1 00:00:23,056 --> 00:00:27,127 ORKESTRA-ENTSAIOA 2 00:01:45,505 --> 00:01:47,207 Tira, proba ezazu zuk ere. 3 00:01:47,807 --> 00:01:50,443 Akustika zoragarria du. 4 00:01:50,977 --> 00:01:53,046 Lehen otoiztegi bat zen. 5 00:01:53,613 --> 00:01:58,551 Ikusten? Hor 3 aita santuren eta 7 apezpikuren hilobiak daude. 6 00:02:00,687 --> 00:02:03,990 Hildakoz josita dago hau dena. 7 00:02:05,191 --> 00:02:11,898 1781ean, otoiztegi hau auditorio bihurtu zen. 8 00:02:12,065 --> 00:02:14,501 Ahots eta instrumentu kontzertuak egiten ziren hemen. 9 00:02:14,767 --> 00:02:17,704 Europako gorte guztiek inbidia ziguten. 10 00:02:17,704 --> 00:02:21,407 Badakizu zergatik? Akustikagatik. 11 00:02:23,176 --> 00:02:27,013 Entzun duzu? Hotsa garbia da, oihartzunik gabea. 12 00:02:27,080 --> 00:02:30,049 Musika entzuteko aparta. 13 00:02:30,316 --> 00:02:33,286 Erreberberaziorik gabea. 14 00:02:34,487 --> 00:02:38,758 Podium horretan orkestra-zuzendari handienak aritu dira. 15 00:02:38,758 --> 00:02:40,360 Gailurra zen haientzat. 16 00:02:41,561 --> 00:02:45,231 A zer musikariak! A zer entzuleak zeuden! 17 00:02:45,565 --> 00:02:48,935 Ministroak, enbaxadoreak eta apaizak etortzen ziren. 18 00:02:49,369 --> 00:02:54,240 Beren partiturak ekartzen zituzten… Barkatu. Musika segitzeko. 19 00:02:55,241 --> 00:03:00,046 Eta zer emakume ederrak! Dotoreak, papar handikoak! 20 00:03:00,613 --> 00:03:02,649 Zer? Purrustadaka? 21 00:03:03,583 --> 00:03:05,585 A zer perfumea zuten! 22 00:03:06,052 --> 00:03:08,188 Airea ere desberdina zen. 23 00:03:08,454 --> 00:03:10,590 Gaurko entzuleak ez dira horrelakoak. 24 00:03:10,590 --> 00:03:14,027 Aspertzen ariko zara hainbeste berriketarekin. 25 00:03:18,531 --> 00:03:20,767 Dena bere lekuan dago. 26 00:03:21,968 --> 00:03:24,404 Polita da, ezta? 27 00:03:28,241 --> 00:03:31,778 Ni kopiatzailea besterik ez naiz, hutsaren hurrengoa. 28 00:03:31,811 --> 00:03:35,982 Urtebete barru, erretiroa! 29 00:03:38,251 --> 00:03:42,222 Kontzertuak entzutera baizik ez naiz hona itzuliko. 30 00:03:42,255 --> 00:03:46,492 Hori, bai. Ezingo nintzateke musika gabe bizi. 31 00:04:13,253 --> 00:04:17,257 Egun on guztioi. Badakit gaur telebista etorri dela… 32 00:04:17,257 --> 00:04:20,326 …gure orkestraz dokumental bat egitera. 33 00:04:20,526 --> 00:04:23,730 Auditorio eder batean gaude. 34 00:04:23,863 --> 00:04:27,433 Antzina, 1.200eko eliza bat izan zen, beharbada jakingo duzuenez. 35 00:04:27,467 --> 00:04:31,070 Begira hilobi zahar-zahar horiei, eta nire eskuinera… 36 00:04:31,070 --> 00:04:33,673 Irakasle, hori kontatu diet jadanik. 37 00:04:34,140 --> 00:04:36,109 Ni lehenengo biolin-jotzailea naiz. 38 00:04:36,175 --> 00:04:39,646 -Egun on. -Baita zuri ere, Mirella. 39 00:04:40,713 --> 00:04:43,750 Nork lagunduko dit hau kentzen? Sekulako zama du! 40 00:04:43,750 --> 00:04:44,651 Nik lagunduko dizut. 41 00:04:44,684 --> 00:04:47,387 -Eskerrik asko. Zer moduz zaude? -Hainbestean. 42 00:04:49,022 --> 00:04:52,125 Naturaltasunez jokatu. Telebista etorri da. 43 00:04:55,928 --> 00:04:58,931 Zertan ariko ote dira aulki hauekin? 44 00:04:59,332 --> 00:05:02,135 Zikin-zikinak daude! Zerriak! 45 00:05:16,949 --> 00:05:17,850 Puskatu gabe! 46 00:05:19,919 --> 00:05:20,953 Tira ba! 47 00:05:22,121 --> 00:05:24,223 4etan sauna dut. Hor konpon! 48 00:05:24,657 --> 00:05:27,593 Sugea, lehoia, harria… 30 jarrera izango dira… 49 00:05:27,660 --> 00:05:30,563 …baina dena adimenaren kontzentraziotik dator. 50 00:05:30,530 --> 00:05:31,130 Panettonea? 51 00:05:31,130 --> 00:05:35,335 Ez dago presarik, oso ondo zabiltza. 52 00:05:35,635 --> 00:05:38,037 Okerrago ikusten dut ba. 53 00:05:38,204 --> 00:05:41,140 Irakaslea da eta! Berriro gurekin! 54 00:05:41,140 --> 00:05:42,342 Oso ondo ikusten zaitut. 55 00:05:42,342 --> 00:05:45,278 Apustu bat egingo dugu. 56 00:05:45,278 --> 00:05:47,080 Ikusiko duzu nola 4 hilabete barru… 57 00:05:47,080 --> 00:05:49,782 Nire osaba Quintiliorena kontatuko dizut. 58 00:05:49,816 --> 00:05:55,688 60 urtetan nahi zuena egin zuen: jan, edan, larrua jo! 59 00:05:56,389 --> 00:05:58,691 Goiz batean, ondoezak jo zuen eta bazihoala uste nuen. 60 00:05:58,691 --> 00:06:01,294 Badakizu zenbat urte dituen? 93! 61 00:06:01,561 --> 00:06:05,498 Lehen bezala jan eta edaten du. Betaurrekorik gabe irakurtzen du. 62 00:06:06,899 --> 00:06:09,969 Werther-en semeetako bat. G-rekin hasten da. 63 00:06:10,002 --> 00:06:12,905 Mundua ergelez josita dago. 64 00:06:13,806 --> 00:06:16,709 -Zutaz ari al zara? -Semaforoa berde zegoen… 65 00:06:17,076 --> 00:06:19,445 …eta aurrekoak ez dit pasatzen utzi. 66 00:06:19,445 --> 00:06:23,082 Bozina jo, eta esan diot: "Utzi pasatzen, entsaioa dut eta". 67 00:06:23,649 --> 00:06:26,219 Kaka banintz bezala begiratu, eta hau esan dit: 68 00:06:26,219 --> 00:06:30,323 "Zertarako entsaiatu? garbi dago tentela zarela!" 69 00:06:34,327 --> 00:06:38,097 Partida entzuten? Nik gaur ezin dut. Zer sufrimendua! 70 00:06:39,031 --> 00:06:40,566 Zer dio zure barometroak? 71 00:06:40,733 --> 00:06:43,102 Ea zer dioen nire adiskide leialak. 72 00:06:43,102 --> 00:06:46,906 -Zure biolina aterako duzu? -%15eko hezetasuna dago. 73 00:06:47,206 --> 00:06:50,143 Arriskutsua da nire biolinaren osasunerako. 74 00:06:50,343 --> 00:06:53,646 -Nola dabil piztia? -Sekulako borroka da. 75 00:06:53,780 --> 00:06:56,916 Piztiak ez du amore ematen, zelatan dago beti. 76 00:06:57,250 --> 00:06:58,551 Putakumea! 77 00:06:58,818 --> 00:07:02,155 Segi piztiaren kontu horrekin niri adarra jotzen! 78 00:07:02,588 --> 00:07:05,124 Ez haserretu, gaizkitu egingo zara eta. 79 00:07:05,158 --> 00:07:09,028 Neurosia piztia bat da! Denok itoko gaitu! 80 00:07:13,666 --> 00:07:16,636 800 milioi ordaindu dizkiogu, baina doblea balio du. 81 00:07:18,271 --> 00:07:20,373 -Zer da hori? -Antsiolitiko bat. 82 00:07:20,373 --> 00:07:22,041 On egingo dizu. 83 00:07:22,141 --> 00:07:25,077 Denetik probatu dut eta ez didate ezer egiten. 84 00:07:25,244 --> 00:07:27,380 Aitzitik, okerragotu egiten naute. 85 00:07:30,116 --> 00:07:31,784 Zergatik ez du jotzen? 86 00:07:48,468 --> 00:07:49,836 Putakumeak! 87 00:07:50,203 --> 00:07:52,171 Zer da hau, "8 eta ½"? Film psikoanalitiko bat? 88 00:07:52,171 --> 00:07:54,874 -Ixo eta informa zaitez. -Zoaz berriz eskolara! 89 00:07:54,907 --> 00:07:58,077 Zer ari zara, ergela? Nola joko dut nik? Barometro jauna! 90 00:07:58,744 --> 00:08:02,181 Altxatu, maitea! Jarri aulkia bere lekuan, jo egin behar dut eta. 91 00:08:02,648 --> 00:08:05,985 Atrila gertuegi daukat eta ezin dut irakurri. 92 00:08:06,052 --> 00:08:08,221 -Hemen jarri behar dut! -Jolastu nahi duzu? 93 00:08:08,221 --> 00:08:11,491 Hemen! Atsegina izan zaitez. Baimena eskatu dut. 94 00:08:11,491 --> 00:08:13,493 Betaurrekoak ahaztu zaizkit, mesedez eskatzen dizut. 95 00:08:13,493 --> 00:08:16,195 Ez nago inori mesede egiteko. Jo egin behar dut! 96 00:08:16,796 --> 00:08:18,631 -Hor egon behar du! -Nik hor nahi dut! 97 00:08:19,065 --> 00:08:19,799 Eta nik hemen! 98 00:08:19,832 --> 00:08:21,934 Baboa! Hori da zure lekua eta hau nirea! 99 00:08:22,001 --> 00:08:24,070 Irain egiten didazu! Hemen! 100 00:08:25,505 --> 00:08:29,141 Zer du honek buruan? Harriak? Nahikoa da! Nahikoa! 101 00:08:45,391 --> 00:08:48,594 Jaunok, mesedez, entzun pixka batean! 102 00:08:49,862 --> 00:08:53,299 Gonbidatu agurgarri bat dugu: telebista. 103 00:08:53,766 --> 00:08:59,105 Kamerak eta kazetariak gure entsaioa grabatzera etorri dira. 104 00:09:00,439 --> 00:09:02,842 Elkarrizketa bat egin nahi diete zuetako batzuei. 105 00:09:02,909 --> 00:09:06,345 Zuri ez zaizu hori komeni. Nik dena esango diet. 106 00:09:06,746 --> 00:09:10,216 -Zer esan behar diezu ba? -Gure dirua hartzen diguzula! 107 00:09:10,483 --> 00:09:16,622 Zuen sindikalistarekin bat eginik, ez zaizue saioa ordainduko. 108 00:09:16,889 --> 00:09:19,091 Akordio hori ez dugu inoiz sinatu. 109 00:09:21,327 --> 00:09:23,429 Hori lan extra bat da! 110 00:09:23,796 --> 00:09:27,433 -Ez da lan extra! -Ezta pentsatu ere! 111 00:09:27,967 --> 00:09:29,869 Ez gaude konforme! 112 00:09:29,869 --> 00:09:34,340 Teorian, onargarria da; baina sindikalki, ez da egokia. 113 00:09:34,340 --> 00:09:37,376 Telebistarekiko kontua ez da inoiz ondo argitzen. 114 00:09:37,810 --> 00:09:40,146 Zuen sindikalista zuen ordezkaria da, bai ala ez? 115 00:09:40,146 --> 00:09:42,181 Jaunok, lasai! 116 00:09:42,248 --> 00:09:46,919 Gutxi ordaindu, eta, gainera, telebista etorri, eta ezer ez! 117 00:09:47,386 --> 00:09:52,525 Musika gustatzen zaion jendeak ikusi nahiko du… 118 00:09:52,525 --> 00:09:55,628 …langile ilun hauen aurpegia. 119 00:09:56,362 --> 00:09:58,598 Baina telesaio bat egin behar dutenez gero… 120 00:09:58,598 --> 00:10:01,300 …telebistak opari bat egin behar liguke. 121 00:10:01,701 --> 00:10:06,172 Ez da derrigorrezkoa! Elkarrizketa egin nahi duenak, egin dezala… 122 00:10:06,172 --> 00:10:08,708 -…eta nahi ez duenak, ez! -Ez da arauzkoa! Ez da bidezkoa! 123 00:10:09,041 --> 00:10:12,645 Gauza bat argituko dizuet. Izango al dugu aukera hoberik…? 124 00:10:19,952 --> 00:10:22,321 Baboak! Txoroak! 125 00:10:25,925 --> 00:10:28,894 Gustatzen ez zaidan amets bat egin dut: zaldi bat neukan gelan. 126 00:10:28,894 --> 00:10:32,632 Niri ere ez zait gustatzen, baina zaldiaren kolorea ikusi behar. 127 00:10:32,898 --> 00:10:34,900 -Soineko polita! -Ergelak! 128 00:10:42,041 --> 00:10:44,243 Niri egin nahi didazue elkarrizketa? 129 00:10:45,811 --> 00:10:50,516 Idatzita daukat. Berak gauza batzuk iradoki dizkit. 130 00:10:51,717 --> 00:10:54,820 "Pianoak erregea bere tronoan dirudi: ez da mugitzen". 131 00:10:54,954 --> 00:10:57,890 Hau Ceccok esan dit. "Beraren aurrean makurtu behar da… 132 00:10:57,890 --> 00:11:01,861 …aulkia hurbildu behar zaio, piztia mitologiko bat da". 133 00:11:01,861 --> 00:11:03,663 Hau ere berea da. 134 00:11:04,130 --> 00:11:06,465 "Men egin behar zaio, nolabait". 135 00:11:06,799 --> 00:11:09,835 "Pianoa daukan gela piano-gela bihurtzen da". 136 00:11:10,336 --> 00:11:12,672 "Errege gorteko instrumentu bat da pianoa". 137 00:11:12,672 --> 00:11:16,208 -Nik gortean jo izan dut. -Barkatu, zer esan duzu? 138 00:11:16,909 --> 00:11:19,845 Gortean jo izan dudala esan diot. 139 00:11:19,912 --> 00:11:22,581 -Non? -Victor Manuel III.aren aurrean. 140 00:11:22,581 --> 00:11:24,517 Eta ez zintuen atxilotu? 141 00:11:27,687 --> 00:11:32,758 Nik ez dut pianorik nahi. Badaukat bat, baina ez dut nahi. 142 00:11:32,792 --> 00:11:33,693 Bai zera! 143 00:11:33,693 --> 00:11:36,028 Munduko piano guztiak pianoa baitira. 144 00:11:36,395 --> 00:11:40,866 Norberaren pianoa jotzea muga bat da. Galga bat da. 145 00:11:41,200 --> 00:11:41,967 Galga bat? 146 00:11:42,134 --> 00:11:48,074 Nork bere burua lantzeko, ezagutu egin behar da… 147 00:11:49,308 --> 00:11:54,146 Jende gehiago ezagutu, alegia. Ez niri barre eginarazi! 148 00:11:54,647 --> 00:11:59,719 Ni Marina di Pisakoa naiz, baina Kalifornian ikasi nuen flauta. 149 00:11:59,719 --> 00:12:02,621 Han goxoago jotzen da, ez hemen bezain gogor. 150 00:12:02,621 --> 00:12:05,458 Instrumentu delikatu eta diskretu bat da. 151 00:12:05,491 --> 00:12:09,729 Giza ahotsaren hurbilenekoa da. Baina denok gauza bera esaten dugu: 152 00:12:09,729 --> 00:12:13,332 Biolontxeloa da giza ahotsaren hurbilena, saxofoia ere bai… 153 00:12:13,899 --> 00:12:15,568 Danborra besterik ez da falta! 154 00:12:17,536 --> 00:12:20,740 Abesbatza bat, ordea, abeslariak onak direnean… 155 00:12:20,740 --> 00:12:22,441 …ez da inoiz instrumentu batekin konparatzen. 156 00:12:22,441 --> 00:12:25,911 Berriz diot: flauta da, berez, giza ahotsaren antza duen bakarra. 157 00:12:25,911 --> 00:12:29,081 Zer hots misteriotsua! Naturaz gaindikoa! 158 00:12:29,749 --> 00:12:32,485 Piztiak otzantzen omen ditu. Zer gehiago nahi duzu? 159 00:12:32,685 --> 00:12:35,454 Apolok ez al zituen hilak flautaz esnatzen? 160 00:12:35,921 --> 00:12:38,657 -Zenbat gauza! -Aztikerien instrumentua da. 161 00:12:38,691 --> 00:12:40,659 Eguzkiarena eta ilargiarena da. Gaua eta eguna. 162 00:12:40,659 --> 00:12:44,130 Medikuek diotenez, ez al zaudete flauta-jotzaile guztiak erotuta? 163 00:12:45,131 --> 00:12:47,199 Hori diote, bai. 164 00:12:47,767 --> 00:12:53,773 Putz eta putz eginez, haizeak eragina izango du flautistengan. 165 00:12:54,340 --> 00:12:57,676 Guk gauza arraroren bat egitea espero du mundu guztiak. 166 00:12:57,843 --> 00:12:59,512 Ez dakit zergatik. 167 00:13:05,151 --> 00:13:07,820 Tronboiak ez du parerik. 168 00:13:07,953 --> 00:13:11,357 Bere ahots lodiak goxotasunez hilzorian dirudi. 169 00:13:11,524 --> 00:13:12,792 Baina oso barregarria ere izan liteke. 170 00:13:13,058 --> 00:13:17,263 Horra pailazoak ura botatzen edo puzkarka. 171 00:13:17,396 --> 00:13:19,932 -Aingeruen instrumentua da. -Hori egia da. 172 00:13:20,299 --> 00:13:24,103 Berpizkundeko margolanetan, aingeru guztiek tronboia jotzen dute. 173 00:13:24,236 --> 00:13:28,207 Jainkoak norbera tronboi-hotsaz hartzea izugarria izan behar du. 174 00:13:28,340 --> 00:13:32,478 Nire ustez, tronboiaren ahotsa izaki bakarti baten ahotsa da. 175 00:13:32,678 --> 00:13:35,147 Atsegin dut tronboia itsasertzean entzutea… 176 00:13:35,147 --> 00:13:38,317 …neguan, inor ez dagoenean. 177 00:14:01,841 --> 00:14:02,708 Oso bukaera polita! 178 00:14:02,708 --> 00:14:05,177 Nik ez dut ezer esateko. 179 00:14:05,778 --> 00:14:09,048 Hor goiko armiarma sareari begira nengoen. Ikusten? 180 00:14:09,048 --> 00:14:11,383 Bospasei metrokoa da. 181 00:14:11,417 --> 00:14:14,753 Tronboien airearekin kulunkan zegoen, batera eta bestera. 182 00:14:14,753 --> 00:14:16,889 -Begira, Lo Cucco! -Zer nahi duzu? 183 00:14:16,889 --> 00:14:19,592 -Armiarma ikusten duzu? -Zer? 184 00:14:19,592 --> 00:14:23,295 Haritik zintzilik! Hemendik hobeto ikusiko duzu. 185 00:14:23,295 --> 00:14:29,335 Ez al da ederra gu hemen egotea, armiarma bat kulunkatzen? 186 00:14:30,035 --> 00:14:32,037 Begira zuk ere, Esposito. 187 00:14:32,338 --> 00:14:36,876 Armiarma hura gure instrumentuen hotsean mugitzen ari zen. 188 00:14:39,812 --> 00:14:42,581 -Traba egin diezazuket pixka bat? -Noski. 189 00:14:42,581 --> 00:14:44,817 -Galdera fribolo samar bat da. -Bota. 190 00:14:44,817 --> 00:14:48,621 Begikotasunak eta ezinikusiak daude instrumentuen artean? 191 00:14:49,088 --> 00:14:52,258 Bai, badaude begikotasunak eta ezinikusiak. 192 00:14:52,258 --> 00:14:55,160 Gu bat gatoz kontrabaxuarekin… 193 00:14:55,160 --> 00:14:58,564 …erabakitasunez eta zorrotz markatzen baitu denbora. 194 00:14:58,797 --> 00:15:02,201 Ez da txorrotxioka eta arpegioka bere buruaren erakuskerian aritzen. 195 00:15:02,201 --> 00:15:06,038 Pianoa berritsu hutsa da, eta biolinak, hasten direnean… 196 00:15:06,438 --> 00:15:10,910 Italian ez da erritmoa sentitzen. Gehiago estimatzen dugu kantua. 197 00:15:11,043 --> 00:15:15,047 Napolitarrak erritmozaleak dira, haiek dira perkusionistarik onenak. 198 00:15:15,214 --> 00:15:17,316 Tarantela non sortu zen? Napolin. 199 00:15:17,549 --> 00:15:23,289 Erritmoko musikariak dira jatorrenak eta dibertigarrienak. 200 00:15:23,289 --> 00:15:24,590 Adiskideagoak. 201 00:15:24,590 --> 00:15:26,358 Claudiok arrazoi du. 202 00:15:26,358 --> 00:15:32,564 Handikeria eta etorkortasun itxurak, harropuzkeria… 203 00:15:32,564 --> 00:15:36,368 …horretarako joera izaten dute biolin edo flauta jotzaileek… 204 00:15:36,602 --> 00:15:38,671 …baina gugan ez duzu halakorik ikusiko. 205 00:15:39,138 --> 00:15:42,274 Ume bat orkestra batean sartuz gero, zer jotzen du begiz? 206 00:15:42,341 --> 00:15:47,079 Txindatak eta danborrak, alaiak eta festazaleak direlako. 207 00:15:47,146 --> 00:15:49,148 Maisua urduri etortzen bada… 208 00:15:49,148 --> 00:15:51,951 …guk makilekin lau kolpe jo, eta tristura kentzen diogu. 209 00:15:51,951 --> 00:15:54,653 Oboea bera umore onez jartzen da. 210 00:15:58,257 --> 00:16:01,193 Ez dut elkarrizketarik nahi. Eta ez dut argazkirik nahi… 211 00:16:01,193 --> 00:16:03,996 …beste bat naizela uste dezakete. Ezta pentsatu ere! 212 00:16:05,864 --> 00:16:07,866 Zer uste du? Entzun diozu? 213 00:16:08,567 --> 00:16:10,569 -Irakasle… -Esadazu. 214 00:16:10,703 --> 00:16:12,571 Erantzungo al dizkiguzu galdera batzuk? 215 00:16:12,571 --> 00:16:15,975 Ez duzue merezi, guri ezer ez ematea ez baita zuzena. 216 00:16:15,975 --> 00:16:19,044 Baina hemen zaudetenez, galdetu. 217 00:16:19,044 --> 00:16:21,747 Ez dakit zer galdetu… Hitz egidazu biolontxeloaz. 218 00:16:21,747 --> 00:16:25,818 Orkestrako funtsezko instrumentuetako bat da. 219 00:16:25,818 --> 00:16:30,756 Biolinak eta biolontxeloak oinarria dira… 220 00:16:30,756 --> 00:16:34,626 …eta haien gainean eraikitzen da kontzertu sinfoniko baten eraikina. 221 00:16:34,827 --> 00:16:36,729 Haien gainean dago dena. Oker nago? 222 00:16:36,895 --> 00:16:37,463 Bai. 223 00:16:38,630 --> 00:16:40,466 Nik esango dizut biolina zer den. 224 00:16:41,300 --> 00:16:45,604 Lehenengo biolin-jotzailea orkestrako garuna eta bihotza da. 225 00:16:45,771 --> 00:16:47,639 Klarinetea, berriz, buztana! 226 00:16:51,710 --> 00:16:57,449 Biolontxeloak adiskide idealaren antz handia du. 227 00:16:58,317 --> 00:17:00,819 Benetako adiskidea, diskretua, leiala. 228 00:17:01,020 --> 00:17:02,588 Biolina, berriz, ez. 229 00:17:03,389 --> 00:17:06,325 Biolinak seduzitu eta liluratu egingo zaitu… 230 00:17:06,325 --> 00:17:08,494 …baina engainatu ere bai! Femeninoa da. 231 00:17:08,560 --> 00:17:10,496 Zenbat txorakeria esaten ditugun! 232 00:17:10,496 --> 00:17:12,965 Zure kidea ez dator bat zurekin. 233 00:17:13,399 --> 00:17:16,035 -Ez zaude konforme? -Ez. 234 00:17:16,035 --> 00:17:16,769 Zergatik ez? 235 00:17:16,769 --> 00:17:21,140 Biolina, guretzat, orkestra osoko instrumenturik gizonezkoena delako. 236 00:17:21,607 --> 00:17:26,045 Ez, emakumezkoa da. Beti seduzitu nahian, emakumeek bezala! 237 00:17:26,211 --> 00:17:31,583 Jolas honekin segituz, biolina gizon-gizona da, nire ustez. 238 00:17:31,583 --> 00:17:33,685 Sarkorra da, falikoa! 239 00:17:34,720 --> 00:17:38,724 Zurekin bat nator. Biolinak ez du ezer emakumezkotik. 240 00:17:38,724 --> 00:17:43,629 Ez da instrumentu ahul bat. Sutsua da eta oso modernoa. 241 00:17:43,695 --> 00:17:48,567 Eta kontserbatorioetan gazteenek jo nahi izaten dute biolina. 242 00:17:50,602 --> 00:17:53,072 Biolontxeloa malenkoniatsua da. 243 00:17:53,072 --> 00:17:56,008 Lehenengo biolin-jotzailea orkestrako erabateko diboa da. 244 00:17:56,008 --> 00:18:00,412 Lehenengo biolin-jotzailea da, beraz, orkestrako erabateko diboa. 245 00:18:00,679 --> 00:18:05,851 Zuzendari batek zoritxarrez denbora moteltzen duenean… 246 00:18:05,851 --> 00:18:09,488 …ez dituenean sarrerak markatzen, edo autoritaterik ez duenean… 247 00:18:09,488 --> 00:18:12,324 …gu gara hori sumatzen dugun lehenak. 248 00:18:12,357 --> 00:18:15,928 Hura podiumera igo, eta batuta jasotzen duen orduko… 249 00:18:15,928 --> 00:18:19,498 …lehenengo biolin-jotzailea egoeraz jabetzen da… 250 00:18:19,498 --> 00:18:25,003 …eta hark gidatzen du orkestra, zuzendariaren ordez. 251 00:18:25,370 --> 00:18:26,638 Horrek ez du esan nahi… 252 00:18:26,705 --> 00:18:30,309 Nori ematen dio zuzendariak eskua kontzertua bukatutakoan? 253 00:18:31,143 --> 00:18:32,778 Lehenengo biolin-jotzaileari. 254 00:18:33,245 --> 00:18:35,414 Behin honela esan nion zuzendari ospetsu bati: 255 00:18:35,547 --> 00:18:36,682 "Gehiegi atsegin dituzu haizezko instrumentuak". 256 00:18:36,682 --> 00:18:39,418 "Banda-zuzendaria dirudizu". 257 00:18:41,019 --> 00:18:44,156 Horrek zer du ikustekorik? Barkatu. 258 00:18:44,590 --> 00:18:47,659 Biolontxelora bueltaturik, hau esango dizuet: 259 00:18:47,659 --> 00:18:49,995 Ez dizu inoiz traiziorik egingo. 260 00:18:50,295 --> 00:18:53,966 Aukeratu zaituen orduko, zure ondoan edukiko duzu beti. 261 00:18:55,300 --> 00:18:56,135 Baboa! 262 00:18:56,268 --> 00:18:58,537 Kontrafagota! Zirkuan behar luke! 263 00:18:58,537 --> 00:19:00,939 Gauza bat esan nahi dut: dena zor diot biolinari. 264 00:19:01,507 --> 00:19:04,042 Berari esker, besteak baino lehen dantzatu naiz ni bizitzan. 265 00:19:04,042 --> 00:19:06,078 -Egia da. -Zer zentzutan? 266 00:19:06,078 --> 00:19:09,448 Nire disonantziak nola konposatu iradoki dit. 267 00:19:11,950 --> 00:19:14,052 -Elkarrizketa egin nahi didazu? -Bai noski. 268 00:19:14,052 --> 00:19:15,988 -Hara joango naiz. -Hemen ondo zaude. 269 00:19:15,988 --> 00:19:20,659 -Hura da klarinetearen lekua. -Orraztu, telebistan aterako zara! 270 00:19:23,028 --> 00:19:28,000 Klarineteak atera ninduen ni nire herriko lanbrotik. 271 00:19:28,300 --> 00:19:31,036 Gasoldo du izena, eta Padania behean dago. 272 00:19:31,303 --> 00:19:36,108 Abuztu bukaeratik apirila bukaerara herria desagertu egiten da. 273 00:19:36,642 --> 00:19:39,411 Kanpandorrea desagertu, eskola desagertu… 274 00:19:39,411 --> 00:19:41,246 -Zer ikusi du horrek? -Orain esango dizuet. 275 00:19:41,246 --> 00:19:44,449 Klarinetea joz, munduan zehar ibiltzen hasi nintzen. 276 00:19:44,716 --> 00:19:48,687 Eta Toscanini handiarengana iritsi, eta hark hau esan zidan: 277 00:19:48,687 --> 00:19:52,691 "Bejondeizula, gazte! Azkenean, klarinete-hots eder bat!" 278 00:19:52,691 --> 00:19:55,460 Horixe esan zidan, hitzez hitz. 279 00:19:55,861 --> 00:19:59,298 "Bejondeizula, gazte! Azkenean, klarinete-hots eder bat!" 280 00:19:59,431 --> 00:20:01,967 -Eta zuk zer esan zenion? -Zer esan nezakeen? 281 00:20:02,668 --> 00:20:04,536 Toscaninik hau esaten badizu: 282 00:20:04,536 --> 00:20:08,006 "Bejondeizula,! Azkenean, klarinete-hots eder bat!" 283 00:20:08,006 --> 00:20:09,942 Ez dizut ondo entzun. Zer esan zizun? 284 00:20:10,609 --> 00:20:11,910 Ez didazu entzun? Hau esan zidan: 285 00:20:11,910 --> 00:20:16,381 "Bejondeizula, gazte! Azkenean, klarinete-hots eder bat!" 286 00:20:16,682 --> 00:20:18,951 -Eta nor ari zen klarinetea jotzen? -Ni. 287 00:20:21,587 --> 00:20:24,256 Instrumentu liluragarria da, bikaina! 288 00:20:24,456 --> 00:20:27,793 Eta ez bakarrik mirarizko aukerak dituelako. 289 00:20:28,227 --> 00:20:32,231 Akrobazia musikal arriskutsuenak egiteko gauza da. 290 00:20:32,464 --> 00:20:36,902 Barruan daukazun guztia ateratzen dizu, ordea. 291 00:20:37,236 --> 00:20:39,871 Sakonena: alaitasuna, tristura, isiltasuna… 292 00:20:40,505 --> 00:20:42,841 Esan? Nori? 293 00:20:43,508 --> 00:20:49,448 -Claudio. Hitz egizu berarekin. -Elkarrizketa egiten ari zaizkit. 294 00:20:50,449 --> 00:20:51,984 Hirurok egingo genuen huts… 295 00:20:52,784 --> 00:20:57,122 Tronpeta beste dimentsio baterako pasaporte bat da. 296 00:20:57,522 --> 00:20:59,858 Tronpeta jotzen duenak badaki zer esaten ari naizen. 297 00:21:00,259 --> 00:21:04,496 Betetasuneko dimentsio bat da: dena sakonagoa eta biziagoa duena. 298 00:21:04,796 --> 00:21:07,799 Asko gara tronpeta jotzen dugunok. Denok batera. 299 00:21:08,500 --> 00:21:11,436 Esaiozu besteak baino gehiago ikasi behar dugula. 300 00:21:11,436 --> 00:21:14,673 -Ozenago hitz egizu. -Ezpainak oso gaizki ditugu! 301 00:21:14,773 --> 00:21:19,144 Luzaroan busti behar ditugu ezpainak… 302 00:21:19,311 --> 00:21:21,613 …leundu daitezen eta hobeto jo ahal izan dezagun. 303 00:21:21,613 --> 00:21:24,816 Beste instrumentuei onartzen zaizkien hutsegiteak… 304 00:21:25,050 --> 00:21:28,053 -…tronpetari ez zaizkio onartzen. -Hara bestea! 305 00:21:28,553 --> 00:21:31,056 Arkuarekin ere zehatz ibili behar da! 306 00:21:31,556 --> 00:21:33,592 Tronpetarekin hanka sartzea munduaren amaiera da! 307 00:21:34,159 --> 00:21:37,362 Gaixorik nago, ia ez dut lorik egiten eta tentsioa igo zait. 308 00:21:37,729 --> 00:21:40,432 Sonanbulo bihurtu naiz. Behin kalean esnatu ninduten. 309 00:21:40,432 --> 00:21:44,269 Pijaman nengoen, begiak itxita eta tronpeta jotzen. 310 00:21:44,903 --> 00:21:47,406 Huts egiteko itolarrian bizi naiz beti. 311 00:21:47,606 --> 00:21:50,342 -Lana hor dago. -Emadazu hori. 312 00:21:50,976 --> 00:21:54,346 Aizu, "9. paragrafoa". Ez dizut beste inor bidaliko. 313 00:21:54,713 --> 00:21:56,615 Gramofono batekin egin beharko duzu kontzertua! 314 00:21:56,848 --> 00:21:59,518 Listoarena eginez, nagusiarekin hitz egiteagatik. 315 00:21:59,618 --> 00:22:01,520 Ni naiz nagusia! Entzun? 316 00:22:17,269 --> 00:22:21,006 Bai, ordezkari sindikala naiz. Atseginez erantzungo dizut. 317 00:22:21,773 --> 00:22:25,944 Mirabekeria onartezin batetik salbatu dugu musikaria… 318 00:22:26,345 --> 00:22:29,381 …eta giza duintasuna itzuli diogu. 319 00:22:29,614 --> 00:22:33,719 Ez da jadanik txotxongilo bat zuzendariaren eskuetan. 320 00:22:33,785 --> 00:22:35,821 Orain langile integratu eta gogotsu bat da… 321 00:22:35,821 --> 00:22:38,557 …eta kontziente da masarengan duen zeregin kulturalaz. 322 00:22:38,924 --> 00:22:41,660 Nola lortu dugu etsia zirudien zeregin hori? 323 00:22:41,693 --> 00:22:44,529 Goi mailako profesionalaren ospeari eutsiz… 324 00:22:44,529 --> 00:22:49,134 …erreibindikazio batzuen bitartez: soldaten tratamendua… 325 00:22:49,501 --> 00:22:52,437 Akabo bitartekariaren mafia! 326 00:22:52,671 --> 00:22:54,639 Esan hori zure txanda denean. 327 00:22:54,639 --> 00:22:59,111 Orkestra berregituratzeko plataforma baten bitartez… 328 00:22:59,411 --> 00:23:01,947 Hemen hobeto. 329 00:23:04,683 --> 00:23:06,618 -Ez gaitezen hasi. -Ikusi duzu? 330 00:23:07,018 --> 00:23:08,153 Arratoi bat! 331 00:23:09,554 --> 00:23:11,189 Lagundu! Hor! 332 00:23:11,490 --> 00:23:13,759 -Koadroaren atzean! -Hemen dago. 333 00:23:14,793 --> 00:23:15,527 Zer handia! 334 00:23:16,395 --> 00:23:18,029 Zer egingo dut? Hil? 335 00:23:18,029 --> 00:23:19,464 Han dago! 336 00:23:20,399 --> 00:23:23,935 Ez ezazue hil. Ez hil. 337 00:23:28,907 --> 00:23:31,710 Etxeak bota eta bota, estolda guztiak irekitzen ari dira. 338 00:23:32,244 --> 00:23:34,746 Sua! Utzi pasatzen! 339 00:23:35,080 --> 00:23:36,448 Sar ezazu hor! 340 00:23:38,417 --> 00:23:40,218 Emaiozu! Emaiozu! 341 00:23:42,187 --> 00:23:44,790 Ez du hil nahi! Kosk egiten du. 342 00:23:46,124 --> 00:23:47,426 Ez dut ikusi nahi! 343 00:23:47,492 --> 00:23:51,163 -Egosia edo errea? On egin! -Nahikoa da. Bota ezazu. 344 00:23:51,763 --> 00:23:54,666 -Bota kanpora, zikina! -Arratoia baino okerragoa zara. 345 00:23:55,300 --> 00:23:58,737 -Denak bere lekura. -Gonak altxatu dituzu, e? 346 00:24:00,038 --> 00:24:02,374 Bakoitza bere lekura, maisua iritsi da eta. 347 00:24:07,946 --> 00:24:12,083 Emaztearen osaba batek arratoi bat jan omen zuen gerran. 348 00:24:12,517 --> 00:24:14,219 Galeperra bezalakoa omen da, baina isatsarekin. 349 00:24:14,619 --> 00:24:16,388 Kaixo, zuzendari. 350 00:24:21,993 --> 00:24:24,396 Mesedez, orain ez dut astirik. 351 00:24:24,996 --> 00:24:27,466 Itzali argia, traba handia egiten dit! 352 00:24:27,466 --> 00:24:30,068 Badakit baimena duzula, baina ni kontra nago. 353 00:24:31,269 --> 00:24:34,806 -Oboea. -Oinak izoztuta dauzkat. 354 00:24:36,675 --> 00:24:39,678 Zapatilak etxean ahaztu zaizkit. 355 00:24:39,845 --> 00:24:42,380 Zergatik hainbeste interesa musika entsaio batean? 356 00:24:42,380 --> 00:24:45,217 Hau bulego bat bezalakoa da. Hala behar luke, behintzat. 357 00:24:45,217 --> 00:24:47,319 Gauzak egiten saiatzen gara. 358 00:24:47,619 --> 00:24:50,088 Zer egin genezake orain? 359 00:24:50,922 --> 00:24:53,492 Zerbait eraikitzen saiatuko gara. 360 00:24:53,492 --> 00:24:56,061 Zer den eta zertarako balio duen, ez dut inoiz ulertu. 361 00:24:56,561 --> 00:25:00,198 Barkatu. Aurrera segitu behar dut. Gero hitz egingo dugu. 362 00:25:03,001 --> 00:25:05,170 Itzali argi hori, mesedez! 363 00:25:07,672 --> 00:25:09,608 Arkuak bakarrik. 364 00:25:18,750 --> 00:25:19,718 Geldi! 365 00:25:22,153 --> 00:25:25,524 Biolinak, zer gertatzen da? Haserretu egin zarete? 366 00:25:25,524 --> 00:25:27,893 Horregatik ari zarete bakoitza zuen kasa? 367 00:25:28,593 --> 00:25:30,762 Ez zarete alderdi berekoak? 368 00:25:30,862 --> 00:25:32,764 -Ez! -Ez erantzun! 369 00:25:32,931 --> 00:25:35,567 -15.000 lira zor dizkidazu. -Erne, mesedez. 370 00:25:48,647 --> 00:25:50,615 Aski da. Aski da! 371 00:25:51,349 --> 00:25:53,919 Bizitasunez jo! Ez gaude Luna Parken. 372 00:25:54,553 --> 00:25:58,423 Sentimenduz, baina fin. Biolina jotzen duzue, ez tronpeta! 373 00:26:00,492 --> 00:26:01,259 Kaka! 374 00:26:01,426 --> 00:26:04,362 Flauta: mi bemola da, ez mi naturala. 375 00:26:04,763 --> 00:26:07,866 "Mi naturala" jartzen du hemen. 376 00:26:08,033 --> 00:26:09,200 Mi bemola da, ondo begiratu. 377 00:26:09,968 --> 00:26:13,071 -Mi naturala jartzen du. -Zuzendu ba! 378 00:26:13,672 --> 00:26:16,575 Zurean, kopiatze-hutsegiteak beti! Bitxia, ezta? 379 00:26:16,775 --> 00:26:18,043 Klarinetea… 380 00:26:19,377 --> 00:26:20,145 Ez. 381 00:26:21,680 --> 00:26:24,115 Delikatua behar du, leuna. 382 00:26:24,616 --> 00:26:27,385 Zeri egiten diozu barre? Hau ez da batere barregarria. 383 00:26:27,385 --> 00:26:30,055 Niri oso barregarria iruditzen zait pasarte hau. 384 00:26:30,255 --> 00:26:34,059 Ez dut uste konpositoreak barrerako asmoz sortu duenik. 385 00:26:34,059 --> 00:26:36,361 -Jarrera okerra da zurea. -Entzun. 386 00:26:41,032 --> 00:26:43,468 -Nire kidea ere barrez ari da. -Bai! 387 00:26:43,935 --> 00:26:45,737 Barrez lehertzeko modukoa da! 388 00:26:45,737 --> 00:26:48,340 Zure aurpegia bai barregarria! 389 00:26:52,410 --> 00:26:54,613 4 klarinete bidaliko dizkizut. 390 00:26:55,013 --> 00:26:59,017 Batekin aski baduzu ere, 4 bidaliko dizkizut. 391 00:27:05,223 --> 00:27:06,725 Gero esango dizut. 392 00:27:11,329 --> 00:27:14,566 Sampdoria, 0 – Ascoli, 0. 393 00:27:23,575 --> 00:27:26,311 -Ezin nintzen Kalifornian gelditu. -Begira zer hankak! 394 00:28:15,694 --> 00:28:19,264 Non uste duzue gaudela? Futbol zelaian? 395 00:28:19,698 --> 00:28:21,466 Arbitroa naizela uste duzue? 396 00:28:22,333 --> 00:28:25,770 Ozenegi! Zikiratu egin behar zintuzket! 397 00:28:26,438 --> 00:28:29,441 Arrazoi du. Ozenegi. 398 00:28:33,411 --> 00:28:35,346 Aparta da, gero! 399 00:28:39,484 --> 00:28:41,052 Jaso partiturak. 400 00:28:42,654 --> 00:28:46,291 Ciccio Calamitá delako bat ere bidaliko dizut. 401 00:28:46,291 --> 00:28:49,360 Ez du ezer jotzen, baina gomendatuta dago. 402 00:28:49,561 --> 00:28:51,963 Auskalo zergatik egin ote duen. 403 00:28:52,497 --> 00:28:56,401 -Guk atseden hartzea nahiko du. -Estimatuta dago ba. 404 00:28:56,634 --> 00:28:58,603 Gogoratzen zara Sancarloz? Ero hark ordularia bota zidan. 405 00:28:59,871 --> 00:29:04,042 Bihar, bai. 400, beraz; %20 egingo dizut. 406 00:29:04,042 --> 00:29:05,677 Ederki. Igandea arte. 407 00:29:08,046 --> 00:29:12,484 Jo dezagun berriz "galop"a, 15. zenbakitik. 408 00:29:12,650 --> 00:29:14,018 Hemen dago. 409 00:29:33,338 --> 00:29:37,842 Geldi! Arkuen beldur zaudete edo baxuegia duzue tentsioa? 410 00:29:37,942 --> 00:29:39,344 Hasieratik. 411 00:30:02,801 --> 00:30:05,370 Geldi! Oboea, harrokeria handiegiz! 412 00:30:06,604 --> 00:30:09,240 Besteak errespetatu behar dira! Hasieratik! 413 00:30:33,965 --> 00:30:36,501 Geldi! Hariei kilimak egiten dizkiezue. 414 00:30:36,501 --> 00:30:39,037 Arkuarekin segatu behar dituzue! 415 00:30:39,704 --> 00:30:42,941 Zergatik ez duzue zuen lana egiten? Zertara etorri zarete gaur? 416 00:30:42,941 --> 00:30:44,843 Musikariekin ari naiz hizketan, ez? 417 00:30:45,343 --> 00:30:48,346 Soinu trinko bat entzun nahi dut! Hasieratik! 418 00:31:13,705 --> 00:31:16,741 Segi horrela! Aurrera! 419 00:31:48,406 --> 00:31:52,243 Ez dizuet entzuten! Non zaudete? Baxu horiek ozenago! 420 00:31:54,312 --> 00:31:57,448 Ez gelditu atzean! Mugi, hegan egin! 421 00:32:18,970 --> 00:32:20,238 Gehiago! 422 00:32:21,973 --> 00:32:25,443 Aurrera! Lehertu arte! 423 00:33:06,551 --> 00:33:13,925 Toscaniniren klarinetea, errepikatu bakarrik 82a eta azken 4 konpasak. 424 00:33:14,625 --> 00:33:18,062 Ez, maisu. Behin jo dut, bi aldiz… 425 00:33:18,229 --> 00:33:20,698 Hirugarrena, erabaki sindikalez, ez da jo behar. 426 00:33:20,732 --> 00:33:22,567 -Esajeratua! -Kideak arrazoi du! 427 00:33:22,567 --> 00:33:25,870 Pasarte hori sail guztiak jo behar du. Denak ala inor ez. 428 00:33:26,337 --> 00:33:28,740 Zer da hau? Eskola bat? Ez al gara helduak? 429 00:33:28,840 --> 00:33:32,910 Nik gutxiago pentsatuko nuke sindikatuan, eta gehiago musikan. 430 00:33:35,546 --> 00:33:37,148 Berriz diot. 431 00:33:37,648 --> 00:33:42,186 Wagnerrek sindikatuak eta grebak ezagutu izan balitu… 432 00:33:42,186 --> 00:33:44,522 …ez zukeen bere obra osoa idatziko! 433 00:33:44,522 --> 00:33:48,226 Zuk bota errua sindikatuei ezer konposatzen ez duzulako. 434 00:33:48,659 --> 00:33:52,130 Bakea, lasaitasuna eta isiltasuna falta zait. 435 00:33:53,431 --> 00:33:54,699 Bizitza hau kaka bat da! 436 00:33:54,699 --> 00:33:58,770 Igurtzi kaka hori batutan, eta jan ezazu. 437 00:34:02,240 --> 00:34:04,876 520ko hasieratik. Fliskornoa, mesedez. 438 00:34:07,145 --> 00:34:09,113 -Zer izan da hori? -Fliskornoa? 439 00:34:10,214 --> 00:34:13,584 -Non dago fliskornoa? -Ez da etorri. 440 00:34:13,818 --> 00:34:17,155 -Zer esan nahi duzu? -Hori ba. Auskalo! 441 00:34:18,389 --> 00:34:21,759 -Fliskornoa ezin izan da etorri. -Zergatik? 442 00:34:21,959 --> 00:34:23,561 Hemen egon behar luke ba! 443 00:34:24,495 --> 00:34:28,766 Zuzenketa bat: ezin izan da etorri, ez; ez du etorri nahi izan. 444 00:34:28,766 --> 00:34:30,334 Protesta gisa. 445 00:34:30,568 --> 00:34:33,104 Probintziako sindikatuarekiko elkartasunez. 446 00:34:33,104 --> 00:34:34,906 Nork joko du fliskornoa, arrebak? 447 00:34:35,339 --> 00:34:39,710 Ez aipatu nire arreba, eta utzi bakean nire familia. 448 00:34:39,710 --> 00:34:43,648 -Ez dut esan… -"Arreba" esan duzu. Entzun dizut. 449 00:34:43,648 --> 00:34:47,418 Zure arreba, ez, fliskorno-jolearena! 450 00:34:47,418 --> 00:34:50,888 Ez naiz sotiltasun horiek ulertzeko bezain zorrotza. 451 00:34:50,922 --> 00:34:55,493 Egizu zure lana, mugitu batuta; gu arduratuko gara geure familiaz. 452 00:35:00,631 --> 00:35:03,501 -520tik aurrera. -Ez, maisu. 453 00:35:04,402 --> 00:35:07,638 Orain, ez. Oso aztoratuta daude eta. 454 00:35:08,406 --> 00:35:11,109 Ez dut uste entsaiatzen segitu dezaketenik. 455 00:35:13,811 --> 00:35:16,647 Mila deabru! Zer nahi duzue nigandik? 456 00:35:16,914 --> 00:35:21,219 Erotu egin nahi nauzue? Ipurdia ikusi nahi didazue? 457 00:35:21,853 --> 00:35:24,122 Hementxe daukazue! 458 00:35:28,559 --> 00:35:32,029 Atsedenaldi bikoitza orkestra osoarentzat: 20 minutu! 459 00:35:58,623 --> 00:36:02,660 Zuzendaria? Ona da. Histeriko samarra, baina tira! 460 00:36:04,495 --> 00:36:07,498 Ez dugu zuzendaririk behar. Aski dugu metronomo on bat. 461 00:36:09,066 --> 00:36:12,036 Entzuleek gure artetik entzun behar lukete musika. 462 00:36:12,036 --> 00:36:14,805 Horrela desberdin ikusiko litzateke. 463 00:36:14,805 --> 00:36:18,876 Gudu bat zineman bezala edo eraso bat gerran. 464 00:36:19,177 --> 00:36:23,748 Altua, aszetikoa, oinazetua, autoritarioa, magnetismoz betea. 465 00:36:23,748 --> 00:36:25,516 Horra zuzendari handia! 466 00:36:25,516 --> 00:36:29,187 Badago zuzendari mistikoa, eta, bestalde, akrobatikoa. 467 00:36:29,187 --> 00:36:32,223 Eta badago lehoiak heztea gustatzen zaion zuzendaria. 468 00:36:32,290 --> 00:36:38,095 Harpa, biolina, danborra, dunbala eta fagota jotzen nituen. 469 00:36:38,095 --> 00:36:42,266 Kamera aurrean duzunean, tontotu egiten zara: hizketan, hizketan… 470 00:36:42,266 --> 00:36:46,470 Maisuak niri begiratzea nahi dut, bestela jeloskor jartzen naiz. 471 00:36:47,305 --> 00:36:48,873 Ondo agertzen naiz? 472 00:36:51,375 --> 00:36:57,782 "Lorategi honetako loreak gara, erromatarrak gara…" 473 00:36:57,782 --> 00:37:01,519 Adiskidetasuna beste kontu bat da. Lanetik kanpo ez gara elkartzen. 474 00:37:01,919 --> 00:37:05,389 Sartzean eta ateratzean txartela erakutsi behar! 475 00:37:05,389 --> 00:37:06,624 FIATen bezala! 476 00:37:07,491 --> 00:37:11,629 Nik? Instrumentu honen bidez ikusi nahi nuen mundua. 477 00:37:11,963 --> 00:37:14,632 -Baina ez naiz hemendik irten. -Ea Caravaggiok zer dioen. 478 00:37:14,632 --> 00:37:18,035 Ezin dut gehiago jasan traste barregarri hau. 479 00:37:18,703 --> 00:37:22,306 Ezgauza sentiarazten dit. Aise biziko nintzateke bera gabe. 480 00:37:22,607 --> 00:37:23,808 Zertarako balio du? 481 00:37:23,874 --> 00:37:26,043 Arriskutsua da. Hondamen hutsa! 482 00:37:27,178 --> 00:37:31,949 Hots goxoa atera nahi diozu, eta puzkar handi bat ateratzen zaio. 483 00:37:33,351 --> 00:37:37,989 Trakeskeriaren sinbolo bat da. 484 00:37:38,122 --> 00:37:40,258 -Adimenaren itxura. -Egia da. 485 00:37:41,859 --> 00:37:47,365 Orkestrako harremanak ez du kontakturako betarik uzten. 486 00:37:47,365 --> 00:37:48,766 Maila sozialak ere ez. 487 00:37:48,766 --> 00:37:52,503 Musikari asko probintzietakoak dira. 488 00:37:52,503 --> 00:37:56,173 Zer probintzia? Ni hiri handi batekoa naiz, Afragolakoa. 489 00:37:57,475 --> 00:38:01,279 Ia musikari gehienak jende apala gara. 490 00:38:01,979 --> 00:38:04,782 Ez dugu interes berezirik kulturaren ikuspegitik. 491 00:38:04,782 --> 00:38:06,450 Zer interesatzen zaigu? Ezer ez. 492 00:38:07,084 --> 00:38:09,920 Instrumentuaren zur edo metal puska horri itsasita bizi gara. 493 00:38:10,354 --> 00:38:11,956 Batzuek putz egin, besteek hazka egin. 494 00:38:11,956 --> 00:38:15,359 Horregatik aukeratu zuen filosofo handi honek musika. 495 00:38:16,227 --> 00:38:19,297 Nik hau besterik ez dut esango: berriketa horiek guztiak… 496 00:38:19,297 --> 00:38:24,769 …sindikatua, zuzendaria, politika, haize-tresnak, arkuak… 497 00:38:24,802 --> 00:38:27,104 …zuzendariak hau, zuzendariak bestea… 498 00:38:27,204 --> 00:38:29,307 …niri bost! 499 00:38:30,608 --> 00:38:33,911 Zergatik? Aspaldi ez zaidalako txoritxoa tente jartzen! 500 00:38:33,978 --> 00:38:36,981 Horra hor tragedia! Ez sindikatuak eta ez ezer… 501 00:38:49,527 --> 00:38:52,997 Edan, edan! On egingo die zure gibelari eta garunari. 502 00:38:53,397 --> 00:38:56,600 Ez da whiskia. Ardo txuria da, pixka bat suspertzeko. 503 00:38:57,001 --> 00:38:59,637 Trago batek ez du kalterik egiten. 504 00:39:00,938 --> 00:39:03,774 Whiskia da. Botilatxoa betetzen ikusi zaitut. 505 00:39:03,774 --> 00:39:07,345 Eta hemendik usaintzen da. Baina egizu nahi duzuna. 506 00:39:07,345 --> 00:39:08,879 Denok ditugu bizioak. 507 00:39:08,879 --> 00:39:11,916 Hobe pixka bat edatea, neska gazteen atzetik ibiltzea baino. 508 00:39:11,916 --> 00:39:15,353 Egunen batean, egunkarietan agertuko zara. 509 00:39:15,519 --> 00:39:16,854 Eta ez whiskiagatik. 510 00:39:19,223 --> 00:39:23,160 Tuba ez nuen nik aukeratu. Berak aukeratu ninduen ni. 511 00:39:23,861 --> 00:39:27,398 Tronpeta jo nahi nuen, baina oilo-opurdia jartzen dit. 512 00:39:27,498 --> 00:39:31,135 Niri ere negargura sartzen zitzaidan hori entzutean. 513 00:39:40,311 --> 00:39:46,484 -Baina eutsi egiten nion. -Ni oso sentibera naiz, ordea. 514 00:39:46,884 --> 00:39:48,552 Arteak negar eginarazten dit. 515 00:39:49,153 --> 00:39:50,788 Gehiago esango dizuet. 516 00:39:51,789 --> 00:39:54,825 -Hiltzeko gogoa ere izan dut. -Zergatik? 517 00:39:54,825 --> 00:39:59,029 Mundua itsusia eta gaiztoa bihurtu delako. 518 00:39:59,029 --> 00:40:00,464 Aitarekin bildu nahi dut. 519 00:40:00,931 --> 00:40:03,267 -Zer arraio esaten ari zara? -Egia da. 520 00:40:03,734 --> 00:40:05,403 Hitz egin dezagun nire instrumentuaz. 521 00:40:05,403 --> 00:40:07,571 Inork hura jo nahi ez izateak hunkitu egin ninduen. 522 00:40:07,571 --> 00:40:12,109 Tuba gaixoa! Bakarrik zegoen, zakur zanpatu bat bezala. 523 00:40:12,343 --> 00:40:14,211 Neure buruaren tankera hartu nion. 524 00:40:14,211 --> 00:40:18,616 Tristea, bakartia, ni bezala. Itsusia eta baldarra, ni bezala. 525 00:40:18,616 --> 00:40:22,353 Elkarrekin egon behar genuela pentsatu nuen. Eta hori egin nuen. 526 00:40:22,920 --> 00:40:25,022 Eta ondo egin nuen. Hori zen nire patua. 527 00:40:25,423 --> 00:40:28,993 Orain ezingo nuke utzi. Adiskide minak gara. 528 00:40:31,429 --> 00:40:34,632 Malenkoniazko uneetan, leihora ateratzen gara… 529 00:40:34,632 --> 00:40:39,203 …ilargiari begiratu eta Verdiren bakarkako bat jotzen dugu. 530 00:40:39,303 --> 00:40:42,206 Entzun nahi duzue? Benetan? 531 00:40:42,973 --> 00:40:45,042 Laburra baldin bada, bai. 532 00:41:06,864 --> 00:41:09,834 Entzun nahi duena entzuten du bakoitzak. 533 00:41:10,334 --> 00:41:11,869 Hotsa gauza subjetibo bat da. 534 00:41:11,869 --> 00:41:15,706 Edozein instrumenturekin si bemola joz gero… 535 00:41:15,706 --> 00:41:17,374 …batzuk samurtasunez kordea galtzen dute. 536 00:41:17,608 --> 00:41:20,845 Beste batzuk, berriz, aztoratu! Anitza delako da ederra mundua. 537 00:41:21,745 --> 00:41:23,314 Hori ere gerta daiteke. 538 00:41:23,414 --> 00:41:25,950 A zer instrumentu bikaina oboea! 539 00:41:26,217 --> 00:41:30,354 Bera da zaharrena. Txinatarrek asmatu zuten. 540 00:41:31,288 --> 00:41:34,225 Bera da zailena, delikatuena. 541 00:41:35,659 --> 00:41:36,727 Bakartiena. 542 00:41:36,894 --> 00:41:40,197 Oboe-jotzaileak bakartuta gaude, inbidia digute… 543 00:41:40,364 --> 00:41:42,233 …gaizki ikusita gaude. 544 00:41:43,000 --> 00:41:47,004 Orkestrak oboeari eman behar baitizkio kontuak. 545 00:41:47,838 --> 00:41:50,140 Oboeak ezartzen ditu arauak. 546 00:41:50,641 --> 00:41:53,511 Berak mugatzen du diapasoia… 547 00:41:53,511 --> 00:41:57,515 …entonazio altuenaren eta baxuenaren artean. 548 00:41:58,148 --> 00:42:02,520 Eta pribilegio horrengatik, biolinak gorroto dio oboeari. 549 00:42:02,753 --> 00:42:07,024 Eta, jakina, oboeak gorroto dio biolinari. 550 00:42:08,659 --> 00:42:15,833 Goratasun espiritual handiko instrumentua da. 551 00:42:16,967 --> 00:42:21,705 Ahalmen jakin batzuk lantzen ditu hura jotzen duenarengan. 552 00:42:23,908 --> 00:42:30,347 Barne ikuspegi bati esker hotsaren kolorea sumatzen du. 553 00:42:31,382 --> 00:42:34,952 Nik oboea jo, eta ikusten dut… 554 00:42:35,219 --> 00:42:40,190 …urrezko atmosfera bat, argitsua, eguzkiaren kolorekoa. 555 00:42:41,358 --> 00:42:44,094 -Isla handi bat bezalakoa da. -Egia da. 556 00:42:44,929 --> 00:42:49,900 Nik ere isla moduko bat ikusi nuen behin. 557 00:42:52,002 --> 00:42:54,305 Naturaz gaindiko esperientzia bat da. 558 00:42:54,305 --> 00:42:56,840 Jo ezazu doktorearentzat. Entzun nahi duzu? 559 00:42:56,840 --> 00:42:59,843 Bai. Ez badizue traba egiten. 560 00:43:09,587 --> 00:43:11,288 Maisu, barkatu. 561 00:43:14,258 --> 00:43:17,227 Itxaron pixka bat, dutxatzen ari da. 562 00:43:20,264 --> 00:43:25,369 Aurreko zuzendariarekin irakasleak ez ziren hainbeste sartzen. 563 00:43:26,670 --> 00:43:31,542 Denak gorbatarekin! A zer iskanbila baten bat hura gabe agertzen bazen! 564 00:43:31,909 --> 00:43:36,113 Orain ia-ia oin-bainu bat egiten dute jotzen ari diren artean. 565 00:43:36,113 --> 00:43:38,482 Eta bazegoen ohitura bat. 566 00:43:38,616 --> 00:43:41,452 Desafinatzen zuenak edo garaiz hasten ez zenak… 567 00:43:41,685 --> 00:43:46,457 …zutik jo behar zuen kontzertua bukatu arte. 568 00:43:46,790 --> 00:43:48,125 Hori zen zigorra. 569 00:43:49,360 --> 00:43:54,198 Txandak? Ordutegiak? Gau osoan entsaiatzen zuten. 570 00:43:55,032 --> 00:43:57,701 Badakizu zenbat egunsenti ikusi ditudan nik hemen? 571 00:43:58,235 --> 00:44:01,639 Eta musikariak, egunsentian, leher eginda… 572 00:44:01,639 --> 00:44:05,209 …zuzendariari txaloka eta zorionak ematen. 573 00:44:06,343 --> 00:44:08,278 Aparta zen hura! 574 00:44:08,479 --> 00:44:11,882 Begiak itxita zuzentzen zuen, trantzean zirudien… 575 00:44:11,882 --> 00:44:15,452 …baina dena ikusten zuen. Nola? Auskalo. 576 00:44:16,387 --> 00:44:21,125 Eta huts egin zuen musikari bati errieta egin nahi zionean… 577 00:44:21,959 --> 00:44:25,262 …hura larrutzeko moduko hitzak aurkitzen zituen. 578 00:44:25,429 --> 00:44:27,898 Hilabete osorako gaizkituta uzten zuen. 579 00:44:28,799 --> 00:44:33,570 Eta batutarekin a zer kolpeak jotzen zizkien esku-hatzetan… 580 00:44:33,570 --> 00:44:35,039 …huts egiten zuten musikariei! 581 00:44:35,806 --> 00:44:38,475 Etengabeko txistua zen hura! 582 00:44:38,876 --> 00:44:40,077 Eta badakizu zer? 583 00:44:40,511 --> 00:44:45,182 Pozik hartzen zituzten kolpe haiek eskuetan. 584 00:44:45,749 --> 00:44:48,385 Eskola-umeak bezala aurreratzen ziren. 585 00:44:48,686 --> 00:44:52,856 Eskuak eskainiz, hau esanez: "Nik huts egin dut". 586 00:44:53,023 --> 00:44:55,059 "Nik ere huts egin dut". 587 00:44:55,826 --> 00:44:57,861 Beste garai batzuk ziren. 588 00:44:59,630 --> 00:45:01,699 Begira zer ari den hori. 589 00:45:01,699 --> 00:45:04,568 "Zuzendari alua, zuzendu gure potroak". 590 00:45:05,469 --> 00:45:08,939 Ondo iruditzen zaizu? Ondo irudituko zaizu, beharbada. 591 00:45:08,939 --> 00:45:11,141 -Zuanelli! -Ez dago ezer ulertzerik! 592 00:45:11,141 --> 00:45:13,143 -Zuanelli! -Itxoin… 593 00:45:19,283 --> 00:45:21,018 Maisu, telebistakoak… 594 00:45:21,018 --> 00:45:23,687 Zer jakin nahi dute? Ea musika munduaren zati bat den? 595 00:45:23,887 --> 00:45:26,490 Eta nik galdetu nahi diet: musika existitzen da? Ez? 596 00:45:26,724 --> 00:45:30,260 Ba mundua ere ez. Ohiturak baizik ez dira gelditzen. 597 00:45:30,427 --> 00:45:31,729 Zu joan zaitezke. 598 00:45:33,964 --> 00:45:36,200 Zer zentzu du musikak gaur egun? 599 00:45:37,101 --> 00:45:40,471 Kontzertu-aretora datorren jendeak badaki musika zer den? 600 00:45:41,205 --> 00:45:43,140 Bizkorragoak direla uste dute… 601 00:45:43,140 --> 00:45:47,044 …zirrara handi bat sentitzen dutelako tripan… 602 00:45:47,044 --> 00:45:50,748 Beethovenekin, badoaz denak zaldiz etsaiaren aurka. 603 00:45:52,082 --> 00:45:55,285 Beren aulkietatik altxatzen eta korrika hasten ikusten ditut ia. 604 00:45:59,189 --> 00:46:02,593 Zuzentzen dudan bakoitzean, barregarri sentitzen naiz. 605 00:46:03,827 --> 00:46:06,263 Hilda bezala, mamu bat sentitzen naiz. 606 00:46:06,296 --> 00:46:09,533 Ez nuen hori esan nahi. Ezaba ezazue hori dena. 607 00:46:09,867 --> 00:46:11,835 Gaur ez da ezer barkatzen. 608 00:46:12,035 --> 00:46:14,938 Baikorra eta bizkorra izan behar duzu beti. 609 00:46:14,938 --> 00:46:19,209 Musika mundua dela esatea hobe da. 610 00:46:19,343 --> 00:46:23,046 Zuzentzen, nagusi sentitzen naiz, errege sentitzen naiz. 611 00:46:24,515 --> 00:46:31,955 Ez. Sarjentu sentitzen naiz, besteak ipurdian ostikoz jotzen. 612 00:46:32,456 --> 00:46:37,194 Lege absurdo batzuek sarjentuarena egitea debekatzen dute, ordea. 613 00:46:38,362 --> 00:46:41,965 Gure jarrera pribilegiatuaz aprobetxatuko ginen, noski. 614 00:46:41,965 --> 00:46:43,333 Kopa bat edango dut. 615 00:46:44,735 --> 00:46:47,938 Fresko ere ez dago. Bero dago. Ez dago izotzik. 616 00:46:49,807 --> 00:46:53,310 Jenialtasuna apetaren eta bitxikeriaren mugetan dago. 617 00:46:54,945 --> 00:46:57,915 Behin emakume musikari bati eraztuna kentzeko eskatu nion… 618 00:46:57,915 --> 00:47:01,051 …harriaren islak traba egiten zidalako. 619 00:47:01,852 --> 00:47:05,756 Eta hori apeta bat iruditu zitzaien, dibo-mania bat. 620 00:47:05,756 --> 00:47:07,057 Hala izango zen, beharbada. 621 00:47:07,224 --> 00:47:10,828 Baina artistaren gehiegizko ezaugarri hori ezinbestekoa da… 622 00:47:10,828 --> 00:47:15,499 …karga batek menderatuta baikauzka eta sinfonietan adierazten baitugu. 623 00:47:15,866 --> 00:47:17,134 Osasuna. 624 00:47:21,038 --> 00:47:24,474 Gaur, ordea, zuzendariaren jario ordezkaezinari aurre egiten zaio. 625 00:47:25,576 --> 00:47:29,713 Musikariei ez diet begiratu ere egiten. Ez ditut ikusten. 626 00:47:30,747 --> 00:47:33,517 Aitor dezadan haien aurpegiak jasanezinak egiten zaizkidala. 627 00:47:35,319 --> 00:47:39,656 Ahal banu, estalki bat jarriko nuke haietako batzuen aurrean. 628 00:47:39,990 --> 00:47:44,795 Zakur amorratuak dirudite. Begira-begira edukitzen ditut eta… 629 00:47:44,795 --> 00:47:46,864 Hobe duzu hori ezabatzea. 630 00:47:47,130 --> 00:47:49,499 Hanketan tiro egingo didate, bestela. 631 00:47:50,567 --> 00:47:52,569 Handitasunaren garaia bukatu da. 632 00:47:55,472 --> 00:47:58,942 Gogoan dut podiumera igo nintzen lehen aldia. 633 00:47:59,309 --> 00:48:05,382 Zirrara handia egin zidan aurrean neukan isiltasun handiak. 634 00:48:06,683 --> 00:48:10,254 Hasteko keinua egin, eta hunkituta ikusi nuen… 635 00:48:10,754 --> 00:48:15,325 …nire zuzendari-batutak bat egiten zuela orkestraren musikarekin. 636 00:48:15,893 --> 00:48:17,928 Bere ahotsa nire eskutik jaiotzen zen. 637 00:48:18,795 --> 00:48:23,734 Nire eskuak isiltasunetik atera-sartu egiten zuen orkestra. 638 00:48:25,068 --> 00:48:30,140 Ahots hori itsasoko olatuak bezala igotzen zen nik besoa altxatzean. 639 00:48:30,140 --> 00:48:33,911 Airean mugitzen nuen txori-hegalak bezala. 640 00:48:34,211 --> 00:48:38,615 Eta jaisten nuenean, harmoniaren ahotsa urtuz zihoan… 641 00:48:38,615 --> 00:48:40,918 …isiltasunera iritsi arte. 642 00:48:42,219 --> 00:48:43,720 Orain denok berdinak gara. 643 00:48:43,720 --> 00:48:47,691 Ni eta lehen biolin-jolea berdinak, berak harakin-hatzak dituen arren! 644 00:48:48,525 --> 00:48:52,696 Zer egin liteke? Etxeak erosiz itotzen dut nik neure amorrua. 645 00:48:56,266 --> 00:49:01,004 Ameriketan bi dauzkat, Tokion bat, Londresen bat eta Berlinen bat. 646 00:49:01,972 --> 00:49:05,442 Parisen ez daukat. Ez dut sekula han bizi nahi izan… 647 00:49:05,442 --> 00:49:08,278 …ez bainator bat Frantziako musikarekin. 648 00:49:08,679 --> 00:49:15,986 Horregatik, Orlyko aduanan, burutik oinetaraino miatzen naute. 649 00:49:18,588 --> 00:49:21,825 Badaukazue elkarrizketa? Nahikoa da? Barkatu. 650 00:49:22,793 --> 00:49:26,563 Orkestra-zuzendaria esan duzu. 651 00:49:26,563 --> 00:49:28,832 Hitz horrek zentzua galdu du. 652 00:49:29,566 --> 00:49:32,035 Orkestra-zuzendaria apaiz bat bezalakoa da. 653 00:49:32,669 --> 00:49:36,006 Eliza bat eta eliztar batzuk eduki behar lituzke. 654 00:49:36,106 --> 00:49:40,077 Baina elizak lur jotzen badu, eta eliztarrak ateo bihurtzen badira… 655 00:49:41,044 --> 00:49:44,281 Gogoan dut Koplenski, nire maisu handia. 656 00:49:45,182 --> 00:49:46,984 Lehen biolin-jole gisa jotzen nuen berarekin. 657 00:49:47,117 --> 00:49:50,187 Podiumera iristen zenean, isiltasuna nagusitzen zen. 658 00:49:50,520 --> 00:49:54,558 Begirada batekin aski zuen. Begiak ausente zituen. 659 00:49:54,791 --> 00:49:58,328 Baina dezifratua zuen partituraren lerro bakoitza. 660 00:49:59,596 --> 00:50:02,032 Berak gorpuzten zuen musika. 661 00:50:02,833 --> 00:50:05,602 Guk pozik segitzen genion, pozik eta dardarka… 662 00:50:05,602 --> 00:50:09,106 …transustaziazioaren erritua betetzeko. 663 00:50:09,439 --> 00:50:13,343 Ardoa odol bihurtzeko, eta ogia haragi. 664 00:50:13,910 --> 00:50:17,014 Barre egiten didazue? Ez da izango! 665 00:50:18,048 --> 00:50:20,117 Musika sakratua da beti. 666 00:50:20,617 --> 00:50:23,020 Kontzertu bakoitza meza bat da. 667 00:50:24,121 --> 00:50:26,623 Gu han geunden, liluratuta. 668 00:50:27,557 --> 00:50:29,926 Eguneroko kezkak uxatu egiten ziren. 669 00:50:29,926 --> 00:50:33,730 Batuta noiz mugituko zain, gauza bakarra ginen. 670 00:50:33,730 --> 00:50:38,635 Gu eta instrumentuak elkartuta, bizi-indar bakarrean. 671 00:50:39,102 --> 00:50:41,805 Berak, orduan, haizea ematen zigun. 672 00:50:42,105 --> 00:50:45,108 Ez zegoen bere autoritatea baino gauza ederragorik. 673 00:50:45,976 --> 00:50:50,714 Gu dardar batean geunden pentsatze hutsarekin… 674 00:50:50,714 --> 00:50:54,117 …hutsegiteren batek ez zigula erritua betetzen utziko. 675 00:50:54,851 --> 00:50:59,189 Zirrara handia eta zorion handia izaten genuen. 676 00:50:59,489 --> 00:51:04,227 Gure alaitasuna entzuleei transmititzen genien… 677 00:51:05,395 --> 00:51:09,066 …geldirik egoten baitziren han, arnasa hartu gabe. 678 00:51:09,066 --> 00:51:12,235 Ez genion zuzendariari begiratzen. Ez zen beharrezkoa. 679 00:51:12,502 --> 00:51:16,873 Bera han zegoen. Guk bagenekien. Eta sentitu egiten genuen. 680 00:51:20,544 --> 00:51:23,680 Bera gure barruan geneukan. 681 00:51:23,947 --> 00:51:27,551 Maitasun handia baitzegoen gure eta zuzendariaren artean. 682 00:51:27,884 --> 00:51:32,089 Maitasun hori, ikusten duzunez, galduta dago orain. 683 00:51:33,990 --> 00:51:37,894 Nire musikariek eta nik begiramena baizik ez diogu elkarri. 684 00:51:37,994 --> 00:51:41,932 Batzuk besteen aurka: konfiantza apurtzen duen zalantza. 685 00:51:42,099 --> 00:51:45,302 Gainera: estimu falta, mespretxua, gorrotoa… 686 00:51:45,302 --> 00:51:49,272 …galdu eta sekula itzuliko ez den zerbaitek sortutako amorrua. 687 00:51:52,409 --> 00:51:55,212 Eta horrela jotzen dugu denok elkarrekin. 688 00:51:56,046 --> 00:51:58,682 Gorroto komun batek bakarrik elkartzen gaitu. 689 00:52:00,417 --> 00:52:02,752 Familia hautsi bat bezala. 690 00:52:27,144 --> 00:52:30,080 Maisu, ez dakit zer gertatu den, baina argia joan da. 691 00:52:30,080 --> 00:52:32,716 -Konturatu naiz. -Zer egingo dugu? 692 00:52:32,949 --> 00:52:35,619 Atsedenaldia bukatu da. Entsaiatzen jarraituko dugu. 693 00:52:41,324 --> 00:52:43,560 -Baina… -Tira, segi. 694 00:52:43,894 --> 00:52:45,896 Argi egidazu. 695 00:52:55,872 --> 00:52:58,275 Zuzendari, ez zaitugu gehiago nahi! 696 00:52:59,042 --> 00:53:01,611 Zuzendu nahi bagaituzu, buruz behera jarriko zaitugu! 697 00:53:02,779 --> 00:53:05,715 Zuzendari, ez zaitugu gehiago nahi! 698 00:53:05,982 --> 00:53:08,985 Zuzendu nahi bagaituzu, buruz behera jarriko zaitugu! 699 00:53:25,435 --> 00:53:27,204 -Claudio! -Zer nahi duzu? 700 00:53:27,204 --> 00:53:28,505 Esku hartu behar duzu! 701 00:53:33,310 --> 00:53:35,245 Tori! Eta orain beste begian! 702 00:53:35,245 --> 00:53:39,583 Zer ari zarete? Entzun! 703 00:54:03,073 --> 00:54:06,610 Ez dugu zuzendaririk nahi! Debekatua dago zuzentzea! 704 00:54:06,876 --> 00:54:09,813 Ergelak izan gara hainbeste ikasten! 705 00:54:10,013 --> 00:54:12,382 Kontserbatorioan pasatu dugu bizitza osoa! 706 00:54:12,649 --> 00:54:14,284 Arrazoi duzue! 707 00:54:14,517 --> 00:54:18,488 Ez dugu ez zuzendaririk, ez musikarik, ez ezer behar! 708 00:54:18,722 --> 00:54:21,491 Bota dezagun dena, basatiek bezala! 709 00:54:21,524 --> 00:54:23,727 Musikak ondasun publiko bat izan behar du… 710 00:54:23,727 --> 00:54:27,530 …denen eskura, klase-bereizkuntzarik gabe. 711 00:54:27,831 --> 00:54:31,034 Baina gu zapaltzeko erabiltzen dute musika! 712 00:54:31,034 --> 00:54:33,069 Maisu, nola gertatu da hau? 713 00:54:33,270 --> 00:54:36,740 Zuzendari, ez zaitugu gehiago nahi! 714 00:54:37,207 --> 00:54:40,644 Zuzendu nahi bagaituzu, buruz behera jarriko zaitugu! 715 00:54:52,289 --> 00:54:56,459 Zer ari zara? Erotu egin al zara? 716 00:54:57,727 --> 00:55:00,030 -Nire maitea! -Laztana! 717 00:55:00,030 --> 00:55:01,731 Izerdi patsetan zaude! 718 00:55:09,906 --> 00:55:13,043 -Zer ari da erortzen? -Zer gertatzen da hor goian? 719 00:55:13,043 --> 00:55:17,380 -Asmo gaiztoz ari zara! -Zuk ere sinatu duzu! 720 00:55:17,781 --> 00:55:21,084 Elkartearen aurrean salatuko zaitut! Oraintxe bertan! 721 00:55:21,418 --> 00:55:24,821 Boterearen musikari, ez! Musikaren botereari, ez! 722 00:55:24,821 --> 00:55:27,424 Musika zapalkuntza-kate bat da! 723 00:55:27,824 --> 00:55:30,460 Aski da! Fabrika bat baino okerragoa da! 724 00:55:35,131 --> 00:55:38,068 Zer daukat buruan? 725 00:55:39,402 --> 00:55:41,638 -Utzi ikusten. -Zer da hori? 726 00:55:42,138 --> 00:55:43,139 Eta usain hori? 727 00:55:43,673 --> 00:55:45,942 Zer nahi duzu nigandik? Istiluak nahi dituzu? 728 00:55:45,942 --> 00:55:48,011 Zer nahi duzu, ergela? Euria ari du! 729 00:55:48,011 --> 00:55:50,280 Ez dut probokaziorik onartuko! 730 00:55:58,054 --> 00:56:00,457 Hau da hau ni izorratzeko modua! 731 00:56:03,493 --> 00:56:04,661 Berriz ere! 732 00:56:06,162 --> 00:56:07,297 Beste bat nahi duzu? 733 00:56:11,768 --> 00:56:15,872 Batutaren botereari, ez! Zuzendariak kanpora! 734 00:56:15,972 --> 00:56:18,675 Zu ez zara existitzen! Nor da hau? Badakizue? 735 00:56:18,842 --> 00:56:23,546 Ez da existitzen! Eta existitzen bada, nik ezabatuko dut! 736 00:56:27,584 --> 00:56:28,651 Aurpegian eman diozu! 737 00:56:30,153 --> 00:56:32,622 Odola! Alproja eroak! 738 00:56:33,223 --> 00:56:37,127 Denbora joan zaizu! Zuzendari, izorratuta zaude zu! 739 00:56:37,861 --> 00:56:40,597 Elkarrizketa egin diezazuket hor eserita? 740 00:56:47,003 --> 00:56:49,172 Ametsetan ikusi nuen lehendabizikoz harpa bat. 741 00:56:49,672 --> 00:56:52,675 4 edo 5 urte izango nituen; gutxiago, beharbada. 742 00:56:52,675 --> 00:56:57,580 Artean ez nekien zer zen urrezko kaiola txiki-txiki hura. 743 00:56:57,580 --> 00:56:58,848 Odoletan ari naiz oraindik. 744 00:56:59,549 --> 00:57:03,887 Behin, liburu batean, Erroma sutan zegoela, Neron ikusi nuen… 745 00:57:03,887 --> 00:57:06,589 …ametsetakoaren antzeko instrumentu bat zeukan eskuetan. 746 00:57:07,690 --> 00:57:12,128 Beste batean, egutegi batean, aingeru bat ikusi nuen hegan. 747 00:57:12,429 --> 00:57:15,932 Hegan eginez, harpa jotzen ari zen, nire ametsetako harpa bera. 748 00:57:16,800 --> 00:57:19,235 Harpa giza presentzia bat da. 749 00:57:20,036 --> 00:57:24,107 Ezingo nintzateke bizi harparik ez dagoen etxe batean. 750 00:57:25,041 --> 00:57:27,811 Ezin dut lo hartu, baldin eta ez badakit… 751 00:57:28,178 --> 00:57:30,647 …egongela ilunean harpa bere lekuan dagoela. 752 00:57:31,981 --> 00:57:34,684 Esku batzuek hura igurzten dutelako sentipena izaten dut. 753 00:57:35,051 --> 00:57:38,354 Bere hotsa entzuten dut. Haizea izan liteke. 754 00:57:46,996 --> 00:57:49,165 Harpa nire bizitza osoa da. 755 00:57:49,899 --> 00:57:55,939 Ez bakarrik nire bizibidea, baita nire babeslekua. Nire adiskidea. 756 00:57:57,173 --> 00:58:00,577 Bakarrik egon naiz beti. Ez dut gizonik eduki. 757 00:58:01,177 --> 00:58:04,047 Ez dut inor eduki, harpa baizik. 758 00:58:04,147 --> 00:58:06,382 Gauzak kontatzen dizkiot, berarekin hitz egiten dut. 759 00:58:06,583 --> 00:58:10,720 Eta berak erantzun, sentipenak eta fantasiak adierazten dizkit. 760 00:58:10,720 --> 00:58:14,591 Sentimendu sakon bat da, alaia eta tristea aldi berean. 761 00:58:15,258 --> 00:58:18,761 Baina fedea ematen dizu, hori da garrantzitsuena. 762 00:58:19,696 --> 00:58:23,633 Harpa joz, badakizu beste dimentsio batzuk existitzen direla. 763 00:58:28,037 --> 00:58:32,175 Ume batek hau galdetu zidan behin: "Nora doa musika, jotzen ez bada?" 764 00:58:32,909 --> 00:58:35,545 Ume batek bakarrik galdetuko luke horrelako zerbait. 765 00:58:36,045 --> 00:58:38,982 Orkestra, izua, hil da zuzendaria! 766 00:58:39,215 --> 00:58:42,452 Orkestra, izua, hil da zuzendaria! 767 00:58:42,886 --> 00:58:45,889 Orkestra, izua, hil da zuzendaria! 768 00:58:46,189 --> 00:58:49,259 Orkestra, izua, hil da zuzendaria! 769 00:58:49,325 --> 00:58:52,729 Orkestra, izua, jotzen duena traidorea! 770 00:59:09,979 --> 00:59:11,915 Horra zuzendari berria! 771 00:59:15,618 --> 00:59:20,089 Denbora joan zaizu! Zuzendari, izorratuta zaude! 772 00:59:21,558 --> 00:59:24,594 Gora metronomoa! 773 00:59:28,531 --> 00:59:35,371 Metronomoa, musikari autonomoak! 774 00:59:46,950 --> 00:59:49,419 Orkestra, izua, hil da zuzendaria! 775 00:59:50,320 --> 00:59:54,857 Denbora joan zaizu! Zuzendari, izorratuta zaude zu! 776 00:59:56,192 --> 00:59:57,393 Metronomorik ez! 777 00:59:57,460 --> 00:59:59,596 Musika, bere erritmoa eta bere kadentzia! 778 00:59:59,996 --> 01:00:01,598 Geuk erabakiko dugu nola! 779 01:00:03,066 --> 01:00:08,338 Ez dugu jo nahi gure aurka dagoen musikarik! 780 01:00:08,404 --> 01:00:10,607 Musika egiten dugunez, hura sortu eta gestionatu nahi dugu! 781 01:00:11,140 --> 01:00:15,244 Debekatua dago zuzentzea! Ez dugu inork zuzentzea nahi! 782 01:00:16,012 --> 01:00:17,814 Metronomoa akabatu! 783 01:00:19,282 --> 01:00:21,718 Zer egin duzu, faxista? Ergela! 784 01:00:23,019 --> 01:00:24,253 Akabatuko zaitut! 785 01:01:12,568 --> 01:01:14,871 Erotu egin al zara? Emadazu pistola! 786 01:01:15,905 --> 01:01:19,208 Min ematen didazu! Arma-baimena daukat! 787 01:01:23,613 --> 01:01:24,747 Begira nire zorroan. 788 01:01:25,314 --> 01:01:27,884 -Utzidazu baimena ikusten! -Hemen daukat. 789 01:01:31,020 --> 01:01:32,255 Zure izenean dago. 790 01:01:33,456 --> 01:01:36,492 -Arma-baimena daukazu. -Esan dizut baietz. 791 01:01:37,493 --> 01:01:39,195 Tira, altxatu. 792 01:01:42,765 --> 01:01:45,835 Smith and Wesson. 793 01:02:03,386 --> 01:02:04,554 Begira! 794 01:02:05,388 --> 01:02:07,023 Hor goian! 795 01:02:11,728 --> 01:02:12,862 Begira! 796 01:02:20,303 --> 01:02:23,106 Mario, begira! Erortzen ari da! 797 01:02:24,974 --> 01:02:27,777 Erortzen ari da! Erortzen ari da! 798 01:02:28,745 --> 01:02:30,279 Lagundu! Lagundu! 799 01:03:07,850 --> 01:03:09,285 Lagunduidazue! 800 01:03:10,353 --> 01:03:13,256 Clara! Clara! 801 01:03:28,805 --> 01:03:30,106 Zergatik? 802 01:03:39,482 --> 01:03:43,219 Zuek hemen zaudete. Eta ni hemen nago. 803 01:04:06,909 --> 01:04:09,779 Bakoitzak kasu egin behar dio bere instrumentuari. 804 01:04:11,647 --> 01:04:14,116 Orain ezin dugu besterik egin. 805 01:04:15,685 --> 01:04:18,788 Norbaitek lagunduko dit, mesedez? 806 01:04:29,665 --> 01:04:31,868 Notek salbatuko gaituzte. 807 01:04:33,469 --> 01:04:35,071 Musikak salbatuko gaitu. 808 01:04:35,972 --> 01:04:37,940 Notei atxiki zakizkiete. 809 01:04:40,409 --> 01:04:41,911 Notei segitu. 810 01:04:44,280 --> 01:04:45,381 Bata bestearen atzetik. 811 01:04:46,616 --> 01:04:50,953 Nire eskuek erakutsiko dizueten bezala. 812 01:04:52,788 --> 01:04:54,357 Gu musikariak gara. 813 01:04:57,026 --> 01:04:58,895 Zuek musikariak zarete. 814 01:05:09,839 --> 01:05:12,541 Eta entsaiatzeko gaude hemen. 815 01:05:23,486 --> 01:05:26,289 Ez izan beldurrik. Entsaioak jarraituko du. 816 01:05:26,555 --> 01:05:28,457 Zuen lekuetara, mesedez. 817 01:05:28,457 --> 01:05:29,926 Zuen lekuetara, mesedez. 818 01:05:33,930 --> 01:05:35,431 Eskerrik asko. 819 01:08:21,564 --> 01:08:23,666 Kolore gutxiago eman behar zaio. 820 01:08:24,733 --> 01:08:26,569 Ez dakizute zaratak ez direla musika? 821 01:08:26,869 --> 01:08:29,839 Ez da tranbia bat! Zartaginak eta txistuak entzun ditut! 822 01:08:30,239 --> 01:08:33,109 Non gaude ba? Futbol-zelai batean? 823 01:08:33,809 --> 01:08:35,344 Arbitro itxura dut? 824 01:08:36,445 --> 01:08:40,282 Haize-tresnetakoak zer zabiltzate? Zer gertatzen zaie zuen birikei? 825 01:08:41,517 --> 01:08:45,254 Non dauzkazue indarrak? Berriketan galdu dituzue? 826 01:08:46,222 --> 01:08:49,125 Indarrez putz egin behar da! Bizitasunez! 827 01:08:49,125 --> 01:08:51,727 Tronpetek hildakoak berpiztu ditzatela! 828 01:08:51,727 --> 01:08:55,431 Horrela edonork hartzen du lo! Musikariak zarete, edo zer? 829 01:08:56,031 --> 01:08:59,201 Suaren koloreko hots bat nahi dut! 830 01:09:00,136 --> 01:09:01,904 Jaunok, hasieratik! 831 01:09:07,943 --> 01:09:11,480 ORKESTRA-ENTSAIOA Federico Fellini 832 01:09:14,216 --> 01:09:18,420 AZPITITULUAK: Jon Muñoz