1 00:02:42,061 --> 00:02:45,064 3 URTE LEHENAGO 2 00:02:48,034 --> 00:02:49,602 BOZEMAN (MONTANA) 3 00:02:50,904 --> 00:02:54,707 -Eskerrik asko, laztana. -Bruselako aza bereziak. 4 00:02:54,741 --> 00:02:59,579 -Itsasoa eta mendia, beraz. -Bruselako aza on-onak. 5 00:02:59,746 --> 00:03:01,514 Ikusgarriak. 6 00:03:02,382 --> 00:03:07,020 Beti hobetu dezaket. 7 00:03:18,464 --> 00:03:21,901 Conrad eta biok ezkondu ginenean, promesa hauek guztiak egin zizkidan: 8 00:03:21,901 --> 00:03:25,772 "Ez naiz mendi handietara berriz igoko". 9 00:03:26,639 --> 00:03:29,309 Banekien ez zuela eskalada sekula utziko… 10 00:03:29,309 --> 00:03:34,247 …baina berehala hasi zen beste espedizio handi bat amesten… 11 00:03:34,280 --> 00:03:38,818 …eta han nengoen ni, begiak zabal-zabalik, baietz esaten. 12 00:03:40,687 --> 00:03:43,323 Himalaian altitude handian eskalatzea oso arriskutsua da. 13 00:03:43,356 --> 00:03:46,159 Kirol profesionalik arriskutsuena da, baina… 14 00:03:46,192 --> 00:03:48,995 …Meruk merezi du arrisku hori. 15 00:03:48,995 --> 00:03:52,465 Alpinista gisa, egin dudan guztiaren konbinazioa da Meru… 16 00:03:52,465 --> 00:03:56,236 …eta gailur hori eta igoaldi hori egin nahi ditut. 17 00:03:58,338 --> 00:04:03,977 Banekien eskalatzen segituko zuela, baina ez nekien nola. 18 00:04:05,078 --> 00:04:07,447 Eta badakit gerta daitekeela. 19 00:04:07,480 --> 00:04:09,349 Beti esaten dut hori. 20 00:04:09,449 --> 00:04:11,117 "Bai, bai… 21 00:04:11,784 --> 00:04:13,419 …baina zerbait gerta daiteke". 22 00:04:14,988 --> 00:04:19,158 2008ko IRAILA 23 00:04:24,030 --> 00:04:27,000 NEW DELHI (INDIA) ALTITUDEA: 215 METRO 24 00:04:47,820 --> 00:04:51,658 Zeharo zorabiatuta daramat ordu eta erdi. 25 00:04:51,858 --> 00:04:53,192 Zer moduz zu, Jimmy? 26 00:05:04,404 --> 00:05:07,974 Gauza batzuk hegan joan zaizkigu kamioiko sabaitik… 27 00:05:08,408 --> 00:05:10,743 …eta orain biltzen ari gara. 28 00:05:17,116 --> 00:05:21,421 Eskalatu ezinaren ospea du Meruk. 29 00:05:23,156 --> 00:05:29,495 Conradek bidaiaz kezkarik gabe hitz egin zidanean jakin nuen hori. 30 00:05:29,595 --> 00:05:35,835 Conradek zenbat eta kezkarik gabeago aipatu bidaia bat… 31 00:05:35,902 --> 00:05:38,705 …orduan eta gehiago kezkatu behar duzu. 32 00:05:42,008 --> 00:05:47,780 GANGOTRI (INDIA) ALTITUDEA: 3.000 METRO 33 00:06:14,307 --> 00:06:18,911 Harritu egin nintzen Jimmyk eta Conradek Meru aipatu zidatenean. 34 00:06:18,945 --> 00:06:21,247 Ez zioten garrantzi handirik eman. 35 00:06:21,280 --> 00:06:26,185 Ez zuten esan: "Saiatu arren, denek porrot egiten dute". 36 00:06:26,285 --> 00:06:30,323 Odol freskoa eta gaztea izango nintzen haientzat. 37 00:06:30,390 --> 00:06:35,895 "Ondo etorriko zaigu malda batzuetan sokatik gora tiratzeko". 38 00:07:36,289 --> 00:07:38,724 Hor ageri da! 39 00:07:46,065 --> 00:07:49,402 Marrazoaren Hegala Meruren erdialdean. 40 00:07:50,269 --> 00:07:55,508 Igoera honek Himalaiako saiorik eta porrotik ugarienak ikusi ditu. 41 00:07:59,479 --> 00:08:01,747 Hemen jaiotzen da Ganges ibaia… 42 00:08:01,747 --> 00:08:04,350 …munduko ibairik sakratuenetako bat. 43 00:08:04,383 --> 00:08:07,753 Unibertsoaren erdigunea lotune bitxi hau da… 44 00:08:07,820 --> 00:08:13,659 …leku honetan bat egiten baitute zeruak, lurrak eta infernuak. 45 00:08:16,128 --> 00:08:19,966 Marrazoaren Hegala esaten zaion zera 450 metroko ertz hori da… 46 00:08:20,066 --> 00:08:24,604 …granito puska eder eta akatsik gabea, 6.100 metroko altitudean. 47 00:08:25,338 --> 00:08:29,575 Erabateko proba da hau eskalatzaile bikainenentzat. 48 00:08:29,609 --> 00:08:33,779 Eskalatzaile onenak 20 bat aldiz saiatu izan dira. 49 00:08:33,813 --> 00:08:38,751 Munduko onenek bide honetan porrot egin dute, saiatuagatik. 50 00:08:40,253 --> 00:08:45,925 Meru, zaila izateaz gainera, oso modu konplikatuan da zaila. 51 00:08:45,925 --> 00:08:47,360 Ona izan zintezke izotzeko eskaladan… 52 00:08:47,393 --> 00:08:50,997 …ona, altitudean; ona, arroka eskalatzen. 53 00:08:51,030 --> 00:08:53,833 Gai izan behar duzu izotz-eskalada eta bitariko eskalada egiteko… 54 00:08:53,900 --> 00:08:58,638 …eta gai izan behar duzu pareta handi hori 6.100 metrotan igotzeko. 55 00:08:58,671 --> 00:09:04,076 Hori dena multzo berean egoteak garaitu ditu eskalatzaile on asko… 56 00:09:04,110 --> 00:09:08,247 …eta zu garaituko zintuzke eta mundu guztia garaituko du. 57 00:09:08,414 --> 00:09:12,952 Ezin baztertuzko deia da hori pentsaera jakin bat dutenentzat. 58 00:09:15,021 --> 00:09:20,993 KANPAMENTU NAGUSIA ALTITUDEA: 4.400 METRO 59 00:09:29,702 --> 00:09:32,638 Hara iritsi, eta mendiari begiratu nionean… 60 00:09:32,672 --> 00:09:37,176 …ez nekien zertan sartuak ginen… 61 00:09:37,209 --> 00:09:39,946 …ordu arte ez bainuen ikusi hura bezain gauza konplexurik. 62 00:09:42,315 --> 00:09:46,586 Renanen esperientziarik ezak ez ninduen geldiarazi. 63 00:09:46,586 --> 00:09:50,056 Banekien behar bezain sendoa zela eta sistema ezagutzen zuela. 64 00:09:50,056 --> 00:09:53,392 Denen esperientziaren batura da taldea. 65 00:09:57,730 --> 00:10:00,933 Espedizio askotan egon naiz Conradekin… 66 00:10:01,100 --> 00:10:04,270 …baina ez dut eskalada seriorik egin berarekin. 67 00:10:05,204 --> 00:10:08,107 Eta ez dut sekula Jimmyrekin eskalatu. 68 00:10:11,711 --> 00:10:13,512 Oso zorrotza naiz… 69 00:10:13,613 --> 00:10:18,384 …eta ezaguna eta fidagarria den jendearekin bakarrik eskalatzen dut. 70 00:10:18,484 --> 00:10:21,654 Eta arau horrek salbuespen bakarra du: 71 00:10:21,721 --> 00:10:25,191 Erabat fidagarria zaidan eta ondo ezagutzen dudan norbaitek… 72 00:10:25,257 --> 00:10:29,395 …Conradek, adibidez, esatea: "Merezi du tipo horrekin igotzea". 73 00:10:32,131 --> 00:10:35,801 Banuen Renanen berri, eta eskalada-film batean ikusi nuen… 74 00:10:35,835 --> 00:10:38,771 …bakarkako librean North Sicherer igotzen. 75 00:10:39,739 --> 00:10:43,509 "Renan ezagutu beharra daukat" pentsatu nuen. 76 00:10:44,710 --> 00:10:50,316 Lightning Bolt Cracks bakarkako librean igotzen ikusi nuen Renan. 77 00:10:50,449 --> 00:10:57,023 Hori igotzen ikusten duzu, eta badirudi sute bat daukala azpian. 78 00:10:57,523 --> 00:11:01,661 Banuen eskalatzaile bikain-bikain horren aditzea. 79 00:11:01,727 --> 00:11:07,033 Errepidean bizi zen, eskalatzaile alderrai asko bezala. 80 00:11:07,133 --> 00:11:10,002 Eskalatzaile hasiberriak, bereziki… 81 00:11:10,136 --> 00:11:12,071 …baina berak ez zeukan autorik. 82 00:11:12,405 --> 00:11:15,675 Basamortuan bizi zen, literalki. 83 00:11:25,685 --> 00:11:30,056 Renan ezagutu nuenean, marrazkiak egiten zituen koadernoetan. 84 00:11:30,122 --> 00:11:32,091 Eskala txikiko gauzak. 85 00:11:32,692 --> 00:11:36,128 Espedizioetara oihal handiagoak eramaten hasi zen gero… 86 00:11:36,195 --> 00:11:39,231 …gero eta espedizio gehiagotara joaten baitzen. 87 00:11:39,265 --> 00:11:42,902 Aukera bakoitza baliatzen zuen… 88 00:11:42,935 --> 00:11:44,570 …eta ez zen gelditzen. 89 00:11:51,010 --> 00:11:56,582 1. EGUNA ALTITUDEA: 4.500 METRO 90 00:12:03,589 --> 00:12:07,259 Arratsaldeko 5:30ak, bidea hasteko ordua. 91 00:12:09,095 --> 00:12:12,832 Oskarbi dago eta hotz. 92 00:12:13,399 --> 00:12:17,636 Eguzkia noiz sartuko zain gaude, dena gogortzeko eta izozteko. 93 00:12:20,840 --> 00:12:23,509 Hau da unerik onena. 94 00:12:23,576 --> 00:12:27,813 Dena baretzen ari eta zu hastera zoazen unea. 95 00:12:28,013 --> 00:12:31,450 Hori bera esan nuen, noski, Gangotritik eta Bozemandik joatean… 96 00:12:31,484 --> 00:12:35,988 …baina gaur gauean mendian kanpatuko dugu. 97 00:12:41,060 --> 00:12:44,029 Conradek 2003an egin zuen Meru eskalatzeko lehen saioa. 98 00:12:44,063 --> 00:12:45,965 Eta ostikada ederra hartu zuen ipurdian. 99 00:12:45,998 --> 00:12:48,300 Oso eskalada teknikoa da. 100 00:12:48,334 --> 00:12:51,771 Ez da Everest, eskalatzeko modua zeharo desberdina da. 101 00:12:51,837 --> 00:12:54,640 Everesten, sherpak kontratatzen dira, traste guztiak eramateko… 102 00:12:54,673 --> 00:12:57,376 …sokak finkatzeko, arrisku gehienak hartzeko. 103 00:12:57,443 --> 00:13:00,012 Jimmyk eta Conradek 4-5 aldiz igo dute Everest. 104 00:13:00,045 --> 00:13:01,781 Jimmy eskiatzen ere jaitsi da gailurretik. 105 00:13:01,814 --> 00:13:04,150 Meru, ordea, anti-Everest da. 106 00:13:04,216 --> 00:13:06,252 Inork ez dizkizu trasteak eramaten. 107 00:13:06,285 --> 00:13:08,687 Zer behar, hura bizkarrean eraman behar. 108 00:13:08,721 --> 00:13:13,826 Meruk eskalada mota guztiak biltzen dituenez, tresna asko behar dira. 109 00:13:15,094 --> 00:13:17,930 460 metroko goialde hau, Marrazoaren Hegala,… 110 00:13:18,030 --> 00:13:21,700 …leuna, garbia eta ia monotonoa da. 111 00:13:21,867 --> 00:13:25,471 Baina, horren aurretik, badaude 1.200 metro zeharo bihurriak… 112 00:13:25,504 --> 00:13:29,809 …horko elurra ildokatua, arriskutsua eta agerikoa baita. 113 00:13:29,909 --> 00:13:33,712 Behin eta berriz, jendeak arin eskalatzen ditu lehen 1.200 metroak… 114 00:13:33,746 --> 00:13:35,881 …eta kristorenak direla uste dute… 115 00:13:35,881 --> 00:13:38,317 …eta, amaierari ekiterakoan, pareta handi bat dago… 116 00:13:38,317 --> 00:13:41,153 …eta pareta handiko teknikak behar dira Meruren goialdean. 117 00:13:41,187 --> 00:13:46,125 Eskalada mota horretan oso motel joan behar da: 60 metro egunean. 118 00:13:46,225 --> 00:13:49,461 Azkeneko 460 metroak igotzeko 6 edo 7 egun behar dira. 119 00:13:49,495 --> 00:13:52,131 Eta asti handia behar denez, eta poliki joan beharrez… 120 00:13:52,131 --> 00:13:55,100 …"portaledge"a behar da, eta janaria, ura eta erregaia. 121 00:13:55,100 --> 00:14:00,573 Alegia, 90 kilo material, gehi 20 kilo burdinazko tresnetan. 122 00:14:00,706 --> 00:14:05,144 Eta lehenengo 1.200 metroetan igo behar duzu kaka hori… 123 00:14:05,211 --> 00:14:08,647 …eta horko lehen eskalatzaileek, eta Conradek lehen aldian… 124 00:14:08,681 --> 00:14:12,017 …ezin zuten hori sinetsi; ez ziren horrela igoko. 125 00:14:12,718 --> 00:14:14,420 Zama alua! 126 00:14:14,954 --> 00:14:16,488 Altitudea nabaritzen dut gaur. 127 00:14:16,522 --> 00:14:18,891 Conradek hau esan zuen lehen aldian: 128 00:14:19,091 --> 00:14:21,694 "Hau da erronka, Epifania hutsa". 129 00:14:21,694 --> 00:14:25,030 "Pareta eskalatzeko estiloan igo behar da trasteria osoa". 130 00:14:42,281 --> 00:14:44,817 -Zer moduz hori? -Ondo. 131 00:14:45,985 --> 00:14:47,686 Gaueko operazioak! 132 00:14:47,887 --> 00:14:50,723 Finkagailuak sendoak dira. 133 00:14:53,359 --> 00:14:55,661 Zergatik egiten dugu hau? 134 00:14:56,896 --> 00:14:57,930 Ikuspegiagatik. 135 00:14:58,731 --> 00:14:59,932 Ikuspegiagatik. 136 00:15:07,139 --> 00:15:08,741 Goizeko ordu biak dira. 137 00:15:08,941 --> 00:15:13,212 Bibak egingo dugu, bizkarrean, baina ez ertzean. 138 00:15:13,212 --> 00:15:15,114 Askoz errazagoa baita. 139 00:15:15,514 --> 00:15:17,082 Badaukat korear… 140 00:15:17,082 --> 00:15:22,454 Esaiguzu zergatik ez dugun benetan ezer montatu. 141 00:15:22,955 --> 00:15:26,392 Lan pixka bat egin dugulako, beharbada? 142 00:15:27,226 --> 00:15:28,627 Okerragoa izan zitekeen. 143 00:15:28,794 --> 00:15:31,931 Zerua gure gainera lehertu liteke. 144 00:15:33,499 --> 00:15:35,501 Ea zer gertatzen den hemen. 145 00:15:37,369 --> 00:15:40,439 Horra Conrad elurretan etzanda. 146 00:15:41,507 --> 00:15:44,944 Eta hau nire bibak txiki patetikoa da. 147 00:15:47,646 --> 00:15:49,481 Hotz dago… 148 00:15:50,316 --> 00:15:51,250 Bai… 149 00:15:51,617 --> 00:15:54,320 -…bibaka elur gainean jartzean. -Bai. 150 00:15:54,620 --> 00:15:56,989 Eta elur pixka bat ari du, gainera. 151 00:16:33,759 --> 00:16:35,427 Lehenengo argiak. 152 00:16:36,061 --> 00:16:39,031 Ordu bietatik hona… 153 00:16:45,804 --> 00:16:50,409 …hutsegite mordoa egin dugu gaur. 154 00:16:50,642 --> 00:16:53,779 Eskolara bidal nazazue berriz. 155 00:16:53,812 --> 00:16:56,882 Baina aurrera egin dugu… 156 00:16:56,915 --> 00:17:00,019 …90 kilo material igo baitugu… 157 00:17:00,052 --> 00:17:03,088 …900 metro elurretan gora… 158 00:17:03,856 --> 00:17:06,325 …490 metroraino. 159 00:17:15,067 --> 00:17:18,037 Hura aurki hemen egongo da. 160 00:17:21,040 --> 00:17:26,645 Mundu osoan espedizio gogorretan elkarrekin ibili gara Conrad eta ni. 161 00:17:27,413 --> 00:17:30,115 K7n egon ginen, Pakistanen… 162 00:17:30,149 --> 00:17:31,617 …Denalin eskiatu genuen… 163 00:17:31,683 --> 00:17:34,319 …eta elkarrekin joan ginen Everestera. 164 00:17:34,553 --> 00:17:38,857 Conradek ospe paregabea du eskalatzaileen artean. 165 00:17:40,059 --> 00:17:42,327 Bere karrerak badu alde ironiko bat: 166 00:17:42,327 --> 00:17:45,230 …Malloryren gorputza Everesten aurkitzeagatik egin zen ospetsua… 167 00:17:45,297 --> 00:17:49,068 …eta ez mundu osoan egindako igoaldi zailengatik. 168 00:17:52,171 --> 00:17:57,009 Nire belaunaldiko eskalatzaile asko haren espedizioei begira hazi ziren. 169 00:17:58,177 --> 00:18:02,147 Ez nuen sekula usteko berarekin eskalatuko nuenik. 170 00:18:02,181 --> 00:18:06,919 Nekez sinets daiteke 7 urte daramatzagula elkarrekin eskalatzen. 171 00:18:11,256 --> 00:18:13,225 Elur pixka bat egin du. 172 00:18:13,792 --> 00:18:14,660 Bai. 173 00:18:15,260 --> 00:18:16,829 Baina gora segituko dugu. 174 00:18:16,929 --> 00:18:17,896 Bai. 175 00:18:18,664 --> 00:18:21,467 Pixka batean egingo du elurra, baina gero ondo egongo da. 176 00:18:21,533 --> 00:18:22,201 Ederki. 177 00:18:23,335 --> 00:18:26,738 Ping-pong pilota baten barruan gaude. 178 00:18:30,008 --> 00:18:35,114 3. EGUNA ALTITUDEA: 4.900 METRO 179 00:18:35,848 --> 00:18:40,385 Ekaitza iritsi, eta borrokan aritu ginen "portaledge"a zintzilikatzeko. 180 00:18:40,486 --> 00:18:41,620 Lan polita! 181 00:18:41,687 --> 00:18:46,024 Ohe zintzilikatu bat da, gainean denda bat daukana. 182 00:18:55,134 --> 00:18:56,602 Ederki, mutilok. 183 00:19:08,180 --> 00:19:11,483 Orduan hasi ginen elur-jausiak mendian behera entzuten… 184 00:19:11,850 --> 00:19:14,153 …eta gure ondo-ondoan desegiten. 185 00:19:43,415 --> 00:19:46,552 Begira, kanpoan elurra ari du. 186 00:19:49,188 --> 00:19:51,056 "Portaledge"ko bizimodua. 187 00:19:52,591 --> 00:19:55,427 Gabonetan bezala sentitzen naiz. 188 00:19:56,061 --> 00:19:59,264 Hori nahi dugu Eguberrirako: elur-ekaitza. 189 00:19:59,298 --> 00:20:02,734 -Marrazoaren Hegalean eserita. -Bai. 190 00:20:02,801 --> 00:20:04,536 Blai-blai. 191 00:20:14,780 --> 00:20:16,915 Horrela egon ginen egun bat… 192 00:20:16,949 --> 00:20:18,584 …eta gero bi egun… 193 00:20:18,617 --> 00:20:20,252 …eta gero hiru egun… 194 00:20:20,552 --> 00:20:25,123 Lau egun egon ginen "portaledge"n. 195 00:20:26,491 --> 00:20:29,795 Inoiz ikusi dudan ekaitzik handienetako bat zen. 196 00:20:29,828 --> 00:20:32,164 Lau egun ekaitzpean. 197 00:20:32,264 --> 00:20:35,801 Eta zazpi egunetarako besterik ez geneukan janaria. 198 00:20:35,834 --> 00:20:41,173 Beraz, azkenean, geure janari gehiena agortu genuen. 199 00:20:42,241 --> 00:20:45,978 Janariaren erdia galdu genuen… 200 00:20:46,011 --> 00:20:49,815 …eta mendiaren %90 geneukan igotzeke. 201 00:20:55,020 --> 00:20:56,488 Auskalo. 202 00:20:56,521 --> 00:20:59,157 Sufrimenduzko bibaka! 203 00:21:00,826 --> 00:21:03,729 Pentsatu nuen: "Ederki, bukatu da". 204 00:21:04,496 --> 00:21:06,999 "Igoaldi polita izan da". 205 00:21:07,032 --> 00:21:08,567 Ze hotza! 206 00:21:09,001 --> 00:21:11,169 Non dago egun hauetako eguzkia? 207 00:21:11,203 --> 00:21:13,171 Izozten ari naiz! 208 00:21:13,372 --> 00:21:15,674 "Hau gehiegi da niretzat". 209 00:21:15,741 --> 00:21:17,809 "Ezin dut gehiago, eta… 210 00:21:18,010 --> 00:21:23,749 …pozten naiz esperientziagatik, baina pozik joango naiz bihar". 211 00:21:30,656 --> 00:21:34,893 Bukatu zen azkenean ekaitza, eta nik hau pentsatu nuen: 212 00:21:34,893 --> 00:21:39,998 "Mugitzeko ordua da. Ekaitza joan da". 213 00:21:42,634 --> 00:21:47,306 Eskalatzeko prestatzen hasi ginenean… 214 00:21:48,206 --> 00:21:52,377 …nahasketa sortu zen, bagindoazela uste baitzuen Renanek. 215 00:21:52,878 --> 00:21:55,914 Baina gora joan nahi genuen, ez behera. 216 00:22:02,721 --> 00:22:06,024 Mendian gora segitzeko asmoz hasi ziren materiala pilatzen. 217 00:22:06,091 --> 00:22:09,995 Ez nuen ulertzen zergatik, zer edo nola pentsatzen ari ziren… 218 00:22:10,062 --> 00:22:11,830 …Conradek bereziki… 219 00:22:11,897 --> 00:22:16,501 Ez nuen inoiz ikusi eskalatzeko hain motibatuta. 220 00:22:21,006 --> 00:22:23,975 8. EGUNA ALTITUDEA: 5.200 METRO 221 00:22:33,151 --> 00:22:35,654 Eskalada oso kirol arriskutsua da. 222 00:22:35,687 --> 00:22:40,225 Eta kide on batek gailurrera bultzatzen zaitu… 223 00:22:40,292 --> 00:22:43,161 …baina aldi berean gogorarazten dizkizu… 224 00:22:43,362 --> 00:22:45,364 …horrek dakartzan arriskuak. 225 00:22:53,972 --> 00:22:56,174 "Portaledge"a moldatzen ari gara. 226 00:22:58,810 --> 00:23:02,848 Zure kideaz erabat fidatze hori oso gauza berezia da. 227 00:23:04,449 --> 00:23:09,154 Renan jota zegoen, ez baitzuen hain gauza izugarririk inoiz bizitu. 228 00:23:09,388 --> 00:23:12,057 Jimmyk eta nik bagenekien hori zer zen. 229 00:23:15,127 --> 00:23:17,496 Asko estutzen ari ginen… 230 00:23:17,496 --> 00:23:22,100 …eta ulertze hori ez dago gaizki, hor mentorea sartzen baita tartean. 231 00:23:26,004 --> 00:23:30,075 Jardun bitxia da eskalada, belaunaldiz belaunaldi irakatsia… 232 00:23:30,075 --> 00:23:32,878 …eta mentore batekin ikasten da. 233 00:23:33,278 --> 00:23:36,548 Conradek Mugs Stumpekin ikasi zuen. 234 00:23:37,582 --> 00:23:41,987 Conradek etorkizun oparoa zuen, eta Mugs munduko onenetako bat zen. 235 00:23:42,120 --> 00:23:44,890 Mugs aparta izan zen. Bere hegalpean hartu ninduen. 236 00:23:44,890 --> 00:23:48,994 Bera "sensei" zen, eta ni matxinsaltoa. Bultzada eman zidan. 237 00:23:49,428 --> 00:23:54,266 Tankerarik gabeko zerbait hartu, eta tankera eman zion. 238 00:23:54,332 --> 00:23:59,304 Gaur egun ere, nire bizitzako parte garrantzitsu bat da. 239 00:24:00,439 --> 00:24:03,575 Conradek mentore perfektua aurkitu zuen. 240 00:24:03,608 --> 00:24:07,145 Mugsek furgonetara eramaten zuen, otoitzen bandera zabaldu… 241 00:24:07,179 --> 00:24:10,315 …eta Meru gailurra aipatzen zion helburu berezi gisa. 242 00:24:10,348 --> 00:24:12,451 Eta Conrad txundituta zegoen. 243 00:24:13,151 --> 00:24:17,122 Mugs bi aldiz ahalegindu zen, 86an eta 88an… 244 00:24:17,155 --> 00:24:19,724 …bietan huts egin zuen arrazoi askorengatik… 245 00:24:19,858 --> 00:24:22,327 …baina horrek ez zion atzera eginarazi. 246 00:24:22,461 --> 00:24:26,398 Alpinista kosmikoa zen, eta hura asmo kosmikoaren parte zen. 247 00:24:26,498 --> 00:24:30,635 Berriz itzuliko zen, eta ziur nago Conradi zirrara egingo ziola hark. 248 00:24:30,969 --> 00:24:35,373 Orduan, 1992an, nik Conrad ezagutu eta handik bi urtera… 249 00:24:35,474 --> 00:24:39,010 …Mugs Denalin hil zen, bezero bat gidatzen. 250 00:24:41,546 --> 00:24:44,716 Salt Laken lanean ari nintzen, eskalatzera joan… 251 00:24:44,749 --> 00:24:47,185 …eta itzultzerakoan… 252 00:24:47,219 --> 00:24:51,356 …Doug adiskideak esan zidan: "Uste dugu Mugs hil egin dela. 253 00:24:52,691 --> 00:24:54,025 Eta gogoan dut… 254 00:24:54,559 --> 00:24:59,197 …errepide hartan, Dougekin hitz egin berritan, hau pentsatu izana: 255 00:24:59,231 --> 00:25:00,665 "Kaka!". 256 00:25:00,765 --> 00:25:05,337 Banekien gauza horiek gertatzen zirela, baina ez Mugsi. 257 00:25:05,370 --> 00:25:06,671 Hura onena zen. 258 00:25:12,010 --> 00:25:17,148 10. EGUNA ALTITUDEA: 5.500 METRO 259 00:25:26,424 --> 00:25:30,362 Zure mentorearekin eskalatzea arriskutsua da batzuetan… 260 00:25:30,395 --> 00:25:32,864 …berarengan jartzen duzulako konfiantza osoa. 261 00:25:33,131 --> 00:25:36,735 Nik dena ematen nien… 262 00:25:36,801 --> 00:25:41,473 …eta sekulako borroka izaten nuen egunero neure baitan. 263 00:25:48,847 --> 00:25:53,318 Izoztuta nengoen, kontrola ezinik dardarka… 264 00:25:53,952 --> 00:25:57,455 …baina ez nuen inolaz ere izan nahi hau esango zuen tipoa: 265 00:25:57,489 --> 00:26:00,292 "O, hotzak nago! Jaitsi egin nahi dut!" 266 00:26:01,259 --> 00:26:03,395 Askatuta, e? 267 00:26:03,929 --> 00:26:08,567 -20º egingo zuen eguzkia bazterrean agertu zenean. 268 00:26:09,401 --> 00:26:13,505 Tenperatura horietan eskalatzen saiatzeak izugarri ahultzen du. 269 00:26:15,974 --> 00:26:19,144 Arrakalak bilatu behar dira. 270 00:26:20,579 --> 00:26:21,980 Hemen ez da bakar bat ikusten. 271 00:26:25,283 --> 00:26:28,186 Arroka puska lau-lau honetara iritsi ginen… 272 00:26:28,253 --> 00:26:32,724 …eta ziur nengoen ez zegoela jarraitzeko modurik… 273 00:26:34,459 --> 00:26:38,930 …baina Jimmy eta Conrad amildegira jaurtitzen ziren. 274 00:26:47,372 --> 00:26:53,311 A4 motako eskaladan eskulangileek bezala erabiltzen dira tresnak. 275 00:26:53,612 --> 00:26:55,880 Mailuz joz, biraka, zimikoka… 276 00:26:56,114 --> 00:27:01,419 Intxaur zurezko armairu bat zizelkatzen duen zurgina bezala… 277 00:27:01,620 --> 00:27:05,624 …beste behin zizelkatzen baduzu armairua… 278 00:27:05,657 --> 00:27:08,493 …pitzatu eta hondatu egingo duzu. 279 00:27:08,526 --> 00:27:12,764 A4 malda batean armairua hondatzen baduzu, hil egingo zara. 280 00:27:36,688 --> 00:27:38,690 Bai, horrela ondo. 281 00:27:39,424 --> 00:27:43,962 -Hemen egon nahi duzu? -Berdin dio. Ertzean nago. 282 00:27:43,995 --> 00:27:45,930 Edari beroak dauzkat. 283 00:27:46,331 --> 00:27:50,869 Nekez azal daiteke zein egoeratan geunden. 284 00:27:50,869 --> 00:27:52,837 -Ozta-ozta. -Bai. 285 00:27:53,171 --> 00:27:58,710 Bi koilarakada granola jaten genituen goizetan… 286 00:27:58,843 --> 00:28:02,347 …eta salami-xerra pare bat partekatzen genuen egunean… 287 00:28:02,414 --> 00:28:03,715 …eta bi gazta zati. 288 00:28:03,715 --> 00:28:08,253 Hartaraino geneukan murriztua jatekoa. 289 00:28:09,688 --> 00:28:10,889 Txigortua. 290 00:28:12,924 --> 00:28:17,762 Su txiki batekin eta propano-botila erdi huts batekin… 291 00:28:17,862 --> 00:28:19,931 …azala txigortzea baino gauza hobeagorik ez dago. 292 00:28:19,931 --> 00:28:22,867 Oso goxoa gelditzen da. 293 00:28:25,036 --> 00:28:27,939 Geratzen den guztia jaten da. 294 00:28:27,939 --> 00:28:29,908 Oso eraginkorra. 295 00:28:30,041 --> 00:28:33,111 Datorren astean botak jango ditugu. 296 00:28:45,490 --> 00:28:48,326 13. EGUNA ALTITUDEA: 5.800 METRO 297 00:28:49,127 --> 00:28:53,832 Conradek askotan aipatzen du nola bideratu behar den arriskua. 298 00:28:54,399 --> 00:28:58,169 Ba omen daude arrisku onargarriak eta arrisku onartezinak. 299 00:28:58,236 --> 00:29:02,941 Eta bera onargarrien aldean egoten da beti, tarte bat uzten baitie. 300 00:29:04,542 --> 00:29:08,580 Baina igoera hau saiatua zuen lehendik. 301 00:29:08,646 --> 00:29:09,948 Porrot egin zuen, eta… 302 00:29:10,815 --> 00:29:12,751 …bere buruari onartzen ez bazion ere… 303 00:29:12,784 --> 00:29:17,288 …oraingoan lortzeko, ikuspegi kontserbadore hori utzi… 304 00:29:17,322 --> 00:29:20,658 …eta sekulako arriskuak hartu beharko zituen. 305 00:29:23,962 --> 00:29:28,500 Baina bizirik segitu nahi baduzu, ezin duzu hanka sartu. 306 00:29:28,533 --> 00:29:29,667 Eta berak hau esaten zuen: 307 00:29:29,667 --> 00:29:32,971 "Hiltzen banaiz, huts egingo diot nire familiari". 308 00:29:33,004 --> 00:29:34,773 "Ezin dut hutsegiterik egin". 309 00:29:34,973 --> 00:29:38,977 Ez da ona hain goian horretan pentsatzea, baina bera hala ari zen: 310 00:29:39,010 --> 00:29:43,782 "Ezin naiz hil, makurkeria bat egingo baitiet andreari eta umeei". 311 00:29:45,884 --> 00:29:52,056 Jennik ez du ideia putarik zertan ari den bera han goian. 312 00:30:04,836 --> 00:30:07,539 Nahiko etsita gaude. 313 00:30:07,806 --> 00:30:12,644 16 egun hemen, eta daukagun guztia eman dugu. 314 00:30:13,878 --> 00:30:15,647 Oso motel joan da dena. 315 00:30:16,514 --> 00:30:19,450 Eta erregaia bukatu zaigu. 316 00:30:20,618 --> 00:30:22,086 Eta janaria. 317 00:30:22,387 --> 00:30:24,322 Eta tabakoa eta papera. 318 00:30:24,589 --> 00:30:28,593 Biharko egunak erabakiko du ea… 319 00:30:30,361 --> 00:30:33,598 …ezingo dugun pareta handi eta malkartsu hori igo. 320 00:30:35,667 --> 00:30:37,669 Bertan behera utzi beharko da. 321 00:30:37,735 --> 00:30:41,773 Bihar egingo dugu azken ahalegina. 322 00:30:48,379 --> 00:30:53,518 Zentzuduna izatea eta gauzak onartzea da Jimmyren indarra… 323 00:30:53,618 --> 00:30:55,353 …eta benetakoa izatea egiten ditugun gauzetan. 324 00:30:56,254 --> 00:30:59,290 Ezagutu nuenean berehala konturatu nintzen… 325 00:30:59,324 --> 00:31:02,393 …mentore-ikasle harreman hark aurrera egingo zuela. 326 00:31:02,927 --> 00:31:07,966 Eta berehala sumatu nion ausardia eta erabakitasuna. 327 00:31:07,999 --> 00:31:11,870 Eta sekula ez dut jakin zergatik. 328 00:31:13,705 --> 00:31:16,507 Gurasoek "Shao Pang" deitzen zidaten. 329 00:31:16,741 --> 00:31:18,243 "Potxoloa". 330 00:31:19,277 --> 00:31:23,581 Gurasoek Txinatik ihes egin zuten iraultza komunistaren garaian. 331 00:31:23,615 --> 00:31:25,083 Larri ibiliak ziren biak. 332 00:31:26,084 --> 00:31:29,020 Estatu Batuetara etorri ziren bizi berri bat egitera. 333 00:31:29,053 --> 00:31:33,157 Eta uste dut itxaropen handiak zituztela nigan jarriak. 334 00:31:33,458 --> 00:31:36,427 Aita gogorra zen. 335 00:31:36,928 --> 00:31:40,498 Neguan egurra biltzen genuen etxea berotzeko. 336 00:31:40,531 --> 00:31:43,334 Aitak patio handiaren atzealdean uzten zuen egurra… 337 00:31:43,368 --> 00:31:48,239 …eta leran eramanarazten zidan, elurretan hondoratzen nintzela. 338 00:31:49,107 --> 00:31:51,242 Gogorra izatea nahi zuen. 339 00:31:52,777 --> 00:31:55,446 Haientzat eskalada ez zen lanbide bat. 340 00:31:55,546 --> 00:32:05,990 Amak etengabe deitzen zidan kexuka, semea arlote etxegabea zelako. 341 00:32:08,760 --> 00:32:11,829 Dibortzio zail bat izan nuen… 342 00:32:11,829 --> 00:32:14,832 …eta negarrez eta kezkatuta deitu nion Jimmyri… 343 00:32:14,832 --> 00:32:18,937 …eta bere lehen hitzak izan ziren: "Zatozte nire etxera". 344 00:32:19,203 --> 00:32:22,674 Beraz, haren ezkongai-etxera joan ginen bizitzera. 345 00:32:22,774 --> 00:32:26,010 Bi ume, eta haien margo eta Lego guztiak… 346 00:32:26,644 --> 00:32:28,680 …eta etxean hartu gintuen. 347 00:32:32,083 --> 00:32:36,187 Eskalatzaile izugarri on horietako bat da… 348 00:32:36,187 --> 00:32:38,022 …eta ez zara konturatzen zein ona den… 349 00:32:38,089 --> 00:32:42,293 …bere arteak erakartzen dizulako arreta, eta horixe nahiko du berak. 350 00:32:42,393 --> 00:32:46,064 Argazkiak ateratzeak gogorragotu egiten du eskalada. 351 00:32:46,197 --> 00:32:50,001 Everesten espedizio bat filmatzen, ama oso gaixotu zitzaion… 352 00:32:50,034 --> 00:32:52,470 …eta hori jakin, eta alde egin zuen… 353 00:32:52,537 --> 00:32:55,073 …hil aurretik ama ikusteko. 354 00:32:57,875 --> 00:33:02,313 Amak berehala hitzemanarazi zidan gauza bat: 355 00:33:02,347 --> 00:33:06,017 "Bizibide hori izan behar baduzu, gauza bat hitzeman behar didazu": 356 00:33:06,050 --> 00:33:10,088 "Hitzeman behar didazu ez zarela ni baino lehen hilko". 357 00:33:10,388 --> 00:33:13,391 Eta eskalatzen edo espediziotan nenbilenean… 358 00:33:13,424 --> 00:33:15,960 …puntu jakin batera iritsi, eta esaten nuen: 359 00:33:16,027 --> 00:33:20,932 "Noraino joateko prest nago promesa hori hausteko?" 360 00:33:22,000 --> 00:33:24,902 Ama hil ondoren… 361 00:33:24,936 --> 00:33:27,472 …eskalada puntu horretaraino iristen hasten zenean… 362 00:33:27,572 --> 00:33:30,241 …gogoan dut behin hau pentsatu nuela: 363 00:33:30,475 --> 00:33:33,544 "Oraintxe ekingo diot". 364 00:33:38,449 --> 00:33:42,387 17. EGUNA ALTITUDEA: 6.100 METRO 365 00:33:42,420 --> 00:33:43,654 Hor goian dago. 366 00:33:43,921 --> 00:33:46,157 Ezin tresna egokiak bilatu. 367 00:33:46,224 --> 00:33:50,395 Eskuak eta oinak zeharo izoztuta dauzkagu. 368 00:33:56,267 --> 00:34:01,072 6.200 metro ingurura gaude. Gailurretik gertu. 369 00:34:01,939 --> 00:34:04,409 Hau artiko puta da. 370 00:34:05,710 --> 00:34:08,946 Gaur saiatuko gara gailurrera iristen. 371 00:34:27,265 --> 00:34:30,868 Eskaladaren gakoa lerroa ahalik eta hobekien moztean datza… 372 00:34:30,902 --> 00:34:33,371 …baina arrisku ergelik hartu gabe. 373 00:34:33,471 --> 00:34:36,741 Arrisku ergel batengatik hiltzen bazara, hiltzeaz gainera… 374 00:34:36,808 --> 00:34:39,477 …lotsagarri eta ohorerik gabe uzten duzu zeure burua. 375 00:34:39,510 --> 00:34:41,479 Ez duzu arinkeriaz arriskurik hartu behar. 376 00:34:41,512 --> 00:34:44,715 Guztiz ongi eta kontrolpean aritu behar duzu… 377 00:34:44,749 --> 00:34:47,585 …lerro horretara iritsi, eta urrunago ez joateko. 378 00:34:50,621 --> 00:34:53,991 Oso goiz luzea izan da. Ordu bietan hasi gara. 379 00:34:54,592 --> 00:34:57,395 Beste 150 metro geldituko dira gailurreraino. 380 00:34:58,896 --> 00:35:01,532 Ziztu bizian goaz gailurrerantz… 381 00:35:01,632 --> 00:35:06,237 …eta Conrad erlaitz irten horretara bidea zabaltzen ari da. 382 00:35:06,437 --> 00:35:09,841 Renan su-lerroan dago. 383 00:35:09,941 --> 00:35:12,677 Elurra eta izotza erortzen ari zaizkio 50 metro goragotik… 384 00:35:12,710 --> 00:35:14,712 …eta Renan jotzen dute. 385 00:35:15,580 --> 00:35:21,219 Kentzen zuten elur eta izotz guztia gainera erortzen zitzaidan… 386 00:35:21,252 --> 00:35:26,824 …jasa etengabean, eta esku-oinak galtzen nituela sentitzen nuen. 387 00:35:27,158 --> 00:35:29,827 Oihuka hasi nintzen… 388 00:35:29,894 --> 00:35:32,330 …eta marruka eta negarrez… 389 00:35:32,597 --> 00:35:35,433 Hura izan zen nire haustura-puntua. 390 00:35:35,500 --> 00:35:39,003 Igotzerakoan esan nuen: "Oinak ez dauzkat oso ondo". 391 00:35:39,170 --> 00:35:41,906 Ez zidaten aintzat ere hartu esan niena. 392 00:35:42,140 --> 00:35:46,177 Gaua han pasatzeaz hizketan ari ziren. 393 00:35:48,246 --> 00:35:53,851 Conrad eta ni hizketan ari ginen gau hura non pasatu. 394 00:35:54,452 --> 00:35:59,991 Izkina txiki hartan zintzilik lo egiten saiatzea… 395 00:36:00,158 --> 00:36:05,897 …6.100 metrora, lo-zakurik gabe, hatz-behatzak arriskuan jarriz. 396 00:36:09,433 --> 00:36:12,036 "Segituko al dugu? Segitu behar genuke?". 397 00:36:12,069 --> 00:36:15,540 Segitzen baduzu eta gaua han pasatzen baduzu… 398 00:36:16,073 --> 00:36:22,046 …probabilitate handi-handia duzu ez itzultzeko. 399 00:36:24,048 --> 00:36:26,884 Gailurrak lotsatuta gauzka. 400 00:36:27,718 --> 00:36:30,922 4ak dira, 17 egun daramatzagu hemen… 401 00:36:31,589 --> 00:36:33,057 Erre-erreta gaude, ostia. 402 00:36:33,191 --> 00:36:35,993 Gaur gauerdian hasi gara. 403 00:36:36,027 --> 00:36:39,997 Gaur abiatzen bagara, kanpoan pasatu beharko dugu gaua… 404 00:36:40,264 --> 00:36:43,868 …eta prestatu gabeko bibak batek, 6.100 metrotan… 405 00:36:44,001 --> 00:36:47,038 …eguraldi izoztu horretan eta babes egokirik gabe… 406 00:36:47,038 --> 00:36:50,875 …eta janari nahikorik gabe, ez du inolako zentzurik. 407 00:37:08,092 --> 00:37:09,093 Akabo. 408 00:37:10,228 --> 00:37:12,396 Gailurretik 100 metrora. 409 00:37:12,964 --> 00:37:16,634 Ez dugu helburua lortzeko segurtasun-tarte nahikorik. 410 00:37:18,436 --> 00:37:21,572 Ez da erraza atzera egitea. 411 00:37:21,672 --> 00:37:25,009 Baina, ostia, zera horrek bapo eman digu egurra. 412 00:37:25,042 --> 00:37:27,478 Ez du, beharbada, inork eskalatu beharko. 413 00:37:29,714 --> 00:37:32,116 Baina ni ez naiz itzuliko. 414 00:37:34,018 --> 00:37:35,786 Hain da… 415 00:37:37,955 --> 00:37:39,523 Egokia? 416 00:37:40,625 --> 00:37:44,562 -Unibertsoaren erdigunea… -…eskuraezina da. 417 00:37:56,107 --> 00:38:00,144 Jaisteko erabakia hartu genuenean, lasaitu egin nintzen… 418 00:38:00,411 --> 00:38:03,514 …baina bihotza hautsi zitzaidan, hala ere. 419 00:38:12,790 --> 00:38:17,595 Oinak zeharo hoztuta, eta argal-argal eginda geunden. 420 00:38:17,628 --> 00:38:19,530 Jaitsi ginenean… 421 00:38:19,697 --> 00:38:25,202 …gure egoera izoztearen eta lubaki-oinaren nahasketa bat zen. 422 00:38:25,202 --> 00:38:32,543 Oin-eskuak luzaroan bustita edukitzeak lubaki-oina sortzen du… 423 00:38:32,576 --> 00:38:33,511 …eta usteltzen hasten dira. 424 00:38:33,544 --> 00:38:38,482 Gurpildun aulkian itzuli nintzen. Aste batzuetan ibili ezinik. 425 00:38:38,582 --> 00:38:43,054 Onenak eman genituen denok. Muga-mugaraino iritsi ginen. 426 00:38:43,254 --> 00:38:45,623 Egin gabe utzi genuen zerbait. 427 00:38:46,891 --> 00:38:47,958 Baina… 428 00:38:49,193 --> 00:38:53,798 …Meruk hartuta nengoen; jaitsi gabe, itzultzea zebilkidan buruan: 429 00:38:53,864 --> 00:38:56,467 "Montzoia baino lehen? Montzoia eta gero?" 430 00:38:56,500 --> 00:39:00,004 "Noiz egingo genuen, eta zer hobetu behar genuen oraingoan?" 431 00:39:10,815 --> 00:39:16,153 2008 eta gero, Renanek eta nik saio batzuk egin genituen elkarrekin. 432 00:39:16,253 --> 00:39:20,958 Mundu osoan ibili ginen: Txaden, Afrikan, Borneon… 433 00:39:21,625 --> 00:39:23,994 Lan pila egin genuen elkarrekin. 434 00:39:36,874 --> 00:39:41,645 Jakin genuen talde asko saiatu zirela gure ondoren Hegala igotzen. 435 00:39:41,679 --> 00:39:46,550 Esloveniar alpinista handi batek, Silvo Karok… 436 00:39:46,584 --> 00:39:51,055 …Conradi deitu zion bideari buruzko informazio eske. 437 00:39:51,088 --> 00:39:56,227 Gure laguntza osoa eman genion. Ez ginen eskaladarekiko posesiboak. 438 00:39:56,394 --> 00:39:58,696 Mendi hura ez zen gurea. 439 00:39:58,829 --> 00:40:03,000 Esan genion: "Horra zer dakigun". 440 00:40:03,667 --> 00:40:07,571 "Buka ezazu Marrazoaren Hegalaren historia". 441 00:40:07,872 --> 00:40:11,742 "Horrela ez baitugu itzuli beharko. Egina egongo da". 442 00:40:12,576 --> 00:40:14,812 Silvo goraino igoko zela uste genuen. 443 00:40:14,845 --> 00:40:17,648 Eta orduan Conradek deitu zidan. 444 00:40:17,782 --> 00:40:21,152 Hau besterik ez zidan esan: "Ez du lortu". 445 00:40:21,419 --> 00:40:25,523 Orduan erabaki genuen, burua bero-bero: "Itzuli egingo gara". 446 00:40:25,556 --> 00:40:29,794 Oroimen okerrena dutenak omen dira alpinistarik onenak. 447 00:40:33,030 --> 00:40:36,300 LEHENENGO IGOERATIK HIRU URTERA 448 00:40:37,435 --> 00:40:41,839 Meru igotzeko bigarren saioa baino sei hilabete lehenago… 449 00:40:41,906 --> 00:40:46,444 …Renan eta ni iragarki bat filmatzen ari ginen Jackson Holen. 450 00:40:46,444 --> 00:40:49,814 Hau ez da malkartsuegia. Gailurra hemen egongo da. 451 00:40:50,014 --> 00:40:53,684 Jeremy Jonesek eta Xavier Deleruek deitu zidaten… 452 00:40:53,751 --> 00:40:56,754 …munduko bi snowboarderrik onenek. 453 00:40:58,088 --> 00:41:02,960 Filmatzeko eskatu nion Renani, eskiatzaile ona ez den arren. 454 00:41:02,993 --> 00:41:06,564 Lerro honen azpitik 300 metroko amildegiak daude. 455 00:41:18,576 --> 00:41:22,847 Txundituta nago. Hauek dira nire lehenengo birak Jeremy eta Xavekin. 456 00:41:23,113 --> 00:41:25,082 Itxura ona du. 457 00:41:27,151 --> 00:41:28,752 Harrigarria da. 458 00:41:34,792 --> 00:41:37,795 Behera gindoazen elkarrekin eta hor non Renan ikusi nuen… 459 00:41:37,862 --> 00:41:38,996 …estropezu egiten. 460 00:41:39,263 --> 00:41:43,334 Kontrola galdu, eta amildegian behera desagertu zen. 461 00:41:51,775 --> 00:41:55,913 Beraren ondora joan, eta odoletan blai zeukan burua. 462 00:41:58,949 --> 00:42:03,120 Zanpatuta zeukan garezurra, eta buru barrua ikusi ahal izan nion. 463 00:42:03,153 --> 00:42:05,422 Hilko zela uste nuen… 464 00:42:05,623 --> 00:42:06,690 …nire besoetan. 465 00:42:07,525 --> 00:42:09,627 Erantzulea sentitzen nintzen. 466 00:42:09,727 --> 00:42:12,530 Haustura irekia du garezurrean… 467 00:42:12,563 --> 00:42:15,366 …eta neumozefaloa du: airea garezur barruan. 468 00:42:15,399 --> 00:42:18,569 Eta C2 hautsia du… 469 00:42:18,602 --> 00:42:20,871 …eta alboko masa ere hautsia… 470 00:42:21,005 --> 00:42:24,074 …eta bizkarrezurreko C6 hautsita ere bai. 471 00:42:50,100 --> 00:42:53,037 Luzaroan egon beharko du geldirik. Ebakuntza egin behar zaio. 472 00:42:53,070 --> 00:42:56,574 -Arrisku handiak ditu ebakuntzak? -Jakina. 473 00:42:59,243 --> 00:43:03,647 Ikus genezakeela esan ziguten, eta guri begira jarri zutenean… 474 00:43:05,816 --> 00:43:07,885 …ezagutu nuen, baina… 475 00:43:08,919 --> 00:43:11,989 …zeharo jota zirudien. 476 00:43:17,795 --> 00:43:23,233 Aurkitu zintudanean, ahuspez zeunden. 477 00:43:23,267 --> 00:43:25,603 Horrelakoxe triangelu bat zeneukan agerian… 478 00:43:25,603 --> 00:43:26,904 …hau bezain handia… 479 00:43:28,505 --> 00:43:29,607 …hau bezain handia… 480 00:43:30,140 --> 00:43:32,610 …eta garezurra ikusten nizun. 481 00:43:34,712 --> 00:43:38,949 Renanek buruan jo zuen, eta haustura handia zuen garezurrean. 482 00:43:39,249 --> 00:43:43,053 Lepoko bi orno hautsi zituen. 483 00:43:43,087 --> 00:43:46,957 Ebakita zeukan orno-arteria bat… 484 00:43:46,991 --> 00:43:50,928 …eta etenda zeukan garunerako odol-jarioaren erdia. 485 00:43:51,762 --> 00:43:54,665 Horrek zer esan nahi zuen galdetu nien… 486 00:43:54,732 --> 00:43:58,769 …eta esan zidaten horrelako zauriak zeuzkan jendearen %90… 487 00:43:58,802 --> 00:44:00,804 …ez zela berriz ibiliko. 488 00:44:00,838 --> 00:44:04,742 Esan zidaten, baita ere, buruko zauria… 489 00:44:05,175 --> 00:44:08,512 …bera landare bihurturik uzteko milimetro batera zegoela. 490 00:44:11,782 --> 00:44:15,753 Jimmyk deitu, eta oso istripu larria zela esan zidan. 491 00:44:15,786 --> 00:44:17,287 Berehala joan nintzen. 492 00:44:17,321 --> 00:44:20,758 Esan genion: "Ondo jarriko zara. Gauzak ondo doaz". 493 00:44:20,958 --> 00:44:27,364 Ibilgailua hartu, eta alde batetik bestera ibili ginen. 494 00:44:29,667 --> 00:44:31,368 Suspertze modua. 495 00:44:31,402 --> 00:44:33,003 Bai. 496 00:44:34,238 --> 00:44:42,179 Ea azkar doan eta gure lana irailean bukatzen dugun. 497 00:44:42,312 --> 00:44:43,881 Hori da. 498 00:44:44,848 --> 00:44:47,317 Garai hartan Merura itzuli nahi zuen. 499 00:44:47,418 --> 00:44:50,320 Ez nion esan nahi: "Ederki izorratuta zaude". 500 00:44:50,354 --> 00:44:51,855 "Bai zera!" 501 00:44:51,889 --> 00:44:56,026 Ez duzu bihotzik zerbait ezinezkoa dela norbaiti esateko. 502 00:44:56,160 --> 00:44:57,361 Ezin duzu une horretan zanpatu, esanez: 503 00:44:57,361 --> 00:45:01,398 "Motel, zer diozu? Ez zara Merura inoiz itzuliko". 504 00:45:01,398 --> 00:45:04,401 "Ez duzu inoiz eskalatuko". Ezin diozu hori esan. 505 00:45:09,006 --> 00:45:13,110 Ea nola moldatzen naizen altitudean. 506 00:45:21,885 --> 00:45:25,723 Renan egonkortuta zegoenean, Jacksonera itzuli nintzen… 507 00:45:25,756 --> 00:45:28,092 …lana bukatzen saiatzera. 508 00:45:29,426 --> 00:45:31,929 Jimmy itzuli zen arren… 509 00:45:31,929 --> 00:45:37,735 …inork ez zuen ezer esango Jimmy itzuli izan ez balitz. 510 00:45:37,968 --> 00:45:40,304 Erabaki pertsonalak dira horiek. 511 00:45:40,871 --> 00:45:45,609 Zaldiaren pentsaerarekin itzuli behar duzu. 512 00:45:53,917 --> 00:45:54,618 Bost… 513 00:45:54,918 --> 00:45:55,486 …lau… 514 00:45:55,619 --> 00:45:56,186 …hiru… 515 00:45:56,320 --> 00:45:56,854 …bi… 516 00:45:57,020 --> 00:45:57,488 …bat… 517 00:45:57,654 --> 00:45:59,423 Xavier Delaroute. 518 00:46:17,007 --> 00:46:18,842 Giroa lasaia zen. 519 00:46:18,876 --> 00:46:22,780 Egun hartarako gure helburua bibrazio onak izatea zen. 520 00:46:22,980 --> 00:46:25,682 Jaitsi aurretik elkarri esan genion: 521 00:46:25,783 --> 00:46:28,819 "Banan-banan joan, denok seguru". 522 00:46:32,022 --> 00:46:34,992 Jeremyk pare bat bira egin… 523 00:46:35,492 --> 00:46:38,428 …eta alde seguruan gelditu zen… 524 00:46:39,263 --> 00:46:40,564 …eta dei egin zidan. 525 00:46:40,697 --> 00:46:43,801 Berak jiratu duen lekuan jiratzera noa. 526 00:46:44,034 --> 00:46:45,068 Eta sentitu egin dut: 527 00:46:45,502 --> 00:46:47,938 Malda osoa mugitzen. 528 00:46:50,808 --> 00:46:53,343 Oihu egiten dut: "Elur-jausia!". 529 00:46:53,477 --> 00:46:56,947 Garrasika: "Baztertu! Baztertu!". 530 00:46:57,948 --> 00:47:00,484 Kamera geldia dirudi une batez. 531 00:47:00,551 --> 00:47:03,120 Eta berehala bizkortu egin zen dena. 532 00:47:03,387 --> 00:47:05,956 Ezabatu egin ninduen. 533 00:47:07,157 --> 00:47:08,959 Airean atera nintzen. 534 00:47:09,293 --> 00:47:11,061 Erabat pisugabe. 535 00:47:13,263 --> 00:47:20,604 Ikusi nuen azken gauza: Jimmy behera eta behera eta behera. 536 00:47:23,941 --> 00:47:28,445 Autoen tamainako blokeek zapaldu ninduten… 537 00:47:28,679 --> 00:47:32,883 …orduko 100 edo 200 kilometrora jaisten ariko zirenak… 538 00:47:33,016 --> 00:47:35,452 …600 metroko malda bertikalean. 539 00:47:35,452 --> 00:47:39,656 Eta nire baitan ahots bat entzun nuen berriketan: 540 00:47:39,690 --> 00:47:44,862 "Beti galdetu dut nola hilko ote nintzen, eta orain badakit". 541 00:47:50,868 --> 00:47:54,137 Txiki-txiki egingo ninduela espero nuen… 542 00:47:54,171 --> 00:47:56,974 …baina handik pixka batera moteltzen hasi zen… 543 00:47:57,007 --> 00:48:02,379 …eta azpikorronte bat gora bultzaka hasi zitzaidan elurretan zehar… 544 00:48:02,412 --> 00:48:07,751 …eta azkenean kanpora agertu nintzen, zera haren atoian. 545 00:48:08,652 --> 00:48:11,521 Bularreraino lurperatuta nengoen. 546 00:48:11,688 --> 00:48:13,991 Une hartan hau pentsatu nuen: 547 00:48:13,991 --> 00:48:16,593 "Ai ene! Osorik nago". 548 00:48:16,593 --> 00:48:20,831 Elurra bota nuen eztulka, sakon hartu nuen arnasa… 549 00:48:22,266 --> 00:48:27,604 …eta besoei begiratu, eta gorputzari lotuta neuzkan. 550 00:48:27,771 --> 00:48:29,539 Eta orduan… 551 00:48:31,642 --> 00:48:33,443 Bizirik nengoen. 552 00:48:35,212 --> 00:48:39,549 Oso jaitsiera zaila zen eta betirakoa zirudien, baina… 553 00:48:39,683 --> 00:48:42,586 …izkinan jiratu, eta begira geratu nintzen… 554 00:48:42,619 --> 00:48:47,457 …eta inoiz ikusi dudan hondakin eremu handienaren behe-behean… 555 00:48:47,491 --> 00:48:50,928 …Jimmy eserita, tente. 556 00:48:59,937 --> 00:49:04,308 Elur-jausi hura ordu arte ikusitako guztiak baino handiagoa zen. 557 00:49:04,474 --> 00:49:08,312 Ezin nion Jimmy hilda zegoela pentsatzeari utzi. 558 00:49:09,179 --> 00:49:12,649 Ezin dut sinetsi bizirik atera zenik. 559 00:49:16,687 --> 00:49:18,255 Mirari bat da. 560 00:49:18,355 --> 00:49:20,023 Bai, mirari bat da. 561 00:49:20,390 --> 00:49:24,094 Edo gizakiaz gaindiko ahalegina. Zerbait. Ez dakit. 562 00:49:30,067 --> 00:49:33,737 Ez da jende asko bizirik ateratzen horrelako elur-jausi batetik. 563 00:49:33,971 --> 00:49:36,006 Elur-jausi txikiagoetan hil egiten da jendea. 564 00:49:36,406 --> 00:49:38,976 Suerte handia izan nuen. 565 00:49:39,042 --> 00:49:41,745 Mapatik desagertuta egon nintzen bolada batean. 566 00:49:41,979 --> 00:49:45,382 Denbora behar nuen gogoeta egiteko. 567 00:49:47,084 --> 00:49:52,356 Renan istripuan ia hil zenetik, Jimmy oso hunkituta zegoen… 568 00:49:52,489 --> 00:49:54,891 …eta handik lau egun geroagoko elur-jausiak… 569 00:49:54,992 --> 00:49:58,729 …bere bizitza berraztertzera bultzatu zuen Jimmy. 570 00:49:58,729 --> 00:50:02,199 Bigarren aukera eman zioten. Zer egin behar zuen horrekin? 571 00:50:09,106 --> 00:50:12,542 Jendea bizirik ateratzen ez den zerbaitetik bizirik atera zen Jimmy. 572 00:50:12,642 --> 00:50:16,013 Eta oso nahasita zegoen. 573 00:50:16,046 --> 00:50:21,718 Psikologikoki gaizki zegoenez, zalantzan jartzen zuen dena. 574 00:50:22,185 --> 00:50:25,589 Konpromiso batzuk ezeztatu zituen. Ez zen inora joan. 575 00:50:25,589 --> 00:50:28,892 Eta ez, noski, Merura. Renan ezin da Merura joan. 576 00:50:28,892 --> 00:50:33,764 Elbarrituta dago, betiko, agian. Inork ez daki onik aterako den. 577 00:50:41,104 --> 00:50:46,910 Renanengana joan nintzen. Lepokoa jarrita zeukan. Besaulkian zegoen. 578 00:50:47,110 --> 00:50:48,612 Horrela zegoen. 579 00:50:55,752 --> 00:51:00,057 Adorea ematen diot: "Lortuko duzu. Ondo ari zara". 580 00:51:00,157 --> 00:51:05,062 Baina ondo dakit hau esan beharko diodala: 581 00:51:05,062 --> 00:51:09,066 "Renan, ez zaude Merura itzultzeko fisikoki prestatuta". 582 00:51:12,602 --> 00:51:16,840 Nire ustez, Conrad da bidaia osoko indar gidaria. 583 00:51:17,441 --> 00:51:19,910 Hasieran ez nuen nahi bera hara itzultzea… 584 00:51:19,976 --> 00:51:22,879 …baina Mugsi zion leialtasun hura… 585 00:51:23,080 --> 00:51:26,516 …eta amets partekatu hura betetzeko nahia. 586 00:51:29,653 --> 00:51:32,589 Ni ere eskalada egina naiz… 587 00:51:33,090 --> 00:51:35,258 …eta ulertzen nion. 588 00:51:35,358 --> 00:51:39,529 Zuk baino lehen inork igo gabeko gailur batera joatea, bereziki. 589 00:51:42,132 --> 00:51:47,871 Astia hartu ondoren eta gogoeta serioa egin ondoren… 590 00:51:48,171 --> 00:51:53,510 …ez eskiatzea, ez eskalatzea, mendira ez joatea pentsatzea… 591 00:51:54,344 --> 00:51:58,682 …imajinatzen oso zaila zen. 592 00:52:00,250 --> 00:52:03,253 Ez nengoen dena uzteko prest. 593 00:52:07,457 --> 00:52:11,361 5 hilabete besterik ez zitzaizkigun gelditzen Merura abiatzeko. 594 00:52:11,428 --> 00:52:14,264 Oso une garrantzitsua zen. 595 00:52:14,364 --> 00:52:19,870 Ez zitzaidan axola zaurituta egotea, ezin joana axola zitzaidan. 596 00:52:19,936 --> 00:52:21,671 Tolestu besoak horrela. 597 00:52:21,738 --> 00:52:25,142 Lagunentzat eta familiakoentzat oso gogorra izan behar zuen… 598 00:52:25,275 --> 00:52:27,711 …onik ikusi nahi baininduten. 599 00:52:28,044 --> 00:52:30,814 Gaizki sentitzen nintzen haiei hori jasanarazteagatik. 600 00:52:34,017 --> 00:52:36,620 Hausturetako bat hemen atzean dago. 601 00:52:36,953 --> 00:52:40,457 Oso desplazatuta dago, eta ez da sendatuko. 602 00:52:40,624 --> 00:52:42,292 Hau bigarren haustura da. 603 00:52:42,292 --> 00:52:45,962 Galdera nagusietako bat bizkarrezur-arteria zen. 604 00:52:45,996 --> 00:52:48,465 Garunera eraman beharreko odolaren erdia galdua zuen. 605 00:52:48,532 --> 00:52:55,005 Eta altitudean eskalatzeak odolbildu baten arriskua zekarren. 606 00:52:55,038 --> 00:52:58,008 Eta odolbi lduak buruko isuria eragin ziezadakeen eskalatzen. 607 00:52:58,375 --> 00:53:02,913 Niretzat, arriskua merezi zuen. Egin beharra neukan zerbait zen. 608 00:53:03,180 --> 00:53:05,982 Horregatik hiltzea ere merezi zuen. 609 00:53:08,518 --> 00:53:13,390 Hara joan nahi izatea erokeria zela pentsatzen nuen. 610 00:53:13,490 --> 00:53:17,928 Baina ulertu nuen helduleku moduko bat zela Meru berarentzat. 611 00:53:18,094 --> 00:53:23,400 Bere ametsa zuen: Itzultzea eta Meru eskalatzea. 612 00:53:23,567 --> 00:53:28,605 Eta itzultzeko gai zela bere buruari frogatzea. 613 00:53:28,905 --> 00:53:32,676 Eta ondo ulertzen nion, zeren eta… 614 00:53:33,443 --> 00:53:37,247 …nik ere gauza bera behar nuen, nolabait. 615 00:53:54,631 --> 00:53:58,268 Renan buru-belarri zebilen suspertzeko ahaleginean. 616 00:53:58,301 --> 00:54:05,475 Ia gizagabea zen nola egin zuen aurrera. 617 00:54:13,316 --> 00:54:15,986 Conrad eta ni Merura itzultzeko zorian geunden… 618 00:54:16,052 --> 00:54:19,122 …baina erabaki bat hartu behar genuen Renani buruz. 619 00:54:19,289 --> 00:54:23,293 Eta Renan tematuta zegoen joaten. 620 00:54:23,960 --> 00:54:28,198 Une batean hirurok elkarrekin egokitu ginen… 621 00:54:28,265 --> 00:54:31,034 …eta Renan gurekin etortzearen alde agertu zen Jimmy. 622 00:54:31,835 --> 00:54:34,738 Ni Renan hara joatearen kontra nengoen. 623 00:54:34,804 --> 00:54:40,310 Aurre egin nion Jimmyri: "Ez nago batere konforme horrekin… 624 00:54:40,343 --> 00:54:42,979 …ezin duzue Renan hara gora eraman". 625 00:54:43,280 --> 00:54:45,482 "Eta hiltzen bada?". 626 00:54:47,917 --> 00:54:52,822 Ezin izan nion Renan eramateko asmoa Jimmyri burutik kendu. 627 00:54:52,922 --> 00:54:55,725 Zeharo erabakita zeukan. 628 00:54:56,660 --> 00:54:58,662 Hau bota zidan arrapaladan: 629 00:54:58,695 --> 00:55:01,298 "Renanek prest dagoela sentitzen badu, Renanez fio naiz". 630 00:55:02,899 --> 00:55:05,702 Renanek kezkatuta nindukan… 631 00:55:06,002 --> 00:55:09,906 …baina talde osoaren ongizateak ere kezkatzen ninduen, zeren eta… 632 00:55:09,939 --> 00:55:15,445 …horrelako leku batera igotzea kide ahul batekin… 633 00:55:15,512 --> 00:55:18,214 Eta beste ekaitz gogor batek harrapatzen bazituen? 634 00:55:19,516 --> 00:55:22,719 Eta haietako bat arroka batek buruan jotzen bazuen… 635 00:55:22,752 --> 00:55:24,521 …eta besteek eraman behar bazuten? 636 00:55:24,587 --> 00:55:27,924 Horrelakoetan, onik eta sendo behar dituzu kideak. 637 00:55:28,458 --> 00:55:31,594 Gure lagunek horren berri jakin zutenean… 638 00:55:31,728 --> 00:55:34,597 …burutik jota geundela pentsatu zuten. 639 00:55:35,765 --> 00:55:38,268 "Motel, ez dakit. Ez!" 640 00:55:38,468 --> 00:55:40,437 "Ez! Hori ez dago ondo". 641 00:55:40,470 --> 00:55:42,806 "Conrad eta Jimmy ez dira horrelakoak". 642 00:55:42,839 --> 00:55:45,775 "Horiek ez dute hanka sartzen, ez dute txorakeriarik egiten". 643 00:55:45,809 --> 00:55:47,844 "Bestela, hilda leudeke". 644 00:55:54,084 --> 00:55:57,520 Antsietate-aldi larri samarrak izan nituen bizpahirutan. 645 00:55:57,620 --> 00:56:00,590 Goizeko ordu biak ziren, eta bat-batean… 646 00:56:00,623 --> 00:56:06,463 …antsietate-oldar alu horrek hartzen ninduen, eta nik: "Kaka!" 647 00:56:06,796 --> 00:56:10,367 "Bi ume dauzkat etxean lotan, emaztea ere bai,… 648 00:56:10,367 --> 00:56:13,970 …bestea unibertsitatean. Haien erantzukizuna dut". 649 00:56:14,137 --> 00:56:17,040 Eta ni… "Hara itzuli behar duzu?" 650 00:56:18,808 --> 00:56:22,345 Eskalatzea oso esker oneko kontua da. Bizirik ateratzen bazara… 651 00:56:22,412 --> 00:56:25,882 …familia onik baduzu, dena ondo ateratzen bada… 652 00:56:25,915 --> 00:56:28,718 …eskalatzea merezi du zeharo. 653 00:56:28,752 --> 00:56:32,222 Baina ez da beti ondo ateratzen, hor dago koxka. 654 00:56:32,222 --> 00:56:34,691 Jendea hil egiten da, eta ezin da hori justifikatu. 655 00:56:34,724 --> 00:56:36,659 Hori dilema handia da. 656 00:56:38,428 --> 00:56:40,663 Beste inork baino hobeto daki Conradek hori. 657 00:56:40,697 --> 00:56:44,401 Begira zer gertatu zitzaion Mugsi, eta Conraden hurrengo kide Alexi. 658 00:56:45,034 --> 00:56:50,607 Mugs hil ondoren, 92an, Alex izan zen nire eskaladakide nagusia. 659 00:56:50,673 --> 00:56:55,044 Garai hartako eskalatzailerik onena zen Alex. 660 00:56:55,211 --> 00:57:01,751 Conrad Alexen kiderik maiteena eta lagunik onena zen. 661 00:57:01,918 --> 00:57:08,892 Conrad aparta izan zen harentzat Alexen pausoa segi zezakeelako. 662 00:57:08,925 --> 00:57:11,461 Eta ez zegoen jende asko hori egiteko gai. 663 00:57:11,494 --> 00:57:14,297 Hau Nirvana da. Bai horixe. 664 00:57:14,431 --> 00:57:16,065 Goazen aurrera. 665 00:57:16,633 --> 00:57:18,902 Mendiaz gozatu. 666 00:57:19,068 --> 00:57:23,873 Mugs mentorea zen, baina Alex gehiago zen Conraden parekoa. 667 00:57:24,741 --> 00:57:27,911 Inoizko bi eskalatzailerik bikainenak ziren. 668 00:57:27,944 --> 00:57:29,846 Harrituta zeukaten jendea. 669 00:57:29,913 --> 00:57:32,949 Elkar elikatzen zuten. 670 00:57:33,082 --> 00:57:35,785 Elkarren kide perfektuak ziren, bikote perfektua. 671 00:57:36,453 --> 00:57:39,522 Antartidara joan nintzen biekin 1997an. 672 00:57:39,589 --> 00:57:44,327 Nire bidaiarik onenetako bat. Sasoian zeuden biak, ikusgarri. 673 00:57:44,461 --> 00:57:47,530 Lagun berri bat zuen, eta mundua azpiratu behar zuten. 674 00:57:51,601 --> 00:57:54,370 Alexek bikain uztartu zituen lana eta familia. 675 00:57:54,671 --> 00:57:57,607 Arlote gisakoak ginen denok. 676 00:57:57,640 --> 00:58:03,279 Eta horra non Alex zintzoa zen, ezkondua, umeekin. 677 00:58:06,115 --> 00:58:10,587 18 urtez egon nintzen Alex Lowerekin ezkonduta… 678 00:58:10,587 --> 00:58:18,194 …eta 1999ko udazkenean, espedizio batean zegoen Conradekin… 679 00:58:18,294 --> 00:58:21,197 …Shisha Pangma-n, Tibeten. 680 00:58:21,564 --> 00:58:25,869 Mendiari begiratu bat botatzera joan ziren. 681 00:58:27,136 --> 00:58:29,572 Atseden eguna izan behar zuen. 682 00:58:29,906 --> 00:58:34,043 David Bridges, Alex eta ni igoaldia prestatzera joan ginen… 683 00:58:34,043 --> 00:58:39,115 …eta leku hartara heldu ginen, goizeko 8ak aldera,… 684 00:58:39,983 --> 00:58:46,155 …zarata entzun, gora begiratu, eta: "Kaka, mendia erori!" 685 00:58:47,891 --> 00:58:51,961 Alex joan aurretik, premonizio bitxi hura izan nuen. 686 00:58:51,995 --> 00:58:54,564 Ez nuen nahi Alex igoaldi hartara joatea. 687 00:58:54,664 --> 00:58:59,802 Esan nion: "Kezkatuta nauka zu elur-jausi batean hiltzeak". 688 00:58:59,903 --> 00:59:04,607 Eta Alexek esan zidan: "Beti itzultzen naiz etxera". 689 00:59:06,276 --> 00:59:11,080 Alex eta David maldan behera zuzen joan ziren; ni, berriz, zeharka. 690 00:59:11,114 --> 00:59:14,784 Etzan egin nintzen elur-jausiak han jo aurretik. 691 00:59:14,817 --> 00:59:20,256 Begiratu, eta David eta Alex ikusi nituen, zutik, korrika. 692 00:59:20,356 --> 00:59:23,826 Altxatu, jaurti, astindu, zerraldo bota ninduen… 693 00:59:23,927 --> 00:59:28,331 …eta erdi lurperatuta gelditu nintzen. Eta gero… 694 00:59:29,165 --> 00:59:30,366 …isiltasuna. 695 00:59:33,570 --> 00:59:36,973 Gogoan dut altxatu, eta bueltaka ibili nintzela… 696 00:59:37,006 --> 00:59:40,810 …eta haiek ikusitako lekura joan, eta han ez zegoen ezer. 697 00:59:40,843 --> 00:59:45,048 Ez zegoen eski-makilarik, edo eskularrurik elurretan agerian. 698 00:59:46,049 --> 00:59:49,185 Beste mendikide batzuk heldu ziren bilaketan laguntzera… 699 00:59:49,185 --> 00:59:53,356 …eta bila aritu ginen ia egun osoan. 700 00:59:53,489 --> 00:59:58,695 Kanpamentura jaitsi nintzen. Sendaketa behar nuen. 701 00:59:59,796 --> 01:00:01,431 Dei bat izan nuen. 702 01:00:01,531 --> 01:00:03,666 Hasieran Alex zela uste nuen… 703 01:00:03,866 --> 01:00:07,370 …baina Andrewen ahotsa entzun orduko, izutu egin nintzen. 704 01:00:07,370 --> 01:00:10,607 Andrewek esan zidan: "Jenny, elur-jausi bat egon da". 705 01:00:10,673 --> 01:00:13,610 Bihotza ziztu bizian hasi zitzaidan. 706 01:00:14,611 --> 01:00:18,081 Berehala esan nion: "Conrad hor al dago?" 707 01:00:18,114 --> 01:00:24,554 Pentsatu bainuen Conradek Alex babestuko zuela, nolabait. 708 01:00:24,621 --> 01:00:28,291 Ez zitzaiola ezer gertatuko Conrad berarekin bazegoen. 709 01:00:30,159 --> 01:00:33,262 Jennik galdetu zidan ea zerbait egin nezakeen. 710 01:00:33,429 --> 01:00:36,666 "Joan al zaitezke beraren bila?" Eta erantzun genion: "Ez". 711 01:00:37,166 --> 01:00:39,235 "Hil egin da". 712 01:00:42,305 --> 01:00:45,408 Akabo betiko. 713 01:00:48,311 --> 01:00:52,782 Alex hil ondoren, Conrad zeharo aldatu zen. 714 01:00:52,815 --> 01:00:54,951 Argal eta zurbil zegoen… 715 01:00:54,984 --> 01:01:00,123 …bere baitara sartu zen, eta ez zen aterako. 716 01:01:00,256 --> 01:01:05,728 Kezkatuta nengoen ez ote zen muga-mugan egongo, itzuli ezinik. 717 01:01:05,762 --> 01:01:08,965 Dena gainbeheran zihoan… 718 01:01:09,699 --> 01:01:13,102 …ez nekien zergatik nengoen hain izorratuta. 719 01:01:13,169 --> 01:01:17,073 Gill Roberts, nire lagun bat, oso antzeko egoeran zegoen. 720 01:01:17,106 --> 01:01:19,809 Han zegoen eskaladako kidea hil zitzaionean. 721 01:01:19,842 --> 01:01:22,812 Behin baino gehiagotan deitu nion: 722 01:01:23,146 --> 01:01:26,749 "Zurekin hitz egin behar dut. Elkarrekin egon behar dugu". 723 01:01:26,816 --> 01:01:30,253 Ez nekien Gillek zergatik jasaten ninduen. 724 01:01:31,087 --> 01:01:33,056 Gogoan dut esan zidana: 725 01:01:33,723 --> 01:01:38,461 "Bai, bizirik iraun duenaren errua jasanezina da". 726 01:01:38,695 --> 01:01:43,700 Zama astun bat zen niretzat, bakean uzten ez ninduena. 727 01:01:44,167 --> 01:01:46,069 Alexi primeran zihoakion. 728 01:01:46,102 --> 01:01:49,439 Arrakasta zuen, hiru ume zeuzkan, zoriontsu ezkonduta zegoen. 729 01:01:49,439 --> 01:01:53,743 Dena aparta zen, eta ni furgoneta batean bizi nintzen. 730 01:01:55,511 --> 01:02:00,817 Conradek kontzientziako harra zuen Alexen heriotzagatik. 731 01:02:00,950 --> 01:02:04,987 Eta espedizio hartatik itzuli zen… 732 01:02:05,121 --> 01:02:09,459 …hil behar zuen bakarra bera zela sentituz. 733 01:02:11,327 --> 01:02:15,164 Oreka eta bakea aurkitu nahian, ez nekien nora joan… 734 01:02:15,231 --> 01:02:17,633 …baina Jennirengana itzultzen nintzen beti… 735 01:02:17,633 --> 01:02:23,005 …eta asko hitz egiten genuen, telefonoz eta aurrez aurre. 736 01:02:29,412 --> 01:02:33,349 Gure lagun ona zenez oraindik… 737 01:02:33,416 --> 01:02:36,152 …guri laguntzeko han egon behar zuela uste zuen. 738 01:02:36,919 --> 01:02:41,023 Alexekiko loturak han zirauen nire aldetik… 739 01:02:41,023 --> 01:02:45,862 …eta biotako inork zer gertatzen ari zen jakin aurretik… 740 01:02:45,862 --> 01:02:47,830 …maitemindu egin ginen. 741 01:02:48,331 --> 01:02:52,802 Tragediaren eraginez, Jenni eta ni maitemindu egin ginen… 742 01:02:52,802 --> 01:02:58,174 …ezkondu egin ginen, eta nik mutikoak adoptatu nituen. 743 01:03:03,679 --> 01:03:06,582 Ez zen propio egindako aukera bat izan: 744 01:03:06,749 --> 01:03:10,653 "Beste alpinista batez maiteminduko naiz". Hala gertatu zen. 745 01:03:12,288 --> 01:03:17,560 Oraindik uste dut hobe egongo nintzela behizain batekin. 746 01:03:19,162 --> 01:03:24,167 Conradek badu alde hori, erantzukizuna hartzearena. 747 01:03:25,468 --> 01:03:29,272 Hori da Conraden gakoa. Dialektika etengabe hori. 748 01:03:29,338 --> 01:03:31,707 Mendiak igotzeko premia du, baina pentsatzen du: 749 01:03:31,808 --> 01:03:34,911 "Gehiegi arriskatzen ari ote naiz? Arriskua kontrola dezaket?" 750 01:03:34,944 --> 01:03:36,746 "Horixe ezin duzula arriskua kontrolatu". 751 01:03:36,813 --> 01:03:38,047 "Zergatik egiten ari naiz hau?" 752 01:03:38,080 --> 01:03:40,716 "Egingo ez banu, erotu egingo nintzateke eta!" 753 01:03:53,296 --> 01:03:56,999 Azkenean, Jimmyk eta Conradek nire esku utzi zuten erabakia. 754 01:03:57,834 --> 01:04:01,604 Istripua ezkero bost hilabete besterik joan ez ziren arren… 755 01:04:01,604 --> 01:04:03,940 …saiatu nahi nuela erabaki nuen. 756 01:04:04,841 --> 01:04:09,345 2008ko egoera izugarriaren ondoren elkarri oso atxikita geunden… 757 01:04:09,412 --> 01:04:13,549 …eta ezin genion aukera hura ukatu. 758 01:04:13,583 --> 01:04:16,819 Berarekin joatea ez zen izan talde lanaren omenez. 759 01:04:16,886 --> 01:04:17,987 Hura izan zen erabakia. 760 01:04:23,459 --> 01:04:27,563 Nik ez nuen aukerarik izan kontu hartan. 761 01:04:27,864 --> 01:04:31,000 Renanek Merura joatea erabaki zuen, hegazkin-txartela erosi,… 762 01:04:31,000 --> 01:04:32,501 …eta ez zidan ezer esan. 763 01:04:33,236 --> 01:04:35,338 Belarrondoko bat bezalakoa izan zen… 764 01:04:35,371 --> 01:04:40,977 …baina beraren segurtasuna zen nire kezka nagusia. 765 01:04:41,878 --> 01:04:44,380 Bazekien kristorenak entzuten ari ginela… 766 01:04:44,380 --> 01:04:48,718 …eta bazekien berataz fio behar genuela gurekin etortzen uzteko. 767 01:04:48,751 --> 01:04:51,020 Eta hori egin genuen. Berataz fidatu ginen. 768 01:04:53,890 --> 01:04:57,660 Jende gehienak ez zuen ulertu arrisku hori hartzea… 769 01:04:57,693 --> 01:05:00,930 …eta halako konfiantza-adierazpena. 770 01:05:01,264 --> 01:05:05,868 Baina Conrad gaztea zenean eta Mugsek irakasten zionean… 771 01:05:05,902 --> 01:05:09,438 …malda bihurri eta arriskutsu batean egokitu, erortzeko zorian… 772 01:05:09,472 --> 01:05:13,509 …eta Mugsek esan: "Biok dakigu ni gai naizela hau gobernatzeko". 773 01:05:13,542 --> 01:05:16,379 "Ea zuk ere goberna dezakezun. Prest zaude?" 774 01:05:17,280 --> 01:05:22,685 Handik hamarkada askotara, Conrad ari zitzaien Jimmyri eta Renani: 775 01:05:22,685 --> 01:05:26,923 "Udaberri gogorra izan duzue, baina hau egiteko gai zarete". 776 01:05:26,956 --> 01:05:28,824 "Zuetaz fio naiz, eta hau egingo dugu". 777 01:05:42,138 --> 01:05:47,810 GANGOTRI (INDIA) ALTITUDEA: 3.000 METRO 778 01:06:04,660 --> 01:06:08,965 Ibilaldi osoa intentsoa izan zen. 779 01:06:10,800 --> 01:06:15,004 Estututa nindoan, zalantzarik gabe. 780 01:06:15,338 --> 01:06:20,543 Izugarrizko presioa sentitzen nuen. 781 01:06:20,843 --> 01:06:25,448 Urkamendira joango bagina bezala sentitzen nintzen. 782 01:06:36,058 --> 01:06:38,728 1. EGUNA ALTITUDEA: 4.600 METRO 783 01:06:46,635 --> 01:06:49,271 5 metro, Conrad! 784 01:07:25,274 --> 01:07:26,976 Hautsi egin da. 785 01:07:27,276 --> 01:07:29,311 -Horregatik geratu zara? -Bai. 786 01:07:30,813 --> 01:07:36,185 "Ping" entzun, eta, gero, traste aluaren zarata. 787 01:07:37,720 --> 01:07:41,190 Erortzeko lekurik onena da. 788 01:07:41,824 --> 01:07:43,859 Erortzeko leku ona. 789 01:07:44,126 --> 01:07:47,129 Zure aldetik 2 kilo, ez? Eta Renanetik, kilo erdi bat. 790 01:07:47,163 --> 01:07:48,264 Bai. 791 01:07:48,764 --> 01:07:52,868 Ertz triangeluarretik altxatu nau. 792 01:08:14,390 --> 01:08:16,559 Bizirik irauteko modua. 793 01:08:20,429 --> 01:08:22,231 Puskatuta dago. 794 01:08:24,133 --> 01:08:28,971 Himalaiako pareta handi bat eskalatzen, "portaledge"a hautsi! 795 01:08:37,213 --> 01:08:38,914 Zuzenago dago. 796 01:08:49,258 --> 01:08:50,826 Zinta atletikoa… 797 01:08:50,893 --> 01:08:52,261 …izotzerako bi finkagailu… 798 01:08:52,394 --> 01:08:55,931 …eta berriro lanera. 799 01:09:34,970 --> 01:09:39,041 Espazio-garraioa esaten zaio horri. 800 01:09:39,842 --> 01:09:42,044 Oso bide malkartsua da. 801 01:09:42,545 --> 01:09:45,681 Horregatik igotzen dugu airean zintzilik. 802 01:10:01,030 --> 01:10:05,301 Jaten ari ginena filmatu behar nuen. 803 01:10:05,868 --> 01:10:10,506 Atzoko sobrak jatea nahi du Conradek. 804 01:10:12,041 --> 01:10:14,677 Plater bakarra dugu menuan: kuskusa. 805 01:10:14,710 --> 01:10:17,279 -Eta bihar, zer? -Kuskusa. 806 01:10:17,313 --> 01:10:18,614 -Eta etzi? -Kuskusa. 807 01:10:18,781 --> 01:10:21,917 -Eta orain dela lau egun? -Kuskusa. 808 01:10:22,551 --> 01:10:23,219 Goxoa! 809 01:10:23,252 --> 01:10:25,087 Hau oso ona dago. 810 01:10:25,287 --> 01:10:31,126 Happy eta Leroy, nire bi txakurrei izugarri gustatuko zitzaien hau. 811 01:10:31,460 --> 01:10:33,028 Ez gara txakurrak. 812 01:10:37,466 --> 01:10:38,734 Kuskusa! 813 01:11:13,936 --> 01:11:18,207 Renani begira nengoen, eta nahasita eta motelduta zirudien. 814 01:11:18,307 --> 01:11:20,843 Altitudeagatik izango zela pentsatu nuen. 815 01:11:34,123 --> 01:11:36,959 Ez dakit zer gertatzen zaidan. 816 01:11:38,394 --> 01:11:42,097 Oker larri bat zegoen. 817 01:11:45,401 --> 01:11:50,406 Aurpegia jiratu, eta negar egin nuen. 818 01:11:52,975 --> 01:11:56,011 Azkenean "portaledge"a jarri eta barruan sartu ginenean… 819 01:11:56,078 --> 01:11:59,715 …Renanek lur jo zuen. 820 01:12:00,049 --> 01:12:02,618 Kolapsatu egin zen. 821 01:12:10,559 --> 01:12:12,661 Niri zerbait esaten saiatu zen… 822 01:12:12,728 --> 01:12:16,932 …eta hura erabateko nahaste-borrastea zen. 823 01:12:17,533 --> 01:12:20,569 Alarma ikusten zitzaion begietan. 824 01:12:20,602 --> 01:12:24,440 Hitz egiten saiatzen zen, baina ezin zuen. 825 01:12:27,543 --> 01:12:31,980 Urte erdi lehenago nire aitak buruko isuri bat izan zuen… 826 01:12:31,980 --> 01:12:34,917 …eta ikusi nuen hura zer zen. 827 01:12:54,737 --> 01:12:57,906 Kalkuluak egiten ari ginen geure baitan. Pentsatuz: 828 01:12:58,474 --> 01:13:01,310 "Orain ezin gara jaitsi. Hutsegite bat litzateke". 829 01:13:01,377 --> 01:13:03,379 Neka-neka eginda geunden. 830 01:13:04,947 --> 01:13:09,485 Antsietate-une bat izan zen, ezezagunezko-une bat… 831 01:13:09,485 --> 01:13:13,222 …beharbada bidea igoko ez genuela onartzeko unea… 832 01:13:13,222 --> 01:13:19,094 …Renanen osasuna nolakoa zen onartzeko unea. 833 01:13:20,195 --> 01:13:23,432 Eta ezin genuen ezer egin. 834 01:13:42,017 --> 01:13:45,020 6. EGUNA ALTITUDEA: 5.600 METRO 835 01:13:45,320 --> 01:13:48,123 Biharamunean eguzkia atera zen. 836 01:13:50,058 --> 01:13:53,996 Hobexeago sentitzen nintzen, baina ezin nuen hitz egin. 837 01:13:55,197 --> 01:13:59,968 Gauza bakarra neukan buruan, ez nuela jaitsi nahi. 838 01:14:00,269 --> 01:14:04,339 Jaisten baginen, ez nion neure buruari sekula barkatuko. 839 01:14:04,440 --> 01:14:09,478 Garbi neukan ekarpen bat egin behar niola taldeari, beheratu gabe. 840 01:14:12,014 --> 01:14:14,450 Niri zegokidan aitzindaritza. 841 01:14:14,450 --> 01:14:16,985 Mutilek ez zuten joan nahi… 842 01:14:16,985 --> 01:14:20,956 …baina Jimmyri begiratu, buruarekin baietz esan… 843 01:14:21,156 --> 01:14:24,193 …eta garbi geratu zen ekingo niola. 844 01:14:26,562 --> 01:14:29,798 Begira-begira neuzkan, gertu-gertutik. 845 01:14:44,313 --> 01:14:49,952 Bultzada sentitzen hasi nintzen, eskalatzeak on egiten zidan. 846 01:14:52,087 --> 01:14:55,424 Ezin nuen sinetsi neure gidaritza bukatu nuenik. 847 01:14:55,591 --> 01:14:58,627 Sekulako lorpena izan zen niretzat. 848 01:15:03,499 --> 01:15:07,102 Jimmy eta Conrad oso kezkatuta zeuden, hala ere, nigatik… 849 01:15:07,503 --> 01:15:11,406 …eta nire pisurik gehiena eraman zidaten. 850 01:15:27,623 --> 01:15:32,160 Meru gupidagabea da beti. 851 01:15:32,895 --> 01:15:35,497 Oraindik ez dakigu zer gertatu zen egun hartan. 852 01:15:35,564 --> 01:15:39,701 Zigarro bat erre genuen elkarrekin, horretaz hitz egin genuen… 853 01:15:39,768 --> 01:15:42,170 …eta aurrera egin genuen. 854 01:15:50,913 --> 01:15:55,984 Zazpi eguneko igoeraren ondoren, latzena gelditzen zen. 855 01:15:56,018 --> 01:16:00,022 Pareta izugarri malkartsua zen, eta irtengunez betea. 856 01:16:00,956 --> 01:16:04,593 Hau 20. bidea da. Jimmyren txanda. Hau Kartazko Etxea da. 857 01:16:04,626 --> 01:16:07,529 Indiako Ozeanoko Paretaren hasiera. 858 01:16:10,566 --> 01:16:12,768 Banekien beldurrez zegoela. 859 01:16:13,702 --> 01:16:18,407 Bide honetan edozein hutsegite egitea hondamena litzateke. 860 01:16:19,675 --> 01:16:23,812 Bart gauean baino luzeagoa dirudi. 861 01:16:24,913 --> 01:16:30,152 Kartazko Etxea deitzen diote granito-bloke handiengatik. 862 01:16:30,485 --> 01:16:34,056 Bati gogorregi tira egiten badiozu, denak eroriko zaizkizu… 863 01:16:34,189 --> 01:16:35,657 …kartazko etxe bat bezala. 864 01:16:35,657 --> 01:16:40,062 Karta bakoitzak 4.000 kiloko pisua du, eta ertz zorrotzak ditu. 865 01:16:40,095 --> 01:16:41,830 Denak eror litezke. 866 01:16:42,397 --> 01:16:44,933 Ikusten dituzu bloke erraldoiak? 867 01:16:46,335 --> 01:16:50,105 Nire pisuagatik mugitzen ari dira. 868 01:16:57,746 --> 01:17:01,049 Horiek dira entzun nahi ez diren zaratak. 869 01:17:11,193 --> 01:17:15,964 Oso intentsoa izan zen. Sei ordu egon zen hain goian… 870 01:17:16,164 --> 01:17:19,468 …eta leher eginda bukatu genuen denok. 871 01:17:21,370 --> 01:17:25,407 Maldan daude, eta bat jo, eta biak mugitzen dira. 872 01:17:26,441 --> 01:17:30,612 Eta horrek dena ebaki dezake, eta orduan gureak egingo du. 873 01:17:52,801 --> 01:17:57,539 Bihar gailurrerako saioa egingo dugu… 874 01:17:58,073 --> 01:17:59,941 …eta sekulako jasa botatzen ari du. 875 01:18:06,214 --> 01:18:07,783 Sufritzen ari gara. 876 01:18:07,783 --> 01:18:15,090 Bospasei orduko jasa dagoeneko. 877 01:18:22,698 --> 01:18:25,300 Zer moduz kanpoan, Renan? 878 01:18:25,767 --> 01:18:34,910 Haize gogorrak, sekulako jipoia lau orduz ertzean… 879 01:18:35,343 --> 01:18:40,315 …eta, hala ere, izarrak daude, eta ekin egingo diogu. 880 01:18:48,023 --> 01:18:50,992 11. EGUNA ALTITUDEA: 6.100 METRO 881 01:19:16,118 --> 01:19:18,687 -20 ºCra egongo gara. 882 01:19:18,987 --> 01:19:21,456 Ez ditut oinak sentitzen. 883 01:19:23,492 --> 01:19:26,061 Haizea dago, behinik behin. 884 01:19:34,302 --> 01:19:36,505 Eguzkiaren zain gaude. 885 01:19:40,408 --> 01:19:43,678 Ez naiz pentsatzeko ere gauza. 886 01:19:43,879 --> 01:19:45,847 Ondo, Conrad! 887 01:19:57,659 --> 01:20:00,662 Gailurrerako ekinaldian, uste dut denok beldur geundela… 888 01:20:00,796 --> 01:20:04,800 …batez ere Conrad, bide altuenen beldur. 889 01:20:05,000 --> 01:20:07,936 Baibaitzekien berak bakarrik gaindi zitzakeela… 890 01:20:08,003 --> 01:20:12,440 …eta oso jauzi gogorra eta arriskutsua zen. 891 01:20:16,645 --> 01:20:19,948 Conradek izugarrizko presioa izan zuen egun hartan. 892 01:20:20,982 --> 01:20:26,021 Oso zaila da esplikatzen zer egin zuen han goian. 893 01:20:44,439 --> 01:20:48,276 2008an utzi genuen leku berera iritsi ginen azkenean. 894 01:20:48,376 --> 01:20:52,480 Ez geneukan hitz eginda nork gidatuko zuen azken bidea. 895 01:20:53,014 --> 01:20:56,885 Tarte hura azkena eta ezezaguna zen. 896 01:21:00,155 --> 01:21:04,359 Conradek begiratu egin zidan, eta, beraz, "ederki". 897 01:21:04,926 --> 01:21:07,863 "Jimmy, hemen zu gidari". 898 01:21:07,896 --> 01:21:12,033 "Zuri dagokizu orain aitzindaritza". 899 01:22:09,691 --> 01:22:11,159 Ederki, Jimmy! 900 01:22:44,426 --> 01:22:46,294 Bai, Mugs! 901 01:22:46,962 --> 01:22:48,964 Hau zuregatik da! 902 01:23:29,070 --> 01:23:32,407 Hamar urte elkarrekin eskalatzen. 903 01:23:45,487 --> 01:23:52,160 Leku jakin batzuetan uste nuen ez nuela lortuko… 904 01:23:52,160 --> 01:23:57,232 …eta badakit izugarrizko estresa sortu diedala bi hauei. 905 01:23:59,334 --> 01:24:02,737 Poz-pozik nago hemen goian egoteaz… 906 01:24:02,804 --> 01:24:08,176 …Conraden 20 urteko ametsean parte hartu izanaz… 907 01:24:08,610 --> 01:24:13,815 …eta Jimmyk eta Conradek 10 urtez elkarrekin eskalatu izanaz… 908 01:24:15,150 --> 01:24:17,986 …eta taldeko partaide sentitzen naiz. 909 01:29:56,657 --> 01:30:00,395 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz