1 00:00:40,640 --> 00:00:42,458 Harrapatu neska! 2 00:00:52,552 --> 00:00:55,791 Hortik! Ez utzi ihes egiten! 3 00:00:55,889 --> 00:00:57,958 Ez duzu nora joanik! 4 00:01:03,063 --> 00:01:06,000 Horra. Poliki, eder hori. 5 00:01:12,839 --> 00:01:14,074 Taz! 6 00:01:23,716 --> 00:01:25,618 Ez mugitu! 7 00:01:48,675 --> 00:01:51,375 Gu bion artekoa, traidore zikina. 8 00:02:14,134 --> 00:02:16,136 Angelino da nire izena. 9 00:02:16,136 --> 00:02:19,083 Eta inguruko kaka hori guztia “Dark Meat City” da. 10 00:02:19,125 --> 00:02:22,708 Nire jaioterria eta, ziur asko, nire hilerria. 11 00:02:23,209 --> 00:02:25,245 Dark Meat City. 12 00:02:25,278 --> 00:02:27,147 D.M.C. 13 00:02:27,180 --> 00:02:30,150 Alegia, Desastrea, Miseria, Kaka. 14 00:02:30,950 --> 00:02:33,833 22 urte ditut, eta pizzak banatzen ateratzen dut bizimodua. 15 00:02:34,041 --> 00:02:36,625 Banatzeagatik pagatzen didate, eta kitto. 16 00:02:36,666 --> 00:02:38,208 Buruhausterik ez. 17 00:02:38,250 --> 00:02:42,541 Bizitza aski konplikatua da; nire aurpegiarekin, batez ere. 18 00:02:47,467 --> 00:02:50,336 Bizitzako eskolan, ozta-ozta atera nuen diploma. 19 00:02:50,336 --> 00:02:54,440 Eta ez naiz kexatuko, askok porrot egin zuten eta. 20 00:02:56,543 --> 00:02:59,179 Ospa, arloteak! 21 00:02:59,245 --> 00:03:04,333 Kaka! Gorroto diot hiri honi. Inoiz ez dakizu zer datorkizun. 22 00:03:04,951 --> 00:03:07,620 Zatoz hona, burua lumatuko dizut eta! 23 00:03:08,521 --> 00:03:11,257 Segi nezakeen, gorputza arrastaka betiko… 24 00:03:11,257 --> 00:03:13,793 …nire buruari galderarik egin gabe. 25 00:03:17,463 --> 00:03:20,233 Une zehatz hura arte. 26 00:03:28,841 --> 00:03:33,046 Maitasun kontuek gaizki bukatzen omen dute, oro har. 27 00:03:33,379 --> 00:03:34,914 Auskalo. 28 00:03:35,281 --> 00:03:37,817 Nireak ez dira inoiz hasi. 29 00:03:42,822 --> 00:03:46,226 Ez dut hiru astetik gora iraun lan batean. 30 00:03:46,226 --> 00:03:49,229 Ez naiz, nonbait, ezertarako gai izango. 31 00:03:49,596 --> 00:03:53,266 Lana azkar bilatu behar dut, eta ezin naiz Vinzez fio. 32 00:03:53,333 --> 00:03:55,735 Inork ez du burubero hori kontratatu nahi. 33 00:03:55,768 --> 00:03:58,371 Ez gaude auzotik hanka egiteko moduan. 34 00:03:59,239 --> 00:04:01,874 Darwinen teoria bider milioi bat da hemengo legea. 35 00:04:01,908 --> 00:04:06,279 Zeharkako begirada bat, eta eboluzioaren alde txarrera zoaz. 36 00:04:08,915 --> 00:04:12,619 Oharkabean ibiltzea beti: hor dago koxka. 37 00:04:13,753 --> 00:04:15,989 Badakit tipo horiek tontolapikotzat naukatela. 38 00:04:16,022 --> 00:04:18,208 Baina etxera iritsi besterik ez dut nahi. 39 00:04:18,250 --> 00:04:20,916 Hoa muturra haustera, txo! 40 00:04:21,094 --> 00:04:23,830 Eta osorik, hobe da eta. 41 00:04:25,498 --> 00:04:28,935 Azkenean, Guadalupe hotela, nire purgatorioa. 42 00:04:28,968 --> 00:04:34,307 Lau urte daramatzat hemen, baina biziarteko kartzela iruditzen zait. 43 00:04:37,310 --> 00:04:38,278 -Vinz? -Bai? 44 00:04:38,278 --> 00:04:39,846 Zer da sarrerako nahaspila hau? 45 00:04:39,912 --> 00:04:43,716 Txukundu egin beharko da noizbait, gudaleku puta bat dirudi. 46 00:04:43,783 --> 00:04:46,686 Demontre, a zer aurpegia! Zer gertatu zaizu? 47 00:04:46,919 --> 00:04:49,956 Kamioi bat eroa bezala zetorren, eta ez dut ikusi. 48 00:04:49,989 --> 00:04:52,525 Jendeak ergelak bezala gidatzen du ergelen hiri honetan. 49 00:04:52,558 --> 00:04:54,027 Beraz, lana galdu dut. 50 00:04:54,060 --> 00:04:55,161 -Berriz! -Bai. 51 00:04:55,161 --> 00:04:56,791 Bururatu zaizu labezomorroei jaten ematea? 52 00:04:56,833 --> 00:04:59,166 Lurrean ez al daukate nahikoa? Jaten eman behar, gainera? 53 00:04:59,232 --> 00:05:03,403 Lurra nazkagarria da. Hor jaten badute, gaixotu egingo dira. 54 00:05:05,305 --> 00:05:08,074 Ez dakit nola moldatuko garen. 55 00:05:08,107 --> 00:05:10,977 Bi hilabeteko errenta zor dugu. Lanik ez. 56 00:05:11,010 --> 00:05:13,813 Ez dizut jokoa izorratu nahi, baina mugitu beharra daukagu. 57 00:05:14,314 --> 00:05:16,449 Beharbada, Willyk izango du plan itxurosoren bat guretzat. 58 00:05:16,482 --> 00:05:18,718 Willyk? Itxurosoa? Adarra jotzen didazu. 59 00:05:19,052 --> 00:05:21,454 Txikiak! Zatozte, polit horiek! 60 00:05:21,487 --> 00:05:23,956 Osaba Linoren kontura. 61 00:05:25,491 --> 00:05:28,194 Atzo ez zineten hainbeste. 62 00:05:28,227 --> 00:05:31,064 Hotzikara ematen didate zure zomorroek! 63 00:05:31,097 --> 00:05:34,634 Labezomorroak ez du zertan labetik bakarrik etorria. 64 00:05:34,767 --> 00:05:40,740 Diablok zerbait hitzematen badu, bete egiten du! 65 00:05:40,807 --> 00:05:42,108 Bai. 66 00:05:42,408 --> 00:05:45,178 Gero eta erosoago bizi direla esango nuke. 67 00:05:45,211 --> 00:05:49,148 Hainbeste labezomorrorekin, ez gaude aldarte onean egoteko. 68 00:05:51,084 --> 00:05:53,853 Badakizu zein litzatekeen benetako aldarte txarra? 69 00:05:53,886 --> 00:05:56,022 Haiek ere hemendik hanka egitea. 70 00:07:29,449 --> 00:07:30,450 Aizak, Mogwaï! 71 00:07:30,450 --> 00:07:33,653 Zoaz berriz Chinatownera, marikoia! 72 00:07:33,953 --> 00:07:37,757 Garai latzak bizi ditugu. Mehatxu terrorista oso larria da. 73 00:07:37,757 --> 00:07:39,659 Nire burua! 74 00:07:41,260 --> 00:07:43,162 Aurpegi txarra duzu, Lino. 75 00:07:43,196 --> 00:07:45,198 Amesgaizto alua gau osoan. 76 00:07:45,231 --> 00:07:47,791 Moto-istripuak hankaz gora jarri dizkit neuronak. 77 00:07:47,867 --> 00:07:49,302 Zoaz medikuarengana. 78 00:07:49,368 --> 00:07:52,939 Kaskezurra hautsita izango duzu, agian. Kontuz ibili horrekin. 79 00:07:52,972 --> 00:07:54,774 Higuin ditut medikuak. 80 00:07:54,774 --> 00:07:57,410 Dirua eskatzen dizute berri txarrak emateko ere. 81 00:07:57,477 --> 00:08:02,041 Armarik suntsitzaileenak ezkutatzen saiatzen dira. 82 00:08:02,715 --> 00:08:03,916 O, ez. 83 00:08:04,083 --> 00:08:05,958 Okerrenaren beldur naiz. 84 00:08:06,000 --> 00:08:10,750 …haien helburuak bete, eta kaosa eta txikizioa eragin… 85 00:08:10,790 --> 00:08:12,859 -Kaka! -Ireki, mutilok. Ni naiz! 86 00:08:13,059 --> 00:08:15,795 Aizue! 87 00:08:18,064 --> 00:08:20,125 Telebista entzuten dut. Badakit hor zaudetela. 88 00:08:20,166 --> 00:08:21,625 Ez zaitezte zakurtu. 89 00:08:21,666 --> 00:08:23,541 Sua ikusten dut behatxulotik. 90 00:08:23,569 --> 00:08:25,638 Vinz, badakit hor zaudela. 91 00:08:26,906 --> 00:08:29,308 Mesedez, ez! Willy, ez! 92 00:08:35,848 --> 00:08:37,383 Aizak, saguzar alua! 93 00:08:37,450 --> 00:08:40,720 Ez al duk bukatu pasilloko hire kaka-nahastea? 94 00:08:42,121 --> 00:08:46,500 Irekitzen ez badiogu, pasilloko paretan txikituta aurkituko dugu. 95 00:08:46,541 --> 00:08:48,208 Nazkante hutsa da. 96 00:08:48,227 --> 00:08:49,583 Estatu Batuei erasotzeko mehatxua egin dute. 97 00:08:49,595 --> 00:08:52,565 Kostatu zaizue irekitzea! Zer ari zineten? 98 00:08:52,598 --> 00:08:53,699 Pornoa ikusten? 99 00:08:53,733 --> 00:08:57,236 Baxuago, arren! Lehertzeko zorian daukat burua. 100 00:08:57,303 --> 00:08:59,739 Zer gertatzen zaio ondoko bizilagunari? 101 00:08:59,772 --> 00:09:03,342 Oihu egitea libre da. Ez al gaude demokrazian? 102 00:09:03,676 --> 00:09:06,112 Lino, arrazoi dut edo ez? 103 00:09:06,145 --> 00:09:08,748 Willy, mesedez! Isilduko al zara? 104 00:09:10,550 --> 00:09:14,208 Gelditu gabe bilatuko ditugu, inguratuta sentitzen diren arte. 105 00:09:14,287 --> 00:09:17,823 Terroristekin oraindik ere? Non ezkutatu dira, baina? 106 00:09:17,857 --> 00:09:20,666 Haiei entzunda, badirudi gure galtzontziloetan daudela. 107 00:09:20,726 --> 00:09:22,895 Horra! Lehen planuko tipoa! 108 00:09:22,895 --> 00:09:24,263 Aurpegia ikusi diozue? 109 00:09:24,330 --> 00:09:27,567 Aurpegi hori telebistan agertzea, hori bai terrorismoa! 110 00:09:27,600 --> 00:09:29,435 Hori bai muturreko ederra! 111 00:09:39,779 --> 00:09:41,847 Lapurrak alaenak! Nire hot-doga! 112 00:09:41,914 --> 00:09:45,885 Bizi behar da, ba, horrelako zikinkeriarekin! 113 00:09:45,952 --> 00:09:48,988 Gainera, gaixotasun asko kutsatzen dituzte! 114 00:09:49,021 --> 00:09:50,723 Zer esatera etorri zara? 115 00:09:51,223 --> 00:09:55,083 Ez dakit! Zer ari zineten ikustera etorri naiz. 116 00:09:55,125 --> 00:09:57,208 Eguraldi ona dago. Bueltatxo bat eman genezake. 117 00:09:57,250 --> 00:10:02,083 On egingo lizueke, zuen “Walking Dead” aurpegiak ikusita. 118 00:10:02,401 --> 00:10:04,904 Bai zera, Willy! Diablok beti irabazten du. 119 00:10:04,937 --> 00:10:07,873 Argi dago iruzurra dela. Nik ere egin ditzaket itxurak ring batean. 120 00:10:07,907 --> 00:10:09,108 -Zer? -Demontre! 121 00:10:09,108 --> 00:10:12,345 Gorpuzkera horrekin ez zenuke asko iraungo. 122 00:10:14,080 --> 00:10:15,915 Ikuskatzaile, etorriko al zara? 123 00:10:17,083 --> 00:10:19,552 Higuin diot autobusari. 124 00:10:20,319 --> 00:10:23,823 Estatistikoki, ordea, bala galdu bat jateko arrisku gutxiago du. 125 00:10:23,856 --> 00:10:25,750 Dark Meat City zeharo beldurgarria da. 126 00:10:25,791 --> 00:10:29,916 “Zeharo” diot, hiriak azkenean akabatu egiten zaituelako. 127 00:10:29,958 --> 00:10:32,750 Ez dakizu, ordea, hori noiz gertatuko den. 128 00:10:33,132 --> 00:10:36,402 Vinzekin makina bat aldiz hitz egin dugu hanka egiteaz. 129 00:10:36,435 --> 00:10:38,237 Baina autorik gabe, nola? 130 00:10:38,638 --> 00:10:41,307 Autobusez, biribilean ibiltzeko arriskua dago. 131 00:10:41,374 --> 00:10:43,442 Aurrez aurre begiratu behar zaie gauzei. 132 00:10:43,643 --> 00:10:45,311 Ez gara zonbi horiek baino hobeak. 133 00:10:45,311 --> 00:10:49,015 Ez daukagu ez dirurik, ez anbiziorik, ez itxaropenik. 134 00:10:49,181 --> 00:10:52,451 Berez, ez gara geure buruen itzala ere. 135 00:11:01,727 --> 00:11:04,864 Lino, ez al da Diablo jaun eta jabe? 136 00:11:07,533 --> 00:11:09,502 Lino, gurekin al zaude? 137 00:11:09,669 --> 00:11:11,070 Bai, hemen nago. 138 00:11:11,203 --> 00:11:15,074 Baina tipo arraro bat ikusi dut kalean, eta… 139 00:11:15,474 --> 00:11:16,642 Berdin dio. 140 00:11:19,345 --> 00:11:21,947 Ederki! Auzo onean gaude! 141 00:11:21,981 --> 00:11:24,050 Zer egingo dugu, mutilok? 142 00:11:24,150 --> 00:11:26,052 Ez ahaztu hot dog bat zor didazutela. 143 00:11:28,921 --> 00:11:31,457 Diablok gosaltzeko, “jalapeños”… 144 00:11:35,227 --> 00:11:37,663 …eguna sasoian hasteko. 145 00:11:39,598 --> 00:11:40,900 Eta tabascoarekin garbitzen ditu hortzak? 146 00:11:40,933 --> 00:11:42,301 Ez duzu itxura onik, Lino. 147 00:11:42,368 --> 00:11:44,236 Zer da erokeria hau? 148 00:11:44,870 --> 00:11:49,341 Goazen bazka bila, ea bizkortzen zaren, Lino. 149 00:11:52,912 --> 00:11:54,847 Beharbada, Vinzek arrazoi izango du. 150 00:11:55,314 --> 00:11:58,451 Haustura bat egingo nuen garunean atzo mototik erortzean. 151 00:11:58,484 --> 00:12:02,288 Edo zera okerrago bat, garuna txikitzen dizuna. 152 00:12:02,788 --> 00:12:06,225 Zera oso agresibo bat, burua galarazten dizuna. 153 00:12:06,258 --> 00:12:09,228 Eta bi aste barru, hortxe akabatuta! 154 00:12:09,795 --> 00:12:12,932 Lino, ez dirudi kalean barrena gustura zabiltzanik. 155 00:12:12,998 --> 00:12:14,633 Nahi baduzu, etxera joango gara. 156 00:12:15,735 --> 00:12:19,772 Gauza bitxiak ikusteko irudipena dut… 157 00:12:19,805 --> 00:12:21,774 Horra aurreko bi tipo horiek. 158 00:12:21,974 --> 00:12:24,666 Ez al dute ezer deigarririk? Horko horrek. 159 00:12:28,414 --> 00:12:30,182 Ez ba. Zer? 160 00:12:30,416 --> 00:12:33,786 Ez diozue itzala ikusi? Batman arraro bat zirudien… 161 00:12:33,819 --> 00:12:37,356 …garunetik irtendako honelakoxe garroekin. 162 00:12:43,596 --> 00:12:46,365 -Ez begiratu erotuta banengo bezala. -Nola ba? 163 00:12:46,398 --> 00:12:47,933 Ez dut ulertzen zer gertatzen zaidan. 164 00:12:47,967 --> 00:12:50,402 Intsolazio-arriskuan gauzkazu, horra zer gertatzen zaizun. 165 00:12:50,436 --> 00:12:53,806 Arrazoi duzu. Bila dezagun txoko bat itzalean, eta pasatuko da. 166 00:12:53,806 --> 00:12:54,874 Goazen Piporenera. 167 00:12:54,907 --> 00:12:58,944 Piporenera berriz? Ez duzue beste zulorik ezagutzen? 168 00:13:03,149 --> 00:13:06,051 Gaur berriz hautsi da tenperatura-errekorra… 169 00:13:06,118 --> 00:13:10,689 …sasoikoa baino lau gradu gehiagorekin. 170 00:13:11,524 --> 00:13:14,727 Zer errekor eta errekorrondo! Hegazkinen arrastoagatik da. 171 00:13:14,794 --> 00:13:18,564 Haiek izorratzen digute klima, guk freskagarri gehiago erosteko. 172 00:13:27,072 --> 00:13:31,210 Eta freskagarria edan orduko, zer? Patata frijituak saltzen dizkizute. 173 00:13:31,277 --> 00:13:33,512 -Guk jan, eta haiek gehiago saldu. -Lino! 174 00:13:33,512 --> 00:13:36,282 Sorgin-gurpila, zera! Konplot bat da! 175 00:13:37,449 --> 00:13:41,787 Erne, Lino, sartu berria den neska panpoxa horri. 176 00:13:47,159 --> 00:13:48,227 Guri begira dago. 177 00:13:48,327 --> 00:13:51,497 Lino, begira-begira daukazu! Ederra mutila! 178 00:13:56,068 --> 00:13:58,137 Mutilok, goazen etxera. 179 00:13:58,204 --> 00:13:59,805 Itxaron, Lino. 180 00:14:01,540 --> 00:14:04,243 Itxaron, ez dugu pagatu. 181 00:14:07,680 --> 00:14:09,748 Gracias, baina gehiegi da. 182 00:14:09,915 --> 00:14:12,284 Opari. Dena zuretzat! 183 00:14:20,659 --> 00:14:23,362 Ondo merezia dut siesta eder bat. 184 00:14:25,097 --> 00:14:27,233 Berehala puzten zait tripa, amari bezala. 185 00:14:27,266 --> 00:14:28,791 Eta kikiltzen zarenean, noren antza duzu? 186 00:14:28,868 --> 00:14:31,871 Lasai! Ez naiz sekula kikiltzen. Burutik jota nago. 187 00:14:31,871 --> 00:14:33,772 -Entzun diozu, Lino? -Mutilok! 188 00:14:33,806 --> 00:14:35,608 Trajedun hiru tipo horiek. 189 00:14:35,641 --> 00:14:38,944 Segika ari zaizkigula iruditzen zait. 190 00:14:39,211 --> 00:14:42,548 -Non? -Diskrezioz, txotxolo! 191 00:14:42,581 --> 00:14:44,950 Zapata lotzen ari den lurperatzaileaz ari zara? 192 00:14:44,984 --> 00:14:49,054 Bai, bera eta besteak. Ez digute begirik kentzen. 193 00:14:51,724 --> 00:14:53,926 NOR DIRA BELTZEZ JANTZITAKO GIZON ILUN HORIEK? 194 00:14:53,993 --> 00:14:56,929 Zergatik dauzkagu segika horrelako gizonak? 195 00:15:08,307 --> 00:15:10,643 Horra, paranoia jauna, pozik? 196 00:15:10,676 --> 00:15:13,946 Gaur goizetik zer dabilkizu oker zuri buruan? 197 00:15:20,786 --> 00:15:23,722 Ni al naiz orain filmak asmatzen dituena? 198 00:15:25,491 --> 00:15:27,927 Zer nahi duten galdetzea besterik ez dugu. 199 00:15:28,527 --> 00:15:32,998 Ikusi duzu zer aurpegi duten? Zoaz, guk urrutitik begiratuko dugu. 200 00:15:37,169 --> 00:15:38,737 Lino, zer egingo dugu? 201 00:15:40,673 --> 00:15:42,641 Ninja erara jokatuko dugu. 202 00:15:42,675 --> 00:15:46,478 Izkinean jiratu, eta haiek bistatik galdu orduko, esprinta jo. 203 00:15:48,247 --> 00:15:49,515 Goazen! 204 00:15:53,352 --> 00:15:54,291 Harrapa itzazue! 205 00:16:00,826 --> 00:16:02,625 Zer nahi dute gugandik? Kaka! 206 00:16:06,899 --> 00:16:08,734 Polikiago! Nik… 207 00:16:27,553 --> 00:16:29,221 Geldi, edo tiro egingo dut! 208 00:16:29,288 --> 00:16:31,523 Zer beldurra, mutilok! Pistola atera du! 209 00:16:31,557 --> 00:16:32,558 Zer? 210 00:17:00,886 --> 00:17:02,021 Goazen hemendik! 211 00:17:02,054 --> 00:17:04,056 Zure atzean, Angelino! 212 00:17:17,569 --> 00:17:18,804 Nire txanda! 213 00:17:34,686 --> 00:17:36,822 Mugi, Lino! Ez geratu hor! 214 00:17:41,560 --> 00:17:43,662 Ondo da, Vinz. Pistola hartu diozu? 215 00:17:43,695 --> 00:17:46,932 Zer uste duzu, ba, GTAn zaudela? 216 00:17:51,703 --> 00:17:53,605 Zer nahiko dute gugandik tipo horiek? 217 00:17:53,639 --> 00:17:57,509 Akabatu egin nahi gintuzten. Eroz josita dago hiri puta hau. 218 00:17:57,509 --> 00:18:00,946 Zergatik? Ikusi duzue zer arropa duten? 219 00:18:00,979 --> 00:18:05,451 Kale kantoiko droga-saltzaileak ez dira, ba. Profesionalak dirudite. 220 00:18:05,451 --> 00:18:08,220 Beste norbaitekin nahasiko gintuzten. 221 00:18:08,353 --> 00:18:11,890 Jakina! Beste norbaiten aurpegia dugu eta! 222 00:18:11,957 --> 00:18:14,193 -CIA ote da? -Bai horixe! 223 00:18:14,226 --> 00:18:18,208 Kennedy hil zutenean zu non zeunden jakin nahi dute. 224 00:18:18,250 --> 00:18:19,625 Zer txantxa! 225 00:18:19,698 --> 00:18:21,900 Han, izar iheskor bat! Ikusi duzue? 226 00:18:21,934 --> 00:18:24,703 -Ez, non? -Non, ba? Zeruan! Ergela! 227 00:18:24,736 --> 00:18:27,139 Ez dut ikusi, eta zer? Zerua zabala da. 228 00:18:27,206 --> 00:18:30,458 Zabala da zerua, bai horixe! 229 00:18:30,809 --> 00:18:31,677 Beste bat! 230 00:18:31,743 --> 00:18:34,012 Oraingoan ikusi dut! Desio bat eskatu behar dugu. 231 00:18:34,346 --> 00:18:36,615 Desio bat eskatuko duzu, Lino? 232 00:18:37,116 --> 00:18:38,550 Nik… 233 00:18:38,784 --> 00:18:41,019 …izan nahi nuke… 234 00:18:41,453 --> 00:18:42,888 …norbait. 235 00:18:56,235 --> 00:18:58,036 Berehala esku hartuko dugu. 236 00:19:09,848 --> 00:19:11,850 Pasilloan… Hiru teilatuan… 237 00:19:12,651 --> 00:19:14,553 Susmagarria neutralizatu dugu. 238 00:19:14,620 --> 00:19:17,990 Telebista alua! 239 00:19:18,023 --> 00:19:21,093 Auzoko frekuentzia guztiak harrapatzen ditu. 240 00:19:25,631 --> 00:19:26,865 Itxaron, itxaron. 241 00:19:27,399 --> 00:19:29,268 Ez jo gehiago. 242 00:19:29,301 --> 00:19:32,771 Poliziaren frekuentzia dirudi. Entzun pixka bat. 243 00:19:33,238 --> 00:19:36,575 Buru Beltz Operazioa martxan. Segi! Segi! 244 00:19:37,776 --> 00:19:39,645 Buru beltz? Hori esan al du? 245 00:19:46,833 --> 00:19:49,833 Jainkoak bedeinka dezala nahaspila hau 246 00:20:06,738 --> 00:20:09,125 Ez al da bukatu zalaparta hori…? 247 00:20:09,308 --> 00:20:11,443 Kontaktua 10 segundo barru. 248 00:20:12,811 --> 00:20:16,708 -Gauza arraroak gertatzen ari dira. -Bost segundo. 249 00:20:18,951 --> 00:20:20,986 -Putakumea… -Kontaktua! 250 00:20:31,163 --> 00:20:34,533 Vinz, ez geratu hor! Etorri laguntzera! Zer ari zara, ba? 251 00:20:51,984 --> 00:20:53,151 Egoera? 252 00:20:53,885 --> 00:20:55,287 Egoera? 253 00:21:47,205 --> 00:21:49,441 Hau nire etxea da! Ospa hemendik! 254 00:21:56,648 --> 00:21:59,708 Lino. Ez duzu polizia bat akabatu? 255 00:22:10,562 --> 00:22:12,864 Gureak egin du, jode! 256 00:22:13,098 --> 00:22:14,533 Ez hain azkar. 257 00:22:37,222 --> 00:22:38,500 Granada! 258 00:22:47,232 --> 00:22:49,134 Goazen hemendik, Lino! 259 00:23:32,844 --> 00:23:34,012 Hemendik, potolo! 260 00:23:41,853 --> 00:23:43,021 Nola egiten du hori? 261 00:23:54,399 --> 00:23:56,134 Lino! Mugi! 262 00:23:59,404 --> 00:24:03,500 Zer da eromen hori? Ninja dortoka bat jan al duzu? 263 00:24:08,447 --> 00:24:10,315 Kaka! 264 00:24:11,249 --> 00:24:13,351 Ez didazu esango hil egin dituzuela! 265 00:24:16,354 --> 00:24:19,357 Bi kakati eliteko sail baten aurrean! 266 00:24:19,591 --> 00:24:22,260 Buru beltza izan da, ezta? 267 00:24:22,260 --> 00:24:24,896 Azaleratzen ari da. 268 00:24:25,030 --> 00:24:26,898 Nagusia sumindu egingo da. 269 00:24:26,932 --> 00:24:29,134 Mutiko hori erabateko denbora-bonba da. 270 00:24:29,201 --> 00:24:32,404 Azkar gelditu behar dugu, ahal dugun artean. 271 00:24:47,619 --> 00:24:51,833 Latza da El Diablorekin boxeatzea. Zitaldu egiten da ringean. 272 00:24:55,527 --> 00:24:57,875 Lasai, ez haserretu horregatik. 273 00:24:57,929 --> 00:25:02,434 Diablo da: gurekin gogorra, baina ikusleekin eskuzabala. 274 00:25:03,268 --> 00:25:05,470 Begira: horra bat. 275 00:25:08,106 --> 00:25:10,942 Asmatu egin behar da? Labezomorro bat? 276 00:25:10,976 --> 00:25:13,445 Hor konpon hi eta hire seinaleak. 277 00:25:13,478 --> 00:25:14,613 Txorakeriak! 278 00:25:14,779 --> 00:25:18,483 Labezomorroa toallan! Guadalupeko Ama Birjina autoko erretrobisorean! 279 00:25:18,517 --> 00:25:21,152 Lehengoan, garuna sutan… Non? 280 00:25:21,186 --> 00:25:24,125 Nire gazta-ogitartekoan. Aguascalientesen. 281 00:25:24,523 --> 00:25:27,526 Zure gazta-ogitartekoan Aguascalientesen! 282 00:25:27,559 --> 00:25:32,230 Deskodegailu bat erosi beharko, zure seinaleak ez baitaude argi. 283 00:25:33,532 --> 00:25:37,269 Ez bilatu gehiago jainkotasuna kaka-aztarnarik txikienean. 284 00:25:37,302 --> 00:25:40,105 Zeharo gaixotuko zara azkenean! 285 00:25:40,138 --> 00:25:42,574 Ez duzu aintzat hartzen benetan zer garen: zaindariak. 286 00:25:42,607 --> 00:25:46,344 Eta zaindariak garenez, adi egon behar dugu inguruko guztiari. 287 00:25:48,413 --> 00:25:49,814 Txikiak arrazoi du. 288 00:25:49,848 --> 00:25:55,820 Seinaleak deskodetuz ikasi zuten arbasoek nolakoa zen halabeharra. 289 00:25:55,854 --> 00:25:58,523 Belaunaldi bakoitzak bere borroka izan du. 290 00:25:59,057 --> 00:26:00,692 Etorriko da gure txanda. 291 00:26:01,059 --> 00:26:04,362 Ez gara alferrikako zaindari-belaunaldia. 292 00:26:04,663 --> 00:26:06,197 Hori da! 293 00:26:06,932 --> 00:26:09,935 Baina zergatik labezomorro bat? 294 00:26:10,101 --> 00:26:12,037 Zer esan nahi du? 295 00:26:12,037 --> 00:26:15,373 Pazientziaz itxaron behar dugu, erne. 296 00:26:15,407 --> 00:26:18,510 Eta munduak gure premia izango duenean, jakin egingo dugu. 297 00:26:18,643 --> 00:26:22,747 NOR DIRA BORROKALARI MISTERIOTSU HORIEK? 298 00:26:23,748 --> 00:26:25,450 Lucha Ultimako borrokalariak… 299 00:26:25,450 --> 00:26:28,119 …Arrano eta Jaguar gerrarien ondorengoak dira. 300 00:26:28,153 --> 00:26:31,056 Azteken elite martziala. 301 00:26:33,491 --> 00:26:37,729 Maisuak dira mistikan, patuaren seinaleak deszifratzeko artean. 302 00:26:37,762 --> 00:26:42,634 Antzina-antzinatik ari dira azpimunduko indarren aurka borrokan. 303 00:26:48,073 --> 00:26:50,942 Borrokalari modernoek ez dute gerrarik borrokatzeko… 304 00:26:50,976 --> 00:26:54,479 …baina operatibo daude eguneroko entrenamendu sendo bati esker. 305 00:26:54,512 --> 00:26:56,681 Borrokaldiei esker ateratzen dute bizimodua… 306 00:26:56,681 --> 00:27:00,352 …kirol emanaldi ikusgarri bezain itxuratuetan. 307 00:27:16,701 --> 00:27:18,203 Emadazu! 308 00:27:23,041 --> 00:27:24,476 Ama. 309 00:27:32,417 --> 00:27:33,985 Non dago umea? 310 00:27:45,063 --> 00:27:46,598 Ama Birjina, Jainkoaren ama… 311 00:27:46,665 --> 00:27:48,733 …arren, babestu nire bi maiteak. 312 00:27:48,967 --> 00:27:51,670 Berriz diot, non dago umea? 313 00:28:03,515 --> 00:28:07,318 Azken aldiz, non dago? 314 00:28:07,719 --> 00:28:10,188 Mesede bakar bat, faborez. 315 00:28:12,190 --> 00:28:14,726 Ez tiro egin buruan. 316 00:28:26,204 --> 00:28:30,916 Hasieratik aztarna faltsu batera eraman gaitu puta horrek. 317 00:28:31,543 --> 00:28:34,112 Umea urruti egongo da, honezkero. 318 00:28:49,861 --> 00:28:54,632 Ea ez digun erantzungailuak erantzuten. Azken txanpona da. 319 00:29:07,779 --> 00:29:09,147 Bai. 320 00:29:09,748 --> 00:29:11,950 Bi segundo, banoa. 321 00:29:14,686 --> 00:29:16,054 -Bai. -Willy? 322 00:29:16,254 --> 00:29:17,355 Zuek al zarete? 323 00:29:17,388 --> 00:29:20,258 Beste leku baten bila gabiltzalako deitu dizugu. 324 00:29:20,258 --> 00:29:22,260 Etxera ez deitzeko esan dizuet! 325 00:29:22,327 --> 00:29:24,596 Ederki izorratuko nauzue zuen txorakeriekin. 326 00:29:24,629 --> 00:29:28,533 Hau ghetto bat da. Ni moldatzen naiz, baina Vinz… 327 00:29:28,566 --> 00:29:31,803 Ghetto bat? Zer nahi zenuten? Cesar Palace hotela? 328 00:29:31,870 --> 00:29:33,271 Ezkutalekua da, ez udalekua! 329 00:29:33,338 --> 00:29:35,640 Willy, zer ari zara botoiekin? 330 00:29:35,774 --> 00:29:39,511 Poliziei tiro egin diezue. Zer nahi zenuten, bost izarreko ihesa? 331 00:29:39,577 --> 00:29:42,781 Eskerrak laguntzagatik, baina ezin gara hemen gelditu. 332 00:29:42,814 --> 00:29:45,950 Ez duzu B planik, leku seguruago bat? 333 00:29:45,984 --> 00:29:48,319 Tour operator bat naizela uste duzue? 334 00:29:48,953 --> 00:29:50,355 Ez daukat beste ezer. 335 00:29:50,388 --> 00:29:52,423 Eta ez zaituztet nire etxean ikusi nahi, aitu? 336 00:29:52,457 --> 00:29:54,893 Sentitzen dut. Zera urgente bat daukat sutan. 337 00:29:54,959 --> 00:29:58,663 Ez diguzu ulertzen. Ez da kapritxoa, benetan gaude… 338 00:29:59,030 --> 00:30:00,865 Kaka! Eskegi egin du. 339 00:30:01,132 --> 00:30:04,068 Eskegi egin didate babo horiek! 340 00:30:05,970 --> 00:30:07,872 Arropa berdea duzu, atzelaria! 341 00:30:12,977 --> 00:30:14,179 Ezin gara hemen geratu. 342 00:30:14,345 --> 00:30:17,081 Pitbull-haztegi batean hezur-muin bat bezala sentitzen naiz. 343 00:30:17,215 --> 00:30:19,291 Kolore desegokiko kamiseta zenuen. 344 00:30:19,717 --> 00:30:21,000 Horrela hobeto, ezta? 345 00:30:21,219 --> 00:30:22,987 Bai, oraingoz. 346 00:30:22,987 --> 00:30:26,991 Ez da ideala, baina ez dugu poliziaren arriskurik. 347 00:30:27,025 --> 00:30:29,260 Ez dira ghetto hauetan sartzen, ez daude erotuta. 348 00:30:29,394 --> 00:30:32,063 Primeran! Badakizu laguna lasaitzen. 349 00:30:32,096 --> 00:30:35,366 Ez gara nabarmenduko, ez dugu arropa berderik jantziko… 350 00:30:35,400 --> 00:30:37,368 …eta dena ondo aterako da. 351 00:30:37,402 --> 00:30:39,437 Oharkabean ibili behar dugu. 352 00:30:40,872 --> 00:30:42,974 Ohituta ez bageunde bezala. 353 00:30:54,853 --> 00:30:55,954 Zuek. 354 00:30:56,287 --> 00:31:00,191 Grapz lurraldean zaudete, beltzak. Nora zoazte? 355 00:31:00,225 --> 00:31:03,561 “Hitz egin aurretik, pentsatu; eta ekin aurretik, neurtu”. 356 00:31:03,595 --> 00:31:05,291 Hori Shakespeare da. 357 00:31:06,464 --> 00:31:09,868 Badugu Willy izeneko lagun bat… 358 00:31:10,068 --> 00:31:11,469 Konplikatu samarra… 359 00:31:11,603 --> 00:31:13,972 -Begira itsusi horren hortzei. -Ai ene! 360 00:31:14,539 --> 00:31:18,142 “Ez da aski hitz egitea, ondo hitz egin behar da”. 361 00:31:18,176 --> 00:31:20,245 Willy lagun baten laguna da, eta ezagutzen du… 362 00:31:25,884 --> 00:31:27,685 -Putakume zikinak! -Geratu hor! 363 00:31:27,685 --> 00:31:29,554 Aluak! 364 00:31:31,222 --> 00:31:32,557 Vinz, zatoz hemendik! 365 00:31:40,064 --> 00:31:50,575 Goraintziak Palm Hilletik, leherketen hiritik, Kalifornian 366 00:31:53,745 --> 00:31:57,282 Hau ere Willyren plan kakati bat da, baina badugu aterpea, behintzat. 367 00:31:57,315 --> 00:31:59,017 Hori da, oraingoz, garrantzitsuena. 368 00:31:59,183 --> 00:32:01,416 Lasai itxarongo dugu hau konpondu arte. 369 00:32:05,623 --> 00:32:09,861 Haluzinatzen ari naiz! Beleek ere arraro begiratzen dizute hemen. 370 00:32:17,936 --> 00:32:22,000 Katuek ehunka kilometro egin ditzakete beren nagusia aurkitzeko. 371 00:32:22,041 --> 00:32:25,958 Nire labezomorroek gauza bera egin ahal izango balute! 372 00:32:32,951 --> 00:32:36,054 Onenean, larrua zulatuko digute goseak akabatu baino lehen. 373 00:32:37,989 --> 00:32:40,191 Lino, entregatuko al ditugu geure buruak poliziari? 374 00:32:40,224 --> 00:32:43,027 Ohartuko dira azkenean ez garela gu haiek bila dabiltzanak. 375 00:32:43,061 --> 00:32:45,596 Bai noski! Eta zergatik ez zenien hori bera atzo esplikatu… 376 00:32:45,630 --> 00:32:48,766 …etxea balaz josi ziguten Robocopei? 377 00:32:49,968 --> 00:32:53,771 Labore sorpresak aurkitu dituzu, zera! 378 00:32:56,507 --> 00:32:58,409 Badago elektrizitatea, gutxienez? 379 00:32:59,844 --> 00:33:03,414 Oso arriskutsuak dira. Hilketagatik ari gara haien bila… 380 00:33:03,581 --> 00:33:07,218 …poliziari erasotzeagatik eta estatuaren aurkako konplotagatik. 381 00:33:07,285 --> 00:33:08,319 Zer da kaka-nahaste hau? 382 00:33:08,353 --> 00:33:12,023 Haien berri baduzue, ez saiatu ezer zeuen kasa. 383 00:33:12,056 --> 00:33:14,359 Deitu zenbaki berezi honetara. 384 00:33:14,392 --> 00:33:19,330 Orain ez didazu esango poliziarengana joan nahi duzunik? 385 00:33:19,397 --> 00:33:22,133 Itxaron! Zer ari da esaten? Entzun. 386 00:33:22,200 --> 00:33:25,737 -Bolumena igo. -Zenbaki berezira deitu. 387 00:33:31,809 --> 00:33:34,112 Kakaztuta geundela uste zenuen? 388 00:33:34,145 --> 00:33:36,848 Orain bai kakaztuta gaudela. 389 00:33:37,582 --> 00:33:43,054 Hemengo jendea salataria ote da? 390 00:34:32,937 --> 00:34:34,772 Efikaziaz ariko gara, e? 391 00:34:35,173 --> 00:34:37,775 Zu, zu eta zu, nirekin. Besteak, babesle. 392 00:34:37,775 --> 00:34:39,811 Aizue, traje-jendea! Galdu egin al zarete? 393 00:34:41,179 --> 00:34:42,613 Zu, kankailu. 394 00:34:42,914 --> 00:34:45,958 Esan zure txakurtxoari isiltzeko, edo dobermanak askatuko dizkizut. 395 00:34:46,084 --> 00:34:48,453 -Niri esan didazu txakurtxo? -Ez al duzu ulertu? 396 00:34:51,823 --> 00:34:53,758 Eta hau ulertu al duzu? 397 00:34:54,158 --> 00:34:56,861 Erosi beste traje bat orain! 398 00:35:00,431 --> 00:35:01,732 Kaka! 399 00:35:10,308 --> 00:35:12,416 Ardura zaitezte mutikoez, ni arduratuko naiz gainerakoaz! 400 00:35:12,477 --> 00:35:14,912 Zer gertatzen da? Zatoz hona! 401 00:35:17,782 --> 00:35:19,717 Umeek dute lehentasuna! 402 00:35:21,252 --> 00:35:23,020 Vinz! Hor daude! 403 00:35:28,659 --> 00:35:30,261 Tira, Vinz! Mugi! 404 00:35:30,328 --> 00:35:31,996 Tira! 405 00:35:32,330 --> 00:35:34,365 Ihesi doaz! Lorategitik ihesian! 406 00:35:34,398 --> 00:35:36,467 Denak autoetara, harrapatu egingo ditugu! 407 00:35:40,104 --> 00:35:42,106 “Den bezalakoa delako maite dut mundu hau… 408 00:35:42,140 --> 00:35:44,742 …antzoki bat baita, non bakoitzak bere rola baitu”. 409 00:35:52,550 --> 00:35:56,220 “Hona gaueko ordu zorigaiztokoa, non zabaldu egiten baitira hilobiak… 410 00:35:56,287 --> 00:36:00,666 …eta non infernuak berak mundua kutsatzen baitu”. 411 00:36:10,935 --> 00:36:14,272 “Ordu honetan, odol bero-beroa edan nezake, eta… 412 00:36:20,778 --> 00:36:23,414 “Izan edo ez izan. Hor dago koxka”. 413 00:36:23,514 --> 00:36:26,416 Nik ere ezagutzen dut Shakespeare, kaka-zaku. 414 00:36:36,727 --> 00:36:37,762 Abiatu. 415 00:36:59,217 --> 00:37:01,291 Zuen auzoan geratu behar zenuten. 416 00:37:01,385 --> 00:37:03,221 Hau Palm Hill da. 417 00:37:04,222 --> 00:37:05,856 Aitu, beltxa? 418 00:37:14,699 --> 00:37:16,367 Jode! Zer da sorginkeria hori? 419 00:37:16,400 --> 00:37:19,804 -Satan da! Zigortzera datorkigu. -Zer da hori? 420 00:37:20,004 --> 00:37:21,539 Baina zer da hori? 421 00:37:28,379 --> 00:37:30,181 Zer da erokeria hori? 422 00:37:33,217 --> 00:37:34,285 Itzal hori da. 423 00:37:38,256 --> 00:37:40,691 Lino! Zer zabiltza? Goazen! 424 00:37:49,367 --> 00:37:51,068 Lino! Zer zen erokeria hori? 425 00:37:57,441 --> 00:38:01,416 Itxaron, Lino! Honek giltzak dauzka. 426 00:38:06,717 --> 00:38:10,375 Izozkiak saldu nahi dituzu? Geldi, ikusi egingo gaituzte eta! 427 00:38:12,290 --> 00:38:14,058 Tira, segi. 428 00:38:14,091 --> 00:38:15,493 Segi! Zer ari zara? 429 00:38:15,526 --> 00:38:18,666 Ez dut sekula horrelako trasterik gidatu. 430 00:38:23,901 --> 00:38:24,702 Kaka! 431 00:38:24,869 --> 00:38:27,305 Segi, segi, segi! 432 00:38:34,979 --> 00:38:36,147 Jopuntua aurre-aurrean! 433 00:38:36,947 --> 00:38:38,516 Aurkitu egin gaituzte! 434 00:38:47,058 --> 00:38:48,192 Kaka! 435 00:38:57,535 --> 00:38:59,770 ZE KRISTO GERTATZEN DA? 436 00:39:00,771 --> 00:39:04,241 NONDIK DATOZ MUNSTRO GARRODUN HORIEK? 437 00:39:05,076 --> 00:39:07,978 ZINEMAK EZ DU SEKULA HORRELAKORIK IKUSI! 438 00:39:08,913 --> 00:39:13,050 NOLA BIZI DAITEKE VINZ HORRELAKO BURUAREKIN? 439 00:39:13,684 --> 00:39:15,386 Hori esan al dut? 440 00:39:26,664 --> 00:39:27,666 Huts egin duzu, nonbait. 441 00:39:27,798 --> 00:39:29,567 Ixo, eta zuzen gidatu! 442 00:39:34,572 --> 00:39:36,574 Erreakzionatu, Vinz! Atzean utzi behar ditugu! 443 00:39:37,942 --> 00:39:40,277 Bilatu zerbait! Berdin dio zer! 444 00:39:41,746 --> 00:39:42,847 Ume aluak! 445 00:39:50,955 --> 00:39:52,356 Garbitu kaka hori. 446 00:40:08,372 --> 00:40:09,206 Bai! 447 00:40:17,014 --> 00:40:18,582 Nazkagarriak! 448 00:40:36,934 --> 00:40:37,535 Kaka! 449 00:40:37,768 --> 00:40:39,970 Vinz, ez al daude jadanik hor? 450 00:40:40,137 --> 00:40:41,605 Atzean dauzkagu oraindik! 451 00:40:55,686 --> 00:40:57,621 Tori, Vinz. Egiaztatu ea kargatuta dagoen. 452 00:41:00,458 --> 00:41:01,525 Eta orain erre ezazu. 453 00:41:01,559 --> 00:41:03,561 Zer esan duzu? 454 00:41:04,395 --> 00:41:07,231 Hustu zure arma kabroi horiengan! 455 00:41:25,382 --> 00:41:26,550 Ene bada! 456 00:41:40,498 --> 00:41:42,700 Angelino! Poliziak tartean sartu zaizkigu! 457 00:41:47,371 --> 00:41:48,873 Lino, gorri dago! 458 00:41:50,040 --> 00:41:51,442 Eutsi ondo, ba! 459 00:42:18,235 --> 00:42:20,037 Hilko zaituztet! 460 00:42:28,312 --> 00:42:30,080 Oraingoan, bai, atzean utzi ditugu. 461 00:42:32,182 --> 00:42:33,617 Lino! 462 00:42:35,886 --> 00:42:37,221 Ez da egia! 463 00:42:37,454 --> 00:42:39,723 Izainak baino okerragoak dira. 464 00:42:55,639 --> 00:42:58,943 Zatoz hona, eta lotu gerrikoa. 465 00:42:58,976 --> 00:43:00,375 Zer? Nire gerrikoa? 466 00:43:08,385 --> 00:43:10,083 Oraingoan, bi bati. 467 00:43:10,083 --> 00:43:11,083 Ez, ez, ez! 468 00:43:43,287 --> 00:43:46,991 Bizirik gaude. 469 00:44:21,659 --> 00:44:24,428 Ez ziren oso urruti joango, erdialde osoa inguratuta dago. 470 00:44:24,495 --> 00:44:26,625 Lehen egonak diren lekuetan bila itzazue aurrenik. 471 00:44:26,697 --> 00:44:29,633 Denak ekinean jarri, eta setioa estutu. 472 00:44:30,334 --> 00:44:31,935 Txikia berezia da. 473 00:44:36,073 --> 00:44:39,643 “Macho”ak gizakiengandik bereizteko gai baldin bada… 474 00:44:39,843 --> 00:44:42,312 …ederki kakaztuta gaude. 475 00:44:44,748 --> 00:44:47,685 Banekien noizbait aurkituko zintudala, mutiko. 476 00:44:47,818 --> 00:44:50,387 Lana amaitzeko garaia da. 477 00:44:52,289 --> 00:44:56,994 Palm Hill auzoa kiskali egin da gaur arratsaldean… 478 00:44:57,027 --> 00:44:58,875 …oraindik argitu ez diren arrazoiengatik. 479 00:44:58,929 --> 00:45:01,065 Z7 sailaren errepresioari aurre egiteko… 480 00:45:01,098 --> 00:45:04,234 …Grapz eta Limz gaizkile-banda historikoek… 481 00:45:04,234 --> 00:45:06,570 …elkar hartu dute beren erantzuna antolatzeko. 482 00:45:10,274 --> 00:45:12,910 Palm Hilleko kaleetan gudu izugarri bat dago… 483 00:45:13,043 --> 00:45:16,146 …eta inguruko auzoetara zabaltzen ari da. 484 00:45:17,247 --> 00:45:19,666 Mila esker, Sarah. Baduzu beste zehaztapenik? 485 00:45:19,708 --> 00:45:25,208 Oraingoz, 10 hildako eta 50 zauritu daude. 486 00:45:25,289 --> 00:45:27,925 Sarah Kramer, Palm Hilletik zuzenean. 487 00:45:27,991 --> 00:45:31,662 Gau osoan emango dizuegu… 488 00:45:31,662 --> 00:45:37,083 …Dark Meat City astintzen ari diren istilu hauen berri. 489 00:45:37,201 --> 00:45:40,704 Albiste txundigarri bat iritsi berria zaigu. 490 00:45:40,738 --> 00:45:45,843 Lekukotasun asko datozkigu, eta saturatuta dauzkagu telefono-lineak. 491 00:45:45,909 --> 00:45:50,180 Intsektu-kolonia handi bat hiria zeharkatzen ari da basamorturantz. 492 00:45:50,214 --> 00:45:52,983 -Espirito, zure seinalea! -Ez du zerikusirik istiluekin. 493 00:45:53,016 --> 00:45:55,152 Ez dakigu fenomeno bitxi horren arrazoia zein den. 494 00:45:55,185 --> 00:45:57,788 Baina labezorromoak hiritik baldin badoaz… 495 00:45:57,821 --> 00:46:00,924 …ezer onik ez du horrek iragartzen hurrengo egunetarako. 496 00:46:11,635 --> 00:46:14,872 Pipo gogoratuko al da azken aldiko eskupeko handiaz? 497 00:46:14,905 --> 00:46:17,441 Eskasa iruditzen zait zure plana. 498 00:46:17,474 --> 00:46:20,750 Zenbat denbora daramagu ezer jan gabe? 499 00:46:24,148 --> 00:46:27,184 Goseak amorratzen nago. Gaizki gabiltza. 500 00:46:27,785 --> 00:46:29,820 Hau da gosea hau! 501 00:46:30,220 --> 00:46:32,389 Non dago Pipo? Ez dut ikusten. 502 00:46:37,995 --> 00:46:39,196 Bera? 503 00:46:45,803 --> 00:46:47,604 Ez, Lino, ez joan! 504 00:46:47,638 --> 00:46:49,573 Nitaz fio zaitez. 505 00:46:57,181 --> 00:47:00,350 Eta horra nola aurkitu garen estualdi honetan. 506 00:47:00,684 --> 00:47:01,952 Ez dugu ezer ulertzen. 507 00:47:01,985 --> 00:47:05,689 Sinesten dizuet. Antzematen zaizue mutil jatorrak zaretela. 508 00:47:05,722 --> 00:47:10,694 Ez gaizki hartu, baina ezagun duzue ez zaretela arriskutsuak. 509 00:47:12,596 --> 00:47:15,499 Ezingo zarete beti ezkutuan ibili. 510 00:47:15,532 --> 00:47:18,368 Errugabeak zaretela frogatzeko hamaika modu dago, gainera. 511 00:47:18,402 --> 00:47:22,739 Haiek hamaika mila modu dituzte gu errudun jotzeko. 512 00:47:26,443 --> 00:47:29,813 Penagarri zaudete. Tori, zuentzat. 513 00:47:29,880 --> 00:47:33,483 Ez zaizu bitxia iruditzen Pipo oraindik etorri ez izana? 514 00:47:36,620 --> 00:47:39,250 Kendu atzapar horiek! Ezagutzen ditut neure eskubideak! 515 00:47:39,523 --> 00:47:41,859 Argiak erakarritako bi euli. 516 00:47:48,699 --> 00:47:50,734 Ondo lan egin duzu, Luna. 517 00:47:50,767 --> 00:47:52,603 Behingoz… 518 00:47:53,136 --> 00:47:56,940 Ergel horiek zuzenean jausi dira otsoaren atzaparretara. 519 00:48:22,733 --> 00:48:26,703 Niri ere bitxia egin zitzaidan zera horiek lehen aldiz ikustea. 520 00:48:27,037 --> 00:48:31,666 Baina ulertu nuen azkenean ez zirela haiek naturaren hutsegiteak… 521 00:48:31,708 --> 00:48:33,333 …gu baizik. 522 00:48:51,862 --> 00:48:52,729 Ama. 523 00:48:55,899 --> 00:48:56,967 Aita. 524 00:49:21,925 --> 00:49:26,763 Azkenean elkartu gara, Angelino. 525 00:49:29,666 --> 00:49:31,768 Nor zara zu, baina? 526 00:49:32,970 --> 00:49:34,416 Zer nahi duzu gugandik? 527 00:49:34,471 --> 00:49:36,440 Eta non dago Vinz? 528 00:49:38,475 --> 00:49:41,511 Benetako galdera hau da: nor zara zu? 529 00:49:41,578 --> 00:49:43,981 Ba al dakizu? 530 00:49:44,581 --> 00:49:48,385 Zeure intereserako ekarri zaitugu hona, Angelino. 531 00:49:48,385 --> 00:49:53,290 Ez al zara inoiz sentitu munduarengandik desberdina? 532 00:49:54,057 --> 00:49:59,029 Gure artean gaude. Mister K dei diezadakezu. 533 00:50:00,130 --> 00:50:06,083 Gu, “Macho”ak, unibertsoko materia beltzetik gatoz. 534 00:50:06,136 --> 00:50:10,374 Sentituko zenuen jadanik fluido hori zure gorputza inbaditzen… 535 00:50:10,407 --> 00:50:14,250 …suntsipenezko bulkada menderaezin baten eraginez. 536 00:50:14,478 --> 00:50:16,413 Badakit zer pentsatzen duzun. 537 00:50:16,446 --> 00:50:19,041 Zure aita ere zu bezalakoa zen. 538 00:50:19,083 --> 00:50:21,291 Gutako bat zen. 539 00:50:21,385 --> 00:50:24,121 Gure kiderik onena, beharbada. 540 00:50:24,154 --> 00:50:27,491 Maitemindu, eta gure oinarrizko arauetako bat hautsi zuen arte: 541 00:50:27,591 --> 00:50:31,094 Emakume batekin larrua sekula ez jotzea. 542 00:50:31,161 --> 00:50:34,364 “Macho” odola dabilkizu zainetan, Angelino. 543 00:50:36,433 --> 00:50:40,000 Aitak hutsegite handia egin zuen zu gizakien esku utzirik. 544 00:50:40,037 --> 00:50:43,640 Ez zaude zure lekuan, Angelino. Eta badakizu. 545 00:50:43,707 --> 00:50:47,411 Goragoko arrazakoa zara, eta bizimodu miserablea duzu… 546 00:50:47,411 --> 00:50:50,947 …jende miserablez inguratua, auzo miserable batean. 547 00:50:50,981 --> 00:50:54,017 Desberdina zarelako mespretxatu egiten zaitu jende horrek. 548 00:50:54,051 --> 00:50:57,187 Zuk adiskidetzat dauzkazun horiek porrot egindakoak dira… 549 00:50:57,220 --> 00:51:00,290 …zure ahalmen osoa garatzen uzten ez dizutenak. 550 00:51:00,323 --> 00:51:03,750 Hegan hasteko ordua duzu, Angelino. 551 00:51:03,791 --> 00:51:07,083 Har ezazu zeure lekua zuretarren artean. 552 00:51:07,125 --> 00:51:09,958 Zeure ziegara itzuli, eta zeure laguna hilko duzu. 553 00:51:10,033 --> 00:51:14,271 Hil egingo duzu, zure galtzaile bizitzari amaiera emateko… 554 00:51:14,304 --> 00:51:19,291 …galtzaile bizi baitzara, klandestinoki jaio zinenez gero. 555 00:51:20,143 --> 00:51:26,083 Laguna hilko duzu merezi duzun mailara azkenean igotzeko. 556 00:51:26,817 --> 00:51:29,152 Abandonatu zure gizatasuna… 557 00:51:29,186 --> 00:51:32,556 …eta zarena bihur zaitez erabat. 558 00:51:32,622 --> 00:51:37,327 Fio zaitez nitaz. Benetako familia bat eskaintzen dizugu. 559 00:51:37,360 --> 00:51:39,362 Vinz hil? 560 00:51:42,065 --> 00:51:45,035 Prest dago. Eraman diezaiotela Luna. 561 00:51:45,035 --> 00:51:46,903 Vinz hil? 562 00:51:51,174 --> 00:51:53,343 Behar… dut… 563 00:52:07,057 --> 00:52:08,525 Angelino… 564 00:52:10,458 --> 00:52:15,041 Nahasia izan behar du denak une honetan zuretzat. 565 00:52:15,165 --> 00:52:17,458 Ni ere hortik pasatua naiz. 566 00:52:18,001 --> 00:52:20,704 Baina onartu egin behar duzu zeure izate sakona. 567 00:52:20,737 --> 00:52:22,706 Hura itotzeari utzi. 568 00:52:22,839 --> 00:52:26,243 Mesedez, gogoeta egin, Angelino. 569 00:52:34,618 --> 00:52:38,288 Elkarrekin, gauza handiak egin genitzake. 570 00:52:38,955 --> 00:52:40,323 Vinz hil. 571 00:52:43,360 --> 00:52:47,430 Alferrik duzu aurre egitea. 572 00:52:48,298 --> 00:52:52,035 Dark Meat City lehenengo etapa da. 573 00:52:52,068 --> 00:52:56,740 Hiriko ekonomia eta finantza aginte guztietan infiltratu gara. 574 00:52:56,773 --> 00:52:59,676 Laster, gurea izango da herrialde osoa. 575 00:52:59,976 --> 00:53:03,613 Kongresuak bozkatutako azken legeei esker… 576 00:53:03,647 --> 00:53:08,552 …lasai asko hedatuko gara munduan zehar. 577 00:53:10,187 --> 00:53:13,957 Lurra da gure jokalekua. 578 00:53:13,990 --> 00:53:16,927 Gizakiek magma nazkagarri bat izerditzen dute… 579 00:53:16,993 --> 00:53:22,098 …eta hark sortutako energia negatiboaz elikatzen gara gu. 580 00:53:22,165 --> 00:53:23,300 Eta sinetsidazu… 581 00:53:23,400 --> 00:53:25,802 …energia negatiboaren arloan… 582 00:53:25,869 --> 00:53:30,291 …planeta honek baliabide agortezinak eskaintzen ditu. 583 00:53:39,616 --> 00:53:41,151 Ez mugitu, Angelino. 584 00:53:41,184 --> 00:53:42,953 Bila etorriko natzaizu. 585 00:53:44,221 --> 00:53:45,021 Lino? 586 00:53:46,089 --> 00:53:47,557 Nik… 587 00:53:47,624 --> 00:53:49,526 …izan nahi nuke… 588 00:53:49,626 --> 00:53:51,228 …norbait. 589 00:53:54,231 --> 00:53:56,633 Ama hemen dago, laztana. 590 00:53:57,234 --> 00:54:00,237 Hemen egongo da beti. 591 00:54:08,845 --> 00:54:10,747 Vinz hil. 592 00:54:12,682 --> 00:54:15,118 Shock-egoeran dago. 593 00:54:15,151 --> 00:54:19,458 Aska ezazue eta eramazue haren adiskide eskeletoaren ziegara. 594 00:54:19,823 --> 00:54:21,891 Egin dezala bere aukera. 595 00:54:21,925 --> 00:54:28,398 Bere bizitza penagarrian lehen aldiz da bere halabeharraren jabe. 596 00:54:28,765 --> 00:54:32,102 Bihar haren laguna oraindik bizirik badago… 597 00:54:32,269 --> 00:54:35,372 …biak hil itzazue. 598 00:54:35,905 --> 00:54:37,574 Errespetu osoz, jauna… 599 00:54:37,607 --> 00:54:40,744 …ez dut zure erabakia ulertzen. Zergatik ematen diozu aukera hori? 600 00:54:40,777 --> 00:54:44,814 Hain ahaltsua bada, zergatik ez dugu berehala akabatzen? 601 00:54:53,056 --> 00:54:55,525 Maccahabee jaun maitea… 602 00:54:55,558 --> 00:54:58,595 …hona gure bi espezieen arteko aldea. 603 00:54:58,662 --> 00:55:02,532 Zuek, gizakiok, elkar sarraskitzen ari zareten artean… 604 00:55:02,565 --> 00:55:03,900 …guk, “Macho”ok… 605 00:55:03,933 --> 00:55:06,803 …izugarrizko errespetua diogu geure lagun hurkoari… 606 00:55:06,803 --> 00:55:09,606 …ideal berbera dugu eta. 607 00:55:09,639 --> 00:55:13,276 Baina zu ez zara egongo horrelako gogoetak egiten ohitua. 608 00:55:13,310 --> 00:55:16,146 -Zoaz. -Bai, jauna. 609 00:55:16,479 --> 00:55:21,184 Eta, aurrerantzean, ez jarri zalantzan nire eskumenak. 610 00:55:24,054 --> 00:55:27,724 Aita, esan zenidan basetik kanpo ezingo nintzela bizi. 611 00:55:29,759 --> 00:55:33,997 Ni omen nintzen hibrido bakarra eta gizakiek ez omen zuten ezer onik. 612 00:55:34,331 --> 00:55:35,932 Nola liteke bera…? 613 00:55:35,999 --> 00:55:39,102 Bizimodu penagarri hori nahiko zenukeen, ba, zuretzat? 614 00:55:39,135 --> 00:55:42,138 Orain ez, Luna. Gauza garrantzitsuak dauzkat esku artean. 615 00:55:42,205 --> 00:55:43,940 Galdetu ea norbaitek zure zerbitzuen beharra duen. 616 00:55:43,940 --> 00:55:48,458 Eta utzi kapritxoak alde batera. Baliagarria izan noizean behin! 617 00:56:02,692 --> 00:56:05,228 Noraino segitu behar diegu labezomorro puta horiei? 618 00:56:05,261 --> 00:56:09,041 Hobe izango dugu uztea. Zure asmoak ez du ezertarako balio. 619 00:56:28,351 --> 00:56:31,721 Angelino! Ikara bizian egon naiz! 620 00:56:31,788 --> 00:56:33,156 Hil zintuztela uste nuen! 621 00:56:33,189 --> 00:56:36,025 Hemen zaude, ordea, demontre! 622 00:56:38,061 --> 00:56:40,397 Angelino? Zu zara, ezta? 623 00:56:40,430 --> 00:56:42,532 Bagoaz. Joan egin behar dugu. 624 00:56:42,565 --> 00:56:43,266 Zer? Joan? 625 00:56:43,299 --> 00:56:46,736 Ez al duzu ikusi non gauden? Gune militar bat da hau. 626 00:56:46,770 --> 00:56:49,105 Denetik dago: Zaindariak, segurtasun-kamerak… 627 00:56:49,139 --> 00:56:52,308 Guantanamo, honen ondoan, udaleku bat da. 628 00:56:53,410 --> 00:56:56,146 Egun argia gehiago ez ikusteko sartu gaituzte hemen. 629 00:56:56,179 --> 00:56:58,314 Azterketa pila egin didate. 630 00:56:58,348 --> 00:57:01,351 Elektrodoak buruan, bularrean… Ez dizut xehetasunik emango. 631 00:57:01,418 --> 00:57:04,487 Zer gertatzen zaigu? Ez geunden hain gaizki. 632 00:57:04,521 --> 00:57:07,690 Baina ez zinen fidatu behar Piporen tabernako puta horretaz. 633 00:57:07,757 --> 00:57:10,460 Esan nizun alde egiteko, susmo txarra hartzen niola. 634 00:57:10,493 --> 00:57:13,363 Ez, ordea! Bihotza hautsi nahi zion gure gizonak neskari. 635 00:57:13,396 --> 00:57:14,898 Begira orain ondorioa. 636 00:57:23,873 --> 00:57:26,875 Zure erruz gaude hemen. Hona nora ekarri gaituen zure maiteminak. 637 00:57:26,916 --> 00:57:28,708 Isildu zaitez. 638 00:57:28,778 --> 00:57:30,647 Vinz, ezbeharren bat sumatzen dut. 639 00:57:30,680 --> 00:57:33,650 Ez sartu tartean. Ni… ni… 640 00:57:34,451 --> 00:57:35,652 Lino? 641 00:57:35,718 --> 00:57:40,323 Ezin naiz kontrolatu. Ez hurbildu! 642 00:57:40,356 --> 00:57:43,326 -Beldurtzen hasita naukazu! -Esan dizut… 643 00:57:43,460 --> 00:57:45,495 …ez hurbiltzeko! 644 00:57:51,034 --> 00:57:54,370 Min ematen didazu, Lino! Geldi! 645 00:57:54,404 --> 00:57:56,439 Bukatu da Lino. Akabo. 646 00:57:58,074 --> 00:58:00,143 Ez naiz zuk uste duzuna. 647 00:58:00,176 --> 00:58:02,946 Berez, ez da sekula Linorik egon. 648 00:58:03,079 --> 00:58:05,915 Ba al dakizu nor naizen? 649 00:58:08,084 --> 00:58:11,354 Miserablea, ni nor naizen ba al dakizu? 650 00:58:11,387 --> 00:58:14,357 Nire adiskidea zara… 651 00:58:15,492 --> 00:58:17,560 Adiskidea? 652 00:58:23,533 --> 00:58:28,125 Agureak arrazoi du, munstro puta bat besterik ez naiz. 653 00:58:29,205 --> 00:58:32,275 Jode, baina… zer egin dizute hor? 654 00:58:32,575 --> 00:58:34,677 Sentitzen dut, Vinz. 655 00:58:37,514 --> 00:58:39,449 Ez dut ulertzen. 656 00:58:39,482 --> 00:58:41,684 Nire barru-barruko zera horrek… 657 00:58:41,784 --> 00:58:44,287 Amaituko al duzue istilua, mutilok? 658 00:58:44,320 --> 00:58:47,724 Bestela, gure porra lodiekien lasaituko zaituztegu. 659 00:58:49,526 --> 00:58:52,161 Marikoi nazkagarriak! 660 00:58:54,931 --> 00:58:58,067 Eta gaur gauean afaririk gabe… 661 00:59:16,019 --> 00:59:18,488 Ondo, oso ondo. 662 00:59:20,857 --> 00:59:24,260 Sarkin bat sumatu dugu 4C sektorean. 663 00:59:24,327 --> 00:59:26,229 Sarkin bat? Nola da hori posible? 664 00:59:42,145 --> 00:59:43,613 Ederki, mutilok. Begiratu ea zer gertatzen den. 665 00:59:43,646 --> 00:59:47,550 Astindu eder bat emango diogu agure tropa horri. 666 00:59:47,617 --> 00:59:49,886 Bai, baina ez lo hartu. 667 00:59:51,621 --> 00:59:54,057 Barre egizue, aluak! 668 01:00:04,067 --> 01:00:06,469 Ihes egiteko unea, orain edo sekula ez! 669 01:00:11,040 --> 01:00:12,909 Gizajoak! 670 01:00:48,277 --> 01:00:51,014 -Itzuli sabaira, nahi baduzu. -Vinz! 671 01:00:51,414 --> 01:00:53,783 Lino, gehiegi inbaditzen ari zara nire bizi-espazioa. 672 01:00:53,816 --> 01:00:55,018 Vinz! 673 01:01:01,758 --> 01:01:03,593 Desegin egingo naizela uste dut. 674 01:01:04,494 --> 01:01:05,928 Vinz! 675 01:01:14,871 --> 01:01:16,305 Nori tiro egiten diote? 676 01:01:42,398 --> 01:01:44,067 Ez, oraindik ez! 677 01:01:50,740 --> 01:01:52,308 Mugi, azkar! 678 01:01:54,977 --> 01:01:57,346 -Galduta gaude, kaka! -Etorri hemendik, azkar! 679 01:02:00,316 --> 01:02:03,019 Ez lo hartu, Lino. Gurekin geratu. 680 01:02:23,406 --> 01:02:24,240 Aita? 681 01:02:24,741 --> 01:02:26,442 Aita, zu al zara? 682 01:02:26,476 --> 01:02:29,445 Amak ez zaitu sekula abandonatu, seme. 683 01:02:29,479 --> 01:02:32,081 Ezkutatu egin zaitu, haiengandik urruntzeko. 684 01:02:32,148 --> 01:02:34,851 Sakrifikatu egin da, zu bizi zaitezen. 685 01:02:36,719 --> 01:02:39,875 Bihotz-bihotzez maite zintuen. 686 01:02:45,428 --> 01:02:49,098 Ahalegin guztiak egin ditut zu eta zure ama babesteko. 687 01:02:49,265 --> 01:02:51,300 Baina indartsuegiak ziren. 688 01:02:51,601 --> 01:02:52,401 Aita… 689 01:02:52,435 --> 01:02:55,833 Zarena bihur zaitez, seme. 690 01:02:58,174 --> 01:03:00,743 Izaki gaiztoak dira. 691 01:03:00,777 --> 01:03:04,781 Hitzarmen bat dago haien eta gizaki botere-goseen artean. 692 01:03:04,814 --> 01:03:07,717 Baina ez dira beren aliatuez fio. 693 01:03:07,784 --> 01:03:10,686 Beraz, hibridoak sortu zituzten laborategian. 694 01:03:10,787 --> 01:03:13,523 Beldurra eta oinazea ezagutzen ez duten hibridoak… 695 01:03:13,589 --> 01:03:15,525 …eta batere eskrupulurik gabeak. 696 01:03:15,558 --> 01:03:18,661 Bi espezieen arteko perfekzio genetikoa dira. 697 01:03:18,694 --> 01:03:22,565 Txikia desberdina da. Inperfektua da. Maitasunaren fruitu naturala. 698 01:03:22,598 --> 01:03:26,102 Emaitza aleatorioak ditu. Zeuk ikusi. 699 01:03:26,135 --> 01:03:28,271 Ederki, irakasle. Baina nola akabatzen dira “Macho” horiek? 700 01:03:28,304 --> 01:03:31,207 Infernuko izaki guztiak bezala, hotzaren beldur dira. 701 01:03:31,240 --> 01:03:34,010 Ez alferrik ari dira aspaldian politikariak… 702 01:03:34,010 --> 01:03:38,181 …gure planetako klima berotzeko ahalegin betean. 703 01:03:38,314 --> 01:03:43,019 Berotegi-efektuko gasa, oihan- galtzea, ibilgailu kutsatzaileak… 704 01:03:43,052 --> 01:03:46,556 Horrek guztiak astia behar du, lurraldatze gisako batek bezala. 705 01:03:46,622 --> 01:03:49,392 Haiek hedatzeko baldintza idealak sortzen ditu. 706 01:03:49,458 --> 01:03:51,928 Abantaila guztiak hartzen dituzte. 707 01:03:51,994 --> 01:03:54,030 Eta normala da. 708 01:03:54,063 --> 01:03:57,400 Ez dute nahi haien oparotasuna noizbait pikutara joatea… 709 01:03:57,433 --> 01:04:00,369 …neguko eguraldi txar soil batengatik. 710 01:04:27,430 --> 01:04:28,531 Lino! 711 01:04:29,932 --> 01:04:32,368 Hara, Loti Ederra! 712 01:04:32,435 --> 01:04:34,470 Egun pila daramatzazu lo. 713 01:04:34,871 --> 01:04:38,307 Baina ez nizun, inolaz ere, musu emango. 714 01:04:41,010 --> 01:04:43,079 Vinz, esango al didazu non gauden? 715 01:04:46,649 --> 01:04:48,217 Zigarrorako atsenaldia! 716 01:04:48,284 --> 01:04:51,220 Zoaz urrunago erretzera. Ez dadila dena lehertu. 717 01:04:51,287 --> 01:04:53,856 Etenaldiak… Etenaldiak berriz ere. 718 01:04:53,890 --> 01:04:57,260 Kontzentra zaitezte, edo proiektu osoa arriskuan egongo da. 719 01:04:57,326 --> 01:04:58,928 Ez dugu inoiz lortuko, irakasle. 720 01:04:58,928 --> 01:05:02,698 Ezin dut sinetsi. Kakati hutsak zarete, alajaina! 721 01:05:02,732 --> 01:05:05,666 Bete egingo dugu plana, eta lortu egingo dugu. 722 01:05:06,068 --> 01:05:11,040 Bonbona sorbaldan nabil ni dilin-dalan. 723 01:05:15,077 --> 01:05:17,083 Hildako buru, hor al zaude? 724 01:05:18,180 --> 01:05:21,050 Umeak ez daude beren gelan! 725 01:05:24,153 --> 01:05:26,522 Ez zen gure lekua, Vinz. Begira geure buruei! 726 01:05:26,555 --> 01:05:30,393 Ez duzu usteko munduaren salbatzaile-aurpegia dugunik? 727 01:06:30,953 --> 01:06:33,956 Desagertu nahi duten guztiak Mexikora joaten dira, ezta? 728 01:06:34,056 --> 01:06:36,625 Ez dakit. Bitxia egiten zait dena utzi beharra. 729 01:06:36,792 --> 01:06:40,791 Ez dakigu zer egingo dugun han. Hutsetik hastea bezala da. 730 01:06:40,833 --> 01:06:44,041 Hutsean geunden dagoeneko. Ez dugu alde handirik sumatuko. 731 01:06:44,100 --> 01:06:47,603 Arrazoi duzu. Eta han ez dugu Willy gu izorratzen edukiko. 732 01:06:47,737 --> 01:06:51,140 Gizajoa! Gu ginen haren senide bakarrak. Hilda gaudela usteko du. 733 01:06:52,074 --> 01:06:54,125 Gogorra da, gero! Ez al duzu uste? 734 01:06:56,612 --> 01:06:58,347 Entzun, Lino. Dolar bat geratzen zaigu. 735 01:06:58,414 --> 01:07:01,583 Lasaitzen bazaitu, dei diezaiokezu oraindik. 736 01:07:09,892 --> 01:07:11,427 Azkenean, hor daude. 737 01:07:11,494 --> 01:07:14,096 Badakizu zer esan. Ez egin maltzurrarena. 738 01:07:14,764 --> 01:07:16,098 Tira, jotzen ari da. 739 01:07:17,833 --> 01:07:19,101 Bai, esan? 740 01:07:19,435 --> 01:07:21,070 Willy? Gu gara. Zer moduz? 741 01:07:21,103 --> 01:07:24,106 Ene, Lino! Zer kakaztuta nagoen jakingo bazenu! 742 01:07:24,807 --> 01:07:27,610 Zer jolas da hori, saguzar alu zikina? 743 01:07:27,643 --> 01:07:30,012 Aizu? Aizu? 744 01:07:31,447 --> 01:07:34,216 Jode, moztu egiten da! Linea kaka hutsa da. 745 01:07:34,283 --> 01:07:35,017 Esan? 746 01:07:35,117 --> 01:07:39,789 Entzuten dizut. Vinzek eta nik gauza bat esan behar dizugu. 747 01:07:39,822 --> 01:07:41,891 Hara! Nik ere bai. 748 01:07:42,258 --> 01:07:44,326 Etxera itzuli oraintxe bertan. 749 01:07:44,627 --> 01:07:47,229 Garrantzi handiko informazioa. Hil edo biziko kontua. 750 01:07:47,396 --> 01:07:48,898 Ondo esan al dut? 751 01:07:49,065 --> 01:07:52,435 Zer esaten ari zara? Norbait al dago zurekin? 752 01:07:52,535 --> 01:07:55,404 Mutilok, gauza bat esan behar dizuet. Oso urgentea da. 753 01:07:55,404 --> 01:07:56,605 Berehala etorri behar duzue! 754 01:07:56,639 --> 01:07:58,507 Zer egiten diguzu? 755 01:07:58,574 --> 01:08:00,843 Onddo bat jan duzu, edo zer? 756 01:08:01,610 --> 01:08:03,112 Ez dizut tutik ere ulertzen. 757 01:08:03,145 --> 01:08:05,625 Zer informazio garrantzitsuz ari zara? 758 01:08:06,882 --> 01:08:08,617 Zer esan behar dut? 759 01:08:10,119 --> 01:08:13,889 Ezin dizuet beste ezer esan. Etorri zaitezte berehala, kitto! 760 01:08:15,291 --> 01:08:17,626 Aizu? Willy? 761 01:08:17,660 --> 01:08:19,762 Zer gertatzen da? Zer esan dizu? 762 01:08:20,162 --> 01:08:23,432 Gauza garrantzitsu bat esateko gurekin egon beharra zeukala. 763 01:08:23,499 --> 01:08:26,302 Baina eskegi egin du. Oso itxura bitxia zuen. 764 01:08:26,368 --> 01:08:28,037 Tijuanatik berriz deituko diogu. 765 01:08:28,070 --> 01:08:33,309 Susmo txarra dut. Ez da bere modua. Ondo dagoen ikustera joan gaitezke. 766 01:08:33,309 --> 01:08:35,511 Zer? Dark Meat Cityra itzultzea? Burutik jota zaude! 767 01:08:35,578 --> 01:08:38,514 -Arrazoi duzu. Arriskutsuegia da. -Lasaitu egiten nauzu. 768 01:08:38,581 --> 01:08:41,500 Willy borrokalaria da. Otso bakartia. Ez du gure beharrik. 769 01:08:45,121 --> 01:08:48,224 Baina, arriskuan badago, ezin diogu huts egin. 770 01:08:48,424 --> 01:08:51,127 Zer Willy eta Willyondo! Nazkatuta nauka! 771 01:08:51,127 --> 01:08:53,395 Noiz arte izorratuko digu tipo horrek bizitza? 772 01:08:53,429 --> 01:08:55,865 Zure laguna da, ez nirea! 773 01:08:55,898 --> 01:08:58,567 Ez nago haren negarraldi guztiak jasatera behartuta! 774 01:08:58,601 --> 01:09:00,903 Ospa egingo dugu, Lino! Hanka egingo dugu hemendik! 775 01:09:00,936 --> 01:09:03,791 Dark Meatetik urrun, baina, batez ere, berarengandik urrun! 776 01:09:03,833 --> 01:09:06,458 Kaka-jale hutsa da! 777 01:09:08,010 --> 01:09:10,412 Egiaztatzera joan nahi duzu? Benetan? 778 01:09:15,551 --> 01:09:18,988 Willyk benetan gure premia badu, hari laguntzera joan behar dugu. 779 01:09:29,865 --> 01:09:32,768 Istilu biolentoak daude oraindik Dark Meat Cityn… 780 01:09:32,801 --> 01:09:34,403 …polizien eta asaldatzaileen artean. 781 01:09:34,436 --> 01:09:37,606 Baina, aurrerantzean, haiei terrorista deitzea komeni da. 782 01:09:41,310 --> 01:09:43,112 Kontuz ibili, saguzarra. 783 01:09:43,245 --> 01:09:47,116 Telefonoz egin duzun saioak ez zuen Razzie sari bat ere merezi. 784 01:09:47,183 --> 01:09:52,083 Zure lagunak agertzen ez badira, festa ederra izango duzu, alajaina. 785 01:09:54,456 --> 01:09:57,593 Cinco de Mayo zure larru politean. 786 01:09:57,660 --> 01:09:58,727 Entzuten didazu? 787 01:09:59,195 --> 01:10:03,632 Umea nintzenean, atsegin nuen etxeko animaliatxoak hiltzea. 788 01:10:03,699 --> 01:10:07,833 Ez nago ordukoaren minez, baina ia nahiago dut haiek ez agertzea. 789 01:10:15,744 --> 01:10:16,845 Putakeria! 790 01:10:17,012 --> 01:10:20,115 Hau da beroa hau karabana puta honetan dagoena! 791 01:10:20,282 --> 01:10:21,817 Saguzarra… 792 01:10:22,318 --> 01:10:24,987 …ez al daukazu haizegailurik kaka-zulo honetan? 793 01:10:25,020 --> 01:10:27,583 Nola bizi zaitezke arratoi-zulo honetan? 794 01:10:28,057 --> 01:10:29,692 Ez da izango… 795 01:10:29,892 --> 01:10:35,030 Ez da sinestekoa, etorri egin dira! Txoroak! Ez da egia! 796 01:10:35,064 --> 01:10:36,699 Ez naiz ametsetan ari, haiek dira. 797 01:10:36,899 --> 01:10:38,367 Aizu, saguzarra! 798 01:10:38,534 --> 01:10:40,769 Zure laguntxoak iritsi dira. 799 01:10:41,770 --> 01:10:45,774 Geldi-geldi egon, txoritxoa aterako da eta. 800 01:10:46,342 --> 01:10:48,611 Jode, kendu hortik, alua! 801 01:10:50,980 --> 01:10:52,781 Ez, ez. Ez joan. 802 01:10:52,815 --> 01:10:55,618 Utz itzazue bakean. Nireak dira. 803 01:10:59,722 --> 01:11:01,724 Dena hondatu duzue, alproja kuadrilla. 804 01:11:01,790 --> 01:11:03,359 Nire mendekua da! 805 01:11:03,425 --> 01:11:05,160 Putakumeak. 806 01:11:10,032 --> 01:11:13,969 Ederki, ederki. Ez mugitu gehiago. 807 01:11:19,275 --> 01:11:20,809 Zer da hori? 808 01:11:20,976 --> 01:11:23,746 Tiratzaile ezkutu bat! Nondik dator? 809 01:11:23,779 --> 01:11:25,581 Kontuz, kontuz! 810 01:11:33,355 --> 01:11:35,524 Willyren etxetik datorrela dirudi. 811 01:11:55,244 --> 01:11:56,345 Willy… 812 01:12:24,106 --> 01:12:28,291 Hau World’s Ahead-en esklusiba bat da Channel 7rentzat. 813 01:12:28,333 --> 01:12:31,000 Tiroketa bat lehertu berria da auzo xume honetan. 814 01:12:31,080 --> 01:12:33,849 Nahiz orain arte ez den istilurik egon. 815 01:12:33,916 --> 01:12:35,217 Baina itxaron. 816 01:12:35,284 --> 01:12:38,887 Badirudi gizon bat karabana baten sabaira igotzen ari dela. 817 01:12:38,954 --> 01:12:42,991 Badirudi… Bai, armatuta dago. Terrorista bat da! 818 01:12:43,025 --> 01:12:44,560 Gerra nahi duzue? 819 01:12:44,593 --> 01:12:48,625 Zatozte putakume kuadrilla! “Say hello to my little friend”. 820 01:12:49,331 --> 01:12:50,199 Willy salbatu behar dugu! 821 01:12:50,366 --> 01:12:52,875 Burutik jota zaude! Hil egingo zaituzte. 822 01:12:53,402 --> 01:12:56,772 Joaten ez banaiz, ezingo diot sekula neure buruari begiratu. 823 01:12:56,805 --> 01:12:58,774 Ulertzen duzu, Vinz? 824 01:12:59,408 --> 01:13:01,410 Galtzailea izango naiz… 825 01:13:01,477 --> 01:13:03,412 …baina ez ditut lagunak bazterrean uzten. 826 01:13:03,445 --> 01:13:04,179 Lino, geldi! Ez! 827 01:13:04,380 --> 01:13:06,333 Jode! Hau ez da sekula amaituko! 828 01:13:11,820 --> 01:13:13,522 Ez gelditu hemen, mutiko! 829 01:13:15,557 --> 01:13:16,592 Arriskutsua da! 830 01:13:18,160 --> 01:13:19,661 Segi korrika, putakumea! 831 01:13:25,300 --> 01:13:26,068 Eman diot! 832 01:13:35,477 --> 01:13:37,416 Infernu bihurtu duzue nire bizitza! 833 01:13:50,559 --> 01:13:54,163 Gertaera zeharo harrigarri bat gertatzen ari da. 834 01:13:54,196 --> 01:13:56,398 Identifikatu gabeko objektu bat aireratu berria da. 835 01:14:01,737 --> 01:14:04,106 Basamortutik dator, hiriaren ekialdetik. 836 01:14:04,139 --> 01:14:06,308 Ez dakigu zer den. 837 01:14:08,944 --> 01:14:10,312 Segi! 838 01:14:11,713 --> 01:14:14,016 Jainkoari eskerrak. 839 01:14:24,593 --> 01:14:27,763 Objektua airean lehertu da! Ekintza terrorista bat dirud… 840 01:14:37,706 --> 01:14:38,807 Helikopteroa! 841 01:14:38,874 --> 01:14:39,741 Zer da hau? 842 01:14:39,842 --> 01:14:41,743 -Irten! -Mugi! 843 01:14:51,553 --> 01:14:52,788 Lino? 844 01:14:54,389 --> 01:14:55,123 Lino! 845 01:15:18,514 --> 01:15:21,550 Hau ez da aurreikusita zegoena, irakasle. 846 01:15:23,852 --> 01:15:26,889 Itxaron, gutxienez, tenperatura hoztu arte. 847 01:15:34,329 --> 01:15:35,597 Lino, ez duzu ezer hautsi? 848 01:15:35,964 --> 01:15:38,233 Zer zen zeruan lehertu den zera hori? 849 01:15:38,267 --> 01:15:40,458 Lucharen suziria ote zen? 850 01:15:41,603 --> 01:15:43,805 Ez dakit, baina sekulako hotza eragin du. 851 01:16:46,702 --> 01:16:48,804 Elurra ari du Dark Meat Cityn. Erokeria. 852 01:16:48,904 --> 01:16:50,205 Jode, Lino! 853 01:16:51,640 --> 01:16:53,408 Vinz, zer beldurra! 854 01:16:53,909 --> 01:16:56,912 Hotz-hotza nago barrutik. 855 01:16:56,979 --> 01:16:59,333 Gera zaitezte nire ondoan, arren. 856 01:17:01,617 --> 01:17:04,820 Zeharo gogortuta eta urdinduta zaude. 857 01:17:06,822 --> 01:17:08,857 Ez zara hilko, ezta? 858 01:17:10,659 --> 01:17:14,496 Argi-pasillo bat ikusten dut neure aurrean. 859 01:17:14,630 --> 01:17:18,266 Jiratu! Ez joan hortik! 860 01:17:18,467 --> 01:17:21,970 Zer ari zara hor? Katu beltz halakoa! 861 01:17:27,442 --> 01:17:30,979 Utz gaitzazu! Ezagutzen zaitugunez gero, istiluak besterik ez ditugu. 862 01:17:40,622 --> 01:17:43,325 Ez zara berriz berataz fidatuko, e, Lino? 863 01:17:49,731 --> 01:17:50,499 Putakumea. 864 01:17:50,532 --> 01:17:51,767 Putakumea! 865 01:17:52,668 --> 01:17:55,537 Bihotza berotzen ari zait. 866 01:17:56,004 --> 01:17:57,773 Nirea ere bai, Angelino. 867 01:17:57,806 --> 01:18:00,842 Estimatzen dizut bidea erakutsi izana. 868 01:18:01,910 --> 01:18:04,312 Onartua ez izateko beldur nengoen. 869 01:18:04,413 --> 01:18:06,281 Desberdina izatekoa. 870 01:18:06,448 --> 01:18:10,583 Baina gorrotoz elikatzeak almendra mingotsaren zaporea du. 871 01:18:10,986 --> 01:18:14,890 Eta askoz ere nahiago dut musu lapurtuen azukrea. 872 01:18:14,956 --> 01:18:16,725 Mutilok? 873 01:18:32,607 --> 01:18:35,143 Haien gero eta antz handiago duzu. Penagarria da. 874 01:18:35,177 --> 01:18:36,344 Putakume zikina! 875 01:18:50,926 --> 01:18:53,895 Hona berriz ere jende agurgarriaren artean. 876 01:18:53,929 --> 01:18:55,564 Non geunden? 877 01:19:05,407 --> 01:19:07,743 Hau ez zait inoiz gertatzen. 878 01:19:09,745 --> 01:19:11,146 Uztazu! 879 01:19:42,410 --> 01:19:45,781 Defenda zaitez, Angelino! Egin zerbait! Munstroa askatu! 880 01:19:45,814 --> 01:19:48,683 -Eralda zaitez! -Lehenago hil. 881 01:19:53,188 --> 01:19:55,357 Esna zaitez, Lino! 882 01:20:07,769 --> 01:20:09,104 Hil egingo du! 883 01:20:13,775 --> 01:20:19,281 Zure gizatasuna utzi, eta zarena bihur zaitez. 884 01:20:29,157 --> 01:20:32,027 Zarena bihur zaitez, seme. 885 01:20:37,833 --> 01:20:40,902 Ez kezkatu. Piztia ez dago gonbidatuta. 886 01:20:40,902 --> 01:20:42,771 Gizonetik gizonera borrokatuko gara. 887 01:20:46,174 --> 01:20:47,843 Ez egin heroiarena, Lino! 888 01:20:47,843 --> 01:20:50,178 Egizu garroen zera hori, eta akaba ezazu! 889 01:20:50,245 --> 01:20:54,950 Nahiago dut hil gauza horri kontrola hartzen utzi baino. 890 01:20:55,684 --> 01:20:58,420 Zer kontrol eta kontrolondo! Hil ezazu! 891 01:20:58,587 --> 01:21:00,021 Jode! 892 01:21:01,656 --> 01:21:03,491 Nire txanda. 893 01:21:03,525 --> 01:21:05,527 Nirekin ez dago leialtasun konturik, potolo! 894 01:21:05,760 --> 01:21:08,363 Bete-betean harrapatuko zaitut. Ez duzu jakingo nondik datorren. 895 01:21:27,682 --> 01:21:32,053 Hortik joango naiz. Eutsi! Piporenean elkartuko gara! 896 01:21:37,626 --> 01:21:41,429 Botere handia zeneukan esku artean eta ez duzu ezertxo ere egin. 897 01:21:52,073 --> 01:21:55,277 Horrela ezagutzen dira benetako galtzaileak. 898 01:21:55,744 --> 01:21:59,915 Horrela aurkitzen zara, ergelki, kanoiaren okerreko aldean. 899 01:22:02,117 --> 01:22:04,619 “Okerrena etorkizun dago”. 900 01:22:07,055 --> 01:22:10,825 Hamlet, 3. ekitaldia, 4. agerraldia. 901 01:22:16,598 --> 01:22:19,701 Begia begi truk, beltxa. 902 01:22:34,749 --> 01:22:38,553 “Ezpataz bizi dena ezpataz hilko da”. 903 01:22:45,694 --> 01:22:46,895 Luna? 904 01:23:01,443 --> 01:23:03,445 Luna? 905 01:23:19,928 --> 01:23:22,864 Ez nazazu utzi, Luna. Hotzak amorratzen nago. 906 01:23:40,515 --> 01:23:44,285 Irakasle, honela haietaz libratu garela uste duzu? 907 01:23:44,686 --> 01:23:46,388 Benetan esan nahi dut. 908 01:23:48,256 --> 01:23:50,759 Eta jendeak ez du inoiz jakingo guri esker dela. 909 01:23:50,825 --> 01:23:54,429 Benetako heroiak anonimoak izaten dira. 910 01:23:57,532 --> 01:24:01,833 Bi hilabete pasatxo joan dira kaka hura gertatu zenetik. 911 01:24:01,875 --> 01:24:03,791 Elurra urtzen hasi berria da. 912 01:24:03,872 --> 01:24:06,875 Eta hiria berriz lasai bizitzen hasi da. 913 01:24:07,075 --> 01:24:08,176 ONDO NAGO 914 01:24:08,243 --> 01:24:11,279 Ez da dagoeneko aipatzen elurra eragin zuen zeruko leherketa. 915 01:24:11,346 --> 01:24:13,314 Meteoatentatu bat aipatu zuten. 916 01:24:13,448 --> 01:24:17,018 Gero, berriz, satelite-istripu bat estratosferan. 917 01:24:17,052 --> 01:24:19,054 Eta, orain, deus ez. 918 01:24:19,320 --> 01:24:21,956 Sekula ezer gertatu ez balitz bezala. 919 01:24:22,223 --> 01:24:25,226 Geratu zen lekuan bertan hasi da berriz bizitza. 920 01:24:25,326 --> 01:24:29,708 Edo ia-ia: lehendakari berria dugu. 921 01:24:29,831 --> 01:24:32,634 Ez dakit hori nahikoa izango den gauzak aldatzeko, baina… 922 01:24:32,667 --> 01:24:34,102 …emakume bat da. 923 01:24:34,135 --> 01:24:36,404 Hortaz, itxaropen guztiak zilegi dira. 924 01:24:37,338 --> 01:24:39,908 Oraindik ez dugu Willyren berririk izan. 925 01:24:39,941 --> 01:24:42,243 Musika-kanaletan ez bada. 926 01:24:42,343 --> 01:24:47,248 Krisi mistiko bat du, nonbait, eta bere lehen diskoa atera du. 927 01:24:57,158 --> 01:24:59,561 Ez dago ziur haren karmarentzat hori ona ote denik. 928 01:24:59,594 --> 01:25:03,665 Baina, nolanahi ere, oxigenoa gehitzen bazaio, primeran. 929 01:25:03,798 --> 01:25:06,868 Goiz edo berandu, jaitsiko da azkenean gugana. 930 01:25:07,202 --> 01:25:12,583 Mekanikoa da. Inork ez du Willy hilabetez baino gehiago jasan. 931 01:25:12,640 --> 01:25:15,844 Vinz eta biok Rios Rosasera etorri gara bizitzera. 932 01:25:15,910 --> 01:25:19,781 Auzoa beti bezain kakaztuta dago, baina gurea da. 933 01:25:19,848 --> 01:25:23,685 Eta telebista berri bat lortu dugu; ondo gaude, beraz. 934 01:25:29,657 --> 01:25:31,059 Ahaztu egin zait. 935 01:25:31,126 --> 01:25:33,128 Nire labezomorroak apartamentura itzuli dira. 936 01:25:33,228 --> 01:25:36,064 Baina Lucharik gabe, oraingoan. 937 01:25:52,947 --> 01:25:54,349 Vinzek lan bat lortu du. 938 01:25:54,516 --> 01:25:57,285 Eta ez duzue asmatuko non. Piporenean lan egiten du. 939 01:25:57,318 --> 01:26:00,155 Lehenengo aldiz elkarri hitz egin genion lekuan. 940 01:26:01,156 --> 01:26:02,257 Ni naiz! 941 01:26:02,724 --> 01:26:04,826 -Zer moduz? -Ondo. 942 01:26:04,926 --> 01:26:09,397 Neska bati helbidea jakin gabe idazten dion mutila bezain ondo. 943 01:26:09,464 --> 01:26:12,300 Gaur ere ez dut neska Piporenean ikusi. 944 01:26:14,469 --> 01:26:17,372 Auskalo. Beharbada, bihar? 945 01:26:17,438 --> 01:26:18,406 Beharbada. 946 01:26:18,540 --> 01:26:23,111 Oraindik maiz zauzkat gogoan: non ote zauden, zertan ari zaren. 947 01:26:23,244 --> 01:26:24,546 Eta zuk? 948 01:26:24,712 --> 01:26:28,016 Gogoan naukazu zertxobait? Noiz edo noiz? 949 01:26:42,197 --> 01:26:45,733 Horra. Angelino, Rios Rosasetik zuzenean. 950 01:26:45,767 --> 01:26:48,803 Dark Meat Cityn, alegia, Kalifornia Berrian. 951 01:26:48,870 --> 01:26:50,872 Ameriketako Estatu Batuetan, alegia. 952 01:26:50,905 --> 01:26:52,941 Lur planetan, alegia, eta… 953 01:26:53,041 --> 01:26:55,443 Hortik aurrera, ez dakit ezer. 954 01:27:00,014 --> 01:27:01,749 Eskerrik asko, Luna. 955 01:27:02,884 --> 01:27:04,686 Eskerrik asko guztiagatik. 956 01:27:47,328 --> 01:27:48,696 Tira, ba. 957 01:33:22,029 --> 01:33:24,932 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz 958 01:33:25,291 --> 01:33:29,333 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak