1 00:00:11,778 --> 00:00:19,319 (♫) 2 00:01:04,097 --> 00:01:05,865 (NESRINE) Zer iruditzen zaizu? 3 00:01:05,999 --> 00:01:11,337 (FATIMA) Zer kale bitxia! Taberna bat du azpian. Eta ataria dena ilun! 4 00:01:11,337 --> 00:01:13,706 Larrituta bizi zara zu. 5 00:01:14,074 --> 00:01:18,278 Ez da auzo lasaia. Zarata handia beldurgarria da. 6 00:01:18,678 --> 00:01:20,146 Aski da. 7 00:01:20,146 --> 00:01:22,615 (Ate-hotsa) 8 00:01:28,188 --> 00:01:31,091 (ANDREA)-Kaixo, andrea eta andereñoak. (DENAK)-Kaixo. 9 00:01:31,091 --> 00:01:33,860 Barkatu, berandutu egin zait. Etxea ikustera zatozte? 10 00:01:33,860 --> 00:01:36,663 (SÉVERINE) Bai. Cena andereñoa naiz. Nirekin hitz egin duzu telefonoz. 11 00:01:36,663 --> 00:01:39,299 (ANDREA) -Kaixo. (SÉVERINE) -Etxekideekin etorri naiz. 12 00:01:39,332 --> 00:01:43,770 (ANDREA) Urte askotarako. Baina arazotxo bat dut. 13 00:01:39,332 --> 00:01:43,770 (ANDREA) Urte askotarako. Baina arazotxo bat dut. 14 00:01:43,770 --> 00:01:45,972 (ANDREA) Ezin dizuet etxea erakutsi. Ez dauzkat giltzak. 15 00:01:45,972 --> 00:01:48,374 (SÉVERINE) -Hara! (ANDREA) -Horra. 16 00:01:48,508 --> 00:01:52,479 (ANDREA) Barkatu, baina ezin gara sartu. Alferrik etorrarazi zaituztet. 17 00:01:52,479 --> 00:01:56,082 Zergatik etorri zara giltzarik gabe? Etxea ikustea etorri gara. 18 00:01:56,149 --> 00:02:00,620 (ANDREA) Semeak goizean eraman ditu giltzak. Ez dakit non dagoen. 19 00:01:56,149 --> 00:02:00,620 (ANDREA) Semeak goizean eraman ditu giltzak. Ez dakit non dagoen. 20 00:02:00,653 --> 00:02:03,289 (ANDREA) Deika aritu natzaio, baina ez dit erantzuten, beraz… 21 00:02:03,389 --> 00:02:06,826 (SÉVERINE) -Urrutitik etorri gara. (ANDREA) -Barkatu. Sentitzen dut. 22 00:02:06,826 --> 00:02:11,898 (SÉVERINE)-Beste egun batean, bai? (ANDREA)-Semeak deituko dizue. 23 00:02:12,065 --> 00:02:15,135 (SÉVERINE) Ederki. Datorren astea baino lehen deitu ahal izango digu? 24 00:02:15,135 --> 00:02:17,737 (ANDREA) Bai. Datorren asterako, haren berri izango duzue. 25 00:02:17,737 --> 00:02:21,474 (ANDREA) Ez badizue deitzen, etxea alokatuta egongo da. Hori ziur. 26 00:02:22,442 --> 00:02:26,346 Niregatik da! Zapiagatik! Zeharka begiratu dit! 27 00:02:26,346 --> 00:02:29,149 Esan dizut etorriz gero zoritxarra ekarriko zenigula. 28 00:02:29,182 --> 00:02:31,184 Hurrengoan, joan zure aitarekin. 29 00:02:31,184 --> 00:02:34,554 (LEÏLA) Hiru neska, eta bi marokoar, alferrik! Ez dugu lortuko. 30 00:02:34,587 --> 00:02:36,789 (LEÏLA) Hobe dugu bereiztea. 31 00:02:36,956 --> 00:02:39,292 (LEÏLA) Zuk zure aldetik bilatu. Gu, gure aldetik moldatuko gara. 32 00:02:39,359 --> 00:02:41,094 (SÉVERINE) Ondo da. 33 00:02:45,665 --> 00:02:46,933 (YOUSSOUF) -Nola duzu izena? (SOUAD) -Zer ba? 34 00:02:46,966 --> 00:02:49,536 (YOUSSOUF) Horko hori B.G. da, nire laguna. Begiz jo zaitu. 35 00:02:49,569 --> 00:02:50,503 Zergatik hitz egiten didazu zuk? 36 00:02:50,503 --> 00:02:53,606 (YOUSSOUF) Zure berri jakin nahi dudalako. 37 00:02:53,673 --> 00:02:58,278 (YOUSSOUF) Baina berak hitz egin nahi baduzu, lasai. Sélim! Zatoz hona! 38 00:02:59,812 --> 00:03:01,614 -Sélim al da zure izena? (SÉLIM) -Bai. 39 00:03:01,614 --> 00:03:03,249 Laguna behar al duzu nirekin hitz egiteko? 40 00:03:03,249 --> 00:03:08,688 (SÉLIM) Ez dut inoren beharrik. Lehen ikusi zaitugu. Xarmanta zara. 41 00:03:08,688 --> 00:03:11,824 Nahi baduzu, elkar ezagutuko dugu. Gaizki jantzita gaude, kiroletik gatoz. 42 00:03:11,824 --> 00:03:15,028 Kiroletik zatoz? Aldagelan ahaztu zaizkizu giharrak? 43 00:03:15,061 --> 00:03:17,130 (SÉLIM) -Ukitu nahi duzu? -Ez. Min emango dizut. 44 00:03:17,197 --> 00:03:19,599 (SÉLIM) -Ez beldurtu. Lasai. Ukitu! -Ez. Ondo da. 45 00:03:19,632 --> 00:03:22,101 (YOUSSOUF) -Hezi egingo zaitu. -Bai zera. 46 00:03:22,101 --> 00:03:24,204 (SÉLIM) Ez beldurrik izan. 47 00:03:25,305 --> 00:03:28,775 (YOUSSOUF) Zeharo iletsuak dira bera eta bere semea! 48 00:03:28,942 --> 00:03:30,310 (YOUSSOUF) Hor konpon. 49 00:03:30,910 --> 00:03:33,313 (SÉLIM) -Zer asmo duzu astelehenean? -Lo egingo dut. 50 00:03:34,414 --> 00:03:36,649 (YOUSSOUF) Astelehena arte, Souad. 51 00:03:37,917 --> 00:03:41,454 Autobusera nirekin igo den mutila? 52 00:03:41,487 --> 00:03:44,224 Hitz egitera etorri zait. 53 00:03:44,490 --> 00:03:47,794 Bere aurpegiari erreparatu berria nion. 54 00:03:48,294 --> 00:03:50,263 Bai, ikusita daukazu. 55 00:03:50,263 --> 00:03:54,867 Esan zenidan: "Ez du estilorik. Aurpegitxoak salbatzen du". 56 00:03:55,835 --> 00:03:58,738 Itxaron! Ez da itsusia mutila! 57 00:04:00,540 --> 00:04:02,809 Saia zaitez udaletxean garbiketa-lanak egiten. 58 00:04:02,875 --> 00:04:05,778 Han norbait ezagutu behar da, eta nik ez dut inor ezagutzen. 59 00:04:05,812 --> 00:04:11,184 Ez duzu ezer galduko. Curriculuma utzi, argazki eta guzti. 60 00:04:12,552 --> 00:04:14,020 Zergatik nire argazkia? 61 00:04:14,053 --> 00:04:17,023 Nolakoa zaren ikusteko. Horrela da orain. Modernoa da! 62 00:04:17,557 --> 00:04:19,826 Zergatik ikusi nahi naute? 63 00:04:19,993 --> 00:04:21,594 Zure aurpegia atsegin ote duten ikusteko. 64 00:04:21,628 --> 00:04:24,597 Argazkia ikusita, badakite zu hartu edo ez. Fisionomistak dira. 65 00:04:25,265 --> 00:04:28,668 -Eta etxeko lanak? -Gero. 66 00:04:30,303 --> 00:04:31,337 Gero? Noiz? 67 00:04:31,337 --> 00:04:33,039 Gero! 68 00:04:33,473 --> 00:04:35,174 Zer duzu? 69 00:04:35,208 --> 00:04:38,044 Nazkatuta nago bizimodu petral honetaz. 70 00:04:38,177 --> 00:04:40,580 Zu beti nazkatuta! 71 00:04:40,713 --> 00:04:44,717 Hemen ondo zaude. Baduzu etxea, jana, arropa eta garbiketa. 72 00:04:44,751 --> 00:04:47,820 Eman Jainkoari eskerrak ondo bizi zaretelako. 73 00:04:47,854 --> 00:04:52,892 Aski da, ama! Ez gaude ondo. Kaiola batean bizi gara. Ondo, zertan? 74 00:04:53,059 --> 00:04:54,727 Ez esan txorakeria gehiago. 75 00:04:54,794 --> 00:04:57,864 Beti aitzakiatan zabiltza etxeko lanak ez egiteko. 76 00:04:57,897 --> 00:05:00,466 Ezin dut hemen lan egin! Ez dago internetik! 77 00:05:00,500 --> 00:05:02,735 Ezin didazu lagundu. Frantsesa ere ez dakizu eta. 78 00:05:02,769 --> 00:05:05,538 Beraz, ezin ditut etxeko lanak egin. 79 00:05:05,571 --> 00:05:08,374 Lasaitu zaitez. Baxuago hitz egin. 80 00:05:08,808 --> 00:05:11,210 Ni naiz frantsesez gaizki egiten duen bakarra? 81 00:05:11,210 --> 00:05:13,713 Zure lagunen amek laguntzen al diete? 82 00:05:13,713 --> 00:05:15,648 Eskolan niri ez zidan inork laguntzen. 83 00:05:15,715 --> 00:05:18,551 Hamaika aldiz kontatu diguzu. Ondo da, ulertu dizugu. 84 00:05:18,584 --> 00:05:22,455 Baina zure belaunaldia eta gurea kontu desberdinak dira. 85 00:05:22,488 --> 00:05:27,193 Aski da! Konpon zaitezte. Nik ahal dudana egin dut. 86 00:05:27,193 --> 00:05:29,595 Ez dugu beste aukerarik. 87 00:05:30,196 --> 00:05:34,967 (Pertsianak irekitzen) 88 00:05:36,235 --> 00:05:41,274 (Kaleko zaratak) 89 00:05:42,942 --> 00:05:47,613 Biren etxebizitza, 250 bakoitzak. 90 00:05:47,747 --> 00:05:50,850 Gehi eskola, 250 hilean. 91 00:05:51,050 --> 00:05:54,854 Eta gainerakoa, 300 euro. 92 00:05:55,054 --> 00:05:58,424 Guztira, 800 euro hilean. 93 00:05:58,458 --> 00:06:04,130 Eta nire diru-laguntza eta udan irabazitakoa, 400 euro dira hilean. 94 00:06:04,230 --> 00:06:08,501 Behar baduzu, aitak eta nik lagunduko dizugu. 95 00:06:08,501 --> 00:06:10,837 Parte hartuko duzu? 96 00:06:10,837 --> 00:06:14,374 Ez duzu ulertzen, ama. Medikuntza zazpi urteko ikasketak dira. 97 00:06:14,374 --> 00:06:16,909 Ordu askoko garbiketa da hori. 98 00:06:17,110 --> 00:06:19,812 Garbiketak ez nau beldurtzen. 99 00:06:19,812 --> 00:06:22,181 Hasi, eta ikusiko dugu. 100 00:06:22,648 --> 00:06:26,252 Lehenengo urtea egizu. Ondo bazoaz, moldatuko gara. 101 00:06:26,319 --> 00:06:30,556 Nire alabak lortzen badu, gainezka egongo da nire poza. 102 00:06:30,556 --> 00:06:32,392 Pozez gainezka. 103 00:06:32,392 --> 00:06:33,626 Zer? 104 00:06:33,659 --> 00:06:38,531 Zu egongo zara pozez gainezka, ez zure poza gainezka. 105 00:06:38,598 --> 00:06:42,268 Horixe esan dut. Nahasi egiten nauzu. 106 00:06:42,301 --> 00:06:44,637 Ahal dudan bezala hitz egiten dut. 107 00:06:44,637 --> 00:06:48,241 Herriko jendeak barre egingo lizueke, arabieraz entzungo balizue. 108 00:07:02,355 --> 00:07:05,324 (1 EMAKUMEA) Laster ez gaitu ezagutuko. 109 00:07:02,355 --> 00:07:05,324 (1 EMAKUMEA) Laster ez gaitu ezagutuko. 110 00:07:05,491 --> 00:07:08,594 (2 EMAKUMEA) Ez gara egokiak, alaba unibertsitatera doakio eta. 111 00:07:08,628 --> 00:07:12,064 (1 EMAKUMEA)-Ez da ikastera joango. (2 EMAKUMEA)-Zer? 112 00:07:12,131 --> 00:07:14,834 (1 EMAKUMEA) Lanera joango da. Zer uste du, ba, bere amak? 113 00:07:17,937 --> 00:07:19,439 Gero deituko dizut. 114 00:07:21,274 --> 00:07:22,675 Gero arte. 115 00:07:42,195 --> 00:07:45,064 (NICOLE)-Zatoz nirekin. Fatima, ezta? -Bai. 116 00:07:45,097 --> 00:07:48,935 (NICOLE) Aterkia utzi. Jantziz aldatu, eta nire ama aurkeztuko dizut. 117 00:07:48,968 --> 00:07:50,503 Ondo da. 118 00:07:58,778 --> 00:08:01,180 (NICOLE) Ondo garbitu lababoa. 119 00:08:04,717 --> 00:08:08,387 (NICOLE) Ondo garbitu bainuontzia. Ez ahaztu isurbideko ileak. 120 00:08:08,421 --> 00:08:10,957 (NICOLE) Ezta aztarnak ere. Ikusten? 121 00:08:11,257 --> 00:08:13,493 (NICOLE) Gelako zeregina erakutsiko dizut. 122 00:08:13,626 --> 00:08:16,395 (NICOLE) Ama, Fatimak gela eta ohea egin behar ditu. 123 00:08:16,496 --> 00:08:18,598 (NICOLE) Lagunduiozu, laguntza behar badu. 124 00:08:46,692 --> 00:08:47,827 Bai? 125 00:08:50,263 --> 00:08:52,932 Hau aurkitu dut arropa zikinean. 126 00:08:53,032 --> 00:08:54,300 (NICOLE) Eskerrik asko. 127 00:08:54,567 --> 00:08:57,870 Semearena izango da. Beti esaten diot kontuz ibiltzeko diruarekin. 128 00:08:57,904 --> 00:09:00,606 (NICOLE) -Eskerrik asko. -Ez horregatik. 129 00:09:03,609 --> 00:09:05,144 -Kaixo, aita. (ALI) -Kaixo. 130 00:09:10,416 --> 00:09:12,618 (ALI) -Ondo al zaude? -Bai. 131 00:09:13,152 --> 00:09:17,089 (ALI) -Eta zure ahizpa? -Lehenengo urtea hasi du. 132 00:09:17,156 --> 00:09:19,692 Gela bila dabil. Ez dugu gehiegi ikusten. 133 00:09:19,792 --> 00:09:23,930 (ALI) -Zer moduz eskolan? -Oso ondo. 134 00:09:24,897 --> 00:09:26,299 (ALI) Kontatu, ba. 135 00:09:26,299 --> 00:09:31,771 Irakasleak piztiak dira. Hasieratik lan eginarazi digute. 136 00:09:31,871 --> 00:09:34,106 (ALI) Jakina. Hori da haien lana. 137 00:09:34,173 --> 00:09:36,776 Bai, baina ostiral batean hasi ginen! 138 00:09:36,776 --> 00:09:39,612 (ALI) Festa ondoren hastea nahi zenuke? 139 00:09:42,181 --> 00:09:44,750 (ALI) -"Orangina" bat nahi duzu? -Ez. 140 00:09:48,821 --> 00:09:51,424 (ALI) -Zer moduz dago ama? -Ondo, Jainkoari eskerrak. 141 00:09:51,457 --> 00:09:52,959 -Eta zu? (ALI) -Ondo. 142 00:09:52,992 --> 00:09:54,660 Eta zure emaztea? 143 00:09:55,227 --> 00:09:56,796 (ALI) Ondo dago. 144 00:09:58,931 --> 00:10:02,268 (ALI) Ikusten zer altua? Hori dena eraiki dugu. 145 00:10:02,335 --> 00:10:05,605 (ALI) Eta beste aldean jarraitzen du. 146 00:10:06,172 --> 00:10:09,008 (ALI) Ordu askoan egoten naiz hor geldirik. 147 00:10:16,048 --> 00:10:18,784 Aparkalekuak lau solairu ditu azpian. 148 00:10:18,818 --> 00:10:21,020 Autoak handik ateratzen dira. 149 00:10:21,020 --> 00:10:24,056 Hona iritsi, eta beste aldetik irteten dira. 150 00:10:27,893 --> 00:10:30,062 (ALI) -Gustatzen zaizkizu? -Horiek hobeak dira. 151 00:10:30,129 --> 00:10:32,632 (ALI) Eraman egingo ditugu. 152 00:10:52,318 --> 00:10:54,654 (NICOLE) Tori. Ondo al dago? 153 00:10:55,221 --> 00:10:56,288 Bai. 154 00:10:56,355 --> 00:11:01,460 (NICOLE) Astelehena arte? Bi ordu besterik ezin dizkizut deklaratu. 155 00:11:01,494 --> 00:11:02,862 -Ondo da. (NICOLE) -Primeran. 156 00:11:02,895 --> 00:11:04,997 (NICOLE) Ondo konponduko gara. 157 00:11:04,997 --> 00:11:07,133 NICOLE) Datorren astea arte. 158 00:11:07,133 --> 00:11:09,135 (NICOLE) -Agur, andrea. -Agur. 159 00:11:16,976 --> 00:11:18,511 (Ate-danbatekoa) 160 00:11:18,944 --> 00:11:19,979 Souad! 161 00:11:20,079 --> 00:11:21,414 Bai? 162 00:11:22,181 --> 00:11:24,583 Atea puskatuko duzu. 163 00:11:26,852 --> 00:11:28,187 Zer moduz? 164 00:11:28,220 --> 00:11:31,157 Zapatilak! Erakutsi. 165 00:11:37,797 --> 00:11:39,632 Ederrak dira. 166 00:11:39,899 --> 00:11:42,868 -Gustatzen zaizkizu? -Bai. 167 00:11:45,171 --> 00:11:47,773 -Nekatuta zaude? -Ez. 168 00:11:47,873 --> 00:11:52,812 Galdera bat egin nahi dizut. Zer esan nahi du "ziurtasunez"ek? 169 00:11:53,212 --> 00:11:54,814 "Ziurtasunez"? 170 00:11:55,181 --> 00:12:00,019 Ez dakit nola esaten den arabieraz: "Ziurtasunez dakit". 171 00:12:00,252 --> 00:12:02,722 Ez dut ulertu: "Ziurtasunez dakit". 172 00:12:02,722 --> 00:12:05,458 Ez dakit arabieraz nola esaten den. 173 00:12:05,658 --> 00:12:10,730 "Ziurtasunez dakit" "zu baino hobea naiz" esatea bezala da. 174 00:12:10,730 --> 00:12:13,332 (Telefono-hotsa) 175 00:12:13,666 --> 00:12:15,568 Bai? 176 00:12:15,634 --> 00:12:16,736 Zin egizu! 177 00:12:17,169 --> 00:12:19,972 Ala, hau poza! 178 00:12:21,340 --> 00:12:23,509 Nesrine. 179 00:12:23,743 --> 00:12:24,910 Etxe bat aurkitu du. 180 00:12:26,746 --> 00:12:30,049 Souad? Etorri berria da. 181 00:12:30,116 --> 00:12:33,819 Zapatila politak ditu. Pozik dago. 182 00:12:34,220 --> 00:12:36,388 Berarekin hitz egin nahi duzu? 183 00:13:30,276 --> 00:13:33,813 -Estali. Ikusi egiten da. -Ez da ezer ikusten. 184 00:13:33,813 --> 00:13:35,314 Bularraldea agerian uzten dizu. 185 00:13:35,314 --> 00:13:38,951 Bero dago. Ez dut lepo luzerik jantziko. Ito egingo naiz. 186 00:13:39,418 --> 00:13:42,822 Bero badago ere, ez jantzi hori. Jendea marmarka ariko da. 187 00:13:42,822 --> 00:13:45,758 Eta zer? Ez dut ezer egin. Ez dut lapurtu. 188 00:13:45,825 --> 00:13:47,827 Ez da krimen bat nire sorbaldak erakustea. 189 00:13:47,827 --> 00:13:50,396 Hemengo batzuek zure aita ezagutzen dute. 190 00:13:50,396 --> 00:13:53,199 Estalita joan behar duzu atentzioa ez emateko. 191 00:13:53,199 --> 00:13:54,900 Goikoa aldatuko dut; gona, ez. 192 00:13:54,934 --> 00:13:56,135 Biak erantzi! 193 00:13:56,135 --> 00:13:59,705 Biak, ez! Bero dago. Ondo nago honela. 194 00:13:59,738 --> 00:14:07,079 Ez zara horrela aterako. Kalean, keinuak eta hitzak neurtu behar dira. 195 00:14:18,891 --> 00:14:21,493 (EMAKUMEA) Ez du zigilurik. Frantzian erosi dituzu? 196 00:14:21,527 --> 00:14:22,928 Aljerian. 197 00:14:23,295 --> 00:14:25,664 (EMAKUMEA) Zenbat diru nahi duzu? 198 00:14:29,668 --> 00:14:32,638 (EMAKUMEA) Ez dizut benetako prezioa emango. Pisura da. 199 00:14:33,105 --> 00:14:34,773 Zenbat emango didazu? 200 00:14:34,773 --> 00:14:36,475 (EMAKUMEA) Orain esango dizut. 201 00:15:11,577 --> 00:15:13,178 (Pertsianak irekitzen) 202 00:15:13,579 --> 00:15:17,349 (Kaleko zaratak) 203 00:15:18,717 --> 00:15:21,754 Badu gauza on bat: ez daukagu inor aurrez aurre. 204 00:15:22,054 --> 00:15:24,223 Biluzik ibil gaitezke. 205 00:15:24,223 --> 00:15:26,458 (Leïlaren barre-hotsak) 206 00:15:26,558 --> 00:15:28,627 (LEÏLA) Hozkailu aparta! 207 00:15:41,373 --> 00:15:42,942 Zer iruditzen zaizu? 208 00:15:42,975 --> 00:15:45,945 Jainkoari eskerrak, lasai ikasi ahal izango duzu. 209 00:15:56,889 --> 00:15:58,791 Zuk ere medikua izan nahi duzu? 210 00:15:58,791 --> 00:16:00,693 (LEÏLA) Ez. Ez zaizkit ikasketa luzeak gustatzen. 211 00:16:01,093 --> 00:16:02,594 Ni erizain-ikasketak egiten ari naiz. 212 00:16:02,628 --> 00:16:05,264 Sare bat antolatuko dugu pazienteak elkarri bidaltzeko. 213 00:16:05,331 --> 00:16:07,599 Zure alabak bereak bidaliko dizkit, eta nik neureak. 214 00:16:07,866 --> 00:16:11,971 (LEÏLA) Elhouzi doktorea aholkatzen dizut, hiriko medikurik onena da eta. 215 00:17:05,024 --> 00:17:11,063 "Beldurra gutxitu zait; gehiago fio naiz neure buruaz". 216 00:17:36,789 --> 00:17:39,258 (IRAKASLEA) "Izena" hitza ikustean, ingura ezazue. 217 00:17:39,358 --> 00:17:41,493 (IRAKASLEA) Baina "izena" hitzaren antzeko hitzik, ez. 218 00:17:42,061 --> 00:17:44,396 (IRAKASLEA) Gauza bera egizue beste hitzekin: 219 00:17:44,396 --> 00:17:47,866 (IRAKASLEA) "Abizena", "Adina", "nazionalitatea", "egoera zibila"… 220 00:17:48,434 --> 00:17:49,435 (IRAKASLEA) -Konforme? -Konforme. 221 00:17:49,435 --> 00:17:52,104 (IRAKASLEA) Egiten utziko dizut, eta geroxeago etorriko naiz. 222 00:17:55,107 --> 00:17:59,078 (IRAKASLEA) Hau da ariketa: zerrenda honetan ezagutzea… 223 00:17:59,078 --> 00:18:03,382 (IRAKASLEA) …administrazioko agirietan maiz agertzen diren hitzak… 224 00:18:03,549 --> 00:18:06,452 (IRAKASLEA) …eta antzeko hitzekin horiek ez nahastea. 225 00:18:06,518 --> 00:18:11,824 (IRAKASLEA) Adibidez, "izena" hitza: hitz hori ikustean, inguratu. 226 00:18:12,458 --> 00:18:14,493 (IRAKASLEA) Baina antzeko hitzik, ez. 227 00:18:14,626 --> 00:18:20,099 (IRAKASLEA) Beste hitzekin, berdin: "Abizena", adina", "helbidea…" 228 00:18:38,450 --> 00:18:40,419 (Kaleko zaratak) 229 00:19:11,150 --> 00:19:13,018 Nor da mutil hori? 230 00:19:13,051 --> 00:19:15,487 Eskolara nirekin etortzen den bat. 231 00:19:15,954 --> 00:19:18,223 -Non bizi da? -Cité Jean-en. 232 00:19:18,557 --> 00:19:20,459 -Noren semea da? Ez dakit. 233 00:19:20,459 --> 00:19:21,927 Ez dakizula? 234 00:19:21,927 --> 00:19:24,596 Ez dakit. Bere aitaren eta amaren semea da. 235 00:19:24,897 --> 00:19:27,332 -Nola du izena? -Sélim. 236 00:19:27,432 --> 00:19:28,934 Sélim zer? 237 00:19:28,934 --> 00:19:31,637 Sélim Amami, dena jakin nahi baduzu. 238 00:19:31,670 --> 00:19:35,274 Haren familia ezagutzen dut. Ez dira egokiak. Ama ezagutzen dut. 239 00:19:35,307 --> 00:19:36,675 Zertatik ezagutzen duzu? 240 00:19:36,675 --> 00:19:39,578 Horixe ezagutzen dudala. Tabernetan lan egiten zuen. 241 00:19:39,611 --> 00:19:43,248 Eta zer? Bere ama ez da bera. Ez duzu bera ezagutzen. 242 00:19:43,382 --> 00:19:47,419 Ez da familia on bat. Mutil hori ez da zuretzat. 243 00:19:47,753 --> 00:19:49,688 Ezagutu gabe epaitzen ari zara. 244 00:19:49,755 --> 00:19:52,291 Ez esan berriz ez dela mutil egokia niretzat. 245 00:19:52,457 --> 00:19:55,327 Badirudi urrezko oilo baten ipurditik atera naizela. 246 00:19:55,394 --> 00:19:58,297 Hori al da hitz egiteko modua? 247 00:20:02,334 --> 00:20:04,469 (1 IKASLEA) A zer mozolo itxura duen horrek. 248 00:20:04,536 --> 00:20:06,438 (2 IKASLEA) Bigarren mailan dago. 249 00:20:07,706 --> 00:20:09,374 (1 IKASLEA) Bigarren mailan? 250 00:20:09,541 --> 00:20:13,212 (1 IKASLEA) Lehenengoa errepikatu du edo benetan dago bigarren mailan? 251 00:20:13,312 --> 00:20:17,449 (2 IKASLEA) Ez dakit, baina neskak txoratuta dauzkala uste dut. 252 00:20:18,383 --> 00:20:21,653 (1 IKASLEA) Begiraiozu aurpegiari! Eta txamarrari! 253 00:20:22,221 --> 00:20:23,288 (2 IKASLEA) Penagarria! 254 00:20:23,355 --> 00:20:25,591 (1 IKASLEA) Nor janzten da horrela gure garaian? 255 00:20:25,624 --> 00:20:27,292 (2 IKASLEA) Jiratu burua! Guri begira dago. 256 00:20:27,693 --> 00:20:29,995 (1 IKASLEA) Ez dakit zer nahi duen. Ez digu begirik kentzen. 257 00:20:29,995 --> 00:20:32,931 (1 IKASLEA) Ez nau ni gustukoa, baina zuentzat utziko dizuet. 258 00:20:33,665 --> 00:20:35,033 Ez, mila esker. 259 00:20:35,067 --> 00:20:37,369 (1 IKASLEA) Ez zaigu interesatzen. 260 00:20:44,710 --> 00:20:48,046 (IRAKASLEA) 3. egunean, 8 zelulakoa da egoera… 261 00:20:48,113 --> 00:20:52,985 (IRAKASLEA)…eta 4. egunean, morularen egoera da; 16 zelula ikusten dira. 262 00:20:52,985 --> 00:20:55,087 (IRAKASLEA) Oso ondo ikusten da zelulen muga. 263 00:20:55,087 --> 00:21:00,259 (IRAKASLEA) Masusta baten itxura duenez, "morula" deitu zioten. 264 00:21:01,493 --> 00:21:06,431 (IRAKASLEA) Hona lehen planoko irudian, 4 zelulako enbrioi bat. 265 00:21:06,498 --> 00:21:09,101 (IRAKASLEA) Hona blastomeroen nukleoa. 266 00:21:09,534 --> 00:21:12,571 (IRAKASLEA) 8 zelulako enbrioi bat. 267 00:21:13,372 --> 00:21:18,010 (IRAKASLEA) Eta 16 zelulatik aurrera, morula ez trinkotuaren egoera da… 268 00:21:18,010 --> 00:21:21,713 (IRAKASLEA) …eta, 16-32 zelulekin, trinkotua bihurtuko da… 269 00:21:21,713 --> 00:21:24,916 (IRAKASLEA) …eta, ikusiko dugunez, trinkotze horren ezaugarria… 270 00:21:24,950 --> 00:21:27,052 (IRAKASLEA) …zelulen mugak desagertzea izango da. 271 00:21:27,319 --> 00:21:31,390 (IRAKASLEA) Hona morula trinkotu baten irudia. 272 00:21:31,423 --> 00:21:34,359 (IRAKASLEA) Ez dira jadanik zelulen mugak ikusten. 273 00:21:45,304 --> 00:21:46,738 -Zer moduz? -Ondo. 274 00:21:46,738 --> 00:21:48,407 -Kontatu, ba. -Kontatu, zer? 275 00:21:48,740 --> 00:21:51,176 -Ez al dituzte lanak zuzendu? -Bai. 276 00:21:51,176 --> 00:21:53,545 -Zer nota atera duzu? -Ez zait ondo atera. 277 00:21:54,212 --> 00:21:56,048 Zer esan nahi du horrek? 278 00:21:56,114 --> 00:21:58,750 Ez naiz ni bakarrik. Gela guztiak atera ditu nota txarrak. 279 00:21:58,784 --> 00:22:01,787 Gauza bera esaten didazu beti. 280 00:22:01,787 --> 00:22:04,856 Ea hori egia den galdetuko diot bihar irakasleari. 281 00:22:05,157 --> 00:22:08,260 Zer hitz egin behar duzu? Dena alderantziz ulertzen duzu eta. 282 00:22:08,260 --> 00:22:13,198 Ondo ulertzen dut! Telebista aurrean edo kalean zabiltza beti. 283 00:22:13,665 --> 00:22:19,638 Nota onak ekarri behar dizkidazu! Etxeko lanak erakutsiko dizkidazu! 284 00:22:20,172 --> 00:22:23,408 Zer nahi duzu erakustea? Irakurtzen ere ez dakizu eta. 285 00:22:24,009 --> 00:22:26,678 (IRAKASLEA) -Arratsalde on, denoi. -Arratsalde on. 286 00:22:28,947 --> 00:22:32,751 (IRAKASLEA) Souadek kezkatuta nauka. Saiatu egin behar du. 287 00:22:32,851 --> 00:22:38,290 (IRAKASLEA) Irristaka sumatzen dut. Tamalez, gaitasuna badu eta. 288 00:22:38,423 --> 00:22:41,026 (IRAKASLEA) Baina ez du lan egiten. Ez dago lanik. 289 00:22:41,493 --> 00:22:43,895 (AITA) Aurélie Leblancen gurasoak gara. 290 00:22:43,929 --> 00:22:47,599 (AITA) Paul-Éluardera joan nahi luke datorren urtean. 291 00:22:47,632 --> 00:22:49,835 (AITA) Ikastetxe hori gomendatu digute. 292 00:22:49,835 --> 00:22:54,272 (AITA) Zure ustez, zer aukera eska ditzake hara errazago sartzeko? 293 00:22:54,272 --> 00:22:59,244 (IRAKASLEA) Errusiera eskatu. Horrek aukera gehiago emango dizkio. 294 00:22:59,411 --> 00:23:02,581 (IRAKASLEA) Baina badakizue eskaera handia dagoela han sartzeko. 295 00:23:02,714 --> 00:23:06,718 (IRAKASLEA) Beren inguruko ikasleak hartzen dituzte lehenik. 296 00:23:07,152 --> 00:23:10,856 (IRAKASLEA) Lekurik badute, zuena bezalako txostenak aztertzen dituzte. 297 00:23:10,989 --> 00:23:12,624 (IRAKASLEA) Gogotik saiatu beharko duzue. 298 00:23:12,624 --> 00:23:15,861 (IRAKASLEA) Paul-Éluarden garrantzi handia ematen zaio beren ospeari… 299 00:23:15,861 --> 00:23:17,662 (IRAKASLEA) …eta ikasle gutxi dauzkate geletan. 300 00:23:17,696 --> 00:23:25,103 (IRAKASLEA) Eta kanpotik datozkien ikasleak oso motibatuta daude. 301 00:23:25,137 --> 00:23:28,206 (IRAKASLEA) Motibazio-gutun bat egin beharko du. 302 00:23:28,306 --> 00:23:30,409 (AMA) Badaki, bai. Egingo du. 303 00:23:31,743 --> 00:23:37,182 Haiekin eserita egon naiz, bai baitakit guraso-bilera zer den. 304 00:23:44,890 --> 00:23:47,959 Baina ez dut hitz egin, beste emakumeek bezala. 305 00:23:48,059 --> 00:23:50,128 Entzun eta ikusi besterik ez dut egin. 306 00:23:50,128 --> 00:23:53,765 Ez dut esan bihotzean neukana. 307 00:23:53,832 --> 00:23:59,037 Nire alabaren arazoak ez dira haienak. 308 00:23:59,471 --> 00:24:02,707 Begira geratu naiz, besoak gurutzatuta, mutu. 309 00:24:02,774 --> 00:24:04,743 Ez dut ezer ulertu. 310 00:24:04,743 --> 00:24:12,050 Irakurtzen baneki, ulertu eta erantzungo nuke, beste andreek bezala. 311 00:24:15,053 --> 00:24:18,056 Horra zer den ikasketarik egin ez izana. 312 00:24:18,056 --> 00:24:20,225 Ikasi beharra daukat. 313 00:24:20,559 --> 00:24:25,630 Frantsesa idazten, hitz egiten eta irakurtzen ikasi beharra daukat. 314 00:24:29,568 --> 00:24:34,372 Hirian bizkor ibili behar da. 315 00:24:34,773 --> 00:24:40,812 Askok kemenik gabe lan egiten dute. 316 00:24:42,647 --> 00:24:45,817 Askok ezin dute hitz egin. 317 00:24:48,019 --> 00:24:53,291 Ogia eta errenta irabazi beharra dago. 318 00:24:54,559 --> 00:24:58,396 Batzuetan, emakume hotz bihurtzen naiz. 319 00:24:59,197 --> 00:25:06,071 Bihotza hasperenez betea daukat batzuetan, gorrotoz betea bestetan. 320 00:25:06,738 --> 00:25:12,344 Gero eta maizago oihukatzen diet beste emakumeei, nire alabari. 321 00:25:16,448 --> 00:25:21,520 (Barreak eta berriketa-hotsa) 322 00:25:22,654 --> 00:25:24,256 (EMAKUMEA) Badator autobusa. 323 00:25:24,456 --> 00:25:25,423 (Autobusaren zarata) 324 00:25:25,423 --> 00:25:27,959 (EMAKUMEA) Lanera! 325 00:25:30,462 --> 00:25:33,265 (EMAKUMEA) Ezkontza batera goazela dirudi. 326 00:25:47,112 --> 00:25:48,780 (IRAKASLEA) Tira, neskak! 327 00:25:55,453 --> 00:25:58,957 (IRAKASLEA) Ez, Malika, ez! Ez duzu ariketa ulertu. 328 00:25:58,957 --> 00:26:00,892 (IRAKASLEA) Zatoz hona, Malika. 329 00:26:03,128 --> 00:26:05,564 (IRAKASLEA) Hamar aldiz esan behar al zaizkizu gauzak? 330 00:26:05,597 --> 00:26:08,867 (IRAKASLEA) Ez duzu gogorik gaur? Etxera joan nahi duzu? 331 00:26:09,334 --> 00:26:11,169 (IRAKASLEA) -Zoaz, ba, etxera! -Nire laguna da. 332 00:26:11,736 --> 00:26:13,305 (IRAKASLEA) -Souad, geratu hor! -Nire laguna da. 333 00:26:13,338 --> 00:26:15,073 (IRAKASLEA) Zure lekuan geratzeko! Ez al duzu frantsesa ulertzen? 334 00:26:15,106 --> 00:26:16,508 Gure etxean ez da frantses askorik egiten. 335 00:26:16,508 --> 00:26:18,009 (IRAKASLEA) Niri ez adarra jo! 336 00:26:18,076 --> 00:26:19,477 Askatu besoa, askatu besoa! 337 00:26:19,477 --> 00:26:20,879 (IRAKASLEA) Nazkatuta nago zure lotsagabekeriez! Zoaz zeure lekura! 338 00:26:20,879 --> 00:26:23,381 Askatu besoa! Nor uste duzu zarela, ba? 339 00:26:23,381 --> 00:26:27,652 (IRAKASLEA) Errebeldearena egin nahi duzu? Gaizki aterako zaizu, ba. 340 00:26:27,786 --> 00:26:30,889 -Ez oihukatu, anaia, Lasai. (IRAKASLEA)-Ni ez naiz zure anaia! 341 00:26:30,889 --> 00:26:33,224 (IRAKASLEA)-Zoaz zeure lekura! -Ondo da. Ez ni ukitu! 342 00:26:33,224 --> 00:26:36,728 -Bota puzkarra eta lasaitu! (IRAKASLEA)-Ixo! 343 00:26:37,495 --> 00:26:40,599 (IRAKASLEA) Txalo Souaden emanaldiari! Bapo aritu zara! 344 00:26:40,632 --> 00:26:43,468 (IRAKASLEA) Badakizu zer? Zuzendariarekin bilduko gara. 345 00:26:43,501 --> 00:26:45,770 (IRAKASLEA) Berari emango dizkiozu azalpenak. Konforme? 346 00:27:01,119 --> 00:27:02,887 -Ondo al zaude? -Bai. 347 00:27:03,622 --> 00:27:06,224 -Zer duzu? -Ezer ez. 348 00:27:07,025 --> 00:27:09,628 -Itxura bitxia duzu? -Ez. 349 00:27:10,795 --> 00:27:15,166 Ez dirudi. Zer duzu? Arazoren bat eskolan? 350 00:27:15,166 --> 00:27:19,571 Ez! Baina ez galdetu ezer. Urduri nago. Hilekoa datorkit. 351 00:27:19,704 --> 00:27:23,008 Hilekoa? Ez da txantxa. 352 00:27:29,748 --> 00:27:31,316 Horrela, ondo? 353 00:27:31,383 --> 00:27:35,553 Bai. On egiten dit. Jaitsi pixka bat. Eskuinera, puntu bat dut… 354 00:27:37,789 --> 00:27:39,024 Hemen? 355 00:27:39,057 --> 00:27:42,327 Beste aldean. Eskuinerago. 356 00:27:43,595 --> 00:27:47,999 Alaba erotu egin zait. Bi eskuinalde ditu. 357 00:27:48,233 --> 00:27:49,934 Orain, hobeto? 358 00:28:35,647 --> 00:28:37,115 Hau ez dut eramango. 359 00:28:37,115 --> 00:28:40,785 (KUTXAZAINA) Samia, eramango al duzu hau apalera? 360 00:28:40,852 --> 00:28:43,021 (KUTXAZAINA) 8,40 euro. 361 00:29:00,038 --> 00:29:01,940 (LEÏLA) Zer dago oker? Txamarra? 362 00:29:02,140 --> 00:29:04,309 (LEÏLA) Hor konpon. Iritsi orduko, erantzi! 363 00:29:04,342 --> 00:29:06,511 Hala ere, ez daukat ondo. 364 00:29:06,511 --> 00:29:08,613 (LEÏLA) Tira, kalera atera behar duzu. Baztertuegi zaude. 365 00:29:08,646 --> 00:29:10,782 Ez dit ezer esaten. 366 00:29:12,016 --> 00:29:15,253 Halako batean, distantzia bat dago. Ez dakit zergatik. 367 00:29:15,453 --> 00:29:18,389 Beste giro bat da, beste mundu bat. Ez nago barruan, kitto. 368 00:29:18,423 --> 00:29:20,391 Zer esan behar diogu elkarri? Ez ditut nire kontuak kontatu nahi. 369 00:29:20,391 --> 00:29:22,961 Zer? Ama garbitzailea dela eta ez dakiela frantsesez irakurtzen? 370 00:29:23,328 --> 00:29:28,166 (LEÏLA) Ez hitz egin zutaz. Bazter batetik begiratu, eta ikasi. 371 00:29:28,767 --> 00:29:32,003 (LEÏLA) -Etorriko al zara? -Ez. Nahiago dut errepasatu. 372 00:29:34,773 --> 00:29:42,480 Bihotza da ornodunengan lehenik eratzen den organoa. 373 00:29:56,895 --> 00:30:00,565 Bihotza da ornodunengan lehenik eratzen den organoa… 374 00:30:00,632 --> 00:30:04,169 …enbriogesia gertatzen denean. 375 00:30:22,754 --> 00:30:25,056 (Ate-hotsa) 376 00:30:36,167 --> 00:30:38,336 (LEÏLA)-Esnatu egin zaitut? -Ez. 377 00:30:38,670 --> 00:30:41,105 (LEÏLA)-Ez duzu ezer lo egin? -Ez. 378 00:30:45,109 --> 00:30:46,277 Eta zuk? 379 00:30:46,344 --> 00:30:47,612 (LEÏLA) Ez! 380 00:30:49,848 --> 00:30:51,516 Kontatu, ba. 381 00:30:51,649 --> 00:30:54,586 (LEÏLA) Nola kontatu? 382 00:30:54,719 --> 00:31:01,025 (LEÏLA)Gure etxean honela hezi naute: Maitasuna ezkontzaren ondoren egin… 383 00:31:01,059 --> 00:31:03,461 (LEÏLA)…argia itzalita, ohe-estalkiaren azpian… 384 00:31:03,461 --> 00:31:04,896 Eta plazerrik gabe. 385 00:31:04,929 --> 00:31:07,565 (LEÏLA) Dena oker egin dut, ba! 386 00:31:08,733 --> 00:31:10,902 -A, bai? (LEÏLA)-Bai. 387 00:31:19,510 --> 00:31:25,016 (Urrunean musika entzuten da) 388 00:31:48,973 --> 00:31:51,109 Hau kuskusa da. 389 00:31:51,676 --> 00:31:54,212 Hau saltsa, haragiarekin. 390 00:31:55,546 --> 00:31:59,751 Hau bi egunez gorde dezakezu hozkailuan. 391 00:32:00,919 --> 00:32:03,221 Sardinak bihar jan itzazu. 392 00:32:05,456 --> 00:32:07,091 Hau zopa da. 393 00:32:07,992 --> 00:32:12,530 Horrela, afari arinak egingo dituzue. Ez duzue sukaldatu beharrik. 394 00:32:12,664 --> 00:32:16,601 Pastelak bakarrik ez jan. Ogia. 395 00:32:30,815 --> 00:32:36,087 Bihotza da ornodunengan lehenik eratzen den organoa. 396 00:32:36,621 --> 00:32:38,489 Zera… Itxaron. Kaka! 397 00:32:38,489 --> 00:32:41,292 Bihotz-aitzindariak… 398 00:32:50,535 --> 00:32:55,139 Bihotza da ornodunengan lehenik eratzen den organoa. 399 00:32:56,007 --> 00:32:59,711 Bihotz-aitzindariak kokatuta daude… 400 00:32:59,711 --> 00:33:02,880 …hasierako lerroaren aurreko aldean… 401 00:33:02,981 --> 00:33:05,516 …eta errostralki buru aldera migratzen dute… 402 00:33:05,516 --> 00:33:09,053 …eta saiheska zeraren inguruan… Ez. Kaka! 403 00:33:09,620 --> 00:33:13,491 …eta errostralki buru aldera migratzen dute… 404 00:33:13,558 --> 00:33:16,127 …eta saiheska enbrioi-diskoaren alde bakoitzetik… 405 00:33:16,227 --> 00:33:18,796 …bat egiteko… Tira, esadazu. 406 00:33:18,830 --> 00:33:20,798 (LEÏLA) Erdiko lerroan bat egiteko… 407 00:33:20,798 --> 00:33:24,335 Erdiko lerroan bat egiteko… Kaka! Ahaztu egin zait! 408 00:33:26,004 --> 00:33:29,807 (LEÏLA) Plaka neuralaren aurreko erdiko lerroan bat egiteko… 409 00:33:29,941 --> 00:33:32,844 (LEÏLA) …eta gune kardiogenoa eratzeko. 410 00:33:41,652 --> 00:33:45,223 (Nesken ahotsak urrun) 411 00:33:46,224 --> 00:33:48,893 Horretan ez dut, inola ere, hanka sartu behar. 412 00:33:49,027 --> 00:33:51,963 (LEÏLA) Hanka sartzen baduzu ere, ez da hainbesterako. 413 00:33:52,630 --> 00:33:53,598 Bai da. 414 00:33:53,631 --> 00:33:55,099 (LEÏLA) Ez, ez da. 415 00:33:55,133 --> 00:33:59,771 (LEÏLA) Ez da larria. Nik bizitzan aurrenekoz entzun ditut hitz horiek. 416 00:34:08,513 --> 00:34:11,549 (Nesken ahotsak urrun) 417 00:34:22,226 --> 00:34:26,097 Agur, alaba. Ziur nago lortuko duzula. 418 00:34:26,264 --> 00:34:29,767 Eskuetan igartzen zaizu dama bat zarela. 419 00:34:29,834 --> 00:34:33,104 Ez dira garbitzaile baten edo langile baten eskuak. 420 00:34:33,137 --> 00:34:35,573 Ondo aterako da, ama. 421 00:34:35,606 --> 00:34:38,709 Ez kezkatu nire bitxiez. 422 00:34:38,776 --> 00:34:40,978 Zu ni bezalakoa zara. 423 00:34:41,012 --> 00:34:45,817 Herrian, eskolan jarraitu izan banu, ministroa nintzateke. 424 00:34:45,950 --> 00:34:48,786 Nahiz hauteskundeetan iruzur egiten duten. 425 00:34:49,587 --> 00:34:51,456 (NICOLE) Ez duzu ezer egiten, Basile! 426 00:34:51,456 --> 00:34:53,424 (NICOLE) 2 hilabete daramatzazu ezer egin gabe! 427 00:34:53,458 --> 00:34:56,828 (NICOLE) Ahalegin guztiak egin ditugu zu medikuntzan berriz sartzeko… 428 00:34:56,828 --> 00:35:01,032 (NICOLE) …eta zuk ezer ez! Nazkatuta naukazu! Biok gauzkazu nazkatuta! 429 00:35:01,432 --> 00:35:03,134 (NICOLE) Aski da! 430 00:35:08,172 --> 00:35:09,674 Nire onetik ateratzen nau. 431 00:35:09,774 --> 00:35:12,310 Dena ordaindu diogu. Ikastaro pribaturik onenak. 432 00:35:13,111 --> 00:35:15,847 Nire alaba ere medikuntza ikasten ari da. 433 00:35:16,948 --> 00:35:21,085 (NICOLE) -Medikuntzan? Zure alaba? -Bai, lehenengo urtean. 434 00:35:21,219 --> 00:35:24,589 Konturatuko zen oso-oso zaila dela. Ikaragarri lan egin behar da. 435 00:35:24,622 --> 00:35:27,225 Bai, berak ere esaten du oso zaila dela. 436 00:35:27,425 --> 00:35:31,028 Gau osoan lan egiten du. Ez du lorik egiten, ez jaten. 437 00:35:31,062 --> 00:35:32,830 Kezkatuta nauka. 438 00:35:32,864 --> 00:35:36,534 (NICOLE) Kementsua duzu alaba. Gazte askok utzi egiten dute. 439 00:35:36,534 --> 00:35:38,970 (NICOLE) Hasten dira, baina utzi egiten dute. 440 00:35:39,036 --> 00:35:41,539 (NICOLE) Batzuek guraso medikuak dituzte, laguntzen dietenak. 441 00:35:41,572 --> 00:35:43,007 Nik ere laguntzen diot alabari. 442 00:35:43,007 --> 00:35:47,178 Ez naiz medikua, baina arropa garbitzen diot, janaria prestatzen. 443 00:35:47,178 --> 00:35:49,347 Gauza asko egiten dizkiot. 444 00:36:05,296 --> 00:36:06,731 (MUTILA) Zenbat urte dituzu? 445 00:36:06,797 --> 00:36:09,100 -18. (MUTILA)-18 besterik ez? 446 00:36:09,167 --> 00:36:12,970 MUTILA) Zaharragoa zinela uste nuen. 25 baino gehiago ez badituzu, ederki. 447 00:36:12,970 --> 00:36:14,772 Nik presa dut. 448 00:36:14,972 --> 00:36:18,009 (MUTILA) -Hemen eseri nahi duzu? -Ez, lan egin behar dut. 449 00:36:18,075 --> 00:36:20,878 (MUTILA) Errepasatzen utziko dizut. Hitzematen dizut. 450 00:36:20,878 --> 00:36:24,882 Ez da hori. Horrela ez dut zuri hitz egiteko tentaziorik izango. 451 00:36:25,016 --> 00:36:27,985 (MUTILA) Ondo da. Intelektual plantak egiten dituzu. 452 00:36:27,985 --> 00:36:31,422 Ez, baina ez dut ikasturtea huts egin behar. 453 00:36:31,422 --> 00:36:34,492 (MUTILA) Ez duzu huts egingo. Bete-betean sartuta zaude eta. 454 00:36:34,559 --> 00:36:35,693 Ni bezala egizu. 455 00:36:36,460 --> 00:36:39,597 (MUTILA) Trenean errepasatu nik? Ez, ezin dut. 456 00:36:41,032 --> 00:36:44,902 Frantsesen %10ek trenean errepasatzen du. Bazenekien? 457 00:36:44,902 --> 00:36:48,139 Bai… Adarra jotzen didazu! 458 00:36:49,073 --> 00:36:51,609 (MUTILA) Ez zara errepasatzen ari. Eseri hemen. Hitz egingo dugu. 459 00:36:51,609 --> 00:36:56,414 Ez. Horra joaten banaiz, hitz egingo dugu, eta lan egin behar dut. 460 00:36:56,447 --> 00:37:00,017 (MUTILA) Bai! Lan egin! 30 urte baino lehen, umeak eduki! 461 00:37:00,117 --> 00:37:02,620 (MUTILA) Auto bat eduki! Etxe bat eduki! 462 00:37:02,753 --> 00:37:04,222 (MUTILA) Baduzu denbora. 463 00:37:04,288 --> 00:37:06,691 Ez da hori, baina… 464 00:37:06,691 --> 00:37:08,259 (MUTILA) Gozatu bizitzaz! 465 00:37:08,292 --> 00:37:11,329 Ez, baina kontzentratuta egon beharra daukat. 466 00:37:11,329 --> 00:37:16,367 (MUTILA) Ederki. Nahi duzuna. Nik proposatuko nizkizunak… 467 00:37:16,734 --> 00:37:21,072 Gustatuko litzaidake, baina aurrera egin beharra daukat honekin. 468 00:37:21,138 --> 00:37:23,808 (MUTILA) A zer kontzentrazioa! 469 00:37:23,874 --> 00:37:30,481 (MUTILA) Gelditu ordubete mutil jator-jator batekin hitz egiteko. 470 00:37:31,549 --> 00:37:32,717 Txorakeriak! 471 00:37:37,421 --> 00:37:42,393 Sumatu diot inbidiaz zegoela. Hari entzunez gero, ezin da lortu. 472 00:37:42,426 --> 00:37:45,029 Porrotaren logikan egon behar duelako beti. 473 00:37:45,029 --> 00:37:49,000 Ez zait emakume hori gustatzen. Diruaz ari da beti. 474 00:37:49,100 --> 00:37:53,471 10€ aurkitu nituen galtza batean. Proban jarri nahi ninduela uste dut. 475 00:37:53,504 --> 00:37:56,774 Ea hartzen nituen. Ni ez naiz lapurra. 476 00:37:56,807 --> 00:38:00,311 10 zentimo ikusita ere, utzi egiten ditut. 477 00:38:00,311 --> 00:38:05,316 Nire lanaren bi ordu deklaratu behar ditu, bere amarengatik. 478 00:38:05,316 --> 00:38:08,452 Bestela, erakundeek ez diote diru-laguntzarik emango. 479 00:38:08,519 --> 00:38:10,354 Ez dudala ezer ulertzen uste du. 480 00:38:10,354 --> 00:38:13,357 Badakizu zer? Eziozu kasurik egin. 481 00:38:14,091 --> 00:38:18,329 Errepasatzen utziko dizut. Ez dizut traba gehiagorik egingo. 482 00:38:18,329 --> 00:38:19,997 Eskerrik asko. 483 00:38:26,103 --> 00:38:32,143 Jaiotzez hezi ahal izan ez direnen aurrean makurtzen zait arima. 484 00:38:34,412 --> 00:38:38,215 Makurtzen naiz herri honetara etorri direnen aurrean… 485 00:38:38,215 --> 00:38:46,190 …gazte-belaunaldiak hezi baitituzte bertako hizkuntza jakin gabe. 486 00:39:02,373 --> 00:39:05,042 -Zer moduz? -Ondo. 487 00:39:10,047 --> 00:39:14,251 Kezkatuta ikusten zaitut. Ez duzu ezer esaten. Ikasketengatik? 488 00:39:14,251 --> 00:39:16,921 Ez. Ez kasurik egin. 489 00:39:17,388 --> 00:39:19,757 Maiteminduta zaude? 490 00:39:20,224 --> 00:39:21,592 Maiteminduta? 491 00:39:21,892 --> 00:39:24,929 Ez dut maitemintzeko astirik. Burua ez daukat horretan. 492 00:39:24,995 --> 00:39:26,831 Orain, ikasketa garaia da. 493 00:39:26,864 --> 00:39:31,836 Noiz maitemindu aukeratzen duzu? Bitxia da! Nola moldatzen zara? 494 00:39:31,836 --> 00:39:34,105 -Kontrolatu egiten dut. -Kontrolatu? 495 00:39:34,105 --> 00:39:37,575 Nola kontrolatzen duzu? Datorrenean dator maitasuna. 496 00:39:37,608 --> 00:39:40,211 Ez hasi filmak egiten. 497 00:39:40,745 --> 00:39:45,549 Gustuko mutil bat ezagutzen baduzu, kontrolatu egiten duzu? 498 00:39:45,583 --> 00:39:47,351 Hori da. 499 00:39:47,385 --> 00:39:49,420 Oso bitxia da hori! 500 00:39:49,487 --> 00:39:54,258 Mutil bat ezagutu eta hura berriz ez ikusteak ez dizu minik ematen? 501 00:39:54,658 --> 00:39:58,362 Eta zuk? Gustuko gizon bat ezagutzen baduzu, ulertarazten diozu? 502 00:39:58,362 --> 00:39:59,463 Edo zeure burua kontrolatzen duzu? 503 00:39:59,497 --> 00:40:02,400 Nik ez dut gizonengan pentsatzen. 504 00:40:02,466 --> 00:40:06,404 Nire maitasuna alabentzat da. Alabei ematen diet den-dena. 505 00:40:06,437 --> 00:40:10,641 Hori errazegia da. Errazegia! 506 00:40:13,010 --> 00:40:15,146 Zer duzu, ba? 507 00:40:15,713 --> 00:40:17,648 Ez da ezer. 508 00:40:18,182 --> 00:40:23,621 Nekatuta nago. Estresatuta… Zertxobait gaindituta. 509 00:40:35,433 --> 00:40:39,603 (MEDIKUA) Ahul samarra, baina ez da kezkagarria. 510 00:40:40,738 --> 00:40:43,474 (MEDIKUA) -Eser zaitez. -Eskerrik asko. 511 00:40:49,213 --> 00:40:53,250 (MEDIKUA) Landareak aginduko dizkizut, lasaiago egon zaitezen. 512 00:40:53,350 --> 00:40:54,852 (MEDIKUA) Eta bitaminak ere bai. 513 00:40:54,952 --> 00:40:57,288 -Dirua itzultzen dizute? (MEDIKUA) -Ez. 514 00:41:00,858 --> 00:41:03,060 (MEDIKUA) -Tori. -Eskerrik asko. 515 00:41:03,928 --> 00:41:06,063 (MEDIKUA) Eutsi! Gogotik saiatu. 516 00:41:06,497 --> 00:41:09,300 (MEDIKUA) Buruz ikasten baldin badakizu, lehen urtea aprobatuko duzu. 517 00:41:09,333 --> 00:41:12,536 (MEDIKUA) Asko ikasi behar da buruz, baina ez dago ezinezkorik. 518 00:41:12,736 --> 00:41:14,872 (MEDIKUA) Niretzat ere oso gogorra izan zen bost hilabetetan. 519 00:41:14,905 --> 00:41:16,841 (MEDIKUA) Pixka bat deprimitzen zara, baina normala da. 520 00:41:17,274 --> 00:41:19,376 Buruak eutsi behar dio orduan. 521 00:41:19,410 --> 00:41:22,379 Beraz, ez etsi. Borrokatu. Saiatu. 522 00:41:22,546 --> 00:41:24,648 (MEDIKUA) Ez ezazu utzi! 523 00:41:28,252 --> 00:41:29,887 (MEDIKUA) -Zatoz. Tentsioa hartuko dizut? -Bai. 524 00:41:29,920 --> 00:41:31,622 (MEDIKUA) Urduri samar ikusten zaitut zu ere. 525 00:41:31,789 --> 00:41:33,424 (MEDIKUA) Eser zaitez. 526 00:41:37,795 --> 00:41:39,463 (MEDIKUA) Hara! Ontzi komunikatuak zarete zuek. 527 00:41:39,497 --> 00:41:40,297 Zer? 528 00:41:40,331 --> 00:41:43,667 (MEDIKUA) Batarena bestearengana doa: kezkak, energia… 529 00:41:43,734 --> 00:41:47,404 Bai. Nik bera bultzatzen dut, eta nik bera. Hori da. 530 00:41:47,438 --> 00:41:49,173 (MEDIKUA) -Hori da. -Bai. 531 00:41:50,508 --> 00:41:54,011 (MEDIKUA) -Atsedena. -Bai. Ondo da. 532 00:41:54,745 --> 00:41:58,749 (ANDREA) Zure alaba ikusi dut autobusean. Berak ere ikusi nau. 533 00:41:58,983 --> 00:42:02,253 (ANDREA) Burua jiratu du. Zergatik galtzen dit errespetua? 534 00:42:02,319 --> 00:42:05,422 (ANDREA) Horrelakoa den ezkero ezagutzen dut. 535 00:42:05,756 --> 00:42:07,858 Oker zaude. Nire alaba ez da horrelakoa. 536 00:42:08,025 --> 00:42:11,061 (ANDREA) Zin dagizut. Begiratu dit, eta burua jiratu du. 537 00:42:11,128 --> 00:42:13,998 (ANDREA) Ez nago oker! Ez naiz gezurretan ari! 538 00:42:19,270 --> 00:42:22,473 Ez dut oroitzen autobus batean berarekin topo egin izana. 539 00:42:23,140 --> 00:42:25,609 Zertan ariko nintzen, ba, han? 540 00:42:25,709 --> 00:42:29,313 Ez dut hara joateko batere arrazoirik. Batere ez! 541 00:42:29,380 --> 00:42:33,450 Badakizu nolakoak diren. 542 00:42:35,119 --> 00:42:38,188 Itxaron. Ez du ezer galduko, itxaroten badu. 543 00:42:41,425 --> 00:42:42,793 Bai, larunbata arte. 544 00:42:43,627 --> 00:42:45,663 Izkina batean harrapatu, eta akabatu egingo dut. 545 00:42:45,663 --> 00:42:47,865 (LEÏLA) -Nor? -Nitaz gaizki esaka ari den bat. 546 00:42:47,898 --> 00:42:50,434 Ez omen dut autobusean agurtu. 547 00:42:50,434 --> 00:42:52,436 Gauzak hitz erdika esateko modu bat da. 548 00:42:52,469 --> 00:42:55,139 Primeran bizi naiz, nonbait, gurasoek ordainduta. 549 00:43:03,981 --> 00:43:06,850 (ALI) Emakume horiek inbidiatsuak eta ezjakinak dira. Ez egin kasurik. 550 00:43:06,984 --> 00:43:08,953 (ALI) Azkar lor ezazu. 551 00:43:08,953 --> 00:43:13,257 (ALI) Lortzen baduzu, libre izango zara. Nahi duzuna egingo duzu. 552 00:43:16,226 --> 00:43:18,963 (ALI)-Pizgailua zurea da? -Leïlarena. 553 00:43:19,129 --> 00:43:20,898 (ALI) Erretzen du? 554 00:43:20,998 --> 00:43:24,335 Erre edo ez erre, hori Leïlaren kontua da. 555 00:43:24,468 --> 00:43:28,839 (ALI) Bai, baina erretzen badu, zu ere hasiko zara. 556 00:43:28,872 --> 00:43:31,141 Zergatik esaten duzu hori? 557 00:43:31,175 --> 00:43:35,045 (ALI) Horrela hasi nintzelako ni gaztetan, egoitzan. 558 00:43:35,079 --> 00:43:38,616 (ALI) Bi ginen gela berean. Gelakideak erretzen zuen, nik ere bai. 559 00:43:38,649 --> 00:43:42,252 Guk, ordea, gela bana dugu, eta balkoian erretzen du. 560 00:43:42,319 --> 00:43:43,821 (ALI) Ederki. 561 00:43:43,854 --> 00:43:47,291 (ALI) Baina bera bezala hasten bazara, kanpoan erretzen ikusten bazaituzte… 562 00:43:47,358 --> 00:43:49,093 (ALI)…pentsatuko duzu zer esango duten zutaz. 563 00:43:49,093 --> 00:43:51,395 -Zer esango dute? (ALI)-Ondotxo dakizu. 564 00:43:51,862 --> 00:43:54,231 Erretzen duten emakumeak zera direla… 565 00:43:54,264 --> 00:43:57,067 Jendeak dioenaz kezkatzen zara orain? 566 00:43:57,101 --> 00:44:00,504 Kasurik ez egiteko esan, eta orain, zigarroagatik, kontu larria da! 567 00:44:00,537 --> 00:44:02,139 (ALI) Zigarroa txarra da eta. 568 00:44:02,172 --> 00:44:05,509 Zure ustez, emakumeak ez du erre behar. 569 00:44:05,542 --> 00:44:08,278 (ALI) Beste emakumeak bost axola. Zu, ez. 570 00:44:08,312 --> 00:44:10,781 Neska naizelako ez duzu nahi nik erretzea. 571 00:44:10,814 --> 00:44:13,384 (ALI) Ez. Mutila bazina, gauza bera esango nizuke. 572 00:44:13,517 --> 00:44:17,287 Esango al zenukeen: "Kontuz ibili, ez zaitzaten kanpoan erretzen ikusi". 573 00:44:17,388 --> 00:44:19,590 (ALI)-Ez. -Horra bada. 574 00:44:20,224 --> 00:44:22,259 (ALI) Erretzen duen mutila bost axola zaio jendeari. 575 00:44:22,292 --> 00:44:26,430 Horixe ba: gizonengan, berdin dio; emakumeengan, ordea, lotsagarria da. 576 00:44:26,463 --> 00:44:29,500 (ALI)-Emakume erretzailea arrunta da. -Eta gizon erretzailea, ez? 577 00:44:29,533 --> 00:44:31,035 (ALI) Gutxiago. 578 00:44:39,209 --> 00:44:41,879 Mutil bat ezagutzen baduzu, esan egin beharko didazu. 579 00:44:41,912 --> 00:44:44,682 Ez nago horretarako, baina ondo da. 580 00:44:44,715 --> 00:44:46,917 Bai. Mutil bat ezagutu ezkero, esan egin beharko didazu. 581 00:44:46,950 --> 00:44:50,254 (ALI) Norekin zabiltzan jakin beharra dago bizitzan. 582 00:44:50,287 --> 00:44:52,623 Kontu serioa bihurtzen bada, esango dizut. 583 00:44:52,623 --> 00:44:54,158 (ALI) Hitzematen didazu? 584 00:44:54,491 --> 00:44:57,127 Bai! Baina zergatik jakin nahi duzu? Zeren beldur zara? 585 00:44:57,127 --> 00:44:59,697 (ALI)-Eta zu zeren beldur zara? -Ni? Ez naiz ezeren beldur. 586 00:44:59,697 --> 00:45:02,399 Ez duzu garbi hitz egiten! Zeren beldur zara? Mutila judua izateaz? 587 00:45:02,399 --> 00:45:07,304 Beltza edo txinatarra? Musulmana izateaz? Zeren beldur zara? 588 00:45:08,138 --> 00:45:12,276 Eta zu, guapoa ez dela esango ote dizudan beldur zara? 589 00:45:12,710 --> 00:45:15,779 (NAGUSIA) Ondo pasatu fregona komunetan eta aldageletan. 590 00:45:15,813 --> 00:45:18,716 (NAGUSIA) Atsedenaldirako bukatuta egon behar du. Ulertu didazu? 591 00:45:18,716 --> 00:45:22,319 Ulertu dizut, andrea. Kontua da ez dudala ondo hitz egiten. 592 00:45:22,319 --> 00:45:24,288 (NAGUSIA) Oso ondo hitz egiten duzu. 593 00:45:24,788 --> 00:45:28,892 (MALIKA) Youssoufek ez du merezi. Polizia etxera joan zaio bila. 594 00:45:29,026 --> 00:45:30,728 (MALIKA) Ama gajoa! 595 00:45:30,928 --> 00:45:34,331 (MALIKA) -Entzuten al didazu? -Bai. Nola dakizu hori? 596 00:45:34,398 --> 00:45:39,136 (MALIKA) Youssoufen amak Karimari, eta Karimak nire amari esan dio. 597 00:45:39,136 --> 00:45:40,738 Eskuinera begiratu. 598 00:45:40,871 --> 00:45:43,373 (MALIKA) Begira nola begiratzen diguten bi txoro horiek! 599 00:45:43,507 --> 00:45:50,114 Nazkagarri horiek guri begira! A zer biziotsu itxura duten! 600 00:45:50,147 --> 00:45:52,816 (MALIKA) Zikinak! Zer nazka! 601 00:46:07,097 --> 00:46:10,033 (MALIKA) -Burutik jota zaude! -Normala da. 602 00:46:10,033 --> 00:46:14,104 (MALIKA) -Ondo merezia dute! -A zer pedofilo aurpegia duten! 603 00:46:16,607 --> 00:46:20,611 Esan? Bai, ni naiz. 604 00:46:22,079 --> 00:46:24,047 Bai, haren ama naiz. 605 00:46:24,782 --> 00:46:26,917 Ez, ez dakit. 606 00:46:27,785 --> 00:46:30,454 Goizeko 6etan hasten naiz ni lanean. 607 00:46:32,389 --> 00:46:35,292 Bai, bakarrik joaten da autobusean. 608 00:46:38,695 --> 00:46:40,731 -Emadazu koadernoa! -Zer kuaderno? 609 00:46:40,798 --> 00:46:43,734 Badakizu zer koadernoaz ari naizen! Emadazu berehala! 610 00:46:43,734 --> 00:46:45,169 Ez daukat, eskolan utzi dut. 611 00:46:45,335 --> 00:46:47,971 Irakasleak nahi zituen, denak bildu ditu. 612 00:46:48,071 --> 00:46:51,608 Zergatik ari zara gezurretan? Begietan igartzen zaizu. 613 00:46:51,708 --> 00:46:53,610 Ez naiz gezurretan ari! Ez naiz gezurtia! 614 00:46:53,744 --> 00:46:55,746 Ez niri horrela hitz egin! 615 00:46:55,746 --> 00:46:58,916 15 urte besterik ez dituzu! Zure ama naiz, zure ardura dut. 616 00:46:58,949 --> 00:47:00,751 Beraz, non zeunden? 617 00:47:11,862 --> 00:47:16,099 (ZUZENDARIA)Ez dugu bi egunetan ikusi. Hitzik ez, berririk ez. Ezer ez! 618 00:47:16,133 --> 00:47:20,470 (ZUZENDARIA)Azken aldian, irakasleek esan zidaten ez duela ezer egiten. 619 00:47:20,504 --> 00:47:23,440 (ZUZENDARIA) Eta zer esan zenidan orduan, Souad? 620 00:47:25,843 --> 00:47:29,746 Erantzun andreari! Erantzun galderari. 621 00:47:31,381 --> 00:47:35,219 (ZUZENDARIA) Galdetu nizunean zergatik ez zenuen ezer egiten… 622 00:47:35,953 --> 00:47:38,755 (ZUZENDARIA) …erantzun zenidan: "Ramadana delako". 623 00:47:38,789 --> 00:47:43,227 (ZUZENDARIA) "Eta Ramadan hilean ezin da ezer egin. Nekatuta egoten gara". 624 00:47:44,127 --> 00:47:45,896 Noiztik egiten duzu ramadana? 625 00:47:45,929 --> 00:47:47,898 Ez duzu inoiz egiten! 626 00:47:48,031 --> 00:47:51,468 Eskolatik etorri, eta jan egiten duzu! 627 00:47:51,501 --> 00:47:54,338 Eta, gainera, ez dituzu etxeko lanak egiten! 628 00:47:54,371 --> 00:47:56,173 Itxaron pixka bat! 629 00:47:56,206 --> 00:47:58,976 Garbitzaile bukatuko duzu, ama bezala, ez baduzu ezer egiten! 630 00:47:59,076 --> 00:48:02,412 Bai zera! Nahiago dut lapurtu besteen kaka garbitu baino! 631 00:48:02,546 --> 00:48:04,248 Ez niri gehiago erantzun! 632 00:48:04,314 --> 00:48:07,351 Zoaz neskame lanera! Zoaz esplota zaitzaten! 633 00:48:07,384 --> 00:48:11,655 Ez duzu beste ezertarako balio! Mando hutsa zara! Ezgauza hutsa! 634 00:48:11,788 --> 00:48:14,591 Erakutsiko dizut nik ea mandoa edo ezgauza naizen! 635 00:48:14,625 --> 00:48:18,896 Aska nazazu! Nazkatuta nago! Zulo zikin honetatik alde egingo dut! 636 00:48:18,896 --> 00:48:20,797 Nesrinerekin geratuko zara, hura baita zure kuttuna! 637 00:48:20,797 --> 00:48:24,268 Gerrikoa hartu, eta aurpegia markatuko dizut! 638 00:48:24,368 --> 00:48:28,839 Gerrikoa hartu nahi duzu! Hartu! Zu beti prest ni jotzeko! 639 00:48:28,906 --> 00:48:31,975 Ixo, edo nik isilduko zaitut! Polita da, gero, Frantzia! 640 00:48:31,975 --> 00:48:33,710 Zure herrira joan nahi duzu? Zoaz, ba! 641 00:48:33,744 --> 00:48:35,812 Herrira itzuliko naiz, eta nirekin eramango zaitut! 642 00:48:35,913 --> 00:48:37,414 Ametsetan ari zara. 643 00:48:37,948 --> 00:48:39,950 Ez dirudi nik hezi zaitudanik! 644 00:48:39,950 --> 00:48:42,319 -Ospa! -Nondik atera zara zu? 645 00:48:42,319 --> 00:48:45,656 Erotuta naukazu; zapirik gabe aterako naiz azkenean kalera! 646 00:48:45,689 --> 00:48:48,292 "Ospa" esan dizut. 647 00:48:52,129 --> 00:48:55,132 (ALI) Zergatik esan diozu "ezgauza" eta "mandoa" dela? 648 00:48:56,366 --> 00:48:58,669 (ALI)-Esan diozu, bai ala ez? -Bai, esan diot! 649 00:48:58,702 --> 00:49:00,437 (ALI)Zergatik hitz egiten diozu horrela zure amari? 650 00:49:00,470 --> 00:49:02,005 Besteen kaka garbitzen duelako! 651 00:49:02,072 --> 00:49:04,808 (ALI) Zerbait hobea egin behar al duzu zuk bizitzan? 652 00:49:04,975 --> 00:49:06,576 Edozer gauza, baina hori, ez! 653 00:49:06,576 --> 00:49:09,313 Nahiago dut lapurtu, kartzelara joan, berak egiten duena egin baino! 654 00:49:09,346 --> 00:49:11,615 Lanean ari da goizetik gauera! 655 00:49:11,615 --> 00:49:14,518 Goizean, ilunpean joaten da! Gauean, ilunpean etxeratzen da! 656 00:49:14,518 --> 00:49:18,121 Garbitzeko zapi hutsa da ama! 657 00:49:19,890 --> 00:49:22,626 (ALI) Zergatik ez duzu amarekin elkar hartzen? 658 00:49:22,659 --> 00:49:26,063 (ALI) Etxeratzeko ordu bat jartzen badizu, zuk bete ezazu. 659 00:49:26,063 --> 00:49:29,399 (ALI) Ordua errespetatzen baduzu, ama zutaz fidatuko da. 660 00:49:35,472 --> 00:49:39,009 (ANDREA) Zaharrena zara. Ez utzi ama bakarrik. Lagundu egin behar diozu! 661 00:49:39,009 --> 00:49:42,279 Uztazu nire ama bakean! Ez zaitez haren bizitzan sartu! 662 00:49:42,312 --> 00:49:47,384 (ANDREA) Ama jo eta ke ari da lanean, eta zure ahizpak erotuta dauka! 663 00:49:53,557 --> 00:49:56,660 Nazkatuta naukate emakume alu horiek! 664 00:49:56,693 --> 00:49:59,963 Kokoteraino nago! Ezin dut gehiago! Ikasketak utziko ditut! 665 00:50:01,198 --> 00:50:05,335 Ezin dut gehiago! Neka-neka eginda nago! 666 00:50:05,635 --> 00:50:09,740 Ez naiz iristen! Baina aurrera egin behar dut, jode! 667 00:50:09,773 --> 00:50:13,377 -Ezin dut utzi, inolaz ere! (LEÏLA)-Orain leher eginda zaude. 668 00:50:13,377 --> 00:50:15,479 Ezingo dut jasan! Ezingo diot esan ere egin! 669 00:50:15,479 --> 00:50:19,216 Garratzegia da harentzat! Amari ezin diot ezin dudala esan! 670 00:50:19,249 --> 00:50:22,786 Ezin diot neure buruari hori esaten utzi! 671 00:51:33,390 --> 00:51:35,292 (NAGUSIA) Zer ordutan joan zinen asteazkenean? 672 00:51:35,358 --> 00:51:37,494 -11,45etan. (NAGUSIA)-12etan bukatzen duzu. 673 00:51:37,527 --> 00:51:40,430 Badakit, bai, baina arazo bat neukan alabarekin. 674 00:51:40,464 --> 00:51:43,767 (NAGUSIA)-Lehenago esan behar zenidan. -Baina ez zeunden. 675 00:51:43,834 --> 00:51:47,037 (NAGUSIA) Ez banago, eta baimenik gabe, agindutako orduan joan. 676 00:51:47,104 --> 00:51:49,473 Baina lana egina zegoen. Kontrola zenezakeen. 677 00:51:49,506 --> 00:51:51,908 (NAGUSIA) Ez berriz joan baimenik gabe. 678 00:51:51,908 --> 00:51:56,012 (NAGUSIA) 4 ordu ordaintzen zaizkizu, 4 ordu egon behar duzu! 679 00:51:58,915 --> 00:52:01,351 (LANKIDEA) Kontuz ibili behar da. Dena jakiten dute. 680 00:52:01,384 --> 00:52:03,787 (LANKIDEA) Auskalo nola, baina nagusiak dena jakiten du. 681 00:52:04,187 --> 00:52:06,790 (LANKIDEA) Salatariak daude! Gremlin-ak, zera! 682 00:52:06,823 --> 00:52:08,658 Eskerrik asko. 683 00:53:08,552 --> 00:53:11,421 Ai, Jauna! Ai! 684 00:53:18,995 --> 00:53:20,463 Lagundu! 685 00:53:20,664 --> 00:53:22,232 Lagundu! 686 00:53:29,272 --> 00:53:33,009 Ea hala den. Ondo da. 687 00:53:34,311 --> 00:53:37,547 Eskerrik asko. 688 00:53:38,248 --> 00:53:39,849 Oso ondo. 689 00:53:40,817 --> 00:53:44,421 Eskerrik asko deitzeagatik. Agur. 690 00:53:45,989 --> 00:53:48,758 Agur, alaba. Ez ezazu honengatik etsi. 691 00:53:48,825 --> 00:53:52,295 Aitzitik. Aurrera egiteko amorru gehiago ematen dit. 692 00:54:12,816 --> 00:54:16,253 (MEDIKUA) Ez dakit zer gehiago egin dezakedan, Fatima. 693 00:54:17,454 --> 00:54:19,422 (MEDIKUA) Zazpi hilabetetik gora egin dituzu. 694 00:54:19,422 --> 00:54:21,091 Badakit, baina… 695 00:54:21,091 --> 00:54:25,862 (MEDIKUA) Ezin dizut luzatu, erradiografian ez baita ezer ageri. 696 00:54:25,895 --> 00:54:28,531 (MEDIKUA) Ez dago ez hausturarik, ez urraturik. 697 00:54:28,665 --> 00:54:33,103 Bai, baina ur-kuboa igo behar dut, solairu bat igo behar dut… 698 00:54:33,136 --> 00:54:37,974 Ezin dut! Igo, jaitsi, eskobatu, eskailera garbitu…! Gogorra da! 699 00:54:38,008 --> 00:54:42,579 Ezin dut! Min ematen dit! Besoan min dut, benetan. 700 00:54:42,679 --> 00:54:45,515 Ez naiz gezurtia. Ez naiz lapurra. 701 00:54:45,515 --> 00:54:50,186 Baina min dut! Begira! Horrela egitean, min ematen dit. 702 00:54:50,220 --> 00:54:53,290 MEDIKUA) Fatima, sinesten dizut. Baina ezin dut gauza handirik egin. 703 00:54:53,290 --> 00:54:55,992 (MEDIKUA) Orain lan-medikuarengana joan behar duzu. 704 00:54:56,026 --> 00:54:58,728 (MEDIKUA) Pierre-Béniteko medikuak luzatuko dizu edo ez. 705 00:54:58,828 --> 00:54:59,863 Bai, baina… 706 00:54:59,896 --> 00:55:04,968 (MEDIKUA) Baduzu telefonoa. Deituiezu hemendik irtetean. 707 00:55:06,870 --> 00:55:11,308 (Txalo eta kriskitin hotsa) (Atzean, albisteak irratian) 708 00:55:26,823 --> 00:55:29,092 -Ulertu duzu? (MUTILA)-Ez. 709 00:55:36,499 --> 00:55:40,036 (LEÏLA ahopean kantari) (Atzean, albisteak irratian) 710 00:55:50,447 --> 00:55:52,882 (Musika irratian) 711 00:56:09,699 --> 00:56:11,234 Primeran! 712 00:56:26,316 --> 00:56:28,651 (Musika ozenago) 713 00:56:30,420 --> 00:56:33,189 (Musika ozen) 714 00:56:40,697 --> 00:56:44,000 (LEÏLA) (Kantari) Ausart zaitez, Joséphine! 715 00:56:44,901 --> 00:56:47,370 (MUTILA) (Kantari) Ausart zaitez! 716 00:56:49,739 --> 00:56:53,276 (MUTILA) (Kantari) Ez du justifikaziorik! 717 00:56:55,412 --> 00:57:01,418 (MUTILA) (Kantari) Ausart zaitez, Nesrine! 718 00:57:05,255 --> 00:57:08,324 (MUTILA) (Kantari) Ausart zaitez, Nesrine! 719 00:57:31,514 --> 00:57:35,819 (LAN-MEDIKUA) Erradiografiak ikusita, ezin dizut gaixoaldia gehiago luzatu. 720 00:57:35,852 --> 00:57:38,755 (LAN-MEDIKUA) Baina, zeharbidez, hilabeteko geldialdia egingo dizut. 721 00:57:38,855 --> 00:57:42,091 (LAN-MEDIKUA) Eta gutun bat egingo dizut Mebarki doktorearentzat. 722 00:57:42,292 --> 00:57:46,896 (LAN-MEDIKUA) Zoaz astelehenean. Arabieraz badaki. Ea ba. 723 00:57:46,996 --> 00:57:48,398 Eskerrik asko. 724 00:58:34,010 --> 00:58:39,315 (MEBARKI DOKTOREA) Eskaileretan behera, beso gainean erori zinen, ez? 725 00:58:39,315 --> 00:58:40,984 Bai, hemen. 726 00:58:41,551 --> 00:58:45,288 (MEBARKI DOKTOREA) Eta zazpi hilabete daramatzazu oinazetan, ezta? 727 00:58:45,388 --> 00:58:47,657 Bai, oinazetan beti. 728 00:58:47,957 --> 00:58:50,460 (MEBARKI DOKTOREA) Iraunkorra da oinazea? 729 00:58:50,860 --> 00:58:52,896 (MEBARKI DOKTOREA) Kontatuko didazu nola zauden? 730 00:58:52,996 --> 00:58:57,734 Erori ondoren, amesgaiztoak izan nituen bi hilabetez. 731 00:58:58,034 --> 00:59:00,537 Gauez, minez hasten naiz. 732 00:59:00,537 --> 00:59:04,974 Ametsetan, erori egiten naiz berriz, eta beldur naiz. 733 00:59:05,275 --> 00:59:08,144 Nahigabetuta esnatzen naiz. 734 00:59:08,945 --> 00:59:15,285 Beldurra joan da, baina, haren ordez, mina izaten dut besoan. 735 00:59:15,618 --> 00:59:21,224 Mediku guztiek esaten didate ez dudala ezer. 736 00:59:22,825 --> 00:59:26,729 (MEBARKI DOKTOREA) Zure oinazea bezalakoaren arrazoiak… 737 00:59:26,863 --> 00:59:30,900 (MEBARKI DOKTOREA) …medikuek ez dituzte beti ulertzen. 738 00:59:32,268 --> 00:59:36,573 (MEBARKI DOKTOREA) Ikusten dutena besterik ez dute sinesten. 739 00:59:39,042 --> 00:59:41,878 Egia da. Nire errua da. 740 00:59:43,346 --> 00:59:46,316 Ez dut ez ikusi ez entzun nahi izan. 741 00:59:47,216 --> 00:59:50,386 Ez diot neure bihotzari entzun nahi izan. 742 00:59:50,753 --> 00:59:53,890 Lan egiteko indarra, hori besterik ez nuen nahi. 743 00:59:53,890 --> 00:59:56,092 Familia eta bizitza ahaztu ditut. 744 00:59:56,192 --> 00:59:58,928 Neure buruaz ahaztu naiz. Alabez ahaztu naiz. 745 01:00:00,196 --> 01:00:02,532 Harik eta egun hartan… 746 01:00:03,466 --> 01:00:06,102 …bizitza osoan oroituko dut… 747 01:00:06,269 --> 01:00:08,771 …alabak esan zidan: 748 01:00:08,838 --> 01:00:11,174 "Ama, ezdeusa zara". 749 01:00:11,541 --> 01:00:13,343 (MEBARKI DOKTOREA) Zergatik esan zizun hori? 750 01:00:14,410 --> 01:00:20,516 Alaba eta haren lagunak frantses gizartean bizi direlako. 751 01:00:23,019 --> 01:00:26,089 Eta guk, gurasook, ez dakigu frantsesez. 752 01:00:27,624 --> 01:00:32,261 Ez gaude gizartean. 753 01:00:33,029 --> 01:00:35,832 Ez gaituzte errespetatzen. 754 01:00:36,432 --> 01:00:39,969 Eta horregatik daude zanpatuta gure umeak. 755 01:00:40,470 --> 01:00:42,839 Harro egon nahi dute. 756 01:00:43,239 --> 01:00:46,442 Non dago haien harrotasuna? 757 01:00:47,510 --> 01:00:52,849 Hizkuntzagatik, ez dute jadanik gurasorik. 758 01:00:53,316 --> 01:00:59,088 Nola hitz egin nahi duzu aita edo ama batekin… 759 01:00:59,689 --> 01:01:02,792 …haien hizkuntza ez badakizu? 760 01:01:17,140 --> 01:01:20,276 Zure etxera hurbiltzean, gida dezaket autoa pixka batean? 761 01:01:20,276 --> 01:01:23,713 Martxan jarri eta aparkalekutik atera besterik ez. 762 01:01:24,147 --> 01:01:26,849 (ALI) -Behin bakarrik. -Tira, aita! 763 01:01:26,916 --> 01:01:29,085 (ALI) Ederki. Bi aldiz. 764 01:01:36,359 --> 01:01:38,828 (ALI) -Has zaitezke. -Itxaron. 765 01:01:39,128 --> 01:01:41,431 (ALI) Poliki askatu. Tira. 766 01:01:41,397 --> 01:01:42,999 Itxaron! 767 01:01:44,267 --> 01:01:48,071 (ALI) Askatu enbragea poliki. Ondo. 768 01:01:48,104 --> 01:01:50,406 (ALI) Orain azkarregi! 769 01:01:50,606 --> 01:01:52,075 (ALI) Akabatuko gaituzu! 770 01:01:52,275 --> 01:01:53,309 (ALI) Akabatu egin nahi gaituzu! 771 01:01:53,342 --> 01:01:57,647 (ALI) Atzerako hiru ispiluei begiratu behar zaie. Eskuinekoari ere bai. 772 01:02:03,853 --> 01:02:05,755 -Egun on. (EMAKUMEA)-Baita zuri ere. 773 01:02:05,788 --> 01:02:08,858 -Aurélieren ama al zara? (EMAKUMEA)-Bai. 774 01:02:09,258 --> 01:02:11,627 Gogoratzen zara? Ni Souaden ama naiz. 775 01:02:11,627 --> 01:02:13,730 (EMAKUMEA) Bai. Gela berean daude. 776 01:02:14,030 --> 01:02:17,433 -Ondo doa Aurélie? (EMAKUMEA)-Bai. Zure alaba ere bai? 777 01:02:17,433 --> 01:02:18,568 Bai, ondo doa. 778 01:02:18,634 --> 01:02:21,604 (EMAKUMEA) Barkatu, presaka nabil. 779 01:03:24,801 --> 01:03:28,805 Egun hartan beldurtu egin nintzen… 780 01:03:28,805 --> 01:03:32,408 …nik erakutsitako errespetua bat-batean galdua ikustean. 781 01:03:32,475 --> 01:03:36,479 Zure amak 44 urte ditu. 782 01:03:36,746 --> 01:03:41,818 Givors-eko azokan erosten du arropa, 5 eurotan bakoitza. 783 01:03:41,851 --> 01:03:45,454 Ez du gehiago gastatzeko bezainbat irabazten. 784 01:03:45,454 --> 01:03:48,424 Monoprixen erosten du perfumea. 785 01:03:48,591 --> 01:03:50,927 Zapia janzten du… 786 01:03:51,928 --> 01:03:57,967 …baina ez da zapuzten norbaitek hitz egin nahi badio. 787 01:03:58,701 --> 01:04:04,173 Emakume horrek eta beste batzuek Fatimaren beharra zuten… 788 01:04:04,173 --> 01:04:07,143 …Fatima ondo zegoenean. 789 01:04:07,710 --> 01:04:12,181 Emakume hori ezin da lanera joan Fatima bat gabe. 790 01:04:12,215 --> 01:04:17,153 Ezin ditu perfumeak eta jantzi dotoreak erosi Fatima bat gabe. 791 01:04:17,854 --> 01:04:24,493 Ezin du soldata, etorkizuna eta erretiroa irabazi Fatima bat gabe. 792 01:04:26,929 --> 01:04:31,701 Egunero, emakume horrek Fatima baten esku uzten ditu… 793 01:04:31,767 --> 01:04:35,504 …bere giltzak, bere etxea, bere umeak. 794 01:04:35,538 --> 01:04:40,910 Lagunekin egoten da eta erosketak egiten ditu Fatima bati esker. 795 01:04:40,943 --> 01:04:46,148 Arratsean itzultzen da 5 gelako eta 2 komuneko bere etxera… 796 01:04:46,182 --> 01:04:52,088 …Fatimak 8etatik 18etara etxea garbitu ondoren. 797 01:04:52,655 --> 01:04:56,025 Etxea garbi, txukun eta prest dago. 798 01:04:56,025 --> 01:05:01,898 Arratsean, Fatima bere etxera doanean, dena zain dauka. 799 01:05:02,465 --> 01:05:05,835 Garbiketa, sukaldea eta alabak. 800 01:05:05,902 --> 01:05:08,804 Beste egun bat hastera doa. 801 01:05:09,105 --> 01:05:14,577 Horregatik, egun batean Fatimak ezin izan zuen gehiago. 802 01:05:14,777 --> 01:05:16,612 Ez haserretu. 803 01:05:17,079 --> 01:05:22,351 Guraso bat zaurituta dagoen lekuan, ume haserretu bat baitago. 804 01:05:22,351 --> 01:05:26,122 Baina, oraingoan, harro egon zaitez. 805 01:05:26,155 --> 01:05:28,958 Harro egon zaitez Fatimaz… 806 01:05:29,158 --> 01:05:33,829 …lan egiten duten emakumeen etxeak garbitzen dituelako. 807 01:05:34,931 --> 01:05:36,399 Gustatzen zaizu? 808 01:05:36,432 --> 01:05:38,067 (MEBARKI DOKTOREA) Oso ondo dago. 809 01:05:38,234 --> 01:05:42,171 -Esan egia. (MEBARKI DOKTOREA)-Oso ondo dago. 810 01:05:43,239 --> 01:05:47,076 (IRAKASLEA) Ez baduzue gairik mahai gainean, altxatu eskua. 811 01:05:48,311 --> 01:05:52,548 (IRAKASLEA) Inork ez du eskua altxatu, beraz, denok izango duzue gai bat. 812 01:05:52,782 --> 01:05:58,821 (IRAKASLEA) Probak 9etan hasi behar du; 15 segundo geratzen zaizkigu. 813 01:06:02,558 --> 01:06:08,564 (IRAKASLEA) 10 segundo barru hasiera emango dizuet. 814 01:06:09,532 --> 01:06:11,901 (IRAKASLEA) 5 segundo geratzen dira. 815 01:06:13,736 --> 01:06:15,338 (IRAKASLEA) Hasi! 816 01:06:21,277 --> 01:06:25,081 (IRAKASLEA) Probak 45 minutu iraungo duela gogorarazten dizuet. 817 01:06:59,415 --> 01:07:01,217 Ez dut dena ulertzen, baina pasarte hori gustatzen zait. 818 01:07:01,217 --> 01:07:04,353 -Berriz irakurtzea nahi? -Bai. 819 01:07:05,221 --> 01:07:09,025 Beldurrak atzera egiten du, eta neure buruaz fidatzen hasten naiz. 820 01:07:09,425 --> 01:07:13,029 Bakarrik nago nire erantzukizunarekin eta nire alabekin. 821 01:07:13,029 --> 01:07:15,731 Bakarrik, sorrarazi ditudan arimekin… 822 01:07:15,731 --> 01:07:19,769 …beren haurtzaroa eta gaztaroa bizi dezaten. 823 01:07:19,902 --> 01:07:24,540 Bakarrik nago, eta ondoan dut belaunaldi bizkor eta kementsu bat… 824 01:07:24,573 --> 01:07:26,609 …bizitasunez eta erronkaz betea. 825 01:07:26,742 --> 01:07:30,212 Neskekin bakarrik, aberastasun horren aurrez aurre… 826 01:07:30,279 --> 01:07:36,252 …horra zer erantzukizun handia. Hori da nire intifada. 827 01:07:58,307 --> 01:08:01,844 -Ez zaitut ziztatu nahi. -Ez kezkatu. 828 01:08:15,825 --> 01:08:17,993 Beti bezala ari zara. Dena bakarrik. 829 01:08:17,993 --> 01:08:21,697 Souadek edo bizilagunak laguntzen didate. 830 01:08:27,703 --> 01:08:30,573 (Jendearen zurrumurruak) 831 01:08:44,153 --> 01:08:48,124 (IRAKASLEA) Emaitzak jarrita daude. Ireki hesiak. 832 01:08:59,068 --> 01:09:03,139 (Poz-garrasiak) 833 01:09:06,208 --> 01:09:08,077 (Nesrine negarrez) 834 01:09:15,751 --> 01:09:19,255 (Ikasleen zalaparta) 835 01:09:19,255 --> 01:09:20,956 Bitan huts egin dut berriz. 836 01:09:32,635 --> 01:09:37,406 Ez dakit irrintzirik botatzen, baina alabarentzat ikasiko dut. 837 01:09:42,811 --> 01:09:44,580 (Barrez) 838 01:09:44,647 --> 01:09:47,850 (MUTILA)-Totelka! Hunkituta zaude! (MALIKA)-Bai zera! 839 01:09:49,351 --> 01:09:51,854 (MUTILA)-Gorritu egin zara. (MALIKA)-Egia da. 840 01:09:51,854 --> 01:09:53,689 (MUTILA)-Ezagun duzu lotsatia zarela. (MALIKA)-Lotsatia, ni? 841 01:09:53,756 --> 01:09:57,993 (MUTILA) Ez gaizki hartu. Xarmagarria zara, erakargarria… 842 01:09:58,027 --> 01:10:01,797 (MALIKA) Garbi esango dizut: Zu, ez. Ez zara nire estilokoa. 843 01:10:01,864 --> 01:10:04,466 (MUTILA) Nire soslai ona ikusi ez duzulako diozu hori. 844 01:10:04,667 --> 01:10:06,235 (MALIKA) Erakutsi zure soslaia. 845 01:10:06,235 --> 01:10:07,670 (MALIKA) Eta bestea? 846 01:10:07,703 --> 01:10:11,507 (MALIKA) Antzekoa. Eskasa. Ez zait interesatzen. 847 01:10:11,507 --> 01:10:14,343 (MUTILA) Erotuta zaudete. Inoiz ez dizue mutil batek horrela hitz egin. 848 01:10:14,343 --> 01:10:17,580 Nahikoa! Ez estutu gehiago! Zoaz etxera, eta kitto! 849 01:10:17,580 --> 01:10:20,249 (MUTILA) Estutu? Konplimenduka ari natzaizue eta! Ez zaudete pozik? 850 01:10:20,316 --> 01:10:22,418 (MALIKA) -Bai, baina alde egizu. (MUTILA) -Zurekin joango naiz. Zatoz! 851 01:10:22,518 --> 01:10:23,452 (MALIKA) Bihar, nahi baduzu. (Telefono-hotsa) 852 01:10:23,519 --> 01:10:26,021 (MUTILA) -Ez gaizki hartu. -Esan? 853 01:10:26,355 --> 01:10:27,590 Bai. 854 01:10:28,257 --> 01:10:29,391 Zin egizu! 855 01:10:30,593 --> 01:10:32,528 Amaren buruagatik zin egizu. 856 01:10:32,528 --> 01:10:36,398 Zorionak! Lortu du! (MALIKAren oihuak) 857 01:10:36,432 --> 01:10:39,301 Zer pasada! Bagoaz! 858 01:10:39,668 --> 01:10:41,370 Bai, ez kezkatu. 859 01:10:41,737 --> 01:10:43,572 Malikarekin nago. Bagoaz. 860 01:10:43,639 --> 01:10:44,673 (MUTILA) Nitaz ahaztu zara. 861 01:10:44,673 --> 01:10:47,409 Poz-pozik nago zuregatik! 862 01:10:47,509 --> 01:10:48,277 Bagoaz. 863 01:10:49,144 --> 01:10:53,649 -Ahizpak gainditu egin du. (MALIKA)-Ospa dezagun! 864 01:10:53,983 --> 01:10:55,351 (MUTILA) Zuekin ospatuko dut? 865 01:10:55,384 --> 01:10:57,953 Ezta pentsatu ere! 866 01:12:05,954 --> 01:12:11,060 (♫) 867 01:15:06,735 --> 01:15:11,073 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz