1 00:00:28,628 --> 00:00:31,564 Jainko maitea! Seme bat, azkenean! 2 00:00:38,405 --> 00:00:41,341 Alaba zoragarri bat izan duzu, jauna. 3 00:00:42,342 --> 00:00:45,478 Baina zure emazteak, nire etxekoandre maiteak... 4 00:00:45,478 --> 00:00:50,316 ...utzi egin gaitu, leku hobe batera joateko. 5 00:00:51,584 --> 00:00:55,522 Emazteak ez zukeen bizia emango beste alaba ziztrin bat ekartzeko! 6 00:00:57,757 --> 00:01:00,160 Ume hori Oscar François de Jarjayes da... 7 00:01:00,193 --> 00:01:02,562 ...eta Errege-Guardiaren komandantea izango da. 8 00:01:02,595 --> 00:01:04,064 Jauna, mesedez! 9 00:01:04,064 --> 00:01:06,699 Zeure biloba umezurtza gure etxera ekarriko duzu, inude. 10 00:01:06,733 --> 00:01:11,137 Etxe isil honetan, nire semeak lagun bat beharko du. 11 00:04:17,257 --> 00:04:18,491 André! 12 00:04:21,761 --> 00:04:23,396 Oscar! 13 00:04:32,905 --> 00:04:34,674 Umeak! Umeak! 14 00:04:34,707 --> 00:04:37,644 Zer lotsa, egun historiko honetan borrokan! 15 00:04:37,644 --> 00:04:41,147 Hoztu egingo zarete! Altxatu eta entzun! 16 00:04:42,482 --> 00:04:44,817 Errege-familiak iragarri du printzea ezkontzera doala... 17 00:04:44,884 --> 00:04:48,121 ...Marie-Antoinette austriar printzesarekin. 18 00:04:48,454 --> 00:04:51,924 Eguzki-izpia bezain distiratsua omen da! 19 00:04:51,958 --> 00:04:55,561 Hamaika urterekin, harribitxi bat bezain ederra! 20 00:04:56,062 --> 00:04:58,197 Aro berri baten hasiera da. 21 00:04:58,298 --> 00:04:59,465 Urrezko aro bat! 22 00:04:59,832 --> 00:05:03,936 Habsburgo eta Borbon etxeen arteko batasuna. Bakea! 23 00:05:04,504 --> 00:05:07,640 Noizbait, neska hori erregina izatean... 24 00:05:07,840 --> 00:05:09,776 ...neure bizitzaz babestuko dut. 25 00:05:10,176 --> 00:05:13,313 Zuk bera babestuko duzu; ni zu babestuko zaitut. 26 00:05:13,913 --> 00:05:15,515 Oscar, zer lotsa! 27 00:05:15,581 --> 00:05:17,917 Printzesa hori ez da horrelako txorakeriatan jolasten! 28 00:05:18,084 --> 00:05:21,954 Zure adin bera du eta ezkontzeko hitz emanda dago. 29 00:05:22,221 --> 00:05:23,790 Oscar, itxoidazu! 30 00:05:55,755 --> 00:05:58,191 Urteak lasai-lasai igaro ziren. 31 00:05:58,257 --> 00:06:01,227 Marie-Antoinette Frantziako erregina bihurtu zen. 32 00:06:01,594 --> 00:06:03,496 Inudea zahartzen ari zen. 33 00:06:03,596 --> 00:06:05,631 Eta Oscar eta André hazi egin ziren. 34 00:06:25,818 --> 00:06:28,921 Umeak! Umeak! Geldi! 35 00:06:28,988 --> 00:06:32,158 Zure aitak garrantzi handiko berriak ditu zuretzat, Oscar. 36 00:06:32,158 --> 00:06:34,560 Bukatu da jolas garaia! 37 00:06:39,399 --> 00:06:42,034 Erreginaren guardiarako izendatu zaituzte, Oscar. 38 00:06:42,435 --> 00:06:46,038 Entrenatuz eta zuganako nire konfiantzaz, horra saria... seme! 39 00:06:46,639 --> 00:06:48,241 Eskerrik asko, jauna! 40 00:06:48,408 --> 00:06:49,976 Saiatuko naiz zure konfiantza merezitzen. 41 00:06:50,443 --> 00:06:52,879 André, ezingo zara berarekin joan. 42 00:06:53,479 --> 00:06:56,516 Baina lan bat lortu dizut errege-ukuiluetan. 43 00:06:57,283 --> 00:06:59,185 Tira ba, zer diozu? 44 00:07:00,186 --> 00:07:00,953 Ezer ez, jauna. 45 00:07:01,187 --> 00:07:05,124 Gogoratu zure mailaz eta eskerrak eman jeneralari. 46 00:07:05,658 --> 00:07:06,959 Eskerrik asko, jauna. 47 00:07:07,193 --> 00:07:09,595 Irrikatzen nengoen ukuiluetan lan egiteko. 48 00:07:09,962 --> 00:07:11,697 Hori ez da sarkasmoa izan, ezta? 49 00:07:13,566 --> 00:07:15,435 -Ez, jauna. -Ondo da. 50 00:07:15,501 --> 00:07:19,038 Gaurko eguna mugarri izango baita zuen bizitzan. 51 00:07:19,539 --> 00:07:24,444 Aurrerantzean, erantzukizunak izango dituzue zuen alorretan. 52 00:07:30,550 --> 00:07:35,655 Aizu! Bizkarrekorik ez? Irribarrerik ere ez? 53 00:07:36,622 --> 00:07:40,660 Zorionak, Oscar. Orain zure bizitzak badu zentzua. 54 00:08:05,084 --> 00:08:08,187 Olatu izugarriek astintzen zuten itsasoa. 55 00:08:08,187 --> 00:08:10,490 Itsasontziak aurrera jarraitu zuen. 56 00:08:10,590 --> 00:08:13,359 Kapitaina oihuka: "Alda dezagun norabidea". 57 00:08:13,392 --> 00:08:15,995 Ahotsik gabe geratu arte. 58 00:08:23,202 --> 00:08:25,938 Haizea uluka, itsasoa erantzunka. 59 00:08:25,938 --> 00:08:27,940 "Ez duzu babeslekurik". 60 00:08:28,107 --> 00:08:30,877 "Nire ustez, haizeak azkenean... 61 00:08:31,711 --> 00:08:34,947 ...amildegi sakonetara hondoratuko zaitu. 62 00:08:35,948 --> 00:08:38,017 Hitz horiek abisu bat dirudite. 63 00:08:38,684 --> 00:08:42,321 Ez zaizkit abisuak gustatzen, eta zuri, monsieur Léonard? 64 00:08:42,822 --> 00:08:44,290 Ez, maiestate. 65 00:08:45,791 --> 00:08:48,828 Saiatzen ari naiz errima bilatzen. 66 00:08:50,096 --> 00:08:53,232 Baina burua hutsik ari zait geratzen. 67 00:08:53,533 --> 00:08:56,302 Eta ez zait astirik gelditzen. 68 00:08:58,538 --> 00:09:00,439 Mademoiselle Bertin! 69 00:09:00,840 --> 00:09:02,975 Aspertzen hasia nengoenean. 70 00:09:04,043 --> 00:09:06,746 "Bihotz asaldatu baten taupada". 71 00:09:06,946 --> 00:09:09,982 "Wunderbach!" Zoragarria, alegia. 72 00:09:12,685 --> 00:09:15,655 "Udaberriko lehen lorea". 73 00:09:16,355 --> 00:09:19,225 "Intzigarraren musuaz". 74 00:09:19,425 --> 00:09:21,394 Arnasa itotzeko modukoa! 75 00:09:24,030 --> 00:09:26,432 "Ilunabarreko kantu isila". 76 00:09:31,203 --> 00:09:34,574 Ahizpa maitea, adiskidea, zer duzu? 77 00:09:35,074 --> 00:09:36,375 Barkaidazu, andrea. 78 00:09:36,442 --> 00:09:40,713 Sekula edukiko ez dudan zure edertasunak bihotza estutu dit. 79 00:09:40,746 --> 00:09:42,448 Gabrielle maitea! 80 00:09:43,215 --> 00:09:48,220 Jakin behar zenuke nahi duzun guztia eduki dezakezula... 81 00:09:48,821 --> 00:09:51,057 ...eta gehiago! 82 00:09:51,257 --> 00:09:53,426 Zintzoegia zara, laztana. 83 00:09:55,595 --> 00:09:58,664 Izoztu itxura duzu, Oscar. 84 00:10:00,299 --> 00:10:02,835 Ez duzu tente egon beharrik nire aurrean. 85 00:10:02,868 --> 00:10:05,605 Urtzeko baimena duzu. 86 00:10:05,805 --> 00:10:08,708 Zaldun gazte horri begira nengoen, maiestate. 87 00:10:09,141 --> 00:10:12,044 Leiho honi begira egon da luzaroan. 88 00:10:15,615 --> 00:10:16,682 Bera da! 89 00:10:17,516 --> 00:10:18,784 Fersen kondea! 90 00:10:19,685 --> 00:10:21,354 Eta zuri begira-begira daukazu. 91 00:10:36,836 --> 00:10:39,271 Erne jarriko al ditut kanpoko zaindariak? 92 00:10:39,672 --> 00:10:41,273 Ez horixe! 93 00:10:41,440 --> 00:10:46,045 Bota egingo dutela pentsatuz hotzikaratan hasten naiz. 94 00:10:50,816 --> 00:10:52,551 Joan zaitezkete. 95 00:10:53,786 --> 00:10:55,655 Soineko guztiak hartuko ditut. 96 00:10:56,122 --> 00:10:59,358 "Ilunabarreko kantu iluna" izan ezik. 97 00:10:59,825 --> 00:11:04,997 Hori Polignaceko kondesarentzat egokitu beharko duzu. 98 00:11:09,502 --> 00:11:13,305 Zer iruditzen zaizu gure suediar bisitari lerdena? 99 00:11:14,273 --> 00:11:18,310 Gizon ederra dela uste dut. 100 00:11:19,512 --> 00:11:22,982 Gauza bitxia da zuk hori esatea, Oscar! 101 00:11:23,382 --> 00:11:24,984 Zergatik da bitxia? 102 00:11:25,017 --> 00:11:27,753 Azken batean, Oscar emakumea da. 103 00:11:27,820 --> 00:11:29,822 Ez al zaizu gustatzen? 104 00:11:30,523 --> 00:11:31,991 Dena hain da berria... 105 00:11:32,058 --> 00:11:35,961 ...hain misteriotsua, hain fina! 106 00:11:36,696 --> 00:11:40,833 Gorteko dama batzuk zu imitatzen hasiak dira. 107 00:11:40,900 --> 00:11:44,704 Orain modan dago gizon arropak janztea! 108 00:11:57,083 --> 00:12:01,120 Pozten nau emaztea zaintzen didazula ikusteak, motel. 109 00:12:01,721 --> 00:12:06,792 Ni gauza bera egiten ari nintzen, sarraila ondo dagoela egiaztatuz. 110 00:12:07,993 --> 00:12:12,732 Jainkoak zergatik eman ote dizu errege baten patua... 111 00:12:12,798 --> 00:12:15,201 ...eta sarrailagile baten bihotza? 112 00:12:15,735 --> 00:12:19,205 Sarrailak interesatzen zaizkit, baina ez dut sarrailagile-bihotzik. 113 00:12:19,739 --> 00:12:22,875 Ehiztari-bihotza daukadala uste dut. 114 00:12:24,744 --> 00:12:25,911 Begira! 115 00:12:26,078 --> 00:12:30,149 Zer ari da mutil gazte hori irrikaz hona begira? 116 00:12:30,983 --> 00:12:32,651 Ez dakit. 117 00:12:32,785 --> 00:12:37,523 Arkitektura interesatuko zaio, beharbada. 118 00:12:38,858 --> 00:12:42,795 Frantziako errege gaixoak maite-laztanei ekiten... 119 00:12:42,828 --> 00:12:47,566 ...pixa egiteko baizik ez ditu bere zerak erabiltzen. 120 00:12:48,134 --> 00:12:52,338 Frantziako errege gaixoak ez daki dantzatzen... 121 00:12:52,338 --> 00:12:54,173 ...bai estropezu egiten. 122 00:12:54,173 --> 00:12:57,276 Entzun duzue kantua? Badakizue zer? 123 00:12:57,309 --> 00:12:59,078 Nire zerak behar bezala dabiltza. 124 00:12:59,111 --> 00:13:02,248 Ez nago ezeren faltan! 125 00:13:03,315 --> 00:13:05,484 Eta badut ogia ordaintzeko! 126 00:13:06,318 --> 00:13:09,355 Sabela beteko dizuet modu batera edo bestera! 127 00:13:21,100 --> 00:13:22,468 Jeanne? 128 00:13:24,804 --> 00:13:27,573 Jeanne? Zer ezkutatzen ari zara? 129 00:13:29,308 --> 00:13:31,977 Hori Faucher andereñoaren soinekoa da! 130 00:13:32,444 --> 00:13:35,815 Eta? Puta horri baino hobeto gelditzen zait niri. 131 00:13:35,915 --> 00:13:36,816 Jeanne! 132 00:13:37,616 --> 00:13:39,852 Ez al da egia? 133 00:13:41,520 --> 00:13:44,523 Txarra al da soineko polit bat eduki nahi izatea? 134 00:13:45,124 --> 00:13:46,225 Erantzi ezazu! 135 00:13:46,559 --> 00:13:50,262 Ez da lehortu, eta neka-neka eginda nago eztabaidatzeko. 136 00:13:50,462 --> 00:13:51,664 Nekatuta? 137 00:13:52,665 --> 00:13:54,233 Esango dizut nik nor dagoen nekatuta! 138 00:13:54,433 --> 00:13:56,569 Nekatuta ni nago! 139 00:13:56,902 --> 00:14:00,239 Nekatuta nago eskuak odoldu arte igurzteaz. 140 00:14:00,506 --> 00:14:03,509 Nekatuta nago bidegabekeria honetaz! 141 00:14:03,742 --> 00:14:07,346 Gauzak nahi ditut. Gauza asko! 142 00:14:07,346 --> 00:14:09,682 Eta ez dakit zergatik ezin ditudan eduki. 143 00:14:09,682 --> 00:14:11,517 -Erantzi soineko hori! -Ez! 144 00:14:12,184 --> 00:14:13,252 Jeanne! 145 00:14:21,861 --> 00:14:24,129 Mesedez! Mesedez! 146 00:14:25,030 --> 00:14:29,335 Erruki zakizkio Valois etxeko umezurtz gajo honi! 147 00:14:30,236 --> 00:14:32,905 Valoiseko etxea? Ezinezkoa da hori! 148 00:14:33,138 --> 00:14:37,343 Ezinezkoa baina egia. Aita umea nintzenean hil zitzaidan. 149 00:14:37,376 --> 00:14:38,510 Ezinezkoa! 150 00:14:38,644 --> 00:14:41,513 Baina, zergatik esango zenuke egia ez balitz? 151 00:14:42,314 --> 00:14:45,484 Garai hobeagoetatik soineko hau baizik ez zait geratzen. 152 00:14:45,551 --> 00:14:46,752 Nire amarena zen. 153 00:14:46,785 --> 00:14:48,320 Eta non dago zure ama orain? 154 00:14:48,888 --> 00:14:52,057 Hilda dago. Gosez hil zen. 155 00:14:52,057 --> 00:14:52,892 O, ez! 156 00:14:53,092 --> 00:14:56,028 Ume polit hori, ez esan beste ezer. 157 00:14:58,197 --> 00:15:01,767 Frantziako erreginak atsegin du maitasuna. 158 00:15:02,434 --> 00:15:04,470 Begiak ditu kliskatzen, eztiki hasperen egiten. 159 00:15:04,503 --> 00:15:07,206 Desioa azkar ari zaio handitzen. 160 00:15:08,941 --> 00:15:12,912 Edengo bere lorategian aurkitu du erreginak maitasuna. 161 00:15:12,912 --> 00:15:17,416 Han dauzka sagarra, sugea eta Suediako kondea. 162 00:15:31,964 --> 00:15:35,134 Han agertu zen neska, ederra, Lebrunen koadro batetik bezala... 163 00:15:35,200 --> 00:15:38,103 ...begi handiak negarrez, gosetuta... 164 00:15:38,103 --> 00:15:43,142 Ene! Non dago justizia? Valois etxeko neska bat gosetuta? 165 00:15:43,175 --> 00:15:44,476 Harrigarria! 166 00:15:44,643 --> 00:15:46,078 Jainko jauna! 167 00:15:46,312 --> 00:15:48,814 Zer egin behar nuen? Neska nirekin eraman. 168 00:15:49,548 --> 00:15:53,352 Neska hezten ari naiz, eta ilobatzat adoptatu nahi dut. 169 00:15:53,385 --> 00:15:54,520 Harrigarria! 170 00:15:54,586 --> 00:15:55,988 Noble-titulua jasoko du. 171 00:15:56,422 --> 00:16:00,693 Zuek biok bikote zoragarria osatuko zenukete. 172 00:16:02,161 --> 00:16:04,763 Badakigu emazte bila etorri zarela. 173 00:16:04,863 --> 00:16:07,967 Eta bera ezkongai bikaina izango da laster. 174 00:16:15,374 --> 00:16:17,977 Eskerrik asko. Bizia salbatu didazu. 175 00:16:20,713 --> 00:16:22,982 Zerbitzuan zaude edo gonbidatua zara? 176 00:16:23,816 --> 00:16:25,184 Gonbidatua naiz. 177 00:16:25,217 --> 00:16:27,353 Eta zergatik ez duzu kartetan jokatzen? 178 00:16:28,220 --> 00:16:30,456 Begira kiderik gabeko emakume horiei... 179 00:16:31,156 --> 00:16:33,559 ...aurrera-atzera zer egin jakin gabe. 180 00:16:34,193 --> 00:16:36,362 Zure arrazoi berberagatik ez naiz jokatzen ari. 181 00:16:36,862 --> 00:16:38,263 Ez dut gogorik. 182 00:16:40,632 --> 00:16:42,701 -Sinesten al duzu hori? -Zer? 183 00:16:43,802 --> 00:16:45,270 Suediara itzuli... 184 00:16:45,304 --> 00:16:48,540 ...eta aitari esango banio emakumeak gizonez janzten direla... 185 00:16:48,574 --> 00:16:49,541 ...Frantziako gortean... 186 00:16:50,776 --> 00:16:53,278 ...aitak gezurti eroa naizela esango luke... 187 00:16:53,312 --> 00:16:55,114 ...edo sinetsi egingo lidake... 188 00:16:55,881 --> 00:16:58,283 ...eta ez lidake utziko berriz etortzen. 189 00:17:36,188 --> 00:17:38,524 Nor da atzetik etorri zaizun ergel hori? 190 00:17:38,857 --> 00:17:40,159 Zer esan dizu? 191 00:17:41,293 --> 00:17:43,162 Traba egin dizu? 192 00:17:44,363 --> 00:17:46,865 Esadazu, eta muturreko bat emango diot. 193 00:18:19,431 --> 00:18:21,467 Ez duzu hitz egin behar, Oscar? 194 00:18:23,102 --> 00:18:25,871 Morroiekin ez hitz egitea erabaki duzu? 195 00:18:28,974 --> 00:18:31,577 Ene! Ezin dut jasan zuk niri kasurik ez egitea. 196 00:18:32,111 --> 00:18:33,846 Geldi! Erruki! 197 00:18:35,280 --> 00:18:38,750 Erruki zakizkio Valois etxeko umezurtz gajo honi! 198 00:18:38,984 --> 00:18:41,987 -Arren eskatzen dizut! -Zer nahi duzu? 199 00:18:42,287 --> 00:18:44,957 Zintzoa dirudizu, jauna. 200 00:18:44,990 --> 00:18:49,394 Beharbada, onbera izango zara eskarmenturik gabeko neska honekin. 201 00:18:49,695 --> 00:18:52,164 Zurekin oheratuko naiz errenta pagatzeko. 202 00:18:52,731 --> 00:18:55,834 Gizona banintz ere, eta ez naiz... 203 00:18:56,135 --> 00:18:57,736 ...ez nuke sekula maitasuna erosiko. 204 00:18:59,505 --> 00:19:00,205 Zenbat? 205 00:19:00,973 --> 00:19:03,041 André! Lotsagabea! 206 00:19:03,442 --> 00:19:05,444 Hara! Ahotsa berreskuratu duzu! 207 00:19:07,312 --> 00:19:12,151 Garaia dut ume-kontuak alde batera uzteko... 208 00:19:12,718 --> 00:19:15,354 ...gizontasunaren ardo goxoa dastatzen hasteko. 209 00:19:15,454 --> 00:19:19,658 Baina ez dut ardorik. Ez eta ogi koskor bat ere! 210 00:19:19,825 --> 00:19:21,760 Ama gosez ahulduta daukat. 211 00:19:21,894 --> 00:19:24,897 Gosea? Inor ez da gose Parisen. 212 00:19:25,264 --> 00:19:27,599 Parisko herria goseak amorratzen dago. 213 00:19:35,908 --> 00:19:36,808 Aizu! 214 00:19:38,644 --> 00:19:39,945 Zer diozu nire proposamenaz? 215 00:19:40,045 --> 00:19:41,947 Ama! Ama! 216 00:19:43,348 --> 00:19:47,786 Beranduegi. Beste noizbait dastatu beharko duzu ardo hori. 217 00:19:50,756 --> 00:19:52,758 Zergatik ez didazu esan jendea goseak dagoela? 218 00:19:53,192 --> 00:19:56,361 Zergatik ez duzu begiratu? Zergatik ez duzu ikusi? 219 00:19:56,461 --> 00:19:58,397 Hamaika aldiz ibili izan gara kale hauetan. 220 00:19:58,463 --> 00:20:00,432 Gosea ez dago ezkutuan. Nonahi dago. 221 00:20:08,307 --> 00:20:09,875 Barregarri sentitzen naiz. 222 00:20:09,908 --> 00:20:12,644 Ni ere bai, neska horrekin ez joateagatik. 223 00:20:12,878 --> 00:20:15,314 Itzuli ba. Zoaz neskaren bila. 224 00:20:15,414 --> 00:20:17,382 Bakarrik joango naiz etxera. 225 00:20:23,121 --> 00:20:24,556 Geldi! Geldi! 226 00:20:24,556 --> 00:20:26,258 Ez gelditu! Segi! 227 00:20:26,925 --> 00:20:29,461 Azkarrago, ergela! Ez dut eskandalurik nahi! 228 00:20:40,138 --> 00:20:43,242 Ama! Ez dardar egin horrela! 229 00:20:43,875 --> 00:20:47,279 Nik berotuko zaitut, nik sendatuko zaitut. 230 00:20:47,813 --> 00:20:50,782 Andre hori aurkitu, eta larrutik pagatuko dit hau. 231 00:20:51,250 --> 00:20:52,517 Zin dagit! 232 00:20:52,684 --> 00:20:55,053 Ez mugitu, ama. Mediku baten bila noa. 233 00:20:56,989 --> 00:20:58,357 Bizkor! 234 00:21:00,726 --> 00:21:03,161 Mediku bat behar dugu, eta zuk traba egiten diguzu. 235 00:21:03,161 --> 00:21:07,566 Atera zabor jende hau kaletik, presaka nabil eta! 236 00:21:07,666 --> 00:21:10,869 Ez al duzu ulertzen? Norbait hilzorian dago. 237 00:21:11,270 --> 00:21:13,438 Eta zuri zer axola dizu? 238 00:21:14,940 --> 00:21:16,475 Jendilaje hori... 239 00:21:17,276 --> 00:21:20,612 ...untxiak bezala ugaltzen da eta euliak bezala erortzen. 240 00:21:21,146 --> 00:21:23,282 Ez dute zerikusirik gu biokin. 241 00:21:23,882 --> 00:21:27,753 Gainera, haietatik zenbat eta gutxiago, hobeto! 242 00:21:30,055 --> 00:21:31,290 Hilda dago! 243 00:21:33,558 --> 00:21:35,627 Ordaina eskatzen dizut! 244 00:21:35,627 --> 00:21:38,363 Atseginez onartuko dut zure erronka! 245 00:21:39,164 --> 00:21:40,299 Zein da zure aukera? 246 00:21:40,299 --> 00:21:41,300 Pistolak. 247 00:21:41,600 --> 00:21:42,801 Nork lagunduko dizu? 248 00:21:43,001 --> 00:21:44,369 Nire kide eta anaiak. 249 00:21:45,837 --> 00:21:47,306 -Lekua? -Chantilly. 250 00:21:47,306 --> 00:21:48,974 -Ordua? -Egunsentian. 251 00:21:50,108 --> 00:21:54,112 Irrika handiz itxarongo dut hitzordu hori. 252 00:21:54,579 --> 00:21:56,448 Nik ere bai. 253 00:22:10,162 --> 00:22:12,431 Gure Oscar pozik eta kezkarik gabe hazi zenez... 254 00:22:12,431 --> 00:22:15,500 ...mundu guztia horrela bizi zela uste zuen. 255 00:22:17,002 --> 00:22:18,403 Arratsalde hura arte... 256 00:22:18,637 --> 00:22:21,673 ...ez zuen jakin Frantziako herria ari zela... 257 00:22:21,673 --> 00:22:25,777 ...etsipenik beltzenera amiltzen. 258 00:22:26,978 --> 00:22:28,580 Ohorea! 259 00:22:29,481 --> 00:22:32,417 Zernahi esan nahi duela ere, ez du zure bizitza balio. 260 00:22:32,584 --> 00:22:35,253 Gainera, zure izena ere ez daki. 261 00:22:35,354 --> 00:22:36,922 Ez al da hala? 262 00:22:38,223 --> 00:22:41,660 Zure izena ez dakien norbaiten aurrean bizia arriskatu! 263 00:22:42,127 --> 00:22:45,897 -Nik badakit, ordea! -Ezin zara joan! 264 00:22:46,865 --> 00:22:50,669 Ez dizut joaten utziko. Lotu egingo zaitut! 265 00:22:50,836 --> 00:22:53,205 Baina ez dizut joaten utziko! 266 00:23:04,750 --> 00:23:08,286 Oraintxe jakin dut berria. Zer esan behar didazu? 267 00:23:08,820 --> 00:23:11,923 Ezer ez, jauna. Zer esan dezaket? 268 00:23:12,224 --> 00:23:13,158 Egina dago. 269 00:23:13,191 --> 00:23:17,396 Behartsu jendea defendatzea zalantzan jartzen dudan arren... 270 00:23:17,396 --> 00:23:21,199 ...harro nago zuk Jarjayetarren ohorea defendatu izanaz. 271 00:23:24,035 --> 00:23:27,806 Hauek aitak eman zizkidan nire lehen duelurako. 272 00:23:31,443 --> 00:23:34,679 Kirtena pantera-hezurrez landua du. 273 00:23:34,880 --> 00:23:39,151 Eskerrik asko, jauna. Eta hilko banintz? 274 00:23:39,151 --> 00:23:40,719 Ez zara hilko. 275 00:23:41,620 --> 00:23:44,156 Ederki hezi zaitut. 276 00:23:59,271 --> 00:24:00,939 Akabo, beraz. 277 00:24:03,074 --> 00:24:04,443 André? 278 00:24:05,510 --> 00:24:08,113 Gera zaitez nire ondoan, lehen bezala. 279 00:24:08,213 --> 00:24:12,317 Lehen gauzak sinpleak ziren, eta orain dena korapilatu da. 280 00:24:13,618 --> 00:24:15,687 Ezin diogu ordulariari bizkarra eman. 281 00:24:16,588 --> 00:24:18,323 Hazi egin gara. 282 00:24:18,957 --> 00:24:22,160 Mesedez, gera zaitez. 283 00:26:12,571 --> 00:26:15,340 Jainkoari eskerrak ez zara zu izan. 284 00:26:26,785 --> 00:26:28,753 Nola aurkitu nauzu? 285 00:26:29,921 --> 00:26:32,591 Zer nahi duzu? Dena hondatuko duzu! 286 00:26:32,624 --> 00:26:34,659 Orain Boulainvilliers andrearen iloba naiz. 287 00:26:34,759 --> 00:26:37,095 Ezkontzeko zorian nago, oinordeko bihurtzeko zorian... 288 00:26:37,262 --> 00:26:39,130 ...kondesa bihurtzeko zorian! 289 00:26:39,464 --> 00:26:41,866 Zer zabiltza zu hemen? 290 00:26:42,133 --> 00:26:45,003 Zure bila ibili naiz. 291 00:26:45,637 --> 00:26:48,340 Gauza bat esan behar dizut, jakin behar duzuna. 292 00:26:48,707 --> 00:26:49,507 Ama... 293 00:26:49,608 --> 00:26:54,112 ...bezeroen arropa garbitzen nik eskuak zatartzea nahi du. 294 00:26:54,112 --> 00:26:57,148 Ama kezkatuta dago? Nekatuta dago? Goseak dago? 295 00:26:58,149 --> 00:26:58,984 Haserre dago? 296 00:26:59,017 --> 00:27:00,285 Ama hilda dago. 297 00:27:02,654 --> 00:27:03,855 Zer dugu hemen? 298 00:27:04,222 --> 00:27:08,159 Neskatxa hau agertu zait; erotuta dirudi. 299 00:27:08,426 --> 00:27:11,963 Leihotik sartuko zen lapurtzera. 300 00:27:13,632 --> 00:27:15,367 Nire andregaia beldurtu duzu? 301 00:27:16,267 --> 00:27:18,003 Negar eginarazi diozu? 302 00:27:18,670 --> 00:27:21,640 Berriz etortzen bazara, behatzetatik zintzilikatuko zaitut! 303 00:27:44,195 --> 00:27:46,865 De Rohan kardinala! Gogoratu zara! 304 00:27:46,898 --> 00:27:48,366 Nola ahaztuko zitzaidan? 305 00:27:50,735 --> 00:27:53,238 Zer moduz dago zure izeba maitea? 306 00:27:53,672 --> 00:27:56,408 Zoritxarrez, ezin da ohetik jaiki. 307 00:27:56,708 --> 00:27:58,677 Kezkatuta nauka. 308 00:28:00,979 --> 00:28:04,749 Duela gutxi ezagutzen dugu elkar... 309 00:28:07,285 --> 00:28:13,191 ...baina gure patuak elkarri lotuta daudela uste dut. 310 00:28:21,599 --> 00:28:23,201 Mesedez! 311 00:28:48,993 --> 00:28:51,996 Goseak zaude? Nekatuta? 312 00:28:54,766 --> 00:28:57,402 Nahi duzu esneko txerri bat nirekin partekatu? 313 00:28:57,502 --> 00:29:00,205 Eta luma-ohe batean etzan, gero? 314 00:29:01,239 --> 00:29:04,442 Ez dut kosk egiten, edo oso gutxitan... 315 00:29:04,743 --> 00:29:07,979 Atsegin sinpleak eta emakumeen xarma atsegin ditut. 316 00:29:08,379 --> 00:29:11,883 Guztiok bezala. Denok maite ditugu xarmak. 317 00:29:11,983 --> 00:29:15,587 Ilunpetan giltzapetuta, gure bihotzen hotsa entzunez. 318 00:29:15,587 --> 00:29:16,755 Rosalie! 319 00:29:17,155 --> 00:29:20,525 Itxaron! Nora daramazu nire neska? 320 00:29:20,525 --> 00:29:21,993 Inora ez, gazte. 321 00:29:22,260 --> 00:29:26,831 Operako bidea galdetu, eta muin ematen diot eskuan. 322 00:29:28,233 --> 00:29:29,868 Eta ni baino gehiago ez bazinete... 323 00:29:29,901 --> 00:29:33,071 ...eskuineko begia aterako nizuke makilaz. 324 00:29:33,071 --> 00:29:36,441 -Zer? Zer esan duzu? -Agur esan dizut, gazte. 325 00:29:43,114 --> 00:29:45,183 Uste nuen bazenekiela zeure burua zaintzen. 326 00:29:45,283 --> 00:29:46,684 Saiatzen ari nintzen. 327 00:29:47,519 --> 00:29:50,221 Luma-ohe batean lo egin nezakeela esan dit. 328 00:29:51,222 --> 00:29:53,224 Nik ez daukat luma-oherik, Rosalie... 329 00:29:53,792 --> 00:29:57,195 ...baina badaukat lastozko ohatze bat zuretzat. 330 00:29:57,262 --> 00:29:59,798 16. zenbakia, beheko kalean. 331 00:29:59,864 --> 00:30:01,666 Zoaz hara eta itxoidazu. 332 00:30:01,900 --> 00:30:05,470 Arratoi zulo horretan ere, beste era batera bizi daiteke. 333 00:30:05,503 --> 00:30:07,071 Lana bilatuko dizut. 334 00:30:33,665 --> 00:30:36,100 André, adiskidea... 335 00:30:36,835 --> 00:30:39,604 ...asmaidazu asmakizun hau. 336 00:30:39,871 --> 00:30:42,841 Orain ikasi dudanez ibiltzen... 337 00:30:42,974 --> 00:30:46,177 ...eta hitz egiten eta borrokatzen gizon batek bezala... 338 00:30:46,377 --> 00:30:49,881 ...eta gizon batek bezala pentsatzen... 339 00:30:51,115 --> 00:30:54,219 ...zergatik ezin dut gizon batek bezala norbait hil? 340 00:30:55,386 --> 00:30:56,921 Gizona ez zarelako. 341 00:30:59,324 --> 00:31:01,059 Zer esan duzu? 342 00:31:02,227 --> 00:31:03,561 Entzun didazu. 343 00:31:03,962 --> 00:31:05,363 Esan ezazu berriz! 344 00:31:05,897 --> 00:31:07,966 Gizona ez zarelako! 345 00:31:15,874 --> 00:31:17,008 Kaixo. 346 00:31:17,976 --> 00:31:20,879 -Ezagutzen zaitut, inondik ere. -Bai, istripuaren egunetik. 347 00:31:20,879 --> 00:31:24,916 -Zure laguntza eskertzen dizut. -Ez zuen askorik balio izan. 348 00:31:29,888 --> 00:31:34,192 Zu ere ezagutzen zaitut: Maximilian de Robespierre. 349 00:31:34,559 --> 00:31:37,195 Gogoan dut zure koroatze-eguneko hitzaldia. 350 00:31:37,295 --> 00:31:39,497 Gogoan dut zure grina. 351 00:31:39,764 --> 00:31:43,134 Gogoan dut nola hunkitu ninduen. 352 00:31:43,902 --> 00:31:47,138 Zer zenioen? Ea ba... 353 00:31:47,338 --> 00:31:53,344 Ez, mesedez! Lotsatzen hasita nago hitzaldi horretaz. 354 00:31:53,444 --> 00:31:57,115 Denek bezala, itxaropena baneukan erregealdi berrian. 355 00:31:57,181 --> 00:32:00,318 -Baikorra nintzen. -Eta orain? 356 00:32:00,551 --> 00:32:04,622 Orain, berriz, beldurrez nauka errege bikoteak... 357 00:32:04,822 --> 00:32:06,791 ...eta Frantzia osoak. 358 00:32:06,958 --> 00:32:10,495 Nola ausartzen zara koroa kritikatzen? 359 00:32:10,561 --> 00:32:12,430 Zu, bereziki! 360 00:32:12,630 --> 00:32:18,436 Ea kritika pixka batekin koroa bakarrik zutitzen den. 361 00:32:18,536 --> 00:32:21,940 Beharbada, askok protestatuko bagenu... 362 00:32:22,206 --> 00:32:25,310 ...herri honen zauriak sendatzen hasiko lirateke. 363 00:32:25,310 --> 00:32:27,045 Beranduegi da horretarako! 364 00:32:28,379 --> 00:32:31,316 Zauri ustelduak ezin dira sendatu. Ebaki egin behar dira! 365 00:32:32,583 --> 00:32:34,152 Anputatu egin behar da errege-familia! 366 00:32:34,519 --> 00:32:38,656 Ixo! Hori traizioa da! Hori biraoa da! 367 00:32:40,325 --> 00:32:43,094 Zurezko soldaduek badute gauza on bat: 368 00:32:43,161 --> 00:32:45,663 ...itsu-itsuan landu zituztela. 369 00:34:34,405 --> 00:34:36,074 Oscar. 370 00:34:37,742 --> 00:34:38,943 Oscar! 371 00:34:53,191 --> 00:34:56,194 Ene! Zer-nolako gau eroa izan da gaurkoa? 372 00:34:56,661 --> 00:34:58,963 Borrokan aritu gara, besterik gabe. 373 00:34:59,864 --> 00:35:02,233 -Konponduko da. -Jakina. 374 00:35:09,207 --> 00:35:11,242 Bitxia da, gero! 375 00:35:12,643 --> 00:35:14,712 Tira, utzidazu laguntzen. 376 00:35:56,954 --> 00:35:58,589 Nork irabazi du? 377 00:35:59,524 --> 00:36:00,825 Guk? 378 00:36:09,634 --> 00:36:12,170 Galdetuko didazu zertan ari ote naizen hemen. 379 00:36:12,270 --> 00:36:16,174 Eta nire erantzun bakarra da mundua txikia dela. 380 00:36:19,644 --> 00:36:21,312 Oscar... 381 00:36:24,182 --> 00:36:29,720 Zer lotsa! Ardo kiratsa darizu! 382 00:36:30,988 --> 00:36:33,457 Zer esango luke zure aitak? 383 00:36:41,265 --> 00:36:43,401 Zer moduz daukazu burua? 384 00:36:43,601 --> 00:36:44,902 Nahasia. 385 00:36:46,504 --> 00:36:49,273 Gihar horiek sendotu behar zenituzke. 386 00:36:49,373 --> 00:36:52,210 Hain ahula ez bazina, ez zintuzketen jipoituko. 387 00:36:52,843 --> 00:36:54,545 Mesedez, joan zaitez. 388 00:36:54,679 --> 00:36:57,815 Okerren bat esan dizut? Iraindu egin zaitut? 389 00:36:58,216 --> 00:37:00,251 Oscar oso nekatuta dago. 390 00:37:00,651 --> 00:37:04,355 Atseden hartu behar du. Neska honek egun latza izan du. 391 00:37:04,522 --> 00:37:05,590 Neska? 392 00:37:06,257 --> 00:37:07,525 Neska? 393 00:37:07,792 --> 00:37:09,293 Oscar emakumea da? 394 00:37:09,594 --> 00:37:13,864 Bai, jauna. Edozein ergelek ikusiko luke emakumea dela. 395 00:37:15,366 --> 00:37:17,101 Barkatuko didazu, andrea. 396 00:37:17,101 --> 00:37:19,804 Arrotza izanik, ez naiz konturatu. 397 00:37:20,137 --> 00:37:22,773 Barkamena eskatzen dizut, Lady Oscar. 398 00:37:23,241 --> 00:37:25,509 Neure buruaz kezkatzen hasita nengoen... 399 00:37:25,876 --> 00:37:29,747 ...zeren eta ikusten zintudanean esaten nuen neure artean: 400 00:37:30,248 --> 00:37:33,951 "Soldadu hori politegia da gizona izateko". 401 00:37:44,161 --> 00:37:46,831 Banekien egun hau iritsiko zela. 402 00:37:46,964 --> 00:37:51,969 Iritziz aldatzeko erregutu behar nion zure aitari... 403 00:37:51,969 --> 00:37:54,872 ...baina oso ikaratuta nengoen. 404 00:37:56,173 --> 00:38:00,478 Barkatuko diozu zure inudeari orduan ez hitz egiteagatik? 405 00:38:01,479 --> 00:38:04,882 Bakarrik egon nahi nuke. 406 00:39:53,958 --> 00:39:57,161 Baina sekretuak kontatzeko dira. 407 00:39:57,561 --> 00:40:00,097 Eta emandako ezer ez da dohainik ematen. 408 00:40:00,965 --> 00:40:04,001 Marie-Antoinettek bere grina gaztea asetzen zuen artean... 409 00:40:04,635 --> 00:40:08,639 ...nazio osoaren begi ezkutuak begira zeuzkan. 410 00:40:49,814 --> 00:40:53,884 Edengo lorategian aurkitu du erreginak maitasuna. 411 00:40:59,089 --> 00:41:01,625 Erreginak maitale bat du! 412 00:41:27,184 --> 00:41:28,919 Laztana, ondo al zaude? 413 00:41:28,919 --> 00:41:30,921 Aztoratuta nago. 414 00:41:32,022 --> 00:41:36,494 Gizon zakar batek hau begiratzera behartu nau. 415 00:41:36,627 --> 00:41:38,829 O, ez! Hori ez da begi zintzoentzat. 416 00:41:41,131 --> 00:41:45,336 Erregina adiskide gajoa! Gezur horiei aurre egin behar! 417 00:41:45,803 --> 00:41:47,671 Barkatu nire harridura... 418 00:41:48,506 --> 00:41:51,809 ...ez nekien Marie-Antoinetteren adiskidea zinenik. 419 00:41:53,310 --> 00:41:55,579 Ez naiz horretaz harropuzten. 420 00:41:55,746 --> 00:41:57,314 Jakingo duzu, beharbada... 421 00:41:57,748 --> 00:42:00,618 ...bere zerbitzari leial eta suharra naizen arren... 422 00:42:01,018 --> 00:42:04,154 ...zergatik ez didan inoiz zuzenean hitz egin. 423 00:42:05,256 --> 00:42:08,592 Oinazetu egiten nau berari zerbitzatu ezinak. 424 00:42:09,593 --> 00:42:12,296 Berorren eminentzia esajeratzen ari da. 425 00:42:12,396 --> 00:42:15,533 Erreginak sekula ez dit zutaz ezer txarrik aipatu. 426 00:42:16,100 --> 00:42:20,304 Eska diezazuket berari nitaz ondo hitz egitea? 427 00:42:21,305 --> 00:42:22,706 De Rohan kardinal maitea... 428 00:42:22,706 --> 00:42:25,276 ...nire bi adiskideen arteko harremana estutzeak... 429 00:42:25,309 --> 00:42:27,177 ...atsegin handia emango lidake. 430 00:42:27,244 --> 00:42:29,346 Baina, zoritxarrez, eta garbi hitz eginez... 431 00:42:29,380 --> 00:42:32,283 ...ez naiz aspaldi jauregira joan, diru eskasian nagoelako. 432 00:42:32,983 --> 00:42:36,320 Nire izeba maitearen herentzia bukatzen ari zait... 433 00:42:36,420 --> 00:42:39,223 ...eta Versaillesko bizimodua oso garestia da. 434 00:42:39,623 --> 00:42:41,792 Nik ez dut diru mugarik. 435 00:42:41,859 --> 00:42:43,561 Dirua ez da arazo bat niretzat. 436 00:42:43,661 --> 00:42:45,095 Ezingo nuke mailegurik onartu. 437 00:42:45,796 --> 00:42:47,398 Mailegurik ez, inolaz ere. 438 00:42:47,431 --> 00:42:50,434 Esker oneko opari bat, ordea... 439 00:42:50,434 --> 00:42:52,069 ...mesede baten truke. 440 00:42:54,138 --> 00:42:57,107 Ez, ezingo nuke. 441 00:43:00,744 --> 00:43:03,213 Entzun ezazu nire eskariaren logika. 442 00:43:03,414 --> 00:43:05,282 Marie-Antoinetteren laguntzaz... 443 00:43:05,282 --> 00:43:07,952 ...Frantziako lehen ministro izan ninteke. 444 00:43:07,952 --> 00:43:11,755 Berehala botako nituzke berritsuak hiritik.... 445 00:43:11,855 --> 00:43:16,193 ...eta gure erregina babestu gezur beltz hauetatik. 446 00:43:18,963 --> 00:43:20,998 Ikuspegi horretatik... 447 00:43:21,498 --> 00:43:23,434 ...zerbitzu egingo nioke Frantzia osoari. 448 00:43:23,467 --> 00:43:26,670 Hala da, laztana. Hala da. 449 00:43:34,511 --> 00:43:36,080 Utzi ikusten. Oraindik ez dut ikusi. 450 00:43:39,350 --> 00:43:41,385 Marrazki hau gustatzen zaizu, Oscar? 451 00:43:55,199 --> 00:43:58,836 -Fersen etorri al da gaur? -Duela 10 minutu. Zer ba? 452 00:43:59,303 --> 00:44:00,638 Arrazoi pertsonalak ditut. 453 00:44:00,971 --> 00:44:03,440 Esadazu zergatik eta esango dizut nora joan den. 454 00:44:03,440 --> 00:44:07,711 Ez dizut azalpenik zor. Arrazoi pertsonalak ditut. 455 00:44:08,278 --> 00:44:11,115 Aurpegian ikusten dizkizut arrazoi pertsonalak. 456 00:44:20,891 --> 00:44:24,061 Inork zuri minik ez emateko esan dizut hori. 457 00:44:24,461 --> 00:44:27,097 -Nora joan da? -Parkean dabil zaldiz. 458 00:45:02,299 --> 00:45:03,767 Lady Oscar. 459 00:45:13,477 --> 00:45:15,946 Ez gaituzte lausengatzen, ezta? 460 00:45:20,718 --> 00:45:22,553 Ez ezazu harritu-itxurarik egin. 461 00:45:22,619 --> 00:45:25,522 Horrelakoak ikusi izan ditut. Dozenaka. 462 00:45:33,564 --> 00:45:35,032 Ez al da harritzekoa... 463 00:45:35,733 --> 00:45:38,535 ...bi pertsonen arteko maitasun soila... 464 00:45:39,937 --> 00:45:43,640 ...gorrotoa eta gerra bezain mespretxatua izatea? 465 00:45:48,579 --> 00:45:50,013 Egia da, beraz. 466 00:45:50,013 --> 00:45:51,081 Baina ez luzarorako. 467 00:45:51,081 --> 00:45:53,884 Ez dut bere egoera arriskuan gehiago jarriko. 468 00:45:55,085 --> 00:45:59,757 Boluntario joango naiz Ameriketara La Fayette markesarekin. 469 00:46:01,225 --> 00:46:03,327 Baina han iraultza bat dago! 470 00:46:03,460 --> 00:46:06,263 Herrialde osoa gudu-zelai odoltsu bat da! 471 00:46:06,430 --> 00:46:07,865 Hil zintezke! 472 00:46:08,999 --> 00:46:12,002 Horrek zama arinduko lidake. 473 00:46:14,271 --> 00:46:17,141 Egingo al didazu mesede handi bat? 474 00:46:21,145 --> 00:46:25,682 Agur esaiozu erreginari, nik ez baitut kemenik. 475 00:46:48,138 --> 00:46:49,973 Zoragarria da! 476 00:46:50,140 --> 00:46:52,609 Horrelaxe ikusten nuen neure baitan! 477 00:46:54,077 --> 00:46:56,113 Eta dena hor dago. 478 00:46:56,814 --> 00:47:01,718 Lastozko teilatuko etxeak, metak, usategiak... 479 00:47:02,119 --> 00:47:04,221 Eta baita simaurtegiak ere! 480 00:47:04,421 --> 00:47:07,558 -Ez dute usain txarrik izango? -Ez, noski. 481 00:47:09,259 --> 00:47:12,963 Ez dut ezer nahi usain txarrekoa edo hatzak zikinduko dituena. 482 00:47:13,030 --> 00:47:15,899 Nahiago nuke nekazariak zaharrak ez izatea. 483 00:47:17,601 --> 00:47:20,370 Emakume esneketariak, musu gorridunak! 484 00:47:21,505 --> 00:47:25,342 Eta artzainak bizkar zabalekoak aukeratu. 485 00:47:25,843 --> 00:47:28,712 Basoan zehar ibili nahi nuke... 486 00:47:28,912 --> 00:47:33,016 ...masustak biltzen eta ezertan ez pentsatzen. 487 00:47:33,350 --> 00:47:37,721 Eta herriska txotxongilo ikuskizun bat izango da... 488 00:47:38,322 --> 00:47:39,857 ...mugitzen den koadro bat... 489 00:47:39,857 --> 00:47:43,594 ...benetako jendea benetako gauzak egiten. 490 00:47:43,861 --> 00:47:47,764 Hubert Rubertek berak margotuko ditut geletako pitzadurak. 491 00:47:47,865 --> 00:47:50,200 Eta neuk aukeratuko dut nekazari bakoitza. 492 00:47:50,267 --> 00:47:55,138 Bururatzen zaizun gauza bakoitza zuretzat sortuko dizugu. 493 00:47:56,740 --> 00:47:59,943 Aurki hemen eseri ahal izango gara... 494 00:47:59,977 --> 00:48:02,713 ...benetako ukuilu batean benetako gurina egiteko. 495 00:48:05,115 --> 00:48:07,217 Kezkatuta al zaude, Oscar? 496 00:48:08,018 --> 00:48:09,386 Bai, maiestate. 497 00:48:09,953 --> 00:48:13,190 Hiru egun daramatzat zurekin bakarka hitz egin nahian. 498 00:48:13,624 --> 00:48:15,626 Eta ez dut aukerarik izan. 499 00:48:15,893 --> 00:48:19,229 Oscar, zergatik ez didazu esan? 500 00:48:20,530 --> 00:48:23,166 Protokoloa ez dago hemen indarrean. 501 00:48:23,333 --> 00:48:26,203 Hitz egin diezadakezu nik aurretik zuri hitz egin gabe. 502 00:48:26,236 --> 00:48:27,905 Eskerrik asko, maiestate. 503 00:48:28,438 --> 00:48:30,040 Eskerrik asko, jauna. 504 00:48:31,341 --> 00:48:33,677 Ondo pentsatu nahi dut ibaiarena. 505 00:48:34,177 --> 00:48:37,681 Ez dakit behar bezain garrantzia izango duen... 506 00:48:38,148 --> 00:48:41,718 ...meandroak noraezean baldin badoazkio. 507 00:48:42,586 --> 00:48:45,622 -Baina, maiestate... -Ez. Joan zaitezke. 508 00:48:52,396 --> 00:48:54,531 Gaitzetsi egingo nauzu... 509 00:48:55,098 --> 00:48:59,937 ...luzaroan egoten naizelako hemen, gorteko betebeharrak bete gabe. 510 00:49:00,304 --> 00:49:03,407 Ez, maiestate. Ez dagokit niri zuri kritikatzea. 511 00:49:03,774 --> 00:49:06,777 Zuri zerbitzatu eta zu babestea dagokit. 512 00:49:07,411 --> 00:49:10,614 Begi solemnez begiratuko didazu... 513 00:49:10,948 --> 00:49:14,818 ...eta esango didazu denek dakitela nire abenturaren berri. 514 00:49:16,086 --> 00:49:19,556 Esango didazu erregina zintzo batek eserita egon behar duela... 515 00:49:19,589 --> 00:49:22,159 ...gaztaroak nola ihes egiten dion begira. 516 00:49:22,359 --> 00:49:25,696 Erregeak bere emakume-grinak noiz aseko dizkion zain. 517 00:49:25,963 --> 00:49:29,266 Ez nintzateke sekula zuri halakorik esaten ausartuko. 518 00:49:29,700 --> 00:49:32,769 Bai, baina onar ezazu hori pentsatzen duzula. 519 00:49:33,070 --> 00:49:35,405 Zure aurpegian ikus dezaket hori. 520 00:49:36,740 --> 00:49:40,410 Neure burua defendatzeko, esan dezadan... 521 00:49:41,244 --> 00:49:44,014 ...erregeari ebakuntza txiki bat egingo diotela... 522 00:49:44,081 --> 00:49:47,985 ...bere betebeharrak bete ahal izan ditzan. 523 00:49:48,485 --> 00:49:51,021 Eta nik nire betebeharra beteko banu ere... 524 00:49:51,221 --> 00:49:53,590 ...tronurako oinordeko bat Frantziari eskainiz... 525 00:49:53,857 --> 00:49:56,226 ...ez nintzateke gogobeterik sentituko. 526 00:49:57,094 --> 00:50:01,431 Ez nintzateke gogobeterik sentituko, bera maite ez dudalako. 527 00:50:04,401 --> 00:50:05,902 Eta emakumea zarenez, Oscar... 528 00:50:06,903 --> 00:50:08,872 ...jakingo duzu zeure baitan... 529 00:50:09,406 --> 00:50:12,776 ...gure bizitzako helbururik gorena... 530 00:50:12,776 --> 00:50:16,380 ...norbait maitatzea eta maitatuak izatea dela. 531 00:50:17,147 --> 00:50:19,149 Kritikatu egingo naute... 532 00:50:19,149 --> 00:50:22,686 ...emakume guztiek edukitzeko eskubidea duten huraxe... 533 00:50:22,753 --> 00:50:24,421 ...nahi eta lortzen dudalako? 534 00:50:24,788 --> 00:50:27,391 Musu hau dakarkizut Fersen kondearen partetik. 535 00:50:28,125 --> 00:50:29,760 Bere agurra da. 536 00:50:36,033 --> 00:50:38,201 Zergatik mindu nahi nauzu? 537 00:50:38,635 --> 00:50:39,903 Maiestate... 538 00:50:40,670 --> 00:50:42,272 Ameriketara joan da. 539 00:50:42,272 --> 00:50:45,976 Edozer gauza egingo nuke zuri oinaze hau ez emateko. 540 00:50:47,277 --> 00:50:48,078 Ez! 541 00:50:50,680 --> 00:50:52,282 Ezetz esan dut! 542 00:50:54,885 --> 00:50:56,420 Debekatu egiten dut hori! 543 00:50:59,556 --> 00:51:02,793 Zeharo debekatzen dut hori! 544 00:51:10,400 --> 00:51:12,803 Baina oinazea eta urtaroak iragan ziren. 545 00:51:12,803 --> 00:51:15,539 Erregea, azkenean, gauza izan zen. 546 00:51:15,972 --> 00:51:18,775 Fersen atzerriko gerra batean borrokan ari zen artean, 547 00:51:19,209 --> 00:51:22,646 Marie-Antoinette bizirik atera zen beraren gudutik. 548 00:52:08,792 --> 00:52:11,361 Oinordeko bat da? 549 00:52:22,973 --> 00:52:26,376 Adiskideok, beste printzesa bat daukagu. 550 00:52:33,183 --> 00:52:35,719 Gogoratuko duzunez, oinordeko bati dagokion... 551 00:52:35,719 --> 00:52:39,556 ...diruaren laurdena ordainduko zaizu. 552 00:52:39,823 --> 00:52:42,826 Zoritxarrez, oso buru ona dut. 553 00:52:52,235 --> 00:52:53,670 Joateko ordua da. 554 00:52:55,405 --> 00:52:56,840 Joan egin behar duzue. 555 00:53:07,317 --> 00:53:10,654 Bukatu da ikuskizuna. Etxeratzeko ordua da. 556 00:53:21,631 --> 00:53:23,934 Marie-Antoinettek bere saio mingarria errepikatu zuen... 557 00:53:23,934 --> 00:53:26,736 ...handik urte batzuetara, ikusle mordo baten aurrean. 558 00:53:27,604 --> 00:53:30,974 Eta Amerikak independentzia gerran garaitu zuen bezala... 559 00:53:31,041 --> 00:53:33,710 ...berak ere garaitu zuen... 560 00:53:33,710 --> 00:53:37,347 ...oinordeko irrikatua Frantziari emanez. 561 00:53:54,564 --> 00:53:58,001 Begiko nauela uste dut. Berriz egin dit! 562 00:53:59,236 --> 00:54:01,605 Begiratu dit eta irribarre egin du. 563 00:54:01,838 --> 00:54:06,076 Egunen batean, zuk ere horietako bat nahiko duzu. 564 00:54:06,109 --> 00:54:07,644 Ikusiko duzu! 565 00:54:07,644 --> 00:54:11,481 Nik? Ez, maiestate. Inoiz ez. 566 00:54:11,681 --> 00:54:15,986 Zergatik ez? Badaukazu hori egiteko behar den guztia. 567 00:54:16,286 --> 00:54:19,122 Gauza bat izan ezik. 568 00:54:20,257 --> 00:54:22,559 Zertaz uste duzu ari naizela? 569 00:54:24,027 --> 00:54:25,061 Gizonaz, jakina. 570 00:54:25,629 --> 00:54:27,063 Noski. 571 00:54:27,564 --> 00:54:30,533 Esku iletsuko izaki zoragarri horietako bat. 572 00:54:32,269 --> 00:54:33,970 Maitatu al duzu inoiz gizonik? 573 00:54:35,005 --> 00:54:38,174 Badut adiskide bat, anaia bezala maite dudana. 574 00:54:38,742 --> 00:54:40,844 Eta behin gizon batek... 575 00:54:41,077 --> 00:54:45,282 ....aztoratuta eta nahasita utzi ninduen. 576 00:54:46,116 --> 00:54:48,585 Maitasuna izan balitz, jakingo zenukeen. 577 00:54:49,352 --> 00:54:51,521 Nire benetako maitea ikusi nuen orduko... 578 00:54:52,689 --> 00:54:54,057 ...jakin egin nuen. 579 00:54:56,326 --> 00:54:58,395 Hilda dagoela uste duzu? 580 00:55:00,597 --> 00:55:02,032 Ez dakit. 581 00:55:02,365 --> 00:55:04,100 Nor, ama? Nor hil da? 582 00:55:04,701 --> 00:55:07,003 Beti ahazten zait badakizula hitz egiten. 583 00:55:07,404 --> 00:55:09,372 Nor hil da? Esadazu. 584 00:55:11,141 --> 00:55:16,546 Norbait, aspaldi etorria behar lukeena baina etorri ez dena. 585 00:55:19,683 --> 00:55:22,452 Bi altxor ekarri dizkizut. 586 00:55:23,153 --> 00:55:27,324 Bata begiak alaitzeko eta bestea belarriak gozatzeko. 587 00:55:27,324 --> 00:55:29,693 Zein nahiago duzu lehenengo? 588 00:55:29,959 --> 00:55:33,330 Lehenengo ikusi eta gero entzun. 589 00:55:36,633 --> 00:55:38,735 Monsieur Boehmer... 590 00:55:38,735 --> 00:55:42,739 ...aipatu zenidan lepokoa badakarkidazu... 591 00:55:42,872 --> 00:55:45,141 ...eraman egin beharko duzu. 592 00:55:45,175 --> 00:55:49,679 Nire egoera ahulean, tentazio handia litzateke. 593 00:55:50,146 --> 00:55:52,882 Horixe nahi nuke, maiestate. 594 00:55:52,949 --> 00:55:55,385 Begiratu bat besterik ez. 595 00:55:55,752 --> 00:55:58,822 Lepokoaren distirak indartu egingo zaitu. 596 00:55:59,656 --> 00:56:00,957 Ikusten? 597 00:56:01,358 --> 00:56:03,393 Izugarri bikaina! 598 00:56:06,863 --> 00:56:10,100 Egizue kontu Du Barry emagaldu horrek... 599 00:56:10,133 --> 00:56:14,504 ...lepoan eramango zukeela halabeharragatik ez balitz. 600 00:56:15,305 --> 00:56:18,375 Jainkoek bazekiten lepokoa hobeto egongo zela... 601 00:56:18,375 --> 00:56:20,877 ...zure lepo ederraren inguruan. 602 00:56:21,077 --> 00:56:25,415 Eta 1.600.000 libratan, sekulako mauka da. 603 00:56:26,516 --> 00:56:29,386 Nire erreinua balio al du, ordea? 604 00:56:29,386 --> 00:56:33,790 Erregeak Austriara bidaliko ninduke faktura hau aurkeztuko banio. 605 00:56:33,957 --> 00:56:36,593 Epeka ordain zenezake. 606 00:56:36,993 --> 00:56:38,962 Ez, ez dut amore emango. 607 00:56:40,563 --> 00:56:45,769 Amatasunak ezina lortu du: emakume zuhur bihurtu nau. 608 00:56:46,102 --> 00:56:49,406 Hala ere, mila esker eta egun ona izan. 609 00:56:57,213 --> 00:56:58,548 Eta orain... 610 00:56:58,782 --> 00:57:03,653 Bigarrena: sekulako altxorra. Berri zoragarri bat. 611 00:57:03,787 --> 00:57:05,021 Bai, maitea? 612 00:57:05,021 --> 00:57:07,891 Fersen kondea itzuli da. 613 00:57:08,792 --> 00:57:10,660 Zoragarria! 614 00:57:22,939 --> 00:57:25,008 Gorteko damek hau ikusten dutenean... 615 00:57:25,408 --> 00:57:27,076 ...denek nahiko dute bat... 616 00:57:27,110 --> 00:57:29,312 ...margo desberdinekoa, jakina. 617 00:57:29,312 --> 00:57:32,916 "Kenduizkiozue luma horiek, eta ipini pauma-lumak". 618 00:57:32,949 --> 00:57:36,519 Nobleak dena saltzen ari dira emazteak modan edukitzeko. 619 00:57:36,920 --> 00:57:38,721 Laster, gu bezain gosetuta egongo dira. 620 00:57:38,788 --> 00:57:41,791 Eta gu izango gara beren hondamenaren erantzuleak. 621 00:57:42,058 --> 00:57:45,995 Nahi nuke hala balitz! Gorroto diet den-denei. 622 00:57:48,198 --> 00:57:51,534 Nik bakarrari diot gorroto: ama hil zidan putari. 623 00:57:52,268 --> 00:57:56,506 Egun batean, Versallesera joan, eta aurkituko dut. 624 00:57:56,973 --> 00:57:58,842 Zu Versallesen? 625 00:57:59,375 --> 00:58:02,278 Hara bestea! Rosalie andrea! 626 00:58:03,146 --> 00:58:06,616 Mihia dantzatzeak ez ditu hatzak mugiarazten. 627 00:58:06,783 --> 00:58:10,487 Rosalie, eraman soineko hau Jarjayestarren egoitzara. 628 00:58:10,587 --> 00:58:12,121 Esaiezu atzeratu egin dela... 629 00:58:12,121 --> 00:58:15,959 ...dama guztiek soineko berri bat behar zutelako dantzaldirako. 630 00:58:16,893 --> 00:58:18,495 Jainkoak daki zergatik. 631 00:58:18,495 --> 00:58:20,597 Jainkoa ez da hori dakien bakarra. 632 00:58:20,597 --> 00:58:23,233 Erreginaren maitalea itzuli delako da. 633 00:58:23,600 --> 00:58:26,269 Utikan zurrumurruak, denbora urrea da eta. 634 00:58:26,336 --> 00:58:28,972 Mugi. Arratserako behar dute soinekoa. 635 00:58:31,341 --> 00:58:33,510 Madame de Polignac! 636 00:58:36,145 --> 00:58:38,681 Harritzekoa zu hemen ikustea! 637 00:58:39,015 --> 00:58:41,684 Zertxobait gizendu naiz. 638 00:58:41,684 --> 00:58:44,721 Soinekoa egokitu behar didazu gaur gauerako. 639 00:58:45,154 --> 00:58:47,323 Hau al da erreginaren soineko berria? 640 00:58:47,357 --> 00:58:48,758 Bai. 641 00:58:48,992 --> 00:58:51,961 Nirea egokitu ondoren, kenduizkiozu lumak... 642 00:58:51,961 --> 00:58:55,064 ...eta horrelakoak jarri haien ordez. 643 00:58:55,698 --> 00:58:57,767 Beste margo batekoak, noski. 644 00:59:10,413 --> 00:59:13,283 Soineko bat dakart Bertin andrearen dendatik. 645 00:59:13,383 --> 00:59:15,251 Ziur zaude hau dela helbidea? 646 00:59:15,385 --> 00:59:18,221 Jarjayes ahizpak ezkondu, eta ez dira hemen bizi. 647 00:59:18,221 --> 00:59:19,789 Hemen dakar izena. 648 00:59:22,559 --> 00:59:24,227 Sartu, galdetuko dut. 649 00:59:26,462 --> 00:59:28,965 Nonbaiten ikusia zaitut... 650 00:59:29,032 --> 00:59:31,401 ...baina ez dakit non. 651 00:59:31,868 --> 00:59:34,203 Zure aurpegia ere ezaguna zait, jauna. 652 00:59:34,404 --> 00:59:35,838 Ez naiz jauna. 653 00:59:38,942 --> 00:59:42,111 Utzi al duzu inoiz zaldia errege-ukuiluetan? 654 00:59:42,378 --> 00:59:43,646 Ez, nahi bai! 655 00:59:44,581 --> 00:59:48,351 Versalles ikusi nahi dut hura desagertu aurretik. 656 00:59:49,986 --> 00:59:52,221 Versalles desagertu egingo da? 657 00:59:52,755 --> 00:59:54,324 Aristokrazia, bai. 658 00:59:54,357 --> 00:59:57,026 Nire mutilak dioenez, ez dute luzarorako. 659 00:59:57,460 --> 00:59:58,628 Hala al da? 660 00:59:59,062 --> 01:00:01,698 Hala da, eta Bertrandek badaki hori. 661 01:00:01,764 --> 01:00:04,033 Rousseauren eta Voltaireren liburuak irakurtzen ditu. 662 01:00:04,100 --> 01:00:06,336 Eta Palais Royal-eko bileretara joaten da. 663 01:00:06,336 --> 01:00:09,138 Tamalez, ezin da arratsean Versallesera etorri. 664 01:00:10,106 --> 01:00:12,675 Orduan ikusiko luke zer osasuntsu dauden denak. 665 01:00:12,809 --> 01:00:16,646 Mesedez, eraman nazazu. Hura ikusi nahi nuke! 666 01:00:16,646 --> 01:00:17,614 Zerbitzuan egongo naiz. 667 01:00:17,614 --> 01:00:21,084 Inork ez du jakingo. Zure gurdian ezkutatuko naiz. 668 01:00:21,651 --> 01:00:23,886 Ederki, eramango zaitut. 669 01:00:24,120 --> 01:00:25,254 Eskerrik asko! 670 01:00:27,023 --> 01:00:32,095 Soinekoa atzeratu egin da erreginaren maitalea itzuli delako. 671 01:00:33,630 --> 01:00:34,631 Zer esan duzu? 672 01:00:35,298 --> 01:00:37,100 Erreginaren maitalea itzuli dela. 673 01:00:39,035 --> 01:00:40,870 Hor dago koxka. 674 01:00:48,645 --> 01:00:52,415 Jainkoari eskerrak! Kezkatzen hasita nengoen. 675 01:00:52,415 --> 01:00:56,519 -Fersenentzat jantziko du, ez? -Egun horrek iritsi behar zuen. 676 01:00:57,220 --> 01:00:59,689 -Ez dut Oscar galdu nahi. -Lotsagabea! 677 01:00:59,956 --> 01:01:04,460 Poztu egin behar zenuke bere burua aurkitu duelako. 678 01:01:05,294 --> 01:01:08,331 Zer uste duzu, ez dakidala zer sentitzen duzun? 679 01:01:08,998 --> 01:01:13,069 Ez naiz maitasuna ahaztua izateko bezain zaharra. 680 01:01:24,080 --> 01:01:29,786 Armadura bat da! Ezin dut arnasa hartu! 681 01:01:29,819 --> 01:01:29,852 Ez duzu arnasa hartu behar. 682 01:01:29,952 --> 01:01:32,822 -Nola egingo dut korrika? -Ez duzu korrika egin behar. 683 01:01:32,822 --> 01:01:36,559 Poliki ibili, eta irribarre egin behar duzu. 684 01:01:58,715 --> 01:02:00,750 Zu bai ederra! 685 01:03:38,181 --> 01:03:42,885 Egun beroan brisak bezala freskatu nauzu. 686 01:03:44,821 --> 01:03:46,355 Eta mutua zara baita ere. 687 01:03:47,123 --> 01:03:50,459 Emakume ederrak mutua izan behar du. 688 01:03:51,160 --> 01:03:54,430 Arrosak erantzuten al du hitz egiten zaionean? 689 01:03:54,931 --> 01:03:55,865 Ez. 690 01:03:56,833 --> 01:04:00,636 Arrosak eguzkirantz jasotzen du aurpegia... 691 01:04:00,636 --> 01:04:03,906 ...eta bere edertasuna edaten uzten die pasatzen direnei. 692 01:04:11,480 --> 01:04:12,982 Eta elur maluta. 693 01:04:13,850 --> 01:04:17,420 Elur maluta isilik erortzen da... 694 01:04:18,487 --> 01:04:20,323 ...gure hatzetan pausatzen da... 695 01:04:20,323 --> 01:04:24,427 ...eta perfekzio-une bat eskaintzen digu... 696 01:04:24,427 --> 01:04:27,363 ...bere bidea segitu aurretik. 697 01:04:58,661 --> 01:05:00,396 Utzidazu neure burua aurkezten. 698 01:05:01,397 --> 01:05:04,634 Fersen kondea naiz, Suediakoa. 699 01:05:05,902 --> 01:05:08,604 Ez al nauzu ezagutzen? 700 01:05:08,638 --> 01:05:10,907 Zure aurpegi ederra inoiz ikusi izan banu... 701 01:05:11,540 --> 01:05:13,743 ...ez nukeen zure izena ahaztuko. 702 01:05:13,910 --> 01:05:16,512 De Jarjayes andrea naiz. 703 01:05:17,914 --> 01:05:20,349 Erreginaren zaindariaren lehengusina bat? 704 01:05:21,117 --> 01:05:23,753 Bai, lehengusina bat. 705 01:05:44,941 --> 01:05:47,176 Harrigarria da Oscarren zer antza handia duzun. 706 01:05:47,176 --> 01:05:49,946 Begi atsegin berak, irribarre eder bera. 707 01:05:50,479 --> 01:05:53,416 Inork ez dit hori esan. Inork ez dio erreparatu. 708 01:05:53,416 --> 01:05:56,752 Inork ez diolako Oscarri gertutik begiratu. 709 01:05:59,021 --> 01:06:01,857 Nik, bai. Eta uniformea duen arren... 710 01:06:02,725 --> 01:06:04,226 ...eder-ederra dela iruditzen zait. 711 01:06:06,095 --> 01:06:08,130 Gazte hori itzuli da, ba. 712 01:06:09,365 --> 01:06:12,702 -Nor? -Berarekin dantzatu zarena. 713 01:06:13,536 --> 01:06:15,638 Askorekin dantzatua naiz. 714 01:06:16,138 --> 01:06:18,975 Arkitektura interesatzen zaion hori. 715 01:06:19,642 --> 01:06:21,077 A, gazte hori! 716 01:06:21,777 --> 01:06:26,115 Bai. Eta kide berri bat du, nonbait. 717 01:06:30,686 --> 01:06:32,588 Oscar hemen egotea nahi nuke. 718 01:06:32,788 --> 01:06:35,458 Egoera txar batean egokitu ginen azken aldiz. 719 01:06:35,591 --> 01:06:38,828 Eta atseginez esango nioke hobeto nagoela. 720 01:06:39,695 --> 01:06:41,664 Gustura entzungo dizu hori. 721 01:06:41,864 --> 01:06:44,633 Oscarrek onartu zidan nahitasun handia dizula. 722 01:06:45,267 --> 01:06:48,137 Nik ere nahitasun handia diot berari. 723 01:06:48,337 --> 01:06:50,306 Gauza bat esan behar dizut. 724 01:06:50,306 --> 01:06:52,842 Hitz emango didazu ez diozula Oscarri esango? 725 01:06:53,242 --> 01:06:55,578 Isilmandatuei ez diet sekula traiziorik egiten. 726 01:06:56,612 --> 01:07:00,016 Maiz oroitu naiz Oscarrez kanpoan egon naizenean. 727 01:07:00,149 --> 01:07:01,884 Eta kontua da... 728 01:07:17,033 --> 01:07:18,034 Zer esaten ari zinen? 729 01:07:18,034 --> 01:07:20,936 Gauza bitxi bat esan behar nizun, niretzat ere bitxia dena. 730 01:07:21,037 --> 01:07:21,704 Bai? 731 01:07:21,704 --> 01:07:25,107 Oscarrez maiteminduko nintzateke... 732 01:07:25,374 --> 01:07:27,910 ...beste batekin hitz emanda ez banengo. 733 01:07:27,843 --> 01:07:31,414 Oscar gajoa! Ez du, beraz, aukerarik zurekin. 734 01:07:32,048 --> 01:07:34,817 Ziur asko, gehiegi hitz egingo nuen. 735 01:07:35,484 --> 01:07:38,154 Ez kezkatu nitaz. Ez dut ezer esango. 736 01:07:38,154 --> 01:07:42,324 Gainera, ez dugu gai horiek aipatzeko bezain harreman estua. 737 01:08:10,286 --> 01:08:12,621 Nire ama hil zenuen! 738 01:08:13,089 --> 01:08:14,824 Lagundu! Lagundu! 739 01:08:27,303 --> 01:08:29,839 Goazen! Geldi ezazue! 740 01:09:00,136 --> 01:09:01,670 Zu zara, Jainkoari esker! 741 01:09:02,138 --> 01:09:03,806 Beldurtu egin nauzu. 742 01:09:06,142 --> 01:09:08,844 André, erotu egin al zara? 743 01:09:16,819 --> 01:09:18,687 Maite zaitut, Oscar. 744 01:09:19,021 --> 01:09:20,990 Ez duzu eskubiderik. 745 01:09:20,990 --> 01:09:24,560 Oker zaude. Badaukat eskubidea. 746 01:09:25,161 --> 01:09:29,398 Bizitza osoan maitatu zaitut, eta hala segitzeko eskubidea dut. 747 01:09:34,603 --> 01:09:37,072 Ez naiz neure buruaz errukitzen maite ez nauzulako. 748 01:09:38,040 --> 01:09:40,543 Zu erruki zaitut ni maitatzeko gai ez zarelako. 749 01:09:43,913 --> 01:09:46,815 Fersenek beste neska bat maite duelako egin duzu hori. 750 01:09:46,916 --> 01:09:47,816 Ixo! 751 01:09:49,418 --> 01:09:53,055 Hau gertatu ez balitz bezala egingo dugu. 752 01:09:54,957 --> 01:09:58,294 Txotxongiloak izango gara erreginaren herrixkan. 753 01:09:59,295 --> 01:10:01,697 Ni ukuilu-mutil ikusezina izango naiz. 754 01:10:01,830 --> 01:10:04,867 Zu, berriz, berunezko soldadutxo ausarta. 755 01:10:05,734 --> 01:10:08,504 Gure arteko harremana beti bezalakoa izan dadila! 756 01:10:08,737 --> 01:10:11,740 Zer tristea den hori biontzat, Oscar! 757 01:10:12,341 --> 01:10:14,210 Triste-tristea! 758 01:10:18,214 --> 01:10:20,082 Ez zaitut berriz ukituko. 759 01:10:20,716 --> 01:10:22,318 Hitz ematen dizut. 760 01:10:23,719 --> 01:10:25,688 Andrék hitza bete zuen. 761 01:10:25,754 --> 01:10:28,057 Eta Oscarrek soinekoa gorde zuen. 762 01:10:28,591 --> 01:10:31,694 Bizitza aurrera zihoan eta denbora bizkor igaro zen. 763 01:10:31,961 --> 01:10:36,365 Leku ezkuturen batean ekaitz ilun bat sortzen ari zen. 764 01:10:56,285 --> 01:10:58,854 Bizitza osoa egon ninteke edertasunari begira. 765 01:11:00,623 --> 01:11:04,026 Udazkenari aginduko nioke negua ez ekartzeko. 766 01:11:06,262 --> 01:11:09,598 Sekula ez zahartzeko agindua eman nahi nuke. 767 01:11:13,135 --> 01:11:14,637 Ene bada! 768 01:11:15,271 --> 01:11:18,073 Hor dator erregea finantza-ministroarekin. 769 01:11:18,574 --> 01:11:21,277 Ez baleude bezala egingo dut. 770 01:11:29,184 --> 01:11:33,022 Madame, zurekin hitz egin beharra daukat. 771 01:11:34,156 --> 01:11:35,291 Bakarka. 772 01:11:40,429 --> 01:11:43,198 Berehala itzuli ahal izango zarete. 773 01:11:43,299 --> 01:11:46,101 Ez da luzarorako izango. 774 01:11:55,778 --> 01:12:01,317 Sumendia eraikitzeagatik errieta egingo didazu, ezta? 775 01:12:01,517 --> 01:12:05,621 Ez nekien sumendirik eraikitzen ari zinenik. 776 01:12:05,988 --> 01:12:07,956 Sumendi bizia izango da? 777 01:12:08,624 --> 01:12:11,393 Eta hala bada, ez ote da izango... 778 01:12:11,427 --> 01:12:14,196 ...diru kopuru hau bezain lehergarria? 779 01:12:14,229 --> 01:12:17,666 1.250 milioi libra! 780 01:12:18,267 --> 01:12:20,936 Diru hori atera baituzu orain arte altxorretik. 781 01:12:21,203 --> 01:12:22,104 Ez da posible! 782 01:12:22,204 --> 01:12:24,340 Dena idatzita dago! 783 01:12:24,373 --> 01:12:27,076 Eta, are okerrago, gure mendekoek irakurri egin dute! 784 01:12:27,076 --> 01:12:28,243 Zer? 785 01:12:29,511 --> 01:12:32,715 Herriak noiztik irakurtzen ditu nire kontuak? 786 01:12:32,981 --> 01:12:36,352 Aurrekontua argitaratu dudan ezkero. 787 01:12:36,618 --> 01:12:39,955 -Ez duzu eskubiderik! -Eskubide osoa dut! 788 01:12:40,923 --> 01:12:42,991 Hondamenera goaz. 789 01:12:43,359 --> 01:12:46,228 Estatuaren zorra izugarria da. 790 01:12:46,662 --> 01:12:48,263 Eta diruak ez du jadanik ezer balio! 791 01:12:48,364 --> 01:12:50,199 Zergak igo! 792 01:12:50,399 --> 01:12:53,936 Zergen bidez lehortuta utzi dugu herria. 793 01:12:54,036 --> 01:12:55,604 Eta haserre dago. 794 01:12:55,738 --> 01:12:57,439 Ez ni bezain haserre! 795 01:12:57,473 --> 01:13:00,242 Arriskatu naiz zure haserrea jasatera... 796 01:13:00,676 --> 01:13:03,078 ...eta nire kargua galtzera... 797 01:13:03,078 --> 01:13:07,850 ...zure gastuak murriztu behar dituzula ulertuko duzulakoan. 798 01:13:08,517 --> 01:13:12,020 Ez erabili "behar" hitza nirekin. 799 01:13:13,756 --> 01:13:15,524 Hitz egizu, monsieur. 800 01:13:16,125 --> 01:13:19,862 Zer esan behar duzu lotsagabekeria hori entzunda? 801 01:13:20,763 --> 01:13:22,765 Eta nire egoeran, gainera... 802 01:13:23,599 --> 01:13:27,603 Zu Versaillesera itzultzea nahi nuke. 803 01:13:28,203 --> 01:13:30,639 Noblezia haserre daukazu hemen pasatzen duzun denboragatik. 804 01:13:30,639 --> 01:13:35,978 Eta ni oso bakarrik nago zu gabe. 805 01:13:37,079 --> 01:13:39,581 Ez zintudan haserrearazi nahi. 806 01:13:39,681 --> 01:13:40,516 Alde. 807 01:13:42,151 --> 01:13:43,585 Alde, eta kitto! 808 01:13:43,919 --> 01:13:46,855 Ez gara joango ulertuko ez duzun arte... 809 01:13:47,055 --> 01:13:50,025 ...ez naizela hona zu torturatzera etorri. 810 01:13:50,192 --> 01:13:51,794 Zuri bizia salbatzera baizik. 811 01:13:52,561 --> 01:13:55,197 Alde egiteko esan dizuet. 812 01:14:30,999 --> 01:14:32,468 Niregatik da, ezta? 813 01:14:32,734 --> 01:14:35,804 Nigan diru gehiegi gastatzen duzulako gaitzetsi zaituzte. 814 01:14:36,104 --> 01:14:40,642 Maitea, utziko zaitut, hala nahi baduzu. 815 01:14:41,677 --> 01:14:43,745 Zer egingo nuke zu gabe? 816 01:14:44,746 --> 01:14:48,183 Jainkoak daki gainerako guztia kendu didatela. 817 01:14:50,686 --> 01:14:55,657 Laztana, asper-aspertuta hilko naiz. 818 01:14:56,258 --> 01:14:57,993 Zu? Inoiz ez! 819 01:14:58,093 --> 01:15:03,065 Berriz erditzeko zoriona sentituko duzu. 820 01:15:03,899 --> 01:15:09,271 Eta gero, dibertitzeko hamaika modu aurkituko dituzu. 821 01:15:10,539 --> 01:15:12,708 Antzerkia, adibidez. 822 01:15:12,774 --> 01:15:15,344 Aktorea izan nahi izan duzu beti. 823 01:15:16,879 --> 01:15:17,946 Hori da! 824 01:15:19,681 --> 01:15:21,984 Zer ideia bikaina! 825 01:15:22,684 --> 01:15:24,520 Nork behar du sumendia? 826 01:15:24,953 --> 01:15:27,322 Horren ordez, antzoki bat eraikiko dut! 827 01:15:30,792 --> 01:15:33,929 "Ezin dizut nahi duzun audientzia ziurtatu". 828 01:15:33,996 --> 01:15:39,067 "Jakinaraziko dizut, egoerak uzten didan bezain laster". 829 01:15:40,335 --> 01:15:43,739 "Bitartean, diskretua izan". 830 01:16:23,845 --> 01:16:26,481 Egin dizkiodan opari bikainak gorabehera... 831 01:16:26,582 --> 01:16:28,951 ...gure arteko gutun-harreman sekretua gorabehera... 832 01:16:29,084 --> 01:16:31,987 ...nire erregina maiteak ez dit, hala ere, kasurik egiten. 833 01:16:33,121 --> 01:16:34,923 Ez dut tutik ere ulertzen. 834 01:16:34,923 --> 01:16:38,260 Ez duzu sumatzen zer-nolako premia duen nire adiskideak... 835 01:16:38,260 --> 01:16:40,629 ...bere aliatuez erabat ziur egoteko. 836 01:16:40,796 --> 01:16:43,365 Nola ziurta diezaioket nire erabateko jaiera? 837 01:16:45,300 --> 01:16:48,103 Badago azken froga bat. 838 01:16:49,004 --> 01:16:53,041 Erreginak lepoko garesti bat erosi nahi du erregearen ezkutuan. 839 01:16:53,075 --> 01:16:55,611 Eta zutaz fio dela frogatzeko... 840 01:16:55,611 --> 01:16:59,481 ...zu aukeratu zaitu bitarteko ohoragarritzat. 841 01:17:01,149 --> 01:17:02,618 Zeharo hunkituta nago. 842 01:17:03,752 --> 01:17:04,753 Ederki. 843 01:17:05,354 --> 01:17:07,623 Erregearen kontuetan halako gasturik ez agertzeko... 844 01:17:07,756 --> 01:17:10,626 ...bitxigileari ordainketa bat egin diezaiozula eskatzen dizu. 845 01:17:10,626 --> 01:17:13,462 Eta berak egingo ditu gainerako ordainketak. 846 01:17:13,962 --> 01:17:15,197 Horren ordainez... 847 01:17:15,397 --> 01:17:17,399 ...bilera sekretu bat proposatzen dizu... 848 01:17:17,799 --> 01:17:20,502 ...zuri pertsonalki eskerrak emateko. 849 01:17:20,569 --> 01:17:22,204 Bere nahiak aginduak dira niretzat. 850 01:17:22,671 --> 01:17:27,275 Erreginak eskatzen dizu lepokoa niri ematea. 851 01:17:27,776 --> 01:17:31,046 Nik berari emango diot, eta bilera antolatuko dut. 852 01:17:35,884 --> 01:17:38,186 Atsegin handienaz. 853 01:17:38,654 --> 01:17:42,658 Atsegin handia da niretzat adiskideei atsegina ematea. 854 01:18:05,781 --> 01:18:08,784 Zera distiratsu eta eder hori nirea izango da! 855 01:18:08,784 --> 01:18:10,952 Nola antolatuko dugu erreginarekiko bilera? 856 01:18:12,120 --> 01:18:15,257 Ba omen dago gaueko dama bat, ospe handikoa,... 857 01:18:15,524 --> 01:18:17,526 ...izugarrizko antza omen duelako... 858 01:18:18,694 --> 01:18:20,696 "nire adiskide Toinette-rekin". 859 01:18:20,696 --> 01:18:22,731 Gau ilun batean... 860 01:18:22,731 --> 01:18:25,801 ...lorategi batean ezkutatua, aurpegia erdi estalia... 861 01:18:25,901 --> 01:18:28,303 -Jeanne, ez duzu esango... -Bai noski. 862 01:18:28,704 --> 01:18:31,073 Horixe da esan dudana. 863 01:18:31,707 --> 01:18:34,009 Erreginaren gutunak imitatu baditugu... 864 01:18:34,710 --> 01:18:37,746 ...erregina ere faltsutu dezakegu. 865 01:18:41,983 --> 01:18:45,454 "Imajina ezazue munduko neskarik ederrena..." 866 01:18:45,854 --> 01:18:51,059 "...atsegina, goxoa, alaia, freskoa, erakargarria..." 867 01:18:51,326 --> 01:18:56,164 "...hankak arin, besoak mardul, ahoa heze..." 868 01:18:56,198 --> 01:19:01,870 "...eta a zer eskuak, zer oinak, zer hortzak, zer begiak!" 869 01:19:02,504 --> 01:19:06,308 Oscar, lasaitu nire bihotza eta esadazu... 870 01:19:06,308 --> 01:19:09,177 ...ea Rosine bihurriaren antzik ba ote dudan. 871 01:19:09,878 --> 01:19:13,281 Errukirik gabe argi hitz egidazu, beti bezala. 872 01:19:14,082 --> 01:19:17,753 -Zaharregia naiz? -Niretzat, bai, ama. 873 01:19:18,754 --> 01:19:22,758 Zuretzat, bai, laztana, zu gazteegia zara eta. 874 01:19:23,024 --> 01:19:28,997 Egiaz eta zakar, esadazu ez naizela barregarri geldituko. 875 01:19:29,164 --> 01:19:30,832 Baliteke, maiestate. 876 01:19:31,233 --> 01:19:34,035 Eta egiaz eta zakar esango dizut... 877 01:19:34,035 --> 01:19:37,305 ...arriskutsua dela zuretzat "Sevillako bizargilea" aurkeztea... 878 01:19:37,305 --> 01:19:39,107 ...obrak kritikatzen duen jendearen aurrean. 879 01:19:39,975 --> 01:19:41,376 Erregeak obra hori debekatu du. 880 01:19:42,043 --> 01:19:45,413 Eta jaramonik egiten ez badiozu, barre egingo diozu. 881 01:19:45,480 --> 01:19:49,785 Oscar! Mundu guztiari gustatzen zaio ondo pasatzea. 882 01:19:51,686 --> 01:19:55,524 Beaumarchais jenio bat da eta sekulako arrakasta du. 883 01:19:56,558 --> 01:19:57,492 Gainera... 884 01:19:58,593 --> 01:20:02,230 ...iritzi zintzo bat eskatu dizut, ez iritzi makur bat. 885 01:20:02,564 --> 01:20:07,002 Debekatzen dizut benetakoak ez diren iritziak ematea! 886 01:20:12,541 --> 01:20:16,812 Frantses Guardiara aldatua izan nahi nuke. 887 01:20:18,613 --> 01:20:19,681 Zergatik? 888 01:20:21,316 --> 01:20:23,385 Errieta egin dizudalako? 889 01:20:23,385 --> 01:20:26,354 Ez, ez da erabaki berria. 890 01:20:27,055 --> 01:20:29,825 Aspalditik sentitzen dut premia... 891 01:20:30,592 --> 01:20:32,894 ...nire baliagarritasuna zabaltzeko. 892 01:20:33,695 --> 01:20:36,064 Ni babesten nauzu, ezta? 893 01:20:36,998 --> 01:20:39,901 Non izan zaitezke hemen baino baliagarriagoa? 894 01:20:40,235 --> 01:20:42,370 Zure zerbitzuko lana estimatzen dut... 895 01:20:43,004 --> 01:20:45,974 ...baina zalantzan daukat nire bizitzako helburua. 896 01:20:46,842 --> 01:20:49,344 Nik ezagutzen dut nire bizitzako helburua. 897 01:20:49,644 --> 01:20:50,612 Nolanahi ere... 898 01:20:51,146 --> 01:20:53,615 ...beharrezkoa iruditzen bazaizu joatea... 899 01:20:53,849 --> 01:20:57,018 ...eta gizon xume kirastunen erregimentu bat gidatzea... 900 01:20:58,653 --> 01:21:00,121 ...hala izan dadila. 901 01:21:00,856 --> 01:21:04,659 De Bouillé jeneralaren Guardiara aldatuko zaitut. 902 01:21:05,493 --> 01:21:06,962 Eskertzen dizut, maiestate. 903 01:21:35,657 --> 01:21:38,894 Ez kezkatu, andrea. Nik babestuko zaitut. 904 01:21:40,262 --> 01:21:41,897 Oso atsegina zara. 905 01:21:43,198 --> 01:21:45,300 Baina ez dut babesik behar. 906 01:21:45,467 --> 01:21:47,202 Erregina naiz. 907 01:21:55,477 --> 01:21:56,945 Eta erregina zarenez... 908 01:21:58,647 --> 01:22:00,515 ...besteak baino gehiago dakizu? 909 01:22:01,049 --> 01:22:02,384 Bai, laztana. 910 01:22:02,984 --> 01:22:05,921 Jainkoak erabaki baitzuen erreinatzea zela nire patua. 911 01:22:06,421 --> 01:22:09,991 Eta berez prestatu ninduen zeregin horretarako. 912 01:22:10,625 --> 01:22:14,429 Egia al da onenak gazte hiltzen direla? 913 01:22:15,463 --> 01:22:17,032 Ez horixe. 914 01:22:17,699 --> 01:22:20,135 Ni izugarri pertsona ona naiz... 915 01:22:20,268 --> 01:22:22,871 ...eta egunero ari naiz zahartzen eta jakintsuagotzen. 916 01:22:25,273 --> 01:22:27,943 -Madame? -Bai, laztana? 917 01:22:35,951 --> 01:22:39,020 Boehmer bitxigileak hau oso garrantzisua dela dio. 918 01:22:40,188 --> 01:22:42,757 Behin eta berriz esan dit oso pozik dagoela... 919 01:22:42,824 --> 01:22:45,493 ...lepoko garesti bat ordaindu diozulako... 920 01:22:45,894 --> 01:22:49,297 ...zuk berarekin egindako tratua ahaztu ez duzulakoan. 921 01:22:49,431 --> 01:22:50,865 Zer tratu? 922 01:22:52,600 --> 01:22:55,670 Ez al daki lelo horrek aktorea naizela? 923 01:22:57,973 --> 01:23:00,108 Eta zer da hau? Eta hau? 924 01:23:03,511 --> 01:23:08,616 Ez dut nire bizitza gauza arruntez beteta eduki nahi. 925 01:23:09,985 --> 01:23:13,822 Laztana, esadazu egia. 926 01:23:14,990 --> 01:23:21,629 Rosine antzezteko bezain xaloa eta arrunta al naiz? 927 01:23:36,544 --> 01:23:38,113 Non daukazu ezpata? 928 01:23:39,381 --> 01:23:43,018 Ibaia zeharkatzean, zaldia irristatu, ezpata erori... 929 01:23:43,018 --> 01:23:45,520 ...eta arrain handi batek jan dit. 930 01:23:46,388 --> 01:23:49,758 Harrapatu arrain hori biharko ikuskatzerako. 931 01:23:49,824 --> 01:23:51,793 Bestela, zigortu egingo zaitut. 932 01:23:52,027 --> 01:23:54,596 Ez dakit erruduna ezagutu ahal izango dudan. 933 01:23:54,662 --> 01:23:57,098 Ez diot aurpegia ondo ikusi. 934 01:24:04,039 --> 01:24:05,473 Non daukazu ezpata? 935 01:24:05,507 --> 01:24:08,109 Ez dakit, andrea. Alegia, jauna. 936 01:24:08,710 --> 01:24:13,581 Bila aritu naiz, jauna... alegia, andrea; eta ez zegoen. 937 01:24:17,152 --> 01:24:18,353 Irmo jarri! 938 01:24:18,820 --> 01:24:22,223 Burua tente eta bularra aterata! 939 01:24:22,557 --> 01:24:24,759 Bularra erakutsiko nizuke, jauna... 940 01:24:24,726 --> 01:24:26,261 ...zuk zurea erakutsiko bazenit. 941 01:24:27,862 --> 01:24:29,364 Sakabana zaitezte! 942 01:24:30,065 --> 01:24:33,902 Kalera atera gabe, jarrera aldatzen duzuen arte! 943 01:24:34,302 --> 01:24:37,172 Esan dizuet: Sakabanatu! 944 01:24:59,260 --> 01:25:03,264 Itxura ederra izango zenuen erreginaren guardian. 945 01:25:03,665 --> 01:25:07,469 Nire iritzi profesionalean, han geratu behar zenukeen! 946 01:25:07,802 --> 01:25:10,438 Eskerrik asko zure konfiantzagatik. 947 01:25:27,822 --> 01:25:31,326 Gizonek ezpatak ezkutatu dituzte ni oinazetzeko. 948 01:25:31,392 --> 01:25:35,830 Ez al zituzten salduko beren familiei jaten emateko? 949 01:25:42,904 --> 01:25:45,039 Ez zaitut askorik ikusi etxean. 950 01:25:45,907 --> 01:25:47,976 Alde egiten duzu beti ni iristean. 951 01:25:48,643 --> 01:25:51,713 Ez dugu elkarrekin ez bazkaltzen, ez hitz egiten. 952 01:25:53,548 --> 01:25:55,150 Zure falta sumatzen dut. 953 01:25:56,751 --> 01:25:58,153 Zer dela eta? 954 01:25:59,154 --> 01:26:00,221 Hemen gaude... 955 01:26:00,922 --> 01:26:05,226 ...aire bera arnasten, biok, eta elkarren faltan. 956 01:26:05,360 --> 01:26:07,629 -Bai, baina ni... -Zu zer? 957 01:26:10,064 --> 01:26:13,268 Aristokrata zara? Ni baino hobea? 958 01:26:14,002 --> 01:26:17,605 Hobea, ez, desberdina baizik. 959 01:26:17,672 --> 01:26:20,475 Onartu ditudan legeek bereizten gaituzte. 960 01:26:20,508 --> 01:26:22,911 Bereizi? Desberdin? 961 01:26:23,711 --> 01:26:26,447 Ez al duzu ikusten berdinak garela? 962 01:26:27,081 --> 01:26:30,919 Oso hitz polita da, baina gauzak ez dira horrela. 963 01:26:30,952 --> 01:26:32,987 Horrela behar lukete. 964 01:26:37,959 --> 01:26:40,562 Berdintasuna existitzen da Amerikan. 965 01:26:40,695 --> 01:26:43,565 Gizonak edonor maita dezake Amerikan. 966 01:26:44,165 --> 01:26:46,601 Inork ez dio esango ez duela eskubiderik. 967 01:26:46,901 --> 01:26:50,972 Milaka lagunek bizia eman dute horretarako! 968 01:26:51,139 --> 01:26:54,842 Nik bizia emango nuke Frantziaren berdintasunagatik. 969 01:26:55,643 --> 01:26:58,880 Orduan ez zenuke ezer edukiko. Hilik zeundeke. 970 01:26:58,980 --> 01:27:00,582 Dena edukiko nuke. 971 01:27:01,549 --> 01:27:04,385 Nire heriotzak zentzua emango lioke nire bizitzari. 972 01:27:11,559 --> 01:27:13,795 Eta zer egingo nuke nik zu gabe? 973 01:27:14,229 --> 01:27:16,497 Egin behar zenukeena egingo zenuke. 974 01:27:22,237 --> 01:27:24,138 Zeure ametsa aurkituko zenuke. 975 01:27:48,096 --> 01:27:50,798 Aita zain daukazu bere bulegoan. 976 01:28:09,784 --> 01:28:12,920 -Nitaz gogoratzen zara? -Bai. 977 01:28:13,521 --> 01:28:14,789 Zer nahi duzu? 978 01:28:16,591 --> 01:28:17,925 Zu. 979 01:28:19,060 --> 01:28:21,663 Txantxa baldin bada, ez du graziarik. 980 01:28:21,663 --> 01:28:25,300 Ez da txantxa, baina badu grazia. 981 01:28:25,833 --> 01:28:30,305 Zure aitari esan diot zentzuzkoa litzatekeela... 982 01:28:30,305 --> 01:28:31,472 ...zure etorkizunaz gogoeta egitea... 983 01:28:32,106 --> 01:28:34,575 ...eta onar dezala ni zurekin ezkontzeko eskaria. 984 01:28:37,645 --> 01:28:40,315 Oscar! Hau ez da barregarria. 985 01:28:41,182 --> 01:28:45,153 Girodet kondea Frantziako aberatsik handienetako bat da. 986 01:28:45,586 --> 01:28:47,755 Xarmagarria zara barre egiten duzunean. 987 01:28:47,955 --> 01:28:50,024 Xarmagarria zara negar egitean ere? 988 01:28:51,993 --> 01:28:54,228 Nire alabak negar ez egiten ikasi du. 989 01:28:55,897 --> 01:28:56,698 Paregabea zara! 990 01:28:58,866 --> 01:29:01,002 Ez duzu ekintza hau zalantzan jarriko. 991 01:29:01,869 --> 01:29:06,040 Gogoratuko duzu harrotasun handia dela niretzat... 992 01:29:06,507 --> 01:29:08,176 ...de Jarjayes izenak... 993 01:29:08,443 --> 01:29:12,347 ...bat egin dezala Girodet izen ahaltsuagoarekin. 994 01:29:12,880 --> 01:29:14,349 Kondesa izango zara. 995 01:29:14,349 --> 01:29:18,019 Zu, berriz, sekula amestu baino aberatsagoa! 996 01:29:20,388 --> 01:29:23,091 Argitu nahi dudan misterio bat zara zu. 997 01:29:23,991 --> 01:29:28,363 Gure ezkontza iragarriko dut nire etxeko dantzaldian. 998 01:29:29,297 --> 01:29:32,834 Emakume-jantzian etortzea baizik ez dizut eskatzen. 999 01:29:33,468 --> 01:29:36,604 Azkenekoa bezain soineko ederra jantzita. 1000 01:29:37,271 --> 01:29:39,407 Soineko zuri bat. 1001 01:29:57,425 --> 01:29:58,960 Zu André izango zara. 1002 01:30:00,895 --> 01:30:02,230 Ez dut inolako asmorik... 1003 01:30:02,263 --> 01:30:06,701 ...emaztea izango dudanarekin duzun harremana hausteko. 1004 01:30:07,802 --> 01:30:09,404 Azken batean... 1005 01:30:09,804 --> 01:30:12,473 ...ia bera bezain ederra zara. 1006 01:30:13,241 --> 01:30:15,777 Prest naukazu zuri postu bat eskaintzeko... 1007 01:30:16,144 --> 01:30:20,415 ...kondearen gelazain gisa, gu ezkondu ondoren. 1008 01:30:24,419 --> 01:30:27,121 Ez dut uste hori egokia denik. 1009 01:30:27,922 --> 01:30:31,025 Oso baldarra naiz ardo onarekin. 1010 01:30:32,860 --> 01:30:36,798 Urrezko daga bat atera nezake mahukatik... 1011 01:30:36,964 --> 01:30:38,633 ...oraintxe bertan... 1012 01:30:39,634 --> 01:30:41,803 ...eta zuri bihotzean sartu! 1013 01:30:43,037 --> 01:30:45,440 Eskubide osoz. 1014 01:30:47,842 --> 01:30:50,111 Baina nik plazer finagoak atsegin ditut. 1015 01:30:50,545 --> 01:30:52,447 Nahiago dut zu sufritzen ikusi... 1016 01:30:53,314 --> 01:30:54,449 ...poliki. 1017 01:31:04,625 --> 01:31:06,461 Ezkontza hori onartu duzu? 1018 01:31:06,994 --> 01:31:08,296 Ba al dut aukerarik? 1019 01:31:08,463 --> 01:31:09,964 Denok dugu aukeratzeko eskubidea. 1020 01:31:12,633 --> 01:31:13,468 Oscar! 1021 01:31:14,902 --> 01:31:16,737 Ez naiz jadanik zerbitzaria. 1022 01:31:17,672 --> 01:31:19,874 Banoala jakin dezazun nahi dut. 1023 01:31:27,181 --> 01:31:32,687 1785eko ABUZTUAK 15 1024 01:31:33,221 --> 01:31:35,857 Nola pentsatu duzu zurekin bilduko nintzela? 1025 01:31:36,157 --> 01:31:37,658 Zuri idatziko nizula? 1026 01:31:37,725 --> 01:31:39,961 Mesede ergelak eskatuko nizkizula? 1027 01:31:40,495 --> 01:31:43,197 Gure amak mespretxatzen zintuen, eta nik ere bai! 1028 01:31:44,799 --> 01:31:49,737 Orain ulertzen dut gutun eta dokumentu guztiak... 1029 01:31:49,737 --> 01:31:51,639 ...faltsuak zirela. 1030 01:31:51,906 --> 01:31:53,508 Jeanne de la Mottek ziria sartu dit. 1031 01:31:54,876 --> 01:31:58,179 -Non dago emakume hori? -Ez dakit. 1032 01:31:58,946 --> 01:32:00,281 Lepokoa badaukazu? 1033 01:32:00,681 --> 01:32:02,049 Emakume horrek dauka. 1034 01:32:02,083 --> 01:32:04,986 Ai ene! Ez geratu hor! Atxilotu ezazu! 1035 01:32:06,587 --> 01:32:09,524 Zure etxea zigilatu beharrean nago. 1036 01:32:09,624 --> 01:32:12,527 Frantziako izenik gailenetako bat dut, ordea! 1037 01:32:13,628 --> 01:32:15,062 Horrela tratatzen banauzu... 1038 01:32:15,296 --> 01:32:17,532 ...apaizak eta aristokratak sumindu egingo dira... 1039 01:32:17,532 --> 01:32:20,501 ...eta garesti ordainduko dugu denok. 1040 01:32:22,837 --> 01:32:23,871 Arrazoi du. 1041 01:32:24,539 --> 01:32:28,009 Gaurko giro lehergarrian... 1042 01:32:28,009 --> 01:32:32,780 ...honelako eskandalu batek arriskuan jarriko luke sistema. 1043 01:32:32,947 --> 01:32:34,348 Jar dezala ba! 1044 01:32:35,216 --> 01:32:36,884 Ez dut ezer ezkutatzeko. 1045 01:32:37,552 --> 01:32:39,654 Erregina naiz eta errugabea naiz... 1046 01:32:39,654 --> 01:32:42,757 ...eta nire izena ez dute gezurrek zikinduko! 1047 01:32:51,065 --> 01:32:55,236 Beraz, zer nahi duzu egitea? 1048 01:32:57,038 --> 01:33:00,107 Epaitu dezatela gizon hau Parisko legebiltzarrean! 1049 01:33:00,942 --> 01:33:04,178 Ehizatu dezatela emakume hori, piztia baita! 1050 01:33:05,780 --> 01:33:07,682 Zigor dezatela nahi dut! 1051 01:33:17,425 --> 01:33:19,026 Eta hala izan zen. 1052 01:33:19,594 --> 01:33:23,064 Erruduna ez zen izan zigortutako bakarra. 1053 01:33:23,764 --> 01:33:25,433 Kardinala errugabetu egin zuten. 1054 01:33:25,600 --> 01:33:29,270 Marie-Antoinette etsaien gorrotora sententziatu zuten. 1055 01:33:29,403 --> 01:33:31,272 Ekaitza hurbiltzen ari zen. 1056 01:33:31,305 --> 01:33:34,275 Brisa arinak haize zakar bihurtu ziren. 1057 01:33:34,976 --> 01:33:37,778 Gajoa! Torturatu, eta erdi hilik eraman dute Salpêtrièrera. 1058 01:33:37,912 --> 01:33:40,214 Erreginaren zekenkeriaren biktima! 1059 01:33:40,214 --> 01:33:44,285 Edo lujuriarena. Erreginaren amante lesbiana omen zen. 1060 01:33:44,318 --> 01:33:46,020 -O, ez! -O, bai! 1061 01:33:46,153 --> 01:33:50,324 Nondik ateratzen ditu indarrak gauero Fersenekin jo ondoren? 1062 01:33:53,628 --> 01:33:54,829 Ez, eskerrik asko. 1063 01:33:57,398 --> 01:34:00,401 Zergatik ote dator Oscar hain berandu? 1064 01:34:00,434 --> 01:34:05,306 Bertinen jostunak gau eta egun omen dabiltza lanean... 1065 01:34:05,306 --> 01:34:08,909 ...Oscarren soinekoan. Leonardek egingo dio orrazkera. 1066 01:34:08,943 --> 01:34:10,411 -Ez! -Bai! 1067 01:34:10,544 --> 01:34:14,048 Zer pena! Emakume hori gizon lerdena zen eta! 1068 01:34:17,818 --> 01:34:20,554 Aurki, "aita" deituko dizut. 1069 01:34:21,322 --> 01:34:22,556 Eta zuk niri "seme". 1070 01:34:23,324 --> 01:34:27,228 Oscarrek "jauna" deitu dit beti, zuk gauza bera egizu. 1071 01:34:27,461 --> 01:34:30,364 Eta oinordekoa jaiotzean, "aitona" deituko dizugu. 1072 01:34:31,032 --> 01:34:34,001 Diosal soilak nahikoa izango dira! 1073 01:34:38,472 --> 01:34:41,175 Lady Oscar François de Jarjayes! 1074 01:34:53,320 --> 01:34:56,791 Jauna, barkatu zu bakarrik joaten utzi izana... 1075 01:34:56,824 --> 01:35:01,195 ...baina nire emakume-jantzia erabakitzen ari nintzen. 1076 01:35:02,129 --> 01:35:03,964 Nire aukera gustatzen al zaizu? 1077 01:35:04,665 --> 01:35:07,101 Zuk uste baino gehiago gustatzen zait. 1078 01:35:08,169 --> 01:35:11,238 Ea eguna amaitzean oraindik gustatzen zaizun. 1079 01:35:50,444 --> 01:35:53,147 Esan diezazuket zer erakargarria zaren? 1080 01:35:54,148 --> 01:35:55,916 Sartu zaren orduko ikusi zaitut... 1081 01:35:56,350 --> 01:35:59,754 ...baina ez nuen amestuko nigan erreparatuko zenuenik. 1082 01:35:59,754 --> 01:36:03,591 Erreparatu? Nola ez? Begi-ezpain goxo horiek... 1083 01:36:04,558 --> 01:36:07,661 Gozokiak balira bezala diozu, edo... 1084 01:36:08,028 --> 01:36:11,565 Janari goxo bat? Marrubi mamitsu bat? 1085 01:36:28,449 --> 01:36:30,785 Hurrengoan, tratu bat egitean... 1086 01:36:30,785 --> 01:36:32,953 ...ondo aztertu salgaia. 1087 01:36:33,420 --> 01:36:36,190 Hura gero itzuli behar ez izateko. 1088 01:36:36,323 --> 01:36:38,793 Ez dut itzultzen garesti ordaindu dudana. 1089 01:36:39,527 --> 01:36:42,663 Gertutik ikertzen dut. Miatu egiten dut. 1090 01:36:42,797 --> 01:36:44,131 Usaindu egiten dut. 1091 01:36:44,665 --> 01:36:48,035 Zuritu egiten dut nola egina dagoen jakiteko. 1092 01:37:06,620 --> 01:37:08,823 Gustatzen zaizu belatz disekatu hori? 1093 01:37:08,989 --> 01:37:10,057 Sadeko markesa? 1094 01:37:11,992 --> 01:37:14,028 Sua eta izotza? 1095 01:37:14,829 --> 01:37:17,198 Gustatzen zaizkizu bainu perfumatuak? 1096 01:37:17,865 --> 01:37:20,167 Eta begiak zetaz estalita lo egitea? 1097 01:37:21,435 --> 01:37:24,638 Zer zeregin zoragarria izango dudan... 1098 01:37:24,638 --> 01:37:27,374 ...maitasun-arteak zuri erakusten! 1099 01:37:29,076 --> 01:37:31,779 Eta bilera beroetarako trikimailu sekretuak! 1100 01:37:32,646 --> 01:37:35,282 -Eseri nire ondoan. -Nazka ematen didazu! 1101 01:37:37,418 --> 01:37:41,255 Hasiera bat da. Ez da asko, baina hasiera bat. 1102 01:37:43,858 --> 01:37:45,159 Maite zaitut. 1103 01:37:46,060 --> 01:37:47,862 Nahi dudana maitatzeko eskubidea dut! 1104 01:37:48,229 --> 01:37:49,697 Ez naiz zurekin ezkonduko! 1105 01:37:50,397 --> 01:37:52,967 Lehenago ezkonduko nintzateke zure txakurrarekin! 1106 01:37:53,434 --> 01:37:57,438 Tira, entretenigarria litzateke hori. 1107 01:38:20,628 --> 01:38:24,231 Gure erregina axolagabea eta bere senar alferra... 1108 01:38:24,231 --> 01:38:26,901 ...ez dira Jainkoaren opariak izan guretzat. 1109 01:38:27,434 --> 01:38:30,771 Jainkoak gu maiteko bagintu, ez litzateke hain krudela izango. 1110 01:38:31,739 --> 01:38:34,675 Bukatu dira mendetasun otzanaren egunak! 1111 01:38:34,675 --> 01:38:37,611 Geure patua erabakitzeko ordua dugu! 1112 01:38:38,379 --> 01:38:42,516 Estatu Nagusiak deitzeko ordua dugu! 1113 01:38:43,951 --> 01:38:45,185 Eska dezagun... 1114 01:38:45,686 --> 01:38:47,655 ...gure ordezkaritza bikoiztea! 1115 01:38:49,590 --> 01:38:52,326 Eta hirugarren estatu gisa dugun boterea... 1116 01:38:52,593 --> 01:38:57,665 ...apaizena eta aristokratena bezalakoa izatea! 1117 01:39:24,224 --> 01:39:27,394 André, nondik zatoz? Non zeunden? 1118 01:39:27,461 --> 01:39:29,430 Adiskide batzuekin, Bernard eta Rosalierekin. 1119 01:39:29,430 --> 01:39:30,764 Nondik zatoz zu? 1120 01:39:31,865 --> 01:39:33,667 Nire ezkon-hitza hautsi dut gaur. 1121 01:39:34,468 --> 01:39:38,038 Ikasten ari zara. Lehen urratsa egin duzu. 1122 01:39:39,006 --> 01:39:41,909 Zure iraganarekin hausteko kemena izango duzu? 1123 01:39:42,676 --> 01:39:44,311 Nirekin etorri nahi duzu, Oscar? 1124 01:39:44,812 --> 01:39:47,614 Orain, ez. Ezin dut. 1125 01:39:48,449 --> 01:39:49,550 Ezin dut! 1126 01:39:51,051 --> 01:39:52,219 Ezin dut... 1127 01:39:52,486 --> 01:39:54,355 Beraz, Oscarrek begi-belarriak itxi zituen. 1128 01:39:54,855 --> 01:39:56,824 Eta bere betebeharra betetzen segitu zuen. 1129 01:39:57,691 --> 01:39:59,626 Haizeek gogorrago jo zuten. 1130 01:39:59,893 --> 01:40:02,730 Gutxi batzuk jendetza bihurtu ziren. 1131 01:40:05,899 --> 01:40:08,235 Estatu Nagusiek aro berri bati eman diote hasiera! 1132 01:40:08,435 --> 01:40:11,505 Erregeak hirugarren estatuaren ordezkaritza bikoiztu du! 1133 01:40:11,872 --> 01:40:14,541 Estatu Nagusiek aro berri bati eman diote hasiera! 1134 01:40:14,608 --> 01:40:17,578 Erregeak hirugarren estatuaren ordezkaritza bikoiztu du! 1135 01:41:11,131 --> 01:41:13,734 Poz handia da gaur bizirik jarraitzea. 1136 01:41:14,501 --> 01:41:17,838 Beharbada, azkenean ez da istilurik izango. 1137 01:41:18,138 --> 01:41:19,606 Beharbada. 1138 01:41:20,307 --> 01:41:22,810 Ez nekien hainbeste zirenik... 1139 01:41:22,843 --> 01:41:25,579 ...eta hain ahots ozenak zituztenik. 1140 01:41:30,951 --> 01:41:35,956 Itsaso haserretu bat dirudite, eta amak han nabigatzen du. 1141 01:41:38,692 --> 01:41:41,128 Saiatu naiz amak uler ziezadan... 1142 01:41:41,528 --> 01:41:43,730 ...baina ez dit entzuten. 1143 01:41:43,931 --> 01:41:46,867 Saiatu naiz berari esaten bizitza aldaketa dela. 1144 01:41:51,538 --> 01:41:52,973 Ama gajoa! 1145 01:41:53,941 --> 01:41:55,709 Ez dit sinesten. 1146 01:41:59,513 --> 01:42:00,981 Hiltzen ari naiz. 1147 01:42:03,383 --> 01:42:06,253 Eta hori ere aldatzea besterik ez da. 1148 01:42:06,954 --> 01:42:08,922 Frantzia aldatzen ari da. 1149 01:42:09,623 --> 01:42:11,859 Eta ni ere aldatzen ari naiz. 1150 01:42:16,029 --> 01:42:17,464 Printze txikia hil egin zen. 1151 01:42:18,265 --> 01:42:21,935 Marie-Antoinettek zilarra saldu zuen hileta ordaintzeko. 1152 01:42:25,606 --> 01:42:27,441 Hil-kanpaiek 40 orduz jo zuten. 1153 01:42:28,408 --> 01:42:31,745 Baina herriaren ahots aurkitu berria garrasika ari zenez... 1154 01:42:32,579 --> 01:42:35,182 ...inor ez zen kanpaiak entzutera gelditu. 1155 01:42:45,659 --> 01:42:47,528 Estatu Nagusietan... 1156 01:42:47,694 --> 01:42:49,796 ...hitzezko gudua sekulakoa izan zen. 1157 01:42:49,863 --> 01:42:52,633 Herriaren boterea handitzen ari zela ikusiz... 1158 01:42:52,633 --> 01:42:56,436 ...100 apaiz eta aristokratek bat egin zuten herriarekin. 1159 01:43:00,407 --> 01:43:02,976 Hirugarren estatuaren boterearen beldurrez... 1160 01:43:03,110 --> 01:43:07,181 ...biltzarreko ateak itxi zituzten gortearen aginduz. 1161 01:43:07,447 --> 01:43:08,415 Beranduegi zen. 1162 01:43:08,615 --> 01:43:11,185 Ekaitza urakan bihurtua zen. 1163 01:43:30,837 --> 01:43:33,774 Batzarlekutik botatzen bagaituzte... 1164 01:43:33,807 --> 01:43:36,376 ...beste leku batera joango gara, lagunok! 1165 01:43:37,110 --> 01:43:40,347 Orain gu gara benetako Batzar Nazionala! 1166 01:43:40,814 --> 01:43:43,150 Geure konstituzioa idatziko dugu! 1167 01:43:43,951 --> 01:43:45,152 Zatozte nirekin! 1168 01:43:55,996 --> 01:43:56,997 Hustu kaleak! 1169 01:43:58,398 --> 01:44:00,234 Kaleak hustu behar dituzue! 1170 01:44:01,568 --> 01:44:02,703 Sakabanatu jendetza! 1171 01:44:05,739 --> 01:44:06,740 Tiro egin jendeari! 1172 01:44:08,742 --> 01:44:11,612 De Jarjayes kapitaina, tiro egiteko agintzen dizut! 1173 01:44:11,979 --> 01:44:13,947 Ez dut tiro egingo! 1174 01:44:15,249 --> 01:44:18,018 Gizonak! Zuen kapitainak traizioa egin du! 1175 01:44:18,118 --> 01:44:19,386 Tiro egiozue! 1176 01:44:19,620 --> 01:44:22,389 Jauna, ez diogu tiro egingo! 1177 01:44:22,856 --> 01:44:26,026 Atxilotuta zaudete denok! 1178 01:44:26,927 --> 01:44:30,530 De Jarjayes kapitaina, biziaz ordainduko duzu hau! 1179 01:44:41,408 --> 01:44:43,277 Adiskide batek hau esan zidan behin: 1180 01:44:44,044 --> 01:44:46,380 Aukeratzeko eskubidearekin jaiotzen gara guztiok. 1181 01:44:48,448 --> 01:44:50,784 Ergela ni, sinetsi egin bainion! 1182 01:44:53,253 --> 01:44:55,956 Estimatzen dizuet niri tiro egin ez izana. 1183 01:44:56,857 --> 01:44:59,826 Ez bainukeen hil nahi orain dakidana jakin gabe. 1184 01:45:25,652 --> 01:45:29,589 Etortzera arriskatu naiz zuri ulertarazteko. 1185 01:45:30,257 --> 01:45:32,659 Agindua nik ikasitako guztiaren kontra zegoen. 1186 01:45:32,993 --> 01:45:35,329 Zure eginbeharra ez zen aginduak ez obeditzea! 1187 01:45:36,930 --> 01:45:39,900 Nola egingo nion tiro babestu behar nuen jendeari? 1188 01:46:42,129 --> 01:46:45,799 Bizia salbatuko dizut, ihes egiten uzten badiguzu. 1189 01:46:45,999 --> 01:46:48,935 Nire izenak ohorea galdu du. 1190 01:46:49,536 --> 01:46:51,705 Hobe zenuke ni hiltzea. 1191 01:47:08,955 --> 01:47:10,223 Zaurituta zaude! 1192 01:47:11,391 --> 01:47:13,427 Nire neska maitea! 1193 01:47:16,029 --> 01:47:18,665 Ez naiz etxe honetara sekula itzuliko. 1194 01:47:24,704 --> 01:47:27,541 Luzaroan egon naiz malko horien zain. 1195 01:47:27,841 --> 01:47:30,143 Baina orain ez da malkoen garaia. 1196 01:47:30,277 --> 01:47:32,479 Pozteko garaia da. 1197 01:47:34,014 --> 01:47:36,016 Nire ume maiteak! 1198 01:47:37,884 --> 01:47:40,020 Libre zarete! 1199 01:47:41,388 --> 01:47:45,292 Libre zarete zuen bihotzen atzetik joateko. 1200 01:47:46,927 --> 01:47:48,061 Banoa, jauna! 1201 01:47:50,130 --> 01:47:51,498 Inude, inude... 1202 01:47:52,065 --> 01:47:53,667 Ez kezkatu nitaz. 1203 01:47:53,767 --> 01:47:57,804 Pozik biziko naiz zuek elkarrekin ikusita! 1204 01:48:08,148 --> 01:48:10,050 Neure eskuetatik joan zaizkit. 1205 01:48:10,951 --> 01:48:14,955 Bi traidore ihesi dabiltzala esango diot bihar armadari. 1206 01:48:15,088 --> 01:48:18,291 Armadari kostako zaio bi horiek aurkitzea. 1207 01:48:18,592 --> 01:48:22,028 Parisko herri osoa traidore bihurtu baita. 1208 01:48:22,128 --> 01:48:24,498 Orduan, suntsi dezatela Parisko herri osoa! 1209 01:48:25,265 --> 01:48:29,436 Ordena mantendu behar da munduak berdin segi dezan. 1210 01:48:44,417 --> 01:48:46,019 Kementsua izan. 1211 01:48:47,621 --> 01:48:49,856 Hau duzu kementsua izateko ordua. 1212 01:48:52,459 --> 01:48:54,394 Armadak tiro egin dio gaur herriari. 1213 01:48:56,429 --> 01:48:58,899 Eta Europa osotik armada gehiago iristen ari dira. 1214 01:49:00,534 --> 01:49:04,437 Bastillako kanoiak udaletxeari eta Palais-Royali apuntatzen diote. 1215 01:49:05,338 --> 01:49:06,773 Bihar goizean... 1216 01:49:07,340 --> 01:49:09,342 ...herritarrak armatu egingo dira... 1217 01:49:09,376 --> 01:49:11,778 ...eta Bastilla hartuko dute, beranduegi izan baino lehen. 1218 01:49:14,614 --> 01:49:17,417 Ez zaitut utzi nahi... 1219 01:49:19,219 --> 01:49:21,488 ...baina haiengana joan beharra daukat. 1220 01:49:22,689 --> 01:49:26,426 Orduan, zurekin joango naiz. 1221 01:49:27,327 --> 01:49:28,295 Ez. 1222 01:49:29,930 --> 01:49:30,630 Ez. 1223 01:49:31,498 --> 01:49:33,600 Ezingo nuke jasan zu galtzea. 1224 01:49:34,367 --> 01:49:36,236 Baina hori gure erabakia da. 1225 01:49:37,003 --> 01:49:38,939 Gauzak horrela zirela esan zenidan. 1226 01:49:41,274 --> 01:49:43,877 Maite zaitut, André. 1227 01:50:43,570 --> 01:50:46,172 Ekaitza uluka ari zen arren... 1228 01:50:46,339 --> 01:50:49,142 ...uztailaren 14ko goiza eguzkitsua izan zen. 1229 01:50:49,976 --> 01:50:52,679 Erregea ehizara joateko prestatzen ari zen. 1230 01:50:52,712 --> 01:50:56,149 Eta otoitz egin zion Jainkoari ehiza ugari egon zedin. 1231 01:51:01,521 --> 01:51:04,557 Erregina bere maitalearen besoetan esnatu zen. 1232 01:51:04,691 --> 01:51:06,660 Eta urruneko hotsa entzun zuen... 1233 01:51:07,027 --> 01:51:09,896 ...udako haizearen hotsa zela pentsatuz. 1234 01:51:10,597 --> 01:51:13,500 Zergatik ez zara nirekin etortzen, berandu baino lehen? 1235 01:51:14,668 --> 01:51:16,069 Ez naiz beldur. 1236 01:51:17,737 --> 01:51:19,606 Ez diet okerrik egin. 1237 01:51:20,874 --> 01:51:22,976 Beren erregina naiz. 1238 01:51:27,681 --> 01:51:30,350 Olatu izugarriek astintzen zuten itsasoa. 1239 01:51:30,717 --> 01:51:32,852 Itsasontziak aurrera jarraitu zuen. 1240 01:51:33,153 --> 01:51:35,822 Kapitaina oihuka: "Alda dezagun norabidea". 1241 01:51:35,855 --> 01:51:38,525 Ahotsik gabe geratu arte. 1242 01:51:45,231 --> 01:51:48,334 Haizea uluka, itsasoa erantzunka. 1243 01:51:48,334 --> 01:51:50,637 "Ez duzu babeslekurik". 1244 01:51:50,770 --> 01:51:53,440 "Nire ustez, haizeak azkenean... 1245 01:51:54,107 --> 01:51:57,977 ...amildegi sakonetara hondoratuko zaitu. 1246 01:52:05,885 --> 01:52:09,022 Saiatzen ari naiz errima bilatzen. 1247 01:52:10,256 --> 01:52:13,626 Baina burua hutsik ari zait geratzen. 1248 01:52:13,727 --> 01:52:17,297 Eta ez zait astirik gelditzen. 1249 01:53:07,280 --> 01:53:08,481 Tiro! 1250 01:53:30,036 --> 01:53:32,105 André! André! 1251 01:53:36,009 --> 01:53:37,043 Oscar! 1252 01:55:07,800 --> 01:55:10,904 Bastilla hartu dugu! 1253 01:55:24,550 --> 01:55:26,352 Bernard, Rosalie! 1254 01:55:26,786 --> 01:55:28,454 André ikusi duzue? 1255 01:55:28,688 --> 01:55:30,757 Bastilla hartu dugu! 1256 01:56:31,751 --> 01:56:35,021 AZPITITULUAK: Jon Muñoz