1 00:00:27,894 --> 00:00:32,298 El Niñok olatu izugarriak eta eurite latzak eragin ditu. 2 00:00:32,432 --> 00:00:36,503 Olatu handiek estatu osoa jo, eta behartu ditu uharteetako agintariak… 3 00:00:36,536 --> 00:00:39,039 …jendeari babesten laguntzeko neurriak hartzera. 4 00:00:39,539 --> 00:00:41,541 Olatu-zarta hau historikoa da. 5 00:00:41,608 --> 00:00:46,780 Waimea buiak, 2001ean jarriak, inoiz erregistratutako handiena da. 6 00:00:46,913 --> 00:00:48,214 Ene, motel! 7 00:00:49,783 --> 00:00:53,453 -Munstro bat da. Peahiren doblea. -Bai. 8 00:00:56,656 --> 00:00:57,824 Aizu? 9 00:00:57,957 --> 00:01:00,427 King's Reef hausten ari da. 10 00:01:01,294 --> 00:01:05,231 Jakina. Bizitza osoa daramat zera horren gainean ibili nahian. 11 00:01:27,954 --> 00:01:29,589 Ene, begiraiozu horri! 12 00:01:30,523 --> 00:01:33,093 Ez dut sekula hain goian ikusi. 13 00:02:04,624 --> 00:02:08,728 Laird Hamilton surflari ospetsua, olatu handietan ibiltzen lehena. 14 00:02:08,828 --> 00:02:16,169 Profesionalki lehiatu ez arren, inoizko surflaririk onena da. 15 00:02:25,211 --> 00:02:28,581 Ezinezkoak ziruditen olatuak hartu izan ditu Laird Hamiltonek. 16 00:02:28,715 --> 00:02:31,851 Beste batzuek olatuak hartzen dituzte; berak, 30 metroko olatuak. 17 00:02:31,851 --> 00:02:35,221 Argi dago, beraz, tipo hori erotuta dagoela. 18 00:02:35,288 --> 00:02:37,023 Laird Hamilton, uretako gizon ospetsua… 19 00:02:37,157 --> 00:02:40,627 -Berritzailea. -Munduko surflaririk onena. 20 00:02:51,204 --> 00:02:53,740 Eztabaidagarria izan da haren karrera osoa. 21 00:02:53,806 --> 00:02:56,309 Sekula desagertuko ez diren arazoak asmatu zituen. 22 00:02:56,376 --> 00:02:57,710 Arima kendu zion kirolari. 23 00:02:57,744 --> 00:03:00,079 -Egomaniako porrokatua. -Erradikal erabatekoa. 24 00:03:00,180 --> 00:03:01,581 -Erraldoia da. -Eroa. 25 00:03:01,614 --> 00:03:03,683 -Ausartegia. -Iraultzailea. 26 00:03:04,017 --> 00:03:07,287 Surflaririk ausartena. 27 00:03:15,728 --> 00:03:17,730 HARTU OLATU BAKOITZA 28 00:03:17,864 --> 00:03:21,301 LAIRD HAMILTONen BIZITZA 29 00:03:28,508 --> 00:03:34,514 Beti egon naiz ozeanoaren eta hango jendearen inguruan. 30 00:03:38,585 --> 00:03:41,054 Ihesleku bat zen ozeanoa. 31 00:03:41,154 --> 00:03:46,693 Han bakea aurki nezakeen, nahasmenaren eta kaosaren erdian. 32 00:03:47,660 --> 00:03:51,264 Bazegoen han zerbait nik behar nuena. 33 00:04:03,876 --> 00:04:05,912 San Franciscon jaio nintzen. 34 00:04:06,779 --> 00:04:11,818 "Batisfera" izeneko traste baten ikerketan parte hartu zuen amak. 35 00:04:11,918 --> 00:04:15,221 Alderantzizko ile-lehorgailu bat bezalakoa zen. 36 00:04:15,288 --> 00:04:19,459 Urdailean jarri, eta sabelaldeko horma xurgatzen zuen… 37 00:04:19,692 --> 00:04:22,595 …umekiari libreago igeri egiten utzirik. 38 00:04:22,662 --> 00:04:25,198 Ondorioren bat izan zuen, nonbait. 39 00:04:27,867 --> 00:04:31,771 Ama oso emakume hezlea eta bizkorra zen. 40 00:04:31,838 --> 00:04:33,806 Bere kabuz ikasitakoa. 41 00:04:34,007 --> 00:04:38,678 Surf egin zuen gaztetan, eta surf-kulturan hazi zen. 42 00:04:40,213 --> 00:04:43,416 Aita biologikoaz oso oroitzapen mugatua dut. 43 00:04:44,317 --> 00:04:46,919 Badakit surflaria zela eta ozeanoa maite zuela. 44 00:04:46,953 --> 00:04:51,391 Ama haurduna utzirik, merkataritza-ontzi batean joan zen. 45 00:04:51,457 --> 00:04:54,861 Ezin zuten aurkitu, ez zion amari sekula lagundu. 46 00:04:54,861 --> 00:04:58,931 Ez zegoen zorionik ez Eguberrian, ez Urteberrian, ez urtebetetzean. 47 00:04:59,132 --> 00:05:02,635 Amak astean sei egunez, 16 orduz egunean, lan egiten zuen… 48 00:05:02,702 --> 00:05:05,505 …guri jaten emateko eta janzteko. 49 00:05:06,773 --> 00:05:10,109 Baina askatasun-kontzeptuak erakarri egiten zuen… 50 00:05:10,176 --> 00:05:13,146 …eta handik atera, eta bere bizitza aurkitu nahi zuen. 51 00:05:17,684 --> 00:05:22,889 Hawaira etortzea, berarentzat, gizartetik ihes egitea izan zen… 52 00:05:22,955 --> 00:05:26,759 …orduan gertatzen ari zenetik, Vietnameko kontutik… 53 00:05:26,793 --> 00:05:29,662 …Hawaira joatea askatasunera joatea zen. 54 00:05:33,833 --> 00:05:36,069 Goizean jaiki, eta badakizu… 55 00:05:36,235 --> 00:05:37,737 LAIRDen AMA 56 00:05:37,837 --> 00:05:41,708 …ez diozula Los Angelesko zirkulazioari aurre egin behar. 57 00:05:44,911 --> 00:05:49,949 50eko eta 60ko urteetan zein zen Estatu Batuetan joera nagusia? 58 00:05:50,016 --> 00:05:53,252 Nola antolatzen zuen jendeak eguna? 59 00:05:54,987 --> 00:05:57,824 Iratzargailua, fabrikako sirena. 60 00:05:58,558 --> 00:06:04,464 Imajinatu mareen arabera antolatzen duzula, aldi berean, bizitza. 61 00:06:06,933 --> 00:06:09,769 Surflariak kontrakulturaren abangoardian zeuden. 62 00:06:09,969 --> 00:06:12,071 Mundu osoa esploratzen zuten olatu bila… 63 00:06:12,138 --> 00:06:14,474 Txabola aurrefabrikatuetan bizi ziren Hawain… 64 00:06:14,540 --> 00:06:19,679 …ananak eta kokoak lapurtuz, surfean ibili ahal izateko. 65 00:06:23,449 --> 00:06:25,985 Balio-aldaketa erabatekoa zen. 66 00:06:26,085 --> 00:06:29,155 Kontua ez zen lorpena, esperientzia zen kontua. 67 00:06:29,455 --> 00:06:32,091 Bultzada hura bizimodu bihurtu zen. 68 00:06:37,130 --> 00:06:42,335 Ez zaude zibilizaziotik urrun, zerbait behar izanez gero. 69 00:06:42,635 --> 00:06:47,039 Eta jendea gertu dago, halako elkartasun bat dago… 70 00:06:47,140 --> 00:06:51,110 …ez duzu beste leku bat behar, denok arrazoi berdinagatik gaude: 71 00:06:51,177 --> 00:06:56,783 Ozeanotik gertu egoteko, surfeatzeko eta libre izateko. 72 00:06:59,519 --> 00:07:03,956 Hondartzan barrena nindoala, mutil ile-hori hura ikusi nuen uretan. 73 00:07:04,023 --> 00:07:07,994 Plisti-plasta ari zen itsas ertzeko olatu txiki batean. 74 00:07:07,994 --> 00:07:11,464 Harrituta geratu nintzen, sekula ez baitzegoen umerik North Shoren. 75 00:07:11,464 --> 00:07:14,467 Helduen mundua zen hura. 76 00:07:18,070 --> 00:07:23,576 Bill ikusi nuenean, jainko eder ile-hori bat zen… 77 00:07:23,576 --> 00:07:28,147 …eta pentsatu nuen: "itxura hori luke nire aitak, aitarik banu". 78 00:07:36,289 --> 00:07:39,358 Bill Hamilton garai hartako surflaririk onenetako bat zen. 79 00:07:39,425 --> 00:07:44,997 Estiloagatik zen ezaguna: estilorik ederrenetako bat zuen surfean. 80 00:07:45,932 --> 00:07:48,501 Dantza eta artea zen hura berarentzat. 81 00:07:56,275 --> 00:07:59,011 "Cutback" egiten ageri da argazki batzuetan… 82 00:07:59,078 --> 00:08:01,047 …eskuak gora… 83 00:08:01,113 --> 00:08:05,651 …eta oholak arku eder bat eginez, olatuaren aurpegia islatzen… 84 00:08:05,718 --> 00:08:08,754 …eta txundituta geratzen zara. 85 00:08:12,792 --> 00:08:18,197 Jesus Mendiko Sermoia egiten ikusi nuen irudi batean… 86 00:08:18,231 --> 00:08:21,734 …eta hura "cutback" aparta izango zela pentsatu nuen. 87 00:08:21,834 --> 00:08:23,936 Jesusi kopiatu nion, beraz. 88 00:08:33,145 --> 00:08:38,184 Billekiko nire harremana naturala izan zen, surfean hasi zen. 89 00:08:38,217 --> 00:08:41,787 Uretan ikusi nuen Laird, bakarrik; harengana joan, eta galdetu nion: 90 00:08:41,821 --> 00:08:44,290 Nik: "Zer zabiltza? Nongoa zara?". Hark: "Mauikoa". 91 00:08:44,357 --> 00:08:47,393 Nik: "Zer ari zara?" Hark: "Bodysurfean". 92 00:08:47,426 --> 00:08:50,229 Nik: "Benetan ikasi nahi duzu?" Hark: "Bai". 93 00:08:50,229 --> 00:08:54,467 Nik: "Lepotik helduidazu". Igeri atera nuen mutila. 94 00:08:55,735 --> 00:08:58,237 Arrezifera joan, eta olatuaren zain egon ginen. 95 00:08:58,271 --> 00:09:01,073 Olatura salto egin, eta aurrera. 96 00:09:01,107 --> 00:09:04,944 Lauzpabost aldiz egin, eta mutikoa txoratzen zegoen. 97 00:09:07,246 --> 00:09:11,784 Haren bizkarrean sartu nintzen lehen aldiz olatu batean –hodian—. 98 00:09:14,153 --> 00:09:16,756 Surfean, Lur Santua da hau. 99 00:09:16,789 --> 00:09:22,094 Olatu barrura sartu ahal izatea, azalpenenetik haragoko intimitatean. 100 00:09:23,195 --> 00:09:25,431 Uretatik atera, begiratu, eta esan zidan: 101 00:09:25,464 --> 00:09:27,533 "Zu nire aita izatea nahi dut". 102 00:09:28,434 --> 00:09:34,941 Hondartzara joan, eta 23 urteko neska eder hura ikusi nuen. 103 00:09:35,007 --> 00:09:40,947 Nire patua zen. Zerbait gertatu zen. 104 00:09:43,182 --> 00:09:46,252 Laird, Joann eta ni leku hartara joan ginen… 105 00:09:46,319 --> 00:09:49,455 …munduko olaturik arriskutsuenaren ondora: The Pipeline. 106 00:09:51,624 --> 00:09:56,062 Etxe baten parekoa zen 8 edo 9 metro zituenean. 107 00:09:56,896 --> 00:09:59,231 Indar hura barruan txertatzen ari zitzaion Lairdi. 108 00:10:06,806 --> 00:10:09,442 Zer gertatu zaio zure oholaren atzealdeko erdiari? 109 00:10:11,711 --> 00:10:16,349 Munduko surflaririk onenak etortzen ziren lekuan nengoen. 110 00:10:16,382 --> 00:10:19,218 Eta inguru hartan nola igeri egin ikasten ari nintzen. 111 00:10:28,194 --> 00:10:30,129 Banzai Pipelineren hondartzan. 112 00:10:30,196 --> 00:10:31,998 Hura zen munduko olatua. 113 00:10:31,998 --> 00:10:36,669 Hara joaten ziren surflariak beren neurria ematera. 114 00:10:40,873 --> 00:10:43,876 Surf handi-handiaren garaia izan zen hura. 115 00:10:43,943 --> 00:10:47,313 Inork sekula ibilitako olaturik handienak orduan grabatu ziren. 116 00:10:51,784 --> 00:10:56,989 Hazten ari ahala, Lairdek gizon puskarik bikainenak ikusi zituen… 117 00:10:57,023 --> 00:10:59,625 …ohola handi-handi haietan… 118 00:10:59,659 --> 00:11:03,629 …muturrak puskatzen Waimea Bay bezalako lekutan. 119 00:11:07,099 --> 00:11:10,870 Laird mundu osoko ume bakarretako bat izan zen… 120 00:11:10,903 --> 00:11:18,210 …aitzindariak surfean aritzen ziren garai handia bizi eta arnastu zuena. 121 00:11:19,578 --> 00:11:20,613 Ricky Gregg. 122 00:11:21,514 --> 00:11:22,448 Jose Angel. 123 00:11:23,115 --> 00:11:24,216 Greg Knoll. 124 00:11:25,117 --> 00:11:28,154 Lairdek martxan ikusi zuen hura guztia. 125 00:11:33,159 --> 00:11:35,061 17 urte eta erdi nituen Lairden amarekin ezkondu nintzenean. 126 00:11:35,061 --> 00:11:39,198 Baimena eskatu behar izan nien gurasoei, adingabekoa nintzelako. 127 00:11:39,565 --> 00:11:45,304 Dudarik gabe hartu nuen umearen ardura, asko maite nuelako ama… 128 00:11:45,337 --> 00:11:46,972 …eta umea haren parte zen. 129 00:11:47,039 --> 00:11:49,942 Atzera begira, konturatzen naiz zer erronka izan zen hura. 130 00:11:49,975 --> 00:11:55,514 Ez dizute aita izateko jarraibiderik ematen. 131 00:11:56,315 --> 00:11:57,750 Ez nuen ondo erreakzionatu. 132 00:11:57,783 --> 00:12:00,753 Ni nintzen etxeko "gizona", bakarra. 133 00:12:00,786 --> 00:12:05,091 Eta beste gizon bat agertu zen, Bill. Eta, gero, nire anaia. 134 00:12:05,091 --> 00:12:08,627 Hirugarren bat. Zeharo dinamika desberdina. 135 00:12:08,661 --> 00:12:12,498 Ez nuen, agian, behar nuen arreta guztia izan amarengandik. 136 00:12:12,665 --> 00:12:14,867 Bihurrikeriatan ari nintzen beti. 137 00:12:20,706 --> 00:12:25,111 Gela bat neukan behean, moldatzen nituen oholak gordetzeko. 138 00:12:27,947 --> 00:12:31,383 Gela hartara joan zen, hiru urte eta erdi besterik ez zituen… 139 00:12:31,417 --> 00:12:35,154 …eta nire zerra hartu, eta honela hasi zen. 140 00:12:36,355 --> 00:12:41,227 Han eserita zegoen, ohola berri-berri haien artean. 141 00:12:42,061 --> 00:12:45,197 Eta han agertu nintzen ni, egizu kontu nola. 142 00:12:45,197 --> 00:12:47,433 Ez dut uste ipurdikorik eman nionik. 143 00:12:47,867 --> 00:12:55,341 Hasieran sumindu egin zen, arrazoi osoz. 144 00:12:55,374 --> 00:12:57,676 Baina demontreko jenioa zuen. 145 00:12:57,710 --> 00:13:02,014 Ez dakit zer azkar korritu nuen edo zer azkar harrapatu ninduen. 146 00:13:02,047 --> 00:13:04,583 Ez dut oroitzen, baina ez zen atsegina izan. 147 00:13:04,617 --> 00:13:06,318 Ez nuen berriz egin, horrela esatearren. 148 00:13:07,219 --> 00:13:11,357 Desobedientea? Erabat desobedientea da. 149 00:13:11,557 --> 00:13:12,191 Miretsita neukan nik. 150 00:13:12,324 --> 00:13:14,393 LAIRDen ANAIA 151 00:13:14,426 --> 00:13:18,931 Zalantzazko gauza asko zeuden adin hartan niretzat Lairden jokabidean. 152 00:13:18,998 --> 00:13:21,734 Ez zegoen asmatzerik zer egin behar zuen. 153 00:13:22,935 --> 00:13:26,071 Lehen hezkuntzan oso erradikala nintzen. 154 00:13:26,172 --> 00:13:28,874 Bigarren mailan, biraoka aritzen nintzen gelan. 155 00:13:28,941 --> 00:13:32,945 Biraoka, etengabe. Nola ote zegoen irakaslea…! 156 00:13:33,012 --> 00:13:35,447 "Xaboia janaraziko dizut". 157 00:13:35,514 --> 00:13:38,384 Nik esan nion: "ez dizut astirik galaraziko". 158 00:13:38,384 --> 00:13:41,654 Komunean xaboi puska bati kosk egin… 159 00:13:41,687 --> 00:13:45,357 …eta maistraren aurrean eseri nintzen, xaboia mastekatzen. 160 00:13:45,424 --> 00:13:48,661 "Hau esan nahi duzu? Hau janarazi behar didazu?" 161 00:13:48,694 --> 00:13:51,664 Bere onetik aterata, korrika joan zen zuzendariarengana. 162 00:13:51,697 --> 00:13:56,635 Bera hara joan artean, nik idazmahaiak eta aulkiak hartu… 163 00:13:56,635 --> 00:13:59,772 …eta leihotik behera bota nituen. 164 00:14:00,072 --> 00:14:05,077 Itzuli zirenean, umeak gelaren atzealdean zeuden, barrez… 165 00:14:05,744 --> 00:14:06,979 …eta ez zegoen idazmahairik. 166 00:14:06,979 --> 00:14:13,319 Eta arbelean idatzita, esaten nekizkien itsuskeria guztiak. 167 00:14:13,652 --> 00:14:18,490 Zuzendariak berehala deitu zituen gurasoak bilera batera. 168 00:14:18,657 --> 00:14:21,594 Nik eraikuntzan lan egiten nuen egun osoan. 169 00:14:21,694 --> 00:14:26,098 Nekatuta iritsi etxera, eta Joann zurbil zegoen. Kontatu egin zidan. 170 00:14:27,333 --> 00:14:30,336 Haserre nengoen? Ez, suminduta. 171 00:14:30,536 --> 00:14:35,174 Atzera atera, eta sekulako astindua eman nion ipurdian. 172 00:14:35,407 --> 00:14:39,178 Haren ama nirekin haserretzeko modukoa. 173 00:14:40,279 --> 00:14:43,449 Gogor jo ninduen gerriko zahar handi harekin. 174 00:14:44,216 --> 00:14:47,019 Honelako belarria zuen, eta markaz josita utzi zidan bizkarra. 175 00:14:47,052 --> 00:14:50,589 Nire ohorezko domina zen hura. 176 00:14:50,589 --> 00:14:55,194 Lagunei erakutsi nien: "Begira, gorriak eta beltzak ikusi ditut". 177 00:14:55,794 --> 00:14:57,329 Gogorra izan zen. 178 00:14:57,396 --> 00:15:03,335 Entrenamendu bat izan zen benetako kontuetarako. 179 00:15:03,836 --> 00:15:05,671 Ezpainetarako entrenamendua. 180 00:15:06,472 --> 00:15:07,740 Bizitzaren ezpaina. 181 00:15:09,308 --> 00:15:13,345 Bill gogorra zen. Bazuen alde bat haserrekorra. 182 00:15:14,146 --> 00:15:18,784 Laird jotzen zuen; ukabilkada eder bat eman zion aurpegian. 183 00:15:20,419 --> 00:15:22,855 Hodi batekin ere eman zion behin baino gehiagotan. 184 00:15:22,888 --> 00:15:25,190 Ni ohola batekin jotzen ninduen. 185 00:15:25,357 --> 00:15:29,194 Buruan jotzen zuen Laird: "Gizona izan". 186 00:15:31,530 --> 00:15:35,968 Haserrea handitzen ari zitzaidan, amorruz gainezka. 187 00:15:36,035 --> 00:15:38,270 Etxeak santutegia izan behar duela esaten da. 188 00:15:38,270 --> 00:15:43,676 Ez badago segurtasunik han, etxea ez bada babeslekua zuretzat… 189 00:15:43,676 --> 00:15:45,611 …galduta zaude orduan. 190 00:15:45,711 --> 00:15:47,947 Eta eskola okerragoa zen. 191 00:15:47,980 --> 00:15:49,581 Eskola hasieratik izan zen arazoa. 192 00:15:50,649 --> 00:15:58,223 Txuria izateagatik besteek automatikoki gorrotatzen zintuzten. 193 00:15:59,658 --> 00:16:03,862 70eko hamarkada erdian askoz txuri gutxiago zegoen uhartean. 194 00:16:04,396 --> 00:16:07,032 Ume txuri asko akosatu zituzten. 195 00:16:07,232 --> 00:16:10,736 Cook kapitainaren garaian, hura Hawaira iritsi… 196 00:16:10,769 --> 00:16:16,408 …hizketan hasi, eta hawaitarrek erantzun: "ha'aole". 197 00:16:16,508 --> 00:16:21,380 "Ha"k bizitzaren hatsa esan nahi du, eta "aole"k existitzen ez dena. 198 00:16:21,447 --> 00:16:28,087 "Ha'aole" deitzen zitzaion egiarik eta ohorerik gabeko pertsonari. 199 00:16:28,087 --> 00:16:30,289 Gero, horrela deitu zitzaion "pertsona txuria"ri. 200 00:16:31,490 --> 00:16:33,559 Laird eta biok zeharo ile-horiak ginen. 201 00:16:33,592 --> 00:16:36,328 Eta denak beltzaranak ziren ilez eta azalez… 202 00:16:36,328 --> 00:16:39,732 …eta "ha'aole" esanez begiratzen ziguten. 203 00:16:41,667 --> 00:16:47,339 Txuri asko jo zituzten. Basakeria hutsa zen. 204 00:16:48,741 --> 00:16:50,476 Eskolan ezin zinen komunera joan… 205 00:16:50,476 --> 00:16:54,013 …burua komunean sartuko zizuten beldurrez. 206 00:16:54,079 --> 00:16:59,785 Gelako atzealdean eseri behar zen, aurreko guztiak ikusi ahal izateko. 207 00:17:00,252 --> 00:17:05,357 Hawaiar erraldoi bihurtuta esnatu nahian oheratzen nintzen. 208 00:17:05,424 --> 00:17:07,426 Eta joan, eta haiei esateko: "Orain zer?" 209 00:17:07,459 --> 00:17:11,497 Hawaiar gerrari handi baten itxuran itzuli. 210 00:17:11,530 --> 00:17:13,632 Eta esnatu, eta mutiko surflari ile-hori bera nintzen. 211 00:17:16,468 --> 00:17:19,438 Ozeanoan aurkitu nuen berdintasuna. 212 00:17:19,471 --> 00:17:23,108 Horrek bultzatu ninduen. Motibazio gisa erabiltzen nuen. 213 00:17:23,609 --> 00:17:26,712 Laird, zer da orain zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena? 214 00:17:26,779 --> 00:17:27,946 Surfeatzea. 215 00:17:28,047 --> 00:17:30,783 -Eta zer gehiago? -Surfeatzea. 216 00:17:34,887 --> 00:17:39,058 Ozeanoan ezkutatu egin nintekeen. Lehorretik ihes egin nezakeen. 217 00:17:39,091 --> 00:17:41,193 Istilu guztiak lehorrean zeuden. 218 00:17:42,461 --> 00:17:47,833 Berezko dohaina duen oso surflari gutxi dago. 219 00:17:47,866 --> 00:17:50,903 Eta haietako bat Laird zen. 220 00:17:52,104 --> 00:17:56,341 Berezko malgutasuna zuen, orekaren zentzu aparta… 221 00:17:56,375 --> 00:17:59,378 …eta sentiberatasuna ozeanoaren energiarenganako… 222 00:17:59,411 --> 00:18:03,115 …eta harekin harmonian egoteko gaitasuna. 223 00:18:06,051 --> 00:18:10,589 Surfa haren nortasunaren zati oso-oso garrantzitsu bat zen. 224 00:18:10,622 --> 00:18:12,191 Bertako mutil askok errespetua zioten… 225 00:18:12,324 --> 00:18:16,228 …olatu handiei ekiten zien tipoari. 226 00:18:18,730 --> 00:18:22,835 Horregatik zen Laird hain ekina, bere burua probatu nahian. 227 00:18:22,868 --> 00:18:26,438 Atze atzetik, "A-Frames"tik, abiatzen zen… 228 00:18:26,472 --> 00:18:29,808 …eta zazpigarren edo zortzigarren graduan zutitzen zen hodian. 229 00:18:29,908 --> 00:18:32,411 Erotu beharrean nengoen, jota zegoen. 230 00:18:33,178 --> 00:18:37,249 Ez duzu adin horretako mutilik horrela ekiten ikusten. 231 00:18:37,249 --> 00:18:38,417 Ez zuen beldurrik. 232 00:18:45,791 --> 00:18:50,696 Laird gero eta frustratuago zegoen bere bizi-egoerarekin. 233 00:18:50,729 --> 00:18:52,865 Gero eta gehiago aztoratzen zen. 234 00:18:52,898 --> 00:18:57,035 Atentzioa deitu nahi, eta berdin zitzaion nola. 235 00:18:57,536 --> 00:19:00,973 Behar bezala bideratzen ez bazen… 236 00:19:01,039 --> 00:19:05,611 …espetxean bukatuko zuen edo drogaren mendean. 237 00:19:07,079 --> 00:19:14,853 Atzera begiratuta, helburu jakin batek norabidetu ninduen: ozeanoak. 238 00:19:16,155 --> 00:19:19,291 Han aurkitu nuen benetako zintzotasuna. 239 00:19:19,992 --> 00:19:22,494 Hutsegite bat eginez gero, ordaindu egiten zenuen. 240 00:19:22,494 --> 00:19:25,831 Zuzen jokatu ezkero, saria lortzen zenuen. 241 00:19:31,937 --> 00:19:34,506 Han neukan behar nuen guztia. 242 00:19:35,073 --> 00:19:37,876 Hura zen egon beharra neukan lekua. 243 00:19:57,129 --> 00:20:00,699 10. edo 11. mailan eskolara joateari utzi zion. 244 00:20:00,732 --> 00:20:04,169 Surfa besterik ez zuela egin nahi esan zidala gogoan dut. 245 00:20:23,455 --> 00:20:28,260 Nire bizitzari begiratu, eta surfak zer eman didan ikustean… 246 00:20:29,661 --> 00:20:31,463 …denak merezi izan du. 247 00:20:32,064 --> 00:20:35,133 Hemen egoteko arrazoi bat ematen dizu, betetasuna dakarkizu… 248 00:20:35,133 --> 00:20:38,770 …kemena, beldurra eta errespetua erakusten dizkizu. 249 00:20:42,808 --> 00:20:45,744 Harrigarria da Laird olatu handi horietan ibili ahal izatea. 250 00:20:46,278 --> 00:20:48,914 Baina jendeak ez daki nik sentitzen dudana… 251 00:20:48,947 --> 00:20:54,119 …zer-nolako gogoz eta kemenez prestatzen duen hark bere burua. 252 00:20:54,152 --> 00:20:55,854 Txundigarria da. 253 00:20:56,054 --> 00:20:59,224 Sasoia ez denean, entrenatzen aritzen da beti. 254 00:20:59,358 --> 00:21:02,694 Astelehen, asteazken eta ostiraletan, lehorrean. 255 00:21:03,228 --> 00:21:06,431 "Ehun aldiz errepikatuko dugu gaur dena". 256 00:21:06,465 --> 00:21:09,067 Trakea lantzen ari naiz. 257 00:21:17,342 --> 00:21:19,444 Oraindik erabat ez. 258 00:21:20,279 --> 00:21:23,315 Burua arinago, gorputza askatuz. 259 00:21:25,017 --> 00:21:29,554 Astearte, ostegun eta larunbatetan, pisu-entrenamendua ur azpian. 260 00:21:30,789 --> 00:21:34,826 Ana Naturaren eta hark sortutako olatuen mendean gaude. 261 00:21:35,794 --> 00:21:39,965 Borondate handiz zeharo emana lan egin behar da… 262 00:21:40,232 --> 00:21:43,702 …unea iristen denean prest egoteko. 263 00:21:47,439 --> 00:21:48,473 Uste dut… 264 00:21:49,908 --> 00:21:51,943 Izotzetan sartuko naiz berriz ere. 265 00:21:53,345 --> 00:21:55,013 Hotzean bukatzen dugu beti. 266 00:21:55,047 --> 00:21:58,817 Asko eskatu dio gorputzari, jipoi handia eman dio. 267 00:21:58,850 --> 00:22:01,119 Gorabeherak ditu aldakan… 268 00:22:01,119 --> 00:22:06,058 …eta pentsatu beharko du, agian, zerbait serioagoa egitea. 269 00:22:07,426 --> 00:22:09,328 Lairden adinaren erdiko beste mutil batzuk ikusten ditut… 270 00:22:09,828 --> 00:22:13,131 …hain gogor entrenatzen ez direnak, profesionalak diren arren. 271 00:22:13,265 --> 00:22:17,669 Surfa zer den eta zer esan nahi duen berarentzat, hor dago koxka. 272 00:22:22,574 --> 00:22:26,211 Batzuetan esaten dit: "olatu asko ibili nahi ditut oraindik… 273 00:22:26,278 --> 00:22:29,548 …hori nola egin asmatu behar dut, eta ez dut asti handirik. 274 00:22:35,253 --> 00:22:39,024 Behatz hau ez dabil ondo, zuzentzea aipatu dizudana da. 275 00:22:39,057 --> 00:22:44,029 Arkua hautsi nuen, eta orkatila zazpi aldiz hautsi dut. 276 00:22:44,062 --> 00:22:47,833 Azken aldian aldaka begiratu genizun. Nola dago? 277 00:22:47,866 --> 00:22:53,338 Minberatuta. Baina denboraldia bitartean bakean utziko dut aldaka. 278 00:22:53,372 --> 00:22:56,742 Baliteke negu hau ikaragarria izatea… 279 00:22:56,775 --> 00:23:00,412 …eta nahiago dut aldaka minberatuta eduki… 280 00:23:00,512 --> 00:23:03,448 …ebakuntza baten ondoren uretan sartu baino. 281 00:23:03,515 --> 00:23:09,755 Izan dituen kalte guztien errepide-mapa bat du. 282 00:23:10,422 --> 00:23:14,259 Orkatila apurtuta, ezkerreko oineko arkua hautsita. 283 00:23:14,359 --> 00:23:16,862 Zanpatuta dauka, izan ere, ezkerreko oineko arkua. 284 00:23:16,895 --> 00:23:20,499 Zauri asko ditu sorbaldetan. 285 00:23:20,532 --> 00:23:23,835 Artritis progresiboa du eskuineko aldakan. 286 00:23:23,869 --> 00:23:27,873 Begira mugimenduaren aldea. Hau ezkerrekoa da. 287 00:23:28,507 --> 00:23:30,942 -Hau ezin dizut bere horretan utzi. -Bai. 288 00:23:31,109 --> 00:23:36,815 Azkenean, bizitzaren eraginez, lehorrean geratu beharko duzu. 289 00:23:36,848 --> 00:23:39,151 -Zoritxarrez. -Zoritxarrez zuretzat. 290 00:23:39,184 --> 00:23:42,087 Zure kirolean, zure lanean… 291 00:23:42,154 --> 00:23:45,690 …izugarrizko sasoian egoteko bidea aurkitu duzu. 292 00:23:45,757 --> 00:23:49,995 Orain artean, gertatutako guztia zuk konpondu edo nik konpondu dizut. 293 00:23:50,028 --> 00:23:52,631 -Horrela jarraituko dugu, ezta? -Erabat. 294 00:24:02,774 --> 00:24:08,113 Olatu handiak surfeatzea hor egon da beti. 295 00:24:08,213 --> 00:24:11,049 Olatu handiena surflarien azpikultura bat bezalakoa zen. 296 00:24:11,216 --> 00:24:14,119 Ez zituzten aintzat hartzen. 297 00:24:15,020 --> 00:24:19,191 Surfa sortu zenean, hura zen erronkarik handiena. 298 00:24:19,224 --> 00:24:22,127 Non irtengo zinen? Ohola aski handia al zen? 299 00:24:22,194 --> 00:24:24,196 Potroak izango zenituen? 300 00:24:25,831 --> 00:24:31,837 Olatu handietan, Lardek bazeukan non kosk egina. 301 00:24:33,371 --> 00:24:36,274 17 urte nituen, institutua utzia nuen. 302 00:24:36,308 --> 00:24:41,112 Eraikuntzan ari nintzen, zementua jartzen 10 orduz egunean… 303 00:24:41,146 --> 00:24:44,149 …hura ez zela nik bizitzan egin nahi nuena pentsatuz. 304 00:24:45,917 --> 00:24:48,386 Ordurako dastatua neukan surf handia. 305 00:24:48,987 --> 00:24:54,459 Sentipen hura gustukoa nuen, eta besteen aritzeko modua ere bai. 306 00:24:54,893 --> 00:24:58,196 Ulertu nuen hura zela nire benetako bokazioa. 307 00:24:58,196 --> 00:25:00,098 Benetan gailendu nintekeen lekua. 308 00:25:02,501 --> 00:25:04,669 Hau Profesionalen Munduko Txapelketa da. 309 00:25:10,108 --> 00:25:14,145 80ko urteen amaieran, Laird surf-giroan agertu zenean… 310 00:25:14,179 --> 00:25:18,383 …profesionala izateko, nazioarteko biran lehiatu beharra zegoen… 311 00:25:18,416 --> 00:25:20,986 …gehienbat olatu txikiak surfeatzen. 312 00:25:21,019 --> 00:25:23,455 Ez zegoen olatu handien birarik. 313 00:25:25,156 --> 00:25:29,094 Lehiaketako surfaren inguruan hazi nintzenez… 314 00:25:29,127 --> 00:25:34,833 …Bill Hamiltoni begira, aise irabaziko zituzkeen lehiaketetan,… 315 00:25:34,866 --> 00:25:39,571 …baina gero galdu egiten zituenetan, ez nion horri zapore onik hartu. 316 00:25:42,541 --> 00:25:48,446 Lehiatzeari baino, epaitua izateari uko egiten nion. 317 00:25:48,713 --> 00:25:53,251 Zuk egindakoa epaitzen duen talde bat aipatzen badidazu… 318 00:25:53,418 --> 00:25:55,086 …ezezko biribila emango diot. 319 00:25:55,887 --> 00:25:58,390 Ez naiz horren mendean jarriko. 320 00:26:00,959 --> 00:26:02,928 Lairdek egiten duen surfa… 321 00:26:02,994 --> 00:26:07,899 …ez zetorren bat surf profesionalaren egiturarekin. 322 00:26:08,500 --> 00:26:11,369 Surflari profesionalak izugarrizko saioa egin behar du beti. 323 00:26:11,436 --> 00:26:17,375 Gora eta behera ibili behar da, azkar-azkar, oso zorrotz. 324 00:26:19,878 --> 00:26:24,749 Bere lehiakortasuna sakon ezagututa, ez zuen halakorik nahi. 325 00:26:24,916 --> 00:26:28,253 Ez zaio galtzea gustatzen. 326 00:26:30,188 --> 00:26:35,060 Oraindik existitzen ez zen lehiaketa baterako entrenatzen zen. 327 00:26:35,193 --> 00:26:40,799 Olatu handien profesionala izatera bideratuta egon zen beti Laird. 328 00:26:41,132 --> 00:26:45,670 Gero eta olatu handiagotara bultzatu besterik ez zeukan bere burua. 329 00:26:45,704 --> 00:26:49,774 Horregatik erabili zuen irudimena eta zabaltzen hasi zen. 330 00:26:56,615 --> 00:26:59,784 19 edo 20 urterekin hasi nintzen zirkuitu profesionalean… 331 00:26:59,818 --> 00:27:02,287 …bizirik irauteko lain irabaziz. 332 00:27:02,354 --> 00:27:06,658 Ez nuen aukeratu modelo izatea, horrela suertatu zitzaidan. 333 00:27:06,958 --> 00:27:10,328 Bruce Weberek abiarazi zuen nire modelo-karrera. 334 00:27:10,395 --> 00:27:14,833 Bruce modelo bila zebilen benetako jendearen eta atleten artean. 335 00:27:19,838 --> 00:27:23,274 Astebetez lan eginda, diru pila irabaz nezakeen. 336 00:27:23,274 --> 00:27:25,710 Primeran zihoakidan. Hura aparta zen. 337 00:27:28,813 --> 00:27:31,349 Brucek Laird ere abiarazi zuen. 338 00:27:31,383 --> 00:27:33,585 Bruce Weberek argazki saio bat eskatu zidan… 339 00:27:33,585 --> 00:27:34,953 …Life aldizkariaren azalerako. 340 00:27:35,854 --> 00:27:38,156 Cabora joan nintzen Brooke Shieldsekin. 341 00:27:39,958 --> 00:27:44,095 Brooke oso emakume desiratua, ederra eta gaztea zen. 342 00:27:44,129 --> 00:27:46,831 Esperientzia positiboa izan zen. 343 00:27:49,234 --> 00:27:53,371 Modelo izatea nire surf-jarduna finantzatzeko aukera bat izan zen. 344 00:27:54,873 --> 00:27:56,941 Ez zen castingetara joaten. 345 00:27:56,975 --> 00:27:59,744 Hiru castingetara joan gu, eta bera autoan geratzen zen. 346 00:27:59,778 --> 00:28:03,715 Hartarako aparta zen, baina ez zuen castingean agertu nahi. 347 00:28:03,782 --> 00:28:07,919 "Kontratatzen banaute, ondo, baina ez dut castingik egingo". 348 00:28:07,952 --> 00:28:13,358 Ez zeukan dirurik, baina ez zuen 20.000 dolarreko lan bat eskatuko. 349 00:28:13,391 --> 00:28:14,392 Horrelakoa zen. 350 00:28:15,326 --> 00:28:17,862 Aritu nintzen pixka batean. 351 00:28:17,896 --> 00:28:22,834 Entzunaldi pare batera joan, eta berehala ikusi nuen ezetz. 352 00:28:22,867 --> 00:28:27,839 Ez naiz 20 tiporekin ibiliko, aurpegia kamerari begira. 353 00:28:27,872 --> 00:28:30,675 Lepoa handiegia nuen alkandoretan sartzeko. 354 00:28:30,675 --> 00:28:32,744 Erradikal samarra nintzen. 355 00:28:33,712 --> 00:28:36,247 Orduan, film hura egin zuten, "North Shore"… 356 00:28:36,314 --> 00:28:40,018 …eta zuzendariarengana joan nintzen. 357 00:28:40,051 --> 00:28:44,422 Bill Phelpsek, zuzendariak, deitu zidan, esanez: 358 00:28:44,456 --> 00:28:47,625 "Ezagutzen duzu norbait Lance Burkhart ergel horren… 359 00:28:47,692 --> 00:28:52,297 …surflari profesionalaren zatia antzez dezakeena"? 360 00:28:52,330 --> 00:28:54,132 Eta baietz esan nion. 361 00:28:54,799 --> 00:28:59,871 Laird etorri, eta kamiseta eranzteko esan nion. Hark: "Zer?" 362 00:29:00,071 --> 00:29:02,807 "Erantzi kamiseta, eta sorbalda gainean jarri". 363 00:29:02,874 --> 00:29:04,109 "Zatoz nirekin barrura". 364 00:29:04,776 --> 00:29:09,347 Barrura joan, begiratu zioten, eta esan: "Perfektua da". 365 00:29:10,582 --> 00:29:14,419 Ohol handia esan nizun, baina arina. Punta lodiegia du. 366 00:29:16,087 --> 00:29:18,456 Ni ez naiz olatu gainean zuzen ibiltzen, beste batzuk bezala. 367 00:29:18,757 --> 00:29:22,093 Ohol azkarra da. Azkar ibiltzeko egina, ez tontakeriatarako. 368 00:29:22,127 --> 00:29:24,662 Hegal bakarreko pentsaera duzu oraindik. 369 00:29:25,864 --> 00:29:31,503 Film hartan ikusi zen lehenik Laird zera desberdin batean ari zela. 370 00:29:32,103 --> 00:29:34,172 Surf-filmak oso txarrak izan ziren beti. 371 00:29:34,439 --> 00:29:38,143 Baina "Nort Shore"k goia jo zuen. 372 00:29:38,176 --> 00:29:41,079 -Harrapatu zaitut, Burkhart. -Ospa, zizare. 373 00:29:41,112 --> 00:29:41,813 Harrapatu zaitut! 374 00:29:49,220 --> 00:29:50,655 Burkhart, putakumea! 375 00:29:51,890 --> 00:29:54,692 Lance txotxolo hutsa zen. 376 00:29:54,759 --> 00:30:00,999 Filmean Lance txotxoloa izango zela jakin behar zuen Lairdek. 377 00:30:01,232 --> 00:30:03,902 Eta, hala ere, aurpegia emateko prest egon zen. 378 00:30:05,637 --> 00:30:09,674 Harrezkero, surfaren mundu zabalari… 379 00:30:09,707 --> 00:30:15,113 …kosta egin zitzaion Laird Hamilton Lance Burkhartengandik bereiztea. 380 00:30:15,613 --> 00:30:21,753 Behin, hondartzan, mutiko batek ea Lance nintzen galdetu zidan. 381 00:30:22,086 --> 00:30:28,059 "Ez, Laird naiz. Lance antzeztu nuen film batean, baina Laird naiz". 382 00:30:28,059 --> 00:30:32,497 Eskua luzatu zidan, estutu egin behar nion, eta atzera bota zidan. 383 00:30:32,530 --> 00:30:35,366 "Ez diet iruzurtiei bostekoa ematen". 384 00:30:36,868 --> 00:30:41,272 Entzunaldiak eta jendearekiko saioak egitea: antzeztea hori zen. 385 00:30:41,272 --> 00:30:45,810 Ezin nintzen bide zabaletik joan, haize kontra joan behar nuen. 386 00:30:52,750 --> 00:30:57,088 North Shorera itzuli zen Laird 80ko urteen hasieran… 387 00:30:57,155 --> 00:31:01,492 …eta Pipeline etxean bizi izan zen, hazi zen etxe berean, alegia. 388 00:31:02,393 --> 00:31:05,063 Pipeline, 80ko urteen amaieran eta 90ekoen hasieran… 389 00:31:05,096 --> 00:31:07,599 …munduko ilararik intentsuenetako bat zen… 390 00:31:07,632 --> 00:31:10,535 …zeharo antolatutako ordena hierarkizatu bat zuena… 391 00:31:10,568 --> 00:31:15,340 …bertako itzal handiko tipoek nagusitasun fisikoz arautua. 392 00:31:15,373 --> 00:31:18,309 Gerry Lopez bezalako fama izugarrikoek. 393 00:31:18,343 --> 00:31:21,079 Gazte bero haiek guztiak profesionalak ziren. 394 00:31:23,214 --> 00:31:27,118 Dantza politiko batean sartzen zara ilarara iristen zarenean… 395 00:31:27,252 --> 00:31:30,488 …ibili ahala egin behar izaten baitira ur gainean arauak. 396 00:31:30,555 --> 00:31:32,790 Nork hartuko du olatu hori? 397 00:31:32,824 --> 00:31:35,026 Arraroa da. Animalia-kutsua du, nolabait. 398 00:31:35,059 --> 00:31:39,464 Denak han, arraunean, elkarri begira: "Nor da hemen nor?" 399 00:31:40,665 --> 00:31:43,902 Begiratu bat bota, eta erdi-erdian sartu zen Laird. 400 00:31:43,902 --> 00:31:46,471 "Zakur handiaren koska, handiagoa", esan zuen. 401 00:31:46,504 --> 00:31:49,374 "Nahi dudan olatua hartuko dut, eta hobe duzue baztertu". 402 00:31:50,675 --> 00:31:54,212 Beren buruak nagusituak zituzten batzuk zaunkaka hasi zitzaizkion… 403 00:31:54,279 --> 00:31:59,484 …eta Lairdek zaunka egin zien, esanez: "Ni naiz hemengo ar alfa". 404 00:32:00,385 --> 00:32:01,753 Jasanezina naiz. 405 00:32:01,786 --> 00:32:04,489 Denei oihukatzen diet; norbait aurrean erortzen bazait… 406 00:32:04,489 --> 00:32:06,691 …oihu eta zaunka egiten diot. 407 00:32:11,129 --> 00:32:17,235 Zezen gazte eta etorkizun handiko bat naiz zezen beteranoen zelaian. 408 00:32:17,268 --> 00:32:21,306 Testosteronaz betea, eta jasanezina. 409 00:32:22,674 --> 00:32:27,912 Bihurgune bat izan zen surflariek hari begiratzeko moduari dagokionez. 410 00:32:27,946 --> 00:32:32,717 Tipo handi eta gogor bat zela iruditzen zitzaion jendeari. 411 00:32:32,750 --> 00:32:35,687 Harroputz samarra, eramangaitza. 412 00:32:35,887 --> 00:32:40,458 Kaka egin dut Lairdengan, Berarengan, eta bere autoan. 413 00:32:40,792 --> 00:32:42,794 Laird arraioa… 414 00:32:43,528 --> 00:32:48,066 Inoiz zerbait atseginik egin dizu? Olaturen bat utzi al dizu inoiz? 415 00:32:48,099 --> 00:32:49,834 Hona etorri, eta berarentzat nahi ditu olatu guztiak. 416 00:32:52,704 --> 00:32:56,407 Pipelinen geunden, eta Lairdek "closeut" haiei ekin zien… 417 00:32:56,407 --> 00:32:59,978 …zentzudunek alde batera utziko lituzketenak, egokiak ez zirelako. 418 00:33:00,011 --> 00:33:03,748 Baina Lardek hartu, eutsi, eta jan egin zituen. 419 00:33:09,787 --> 00:33:14,559 Ez dakit zergatik hartzen dituen olatu batzuk, ezinezkoak baitira. 420 00:33:15,026 --> 00:33:20,832 Den-denak hartzen badituzu, on-ona hartuko duzu azkenean. 421 00:33:21,499 --> 00:33:27,071 Olatu bakoitza hartuta, iritsiko da azkenean zeharo beteko zaituen hura. 422 00:33:28,172 --> 00:33:32,076 Ez dizute oparituko, baina lortuko duzu. 423 00:33:32,110 --> 00:33:37,615 Mutil txiki batek kontrolatzen du barrutik gorputz puska hori. 424 00:33:40,385 --> 00:33:45,089 Buzzyrekin ondo pasatzen nuen. Zaharragoa zen, arrakastatsuagoa. 425 00:33:45,256 --> 00:33:48,292 Buzzyren modelo-karrerak diru asko ematen zion. 426 00:33:48,359 --> 00:33:51,329 Autoak eta txalupak zeuzkan. 427 00:33:51,529 --> 00:33:53,698 Jostailu dibertigarri asko zeuzkan. 428 00:33:53,898 --> 00:33:58,036 Nik ideia txar asko nituen; beraz, talde perfektua ginen. 429 00:33:59,103 --> 00:34:02,373 Etzaneko arrauna asko gustatzen zitzaion; animalia hutsa zen. 430 00:34:02,407 --> 00:34:04,542 Niri ere sufritzea gustatu… 431 00:34:04,575 --> 00:34:08,980 …eta, hala, etzaneko arraunketa latz hura egiten genuen. 432 00:34:11,416 --> 00:34:14,719 Europara joan, eta Mantxako Ubidea arraunean zeharkatu genuen. 433 00:34:14,752 --> 00:34:17,088 Sarerik gabe. 434 00:34:17,488 --> 00:34:20,258 Geure indarrez iritsi, edo ez iritsi. 435 00:34:20,291 --> 00:34:24,662 Beldurra ematen zigun, baina zirrara ere bai. 436 00:34:24,896 --> 00:34:26,697 Hortik joan behar dugu, nonbait. 437 00:34:27,598 --> 00:34:28,633 Zuzen? 438 00:34:29,567 --> 00:34:32,036 Ingalaterra han dago, goazen; arraunean hasi ginen. 439 00:34:32,070 --> 00:34:35,106 Ez genekien munduko ubiderik garraio handienekoa zela… 440 00:34:35,139 --> 00:34:38,009 …eta korronteak orduko sei miliakoak zirela. 441 00:34:38,076 --> 00:34:39,577 Eta guk orduko sei milia egiten genituen. 442 00:34:39,577 --> 00:34:43,114 Bidearen erdian geunden: "Egun luzea izango da gaurkoa". 443 00:34:43,214 --> 00:34:45,750 Nik hipotermiarekin amaitu nuen. 444 00:34:45,817 --> 00:34:48,619 Nire gorputzaren tenperatura 31 gradukoa zen. 445 00:34:48,653 --> 00:34:50,755 Lairdek ez zuen hotzik ere. 446 00:34:52,056 --> 00:34:54,292 Hura lortu, eta niri… 447 00:34:54,292 --> 00:34:58,396 …Korsikatik Italiara arraunean joatea bururatu zitzaidan. 448 00:34:58,429 --> 00:35:02,066 Hemen hasi, eta Korsikako ubidea arraunean zeharkatuko dugu. 449 00:35:02,200 --> 00:35:08,573 Isola D'Elba uharteraino, Napoleon hil zen lekua, hain zuzen. 450 00:35:08,573 --> 00:35:13,211 Urruti dirudi. Egunez egin daiteke? Zenbateraino dago urrun? 451 00:35:13,277 --> 00:35:18,149 Mapan 37 jartzen zuen, baina ez zuen distantzia argitzen. 452 00:35:18,182 --> 00:35:21,152 "Europan gaude, kilometrotan dago dena… 453 00:35:21,319 --> 00:35:24,288 …24 milia dira, erraz-erraza da". 454 00:35:24,822 --> 00:35:29,260 Aparkatu, eta 30 metroko labar bat zegoen. 455 00:35:29,527 --> 00:35:32,130 Eta Lairdek esan zuen: "Hemendik hasiko gara". 456 00:35:32,196 --> 00:35:36,534 "-Zer esan nahi duzu? -Hemendik hasiko garela. Salto". 457 00:35:36,567 --> 00:35:40,905 Salto egin zuen, eta ni: "Ez dakit zer altuera duen… 458 00:35:40,938 --> 00:35:45,910 …ura garbi dago, ez da sakonera sumatzen, harriak ikusten ditut". 459 00:35:45,943 --> 00:35:48,813 Eta bera: "Aparta duk, hator". 460 00:35:50,414 --> 00:35:54,385 "Joan beharko, ba". Ergel batek bezala, labarretik salto egin nuen. 461 00:35:59,423 --> 00:36:01,692 Orduko 15 miliako haize kontra zegoen. 462 00:36:01,759 --> 00:36:05,296 Ura alde guztietatik; oso latza zen. 463 00:36:10,101 --> 00:36:13,905 Luzaroan arraun egin ondoren konturatu ginen ez zegoela ezer. 464 00:36:14,105 --> 00:36:18,409 Bat-batean uhartea ikusi genuen, baina oso-oso txikia zen. 465 00:36:18,476 --> 00:36:22,213 Garbi zegoen urruti-urruti zegoela. 466 00:36:22,780 --> 00:36:26,317 Arraun eta arraun, iluntzean iritsi ginen azkenean. 467 00:36:26,584 --> 00:36:28,653 Urruti zegoen, oso urruti. 468 00:36:28,719 --> 00:36:31,822 Bederatzi orduko arraunaldia. Buzzyren urtebetetzea zen. 469 00:36:32,056 --> 00:36:35,893 Buzzyk kreditu-txartela zeukan. Eta afaldu egin genuen. 470 00:36:36,894 --> 00:36:39,463 Jatetxearen jabearekin hizketan hasi ginen. 471 00:36:39,463 --> 00:36:44,302 "Nondik zatozte?" Esan genion. "44 miliara dago". 472 00:36:44,335 --> 00:36:47,705 Ez da harritzekoa hainbeste kostatu izana. 473 00:36:47,738 --> 00:36:53,611 37 itsas-milia ziren, ez 37 kilometro. Alde handia zegoen. 474 00:36:53,678 --> 00:36:57,381 Lau egun behar izan genituen Korsikara autobusez itzultzeko. 475 00:36:58,416 --> 00:37:02,286 Lycrako bainujantzia besterik ez genuen. Oinetakorik ez. 476 00:37:02,420 --> 00:37:05,756 Hirietan, jendeak oinetara begiratzen zigun, harrituta. 477 00:37:05,790 --> 00:37:08,859 Italiarrentzat, oinetakorik ez duena baserritarra da. 478 00:37:14,265 --> 00:37:18,369 Luzaroan egoten ginen Mauin, eta salgai jarri zuten jabetza hau. 479 00:37:18,569 --> 00:37:23,374 Landu gabe zegoen, zazpi akre, ederra eta merkea… 480 00:37:23,374 --> 00:37:26,677 …eta jabetza hura geureganatu genuen. 481 00:37:28,179 --> 00:37:29,814 Hau da guk etxea deitzen dioguna. 482 00:37:30,748 --> 00:37:34,385 16 x 16ko txabola hau eraiki genuen. 483 00:37:34,385 --> 00:37:37,655 Jabetzaren izkinan bi bizileku zeuzkan. 484 00:37:44,128 --> 00:37:47,398 Jabetzaren aurrealdean kutxatxo bat jarri genuen. 485 00:37:47,431 --> 00:37:51,168 Etxerakoan, han geneuzkan telefonoa eta erantzungailua. 486 00:37:51,235 --> 00:37:54,438 Mezurik ba ote zegoen begiratu, eta etxera joan zintezkeen autoan. 487 00:37:54,438 --> 00:37:57,808 Lairdek ez zuen telefonorik nahi. Ez zuen inork traba egitea nahi. 488 00:38:00,111 --> 00:38:02,947 Bizimodu atsegina zen. 489 00:38:02,980 --> 00:38:06,150 Txabolatxo hartan bizi ginen, eta aparta zen. 490 00:38:06,417 --> 00:38:09,220 Oraina bizi genuen, unea bizi genuen. 491 00:38:11,489 --> 00:38:17,928 Ez genuen itxarongo etxea ordaindu arte, eta orduan erretiratu. 492 00:38:18,195 --> 00:38:20,031 Orduantxe erretiratuko ginen. 493 00:38:21,465 --> 00:38:24,101 Ez zuen esan nahi alferrak ginela, ez baikinen alferrak. 494 00:38:24,168 --> 00:38:26,704 Jendeak nekez segi zezakeen gure martxa. 495 00:38:28,339 --> 00:38:32,710 Surfaren ondoren, 500 zulo egiten genituen kokondoak landatzeko. 496 00:38:32,743 --> 00:38:36,314 Gero, zera hura eraiki, eta sekula ez genuen astirik. 497 00:38:54,432 --> 00:38:58,169 Aukera desberdinak izateko zori handia izan dut. 498 00:38:58,235 --> 00:39:02,073 Beti eduki ahal izan dut iragarki bat edo babesle bat. 499 00:39:02,940 --> 00:39:05,676 Nikerekin egon nintzen, surf kontuak egiten saiatu zirenean. 500 00:39:05,743 --> 00:39:10,548 Kreditu-txartelen eta postalen iragarkiak egin izan ditut. 501 00:39:10,581 --> 00:39:14,051 Zerk inspiratu zintuen zeure lerroa egiteko? 502 00:39:14,118 --> 00:39:20,558 Luzaroan izan ditut babesleak, eta orain ni neuz naiz babeslea. 503 00:39:20,591 --> 00:39:23,294 -Ni neu babesle. -Gustatzen zait. 504 00:39:25,296 --> 00:39:29,333 Gai naiz nire irrikak lantzen segitzeko bezainbat diru lortzeko. 505 00:39:29,767 --> 00:39:32,069 Nire benetako lana uretan dago. 506 00:39:35,172 --> 00:39:38,809 Azken bost urteotan "foiling"era bideratu dut dena… 507 00:39:38,876 --> 00:39:42,146 …eta beste lurralde ezezagun bat zabaltzen ari gara. 508 00:39:42,179 --> 00:39:47,551 "Foil board" kontzeptua ur azpiko hegazkin batetik sortu zen. 509 00:39:47,718 --> 00:39:52,556 Miniaturazko hegazkin bat, euskarri baten bidez oholari konektatua… 510 00:39:52,556 --> 00:39:54,425 …eta oholak bota batzuk ditu, eta haietan sartzen zara. 511 00:39:54,425 --> 00:39:58,696 Altxatu egiten gaitu, eta ur azalaren gainean hegan joanarazten… 512 00:39:58,729 --> 00:40:01,999 …tentsio eta erresistentzia gehien dauden lekuan. 513 00:40:02,933 --> 00:40:05,302 Olatu gainean ibiltzeko modu izugarri efikaza da. 514 00:40:05,336 --> 00:40:09,707 Lehenago has zaitezke, urrunago heldu, azkarrago ibili. 515 00:40:09,740 --> 00:40:14,545 Olatuaren energiaren muinera sartzen da: ur azpira. 516 00:40:18,649 --> 00:40:22,987 Aire-aulkia izeneko zera batetik dator "foil board"en kontzeptua. 517 00:40:23,187 --> 00:40:28,959 30 urterekin, erabili gabea zirudien traste hura hartu… 518 00:40:28,993 --> 00:40:30,928 …eta hondartzara eraman genuen. 519 00:40:33,697 --> 00:40:36,967 Hiru bat metro egin, eta muturrez aurrera erori nintzen. 520 00:40:37,034 --> 00:40:40,070 Berehala bururatu zitzaidan izena: "Aulki beldurgarria". 521 00:40:42,106 --> 00:40:45,709 Ordubetez kolpeka eta muturka ibili ondoren, hauxe pentsatu genuen: 522 00:40:45,743 --> 00:40:50,047 "Ez gara esertzen. Surflariak gara. Zutik gabiltza". 523 00:40:50,247 --> 00:40:56,654 Ur-eskiko ohol bat hartu, eta zurezko traste bat egin genion… 524 00:40:56,687 --> 00:41:00,257 …eta snowboard-bota pare bat eta loturak torlojuz lotu nizkion. 525 00:41:02,593 --> 00:41:08,032 Trastera igo, bi metro aurrera egin, eta "ene, hau sinestezina da!" 526 00:41:08,032 --> 00:41:11,469 Beharbada, olatuak surfeatu ahal izango ditugu traste honekin. 527 00:41:11,469 --> 00:41:14,638 Baina zutitu ahal izateko zera bat asmatu behar dugu, hegan egiteko. 528 00:41:17,208 --> 00:41:25,182 Astia hartu, eta ohol hobeak eta hegal hobeak egiten aritu nintzen. 529 00:41:27,151 --> 00:41:30,154 Bete ditugu helburu horietako asko… 530 00:41:30,187 --> 00:41:32,756 …baina zertxobait gehiago findu nahi genuke trasteria hori. 531 00:41:33,357 --> 00:41:37,394 Hemengo zera hau kendu nahian ari gara. 532 00:41:38,529 --> 00:41:42,867 Oso azkar joaterakoan arazo bat baita. 533 00:41:44,902 --> 00:41:46,971 Ohola hobetzen dugunean… 534 00:41:47,037 --> 00:41:49,773 …olatu handiagoak ibili ahal izango ditugu… 535 00:41:49,807 --> 00:41:52,343 …eta distantzia luzeagoak egin. 536 00:41:53,344 --> 00:41:58,549 Olatu gainean ahalik eta urrutiena ibiltzea baita gure azken helburua. 537 00:42:04,889 --> 00:42:08,592 Hegala jartze hori ur-kiroletako alderdi guztietara hedatu da. 538 00:42:11,695 --> 00:42:14,865 Amerika-Kopa eta surfeatzea eta "foil boarding"a… 539 00:42:14,865 --> 00:42:17,701 …eta Laird gaur egiten ari dena oso antzekoak dira. 540 00:42:18,369 --> 00:42:22,473 Ur gainean literalki hegan gabiltza, erresistentzia gaindituz. 541 00:42:22,473 --> 00:42:25,009 Ontzi handi hauek uretan zehar eraman ordez… 542 00:42:25,009 --> 00:42:26,510 …ur gainetik altxatu ditugu. 543 00:42:26,744 --> 00:42:30,381 Eta Laird gauza bera egiten ari da; denbora gehiago darama horretan. 544 00:42:30,548 --> 00:42:32,249 Gu baino lehen hasi zen. 545 00:42:34,552 --> 00:42:36,153 NASA bezalakoa da hau. 546 00:42:36,754 --> 00:42:39,056 NASAren antzeko aurrekontua dute. 547 00:42:39,557 --> 00:42:43,127 Amerikako Kopako Oracle taldea nirekin harremanetan jarri zen… 548 00:42:43,193 --> 00:42:45,696 …hegalekin egina nuen lanagatik… 549 00:42:45,696 --> 00:42:50,868 …garaje-lana eta patio-tankerakoa izanagatik… 550 00:42:50,901 --> 00:42:53,704 …baina denbora asko pasatu dut hegal horietan ibiltzen. 551 00:42:53,704 --> 00:42:57,007 Trukean, haien ingeniariekin hitz egiteko aukera izan dut… 552 00:42:57,007 --> 00:43:03,113 …eta gure hegal diseinuak lantzeko, premia dugu eta. 553 00:43:03,213 --> 00:43:06,050 Hautsiko ez den egitura baten bila ari al zarete… 554 00:43:06,116 --> 00:43:09,219 …edo egonkortasun handiagoa nahi duzue olatu handietan? 555 00:43:09,286 --> 00:43:12,656 Egonkortasuna eta abiadura dira gure kontu nagusiak. 556 00:43:12,690 --> 00:43:18,796 Eta euskarriaren gogortasuna ere, erdi eta erdi egokitu, hobetzeko. 557 00:43:18,829 --> 00:43:22,466 Laguntza bila dator Laird hona. 558 00:43:22,499 --> 00:43:25,102 Baina berarengandik ere ikasiko dugu guk. 559 00:43:25,135 --> 00:43:28,639 Truke honetan bi aldeok asko ikasiko dugu. 560 00:43:38,949 --> 00:43:40,784 Erraza dirudi bera ikusita. 561 00:43:46,290 --> 00:43:51,595 Zerbaitetan ona izan ezkero, eroso sentitzen da bat. 562 00:43:52,329 --> 00:43:54,531 Baina Laird ez da gauza berriak probatzeko beldur. 563 00:43:54,598 --> 00:43:56,667 Ez da eboluzionatzeko beldur. 564 00:44:07,411 --> 00:44:11,949 Uretako gizona ezin da surfean bakarrik aritu. 565 00:44:12,116 --> 00:44:16,220 Beraz, marinela, urpekaria edo arrantzalea izan behar duzu. 566 00:44:16,887 --> 00:44:18,656 Beste diziplina batzuetan aritzen zara… 567 00:44:18,656 --> 00:44:21,258 …ozeanoarekin harremanetan jarraitzeko. 568 00:44:22,026 --> 00:44:24,128 Eta windsurfa agertu zen. 569 00:44:24,228 --> 00:44:29,466 Zaila zen ikasteko, baina sekulakoa zen; haizea erabil zenezakeen. 570 00:44:38,409 --> 00:44:41,578 Saltatu, olatuak jo, eta hegan egin zenezakeen. 571 00:44:45,949 --> 00:44:50,754 Windsurfinga bizkor hazi zen. Surfaren aro berri bat zen. 572 00:45:09,606 --> 00:45:12,710 Windsufraren epizentroa zen Maui. 573 00:45:13,143 --> 00:45:18,415 Goi mailan lehian zebiltzan guztiak han zeuden orduan. 574 00:45:23,220 --> 00:45:28,258 Buzzyk eta nik Mauiko windsurfer talde bat ezagutu genuen berehala. 575 00:45:28,625 --> 00:45:32,062 Mike Waltze zen bat, Rush Randall, Mark Angulo. 576 00:45:32,396 --> 00:45:36,567 Brett Lickle, Pete Cabrina, eta gero Dave Kalama. 577 00:45:37,668 --> 00:45:40,738 Egunero egiten genuen windsfurgina elkarrekin. 578 00:45:40,804 --> 00:45:43,974 Surfa gora eta surfa behera, ahalik eta gorena saltatuz… 579 00:45:44,108 --> 00:45:45,609 …ezpainetan joz. 580 00:45:45,709 --> 00:45:49,847 Upelak egiten hasi ginen, eta jirabiraka. 581 00:45:50,214 --> 00:45:53,417 Laird saltoka aritzen zen, eta inork ikusi gabeko gauzak egiten… 582 00:45:53,450 --> 00:45:57,354 …eta orduko 60 kilometrora, jendearen arreta erakarriz. 583 00:45:57,387 --> 00:46:00,958 "Tipo hori trebea da, baina burutik jota dago". 584 00:46:01,024 --> 00:46:04,027 Argazkiak egin zizkioten, argitaratu, hizketagai bihurtu zen. 585 00:46:04,061 --> 00:46:06,630 Lairden elezaharra hazten hasi zen. 586 00:46:07,397 --> 00:46:10,534 Nire lehen babesleetako bat windsurfak ekarri zidan. 587 00:46:10,567 --> 00:46:16,373 Tipo batek ikusi ninduen, eta esan: "Bi lehenengoen artean bukatu… 588 00:46:16,507 --> 00:46:18,609 …eta diruz lagunduko dizugu". 589 00:46:18,675 --> 00:46:22,546 Hasierako probatan nengoen, txapelketa nagusian sartu aurretik. 590 00:46:22,679 --> 00:46:26,717 Irabazi nituen bai hasierako probak eta bai txapelketa. 591 00:46:27,417 --> 00:46:30,020 Europako lastertasun-errekorra hautsi nuen. 592 00:46:30,687 --> 00:46:32,790 Eta hala izan nuen babeslea. 593 00:46:34,024 --> 00:46:38,295 Laird windsurf egiten hasi zenean hasi izanak interes berezia du. 594 00:46:38,362 --> 00:46:42,332 Horrek surf kulturaren joera nagusitik aldendu zuen Laird… 595 00:46:42,399 --> 00:46:45,903 …munduko gainerako lekuetan jendeak ez baitzuen horrelakorik egiten. 596 00:46:47,671 --> 00:46:50,808 -Zer moduz belkroa? -Ondo. 597 00:46:51,575 --> 00:46:55,345 Laird ez zen beste surflari profesional asko bezala famatu. 598 00:46:55,379 --> 00:47:00,517 Beste askok egin edo pentsatu ez zituzten gauzak eginez famatu zen. 599 00:47:00,617 --> 00:47:03,187 Berritzailea izanez famatu zen. 600 00:47:03,687 --> 00:47:09,293 Belkro industrial indartsu hau oholari itsasten ari natzaio. 601 00:47:09,359 --> 00:47:12,529 Eta hain indartsua da, non bota motz hau itsasten badiozu… 602 00:47:12,529 --> 00:47:14,898 …eta zera berezi honekin egindako belkroa ere baduenez… 603 00:47:14,932 --> 00:47:18,969 …airean ibiliko baikara eta sekula egin gabeko gauzak egingo baititugu. 604 00:47:34,017 --> 00:47:35,619 Hark egiten zituen gauzekin… 605 00:47:35,719 --> 00:47:38,455 …begira zeuzkan surflariek esaten zioten: "Eroa!" 606 00:47:42,459 --> 00:47:44,294 Erotuta zegoela uste genuen denok. 607 00:47:44,728 --> 00:47:48,432 Olatu gainera igo, airean hegan, eta bere burua jirabiratzen zuen. 608 00:47:48,732 --> 00:47:50,334 Berdin zitzaion jatea edo ez. 609 00:47:50,334 --> 00:47:54,771 Beste inork baino urrunago eraman nahi zuen kontu hura. 610 00:48:00,777 --> 00:48:05,215 Surflariek ezin zuten jasan haien kirolaren hierarkia auzitan jartzea. 611 00:48:05,249 --> 00:48:07,351 Baina windsurflariak ginenez, begiratzen ziguten, esanez: 612 00:48:07,484 --> 00:48:09,620 "Hau da inoiz ikusi dugun gauzarik apartena". 613 00:48:09,987 --> 00:48:12,689 Surfaren etorkizuna ikusi baikenuen. 614 00:48:15,926 --> 00:48:17,661 Gogoan dut hondartza hartara joan ginela… 615 00:48:17,861 --> 00:48:20,230 …eta sei ohol hautsi nituen egun hartan. 616 00:48:20,797 --> 00:48:24,701 Waltzek sei ohol hautsi zituen, Rushek, bospasei. 617 00:48:26,270 --> 00:48:29,139 Haietako egun batean orkatila berriz hautsi nuen. 618 00:48:29,306 --> 00:48:32,409 Biribilkatzen ikasteko saioaren beste zati bat zen. 619 00:48:32,442 --> 00:48:36,980 Hemengo ohol guztiak hautsita, pitzatuta, porrokatuta daude… 620 00:48:37,080 --> 00:48:39,349 …edo konponezinak dira. 621 00:48:42,386 --> 00:48:46,590 Laird izan zen loturazko surfa esperimentatzen lehena. 622 00:48:46,623 --> 00:48:52,629 Baina utzi egin zuen, ez zion olatu handitan ibiltzeko aukera ikusten. 623 00:48:53,330 --> 00:48:56,700 Eta kontu zeharo iraultzaile bat aurkitzeko zorian zegoen. 624 00:48:57,134 --> 00:49:00,037 Olatu handitan ibiltzeko modu zeharo berri bat. 625 00:49:07,978 --> 00:49:10,213 80ko urteen amaieran eta 90ekoen hasieran… 626 00:49:10,247 --> 00:49:14,217 …olatu handietako surfak halako berpizte bat bizi izan zuen. 627 00:49:15,419 --> 00:49:19,656 Olatu handitako txapelketek urte osoa irauten zuten. 628 00:49:19,656 --> 00:49:23,627 Urteko olaturik handienean zebilenak diru bat irabazten zuen. 629 00:49:24,194 --> 00:49:27,631 Munduko surf ekitaldirik ospetsuena garai hartan hau zen: 630 00:49:27,898 --> 00:49:32,169 Eddie Aikauren Omenezko Olatu Handia Gonbidatuentzat. 631 00:49:32,235 --> 00:49:34,938 Olatu Handien ibilerako Everest mendia zen hura. 632 00:49:38,275 --> 00:49:39,943 Ez zen edozein egunetan egiten. 633 00:49:40,043 --> 00:49:43,547 Urteak itxarongo zituzten, behar izanez gero, egun epiko hartarako. 634 00:49:43,547 --> 00:49:45,415 Olatuek 6 metrokoak edo handiagoak izan behar zuten. 635 00:49:47,951 --> 00:49:51,955 Txapelketa honetarako gonbidatu-zerrenda oso laburra zen. 636 00:49:51,955 --> 00:49:56,093 Lairdek parte hartu nahi zuen, eta bazuen teknika. 637 00:49:56,360 --> 00:50:01,631 Lehiaketetan esperientzia gabea zen, eta ez zuen osperik. 638 00:50:03,200 --> 00:50:09,373 Baina Waimea Bayko olatuak 30 urte lehenago bezala surfeatzen zituzten. 639 00:50:09,406 --> 00:50:13,777 Olatu handien surfa zen kirol honetan gutxien berritu zena. 640 00:50:14,077 --> 00:50:17,781 Handik hamar kilometrora, Lairdek eta bere taldeak… 641 00:50:17,781 --> 00:50:22,786 …azken 100 urteetako aldaketarik handiena ekarriko zioten kirolari. 642 00:50:25,989 --> 00:50:27,824 Uda batean elkartu ginen… 643 00:50:27,858 --> 00:50:31,661 …ni, Buzzy eta Darrick Doerner… 644 00:50:31,962 --> 00:50:34,231 …—soroslea eta olatu handietako surflaria—. 645 00:50:34,264 --> 00:50:35,932 Hiru mosketariak bezalakoak ginen. 646 00:50:36,066 --> 00:50:37,467 Elkarrekin geundela… 647 00:50:37,667 --> 00:50:41,371 …aspertu egiten ginen batzuetan, eta asperrak ideia asko dakartza. 648 00:50:43,306 --> 00:50:45,308 Ur-eskia egiten hasi ginen. 649 00:50:45,409 --> 00:50:48,779 Gure surf-oholetan ontziaren atzetik gindoazen. 650 00:50:49,212 --> 00:50:51,882 Itsasoa harro samar zegoen. 651 00:50:51,948 --> 00:50:57,988 Eta nik norbait neramala edo norbaitek ni ninderamala… 652 00:50:58,088 --> 00:51:01,758 …kontua da olatu txikitan hasi ginela teknika hura ikasten. 653 00:51:02,125 --> 00:51:06,263 Orduan errebelazio moduko bat izan nuen… 654 00:51:06,596 --> 00:51:09,533 …olatuetaraino atoian eraman gintzaketela, alegia. 655 00:51:11,068 --> 00:51:12,669 Olatu handietaraino. 656 00:51:14,471 --> 00:51:15,639 Surfak badu arazo bat: 657 00:51:15,639 --> 00:51:20,143 Hainbeste jenderekin kosta egiten da olatua hartzea. 658 00:51:21,344 --> 00:51:24,915 Baina windsurfing eginez, kanpoko arrezifeetara joanak ginen… 659 00:51:24,948 --> 00:51:29,086 …eta ikusi genuen olatuak oso onak zirela eta ez zegoela inor han. 660 00:51:29,186 --> 00:51:33,890 Han kanpoan zer-nolako ahalmena zegoen ikusarazi zigun. 661 00:51:34,458 --> 00:51:38,929 Ehunka olatu ikusi genituen etortzen, haietan inor egon gabe. 662 00:51:43,667 --> 00:51:46,036 Inork ez zuen hara joateko bultzada izan… 663 00:51:46,069 --> 00:51:49,906 …ez zutelako hil nahi edo itsasoan galdu. 664 00:51:50,073 --> 00:51:53,343 Guk esperientzia genuen… 665 00:51:53,376 --> 00:51:56,179 …eta han kanpoan egonak ginen. 666 00:51:56,546 --> 00:51:59,349 Buzzyk Zodiac bat zeukan… 667 00:52:00,517 --> 00:52:04,287 …Lairdek munduko potrorik handienak zituen… 668 00:52:04,988 --> 00:52:07,290 …eta nik jakinduria nuen. 669 00:52:07,390 --> 00:52:11,061 Hiru gauza horiek elkartu, kanpoko arrezifeetara joan… 670 00:52:11,094 --> 00:52:13,029 …eta magia sor dezakezu. 671 00:52:14,865 --> 00:52:16,433 Neguko lehen olatualdia etorri zenean… 672 00:52:16,566 --> 00:52:21,671 …kanpora joan ginen txalupan, eta atoian eraman gintuzten. 673 00:53:07,150 --> 00:53:12,455 Orduantxe konturatu ginen: "Kitto. Hau da". 674 00:53:13,490 --> 00:53:15,492 Horrek dena aldatzen du. 675 00:53:16,459 --> 00:53:18,061 Ostia, hi! 676 00:53:20,597 --> 00:53:26,203 "Endless Summer II"n sartuta nengoen une hartan bertan. 677 00:53:26,703 --> 00:53:29,472 Soldataren parte bat eski-moto bat izan zen. 678 00:53:29,506 --> 00:53:32,309 Eski-motoak atera berriak ziren, eta nik bat behar nuen. 679 00:53:33,143 --> 00:53:35,445 Hura izan zen gure lehen Wave Runner III. 680 00:53:36,479 --> 00:53:39,549 Hobeto mugitzen gintuen, eta seguruagoa zen. 681 00:53:39,549 --> 00:53:42,052 Ez zeukan helizerik, propultsagailu bat baizik. 682 00:53:43,687 --> 00:53:46,523 Olatu handietako surflari konbentzionala nintzenez… 683 00:53:46,656 --> 00:53:50,994 …Waimeako egun on batean hiru, lau, bost olatu ibiltzen nituen. 684 00:53:51,027 --> 00:53:52,796 Horiek egun onak ziren. 685 00:53:53,597 --> 00:53:55,732 Hara joan, eta hamar olatu hartzen genituen txandako… 686 00:53:55,732 --> 00:53:58,201 …eta txanda pila egiten genuen. 687 00:53:58,935 --> 00:54:03,240 Olatuz jositako denboraldi bat adina egiten genuen astebeten. 688 00:54:07,711 --> 00:54:11,514 Behin, Darrick eta biok Backyards-en geunden. 689 00:54:11,581 --> 00:54:16,319 Txandaka genbiltzan, sekula ibilitako olaturik onenetan. 690 00:54:16,353 --> 00:54:20,457 Moto bat iritsi zen, eta Mel Pook esan zigun: 691 00:54:20,457 --> 00:54:23,860 "Eddie Aikau lehiaketara deitu dute, biak gonbidatuta zaudete". 692 00:54:25,128 --> 00:54:27,497 Darricki begiratu nion, hark niri. 693 00:54:27,530 --> 00:54:29,699 "Ez dut uste joango garenik". 694 00:54:30,300 --> 00:54:34,104 "Onak gara, nahi dugun lekuan egon nahi dugu". 695 00:54:36,139 --> 00:54:39,843 Olatuetan surfeatzera atoian eramaten zituztela abisatu ziguten. 696 00:54:40,043 --> 00:54:45,548 Guk ere nahi genuen, baina ez genuen olatu handitan ibili nahi. 697 00:54:46,149 --> 00:54:51,054 Atoi-surfa oso erakargarria zen gure windsurfing talde osoarentzat… 698 00:54:51,087 --> 00:54:53,156 …kanpoko arrezifeetara joan zintezkeelako… 699 00:54:53,356 --> 00:54:57,627 …eta Mauin biltzen hasia zen jendetzatik ihes egiteko. 700 00:54:57,727 --> 00:55:04,367 Egin zutena ikusi genuen, eta guk, berriz, hau egin genuen. 701 00:55:04,467 --> 00:55:08,505 Gure oholak atera genituen, oin-euskarridunak. 702 00:55:11,908 --> 00:55:14,144 Lairdi gustatu zitzaion. 703 00:55:16,613 --> 00:55:18,915 Oin-euskarri bat behar genuen. 704 00:55:18,948 --> 00:55:22,419 Lotuta egon beharra zegoen, hegan atera ezkero. 705 00:55:23,353 --> 00:55:29,159 Windsurflariek landutako oin-euskarriak apartak ziren. 706 00:55:32,195 --> 00:55:37,100 Olatuetaraino atoian joateko teknika lantzen ari ginen Ohaun. 707 00:55:37,434 --> 00:55:42,472 Orduan telefonoak jo zuen. Gerry Lopez zen, eta esan zigun: 708 00:55:42,739 --> 00:55:48,878 "Leku bat aztertzera etorri behar duzue Mauira". 709 00:55:49,312 --> 00:55:51,314 "Peahi du izena". 710 00:55:52,382 --> 00:55:53,917 Edo Kanoi Atomikoa. 711 00:56:06,963 --> 00:56:12,969 Lagun batek eraman ninduen Peahira, 1960ko urteen amaieran… 712 00:56:13,036 --> 00:56:14,738 …eta olatu hura erakutsi zidan. 713 00:56:17,073 --> 00:56:19,909 Ez genekien zenbateraino zen handia. 714 00:56:19,943 --> 00:56:24,647 5etik 7ra metro izango zituela uste genuen. 715 00:56:25,281 --> 00:56:29,953 Han ur azpian ibili, eta zer sakona zen ikusi nuen. 716 00:56:30,253 --> 00:56:35,458 Handiagoa izan behar zuen sakonera hartan horrela hausteko. 717 00:56:40,196 --> 00:56:44,300 Peahik "itsasargia" edo "deia" esan nahi du, eta hala geneukan deika. 718 00:56:44,501 --> 00:56:47,704 Hamar bat kilometrora entzuten zen. 719 00:56:52,575 --> 00:56:56,679 Labar ertzean eseri, eta gure bizitzan sekula ikusitako… 720 00:56:56,679 --> 00:57:01,184 …olaturik handiena eta okerrena ikusi genuen. 721 00:57:01,451 --> 00:57:02,986 Perfektua zen. 722 00:57:03,319 --> 00:57:09,259 Eta ezerk ez zigun eragotziko olatu haren gainean ibiltzea… 723 00:57:09,292 --> 00:57:10,193 …horretara jarrita geunden eta. 724 00:57:13,196 --> 00:57:14,864 Ez da sinestekoa. 725 00:57:14,964 --> 00:57:17,667 Jendea olatu handietan ibiltzen hasi eta ehunka urtera… 726 00:57:17,834 --> 00:57:21,471 …olatu handi erabat bakartu bat aurkitu zuten… 727 00:57:21,638 --> 00:57:24,974 …ia inork haren aditzerik ez zeukana. 728 00:57:28,478 --> 00:57:32,115 Esan ziguten tipo batzuk urteak zeramatzatela olatuari begira… 729 00:57:32,215 --> 00:57:34,918 …eta arraunean joan eta surfean ibiliak zirela egun lasaiagoetan. 730 00:57:34,918 --> 00:57:40,557 Baina egun gogorretan, ez zegoen 6 metrotik gora ezer egiterik. 731 00:57:41,024 --> 00:57:44,994 Labar aurrean munstro horrengana arraunean joatea… 732 00:57:45,128 --> 00:57:46,496 …heriotzaren bila joatea zen. 733 00:58:02,178 --> 00:58:06,015 Olatu pare batera atoian eraman nuen lehen aldiz Lard. 734 00:58:06,049 --> 00:58:09,686 Geure teknika saiatu genuen, eta, ene! olatu hura aparta zen. 735 00:58:09,719 --> 00:58:12,889 Hara sartzeko modua bikaina zen. 736 00:58:15,792 --> 00:58:18,828 Teknika hura olatu hartarako diseinatuta zegoen. 737 00:58:18,895 --> 00:58:22,732 Olatua beste era batera mugitzen zen, eta ez zegoen inor han. 738 00:58:32,909 --> 00:58:39,182 Inoizko hiru olaturik txarrenak eta handienak ibili nituen. 739 00:58:39,415 --> 00:58:43,786 Adrenalina-karga handi haren ondoren, gailurra jo nuen. 740 00:58:47,891 --> 00:58:52,362 Peahi "Jaws" (Marrazoa) bihurtu zen, horrela deitzen genion. 741 00:58:53,296 --> 00:58:57,700 25, 30 metro, txistuka eta botaka. 742 00:58:57,867 --> 00:58:59,536 Ikaragarria zen. 743 00:59:01,838 --> 00:59:07,010 Ikusten duzu nola Ama Naturak ur-mendi horiek eraikitzen dituen… 744 00:59:07,076 --> 00:59:11,514 …sekula inork ikusi gabeko indarraz hausten direnak. 745 00:59:12,649 --> 00:59:16,419 Okerreko jendearekin ibiltzen nintzenez garai hartan… 746 00:59:16,486 --> 00:59:17,787 …Laird izeneko batekin… 747 00:59:17,854 --> 00:59:19,722 …hari erronka jotzera joan behar izan nuen. 748 00:59:22,992 --> 00:59:24,994 Atoian eraman ninduten lehen aldian… 749 00:59:25,028 --> 00:59:27,997 …Buzzyk askatu egin ninduen, hara iritsi… 750 00:59:27,997 --> 00:59:30,633 Sekula ez nuen halako abiadurarik sentitu. 751 00:59:30,667 --> 00:59:35,238 Eski-motoari pasatu, eta abiada bizian jarraituko nuela uste nuen. 752 00:59:41,878 --> 00:59:44,814 "Strapped" izeneko talde bat sortu genuen. 753 00:59:45,648 --> 00:59:48,718 Lotura handiko taldea zen. 754 00:59:48,818 --> 00:59:53,823 Jawsek ahalik eta lasaien egoten segitzea zen gure helburua. 755 00:59:54,290 --> 00:59:57,627 Hemen gaude, hau da lekua. 756 00:59:58,895 --> 01:00:02,665 Ez diogu inori kontatu beharrik, geure buruei ez bada. 757 01:00:02,899 --> 01:00:05,101 Aski dugu hara joan eta egitea. 758 01:00:05,301 --> 01:00:10,173 Goxo-goxoa da han kanpokoa. 759 01:00:10,506 --> 01:00:13,109 Ez genuen hura izorratzea nahi. 760 01:00:13,176 --> 01:00:16,412 Ordu arte jendeak izorratu baitzuen dena. 761 01:00:17,013 --> 01:00:22,819 Motoak furgonetetan sartu, eta estali egiten genituen. 762 01:00:23,219 --> 01:00:26,389 Beltza zen txalupa; oholak, kamuflajekoak. 763 01:00:26,489 --> 01:00:28,958 Desagertu egin nahi genuen. 764 01:00:36,165 --> 01:00:40,236 Jawsen hasieran, erne-erne geunden. 765 01:00:40,470 --> 01:00:45,508 Lekua errespetatu beharra zegoen. Kanpoko espazioan geunden. 766 01:00:45,541 --> 01:00:50,380 Ez genekien ez ote ginen zulo beltz batean sartu, ez bueltatzeko. 767 01:00:54,350 --> 01:00:58,388 Delawareko mutil bat nintzen, ez olatu handitako surflaria. 768 01:00:58,688 --> 01:01:01,457 Eta, bat-batean, kostatik kilometro batera nengoen… 769 01:01:01,491 --> 01:01:04,861 …hondartzara begira, esanez: "Ai ene!" 770 01:01:05,228 --> 01:01:06,896 "Burutik jota zaude, motel". 771 01:01:07,397 --> 01:01:10,900 "Ez duzu ideiarik ere non sartu zaren". 772 01:01:14,904 --> 01:01:18,975 Olatu handien surfak du, arriskua baino gehiago,… 773 01:01:19,008 --> 01:01:21,477 …izua, izu neurrigabea. 774 01:01:24,914 --> 01:01:28,918 Olatuaren jaitsieran burua ur barruan duzunean, hiltzen ari zara. 775 01:01:30,720 --> 01:01:33,623 Ordularia aurrera doa, eta garunak esaten dizu: 776 01:01:33,623 --> 01:01:35,758 "Arnastera irteten ez banaiz, akabo". 777 01:01:38,161 --> 01:01:41,431 Strapped taldea Peahin surfean hasi zenean… 778 01:01:41,564 --> 01:01:46,235 …sekula ibilitakoak baino askoz olatu handiagoak eta basatiagoak… 779 01:01:46,269 --> 01:01:48,137 …aurkitu zituzten. 780 01:01:48,171 --> 01:01:51,541 Tipo haiek ezezaguntasunean sartzen ari ziren. 781 01:01:59,015 --> 01:02:00,950 -Mutur-muturrekoa izan da. -Bai. 782 01:02:01,317 --> 01:02:02,919 Ura oso azkar zetorren. 783 01:02:03,019 --> 01:02:05,788 Badakit, baina nigana edo bestearengana etorri behar zenuen. 784 01:02:05,822 --> 01:02:07,824 Bai, bestearengana lehenik. 785 01:02:07,890 --> 01:02:12,895 Bueltaka ari zarete hor; baten bat har zenezaketen, ba! 786 01:02:13,129 --> 01:02:16,132 Hutsegite asko egin genituen hasieran. 787 01:02:18,901 --> 01:02:23,039 Hutsegite bat egiten genuenean, irtenbide batekin berdintzen genuen. 788 01:02:23,306 --> 01:02:26,476 Eskietarako lerak eramaten hasi ginen. 789 01:02:26,476 --> 01:02:29,779 Jasotze eta erreskate teknikak ikasi genituen. 790 01:02:29,812 --> 01:02:34,150 Asko entrenatu ginen; arnasari eusteko ariketa pila egin genuen. 791 01:02:35,118 --> 01:02:36,652 Oso serio aritu ginen. 792 01:02:37,220 --> 01:02:41,557 Surfa berez den bakarkako jarduna izatetik… 793 01:02:41,791 --> 01:02:46,095 …halako batean, batek gidatu, besteak atoian eraman… 794 01:02:46,295 --> 01:02:48,164 …besteak segurtasuna landu. 795 01:02:48,297 --> 01:02:53,035 Strapped taldea ginen, eta zortzi lagun tartean bageunden ere… 796 01:02:53,136 --> 01:02:56,105 …inork zalantzan jartzen ez zuen lider bat zegoen: Laird. 797 01:02:56,572 --> 01:02:59,942 Lairdek dena gidatzen zuen. 798 01:03:00,176 --> 01:03:01,811 Bera zen gizona. 799 01:03:02,044 --> 01:03:03,312 Ez zegoen beste erregerik. 800 01:03:04,514 --> 01:03:07,917 Besteok harri eta zur geratzen ginen, ni ere bai. 801 01:03:08,484 --> 01:03:14,023 Etxeko patioan jostailuekin jolasean bezala surfeatzen zuen. 802 01:03:18,060 --> 01:03:21,464 Olatu hura haren gorpuzkerarentzat egina zegoen. 803 01:03:21,998 --> 01:03:25,835 Lairdek zabala du jarrera, oso behean surfeatzen du. 804 01:03:26,002 --> 01:03:32,141 Oso tipo handia da; bere neurriko zerbait behar zuen, beraz. 805 01:03:34,610 --> 01:03:40,249 Orduan konturatu ginen Lairdek akats bat zuela beldurraren senean. 806 01:03:40,516 --> 01:03:44,954 Haren gorputzeko beldur-mekanismoa ez zebilen ondo. 807 01:03:47,657 --> 01:03:50,426 Jendeak esaten du ez dudala beldurrik. 808 01:03:50,493 --> 01:03:52,929 Uste dut hainbestetan ikaratu naizela… 809 01:03:52,995 --> 01:03:55,665 …non harremanetan bainago beldurrarekin. 810 01:03:56,098 --> 01:03:59,936 Gai naiz neure bizitzan beldurra tresnatzat erabiltzeko. 811 01:03:59,969 --> 01:04:03,439 Hari esker hobeto dihardut, hobeto ikusten, hobeto entzuten dut… 812 01:04:03,472 --> 01:04:04,874 …azkarrago joaten naiz. 813 01:04:11,581 --> 01:04:16,319 Atoian zenbat eta gehiago ibili, orduan eta hobeto aritzen ginen… 814 01:04:16,319 --> 01:04:19,455 …eta olatu handiagoez gozatzen hasi nintzen. 815 01:04:22,458 --> 01:04:25,094 Korsikako labar hartan bezala: 816 01:04:25,094 --> 01:04:27,630 Lairdek aurrenik salto egin, eta gero ni saltatzera akuilatu. 817 01:04:27,663 --> 01:04:32,034 Olatuak gero eta handiagoak ziren, eta gu probatzen ari ginen. 818 01:04:35,471 --> 01:04:38,407 Oin-euskarriekiko ohol laburrak geneuzkanez, gai ginen… 819 01:04:38,407 --> 01:04:42,345 …olaturaino atoian joateko eta hura olatu txiki bat bezala surfeatzeko. 820 01:04:42,411 --> 01:04:48,951 Olatuan gora eta behera ibili, eta gure irudia marraztu genezakeen han. 821 01:04:55,591 --> 01:04:58,661 Orain has gintezkeen olatu handiak surfeatzen. 822 01:04:58,694 --> 01:05:01,831 Ez bakarrik olatuetan ibiltzen, olatuak surfeatzen. 823 01:05:02,498 --> 01:05:06,302 Olatua hartzeko jarrera perfektuan jarri… 824 01:05:07,136 --> 01:05:11,874 …behealde polit, handi eta sakonera jaitsi, jiratu, gora berriz igo… 825 01:05:11,974 --> 01:05:16,545 …eta ordu arte sekula ez bezala ibili olatu gainean. 826 01:05:23,986 --> 01:05:30,226 Euskarri-surfa, atoi-surfa, zera hura katalizatzaile bat izan zen… 827 01:05:30,259 --> 01:05:33,496 …gu denok elkartzeko. Eguneroko gauza zen hura. 828 01:05:33,596 --> 01:05:36,432 Elkarrekin geunden, elkarrekin gosaltzen genuen… 829 01:05:36,432 --> 01:05:41,570 …elkarrekin surfeatzen, egiten genuena harago eraman nahian… 830 01:05:41,570 --> 01:05:45,107 …eta zertxobait eroago egin nahian. 831 01:05:46,876 --> 01:05:49,779 Oso kimika ona geneukan geure artean, elkar zaintzen genuen… 832 01:05:49,912 --> 01:05:53,616 …denok batera aurrera eginez. Elkarrekin ari ginen zera hartan… 833 01:05:53,616 --> 01:05:56,786 …eta ahalik eta hobekiena egingo genuen, denok. 834 01:05:58,554 --> 01:06:01,057 "Nik zu zainduko zaitut, zuk zaindu nazazu ni". 835 01:06:01,123 --> 01:06:03,859 "Ikusten ez banauzu, zatoz nire bila". Eta halaxe egin genuen. 836 01:06:04,860 --> 01:06:07,596 Gure taldea oso-oso elkartuta zegoen. 837 01:06:08,998 --> 01:06:13,636 Hil edo biziko egoeretan jartzen genituen geure buruak. 838 01:06:13,669 --> 01:06:20,609 Bizia lagunaren eskuetan duzunean behar duzun konfiantza-maila… 839 01:06:20,710 --> 01:06:23,145 …oso-oso handia da. 840 01:06:24,447 --> 01:06:31,020 Lotura emozionalak sortzen ditu horrek, bizitza osorako. 841 01:06:31,087 --> 01:06:35,791 Edozer gauza egingo nukeen gure taldekideengatik… 842 01:06:35,925 --> 01:06:39,028 …eta badakit haiek ere edozer gauza egingo zuketela niregatik. 843 01:06:48,104 --> 01:06:51,207 Hemen, Mauiko North Shoren lege bakarra dago: 844 01:06:51,307 --> 01:06:53,075 Surfeatu edo hil. 845 01:06:54,543 --> 01:06:55,778 1995 zen. 846 01:06:55,811 --> 01:06:59,215 Nire boleibol-karrerako goren-gorenean nengoen. 847 01:06:59,482 --> 01:07:01,817 Gabrielle Reece erabat kontzentratuta. 848 01:07:03,452 --> 01:07:04,787 Tantoa Reecerentzat. 849 01:07:05,254 --> 01:07:06,622 MTV Sports-en aritzen nintzen. 850 01:07:06,722 --> 01:07:09,625 Saioetako batean Laird Hamilton izeneko tipo bat agertzekoa zen. 851 01:07:09,792 --> 01:07:12,795 Lairdi olatuak gustatzen zaizkio niri gizonak bezalakoak. 852 01:07:13,329 --> 01:07:16,232 Altuak, altu-altuak. 853 01:07:16,999 --> 01:07:18,934 Laird ezagutu, eta gogoan dut pentsatu nuela: 854 01:07:19,135 --> 01:07:21,470 "Mutil honekin, bete-betea izango da gaur eguna". 855 01:07:21,904 --> 01:07:24,440 Aurrera, laster, atzera, jiratu. 856 01:07:26,809 --> 01:07:28,778 Energia pila zuen. 857 01:07:29,412 --> 01:07:34,884 Topikotzat hartu ninduen Lairdek: ezer ez dakien gonbidatua. 858 01:07:34,950 --> 01:07:37,153 Ez zekien atleta profesionala nintzela. 859 01:07:46,095 --> 01:07:50,766 Gabby ezagutu nuenean, ni ez nengoen… 860 01:07:51,500 --> 01:07:53,335 …ezkongai edo ezeren bila. 861 01:07:53,369 --> 01:07:59,008 Boogie board egiten zuen neska brasildar batekin ezkonduta nengoen. 862 01:07:59,308 --> 01:08:01,177 Baina ez genbiltzan ondo. 863 01:08:03,446 --> 01:08:05,714 Nik aletegian lo egiten nuen. 864 01:08:05,748 --> 01:08:09,318 Beste emakume bat zen nik buruan neukan azken gauza. 865 01:08:09,518 --> 01:08:12,054 Horrexegatik emango zidan zartako bat zuzenean aupegian. 866 01:08:13,322 --> 01:08:17,893 Uste dut Lairdek eta nik kimika dugula geure artean. 867 01:08:19,261 --> 01:08:21,430 Lisak, Pete Cabrinharen emazteak, esan zidan: 868 01:08:21,564 --> 01:08:25,334 "Hauek boleibolean jokatzen dute surfik ez dagoenean". 869 01:08:25,768 --> 01:08:29,138 "Eta haien jokalekura zu eramateko eskatu didate". 870 01:08:29,538 --> 01:08:30,739 Baietz esan nion. 871 01:08:31,340 --> 01:08:35,077 Sekula ez da gaizki pasatzen zerbaitetan ona zarenean… 872 01:08:35,111 --> 01:08:37,413 …eta horra mutil gaiztoekin jokatzeko aukera. 873 01:08:38,547 --> 01:08:41,183 Han agertu, eta gurekin jokatzen hasi zen. 874 01:08:41,317 --> 01:08:44,653 Gure buruen gainetik pilota errebotatzen, eta gu, txundituta! 875 01:08:45,588 --> 01:08:49,291 Uste dut ni nintzela haiekin jokatutako neska bakarra. 876 01:08:49,358 --> 01:08:51,994 Hura mutilen kluba zen. 877 01:08:54,330 --> 01:08:57,066 Urrezko arau bat genuen Peahin. 878 01:08:57,233 --> 01:09:01,504 Sekula ez utzi emakumeei ilaran jartzen. Sekula ez. 879 01:09:01,904 --> 01:09:04,340 Horrela, kontzentratuta geunden. 880 01:09:04,507 --> 01:09:11,313 Behin, surferako eguraldi bikaina, eta Peahira joateko zain geunden. 881 01:09:12,448 --> 01:09:18,187 Halako batean, baten batek: "Laird Peahin dago, eta Kalama atoian". 882 01:09:18,354 --> 01:09:23,025 "Eta voleibol taldeko neska guztiak Zodiacen sartuta dauzka". 883 01:09:30,232 --> 01:09:33,869 Pare bat neska gonbidatu nuen Jawseko ilarara. 884 01:09:34,904 --> 01:09:36,739 Darrickek gaizki hartu zuen. Ez zen ezer pertsonala. 885 01:09:36,906 --> 01:09:39,909 Boleibol taldeko neskek zer egiten genuen ikusi nahi zuten. Horra. 886 01:09:39,942 --> 01:09:42,011 Eta nik pixka bat harropuztu nahi nuen. 887 01:09:46,415 --> 01:09:53,088 Artean, ez nintzen nire portaera menderatzeko gai. 888 01:09:54,490 --> 01:09:59,595 Elkar ezagutu eta handik astebetera elkarrekin bizitzen ari ginen. 889 01:10:03,766 --> 01:10:07,570 Gabbyk ulertu zuen nik ozeanoarenganako nuen grina. 890 01:10:07,636 --> 01:10:12,074 Olatu erraldoiak egunero surfeatzeko nire grina ulertu zidan. 891 01:10:12,074 --> 01:10:15,177 Ez zegoen beraren kontra, bera horren alde zegoen. 892 01:10:17,746 --> 01:10:20,916 Bazegoen gauza bat Lairdengan miresten nuena. 893 01:10:20,983 --> 01:10:26,322 Ozeanoarekin konprometituta zegoen, eta haren beharra zuen. 894 01:10:27,456 --> 01:10:32,995 Baina gai zen ni era berean maitatzeko… 895 01:10:33,062 --> 01:10:37,466 …eta akordio esangabe bat egon zen… 896 01:10:37,466 --> 01:10:40,636 …ez niola sekula aukeratzeko eskatuko. 897 01:11:21,043 --> 01:11:22,011 Non da hori, aita? 898 01:11:22,144 --> 01:11:24,813 Wainihatik kanpo, Kepuhi-n. 899 01:11:24,947 --> 01:11:27,950 Bitxia da, han ibili baitzinen "foil"en. 900 01:11:28,017 --> 01:11:29,518 -Bai? -Bai. 901 01:11:29,518 --> 01:11:31,954 -Wainihatik kanpo. -Bai. 902 01:11:32,388 --> 01:11:33,956 Arriskutsua al da Wainiha? 903 01:11:34,056 --> 01:11:36,592 Aita han hazi zen. Ez da aukera handirik izaten… 904 01:11:36,759 --> 01:11:39,261 …txikitan ibilitako itsaso berean berriz surfeatzeko. 905 01:11:39,428 --> 01:11:40,996 Han, bat; berriz doa. 906 01:11:41,430 --> 01:11:45,034 Bitxia da, hazi nintzen lekuetara itzuli naiz. 907 01:11:45,067 --> 01:11:48,837 Luzaroan joan gabe egon ondoren Kauaira itzuli nintzen lehen aldian… 908 01:11:48,904 --> 01:11:53,075 …etxe bat alokatu nahi izan nuen, eta andreak honela begiratu zidan. 909 01:11:53,075 --> 01:11:55,344 "Etxe bat alokatu nahi duzu?" 910 01:11:55,377 --> 01:12:00,215 "Bai, alokatu nahi dut. Ez naiz jadanik Laird Tasmaniako deabrua". 911 01:12:01,417 --> 01:12:04,186 Infernu hutsa zen. Hura ikusi eta… 912 01:12:05,354 --> 01:12:05,988 Ume alua! 913 01:12:07,489 --> 01:12:12,861 Laird ezagutu nuenean, 17 urte nituen, eta hark, 7. 914 01:12:13,095 --> 01:12:16,899 Bere lehen olatu handiak Hanalein surfeatzen ikusi nuen. 915 01:12:17,299 --> 01:12:20,869 Bitxia da orain kideak izatea. 916 01:12:21,103 --> 01:12:23,472 Lehen oso bereizita geunden… 917 01:12:23,505 --> 01:12:27,743 …eta orain interes bera dugu biok "foiling"en. 918 01:12:28,010 --> 01:12:31,213 Hau haurtzaroa da, hasiera-hasieran gaude. 919 01:12:31,280 --> 01:12:32,715 Eboluzioa deituko nioke nik. 920 01:12:32,748 --> 01:12:34,516 Laird berritzaile nagusia da. 921 01:12:34,516 --> 01:12:39,788 30 metroko olatu baten gainetik hasi eta beheraino jaitsi nahi du… 922 01:12:39,922 --> 01:12:45,260 …eta, erabateko kontrolean, kilometro askoan aurrera ibili. 923 01:12:45,461 --> 01:12:49,531 Pentsatzen aritu naiz torlojuak non jarri… 924 01:12:49,598 --> 01:12:52,368 …eta euskarri batzuk jartzea beste aldean. 925 01:12:53,402 --> 01:12:55,504 Terry ohol berri bat lantzen ari da. 926 01:12:55,671 --> 01:12:57,539 Ez ahal da mehegia izango! 927 01:12:57,606 --> 01:13:00,309 Bermudako ingeniariek euskarri bat diseinatu dute… 928 01:13:00,442 --> 01:13:03,746 …gure ekipamendua hobetuko duena. 929 01:13:03,946 --> 01:13:06,315 Eta bidaltzeko prest daukate, aste honetan, seguru asko. 930 01:13:06,915 --> 01:13:10,018 Euskarri hori oholari itsatsiko diogu… 931 01:13:10,152 --> 01:13:14,289 …eta hura probatzera joango gara, ea guk uste bezala dabilen. 932 01:13:14,423 --> 01:13:17,259 Erabat aldatzen da erretxina ipintzen zaionean. 933 01:13:32,007 --> 01:13:33,409 Ene! 934 01:13:34,443 --> 01:13:40,516 Kutxa bera ikustearekin sumatzen da tipo horiek serioak direla. 935 01:13:48,791 --> 01:13:50,426 Ene, motel! 936 01:13:52,127 --> 01:13:53,295 Kaixo. 937 01:13:55,898 --> 01:13:57,266 Ongi etorri oihanera. 938 01:14:09,611 --> 01:14:12,448 Barruan dago. 939 01:14:13,115 --> 01:14:17,653 Askoz gogorrago dago. Probatzera noa, ea nola sentitzen dudan. 940 01:14:25,494 --> 01:14:28,897 Energiaz beteta dago ozeanoa. Korronte handia dago. 941 01:14:28,997 --> 01:14:31,366 4 eta 5 metroko olatuak. 942 01:15:22,584 --> 01:15:25,153 -Ikaragarria izan da. -Jakin behar da noiz gelditu. 943 01:15:25,220 --> 01:15:28,657 Une batetik aurrera nekatu egiten zaizu kontzentrazioa. 944 01:15:28,724 --> 01:15:32,094 Kontzentrazioa nekatzean, ezin duzu dena aintzat hartu. 945 01:15:32,194 --> 01:15:34,897 Hobekuntza da. Hegala askoz hobeto sartzen da… 946 01:15:35,130 --> 01:15:38,901 …eta malgutasunarekin dugun arazoa konpontzen du. 947 01:15:41,236 --> 01:15:47,376 Aldaka mindu egiten zait hainbat ordu beheraka ibili ondoren. 948 01:15:49,177 --> 01:15:54,816 El Niñoren garaian olatu erraldoiak izateko aukera handia dago. 949 01:15:56,151 --> 01:16:01,156 Aspalditik jarrita dauzkagu begiak King's Reef deitzen den leku batean. 950 01:16:01,189 --> 01:16:04,626 Hegal hauek ondo dabiltzala badakigu. 951 01:16:04,660 --> 01:16:08,597 Orain pazientzia izan behar dugu, ea zer dakarkigun Ama Naturak. 952 01:16:14,036 --> 01:16:16,371 Ederki, baina begira. Non dago dezimalaren koma? 953 01:16:16,605 --> 01:16:20,809 Ehunena baldin bada, zenbat aldiz mugitu behar duzu? 954 01:16:22,110 --> 01:16:23,845 Bi aldiz, ezta? 955 01:16:24,513 --> 01:16:28,116 Lairdek lan bikaina egiten du une hauek aprobetxatuz… 956 01:16:28,283 --> 01:16:31,420 …eta naturarekin harremanetan… 957 01:16:31,453 --> 01:16:33,956 …eta gero orekatu egiten du, familia bat du. 958 01:16:34,389 --> 01:16:37,459 Eta etxera itzultzen denean, hemen dago. 959 01:16:37,559 --> 01:16:38,694 Eta hor daukazu. 960 01:16:38,994 --> 01:16:40,796 -Bukatu dugu matematika? -Bai. 961 01:16:43,699 --> 01:16:47,836 Ama 1997an hil zitzaion… 962 01:16:47,869 --> 01:16:51,974 …eta pena ematen dit Joannek ez ikusi izana… 963 01:16:52,007 --> 01:16:54,910 …bere bilakaeran aurrera nola egiten zuen… 964 01:16:54,943 --> 01:16:58,180 …eta berak errespetatuko zukeen gizon bihurtzen zen. 965 01:16:58,213 --> 01:16:59,348 Eskerrik asko. 966 01:16:59,381 --> 01:17:03,118 -Gero jango dut. Zer gehiago? -Irakurtezina. 967 01:17:03,518 --> 01:17:06,154 Irakurtezina? Nire idazkera da. 968 01:17:18,333 --> 01:17:21,670 Hainbat urte generamatzan Jawsen surfeatzen. 969 01:17:23,538 --> 01:17:26,408 Denok hasiak ginen emazteak eta umeak edukitzen… 970 01:17:26,475 --> 01:17:28,076 …eta fakturak geneuzkan. 971 01:17:28,076 --> 01:17:30,145 Bizimodua nola atera pentsatzen ari ginen. 972 01:17:31,179 --> 01:17:34,249 Baten bati bururatu zitzaion kamerak-eta lortzea… 973 01:17:34,316 --> 01:17:36,051 …eta gure buruak filmatzen hastea. 974 01:17:36,118 --> 01:17:38,820 Eta argazki horiek plazaratzea. 975 01:17:40,088 --> 01:17:44,059 Gabby ezagutu nuenean berak zeukan managerrarekin lanean hasi ginen. 976 01:17:44,593 --> 01:17:49,631 Produkzio-etxe bat sortu, eta egiten ari ginena filmatu genuen. 977 01:18:00,142 --> 01:18:02,511 Ni ez nengoen konforme kameren kontu harekin. 978 01:18:02,644 --> 01:18:07,449 Ez nuen dirua ikusten, jenderik gabeko olatuak ikusten nituen. 979 01:18:09,384 --> 01:18:13,588 Bideoak editatzen eta egiten hasi ziren. Lehena, "Wake Up Call". 980 01:18:14,289 --> 01:18:18,727 Hura izan zen atoi-surfa eta Peahi erakutsi zituen lehenengo bideoa. 981 01:18:27,269 --> 01:18:30,272 Strapped taldea beren bideoak plazaratzen hasi zenean… 982 01:18:30,272 --> 01:18:34,876 …surfaren mundu berri oso baten ikuspegi aparta izan zen. 983 01:18:34,976 --> 01:18:39,748 Bat-batean: eski-motoak, atoian eramandako oholak eta euskarriak. 984 01:18:39,881 --> 01:18:43,318 Gauetik goizera leherrarazi zuten bonba hura. 985 01:18:50,392 --> 01:18:53,795 Bat-batean, Strapped taldearen irudi haiek agertu ziren… 986 01:18:53,795 --> 01:18:55,464 …olatu erraldoi haiek surfeatzen. 987 01:18:55,497 --> 01:19:00,702 Marrazki bizietako olatuak, 13 urterekin marrazten diren horiek… 988 01:19:01,002 --> 01:19:03,972 …eta inor hori egiteko gai ez dela uste duzu. 989 01:19:04,306 --> 01:19:07,509 Eta, halako batean, gai ziren, eta ez zen sinestekoa. 990 01:19:10,512 --> 01:19:13,148 "Surf-egun pare bat" 991 01:19:16,318 --> 01:19:18,987 "Olatu handien surfak hurrengo pausoa egin du". 992 01:19:20,822 --> 01:19:23,091 "Surfer" aldizkariaren azalean agertu zen. 993 01:19:23,225 --> 01:19:25,660 Ia denen arreta erakarri zuen bat-batean. 994 01:19:25,827 --> 01:19:27,395 Ordu arte, ordea… 995 01:19:27,395 --> 01:19:32,067 …Peahin alferkerian zebilen txoriburu kuadrilla omen zen hura. 996 01:19:34,402 --> 01:19:38,340 Surfaren industria gure irudiak ikusten hasi zen. 997 01:19:38,373 --> 01:19:40,709 Halako batean, esan zuten: "Itxaron pixka bat". 998 01:19:40,742 --> 01:19:45,247 "Guk sekula ibilitakoak baino handiagoak dira olatu horiek". 999 01:19:45,313 --> 01:19:47,048 "Beharbada, hara joan behar genuke ikustera". 1000 01:19:50,051 --> 01:19:53,622 Alde askotatik, oso gauza atsegina izan zen… 1001 01:19:53,622 --> 01:19:56,658 …bide zuzenean genbiltzala esan nahi zuelako. 1002 01:19:57,025 --> 01:19:59,494 "Ikuskizuna hastera doa" 1003 01:20:01,163 --> 01:20:06,535 Plazaratu zen irudirik indartsuena National Geographic-eko azala zen. 1004 01:20:08,403 --> 01:20:13,275 Amak lorpentzat hartuko zukeen hura… 1005 01:20:13,341 --> 01:20:15,076 …haien bilduma egiten baitzuen. 1006 01:20:15,110 --> 01:20:17,345 "Marrazoaren hortzetan" 1007 01:20:17,512 --> 01:20:19,481 Hura jendaurrera atera zuten orduko… 1008 01:20:19,614 --> 01:20:22,551 …ez zioten utzi egiten ari zirena sustatzeari. 1009 01:20:23,185 --> 01:20:26,288 Strapped S.A. gutako zazpiren taldea da. 1010 01:20:26,621 --> 01:20:28,590 Bideoak eta argazkiak ateratzen ari ziren. 1011 01:20:29,291 --> 01:20:34,029 Ez zuten luzaroan gorde haien "lorategi sekretua". 1012 01:20:34,062 --> 01:20:37,065 Bat-batean, hura jendez gainezka zegoen. 1013 01:20:42,270 --> 01:20:45,507 Peahiko ilarara menturatzen hasi zen jendea. 1014 01:20:47,542 --> 01:20:49,211 Okerreko lekuan zeuden. 1015 01:20:52,080 --> 01:20:53,548 Ia ez zekiten surfean… 1016 01:20:53,548 --> 01:20:57,619 …eta atoian eramaten zituzten olatu erraldoi haietara! 1017 01:21:00,155 --> 01:21:04,092 Hura kaosa zen, niretzat; ez zitzaidan jadanik gustatzen. 1018 01:21:04,359 --> 01:21:07,128 Sortu genuen guztia aldatzen ari zen. 1019 01:21:07,429 --> 01:21:09,297 Eta oso azkar aldatu zen. 1020 01:21:10,899 --> 01:21:16,137 Errua gurea besterik ez zen, erakutsi egin geniolako jendeari. 1021 01:21:20,475 --> 01:21:24,779 Olatuaren erdian txalupak zeuden, zertan ari ziren jakin gabe. 1022 01:21:24,846 --> 01:21:27,182 Tristura eman zidan. 1023 01:21:27,349 --> 01:21:33,388 Leku lasai hura gainezka ikusteak min ematen zuen. 1024 01:21:34,322 --> 01:21:38,226 Behin ilarara joan, eta gabarra bat zegoen han… 1025 01:21:38,260 --> 01:21:41,696 …hanburgesak eta saltxitxak egiten zituena. 1026 01:21:42,864 --> 01:21:46,134 Gogoan dut Darrick atoian eraman izana ezker-olatu erraldoi batera… 1027 01:21:46,201 --> 01:21:49,704 …hura baita olatu hori joaten deneko kontrako norabidea. 1028 01:21:49,838 --> 01:21:54,709 Ezkerrera joan behar izan genuen hura jendez betetzen hasi zenean. 1029 01:21:57,145 --> 01:21:59,547 Lairdek atoian narama; oso-oso sakon nago. 1030 01:21:59,614 --> 01:22:02,817 Dena kontrolpean neukan, baina… 1031 01:22:03,151 --> 01:22:05,987 …tipo bat zegoen olatuan. 1032 01:22:06,021 --> 01:22:10,692 Eta ezin nintzen jarri jarri beharra neukan tokian. 1033 01:22:10,892 --> 01:22:15,830 25 metro sakonegi nengoen. 1034 01:22:21,503 --> 01:22:23,972 Eta olatu handia da. 1035 01:22:24,172 --> 01:22:26,741 Eta badakit zer gertatuko den. 1036 01:22:27,242 --> 01:22:29,544 Olatu osoak bere burua jaurtitzen du. 1037 01:22:29,544 --> 01:22:34,950 Ez nuen besterik ikusten: zulo erraldoia eski-motoekin jiraka… 1038 01:22:35,050 --> 01:22:37,352 …ura lehertu egiten da, oinetako azala larrutzen dit. 1039 01:22:37,552 --> 01:22:40,588 Eta zulagailu batek zauritzen nau. 1040 01:22:41,056 --> 01:22:45,927 Eta hura izan zen hura ibilera polita! 1041 01:22:46,895 --> 01:22:50,031 Sakon-sakoneraino joan nintzen. 1042 01:22:50,065 --> 01:22:52,300 Azpiraino jaurti ninduen. 1043 01:22:52,734 --> 01:22:55,370 Jawsen azpia jotzeak sakonera handian zaudela esan nahi du. 1044 01:22:55,437 --> 01:22:58,139 Nekez iritsiko zara ur azalera airea hartzera… 1045 01:22:58,139 --> 01:22:59,307 …hurrengo olatua baino lehen. 1046 01:23:00,875 --> 01:23:04,346 Kostatu zitzaion igotzea, baina igo zenean, ni han nengoen. 1047 01:23:04,512 --> 01:23:08,350 Baina hainbeste denbora behar izan zuenez, denbora gutxi nuen nik. 1048 01:23:08,383 --> 01:23:11,753 Ez genuen trakziorik, garai hartako motoak ez ziren oso indartsuak. 1049 01:23:11,786 --> 01:23:14,356 Eta zanpatu egin gintuen. 1050 01:23:17,359 --> 01:23:19,995 Gero eski-motoa itzuli, eta ia gainetik pasatu zitzaion. 1051 01:23:21,730 --> 01:23:24,065 Handik berehala, arroketan geunden biok. 1052 01:23:25,600 --> 01:23:29,104 Labarrean ikusi nituen, estualdian. 1053 01:23:29,604 --> 01:23:34,309 Hil edo biziko unea zen. Atera ezean, zauritu egingo ziren. 1054 01:23:36,711 --> 01:23:39,981 Menditik 15 zentimetrora jarri zuen Donek helizea. 1055 01:23:41,383 --> 01:23:43,451 Eta nik: "Egizu orain". 1056 01:23:46,888 --> 01:23:53,094 Sekula izan dudan esperientziarik izugarriena izan zen, ia hiltzea. 1057 01:23:53,895 --> 01:23:57,866 Laird bizia salbatzera etorri zitzaidan. 1058 01:23:58,066 --> 01:23:59,934 Eta ia berea galdu zuen. 1059 01:24:03,004 --> 01:24:05,407 Dena galdu nuen eroriko hartan. 1060 01:24:05,407 --> 01:24:08,777 Ohola galdu nuen. Nire buruaren estimua galdu nuen. 1061 01:24:13,481 --> 01:24:15,817 Ez nuen berriz Peahin surfeatu. 1062 01:24:19,754 --> 01:24:21,623 Auto-pilaketa dago gaur. 1063 01:24:21,856 --> 01:24:26,428 Ez da sinestekoa esperientziarik eza hori guztia… 1064 01:24:28,730 --> 01:24:30,432 Munstro bat sortu zenuten. 1065 01:24:33,468 --> 01:24:35,637 Atzera buelta etorri zen. 1066 01:24:35,637 --> 01:24:40,308 Jendeak zioen: "eski-motorik, ez; atoian eramatea iruzurra da". 1067 01:24:42,010 --> 01:24:44,079 Idazle batek hau esaten zuen: 1068 01:24:44,245 --> 01:24:46,781 "Atoian eraman behar bazaituzte, ez du balio, ez da surfeatzea". 1069 01:24:47,449 --> 01:24:49,651 "Atoi-surfak urak itsusten ditu". 1070 01:24:54,089 --> 01:24:59,527 Desafioa egiten zitzaien surfeko goi-arau hainbestetan ohoratuei. 1071 01:25:00,361 --> 01:25:05,366 Berrikuntza aho batez bereganatu ordez… 1072 01:25:05,533 --> 01:25:08,169 …erresistentzia handiz egin zitzaion kontra. 1073 01:25:09,471 --> 01:25:12,507 "Ez eraman inor atoian mutilak ilaran daudenean". 1074 01:25:15,810 --> 01:25:19,180 Gehienbat eski-motoek haserretu zituen surflari asko. 1075 01:25:22,550 --> 01:25:26,888 Surf-oholan eserita, ingurukoari lasai begira baldin bazaude… 1076 01:25:27,322 --> 01:25:29,357 …naturarekin harremanetan zaude… 1077 01:25:29,390 --> 01:25:32,727 …ozeanoaren erritmoarekin bat egiten saiatuz: 1078 01:25:32,861 --> 01:25:37,999 Mareak nola mugitzen diren, olatu arteko tartea zenbatekoa den. 1079 01:25:38,066 --> 01:25:43,271 Eta, halako batean, txotxolo bat agertzen zaizu Yamaha 1200 batean. 1080 01:25:47,308 --> 01:25:51,746 Benetan: pertsona normal bat eski-moto batean jartzen baduzu… 1081 01:25:51,779 --> 01:25:53,715 …txotxolo bihurtuko da berehala. 1082 01:25:55,950 --> 01:25:59,854 Surflariak ez du burutik jotako bat eski-motoan orroka ikusi nahi… 1083 01:26:00,021 --> 01:26:01,856 …ilarara doala… 1084 01:26:04,692 --> 01:26:06,828 …ura bazter guztietara boteaz… 1085 01:26:06,861 --> 01:26:09,864 …beste ergel bat atzean, sokari helduta… 1086 01:26:10,031 --> 01:26:12,467 Eta zu hor zaude, eserita: "Demontre!" 1087 01:26:16,437 --> 01:26:21,209 Hura Lairdek hasi eta haren errua zelakoan zegoen mundu guztia. 1088 01:26:22,944 --> 01:26:25,713 Surf-mundu zabalak bizkarra eman zien berari… 1089 01:26:25,780 --> 01:26:28,650 …eta berak ekarritako berrikuntza hari. 1090 01:26:28,716 --> 01:26:30,952 Horrek min pixka bat eman zion. 1091 01:26:34,222 --> 01:26:38,193 Gauza horiek guztiek min eman zioten Lardi. 1092 01:26:39,060 --> 01:26:43,064 Denbora asko behar izan nuen haren aldarteak ulertzeko. 1093 01:26:44,766 --> 01:26:47,569 Frustratuta nengoen, haserre nengoen. 1094 01:26:47,569 --> 01:26:52,373 Eta, bolada hartan, zerbait zegoen Gabbyren eta nire artean. 1095 01:26:52,407 --> 01:26:54,209 Tirabirak genituen. 1096 01:26:54,475 --> 01:26:57,979 Sei hilabetetik urtebete arteko beheraldi bat izan genuen. 1097 01:26:58,179 --> 01:27:00,048 Dibortziatzeko zorian geunden. 1098 01:27:02,417 --> 01:27:09,757 Erabaki nuen egiten dudana eta naizena izango zirela nire ardatza. 1099 01:27:25,640 --> 01:27:28,209 Tahitira joan nintzen saio bat egitera. 1100 01:27:28,276 --> 01:27:31,346 Eta abiatzera nindoan egunean, mutilek esan zidaten: 1101 01:27:32,513 --> 01:27:39,454 "Ekaitz handi bat datorkigu zuzen: bi egun barru izugarria izango da". 1102 01:27:40,421 --> 01:27:44,025 "Ondo da" esan nien, eta hegaldia ezeztatu nuen. 1103 01:27:45,827 --> 01:27:49,797 Horra, ba, handik bi egunera olatu erraldoiak zeuden. 1104 01:27:56,304 --> 01:27:59,574 "Zer da hori?" esaten genuen geure artean. 1105 01:28:00,041 --> 01:28:04,012 Ez genekien horrelako olaturik bazegoenik munduan. 1106 01:28:06,581 --> 01:28:08,249 Eromena, motel. 1107 01:28:08,883 --> 01:28:10,218 Eromena. 1108 01:28:10,318 --> 01:28:13,054 Ez dago horrelakorik planetan. 1109 01:28:14,656 --> 01:28:20,328 Garai hartan, surf-hedabideak Teahupo'oko argazkiz josita zeuden. 1110 01:28:20,561 --> 01:28:24,332 Ezkerreko hodi ikaragarri lodia zuen olatua zen… 1111 01:28:24,465 --> 01:28:27,869 …sakonera gutxiko arrezife hura astintzen zuena. 1112 01:28:29,737 --> 01:28:33,174 Olatuak bost metrotik gorakoak zirenean… 1113 01:28:33,374 --> 01:28:35,910 …haietan ibilezinak ziren, nonbait. 1114 01:28:35,977 --> 01:28:39,814 Lairdek esan zidan: "Uste dut olatu horretan ibil daitekeela". 1115 01:28:39,881 --> 01:28:42,450 "Atoian joango naiz haraino". 1116 01:28:43,051 --> 01:28:45,687 Nik: "Laird, erotu egin al zara? 1117 01:28:47,088 --> 01:28:49,057 Laird olatu hura hartzera joan zen; inork ez zuen hori egin. 1118 01:28:49,057 --> 01:28:55,396 Inor ez zen arraunean edo atoian hain olatu handira sekula iritsi. 1119 01:28:56,264 --> 01:28:58,099 Ezta pentsatu ere, ezinezkoa da. 1120 01:29:00,768 --> 01:29:03,237 Teahupo'oko arrezifeko ura… 1121 01:29:03,271 --> 01:29:08,343 …munduko beste edozein surfleku baino sakonagoa da. 1122 01:29:10,211 --> 01:29:15,216 Ozeanoko olatu basak etengabe iristen dira ur horretara. 1123 01:29:15,883 --> 01:29:18,519 Ura azkar-azkar mugitzen da. 1124 01:29:18,820 --> 01:29:22,657 Eta, bat-batean, arrezifea jotzen du. 1125 01:29:25,760 --> 01:29:30,531 Arrezifea jotzean, energia horrek guztiak ez du atzera egiten… 1126 01:29:30,598 --> 01:29:33,067 …aurrerantz murgiltzen da. 1127 01:29:35,636 --> 01:29:37,438 Hau egiten du. 1128 01:29:39,307 --> 01:29:43,978 Zuzenean gora, behera, bi metroko sakoneran dagoen koral-arrezifera. 1129 01:29:48,950 --> 01:29:50,952 Arriskutsua zen. 1130 01:29:51,652 --> 01:29:55,089 Masa kritiko baten parte zara, eta hark zanpatu egin zaitzake. 1131 01:29:55,189 --> 01:29:58,559 Bizia ken diezazuke, elbarri utz zaitzake… 1132 01:29:58,593 --> 01:30:00,895 …jota utz diezazuke gorputza. 1133 01:30:01,195 --> 01:30:04,098 Ondoriorik okerrenak dituen olatua da. 1134 01:30:09,103 --> 01:30:13,141 Beti izan dut gauzak garbi esateko jarrera. 1135 01:30:13,274 --> 01:30:16,377 Baina triste eta minduta egoteak… 1136 01:30:16,477 --> 01:30:22,450 …areagotu egin zidan gauzak garbi esateko joera hura. 1137 01:30:23,317 --> 01:30:25,486 Beraz, esan nien: "Eraman nazazue olatu horretara". 1138 01:30:25,486 --> 01:30:28,289 Ez nuen hura atzeratu nahi edo hartan pentsatu nahi. 1139 01:30:34,796 --> 01:30:36,664 Hartu nahi izan nuen lehen olatuan… 1140 01:30:37,465 --> 01:30:42,136 …nire gidaria kezkatu, jiratu egin zen, eta ezin izan nuen hartu. 1141 01:30:42,203 --> 01:30:43,738 Haserretu egin nintzen. 1142 01:30:48,409 --> 01:30:51,179 Grabazioa ikusi, eta eskerrak ez nuen olatu hura hartu… 1143 01:30:51,179 --> 01:30:54,015 …arrezifera jaurtiko baininduen, eta akabo. 1144 01:30:55,483 --> 01:30:57,118 Ez nuen atzera egin nahi. 1145 01:30:57,151 --> 01:31:00,788 Darrickek motoan hartu nau, eta abiatu gara. 1146 01:31:02,023 --> 01:31:05,326 Kanpora irten gara, eta olatu sorta izugarri bat iristen da. 1147 01:31:05,426 --> 01:31:08,029 Motoa lerroan jartzen saiatzen naiz, ez hiltzeko. 1148 01:31:08,296 --> 01:31:12,300 Oso kezkatuta nindukan Lairdek; atzera begiratu, eta ez zegoen. 1149 01:31:12,500 --> 01:31:13,835 Soka askatu zuen. 1150 01:31:40,695 --> 01:31:43,531 Beldurgarria izateaz gainera… 1151 01:31:43,865 --> 01:31:48,102 …kobra batek norbera hipnotizatzea bezala da. 1152 01:31:48,302 --> 01:31:49,971 Zer egin behar duzu? 1153 01:31:50,571 --> 01:31:53,307 Ezin zara geldirik egon, ezin zara korrika joan… 1154 01:31:53,441 --> 01:31:56,110 …ezin diozu aurre egin, eutsi egin behar diozu. 1155 01:32:06,120 --> 01:32:08,155 Bat-batean olatuan nengoen. 1156 01:32:08,222 --> 01:32:12,393 Aldekoak eta kontrakoak hausnartzen ari nintzen: 1157 01:32:12,527 --> 01:32:15,463 "Salto egin behar nuke? Saltatzen badut, ez dut lortuko". 1158 01:32:15,463 --> 01:32:19,233 "Hobe duzu saltatzea. Ez saltatu". Behin eta berriz. 1159 01:32:19,267 --> 01:32:22,169 Eta azkenean pentsatu nuen: "Saltatzen badut, ez dut lortuko". 1160 01:32:22,169 --> 01:32:27,141 "Hemen geratuko naiz, eta, botatzen banau, ezingo dut ezer egin". 1161 01:32:57,972 --> 01:32:59,440 Azkenean, lortu nuen. 1162 01:32:59,540 --> 01:33:02,543 Eta bukatu nuenean… 1163 01:33:02,543 --> 01:33:05,880 …zeharo hunkituta nengoen… 1164 01:33:05,880 --> 01:33:09,283 …bizitza osoan aritu bainintzen horretarako entrenatzen… 1165 01:33:09,317 --> 01:33:12,520 …eta senez jakin nuen… 1166 01:33:12,620 --> 01:33:14,789 …ibilia izateko zegoela hura han kanpoan. 1167 01:33:14,889 --> 01:33:17,992 Eta ibili egin nintzen. 1168 01:33:34,108 --> 01:33:35,676 Oro har… 1169 01:33:35,710 --> 01:33:38,613 …burla egin ziezaiokeen Lance Burkhartengatik… 1170 01:33:38,679 --> 01:33:44,251 …gaitzets zenezakeen Peahi jendez betetzeagatik… 1171 01:33:44,785 --> 01:33:48,389 …baina ezin duzu Laird Hamilton ukatu… 1172 01:33:48,422 --> 01:33:50,424 …olatu hura ibiltzen ikustean. 1173 01:33:50,491 --> 01:33:53,461 Hark birdefinitu egin zuen zein olatu ibil zitezkeen eta zein ez. 1174 01:33:53,494 --> 01:33:56,597 Eta Lairdek modu berri batean egin zuen, ukaezina da hori. 1175 01:34:27,228 --> 01:34:29,363 Nolabait… 1176 01:34:29,897 --> 01:34:32,533 …Laird olatu haren sorbaldan iritsi zen. 1177 01:34:35,036 --> 01:34:37,271 Olatu barnetik irten zenean… 1178 01:34:37,405 --> 01:34:41,809 …negarrez hunkituta, berak ere bazekiela uste dut. 1179 01:34:42,643 --> 01:34:44,912 Ez zitzaion ezer gelditzen frogatzeko. 1180 01:34:49,116 --> 01:34:50,818 Kontu hark ironia zuen. 1181 01:34:50,985 --> 01:34:55,690 Gauzak etxean latzak zirenean, itsasoan etorri zitzaidan saria. 1182 01:34:59,360 --> 01:35:00,861 Hotelera itzuli ginen. 1183 01:35:01,062 --> 01:35:04,231 Eta antzematen zitzaion bihotza hautsia zuela oraindik. 1184 01:35:04,632 --> 01:35:06,967 Telefonoak jo zuen. 1185 01:35:07,568 --> 01:35:08,869 Gabby da. 1186 01:35:12,306 --> 01:35:14,175 Txinpartak atera zitzaizkion. 1187 01:35:14,308 --> 01:35:19,513 Ez dut askorik oroitzen olatu hura ibili ondorengotik. 1188 01:35:19,513 --> 01:35:21,982 Baina zerbait gertatu zen olatu hura ibili ondoren… 1189 01:35:21,982 --> 01:35:23,751 …Gabby eta biok elkarrekin gaude eta. 1190 01:35:26,687 --> 01:35:35,863 Ibilera hark gogoraraziko zion, agian, nor naizen ni. 1191 01:35:37,031 --> 01:35:39,533 Errespetu handia diot Lairdi… 1192 01:35:39,767 --> 01:35:41,502 …eta haren bilaketari. 1193 01:35:41,535 --> 01:35:43,170 Eta konturatu nintzen… 1194 01:35:43,170 --> 01:35:47,208 …tirabira behar du, nik ezagutzen dudan neurrian… 1195 01:35:47,341 --> 01:35:50,911 …tirabira behar du, horrek energia sortzen duelako… 1196 01:35:50,945 --> 01:35:53,314 …eta aurrerakako mugimendua sortzen duelako. 1197 01:35:53,314 --> 01:35:58,018 Denbora behar izan nuen hori ulertzeko: ez zela nirekiko ezer. 1198 01:36:00,121 --> 01:36:02,590 Biharamunean argazkiak iritsi ziren. 1199 01:36:03,057 --> 01:36:06,494 Argi-mahaian jarri genituen, goitik behera begiratu genien… 1200 01:36:06,494 --> 01:36:08,629 …eta gure arteko guztiok… 1201 01:36:09,029 --> 01:36:12,099 …nigandik —editorea— biltegi-mutilarenganaino… 1202 01:36:12,133 --> 01:36:14,969 …gauza bera esan genuen: "Ai ene!" 1203 01:36:17,538 --> 01:36:21,308 Denek jakin zuten zehatz-mehatz zer egin zuen. 1204 01:36:21,509 --> 01:36:24,545 Denek jakin zuten hark olatu hartan egindakoaren handitasuna. 1205 01:36:24,578 --> 01:36:26,313 Isilarazi egin zituen. 1206 01:36:26,647 --> 01:36:28,649 Inork ez zuen lehenago halakorik egin. 1207 01:36:32,520 --> 01:36:34,622 Milurtekoaren olatua izan zen hura. 1208 01:36:34,855 --> 01:36:40,728 Orduan bertan eman zion munduari bira 24 ordutan; CNN, Fox News… 1209 01:36:40,861 --> 01:36:45,533 Kontroletik kanpo zegoen. Mundu osoak ezin zuen sinetsi. 1210 01:36:47,868 --> 01:36:53,374 Olatu hark bihurtu zuen atoi-surfa gaur atoi-surfa dena. 1211 01:36:53,607 --> 01:36:56,677 Hura izan zen ordu arteko unerik definitzaileena. 1212 01:36:56,677 --> 01:36:59,613 Argitu egin zuen kontu hura: "Olatu hura ezin zen ibili… 1213 01:37:00,681 --> 01:37:02,516 …eta guk ibili dugu". 1214 01:37:03,017 --> 01:37:05,853 Gizon honek ez du parerik bere kirolean… 1215 01:37:05,886 --> 01:37:09,590 …Tiger Woodsen, Michael Jordanen eta Lance Armstrongen antzera. 1216 01:37:09,857 --> 01:37:11,692 Laird Hamilton du izena… 1217 01:37:11,792 --> 01:37:15,062 …eta erraldoi bat da olatu handiak surfeatzeko kirolean. 1218 01:37:15,129 --> 01:37:18,065 Laird Hamilton, surflarien artean onena. 1219 01:37:18,098 --> 01:37:20,234 Hona hemen Laird Hamilton. 1220 01:37:22,570 --> 01:37:27,374 Jendeak gure taldeko lidertzat zeukan Laird. 1221 01:37:27,908 --> 01:37:31,679 Eta hala zen, gure taldeko liderra zen, izan ere. 1222 01:37:32,012 --> 01:37:35,850 Baina alde handia zegoen sumatzerakoan… 1223 01:37:35,950 --> 01:37:38,619 …zer egiten zuen Lairdek eta zer egiten genuen gainerako guztiok. 1224 01:37:38,652 --> 01:37:42,356 Gauza bera egiten genuen denok: gidatu, surfeatu. 1225 01:37:42,389 --> 01:37:45,025 Laird Hamiltonek ez zuen atsegin mugen ideia. 1226 01:37:45,226 --> 01:37:47,094 Beraz, eski-motoak erabiltzen hasi zen… 1227 01:37:47,094 --> 01:37:50,865 …arraunean iristeko handiegiak ziren olatuetara iristeko. 1228 01:37:50,865 --> 01:37:56,770 Taldekide batzuen ustez, ez ziren jasotzen ari zegokien zatia. 1229 01:37:57,137 --> 01:37:59,139 Azken batean, talde-lana zen. 1230 01:37:59,807 --> 01:38:02,343 Eta tirabirak izan ziren. 1231 01:38:04,078 --> 01:38:09,583 Gure negozio-managerrak Laird bakarrik ordezkatzea erabaki zuen. 1232 01:38:09,583 --> 01:38:13,454 Alegia, Lairdek produkzio-enpresa hartarako bakarrik lan egingo zuen. 1233 01:38:14,221 --> 01:38:19,894 Eta gero paper hura jaso genuen, non esaten baitzen… 1234 01:38:19,994 --> 01:38:22,196 …Strapped desegin egingo zela. 1235 01:38:23,063 --> 01:38:26,433 Eta Strappereko kide guztiok paper hura sinatu behar genuen… 1236 01:38:26,467 --> 01:38:31,138 …eta txeke txiki bat jaso, eta hala desegin zen hura. 1237 01:38:36,777 --> 01:38:39,580 Zaila izan zen. Dibortzio bat bezalakoa. 1238 01:38:39,613 --> 01:38:43,784 Dibortzio gogor bat, hari asko lotuta zeuzkana. 1239 01:38:47,655 --> 01:38:52,559 Lairdekin gauzak egin nituen garaia gogoangarria da nire bizitzan. 1240 01:38:52,693 --> 01:38:56,664 Mantxako Ubidea arraunean igarotzea, egindako bidaiak… 1241 01:38:56,697 --> 01:38:58,198 …atoi-surfean aitzindariak izatea. 1242 01:38:58,232 --> 01:39:02,503 Orduan bezain adiskide onak ez izateak nahigabetu egiten nau. 1243 01:39:04,872 --> 01:39:10,344 Damu al dut Buzzyrekin edo beste taldekideekin gertatutakoa? 1244 01:39:10,344 --> 01:39:14,748 Damu al dut gauzak nola egin nituen garai hartan? 1245 01:39:14,915 --> 01:39:16,250 Bai noski. 1246 01:39:16,383 --> 01:39:19,753 Baina aldatuko al nuen gauzak orduan egiteko modua… 1247 01:39:19,820 --> 01:39:23,624 …orain nagoen lekura ez iritsi izanaren ordainetan? Ez. 1248 01:39:25,993 --> 01:39:27,861 Laird Laird da. 1249 01:39:27,895 --> 01:39:33,334 Eta bizitzan urrunera iristeko balio izan diona erabiliko du. 1250 01:39:33,400 --> 01:39:36,070 Eta horietako gauza bat unea bizitzea da. 1251 01:39:36,103 --> 01:39:39,073 Egiten ari den horretan zeharo murgiltzea. 1252 01:39:39,139 --> 01:39:44,244 Eta, batzuetan, bera haraino eraman duten jendea eta egoerak… 1253 01:39:44,378 --> 01:39:46,246 …atzean uztea esan nahi du horrek. 1254 01:39:46,380 --> 01:39:51,251 Niri ondo iruditzen zait, ulertzen baitut ezer ez dela berdina betiko. 1255 01:39:53,420 --> 01:39:57,391 Nire ustez, Lairdengandik oso hurbil dauden bakarrak… 1256 01:39:57,424 --> 01:39:59,426 …eta izugarri maite dutenak… 1257 01:39:59,560 --> 01:40:04,598 …Brett Lickle, Dave Kalama eta ni gara. 1258 01:40:05,532 --> 01:40:14,575 Eta hantxe gelditu zen ozeanoko gure taldea, gure anaidia. 1259 01:40:19,713 --> 01:40:22,916 Produkzioaz nekatzen hasia nintzen. 1260 01:40:23,417 --> 01:40:28,455 Hura lana izaten hasia zen, eta ez olatuetan libre ibiltzea. 1261 01:40:28,956 --> 01:40:32,026 Ez nuen nahi egun bakoitza produkzio-eguna izatea… 1262 01:40:32,026 --> 01:40:33,660 …egun erraldoia izatea baizik. 1263 01:40:33,727 --> 01:40:38,032 Eta aurreikusi gabeko olatualdi hura suertatu zen. 1264 01:40:39,466 --> 01:40:44,238 Kalama zaurituta zegoen, eta berak gidatzeko esan nion Bretti. 1265 01:40:45,005 --> 01:40:48,208 Sprecklesvillera joan ginen, leku babestuagoa baita… 1266 01:40:48,742 --> 01:40:51,111 …eta angelu hobeak ditu. 1267 01:40:51,578 --> 01:40:56,817 Han bi ordu generamatzanean, olatuak handitzen hasi ziren. 1268 01:40:58,552 --> 01:41:02,289 Pare bat olatutara eraman nuen, eta ur pila hura agertu zen. 1269 01:41:02,289 --> 01:41:05,426 Halakoak iristen direnean, kideari begiratu behar zaio… 1270 01:41:05,426 --> 01:41:06,693 …ea ziur dagoen jakiteko. 1271 01:41:06,994 --> 01:41:10,397 "Hori nahi duzu?" "Hori nahi dut". 1272 01:41:10,531 --> 01:41:13,500 Olatuaren aurpegiak 25-30 metro izango zituen. 1273 01:41:14,668 --> 01:41:16,303 Erraldoia zen. 1274 01:41:16,837 --> 01:41:21,108 Ezin nintzen olatuan behera jaitsi, eta, are gutxiago, hura zeharkatu. 1275 01:41:21,175 --> 01:41:25,612 Murgildu egin behar nuen, eta 30 metroz gorantz igeri egin. 1276 01:41:25,779 --> 01:41:28,015 Igeri igo nintzen olatuaren atzealdetik. 1277 01:41:29,316 --> 01:41:30,951 Brettek ikusi, eta nigana etorri zen… 1278 01:41:30,951 --> 01:41:35,022 …baina haren atzetik zetorrena ez nekien zenbateraino zen handia. 1279 01:41:35,055 --> 01:41:38,625 Motora igo nintzen, eta ziztu bizian atera ginen handik. 1280 01:41:41,862 --> 01:41:45,099 Atzera begiratu nuen; ni atzean nindoan, berari helduta… 1281 01:41:45,099 --> 01:41:46,333 …eta Brett nire aurrean eserita zegoen… 1282 01:41:46,366 --> 01:41:49,236 …eta, bat-batean, hondartza erabat desagertu zen. 1283 01:41:49,870 --> 01:41:55,142 Zerbaitek jo ninduen aztal atzean; beisbol-bate bat zela uste nuen. 1284 01:41:55,309 --> 01:41:58,812 Kolpeak hanka hautsi zidala iruditzen zitzaidan. 1285 01:42:00,214 --> 01:42:04,051 Jo, eta sakonera eraman ninduen; sekula ez nintzen hain sakon egon. 1286 01:42:04,051 --> 01:42:06,286 Beltz-beltza zegoen. 1287 01:42:06,987 --> 01:42:10,858 Ez dakit zenbat futbol-zelaiko tartean eraman gintuen ur azpian. 1288 01:42:11,725 --> 01:42:15,095 Hurrengoak jo egin gintuen, eta gero lauzpabost gehiagok. 1289 01:42:18,398 --> 01:42:20,501 Itsasertzetik 1.200 metrora geunden. 1290 01:42:20,567 --> 01:42:23,303 Eski-motoa auskalo non zegoen. 1291 01:42:23,303 --> 01:42:27,374 Eta orduan konturatu nintzen ura gorri-gorria zegoela nonahi. 1292 01:42:27,407 --> 01:42:29,810 Eta oso bitxia iruditu zitzaidan. 1293 01:42:30,043 --> 01:42:35,182 Eta gogoan dut eskua behera jaitsi, eta esan nuela: "Ai ene!" 1294 01:42:35,382 --> 01:42:39,686 Ebakita neukan belaun atzealdetik Akilesen tendoiraino. 1295 01:42:39,853 --> 01:42:41,488 Gortina bat bezala irekia. 1296 01:42:41,822 --> 01:42:43,824 Oholaren hegalak harrapatu ninduen. 1297 01:42:43,891 --> 01:42:47,494 Zauria hemen hasi zen. Zentimetro bat gorago, eta hilda nengoke. 1298 01:42:47,694 --> 01:42:49,096 Gero hemendik jaitsi zen. 1299 01:42:49,229 --> 01:42:53,500 Eta hau txertatu egin zidaten; hegalak azal guztia kendu zidan. 1300 01:42:53,534 --> 01:42:55,435 Eta ia-ia Akilesen tendoia ebaki zidan. 1301 01:42:56,837 --> 01:43:01,808 Nire flotagailua jarri nion, eta tornikete bat egin nion. 1302 01:43:02,109 --> 01:43:05,279 200 metrora motoa ikusi nuen. 1303 01:43:05,412 --> 01:43:08,048 Eta ahalik eta azkarrena igeri egin nuen. 1304 01:43:09,082 --> 01:43:15,822 Buruan zebilkidan ez niela azalduko Shannoni eta haren alabei… 1305 01:43:16,023 --> 01:43:18,992 …zergatik ez zen Brett etxera itzuli. Hori lehenik. 1306 01:43:20,360 --> 01:43:22,496 Mirariz, motoa abian jarri zen. 1307 01:43:22,796 --> 01:43:27,167 Brettengana iritsi, flotatzen ari zen, baina buruz behera. 1308 01:43:27,234 --> 01:43:29,069 Leran ipini nuen. 1309 01:43:29,102 --> 01:43:32,906 Ziztu bizian joan zen hondartzara, olatu gainean zehar. 1310 01:43:33,006 --> 01:43:35,576 Oihuka: "Lagundu, lagundu! 1311 01:43:35,642 --> 01:43:39,446 Hanka ikusi zidan lehen soroslea oihuka hasi zen… 1312 01:43:39,880 --> 01:43:41,415 …eta joan egin zen. 1313 01:43:42,382 --> 01:43:47,888 Anbulantziek eta suhiltzaileek eraman egin ninduten. 1314 01:43:49,890 --> 01:43:53,627 Aparkalekura iritsi, eta anbulantzia bat bazihoan. 1315 01:43:53,694 --> 01:43:56,263 Lairdi begiratu, eta galdetu nion: "Zer gertatzen da?" 1316 01:43:56,330 --> 01:44:00,334 Erotuta zirudien, begiak handituta, lepoko zainak pilpiraka… 1317 01:44:00,334 --> 01:44:03,070 …belaunak handituta, orkatila bihurrituta. 1318 01:44:05,038 --> 01:44:08,075 Olatu erraldoi horiek surfeatzera joan beharra daukat berriz. 1319 01:44:08,075 --> 01:44:11,278 Ez dut nire bizitzan horrelako aukerarik berriz izango. 1320 01:44:11,411 --> 01:44:13,714 Eta hori egiten ez badut, damutu egingo naiz. 1321 01:44:14,548 --> 01:44:16,316 Ez dio beldurrik izan nahi. 1322 01:44:17,150 --> 01:44:20,287 Badago kontakizun ospetsu bat Greg Knolli buruz. 1323 01:44:20,354 --> 01:44:26,260 Oahun ibili zuen azken olatuak, ia hil egin zuen, nonbait… 1324 01:44:26,293 --> 01:44:28,595 …ia ito egin zuen, izugarria zen. 1325 01:44:28,829 --> 01:44:30,631 Ez du surfeatzen. 1326 01:44:30,731 --> 01:44:32,432 Ez du jadanik surfeatzen. 1327 01:44:32,532 --> 01:44:34,368 Eta Lairdek ulertzen du hori. 1328 01:44:34,368 --> 01:44:37,771 Zera horri handitzen uzten badiozu… "Orain joan beharra daukat". 1329 01:44:38,171 --> 01:44:40,874 Konkistatu egin behar du, horregatik dago hemen. 1330 01:44:41,008 --> 01:44:42,676 Horrek definitzen du Laird. 1331 01:44:42,876 --> 01:44:45,979 Esan nion Doni: "Sekula ikusi ez duzun zerbait ikusi nahi duzu?" 1332 01:44:46,079 --> 01:44:47,314 "Zer esan nahi duzu?" 1333 01:44:47,447 --> 01:44:51,385 "Tyrannosaurus Rex bat ikusteko aukera duzula esango banizu, zer?" 1334 01:44:51,385 --> 01:44:54,388 "Etorriko zinateke?" "Bai". "Zatoz, ba, hor dago eta". 1335 01:44:58,091 --> 01:45:00,127 Hura amaiera izan zen niretzat. 1336 01:45:00,127 --> 01:45:05,632 Istripuaren ondoren, taldea utzi behar izan nuen. 1337 01:45:06,033 --> 01:45:11,038 Olatu handiak ikusi, eta izutu egiten naiz, txoko batean ezkutatu. 1338 01:45:14,841 --> 01:45:17,311 Salto egin behar izan nuen olatua… 1339 01:45:18,011 --> 01:45:21,648 …ezin izan nuen jaitsi, ur gehiegi zeukalako aurpegian. 1340 01:45:21,782 --> 01:45:27,654 Oholarekiko igurtziak ez zidan jaisten uzten. 1341 01:45:29,022 --> 01:45:32,092 Konturatu nintzen ezen berriz gertatzen bazitzaidan… 1342 01:45:32,159 --> 01:45:35,262 …surf-oholek ez dutela balio; zerbait desberdina behar dut. 1343 01:45:35,529 --> 01:45:38,498 Orduan erabaki nuen "foil"en kontzentratzea. 1344 01:45:52,779 --> 01:45:57,150 Urte askotako olatualdirik handienak hondartza asko porrokatu ditu. 1345 01:45:57,217 --> 01:46:03,090 Urakan-haizeko ekaitzak eragindako olatuek bihar iritsiko dute goia. 1346 01:46:03,156 --> 01:46:07,027 Surflariak joateko prest, eta ikusleak beren lekuan jadanik. 1347 01:46:07,027 --> 01:46:10,063 Denak gero eta urduriago, eta olatuak gero eta handiago… 1348 01:46:10,063 --> 01:46:13,300 …bihar goizerako olatu izugarriak ekarriko dituelakoan ekaitzak. 1349 01:46:13,333 --> 01:46:15,168 Handiegiak ote dira Eddierentzat? 1350 01:46:15,235 --> 01:46:18,105 Antolatzaileek txapelketa egiteko itxaropena dute… 1351 01:46:18,105 --> 01:46:21,875 …baina oraindik zalantza handiak daude… 1352 01:46:22,476 --> 01:46:25,679 -Begira horko horri. -"Banana Patch"… 1353 01:46:26,747 --> 01:46:28,415 …biribilkatzen ari da. 1354 01:46:36,123 --> 01:46:37,557 Gogor samarra da ikusteko. 1355 01:46:38,925 --> 01:46:42,462 -Zer egiten duzu horiarekin? -Dena zurrupatu. 1356 01:46:42,496 --> 01:46:44,865 Zulotik dena ateratzen da. 1357 01:46:44,998 --> 01:46:45,732 Ona da Chirako. 1358 01:46:45,732 --> 01:46:48,368 Izan nuen neska txinatar bat, hori egiten zidana… 1359 01:46:48,368 --> 01:46:52,472 …Chirako ona zelakoan. Chiren laguntza guztia behar dut. 1360 01:46:52,472 --> 01:46:55,709 -Eta Tai ere bai, Tai Chi? -Tai Chi, ez. 1361 01:46:56,143 --> 01:46:58,078 Ozeanoan egingo dut gaur Tai Chi. 1362 01:46:59,646 --> 01:47:01,448 Egun on, andreak. 1363 01:47:01,982 --> 01:47:03,116 Kaixo. 1364 01:47:07,154 --> 01:47:10,624 40ko eta 50eko urteetako surfa ikusiko dugu gaur North Shoren. 1365 01:47:11,224 --> 01:47:18,398 Hemendik ordu erdira hasiko da Waimea Bayn azken 6 urteetako Eddie. 1366 01:47:18,698 --> 01:47:21,601 Pozten naiz Eddie egiteaz, ez da maiz gertatzen. 1367 01:47:22,369 --> 01:47:26,440 Badakit horrek esan nahi duela olatuak erraldoiak izango direla. 1368 01:47:26,907 --> 01:47:29,276 Energia handia dago. 1369 01:47:29,309 --> 01:47:30,510 Hori argazkitan besterik ez dut ikusi. 1370 01:47:30,977 --> 01:47:32,345 Joan beharra daukat. 1371 01:47:38,819 --> 01:47:43,023 Ez dakit zenbat denbora egongo den hau egiteko gai. Zaharragoa da. 1372 01:47:43,256 --> 01:47:44,991 Gauza bat da zu olatuan ibiltzea eta beste gauza bat da… 1373 01:47:44,991 --> 01:47:49,863 …olatuak zu zanpatzea, irtetea, nola hala, eta beste bati ekitea. 1374 01:47:50,230 --> 01:47:53,967 Jendeak bere unea izaten du, eta, gero, utzi egiten dute. 1375 01:48:01,374 --> 01:48:03,176 Begira zer handia den! 1376 01:48:03,477 --> 01:48:04,744 Begira nola doan… 1377 01:48:06,446 --> 01:48:08,849 -Esan? -Autoan nago. 1378 01:48:09,049 --> 01:48:12,185 King's Reefeko itsas-hautsian gaude. 1379 01:48:13,386 --> 01:48:17,224 Jakina. Bizitza osoa daramat zera hori ibiltzeko zain. 1380 01:48:33,540 --> 01:48:37,777 -Hondarrik ere ez du behar. -Herdoilgaitza da. 1381 01:48:45,385 --> 01:48:47,687 Ezin zara ibili, baina hori egin dezakezu? 1382 01:48:47,687 --> 01:48:49,055 Bai, hori da. 1383 01:48:51,091 --> 01:48:52,092 Kava! 1384 01:48:53,093 --> 01:48:55,929 Zatoz hona. Ez zaizu gustatzen, baina hemen egon behar duzu. 1385 01:48:55,929 --> 01:48:59,933 Ez zaitut inguruan hara-hona ikusi nahi. 1386 01:49:00,600 --> 01:49:02,802 Ondo portatu. Hitz ematen didazu? 1387 01:49:04,771 --> 01:49:09,576 Ur handitan, nire kideak olatu erraldoi batean jartzen nauenean… 1388 01:49:09,609 --> 01:49:11,411 …badu horrek zerbait aratz-aratza. 1389 01:49:12,145 --> 01:49:15,215 Ez naiz sekula lehiaketa kontutan ibili. 1390 01:49:15,215 --> 01:49:20,353 Ezezaguna eta egin gabea dena esploratzeko berezko joera dut. 1391 01:49:21,454 --> 01:49:22,689 Gero arte. 1392 01:49:23,823 --> 01:49:28,128 Hasieran hogei urte inguruko milaka gazte daude, aparretan egonezinik. 1393 01:49:28,261 --> 01:49:32,933 Gero, 250, hogeita hamar urtekoak; 100, berrogei urtekoak… 1394 01:49:33,033 --> 01:49:37,637 …eta 50 eta 60 urtekoen artean, ni eta Terry. 1395 01:49:42,275 --> 01:49:44,311 Lehia handi-handia dago irabazlegaien artean. 1396 01:49:45,078 --> 01:49:48,014 Txanda gutxi batzuk geratzen dira egun epiko hau osatzeko. 1397 01:49:48,348 --> 01:49:52,852 Olatu harrigarria! Ea epaileak hura lehertzen ikusteko gai diren… 1398 01:49:52,852 --> 01:49:55,388 …behealdean badaude ere. 1399 01:50:00,193 --> 01:50:02,462 Olatu erraldoiak ibiltzea da nire zera. 1400 01:50:02,495 --> 01:50:06,333 Dinosauroekin korrika ibiltzea. 1401 01:50:06,466 --> 01:50:09,669 Haien artean korrika ibili nahi dut eta askatasuna izan… 1402 01:50:09,803 --> 01:50:13,239 …nahi dudana, nahi dudanean, nahi dudan bezala egiteko. 1403 01:50:13,506 --> 01:50:15,508 -Begira horko olatu horri. -Bai. 1404 01:50:18,478 --> 01:50:20,513 Ene! Begiraiozu horri. 1405 01:50:21,214 --> 01:50:24,250 Ez dut sekula hain olatu handirik ikusi. 1406 01:50:27,087 --> 01:50:31,224 Laird aparra dariola jarriko da hori ikustean. 1407 01:50:41,201 --> 01:50:42,769 Badugu energia hor. 1408 01:50:46,339 --> 01:50:48,341 Hori gogorra da. 1409 01:50:50,944 --> 01:50:54,547 Hainbat kilometro egingo dituen olatu baten bila gabiltza. 1410 01:50:54,748 --> 01:51:01,855 Orduan zuri eta zure gorputzari dagokizue ibili horretan irautea. 1411 01:51:15,902 --> 01:51:19,739 Lairdek erabat birdefinitu zuen ez bakarrik surflari izatea zer den… 1412 01:51:19,839 --> 01:51:22,208 …garrantzitsuagoa dena, uretako gizona izatea zer den. 1413 01:51:22,275 --> 01:51:25,745 Eta horren epitomia den pertsona da Laird. 1414 01:51:25,779 --> 01:51:31,017 Horretaz hitz egiteaz eta idazteaz gainera, bizi egin du. 1415 01:51:38,792 --> 01:51:41,261 Gutxien ibilitako bideaz hitz egiten da. 1416 01:51:41,327 --> 01:51:45,432 Inork ibili gabeko bidea ibili du Lairdek, eta bere lana egin. 1417 01:51:45,465 --> 01:51:49,469 Lehiatu gabe lehiatzeko modu bat aurkitu du. 1418 01:51:57,377 --> 01:52:00,480 Laird gizaki akastuna da. 1419 01:52:00,613 --> 01:52:04,384 Baina erabateko emanaz eta grinaz… 1420 01:52:04,451 --> 01:52:07,287 …zeharo ohiz kanpoko gauzak egiteko gai da. 1421 01:52:07,420 --> 01:52:10,423 Eta hori garrantzitsua dela uste dut. 1422 01:52:10,623 --> 01:52:14,494 Denok mugatuta sentitzen baikara batzuetan. 1423 01:52:14,527 --> 01:52:18,098 Eta hala gaude, baina ez uste bezainbat, agian. 1424 01:52:23,436 --> 01:52:24,838 Bagoaz. 1425 01:52:28,975 --> 01:52:30,343 Ederra. 1426 01:57:44,657 --> 01:57:48,061 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz