1 00:00:13,079 --> 00:00:16,916 Zentzu onaren eta eromenaren artean dabilen gizon baten historia da. 2 00:00:16,916 --> 00:00:20,120 Psikiatria modernoaren baliabideek gizona salba lezakete… 3 00:00:20,153 --> 00:00:23,556 …baina antolamendu tradizional baten biktima da… 4 00:00:23,656 --> 00:00:27,594 …aurreiritzizko eta beldurrezko antolamendu baztertu batena. 5 00:00:27,961 --> 00:00:30,964 Sartzera zoazten mundu bitxiak erakutsiko dizue… 6 00:00:31,064 --> 00:00:33,767 …zer-nolako lan handia egin behar den oraindik… 7 00:00:33,867 --> 00:00:38,104 …gaixo mentalen sendabideen baldintzak aldatzeko. 8 00:01:02,595 --> 00:01:06,466 BURUA HORMEN KONTRA 9 00:03:29,142 --> 00:03:31,010 Ia-ia harrapatu duzu. 10 00:03:38,017 --> 00:03:40,453 Lasterketa bat prestatzen ari zara? 11 00:03:40,853 --> 00:03:43,723 Eta zuk zer, elkarrizketa bat? 12 00:03:44,023 --> 00:03:47,026 Zuri? Ez litzateke oso interesgarria. 13 00:03:47,227 --> 00:03:49,862 Zergatik? Motocrossa egiten dudalako? 14 00:03:50,430 --> 00:03:53,066 François Gérane zarelako. 15 00:03:55,268 --> 00:03:57,403 Autografo bat nahi duzu? 16 00:03:57,637 --> 00:04:00,173 Zenbatean kobratzen dituzu? 17 00:04:00,707 --> 00:04:03,409 Zu ez zara taldekoa. Ez zaitut sekula ikusi. 18 00:04:03,443 --> 00:04:06,045 Nik bai zu, askotan. Argazkitan. 19 00:04:06,379 --> 00:04:11,985 25 urte. Gérane abokatuaren semea. Otso bakartia zara, asper-aspertua. 20 00:04:12,285 --> 00:04:17,257 Maurice jaunak ez dizu 200.000 liberako joko-zorra barkatuko. 21 00:04:17,557 --> 00:04:20,560 Batez ere, emaztea erostera behartu dutenean. 22 00:04:21,761 --> 00:04:23,263 Gilbertek bidali zaitu? 23 00:04:24,631 --> 00:04:26,399 Ez dizu diru gehiago bilatuko. 24 00:04:26,499 --> 00:04:28,401 Orain badakit nor zaren: 25 00:04:29,135 --> 00:04:32,205 Gilberten arreba, Stephanie-gogaikarria. 26 00:04:33,873 --> 00:04:36,376 Egunen batean tartean sartu behar zenuen… 27 00:04:36,509 --> 00:04:37,810 Lehenago sartu behar nuen. 28 00:04:37,877 --> 00:04:41,514 Berak maila bat izango du: emaztea, umeak, beharbada… 29 00:04:41,914 --> 00:04:43,750 Arren, ez ezazu Gilbert gehiago ikusi. 30 00:04:43,783 --> 00:04:48,054 Hori ikusiko dugu, bihar. Gaur diru premia handian nago. 31 00:04:50,590 --> 00:04:52,892 -Parisera zoaz? -Bai. 32 00:05:04,103 --> 00:05:05,705 Eutsi gogor! 33 00:06:00,827 --> 00:06:02,295 "Enara". 34 00:06:02,595 --> 00:06:05,098 Txori bitxia. 35 00:06:42,735 --> 00:06:45,171 Aste honetan 3 aldiz deitu dizut. 36 00:06:45,505 --> 00:06:47,940 Telefonoa moztu didate. 37 00:07:03,756 --> 00:07:05,558 Aurkeztuko al zaitut? 38 00:07:05,658 --> 00:07:08,795 Ez, hemen itxoingo dut. 39 00:07:45,598 --> 00:07:47,900 Beti bezala galtzen, motozalea? 40 00:07:49,535 --> 00:07:55,374 Bai, 200.000 liberako galera. Presakakoa da. Badauzkazu? 41 00:07:55,775 --> 00:07:58,344 Zuk badauzkazu, ama? 42 00:07:58,878 --> 00:08:01,747 Disko-jogailua izorratuko didak! 43 00:08:07,854 --> 00:08:10,389 100.000. Itzuliko dizkizut. 44 00:08:10,957 --> 00:08:13,125 Bakarrik zaude bizitzan, mutiko? 45 00:08:15,061 --> 00:08:18,030 Aita daukat, egia da… 46 00:08:54,033 --> 00:08:56,235 Ez dut inor aurkitu. 47 00:09:02,475 --> 00:09:04,911 Nik ez daukat dirurik. 48 00:09:19,725 --> 00:09:21,561 Simone ekarri dut. 49 00:09:23,429 --> 00:09:26,332 -20.000 baizik ez dut aurkitu. -Zure arreba hor dago. 50 00:09:29,101 --> 00:09:30,303 Gilbert! 51 00:09:40,580 --> 00:09:46,185 Gilbertek beldurtu egin nau. Diru premian ibili behar du beti? 52 00:09:47,386 --> 00:09:51,023 Bukatu da. Senarrak susmoa du. Ezin dizut gehiago lagundu. 53 00:09:51,057 --> 00:09:53,759 Galdeiezu zeure lagun berriei. 54 00:09:53,960 --> 00:09:56,362 Dena konponduko da. Asko maite zaitut. 55 00:14:26,866 --> 00:14:30,035 Neure etxean ere bai! Nire bizitza osoa! 56 00:14:35,374 --> 00:14:39,378 Boutoir Bergerouxen aurka! Auzitarako txosten bat! 57 00:14:39,578 --> 00:14:43,582 Txosten ofizial bat, etxera ezin ekarria. Eta zuk bazenekien! 58 00:14:44,483 --> 00:14:46,819 Zergatik egin didazu hori? 59 00:14:46,986 --> 00:14:48,787 Ez duzu ezer esaten! 60 00:14:48,988 --> 00:14:51,490 Nire antza izango zenuelakoan, zure ama bera zara! 61 00:14:51,657 --> 00:14:55,594 Indarkeria, krudelkeria, fede gaiztoa… Ero hutsa zara! 62 00:15:02,067 --> 00:15:05,871 Dirua ere hartu dizut; baina ez dizut zergatik esan beharrik. 63 00:15:06,205 --> 00:15:07,206 Ez mugitu! 64 00:15:07,373 --> 00:15:10,676 Ez zenuke zure semea hilko, arazoak sortuko lizkizuke eta. 65 00:15:10,910 --> 00:15:13,512 Lapur eta su-emaile bat ez da nire semea! 66 00:15:16,749 --> 00:15:17,950 Polizia? 67 00:15:18,450 --> 00:15:21,186 Ez. Familia barruan ez da lapurretarik egiten eta. 68 00:15:21,654 --> 00:15:23,622 Abokatu batek hori jakin behar du. 69 00:15:23,789 --> 00:15:27,760 Munduko gizarte guztiek suntsitzen dituzte piztia basatiak. 70 00:17:37,656 --> 00:17:39,124 Hau ospitale bat al da? 71 00:17:39,158 --> 00:17:40,526 Bai, motel. 72 00:17:40,926 --> 00:17:42,594 Zer ospitale? 73 00:17:42,628 --> 00:17:44,263 Zoaz ohera. 74 00:17:44,496 --> 00:17:45,831 Ez nago espetxean? 75 00:17:45,931 --> 00:17:48,467 Espetxean? Zergatik, motel? 76 00:19:22,494 --> 00:19:23,162 Gérane jauna, ezta? 77 00:19:23,162 --> 00:19:26,431 Zure zain nengoen. Mediku buruak zutaz hitz egin dit. 78 00:19:26,665 --> 00:19:28,667 Elzear de Chambrelle kondea, idazlea. 79 00:19:28,667 --> 00:19:32,304 Horrelako egoeran ezagutu bazaitut ere… 80 00:19:32,337 --> 00:19:36,175 …pozten naiz bazkaltiar bikain bat azkenean edukitzeaz. 81 00:19:36,708 --> 00:19:38,544 Adrian! Jarri beste plater bat. 82 00:19:53,358 --> 00:19:54,860 Mesedez… 83 00:20:01,533 --> 00:20:05,337 Gure lagunen berri emango dizut, aurrena. 84 00:20:08,674 --> 00:20:13,612 Ezkerretik hasiko gara. Diskretua izan, mesedez. 85 00:20:13,812 --> 00:20:16,415 Lehenengoa, mahaiaren ertzean, Donnadieu koronela. 86 00:20:16,448 --> 00:20:22,287 Konmozioa izan zuen 1918an. Berriz gaixotu zen 1930ean eta 1945ean. 87 00:20:22,454 --> 00:20:23,922 1930ean? 88 00:20:23,989 --> 00:20:25,424 Marokon. 89 00:20:25,991 --> 00:20:29,494 Bere ondoan, gezurrezko itsu bat. Ale bakana! 90 00:20:30,095 --> 00:20:32,965 Hobeto ikusteko baizik ez da itsua. 91 00:20:42,274 --> 00:20:44,610 Hatua daukan gazte tristea Heurtevent da. 92 00:20:45,544 --> 00:20:48,513 Marinela izan nahi zuen, baina erreserbara pasatu zuten. 93 00:20:48,680 --> 00:20:50,816 Sekula ez du hori gainditu. 94 00:20:53,018 --> 00:20:56,989 Hartu marmelada! Behin baizik ez da hiltzen, koronelak dioen bezala. 95 00:20:58,523 --> 00:21:02,494 Zoaz pikutara! Heriotza mundu guztiarentzat da. 96 00:21:03,562 --> 00:21:09,134 Gerra irabazi dugu! 97 00:21:09,901 --> 00:21:15,540 Guk, Atzerritar Legioko Zalditeriako Lehenak! 98 00:21:20,479 --> 00:21:24,316 Hemengo labanak ez dira beste lekuetakoak bezalakoak. 99 00:21:25,117 --> 00:21:28,186 Ez nago espainiera ikastera behartuta. 100 00:21:28,387 --> 00:21:31,023 Ez nago ikastera behartuta! 101 00:21:31,857 --> 00:21:34,826 Gehienek ez dute kalterik egiten. 102 00:21:53,478 --> 00:21:57,649 Tira ba, nahikoa da! Ene bada! 103 00:23:44,256 --> 00:23:46,558 Egun on, doktore maitea. 104 00:23:49,161 --> 00:23:52,330 Donnadieu koronela, Atzerriko Legioko Zalditeriako 1.koa! 105 00:24:10,649 --> 00:24:13,218 -Berri asko etorri dira? -Furgoneta bete gaixo. 106 00:24:13,251 --> 00:24:16,521 -Non sartu dituzu? -3. solairuan. Ganbaran. 107 00:24:26,298 --> 00:24:30,101 Gérane… Su-emaile txikia. 108 00:24:31,102 --> 00:24:32,337 Nola portatzen da? 109 00:24:33,638 --> 00:24:38,343 Gau petrala izan du. Kartzelan dagoela uste du. Nahasita dago. 110 00:24:38,844 --> 00:24:40,378 Zoaz haren bila. 111 00:24:40,812 --> 00:24:42,714 Aurre egin die, nonbait, zaindariei. 112 00:24:42,814 --> 00:24:45,517 Lokartuta ekarri zuten; gaur lasai dago. 113 00:24:45,517 --> 00:24:48,620 Eta, lehenengo begiratuan, ez zait eroa iruditzen. 114 00:24:49,020 --> 00:24:51,556 Etxe honetan ez dut hitz hori entzun nahi. 115 00:24:53,258 --> 00:24:56,595 "Eroa" gaitzesgarria da eta ez du ezer esan nahi. 116 00:24:56,595 --> 00:24:59,931 Psikiatrarentzat, ez dago erorik, gaixoak baizik. 117 00:25:01,132 --> 00:25:02,567 Era askotako gaixoak. 118 00:25:03,134 --> 00:25:04,436 Ez nuen esan nahi… 119 00:25:05,804 --> 00:25:10,208 Zu bezalako egoiliarrak goi mailako gizarteko psikiatra bihurtzen dira. 120 00:25:11,510 --> 00:25:16,414 Psikiatrikoak bi zeregin ditu: burutik nahasiak sendatzea… 121 00:25:17,716 --> 00:25:19,718 …eta gizartea babestea. 122 00:25:19,851 --> 00:25:23,221 Gizartea babestea, batez ere, hori mundu guztiari dagokiolako. 123 00:25:23,355 --> 00:25:26,424 Hori erosoago egiten da: gaixoak giltzapean sartuz. 124 00:25:27,526 --> 00:25:31,463 Horra zer irakatsi didan 30 urtez psikiatrian jarduteak. 125 00:25:32,197 --> 00:25:35,800 Nork sinatu ditu hona sartzeko paper hauek? 126 00:25:35,934 --> 00:25:39,304 Carré doktoreak, familia-medikuak. 127 00:25:40,138 --> 00:25:43,475 Ederki. Dena behar bezala dago. 128 00:25:51,449 --> 00:25:53,718 Zu zaitugu, beraz, Gérane jauna. 129 00:25:55,153 --> 00:25:57,222 François Gérane. 130 00:25:58,757 --> 00:26:00,692 -Zenbat urte dituzu? -25 urte. 131 00:26:04,963 --> 00:26:07,899 Txikitan zer gaixotasun izan dituzu? 132 00:26:09,734 --> 00:26:11,236 Elgorria? 133 00:26:11,570 --> 00:26:15,106 Eskarlatina, hazizurria? 134 00:26:19,411 --> 00:26:20,912 Helduaroan? 135 00:26:22,380 --> 00:26:24,583 Gaixotasun benereorik ez? 136 00:26:29,287 --> 00:26:30,488 Zer lanbide duzu? 137 00:26:33,058 --> 00:26:35,226 Lanbiderik gabe 25 urterekin. 138 00:26:35,760 --> 00:26:36,928 Nola ateratzen duzu bizimodua? 139 00:26:37,095 --> 00:26:39,864 -Lan bila nenbilen. -Zer-nolako lana? 140 00:26:40,665 --> 00:26:42,133 Baditut adiskideak… 141 00:26:42,500 --> 00:26:46,271 Zer-nolako adiskideak? Maiz biltzen zinen haiekin? 142 00:26:47,205 --> 00:26:50,275 Nire adineko jendea da. Maiz ikusten dugu elkar. 143 00:26:51,876 --> 00:26:53,945 Ezusteko festak… 144 00:26:55,113 --> 00:26:57,382 Guk "surboum" deitzen genien. 145 00:27:00,418 --> 00:27:02,687 Eskuak zergatik dauzkazu dardarka? 146 00:27:05,323 --> 00:27:07,392 Edalea, seguru asko. 147 00:27:10,261 --> 00:27:13,431 Ez didazu esan zein lanaren bila ari zinen. 148 00:27:13,898 --> 00:27:17,302 -Zer ikasketa egin dituzu? -Batxilergoko lehen zatia. 149 00:27:17,402 --> 00:27:18,336 Zergatik ez bigarrena? 150 00:27:19,137 --> 00:27:22,907 Pintorea izan nahi nuen. Arte Ederretan sartu nintzen. 151 00:27:23,441 --> 00:27:24,909 Titulua atera zenuen? 152 00:27:25,176 --> 00:27:30,215 Ez nintzen han geratu. Ez nituen metodo zaharrak ikasi nahi. 153 00:27:30,482 --> 00:27:32,584 Ezegonkortasuna, beraz. 154 00:27:33,051 --> 00:27:33,985 Eta gero… 155 00:27:36,021 --> 00:27:37,822 Gero zer egin zenuen? 156 00:27:37,956 --> 00:27:41,459 Etxetik alde egin nuen. Bakarrik moldatu nahi nuen. 157 00:27:43,328 --> 00:27:45,430 Iheslaria… 158 00:27:46,564 --> 00:27:48,433 Moldatu al zara? 159 00:27:48,667 --> 00:27:50,435 Gaizki. 160 00:27:50,935 --> 00:27:53,405 Azter dezagun emakumeen auzia. 161 00:27:53,672 --> 00:27:57,509 Andregairik? Ez? Andregairik, ez. 162 00:27:57,609 --> 00:27:59,177 Maitalerik? 163 00:27:59,544 --> 00:28:03,381 Alde horretatik ez dut kexurik; ez gaude neska faltan. 164 00:28:03,481 --> 00:28:06,217 Baina neska bat bera ere ez da zure ondoan geratu. 165 00:28:07,318 --> 00:28:09,921 Ez zitzaizun bat bera komeni? 166 00:28:09,954 --> 00:28:13,058 Zer dakizu zuk? Zeren bila zabiltza? 167 00:28:13,091 --> 00:28:15,560 Aitak gorroto nauelako giltzapetu nau. 168 00:28:15,927 --> 00:28:18,296 Lasai, mesedez. 169 00:28:19,564 --> 00:28:22,701 Ez duzu zeure ama aipatu. 170 00:28:23,134 --> 00:28:24,703 Hilda dago. 171 00:28:25,036 --> 00:28:28,073 -Nola hil zen? -Itota. 172 00:28:28,206 --> 00:28:29,741 Istripu bat. 173 00:28:29,808 --> 00:28:32,343 Hemendik atera nahi dut, ez nago eroetxe batean egoteko! 174 00:28:32,477 --> 00:28:34,279 Ospitale psikiatrikoa da hau! 175 00:28:36,281 --> 00:28:42,320 Izaera eta portaera nahasia. Begiratu beharrekoa. 176 00:28:42,353 --> 00:28:47,192 Atsedena eta lasaitasuna behar dituzu. 177 00:28:48,526 --> 00:28:51,496 Bizimodu nahaspilatua izan duzu. 178 00:28:52,764 --> 00:28:55,333 Gaztea zara, oso gaztea… 179 00:28:58,937 --> 00:29:03,508 Hemen ondo egoten da. Landaldean, aire garbia… 180 00:29:03,808 --> 00:29:07,045 Gauza guztietatik urrun. Paristik urrun. 181 00:29:07,612 --> 00:29:10,915 Geldi! Agindu bat da! 182 00:29:44,883 --> 00:29:47,118 Non aurkitu duk hori? 183 00:29:47,352 --> 00:29:48,586 Baserrian lapurtu du. 184 00:30:32,030 --> 00:30:33,531 Kaixo, etorri berria. 185 00:30:34,032 --> 00:30:35,967 -Zu ez zaude gaixo. -Ez. 186 00:30:37,435 --> 00:30:38,937 Ezkutatua? 187 00:30:39,470 --> 00:30:40,538 Ateratzen bazara… 188 00:31:11,736 --> 00:31:14,138 -Atzean landa dago? -Zoaz ikustera. 189 00:31:31,589 --> 00:31:33,424 Hormak hor daude oraindik? 190 00:31:44,669 --> 00:31:47,972 -Eroetxe bat landaren erdian… -Bai. 191 00:31:48,339 --> 00:31:50,308 Heriotza bizitzan. 192 00:31:50,575 --> 00:31:53,311 Kanpora ateratzerik ez balego bezala hitz egiten duzu. 193 00:31:53,478 --> 00:31:56,214 Ateratzen zara… Eta itzuli egiten zara. 194 00:31:56,614 --> 00:31:59,384 Denbora asko daramazu hemen? 195 00:31:59,684 --> 00:32:00,952 Lau urte. 196 00:32:08,426 --> 00:32:09,928 Ez duzu ihes egiteko asmorik? 197 00:32:10,495 --> 00:32:11,763 Beti. 198 00:32:12,096 --> 00:32:13,798 Nik ihes egingo nuke! 199 00:32:14,365 --> 00:32:16,834 Hasteko, ez da esan behar. 200 00:33:07,885 --> 00:33:11,189 Gizajo horiek guztiak, beren maitasunean zaurituak! 201 00:33:11,856 --> 00:33:16,661 Zu ere, doktore, nola ohitu zaitezke ezbehar honetara? 202 00:33:16,794 --> 00:33:22,500 Zu bezala; zuk bekatu larrian dauden arimak sendatzen dituzu. 203 00:33:23,234 --> 00:33:26,871 Baina, zuen ustez, infernua gero etortzen da. 204 00:34:28,633 --> 00:34:31,836 -Gérane jauna? -Hortik da. 205 00:35:10,575 --> 00:35:14,178 -Nork abisatu dizu? -Hori azkar jakiten da. 206 00:35:22,854 --> 00:35:26,724 Azkar jakin da erotuta nagoela? 207 00:35:29,327 --> 00:35:31,295 Hori ziurtatzera etorri zara? 208 00:35:33,197 --> 00:35:34,866 Bisita egin nahi nizun. 209 00:35:37,135 --> 00:35:41,906 -Beharbada, abokatu bat… -Abokatu bat? Zergatik? 210 00:35:42,373 --> 00:35:46,978 Lapur edo hiltzailetzat salatuko banindute, orduan, bai. 211 00:35:47,979 --> 00:35:50,648 Baina buru galdutzat salatzen naute. 212 00:35:51,015 --> 00:35:54,152 Eroak ez dituzte errugabetzen, ez dituztelako zigortzen. 213 00:35:54,619 --> 00:35:56,954 Ezabatu egiten dituzte, besterik gabe. 214 00:35:57,822 --> 00:35:59,690 Eta giltzapetu. 215 00:36:03,027 --> 00:36:05,563 Promiskuitatea izango da okerrena. 216 00:36:05,796 --> 00:36:08,799 Ez, kutsadura. 217 00:36:11,269 --> 00:36:14,739 Inor ez zait bisitan etorri, zu izan ezik. 218 00:36:15,540 --> 00:36:20,178 Bakarrik eta triste ez bazeunde, ez nintzatekeen etorriko. 219 00:36:35,526 --> 00:36:39,931 Ez etorri berriz. Oso tristea da. 220 00:36:47,505 --> 00:36:49,807 Zerbait egin behar dela uste dut. 221 00:36:50,208 --> 00:36:53,744 Zergatik? Ni mutil zintzoa izateko? 222 00:36:54,345 --> 00:36:57,648 Ez. Zoriontsuagoa izateko. 223 00:36:58,583 --> 00:37:00,384 Bisita bukatu da! 224 00:37:01,586 --> 00:37:03,221 Bisita bukatu da. 225 00:37:35,686 --> 00:37:37,488 Poliki ibili. 226 00:37:37,955 --> 00:37:40,591 -Autoan etorri zara? -Bai, adiskide batekin. 227 00:37:40,791 --> 00:37:43,094 Burdin hesia zeharkatzen badut, autoa berehala abian jarri. 228 00:37:43,160 --> 00:37:46,264 -Zutaz fio naiteke? -Bai. 229 00:38:21,065 --> 00:38:23,200 Paseatzera goaz? 230 00:38:53,764 --> 00:38:58,803 Bizkarra eman orduko, horra! Zutaz fidatu behar al dugu? 231 00:38:59,704 --> 00:39:04,709 Hemendik ez du inork ihes egiten. Ondo antolatuta gaude. 232 00:39:04,775 --> 00:39:09,347 Huts egindako ihesaldi bakoitzak zure kasua larritzen du. 233 00:39:09,814 --> 00:39:11,882 Ez egin ergelarena. 234 00:39:13,751 --> 00:39:16,854 Ezin da zure etxetik ihes egin. Badakit. 235 00:39:17,054 --> 00:39:19,790 Baina ezin didazu kargu hartu ihesian saiatzeagatik. 236 00:39:19,890 --> 00:39:24,662 Txorakeria bat egin dut; zigortu nazazue, baina ez bizitza osorako. 237 00:39:24,695 --> 00:39:28,966 Ni ez naiz polizia, medikua baizik. 238 00:39:29,233 --> 00:39:30,634 Ez duzu hori ulertu nahi? 239 00:39:30,634 --> 00:39:33,137 Zertarako da injekzio hori? 240 00:39:33,838 --> 00:39:36,440 Pentobarbituratoa. 241 00:39:45,750 --> 00:39:48,018 Elkarri ulertuko diogu horrela. 242 00:39:49,220 --> 00:39:51,389 Txorakeriak bat egin duzula diozu? 243 00:39:51,389 --> 00:39:53,858 Zehatzago esango dut hori: 244 00:39:54,692 --> 00:39:58,996 Gureak ez ziren txostenak erre ditugu. 245 00:39:59,463 --> 00:40:03,834 Bai alferrik suntsitu ere. 246 00:40:05,269 --> 00:40:07,772 Zergatik egin dugu hori? 247 00:40:08,038 --> 00:40:13,711 "Zergatik" hori da medikuaren eta epailearen arteko alde guztia. 248 00:40:15,713 --> 00:40:19,216 Galdera horri erantzuten badiozu, libre aterako zara. 249 00:40:20,184 --> 00:40:26,390 Ezin baduzu, nik atera beharko ditut ondorioak. 250 00:40:27,358 --> 00:40:28,993 Lasaitu zaitez. 251 00:40:33,030 --> 00:40:35,232 Kontatu, kontatu. 252 00:40:37,101 --> 00:40:40,905 Min eman nahi nion gehien maite duen kontuan. 253 00:40:41,639 --> 00:40:43,707 Aitaz ari zara? 254 00:40:44,708 --> 00:40:46,277 Ez duzu aita maite? 255 00:40:46,377 --> 00:40:48,712 Ama maite nuen. 256 00:40:48,879 --> 00:40:50,080 Non dago erlazioa? 257 00:40:52,817 --> 00:40:57,188 Ama hil zenean, ezin nintzen aitarekin jadanik bizi. 258 00:40:57,855 --> 00:41:00,958 Ama ito egin zitzaizun. Esan zenidan. 259 00:41:02,026 --> 00:41:04,161 Aitak esaten du hori. 260 00:41:04,495 --> 00:41:09,467 Ama urmaelean erori zela esaten die aitak batzuei. 261 00:41:09,633 --> 00:41:12,503 Beste batzuei, berriz… Niri, han nengoenez… 262 00:41:12,503 --> 00:41:15,239 …amak bere burua bota zuela esaten die. 263 00:41:16,273 --> 00:41:19,510 Zu han zeunden? Nola ba? 264 00:41:24,748 --> 00:41:29,520 Ama eta biok paseo bat ematetik genetozen. 265 00:41:30,888 --> 00:41:33,958 Aita gugana etorri zitzaigun… 266 00:41:35,392 --> 00:41:39,497 Aitak etengabe iraintzen zuen ama, zeren eta… 267 00:41:41,499 --> 00:41:42,700 Zeren eta…? 268 00:41:43,434 --> 00:41:45,102 Ez dakit. 269 00:41:46,570 --> 00:41:50,341 Batzuetan, amak oihu egiten zuen aitak besoa estutzen zionean. 270 00:41:51,275 --> 00:41:53,777 Amak negar egiten zuen aitak hitz egiten zionean. 271 00:41:54,378 --> 00:41:56,180 Eta gero? 272 00:41:58,415 --> 00:41:59,116 Eta gero? 273 00:41:59,817 --> 00:42:04,021 Egun hartan, etxera eraman ninduten. 274 00:42:04,755 --> 00:42:07,057 Zerbitzari baten esku utzi ninduten. 275 00:42:07,458 --> 00:42:12,229 Gelaraino joan, eta leihotik begiratu nuen. 276 00:42:13,097 --> 00:42:15,633 Urmaelera itzuli ziren. 277 00:42:15,799 --> 00:42:21,005 Aitak keinu latz bat egin zuen; amak burua makurtu zuen. 278 00:42:21,338 --> 00:42:22,706 Orduan? 279 00:42:23,541 --> 00:42:25,743 Hori da dena. 280 00:42:26,944 --> 00:42:32,316 Geroago, aitak esan zidan amak bere burua hil zuela. 281 00:42:34,251 --> 00:42:38,322 Ama bakarrik zegoela ere esan zidan. 282 00:42:38,956 --> 00:42:40,891 Eta hori ez da egia. 283 00:42:44,628 --> 00:42:47,364 Ez al duzu oroitzapen zehatzagorik…? 284 00:42:48,232 --> 00:42:51,001 …nik ondorio bat atera ahal izan dezadan? 285 00:42:51,335 --> 00:42:53,871 8 urte nituen, doktore. 286 00:43:11,055 --> 00:43:13,791 Orain lasai egon. 287 00:43:15,326 --> 00:43:17,494 Hitzematen didazu? 288 00:43:21,498 --> 00:43:25,202 Gaixoa da ihesarekin amets egiten duen bakarra. 289 00:43:31,041 --> 00:43:33,978 Nik ihes egiten al dut ba? 290 00:43:39,717 --> 00:43:42,753 Aitarenganako gorrotoaren adibide garbia. 291 00:43:44,188 --> 00:43:45,623 Horrela eduki ezazu. 292 00:44:06,610 --> 00:44:08,779 Zerbitzuz aldatzea gustatuko litzaizuke? 293 00:44:08,946 --> 00:44:10,681 Hemendik alde egin nahi dut. 294 00:44:10,948 --> 00:44:13,217 Nik ere bai, baina sendatuta. 295 00:44:13,350 --> 00:44:15,419 Zeri deitzen diozu "sendatu"? 296 00:44:15,486 --> 00:44:20,457 Nire gelan esnatu, nire kasa jantzi, jendearekin hitz egin… 297 00:44:20,858 --> 00:44:23,894 Tente ibili, kalean erortzeko beldurrez egon gabe. 298 00:44:24,094 --> 00:44:25,696 Mediku batengatik espero duzu hori? 299 00:44:25,829 --> 00:44:27,831 Emery doktorea ez da bestea bezalakoa. 300 00:44:27,831 --> 00:44:30,567 Haren zerbitzuan, gaixoak mundu guztia bezala bizi dira. 301 00:44:30,701 --> 00:44:34,738 Uniformerik gabe, ziegarik gabe, indarrezko atorrarik gabe… 302 00:44:35,005 --> 00:44:36,940 …giltza zulotik zelatan dauzkazun begirik gabe. 303 00:44:37,074 --> 00:44:37,975 Hori ikusi nahi nuke… 304 00:44:38,142 --> 00:44:43,514 Egia da. Eta badaude eroetxe batzuk itsas bazterrean… 305 00:44:44,181 --> 00:44:48,252 Han sendatuko nintzateke. Baina Emery doktorearen laguntzaz. 306 00:44:48,352 --> 00:44:50,220 Zergatik ez zaitu hartzen? 307 00:44:50,320 --> 00:44:52,623 Ez du lekurik. 308 00:46:09,533 --> 00:46:13,370 -Joan naiteke saskibaloia ikustera? -Nik kontatuko ditut. 309 00:46:31,255 --> 00:46:33,390 Kirola gustatzen al zaizu? 310 00:46:34,158 --> 00:46:37,427 Motocrossa egiten nuen. 311 00:46:37,594 --> 00:46:40,497 Orain hormez inguratuta ibili behar! 312 00:46:47,271 --> 00:46:49,706 Emery doktorea ezagutzen duzu? 313 00:46:51,508 --> 00:46:55,746 Bere gaixoez interesatzen omen da, ez Varmont doktorea bezala. 314 00:46:55,846 --> 00:46:58,482 Ez dezagun esajeratu. Ez da bere errua izango. 315 00:46:58,715 --> 00:47:01,018 Baduzu adiskiderik, bisitarik? 316 00:47:01,185 --> 00:47:03,520 Neska bat. Astero etortzen da. 317 00:47:03,654 --> 00:47:05,088 Andregaia? 318 00:47:06,290 --> 00:47:07,457 Ez. 319 00:47:08,458 --> 00:47:13,096 Beranduegi ezagutu nuen, hona etorri bezperan. 320 00:47:24,174 --> 00:47:27,578 -Egun on, Emery doktorea. -Baita zuri ere. 321 00:47:27,711 --> 00:47:30,380 Txoritegia ikusi dut. Zer koloretakoa izango da? 322 00:47:30,848 --> 00:47:31,815 Urdina. 323 00:47:32,983 --> 00:47:34,218 Urdina. 324 00:47:35,352 --> 00:47:37,988 Lekurik ez oraindik niretzat? 325 00:47:38,255 --> 00:47:40,257 Lekurik ez oraindik. 326 00:47:42,159 --> 00:47:44,995 -Agur, doktore. -Agur. 327 00:48:19,663 --> 00:48:21,531 Zergatik daude bibirilean? 328 00:48:21,999 --> 00:48:24,935 Biribila jolas bat da. 329 00:48:25,002 --> 00:48:29,539 Eta hori baliabide bat da elkarrekin bizitzen irakasteko. 330 00:48:29,706 --> 00:48:30,974 Elkarrekin? 331 00:48:31,275 --> 00:48:34,978 Denak jiratzen direlako jiratzen da bakoitza. 332 00:48:35,078 --> 00:48:38,582 Begira: eskuak askatuko dituzte. 333 00:48:44,221 --> 00:48:45,322 Tira. 334 00:48:45,422 --> 00:48:47,057 Ez dute keinurik egiten. 335 00:48:47,257 --> 00:48:51,461 Katea hautsi da eta bakar-bakarrik daude. 336 00:48:52,095 --> 00:48:53,330 Galduta. 337 00:48:53,430 --> 00:48:54,798 Tira. 338 00:49:40,577 --> 00:49:43,313 Hona hemen taberna. 339 00:49:44,014 --> 00:49:46,817 Musika, kolore alaiak… 340 00:49:47,451 --> 00:49:50,220 Helburu bera dugu beti: 341 00:49:52,022 --> 00:49:55,592 Gaixoak bizi nahia berreskura dezala. 342 00:49:55,692 --> 00:49:59,229 Mediku buru jauna: zer iruditzen zaizkizu metodo berri hauek? 343 00:49:59,296 --> 00:50:03,734 "Psikiatriko librea", horrela deitu badaiteke… 344 00:50:04,735 --> 00:50:06,603 …oso gai ona da. 345 00:50:07,170 --> 00:50:10,474 Oso gai ona artikulu baterako. 346 00:50:11,375 --> 00:50:18,348 Zoritxarrez, publizitateak ezin du zorotasuna konpondu. 347 00:50:18,448 --> 00:50:21,151 Galdeiozu Emery doktoreari. 348 00:50:21,318 --> 00:50:24,154 Berritsua da gai horretan. 349 00:50:24,388 --> 00:50:27,391 Ahal baduzu, sakondu ezazu galdera. 350 00:50:29,192 --> 00:50:31,428 Diru zailtasunak gorabehera… 351 00:50:31,795 --> 00:50:34,798 …emaitzak erabakigarriak direla esatea ez da gehiegi esatea. 352 00:50:34,865 --> 00:50:38,435 Nonahi aurkitzen dugu borondate txarra eta ezinikusia… 353 00:50:38,635 --> 00:50:40,771 Zoritxarrez! Baina bide onean gaude. 354 00:50:40,904 --> 00:50:42,539 Zer da hori? 355 00:50:44,074 --> 00:50:49,112 Gaixoen buztin-lanak, edo tratamenduaren aldi desberdinak. 356 00:50:49,346 --> 00:50:53,550 Hasieran, bolak egiten dituzte beti: Lurra. 357 00:50:53,617 --> 00:50:56,553 Gero, animaliak, eta hemen izaki bitxiak… 358 00:50:56,620 --> 00:51:00,624 …gizakia eta animalia nahasian: zentauroak, esfingeak, faunoak… 359 00:51:00,724 --> 00:51:02,893 Gizakiak egiten dituztenean sendatuta daude? 360 00:51:03,060 --> 00:51:06,863 Ez. Azken aldian bizitzaren sinboloak ageri dira: 361 00:51:06,997 --> 00:51:08,598 Umea sehaskan… 362 00:51:08,999 --> 00:51:12,702 Fruituak saskian, loreak loreontzian… 363 00:51:14,471 --> 00:51:17,174 Zuhaitzak lorategiaren erdian zut… 364 00:51:27,350 --> 00:51:29,219 Hitz egidazu zutaz. 365 00:51:29,653 --> 00:51:31,788 Dena kontatu dizut. 366 00:51:32,823 --> 00:51:35,425 Bakarrik bizi zarela besterik ez dakit. 367 00:51:35,692 --> 00:51:38,528 Aspalditik bizi naiz bakarrik. 368 00:51:38,795 --> 00:51:40,697 Zure lana gustatzen zaizu? 369 00:51:41,798 --> 00:51:45,936 Lehenengo egunean zailagoa zen, eta interesgarriagoa ere bai. 370 00:51:46,303 --> 00:51:48,905 Orain aspertu egiten zara? 371 00:51:49,272 --> 00:51:50,874 Ez naiz sekula aspertzen. 372 00:51:50,907 --> 00:51:54,478 Ni, bai. Zu hemen ez zaudenean. 373 00:51:54,544 --> 00:51:59,249 Ez da eroetxeagatik bakarrik, lehen ere aspertu egiten nintzen. 374 00:52:00,584 --> 00:52:03,286 Itxarongo al didazu? 375 00:52:06,756 --> 00:52:08,992 Nahi duzunean joan zaitezke. 376 00:52:10,460 --> 00:52:13,830 Zure aitari deitu diot, berak bakarrik lagundu diezazuke. 377 00:52:14,231 --> 00:52:16,233 Ez duzu aita ezagutzen. 378 00:52:16,933 --> 00:52:19,970 Utziko banio, hemen legoke beti ni sufritzen ikusteko. 379 00:52:20,036 --> 00:52:21,671 Hala egiten zuen amarekin. 380 00:52:21,838 --> 00:52:24,341 Ez dut aita ikusi nahi. 381 00:52:27,344 --> 00:52:29,379 Zertan pentsatzen ari zara? 382 00:52:29,579 --> 00:52:31,515 Hitz egidazu. 383 00:52:33,517 --> 00:52:36,820 Hormei begira nago, haietaz hobeto oroitzeko. 384 00:52:37,087 --> 00:52:39,956 Zer ba? Ez al zara gehiago itzuliko? 385 00:52:42,159 --> 00:52:43,894 Ez duzu ezer ulertu nahi. 386 00:52:44,161 --> 00:52:47,030 Zure bizitza kontatzen duzu, baina ez duzu ezer egiten hura aldatzeko. 387 00:52:47,364 --> 00:52:48,932 Ez dut ezertan sinesten. 388 00:52:49,666 --> 00:52:53,670 Ezertan sinesten ez duenak bere lekuan uzten du dena. 389 00:52:53,803 --> 00:52:58,975 Aitaren txostena erre ez bazenu, orain berriz ikusiko zenuke. 390 00:52:59,910 --> 00:53:02,512 Berdin izango litzaizuke itxurak egitea. 391 00:53:02,746 --> 00:53:04,848 Inoiz ez didate horrela hitz egin. 392 00:53:08,385 --> 00:53:11,555 Orduan, ez zaituzte inoiz maitatu. 393 00:54:34,471 --> 00:54:37,474 Gérane, mediku-burua deika. 394 00:55:25,088 --> 00:55:26,423 Sartu. 395 00:55:44,741 --> 00:55:48,211 Alferrik zenuen neska hori bitartekaritzat hartzea. 396 00:55:48,712 --> 00:55:51,448 Hemen zauden ezkero, zure deiaren zain egon naiz. 397 00:55:51,581 --> 00:55:54,184 Astia behar nuen gogoeta egiteko. 398 00:55:54,384 --> 00:55:58,154 Barkaidazu gau hartan egin nizun kaltea. 399 00:55:58,655 --> 00:56:01,091 François gaixoa, hori ez zen okerrena izan! 400 00:56:01,725 --> 00:56:04,728 Beste gauza asko jasan behar izan ditut! 401 00:56:05,161 --> 00:56:07,364 Atera al nazakezu hemendik? 402 00:56:09,099 --> 00:56:13,436 Medikuak itxaropen handiak ditu. 403 00:56:14,871 --> 00:56:16,806 Sendatu egingo zara, inondik ere. 404 00:56:16,973 --> 00:56:19,809 Denok izaten dugu nahasmen-une bat. 405 00:56:20,477 --> 00:56:22,545 Aitari lapurtu! 406 00:56:23,313 --> 00:56:26,750 Aita harrapakatu, aita desohoratu, aita jo! 407 00:56:27,384 --> 00:56:29,853 Aita jo duzu "nahasmen-une batean"! 408 00:56:30,453 --> 00:56:32,589 Nik ez dut oroitzen hain une larriak eduki izana! 409 00:56:33,056 --> 00:56:34,691 Barkaidazu dena. 410 00:56:35,291 --> 00:56:39,129 Ez dizut istilu gehiagorik sortuko; atera nazazu hemendik. 411 00:56:39,262 --> 00:56:41,398 Neska hori maite dut eta berak ere maite nau. 412 00:56:41,831 --> 00:56:42,732 Zurekin hitz egin du. 413 00:56:42,866 --> 00:56:45,235 Emakume kontuekin berriz ere! 414 00:56:46,069 --> 00:56:52,208 François gizajoa! Zure konkista guztiek ez zaituzte urrun eramango. 415 00:56:52,409 --> 00:56:57,180 Gogoan dut arratsetan ofizioa erakusten nizunean… 416 00:56:57,514 --> 00:56:59,249 Ez zenuen inoiz entzuten. 417 00:56:59,582 --> 00:57:04,154 Bat-batean altxatzen zinen: neska bat izaten zenuen zain. 418 00:57:04,354 --> 00:57:09,392 Nik ere gogoan dut gauza bat: auzitara eramana zenuen norbait. 419 00:57:09,526 --> 00:57:12,295 Zure talentuak akusatuaren burua lortu zuen. 420 00:57:12,462 --> 00:57:15,598 Gau hartan, grina berarekin… 421 00:57:16,132 --> 00:57:19,135 …gizon hari bizia salbatuko lioketen argudioak eman zenizkidan. 422 00:57:20,203 --> 00:57:23,706 Gizartea, funtsean, joko bat da. 423 00:57:23,973 --> 00:57:26,543 Jokoa nola jokatu jakin behar da. 424 00:57:27,177 --> 00:57:31,514 Nik erakutsi egin nahi nizun, zuk ez zenuen ikasi nahi izan. 425 00:57:31,648 --> 00:57:33,783 Ez didazu inoiz ulertu. 426 00:57:34,017 --> 00:57:35,785 Egia da. 427 00:57:42,258 --> 00:57:44,894 Sekula ez naiz ulertzen saiatu. 428 00:58:04,647 --> 00:58:06,816 Errebelde oraindik ere! 429 00:58:07,183 --> 00:58:10,687 Eroetxeak ez zaitu aldatzen! Ni, ordea, asmorik onenez etorri naiz. 430 00:58:11,821 --> 00:58:14,557 Santu bat bihozgabetuko zenuke zuk! 431 00:58:14,557 --> 00:58:18,194 Hala ere, laster aterako al da, doktore? 432 00:58:19,262 --> 00:58:21,498 Hori erabat bere esku dago. 433 00:58:21,965 --> 00:58:24,534 Badakigu hori, ezta? 434 00:58:30,039 --> 00:58:34,978 Itxoin! Hortik askatasunera joaten da. 435 00:58:39,015 --> 00:58:43,419 Hobeto zegoela uste nuen. 436 00:58:43,520 --> 00:58:45,588 Tamalez! 437 00:58:45,755 --> 00:58:48,558 Barkatu galdera hau. 438 00:58:48,591 --> 00:58:52,562 Zer gertatu zen emaztea hil zitzaizun egunean? 439 00:58:53,329 --> 00:58:54,998 Françoisek horretaz hitz egin dizu? 440 00:58:55,098 --> 00:58:59,168 Pixka bat. Bere haurtzaroaz galdetu behar izan diot. 441 00:58:59,536 --> 00:59:01,938 Zer esan dizu horretaz? 442 00:59:02,705 --> 00:59:06,342 Ezer gutxi. Oso gaztea zen. 443 00:59:06,409 --> 00:59:09,379 -Emaztea ito egin zitzaidan. -Badakit. 444 00:59:09,712 --> 00:59:14,250 -Herentzia latza da, ezta? -Jakina. Ikertu egin zuten? 445 00:59:15,184 --> 00:59:17,353 Galdeketa… autopsia… 446 00:59:17,987 --> 00:59:21,925 Inon suizidiorik izaten bada, gero kalumnia etortzen da. 447 00:59:22,025 --> 00:59:25,862 Jende zintzoa ere ez da egoten horretatik libre. Badakizu. 448 00:59:25,962 --> 00:59:27,564 Jakina. 449 00:59:27,730 --> 00:59:29,499 Auzia artxibatu egin zuten. 450 00:59:29,499 --> 00:59:32,702 Oso ondo. Pozten naiz zugatik. 451 00:59:32,936 --> 00:59:36,506 Barkatu oroitzapen mingarriak piztu izana. 452 00:59:39,142 --> 00:59:40,476 Berezkoa dut jakin-mina. 453 00:59:41,010 --> 00:59:43,613 Nik, berriz, lanbidearen eraginez. 454 00:59:43,613 --> 00:59:45,481 Ez naiz hori esaten ausartu. Agur. 455 01:00:06,936 --> 01:00:08,538 -Bihar arte itxarongo dugu? -Ez. 456 01:00:08,905 --> 01:00:11,941 Ziur zaude? Eta pabiloiko giltza, zer? 457 01:00:12,075 --> 01:00:13,776 Berak daukan giltzak pabiloi guztiak irekitzen ditu. 458 01:00:13,843 --> 01:00:18,014 -Burdin hesia ez, ordea. -Ez, pabiloiak bakarrik. Goazen! 459 01:01:07,697 --> 01:01:09,899 -Giltzak! -Hemen dauzkat! 460 01:01:58,548 --> 01:01:59,549 Varmont doktorea! 461 01:02:00,116 --> 01:02:01,984 Varmont doktorea! 462 01:02:37,587 --> 01:02:39,255 Zuek ezkerretara! 463 01:04:50,920 --> 01:04:52,455 Salbatuta gaude! 464 01:05:59,055 --> 01:06:00,957 Zaindu ezazue. 465 01:06:07,596 --> 01:06:09,598 -Nor da? -Epileptikoa. 466 01:06:20,042 --> 01:06:20,977 Eroa! 467 01:06:23,412 --> 01:06:24,880 Ihes egitera doa! 468 01:07:02,351 --> 01:07:05,688 Bai, Varmont, errazagoa da zigortzea sendatzea baino. 469 01:07:05,821 --> 01:07:07,390 Baina zigorrak ez du sendatzen. 470 01:07:07,556 --> 01:07:09,025 Zertaz hitz egin nahi didazu? 471 01:07:09,158 --> 01:07:11,227 Ihesaldi horretaz, adibidez. 472 01:07:11,394 --> 01:07:13,229 Zer ihesaldi? Géranena? 473 01:07:13,462 --> 01:07:16,232 Lasai egon. Dena kontrolatuta dago. 474 01:07:16,365 --> 01:07:19,068 Untxi bati bezala hari tiro egin ondoren. 475 01:07:19,301 --> 01:07:21,370 Harramazka soil bat. 476 01:07:21,504 --> 01:07:24,140 Ez da nire erantzukizuna jendea izu-psikosiak hartzen badu… 477 01:07:24,340 --> 01:07:27,676 …ero batek ihes egiten duenean. 478 01:07:28,244 --> 01:07:32,548 Ulertzen dut psikosi hori, baina deitoragarria iruditzen zait. 479 01:07:33,082 --> 01:07:36,452 Burutik jotakoen artean bizi naiz duela 30 urte. 480 01:07:36,952 --> 01:07:42,291 Gutxi senda daitezke eta denak dira arriskutsuak. 481 01:07:42,391 --> 01:07:45,294 Egingo al dugu esperimentu bat? 482 01:07:45,294 --> 01:07:50,066 Utzidazu mutil hori; horrela ez dituzu bere istiluak jasango. 483 01:07:50,199 --> 01:07:53,836 Gérane zure esku utzi? Bera ez horixe! 484 01:07:53,869 --> 01:07:54,637 Zergatik? 485 01:07:55,137 --> 01:07:57,673 Dakizunez, burutik jotako batzuei… 486 01:07:59,108 --> 01:08:01,977 …aise egin dakieke beren gaixotasunaren diagnostikoa… 487 01:08:02,111 --> 01:08:05,548 …eta maiz sintomak ikusgarriagoak izaten dira sakonak baino. 488 01:08:05,614 --> 01:08:11,020 Beste batzuengan, berriz, eromena ez dago batere definitua. 489 01:08:11,153 --> 01:08:12,855 Gérane, adibidez? 490 01:08:12,922 --> 01:08:14,290 Hala uste dut. 491 01:08:15,591 --> 01:08:19,695 Ondo ulertu badut, beldur zara Gérane aise sendatuko ote dudan. 492 01:08:19,829 --> 01:08:23,399 Beldur naiz ez ote duzun uste gaixo dagoenik. 493 01:08:23,466 --> 01:08:28,037 Ez ditut neure gaixoak aukeratzen, bioi eman egiten dizkigute. 494 01:08:28,304 --> 01:08:32,041 Ez diet susmo onik hartzen zure apostolu-usteei. 495 01:08:32,308 --> 01:08:35,277 Nik ez dut apostolu izateko astirik. 496 01:08:35,678 --> 01:08:40,549 Zeregin bat dut: gizartea babestea eskura dauzkadan baliabideekin. 497 01:08:40,683 --> 01:08:42,718 Horretarakoxe dago polizia. 498 01:08:43,519 --> 01:08:47,056 Ez al zaituzte obsesionatzen Frantziako 120.000 gaixo mentalek? 499 01:08:47,189 --> 01:08:51,760 Tuberkulosoen aldeko diruaren apur batek ero asko sendatuko lituzke. 500 01:08:51,794 --> 01:08:54,663 Utz dezagun harrokeria alde batera. 501 01:08:54,797 --> 01:08:55,931 Garbi hitz egigun. 502 01:08:56,899 --> 01:08:59,135 "Gaixoak zaintzea aski da haiek sendatzeko": hori uste duzu? 503 01:08:59,301 --> 01:09:01,971 Denak sendatzen ez baditut ere, ez dut gaixo berririk sortzen. 504 01:09:02,071 --> 01:09:04,573 Saia gaitezen, behinik behin, gaixoei beldurra kentzen. 505 01:09:04,707 --> 01:09:09,612 Egunero, goizegi askatutako eroek bortxatu, hil edo erre egiten dute. 506 01:09:09,678 --> 01:09:11,814 Egunero, batzuk hil egiten dira psikiatrikoetan. 507 01:09:11,881 --> 01:09:15,784 Arriskuak arrisku, nahiago dut erabat sendatu gabe gaixoak askatu… 508 01:09:15,818 --> 01:09:19,221 …askatu gabe edukiz haiek hil baino. 509 01:09:19,221 --> 01:09:21,257 Beraz, kriminalez hornitzen duzu mundua. 510 01:09:21,457 --> 01:09:25,060 Areago: zeu zara kriminala, ahalordez. 511 01:09:25,227 --> 01:09:28,898 Horretan dago gure arteko aldea: zuk ez duzu bitartekoren beharrik. 512 01:09:28,931 --> 01:09:32,468 Eta zure bezero batek umeak itotzen badizkizu, zer? 513 01:09:33,235 --> 01:09:37,339 Ez dut nire ardurapeko gaixorik zure esku inolaz ere utziko. 514 01:09:37,473 --> 01:09:40,409 Nireak dira eta nik gobernatuko ditut. 515 01:09:51,120 --> 01:09:55,291 Emery doktoreak ez nau sekula bere egoitzan hartuko. 516 01:09:55,991 --> 01:09:58,460 Besteak beretzat nahi ditu bere gaixo guztiak. 517 01:09:59,461 --> 01:10:02,431 Bestela, alde egingo liokete denek. 518 01:10:04,099 --> 01:10:08,637 Alde egin nahi duenari ezin zaio eragotzi. 519 01:10:09,805 --> 01:10:16,011 Itsasontzi batzuk poliki dabiltza itsasoan… 520 01:10:17,213 --> 01:10:19,915 Gizonek gidatutako ontziak dira horiek. 521 01:10:21,483 --> 01:10:25,854 Beste batzuk, berriz, ez ditu inork gidatzen. 522 01:10:27,623 --> 01:10:29,992 Horiek askoz bizkorrago doaz. 523 01:10:31,427 --> 01:10:33,796 Hondorantz… 524 01:11:47,636 --> 01:11:49,438 Ziegatik atera zara? 525 01:11:49,538 --> 01:11:51,707 Bihar aterako naiz. 526 01:11:52,074 --> 01:11:54,310 Ez diot ihes egiteari uko egin. 527 01:13:03,445 --> 01:13:04,480 Soka! 528 01:13:06,281 --> 01:13:08,717 Eskura uzten dituzue sokak! 529 01:13:08,784 --> 01:13:12,855 Astakirtenak! Gaixoak dira, ez boy-scoutak. 530 01:13:14,156 --> 01:13:18,494 Heurtevent gaixoa! Gizon jatorra! 531 01:13:19,461 --> 01:13:21,897 Gure gaixorik atseginena. 532 01:13:22,297 --> 01:13:28,437 Indarkeriaz inoiz baliatu gabea. Sekula zakarkeriarik esan gabea. 533 01:13:29,405 --> 01:13:33,108 Nire errua da. Esan ezazu. Gogorra naiz! 534 01:13:33,342 --> 01:13:35,978 Neurri zorrotzegiak hartzen ditut! 535 01:13:36,678 --> 01:13:41,984 Iaz, 800 gaixo eta 3 suizidio baizik ez. Ez da lotsatzekoa. 536 01:13:42,084 --> 01:13:44,953 Aplikatzen ditudan metodoak ez ditut nik asmatu. 537 01:13:45,020 --> 01:13:47,122 Nik, bai. 538 01:13:52,094 --> 01:13:54,463 Ene Jainko Jauna! 539 01:13:55,898 --> 01:13:58,200 Hau da hondamena hau! 540 01:13:59,435 --> 01:14:01,870 Eta hori gutxi balitz… 541 01:14:03,305 --> 01:14:07,810 …gaixoak askeegi uzten ditudala aurpegiratzen didate! 542 01:15:53,782 --> 01:15:55,751 Ulertu duzu? 543 01:15:56,485 --> 01:16:00,155 Hormak baxuagoak dira. Haien egoitzara iritsi, eta kitto. 544 01:16:00,489 --> 01:16:01,690 Eta arropak? 545 01:16:01,890 --> 01:16:04,993 Bolaren oinean aurkituko dituzu, hormaren ondoan. 546 01:16:06,428 --> 01:16:08,597 Ilundu arte egon zaitez basoan. 547 01:16:08,730 --> 01:16:11,500 Zu harrapatzera joango zaizkizu, gogora zaitez. 548 01:16:11,633 --> 01:16:15,170 Ez kezkatu horregatik. Benetan ez duzu nirekin etorri nahi? 549 01:16:15,170 --> 01:16:16,238 Ez. 550 01:16:17,739 --> 01:16:22,344 Hau gordeleku ona da. Ateratzen banaiz, hilko naute. 551 01:16:23,178 --> 01:16:24,780 Emadazu helbidea. 552 01:16:31,954 --> 01:16:34,590 Primerako lana da, nire partetik bazoaz. 553 01:16:36,024 --> 01:16:37,192 Eskerrik asko, Planqué. 554 01:20:17,345 --> 01:20:18,914 Zerria! 555 01:22:00,282 --> 01:22:03,685 -Tony jauna. -Han atzean, ezkerretara. 556 01:22:36,318 --> 01:22:37,886 Tony jaunarentzat. 557 01:22:41,122 --> 01:22:44,159 Deitu Tony jaunari. Itxoin pixka bat. 558 01:23:44,519 --> 01:23:45,954 Berdea. 3a. 559 01:23:47,222 --> 01:23:50,025 Planqué ondo dago? Ez du irten nahi, e? 560 01:23:50,425 --> 01:23:52,861 Kanpora aterako balitz… 561 01:23:53,461 --> 01:23:57,799 Lana emango dizut. Fitxak banatzen, mutil horrek bezala. 562 01:24:00,035 --> 01:24:03,304 -Ez dirudizu pozik. -Beste gauza bat espero nuen. 563 01:24:03,405 --> 01:24:07,675 Ihes berritan, ezin zara harroputz ibili. Ez ahaztu polizia. 564 01:24:08,043 --> 01:24:10,078 Bai edo ez? Bihar hasiko zara? 565 01:24:12,714 --> 01:24:13,715 Bai. 566 01:24:14,482 --> 01:24:16,785 -Non biziko zara? -Neska baten etxean. 567 01:24:17,385 --> 01:24:20,055 Hori ez da oso zuhurra. Berehala harrapatuko zaituzte. 568 01:24:20,221 --> 01:24:22,757 Iritziz aldatzen baduzu, zatoz. Ez zaitut kalean utziko. 569 01:24:23,191 --> 01:24:25,860 Eskerrik asko. Agur. 570 01:25:52,013 --> 01:25:53,515 Libre zaude… 571 01:25:54,215 --> 01:25:56,284 Sar naiteke? 572 01:26:10,165 --> 01:26:12,901 -Afaldu duzu? -Ez. 573 01:26:13,935 --> 01:26:15,203 Eser zaitez. 574 01:26:21,176 --> 01:26:23,178 Noiz atera zara? 575 01:26:23,678 --> 01:26:25,180 Gaur. 576 01:26:27,282 --> 01:26:29,617 Eta berehala ni ikustera etorri zara… 577 01:26:31,452 --> 01:26:32,987 Etxe txikia duzu! 578 01:26:36,090 --> 01:26:39,194 Nahikoa da niretzat bakarrik. 579 01:26:51,105 --> 01:26:52,207 Zer egingo duzu orain? 580 01:26:52,540 --> 01:26:57,378 Billar batean lan egingo dut. Joko areto batean. 581 01:26:57,712 --> 01:26:59,414 Hori ez da lan egokia zuretzat. 582 01:26:59,881 --> 01:27:03,751 Aste batzuetarako besterik ez; gero, ikusiko dugu. 583 01:27:04,519 --> 01:27:06,287 Alde egingo dut, beharbada… 584 01:27:06,854 --> 01:27:08,690 …atzerrira… 585 01:27:09,123 --> 01:27:14,329 Ihes egin nahi duzula dirudi. Ez zenuen eroetxetik ihes egingo? 586 01:28:31,906 --> 01:28:33,574 Gérane jauna, mesedez. 587 01:28:34,175 --> 01:28:36,544 -Nor? -François Gérane. 588 01:28:37,578 --> 01:28:39,213 Ez dago hemen. 589 01:28:39,314 --> 01:28:41,382 Izango duzu haren berri. 590 01:28:41,916 --> 01:28:45,420 Berriz etorriko gara. Agur. 591 01:29:00,535 --> 01:29:02,670 Eroetxetik ihes egin duzu? 592 01:29:02,937 --> 01:29:04,739 Ez naiz hara itzuliko! 593 01:29:05,506 --> 01:29:10,945 Bizitza bakarra dut bizitzeko. Ez dut horma artean pasatuko! 594 01:29:12,447 --> 01:29:14,515 Lasai. Joan dira. 595 01:29:14,549 --> 01:29:19,187 Itzuliko dira. Baina ordurako ez naiz hemen egongo. 596 01:29:21,022 --> 01:29:24,959 Giltzapean, bakarrik, irudimenak bizitzeko kemena ematen dizu. 597 01:29:26,627 --> 01:29:30,732 Baina amets egitea amarru bat da, hala ere. 598 01:29:32,633 --> 01:29:34,736 Ni ez naiz amets bat! 599 01:29:35,303 --> 01:29:39,273 Nahi duzuna egingo dugu, eta elkarrekin egingo dugu. 600 01:29:50,885 --> 01:29:52,987 Iheslariak ez du etorkizunik. 601 01:29:53,454 --> 01:29:56,324 Argiari eta jendeari ihes egiten die. 602 01:29:56,324 --> 01:29:58,760 Inon ez da etxean sentitzen. 603 01:30:01,662 --> 01:30:04,399 Azkenean harrapatu egiten dute. 604 01:30:05,466 --> 01:30:07,702 Bakarrik, ez diezu ihes egingo. 605 01:30:08,469 --> 01:30:11,939 Ezer ez dagoenean, ezer gutxi behar izaten da elkar saihesteko. 606 01:30:11,973 --> 01:30:15,443 Berehala gorrotatuko ninduzuke nirekin etortzen utziko banizu. 607 01:30:16,577 --> 01:30:19,113 Estualdiak eta beldurra jasateko gauza naiz. 608 01:30:20,415 --> 01:30:23,618 Baina ez dut zuk hori jasatea nahi. 609 01:30:24,552 --> 01:30:27,522 Dena erabakita zegoen gure lehen egonaldiaz geroztik. 610 01:30:28,022 --> 01:30:30,291 Beti adierazi izan didazu nora joan nahi duzun. 611 01:30:37,432 --> 01:30:40,134 Agur, maitea. 612 01:30:58,753 --> 01:31:01,956 Ez! Aska nazazue! 613 01:32:23,037 --> 01:32:25,907 AZPITITULUAK: Jon Muñoz