1 00:00:22,025 --> 00:00:24,026 OSTEGUNA 2 00:00:30,707 --> 00:00:33,767 ETORKINAK ATXIKITZEKO ZENTROA 3 00:00:36,877 --> 00:00:38,652 -Haiek egin dizute hori? -Ez. 4 00:00:38,998 --> 00:00:42,764 Baina oraingoan ahoa estali zidaten, hegazkinean oihurik ez egiteko. 5 00:00:43,111 --> 00:00:45,391 Hortaz, neure burua bota nuen eskaileretan behera. 6 00:00:45,595 --> 00:00:46,996 Hori ez zuten espero. 7 00:00:47,206 --> 00:00:50,099 Ez gaizki portatu hemen, edo begitan hartuko zaituzte. 8 00:00:53,173 --> 00:00:55,321 Erizaindegia 10 min barru irekiko da. 9 00:00:56,143 --> 00:00:57,599 Beste horma bat beharko dute! 10 00:00:57,809 --> 00:01:00,705 Ba, oraindik azken sarekadako erdiak baino ez ditut ikusi. 11 00:01:01,242 --> 00:01:04,343 Fiskala tematuta dago, nekez aurkituko duzu forma-akatsik. 12 00:01:04,977 --> 00:01:08,587 -Merezi al du denekin egotea? -Bai, denekin egongo naiz. 13 00:01:11,747 --> 00:01:12,965 Zorte on. 14 00:01:15,516 --> 00:01:17,111 Hurrengoa, mesedez. 15 00:01:18,122 --> 00:01:20,179 -Egun on. -Egun on. 16 00:01:20,785 --> 00:01:25,043 Atzo eta herenegun ere etorri naiz, baina beti lanpetuta harrapatu zaitut. 17 00:01:25,252 --> 00:01:27,607 Barkatu. Egunotan saldoka ekartzen dituzte. 18 00:01:27,805 --> 00:01:31,055 Utziko didazu eman dizuten agiria? Eseri, mesedez. 19 00:01:33,267 --> 00:01:37,558 Si-kur-skiy... Orduan, duela 48 ordu iritsi zara? 20 00:01:38,536 --> 00:01:41,508 Halako ehunka galdera erantzun dizkiet dagoeneko poliziei. 21 00:01:41,758 --> 00:01:43,830 Ni ez nauzu polizia, Sikurskiy jauna. 22 00:01:44,039 --> 00:01:46,304 Zure eskubideak babesten dituen erakundeko kidea naiz. 23 00:01:46,589 --> 00:01:49,999 Eta zer aldatuko du horrek? Nik epailearekin hitz egin nahi dut. 24 00:01:50,201 --> 00:01:52,823 Ongi, baina finkatu dezagun lehenengo zer esan behar diozun. 25 00:01:53,414 --> 00:01:55,143 Badakizu zer dela-eta zauden hemen? 26 00:01:56,458 --> 00:01:58,260 Ukrainara bueltan bidali nahi naute, ezta? 27 00:01:58,905 --> 00:02:01,881 -15 minutu eta kanpora! -Tira, denbora gutxi dugu. 28 00:02:02,609 --> 00:02:05,461 -Zenbat denbora daramazu Frantzian? -Lau urte. 29 00:02:05,665 --> 00:02:07,504 -Baduzu lanik? -Bai. 30 00:02:07,715 --> 00:02:09,949 -Zertan? -Mekanikaria naiz. 31 00:02:10,294 --> 00:02:13,293 -Legalki jardun duzu ala...? -Noski! Badut kontratua. 32 00:02:14,286 --> 00:02:16,028 Senitartekorik Frantzian? 33 00:02:17,349 --> 00:02:20,319 -Zu al zara Sikurskiy? -Ez duzu ikasiko atea jotzen? 34 00:02:21,242 --> 00:02:22,906 Epailearengana joan behar du. 35 00:02:23,315 --> 00:02:25,761 Ba, oraindik ez dut amaitu. Eramazu besteren bat. 36 00:02:25,967 --> 00:02:27,768 -Bere gauzak bilduko ditut. -Bale. 37 00:02:27,955 --> 00:02:29,019 Berandu gabiltza. 38 00:02:30,227 --> 00:02:32,731 Lan kontratua izan duzu lau urtez? 39 00:02:36,241 --> 00:02:39,483 -Kontratua, bi urtez. -Ezkondua? Seme-alabarik? 40 00:02:39,845 --> 00:02:40,493 Ez. 41 00:02:41,181 --> 00:02:44,906 Argi esango dizut: ez daukagu deportatzeko agindua arbuiatzerik. 42 00:02:45,099 --> 00:02:47,605 Frantzian loturarik ez duzula argudiatuko dute. 43 00:02:48,051 --> 00:02:51,161 Eta nire lana? Apartamentua? Zer gehiago behar duzue? 44 00:02:51,908 --> 00:02:54,305 Hemengo legeak eta bertokoak errespetatu ditut, 45 00:02:54,523 --> 00:02:56,918 zergak ordaindu ditut... Zer arazo dago? 46 00:02:57,831 --> 00:02:59,527 Bobigny-n atxilotu zintuzten? 47 00:03:00,816 --> 00:03:04,302 Sarekada bat izan zen. Kuotak betetzeko egiten dituzte. 48 00:03:05,001 --> 00:03:08,287 Libre ateratzeko modurik onena forma-akats bat aurkitzea litzateke. 49 00:03:08,606 --> 00:03:10,816 Ba al dauzkazu poliziak emandako paperak? 50 00:03:11,205 --> 00:03:12,405 Hor daude denak. 51 00:03:13,109 --> 00:03:18,025 Ez, hauek hona sartzeko agiriak dira. Zure zaintzari buruzkoak behar ditut. 52 00:03:18,241 --> 00:03:22,025 Ordezkagiri bat baino ez zidaten eman, pasaporteagatik eta diruagatik. 53 00:03:22,137 --> 00:03:23,697 Pasaportea aldean zeneraman? 54 00:03:24,939 --> 00:03:28,747 Badakizu bizileku-baimenik ez duenak ez duela pasaportea aldean eraman behar! 55 00:03:29,921 --> 00:03:32,822 Pasaportea baldin badute, nahi dutenean deportatu zaitzakete. 56 00:03:35,671 --> 00:03:40,038 Zenbat denbora igaro zen atxilotzetik hona ekarri zintuzteneraino? 57 00:03:40,593 --> 00:03:42,991 -Ez dakit, asko. -Garrantzitsua da oso. 58 00:03:43,467 --> 00:03:47,763 Hiru ordu baino gehiago igaro baziren, epaileak libre utzi beharko zaitu. 59 00:03:48,167 --> 00:03:50,067 Hori baino askoz gehiago ere bai! 60 00:03:50,456 --> 00:03:52,674 Lehenengo, galdeketa; gero, ziegan itxaroten... 61 00:03:53,010 --> 00:03:54,760 Eta gero, furgonetan. 62 00:03:55,181 --> 00:03:57,667 Goazen. Bere gauzak jaso dituela izenpetu behar du. 63 00:03:58,445 --> 00:04:01,945 Polizia-txostena lortzen saiatuko naiz, lekualdatze-denbora zehazteko. 64 00:04:04,219 --> 00:04:05,459 Kader Charef, 65 00:04:05,653 --> 00:04:06,831 Laster naiz zurekin. 66 00:04:07,200 --> 00:04:08,653 Krishnik Baljic, 67 00:04:09,659 --> 00:04:11,229 Oumar Tiene, 68 00:04:12,141 --> 00:04:13,837 Sanjoy Armitaj... 69 00:04:16,491 --> 00:04:19,722 Yuri Sikurskiyren txostena behar dut. Asteartean ekarri zuten. 70 00:04:19,911 --> 00:04:23,566 -Nire lanaldia amaitu da. -Premiazkoa da, epaitzeko zain dago. 71 00:04:24,023 --> 00:04:27,351 Ez ditugu kopiak ematen! Ardura gehiago izan behar lukete. 72 00:04:27,572 --> 00:04:29,915 Haserretu eta paperok txiki-txiki egiten dituzte. 73 00:04:29,990 --> 00:04:33,958 Zeuk ere badakizu atxilotuei ez zaizkiela beti paper guztiak ematen. 74 00:04:34,150 --> 00:04:35,160 Ez da nire arazoa. 75 00:04:35,358 --> 00:04:37,517 Andrea, ez dut jaso babesa eskatzeko inprimakia! 76 00:04:37,853 --> 00:04:40,377 Lasai, oraindik badago denbora. Itzuli bihar bazkalostean. 77 00:04:41,734 --> 00:04:43,648 Euren mirabeak garela pentsatzen dute! 78 00:04:45,108 --> 00:04:46,480 Hainbeste dira... 79 00:04:47,061 --> 00:04:49,945 -Ez dakit nola moldatzen zareten. -Ahal duguna egiten dugu. 80 00:04:50,437 --> 00:04:52,670 Normala askok lekualdaketa eskatzea. 81 00:04:53,032 --> 00:04:55,243 Bai, batzuei gainezka egiten die. 82 00:04:58,281 --> 00:05:00,885 -Goizean goizetik konponduko dizut. -Ez, Martzial... 83 00:05:01,091 --> 00:05:03,808 ...orduan kafeak ekartzen lanpetua egongo bainaiz. 84 00:05:19,550 --> 00:05:23,541 Lekualdatzean ez dago ezer. Jakinarazpenak dio bi ordu izan zirela. 85 00:05:23,749 --> 00:05:25,504 -Ez da posible... -Lasai, ez dio axola. 86 00:05:25,701 --> 00:05:28,301 Gorde hau, eta epaitegian erakutsi abokatuari. 87 00:05:28,507 --> 00:05:31,397 Berriro irakurriko du edozein zirrikituren bila. 88 00:05:31,607 --> 00:05:33,017 Denok furgoietara! 89 00:05:33,412 --> 00:05:36,114 Bihar hemen bazaude, etorri nirekin hitz egitera. 90 00:05:36,327 --> 00:05:37,773 Zorte on, Sikurskiy jauna. 91 00:05:44,877 --> 00:05:46,135 OSTIRALA 92 00:05:46,337 --> 00:05:50,644 Ez dizutela sartzen uzten? Ez! Esaiezu ekipajea aldean eramango duzula. 93 00:05:51,961 --> 00:05:52,844 Bai. 94 00:05:53,362 --> 00:05:56,294 Oraintxe iritsi naiz. Sikurskiy jauna! 95 00:06:01,533 --> 00:06:04,447 Arratsaldean etorri bulegora eta ekarri epailearen erabakia. 96 00:06:05,293 --> 00:06:08,019 -Zertarako? -Zu etorri, eta hitz egingo dugu. 97 00:06:08,381 --> 00:06:11,505 Hitz egin, zertaz? Atzo ez zidaten utzi berbarik egiten. 98 00:06:11,981 --> 00:06:15,866 Eta zuen abokatua, hutsaren hurrengoa! Paperak begiratu ere ez zituen egin. 99 00:06:16,053 --> 00:06:19,608 Epailea finago ibili zen. Batzuk absolbitu zituen; ni ez, ordea. 100 00:06:19,801 --> 00:06:22,209 -Helegitea aurkez dezakegu. -Ez. 101 00:06:26,057 --> 00:06:28,835 -Ez naiz hegazkinera igoko. -Itxaron, zaude... 102 00:06:29,127 --> 00:06:31,822 -Hori aztertu egin behar dugu. -Ez. Erabakita nago. 103 00:06:32,431 --> 00:06:33,437 Ez naiz joango. 104 00:06:36,527 --> 00:06:40,371 Hegazkinera igotzeari uko egitea erabaki arriskutsua da. 105 00:06:41,003 --> 00:06:42,301 Delitua da. 106 00:06:43,705 --> 00:06:47,391 Auzitara eramango zaituzte. Hiru hilabeteko kartzela-zigorra dakar. 107 00:06:48,087 --> 00:06:49,986 Ez naiz Ukrainara itzuliko. 108 00:06:51,534 --> 00:06:54,792 Ulertzen dut, baina ondo pentsatu gero. 109 00:06:55,200 --> 00:06:56,762 Espetxea, tira... 110 00:06:57,453 --> 00:07:00,429 Baina hiru urteko kanporatze-agindua ezarriko dizute beharbada. 111 00:07:00,821 --> 00:07:03,674 Eta ondorioz, sekula ez duzu legezko paperik izango. 112 00:07:05,717 --> 00:07:08,169 Aldiz, hegazkinean joatea onartzen baduzu, 113 00:07:08,576 --> 00:07:11,606 bisa berri bat eska dezakezu Kiev-eko enbaxadan, itzultzeko. 114 00:07:12,319 --> 00:07:15,972 Luze joko du agian, baina legezko paperak izango dituzu. 115 00:07:16,521 --> 00:07:18,349 Ez didate etortzen utziko. 116 00:07:18,955 --> 00:07:21,369 Ba al dakizu zenbat balio duen bisa batek Ukrainan? 117 00:07:21,570 --> 00:07:22,917 Han dena da ustelkeria. 118 00:07:23,408 --> 00:07:26,071 Bi urte behar izan nituen aurrekoa lortzeko. 119 00:07:26,867 --> 00:07:29,186 Eta hemengo nagusia, niri itxaroten egongo al da? 120 00:07:29,361 --> 00:07:31,987 Ez, uko egingo dut. Ez naiz joango. 121 00:07:32,388 --> 00:07:33,982 Ez dut ezer galtzeko. 122 00:07:36,233 --> 00:07:38,187 Orduan, entzun... 123 00:07:40,906 --> 00:07:45,122 Azken minutura arte poliziek ez dute susmatu behar uko egitera zoazenik. 124 00:07:46,503 --> 00:07:48,205 Zure bila datozenean, ez kontra egin. 125 00:07:48,903 --> 00:07:51,964 Ez zentroan, ez furgoian, ezta aireportuan ere. 126 00:07:52,594 --> 00:07:56,594 Alde egitea onartzen ote duzun galdetzen badizute, erantzun baietz, 127 00:07:56,955 --> 00:07:58,611 ez duzula beste aukerarik. 128 00:08:00,060 --> 00:08:03,662 Inor baino lehen igoko zaituzte eta atzealdean eseriko. 129 00:08:05,103 --> 00:08:07,439 Gero beste bidaiariak sartuko dira... 130 00:08:09,265 --> 00:08:10,617 ...eta orduan hasiko zara. 131 00:08:11,378 --> 00:08:14,907 Urduri, garrasika esango duzu ez duzula alde egin nahi. 132 00:08:17,095 --> 00:08:19,345 Poliziak isilarazten saiatuko dira. 133 00:08:19,705 --> 00:08:21,690 Zuk kontra egin behar diezu. 134 00:08:22,157 --> 00:08:24,833 Borroka egin beharko duzu eta oihuka ekin. 135 00:08:25,621 --> 00:08:27,511 Denak asaldatuko dituzu, 136 00:08:27,899 --> 00:08:31,432 eta halako batean kapitainak zu hegazkinetik jaisteko eskatuko die. 137 00:08:35,725 --> 00:08:39,039 Aurrez esaten al dizute hegazkina noiz aterako den? 138 00:08:40,351 --> 00:08:43,437 Gehienetan, bai; baina ez beti. Ez dizute esan epaitegian? 139 00:08:43,751 --> 00:08:44,720 Ez. 140 00:08:58,116 --> 00:09:02,022 Hemen dio Prefekturatik Bobigny-ko polizia-etxera eraman zintuztela. 141 00:09:02,410 --> 00:09:04,767 -Ez al zeunden, ba, Morisot parkean? -Ez. 142 00:09:05,201 --> 00:09:07,205 Eta zertan zinen Prefekturan? 143 00:09:07,414 --> 00:09:10,519 Hitzordua nuen nire bizileku-eskaera aztertzeko. 144 00:09:11,048 --> 00:09:14,321 Itxaroten nengoela, polizia bi etorri eta atxilotu egin ninduten. 145 00:09:14,828 --> 00:09:16,991 Bizileku-baimena eskatu duzula diozu? 146 00:09:17,510 --> 00:09:19,402 Horregatik joan zinen prefekturara? 147 00:09:19,967 --> 00:09:21,978 Ez zintuzten sarekadan harrapatu? 148 00:09:22,991 --> 00:09:26,502 Hori da hori! Ezin dizute hitzordua eman eta bertan atxilotu. 149 00:09:27,098 --> 00:09:30,251 Ilegala da. Hori induzitzea da, eta jurisprudentzia handia dago. 150 00:09:30,479 --> 00:09:32,693 Apelazio-epileak askatu egin behar zaitu. 151 00:09:33,698 --> 00:09:36,047 Tira, faxa 16:00ak baino lehen bidali behar da. 152 00:09:37,097 --> 00:09:39,002 Baina apelazioak ez du etete-ondoriorik! 153 00:09:39,203 --> 00:09:41,407 Hegaldian sartu zaituzten egiaztatu behar dugu. 154 00:09:51,969 --> 00:09:53,429 Sinatu hemen. 155 00:09:57,756 --> 00:09:59,319 Fax urgentea bidali behar dut. 156 00:10:17,624 --> 00:10:20,824 Ondo jaso dute. Astelehenean izango da apelazio-ikustaldia. 157 00:10:26,897 --> 00:10:29,527 Egun bi gehiago bakarrik. 158 00:10:29,666 --> 00:10:31,731 Dena ondo badoa, astelehenean libre. 159 00:10:34,692 --> 00:10:35,754 Eskerrik asko. 160 00:10:59,499 --> 00:11:01,334 Gauez, nork dauka txiskeroa? 161 00:11:05,526 --> 00:11:07,622 ASTELEHENA 162 00:11:17,042 --> 00:11:19,058 -Zer moduz, andereño? -Eta zeu? 163 00:11:19,358 --> 00:11:23,404 Denek idatzi didate zerbait, baina zuri leku bat gorde dizut. 164 00:11:24,337 --> 00:11:25,812 Nola joan da asteburua? 165 00:11:26,217 --> 00:11:28,992 Irteera asko egon dira, egunez eta gauez etengabe. 166 00:11:29,228 --> 00:11:31,608 Ukrainarraren bila goizeko 04:00etan etorri ziren. 167 00:11:31,809 --> 00:11:35,033 Hain gogor egin zien aurka, sei polizia etorri behar izan ziren. 168 00:11:38,092 --> 00:11:40,448 Hegaldi horiek ez zeuden hor ostiralean. Zergatik? 169 00:11:40,704 --> 00:11:43,034 Asko larunbat arratsaldean iragarri zituzten. 170 00:11:43,442 --> 00:11:46,173 Lekua hustu nahi dute berriekin betetzeko. 171 00:12:07,276 --> 00:12:09,358 Badakizue zer eraikiko duten hor aurrean? 172 00:12:10,318 --> 00:12:13,248 -Ez. -Ba, komeni zaizue jakitea. 173 00:12:13,529 --> 00:12:15,677 Epaitegia. Hortxe, aurrez aurre. 174 00:12:16,751 --> 00:12:20,190 Horrela, lekualdatze gutxiago. Denbora aurreratuko duzue. 175 00:12:21,564 --> 00:12:24,805 Eta epaitegiaren ondoan, aireportua eraiki dezakete, ezta? 176 00:13:04,037 --> 00:13:07,982 ATXIKITZEA 177 00:13:22,331 --> 00:13:28,500 Azpidatziak: josu.varela@gmail.com