1 00:00:26,026 --> 00:00:30,897 Barkamen eta adiskidetasun zibileko politikaren baitan… 2 00:00:30,930 --> 00:00:33,900 …dei bat egin zitzaien islamiar terrorista guztiei… 3 00:00:33,933 --> 00:00:37,904 …borroka utz zezaten, beren gordelekutik atera… 4 00:00:37,937 --> 00:00:41,908 …basoetatik atera, mendietatik jaitsi… 5 00:00:41,941 --> 00:00:45,912 …eta etxera joateko. 6 00:00:45,945 --> 00:00:50,784 Hori onartu zutenei "damutu" deitu zitzaien. 7 00:02:11,831 --> 00:02:16,536 DAMUTUA 8 00:03:24,671 --> 00:03:26,072 Nor da? 9 00:03:26,906 --> 00:03:27,941 Rachid. 10 00:03:28,074 --> 00:03:29,342 Zer Rachid? 11 00:03:29,342 --> 00:03:31,544 Zure semea, ama. Zure semea! 12 00:03:36,816 --> 00:03:38,051 Rachid! 13 00:03:38,384 --> 00:03:40,186 Ama! 14 00:03:48,328 --> 00:03:50,830 El Hadj! 15 00:04:15,588 --> 00:04:16,289 Mutilok! 16 00:04:16,356 --> 00:04:17,357 Ikusi egin dut! 17 00:04:17,357 --> 00:04:18,825 -Nor ikusi duzu? -Rachid! 18 00:04:18,858 --> 00:04:19,826 Rachid, hiltzailea? 19 00:04:20,660 --> 00:04:21,594 Txakurra! 20 00:04:25,098 --> 00:04:27,267 Putakumea! Hiltzailea! 21 00:04:29,736 --> 00:04:31,904 Non zaude, putakumea? Kriminala! 22 00:04:32,038 --> 00:04:32,071 Hiltzailea! 23 00:04:33,940 --> 00:04:35,708 Kanpora! Jo ezazue! 24 00:04:37,143 --> 00:04:38,378 Denek ikusi zintuzten! 25 00:04:38,411 --> 00:04:40,747 Sidi Moussako sarraskian! 26 00:04:40,780 --> 00:04:42,215 Nik ez nuen ezer egin! 27 00:04:44,284 --> 00:04:47,020 -Hiltzaileekin ikusi zintugun! -Hiltzailea ni? 28 00:04:47,086 --> 00:04:49,155 -Ez zenuen ezer egin? -Ez nuen ezer egin! 29 00:04:49,188 --> 00:04:51,291 -Ez nengoen han! -Haiekin zeunden! 30 00:04:51,357 --> 00:04:53,893 Nire lehengusua eta haren umeak hil zituzten! 31 00:04:54,027 --> 00:04:55,695 Han ez zegoela esan dizu! 32 00:04:55,795 --> 00:04:57,864 Nire semeak ez du inor hil. 33 00:04:57,930 --> 00:04:59,632 Mendialdean borrokatu da. 34 00:04:59,832 --> 00:05:01,334 Ikusi egin zintuzten! 35 00:05:02,135 --> 00:05:02,669 Txakurra! 36 00:05:02,769 --> 00:05:04,304 Aska nazazue! 37 00:05:04,470 --> 00:05:06,139 Emakumeak eta haurrak hil zituen! 38 00:05:07,173 --> 00:05:07,940 Kanpora! 39 00:05:08,808 --> 00:05:10,677 Larrutik pagatuko duzu! 40 00:05:11,144 --> 00:05:12,312 Hiltzailea ni? 41 00:05:14,781 --> 00:05:16,316 Nahi izan banu… 42 00:05:16,349 --> 00:05:17,617 Begiak aterako dizkiot! 43 00:05:17,617 --> 00:05:18,885 Ez oihu egin. 44 00:05:19,352 --> 00:05:22,088 Zure aita gaixorik dago. 45 00:05:22,422 --> 00:05:23,890 Ez kezkatu, seme. 46 00:05:24,090 --> 00:05:26,759 Nire semeak ez du ezer egin. 47 00:05:29,028 --> 00:05:30,697 Ez da ezer. 48 00:06:26,386 --> 00:06:28,788 Gogorra izan da… 49 00:06:28,888 --> 00:06:32,425 Zin dagizuet oso gogorra izan dela. 50 00:06:39,899 --> 00:06:42,402 Alde egin dut… 51 00:06:44,103 --> 00:06:46,806 …anaiei abisatu gabe. 52 00:06:47,340 --> 00:06:50,143 Zuzen jokatu duzu, seme. 53 00:06:50,610 --> 00:06:53,980 Jainko Ahalguztidunak barkatuko dizu. 54 00:06:55,248 --> 00:06:56,416 Zer egingo duzu orain? 55 00:06:58,985 --> 00:07:01,754 Polizia-etxera joan beharra daukat. 56 00:07:02,188 --> 00:07:02,889 Erotuta zaude. 57 00:07:03,423 --> 00:07:05,358 -Galdeketa egingo dizute. -Egin dezatela. 58 00:07:05,458 --> 00:07:07,293 Ez daukat ezer ezkutatzeko. 59 00:07:07,527 --> 00:07:10,096 Ezta pentsatu ere. 60 00:07:10,530 --> 00:07:12,732 Torturatu egingo zaituzte. 61 00:07:12,999 --> 00:07:14,867 Salatzera behartuko zaituzte. 62 00:07:14,901 --> 00:07:16,736 Eta anaiei traizioa egitera. 63 00:07:16,769 --> 00:07:18,538 Erregistratuko zaituzte… 64 00:07:18,638 --> 00:07:19,972 …"damututzat". 65 00:07:20,039 --> 00:07:21,574 Kalumniatu egingo zaituzte. 66 00:07:21,607 --> 00:07:22,942 Hobe duzu alde egitea. 67 00:07:23,376 --> 00:07:25,812 Oranera edo Aljerrera. 68 00:07:29,449 --> 00:07:31,150 Badakizu… 69 00:07:31,184 --> 00:07:34,654 Gauzak ez dira lehen bezalakoak. Bizitza garestia da. 70 00:07:34,787 --> 00:07:36,622 Dirua ekarri al duzu… 71 00:07:36,622 --> 00:07:38,791 …besteek bezala? 72 00:09:03,609 --> 00:09:05,411 Ederki. 73 00:09:06,312 --> 00:09:08,781 Beraz, ez duzu inoiz erabili. 74 00:09:08,781 --> 00:09:10,116 Ez. 75 00:09:12,785 --> 00:09:15,688 Esan al dizute Emirrari lapurtua dela? 76 00:09:15,688 --> 00:09:19,759 Bai. Lo zegoen artean. 77 00:09:22,995 --> 00:09:25,064 Baduzu beste zerbait esateko? 78 00:09:28,968 --> 00:09:30,036 Ez. 79 00:09:36,976 --> 00:09:39,812 Pentsatu pixka bat… 80 00:09:44,350 --> 00:09:46,619 Ez dut… 81 00:09:47,887 --> 00:09:50,556 Dena esan dizuet. 82 00:09:50,756 --> 00:09:52,191 Ederki. 83 00:09:52,658 --> 00:09:54,093 Sidali! 84 00:09:59,532 --> 00:10:00,533 Kapitaina. 85 00:10:00,600 --> 00:10:03,436 Erregistra ezazu hau eta segi prozedura. 86 00:10:14,447 --> 00:10:16,415 Orain, funtsezko kontuak. 87 00:10:17,149 --> 00:10:19,418 Zure txostena aztertuko dut… 88 00:10:19,619 --> 00:10:21,654 …eta kontuan hartuko dut. 89 00:10:22,822 --> 00:10:24,490 Eskerrik asko. 90 00:10:24,624 --> 00:10:26,359 Ez niri eskerrak eman. 91 00:10:27,026 --> 00:10:28,661 Legeari eman eskerrak. 92 00:10:28,794 --> 00:10:30,997 "Adiskidetasun zibilari". 93 00:10:31,397 --> 00:10:34,200 Nik hori bete baizik ez dut egiten. 94 00:10:36,335 --> 00:10:37,970 Joan zaitezke. 95 00:10:40,139 --> 00:10:42,341 Eskerrik asko. 96 00:10:44,176 --> 00:10:45,645 Itxaron! 97 00:10:45,911 --> 00:10:47,380 Eskerrak eman dizkidazunez… 98 00:10:47,513 --> 00:10:50,716 …mesedetxo bat eskatu nahi dizut. 99 00:10:50,983 --> 00:10:53,519 -Zer mesede? -Ez da gauza handia. 100 00:10:54,020 --> 00:10:55,588 Eseri. 101 00:11:39,498 --> 00:11:40,633 Kaixo. 102 00:11:41,901 --> 00:11:43,903 Redouane kapitainak bidali nau… 103 00:11:43,903 --> 00:11:45,638 Badakit. 104 00:11:45,638 --> 00:11:48,107 Telefonoz deitu dit. 105 00:11:51,010 --> 00:11:52,278 Entzun. 106 00:11:52,378 --> 00:11:55,548 Zintzoa baldin bazara, lana edukiko duzu. 107 00:11:55,614 --> 00:11:57,983 Baina garbi esango dizut. 108 00:11:58,350 --> 00:12:01,153 Hemen ez dut istilurik nahi. 109 00:12:01,854 --> 00:12:03,956 Politikarik, ez! 110 00:12:08,594 --> 00:12:11,230 Eta moztu ezazu bizar hori. 111 00:12:13,799 --> 00:12:16,602 Lan egin al duzu inoiz kafe batean? 112 00:12:16,902 --> 00:12:19,371 Inoiz ez. 113 00:12:20,339 --> 00:12:22,475 Zertan lan egina zara? 114 00:12:22,742 --> 00:12:24,510 Baserrian. 115 00:12:27,847 --> 00:12:31,817 Zatoz. Zure gela erakutsiko dizut. 116 00:12:34,854 --> 00:12:38,491 Ederki. Bizkor ikasten duzu. 117 00:12:46,532 --> 00:12:49,802 Hau da zure gela. 118 00:12:52,104 --> 00:12:54,006 Hor lo egingo duzu. 119 00:12:55,307 --> 00:12:57,610 Ez ukitu elektrizitatea! 120 00:12:57,810 --> 00:13:01,013 Bila ezazu hor nonbait, kandelak egongo dira. 121 00:13:01,347 --> 00:13:03,182 Ura goian dago. 122 00:13:04,784 --> 00:13:06,852 Gainerakoaz jabetuko zara. 123 00:13:06,986 --> 00:13:08,354 Eskerrik asko, anaia. 124 00:13:08,454 --> 00:13:09,855 Utikan "anaia"! 125 00:13:09,855 --> 00:13:12,124 Ez naiz sekula zure anaia izan. 126 00:13:13,793 --> 00:13:15,628 Salah deituidazu. 127 00:13:16,128 --> 00:13:18,097 Ondo lo egin. 128 00:14:42,581 --> 00:14:44,717 Aljer ez da munduaren amaiera! 129 00:14:44,750 --> 00:14:46,986 Esaten ari zarena esaiozu jendeari! 130 00:14:47,386 --> 00:14:48,954 Esaiezu aurrez aurre! 131 00:14:49,889 --> 00:14:50,556 Bai! Bai, noski… 132 00:14:50,623 --> 00:14:53,459 Nazkatuta nauka zure ergelkeriak, jendea hiltzen ari da! 133 00:14:53,659 --> 00:14:55,661 Ez al zara lotsatzen? 134 00:14:55,895 --> 00:14:56,795 Ez al zara lotsatzen? 135 00:14:56,896 --> 00:14:58,731 Hiru aste antiinflamatorio baterako! 136 00:14:58,797 --> 00:15:00,432 Ez zara lapurtzeaz nekatu? 137 00:15:00,499 --> 00:15:02,101 Lapur hutsa zara! 138 00:15:02,368 --> 00:15:05,271 Berriz esango dizut: lapur hutsa zara. 139 00:15:05,471 --> 00:15:07,339 Zoaz infernura! 140 00:15:07,740 --> 00:15:09,375 Emadazu hori, Hadj. 141 00:15:15,214 --> 00:15:16,849 Begiratu dezakezu hau? 142 00:15:16,916 --> 00:15:17,750 Arreba… 143 00:15:17,850 --> 00:15:19,919 …ez didate ekarri. Entzun duzu. 144 00:15:20,019 --> 00:15:22,288 Aldi bakoitzean, "hurrengo astean" esaten duzu. 145 00:15:22,354 --> 00:15:23,155 Aski da! 146 00:15:23,389 --> 00:15:25,858 Haiek esaten didatena errepikatzen dizut. 147 00:15:26,025 --> 00:15:28,394 Zu gaixorik ikustea atsegin dudala uste duzu? 148 00:15:28,627 --> 00:15:30,529 Ez al zaie axola? 149 00:15:30,596 --> 00:15:32,264 Hala dirudi! 150 00:15:32,798 --> 00:15:34,833 Zer egingo dugu? 151 00:15:34,833 --> 00:15:37,636 Behar duzuna ekartzen didatenean, bi kutxa gordeko dizkizut. 152 00:15:37,636 --> 00:15:40,306 Jainkoak bedeinka zaitzala. 153 00:15:40,739 --> 00:15:42,141 Ekatzu, anaia. 154 00:16:35,894 --> 00:16:37,229 Nor da? 155 00:16:37,229 --> 00:16:38,797 Lakhdar. 156 00:16:42,701 --> 00:16:44,236 Kaixo. 157 00:16:44,470 --> 00:16:45,838 Aurrera. 158 00:16:46,271 --> 00:16:47,573 -Bidali al dute? -Bai. 159 00:16:47,639 --> 00:16:49,074 Salgai ona. 160 00:16:49,274 --> 00:16:50,275 Cabernet… 161 00:16:50,309 --> 00:16:52,311 On egingo dizu. 162 00:16:52,511 --> 00:16:54,546 Bi eramango ditut. 163 00:16:55,647 --> 00:16:56,782 Gabon. 164 00:17:05,357 --> 00:17:06,692 Tori. 165 00:17:07,159 --> 00:17:08,427 Mila esker. 166 00:17:08,694 --> 00:17:09,495 Eseri. 167 00:17:09,528 --> 00:17:12,297 Ez, ez dut astirik. 168 00:17:14,767 --> 00:17:16,368 Tori. 169 00:17:16,769 --> 00:17:18,170 Gabon. 170 00:17:24,543 --> 00:17:26,678 -Ondo segi. -Gabon. 171 00:19:58,864 --> 00:20:02,034 -Egun on, osaba Salah. -Baita zuri ere. 172 00:20:41,006 --> 00:20:44,876 Egidazu ogi txigortu bat, gurin askorik gabe. 173 00:21:18,677 --> 00:21:20,379 Kaixo. 174 00:21:24,383 --> 00:21:25,751 Kaixo. 175 00:21:28,787 --> 00:21:30,088 Kaixo. 176 00:21:31,990 --> 00:21:33,458 Zer nahi duzu? 177 00:21:33,558 --> 00:21:36,662 Aspirina nahi dut. 178 00:21:36,628 --> 00:21:38,130 Pastilla edo disolbagarria? 179 00:21:38,130 --> 00:21:39,865 Edozein. 180 00:21:48,807 --> 00:21:50,075 150. 181 00:21:55,747 --> 00:21:57,249 Eskerrik asko. 182 00:22:32,551 --> 00:22:36,855 Lakhdar Imalen al zara? 183 00:22:39,458 --> 00:22:41,426 Entzun ondo. 184 00:22:42,994 --> 00:22:46,365 Gauza garrantzitsu bat esan behar dizut… 185 00:23:00,312 --> 00:23:02,547 Nor zara zu? 186 00:23:06,518 --> 00:23:08,954 Nor zara zu? 187 00:23:19,131 --> 00:23:20,899 Gero deitu. 188 00:23:27,506 --> 00:23:30,175 Gero deitu, ez nago bakarrik. 189 00:23:33,478 --> 00:23:36,114 Gero deitu! 190 00:24:16,755 --> 00:24:20,025 Zer duzu? Erotu egin al zara? 191 00:24:21,726 --> 00:24:22,994 Abisatu gabe joan zara. 192 00:24:23,795 --> 00:24:25,030 Buruko minez nengoen. 193 00:24:25,063 --> 00:24:26,731 Niri bost axola! 194 00:24:26,932 --> 00:24:29,367 Ez duzu lantokitik joan behar. 195 00:24:30,635 --> 00:24:34,473 Ez bazaizu gustatzen, ospa! 196 00:24:35,807 --> 00:24:38,510 Hamaikatxok nahi luke lan hau. 197 00:24:38,877 --> 00:24:41,346 Medese bat egiten ari natzaio kapitainari. 198 00:24:42,414 --> 00:24:43,381 Zatoz! 199 00:24:44,115 --> 00:24:46,384 Zatoz hona. Zerbait esango dizut. 200 00:24:46,651 --> 00:24:48,787 Bihotz-bihotzez. Bene-benetan! 201 00:24:48,954 --> 00:24:52,757 Ez dut gogoko zure aurpegi itsusi eta itxuratia. 202 00:24:52,858 --> 00:24:55,060 Ez dut gogoko! 203 00:27:04,656 --> 00:27:05,957 Zuk deitu didazu? 204 00:27:12,230 --> 00:27:14,532 Nork eman dizu nire zenbakia? 205 00:27:16,768 --> 00:27:20,705 Eseri, eta hitz egingo dugu. 206 00:27:58,276 --> 00:28:01,112 Esan dizut ez sartzeko tartean. 207 00:28:01,146 --> 00:28:02,180 Berarekin hitz egingo dut. 208 00:28:02,447 --> 00:28:05,817 Egin zure lana, eta kitto! 209 00:28:08,253 --> 00:28:10,188 Bai. Ederki, ederki. 210 00:28:16,995 --> 00:28:18,630 Hiru kafe. 211 00:30:39,103 --> 00:30:40,471 Djamila. 212 00:30:41,105 --> 00:30:42,740 Ez moztu. Nahi dut… 213 00:30:43,608 --> 00:30:45,510 Badakit, badakit. 214 00:30:49,747 --> 00:30:51,416 Etorri egin behar duzu. 215 00:30:51,449 --> 00:30:54,786 Jai har ezazu pare bat egunez. 216 00:30:58,389 --> 00:31:01,025 Molda zaitez ospitalean eta etorri. 217 00:31:05,096 --> 00:31:06,664 Ondo da. 218 00:32:31,950 --> 00:32:33,851 Larunbata arte. 219 00:32:39,457 --> 00:32:42,126 3 egun barru, ustez. 220 00:32:44,896 --> 00:32:47,598 Habiba, arren… 221 00:32:48,299 --> 00:32:51,069 Ez ezer esan Mustaphari. 222 00:32:53,638 --> 00:32:56,607 Nik esango diot itzultzen naizenean. 223 00:32:58,142 --> 00:32:59,877 Mila esker. 224 00:36:14,338 --> 00:36:16,073 Hezetasun-usaina dago. 225 00:36:21,312 --> 00:36:23,548 Non daude altzariak? 226 00:36:25,983 --> 00:36:29,086 Uholdea izan da. Dena bota dut. 227 00:36:34,559 --> 00:36:36,727 Zertarako da ohola hori? 228 00:36:39,530 --> 00:36:43,834 Koltxoi azpian jartzeko. 229 00:36:44,769 --> 00:36:47,104 Koltxoia… 230 00:36:51,008 --> 00:36:51,943 Eta zapi horiek… 231 00:36:51,976 --> 00:36:53,778 …gortinen ordez. 232 00:36:56,781 --> 00:36:59,116 Liburuak bota egin dituzu? 233 00:36:59,217 --> 00:37:01,252 Apalategia bakarrik. 234 00:37:01,252 --> 00:37:02,853 Liburuak armairuan daude. 235 00:37:56,741 --> 00:37:58,509 Kafea nahi duzu? 236 00:37:58,576 --> 00:37:59,977 Ez. 237 00:38:06,617 --> 00:38:09,587 Urik badago? Dutxatu egin nahi nuke. 238 00:38:09,754 --> 00:38:12,089 Bai, 8ak arte… 239 00:38:12,556 --> 00:38:14,558 Aspaldiko ohiturak. 240 00:38:20,064 --> 00:38:24,101 "Urriko koaderno beltza" 241 00:38:34,478 --> 00:38:37,114 Kalera noa. Zerbait nahi duzu? 242 00:38:37,315 --> 00:38:39,550 Ez, ezer ez. 243 00:38:44,455 --> 00:38:48,392 Sinestezina da, ez zara aldatu. 244 00:41:44,768 --> 00:41:46,303 Edaten segitzen duzu? 245 00:41:47,838 --> 00:41:48,839 Noizbehinka. 246 00:41:52,910 --> 00:41:54,345 Harategia itxita zegoen. 247 00:41:55,179 --> 00:41:56,747 Entsalada prestatuko dut. 248 00:41:57,114 --> 00:41:58,249 Berdin dio. 249 00:42:33,651 --> 00:42:36,387 Bihar edo etzi deituko du. 250 00:42:38,956 --> 00:42:41,225 Sinesten diozu? 251 00:42:41,292 --> 00:42:44,128 Txakur hori terrorista bat da. 252 00:42:46,397 --> 00:42:47,932 Zergatik ez? 253 00:42:50,100 --> 00:42:52,770 Ezingo luke hori asmatu. 254 00:42:53,871 --> 00:42:56,373 Ordubetez egon ginen kafean eserita. 255 00:43:00,411 --> 00:43:02,813 Zure historia absurdoa da. Ez dizut sinesten. 256 00:43:04,048 --> 00:43:07,585 Horrelako bat, nik salatu egingo nuke. 257 00:43:11,589 --> 00:43:14,091 Guk geuk konpondu beharko dugu. 258 00:43:14,158 --> 00:43:16,226 Gure kontua da. 259 00:43:22,866 --> 00:43:24,435 Zergatik? 260 00:43:25,169 --> 00:43:26,437 Zergatik? 261 00:43:29,106 --> 00:43:30,741 Zer nahi duzu? 262 00:43:31,308 --> 00:43:33,177 Berriz hasi? 263 00:43:33,677 --> 00:43:36,847 Orain dela bost urteko infernu berean… 264 00:43:37,014 --> 00:43:39,249 Ez dago berriz hasi beharrik. 265 00:43:40,851 --> 00:43:43,787 Horretan jarraitzen dut… 266 00:44:09,713 --> 00:44:11,448 Ez zaitut maite. 267 00:44:13,651 --> 00:44:15,185 Zin dagizut maite zaitudala. 268 00:44:15,185 --> 00:44:16,987 -Ez zaitut maite. -Hilzorian nago. 269 00:44:17,021 --> 00:44:19,823 Utzi egin ninduzun, zapuztu egin ninduzun. 270 00:44:20,724 --> 00:44:22,993 Zin dagizut ez zintudala zapuztu. 271 00:44:23,027 --> 00:44:24,728 Zapuztu egin ninduzula esan dut! 272 00:44:24,895 --> 00:44:27,197 Ez, zu nire maitea zara. 273 00:45:23,454 --> 00:45:25,155 Zer nahi duzu? 274 00:45:25,823 --> 00:45:27,991 Ondo ote zeunden ikustera etorri naiz. 275 00:45:27,991 --> 00:45:29,393 Ondo nago. 276 00:45:43,373 --> 00:45:45,476 Ezin dut lo egin. 277 00:45:46,009 --> 00:45:47,411 Eta zer? 278 00:45:48,145 --> 00:45:50,180 Nik ere ez… 279 00:46:08,332 --> 00:46:10,367 Ahaztu ezazu hori. 280 00:47:04,421 --> 00:47:05,956 Kafea egin duzu? 281 00:47:06,857 --> 00:47:09,426 Ideia ona hotz honekin! 282 00:47:13,397 --> 00:47:16,733 Ahaztuta neukan zer hotza egiten duen hemen! 283 00:47:22,506 --> 00:47:25,843 Errepidean, ia-ia koman sartu naiz. 284 00:47:29,112 --> 00:47:31,415 Zirraragatik izango zen. 285 00:47:37,955 --> 00:47:41,291 Sendagaiak ekarri dituzu? Hemen eskasia dago. 286 00:47:41,391 --> 00:47:42,392 Bai. 287 00:48:25,736 --> 00:48:27,905 Gogoratzen al zara… 288 00:48:29,339 --> 00:48:32,209 …Selmak konbultsioak izan zituenean? 289 00:48:34,077 --> 00:48:36,246 Zu Polonian zeunden. 290 00:48:39,750 --> 00:48:42,019 Sukar handia zuen. 291 00:48:42,219 --> 00:48:44,388 Hemen geunden… 292 00:48:45,589 --> 00:48:47,991 …aulki honetan. 293 00:48:49,860 --> 00:48:52,663 Ez nekien zer egin. 294 00:48:55,198 --> 00:48:58,702 Zuri deitu behar nizun, baina linea moztuta zegoen. 295 00:49:05,108 --> 00:49:06,944 Zergatik esaten didazu hori? 296 00:49:07,177 --> 00:49:08,812 Ez dakit… 297 00:49:12,416 --> 00:49:14,384 Horrela esnatuta egonda… 298 00:49:17,454 --> 00:49:20,023 …sukalde honetan. 299 00:49:58,195 --> 00:49:59,863 Begiraiozu. 300 00:49:59,896 --> 00:50:01,498 Miseriaren kiratsa dario. 301 00:50:03,100 --> 00:50:06,169 Klandestinitatean, bizardunak ederki harrapatuta zeukan. 302 00:50:08,238 --> 00:50:09,439 Begira! Begira! 303 00:50:09,673 --> 00:50:11,508 Begiak aterako zaizkio! 304 00:50:11,708 --> 00:50:14,044 Pasatzen diren bakoitzean, begira-begira dauzka. 305 00:50:21,918 --> 00:50:25,389 Jakina! Mendialdean ez dauka ezer. 306 00:50:26,089 --> 00:50:27,557 Egia da. 307 00:50:30,427 --> 00:50:32,095 Bat harrapatzen dugunean… 308 00:50:32,429 --> 00:50:36,233 …kontuak garbitzen dizkiogu, buruan bala bat sartuta. 309 00:50:36,666 --> 00:50:37,901 Uztazu. 310 00:50:38,335 --> 00:50:40,303 Mutiko bat da. 311 00:50:42,439 --> 00:50:43,673 Zer nahi duzu? 312 00:50:43,673 --> 00:50:45,909 Farmaziara joan naiteke? 313 00:50:47,044 --> 00:50:48,345 Zer duzu? 314 00:50:48,345 --> 00:50:50,514 Ondoezik nago. 315 00:50:52,516 --> 00:50:54,117 Segi, baina ez berandutu. 316 00:50:58,388 --> 00:51:00,457 Baietz neska horien atzetik joan! 317 00:51:01,258 --> 00:51:02,993 Nola asmatu duzu? 318 00:51:13,737 --> 00:51:15,505 Gaur berriz deituko du. 319 00:51:16,139 --> 00:51:17,908 Deitu egingo du, ziur. 320 00:51:33,190 --> 00:51:35,092 Zergatik etorrarazi nauzu? 321 00:51:39,429 --> 00:51:41,364 Zerk bultzatu nau etortzera? 322 00:51:46,536 --> 00:51:49,239 Etorrarazi nauzu, zertara eta… 323 00:51:54,711 --> 00:51:56,947 Zer esaten ari zara? 324 00:51:59,316 --> 00:52:01,551 Gure artekoa bukatu zen. 325 00:52:03,587 --> 00:52:05,755 Irudipenak baldin badituzu… 326 00:52:05,856 --> 00:52:07,124 …ahaztu itzazu. 327 00:52:09,559 --> 00:52:11,828 Selmagatik deitu dizut. 328 00:52:11,895 --> 00:52:13,396 Zure alaba! 329 00:52:14,131 --> 00:52:16,366 -Gure alaba! -Aski. 330 00:52:22,139 --> 00:52:23,273 Esan? 331 00:52:24,908 --> 00:52:25,709 Bai. 332 00:52:30,347 --> 00:52:31,982 Gaur esan dugu! 333 00:52:32,816 --> 00:52:36,586 Bai, badaukat dirua! 334 00:52:43,093 --> 00:52:44,427 Ederki. 335 00:52:46,496 --> 00:52:47,931 Bihar deitu. 336 00:52:48,632 --> 00:52:49,533 Zer? 337 00:52:50,333 --> 00:52:52,035 Ezin da bere lantokitik atera. 338 00:52:52,169 --> 00:52:53,436 Bere lantokia? 339 00:53:58,301 --> 00:53:59,469 Kaixo. 340 00:54:00,870 --> 00:54:02,272 Ikusten, Redouane… 341 00:54:02,572 --> 00:54:03,773 …nahi duena egiten du. 342 00:54:04,074 --> 00:54:06,876 Ordu eta erdi egon da kanpoan. 343 00:54:07,010 --> 00:54:09,646 Bizarrik gabe, hobe. Mutil galanta zara. 344 00:54:10,780 --> 00:54:12,916 Beraz, ez zaizu lana gustatzen? 345 00:54:13,750 --> 00:54:16,186 Egokitzen ari naiz. 346 00:54:18,054 --> 00:54:19,289 Zatoz. 347 00:54:23,326 --> 00:54:24,694 Eseri. 348 00:54:29,332 --> 00:54:30,867 Erretzen duzu? 349 00:54:35,272 --> 00:54:37,474 Pentsatu duzu hitz egin genuenaz? 350 00:54:37,540 --> 00:54:38,708 Bai. 351 00:54:39,175 --> 00:54:42,545 Oraindik ez dut inor ikusi. 352 00:54:45,181 --> 00:54:47,350 Zure promesak ahaztu dituzu? 353 00:54:47,417 --> 00:54:49,419 Ez ditut ahaztu. 354 00:54:49,853 --> 00:54:51,955 Ez da ezer gertatu. 355 00:54:55,992 --> 00:54:59,829 Pazientzia dut, baina ez luzerako. 356 00:55:00,897 --> 00:55:04,301 Zerbait aldatzen denean, deituko dizut. 357 00:55:04,868 --> 00:55:06,136 Badakizu zer nahi dudan. 358 00:55:10,740 --> 00:55:12,542 Ulertu duzu? 359 00:55:12,575 --> 00:55:13,710 Bai. 360 00:55:14,110 --> 00:55:15,578 Ez ahaztu. 361 00:55:16,179 --> 00:55:19,149 Zure bizitza nire eskuetan dago. 362 00:55:19,983 --> 00:55:21,318 Ulertu dizut. 363 00:56:09,733 --> 00:56:12,669 Poliki, seme, erre egingo zara. 364 00:56:12,702 --> 00:56:14,170 Oso goxoa dago. 365 00:56:24,714 --> 00:56:26,516 Bisa lortu duzu? 366 00:56:27,317 --> 00:56:29,386 Ez dut bisarik behar. 367 00:56:30,553 --> 00:56:32,622 Zer egingo duzu han? 368 00:56:32,956 --> 00:56:34,557 Lana! 369 00:56:35,859 --> 00:56:37,527 Lan pila dago han. 370 00:56:37,727 --> 00:56:40,530 Non aukeratua izango dut. 371 00:56:41,831 --> 00:56:43,900 Hala izango ahal da! 372 00:56:44,067 --> 00:56:47,170 Gauza ona da zu joatea. 373 00:56:48,538 --> 00:56:51,107 Eta ahalik eta azkarrena. 374 00:56:54,411 --> 00:56:56,613 Badakizu Saïd hil dutela? 375 00:56:59,949 --> 00:57:01,418 Saïd damutua? 376 00:57:01,418 --> 00:57:02,452 Bai. 377 00:57:03,253 --> 00:57:05,488 Duela bi egun, bere etxera joan ziren… 378 00:57:05,822 --> 00:57:08,224 …kanpora atera zuten eta hantxe hil… 379 00:57:08,291 --> 00:57:10,126 …emaztearen eta umeen aurrean. 380 00:57:10,794 --> 00:57:12,495 Ume txikiak. 381 00:57:18,168 --> 00:57:20,236 Jainkoak bere arima salba dezala! 382 00:57:20,236 --> 00:57:23,306 Jainkoak paradisuan hartuko du. 383 00:57:26,342 --> 00:57:28,144 Zopa gehiago nahi duzu? 384 00:59:50,086 --> 00:59:51,287 Ez erantzun! 385 00:59:53,156 --> 00:59:54,591 Esan? 386 00:59:55,825 --> 00:59:57,093 Bai, bai. 387 00:59:57,694 --> 00:59:58,461 Non? 388 01:00:03,433 --> 01:00:04,867 Gure zain dago. 389 01:00:36,299 --> 01:00:37,133 Kaixo. 390 01:00:38,968 --> 01:00:41,104 -Nor da hori? -Nire emaztea. 391 01:00:42,672 --> 01:00:43,873 Ezin da etorri. 392 01:00:44,007 --> 01:00:45,108 Zer? 393 01:00:45,908 --> 01:00:47,944 Alaba ikusi nahi du. 394 01:00:48,077 --> 01:00:49,479 Sartu! 395 01:00:50,179 --> 01:00:51,781 Gogorra izango da. 396 01:00:51,814 --> 01:00:53,950 Zuretzat edo guretzat? 397 01:00:54,717 --> 01:00:55,718 Sartu! 398 01:00:56,019 --> 01:00:56,986 Sartu! 399 01:01:10,500 --> 01:01:12,301 Dirua ekarri duzu? 400 01:01:12,835 --> 01:01:14,070 Sartu! 401 01:03:31,140 --> 01:03:32,108 Gelditu. 402 01:03:32,975 --> 01:03:34,310 Zer esaten ari zara? 403 01:03:34,977 --> 01:03:38,314 -Geldituko al zara? -Zergatik? 404 01:03:39,415 --> 01:03:40,850 Aurrean eseri nahi dut. 405 01:03:42,552 --> 01:03:44,353 Aurrean eseri behar duzu? 406 01:03:44,387 --> 01:03:45,555 Hobe da. 407 01:05:39,168 --> 01:05:41,504 Ez duzue ezer entzun. 408 01:05:42,772 --> 01:05:45,074 Eta ez dakizue ezer. 409 01:05:49,745 --> 01:05:51,147 Edan egin zuen… 410 01:05:51,147 --> 01:05:52,214 …jan… 411 01:05:52,548 --> 01:05:54,417 …norbait hil, eta alde egin. 412 01:05:54,717 --> 01:05:58,554 Imajinatuko duzue zuen semearen egoera zein den. 413 01:05:58,621 --> 01:06:01,190 Normala iruditzen al zaizue? 414 01:06:01,991 --> 01:06:04,727 Normala iruditzen al zaizu, andrea? 415 01:06:12,435 --> 01:06:14,270 Itxaron hor. 416 01:06:19,742 --> 01:06:21,711 Zerbait esan al du joan aurretik? 417 01:06:21,811 --> 01:06:24,213 Ez dut joaten ikusi. 418 01:06:28,384 --> 01:06:29,585 Hau al da bere zorroa? 419 01:06:29,585 --> 01:06:31,053 Bai. 420 01:07:26,475 --> 01:07:28,411 Neure dirua ikusi nahi dut. 421 01:07:28,677 --> 01:07:29,345 Zer? 422 01:07:30,179 --> 01:07:31,814 Orain ikusi nahi dut. 423 01:07:32,114 --> 01:07:34,050 Ez zara gutaz fio? 424 01:07:34,517 --> 01:07:36,585 Dirua badaukagula esan dizut! 425 01:07:36,585 --> 01:07:39,622 Sinesten dizut, baina ikusi egin nahi dut. 426 01:07:47,096 --> 01:07:48,130 Hemen daukazu. 427 01:07:48,697 --> 01:07:49,865 10 milioi! 428 01:07:50,766 --> 01:07:51,734 Kontatu egin nahi dituzu? 429 01:07:52,635 --> 01:07:54,270 Kontatu! 430 01:07:55,971 --> 01:07:58,374 -Eskerrik asko. -Ez dugu zure eskerrik behar! 431 01:07:58,908 --> 01:08:00,543 Har itzazu! 432 01:08:03,512 --> 01:08:05,347 Konturatzen zara zer ari zaren? 433 01:08:06,515 --> 01:08:07,349 Zer? 434 01:08:07,383 --> 01:08:09,819 Entzun didazu! 435 01:08:11,687 --> 01:08:13,589 Dirua eskatu diguzu. 436 01:08:13,789 --> 01:08:16,192 Zuk eskatutakoa ematen ari gatzaizkizu. 437 01:08:16,192 --> 01:08:18,094 Gure alaba ikusi nahi dugu! 438 01:08:18,427 --> 01:08:20,529 Gure alaba non dagoen ikusi nahi dugu! 439 01:08:20,696 --> 01:08:22,665 Zuk bahitutako nire alaba! 440 01:08:23,466 --> 01:08:24,166 Zer uste duzu? 441 01:08:24,667 --> 01:08:26,235 Nola bizi zaitezke horrekin? 442 01:08:26,836 --> 01:08:27,670 Entzuten didazu? 443 01:08:27,903 --> 01:08:29,538 Nahikoa da, Djamila! 444 01:08:29,638 --> 01:08:31,273 Musulmana al zara? 445 01:08:31,474 --> 01:08:34,276 Dirua nahi duzu nire alabaren hilobia niri erakusteagatik! 446 01:08:34,343 --> 01:08:36,212 Eta musulmana zarela diozu? 447 01:10:01,197 --> 01:10:03,499 Nik ez nuen zure alaba hil. 448 01:10:04,867 --> 01:10:06,335 Ez nuen sekula hura ikusi. 449 01:10:06,869 --> 01:10:08,304 Ez dut ezagutzen. 450 01:10:09,071 --> 01:10:11,807 Bera hil ondoren sartu nintzen ni klandestinitatean. 451 01:10:13,008 --> 01:10:16,011 Inork ez dizu hori esateko eskatu. Ixo! 452 01:10:18,047 --> 01:10:19,148 Esadazu! 453 01:10:22,351 --> 01:10:24,420 Jakin egin nahi dut! 454 01:10:31,060 --> 01:10:32,294 Nik ez nuen hil, andrea! 455 01:10:33,429 --> 01:10:34,897 Zin dagizut! 456 01:10:37,032 --> 01:10:39,568 Alaba hil zizuna handik 6 hilabetera hil zen. 457 01:10:39,902 --> 01:10:41,737 Esan egin nahi diozu? 458 01:10:42,905 --> 01:10:44,406 Nire farmazia ezagutzen duzu? 459 01:10:45,174 --> 01:10:46,809 Nola jakin zenuen nire helbidea? 460 01:10:47,243 --> 01:10:48,978 Nola, nire izena? Gure alabarena? 461 01:10:49,511 --> 01:10:52,715 Eta alaba nola zegoen jantzita bahitu zutenean? 462 01:10:54,550 --> 01:10:56,118 Esan nizun, ba. 463 01:10:56,452 --> 01:10:58,454 Berari esan, ez niri! 464 01:10:59,088 --> 01:11:00,889 Niri esan. 465 01:11:04,393 --> 01:11:08,230 Abdallah, zuen bizilaguna, zapataria, haiekin zegoen. 466 01:11:10,266 --> 01:11:12,268 Hark esan zidan dena. 467 01:11:12,768 --> 01:11:16,071 Bahiketaren nondik norakoak. 468 01:11:20,809 --> 01:11:25,014 Berak erakutsi zidan neska non dagoen lurperatuta. 469 01:11:26,582 --> 01:11:28,350 Sendagaiak nahi zituzten. 470 01:11:28,517 --> 01:11:30,552 Baina zuk ezetz esan zenien. 471 01:11:30,886 --> 01:11:33,055 Ahal nuena eman nien. 472 01:11:33,622 --> 01:11:36,792 Ikuskatzeekin, ezin zen besterik egin. 473 01:11:38,060 --> 01:11:39,461 Zigortu egin nahi zintuzten. 474 01:11:40,129 --> 01:11:41,397 Ni zigortu? 475 01:11:42,598 --> 01:11:44,767 Anaia batek hori esan zidan. 476 01:11:44,933 --> 01:11:45,534 "Anaia" batek! 477 01:11:48,103 --> 01:11:51,140 Txakurrak! Zu eta zure "anaiak"! 478 01:11:52,141 --> 01:11:53,976 Alaba hil didazue! 479 01:11:58,714 --> 01:12:00,683 Bihotza lehertuko ahal zaizu! 480 01:12:10,259 --> 01:12:12,094 Alaba hil didazu! 481 01:12:14,196 --> 01:12:15,931 Jainkoak bihotza leher diezazula! 482 01:12:16,732 --> 01:12:17,766 Djamila, geldi! 483 01:12:20,736 --> 01:12:22,438 Zer gertatzen zaizu? 484 01:12:23,539 --> 01:12:24,673 Eta zu, ixo! 485 01:13:08,317 --> 01:13:11,019 Hobe duzu ez ihes egin. 486 01:13:38,447 --> 01:13:40,883 Zer daukazu barruan? 487 01:13:41,049 --> 01:13:44,853 Erotu egin al zara? 488 01:13:45,687 --> 01:13:48,090 Barruan zer daukadan? 489 01:13:48,457 --> 01:13:51,460 Orain dela 5 urte zuk egin behar zenuena egin dut. 490 01:13:56,732 --> 01:13:59,935 "Ahal nuena eman nien". Hori esaten ausartzea ere! 491 01:13:59,935 --> 01:14:01,603 Aski da! 492 01:14:07,209 --> 01:14:08,377 Lagundu egin zenien. 493 01:14:09,678 --> 01:14:11,713 Lagundu egin zenien! 494 01:14:11,947 --> 01:14:15,050 Zure filosofia sasihumanitario nazkagarria! 495 01:14:15,150 --> 01:14:18,387 Zure Giza Eskubideek itsutu egin zintuzten. 496 01:14:18,654 --> 01:14:20,989 Gure alaba hiltzen ez eragozteagatik… 497 01:14:21,156 --> 01:14:22,958 …koldar bat bezala bizi zara. 498 01:14:22,991 --> 01:14:26,829 Isilduko al zara? 499 01:14:27,329 --> 01:14:30,399 Lehenago atera behar zenuen zure pistola! 500 01:14:30,466 --> 01:14:32,634 Eta hamar edo hogei hil! 501 01:14:32,634 --> 01:14:35,304 Orain beranduegi da. 502 01:14:35,637 --> 01:14:38,006 Ez ezazu cowboyarena egin! 503 01:14:38,507 --> 01:14:40,209 Zer egin zenuen zuk? 504 01:14:40,576 --> 01:14:41,777 Zer egin zenuen? 505 01:14:42,177 --> 01:14:43,879 Alde egin, horra! 506 01:14:44,746 --> 01:14:47,282 Ez etorri orain berriketan! 507 01:14:59,495 --> 01:15:01,497 Hori da guztia. 508 01:15:57,319 --> 01:15:59,421 Bakarrik edo taldean etorri zinen? 509 01:16:00,222 --> 01:16:01,557 Bakarrik etorri nintzen. 510 01:16:02,257 --> 01:16:05,127 Zazpi etorri ziren nire atzetik. 511 01:16:08,730 --> 01:16:11,133 Besteak han gelditu al ziren? 512 01:16:12,868 --> 01:16:14,436 Ez dut uste. 513 01:16:15,237 --> 01:16:18,206 Armada inguru hura guztia miatzen ari zen. 514 01:16:19,174 --> 01:16:20,943 Bonbardatu egin gintuzten… 515 01:16:21,143 --> 01:16:23,812 Helikopteroetatik metrailatu. 516 01:16:23,812 --> 01:16:25,347 Ezin genion eutsi. 517 01:17:07,623 --> 01:17:09,191 Geldi! 518 01:17:09,358 --> 01:17:10,626 Hemen? 519 01:17:11,793 --> 01:17:13,028 Ziur zaude? 520 01:17:13,061 --> 01:17:15,097 Bai, hemen da. 521 01:17:29,177 --> 01:17:31,380 Ibili. Ni zure atzetik joango naiz. 522 01:19:57,592 --> 01:20:00,829 Hori Abdallah afganiarraren hilobia da. 523 01:20:04,232 --> 01:20:06,802 Hemen zuen bizilaguna dago, zapataria. 524 01:20:15,143 --> 01:20:17,979 Zuen alaba, Jainkoak bere arima gorde dezala… 525 01:20:18,146 --> 01:20:18,680 …hor dago. 526 01:20:22,417 --> 01:20:23,718 Selma! 527 01:20:27,022 --> 01:20:28,123 Nire alaba! 528 01:20:53,648 --> 01:20:54,916 Ama! 529 01:20:55,350 --> 01:20:56,518 Zergatik? 530 01:20:57,185 --> 01:21:00,021 Zergatik eraman zidaten alaba? 531 01:21:59,014 --> 01:22:01,483 Jainkoa handia da! 532 01:22:12,193 --> 01:22:16,965 DAMUTUA 533 01:22:25,740 --> 01:22:29,210 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz