1 00:00:34,167 --> 00:00:38,171 BIHARAMUNA 2 00:01:38,598 --> 00:01:41,768 -Goxoa dago? -Bai, ona dago. 3 00:01:46,039 --> 00:01:48,808 Zergatik joango zara hain goiz? 4 00:01:49,309 --> 00:01:52,846 Oraindik ez naiz joango; geroxeago. 5 00:01:53,813 --> 00:01:56,583 Zer egin behar duzu? 6 00:01:57,817 --> 00:01:59,953 Zergatik hain goiz? 7 00:02:00,620 --> 00:02:02,622 Ezin dudalako lo egin. 8 00:02:03,490 --> 00:02:05,992 Zergatik ezin duzu lo egin? 9 00:02:07,994 --> 00:02:10,930 Esnatu egiten naiz. 10 00:02:11,064 --> 00:02:12,599 Kezkaren bat duzu? 11 00:02:13,233 --> 00:02:15,435 Zer kezka izango dut, ba? 12 00:02:19,005 --> 00:02:22,142 Arraro zabiltza egun hauetan. 13 00:02:23,510 --> 00:02:24,577 -A bai? -Bai. 14 00:02:24,611 --> 00:02:25,745 Zer ba? 15 00:02:28,681 --> 00:02:29,916 Zure aurpegia… 16 00:02:30,383 --> 00:02:31,050 Bai? 17 00:02:31,818 --> 00:02:34,020 Aldatu egin zaizu. 18 00:02:34,988 --> 00:02:36,923 Aldatu egin zait? 19 00:02:37,190 --> 00:02:38,324 Benetan? 20 00:02:39,659 --> 00:02:41,828 Eta argaldu egin zara. 21 00:02:42,462 --> 00:02:45,899 Gorputz-ariketarik egin gabe, nola argaldu zaitezke? 22 00:02:45,932 --> 00:02:47,700 -Argaldu egin naiz, benetan? -Bai. 23 00:02:47,834 --> 00:02:48,735 Hara! 24 00:02:50,570 --> 00:02:53,072 -Pozten zara? -Bai. 25 00:02:53,373 --> 00:02:55,341 Bejondeizula. 26 00:02:55,875 --> 00:02:57,911 Zuk esan zenidan. 27 00:03:04,384 --> 00:03:07,053 Aizu, begiradazu. 28 00:03:09,055 --> 00:03:12,859 Neska-lagun bat duzu, ezta? 29 00:03:18,031 --> 00:03:19,732 Zer esaten ari zara? 30 00:03:19,899 --> 00:03:22,902 Ez al da hala? Eta argaltzen ari zara? 31 00:03:22,936 --> 00:03:24,637 Arraroa da! 32 00:03:27,373 --> 00:03:28,241 Ez? 33 00:03:36,249 --> 00:03:38,818 Begiradazu, benetan. 34 00:03:42,789 --> 00:03:45,291 Norbaitekin al zabiltza? 35 00:03:57,070 --> 00:03:59,305 Zergatik ez didazu hitz egiten? 36 00:04:08,815 --> 00:04:11,551 Zergatik ez didazu hitz egiten? 37 00:04:15,855 --> 00:04:17,190 Itxaron. 38 00:04:17,824 --> 00:04:21,761 Ez nazazu lotsarazi. Esadazu. 39 00:04:22,161 --> 00:04:24,764 Norbaitekin al zabiltza? 40 00:04:38,811 --> 00:04:40,046 Zer? 41 00:04:41,748 --> 00:04:43,983 Norbaitekin zabiltza. 42 00:04:44,517 --> 00:04:46,219 Ez al da hala? 43 00:05:18,785 --> 00:05:20,119 Laztana! 44 00:05:44,744 --> 00:05:46,346 Ondo nago. 45 00:05:48,281 --> 00:05:50,149 Ziur zaude? 46 00:06:01,627 --> 00:06:03,062 Sartu nahi duzu? 47 00:06:06,132 --> 00:06:07,066 Ez. 48 00:06:08,801 --> 00:06:10,570 Ez duzu sartu nahi? 49 00:06:12,472 --> 00:06:13,406 Ez. 50 00:06:15,541 --> 00:06:18,177 Zeuk sartu behar zenuke. 51 00:06:18,745 --> 00:06:20,513 Ondo da. 52 00:06:20,646 --> 00:06:25,885 Eskerrik asko zure laguntzagatik. Bihar goiz iritsiko naiz. 53 00:06:26,386 --> 00:06:27,820 Ederki. 54 00:06:33,025 --> 00:06:35,962 Goiz elkartuko gara bihar. 55 00:06:38,731 --> 00:06:41,434 Bulegoan itxarongo dizut. 56 00:06:41,567 --> 00:06:44,971 Baina lasai etorri, asko edan duzu. 57 00:06:57,216 --> 00:06:59,018 Itxaron pixka bat. 58 00:06:59,452 --> 00:07:02,088 Goazen horra. 59 00:07:02,588 --> 00:07:04,323 Pixka bat bakarrik. 60 00:07:07,326 --> 00:07:08,461 Ederki. 61 00:07:33,252 --> 00:07:34,520 Bongwan. 62 00:07:35,822 --> 00:07:37,156 Changsook. 63 00:07:38,124 --> 00:07:39,392 Bongwan. 64 00:07:39,826 --> 00:07:41,127 Zer? 65 00:07:45,498 --> 00:07:47,967 Pertsona ederra zara. 66 00:07:50,803 --> 00:07:53,239 Benetan? Ni, benetan? 67 00:07:53,306 --> 00:07:54,207 Bai. 68 00:07:54,907 --> 00:07:57,143 Hala zara. 69 00:07:58,010 --> 00:07:59,512 Zu, bai. 70 00:08:00,146 --> 00:08:01,981 Zu bai ederra! 71 00:08:02,515 --> 00:08:03,749 Benetan? 72 00:08:11,657 --> 00:08:12,925 Hala zara. 73 00:08:19,499 --> 00:08:21,334 Maite zaitut. 74 00:11:13,406 --> 00:11:17,543 Laztana. Oso sentibera nengoen. 75 00:11:17,710 --> 00:11:20,346 Ondo nago, ez kezkatu. 76 00:11:20,680 --> 00:11:23,449 Menopausia izango da. 77 00:13:17,429 --> 00:13:19,598 -Kafea nahi duzu? -Kaixo. 78 00:13:19,732 --> 00:13:22,568 -Iristea kostatu zaizu? -Ez. 79 00:13:23,702 --> 00:13:25,304 Kafe bat egingo dizut? 80 00:13:25,371 --> 00:13:27,306 Bai, eskerrik asko. 81 00:13:27,339 --> 00:13:29,108 Aurrerantzean nik egingo dut. 82 00:13:29,141 --> 00:13:31,310 Berdin dio nork egiten duen. 83 00:13:31,377 --> 00:13:34,146 Zorionak zure lehen egunean. 84 00:13:34,246 --> 00:13:35,581 Eskerrik asko. 85 00:13:36,048 --> 00:13:38,617 Zoriontzeko kontua al da? 86 00:13:38,651 --> 00:13:40,953 Bai noski. 87 00:13:43,455 --> 00:13:46,692 Kang argitaletxea 88 00:13:58,637 --> 00:13:59,738 Zer moduz kafea? 89 00:13:59,772 --> 00:14:02,208 -Aparta. -Ederki. 90 00:14:03,509 --> 00:14:05,144 Baina, izan ere… 91 00:14:05,611 --> 00:14:08,214 …ez diot kafeari zaporea hartzen. 92 00:14:08,247 --> 00:14:09,682 Benetan? 93 00:14:11,584 --> 00:14:16,355 Hwang irakasleak gogo handiz gomendatu zaitu. 94 00:14:16,388 --> 00:14:18,190 Eskerrik asko. 95 00:14:18,657 --> 00:14:22,361 Aspalditik ezagutzen duzu? 96 00:14:22,394 --> 00:14:25,030 Aspaldi ezagutu nuen, baina… 97 00:14:25,130 --> 00:14:27,666 …berarekin topo egiten dut han-hemen. 98 00:14:27,700 --> 00:14:33,072 Haren idazkeraren oso zalea naiz, eta beti pozten naiz hura ikustean. 99 00:14:33,105 --> 00:14:34,340 Jakina. 100 00:14:35,007 --> 00:14:35,908 Bai. 101 00:14:37,409 --> 00:14:41,680 Norekin bizi zara? 102 00:14:41,714 --> 00:14:43,682 Orain bakarrik bizi naiz. 103 00:14:43,716 --> 00:14:48,888 Gelakide bat neukan lehen, baina liskar bat izan genuen. 104 00:14:48,988 --> 00:14:50,489 Liskar bat? 105 00:14:51,023 --> 00:14:54,193 Aspaldiko laguna zen. 106 00:14:54,226 --> 00:14:57,029 Eta zergatik izan zenuten liskarra? 107 00:14:57,129 --> 00:14:58,898 Zera… 108 00:14:59,899 --> 00:15:05,237 Konturatu ginen ikuspegi desberdinak genituela bizitzaz. 109 00:15:05,371 --> 00:15:06,805 Beranduegi… 110 00:15:08,407 --> 00:15:10,242 Hala gertatzen da. 111 00:15:13,812 --> 00:15:15,814 Bakarrik bazaude… 112 00:15:16,582 --> 00:15:18,284 …non dauzkazu gurasoak? 113 00:15:18,817 --> 00:15:22,922 Ama Incheon-en bizi da, eta aita… 114 00:15:23,422 --> 00:15:25,524 …hil egin zen. 115 00:15:28,560 --> 00:15:32,498 Goiz hilko zen. 116 00:15:32,631 --> 00:15:37,136 Alde egin zuen ni txikia nintzenean. 117 00:15:37,670 --> 00:15:40,439 Gero dibortziatu egin ziren. 118 00:15:43,776 --> 00:15:48,047 Bakarrik egon zen negu hartan. 119 00:15:48,314 --> 00:15:55,321 Goiz batean zerraldo erori zen komunean. 120 00:16:00,726 --> 00:16:02,428 Ene… 121 00:16:02,628 --> 00:16:05,230 Ez zeukan inor. 122 00:16:05,831 --> 00:16:08,500 Erruki handia diot. 123 00:16:09,668 --> 00:16:13,072 Oso pertsona ona zen. 124 00:16:16,208 --> 00:16:17,876 Baduzu neba-arrebarik? 125 00:16:18,711 --> 00:16:21,046 Neba zaharrago bat. 126 00:16:21,380 --> 00:16:28,520 Arreba zaharrena minbiziz hil zen orain dela hiru urte. 127 00:16:28,721 --> 00:16:31,724 -Zu gazteena zara. -Bai. 128 00:16:33,359 --> 00:16:34,526 Jakina. 129 00:16:35,694 --> 00:16:37,696 Zer-nolako minbizia? 130 00:16:39,832 --> 00:16:41,900 Uterokoa… 131 00:16:44,903 --> 00:16:46,105 Jakina. 132 00:16:48,741 --> 00:16:52,177 Ni baino askoz politagoa zen. 133 00:16:52,211 --> 00:16:57,082 Oso femeninoa zen… 134 00:16:58,884 --> 00:17:03,522 …eta pertsona izugarri ona. 135 00:17:06,725 --> 00:17:08,293 Zer pena! 136 00:17:08,327 --> 00:17:12,564 Bai, pena handia da. 137 00:17:15,334 --> 00:17:18,237 Etxekoen artean hura nuen maiteena. 138 00:17:18,270 --> 00:17:19,238 A bai? 139 00:17:25,477 --> 00:17:30,082 Oso pertsona ederra zen. 140 00:17:40,526 --> 00:17:41,827 Primeran ariko zara. 141 00:17:42,394 --> 00:17:47,332 Ahalegindu egingo gara, ondo pasa. 142 00:17:48,267 --> 00:17:50,736 Ahalegindu egingo gara. 143 00:17:52,871 --> 00:17:55,340 -Eskerrik asko. -Bai. 144 00:18:00,212 --> 00:18:04,216 Barkatu. Ez naiz horrelakoa. 145 00:18:48,427 --> 00:18:49,628 Changsook. 146 00:18:50,062 --> 00:18:51,130 Bai? 147 00:18:51,630 --> 00:18:53,398 Bazkaldu nahi duzu? 148 00:18:53,966 --> 00:18:55,934 Bai, itxaron pixka bat. 149 00:19:51,056 --> 00:19:52,057 Zer? 150 00:19:52,524 --> 00:19:54,660 Ezagutzen dut billar hori. 151 00:19:54,693 --> 00:19:55,861 Hau ezaguna egiten zait. 152 00:19:55,894 --> 00:19:58,864 -Hemen egona zara? -Bai ba. 153 00:19:58,897 --> 00:20:01,366 Hor goian elkartzen dira eta! 154 00:20:03,769 --> 00:20:04,836 Song andereñoa… 155 00:20:05,237 --> 00:20:08,040 Erosoago lan ahal izateko… 156 00:20:08,073 --> 00:20:10,309 …utziko al ditugu formalitateak? 157 00:20:10,375 --> 00:20:11,376 Zer? 158 00:20:11,877 --> 00:20:14,713 Izenez deituko dizut, eta ez abizenez? 159 00:20:14,746 --> 00:20:17,216 Bai, ondo da. 160 00:20:17,249 --> 00:20:19,651 -Gertutasun handiagoz. -Ederki. 161 00:20:19,718 --> 00:20:23,455 -Ahalegindu gaitezen. -Bai, ahaleginduko naiz. 162 00:20:23,589 --> 00:20:25,757 Zer esan nahi du Areumek? 163 00:20:26,158 --> 00:20:31,463 -Edertasuna esan nahi du. -Jakina, edertasuna. 164 00:20:31,496 --> 00:20:34,833 -Izen polita da. -Aitak jarri zidan. 165 00:20:35,434 --> 00:20:39,571 Nola deituko dizut nik zuri? 166 00:20:39,838 --> 00:20:41,974 Nagusi dei diezadakezu. 167 00:20:42,007 --> 00:20:43,108 Nagusi? 168 00:20:43,442 --> 00:20:46,245 -Nola ba? -Zergatik ez? 169 00:20:46,278 --> 00:20:50,515 Ez al nizuke lehendakari deitu behar? 170 00:20:51,283 --> 00:20:53,218 Nahiago dut nagusi deitzea. 171 00:20:53,585 --> 00:20:55,053 Horixe naiz. 172 00:20:55,287 --> 00:20:57,556 Ez naiz inongo lehendakaria. 173 00:20:57,589 --> 00:21:00,092 Argitaletxe bateko nagusia naiz. 174 00:21:00,292 --> 00:21:02,294 Ederki, ba. 175 00:21:02,327 --> 00:21:04,062 Nagusi ondo dago. 176 00:21:13,171 --> 00:21:15,607 Zer eguzki-argi polita! 177 00:21:16,675 --> 00:21:18,377 Bai, hala da. 178 00:21:19,745 --> 00:21:21,980 Polit-polita da. 179 00:21:26,885 --> 00:21:29,554 Nola du izena lehiaketarako zure lanak? 180 00:21:29,588 --> 00:21:31,890 -Izenburua? -Bai, nola du izena? 181 00:21:32,591 --> 00:21:34,760 -Izenburua… -Zer ba? 182 00:21:34,826 --> 00:21:36,428 Zer axola dio izenburuak? 183 00:21:36,862 --> 00:21:39,898 Mesedez, beranduago ikus ezazu. 184 00:21:39,931 --> 00:21:41,199 Ondo da. 185 00:21:43,568 --> 00:21:46,104 Lehiaketa horretako epailea zara, ezta? 186 00:21:46,171 --> 00:21:50,208 Noizean behin. Ordaindu egiten didate eta. 187 00:21:50,242 --> 00:21:51,443 A bai? 188 00:21:53,378 --> 00:21:56,415 Noizbait hautatu zaituzte? 189 00:21:57,149 --> 00:21:58,583 Ez. 190 00:21:59,151 --> 00:22:01,386 Zenbat urtez aurkeztu duzu zeure burua? 191 00:22:01,453 --> 00:22:04,923 -Sei urtez. -Sei urte… 192 00:22:05,424 --> 00:22:06,892 Hara. 193 00:22:07,459 --> 00:22:08,994 Zer? 194 00:22:10,228 --> 00:22:13,465 Zertarako aurkeztu, talenturik ez badut? 195 00:22:13,498 --> 00:22:16,034 Ez dut hori sekula esan. 196 00:22:17,936 --> 00:22:19,871 Ez, inolaz ere. 197 00:22:31,249 --> 00:22:34,252 Gaztea dirudizu zure adinerako. 198 00:22:34,286 --> 00:22:35,487 Ni? Benetan? 199 00:22:36,955 --> 00:22:41,159 Ene, ez duzu zimur bakar bat ere lepoan. 200 00:22:41,526 --> 00:22:42,561 Erreparatu diozu? 201 00:22:42,994 --> 00:22:44,363 Genetikoa da. 202 00:22:44,496 --> 00:22:46,898 Amak 85 urte ditu. 203 00:22:47,032 --> 00:22:49,634 -Baina ez du zimurrik. -Benetan? 204 00:22:49,668 --> 00:22:51,436 -Harrigarria da. -Ez al da hala? 205 00:22:51,470 --> 00:22:54,172 -Begira, nik ere ez dut zimurrik. -Bai. 206 00:22:56,975 --> 00:22:58,076 Nagusi. 207 00:22:58,310 --> 00:23:03,081 Zuk oso ondo idazten duzu. Zergatik idazten duzu hain ondo? 208 00:23:05,050 --> 00:23:06,184 Eskerrik asko. 209 00:23:06,385 --> 00:23:08,320 Ez, benetan ari naiz. 210 00:23:08,754 --> 00:23:13,225 Koreako hiruzpalau kritiko onenen arteko bat zara. 211 00:23:13,392 --> 00:23:16,628 -Nire idatziak irakurtzen dituzu? -Jakina. 212 00:23:17,429 --> 00:23:22,434 -Zorionekoa zu ondo idazteagatik. -Zer esaten ari zara? 213 00:23:22,934 --> 00:23:24,403 Soju edan dezagun. 214 00:23:24,403 --> 00:23:27,272 Ez. Gorritu egiten naiz. 215 00:23:27,339 --> 00:23:30,709 Tomate bat bezala. Izugarria da. 216 00:23:30,809 --> 00:23:32,911 Zer axola dio? Polita da. 217 00:23:32,944 --> 00:23:35,280 Ez, izugarria da. 218 00:23:35,313 --> 00:23:36,648 -Nik botako dut. -Ez. 219 00:23:36,715 --> 00:23:37,916 Barkatu. 220 00:23:39,084 --> 00:23:42,287 Gero erakutsi zuk idatzitakoa. 221 00:23:42,320 --> 00:23:43,288 Ederki. 222 00:23:43,755 --> 00:23:44,956 Jakin-minez nago. 223 00:23:46,925 --> 00:23:50,762 Zuk zer esango jakin-minez nago ni. 224 00:23:52,264 --> 00:23:55,000 Galdera bat egin diezazuket? 225 00:23:55,133 --> 00:23:56,435 Jakina. 226 00:23:57,436 --> 00:23:59,938 Edozer gauza galdetu diezazuket? 227 00:24:00,272 --> 00:24:02,874 Zer da hau? Galdetu. 228 00:24:04,009 --> 00:24:05,811 Zergatik bizi zara? 229 00:24:08,814 --> 00:24:10,282 Zergatik bizi naizen? 230 00:24:11,349 --> 00:24:14,553 Ez dakit. Nola jakingo dut? 231 00:24:17,656 --> 00:24:21,827 Hemen egotea edo jaio izana… 232 00:24:21,860 --> 00:24:24,729 …ez dago gure esku, ezta? 233 00:24:25,697 --> 00:24:29,568 Ez dakizu zergatik bizi zaren? 234 00:24:30,302 --> 00:24:32,204 Maitasuna? 235 00:24:32,637 --> 00:24:36,141 Horrelako hitz baten zain zaude? 236 00:24:36,541 --> 00:24:39,544 Beraz, ez dakizu. 237 00:24:41,980 --> 00:24:44,983 Baina nola jakin dezakegu horrelako zerbait? 238 00:24:45,383 --> 00:24:49,721 Hitz batzuk botatzeak eta haietan sinesteak… 239 00:24:50,021 --> 00:24:53,692 …ez du errealitatearekin loturarik. 240 00:24:53,725 --> 00:24:56,094 Hitzak asmatzea besterik ez da. 241 00:24:56,928 --> 00:24:59,331 Ez du loturarik. 242 00:24:59,364 --> 00:25:02,400 Errealitatea bereizita dago. 243 00:25:02,434 --> 00:25:06,204 Jakin gabe, ondo bizi al zara? 244 00:25:07,105 --> 00:25:10,942 -Zer? -Bizi al liteke horrela? 245 00:25:11,243 --> 00:25:13,245 Ez, nik jakin egin nahi dut. 246 00:25:13,411 --> 00:25:16,014 Ea sinestea merezi duen zerbait ba ote dagoen. 247 00:25:16,114 --> 00:25:18,717 Baina ez dut edozer gauza sinetsiko. 248 00:25:18,750 --> 00:25:20,118 Ez, edozer gauza, ez. 249 00:25:20,151 --> 00:25:24,089 Badaude sinesteko moduko gauzak. 250 00:25:24,723 --> 00:25:27,058 Ederki, ba. 251 00:25:28,293 --> 00:25:33,365 Zer lotura dute zure sinesteek errealitatearekin? 252 00:25:33,765 --> 00:25:35,567 Nola jakingo dut? 253 00:25:35,734 --> 00:25:37,636 Saiatzen naiz, ordea. 254 00:25:37,903 --> 00:25:42,173 Badakit sinetsi behar nukeela; beraz, sinesten dut. 255 00:25:42,841 --> 00:25:46,144 Hitzak gai al dira, ordea, errealitatea atzemateko? 256 00:25:46,177 --> 00:25:48,613 Inoiz pentsatu al duzu hori? 257 00:25:50,615 --> 00:25:53,351 Gauza horietaz irakurri dut. 258 00:25:53,985 --> 00:25:54,853 Eta zer? 259 00:25:55,654 --> 00:25:58,256 Baina zer da errealitatea? 260 00:25:58,823 --> 00:26:01,726 Errealitatea ezagutezina bada… 261 00:26:01,793 --> 00:26:04,796 …ez da existituko. 262 00:26:08,700 --> 00:26:13,805 Errealitatea ezagutzen duzulako zure ustea… 263 00:26:13,838 --> 00:26:18,510 …nahiz ezagutezina den, gezurra da, ezta? 264 00:26:19,711 --> 00:26:22,314 Baina errealitatea existitzen da. 265 00:26:22,380 --> 00:26:27,185 Hitzek ezin dute deskribatu, baina sentitu egiten dugu. 266 00:26:28,653 --> 00:26:32,290 -Errealitatea sentitzen duzu? -Jakina. 267 00:26:35,226 --> 00:26:36,695 Baina… 268 00:26:37,495 --> 00:26:42,734 …errealitatean oinarrituta al dago sentipen hori? 269 00:26:43,802 --> 00:26:45,170 Hori… 270 00:26:47,606 --> 00:26:54,512 …nola dakizu ez dela zure adimenak sortutako zerbait? 271 00:26:57,115 --> 00:27:03,455 Nolanahi ere, hitzez adierazitakoak ez du errealitatearekin zerikusirik. 272 00:27:03,488 --> 00:27:06,491 Hitzak gordinegiak dira eta. 273 00:27:06,558 --> 00:27:11,162 Egia esan, hori esatea alferkeria edo koldarkeria iruditzen zait. 274 00:27:11,229 --> 00:27:14,132 Koldarkeria? 275 00:27:16,301 --> 00:27:20,505 Zeren eta nork bere sinestea edukitzea… 276 00:27:22,774 --> 00:27:28,480 …eta sineste horrenganako leial bizitzea zaila baita. 277 00:27:31,016 --> 00:27:33,818 Leial bizitzea, e? 278 00:27:34,152 --> 00:27:36,821 Aurkitu egin beharra dago sineste hori. 279 00:27:36,855 --> 00:27:43,695 Sineste horrek osasuntsuago eta zoriontsuago egingo zaitu. 280 00:27:44,129 --> 00:27:49,834 Premiaz behar dugun sineste horri uko egitea… 281 00:27:49,901 --> 00:27:54,039 …zuk errealitatea deitzen diozun ilusio horregatik… 282 00:27:54,072 --> 00:27:57,275 …ez al da gure tontakeria bat? 283 00:28:04,883 --> 00:28:07,352 Zerbait badakizu, nonbait. 284 00:28:09,888 --> 00:28:12,424 Uste baino bizkorragoa zara. 285 00:28:13,158 --> 00:28:16,194 -Ez naiz bizkorra. -Ez, benetan. 286 00:28:16,227 --> 00:28:17,929 Oso bizkorra zara. 287 00:28:19,164 --> 00:28:20,999 Eskerrik asko. 288 00:28:23,068 --> 00:28:25,503 Norbait ona aurkitu dut. 289 00:28:25,704 --> 00:28:28,707 Hwang irakasleak gomendio ona egin zidan. 290 00:28:28,740 --> 00:28:30,275 Ez. 291 00:28:30,341 --> 00:28:32,110 Benetan. 292 00:28:39,651 --> 00:28:43,321 Zertan sinesten duzu? 293 00:28:47,258 --> 00:28:52,230 Nire halabeharraren jabe ez naizela sinesten dut. 294 00:28:52,263 --> 00:28:54,733 Ez naizela protagonista. 295 00:28:54,866 --> 00:28:57,135 Inolaz ere ez. 296 00:28:58,136 --> 00:29:00,438 Bigarrenik… 297 00:29:01,973 --> 00:29:05,844 …hil egin naiteke une batetik bestera. 298 00:29:06,144 --> 00:29:09,981 Eta benetan sinesten dut hori ongi dagoela. 299 00:29:10,115 --> 00:29:11,516 Hirugarrenik… 300 00:29:13,451 --> 00:29:17,689 …dena ondo dago. 301 00:29:18,456 --> 00:29:20,825 Izan ere… 302 00:29:21,760 --> 00:29:25,029 …dena ederra da. 303 00:29:25,063 --> 00:29:26,464 Beti. 304 00:29:29,000 --> 00:29:31,870 Mundu honetan sinesten dut. 305 00:29:37,942 --> 00:29:39,778 Polita da. 306 00:30:00,999 --> 00:30:04,602 Zergatik ezagutu behar nuen zu bezalako norbait? 307 00:30:13,144 --> 00:30:16,481 Zergatik zara hain koldarra? 308 00:30:17,715 --> 00:30:21,820 Benetan uste duzu koldarra naizela? 309 00:30:21,886 --> 00:30:23,655 Ez al zara? 310 00:30:24,589 --> 00:30:26,157 Ez al dakizu? 311 00:30:26,958 --> 00:30:28,726 Uzten badiozu… 312 00:30:28,726 --> 00:30:33,464 …zeure buruari gezurrak esateari… 313 00:30:33,565 --> 00:30:35,300 Ez al duzu ikusten? 314 00:30:36,935 --> 00:30:39,771 Neure buruarekin gezurretan ari naizela diozu? 315 00:30:39,838 --> 00:30:41,606 Jakina. 316 00:30:42,607 --> 00:30:45,944 Egunero, etxera iritsi, eta gezurra esaten duzu. 317 00:30:46,744 --> 00:30:51,216 Besteen aurrean itxura onean agertzeko esaten duzu gezurra. 318 00:30:51,349 --> 00:30:55,787 Maitasunik gabe egiten diozu emazteari irribarre. 319 00:30:55,987 --> 00:30:59,858 Patata frijitu zorroak eramaten dituzu etxera. 320 00:31:00,959 --> 00:31:04,329 Opil beteak eramaten dituzu etxera. 321 00:31:05,296 --> 00:31:08,132 -Zer gehiago eramaten duzu? -Hori uste al duzu? 322 00:31:08,166 --> 00:31:09,167 Bai. 323 00:31:12,503 --> 00:31:15,874 -Ez naiz koldarra. -Bazara! 324 00:31:17,208 --> 00:31:18,877 Ez esan hori. 325 00:31:18,910 --> 00:31:22,647 -Ez naiz koldarra. -Bai, bazara! 326 00:31:23,848 --> 00:31:29,053 Potrorik gabeko koldarra zara. Sekulako koldar nazkagarria. 327 00:31:29,921 --> 00:31:34,425 Deituko al diot orain emazteari? Deituko al diot? 328 00:31:35,026 --> 00:31:36,427 Deituiozu. 329 00:31:36,928 --> 00:31:38,096 Egizu. 330 00:31:38,162 --> 00:31:40,331 Etxera orain deitzea nahi duzu? 331 00:31:40,365 --> 00:31:41,966 Deituiozu. 332 00:31:42,700 --> 00:31:45,737 -Baina ez diozu deituko. -Ezetz? 333 00:31:45,770 --> 00:31:48,273 Ez diozu deituko! 334 00:31:48,673 --> 00:31:51,910 Sentitzen dut, baina ez diozu deituko. 335 00:31:53,077 --> 00:31:54,913 Koldarra zarelako. 336 00:31:54,913 --> 00:31:56,614 Ez naiz koldarra! 337 00:31:56,648 --> 00:31:59,584 Ez esan hori! Ez naiz koldarra! 338 00:31:59,617 --> 00:32:02,620 Ez niri oihu egin! 339 00:32:04,555 --> 00:32:06,124 Nola…? 340 00:32:06,157 --> 00:32:10,528 Horrela pentsatzen baduzu, zergatik maite nauzu? 341 00:32:10,695 --> 00:32:12,497 Koldarra zara. 342 00:32:14,032 --> 00:32:17,335 Maitasuna alde batera utzita. 343 00:32:18,269 --> 00:32:19,837 Baina… 344 00:32:22,840 --> 00:32:26,778 Gorroto dut hau. 345 00:32:45,830 --> 00:32:48,299 Nire alabaren argazkia ikusi nahi duzu? 346 00:32:48,333 --> 00:32:50,468 Ikusita daukat. 347 00:32:53,504 --> 00:32:58,509 Denbora guztian erakusten didazu zure alaba politaren argazkia! 348 00:33:11,556 --> 00:33:14,025 Benetan al naiz koldarra? 349 00:33:14,525 --> 00:33:16,694 Sinets ezazu. 350 00:33:17,662 --> 00:33:19,764 Egia baita. 351 00:33:24,836 --> 00:33:26,604 Errazagoa da horrela, ezta? 352 00:33:26,671 --> 00:33:29,841 Jakina, erraza da. 353 00:33:36,214 --> 00:33:38,049 Arrazoi duzu. 354 00:33:43,321 --> 00:33:44,889 Koldarra naiz. 355 00:33:46,491 --> 00:33:47,959 Arrazoi duzu. 356 00:33:55,466 --> 00:33:57,802 Koldarra. 357 00:33:59,637 --> 00:34:02,106 Koldarra, bai horixe. 358 00:34:08,746 --> 00:34:11,749 Koldarra alaena! 359 00:36:07,398 --> 00:36:09,000 Hemen lan egiten duzu? 360 00:36:09,167 --> 00:36:09,800 Bai. 361 00:36:10,368 --> 00:36:11,903 Zatoz hona. 362 00:36:15,873 --> 00:36:19,177 Nor zara zu? 363 00:36:22,446 --> 00:36:24,182 Ez dakizu? 364 00:36:24,182 --> 00:36:26,918 Nagusiaren emaztea naiz. 365 00:36:27,385 --> 00:36:30,221 Zu al zara puta maltzur hori? 366 00:36:30,688 --> 00:36:31,756 Zer? 367 00:36:33,991 --> 00:36:35,226 Nola ausartzen zara? 368 00:36:35,259 --> 00:36:37,528 Puta zikina! 369 00:36:39,197 --> 00:36:41,499 Zergatik egiten didazu hau? 370 00:36:42,200 --> 00:36:45,069 Nola ausartzen zara niri hori egiten, puta! 371 00:36:45,436 --> 00:36:49,006 Zer esaten ari zara? Zer gertatzen zaizu? 372 00:36:49,440 --> 00:36:50,675 Ez al dakizu? 373 00:36:50,841 --> 00:36:53,477 Zuk jakingo duzu zer egin duzun! 374 00:36:54,212 --> 00:36:55,980 Erotuta al zaude? 375 00:36:56,414 --> 00:36:57,915 Zergatik jotzen nauzu? 376 00:36:57,949 --> 00:37:00,151 Nola ausartu zara ni jotzen? 377 00:37:01,252 --> 00:37:03,120 Jipoi eder bat merezi duzu. 378 00:37:04,422 --> 00:37:08,125 Burutik zeharo jota zaude! 379 00:37:20,972 --> 00:37:23,674 Nora zoaz? Zatoz hona! 380 00:38:31,676 --> 00:38:33,911 Nire argia zaitut. 381 00:38:34,312 --> 00:38:38,316 Zure argiaren barruan, sendatuta naukazu ni. 382 00:38:38,549 --> 00:38:42,286 Zer gauza ederrak, zer gauza gizatiarrak… 383 00:38:42,320 --> 00:38:44,989 …zaizkit barneratzen egunez egun. 384 00:38:45,323 --> 00:38:47,325 Zure argiaren bila… 385 00:38:47,325 --> 00:38:50,494 …presaka noa goiz ilunetan bidean behera. 386 00:38:50,528 --> 00:38:53,831 Honela egin nauzu zuk ni gizon… 387 00:38:53,964 --> 00:38:57,835 …eta hala bihurtu zara zu nire zeru. 388 00:39:01,339 --> 00:39:02,940 Bukatu dut irakurtzen. 389 00:39:03,007 --> 00:39:05,343 Eseri, ez egon zutik. 390 00:39:06,510 --> 00:39:07,778 Bai. 391 00:39:14,151 --> 00:39:16,954 -Elkarrentzat eginak zarete. -Aski da! 392 00:39:17,621 --> 00:39:19,457 Ez da bera. 393 00:39:21,125 --> 00:39:23,427 Nola aurkitu duzu hau? 394 00:39:23,994 --> 00:39:26,997 Ez da bera? Baita zera ere! 395 00:39:27,031 --> 00:39:31,302 Pertsona hau nire enplegatua da. 396 00:39:31,802 --> 00:39:33,571 Hutsegite bat egin duzu. 397 00:39:34,472 --> 00:39:35,673 Barkatu. 398 00:39:37,975 --> 00:39:39,677 Zer uste duzu? Hori sinetsiko dudala? 399 00:39:39,710 --> 00:39:42,213 Esaten dizut ez dela bera! 400 00:39:42,346 --> 00:39:43,881 Zergatik tematzen zara gezurrean? 401 00:39:43,914 --> 00:39:47,218 Ez da gezurra. Gaizkiulertu bat da. 402 00:39:47,251 --> 00:39:48,753 Gaizkiulertu bat? 403 00:39:49,153 --> 00:39:51,622 Gaizki ulertu al dut? 404 00:39:51,989 --> 00:39:55,893 Badakit zer zikinkeriak egiten aritu zareten! 405 00:39:56,694 --> 00:39:58,896 Zergatik ez duzu hitz egiten? 406 00:39:58,996 --> 00:40:00,898 Onar ezazu! 407 00:40:01,632 --> 00:40:05,169 Hau aspaldi idatzi nuen. 408 00:40:05,469 --> 00:40:07,037 Ahaztu ezazu. 409 00:40:07,571 --> 00:40:09,740 Amaituta dago dena. 410 00:40:10,741 --> 00:40:12,376 Amaituta dago dena? 411 00:40:12,410 --> 00:40:14,011 Bai, akabo. 412 00:40:14,111 --> 00:40:16,647 Eta neska honek ez du zerikusirik. 413 00:40:16,714 --> 00:40:20,351 Gaur zuen bere lehen laneguna. 414 00:40:21,786 --> 00:40:23,921 Barkamena eskaiozu. 415 00:40:26,490 --> 00:40:28,058 Barkamena? 416 00:40:28,659 --> 00:40:30,428 Zergatik? 417 00:40:30,594 --> 00:40:33,697 Barkamena zergatik? 418 00:40:33,998 --> 00:40:37,435 Nola ari zaitezke gezurretan hain lotsagabe? 419 00:40:37,468 --> 00:40:39,503 Ez da bera! 420 00:40:43,774 --> 00:40:45,576 Zer gertatzen zaizu? 421 00:40:53,217 --> 00:40:55,986 Oinazetu egin behar nauzu? 422 00:40:56,787 --> 00:40:59,523 Ez iezadazu hori egin! 423 00:41:00,257 --> 00:41:04,829 Ez da hori, tuntuna. Ez da bera. 424 00:41:04,862 --> 00:41:06,697 Nor da, ba? 425 00:41:07,531 --> 00:41:08,833 Nor da? 426 00:41:08,899 --> 00:41:13,571 Goizero hura ikusteko irrika bizian zeunden emakumea? 427 00:41:15,439 --> 00:41:17,074 Joan egin zen. 428 00:41:18,075 --> 00:41:19,977 Lana utzi zuen. 429 00:41:24,748 --> 00:41:26,750 Lana utzi zuen? 430 00:41:28,152 --> 00:41:29,887 Noiz utzi zuen lana? 431 00:41:30,354 --> 00:41:31,589 Duela hilabete. 432 00:41:31,655 --> 00:41:32,857 Hilabete? 433 00:41:35,059 --> 00:41:38,496 Duela bi hilabete inguru. 434 00:41:38,796 --> 00:41:40,731 Putakumea, gezurretan berriz ere. 435 00:41:40,831 --> 00:41:43,133 Ez naiz gezurretan ari! 436 00:41:43,234 --> 00:41:46,770 Nolanahi ere, ez da hau. 437 00:41:48,138 --> 00:41:49,206 Bai? 438 00:41:51,909 --> 00:41:53,711 Nola duzu izena? 439 00:41:54,178 --> 00:41:57,548 Zer ba? Zergatik jakin nahi duzu? 440 00:41:58,449 --> 00:42:01,118 Areum. Song Areum. 441 00:42:01,385 --> 00:42:04,421 Gaur du bere lehen laneguna! 442 00:42:10,694 --> 00:42:12,096 Zure lehen laneguna da? 443 00:42:12,196 --> 00:42:15,199 Bai, nire lehen laneguna da. 444 00:42:15,266 --> 00:42:18,769 Eta horrelako zerbait gertatzen zaidan lehen aldia. 445 00:42:21,272 --> 00:42:25,342 A zer kopeta duzun! Zer lotsagabea! 446 00:42:25,409 --> 00:42:27,111 Nori esaten diozu zuk lotsagabe? 447 00:42:27,144 --> 00:42:29,713 Zuri. Zuri! 448 00:42:29,780 --> 00:42:33,517 Jakizu norekin ari zaren, horrelakorik esan baino lehen! 449 00:42:33,551 --> 00:42:36,487 Ez oihu egin inori. 450 00:42:36,587 --> 00:42:38,656 Benetan ez zara zu? 451 00:42:39,456 --> 00:42:44,495 Zer den ere ez dakit. Baina ez naiz ni. 452 00:42:48,299 --> 00:42:49,767 Sinets diezazuket? 453 00:42:51,302 --> 00:42:53,671 -Benetan sinets diezazuket? -Egia da! 454 00:42:53,971 --> 00:42:56,774 Uztazu kontu hau. Utz dezagun. 455 00:42:57,207 --> 00:42:59,810 Baita zera ere. 456 00:43:00,344 --> 00:43:05,149 Non dago, ba, puta hori? Zertan dabil? 457 00:43:05,215 --> 00:43:07,918 Ederragoa da? Lana lortu diozu nonbaiten? 458 00:43:07,918 --> 00:43:11,555 Auskalo! Ez dut jadanik haren berri. 459 00:43:17,895 --> 00:43:19,530 Emadazu ohar hori. 460 00:43:27,771 --> 00:43:31,041 Presaka joaten zara goiz ilunetan bidean behera? 461 00:43:31,075 --> 00:43:33,577 Zergatik zabiltza presaka? 462 00:43:33,677 --> 00:43:35,779 Goizean goiz joan zara gaur! 463 00:43:35,879 --> 00:43:38,182 Kalera, besterik gabe. 464 00:43:39,383 --> 00:43:41,552 Kalera joateko gogoa nuen. 465 00:43:41,652 --> 00:43:44,355 Lotsagabea, gezurtero zikina. 466 00:43:44,421 --> 00:43:46,090 Non dago neska? 467 00:43:46,223 --> 00:43:47,858 Nora joan da? 468 00:43:47,958 --> 00:43:49,593 Ez dakit, benetan! 469 00:43:50,260 --> 00:43:51,795 Atzerrira joan zen. 470 00:43:54,398 --> 00:43:55,399 Benetan? 471 00:43:56,567 --> 00:43:58,669 -Nora joan zen? -Ez dakit. 472 00:44:00,771 --> 00:44:03,340 Ingalaterrara edo. 473 00:44:09,580 --> 00:44:12,016 Aberatsa izango da. 474 00:44:13,317 --> 00:44:15,819 -Dirua eman zenion? -Ez. 475 00:44:15,953 --> 00:44:20,457 -Ez dut ikusten eta ez diot deitzen. -Nola dakizu, ba? 476 00:44:21,091 --> 00:44:23,994 Ez niri gezurrik esan! 477 00:44:24,094 --> 00:44:28,032 Beste batzuengandik jakin nuen. 478 00:44:33,170 --> 00:44:34,471 Benetan? 479 00:46:29,119 --> 00:46:32,222 Goxoa dago? Zapore ona al du? 480 00:46:32,256 --> 00:46:34,057 Bai, ona dago. 481 00:46:35,926 --> 00:46:37,895 Soju nahi duzu? 482 00:46:37,928 --> 00:46:39,429 Bai. 483 00:46:39,830 --> 00:46:41,064 Jakina. 484 00:46:54,912 --> 00:46:57,047 Zer goxoa dagoen! 485 00:46:57,781 --> 00:46:59,149 Benetan? 486 00:47:03,487 --> 00:47:06,490 Zergatik alde egin zuen neskak? 487 00:47:09,526 --> 00:47:14,097 Gogorregia zen biontzat. 488 00:47:14,198 --> 00:47:18,769 Ez al zenuen joatera behartuko zuretzat gogorregia zelako? 489 00:47:21,371 --> 00:47:23,907 Biontzat zen gogorra. 490 00:47:28,111 --> 00:47:30,547 Zer gertatu zitzaion gero? 491 00:47:31,949 --> 00:47:35,552 Ez dakit. Ez nion deitu. 492 00:47:36,887 --> 00:47:38,856 Nahi nuen, baina eutsi egin nion. 493 00:47:38,956 --> 00:47:40,290 Zergatik? 494 00:47:46,430 --> 00:47:49,066 Gauzek beren bidea egin zuten. 495 00:47:49,700 --> 00:47:52,569 Bukaerara iritsiak ginen. 496 00:47:53,370 --> 00:47:56,340 Benetan maite zenuen neska? 497 00:47:56,406 --> 00:48:01,011 Ez nizuke hori galdetu behar. 498 00:48:04,014 --> 00:48:06,950 Neska oso gustukoa nuen. 499 00:48:07,451 --> 00:48:10,554 Zergatik? Jakin-minez zaude? 500 00:48:10,621 --> 00:48:11,788 Ez. 501 00:48:12,756 --> 00:48:15,659 Ez da nire kontua. 502 00:48:21,198 --> 00:48:23,667 Egun latza izan duzu gaur. 503 00:48:24,334 --> 00:48:25,869 Sentitzen dut. 504 00:48:28,071 --> 00:48:32,509 Horretan pentsatzen aritu naiz. 505 00:48:32,876 --> 00:48:38,315 Barkatu, baina uste dut hobe dudala lana uztea. 506 00:48:38,849 --> 00:48:39,750 Benetan? 507 00:48:39,816 --> 00:48:43,854 Baietz uste dut. Sentitzen dut. 508 00:48:45,289 --> 00:48:47,491 Deserosoa al da? 509 00:48:47,591 --> 00:48:48,959 Zergatik? 510 00:48:49,259 --> 00:48:51,862 Zergatik utzi nahi duzu lana? 511 00:48:51,929 --> 00:48:58,368 Zure emaztea oso biolentoa izan da nirekin. 512 00:48:59,970 --> 00:49:01,505 Badakit. 513 00:49:02,039 --> 00:49:05,075 Iraingarria izan da. 514 00:49:08,545 --> 00:49:12,983 Ezin dut burutik kendu exorzismo bat bezalakoa izan dela. 515 00:49:13,050 --> 00:49:14,184 Exorzismoa? 516 00:49:14,251 --> 00:49:16,653 Zer exorzismo? 517 00:49:20,624 --> 00:49:24,194 Energia txarra dario bulego honi. 518 00:49:24,628 --> 00:49:29,466 Zuk gauza txar asko egin zenituen emakume harekin… 519 00:49:29,499 --> 00:49:35,272 …eta horrek energia txarra sortu zion barruan. 520 00:49:37,574 --> 00:49:39,576 Benetan? 521 00:49:40,777 --> 00:49:43,013 Horrela ikusten duzu, beraz. 522 00:49:49,519 --> 00:49:55,192 Deitu egin behar zenioke, nola dagoen ikusteko. 523 00:49:56,626 --> 00:49:58,328 Hala uste al duzu? 524 00:50:04,167 --> 00:50:06,770 Ez al da hobe bere horretan uztea? 525 00:50:06,903 --> 00:50:11,274 Bide erraza aukeratzen ari zara. 526 00:50:13,810 --> 00:50:16,913 Ez dut uste. Tori. 527 00:50:16,980 --> 00:50:18,382 Eskerrik asko. 528 00:50:18,615 --> 00:50:22,853 Nolanahi ere, uste dut hobe dudala lana uztea. 529 00:50:23,053 --> 00:50:25,589 Eta zure emazteak ere nahiagoko du. 530 00:50:25,655 --> 00:50:26,790 Aski da! 531 00:50:26,857 --> 00:50:30,193 Lana lana da. Zer axola du berak? 532 00:50:30,794 --> 00:50:34,331 Kontu honek ez du eraginik zure lanean. 533 00:50:37,134 --> 00:50:40,370 Uste dut berari axolako zaiola. 534 00:50:41,071 --> 00:50:43,707 Deserosoa izango da. 535 00:50:43,774 --> 00:50:46,576 -Susmatzen jarraituko du. -Ez. 536 00:50:46,943 --> 00:50:49,613 Ez dugu ezer txarrik egin. 537 00:50:50,113 --> 00:50:52,182 Primeran egingo duzu lan hau. 538 00:50:52,249 --> 00:50:56,520 Honengatik lana uztea hutsegite bat da. 539 00:51:49,506 --> 00:51:52,175 Beharbada, jipoia merezi nuen. 540 00:51:52,275 --> 00:51:53,276 Zer? 541 00:51:53,977 --> 00:51:55,812 Merezi zenuen? 542 00:51:56,513 --> 00:52:00,217 Horregatik gertatuko zen. 543 00:52:00,317 --> 00:52:02,586 Zer egin duzu, ba? 544 00:52:04,187 --> 00:52:07,591 Neure sinismenez ari naiz. 545 00:52:07,657 --> 00:52:09,226 Gogoratzen zara? 546 00:52:09,659 --> 00:52:11,027 Bai. 547 00:52:15,398 --> 00:52:18,668 Lan honetan jendeak mespretxatu egiten zaitu, Jainkoa aipatu ezkero. 548 00:52:18,735 --> 00:52:20,670 Ez dago modan. 549 00:52:20,737 --> 00:52:22,038 Bai. 550 00:52:25,342 --> 00:52:28,945 Sinesteaz esan dudana… 551 00:52:29,079 --> 00:52:31,815 Jainkoagan sinesten dut. 552 00:52:32,349 --> 00:52:36,953 Hori da Jainkoari egunero egiten diodan otoitza. 553 00:52:39,489 --> 00:52:40,257 Jakina. 554 00:52:40,357 --> 00:52:45,962 Baina ez dizut Jainko hitza aipatu, zu eroso egoteko. 555 00:52:46,796 --> 00:52:48,999 Lotsagarria da. 556 00:52:49,399 --> 00:52:53,637 Jainkoagan sinesten duzu, beraz… 557 00:52:55,305 --> 00:52:58,275 Eta horregatik zigortu naute. 558 00:52:58,909 --> 00:53:01,478 Mespretxatzen duen jende hori absurdoa da. 559 00:53:01,545 --> 00:53:03,380 Barregarriak dira. 560 00:53:04,047 --> 00:53:05,982 Horrelakoa da jendea. 561 00:53:06,650 --> 00:53:09,386 Sinesteko beldur dira. 562 00:53:09,452 --> 00:53:15,358 Eta Jainkoagan sinesten baduzu hain bizkorra ez zarela uste dute. 563 00:53:16,860 --> 00:53:20,030 Ulertzen dut zer esan nahi duzun. 564 00:53:23,867 --> 00:53:27,137 Jotzen nauten lehen aldia da. 565 00:53:28,238 --> 00:53:30,807 Hara. 566 00:53:30,907 --> 00:53:32,876 Hala izango da. 567 00:53:33,176 --> 00:53:35,111 Min ematen dizu? 568 00:53:35,579 --> 00:53:38,215 -Botaidazu beste trago bat. -Ederki. 569 00:53:38,315 --> 00:53:39,649 Edale ona zara. 570 00:53:39,749 --> 00:53:42,919 Ez, gorritu egiten naiz eta. 571 00:53:43,353 --> 00:53:45,388 Orain ez zaude gorrituta. 572 00:53:45,956 --> 00:53:47,757 -Benetan? -Bai. 573 00:53:50,193 --> 00:53:52,529 Beste nonbaitera joan nahi duzu? 574 00:53:54,331 --> 00:53:55,465 Ez. 575 00:53:55,999 --> 00:53:57,567 Benetan? 576 00:53:57,968 --> 00:53:59,502 Hemen geratuko gara, ba. 577 00:54:02,272 --> 00:54:04,774 Bihar goiz etorri. 578 00:54:04,874 --> 00:54:05,909 Konforme? 579 00:54:05,976 --> 00:54:07,944 -Garaiz irits zaitezke? -Jakina. 580 00:54:08,411 --> 00:54:09,813 Ederki. Ni lehenago iritsiko naiz. 581 00:54:09,913 --> 00:54:11,748 Ondo pasatuko dugu! 582 00:54:12,782 --> 00:54:16,419 Ez kezkatu ezertaz! Lana lana da. 583 00:54:16,519 --> 00:54:19,689 Gogo handia baduzu, joango naiz. 584 00:54:19,789 --> 00:54:21,758 Ederki. Primeran. 585 00:54:22,859 --> 00:54:24,728 Komunera joango naiz. 586 00:54:25,128 --> 00:54:27,230 -Ni ere bai. -Bai? Elkarrekin joango gara. 587 00:54:27,297 --> 00:54:30,367 Zergatik elkarrekin? Zu, lehenengo. 588 00:54:30,433 --> 00:54:32,302 Ondo da. 589 00:54:55,592 --> 00:54:57,527 Zer egingo dut orain? 590 00:54:58,795 --> 00:55:00,530 Zer esan nahi duzu? 591 00:55:01,264 --> 00:55:03,967 Nirekin gera zaitez. 592 00:55:04,734 --> 00:55:06,336 Benetan? 593 00:55:06,703 --> 00:55:09,539 Zurekin lan egin nahi dut berriz. 594 00:55:09,572 --> 00:55:10,874 Benetan? 595 00:55:11,374 --> 00:55:15,879 Gogor lan egin nahi dut, ezer gertatu ez balitz bezala. 596 00:55:16,413 --> 00:55:18,782 Faltan botatzen dut garai hura. 597 00:55:19,149 --> 00:55:20,417 A bai? 598 00:55:21,518 --> 00:55:24,087 Hori egingo dugu. Ziur. 599 00:55:24,587 --> 00:55:27,691 -Berriz hasi nahi dut. -Jakina. 600 00:55:28,191 --> 00:55:30,193 Zer axola du? 601 00:55:30,827 --> 00:55:34,698 Benetan elkar maite badugu… 602 00:55:34,731 --> 00:55:36,700 …ez naiz ezeren beldur. 603 00:55:36,833 --> 00:55:38,034 Jakina. 604 00:55:38,101 --> 00:55:39,936 Ni ere ez naiz beldur. 605 00:55:41,037 --> 00:55:42,572 Maite zaitut. 606 00:55:43,707 --> 00:55:45,175 Maite zaitut. 607 00:55:53,550 --> 00:55:54,818 Itxaron pixka bat. 608 00:55:54,951 --> 00:55:55,852 Hor zaude. 609 00:55:57,654 --> 00:56:00,090 Hau Lee Changsook da. 610 00:56:00,623 --> 00:56:03,293 -Kaixo. -Kaixo. 611 00:56:04,327 --> 00:56:07,430 Nirekin lan egiten zuen pertsona da. 612 00:56:07,497 --> 00:56:08,898 Itzuli da. 613 00:56:08,998 --> 00:56:11,134 Benetan? 614 00:56:12,168 --> 00:56:13,837 Nor da? 615 00:56:13,903 --> 00:56:16,573 Barkatu. Song Areum da. 616 00:56:17,507 --> 00:56:20,009 Gaur hasi da nirekin lanean. 617 00:56:20,110 --> 00:56:23,380 Bere lehen eguna da. Agurtu ezazu. 618 00:56:23,446 --> 00:56:25,248 Agurtu dut jadanik. 619 00:56:25,382 --> 00:56:26,649 Noski. 620 00:56:28,251 --> 00:56:30,487 Norbait kontratatu duzu jadanik? 621 00:56:30,854 --> 00:56:32,622 Oso goiz da. 622 00:56:33,390 --> 00:56:35,058 Polita zara. 623 00:56:35,592 --> 00:56:37,427 Oso polita da. 624 00:56:38,495 --> 00:56:42,132 Laguntza behar nuen. Zu ez zeunden. 625 00:56:42,465 --> 00:56:45,702 Baina hilabete besterik ez da pasatu. 626 00:56:45,769 --> 00:56:50,340 Ez da horrela. Ez zenidan ez erantzuten, ez deitzen. 627 00:56:50,407 --> 00:56:53,209 Badakizu ezin nizula erantzun. 628 00:56:53,676 --> 00:56:56,546 Egokitzeko astia behar nuen. 629 00:56:57,213 --> 00:57:01,317 -Komunera noa. -Jakina. Aurrera. 630 00:57:06,156 --> 00:57:08,992 -Gaur hasi al da? -Bai. 631 00:57:09,893 --> 00:57:11,628 Orduan, ni zer? 632 00:57:12,395 --> 00:57:16,199 Zer esan nahi duzu? Nirekin lan egingo duzu. 633 00:57:16,299 --> 00:57:18,101 -Benetan? -Bai. 634 00:57:18,501 --> 00:57:20,069 Hori egin dezakezu? 635 00:57:21,304 --> 00:57:23,273 Jakina. 636 00:57:24,340 --> 00:57:25,575 Ederki. 637 00:57:26,376 --> 00:57:27,977 Eskerrik asko. 638 00:57:30,180 --> 00:57:31,648 Maite zaitut. 639 00:57:32,048 --> 00:57:33,583 Maite zaitut. 640 00:57:36,319 --> 00:57:37,587 Maite zaitut. 641 00:57:39,389 --> 00:57:41,891 Hil artean maiteko dugu elkar. 642 00:58:00,610 --> 00:58:03,646 Orain etxera joango zara, ezta? 643 00:58:03,746 --> 00:58:04,414 Zer ba? 644 00:58:05,148 --> 00:58:07,951 Bihar lanera goiz etorriko zarela esan didazu eta. 645 00:58:07,984 --> 00:58:09,185 Jakina. 646 00:58:10,353 --> 00:58:11,888 Zu etxera joango al zara? 647 00:58:12,255 --> 00:58:13,256 Bai. 648 00:58:14,224 --> 00:58:16,793 Zu beste nonbaitera joango al zara? 649 00:58:17,093 --> 00:58:20,663 Gehixeago hitz egin behar genukeela uste dut. 650 00:58:20,730 --> 00:58:22,432 -Benetan? -Bai. 651 00:58:23,099 --> 00:58:24,767 Bulegora joango al gara? 652 00:58:25,134 --> 00:58:27,337 Ez gara luzaroan geldituko. 653 00:58:27,670 --> 00:58:30,907 -Ondo da. -Ederki, bulegora. 654 00:58:32,008 --> 00:58:35,545 -Hotzak zaude? -Ondo nago. 655 00:58:35,879 --> 00:58:37,547 Goazen gurutzatzera. 656 00:58:50,426 --> 00:58:51,694 Zer gertatzen da? 657 00:58:53,730 --> 00:58:54,931 Hiru botila erosi dituzu? 658 00:58:55,532 --> 00:58:58,301 Ez dugu dena gaur edan behar. 659 00:59:07,343 --> 00:59:08,545 Tori. 660 00:59:21,057 --> 00:59:25,128 -Hori nik egin behar nuke. -Ez, nire lana da. 661 00:59:25,261 --> 00:59:26,195 Benetan? 662 00:59:26,296 --> 00:59:27,263 Jakina. 663 00:59:27,397 --> 00:59:29,065 Topa egingo dugu? 664 00:59:29,232 --> 00:59:30,199 Topa. 665 00:59:30,633 --> 00:59:31,734 Topa. 666 00:59:42,912 --> 00:59:47,450 Kontu zail bat esan behar diot Areumi. 667 00:59:47,584 --> 00:59:52,355 Berandutu eta gauzak korapilatu baino… 668 00:59:52,422 --> 00:59:54,123 …garbi hitz egingo dut. 669 00:59:54,190 --> 00:59:55,692 Bai, esadazu. 670 00:59:58,394 --> 01:00:02,498 Bera atzera etorri denez, lanean hasiko da berriro. 671 01:00:03,967 --> 01:00:06,903 Baina enplegatu bakarrari ordain diezaioket… 672 01:00:06,970 --> 01:00:08,905 …enpresa txikia baita. 673 01:00:09,572 --> 01:00:14,110 Beraz, asko sentitzen dut… 674 01:00:14,344 --> 01:00:18,047 …baina ez dut uste hemen lan egin dezakezunik. 675 01:00:19,983 --> 01:00:22,585 Zuk erabaki duzu? 676 01:00:25,254 --> 01:00:26,956 Hori da egin behar dudana. 677 01:00:27,757 --> 01:00:30,226 Berak hemen lan egiteko premia du. 678 01:00:31,327 --> 01:00:33,029 Benetan sentitzen dut. 679 01:00:33,630 --> 01:00:37,367 Gelditzeko arren eskatu didazun ondoren… 680 01:00:39,302 --> 01:00:41,437 Ez nuen hau espero. Ezta? 681 01:00:41,504 --> 01:00:42,705 Bai. 682 01:00:43,873 --> 01:00:46,209 Zer egin honekin? 683 01:00:47,810 --> 01:00:50,947 Zer esan nahi duzu? 684 01:00:52,715 --> 01:00:57,820 -Gaur ez da zure lehen eguna izan? -Bai, nire lehen eguna izan da. 685 01:00:57,954 --> 01:01:02,792 Hilabete bazenerama bezala ari zara, ordea. 686 01:01:02,859 --> 01:01:05,094 -Ezta? -Benetan? 687 01:01:06,062 --> 01:01:08,531 Lotsagabe samarra zara. 688 01:01:10,433 --> 01:01:11,534 Ni? 689 01:01:13,302 --> 01:01:15,138 Zuen egoera zeinahi ere dela… 690 01:01:15,238 --> 01:01:18,007 …bereizi egin behar dira kontu pertsonalak eta negozioa. 691 01:01:18,074 --> 01:01:20,910 Kalera bota naute, zugatik… 692 01:01:20,977 --> 01:01:23,012 …eta zuen harremanagatik. 693 01:01:23,146 --> 01:01:26,249 Eta honela hitz egiten didazu? 694 01:01:26,616 --> 01:01:29,585 Lotsagabe samarra zara. 695 01:01:29,686 --> 01:01:33,089 Lotsagabea naizela uste duzu? 696 01:01:33,289 --> 01:01:34,424 Benetan? 697 01:01:34,857 --> 01:01:36,993 -Lotsagabekeriaren bat esan dut? -Ez. 698 01:01:37,093 --> 01:01:39,295 Ez du ezer esan. 699 01:01:39,696 --> 01:01:44,667 Ez naiz lan honi heltzen ari. 700 01:01:46,035 --> 01:01:48,304 Nagusi, gogoratzen zara? 701 01:01:48,638 --> 01:01:51,174 Nik esan dizut lana utzi nahi nuela. 702 01:01:51,207 --> 01:01:53,509 Zuk bazenekien. 703 01:01:58,047 --> 01:01:59,582 Erantzuidazu! 704 01:02:00,316 --> 01:02:02,585 Bai, gaizki pasatu duzu. 705 01:02:02,852 --> 01:02:06,989 Nik esan dizut lehenik lana utziko nuela, ezta? 706 01:02:07,056 --> 01:02:08,591 Egun latza izan duzu. 707 01:02:08,658 --> 01:02:11,861 Horrela adierazi duzu zeure frustrazioa. 708 01:02:12,128 --> 01:02:16,265 -Zergatik izan da egun txarra? -Gorabehera bat gertatu da. 709 01:02:16,332 --> 01:02:17,033 Zer gertatu da? 710 01:02:17,100 --> 01:02:18,134 Nagusi! 711 01:02:18,267 --> 01:02:20,470 Garbi esan ezazu. 712 01:02:20,937 --> 01:02:23,773 Ez al dut esan lana utzi nahi nuela? 713 01:02:23,873 --> 01:02:27,744 Zer axola du nork zer esan duen? 714 01:02:27,777 --> 01:02:30,413 Zure benetako asmoan dago koxka. 715 01:02:30,513 --> 01:02:32,648 Nire asmoa? Zer asmo? 716 01:02:33,049 --> 01:02:35,651 Ez zenuen lana uzteko asmorik. 717 01:02:35,752 --> 01:02:38,654 Zure haserrea lasaitzeko modu bat behar zenuen. 718 01:02:38,654 --> 01:02:39,689 Zer? 719 01:02:39,989 --> 01:02:43,860 Beraz, aintzat hartu ditut zure sentimenduak. 720 01:02:44,427 --> 01:02:48,364 Zergatik ez didazu esaten zer gertatu den? 721 01:02:48,664 --> 01:02:52,468 Emaztea bulegora etorri da arestian. 722 01:02:52,535 --> 01:02:53,836 Eta zer? 723 01:02:53,903 --> 01:02:56,672 Ondo iruditu al zaizu? 724 01:02:58,074 --> 01:02:59,976 Nik esango al dizut? 725 01:03:00,309 --> 01:03:02,311 Ez, ondo da. 726 01:03:03,780 --> 01:03:06,048 Esadazu zuk. 727 01:03:07,817 --> 01:03:12,255 -Jakin egin nahi duzu? -Bai! Esadazu. 728 01:03:15,291 --> 01:03:18,728 Gauza bat idatzi nizun. 729 01:03:18,828 --> 01:03:21,697 Emazteak aurkitu, eta hona ekarri du. 730 01:03:21,798 --> 01:03:23,399 Zer zen? 731 01:03:24,534 --> 01:03:27,937 Baina ez zegoen ezer nik… 732 01:03:28,037 --> 01:03:30,540 Gero hitz egingo dugu. 733 01:03:33,676 --> 01:03:38,247 Nolanahi ere, asko sentitzen dut. 734 01:03:38,347 --> 01:03:39,949 Ez dakit zer esan. 735 01:03:40,783 --> 01:03:43,352 Mesedez, ez gaizki hartu. 736 01:03:43,419 --> 01:03:47,623 Nolanahi ere, ez dugu elkarrekin lan egingo. 737 01:03:48,224 --> 01:03:49,192 Konforme? 738 01:03:50,293 --> 01:03:52,728 Ez duzu barkamena eskatu beharrik. 739 01:03:53,262 --> 01:03:56,699 Negozioa eta kontu pertsonalak nahasten ari zara. 740 01:03:56,866 --> 01:04:02,238 Eta gauzak nahasten dituzu; gaizkituta sentitzen naiz. 741 01:04:04,941 --> 01:04:07,476 Zergatik zaude hain damututa? 742 01:04:07,543 --> 01:04:09,312 Egun bat besterik ez da izan. 743 01:04:09,378 --> 01:04:12,014 Ez, nik… 744 01:04:12,114 --> 01:04:14,183 Ahaztu ezazu. 745 01:04:33,269 --> 01:04:36,505 Liburu batzuk hartuko ditut. 746 01:05:01,030 --> 01:05:03,900 Zergatik egiten duzu negar? 747 01:05:33,062 --> 01:05:34,430 Erraza, ezta? 748 01:05:34,463 --> 01:05:35,598 Ondo ari zara. 749 01:05:35,631 --> 01:05:39,302 -Lehendik aritua naiz honetan. -A bai? 750 01:05:39,335 --> 01:05:43,105 Erraza da programa hau. Ikaserraza. 751 01:05:43,139 --> 01:05:45,174 Bai, hala iruditzen zait. 752 01:05:46,742 --> 01:05:49,478 Oso esku politak dituzu. 753 01:05:51,047 --> 01:05:53,015 Benetan? Handiak dira. 754 01:05:53,449 --> 01:05:56,152 Baina politak dira. 755 01:05:56,185 --> 01:05:57,353 Finak. 756 01:05:58,988 --> 01:06:03,225 Nahiago ditut honelakoxe esku hezurtsuak… 757 01:06:03,259 --> 01:06:05,695 …potoloak eta femeninoak baino. 758 01:06:05,795 --> 01:06:08,097 Ederki. Nik ere bai. 759 01:06:08,731 --> 01:06:10,633 -Lan egiten utziko dizut. -Ederki. 760 01:06:12,134 --> 01:06:13,269 Izan ere. 761 01:06:13,302 --> 01:06:15,871 Apal horretakoak guk argitaratutako liburuak dira. 762 01:06:15,905 --> 01:06:18,207 Baten bat nahi baduzu, eramazu. 763 01:06:18,274 --> 01:06:19,575 Benetan? 764 01:06:20,509 --> 01:06:21,978 Primeran! 765 01:06:22,311 --> 01:06:25,247 Nahi dituzun guztiak hartu. Gureak dira. 766 01:06:25,314 --> 01:06:27,216 Eskerrik asko. 767 01:06:33,289 --> 01:06:37,827 …arte bakan bat da, giza forma zehatzak erabiltzen dituena… 768 01:06:37,860 --> 01:06:43,366 …gizakien izaera eta jarrera beti bikainak agerian jartzeko. 769 01:07:02,551 --> 01:07:05,087 Etxera etortzeari utzi diozu, nonbait. 770 01:07:05,154 --> 01:07:07,923 Zergatik? Beldur zara? 771 01:07:08,391 --> 01:07:10,493 Ondo antzeztu zenuten biek. 772 01:07:10,693 --> 01:07:12,795 Aktoreak izan zintezketen. 773 01:07:13,529 --> 01:07:15,598 Zeure buruagan besterik ez duzu pentsatzen. 774 01:07:15,798 --> 01:07:17,466 Sexu-adiktoa! 775 01:07:17,500 --> 01:07:18,434 Hipokrita! 776 01:07:19,168 --> 01:07:20,870 Ziria sartuko zenidala uste zenuen? 777 01:07:20,903 --> 01:07:22,772 Deabruak! 778 01:07:35,551 --> 01:07:36,719 Mezu bat hartu duzu? 779 01:07:36,852 --> 01:07:37,620 Zer? 780 01:07:38,287 --> 01:07:39,822 Bai, etxetik. 781 01:07:40,556 --> 01:07:42,625 Zer esan dizu? 782 01:07:49,398 --> 01:07:51,567 -Irakurri nahi duzu? -Bai. 783 01:07:57,606 --> 01:07:59,408 Gogorra da. 784 01:08:00,609 --> 01:08:02,912 Minduta egon behar duzu. 785 01:08:03,345 --> 01:08:05,581 Deabru deitzen digu. 786 01:08:05,614 --> 01:08:08,918 Elizara ere ez da joaten. 787 01:08:09,318 --> 01:08:13,889 Mespretxatu egiten ditu elizkoiak. Baina deabru deitzen digu. 788 01:08:13,956 --> 01:08:16,258 Nola esan dezake hori? 789 01:08:18,227 --> 01:08:20,696 Baina ez zen gutaz ari. 790 01:08:21,197 --> 01:08:24,700 Beste emakume horretaz ari zen. 791 01:08:27,570 --> 01:08:28,704 Egia da. 792 01:08:29,138 --> 01:08:31,273 A zer lasaitua, ezta? 793 01:08:31,707 --> 01:08:34,076 Baina jakin egin du. 794 01:08:37,279 --> 01:08:42,818 Lagungarria izan daiteke hark ni ez ikusi izana. 795 01:08:43,552 --> 01:08:45,154 Hala da. 796 01:08:45,354 --> 01:08:49,892 Orain atzerrian zaudela uste du. 797 01:08:50,192 --> 01:08:51,327 Ez. 798 01:08:52,328 --> 01:08:56,065 Ez du tutik ere sinesten esan niona. 799 01:08:56,098 --> 01:08:59,835 Nolanahi ere, ez zaitu aurpegiz ezagutzen. 800 01:09:03,339 --> 01:09:05,941 Eta esango bazenio…? 801 01:09:05,975 --> 01:09:08,944 …neska horrekin ateratzen zinela? 802 01:09:09,378 --> 01:09:10,579 Zer? 803 01:09:11,413 --> 01:09:13,716 Onar ezazu. 804 01:09:14,350 --> 01:09:21,824 Ez da berriz itzuliko. Ezin diozu esan harekin hautsi duzula? 805 01:09:28,130 --> 01:09:30,566 Esan niezaioke, bai. 806 01:09:30,966 --> 01:09:34,470 Orduan, zu lanera etortzean… 807 01:09:34,503 --> 01:09:37,573 …enplegatu berria zarela usteko du, ezta? 808 01:09:37,606 --> 01:09:41,510 Hori da. Ondo aterako dela uste dut nik. 809 01:09:43,512 --> 01:09:46,315 Ondo aterako dela uste dut. 810 01:09:52,655 --> 01:09:53,889 Ederki. 811 01:09:54,990 --> 01:10:00,829 Hortaz, neska horrekin ibili nintzela aitortuko diot. 812 01:10:01,197 --> 01:10:02,998 Eta gero, zer? 813 01:10:06,035 --> 01:10:09,838 Neska hori lagungarria izango zaigulakoan nago. 814 01:10:10,906 --> 01:10:14,977 Zure emazteak aurrez aurre ikusi zuen. 815 01:10:15,244 --> 01:10:17,413 Eta neska ez da itzuliko. 816 01:10:17,479 --> 01:10:21,850 Tinko esaten badiozu emazteari neska ez dela itzuliko… 817 01:10:21,917 --> 01:10:24,153 …ondo atera liteke. 818 01:10:26,155 --> 01:10:27,356 Ondo da. 819 01:10:27,623 --> 01:10:32,861 Ederki. Kontuan hartuko dut. 820 01:10:37,900 --> 01:10:40,502 Baina ez zara etxera joango? 821 01:10:40,536 --> 01:10:42,471 Joan behar nuke? 822 01:10:43,038 --> 01:10:45,307 Ez dut joan nahi. 823 01:10:45,341 --> 01:10:47,343 Eta zu hemen zaude. 824 01:10:49,478 --> 01:10:51,447 Bueltatu etxera. 825 01:10:52,114 --> 01:10:54,783 Joan beharra daukazu, gaur. 826 01:10:54,817 --> 01:10:58,754 Bulegoan lo egiten dut beti. 827 01:10:58,988 --> 01:11:03,292 Zoaz etxera. Hori izango duzu gaur onena. 828 01:11:03,826 --> 01:11:05,461 Zoaz etxera. 829 01:11:05,494 --> 01:11:09,198 Ez da erraza izango, baina tinko esaiozu. 830 01:11:09,231 --> 01:11:11,533 Esaiozu neskarekin hitz egin duzula… 831 01:11:11,567 --> 01:11:15,671 …eta amaitu egin dela benetan, neska ez dela itzuliko. 832 01:11:15,704 --> 01:11:17,673 Hori esan beharra daukazula uste dut. 833 01:11:17,706 --> 01:11:22,011 Emaztea lasaitzea behar dugu orain. 834 01:11:22,711 --> 01:11:23,912 Hala uste al duzu? 835 01:11:28,584 --> 01:11:30,586 Hori izango al da onena? 836 01:11:32,421 --> 01:11:34,690 -Ederki. -Bai. 837 01:11:35,090 --> 01:11:37,259 Gogorra da, ezta? 838 01:11:37,559 --> 01:11:41,096 Baina egin beharra daukagu. 839 01:11:41,463 --> 01:11:45,301 Umiliagarria da, baina egin beharra daukagu. 840 01:11:45,367 --> 01:11:46,168 Ederki. 841 01:11:46,568 --> 01:11:48,070 Eskerrik asko. 842 01:11:48,437 --> 01:11:51,240 Benetan eskertzen dizut. 843 01:11:51,407 --> 01:11:52,941 Izan gaitezen… 844 01:11:54,176 --> 01:11:57,079 …indartsuak, bai? 845 01:11:57,146 --> 01:11:57,846 Bai. 846 01:11:59,214 --> 01:12:02,117 Ondo egongo gara. 847 01:12:02,918 --> 01:12:07,056 Krisi honetatik ateratzeko erabiliko dugu zure emaztea. 848 01:12:07,089 --> 01:12:08,791 Hori egingo dugu. 849 01:12:09,024 --> 01:12:10,159 Ederki. 850 01:12:15,230 --> 01:12:17,399 Neka-neka eginda nago. 851 01:12:31,146 --> 01:12:33,048 Atseden hartu. 852 01:12:33,115 --> 01:12:34,750 Eta gero joan zaitez. 853 01:12:36,452 --> 01:12:37,853 Bai. 854 01:12:38,954 --> 01:12:41,557 Atseden pixka bat hartuko dut. 855 01:12:41,590 --> 01:12:42,791 Ederki. 856 01:13:42,451 --> 01:13:44,686 Oso zaletuta zaude liburu horrekin. 857 01:13:44,753 --> 01:13:45,754 Bai. 858 01:13:46,855 --> 01:13:51,493 Liburuak irakurtzeak lagundu al dizu bizitzan? 859 01:13:52,094 --> 01:13:54,096 Pixka bat, bai. 860 01:13:54,129 --> 01:13:55,631 Hara. 861 01:13:56,432 --> 01:13:58,667 Nik ez dut libururik irakurtzen. 862 01:13:59,034 --> 01:14:00,702 A ez? 863 01:14:00,736 --> 01:14:01,837 Ez. 864 01:14:11,580 --> 01:14:13,515 Uste dut… 865 01:14:13,549 --> 01:14:17,653 …behin eraman zintudala. 866 01:14:17,786 --> 01:14:20,956 Orain gogoratzen naiz. 867 01:14:20,989 --> 01:14:23,192 -Benetan? -Bai. 868 01:14:23,559 --> 01:14:26,595 Ez duzu inoren antzik. 869 01:14:27,262 --> 01:14:30,966 -Ziur nago oroitzen dudala. -Ez dut inoren antzik? 870 01:14:30,999 --> 01:14:32,835 Jakina. 871 01:14:33,502 --> 01:14:35,971 Izugarri ederra zara. 872 01:14:37,306 --> 01:14:39,107 Eskerrik asko. 873 01:14:43,145 --> 01:14:46,815 Ez ibili gauez kalean, arriskutsua baita. 874 01:14:47,816 --> 01:14:52,020 Ez dut kalera joateko asmorik. Berandu samar da. 875 01:14:56,358 --> 01:14:59,328 A zer elur jasa, bat batean! 876 01:14:59,661 --> 01:15:02,664 Bai, elur asko ari da botatzen. 877 01:15:02,698 --> 01:15:04,466 Zer polita! 878 01:15:05,100 --> 01:15:07,236 Ez al da ederra? 879 01:15:07,269 --> 01:15:08,770 Elur hau… 880 01:15:09,638 --> 01:15:12,975 …benetan ederra da gauez. 881 01:15:14,142 --> 01:15:16,945 Bai, erabateko bedeinkazioa da. 882 01:15:29,191 --> 01:15:32,127 Jauna, otoitz dagit. 883 01:15:32,194 --> 01:15:34,329 Zu dena zara… 884 01:15:34,429 --> 01:15:37,799 …eta den-dena zure baitan dago. 885 01:15:37,833 --> 01:15:41,436 Beraz, egin dadila dena zure borondatearen arabera… 886 01:15:41,470 --> 01:15:44,940 …zure nahi zehatzaren arabera. 887 01:17:00,949 --> 01:17:02,217 Kaixo. 888 01:17:02,451 --> 01:17:04,119 Bai, kaixo. 889 01:17:04,152 --> 01:17:07,022 Barkatu, ez zegoen inor, eta sartu egin naiz. 890 01:17:07,055 --> 01:17:08,390 Liburuei begira nengoen. 891 01:17:08,423 --> 01:17:10,492 Jakina, segi. 892 01:17:10,559 --> 01:17:11,927 Kafe bat nahi duzu? 893 01:17:12,094 --> 01:17:13,328 Bai, eskerrik asko. 894 01:17:13,328 --> 01:17:17,132 Lasai. Niretzat egin behar nuen bat. 895 01:17:49,264 --> 01:17:51,566 -Ona al dago kafea? -Bai, aparta. 896 01:17:51,667 --> 01:17:52,668 Ederki. 897 01:17:54,369 --> 01:17:58,106 Zorionak zure sariagatik. 898 01:17:58,140 --> 01:17:59,775 Eskerrik asko. 899 01:18:00,208 --> 01:18:03,412 Atzo lagun batzuk gonbidatu nituen sariko diruarekin. 900 01:18:03,478 --> 01:18:04,913 Jo eta pasa egin nuen. 901 01:18:04,946 --> 01:18:08,450 -A bai? -Asko edan nuen. 902 01:18:09,451 --> 01:18:11,053 Zorionak, benetan. 903 01:18:11,486 --> 01:18:13,355 Esan egin nahi nizun. 904 01:18:13,822 --> 01:18:20,729 Aspalditik merezi zenuen. Asko poztu nintzen zugatik. 905 01:18:21,263 --> 01:18:22,731 Eskerrik asko. 906 01:18:23,465 --> 01:18:25,901 Bat-batekoa izan zen, txundituta geratu nintzen. 907 01:18:25,967 --> 01:18:29,104 Ez. Benetan merezi duzu. 908 01:18:29,371 --> 01:18:31,740 Oso ondo idazten duzu. 909 01:18:32,107 --> 01:18:34,342 Ene! 910 01:18:35,343 --> 01:18:37,879 Zertan zabiltza orain? 911 01:18:37,913 --> 01:18:42,751 Egunero idazten dut. 912 01:18:42,784 --> 01:18:45,687 Eta lanaldi mugatuan ari naiz lanean. 913 01:18:46,421 --> 01:18:50,959 -Egunero idazten duzu? -Bai, faltarik gabe idazten dut. 914 01:18:50,992 --> 01:18:52,794 Nire errutina da. 915 01:18:52,828 --> 01:18:54,663 Zer ondo! 916 01:18:56,431 --> 01:18:58,266 Zer gehiago egiten duzu? 917 01:19:01,837 --> 01:19:03,772 Hotz dago… 918 01:19:03,839 --> 01:19:07,375 …baina paseatzera ateratzen naiz egunero. 919 01:19:07,375 --> 01:19:10,679 -Non bizi zara? -Sajik-dongen. 920 01:19:10,712 --> 01:19:13,782 -Sajik-dong, Seochonen ondoan? -Bai. 921 01:19:20,756 --> 01:19:22,891 Non egin zenituen ikasketak? 922 01:19:22,958 --> 01:19:26,895 -Konkukeko unibertsitatean. -Hara. 923 01:19:29,898 --> 01:19:34,636 -Formalitaterik gabe hitz egidazu. -Ez, ez. 924 01:19:35,237 --> 01:19:37,706 Bakarrik bizi zara, beraz? 925 01:19:38,073 --> 01:19:40,208 Bai, orain bakarrik bizi naiz. 926 01:19:40,275 --> 01:19:42,110 Gurasoak beste nonbaiten dauzkazu? 927 01:19:42,177 --> 01:19:44,079 Bai, gurasoak… 928 01:19:44,112 --> 01:19:46,548 Ama Incheonen bizi da… 929 01:19:46,581 --> 01:19:50,619 …eta aita hil egin zen. 930 01:19:50,652 --> 01:19:52,387 Hil egin zen? 931 01:19:55,690 --> 01:19:58,026 Goiz samar hilko zen. 932 01:19:58,059 --> 01:19:59,628 Bai. 933 01:19:59,895 --> 01:20:03,231 Goiz samar hil zen. 934 01:20:05,233 --> 01:20:07,169 Zertaz hil zen? 935 01:20:11,072 --> 01:20:12,808 Apoplexiaz. 936 01:20:14,943 --> 01:20:16,144 Hara. 937 01:20:17,612 --> 01:20:19,548 Komunean… 938 01:20:20,315 --> 01:20:22,117 …goiz batean. 939 01:20:22,517 --> 01:20:23,718 Jakina. 940 01:20:25,353 --> 01:20:27,556 Maiz gertatzen da. 941 01:20:27,589 --> 01:20:30,358 Kontuz ibili behar da neguko goizetan. 942 01:20:33,061 --> 01:20:35,096 Baduzu neba-arrebarik? 943 01:20:35,430 --> 01:20:36,798 Bai. 944 01:20:36,832 --> 01:20:39,701 Arreba hil egin zitzaidan. 945 01:20:39,734 --> 01:20:42,037 Eta neba bat dut. 946 01:20:42,470 --> 01:20:45,941 Arreba hain gazte hil zitzaizun, e? 947 01:20:45,974 --> 01:20:47,175 Bai. 948 01:20:49,945 --> 01:20:52,714 Ondo konpontzen zinen berarekin? 949 01:20:53,515 --> 01:20:56,518 Beste inorekin baino hobeto. 950 01:20:56,918 --> 01:20:57,819 Jakina. 951 01:21:02,490 --> 01:21:06,094 Antza zenuten? 952 01:21:06,661 --> 01:21:07,395 Ez. 953 01:21:07,796 --> 01:21:12,267 Hura ni baino askoz femeninoagoa zen. 954 01:21:12,467 --> 01:21:14,636 Benetan? 955 01:21:19,207 --> 01:21:23,278 Zerbait argitaratu duzu azkenaldi honetan? 956 01:21:23,511 --> 01:21:25,780 Ez, oraindik ez. 957 01:21:26,047 --> 01:21:28,817 Aurkezten ari naiz. 958 01:21:28,850 --> 01:21:32,454 -Non? Literatura-lehiaketetan? -Bai. 959 01:21:32,954 --> 01:21:34,155 Nola du izenburua? 960 01:21:34,222 --> 01:21:37,826 Zure azken lanak, alegia. 961 01:21:38,693 --> 01:21:43,331 Ez naiz oso ona izenburuak jartzen… 962 01:21:43,398 --> 01:21:46,835 Izenburua ez da garrantzitsua. 963 01:21:46,868 --> 01:21:49,104 Izenburu bat besterik ez da. 964 01:21:49,738 --> 01:21:53,675 Denbora gehiegi hartzen ari al natzaizu? 965 01:21:53,708 --> 01:21:56,111 Ez, ez. 966 01:21:56,144 --> 01:21:58,146 Ez da hori, kontua da… 967 01:21:59,014 --> 01:22:01,249 -Gu… -Zer? 968 01:22:02,017 --> 01:22:05,220 Esan nahi dut… Ene… 969 01:22:05,253 --> 01:22:07,455 Egun hartan… 970 01:22:07,555 --> 01:22:10,659 …nola bukatu genuen elkarrekin edaten? 971 01:22:14,062 --> 01:22:16,898 Ez duzu oroitzen nor naizen? 972 01:22:16,932 --> 01:22:18,199 Zer? 973 01:22:20,735 --> 01:22:23,471 Ez horixe. 974 01:22:23,505 --> 01:22:25,173 Barkatu. 975 01:22:26,107 --> 01:22:28,610 Nire oroimena… 976 01:22:35,850 --> 01:22:37,385 Gogoratu naiz! 977 01:22:37,552 --> 01:22:39,621 Orain gogoratu naiz! 978 01:22:40,288 --> 01:22:42,424 Zu zara! 979 01:22:42,791 --> 01:22:43,758 Ezta? 980 01:22:44,259 --> 01:22:45,660 Gogoratzen naiz, noski. 981 01:22:45,694 --> 01:22:47,829 Eta zure izenaz ere bai. 982 01:22:47,862 --> 01:22:49,631 Areum, ezta? 983 01:22:50,065 --> 01:22:52,267 -Bai. -Baietz? 984 01:22:53,935 --> 01:22:56,237 Ez zinen nitaz oroitzen? 985 01:22:57,839 --> 01:23:00,976 Itxaron, izenez deitzen nizun orduan ere? 986 01:23:01,009 --> 01:23:02,811 Ez naiz oroitzen. 987 01:23:03,111 --> 01:23:05,146 Jakina, baliteke. 988 01:23:07,449 --> 01:23:09,784 Orain dena gogoratzen dut. 989 01:23:12,620 --> 01:23:14,589 Egun bakar batez lan egin zenuen hemen? 990 01:23:14,622 --> 01:23:16,491 Bai, egun bakar batez. 991 01:23:18,460 --> 01:23:19,494 Primeran. 992 01:23:19,928 --> 01:23:21,463 Pozten naiz zu ikusteaz. 993 01:23:21,529 --> 01:23:23,732 Eskerrik asko etortzeagatik. 994 01:23:24,332 --> 01:23:28,870 Esan dizudan bezala, zorionak eman nahi nizkizun. 995 01:23:30,105 --> 01:23:31,306 Eskerrik asko. 996 01:23:31,539 --> 01:23:32,741 Ez horregatik. 997 01:23:33,475 --> 01:23:35,010 Hemen zaude! 998 01:23:35,410 --> 01:23:37,078 Ene, zer hotza! 999 01:23:37,112 --> 01:23:39,381 Eskerrik asko zure laguntzagatik. 1000 01:23:39,447 --> 01:23:42,384 Jango al dugu zerbait? Goseak amorratzen nago. 1001 01:23:42,417 --> 01:23:44,619 Jango al dugu? 1002 01:23:44,652 --> 01:23:47,222 Kanpora joango al gara? 1003 01:23:47,956 --> 01:23:50,392 Eska dezagun zerbait. Hotz dago. 1004 01:23:50,425 --> 01:23:52,660 Tenperatura altuena -3° da. 1005 01:23:53,028 --> 01:23:56,531 -Zer eskatuko dugu? -Zuk zer nahi duzu? 1006 01:23:56,598 --> 01:23:59,534 Jatera joango gara; gurekin etorriko al zara? 1007 01:23:59,567 --> 01:24:02,103 Ez, mila esker. Ondo nago. 1008 01:24:03,505 --> 01:24:04,939 Txinatar janaria? 1009 01:24:04,973 --> 01:24:06,808 -Ederki. -Ondo da. 1010 01:24:06,975 --> 01:24:08,943 Zergatik ez duzu zerbait eskatzen? 1011 01:24:08,977 --> 01:24:12,313 Ondo nago. Berandu bazkaldu dut. 1012 01:24:12,347 --> 01:24:14,516 A bai? 1013 01:24:14,849 --> 01:24:16,151 Zer nahi duzu? 1014 01:24:16,351 --> 01:24:17,318 Nik? 1015 01:24:17,819 --> 01:24:21,189 -Fideoak babarrun beltzekin. -Ederki. 1016 01:24:28,596 --> 01:24:32,901 Hemengo txinatar jatetxea oso ona da. 1017 01:24:33,134 --> 01:24:34,869 A bai? 1018 01:24:36,171 --> 01:24:38,173 Egonda nagoela uste dut. 1019 01:24:40,275 --> 01:24:41,676 Egia. 1020 01:24:43,211 --> 01:24:44,279 Egia da. 1021 01:24:44,512 --> 01:24:47,515 Leku bera da. Han egona zara. 1022 01:24:48,516 --> 01:24:50,351 Ene… 1023 01:24:55,990 --> 01:24:58,393 Ez dut emakume hura ikusten. 1024 01:24:58,493 --> 01:24:59,494 Nor? 1025 01:25:03,264 --> 01:25:05,066 A, neska hura? 1026 01:25:05,100 --> 01:25:07,102 Zer moduz dago? 1027 01:25:08,036 --> 01:25:09,504 Ez nago ziur. 1028 01:25:10,238 --> 01:25:11,573 Ez dut ikusi. 1029 01:25:11,639 --> 01:25:13,374 A ez? 1030 01:25:17,112 --> 01:25:21,182 Izenez deitzen nizun, ba, orduan? 1031 01:25:21,683 --> 01:25:23,785 Ez naiz oroitzen. 1032 01:25:24,786 --> 01:25:25,753 Bai. 1033 01:25:26,621 --> 01:25:28,423 Ondo da, ni ere ez. 1034 01:25:32,093 --> 01:25:34,095 Aurpegia… 1035 01:25:34,796 --> 01:25:37,031 …aldatu egin zaizula dirudi. 1036 01:25:37,499 --> 01:25:38,666 Benetan? 1037 01:25:39,300 --> 01:25:40,468 Nola? 1038 01:25:41,970 --> 01:25:47,175 Erosoago dirudizu. 1039 01:25:48,209 --> 01:25:51,212 -Benetan? -Bai, itxura desberdina duzu. 1040 01:25:51,412 --> 01:25:53,548 A bai? 1041 01:26:07,862 --> 01:26:09,430 Ondo al dabil dena? 1042 01:26:09,831 --> 01:26:11,599 Nirekin? 1043 01:26:12,867 --> 01:26:14,102 Neska harekin? 1044 01:26:14,469 --> 01:26:15,670 Bai. 1045 01:26:20,141 --> 01:26:25,580 Egun hartan zurekin egon ondoren… 1046 01:26:27,048 --> 01:26:29,317 …etxetik joan nintzen. 1047 01:26:32,053 --> 01:26:37,025 Hilabete izan zen? Hilabete egon nintzen kanpoan. 1048 01:26:37,825 --> 01:26:40,662 Eta gero etxera itzuli nintzen. 1049 01:26:40,695 --> 01:26:43,498 Eta geroztik ez nuen neska hura gehiago ikusi. 1050 01:26:43,665 --> 01:26:45,867 Hara. 1051 01:26:46,234 --> 01:26:47,368 Bai. 1052 01:26:48,937 --> 01:26:50,905 Haren etxean egon nintzen… 1053 01:26:52,273 --> 01:26:56,811 …halako batean, emazteak hara eraman zidan alaba. 1054 01:26:58,079 --> 01:27:02,150 Gauez. Gau beranduan. 1055 01:27:02,917 --> 01:27:04,986 Alaba ekarri zidan. 1056 01:27:06,087 --> 01:27:12,126 Ingeles estiloko beroki urdin bat jantzi zion. 1057 01:27:12,393 --> 01:27:16,297 Polit-polit jantzi zuen neska. 1058 01:27:17,131 --> 01:27:19,167 Alaba ikusi orduko… 1059 01:27:20,301 --> 01:27:23,871 …orduantxe erabaki nuen. 1060 01:27:25,540 --> 01:27:28,409 Alabarentzat bizitzea. 1061 01:27:29,110 --> 01:27:32,180 Gainerako guztia ahaztea… 1062 01:27:32,547 --> 01:27:34,449 …eta harentzat bakarrik bizitzea. 1063 01:27:36,017 --> 01:27:38,253 Nire bizitzari uko egitea. 1064 01:27:39,787 --> 01:27:42,790 Hala erabaki nuen. 1065 01:27:44,859 --> 01:27:47,061 Ez nuen segundo bat behar izan. 1066 01:27:47,262 --> 01:27:50,598 Harekin bizi izan zinen, beraz? 1067 01:27:51,099 --> 01:27:52,233 Bai. 1068 01:27:52,967 --> 01:27:55,303 Etxetxo bat zeukan… 1069 01:27:56,504 --> 01:27:59,807 …bi gela txiki zeuzkana. 1070 01:27:59,874 --> 01:28:02,010 Gelak txiki-txikiak ziren. 1071 01:28:03,177 --> 01:28:05,613 Han bizi izan nintzen. 1072 01:28:07,849 --> 01:28:12,620 Eta ez dakizu zertan dabilen orain. 1073 01:28:13,888 --> 01:28:15,290 Ez dakit. 1074 01:28:18,459 --> 01:28:21,996 Oso minduta zegoen… 1075 01:28:23,665 --> 01:28:26,567 …eta horrela bukatu zen dena. 1076 01:28:30,104 --> 01:28:32,206 Zer ergela izan nintzen! 1077 01:28:36,611 --> 01:28:38,646 Ez gogogabetu. 1078 01:28:40,948 --> 01:28:42,750 Gero sari hori eman zidaten. 1079 01:28:43,051 --> 01:28:44,252 Hala da. 1080 01:28:44,452 --> 01:28:48,990 -Etxera itzultzeagatik? -Horregatik, ez. 1081 01:28:49,824 --> 01:28:51,492 Ezta? 1082 01:28:56,931 --> 01:29:00,668 -Benetan ez zara gose? -Ondo nago. 1083 01:29:01,069 --> 01:29:02,503 Ederki. 1084 01:29:04,839 --> 01:29:08,343 Hemen zaudenez, libururen bat nahi duzu? 1085 01:29:08,409 --> 01:29:10,345 Har ditzakezu. 1086 01:29:13,648 --> 01:29:16,517 Asko eraman nituen azken aldian. 1087 01:29:16,984 --> 01:29:18,219 A bai? 1088 01:29:20,288 --> 01:29:21,689 Zuretzat hobe. 1089 01:29:35,236 --> 01:29:36,838 -Song andereñoa! -Bai? 1090 01:29:36,871 --> 01:29:38,539 Itxaron pixka bat. 1091 01:29:41,976 --> 01:29:43,344 Tori hau. 1092 01:29:43,544 --> 01:29:46,314 Hau asko gustatzen zait. Har ezazu. 1093 01:29:46,381 --> 01:29:47,648 Soseki da. 1094 01:29:47,749 --> 01:29:52,153 Itzuli berria da. Asko gustatzen zait liburu hau. 1095 01:29:52,186 --> 01:29:54,622 Mila esker. Irakurriko dut. 1096 01:29:54,655 --> 01:29:57,158 Aparta da. Oso ondo idazten zuen. 1097 01:29:57,191 --> 01:29:58,459 Hala da. 1098 01:29:58,493 --> 01:29:59,694 Tira… 1099 01:29:59,727 --> 01:30:01,229 Agur. 1100 01:30:01,262 --> 01:30:03,464 -Agur. -Adio. 1101 01:31:17,939 --> 01:31:20,541 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz