1 00:00:46,200 --> 00:00:51,120 Azalera laua eta harritsua duen lurraldea, hondar urriduna. 2 00:00:51,200 --> 00:00:56,450 Sahararrek "hutsa"edo "bizigabea" izendatzeko erablitzen duten terminoa. 3 00:01:35,500 --> 00:01:36,830 Bart amets egin nuen. 4 00:01:37,000 --> 00:01:38,580 Amesgaiztoa agian. 5 00:01:38,990 --> 00:01:41,040 Ez nago ziur zer izan zen. 6 00:01:41,990 --> 00:01:44,450 Ni lurrean etzanda nengoen 7 00:01:46,660 --> 00:01:50,000 eta itsasoa entzun nezakeen nigandik hurbil. 8 00:01:53,250 --> 00:01:54,580 Eta eguzkia. 9 00:01:54,870 --> 00:01:57,750 Eguzkia ere hurbil zegoen. 10 00:01:58,250 --> 00:02:01,040 Sutan, sutan, sutan. 11 00:02:03,580 --> 00:02:06,450 Zenbat eta beroago eguzkia 12 00:02:07,120 --> 00:02:10,870 orduan eta handiago itsasoaren irrika. 13 00:02:13,580 --> 00:02:15,200 Zutik jarri nahi nuen 14 00:02:15,330 --> 00:02:17,370 baina ezin nuen zutitu. 15 00:02:18,950 --> 00:02:20,750 Eskuak mugitu nahi nituen 16 00:02:21,000 --> 00:02:22,500 baina ez zuten erantzuten. 17 00:02:23,870 --> 00:02:25,500 Hankak mugitzen saiatu 18 00:02:25,750 --> 00:02:27,830 baina ez nituen sentitzen. 19 00:02:29,910 --> 00:02:32,410 Zerbait arraroa gertatzen zitzaidan. 20 00:02:32,660 --> 00:02:33,990 Beldurtu egin nintzen. 21 00:02:35,000 --> 00:02:36,660 Laguntza eskatu nahi nuen 22 00:02:37,040 --> 00:02:39,000 baina nire eztarritik 23 00:02:39,160 --> 00:02:41,450 ez zen hotsik ateratzen. 24 00:02:43,160 --> 00:02:44,160 Halako batean 25 00:02:44,410 --> 00:02:47,250 itsasoaren zarata urruntzen sentitu nuen 26 00:02:47,410 --> 00:02:51,160 eguzkiak gogorrago ematen zuen, azala erretzen zidan. 27 00:02:53,120 --> 00:02:54,410 Eta orduan... 28 00:02:56,200 --> 00:02:57,990 esnatu egin nintzen. 29 00:02:59,250 --> 00:03:00,410 Eta ikusi nuen 30 00:03:00,620 --> 00:03:02,700 han ez zegoela hondartzarik. 31 00:03:03,120 --> 00:03:04,580 Han zegoen bakarra 32 00:03:04,750 --> 00:03:06,120 hautsa zela 33 00:03:06,250 --> 00:03:08,620 eta eguzki errea. 34 00:03:08,910 --> 00:03:10,580 Errea. 35 00:03:13,000 --> 00:03:14,750 Oraindik ez dakit hura 36 00:03:15,580 --> 00:03:17,040 amets bat izan ote zen 37 00:03:17,830 --> 00:03:19,370 edo amesgaiztoa. 38 00:03:19,990 --> 00:03:22,500 Ez nago ziur zer izan ote zen. 39 00:04:00,830 --> 00:04:02,450 Zer egun da gaur? 40 00:04:03,660 --> 00:04:04,750 Gaur? 41 00:04:05,120 --> 00:04:06,290 Bai. 42 00:04:07,700 --> 00:04:09,870 Atzoko bera. 43 00:04:10,370 --> 00:04:12,910 Ez niri koplekin etorri. 44 00:04:18,910 --> 00:04:22,200 Zergatik? Zerbait duzu egiteko ala? 45 00:04:35,500 --> 00:04:37,990 Sakatu enbragea martxaz aldatzeko. 46 00:04:38,080 --> 00:04:41,410 Lehen martxa, askatu enbragea eta sakatu azeleragailua. 47 00:04:41,620 --> 00:04:43,660 -Pixkanaka. -Hau? 48 00:04:44,000 --> 00:04:46,160 Baina begiratu aurrera beti. 49 00:04:46,290 --> 00:04:49,660 Eta norabidea kontrolpean harriak saihesteko. 50 00:04:49,750 --> 00:04:53,700 Eta gelditzeko eman enbrageari eta frenoari aldi berean. 51 00:04:53,990 --> 00:04:55,990 Begira. 52 00:04:59,990 --> 00:05:01,660 Ikusten nola aurrera doan? 53 00:05:01,790 --> 00:05:04,290 Orain azeleragailuarekin lagunduko diot. 54 00:05:04,620 --> 00:05:06,750 Pixka bat aurreratu 55 00:05:08,580 --> 00:05:10,410 enbragea zapaldu 56 00:05:11,870 --> 00:05:14,830 eta gelditzeko... begiratu. 57 00:05:15,990 --> 00:05:17,580 Horrela. 58 00:05:18,660 --> 00:05:20,620 Ulertu duzu? 59 00:05:38,410 --> 00:05:40,000 Arrankatu. 60 00:05:41,580 --> 00:05:42,620 Zer gertatzen da? 61 00:05:42,790 --> 00:05:45,950 Bonba da, baina ez larritu, zuk arrankatu autoa. 62 00:05:48,120 --> 00:05:49,330 Goazen. 63 00:05:51,000 --> 00:05:53,910 Zapaldu enbragea eta sartu martxa. 64 00:05:55,950 --> 00:05:57,950 Mugitu, sartu martxa! 65 00:05:59,040 --> 00:06:02,120 Indarrarekin! Zapaldu hondoraino enbragea. 66 00:06:02,870 --> 00:06:04,120 Tira, goazen. 67 00:06:04,370 --> 00:06:05,990 Zer gertatzen zaio honi? 68 00:06:06,700 --> 00:06:08,410 Lasai... Poliki... 69 00:06:09,370 --> 00:06:10,450 Arrankatu. 70 00:06:10,830 --> 00:06:12,830 Zapaldu enbragea eta sartu martxa. 71 00:06:13,370 --> 00:06:15,910 Zapaldu enbragea hondoraino! 72 00:06:17,080 --> 00:06:18,700 Arrankatu! 73 00:06:27,910 --> 00:06:30,250 Zapaldu enbragea hondoraino! 74 00:06:32,120 --> 00:06:33,990 Tira, mugitu! 75 00:06:35,040 --> 00:06:39,040 Zoaz pixkanaka askatzen eta azeleratzen... 76 00:06:39,450 --> 00:06:41,040 Pixkanaka... 77 00:06:41,750 --> 00:06:43,330 Zer du honek! 78 00:06:43,790 --> 00:06:46,830 -Lasai... -Zergatik itzaltzen zait autoa? 79 00:06:47,000 --> 00:06:51,040 Ez dakizu gidatzen, neska... Esan dizut pixkanaka zapaltzeko! 80 00:06:51,700 --> 00:06:53,410 Zapaldu enbragea! 81 00:06:54,160 --> 00:06:56,040 Lokara eraman! 82 00:06:57,750 --> 00:07:00,080 Egon, egon... Zapaldu enbragea. 83 00:07:01,000 --> 00:07:03,000 Badakizu zergatik gertatzen zaizun? 84 00:07:03,200 --> 00:07:04,750 Bigarren martxan zaudelako! 85 00:07:04,870 --> 00:07:09,330 Eta zergatik ez didazu esaten! Nola jakingo dut ba nik! 86 00:07:09,580 --> 00:07:14,330 Zer modu da hori irakasteko? Banekin gidatzen zu etorri aurretik! 87 00:07:14,950 --> 00:07:19,040 Badakizula gidatzen? Primeran! Nik orduan ez dut ezer esango! 88 00:07:19,200 --> 00:07:21,660 Badakizu gidatzen? Ba orduan gidatu. 89 00:07:21,830 --> 00:07:25,000 Nola ez duzula ezer esango? Irakasteko zaude hemen! 90 00:07:25,330 --> 00:07:27,620 Ezin da autoa bigarrenean arrankatu! 91 00:07:27,750 --> 00:07:30,500 Ateratzeko lehena jarri behar duzu. Honela! 92 00:07:30,620 --> 00:07:31,990 Honela ateratzen da! 93 00:07:32,040 --> 00:07:35,370 Bigarrenean edo laugarrenean eginez gero, geldituko zaizu. 94 00:07:35,660 --> 00:07:37,410 Eta nik zer dakit ba! 95 00:07:37,660 --> 00:07:38,750 Tira, arrankatu. 96 00:07:39,580 --> 00:07:41,290 Irakatsi poliki-poliki! 97 00:07:41,870 --> 00:07:43,750 Zapaldu enbragea. 98 00:07:44,120 --> 00:07:45,750 Askatu pixkanaka... 99 00:07:47,790 --> 00:07:49,200 Esan dizut... 100 00:07:49,580 --> 00:07:50,620 Gelditu egin da. 101 00:08:50,950 --> 00:08:55,910 Motel, badirudi masailak loditu zaizkizula edo... 102 00:08:57,950 --> 00:09:00,750 Gu ondo, Jainkoari eskerrak. 103 00:09:01,160 --> 00:09:05,830 Kanpamenduak betiko moduan, ez da ezer aldatu. 104 00:09:07,410 --> 00:09:09,120 Bai, hala da. 105 00:09:10,290 --> 00:09:15,950 Eta zer, ez zara ausartzen autoren bat ekartzen, ala? 106 00:09:19,080 --> 00:09:22,660 Bai? Zer ondo. Pozten nau hori entzuteak. 107 00:09:23,870 --> 00:09:27,040 Bai, bai. Benetan ondo, Jainkoari eskerrak. 108 00:09:29,040 --> 00:09:33,160 Ez pentsa, denek egin dute ospa, hemen ez da inor gelditzen. 109 00:09:36,120 --> 00:09:37,910 Brahim joan zen 110 00:09:38,120 --> 00:09:38,990 Espainiara. 111 00:09:39,080 --> 00:09:41,830 Dah joan zen. Espainiara hura ere. 112 00:09:44,450 --> 00:09:47,120 Ainina... Espainiara. 113 00:09:51,160 --> 00:09:53,410 Eta Mohamed, txikia 114 00:09:53,870 --> 00:09:55,660 baita ere, Espainiara... 115 00:09:57,660 --> 00:10:00,990 baina hark beste modu batean alde egin zuen. 116 00:10:01,450 --> 00:10:05,790 Euliek jango naute azkenean. Hau bai gerra, ezin ditut jasan! 117 00:10:06,200 --> 00:10:10,450 Mohamedek ezkutuan egin zuen. 118 00:10:11,120 --> 00:10:13,790 Paperik gabe sartu zen. 119 00:10:15,790 --> 00:10:19,500 Bai, ez zuen besterik izan, arriskatu behar izan zuen. 120 00:10:20,290 --> 00:10:23,000 Trentaren antzera. 121 00:10:23,330 --> 00:10:25,580 Hark ere arriskua hartu zuen. 122 00:10:29,700 --> 00:10:35,000 Baina hala sartzen direnek arazoak izaten omen dituzte paperak lortzeko. 123 00:10:35,410 --> 00:10:37,120 Egia al da? 124 00:10:40,410 --> 00:10:44,990 Ez dakit, baina badakit dirutza ordaindu zutela hemendik ateratzeko. 125 00:10:45,580 --> 00:10:47,330 Nazkatuta zeuden hemen. 126 00:10:49,790 --> 00:10:54,500 Eta zer egingo diogu ba? Badakizu nola gauden hemen. 127 00:10:56,620 --> 00:10:59,160 Baita zera ere! Oxala. 128 00:10:59,500 --> 00:11:01,120 Nik? Batek daki... 129 00:11:01,500 --> 00:11:02,950 Jainkoak hala nahi badu. 130 00:11:03,200 --> 00:11:05,870 Jainkoak nahi badu ondo egongo naiz. 131 00:11:07,000 --> 00:11:10,580 Baduzu esperientziarik umeekin lanean? 132 00:11:11,580 --> 00:11:15,450 Esperientzia? Bai, tira, badakizu... 133 00:11:17,450 --> 00:11:22,000 Maite ditut haurrak. Haiei gustatzen zaiena gustatzen zait. 134 00:11:22,120 --> 00:11:24,370 Esperientziari buruz galdetu dizut. 135 00:11:24,990 --> 00:11:28,620 Esperientzia umeekin, bulegoren batean... Baduzu halakorik? 136 00:11:29,120 --> 00:11:32,290 Azkar barneratzen dut dena eta esandakoa egingo dut. 137 00:11:32,410 --> 00:11:34,870 Egin beharrekoa egingo dut. 138 00:11:35,990 --> 00:11:39,080 Prest nago eskatzen didazuen guztia egiteko. 139 00:11:39,370 --> 00:11:41,200 Garrantzitsuena lanean hastea da. 140 00:11:41,250 --> 00:11:44,370 Badakit zuretzat ezinbestekoa dela lanean hastea. 141 00:11:46,200 --> 00:11:49,370 Baina zerk ekarri zaitu gure librurutegira? 142 00:11:50,330 --> 00:11:52,620 Alor hau gustatzen zaizulako da? 143 00:11:52,750 --> 00:11:54,370 Edo dirua behar duzulako? 144 00:11:54,500 --> 00:11:56,370 Hizkuntzak gustatzen zaizkit. 145 00:11:56,500 --> 00:12:00,200 Arabiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta hassania. 146 00:12:00,370 --> 00:12:02,290 Horregatik egin nahi dut lan hemen. 147 00:12:02,410 --> 00:12:05,160 Ondo, baina esan bezala, ez dugu lanposturik. 148 00:12:05,200 --> 00:12:08,660 Ezin dizugu ezer eskaini, ez dago posturik libre. 149 00:12:08,790 --> 00:12:12,330 Baina zoragarria da hainbeste hizkuntza jakitea... 150 00:12:12,790 --> 00:12:15,080 Eta aizu, nola esaten da liburu ingelesez? 151 00:12:15,200 --> 00:12:19,450 Ez dut gogoratzen, garuna atrofiatu dit lana bilatzeak. 152 00:12:19,580 --> 00:12:23,000 -A bai, e? -Ikusi besterik ez duzu. 153 00:12:37,330 --> 00:12:39,330 Baietz errebantxa! 154 00:12:39,660 --> 00:12:40,830 Ez dadila itzuli! 155 00:12:41,830 --> 00:12:44,080 Ez dadila itzuli! Oso ona! 156 00:12:57,990 --> 00:13:00,330 Hau besterik ez genuen behar! 157 00:13:00,660 --> 00:13:05,450 Tipa hau beti izorratzen! Agertzen den bakoitzean zirika! 158 00:13:06,580 --> 00:13:08,290 Ezetz, ez zaie iritsiko! 159 00:13:08,620 --> 00:13:09,950 Ez zaie iritsiko! 160 00:13:10,000 --> 00:13:11,160 Ez zaie iritsiko! 161 00:13:14,080 --> 00:13:16,290 Ona, utzi niri! 162 00:13:19,450 --> 00:13:22,500 Baloia nirea zen, ez berea! 163 00:13:22,950 --> 00:13:24,700 [11 - 7 ] 164 00:14:19,500 --> 00:14:22,580 Zerbait aurkitzekotan, hemen aurkitu beharko dut. 165 00:14:22,700 --> 00:14:26,660 Ez pentsa fabrikako pieza lortuko dudanik. 166 00:14:27,990 --> 00:14:30,330 Nola demontre lortuko dut halakorik? 167 00:14:30,410 --> 00:14:33,290 Nork lortuko dizu halakorik? 168 00:14:36,370 --> 00:14:39,040 Bai, emango dut buelta bat ikusteko. 169 00:14:39,160 --> 00:14:43,750 Ea zerbait aurkitzen dudan, baina jakin garestiak direla. 170 00:14:43,990 --> 00:14:46,120 120.000 inguru balio dute. 171 00:14:47,580 --> 00:14:51,080 Zenbat kostatu zitzaizun, bidaia ere barne? 172 00:14:51,500 --> 00:14:55,290 Guztira, hona iritsi arte, 35 milioi. 173 00:14:56,790 --> 00:15:00,450 Dirua ez da arazoa, zailena bidea bera da. 174 00:15:00,790 --> 00:15:05,200 Lehenik Maroko pasa behar duzu, gero lurralde okupatua zeharkatu 175 00:15:05,250 --> 00:15:07,080 eta ondoren Mauritania. 176 00:15:07,250 --> 00:15:10,040 Latzena Mauritaniatik honainoko bidea da. 177 00:15:10,290 --> 00:15:12,750 Eta gidatzen ekarri zenuen edo...? 178 00:15:12,950 --> 00:15:16,990 Ez dago beste aukerarik, gainera taldeari itxaron behar zaio. 179 00:15:17,080 --> 00:15:19,410 Haiek lagundu eta gidatzen zaituzte. 180 00:15:19,700 --> 00:15:23,450 Desertuko bidaia ezin dezakezu bakarrik egin. 181 00:15:23,660 --> 00:15:28,450 Hil zaitezke edo zer dakit ba... Jende askok galdu du bizia desertuan. 182 00:15:29,990 --> 00:15:33,370 Goizeko bostetan gelditu egin behar izan genuen. 183 00:15:33,410 --> 00:15:35,120 Hiru auto hondar azpian. 184 00:15:35,120 --> 00:15:37,370 Putakeria galanta! 185 00:15:37,620 --> 00:15:39,990 Hurrengo egunean iritsi besterik ez eta 186 00:15:40,160 --> 00:15:41,910 hiru egun galdu genituen. 187 00:15:42,080 --> 00:15:45,700 Autoen azpian zuloa egiten inolako tresnarik gabe. 188 00:15:46,040 --> 00:15:48,620 Ezin ezer erabili autoa ateratzeko. 189 00:15:49,080 --> 00:15:50,870 Hortxe katigatuta. 190 00:15:51,700 --> 00:15:56,250 Hiru egunez beroa, miseria... Kontatzen dizudana gutxi da alderatuz. 191 00:15:56,700 --> 00:15:57,700 Horixe. 192 00:15:59,200 --> 00:16:02,660 Zuloa egiten hasi ginen, zalapartaka, eztabaidan... 193 00:16:02,790 --> 00:16:06,500 eta auto mauritaniarrek ezikusiarena egiten zuten. 194 00:16:06,870 --> 00:16:08,620 Ez dute laguntzen. 195 00:16:08,750 --> 00:16:13,120 Eta ohartzen zara haientzat ez zarela atzerritar bat baino. 196 00:16:13,790 --> 00:16:17,120 Sahararra zarela ikustean, ezikusiarena egiten dute. 197 00:16:17,330 --> 00:16:18,290 Ulertzen? 198 00:16:19,200 --> 00:16:21,120 Horrela pasatzen ditugu hiru egun. 199 00:16:21,290 --> 00:16:23,290 Autoak ekartze hori tortura da! 200 00:16:23,410 --> 00:16:25,410 Kokoteraino bukatzen duzu! 201 00:16:25,620 --> 00:16:29,410 Kontuan izan gabe kontroletan ordaindu beharrekoa 202 00:16:29,620 --> 00:16:32,700 bertatik pasatzearren. Zergatik? Sahararrak garelako. 203 00:16:33,080 --> 00:16:35,660 Jende zekena dago, eta miseria asko! 204 00:16:35,870 --> 00:16:40,160 -Begira, hor dago Ainina. -Kabroia! Bera da bai! 205 00:16:41,990 --> 00:16:45,250 Auto bat ekartzeko oztopo asko gainditu beharra dago. 206 00:16:45,870 --> 00:16:47,830 Han bera! Zer behar duzu? 207 00:16:47,950 --> 00:16:49,750 -Salam aleikum. -Aleikum salam. 208 00:16:49,990 --> 00:16:52,290 -Zer moduz? -Ondo, Jainkoari eskerrak! 209 00:16:52,410 --> 00:16:54,040 -Nora zoaz? -Zer ba? 210 00:16:54,120 --> 00:16:55,990 -Ni eraman nazazuen. -Nora? 211 00:16:56,040 --> 00:16:58,200 -Mesedez! -Ezta pentsatu ere, alde! 212 00:16:58,290 --> 00:17:00,160 Neska hau deika ari zait! 213 00:17:00,290 --> 00:17:03,450 -Zer neska? -Kostata egin dut harekin topo! 214 00:17:03,620 --> 00:17:05,990 -Ez pasa! -Benetan, azkenan lortu dut! 215 00:17:05,990 --> 00:17:09,500 -Eta nora zoaz orain? -Utzi taxietan edo kontrol-postuan. 216 00:17:09,790 --> 00:17:13,200 -Smararaino zoaz? -Noski, han gelditu naiz, nora ba? 217 00:17:13,330 --> 00:17:15,120 Arraioa, lanak hartzen dituzu! 218 00:17:15,160 --> 00:17:16,990 Nora zoaz lotsagabe honekin? 219 00:17:17,080 --> 00:17:21,000 Lotsagabea ni zuekin batzearren. Tira, igo! Amore eman dut! 220 00:17:21,080 --> 00:17:23,290 Zer egingo diot ba? 221 00:17:25,620 --> 00:17:27,660 Zu dagoeneko neskekin geratzen? 222 00:17:27,660 --> 00:17:30,080 Sidahmed! Zergatik ez zoaz maleteroan? 223 00:17:30,080 --> 00:17:31,990 Tipo hau! Nesketan oraingoz! 224 00:17:32,080 --> 00:17:34,450 Eta auto hau, non lapurtu duzu? 225 00:17:34,620 --> 00:17:36,700 Hau? Azken bidaian ekarri nuen! 226 00:17:36,870 --> 00:17:37,700 Noiz etorri zinen? 227 00:17:37,790 --> 00:17:40,790 Txikituko zaitut, lerdoa! Orain gutxi ekarri nuen. 228 00:17:40,990 --> 00:17:43,290 -Zorionak, lagun! -Milesker! 229 00:17:43,410 --> 00:17:45,410 Eta bestela, zer moduz? 230 00:17:45,500 --> 00:17:49,040 -Espainiara omen zoaz, eta hori? -Hori, zer? 231 00:17:49,290 --> 00:17:50,910 Nola zoazen ba Espainiara? 232 00:17:51,080 --> 00:17:55,290 Ez naiz sekula izan, baina nahi nuke. Bizitzan behin bada ere. 233 00:17:55,620 --> 00:17:59,450 Hori, hori! Gizonak helburu bat badu, lortu egin behar du. 234 00:17:59,620 --> 00:18:01,250 Denek joan nahi dute hara. 235 00:18:01,370 --> 00:18:02,990 Utzi nazazu kontrol-postuan! 236 00:18:03,120 --> 00:18:06,450 Nire laguna dagoen lekura, harekin noa eta! 237 00:18:06,750 --> 00:18:12,500 Espainian ezer ez dagoela esaten dutenak gezurretan dabiltza! 238 00:18:12,750 --> 00:18:15,580 Itzulitakoek arropa eta auto onak dakartzate! 239 00:18:15,660 --> 00:18:17,750 Ni erosotasunaz ari naiz. 240 00:18:17,870 --> 00:18:20,870 Ez nuke autostop egin beharrik izango! 241 00:18:42,700 --> 00:18:43,870 Land Rover. 242 00:18:53,830 --> 00:18:55,200 Mercedes. 243 00:19:05,450 --> 00:19:06,660 Nissan. 244 00:20:27,410 --> 00:20:31,830 Ahaztu zaituztetela dio, 245 00:20:32,000 --> 00:20:36,290 eta harritu zuela kanpamenduetako muturreko pobreziak eta miseriak. 246 00:20:36,580 --> 00:20:39,790 Zergatik fidatu Nazio Batuengan 247 00:20:39,910 --> 00:20:44,990 urteotan porrot egin badu gaztazkari irtenbide bat ematerakoan? 248 00:20:45,370 --> 00:20:49,830 Guk konfiantza dugu batez ere gure herriaren borrokan 249 00:20:49,950 --> 00:20:54,200 eta saharar herriak azken 40 urtetan azaldutako pazientzian. 250 00:20:54,200 --> 00:21:00,290 NBEk bitarteko lanak egin behar ditu Marokoren eta Sahararen artean. 251 00:21:00,410 --> 00:21:07,250 NBEk apustu egin du emaitzarik izan ez duen bake-proiektuaren alde 252 00:21:07,330 --> 00:21:11,370 baina gatazka honek Nazio Batuen ardurapean egoten jarraitu behar du. 253 00:21:11,580 --> 00:21:16,120 Segurtasun Kontseilua datorren aprilean bilduko da berrio... 254 00:21:33,990 --> 00:21:34,790 Kaka! 255 00:21:34,950 --> 00:21:36,990 Bale gola sartzera zihoanean! 256 00:21:43,160 --> 00:21:45,950 Ezta bonbardatzen ariko balira ere! 257 00:21:54,000 --> 00:21:55,330 Sya! 258 00:21:56,200 --> 00:21:57,500 E, Sya! 259 00:21:58,250 --> 00:22:00,040 Gorra al zaude? 260 00:22:02,080 --> 00:22:03,250 Zer moduz dena? 261 00:22:03,750 --> 00:22:04,950 Ondo? 262 00:22:05,120 --> 00:22:06,040 Ondo! 263 00:22:06,330 --> 00:22:07,990 Eskerrak Jainkoari! 264 00:22:09,040 --> 00:22:11,790 Joan dira elektrikariak zurera? 265 00:22:13,160 --> 00:22:18,160 Lehenengo auzotik bueltan pasa ziren eta esan nien ea ahaztu egin ziren. 266 00:22:18,290 --> 00:22:21,250 -Eta esan zidaten "bai, gero gatoz". -Nork? 267 00:22:21,370 --> 00:22:23,330 Elektrikariak. 268 00:22:48,870 --> 00:22:51,910 Hartu, bota apur bat. 269 00:22:53,700 --> 00:22:56,330 Orduan askotan egiten dituzue irteerak, e? 270 00:22:57,410 --> 00:22:59,910 Etorri hurrengoan eta tea prestatuko dut. 271 00:23:00,120 --> 00:23:01,790 Hona etortzeko. 272 00:23:02,000 --> 00:23:04,910 Eta zer moduz gidatzearena? 273 00:23:05,080 --> 00:23:08,040 Ba hobe irakasten dakien norbait banu. 274 00:23:08,120 --> 00:23:11,580 Sidahmedekin ari naiz, baina mekanikaz baino ez du jarduten. 275 00:23:11,700 --> 00:23:12,250 Eta? 276 00:23:12,330 --> 00:23:15,750 Esan dezagun ez dugula elkar askorik ulertzen. 277 00:23:15,990 --> 00:23:18,370 Nik gidatzen ikasi nahi dut, eta kitto. 278 00:23:18,750 --> 00:23:23,830 Onena duzu nik bere garaian egin nuena egitea. 279 00:23:23,990 --> 00:23:25,620 Zer egin zenuen? 280 00:23:25,910 --> 00:23:30,330 Osabari lapurtzen nion autoa eta bultzaka eramaten, ez entzuteko. 281 00:23:30,660 --> 00:23:33,410 Urruti nengoela, arrankatu eta alde egiten nuen. 282 00:23:33,750 --> 00:23:36,080 Behin harrapatu ninduen eta esan zidan: 283 00:23:36,160 --> 00:23:40,910 "utzi bizkarra jokatzeari, berdin-berdin entzuten zaitut eta". 284 00:23:41,990 --> 00:23:43,500 Nik benetan nahiko nuke... 285 00:23:43,990 --> 00:23:45,580 Bai? Nahiko zenuke? 286 00:23:45,990 --> 00:23:49,700 -Zertarako nahi duzu gidatu? -Aizu, ez etorri niri horrekin. 287 00:23:49,910 --> 00:23:52,580 Nahi dudalako eta kitto. 288 00:23:52,990 --> 00:23:56,500 -Horren aurrean ezin da ezer esan. -Hori da. 289 00:23:58,450 --> 00:24:02,750 Ba guk, lan hori bukatu genuenetik... 290 00:24:03,660 --> 00:24:05,410 izan dugun plana 291 00:24:05,990 --> 00:24:08,290 10ak edo 11k aldera esnatzea izan da 292 00:24:08,990 --> 00:24:09,910 Ai ene... 293 00:24:09,990 --> 00:24:12,950 Eta etxean gelditzea 294 00:24:13,200 --> 00:24:16,080 lagun baten etxean, hutsik dago eta. 295 00:24:16,410 --> 00:24:20,990 Eta han ematen dugu egun osoa arratsaldera arte 296 00:24:21,040 --> 00:24:23,500 Seiak ingurura arte. -A zer bizimodua. 297 00:24:23,660 --> 00:24:26,910 Gero handik atera eta buelta bat ematen dugu. 298 00:24:27,160 --> 00:24:31,870 Batzuetan beste kanpamenduetara joaten gara eta bestetan hemen Smaran. 299 00:24:32,750 --> 00:24:35,950 Gero, iluntzean, itzuli eta tea egiten dugu. 300 00:24:36,410 --> 00:24:40,870 Tea egiten dugu 1ak arte eta gero 3ak arte esne-tearekin. 301 00:24:40,990 --> 00:24:42,250 Baita zera ere! 302 00:24:42,500 --> 00:24:43,620 Eta hori da dena. 303 00:24:43,910 --> 00:24:46,160 Gero etxean lo-kuluxka egiten dut. 304 00:24:46,370 --> 00:24:48,370 Horregatik zaude online beti. 305 00:24:48,580 --> 00:24:51,290 Goizeko 3ak edo 4ak arte konektatuta. 306 00:24:51,500 --> 00:24:53,910 Ba ederra plana duzuna... 307 00:24:54,040 --> 00:24:57,120 Orain ulertzen dut zergatik duzun itxura hori. 308 00:24:57,250 --> 00:24:59,620 Erritmo horrek hilko zaitu, lagun. 309 00:24:59,790 --> 00:25:04,000 Ez duzu atsedenik hartzen, eta ez da ona hain berandu esnatzea. 310 00:25:04,450 --> 00:25:06,910 Eta zer nahi duzu nik egitea? 311 00:25:07,000 --> 00:25:09,660 Eginkizun bat topatzea, denbora antolatzea. 312 00:25:09,790 --> 00:25:12,660 Gaupasa egiten eta te zikin hori edaten! 313 00:25:12,750 --> 00:25:14,370 Ohitu egin naiz honetara. 314 00:25:14,450 --> 00:25:16,700 Esne-tea txarra da. 315 00:25:16,830 --> 00:25:19,620 Txarra da osasunarentzat, hiltzen zaitu. 316 00:25:20,000 --> 00:25:21,870 Hala da. 317 00:25:25,660 --> 00:25:27,830 Eta hurrengo egunean gauza bera. 318 00:25:28,330 --> 00:25:30,200 -Horrela egunero? -Egunero. 319 00:25:30,750 --> 00:25:32,990 Aste osoa daramagu horrela. 320 00:25:33,250 --> 00:25:34,830 Egunero, benetan? 321 00:25:34,910 --> 00:25:37,000 Horrela zaudete gero! Benetan ere! 322 00:25:37,120 --> 00:25:40,040 Herdoildutako iltzeak dirudizue, bai horixe! 323 00:25:40,200 --> 00:25:43,990 Baina ahal dugunean lan egiten dugu. Lanak ere herdoiltzen du. 324 00:25:44,080 --> 00:25:45,120 Baita zera ere! 325 00:25:45,330 --> 00:25:47,990 Eta baita eguzkiak ere... 326 00:25:53,990 --> 00:25:56,370 Zure buruaren aurka ari zara. 327 00:25:58,620 --> 00:26:03,500 Egunero gauza bera eginez gero, gaixotu egingo zarete. 328 00:26:03,830 --> 00:26:05,000 Bai... 329 00:26:46,910 --> 00:26:48,950 Eman argia hemen. 330 00:30:30,250 --> 00:30:32,950 O, eta hori zertarako? 331 00:30:33,700 --> 00:30:34,750 Horrelakoa da jendea. 332 00:30:34,910 --> 00:30:38,290 Nik ez nuke kanpamenduetan eraikiko, hobe Espainian. 333 00:30:38,370 --> 00:30:41,410 Edozein momentutan bota gaitzakete hemendik. 334 00:30:43,950 --> 00:30:47,990 Ongi pentsatuz gero, ez du merezi ezer egitea. 335 00:30:51,870 --> 00:30:54,910 Eguzkia ona da, baina batzuetan bakarrik. 336 00:30:55,250 --> 00:30:59,160 -Neguko eguzkia ez da batere ona. -Gaixotu egingo naiz. 337 00:31:00,660 --> 00:31:04,000 Hasi dira ezkutuko telefono zenbakiekin. 338 00:31:04,200 --> 00:31:06,000 A zer amesgaiztoa! 339 00:31:06,450 --> 00:31:08,700 Ezkutuko zenbakiak, e? 340 00:31:11,040 --> 00:31:13,990 Gizarte honetako gizonak ez dira aldatzen. 341 00:31:14,790 --> 00:31:17,990 Azkenean esan nahi ez ditugunak esaten bukatzen dugu. 342 00:31:17,990 --> 00:31:19,990 Paretarekin hitz egitea bezala da. 343 00:31:20,160 --> 00:31:22,330 Iraindutakoan ere ez dute ulertzen. 344 00:31:23,120 --> 00:31:24,580 Ezagutzen gaituzue! 345 00:31:24,830 --> 00:31:27,200 Saharar herriaren lagunak gara 346 00:31:27,370 --> 00:31:31,580 berrogei urte daramatzagu zuen alboan 347 00:31:31,700 --> 00:31:34,160 borrokan, behingoz garbitu dadin 348 00:31:34,450 --> 00:31:37,660 Espainiaren historiak duen orbain hau 349 00:31:37,910 --> 00:31:42,370 duela berrogei urte, herri hau traizionatzearen orbaina. 350 00:31:42,790 --> 00:31:44,660 Berrogei urtez deserrian! 351 00:31:50,290 --> 00:31:51,750 E, begira, begira hemen! 352 00:31:52,080 --> 00:31:54,120 Zer ordutan hasiko da filma? 353 00:31:54,410 --> 00:31:56,660 Zer ordutan? Zortzietan, uste dut. 354 00:33:17,910 --> 00:33:20,040 Guri ez dagokigu desertua! 355 00:33:20,290 --> 00:33:22,500 O Mendebaldeko Sahara! 356 00:33:23,750 --> 00:33:25,950 Prest zaudete etxera itzultzeko? 357 00:33:26,450 --> 00:33:28,910 Menedebaldeko Saharara! 358 00:33:29,450 --> 00:33:31,620 O afrikar herria! 359 00:33:31,700 --> 00:33:33,620 Prest gaude etxera itzultzeko! 360 00:33:33,830 --> 00:33:35,990 Jakin behar dugun guztia da 361 00:33:37,040 --> 00:33:41,290 jendeari boterea kentzen dien botereen aurka gaudela. 362 00:33:41,750 --> 00:33:44,120 Egiten dakigun bakarra bakean bizitzea da 363 00:33:44,330 --> 00:33:47,040 armonian, errespetuan eta maitasunean! 364 00:34:16,620 --> 00:34:18,790 Zertan zabiltz hemen, matraka? 365 00:34:18,910 --> 00:34:22,700 Pasta fabrikan lana eskatzera etorri naiz. 366 00:34:22,790 --> 00:34:23,200 Eta? 367 00:34:23,330 --> 00:34:29,250 Jende honek zoratzen nau, joateko, ez joateko...Zeharo aspergarriak dira. 368 00:34:29,370 --> 00:34:33,660 Eta begira non amaitu dudan, zurekin Land Rover zatar honetan. 369 00:34:33,790 --> 00:34:36,500 -Land Roverra sakratua da. -Zergatik? 370 00:34:36,660 --> 00:34:40,870 Land Roverra bizitza da gizonarentzat, bere lana da... Dena da! 371 00:34:40,910 --> 00:34:41,870 Bai zera! 372 00:34:41,870 --> 00:34:47,620 Egia da! Zu gaur hemen bazaude, Land Rover bati esker izan da. 373 00:34:47,620 --> 00:34:48,830 Ez esajeratu... 374 00:34:48,830 --> 00:34:54,620 Eremu liberatua eta gerrako garaipenak Land Rover bati esker lortu ziren. 375 00:34:54,790 --> 00:34:58,910 Gogoratzen duzu nola eraitsi zuen euriak nire etxea? 376 00:34:59,830 --> 00:35:03,750 Bizilagunari berdin gertatu zitzaion eta gaixoak ez zuen non lo egin. 377 00:35:03,990 --> 00:35:10,160 Aterperik gabe gelditu zen... Baina Land Roverra zuen. 378 00:35:10,290 --> 00:35:16,700 Han egiten zuen lo, eguna pasa, sukaldean egin, jan eta tea edan. 379 00:35:16,950 --> 00:35:18,040 Dena Land Roverrean? 380 00:35:18,080 --> 00:35:23,410 Land Rover bat olana batekin. Han bizi zen tipoa, Jainkoa lekuko. 381 00:35:23,750 --> 00:35:26,500 -Ez nekien auto ona zela. -Halaxe da, bai. 382 00:35:26,620 --> 00:35:30,410 Nik entzuna nuen "Land Roverra miseria bat dela". 383 00:35:30,450 --> 00:35:32,580 Bai zera! Txorakeriak! 384 00:35:32,700 --> 00:35:34,620 Baina ezagutzen dut esamolde bat 385 00:35:34,750 --> 00:35:36,910 "maitatu eta ez ezazu epaitu; 386 00:35:36,990 --> 00:35:39,000 gerra garaian, borrokatzen baitu; 387 00:35:39,120 --> 00:35:41,990 tako zahardun gurpilak eta haren gainean soldadua". 388 00:35:42,000 --> 00:35:44,290 -Aupa! -Gure ondasunik preziatuena. 389 00:35:44,410 --> 00:35:49,000 Badakizu zer, utikan Mercedesa eta Nissana 390 00:35:49,120 --> 00:35:54,990 Land Rover bat edukiko dut. -Hori da egin dezakezun onena! 391 00:36:15,950 --> 00:36:17,790 Taher, ikusi duzu nire jaka? 392 00:36:18,950 --> 00:36:20,830 Ez, ez dut ikusi. Zer ba? 393 00:36:21,120 --> 00:36:23,660 Zu izan zara jantzi duen azkena. 394 00:36:23,700 --> 00:36:26,370 Bai, baina kendu dut. Eta orain ez dakit non dagoen. 395 00:36:27,160 --> 00:36:30,160 Ondo da, ba orain jaiki eta aurkitu! 396 00:36:30,250 --> 00:36:31,410 Eta kitto! 397 00:36:31,450 --> 00:36:34,750 Lasai, gizona, emango dizut, baina esan nora zoazen. 398 00:36:34,790 --> 00:36:36,870 -Eman jaka! -Esan nora zoazen. 399 00:36:36,950 --> 00:36:40,500 Tifaritira noa! Lurralde liberatuetako toki batera. 400 00:36:40,660 --> 00:36:43,000 60 atzerritarrekin noa. 401 00:36:43,120 --> 00:36:44,580 60 neskarekin? 402 00:36:44,620 --> 00:36:46,950 Zer neska? Obsesionatuta zaude! 403 00:36:46,990 --> 00:36:48,990 Mugitu, joan egin behar dut eta. 404 00:36:49,120 --> 00:36:52,040 Hotz egiten du eta ezin dut jakarik gabe joan. 405 00:36:52,120 --> 00:36:53,950 Tori... 406 00:36:55,370 --> 00:36:57,990 Zergatik ezkutatu duzu? Zuretzat nahi duzu? 407 00:36:58,080 --> 00:37:00,700 Kolpe bat hartu duzu buruan edo? 408 00:37:06,790 --> 00:37:10,040 Gure gizona poz-pozik doa egun-pasa atzerritarrekin. 409 00:37:10,120 --> 00:37:12,290 Tifaritira noa, haiekin edo gabe. 410 00:37:12,290 --> 00:37:16,830 Bai, bai... Neskengatik zoaz zu, txoratuta zaude eta. 411 00:37:17,200 --> 00:37:18,500 Gustatzen zaizkuzu,e! 412 00:37:18,790 --> 00:37:21,580 Orduan kontua bidaiatzea eta nesketan aritzea da? 413 00:37:22,290 --> 00:37:24,000 Ondo egina! 414 00:37:24,830 --> 00:37:26,370 Oso ondo ematen dizu jakak. 415 00:37:26,410 --> 00:37:27,990 Jainkoak ondo daki! 416 00:37:28,410 --> 00:37:30,950 Egia esan ikusgarria da zure jaka. 417 00:37:31,080 --> 00:37:34,410 Hori diozu oparitzea nahi duzulako 418 00:37:34,450 --> 00:37:36,750 baina oraingoz badu jabea. 419 00:37:40,870 --> 00:37:42,700 Neska eder horiek... 420 00:37:42,790 --> 00:37:45,450 Gustuko dut atzerritarrekin lan egitea. 421 00:37:47,910 --> 00:37:50,500 Aizu! Aurkitu iezadazu neska frantses bat... 422 00:37:50,660 --> 00:37:52,830 alemaniarren bat, edo suediarra. 423 00:37:53,000 --> 00:37:56,160 Ez ditut ezagutzen barren. 424 00:37:57,040 --> 00:38:00,990 Baina atzerritar asko egongo da han. Edo neskak, hobeto esanda... 425 00:38:01,000 --> 00:38:03,500 Neska asko izango dituzu zain. 426 00:38:03,870 --> 00:38:07,120 Ez dakit ezer haiei buruz! Paso egiten dut! 427 00:38:07,620 --> 00:38:11,450 -Zuk egin paso, baina topatu bat niretzat! -Ba zoaz zu. 428 00:38:11,620 --> 00:38:12,990 Frantsesa ahal bada. 429 00:38:13,080 --> 00:38:16,830 Bihar doaz. Zoaz haiekin nahi baduzu. 430 00:38:17,200 --> 00:38:18,950 Galbana ematen dit. 431 00:38:19,370 --> 00:38:21,330 Ez dut hotza pasatu nahi. 432 00:38:22,290 --> 00:38:23,290 Ba orduan gelditu. 433 00:38:23,450 --> 00:38:26,790 Gainera ez dut jakarik, bakarra nuen eta orain zuk duzu. 434 00:38:26,910 --> 00:38:28,200 Ba aurkitu beste bat! 435 00:38:28,370 --> 00:38:31,750 Ezin dut jakarik gabe neska frantses batekin joan. 436 00:38:31,910 --> 00:38:33,950 Badakizu frantsesa izango dela? 437 00:38:33,990 --> 00:38:37,580 Noski, neska frantses batekin jaka beltza eraman behar da. 438 00:38:37,620 --> 00:38:39,160 A, bai? Horrelakorik! 439 00:38:39,450 --> 00:38:40,580 Hala da. 440 00:39:27,750 --> 00:39:29,870 Zoaz popatik hartzera! 441 00:39:30,990 --> 00:39:32,080 Paso egin ezazu. 442 00:39:32,500 --> 00:39:34,000 Ez iezaiozu begiratu. 443 00:40:47,750 --> 00:40:52,040 Sidahmed, ez saiatu alferrik! Harriak jarriko dizkiogu azpian. 444 00:40:52,620 --> 00:40:56,330 Egon zain, ea bateren batek sokarik baduen. 445 00:41:44,500 --> 00:41:46,990 Zer esan nahi duzu? Argelian zaudete. 446 00:42:09,200 --> 00:42:13,080 Orduan hauek saharako errefexiatuen kanpamenduak dira. 447 00:42:15,580 --> 00:42:16,990 Hau dena Argelia da... 448 00:42:25,410 --> 00:42:27,160 Lurralde liberatuak. 449 00:42:28,660 --> 00:42:30,370 Lurralde liberatuak. 450 00:42:42,290 --> 00:42:44,950 Ados, baina zuk badakizu non dagoen Bulgaria? 451 00:42:45,120 --> 00:42:47,080 Ezagutzen duzu Bulgaria? 452 00:42:48,500 --> 00:42:51,450 Europako mapan, non dago Bulgaria. 453 00:43:00,290 --> 00:43:04,000 Baina Espainia ez da Europa, haren zati bat baino ez da! 454 00:43:04,870 --> 00:43:08,910 Hor daude Portugal, Espainia, Frantzia Italia... 455 00:43:18,080 --> 00:43:21,040 Bulgaria ekialderago dago, Itsaso Beltzean. 456 00:43:22,000 --> 00:43:23,040 Itsaso Beltza. 457 00:43:25,160 --> 00:43:26,870 Ura... Itsaso Beltza. 458 00:46:08,120 --> 00:46:10,160 -'K'-k 4 balio du? -Bai. 459 00:46:10,370 --> 00:46:11,160 Eman beste bat. 460 00:46:11,330 --> 00:46:13,750 Gauza bat galdetu nahi nizuen. Jokua... 461 00:46:13,870 --> 00:46:15,120 ondo dago baina... 462 00:46:15,500 --> 00:46:18,450 -Zuek baino hobea naiz honetan. -Bota beste bat! 463 00:46:18,870 --> 00:46:20,450 -Zaara... -Esan. 464 00:46:20,660 --> 00:46:24,000 Zer gustatzen zaizu gizon batengan? 465 00:46:24,750 --> 00:46:26,830 Eman beste karta bat. 466 00:46:28,950 --> 00:46:29,990 Erantzun. 467 00:46:30,250 --> 00:46:33,660 -Eman beste bat. -Beste bat? Tori! 468 00:46:40,580 --> 00:46:44,950 Benetan galdetzen dizut, e? Ezaugarri horiek ditudan jakiteko... 469 00:46:45,250 --> 00:46:48,580 Niri galdetuko bazenit jakingo zenuke erantzuna. 470 00:46:48,870 --> 00:46:52,450 Eta esandako zerbait falta bazait, hura lortzen saiatuko naiz. 471 00:46:53,370 --> 00:46:54,910 Arraioa, eskatu eta eskatu! 472 00:46:54,990 --> 00:46:56,500 Galdu dut honezkereo. 473 00:46:56,750 --> 00:46:58,160 Hainbeste eskatu! 474 00:46:59,200 --> 00:47:00,370 Tira, orain erantzun! 475 00:47:00,500 --> 00:47:03,950 Nolako gizonak gustatzen zaizkit? Ea nola azaltzen dizudan... 476 00:47:04,080 --> 00:47:07,120 Gizon batengan gustatzen zaizkizun ezaugarriak. 477 00:47:07,330 --> 00:47:10,080 Zure gizon ideala, nolakoa da? 478 00:47:10,750 --> 00:47:12,410 Bat, erretzailea ez izatea. 479 00:47:12,500 --> 00:47:13,410 Lehenengoa. 480 00:47:13,580 --> 00:47:17,080 Bi, nigan konfiantza izatea eta nik harengan. 481 00:47:17,250 --> 00:47:19,990 Konfiantza osoa edukitzea. 482 00:47:20,990 --> 00:47:22,370 Hirugarrena... 483 00:47:24,000 --> 00:47:27,120 Ilargira noala badiot, ilargira noa. 484 00:47:27,370 --> 00:47:30,410 Lurrera noala badiot, lurrera noa. 485 00:47:30,990 --> 00:47:34,120 Esan nahi duzu ez duzula haren baimenik behar? 486 00:47:34,290 --> 00:47:39,870 Ez dizut gezurrik esango. Esango nioke: "Halako tokira noa!" 487 00:47:40,000 --> 00:47:41,700 Eta halako tokira noa. 488 00:47:41,870 --> 00:47:43,660 Irabazi dut! 489 00:47:44,870 --> 00:47:46,660 -Ez da egia. -Baietz, begira! 490 00:47:46,830 --> 00:47:48,750 A, bai! "Hogeita hamar" egin du! 491 00:47:48,950 --> 00:47:50,370 -Hori lau da, ezta? -Bai. 492 00:47:50,620 --> 00:47:53,500 -Kitto orduan! -Zortea izan duzu! 493 00:47:53,990 --> 00:47:56,290 Segi kontatzen, ez dut ongi entzun. 494 00:47:56,330 --> 00:47:59,200 Konfiantza izan dezala guztiaren gainetik. 495 00:47:59,950 --> 00:48:03,870 Esaten badiot: "mobil hontara noa", mobil hontara noalako da. 496 00:48:04,000 --> 00:48:04,830 Ados. 497 00:48:05,250 --> 00:48:06,660 Hor bukatzen da dena. 498 00:48:06,910 --> 00:48:08,660 Zerbait egin nahi baduzu... 499 00:48:08,830 --> 00:48:09,660 Egingo dut. 500 00:48:09,790 --> 00:48:12,750 Berak ezin du galarazi, bai ala bai egingo duzu. 501 00:48:12,990 --> 00:48:13,990 Horixe! 502 00:48:14,200 --> 00:48:18,830 Ez zait gustatzen gauza onak aldatzea, ez pertsonengatik aldatu beharra. 503 00:48:18,990 --> 00:48:21,580 Hori da gehien gorroto dudana. 504 00:48:21,870 --> 00:48:25,370 Izateko modu bat badut, hil arte mantenduko dut. 505 00:48:25,750 --> 00:48:29,370 Norbaitengatik aldatu beharrak barruak nahasten dizkit. 506 00:48:29,450 --> 00:48:34,000 Norbaitengatik aldatzeak barrutik aldatzen nau eta gorroto dut. 507 00:48:34,330 --> 00:48:36,200 Gorroto dut ni aldatzen saiatzea. 508 00:48:36,290 --> 00:48:38,660 Batez ere mutilek, niretzat nebak dira. 509 00:48:38,660 --> 00:48:41,830 Izan daiteke hark zu ez aldatzea, gerta daiteke... 510 00:48:41,910 --> 00:48:43,250 -Zu kontrolatzea. -Horixe! 511 00:48:43,410 --> 00:48:46,160 Kontrolatzea, hainbesteraino... 512 00:48:46,580 --> 00:48:49,410 non ez baitizun zu izaten uzten. 513 00:48:49,790 --> 00:48:52,990 Hasteko, itxaron gurea formaldu arte 514 00:48:53,080 --> 00:48:56,870 eta gero ikusiko dugu ea baimena eskatzen dizudan edo ez. 515 00:48:56,990 --> 00:48:57,830 Hori da. 516 00:48:57,910 --> 00:49:02,200 Baina gure artean hitzak baino ez badaude... 517 00:49:02,370 --> 00:49:03,870 Ez badugu konpromezurik 518 00:49:03,990 --> 00:49:07,830 hitzak badaude zure eta nire artean, edota gure familien artean, 519 00:49:07,990 --> 00:49:09,950 horrek ez dizu eskubiderik ematen 520 00:49:10,040 --> 00:49:13,330 nire askatasuna kentzeraino itotzeko. 521 00:49:13,500 --> 00:49:16,870 Gorroto dut hori, benetan! 522 00:49:18,120 --> 00:49:20,450 Ezin dut jasan! 523 00:50:01,370 --> 00:50:03,870 Ez zara leiala izan! 524 00:50:04,370 --> 00:50:08,330 Hori ez dago ondo eta gutxiago zugandik etorrita! 525 00:50:10,080 --> 00:50:12,870 Euskal Herrian edo non... 526 00:50:14,990 --> 00:50:19,250 Jainkoak nahi badu hori egingo dugu, ea bukatzen dugun... 527 00:50:20,370 --> 00:50:21,910 Hori da. 528 00:50:22,910 --> 00:50:24,450 Ados, maitea. 529 00:50:24,870 --> 00:50:27,120 Hitz egingo dugu, Jainkoak nahi badu. 530 00:50:27,660 --> 00:50:30,250 Ados, ados, gero arte. 531 00:50:41,750 --> 00:50:44,830 Zintzoa izango naiz 532 00:50:45,410 --> 00:50:49,990 hemendik alde egiteko erabakia hartu dut, Jainkoak hala nahi balu. 533 00:50:50,330 --> 00:50:51,580 Zer gertatu da? 534 00:50:52,370 --> 00:50:56,750 Badakizu ez dudala inoiz buruan izan alde egitearena. 535 00:50:57,450 --> 00:51:00,080 Gustatuko litzaidake, edonori moduan... 536 00:51:00,200 --> 00:51:00,910 Bai. 537 00:51:01,000 --> 00:51:06,410 Baina beti gertatzen zen zerbait eta azkenean esaten nuen: "ez noa". 538 00:51:06,950 --> 00:51:10,160 "Han egin dezakedana, hemen ere egin dezaket". 539 00:51:10,870 --> 00:51:15,990 Baina ez... azkenean ikusi dut ez zela egia. 540 00:51:16,580 --> 00:51:21,950 Bi pertsonari esakaini diet bizitza 541 00:51:22,700 --> 00:51:26,080 eta oraindik ere eskeintzen diet; 542 00:51:26,410 --> 00:51:28,660 amari eta aitari. 543 00:51:29,410 --> 00:51:33,700 Azken neguan ama gaixotu zen 544 00:51:33,830 --> 00:51:38,000 ez nik, ez nire familiak espero gabeko zerbait izan zen. 545 00:51:38,790 --> 00:51:40,790 Hiru operazio behar izan zituen 546 00:51:40,950 --> 00:51:45,990 eta egoera hark asko esakatzen zuen, dirua batez ere, 547 00:51:46,200 --> 00:51:50,500 tratamendu bat jaso behar izan baitzuen Argelian. 548 00:51:51,120 --> 00:51:57,830 Gaixotu zenean, zin dagizut edozer egin nuela, dena eman nuela. 549 00:51:59,160 --> 00:52:02,200 Denetik egin dut, edozein lan mota. 550 00:52:02,330 --> 00:52:04,040 Hori egia da. 551 00:52:04,200 --> 00:52:07,620 Lan zailak, lan errazak, denetik. 552 00:52:08,000 --> 00:52:13,620 Eta hori guztia beharrei erantzuteko egin nuen. 553 00:52:13,870 --> 00:52:17,830 Ez nintzen gai izan, ez dut gezurrik esango, ikusi nuen ezin zela. 554 00:52:18,790 --> 00:52:24,250 Ez zait gustatzen familiagandik urruntzea, haiek ondo dakite. 555 00:52:24,660 --> 00:52:28,620 Baina nire amak berak ere esaten dit: "saiatu joaten". 556 00:52:28,830 --> 00:52:33,330 Orduan, Espainiara joateko bisa lortuz gero, zin dagit banoala... 557 00:52:34,080 --> 00:52:37,990 Eta han ez badut behar dudana lortzen, Frantziara... 558 00:52:38,200 --> 00:52:42,290 Eta Frantzian ere ez, ba orduan Italiara edo Alemaniara. 559 00:52:42,580 --> 00:52:45,200 Nire ardura bakarra 560 00:52:45,830 --> 00:52:49,830 etorkizun bat emango didan leku bat aurkitzea da, nire beharrak 561 00:52:49,990 --> 00:52:53,700 eta amarenak, aitarenak eta anai-arrebenak asetzeko adina. 562 00:52:54,080 --> 00:52:56,290 Eta hantxe geldituko naiz. 563 00:54:00,620 --> 00:54:02,040 Lasai... 564 00:54:02,200 --> 00:54:04,620 Zer gertatzen zaizu? Lasai, lasai. 565 00:54:04,700 --> 00:54:07,950 Gelditu esandakoan, zapaldu frenoa eta enbragea batera. 566 00:54:08,000 --> 00:54:12,790 Ia-ia aurretik eraman ditugu harriak, kotxea txikitu didazu gutxigatik. 567 00:54:13,040 --> 00:54:17,000 Gelditzeko diodanean, zapaldu ezkerrekoa, beldurrik gabe. 568 00:54:17,250 --> 00:54:18,990 Zapaldu hanka horrekin, honela. 569 00:54:19,080 --> 00:54:22,160 -Hau? -Bai, eta zapaldu erdikoa ere. 570 00:54:22,990 --> 00:54:26,290 Horrela abiadura kaxa desblokeatuko duzu, ulertzen? 571 00:54:26,370 --> 00:54:27,250 Bai. 572 00:54:27,450 --> 00:54:30,370 Ba orain saiatu arrankatzen. 573 00:54:31,580 --> 00:54:35,250 Lasai! Zer duzu? Lasai! 574 00:54:36,040 --> 00:54:40,040 Zer arraio, zergatik ez didazu ondo irakasten! 575 00:54:43,990 --> 00:54:46,660 Begira, neskato, horrela ez duzu inoiz ikasiko! 576 00:54:46,790 --> 00:54:50,410 Gero eta okerrago egiten duzu eta nik amore emango dut. 577 00:54:50,620 --> 00:54:54,000 Baldarra zara eta ez duzu ikasiko. 578 00:54:55,790 --> 00:54:59,080 Zaara, zergatik ikasi nahi duzu gidatzen? 579 00:54:59,200 --> 00:55:02,830 Zer da horrekin lortu nahi duzuna? 580 00:55:03,000 --> 00:55:05,000 Nahi dut, gustatzen zaidalako. 581 00:55:05,160 --> 00:55:09,370 Autoak eta haiek gidatzea maite dudalako. 582 00:55:09,580 --> 00:55:15,750 Uste dut gidatzen ikasita askatasun handiagoa izango dudala. 583 00:55:16,330 --> 00:55:20,790 Ados, demagun gidatzen ikasten duzula... 584 00:55:21,410 --> 00:55:25,700 Nola erosiko duzu auto bat? Jakin ez direla zerutik erortzen. 585 00:55:25,990 --> 00:55:31,200 Lan egin nahi dut. Lan bat eskuratu eta erostea lortuko dut. 586 00:55:32,080 --> 00:55:36,500 Auto bat erosten pentsatzen zabiltza hemengo lan batekin? -Noski! 587 00:55:36,830 --> 00:55:40,290 Ea ulertzen duzun: lan horiekin ezin da auto bat erosi. 588 00:55:40,330 --> 00:55:42,580 Ea Jainkoak laguntzen didan. 589 00:55:42,660 --> 00:55:45,990 Hori beti, konfiantza izan behar dugu Jainkoarengan... 590 00:55:46,080 --> 00:55:51,910 baina ezin izango duzu erosi, hemen autoak oso garestiak dira. 591 00:55:52,290 --> 00:55:53,580 Ulertzen? 592 00:55:53,620 --> 00:55:56,750 Gainera emakume izanda, auto bat... 593 00:55:57,080 --> 00:56:00,750 Bai, ondo dago gidatzen ikastea... 594 00:56:00,990 --> 00:56:04,620 eta besteengandik desberdintzen zaituena egitea 595 00:56:05,450 --> 00:56:06,450 baina... 596 00:56:06,750 --> 00:56:10,080 baina auto bat mantentzeko tailerrera eraman behar duzu 597 00:56:10,200 --> 00:56:14,910 eta ezerezaren erdian gurpila zulatuz gero ez duzu zer egin jakingo. 598 00:56:15,200 --> 00:56:18,160 Ematen dizuna baino gehiago kenduko dizu. 599 00:56:18,290 --> 00:56:20,410 Horrelakoak dira autoak hemen. 600 00:56:20,500 --> 00:56:22,580 Eta gero beste hau gertatuko zaizu: 601 00:56:22,700 --> 00:56:26,200 gidatzen ikasiz gero biziatu egingo zara 602 00:56:26,370 --> 00:56:30,910 eta egun osoa igaro nahiko duzu autoan. 603 00:56:31,660 --> 00:56:35,040 Nik ez dut inoiz bat izan, baina nire nebek badute 604 00:56:35,330 --> 00:56:37,790 eta askotan inbidia sentitzen dut. 605 00:56:37,990 --> 00:56:41,500 Lagunekin joaten dira egun-pasa eta ni etxean gelditzen naiz. 606 00:56:41,790 --> 00:56:44,790 Ezin dut lagunekin atera, ez txangoak egin, ez ezer... 607 00:56:44,870 --> 00:56:48,290 Auto bat banu, inoren beharrik gabe egingo nituzke. 608 00:56:48,410 --> 00:56:51,410 Egun ederra egiten badu eta irten nahi badut... 609 00:56:51,830 --> 00:56:54,330 Sudur puntan jartzen zaidana egingo dut. 610 00:57:07,330 --> 00:57:11,750 "Armekin lortuko dugu askatasuna". 611 00:57:11,990 --> 00:57:16,790 "Altzairuzkoa da gure batasuna eta ez gaituzte geldituko!". 612 00:57:18,000 --> 00:57:22,870 "Altzairuzkoa da gure batasuna eta ez gaituzte geldituko!". 613 00:57:23,990 --> 00:57:27,620 'Erabakitasunez eta ausardiaz, independentzia da bidea'. 614 00:57:28,000 --> 00:57:31,370 Saharar emakume bakoitzak bi, hiru edo lau pertsona galdu ditu. 615 00:57:31,700 --> 00:57:35,000 Denok gara umezurtz, aita galdu dugulako 616 00:57:35,200 --> 00:57:37,080 ama, edota anai-arrebak 617 00:57:37,290 --> 00:57:40,250 eta bada dena galdu eta bakarrik gelditu denik. 618 00:57:40,330 --> 00:57:44,370 Entzun dezala NBEk Sahara nahi dugula, gure lurraldea nahi dugula! 619 00:57:44,500 --> 00:57:47,000 Erbesteratzerik ez, miseriarik ez! 620 00:57:47,200 --> 00:57:48,790 Ez dugu Hamadarik nahi! 621 00:57:49,000 --> 00:57:50,330 Denok gara umezurtz! 622 00:57:50,660 --> 00:57:52,040 Denok gara alargun! 623 00:57:52,250 --> 00:57:56,120 Gure senarrak, gure aitak eta gure nebak galdu ditugu! 624 00:58:05,660 --> 00:58:09,290 "¡O Martiria, egin lo lasai, zure borrokan jarraituko dugu!". 625 00:58:09,410 --> 00:58:13,250 "Legezkotasunik ez Auzitegi Militarrari". 626 00:58:13,370 --> 00:58:16,790 "Espetxeko burkideok, zuen bidea jarraituko dugu". 627 00:58:19,870 --> 00:58:21,080 Salam aleikum. 628 00:58:22,080 --> 00:58:23,370 Hafdala hemen dago? 629 00:58:23,750 --> 00:58:26,120 -Non? -Atzean, garajean. 630 00:58:34,080 --> 00:58:35,370 Salam aleikum. 631 00:58:35,620 --> 00:58:37,410 -Hafdala, zu zara? -Zer nahi duzu? 632 00:58:37,410 --> 00:58:39,160 -Atera hortik! -Zertarako? 633 00:58:39,160 --> 00:58:40,750 Etortzeko. 634 00:58:49,370 --> 00:58:52,040 Gure artean, lan bila nabil etsi-etsian. 635 00:58:52,160 --> 00:58:53,620 Hemen lan egin nahi dut. 636 00:58:53,750 --> 00:58:54,830 Nola hemen? 637 00:58:54,990 --> 00:58:57,990 Maite dut lan hau, autoak garbitzea eta hori guztia. 638 00:58:58,250 --> 00:59:00,160 -Autoak garbitu nahi dituzu? -Bai. 639 00:59:00,370 --> 00:59:02,660 Badakizu autoak garbitzen? Eta zer gehiago? 640 00:59:02,790 --> 00:59:05,250 Jakina! Denetarik egiten dut. 641 00:59:05,290 --> 00:59:07,290 -Garbitzea ez da nahikoa... -Orduan? 642 00:59:07,370 --> 00:59:08,870 Mekanika jakin behar duzu. 643 00:59:08,990 --> 00:59:12,790 Mekanika, bai noski, badakit! Zoaz nagusiarekin hitz egitera! 644 00:59:12,910 --> 00:59:16,290 Ezin dut sinetsi mekanika dakizunik... Ziur zaude horretaz? 645 00:59:22,000 --> 00:59:24,830 Hau motorra da, nahiko konplexua da, begira... 646 00:59:24,950 --> 00:59:29,330 Hau injekzioa da, hau banagaialua eta hemengoa bonba hidraulikoa. 647 00:59:29,580 --> 00:59:32,750 Hau balantzinen tapa, hori hagatxoa, olioaren tapa... 648 00:59:32,790 --> 00:59:34,990 E, egon, egon, egon... 649 00:59:35,040 --> 00:59:37,410 Zer da hori dena? Ez naiz ezertaz jabetu! 650 00:59:37,580 --> 00:59:39,750 Ez duzu ulertuko, zaila da eta... 651 00:59:39,950 --> 00:59:45,620 Hau injekzioa da: erregaia iritsi eta erretzen da. 652 00:59:45,870 --> 00:59:48,040 Hari esker mugitzen da autoa. 653 00:59:48,160 --> 00:59:51,330 Autoak hau dena behar du mugitzeko, bestela akabo. 654 00:59:51,620 --> 00:59:55,990 Hau delkoa da, funtzio nagusia elektrizitatea 655 00:59:57,250 --> 01:00:01,410 bujietara bidaltzea da, eta hauek erregaia erretzen dute. 656 01:00:06,200 --> 01:00:07,500 Gehiago... 657 01:00:07,750 --> 01:00:09,700 -Igo arte? -Bai. 658 01:00:09,830 --> 01:00:11,000 A... 659 01:00:22,200 --> 01:00:23,500 Gehiago. 660 01:01:55,990 --> 01:01:59,200 Aizu, gaur bai nagoela lehertuta! 661 01:01:59,790 --> 01:02:00,410 Eta hori? 662 01:02:00,990 --> 01:02:04,410 Gogoratzen euriak eraitsitako etxearen aldea? 663 01:02:04,410 --> 01:02:05,080 Bai. 664 01:02:05,120 --> 01:02:09,000 Ba berriz eraiki beste aukerarik ez dut izan. 665 01:02:11,450 --> 01:02:15,750 Baina tira, nik egin ezean nork egingo du ba... 666 01:02:16,040 --> 01:02:17,500 Bai, arrazoi duzu. 667 01:02:17,660 --> 01:02:20,120 Imajinatu zortzi pertsonako familia bat. 668 01:02:20,250 --> 01:02:22,870 Lotarako jaima bat baino ez dutenak. 669 01:02:22,990 --> 01:02:28,200 Eta ahalik eta azkarren bukatu behar dut 670 01:02:28,620 --> 01:02:31,450 negua iristen bada, gauzak korapilatzen direlako 671 01:02:31,750 --> 01:02:34,500 eta ezin dut denda batean bizitzen jarraitu. 672 01:02:35,620 --> 01:02:38,000 Baina zati handi bat erori zen ala? 673 01:02:38,080 --> 01:02:42,040 Bai horixe motel, gela txiki bat baino ez zen salbatu 674 01:02:42,580 --> 01:02:44,620 umeen gela zena. 675 01:02:44,910 --> 01:02:48,790 Eta eraitsiari biziraun zioten gauzak mugitzen ari nintzen 676 01:02:48,870 --> 01:02:52,750 harrituta utzi ninduen gauza bat aurkitu nuenean. 677 01:02:53,040 --> 01:02:54,200 Zer zen? 678 01:02:55,660 --> 01:02:58,750 Arrantzarako kanabera. 679 01:02:59,120 --> 01:02:59,910 Eta hori? 680 01:03:00,160 --> 01:03:04,200 Trastelekuan zegoen, nire aitaren kutxa batean. 681 01:03:04,370 --> 01:03:05,040 A... 682 01:03:06,080 --> 01:03:10,290 Aurkitu nuenean amari galdetu nion: "nolatan dugu guk kanabera bat?". 683 01:03:10,620 --> 01:03:11,370 Eta? 684 01:03:11,660 --> 01:03:15,370 Labaid zenarena omen zen, nire aitonarena izandakoa. 685 01:03:15,410 --> 01:03:20,250 Eta esan nion: "zergatik zuen Labaid zenak arrantzarako kanabera?". 686 01:03:20,450 --> 01:03:24,870 Eta berak esan zidan aitona arrantzalea zela, itsasotik bizi zela. 687 01:03:25,200 --> 01:03:30,790 Eta esan zidan hango saharar gehienen jaki nagusia zela arraina. 688 01:03:30,990 --> 01:03:34,450 Hura bai bizitza, guk halako bizitzarik izango bagenu. 689 01:03:34,700 --> 01:03:36,950 Bai horixe, lagun. 690 01:03:38,160 --> 01:03:41,830 Eta gauez nire aita etorri zenean, Salek iritsi zenean, 691 01:03:42,290 --> 01:03:47,950 kontatu zidan aitona goiz irteten zela eta ez zela itzultzen ilundu arte. 692 01:03:48,790 --> 01:03:51,250 Berrugetak ekartzen omen zituen... 693 01:03:51,910 --> 01:03:53,200 ostrak... 694 01:03:53,500 --> 01:03:58,330 eta nola zen... "ukhtubut", haiek horrela deitzen zioten olagarroari. 695 01:03:58,450 --> 01:04:02,120 Sekula jan ez ditudan arrainen zerrenda bat egin zidan. 696 01:04:02,870 --> 01:04:04,910 Ez dut uste zuk jango zenituenik. 697 01:04:04,950 --> 01:04:06,950 Ez horixe! 698 01:04:07,330 --> 01:04:13,370 Nik jan dudan arrain bakarra latetan datorrena da. Sardina horiek. 699 01:04:15,040 --> 01:04:19,290 Imajina dezakezu: kanabera bat hemen, hamadaren erdi-erdian. 700 01:04:20,080 --> 01:04:21,870 Deskolokatuta uzten zaitu. 701 01:04:22,080 --> 01:04:23,450 Egia esan, bai. 702 01:04:24,250 --> 01:04:25,990 Harekin zer egin ere ez dakizu. 703 01:04:26,040 --> 01:04:31,950 Hemen ez da ur tantarik, dena izorratzen duen euri jasa baino. 704 01:04:32,080 --> 01:04:34,370 Baina tira, eskerrak Jainkoari. 705 01:04:34,500 --> 01:04:37,120 Arrazoi duzu, edonola ere eskerrak Jainkoari. 706 01:04:37,250 --> 01:04:39,830 Bai, eskerrak Jainkoari nolanahi ere, 707 01:04:40,290 --> 01:04:42,450 Bai, eskerrak. 708 01:05:55,870 --> 01:05:58,080 Gure instituzioan 709 01:05:58,790 --> 01:06:02,790 momentu honetan ez dugu langilerik behar. 710 01:06:02,950 --> 01:06:04,330 Baina... 711 01:06:04,450 --> 01:06:06,450 ateak irekitzen dizkizugu 712 01:06:06,620 --> 01:06:08,830 eta hainbat aukera eskaintzen. 713 01:06:09,160 --> 01:06:11,990 Aukera bat nahi baduzu 714 01:06:12,370 --> 01:06:15,080 boluntario modura lan egin dezakezu 715 01:06:15,450 --> 01:06:18,990 adibidez amatasun-zerbitzuan 716 01:06:19,200 --> 01:06:22,990 beste posturen bat sortu edo bateren bat libratzen den arte. 717 01:06:23,120 --> 01:06:26,040 Hori gertatuz gero, kontratatu egingo zaitugu. 718 01:06:26,120 --> 01:06:29,660 Hori da zuretzat dugun aukera bakarra. 719 01:06:29,750 --> 01:06:33,660 Honela beti izango zenituzke ateak zabalik. 720 01:06:33,910 --> 01:06:37,580 Borondatezko lana egiteko prest baldin bazaude. 721 01:06:37,830 --> 01:06:39,750 Aldi baterako litzateke, 722 01:06:40,080 --> 01:06:46,250 eta posturen bat libre balego, kontratua egingo genizuke. 723 01:07:08,700 --> 01:07:12,620 Sidahmed, nolatan saldu duzu Laguna? 724 01:07:13,040 --> 01:07:14,790 Autorik gabe utzi gaituzu! 725 01:07:14,870 --> 01:07:17,410 Horrelakoa da bizitza, lagun! 726 01:07:17,660 --> 01:07:21,000 Damutzen hasia naiz dagoeneko. 727 01:07:21,250 --> 01:07:24,120 Orain inozenteren bat egongo da hura paseatzen. 728 01:07:24,250 --> 01:07:26,700 Eta diruak ematen dizu bisarako lain? 729 01:07:26,870 --> 01:07:28,700 Ez Lagunarik, ez pasaporterik... 730 01:07:28,910 --> 01:07:31,500 Ez Lagunarik, ez Espainiarik, ez ostiarik... 731 01:07:34,620 --> 01:07:38,080 Auskalo noren eskuetan dagoen auto gaixoa. 732 01:07:38,290 --> 01:07:41,580 Gogoratzen dut honako honek dutxa hartu... 733 01:07:42,200 --> 01:07:44,200 eta galako arropak jantzita... 734 01:07:44,450 --> 01:07:48,870 nola autoa arrankatu eta irrati zoragarri hura pizten zuen... 735 01:07:49,500 --> 01:07:51,950 eta aire girotua jarri... 736 01:07:52,160 --> 01:07:54,160 Eta bizitzaz gozatzera! 737 01:07:54,370 --> 01:07:55,580 Nora joaten zinen? 738 01:07:55,870 --> 01:07:57,330 Nora joaten zinen? 739 01:07:57,620 --> 01:08:01,040 Kanpamendutik kanpo paseatzera joaten nintzen. 740 01:08:31,580 --> 01:08:35,990 Badaramatzat bi hilabete inguru zain. 741 01:08:36,950 --> 01:08:40,790 -Bi hilabete bisaren zain? -Bi hilabete erantzun baten zain. 742 01:08:40,910 --> 01:08:43,200 Edo hobe esanda hilabete eta piko. 743 01:08:44,830 --> 01:08:49,990 Duela egun batzuk, tipo batek pasaporte bila joateko deitu zidan. 744 01:08:50,580 --> 01:08:55,290 Argelen zegoen batekin hitz egin, eta gaur joan da hara 745 01:08:55,750 --> 01:08:57,700 nire pasaportearen bila. 746 01:08:58,160 --> 01:09:01,660 Deitu zidan eta esan zidan ez didatela bisa berrituko. 747 01:09:01,910 --> 01:09:04,990 Ez dizute bisarik eman? Pasaportea besterik gabe? 748 01:09:05,330 --> 01:09:07,790 Halaxe, ezezko borobila. 749 01:09:07,990 --> 01:09:09,700 Jainkoaren izenean... 750 01:09:12,410 --> 01:09:15,830 Ez dakit zer egin, zerbaitekin tematzen naizenetan... 751 01:09:15,950 --> 01:09:17,290 Ez da atzera bueltarik. 752 01:09:17,580 --> 01:09:22,120 Eta ez badut lortzen zoratzen naiz, burua galtzen dut. 753 01:09:22,450 --> 01:09:25,330 Ez bururik galdu, izan fedea Jainkoarengan! 754 01:09:25,450 --> 01:09:30,500 Badut fedea Harengan, baina badakit nor naizen eta helburua 755 01:09:30,790 --> 01:09:34,830 tabikea puskatzea baldin bada, inork ez nau lortu arte geldituko. 756 01:09:34,990 --> 01:09:38,330 Ez da Jainkoa baino jainkoagorik, eta patua idatzita duzu. 757 01:09:38,500 --> 01:09:40,290 Beraz, lasai egon. 758 01:09:40,450 --> 01:09:45,620 Hartu denbora, lasaitasunez pentsatu eta Jainkoak erraztuko dizkizu gauzak. 759 01:09:45,990 --> 01:09:49,040 Gauzak gertatzen dira Jainkoak nahi badu, 760 01:09:49,160 --> 01:09:51,620 Baina... kontua da... 761 01:09:51,910 --> 01:09:57,500 bisak ez duela axola, ni halakoa naiz eta lortu arte ez dut etsiko. 762 01:09:57,660 --> 01:10:01,410 Eta alde egingo dut, Jainkoak hala nahi badu, bai ala bai. 763 01:10:01,750 --> 01:10:03,040 Berdin dio nola. 764 01:10:03,290 --> 01:10:06,620 Modu seguruan edo ez, bisarekin edo gabe... 765 01:10:06,790 --> 01:10:10,990 Erabaki dut eta banoa, iritsi orduko itzuli behar badut ere. 766 01:10:11,200 --> 01:10:13,410 Bestela ezingo dut atsedenik hartu. 767 01:10:20,250 --> 01:10:21,990 Etzan hor. 768 01:10:23,990 --> 01:10:25,910 Bai, pasa hemendik... 769 01:10:25,990 --> 01:10:28,290 Aulki bat emango dizut ondo igotzeko. 770 01:10:28,580 --> 01:10:30,910 Tira, igo pixkanaka. 771 01:10:30,990 --> 01:10:32,410 Gora. 772 01:10:32,700 --> 01:10:34,830 Jarri hankak hor. 773 01:10:35,120 --> 01:10:36,370 Kontu handiz... 774 01:10:36,580 --> 01:10:38,830 Hartu postura egokia... hori da. 775 01:10:38,990 --> 01:10:40,750 Ea, lehendabizi hanka hori! 776 01:10:40,910 --> 01:10:43,410 Berdin dio, ahal bezala igo dadila! 777 01:10:43,700 --> 01:10:45,200 Kontuz. 778 01:10:45,830 --> 01:10:49,660 Erditzeko unea iristean ohe eroso honetan jarriko zaitugu. 779 01:10:49,700 --> 01:10:53,330 -Beldurtu naiz! -Ez izan beldurrik, naturala da. 780 01:10:54,000 --> 01:10:57,990 Kontrakzioak hastean, seruma jarriko dizugu ez nekatzeko. 781 01:10:58,000 --> 01:10:58,660 Ulertzen? 782 01:10:58,990 --> 01:11:04,160 Onuragarria da, indarra emango dizu umea mundura ekartzeko. 783 01:11:04,990 --> 01:11:06,910 Zaara, hartu apunteak. 784 01:11:07,290 --> 01:11:10,330 Orgatxo horretan dugu epidurala. 785 01:11:10,450 --> 01:11:14,330 Zure lehen umea denez, ez dakigu behar izango duzun ala ez. 786 01:11:14,450 --> 01:11:15,950 Eta hemengo hau zer da? 787 01:11:16,000 --> 01:11:20,200 Hori erabiliko genuke zesarea bat egin beharko bagenizu. 788 01:11:21,500 --> 01:11:23,000 Zer min! 789 01:11:23,080 --> 01:11:26,160 Ez da ezer gertatzen, naturala da! 790 01:11:27,330 --> 01:11:31,990 Anestesia jarriko dizugu, sastada bat baino ez da. 791 01:11:32,580 --> 01:11:33,790 Minik ez sentitzeko. 792 01:11:33,950 --> 01:11:37,870 Hala ere, baliteke zesarearik behar ez izatea. 793 01:11:38,000 --> 01:11:39,450 Eta zesarea eginez gero? 794 01:11:39,620 --> 01:11:42,120 Ez da ebaki handia, berehala orbaintzen da. 795 01:11:42,200 --> 01:11:43,910 Ondo sendatzen da... 796 01:11:44,040 --> 01:11:46,040 Ez larritu, neska, naturala da... 797 01:11:46,080 --> 01:11:47,330 Mingarria izaten da? 798 01:11:47,450 --> 01:11:49,410 Kasuaren arabera... 799 01:11:49,660 --> 01:11:52,410 Batzuetan azkarra da: bultzada bat eta kitto. 800 01:11:52,620 --> 01:11:54,250 Edo pixka bat luzatu daiteke. 801 01:11:54,580 --> 01:11:56,410 Baina naturala da, ez larritu. 802 01:11:56,620 --> 01:11:58,450 Jainkoaren bedeinkapena da! 803 01:11:58,750 --> 01:12:01,700 Ume zoragarri bat izango duzu, Jainkoak nahi badu. 804 01:12:01,830 --> 01:12:05,120 Eta umea hartu eta sabel gainean jarritakoan 805 01:12:05,200 --> 01:12:07,330 pozez beteko zaitu. 806 01:12:07,910 --> 01:12:09,200 Ikusiko duzu. 807 01:12:09,450 --> 01:12:13,120 Zoriontsu izango zara haurrarekin eta maitasunez haziko duzu. 808 01:12:13,660 --> 01:12:17,660 Dena ondo aterako da eta haurra eskutan irtengo duzu. 809 01:12:17,870 --> 01:12:19,700 Edo aitaren eskutan, 810 01:12:20,000 --> 01:12:21,500 edo aitona-amonenetan. 811 01:12:23,450 --> 01:12:24,750 Nork daki ipuin bat? 812 01:12:24,790 --> 01:12:26,080 -Nik! -Baita nik ere! 813 01:12:26,250 --> 01:12:28,410 Baita zuk ere. Eta zuk, badakizu bat? 814 01:12:28,620 --> 01:12:29,750 Bai, badaki. 815 01:12:29,990 --> 01:12:32,370 Ados, ni hasiko naiz nirea kontatzen. 816 01:12:32,620 --> 01:12:33,290 Baina... 817 01:12:33,370 --> 01:12:35,290 Egon, lehenengo nik kontatuko dut! 818 01:12:35,370 --> 01:12:38,910 Lehenengo zuk, ondoren zuk, gero zuk eta azkenik zuk. 819 01:12:39,120 --> 01:12:40,580 Ados? 820 01:12:40,910 --> 01:12:43,000 Bazen behin Shartat izeneko gizona. 821 01:12:43,200 --> 01:12:45,620 Jalifak? Oraindik ez daki ipuinak kontatzen. 822 01:12:45,990 --> 01:12:47,990 Bazen behin Shartat... 823 01:12:48,500 --> 01:12:49,580 oinez zihoan... 824 01:12:49,750 --> 01:12:52,450 eta bapatean ume alde batekin egin zuen topo. 825 01:12:52,700 --> 01:12:54,040 Zuen modukoak ziren. 826 01:12:54,200 --> 01:12:55,950 -Nire modukoak ez! -Ondo da! 827 01:12:56,040 --> 01:12:57,990 -Nire modukoak? -Umea txikiak ziren. 828 01:12:58,120 --> 01:13:01,660 Eta esan zioten: Shartat, karameluak nahi ditugu! 829 01:13:01,990 --> 01:13:06,370 Hark ez zeukan karamelurik, baina esan zien: "ikusten hango zuhaitzak?" 830 01:13:06,580 --> 01:13:09,250 "Ba haren azpian arkumeak daude." 831 01:13:09,450 --> 01:13:13,450 Umeek maite zituzten arkumeak eta korrika bertaratu ziren. 832 01:13:13,620 --> 01:13:15,910 Gezurra zen, gainetik kendu nahi zituen. 833 01:13:15,990 --> 01:13:18,790 Baina Shartatek burua itzuli eta zalantza egin zuen: 834 01:13:18,910 --> 01:13:23,620 "ez da ba egia izango!". Eta haien atzetik joan zen korrika. 835 01:13:23,660 --> 01:13:27,790 Bere gezurra sinetsi zuen azkenean! Zure txanda! 836 01:13:28,160 --> 01:13:30,750 Bazen kuskusa maite zuen sagutxo bat. 837 01:13:30,950 --> 01:13:33,750 Beti zebilen haren ezkutalekura ihesean 838 01:13:33,870 --> 01:13:35,700 jendeak ikusi ez zezan. 839 01:13:35,950 --> 01:13:38,040 Umeak eskolatik iritsi zirenean 840 01:13:38,160 --> 01:13:41,370 dena jan zuten. 841 01:13:42,040 --> 01:13:44,040 Eta zer gehiago? Bukatu da ipuina? 842 01:13:44,790 --> 01:13:48,080 Sagutxoaren bila aritu ziren. -Eta zer gertatu zen? 843 01:13:48,250 --> 01:13:49,790 Jaten jarraitu zuten. 844 01:13:50,040 --> 01:13:52,330 -Tira, orain zu! -Ez dut amaitu! 845 01:13:52,450 --> 01:13:56,200 Itxaron, orain entzungo zaitugu. Baina zure ipuina ederra izan da! 846 01:17:15,040 --> 01:17:18,370 ♪ Sahara, anaiok! 847 01:17:18,660 --> 01:17:21,410 Sahara, arrebok! 848 01:17:21,830 --> 01:17:25,450 Ez dago salgai, ez, ez dago salgai. 849 01:17:34,620 --> 01:17:37,830 ♪Ene herri eskuzabalak, 850 01:17:38,120 --> 01:17:41,120 ene herri eskuzabalak, 851 01:17:41,250 --> 01:17:44,990 esklabutza gaitzesten du eta ez du bere bura saltzen. 852 01:18:12,290 --> 01:18:18,990 4cm-tara iristean, gorputza estimulatu eta erditze-fase aktiboan sartzen da. 853 01:18:19,040 --> 01:18:22,830 Fase honetan, kontrakzioak biziagoak eta konstanteagoak dira. 854 01:18:22,950 --> 01:18:29,870 8cm-tan, askorentzat mingarriena dena hasten da: kanporaketa. 855 01:18:30,120 --> 01:18:35,990 10cm-tan uteroaren lepoa ireki eta bultza egiteko gogoa hasten da. 856 01:18:36,200 --> 01:18:39,750 Honakoa erditzearen bigarren fasea hasi denaren seinale da. 857 01:18:39,950 --> 01:18:43,160 Haurrak kontrakzio bakoitzean egingo du bera, 858 01:18:43,370 --> 01:18:46,290 haren buruko hezurrak uzkurtu egingo dira aldi batez 859 01:18:46,330 --> 01:18:50,080 erditzeko bide estutik igaro dadin. 860 01:18:50,330 --> 01:18:53,500 Ikusko duzun lehen gauza haren ile beltza da 861 01:18:53,660 --> 01:18:58,790 eta buruaren zati handiena uteroan agertuko da kontrakzio berriei esker. 862 01:18:58,990 --> 01:19:03,200 Orduan, aurpegia, sorbaldak eta gorputz osoa ikusiko dizkiozu haurrari. 863 01:19:19,870 --> 01:19:24,040 Aizu, auto bat nahi baduzu hango hura erosi behar zenuke. 864 01:19:24,620 --> 01:19:26,950 Hango hura? Ezta pentsatu ere! 865 01:19:28,250 --> 01:19:31,500 -Eta hangoa? -Ez horixe! Zatarra da benetan... 866 01:19:31,950 --> 01:19:35,450 -Eta txikitxoa? -Horko txikitxoa? Utzi... 867 01:19:35,750 --> 01:19:37,500 Orduan, zein nahi duzu? 868 01:19:37,790 --> 01:19:39,040 Zein nahi dudan? 869 01:19:39,290 --> 01:19:40,870 Elegance bat. 870 01:19:41,830 --> 01:19:43,160 Elegance? 871 01:19:43,620 --> 01:19:47,950 Jakin ezazu urte osoko lanarekin Land Roverra ere ezingo duzula erosi. 872 01:19:48,290 --> 01:19:49,660 Hori gezurra da! 873 01:19:51,990 --> 01:19:54,580 Ez dakizu gidatzen! Sidahmedek irakasten zizun 874 01:19:55,000 --> 01:19:57,250 eta alde egin zuen. -Hori bai laguna... 875 01:19:57,500 --> 01:19:59,330 eta orain nork irakatsiko dizu? 876 01:19:59,700 --> 01:20:00,870 Nik neure buruari. 877 01:20:00,950 --> 01:20:04,250 -Zer diozu? Badakizu gidatzen? -Noski, badakit! 878 01:20:04,410 --> 01:20:06,990 Bai zera! Ideiarik ere ez duzu! 879 01:20:07,040 --> 01:20:09,990 Zuk ekarri autoa eta erakutsiko dizut. 880 01:20:09,990 --> 01:20:12,080 -Autoa ekarri eta kitto? -Bai. 881 01:20:12,080 --> 01:20:13,250 Ados. 882 01:20:13,250 --> 01:20:14,750 Ez dago arazorik. 883 01:20:41,120 --> 01:20:43,410 Sidahmedekin hitz egiten duzu? 884 01:20:45,990 --> 01:20:47,000 Zer du Sidahmedek? 885 01:20:47,040 --> 01:20:51,040 Espainiara alde egin zuenetik ez dugu bere arrastorik. 886 01:20:51,990 --> 01:20:53,660 Ez dakigu ezer. 887 01:20:53,790 --> 01:20:56,160 Gaixoa... Bidali ezaiozu bideo bat! 888 01:20:56,660 --> 01:20:59,500 Bideo bat egin eta bidaliko diogu! 889 01:21:00,450 --> 01:21:02,700 -Zeinen ona den. -Egia. 890 01:21:03,450 --> 01:21:04,200 Ja? 891 01:21:04,750 --> 01:21:09,500 Zin dagit te hau zure omenez dela! Sudur polit! Begi eder! 892 01:21:09,660 --> 01:21:15,620 Ez sinetsi, Taherri itsatsita bizi da! Orain hori dio, axolako balio moduan. 893 01:21:15,950 --> 01:21:18,120 Gora tipo onak eta zu tipo ona zara! 894 01:21:18,160 --> 01:21:23,080 Baina ez dut zure zenbakirik eta kaixo ere ez didazu idatzi! Lotsagabe hori! 895 01:21:23,160 --> 01:21:25,290 Behin hitz egin genuen Facebooken 896 01:21:25,410 --> 01:21:27,830 eta ez didazu inoiz gehiago idatzi. 897 01:21:27,990 --> 01:21:30,450 Hori ez dago ondo, zu tipo ona zara... 898 01:21:30,830 --> 01:21:34,910 Koipea ematen ari zaizu dirua edo zerbait bidaltzeko! 899 01:21:35,000 --> 01:21:39,410 Dirua egitera bera joan da, ondo daki guri bost digula diruak. 900 01:21:39,580 --> 01:21:40,700 Sudur eder! 901 01:21:40,830 --> 01:21:45,870 Hemen nago ni hurrak jan eta jan, gero inork ezingo du nirekin lo egin. 902 01:21:48,750 --> 01:21:51,830 Tira, orain denok gaude. 903 01:22:05,910 --> 01:22:08,120 Zer diozu, matraka? 904 01:22:08,370 --> 01:22:10,450 Zer arraio gertatzen zait! 905 01:22:10,830 --> 01:22:12,620 Tira, eta zer moduz? Dena ondo? 906 01:22:12,830 --> 01:22:14,870 Oraindik ez zara ezkondu? 907 01:22:14,990 --> 01:22:18,370 Azkenaldian denak ari dira ezkontzen, zu salbu. 908 01:22:18,620 --> 01:22:21,660 Eta gidatzea? Jainkoak konfesatuta harrapa gaitzala! 909 01:22:21,870 --> 01:22:24,750 Gaixoa zurekin autoan ibiltzera ausartzen dena. 910 01:22:24,910 --> 01:22:29,250 Eta zer moduz Farsiyaren neskatilak? Zoragarriak dira benetan! 911 01:22:32,790 --> 01:22:36,950 Kaixo laztana, begi eder! Oso ondo gaude, Jainkoari eskerrak. 912 01:22:37,200 --> 01:22:40,290 Neskatilak ere primeran eta kanpamenduak betiko lez. 913 01:22:40,410 --> 01:22:43,910 Dena ondo, Jainkoari eskerrak, benetan. 914 01:22:44,120 --> 01:22:46,750 Zer moduz zaude zu? Dena ondo? 915 01:22:46,830 --> 01:22:51,990 Esan zerbait behar baduzu, bidaliko dizut: tea, intsentsua, musketa. 916 01:23:02,450 --> 01:23:04,750 Egia esan ondo. Eta zu? 917 01:23:04,870 --> 01:23:08,160 Zer moduz zaharra, familia eta txikia? 918 01:23:08,580 --> 01:23:10,250 Aizu, gu bion artean... 919 01:23:10,410 --> 01:23:13,370 hemengo bizitza noizbait kontatuko zizutena da. 920 01:23:13,500 --> 01:23:16,990 Ez gara jabetzen daukagunaz, hura galtzen dugun arte. 921 01:23:17,200 --> 01:23:18,330 Hemen... 922 01:23:18,580 --> 01:23:21,410 Han zaudenean uste duzu honakoa paradisua dela 923 01:23:21,750 --> 01:23:24,950 baina hona iristean arrazakeria ezagutzen duzu. 924 01:23:25,000 --> 01:23:27,950 Hassanieraz "unsuriyya" moduan ezagutzen duguna. 925 01:23:29,080 --> 01:23:32,290 Jendeak gutxiespenez begiratzen zaitu arabiarra izatearren. 926 01:23:32,990 --> 01:23:34,700 Inor izango ez bazina bezala. 927 01:23:34,910 --> 01:23:38,080 Horrexegatik ezin dut jasan leku hau. 928 01:23:38,620 --> 01:23:41,290 Nazkagarria, gorrotoa hartu diot. 929 01:23:41,450 --> 01:23:43,830 Benetan gorrotoa hartu diodala. 930 01:23:44,330 --> 01:23:47,250 Baina tira, hemen gaude derrigorrean bada ere. 931 01:23:47,620 --> 01:23:51,700 Eta Jainkoak nahi badu, hau bukatu eta banoa zuzenean kanpamenduetara. 932 01:23:52,040 --> 01:23:57,580 Nik, Saleken semeak, ez dut gutxiespenean bizi nahi. 933 01:24:00,700 --> 01:24:02,750 Bidaliko diogu audio bat? 934 01:24:32,910 --> 01:24:36,450 Begira, lehenik kontaktua pizten dut! 935 01:24:43,370 --> 01:24:45,080 Eta pixkanaka askatzen noa... 936 01:24:53,750 --> 01:24:55,200 Badakizu zertan zabiltzan? 937 01:24:55,200 --> 01:24:56,870 Nik zer dakit ba... 938 01:24:56,990 --> 01:24:59,040 Ez duzu oraindik ezer egin. 939 01:25:05,000 --> 01:25:06,200 Egon hor. 940 01:25:06,990 --> 01:25:08,040 Berriz saiatuko naiz. 941 01:25:08,040 --> 01:25:09,450 Ez luzatu arrankatzea. 942 01:25:09,580 --> 01:25:11,990 Arrankatu bezain laster utzi giltza. 943 01:25:18,080 --> 01:25:20,990 Orain zapalduko dut, zera... enbragea. 944 01:25:21,250 --> 01:25:23,580 Eta orain, martxa sartuko dut. 945 01:25:23,830 --> 01:25:26,120 Eta orain bagoaz. 946 01:25:27,830 --> 01:25:30,370 Eta bagoaz, baina kontuz. 947 01:25:30,990 --> 01:25:32,000 -Aditu? -Bai. 948 01:25:32,370 --> 01:25:35,290 Kontu handiz! Eta beti aurrera begira! 949 01:25:35,410 --> 01:25:37,370 -Benetan badakizula? -Ez duzu ikusten? 950 01:25:37,620 --> 01:25:41,330 -Ez duzu aurretik ezer eramango? -Ez da hori gertatuko! 951 01:25:43,620 --> 01:25:48,990 -Ados, baina hori da errazena. -Bai zera, ez da batere erraza! Lasai. 952 01:25:49,000 --> 01:25:51,790 Eta zer du ba zaila? Gidatuko dut nik? 953 01:25:51,990 --> 01:25:54,120 Nahi baduzu dantzan jarriko dut. 954 01:25:54,160 --> 01:25:55,580 Utzi zorakeriak! 955 01:26:01,370 --> 01:26:03,040 Ai ama! 956 01:26:32,830 --> 01:26:34,950 -Kontuz gizon horrekin! -Ikusi dut! 957 01:26:34,990 --> 01:26:36,410 Ez ezazu akabatu! 958 01:26:36,660 --> 01:26:39,990 Ez dut akabatuko, ongi ikusten dut, zu lasai hor. 959 01:28:39,990 --> 01:29:39,990 (Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak)   959 01:29:39,990 --> 01:30:39,990 www.subtilam.com Itzultzailea/Esti Unanue