1 00:00:05,720 --> 00:00:10,160 UMEA BAINO EZ 2 00:00:11,320 --> 00:00:14,040 Zeuen Gobernuetako ordezkariak izango zarete, 3 00:00:14,360 --> 00:00:18,200 edo enpresaburuak, exekutiboak, kazetariak edo politikariak. 4 00:00:18,960 --> 00:00:22,520 Baina beste ezer baino lehen aita-amak zarete, 5 00:00:23,080 --> 00:00:26,320 anai-arrebak, osaba-izebak... 6 00:00:27,120 --> 00:00:30,200 Eta guztiok zarete beste norbaiten seme-alabak. 7 00:00:31,280 --> 00:00:33,000 Ni umea baino ez naiz, 8 00:00:33,080 --> 00:00:37,600 baina badakit 5.000 milioi pertsonek osatutako familiako kidea naizela, 9 00:00:37,920 --> 00:00:40,520 edo 30 milioi espeziek, hobeto esanda. 10 00:00:40,880 --> 00:00:44,520 Eta ez mugek ez gobernuek ezin dute hori aldatu. 11 00:00:45,920 --> 00:00:47,640 Umea baino ez naiz, 12 00:00:47,720 --> 00:00:50,240 baina badakit denok barku berean goazela, 13 00:00:50,320 --> 00:00:54,920 eta mundua bakarra balitz bezala jokatu behar dugula, denok batera. 14 00:00:56,000 --> 00:00:59,160 Gure herrialdean hondakin asko sortzen dugu. 15 00:00:59,240 --> 00:01:01,640 Gauzak erosi eta bota egiten ditugu, erosi eta bota... 16 00:01:01,760 --> 00:01:06,600 Hala ere, Iparraldeko herriek ez dute ezer partekatu nahi pobreekin. 17 00:01:06,680 --> 00:01:10,400 Behar duguna baino gehiago eduki arren, partekatzeko beldur gara. 18 00:01:10,520 --> 00:01:13,680 Gure aberastasunaren zati bat galtzeko beldur gara. 19 00:01:14,840 --> 00:01:16,880 Ezin dut burutik kendu 20 00:01:17,000 --> 00:01:21,080 ni neu ere Rio-ko faveletako ume bat izan nintekeela, 21 00:01:22,120 --> 00:01:25,040 edo Somalian gosez hiltzen diren neskatiletako bat, 22 00:01:25,320 --> 00:01:28,240 edo Ekialde Hurbileko gerrako biktima bat, 23 00:01:28,600 --> 00:01:30,760 edo eskale bat Indian. 24 00:01:31,440 --> 00:01:33,560 Lur jota geratu ginen 25 00:01:33,640 --> 00:01:36,800 kalean bizi diren ume batzuk ezagutu genituenean. 26 00:01:36,880 --> 00:01:38,960 Haietako batek honela esan zigun: 27 00:01:39,880 --> 00:01:42,040 "Aberatsa izan nahi nuke," 28 00:01:42,760 --> 00:01:46,000 "kaleko ume guztiei jatekoa, arropak," 29 00:01:46,160 --> 00:01:51,600 "sendagaiak, babesa, laguntasuna eta maitasuna emateko". 30 00:01:52,400 --> 00:01:55,040 Ia deus ere ez duen kaleko umea 31 00:01:55,120 --> 00:01:57,920 daukan apurra partekatzeko prest badago... 32 00:01:58,080 --> 00:02:02,040 zer dela-eta gara gu, denetik daukagunok, hain zekenak? 33 00:02:03,000 --> 00:02:07,560 Umea baino ez naiz, baina badakit gerretan gastatzen dugun guztia 34 00:02:07,640 --> 00:02:10,400 bake-negoziazioetan inbertituko bagenu, 35 00:02:10,560 --> 00:02:14,280 pobreziaren aurkako borrokan eta ingurugiroa babesten, 36 00:02:14,400 --> 00:02:17,320 geure mundu hau leku zoragarria izango litzatekeela. 37 00:02:18,720 --> 00:02:22,080 Eskolan, irakasleek zuzen jokatzen irakasten digute. 38 00:02:22,160 --> 00:02:26,240 Ez borrokatzeko esaten digute, eta konponbideak bilatzen saiatzeko, 39 00:02:26,440 --> 00:02:30,280 elkar errespetatzeko, zikintzen duguna garbitzeko, 40 00:02:30,440 --> 00:02:32,560 beste izakiei minik ez emateko, 41 00:02:32,640 --> 00:02:35,200 eta zekenak izan ez eta daukaguna konpartitzeko. 42 00:02:35,360 --> 00:02:39,600 Orduan, zuek zergatik egiten duzue egin behar ez den guztia? 43 00:02:40,800 --> 00:02:45,520 Eguzkitan luzaro egoteko beldur naiz, ozono-geruzaren zuloa dela eta. 44 00:02:46,480 --> 00:02:51,480 Airea arnasteko beldur naiz, ez dakidalako kutsatuta ote dagoen. 45 00:02:51,640 --> 00:02:56,200 Egunetik egunera gero eta animalia eta landare gehiago desagertzen dira, 46 00:02:56,400 --> 00:02:58,800 betiko desagertu ere. 47 00:02:59,560 --> 00:03:04,320 Animalia basatien saldoak ikustea izan da nire bizitzako ametsa, 48 00:03:04,600 --> 00:03:08,400 eta oihan eta baso umelak, txoriz eta tximeletez beteak. 49 00:03:08,800 --> 00:03:13,640 Baina orain ez dakit iraungo duten, ezta seme-alabek ikusiko dituzten ere! 50 00:03:14,560 --> 00:03:19,040 Zeuek ere beldur eta kezka hauek berak zenituzten nire adinean? 51 00:03:19,200 --> 00:03:21,760 Ba, hori guztia gure aurrean ari da gertatzen! 52 00:03:21,840 --> 00:03:25,280 Baina astia izango bagenu bezala jokatzen dugu guk, 53 00:03:25,360 --> 00:03:27,600 eta konponbideak eskura baleude bezala. 54 00:03:29,280 --> 00:03:32,640 Umea baino ez naiz, eta ezin dizuet konponbiderik eman. 55 00:03:33,040 --> 00:03:36,600 Baina zeuek ere ez duzue konponbiderik, onar ezazue. 56 00:03:37,320 --> 00:03:40,600 Ez dakizue nola estali ozono-geruzako zuloa. 57 00:03:40,880 --> 00:03:44,480 Ez dakizue nola itzuli bizia desagertutako animaliei. 58 00:03:44,600 --> 00:03:47,520 Eta ez dakizue nola birsortu basoak, 59 00:03:47,760 --> 00:03:51,120 behinola hazten zirenak gaur egungo eremu idorretan. 60 00:03:51,360 --> 00:03:56,440 Hori dena nola konpondu ez badakizue, behintzat ez ezazue gehiago suntsitu. 61 00:03:58,960 --> 00:04:02,520 Zeuek erabakitzen duzue nolakoa izango den gure mundua. 62 00:04:06,120 --> 00:04:08,440 Zeuen seme-alabak gara. 63 00:04:10,240 --> 00:04:14,160 Gurasoek beren umeak lasaitu beharko lituzkete, zera esanez: 64 00:04:14,320 --> 00:04:18,000 "Ez kezkatu, ez da munduaren amaiera, dena ongi aterako da." 65 00:04:18,400 --> 00:04:20,840 "Gure esku dagoen guztia egiten dugu hori lortzearren." 66 00:04:22,560 --> 00:04:25,600 Baina uste dut zuek ezin duzuela halakorik esan. 67 00:04:27,160 --> 00:04:32,120 "Egiten duzuna zara", esaten dit aitak, "eta ez esaten duzuna". 68 00:04:33,000 --> 00:04:36,280 Niri zuek egiten duzuenak negargura ematen dit. 69 00:04:38,360 --> 00:04:41,200 Maite gaituzuela esaten duzue. 70 00:04:41,280 --> 00:04:46,800 Horregatik eskatzen dizuet zuen hitzak eta ekintzak bat etor daitezela! 71 00:04:55,360 --> 00:05:01,520 Hitzaldi hau 12 urteko Severn Cullis-Suzukik eman zuen 72 00:05:01,600 --> 00:05:05,960 Nazio Batuen "Lurraren Gailurrean", Rio de Janeiro-n, 73 00:05:06,040 --> 00:05:10,320 1992an. Gaur, belaunaldi bat geroago, 74 00:05:11,600 --> 00:05:16,520 aldaketa klimatikoa eta 6. desagertze masiboa hemen dira. 75 00:05:16,600 --> 00:05:19,320 Gazteek uste dute jada beranduegi dela. 76 00:05:19,400 --> 00:05:22,360 Baina, hala ere, ez dute itxaropenik galdu nahi. 77 00:05:22,440 --> 00:05:24,440 SEVERN ETA BERE SEME-ALABAK GAUR EGUN 78 00:05:24,520 --> 00:05:27,200 Ezin dugu beste belaunaldi bat itxaron. 79 00:05:27,280 --> 00:05:30,040 "Gure ekintzak gure hitzekin bat etor daitezela!" 80 00:05:30,040--> 00:05:32,040 (Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak) 81 00:05:59,160 --> 00:06:04,360 TIZIANA SOUDANI-REN OROIMENEZ. ORAIN FILM EDERRAK EGITEN DITU ZERUAN.