 --> 01:15:45,007 ...nork bere helburuak lortu ahal izango zituen... 915 01:15:45,340 --> 01:15:47,543 ...hainbeste gizon hil gabe. 916 01:15:48,443 --> 01:15:51,547 Eta hipotesia probatu nahi nuen Vietnamera joanez. 917 01:15:54,550 --> 01:15:59,254 Vietnamgo kanpo harremanetarako ministro ohiak... 918 01:15:59,321 --> 01:16:02,324 ...Thach zeritzan gizon apartak esan zidan: “Oker zaude, zeharo!” 919 01:16:03,759 --> 01:16:05,394 “Gu independentziaren alde borrokatu ginen”. 920 01:16:05,460 --> 01:16:07,963 “Zuek, berriz, gu esklabo bihurtzeko”. 921 01:16:09,698 --> 01:16:12,267 Ia-ia elkar joka bukatu genuen. Lehenengo eguneko eguerdia zen. 922 01:16:14,469 --> 01:16:23,579 “Ez zen tragedia bat izan zuentzat 3.400.000 vietnamdar hiltzea?” 923 01:16:23,679 --> 01:16:27,282 “Gure biztanle-tasaren arabera, 27 milioi amerikar lirateke”. 924 01:16:27,416 --> 01:16:28,584 “Zer irabazi zenuten?” 925 01:16:29,217 --> 01:16:32,387 “Gerra hasieran emango genizuena baino gehiago ez”. 926 01:16:32,588 --> 01:16:35,724 “Dena lortzeko aukera izan zenuten: independentzia, batasuna”. 927 01:16:37,593 --> 01:16:40,262 “Zuk ez duzu inoiz historiako libururik irakurri”. 928 01:16:40,395 --> 01:16:44,900 “Bestela, jakingo zenuke ez garela txinatarren edo errusiaren peoiak”. 929 01:16:46,001 --> 01:16:47,302 “Ez zenekien hori?” 930 01:16:47,302 --> 01:16:51,139 “Ez dakizu 1.000 urte daramatzagula txinatarrekin borrokan?” 931 01:16:52,741 --> 01:16:54,610 “Independentziaren alde borrokatzen ginen... 932 01:16:54,910 --> 01:16:57,946 ...eta azken gizona hil arte borrokatzea erabakita geneukan”. 933 01:16:57,946 --> 01:17:01,683 “Ez bonbek, ez amerikar presioek ez gintuzten geldiaraziko”. 934 01:17:03,952 --> 01:17:11,159 8. ikasgaia: Prest egon zure arrazoibidea berraztertzeko. 935 01:17:18,834 --> 01:17:20,369 Zerk egiten gaitu orojakile? 936 01:17:23,405 --> 01:17:25,440 Froga dezakegu orojakileak izan garela? 937 01:17:30,278 --> 01:17:32,781 Munduko naziorik garrantzitsuena gara gaur egun. 938 01:17:34,416 --> 01:17:37,185 Ez dugu inoiz aplikatu behar gure alde bakarretik... 939 01:17:37,185 --> 01:17:39,755 ...botere ekonomiko, politiko edo militar hori. 940 01:17:42,858 --> 01:17:47,195 Arau hori Vietnamen bete izan bagenu, ez ginatekeen hara joango. 941 01:17:51,299 --> 01:17:54,503 Gure aliatuetatik inork ez gintuen babestu. 942 01:17:54,503 --> 01:17:57,039 Ez Japoniak, ez Alemaniak, ez Britainia Handiak, ez Frantziak. 943 01:18:01,943 --> 01:18:05,480 Gure antzeko balioetako nazioak ezin izan bagenituen konbentzitu... 944 01:18:05,480 --> 01:18:06,882 ...gure kausaren merezimenduaz... 945 01:18:07,716 --> 01:18:10,318 ...hobe genukeen geure arrazoibidea berraztertu. 946 01:18:18,760 --> 01:18:21,863 Amerikarrek joan den astean izan dute galerarik handiena Vietnamen. 947 01:18:22,064 --> 01:18:27,602 543 guduan hilak. Beste 1.247 zauritu ospitaletan. 948 01:18:28,437 --> 01:18:32,741 Estatu Batuek gerran izan duten hil kopuru osoa: 18.239 gizon. 949 01:18:33,241 --> 01:18:36,712 Hegovietnamdarrek 522 hil izan omen dituzte aste honetan. 950 01:18:36,845 --> 01:18:38,914 Ez daukagu komunisten hilen berri. 951 01:18:39,114 --> 01:18:42,184 Hildakoen kopuru horretan zerikusi handia izan du... 952 01:18:42,184 --> 01:18:44,519 ...Khe Sanh-eko marine-basea bonbardatu izanak. 953 01:18:44,586 --> 01:18:47,723 Han, iparvietnamdarrek gogor eraso zioten baseari... 954 01:19:17,919 --> 01:19:21,356 Zenbateraino uste duzu zure kontroletik kanpoko gauzen... 955 01:19:21,356 --> 01:19:25,260 ...egilea edo tresna izan zarela? 956 01:19:26,528 --> 01:19:28,330 Ez dut uste bietatik ezer izan naizenik. 957 01:19:28,563 --> 01:19:31,900 Nire sentipena zen zerbitzatzen ari nintzaiola... 958 01:19:32,067 --> 01:19:35,203 ...amerikar herriak aukeratutako lehendakari bati. 959 01:19:36,037 --> 01:19:39,441 Eta berari laguntzen saiatzea zela nire erantzukizuna... 960 01:19:40,041 --> 01:19:45,046 ...bere betebeharra hobekien uste zuen bezala betetzen. 961 01:20:13,875 --> 01:20:18,580 Zer da moralaren aldetik egokia gerra garaian? 962 01:20:24,553 --> 01:20:26,221 Adibide bat jarriko dizut. 963 01:20:33,829 --> 01:20:39,434 Idazkaria nintzenean, “Agente Laranja” erabili genuen Vietnamen. 964 01:20:40,535 --> 01:20:43,572 Zuhaitzak hostogabetzen dituen gai kimiko bat da hori. 965 01:20:45,941 --> 01:20:50,512 Gerra ondoren, esan zuten hura gai toxiko bat zela... 966 01:20:50,545 --> 01:20:53,181 ...eta jende asko hil zuela... 967 01:20:53,682 --> 01:20:57,552 ...haren eraginpean egondako soldaduak eta zibilak. 968 01:20:58,854 --> 01:21:04,893 Agente Laranja erabiltzea onartu zuten denak gerra kriminalak dira? 969 01:21:04,960 --> 01:21:06,995 Gizadiaren aurkako krimen bat egin zuten? 970 01:21:09,631 --> 01:21:11,166 Begira diezaiogun legeari. 971 01:21:11,867 --> 01:21:14,202 Zer-nolako lege motak esaten du... 972 01:21:14,236 --> 01:21:17,873 ...gerran zer gai kimiko erabil daitezkeen eta zein ez? 973 01:21:18,473 --> 01:21:20,375 Ez dugu horrelako definizio garbirik. 974 01:21:20,976 --> 01:21:26,781 Sekula ez nuke ekintza ilegalik egiteko baimena emango. 975 01:21:27,482 --> 01:21:30,619 Ez dakit Agente Laranjaren baimena eman ote nuen. Ez naiz oroitzen. 976 01:21:30,719 --> 01:21:34,422 Baina hori ni idazkari nintzen garaian gertatu zen. 977 01:21:41,096 --> 01:21:48,904 9. ikasgaia: Ongia egiteko, baliteke kalte egin behar izatea. 978 01:21:53,308 --> 01:21:56,378 Norman Morrison kuakeroa zen. 979 01:21:57,646 --> 01:22:00,615 Gerraren, indarkeriaren eta txikizioaren aurka zegoen. 980 01:22:01,483 --> 01:22:06,187 Pentagonora etorri, bere burua gasolinaz blai busti... 981 01:22:09,157 --> 01:22:11,393 ...eta bere burua erre zuen nire bulegoaren azpian. 982 01:22:15,163 --> 01:22:17,232 Ume bat zeukan besoetan, alaba. 983 01:22:19,100 --> 01:22:20,802 Jendea oihuka: “Salbatu umea!”. 984 01:22:20,835 --> 01:22:26,141 Berak umea bota zuen, eta umea salbatu zen eta bizirik dago. 985 01:22:26,942 --> 01:22:29,711 Bere emazteak oso adierazpen hunkigarria egin zuen: 986 01:22:30,312 --> 01:22:35,016 “Gizakiek ez dute gehiago beste gizakirik hil behar”. 987 01:22:36,318 --> 01:22:37,319 Eta ni bat nentorren iritzi horrekin. 988 01:22:37,385 --> 01:22:40,989 Eta gaur egun are indar handiagoz nator bat horrekin. 989 01:22:42,324 --> 01:22:45,860 Zenbat kalte egin behar da ongia egiteko? 990 01:22:47,495 --> 01:22:50,165 Baditugu ideiak, erantzukizunak. 991 01:22:51,700 --> 01:22:55,403 Onartu kaltea egin beharko duzula batzuetan... 992 01:22:55,437 --> 01:22:57,672 ...baina kalte hori gutxitu. 993 01:23:02,344 --> 01:23:06,114 Irakurria dut nola Sherman jeneralak Gerra Zibilean... 994 01:23:06,414 --> 01:23:09,584 Atlantako alkateak hiria salba zezala erregutu zion. 995 01:23:11,086 --> 01:23:15,590 Eta Shermanek erantzun zion hiriari su eman aurretxotik: 996 01:23:16,658 --> 01:23:19,260 “Gerra krudela da. Gerra krudelkeria da”. 997 01:23:19,260 --> 01:23:22,597 Horixe bera sentitzen zuen LeMayk. 998 01:23:23,832 --> 01:23:26,101 Bera gure herria salbatzen saiatu zen. 999 01:23:26,101 --> 01:23:29,004 Gure nazioa salbatu nahian. 1000 01:23:30,038 --> 01:23:34,476 Eta prozesu horretan, prest zegoen behar ziren guztiak hiltzeko. 1001 01:23:38,713 --> 01:23:44,152 Oso jarrera zaila da gizaki sentikorrentzat. 1002 01:23:44,219 --> 01:23:47,188 Morrison horietako bat zen. Ni ere bai, uste dut. 1003 01:23:54,362 --> 01:23:59,834 50.000 lagun etorri ziren Washingtonera gerraren aurka. 1004 01:24:03,538 --> 01:24:06,041 20.000 Pentagono aurrean manifestatu ziren. 1005 01:24:11,913 --> 01:24:15,750 Pentagonoa oso eraikin zaila da defendatzeko. 1006 01:24:16,551 --> 01:24:19,621 Soldadu errifledunak jarri genituen inguruan. 1007 01:24:20,221 --> 01:24:22,757 Sheriffak soldaduen aurrean. 1008 01:24:23,525 --> 01:24:28,663 Lehendakariari esan nion: “errifleak ez dira kargatuko... 1009 01:24:29,230 --> 01:24:30,832 ...nire baimen pertsonala gabe”. 1010 01:24:31,366 --> 01:24:32,934 Eta nik ez nuen baimen hori emango. 1011 01:25:07,435 --> 01:25:11,940 Zer eragin izan zuten protesta horiek guztiek zure pentsaeran? 1012 01:25:12,774 --> 01:25:15,743 Norman Morrisonena 65ean gertatu zen. Orain, 67an gaude. 1013 01:25:15,777 --> 01:25:18,113 Tentsio handiko garaia izan zen. 1014 01:25:19,747 --> 01:25:22,951 Tentsio handia nire familiarentzat, baina ez dut hori aipatu nahi. 1015 01:25:26,654 --> 01:25:29,224 Nola ari zen aldatzen garai horretan zure pentsaera? 1016 01:25:31,893 --> 01:25:34,195 Ez dut uste nire pentsaera aldatzen ari zenik. 1017 01:25:34,429 --> 01:25:35,697 Gerra Hotzean geunden. 1018 01:25:36,498 --> 01:25:41,803 Eta hura Gerra Hotzeko jarduera bat zen. 1019 01:26:22,377 --> 01:26:27,182 10. ikasgaia: Sekula ez esan sekula. 1020 01:26:30,185 --> 01:26:34,189 Batzuek diotenez, gerra ez atzera ez aurrera omen dago. 1021 01:26:34,389 --> 01:26:37,058 Ez, ez. Aitzitik. 1022 01:26:37,258 --> 01:26:42,197 Westmoreland jeneralak duela gutxi Saigonen esan duen bezala... 1023 01:26:42,564 --> 01:26:49,204 ...operazio militar handiek aurrerapen handia egin dute. 1024 01:26:59,080 --> 01:27:01,683 Berehala ikasi nuen ikasgaietako bat: 1025 01:27:02,283 --> 01:27:04,619 Sekula ez esan sekula. Sekula, sekula, sekula. 1026 01:27:06,254 --> 01:27:08,223 Sekula ez esan sekula. 1027 01:27:09,224 --> 01:27:13,828 Bigarrenik, sekula ez erantzun egin dizuten galderari. 1028 01:27:15,830 --> 01:27:19,267 Zuk egitea nahi zenuen galderari erantzun. 1029 01:27:21,636 --> 01:27:24,339 Eta, egia esan, arau hori betetzen dut. 1030 01:27:25,006 --> 01:27:26,541 Arau on bat da. 1031 01:27:36,517 --> 01:27:42,257 Erantzukina aipatzen duzunean, Vietnamgo gerran, adibidez... 1032 01:27:44,993 --> 01:27:46,861 ...norena da erantzukizuna? 1033 01:27:46,995 --> 01:27:48,563 Lehendakariarena. 1034 01:27:49,631 --> 01:27:53,268 Ez dut aipatu gabe utzi nahi Johnsonek gure herriari... 1035 01:27:53,268 --> 01:27:56,704 ...egin zion ekarpen izugarria. 1036 01:27:56,838 --> 01:28:01,276 Ezin diot Vietnamen erantzukizun osoa berari egotzi. 1037 01:28:01,309 --> 01:28:05,680 Baina Kennedy bizi balitz, oso bestelakoa zatekeen kontua. 1038 01:28:05,713 --> 01:28:08,349 Ez genituen 500.000 gizon han edukiko. 1039 01:28:12,787 --> 01:28:14,856 Bi argazki oso adierazgarri. 1040 01:28:15,723 --> 01:28:18,760 Horietako batean, badirudi Johnson hau ari dela pentsatzen: 1041 01:28:19,193 --> 01:28:23,765 “Ene! Hau estualdi latza!” 1042 01:28:24,365 --> 01:28:28,069 “Gizon hau bultzatzen ari zait gauza oker bat egitera... 1043 01:28:28,136 --> 01:28:29,671 ...eta ez dut egingo”. 1044 01:28:29,904 --> 01:28:31,939 “Baina nola demontre ihes egingo diot horri?” 1045 01:28:33,074 --> 01:28:35,777 Beste argazkian, hor naukazue ni hau esanez: 1046 01:28:35,743 --> 01:28:39,881 “Gizon hau maite dut. Errespetua diot, baina erabat oker dago”. 1047 01:28:40,548 --> 01:28:41,916 “Zer egin behar dut?” 1048 01:28:43,151 --> 01:28:46,321 “Johnsonek ezin ninduen konbentzitu eta nik ezin bera konbentzitu”. 1049 01:28:49,223 --> 01:28:54,329 Errespetu eta nahitasun izugarria izan nien Kennedyri eta Johnsoni. 1050 01:28:54,829 --> 01:28:59,600 Baina bukaeran, Johnson eta ni elkarren oso urrun geunden. 1051 01:29:00,068 --> 01:29:03,471 Eta esan nion lagun min bati, Kay Graham... 1052 01:29:03,671 --> 01:29:05,073 ...Washingto Post egunkariko editore ohiari... 1053 01:29:05,673 --> 01:29:09,744 “Oraindik ez dakit dimisioa eman dudan edo bota egin nauten”. 1054 01:29:10,244 --> 01:29:12,413 Berak erantzun: “Erotuta zaude. Bota egin zaituzte”. 1055 01:29:21,956 --> 01:29:24,792 1967ko azaroak 1. 1056 01:29:28,196 --> 01:29:30,198 Txosten bat aurkeztu nion Johnsoni: 1057 01:29:31,366 --> 01:29:33,101 “Bide txarretik goaz”. 1058 01:29:34,902 --> 01:29:36,471 “Aldatu egin behar dugu”. 1059 01:29:39,774 --> 01:29:42,176 “Vietnamen egiten ari garena murriztu”. 1060 01:29:44,479 --> 01:29:47,615 “Hildakoak gutxitu behar ditugu, eta abar”. 1061 01:29:51,686 --> 01:29:53,588 Txostenak eztabaida izugarria sortuko zuen. 1062 01:29:54,055 --> 01:29:56,624 Neronek eman nion. 1063 01:29:57,725 --> 01:29:59,460 “Lehendakari jauna, inork ez du hau ikusi”. 1064 01:29:59,594 --> 01:30:03,197 “Ez Dean Ruskek, ez buruzagi militarrek. Inork ez”. 1065 01:30:04,198 --> 01:30:10,605 “Badakit zuk onartuko ez dituzun gomendioak eta esanak dituela”. 1066 01:30:15,410 --> 01:30:16,978 Ez zidan sekula erantzun. 1067 01:30:22,917 --> 01:30:24,786 Zerbait gertatu behar zuen. 1068 01:30:31,225 --> 01:30:33,761 Zurrumurru batek zioen nerbioetatik gaixotzeko zorian omen nengoela... 1069 01:30:33,795 --> 01:30:36,063 ...presio handiaren eta estresaren eraginez. 1070 01:30:39,467 --> 01:30:41,936 Ez dut uste hori hala zenik. 1071 01:30:45,973 --> 01:30:48,676 Baina oso irteera traumatikoa izan zen. 1072 01:30:54,215 --> 01:30:55,483 Horrela bukatu zen. 1073 01:31:00,855 --> 01:31:02,957 Gauza batengatik izan ezik: 1074 01:31:05,660 --> 01:31:11,699 Askatasunaren Domina eman zidan Etxe Zuriko zeremonia eder batean. 1075 01:31:12,834 --> 01:31:17,004 Eta oso aipamen beroak egin zizkidan. 1076 01:31:17,472 --> 01:31:22,143 Hainbeste hunkitu ninduen, non ezin izan nion erantzun. 1077 01:31:33,321 --> 01:31:34,522 Lehendakari jauna... 1078 01:31:36,757 --> 01:31:39,060 ...ezin dut hitzik aurkitu... 1079 01:31:40,595 --> 01:31:42,597 ...gaur bihotzean daukadana adierazteko. 1080 01:31:46,701 --> 01:31:48,936 Badakit hobe dudala beste egunen batean erantzutea. 1081 01:32:00,014 --> 01:32:02,183 Eta erantzun izan banu, hau esango nien: 1082 01:32:02,817 --> 01:32:04,385 “Badakit zer ari zareten pentsatzen zuetako asko”. 1083 01:32:05,520 --> 01:32:07,655 “Gizon hau azalzuri hutsa da”. 1084 01:32:08,055 --> 01:32:12,193 “Gauza batzuk ezkutatu ditu”. 1085 01:32:12,827 --> 01:32:14,061 “Pentsatzen ari zarete... 1086 01:32:15,997 --> 01:32:18,533 ...ez zien erabat erantzun... 1087 01:32:19,066 --> 01:32:21,702 ...amerikarren desioei eta nahiei”. 1088 01:32:22,136 --> 01:32:23,704 “Eta esango dizuet oker zaudetela”. 1089 01:32:24,071 --> 01:32:28,042 “Bere ezaugarri bereziak zituen, jakina”. 1090 01:32:28,543 --> 01:32:30,244 “Horretan ez dago dudarik”. 1091 01:32:30,945 --> 01:32:33,581 “Ez zituen onartu eman zitzaizkion aholku guztiak”. 1092 01:32:35,182 --> 01:32:40,321 “Bere laguntzaileek esan zioten irekiagoa izan zedila”. 1093 01:32:41,422 --> 01:32:43,124 “Ez zen irekia izan”. 1094 01:32:45,226 --> 01:32:48,829 “Jendeak ez zuen ulertzen bazeudela gomendioak eta presioak... 1095 01:32:49,263 --> 01:32:52,667 ...Txinarekiko gerra nuklear bat pizteko arriskua zutenak”. 1096 01:32:52,800 --> 01:32:54,735 “Eta berak hori eragozteko erabaki finkoa zuen”. 1097 01:32:59,840 --> 01:33:04,579 “Arrazoiak bazituen, alegia, egin duena egiteko”. 1098 01:33:08,482 --> 01:33:11,385 Eta, noski, ni joan eta handik gutxira... 1099 01:33:11,986 --> 01:33:15,222 ...Johnsonek ondorio bat atera zuen: ezin zuen jarraitu. 1100 01:33:24,699 --> 01:33:27,668 Ordurako zenbat amerikar hil zituzten Vietnamen? 1101 01:33:29,203 --> 01:33:36,644 25.000. Azken kopuruaren erdia baino gutxiago: 58.000. 1102 01:34:37,505 --> 01:34:41,909 Historialariei ez zaie gustatzen gertatu ez denaz aritzea... 1103 01:34:42,476 --> 01:34:45,279 ...gertatu izan zitekeenaz hitz egitea. 1104 01:34:49,950 --> 01:34:52,086 Historiaz hitz egin nahi dute. 1105 01:34:52,853 --> 01:34:55,222 “Eta nola dakizu zuk, McNamara, zer gertatu ote zitekeen?” 1106 01:34:56,924 --> 01:34:58,592 “Nork daki hori?” 1107 01:35:00,194 --> 01:35:02,263 Nik badakizkit gauza batzuk. 1108 01:35:10,738 --> 01:35:12,940 Orain atzera begira ari naiz pentsatzen... 1109 01:35:13,908 --> 01:35:16,444 ...baina orduan ez zegoen atzera begiratzerik. 1110 01:35:17,111 --> 01:35:20,181 Oso harro nago egin nituen gauzez. 1111 01:35:20,781 --> 01:35:25,152 Eta damu dut hutsegiteak egin izana gauza horiek egiteko prozesuan. 1112 01:35:26,620 --> 01:35:35,162 11. ikasgaia: Ezin duzu giza izaera aldatu. 1113 01:35:51,479 --> 01:35:53,547 Denok egiten ditugu hutsegiteak. 1114 01:35:54,749 --> 01:35:56,117 Badakigu hutsegiteak egiten ditugula. 1115 01:36:00,454 --> 01:36:03,224 Ez dut ezagutzen buruzagi militarrik, egiaz ariko denik... 1116 01:36:03,591 --> 01:36:05,960 ...hutsegiterik egin ez duela esango duenik. 1117 01:36:10,598 --> 01:36:12,666 Badago esaldi zoragarri bat: 1118 01:36:13,234 --> 01:36:14,835 “Gerrako lausoa”. 1119 01:36:17,438 --> 01:36:19,173 “Gerrako lausoa”k hau esan nahi du: 1120 01:36:19,240 --> 01:36:20,674 Gerra oso konplexua denez... 1121 01:36:20,775 --> 01:36:25,179 ...giza adimenak ezin ditu bere aldaera guztiak ulertu. 1122 01:36:27,581 --> 01:36:31,986 Gure irizpidea, gure ulermena ez dira egokiak. 1123 01:36:34,555 --> 01:36:37,057 Eta jendea hiltzen dugu, premiarik gabe. 1124 01:36:41,962 --> 01:36:43,164 Wilsonek hau esan zuen: 1125 01:36:43,164 --> 01:36:45,199 “Gerra guztiak amaiaraziko dituen gerra irabazi dugu”. 1126 01:36:55,376 --> 01:37:00,114 Ez naiz gerrak suntsituko ditugula pentsatzeko bezain inozoa. 1127 01:37:03,350 --> 01:37:05,719 Ez dugu giza izaera bat-batean aldatuko. 1128 01:37:16,297 --> 01:37:19,099 Kontua ez da ez garela arrazionalak. Bagara. 1129 01:37:20,267 --> 01:37:22,436 Baina arrazoiak bere mugak ditu. 1130 01:37:31,312 --> 01:37:34,348 HASIERA BAIZIK EZ 1131 01:37:39,587 --> 01:37:43,357 Izugarri gustatzen zait T.S. Elioten aipamen bat: 1132 01:37:45,426 --> 01:37:47,661 “Ez dugu esploratzez bukatuko... 1133 01:37:49,430 --> 01:37:51,599 ...eta gure esplorazioaren amaieran... 1134 01:37:51,665 --> 01:37:53,868 ...hasi ginen lekura itzuliko gara”. 1135 01:37:55,336 --> 01:37:57,872 “Eta lehenengo aldiz ezagutuko dugu leku hori”. 1136 01:37:58,105 --> 01:38:01,075 Zentzu batean, hortxe egoten hasita nago. 1137 01:38:04,712 --> 01:38:08,015 Epilogoa. 1138 01:38:18,425 --> 01:38:20,895 Johnsonen gobernua utzi ondoren... 1139 01:38:21,228 --> 01:38:24,398 ...zergatik ez zenuen Vietnamgo gerraren aurka hitz egin? 1140 01:38:28,469 --> 01:38:30,738 Ez dizut gehiago esango. 1141 01:38:31,906 --> 01:38:34,341 Horrelako galderek arazoak sortzen dizkidate. 1142 01:38:35,142 --> 01:38:38,045 Ez dakizu nik bezain ondo... 1143 01:38:38,045 --> 01:38:43,384 ...zein itxura su-emailean ager daitezkeen nire hitzak. 1144 01:38:46,553 --> 01:38:49,356 Jende askok ez du gerra ulertzen. 1145 01:38:50,624 --> 01:38:52,259 Ez didate niri ulertzen. 1146 01:38:54,161 --> 01:38:56,163 Jende askorentzat, putakume bat naiz. 1147 01:38:58,666 --> 01:39:00,935 Gerraren erantzulea sentitzen zara? 1148 01:39:01,335 --> 01:39:03,037 Errudun sentitzen zara? 1149 01:39:04,038 --> 01:39:06,941 Ez dut honetaz hitz egiten jarraitu nahi. 1150 01:39:07,474 --> 01:39:09,977 Eztabaida gehiagorako bidea baizik ez du ematen. 1151 01:39:10,511 --> 01:39:12,046 Ez dut ezer gehiago esan nahi Vietnamez. 1152 01:39:12,246 --> 01:39:17,217 Edozer gauza esanez ere, azalpenak egin beharko nituzke. 1153 01:39:22,323 --> 01:39:25,225 Zer sentitzen duzu, esaten duzuna esaten duzula ere... 1154 01:39:25,259 --> 01:39:26,560 ...kalte egingo dizula? 1155 01:39:26,560 --> 01:39:27,861 Bai, hori da. 1156 01:39:31,765 --> 01:39:35,002 Eta kalterako izatekotan, nahiago dut ezer ez esan. 1157 01:39:40,174 --> 01:39:41,976 Robert McNamara Munduko Bankuko lehendakaria izan zen... 1158 01:39:41,976 --> 01:39:44,545 ...1968tik 1981era. 1159 01:39:45,579 --> 01:39:48,349 Erretiratu zenez gero, lanean jarraitu du... 1160 01:39:48,482 --> 01:39:53,988 ...pobreziaren, osasunaren eta garapen ekonomikoaren alorretan. 1161 01:40:11,305 --> 01:40:19,079 AZPITITULUAK: Jon Muñoz