1 00:01:34,861 --> 00:01:39,299 Hasieran, kreazioa baino lehen, iluntasuna zegoen. 2 00:01:45,472 --> 00:01:52,612 Hasierako leherketatik kaosaren sua sortu zen. 3 00:01:55,348 --> 00:01:58,751 Kaosak iluntasunarekin bat egin zuen. 4 00:01:58,918 --> 00:02:02,856 Eta bat egite horretatik elementuak sortu ziren: 5 00:02:02,856 --> 00:02:10,730 Gaua, eguna, materia eta airea. 6 00:02:30,283 --> 00:02:34,020 Orduan, kosmoseko laino artetik… 7 00:02:34,020 --> 00:02:38,057 …pitxer bat agertu zen, urrezkoa eta distiratsua. 8 00:02:38,091 --> 00:02:42,195 Pandoraren pitxerra, bizitzaren esentziak zeuzkana: 9 00:02:42,228 --> 00:02:46,966 Onak eta txarrak, bizitzarenak berarenak. 10 00:02:59,045 --> 00:03:01,648 Pitxerraren zatietatik… 11 00:03:01,948 --> 00:03:06,853 …planetak eta Eguzki Sistema sortu ziren. 12 00:03:23,469 --> 00:03:29,409 Saturno edo Kronos, eraztun mistikoen mundua. 13 00:03:44,290 --> 00:03:50,363 Beste zati bat Merkurioren energia gartsua bihurtu zen. 14 00:04:14,087 --> 00:04:17,523 Beste zati batek koloso bat sorrarazi zuen. 15 00:04:17,657 --> 00:04:19,325 Jupiter… 16 00:04:19,359 --> 00:04:23,129 …zeruetako titana. 17 00:04:32,105 --> 00:04:35,642 Horrela sortu ziren unibertsoko munduak… 18 00:04:35,675 --> 00:04:39,445 …beren lagun diren ilargiekin batera. 19 00:04:40,146 --> 00:04:42,215 Eta orduan… 20 00:04:42,815 --> 00:04:44,951 …Lurra… 21 00:04:44,984 --> 00:04:49,522 …eta Lurrean, bizitza zegoen. 22 00:05:04,737 --> 00:05:08,741 Baina sortu ziren lehenengo izakiak… 23 00:05:08,808 --> 00:05:10,843 …ez ziren gizakiak izan… 24 00:05:10,843 --> 00:05:13,346 …esentzia goren bat ziren… 25 00:05:13,346 --> 00:05:15,748 …eta jainko bihurtu ziren… 26 00:05:15,815 --> 00:05:18,751 …eta ilargia erreklamatu zuten etxetzat. 27 00:05:18,751 --> 00:05:28,428 Han erabakiko zuten giza arrazaren eta bizidun guztien patua. 28 00:05:49,449 --> 00:05:52,719 Pandoraren pitxerra puskatu egin da. 29 00:05:53,419 --> 00:05:56,255 Eta gaizkiaren indarrak libre geratu dira. 30 00:05:58,024 --> 00:06:02,195 Gizaki hilkorren munduak erabaki bat hartu behar du. 31 00:06:03,363 --> 00:06:06,532 Edo suntsipenera joan… 32 00:06:06,532 --> 00:06:09,135 …edo bizirik iraun. 33 00:06:09,869 --> 00:06:12,105 Hau da probaren unea. 34 00:06:12,405 --> 00:06:17,710 Jainkoek eman diegun guztia merezi dutela erakutsi behar dute. 35 00:06:17,910 --> 00:06:21,714 Baina gaiztotasuna iluna eta gogorra da. 36 00:06:21,781 --> 00:06:25,351 Eta, beharbada, bi aldeak desorekatuta daude. 37 00:06:25,785 --> 00:06:29,155 Zer egin dezaket bi aldeak berdintzeko, Athena? 38 00:06:30,490 --> 00:06:33,292 Gizon guztien boterea handitu nahi ez baduzu… 39 00:06:33,893 --> 00:06:37,163 …zergatik ez duzu bakar baten boterea handitzen? 40 00:06:37,263 --> 00:06:40,433 Eta hura borrokatuko da beste guztien alde. 41 00:06:40,500 --> 00:06:50,243 Beste gizaki guztiak baino gizaki indartsuago eta bizkorrago bat. 42 00:06:50,643 --> 00:06:52,145 Heroi bat! 43 00:06:52,812 --> 00:06:57,049 Haren gorputza mila eguzkiren arragoan forjatua izango da. 44 00:06:57,150 --> 00:07:00,153 Edozein lan egiteko gauza izango den gorputza! 45 00:07:00,153 --> 00:07:03,956 Edozein min jasateko gai, ia garaiezina! 46 00:07:03,956 --> 00:07:07,460 Energiarik garbienaz egina! 47 00:07:07,460 --> 00:07:09,996 Argiaz! 48 00:07:45,364 --> 00:07:47,834 Jaitsi zaitez orain Lurrera, o, argi… 49 00:07:47,834 --> 00:07:50,069 …izaki bizidunaren tankeran… 50 00:07:50,069 --> 00:07:52,872 …eta gorpuztu ezazu zeure energia… 51 00:07:53,139 --> 00:07:56,142 …gizon jaio berri baten gorputzean. 52 00:08:17,196 --> 00:08:20,566 Tebas Brontze Aroan. 53 00:08:20,600 --> 00:08:23,503 Duela 4.000 urte. 54 00:08:23,936 --> 00:08:26,372 Errege jauregia. 55 00:08:45,858 --> 00:08:47,593 Herkules… 56 00:08:47,627 --> 00:08:51,264 …seme jaio berria; bere aita Anfitrion da, Tebasko erregea… 57 00:08:51,430 --> 00:08:53,466 …eta bere ama, Alkmena erregina. 58 00:08:53,566 --> 00:08:57,136 Bera izango da Zeusen heroia. 59 00:09:04,944 --> 00:09:07,380 Heroia jaio denez gero… 60 00:09:07,446 --> 00:09:12,018 …gaizkiaren indarrak lanean ari dira Tebasen. 61 00:10:58,224 --> 00:10:59,959 Komandantea! 62 00:11:01,160 --> 00:11:04,196 Herako tenpluko ezpata sakratua lapurtu egin dute. 63 00:11:04,697 --> 00:11:05,698 Sakrilegioa! 64 00:11:05,765 --> 00:11:08,901 Alarma jo ezazu eta ate guztiak itxi ditzatela. 65 00:11:08,901 --> 00:11:10,236 Beste norbaiti esan diozu, soldadu? 66 00:11:10,236 --> 00:11:11,704 Zu zara buruzagi nagusia. 67 00:11:11,737 --> 00:11:15,207 Lapurrek larrutik ordainduko dute. 68 00:11:15,207 --> 00:11:16,108 Honela! 69 00:11:20,346 --> 00:11:24,183 Tamalez, ez duzu ikusi dena prestatuta zegoela. 70 00:11:24,617 --> 00:11:26,252 Printzesa! 71 00:11:31,957 --> 00:11:34,393 Orain nire gizonak ezpata lapurtu duenez… 72 00:11:34,393 --> 00:11:36,729 …planarekin jarraituko dugu. 73 00:11:36,762 --> 00:11:40,900 Sinetsarazi diezaiegun soldaduei erregeak tenplua bortxatu duela. 74 00:11:40,933 --> 00:11:44,036 Zure atzetik joango dira eta zu izango zara Tebasko erregea… 75 00:11:44,070 --> 00:11:45,705 …eta ia Grezia osokoa. 76 00:11:46,105 --> 00:11:49,875 Baldin eta errege-erregina gaur gauean hiltzen badituzu. 77 00:11:50,242 --> 00:11:54,447 Eta beren seme jaioberria ere bai, Herkules txikia. 78 00:11:54,480 --> 00:11:58,818 Zuretzat eta zure aitarentzat, Terako Minos erregearentzat… 79 00:11:58,851 --> 00:12:01,253 …sua geldiarazten duen ezpata. 80 00:12:01,921 --> 00:12:07,793 Niretzat, berriz, Tebasko tronua. 81 00:12:16,869 --> 00:12:20,172 Errebeldeek leialei eraso zieten… 82 00:12:20,239 --> 00:12:23,642 …eta berehala Tebas gudaleku tragiko bihurtu zen. 83 00:12:23,943 --> 00:12:26,011 Tropa leialak hil egin zituzten… 84 00:12:26,145 --> 00:12:29,715 …eta koroa garaitua izan zen. 85 00:13:11,190 --> 00:13:14,460 Debatius, orain Tebas zurea da. 86 00:13:14,493 --> 00:13:17,062 Primeran, eta semea? 87 00:13:17,129 --> 00:13:22,134 Plazer goren hori zuretzat utzi dut. 88 00:13:36,215 --> 00:13:38,184 Agure, errege txikia. 89 00:13:38,417 --> 00:13:42,321 Ez duzu inoiz koroa jantziko. 90 00:13:44,723 --> 00:13:46,859 -Sostratos. -Bai? 91 00:13:46,992 --> 00:13:48,327 Umea! 92 00:13:49,395 --> 00:13:51,397 Non dago erregearen semea? 93 00:13:51,597 --> 00:13:53,265 -Non dago Herkules? -Ez dakit. Uste nuen… 94 00:13:53,332 --> 00:13:54,733 Debatius! 95 00:13:54,834 --> 00:13:56,735 Inudeetako batek umearekin ihes egin du. 96 00:13:57,670 --> 00:14:00,172 Pasabide sekretutik joan da. 97 00:14:00,873 --> 00:14:02,141 Harrapa ezazue! 98 00:14:02,241 --> 00:14:03,509 Atxilotu ezazue! 99 00:14:54,793 --> 00:14:56,061 Hil ezazue! 100 00:15:05,571 --> 00:15:07,172 Ez kezkatu. 101 00:15:12,511 --> 00:15:16,682 Ez du merezi. Ibaiak hilko digu umea. 102 00:15:17,583 --> 00:15:21,220 Goazen Tebasera. Zeregina beteta dago. 103 00:15:40,472 --> 00:15:42,441 Eta, hala, jaio berria… 104 00:15:42,541 --> 00:15:44,643 …Herkules printze gaixoa… 105 00:15:44,810 --> 00:15:48,314 …ibaian zehar joan zen… 106 00:15:48,347 --> 00:15:53,385 …kilometroz kilometro, nora ezean eta bakarrik. 107 00:16:47,940 --> 00:16:50,943 Jar ezazu berriz ibaian. 108 00:16:53,445 --> 00:16:56,782 Ondo da, ondo da. 109 00:17:14,633 --> 00:17:18,637 Baina, Zeus, leku seguru batean jarri duzu! 110 00:17:18,771 --> 00:17:22,474 Ez didazu esan non jarri, "ibaian" besterik ez duzu esan. 111 00:17:33,385 --> 00:17:35,454 Zeus bizkorra da. 112 00:17:35,654 --> 00:17:38,624 Bere jainkozko semearen alde esku hartu du… 113 00:17:38,657 --> 00:17:41,994 …baina niri dagokit balantza orekatzea. 114 00:18:50,028 --> 00:18:53,665 Gaixoa, ibai ertzean abandonatua! 115 00:18:53,732 --> 00:18:56,401 Nondik ote dator? Ez dago hiririk inguruan. 116 00:18:56,468 --> 00:18:58,403 Beharbada, jainkoek nire otoitzak entzun dituzte… 117 00:18:58,403 --> 00:19:00,572 …eta eduki ezin izan dugun semea bidali digute. 118 00:19:01,807 --> 00:19:05,244 Maitea, geure semea bezalakoa izango da. 119 00:19:08,580 --> 00:19:11,683 Jainkoen arteko xake joko kosmikoan… 120 00:19:11,717 --> 00:19:13,318 …beste mugimendu gehiago egongo ziren… 121 00:19:13,352 --> 00:19:18,490 …ongiaren eta gaizkiaren arteko azken aurrez aurrekoa baino lehen. 122 00:19:22,394 --> 00:19:26,231 Eta orain, denbora igaro ahala… 123 00:19:26,365 --> 00:19:29,668 …zure heroia hazten ari da, eta haren indarra handitzen… 124 00:19:29,735 --> 00:19:33,405 …zuk eman zenion indarra, Zeus. 125 00:20:56,288 --> 00:20:59,324 Ene! Zeusen indarra duzu. 126 00:20:59,458 --> 00:21:02,661 Badakit, aita, baina ez dakit zergatik. 127 00:21:03,362 --> 00:21:04,763 Arrazoiren batengatik izango da. 128 00:21:04,763 --> 00:21:07,666 Unea iristen denean… 129 00:21:08,834 --> 00:21:10,669 …jainkoek esango dizute zertarako den. 130 00:21:11,003 --> 00:21:14,773 Moztu dezagun egurra eta eraman dezagun etxera. 131 00:21:14,806 --> 00:21:16,875 Zu etxera iritsi aurretik buka dezaket nik baso hau. 132 00:21:16,875 --> 00:21:18,477 Ondo da. Mugi. 133 00:21:38,230 --> 00:21:39,564 Herkules? 134 00:21:45,937 --> 00:21:47,839 Zu al zara, Herkules? 135 00:22:02,054 --> 00:22:02,821 Herkules! 136 00:22:17,369 --> 00:22:19,204 Herkules! 137 00:22:32,784 --> 00:22:33,518 Aita! 138 00:22:35,053 --> 00:22:36,388 Aita! 139 00:22:43,929 --> 00:22:44,896 Aita! 140 00:23:18,797 --> 00:23:19,931 Aita? 141 00:23:25,437 --> 00:23:26,938 Aita! 142 00:23:51,329 --> 00:23:53,765 Horra gure heroiak zer lortzen duen: 143 00:23:54,299 --> 00:23:56,968 Izarrak. 144 00:23:57,169 --> 00:23:59,938 Zenbat konstelazio gehiago egongo dira… 145 00:23:59,971 --> 00:24:01,606 …zuk Herkules geldiarazi ahal izan baino lehen. 146 00:24:01,740 --> 00:24:04,042 Ez kezkatu, laztana. 147 00:24:04,176 --> 00:24:05,544 Baliabide asko ditut. 148 00:24:05,744 --> 00:24:10,515 Den-denak prest gizonen txapeldunari erasotzeko. 149 00:24:11,850 --> 00:24:15,220 Dedalo, Dedalo! 150 00:24:15,287 --> 00:24:18,824 Jakinduriaren, arrazoiaren eta jakin-minaren enperadorea… 151 00:24:18,857 --> 00:24:23,128 …asmamenaren jenioa, zientzien maisua. 152 00:24:23,261 --> 00:24:26,331 Nik, Terako Minos erregeak… 153 00:24:26,465 --> 00:24:28,233 …deitzen dizut… 154 00:24:29,167 --> 00:24:31,236 …denboratik eta espaziotik ateratzeko… 155 00:24:31,303 --> 00:24:34,406 …eta kaosetik gorpuztu zaitezen. 156 00:24:44,483 --> 00:24:48,153 Dedalos! 157 00:24:56,761 --> 00:25:00,365 Dedalos, zure laguntza behar dut. 158 00:25:00,665 --> 00:25:03,401 Minos, laguntza eskatzen didazunean… 159 00:25:03,401 --> 00:25:06,671 …jainkoak zerbitzatu nahi dituzula esan nahi du. 160 00:25:06,771 --> 00:25:08,907 Zer nahi duzu oraingoan? 161 00:25:09,941 --> 00:25:12,611 Herkules garbitu behar dugu. 162 00:25:13,378 --> 00:25:18,917 Noizbait, jainkoen eta zientziaren artean aukeratu beharko duzu. 163 00:25:19,084 --> 00:25:22,687 Dedalos, ezagutzen nauzu. 164 00:25:22,787 --> 00:25:25,557 Zientzietan aritzen naiz. 165 00:25:25,957 --> 00:25:28,727 Ez dut jainkoengan sinesten, baina… 166 00:25:28,760 --> 00:25:31,997 …niri mesedetxo bat egiteak ez da kalterako izango. 167 00:25:36,968 --> 00:25:39,604 Nolanahi ere, Herkules da arazoa. 168 00:25:39,838 --> 00:25:42,541 Jainkoen mutil kutun hori geldiarazi behar dugu. 169 00:25:42,741 --> 00:25:44,976 Hau da Herkulesentzat nire irtenbidea. 170 00:25:49,648 --> 00:25:53,418 Irtenbide txikia arazo handi baterako. 171 00:25:53,685 --> 00:25:58,957 Minos, tamaina, denbora bezala, erlatiboa da. 172 00:25:59,024 --> 00:26:02,561 Erlatiboa, atmosferaren egoeraren araberakoa. 173 00:26:02,627 --> 00:26:08,934 Eta egoera ona bada, hazi egingo da, handi, erraldoi. 174 00:26:09,000 --> 00:26:11,736 Izugarri! 175 00:26:12,571 --> 00:26:15,974 Herkules suntsitzeko programatuta dago. 176 00:26:16,107 --> 00:26:19,177 Eta bere bidean jarriko den edonor ere bai. 177 00:26:20,979 --> 00:26:22,113 Jakina. 178 00:26:23,381 --> 00:26:26,985 Zoaz, nire metalezko adiskide txikia. 179 00:26:27,185 --> 00:26:29,521 Bete ezazu zeure halabeharra. 180 00:26:29,654 --> 00:26:33,024 Bihurtu zaitez berez zaren koloso suntsitzailea. 181 00:26:33,091 --> 00:26:36,461 Zoaz, hil, nire jostailutxoa. 182 00:26:51,443 --> 00:26:52,444 Herkules! 183 00:27:15,300 --> 00:27:16,067 Herkules! 184 00:27:24,676 --> 00:27:25,977 Herkules! 185 00:27:32,083 --> 00:27:33,918 Ama arriskuan duzu, zatoz! 186 00:28:05,216 --> 00:28:05,617 Herkules. 187 00:28:05,617 --> 00:28:08,420 Ama, esadazu zer gertatu den, mesedez! 188 00:29:58,463 --> 00:30:00,298 Agur, ama. 189 00:30:33,164 --> 00:30:36,668 Herkules! Zer ari zara? 190 00:30:36,668 --> 00:30:37,702 Zure etxea da. 191 00:30:37,936 --> 00:30:40,905 Ez daukat jadanik etxerik. 192 00:30:40,939 --> 00:30:42,407 Edo familiarik. 193 00:30:42,774 --> 00:30:47,245 Ez dut bakerik izango honen arrazoia jakin arte. 194 00:30:47,278 --> 00:30:49,948 Zergatik naiz beste gizonak baino indartsuagoa? 195 00:30:50,081 --> 00:30:53,785 Nire indarrak zergatik sortzen dit hainbeste atsekabe? 196 00:30:56,788 --> 00:30:59,090 Nora joango zara? 197 00:31:01,526 --> 00:31:04,095 Tirintora, nire suertea saiatzera. 198 00:31:04,195 --> 00:31:06,164 Hango erregeak lehiaketa bat antolatu du… 199 00:31:06,598 --> 00:31:09,767 …misio garrantzitsu baterako gerraririk onena aurkitzeko. 200 00:32:02,687 --> 00:32:04,989 Gizon hori ez da besteak bezalakoa. 201 00:32:05,089 --> 00:32:07,859 Izugarrizko indarra du. Nor da? 202 00:32:08,026 --> 00:32:11,930 Ez dakit. Iritsi, eta proba guztiak gainditu ditu. 203 00:32:12,163 --> 00:32:13,998 Harrigarria da. 204 00:32:28,446 --> 00:32:32,884 Gurdiak falta dira, maiestate. 205 00:32:34,185 --> 00:32:39,390 Proba gogorra da. Gogorregia, beharbada. 206 00:32:39,757 --> 00:32:44,996 Erabat ziur egon behar duzu, ordea. 207 00:32:48,032 --> 00:32:50,635 Ederki. Has daitezela. 208 00:34:50,855 --> 00:34:52,657 Bera da, nonbait, erabateko garailea. 209 00:34:52,757 --> 00:34:55,493 Laster ikusiko dugu, maiestate. 210 00:34:55,493 --> 00:35:00,131 Zure baimenarekin, borrokalariak falta dira oraindik. 211 00:36:34,425 --> 00:36:36,427 Gazte kementsua zara. 212 00:36:36,460 --> 00:36:39,230 Zuk irabazi dituzu jokoak, nire zerbitzura jarriko zaitut. 213 00:36:39,463 --> 00:36:40,298 Nola? 214 00:36:40,865 --> 00:36:44,569 Atenasera lagunduko duzu nire alaba Kasiopea. 215 00:36:45,102 --> 00:36:47,572 Ez da zeregin erraza. 216 00:36:47,939 --> 00:36:50,841 Infernua izaki gaiztoz beteta dago. 217 00:36:51,042 --> 00:36:55,213 Teratik etorri omen dira, Uharte Beltzetik. 218 00:36:55,479 --> 00:37:00,885 Minos errege gaiztoaren eta haren alaba Ariadnaren izakiak omen dira. 219 00:37:01,986 --> 00:37:05,223 Atenasera eramango dut zure alaba, jauna. 220 00:37:07,124 --> 00:37:11,262 Itxaron pixka bat, maiestate, kontuz ibili behar dugu. 221 00:37:11,629 --> 00:37:12,730 Kontu handiz. 222 00:37:12,964 --> 00:37:14,966 Zer esan nahi duzu? 223 00:37:14,966 --> 00:37:18,436 Gizon hau benetako txapelduna da, hori bai… 224 00:37:18,502 --> 00:37:22,740 …baina nola dakigu ez dela lehen aipatu duzun izaki gaizto bat? 225 00:37:24,408 --> 00:37:27,945 -Ezin dugu jakin. -Barkatu, maiestate. 226 00:37:28,179 --> 00:37:30,014 Jakin dezakegu. 227 00:37:30,081 --> 00:37:32,850 Proba bat egin diezaiokegu. 228 00:37:32,950 --> 00:37:36,053 Leku sekretu batean, gaiztotasuna sar ez daitekeen leku batean. 229 00:37:36,254 --> 00:37:39,257 Augiaseko zalditegi sekretuetan. 230 00:37:39,357 --> 00:37:43,494 Jainkosen ehunka zaldi gordeak dauden lekuan. 231 00:37:43,694 --> 00:37:47,865 -Eta proba? -Oso sinplea. 232 00:37:47,999 --> 00:37:51,235 Bihar goizerako zalditegiak garbirik edukitzea. 233 00:37:51,936 --> 00:37:54,372 Aita, hori ezinezkoa da. 234 00:37:54,405 --> 00:37:56,741 Zalditegi horiek duela urte asko ez dira garbitu. 235 00:37:57,208 --> 00:37:59,176 Ezinezko zeregina da. 236 00:37:59,310 --> 00:38:01,245 Proba gainditu dezakezula uste duzu, Herkules? 237 00:38:01,846 --> 00:38:06,884 Etorri bihar goizean eta ikusiko duzu. 238 00:38:27,471 --> 00:38:30,408 Ikusten dut amore eman duzula, Herkules. 239 00:38:30,741 --> 00:38:33,744 Ilargia ezkutatzen ari da eta zu eserita zaude. 240 00:38:33,844 --> 00:38:35,813 Aholkulariak arrazoi zuen, nonbait. 241 00:38:35,880 --> 00:38:37,381 Hori uste duzu? 242 00:38:38,516 --> 00:38:42,253 Ez, baina banekien inork ez zuela proba hau gaindituko. 243 00:38:42,486 --> 00:38:46,724 Zuk ere ez. Ezinezko zeregina da, horregatik proposatu zuen. 244 00:38:47,024 --> 00:38:48,826 Jeloskor dago. 245 00:38:49,126 --> 00:38:52,029 Zergatik duzu zapia jantzita, Kasiopea? 246 00:38:52,430 --> 00:38:55,333 Atenaseko Diminiri ezkontzeko hitzemanda nago. 247 00:38:55,466 --> 00:38:58,069 Baina orakuluak esan zuen aurpegia ikusiko zidan lehenarekin… 248 00:38:58,069 --> 00:39:01,605 …ezkonduko nintzela nire 18. urtearen ondoren. 249 00:39:02,106 --> 00:39:04,875 Geroztik, zapi hau daramat. 250 00:39:05,843 --> 00:39:08,846 Tamalez, ezin zaitu inork ikusi. 251 00:39:08,879 --> 00:39:10,748 Oso ederra zarela entzun dut. 252 00:39:10,748 --> 00:39:12,883 Helduiezu zeure zereginei. 253 00:39:12,950 --> 00:39:15,353 Zure porrota azalduz, adibidez. 254 00:39:15,386 --> 00:39:17,121 Ez hain azkar. 255 00:39:17,421 --> 00:39:21,726 Lasai nago, zer egin behar dudan badakidalako. 256 00:39:22,193 --> 00:39:24,195 Benetan? 257 00:39:25,229 --> 00:39:28,799 Zalantzan jartzen baduzu, tratu bat egin dezagun. 258 00:39:28,866 --> 00:39:33,104 Nik lortzen badut, zuk zapia kenduko duzu. 259 00:39:33,571 --> 00:39:35,673 Ez, ezin dut hori egin. 260 00:39:35,706 --> 00:39:40,578 Esan duzu inork ezin duela proba hau gainditu. 261 00:39:41,078 --> 00:39:43,614 Onartzen duzu? 262 00:39:50,321 --> 00:39:52,056 Ondo da. 263 00:39:52,289 --> 00:39:56,894 Zapia kenduko dut, baina garaitzen baduzu. 264 00:39:56,961 --> 00:40:01,732 Huts egiten baduzu, Tirintotik botako zaitut. 265 00:40:01,832 --> 00:40:04,502 Orain badut bizkor ibiltzeko arrazoi bat. 266 00:40:04,502 --> 00:40:05,970 Goazen ibaira. 267 00:40:06,604 --> 00:40:08,105 Ibaira? Zertara? 268 00:40:08,172 --> 00:40:11,342 Zalditegiak garbitzeko esan didate, baina ez nola. 269 00:40:11,342 --> 00:40:13,778 Goazen ibaira. 270 00:40:47,745 --> 00:40:49,814 Herkules, ez dut ulertzen. 271 00:40:50,448 --> 00:40:54,952 Ikusten duzu ibaia? Berak egingo du nire lana. 272 00:43:16,760 --> 00:43:18,929 Hitzemandakoa egin dut. 273 00:43:19,029 --> 00:43:21,031 Orain zure txanda da. 274 00:44:25,596 --> 00:44:28,699 Maiestate, begira. 275 00:44:35,105 --> 00:44:39,143 Herak esan bezala da. 276 00:44:40,678 --> 00:44:43,380 Eraman printzesa nire ontzira. 277 00:45:00,431 --> 00:45:03,067 Horrela edukiko dugu… 278 00:45:03,600 --> 00:45:06,136 …itsasoan gauden arte. 279 00:45:06,236 --> 00:45:09,239 Gero, marrazoak elikatuko ditugu. 280 00:45:22,653 --> 00:45:24,421 Herkules gizajoa! 281 00:45:24,388 --> 00:45:26,924 Maitemindu delako hiltzera bideratua. 282 00:45:26,957 --> 00:45:30,661 Ez dago hilda. Zertxobait zorabiatuta bakarrik. 283 00:45:30,894 --> 00:45:34,965 Kasiopea Heraren semearekin ezkontzeko hitzemanda dago. 284 00:45:35,065 --> 00:45:38,736 Nire tximistaz Herkules jo izan ez banu… 285 00:45:39,903 --> 00:45:41,238 …okerragoa zatekeen. 286 00:45:41,238 --> 00:45:45,209 Oker al dago maitemintzea edo bihotza izatea? 287 00:45:45,943 --> 00:45:48,512 Hilda ez badago, laster hilko da. 288 00:45:48,545 --> 00:45:51,014 Ez ezazu Herkules gutxietsi. 289 00:45:51,615 --> 00:45:54,118 Badaki bere burua zaintzen. 290 00:46:39,463 --> 00:46:42,966 7 egunez eta 7 gauez igeri egin zuen… 291 00:46:43,133 --> 00:46:46,036 …gizonen txapeldun hark. 292 00:46:46,170 --> 00:46:48,639 Ur geldietan igeri egin zuen… 293 00:46:48,672 --> 00:46:52,509 …eta ekaitz titanikoetan. 294 00:47:40,624 --> 00:47:43,227 Min ematen didazu, aska nazazu! 295 00:47:43,260 --> 00:47:45,729 -Nor zara zu? -Nor zara zu? 296 00:47:45,762 --> 00:47:49,900 Hau nire uhartea da, zu zara kanpotik etorria. 297 00:47:55,572 --> 00:48:01,478 -Herkules dut izena. -Badakit, dena dakit. 298 00:48:01,578 --> 00:48:02,980 Zergatik galdetu didazu, ba? 299 00:48:02,980 --> 00:48:05,649 Egiaz hitz egiten ote duzun jakiteko. 300 00:48:05,716 --> 00:48:07,184 Zatoz. 301 00:48:10,954 --> 00:48:14,458 -Nora? -Nire etxera. 302 00:48:14,491 --> 00:48:17,628 Han atsedena eta jana emango dizut. 303 00:48:17,661 --> 00:48:22,466 Athena jainkosak esan didan bezala. Zatoz. 304 00:48:36,780 --> 00:48:41,084 Hori da jateko gogoa hori, gazte! 305 00:48:42,452 --> 00:48:44,655 Tori ardoa. 306 00:48:50,761 --> 00:48:55,098 Laguntza behar dut, sorgina. Lagunduko didazu? 307 00:48:55,132 --> 00:48:57,367 Lagunduko nizuke, ahal banu. 308 00:48:57,567 --> 00:49:00,170 Zure etsaiak nire etsaiak dira. 309 00:49:00,237 --> 00:49:03,607 Minos erregeak eta Ariadna haren alaba gaiztoak… 310 00:49:03,674 --> 00:49:08,111 …zuri lagutzeko modu bakarra lapurtu zidaten. 311 00:49:08,178 --> 00:49:08,946 Zer? 312 00:49:09,346 --> 00:49:11,481 Athenak niri eman zidan edertasuna. 313 00:49:11,615 --> 00:49:14,117 Hori da gure itxaropen bakarra. 314 00:49:14,151 --> 00:49:18,288 Hori da uharte honetatik ateratzeko modu bakarra. 315 00:49:18,555 --> 00:49:21,825 Galduta gaude, hemen harrapatuta? 316 00:49:22,192 --> 00:49:23,860 Ezin dut hori sinetsi. 317 00:49:24,661 --> 00:49:28,398 Badago beste modu bat, baina, ez, oso arriskutsua da. 318 00:49:28,465 --> 00:49:31,201 -Esadazu! -Lasai egon! 319 00:49:32,970 --> 00:49:35,205 Badago modu bat. 320 00:49:40,978 --> 00:49:42,512 Zer ari zara? 321 00:49:43,146 --> 00:49:47,751 Zure odol boteretsuko 10 tanta behar ditut… 322 00:49:47,751 --> 00:49:53,357 …zure maitea berriz ikusi nahi baduzu. 323 00:51:10,200 --> 00:51:15,639 -Nor zara zu? -Zirze naiz, sorgina. 324 00:51:43,533 --> 00:51:49,339 Han dago Tera, bere 90 hiriekin eta bere hiriburu, Atlantisekin. 325 00:51:49,840 --> 00:51:52,175 Orain dena konponduta dago. 326 00:51:53,176 --> 00:51:55,612 Zazpigarren Ilargia ateratzen denean… 327 00:51:55,979 --> 00:51:59,116 …sakrifizio bat eskainiko diogu Hera jainkosari… 328 00:51:59,182 --> 00:52:02,486 …hura gure alde baitago. 329 00:52:04,454 --> 00:52:08,625 Eta zu izango zara sakrifizio hori. 330 00:52:13,830 --> 00:52:16,366 Hau Edengo lorategia da. 331 00:52:16,366 --> 00:52:18,401 Nola bizi da azti bat hemen? 332 00:52:18,702 --> 00:52:20,337 Esan dizut. 333 00:52:20,504 --> 00:52:24,708 Desafio egin nion nire magiaz Minos erregeari. 334 00:52:25,041 --> 00:52:29,579 Baina haren gaiztotasuna boteretsuak garaitu egin ninduen. 335 00:52:29,946 --> 00:52:33,683 Teratik bota ninduten, eta hona bidali. 336 00:52:33,850 --> 00:52:37,654 Zuri laguntzera joan nintzen, Atheneak hala esan zidalako. 337 00:52:37,687 --> 00:52:42,392 Zure halabeharrekin laguntzeko eta zer egin aholkatzeko. 338 00:52:42,492 --> 00:52:43,994 Esadazu, ba. 339 00:52:43,994 --> 00:52:47,564 Talismana behar dugu, noranahi eraman gaitzan… 340 00:52:47,597 --> 00:52:48,098 …baita Terara ere. 341 00:52:48,165 --> 00:52:50,667 Lapurtu egin zizutela esan duzu. 342 00:52:51,401 --> 00:52:56,406 Bai, eta inork nekez har dezakeen leku batera bota zuten. 343 00:52:56,740 --> 00:52:59,109 Zuk bezalako norbaitek bakarrik berreskura dezake. 344 00:52:59,342 --> 00:53:02,679 Baina oztopo ikaragarriak gainditu beharko dituzu. 345 00:53:02,779 --> 00:53:04,414 Hartu hauek. 346 00:53:09,753 --> 00:53:14,691 Ezkutuak eta ezpatak aurreragoko arriskuetatik babestuko zaituzte. 347 00:53:20,764 --> 00:53:24,868 Zirze eta Herkules talismanaren bila arituko dira. 348 00:53:24,968 --> 00:53:27,470 Bera da hori egin dezakeen bakarra. 349 00:53:28,572 --> 00:53:32,409 Hori egiten badu, Zirze Terara itzuliko da. 350 00:53:32,509 --> 00:53:34,778 Eta oraingoan Herkulesekin. 351 00:53:34,778 --> 00:53:37,214 Eta badakizu zer istilu sortu zuen azkeneko aldian. 352 00:53:37,214 --> 00:53:41,751 Gelditu egin behar ditugu, Dedalos. 353 00:53:42,285 --> 00:53:45,255 Nire sorkari txikiak geldiaraziko ditu. 354 00:53:45,255 --> 00:53:50,327 Hiru buruko nire munstroak hilko ditu Zirze eta Herkules. 355 00:53:50,427 --> 00:53:54,164 -Beste munstro mekaniko bat? -Zergatik ez, Minos? 356 00:53:54,264 --> 00:53:56,499 Azkenekoak ez zuen ezer lortu. 357 00:53:57,067 --> 00:54:00,470 Su hilgarrizko izpi kosmikoak jaurtitzen ditu. 358 00:54:00,604 --> 00:54:04,641 -Badakizu zer esan nahi duen? -Izpi kosmikoak! 359 00:54:05,175 --> 00:54:10,013 Herkules eta Zirze desintegratu egingo dira. 360 00:54:10,347 --> 00:54:12,249 Ez da ezer geratuko. 361 00:54:18,655 --> 00:54:21,958 Pixka bat hazten ikus nezake? 362 00:54:23,493 --> 00:54:25,996 Garrantzi handia du niretzat. 363 00:54:26,096 --> 00:54:28,064 Mesedez. 364 00:55:34,364 --> 00:55:35,365 Hidra. 365 00:55:35,799 --> 00:55:39,669 Hiru buruko herensugea, infernuko ateen zaindaria. 366 00:56:48,905 --> 00:56:52,142 Ezkutua! Beraren kontra islatzen ditu izpiak. 367 00:57:03,686 --> 00:57:06,322 Suntsi ezazu bere izpiarekin! Ezkutua erabili! 368 00:57:36,286 --> 00:57:41,691 Eskailera horrek Lurarren erdiraino eramango gaitu. 369 00:57:43,526 --> 00:57:47,163 Zatoz nirekin, Terara iritsi nahi baduzu. 370 00:57:47,564 --> 00:57:51,634 Terako uharte berdean, Atlantis hiriburuan… 371 00:57:52,135 --> 00:57:55,271 …Kasiopea zain dago, etsiak jota… 372 00:57:55,538 --> 00:57:58,842 …bere sakrifizioaren gauaren zain. 373 00:58:02,846 --> 00:58:06,349 Bitartean, Herkulesek eta Zirze sorginak… 374 00:58:06,416 --> 00:58:11,921 …ortzadarra zeharkatzen dute, infernuko ateetara bidean. 375 00:58:49,125 --> 00:58:52,395 Nora joango gara hemendik? 376 00:58:52,629 --> 00:58:56,966 Han, burezurraren tenpluan, betikotasunaren tenplua dago. 377 00:58:57,634 --> 00:59:00,637 Hura da infernuaren erdia, han dago talismana. 378 00:59:01,204 --> 00:59:03,473 Herkules, ekarri egin behar didazu. 379 00:59:04,274 --> 00:59:08,011 -Nola iritsiko gara hara? -Fio zaitez nitaz. 380 00:59:11,748 --> 00:59:15,351 Hori Karonte da, Estigia ibaiko ontzizaina. 381 00:59:15,418 --> 00:59:18,454 Hark eramango gaitu beste aldera. 382 01:00:42,972 --> 01:00:45,241 Han, Herkules. 383 01:00:45,241 --> 01:00:49,979 Halabeharraren eskuan dago munduaren arima. 384 01:00:50,013 --> 01:00:54,884 Existitzen den guztiaren lehen hazia. 385 01:00:55,051 --> 01:01:00,256 Horren barruan dago nire talismana. 386 01:01:08,064 --> 01:01:11,501 Itxurek ez zaitzatela engaina. 387 01:01:11,567 --> 01:01:15,238 Sinplea dirudi, baina zuk bakarrik egin dezakezu. 388 01:01:15,304 --> 01:01:17,106 Proba gainditzen baduzu. 389 01:01:18,341 --> 01:01:19,676 Zer proba? 390 01:01:19,709 --> 01:01:22,512 Arima iritsiezina da. 391 01:01:22,612 --> 01:01:27,583 Hesi batek babestua dago, magiazko hesi hirukoitz batek. 392 01:01:27,917 --> 01:01:29,919 Terakoak bezalakoak. 393 01:01:30,019 --> 01:01:33,556 Eta gauza guztiak uxatzen ditu arimarengandik. 394 01:01:34,023 --> 01:01:36,292 Besoa luzatu, eta ikusiko duzu. 395 01:01:47,804 --> 01:01:51,140 -Nola? -Saiatu berriz Herkules. 396 01:01:51,307 --> 01:01:55,712 Baina presta zaitez proba izugarri baterako. 397 01:02:01,984 --> 01:02:03,886 Eutsi, Herkules! 398 01:02:11,194 --> 01:02:14,163 Orain hotza dator. 399 01:02:14,297 --> 01:02:17,467 Arimaren beroaren ondoren, izotz gorena. 400 01:02:17,600 --> 01:02:20,403 Azken hesia. 401 01:02:21,838 --> 01:02:24,273 Eutsi! Zuk bakarrik egin dezakezu! 402 01:02:24,440 --> 01:02:27,844 Hesia desagerraraz dezakezu. 403 01:02:33,382 --> 01:02:37,186 Talismana! Har ezazu orain! Azkar! 404 01:02:43,159 --> 01:02:45,161 Hartu dut! 405 01:02:46,529 --> 01:02:50,933 Talismana! Orain iritsi ahal izango naiz Terako uhartera. 406 01:02:51,934 --> 01:02:53,770 -Itxaron pixka bat! -Emadazu! 407 01:02:53,936 --> 01:02:56,139 Nik bete dut neure zatia. 408 01:02:56,205 --> 01:02:58,207 Gezurrik esan ez didazula erakutsi behar didazu orain. 409 01:02:58,274 --> 01:03:01,177 Prest zaude Kasiopearengana ni orain eramateko? 410 01:03:01,377 --> 01:03:04,614 Ezin zaitut Terara eraman, ezta talismanarekin ere. 411 01:03:04,781 --> 01:03:08,050 Minosen eta Ariadnaren magiak nirea ezeztatzen du. 412 01:03:08,151 --> 01:03:10,987 -Madarikatua zu! -Geldi, mesedez! 413 01:03:11,487 --> 01:03:13,122 Arren. 414 01:03:13,656 --> 01:03:17,460 Emadazu, betiko galduko da, bestela. 415 01:03:22,031 --> 01:03:24,033 Mesedez! 416 01:03:27,336 --> 01:03:29,906 Terara hurbildu nazakezu? 417 01:03:32,508 --> 01:03:37,547 Hori egin dezaket. Emadazu talismana. 418 01:03:48,724 --> 01:03:50,726 Argiaren sortzailea… 419 01:03:50,726 --> 01:03:55,198 …giltzen jabea eta arima loriatsuen hats besarkatzailea, entzuidazu! 420 01:03:55,231 --> 01:03:58,267 Inperioaren Jainkoa, planeten gidaria… 421 01:03:58,267 --> 01:04:02,405 …jainkoen, zeruaren eta Lurraren Jainkoa… 422 01:04:07,410 --> 01:04:12,248 Eraman nazazu Teratik gertuenera, orain. 423 01:04:19,856 --> 01:04:22,124 Zure beste trikimailu bat, sorgina! 424 01:04:22,225 --> 01:04:26,229 Honek ez dirudi Terako uhartea. Honek ez dirudi leku egokia. 425 01:04:26,262 --> 01:04:29,465 Baina hemen duzu oparirik baliotsuena. 426 01:04:29,532 --> 01:04:31,567 Haizeen gurdia. 427 01:04:31,601 --> 01:04:33,769 Baina haizeen zaldiak infinitoan galduta daude. 428 01:04:33,769 --> 01:04:37,106 Zure indarrarekin, aurkituko duzu hura berriz hegan jartzeko modua. 429 01:04:37,139 --> 01:04:40,743 Baina, aurrenik, Zeno Dama ikusi behar duzu. 430 01:04:40,977 --> 01:04:42,812 Afrikako erregea. 431 01:04:54,156 --> 01:04:57,894 Ez ahal naiz alferrik etorri, Zirze! 432 01:04:57,927 --> 01:05:01,797 Aspaldi batean haizeen gurdia hitzeman zenidan… 433 01:05:01,831 --> 01:05:04,467 …zure lurretan ubide bat irekitzen banuen. 434 01:05:04,533 --> 01:05:08,471 Emango dizut, hori egiten badidazu, baina nola egingo duzu? 435 01:05:08,838 --> 01:05:11,140 Itxaron eta ikusiko duzu. 436 01:05:18,714 --> 01:05:21,450 Neure indar hutsez ezin dut hori egin. 437 01:05:21,684 --> 01:05:24,587 Zerbait egin dezakezu niri laguntzeko? 438 01:05:35,264 --> 01:05:38,634 O, jainkosa, talismana sortu zenuena! 439 01:05:38,768 --> 01:05:42,939 Zu, oihartzun deskribaezin eta sekretua. 440 01:05:42,972 --> 01:05:47,276 Zuk, begirada hutsez ilunpeak desagerrarazten dituena. 441 01:05:47,443 --> 01:05:51,681 Zuk, hegalak mugitze hutsarekin kosmosa mugitzen duena. 442 01:05:51,714 --> 01:05:56,485 Emaiozu Herkulesi behar dituen neurria eta indarra. 443 01:05:59,155 --> 01:06:02,858 Hazi, Herkules, hazi. 444 01:06:02,959 --> 01:06:03,960 Hazi! 445 01:07:16,198 --> 01:07:18,801 Horrela, jainkoen laguntzaz… 446 01:07:18,801 --> 01:07:20,770 …Herkulesek eta aztiak… 447 01:07:20,803 --> 01:07:22,772 …kontinente handiak sortu zituzten… 448 01:07:22,772 --> 01:07:26,042 …Europa Afrikatik bereiziz. 449 01:07:26,175 --> 01:07:29,445 Gehiegi ematen diezu zure txapeldunari eta aztiari. 450 01:07:29,578 --> 01:07:32,381 Gogotik lan eginez lortu dute gauza bakoitza. 451 01:07:32,548 --> 01:07:36,152 Baina magia erabili dute, gurea den magia. 452 01:07:36,185 --> 01:07:38,154 Aski da, Hera! 453 01:07:38,354 --> 01:07:40,790 Indarrak orekatuta daude. 454 01:07:40,890 --> 01:07:43,826 Irabazten duenak bere indar hutsez irabaziko du. 455 01:07:43,893 --> 01:07:47,430 Uste dut estualdi handia datorkiela Herkulesi eta Zirzeri. 456 01:07:47,463 --> 01:07:51,567 Hori orekatzeko, oparitxo bat egingo diot Zirzeri. 457 01:07:51,667 --> 01:07:55,504 Afrodita, maitasunaren jainkosaren opari bat. 458 01:07:55,638 --> 01:08:01,410 Ondotxo dakizu azti bat ezin daitekeela maitemindu. 459 01:08:02,278 --> 01:08:05,414 Utz diezaiegun haiei erabakitzen. 460 01:09:03,873 --> 01:09:05,741 Hor dago gurdia. 461 01:09:05,808 --> 01:09:08,878 Baina zerbait behar dugu zaldi magikoen ordez. 462 01:09:09,044 --> 01:09:11,580 Zerbait bururatzen zaizu, Herkules? 463 01:10:17,713 --> 01:10:19,782 Soka bat behar dut harriari lotua, sorgina. 464 01:10:42,838 --> 01:10:47,676 Orain, lotuiozu beste soka-muturra gurdiari. 465 01:11:08,430 --> 01:11:11,967 Eskerrik asko, sorgina, asko lagundu didazu. 466 01:11:12,001 --> 01:11:15,704 -Orain joan beharra daukat. -Zurekin joango naiz Terara. 467 01:11:16,372 --> 01:11:20,342 Zer ba? Ez zaizu interesatzen Kasiopea salbatzea. 468 01:11:20,376 --> 01:11:22,511 Arrazoi duzu. 469 01:11:22,711 --> 01:11:25,547 Baina zure salbazioa interesatzen zait, Herkules. 470 01:11:29,385 --> 01:11:32,187 Erabat ziur zaude etorri nahi duzula? 471 01:11:32,221 --> 01:11:34,290 Baliagarria izango natzaizu. 472 01:11:34,990 --> 01:11:40,529 Zure indarrarekin ere, ezingo duzu Minosen eta Ariadnaren aurka. 473 01:11:43,532 --> 01:11:46,869 Ondo da. Sartu hor. 474 01:13:26,502 --> 01:13:29,505 Zergatik hautsi da soka? Zer gertatu zaie zure ahalmenei? 475 01:13:29,638 --> 01:13:31,673 Zutaz maitemindu naiz… 476 01:13:31,840 --> 01:13:35,544 …eta hori gertatzen denean, aztiok ahalmen guztiak galtzen ditugu. 477 01:13:35,711 --> 01:13:38,113 Hala da Afroditaren legea. 478 01:13:38,147 --> 01:13:42,951 Ni, sorgina, sorginduta geratu naiz. 479 01:13:42,985 --> 01:13:45,621 Berdin dio. Iritsi gara. Begira. 480 01:14:59,962 --> 01:15:03,732 Jantzi ezazue printzesatxoa. 481 01:15:09,538 --> 01:15:12,875 Kasiopea maitea, Zazpi Ilargiengatik aratza… 482 01:15:13,275 --> 01:15:16,812 …goxoa eta esanekoa Loto Beltzari esker… 483 01:15:17,212 --> 01:15:21,383 …gaur, zure sakrifizioaren gauean… 484 01:15:23,585 --> 01:15:27,456 Herkules eta Zirze beren helmugara iritsi ziren azkenean. 485 01:15:27,556 --> 01:15:30,926 Terako uharte berdera. 486 01:15:32,594 --> 01:15:34,596 Ni honaino iritsi naiz. 487 01:15:34,997 --> 01:15:39,768 Haitzulo horrek Minos erregearen jauregiaren erdira eramango zaitu. 488 01:15:39,801 --> 01:15:41,069 Lur azpiko labirintora. 489 01:15:41,203 --> 01:15:44,706 Han aurkituko duzu zure Kasiopea, baina azkar ibili. 490 01:15:44,740 --> 01:15:47,075 Zazpigarren Ilargia zeruan gora dago… 491 01:15:47,209 --> 01:15:48,744 …eta sakrifizioa egin beharra dago. 492 01:15:49,344 --> 01:15:53,549 Orain dena zure indarraren mende dago. 493 01:15:53,815 --> 01:15:56,084 Zatoz nirekin, Zirze. 494 01:15:56,118 --> 01:15:58,587 Hau zure halabeharra da, bakarrik joan behar duzu. 495 01:16:00,422 --> 01:16:01,557 Herkules! 496 01:16:52,808 --> 01:16:54,109 Zirze! 497 01:16:57,779 --> 01:17:00,682 Orain Kasiopeagan pentsatu behar duzu. 498 01:17:00,716 --> 01:17:03,385 Bera da jainkoek hautatu dizuten emakumea. 499 01:17:03,785 --> 01:17:05,821 Berarengatik irabazi behar duzu. 500 01:17:06,054 --> 01:17:09,291 Eta etorkizun bat eman zure ahaleginei. 501 01:17:10,325 --> 01:17:13,495 Eta niregatik ere bai. 502 01:17:32,581 --> 01:17:34,216 Minos! 503 01:17:36,885 --> 01:17:39,521 Minos! 504 01:17:54,302 --> 01:17:58,073 Herkules Terako nire labirintoetan sartu da. 505 01:17:58,607 --> 01:18:02,177 Harrapatuta dago, eta orain ez du aztiren baten laguntzarik izango. 506 01:18:02,444 --> 01:18:05,247 Planak ditut berarentzat. 507 01:18:05,981 --> 01:18:08,950 Dedalos, oraingoan harrapatu dugu. 508 01:18:08,984 --> 01:18:11,386 Atsedena merezi duzu. 509 01:18:11,486 --> 01:18:15,624 Kaosera itzul zaitezke, denboratik eta espaziotik harago. 510 01:18:16,124 --> 01:18:18,593 Bakarrik moldatuko naiz. 511 01:18:18,760 --> 01:18:24,132 Dedalos, hurrengoan final handirako deituko dizut. 512 01:18:24,166 --> 01:18:27,035 Zientzia ez da jainkoen zerbitzura egongo. 513 01:18:27,035 --> 01:18:29,938 Baina zientziak jainkoak suntsituko ditu. 514 01:18:31,406 --> 01:18:34,076 Orduan bakarrik itzuliko naiz. 515 01:18:34,710 --> 01:18:39,581 Zientzia, zientziaren etorkizunagatik. 516 01:20:15,911 --> 01:20:20,382 Herkules Atlantisko ziega sakonetan erori zen. 517 01:20:21,049 --> 01:20:25,520 Kasiopea amaiera tragiko batera daramate. 518 01:20:27,055 --> 01:20:30,258 Minosen asmo gaiztoak betetzeko zorian daude. 519 01:20:30,625 --> 01:20:34,329 Gaizkiak ongiari irabaziko al dio? 520 01:20:35,397 --> 01:20:38,099 Jainkoak botererik gabe daude gau honetan… 521 01:20:38,266 --> 01:20:41,369 …Terako lurrean. 522 01:21:07,896 --> 01:21:11,566 Kasiopea prest dago sakrifiziorako, aita. 523 01:21:11,933 --> 01:21:16,071 Joko handia bukatzear dago. Herak irabazi du. 524 01:21:16,404 --> 01:21:18,607 Hala behar zuen. 525 01:21:20,175 --> 01:21:25,714 Zirze gajoa, ez zuen ulertzen magiak nahaspila eta kaosa sortzea. 526 01:21:25,747 --> 01:21:28,416 Jakinduria perfektuzko magia garbia. 527 01:21:28,450 --> 01:21:30,485 Zientzia akatsgabea da. 528 01:21:31,119 --> 01:21:34,890 Unibertsoko indarren erabateko diktadura. 529 01:21:35,757 --> 01:21:38,827 Behin eta berriz esan dut. 530 01:21:39,294 --> 01:21:40,929 Sormena kaosetik atera zen… 531 01:21:40,962 --> 01:21:43,999 …kaosean bizi da eta kaosera itzuliko da. 532 01:21:44,432 --> 01:21:48,103 Baina hemen bizi garen artean erabateko ordenak egon behar du. 533 01:21:49,738 --> 01:21:52,440 Hemen, Teran… 534 01:21:52,807 --> 01:21:56,811 …emozio guztiak ezabatu ditugu. 535 01:21:56,945 --> 01:21:59,981 …itxaropen edo zalantza guztiak. 536 01:22:00,015 --> 01:22:03,118 Ez dago ziurgabetasunik. 537 01:22:06,254 --> 01:22:08,523 Non nengoen? 538 01:22:08,623 --> 01:22:09,925 Herkules! 539 01:22:10,425 --> 01:22:14,029 Herkules gure esku daukagunez, bera erabili behar dugu. 540 01:22:14,796 --> 01:22:18,266 Erabili zure xarmak berarekin. 541 01:22:18,366 --> 01:22:21,937 Ez badizu amore ematen, Loto Beltza erabil ezazu. 542 01:22:22,537 --> 01:22:26,007 Zuen bat egitetik txapeldun gorenak sortuko dira… 543 01:22:26,041 --> 01:22:27,876 …Lurra gobernatuko dutenak. 544 01:22:28,376 --> 01:22:32,314 Ez beldurrik izan, Herkules konbentzituko dut. 545 01:22:32,347 --> 01:22:35,483 Ez dut zalantzan jartzen, maitea. 546 01:22:41,856 --> 01:22:45,894 Orain zure txanda da, birjina zoragarria. 547 01:22:47,629 --> 01:22:53,935 Zure senargaia irrikaz dago zure grinari su emateko. 548 01:24:02,937 --> 01:24:05,106 Minosek zu nirea izatea nahi du. 549 01:24:06,775 --> 01:24:09,310 Eta ezin zuen hobeto aukeratu. 550 01:24:18,720 --> 01:24:21,256 Loto Beltza. 551 01:24:21,589 --> 01:24:24,626 Bere nektarrak adimena lausotzen du. 552 01:24:24,659 --> 01:24:28,797 Eta zentzumenak ahultzen. 553 01:24:37,672 --> 01:24:41,776 Edan, edan dena, nire heroia. 554 01:24:41,910 --> 01:24:48,116 Nik emango dizkizudan ehunka plazerrak areagotzeko. 555 01:24:50,185 --> 01:24:52,954 Non dago Kasiopea? 556 01:24:53,088 --> 01:24:56,958 Errauts bihurtzeko zorian dago. 557 01:25:02,363 --> 01:25:03,364 Geldi ezazue! 558 01:25:04,165 --> 01:25:06,601 Hil ezazue, baina ez dezala ihes egin. 559 01:25:07,102 --> 01:25:08,103 Helduiozue! 560 01:25:27,455 --> 01:25:28,456 Ireki! 561 01:27:10,058 --> 01:27:13,194 Eraman nazazu Kasiopearengana orain. 562 01:27:13,428 --> 01:27:14,929 Zatoz nirekin. 563 01:27:27,575 --> 01:27:31,145 Hau Fenix da, suzko txoria. 564 01:27:31,512 --> 01:27:34,015 Azkenean nire mendean. 565 01:27:34,716 --> 01:27:37,785 Fenix harrapatu duzu? 566 01:27:38,052 --> 01:27:40,255 Eta sumendi honetan dago? 567 01:27:40,288 --> 01:27:42,523 Bai, maitea. Sumendi hau… 568 01:27:42,624 --> 01:27:45,693 …bere energia agortezinarekin… 569 01:27:45,793 --> 01:27:47,362 …hemen kontzentratuta dago… 570 01:27:47,428 --> 01:27:49,931 …Teraren aintzari dedikatua… 571 01:27:50,832 --> 01:27:53,468 …eta bera da nire indarraren sorburua. 572 01:27:53,501 --> 01:27:59,340 Nola Fenix bere errautsetatik berpizten den… 573 01:27:59,374 --> 01:28:03,845 …hala berpizten da nire indarra ere zazpigarren ekinozioko udaro… 574 01:28:03,911 --> 01:28:05,680 …andregai birjina bat eskaintzen diodanean. 575 01:28:05,947 --> 01:28:08,049 Gaurko gauean, Kasiopea… 576 01:28:08,182 --> 01:28:11,486 …zu izango zara Fenixen andregaia. 577 01:28:12,220 --> 01:28:16,491 Urrezko maskor honetan jaitsiko zara suzko itsasora… 578 01:28:16,524 --> 01:28:20,328 …eta erabateko energiarekin nahasiko zara. 579 01:28:32,006 --> 01:28:33,841 -Hori al da ezpata? -Bai. 580 01:28:34,342 --> 01:28:36,477 Tebasko ezpata sakratua. 581 01:28:38,079 --> 01:28:42,583 Duela 20 urte Ariadnak niretzat lapurtu zuen Herako tenplutik. 582 01:28:43,818 --> 01:28:48,723 Ezpata hau nire boterearen giltzarria da. 583 01:28:48,723 --> 01:28:51,059 Antzinako urregile batzuek egin zuten… 584 01:28:51,059 --> 01:28:53,995 …zerutik eroritako izar puska batekin. 585 01:28:54,929 --> 01:28:58,499 Sua mendera zezakeen izar galdu bat. 586 01:28:59,567 --> 01:29:03,571 Fenix ezin da leku honetatik harago joan. 587 01:29:03,838 --> 01:29:08,843 Nik, Terako Minos erregeak, mendean daukat Fenix. 588 01:29:08,876 --> 01:29:12,213 Habia nire sumendian egitera behartu nuen. 589 01:29:12,680 --> 01:29:15,750 Bera da energia guztien hasiera eta amaiera. 590 01:29:15,850 --> 01:29:17,785 Eta horra jaitsiko zara zu orain. 591 01:29:18,553 --> 01:29:22,857 Kasiopea, agintzen dizut, sar zaitez hor. 592 01:29:56,591 --> 01:29:58,926 Esaiezu atea irekitzeko. 593 01:29:59,594 --> 01:30:01,596 Esaiezu orain! 594 01:30:02,230 --> 01:30:05,166 Zaindariak, hil ezazue! 595 01:30:51,746 --> 01:30:55,016 -Azkenean porrot egin duzu! -Madarikatua zu! 596 01:31:32,086 --> 01:31:34,689 Zure indarren mendean zaude. 597 01:31:40,595 --> 01:31:43,865 Trabatuta dirudizu, baina zalua zara, ezta? 598 01:31:51,706 --> 01:31:53,741 Herkules, hemen nago! 599 01:32:04,719 --> 01:32:07,555 Beste halabehar bat gordea nizun, Herkules. 600 01:32:09,724 --> 01:32:12,059 Horrela bukatu beharko du. 601 01:32:22,203 --> 01:32:24,205 Ez ukitu ezpata hori! 602 01:32:24,338 --> 01:32:25,640 Fenix askatuko duzu. 603 01:32:26,340 --> 01:32:29,610 Sumendiak erupzioa egingo du. 604 01:32:32,079 --> 01:32:35,650 Ezpata honekin ez naiz ezeren beldur. 605 01:33:03,344 --> 01:33:07,114 -Herkules, mesedez! -Kasiopea! 606 01:33:17,725 --> 01:33:19,527 Herkules, azkar. 607 01:33:26,934 --> 01:33:29,036 Sumendiak erupzioa egin du. 608 01:33:34,809 --> 01:33:36,110 Geldi! 609 01:33:36,911 --> 01:33:40,047 Zuk irabazi duzu, baina bera hilik dago. 610 01:34:55,690 --> 01:34:56,891 Hortik! 611 01:35:52,313 --> 01:35:55,516 Fenix askatu da bera harrapatuta zeukan gaiztotasunetik. 612 01:35:55,583 --> 01:35:58,285 Haren suak unibertsoari zerbitzatuko dio orain. 613 01:35:58,319 --> 01:36:00,287 Munduak ez du jadanik zertan beldur izanik. 614 01:36:00,421 --> 01:36:03,324 Nik ere ez, zu nire besartean edukita. 615 01:36:03,657 --> 01:36:05,626 Musu emadazu, Herkules. 616 01:36:05,626 --> 01:36:09,163 Itxaron, benetan Kasiopea al zara? 617 01:36:09,396 --> 01:36:11,832 Edo Ariadna itxura berri batean? 618 01:36:11,899 --> 01:36:14,201 Edo Zirze berpiztua? 619 01:36:14,435 --> 01:36:17,571 Horiek guztiak naiz eta bat bera ere ez. 620 01:36:17,872 --> 01:36:20,341 Benetan maite zaituena naiz. 621 01:37:14,895 --> 01:37:17,932 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz