1 00:01:55,560 --> 00:01:59,640 LOLA 2 00:02:42,920 --> 00:02:45,400 - Egun on, Lola. - Egun on, Sam. 3 00:02:45,760 --> 00:02:47,840 - Prest zaude? - Ia. 4 00:03:02,640 --> 00:03:04,600 Deitu, arazorik baldin baduzu. 5 00:03:13,720 --> 00:03:17,680 Ezin duzu nahi duzuna egin, aterpeko arauak gorde egin behar dira! 6 00:03:18,360 --> 00:03:20,440 - Antoine. - Kaixo, Lola. 7 00:03:20,640 --> 00:03:21,960 Zu ez mugitu hortik! 8 00:03:24,200 --> 00:03:25,880 - Ondo zaude? - Bai. Banoa. 9 00:03:26,360 --> 00:03:29,120 - Zer ordutan da zeremonia? - Eguerdian. 10 00:03:31,640 --> 00:03:33,280 Badituzu 20 € trenerako? 11 00:03:38,440 --> 00:03:40,280 Gaur gauean guardia daukat. 12 00:03:40,840 --> 00:03:44,040 Berandu itzultzen bazara ere, zatoz, hitz egin nahi baduzu. 13 00:03:54,360 --> 00:03:58,960 "Ama, zurekin beti sinetsi nuen dena posible zela." 14 00:05:02,480 --> 00:05:04,480 RONSART ETA SEMEA 15 00:05:25,960 --> 00:05:27,040 Kaixo. 16 00:05:27,200 --> 00:05:30,720 - Badago Philippe? - Catherine-ren zeremoniara zatoz? 17 00:05:30,960 --> 00:05:33,040 - Badago ala ez? - Bai. 18 00:06:15,680 --> 00:06:17,720 - Etorri zara. - Ez ukitu! 19 00:06:18,920 --> 00:06:20,320 Zergatik egin duzu hau? 20 00:06:20,440 --> 00:06:23,080 Denbora gutxi zegoen, ez nuen beste aukerarik. 21 00:06:23,200 --> 00:06:25,360 Eta ez nuen uste etorriko zinenik. 22 00:06:26,160 --> 00:06:27,160 Adarra jotzen? 23 00:06:27,720 --> 00:06:31,360 Ez idazu horrela hitz egin, mesedez, lotsagarria da. 24 00:06:31,840 --> 00:06:34,320 Edo zer? Berriro botako nauzu? 25 00:06:37,120 --> 00:06:39,440 - Tira... - Utz nazazu bakean! 26 00:06:41,080 --> 00:06:44,440 - Ez ezazu iskanbila sortu. - Aska nazazu! 27 00:06:44,600 --> 00:06:46,120 Ez ukitu! 28 00:06:48,160 --> 00:06:49,400 Ixo! 29 00:06:50,440 --> 00:06:52,040 Zaude isilik, mesedez. 30 00:06:54,880 --> 00:06:57,200 Ez duzu duintasunik. 31 00:06:57,840 --> 00:06:59,960 Ama zutaz lotsatuko litzateke. 32 00:07:02,400 --> 00:07:04,120 Nola egin diguzu hau? 33 00:07:04,280 --> 00:07:06,440 Nola egin didazu hau zuk niri? 34 00:07:07,680 --> 00:07:09,400 Begira zeure buruari. 35 00:07:09,840 --> 00:07:14,680 Ez al zara lotsatzen familiaren eta lagunen aurrean horrela agertzen? 36 00:07:15,560 --> 00:07:17,600 Trabesti itxura horrekin! 37 00:07:20,240 --> 00:07:22,440 Philippe, dena ondo hor barruan? 38 00:07:22,960 --> 00:07:25,000 Bai, lasai, mutikoa badoa. 39 00:07:25,160 --> 00:07:27,000 Berehala joango da. 40 00:07:28,640 --> 00:07:31,720 Zure erruagatik amaren hileta-zeremonia galdu dut. 41 00:07:32,480 --> 00:07:34,680 Hori ezingo duzu inoiz konpondu. 42 00:07:34,800 --> 00:07:36,240 Konpondu, zer? 43 00:07:37,360 --> 00:07:39,000 Ez dago zer konpondurik. 44 00:07:39,160 --> 00:07:41,680 Dena hondatu zenuen, txiki-txiki egin zenuen. 45 00:07:41,800 --> 00:07:43,640 Jada ez dago familiarik, ez dago ezer. 46 00:07:45,120 --> 00:07:47,040 Hitz egiten dugun azken aldia da. 47 00:07:47,200 --> 00:07:49,240 Orain zoaz, alde hemendik! 48 00:07:51,080 --> 00:07:52,080 Badakizu zer? 49 00:07:52,840 --> 00:07:54,560 Pozten naiz hil delako. 50 00:07:54,720 --> 00:07:57,880 Hala ez du gehiago zu bezalako inozo bat jasan beharko! 51 00:12:07,440 --> 00:12:09,200 Zer egin nahi duzu harekin? 52 00:12:10,360 --> 00:12:11,640 Ez dakit. 53 00:12:13,000 --> 00:12:14,480 Ideiarik ere ez daukat. 54 00:12:17,680 --> 00:12:20,760 Oraingoz nire ondoan izan nahi dut. 55 00:12:27,160 --> 00:12:28,440 Ondo dago? 56 00:12:29,840 --> 00:12:31,720 Arraroegia al da? 57 00:12:43,360 --> 00:12:44,840 Lanera joan behar dut. 58 00:12:48,600 --> 00:12:51,000 Nahi baduzu, norbaiti eskatuko diot etortzeko. 59 00:12:51,160 --> 00:12:52,680 Ez, ez dago beharrik. 60 00:12:53,600 --> 00:12:55,320 Ezin dut gehiago, ohera noa. 61 00:13:06,240 --> 00:13:07,280 Bihar arte. 62 00:13:10,880 --> 00:13:12,600 Lana bukatu ondoren. 63 00:13:47,000 --> 00:13:49,760 Kaixo, Catherine Ronsart naiz. 64 00:13:50,000 --> 00:13:53,600 Utzi mezua eta neuk hots egingo dizut. 65 00:14:31,120 --> 00:14:32,480 KPKE 66 00:15:14,600 --> 00:15:15,840 Kaka zaharra! 67 00:15:30,680 --> 00:15:32,360 - Zer moduz? - Ondo. 68 00:15:33,320 --> 00:15:35,800 Endokrinoak tratamendua aldatu dizu. 69 00:15:36,880 --> 00:15:38,880 - Nola erantzuten dio zure gorputzak? - Ondo. 70 00:15:39,000 --> 00:15:41,320 - Albo-ondoriorik? - Ez. 71 00:15:41,960 --> 00:15:43,240 On egiten dit. 72 00:15:44,280 --> 00:15:47,920 Hormonak hartuta, eta aterpetxean, hobeto sentitzen naiz. 73 00:15:48,760 --> 00:15:50,800 Neure buruarekin, esan nahi dut. 74 00:15:51,880 --> 00:15:54,840 Ez zenuen esan gaur amarekin etorriko zinela? 75 00:15:55,480 --> 00:15:56,560 Ez. 76 00:15:57,120 --> 00:16:00,400 Ebakuntzetara lagunduko zidala esan zidan. 77 00:16:00,840 --> 00:16:02,040 Egiten ditugunean. 78 00:16:03,280 --> 00:16:06,840 Ondo, hala planifikatzen has gaitezke. 79 00:16:08,200 --> 00:16:10,200 Leku libre bat baitago. 80 00:16:13,360 --> 00:16:14,960 - Ondo zaude? - Bai. 81 00:16:16,120 --> 00:16:19,040 Baina uste nuena baino lehenago da. 82 00:16:21,440 --> 00:16:24,000 Denbora gehiago behar baduzu, data atzeratuko dugu. 83 00:16:24,120 --> 00:16:25,760 Ez, ez, ondo dago. 84 00:16:27,440 --> 00:16:30,200 Hemendik aurrera, protokoloa zorrotz beteko dugu. 85 00:16:31,320 --> 00:16:33,560 Fase bi izango dira, aurrez ikusi bezala. 86 00:16:33,680 --> 00:16:36,640 Bata, bost aste barru izango, eta bestea, hamar aste barru. 87 00:16:36,800 --> 00:16:39,280 Lehenik, bular-inplanteak eta zikiratzea, 88 00:16:39,400 --> 00:16:41,120 eta gero, sexua berrestea. 89 00:16:47,680 --> 00:16:50,120 Hau zure aseguruak betetzeko da. 90 00:16:50,800 --> 00:16:54,280 Eta hau, zure partea. Hemen daude xehetasun guztiak. 91 00:16:57,120 --> 00:16:58,760 Noiz ordaindu behar da? 92 00:16:58,880 --> 00:17:01,280 Ahalik eta lasterren, baina hilaren 6a baino lehen. 93 00:17:03,680 --> 00:17:04,680 Ados. 94 00:17:07,080 --> 00:17:10,240 Baduzu nire errezeta? Bratsky doktoreak prest utzi dit. 95 00:17:10,680 --> 00:17:12,480 Ziur zaude? Ez dut ikusi. 96 00:17:12,680 --> 00:17:14,880 Harrera-lekuan utziko zuela esan zidan. 97 00:17:15,760 --> 00:17:19,200 Estragel eta Androtabs 50 mg, jartzen du. 98 00:17:19,640 --> 00:17:21,440 Ba, hemen ez dago ezer. 99 00:17:22,040 --> 00:17:23,440 Mezu bat jarriko diot 100 00:17:23,720 --> 00:17:26,440 eta biharko izango duzu hemen, ostegunerako beranduenez. 101 00:17:26,600 --> 00:17:29,400 Ez, bukatu egin zaizkit. Eta ezin dut hartualdirik huts egin. 102 00:17:29,560 --> 00:17:31,600 Egun batean huts egiteagatik ez da ezer gertatuko. 103 00:17:31,720 --> 00:17:34,280 Hori neuk esango dut! Begira ezazu berriro. 104 00:17:40,640 --> 00:17:42,760 Hara, hemen dago. Barkatu. 105 00:18:31,680 --> 00:18:33,840 Hemengo mutilak oso sexiak dira. 106 00:18:34,560 --> 00:18:36,680 - Ezagutzen dituzu? - Bai, gutxi gorabehera. 107 00:18:37,480 --> 00:18:38,760 Bagoaz? 108 00:18:41,400 --> 00:18:42,560 Zer da? 109 00:18:44,920 --> 00:18:46,040 Zer duzu? 110 00:18:48,200 --> 00:18:49,880 Ospitalean izan naiz. 111 00:18:50,000 --> 00:18:53,120 Toki bat libre geratu da. Bost aste barru has naiteke. 112 00:18:53,480 --> 00:18:55,080 Benetan? Zer ondo! 113 00:18:55,960 --> 00:18:58,200 Jode, eta ez didazu ezer esan! 114 00:19:02,360 --> 00:19:05,080 - Ez duzu oso pozik ematen. - Pozik nago. 115 00:19:11,120 --> 00:19:13,640 - Baina ez dakit nola konpondu... - Zer? 116 00:19:15,720 --> 00:19:17,240 - Zer? - Diru kontuak. 117 00:19:20,760 --> 00:19:23,840 Ama hil berri zait eta hori besterik ez darabilt buruan. 118 00:19:25,320 --> 00:19:27,360 - Kaka bat naiz. - Ez, ez. 119 00:19:33,120 --> 00:19:36,080 Uste duzu Antoinek jakin dezakeela nola lortu? 120 00:19:36,440 --> 00:19:37,440 Ez dakit. 121 00:19:38,200 --> 00:19:39,840 Zenbat behar duzu? 122 00:19:40,240 --> 00:19:42,360 - Bost mila ia. - Bost mila? 123 00:19:44,680 --> 00:19:45,920 Zenbat daukazu? 124 00:19:46,160 --> 00:19:47,480 587. 125 00:19:48,160 --> 00:19:49,480 Jode! 126 00:20:12,680 --> 00:20:14,080 Antoineren bila noa. 127 00:20:14,600 --> 00:20:16,400 Burutik jota zaude. 128 00:20:16,960 --> 00:20:18,720 Mahai gainean ipiniko duzu? 129 00:20:19,120 --> 00:20:21,160 Zeure etxe puta horretan? 130 00:20:21,320 --> 00:20:23,240 - Hori nahi duzu? - Ez. 131 00:20:24,400 --> 00:20:28,400 Itsasertzera eramango dut, umetako etxera. Berak eskatu zidan. 132 00:20:30,240 --> 00:20:31,280 Zer gertatzen da? 133 00:20:31,400 --> 00:20:33,080 - Lapurra da. - Zeu zara lapurra! 134 00:20:33,200 --> 00:20:36,600 - Ez bazoaz, poliziari deituko diot. - Deitu ba! 135 00:20:36,720 --> 00:20:40,120 Kontatuko diet nola etxean sartu eta dena lapurtu ondoren, 136 00:20:40,280 --> 00:20:42,480 dendako erakusleihoa hautsi zidan. 137 00:20:42,720 --> 00:20:44,120 - Zoaz pikutara. - A, bai? 138 00:20:44,440 --> 00:20:47,280 Auzokoek ikusi zintuzten. "Ile arrosadun neska bat, 139 00:20:47,440 --> 00:20:50,680 motxila eta gurpil-ohol batekin." Ez al zara zu? 140 00:20:52,880 --> 00:20:55,360 Badakizu zenbat balio duen erakusleihoak? 141 00:20:55,560 --> 00:20:56,640 Badakizu? 142 00:21:25,240 --> 00:21:27,440 Zer zabiltza? Itxi ezazu atea. 143 00:21:27,680 --> 00:21:28,720 Ixteko! 144 00:21:30,640 --> 00:21:32,480 Itxi ezazu atea, ostia! 145 00:21:35,200 --> 00:21:36,640 Emadazu bake apur bat! 146 00:21:40,440 --> 00:21:42,480 Irten zaitez hortik oraintxe! 147 00:21:45,160 --> 00:21:47,880 - Aski da kaka honekin! - Ez dut utziko. 148 00:21:50,640 --> 00:21:51,680 Ez ukitu hori! 155.1 149 00:21:51,800 --> 00:21:52,840 Lola! 150 00:21:54,040 --> 00:21:55,440 Ez mugitu! 151 00:22:01,240 --> 00:22:02,800 Zer zabiltza? 152 00:22:35,920 --> 00:22:38,840 - Burutik jota zaude. - Itxi aho puta hori! 153 00:23:22,080 --> 00:23:23,320 Hara... 154 00:23:24,440 --> 00:23:25,920 Oso erraza da. 155 00:23:27,320 --> 00:23:28,680 Zeuk erabaki, 156 00:23:29,000 --> 00:23:30,840 edo oraintxe jaisten zara, 157 00:23:32,720 --> 00:23:33,840 edo bagoaz. 158 00:23:34,160 --> 00:23:36,360 - Nora? - Itsasertzera. 159 00:23:37,240 --> 00:23:38,560 Etxera. 160 00:23:40,200 --> 00:23:42,480 Zenbat bider deitu behar dute? 161 00:23:42,640 --> 00:23:43,880 Lanekoa da. 162 00:23:47,040 --> 00:23:48,760 Zer erabakitzen duzu? 163 00:23:49,560 --> 00:23:52,880 Baina argi izan ezazu, bazoaz, hura hemen utziko duzu. 164 00:23:53,000 --> 00:23:54,440 Ez dut utziko! 165 00:24:45,960 --> 00:24:47,760 "Gero hots egingo dizut". 166 00:25:32,880 --> 00:25:34,360 Bost minutu. 167 00:26:59,360 --> 00:27:00,640 Giltzak. 168 00:27:03,440 --> 00:27:07,400 Ez da zaborra bezala abandonatuta uzten nauzun lehen aldia. 169 00:27:37,400 --> 00:27:38,720 Ona dago? 170 00:27:40,760 --> 00:27:41,960 Ez oso ona. 171 00:27:44,400 --> 00:27:45,800 Garestia izan da? 172 00:27:47,080 --> 00:27:48,400 Normala. 173 00:27:49,720 --> 00:27:50,760 Normala? 174 00:27:52,960 --> 00:27:56,840 Ziria sartu nahi didazu? Zer uste duzu, ez zaitudala ikusi? 175 00:27:57,880 --> 00:27:59,240 Ez dut dirurik. 176 00:27:59,880 --> 00:28:01,800 Gure familian ez dugu lapurtzen. 177 00:28:02,240 --> 00:28:03,400 Ulertzen duzu? 178 00:28:03,840 --> 00:28:05,480 Ez gara lapurrak. 179 00:28:06,400 --> 00:28:07,880 Zoaz eta ordaindu ezazu. 180 00:28:09,560 --> 00:28:10,600 Edo zer? 181 00:28:10,840 --> 00:28:13,760 Edo hemen geratzen zara eta nik bakarrik jarraitzen dut. 182 00:28:29,280 --> 00:28:30,480 Ergela! 183 00:28:50,640 --> 00:28:52,120 Hau hartu dut kanbioekin. 184 00:28:55,120 --> 00:28:57,280 Eta zigarroak niretzat. 185 00:29:12,720 --> 00:29:14,600 - Erre dezaket? - Ez. 186 00:29:16,560 --> 00:29:17,880 Utzi egin diozu? 187 00:29:21,000 --> 00:29:22,040 Bale. 188 00:29:36,280 --> 00:29:37,440 Hori amarena da! 189 00:29:37,600 --> 00:29:39,000 - Ez ukitu. - Zergatik? 190 00:29:39,120 --> 00:29:40,440 Uztazu. 191 00:29:41,320 --> 00:29:42,960 Abesti asko zituen. 192 00:29:43,080 --> 00:29:44,400 Zaude lasai, e! 193 00:30:09,400 --> 00:30:11,480 Orain Lola da zure izena? 194 00:30:14,760 --> 00:30:15,800 Dotore askoa! 195 00:30:21,880 --> 00:30:25,600 Eta lehengo mutil arabiarra, zure mutil-laguna da? 196 00:30:26,760 --> 00:30:29,360 Mutil arabiar horrek izena du, Samir. 197 00:30:30,280 --> 00:30:33,200 - Baina, zergatik axola zaizu? - Ez dakit. 198 00:30:35,680 --> 00:30:38,360 Arrazoi duzu, bost axola zait. 199 00:30:39,640 --> 00:30:41,880 Zeure bizitza aukeratu zenuen, egizu ba nahi duzuna. 200 00:30:42,000 --> 00:30:43,640 Samir nor den jakin nahi duzu? 201 00:30:44,200 --> 00:30:46,720 Etxetik bota ninduzunean lagundu zidan mutila da. 202 00:30:47,240 --> 00:30:48,760 Aterpetxean sartu ninduen, 203 00:30:49,120 --> 00:30:51,360 eta horregatik ez nuen kalean amaitu. 204 00:30:53,800 --> 00:30:55,600 Ezagutu izan ez banu, 205 00:30:56,360 --> 00:30:58,320 ez dakit zer egingo nukeen. 206 00:31:00,480 --> 00:31:03,120 Ezagutzen dudan mutilik indartsu eta jatorrena da. 207 00:31:06,400 --> 00:31:11,360 Aitak mutil-lagunarekin ikusi zuenean, zintzurretik hartu eta ia hil zuen. 208 00:31:13,960 --> 00:31:17,120 Beraz, etxetik alde egin zuen, esku-hutsik. 209 00:31:19,120 --> 00:31:20,800 Halakoxea da Samir. 210 00:34:39,960 --> 00:34:43,120 - Gasolindegi batean gera gaitezke? - Zer ba? 211 00:34:43,720 --> 00:34:45,560 Komunera joan behar dut. 212 00:34:59,400 --> 00:35:00,720 Zergatik gelditu zara? 213 00:35:00,880 --> 00:35:04,160 - Pixa egin behar duzu, ezta? - Ez dut hemen egingo! 214 00:35:05,560 --> 00:35:08,120 Hor ez zara bustiko, zein da ba arazoa? 215 00:35:08,320 --> 00:35:10,680 Eta zergatik ez dut auto barruan egiten? 216 00:35:11,080 --> 00:35:13,920 Ez ukitu potroak! Irten eta egizu pixa. 217 00:35:14,400 --> 00:35:17,320 - Nor zarela uste duzu? - Inozoa halakoa! 218 00:35:28,120 --> 00:35:29,440 Kabroi hori! 219 00:35:32,560 --> 00:35:34,040 Burutik jota dago. 220 00:35:37,280 --> 00:35:38,360 Kaka zaharra! 221 00:35:41,920 --> 00:35:43,880 Ume puta hori burutik jota dago. 222 00:35:46,960 --> 00:35:48,120 Jode! 223 00:35:56,280 --> 00:35:57,480 Zerria! 224 00:36:37,200 --> 00:36:39,160 - Gabon. - Gabon. 225 00:36:41,640 --> 00:36:44,480 - Zenbat urte dituzu? - Hemezortzi. 226 00:36:46,480 --> 00:36:48,000 Zer hartu nahi duzu? 227 00:36:48,640 --> 00:36:50,920 Telefono-dei bat egin behar dut. 228 00:36:54,440 --> 00:36:55,480 Zer da hori? 229 00:36:56,600 --> 00:36:58,120 Nire ama. 230 00:37:02,080 --> 00:37:03,800 Telefonoa erabil dezaket? 231 00:37:04,120 --> 00:37:07,080 Lehenago zerbait hartu behar duzu, laztana. 232 00:37:07,600 --> 00:37:12,360 Arazoak ditut, eta ez dut dirurik. Baina minutu bat baino ez da izango. 233 00:37:13,680 --> 00:37:16,920 Nahi baduzu, neuk gonbidatuko zaitut. 234 00:37:17,320 --> 00:37:20,440 - Mila esker, baina ez naiz egarri. - Nahi duzuna. 235 00:37:22,560 --> 00:37:23,600 Hartu. 236 00:37:25,280 --> 00:37:26,560 Erabili nirea. 237 00:37:30,480 --> 00:37:32,200 Trago hori onartuko dizut. 238 00:37:32,480 --> 00:37:34,760 - Kopa bat cava, mesedez. - Ongi. 239 00:37:35,720 --> 00:37:36,960 Kopa bat cava. 240 00:37:37,760 --> 00:37:41,000 - Zertan ari zara jolasten? - Nahi dudanean. 241 00:37:41,320 --> 00:37:43,920 - Nor da? - Inuzente bat. 242 00:37:45,240 --> 00:37:47,800 - Zer esan duzu? - Jakin nahi bai zuk! 243 00:37:52,120 --> 00:37:53,920 Inuzentea zarela esan diot. 244 00:37:54,320 --> 00:37:56,440 Zer erakutsi nahi duzu? Aski da! 245 00:37:56,760 --> 00:38:00,240 - Tira, goazen. - Ez, ondo nago, hemen geratuko naiz. 246 00:38:01,480 --> 00:38:04,960 Egizu nahi duzuna, baina ni ez naiz ama gabe joango. 247 00:38:05,400 --> 00:38:07,200 Ba, har ezazu, ea! 248 00:38:09,200 --> 00:38:10,920 Utikan! Nire semea da. 249 00:38:11,360 --> 00:38:13,600 - Nahi dudana egingo dut. - Inuzentea! 250 00:38:14,880 --> 00:38:18,000 Ez da nire aita. Galtzaile bat baino ez da! 251 00:38:20,760 --> 00:38:22,600 Galtzailea, ni? 252 00:38:23,640 --> 00:38:26,680 Non zinen zu ni ama zaintzen nuen bitartean? 253 00:38:29,560 --> 00:38:33,240 Zure erruagatik gaixotu zen, eta horretaz ere ez zara jabetzen. 254 00:38:35,560 --> 00:38:36,880 Zure erruagatik hil zen. 255 00:38:44,480 --> 00:38:46,000 Badakizu zer, aita? 256 00:38:46,200 --> 00:38:50,120 Ni ikustera etortzen zen. Baina ez zizun esaten, beldur zelako. 257 00:38:51,080 --> 00:38:52,120 Hori gezurra da. 258 00:38:55,000 --> 00:38:57,160 Sinetsi ezazu nahi duzuna, berdin zait. 259 00:38:58,000 --> 00:39:00,560 Horrek ez du ezer aldatzen, hura jada ez dago eta. 260 00:40:04,880 --> 00:40:08,360 "Ene umeari, egun zoragarri hargatik. Maite zaitut. Ama". 261 00:41:08,280 --> 00:41:10,920 Jarri hau, horrela ez zaizu handituko. 262 00:41:11,760 --> 00:41:14,160 - Ondo zaude? - Bai, eskerrik asko. 263 00:41:14,440 --> 00:41:16,800 Utzi sartzen! Harekin hitz egin nahi dut. 264 00:41:16,920 --> 00:41:18,280 Ez diot minik egingo! 265 00:41:19,440 --> 00:41:21,160 Oraindik hemen zaude? 266 00:41:21,640 --> 00:41:22,760 Barkaidazu. 267 00:41:23,680 --> 00:41:24,800 Zatoz nirekin. 268 00:41:25,640 --> 00:41:27,880 - Nora? - Goazen! 269 00:41:30,240 --> 00:41:32,040 Ondo al zaude? Kontuz, gizona. 270 00:41:34,240 --> 00:41:35,680 Ondo nago. 271 00:41:38,800 --> 00:41:40,240 Tira, goazen. 272 00:42:09,360 --> 00:42:11,160 Hau libre dago. 273 00:42:11,840 --> 00:42:14,960 Maindireak aldatu dituzte, garbiak dira. 274 00:42:16,120 --> 00:42:19,120 60 €/gaua. Ondo iruditzen zaizue? 275 00:42:19,440 --> 00:42:20,480 Bai. 276 00:42:21,640 --> 00:42:24,040 - Ongi. Gabon ba. - Gabon. 277 00:42:32,120 --> 00:42:34,080 Zuk egizu lo ohean. 278 00:42:34,320 --> 00:42:36,960 Begira nola zauden! Ez, ohea zuretzat. 279 00:42:37,560 --> 00:42:39,360 Nik edonon egin dezaket lo. 280 00:42:41,280 --> 00:42:43,720 Zaude lasai, inork ez zaitu ikusiko. 281 00:44:08,960 --> 00:44:10,280 Argia itzaliko dut. 282 00:44:30,680 --> 00:44:33,000 Noiz hasi zinen ama ikusten? 283 00:44:34,000 --> 00:44:36,400 Duela urte eta erdi, gutxi gorabehera. 284 00:44:40,600 --> 00:44:41,800 Non? 285 00:44:45,480 --> 00:44:46,880 Bera etortzen zen. 286 00:44:48,640 --> 00:44:51,480 Trenez etortzen zen, eta geltokian egoten ginen. 287 00:44:51,960 --> 00:44:55,720 Batzuetan, aterpetxera etortzeko eskatzen zion Antoinek. 288 00:44:56,840 --> 00:44:58,480 Zertarako? 289 00:45:01,720 --> 00:45:04,840 Nitaz hitz egiteko, jakiteko nola lagundu ahal zidan. 290 00:45:07,160 --> 00:45:09,240 Sarri joaten zitzaizun bisitan? 291 00:45:11,440 --> 00:45:13,320 Hori zeuk baldintzatzen zenuen. 292 00:45:14,800 --> 00:45:16,840 Zein aitzakia asmatzeko gauza zen. 293 00:45:18,400 --> 00:45:21,080 Baina gorroto zuen zuri gezurra esan beharra. 294 00:45:22,200 --> 00:45:23,880 Min ematen zion. 295 00:45:24,920 --> 00:45:27,560 Min ematen ziona semea galdu izana zen. 296 00:45:30,200 --> 00:45:32,040 Onartu egin ninduen. 297 00:45:32,800 --> 00:45:33,960 Bai, noski! 298 00:45:34,480 --> 00:45:35,920 Lola deitzen zidan. 299 00:45:42,320 --> 00:45:44,160 Esan egin behar zidan! 300 00:45:46,440 --> 00:45:48,680 Berak kontrakoa uste zuen. 301 00:46:03,600 --> 00:46:04,920 Tira, gabon. 302 00:46:09,480 --> 00:46:10,640 Gabon. 303 00:46:48,640 --> 00:46:51,240 Kaixo! Catherine Ronsart naiz. 304 00:46:51,560 --> 00:46:55,200 Utzidazu mezua eta neuk hots egingo dizut. 305 00:47:30,000 --> 00:47:31,480 Gabon. 306 00:47:34,880 --> 00:47:37,320 Zerbait behar al duzu? 307 00:47:37,840 --> 00:47:40,280 Ez. Aire freskoa baino ez. 308 00:47:50,440 --> 00:47:52,200 Zigarro bat emango didazu? 309 00:47:56,200 --> 00:47:57,240 Milesker. 310 00:48:14,200 --> 00:48:16,400 - Oraindik ere lanean? - Ez. 311 00:48:16,680 --> 00:48:20,040 Azkena duela ordu erdi joan da. 312 00:48:24,960 --> 00:48:29,000 Ohera joan beharko nuke, baina maite dut bukatu osteko une hau. 313 00:48:29,360 --> 00:48:32,960 Dena isilik dagoenean une batez ezertxo ere ez egitea! 314 00:48:36,640 --> 00:48:39,760 Hau guztia nirea izango balitz bezala. 315 00:49:07,480 --> 00:49:09,280 Zure alaba lo dago? 316 00:49:12,360 --> 00:49:13,440 Bai. 317 00:49:14,840 --> 00:49:16,880 Eta zer moduz zure sudurra? 318 00:49:19,800 --> 00:49:22,600 Nortasun handia du. Hori ona da. 319 00:49:23,120 --> 00:49:26,320 Aldian behin gurasoak pikutara bidali beharra dago! 320 00:49:26,600 --> 00:49:28,160 Adorea erakusten du. 321 00:49:29,040 --> 00:49:30,920 Zuk ez dakizu zer den. 322 00:49:32,280 --> 00:49:35,280 Ez zara sermoia botatzen didan lehena. 323 00:49:36,680 --> 00:49:38,960 Hura haztea infernua izan da. 324 00:49:39,160 --> 00:49:41,720 - "Infernua", benetan? - Bai, infernua. 325 00:49:43,920 --> 00:49:46,560 Ia gauero amesgaiztoak izaten hasi zen. 326 00:49:48,760 --> 00:49:50,160 Gero, egun batean, 327 00:49:51,720 --> 00:49:54,560 arropak puskatzen hasi zen, 328 00:49:55,720 --> 00:49:57,560 bere burua zauritzen, 329 00:49:57,960 --> 00:50:00,480 eta izu-atakeak eta krisiak izaten. 330 00:50:02,000 --> 00:50:04,800 Besterik gabe negarrez eta garrasika hasten zen. 331 00:50:06,400 --> 00:50:08,720 Azkenean zoratu egiten zaitu. 332 00:50:10,480 --> 00:50:12,760 Behin eskolatik deitu zuten. 333 00:50:14,640 --> 00:50:17,760 Guraizeekin ebakiak egin zituen besoetan. 334 00:50:19,240 --> 00:50:21,240 Psikiatrengana jo genuen. 335 00:50:22,600 --> 00:50:24,880 Denetik egin genuen laguntzeko. 336 00:50:27,120 --> 00:50:29,480 Denborarekin pasako zela uste genuen. 337 00:50:29,760 --> 00:50:32,160 Baina ez, gauzak okertu egin ziren. 338 00:50:33,000 --> 00:50:37,120 Ihes egiten hasi zen, eta egunak ematen zituen desagertuta. 339 00:50:37,720 --> 00:50:40,400 Haren ama eta biok ikaratuta geunden. 340 00:50:40,880 --> 00:50:42,360 Eta gero... 341 00:50:44,160 --> 00:50:47,760 neska arropak janzten hasi zen, trabestitzen. 342 00:50:48,400 --> 00:50:50,640 Nik... kontrola galdu nuen. 343 00:50:52,640 --> 00:50:53,960 Ezin nuen jasan. 344 00:51:04,680 --> 00:51:06,880 Seme bat nuen, ez alaba bat! 345 00:51:07,880 --> 00:51:10,640 Zerbait duzu nesken kontra? 346 00:51:11,040 --> 00:51:12,680 Egoista hutsa da. 347 00:51:12,840 --> 00:51:16,240 Bere burua baino ez zaio axola, hor konpon beste guztiok. 348 00:51:16,400 --> 00:51:18,760 Ez dakizu nolakoak pasarazi dizkigun! 349 00:51:26,960 --> 00:51:29,200 Lotara noa. Hemen geratuko zara? 350 00:51:34,720 --> 00:51:35,720 Hara... 351 00:51:38,680 --> 00:51:40,040 Ez da nire arazoa, 352 00:51:40,240 --> 00:51:42,800 baina ez dut uste inork hori guztia egiten duenik 353 00:51:42,960 --> 00:51:44,960 bere gurasoak izorratzeko bakarrik. 354 00:51:45,160 --> 00:51:46,760 Inork ez. 355 00:51:48,960 --> 00:51:50,400 Gabon. 356 00:52:55,640 --> 00:52:56,680 Kaka zaharra! 357 00:53:44,600 --> 00:53:47,480 Gogoko zaitu. Zure laguntxo berria da. 358 00:53:48,960 --> 00:53:51,000 - Kafea? - Bai, mesedez. 359 00:53:58,760 --> 00:53:59,960 Tori. 360 00:54:00,160 --> 00:54:01,440 Eskerrik asko. 361 00:54:03,120 --> 00:54:04,720 Badago farmaziaren bat inguruan? 362 00:54:04,840 --> 00:54:07,760 Hemen ez, Stadenburg-era joan behar duzu. 363 00:54:07,880 --> 00:54:09,360 Ez dago urrun. 364 00:54:10,760 --> 00:54:11,960 Egun on. 365 00:54:12,800 --> 00:54:13,680 Ondo? 366 00:54:14,160 --> 00:54:15,200 Bai? 367 00:54:15,400 --> 00:54:16,440 Egun on. 368 00:54:16,640 --> 00:54:17,840 Ondo lo egin duzu? 369 00:54:20,600 --> 00:54:22,600 - Kafea? - Bai, mesedez. 370 00:54:24,920 --> 00:54:26,880 Atzo egun gogorra izan zen. 371 00:54:27,040 --> 00:54:28,120 Imajinatzen dut. 372 00:54:28,760 --> 00:54:32,040 - Gau nekagarria. - Bai. 373 00:54:32,680 --> 00:54:34,920 Kafe on batek esnatuko zaitu. 374 00:54:37,760 --> 00:54:40,800 Ene bada! Urteak dira ez nuela entzuten. 375 00:54:40,960 --> 00:54:42,560 Ezagutzen duzu kanta hau? 376 00:54:43,880 --> 00:54:45,000 Ederra da, e? 377 00:54:48,120 --> 00:54:49,200 Dantza gaitezen. 378 00:54:50,400 --> 00:54:51,760 Tira. 379 00:54:53,160 --> 00:54:54,720 Goizegi da. 380 00:54:54,960 --> 00:54:56,840 Inoiz ez da goizegi. 381 00:54:57,000 --> 00:55:00,280 - Dantzarako beti da une egokia. - Burutik jota zaude 382 00:55:01,800 --> 00:55:03,600 Gaur aldarte oneko zaude. 383 00:55:05,800 --> 00:55:07,960 - Nire kutuna zara. - Jakina. 384 00:55:09,200 --> 00:55:10,600 Dantzatu gurekin. 385 00:55:10,760 --> 00:55:12,720 Ez, ez dakit dantza egiten. 386 00:55:12,960 --> 00:55:14,840 - Zatoz dantzatzera! - Saiatu behintzat! 387 00:55:15,800 --> 00:55:17,400 - Ez dakidala. - Mugitu! 388 00:55:17,600 --> 00:55:19,200 Dantza egitea ona da. 389 00:55:19,360 --> 00:55:22,440 Ona gorputzarentzat, gogoarentzat... 390 00:55:22,800 --> 00:55:24,200 Egizu dantzan Kaatje-rekin. 391 00:55:26,680 --> 00:55:30,040 Ene printzesa! Dantzatu nirekin, mesedez. 392 00:55:35,760 --> 00:55:36,960 Oso ondo. 393 00:55:38,920 --> 00:55:41,920 Tira, aizu, erlaxatu zaitez, zurrun zaude. 394 00:55:42,120 --> 00:55:43,840 Itxi begiak. 395 00:55:44,440 --> 00:55:45,720 Horrela, oso ondo. 396 00:55:47,360 --> 00:55:49,480 Utzi musikak eraman zaitzan. 397 00:55:50,440 --> 00:55:53,120 Hori da, oso ondo, lasai. 398 00:55:53,560 --> 00:55:55,280 Bai, hori da, hartu arnasa. 399 00:55:55,560 --> 00:55:58,320 Begira horri! Orain azkarrago. 400 00:55:59,760 --> 00:56:01,040 Holaxe. 401 00:56:02,400 --> 00:56:05,760 Mugitu aldakak, altxatu besoak... 402 00:56:06,160 --> 00:56:07,800 Hemen lan egin lezake. 403 00:56:07,920 --> 00:56:09,680 Bai horixe! 404 00:56:11,000 --> 00:56:13,560 Hara, ikasi du eta! 405 00:56:14,400 --> 00:56:16,680 Dantzan ari da, begira. 406 00:56:18,640 --> 00:56:20,280 Zein polita zaren! 407 00:56:20,680 --> 00:56:24,120 Ez dakizula dantza egiten... Gezurtia! 408 00:56:25,680 --> 00:56:27,840 Izugarri gustatuko litzaieke denei. 409 00:56:28,840 --> 00:56:30,240 Hori egia da. 410 00:56:32,920 --> 00:56:34,000 Egun on. 411 00:56:35,160 --> 00:56:37,800 - Zer egiten du hemen? - Hemen lo egin du. 412 00:56:38,320 --> 00:56:39,440 Itzel! 413 00:56:40,760 --> 00:56:43,320 - Gauzak batu eta joan egingo gara. - Bai. 414 00:56:44,720 --> 00:56:47,280 - Kafea nahi duzu? - Ez, mila esker. 415 00:56:57,920 --> 00:56:58,880 Itxaron. 416 00:57:00,760 --> 00:57:01,760 Hartu. 417 00:57:01,920 --> 00:57:03,680 Norbaitek deitu du. 418 00:57:03,760 --> 00:57:05,040 Zer da KPKE? 419 00:57:06,120 --> 00:57:07,760 Zergatik jakin nahi duzu? 420 00:57:08,160 --> 00:57:12,000 Amak gutun-azal bat utzi zuen KPKE letrak idatziak zituena. 421 00:57:12,320 --> 00:57:13,600 Zer gutun-azal? 422 00:57:14,320 --> 00:57:17,320 - Esango didazu zer den? - Zer zegoen barruan? 423 00:57:18,680 --> 00:57:21,360 Bueno, gero hitz egingo dugu. Behean itxarongo dizut. 424 00:57:29,800 --> 00:57:31,440 Zaindu zaitez. 425 00:57:31,920 --> 00:57:33,280 Ondo joan! 426 00:57:43,080 --> 00:57:44,120 Agur. 427 00:57:58,280 --> 00:57:59,920 Ez da ezer ikusten. 428 00:58:03,920 --> 00:58:05,440 Hemendik bai. 429 00:58:07,760 --> 00:58:10,480 Ilun samarra da, baina leku polita, hala ere. 430 00:58:10,760 --> 00:58:13,680 Bai. Lastima denek flandrieraz bakarrik hitz egitea! 431 00:58:14,000 --> 00:58:17,200 Niri gustatzen zait. Amaren hizkuntza zen. 432 00:58:19,640 --> 00:58:20,920 Zuk ez zenuen ikasi. 433 00:58:22,120 --> 00:58:24,680 Guztiz alferrikakoa da bizi garen lekuan. 434 00:58:25,760 --> 00:58:30,120 Zergatik joan zen ama zure aldera eta ez zinen zu hona etorri? 435 00:58:30,680 --> 00:58:32,960 Ez dakit. Halaxe gertatu zen. 436 00:58:33,640 --> 00:58:35,600 Artean gazteak ginen 437 00:58:36,600 --> 00:58:38,600 eta ez genekien zer egin nahi genuen. 438 00:58:38,760 --> 00:58:41,200 Ez nekien unibertsitatea bukatuko nuen ere. 439 00:58:42,120 --> 00:58:45,120 Halaxe suertatu ziren gauzak. 440 00:58:45,960 --> 00:58:48,880 - Zer ikasi nahi zenuen? - Gorputz eta Kirol Hezkuntza, 441 00:58:49,680 --> 00:58:51,800 gimnasiako irakasle izateko. 442 00:58:52,360 --> 00:58:53,920 Oso gogoko nuen. 443 00:58:55,920 --> 00:58:57,240 Zer nahi du horrek? 444 00:59:01,000 --> 00:59:02,080 Aurreratu ba! 445 00:59:03,320 --> 00:59:04,840 Tira, aurreratu gaitzazu. 446 00:59:05,120 --> 00:59:06,560 Lasai, aizu! 447 00:59:09,760 --> 00:59:11,000 Ergela! 448 00:59:15,400 --> 00:59:16,760 Ez nekien 449 00:59:18,480 --> 00:59:20,680 irakasle izan nahi zenuenik. 450 00:59:24,800 --> 00:59:26,000 Eta gero? 451 00:59:27,320 --> 00:59:28,120 Zer? 452 00:59:28,280 --> 00:59:30,400 Utzi egin zenuen, denda irekitzeko? 453 00:59:30,600 --> 00:59:33,080 Bai, baina ez zen hori nire asmoa. 454 00:59:33,320 --> 00:59:34,600 Txantxetan zabiltza? 455 00:59:37,160 --> 00:59:40,280 - Zergatik utzi zenuen, orduan? - Ez nuen beste aukerarik. 456 00:59:40,440 --> 00:59:42,920 Pobreak ginen ama haurdun geratu zenean. 457 00:59:43,120 --> 00:59:44,720 Gure aitak lagundu zigun, 458 00:59:46,320 --> 00:59:47,640 baina hil egin zen. 484.1 459 00:59:48,200 --> 00:59:50,360 Eta orduan jaio zinen zu. 460 00:59:51,400 --> 00:59:53,760 Harengandik jaso zenuen grina? 461 00:59:53,880 --> 00:59:55,600 - Norengandik? - Zure aitarengandik. 462 00:59:56,200 --> 00:59:58,800 Nire aitarengandik ezertarako grina jasotzea? 463 00:59:59,800 --> 01:00:01,560 Bistan da ez zenuela ezagutu. 464 01:00:01,960 --> 01:00:05,400 Ez, hark ez zidan ezer transmititu, denda izan ezik. 465 01:00:09,680 --> 01:00:10,600 Zer? 466 01:00:10,760 --> 01:00:11,880 Ezer ez. 467 01:00:13,400 --> 01:00:15,600 - Zerk ematen dizu barregura? - Ba, zera... 468 01:00:15,760 --> 01:00:18,320 Ez zaitudala imajinatzen gimnasiako irakasle gisa. 469 01:00:18,480 --> 01:00:19,720 Zer ba? 470 01:00:19,800 --> 01:00:21,160 Ez zarelako tankera horretakoa. 471 01:00:21,760 --> 01:00:23,160 Zer tankeratakoa? 472 01:00:23,320 --> 01:00:25,080 Gimnasiako irakasleen tankerakoa. 473 01:00:25,360 --> 01:00:26,960 Gorpuzkeragatik diozu? 474 01:00:28,640 --> 01:00:31,280 Hogei urte nituenean ikusi izan baninduzu... 475 01:00:31,760 --> 01:00:33,920 Bai, hori, egidazu barre! 476 01:00:57,720 --> 01:01:00,040 - Amak hau entzuten zuen? - Bai. 477 01:01:00,440 --> 01:01:01,480 Zer bitxia! 478 01:01:36,960 --> 01:01:38,400 Haren hutsunea duzu? 479 01:01:38,880 --> 01:01:40,640 Bai. Oso handia. 480 01:01:45,680 --> 01:01:47,880 Beste bat, ez! Ezin dut sinetsi. 481 01:01:49,320 --> 01:01:51,400 Zer duzu zuk? Zoaz pikutara! 482 01:01:51,640 --> 01:01:52,720 Ergela! 483 01:01:53,760 --> 01:01:55,600 Tira, sakatu! 484 01:03:00,760 --> 01:03:02,440 Atzean utzi dugu. 485 01:03:06,680 --> 01:03:07,960 Hemen gelditu zaitezke? 486 01:03:08,760 --> 01:03:09,920 Zer ba? 487 01:03:10,120 --> 01:03:12,400 Farmaziara joan behar dut. 488 01:03:12,600 --> 01:03:14,400 Ezin duzu itxaron? 489 01:03:14,600 --> 01:03:15,560 Ez. 490 01:03:17,480 --> 01:03:18,720 Ados. 491 01:03:29,640 --> 01:03:31,840 Diru apur bat utzi ahal didazu? 492 01:03:34,000 --> 01:03:35,040 Bueltatuko dizut. 493 01:03:35,960 --> 01:03:37,360 Ez, ez dago beharrik. 494 01:03:39,480 --> 01:03:40,600 Zer zabiltza? 495 01:03:40,760 --> 01:03:42,840 - Zurekin noa. - Zergatik? 496 01:03:43,000 --> 01:03:44,240 Nahi dudalako. 497 01:03:44,720 --> 01:03:49,040 Atzo egin zenidanaren ondoren... min ematen dit, beraz, neu ere banoa. 498 01:03:56,320 --> 01:03:57,360 Kaixo. 499 01:03:57,760 --> 01:04:01,280 - Kaixo. Hau behar dut. - Ongi. 500 01:04:06,720 --> 01:04:08,200 - Zuretzat da? - Bai. 501 01:04:22,600 --> 01:04:24,280 Sentitzen dut. Ez zait geratzen. 528.1 502 01:04:24,480 --> 01:04:26,240 - Nola? - Barkatu. 503 01:04:26,920 --> 01:04:28,160 - Zuk zer behar duzu? - Zer? 504 01:04:28,280 --> 01:04:29,920 Zer gertatzen da? 505 01:04:30,240 --> 01:04:33,680 Frantsesez esatea nahi duzu? Ez ditudala hormona horiek stockean. 506 01:04:33,800 --> 01:04:35,000 Hormonak? 507 01:04:35,600 --> 01:04:37,600 - Zer da hormonen kontu hori? - Ezer ez. 508 01:04:37,760 --> 01:04:39,360 - Nolako "ezer ez"? - Ahaztu ezazu. 509 01:04:40,240 --> 01:04:42,840 - Zer txorakeria da hau? - Utzi bakean! 510 01:04:43,480 --> 01:04:45,680 - Hormonak hartzen dituzu? - Inuzentea zara? 511 01:04:45,960 --> 01:04:49,560 Jakina, aita, transexuala naiz-eta! Ez al zara ohartu? 512 01:04:49,920 --> 01:04:52,560 - Noiztik hartzen dituzu? - Duela 14 hilabete. 513 01:04:52,760 --> 01:04:56,640 Nork agintzen dizkio hormonak ume bati? Ez dakizu arriskutsua dela? 514 01:04:58,480 --> 01:05:00,040 Ama ados zegoen. 515 01:05:00,640 --> 01:05:02,840 Paperak sinatu zizkidan. 516 01:05:03,600 --> 01:05:05,120 A ze erokeria! 517 01:05:06,160 --> 01:05:07,280 Ikusten? 518 01:05:07,680 --> 01:05:11,120 Amak kontatu behar zizula diozu. Baina ulertuko zenukeen? Ez. 519 01:05:11,480 --> 01:05:14,560 - Ez zara sekula aldatuko. - Zer esan nahi duzu? 520 01:05:17,360 --> 01:05:19,160 Gurea dela errua? 521 01:05:20,640 --> 01:05:22,400 Gaizki sortu zintugula? 522 01:05:22,920 --> 01:05:26,960 Eta hori hartzen duzula, konpontzeko? Auto bat izango bazina bezala? 523 01:05:29,000 --> 01:05:30,760 Nahikoa izan dut. 524 01:05:33,000 --> 01:05:34,960 - KPKE zer den jakin nahi duzu? - Ez. 525 01:05:35,160 --> 01:05:37,640 Kirurgia plastikoa, konpontzailea eta estetikoa. 526 01:05:37,760 --> 01:05:38,800 Zaude isilik. 527 01:05:39,000 --> 01:05:41,880 - Ebakuntza egingo didate. - Ez dut jakin nahi! 528 01:05:42,040 --> 01:05:45,640 Eta ez "konpondu" behar dudalako, nahi dudalako baizik. 529 01:05:48,000 --> 01:05:49,640 Amesgaizto bat da. 530 01:05:50,560 --> 01:05:53,360 Zer zegoen gutun-azalaren barruan? Dirua? 531 01:05:55,320 --> 01:05:57,760 Dirua bazen, esan egin behar didazu. 532 01:05:59,040 --> 01:06:02,080 Hura nire ondoan egon nahi zuen ebakuntzan. 533 01:06:04,360 --> 01:06:06,640 Majo izorratu nauzue biok, e? 534 01:06:07,760 --> 01:06:09,200 Hori nahi duzu? 535 01:06:09,480 --> 01:06:10,800 Tori, har ezazu, ba. 536 01:06:12,720 --> 01:06:16,120 Denbora honetan guztian nire bizkarrean ibili zarete! 537 01:10:15,440 --> 01:10:16,480 Lionel! 538 01:10:18,840 --> 01:10:20,360 Lionel, entzun, mesedez. 539 01:10:22,040 --> 01:10:25,960 Inoiz ez gara bat etorriko, bakoitzak geure bizitza daukagu. 540 01:10:26,600 --> 01:10:29,360 Gauza bakarra eskatzen dizut. 541 01:10:31,040 --> 01:10:33,640 Buka dezagun egitera etorri garena, ados? 542 01:10:36,880 --> 01:10:38,320 Harengatik egingo dugu. 543 01:11:34,480 --> 01:11:37,240 Horko bidexka hori diskretuagoa da. 544 01:11:44,120 --> 01:11:47,920 Uztazu hemen oraingoz. Inor ez dagoela ziurtatuko gara. 545 01:11:48,680 --> 01:11:51,800 Ezin daitezke hautsak hola, besterik gabe zabaldu. 546 01:13:41,280 --> 01:13:42,320 Bazatoz? 547 01:14:50,160 --> 01:14:52,560 Hau da hau! Dena berdin dago. 548 01:15:09,760 --> 01:15:11,760 Horixe gustatzen zitzaion. 549 01:15:15,720 --> 01:15:17,240 Pentsatu dut... 550 01:15:17,800 --> 01:15:20,720 hor aurrean bota ditzakegula. 551 01:15:21,000 --> 01:15:22,360 Hortxe. 552 01:15:23,320 --> 01:15:24,760 Zer deritzozu? 553 01:15:29,600 --> 01:15:31,840 - Izugarri gustatzen zitzaion hau. - Bai zera! 554 01:15:31,960 --> 01:15:34,000 - Infernua zen. - Ez horixe. 555 01:15:34,440 --> 01:15:37,120 Bai, aiton-amonekin errestan ibiltzen zinen beti. 556 01:15:37,480 --> 01:15:39,880 Ez nazazu irudikatu munstro bat banintz bezala. 557 01:15:40,040 --> 01:15:41,880 Inoiz ez zaitut errepidean utzi, 558 01:15:42,040 --> 01:15:45,240 eta ez naiz zu hiltzen saiatu ere, zure lagun Samirren aitak egin bezala. 559 01:15:45,360 --> 01:15:49,480 Badakizu zergatik ez ginen etortzen? Ikusten genuelako ez zinela zoriontsu. 560 01:15:50,000 --> 01:15:52,000 Gauero esnatzen zinen, izerditan blai. 561 01:15:52,120 --> 01:15:55,560 Lehengusuek gaizki tratatzen zintuzten eta ez etortzea erabaki genuen. 562 01:15:55,760 --> 01:15:59,200 Nahiz eta ama zoriontsua zen hemen. 563 01:16:00,040 --> 01:16:03,200 - Nitaz lotsatzen zinetelako izan zen. - Zer? 564 01:16:03,360 --> 01:16:05,040 Ohartzen zara zer diozun? 565 01:16:05,160 --> 01:16:08,760 Nahi zenuena ikastea eragotzi nizula, hona etortzea eragotzi nizula! 566 01:16:08,880 --> 01:16:11,440 Zeure buruari esaten diozu errua nirea izan zela. 567 01:16:11,640 --> 01:16:13,240 Baina ez, zurea izan da errua. 568 01:16:13,400 --> 01:16:17,480 Ez zenuen semerik izan behar! Eta nik ez nuen bizitza hau eskatu. 569 01:16:19,120 --> 01:16:20,760 Are gutxiago zu bezalako aita bat. 570 01:16:25,680 --> 01:16:26,720 Zer izan da hori? 571 01:17:43,840 --> 01:17:45,760 Egin ditzagun gauzak ondo. 572 01:17:45,880 --> 01:17:47,640 Zure nortasun agiria, mesedez. 573 01:17:48,960 --> 01:17:50,640 Zurea ere bai, jauna. 574 01:17:54,000 --> 01:17:56,000 Ekar ezazu deklarazio-inprimakia. 575 01:17:56,640 --> 01:17:57,760 Eskerrik asko. 576 01:18:01,000 --> 01:18:03,040 - Hau ez da zure agiria. - Bada. 577 01:18:03,240 --> 01:18:04,200 Ez, ez da. 578 01:18:04,600 --> 01:18:07,720 "Ronsart, Lionel" jartzen du hemen, eta ez zara zu. 579 01:18:07,880 --> 01:18:09,760 Bai, nire lehengo izena da. 580 01:18:11,480 --> 01:18:13,400 Zer ostia da hau? 581 01:18:13,720 --> 01:18:15,360 Trans-a naizela, horixe! 582 01:18:17,720 --> 01:18:19,320 Ezin dut sinetsi. 583 01:18:19,480 --> 01:18:22,600 Maritxu trabestitu batekin topo egin dugu. 584 01:18:23,240 --> 01:18:25,040 Badakit flandrieraz. 585 01:18:25,480 --> 01:18:26,360 Eta zer? 586 01:18:26,560 --> 01:18:28,640 Kontuz ibiltzeko esaten duzunarekin. 587 01:18:28,760 --> 01:18:31,360 Ez dut zure aholkurik behar. Ulertu duzu? 588 01:18:31,760 --> 01:18:33,560 Beldur naizela uste duzu, ala? 589 01:18:34,240 --> 01:18:36,160 - Orain ere ez? - E! Utzi! 590 01:18:37,200 --> 01:18:38,920 Ez ukitu! 591 01:18:40,440 --> 01:18:42,320 Zer krimen egin dugu, ba? 592 01:18:42,480 --> 01:18:44,240 Gauzak okertu nahi dituzue? 593 01:18:45,400 --> 01:18:47,640 Nire autoa da sutan erre dena, ezta? 594 01:18:48,600 --> 01:18:50,320 Berak ez du zer ikusirik. 595 01:19:23,960 --> 01:19:25,920 Noiz izango da ebakuntza? 596 01:19:27,000 --> 01:19:28,840 Bost aste barru izan beharko luke. 597 01:19:29,320 --> 01:19:32,080 Baina orain ez dakit, baliteke gehiago itxaron behar izatea. 598 01:19:32,760 --> 01:19:34,120 Ikusiko dugu. 599 01:19:34,760 --> 01:19:37,040 Zergatik egin nahi duzu? 600 01:19:38,840 --> 01:19:41,200 Oraindik nerabea zara. 601 01:19:42,640 --> 01:19:44,480 Hemezortzi urte baino ez dituzu. 602 01:19:44,920 --> 01:19:47,760 Normala da zeure gorputzarekin zalantzak izatea, 603 01:19:48,560 --> 01:19:50,680 konplexuak izatea, baina... 604 01:19:51,400 --> 01:19:54,400 Ziurrenik 25 urte dituzunean dena ezberdin ikusiko duzu. 605 01:19:54,880 --> 01:19:56,600 Iritziz aldatuko zara. 606 01:19:56,920 --> 01:19:58,600 Ez naiz iritziz aldatuko. 607 01:19:58,760 --> 01:20:01,960 Edonola ere, ebakuntzarekin edo gabe, dagoeneko emakumea naiz. 608 01:20:02,720 --> 01:20:04,640 Onartzea baino ez duzu. 609 01:20:12,680 --> 01:20:15,240 Orduan, zergatik egin nahi duzu ebakuntza? 610 01:20:15,440 --> 01:20:17,000 Ezer aldatzen ez bada... 611 01:20:18,280 --> 01:20:20,880 Osoago sentituko naizelako 612 01:20:21,040 --> 01:20:23,800 gustura sentitzen naizen gorputz batekin. 613 01:20:27,600 --> 01:20:29,600 Minak ez dizu beldur ematen? 614 01:20:29,760 --> 01:20:31,680 Mingarria izan behar du. 615 01:20:31,800 --> 01:20:33,440 Min hori ez da ezer 616 01:20:33,640 --> 01:20:36,920 bizitzan orain arte sufritu dudan guztiaren aldean. 617 01:20:46,840 --> 01:20:48,440 Baduzu neska-lagunik? 618 01:20:49,000 --> 01:20:50,320 Neska-laguna? 619 01:20:53,440 --> 01:20:55,480 - Ez duzu neska-lagunik? - Ez. 620 01:20:55,800 --> 01:20:57,680 Zerk ematen dizu barregura? 621 01:20:58,200 --> 01:21:00,920 Hara, ni... Guztiz galduta nago. 622 01:21:03,160 --> 01:21:04,200 Orain... 623 01:21:04,560 --> 01:21:06,640 Orain zer zara, lesbiana? 624 01:21:08,560 --> 01:21:11,040 Gaya zara? Heterosexuala izango zara? 625 01:21:11,160 --> 01:21:13,440 - Ez dut ulertzen. - Ez, ez naiz lesbiana. 626 01:21:14,160 --> 01:21:16,960 Mutilak gustatu zaizkit orain arte, eta aurrerantzean ere bai. 627 01:21:17,080 --> 01:21:19,480 Baina... Ez da gauza bera. 628 01:21:22,640 --> 01:21:25,040 Ez dituzu zeure umeak izan nahi? 629 01:21:25,920 --> 01:21:29,360 Agian bai, baina hori ez da kontua. Oraindik gaztea naiz. 630 01:21:29,600 --> 01:21:30,920 Ez du zentzurik. 631 01:21:33,880 --> 01:21:35,920 Hala ere, tori. 632 01:21:37,720 --> 01:21:38,920 Hau... 633 01:21:39,400 --> 01:21:40,560 zurea da. 634 01:21:41,800 --> 01:21:43,160 Zure dirua da. 635 01:21:43,720 --> 01:21:45,920 Amak zuretzat gorde zuen, 636 01:21:46,120 --> 01:21:48,680 beraz, har ezazu eta egizu nahi duzuna. 637 01:21:49,160 --> 01:21:51,200 Barkatu beste guztiagatik. 638 01:21:51,960 --> 01:21:53,360 Baina ezin dut. 639 01:21:53,640 --> 01:21:56,360 Honek gainditu egiten nau. 640 01:22:13,640 --> 01:22:16,760 - Ziur ondo egongo zarela? - Bai, noski. 641 01:22:19,600 --> 01:22:21,960 96 € dira, mesedez. Eskerrik asko. 642 01:22:24,960 --> 01:22:26,000 Hemen duzu. 643 01:22:26,920 --> 01:22:28,640 Bost minutu barru aterako da. 644 01:22:28,880 --> 01:22:31,680 - Zu ez zatoz? - Ez, hemen geratuko naiz. 645 01:22:32,480 --> 01:22:35,760 Autoarena konpondu behar dut aseguruarekin... 646 01:22:35,880 --> 01:22:39,400 Eta egun batzuk igaroko ditut etxean. On egingo dit. 647 01:22:42,200 --> 01:22:43,200 Bueno... 648 01:22:47,600 --> 01:22:51,560 Tori, gutun hau amari idatzi nion. Zeuk gordetzea nahi dut. 649 01:22:58,240 --> 01:23:00,080 Ados. Bueno, egongo gara. 650 01:23:02,800 --> 01:23:03,840 Hurren arte. 651 01:23:59,440 --> 01:24:03,920 Ama, zurekin denak posible dirudi. 652 01:24:06,760 --> 01:24:10,920 Gogoratzen nire urtebetetzean erosi zenidaten teleskopioa? 653 01:24:11,720 --> 01:24:14,000 Nire lehen oparia handia izan zen. 654 01:24:14,760 --> 01:24:17,200 Ez bakarrik izarrak ikusteagatik, 655 01:24:17,360 --> 01:24:21,040 baita ere denbora gehiago emango genuelako hirurok elkarrekin. 656 01:24:21,560 --> 01:24:25,680 Gau osoak izarren eta konstelazioen izenak ikasten! 657 01:24:27,000 --> 01:24:29,440 Eta nire kutunena aurkitu genuen. 658 01:24:29,760 --> 01:24:32,680 "Monoceros", Adarbakarra. 659 01:24:35,000 --> 01:24:38,480 Harengan sinetsi nahi izanez gero sinetsi nezakeela esan zenidan. 660 01:24:38,640 --> 01:24:41,600 Bizitzan garrantzitsuena norberak sinesten duena dela, 661 01:24:41,720 --> 01:24:43,840 eta ez besteek diotena. 662 01:24:46,400 --> 01:24:49,240 Zerura begiratzean izarrak bakarrik ikusten ditugu. 663 01:24:49,400 --> 01:24:51,920 Baina badira beste forma magiko batzuk ere, 664 01:24:52,040 --> 01:24:55,840 zentauroak, arranoak, dragoiak, adarbakarrak... 665 01:24:58,360 --> 01:25:02,160 Orain badakit itxuren atzean badirela beste gauza batzuk. 666 01:25:02,800 --> 01:25:04,880 Eta hori zuri esker ikasi dut. 667 01:25:07,920 --> 01:25:11,760 Hobeto egongo ahal zara, zauden lekuan zaudela. 668 01:25:17,560 --> 01:25:19,960 Beti izango zaitut gogoan, 669 01:25:20,280 --> 01:25:23,360 eta badakit noizbait berriro elkartuko garela. 670 01:25:23,840 --> 01:25:25,360 Maite zaitut. 671 01:30:20,280 --> 01:30:22,640 www.subtitulam.com 672 01:30:22,920 --> 01:30:26,400 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak