1 00:04:55,620 --> 00:04:57,450 -Egun on. -Egun on. 2 00:04:57,750 --> 00:04:59,120 Zenbatean dago kiloa? 3 00:05:02,330 --> 00:05:05,040 -Hiru shekel emango dizkizut. -Txantxetan, ala? 4 00:05:05,160 --> 00:05:06,660 Hiru shekel emango dizkizut. 5 00:05:07,290 --> 00:05:09,620 -Hor duzu azoka. -Lau. 6 00:05:11,580 --> 00:05:13,700 Tira, ba. Lau, orduan. 7 00:05:16,910 --> 00:05:20,200 -Kiloa lau shekel. -Baina kilo erdia nahi dut. 8 00:05:23,370 --> 00:05:24,500 Kilo erdia, orduan. 9 00:06:02,540 --> 00:06:04,290 Zergatik egin dituzu hainbeste? 10 00:06:04,750 --> 00:06:06,750 Argia genuenez, aprobetxatu egin dut. 11 00:06:07,580 --> 00:06:10,290 Baina moztu egin dute. Malapartatu horiek. 12 00:06:10,450 --> 00:06:13,120 Azkenean zaborretan bukatuko dute. 13 00:06:14,250 --> 00:06:16,080 Bost axola zuri. 14 00:06:21,500 --> 00:06:23,790 Zeren bila ari zara? 15 00:06:24,620 --> 00:06:25,790 Ezeren bila ez. 16 00:06:51,040 --> 00:06:53,870 Aurkitu duzu bilatzen ari zinena? 17 00:06:54,410 --> 00:06:57,080 Ez dut aurkitu. 18 00:06:58,000 --> 00:07:00,000 Zer den esanez gero, lagunduko dizut. 19 00:07:00,330 --> 00:07:02,250 Ez nabilela, ba, ezeren bila! 20 00:07:02,790 --> 00:07:04,290 Txukuntzen ari naiz. 21 00:07:11,120 --> 00:07:12,370 Tira, jantzi hau. 22 00:07:12,660 --> 00:07:16,160 Bestela hoztu egingo da gure mari txukun. 23 00:07:25,250 --> 00:07:26,410 Zertan ari zara? 24 00:07:26,870 --> 00:07:29,250 Arropa garbituko dizut. Usain txarra du. 25 00:07:30,000 --> 00:07:32,410 Ba, nik ez dut usaintzen. Ekarri hona. 26 00:07:33,080 --> 00:07:36,370 Hau gaur bakarrik jantzi dut. Oraindik ez dago zikin. 27 00:07:36,410 --> 00:07:38,790 Bakero hauek ez garbitzeko esan dizut, 28 00:07:39,000 --> 00:07:43,500 eta honek kolorea galdu du. Nik garbituko ditut. 29 00:07:43,660 --> 00:07:44,700 Eta hau... 30 00:07:46,500 --> 00:07:48,620 Hau bai, baina garbigailuan ez. 31 00:07:48,620 --> 00:07:50,580 Eskuz garbitu, eta ez izorratu. 32 00:07:51,120 --> 00:07:53,580 Zeuk garbitu, gero errua nik izaten dut eta. 33 00:07:58,620 --> 00:08:01,500 Lagundu. Oraindik asko daude egiteko. 34 00:08:01,540 --> 00:08:04,450 Eta jantzi zerbait, hotz egiten du eta. Tira. 35 00:08:18,160 --> 00:08:19,290 Ez dakit. 36 00:08:20,450 --> 00:08:23,290 Poliziaz beterik zegoen kalea. 37 00:08:23,700 --> 00:08:27,250 Tiro egiteko prest zeuden. Eta ni oinez, txizari ezin eutsi. 38 00:08:27,330 --> 00:08:29,660 Ezin zenuen bazter batean egin? 39 00:08:29,700 --> 00:08:31,080 Egon. 40 00:08:31,160 --> 00:08:34,370 Lehen ere esan dizut poliziaz beteta zegoela, ezin nuen hor egin. 41 00:08:34,370 --> 00:08:35,330 Ondo da. 42 00:08:35,910 --> 00:08:39,370 Ez nintzen ausartzen. Niri begira neuzkan. 43 00:08:39,830 --> 00:08:40,700 Eta, orduan? 44 00:08:42,000 --> 00:08:46,120 Maskuria lehertu baino lehen, esnatu egin nintzen. 45 00:08:46,660 --> 00:08:48,250 Eta txiza egin zenuen? 46 00:08:49,080 --> 00:08:50,410 Arraroa da, ezta? 47 00:08:51,000 --> 00:08:54,580 Txiza edo kakarekin amestea seinale ona da, antza. 48 00:08:55,450 --> 00:08:57,330 -Gabon. -Gabon. 49 00:08:57,660 --> 00:09:00,450 Noiz amaituko ote da bizitza zerri hau? 50 00:09:10,370 --> 00:09:12,080 -Zer moduz zaude? -Ondo. 51 00:09:15,250 --> 00:09:16,410 Hamahiru shekel. 52 00:09:16,500 --> 00:09:19,290 Aitak esan dit hil amaieran ordainduko dizula. 53 00:09:20,080 --> 00:09:22,540 Zein hilabeteren amaieran? Gerturatu. 54 00:09:23,000 --> 00:09:26,040 800 shekel zor dizkit duela hiru hilabetetik. 55 00:09:26,200 --> 00:09:28,910 Ordaintzen didanean, orduan ikusiko dugu. 56 00:09:29,000 --> 00:09:31,120 Ulertu duzu? Tira, zoaz etxera. 57 00:09:33,700 --> 00:09:37,120 Kaka zaharra. Hilabete amaieran ordainduko didala. 58 00:09:37,370 --> 00:09:41,080 Lasai, Alak baino ez du gure patuaren berri. 59 00:09:41,250 --> 00:09:42,790 Ez da hau baino okerragoa izango. 60 00:09:43,500 --> 00:09:45,750 Hemendik alde egiteko desiratzen nago. 61 00:09:47,660 --> 00:09:48,700 Amestea libre da. 62 00:09:49,160 --> 00:09:52,580 Ikusiko duzu Europatik deitzen dizudanean. 63 00:09:52,870 --> 00:09:54,080 Ikusiko dugu, bai. 64 00:10:01,450 --> 00:10:04,490 Beti kolonia bera. Ez duzu besterik nahi? 65 00:10:04,540 --> 00:10:07,370 -Baditut hobeak. -Baina niri hau gustatzen zait. 66 00:10:07,370 --> 00:10:08,450 Probatu hau. 67 00:10:08,750 --> 00:10:11,870 Dotoreagoa da, eta agureentzat egokiagoa. 68 00:10:13,000 --> 00:10:14,540 Zoaz pikutara. 69 00:10:15,120 --> 00:10:16,580 Zu baino gazteagoa dirudit. 70 00:10:41,660 --> 00:10:42,700 Alak lagun zaitzala. 71 00:11:24,040 --> 00:11:25,290 Sufritzen ari naiz. 72 00:11:30,410 --> 00:11:32,580 Atsekabeturik dut gogoa. Baita bihotza ere. 73 00:11:35,040 --> 00:11:37,370 Orain badakit zer den benetan nahi dudana. 74 00:11:39,200 --> 00:11:43,160 Beste bizitza eta garai batean egon, maite dudanaren alboan. 75 00:11:54,620 --> 00:11:59,500 Alaren bakea eta errukia. Alaren bakea eta errukia. 76 00:12:01,080 --> 00:12:02,790 Barkamena eskatzen diot Alari. 77 00:12:20,000 --> 00:12:22,000 Oraindik ez da bukatu. 78 00:12:30,080 --> 00:12:31,540 Zoaz etxera hura ikustera. 79 00:12:32,950 --> 00:12:36,660 Ezin dut, umeak azterketetan daude eta telebista ezkutatu dut. 80 00:12:41,040 --> 00:12:43,080 Tuk-tuk bat erosteko baduzu, 81 00:12:43,080 --> 00:12:46,250 baina ez barruko arropetarako. Denak zulatuta dituzu. 82 00:12:46,250 --> 00:12:48,080 Nik nahiago ditut horrela. 83 00:13:03,160 --> 00:13:04,870 Ezkontzea erabaki dut. 84 00:13:13,870 --> 00:13:16,540 -Benetan ari zara? -Zer ba? 85 00:13:16,700 --> 00:13:20,000 -Zahartu egin naizela uste duzu? -Tira, ez arduratu. 86 00:13:20,290 --> 00:13:25,500 Nik aurkituko dizut emazte on bat, ez duzu zertan arduratu. 87 00:13:25,500 --> 00:13:29,410 Ezta okurritu ere honetan muturra sartzerik, aditu? 88 00:13:29,660 --> 00:13:32,620 Zer ba? Norbait duzu buruan, ala? 89 00:14:29,330 --> 00:14:30,500 Egun on. 90 00:14:31,910 --> 00:14:33,080 Egun on. 91 00:15:03,200 --> 00:15:04,500 Azokara zoaz? 92 00:15:07,410 --> 00:15:10,450 -Azokako bizilagunak gara. -Zer ordu da? 93 00:15:17,250 --> 00:15:19,500 Oraintxe 8:53ak. 94 00:15:19,830 --> 00:15:20,830 Milesker. 95 00:15:30,330 --> 00:15:32,580 -Nora zoazte? -Azokara. 96 00:15:33,400 --> 00:15:35,700 Zatozte. Gaur ez da garraio publikorik. 97 00:15:35,700 --> 00:15:37,540 Lasai, ez dugu traba egin nahi. 98 00:15:37,660 --> 00:15:39,750 Tira, igo. Bidean gelditzen zaigu. 99 00:15:46,080 --> 00:15:47,500 Kolonia bota duzu? 100 00:15:50,290 --> 00:15:52,950 Usain ona du, baina gehiegi bota duzu. 101 00:15:55,000 --> 00:15:56,910 Ez diot falafelari zaporerik hartzen. 102 00:16:09,250 --> 00:16:10,330 Gero arte. 103 00:16:10,750 --> 00:16:11,830 Egon. 104 00:16:18,500 --> 00:16:20,250 Tori aterkia, itzuliko didazu. 105 00:16:20,700 --> 00:16:22,830 Luzerako duzu oraindik. 106 00:16:23,500 --> 00:16:24,620 Euria ari du. 107 00:16:25,950 --> 00:16:27,120 Eta nik txanoa dut. 108 00:16:32,790 --> 00:16:33,750 Milesker. 109 00:16:37,040 --> 00:16:37,910 Egon. 110 00:16:42,870 --> 00:16:44,910 Zera esan nahi nizun... 111 00:16:47,080 --> 00:16:49,660 Galtza parea konpontzeko beharra dut. 112 00:16:49,950 --> 00:16:53,200 Eta zuk ba omen dakizu josten. Ez da lan handia izango... 113 00:16:53,830 --> 00:16:56,950 Bai, baina emakumezkoen arropa baino ez dut konpontzen. 114 00:16:58,250 --> 00:17:01,290 Azokan bada gizonezkoen arropa konpontzen duen bat. 115 00:17:01,290 --> 00:17:04,370 Badakit, baina ez dut berak egiterik nahi. 116 00:17:05,750 --> 00:17:07,160 Ez zait gustatzen. 117 00:17:08,370 --> 00:17:10,660 Barrena baino ez zaie hartu behar. 118 00:17:10,660 --> 00:17:12,250 Ondo da, ekarri orduan. 119 00:17:13,000 --> 00:17:13,870 Milesker. 120 00:17:15,040 --> 00:17:17,120 -Agur. -Agur. 121 00:18:52,660 --> 00:18:53,620 Gero arte. 122 00:19:11,790 --> 00:19:12,700 Eta kito? 123 00:19:13,370 --> 00:19:14,910 Neukan dena eman diot. 124 00:19:15,290 --> 00:19:16,330 Sosik gabe nago. 125 00:19:19,370 --> 00:19:20,580 Alak barka zaitzala. 126 00:19:20,910 --> 00:19:24,790 Zergatik ez duzu hemen gastatu itsasora bota beharrean? 127 00:19:24,870 --> 00:19:27,910 Ezta pentsatu ere. Eta diru gehiago izango banu, 128 00:19:28,250 --> 00:19:30,200 hori ere emango nioke. 129 00:19:31,500 --> 00:19:33,080 Eta emaztea eta haurrak? 130 00:19:33,330 --> 00:19:36,500 Bertan gelditzea lortzen dudanean, 131 00:19:36,500 --> 00:19:37,790 nirekin eramango ditut. 132 00:19:38,580 --> 00:19:40,700 Beldurrik ez baduzu, zoaz. 133 00:19:41,370 --> 00:19:46,200 Baina fidatzen al zara Europara eramango zaituela dion tipo horrekin? 134 00:19:47,000 --> 00:19:50,500 Jende asko ito da bidaia horretan. 135 00:19:50,500 --> 00:19:53,950 Eta zergatik uste duzu arriskatzen direla? 136 00:19:54,830 --> 00:19:58,040 Ez dakit zer esan. Alak babes zaitzala. 137 00:19:59,290 --> 00:20:02,260 Faltan izango zaitut, zu ondoan izatera ohitu naiz. 138 00:20:06,000 --> 00:20:08,330 Nik ere zure falta izango dut. 139 00:20:09,290 --> 00:20:10,750 Zer egingo dut, orduan? 140 00:20:13,120 --> 00:20:14,450 Eta nirekin bazatoz? 141 00:20:15,500 --> 00:20:16,870 Nora? 142 00:20:17,160 --> 00:20:20,000 Ez horixe. Nire etorkizuna hemen dago. 143 00:20:20,500 --> 00:20:22,410 Zu eta zure etorkizuna... 144 00:20:22,580 --> 00:20:26,620 Zure belaunaldiak nirea izorratu du aholku madarikatu horiekin. 145 00:20:29,500 --> 00:20:30,330 Aizu! 146 00:20:32,040 --> 00:20:33,950 Noiz moztuko dute argia gaur? 147 00:20:35,250 --> 00:20:36,750 Argirik badugu, ala? 148 00:24:48,660 --> 00:24:50,290 Segi. Alak lagun zaitzala. 149 00:27:25,620 --> 00:27:28,450 22, 10, 88. 150 00:27:38,790 --> 00:27:39,660 Tori. 151 00:27:44,870 --> 00:27:46,370 Zer da hau? 152 00:27:47,660 --> 00:27:50,120 -Zer? -Zergatik ordaindu behar dut? 153 00:27:50,290 --> 00:27:52,040 Lanpararengatik, adibidez. 154 00:27:53,160 --> 00:27:54,950 Hainbeste diru horrengatik? 155 00:27:55,330 --> 00:27:56,790 Itzali, behar ez baduzu. 156 00:28:06,700 --> 00:28:09,250 Ordaindu ezean, argia moztuko dizugu. 157 00:28:09,290 --> 00:28:10,250 Agur. 158 00:28:20,040 --> 00:28:21,330 Kaixo. Zer moduz? 159 00:28:23,290 --> 00:28:24,870 Ondo, milesker. 160 00:28:24,870 --> 00:28:26,750 -Kaferik nahi? -Gero. 161 00:30:26,450 --> 00:30:27,750 Zer jartzen du hemen? 162 00:30:29,040 --> 00:30:31,540 Berrehun shekel soineko beltzarengatik. 163 00:30:32,700 --> 00:30:34,200 Soineko bat egun osoan? 164 00:30:34,540 --> 00:30:36,950 Inork ez du dirurik momentuan ordaintzeko. 165 00:30:39,700 --> 00:30:40,950 Eta hau? 166 00:30:42,080 --> 00:30:43,410 Ez dugu ezer saldu. 167 00:30:45,250 --> 00:30:47,370 Hilabete honetako fakturak. 168 00:30:56,080 --> 00:30:57,540 Ez dakit zer esan. 169 00:30:58,160 --> 00:31:00,000 Soldata jaitsi beharko dizut. 170 00:31:01,290 --> 00:31:02,370 Ez dut ulertzen. 171 00:31:02,500 --> 00:31:06,450 Ez duzu ikusten ez dugula ezer saldu? Zorpetuta gaude. 172 00:31:06,830 --> 00:31:08,790 Arropa berriak ditugu biltegian. 173 00:31:09,500 --> 00:31:12,250 Saldutakoa baino gehiago gastatzen duzu. 174 00:31:12,910 --> 00:31:15,910 -Beste guztiek bezalaxe. -Badakit. 175 00:31:16,580 --> 00:31:18,700 Besteei ere jaitsi behar izan diet. 176 00:31:18,870 --> 00:31:20,870 Pare bat etxe ere saldu ditut. 177 00:31:21,580 --> 00:31:24,290 -Nola ordainduko ditut? -Ulertzen dut. 178 00:31:24,540 --> 00:31:26,790 Baina gogorregia izaten ari zara. 179 00:31:27,120 --> 00:31:29,250 Ea Alak laguntzen digun. 180 00:31:29,580 --> 00:31:31,500 Faktura asko ditut ordaintzeko. 181 00:31:31,620 --> 00:31:35,450 Lanak izaten ditut hil amaierara soldata honekin iristen. 182 00:31:36,250 --> 00:31:39,250 Saiatu horrekin irauten. Ez da luzerako izango. 183 00:31:50,040 --> 00:31:50,950 Nora zoaz? 184 00:31:54,250 --> 00:31:55,950 Unibertsitatera. Nora, ba? 185 00:31:56,120 --> 00:31:57,950 Gaur ez zinela joango uste nuen. 186 00:31:59,000 --> 00:32:00,330 Iritzia aldatu dut. 187 00:32:00,830 --> 00:32:02,870 Eta hau? Noiz amaituko duzu? 188 00:32:03,660 --> 00:32:06,750 Lasai, amaituko dut bihar. 189 00:32:07,830 --> 00:32:10,080 Lisatu baino ez dira egin behar. 190 00:32:10,540 --> 00:32:15,200 Amaitu soineko hau, mesedez. Bezeroak gaurko behar du eta. 191 00:32:23,580 --> 00:32:25,250 Egin duzue inbentarioa? 192 00:32:26,160 --> 00:32:28,290 Bai, amaitu dugu. 193 00:32:31,370 --> 00:32:33,080 Eta zergatik zaude haserre? 194 00:32:33,580 --> 00:32:35,160 Zuk zer uste duzu? 195 00:33:00,200 --> 00:33:02,330 -Kaixo. -Egun on. 196 00:33:12,580 --> 00:33:14,540 Emango diozu begiratu bat honi? 197 00:33:40,040 --> 00:33:41,000 Nora zoaz? 198 00:33:41,750 --> 00:33:42,790 Aztertzera. 199 00:34:05,500 --> 00:34:06,790 Zerbait aurkitu duzu? 200 00:34:07,450 --> 00:34:08,950 Ez, ezer ez. 201 00:34:11,580 --> 00:34:13,580 -Saldu nahi duzu? -Ez. 202 00:34:14,080 --> 00:34:15,700 Eskaintza ona egingo dizut. 203 00:34:36,330 --> 00:34:37,410 Utzi pasatzen. 204 00:34:38,500 --> 00:34:40,000 Pasa, pasa. 205 00:34:43,540 --> 00:34:45,790 Jarri eroso. 206 00:34:46,120 --> 00:34:49,080 -Nora doaz? -Isildu, eta egon. 207 00:34:49,830 --> 00:34:52,830 -Nortzuk dira? -Mota guztietakoak ekarri dizkizut. 208 00:34:53,000 --> 00:34:54,500 Denek nahi dute ezkondu. 209 00:34:54,500 --> 00:34:57,700 Aukeratu nahi duzuna, eta ni arduratuko naiz gerokoaz. 210 00:34:58,330 --> 00:35:02,040 Atera itzazu oraintxe hemendik. Esan nizun muturrik ez sartzeko! 211 00:35:02,120 --> 00:35:04,830 Begiratzeak ez dizu kalterik egingo. 212 00:35:04,830 --> 00:35:07,390 Badakizu zer? Jada ez dut ezkontzeko gogorik. 213 00:35:07,580 --> 00:35:09,290 Ez da txantxetakoa. 214 00:35:11,950 --> 00:35:14,370 Tira, eser zaitezte. 215 00:35:15,750 --> 00:35:18,450 Erakutsi aurpegi hori, mesedez. 216 00:35:18,700 --> 00:35:20,450 -Kendu egin behar dut? -Bai. 217 00:35:22,450 --> 00:35:23,830 Ez izan lotsatia. 218 00:35:49,870 --> 00:35:52,790 Issa da nire neba bakarra. Gizon galaia da. 219 00:35:52,870 --> 00:35:55,700 Jatorra, zintzoa eta dotorea. 220 00:35:56,910 --> 00:35:59,040 Eta, batez ere, erlijiozalea. 221 00:36:08,620 --> 00:36:10,450 Ea, zerbait esan nahi duzu? 222 00:36:35,040 --> 00:36:37,120 Banekien ez zinela fidatzekoa. 223 00:36:38,370 --> 00:36:39,160 Zer ba? 224 00:36:40,330 --> 00:36:43,500 -Utziko pasatzen? -Zertarako? 225 00:36:44,410 --> 00:36:47,120 -Etxea ikuskatzeko. -Zeren bila zaudete? 226 00:37:25,540 --> 00:37:27,080 Armairu bat dago itxita. 227 00:37:37,580 --> 00:37:39,540 Hau ez da zuena. 228 00:37:42,370 --> 00:37:44,830 -Sar ezazue autoan. -Zer diozu? 229 00:37:45,790 --> 00:37:46,870 Baita bera ere. 230 00:38:06,910 --> 00:38:08,910 Nik ez dut ezer egin. 231 00:39:12,330 --> 00:39:15,120 -Ez duzu otoitz egin nahi? -Etxean egingo dut. 232 00:39:15,790 --> 00:39:17,200 Segi kontatzen. 233 00:39:18,040 --> 00:39:19,700 Dena kontatu dizut. 234 00:39:20,910 --> 00:39:23,450 -Arrantzarako baimena duzu? -Bai horixe. 235 00:39:23,450 --> 00:39:25,370 Egunero sartzen naiz portuan. 236 00:39:25,660 --> 00:39:27,880 Ez daukat gainean. Pijametan nago eta. 237 00:39:40,950 --> 00:39:42,500 "Alaren izenean, 238 00:39:44,580 --> 00:39:47,410 polizia indarrek 239 00:39:47,950 --> 00:39:50,950 estatua zahar bat aurkitu dute 240 00:39:51,410 --> 00:39:54,500 hondartzako errefuxiatu kanpamenduan, 241 00:39:56,120 --> 00:39:59,080 honako komisarioaren gidaritzapean..." 242 00:40:00,580 --> 00:40:01,950 Hori idatzi nire izena. 243 00:40:02,700 --> 00:40:03,910 "Estatuaren 244 00:40:04,700 --> 00:40:05,750 neurria..." 245 00:40:06,330 --> 00:40:07,660 Utzi hori hutsik. 246 00:40:08,950 --> 00:40:10,120 "Eta pisua..." 247 00:40:12,120 --> 00:40:13,750 Utzi hori ere hutsik. 248 00:40:14,620 --> 00:40:18,870 “Susmagarriak galdeketan esandakoen arabera, 249 00:40:18,950 --> 00:40:22,660 itsasoan aurkitu zuen estatua, 250 00:40:23,410 --> 00:40:24,540 zehazki...” 251 00:40:25,040 --> 00:40:26,700 Non izan zen? 252 00:40:28,950 --> 00:40:30,040 Ez dakit. 253 00:40:30,580 --> 00:40:33,200 Kostaldetik gertu? Erdibidean? Bukaeran? 254 00:40:34,120 --> 00:40:36,620 Zeri deitzen diozu itsasoaren bukaera? 255 00:40:36,700 --> 00:40:39,660 Gure zatiak bost kilometro baino ez ditu. 256 00:40:41,830 --> 00:40:43,040 Azkar usteko hori! 257 00:40:46,540 --> 00:40:47,790 Ezabatu zati hori. 258 00:40:49,120 --> 00:40:50,660 “Poliziak 259 00:40:51,620 --> 00:40:54,830 susmagarria eta estatua 260 00:40:55,540 --> 00:40:57,120 zaintzapean jarri ditu. 261 00:40:58,410 --> 00:40:59,660 Ikerketak 262 00:41:01,080 --> 00:41:02,620 aurrera darrai”. 263 00:41:05,700 --> 00:41:07,250 Alde egin dezaket? 264 00:41:08,950 --> 00:41:10,080 Alde egin nahi duzu? 265 00:41:12,160 --> 00:41:13,370 Bai horixe. 266 00:41:18,500 --> 00:41:20,040 Eutsi paperari. 267 00:41:20,750 --> 00:41:22,250 Jaitsi besoak. 268 00:41:22,290 --> 00:41:24,370 IZENA: ISSA NASSER. ADINA: 60 URTE. 269 00:41:24,370 --> 00:41:25,700 KARGUA: ONDAREAREN BAHIKETA 270 00:41:25,700 --> 00:41:28,290 -Ez egin bultza. -Sartu hor. 271 00:41:33,330 --> 00:41:34,910 Atera nazazue hemendik. 272 00:41:34,910 --> 00:41:36,700 Tira, lotarako ordua da. 273 00:42:41,830 --> 00:42:43,370 Zutik, denok. Tira! 274 00:42:56,580 --> 00:42:58,550 Komisarioarekin hitz egin nahi dut. 275 00:43:05,040 --> 00:43:06,120 Kaixo. 276 00:43:09,250 --> 00:43:10,200 Kaixo. 277 00:43:11,040 --> 00:43:14,160 -Zertan lagun zaitzaketet? -Begiratu bat emango dugu. 278 00:43:14,500 --> 00:43:15,500 Sartu. 279 00:43:21,580 --> 00:43:24,580 -Biharko prest izango dugu. -Milesker. 280 00:43:31,700 --> 00:43:33,450 Nongoa da soineko hau? 281 00:43:34,500 --> 00:43:35,660 Turkiakoa. 282 00:43:37,580 --> 00:43:39,160 Baduzu beste neurririk? 283 00:43:39,700 --> 00:43:41,200 Zure neurrikoa nahi duzu? 284 00:43:42,830 --> 00:43:44,390 Ez, besterik gabe, jakiteko. 285 00:43:52,620 --> 00:43:54,950 -Ez berandu etorri. -Alak nahi duenean. 286 00:44:19,080 --> 00:44:20,290 Ondo egin duzu lo? 287 00:44:20,830 --> 00:44:23,490 Neure ohean baino ez dut ondo lo egiten nik. 288 00:44:23,540 --> 00:44:26,790 -Noiz utziko didazue joaten? -Zer ba? Presa duzu, ala? 289 00:44:28,080 --> 00:44:30,750 Dutxatu egin behar dut. 290 00:44:32,370 --> 00:44:35,000 -Hain goiz? -Tira... 291 00:44:36,750 --> 00:44:38,910 Orain eramango zaitugu komunera. 292 00:44:40,160 --> 00:44:42,580 -Ez, hemen ez. -Zer ba? 293 00:44:44,540 --> 00:44:46,830 Galtzontziloak aldatu behar ditut. 294 00:44:47,870 --> 00:44:48,830 Zer ba? 295 00:44:52,830 --> 00:44:54,160 Galtzak zikindu ditut. 296 00:45:00,910 --> 00:45:03,910 -Amets busti bat izan dut. -Zure adinean? 297 00:45:05,080 --> 00:45:06,120 Hala da, bai. 298 00:45:23,750 --> 00:45:26,440 Hamasek ez du Gaza estatu independente bihurtuko. 299 00:45:26,450 --> 00:45:31,540 Hamasen helburua Palestina osoa da. Palestina osoa. 300 00:45:31,620 --> 00:45:37,040 Gazako Zerrendaren independentzia askatasuna lortzeko urrats bat da. 301 00:45:47,250 --> 00:45:49,830 Orduan, artista zara zu? 302 00:45:52,000 --> 00:45:54,120 Esan dizute zertara ekarri zaitugun? 303 00:45:55,790 --> 00:45:57,870 Estatua baten txostena egitera. 304 00:46:00,870 --> 00:46:01,830 Aurrera, ba. 305 00:46:45,660 --> 00:46:47,290 Ez da itsasoan egon. 306 00:46:49,080 --> 00:46:50,200 Nola dakizu? 307 00:46:52,080 --> 00:46:55,410 Baliteke uretan egon izana, baina ez luzaroan. 308 00:47:02,750 --> 00:47:04,500 Hemen ezin dut ondo aztertu. 309 00:47:05,200 --> 00:47:06,790 Tailerrera eraman behar dut. 310 00:47:08,500 --> 00:47:12,040 Aginduak dira. Hemen aztertu behar duzu. 311 00:47:13,330 --> 00:47:14,500 Issa Nasser. 312 00:47:16,370 --> 00:47:17,410 Bisita duzu. 313 00:47:22,500 --> 00:47:26,200 Hotzak zaude? Manta bat ekarri behar nizun. 314 00:47:26,830 --> 00:47:28,080 Ez dut hotzik. 315 00:47:28,500 --> 00:47:32,910 Zergatik aldatu duzu ideia? Zer gertatzen zaio Um Falah-ri? 316 00:47:33,120 --> 00:47:35,250 Itxurazkoa da. Ikusi duzu. 317 00:47:35,290 --> 00:47:38,370 Ez handiegia, ez txikiegia. Ez lodiegia, ez argalegia. 318 00:47:38,450 --> 00:47:39,870 Eta dirua dauka. 319 00:47:39,950 --> 00:47:43,000 Seme-alabak ezkonduta ditu, eta beren oniritzia du. 320 00:47:43,750 --> 00:47:46,120 Esan dizut iritzia aldatu dudala. 321 00:47:46,120 --> 00:47:47,690 Dagoeneko ez dut interesik. 322 00:47:48,950 --> 00:47:51,200 Lehenengo arazo hau konpondu behar dut. 323 00:47:51,700 --> 00:47:54,080 Eskerrak estatua gobernuaren esku dagoen. 324 00:47:54,160 --> 00:47:56,000 Bekatutik salbu zaude orain. 325 00:47:57,040 --> 00:48:00,120 Aingeruak ez dira estatuak dauden etxeetara joaten. 326 00:48:02,160 --> 00:48:05,790 Beste arazoren batean sartu aurretik, zera esan nahi nizuke, 327 00:48:05,790 --> 00:48:08,370 ez gaudela ados aukeratutako emaztegaiarekin. 328 00:48:09,080 --> 00:48:12,290 Informatzen ibili naiz, eta haren dendara joan naiz. 329 00:48:12,950 --> 00:48:14,500 Ez diot nor naizen esan. 330 00:48:14,580 --> 00:48:17,830 -Baina dena dakit hari buruz. -Nork eman dizu baimena? 331 00:48:17,910 --> 00:48:20,410 Ez dut baimenik behar gauza hauek egiteko. 332 00:48:21,000 --> 00:48:23,950 Harekin txoratu baino lehen, informatu beharra nuen. 333 00:48:24,120 --> 00:48:27,260 Nahi duena egiten duen dibortziatutako alaba bat dauka. 334 00:48:27,370 --> 00:48:30,830 Orain arteko izen ona kakaztu nahi duzu zure adinean? 335 00:48:30,830 --> 00:48:32,830 Ume bat naizela uste duzu? 336 00:48:32,910 --> 00:48:36,580 Gainera, merkataritzan egiten du lan. Salerosketan aritzen da. 337 00:48:36,660 --> 00:48:39,990 Eta, zuk, azkar ustekoak, ez dakizu ezer negozioei buruz. 338 00:48:40,660 --> 00:48:41,620 Issa. 339 00:48:43,540 --> 00:48:46,580 Kontuz, kontuz. 340 00:48:46,660 --> 00:48:49,830 Israelen hegazkinak gerturatzen ari dira. 341 00:48:55,910 --> 00:48:57,290 Entzuten didazue? 342 00:48:59,410 --> 00:49:02,160 Israelen hegazkinak gerturatzen ari dira. 343 00:49:09,200 --> 00:49:11,750 -Zer da? -Gaur askatu behar ninduzuen. 344 00:49:11,830 --> 00:49:13,290 Zoaz lotara. Bihar arte. 345 00:49:14,200 --> 00:49:17,200 -Deitu komisarioari. -Orain gutxi alde egin du. 346 00:49:38,120 --> 00:49:40,120 Ezin dute nire akatsengatik ordaindu. 347 00:49:40,200 --> 00:49:42,500 -Denok ditugu akatsak. -Ni ez naiz halakoa. 348 00:49:42,580 --> 00:49:44,950 -Ahulek egiten dute hori. -Ahula deitu didazu? 349 00:49:44,950 --> 00:49:47,580 -Eta akatsa al naiz ni? -Maitasuna da gure akatsa. 350 00:49:47,660 --> 00:49:50,160 Ezkondu egin behar dugu akatsa konpontzeko. 351 00:49:51,910 --> 00:49:53,290 Ez ausartu ezer esaten. 352 00:49:54,500 --> 00:49:56,120 Ez naiz ezkonduko. 353 00:49:56,330 --> 00:49:58,830 Ez naiz zu bezalako ahul batekin ezkonduko. 354 00:49:58,910 --> 00:50:00,790 Ezta belaunikatzen bazara ere. 355 00:50:00,790 --> 00:50:02,160 Ez kendu. 356 00:50:04,080 --> 00:50:06,770 -Zenbat aldiz ikusiko dugu? -Orain amaituko da. 357 00:50:07,200 --> 00:50:09,620 Zu ezkutuan maitatzea da mirespenik handiena. 358 00:50:09,700 --> 00:50:13,100 Maitasuna ez da bekatua, zuk hala dela uste baduzu ere. 359 00:50:13,120 --> 00:50:14,820 Gizartearentzat hala delako. 360 00:50:15,000 --> 00:50:18,100 Federik gabeko gizartean, ni naiz zugan konfiantza duen bakarra. 361 00:50:18,120 --> 00:50:21,160 -Profeta dirudizu. -Ez naiz profeta. 362 00:50:21,160 --> 00:50:23,370 Orduan, nola izango naiz ni jainkosa? 363 00:50:23,540 --> 00:50:26,120 Mesedez, ez suntsitu bion artean eraikitakoa. 364 00:50:26,290 --> 00:50:30,450 Egia da, biok eraiki dugu, baina zu izan zara suntsitu duena. 365 00:50:37,250 --> 00:50:40,750 -Zure aita ekartzen dit gogora. -Badakit. 366 00:50:41,450 --> 00:50:43,500 Irakurgailu barruan zegoen zinta. 367 00:50:43,500 --> 00:50:46,830 Ez zenuen dirurik. Eta beti ikusten duzu gauza bera. 368 00:50:46,910 --> 00:50:50,620 -Altxa oin horiek. -Berriro ere erratza pasatzen? 369 00:50:50,700 --> 00:50:53,160 Altxa hankak, eta utzi enbarazu egiteari. 370 00:50:58,040 --> 00:51:01,500 Zergatik ez zara ezkontzen? Bakean utziko nauzu horrela. 371 00:51:02,700 --> 00:51:04,080 Onartuko zenuke? 372 00:51:06,080 --> 00:51:08,450 -Zergatik ez? -Zaude isilik. 373 00:51:08,870 --> 00:51:13,160 -Zu ezkondu lehenengo. -Saiatu nintzen behin. 374 00:51:13,250 --> 00:51:14,910 Ez dut berriro saiatu nahi. 375 00:51:16,000 --> 00:51:18,700 Alferrik galduko zara. Ja ez zara hain gaztea. 376 00:51:19,330 --> 00:51:22,500 Arduratu zure gauzekin, eta utzi ni bakean. 377 00:51:22,500 --> 00:51:23,830 Noiz arte? 378 00:51:26,250 --> 00:51:28,910 Badakizu zer? Alda dezagun gaia. 379 00:51:29,950 --> 00:51:32,620 Ezin dugu haserretu gabe hitz egin. 380 00:51:34,830 --> 00:51:37,370 -Nora zoaz? -Ohera. Gabon. 381 00:51:53,790 --> 00:51:55,200 Egon, egon, egon... 382 00:51:56,160 --> 00:51:57,870 Eta 5000 shekel horiek? 383 00:51:59,040 --> 00:52:01,870 Badaezpada, berriz arazoetan sartuko bazina. 384 00:52:02,500 --> 00:52:04,120 Joan nahi baduzu, sinatu. 385 00:52:16,450 --> 00:52:17,700 Eraman ziegara berriz. 386 00:52:18,700 --> 00:52:20,370 Egon pixka batean. 387 00:52:28,330 --> 00:52:29,830 Non dago nire ordainsaria? 388 00:52:30,540 --> 00:52:31,700 Deituko dizugu. 389 00:54:30,290 --> 00:54:31,160 Kaixo. 390 00:54:31,870 --> 00:54:33,660 -Kaixo. -Galtzak ekarri dizkizut. 391 00:54:40,830 --> 00:54:44,500 -Zer nahi duzu egitea? -Barrena apur bat hartzea. 392 00:54:45,540 --> 00:54:47,080 Zenbat hartuko diot? 393 00:54:49,830 --> 00:54:51,040 Hiru hatz, adibidez? 394 00:54:53,910 --> 00:54:56,580 -Bost zentimetro? -Utzi ikusten. 395 00:54:58,250 --> 00:54:59,410 Bai, bost zentimetro. 396 00:55:00,830 --> 00:55:03,500 -Ziur? Probatu dituzu? -Ez. 397 00:55:03,750 --> 00:55:05,080 A, bai. 398 00:55:05,500 --> 00:55:08,660 Tolestura sinplea edo faltsua nahi duzu? 399 00:55:09,830 --> 00:55:12,580 -Zein da hobea? -Sinplea horrelakoa da... 400 00:55:13,620 --> 00:55:14,870 Eta faltsua halakoa. 401 00:55:16,040 --> 00:55:17,620 Zuk nahi duzun bezala egin. 402 00:55:18,200 --> 00:55:20,080 Nola izena duzu? Abou...? 403 00:55:20,790 --> 00:55:22,620 Ez, ez dut seme-alabarik. 404 00:55:23,160 --> 00:55:24,410 Ez nago ezkonduta. 405 00:55:26,450 --> 00:55:27,750 Issa Nasser. 406 00:55:29,870 --> 00:55:33,080 -Zenbat zor dizut? -Ordainduko didazu jasotakoan. 407 00:55:33,620 --> 00:55:34,450 Ados. 408 00:55:38,160 --> 00:55:39,370 Galdetu nahi nizun... 409 00:55:40,250 --> 00:55:42,410 -Ea.... -Bi egun barru izango ditut. 410 00:55:43,580 --> 00:55:46,450 -Ba, bi egun barru etorriko naiz. -Ondo da. 411 00:55:52,250 --> 00:55:53,830 -Agur. -Agur. 412 00:56:00,250 --> 00:56:01,250 Kaixo. 413 00:56:19,370 --> 00:56:20,870 Ikusi duzu nire pasaportea? 414 00:56:21,620 --> 00:56:22,870 Ez, zer ba? 415 00:56:24,330 --> 00:56:25,450 Non den jakiteko. 416 00:56:29,660 --> 00:56:33,000 Zertarako behar duzu? Zer gertatu da? 417 00:56:33,660 --> 00:56:35,450 Zer gertatuko zen, ba? 418 00:56:35,700 --> 00:56:37,700 Berdin dio, ez dut jakin nahi. 419 00:56:38,620 --> 00:56:41,620 Zergatik uste duzu zerbait ezkutatzen nabilela? 420 00:56:41,830 --> 00:56:44,620 Zure hitzei tiraka aritu behar izaten dut beti. 421 00:56:46,450 --> 00:56:50,830 Zin egiten dut, merezi duen zerbait bada, kontatuko dizudala. 422 00:56:51,120 --> 00:56:52,660 Eta merezi ez badu ere bai. 423 00:57:18,830 --> 00:57:20,200 Prestatu haria. 424 00:58:18,080 --> 00:58:20,500 Kaixo. Kanpamendura? 425 00:59:34,120 --> 00:59:37,040 Maite zenuelako ezkondu zinen berarekin? 426 00:59:37,200 --> 00:59:39,830 Bai horixe. Maitasun istorioa izan zen gurea. 427 00:59:40,750 --> 00:59:42,990 -Nolakoa izan zen? -Ezkondu egin ginen. 428 00:59:43,120 --> 00:59:45,790 -Eta, gero? -Bizitza zeharo aldatu zitzaidan. 429 00:59:46,330 --> 00:59:49,950 Emaztea, etxea, seme-alabak, ardurak... 430 00:59:54,200 --> 00:59:56,200 Ondo egin duzu bakarrik gelditzen. 431 00:59:57,250 --> 00:59:59,840 Emazterik, seme-alabarik eta txakurrik gabe. 432 01:00:00,120 --> 01:00:01,200 Errege baten pare. 433 01:00:03,660 --> 01:00:06,680 -Zergatik ez zara sekula ezkondu? -Erregea naizelako. 434 01:00:08,450 --> 01:00:09,990 Ez zara sekula maitemindu? 435 01:00:11,700 --> 01:00:13,040 Nork esan dizu hori? 436 01:00:14,580 --> 01:00:16,540 Gaztetan, Casanova hutsa nintzen. 437 01:00:17,120 --> 01:00:19,290 Hara! Segi kontatzen. 438 01:00:21,830 --> 01:00:26,830 Garai hartan, 18 edo 19 urte izango nituen. 439 01:00:28,370 --> 01:00:30,040 Maitemindu egin nintzen 440 01:00:30,620 --> 01:00:34,000 ilargia baino ederragoa zen neska batekin. 441 01:00:35,250 --> 01:00:37,660 Nik aitarekin egiten nuen lan itsasoan. 442 01:00:38,040 --> 01:00:43,580 Neska honek piper egiten zuen eskolan lagunekin hondartzara joateko. 443 01:00:43,580 --> 01:00:46,790 Orduan, itsasoak ez zituen bost kilometro neurtzen. 444 01:00:47,200 --> 01:00:49,290 Zabala zen, eta garbi zegoen. 445 01:00:50,000 --> 01:00:53,080 Lehenengoz ikusi nuenean... 446 01:00:53,870 --> 01:00:55,160 Ai, ama. 447 01:00:57,290 --> 01:00:59,330 Behin atzetik jarraitu nion. 448 01:00:59,910 --> 01:01:01,290 Badakizu zertan zebilen? 449 01:01:02,700 --> 01:01:05,750 Klaseak bukatu aurretik eskolara bidean zihoan, 450 01:01:06,330 --> 01:01:09,200 aita bere bila etortzen baitzen. 451 01:01:09,620 --> 01:01:12,430 Orduan, kanpoan eseri, eta zain gelditu nintzen. 452 01:01:12,660 --> 01:01:17,870 Txirrinak jo zuenean, eskolako atetik atera zen 453 01:01:18,580 --> 01:01:21,750 eta irribarrez begiratu ninduen. 454 01:01:22,910 --> 01:01:24,450 Irribarre gozoa zuen. 455 01:01:25,540 --> 01:01:27,500 Autoan sartu, eta alde egin zuen. 456 01:01:27,580 --> 01:01:30,620 Gutunak eta olerkiak bidaltzen hasi nintzen. 457 01:01:31,160 --> 01:01:34,200 Ez nituen sinatzen. 458 01:01:34,290 --> 01:01:38,160 Anonimoak ziren, baina berak bazekien nireak zirela. 459 01:01:38,540 --> 01:01:41,750 -Ez zenuen harekin hitz egin? -Utziko didazu bukatzen? 460 01:01:41,750 --> 01:01:43,330 Bai, bai. Barkatu. 461 01:01:43,790 --> 01:01:46,660 Egun batean, aitari esan nion: “Ezkondu nahi dut”. 462 01:01:47,950 --> 01:01:50,040 Aurreztutako dirua nuen. 463 01:01:50,160 --> 01:01:53,290 Aitak amari esan zion niretzako neska bat aurkitzeko, 464 01:01:53,290 --> 01:01:55,000 baina nik banuela esan nion. 465 01:01:55,660 --> 01:01:58,580 Aita eraman nuen haren gurasoekin hitz egitera. 466 01:01:59,000 --> 01:02:03,500 Txirrina jo, eta bere aitak ireki zuen. A zer gizonkotea! 467 01:02:04,410 --> 01:02:08,450 Hiru piezako jantzia zeraman. Garai hartan ez zen halakorik ikusten. 468 01:02:09,200 --> 01:02:13,290 Etxeko ataria luxuzkoa zen, eta lorategi handi eta eder bat zuen. 469 01:02:13,290 --> 01:02:15,750 Gonbidatuen gelara eraman gintuen. 470 01:02:16,040 --> 01:02:18,410 Gure aita zur eta lur zegoen. 471 01:02:18,500 --> 01:02:23,500 Hari begiratzen zion, eta gero, niri. 472 01:02:23,500 --> 01:02:26,950 Behin eta berriz, lehenengo hari, eta gero niri. 473 01:02:28,870 --> 01:02:30,410 Lotsatuta zegoen. 474 01:02:30,830 --> 01:02:35,830 Baina, bertaraino joan ginenez, ezkontzeko mandatu egin zion. 475 01:02:35,910 --> 01:02:37,790 Eta ezkongai zegoela esan zigun. 476 01:02:37,790 --> 01:02:38,580 Benetan? 477 01:02:38,790 --> 01:02:41,390 Aitak bere begirada horrekin begiratu zidan. 478 01:02:41,660 --> 01:02:44,490 Ahal izango balu, han bertan akabatuko nindukeen. 479 01:02:45,700 --> 01:02:48,420 Eta kaferik hartu gabe, esan zuen: “Milesker”. 480 01:02:49,120 --> 01:02:51,950 Neskaren aitak etxeko atea ixtearekin batera... 481 01:02:56,950 --> 01:03:00,290 Bere indar guztiekin txistua bota zidan aurpegira. 482 01:03:02,660 --> 01:03:05,510 “Nola ausartu zara ni hona ekartzen, sasikumea?”. 483 01:03:05,950 --> 01:03:09,540 Ez zuen arazorik alaba dagoeneko ezkongai egotearekin, 484 01:03:09,620 --> 01:03:13,250 haren gurasoak burgesak zirela zen kontua. 485 01:03:22,290 --> 01:03:25,450 Dena ondo joan da polizia-etxean? Arazorik izan duzu? 486 01:03:25,660 --> 01:03:27,200 Ez, dena ondo. 487 01:03:33,160 --> 01:03:34,660 Hau da informazio guztia? 488 01:03:35,000 --> 01:03:38,000 Bai, txostenean duzu dena. 489 01:03:38,790 --> 01:03:40,950 Apolo jainko grekoaren estatua da. 490 01:03:40,950 --> 01:03:42,580 Ez “jainko” esan, bekatua da. 491 01:04:03,290 --> 01:04:04,830 Argi hitz egin dezagun. 492 01:04:05,830 --> 01:04:08,370 -Zein da estatua horren balioa? -Nola? 493 01:04:08,500 --> 01:04:11,120 Zenbatean sal genezake? 494 01:04:11,250 --> 01:04:13,000 Zaila da kopuru bat esaten. 495 01:04:13,410 --> 01:04:14,500 Tira. 496 01:04:17,040 --> 01:04:18,750 Eman zifra bat. 497 01:04:29,200 --> 01:04:30,160 Kaixo. 498 01:04:31,080 --> 01:04:32,000 Kaixo. 499 01:04:37,410 --> 01:04:39,000 Duela bi egun bukatu nituen. 500 01:04:39,620 --> 01:04:43,250 -Barkatu, kontu batzuk nituen... -Lasai, ez da ezer gertatzen. 501 01:04:43,450 --> 01:04:47,830 Bost zentimetro moztu ditut, eta tolestura berezia egin diet. 502 01:04:49,290 --> 01:04:51,250 Zer ondo, milesker. 503 01:05:00,370 --> 01:05:04,000 Barkatu, emakumeen denda bat da. Ezin duzu... 504 01:05:04,000 --> 01:05:07,700 Ez, ez, ez. Ispilu baten bila nabil. 505 01:05:08,250 --> 01:05:09,540 Hor duzu bat. 506 01:05:17,950 --> 01:05:21,120 A zer lotsa. Motz gelditzen zitzaizkion galtzak. 507 01:05:21,620 --> 01:05:25,120 Gizon gaixoak ez zekien zer esan. Ume txiki bat zirudien. 508 01:05:25,290 --> 01:05:27,660 Ez, ondo daude. Gustatzen zait. 509 01:05:27,830 --> 01:05:31,160 -Ez zitzaizkion gustatu? -Oso motz zituen. 510 01:05:31,250 --> 01:05:33,750 Aurpegia ikusi behar zenion. 511 01:05:33,910 --> 01:05:35,450 Horrela gustatzen zaizkit. 512 01:05:36,250 --> 01:05:38,290 Ez oso motzak, ez oso luzeak. 513 01:05:38,830 --> 01:05:41,500 Barreari ezin eutsita nengoen. 514 01:05:42,830 --> 01:05:46,000 -Ez zen haserretu? -Ez, gizon gaixoa. 515 01:05:48,410 --> 01:05:50,080 Ordaintzen tematu zen. 516 01:05:50,790 --> 01:05:52,200 Zenbat zor dizut? 517 01:05:53,910 --> 01:05:55,080 Hemen ditut... 518 01:05:56,000 --> 01:05:57,750 Hartu behar duzuna. 519 01:05:57,910 --> 01:06:01,790 -Ez duzu ordaindu behar. -Ez, mesedez. Tori. 520 01:06:05,910 --> 01:06:07,910 -Honekin nahikoa. -Hartu gehiago. 521 01:06:08,000 --> 01:06:09,160 Ez, benetan. 522 01:06:12,500 --> 01:06:13,500 Hara... 523 01:06:15,040 --> 01:06:18,500 -Benetan atsegin zaitu, orduan. -Egon isilik, eta jan. 524 01:06:21,160 --> 01:06:23,500 Tira, hona etorri naiz... 525 01:06:24,160 --> 01:06:26,790 galdetu nahi nizulako, ea... 526 01:06:28,290 --> 01:06:29,330 Barkatu. 527 01:06:31,330 --> 01:06:32,540 Kaixo. 528 01:06:39,410 --> 01:06:42,160 -Gero arte. -Bakea zurekin. 529 01:06:43,950 --> 01:06:44,950 Agur. 530 01:07:49,040 --> 01:07:50,870 Hau ia bukatuta dago. 531 01:07:51,410 --> 01:07:53,870 -Eta gainontzekoa? -Horretan ari naiz. 532 01:07:57,160 --> 01:07:59,990 Zu berriz soinekoa jantzirik ikustea espero dut. 533 01:08:00,290 --> 01:08:01,370 Milesker. 534 01:08:01,950 --> 01:08:04,540 Mugitu, eta hasi honekin. 535 01:08:05,080 --> 01:08:07,660 Bularraldea eta gerria zabaldu behar zaizkio. 536 01:08:09,910 --> 01:08:11,950 Utzi hor, hau bukatu bitartean. 537 01:08:15,410 --> 01:08:18,250 -Ez duzu jakin nahi norentzat den? -Berdin dit. 538 01:08:18,790 --> 01:08:21,290 Nornahi dela ere, izan dadila zoriontsu. 539 01:08:38,330 --> 01:08:42,080 Honen arabera, museoak gurekin lan egin nahi du. 540 01:08:43,790 --> 01:08:48,500 Baina argazkietan ikusten denaren arabera, 541 01:08:48,750 --> 01:08:52,080 estatua zaharberritu eta berriz aztertu beharko dute. 542 01:08:54,450 --> 01:08:57,290 Horren ondoren, prezio bat jarriko diote. 543 01:08:58,250 --> 01:09:00,450 Beste gauza bat ere galdetu dute, 544 01:09:00,540 --> 01:09:04,250 ea estatuaren beste atalik aurkitu ote dugun. 545 01:09:05,540 --> 01:09:10,500 Negoziatzeko prest daudela, eta erantzun baten zain daudela dio. 546 01:09:14,500 --> 01:09:16,500 -Hori da dena? -Bai. 547 01:09:16,950 --> 01:09:18,500 -Milesker. -Ez horregatik. 548 01:09:26,000 --> 01:09:29,580 Zein da Gazako Zerrendaren etorkizuna? 549 01:09:29,660 --> 01:09:32,540 Garrantzizkoena Gazaren etorkizuna da. 550 01:09:33,080 --> 01:09:37,450 Ez dakit ohartu zareten, baina autoritate palestinarrek, 551 01:09:37,620 --> 01:09:42,950 ez Hamasek, ez beste alderdi politikok ez du Gazarentzat estrategiarik. 552 01:09:43,160 --> 01:09:46,120 Ezta Jordaniak, Egiptok, Turkiak, 553 01:09:46,120 --> 01:09:50,200 Qatarrek, Estatu Batuek, edota Arabiar Ligak ere. 554 01:09:50,290 --> 01:09:53,200 Batak besteari eskatzen dio 555 01:09:53,200 --> 01:09:57,120 auzi horren erantzukizuna hartzeko. 556 01:09:57,200 --> 01:10:00,410 Nazio oso bat eta gosez hiltzen ari den jendea 557 01:10:00,580 --> 01:10:04,290 manipulatzen ari dira. 558 01:10:04,370 --> 01:10:07,500 Egoerak okerrera baino ezin dezake egin. 559 01:10:07,870 --> 01:10:09,250 Kaixo. 560 01:10:09,450 --> 01:10:11,910 Lurralde okupatuan bizitzera kondenaturik 561 01:10:12,000 --> 01:10:14,250 dauden herritarrak dira. 562 01:10:24,660 --> 01:10:27,040 Noiz arte jarraituko duzu haserre? 563 01:10:35,910 --> 01:10:37,720 Ez duzu nirekin hitz egin nahi? 564 01:10:38,910 --> 01:10:39,910 Erantzun. 565 01:10:42,950 --> 01:10:46,620 Ai, ene. Ez nekien hainbeste maite zenuenik. 566 01:10:46,910 --> 01:10:48,790 Pasa gatza eta piperra. 567 01:10:58,620 --> 01:10:59,500 Ireki! 568 01:11:10,290 --> 01:11:12,330 Kontatu zer darabilkizun buruan. 569 01:11:13,080 --> 01:11:16,910 Zure arreba naiz. Onena nahi dut zuretzat. 570 01:11:18,410 --> 01:11:22,870 Ekarri nizkizun andreak askoz ederragoak dira. 571 01:11:23,040 --> 01:11:26,660 Baina egoskor hutsa zarenez, zure Siham printzesa 572 01:11:26,660 --> 01:11:28,200 baino ez zaizu gustatzen. 573 01:11:28,620 --> 01:11:30,200 Ekarri espezieak. 574 01:11:37,700 --> 01:11:40,000 -Ez izan horrelakoa. -Ekarri. 575 01:11:40,000 --> 01:11:40,830 Tori. 576 01:11:46,500 --> 01:11:47,700 Ez ni horrela utzi. 577 01:11:51,950 --> 01:11:53,540 Gogoratzen duzu umetan? 578 01:11:54,040 --> 01:11:58,620 Aita haserretzen zenean, makil bat hartzeko esaten zidan. 579 01:11:58,790 --> 01:12:01,950 Nik min gutxien egingo zizuna aukeratzen nuen. 580 01:12:02,000 --> 01:12:06,250 Jo egiten zizun, eta zuk barre egiten zenuen. Eta indartsuago ematen zizun. 581 01:12:06,250 --> 01:12:08,500 Baina ez zenuen malkorik botatzen. 582 01:12:16,160 --> 01:12:17,640 Utzi gauza bat galdetzen. 583 01:12:19,370 --> 01:12:22,200 Dagoeneko eskatu diozu, edo nik eskatuko diot? 584 01:12:22,200 --> 01:12:26,290 Ezta pentsatu ere! Gaur gauean eskatuko diot. 585 01:12:33,870 --> 01:12:35,000 Maite zaitut. 586 01:12:38,080 --> 01:12:39,700 Zurekin ezkondu nahi dut. 587 01:12:42,160 --> 01:12:43,790 Bizitza ederra edukiko dugu. 588 01:12:45,580 --> 01:12:47,000 Maite zaitut. 589 01:12:48,580 --> 01:12:50,200 Zurekin ezkondu nahi dut. 590 01:12:52,370 --> 01:12:53,500 Zer diozu? 591 01:12:54,250 --> 01:12:57,080 Mesedez, esan baietz. Mesedez. 592 01:12:58,330 --> 01:13:01,750 Esan baietz. Bizitza ederra edukiko dugu. 593 01:13:03,660 --> 01:13:06,000 Abila zara gero diskurtsoekin! 594 01:13:07,160 --> 01:13:10,250 Hitz gutxi behar dira entzuten dakienarentzat. 595 01:13:21,870 --> 01:13:24,660 Beltzak dotoreagoak dira. 596 01:13:48,580 --> 01:13:49,700 Banoa. 597 01:14:09,540 --> 01:14:10,950 Ateratzeko asmoa duzu? 598 01:14:11,750 --> 01:14:14,290 Ez gara luzatuko. Etxea ikuskatzera gatoz. 599 01:14:14,450 --> 01:14:16,450 Oraingoan, zergatik? 600 01:14:16,580 --> 01:14:18,620 Antigoalekoak saltzen ditudalakoan? 601 01:14:21,950 --> 01:14:24,450 -Tira. -Ez, ez, egon. 602 01:14:26,950 --> 01:14:28,370 Honen bila zabiltza? 603 01:14:45,830 --> 01:14:48,830 -Zergatik duzu zuk? -Oharkabean pasa zitzaidan. 604 01:14:49,120 --> 01:14:51,910 Ez nuen uste beharko zenutenik. 605 01:14:54,870 --> 01:14:56,450 Eta nire ordaina nahi dut. 606 01:14:58,290 --> 01:15:00,000 -Ordaina? -Bai horixe. 607 01:15:01,500 --> 01:15:02,580 Eraman ezazue. 608 01:15:03,580 --> 01:15:07,200 Kontuz jakarekin. Nire jaka! Kontuz! 609 01:15:07,200 --> 01:15:09,870 Aurkitu duzue behar zenutena. Uztazue bakean. 610 01:15:10,450 --> 01:15:14,250 Zer gehiago behar duzue? Eman dizue behar zenutena! 611 01:17:03,580 --> 01:17:04,580 Kanpamendura. 612 01:17:07,410 --> 01:17:08,580 Misil bat. 613 01:17:10,080 --> 01:17:12,790 Inoiz pentsatu duzu misil bat edukiko genuenik? 614 01:17:16,040 --> 01:17:17,250 Ikaragarria da. 615 01:17:18,500 --> 01:17:20,370 Horixe da merezi dutena. 616 01:17:20,450 --> 01:17:22,470 Begia begi truk, misila misil truk. 617 01:17:22,540 --> 01:17:24,870 Guk bizitakoa bizi behar lukete. 618 01:17:41,620 --> 01:17:42,700 Egun on. 619 01:17:43,580 --> 01:17:44,660 Egun on. 620 01:17:45,620 --> 01:17:46,700 Eta zure osaba? 621 01:17:47,250 --> 01:17:49,000 Duela bi egun joan zen. 622 01:17:54,790 --> 01:17:56,080 Zuretzat utzi du hau. 623 01:18:02,500 --> 01:18:03,540 Milesker, agur. 624 01:19:58,500 --> 01:19:59,910 Nirekin ezkondu nahi? 625 01:21:53,620 --> 01:21:57,200 Israelgo Defentsa Indarrak hemen. 626 01:21:57,290 --> 01:22:01,750 Mugitu 200 metro hegoaldera. Mugitu 200 metro hegoaldera. 627 01:22:02,870 --> 01:22:04,250 Zer ari da gertatzen? 628 01:22:04,410 --> 01:22:06,540 Bost kilometroak igaroko genituen. 629 01:22:07,790 --> 01:22:09,160 Bai bitxia, ezta? 630 01:22:56,000 --> 01:22:59,000 GURE AITARI 631 01:27:03,812 --> 01:27:05,812 www.subtitulam.com