1 00:00:11,000 --> 00:00:15,480 Elezaharrak idazteko moduko bizitza bat. Munduak ez zuen haren berri izan 2 00:00:15,560 --> 00:00:18,520 bi gelako etxola batean jaio zenean. Baina haren heriotzaren berri, bai. 3 00:00:19,280 --> 00:00:21,400 Elvis Presley, nekazarien artean jaioa, 4 00:00:21,760 --> 00:00:25,440 bere izena zeraman kale bateko jauregi batean hil zen. 5 00:00:26,680 --> 00:00:30,000 Poliziaren kalkuluen arabera, 80.000 pertsona bildu ziren 6 00:00:30,040 --> 00:00:32,560 abeslari hilari azken agurra emateko. 7 00:00:37,000 --> 00:00:39,680 Dozenaka pertsonek konortea galdu zuten ilara luzean itxaroten zeudela, 8 00:00:39,800 --> 00:00:42,160 eta beste asko kontrolik gabe samintzen ziren. 9 00:00:44,160 --> 00:00:46,320 Zer sentitzen duzu azken aldiz ikusiko duzula pentsatzean? 10 00:00:46,400 --> 00:00:49,120 Gorrotoa. Ezin dut sinetsi. 11 00:00:49,360 --> 00:00:52,160 Hau ez da benetan gertatzen ari. Sorgortuta nago. 12 00:00:52,680 --> 00:00:55,160 Oso triste nago, gertatutakoa jakin dudanetik. 13 00:00:55,360 --> 00:00:57,520 Bera itzultzea nahiko nuke. 14 00:01:03,800 --> 00:01:04,720 Eskerrik asko. 15 00:01:13,360 --> 00:01:15,360 Orion: nor da maskaradun gizon hori? 16 00:01:17,640 --> 00:01:20,080 Nor da Orion? Nor da "Maskaradun gizona"? 17 00:01:26,280 --> 00:01:28,400 Jarraitzaileek uste dute Orion Elvis izan litekela 18 00:01:28,400 --> 00:01:31,120 Orion egiazki Elvis ote da? 19 00:01:31,240 --> 00:01:34,400 Jende askok uste du Erregea oraindik bizirik dagoela, 20 00:01:34,520 --> 00:01:37,880 eta, noizean behin, norbaitek han edo hemen ikusi duela esaten du. 21 00:01:38,000 --> 00:01:40,040 Hain zuzen ere, Elvis bizirik dago, 22 00:01:40,080 --> 00:01:43,200 maskara bat darama eta Orion izenez ezagutzen zaio. 23 00:01:47,320 --> 00:01:49,600 Orion Eckley Darnell, hori al da zure izena? 24 00:01:49,640 --> 00:01:50,720 - Bai. - Nongoa zara? 25 00:01:50,800 --> 00:01:53,920 Sun Records-en jaio nintzen, estudioan. 26 00:01:54,520 --> 00:01:58,200 - Maskara hori kentzen al duzu inoiz? - Aduana pasatzen dudanean soilik. 27 00:01:59,080 --> 00:02:03,400 Milioika dolarreko galdera: Elvis zara edo ez zara? 28 00:02:03,480 --> 00:02:06,360 Orion naiz. Eta kito. 29 00:02:07,800 --> 00:02:12,360 Magiaz inguratuta zegoen. Begiratu morroi horri. Nor da? 30 00:02:13,240 --> 00:02:16,480 Hor duzue Orion, Sun Recordsek ekoiztutako Ebony Eyes abestiarekin. 31 00:02:16,560 --> 00:02:19,480 Entzun ondo ahots zoragarri hori, izar bilakatuko baita. 32 00:02:30,840 --> 00:02:34,080 Beti esaten dizute, batez ere hemen, Nashville-n, 33 00:02:34,280 --> 00:02:37,440 batzuetan egia fikzioa baino arraroagoa dela. 34 00:02:38,280 --> 00:02:41,760 Bada, Jimmy-ren kasuan, halaxe izan zen. 35 00:03:46,680 --> 00:03:50,200 ERREGE IZANGO ZEN GIZONA 36 00:04:33,760 --> 00:04:36,160 - Zure benetako izena Jimmy Ellis da, ezta? - Hala da, bai. 37 00:04:36,200 --> 00:04:39,840 - Nongoa zara? - Orrville izeneko herri txiki batekoa, Alabaman. 38 00:04:41,080 --> 00:04:45,480 Orrville, Alabama. Selmatik 24 kilometro inguru hegoaldera. 39 00:04:46,120 --> 00:04:48,720 Badakit Selma (Alabama) ezagutzen duzuela. 40 00:04:57,440 --> 00:04:59,720 Suposatzen dut han izan nuela lehen kontaktua musikarekin. 41 00:04:57,600 --> 00:05:00,480 ORION-EN AHOTSA 42 00:05:00,720 --> 00:05:03,200 Ez dakit noiz, baina betidanik gustatu izan zait. 43 00:05:01,160 --> 00:05:03,960 JIMMY ELLIS-EN AHOTSA 44 00:05:04,440 --> 00:05:08,320 Plastikozko banjo txiki bat nuen, txikia nintzenean jotzen nuena. 45 00:05:10,960 --> 00:05:14,080 Etxearen inguruan biraka ibiltzen nintzen, abestu eta abestu. 46 00:05:16,400 --> 00:05:18,800 Eta hori da beti egin nahi izan dudana. 47 00:05:19,600 --> 00:05:23,200 Jimmy famatu samarra zen gure inguruan 48 00:05:23,280 --> 00:05:26,520 oso ongi abesten zuelako. Inoiz ere ez zuten bakean uzten. 49 00:05:26,640 --> 00:05:31,080 Lagunek beti jartzen zuten konpromisoan, "Abestu abesti bat, Jimmy." 50 00:05:26,640 --> 00:05:29,600 LAGUNA 51 00:05:31,280 --> 00:05:33,120 Umore onez bazegoen, abestu egiten zuen. 52 00:05:33,160 --> 00:05:35,880 Bere nesketako batek bihozmindu bazuen, orduan ez zuen ezer abesten. 53 00:05:55,240 --> 00:05:58,080 Amerikar futbolean aritzen nintzen, eta dutxan beti abesten nuen. 54 00:05:58,360 --> 00:06:00,400 Mutilek beti nahi zuten ni abesten entzutea. 55 00:06:01,800 --> 00:06:06,160 18 urte genituenean ezagutu genuen elkar. Elvisen abesti bat entzuten zen. 56 00:06:06,400 --> 00:06:09,680 Jokalarietako batek galdetu zuen, "Ba al dakizue nor ari den abesten?" 57 00:06:09,960 --> 00:06:11,960 "Noski! Elvis Presley." 58 00:06:12,880 --> 00:06:17,360 Mutilek barre egin zuten. "Ez, bada. Morroi hura da." 59 00:06:14,640 --> 00:06:17,360 UNIBERTSITATEKO LAGUNA 60 00:06:17,720 --> 00:06:22,920 Harrigarria zen gizon batek ahots hura izan zitekeela pentsatzea. 61 00:06:26,360 --> 00:06:30,480 Garai hartan Elvis oso handia zen. Badakizu, onena zen. 62 00:06:31,280 --> 00:06:33,440 Emango al zenioke Elvisi botoa presidente bilakatzeko? 63 00:06:37,440 --> 00:06:41,680 - Zer pentsatzen zuen Jimmyk Elvisi buruz? - Asko gustatzen zitzaion bere abesteko modua. 64 00:06:42,040 --> 00:06:45,280 "Elvisek abesten duen guztia abes dezaket nik ere", esaten zuen. 65 00:06:45,600 --> 00:06:48,240 Nire ustez, bazekien benetako talentua zuela. 66 00:06:49,760 --> 00:06:54,080 Sinestezina zen bere ahotsa Elvisenaren hain antzekoa izatea. 67 00:06:54,360 --> 00:06:56,840 Ikasketak bukatu genituenean, ekitaldian, 68 00:06:56,880 --> 00:06:59,680 abestirik ederrenetako batzuk abestu zituen. 69 00:06:58,480 --> 00:07:03,280 MARY MIDDLEBROOKS CALLAWAY GRADUAZIO-EGUNA 70 00:07:00,200 --> 00:07:04,280 Banekien musika barnean zeramala. Esan nahi dut, ariman zeukan. 71 00:07:04,880 --> 00:07:06,840 Beti alaitzen zintuen, abestiren batekin, 72 00:07:06,920 --> 00:07:09,240 edo, bestela, bere bromekin. 73 00:07:09,320 --> 00:07:12,360 Triste bazeunden, Jimmy bost minutuz inguruan edukiz gero 74 00:07:12,440 --> 00:07:16,520 barreka eta alai bukatzen zenuen, eta arazoak ahazten zenituen. 75 00:07:18,640 --> 00:07:22,360 Nire lehenengo diskoa mutil baten garajean egin genuen. 76 00:07:22,840 --> 00:07:25,120 Unibertsitateko ikasle gazte batzuk besterik ez ginen, 77 00:07:25,200 --> 00:07:26,960 ez genekien ezer musikaren negozioari buruz... 78 00:07:27,000 --> 00:07:28,920 Gure helburu bakarra disko bat ateratzea zen. 79 00:07:29,120 --> 00:07:31,000 Edo disko bat egitea, eta kito. 80 00:07:46,520 --> 00:07:50,760 Uste dut 500 kopia eman zizkidatela, nire lagun guztiei oparitzeko. 81 00:07:51,280 --> 00:07:53,800 Macon-eko WDEN irratia, Georgian, 82 00:07:54,120 --> 00:07:58,000 diskoa jartzen hasi zen, eta eskaerak jasotzen hasi ziren. 83 00:07:59,120 --> 00:08:03,880 Orduan Jimmyk bilera bat izan zuen Capricon Records-eko Phil Walden-ekin. 84 00:08:04,000 --> 00:08:07,720 Kontratu bat eskaini zion Jimmyri. Grabatzeko kontratu bat. 85 00:08:08,240 --> 00:08:10,600 Kontratatu egin nahi ninduten, baina adingabea nintzen. 86 00:08:11,160 --> 00:08:13,000 Nire gurasoek ez zidaten sinatzen utzi... 87 00:08:13,200 --> 00:08:16,160 ...hortaz, han bukatu zen. Disko pribatu txiki bat besterik ez zen izan. 88 00:08:19,320 --> 00:08:22,560 Lurralde honetan, jendeak gogor egiten zuen lan. 89 00:08:22,600 --> 00:08:27,040 Badakizu, hau abeltzainen, baserritarren eta kotoiaren lurraldea da. 90 00:08:27,360 --> 00:08:31,840 Eta abeslaria izateaz hitz egiten duzunean, betoskoa jartzen dizute. 91 00:08:37,160 --> 00:08:38,800 Azkenean unibertsitatea utzi nuen, 92 00:08:38,880 --> 00:08:41,320 hiru urte eta erdiren buruan, eta etxera itzuli nintzen. 93 00:08:41,440 --> 00:08:45,400 Tennessee Walker zaldiak entrenatzen eta ikuskizunak egiten aritu nintzen profesionalki 94 00:08:45,640 --> 00:08:47,680 17 urtez, gutxi gorabehera. 95 00:08:51,680 --> 00:08:55,440 Jimmyri dagokionez, zalantzarik ez. Zaldi haiek bizi, arnastu eta jaten zituen. 96 00:08:55,760 --> 00:08:58,680 Izatez, munduko hiru txapeldun entrenatu zituen. 97 00:08:59,600 --> 00:09:02,840 Jimmy izar bat zen, agertokian bezala. 98 00:09:05,120 --> 00:09:07,040 Jimmyren bihotza ez zegoen han, ordea. 99 00:09:07,480 --> 00:09:13,000 Ellis jaunak etengabe bultzatzen zuen, gero eta gehiago, zaldietara, 100 00:09:13,080 --> 00:09:15,280 eta batzuetan zaldi baten gainean ikusten zenuen, 101 00:09:15,360 --> 00:09:17,560 "Primeran" aurpegi harekin. 102 00:09:18,560 --> 00:09:22,480 Ellis jaunak negozioa bere gain hartzeko prestatu zuen, 103 00:09:22,720 --> 00:09:25,800 egunen batean, bera ez zegoenean, semearena izan zedin. 104 00:09:31,680 --> 00:09:34,840 Jimmy Mildred Martinekin ezkondu zen, 1968an 105 00:09:35,400 --> 00:09:38,640 Haien seme Jim Jr 1970ko otsailean jaio zen 106 00:09:39,160 --> 00:09:42,560 1970eko uztailean banandu ziren. 107 00:09:43,080 --> 00:09:46,360 1970eko irailean berriro ezkondu ziren 108 00:09:48,240 --> 00:09:51,840 1973an behin betiko dibortziatu ziren 109 00:09:55,000 --> 00:09:56,840 Aita talentu handiko gizona zen, 110 00:09:56,840 --> 00:10:02,720 SEMEA 111 00:09:57,240 --> 00:09:59,680 baina musika interesatzen zitzaion. 112 00:10:00,480 --> 00:10:03,880 Errepidean gidatzen ari zela abesten zuen. Nola esan... 113 00:10:04,080 --> 00:10:07,920 Berdin zion non... aintzira batean arrantzan zegoela ere 114 00:10:08,240 --> 00:10:10,200 abesten aritzen zen beti. 115 00:10:10,480 --> 00:10:13,280 Zegoen tokian zegoela. Ez dakit, ezin dut azaldu. 116 00:10:13,960 --> 00:10:16,680 Ez zen izan tximista batek buruan jo izan balio bezala, 117 00:10:16,880 --> 00:10:19,960 eta, bat-batean "Hara, badakizu abesten." Betidanik zetorkion. 118 00:10:36,560 --> 00:10:40,520 Behin Selmako pub txiki batera eraman ninduen, 119 00:10:40,640 --> 00:10:42,720 eta oraindik ez nekien abesten zuenik. 120 00:10:41,840 --> 00:10:47,680 NESKA-LAGUNA 121 00:10:42,880 --> 00:10:44,840 Ez nekien ezer ere hartaz. 122 00:10:45,120 --> 00:10:48,000 Baina pubeko jabeak ezagutzen zuen, 123 00:10:48,200 --> 00:10:50,720 eta altxatzera eta abestera animatu zuen. 124 00:10:51,080 --> 00:10:55,040 Ahoa ireki zuenean, hankaz gora erori nintzen ia! 125 00:11:13,920 --> 00:11:16,520 Txikia nintzenean, Elvis zen nire idoloa. 126 00:11:16,640 --> 00:11:18,880 Ez dut uste munduan beste inor izan denik 127 00:11:18,960 --> 00:11:22,080 Elvisek sentiarazten zidanera gerturatu ere egiten denik. 128 00:11:22,480 --> 00:11:27,400 Baina Jimmy abesten hasi zenean, aho bete hortz gelditu nintzen. 129 00:11:27,760 --> 00:11:31,400 Eta uste dut orduantxe pentsatu nuela. "Hau benetakoa da." 130 00:11:31,680 --> 00:11:35,640 Honek izan behar du bizitza osoan nirekin egon behar duen gizona. 131 00:11:44,560 --> 00:11:48,360 Behin amari esan zion: "Ama, honek ez nau asebetetzen. 132 00:11:44,840 --> 00:11:53,600 FURNISS ELLIS-EN AHOTSA JIMMY-REN AITA 133 00:11:48,440 --> 00:11:53,080 Guztia saldu eta Californiara joan nahi dut, musikaren negozioan sartzeko." 134 00:11:53,880 --> 00:11:57,800 Bere aitak beti pentsatu izan zuen musikaren mundua lelokeria handi bat zela. 135 00:11:58,160 --> 00:12:00,400 Eta sarritan entzun nion esaten, 136 00:12:00,440 --> 00:12:04,720 "Ez dakit zergatik nahi duen Jimmy Ellisek 137 00:12:04,800 --> 00:12:09,480 "munduan zehar abesten ibili, zaldi aziendarik onena badu, 138 00:12:09,640 --> 00:12:11,800 "eta herrialdeko beste inork baino talentu gehiago." 139 00:12:11,840 --> 00:12:14,440 Eta hala zen. Munduko hiru txapeldun hazi badituzu, 140 00:12:14,640 --> 00:12:17,160 horrek esan nahi du nahiko ona zarela. 141 00:12:19,080 --> 00:12:23,440 Une bat iritsi zen, non, edo osorik jartzen nintzen musikarekin, 142 00:12:23,520 --> 00:12:25,520 nire bihotza han baitzegoen... 143 00:12:26,440 --> 00:12:28,960 ...edo ahaztu egin behar nuen. 144 00:12:29,880 --> 00:12:31,760 Bada, ezin izan nuen ahaztu. 145 00:12:32,240 --> 00:12:35,280 Niretzat, tristeena izan zen, nahiz eta badirudi berari ez ziola ardura izan, 146 00:12:35,800 --> 00:12:37,800 bere zelak, bridak eta 147 00:12:37,840 --> 00:12:40,960 zaldien gainerako gauza guztiak lurrean jarri zituenean, 148 00:12:41,000 --> 00:12:43,200 ukuiluan zegoen guztia salgai jartzeko. 149 00:12:43,600 --> 00:12:47,800 Eta hara sartzeak eta nire ustetan bere bizitza osoa zena ikusteak, 150 00:12:48,320 --> 00:12:52,080 dena lurrean utzita, niretzat samingarria izan zen. 151 00:12:52,120 --> 00:12:55,720 Baina bera oso pozik zegoen, dena saltzearekin 152 00:12:55,760 --> 00:13:00,800 eta Los Angelesera joateko ideiarekin, han ibilbide berri bat egiten saiatzeko. 153 00:13:16,880 --> 00:13:19,600 30 URTE 154 00:13:22,200 --> 00:13:28,760 JIMMY-K MANAGER BAT, KOREOGRAFO BAT ETA ESTILISTA BAT KONTRATATU ZITUEN, BERE IBILBIDEA GORATZEN LAGUNTZEKO 155 00:13:25,080 --> 00:13:30,560 Bere asmoa ikuskizun bat prestatzea zen, biran joan ahal izateko. 156 00:13:30,760 --> 00:13:33,800 Nik uste nuen Hollywooden ikusten bazuten, dena eginda zegoela. 157 00:13:33,920 --> 00:13:36,480 Arazo bakarra zen bazutela Elvis bat. 158 00:13:36,640 --> 00:13:38,520 Zer egingo zuten beste zerbait bilakatzeko? 159 00:13:38,600 --> 00:13:41,560 Berarekin lan egin zuten, bere nortasuna aurkitzeko. 160 00:13:41,680 --> 00:13:44,080 Lehenbizi, dantza egiten ikasi behar zuen, 161 00:13:44,200 --> 00:13:46,280 eta agertokian presentzia izaten. 162 00:13:46,360 --> 00:13:49,560 Baina oso zaila zen... zeren, egun batez, entsegua bukatzean, 163 00:13:49,600 --> 00:13:52,440 ateak ireki zituztenean, ilara bat zegoen. 164 00:13:52,560 --> 00:13:55,080 Nesketako batek lagun bati deitu zion eta esan zion: 165 00:13:55,120 --> 00:13:56,800 "Ez duzu sinetsiko nor dagoen hor. 166 00:13:56,880 --> 00:13:59,560 "Elvis dago, eraikin honetan, entseatzen ari da." 167 00:13:59,640 --> 00:14:04,320 Eta neska mordo batek ilara osatu zuten atean, Elvis irteteko zain. 168 00:14:11,040 --> 00:14:13,960 Hainbat izar aurkeztu zizkioten, eta haiekin batera ateratzen zen, 169 00:14:14,000 --> 00:14:16,880 eta egunkarietan ere jarri zuten, interesa sortzeko. 170 00:14:16,960 --> 00:14:21,400 Festetara eramaten zuten Hollywooden aurkezteko. 171 00:14:35,040 --> 00:14:38,640 Hollywoodeko jendea diruagatik dago hor. 172 00:14:39,080 --> 00:14:43,360 Kontuen orriko beheko zifragatik daude hor. Oso ondo zekiten zenbat zuen berak. 173 00:14:43,880 --> 00:14:46,880 Hasieran zerbait emango zioten bere diruaren truke. 174 00:14:47,080 --> 00:14:51,280 Baina, azken finean, zeukan diru guztia eskuratzeko asmoa zuten. 175 00:14:51,720 --> 00:14:55,000 Eta urte bat inguru aski izan zuten horretarako. 176 00:14:55,520 --> 00:14:57,920 Etxera itzuli behar izan zuen. Seme bat zuen. 177 00:14:58,000 --> 00:15:01,080 Jim txikia, eta gurasoak, eta etxaldea. 178 00:15:01,960 --> 00:15:06,400 Bazirudien ezin izan zuela bere helburua lortu, 179 00:15:06,440 --> 00:15:08,600 ez zelako 18 urte zituenean hasi. 180 00:15:08,680 --> 00:15:11,840 Argi zeukan 30 urte eta koska zituen batentzat 181 00:15:11,880 --> 00:15:15,880 zaila zela bere xedea lortu eta ibilbide handi bat egitea. 182 00:15:17,560 --> 00:15:20,080 Oso-oso une latzak izan ziren bere bizitzan. 183 00:15:20,160 --> 00:15:22,360 Oso garai etsigarria. 184 00:15:22,600 --> 00:15:25,080 Guztiok izan ditugu gure uneak non 185 00:15:25,640 --> 00:15:27,240 arrakastatik honetara egon garen, 186 00:15:27,360 --> 00:15:29,400 edo gure bizitzan zerbait handia gertatzetik, ezta? 187 00:15:29,640 --> 00:15:34,320 Hura bertan behera gelditzea oso tristea izan zen, noski. 188 00:15:36,000 --> 00:15:39,640 Ezkontzeko hitzemanda bukatu genuen, eta bizimodu normal bat izaten saiatu ginen. 189 00:15:39,800 --> 00:15:42,720 Baina ezin zuen guztiz ahaztu. Talentu handiegia zuen. 190 00:15:42,720 --> 00:15:46,280 ORVILLE Non... bizitzea erraza den 191 00:15:43,320 --> 00:15:46,280 Atzean utzi ezineko amets bat zen. 192 00:15:47,720 --> 00:15:51,280 Orduan, lagun batzuen etxera joan ginen, Georgiara. 193 00:15:53,120 --> 00:15:56,160 Jimmy eta bere neska-laguna hiru hilabetez egon ziren gurekin. 194 00:15:56,600 --> 00:15:59,520 Eta Bobby Smith ikusteko gelditu nintzen. 195 00:15:59,920 --> 00:16:02,200 Bobbyk grabaketa estudio txiki bat zuen. 196 00:16:02,240 --> 00:16:06,000 Estudio hartan Otis Redding grabatu omen zuen behin. 197 00:16:06,480 --> 00:16:10,680 Gizon batek deitu zidan. Kasete bat ekarri zuen, entzun nezan. 198 00:16:10,800 --> 00:16:15,520 Entzun nuen eta esan nuen: "Ideia bat daukat." 199 00:16:16,480 --> 00:16:18,720 Estudioan nengoen, 'Avalanche' nire bandarekin, 200 00:16:18,760 --> 00:16:21,400 eta Bobby Smith nire ekoizlea zen. Eta esan zidan: 201 00:16:21,480 --> 00:16:24,880 "Etor hadi hona, morroi hau entzutera." 202 00:16:23,080 --> 00:16:28,760 GITARRISTA 203 00:16:25,520 --> 00:16:27,360 Bobbyren bulegora sartu ginen, 204 00:16:27,400 --> 00:16:30,240 eta morroi garai eta galant hura ikusi nuen. Presentzia zuen... 205 00:16:30,240 --> 00:16:33,360 berehala, lehen aldiz ikustean, pentsatu nuen 206 00:16:33,440 --> 00:16:35,200 "Morroi hau bada norbait. Izan behar du." 207 00:16:35,240 --> 00:16:37,800 Ezin duzu planta hori izan, eta ezertara iritsi ez. 208 00:16:37,880 --> 00:16:39,880 Bobbyk irribarre zabal bat zuen aurpegian. 209 00:16:39,920 --> 00:16:42,280 Eta dio: "Entzun hau. Nor uste duzu dela?" 210 00:16:42,320 --> 00:16:45,520 Kasetea jarri zuen. Nik esan nuen: "Elvis dirudi. 211 00:16:45,680 --> 00:16:47,840 "Hemengo morroi hau dela esan behar al didazu?" 212 00:16:47,880 --> 00:16:50,760 Jimmy kasetearekin batera abesten hasi zen orduan. 213 00:16:51,000 --> 00:16:52,560 Burua alderik alde astindu nuen... 214 00:16:52,600 --> 00:16:55,440 "Ezin dut entzuten ari naizena sinetsi!" 215 00:16:55,720 --> 00:16:59,600 Konbinazio itzela izan zitekeen. Hortxe gaituzu, disko musikako talde bat, 216 00:16:59,760 --> 00:17:04,520 eta hara non datorren pop-a, country-a, rockabilly-a eta Elvis nahasten dituen morroi bat. 217 00:17:04,680 --> 00:17:06,360 Bobbyk esan zuen, "Zer uste duzu?" 218 00:17:06,680 --> 00:17:09,400 Eta erantzun nion, "Interesgarria izango litzateke, ezta? 219 00:17:09,440 --> 00:17:12,920 "Ze, jendeak ez luke jakingo zer pentsatu. Proba dezagun!" 220 00:17:31,720 --> 00:17:33,440 Bada, konturatu orduko, 221 00:17:33,440 --> 00:17:36,240 garrasika jarraitzen gintuzten neska mordo bat geneuzkan 222 00:17:36,840 --> 00:17:40,600 Elvisen ahotsa zuen morroi garai eta galant haren atzetik. 223 00:17:40,960 --> 00:17:43,920 Neska haiek oihuka eta txilioka aritzen ziren... 224 00:17:43,960 --> 00:17:46,000 nik neuk ikusi nituen. 225 00:17:46,160 --> 00:17:48,680 Gizon hura sinestezina zen agertokian. 226 00:17:48,760 --> 00:17:51,120 Hortaz, esan nion: "Bi disko aterako dizkizut, 227 00:17:51,200 --> 00:17:53,440 ea zer gertatzen den." 228 00:18:04,800 --> 00:18:09,160 Nahiko ziur nengoen "jolasean" zebilela. 229 00:18:09,480 --> 00:18:11,800 Ez zuela harreman seriorik beste inorekin. 230 00:18:11,880 --> 00:18:13,280 Berak esan zidan bezala, 231 00:18:13,440 --> 00:18:16,520 "Zuk dituzu giderrak eskuetan zer gehiago nahi duzu? 232 00:18:16,880 --> 00:18:19,000 "Zu zaude ilararen lehen tokian." 233 00:18:19,360 --> 00:18:21,880 Jimmyrentzat, hura zen tokirik onena. 234 00:18:21,960 --> 00:18:23,920 Nik, berriz, ez nuen ilararik nahi. 235 00:18:24,280 --> 00:18:27,840 Eta esan nion: "Uste baduzu etxean geldituko naizela 236 00:18:28,320 --> 00:18:30,320 "zuk hor zehar bidaiatzen duzun bitartean, 237 00:18:30,320 --> 00:18:32,440 "eta ez badidazu zurekin joaten uzten, 238 00:18:32,880 --> 00:18:34,640 "hori ezin da izan." 239 00:18:35,360 --> 00:18:37,920 Eta eraztuna kendu eta eman nion. 240 00:18:38,000 --> 00:18:39,680 Barreka hasi zen, eta esan zidan, 241 00:18:39,720 --> 00:18:42,520 "Jakin nahiko nuke zenbat aldiz ibiliko den aurrera eta atzera." 242 00:18:43,240 --> 00:18:45,840 Eta pentsatu nuen: "Behin." 243 00:18:46,200 --> 00:18:50,600 Los Angeleserako txartela erosi, eta hurrengo egunean joan nintzen. 244 00:18:51,160 --> 00:18:52,960 Eta ez nintzen sekula itzuli. 245 00:18:57,880 --> 00:19:00,040 Lehen diskoa atera nion. 246 00:19:00,080 --> 00:19:02,560 Disc-jockey batzuek esaten zuten "Ez dut zure diskoa jarriko, 247 00:19:02,640 --> 00:19:04,400 Elvisen antzekoegia zara." 248 00:19:04,520 --> 00:19:09,560 Estatu Batuetan, Elvisen antzekoa bazara, zureak egin du. 249 00:19:10,360 --> 00:19:13,160 Elvis ahots bat baino gehiago zelako. 250 00:19:11,720 --> 00:19:13,520 KONPOSATZAILEA 251 00:19:13,920 --> 00:19:16,760 Nire belaunaldiko jendearentzat, 252 00:19:17,080 --> 00:19:19,400 aurrez inoiz bizi gabeko askatasun bat eman zigun. 253 00:19:20,640 --> 00:19:22,800 Bedeinkapen bat zen, eta madarikazio bat. 254 00:19:23,520 --> 00:19:25,800 Mundu guztiak zioen Elvisen imitatzailea zela, 255 00:19:25,880 --> 00:19:27,960 ezta hurrik eman ere. 256 00:19:28,120 --> 00:19:31,440 Bere indar guztiekin aldendu nahi zuen hortik, zorakeria zen. 257 00:19:32,000 --> 00:19:35,280 Baina... Jainkoak ahots hura eman zion. 258 00:19:36,720 --> 00:19:39,320 Ongi da, nire ahotsa Elvisenaren antzekoa da. 259 00:19:40,400 --> 00:19:43,240 Baliteke beste inor baino gehiago gerturatzea. 260 00:19:43,840 --> 00:19:46,400 Baina nor jarriko zait aurrean eta esango dit... 261 00:19:46,440 --> 00:19:49,160 "Ez duzu lortuko, Elvisen antza duzulako." 262 00:19:50,040 --> 00:19:52,440 Elvisek lortu zuen, eta Elvisen antza du. 263 00:19:53,080 --> 00:19:55,080 Nik zergatik ez? 264 00:19:55,720 --> 00:20:03,240 EZ NAIZ ELVISEN ANTZEKOA IZATEN SAIATZEN ARI 265 00:20:09,120 --> 00:20:11,320 Jimmy era guztietara saiatu zen. 266 00:20:11,680 --> 00:20:16,320 Grabaketa zoragarriak, baina ez zuten arrakasta gehiegi izan. 267 00:20:17,760 --> 00:20:21,480 Bobby Smith, bere ekoizleak, Nashvillera ekarri zuen. 268 00:20:22,080 --> 00:20:24,760 Beti esan ohi nuen, "Modeloa izan nahi baduzu, 269 00:20:25,080 --> 00:20:27,760 "Nueva Yorkera joan behar duzu. Autoak egin nahi badituzu, Detroitera. 270 00:20:28,160 --> 00:20:30,560 "Izar bilakatu nahi baduzu, joan Hollywoodera. 271 00:20:30,560 --> 00:20:33,040 GITARRISTA 272 00:20:30,640 --> 00:20:32,920 "Eta diskoak egin nahi badituzu, joan Nashvillera." 273 00:20:55,720 --> 00:20:59,000 Kalkulatzen dut astean 1.000 pertsona inguru etortzen zirela Nashvillera 274 00:20:57,000 --> 00:21:03,600 SUN RECORDS-EKO BURUA 275 00:20:59,320 --> 00:21:00,920 grabatzeko kontratuen bila. 276 00:21:01,040 --> 00:21:02,880 Haietako zenbatek lortzen zuten? 277 00:21:03,120 --> 00:21:06,200 Bada, ehuneko baten ehunen batek, seguruenik. 278 00:21:08,120 --> 00:21:10,880 Noski, benetako Sun Studio Memphisen zegoen. 279 00:21:11,480 --> 00:21:13,880 Rock and rollaren sorlekuan gaude. 280 00:21:13,680 --> 00:21:17,120 SUN ESTUDIOA 281 00:21:14,160 --> 00:21:17,440 Sun Studio, Memphis Tennessee. Hemen hasi zen guztia. 282 00:21:17,840 --> 00:21:21,320 Elvis Presley "X" hori dagoen tokian egon zen, eta historia aldatu zuen. 283 00:21:23,120 --> 00:21:27,440 Shelby-k Sun Records marka erosi zion Sam Phillips-i 284 00:21:27,640 --> 00:21:30,160 eta Sun Records Nashvillera eraman zuen. 285 00:21:30,840 --> 00:21:34,800 Jimmy Ellisek esan zuen, "Ezagutzen duzu Shelby Singleton, ezta?" 286 00:21:35,320 --> 00:21:41,480 Nigana jo zuen, eta nik ez nekien nola sustatu bere izena, 287 00:21:35,960 --> 00:21:41,000 SHELBY SINGLETON-EN AHOTSA 288 00:21:41,560 --> 00:21:43,760 bere ahots hura zela eta. 289 00:21:43,760 --> 00:21:50,840 ELLISek maite zaitu! 290 00:21:43,800 --> 00:21:46,080 Une hartan beste Elvisik egon ez bazen, 291 00:21:46,160 --> 00:21:48,160 izar bat izango zen, seguruenik. 292 00:21:48,640 --> 00:21:52,360 Jimmyk super-izar bilakatu nahi zuen. Eta bidezkoa zen. 293 00:21:53,200 --> 00:21:58,600 Elvis existitu izan ez balitz, ez zegoen arrakasta beste aukeratik. 294 00:22:01,960 --> 00:22:06,720 Gaur, abuztuak 16, NBCren Nueva Yorkeko estudio zentraletik. 295 00:22:08,960 --> 00:22:13,400 Gabon. Elvis Presley zendu da gaur. 42 urte zituen. 296 00:22:13,560 --> 00:22:15,440 Dirudienez, bihotzekoak jota hil da. 297 00:22:15,720 --> 00:22:19,040 Elvisen heriotzaren berria zabaldu eta berehala, bere diskoen salmentak goia jo du. 298 00:22:19,240 --> 00:22:21,760 Hemen jadanik ezin dira erosi. Agortu egin dira. 299 00:22:22,280 --> 00:22:24,760 Gaur goizean jendea geneukan atearen aurrean 300 00:22:24,800 --> 00:22:27,480 Elvisen diskoak erosteko zain. 301 00:22:27,640 --> 00:22:30,960 RCA Records egun eta gau ari da lanean, 302 00:22:31,000 --> 00:22:33,920 ahal bezain adina disko argitaratzen, eskaera handiari erantzuteko. 303 00:22:34,360 --> 00:22:36,800 Charles Osgood, CBS News, Nueva York. 304 00:22:37,320 --> 00:22:41,960 Elvisen musika betirako bizirik 305 00:22:39,960 --> 00:22:41,680 Shelbyk ideia bat izan zuen. 306 00:22:42,240 --> 00:22:46,480 Jerry Lee Lewis, Charlie Rich, Carl Perkins eta abarren masterrak zituen, 307 00:22:46,520 --> 00:22:49,840 Sun Recordseko garai bateko izar guztienak. 308 00:22:50,120 --> 00:22:53,560 Erabaki nuen estudiora ekarriko nuela, eta master haietan bere ahotsa ipini. 309 00:22:53,680 --> 00:22:57,680 Eta, noski, mundu guztiak pentsatu zuen Elvisen master bat aurkitu nuela 310 00:22:57,720 --> 00:23:00,640 katalogoan, Sun erosi ondoren. 311 00:23:01,240 --> 00:23:08,640 SHELBYK JATORRIAN JERRY LEE LEWIS-ENA IZANDAKO ARRAKASTA BAT BERRARGITARATU ZUEN, "SAVE THE LAST DANCE FOR ME", DUETO GISARA 312 00:23:09,040 --> 00:23:14,120 JIMMY-K ELVIS-EN AHOTSA EGITEN ZUELA 313 00:23:15,400 --> 00:23:18,160 - Nola argitaratu zen disko hura? - Nire izena ez zen agertzen. 314 00:23:18,200 --> 00:23:20,920 - Zure izena ez zen agertzen? - Nolabaiteko zalaparta eragin zuen. 315 00:23:21,160 --> 00:23:23,240 Bai, eztabaida sortu zuen. 316 00:23:23,400 --> 00:23:26,320 Bobby saltzaile ona zen, eta bazekien eskandaluzko gertaerek 317 00:23:26,360 --> 00:23:27,920 atentzio handia deituko zutela. 318 00:23:28,120 --> 00:23:31,480 COUNTRY MUSIKAREN FAMAREN ARETOA 319 00:23:28,720 --> 00:23:31,440 Elvis al da? Edo ez? Horrelako zerbait ari zen saltzen. 320 00:23:31,680 --> 00:23:34,120 Orduan Sun disketxeko beste klasiko batzuetan bere ahotsa sartzen hasi zen, 321 00:23:34,160 --> 00:23:37,240 Carl Perkins, Charlie Rich eta Johnny Cash, 322 00:23:37,280 --> 00:23:38,600 grabaketa zaharrak izango balira bezala. 323 00:23:38,800 --> 00:23:41,840 Unea egokia zen, hori guztia 324 00:23:41,880 --> 00:23:46,080 Elvis hil ondorengo sei hilabeteetan gertatu baitzen. 325 00:23:46,520 --> 00:23:49,480 Meritu guztia Elvisi egozten zioten, ordea. Hura zen arazo bakarra, ulertzen? 326 00:23:49,920 --> 00:23:53,240 Meritua beste bati egozten badiote, zuk ez duzu dirurik irabazten. 327 00:23:53,880 --> 00:23:57,360 Beraz... nahiago nuen nik egindakoagatik ezagun bilakatu. 328 00:23:58,200 --> 00:24:01,280 Orduan, aparteko burutazioa izan genuen. 329 00:24:01,960 --> 00:24:05,920 Aukera bat emango ziona. Bestelakoa zen zerbait. 330 00:24:07,720 --> 00:24:09,480 Eta orain, jaun-andreok, mesedez, 331 00:24:09,720 --> 00:24:13,240 txalo bero bat Jimmy Ellis jaunarentzat! 332 00:24:16,680 --> 00:24:19,160 Zer moduz zabiltzate guztiok Nashville Southen? 333 00:24:21,040 --> 00:24:23,320 Ea nola oihukatzen duzuen guztiok batera. 334 00:24:24,600 --> 00:24:25,880 Has gaitezen. 335 00:24:35,320 --> 00:24:39,960 ELLIS ITZULI DA, JENDEAK HALA ESKATUTA 336 00:24:37,040 --> 00:24:39,640 Nashville South izeneko pub txiki batean geunden, 337 00:24:39,760 --> 00:24:42,360 eta ez nekien nork abesten zuen gaur hartan. 338 00:24:42,680 --> 00:24:47,000 Baina musika jartzen dutenean, zuzenean iristen zait. 339 00:24:47,160 --> 00:24:50,160 Eta esan nuen: "Jainko maitea, nor da hori?" 340 00:24:50,800 --> 00:24:54,800 Hain zen magnetikoa! Entzuleak esku ahurrean zituen. 341 00:24:55,240 --> 00:24:57,720 Agertokitik jaitsi zenean ezagutu nuen, eta esan nion: 342 00:24:57,840 --> 00:25:01,040 "Aizu, agian badaukat zure bizitza aldatuko duen zerbait." 343 00:25:01,120 --> 00:25:03,960 BIZITZA BERRI BAT 344 00:25:02,840 --> 00:25:06,040 1977an hasi nuen Orion. 345 00:25:06,280 --> 00:25:09,160 Orion kontzeptuaren jatorria izan zen pentsatzea zer izan zitekeen 346 00:25:09,240 --> 00:25:12,400 zure famaren gatibu izatea, Elvis Presley bezala. 347 00:25:12,560 --> 00:25:15,920 - Hortaz, Elvis hil baino lehen hasi zinen Orion idazten? - Bai. 348 00:25:16,000 --> 00:25:21,000 IDAZLEA 349 00:25:16,080 --> 00:25:19,520 Bai, bai. Baina hil zen egunean hartu nuen serioski. 350 00:25:20,240 --> 00:25:24,520 Azkartzeko eta hasitakoa bukatzeko beharra nuela sentitu nuelako. 351 00:25:24,920 --> 00:25:28,000 Jendeak ere bazuelako gizon gaixo hark bizitakoa ulertzeko beharra. 352 00:25:28,400 --> 00:25:33,680 Horretan datza liburu hau. Super-izar baten tragedia aztertzen du. 353 00:25:34,400 --> 00:25:37,040 Eta nola ihes egin behar izan zuen tragedia hartatik 354 00:25:37,120 --> 00:25:39,760 kalean oinez ibili ahal izateko. 355 00:25:39,920 --> 00:25:43,720 Eta, Orionek, ihes egiteko, bere heriotza faltsutzen du. 356 00:25:44,800 --> 00:25:46,440 Gail oso idazle ona da. 357 00:25:46,560 --> 00:25:48,720 Eta ni abestiak idazten ari nintzen, bere liburuarekin batera ateratzeko. 358 00:25:48,800 --> 00:25:52,760 Film bat egiteko asmoa genuen, eta bageneukan Hollywooden interesa. 359 00:25:52,800 --> 00:25:56,560 Hortaz, ezagutu genuenean, konturatu nintzen are gehiago itxaron genezakeela. 360 00:25:56,840 --> 00:25:59,800 Hau da, sinestezina zen nola abesten zuen. 361 00:25:59,960 --> 00:26:01,680 Eta nolako fisikoa zuen. 362 00:26:01,760 --> 00:26:04,000 Gaili esan nion: "Etorri nirekin. 363 00:26:04,040 --> 00:26:07,080 "Sinetsi ezingo duzun zerbait erakutsiko dizut." 364 00:26:07,320 --> 00:26:08,960 Jimmyk ahots zoragarria zuen. 365 00:26:09,000 --> 00:26:13,520 Filma egingo bazen, abestiak berak abestu behar zituela erabaki genuen. 366 00:26:14,200 --> 00:26:18,400 Nik pentsatzen nuen, "nor da zoro hau, liburu bati buruz hitz egiten?" 367 00:26:18,880 --> 00:26:22,360 Hasieran fan bat zela pentsatu nuen, nigana gerturatzen saiatzen ari zena 368 00:26:22,520 --> 00:26:25,240 ...eta liburua aitzakia gisa erabili nahi zuena. 369 00:26:25,760 --> 00:26:28,240 Orduan ideia osoa azaldu zidaten, 370 00:26:28,480 --> 00:26:30,680 eta argi eta garbi esan zuen: 371 00:26:30,880 --> 00:26:32,680 “Zu zara Orion.” 372 00:26:33,120 --> 00:26:35,600 Bazirudien nonbait idatzita zegoela 373 00:26:36,120 --> 00:26:38,760 nik pub hartan egon behar nuela, gau hartan. 374 00:26:39,240 --> 00:26:41,280 Zeren, sasoi hartan gau bakar bateko emanaldiak egiten zituen. 375 00:26:41,560 --> 00:26:43,880 30 urte eta koxka zituen orduan. 376 00:26:44,280 --> 00:26:46,400 Urte asko zeramatzan arrakastaren bila. 377 00:26:46,520 --> 00:26:48,280 Eta bitarteko bat behar zuen. 378 00:26:48,400 --> 00:26:51,400 Bere otoitzen erantzuna zela sentitu zuen. 379 00:26:51,520 --> 00:26:55,160 Hasieran pentsatu genuen Jimmy liburu hartatik aterako zela. 380 00:26:55,720 --> 00:26:58,680 Bururatu zitzaigun agian egokia eta interesgarria izango litzatekela 381 00:26:58,720 --> 00:27:00,520 Orion izena hartzea. 382 00:27:00,920 --> 00:27:02,840 Eta liburua bidali nion Shelbyri. 383 00:27:03,120 --> 00:27:05,880 - Zuk helarazi zenion ideia? - Bai. 384 00:27:06,880 --> 00:27:12,040 Orionen sorkuntza, liburutik kanpo, nire ideia izan zen, egiazki. 385 00:27:12,120 --> 00:27:15,360 Hein batean istripua izan zen, eta hein batean zoro baten bikaintasuna. 386 00:27:15,400 --> 00:27:18,800 Pentsatu nuen mistika hura sortzeko gai izango nintzela 387 00:27:18,880 --> 00:27:22,440 non mundu guztiak pentsatuko zuen gizon hura Elvis zela, 388 00:27:22,640 --> 00:27:25,960 hil izanaren plantak egin zituelako, liburuan bezala. 389 00:27:26,240 --> 00:27:29,520 Nire pertsonaiak bere heriotzaz barre egiten zuen. 390 00:27:30,360 --> 00:27:33,640 Gero, zurrumurruak iritsi ziren. Ez nituen nik hasi. 391 00:27:34,320 --> 00:27:37,560 "Elvis hilik al dago?" 392 00:27:38,800 --> 00:27:40,400 Denborak dena baldintzatzen du. 393 00:27:40,400 --> 00:27:45,640 Jendea oso, oso sentibera zegoen Elvisekin lotutako edozerri buruz. 394 00:27:45,840 --> 00:27:49,520 Shelby Singletonek une egokia eta toki egokia aukeratu zituen 395 00:27:49,720 --> 00:27:52,440 bere trikimailua ateratzeko. 396 00:27:52,720 --> 00:27:55,640 Amarru bat besterik ez zen. Amarru zital bat. 397 00:27:57,760 --> 00:28:01,040 Shelbyk dio, "Bobby, ideia bat daukat. 398 00:28:01,360 --> 00:28:04,520 "Zure lana izango da Jimmy honetaz konbentzitzea. 399 00:28:04,600 --> 00:28:06,720 "Egin nahiko ez duen zerbait izango baita," 400 00:28:06,800 --> 00:28:08,960 zeren, Jimmy mutil ederra zen. 401 00:28:09,120 --> 00:28:11,600 Dio, "Maskara bat jantzi behar du." 402 00:28:11,800 --> 00:28:16,080 Eta nik, "maskara bat jantzi? Ez dut uste gustatuko zaionik, 403 00:28:16,120 --> 00:28:18,040 "argi eta garbi esaten dizut." 404 00:28:18,320 --> 00:28:22,160 Oso gogoz kontra azaldu zen. Egiazki, ideia ez zitzaion batere gustatu. 405 00:28:22,720 --> 00:28:25,800 Baina Shelbyk nolabait sinestarazi zion 406 00:28:26,160 --> 00:28:28,880 maskara jantzi eta esandakoa egin behar zuela, edo, bestela, 407 00:28:27,880 --> 00:28:32,560 NASHVILLE-KO MUSIKA MANAGERRA 408 00:28:28,920 --> 00:28:30,360 Alabamara itzuli behar zuela, 409 00:28:30,560 --> 00:28:32,560 ea beste tokiren batean traturen bat aurkitzen zuen. 410 00:28:33,120 --> 00:28:37,280 Ez zuen egin nahi, baina azkenean konbentzitu genuen. 411 00:28:37,440 --> 00:28:40,320 Bestela, Jimmy Ellis besterik ez zen, ezta? 412 00:28:40,400 --> 00:28:44,320 Eta Jimmy Ellisek, egiazki, ez nuen ezer esan nahi. 413 00:28:45,720 --> 00:28:48,040 Artista arrakastatsua izan nahi baduzu 414 00:28:48,080 --> 00:28:50,400 arnastea baino are gehiago desio behar duzu. 415 00:28:50,440 --> 00:28:52,760 Airea baino gehiago. 416 00:28:53,200 --> 00:28:56,320 Eta Jimmyk ikaragarri desio zuen, itsu-itsuan. 417 00:28:57,760 --> 00:29:00,360 Funtsean, har nezakeen norabide bakarra zen. 418 00:29:00,600 --> 00:29:03,800 Musikaren munduan sartu nahi duzunean, iruditzen zait... 419 00:29:03,880 --> 00:29:06,520 azkar doan tren batera igotzen saiatzea bezala dela. 420 00:29:07,280 --> 00:29:09,400 Ez dago bagoi hartan igotzeko modu errazik. 421 00:29:09,600 --> 00:29:12,440 Salto egin behar duzu, eta zerbaiti heldu eta gogor eutsi eta... 422 00:29:12,800 --> 00:29:14,800 eroriko ez zarela itxaron. 423 00:29:16,640 --> 00:29:19,480 Elvisen ahotsa zuen gizon bat geneukan. 424 00:29:19,560 --> 00:29:23,440 Argazkia nola ateratzen zenion, Elvis zela ematen zuen. 425 00:29:23,800 --> 00:29:27,760 Eta jarraitzaileek nolabait esperantza zuten, maskara haren atzekoa Elvis izateko. 426 00:29:29,080 --> 00:29:32,200 Benetako gizon hori zuten. Maskara bat jarri zioten. 427 00:29:32,640 --> 00:29:34,920 Eta fikziozko pertsonaia hari bizia eman zioten. 428 00:29:35,960 --> 00:29:38,120 Hura zen dena, fikzioa. 429 00:29:38,480 --> 00:29:42,840 Batzuek haurrak ekartzen dituzte mundura. Nik 1,80 m-ko maskaradun gizon bat! 430 00:29:43,520 --> 00:29:45,440 Erditze gogorra izan zen! 431 00:29:46,960 --> 00:29:49,720 Ez nekien agertokira igoko zenik ere, egia esateko. 432 00:29:49,800 --> 00:29:51,880 Uste nuen hantxe bertan abestia moztuko zutela 433 00:29:51,920 --> 00:29:53,960 eta nik ekoizlearengana eramango nuela. 434 00:29:54,120 --> 00:29:56,360 Ez dakit nola joan zen hemendik hona. 435 00:29:58,560 --> 00:30:01,840 Elvisen eta Lone Ranger-en arteko nahasketa bat da. 436 00:30:02,800 --> 00:30:07,120 Orion deitzen diote, baina benetako identitatea ongi gordetako sekretua da. 437 00:30:07,800 --> 00:30:10,760 Pertsonaia Orion liburuko orrialdeetan jaio zen. 438 00:30:10,840 --> 00:30:12,400 Liburua hemen dago. 439 00:30:13,200 --> 00:30:16,000 Ni hemen nago. Eta pozten naiz. 440 00:30:16,360 --> 00:30:20,920 Ez zait beste toki hobeagorik bururatzen, hau baino. 441 00:30:21,680 --> 00:30:23,360 Hori da garrantzitsuena, nire ustez. 442 00:30:23,440 --> 00:30:25,440 Eta pertsona batzuk zoriontsu egiten ditugula. 443 00:31:16,440 --> 00:31:18,240 Zer iruditzen, jaun-andreok? Txalo bero bat 444 00:31:18,320 --> 00:31:20,200 Orion zoragarriarentzat, bai edo ez? 445 00:31:20,600 --> 00:31:24,160 Orduantxe hasi zen dena, 1979an. 446 00:31:25,320 --> 00:31:29,400 Fenomeno bat izan zen. Esan nahi dut, inoiz ikusi gabeko zerbait. 447 00:31:29,440 --> 00:31:31,960 Sarrerak xahutzen ziren. 448 00:31:32,040 --> 00:31:36,040 1.500 edo 2.500 pertsona sartzen ziren tokietan, 449 00:31:36,480 --> 00:31:40,200 sarrera guztiak saltzen ziren. Jende asko erakartzen zuen! 450 00:31:41,840 --> 00:31:45,000 Beste bat entzun nahi al duzue? Entzun dezala berak, hori da! 451 00:31:45,720 --> 00:31:47,960 Beste bat, Orion! 452 00:31:48,600 --> 00:31:50,760 Guztioi gustatzen zaizkigu maitagarrien ipuinak. 453 00:31:50,920 --> 00:31:54,200 Eta guztiok pentsatu nahi genuke hilen artetik itzul gaitezkela. 454 00:31:54,520 --> 00:31:57,360 Beraz, esan dezagun egia, hori nahi zuten. 455 00:31:58,440 --> 00:32:01,520 Sun Recordsek esaten zuen: "Gai izango bazina Elvisen jarraitzaileen hamarren bat lortzeko, 456 00:31:59,560 --> 00:32:03,040 ORION-EN BIRETAKO MANAGERRA 457 00:32:01,640 --> 00:32:03,040 "milioika fan izango zenituzke." 458 00:32:03,280 --> 00:32:05,360 Ikusleak saiatzen ari ziren Jimmyren bidez bizitzen 459 00:32:05,400 --> 00:32:07,240 Elvisen bidez bizi izatea gustatuko zitzaiena. 460 00:32:07,320 --> 00:32:09,640 Gustatuko zatzaien Elvis ezagutu izana, bere autobusera igotzen zenean... 461 00:32:09,720 --> 00:32:11,040 baina Jimmyrekin egin zezaketen. 462 00:32:11,280 --> 00:32:15,280 Hortaz, jarraitzaile mota bera erakartzen zuen, eta jatorrizko jarraitzaile asko. 463 00:32:15,560 --> 00:32:19,040 Ezin zenuen Elvisekin hitz egin, eta bat-batean, Elvisen ordezko bat agertzen da, 464 00:32:19,160 --> 00:32:21,320 zurekin argazkiak ateratzen, besoa sorbaldan jartzen dizula. 465 00:32:21,360 --> 00:32:23,440 Elvisek denbora asko zeraman hori egiteko gai izan gabe, 466 00:32:23,480 --> 00:32:26,040 eta bat-batean jarraitzaileek nolabaiteko magia hura nahi zuten, 467 00:32:26,080 --> 00:32:27,680 hara igo eta ukitu nahi zuten. 468 00:32:27,880 --> 00:32:30,200 Bukatzean autografoak sinatzen zituen, eta jarraitzaileek maite zuten. 469 00:32:30,240 --> 00:32:32,400 Esperientzia bat zen, benetan diot, 470 00:32:32,440 --> 00:32:36,760 eta ikusi izan nituen neskak han zutik, negarrez, dardarka. 471 00:32:34,040 --> 00:32:39,760 ORION-EN JARRAITZAILEA 472 00:32:36,840 --> 00:32:40,240 Eragina zuen pertsonengan, benetan. 473 00:32:40,360 --> 00:32:44,560 Gure ondoan eserita zegoen emakumeak esan zuen: "Ba al dakizue Elvis dela? 474 00:32:44,720 --> 00:32:46,880 "Eta ba al dakizue zergatik daraman maskara hori? 475 00:32:46,920 --> 00:32:49,440 "Dituen orban guztiak estaltzeko. 476 00:32:49,600 --> 00:32:52,640 "Kirurgia plastikoa egin zioten, itxura aldatzeko." 477 00:32:53,360 --> 00:32:56,240 Gogoratzen dut behin neska bat agertokira igo zela 478 00:32:56,280 --> 00:33:00,320 lore-sorta batekin, eta gerturatzen zaio begirune handiz, 479 00:33:00,160 --> 00:33:03,560 ORION-EN BANDAKO KIDEA 480 00:33:00,480 --> 00:33:05,120 eta burua makurtzen du, belaunikatu, eta loreak oinetan jartzen dizkio. Pentsatu nuen: 481 00:33:05,480 --> 00:33:08,800 "Arraroa da. Hau arraroa da." 482 00:33:08,840 --> 00:33:11,120 Neska hark Elvis zela pentsatzen zuen, bistan denez. 483 00:33:11,800 --> 00:33:16,000 Niretzat, oso begien bistakoa izan da beti, ongi begiratuz gero, maskara aldean zuela ere, 484 00:33:16,080 --> 00:33:21,280 argi zegoela bera ez zela Elvis Presley. Begi marroiak zituen, sudurra bestelakoa zen, 485 00:33:21,360 --> 00:33:25,560 beste gorpuzkera bat zeukan, askoz garaiagoa, askoz gazteagoa... 486 00:33:25,720 --> 00:33:28,400 Baina hainbeste jende zegoen 80ko hamarkadaren hasieran 487 00:33:27,240 --> 00:33:31,280 ORIONEN-EN FAN-KLUBEKO ZUZENDARIA 488 00:33:28,440 --> 00:33:31,080 desesperazioz nahi zutenak Elvis oraindik bizirik egotea, 489 00:33:31,160 --> 00:33:33,600 osorik irentsi zutela. 490 00:33:34,520 --> 00:33:37,520 Esan daiteke fan haiek fantasiaren parte bilakatu zirela ia. 491 00:33:39,240 --> 00:33:42,200 Haien lana egiten ari dira; abeslariak bere lana eta ikusleek eurena. 492 00:33:42,240 --> 00:33:45,520 Jokatu behar dutela uste duten bezala ari dira jokatzen. 493 00:33:47,720 --> 00:33:50,160 Mitoa baino ez da dena. 494 00:33:51,200 --> 00:33:53,320 Elvis ez zen hil, dio Cobb etxeko andreak 495 00:33:52,120 --> 00:33:56,960 Hartaz elikatzen ginen, ez soilik zaleak, prentsa ere bai. 496 00:33:53,520 --> 00:33:56,560 SHELBY SINGLETON-EN AHOTSA 497 00:33:56,640 --> 00:34:00,440 Maskaradun gizon hori, Orion, zalaparta sortzen ari da. 498 00:33:57,120 --> 00:34:00,440 Badakizu, ezin ordaindukoa da egin genuen publizitate hura guztia. 499 00:34:00,560 --> 00:34:05,120 ELVIS BIZIRIK AL DAGO? EZETZ ESAN AURRETIK, IRAKURRI ISTORIO BITXI BAINA EGIAZKO HAU 500 00:34:01,120 --> 00:34:04,280 Zenbat eta gezur gehiago esan, are jende gehiagok sinesten zituen. 501 00:34:06,000 --> 00:34:08,480 Bazen xehetasun bat hildako Elvis bizirik zelako 502 00:34:08,760 --> 00:34:13,120 misterioari eusten laguntzen zuena: bere lehen diskoan 503 00:34:13,280 --> 00:34:17,120 hilkutxa distiratsu hura jarri zuten azalean, Elvis hilobiratzeko erabili zutenaren antzekoa, 504 00:34:17,160 --> 00:34:20,320 eta bazirudien hilen artetik aterea zela, edo berriz jaio zela, 505 00:34:20,320 --> 00:34:23,280 edo hilkutxa hutsik zegoela... hainbat eratara uler zitekeen. 506 00:34:24,360 --> 00:34:28,880 Diskoa salgai jarri nahi izan zuten Walmart edo Kmart dendetan, 507 00:34:29,040 --> 00:34:33,240 baina erosleek eragozpenak jarri zituzten, kutxa agertzen zelako, 508 00:34:33,280 --> 00:34:35,120 hortaz, azala aldatu behar izan nion. 509 00:34:35,960 --> 00:34:38,240 Jatorrizko hau... 510 00:34:39,040 --> 00:34:40,800 beste hau bilakatu zen. 511 00:34:43,800 --> 00:34:48,840 Bai, esan daiteke diskoa atera zenean zur eta lur gelditu nintzela. 512 00:34:48,920 --> 00:34:51,520 Diskoaren atzeko aldean nire liburua ageri zen, ia osorik. 513 00:34:52,520 --> 00:34:55,080 Hau nire liburuko hitzaurrea da, 514 00:34:55,560 --> 00:35:00,600 eta Orion Eckey Darnell ere ageri zen, konposatzaile gisara. 515 00:35:00,680 --> 00:35:02,200 Nire liburuko pertsonaietako bat da. 516 00:35:02,280 --> 00:35:06,000 "Mac Weiman-en gidaritzapean" egina zela jartzen zuen, hura ere nire liburuko pertsonaia bat. 517 00:35:06,280 --> 00:35:09,960 "Idatzi helbide honetara: Orion, Dixie-Land" hori ere nire liburutik aterata. 518 00:35:10,160 --> 00:35:12,400 Dena zen nire liburua. 519 00:35:12,680 --> 00:35:15,760 Graceland jarri beharrean, hau da, Memphis-eko hiria, 520 00:35:15,800 --> 00:35:19,600 Elvis bizi zen tokia, Orion liburuan Dixie-Land jartzen zuen, 521 00:35:19,960 --> 00:35:22,160 eta geroago Ribbonsville-en (Tennessee) bizi zela. 522 00:35:22,280 --> 00:35:25,320 Beti jakin izan nuen Ribbonsville (Tennessee) ez zela existitzen. 523 00:35:25,600 --> 00:35:28,800 - Nongoa zarela diozu? - Ribbonsville, Tennessee. 524 00:35:28,880 --> 00:35:30,240 Beno, nire etxea Nashvillen dago. 525 00:35:30,280 --> 00:35:32,600 - Nashvillen bizi naiz, baina jaio... - Ribbonsvillen? 526 00:35:32,640 --> 00:35:35,760 ...Ribbonsville izeneko herri txiki batean, Tennesseen. Ez da aurkitzen erraza. 527 00:35:36,520 --> 00:35:38,920 Zenbat bizi dira? Zer biztanleria du? 528 00:35:38,960 --> 00:35:42,280 - Bada, lehen hiru, eta orain bi. - Non dago? 529 00:35:43,040 --> 00:35:45,920 - Bada... - Benetan, ez dut inoiz entzun. 530 00:35:46,760 --> 00:35:50,440 Nire bizitzaren alde misteriotsuan sartzen ari zara, aizu. 531 00:35:51,760 --> 00:35:54,240 Hau da, bi aste lehenago Jimmy Ellis gisara abestu zen, 532 00:35:54,280 --> 00:35:58,760 eta bat-batean, maskara jantzi du, Orion da, eta ezin duzu ezagutu. 533 00:35:58,840 --> 00:36:02,480 Badirudi Jimmy deitzeagatik 25 dolar ordainarazten geniola jende guztiari, 534 00:36:02,520 --> 00:36:05,000 ezin baikenion Jimmy deitu, sekretua ezagutzera emango ez bagenuen. 535 00:36:05,480 --> 00:36:10,280 Bere pertsonaia hartu, eta pertsonaia hura errealitatera ekarri, hori egin genuen. 536 00:36:10,600 --> 00:36:15,520 Ez nekien hori egingo zutenik, eta ez zuten horretarako baimenik eskatu. 537 00:36:15,600 --> 00:36:18,160 - Zenbat ordaindu zizuten? - Ezer ere ez. 538 00:36:18,920 --> 00:36:23,040 Zero, hutsa. Ezer ere ez. 539 00:36:23,320 --> 00:36:28,280 Eta Shelbyk esan zuen: "Eraman nazazu auzitara." 540 00:36:29,920 --> 00:36:34,280 Beno, esan behar da oso inuzenteak izan ginela. 541 00:36:34,360 --> 00:36:38,640 Ez genituen egin kontratuetan egin behar diren gauzetako asko. 542 00:36:39,600 --> 00:36:45,000 80ko hamarkadan, Shelby Singleton zen Tennesseen salaketa gehien zituen pertsona, 543 00:36:45,320 --> 00:36:48,040 Musikaren munduko exekutiboak epailearen agindua jaso du 544 00:36:45,360 --> 00:36:47,760 ez ordaintzeagatik, 545 00:36:48,160 --> 00:36:50,480 eta zenbait gauza... 546 00:36:48,160 --> 00:36:51,360 Beste behin, RCAk Singleton auzitara eraman du 547 00:36:51,480 --> 00:36:54,080 ...behar zen moduan ez egiteagatik, agian. 548 00:36:51,480 --> 00:36:56,640 Copyright salaketak aurkeztu dituzte Singletonen aurka 549 00:36:55,280 --> 00:36:56,640 Zergatik ez nuen salaketa jarri? 550 00:36:56,720 --> 00:36:59,840 Pentsatu genuen, epaile baten agindua lortzea ere. 551 00:36:59,960 --> 00:37:03,200 Ez nion Jimmyrik kalterik eragin nahi, beretzat hura hasiera besterik ez zen. 552 00:37:03,480 --> 00:37:06,120 Ezta Carol Halupke ere, bere abestiak diskoetan argitaratzen zituzten, 553 00:37:06,200 --> 00:37:09,200 eta, funtsean, hori gertatu zen, aurrera jarraitu zuten, 554 00:37:09,360 --> 00:37:12,240 eta ni izan nintzen biktima, nolabait. 555 00:37:23,040 --> 00:37:26,120 Orion 80ko hamarkadako super-izar gisara saltzen ari dira 556 00:37:26,200 --> 00:37:29,040 Shelby Singletonen Sun Recordseko jendea, hemen, Nashvillen. 557 00:37:29,280 --> 00:37:32,840 Eta jendearen erantzuna sinestezina da ia. 558 00:37:32,920 --> 00:37:35,840 Duela aste batzuk, emanaldia egin zuen Nashvilleko Tennessee antzokian, 559 00:37:36,080 --> 00:37:39,320 eta gaueko 10etan hastekoa zen. 560 00:37:39,520 --> 00:37:43,000 Arratsaldeko 4retan, jarraitzaileak ilara egiten ziren dagoeneko. 561 00:37:43,120 --> 00:37:45,600 Zer gustatzen zaidan? Dena. 562 00:37:45,720 --> 00:37:47,800 Hamabosgarren aldiz gatoz bera ikustera. 563 00:37:47,880 --> 00:37:50,880 - Zenbat aldiz ikusi duzu? - Hara, gehiegi, zenbatzen hasteko. 564 00:37:51,160 --> 00:37:55,080 Elvis zela uste nuen, eta Alabamaraino joan nintzen nor zen ikusteko, 565 00:37:55,640 --> 00:37:57,280 ordutik jarraitzen diot. 566 00:37:57,880 --> 00:38:01,240 Zugandik liluratzen nauten gauzetako bat da ez duzula sekula zentzua galdu. 567 00:38:01,320 --> 00:38:06,120 Hasi zara dagoeneko, mundu honetan esaten duten bezala, izar handi bat bilakatzen. 568 00:38:06,360 --> 00:38:09,480 - Nola daramazu? - Niretzat ez da zaila. 569 00:38:09,760 --> 00:38:13,120 Jarraitzaileak gustatzen zaizkit, bizitza publikoa gustatzen zait, 570 00:38:13,200 --> 00:38:15,520 negozioa ere bai, nire lana maite dut, 571 00:38:15,560 --> 00:38:18,120 eta, horrela, niretzat ez da eramaten zaila. 572 00:38:19,160 --> 00:38:21,200 Zalaparta handi bat garatzen ari zen. 573 00:38:21,280 --> 00:38:24,360 Ekoizleek edozein klub edo agertokira eramaten zutela ere, 574 00:38:24,440 --> 00:38:26,640 bermatuta zegoen sarrera guztiak salduko zirela. 575 00:38:27,160 --> 00:38:30,840 Gure jarraitzaileen klubak, urte batean, 20.000 kide bildu ditu. 576 00:38:30,960 --> 00:38:34,240 Zure jarraitzaileen kluba gertu dago gurtza egitetik. 577 00:38:35,000 --> 00:38:41,440 Hasieran 500 jarraitzaile inguru genituen, joaten zen toki guztietara jarraitzen ziotenak. 578 00:38:41,520 --> 00:38:45,960 Baziren bi emakume auto batean bizi zirenak, gure parkinean, 579 00:38:46,040 --> 00:38:49,080 eta gu hiritik noiz joango ginen zain egoten ziren, 580 00:38:49,120 --> 00:38:51,600 Orion zihoan tokira jarraitu ahal izateko. 581 00:38:52,400 --> 00:38:56,760 Jimmy biran joaten zenean, bere jarraitzaileek autobusaren atzean jarraitzen zioten, 582 00:38:56,920 --> 00:39:00,000 eta ehundaka edo milaka kilometro egiten zituzten. 583 00:39:00,280 --> 00:39:03,600 Oso gauza zoroa zen, han gindoazen autobus madarikatuaren atzetik, 584 00:39:03,680 --> 00:39:05,600 autobusaren atzeko aldeari begiratzeari utzi gabe, 585 00:39:05,680 --> 00:39:09,400 ea semaforoa gorri jartzean handik aterako zen... zorakeria. 586 00:39:11,400 --> 00:39:13,640 Nola daramazu errepideko bizimodua? 587 00:39:13,760 --> 00:39:16,960 Uste dut ikuskizunaren munduan bizitzeko egina naizela. 588 00:39:17,040 --> 00:39:21,360 Errepidean ibiltzea gustatzen zait. Astean 9 egunez errepidean banago ere, gustatzen zait. 589 00:39:21,480 --> 00:39:25,680 Nire agenteari galdetu bestela. Hiru egunez etxean egonez gero, ordea, 590 00:39:25,800 --> 00:39:28,000 laugarren egunean prest nago berriro ere errepidera itzultzeko. 591 00:39:31,800 --> 00:39:35,000 Gogoratzen dut aita hegazkinez etortzen zela Las Vegasetik, 592 00:39:35,360 --> 00:39:39,720 nire baseball partidak ikusteko. Etxera iritsi eta berehala alde egin behar izaten zuen. 593 00:39:41,360 --> 00:39:43,480 Beti gordetzen zuen denbora niretzat, 594 00:39:43,640 --> 00:39:46,840 pare bat aste, biok bakarrik egoteko. 595 00:39:47,280 --> 00:39:49,240 Arrantzan joaten ginen, eta horrela. 596 00:39:51,520 --> 00:39:53,760 Musikaren mundua ez da sekula nire interesekoa izan, 597 00:39:53,840 --> 00:39:56,120 etxalde batean jaio eta hazi naiz, 598 00:39:57,120 --> 00:40:00,120 eta, noski, bera ere etxaldean hazi zen, 599 00:40:00,800 --> 00:40:03,760 baina, badakizu, bere ametsa lortu nahi zuen. 600 00:40:06,560 --> 00:40:11,680 Jimmy Orrvillera etortzen zenean, Orion bilakatu ondoren, 601 00:40:11,960 --> 00:40:13,280 kritikatu egiten zuten. 602 00:40:14,360 --> 00:40:18,040 Sentitzen zuten Jimmy izarrak harrapatu nahian zebilela, 603 00:40:18,120 --> 00:40:21,680 edo horrelako zerbait... gutxietsi egiten zuten. 604 00:40:24,160 --> 00:40:27,920 Uste dut min handiagoa egiten ziola guk pentsatzeak lelokeria bat zela, 605 00:40:28,520 --> 00:40:31,320 edo lagun minek esatea hura lelokeria bat zela. 606 00:40:31,560 --> 00:40:34,600 Bere jaioterriko jendearen interpretazio bakarra zen 607 00:40:34,680 --> 00:40:40,880 Jimmy Ellisek Elvis bezalakoa izan nahi zuela, ez besterik. 608 00:40:42,360 --> 00:40:45,680 Nire ustez, bizibidea ateratzen saiatzen ari zen pertsona bat besterik ez nintzen. 609 00:40:45,960 --> 00:40:49,240 Nire asmoa ez zen jendeari sinestaraztea ni beste norbait nintzela. 610 00:40:49,280 --> 00:40:50,920 Hori ez zen nire helburua. 611 00:40:51,440 --> 00:40:54,680 Orionek beti esaten du bere abestiengatik ezagun dezaten nahi duela 612 00:40:54,720 --> 00:40:58,520 eta ez Elvisen antza izateagatik. Baina ez da erraza izan. 613 00:41:00,040 --> 00:41:02,240 Egia esan, Shelbyk maskara hura jarri zionean, 614 00:41:02,760 --> 00:41:06,680 Nashvillei zegokionean, behintzat, sinesgarritasuna guztiz galdu zuen. 615 00:41:06,840 --> 00:41:11,840 Bai, oso ona da, oso ahots polita du, baina maskara bat darama. 616 00:41:13,640 --> 00:41:16,600 Country eta western musikako izar Orion da gure gaurko gonbidatua, 617 00:41:16,600 --> 00:41:18,560 eta, Orion, abestu aurretik, 618 00:41:18,640 --> 00:41:22,040 esan gure ikus-entzuleei zerbait maskara horri buruz. 619 00:41:22,120 --> 00:41:23,680 Nik ez du ezer izkutatzen. 620 00:41:23,720 --> 00:41:28,120 Produktu bat da, marketineko jendeak 621 00:41:28,240 --> 00:41:30,520 Nashvillen (Tennessee) proposatu zuena. 622 00:41:30,600 --> 00:41:33,680 Shelby Singletonek, zehazki, Sun Recordseko presidenteak, 623 00:41:33,840 --> 00:41:36,720 musikaren munduan, behintzat, 624 00:41:36,800 --> 00:41:40,280 sustatzaile garrantzitsuenetako bat denak. 625 00:41:40,360 --> 00:41:45,160 Ia edozer egingo luke produktu bat saltzeko eta... 626 00:41:45,760 --> 00:41:49,240 beste inork egiten ez duena egiten saiatzen da. 627 00:41:49,280 --> 00:41:51,800 Hortaz, nolabait desberdina izango zen zerbait nahi zuen, 628 00:41:52,160 --> 00:41:54,280 eta ziur esan dezaket pixka bat desberdina dela 629 00:41:54,280 --> 00:41:56,960 jendearen aurrean jartzea, maskara hau soinean duzula. 630 00:42:00,600 --> 00:42:02,400 Sun-ekin zuen kontratuaren arabera, 631 00:42:02,480 --> 00:42:06,040 ezin zuen maskara kendu jendaurrean zegoenean. 632 00:42:06,120 --> 00:42:08,720 Hotel batetik ateratzen ginen bakoitzean, zuhaixken artera begiratu, 633 00:42:08,800 --> 00:42:12,560 eta argazkilari talde bat aurkitzen genuen, Jimmy maskararik gabe ateratzen saiatzen. 634 00:42:12,680 --> 00:42:16,760 Orduan hoteleko gelara itzuli, eta esaten genion: "Jimmy, Inquirer aldizkarikoak zuhaixketan daude." 635 00:42:16,800 --> 00:42:19,360 Kalera ateratzeko maskara aldean eraman behar zuen, 636 00:42:19,400 --> 00:42:22,080 eta maskara hura gorroto zuen, aldean zeraman denbora guztian. 637 00:42:22,680 --> 00:42:25,200 Jatetxe batera joaten ginen, maskara aldean nuela. 638 00:42:25,360 --> 00:42:28,080 Eseri eta jendearekin hitz egiten genuen, maskara aldean nuela. 639 00:42:28,880 --> 00:42:30,680 Horrelako tontokeriak. 640 00:42:31,920 --> 00:42:34,920 Shelbyk kontratuz ezarrita zuen Walmart konpainiarekin 641 00:42:35,000 --> 00:42:37,440 Orionen disko bat ateratzen zenean, 642 00:42:37,680 --> 00:42:40,600 Walmartera joan beharko genuela, uneren batean, 643 00:42:40,880 --> 00:42:42,840 eta diskoak sinatu, badakizu. 644 00:42:42,880 --> 00:42:46,240 Imajinatzen duzu jendea dendan erosketak egiten, 645 00:42:46,280 --> 00:42:48,120 eta ingurura begiratu eta maskaradun gizon bat ikustea... 646 00:42:48,160 --> 00:42:52,800 Beste ezer baino gehiago gorroto zuen, eta nik ere bai. 647 00:42:53,440 --> 00:42:55,880 Baina zuk ados egotearen itxurak egin zenituen. 648 00:42:56,600 --> 00:42:59,080 Bai, orduan lanaren parte zelako. 649 00:42:59,760 --> 00:43:01,360 Esango nuke hasieratik 650 00:43:01,560 --> 00:43:06,480 Jimmy Ellis ez zela guztiz seguru egon ideia hura ona ote zen, baina ongi atera zen. 651 00:43:03,000 --> 00:43:07,760 COUNTRY MUSIKAREN FAMAREN ARETOA 652 00:43:06,520 --> 00:43:08,520 Oso ondo atera zen, arrakasta handia izan zuen, 653 00:43:08,560 --> 00:43:11,560 eta urte askoz arrakasta lortu ezinean egon ondoren, bat-batean, 654 00:43:11,600 --> 00:43:15,200 diskoak saltzen dira, jendea du inguruan bera entzuteko irrikaz, 655 00:43:15,280 --> 00:43:17,640 eta ez soilik bera entzuteko, baizik eta zoratuta, badakizu, 656 00:43:17,680 --> 00:43:20,200 eta taulara igotzen, eta ukitzen saiatzen. 657 00:43:20,520 --> 00:43:23,880 Zirraragarria izan behar zuen, baina, aldi berean, 658 00:43:23,960 --> 00:43:26,760 bazekien saltzen ari zen hura ez zela, egiazki, bera. 659 00:43:30,200 --> 00:43:34,880 Banekien garai hartan ez nuela benetako aitorpenik jasotzen, baina... 660 00:43:35,040 --> 00:43:38,720 pentsatu nuen nahikoa misterio eta susmo ari zela sortzen eta, goiz ala berandu, 661 00:43:38,800 --> 00:43:42,400 ...argituko zela ni nor nintzen, eta handik irten ahalko genuela. 662 00:43:45,080 --> 00:43:47,800 Maskararen atzean egotea gorroto zuen adina, 663 00:43:48,440 --> 00:43:53,160 bazuen ahultasun bat... emakumeak. 664 00:43:53,400 --> 00:43:56,640 Pertsona korapilatsua zen, ez zen... 665 00:43:57,360 --> 00:44:02,640 "beti-pozik" horietakoa. Arazoak zituen emakumeekin. 666 00:44:03,200 --> 00:44:07,600 Emakume asko izan zituen bizitzan, asko. 667 00:44:08,320 --> 00:44:12,800 Elaine Thompson jarraitzaile bat zen, eta bere bikote bilakatu zen, 668 00:44:12,840 --> 00:44:14,560 eta ezkondu ziren. 669 00:44:14,640 --> 00:44:18,720 Gehiago zirudien jarraika zituen "groupie" horietako bat, 670 00:44:18,760 --> 00:44:22,360 baina beste neska asko zituen aldi berean atzetik jarraika, 671 00:44:22,520 --> 00:44:27,080 eta bazirudien harekin harreman estuagoa zuela, 672 00:44:27,160 --> 00:44:30,120 nahiz eta emakume asko izan ziren. 673 00:44:30,560 --> 00:44:34,640 Jimmy bi aldiz ezkondu zen Elainekin 80ko hamarkadaren hasieran. 674 00:44:34,760 --> 00:44:36,640 Eta bi aldiz banandu ziren. 675 00:44:36,840 --> 00:44:39,880 Harreman gorabeheratsua izan zuen, joan-etorri askokoa, 676 00:44:39,920 --> 00:44:43,040 Elizabeth Taylor eta Richard Burtonek izan zutenaren antzekoa, 677 00:44:43,680 --> 00:44:45,200 zurrunbilotsua. 678 00:44:45,280 --> 00:44:48,000 Elaine haserrekorra zen, inoiz ere ez zen fidatu, 679 00:44:48,360 --> 00:44:52,680 eta esango nuke normala zela, baina Jimmy ere ez zen Eleinetaz fio. 680 00:44:52,760 --> 00:44:54,840 Biak ziren, nolabait, mendekariak. 681 00:44:54,920 --> 00:44:57,080 Honek egiten zuena, hark ere, beste hainbeste. 682 00:44:57,240 --> 00:45:00,720 Jimmy inoiz ez zen emakume batekin leiala izan. 683 00:45:00,800 --> 00:45:03,760 Une hartan zerri chauvinista bat zen, 684 00:45:03,800 --> 00:45:05,760 nahi zuen guztia zuelako eskura. 685 00:45:05,960 --> 00:45:08,600 Gauza jakina zen beti non egiten zuen lo, 686 00:45:08,640 --> 00:45:10,800 eta jarraitzaileek inguruko gela guztiak erreserbatzen zituzten. 687 00:45:10,840 --> 00:45:13,360 Badakizu, han zegoen bitartean, etengabeko festa handi bat zen. 688 00:45:13,440 --> 00:45:16,120 Gelaz gela joaten zen. 689 00:45:16,720 --> 00:45:18,560 Ez zitzaion bakarrik lo egitea gustatzen, 690 00:45:18,680 --> 00:45:20,880 ez bakarrik egotea, lotara joaten zenean. 691 00:45:21,080 --> 00:45:24,640 Ez dakit zergatik, baina hala zen, eta pentsatzen zenuen: 692 00:45:24,680 --> 00:45:27,880 "Ez, ez noa zure gelara, ikusi dot nor irten berri den zuren gelatik." 693 00:45:28,000 --> 00:45:30,480 Zenbait gauza, besteek egiten zituztenak, nik ez nituen egin. 694 00:45:30,520 --> 00:45:33,720 Eskatu zidaten, baina ez nuen onartu, 695 00:45:33,800 --> 00:45:36,480 banekielako argazkiz betetako maleta bat zuela, 696 00:45:36,520 --> 00:45:39,280 pozik erakusten zizun, eta esaten nion: 697 00:45:39,360 --> 00:45:42,120 "Ez dut hori ikusi nahi, horiekin lan egiten dut egun osoan. 698 00:45:42,200 --> 00:45:45,120 "Lanean ikusten ditut egunero, eta ez dut hemen ere ikusteko beharrik." 699 00:45:45,240 --> 00:45:49,080 - Baina bazebilen... - Zer esan nahi duzu? 700 00:45:49,200 --> 00:45:53,400 Ginekologo batentzat lan egiten nuen, eta Jimmyk guztien argazkiak zituen... 701 00:45:53,800 --> 00:45:56,880 nireari Lucy deitzen diot... bada, herriko Lucy guztiak zituen. 702 00:45:56,960 --> 00:45:59,600 Halaxe zen bai, halaxe! 703 00:45:59,960 --> 00:46:03,040 Ergela zen. Ez dakit zergatik. 704 00:46:03,120 --> 00:46:07,520 Bazirudien trofeoak biltzen zituela, ehundaka Polaroid zituen, 705 00:46:07,640 --> 00:46:11,360 eta bakoitzarena zein zen nola zekien, horixe jakin nahi nuke. 706 00:46:12,320 --> 00:46:15,160 Esaten zuen, "emakume hauek, 707 00:46:15,280 --> 00:46:18,680 "ez dute niretzat ezer esan nahi, zigarreta bat baino gehiago." 708 00:46:19,360 --> 00:46:20,680 Eta egia zen. 709 00:46:20,960 --> 00:46:26,320 Ematen zuen nolabait beldur ziola jendearekin guztiz fidatzeari. 710 00:46:26,760 --> 00:46:28,480 Min hartzearen beldur. 711 00:46:28,680 --> 00:46:32,080 Niretzat, uneren batean gogor mindu duten baten antzera jokatzen zuen. 712 00:46:32,640 --> 00:46:34,920 Baina nor izan zen, ez dakit. 713 00:46:37,080 --> 00:46:40,200 Nire amak ezkontzatik kanpo izan ninduen. 714 00:46:40,800 --> 00:46:44,120 Bi urte nituela, adopzioan jarri ninduten. 715 00:46:45,840 --> 00:46:50,080 Baina Ellistarrek ez zinduten bost urte izan arte semetzat hartu, ezta? 716 00:46:50,520 --> 00:46:54,560 Hori da. Harrera-etxeetan egon nintzen, ordura arte. 717 00:46:57,720 --> 00:47:02,080 Aitak haurtzaro zaila izan zuen, jaio zenetik bost urte bete arte, 718 00:47:02,160 --> 00:47:06,680 nire aitona-amonek, gurasotzakoek, aurkitu zutenera arte, 719 00:47:07,680 --> 00:47:11,440 eta, badira istorio batzuk, berak esandakoak... 720 00:47:12,520 --> 00:47:14,080 horiek entzuteak baliteke.... 721 00:47:14,320 --> 00:47:18,120 ez dut horri buruz hitz egin nahi. Baina gurasoak aurkitu zituenean 722 00:47:18,160 --> 00:47:20,240 mundua errotik aldatu zen. 723 00:47:20,320 --> 00:47:22,320 Eta tarte bat behar izan zuen ohitzeko, 724 00:47:22,440 --> 00:47:24,600 ez zekielako norekin fida zitekeen. 725 00:47:25,000 --> 00:47:27,480 Konfiantza emagaldu bat da, bost urte dituzunean, 726 00:47:27,880 --> 00:47:30,160 ez zen mundu guztiaz fio. 727 00:47:31,280 --> 00:47:33,080 Gogoan izan. 728 00:47:33,680 --> 00:47:36,440 Harrera-etxe batetik bestera eraman zuten, 729 00:47:36,520 --> 00:47:39,120 eta 30 edo 40 urte zituenean ere, 730 00:47:39,200 --> 00:47:42,280 adibidez, ez zituen bere gauzak ateratzen. 731 00:47:42,360 --> 00:47:44,720 Hotel batean zenbait egunez gelditzekotan bazen ere, 732 00:47:44,800 --> 00:47:47,840 hainbeste harrera-etxetatik eramaten zaituztenean, 733 00:47:47,880 --> 00:47:49,760 zure gauzak ateratzen badituzu, 734 00:47:49,760 --> 00:47:53,160 beste umeren batek kenduko dizkizu, edo berriro etxez aldatuko zaituzte. 735 00:47:53,280 --> 00:47:57,160 Beraz, maletak eginda izaten zituen beti. 736 00:47:58,320 --> 00:48:02,480 Asko pentsatzen nuen horri buruz. Nola sentituko zinatekeen 737 00:48:02,760 --> 00:48:07,560 zure aita eta ama nor diren jakingo ez bazenu. 738 00:48:08,120 --> 00:48:11,320 Bakardadea... hutsunea. 739 00:48:11,720 --> 00:48:16,040 Inoiz ere ez nuen Jimmy benetan zoriontsu ikusi. Esan nahi dut, ondo pasatzen zuen. 740 00:48:16,200 --> 00:48:19,640 Ia egunero izaten zuen zereginen bat, 741 00:48:19,680 --> 00:48:21,840 arrakastatsua izaten saiatzeko. 742 00:48:23,560 --> 00:48:25,840 - Zenbat disko atera dituzu? - Zazpi. 743 00:48:26,080 --> 00:48:27,560 Zazpi dagoeneko, bi urtetan? 744 00:48:27,600 --> 00:48:30,640 - Zazpi disko bi urtetan. - Lanpetuta ibili zara! 745 00:48:30,880 --> 00:48:34,720 Orion, pentsatu nahi dut disko bat rockabilly estilokoa izango dela? 746 00:48:34,800 --> 00:48:37,800 Bai, eta Orionek laster aterako duen hurrengo diskoa 747 00:48:37,920 --> 00:48:39,440 gospel estilokoa izango da. 748 00:48:39,640 --> 00:48:42,480 Texas Teak gehiago du country musikatik, 749 00:48:42,560 --> 00:48:45,080 eta "Orion Country" izeneko zure diskoan dago. 750 00:48:45,160 --> 00:48:48,320 Bitarteko diskoan esperimentu asko egin dugu, 751 00:48:48,360 --> 00:48:50,000 atera zen bigarrenean, 752 00:48:50,040 --> 00:48:53,480 eta Jerry Lee Lewisen diskoa eta "Trio Plus" izenekoa ere atera genituen. 753 00:48:53,560 --> 00:48:57,400 Azken hark Jerry Lee Lewis, Charlie Rich, Carl Perkins eta nire ahotsak biltzen zituen, 754 00:48:57,640 --> 00:49:00,160 eta esperimentu ugari egin ditugu. Orain... 755 00:49:00,240 --> 00:49:02,440 uste dut, uneren batean, gu garenera iritsiko garela 756 00:49:02,520 --> 00:49:04,440 eta oso gauza onak egingo ditugula. 757 00:49:04,920 --> 00:49:07,600 80ko hamarkadaren hasieran disc jockeyak prest bazeuden ere 758 00:49:07,680 --> 00:49:10,200 maskara bat zeraman gizon bat onartzeko, 759 00:49:10,320 --> 00:49:12,440 ezin duzu hori guztia irrati kate bakar batean saldu. 760 00:49:12,520 --> 00:49:14,840 Ezin zenuen, behintzat, 1980ko hamarkadan. 761 00:49:15,000 --> 00:49:18,400 Orain country gisara saldu ahalko zenuke dena, segur aski, 762 00:49:18,480 --> 00:49:21,520 baina garai hartan ez. Beraz... 763 00:49:23,000 --> 00:49:25,680 Norabide askotara eraman zuen bere burua, 764 00:49:25,760 --> 00:49:28,160 pentsatuz, diot nik, baten bat aterako zela. 765 00:49:28,840 --> 00:49:31,080 Nahiko azkar lan egiten zuen estudioan 766 00:49:31,240 --> 00:49:33,400 eta, gutxi gorabehera... 767 00:49:34,920 --> 00:49:37,000 ...lau abesti egin zitzakeen hiru ordutan. 768 00:49:37,240 --> 00:49:40,760 Ez zen hainbat hilabetez aritzen abesti bat egiteko, artista batzuk bezala. 769 00:49:42,120 --> 00:49:46,400 Sun etxeko jatorrizko estudio honetan 770 00:49:46,720 --> 00:49:49,920 egin zituen Jimmy Ellisek, Orion bezala, 70eko eta 80ko diskoak. 771 00:49:50,040 --> 00:49:54,280 Duela pare bat urte merchandising-biltegi bilakatu genuen. 772 00:49:57,680 --> 00:50:01,760 Grabatzeko estudioaz gainera, turismo agentzia ere bazen. 773 00:50:01,800 --> 00:50:04,760 Shelbyk tratu bat zuen bus turistikoen enpresa batekin. 774 00:50:04,840 --> 00:50:09,400 Turistez beteriko autobus handiak ekartzen zituen, Greyhound izenekoak. 775 00:50:11,000 --> 00:50:14,440 Barregarria da. Halakorik gertatzen zitzaidan lehen aldia zen. 776 00:50:14,600 --> 00:50:16,600 Grabaketa saio baten erdian geunden. Bat-batean, 777 00:50:16,640 --> 00:50:18,640 Paul gelara sartzen zen eta esaten zuen: "Busa, busa!" 778 00:50:18,800 --> 00:50:21,480 eta gelditu egin behar genuen. Gitarra solo baten erdian egon nintekeen. 779 00:50:21,960 --> 00:50:23,960 Gogaikarria zen, zeren, 780 00:50:24,040 --> 00:50:27,320 solo on bat bizitzan behin bakarrik etortzen da 781 00:50:27,400 --> 00:50:30,240 eta bat-batean norbait badator eta "Moztu!" esaten badizu, 782 00:50:31,080 --> 00:50:34,360 galdu duzu, ezin duzu zeunden tokira itzuli. 783 00:50:34,640 --> 00:50:37,800 Beste ordu bat edo bi behar genituen, groove hura berreskuratzeko, 784 00:50:37,880 --> 00:50:41,760 eta azkenean berriro girotzen ginenean, hara non zetorren beste autobus bat. 785 00:50:43,000 --> 00:50:44,880 Orain zein da lehentasuna? 786 00:50:45,080 --> 00:50:47,720 Arrakasta bat edo turista talde madarikatu bat? 787 00:50:48,640 --> 00:50:52,000 Ez zioten gauza bera egingo Kenny Rogers-i edo Barbara Mandrell-i. 788 00:50:52,480 --> 00:50:56,920 Zuk uste duzu Garth Brooks-en saio bat etengo luketela turisten talde bategatik? 789 00:50:57,440 --> 00:50:59,480 Noski ezetz, kaka zaharra! 790 00:51:00,520 --> 00:51:02,960 Shelbyk lan egiteko modu berezia zuen... 791 00:51:03,440 --> 00:51:06,480 esan dezagun estudiora joan eta abesti bat grabatzen zenuela. 792 00:51:06,560 --> 00:51:09,160 Agian gitarra bat desafinatuta zegoen 793 00:51:09,360 --> 00:51:11,560 edo hitzak gaizki esaten zenituen... 794 00:51:11,720 --> 00:51:14,560 Orain bertan erakutsi ahalko nizkizuke pare bat abesti disko horietan 795 00:51:14,680 --> 00:51:16,880 zeinetan hitzak gaizki dauden. 796 00:51:17,320 --> 00:51:21,800 Shelbyren bulegoan entzuten genuenean esaten genion "Hori gaizki dago" 797 00:51:23,560 --> 00:51:26,760 eta berak erantzun: "Lasai, nolanahi ere zuek ez duzue disko madarikatu bat ere erosiko." 798 00:51:29,640 --> 00:51:32,960 Shelbyk posta bidez saltzen zituen diskoak lehenbizi, 799 00:51:33,000 --> 00:51:37,240 hau da, jarraitzaileei publizitatea bidaltzen zien eta haiek diskoak erosten zituzten, 800 00:51:37,520 --> 00:51:40,520 eta GERO bidaltzen zituen diskoak dendetara, baina ez ziren saltzen. 801 00:51:40,600 --> 00:51:44,040 Zergatik? Txikizkako salmentan milaka saldu zituelako, postaz. 802 00:51:44,120 --> 00:51:46,360 Txikizkako diru hura jaso nahi zuen lehenik. 803 00:51:46,480 --> 00:51:49,320 Hobe zen hura gelditu izan bagenu, eta joan zitezela dendara diskoak erostera, 804 00:51:49,400 --> 00:51:52,320 zeren bazirudien diskoen salmenta gaizki zihoala, 805 00:51:52,400 --> 00:51:55,320 eta Jimmyri gertatu zitzaion gauzarik txarrenetako bat izan zen, 806 00:51:55,400 --> 00:51:57,120 zalantzarik gabe, esango nuke, 807 00:51:57,160 --> 00:52:00,040 Jerry Leerekin ateratako "Save The Last Dance" diskoak milioi bat kopia saldu zituela, 808 00:52:00,360 --> 00:52:02,200 eta Jimmyk ez zuela urrezko diskoa lortu horregatik. 809 00:52:02,280 --> 00:52:04,240 Lotsagarria da ez dela historiara pasako 810 00:52:04,280 --> 00:52:06,480 urrezko diskoak egin dituen abeslari gisara... 811 00:52:06,600 --> 00:52:09,480 dirua beste modu batean egiten zutelako, ikusten ez zen modu batean. 812 00:52:09,600 --> 00:52:11,800 Baina jakin badakigu, disko haren milioi bat kopia saldu zirela, gutxienez, 813 00:52:11,840 --> 00:52:14,200 eta "Reborn" diskoa ere gertu ibiliko zen. 814 00:52:14,600 --> 00:52:18,000 Nik dakidanera arte, inoiz ere ez zuen egile-eskubideen txeke bakar bat ere jaso Shelby Sinlgetonen eskutik, 815 00:52:18,120 --> 00:52:22,960 nahiz eta disko horien milioika kopia dauden hor nonbait, 816 00:52:23,400 --> 00:52:25,800 eta bidezkoa zen berak horren truke dirua jasotzea. 817 00:52:25,880 --> 00:52:30,600 Agian 25.000 edo 30.000 dolar besterik ez ziren, baina zerbait jaso behar izan zuen. 818 00:52:31,760 --> 00:52:37,160 Zu esplotatzen ari ziren, argi eta garbi, eta horrekin ados zeunden. 819 00:52:37,680 --> 00:52:41,640 Niri ez zitzaidan iruditzen ni esplotatzen ari zirenik. 820 00:52:42,280 --> 00:52:45,920 Buru-belarri sartuta nengoen birak eta diskoak egitean... 821 00:52:46,040 --> 00:52:49,680 ...esplotatua izatearen sakoneko ideia ez zitzaidan burutik pasa. 822 00:52:51,320 --> 00:52:53,560 Bobby Smith, ustez nire managerra zena, 823 00:52:53,640 --> 00:52:56,080 bat zetorren Shelbyk egin nahi zuen guztiarekin 824 00:52:56,640 --> 00:52:59,840 beraz, ezin genion Shelbyren jostailu izateari utzi. 825 00:53:06,280 --> 00:53:09,760 ALEMANIA 826 00:53:33,800 --> 00:53:37,240 ORION LONDRESEN 827 00:53:37,720 --> 00:53:40,000 ORION SUITZAN 828 00:53:40,840 --> 00:53:43,160 ORION ETA UNIVERSE 829 00:53:43,440 --> 00:53:48,560 ORION ALEMANIAN 830 00:53:49,000 --> 00:53:51,200 ORION ETA KISS 831 00:54:04,880 --> 00:54:08,800 Shelbyk Orionen bira bat antolatu zuen Alemanian, 832 00:54:09,080 --> 00:54:12,240 oso famatua baitzen herrialde hartan, 833 00:54:09,760 --> 00:54:15,760 ORION-EN MERCHANDISING ARDURADUNA 834 00:54:13,720 --> 00:54:17,800 eta jarraitzaile asko zituen. 835 00:54:18,240 --> 00:54:21,880 Baina han zeudela, nonbait, zerbait gertatu zen. 836 00:54:22,280 --> 00:54:26,880 Orion mahai baten gainean zegoen, Alemaniako kluben batean, 837 00:54:23,200 --> 00:54:29,480 ORION-EN BANDAKO KIDEA 838 00:54:27,000 --> 00:54:29,800 Elvisen abestiak abesten, 839 00:54:29,880 --> 00:54:33,440 eta gorroto zuen hori egitea, baina hartan zebilen. 840 00:54:33,680 --> 00:54:38,000 Kalean behera oinez zihoazela Shelbyk esan zion: 841 00:54:38,040 --> 00:54:40,320 "Beti izango zara Elvisen imitatzaile bat." 842 00:54:40,720 --> 00:54:43,520 Funtsean, ezpainak mugitu besterik ez zuen egiten, 843 00:54:43,600 --> 00:54:46,360 eta berari iruditzen zitzaion hori ez zela bidezkoa jarraitzaileentzat. 844 00:54:46,840 --> 00:54:50,040 Eztabaida gogor bat izan genuen, eta gertu egon ginen, 845 00:54:50,080 --> 00:54:52,320 baina ez ginen kolpeetara iritsi. 846 00:54:52,920 --> 00:54:56,000 Pentsatu, Orion, 1,80m. 847 00:54:56,880 --> 00:55:00,000 Shelby, 1,60m. 848 00:55:00,840 --> 00:55:03,000 Orionek besotik heldu zion... 849 00:55:03,240 --> 00:55:06,480 eta zart! Aurpegian jo zion. 850 00:55:06,640 --> 00:55:10,440 Shelby atzerantz erori zen, bere traje txiki eta guzti, 851 00:55:10,600 --> 00:55:13,960 ahoz gora gelditu den dortoka baten antzera. 852 00:55:14,440 --> 00:55:20,640 Ordutik aurrera, Shelby Orionengandik aldentzen saiatu zen. 853 00:55:33,320 --> 00:55:35,360 Benetan, berak ez zuen Orion izan nahi. 854 00:55:36,520 --> 00:55:38,320 Jimmy Ellis izan nahi zuen. 855 00:55:40,320 --> 00:55:43,080 Frustrazioa gero eta handiagoa zen, 856 00:55:43,680 --> 00:55:46,960 nahiz eta hasieran igarri ez. 857 00:55:47,560 --> 00:55:50,000 "Ongi da, maskara hori jantzi behar badut, jantziko dut, 858 00:55:50,080 --> 00:55:52,480 "ohituko naiz." Hura zen bere jarrera. 859 00:55:52,600 --> 00:55:56,960 Denborak aurrera egin ahala, ordea, barrua jaten zion, gogaitu. 860 00:55:58,680 --> 00:56:00,600 Gehienek esaten zuten "Hara, begira horri... 861 00:56:00,960 --> 00:56:03,560 "Zein da ergel hori hemen izatearen xedea?" 862 00:56:04,400 --> 00:56:05,840 "Zein da tratua?" 863 00:56:07,200 --> 00:56:09,120 Zergatik daramazu maskara, Orion? 864 00:56:11,800 --> 00:56:13,480 Galdera ona. 865 00:56:14,880 --> 00:56:17,080 Kontratuak agintzen zuelako. 866 00:56:19,040 --> 00:56:20,960 Eta kito. Besterik gabe. 867 00:56:23,640 --> 00:56:26,000 Tarte batez ibili zen Shelbyrekin eztabaidatzen 868 00:56:26,160 --> 00:56:28,880 ea maskara kendu behar ote zuten, iruzur harekin bukatzeko 869 00:56:28,920 --> 00:56:31,360 baina Shelbyk behin eta berriro esaten zion "Ez, ondo joan dadin nahi baduzu, 870 00:56:31,400 --> 00:56:33,360 "misterioari eutsi behar diozu." 871 00:56:33,560 --> 00:56:36,160 Argi utzi zuen berak zuela azken hitza... 872 00:56:36,440 --> 00:56:40,800 bere esku zegoela kanila irekitzea, edo ixtea. 873 00:56:42,320 --> 00:56:45,720 Hortaz, funtsean, hark esandakoari men egitea zen aukera bakarra. 874 00:56:47,040 --> 00:56:49,560 Trikimailu bat zen, eta gorroto zuen, 875 00:56:50,640 --> 00:56:52,560 nortasuna kentzen ziolako. 876 00:56:53,760 --> 00:56:57,840 Hau da, imajinatzen al duzu bizitza guztia paperezko poltsa bat buruan duzula ibiltzea? 877 00:56:58,160 --> 00:57:00,680 Berak horrela laburbiltzen zuen. 878 00:57:02,560 --> 00:57:05,640 Agian guztiok jantzi nahi dugu maskara bat gauzak gaizki doazenean, 879 00:57:05,960 --> 00:57:07,680 baina ondo doakizunean... 880 00:57:08,000 --> 00:57:13,280 "Eta gailurrera iristen banaiz... nor naiz ni?" 881 00:57:16,840 --> 00:57:19,360 Errealitatea ez da ezer, ikuskizunaren munduan. 882 00:57:19,440 --> 00:57:21,680 Pertzepzioa da kontua, eta pertzepzio hura ezarrita zegoen. 883 00:57:21,720 --> 00:57:23,640 Ezin zuen aldatu, ezinezkoa zen. 884 00:57:25,440 --> 00:57:28,120 Esaten zuen: "Han nengoen ni, agertokian abesten, 885 00:57:28,200 --> 00:57:32,240 "eta jende hura guztia ikusten nuen txaloka eta oihuka, ni ukitzen saiatzen... 886 00:57:32,320 --> 00:57:36,240 "eta orduan konturatzen nintzen. Ez ninduten ni txalotzen. 887 00:57:36,640 --> 00:57:38,720 "Mamu bat txalotzen ari ziren." 888 00:57:41,560 --> 00:57:45,960 Hala, hainbat urteren buruan, hartaz nazkatu zen 889 00:57:46,080 --> 00:57:49,040 eta, egun batean, erabaki zuen... 890 00:57:49,880 --> 00:57:52,120 aski izan zuela. Emanaldiaren erdian. 891 00:58:05,360 --> 00:58:07,800 Oraindik ikus dezaket Bobby Smithen aurpegia, egun hartan, 892 00:58:08,400 --> 00:58:11,840 Jimmyk maskara kendu eta ikusleei jaurti zienean. 893 00:58:12,080 --> 00:58:16,440 Bobby aulkitik altxatu zen: "Eeeeez, eeeez!" 894 00:58:16,480 --> 00:58:17,760 Filmetan gertatzen den bezala. 895 00:58:17,800 --> 00:58:21,360 "Ez! Gureak egin du! Bukatu da!", ulertzen? 896 00:58:21,480 --> 00:58:23,120 Eta hala izan zen, bai. 897 00:58:23,160 --> 00:58:26,640 Orduko haren ostean... Shelbyk azkenean 898 00:58:26,960 --> 00:58:29,400 "Nahikoa da" esan zuen, eta kontratua hautsi zuen. 899 00:58:29,440 --> 00:58:32,000 "Nire erara egingo duzu, edo bestela, alde hemendik." 900 00:58:32,400 --> 00:58:34,280 Eta Jimmyk alde egin zuen. 901 00:58:48,040 --> 00:58:52,360 Nashvillera itzuli nintzenerako, jarraitzaileak etsituta zeuden. 902 00:58:52,680 --> 00:58:56,320 Ordurako joanak ziren Sun Recordsera, kexatzera. 903 00:58:56,760 --> 00:58:58,880 Une hartan akabatuta zegoen. 904 00:58:59,000 --> 00:59:01,480 Zerbait bilakatu zuen hura suntsituta zegoen. 905 00:59:01,640 --> 00:59:05,080 Maskara kendu izan ez balu, super-izar bat izan zitekeen. 906 00:59:05,800 --> 00:59:08,680 Zure ustez akats bat izan zen, maskara kentzea? 907 00:59:11,880 --> 00:59:13,200 Beno... 908 00:59:14,720 --> 00:59:19,400 Orion izaten jarraitu nahi bazuen, bai. 909 00:59:20,560 --> 00:59:23,160 Baina bere osasunerako, ez. 910 00:59:24,480 --> 00:59:26,840 Jarraitzaileek maskara hura maite zuten, ordea. 911 00:59:26,920 --> 00:59:31,000 Santa Clausen mozorroa daraman morroi batek bizarra kentzea lakoa zen. 912 00:59:31,920 --> 00:59:35,680 "O, ez!" Gauza bera maskararekin. 913 00:59:33,240 --> 00:59:37,920 ORION-EN BANDAKO KIDEA 914 00:59:36,120 --> 00:59:37,800 "Ez kendu maskara. 915 00:59:37,840 --> 00:59:42,200 "Utzi maite dudan fantasiazko paradisu honetan egoten, 916 00:59:42,280 --> 00:59:44,720 "utzi begiak ixten, eta imajinatzen 917 00:59:44,760 --> 00:59:48,000 "nolakoa zaren maskararik gabe. Ez kendu." 918 00:59:49,400 --> 00:59:53,680 Niretzat, maskara kendu zuenean, guztia ekarri zuen errealitatera. 919 00:59:54,840 --> 00:59:59,120 Apustu bat zen. Ezin zuen zoriontsu izan arrakastarekin soilik. 920 00:59:59,520 --> 01:00:01,160 Ezaguna izan behar zuen. 921 01:00:01,840 --> 01:00:04,920 Ezinezkoa zen Jimmy marka handiei saltzea, 922 01:00:04,960 --> 01:00:10,560 RCA, CBS edo Capitol-i adibidez. 923 01:00:11,200 --> 01:00:14,040 Uste dut horietatik guztietatik pasa zela, 924 01:00:14,680 --> 01:00:16,440 haiekin akordioren batera iristeko. 925 01:00:16,600 --> 01:00:19,160 Haiek ez zuten, ordea, berarekin zerikusirik izan nahi. 926 01:00:19,680 --> 01:00:21,560 Las Vegasera joan izan bazen, 927 01:00:21,600 --> 01:00:25,080 eta "Elvisen ahotsa zuen gizona" bezala ezagun bilakatu, 928 01:00:25,160 --> 01:00:28,240 Elvisen ordezko gisara agertzeko deitzen jarraituko zioten. 929 01:00:25,240 --> 01:00:29,320 ORION-EN BANDAKO KIDEA 930 01:00:28,280 --> 01:00:30,360 "Inork film bat egin nahi badu hori da zuen mutila, 931 01:00:30,400 --> 01:00:34,280 "deitu horri." Baina berak ezetz esaten zien, 932 01:00:34,480 --> 01:00:38,120 "Ni neu naiz, ez Elvisen imitatzaile bat." 933 01:00:38,440 --> 01:00:42,560 Ados. Zer egin zenuen Sun diskoetxea utzi ondoren? 934 01:00:43,720 --> 01:00:47,480 Tony Deriziano izeneko morroi batekin lan egin nuen. 935 01:01:04,520 --> 01:01:08,160 Tonyk hau atera zuen: "Nor da 80ko hamarkadako hurrengo super-izarra?" 936 01:01:08,440 --> 01:01:12,280 Rock-and-rolla zen dena, Rick Springfield-en estilora. 937 01:01:12,440 --> 01:01:15,080 Springfield nerabeen idolo bat zen. 938 01:01:15,200 --> 01:01:18,240 Bere jarraitzaileek 12 eta 18 urte bitarte zituzten. 939 01:01:18,400 --> 01:01:21,400 Eta 30 urte luzeko gizon bat duzu, 940 01:01:21,480 --> 01:01:23,800 eta hartzaile horiei saltzen diezu. 941 01:01:23,880 --> 01:01:25,760 Ulertu ere ez nuen egin, 942 01:01:25,840 --> 01:01:28,000 baina bazirudien Tonyk kontaktuak zituela, gutxienez, 943 01:01:28,080 --> 01:01:30,920 eta arrakasta lortzeko gai izango zela. 944 01:01:38,160 --> 01:01:40,200 Gauza handiak egiteko asmoa zuten, 945 01:01:41,000 --> 01:01:43,280 eta uste dut Ogasunekoak joan zitzaizkiela atzetik. 946 01:01:43,400 --> 01:01:47,280 Mafiarekin harremanak zituzten, Floridara alde egin zuten. 947 01:01:49,080 --> 01:01:53,240 Dirua jarri zuten gehienak ez ziren musikaren mundukoak. 948 01:01:53,360 --> 01:01:55,720 Ez zekiten ezer musikaren industriari buruz. 949 01:01:55,800 --> 01:01:59,720 Telebistan, filmetan eta abar ikusitakoaz gainera. 950 01:02:00,680 --> 01:02:03,720 Eta hori zen beste gauza, hainbeste izen hartu zituen... 951 01:02:03,920 --> 01:02:06,600 Jimmy Ellis, gero Mr E. 952 01:02:06,680 --> 01:02:09,600 Uste dut Mr Excitement ere izan genuela. 953 01:02:10,000 --> 01:02:12,560 Beste bat Ellis James izan zen, 954 01:02:12,640 --> 01:02:15,240 bere izena, alderantziz. 955 01:02:15,480 --> 01:02:18,160 Jarraian, Cadillac Man. 956 01:02:18,320 --> 01:02:21,160 Eta Steven Silver. 957 01:02:21,560 --> 01:02:24,080 Badakizu, Madonnak etengabe berritzen zuen bere burua 958 01:02:24,120 --> 01:02:27,480 80 eta 90eko hamarkadetan, baina modu on batean. 959 01:02:27,560 --> 01:02:31,880 Jimmy Ellisentzat hobe zen, segur aski, izen bat hartzea eta harekin jarraitzea. 960 01:02:32,520 --> 01:02:35,080 Nor zara? Badakizu, hartu erabaki bat. 961 01:02:36,560 --> 01:02:39,200 Eta bere izena hainbeste aldiz aldatzearen arrazoia zen 962 01:02:39,240 --> 01:02:41,360 berak ihes egin nahi zuela... 963 01:02:41,800 --> 01:02:43,680 Inork ez jakiteko egiazki nor zen. 964 01:02:43,840 --> 01:02:47,480 Baina bere ahotsa berezia zen, berdin zion zein izen erabiltzen zuen. 965 01:02:47,680 --> 01:02:50,800 Harvey Schwartz deituta ere, 966 01:02:50,840 --> 01:02:53,120 bere ahotsa hura zen. 967 01:02:53,520 --> 01:02:54,840 Berdin zion. 968 01:02:55,320 --> 01:02:59,680 Ahots hura jainkoak emana zen, Jainkoak emandako talentua. 969 01:02:59,920 --> 01:03:03,040 Ez zekien ezer bere jatorriaz, adoptatu egin zuten. 970 01:03:03,760 --> 01:03:07,120 Jende asko saiatu zen esaten Elvisen senidea zela. 971 01:03:07,200 --> 01:03:08,920 Izan zitekeen, auskalo. 972 01:03:09,000 --> 01:03:12,320 Ez zuen Elvisen antzik, fisikoki. 973 01:03:12,840 --> 01:03:14,600 Baina Vernonen antza bai. 974 01:03:15,000 --> 01:03:20,000 Vernon Presley eta Jimmy Ellis pertsona bera ziruditen. 975 01:03:16,720 --> 01:03:22,760 JIMMY 45 URTEREKIN 976 01:03:21,000 --> 01:03:23,040 Vernon Presleyren berdina zen. 977 01:03:23,120 --> 01:03:27,000 Begirada berdina, ile berdina, belarri berdinak. 978 01:03:27,080 --> 01:03:28,560 Berdinak ziren... 979 01:03:29,000 --> 01:03:32,120 Baliteke kasualitatea izatea, ahots hura... ez dakit. 980 01:03:32,360 --> 01:03:34,440 Bere jaiotza-ziurtagiria ikusi nuen. 981 01:03:35,360 --> 01:03:37,920 Eta gogoratzen dut Mississippi estatukoa zela 982 01:03:38,160 --> 01:03:40,440 eta ama Gladys Bell zela zioen. 983 01:03:40,600 --> 01:03:43,280 Aita, Vernon, abizenik gabe. 984 01:03:43,320 --> 01:03:46,800 Eremu hura hutsik zegoen. Eta hori da zekien guztia. 985 01:03:47,600 --> 01:03:52,920 Vernon Presley, parranden sasoian, izan zitekeen Jim Ellisen aita. 986 01:03:53,080 --> 01:03:55,680 Zaila da niretzat sinestea 987 01:03:55,960 --> 01:03:59,520 bi pertsonek hainbesteko antza izan dezaketela... 988 01:03:59,640 --> 01:04:02,240 eta gero, nondik zetorren ahots hura? 989 01:04:02,360 --> 01:04:05,480 Harrigarria da, ezta? Nahiko harrigarria. 990 01:04:06,640 --> 01:04:09,120 Jimmyk ez zigun esan. 991 01:04:09,400 --> 01:04:12,400 Inoiz ere ez zuen bere bizitzaren alderdi hura ezagutarazi. 992 01:04:12,480 --> 01:04:15,240 Sekretu haiek zituen, 993 01:04:15,280 --> 01:04:18,000 eta bazenekien sekretu bat zuela, baina ez zuen... 994 01:04:18,120 --> 01:04:20,000 arrastoren bat ematen zizun. 995 01:04:20,360 --> 01:04:24,120 Arrastoak, badakizu, Jimmyrentzat asmakizun baten antzekoa zen. 996 01:04:51,280 --> 01:04:53,840 Publizitatea lortzeko... 997 01:04:54,280 --> 01:04:57,000 ...istorio benetan on bat egiteko 998 01:04:57,440 --> 01:05:00,040 eta hortik benetan dirua ateratzeko, 999 01:05:00,280 --> 01:05:05,600 esan beharko nuke, beno, jendeak esaten du, Elvisen senidea naizela. 1000 01:05:06,400 --> 01:05:09,080 Haren anaia galdu bat naizela esaten dute batzuk... 1001 01:05:09,640 --> 01:05:14,480 Eta nik sinestarazi beharko nizueke hori egia izan daitekeela. 1002 01:05:15,120 --> 01:05:19,680 Talentu nahikoa dut nire kabuz, nik uste, eta oraindik gauza on asko egin ahalko nuke. 1003 01:05:21,120 --> 01:05:23,280 Badut oraindik ibilbide bat, hor nonbait. 1004 01:05:36,560 --> 01:05:39,960 Eta 80ko hamarkadaren bukaera aldera, Orion bihurtu zen berriz, 1005 01:05:40,000 --> 01:05:41,600 eta maskara jantzi zuen beste behin. 1006 01:05:41,680 --> 01:05:44,680 Norbaitek horretaz konbentzitu zuen eta benetan harritu ninduen, 1007 01:05:44,720 --> 01:05:46,680 hainbeste gorroto izan zuelako. 1008 01:05:46,720 --> 01:05:50,320 Kaixo guztiok, Jim Hiley naiz eta benetako sorpresa bat daukat zuentzat. 1009 01:05:50,440 --> 01:05:54,560 Hain zuzen ere, hemen duzue luzaroan itxaron duzuen bideoa. 1010 01:05:54,800 --> 01:05:59,600 Orion, zuzenean, Celina-n (Ohio). 1011 01:05:59,760 --> 01:06:05,840 ORION KONTZERTUAN URRIAK 29 14:00etan eta 19:00etan 1012 01:06:06,280 --> 01:06:07,800 Ea bada... 1013 01:06:08,120 --> 01:06:14,280 Egin dezakezuen guztia eskertuko dugu, txaloei dagokienez. 1014 01:06:14,440 --> 01:06:16,800 Ez digu axola zutik jartzen bazarete, eta dantza egiten baduzue, ezta? 1015 01:06:16,880 --> 01:06:21,920 Ez, bada. Honako hau, ikuskizunaren munduko fenomeno bitxi bat da. 1016 01:06:22,000 --> 01:06:26,960 Egun batez gizon hura agertu zen, eta, bat-batean, 1017 01:06:27,080 --> 01:06:29,440 badakizue super-izar bat zer den. 1018 01:06:29,560 --> 01:06:34,720 Eta benetan uste dut gaur super-izar bat ikusiko duzuela. 1019 01:06:34,840 --> 01:06:37,600 Prest bazaudete, prestatu eskuak txalo egiteko... 1020 01:06:38,160 --> 01:06:43,800 prestatu hankak, burua eta gorputz osoa, zeren, badator... 1021 01:06:44,120 --> 01:06:48,560 Orion! 1022 01:06:50,120 --> 01:06:52,640 Ez dakit nola irten hemendik! 1023 01:07:18,080 --> 01:07:21,840 Orion, aurrerantzean gehiagotan ikusi eta entzungo duzuen artista bat, 1024 01:07:22,120 --> 01:07:24,520 bere ibilbideak hazten jarraitzen duen heinean, 1025 01:07:24,840 --> 01:07:29,720 eta izatea merezi duen super-izar bilakatzen den heinean. 1026 01:07:46,720 --> 01:07:49,000 Galdetzera nihoan: zenbait urtez kanpoan ibili ondoren, 1027 01:07:49,040 --> 01:07:51,680 maskararik gabe, zerk eraman zaitu 1028 01:07:51,720 --> 01:07:54,040 berriro ere maskara janztera? 1029 01:07:54,240 --> 01:07:57,160 Kontratatzen zaituzten batzuek maskara eraman dezazun eskatzen dute, 1030 01:07:57,360 --> 01:07:59,000 eta hori nahi dute. 1031 01:08:01,480 --> 01:08:04,920 Gero beste toki batera zoaz eta: "Ez, guk ez dugu maskararik nahi." 1032 01:08:13,000 --> 01:08:14,640 Gorroto zuen. 1033 01:08:14,920 --> 01:08:19,440 Baina, beste guztion antzera, soldata jasotzeko eguna iristea nahi duzu. 1034 01:08:20,080 --> 01:08:23,640 Hau egin behar dut, bestea egin behar dut, hilearen bukaerara iritsi behar dut. 1035 01:08:23,880 --> 01:08:26,560 Zer egiten duzu? 1036 01:08:28,160 --> 01:08:30,920 Harrokeriagatik ezetz esan behar al diot? 1037 01:08:44,120 --> 01:08:48,920 Uste dut lehen zortzi edo hamar urteak nahiko onak izan zirela. 1038 01:08:49,000 --> 01:08:52,640 Horrelako autobus batean bidaiatzen zuen, dirua zeukan atzean, 1039 01:08:52,720 --> 01:08:55,240 eta diskoak egiten zituen, erregulartasunez. 1040 01:08:55,320 --> 01:08:58,960 Nik berarekin igaro nituen urteetan, 1988tik eta 1998ra, 1041 01:08:59,040 --> 01:09:02,240 furgonetan gindoazen, karabana bati tiraka. 1042 01:09:02,400 --> 01:09:05,440 Kontzertuetan ondo pasatzen genuen, ondo ordaintzen zuten, 1043 01:09:05,480 --> 01:09:07,800 baina ez zirudien sasoi onak zirenik. 1044 01:09:12,720 --> 01:09:14,520 Itxura txarra du. 1045 01:09:15,080 --> 01:09:16,960 Oso itxura txarra. 1046 01:09:18,480 --> 01:09:23,120 Zoritxarrez, Jimmyk ez zuen dirurik egin, kontzertuetatik aparte. 1047 01:09:23,160 --> 01:09:24,920 Zenbait kontzertutan ere... 1048 01:09:25,760 --> 01:09:29,960 Kopuru jakin bat ematen zioten, baina hainbeste arazo izaten ziren, 1049 01:09:30,000 --> 01:09:34,440 autobusa errepidean matxuratzen zen, ezin zuten aurrera jarraitu... 1050 01:09:34,480 --> 01:09:36,120 Esan nahi dut, beti zegoen zerbait. 1051 01:09:36,200 --> 01:09:39,920 Hortaz, kontzertu guztiek ez zuten irabazirik ematen. 1052 01:09:40,800 --> 01:09:42,960 Beste gauza batzuk egin zitzakeen, bizimodua ateratzeko. 1053 01:09:43,040 --> 01:09:44,680 Eta batzuetan egiten zituen, aldi baterako. 1054 01:09:44,760 --> 01:09:46,920 baina beti itzultzen zen abestera. 1055 01:09:47,200 --> 01:09:48,520 Beti. 1056 01:09:48,600 --> 01:09:51,840 Egitea maite duzun zerbait bada, hori egiteko modu bat bilatu behar duzu. 1057 01:09:51,960 --> 01:09:53,880 Barruko harra elikatu behar duzu. 1058 01:09:56,680 --> 01:10:02,200 48 urterekin, musikarien ibilbide gehienak bukatuta daude. 1059 01:10:02,480 --> 01:10:04,760 Jimmyk ez zuen hori ulertzen. 1060 01:10:05,040 --> 01:10:09,520 Berak uste zuen 32 urte izango zituela beti, hil arte. 1061 01:10:14,200 --> 01:10:17,320 Gauzak ondo joan izan baziren, diru asko irabazi ahal izango zuen. 1062 01:10:18,200 --> 01:10:20,440 Eta ibilbidearen bukaera aldera, bere jarrera zen: 1063 01:10:20,720 --> 01:10:23,000 "Pikutara fama, eman dirua." 1064 01:10:23,480 --> 01:10:25,160 Egiazki, sekula ez zuelako... 1065 01:10:25,920 --> 01:10:27,600 sekula ez zuen dirurik ikusi. 1066 01:10:29,520 --> 01:10:32,280 Uste dut talentua neurrigabea dela herri honetan. 1067 01:10:32,400 --> 01:10:36,440 Edozein kale kantoitan aurki dezakezu talentua, hitzez hitz. 1068 01:10:37,040 --> 01:10:41,560 Hortaz, talentua ez zen arazoa, talentuak kakoa behar du. 1069 01:10:42,080 --> 01:10:43,600 Talentua eta... 1070 01:10:44,080 --> 01:10:47,080 zer gehiago? Mundu guztiak baitu talenturen bat. 1071 01:10:47,320 --> 01:10:49,800 Aizu, ondo abesten duen morroi bat aurkitu dut. 1072 01:10:50,120 --> 01:10:52,680 Eta? Nire nebak ere bai. 1073 01:10:51,080 --> 01:10:55,560 SHELBY SINGLETON-EN ALABA 1074 01:10:52,760 --> 01:10:55,480 Eta bere nebak. Bere aitak ere bai. 1075 01:10:55,520 --> 01:10:58,000 Guztiek abesten dute, guztiek konposatzen dute. 1076 01:10:58,240 --> 01:10:59,600 Hau Nashville da. 1077 01:11:01,200 --> 01:11:03,200 Toki gogorra den? 1078 01:11:04,600 --> 01:11:06,640 Bai, nola esan... 1079 01:11:07,200 --> 01:11:10,200 uste dut dauden industrietan zailena dela, 1080 01:11:10,280 --> 01:11:12,520 emozioetan oinarritzen baita. 1081 01:11:15,000 --> 01:11:18,320 Ez dizute enplegua lortzeko elkarrizketa egiten. 1082 01:11:20,440 --> 01:11:22,200 Norbaitek nahi duena 1083 01:11:22,880 --> 01:11:25,080 izan behar duzu... 1084 01:11:25,640 --> 01:11:28,040 elkarrizketara iritsi AURRETIK. 1085 01:11:30,920 --> 01:11:33,680 Dauden industrietatik gogorrena, segur aski, 1086 01:11:33,760 --> 01:11:37,240 zure emozioekin eta zure adimenarekin jolasten duelako. 1087 01:11:37,360 --> 01:11:39,520 Gauak lo egin ezinik igarotzen dituzu, pentsatzen 1088 01:11:39,600 --> 01:11:43,160 ea norbaitek hau onartuko duen, edo bestea onartuko duen... 1089 01:11:43,240 --> 01:11:44,920 Eta hori negozioari dagokionez, soilik. 1090 01:11:44,960 --> 01:11:48,040 Hori guztia igaro behar duzu, jarraitzaileek zu entzun aurretik. 1091 01:11:50,600 --> 01:11:53,280 Ez nioke inori gomendatuko bere bizitza alferrik galtzea... 1092 01:11:55,960 --> 01:11:57,440 ...horretan. 1093 01:11:57,920 --> 01:11:59,760 Aukera bat duzu, milioi bateko. 1094 01:12:01,120 --> 01:12:03,920 Eskatu Jainkoari fida zaitezkeen jendea aurkitzea, 1095 01:12:05,040 --> 01:12:06,880 esan nahi dut... marrazoen antzekoak dira. 1096 01:12:08,360 --> 01:12:10,360 Dena niretzat, zuretzat ez. 1097 01:12:11,920 --> 01:12:15,000 Eta hori da arazoa, bera guztiez fidatzen zen. 1098 01:13:08,280 --> 01:13:11,080 Bizirik irautea, beste aukerarik ez zegoen. 1099 01:13:12,000 --> 01:13:15,720 Etxera itzuli nintzen, ama eta aita zaintzen saiatzeko. 1100 01:13:16,240 --> 01:13:18,600 Abeltzaintzan aritu naiz lanean. 1101 01:13:20,680 --> 01:13:24,000 Baliteke, nire ibilbideari begira, hobe zela Sun Recordsekin jarraitu izan banu. 1102 01:13:25,080 --> 01:13:26,840 Baina hori iragana da. 1103 01:13:29,400 --> 01:13:33,120 Guztia maldan behera zihoanez, interesa ere galdu zuen. 1104 01:13:33,320 --> 01:13:38,160 "Ados, etxaldera itzuliko naiz eta emanaldiren bat egingo dut, hemen eta han." 1105 01:13:38,800 --> 01:13:42,920 Oraindik ere desio zuen, baina ez zekien zer egin hura lortzeko. 1106 01:13:45,440 --> 01:13:49,520 Jendeak galdetzen dit "Oraindik abesten al duzu?" Nik esaten diet "Bai, noizean behin..." 1107 01:13:50,360 --> 01:13:52,640 Baina deitzen didan inor ez dago ordaintzeko prest. 1108 01:15:01,600 --> 01:15:04,360 Benetan uste dut musikaren negoziotik kanpo nagoela. 1109 01:15:05,480 --> 01:15:10,000 Bizibidea ateratzen ari naiz, funtsean, beste edozein herritarren antzera. 1110 01:15:13,280 --> 01:15:14,760 Pozik nago, 1111 01:15:16,200 --> 01:15:17,720 nolabait. 1112 01:15:18,000 --> 01:15:21,280 Nire ustez zoriontasuna aldi baterako aldarte bat da. 1113 01:15:21,800 --> 01:15:23,720 Gaur pozik zaude, eta bihar triste. 1114 01:15:45,760 --> 01:15:49,560 Jimmyk erabaki zuen negozio bat jartzea, ogibidea bilatzeko. 1115 01:15:49,760 --> 01:15:51,840 Zaldiaren industria ez zegoen aukeren artean, 1116 01:15:51,920 --> 01:15:53,640 hainbeste urtez handik kanpo egon ondoren, 1117 01:15:53,720 --> 01:15:56,440 eta azkenean bi denda ireki zituen. 1118 01:15:56,760 --> 01:15:59,360 Bata bahitetxea zen. 1119 01:16:00,560 --> 01:16:03,560 Ez nuen dirurik, eta handik igaro nintzen, 1120 01:16:03,600 --> 01:16:05,600 ondoko kalean bizi bainintzen. 1121 01:16:06,320 --> 01:16:09,160 Jimmyik berarentzat lan egitea eskaini zidan. 1122 01:16:06,480 --> 01:16:11,440 BAHITETXEKO LANGILEA 1123 01:16:09,800 --> 01:16:12,400 Eta baietz esan nion. Horrela ezagutu ginen. 1124 01:16:12,400 --> 01:16:14,200 Lagun bilakatu ginen. 1125 01:16:14,480 --> 01:16:16,800 Pertsona alaia zen, dibertigarria. 1126 01:16:16,840 --> 01:16:18,920 Beste inork lan egiten al zuen dendetan? 1127 01:16:19,320 --> 01:16:21,200 Elainek, bere emazte-ohiak. 1128 01:16:21,440 --> 01:16:24,040 - Nolako zen Elaine? - O, Elaine... 1129 01:16:25,560 --> 01:16:29,920 Zoratuta dago. Zorotasun atsegin bat. 1130 01:16:30,040 --> 01:16:32,520 Egia esateko, oraindik ere elkar maite zuten. 1131 01:16:33,320 --> 01:16:37,240 Elainek badakit baietz, oso maiteminduta zegoen, eta Jimmy ere bai. 1132 01:16:38,280 --> 01:16:40,920 Ezin zuten elkarrekin bizi, ordea. 1133 01:16:41,600 --> 01:16:43,880 Haserre eta liskarretan ari ziren beti. 1134 01:16:44,120 --> 01:16:46,920 Baina batak ezin zuen bestea gabe egon. 1135 01:16:48,120 --> 01:16:55,560 1998ko abenduan paregabeko lapurreta bat izan genuen dendan. 1136 01:16:55,880 --> 01:16:59,880 Jimmy berehala etorri zen eta esan zidan: "Lapurreta izan dela entzun dut." 1137 01:17:00,000 --> 01:17:05,160 Eta denda batean lan egitearen arriskuez hitz egin genuen, 1138 01:17:05,280 --> 01:17:08,440 egunero jende askorekin tratua izan behar genuela, 1139 01:17:08,920 --> 01:17:11,880 krimen kopuru altua zuen eremu batean. 1140 01:17:12,120 --> 01:17:17,640 Lapurreta batean hiltzeaz mintzatu ginen, 1141 01:17:18,000 --> 01:17:19,800 abenduaren 2an. 1142 01:17:20,360 --> 01:17:22,680 Eta abenduaren 12an, Jimmy tiroz hil zuten. 1143 01:17:34,360 --> 01:17:36,120 Lapurreta batean. 1144 01:17:38,440 --> 01:17:43,680 1998ko abenduaren 12ko goiz hartan, eseri eta 1145 01:17:43,720 --> 01:17:46,480 bazkaria nork erosiko zuen esaten ibili ginen, txantxetan. 1146 01:17:46,800 --> 01:17:49,880 Elainek esaten zidan, "Zure txanda da, Helen." Eta nik: "Ez bada. 1147 01:17:50,240 --> 01:17:52,160 "Atzo joan nintzen!" 1148 01:17:52,360 --> 01:17:54,160 Bat-batean, atea parez pare ireki zen. 1149 01:17:54,400 --> 01:17:57,200 Morroi hura sartu, eta tiroka hasi zen. 1150 01:17:58,000 --> 01:18:01,480 Elainei eman zion lehenik, aurpegian jo zion. 1151 01:18:01,600 --> 01:18:04,400 Gero Jimmyren kontra egin zuen tiro, eta azkenik niri. 1152 01:18:04,520 --> 01:18:06,360 Hemen jo zidan. 1153 01:18:06,440 --> 01:18:09,200 Eta oraindik ere perdigoi bat dut besoan. 1154 01:18:10,000 --> 01:18:13,080 Lurrera erori eta berehala kordea berreskuratu nuen, 1155 01:18:13,120 --> 01:18:16,400 baina arnasari eutsi nion, hilda nengoenaren itxurak eginez. 1156 01:18:16,480 --> 01:18:20,160 Ze, mugitzen ikusi izan banindu, berriro tiro egingo zuen. 1157 01:18:20,720 --> 01:18:23,280 Geldi itxaron nuen, arnasarik hartu gabe. Pentsatu nuen, 1158 01:18:23,360 --> 01:18:25,880 "Jauna, hil behar banau, azkar egin dezala." 1159 01:18:25,960 --> 01:18:28,000 Hori errepikatzen nuen nire buruan. 1160 01:18:28,360 --> 01:18:30,080 Kutxari tiraka zebilen, atera nahian. 1161 01:18:30,080 --> 01:18:32,800 Kutxa mostradoretik bereizi ezin zuela ikusi zuenean, korrika egin zuen ihes. 1162 01:18:33,360 --> 01:18:37,120 Jimmyren auhenak entzun nituen, eta lurrean ikusi nuen, 1163 01:18:37,200 --> 01:18:39,680 eskuarekin alboari eusten ziola. 1164 01:18:40,800 --> 01:18:43,760 Ia ezin zuen arnasarik hartu. 1165 01:18:44,040 --> 01:18:46,280 Hasieran ez nuen odola ikusi. 1166 01:18:47,000 --> 01:18:49,440 Eta behera begiratu nuenean, ikusi nuen. 1167 01:18:50,680 --> 01:18:53,720 Sheriffetako bat iritsi zen, hura izango zen irratiaren bidez 1168 01:18:53,800 --> 01:18:56,920 gertatutakoa jakin zuen lehena. Jimmy berpizten saiatzen ari zen. 1169 01:18:56,960 --> 01:18:58,880 Iratzar zedin saiatzen. 1170 01:18:59,080 --> 01:19:00,920 Beranduegi zen. 1171 01:19:04,600 --> 01:19:08,960 Ez dakit zergatik egin behar zion horrelakorik Jimmy bezain pertsona atsegin bati. 1172 01:19:11,280 --> 01:19:14,240 Bere senidea zinela sentiarazten zizun. 1173 01:19:14,920 --> 01:19:18,160 Eta horregatik maite nuen. 1174 01:19:20,960 --> 01:19:23,000 Pertsona ona zen. 1175 01:19:23,400 --> 01:19:26,400 Horrela gertatu zen. 1176 01:19:27,840 --> 01:19:31,000 Jende guztia iristen hasi zen, ez dakit nola enteratu ziren, 1177 01:19:31,040 --> 01:19:33,800 baina bat-batean denda jendez beteta zegoen. 1178 01:19:36,400 --> 01:19:38,200 Iritsi nintzenean... 1179 01:19:39,520 --> 01:19:41,080 Ezin zenuen ezta... 1180 01:19:41,720 --> 01:19:43,520 Autoak zeuden, edonon. 1181 01:19:43,840 --> 01:19:46,400 Bazirudien rock kontzertu bat zegoela. 1182 01:19:46,800 --> 01:19:48,920 Bihotza uzkurtu zitzaidan, ulertzen? 1183 01:19:49,000 --> 01:19:52,480 Gaur bezalako egun bat zen, baina hotz egiten zuen. 1184 01:19:53,800 --> 01:19:55,960 Eta argi urdinak alde guztietan. 1185 01:19:58,400 --> 01:19:59,840 Oso... 1186 01:20:00,080 --> 01:20:01,920 samingarria izan zen. 1187 01:20:02,400 --> 01:20:04,200 Samingarria. 1188 01:20:06,160 --> 01:20:07,800 Eta dena ezertarako. 1189 01:20:11,400 --> 01:20:14,600 Esku hutsik irten zen handik. Ate horretatik bertatik. 1190 01:20:21,200 --> 01:20:23,440 Hala izan zen, ezin dut aldatu. 1191 01:20:25,720 --> 01:20:27,680 Aldatu ahalko banu! 1192 01:20:29,360 --> 01:20:31,120 Ahalko banu... 1193 01:20:40,200 --> 01:20:43,640 Batzuetan pentsatzen dut, batera jarraitu izan bagenu, 1194 01:20:44,240 --> 01:20:49,280 eta gai izan bagina etxaldean bizitzeko eta normalak izateko... 1195 01:20:50,200 --> 01:20:52,240 ...oraindik bizirik egongo al zen? 1196 01:20:57,520 --> 01:21:01,680 Nahiago nuke han egon ez balitz. Ez zuen han egon behar. 1197 01:21:02,120 --> 01:21:04,480 Abesten egon behar zuen. Ikuskizunak ematen. 1198 01:21:04,560 --> 01:21:06,960 Ez zuen herri hartan egon behar. 1199 01:21:30,080 --> 01:21:33,760 Nashvilleko artista handi gehienek bidali zituzten koroak. 1200 01:21:33,960 --> 01:21:36,680 Izen handi batzuk, marka handiak. 1201 01:21:36,800 --> 01:21:40,200 Ez dakizu zein neurriko izarra zaren, 1202 01:21:41,200 --> 01:21:43,480 horrelako zerbait gertatzen den arte. 1203 01:21:44,440 --> 01:21:47,280 Ezin nuen negar egin, gauza bakarra esan nezakeen: 1204 01:21:47,800 --> 01:21:50,640 "Aizu, atera ezazu ipurdia kutxa horretatik. 1205 01:21:51,040 --> 01:21:53,320 "Bizkor, goazen zerbait jotzera." 1206 01:21:54,080 --> 01:21:57,720 Eta orduan, norbaitek besoa jarri zidan sorbaldan eta... 1207 01:21:57,800 --> 01:21:59,480 badakizu. 1208 01:22:02,040 --> 01:22:04,160 Ezin nuen onartu... 1209 01:22:05,280 --> 01:22:06,960 hilda zegoela.