1 00:00:31,064 --> 00:00:33,800 MARTEKO INBADITZAILEAK 2 00:02:45,565 --> 00:02:48,535 -Hori bai distiratsua! -Suzko bola bat. 3 00:02:48,968 --> 00:02:50,203 Hara Marte! 4 00:02:50,270 --> 00:02:52,205 -Non? -Han. Ikusten? 5 00:02:52,305 --> 00:02:55,308 -Gertu samar dago. -Perihelioan. 6 00:02:55,475 --> 00:02:57,210 Lurretik 45 kilometrora besterik ez. 7 00:02:57,277 --> 00:03:02,582 45 milioira besterik ez? Horregatik dirudi hain gertu. 8 00:03:02,682 --> 00:03:04,784 Sasijakintsua! 9 00:03:04,784 --> 00:03:05,752 Hor datoz. 10 00:03:06,386 --> 00:03:10,223 -Iaz baino gehiago. -Urteko euriterik handiena! 11 00:03:10,390 --> 00:03:13,326 -Kaka! -Ene, a zer distira! 12 00:03:13,359 --> 00:03:16,563 Hori ez da gas bihurtuko. Atmosfera zeharkatuko du. 13 00:03:16,863 --> 00:03:20,700 Isats luze-luzea du. 14 00:03:28,808 --> 00:03:30,176 Ohera joateko ordua. 15 00:03:31,110 --> 00:03:32,845 Ama, galdu egin duzu. 16 00:03:33,146 --> 00:03:35,014 Izugarria izan da. 17 00:03:35,081 --> 00:03:37,183 Tira, ohera. 18 00:03:37,217 --> 00:03:39,185 Hasi besterik ez da egin! 19 00:03:39,219 --> 00:03:42,689 -Bihar eskolara joan behar duzu. -Zuk ere bai. 20 00:03:42,722 --> 00:03:45,058 Horregatik joango gara denok ohera. 21 00:03:45,091 --> 00:03:48,928 -Ni, ez. -Ni ere ez. 22 00:03:50,096 --> 00:03:51,164 Begira. 23 00:03:51,264 --> 00:03:52,298 Bai. 24 00:03:57,670 --> 00:04:00,206 Ene! Zer da hau? 25 00:04:00,340 --> 00:04:06,179 -Hilda zaude. 50 laser buruan. -Eta zu ohera segituan. 26 00:04:06,179 --> 00:04:09,782 Nola izango naiz astronauta, esna ezin banaiz gelditu? 27 00:04:09,816 --> 00:04:12,452 -Bukatu dituzu etxeko lanak? -Eta zuk zureak? 28 00:04:15,255 --> 00:04:16,289 Gabon. 29 00:04:21,261 --> 00:04:23,830 -Irakurri beharrekoa? -Emadazu hori. 30 00:04:23,863 --> 00:04:26,699 Ez dadila berandu lokartu. 31 00:04:28,568 --> 00:04:30,336 Baseko komandantea eskolara etorri zaigu gaur. 32 00:04:30,370 --> 00:04:33,439 Wilson "Zakur eroa"? Zertara joan da? 33 00:04:33,606 --> 00:04:36,643 -Harreman publikoak, uste dut. -Uste duzu? 34 00:04:38,945 --> 00:04:41,614 -Entzun duzu hori? -Zer? 35 00:04:41,681 --> 00:04:44,350 Trumoia, aita. Zahartzen ari zara. 36 00:04:44,584 --> 00:04:47,186 Mutil jakintsua! 37 00:04:52,659 --> 00:04:55,561 Ia ahaztu zait. 38 00:04:55,895 --> 00:04:58,231 Txanpon bat. 58koa. 39 00:04:58,331 --> 00:04:59,832 Egoera bikainean. 40 00:05:00,166 --> 00:05:01,768 Eskerrik asko! 41 00:05:06,005 --> 00:05:07,373 Txamarran sartuko dizut. 42 00:05:08,308 --> 00:05:10,143 Ohera. Berehala. 43 00:05:15,481 --> 00:05:16,382 Maite zaitut. 44 00:05:18,217 --> 00:05:20,820 Nik ere bai zu. Gabon. 45 00:05:21,087 --> 00:05:23,690 -Ondo lo egin. -Gabon, aita. 46 00:06:29,856 --> 00:06:32,258 Ama! Aita! 47 00:06:32,859 --> 00:06:34,660 Altxa zaitezte! 48 00:06:34,727 --> 00:06:36,662 -Aita! -Zer? 49 00:06:36,696 --> 00:06:38,097 Zatoz hau ikustera. 50 00:06:38,131 --> 00:06:41,868 OHE bat lurreratu da muinoaren atzean, argi gorri pila batekin! 51 00:06:41,901 --> 00:06:42,969 Mugi! Mugi! 52 00:06:43,870 --> 00:06:48,241 -A zer tximistak! -Korri! Distiratsua zen. 53 00:06:51,344 --> 00:06:53,513 Eskerrak teleskopio bat erosi diozun! 54 00:06:53,513 --> 00:06:57,383 Oso handia eta distiratsua zen, eta argi bitxi pila zituen. 55 00:06:57,550 --> 00:06:59,685 Hor lurreratu da, muinoaren atzean. 56 00:07:02,889 --> 00:07:07,260 -Bola itxurako tximista! -Ez. Badakit hori zer den. 57 00:07:07,293 --> 00:07:09,562 Ez zen hori. Beste zerbait zen. 58 00:07:09,629 --> 00:07:12,098 Objektu Hegalari Ezezagun bat izango da. 59 00:07:12,131 --> 00:07:13,566 Ez zen basetik etorriko? 60 00:07:13,566 --> 00:07:17,804 Ez, ez zen hegazkin bat. Ez dut inoiz halakorik ikusi. 61 00:07:17,970 --> 00:07:21,107 -Meteorito bat izango zen. -Ez, ba! 62 00:07:25,778 --> 00:07:30,616 Ohera berehala! 63 00:07:33,920 --> 00:07:36,389 Bihar goizean begiratu bat botako diot. 64 00:07:36,422 --> 00:07:37,023 Ohean egon. 65 00:07:48,167 --> 00:07:53,506 Egunerokoan, erreziboak, salmenta txikiak eta fakturak daude. 66 00:07:54,574 --> 00:07:58,444 Liburu handian, kobratu gabeak, ordainketak… 67 00:07:58,444 --> 00:07:59,745 Kaixo, ama. 68 00:08:02,348 --> 00:08:03,549 Non dago aita? 69 00:08:03,783 --> 00:08:06,452 -Ohea egin duzu? -Bai. 70 00:08:12,892 --> 00:08:16,295 -Zer ari zara? -Ez da zuk uste duzuna. 71 00:08:17,497 --> 00:08:19,832 -Ez zaitzatela harrapatu. -Ni, ez. 72 00:08:21,567 --> 00:08:23,669 George, zergatik ez zara jantzi? 73 00:08:25,338 --> 00:08:27,440 Kafea nahi duzu? 74 00:08:28,708 --> 00:08:30,576 Bai. 75 00:08:42,221 --> 00:08:44,590 Non daukazu beste zapatila? 76 00:08:49,929 --> 00:08:51,864 Galdu egin dut. 77 00:08:55,501 --> 00:08:57,904 Larru oneko zapatilak! 78 00:08:59,872 --> 00:09:02,575 Lokatza dago kanpoan. 79 00:09:03,409 --> 00:09:06,646 Zer duzu, laztana? Ondo al zaude? 80 00:09:07,880 --> 00:09:10,182 Beste pare bat erosiko dizut. 81 00:09:16,923 --> 00:09:19,859 Ziur zaude ez zegoela ezer muino atzean? 82 00:09:20,826 --> 00:09:22,261 Ezer ez. 83 00:09:25,765 --> 00:09:29,969 Amets gaizto bat izan da. 84 00:09:30,970 --> 00:09:32,305 Besterik ez. 85 00:09:43,950 --> 00:09:46,619 Zer duzu lepoan? 86 00:09:47,887 --> 00:09:49,722 Eseri, David. 87 00:09:59,632 --> 00:10:01,567 Jan ezazue bero dagoen artean. 88 00:10:01,601 --> 00:10:03,002 Banoa. Agur. 89 00:10:03,869 --> 00:10:07,373 -Baina, ama… -Jan, berandutu egingo zaizu eta. 90 00:11:14,573 --> 00:11:17,510 Autobus-geltokira lagunduko dizut. 91 00:11:30,122 --> 00:11:31,924 Arrazoi zenuen. 92 00:11:33,859 --> 00:11:37,463 Muino atzean badago zerbait. 93 00:11:37,496 --> 00:11:39,565 Zer? 94 00:11:45,204 --> 00:11:49,008 -Zatoz. Erakutsi egingo dizut. -Ez, aita. 95 00:12:08,728 --> 00:12:11,764 Gurasoek txangorako baimena sina dezatela. 96 00:12:11,831 --> 00:12:15,334 Ekarridazue bihar goizean. 97 00:12:20,106 --> 00:12:22,141 Igelen astea dugu. 98 00:12:22,708 --> 00:12:25,945 Gaur goizean bildu ditut igel hauek… 99 00:12:26,345 --> 00:12:28,948 …Copper muinoko paduran. 100 00:12:29,381 --> 00:12:34,987 Nork esango dit zer diren bi zaku gorri horiek? 101 00:12:35,020 --> 00:12:36,922 Zein, McKeltch andrea? 102 00:12:36,989 --> 00:12:39,391 -Markatuko al dizkidazu? -Bai. 103 00:12:42,762 --> 00:12:43,662 Ikusiko duk! 104 00:12:46,232 --> 00:12:47,666 Zer nazka! 105 00:12:48,801 --> 00:12:50,169 Hau zuretzat! 106 00:12:51,504 --> 00:12:55,941 David Gardner, etxean horrela portatuko zara… 107 00:12:56,776 --> 00:12:59,378 …baina nire gelan ez zara horrela portatuko. 108 00:13:01,480 --> 00:13:03,449 1, 2, 3, 4, 5. 109 00:13:04,984 --> 00:13:05,651 Eskerrik asko. 110 00:13:05,851 --> 00:13:07,386 Begira, odola dario! 111 00:13:10,990 --> 00:13:16,328 Heather, zu arduraduna; eritegira eramango dut mutil menderaezin hau. 112 00:13:16,328 --> 00:13:19,165 Ea injekzio antitetanikoa jartzen dizuten. 113 00:13:23,302 --> 00:13:25,204 1, 2, 3, 4, 5. 114 00:13:30,576 --> 00:13:34,847 Magnusson andereñoa, David Gardnerrek ebaki bat egin du. 115 00:13:35,014 --> 00:13:37,283 Eta merezia izango du, ziur asko. 116 00:13:37,283 --> 00:13:39,185 Bai. Eskerrik asko. 117 00:13:40,352 --> 00:13:41,854 Zer? Barkatu? 118 00:13:42,087 --> 00:13:45,791 Ume ergel honek ebaki bat egin duela esan dizut. 119 00:13:45,825 --> 00:13:48,627 Ez dakit zer duen. Ezin dut menderatu. 120 00:13:49,528 --> 00:13:51,330 Ni arduratuko naiz, McKeitch andrea. 121 00:13:52,765 --> 00:13:54,667 McKeltch! 122 00:14:00,973 --> 00:14:02,641 Biziko zarela uste dut. 123 00:14:09,915 --> 00:14:11,483 Bihar arte. 124 00:15:05,871 --> 00:15:07,206 Aita. 125 00:15:44,843 --> 00:15:47,646 David Gardner, jaten emadazu. 126 00:15:47,680 --> 00:15:51,050 Ama! Ez berriz egin hori. 127 00:15:53,252 --> 00:15:56,255 -Non dago aita? -Ez dakit. Inguruan ibiliko da. 128 00:15:56,288 --> 00:15:57,923 Ez, dena begiratu dut. 129 00:15:58,223 --> 00:16:00,392 Basera joango zen lagunekin. 130 00:16:00,426 --> 00:16:03,128 Ez dut uste. 131 00:16:03,128 --> 00:16:05,497 Okerren bat dago. 132 00:16:07,066 --> 00:16:10,202 -Zer gertatzen da? -Aita arraro dabil. 133 00:16:10,769 --> 00:16:13,105 Ezagutzen duzu aita. 134 00:16:16,141 --> 00:16:18,644 Ez kezkatu! 135 00:16:34,126 --> 00:16:36,128 Orain ni nago kezkatuta. 136 00:16:55,981 --> 00:16:57,483 Kaixo, ofizial. 137 00:16:58,584 --> 00:17:01,020 -Eskerrik asko etortzeagatik. -Ez horregatik. 138 00:17:01,053 --> 00:17:03,288 -Hau Kennedy agentea da. -Kaixo. 139 00:17:04,056 --> 00:17:08,093 George ez dago etxean. Bere autoa, bai, baina bera, ez. 140 00:17:08,093 --> 00:17:10,029 Badakizue non egon daitekeen? 141 00:17:11,630 --> 00:17:13,899 -Ez al zen muino atzera joango? -Ez. 142 00:17:14,099 --> 00:17:16,602 -Barkatu? -Copper muinora. 143 00:17:16,969 --> 00:17:21,373 Begiratzera joan da. Davidek hegazkin bat ikusi omen du eta. 144 00:17:21,540 --> 00:17:24,977 Hori gezurra da! OHE bat zen, argi handiak eta guzti! 145 00:17:24,977 --> 00:17:26,845 Aski da! 146 00:17:28,647 --> 00:17:29,581 Barkatu. 147 00:17:29,648 --> 00:17:32,451 Begiratu bat botako dugu. 148 00:17:32,618 --> 00:17:36,021 Eskerrik asko. Hemen atzean da. Erakutsiko dizuet. 149 00:17:43,028 --> 00:17:45,030 Ez dut ezer entzun hegazkin-istripu batez. 150 00:17:45,130 --> 00:17:45,931 Nik ere ez. 151 00:17:46,698 --> 00:17:49,168 Txikitatik ez naiz horra joan. 152 00:18:01,013 --> 00:18:04,083 Ene! Ikaratu egin nauzu. 153 00:18:05,651 --> 00:18:07,052 Hau Ed da. 154 00:18:08,520 --> 00:18:11,056 Ed, hau nire emaztea da. 155 00:18:13,092 --> 00:18:15,294 Eta hori, nire semea. 156 00:18:20,099 --> 00:18:21,767 Zer moduz zaude? 157 00:18:22,167 --> 00:18:25,537 Ezin hobeto. Eta zu? 158 00:18:26,004 --> 00:18:27,406 Ondo. 159 00:18:27,506 --> 00:18:30,375 George, non egon zara? Poliziari deitu diot. 160 00:18:30,642 --> 00:18:34,646 Joan beharra daukat Aliceren eta Heatherren bila. 161 00:18:35,481 --> 00:18:36,882 Gero arte, Ed. 162 00:18:41,019 --> 00:18:45,023 Zer gertatu zaizu? Nondik atera da gizon hori? 163 00:18:45,023 --> 00:18:48,694 Heatherren aita da. Heather nire ondoan esertzen da eskolan. 164 00:18:48,727 --> 00:18:50,562 Gizon arraroa da. 165 00:18:51,130 --> 00:18:54,800 Edek telefono-enpresan lan egiten du, konexioetan. 166 00:18:54,867 --> 00:18:57,336 Zuk noiztik lan egiten duzu telefono-enpresarentzat? 167 00:18:57,803 --> 00:19:02,541 Bilera berezi bat izan dugu baseko komunikazioetarako. 168 00:19:04,042 --> 00:19:08,180 Tira, iritsi naiz etxera. 169 00:19:16,088 --> 00:19:17,856 Etorri zara, nonbait. 170 00:19:18,323 --> 00:19:20,826 Zuen semeak irudimen handia du. 171 00:19:20,926 --> 00:19:22,161 Bai. 172 00:19:22,461 --> 00:19:24,730 -Badakit. -Eskerrik asko etortzeagatik. 173 00:19:24,763 --> 00:19:27,099 Geuk aurkitu dugu, azkenean. 174 00:19:27,299 --> 00:19:29,935 Dena ondo dago orain. 175 00:19:33,105 --> 00:19:33,972 Eskerrik asko. 176 00:19:34,072 --> 00:19:36,608 -Atsegin handiz. -Agur, andrea. 177 00:19:36,909 --> 00:19:37,943 Agur. 178 00:20:03,535 --> 00:20:05,571 Badakizu zer…? 179 00:20:05,737 --> 00:20:06,939 Ama. 180 00:20:08,607 --> 00:20:10,976 Han goikoa oso polita da. 181 00:20:11,910 --> 00:20:13,579 Muino gaina. 182 00:20:13,712 --> 00:20:14,846 Hara joango gara paseatzera… 183 00:20:14,880 --> 00:20:19,351 -…zuk ontziak garbitu ondoren. -Nik ontziak garbitu ondoren? 184 00:20:20,819 --> 00:20:23,255 George, oso jokabide bitxia duzu. 185 00:21:26,885 --> 00:21:28,920 Ama! 186 00:22:28,847 --> 00:22:30,349 Ez zara gose? 187 00:22:33,819 --> 00:22:35,787 Ondo al zaude? 188 00:22:38,790 --> 00:22:40,325 Uste dut ez dagoela ondo, George. 189 00:22:45,497 --> 00:22:47,265 Ideia bat dut. 190 00:22:49,067 --> 00:22:52,371 Zergatik ez dugu piknik bat egiten muinoan? 191 00:22:52,871 --> 00:22:54,840 Ama, eskolak dituzu. 192 00:22:57,376 --> 00:22:59,644 Arratsaldean joango gara. 193 00:22:59,911 --> 00:23:02,013 Hura goia zoragarria da. 194 00:23:02,147 --> 00:23:05,250 Sekula ikusi ez duzun leku bat erakutsi dit aitak. 195 00:23:05,384 --> 00:23:07,285 Adarra jotzen didazu? 196 00:23:14,025 --> 00:23:16,495 Une zoragarri bat pasatuko dugu. 197 00:23:27,105 --> 00:23:29,541 Otordua prestatuko dut. Hanburgesak. 198 00:23:29,574 --> 00:23:32,010 Gustatzen zaizkizu, ezta? 199 00:23:34,212 --> 00:23:36,481 Nik ez dut joan nahi. 200 00:23:41,019 --> 00:23:44,623 Mutiko! Besarkatu ama. 201 00:24:19,324 --> 00:24:21,693 Geroago. 202 00:24:32,304 --> 00:24:35,540 Espaziontzi horren kontuak txorakeriak ziren, ezta? 203 00:24:35,841 --> 00:24:37,242 Berdin dio. 204 00:24:37,442 --> 00:24:40,445 Burutik jota zaudela uste dute beste guztiek. 205 00:24:41,179 --> 00:24:42,747 Zer ondo! 206 00:24:43,582 --> 00:24:45,183 Benetan ez duzu jolastu nahi? 207 00:24:46,418 --> 00:24:47,886 Ondo da. 208 00:24:58,129 --> 00:24:59,531 Gaur gauean joango gara. 209 00:24:59,631 --> 00:25:01,333 Ez dugu hutsegiterik egin behar… 210 00:25:01,800 --> 00:25:05,670 …bestela gauerdian suntsituko gaituzte. 211 00:25:06,137 --> 00:25:07,506 Lasai egon. 212 00:25:07,672 --> 00:25:10,175 George Gardner arduratuko da horretaz. 213 00:25:39,871 --> 00:25:43,808 2etan txangoa 214 00:27:09,327 --> 00:27:10,462 Zer ari zara? 215 00:27:11,096 --> 00:27:11,830 Heather! 216 00:27:18,503 --> 00:27:21,072 David Gardner! Geldi! 217 00:27:24,709 --> 00:27:26,645 Gelditu hor berehala! 218 00:27:26,645 --> 00:27:28,680 Linda! Magnusson andereñoa! 219 00:27:28,680 --> 00:27:30,248 Zer gertatzen da? 220 00:27:31,216 --> 00:27:34,352 -Nazkatuta naukazu! -Zein da arazoa? 221 00:27:34,552 --> 00:27:38,623 Esan nizun arazoak ekarriko zizkigula. Gogor zigortu behar da! 222 00:27:38,657 --> 00:27:40,592 -Zer gertatu da? -Berak… 223 00:27:40,592 --> 00:27:44,095 Lurrera bultzatu du neska bat. Eta kuxkuxeroa da! 224 00:27:44,129 --> 00:27:47,165 Mesedez! Utziguzu bakarka hitz egiten. 225 00:27:47,432 --> 00:27:48,500 Emadazu niri. 226 00:27:49,134 --> 00:27:52,170 Utzidazu berarekin hitz egiten. Sartu nire bulegoan. 227 00:27:55,173 --> 00:27:57,008 Jo eta pasa egiten ari zara. 228 00:27:58,710 --> 00:28:00,645 5 minutu barru bere bila etorriko naiz. 229 00:28:02,147 --> 00:28:03,081 5 minutu! 230 00:28:03,815 --> 00:28:05,817 ERIZAINA 231 00:28:12,991 --> 00:28:14,859 Ondo da, David. Lasaitu zaitez. 232 00:28:14,859 --> 00:28:17,128 Lasaitu! Ez didazu ulertzen! 233 00:28:18,129 --> 00:28:20,665 Zer? Zer da ulertzen ez dudana? 234 00:28:29,607 --> 00:28:32,977 Zernahi esaten didazula ere, gela honetan geratuko da. 235 00:28:35,880 --> 00:28:38,850 Erizaina naiz. Zu laguntzeko nago hemen. 236 00:28:38,850 --> 00:28:43,521 Hori nahitaez esan beharra daukat, baina egia da. 237 00:28:44,689 --> 00:28:47,625 Ikus dezaket zure garondoa lehenengo? 238 00:28:58,703 --> 00:28:59,938 Ondo da. 239 00:29:07,545 --> 00:29:09,047 Igel bat jaten? 240 00:29:13,251 --> 00:29:15,286 Ez dakit. Kontu bitxia da. 241 00:29:15,386 --> 00:29:17,088 Ez da kontu bat. 242 00:29:17,889 --> 00:29:20,458 OHE bat zure etxe atzean lurreratu da… 243 00:29:20,492 --> 00:29:23,161 …eta zure gurasoei zerbait jarri diete garondoan. 244 00:29:23,328 --> 00:29:28,266 Eta gero zure irakasleari, poliziei, Heatherri ere bai… 245 00:29:28,600 --> 00:29:30,201 …eta haren aita Edi… 246 00:29:30,368 --> 00:29:32,303 …telefono-enpresan lan egiten baitu… 247 00:29:35,707 --> 00:29:37,342 Nola harrapatu dute McKeltch andrea? 248 00:29:37,642 --> 00:29:41,246 Igelak Copper muinokoak omen ziren. Hara joango zen. 249 00:29:48,219 --> 00:29:50,421 Gera zaitez hemen une batez. 250 00:30:03,601 --> 00:30:05,103 -Hortaz? -McKeltch andrea… 251 00:30:05,203 --> 00:30:07,872 David kezkatuta dago zauri bat omen duzulako… 252 00:30:10,241 --> 00:30:11,743 …lepoan. 253 00:30:11,843 --> 00:30:12,944 Lepoan, nik? 254 00:30:12,977 --> 00:30:15,880 Benda bat omen duzu. 255 00:30:17,382 --> 00:30:20,418 Bai, forunkulu bat dut lepoan. 256 00:30:21,753 --> 00:30:23,087 Forunkulu bat? 257 00:30:23,488 --> 00:30:24,923 Forunkulu bat. 258 00:30:26,024 --> 00:30:28,960 Kentzen lagunduko dizut, ikusten uzten badidazu. 259 00:30:29,227 --> 00:30:30,628 Ez ni ukitu! 260 00:30:32,163 --> 00:30:33,464 Mutil hori nahi dut. 261 00:30:38,503 --> 00:30:40,371 Umea ematen ez badidazu… 262 00:30:43,575 --> 00:30:46,010 A zer kopeta duzun, ahizpa! 263 00:30:58,389 --> 00:31:00,191 Ene bada! 264 00:31:00,191 --> 00:31:02,827 A zer nahaspila datorkigun. 265 00:31:03,761 --> 00:31:05,897 Leihotik atera zaitez. 266 00:31:07,665 --> 00:31:09,901 Hau nire atzeko ateko giltza da. 267 00:31:11,202 --> 00:31:14,372 Itxaroidazu. Eskola bukatzean joango naiz. 268 00:31:15,540 --> 00:31:20,011 -Non bizi zara? -South Royal, 462n. 269 00:31:20,578 --> 00:31:22,380 Gero arte. 270 00:31:33,858 --> 00:31:35,460 Non dago David? 271 00:31:36,361 --> 00:31:39,497 Ondoezik dago. Geroago etorri. 272 00:32:39,257 --> 00:32:41,292 Erizainarekin dago oraindik. 273 00:32:41,526 --> 00:32:43,661 Bere gurasoek eramango dute. 274 00:32:59,243 --> 00:33:02,347 -Ez dago ondo. -Arriskuan egongo da, beharbada. 275 00:33:02,413 --> 00:33:05,750 Auzitara eramango zaitugu. Zer erizain mota zara zu? 276 00:33:05,783 --> 00:33:11,255 Barkatu. Bulegotik joan naiz une batez, eta mutikoak alde egin du. 277 00:33:12,790 --> 00:33:14,592 Zer esan dizu? 278 00:33:15,293 --> 00:33:19,630 Haserre zegoen. Arazo bat du irakasle batekin. 279 00:33:19,731 --> 00:33:22,900 Esan dizut. Psikiatra bat behar du. 280 00:33:23,301 --> 00:33:25,870 -Hori da esan dizun guztia? -Bai. 281 00:33:26,738 --> 00:33:30,975 Arazo txiki bat zuen irakasle batekin. 282 00:38:29,907 --> 00:38:33,210 A-E-I-O-U. 283 00:38:37,782 --> 00:38:39,784 Pila bat ekarridazu… 284 00:38:39,817 --> 00:38:41,652 …eta ezpalak ere bai… 285 00:38:42,186 --> 00:38:43,921 …bi gauzak ekarrizkidazu… 286 00:38:43,988 --> 00:38:47,992 …edo bihotza eta gibela aterako dizkizut, David Gardner! 287 00:38:52,096 --> 00:38:53,164 David Gadner! 288 00:38:57,935 --> 00:38:59,970 Harrapatuko zaitut! 289 00:40:20,584 --> 00:40:23,020 -Aurkitu ditut! -Ixo. Ikusi egingo gaituzte! 290 00:40:23,053 --> 00:40:27,391 -McKeltch andrea ikusi dut hor! -Lasai. Arazo handiak ditugu! 291 00:40:27,525 --> 00:40:30,327 Ikusi egin ditut. Ez dut inoiz gauza handiagorik ikusi. 292 00:40:30,361 --> 00:40:32,730 Bahitu egin zaitudala usteko dute! 293 00:40:32,730 --> 00:40:35,065 Ez! Ni harrapatzen saiatu dira. 294 00:40:35,132 --> 00:40:37,668 Segika etorri zaizkit eta ia hil naute! 295 00:40:37,735 --> 00:40:38,669 Zer? Nork? 296 00:40:38,769 --> 00:40:42,973 Gauza horiek. Panpina erraldoi, itsusi eta irristakorrak! 297 00:40:42,940 --> 00:40:43,774 Itxaron! 298 00:40:43,974 --> 00:40:45,943 Ez dizut hitzik ulertzen. 299 00:40:46,444 --> 00:40:48,446 Zatoz. Erakutsi egingo dizut. 300 00:40:48,979 --> 00:40:52,483 Ez zaude erotuta, ezta? 301 00:41:08,699 --> 00:41:12,303 -Sarrera hemen zegoen. -Ez dut ezer ikusten. 302 00:41:12,736 --> 00:41:13,871 Ez dago! 303 00:41:15,172 --> 00:41:20,110 Baina ziur nago hemen zegoela. Zin dagit! 304 00:41:21,445 --> 00:41:22,780 Ez dago, ordea. 305 00:41:22,813 --> 00:41:25,449 Mugitu egin dute. Tunelak mugi ditzakete. 306 00:41:27,751 --> 00:41:30,054 Hau kontu eroegia da niretzat. 307 00:41:33,123 --> 00:41:35,926 Baina garondoko bendak ikusi dizkiezu. 308 00:41:36,694 --> 00:41:38,863 Bai, baina bendak baizik ez ziren. 309 00:41:38,929 --> 00:41:42,333 -Muinora joan behar dugu. -Nahitaez? 310 00:41:56,981 --> 00:42:00,184 Benetan uste duzu hemen zerbait lurreratu dela? 311 00:42:04,288 --> 00:42:10,861 Estualdian gaude biok ihes egiten lagundu dizudalako. 312 00:42:11,295 --> 00:42:14,698 Zerbait asma dezaket dena konpontzeko. 313 00:42:16,534 --> 00:42:18,936 Zure etxea hor behean dago. 314 00:42:18,969 --> 00:42:20,471 Begira! 315 00:42:21,505 --> 00:42:24,008 -Deskargatu furgoneta. -Bagoaz. 316 00:42:37,688 --> 00:42:41,258 -Non da? -Muinoan gora, arroilean. 317 00:42:41,258 --> 00:42:43,027 -Johnson, dena daukazu? -Dena prest. 318 00:43:06,216 --> 00:43:07,384 Hemendik. 319 00:43:09,386 --> 00:43:11,121 Muinoa pasata, esan du. 320 00:43:13,791 --> 00:43:14,892 -Badago zerbait? -Oraindik ez. 321 00:43:14,925 --> 00:43:17,061 Ez zaizu iruditu Gardner arraro samar zegoela? 322 00:43:17,294 --> 00:43:19,496 -Zer gertatzen zaio? -Ez dakit. 323 00:43:20,264 --> 00:43:21,765 Hemen behean. 324 00:43:30,140 --> 00:43:32,843 -Zerbait aurkitu duzu? -Oraindik ez. 325 00:43:33,844 --> 00:43:35,412 Hemen seinale gogorra hartzen dut. 326 00:43:35,579 --> 00:43:37,881 Atzetik noakizu. Nik ere hartzen dut. 327 00:43:40,184 --> 00:43:41,885 Nik ere hartzen dut. 328 00:43:42,453 --> 00:43:43,520 Zer? 329 00:43:44,021 --> 00:43:45,723 -Zerbait dago. -Ez! 330 00:43:51,662 --> 00:43:54,365 -Ai ene! -Goazen! 331 00:44:14,485 --> 00:44:15,486 O, ez! 332 00:44:15,886 --> 00:44:19,490 Txangoa! McKelth andreak hareatzara darama gela osoa! 333 00:44:20,424 --> 00:44:22,426 Zer egingo dugu orain? 334 00:44:38,609 --> 00:44:40,744 -Telefonoz deitu behar dut. -Nori? 335 00:44:41,211 --> 00:44:42,379 Poliziari. 336 00:45:03,600 --> 00:45:06,070 Ez zara txangora etorri, David Gardner! 337 00:45:20,284 --> 00:45:20,984 Linda! 338 00:45:26,090 --> 00:45:27,091 Geldi! 339 00:45:47,111 --> 00:45:48,312 Zatoz hona! 340 00:45:48,946 --> 00:45:52,249 Larrutik ordainduko didazu, David Gardner! 341 00:45:52,883 --> 00:45:54,151 Demontre! 342 00:45:54,985 --> 00:45:57,454 Ene! Zer egin dizu? Lepoa ondo duzu? 343 00:45:57,588 --> 00:45:59,590 Oso ondo. Poliziarekin hitz egin duzu? 344 00:45:59,790 --> 00:46:01,692 Ez, linea guztiak hartuta zeuden. 345 00:46:02,226 --> 00:46:04,461 -Ondo zaude? Ziur? -Bai. 346 00:46:04,762 --> 00:46:09,600 Badago leku bat gu ezkutatzeko, FBIri deitu bitartean. 347 00:46:22,446 --> 00:46:23,580 David! 348 00:46:27,084 --> 00:46:28,285 Banoa. 349 00:46:45,936 --> 00:46:47,805 Ez dabil. 350 00:46:48,205 --> 00:46:51,241 Heatherren aitak lineak etengo zituen. 351 00:46:51,909 --> 00:46:53,911 Demontre! 352 00:46:53,977 --> 00:46:55,179 Makurtu! 353 00:47:07,791 --> 00:47:09,259 Goazen hemendik. 354 00:47:11,328 --> 00:47:14,364 -Nora joango gara? -Zatoz. Leku bat ezagutzen dut. 355 00:47:24,141 --> 00:47:25,709 Begiratu hor. 356 00:47:45,762 --> 00:47:47,130 Zatoz hona. 357 00:48:17,961 --> 00:48:19,563 Etorri hemendik. 358 00:48:32,042 --> 00:48:34,411 Zer demontre ari naiz hemen? 359 00:48:35,178 --> 00:48:38,649 -Baina ikusi dituzu bi horiek… -Ez dakit zer ikusi dudan. 360 00:48:39,016 --> 00:48:40,484 Sentitzen dut. 361 00:48:40,884 --> 00:48:42,386 Ez dakit. 362 00:48:44,121 --> 00:48:46,456 Beldurra izatea ez da txarra. 363 00:48:48,425 --> 00:48:50,928 Ez nago beldurtuta. 364 00:48:50,961 --> 00:48:53,563 Ikarak airean nago. 365 00:48:56,266 --> 00:48:57,567 Ni ere bai. 366 00:49:21,124 --> 00:49:22,926 Mesedez. 367 00:49:49,019 --> 00:49:50,988 Zerbait entzun duzu? 368 00:50:10,240 --> 00:50:11,942 Lasai. Poliziak gara. 369 00:50:11,975 --> 00:50:14,311 Zuek laguntzera etorri gara. 370 00:51:05,262 --> 00:51:06,763 Tunelak egiten ari dira hiri osoan zehar! 371 00:51:06,830 --> 00:51:08,365 Badakit! 372 00:51:08,765 --> 00:51:10,167 Gelditu egin behar ditugu! 373 00:51:10,200 --> 00:51:14,171 Nola? Nonahi daude? Irten gaitezen leku honetatik! 374 00:51:14,337 --> 00:51:16,406 Ez, nire gurasoak aurkitu behar ditugu. 375 00:51:16,907 --> 00:51:19,709 Ezin gara bakarrik joan. 376 00:51:19,843 --> 00:51:22,045 Laguntza behar dugu. 377 00:51:23,413 --> 00:51:25,382 Wilson jenerala! 378 00:51:25,882 --> 00:51:26,583 Nor? 379 00:51:27,818 --> 00:51:29,286 Wilson jenerala. 380 00:51:35,826 --> 00:51:36,960 Polikiago! 381 00:51:37,494 --> 00:51:41,498 -Sartzeko baimena? -Wilson jenerala? Larrialdi bat da. 382 00:51:42,466 --> 00:51:46,269 Baseko komandantearen bulegoa. Rinaldi sarjentua hizketan. 383 00:51:46,303 --> 00:51:48,805 Bai, jauna. Hemen dago. Nor? 384 00:51:49,372 --> 00:51:50,507 Jenerala. 385 00:51:50,740 --> 00:51:52,909 Polizia militarraren burua. 386 00:51:55,178 --> 00:51:56,146 Bai? 387 00:52:00,584 --> 00:52:02,486 Beste ero bat dirudi. 388 00:52:03,453 --> 00:52:04,855 Zer? 389 00:52:05,889 --> 00:52:08,525 George Gardnerren semea? 390 00:52:53,336 --> 00:52:56,840 Bi horiek dira hareak irentsi dituenak. 391 00:53:07,751 --> 00:53:09,619 Hau ez zait batere gustatzen. 392 00:53:12,822 --> 00:53:16,459 Magnusson andereñoa, David, zer da hau guztia? 393 00:53:19,529 --> 00:53:23,466 Zure aitarekin zerikusia al du? 394 00:53:28,538 --> 00:53:31,374 Ez dut zakarra izan nahi, baina ez dut asti handirik. 395 00:53:32,342 --> 00:53:34,444 -Kontua da. -Ez! 396 00:53:36,112 --> 00:53:37,948 Garondoa ikusi behar dizut lehendabizi. 397 00:53:38,281 --> 00:53:41,017 -Nire garondoa? -Bai. 398 00:53:41,017 --> 00:53:43,520 Mesedez, jenerala. Serio ari da. 399 00:53:57,667 --> 00:53:59,803 Ziur egon behar nuen. 400 00:53:59,803 --> 00:54:02,072 Ni izango naiz hurrengoa. 401 00:54:06,943 --> 00:54:07,911 Ederki. Segi. 402 00:54:34,104 --> 00:54:35,672 Konektatuta dago. 403 00:54:43,480 --> 00:54:47,083 Detonagailua aktibatuta dago. 404 00:54:51,621 --> 00:54:55,792 Mugi zaitezte, edo dena lehertuko da. 405 00:55:14,144 --> 00:55:16,780 Ulertzen dut harrigarria iruditzea… 406 00:55:17,347 --> 00:55:21,384 …baina egia da, ziur esaten dizut. 407 00:55:22,018 --> 00:55:24,054 Ez dakit. 408 00:55:24,054 --> 00:55:26,489 Hareak jendea irenstea. 409 00:55:27,324 --> 00:55:30,560 Lurretik kanpokoak hirian zehar. 410 00:55:31,328 --> 00:55:33,563 Irensten zail samarra da hori. 411 00:55:34,097 --> 00:55:37,901 NASAk baieztatu du zerbait ikusi duela… 412 00:55:38,535 --> 00:55:40,303 …OHE bat… 413 00:55:40,337 --> 00:55:41,705 …meteoritoen eurite gauean. 414 00:55:41,738 --> 00:55:45,241 Baina radarrak ez du ezer sumatu. 415 00:55:45,709 --> 00:55:48,778 Eta ontziak energia xurgatuko balu? 416 00:55:48,812 --> 00:55:52,148 Radarrean ez litzateke agertuko, ez lukeelako energiarik bidaliko. 417 00:55:52,482 --> 00:55:59,189 Lurreratze edo inpaktu aztarna bila bidali genituen bi gizon. 418 00:55:59,189 --> 00:56:00,590 Ez dute ezer susmagarririk aurkitu. 419 00:56:00,824 --> 00:56:02,726 Hareak irentsi dituelako! 420 00:56:03,193 --> 00:56:05,261 Tartean sartuta daude! 421 00:56:14,270 --> 00:56:17,006 Walker, zatoz hona. 422 00:56:17,774 --> 00:56:20,143 Andrea, zu eta umea atera une batez. 423 00:56:21,511 --> 00:56:22,645 Bai, jauna. 424 00:56:24,214 --> 00:56:29,552 Walker, eraman bi hauek bilera gelara. 425 00:56:29,986 --> 00:56:32,322 Bai, jauna. Zatozte nirekin. 426 00:56:46,936 --> 00:56:53,810 Esaiezu NASAkoei beren gizonei kontrol-miaketa bat egingo diegula. 427 00:56:54,778 --> 00:56:57,814 -Ez dut arazorik nahi. -Bai, jauna. 428 00:57:06,656 --> 00:57:08,992 Jeneralak orain hartuko zaituzte. 429 00:57:23,940 --> 00:57:25,575 Barkatu traba egitea. 430 00:57:25,809 --> 00:57:28,645 Errutinazko galdera batzuk egin nahi dizkizuet… 431 00:57:28,778 --> 00:57:30,847 …Copper muinoko bilaketaz. 432 00:57:43,626 --> 00:57:45,361 Atxilotu gizon hauek! 433 00:57:53,570 --> 00:57:56,739 Orain esadazue zer arraio den hau! 434 00:58:05,748 --> 00:58:06,816 Atzera! 435 00:58:20,697 --> 00:58:22,232 Ene bada! 436 00:58:23,233 --> 00:58:24,534 -Hilik daude. -Zer? 437 00:58:42,385 --> 00:58:44,487 Kontuz! Ez ukitu hori! 438 00:58:49,225 --> 00:58:52,428 Itxi basearen perimetroa. Abisatu segurtasunekoei! 439 00:58:52,729 --> 00:58:54,931 Ekar itzatzue NASAko handiki horiek berehala! 440 00:58:54,931 --> 00:58:57,000 Ea horiek hau azaltzen diguten. 441 00:58:57,200 --> 00:58:59,469 Ekarri umea eta erizaina. 442 00:58:59,469 --> 00:59:01,504 -Jaurtiketa gunea itxi! -Bai, jauna. 443 00:59:25,495 --> 00:59:30,533 Hau Stout doktorea da, Millennium proiektuaren zuzendari zientifikoa. 444 00:59:30,800 --> 00:59:33,169 -Eta hau Weinstein doktorea. -Zer moduz? 445 00:59:33,202 --> 00:59:35,204 Zure aitarekin lan egiten dugu. 446 00:59:35,305 --> 00:59:38,408 Kaixo. Zure aitak asko hitz egin digu zutaz. 447 00:59:38,508 --> 00:59:40,743 Hau Linda Magnusson da, Daviden lagun bat. 448 00:59:41,177 --> 00:59:45,748 Uste nuen Viking misioek ez zutela bizi-aztarnarik aurkitu… 449 00:59:46,049 --> 00:59:48,985 …aldizkari batean ikusi nuen argazkia izan ezik… 450 00:59:49,018 --> 00:59:52,188 …gainaldeko zera batzuk, piramideen antzekoak. 451 00:59:52,422 --> 00:59:53,623 Nik ere ikusi nuen argazki hori. 452 00:59:54,090 --> 00:59:59,696 Eta tximu-buru handi bat zirudien zera hura? 453 01:00:00,063 --> 01:00:03,166 Egunkari guztietan agertu zen. Gezurra zen, ezta? 454 01:00:03,266 --> 01:00:08,004 Aitzitik, bazeuden beste argazki batzuk, txundigarriegiak. 455 01:00:08,071 --> 01:00:10,773 Baina han ez dago bizitzeko behar bezain urik. 456 01:00:10,940 --> 01:00:13,810 Gainaldean. Horregatik ari gara lur azpian bila. 457 01:00:14,143 --> 01:00:17,347 Ura baldin badago, beharbada ez dute nahiko guk aurkitzea. 458 01:00:17,246 --> 01:00:18,748 Tunelak! 459 01:00:19,148 --> 01:00:21,250 Ez dute nahiko gu han ibiltzea. 460 01:00:38,801 --> 01:00:40,903 Ez dago beste aukerarik. 461 01:00:41,704 --> 01:00:46,442 Mesedez. Atzeratzen badugu, jaurtiketak porrot egingo du. 462 01:00:46,509 --> 01:00:48,244 Martek ez digu itxarongo. 463 01:00:48,244 --> 01:00:51,180 Ulertzen dizuet. Jaurtiketa gaur gauean egingo dugu… 464 01:00:51,180 --> 01:00:54,417 …baina lehenago segurtasuna ziurtatu behar dugu. 465 01:00:58,321 --> 01:01:00,723 Oraindik ez dakigu zer daukagun aurrez aurre. 466 01:01:00,790 --> 01:01:03,393 Zure ustez, zer egin behar da? 467 01:01:04,093 --> 01:01:06,763 ATZERA-KONTUA 468 01:01:07,563 --> 01:01:11,267 Atzera-kontua aldi baterako gelditu dena prest egon arte. 469 01:01:11,267 --> 01:01:14,270 Erantzukizuna zuena da. 470 01:01:14,871 --> 01:01:16,406 Gure kontu, beraz. 471 01:01:16,472 --> 01:01:18,741 JAURTIKETA GUNEA EREMU MUGATUA 472 01:01:39,128 --> 01:01:43,332 Ez, aldi baterako geldialdia. Esan kontrolekoei nire agindua dela. 473 01:01:43,466 --> 01:01:45,268 Badakit. Orain joango naiz. 474 01:01:45,401 --> 01:01:46,269 Ederki. 475 01:01:46,536 --> 01:01:49,172 Kontrolera goaz. Berehala etorriko gara. 476 01:01:49,338 --> 01:01:51,974 -Segurtasuna hautsi da! -Zer? 477 01:01:52,175 --> 01:01:54,644 Oxigeno likidoko kamioi bat dago pistan. 478 01:02:33,082 --> 01:02:36,652 Bi teknikari atxilotu dituzte tresneria lapurtzen. 479 01:02:36,652 --> 01:02:38,921 -Zer lapurtzen? -Kobrezko kablea. 480 01:02:39,021 --> 01:02:41,924 -Baseko kamioi batean zegoen. -Kobrezko kablea? 481 01:02:41,991 --> 01:02:44,293 Radarra berriz dabil. 482 01:02:44,327 --> 01:02:46,562 -Zerbait hurbiltzen ari da? -Negatiboa, jauna. 483 01:02:46,629 --> 01:02:48,097 Hemen daude jadanik. 484 01:02:49,766 --> 01:02:52,935 Hareatza horretara eramango nauzu? 485 01:02:53,002 --> 01:02:54,670 Bai, nire etxe atzean dago. 486 01:02:54,704 --> 01:02:57,206 -Alertako indarra prest dago? -Prest. 487 01:02:57,240 --> 01:03:00,076 Curtis kapitaina, hartu pelotoi bat eta zoaz eskolara. 488 01:03:00,409 --> 01:03:03,112 Ez kezkatu. Oraindik baditugu irtenbideak. 489 01:03:03,179 --> 01:03:06,182 Marineok ez dugu arazorik martetarrak hiltzeko. 490 01:04:18,988 --> 01:04:24,861 Sartu etxera! 1 eta 2 taldeak, zehaztu ekiteko eremua! 491 01:04:24,927 --> 01:04:27,697 Pelotoi buruak, zehaztu tiro-eremua! 492 01:04:35,805 --> 01:04:37,440 Goazen! 493 01:05:01,664 --> 01:05:02,765 Aurrera! 494 01:05:57,086 --> 01:06:00,122 -Jakingo duzu zertan ari garen, ez? -Bai, badakit. 495 01:06:19,709 --> 01:06:21,644 Ene bada! 496 01:06:23,379 --> 01:06:24,413 Goazen! 497 01:06:30,853 --> 01:06:33,122 Zibilen etxea garbirik dago. 498 01:06:33,789 --> 01:06:35,624 -Wilson jenerala! -Bai! 499 01:06:35,791 --> 01:06:36,525 Ideia bat dut. 500 01:06:36,792 --> 01:06:38,527 Saia gaitezen hitz egiten… 501 01:06:39,362 --> 01:06:42,298 Eskola azpian tunel sistema bat dago, baieztatu digutenez. 502 01:06:42,465 --> 01:06:45,134 Curtis kapitaina barruan dago, eta mendebaldera doa. 503 01:06:45,201 --> 01:06:46,736 Mendebaldera! Gugana datoz! 504 01:06:46,769 --> 01:06:49,939 Lehergailuak jarrita daude. Egiaztatu nahi dituzu? 505 01:06:50,006 --> 01:06:50,973 Goazen ikustera. 506 01:06:54,043 --> 01:06:56,579 David! Geratu hemen! 507 01:07:03,552 --> 01:07:08,090 Marineak babestuta egon daitezela! 508 01:07:12,461 --> 01:07:16,065 1. tiro-eremua: 11:2. 509 01:07:32,815 --> 01:07:34,750 Aurrera! Egiaztatu 11:00. 510 01:07:36,419 --> 01:07:38,387 -Erori egingo da! -Rinaldi! 511 01:07:45,494 --> 01:07:47,096 Atera hortik! 512 01:07:57,706 --> 01:07:58,641 Rinaldi! 513 01:08:09,418 --> 01:08:10,252 Rinaldi! 514 01:08:18,961 --> 01:08:20,229 Prestatu tornuak! 515 01:08:28,337 --> 01:08:29,472 Lurrera! 516 01:09:03,272 --> 01:09:05,975 -Ez tiro egin! -Makurtu, demontre! 517 01:09:06,008 --> 01:09:08,544 Aukera honetaz baliatu behar dugu. 518 01:09:08,811 --> 01:09:09,845 Begira izaki horiek! 519 01:09:10,179 --> 01:09:12,982 Ez dakigu ezer haietaz eta zergatik etorri diren. 520 01:09:14,617 --> 01:09:17,887 Lasai egon, mutilok. 521 01:09:18,120 --> 01:09:19,655 -Badaki zer sexukoak diren? -Ixo! 522 01:09:19,855 --> 01:09:23,025 Zuena den gauza bat daukat. 523 01:09:32,535 --> 01:09:34,170 Zuena da, ezta? 524 01:09:36,272 --> 01:09:38,107 Zuena da. 525 01:09:40,709 --> 01:09:41,410 Hori da. 526 01:09:43,612 --> 01:09:45,247 Mark Wenstein naiz. 527 01:09:45,614 --> 01:09:50,452 Wenstein doktorea, SETIkoa. 528 01:09:50,819 --> 01:09:55,224 Lurretik Kanpoko Izaki Adimendunen Bilatzailea. 529 01:09:59,061 --> 01:10:02,364 Ulertzen didazue, ezta? 530 01:10:04,567 --> 01:10:05,868 Bai. 531 01:10:09,505 --> 01:10:11,540 Ulertzen didate. 532 01:10:13,008 --> 01:10:14,643 Ikusten duzue? 533 01:10:14,977 --> 01:10:16,845 Ulertzen didate. 534 01:10:21,016 --> 01:10:22,351 Tiro! 535 01:11:09,164 --> 01:11:10,733 Ondo da. 536 01:11:11,333 --> 01:11:13,002 Ea zer dagoen tuneletan. 537 01:11:23,812 --> 01:11:25,581 Dena ondo aterako da. 538 01:11:28,350 --> 01:11:29,485 Zer gertatzen da? 539 01:11:35,057 --> 01:11:35,991 David! 540 01:11:38,861 --> 01:11:40,863 Gurasoak aurkitu behar ditut! 541 01:11:41,563 --> 01:11:42,331 David, geldi! 542 01:11:42,564 --> 01:11:43,332 David! 543 01:11:43,932 --> 01:11:45,134 Zatoz hona! 544 01:11:48,270 --> 01:11:50,339 -Aita! -Zatoz hona! 545 01:11:51,240 --> 01:11:52,708 Gurasoak aurkitu behar ditut! 546 01:12:07,089 --> 01:12:09,325 Kargak ipini! 547 01:12:13,829 --> 01:12:16,231 Emakumea eta umea! 548 01:12:17,700 --> 01:12:21,136 Arriskatu egin beharko dugu. Ez dago beste irtenbiderik. 549 01:12:22,538 --> 01:12:23,572 Bizkor! 550 01:12:39,488 --> 01:12:40,656 Azkar, eta atera hortik! 551 01:12:42,024 --> 01:12:43,726 Atera hortik! 552 01:12:44,893 --> 01:12:50,566 Atera hortik! Jarri poleak martxan! 553 01:12:53,202 --> 01:12:55,003 Tira, mutilok, gora! 554 01:12:58,707 --> 01:13:00,008 Tira! Tira! 555 01:13:06,048 --> 01:13:08,183 Tira, lortuko duzue! 556 01:13:12,054 --> 01:13:13,455 Mugi, igo! 557 01:13:45,287 --> 01:13:48,090 Behera jaitsi behar da! Presta zaitezte! 558 01:13:53,028 --> 01:13:53,896 Segi! 559 01:15:09,705 --> 01:15:11,940 Linda! Linda! Linda! 560 01:15:15,110 --> 01:15:16,745 Ez utzi ihes egiten. 561 01:15:55,150 --> 01:15:56,451 Begiratu hor barruan. 562 01:15:56,552 --> 01:15:57,986 A zer kiratsa! 563 01:15:58,287 --> 01:16:00,656 Sufre-dioxidoa dirudi. 564 01:16:06,862 --> 01:16:08,297 Zer zabiltza hor? 565 01:16:09,531 --> 01:16:12,568 -Kobre-oxidoa da. -Ez dugu astirik. Mugi! 566 01:16:12,568 --> 01:16:15,070 -Kobrea urtzen dute. -Mugi! 567 01:16:40,228 --> 01:16:41,163 Non dago Linda? 568 01:16:43,432 --> 01:16:45,767 Linda oso lanpetuta dago orain. 569 01:16:46,101 --> 01:16:47,402 Aska ezazue! 570 01:16:47,569 --> 01:16:50,005 Zorionekoa zu, David Gardner! 571 01:16:50,539 --> 01:16:54,843 Mundu guztiak ez du martetarren buruzagi nagusia ezagutzen. 572 01:16:57,212 --> 01:16:59,381 Zurekin hitz egin dezaket? 573 01:16:59,982 --> 01:17:02,250 Mesedez, ez minik eman Lindari. 574 01:17:02,684 --> 01:17:04,486 Itzulidazu nire ama… 575 01:17:04,586 --> 01:17:08,023 Arazo asko sortu dituzu dagoeneko. 576 01:17:10,892 --> 01:17:14,963 Ez dizuete kalterik egin ez aitak, amak, Lindak, eta ez beste guztiek. 577 01:17:15,063 --> 01:17:18,066 Zintzoak dira. Ez dizuete inoiz minik emango. 578 01:17:18,333 --> 01:17:19,401 Beranduegi da. 579 01:17:19,735 --> 01:17:21,570 Beranduegi da. 580 01:17:21,737 --> 01:17:24,072 Ixo! Berarekin hizketan ari naiz! 581 01:17:24,072 --> 01:17:24,773 Mesedez! 582 01:17:25,007 --> 01:17:26,375 Beranduegi da. 583 01:17:28,410 --> 01:17:32,381 Eskolak bukatu ondoren egunero geratuko naiz, isiltzen bazara! 584 01:17:38,220 --> 01:17:41,189 Ez duzu ulertzen? Jendeari ez zaio hori egin behar. 585 01:17:41,390 --> 01:17:44,493 Ez dituzu kontrolatu behar. Hori gaizki dago! 586 01:17:44,526 --> 01:17:46,828 -Ez dizuete utziko… -1, 2, 3, 4, 5. 587 01:17:49,731 --> 01:17:53,502 Mesedez. Itzulizkidazu nire gurasoak. 588 01:17:53,535 --> 01:17:55,270 Eta Linda eta Heather. 589 01:17:56,805 --> 01:17:58,106 McKeltch andrea utziko dizut. 590 01:18:04,212 --> 01:18:06,248 Orain zure txanda da. 591 01:18:06,848 --> 01:18:08,250 Ezta pentsatu ere! 592 01:18:09,051 --> 01:18:11,353 Mutiko gizajoa! 593 01:18:12,654 --> 01:18:14,623 Mutiko gizajoa! 594 01:18:14,656 --> 01:18:15,857 Hilko zaitut! 595 01:18:16,892 --> 01:18:18,460 Buruhandi zikina! 596 01:18:20,996 --> 01:18:22,030 Ume gaiztoa! 597 01:18:47,889 --> 01:18:49,224 Oso ondo! 598 01:18:53,929 --> 01:18:54,696 Linda! 599 01:18:58,300 --> 01:18:59,601 Linda! 600 01:19:30,499 --> 01:19:31,366 Atzera! 601 01:19:32,400 --> 01:19:33,368 Rinaldi! 602 01:19:36,505 --> 01:19:37,472 Geldi. 603 01:19:41,977 --> 01:19:43,378 Jenerala. 604 01:19:44,012 --> 01:19:47,149 Ene, Rinaldi, ez! 605 01:19:47,883 --> 01:19:49,484 Jenerala, atzera! 606 01:19:57,292 --> 01:19:58,727 Ez egin hori! 607 01:20:04,833 --> 01:20:06,301 Tiro egidazue. 608 01:20:11,840 --> 01:20:13,108 Tiro! 609 01:20:56,818 --> 01:20:58,620 Kapitaina, kontuz! 610 01:21:19,241 --> 01:21:20,976 Curtis kapitaina, Wilson jenerala, hemen! 611 01:21:21,009 --> 01:21:22,577 Ondo al zaude? 612 01:21:22,744 --> 01:21:23,612 Linda harrapatu dute! 613 01:21:23,612 --> 01:21:26,581 Makina handi batean sartzen dute jendea! 614 01:21:26,648 --> 01:21:28,450 Ez bagara mugitzen, bera ere sartuko dute. 615 01:21:28,550 --> 01:21:31,820 Ondo da, David. Zure tropak bildu. 616 01:21:32,053 --> 01:21:34,189 Ontzira joan behar da Linda salbatzera. 617 01:21:35,023 --> 01:21:36,124 Armak hartu. 618 01:21:36,791 --> 01:21:38,727 Ez naute honetarako prestatu. 619 01:21:44,933 --> 01:21:46,134 Linda hor dago! 620 01:22:01,049 --> 01:22:02,751 Herensugea! Herensugea! 621 01:22:06,655 --> 01:22:09,991 Zatoz hona! Nire ondoan geratu. 622 01:23:00,742 --> 01:23:02,444 Tiro egiteko prest? 623 01:23:02,944 --> 01:23:04,813 Herensugea! Tiro! 624 01:23:04,980 --> 01:23:07,749 Atzealdera apuntatu! 625 01:23:15,423 --> 01:23:16,491 Kapitaina! 626 01:23:17,292 --> 01:23:18,526 Linda! 627 01:23:19,928 --> 01:23:22,097 Jarri azken kargak hor. 628 01:23:23,732 --> 01:23:25,567 Azkar, azkar! 629 01:23:33,508 --> 01:23:35,377 Geldi, David, geldi! 630 01:23:35,543 --> 01:23:37,178 Linda, ondo al zaude? 631 01:23:40,982 --> 01:23:43,818 David, non gaude? 632 01:23:46,187 --> 01:23:48,390 Sarrera! Espaziontzia badoa! 633 01:23:48,523 --> 01:23:49,691 David ondo dago. 634 01:23:50,258 --> 01:23:52,160 Baina hemendik atera behar dugu berehala. 635 01:23:52,260 --> 01:23:55,330 Eraman ezazue tuneletara. Han elkartuko gara. 636 01:23:57,465 --> 01:23:58,133 Mugi! 637 01:24:00,935 --> 01:24:02,871 Kargak jarrita daude. Zenbat denbora? 638 01:24:03,338 --> 01:24:05,573 Emaizkidazu 5 minutu hemendik ateratzeko. 639 01:24:05,740 --> 01:24:08,943 5 minutu dituzu denak hemendik ateratzeko. 640 01:24:09,511 --> 01:24:10,745 Goazen, mutiko. 641 01:24:26,261 --> 01:24:28,763 Segi, Linda! Kanpora! 642 01:25:01,963 --> 01:25:05,300 Altxa! Atera egin behar dugu! Mugi! 643 01:25:20,048 --> 01:25:22,884 Putakumeak! Sarrera itxi digute. 644 01:25:24,886 --> 01:25:26,488 Hasi aitzurtzen! 645 01:25:27,021 --> 01:25:29,624 Ezin dugu aitzurtu. Ezin dugu sarrera leherrarazi. 646 01:25:29,624 --> 01:25:30,825 Kurtis kapitaina! 647 01:25:37,866 --> 01:25:39,000 Wilson jenerala! 648 01:25:41,769 --> 01:25:44,672 Beren armetako bat daukagu. Badakit bitxia dirudiela… 649 01:25:44,739 --> 01:25:47,909 …baina balio dakiguke, erabiltzen ikasten badugu. 650 01:25:47,909 --> 01:25:51,212 Kobrea behar da. 651 01:25:51,346 --> 01:25:53,648 Kobrea erabiltzen dute. Kobrea kargatzen ikusi ditut. 652 01:25:53,948 --> 01:25:57,285 -Txanpon bat? -Nik poltsa oso bat neukan! 653 01:25:57,785 --> 01:25:59,787 Inork ez du txanponik? 654 01:26:00,088 --> 01:26:01,923 Ez gara borroka egitera txanponekin etortzen. 655 01:26:02,056 --> 01:26:03,625 Minutu bat eta 15 segundo. 656 01:26:04,292 --> 01:26:05,960 Aitaren txanpona! 657 01:26:08,530 --> 01:26:10,865 58koa. Egoera onean! 658 01:26:15,270 --> 01:26:16,905 Apuntatu. Nik tiro egingo dut. 659 01:26:27,649 --> 01:26:28,983 Lagundu Lindari! 660 01:26:33,054 --> 01:26:34,022 Hemendik! 661 01:26:34,856 --> 01:26:36,457 David, hemendik! 662 01:26:38,660 --> 01:26:39,627 Banoa! 663 01:26:45,767 --> 01:26:47,168 Segi mugitzen! 664 01:26:49,170 --> 01:26:53,308 -David! -Hemen gaude. 665 01:26:58,613 --> 01:26:59,747 Ama? 666 01:26:59,881 --> 01:27:01,482 Aita? 667 01:27:02,050 --> 01:27:03,484 Zatoz gurekin. 668 01:27:05,420 --> 01:27:06,988 Mugi, David. 669 01:27:07,088 --> 01:27:09,924 -Gu gabe joango dira. -Ez, mesedez. 670 01:27:10,425 --> 01:27:13,328 Aizu, mutiko! 671 01:27:14,462 --> 01:27:17,365 -Ez dakizu zer galduko duzun. -Bai, badakit. 672 01:27:17,765 --> 01:27:19,133 Goazen, mutiko. 673 01:27:19,500 --> 01:27:22,804 Ama, aita, asko maite zaituztet. 674 01:27:22,971 --> 01:27:25,573 Baina ulertuidazue, ezin naiz zuekin joan. 675 01:27:25,940 --> 01:27:27,041 David! 676 01:29:06,441 --> 01:29:09,577 Aita! Ama! 677 01:29:10,812 --> 01:29:13,414 -David! Zer duzu? -Ez! Utzi bakean! 678 01:29:14,849 --> 01:29:16,017 Lasai egon. 679 01:29:16,017 --> 01:29:18,553 Ez da ezer. Bat-batean esnatu zara. 680 01:29:21,489 --> 01:29:25,026 Nire atzetik zetozen eta zuek harrapatu zaituztete. 681 01:29:25,393 --> 01:29:29,330 -Ez da egia izango! -Lasai egon, maitea. 682 01:29:29,897 --> 01:29:31,332 Nor zebilen zure atzetik? 683 01:29:31,933 --> 01:29:33,468 Aita, erakutsi garondoa. 684 01:29:35,403 --> 01:29:38,673 -Amets bat izango zuen. -Erakutsi, mesedez! 685 01:29:38,806 --> 01:29:40,441 -Konforme? -Bai. 686 01:29:40,942 --> 01:29:42,377 Eta ni? 687 01:29:42,643 --> 01:29:43,978 Zu ondo zaude. 688 01:29:47,148 --> 01:29:51,052 Espaziontzia muino atzean lurreratu da. 689 01:29:53,287 --> 01:29:55,723 Eta zuek niri segika hasi zarete. 690 01:29:58,960 --> 01:30:01,896 Gero argi txuri batekin lehertu da dena. 691 01:30:02,730 --> 01:30:04,465 Bitxia da, gero! 692 01:30:04,665 --> 01:30:08,202 Martetarrak kobrea lapurtzera etorriak. Gustatzen zait! 693 01:30:09,103 --> 01:30:12,106 -Benetakoa zirudien. -Kobrea energia sortzeko? 694 01:30:12,240 --> 01:30:14,108 Ez duzu zertan kezkaturik. 695 01:30:14,642 --> 01:30:16,778 Zure txanpon bilduma hemen dago. 696 01:30:16,978 --> 01:30:22,150 Zure ametsa gaur gertatu zaizkizun gauzez betea dago. 697 01:30:22,350 --> 01:30:25,353 Zure txanpon bilduma, adibidez. 698 01:30:27,188 --> 01:30:29,891 Wilson "Txakur eroa" eskolara etorri izana. 699 01:30:32,059 --> 01:30:33,828 Izugarri ikaratu naiz. 700 01:30:34,061 --> 01:30:36,631 Ez dago ikaratzeko arrazoirik. 701 01:30:37,365 --> 01:30:39,700 Bihar piknika egingo dugu muinoan. 702 01:30:40,468 --> 01:30:42,503 -Hobeto zaude, morrosko? -Bai. 703 01:30:43,871 --> 01:30:46,641 Lo pixka bat egin, bihar nekatuta ez egoteko. 704 01:30:48,209 --> 01:30:50,011 -Gabon, seme. -Gabon, aita. 705 01:30:50,011 --> 01:30:52,613 Gabon, laztana. 706 01:31:02,924 --> 01:31:03,691 Ama? 707 01:31:08,763 --> 01:31:11,065 Atea irekita uztea nahi duzu? 708 01:31:13,267 --> 01:31:14,068 Ez. 709 01:31:16,504 --> 01:31:17,572 Gabon. 710 01:32:15,029 --> 01:32:16,464 Ama! Aita! 711 01:32:18,866 --> 01:32:21,302 Ez! 712 01:32:31,379 --> 01:32:34,749 MARTEKO INBADITZAILEAK 713 01:32:35,683 --> 01:32:37,084 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz