1 00:01:24,917 --> 00:01:26,750 BENETAN GERTATUTAKO ISTORIOA 2 00:01:27,000 --> 00:01:30,125 PERTSONA ETA LEKU IZEN BATZUK ALDATUAK IZAN DIRA 3 00:01:30,208 --> 00:01:33,625 PARTE-HARTZAILEAK BABESTEKO 4 00:01:42,208 --> 00:01:45,750 Zer esan nahi du "etxe" hitzak zuretzat? 5 00:01:48,625 --> 00:01:51,083 Etxea? 6 00:01:53,125 --> 00:01:57,708 Leku seguru bat da. 7 00:02:02,250 --> 00:02:04,375 Leku bat... 8 00:02:06,292 --> 00:02:11,083 non bertan gera zaitezkeen eta alde egin beharrik ez duzun. 9 00:02:12,583 --> 00:02:16,208 Ez da aldi baterako lekua. 10 00:02:47,250 --> 00:02:50,750 Igo apur bat gorago. 11 00:02:52,125 --> 00:02:55,833 Apur bat beherago. Horrela. Primeran. 12 00:02:55,958 --> 00:02:58,667 Hau egin beharra daukat. 13 00:03:01,833 --> 00:03:05,583 -Itxi begiak ahal baduzu... -Bai. 14 00:03:05,667 --> 00:03:10,625 ...eta hartu arnasa sakon. Guztiz erlaxatu arte. 15 00:03:20,542 --> 00:03:23,625 Kontatu duzu inoiz zure historia? 16 00:03:24,708 --> 00:03:26,042 Ez. 17 00:03:27,125 --> 00:03:30,875 Baina ondo iruditzen zaizu kontatzea? 18 00:03:31,000 --> 00:03:33,042 Bai. 19 00:03:34,000 --> 00:03:36,500 Orduan, uste dut... 20 00:03:36,625 --> 00:03:41,208 Ez didazu kontatu behar oraindik. Zein da zure lehen oroitzapena? 21 00:03:41,333 --> 00:03:44,625 Zer da umetatik gogoratzen duzun lehen gauza? 22 00:04:01,708 --> 00:04:04,667 Hiru edo lau urte nituen. 23 00:04:07,417 --> 00:04:10,083 Aizu! Kontuz! 24 00:04:11,208 --> 00:04:15,417 -Non zaude? -Afganistanen, Kabulen. 25 00:04:36,750 --> 00:04:39,750 Deskribatu zeure burua. 26 00:04:39,875 --> 00:04:43,292 Beti eduki izan dut... 27 00:04:43,417 --> 00:04:48,542 apur bat berezia izateko joera. Nolabait esatearren. 28 00:04:52,417 --> 00:04:55,708 Ez nuen beldurrik nire arrebaren soinekoak 29 00:04:55,833 --> 00:04:58,583 edo arreba txikiaren kamisoia janzteko. 30 00:04:58,667 --> 00:05:01,000 Atentzioa ematea gustatzen zitzaidan. 31 00:05:14,125 --> 00:05:17,208 Non zaude Kabulen? 32 00:05:18,208 --> 00:05:21,542 Nire jaiotetxean. 33 00:05:26,750 --> 00:05:32,500 -Non daude zure gurasoak? -Ama barruan dago. 34 00:05:32,625 --> 00:05:35,167 Badakit hor dagoela. 35 00:05:42,417 --> 00:05:46,625 Kito, laztana. Honekin nahikoa izango da. 36 00:05:46,708 --> 00:05:51,417 Gauetan burua haren magalean jarrita, ilea ukitzen dit. 37 00:05:51,542 --> 00:05:53,875 Ez du parekorik. 38 00:05:55,458 --> 00:06:01,167 Amari begiratzen diodanean, gaztetan nolakoa zen jakin nahi dut. 39 00:06:01,292 --> 00:06:05,000 Ikusi ditut haren argazkiak, bere ile beltzarekin, 40 00:06:05,125 --> 00:06:09,333 baina ilea urdinduta baino ezin dezaket gogoratu. 41 00:06:09,458 --> 00:06:13,958 Zoaz jolastera. Afaria ordubete barru egongo da prest. 42 00:06:21,667 --> 00:06:26,083 Aitak eskutik heldu zidan eta pistan sartu ginen. 43 00:06:26,208 --> 00:06:29,000 Besoetan hartu eta pilotuaren kabinara igo ninduen. 44 00:06:29,083 --> 00:06:34,250 Ez zuen bolanterik. Botoiez beteriko joko bat zirudien. 45 00:06:34,375 --> 00:06:37,333 Arrebak aitari buruzko istorioak kontatzen zizkigun. 46 00:06:37,458 --> 00:06:40,792 ...eta lur hartu genuen! Esan zuen: 47 00:06:40,917 --> 00:06:45,000 "Ezin duzu botoirik ukitu, hori da garrantzitsuena". 48 00:06:45,083 --> 00:06:49,667 "Okerreko botoia sakatuz gero, lehertu egingo da hegazkina". 49 00:06:49,833 --> 00:06:53,167 Gero, hodeietarantz egin genuen hegan... 50 00:06:53,292 --> 00:06:56,750 eta munduaren ertza ikusi ahal izan genuen. 51 00:06:56,875 --> 00:06:59,375 Izugarria izan zen! 52 00:07:01,542 --> 00:07:05,958 Gauza asko benetakoak ziren, baina beste asko asmatu egiten zituen. 53 00:07:06,083 --> 00:07:11,333 Anaiak eta nik txundituta entzuten genuen. 54 00:07:11,458 --> 00:07:16,250 Bera hor baldin bazegoen ez zitzaidala ezer gertatuko esan zidan. 55 00:07:16,375 --> 00:07:20,208 Inbidia ematen zidala gogoratzen dut. 56 00:07:20,333 --> 00:07:22,750 Zergatik zenion inbidia? 57 00:07:22,875 --> 00:07:26,958 Anaiak eta nik bizi ezin izan genituen gauzak 58 00:07:27,083 --> 00:07:30,625 kontatzen zizkigulako, 59 00:07:30,708 --> 00:07:33,500 gure aitarekin bizitako gauzak. 60 00:07:33,625 --> 00:07:37,583 Non dago zure aita? 61 00:07:40,417 --> 00:07:44,542 -Hitz egin dezakegu hasi baino lehen? -Noski. 62 00:07:46,250 --> 00:07:52,167 Oraindik ere kosta egiten zait gauza batzuei buruz hitz egitea. 63 00:07:52,292 --> 00:07:55,750 Gogorra da, baina gainditu behar dudan zerbait da. 64 00:07:55,875 --> 00:08:00,125 Nire iragana da, eta ezin diot edo ez diot ihes egin nahi. 65 00:08:00,250 --> 00:08:06,375 Agian prest egongo naiz sei hilabete edo urtebete barru. 66 00:08:06,500 --> 00:08:10,542 Zaude lasai. Behar duzun erritmoan arituko gara. 67 00:08:10,667 --> 00:08:14,708 Pozten naiz azkenean kontatzea erabaki duzulako. 68 00:08:16,083 --> 00:08:20,833 Badakizu zer? Gogoan dut, institutuan, ez nuela ideiarik ere. 69 00:08:20,958 --> 00:08:23,417 Istorio ugari asmatzen zituzten. 70 00:08:23,542 --> 00:08:27,917 Bazen bat Afganistanetik oinez heldu zinela zioena. 71 00:08:28,042 --> 00:08:31,667 -Zer ona! -Nik ez nekien zer sinetsi. 72 00:08:31,750 --> 00:08:34,083 Egia esan, inortxok ere ez genekien ezer. 73 00:08:34,125 --> 00:08:36,042 Hara! 74 00:08:37,958 --> 00:08:40,667 Gogoan dut ikusi zintudan lehen aldia! 75 00:08:40,750 --> 00:08:43,708 Orduan ez zegoen etorkin askorik. 76 00:08:43,833 --> 00:08:49,083 Karratu zuri-belzdun kamiseta bat zeneraman. Gogoan duzu? 77 00:08:49,208 --> 00:08:51,833 Bai. 78 00:08:51,958 --> 00:08:54,417 -Eta Buffalo oinetakoak. -Hala da. 79 00:08:54,542 --> 00:08:56,708 -Pentsatu nuen: "Itxurosoa". -Ausarta. 80 00:08:56,833 --> 00:09:03,417 Aurrera begiratzen zenuen zuzen, atentziorik ez emateko edo. 81 00:09:03,542 --> 00:09:10,083 Harritu egin nintzen nire geltoki berean jaitsi zinela ikustean. 82 00:09:15,208 --> 00:09:21,667 -Begira, hirugarren mailakoa da. -Bai, dantzaldian. 83 00:09:21,792 --> 00:09:27,333 Begira zer oinetako dotoreak! Ederrak ginen ba! 84 00:09:32,750 --> 00:09:34,125 Hemen dago. 85 00:09:35,583 --> 00:09:40,292 Hemen hasi zen nire historia. 86 00:09:41,583 --> 00:09:45,917 Dena apuntatu nuen Danimarkara iritsi nintzenean. 87 00:09:46,042 --> 00:09:48,667 Saiatuko zara irakurtzen? 88 00:09:48,750 --> 00:09:55,667 Kosta egingo zait. Ez naiz darieraz ongi moldatzen. 89 00:10:05,625 --> 00:10:09,125 Nire letra ere ez dut ongi ulertzen. 90 00:10:11,958 --> 00:10:15,875 Mujahidinek... 91 00:10:17,000 --> 00:10:21,167 Mujahidinek Afganistango boterea eskuratu zutenean... 92 00:10:27,042 --> 00:10:32,167 Nire aita eta anaia hil zituzten eta arreba bahitu zuten. 93 00:10:32,292 --> 00:10:40,167 Han gelditu izan banintz, ziurrenik ni ere hilko ninduketen. 94 00:10:43,375 --> 00:10:46,375 Oso gogorra izan zen. 95 00:10:49,042 --> 00:10:53,833 Hitz egin duzu Kasperrekin honi buruz? 96 00:10:53,958 --> 00:10:55,042 Ez. 97 00:11:01,708 --> 00:11:05,917 Kasper, filmatzen hasiko naiz. 98 00:11:10,208 --> 00:11:12,333 Probatu ea gatza behar duen. 99 00:11:12,458 --> 00:11:15,167 Noiz ezkonduko zarete? 100 00:11:16,792 --> 00:11:19,875 Bizilekua topatzen dugunean. 101 00:11:20,000 --> 00:11:23,250 Lehenengo nire etxera etor zaitezen nahi dut. 102 00:11:23,375 --> 00:11:26,667 Gero festa bat egiteko toki bat aurkitu behar dugu. 103 00:11:26,750 --> 00:11:32,667 Festa bat egiteko tokia behar badugu, luze egon beharko dugu zain. 104 00:11:33,583 --> 00:11:38,125 Agian etxe bat erosiko dut kanpoan zauden bitartean. 105 00:11:38,250 --> 00:11:42,167 Orduan, dagoenarekin konformatu beharko duzu. 106 00:11:47,500 --> 00:11:52,708 -Noiz zoaz aireportura bihar? -10:00etarako egon behar dut. 107 00:11:52,833 --> 00:11:58,542 -Noiz arte egongo zara oraingoan? -Ekainera arte. 108 00:11:58,667 --> 00:12:01,458 Aldi baterako itzuli, eta gero berriz joango naiz. 109 00:12:01,583 --> 00:12:05,583 -Berriz? -Hala uste dut. 110 00:12:05,667 --> 00:12:07,917 Kasperrek ez daki ezer. 111 00:12:09,875 --> 00:12:13,500 -Nora zoaz? -AEBra itzuliko naiz. 112 00:12:13,625 --> 00:12:17,417 Princetongo zure irakaslearen mezua jaso duzu? 113 00:12:17,542 --> 00:12:22,667 Mezua ez, gutuna. Nik doktore-ondokoa egitea nahi du. 114 00:12:23,542 --> 00:12:27,167 -Ikerketarekin jarraitzeko? -Bai. 115 00:12:27,292 --> 00:12:30,583 Zer dio Kasperrek horri buruz? 116 00:12:30,667 --> 00:12:36,458 Ez dugu horri buruz hitz egin oraindik. 117 00:12:45,875 --> 00:12:51,083 Azkenekoz, zure aitari buruz hitz egin genuen. 118 00:12:51,208 --> 00:12:54,292 Prest zaude gehiago sakontzeko? 119 00:12:54,417 --> 00:12:57,083 Bai, baina oso tristea da. 120 00:12:57,208 --> 00:13:00,958 Itzul gaitezen zure haurtzaroko oroitzapenetara. 121 00:13:01,083 --> 00:13:03,375 Non dago zure aita? 122 00:13:10,750 --> 00:13:13,167 Ez daki inork. 123 00:13:13,292 --> 00:13:18,708 -Etxetik eraman zuten. -Zer ba? 124 00:13:22,458 --> 00:13:27,500 Zutik, munduko langileak! 125 00:13:27,625 --> 00:13:31,667 Zutik, ogirik gabeak! 126 00:13:33,042 --> 00:13:38,208 Afganistango gobernu berriarentzat arriskutsua bihurtu zelako, 127 00:13:38,333 --> 00:13:40,917 erregimen komunistarentzat, 128 00:13:41,042 --> 00:13:46,625 70eko hamarkadan monarkia kentzea lortu zutenean, 129 00:13:46,708 --> 00:13:49,208 1979an. 130 00:13:55,875 --> 00:14:02,667 3.000 pertsona inguru atxilotu zituzten, artean gure aita. 131 00:14:03,625 --> 00:14:08,417 Amak hitz egin zidan eraman zuten egunaz. 132 00:14:08,542 --> 00:14:11,542 Hala espero omen zuen. 133 00:14:12,667 --> 00:14:15,250 -Akhtar Nawabi? -Bai. 134 00:14:15,375 --> 00:14:17,917 Zu atxilotzeko agindua dugu. 135 00:14:18,875 --> 00:14:22,500 Ados, egon hemen. Berokia hartuko dut. 136 00:14:22,625 --> 00:14:24,708 Ados, baina mugi! 137 00:14:26,708 --> 00:14:29,250 Nire bila etorri dira. 138 00:14:31,917 --> 00:14:34,667 Gorde ezazu hau... 139 00:14:37,708 --> 00:14:40,042 badaezpada ere. 140 00:14:41,667 --> 00:14:45,500 Ez naiz inorentzako arriskutsua. Laster itzuliko naiz. 141 00:14:48,167 --> 00:14:51,417 Gero kartzelan sartu zuten. 142 00:14:53,667 --> 00:14:58,375 Amak esan zidan hura bisitatzen utziko zigutela, 143 00:14:58,500 --> 00:15:01,708 baina hiru hilabeteren buruan, desagertu egin zen... 144 00:15:02,958 --> 00:15:05,000 besterik gabe. 145 00:15:29,833 --> 00:15:35,500 Amin, aditu. Goian mantendu ezazu, soka tenkatuta duzula. 146 00:15:35,625 --> 00:15:40,000 Denbora asko pasatzen nuen anaiarekin. 147 00:15:40,125 --> 00:15:45,750 Eskuak zikintzen dituzten mutiko horietarikoa da. Usoak hazten ditu. 148 00:15:47,125 --> 00:15:51,625 Heldu gogor! Kontuz, Amin! Emadazu! Eman! 149 00:15:54,167 --> 00:15:56,292 Sentitzen dut. 150 00:15:59,500 --> 00:16:03,958 -69 kromo ditut. Zuk? -52 bat. 151 00:16:04,083 --> 00:16:08,458 Eta Vivek Mushran Anil Kapoorrengatik aldatzen badizut? 152 00:16:09,250 --> 00:16:11,583 -Ez. -Mesedez, Sabia. 153 00:16:11,667 --> 00:16:17,333 -Ezetz esan dut. Ez dut nahi. -Bi berdin dituzu eta! 154 00:16:17,458 --> 00:16:20,708 Vivek Mushran eta Mamik Singh emango dizkizut. 155 00:16:20,833 --> 00:16:25,000 Ez ditut behar. Ondo dator Anil bat soberan izatea. 156 00:16:25,125 --> 00:16:28,625 Begira! Hain da guapoa! 157 00:16:29,667 --> 00:16:32,125 Neure onetik ateratzen nauzu. 158 00:16:32,250 --> 00:16:36,208 -Zer nahi duzu ilean? -Ez dut ezer nahi. 159 00:16:36,333 --> 00:16:40,042 Eta gainera, ez nago umoreko. 160 00:17:00,750 --> 00:17:03,875 Noiz konturatu zinen homosexuala zinela? 161 00:17:04,000 --> 00:17:06,792 Ez nintzen oso heldua. 162 00:17:06,917 --> 00:17:13,042 Uste dut bost edo sei urte nituenetik izan ditudala fantasiak. 163 00:17:13,167 --> 00:17:16,708 Ederki gogoratzen dut haietako bat. 164 00:17:17,667 --> 00:17:21,875 Jean-Claude Van Damme-rekin txora-txora eginda nengoen. 165 00:17:23,833 --> 00:17:26,333 Benetan. Fantasiak nituen harekin. 166 00:17:26,458 --> 00:17:31,083 Niri ere gustatzen zitzaidan, baina ez zure modu berean. 167 00:17:32,500 --> 00:17:37,500 Bai, ziur naiz niri beste arrazoi batzuengatik gustatzen zitzaidala. 168 00:17:39,833 --> 00:17:42,333 Bai, tira... 169 00:17:42,625 --> 00:17:49,000 beti jakin izan dut mutilak gustatzen zitzaizkidala, 170 00:17:49,083 --> 00:17:52,667 horrek zer esan nahi zuen ondo jakin ez arren. 171 00:17:56,000 --> 00:18:02,875 Afganistanen ez zegoen homosexualik. Horretarako hitzik ere ez zegoen. 172 00:18:03,667 --> 00:18:08,958 Familia osoaren lotsaizuna zen, 173 00:18:09,500 --> 00:18:13,333 beraz, zaila zen gay zinela onartzea. 174 00:18:31,375 --> 00:18:32,917 Boleibolean jokatzen genuen. 175 00:18:33,417 --> 00:18:34,750 Tira! 176 00:18:34,917 --> 00:18:39,167 Talde bikaina osatzen genuen anaiak eta nik. 177 00:18:39,333 --> 00:18:43,958 Anaia oso altua zen eta primeran errematatzen zuen. 178 00:18:45,208 --> 00:18:47,375 Jarri arreta! 179 00:18:52,292 --> 00:18:56,333 Informatu gaituztenez, terroristak 180 00:18:56,458 --> 00:19:04,417 AEBko gobernuaren helmen luzeko misilak jasotzen ari dira. 181 00:19:04,500 --> 00:19:09,958 AEBk sobietarren aurkako Vietnamgo gerra bat nahi du Afganistanen. 182 00:19:10,750 --> 00:19:17,583 Baina zin degizuet AEBk Afganistan suntsitzeko 183 00:19:17,708 --> 00:19:19,708 armak ematen badizkie terroristei, 184 00:19:19,833 --> 00:19:24,208 hau beste Vietnam bat bihur daitekeela AEBrentzat! 185 00:19:24,833 --> 00:19:30,833 Gerra aita eraman zutenean hasi zen. Mujahidinen aurka egin zuten. 186 00:19:30,958 --> 00:19:35,250 Gerra ez zen Kabulen gertatu, 187 00:19:35,375 --> 00:19:39,667 beraz, ez zigun askorik eragin. 188 00:19:41,042 --> 00:19:45,417 Nire anaiarengatik ez balitz, ez zidakeen eragingo. 189 00:19:45,500 --> 00:19:47,958 Nerabea zen bera. 190 00:19:48,083 --> 00:19:52,458 Ez zuen armadan sartu nahi, baina ez zuen beste aukerarik. 191 00:20:05,417 --> 00:20:06,625 Saif! 192 00:20:08,875 --> 00:20:12,125 -Polizia dator! -Geldi hor! 193 00:20:12,250 --> 00:20:14,042 Korri! 194 00:20:26,208 --> 00:20:27,542 Saif! 195 00:20:38,000 --> 00:20:39,500 Saif! 196 00:20:43,458 --> 00:20:44,750 Saif! 197 00:20:47,167 --> 00:20:48,167 Ama! 198 00:20:48,917 --> 00:20:53,042 Ama, hemen daude. Anaia eraman dute! 199 00:20:54,708 --> 00:21:00,958 Ezin duzu hemen gelditu. Ezkutatu. Zoaz osaba Mahdirekin! 200 00:21:01,083 --> 00:21:05,333 Itzuli gaua heltzen denean. Kontuz ibili! 201 00:21:06,042 --> 00:21:11,792 Anaia beti dabil ihesean. Ez da bakarra. 202 00:21:11,917 --> 00:21:15,542 Milaka dira gerrara joan nahi ez duten afganistandarrak, 203 00:21:15,667 --> 00:21:20,292 eta badute arrazoirik horretarako, gehiengoa ez baita etxera itzultzen. 204 00:21:20,417 --> 00:21:22,292 Hil egiten dira. 205 00:21:23,000 --> 00:21:28,833 Ene herria, min duzu, traizionatu egin zaituztelako. 206 00:21:28,958 --> 00:21:35,375 Ene herria, zure melodia galdu duzu, zure ahotsa. 207 00:21:35,458 --> 00:21:40,583 Ene herria, min duzu, eta ez da sendabiderik. 208 00:21:40,708 --> 00:21:43,792 Ene herria... 209 00:21:43,917 --> 00:21:48,458 Sobietarrek alde egin ostean, areagotu dira Mujahidinen erasoak. 210 00:21:48,583 --> 00:21:51,542 Zazpi pertsona hil dituzte Kabuleko aireportuan. 211 00:21:51,667 --> 00:21:57,458 AEBko enbaxadak Kabul utzi du, Indiara joateko. 212 00:21:57,542 --> 00:22:02,083 Mendebaldeko enbaxada gehienak itxita daude edo itxi egingo dituzte. 213 00:22:02,208 --> 00:22:08,375 Datozen asteetan, sobietarrek Afganistango lurrak uzten dituztenean, 214 00:22:08,458 --> 00:22:10,833 afganistandarren arteko liskarrak areagotu 215 00:22:10,958 --> 00:22:15,083 eta hiriburua are arriskutsuagoa bihurtuko dela uste da. 216 00:22:21,042 --> 00:22:25,292 Sobietarren garraioak eremua inguratu eta magnesio bengalak jaurtitzen ditu, 217 00:22:25,417 --> 00:22:28,167 misilak desbideratu ahal izateko. 218 00:22:28,292 --> 00:22:34,167 AEBk armaturiko Mujahidinen gerrillak hiriaren inguruko mendietan daude. 219 00:22:34,292 --> 00:22:38,875 afganistandar armada ez da talibanengandik defendatzeko gai, 220 00:22:39,000 --> 00:22:43,083 beraz, denbora gutxiren buruan inbadituko dute Kabul. 221 00:22:43,208 --> 00:22:50,708 Badakigu sinestuntzat hartzen ez duten pertsona ororen aurka egingo dutela. 222 00:22:53,292 --> 00:22:54,542 Amin! 223 00:22:54,667 --> 00:22:57,458 Berehala alde egin behar izan genuen. 224 00:22:57,583 --> 00:23:01,625 Etxetik gauza batzuk hartu genituen, ezer saltzeko astirik gabe. 225 00:23:14,458 --> 00:23:16,958 Amin, goazen. 226 00:23:25,542 --> 00:23:31,417 -Garaiz alde egin zenuten? -Bai, justu-justu libratu ginen. 227 00:24:11,000 --> 00:24:16,250 Aireportura bidean negar egin nuen, baita hegazkinean ere. 228 00:24:17,458 --> 00:24:19,083 Hala izan zen... 229 00:25:22,042 --> 00:25:24,458 Moskura egin genuen ihes. 230 00:25:26,208 --> 00:25:30,500 Errusia izan zen turista-bisa eman zigun herrialde bakarra. 231 00:25:32,625 --> 00:25:36,708 Errusia leku arraroa zen momentu hartan. 232 00:25:40,083 --> 00:25:43,458 Komunismoa erori osteko urtean heldu ginen. 233 00:25:48,208 --> 00:25:51,875 Jendea gosez hiltzen ari zen eta supermerkatuak hutsik zeuden. 234 00:25:52,000 --> 00:25:58,958 Errubloa balioa galtzen ari zen, eta dirua emititzen jarraitzen zuten. 235 00:26:01,333 --> 00:26:06,667 Delinkuentzia handia zegoen eta ez zegoen poliziarekin fidatzerik. 236 00:26:29,083 --> 00:26:32,167 -Azkenean! -Abbas! Nire seme maitea! 237 00:26:32,292 --> 00:26:37,417 Anaia zaharra, Suedian bizi zena, gurekin elkartu zen Moskun. 238 00:26:38,500 --> 00:26:41,417 Apartamendu bat alokatu zigun. 239 00:26:41,500 --> 00:26:44,167 Ene bada! Zenbat hazi zara? 240 00:26:46,417 --> 00:26:51,667 80ko hamarkadan alde egin zuen, gerrara joan nahi ez zuelako. 241 00:26:59,333 --> 00:27:01,375 Aldatu berriz! 242 00:27:06,250 --> 00:27:08,167 Hara! 243 00:27:09,167 --> 00:27:12,792 Suediara eraman behar ditugu ahal bezain lasterren, 244 00:27:12,917 --> 00:27:17,042 ikasketak egin ditzaten. Zain egonez gero, heldu egingo dira. 245 00:27:17,167 --> 00:27:20,500 Badakit. Eta zu, laztana? Suediak tratu ona ematen dizu? 246 00:27:20,625 --> 00:27:24,750 Garbitzea ez dago ondo ordainduta, baina berdin dio. 247 00:27:26,667 --> 00:27:32,625 4.600 euro biltzea lortu dut. Gehiago ekarriko dizut ahal dudanean. 248 00:27:32,750 --> 00:27:34,042 Milesker, seme. 249 00:27:34,708 --> 00:27:39,750 -Noiz itzuliko zara? -Bihar. Bi jaiegun baino ez ditut. 250 00:27:45,125 --> 00:27:47,125 Etorri hona zuek biok! 251 00:27:50,458 --> 00:27:55,458 Ziur amarekin eta arrebekin asper-asper eginda egongo zaretela. 252 00:27:55,583 --> 00:27:59,208 Suediara etortzen zaretenean, benetako gizonak bihurtuko zarete. 253 00:27:59,333 --> 00:28:03,875 Ikusiko duzue! Suediako neskak eder-ederrak dira! 254 00:28:09,208 --> 00:28:13,667 -Zein zen plana? -Errusiatik irtetea. 255 00:28:13,792 --> 00:28:19,750 Diru asko behar zen Suedian ilegalki sartu ahal izateko. 256 00:28:20,792 --> 00:28:22,333 Trafikatzaileen bidez? 257 00:28:22,458 --> 00:28:26,667 Bai, pertsona-trafikatzaileak. Hori zen merkeena. 258 00:28:27,667 --> 00:28:32,667 Suedian sar zintezkeen 3.000 dolarren truke. 259 00:28:32,792 --> 00:28:35,875 15.000 edo 20.000 inguru zen guztiona. 260 00:28:37,167 --> 00:28:40,500 Nire anaia nagusiak presio handia zuen gainean. 261 00:28:40,625 --> 00:28:43,500 Ez zuen asko irabazten. 262 00:28:46,917 --> 00:28:49,375 Geldi! Dokumentazioa, mesedez! 263 00:28:51,333 --> 00:28:53,125 Dokumentazioa! 264 00:28:54,000 --> 00:28:56,125 Gelditu hemen. 265 00:29:05,250 --> 00:29:08,625 Zuen bisak iraungita daude. 266 00:29:18,583 --> 00:29:21,000 Milesker. 267 00:29:21,125 --> 00:29:23,083 Tira. 268 00:29:25,375 --> 00:29:27,458 Alde hemendik! 269 00:29:31,125 --> 00:29:34,333 Ezin genuen hirian barrena askatasunez mugitu, 270 00:29:34,458 --> 00:29:38,167 ez genuelako paperik. 271 00:29:38,292 --> 00:29:40,958 Beraz, Errusian gelditu ginen ilegalki. 272 00:29:43,958 --> 00:29:48,333 Poliziarengandik ihes egiten nuen kalean ikusten nituenean. 273 00:29:57,125 --> 00:30:02,708 Beraz, etxean gelditzen nintzen telesail mexikarrak ikusten. 274 00:30:02,833 --> 00:30:05,833 Familia guztia. Hori zen eguneko gauzarik onena. 275 00:30:05,958 --> 00:30:09,250 -Lagunduko dizut maletarekin. -Milesker. 276 00:30:09,375 --> 00:30:14,500 -Ez zara Mexiko Hirian izan? -Ez! Ez dut antzekorik ikusi. 277 00:30:15,583 --> 00:30:18,875 Han eserita pasa genuen urtebete. 278 00:30:19,000 --> 00:30:22,458 Eserita, alde egiteko zain. 279 00:30:24,458 --> 00:30:29,125 Anaiari asko kostatzen zitzaion hainbeste diru egitea. 280 00:30:29,250 --> 00:30:34,625 Eta nire bi arrebak bidaltzeko baino ez zen iritsi. 281 00:30:39,000 --> 00:30:42,917 Deitu iritsi bezain pronto. 282 00:30:43,792 --> 00:30:45,458 Bai horixe. 283 00:30:48,708 --> 00:30:53,208 Ez ziguten bidaiaren nondik-norakoez askorik kontatu. 284 00:30:54,792 --> 00:30:58,708 Askotan trafikatzaileek ere ez zuten elkar ezagutzen. 285 00:31:01,292 --> 00:31:06,250 Suediatik deitzeko zain gelditu ginen, 286 00:31:06,375 --> 00:31:11,333 haien ahotsak entzuteko eta salbu zeudela jakiteko. 287 00:31:13,542 --> 00:31:19,125 Trafikatzaile horiek... nazkagarri hutsak ziren! 288 00:31:19,917 --> 00:31:21,958 Bai horixe... 289 00:31:22,083 --> 00:31:25,292 Gizagaixo eta psikopata talde bat ziren. 290 00:31:25,417 --> 00:31:26,917 Sartu! 291 00:31:32,167 --> 00:31:34,708 Tira! Sartu hemen! 292 00:31:34,833 --> 00:31:41,458 Kontainer batean sartu zituzten jende gehiagorekin. 293 00:31:42,458 --> 00:31:45,417 Bero egiten du hemen... 294 00:31:52,500 --> 00:31:58,125 Gero kontainerra kargaontzi erraldoi batean sartu zuten, 295 00:31:58,250 --> 00:32:02,417 beste kontainer batzuen ondoan, 296 00:32:02,500 --> 00:32:05,417 eta blokeatu egin zuten handik inor ez ateratzeko. 297 00:32:53,833 --> 00:32:56,750 Anaia zaharrak deitu zuen. 298 00:32:58,833 --> 00:33:01,750 Gertatu egin zen... 299 00:33:04,500 --> 00:33:07,375 Denak ohikoa zirudien 300 00:33:07,458 --> 00:33:11,500 MS Estonia ontzia Tallinnetik Stockholmera iritsi denean. 301 00:33:11,625 --> 00:33:16,167 1.100 bidaiariek ez zuten ontzigainean gertatzen zenaren berri. 302 00:33:16,292 --> 00:33:23,458 Izugarrikeria bat da. Giza-trafiko formarik ankerrena. 303 00:33:23,542 --> 00:33:31,000 Janari eta urik gabe zeuden 64 errefuxiatu atera dituzte. 304 00:33:31,125 --> 00:33:34,333 Ez dakite zenbat denbora eman duten trailer barruan. 305 00:33:34,458 --> 00:33:40,125 64tik 26 umeak ziren, txikienak 8 hilabete zituen. 306 00:33:50,875 --> 00:33:55,625 Ia kamioiaren barruan hil ziren. 307 00:33:57,167 --> 00:34:00,167 Ez daude batere ondo. 308 00:34:00,292 --> 00:34:04,667 Shock egoeran daude, ez dute askorik hitz egiten. 309 00:34:06,917 --> 00:34:11,083 Badakit nork lagun ditzakeen, zu ez arduratu. 310 00:34:18,458 --> 00:34:24,958 Gauza bat argitu behar dut: Arrebak bizirik irten ziren, ezta? 311 00:34:25,083 --> 00:34:27,667 -Bai. -Ez daude hilda? 312 00:34:27,792 --> 00:34:31,542 Eta anaia zaharra duzu, denak Suedian bizi dira? 313 00:34:31,667 --> 00:34:33,333 Bai. 314 00:34:33,458 --> 00:34:38,042 Zera... Pentsatzen nuen familia osoa hil zela. 315 00:34:38,167 --> 00:34:41,000 -Bai. -Baina ez da hala? 316 00:34:44,500 --> 00:34:45,958 Ez. 317 00:34:46,083 --> 00:34:49,333 Izugarria da! Asko pozten nau horrek. 318 00:34:49,458 --> 00:34:54,792 Baina urte hauetan guztietan, ez diozu inoiz inori kontatu? 319 00:34:56,667 --> 00:35:01,500 Uste dut unibertsitatean hasi nintzenean, 320 00:35:01,625 --> 00:35:05,667 apur bat ireki nintzela 321 00:35:08,958 --> 00:35:12,583 mutil-lagun ohiarekin. Baina ez zen ongi atera. 322 00:35:12,750 --> 00:35:17,125 Nire familiari buruz hitz egin nion. 323 00:35:18,208 --> 00:35:22,750 Hasieran... oso jarrera 324 00:35:22,875 --> 00:35:24,583 ulerkorra zuen, 325 00:35:24,708 --> 00:35:30,000 baina eztabaida gogor bat izan genuen, eta aurpegiratu egin zidan. 326 00:35:30,125 --> 00:35:34,292 Poliziari deituko ziola esan zidan, 327 00:35:34,417 --> 00:35:39,583 nire asiloa gezur batean oinarritzen zela kontatuko ziela. 328 00:35:40,833 --> 00:35:47,917 Harekin utzi ondoren ere, urte batzuk horren beldur pasa nituen. 329 00:36:12,708 --> 00:36:15,083 Etxe bikaina dela iruditzen zait. 330 00:36:15,958 --> 00:36:18,375 Polita da. 331 00:36:18,458 --> 00:36:21,500 -Nahiko etxebizitza handia da. -Izugarria da! 332 00:36:21,625 --> 00:36:26,167 -Hori ere etxearena da? -Bai, errepideraino dagoena. 333 00:36:26,292 --> 00:36:30,708 -Potentzial handia du! -Katu bat dago! 334 00:36:30,833 --> 00:36:33,917 Etxeko jabea balitz moduan begiratzen digu. 335 00:36:34,042 --> 00:36:38,583 Gure katua ekartzen badugu, egundokoa antolatuko dute. 336 00:36:40,958 --> 00:36:44,125 -Saiatu deitzen. -Nola egiten duzue daniarrez? 337 00:36:44,292 --> 00:36:47,750 Mixi, mixi! Etorri hona! 338 00:36:47,875 --> 00:36:50,292 Gustuko nau. Ni limurtzen dabil. 339 00:36:50,417 --> 00:36:55,833 Laztana, begira hurritz horiei! 340 00:36:55,958 --> 00:36:58,917 -Hurritzak direlakoan nago. -Etorri. 341 00:36:59,042 --> 00:37:02,000 -Hurritzak dira? -Bai. 342 00:37:02,125 --> 00:37:04,833 Zeinen polita den. 343 00:37:04,958 --> 00:37:07,833 -Hurritzak dira, ezta? -Katutxo... 344 00:37:10,000 --> 00:37:16,458 Ez dut uste hurritzak direnik. Baina antzekoak dira. 345 00:37:20,083 --> 00:37:23,708 Udaran gaudela dirudi, bero honekin eta... 346 00:37:23,875 --> 00:37:29,292 -Etxe horretan biziko zinateke? -Bai. 347 00:37:30,792 --> 00:37:34,292 Zer iruditu zaizu? 348 00:37:36,333 --> 00:37:42,583 Zu biziko zinateke bertan, laztana? Ez dut nik bakarrik bizi nahi hor. 349 00:37:42,708 --> 00:37:47,667 -Bai horixe. -Horrek ezetz esan nahi du... 350 00:37:49,042 --> 00:37:52,625 Bat-batean hainbeste konpromiso sortu zaizkizu... 351 00:37:55,458 --> 00:37:59,667 Errepide estuak eta zelai zabalak... 352 00:38:00,583 --> 00:38:05,792 Errefuxiatuen harrera zentroan emandako egunak gogoratu nituen. 353 00:38:07,625 --> 00:38:12,208 Ez dut berriz ere lur jota sentitu nahi. 354 00:38:18,875 --> 00:38:23,625 Ez zara familia honen parte izango. Alde! Ez zaitut berriz ikusi nahi! 355 00:38:23,750 --> 00:38:29,042 Baina haur bat izango dugu! Ezin nauzu bota! 356 00:38:36,333 --> 00:38:38,333 Polizia! 357 00:38:39,042 --> 00:38:45,542 Zarata entzun dugu. Ireki atea! Hitz egin besterik ez dugu nahi. 358 00:38:45,667 --> 00:38:48,500 Zuen dokumentazioa behar dugu! Ireki atea! 359 00:38:48,625 --> 00:38:53,333 Joder! Gorroto nituen. Munduko jenderik okerrena da. 360 00:38:53,458 --> 00:38:57,000 Vodka usaina zuten. Nazkagarria zen. 361 00:38:57,125 --> 00:39:00,000 Badakigu hor zaudetela! Ireki! 362 00:39:00,125 --> 00:39:02,667 Ez da haiek baino jende zorigaiztokoagorik! 363 00:39:02,750 --> 00:39:05,417 Trafikatzaileak beraiek baino okerragoak! 364 00:39:05,500 --> 00:39:08,083 Indarrez sartuko gara! 365 00:39:11,583 --> 00:39:17,375 Ez dut gogoan ihes egin genuen eguna, ezta nola iritsi ginen Errusiatik... 366 00:39:20,250 --> 00:39:22,292 Ez dakit nora. 367 00:39:25,625 --> 00:39:27,750 Orduak eman genituen errepidean. 368 00:39:27,875 --> 00:39:33,792 Orain gogoratu dut. Furgoneta handi batean geunden, 369 00:39:33,917 --> 00:39:38,542 egurra garraiatzen zuen horietako bat. Atzeko aldean gindoazen. 370 00:39:39,792 --> 00:39:44,292 Basoan jaitsarazi gintuzten eta zain egon behar izan genuen. 371 00:39:44,417 --> 00:39:49,667 Hotz handia egiten zuen, ez generaman arropa nahikorik soinean. 372 00:40:14,417 --> 00:40:19,417 Badira gau hartatik ahaztuko ez ditudan bi gauza. 373 00:40:24,208 --> 00:40:27,875 Tira, ama, jarraitu egin behar dugu. 374 00:40:31,833 --> 00:40:34,583 Azkarrago! Ezin da hitz egin. 375 00:40:36,042 --> 00:40:38,000 Egon! 376 00:40:39,708 --> 00:40:40,750 Geldi. 377 00:40:49,917 --> 00:40:52,917 Tira! Jarraitu aurrera! 378 00:41:38,542 --> 00:41:42,333 -Beste oinetako batzuk behar ditu. -Ez dugu halakorik. 379 00:41:42,458 --> 00:41:46,875 Txantxetan? Badakizu muga zeharkatu behar dugula, ezta? 380 00:41:47,000 --> 00:41:49,375 -Zer nahi duzu nik egitea? -Kenduizkiozu! 381 00:41:49,458 --> 00:41:53,042 -Ezin ditu oinetakoak kendu! -Ez badu egiten, nik kenduko dizkiot! 382 00:41:53,167 --> 00:41:58,833 Zer gertatzen da? Ezin duzu gelditu, oinez jarraitu behar duzu. Tira! 383 00:42:06,917 --> 00:42:09,583 Ez! Egon! Nik eramango dut. 384 00:42:09,708 --> 00:42:12,333 Nik eramango dut. 385 00:42:12,458 --> 00:42:16,250 Ez gara zuen zain egongo. Tira! 386 00:42:17,125 --> 00:42:22,792 Berarekin joan behar duzu, laztana. Gu laguntzen ari da... 387 00:42:22,917 --> 00:42:24,750 Milesker. 388 00:42:32,417 --> 00:42:35,500 Egon! Lagundu! 389 00:42:43,458 --> 00:42:48,000 -Banekien arazoak ekarriko zizkigula. -Zergatik ez diozu tiro egiten? 390 00:42:51,917 --> 00:42:57,583 "Buruan tiro egin, eta hemen utziko dugu". A zer hoztasuna. 391 00:42:57,708 --> 00:43:01,333 Nik egingo dut. Erraza da. 392 00:43:01,458 --> 00:43:05,458 Ez, ni arduratuko naiz berarekin. Azkar ibiliko gara. 393 00:43:06,917 --> 00:43:11,125 Uste dut bere semeari esan ziola. 394 00:43:19,250 --> 00:43:22,417 Nire ama ere zaharra zen. 395 00:43:29,500 --> 00:43:34,417 Emakume hark, zorionez, ez zuen errusiarrez ulertzen. 396 00:43:53,958 --> 00:43:59,625 Suediara joateko ontzi bat lortu zuten, 397 00:43:59,750 --> 00:44:03,250 Baltikoa zeharkatzeko. 398 00:44:03,375 --> 00:44:07,167 Argi zegoen ontzian ez zegoela guztiontzako lekurik. 399 00:44:07,292 --> 00:44:11,083 Eta nire amak sekulako beldurra zion urari. 400 00:44:11,208 --> 00:44:14,000 -Denok sartuko gara? -Hori uste dut. 401 00:44:14,125 --> 00:44:18,750 -Baina ez da denontzat lekurik! -Egon beharko du. 402 00:44:18,875 --> 00:44:23,083 Eta ama? Ez dugu ama hor sartzeko konbentzituko. 403 00:44:23,208 --> 00:44:26,292 Sartu beharko du. Ezin du hemen gelditu. 404 00:44:30,792 --> 00:44:38,750 Estalpean gelditu beharko duzue, kostaldeko guardiak ez harrapatzeko. 405 00:44:38,875 --> 00:44:43,583 Barrualdea hustu dugu, denontzako lekua egon dadin. 406 00:44:43,708 --> 00:44:48,542 Bi egunetan iritsiko gara Suediara. Tira, mugitu! 407 00:44:48,667 --> 00:44:51,042 Ez... Ez! 408 00:45:53,583 --> 00:45:58,500 Pare bat orduz nabigatu genuen... Hori uste dut. 409 00:45:58,625 --> 00:46:01,458 Jendea gonbitoka hasi zen. 410 00:46:01,542 --> 00:46:06,542 Izugarria zen, egoera benetan beldurgarria. 411 00:46:21,833 --> 00:46:26,583 Ura! Ura sartzen ari da! Lagundu! Lagundu! 412 00:46:26,708 --> 00:46:29,750 Ireki! 413 00:46:50,458 --> 00:46:54,542 Itsasontzia hustu behar izan zenuten zaparradaren erdian? 414 00:46:54,667 --> 00:46:58,542 Aukera bakarra zen hondoratu nahi ez bagenuen. 415 00:46:58,667 --> 00:47:02,458 Ontziak ez zuen irratirik, 416 00:47:02,583 --> 00:47:07,292 beraz, ezin genuen laguntzarik eskatu. 417 00:47:10,792 --> 00:47:13,083 Eta inork ez zekien igerian. 418 00:47:15,250 --> 00:47:19,083 Uste dut errazagoa izango zela bakarrik egon izan banintz. 419 00:47:19,208 --> 00:47:21,417 Ama zeharo izututa zegoen. 420 00:47:21,500 --> 00:47:27,708 Heriotzaz hitz egiten zuenetan, beti aipatzen zuen ura. 421 00:47:27,833 --> 00:47:33,875 Uretan hiltzea, itotzea, haren ametsik gaiztoena zen. 422 00:47:39,458 --> 00:47:43,625 Zer zenuen buruan? 423 00:47:45,208 --> 00:47:50,208 Ea nor salbatuko nukeen lehenengo, ontzia hondoratuko balitz. 424 00:47:59,708 --> 00:48:01,708 Zuk bazenekien igerian? 425 00:48:03,167 --> 00:48:04,458 Ez. 426 00:48:06,167 --> 00:48:09,333 Ez nuen horretan pentsatzen. 427 00:48:12,583 --> 00:48:18,458 Agian uste nuen banekiela. Ez daukat ideiarik ere. 428 00:48:18,542 --> 00:48:21,625 Gehiago arduratzen ninduen... 429 00:48:23,167 --> 00:48:26,292 nor aukeratu jakiteak. 430 00:48:34,292 --> 00:48:36,333 Egun batzuk pasa ziren. 431 00:49:18,917 --> 00:49:23,208 Lagundu! Hemen! 432 00:49:25,875 --> 00:49:29,375 Hemen! Lagundu! 433 00:49:30,458 --> 00:49:32,042 Norvegiakoa da! 434 00:49:52,333 --> 00:49:57,833 Ez dakit zergatik, baina ontzi hari begiratzen nion 435 00:49:57,958 --> 00:50:01,917 eta ez nuen pozik sentitzen. 436 00:50:04,458 --> 00:50:06,458 Zer sentitzen zenuen? 437 00:50:08,125 --> 00:50:09,708 Pena sentitzen nuen... 438 00:50:14,167 --> 00:50:20,000 eta lotsa gure egoeragatik. 439 00:50:29,042 --> 00:50:34,125 Jendeak uretara salto egin eta ontzirantz igeri egin nahi zuen. 440 00:50:34,958 --> 00:50:37,042 Tira... 441 00:50:37,167 --> 00:50:41,500 Salto egiten bazuten, 442 00:50:41,625 --> 00:50:44,875 ontziak jasoko zituela uste zuten. 443 00:50:45,000 --> 00:50:48,167 Hain zeuden etsita... 444 00:50:49,542 --> 00:50:53,458 Aukera bikaina zela uste zuten. 445 00:50:53,542 --> 00:50:55,792 Bat-batean... 446 00:51:00,708 --> 00:51:06,500 lortu nahi genuen guztia geure muturren parean baikenuen. 447 00:51:06,625 --> 00:51:11,000 Besoa luzatuta, ia ukitu ere egin baitzitekeen. 448 00:51:27,208 --> 00:51:30,542 Estoniako mugako poliziari deitu diogu. Bidean daude. 449 00:51:30,667 --> 00:51:33,500 Bueltan eramango zaituztete. 450 00:51:33,625 --> 00:51:37,542 Estoniako mugako polizari deitu diogu. Bidean daude. 451 00:51:37,667 --> 00:51:40,583 Bueltan eramango zaituztete. 452 00:51:58,000 --> 00:52:01,375 Gero polizia etorri zen gu eramateko: 453 00:52:03,208 --> 00:52:11,167 kamuflajedun arropa, buru-berokiak eta aurpegia margoturik zuten gizonak. 454 00:52:11,292 --> 00:52:16,625 Zoro moduan oihu egiten ziguten. 455 00:52:23,458 --> 00:52:26,917 Ez nekien zer ari zen gertatzen. 456 00:52:27,042 --> 00:52:30,875 Etengabe negar egiten nuen. Ezin nuen gelditu. 457 00:52:32,292 --> 00:52:37,917 Beldurra ikusten nuen helduen begietan. Izututa zeuden! 458 00:52:38,042 --> 00:52:42,125 Baita gizon handienetan ere... Haien begietan ere ikus zitekeen. 459 00:52:42,250 --> 00:52:45,500 Benetan izutzen ninduen horrek. 460 00:52:45,625 --> 00:52:49,167 Hain beldur baziren, zer gertatuko ote zitzaigun? 461 00:52:49,292 --> 00:52:52,792 Zerbait larria izan behar zuen. 462 00:52:57,917 --> 00:53:01,667 Abandonaturiko eraikin batean giltzapetuta geunden. 463 00:53:01,792 --> 00:53:04,875 Guardiaz inguratuta geunden, eta egun horretan bertan, 464 00:53:05,000 --> 00:53:09,208 eraikina txarrantxaz inguratu zuten. 465 00:53:09,333 --> 00:53:11,792 Jendea hunkituta zegoen. 466 00:53:11,875 --> 00:53:14,583 Emandako tratuarengatik, 467 00:53:14,708 --> 00:53:19,458 bizitza han pasa beharko genuela uste genuen. 468 00:53:19,542 --> 00:53:24,917 Ez genekien zer gertatuko zitzaigun. Inork ez zigun ezer esaten. 469 00:53:27,542 --> 00:53:32,292 Kazetariak etortzen ziren, eta zerbait aldatuko zela uste genuen, baina ez. 470 00:53:32,417 --> 00:53:37,917 Errefuxiatu gaixoak grabatu eta haien saioak egitera joaten ziren. 471 00:53:38,042 --> 00:53:44,375 Ez zen ezer aldatzen. Gu eta guardiak baino ez geunden. 472 00:53:44,458 --> 00:53:49,750 Nire bizitza hor geldituko zelakoan nengoen. 473 00:53:53,875 --> 00:53:55,917 Gero, handik sei hilabetera, 474 00:53:56,042 --> 00:54:00,333 bi aukera eman zizkiguten. 475 00:54:00,458 --> 00:54:05,000 Han usteltzen gelditu... 476 00:54:06,750 --> 00:54:09,458 edo Moskura itzuli. 477 00:54:15,333 --> 00:54:20,167 Errusiara itzulitakoan, mugan, polizia errusiarrak harrapatu gintuen. 478 00:54:20,292 --> 00:54:24,625 Afganistanera eraman nahi gintuzten, 479 00:54:24,750 --> 00:54:28,625 baina, zorionez... hain zen ustela polizia errusiarra, 480 00:54:28,750 --> 00:54:32,750 gelditzen zitzaigun dirua eman, eta alde egiten utzi baitziguten. 481 00:55:00,750 --> 00:55:03,250 Milesker hemen gelditzen uzteagatik. 482 00:55:03,375 --> 00:55:07,167 -Jateko zerbait nahi duzu? -Ez. 483 00:55:07,292 --> 00:55:08,500 Zer gertatu da? 484 00:55:08,583 --> 00:55:11,125 Aldentzeko beharra nuen. 485 00:55:11,250 --> 00:55:15,042 Kasperri esan diot Princetongo doktore-ondokoa egingo dudala. 486 00:55:15,167 --> 00:55:17,833 -Eta ez du ondo hartu? -Ez. 487 00:55:17,958 --> 00:55:22,583 Inozo bat sentitzen da etxe horiek ikustera joan izanagatik. 488 00:55:22,708 --> 00:55:25,375 Ez du ulertzen. 489 00:55:33,667 --> 00:55:38,542 Zurea baino Kasperren proiektu bat dela dirudi. 490 00:55:38,667 --> 00:55:44,375 Ez dakit. Bere ametsa da, baina nik ere errotu nahi dut nonbait. 491 00:55:46,458 --> 00:55:49,292 -Baina...? -Ezer ez. 492 00:55:50,458 --> 00:55:55,125 Urduri jartzen nau. 493 00:55:55,250 --> 00:55:57,917 Agian... 494 00:55:58,042 --> 00:56:03,750 Errusiatik ateratzea opari hutsa izan zen... 495 00:56:03,875 --> 00:56:08,292 opari hutsa. Bizitza bat egin ahal izan dut. 496 00:56:08,417 --> 00:56:13,958 Imajinatu ezin nuen zerbait zen... 497 00:56:14,083 --> 00:56:15,667 Ja. 498 00:56:15,792 --> 00:56:21,167 Nire anai-arrebengatik ez balitz, ez nintzatekeen hemen egongo. 499 00:56:21,292 --> 00:56:28,667 Beraz, esan daiteke... 500 00:56:28,792 --> 00:56:32,167 nolabait zorretan sentitzen naizela. 501 00:56:34,792 --> 00:56:40,625 Adibidez, nire anaia hamar urtez neska finlandiar batekin atera zen. 502 00:56:40,750 --> 00:56:44,250 Haurrak ekarri nahi zituzten, baina berak ezin zuen 503 00:56:44,375 --> 00:56:50,292 gu Errusiatik ateratzeko aurreztu egin behar baitzuen. 504 00:56:50,417 --> 00:56:53,333 Neska-lagunak utzi egin zuen. 505 00:56:56,875 --> 00:57:03,042 Zergatik eragingo die senideei zu Kasperrekin bizitzera joateak? 506 00:57:03,167 --> 00:57:06,917 Ez al zeunden nire alde? 507 00:57:09,875 --> 00:57:13,333 -Noiz zoaz AEBra? -Igandean. 508 00:57:13,458 --> 00:57:15,417 -Igandean? -Bai. 509 00:57:15,500 --> 00:57:22,750 -Zenbat emango duzu kanpoan? -Etorriko naiz egun batzuk pasatzera. 510 00:57:22,875 --> 00:57:27,500 -Hiruzpalau hilabete? -Bai. 511 00:57:36,792 --> 00:57:40,292 Begira etxe honi. Ezin dut sinetsi gurea denik! 512 00:57:40,417 --> 00:57:43,708 Zuretzat, beti onena, maitea. 513 00:57:48,833 --> 00:57:54,875 Amari zerbait gertatu zitzaion. Errusian arraro jokatzen hasi zen. 514 00:57:55,000 --> 00:57:57,750 Alergia moduko bat atera zitzaion. 515 00:58:03,000 --> 00:58:07,000 Uste dut nostalgia sentitzen zuela. Faltan zuela Afganistan. 516 00:58:16,458 --> 00:58:19,042 Etxean gelditzea aspergarria zen. 517 00:58:21,333 --> 00:58:26,917 Ni nerabea nintzen, eta esperientziak bizi nahi nituen. 518 00:58:28,625 --> 00:58:30,542 Beraz, kalera irten naiz. 519 00:58:33,458 --> 00:58:39,083 Jatetxe hau Moskuk eta McDonald's-ek elkarrekin ireki dute. 520 00:58:39,208 --> 00:58:45,333 Marka hau mundu mailan ezaguna da bere janari-zerbitzu azkarragatik. 521 00:58:54,583 --> 00:58:59,667 Errusiatik irtendakoan, McDonald's batean ospatu behar genuke. 522 00:58:59,792 --> 00:59:04,958 Big Mac eta coca-cola! Izugarria izango da. 523 00:59:05,083 --> 00:59:08,292 -Zuek! Etorri nirekin! -Ez! Ez! Ez dugu ezer egin! 524 00:59:08,417 --> 00:59:12,667 Utzi zuen dokumentazioa ikusten. 525 00:59:12,792 --> 00:59:15,292 Nik uste nuena. 526 00:59:17,542 --> 00:59:20,375 -Utzi bakean! -Eta zuen dirua? 527 00:59:20,458 --> 00:59:24,417 Ez daukagu! Zer gertatzen zen ikustera etorri gara! 528 00:59:24,500 --> 00:59:29,000 -Utziko erlojua ikusten? -Ez ukitu! 529 00:59:29,125 --> 00:59:31,542 Etorri hona! 530 00:59:36,208 --> 00:59:41,625 -Begira zer aurkitu dudan. -Ederra! Gero jostatuko naiz harekin. 531 00:59:41,750 --> 00:59:45,417 Tira, eseri hor! 532 00:59:45,500 --> 00:59:50,458 -Zer egingo dugu hauekin? -Lezioa eman behar genieke. 533 00:59:52,667 --> 00:59:54,417 Jauna! 534 00:59:55,292 --> 00:59:59,042 -Zer egiten dute hemen? -Esku-laburrak. Ez dute ordaindu nahi. 535 00:59:59,167 --> 01:00:01,833 -Eta berak? -Berak ere ez du dirurik. 536 01:00:01,958 --> 01:00:05,333 Beste modu batera ordain dezakeela pentsatu dugu. 537 01:00:06,458 --> 01:00:08,042 Zuek! Alde hemendik! 538 01:00:19,542 --> 01:00:24,125 Gogoan dut bere aurpegia... bere ile beltza... 539 01:00:25,667 --> 01:00:27,792 bere begi handi eta beltzak... 540 01:00:35,083 --> 01:00:40,333 Joder! Zergatik ez nuen babestu? Ez nuen ezer esan. Utzi egin nien. 541 01:00:41,625 --> 01:00:47,583 Inoiz izan dudan sentsaziorik txarrena da. 542 01:00:49,833 --> 01:00:52,333 Ezin dut horrela jarraitu. 543 01:01:08,167 --> 01:01:12,208 Anaia ez da oso zaharra, 544 01:01:12,333 --> 01:01:15,542 baina hark hartu zuen gure ardura. 545 01:01:15,667 --> 01:01:20,625 Lehenik ama eta ni bidali nahi gintuen. 546 01:01:22,167 --> 01:01:26,083 Oraingoan, kontu handiz ibili ginen, 547 01:01:26,208 --> 01:01:31,958 trafikatzaile oso garesti batengana jo genuen, 548 01:01:32,083 --> 01:01:37,542 ez genuelako nahi gauza bera berriz gertatzerik. 549 01:01:37,667 --> 01:01:41,417 Bide segurua egin nahi genuela esan genion. 550 01:01:41,500 --> 01:01:46,000 Horrek esan nahi zuen bietako batek baino ezingo zuela joan. 551 01:01:46,125 --> 01:01:51,667 Azkenean, anaiak nik joan behar nuela erabaki zuen. 552 01:01:51,792 --> 01:01:57,583 Sekulako zama eragiten zidan anaia atzean uztearen sentipenak. 553 01:01:58,333 --> 01:02:01,625 Astero, hilabetero, urtero, 554 01:02:01,750 --> 01:02:05,625 etorkizun bat edukitzeko aukerak gutxituz zihoazen harentzat. 555 01:02:30,375 --> 01:02:35,042 Ados. Buruz ikasi behar dituzue zuen izena eta jaiotze-data. 556 01:02:35,167 --> 01:02:41,875 Errusiarrak zarete, kontuan izan hori. Galdetzen badizuete, errusiarrez egin. 557 01:02:42,000 --> 01:02:47,917 Suntsitu pasaporteak zuen helmugara iristen zaretenean. 558 01:02:48,042 --> 01:02:53,792 Pasaporte faltsuekin harrapatuz gero, Errusiara erbesteratuko zaituztete. 559 01:02:53,917 --> 01:02:57,250 Kontatu dizuegun istoriora mugatu. Ezinbestekoa da. 560 01:02:57,375 --> 01:03:01,042 Aurrerantzean ez duzue familiarik. Hilda daude. 561 01:03:01,167 --> 01:03:06,250 Bakarrik egin zenuten ihes Afganistandik, laguntzarik gabe. 562 01:03:06,375 --> 01:03:09,917 Beste zerbait esaten baduzue, Afganistanera bidaliko zaituztete. 563 01:03:10,042 --> 01:03:14,458 -Zer esan nahi du horrek? -Ezin duzuela ezer kontatu. 564 01:03:14,542 --> 01:03:18,167 Ez duzu familiarik. Ulertzen? 565 01:03:18,292 --> 01:03:23,875 Eta orain, lotara. Egun luzea izango da biharkoa. 566 01:03:34,125 --> 01:03:39,042 Trafikatzaileen eskuetan zegoen nire bizitza osoa. 567 01:03:40,625 --> 01:03:43,750 Inpotentzia handia sentitzen nuen. 568 01:04:05,625 --> 01:04:10,417 Beste mutil bat zetorren nirekin, hura ere bakarrik, ni bezala. 569 01:04:10,500 --> 01:04:14,292 Jatorra eta dibertigarria zen. Barre eginarazten zidan. 570 01:04:14,417 --> 01:04:20,083 Ni baino maskulinoagoa zen, baita ni baino zaharragoa ere. 571 01:04:20,208 --> 01:04:23,833 Gutxi falta zitzaion gizon egiteko, 572 01:04:23,958 --> 01:04:27,333 eta nahiko sexya iruditzen zitzaidan hori. 573 01:04:28,625 --> 01:04:31,583 Egia esan, txoratu egiten ninduela uste dut. 574 01:04:31,708 --> 01:04:34,917 Bere urrezko katea ederra zen... 575 01:04:35,750 --> 01:04:40,625 Probatu nahi duzu? Ziur ondo gelditzen zaizula. 576 01:04:43,042 --> 01:04:45,500 Oso polita! 577 01:05:09,750 --> 01:05:13,375 Istanbulerako hegaldiak bi ordu iraungo ditu. 578 01:05:13,458 --> 01:05:17,792 Milesker Ukrainako Airelineekin hegan egitearren. 579 01:05:38,042 --> 01:05:42,833 Zuen eskuinean dagoen pasaporteen kontrolgunetik pasa... 580 01:05:42,958 --> 01:05:47,042 Ez begiratu! Pasatakoan, bakoitzak bere aldera egingo du. 581 01:05:47,167 --> 01:05:53,875 Helmuga desberdinak dituzue. Zu, Zürichera, D27 atea. 582 01:05:55,500 --> 01:06:02,125 Eta zu, Kopenhagera, A9 atea. 583 01:06:02,250 --> 01:06:06,375 -Suediara nindoala uste nuen. -Ez, Danimarkara zoaz. 584 01:06:06,458 --> 01:06:09,042 Danimarka? Baina... 585 01:06:09,167 --> 01:06:14,250 Azken bidaia da, beraz, zuen kabuz egin beharko duzue. 586 01:06:14,375 --> 01:06:19,208 Ez ahaztu niri deitzea, lur hartzean. Oso garrantzitsua da. 587 01:06:19,333 --> 01:06:21,958 Hala baino ezingo dut kobratu. 588 01:06:22,083 --> 01:06:24,833 Tira, zeren zain zaudete? 589 01:06:35,667 --> 01:06:40,000 -Zurichera zoaz, orduan? -Bai, Suediara. 590 01:06:40,125 --> 01:06:44,583 -Familia duzu han? -Bai, eta zuk Kopenhagen? 591 01:06:47,083 --> 01:06:51,250 -Aizu, milesker hau uztearren. -Ez, tori, zuretzat. 592 01:06:52,833 --> 01:06:54,208 Ziur? 593 01:06:56,042 --> 01:06:57,958 Milesker. 594 01:06:58,083 --> 01:07:01,042 -Zorte on. -Berdin. 595 01:07:06,458 --> 01:07:10,417 Arraroa da, ez dut bere izena gogoan, hain garrantzitsua izan arren. 596 01:07:10,500 --> 01:07:16,500 Nire bizitzan izugarri eragin zuen horren parte izan zen. 597 01:07:18,375 --> 01:07:23,375 Bat-batean, bakarrik nengoen, eta Kopenhagen lur hartu nuen. 598 01:07:36,958 --> 01:07:40,000 Eseri egin nintzen, zain. 599 01:07:43,875 --> 01:07:48,583 Jende multzo bat ikusi nuen, eta haien atzetik joan nintzen. 600 01:08:06,875 --> 01:08:08,708 Mugi! 601 01:08:31,458 --> 01:08:33,667 Uste dut "errefuxiatua" esan nuela. 602 01:08:33,792 --> 01:08:37,375 -Zer? Errefuxiatua? -Errefuxiatua. 603 01:08:38,583 --> 01:08:41,875 Non duzu pasaportea? 604 01:08:42,000 --> 01:08:45,625 Karin etorri da, adin txikikoa zarelako. 605 01:08:45,750 --> 01:08:49,292 Tutore bat behar dugu elkarrizketa egin ahal izateko. 606 01:08:50,958 --> 01:08:56,292 Interpretea irandarra zen, beraz, ez ginen ongi komunikatzen. 607 01:08:56,417 --> 01:09:00,417 Has gaitezen oinarrizkoarekin. Nola izena duzu? 608 01:09:06,292 --> 01:09:07,708 Amin. 609 01:09:07,833 --> 01:09:11,792 Hona nola heldu zaren jakin beharra dugu. 610 01:09:15,750 --> 01:09:20,208 Ez duzu zertan larritu. Kontatu zer gertatu den. 611 01:09:21,292 --> 01:09:26,833 Orduak pasa nituen galdeketan. 612 01:09:26,958 --> 01:09:29,833 Bizirik irten den familiako kide bakarra naiz. 613 01:09:29,958 --> 01:09:35,167 Trafikatzaileak kontatutako istorioa kontatu nien. 614 01:09:35,292 --> 01:09:38,208 Ama eta arrebak nola hiltzen zituzten ikusi nuen. 615 01:09:38,333 --> 01:09:44,583 Negar-zotinka nengoen. Historia neurea sentitzen nuen, faltsua izan arren. 616 01:09:46,125 --> 01:09:52,250 Atsekabe handiz egiten nuen negar. Ezin malkoak lehortu. 617 01:09:55,750 --> 01:10:01,042 Aita hil aurretik, desertuan ezkutatu ginen biok urtebetez. 618 01:10:02,917 --> 01:10:09,167 Neure burua ikusten nuen gertatu ez zen zerbaitengatik negar egiten. 619 01:10:09,292 --> 01:10:13,917 Hilabete pasa nuen Afganistanetik Danimarkara iristen. 620 01:10:16,750 --> 01:10:22,875 Galdeketa bukatutakoan, esandakoa idatzi nuen, 621 01:10:23,000 --> 01:10:27,750 hitzez hitz, darieraz, nire koadernoan. 622 01:10:27,875 --> 01:10:30,875 Ez daukat inor. Bakar-bakarrik nago. 623 01:10:31,000 --> 01:10:34,042 Hori da mundu guztiari... 624 01:10:34,167 --> 01:10:36,792 kontatu diodan istorioa... gaur arte. 625 01:10:42,458 --> 01:10:48,333 Autoz hiriko plaza zeharkatu arte, 626 01:10:48,458 --> 01:10:53,042 neoizko argiak ikusi arte... 627 01:10:53,917 --> 01:10:57,375 ez nuen jakin... 628 01:11:00,417 --> 01:11:04,458 ez nindutela bueltan bidaliko. 629 01:11:20,875 --> 01:11:23,458 -Bai? -Abbas? 630 01:11:24,458 --> 01:11:27,125 -Amin? -Bai. 631 01:11:27,250 --> 01:11:30,333 -Azkenean! Ondo zaude? -Bai. 632 01:11:31,500 --> 01:11:34,500 Non zaude? 633 01:11:34,625 --> 01:11:37,542 Danimarkan. 634 01:11:39,542 --> 01:11:43,000 -Zergatik ez duzu lehenago deitu? -Ez dut telefonorik aurkitu. 635 01:11:43,125 --> 01:11:45,583 Zer? Ez dut ondo entzuten. 636 01:11:45,708 --> 01:11:48,875 -Ez dut telefonorik aurkitu. -Ados. 637 01:11:50,167 --> 01:11:52,458 Moskura hots egingo dut. 638 01:11:53,458 --> 01:11:57,833 Denok hilda zeundetela esateko agindu zidaten... 639 01:12:00,333 --> 01:12:02,875 baina ez zaudete hilda... 640 01:12:05,125 --> 01:12:07,333 Zer esango diot jendeari? 641 01:12:11,542 --> 01:12:13,917 Zer esango dut? 642 01:12:16,167 --> 01:12:21,125 Trafikatzaileak agindutakoa egin. Gorde sekretua zurekin. 643 01:12:21,458 --> 01:12:24,500 -Baina... -Aurkituko dut zu ikusteko modua. 644 01:12:24,708 --> 01:12:29,417 Esango dizut. Zaindu zeure burua. 645 01:12:30,500 --> 01:12:33,083 Ados, agur. 646 01:12:56,917 --> 01:13:01,750 Urteak pasa ziren anai-arrebekin Stockholmen elkartu arte. 647 01:13:03,542 --> 01:13:09,083 Oso bakarrik eta frustratuta sentitzen nintzen. 648 01:13:09,500 --> 01:13:16,875 Beldur nintzen berriz harrapatu eta bueltan bidaliko ote ninduten. 649 01:13:18,458 --> 01:13:22,750 Ezin nuen egia kontatu. Horrek ondorioak izan zitzakeen. 650 01:13:22,875 --> 01:13:25,167 Ezin nuen ni neu izan. 651 01:13:27,708 --> 01:13:30,292 Asko sufritu nuen. 652 01:13:31,958 --> 01:13:35,750 Gehiengoak ezin du imajinatu ere egin, 653 01:13:35,917 --> 01:13:39,333 zer den ihes egitea... 654 01:13:39,417 --> 01:13:44,250 nola eragiten duen gainontzekoekin dituzun harremanetan... 655 01:13:44,333 --> 01:13:48,250 zenbat suntsitzen zaituen... 656 01:13:51,250 --> 01:13:54,792 Nire familiari buruz kontatu ezin nituen gauzak zeuden, 657 01:13:54,917 --> 01:13:59,875 Suedian anai-arrebak nituela edo nire ama bizirik zegoela, 658 01:13:59,958 --> 01:14:03,458 ez baitzuten nire bizitzaren kontakizunarekin bat egiten. 659 01:14:03,542 --> 01:14:07,125 Beti zeuden mugak, 660 01:14:07,208 --> 01:14:11,750 egokitu beharreko gauzak, gordetzekoak edo erreprimitzekoak. 661 01:14:16,500 --> 01:14:21,958 -Zertaz hitz egin nahi zenuen? -Sendagai bat behar dut. 662 01:14:22,042 --> 01:14:27,042 Medikuarengana joan beharko duzu, baina eskatuko dizut hitzordua. 663 01:14:27,292 --> 01:14:32,458 -Zer gertatzen zaizu? -Azken saioan hitz egin genuena da. 664 01:14:33,500 --> 01:14:37,083 Mutilengandik erakarpena sentitzearen arazoa. 665 01:14:37,250 --> 01:14:41,500 -Bai. -Horretarako behar dut sendagaia. 666 01:14:43,875 --> 01:14:45,917 Zer esan nahi duzu? 667 01:14:46,208 --> 01:14:49,042 Sendatu egin nahi dut. 668 01:14:50,583 --> 01:14:53,250 Ez dut gizonak gustatzerik nahi. 669 01:14:54,125 --> 01:14:59,875 Ez nuen uste gaixotasuna zenik, baina sendatzen zela uste nuen, 670 01:15:00,542 --> 01:15:03,875 senda zitekeen zerbait zela uste nuen. 671 01:15:04,375 --> 01:15:08,667 Baina berak esan zidan ez zela hain sinplea. 672 01:15:09,792 --> 01:15:14,083 Ados, joder... Horrekin bizi beharko nuen, orduan, 673 01:15:18,583 --> 01:15:24,375 norbere familiaren ezinikusia pairatzeko beldurraz, 674 01:15:24,458 --> 01:15:27,458 homosexuala izatea ez baitzen onargarria. 675 01:15:27,542 --> 01:15:31,250 Bakarrik nengoen Danimarkan, eta familiak garrantzia handia zuen. 676 01:15:31,333 --> 01:15:34,167 Anaiatxo, hemen zaude azkenean! 677 01:15:34,250 --> 01:15:39,375 Nire erreferente bakarra zen neraman bizitza zoro honetan. 678 01:15:39,708 --> 01:15:44,542 Familia galtzearen ideia jasanezina iruditzen zitzaidan. 679 01:15:44,625 --> 01:15:49,875 Noiz ekarriko duzu neska-laguna? Ez al dira erakargarriak daniarrak? 680 01:15:50,042 --> 01:15:56,417 Lagundu egin beharko dizut. Ziur bateren bat topatuko dizudala. 681 01:15:57,625 --> 01:16:01,583 Ez nintzen anaiari kontatzeko gai. Stockholmen nengoen 682 01:16:01,667 --> 01:16:06,833 eta ez nuen kontatzeko asmorik, baina gertatu egin zen. 683 01:16:06,917 --> 01:16:12,375 Ez ninduen bakean uzten, neska-laguna gora eta behera. 684 01:16:12,542 --> 01:16:17,167 Azkenean, esan egin behar izan nion: 685 01:16:17,292 --> 01:16:22,542 "Ez daukat neska-lagunik, ez zaizkidalako interesatzen". 686 01:16:22,750 --> 01:16:25,875 Denak isilik gelditu ziren. 687 01:16:34,167 --> 01:16:36,292 Ziur zaude? 688 01:16:37,375 --> 01:16:39,375 Bai. 689 01:16:39,500 --> 01:16:43,208 Baina egon zara inoiz neska batekin? 690 01:16:46,250 --> 01:16:48,917 Amin, zatoz nirekin. 691 01:16:49,167 --> 01:16:52,750 -Nora goaz? -Etorri nirekin. 692 01:17:48,208 --> 01:17:49,875 Goazen. 693 01:17:53,792 --> 01:17:56,708 -Nora goaz? -Ikusiko duzu. 694 01:18:07,333 --> 01:18:09,083 Zoaz eta ondo pasa. 695 01:18:38,333 --> 01:18:41,542 Ez duzu arduratu behar. Beti jakin izan dugu. 696 01:18:43,417 --> 01:18:44,542 Milesker. 697 01:18:56,083 --> 01:19:00,125 Laguntzerik nahi? Zerbait hartu nahi duzu? 698 01:19:06,167 --> 01:19:11,583 Hantxe nengoen. Lehen aldia zen halako taberna gay batean nengoena... 699 01:19:11,750 --> 01:19:14,958 eta ez nintzen bueltakoan etxera itzuli... 700 01:19:35,125 --> 01:19:38,083 Beti eman izan diot lehentasuna nire karrerari. 701 01:19:38,417 --> 01:19:42,417 Inoiz norbaiten edo nire ikasketen artean erabaki behar izan badut, 702 01:19:42,500 --> 01:19:45,917 beti aukeratu izan ditut ikasketak, hoztasunez eta zinismoz. 703 01:19:45,917 --> 01:19:48,750 Datorrela gure hurrengo hizlaria: Amin Nawabi. 704 01:19:51,792 --> 01:19:54,958 Nire anai-arrebek asko egin zuten nigatik. 705 01:19:55,958 --> 01:20:00,708 Gauzak ondo egin behar nituen. Ardura handia sentitzen nuen. 706 01:20:09,333 --> 01:20:13,542 Gogorra izan beharra nuen. 707 01:20:15,875 --> 01:20:19,542 Orain zuri kontatzen ari naizela, 708 01:20:19,625 --> 01:20:24,625 ohartzen naiz zeinen zaila izan den. 709 01:20:24,958 --> 01:20:27,375 Min ematen dit oroitzeak. 710 01:20:29,000 --> 01:20:30,667 Noski. 711 01:20:32,292 --> 01:20:35,542 Estatu Batuetara itzuli naizen honetan... 712 01:20:35,667 --> 01:20:41,333 konturatu naiz nekatzen hasia nagoela inoiz ez gelditzeaz. 713 01:20:42,583 --> 01:20:45,000 Ona da nire ibilbide profesionalarentzat, 714 01:20:46,125 --> 01:20:50,333 -baina ez hain ona... -Ez da hain ona zuretzat. 715 01:20:50,458 --> 01:20:53,083 Ez da hain ona niretzat. 716 01:20:53,417 --> 01:20:58,042 Etxean elkarrizketatu zintudan lehen aldian aipatu zenuen 717 01:20:58,125 --> 01:21:02,583 gainditu beharreko gauza zenituela. 718 01:21:21,875 --> 01:21:26,250 Hazi egiten zara. Azkarregi hazten zara. 719 01:21:26,375 --> 01:21:30,375 Ume zarela ihes egiten duzunean... 720 01:21:31,375 --> 01:21:34,625 denbora behar duzu jendearekin berriz 721 01:21:34,708 --> 01:21:36,958 konfiantza izaten ikasteko. 722 01:21:39,000 --> 01:21:43,500 Atezuan zaude etengabe, uneoro... 723 01:21:43,917 --> 01:21:45,375 denbora guztian... 724 01:21:45,500 --> 01:21:52,625 Baita leku seguru batean ere, beti erne egoten zara. 725 01:22:10,792 --> 01:22:14,875 Zerbait gertatuko dela sentitzen dut. 726 01:22:54,917 --> 01:22:56,792 Tatxan! 727 01:22:56,875 --> 01:23:00,125 Ez zaitut barruraino besoetan eramango. 728 01:23:00,208 --> 01:23:04,833 -Nahiago duzu kaktus bat eraman? -Ez dago alde handirik, egia esan. 729 01:23:07,750 --> 01:23:11,042 Egon, hemen utziko dut hau. 730 01:23:14,417 --> 01:23:17,375 -Ez da oso ondo gelditzen hor... -Bai... 731 01:23:18,333 --> 01:23:22,083 Begira zer nolako bistak. Izugarriak dira. 732 01:23:22,167 --> 01:23:27,333 Begiratzen dudan bakoitzean, esaten dut: "Uau!". 733 01:23:28,833 --> 01:23:32,417 Ederra dago lorategia oraintxe bertan. 734 01:23:32,542 --> 01:23:37,917 Ez dakit etxea betetzeko nahikoa traste izango ote dugun. 735 01:23:47,125 --> 01:23:53,958 Laztana, uste dut masustak ikusi ditudala lorategiaren ertzean. 736 01:24:01,250 --> 01:24:04,583 -Begira! Bai, masustak dira! -Hara! 737 01:24:04,667 --> 01:24:09,333 -Primeran. -Zaintzen ikasi beharko ditugu! 738 01:24:11,375 --> 01:24:13,542 -Ez da zaila izango. Etxea ikusten da. 739 01:24:14,083 --> 01:24:15,917 Bistak ederragoak dira hemendik. 740 01:24:16,000 --> 01:24:19,125 URTE HORRETAN BERTAN EZKONDU ZIREN AMIN ETA KASPER 741 01:24:21,625 --> 01:24:25,500 AMINEN ANAIAK ETA AMAK PARE BAT URTEREN BURUAN UTZI ZUTEN ERRUSIA 742 01:24:25,583 --> 01:24:28,542 EUROPA OSOAN ZEHAR SAKABANATUTA BIZI DA FAMILIA OSOA 743 01:24:28,542 --> 01:24:32,542 AITAREN ARRASTORIK EDUKI GABE JARRAITZEN DUTE 744 01:24:54,875 --> 01:24:58,000 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak 745 01:26:22,333 --> 01:26:26,333 ESKERRAK AMINI, HAREN FAMILIARI ETA PARTAIDE GUZTIEI 746 01:26:28,958 --> 01:26:31,333 AMINEN PARTEZ: "ESKERRAK NIRE ANAI-ARREBEI 747 01:26:31,417 --> 01:26:34,000 NAGOEN LEKURA IRISTEKO ZENTZU ASKOTAN 748 01:26:34,042 --> 01:26:37,500 BORROKA EGIN IZANAGATIK. KR, DENA ZARA NIRETZAT. 749 01:26:37,542 --> 01:26:41,167 AZKENIK, ESKERRAK NIRE MAITEARI LAU URTE GORABEHERATSU HAUEK 750 01:26:41,208 --> 01:26:44,792 NIRE ONDOAN EMATEAGATIK ETA BERE AMETSAK ALBO BATERA UZTEAGATIK 751 01:26:44,833 --> 01:26:46,208 NIK NEUREAK BETE NITZAN".