1 00:00:21,793 --> 00:00:24,083 Tipoa larrua jotzen ari zitzaion, 2 00:00:24,168 --> 00:00:25,880 eta bapatean, atsoak min zuela, 3 00:00:25,970 --> 00:00:29,125 eta jolasa utzi zuten. Eta atsoak esan zion: 4 00:00:29,208 --> 00:00:31,708 "Sartu-irtenean ibili ordez, jaidazu alua. 5 00:00:31,793 --> 00:00:33,700 - Erreta daukat eta". - Ondo egina. 6 00:00:33,708 --> 00:00:36,668 Eta tipoak esan zion: "Ados, baina berotzeko, 7 00:00:36,750 --> 00:00:39,125 zergatik ez ditugu lau mentos hor sartzen?". 8 00:00:39,160 --> 00:00:41,000 Eta lau mentos sartu zituen... 9 00:00:41,083 --> 00:00:43,043 - Konpondu dizkidazu bakeroak? - Noski. 10 00:00:43,125 --> 00:00:44,168 Kaka zaharra. 11 00:00:46,293 --> 00:00:48,000 Lau Mentos sartu zituen. 12 00:00:48,083 --> 00:00:51,250 Eta tipoa haiek jaten, lehengo bat, gero bestea. 13 00:00:51,333 --> 00:00:54,293 Eta tipoak: "Eta bostgarrena...". Aditzen duzue? 14 00:00:54,375 --> 00:00:55,375 Bai, noski. 15 00:00:55,458 --> 00:00:57,450 Esan zuen: "Bostgarrena ona zegoen". 16 00:00:57,500 --> 00:01:00,708 Eta atsoak: "Zer diozu bostgarrena? Lau ipini ditut eta". 17 00:01:00,793 --> 00:01:05,083 Kontua zera da, tipoak kaka mokordo bat jan zuela. 18 00:01:05,168 --> 00:01:06,958 Baina nola? Ezinezkoa da. 19 00:01:07,043 --> 00:01:09,793 Entzun. Tipoak hain gogor jo zion larrua, 20 00:01:09,875 --> 00:01:13,543 baginaren eta kaka-tokiaren artean zulo bat egin baitzion. 21 00:01:13,550 --> 00:01:15,780 Eta jaten zion bitartean, kaka jan zuen. 22 00:01:15,793 --> 00:01:17,293 Ez, ez, ez. 23 00:01:17,375 --> 00:01:18,833 Hori da tipoak jan zuena. 24 00:01:29,918 --> 00:01:32,000 Eta atsoak oraindik zuloa dauka. 25 00:01:32,708 --> 00:01:36,293 Zulo bat izango du hor. Ederra asmakizuna. 26 00:01:36,375 --> 00:01:39,418 Emaidazu bostekoa, harrapatu nauzu. 27 00:01:39,500 --> 00:01:41,168 Ez dizut ziria sartu. 28 00:01:41,458 --> 00:01:43,958 Ez nabil zurekin hizketan, isil zaitez. 29 00:01:44,043 --> 00:01:46,458 Txintik ere ez. 30 00:01:46,543 --> 00:01:47,793 Nazkagarria. 31 00:01:47,875 --> 00:01:51,250 Ez ginen zurekin ari. Isil zaitez. Zer? 32 00:01:51,333 --> 00:01:53,333 Tira, nik zera nion... 33 00:01:53,418 --> 00:01:55,625 Ez nitaz horrela hitz egin, baboa. 34 00:01:55,708 --> 00:01:56,918 Zuek, etorri hona! 35 00:01:57,000 --> 00:01:58,543 - Isildu. - Zer? 36 00:01:58,625 --> 00:02:01,000 Etorri, etorri hau ikustera. 37 00:02:01,083 --> 00:02:02,333 Zer nahi duzu? 38 00:02:02,418 --> 00:02:03,418 Begira. 39 00:02:03,500 --> 00:02:05,460 - Begira zer dudan hemen! - Arraioa. 40 00:02:05,500 --> 00:02:06,918 Tira, txantxa zen. 41 00:02:07,000 --> 00:02:09,083 Etorri, etorri. Benetan, etorri. 42 00:02:09,168 --> 00:02:10,500 Begira honi. 43 00:02:12,250 --> 00:02:14,375 Etorri ikustera, zergatik hain motel? 44 00:02:16,000 --> 00:02:18,250 Boogie, auto bat besterik ez da. 45 00:02:18,333 --> 00:02:20,918 - Adarra jotzen? - Ez duzu besterik merezi. 46 00:02:21,000 --> 00:02:23,500 Poltsa bat dago. Zer? Ez duzue...? 47 00:02:24,375 --> 00:02:26,375 - Zer? - Goazen hemendik! 48 00:02:26,458 --> 00:02:28,668 Zer? Poltsa bat dago. Dirua izan dezake. 49 00:02:28,750 --> 00:02:29,918 Amu bat da. 50 00:02:30,000 --> 00:02:33,250 Zer esan nahi duzu amuarekin? Tira, egin dezagun. 51 00:02:33,333 --> 00:02:35,208 - Egin dezagun. - Zer? 52 00:02:35,293 --> 00:02:36,958 - Hartu zuk zeuk. - Ni banoa. 53 00:02:37,043 --> 00:02:39,625 Aizue, zer diozue? E, zer diozue? 54 00:02:39,708 --> 00:02:41,418 - Egin zuk zeuk. - Zer? 55 00:02:41,668 --> 00:02:44,918 Bai, egin zuk. Tira, egun zuk zeuk. 56 00:02:45,000 --> 00:02:47,250 Zergatik ez? 57 00:02:47,333 --> 00:02:49,333 Ez dago zu baino baboagorik. 58 00:02:49,418 --> 00:02:50,625 Zer? 59 00:02:50,708 --> 00:02:51,708 Ez dakit... 60 00:02:54,583 --> 00:02:55,583 Kaka zaharra. 61 00:02:55,668 --> 00:02:57,458 Goazen azkar hemendik! 62 00:02:58,625 --> 00:03:00,375 Babo halakoa! 63 00:03:02,333 --> 00:03:03,500 Baboa! 64 00:03:20,875 --> 00:03:23,083 ...makurtu, eta gibelaldean eman zion... 65 00:03:23,543 --> 00:03:25,083 Ondo da, mutilok. 66 00:03:40,500 --> 00:03:42,170 ...estilo polita dute, ulertzen? 67 00:03:42,208 --> 00:03:44,190 Irekiago daude. Behetik jotzen dute. 68 00:04:02,875 --> 00:04:05,458 Horrela heldu behar da. 69 00:05:21,293 --> 00:05:22,583 Ama. 70 00:05:23,043 --> 00:05:24,043 Ama. 71 00:05:26,000 --> 00:05:27,793 Ama, ama. 72 00:05:30,250 --> 00:05:32,625 Ama, begiratu, ama. 73 00:05:32,708 --> 00:05:35,000 Begiratu, ama. Leon naiz, ama. 74 00:05:35,083 --> 00:05:36,168 Ama begiratu. 75 00:05:36,250 --> 00:05:38,375 Ez, ez, begiratu. 76 00:05:45,333 --> 00:05:47,083 Ondo, ez kendu begia. 77 00:05:52,083 --> 00:05:54,958 Ama, begiratu. 78 00:05:55,043 --> 00:05:59,125 Leon naiz, ama. 79 00:06:03,875 --> 00:06:06,793 Ama, edan egin behar duzu. Edan, ama. 80 00:06:06,875 --> 00:06:08,293 Ez, ez. 81 00:06:10,793 --> 00:06:12,458 Oso ondo, oso ondo. 82 00:06:59,458 --> 00:07:01,430 Pentsatu duzu laguntza eskatzea? 83 00:07:02,043 --> 00:07:03,583 Laguntza zerekin? 84 00:07:04,375 --> 00:07:05,833 Edanarekin. 85 00:07:05,860 --> 00:07:08,450 Badakit kezkatuta zaudela, baina utzi egin dut, 86 00:07:08,550 --> 00:07:10,250 ez dago inongo arazorik. 87 00:07:10,333 --> 00:07:12,708 Badakit ez duzula ni hona etortzerik nahi. 88 00:07:12,793 --> 00:07:13,793 Arrazoi duzu. 89 00:07:13,875 --> 00:07:17,168 Leon bere kabuz etorri zen gugana 15 urte zituela. 90 00:07:17,250 --> 00:07:19,043 Eta etxera itzuli bada ere, 91 00:07:19,125 --> 00:07:22,333 laguntzen jarraitu nahi dugu. Beraz, utzi laguntzen. 92 00:07:22,418 --> 00:07:25,833 Zer uste duzu egiten dudala? Haren ama naiz, Rachel. 93 00:07:25,918 --> 00:07:27,293 - Lagundu nahi diot. - Lagundu? 94 00:07:27,375 --> 00:07:29,043 Ez dut borrokarik nahi. 95 00:07:29,125 --> 00:07:32,333 Esku hartu nahi duzulako gaude beti eztabaidan. 96 00:07:32,418 --> 00:07:34,083 Zure semearen onerako da. 97 00:07:34,168 --> 00:07:36,500 A, bai? Akaso ez al dut halakorik nahi? 98 00:07:41,418 --> 00:07:42,918 Tira, esan zerbait. 99 00:07:43,875 --> 00:07:50,040 Entzun, ikasten jarraitu nahi duzun ikustera baino ez naiz etorri. 100 00:07:50,125 --> 00:07:53,375 Barkatu Rachel, baina galdu zuen horretarako aukera. 101 00:07:53,458 --> 00:07:55,043 Ez, 19 urte baino ez ditu. 102 00:07:58,583 --> 00:08:00,840 Pentsatu duzu unibertsitatera joatea? 103 00:08:00,918 --> 00:08:01,918 Ez. 104 00:08:03,293 --> 00:08:04,750 Eta zer egiten duzu? 105 00:08:05,918 --> 00:08:08,708 - Gimnasiora joan. - Beti dago han. 106 00:08:09,583 --> 00:08:10,833 Ondo dago hori. 107 00:08:11,500 --> 00:08:12,990 Borroka egitera joaten da. 108 00:08:13,043 --> 00:08:15,043 - Boxeoa da. - Zer esan dut ba? 109 00:08:17,000 --> 00:08:19,625 Horrekin lotura duen ikastaro bat topa dezakegu. 110 00:08:19,708 --> 00:08:22,875 Eta dirua? Lanari buruz hitz egin behar genuke. 111 00:08:22,958 --> 00:08:26,043 Ez du ikasketarik, ez lan esperientziarik. 112 00:08:26,125 --> 00:08:28,293 Lanak izango ditu zer edo zer aurkitzen. 113 00:08:29,333 --> 00:08:30,750 Aterpea eman diezaioket, 114 00:08:30,833 --> 00:08:34,083 baina ezin dezaket gehiago egin. 115 00:08:36,333 --> 00:08:37,668 Edateari utziko bazenio. 116 00:08:42,543 --> 00:08:44,333 Noski. Bukatu dugu. 117 00:08:45,208 --> 00:08:46,583 Itxi atea kanpotik. 118 00:08:55,250 --> 00:08:56,293 Leon. 119 00:09:01,000 --> 00:09:02,168 Nire zenbakia. 120 00:09:04,750 --> 00:09:07,790 Pentsatu eta deitu nahi baduzu. Egingo dugu zerbait. 121 00:09:27,250 --> 00:09:28,625 Lasaitu. 122 00:09:30,458 --> 00:09:32,083 Oso ondo. Burua. 123 00:09:34,208 --> 00:09:35,875 Kontzentratu, Leon. 124 00:09:35,958 --> 00:09:37,875 Hankak! Mugi itzazu. 125 00:09:37,958 --> 00:09:40,168 Berriz, burura. 126 00:09:40,250 --> 00:09:41,293 Hanka jokoa, Leon. 127 00:09:41,375 --> 00:09:42,958 Egin bultza. Ikusten? 128 00:09:43,043 --> 00:09:45,043 Babestu! 129 00:09:49,668 --> 00:09:51,375 Zer duzu? 130 00:09:51,458 --> 00:09:53,833 Tira, sartu. Eta utzi erretzeari, arraioa. 131 00:09:53,918 --> 00:09:54,958 Ez dut erretzen. 132 00:09:55,043 --> 00:09:58,043 Tabako usaina duzu. Tira, jarraitu entrenatzen. 133 00:10:00,543 --> 00:10:02,333 Hori da. 134 00:10:29,708 --> 00:10:31,418 ENPLEGU ZERBITZUA 135 00:10:58,500 --> 00:11:00,375 - Hartu gehiago. - Ez, ez! 136 00:11:00,458 --> 00:11:03,333 Ez, ez izorratu. Zirkulua apurtu duzu. 137 00:11:03,418 --> 00:11:05,168 Lasaitu zaitez! 138 00:11:06,750 --> 00:11:09,000 Berak dauka beti. 139 00:11:13,750 --> 00:11:18,000 Ados, ados. Hartu behar duzuen denbora. 140 00:11:19,000 --> 00:11:22,000 Horrelako puxika bat nahi dut nik ere. 141 00:11:24,583 --> 00:11:27,918 Ez dut inoiz hainbeste puzterik lortzen. 142 00:11:28,000 --> 00:11:31,208 Ez du biriketan kalte egiten? Ez ditut izorratu nahi. 143 00:11:31,293 --> 00:11:32,708 Ene! 144 00:11:32,793 --> 00:11:35,875 Koldar halakoa! Ez izan hain kakatia! 145 00:11:35,958 --> 00:11:37,833 Egingo dut. Prest dago? 146 00:11:37,918 --> 00:11:38,990 Egin ezazu behingoz! 147 00:11:39,000 --> 00:11:41,083 - Egin ezazu behingoz. - Nola egiten da? 148 00:11:41,168 --> 00:11:43,583 Zakilak zupatzen dituzun bezala. 149 00:11:43,668 --> 00:11:45,125 Hara. 150 00:11:52,375 --> 00:11:53,375 Zu bai zu! 151 00:12:06,543 --> 00:12:08,958 - Joan egin behar dut. - Nora? 152 00:12:09,043 --> 00:12:11,418 - Gertu dago, 20 minutura. - Goazen! 153 00:12:11,500 --> 00:12:13,083 Egon pixka batean. Itxaron! 154 00:12:15,293 --> 00:12:16,375 20 minutura dago. 155 00:12:16,458 --> 00:12:19,875 - Edaria utzi duzue. Hartu. - Benetan ari al zarete? 156 00:12:19,958 --> 00:12:22,793 - Goseak nago. - Goazen oilaskoa jatera. 157 00:12:22,875 --> 00:12:23,918 Isil hadi, motel. 158 00:13:16,293 --> 00:13:19,708 Buelta eman eta esan ipurditik sartzeko. 159 00:13:20,625 --> 00:13:22,250 Denok ez gara zu bezalakoak. 160 00:13:22,333 --> 00:13:24,543 Badakit, baina badakizu zein den egia? 161 00:13:24,625 --> 00:13:26,583 Zure atzetik edukiko duzula. 162 00:13:26,647 --> 00:13:28,667 Hori esanda, nahi duzuna izango duzu. 163 00:13:28,708 --> 00:13:30,333 Eta ez duzu zertan arduratu. 164 00:13:31,958 --> 00:13:33,293 Non daude? 165 00:13:34,418 --> 00:13:35,958 Begira hor! 166 00:13:36,418 --> 00:13:38,000 Begira. 167 00:13:44,500 --> 00:13:45,750 Deitu egingo diot. 168 00:13:45,833 --> 00:13:48,583 Zer diozu? Itzulidazu. 169 00:13:49,293 --> 00:13:50,918 Kaixo, Gael zara? 170 00:14:00,750 --> 00:14:01,750 Kaixo. 171 00:14:04,000 --> 00:14:05,750 Hara, barkatu. 172 00:14:13,000 --> 00:14:14,043 Zer arraio? 173 00:14:20,708 --> 00:14:23,875 -Zer moduz, laztana? - Nire izena Twiggy da. 174 00:14:26,043 --> 00:14:29,000 Agian oker nabil, baina hemen dauden guztien artean 175 00:14:29,083 --> 00:14:32,750 ziur naiz zu zarela ederrena. 176 00:14:32,833 --> 00:14:36,000 Bai, bigarren ederrena. 177 00:14:50,750 --> 00:14:52,833 Hara, oso lagunak zarete. 178 00:16:40,375 --> 00:16:42,168 Zertan ari zara? 179 00:16:48,083 --> 00:16:50,168 Nola aurkitu duzu leku hau? 180 00:16:51,125 --> 00:16:52,833 Hemen bizi naiz. 181 00:16:53,793 --> 00:16:57,083 Hemen bizi zara? Non dago zure logela? 182 00:16:57,708 --> 00:16:59,125 Goian. 183 00:17:02,833 --> 00:17:05,708 Zeri egiten diozu barre? 184 00:17:06,793 --> 00:17:08,000 Ez dakit. 185 00:17:09,083 --> 00:17:10,750 Ez zaizu nire etxea gustatzen? 186 00:17:13,333 --> 00:17:15,168 Aizu, ez dut halakorik esan. 187 00:17:16,375 --> 00:17:18,208 Zenbat balio du alokairuak? 188 00:17:18,293 --> 00:17:20,418 Ez dugu alokairurik ordaintzen. 189 00:17:21,543 --> 00:17:22,840 Eta hori legala da? 190 00:17:23,293 --> 00:17:26,418 Ez. Okupatu egin dugu. 191 00:17:27,168 --> 00:17:28,875 Okupa zara? 192 00:17:30,250 --> 00:17:31,875 Ez duzu okupa ematen. 193 00:17:35,458 --> 00:17:37,668 Eta zer ematen dut? 194 00:17:38,250 --> 00:17:40,083 Non dago nire mugikorra? 195 00:17:40,168 --> 00:17:42,375 - Non dagoen zer? - Mugikorra. 196 00:17:49,800 --> 00:17:52,400 - Mugikorra kendu didazue? - Zertan ari zara? 197 00:17:52,458 --> 00:17:54,168 Non ostia dago nire mugikorra? 198 00:17:54,250 --> 00:17:55,543 Mugikorra kendu dit! 199 00:17:55,625 --> 00:17:58,583 Utzi bakean! Ez dauka zure mugikorra! 200 00:17:58,668 --> 00:18:00,168 Erakutsi zure poltsikoak. 201 00:18:00,250 --> 00:18:03,500 Utzi bakean. Kendu zure eskuak gainetik. 202 00:18:04,625 --> 00:18:07,583 Tira, jo nazazu! 203 00:18:26,168 --> 00:18:27,418 Ondo zaude, Carter? 204 00:18:29,043 --> 00:18:31,168 Alde hemendik! 205 00:18:32,168 --> 00:18:34,000 Zer ostia gertatu da? 206 00:18:34,083 --> 00:18:36,810 - Nire lagunari eraso behar zion. - Zergatik? 207 00:18:38,458 --> 00:18:40,543 Mugikorra lapurtu omen dio. 208 00:18:40,625 --> 00:18:42,400 Zuri gertatzen zaizkizu halakoak. 209 00:18:42,458 --> 00:18:45,918 Kaka zaharra. Begira, zer aurkitu dudan! 210 00:18:46,125 --> 00:18:47,168 Arraioa! 211 00:18:47,250 --> 00:18:48,958 Zer ostia egin duzu? 212 00:18:51,208 --> 00:18:53,500 Babo arraioa! 213 00:18:53,583 --> 00:18:55,333 Zertan ari zara? 214 00:18:58,250 --> 00:18:59,543 Gero arte! 215 00:19:00,083 --> 00:19:01,380 - Koldarra. - Itxi ahoa. 216 00:19:01,418 --> 00:19:02,418 Aizu, Leon! 217 00:19:02,833 --> 00:19:04,043 Babo hutsa zara. 218 00:19:22,958 --> 00:19:25,250 Ikerketa hasi dute, Londres iparraldean 219 00:19:25,333 --> 00:19:27,300 poliziak hildako gaztearen harira. 220 00:19:27,668 --> 00:19:30,333 Etxean zegoen 24 urteko gaztea 221 00:19:30,418 --> 00:19:32,125 eta zergatik ez dakigun arren, 222 00:19:32,208 --> 00:19:35,958 polizia hura atxilotzera joan eta tiro egin zuen haren aurka. 223 00:19:36,043 --> 00:19:39,543 Osasungileek ahaleginak egin zituzten, baina bertan hil zen. 224 00:19:43,458 --> 00:19:46,583 Hiru umeren aita zen eta denek ezagutzen zuten auzoan. 225 00:19:47,208 --> 00:19:49,918 Poliziak lasaitasunez jokatzeko eskatu du 226 00:19:50,000 --> 00:19:52,375 agenteek kasua ikertzen duten bitartean. 227 00:20:08,543 --> 00:20:09,543 Bai? 228 00:20:10,375 --> 00:20:11,958 Ez zara nitaz oroitzen? 229 00:20:15,708 --> 00:20:17,583 Bai, bai. 230 00:20:18,833 --> 00:20:22,250 - Zer egiten duzu hemen? - Festan hitz egin genuenez... 231 00:20:23,833 --> 00:20:26,208 Kaka. Alde egin behar duzu. 232 00:20:26,293 --> 00:20:28,708 Carter bere onetik aterako da bestela. 233 00:20:28,793 --> 00:20:30,793 Ez, lasai. Gauzak konpontzera nator. 234 00:20:31,958 --> 00:20:34,083 Ez da momenturik onena. 235 00:20:35,543 --> 00:20:39,625 Hau eman nahi nion... agian zuk ematen badiozu. 236 00:20:40,168 --> 00:20:42,625 Orduan zuk lapurtu zenion. 237 00:20:42,708 --> 00:20:43,708 Barkatu. 238 00:20:43,793 --> 00:20:47,083 Milesker itzultzearren. Emango diot. 239 00:20:47,168 --> 00:20:48,168 Aizu! 240 00:20:49,875 --> 00:20:51,090 Emango zure zenbakia? 241 00:20:52,168 --> 00:20:53,168 Zer? 242 00:20:53,708 --> 00:20:55,543 Zure zenbakia nahiko nuke. 243 00:20:57,208 --> 00:20:58,793 Zer diozu? 244 00:20:59,458 --> 00:21:00,668 Egongo gara berriz? 245 00:21:01,458 --> 00:21:02,458 Zergatik? 246 00:21:02,875 --> 00:21:05,750 Ez dakit, denbora-pasarako. 247 00:21:06,208 --> 00:21:10,168 Zenbakia eman eta banoa, ez dezagun denbora gal. 248 00:21:29,918 --> 00:21:30,918 Aizu... 249 00:21:32,333 --> 00:21:34,125 Nola jakin zure zenbakia dela? 250 00:21:34,543 --> 00:21:37,750 Deitu egingo dut zure zenbakia den ikusteko. 251 00:21:42,418 --> 00:21:43,833 Ez dut ezer entzuten. 252 00:21:47,208 --> 00:21:48,750 Gaiztoa zara gero. 253 00:21:50,418 --> 00:21:52,668 Saia gaitezn berriz. Bai, ados? 254 00:21:53,708 --> 00:21:54,708 Ados. 255 00:22:05,500 --> 00:22:06,793 - Pozik? - Bai. 256 00:22:06,958 --> 00:22:07,958 Pozik. 257 00:22:08,875 --> 00:22:10,930 Orain hitzeman alde egingo duzula. 258 00:22:12,958 --> 00:22:13,958 Hitzeman. 259 00:22:14,668 --> 00:22:15,668 Hitzematen dut. 260 00:22:20,668 --> 00:22:22,540 Pozten nau zu berriz ikusteak. 261 00:23:18,200 --> 00:23:19,500 Jarri beste bat. 262 00:23:24,500 --> 00:23:25,500 Aizu... 263 00:23:27,543 --> 00:23:29,543 Etorri amarekin dantzatzera. 264 00:23:31,125 --> 00:23:33,250 Lee, etorri dantza egitera. 265 00:23:34,125 --> 00:23:35,125 Ez, ama, ez. 266 00:23:35,500 --> 00:23:37,708 Leon, etorri dantza egitera. 267 00:23:38,458 --> 00:23:40,625 Ez festa izorratu. Etorri dantzatzera... 268 00:23:40,708 --> 00:23:43,125 - Ez dut dantzatu nahi. - Zatoz amarekin. 269 00:23:43,208 --> 00:23:45,450 Chris aurkeztuko dizut. Etorri agurtzera. 270 00:23:45,500 --> 00:23:48,083 Hau da Chris. Aizu, Chris. 271 00:23:48,418 --> 00:23:52,293 Chris, aizu, Chris. Hau nire semea da, Leon. 272 00:23:52,833 --> 00:23:55,668 - Nahi duzu bat? - Ez, berak ez du hori egiten. 273 00:23:55,750 --> 00:23:56,958 - Lasai egon. - Ez. 274 00:23:57,043 --> 00:23:58,958 - Badu adina. - Ez, oraindik ez. 275 00:23:59,418 --> 00:24:01,500 Nahiko heldua da dagoeneko. 276 00:24:20,625 --> 00:24:22,083 Ez dugu gehiago. 277 00:24:22,333 --> 00:24:24,333 Lee, dendara jaitsiko zara? 278 00:24:26,083 --> 00:24:30,500 Txintxo portatu eta ekarri vodka botila bat amari. 279 00:24:30,708 --> 00:24:32,293 Afaria egiten ari naiz. 280 00:24:32,375 --> 00:24:35,250 Aizu, edari gehiago nahi duela esan dizu. 281 00:24:37,708 --> 00:24:40,168 Ez, arrazoi duzu. Edan duzu nahikoa. 282 00:24:41,833 --> 00:24:44,208 Zeure burua zaindu behar duzu. 283 00:24:49,583 --> 00:24:52,708 Zaindu pizza, ama. Ez kendu begirik. 284 00:24:52,793 --> 00:24:53,793 Lee? 285 00:24:54,125 --> 00:24:56,958 Lee, azkar ibili, bai? Azkar ibili. 286 00:25:06,668 --> 00:25:10,168 Londres iparraldeko gaztearen hilketaren harira, 287 00:25:10,250 --> 00:25:13,543 poliziak baieztatu du tiro egin zutenean, 288 00:25:13,625 --> 00:25:16,293 gazteak suzko arma bat zeramala eskuan, 289 00:25:16,375 --> 00:25:18,793 haren familiak kontrakoa dion arren. 290 00:25:18,875 --> 00:25:21,250 Vodka botila bat. 291 00:25:21,333 --> 00:25:24,190 Informazio gabezia kaltegarria izan daitekeela dio: 292 00:25:26,000 --> 00:25:28,708 Datozen ordu eta egunetan garrantzitsua izango da 293 00:25:28,793 --> 00:25:33,208 jendea baretuta mantentzea zurrumurruak saihesteko... 294 00:25:58,250 --> 00:26:00,958 Aizu, nik ez dut galtzen! 295 00:26:01,043 --> 00:26:03,043 Nola ezetz? Oraintxe galdu duzu eta. 296 00:26:03,750 --> 00:26:05,918 Galdu? Irabazi egin du eta. 297 00:26:06,000 --> 00:26:07,543 - Galdu egin du. - Nola? 298 00:26:07,708 --> 00:26:09,543 - Paretari eman dio. - Eta zer? 299 00:26:09,625 --> 00:26:11,583 - Utzi hor dirua. - Horrelakoa da jolasa! 300 00:26:11,668 --> 00:26:13,250 Utzi hor dirua. 301 00:26:13,418 --> 00:26:15,293 Badakizu zer, laztana? Jeloskor zaude, 302 00:26:15,375 --> 00:26:17,918 inork ez duelako zure alu zimurra ukitu nahi. 303 00:26:18,000 --> 00:26:20,583 Nahiago dut hori, hankartea saltzen ibili baino. 304 00:26:20,668 --> 00:26:22,333 - Zaindu zure semea. - Jeloskor zaude. 305 00:26:22,418 --> 00:26:25,668 Alde hemendik. Zoaz semea zaintzera. 306 00:26:25,750 --> 00:26:28,833 Marilerda hori, lotsa emango lidake. 307 00:26:35,583 --> 00:26:37,083 Alde, puta halakoa. 308 00:26:37,168 --> 00:26:38,333 Eman nire dirua! 309 00:26:38,418 --> 00:26:41,583 Lasaitu zaitez, gizona! Ez daukat zure dirua. 310 00:26:41,668 --> 00:26:42,668 Zer? 311 00:26:42,750 --> 00:26:44,418 Utzi nire semean bakean! 312 00:26:44,583 --> 00:26:47,668 Ezta okurritu ere nire semea aipatzerik, aditu? 313 00:27:40,000 --> 00:27:43,083 - Nora goaz? - Lagun batzuen etxera. 314 00:27:44,375 --> 00:27:45,708 Zergatik goaz horra? 315 00:27:47,708 --> 00:27:49,208 Etxetik botako dituzte. 316 00:27:50,043 --> 00:27:51,043 Eta zer? 317 00:27:53,208 --> 00:27:55,458 Ez dizu axola gainontzekoen bizitzak? 318 00:27:58,083 --> 00:27:59,333 Horrelakoa da bizitza. 319 00:28:02,793 --> 00:28:04,418 - Bidezkoa al da? - Ez! 320 00:28:04,500 --> 00:28:06,583 Bidezkoa al da? Gure etxea al da? 321 00:28:06,668 --> 00:28:08,293 - Hemen da? - Bai. 322 00:28:08,583 --> 00:28:10,000 Alde egin behar duzue. 323 00:28:10,083 --> 00:28:12,250 Jendea errespetatu behar zenuke. 324 00:28:12,333 --> 00:28:13,625 Ez da nire ardura. 325 00:28:15,208 --> 00:28:17,625 Oso azkarrak zarete, e? Eta barregarriak. 326 00:28:17,708 --> 00:28:20,918 Jaun andreok, antza denez tipo inteligentea naiz. 327 00:28:22,543 --> 00:28:23,750 Nor da tipo hori? 328 00:28:24,833 --> 00:28:26,543 Nire mutil-laguna. 329 00:28:28,875 --> 00:28:30,958 Ez dugu alde egingo. 330 00:28:31,043 --> 00:28:33,543 Aurpegia ezkutatzen duzu... 331 00:28:33,625 --> 00:28:35,625 Hori edukazio txarrekoa da. 332 00:28:38,083 --> 00:28:40,625 Ez duzue egitekorik hemen, hitz egin nahi dugu. 333 00:28:40,708 --> 00:28:43,418 - Ez zaildu egoera. - Hitz egiten ari gara. 334 00:28:43,500 --> 00:28:46,293 Ez gara hain lagunkoiak izango... 335 00:28:46,375 --> 00:28:49,333 Ez dut ulertzen zertan ari zareten. 336 00:28:49,418 --> 00:28:51,793 Aizue, zertan ari gara? 337 00:28:52,750 --> 00:28:54,250 Lasaitu zaitezte. 338 00:28:54,333 --> 00:28:56,208 Ondo gaude, ondo gaude. 339 00:28:56,293 --> 00:29:00,125 Aizu, Leon, ez du merezi. Goazen behingoz hemendik. 340 00:29:06,708 --> 00:29:08,668 Errekruta berria dugu, Twiggy? 341 00:29:22,918 --> 00:29:24,918 Etxe hutsak daude hemen. 342 00:29:25,000 --> 00:29:27,125 Ia zurea bezain handiak, Twiggy. 343 00:29:30,043 --> 00:29:31,958 - Ia. - Bai, ia-ia. 344 00:29:51,333 --> 00:29:52,583 Norena da hau? 345 00:29:54,168 --> 00:29:55,168 Nirea. 346 00:29:57,583 --> 00:29:58,958 Zer da hain barregarria? 347 00:29:59,543 --> 00:30:02,333 Beti pentsatu izan dut nor bizi den horrelakoetan. 348 00:30:08,000 --> 00:30:10,043 Arduratuko zara besteaz? Aska ezazu. 349 00:31:53,250 --> 00:31:55,458 Ibili zara horrelako batean inoiz? 350 00:31:55,543 --> 00:31:56,958 - Ez. - Ez? 351 00:31:58,793 --> 00:32:02,750 Benetan lasaia da. Bizi ninteke hemen astebetez edo. 352 00:32:04,418 --> 00:32:06,583 Baita denbora gehiagoz ere. 353 00:32:07,918 --> 00:32:10,083 Argitasunez pentsa dezakezu, ulertzen? 354 00:32:10,168 --> 00:32:11,543 Ez dago zaratarik. 355 00:32:11,625 --> 00:32:14,958 Ez auto hotsik, ez jendearen ohiurik. 356 00:32:19,708 --> 00:32:21,375 - Nahiko nuke bat. - Bai? 357 00:32:21,458 --> 00:32:23,125 Zahartzean, erosiko dut. 358 00:32:25,750 --> 00:32:28,543 - Gorria eta beltza. - Zer izen jarriko diozu? 359 00:32:28,625 --> 00:32:31,333 Ez dakit... Leonen ontzia. Izen txarra, ezta? 360 00:32:33,583 --> 00:32:36,293 Leonen ontzia? 361 00:32:36,375 --> 00:32:37,793 Prezio onean behar luke. 362 00:32:55,043 --> 00:32:56,543 Hemen duzu, edan. 363 00:33:10,958 --> 00:33:12,918 Aizu, errepikatu egin behar dugu. 364 00:33:15,500 --> 00:33:16,875 Bai. 365 00:33:19,500 --> 00:33:21,293 Nor dira hiltzaileak? 366 00:33:21,375 --> 00:33:22,750 Polizia da hiltzailea. 367 00:33:22,833 --> 00:33:24,208 Nor dira hiltzaileak? 368 00:33:24,293 --> 00:33:26,293 Polizia da hiltzailea. 369 00:33:26,375 --> 00:33:28,833 Jendeak kaleak hartu ditu, haiek diotenez, 370 00:33:28,918 --> 00:33:30,625 poliziak hil zuen 371 00:33:30,708 --> 00:33:33,293 beltz errugabea dela eta, borroka egiteko. 372 00:33:34,875 --> 00:33:37,668 Protestak piztu dira, poliziak gazteari ikusitako 373 00:33:37,750 --> 00:33:39,875 suzko arma hori, gaztearen etxean 374 00:33:39,958 --> 00:33:42,418 aurkitu zutela jakin denean eta ondorioz, 375 00:33:42,500 --> 00:33:45,375 tiroketaren unean eskuan ez zeramala jakitean. 376 00:33:46,083 --> 00:33:48,958 Zurrumurruek hilketa izan zela diote 377 00:33:49,043 --> 00:33:51,250 eta komunitatea haserre dago. 378 00:33:52,708 --> 00:33:56,250 Tira, liskar handiak ikusten ari gara. 379 00:33:56,333 --> 00:33:58,625 Kordoi polizial bat 200 bat pertsonako 380 00:33:58,708 --> 00:34:02,208 jende-multzoa eusten saiatzen ari da. 381 00:34:03,208 --> 00:34:07,000 Irudi hauek gaur goizean Londres ekialdean eginak dira. 382 00:34:07,500 --> 00:34:09,583 Komunitateko lehendakariek 383 00:34:09,668 --> 00:34:12,543 liskarren berri eman diote poliziari 384 00:34:12,625 --> 00:34:17,083 eta segurtasunaren izenean bertaratzeko eskatu. 385 00:34:17,168 --> 00:34:20,250 Baina poliziak eskuak lotuta dituela adierazi du, 386 00:34:20,333 --> 00:34:24,083 horrek jardunean dagoen ikerketa oztopatuko bailuke... 387 00:34:30,168 --> 00:34:31,958 Ikusten ari nintzen. 388 00:35:32,583 --> 00:35:34,333 - Terik? - Bai. 389 00:35:43,793 --> 00:35:44,918 Zer duzu? 390 00:35:51,125 --> 00:35:53,043 Lee, kontaidazu. 391 00:35:57,208 --> 00:35:58,418 Zer jakin nahi duzu? 392 00:35:58,668 --> 00:35:59,668 Ez dakit... 393 00:36:02,293 --> 00:36:03,500 Lagunak izan gaitezke? 394 00:36:05,708 --> 00:36:07,000 Laguna izan nahi duzu? 395 00:36:08,793 --> 00:36:10,708 - Noski. - Zergatik? 396 00:36:13,250 --> 00:36:15,458 Adiskidetu baino ez dut egin nahi. 397 00:36:18,000 --> 00:36:21,708 Badakit ez naizela zure ondoan egon, baina saiatu nahi dut, bai? 398 00:36:26,583 --> 00:36:28,168 Zer duzu tipo horrekin? 399 00:36:28,958 --> 00:36:31,793 - Chrisekin? Zer ba? - Zer egiten du hemen? 400 00:36:32,793 --> 00:36:35,168 Ez arduratu. Ez du kalterik egiten. 401 00:36:41,875 --> 00:36:43,418 Zure aita baino hobea da. 402 00:36:44,000 --> 00:36:46,583 Tira, mesedez, ez gaitezen berdinean erori! 403 00:36:48,583 --> 00:36:52,000 Bai, harroputza da. Hitz egingo dut berarekin, ados? 404 00:36:52,750 --> 00:36:55,208 Ahaztu dezagun oraingoz, ados? 405 00:36:57,708 --> 00:36:58,750 Entzun... 406 00:37:00,543 --> 00:37:03,500 Zergatik ez duzu zerbait erosten? 407 00:37:05,083 --> 00:37:07,000 - Bakero batzuk edo. - Ez, utzi. 408 00:37:07,083 --> 00:37:08,793 Ez dut zure dirurik nahi. 409 00:37:39,333 --> 00:37:42,458 LANKIDETZA GUNEA 410 00:38:21,958 --> 00:38:25,668 Luzatu hatzak, altxa hankak. 411 00:38:50,583 --> 00:38:51,583 Kaixo. 412 00:38:54,083 --> 00:38:55,208 Bai? 413 00:38:55,293 --> 00:38:57,375 Baduzu lanik egiteko? 414 00:38:57,458 --> 00:39:00,208 - Barkatu? - Lan bila nabil, lan-esperientzia. 415 00:39:00,375 --> 00:39:03,168 Barkatu, baina lanpetuta nabil. 416 00:39:30,168 --> 00:39:31,168 Hori da. 417 00:39:31,668 --> 00:39:34,043 Hori, egin bultza atzera. 418 00:39:34,208 --> 00:39:36,083 Eduki besoak goian. 419 00:39:36,168 --> 00:39:38,083 Leon, kontzentratu zaitez. 420 00:39:39,958 --> 00:39:42,458 Hori da, hori da. Beste bat. 421 00:39:48,375 --> 00:39:49,833 Nahikoa! 422 00:39:51,375 --> 00:39:53,500 Nahiko da, geldi! 423 00:39:53,583 --> 00:39:54,833 Nahikoa da! 424 00:39:55,708 --> 00:39:57,208 Tira, lasaitu zaitez! 425 00:39:57,293 --> 00:39:59,458 Zer gertatzen zaizu Leon? Geldi. 426 00:40:05,500 --> 00:40:07,625 - Ondo zaude? - Ondo nago. 427 00:40:37,708 --> 00:40:39,875 Londreseko auzo batean gertaturiko hilketak 428 00:40:39,958 --> 00:40:41,583 biolentzia-boldada ekarri du 429 00:40:41,668 --> 00:40:44,168 hiriko ipar eta hego auzoetan. 430 00:40:45,043 --> 00:40:48,125 Hackneyen, istiluak arratseko lehen orduan hasi ziren. 431 00:40:48,293 --> 00:40:51,458 Poliziak agente gehiago bidaliko zituela esan zuen 432 00:40:51,543 --> 00:40:54,250 eta errefortzuak iritsi dira. 433 00:40:54,333 --> 00:40:58,208 Zer onura du, krisi garaian, 434 00:40:58,293 --> 00:41:00,668 dendak txikitu eta lapurretan egiteak 435 00:41:00,833 --> 00:41:04,958 haiek badira gure auzoetan bizitza eta enplegua sortzen dutenak? 436 00:41:20,000 --> 00:41:22,668 Hirigune honetan kordoi polizialak ugarituz doaz. 437 00:41:22,833 --> 00:41:24,375 Bigarren gauez jarraian 438 00:41:24,458 --> 00:41:26,668 biolentzia-ekintzen txostenak jaso ditugu. 439 00:41:27,458 --> 00:41:29,668 Honakoa zen poliziaren beldur nagusia 440 00:41:29,750 --> 00:41:31,793 krimen-bolada esaten dioten hau. 441 00:41:33,125 --> 00:41:34,708 Justizia egingo da, 442 00:41:34,793 --> 00:41:38,375 eta euren ekintzen ondorioak pairatu beharko dituzte. 443 00:41:54,333 --> 00:41:55,583 Aizu! 444 00:41:57,000 --> 00:41:58,418 Mugi zaitez! 445 00:42:02,375 --> 00:42:04,918 Aizu, dena ongi, ezta? Dena dago ondo. 446 00:42:16,543 --> 00:42:20,750 ITXITA HURRENGO ABISURA ARTE MANZI BROS GIMNASIOA 447 00:42:24,208 --> 00:42:27,833 Zergatik daukazu zure semea hemen? Joan dadila behingoz! 448 00:42:27,833 --> 00:42:29,830 Ez dut hemen egoterik nahi. 449 00:42:29,830 --> 00:42:31,830 - Esan joateko! - Isildu zaitez! 450 00:42:31,830 --> 00:42:34,630 - Ez niri oihu egin! - Ez dut etxetik botako! 451 00:43:31,000 --> 00:43:33,700 - Zer daramazu hor? - Gustatzen nire bizikleta? 452 00:43:37,030 --> 00:43:38,830 Harrapatuko gaituzte! 453 00:43:40,000 --> 00:43:43,370 Badatoz. Prest gaude. 454 00:43:43,370 --> 00:43:45,370 Zer egingo duzue? 455 00:43:45,370 --> 00:43:48,370 Hura kakanahastera etorri da! 456 00:43:49,290 --> 00:43:52,000 - Jarri zapiak! - Kaleak gureak dira. 457 00:43:52,000 --> 00:43:54,210 - Bota egin ditugu. - Atzera doaz. 458 00:43:54,210 --> 00:43:57,810 - Hor bizi gara. - Utzi pasatzen. 459 00:44:09,000 --> 00:44:11,390 - Hor daukat autoa. - Ezin duzue gurekin. 460 00:44:11,418 --> 00:44:13,250 Laster ez duzue barre egingo. 461 00:44:13,333 --> 00:44:14,750 - Tentela! - Zer esan duzu? 462 00:44:15,708 --> 00:44:16,750 Tentela. 463 00:44:17,625 --> 00:44:18,918 Lasai, gazteok... 464 00:44:23,625 --> 00:44:25,083 Zoaz pikutara! 465 00:44:33,208 --> 00:44:36,208 Ea, gazteok, ezin digute tiro egin. 466 00:44:37,083 --> 00:44:39,083 Goazen, denok batera. 467 00:44:39,168 --> 00:44:41,583 - Zertan ari zarete? - Txantxetan ala? 468 00:44:42,708 --> 00:44:45,125 Egon, egon, baduzu planik? 469 00:44:45,293 --> 00:44:48,543 Begira, helikoptero bat! 470 00:44:48,708 --> 00:44:52,000 Baduzu planik? 471 00:44:53,375 --> 00:44:54,875 Begira babo horiei. 472 00:44:56,833 --> 00:44:59,333 Tira, egin dezagun orain! 473 00:44:59,418 --> 00:45:00,918 Goazen. 474 00:45:04,250 --> 00:45:05,750 Ni hor bizi naiz. 475 00:45:05,833 --> 00:45:08,625 Ez zara hor bizi. Atzera! 476 00:45:08,708 --> 00:45:11,750 Zoaz etxera, DBHko titulua ateratzera. 477 00:45:12,168 --> 00:45:13,668 - Zer diozu, identifikazioa? 478 00:45:13,750 --> 00:45:15,750 Identifikazioa! 479 00:45:18,750 --> 00:45:20,750 - Etxera joan nahi dut. - Ez zara hor bizi. 480 00:45:20,833 --> 00:45:22,958 Nola dakizu ez naizela hori bizi? 481 00:45:54,375 --> 00:45:56,083 Atzera, atzera! 482 00:46:37,125 --> 00:46:38,125 Kaka zaharra! 483 00:46:45,750 --> 00:46:47,168 Izugarria izan da. 484 00:46:53,043 --> 00:46:54,500 Kaka egin dute galtzetan. 485 00:46:54,583 --> 00:46:57,668 E, goazen berriz. Tira, goazen. 486 00:46:57,750 --> 00:46:59,875 - Lasaitu zaitez. - Goazen orain! 487 00:46:59,958 --> 00:47:01,418 Utzi arnasa hartzen! 488 00:47:01,668 --> 00:47:02,668 Aizu! 489 00:47:06,708 --> 00:47:08,875 Aizue, ez nekien non kristo zeundeten. 490 00:47:08,958 --> 00:47:10,333 Eta zu non zenbiltzan? 491 00:47:10,418 --> 00:47:11,418 Zer? 492 00:47:11,500 --> 00:47:14,875 Tira, ezagutzen nauzue. Erosketak egin ditut. 493 00:47:15,375 --> 00:47:19,168 Zer ekarri didazu? Utzi ikusten! 494 00:47:19,250 --> 00:47:21,250 Txatar-biltzailea dirudizu! 495 00:47:21,333 --> 00:47:22,958 Zer duzu? Lasaitu zaitez! 496 00:47:23,043 --> 00:47:25,875 Ez da lapurretarako aitzakia, mendekua behar dugu. 497 00:47:27,750 --> 00:47:31,208 Ez, lapurtzeko aitzakia da. Aitzakia ederra. 498 00:47:31,293 --> 00:47:34,543 Nahi duzuena. Ezagutzen nauzue, ea zer dagoen barruan. 499 00:47:34,625 --> 00:47:36,168 Defenda ezazu zure auzoa! 500 00:47:36,250 --> 00:47:37,543 Baina zer diozu? 501 00:47:40,375 --> 00:47:41,418 Aizu, aizu. 502 00:47:46,708 --> 00:47:48,918 - Zer duzu buruan? - Ez izan inozoa. 503 00:47:49,375 --> 00:47:52,043 Ez izateko inozoa? 504 00:47:52,543 --> 00:47:55,750 Goazen haiek akabatzera. Goazen. 505 00:47:55,958 --> 00:47:56,958 Aizu... 506 00:47:58,668 --> 00:48:00,083 Zer egingo duzu horrekin? 507 00:48:00,168 --> 00:48:02,668 Akabatu egingo ditut, ez dit batere axola. 508 00:48:05,293 --> 00:48:06,625 Entzuidazu. 509 00:48:06,708 --> 00:48:09,125 Izokin koloreko zapatilak dira! 510 00:48:09,208 --> 00:48:11,250 Niri bost ditxozozko zapatilak! 511 00:48:11,333 --> 00:48:13,793 - Nahikoa da. - Nora zoaz? 512 00:48:13,875 --> 00:48:15,958 Ez diot inori su emango! 513 00:48:16,708 --> 00:48:18,875 - Zoaz ihesi, oiloa. - Kaka zaharra. 514 00:48:18,958 --> 00:48:22,625 Tira, goazen. 515 00:48:28,583 --> 00:48:31,208 - Zer egingo duzu? - Zer egingo du berak? 516 00:48:32,320 --> 00:48:34,780 Ez dakit, baina elkarrekin egon behar genuke. 517 00:48:34,833 --> 00:48:36,750 Ez, sekulako hankasartzea da! 518 00:48:36,958 --> 00:48:40,168 Noski, zoaz korrika zure neska-lagun ilehoriarekin. 519 00:48:42,333 --> 00:48:43,333 Goazen. 520 00:48:44,333 --> 00:48:47,083 Aizu, Leon, etorri gurekin. 521 00:48:47,500 --> 00:48:48,500 Ez. 522 00:48:54,125 --> 00:48:55,500 Nora zoaz? 523 00:48:55,668 --> 00:48:56,668 Leon! 524 00:48:57,668 --> 00:48:59,918 Ez ahazu zure sustraiak! 525 00:49:16,083 --> 00:49:17,083 Geldi hor! 526 00:49:29,793 --> 00:49:30,793 Zer moduz? 527 00:49:31,418 --> 00:49:32,418 Bai, ondo. 528 00:49:33,168 --> 00:49:34,168 Zertan ari zara? 529 00:49:34,708 --> 00:49:36,293 Autoa izaorratu zait. 530 00:49:41,500 --> 00:49:42,500 Kaixo. 531 00:49:44,250 --> 00:49:45,250 Ondo zaude? 532 00:49:47,293 --> 00:49:48,708 Ez daukat egun ona. 533 00:49:53,583 --> 00:49:54,958 Zer du autoak? 534 00:49:55,668 --> 00:49:57,833 Ez dakit. Badakizu zerbait autoei buruz? 535 00:49:57,918 --> 00:49:59,083 Ez horixe. 536 00:49:59,168 --> 00:50:00,708 - Baduzu autorik? - Ez. 537 00:50:04,793 --> 00:50:07,625 Hiri puta honetatik ateratzeko beharra dut 538 00:50:07,708 --> 00:50:09,043 pentsamenduak entzuteko. 539 00:50:22,333 --> 00:50:24,793 -...saia gaitezen bilatzen... - Goazen. 540 00:50:24,875 --> 00:50:26,625 - Gero hitz egingo dugu. - Orain, goazen. 541 00:50:26,708 --> 00:50:30,250 - Gero, bai, ondo da. - Kontaidazu gero. 542 00:50:33,000 --> 00:50:34,750 - Zer polita. Zurea da? - Ez. 543 00:50:34,833 --> 00:50:36,583 - Nora goaz? - Kaka. 544 00:50:36,668 --> 00:50:38,043 Nik gidatuko dut. 545 00:52:40,793 --> 00:52:42,375 Izugarria da. 546 00:52:42,458 --> 00:52:43,458 Bai. 547 00:52:45,918 --> 00:52:48,083 - Zoroz beteriko hiria. - Badakit. 548 00:52:48,168 --> 00:52:50,250 Nire amak esaten duena. "Hiri zoroa". 549 00:52:50,333 --> 00:52:51,793 - Bai? - Bai. 550 00:52:52,918 --> 00:52:54,333 Utzi metxeroa. 551 00:53:06,625 --> 00:53:08,418 Entzuten sirena-hotsak? 552 00:53:08,500 --> 00:53:11,293 Beti sirenak, egunero eta orduro. 553 00:53:13,918 --> 00:53:15,793 Leku hau izorratuta dago. 554 00:53:41,083 --> 00:53:42,083 Gero arte. 555 00:54:41,958 --> 00:54:43,293 Zaude hor. 556 00:54:46,250 --> 00:54:47,625 Auto ederra, ezta? 557 00:54:49,875 --> 00:54:54,000 Enbragea katigatzen da, baina normala da auto zaharretan. 558 00:54:55,500 --> 00:54:58,543 Asko gustatzen zait... nahi dut. 559 00:55:01,918 --> 00:55:02,918 Eta nirea da. 560 00:55:03,918 --> 00:55:06,790 Kostatzen zaio martxan jartzea, baina... 561 00:55:07,043 --> 00:55:08,793 behin martxan jarrita, 562 00:55:09,458 --> 00:55:11,583 imajinatu ezin den bidaian zaramatza. 563 00:55:11,833 --> 00:55:12,833 Nazkagarri... 564 00:55:19,375 --> 00:55:22,125 Zer arraio egingo dugu zurekin? Horixe da arazoa. 565 00:55:22,208 --> 00:55:25,000 Begi bat atera behar nizuke, behingoz ikasteko. 566 00:55:25,083 --> 00:55:27,793 Utzi bakean. Utz ezazu bakean! 567 00:55:28,918 --> 00:55:30,750 Utzi, Chris, behingoagatik. 568 00:55:45,833 --> 00:55:46,875 Zoaz hemendik. 569 00:55:52,083 --> 00:55:54,500 Begira zer egin behar izan dudan. 570 00:55:58,083 --> 00:55:59,083 Izorra zaitez! 571 00:56:02,083 --> 00:56:04,293 Akabatu egingo zaitut. 572 00:56:04,375 --> 00:56:06,083 Lee, geldi. Lee, entzuidazu. 573 00:56:06,168 --> 00:56:07,125 Akabatuko zaitut! 574 00:56:07,208 --> 00:56:09,083 Leon, mesedez, entzun. 575 00:56:09,168 --> 00:56:10,750 - Izorra zaitez. - Entzun. 576 00:56:10,833 --> 00:56:13,668 Utzi, mesedez. Lee, ez du merezi. 577 00:56:13,750 --> 00:56:15,708 Lee, mesedez, utzi joaten. 578 00:56:15,793 --> 00:56:19,500 Lee, mesedez. Utzi ezazu, Lee! 579 00:59:42,458 --> 00:59:43,458 Lasai. 580 00:59:51,000 --> 00:59:52,168 Zer gertatu zaizu? 581 00:59:52,625 --> 00:59:53,625 Begiratu. 582 01:00:03,000 --> 01:00:04,000 Ondo zaude? 583 01:00:06,793 --> 01:00:07,793 Itxaron. 584 01:00:28,208 --> 01:00:30,583 Ez da ezer, ez da ezer. 585 01:00:35,458 --> 01:00:36,458 Egon geldi. 586 01:02:32,083 --> 01:02:35,125 Ondo da, denok kanpora. Alde egiteko ordua. 587 01:02:35,208 --> 01:02:37,333 Zer? Ez dugu ezer egin. 588 01:02:37,418 --> 01:02:40,293 Ez zenukete hemen egon behar. Arazoak izango dituzue. 589 01:02:48,418 --> 01:02:49,625 Atzera! Atzera! 590 01:02:52,000 --> 01:02:54,500 - Jonki puta! - Eta zu geldi hor! 591 01:03:03,750 --> 01:03:05,833 Utzi bakean! 592 01:03:05,918 --> 01:03:07,958 - Atzera! - Utzi bakean! 593 01:03:08,043 --> 01:03:09,293 Tira, aurrera! 594 01:03:09,375 --> 01:03:11,083 Alde hemendik! 595 01:03:50,500 --> 01:03:52,875 Uste dut ez ditugula atzetik. 596 01:03:52,958 --> 01:03:55,458 - Kaka zaharra. - Nire begiak. 597 01:03:55,543 --> 01:04:00,000 Zer ostia izan da hori? Pozoiren bat. 598 01:04:00,083 --> 01:04:02,168 - Piperbeltz-gasa. - Kaka zaharra. 599 01:04:02,250 --> 01:04:04,208 - Non ote daude besteak? - Ez dakit. 600 01:04:04,293 --> 01:04:06,708 - Indarrez atera dituzte. - Nora goaz? 601 01:04:06,793 --> 01:04:08,583 Kaka. Goazen hemendik. 602 01:04:09,293 --> 01:04:10,293 Tira, azkar. 603 01:04:18,708 --> 01:04:19,708 Bai? 604 01:04:19,793 --> 01:04:22,333 Aizu, zer arraio egiten du berak hemen? 605 01:04:22,418 --> 01:04:23,418 Utzi sartzen. 606 01:04:23,500 --> 01:04:26,750 Ezta pentsatu ere. Zazpi puntu ditut inozo horren erruz. 607 01:04:26,833 --> 01:04:29,375 - Ez zen bera izan. - Mugikorra lapurtu zidan. 608 01:04:29,458 --> 01:04:30,750 Eta itzuli zizun. 609 01:04:30,833 --> 01:04:33,293 Bost axola niri. Alde egin behar du. 610 01:04:35,875 --> 01:04:39,043 Izorra zaitez! Babo gizajoa! Kaka! 611 01:05:37,668 --> 01:05:38,668 Arraioa! 612 01:05:39,250 --> 01:05:40,250 Zer gertatzen da? 613 01:05:43,083 --> 01:05:45,293 Kamara puta utzi dut etxean. 614 01:05:45,375 --> 01:05:46,458 Non? 615 01:05:46,543 --> 01:05:49,583 Logelan. Kabroi horiek... 616 01:05:49,668 --> 01:05:50,958 Berreskuratuko dut. 617 01:05:51,000 --> 01:05:54,333 Orain ez naiz itzuliko, baina berreskuratuko dut, ados? 618 01:05:55,043 --> 01:05:56,043 Ez larritu. 619 01:05:58,250 --> 01:05:59,668 - Ados? - Sentitzen dut. 620 01:06:03,833 --> 01:06:04,990 Berreskuratuko dut. 621 01:06:08,333 --> 01:06:12,043 Dena ondo aterako da. Ez duzu zertan arduratu. 622 01:06:14,125 --> 01:06:15,125 Lee? 623 01:06:17,333 --> 01:06:18,333 Ondo zaude? 624 01:06:27,168 --> 01:06:30,458 Ama, hau Twiggy da. 625 01:06:30,543 --> 01:06:31,543 Kaixo. 626 01:06:34,875 --> 01:06:35,875 Twiggy. 627 01:06:39,043 --> 01:06:40,668 Nondik atera zara? 628 01:06:42,750 --> 01:06:45,875 Ez dakit, zure leku beretik, pentsatzen dut. 629 01:06:49,625 --> 01:06:51,850 Ziur ez gatozela leku beretik, laztana. 630 01:06:57,458 --> 01:07:00,043 Ongi iruditzen gelditzen bada? 631 01:07:01,043 --> 01:07:02,043 Bai. 632 01:07:05,250 --> 01:07:06,668 Gelditu nahi beste. 633 01:07:31,333 --> 01:07:33,043 Ama, geldi, egon geldi. 634 01:07:33,125 --> 01:07:34,918 Ama, geldi, mesedez. 635 01:07:37,375 --> 01:07:39,043 Ama, gelditzeko. 636 01:07:39,125 --> 01:07:40,918 Geldi. Bergiratu eta geldi! 637 01:07:41,750 --> 01:07:42,750 Geldi. 638 01:07:48,668 --> 01:07:50,083 Geldi. 639 01:07:53,250 --> 01:07:54,793 Kopa bat behar dut, Leon. 640 01:07:58,458 --> 01:08:00,625 Ekarriko dizut, ados? 641 01:08:02,293 --> 01:08:03,293 Ekarriko dizut. 642 01:08:16,793 --> 01:08:17,793 Leon! 643 01:08:19,208 --> 01:08:21,375 Kaka, zer gertatu zaizu aurpegian? 644 01:08:21,458 --> 01:08:23,543 Boxeoan gertatu da. 645 01:08:23,625 --> 01:08:25,333 Bada ikasi burua babesten. 646 01:08:27,333 --> 01:08:29,168 Deituko ninduzulakoan nengoen. 647 01:08:30,168 --> 01:08:32,750 Deituko dizut, bai. Lanpetuta ibili naiz. 648 01:08:32,833 --> 01:08:35,500 Deituko dizut, ados? Hitzematen dut. 649 01:08:35,583 --> 01:08:36,583 Ados. 650 01:08:37,708 --> 01:08:40,833 Gaur gauen suteak piztu dira Londresko zati handi batean 651 01:08:40,918 --> 01:08:43,543 hiriko krimen-boladari jarraipena emanez. 652 01:08:44,125 --> 01:08:45,333 Azken ezbeharrak 653 01:08:45,418 --> 01:08:48,583 arratsean Lewishamen izan dira, hego-ekialdean, 654 01:08:48,668 --> 01:08:50,958 Peckhamera eta Claphamera zabaldu dira istiluak 655 01:08:51,043 --> 01:08:54,293 eta azken orduetan, baita Croydonera ere, hegoaldera. 656 01:08:55,833 --> 01:08:56,833 Bi vodka botila. 657 01:08:56,918 --> 01:08:58,543 ...Croydoneko irudiak zuzenean, 658 01:08:58,625 --> 01:09:01,043 non hiri-altzariek ordubete daramaten sutan. 659 01:09:02,458 --> 01:09:06,125 Esan ez berandutzeko, ez naiz haren zain egongo. 660 01:09:29,543 --> 01:09:31,583 Noiz hitz egin dezaket harekin? 661 01:09:33,000 --> 01:09:34,208 Nire aita abokatua da 662 01:09:34,293 --> 01:09:37,250 eta badakit harekin hitz egiteko eskubidea dudala. 663 01:09:38,458 --> 01:09:41,418 Bai. Onartezina da. 664 01:09:43,450 --> 01:09:47,030 Beste batekin hitz egin dut eta nire hitzak desitxuratu dituzte... 665 01:09:47,083 --> 01:09:49,530 Denok berdinak zarete, eta benetan diot... 666 01:10:19,958 --> 01:10:20,958 Milesker, Lee. 667 01:10:29,750 --> 01:10:31,583 Chris ez da arazo bat izango. 668 01:10:34,625 --> 01:10:35,918 Ez da itzuliko. 669 01:10:40,083 --> 01:10:41,418 Utzi begiratzen. 670 01:10:42,043 --> 01:10:43,870 - Ondo nago. - Ezin dugu..? 671 01:10:43,918 --> 01:10:45,500 - Ama. - Leon, 672 01:10:46,418 --> 01:10:47,708 utzi ikusten. 673 01:11:10,168 --> 01:11:12,980 Begira zer egin dizun aurpegi polit horretan. 674 01:11:16,293 --> 01:11:17,833 Sentitzen dut, seme. 675 01:11:23,168 --> 01:11:24,918 Ez dakit zer egin. 676 01:11:27,543 --> 01:11:30,750 Agian ez zenukeen etxera itzuli behar. 677 01:11:47,918 --> 01:11:50,708 - Ama... - Urtzidazu egiten, bai? 678 01:11:55,793 --> 01:11:57,668 - Barkatu. Min duzu? - Ondo nago. 679 01:12:07,668 --> 01:12:08,668 Gustatzen zait. 680 01:12:12,918 --> 01:12:14,793 Neska jatorra dirudi. 681 01:12:16,833 --> 01:12:17,833 Neska-laguna da? 682 01:12:19,708 --> 01:12:20,708 Ez. 683 01:12:22,708 --> 01:12:23,708 Behar luke. 684 01:12:25,375 --> 01:12:27,208 Ez zaitzala gaizki tratatu, bai? 685 01:12:30,293 --> 01:12:34,375 Hori da behar duzuna, zainduko zaituen norbait. 686 01:12:37,958 --> 01:12:39,793 Nik ez dizut onik egiten. 687 01:12:46,125 --> 01:12:48,000 Zuk zerbait hobea merezi duzu. 688 01:12:58,000 --> 01:13:00,833 Tira, han geldituko da gaur gauean. 689 01:13:01,668 --> 01:13:06,208 erresistentzia eta agente bati eraso egin izana leporatu diote. 690 01:13:06,375 --> 01:13:08,043 Erruduntzat jo dute 691 01:13:08,125 --> 01:13:12,918 eta gu guztion aurkako karguak bertan behera utzi. 692 01:13:13,875 --> 01:13:15,583 Nire heroia. 693 01:13:32,543 --> 01:13:35,333 Baduzu edateko zer edo zer? 694 01:13:36,958 --> 01:13:37,958 Noski. 695 01:13:53,083 --> 01:13:54,625 Vodka laranjarekin? 696 01:13:55,708 --> 01:13:57,375 Primeran. 697 01:14:09,250 --> 01:14:11,668 - Erre dezaket hemen? - Bai, noski. 698 01:14:36,668 --> 01:14:38,250 Ea nola mugitzen zaren. 699 01:14:38,333 --> 01:14:40,000 Pauso bat baino ez dakit. 700 01:14:40,168 --> 01:14:41,875 - Zer pauso? - Prest? 701 01:14:44,583 --> 01:14:46,750 Horixe da dena. 702 01:14:50,918 --> 01:14:52,625 Ez dakit musika hau dantzatzen. 703 01:15:25,293 --> 01:15:27,208 Barkatu, hau jasoko dut. 704 01:15:28,250 --> 01:15:29,458 Ondo dago. 705 01:18:08,958 --> 01:18:11,083 Ni naiz, deituidazu. 706 01:19:38,418 --> 01:19:39,625 Lasai... 707 01:19:39,708 --> 01:19:40,875 Twiggy hemen dago? 708 01:19:40,958 --> 01:19:43,000 - Ez. - Badakizu non dagoen? 709 01:19:43,375 --> 01:19:44,500 Ez dakit... 710 01:19:47,668 --> 01:19:48,708 Ez dago hemen. 711 01:20:16,418 --> 01:20:17,875 Aizu, aizu. 712 01:20:19,125 --> 01:20:22,125 Twiggy ikusi dut. Gurasoen etxera joan omen da. 713 01:20:23,708 --> 01:20:25,168 Tori, hau da helbidea. 714 01:20:28,083 --> 01:20:30,150 - Milesker. - Ez horregatik, zorte on. 715 01:21:46,500 --> 01:21:50,458 Aizu, Twiggy, hartu telefonoa. Ez egin ez entzunarena. 716 01:23:47,125 --> 01:23:49,793 Kaka zaharra. Zer demonio izan da hori? 717 01:23:49,875 --> 01:23:51,458 Zer arraio! 718 01:23:56,083 --> 01:23:57,083 Leon! 719 01:23:57,918 --> 01:24:00,083 Leon, zer demonio egiten duzu hemen? 720 01:24:00,168 --> 01:24:03,043 Zer ostia egiten duzu hemen? 721 01:24:04,500 --> 01:24:05,918 Utzi bakean, ostia! 722 01:25:49,583 --> 01:25:52,000 Ea, denok duzue zapia? 723 01:25:52,375 --> 01:25:53,375 Bai. 724 01:25:54,625 --> 01:25:56,000 Ez duzu zapirik ekarri? 725 01:25:57,668 --> 01:26:00,043 Segituan identifikatuko zaituzte horrela. 726 01:26:00,125 --> 01:26:03,083 Zoratuta? Kamarak daude alde guztietan, inozoa. 727 01:26:05,010 --> 01:26:08,040 Hortik etorriko dira. Buelta emango dute izkinan. 728 01:26:08,040 --> 01:26:10,040 Gas-potoak botatzen ari dira. 729 01:26:10,458 --> 01:26:14,708 Entzun, entzun, zoratu egin zarete? 730 01:26:19,418 --> 01:26:22,043 Egon. Hor kanpoan bizia joka dezakegu, ezta? 731 01:26:22,125 --> 01:26:26,708 Esan nahi nizueke asko maite zaituztedala. 732 01:26:26,708 --> 01:26:28,700 Goazen! 733 01:29:35,625 --> 01:29:37,333 Aska nazazu, ostia! 734 01:29:37,833 --> 01:29:40,250 Askatzeko! Aska nazazu, ostia! 735 01:29:40,333 --> 01:29:43,958 Ez al duzu entzuten? Edo zoratuta zaude? 736 01:29:50,340 --> 01:29:52,740 Uzteko bakean, kabroiak! 737 01:29:54,950 --> 01:29:56,000 Putasemeak! 738 01:36:17,417 --> 01:36:21,292 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak 739 01:36:21,500 --> 01:36:24,250 www.subtitulam.com Itzultzailea/Esti Unanue