1 00:00:41,083 --> 00:00:42,792 Esnatu egingo duzu. 2 00:00:45,625 --> 00:00:48,542 Ez naiz ausartzen! Egin zuk. - Esnatu egingo duzu. 3 00:00:50,875 --> 00:00:52,750 Zera dirudi, ile horiekin! 4 00:00:53,500 --> 00:00:56,208 Zatar hutsa da! Txiki-txikia! 5 00:00:58,042 --> 00:01:00,292 Egiozu zera... - Glande bat! 6 00:01:08,917 --> 00:01:10,333 Bero egiten du. 7 00:01:11,875 --> 00:01:15,917 Berlinen, 2018ko uda historiako beroena da. 8 00:01:18,917 --> 00:01:22,125 Zuhaitzak hain lehor daude, baldeekin ureztatzen ditugu. 9 00:01:22,875 --> 00:01:25,875 Azala hain erreta dugu ezen askatu egiten baitzaigu. 10 00:01:26,875 --> 00:01:28,208 Azala askatzen zaigu, 11 00:01:28,375 --> 00:01:31,333 eta igerilekuko ur kloratuak zimurtzen digu. 12 00:01:32,333 --> 00:01:36,375 Kottbusser Tor-en dena zaratatsu, kirastun eta likatsu dago. 13 00:01:37,958 --> 00:01:39,792 Akuario bateko arrainak bezala, 14 00:01:40,292 --> 00:01:42,333 biribilean igeri egiten dugu. 15 00:01:42,875 --> 00:01:46,000 "Kotti" alde batetik bestera zeharkatuz. 16 00:01:46,667 --> 00:01:50,042 Egunen batean akuariotik ateratzeko aukera izan arte. 17 00:02:30,917 --> 00:02:32,667 Super lodia nago. 18 00:02:36,708 --> 00:02:38,292 Izugarri, Aylin. 19 00:02:38,500 --> 00:02:40,167 Greenpeacek ur ertzean topatuz gero 20 00:02:40,333 --> 00:02:41,958 itsasora itzuliko zaitu. 21 00:02:42,125 --> 00:02:44,292 Ba zu... Salto egiten baduzu pentsatuko dute 22 00:02:44,500 --> 00:02:46,958 planeta berri bat aurkitu dutela. - Zerria. 23 00:02:47,500 --> 00:02:48,792 Puta txikia. 24 00:02:53,083 --> 00:02:55,750 Borratu egin duzu, serio? - Behetik grabatu nau 25 00:02:55,917 --> 00:02:58,583 eta lodia ateratzen nintzen. - Bideo ona zen. 26 00:02:58,917 --> 00:03:01,125 Esan zure ahizpa txikiari. 27 00:03:02,875 --> 00:03:04,000 Nahi duzu? 28 00:03:15,958 --> 00:03:21,958 29 00:03:23,792 --> 00:03:26,208 Jan ezazu! - Hau nazka! 30 00:03:26,750 --> 00:03:28,625 Noiz erosi zenuten janari hau? 31 00:03:28,792 --> 00:03:31,875 Jan nire zakila! - Burutik jota zaude. 32 00:03:34,042 --> 00:03:36,625 Uste dut ona dagoela. - Lizuna du, Nora. 33 00:03:36,792 --> 00:03:38,625 Gazta fermentatua da, berez du. 34 00:03:38,958 --> 00:03:41,500 Ez da fermentatua, gazta fresko turkiarra da. 35 00:03:41,667 --> 00:03:43,542 Jakina, zuk turkiera ongi dakizu. 36 00:03:43,708 --> 00:03:44,833 Apustu egin nahi? 37 00:03:46,583 --> 00:03:47,917 Begira. Gazta freskoa! 38 00:03:53,458 --> 00:03:54,958 Laranja zukurik badago? 39 00:04:02,792 --> 00:04:05,667 Ez du kaloriarik. Jan orduko behera doa. 40 00:04:07,500 --> 00:04:09,375 Modelo askok egiten dute. 41 00:04:17,375 --> 00:04:18,375 Tori. 42 00:04:29,583 --> 00:04:31,083 Zuk ere bai, Nora. 43 00:04:36,500 --> 00:04:37,708 Ea! 44 00:04:42,667 --> 00:04:46,083 Bai! Irentsi. - Nora, ireki ahoa. 45 00:04:46,583 --> 00:04:48,125 Ireki ahoa, Nora! 46 00:04:49,875 --> 00:04:51,542 Irentsi edo ireki egingo dut. 47 00:04:52,042 --> 00:04:54,167 Irentsi edo ura botako dizut! - Ea! 48 00:04:54,333 --> 00:04:56,208 Burutik gaizki zaudete? 49 00:04:56,375 --> 00:04:57,625 Orain irentsi! 50 00:04:59,792 --> 00:05:02,375 ...lana, pikutara nagusia. 51 00:05:02,917 --> 00:05:06,708 Goazen parrandara, ez dugu dirurik behar. 52 00:05:06,875 --> 00:05:10,667 Eman zigarro bat, eman garagardoa. 53 00:05:10,833 --> 00:05:14,375 Gaua luzea da, oraindik lauak dira. 54 00:05:14,917 --> 00:05:18,292 Klubera noa nire putekin. 55 00:05:18,917 --> 00:05:22,250 Sartu eta lerdo guztiak guri begira. 56 00:05:22,917 --> 00:05:25,917 Mierda honek bozgorailuak lehertuko ditu 57 00:05:26,042 --> 00:05:29,958 zeren gaur klubera noa nire putekin. 58 00:05:31,667 --> 00:05:34,208 Ze martxa? - Zer moduz? 59 00:05:34,542 --> 00:05:36,292 Dena ongi? 60 00:05:36,500 --> 00:05:38,875 ...lau, bost, sei, zazpi, zortzi... 61 00:05:39,000 --> 00:05:40,958 Zoazte logela batera! 62 00:05:42,375 --> 00:05:45,458 Bat, bi, hiru, lau, bost, sei... 63 00:05:45,625 --> 00:05:46,583 Eman amore! 64 00:05:46,750 --> 00:05:48,917 Begira, lasaitzen ari da. 65 00:05:49,208 --> 00:05:50,875 Bai, musutxo bat. 66 00:05:51,583 --> 00:05:52,875 Pasioarekin. 67 00:05:53,000 --> 00:05:55,458 Begira, gozatzen ari da. - Bat, bi, hiru... 68 00:05:55,625 --> 00:05:57,500 hiru, hiru, hiru... 69 00:05:58,375 --> 00:06:00,000 Min egiten du? - Bai, asko. 70 00:06:00,167 --> 00:06:01,583 Bost izan dira! - Ez, hiru. 71 00:06:01,750 --> 00:06:03,250 Lau izan dira. - Lau! 72 00:06:03,458 --> 00:06:04,875 Beste bat! 73 00:06:06,125 --> 00:06:07,250 Ea, hasi! 74 00:06:07,750 --> 00:06:09,083 Indarrez. - Ixo hadi. 75 00:06:09,250 --> 00:06:11,333 Suabeago! Neska duk. 76 00:06:11,542 --> 00:06:13,583 Galant hori. - Hala nauk, bai. 77 00:06:13,750 --> 00:06:17,583 Hemen berdintasuna zegok. - Bat, bi, hiru, lau, 78 00:06:17,792 --> 00:06:20,292 bost, sei, zazpi... - Ez esajeratu! 79 00:06:20,917 --> 00:06:22,917 Esajeratzen ari da. - Utzi! 80 00:06:23,042 --> 00:06:26,125 Aski. Nahikoa, nahikoa. - Hi, pasa egin haiz. 81 00:06:26,292 --> 00:06:29,792 Benetan, nahikoa da. - Musutxo bat! 82 00:06:30,125 --> 00:06:32,042 Gozatzen ari nauk! 83 00:06:33,833 --> 00:06:35,208 Hau ongi zegok! 84 00:06:35,375 --> 00:06:36,750 Gustatzen zaidak! 85 00:06:37,167 --> 00:06:40,833 Jonkia! - Zerbait daukak sudurrean. 86 00:06:40,958 --> 00:06:42,500 Zer, lagun? 87 00:06:43,375 --> 00:06:47,458 Ez! Joder... Hori ez, ez nauk marikoia. 88 00:06:47,792 --> 00:06:50,708 ...zazpi, zortzi, bederatzi, hamar. - Gustatu zaiok! 89 00:06:50,875 --> 00:06:53,292 Zakila jan nahi didak? - Ez, inoiz ez! 90 00:06:54,167 --> 00:06:55,667 Geldi hor! 91 00:06:55,833 --> 00:06:56,917 Lizun horiek! 92 00:06:58,375 --> 00:06:59,958 Ea, Tarek. Noraren txanda. 93 00:07:00,500 --> 00:07:01,917 Ea ba, jarri eskua. 94 00:07:02,083 --> 00:07:03,667 Pasatu gabe, ados? 95 00:07:05,042 --> 00:07:05,917 Bederatzi. 96 00:07:06,042 --> 00:07:08,125 Bat, bi, hiru, lau... 97 00:07:08,292 --> 00:07:11,083 Ea, mutil. - bost, sei, zazpi, zortzi... 98 00:07:11,333 --> 00:07:13,500 Nahikoa. Ea! - Goazen, zaharra. 99 00:07:13,667 --> 00:07:17,333 Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi... - Emaiok ongi! 100 00:07:17,542 --> 00:07:20,333 ...hamar, hamaika, hamabi! - Emaiok, zaharra! 101 00:07:20,583 --> 00:07:23,875 Zer ari haiz? Umea besterik ez duk, ez al duk ikusten? 102 00:07:24,000 --> 00:07:26,875 Ostia, oraindik umea duk. - Nora! Begiratu niri. 103 00:07:27,000 --> 00:07:29,792 Nora, adarra jotzen ari zara? - Atzeratua! 104 00:07:30,167 --> 00:07:32,083 Nahi gabe egin dut. Nora, barkatu! 105 00:07:32,542 --> 00:07:34,292 Hartu arnasa! Hartu, bota... 106 00:07:35,083 --> 00:07:36,708 Min handia dut! - Lasai. 107 00:07:36,875 --> 00:07:38,583 Oraindik umea da. - Ekarri izotza! 108 00:07:38,750 --> 00:07:40,667 Bai, ekarriko dugu. - Pasa egin zarete. 109 00:07:40,833 --> 00:07:43,500 Ez kezkatu. - Min egiten du. 110 00:07:44,167 --> 00:07:47,250 Nire eskua. - Hemen nago. Ez kezkatu. 111 00:07:47,667 --> 00:07:49,458 Denok egin duzue! 112 00:07:49,625 --> 00:07:50,958 Ez dakit! 113 00:08:05,625 --> 00:08:07,208 Nora, begira! 114 00:08:11,708 --> 00:08:12,708 Nahikoa! 115 00:08:23,917 --> 00:08:26,125 Deitzen ari zaren zenbakia... - Kaka. 116 00:08:26,958 --> 00:08:28,875 Ez dago mugikorra txikitu beharrik. 117 00:08:31,458 --> 00:08:33,000 Beira blindatuzkoa da. 118 00:08:35,375 --> 00:08:38,667 Desastre hutsa da. Behin bere beharra izango eta... 119 00:09:04,750 --> 00:09:06,583 Komuneko papera emango? 120 00:09:12,833 --> 00:09:14,208 Ez dago. 121 00:09:16,125 --> 00:09:18,583 Indiarrek bezala egin. Esku bat duzu. 122 00:09:18,750 --> 00:09:20,042 Kar, kar, kar. 123 00:09:26,750 --> 00:09:29,625 Ea, irentsi! - Nora, nazkagarria zara! 124 00:09:42,917 --> 00:09:43,917 Nora! 125 00:09:49,458 --> 00:09:52,125 Beldarretako bat atera da. Nire ohe azpian dago. 126 00:09:52,917 --> 00:09:54,333 Handi-handia da. 127 00:09:57,083 --> 00:09:59,958 Arrautzak jarriko ditu... Amesgaiztoak izango ditut. 128 00:10:06,542 --> 00:10:10,750 Amarekin beldarrak hazten genituenean ez zizuten halako nazka ematen. 129 00:10:10,917 --> 00:10:11,958 Ez, eta? 130 00:10:12,250 --> 00:10:16,042 Umetan gauza askok ez digu nazka ematen, gero bai. 131 00:10:17,833 --> 00:10:20,583 Zuk bainuontzian pixa egiten zenuen. Orain ere bai? 132 00:10:20,750 --> 00:10:22,292 Eta zuk mukiak jan. 133 00:10:22,500 --> 00:10:24,625 Bai, zera. Hori zu zinen! 134 00:10:47,250 --> 00:10:48,917 Beste bat ateratzen bada, 135 00:10:49,042 --> 00:10:50,333 akabatu egingo dut. 136 00:11:24,833 --> 00:11:25,833 Jule. 137 00:11:30,500 --> 00:11:32,000 Ezin dut lorik egin. 138 00:11:32,708 --> 00:11:34,167 Gose naiz. 139 00:11:34,917 --> 00:11:36,208 Baita ni ere. 140 00:11:37,250 --> 00:11:39,500 Kotoiak ez du betetzen. 141 00:11:40,250 --> 00:11:41,917 Modelo gaixoak. 142 00:12:11,917 --> 00:12:13,167 Begira hauei! 143 00:12:14,917 --> 00:12:16,708 Nire alaba ederrak. 144 00:12:17,458 --> 00:12:19,250 Pijama hutsean! 145 00:12:21,333 --> 00:12:22,333 Kaixo! 146 00:12:23,833 --> 00:12:26,167 Ze ongi! Etorri. 147 00:12:26,583 --> 00:12:27,917 Eta zu, zer moduz? 148 00:12:28,042 --> 00:12:30,125 Poteak ditut zure beldarrentzat. 149 00:12:30,708 --> 00:12:32,500 Ama. - Bai, maitea? 150 00:12:32,545 --> 00:12:34,316 Gose handia dugu. - Zer? 151 00:12:34,333 --> 00:12:37,116 Hozkailuan ez zegoen ezer eta kotoia jan dugu. 152 00:12:37,958 --> 00:12:41,333 Garapen bidean dagoen herrialde batekoak zaretela dirudi. 153 00:12:41,542 --> 00:12:43,208 Nahikoa! - Hemen duzu. 154 00:12:44,500 --> 00:12:45,667 Orduan, 155 00:12:45,833 --> 00:12:48,792 ezin duzue zerbait egin? Mesedez! 156 00:12:49,750 --> 00:12:51,708 Zu ere gose zara? - Geldi! 157 00:12:55,375 --> 00:12:56,667 Bihotza! 158 00:12:57,083 --> 00:12:59,875 Zer da hau? Zer gertatu zaizu? 159 00:13:03,333 --> 00:13:05,292 Kartetan jolasten ari ginen. 160 00:13:06,583 --> 00:13:08,000 Kartetan? 161 00:13:08,167 --> 00:13:10,292 Bai, jolas bat zen. - Jolas bat? 162 00:13:10,500 --> 00:13:11,917 Apurtu egin duzu? 163 00:13:12,042 --> 00:13:14,000 Neska gaixoa... 164 00:13:15,292 --> 00:13:17,458 Eta eskolako txangoa? 165 00:13:20,583 --> 00:13:23,917 Kolore polita dauka. Ongi ematen dizu urdinak. 166 00:13:59,125 --> 00:14:00,792 Kaixo, Novak andrea. - Kaixo. 167 00:14:00,917 --> 00:14:02,250 Nora ekarri dizut. 168 00:14:02,917 --> 00:14:04,708 Besoa hautsi du. Ezingo du txangora joan. 169 00:14:04,875 --> 00:14:06,375 Ahizparekin egon nahi du. 170 00:14:06,583 --> 00:14:07,917 Ongi iruditzen? - Bai, jakina. 171 00:14:11,167 --> 00:14:12,167 Zatoz. 172 00:14:13,792 --> 00:14:16,333 Hau Nora da, Juleren ahizpa gaztea. 173 00:14:17,500 --> 00:14:20,208 Besoa hautsi duenez, ezingo du txangora joan. 174 00:14:20,375 --> 00:14:22,458 Bi aste hauetan gurekin egongo da. 175 00:14:23,167 --> 00:14:25,542 Jule, zainduko duzu pixka bat, ezta? 176 00:14:25,708 --> 00:14:27,083 Begira, han lekua dago. 177 00:14:34,917 --> 00:14:36,833 Hona etorri behar zenuen? 178 00:14:39,125 --> 00:14:40,833 Ez nazazu lotsagarri utzi. 179 00:14:42,500 --> 00:14:44,083 Jarrai dezagun. 180 00:14:45,792 --> 00:14:47,542 Zer ikusten duzue hemen? 181 00:14:48,292 --> 00:14:49,458 Irudi bat. 182 00:14:50,083 --> 00:14:52,875 Zerbait gehiago, agian? 183 00:14:53,500 --> 00:14:55,542 Begira horri. A ze kaka zaharra. 184 00:14:55,708 --> 00:14:58,917 Iritzi sendo bat dago hor. - Novak andrea, serio. 185 00:14:59,667 --> 00:15:01,625 Denek aluak dirudite. 186 00:15:01,792 --> 00:15:03,083 Baginak dirudite. 187 00:15:04,500 --> 00:15:07,000 Ikusten? Hori esan nahi nizuen. 188 00:15:07,167 --> 00:15:08,917 Alex artelanaren parte da. 189 00:15:09,667 --> 00:15:13,083 Asko interesatzen zaio sexualitatea, eta horregatik, 190 00:15:13,250 --> 00:15:15,083 baginak ikusten ditu nonahi. 191 00:15:15,250 --> 00:15:18,583 Baina, Novak andrea, ez nik bakarrik. Denoi gertatzen zaigu. 192 00:15:19,208 --> 00:15:23,333 Benetan! - Oporren aurreko azken saiorako, 193 00:15:23,542 --> 00:15:27,208 abstrakzioari buruzko aurkezpen bat prestatu beharko duzue. 194 00:15:28,208 --> 00:15:31,917 Modu abstraktuan adieraztea nahi dut nola sentitzen zareten. 195 00:15:32,042 --> 00:15:34,917 Irudi batekin, testu batekin... Edozerrekin. 196 00:15:35,042 --> 00:15:38,083 Lan berdina egingo dute 10A gelakoek. 197 00:15:38,375 --> 00:15:40,458 Antzokian aurkeztuko dituzue. 198 00:15:40,917 --> 00:15:42,750 Saia zaitezte pixka bat. 199 00:15:49,792 --> 00:15:52,792 Ongi. Zuen lekuetara, prest, orain! 200 00:15:56,292 --> 00:15:58,667 Eman, nirea da! 201 00:15:59,000 --> 00:16:00,167 Askatu! 202 00:16:04,458 --> 00:16:05,833 Puntu bat Aylinentzat. 203 00:16:09,250 --> 00:16:11,958 Nik hartu dut aurrena. Eman! 204 00:16:12,208 --> 00:16:13,208 Emaidazu. 205 00:16:16,083 --> 00:16:17,875 Akaba ezazu! Etorri. 206 00:16:18,333 --> 00:16:19,333 Tori! 207 00:16:21,167 --> 00:16:22,583 Prest... Orain! 208 00:16:46,500 --> 00:16:48,167 Bikinia! 209 00:16:49,083 --> 00:16:50,250 Ai, kaka! 210 00:16:50,917 --> 00:16:52,042 Lotu, mesedez. 211 00:17:57,667 --> 00:17:59,833 Gaur ia 37 gradu daude. 212 00:18:01,125 --> 00:18:03,875 Airea nire gorputza bezain bero dago. 213 00:18:05,167 --> 00:18:07,500 Urtu egingo ote naiz hoztu ezean? 214 00:18:17,375 --> 00:18:19,083 Zorionak! 215 00:18:20,250 --> 00:18:21,708 Zorionak, ama. 216 00:18:23,125 --> 00:18:25,458 Itxi, mesedez. Buruko mina dut. 217 00:18:28,250 --> 00:18:31,708 Zure oparia! Bizikleta zahar batekin egin dugu. 218 00:18:35,917 --> 00:18:37,458 Polita. 219 00:18:38,083 --> 00:18:40,500 Ordubete lehenago esnatu naiz propio. 220 00:18:42,750 --> 00:18:45,583 Gosari berezia prestatu dizugu. - Utzi. 221 00:18:46,625 --> 00:18:48,042 Geroago hartuko dut. 222 00:19:13,000 --> 00:19:15,250 JUDITH BUTLER "AXOLA DUTEN GORPUTZAK" 223 00:19:35,125 --> 00:19:37,583 "Vivienne lagun maitea..." 224 00:19:37,917 --> 00:19:39,458 Irakurri. 225 00:19:50,083 --> 00:19:52,292 "Vivienne lagun maitea, 226 00:19:52,500 --> 00:19:55,375 gogoratzen irlan igaro genuen denbora? 227 00:19:55,958 --> 00:19:59,167 Uste dut uda osoa oinutsik eman genuela. 228 00:19:59,875 --> 00:20:02,792 Gauza asko aldatu dira, baina gure pentsamenduak 229 00:20:03,083 --> 00:20:04,667 indartsu eta libre dira. 230 00:20:05,458 --> 00:20:07,542 Zorionak! Zure lagun Twiggy". 231 00:20:08,708 --> 00:20:09,708 Primeran. 232 00:20:10,625 --> 00:20:13,750 Berekin gau osoa parrandan, eta gurekin ez du gosaltzen. 233 00:20:24,625 --> 00:20:26,167 Ni ere triste nago. 234 00:20:43,625 --> 00:20:45,917 Hor dator Sarah, atzetik! 235 00:20:46,292 --> 00:20:47,792 Ez galdu bistatik. 236 00:20:47,917 --> 00:20:50,083 Dena mugitzen zaio. Ikusgarria da. 237 00:20:50,583 --> 00:20:53,792 Aldageletan ikusi nuen. Ildoak ditu titietan! 238 00:20:53,917 --> 00:20:56,083 Nola izan daiteke hain utzia? 239 00:20:56,250 --> 00:20:59,333 Gaiztoak! Denek ezin dute zuek bezain ederrak izan. 240 00:20:59,542 --> 00:21:02,458 Jarri ezazu motelduta. - Itxaron... 241 00:21:03,542 --> 00:21:05,375 Begira orain. - Uau! 242 00:21:06,750 --> 00:21:10,667 Flan bat dirudi. - Azken bira. Goazen. 243 00:21:11,167 --> 00:21:13,167 Ea, dena eman orain! 244 00:21:36,083 --> 00:21:37,792 Ongi, eman eskua. 245 00:21:37,917 --> 00:21:40,250 Erortzeko beldur naiz. - Ongi ari zara. 246 00:21:40,458 --> 00:21:43,500 Ez dakit oreka mantentzen. - Ez begiratu behera! 247 00:21:43,792 --> 00:21:45,542 Badoa printzesa! 248 00:21:47,000 --> 00:21:49,458 Hara, lortu dut! - Jule, zure txanda. 249 00:21:49,750 --> 00:21:52,375 Aupa Jule, egingo duzu. - Ea, Jule. 250 00:21:52,583 --> 00:21:54,875 Mugitu aldaka gehiago. Sexyagoa da. 251 00:21:55,000 --> 00:21:57,750 Yunus! - Ariketa hau marikoientzat da. 252 00:21:57,917 --> 00:22:00,750 Ez dut egingo. Ezin didazue derrigortu. 253 00:22:01,125 --> 00:22:03,458 Yunus. Mesedez! - Ez dut egingo. 254 00:22:04,167 --> 00:22:06,958 Marikoien ariketa da. - Egin ezazu, ea! 255 00:22:09,500 --> 00:22:12,875 Yunus, arrazoi zenuen! Patetiko zaude! - Utzi! 256 00:22:20,083 --> 00:22:23,500 Etorri, Nora, zuk ere bai. Nik helduko dizut, lasai egon. 257 00:22:33,208 --> 00:22:34,375 Kontuz. 258 00:22:36,208 --> 00:22:37,917 Oso ongi ari zara. 259 00:22:38,208 --> 00:22:39,375 Ez izan beldur. 260 00:22:39,583 --> 00:22:41,708 Jainko maitea. - Ikusten? Ongi zoaz. 261 00:22:43,042 --> 00:22:46,542 Ezin al du tanpoi bat jarri? - Bai, a ze lotsa... 262 00:22:47,750 --> 00:22:51,208 Orban bat du. - Aurrera begiratu, Nora. 263 00:22:51,375 --> 00:22:53,542 Ai ene! - Kaka! 264 00:22:53,708 --> 00:22:55,917 Begira, Ahmadek bideoa grabatu du. 265 00:23:44,250 --> 00:23:45,542 Okupatuta! 266 00:23:47,208 --> 00:23:49,333 Ireki. Romy naiz. 267 00:24:05,458 --> 00:24:06,750 Eman galtzak. 268 00:24:07,208 --> 00:24:08,792 Garbitu egingo ditut. 269 00:24:52,333 --> 00:24:54,042 Mina duzu? 270 00:24:54,625 --> 00:24:55,792 Pixka bat. 271 00:25:20,250 --> 00:25:22,500 Honek beti laguntzen dit. 272 00:25:32,042 --> 00:25:33,042 Eskerrik asko. 273 00:25:57,125 --> 00:26:00,083 Zeren bila? - Desodorantea. 274 00:26:04,167 --> 00:26:05,958 Joder, Nora. A ze emanaldia! 275 00:26:07,375 --> 00:26:08,458 Zatoz! 276 00:26:14,875 --> 00:26:16,708 Lau tanpoi tamaina daude. 277 00:26:16,875 --> 00:26:19,625 Batzuk aplikagailua izaten dute. 278 00:26:19,792 --> 00:26:22,000 Horrela ez dago hatzak baginan sartu beharrik. 279 00:26:22,167 --> 00:26:24,167 Likido asko xurgatzen dute 280 00:26:24,333 --> 00:26:26,500 eta seguru sentiarazten zaituzte. 281 00:26:26,958 --> 00:26:30,250 Bigarren aukera konpresak dira. 282 00:26:30,458 --> 00:26:34,042 Nik horiekin dudan arazoa da, gauetan, 283 00:26:34,208 --> 00:26:37,333 lo nagoen bitartean, mugitu egiten zaizkidala. 284 00:26:37,542 --> 00:26:40,833 Gogoan dut gau batean, 14 urte nituela, 285 00:26:40,958 --> 00:26:43,375 ohea odolez bete zitzaidala. 286 00:26:43,583 --> 00:26:45,583 Hainbeste izutu nintzen... 287 00:27:35,625 --> 00:27:38,875 Entsalada anoa handi bat jan dezakezu 288 00:27:39,000 --> 00:27:43,333 edo pasta plater txiki bat. Errazago ulertzeko... 289 00:27:50,333 --> 00:27:53,583 Uste nuen jada bazenuela, ez nekien oraindik umea zinenik. 290 00:28:09,708 --> 00:28:11,583 Galderarik baduzu? 291 00:28:13,583 --> 00:28:15,958 Tutorialak ikusten ari naiz. 292 00:28:16,542 --> 00:28:17,542 Ongi. 293 00:28:20,750 --> 00:28:21,750 Bueno. 294 00:28:24,375 --> 00:28:26,292 Otorduen artean zerbait jan dut. 295 00:28:26,500 --> 00:28:29,750 Gazta fresko zati bat, 296 00:28:30,208 --> 00:28:34,167 izokin-sushi pixka bat, oso osasungarria eta goxoa da, 297 00:28:34,333 --> 00:28:35,875 eta gordinik jan daiteke. 298 00:28:36,000 --> 00:28:38,000 Entsalada txiki bat... 299 00:29:44,167 --> 00:29:46,958 2018ko uztailaren 27a. 300 00:29:48,083 --> 00:29:52,792 Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatu da, ilargia gorritzeraino. 301 00:29:54,167 --> 00:29:57,667 XXI. mendeko ilargi-eklipserik luzeena da. 302 00:29:58,917 --> 00:30:01,917 Ilargia odolezko bihurtu da 103 minutuz. 303 00:30:03,625 --> 00:30:04,625 Jule lo dago. 304 00:30:05,458 --> 00:30:06,750 Sabelean mina dut. 305 00:30:16,542 --> 00:30:17,917 Lagunduko dizut? 306 00:30:52,125 --> 00:30:54,375 Jarri krema bizkarrean, Jule. 307 00:30:54,583 --> 00:30:58,292 Nora, jarriozu krema Aylini. - Besoa igeltsuan du, gogoratzen? 308 00:30:58,500 --> 00:30:59,583 Eta? 309 00:31:18,042 --> 00:31:19,333 Zer moduz? 310 00:31:30,958 --> 00:31:32,500 Ongi nago, eskerrik asko. 311 00:31:42,667 --> 00:31:44,750 Paso. Yunusekin ikasiko dut. 312 00:31:48,292 --> 00:31:49,792 Begira, hor dago David. 313 00:32:00,667 --> 00:32:02,750 Zer egiten du horrekin? 314 00:32:03,917 --> 00:32:06,917 Nor da hori? - Alboko gelako neska berria. 315 00:32:07,750 --> 00:32:09,333 Romy izena duela uste dut. 316 00:32:09,542 --> 00:32:11,458 Bi aldiz errepikatu du. 317 00:32:16,083 --> 00:32:18,667 Hau nazka, zaborretan bilatzen! 318 00:32:23,917 --> 00:32:24,917 Nora! 319 00:32:26,083 --> 00:32:28,250 Ez begiratu hainbeste, lotsagarria da. 320 00:32:34,458 --> 00:32:35,792 Tori baloia, lagun. 321 00:32:39,750 --> 00:32:42,167 Ai ama, ze jatorra! Ezin dut jasan! 322 00:32:42,583 --> 00:32:44,958 Hobe turkiar edo arabiar batez maitemintzea. 323 00:32:45,125 --> 00:32:47,000 Alemaniarrak baino hobeak dira. 324 00:32:47,292 --> 00:32:48,500 Bai, seguru. 325 00:32:48,917 --> 00:32:50,917 Horregatik utzi zuen zure aitak ere ama. 326 00:32:51,083 --> 00:32:54,125 Amak utzi zuen aita! Eta orain damututa dago. 327 00:33:52,625 --> 00:33:57,750 Nola jakin ea mutil batek gustuko zaituen. 328 00:33:58,375 --> 00:34:01,458 Seguru aski, denok ezagutzen duzuen seinale bat da 329 00:34:01,625 --> 00:34:04,708 mutilak denbora guztian begiratzen dizula. 330 00:34:04,875 --> 00:34:09,000 Tinko begiratzen dizu, edo begiradak gurutza daitezen saiatzen da... 331 00:34:15,833 --> 00:34:16,833 Jule... 332 00:34:22,333 --> 00:34:24,917 Gustatu egiten zaizu Aylinek eskutik heltzea? 333 00:34:26,667 --> 00:34:27,667 Zer? 334 00:34:31,542 --> 00:34:34,792 Harekin eskutik helduta ibiltzea gustatzen zaizu? 335 00:34:36,167 --> 00:34:38,792 Jakina. Nire lagunik onena da. 336 00:34:41,083 --> 00:34:43,958 Eta zer nahi duzu Davidekin? 337 00:34:45,500 --> 00:34:47,833 Hori oso desberdina da. 338 00:34:48,917 --> 00:34:52,250 Beti jartzen duzue instan zenbat maite duzuen elkar. 339 00:34:52,458 --> 00:34:54,333 Eta ez duzuela beste inor behar. 340 00:34:55,458 --> 00:34:56,917 Baina... 341 00:34:57,083 --> 00:34:59,125 Bi gauza oso desberdin dira. 342 00:35:02,208 --> 00:35:04,083 Orain lo egin dezaket? 343 00:35:28,125 --> 00:35:30,125 Horrela burua biratzen zaio. 344 00:35:30,292 --> 00:35:32,083 Zer da hori? - Azenarioa. 345 00:35:32,875 --> 00:35:35,208 Honek itxura hobea du. Arana eta udarea. 346 00:35:38,583 --> 00:35:39,708 Kaixo! 347 00:35:39,875 --> 00:35:41,917 Traumatizatu egingo duzu, Jule. 348 00:35:42,042 --> 00:35:44,333 Galdera bat gelako neskentzat. 349 00:35:44,542 --> 00:35:47,500 Orain haurdun geldituko bazinete, zer egingo zenukete? 350 00:35:48,625 --> 00:35:52,250 Arduragabea iruditzen zait 15 edo 16 urterekin haurra izatea. 351 00:35:52,667 --> 00:35:55,042 Egia da. Oraindik ia haurrak gara, ezta? 352 00:35:55,333 --> 00:35:57,625 Abortatu egingo nuke. - Horra nire neska! 353 00:35:58,958 --> 00:36:03,042 Zergatik? Beste kultura batzuetan oso normala da adin honetan izatea. 354 00:36:03,208 --> 00:36:05,333 Alde onak ere baditu. - A bai? Zein? 355 00:36:05,542 --> 00:36:09,583 Pentsa. Orain haurra edukitzen baduzu, 25 urte dituzunean 356 00:36:09,750 --> 00:36:13,042 eskolan egongo da. Karrera egiteko primerakoa da hori. 357 00:36:13,208 --> 00:36:15,042 Emakume ekintzailea, e? 358 00:36:15,208 --> 00:36:17,625 Bai... Eta 25 urte bete arte zer? 359 00:36:17,792 --> 00:36:21,875 Familiari lagundu. Batasuna sortzen du horrek. 360 00:36:22,000 --> 00:36:25,292 Nire amak 16 urterekin izan ninduen. Ez zait onena iruditzen, 361 00:36:25,500 --> 00:36:28,750 zeren arazo asko izan zituen eta nire aita Turkian dago. 362 00:36:28,917 --> 00:36:31,292 Baina bestela ez nintzateke existituko. 363 00:36:31,500 --> 00:36:33,750 A zer katastrofea gizateriarentzat. 364 00:36:34,292 --> 00:36:38,083 Ixo! Niretzat katastrofea litzateke Aylin ez existitzea. 365 00:36:38,250 --> 00:36:40,833 Abortuaren aurka nago. - Ni ere bai. 366 00:36:40,958 --> 00:36:43,375 Ez ibili hor zehar txortan, Zahra. 367 00:36:43,583 --> 00:36:45,500 Koranaren izenean, ez du graziarik! 368 00:36:45,667 --> 00:36:47,792 Zital hori! - Bai, bai, bai. 369 00:36:47,917 --> 00:36:50,458 Bueno, bueno, bueno. Nork probatu nahi du? 370 00:36:51,083 --> 00:36:55,083 Ama edo aita izaten egun pare batez? - Nik. 371 00:36:55,458 --> 00:36:57,250 Oso ondo! Tori, hemen duzu. 372 00:36:58,333 --> 00:37:00,708 Emaitza ikusteko irrikaz nago. - Ixo. 373 00:37:01,042 --> 00:37:02,208 Beste inor? 374 00:37:02,583 --> 00:37:04,208 Bai. - Jule. Oso ongi. 375 00:37:05,792 --> 00:37:08,792 Mutil-lagunik ere ez duzu eta. - Isilik egon. 376 00:37:08,917 --> 00:37:09,833 Barkatu. 377 00:37:10,333 --> 00:37:12,125 Oraindik garaiz zaude. 378 00:37:12,708 --> 00:37:14,208 Eta mutilen bat, agian? 379 00:37:19,167 --> 00:37:22,125 Ni! - Jule txunditu nahi duzu, zakilburua! 380 00:37:23,542 --> 00:37:26,958 Ezingo duzu ardura bete. - Tori, zure haurtxoa! 381 00:37:27,125 --> 00:37:30,042 Kontuz, haur txikia da. - Arduratsua izan! 382 00:37:34,833 --> 00:37:37,208 Zahrari kasu egin diozu? 383 00:37:42,750 --> 00:37:45,333 Bere egoera bestelakoa da. Senide asko ditu 384 00:37:45,542 --> 00:37:46,917 eta laguntza izango luke. 385 00:37:49,125 --> 00:37:50,958 Guri ez digu inork laguntzen. 386 00:37:51,125 --> 00:37:54,208 Nora, utzi gure familiaz beti gaizki hitz egiteari. 387 00:37:56,833 --> 00:37:58,292 Amak maite ditu haurrak. 388 00:38:04,042 --> 00:38:05,875 "Arazo gehiagorik ez izateko, 389 00:38:06,000 --> 00:38:08,583 emakumezko bizilagun gazteei eskatu nahi diet 390 00:38:08,750 --> 00:38:13,333 aurrerantzean ez janztea arropa probokatzailerik." 391 00:38:13,458 --> 00:38:16,708 Tipo horrek uste du exhibizionista nesken arroparengatik etortzen dela. 392 00:38:16,875 --> 00:38:20,917 Beti emakumeoi egozten zaigu guztiaren ardura, sinestezina da. 393 00:38:21,458 --> 00:38:23,167 Baina batzuk pasa egiten dira. 394 00:38:23,750 --> 00:38:26,750 Gu ez gara horrela janzten festa baterako ere. 395 00:38:26,917 --> 00:38:29,625 Festa batera agian bai. Normala da. 396 00:38:29,875 --> 00:38:31,542 Desberdin sentitzeko. 397 00:38:31,708 --> 00:38:34,875 Bitxia da "desberdin" beti "sexy" izan ohi dela. 398 00:38:35,542 --> 00:38:38,208 Eta, azkenean, denek itxura antzekoa dute. 399 00:38:38,375 --> 00:38:40,833 Ni lehen ikusgarri joaten nintzen festetara. 400 00:38:41,500 --> 00:38:44,292 Adarbakarrez mozorrotzen nintzen, topera makillatu 401 00:38:44,500 --> 00:38:45,917 eta brillantina jarri. 402 00:38:47,375 --> 00:38:48,375 Bai ona. 403 00:38:48,583 --> 00:38:50,917 Egin dezakezu, egun batean. 404 00:38:51,083 --> 00:38:54,708 Oraindik gordeta dut mozorroa. - Zerbait ekarri dut. 405 00:38:57,958 --> 00:39:00,125 Haurtxo baten imitazioa da. 406 00:39:01,458 --> 00:39:04,458 Panpina zaindu behar da, benetakoa balitz bezala. 407 00:39:04,625 --> 00:39:05,917 Haur bat nahi duzu, Jule? 408 00:39:06,625 --> 00:39:08,375 Ez al zara gazteegia? 409 00:39:08,625 --> 00:39:11,917 Zergatik ez? Gai izango nintzateke. Eta zuek lagundu. 410 00:39:12,708 --> 00:39:15,958 Lagunduko zenidakete egiazkoa balitz, ezta? 411 00:39:18,625 --> 00:39:20,875 Bai, jakina. 412 00:39:27,208 --> 00:39:29,167 Orduan, hau da nire biloba. 413 00:39:29,875 --> 00:39:30,875 Kaixo! 414 00:39:31,083 --> 00:39:32,708 Mutila al da? 415 00:39:34,500 --> 00:39:37,125 Ez! Neska da, jakina. 416 00:39:38,042 --> 00:39:40,042 Gurean neskak bakarrik ateratzen dira. 417 00:39:44,792 --> 00:39:46,750 Ez du amonarekin egon nahi. 418 00:39:52,292 --> 00:39:53,750 Kaixo! 419 00:40:34,083 --> 00:40:35,833 Ongi moldatzen gara. 420 00:40:50,875 --> 00:40:52,458 Hurrengoa: Görlitzer. 421 00:40:55,583 --> 00:41:00,333 Eraikuntza-lanen ondorioz, tren hau ez doa Kottbusser Tor geltokiraino. 422 00:41:37,458 --> 00:41:38,750 Adi, ateak ixten. 423 00:42:42,792 --> 00:42:44,583 E, Crumpy! 424 00:42:50,958 --> 00:42:51,875 Crumpy! 425 00:42:54,042 --> 00:42:56,750 Hau Crumpy da. Zaunka egin arren, txintxoa da. 426 00:43:04,542 --> 00:43:06,708 Ile-puntak moztu nahi? 427 00:43:07,333 --> 00:43:09,167 Pogok gaur ilea moztuko du. 428 00:43:13,833 --> 00:43:14,833 Etorri! 429 00:43:45,167 --> 00:43:46,708 Ongi. Prest! 430 00:43:47,625 --> 00:43:48,625 Eskerrik asko. 431 00:44:37,500 --> 00:44:40,042 Zure ahizpak panpina eraman zuen. 432 00:44:41,625 --> 00:44:43,667 Zuk ere zaindu zenuen haurtxoa? 433 00:44:44,917 --> 00:44:46,083 Ez asko. 434 00:44:46,253 --> 00:44:48,461 Ez zaizkizu interesatzen haurrak? Ez. 435 00:44:50,958 --> 00:44:54,667 Banaka egon nahi nuen zuekin, gela osoak entzun behar ez lukeen 436 00:44:54,833 --> 00:44:56,500 galderaren bat bazenute ere. 437 00:44:57,917 --> 00:44:59,333 Zuk baduzu galderarik? 438 00:45:04,042 --> 00:45:07,000 Batzuetan, neskak oso politak iruditzen zaizkit. 439 00:45:08,625 --> 00:45:09,875 Bai. 440 00:45:10,000 --> 00:45:11,917 Neska polit asko daude eskolan. 441 00:45:14,875 --> 00:45:17,833 Baina uste dut beste era batera ikusten ditudala. 442 00:45:18,917 --> 00:45:21,542 Mutil batek begiratuko balie bezala. 443 00:45:25,625 --> 00:45:27,708 Nola begiratzen die mutil batek? 444 00:45:30,583 --> 00:45:32,875 Ez dakit. Desberdin. 445 00:45:36,292 --> 00:45:38,542 Nire ustez ere andreak politagoak dira. 446 00:45:39,917 --> 00:45:43,083 Baina neska baten gorputza sentitzea ere gustatzen zait. 447 00:45:43,750 --> 00:45:45,583 Jolasterakoan, adibidez. 448 00:45:47,542 --> 00:45:50,125 Beste gorputz bat hurbil sentitzean, normala da 449 00:45:50,292 --> 00:45:52,083 sentsazio atsegina izatea. 450 00:45:54,042 --> 00:45:57,667 Hamalau urte dituzu, Nora. Sentsazio asko izatea ohikoa da. 451 00:45:58,542 --> 00:46:01,250 Agian hilabete pare batean dena aldatuko da. 452 00:46:02,875 --> 00:46:03,917 Ongi. 453 00:46:04,333 --> 00:46:05,375 Eskerrik asko. 454 00:46:10,250 --> 00:46:13,583 Galdetu diot zer egin alua depilatzean ateratzen diren granoekin. 455 00:46:13,750 --> 00:46:15,250 Eta zer esan dizu? 456 00:46:15,458 --> 00:46:17,708 Ez daki. Ez da depilatzen. 457 00:46:18,333 --> 00:46:20,167 Ze nazkagarria! 458 00:46:22,208 --> 00:46:23,750 Zer galdetu diozu zuk? 459 00:46:29,208 --> 00:46:31,792 Nora, a zer kiratsa! Kendu hori. 460 00:46:33,000 --> 00:46:34,667 Esan, zer galdetu diozu? 461 00:46:34,833 --> 00:46:36,000 Ezer ez. 462 00:46:37,167 --> 00:46:38,333 Ez dizut sinesten! 463 00:46:39,042 --> 00:46:41,500 Zergatik ez? Nik ere ez diot ezer galdetu. 464 00:46:44,208 --> 00:46:46,333 Uste nuen zerbait galdetu behar zela. 465 00:47:03,125 --> 00:47:04,375 Ez, ez! 466 00:47:06,167 --> 00:47:09,458 Berriz ere heroina-xiringa bat! 467 00:47:18,542 --> 00:47:21,125 Kontuz, Nora. Infektatuta egon daiteke. 468 00:47:27,167 --> 00:47:30,250 Gauzak horrela amai daitezke. Atera labana, eraso zureak. 469 00:47:30,458 --> 00:47:31,750 Ongi etorri Berlinera. 470 00:47:31,917 --> 00:47:33,292 Limoia, lainoa, zilarra. 471 00:47:33,500 --> 00:47:36,167 Irudi zuri-beltzak. 24 orduz, asteko 7 egunez. 472 00:47:36,333 --> 00:47:38,917 Hotz edo bero, arropa ederra. Emango diot... 473 00:47:39,042 --> 00:47:41,458 Badakizu zertaz ari naizen. Kontatu billeteak. 474 00:47:41,625 --> 00:47:44,375 Etsaiak txikitu 9 mm-rekin. Ni naiz erruduna. 475 00:47:44,583 --> 00:47:46,500 Goraintziak kartzelari eta instrukzioko epaileari. 476 00:47:46,667 --> 00:47:49,458 Trafikantea 36an, rock izarra. Ong-Bak gerlaria bezala. 477 00:47:49,625 --> 00:47:52,333 Zer, puta? Nire partea jaso eta bidea egiten nabil. 478 00:47:52,542 --> 00:47:55,667 Tiro Glock-arekin. Klik, klak, klok. Hotzean, nire lana egiten. 479 00:47:55,833 --> 00:47:57,750 Hil dadila polizia, nik ekartzen dut droga! 480 00:48:05,375 --> 00:48:07,542 Eta zer zuen horrek abstraktua? 481 00:48:07,917 --> 00:48:10,292 Zer diozue? Abstraktua iruditu zaizue? 482 00:48:10,500 --> 00:48:12,792 Ez, ez zen. - Zergatik? 483 00:48:13,167 --> 00:48:15,000 Ez dakit zergatik. Zera... 484 00:48:15,167 --> 00:48:17,125 hizkera zera zuen... zuzena. 485 00:48:17,292 --> 00:48:19,500 Konkretua. - Konkretua. Hori da. 486 00:48:19,667 --> 00:48:21,917 Eskerrik asko, bihotza. - Bai. 487 00:48:22,542 --> 00:48:25,083 Yunusek esan nahi duena da, sormen handikoa bai, 488 00:48:25,250 --> 00:48:27,500 baina ez dela abstraktua Alexen testua. 489 00:48:27,667 --> 00:48:30,625 Zure hitzek esan nahi duzuna adierazten dutelako. 490 00:48:31,000 --> 00:48:33,542 Ez dute zerbait sinbolikoa irudikatzen. 491 00:48:34,292 --> 00:48:37,167 Yunus, eta zuk? Zerbait abstraktua prestatu duzu? 492 00:48:38,667 --> 00:48:40,708 Ea, Yunus! - Aupa, mutil. Animo. 493 00:48:42,875 --> 00:48:44,250 Emaiok! 494 00:48:46,375 --> 00:48:48,500 Moztu bizarra! - Salam, mutilak. 495 00:48:49,125 --> 00:48:51,583 Eta neskak. Eta Aylin, nire altxorra. 496 00:48:52,958 --> 00:48:55,083 Hau nire oinetako gogokoena da. 497 00:48:57,042 --> 00:48:59,083 Oso estu lotu daiteke. 498 00:48:59,458 --> 00:49:00,667 Horrela. 499 00:49:00,917 --> 00:49:03,708 Eta horrela sentitzen naiz ni agertoki honetan 500 00:49:03,875 --> 00:49:05,625 lerdokeria bat irudikatzen 501 00:49:05,792 --> 00:49:07,583 nota ona jar diezadaten. 502 00:49:08,833 --> 00:49:09,833 Baina... 503 00:49:11,000 --> 00:49:13,750 Sokak lasaiago lotu daitezke. Horrela. 504 00:49:13,917 --> 00:49:15,125 Eta hain justu, 505 00:49:15,500 --> 00:49:17,875 horrela sentitzen naiz lagunekin lasai egotean. 506 00:49:18,000 --> 00:49:19,000 Eskerrik asko! 507 00:49:22,292 --> 00:49:24,083 Ongi egina, anaia. - Usaindu! 508 00:49:25,125 --> 00:49:27,583 Jarraian bi neska? Linda? 509 00:49:27,875 --> 00:49:29,667 Ez dut ezer prestatu. 510 00:49:30,542 --> 00:49:31,542 Nora? 511 00:50:02,833 --> 00:50:05,583 "Tximeleta", Isabel Tuengerthal-ena. 512 00:50:08,708 --> 00:50:12,833 "Tximeleta hegan doanean, ba al daki argiak ukitu orduko hilko dela? 513 00:50:13,583 --> 00:50:15,458 Edo bizitzeko gogoa berritzen zaio? 514 00:50:15,917 --> 00:50:18,750 Argitan maitasuna ikusi, eta pozik doa garrera? 515 00:50:21,958 --> 00:50:23,750 Tximeleta erretzen denean, 516 00:50:23,917 --> 00:50:26,833 ametsera hurbiltzen da edo beldur da? 517 00:50:27,667 --> 00:50:29,000 Bere grina madarikatu 518 00:50:29,167 --> 00:50:32,042 eta azken indarrekin argira zuzentzen ditu hegalak? 519 00:50:41,625 --> 00:50:43,375 Tximeleta hiltzen denean, 520 00:50:43,583 --> 00:50:45,958 bihotza gelditzen sentitzen du 521 00:50:46,125 --> 00:50:49,208 eta badaki argi horrek eternitatea oparituko diola? 522 00:50:50,000 --> 00:50:52,625 Bizitzeak merezi izan duela argi horrengatik?" 523 00:51:05,917 --> 00:51:07,542 Hori zen dena. 524 00:51:19,750 --> 00:51:20,917 Beste bat. 525 00:51:23,083 --> 00:51:24,625 Beste bat, bai! 526 00:51:30,458 --> 00:51:32,125 Sakatu "play". 527 00:53:09,250 --> 00:53:11,125 Haurtxoa itzuli duzu jada? 528 00:53:12,750 --> 00:53:15,083 Ama ari da zaintzen. - Egia esan, 529 00:53:15,375 --> 00:53:16,958 kaka bat iruditu zait. Ezta? 530 00:53:17,125 --> 00:53:20,500 Biren artean zaintzea beste kontu bat da. Baina, bakarrik... 531 00:53:20,667 --> 00:53:22,708 Oso zaila da. - Bai. 532 00:53:23,083 --> 00:53:25,458 Haur batekin, familiak batuta egon behar du. 533 00:53:25,875 --> 00:53:26,875 Bai. 534 00:53:34,833 --> 00:53:37,792 "Elkarrekin igerilekura joango gara iluntzean?" 535 00:53:39,000 --> 00:53:40,958 Eta haurrentzako liburu hori? 536 00:53:42,375 --> 00:53:44,792 Yunusek anaiari ekarri dio opari. 537 00:53:45,125 --> 00:53:47,333 Baina itzuli egingo dut, zaharragoentzat da. 538 00:53:47,542 --> 00:53:49,250 Opari eskasa zen, ergel hori. 539 00:53:50,250 --> 00:53:51,792 Zu bai... irakurri aurrena! 540 00:53:51,917 --> 00:53:53,667 Lasai, zaharra. Geldi! 541 00:53:53,833 --> 00:53:56,333 Ez! Zertan ari zara? Geldi, geldi! 542 00:53:56,708 --> 00:53:59,000 Nazkagarria zara, zaharra! Nahikoa! 543 00:53:59,917 --> 00:54:01,167 Zoaz pikutara. 544 00:54:04,083 --> 00:54:06,833 Oso polita. Lehen, amak beti irakurtzen zigun. 545 00:54:07,542 --> 00:54:10,208 Zerbait ulertu diozue? Zezelka ari da... 546 00:54:11,000 --> 00:54:12,167 Atzeratua al zara? 547 00:54:12,375 --> 00:54:14,750 Inoiz gehiago ez dizut ezer kontatuko. - Zer? 548 00:55:33,542 --> 00:55:35,792 Benetan uste zenuen amak zainduko zuela? 549 00:55:53,792 --> 00:55:56,917 Pentsatu nuen biloba batekin gutxiago edango zuela. 550 00:56:12,583 --> 00:56:15,458 Pizza bat berotuko dut, gazta askorekin. 551 00:56:16,958 --> 00:56:19,000 Eta astelehenean panpina utziko dugu. 552 00:56:28,708 --> 00:56:30,458 Berlingo basoak erretzen ari dira 553 00:56:30,792 --> 00:56:33,167 eta hostoak, nekatuta, erori egiten dira. 554 00:56:34,083 --> 00:56:36,250 Badirudi udazkena dela, 555 00:56:36,458 --> 00:56:38,917 beroak hiria zanpatzen duen arren. 556 00:56:40,875 --> 00:56:42,000 Baina haizea dago. 557 00:56:56,125 --> 00:56:57,125 Kaixo! 558 00:56:59,917 --> 00:57:01,042 E, etorri! 559 00:57:04,542 --> 00:57:05,500 Kaixo. 560 00:57:08,917 --> 00:57:09,917 Kaixo. 561 00:57:14,292 --> 00:57:15,583 Zatoz! 562 00:57:48,083 --> 00:57:49,792 Goazen, azkar! 563 00:57:53,583 --> 00:57:55,208 Nora, sartu! 564 00:57:59,917 --> 00:58:01,000 Zatoz! 565 00:58:42,583 --> 00:58:44,542 Nora! Nora, etorri! 566 00:58:45,250 --> 00:58:46,292 Nora, atera! 567 00:58:46,750 --> 00:58:47,750 Nora! 568 00:58:48,083 --> 00:58:49,583 Goazen! - Geldi! 569 00:58:50,208 --> 00:58:52,042 Nora, etorri! - Geldi hor! 570 00:58:52,917 --> 00:58:54,250 E, etorri! 571 00:59:05,042 --> 00:59:06,333 Hemendik! 572 01:00:02,250 --> 01:00:04,333 Nire gela propioa izan nahi nuke. 573 01:00:05,250 --> 01:00:08,208 Eta nik konpartitu nahi nuke. Dibertigarriagoa da. 574 01:00:09,500 --> 01:00:12,125 Baina txukundu egin behar zenuke. - Zergatik? 575 01:00:16,208 --> 01:00:18,917 O, bisita daukazu. - Azken orduko kontua izan da. 576 01:00:19,667 --> 01:00:21,375 Santua dirudizu, ama. 577 01:00:21,583 --> 01:00:24,167 Bai, eta banaiz. Bihar goizeko txanda dut. 578 01:00:24,333 --> 01:00:27,208 Mesedez, ez egin zaratarik txerritoki honetan. 579 01:00:27,375 --> 01:00:28,875 Barkatu, mesedez. 580 01:00:29,125 --> 01:00:31,500 Noiztik dituzu hain edukazio oneko lagunak? 581 01:00:36,542 --> 01:00:38,250 Zure ama medikua da? 582 01:00:39,708 --> 01:00:41,708 Lehen bulego batean egiten zuen lan. 583 01:00:42,333 --> 01:00:45,500 Baina zerbait gertatu zen eta larrialdietako erizain egin zen. 584 01:00:45,792 --> 01:00:48,167 Zer gertatu zen? - Beste egun batean kontatuko. 585 01:01:02,208 --> 01:01:03,875 Nik biluzik egiten dut lo. 586 01:01:34,292 --> 01:01:36,042 Argia itzaliko dut? 587 01:01:37,667 --> 01:01:39,667 Beti piztuta uzten dut. 588 01:01:46,500 --> 01:01:48,208 Bueno, kontatu egingo dizut. 589 01:01:49,583 --> 01:01:52,208 Baina hitz eman ez diozula inori esango. 590 01:01:54,042 --> 01:01:56,042 Eta gero zure zerbait kontatu. 591 01:01:56,917 --> 01:01:57,917 Ongi. 592 01:02:02,875 --> 01:02:06,333 Ahizpa bat nuen. Jateari utzi zion, eta hil egin zen. 593 01:02:08,250 --> 01:02:09,958 Zorabiatu egin zen. 594 01:02:11,042 --> 01:02:14,375 Eta amak erizaintza ikasi zuen 595 01:02:14,875 --> 01:02:17,875 egunero gauza izugarriei aurre egiteko. 596 01:02:18,583 --> 01:02:20,917 Aitak ez zion aurre egin nahi errealitateari. 597 01:02:21,500 --> 01:02:23,625 Brasilera joan zen. 598 01:02:29,458 --> 01:02:30,583 Orain zuk. 599 01:02:36,375 --> 01:02:38,833 Ez dakit zer kontatu. 600 01:02:41,250 --> 01:02:42,750 Badakizu. 601 01:02:53,292 --> 01:02:55,583 Igerian ari ginela, 602 01:02:57,125 --> 01:02:59,167 zerbait ikusi dut uretan. 603 01:03:00,833 --> 01:03:02,708 Zoragarria zen. 604 01:03:04,125 --> 01:03:07,083 Argiz eta urez betetako zerbait. 605 01:03:09,208 --> 01:03:11,625 Eta altxa dudanean, 606 01:03:12,750 --> 01:03:15,167 plastikozko poltsa arrunt bat zen. 607 01:03:18,667 --> 01:03:21,375 Hori gertatzen da ederra den guztiarekin. 608 01:03:22,500 --> 01:03:25,875 Edertasuna agertzen den bezalaxe desagertu egiten da. 609 01:03:32,000 --> 01:03:33,583 Ez dut uste. 610 01:03:35,958 --> 01:03:37,917 Ezin dut sinetsi. 611 01:04:48,125 --> 01:04:50,542 "Oso ederra izan zen zurekin egotea." 612 01:04:54,167 --> 01:04:55,792 Non egon zinen atzo? 613 01:04:56,875 --> 01:04:57,958 Romyren etxean. 614 01:04:59,208 --> 01:05:00,583 Berri hori? 615 01:05:02,583 --> 01:05:04,125 Davidekin ibiltzen dena? 616 01:05:05,917 --> 01:05:07,917 Orain berekin ibiltzen zara, edo? 617 01:05:10,708 --> 01:05:12,458 Eta zergatik ez zenuen abisatu? 618 01:05:13,250 --> 01:05:15,917 Zuk ere ez duzu abisatzen Aylinen etxean gelditzean. 619 01:05:17,875 --> 01:05:19,292 Eta David zuekin egon zen? 620 01:05:19,917 --> 01:05:21,333 Hasieran bakarrik. 621 01:05:23,625 --> 01:05:26,292 Koranaz zin egin hurrengoan abisatuko didazula. 622 01:05:26,583 --> 01:05:29,042 Zin dagit. - Eta orain uretara. 623 01:05:35,583 --> 01:05:37,583 "Oso ederra izan zen zurekin egotea." 624 01:08:41,917 --> 01:08:42,917 Crumpy! 625 01:08:44,042 --> 01:08:45,625 Crumpy, etorri hona! 626 01:08:45,792 --> 01:08:46,958 Zuk ere nahi duzu? 627 01:08:54,333 --> 01:08:55,875 Burua aurrerantz. 628 01:09:00,083 --> 01:09:01,708 Eman kolorea. 629 01:09:26,875 --> 01:09:28,167 Kaixo denoi! - Kaixo! 630 01:09:28,333 --> 01:09:31,875 Erakutsi. - Karibean gaude, bistan denez. 631 01:09:32,708 --> 01:09:35,167 Broma da. Hau Tropic Island da. - Sekulakoa da. 632 01:09:35,333 --> 01:09:37,708 Benetan Karibean egotea bezala da. 633 01:09:37,875 --> 01:09:40,083 Nahiz eta aurpegi zurbil asko dauden. 634 01:09:40,833 --> 01:09:43,292 Hemen dugu bat. Ezta, Jule? 635 01:09:43,667 --> 01:09:47,583 Orain begira zer egingo dugun. - Txirrista! 636 01:10:51,083 --> 01:10:52,667 Ez irakurri eskua. 637 01:10:55,708 --> 01:10:57,042 Zergatik ez? 638 01:11:00,625 --> 01:11:03,125 Nire bizi-lerroa honaino iristen da soilik. 639 01:11:03,917 --> 01:11:07,167 Eta Julek dioenez, horrek esan nahi du gazte hilko naizela. 640 01:11:22,333 --> 01:11:24,542 Nik uste dut hasiera berri bat dela. 641 01:11:37,167 --> 01:11:39,333 Aylinek festa bat egingo du gaur. 642 01:11:40,292 --> 01:11:41,333 Primeran. 643 01:11:42,917 --> 01:11:46,542 Uste dut Julek nahi duela zuk David eramatea. 644 01:11:50,458 --> 01:11:51,875 Eraman dezaket. 645 01:15:07,708 --> 01:15:10,292 Oso ondo zaude! - Eskerrik asko. 646 01:15:10,625 --> 01:15:12,208 Romy iritsi da? 647 01:15:12,875 --> 01:15:14,375 Arrastorik ez. Agian. 648 01:15:14,958 --> 01:15:17,000 Zerbait erakutsi behar dizut. Zatoz. 649 01:15:21,375 --> 01:15:23,500 Hau ikusi behar duzu. Azeri bat dago. 650 01:15:27,667 --> 01:15:29,083 Begira. Han. 651 01:16:05,125 --> 01:16:06,792 Ez nauzu gustuko? 652 01:16:07,917 --> 01:16:08,917 Bai. 653 01:16:10,958 --> 01:16:12,958 Baina norbaitekin maiteminduta nago. 654 01:16:14,833 --> 01:16:15,792 Ados. 655 01:16:19,917 --> 01:16:21,500 Norekin? 656 01:16:25,042 --> 01:16:26,583 Romyrekin. 657 01:16:28,292 --> 01:16:29,583 Benetan? 658 01:16:31,167 --> 01:16:32,333 Romyrekin? 659 01:16:35,958 --> 01:16:38,458 Zuk uste lesbiana naizela? 660 01:16:40,917 --> 01:16:42,708 Ez dakit. 661 01:16:43,500 --> 01:16:44,625 Baliteke. 662 01:16:48,458 --> 01:16:50,792 Baina ongi iruditzen zait. 663 01:16:51,167 --> 01:16:52,917 Bai? - Bai. 664 01:17:07,500 --> 01:17:08,667 Gero arte. 665 01:18:30,500 --> 01:18:32,125 Nora, zoaz Julerengana. 666 01:18:32,292 --> 01:18:35,542 Komunean sartu dut. Nik hauts batzuk hartu ditut. 667 01:18:35,708 --> 01:18:39,250 Zuk zaindu behar duzu, nik ezin dut. 668 01:18:39,458 --> 01:18:41,667 Esan nion alemaniarrak lerdo hutsak direla. 669 01:18:41,958 --> 01:18:44,958 Vodkarekin penak itotzen ari da, David zerri hori 670 01:18:45,125 --> 01:18:47,333 zure lagun pottorbero horrekin liatu delako. 671 01:18:49,167 --> 01:18:50,917 Jule! - Jule, eskua joan zaizu. 672 01:18:51,292 --> 01:18:52,750 Jule. - Utzi bakean. 673 01:19:20,500 --> 01:19:21,625 Zatoz! 674 01:19:35,542 --> 01:19:36,750 Zatoz hona. 675 01:20:16,333 --> 01:20:17,792 Ea, maitea. 676 01:20:24,208 --> 01:20:26,792 Honek on egingo dizu segituan. 677 01:20:28,708 --> 01:20:31,625 Koranaz zin dagit ez dudala inoiz berriro edango. 678 01:20:33,708 --> 01:20:35,750 Noiztik egiten duzu Koranaz zin? 679 01:20:36,083 --> 01:20:38,292 Orain hori esaten da. 680 01:20:38,667 --> 01:20:39,667 Hara. 681 01:20:41,917 --> 01:20:43,542 Beti ikasten da zerbait. 682 01:20:47,375 --> 01:20:48,917 Horrela ez. Ai! 683 01:21:18,500 --> 01:21:20,375 Jatera gonbidatzen bagaituzte, 684 01:21:20,583 --> 01:21:23,833 jatetxe batera, parrillada batera... 685 01:21:24,042 --> 01:21:26,125 Bi oztopo izango ditugu. 686 01:21:26,292 --> 01:21:28,333 Bat: Parrillada batean... - Hobeto? 687 01:21:30,375 --> 01:21:33,000 Jainkoari eskerrak, ez zen ezer gertatu. 688 01:21:34,500 --> 01:21:37,625 Eskerrak abisatu nizun, bestela, joan egingo zinen. 689 01:21:37,792 --> 01:21:39,500 ...norberak jan duena, 690 01:21:39,667 --> 01:21:43,000 zeren ez du norberak prestatzen janari hori. Hau da, 691 01:21:43,167 --> 01:21:45,000 erakutsiko dizuet kanpoan jaten dudana. 692 01:21:45,167 --> 01:21:47,750 Kontatzen ditudan kaloriak... 693 01:21:50,458 --> 01:21:53,000 Nora, jakin nahi dugu ea gurekiko leiala zaren. 694 01:21:53,833 --> 01:21:54,750 Zer? 695 01:21:54,917 --> 01:21:58,542 Puta zikin horrekin irteten jarraitu nahi baduzu, ahaztu gurekin. 696 01:22:00,917 --> 01:22:03,917 Agian ez zekien Juleri David gustatzen zitzaiola. 697 01:22:04,917 --> 01:22:06,667 Gainera, ia ez duzu ezagutzen. 698 01:22:09,625 --> 01:22:12,292 Min handia egingo lidake zuk hura ikusten jarraitzeak. 699 01:22:17,250 --> 01:22:18,917 Leiala zara? 700 01:22:30,625 --> 01:22:32,250 ...litro bat ardo. Alegia, 701 01:22:32,458 --> 01:22:35,667 edaten dudanaren kontrola daukat. 702 01:22:35,833 --> 01:22:37,208 Botila honetatik... 703 01:22:37,375 --> 01:22:40,208 ...aurrera jarraitzen dut, aurrera beti. 704 01:22:40,375 --> 01:22:42,917 Begira, lagunak, erritmoa Lash-ena da. 705 01:22:43,042 --> 01:22:45,667 Trafikatzaileak eta dirua. Flash bezala korrika. 706 01:22:45,833 --> 01:22:48,375 Kontsumoa, gangsterrak, droga. Ongi etorri 36 posta-kodera. 707 01:22:49,083 --> 01:22:51,125 Begiak itxi eta pentsatzen dut: 708 01:22:51,292 --> 01:22:53,833 Ederra litzateke Mercedes bat izatea 709 01:22:53,958 --> 01:22:56,333 gau eta egun etxe aurrean. 710 01:22:56,542 --> 01:22:58,958 Oraindik ametsa da baina laster egia izango da. 711 01:22:59,125 --> 01:23:00,042 Inshallah. 712 01:23:00,208 --> 01:23:02,083 Egia esan, ez doakit ongi. 713 01:23:02,250 --> 01:23:04,792 Malko gehiegi, madarikazioa dira. 714 01:23:04,917 --> 01:23:07,458 THC odolean, begiak gorri-gorri. 715 01:23:07,625 --> 01:23:09,958 Etxean ama galdezka: "Non zeunden, seme?" 716 01:23:10,125 --> 01:23:12,875 Ezin diot esan kiloak jasotzen nenbilela. 717 01:23:13,208 --> 01:23:15,375 Horrela da bizitza, anaia. Arriskuan gaude. 718 01:23:15,583 --> 01:23:17,833 Asko hitz egiten duzula? Periskopioaz danba. 719 01:23:17,958 --> 01:23:20,958 Kreuzberg-eko Kottbusser Tor auzoa. Nire mundua! 720 01:23:21,125 --> 01:23:23,667 Zero hiru zero. Txikituko dugu zure taldea. 721 01:23:23,833 --> 01:23:26,250 Zure taldea, zure taldea, zure taldea. 722 01:23:26,458 --> 01:23:29,000 Zero hiru zero. Txikituko dugu zure taldea. 723 01:23:29,167 --> 01:23:31,042 Zure taldea, zure taldea. 724 01:23:31,208 --> 01:23:35,792 Txikituko dugu zure taldea. Zure taldea, zure taldea. 725 01:29:51,125 --> 01:29:52,292 Ez dago marmokarik. 726 01:29:55,250 --> 01:29:57,042 Hondoa osorik begiratu dut. 727 01:29:58,625 --> 01:30:00,625 Zu gabe, uretan zaborra besterik ez. 728 01:30:09,250 --> 01:30:10,792 Orain gorroto nauzu, ala? 729 01:30:31,667 --> 01:30:34,125 Oso ederra zaude ile laburrarekin. 730 01:31:30,792 --> 01:31:31,792 Zatoz hona. 731 01:31:59,917 --> 01:32:03,458 Tximeletak krisalida barruan guztiz eraldatzen diren arren, 732 01:32:03,625 --> 01:32:06,000 beldar garaiko oroitzapenak dituzte. 733 01:32:06,458 --> 01:32:08,875 Oroitzen dira nola ibiltzen ziren herrestan 734 01:32:09,000 --> 01:32:11,500 eta errealitatea lurretik hautematen, 735 01:32:11,667 --> 01:32:13,958 airetik oso bestelakoa den errealitatea. 736 01:32:15,542 --> 01:32:19,542 Tximeletek oroitzapenak soilik gordetzen dituzte beldar garaitik. 737 01:32:21,583 --> 01:32:23,708 Eta nik ere bai uda honetatik. 738 01:35:10,978 --> 01:35:14,958 Azpitituluak: Maia Ossa Rissanen www.subtitulam.com