1 00:00:47,360 --> 00:00:50,040 Hori ni naiz, Waad, duela hamar urte. 2 00:00:50,960 --> 00:00:53,240 Hemezortzi urte nituen. 3 00:00:57,480 --> 00:01:01,880 Urte horretan etxetik joan nintzen Alepoko Unibertsitatean ikasteko. 4 00:01:04,640 --> 00:01:07,200 Gurasoek kontuz ibiltzeko esan zidaten. 5 00:01:07,920 --> 00:01:09,960 Beti esaten zuten burugogorra nintzela, 6 00:01:10,040 --> 00:01:11,760 are, ausartegia nintzela. 7 00:01:14,040 --> 00:01:16,200 Ez nuen ulertzen zer esan nahi zuten 8 00:01:17,120 --> 00:01:19,480 nire alaba jaio arte. 9 00:01:20,840 --> 00:01:23,080 Zu jaio arte. 10 00:02:00,760 --> 00:02:02,440 Behera, behera... 11 00:02:02,960 --> 00:02:04,080 Beste bat dator. 12 00:02:05,280 --> 00:02:06,280 Banoa. 13 00:02:10,680 --> 00:02:13,160 Norbaitek hartuko du Sama, mesedez? 14 00:02:16,560 --> 00:02:17,760 Behera, azkar! 15 00:02:20,480 --> 00:02:21,480 Hegazkinak dira? 16 00:02:21,560 --> 00:02:23,000 Torpedo bat. 17 00:02:33,240 --> 00:02:36,120 Zoramena da. Egunero bonbardatzen gaituzte. 18 00:02:49,680 --> 00:02:51,760 Azkar, jaitsi egin behar gara. 19 00:03:04,280 --> 00:03:06,600 Norekin dago Sama? 20 00:03:06,680 --> 00:03:08,360 Sama! 21 00:03:10,520 --> 00:03:13,200 Hortxe atzean erori da. 22 00:03:16,320 --> 00:03:17,480 Non dago nire haurra? 23 00:03:19,360 --> 00:03:21,000 Norekin dago Sama? 24 00:03:21,440 --> 00:03:22,960 Gurekin ez. 25 00:03:23,440 --> 00:03:25,480 Atera haurrak. 26 00:03:47,080 --> 00:03:49,680 Ea, eskuz aireztatu beharko dugu. 27 00:03:49,760 --> 00:03:51,000 Goazen! Azkar, azkar! 28 00:03:51,080 --> 00:03:52,640 Non dago nire txikia? 29 00:03:52,720 --> 00:03:54,760 Erizaina! Erizaina! 30 00:04:03,000 --> 00:04:04,280 Ai ene! 31 00:04:05,040 --> 00:04:06,600 Ai ene! 32 00:04:08,800 --> 00:04:10,240 - Sama. - Alaba hor duzu. 33 00:04:10,760 --> 00:04:11,960 Banoa, maitea. 34 00:04:15,760 --> 00:04:18,200 - Non dago? - Hemen dago, biberoiarekin. 35 00:04:18,800 --> 00:04:21,280 - Musukoa jarri diot. - Lotan zegoen... 36 00:04:21,960 --> 00:04:23,600 Orain jaten ari da. 37 00:04:24,720 --> 00:04:26,800 Nahikoa izan dugu gaurkoz. 38 00:04:27,240 --> 00:04:29,040 Lasai, doktore. Gogorrak gara. 39 00:04:29,160 --> 00:04:30,320 Oso gogorrak gara. 40 00:04:30,400 --> 00:04:31,720 Ondo babestuta gaude. 41 00:04:32,240 --> 00:04:34,640 Isil zaitez, mesedez! 42 00:04:35,200 --> 00:04:37,920 Erietxea bonbardatu ezingo zutela esan zenutenetik… 43 00:04:38,000 --> 00:04:39,720 - Ez dute besterik egin. - Egia. 44 00:04:44,120 --> 00:04:46,960 Esaten ari zaizu: "Ama, zergatik izan ninduzun?". 45 00:04:47,040 --> 00:04:50,200 "Gerra besterik ez dut ikusi jaio nintzenetik." 46 00:05:06,800 --> 00:05:07,800 Sama. 47 00:05:09,440 --> 00:05:11,720 Gure bizitzako gauzarik ederrena zara. 48 00:05:13,040 --> 00:05:15,720 Baina egokitu zaizun bizitza 49 00:05:17,240 --> 00:05:19,120 ez zenuen zuk aukeratu. 50 00:05:20,600 --> 00:05:23,080 Barkatuko al didazu noizbait? 51 00:05:25,520 --> 00:05:30,000 2016KO UZTAILA 52 00:05:30,080 --> 00:05:33,040 Siriako erregimenak eta aliatuek setiatu gaituzte. 53 00:05:35,200 --> 00:05:36,680 Alepo. 54 00:05:36,760 --> 00:05:38,040 Nire hiria. 55 00:05:39,480 --> 00:05:42,920 Pentsaezina da munduak utziko duenik horrelako zerbait gertatzen. 56 00:05:58,600 --> 00:06:00,560 Horregatik grabatzen dut. 57 00:06:02,480 --> 00:06:05,080 Hemen jarraitzeko arrazoi bat ematen dit. 58 00:06:06,560 --> 00:06:09,560 Amesgaiztoak alferrik ez izatea egiten du. 59 00:06:26,280 --> 00:06:29,240 Hegazkin errusiarrak entzuten ditudanean... 60 00:06:31,000 --> 00:06:33,480 beldurrak estutzen nau. 61 00:06:35,720 --> 00:06:37,520 Bai, hiltzeko beldur naiz. 62 00:06:39,760 --> 00:06:41,640 Baina beldur gehien ematen didana... 63 00:06:42,960 --> 00:06:44,240 zu galtzea da. 64 00:06:59,520 --> 00:07:00,520 Sama, 65 00:07:01,200 --> 00:07:02,960 zuretzat egin dut dokumental hau. 66 00:07:04,080 --> 00:07:05,720 Zure aitak eta nik hartutako 67 00:07:06,240 --> 00:07:08,480 erabakiak uler ditzazun behar dut. 68 00:07:10,480 --> 00:07:12,720 Zergatik borrokatzen dugun. 69 00:07:19,280 --> 00:07:23,920 5 URTE LEHENAGO 70 00:07:25,880 --> 00:07:29,800 Ekonomiako 4. urtean nengoen iraultza piztu zenean. 71 00:07:31,920 --> 00:07:35,200 2012ko apirilaren 29a da. Goiza da. 72 00:07:36,120 --> 00:07:37,120 Alepo. 73 00:07:37,440 --> 00:07:38,720 Zientzia Saila. 74 00:07:39,800 --> 00:07:41,880 Hau unibertsitateko horma da. 75 00:07:47,120 --> 00:07:48,640 Egun on. 76 00:07:51,560 --> 00:07:52,920 Zertan ari zara? 77 00:07:54,200 --> 00:07:57,520 Baxar presidentea kanporatzen, horman soilik bada ere. 78 00:07:59,160 --> 00:08:02,000 Alepoko Unibertsitateko ikasle askeak gara. 79 00:08:06,000 --> 00:08:07,760 Assad familiaren diktadurak 80 00:08:07,840 --> 00:08:11,240 izan du Siriako agintea zure aitona haurra zenetik. 81 00:08:13,640 --> 00:08:17,600 Herrialdea ustelkerian, injustizian eta zapalkuntzan itota egon da. 82 00:08:26,840 --> 00:08:29,920 Esan ozen! Esan ozen! 83 00:08:30,000 --> 00:08:33,080 Duin biziko gara edo hil egingo gara! 84 00:08:59,880 --> 00:09:01,840 Ikasle Askeak Unibertsitatearekin! 85 00:09:01,920 --> 00:09:03,640 Unibertsitatea iraultzarekin! 86 00:09:04,600 --> 00:09:07,640 Gure iraultza bakezalea da! Musulmanak eta kristauak bat! 87 00:09:08,320 --> 00:09:10,920 Erregimenak protestak ezkutatzen zituen. 88 00:09:11,600 --> 00:09:13,840 Mugikorrekin grabatzea zen modu bakarra 89 00:09:13,920 --> 00:09:17,120 munduari erakusteko askatasunaren alde borrokatzen ginela. 90 00:09:17,600 --> 00:09:19,000 Traidoreak, traidoreak! 91 00:09:19,080 --> 00:09:20,840 Armadak traizio egin zion herriari. 92 00:09:20,920 --> 00:09:22,720 Traidoreak, traidoreak! 93 00:09:27,920 --> 00:09:29,720 Utzi pasatzen, utzi pasatzen! 94 00:09:30,480 --> 00:09:32,000 Utzi pasatzen. 95 00:09:34,600 --> 00:09:37,040 - Hortxe daude! - NBEko begiralea zara! 96 00:09:37,120 --> 00:09:38,760 Soldaduak atzean ditugu! 97 00:09:39,200 --> 00:09:40,240 Hor daude. 98 00:09:40,320 --> 00:09:42,800 Begira, begira! Aurrean duzu! 99 00:09:43,640 --> 00:09:45,080 Ez esan ez dituzula ikusten! 100 00:09:46,280 --> 00:09:48,600 Itxi atea, itxi atea! 101 00:09:48,680 --> 00:09:49,960 Begira, begira! 102 00:09:50,040 --> 00:09:52,000 Ez al dira ordena-indarrak? 103 00:09:53,200 --> 00:09:55,200 Ireki leihoa! 104 00:09:55,280 --> 00:09:57,640 Ez, atxilotu egingo gaituzte. 105 00:09:57,720 --> 00:09:59,840 - Jo egingo digute. - Tira, bestela... 106 00:09:59,920 --> 00:10:00,920 Ez ireki! 107 00:10:01,000 --> 00:10:02,360 Zerriak! 108 00:10:08,640 --> 00:10:09,640 Sama. 109 00:10:10,320 --> 00:10:13,600 Une horretan, iraultza zen axola zuen bakarra. 110 00:10:14,640 --> 00:10:16,080 Kaixo, Hamza. 111 00:10:16,680 --> 00:10:19,320 Oso berandu zatozte. 112 00:10:19,400 --> 00:10:20,640 Utzi kexatzeari. 113 00:10:21,840 --> 00:10:23,440 Utzi kexatzeari. 114 00:10:24,440 --> 00:10:25,960 Oso zirraratuta nago. 115 00:10:26,320 --> 00:10:27,480 Zirraratuta? 116 00:10:27,840 --> 00:10:29,160 Ea, goazen. 117 00:10:29,440 --> 00:10:31,680 Hamza nire lagunik onenetako bat zen. 118 00:10:32,080 --> 00:10:34,080 Medikuntzan lizentziatua zen. 119 00:10:34,520 --> 00:10:36,480 Kaixo, Hamza doktorea. 120 00:10:37,640 --> 00:10:39,720 Protestetan zauritutakoak artatu zituen. 121 00:10:40,440 --> 00:10:45,000 Lehen sorospenen taldea manifestaziora bidean doa. 122 00:10:50,320 --> 00:10:53,160 Azkar goaz, berandu gabiltzalako. 123 00:11:00,120 --> 00:11:02,040 Hamzak beti irribarrea du ahoan. 124 00:11:10,280 --> 00:11:12,320 Lasaitu egiten nau. 125 00:11:13,000 --> 00:11:14,600 Berdin zion zer gertatu ere, 126 00:11:17,000 --> 00:11:19,880 bera zen mediku eta aktibista gutxietako bat. 127 00:11:20,440 --> 00:11:22,160 Beti bera grabatzen nuen. 128 00:11:23,600 --> 00:11:25,440 Guapo al nago? Soinua ondo? 129 00:11:31,200 --> 00:11:35,000 Une horretan, harreman batean zegoen. 130 00:11:40,080 --> 00:11:41,400 Grabatzen ari da! 131 00:11:43,120 --> 00:11:44,600 Ez genuen arrastorik ere 132 00:11:44,680 --> 00:11:48,840 gure lehengo bizitzak nola desagertuko ziren. 133 00:11:52,640 --> 00:11:56,280 2013ko urtarrilaren 29a, 134 00:11:56,840 --> 00:11:58,720 Alepoko ekialdea. 135 00:11:59,800 --> 00:12:02,840 Zurrumurruen arabera, gorpuak aurkitu dituzte ibaian. 136 00:12:03,440 --> 00:12:05,200 Entzun denok, mesedez. 137 00:12:05,560 --> 00:12:06,800 Mesedez. 138 00:12:07,600 --> 00:12:10,880 Gorpuak ikusi badituzue, atera zaitezte. 139 00:12:12,320 --> 00:12:15,880 Ez dago presarik. Ez dira gaur lurperatuko gorpu hauek. 140 00:12:18,800 --> 00:12:20,760 Hau grabatzera etorri zara? 141 00:12:20,840 --> 00:12:22,120 Jakina. 142 00:12:33,960 --> 00:12:37,000 Gaur Alepon sarraski batekin hasi da eguna. 143 00:12:37,080 --> 00:12:39,240 Eta hori gutxi esatea da. 144 00:12:45,160 --> 00:12:48,320 Lehen azterketa forentseen arabera, 145 00:12:48,400 --> 00:12:51,480 torturaren zantzu argiak ageri dira gorpu gehienetan. 146 00:12:51,560 --> 00:12:55,480 Denak zibilak ziren, eskuburdinekin. 147 00:12:55,680 --> 00:12:58,280 Gehienak buruan tiro eginda exekutatu dituzte. 148 00:13:11,960 --> 00:13:13,440 Zertan ari dira? 149 00:13:13,520 --> 00:13:15,800 Gorpuak atera nahian dabiltza. 150 00:13:27,920 --> 00:13:32,000 Pertsona horiek guztiak erregimenaren aurkako eremuetan bizi ziren. 151 00:13:32,600 --> 00:13:34,360 Erregimenaren kontrol-postu batean 152 00:13:34,440 --> 00:13:36,200 ikusi zituzten azkenengoz gehienak. 153 00:13:42,120 --> 00:13:45,480 Hau mezu bat dela ulertzen dugu. 154 00:13:49,040 --> 00:13:54,000 Gure hildakoak jada paradisuan daude... 155 00:13:54,640 --> 00:13:59,400 Baxarrek gure jendea akabatu du. Hiltzaile baten semea da. 156 00:13:59,480 --> 00:14:04,360 Gure hildakoak jada paradisuan daude... 157 00:14:10,600 --> 00:14:12,280 Harritu egin gintuen erregimena 158 00:14:12,360 --> 00:14:14,880 zertarako prest zegoen boterea mantentzeko. 159 00:14:21,560 --> 00:14:24,080 Zure aiton-amonak beldur ziren, Sama. 160 00:14:25,720 --> 00:14:27,040 Entzun, 161 00:14:27,680 --> 00:14:32,360 etxera itzultzeko esan didate, baina ez naiz joango. 162 00:14:33,480 --> 00:14:36,080 Ez. Ziur ezingo nukeela hona itzuli, 163 00:14:36,160 --> 00:14:38,840 eta uste dut asko dudala emateko. 164 00:14:38,920 --> 00:14:40,640 Garai hartan, oso tematia nintzen. 165 00:14:41,000 --> 00:14:42,520 Gelditu egin nintzen, jakina. 166 00:14:44,200 --> 00:14:47,560 Hamzaren emazteak Siriatik alde egin zezaten nahi zuen. 167 00:14:48,840 --> 00:14:51,680 Hamzak aukeratu egin behar zuen: iraultza edo bikotea. 168 00:14:54,040 --> 00:14:55,520 Gelditzea erabaki zuen. 169 00:15:06,080 --> 00:15:09,120 Errebelde armatuek hiriko ekialdea askatu zutenean, 170 00:15:10,440 --> 00:15:12,840 erregimenaren indarkeria areagotu egin zen. 171 00:15:20,520 --> 00:15:22,000 Hamza hor dago? 172 00:15:42,600 --> 00:15:46,520 Hamza Alepoko ekialdean gelditu ziren 32 medikuetako bat zen. 173 00:15:51,680 --> 00:15:53,560 Zenbat daude hor? 174 00:15:53,640 --> 00:15:55,160 Andre bat atera dugu hortik. 175 00:15:55,240 --> 00:15:56,880 Bost hilabeteko haurra zuen. 176 00:15:56,960 --> 00:15:58,880 Zulatzen jarraituko dugu topatu arte. 177 00:15:59,120 --> 00:16:01,000 Hor behean haurtxo bat dago. 178 00:16:05,240 --> 00:16:09,800 Erregimena gabe, gure kabuz moldatu behar ginen. 179 00:16:14,520 --> 00:16:18,120 Ez zegoen eskolarik ezta osasun-zerbitzurik ere. 180 00:16:21,320 --> 00:16:24,360 Beraz, Hamza eta beste batzuekin erietxea sortu genuen. 181 00:16:29,360 --> 00:16:31,200 Baxar Assadi eskertu behar diogu 182 00:16:31,280 --> 00:16:33,480 dena zerotik berregitera behartu izana. 183 00:16:33,560 --> 00:16:35,720 Geuk izan behar dugu garbitzailea, 184 00:16:35,800 --> 00:16:38,000 botikaria eta iturgina. 185 00:16:40,440 --> 00:16:42,560 Kontent zaude, doktore? 186 00:16:42,640 --> 00:16:45,880 Nagusia izanik iseka egiten diezu langileei? 187 00:16:45,960 --> 00:16:47,800 Honetarako nahi zenuen askatasuna? 188 00:16:48,400 --> 00:16:49,400 Ez, ez dago ondo. 189 00:16:49,480 --> 00:16:50,960 Bai, badago. 190 00:16:56,800 --> 00:16:57,840 Nola sentitzen zara? 191 00:16:58,640 --> 00:17:02,600 Polita da 'askatasun' hitza kopetan idatzita izatea. 192 00:17:05,080 --> 00:17:06,480 Ezkerrekoa Omar da. 193 00:17:06,880 --> 00:17:09,440 Arkitektura ikasteko beka bat lortu berri zuen. 194 00:17:10,480 --> 00:17:14,080 Gaith, eskuinekoa, medikuntza ikaslea zen iraultzaren aurretik. 195 00:17:15,240 --> 00:17:18,160 Biak erizain boluntarioak dira. 196 00:17:24,880 --> 00:17:26,280 Familia bat ginen. 197 00:17:26,720 --> 00:17:29,440 Lehen aldi asko elkarbanatu genituen. 198 00:17:31,520 --> 00:17:33,320 Bizirauteko borroka. 199 00:17:36,240 --> 00:17:38,800 Ordu erdi igaro da eta oraindik arnasa hartzen du. 200 00:17:39,560 --> 00:17:41,840 Ongi egin dugu salbatzen saiatzen. 201 00:17:42,640 --> 00:17:44,400 Bizitzeko gogoa du. 202 00:17:48,560 --> 00:17:50,720 Elkarrekin geunden lehen mortero-erasoan. 203 00:17:55,800 --> 00:17:57,600 Behera, behera. 204 00:17:57,680 --> 00:17:59,000 Azkar, azkar. 205 00:17:59,640 --> 00:18:00,760 Waad! 206 00:18:03,200 --> 00:18:05,120 Ez nekien barre edo korri egin. 207 00:18:05,200 --> 00:18:06,240 Nik: "Goazen". 208 00:18:06,320 --> 00:18:08,800 Eta hark: "Ehiza-hegazkin bat". 209 00:18:14,120 --> 00:18:17,840 Zoritxarrez, lehen galera ere partekatu genuen. 210 00:18:20,200 --> 00:18:23,400 Gaith eta anaia, Mahmoud, bonbardaketa batean hil ziren. 211 00:18:25,880 --> 00:18:28,600 Omar mortero batek akabatu zuen. 212 00:19:41,960 --> 00:19:43,320 Ongi zaude? 213 00:19:53,240 --> 00:19:56,920 Galerek are garrantzitsuagoa egiten dute gure lana. 214 00:19:58,720 --> 00:20:00,720 Kosta ahala kosta. 215 00:20:24,000 --> 00:20:26,000 Egun batean, ospitalean, 216 00:20:31,920 --> 00:20:34,800 salbatzen saiatzen ari ziren mutil bat grabatu nuen. 217 00:20:36,840 --> 00:20:38,360 Negar eginarazi zidan. 218 00:20:41,360 --> 00:20:43,280 Hamzak esan zidan, pixka bat haserre: 219 00:20:43,840 --> 00:20:46,200 "Ezin duzu hemen negar egin, atera zaitez". 220 00:20:49,160 --> 00:20:51,320 Eskaileretan gora joan nintzen. 221 00:20:54,040 --> 00:20:56,200 Etorri eta esan zidan: "Zer duzu?" 222 00:20:59,120 --> 00:21:01,000 "Ezin dut jasan zuk sufritzea". 223 00:21:07,160 --> 00:21:09,520 "Ez zara ohartzen zutaz maiteminduta nagoela?" 224 00:21:10,400 --> 00:21:12,280 "Nahi al duzu nirekin ezkondu?" 225 00:21:15,400 --> 00:21:17,640 Ezin nuen sinetsi. 226 00:21:35,640 --> 00:21:39,480 Ezkontza intimoa izan zen, baina ederra, Sama. 227 00:21:44,000 --> 00:21:46,200 Gure kantuen soinua ozenagoa zen 228 00:21:46,280 --> 00:21:48,040 kanpoko bonbena baino. 229 00:21:52,600 --> 00:21:54,240 Itzaliezu argia. 230 00:21:56,720 --> 00:21:57,760 Pantera Arrosa da! 231 00:21:57,840 --> 00:22:00,520 Niri ere iruditu zait. 232 00:22:02,520 --> 00:22:04,160 Azken kanta da! 233 00:22:04,240 --> 00:22:05,560 Ea, utz gaitzazue bakarrik. 234 00:22:18,440 --> 00:22:21,280 Hamzak eskutik heldu zidan... 235 00:22:21,880 --> 00:22:24,560 eta hartu berri genuen bide luzea erakutsi zidan. 236 00:22:27,600 --> 00:22:30,760 Bide luzea da, arriskuz eta beldurrez betea, 237 00:22:31,240 --> 00:22:33,280 baina bidearen amaieran askatasuna dago. 238 00:22:41,720 --> 00:22:42,760 Zatoz. 239 00:22:46,120 --> 00:22:48,080 Egin dezagun bidea elkarrekin. 240 00:23:27,040 --> 00:23:31,920 2016KO IRAILA. HIRUGARREN SETIO HILABETEA 241 00:23:40,560 --> 00:23:43,440 Egun on, bihotza! 242 00:23:50,080 --> 00:23:52,360 Gaur bonbardaketa pila bat daude, ezta? 243 00:23:53,640 --> 00:23:55,920 Baina oraindik ez digute jo. Ongi! 244 00:23:57,200 --> 00:23:58,320 Laztana. 245 00:24:17,080 --> 00:24:18,520 Sama. 246 00:24:20,600 --> 00:24:22,480 Egoera oso txarra da. 247 00:24:36,720 --> 00:24:38,760 Zure aitak ezin du ospitaletik atera, 248 00:24:39,840 --> 00:24:41,680 beraz, orain hemen bizi gara. 249 00:24:46,880 --> 00:24:48,240 Hau da gure gela. 250 00:24:52,640 --> 00:24:54,800 Koadro horien atzean hondar-zakuak daude, 251 00:24:54,880 --> 00:24:56,800 bonbardaketengandik babesteko. 252 00:25:02,040 --> 00:25:03,240 Bai, banoa. 253 00:25:07,640 --> 00:25:10,200 Saiatzen gara etxe baten itxura izan dezan. 254 00:25:25,840 --> 00:25:27,520 Hasi al da berriro? 255 00:25:28,720 --> 00:25:33,040 Helikoptero bat hurbiltzen ari da, upel-bonba batekin. 256 00:25:38,560 --> 00:25:39,680 Larrialdi bat dago. 257 00:25:40,880 --> 00:25:42,240 Jaitsi egin behar dut. 258 00:26:17,040 --> 00:26:19,080 Zuek, itxaron hemen. 259 00:26:22,200 --> 00:26:24,240 - Zure anaia da? - Bai. 260 00:26:26,000 --> 00:26:27,320 Non izan da bonbardaketa? 261 00:26:27,400 --> 00:26:30,160 Ni leihoan nengoen, anaiari sartzeko esaten 262 00:26:30,240 --> 00:26:31,600 eta bat-batean erori da. 263 00:26:31,880 --> 00:26:33,720 Misila etxe gainera erori da. 264 00:26:40,760 --> 00:26:41,840 Ez du pultsurik? 265 00:26:48,000 --> 00:26:50,520 Gure anaia da. 266 00:26:51,440 --> 00:26:52,840 Ezer ez. 267 00:26:54,320 --> 00:26:56,800 Etxe ondoan zegoen... 268 00:26:57,440 --> 00:27:00,840 Goian bego, egin ezazue otoitz. 269 00:27:39,600 --> 00:27:41,400 Hona ekarri dute nire Mohammad? 270 00:27:43,400 --> 00:27:44,960 Nola duzu abizena? 271 00:27:45,280 --> 00:27:46,880 Mohammad, Mohammad. 272 00:27:47,320 --> 00:27:48,720 Zer abizen? 273 00:27:50,440 --> 00:27:52,840 Nire semea da! Mohammad da! 274 00:27:52,920 --> 00:27:56,280 - Zure semea da? - Bai, jakina! 275 00:27:56,360 --> 00:27:58,960 - Lagunduko dizut. - Nire semea da, eramango dut. 276 00:27:59,040 --> 00:28:02,400 Nire semea da. Nire bizitza. 277 00:28:02,480 --> 00:28:04,200 Zergatik ez dut nik eramango? 278 00:28:04,800 --> 00:28:05,960 Ama, ama... 279 00:28:06,040 --> 00:28:07,240 Nire semea da. 280 00:28:07,320 --> 00:28:09,160 Utzi, eramango dut nik. 281 00:28:09,240 --> 00:28:11,560 - Eramango dut. - Ez, ez, ez iezadazu kendu. 282 00:28:13,080 --> 00:28:14,640 Ezingo nizuke barkatu. 283 00:28:14,720 --> 00:28:16,320 Ez nizuke barkatuko hori. 284 00:28:16,400 --> 00:28:18,240 Nire semea, nire semea. 285 00:28:19,160 --> 00:28:20,760 Mohammad Ameen hil egin da. 286 00:28:21,160 --> 00:28:22,800 Mohammad Ameen hil egin da. 287 00:28:22,880 --> 00:28:25,280 Nire txikia hil egin da. 288 00:28:25,600 --> 00:28:27,040 Hilda dago. 289 00:28:33,480 --> 00:28:34,640 Zer duzu? 290 00:28:36,240 --> 00:28:37,400 Ezer ez. 291 00:28:46,880 --> 00:28:51,320 Haurrek ez dute zer ikusirik honekin. Ezer ez. 292 00:29:11,960 --> 00:29:13,520 Itotzen ari naiz, Sama. 293 00:29:15,720 --> 00:29:18,280 Etengabe imajinatzen zaitut etzanda, mutil hori bezala, 294 00:29:18,560 --> 00:29:20,760 eta ni ama hori bezala. 295 00:29:22,920 --> 00:29:24,640 Ezin diot esan Hamzari. 296 00:29:26,320 --> 00:29:28,480 Nekez esan diezaioket nire buruari. 297 00:29:31,920 --> 00:29:36,080 URTEBETE LEHENAGO 298 00:29:38,200 --> 00:29:42,040 Hemen dago Alepo, hemen dago Alepo! 299 00:29:42,760 --> 00:29:46,760 Alepo, 2015eko martxoaren 18a. 300 00:29:57,920 --> 00:30:00,720 Denbora luzez seguru geunden gure garaipenarekin. 301 00:30:05,600 --> 00:30:09,040 Alepo errebeldean herrialde aske batean bizi ginen. 302 00:30:10,000 --> 00:30:12,400 Azkenean, etxe bat genuela sentitzen genuen, 303 00:30:13,240 --> 00:30:15,160 eta horren alde hiltzeko prest geunden. 304 00:30:20,240 --> 00:30:22,880 Sustraitzeko prest geunden. 305 00:30:32,920 --> 00:30:35,440 Hau gonbidatuen gela da. 306 00:30:35,760 --> 00:30:38,000 Zergatik pizten duzu argia? 307 00:30:39,880 --> 00:30:41,960 Itzali ezazu, kableak gaizki daude. 308 00:30:42,040 --> 00:30:43,120 Bai, barkatu. 309 00:30:45,840 --> 00:30:49,000 Gaur oso egun berezia da niretzat. 310 00:30:49,600 --> 00:30:53,320 Azkenean eman digute etxea eta garbitu egin dugu. 311 00:30:53,400 --> 00:30:55,480 Arazo asko izan ditugu, 312 00:30:55,760 --> 00:30:58,160 baina orain etxe eder honetaz goza dezakegu. 313 00:30:59,920 --> 00:31:01,160 Maite zaitut. 314 00:31:01,440 --> 00:31:03,360 Zorionak etxeagatik. 315 00:31:05,960 --> 00:31:07,880 Gure lehen etxea aurkitu genuen. 316 00:31:10,880 --> 00:31:14,160 Lorategia zuen, nire haurtzaroko etxeak bezala. 317 00:31:14,240 --> 00:31:17,720 Jainkoak izaki eder hau sortu du eta zuk moztu nahi duzu? 318 00:31:33,320 --> 00:31:37,080 Une hartan, hiri osoa ederra iruditzen zitzaidan. 319 00:31:55,560 --> 00:31:58,760 Begira! 320 00:32:01,040 --> 00:32:03,760 Begira mahaia! 321 00:32:04,560 --> 00:32:06,280 Begira zer polita dagoen dena. 322 00:32:07,040 --> 00:32:09,600 Polita da. 323 00:32:12,760 --> 00:32:16,080 Ez zara beldur? 324 00:32:18,240 --> 00:32:19,240 Pasaidazu. 325 00:32:19,320 --> 00:32:20,320 Benetan? 326 00:32:23,480 --> 00:32:25,120 Kamera! 327 00:32:33,720 --> 00:32:36,120 Asko maite zaitut. Elurra baino gehiago. 328 00:32:44,840 --> 00:32:47,680 'Maite zaitut' 329 00:33:09,560 --> 00:33:11,000 Haurdun nago! 330 00:33:11,080 --> 00:33:12,200 Ai ene. 331 00:33:17,800 --> 00:33:20,120 Hamza, haurdun nago. 332 00:33:21,040 --> 00:33:23,240 Hamza, haurdun nago. 333 00:33:27,320 --> 00:33:29,240 Eskua ikusten zaio? 334 00:33:30,920 --> 00:33:35,000 Zu jaio aurretik ere, Sama, bagenekien berezia zinela. 335 00:33:35,640 --> 00:33:37,000 Hori eskua da. 336 00:33:40,560 --> 00:33:42,000 Bihurria da. 337 00:33:46,280 --> 00:33:47,840 Maite zaitut. 338 00:33:48,080 --> 00:33:50,760 Ekarri zenuen zoriontasuna beldurrarekin lotuta zegoen. 339 00:33:52,680 --> 00:33:55,320 Zurekin hasitako bizitza berria hauskorra zen. 340 00:33:56,880 --> 00:33:59,800 Alepoko askatasuna bezain hauskorra. 341 00:34:07,160 --> 00:34:11,360 Muturreko islamistak iraultza bereganatzen saiatzen ziren. 342 00:34:21,280 --> 00:34:22,840 Baina haiena ez zen ezer 343 00:34:22,920 --> 00:34:24,960 erregimenaren basakeriaren aldean. 344 00:34:32,960 --> 00:34:33,960 Hor dago. 345 00:34:34,040 --> 00:34:35,400 Hor dago, hor dago! 346 00:34:36,000 --> 00:34:37,480 Lehertu al da? 347 00:34:37,960 --> 00:34:39,200 Oraindik ez. 348 00:34:42,160 --> 00:34:43,480 Badatoz berriz. 349 00:35:01,520 --> 00:35:03,080 Jainkoaren izenean. 350 00:35:09,040 --> 00:35:10,200 Ai, ene. 351 00:35:12,320 --> 00:35:15,120 Ez da gure eraikinean erori, atzekoetan baizik. 352 00:35:20,840 --> 00:35:22,840 Landare gaixoak. 353 00:35:26,640 --> 00:35:27,760 Assad madarikatua. 354 00:35:27,840 --> 00:35:29,280 Kontuz, maitea. 355 00:35:36,080 --> 00:35:37,120 Zer gertatzen da? 356 00:35:39,400 --> 00:35:41,800 Bada, guk zerbait sortu genuen. 357 00:35:42,760 --> 00:35:44,760 Landatu egin genituen, 358 00:35:46,200 --> 00:35:48,680 ureztatu, eta hazi egin dira. 359 00:35:50,160 --> 00:35:52,120 Gero bonba batek suntsitzeko. 360 00:35:54,600 --> 00:35:56,960 Espero dut batzuek bizirautea. 361 00:36:14,520 --> 00:36:15,840 Ez dut hil nahi. 362 00:36:15,920 --> 00:36:17,520 Ez dut hil nahi. 363 00:36:20,320 --> 00:36:24,000 Bizi nahi dut, erditu nahi dut, Hamza nirekin egotea nahi dut. 364 00:36:24,360 --> 00:36:27,520 Hori dena nahi dut. Ez dut hil nahi, bizi nahi dut. 365 00:36:29,320 --> 00:36:30,880 Mesedez. 366 00:36:31,480 --> 00:36:34,520 Mesedez, Ala, ez utzi nire haurrari edo Hamzari ezer gerta dakien. 367 00:36:35,080 --> 00:36:37,240 Gainerakoa jasan dezaket. 368 00:36:38,960 --> 00:36:40,400 Mesedez, Ala. 369 00:36:44,560 --> 00:36:48,120 Hirian gelditu zen orok beldur bera sentitzen du, Sama. 370 00:36:51,520 --> 00:36:54,320 A zer itxura ederra. 371 00:36:58,680 --> 00:37:01,480 Afraak eta haren senar Salemek hiru haur dituzte. 372 00:37:06,480 --> 00:37:08,560 Wisam, Zain eta Naya. 373 00:37:09,880 --> 00:37:11,960 Haiek ziren gure lagunik onenak. 374 00:37:12,800 --> 00:37:14,160 Iritsi gara, jaitsi. 375 00:37:14,240 --> 00:37:16,720 Jaitsi, Naya, nire txanda da. 376 00:37:17,720 --> 00:37:20,440 Seme-alabek gurasoak zaintzen dituzte 377 00:37:20,520 --> 00:37:22,000 eta gu baikorrak gara. 378 00:37:23,400 --> 00:37:26,560 Haiek ez dakite ezer setioaz, ez dakite zer den ere. 379 00:37:32,880 --> 00:37:34,080 Kaixo. 380 00:37:34,880 --> 00:37:36,680 - Zer moduz? - Ongi. 381 00:37:37,680 --> 00:37:39,600 Alepotik joan nahi duzu? 382 00:37:41,840 --> 00:37:44,560 Inbaditu egingo gaituztela diote, 383 00:37:44,880 --> 00:37:46,160 baina nik gelditu nahi dut. 384 00:37:47,560 --> 00:37:49,400 Eta gurasoek joatea erabakitzen badute? 385 00:37:49,480 --> 00:37:50,800 Ni hemen geldituko naiz. 386 00:37:51,240 --> 00:37:53,600 - Zu bakarrik? Non? - Hementxe. 387 00:37:54,320 --> 00:37:56,040 Eta non geldituko zinateke? 388 00:37:57,520 --> 00:37:58,560 Ez dakit. 389 00:38:00,240 --> 00:38:02,480 Eta zure gurasoak gelditu egingo dira? 390 00:38:02,560 --> 00:38:03,560 Ez dakit. 391 00:38:09,800 --> 00:38:11,240 Zergatik ari zara negarrez? 392 00:38:17,840 --> 00:38:18,920 Lasai. 393 00:38:23,720 --> 00:38:25,440 Ez egin negar. 394 00:38:30,200 --> 00:38:32,040 Ez zaitugu behartuko joatera. 395 00:38:32,120 --> 00:38:33,840 Ez da inor joango, lasai. 396 00:38:34,840 --> 00:38:36,640 Haserre dago, laguna ez da etorri. 397 00:38:36,720 --> 00:38:38,240 Familiarekin alde egin du. 398 00:38:40,160 --> 00:38:44,440 Haurrek ere ez dute joan nahi, nola egingo dugu alde? 399 00:38:49,920 --> 00:38:51,480 Errespetu handia nien. 400 00:38:53,000 --> 00:38:56,440 Ausart jokatu zuten, ezinezko erabaki bati aurre eginez. 401 00:38:58,080 --> 00:39:02,040 Hiria uztea eredu txarra litzateke haurrentzat. 402 00:39:02,480 --> 00:39:06,320 Egoista izaten erakutsiko lieke, ihes egin eta norbera salbatzeko. 403 00:39:08,040 --> 00:39:09,840 Zer izan nahi duzu handitan? 404 00:39:11,200 --> 00:39:13,800 Arkitektua izan nahi dut, Alepo berreraikitzeko. 405 00:39:15,520 --> 00:39:19,040 Baina gelditzeak esan nahi zuen infernuan bizi behar zutela. 406 00:39:21,720 --> 00:39:22,840 Izeba Waad. 407 00:39:22,920 --> 00:39:24,040 Esan. 408 00:39:24,120 --> 00:39:25,320 Zertan ari zara? 409 00:39:25,400 --> 00:39:27,040 Zu grabatzen. 410 00:39:28,600 --> 00:39:31,720 Ez genekien zer egingo genuen zu jaiotakoan. 411 00:39:46,080 --> 00:39:49,000 Begira, erietxera joateko zorian nago. 412 00:39:50,440 --> 00:39:52,480 Gaur erdituko dut. 413 00:39:53,720 --> 00:39:54,920 Benetan? 414 00:39:58,240 --> 00:39:59,680 Nola zaude? 415 00:40:01,680 --> 00:40:03,760 Nire antzeko tximino bat ekarriko dizut. 416 00:40:06,200 --> 00:40:08,400 Zure aitak sortutako erietxera joan ginen. 417 00:40:57,960 --> 00:40:59,880 Waaden antza handia du. 418 00:41:01,640 --> 00:41:02,960 Ikusi zintudanean... 419 00:41:06,280 --> 00:41:09,520 Sufritutako guztiaz eta galdutako jendeaz oroitu nintzen. 420 00:41:18,960 --> 00:41:22,280 Eta berriz hasteko indarra eman zenidan. 421 00:41:25,360 --> 00:41:27,360 Ez iezaiozu negarra eragin. 422 00:41:34,960 --> 00:41:36,840 Ea, ongi da! 423 00:41:54,880 --> 00:41:58,880 2016KO URRIA LAUGARREN SETIO HILABETEA 424 00:42:23,000 --> 00:42:25,720 Gau horretan, eguneroko bonbardaketaren ondoren, 425 00:42:27,360 --> 00:42:29,400 lagun batek ekarri zintuen. 426 00:42:35,120 --> 00:42:36,720 Larrialdietan gaude. 427 00:42:51,680 --> 00:42:53,920 - Senidea duzu? - Iloba. 428 00:42:56,200 --> 00:42:57,600 Etxean lo zeundeten? 429 00:43:02,000 --> 00:43:03,200 Non daude bere gurasoak? 430 00:43:04,120 --> 00:43:05,120 Bere gurasoak? 431 00:43:05,440 --> 00:43:06,680 Hilda, uste dut. 432 00:43:15,080 --> 00:43:17,120 Ez zait gustatzen hau onartzea, 433 00:43:19,800 --> 00:43:22,080 baina inbidia diot ume horren amari. 434 00:43:22,760 --> 00:43:26,080 Behintzat, semea lurperatu aurretik hil zen. 435 00:43:39,920 --> 00:43:42,040 Sarraskiaren aurreko barealdietan, 436 00:43:43,160 --> 00:43:44,720 itolarria sentitzen dudanean, 437 00:43:46,160 --> 00:43:49,120 erietxetik ateratzen zaitut eta kamera eramaten dut. 438 00:43:50,080 --> 00:43:52,320 Jendea bizirik ikusi behar dut. 439 00:43:55,200 --> 00:43:58,360 Bizitza normala egiten saiatzea, horrelako leku batean, 440 00:43:58,440 --> 00:44:00,320 erregimenaren aurka borrokatzea da. 441 00:44:09,720 --> 00:44:12,200 Erregea hiltzen bada, jokoa amaitzen da. 442 00:44:12,760 --> 00:44:14,960 Baxar Assad hiltzen bada, gerra amaituko da. 443 00:44:15,520 --> 00:44:18,560 Kabroi horrek lepo luzea du, luze biziko denaren seinale. 444 00:44:18,640 --> 00:44:20,160 Jirafa ostia bat dirudi. 445 00:44:44,280 --> 00:44:47,600 Salemek festa bat antolatu du zuentzat. 446 00:44:49,160 --> 00:44:52,280 Talde bat gara, bikote bakoitzak kubo eta brotxa bana. 447 00:44:52,720 --> 00:44:56,880 Margotu autobus osoan, polita gera dadila. 448 00:44:56,960 --> 00:44:57,960 Ongi. 449 00:45:01,880 --> 00:45:05,240 Ahal dugun heinean haurtzaroa eman nahi dizugu. 450 00:45:10,440 --> 00:45:11,880 Margotu, margotu. 451 00:45:11,960 --> 00:45:13,520 Margotu, Sama! 452 00:45:15,960 --> 00:45:16,960 Oso ongi! 453 00:45:20,880 --> 00:45:22,520 Naya, zergatik erre zen? 454 00:45:23,040 --> 00:45:24,760 Bonbardatu egin zutelako. 455 00:45:25,880 --> 00:45:27,960 Badakizu zerekin txikitu zuten? 456 00:45:28,560 --> 00:45:31,760 Barreiatze-bonba batekin. 457 00:45:38,640 --> 00:45:40,480 Gidari, iritsi gara eskolara. 458 00:45:40,560 --> 00:45:42,160 Bai, hemen gaude. 459 00:45:42,240 --> 00:45:43,320 Jaitsi. 460 00:45:44,680 --> 00:45:46,280 Haurrak eskolara joaten dira. 461 00:46:04,720 --> 00:46:06,800 Afraa da horietako baten zuzendaria. 462 00:46:08,560 --> 00:46:11,880 Setiatuta gaude. Muturreko baldintzak ditugu. 463 00:46:11,960 --> 00:46:14,360 Ikasleak gose dira, 464 00:46:14,440 --> 00:46:16,880 ezin dituzte ekuazioak egin tripa hutsarekin. 465 00:46:20,320 --> 00:46:24,800 Ikasgelak lurpean daude bonbetatik babesteko. 466 00:46:32,560 --> 00:46:34,120 Baina setio-egoeran, 467 00:46:34,200 --> 00:46:36,760 ezinezkoa da denak salbu mantentzea. 468 00:46:49,960 --> 00:46:51,040 Eraso bat egin dute. 469 00:47:03,120 --> 00:47:04,880 Beste bonbardaketa bat dator! 470 00:47:05,600 --> 00:47:07,360 Ez egon taldean! 471 00:47:09,280 --> 00:47:11,320 Sakabanatu! 472 00:47:15,680 --> 00:47:17,800 Mesedez, Ala. Mesedez, Ala. 473 00:47:19,000 --> 00:47:20,560 Amir! 474 00:47:23,920 --> 00:47:25,240 Sartu! 475 00:47:27,120 --> 00:47:28,680 Sartu! 476 00:47:43,320 --> 00:47:45,000 Andre bat ekarri dute ospitalera. 477 00:47:51,920 --> 00:47:53,840 Haurdun dago, bederatzi hilabeteko. 478 00:48:02,560 --> 00:48:05,640 - Ebaki sakona du. - Agian arteriaraino iritsi da. 479 00:48:06,960 --> 00:48:09,200 Larrialdiko zesarea egin behar diote. 480 00:48:35,760 --> 00:48:37,080 Badu pultsurik? 481 00:48:37,360 --> 00:48:38,480 Ez. 482 00:48:52,160 --> 00:48:53,160 Ai ene. 483 00:49:32,280 --> 00:49:33,560 Eskerrak Jainkoari. 484 00:49:36,360 --> 00:49:37,360 Negar egin du? 485 00:49:45,320 --> 00:49:47,480 Hori da! Egin negar! 486 00:49:54,640 --> 00:49:55,920 Biak ongi daude. 487 00:49:58,320 --> 00:49:59,880 Miraria da. 488 00:50:02,200 --> 00:50:04,560 Borrokan jarraitzeko indarra ematen digu. 489 00:50:06,440 --> 00:50:08,920 Eta zuk ere bai, Sama. 490 00:50:13,440 --> 00:50:18,240 8 HILABETE LEHENAGO 491 00:50:21,920 --> 00:50:25,120 2016ko otsailaren 7a da. 492 00:50:27,760 --> 00:50:30,560 Nire lehen haurra, Sama. 493 00:50:30,640 --> 00:50:34,280 Bere izenak zerua esan nahi du. 494 00:50:34,360 --> 00:50:36,840 Maite dugun zerua, desio dugun zerua. 495 00:50:36,920 --> 00:50:40,920 Gerra-hegazkinik gabe, bonbarik gabe. 496 00:50:41,560 --> 00:50:44,960 Zeru bat eguzkiarekin eta hodeiekin. 497 00:50:49,560 --> 00:50:51,760 Txoriekin. 498 00:50:54,240 --> 00:50:55,840 Sama? 499 00:50:57,000 --> 00:50:58,600 Sama? 500 00:50:59,800 --> 00:51:02,040 Entzuten didazu? 501 00:51:02,120 --> 00:51:03,720 Sama? 502 00:51:05,240 --> 00:51:06,840 Sama? 503 00:51:08,840 --> 00:51:10,440 Sama? 504 00:51:13,120 --> 00:51:14,720 Sama? 505 00:51:19,880 --> 00:51:22,880 Barrez ari da! Sama? 506 00:51:24,200 --> 00:51:25,440 Ai ene. 507 00:51:26,440 --> 00:51:30,440 Zoriontasuna desegiten zait hegazkin errusiarrak aditzean. 508 00:51:35,800 --> 00:51:38,000 Alepo bonbardatu dute 509 00:51:38,680 --> 00:51:40,640 erregimena mantentzeko. 510 00:52:03,560 --> 00:52:06,000 Gau batean, ez geunden erietxean. 511 00:52:31,600 --> 00:52:34,200 Bat-batean telefonoak joka hasi ziren. 512 00:52:36,040 --> 00:52:37,800 Erietxea bonbardatu dute. 513 00:52:37,880 --> 00:52:39,480 Erietxea bonbardatu dute! 514 00:52:40,120 --> 00:52:42,200 Hildakoak eta zaurituak daude. 515 00:52:42,720 --> 00:52:47,480 Xehetasun gehiago emango, mesedez? Azalduko egoera? 516 00:52:48,680 --> 00:52:53,520 Doktore, Ismail hil dute, mantenimentukoa. 517 00:52:56,360 --> 00:52:59,320 Errusiarrek 53 pertsona hil zituzten. 518 00:53:03,760 --> 00:53:06,000 Waseem doktorea zen horietako bat. 519 00:53:07,440 --> 00:53:10,720 Zu jaio zinenean azterketa egin zizuna zen, Sama. 520 00:53:25,440 --> 00:53:29,240 Erietxeak erasotzeak jendearen arima suntsitzen du. 521 00:53:50,880 --> 00:53:54,120 Erietxea suntsituta dago eta ezin da berreraiki. 522 00:54:04,320 --> 00:54:07,400 Alepon ez dago denborarik penarentzat. 523 00:54:10,840 --> 00:54:13,600 Mirariz, Hamzak eraikin bat topatu zuen, 524 00:54:13,680 --> 00:54:15,920 erietxea izateko diseinatuta zegoena. 525 00:54:17,920 --> 00:54:20,480 Arkitektoak esan zuen hormak sendoak direla. 526 00:54:20,560 --> 00:54:22,400 Ahulgunea leihoak dira. 527 00:54:27,480 --> 00:54:29,800 Ez zen inongo mapatan agertzen. 528 00:54:31,120 --> 00:54:34,520 Errusiarrek eta erregimenak ez zuten jakingo non bonbardatu. 529 00:54:37,560 --> 00:54:41,440 Uztailean Turkiara joan ginen zure aitona gaixoa bisitatzera. 530 00:54:49,920 --> 00:54:52,200 Berriro, erregimenak ofentsiba bat egin zuen 531 00:54:52,280 --> 00:54:54,160 Errusiako aireko indarrekin. 532 00:55:07,680 --> 00:55:10,040 Gero jakin genuen ia bereganatu egin zutela 533 00:55:10,120 --> 00:55:11,760 Aleporako errepide bakarra. 534 00:55:16,880 --> 00:55:21,760 Hamzak eta nik elkarri begiratu, eta banekien berdin pentsatzen genuela. 535 00:55:24,320 --> 00:55:26,320 Bagoaz, Jainkoaren izenean. 536 00:55:30,080 --> 00:55:31,560 Inork ez zuen ulertzen. 537 00:55:32,760 --> 00:55:34,600 Hamzaren gurasoek esan ziguten: 538 00:55:34,680 --> 00:55:37,280 "Arriskutsuegia da, behintzat utzi Sama hemen". 539 00:55:38,960 --> 00:55:43,120 Hegazkin errusiarrak iparralderantz doaz. 540 00:55:48,280 --> 00:55:50,680 Buruan, bagenekien arrazoi zutela. 541 00:55:52,440 --> 00:55:56,200 Baina bihotzean, gurekin egon behar zenuela sentitzen genuen. 542 00:55:58,320 --> 00:55:59,880 Ez genekien zergatik. 543 00:56:01,320 --> 00:56:04,440 Egia esan, oraindik ez dut sinesten egin genuena. 544 00:56:09,040 --> 00:56:10,040 Goazen, lagunak. 545 00:56:10,680 --> 00:56:13,040 - Iritsi gara, anaia? - Bai, hemen da. 546 00:56:14,880 --> 00:56:17,320 Ospitaleko hiru lagun gurekin etorri ziren. 547 00:56:21,440 --> 00:56:22,440 Ai, ene. 548 00:56:25,200 --> 00:56:28,400 Itzultzeko bide bakarra mugako pasabide estu bat zen. 549 00:56:33,360 --> 00:56:34,600 Gelditu hor une batez. 550 00:56:35,120 --> 00:56:37,080 Aurrera goaz nola dagoen ikusteko. 551 00:56:39,560 --> 00:56:42,240 - Zergatik zoaz bueltan? - Aleporantz goaz 552 00:56:42,320 --> 00:56:43,960 bost urte daramagulako borrokan 553 00:56:44,400 --> 00:56:46,200 protesta baketsu haietatik. 554 00:56:47,520 --> 00:56:48,680 Gutako bakoitza 555 00:56:48,960 --> 00:56:50,080 garrantzitsua da 556 00:56:50,360 --> 00:56:54,640 zapalkuntzaren aurrean justizia babesteko. 557 00:56:55,120 --> 00:56:56,520 Txiki hau ere 558 00:56:56,600 --> 00:56:58,320 helburuaren parte da. 559 00:57:02,240 --> 00:57:04,360 - Norantz? - Segi zuzen. 560 00:57:05,840 --> 00:57:06,840 Hemen nago. 561 00:57:07,680 --> 00:57:09,760 Bonba bat aditzen baduzu, lurrera. 562 00:57:10,400 --> 00:57:11,960 - Ongi dago? - Bai. 563 00:57:14,200 --> 00:57:16,080 - Goazen, goazen! - Jarraitu haiei. 564 00:57:16,160 --> 00:57:17,280 Banoa. 565 00:57:22,200 --> 00:57:23,880 Zera igaro dugu... 566 00:57:26,480 --> 00:57:28,920 Zer duzu, maitea? Zergatik, bihotza? 567 00:57:29,560 --> 00:57:31,160 Sama! Sama! 568 00:57:31,240 --> 00:57:33,680 Ea, Sama, ia iritsi gara. Laster, maitea. 569 00:57:34,720 --> 00:57:37,880 Ez zegoen jakiterik soldaduak inguruan ote zebiltzan. 570 00:57:40,760 --> 00:57:42,200 - Hitz egiozu. - Sama, Sama! 571 00:57:43,320 --> 00:57:44,720 Txita txikiak... 572 00:57:45,320 --> 00:57:46,520 ...oso politak dira... 573 00:57:47,520 --> 00:57:51,160 ...amaren inguruan pozik biraka... 574 00:57:52,240 --> 00:57:53,840 ...ura edan dute... 575 00:57:54,680 --> 00:57:55,840 ...eta esan dute: "A!" 576 00:57:57,120 --> 00:58:00,520 ...Pozarren, Jainkoari eskerrak eman dizkiote... 577 00:58:03,640 --> 00:58:04,920 Alepo! 578 00:58:05,920 --> 00:58:08,040 Ez dakit nola, lortu genuen. 579 00:58:11,000 --> 00:58:12,760 Hau poza zu ongi ikustea! 580 00:58:18,440 --> 00:58:19,760 Non dago txikia? 581 00:58:20,920 --> 00:58:24,120 Jendea gu ikusteaz baino gehiago pozten zen zu ikusteaz. 582 00:58:24,560 --> 00:58:27,480 Waad, nola zaude? 583 00:58:27,560 --> 00:58:30,920 Arinduta. Orain lasai hil naiteke. 584 00:58:33,280 --> 00:58:35,800 Ematen zuen erietxe osoaren alaba zinela. 585 00:58:37,640 --> 00:58:40,400 Gure patua zen denok elkarrekin egotea. 586 00:58:42,720 --> 00:58:45,800 Setio on! 587 00:58:46,600 --> 00:58:48,040 Setiatuak gara! 588 00:58:48,920 --> 00:58:51,720 Lo nengoela, beroa sentitu nuen bizkarrean. 589 00:58:52,000 --> 00:58:55,520 Pentsatu nuen: "Kafea edo tea bota ote didate gainera?" 590 00:58:55,600 --> 00:58:58,880 "Senarrak ohera ekarri ote dit kafea?" 591 00:58:59,200 --> 00:59:01,840 Ohartu nintzen alaba bonbekin izutu zela, 592 00:59:01,920 --> 00:59:03,880 ohera etorri eta pixa egin zuela. 593 00:59:06,920 --> 00:59:09,000 Esnatzeko modu zoragarria. 594 00:59:09,080 --> 00:59:13,880 Uste dut goiz izugarri hori izan zela setioaren seinalea. 595 00:59:34,440 --> 00:59:38,840 2016KO AZAROA 596 00:59:38,920 --> 00:59:43,840 BOSTGARREN SETIO HILABETEA 597 00:59:58,400 --> 01:00:00,080 Jendeak gurpilak erretzen ditu 598 01:00:00,160 --> 01:00:02,480 errusiarrek ez dezaten jakin non bonbardatu. 599 01:00:10,400 --> 01:00:12,040 Gora Alepo matxinatua! 600 01:00:12,120 --> 01:00:14,080 Beldurtu dadila presidentearen jauregia! 601 01:00:16,720 --> 01:00:19,120 Hornidurak nekez iristen ziren. 602 01:00:19,720 --> 01:00:21,680 Ez zegoen barazkirik ez frutarik. 603 01:00:23,440 --> 01:00:26,120 Zaila da zuretzat pardelak edo esnea lortzea. 604 01:00:27,920 --> 01:00:30,400 Setioa ez da haur bat hazteko lekua. 605 01:00:33,240 --> 01:00:34,840 Ipuin bat kontatuko dizut. 606 01:00:34,920 --> 01:00:38,560 Aita, kontatu etxea puskatu zaion haurrarena. 607 01:00:38,640 --> 01:00:39,800 Txikia? Ados. 608 01:00:40,480 --> 01:00:43,920 Haurra afaltzen ari zen, anai-arrebekin 609 01:00:44,000 --> 01:00:45,880 eta gurasoekin. 610 01:00:45,960 --> 01:00:48,400 Afaltzen ari ziren bitartean, 611 01:00:48,480 --> 01:00:51,160 haurra balkoira atera zen. 612 01:00:51,640 --> 01:00:54,560 Kanpoan zegoela, hegazkin bat hurbildu zen 613 01:00:54,920 --> 01:00:56,360 eta misil bat jaurti zuen. 614 01:00:58,400 --> 01:00:59,480 Non erori zen? 615 01:01:00,120 --> 01:01:01,360 Etxean. 616 01:01:02,560 --> 01:01:03,920 Bizilagunak hil ziren, 617 01:01:04,320 --> 01:01:05,720 gurasoak hil ziren. 618 01:01:06,640 --> 01:01:08,160 Anbulantzia iritsi zen, 619 01:01:08,960 --> 01:01:10,240 laguntzera, 620 01:01:10,320 --> 01:01:12,240 eta hondakinen artetik atera zuen. 621 01:01:14,280 --> 01:01:17,040 Beraz, zer egin behar da hegazkina entzutean? 622 01:01:22,320 --> 01:01:23,480 Nola zaude? 623 01:01:24,080 --> 01:01:25,240 Ongi. 624 01:01:30,200 --> 01:01:31,480 Zer prestatuko duzu? 625 01:01:32,240 --> 01:01:33,640 Hau besterik ez daukat. 626 01:01:39,880 --> 01:01:41,960 Hau dago jateko, 627 01:01:42,040 --> 01:01:45,880 baina ez diet ezer esango haurrei, ezta aitari ere. 628 01:01:47,040 --> 01:01:48,840 Ez lukete jango. 629 01:01:48,920 --> 01:01:50,920 Ez daude ohituta janari honetara. 630 01:01:59,720 --> 01:02:01,040 Nortzuk dira? 631 01:02:02,720 --> 01:02:05,040 Joan diren lagunak. 632 01:02:07,560 --> 01:02:09,360 Nola ari zaizu eragiten setioa? 633 01:02:09,440 --> 01:02:12,640 Ongi nago, baina joan diren lagunen 634 01:02:12,720 --> 01:02:15,720 falta sumatzen dut. 635 01:02:18,440 --> 01:02:20,720 Batzuk gelditu egin dira, 636 01:02:20,800 --> 01:02:24,200 baina hil egiten dituzte bata bestearen atzetik. 637 01:02:26,480 --> 01:02:29,760 Edo hondakinetan harrapatuta gelditzen dira, 638 01:02:29,840 --> 01:02:31,960 edo misil batek harrapatzen ditu, 639 01:02:32,400 --> 01:02:34,440 edo hil egiten dira. 640 01:02:37,880 --> 01:02:41,160 Zer esan nahiko zenieke joan diren lagunei? 641 01:02:42,480 --> 01:02:45,200 Jainkoak barka ditzala ni bakarrik uzteagatik. 642 01:02:51,720 --> 01:02:52,720 Zatoz hona. 643 01:02:56,480 --> 01:02:58,720 Egundoko sorpresa daukat zuretzat! 644 01:02:58,800 --> 01:03:01,240 Etorri argitara. 645 01:03:01,760 --> 01:03:04,800 Ez da tomatea, zin dagizut. 646 01:03:06,680 --> 01:03:08,320 Kaki bat! 647 01:03:08,400 --> 01:03:09,880 Nondik atera duzu? 648 01:03:09,960 --> 01:03:11,080 Zuek biontzako da. 649 01:03:12,160 --> 01:03:16,080 Heldu arte itxaron behar duzu. Zoritxarrez, zuhaitz bakarra dago. 650 01:03:18,200 --> 01:03:19,720 Eta bakarrik helduko da? 651 01:03:21,600 --> 01:03:24,480 Arrosa-sorta bat edo oparitu diodala dirudi. 652 01:03:27,760 --> 01:03:31,360 Behin esan nion: "Setioa amaitzean kakiak jango ditut". 653 01:03:31,560 --> 01:03:33,360 Jada ez dago setioa amaitu beharrik! 654 01:03:33,440 --> 01:03:35,960 Ez, zeren nik badaukat nire kakia. 655 01:03:50,840 --> 01:03:52,720 Gaixo nago. 656 01:03:55,520 --> 01:03:58,160 Uste dut setioak eragindako tentsioagatik dela. 657 01:04:09,920 --> 01:04:11,560 Berriro haurdun nago. 658 01:04:12,840 --> 01:04:13,920 Ene, bada. 659 01:04:16,360 --> 01:04:19,200 Nekez topatzen dut jateko ona niretzat edo zuretzat, Sama. 660 01:04:22,080 --> 01:04:25,680 Ez dakit zure ahizpak edo anaiak inoiz begiak irekiko dituen. 661 01:04:30,440 --> 01:04:33,760 Errusiarrek hiri ekialdeko 9 erietxeetatik 8 suntsitu dituzte. 662 01:04:33,840 --> 01:04:35,840 Gurea da iraun duen bakarra. 663 01:04:41,400 --> 01:04:42,840 Ai, ez, eskua... 664 01:04:57,600 --> 01:04:59,360 Eraman itzazue barrura. 665 01:04:59,440 --> 01:05:00,520 Hemen dago. 666 01:05:00,600 --> 01:05:02,160 Bizirik dago, aizue! 667 01:05:02,520 --> 01:05:05,120 Bizirik dago. 668 01:05:25,320 --> 01:05:28,080 Egunean ia 300 paziente artatzen dituzte. 669 01:05:29,400 --> 01:05:31,600 Ekarri serumak. 670 01:05:32,400 --> 01:05:34,440 Zure aita arduratzen da guztiaz. 671 01:05:58,800 --> 01:06:00,720 Baita ura mozten dutenean ere. 672 01:06:06,960 --> 01:06:10,920 Nik grabatzen jarraitzen dut, dena harrapatu nahian. 673 01:06:17,840 --> 01:06:19,240 Grabatzen ari zara? 674 01:06:19,320 --> 01:06:21,320 Zergatik egiten digute hau? 675 01:06:21,400 --> 01:06:24,960 Grabatu hau guztia. 676 01:06:25,200 --> 01:06:27,720 Ama naiz, zure esnea daukat. 677 01:06:28,480 --> 01:06:30,280 Esnatu! Ala, mesedez! 678 01:06:30,360 --> 01:06:31,400 Lasai zaitez! 679 01:06:31,480 --> 01:06:35,600 Erregutu egiten dizut, Ala, mesedez! 680 01:06:40,680 --> 01:06:41,960 Estaltzeko esan dizut. 681 01:06:42,040 --> 01:06:43,720 Ala, esnatu! 682 01:06:57,000 --> 01:06:59,480 Ez dakit jasateko gai izango naizen. 683 01:07:21,480 --> 01:07:22,560 Prest. 684 01:07:27,720 --> 01:07:30,960 Azken lau egunetan ez gara elkarrekin egon. 685 01:07:34,000 --> 01:07:37,080 Zure aita larrialdietan, edo ni nonbait grabatzen... 686 01:07:40,400 --> 01:07:42,600 Ez dugu zuretzako denborarik ere. 687 01:07:45,600 --> 01:07:47,880 Ez dago ezer sentitzeko denborarik. 688 01:08:00,360 --> 01:08:01,360 Bai? 689 01:08:03,560 --> 01:08:04,720 Grabatu nahi gaituzu? 690 01:08:55,320 --> 01:08:58,560 Erregimenaren indarrak matxinatuen eremurantz doaz. 691 01:09:14,000 --> 01:09:17,600 Batzuk hain etsita daude, erregimenaren aldera pasa dira. 692 01:09:25,160 --> 01:09:28,280 Baina erregimenak mundu guztia hiltzen du. 693 01:09:57,320 --> 01:09:59,760 Familia osoa, hamar lagun. Denak hilda. 694 01:10:00,120 --> 01:10:02,320 Goazen, biktima gehiago egongo dira. 695 01:10:04,160 --> 01:10:05,600 Egin tokia. 696 01:10:10,440 --> 01:10:13,320 Jaitsi ezazue. Metraila du buruan. 697 01:10:14,920 --> 01:10:17,760 Aitarekin nahi dut, aitarekin nahi dut. 698 01:10:21,040 --> 01:10:22,640 Zer gertatu zaizu? 699 01:10:23,440 --> 01:10:27,240 Ez dakit. Zerbait erori eta eskuetan jo digu. 700 01:10:32,280 --> 01:10:33,960 Denok batera zindoazten? 701 01:10:34,480 --> 01:10:37,280 Bai, familia osoa. 702 01:10:38,760 --> 01:10:40,920 Eta gero denak hil dira. 703 01:10:41,280 --> 01:10:43,600 Jainko maitea, mesedez! 704 01:10:44,440 --> 01:10:46,960 Jainko maitea, mesedez! 705 01:10:49,440 --> 01:10:51,200 Nahikoa, hilda dago. 706 01:10:56,880 --> 01:10:58,120 Utz ezazu. 707 01:10:59,240 --> 01:11:01,680 Ez du pultsurik, hilda dago. 708 01:11:02,600 --> 01:11:05,760 Nora joan zara, ene alaba? 709 01:11:05,840 --> 01:11:09,680 Zugatik saiatu gara ihes egiten. Zugatik soilik. 710 01:11:09,760 --> 01:11:12,440 Ez dugu lortu, ez dugu lortu. 711 01:11:22,040 --> 01:11:24,200 Begiak itxita ere... 712 01:11:26,400 --> 01:11:28,240 dena gorri ikusten dut. 713 01:11:30,640 --> 01:11:32,480 Odola leku guztietan. 714 01:11:36,080 --> 01:11:39,200 Hormetan, arropan... 715 01:11:45,120 --> 01:11:47,600 Batzuetan, malkoetan ere odola isurtzen dugu. 716 01:11:58,920 --> 01:12:02,000 Erregimena auzoak inbaditzen ari da, banan-banan. 717 01:12:05,600 --> 01:12:07,480 Erabat zokoratuta geratzen ari gara, 718 01:12:08,720 --> 01:12:10,960 kilometro koadro gutxi batzuetan. 719 01:12:26,480 --> 01:12:27,480 Jainko maitea. 720 01:12:29,160 --> 01:12:30,760 Nire alaba hor dago. 721 01:12:44,440 --> 01:12:45,520 Mohamad! 722 01:12:45,600 --> 01:12:47,520 - Lo dago. - Lo? Ikusi duzu? 723 01:12:47,600 --> 01:12:48,600 Sama bai. 724 01:12:49,920 --> 01:12:51,400 Berriz eraso egingo dute. 725 01:12:54,000 --> 01:12:55,320 Erakutsi non erori den. 726 01:13:09,960 --> 01:13:11,080 Itxaron, itxaron! 727 01:13:11,160 --> 01:13:12,400 Utzi dagoen lekuan. 728 01:13:13,560 --> 01:13:15,120 Zergatik mugitu nahi zenuen? 729 01:13:15,200 --> 01:13:16,360 Erre egiten du. 730 01:13:26,480 --> 01:13:27,960 Berotzeko erabil dezakegu. 731 01:13:32,960 --> 01:13:34,240 Begira. 732 01:13:34,320 --> 01:13:35,800 Berotzeko balio du. 733 01:13:39,480 --> 01:13:42,920 Presidenteak bonbak jaurti arren, hotz egiten jarraitzen du. 734 01:13:47,400 --> 01:13:49,160 Beste bat! Segi! 735 01:13:50,600 --> 01:13:52,400 Benetan, beste bat datorrela ikusi dut. 736 01:13:52,480 --> 01:13:53,520 Jaitsiko gara? 737 01:13:54,200 --> 01:13:56,280 - Zer diozu? - Jaitsi egingo gara? 738 01:13:56,360 --> 01:13:58,520 - Jaitsi egingo gara? - Goazen. 739 01:14:19,840 --> 01:14:22,400 Sama, badakit badakizula zer gertatzen den. 740 01:14:23,480 --> 01:14:25,240 Begietan igartzen dizut. 741 01:14:30,360 --> 01:14:32,600 Ez duzu negar egiten beste haurrek bezala. 742 01:14:33,160 --> 01:14:35,080 Eta horrek bihotza uzkurtzen dit. 743 01:14:37,480 --> 01:14:40,120 Kloro-gasa botatzen ari dira. 744 01:14:52,920 --> 01:14:54,680 Munduari erregutzen diogu. 745 01:14:55,680 --> 01:14:56,800 Lagun gaitzan. 746 01:15:02,560 --> 01:15:05,400 Zure aita etengabe albisteetan agertzen da. 747 01:15:06,440 --> 01:15:10,840 Jakina, egoera ezin okerragoa da. 748 01:15:11,880 --> 01:15:15,160 Alepoko auzoak erasotzen ari dira 749 01:15:15,240 --> 01:15:17,440 era guztietako armekin. 750 01:15:17,760 --> 01:15:20,120 Bonbak, barreiatze-bonbak, 751 01:15:20,200 --> 01:15:24,480 kloro-gasez betetako upel-bonbak eta aireko erasoak. 752 01:15:26,240 --> 01:15:29,440 Izugarria da, eta hala ere, nazioartea ikusten dugu... 753 01:15:29,520 --> 01:15:34,280 Zuk jarraitu lanean eta mezu hauek mundura zabaltzen. 754 01:15:34,360 --> 01:15:36,840 Eskerrik asko, Hamza al-Kateab doktorea, 755 01:15:36,920 --> 01:15:38,800 Skype bidez Alepotik komunikatzen. 756 01:15:41,960 --> 01:15:44,440 Milioika lagunek ikusten dituzte nire berriak. 757 01:15:48,880 --> 01:15:51,680 Baina inork ez du ezer egiten erregimena gelditzeko. 758 01:15:57,280 --> 01:15:59,200 Elkarren babesa besterik ez dugu. 759 01:16:02,600 --> 01:16:04,240 Aurrekoan, norbaitek esan zuen: 760 01:16:04,320 --> 01:16:06,160 "Eguneroko bonbardaketaren show-a". 761 01:16:07,120 --> 01:16:09,600 Protagonistak gure bonba gogokoenak. 762 01:16:09,680 --> 01:16:12,000 Misilak, morteroak, balak, 763 01:16:12,080 --> 01:16:15,800 edo presidenteari bururatzen zaion beste edozer. 764 01:16:18,080 --> 01:16:20,680 Hau da etxeko gelarik seguruena. 765 01:16:21,880 --> 01:16:23,120 Beldur dira? 766 01:16:24,200 --> 01:16:25,920 Bai. Batez ere Naya. 767 01:16:30,240 --> 01:16:31,960 Entzun. Aditu duzu misila? 768 01:16:32,240 --> 01:16:35,400 Bai, bat hor. Bestea han. 769 01:16:35,480 --> 01:16:36,760 Zer soinu egiten du? 770 01:16:41,360 --> 01:16:43,840 Hortz izugarri handiak ditu, horrelakoak. 771 01:16:46,080 --> 01:16:49,440 Gau osoa ematen dugu adi-adi, misilak han eta hemen 772 01:16:49,520 --> 01:16:50,920 erortzen aditzen. 773 01:16:51,000 --> 01:16:52,680 Liburuak irakurtzen genituen 774 01:16:52,760 --> 01:16:56,960 edo kantu zaharrak entzun. 775 01:16:57,600 --> 01:16:59,120 Hori iraultzaren aurretik! 776 01:16:59,200 --> 01:17:01,040 Jada ez dago beharrik, eskerrak. 777 01:17:01,120 --> 01:17:02,880 Atzo kantatu zenidan! 778 01:17:03,760 --> 01:17:05,000 Kantatu! 779 01:17:05,120 --> 01:17:06,160 Eman segundo bat. 780 01:18:04,200 --> 01:18:05,920 Kitto. 781 01:18:06,440 --> 01:18:09,000 Erregimenaren indarrak alboko kalean daude. 782 01:18:18,080 --> 01:18:20,200 Zure aitak besarkatu egin nau. 783 01:18:21,560 --> 01:18:23,080 Eta esan: "Begiratu niri". 784 01:18:24,000 --> 01:18:25,360 "Ez dugu lortuko". 785 01:18:26,360 --> 01:18:27,920 "Utzi Sama". 786 01:18:30,640 --> 01:18:32,440 "Bizirauteko aukera gehiago du 787 01:18:32,520 --> 01:18:34,240 ez badakite noren alaba den". 788 01:18:40,000 --> 01:18:41,880 Ezin izan nuen, Sama. 789 01:18:45,520 --> 01:18:49,200 Zure krimen bakarra da ama kazetaria eta aita medikua dituzula. 790 01:18:55,880 --> 01:19:00,080 Nahiago nuke jaio ez bazina. 791 01:19:03,880 --> 01:19:06,080 Nahiago nuke Hamza ezagutu ez banu. 792 01:19:10,440 --> 01:19:13,800 Nahiago nuke inoiz etxetik alde egin ez banu. 793 01:19:23,800 --> 01:19:24,800 Bai? 794 01:19:25,360 --> 01:19:28,320 - Kaixo. - Ongi entzuten didazu? 795 01:19:29,360 --> 01:19:30,600 Bai, Jainkoari eskerrak. 796 01:19:31,320 --> 01:19:34,440 Agintariren batekin hitz egin nahi dut, 797 01:19:34,520 --> 01:19:38,080 ez dugu denbora askorik. 798 01:19:38,320 --> 01:19:43,320 Errusiarrek esan dute marjina estua dela. 799 01:19:45,320 --> 01:19:47,080 Hamzak NBEren deia jaso du 800 01:19:48,160 --> 01:19:49,720 errusiarren mezu batekin. 801 01:19:51,280 --> 01:19:53,440 Amore ematen badugu, ez gaituzte hilko. 802 01:19:54,160 --> 01:19:55,960 Baina erbestera joan beharko dugu. 803 01:19:56,840 --> 01:19:59,680 Hori da errusiarren plana. 804 01:20:00,120 --> 01:20:02,720 Orain arte bonbardatu eta hil egin gaituzte. 805 01:20:02,800 --> 01:20:06,800 Eta orain diote: "Hau da zuen aukera bakarra". 806 01:20:06,880 --> 01:20:08,440 Ez dugu aukerarik. 807 01:20:12,520 --> 01:20:14,160 Inor ez da fio amaitu dela. 808 01:20:17,040 --> 01:20:19,280 Orduan, negoziatu dezakegu 809 01:20:19,360 --> 01:20:22,440 edo erasotzen jarraituko dute denok akabatu arte? 810 01:20:22,520 --> 01:20:24,600 Erasotzen jarraituko dute, jakina. 811 01:20:24,680 --> 01:20:26,560 Ez zara batere fio errusiarrez, e? 812 01:20:26,640 --> 01:20:28,880 Egun pare bat itxaron behar genuke. 813 01:20:28,960 --> 01:20:32,160 Jendea nazkatuta dago itxaroteaz. 814 01:20:32,440 --> 01:20:36,840 Esango dute: "Izan errealistak, ez dugu argindarrik ez jatekorik". 815 01:20:38,840 --> 01:20:41,480 Badakigu hau dela bizirauteko aukera bakarra. 816 01:20:44,000 --> 01:20:46,280 Zu babesteko, Sama, eta beste haur guztiak. 817 01:20:49,480 --> 01:20:53,480 Baina horrek esan nahi du gure sufrimendua alferrik izan dela. 818 01:20:56,360 --> 01:20:58,560 Gure etorkizuna jada ez da gurea. 819 01:21:02,560 --> 01:21:04,400 Alepo erori egin da. 820 01:21:19,840 --> 01:21:22,400 2016KO ABENDUA 821 01:21:22,480 --> 01:21:25,800 SEIGARREN SETIO HILABETEA 822 01:21:46,760 --> 01:21:49,600 Denak erbestera joateko prestatzen ari dira. 823 01:21:54,040 --> 01:21:56,720 Agur esatea hiltzea baino okerragoa da. 824 01:22:03,760 --> 01:22:06,800 'Itzuliko gara' 825 01:22:24,040 --> 01:22:26,400 Zaurituak eta haien familiak aurrena doaz. 826 01:22:28,520 --> 01:22:30,280 Erietxean lotan utzi zaitut. 827 01:22:32,600 --> 01:22:35,320 Une hau harrapatu nahi dut. 828 01:22:37,200 --> 01:22:39,400 Jainkoak zaindu gaitzala bidaia honetan. 829 01:22:39,480 --> 01:22:40,920 Jainkoak hala nahi badu. 830 01:22:41,000 --> 01:22:43,560 Eskuzabala izan dadila gurekin. 831 01:23:00,480 --> 01:23:03,720 Mantsotu, atea itxiko dut, hotza sartzen ari da. 832 01:23:06,160 --> 01:23:08,040 Lehen frontera iristen ari gara. 833 01:23:16,800 --> 01:23:18,600 Anbulantziei tiro egiten ari dira. 834 01:23:20,320 --> 01:23:21,480 Atzera egin behar dugu. 835 01:23:42,040 --> 01:23:44,800 Frankotiratzailea zeharo erotu da. 836 01:23:44,880 --> 01:23:47,800 Ikusi egin behar zenituen haurrak, anbulantziatik ihesi. 837 01:23:47,880 --> 01:23:49,920 Lehen zurekin egon diren ume horiexek. 838 01:23:50,600 --> 01:23:52,840 Urruntzen saiatu gara. 839 01:23:54,160 --> 01:23:56,880 Eta ia denak hil gara. 840 01:23:58,360 --> 01:24:01,600 Ezin da erregimenarekin fidatu, baina beste irtenbiderik ez dago. 841 01:24:03,520 --> 01:24:06,200 Autobusak iritsi dira, denak eramateko. 842 01:24:10,760 --> 01:24:12,360 Azken unera arte itxarongo dugu, 843 01:24:12,680 --> 01:24:15,280 zauritu guztiak eraman dituztela ziurtatzeko. 844 01:24:34,680 --> 01:24:37,280 Erietxea ikusten dudan azken aldia izango da. 845 01:24:38,920 --> 01:24:41,240 Zure mundua izan da bizitzako lehen urtean. 846 01:25:00,720 --> 01:25:03,400 Haurtxoa aztertzeko materiala ozta-ozta dago. 847 01:25:05,520 --> 01:25:07,240 Jainkoari eskerrak, dena ongi. 848 01:25:10,960 --> 01:25:13,880 Nola zaude, leku hau uztera behartu zaituztenean? 849 01:25:14,720 --> 01:25:16,280 Hogei bat egunean 850 01:25:16,360 --> 01:25:21,080 erietxe honetan 890 ebakuntza egin ditugu 851 01:25:22,360 --> 01:25:27,000 eta sei milatik gora zauritu artatu ditugu. 852 01:25:31,160 --> 01:25:35,840 Ez da tokia, pertsonek egiten dituzte tokiak, 853 01:25:36,920 --> 01:25:39,240 erietxea ere bai... 854 01:26:01,920 --> 01:26:05,920 Hemen dago nire etxe maitea. 855 01:26:06,000 --> 01:26:08,400 Hemen bizi nintzen. 856 01:26:14,120 --> 01:26:18,320 Ezin dut sinetsi ez naizela itzuliko. 857 01:26:27,480 --> 01:26:30,400 Ez dago hitzik deskribatzeko 858 01:26:31,480 --> 01:26:33,000 nola sentitzen naizen. 859 01:26:33,720 --> 01:26:36,720 Ez dut nahi inork derrigortzerik 860 01:26:36,800 --> 01:26:39,920 gure hiritik ihes egitera. 861 01:26:46,360 --> 01:26:49,360 Landare hau eramango dut. 862 01:26:49,440 --> 01:26:52,560 Alepotik urrun haziko da. 863 01:27:06,200 --> 01:27:10,360 Isiltasun honek sentiarazten dizu hiria hilik dagoela. 864 01:27:24,560 --> 01:27:26,800 Sama, oroituko zara Alepoz? 865 01:27:29,120 --> 01:27:31,280 Gelditu izanaren errua botako didazu? 866 01:27:33,400 --> 01:27:36,120 Edo orain alde egitearen errua? 867 01:27:42,360 --> 01:27:44,240 Zortzi egun igaro dira. 868 01:27:45,920 --> 01:27:47,680 Gure txanda da. 869 01:27:49,160 --> 01:27:51,560 Goizeko 9ak dira. 870 01:27:54,880 --> 01:27:57,400 Elurra ari du. 871 01:27:57,480 --> 01:28:02,040 Ateratzeko zain gaude. 872 01:28:07,360 --> 01:28:09,880 Itzuliko gara, hitz ematen dizut. 873 01:28:09,960 --> 01:28:11,440 Hemen amaitzen da dena. 874 01:28:11,520 --> 01:28:13,760 Itzuliko gara, seguru. 875 01:28:13,840 --> 01:28:16,600 Jada ezin dut ezer sentitu. 876 01:28:21,040 --> 01:28:23,600 Berrogeita hamar orduz itxaron dugu. 877 01:28:24,080 --> 01:28:25,200 Inork ez daki zergatik. 878 01:28:26,280 --> 01:28:29,320 Bitartean, bero mantentzen saiatzen gara. 879 01:28:36,200 --> 01:28:37,960 Azkenean iritsi da agindua. 880 01:28:46,640 --> 01:28:48,320 Inork ez nau ezagutzen. 881 01:28:49,240 --> 01:28:52,320 Baina zure aita albiste guztietan atera da. 882 01:28:53,040 --> 01:28:55,920 Hamza, erregimenaren kontrolen beldur zara? 883 01:28:56,200 --> 01:28:57,960 Bai, jakina. 884 01:28:59,880 --> 01:29:01,680 Edozer gerta daiteke. 885 01:29:02,040 --> 01:29:05,240 Ziur zerrenda bat dutela 886 01:29:06,000 --> 01:29:08,520 igaro ezin dutenen izenekin. 887 01:29:18,960 --> 01:29:20,480 Bihotza ziztuan dabilkit. 888 01:29:26,600 --> 01:29:29,520 Hurrengo kontrol-postua da arriskutsuena. 889 01:29:43,840 --> 01:29:46,840 Erregimenaren postua da. 890 01:29:55,920 --> 01:29:56,920 Hamza! 891 01:29:59,880 --> 01:30:01,440 Lortu dugu! 892 01:30:03,720 --> 01:30:06,760 Salbu zaude! 893 01:30:11,480 --> 01:30:13,960 - Pozten naiz ongi zaudetelako. - Gu ere bai. 894 01:30:14,240 --> 01:30:15,240 Eskerrak Jainkoari! 895 01:30:24,240 --> 01:30:25,280 Hemen dago amatxo! 896 01:30:25,880 --> 01:30:27,400 Lortu dugu, txiki. 897 01:30:30,320 --> 01:30:31,480 Sartu. 898 01:30:34,240 --> 01:30:35,600 Lortu dugu, Sama. 899 01:30:37,080 --> 01:30:39,480 Ezin dut asimilatu gertatu den guztia. 900 01:30:42,600 --> 01:30:44,920 Bizirik gaude, Jainkoari eskerrak. 901 01:30:58,680 --> 01:31:01,840 Uste nuen dena galdu genuela Alepo galtzean. 902 01:31:02,920 --> 01:31:04,360 Baina ez da hala. 903 01:31:11,160 --> 01:31:12,640 Orain Taima daukagu. 904 01:31:18,920 --> 01:31:20,880 Bere azalak Aleporen usaina du. 905 01:31:26,480 --> 01:31:28,080 Eta nire grabaketak dauzkat. 906 01:31:33,640 --> 01:31:36,120 Grabatu nituen pertsonak betirako daude nigan. 907 01:31:45,440 --> 01:31:48,920 Atzera itzultzerik banu, dena berdin-berdin egingo nuke. 908 01:31:51,640 --> 01:31:54,400 Baita trauma gainditzea lortzen ez badut ere. 909 01:31:54,480 --> 01:31:56,680 Ez naiz ezertaz damutzen. 910 01:32:39,960 --> 01:32:44,080 Irrikatan nago zu hazteko, Sama, nola sentitzen zaren esan diezadazun. 911 01:32:47,000 --> 01:32:51,720 Jakin gauzarik inportanteenaren alde borrokatu genuela. 912 01:32:55,000 --> 01:32:57,360 Zuk eta gainerako haurrek bizi behar ez izateko 913 01:32:57,440 --> 01:32:58,840 guk bizi izan genuena. 914 01:32:59,920 --> 01:33:02,680 Dena zugatik egin genuen. 915 01:33:04,560 --> 01:33:06,040 Zugatik izan da dena, Sama. 916 01:36:03,402 --> 01:36:06,500 Azpitituluak: Maia Ossa Rissanen www.subtitulam.com