1 00:01:05,598 --> 00:01:11,938 Amets-harrapatzailea 2 00:01:23,383 --> 00:01:29,956 Hau gaizkile-zulo bat da, neska. Neska baino mutil gehiago dabil. 3 00:01:30,990 --> 00:01:33,493 -Hori Peppy da, ezta? -Peppy al da? 4 00:01:33,626 --> 00:01:35,862 -Hala dirudi. -Zoaz puta horrengana. 5 00:01:35,895 --> 00:01:38,998 -Emakume hura nigana etorri da. -Gizon zuri bat da. 6 00:01:40,667 --> 00:01:44,604 Polikiago joan. Etxe horien inguruan gora eta behera. 7 00:01:44,838 --> 00:01:47,807 -Ezkerrera. Eskuinera. -Ezkerrera edo eskuinera? 8 00:01:47,807 --> 00:01:49,175 Segi zuzen. 9 00:01:49,342 --> 00:01:51,444 -Han auto bat dago. -Bai. 10 00:01:52,612 --> 00:01:55,181 Neska bat dirudi. 11 00:01:55,215 --> 00:01:58,818 -Zer ari da tipo hori? -Itxoin! 12 00:01:58,918 --> 00:02:00,487 Nire seinalea ikusi du. 13 00:02:00,587 --> 00:02:03,189 Laztana, kondoirik behar duzu? 14 00:02:03,957 --> 00:02:05,792 Kondoirik behar duzu? 15 00:02:07,694 --> 00:02:11,965 Kondoiak behar dituzu. Badakizu baietz. Zatoz hona. 16 00:02:14,868 --> 00:02:16,269 Ondo al zaude? 17 00:02:16,569 --> 00:02:18,238 Ospa hemendik. 18 00:02:19,639 --> 00:02:23,009 Tipo horrek labana sartu zidan, 19 urte zituen. 19 00:02:23,143 --> 00:02:26,813 Behera begiratu, eta odoletan nengoen, ur-jauzi bat bezala. 20 00:02:26,846 --> 00:02:27,981 Ai, ene! 21 00:02:28,014 --> 00:02:32,418 Gerritik heldu, eta hementxe sartu zidan labana. 22 00:02:32,919 --> 00:02:37,290 Bera niri labankadaka; ni berari ukabilkadaka: "Ez al da hilko?" 23 00:02:37,290 --> 00:02:41,561 Burua galtzen ari nintzen. Kordea galdu nuen. 24 00:02:41,895 --> 00:02:45,865 "Drogak utzi behar ditut". Negarrez lehertu nintzen. 25 00:02:46,032 --> 00:02:51,271 "Ez utzi esnatzen, Jauna! Goizean ez dut esnatu nahi". 26 00:02:52,438 --> 00:02:58,344 Izutuegi nago neure burua hiltzeko, beste edonork egingo lukeen eran. 27 00:02:58,411 --> 00:03:01,447 Bi edo hiru labankadekin jendea hil egiten da. 28 00:03:01,548 --> 00:03:05,952 19 aldiz sartu zidan labana, eta hemen nago. 29 00:03:06,119 --> 00:03:10,623 Nire lagunak, lehengoan, nire eskua bere bularrean jarri zuen… 30 00:03:10,623 --> 00:03:13,059 …eta hilda zegoen. 31 00:03:13,493 --> 00:03:20,200 Negarrez ari nintzen, lagunari eusten, baina hilda zegoen. 32 00:03:23,636 --> 00:03:27,340 Nire besoetan hil zen, eta… 33 00:03:30,210 --> 00:03:33,479 Zeharo nahastu ninduen, zeren eta… 34 00:03:33,479 --> 00:03:36,649 Besteei labana sartu, eta hil egiten dira. 35 00:03:36,649 --> 00:03:39,786 Niri labana sartu zidaten, eta hemen nago oraindik. 36 00:03:40,820 --> 00:03:46,226 Nahastuta nago, bakea nahi baitut. Ez dut bizirik egon nahi. 37 00:03:49,796 --> 00:03:54,667 Drogatan hasi nintzen, eskola utzi nuen… 38 00:03:55,501 --> 00:04:00,106 …gizon zaharrago batekin ateratzen hasi nintzen. 39 00:04:00,173 --> 00:04:03,876 Gorputzean crack neukala jaio nintzen. 40 00:04:04,177 --> 00:04:06,846 -Gorputzean crack zeneukala jaio zinen? -Bai. 41 00:04:07,947 --> 00:04:11,317 Ez nuen amarik izan txikitan. 42 00:04:13,786 --> 00:04:15,622 Jakin-minez zen. 43 00:04:15,655 --> 00:04:19,158 Behin probatu egin nuen, eta gustatu egin zitzaidan. 44 00:04:20,793 --> 00:04:22,262 Eta hemen zaude. 45 00:04:22,695 --> 00:04:28,034 Drogatzeko prostituitzen zara, ez? Eta 19 urte dituzu. 46 00:04:28,067 --> 00:04:31,638 Adoptatu ninduen amak 80 urte ditu. 47 00:04:32,138 --> 00:04:35,341 Hori da ezagutu dudan ama bakarra. 48 00:04:36,776 --> 00:04:40,780 Hemen nago bakarrik, ez daukat inor. 49 00:04:42,282 --> 00:04:45,852 Drogak uztea bururatu zaizu? Eta bizitzan zerbait egitea? 50 00:04:45,852 --> 00:04:48,721 Lasai egon, laztana. 51 00:04:54,827 --> 00:04:59,666 Saiatzen ari naiz… Ziztatzen hasi nintzen… 52 00:05:00,199 --> 00:05:02,969 Denetik egiten hasi nintzen. 53 00:05:05,338 --> 00:05:09,008 Egunero oinaze gehiago. 54 00:05:09,309 --> 00:05:11,744 -TT, badakizu zer? -Ez. 55 00:05:11,744 --> 00:05:15,581 Ni ere kalean aritzen nintzen. Badakizu zer esaten ari naizen? 56 00:05:15,748 --> 00:05:20,887 Hotel horretatik izkina horretara, horrela ibiltzen nintzen. 57 00:05:24,190 --> 00:05:25,658 Ezkutatzen. 58 00:05:26,693 --> 00:05:31,397 Nire buruarengandik ezkutatzen. Ulertzen didazu? 59 00:05:31,464 --> 00:05:39,105 Badakit zer-nolako oinazea den, eta badakit oinaze handia duzula. 60 00:05:40,406 --> 00:05:47,747 Baldintzarik gabe zainduko zaituen norbait nahi baduzu, hemen gauzkazu. 61 00:05:48,047 --> 00:05:52,018 Ez al dakizu badaudela zuk egindako gauza bera egin duten emakumeak? 62 00:05:52,018 --> 00:05:56,956 Ibiltzeko gai zaren arte eskutik helduko dizun norbait. 63 00:05:56,989 --> 00:05:59,158 Hori da guk egingo duguna. 64 00:05:59,992 --> 00:06:04,530 Ulertzen dugu laino artean galdua zabiltzala. 65 00:06:04,664 --> 00:06:10,636 Gu ere horretan ibiliak gara, drogatuta. Ulertzen dizugu. 66 00:06:11,170 --> 00:06:14,006 Gaur gauean laguntza hartzeko prest zaude? 67 00:06:14,006 --> 00:06:19,679 Ez zaitugu juzgatu nahi, noiz egongo zaren prest jakin nahi dugu. 68 00:06:21,447 --> 00:06:26,119 Deitu diezagukezu. Badakizu nola duen izena erakunde honek? 69 00:06:26,119 --> 00:06:28,621 The Dreamcatcher Foundation. (Amets-harrapatzailea fundazioa). 70 00:06:28,688 --> 00:06:32,692 -Ametsen bat harrapatu nahi duzu? -Bai. 71 00:06:33,159 --> 00:06:40,833 Gaixo eta nekatuta zaudenean, guri deitu, eta utziguzu zuri laguntzen. 72 00:06:50,410 --> 00:06:53,613 Neska bat ezagutzen dut, Chicagoko mendebaldekoa. 73 00:06:53,846 --> 00:06:57,650 6 hilabeterekin ama hil zitzaion eta amonak hazi zuen neska. 74 00:06:57,650 --> 00:07:00,453 Amona alkoholikoa zen. 75 00:07:00,553 --> 00:07:04,557 Fisikoki, emozionalki, mentalki tratu txarrak ematen zizkion. 76 00:07:04,590 --> 00:07:09,128 4 edo 5 urterekin, berataz abusatzen hasi ziren. 77 00:07:09,128 --> 00:07:14,600 Batzuetan, amonaren inguruko jendea zen berataz abusatzen zuena. 78 00:07:14,700 --> 00:07:20,773 Bere kalean prostitutak zebiltzan, eta haiei begira egoten zen. 79 00:07:20,873 --> 00:07:23,476 Emakume haiek itxura distiratsua zuten. 80 00:07:23,509 --> 00:07:27,013 Hori besterik ez zuen nahi berak: distiratsua izan. 81 00:07:27,547 --> 00:07:30,049 Amonari galdetu zion: "Zer ari dira emakume horiek?" 82 00:07:30,049 --> 00:07:34,787 "Autoetan sartu, kuleroak erantzi, eta gizonek dirua ematen diete". 83 00:07:35,621 --> 00:07:39,759 Bere soineko txikia eta bere zapata merkeak jantzi… 84 00:07:39,959 --> 00:07:43,296 …eta prostitutek lan egiten zuten lekura joan zen. 85 00:07:43,296 --> 00:07:46,466 Eta autoan sartu zen bere lehen bezeroarekin. 86 00:07:48,534 --> 00:07:51,370 Gizona gainean zeukanean neskak negar egin zuen. 87 00:07:51,370 --> 00:07:54,607 Baina isildu egin zen, amonaren ahotsa entzuten baitzuen: 88 00:07:54,607 --> 00:07:57,743 "Dirua ekarri behar duzu etxe honetara". 89 00:07:57,777 --> 00:08:02,748 Hurrengo autora joan zen; autoan sartu, eta negarrez hasi zen. 90 00:08:02,748 --> 00:08:08,287 Eta gizonari esan zion: "Mesedez, ez egin hori". 91 00:08:08,287 --> 00:08:11,624 Baina urrutiegi joana zen. 92 00:08:12,492 --> 00:08:14,227 Ordurako, berandu zen. 93 00:08:14,927 --> 00:08:17,597 Haren bizitza 25 urteko prostituzioa izan zen. 94 00:08:17,697 --> 00:08:21,234 5 aldiz tiro egin zioten; 13 aldiz labana sartu. 95 00:08:21,267 --> 00:08:24,637 Behin, gizon batek autoan arrastaka eraman zuen… 96 00:08:24,637 --> 00:08:27,874 …eta aurpegiko eta gorputzeko azal guztia urratu zion. 97 00:08:27,874 --> 00:08:30,409 Uste zuen ez zuela inoiz berriz aurpegirik izango. 98 00:08:31,511 --> 00:08:35,848 Aurpegia berreskuratu eta andrea izan, hori besterik ez zuen nahi. 99 00:08:35,848 --> 00:08:37,950 Ez baitzuen gogoratzen sekula andrea izan zenik. 100 00:08:37,950 --> 00:08:40,353 Eta aurpegia berreskuratu zuen. 101 00:08:40,386 --> 00:08:43,422 Eta gaur andre gazte hura zuen aurrean daukazue. 102 00:08:43,456 --> 00:08:45,458 Aurpegidun andrea. 103 00:09:01,908 --> 00:09:07,613 Zer eromena! Atzo jantzi nuen eta gaur ere jantzi nahi dut. 104 00:09:07,647 --> 00:09:10,182 Nire itxura berria da. 105 00:09:15,021 --> 00:09:17,156 Ez dakit nire ilea non dagoen. 106 00:09:18,991 --> 00:09:20,092 Beste ile bat jarriko dut. 107 00:09:20,092 --> 00:09:24,830 Ilea aldatzen dudanean, nortasuna aldatzen dut. 108 00:09:25,231 --> 00:09:30,303 Badakit non dagoen, ile-kutxan. 109 00:09:31,370 --> 00:09:32,705 Beharbada… 110 00:09:32,838 --> 00:09:34,307 Bai? 111 00:09:35,074 --> 00:09:36,943 Ez, ez dago hemen. 112 00:09:40,079 --> 00:09:42,014 Hau saiatuko dut. 113 00:09:42,615 --> 00:09:43,783 Hori gustatzen zait. 114 00:09:43,783 --> 00:09:46,018 -Hau gustatzen zaizu? Niri, ez. -Ez? 115 00:09:46,018 --> 00:09:49,455 Gustatzen zait, baina gaurko, ez. 116 00:09:52,425 --> 00:09:56,662 Zer ile jantzi asmatu nahian nabil. 117 00:09:57,296 --> 00:10:00,666 Ile hori bezala sentitzen nintzen. 118 00:10:00,700 --> 00:10:05,171 Dibertigarria eta arina zen, eta ni horrela sentitzen nintzen. 119 00:10:05,171 --> 00:10:10,176 Orain hori gabe nago. Aurkitu egin behar dut. 120 00:10:55,354 --> 00:10:58,824 Brendaren "Dreamcatcher"eko lana ez dago ordainduta. 121 00:10:58,824 --> 00:11:01,927 Espetxean prostitutekin lan egitea da Brendaren lan nagusia. 122 00:11:02,028 --> 00:11:04,296 Latza da ahizpa bat edukitzea. 123 00:11:04,497 --> 00:11:11,037 Latza da emakume batez berriz fio izatea luzaroan kalean egon ondoren. 124 00:11:11,103 --> 00:11:14,306 Kanpoan gaudenean, gizonek erakusten baitigute… 125 00:11:14,306 --> 00:11:15,741 …elkarren begiko ez izaten. 126 00:11:15,741 --> 00:11:19,578 Elkarren begiko izateak botere gehiago ematen baitigu. 127 00:11:19,578 --> 00:11:23,149 Ezin gaituzte kontrolatu, elkarrekin bagaude. 128 00:11:23,416 --> 00:11:26,752 Hau da putazainaren jokabidearen 8. araua: 129 00:11:26,986 --> 00:11:29,689 "Puta bati ez utzi inoiz beste batekin ondo konpontzen". 130 00:11:30,990 --> 00:11:35,428 Elkarrekin baldin badaude, beraren aurka joan daitezke eta. 131 00:11:35,528 --> 00:11:41,333 Beraz, beti ziurtatzen dute gu elkarrekin ez egotea. 132 00:11:41,367 --> 00:11:46,238 Ahizpa batek bakarrik esan batiezaioke ahizpari: 133 00:11:46,272 --> 00:11:48,741 "Gizon hori ez da ona, erabili egiten zaitu". 134 00:11:48,774 --> 00:11:52,978 Bereizita edukitzen bagaituzte, haiek dira menderatzaileak. 135 00:11:54,046 --> 00:11:57,850 Norbaitek zerbait kontatu nahi du? 136 00:11:58,984 --> 00:12:00,786 Atzetik etorri zitzaidan. 137 00:12:02,154 --> 00:12:05,424 Autotik kanpo jo ninduen, odoletan utzi arte. 138 00:12:05,491 --> 00:12:09,295 Masailezurra dislokatu zidan. Hortzak puskatu zizkidan. 139 00:12:09,628 --> 00:12:14,767 Arropak kenarazi zizkidan autotik salto ez egiteko. 140 00:12:16,168 --> 00:12:20,906 Aho-sexua eginarazi nahi zidan, masailezurra dislokatuta neukala. 141 00:12:20,906 --> 00:12:23,476 Ezin izan nuen hori ondo egin. 142 00:12:24,777 --> 00:12:32,752 Joka aritu zitzaidan autoan, odoletan barra-barra nengoen arren. 143 00:12:34,553 --> 00:12:39,425 Ipurditik sartu nahi zidala esan zidan. 144 00:12:40,493 --> 00:12:49,435 Ni ez hiltzeko esan behar izan nion. 145 00:12:50,336 --> 00:12:54,907 Besoaz lepoa estutu zidan; garrasika hasi nintzen. 146 00:12:55,608 --> 00:13:01,046 Askatu egin ninduen, eta arrastaka atera nintzen. 147 00:13:01,547 --> 00:13:04,717 Korrika hasi nintzen aparkalekuan zehar. 148 00:13:06,185 --> 00:13:13,859 Etxera joan nintzen. Koman nengoen. Familiak ospitalera eraman ninduen. 149 00:13:14,293 --> 00:13:19,265 Hiru egun egon nintzen koman. 150 00:13:20,399 --> 00:13:23,836 Hori da kaleak egin diezazukeena. 151 00:13:23,903 --> 00:13:26,839 -Keena da nire izena. -Eskerrik asko, Keena. 152 00:13:35,147 --> 00:13:39,151 Zigor guztiak ezabatu dizkidate nire txostenetik. 153 00:13:41,487 --> 00:13:43,556 Hobeto ulertuko duzue orain! 154 00:13:47,726 --> 00:13:51,997 Hau da hori egiten lagundu zidan emakumea. 155 00:13:52,832 --> 00:13:59,905 Tratatuak izan zareten modua ondo merezia duzuela usteko duzue. 156 00:14:01,106 --> 00:14:07,646 Egin zaizuenaren erantzukizuna munduari leporatzea da nire lana. 157 00:14:12,151 --> 00:14:17,056 Brendarekin hau egin genuen: auzitegira joan, eta esan genien: 158 00:14:17,556 --> 00:14:24,330 "Txostenean zigor bat jartzen diozuen bakoitzean… 159 00:14:25,631 --> 00:14:29,168 …kriminal bat bezala tratatzen duzue, eta hori oker dago". 160 00:14:29,702 --> 00:14:33,339 "Eta zuk, lege sistemak, ez zenukeen hori egin behar". 161 00:14:33,339 --> 00:14:38,210 "Aitortu behar zenuke Brenda bizirik irten dela". 162 00:14:38,677 --> 00:14:40,913 Brendak legea azaleratzen lagundu zuen. 163 00:14:40,980 --> 00:14:51,023 Ordu arte, legeak lehenengo lekuan agerrarazten zituen zigor horiek. 164 00:14:51,023 --> 00:14:53,158 Kriminaltzat tratatzen ari ziren norbait… 165 00:14:53,225 --> 00:14:59,732 …bizirik ateratako norbait zela aitortu ordez. 166 00:15:38,370 --> 00:15:43,075 Kale honetan bukatu nuen nik prostituzioa. 167 00:15:44,510 --> 00:15:50,015 Hemen nengoen, zubibidean; autotik irteten saiatu nintzen… 168 00:15:50,849 --> 00:15:53,052 Arropak autoan gelditu ziren… 169 00:15:53,118 --> 00:15:56,088 Gelditu hor. Kondoiak emango dizkiet neska horiei. 170 00:15:56,355 --> 00:16:00,693 Bazter honek lana utzarazi zidan. 171 00:16:03,128 --> 00:16:06,131 Norbaitek ito egin nahi izan ninduen duela urte eta erdi. 172 00:16:07,232 --> 00:16:09,435 Beraz, luzaroan utzi nion kalean lan egiteari. 173 00:16:10,069 --> 00:16:13,706 Ez dut nahi inork zu zauritzea. Bazter hau arriskutsua da. 174 00:16:13,706 --> 00:16:16,775 Badakit. Duela bi hilabete laguna hil zitzaidan. 175 00:16:16,809 --> 00:16:18,811 -Hil egin zen? -Bai. 176 00:16:19,979 --> 00:16:23,582 Newport Beach-en. Hondarretan buruz behera aurkitu zuten. 177 00:16:24,416 --> 00:16:25,784 Tina zuen izena. 178 00:16:31,390 --> 00:16:33,993 Lanean ari da, baina gizon bat dauka berarekin. 179 00:16:33,993 --> 00:16:39,665 Gizonek lagunduta doaz, hau oso arriskutsua delako. 180 00:16:39,932 --> 00:16:41,934 Ez dakit nora joan den. 181 00:16:42,568 --> 00:16:45,070 Jatetxe horretatik atera da. 182 00:16:49,908 --> 00:16:53,112 Hau oso arriskutsua da. Ez naiz ia inoiz etortzen. 183 00:16:53,112 --> 00:16:55,514 -Bai, oso leku arriskutsua da. -Oso gutxitan lan egiten dut hemen. 184 00:16:55,514 --> 00:16:57,583 Bazterrik arriskutsuenetako bat da. 185 00:16:58,851 --> 00:17:05,624 Ni ez nintzen inoiz hemen gauez ibiltzen. Egunez bakarrik. 186 00:17:05,891 --> 00:17:11,296 Sekula ez gauez. Beldurgarriegia zen niretzat. 187 00:17:11,296 --> 00:17:13,499 Arriskutsua da. Neskak hiltzen hasi dira… 188 00:17:13,465 --> 00:17:16,969 …neskak tipo horiei lapurtzen ari direlako. 189 00:17:17,036 --> 00:17:20,539 Ez dute errespetatzen tipoek guk bezain nekez irabazi dutela dirua. 190 00:17:21,073 --> 00:17:25,544 Jokoa errespetatuz gero, ez zait ezer txarrik gertatu lanean. 191 00:17:29,715 --> 00:17:31,250 Nire umearen aita da. 192 00:17:32,351 --> 00:17:34,219 Bai, umearen aita. 193 00:17:39,291 --> 00:17:45,531 Hona etorri nintzen, baldintzapeko askatasunetik ihesi. 194 00:17:45,697 --> 00:17:48,167 Kartzelara berriz joan nintekeen. 195 00:17:48,167 --> 00:17:51,737 Lau urte lehenago, nire umearen aitarekin hasi nintzen… 196 00:17:51,737 --> 00:17:55,774 …eta haurdun geratu nintzen, eta zigorra betetzera joan nintzen. 197 00:17:55,774 --> 00:17:59,511 Bi urte eta erdi pasatu nituen kartzelan. 2001n irten nintzen. 198 00:17:59,511 --> 00:18:02,381 Berarekin bizi izan nintzen. Saiatu nintzen… zera… 199 00:18:02,381 --> 00:18:05,017 -Putazainik gabe lan egiten. -Horretan saiatu nintzen. 200 00:18:05,017 --> 00:18:09,688 Gizonei lagun egiteko negozioan sartu nahi izan nuen, online. 201 00:18:10,222 --> 00:18:13,225 Gero, nire umearen aita eta biok banandu egin ginen. 202 00:18:13,258 --> 00:18:20,666 Indarkeria izugarria zegoen han, eta alde egitea erabaki nuen. 203 00:18:20,666 --> 00:18:25,237 Beste harreman batean harrapatuta gelditu nintzen, Danekin. 204 00:18:25,471 --> 00:18:29,708 Gizon hura utzi nuen. Orain beste batekin nabil, eta gauza bera. 205 00:18:29,708 --> 00:18:32,144 -Haurdun zaude? -Bai. 206 00:18:32,744 --> 00:18:37,816 20 asteko haurdunaldian nago. Ez nuen haurdun geratu nahi. 207 00:18:37,850 --> 00:18:41,420 Kondoi bat eman nion tipoari, bazekien izorratuta nengoela. 208 00:18:41,453 --> 00:18:49,128 Tranpa bat zen. Bazekien diru asko lortu niola nire umearen aitari. 209 00:18:50,662 --> 00:18:52,898 Haurdun utzi nahi zintuen, beraz. 210 00:18:52,898 --> 00:18:55,501 "Tranpan harrapatzen badut neska hau, kontrolatu ahal izango dut". 211 00:18:55,534 --> 00:18:58,837 Ez nuen inoiz pentsatu gauzak horrela izango zirenik. 212 00:18:59,338 --> 00:19:01,874 8 urte nituenetik nabil kalean, beraz… 213 00:19:01,874 --> 00:19:05,077 -8 urte zenituenetik kalean? -Bai, Portlanden, Oregonen. 214 00:19:05,144 --> 00:19:12,050 Ihes egin nuen. Putazainekin hazi nintzen; nik biltzen nien dirua. 215 00:19:12,951 --> 00:19:15,420 -Kontu honetan nenbilen, beraz. -Zure ama prostituta al zen? 216 00:19:15,420 --> 00:19:18,991 Ez. Ama erotuta zegoen. 217 00:19:19,024 --> 00:19:22,995 Ezin gintuen gobernatu. 218 00:19:22,995 --> 00:19:27,032 Kontu honetan ibilia zara? Kale gorria ezagutzen duzu? 219 00:19:27,032 --> 00:19:29,268 Kalea gorria besterik ez dut ezagutzen. 220 00:19:30,269 --> 00:19:32,704 -Kondoirik behar duzu? -Bai, mesedez. 221 00:19:42,114 --> 00:19:44,216 -Deituidazu. -Deituko dizut. 222 00:19:44,216 --> 00:19:48,787 Gero agertuko naiz. Ez zaitut estutu nahi… 223 00:19:48,787 --> 00:19:52,391 -…baina kafe bat hartuko dugu? -Bai. Ederki. 224 00:19:52,391 --> 00:19:55,727 Pine Valleyn har dezakegu kafea. 225 00:20:15,814 --> 00:20:19,985 Urte zoragarriak dira institutukoak. 226 00:20:20,219 --> 00:20:24,890 Lagun asko dituzue, ondo pasatzen duzue, erokeriak egiten dituzue. 227 00:20:25,257 --> 00:20:32,698 Serio hartu behar duzuen gauza bakarra zuen lana da. 228 00:20:32,931 --> 00:20:35,534 Zuen lana eta titulua nola lortu. 229 00:20:35,534 --> 00:20:37,803 Hori da gauza serio bakarra. 230 00:20:40,205 --> 00:20:44,910 Brendak eskola ondoko klub bat du arriskuan dauden neska nerabeentzat. 231 00:20:44,910 --> 00:20:50,616 Hona etorri naizenean, mutilak ikusi ditut sartu nahian. 232 00:20:51,416 --> 00:20:54,519 Kuxkuxean ari ziren atean. 233 00:20:54,686 --> 00:20:58,890 Zuen buruak adierazteko modu desberdinak erakutsiko dizkizuet. 234 00:20:59,358 --> 00:21:02,394 Zeuen hitzekin gizonezko bati esateko: 235 00:21:03,295 --> 00:21:07,266 "Ez dut nahi, ez nago oraindik prest". 236 00:21:07,332 --> 00:21:10,736 Hori gertatu da jadanik. Gizon bat agresiboa izan zen nirekin. 237 00:21:10,902 --> 00:21:13,772 11 urte nituen, eta lagun baten etxean nengoen. 238 00:21:16,141 --> 00:21:25,851 Lagunak mutil-laguna gonbidatu zuen eta haren anaia zaharragoa ere bai. 239 00:21:26,652 --> 00:21:29,755 Ni buruko minez nengoen, lagunaren gelan, lo egin nahian. 240 00:21:29,821 --> 00:21:35,394 Anaia zaharrago hura zuzenean etorri zen nigana. 241 00:21:37,829 --> 00:21:45,737 Brianna nire lagunari deika hasi nintzen, baina gertatu egin zen. 242 00:21:45,737 --> 00:21:50,008 11 urterekin bortxatu ninduen. Eta ez nuen mutil hura berriz ikusi. 243 00:21:50,309 --> 00:21:52,077 Atxilotu egin zuten? 244 00:21:52,177 --> 00:21:56,581 15 urte bete arte ez nion inori ezer esan. 245 00:21:57,582 --> 00:22:03,488 Amari esan nion eta haserretu egin zitzaidan, ez niolako esan behar. 246 00:22:03,488 --> 00:22:07,159 Berari ere gertatu zitzaion gaztetan, eta ez zuen oroitu nahi. 247 00:22:09,728 --> 00:22:13,432 Niri gauza bera gertatu zitzaidan, baina zaharragoa nintzen. 248 00:22:13,632 --> 00:22:17,469 14 urte nituen. Gurasoekin bizi nintzen. 249 00:22:17,469 --> 00:22:19,738 Horregatik ez naiz orain gurasoekin bizi. 250 00:22:19,771 --> 00:22:26,278 Familiaren lagun bat gurekin bizi zen. Gauero bortxatu ninduen. 251 00:22:26,411 --> 00:22:29,514 Amari esan nion, baina ez zidan sinetsi. 252 00:22:29,514 --> 00:22:32,584 Beraz, etxetik alde egin nuen. 253 00:22:32,751 --> 00:22:35,654 Negar egingo dut, tristetzen ari naiz. 254 00:22:37,789 --> 00:22:39,658 Ni 9 urterekin bortxatu ninduten. 255 00:22:39,825 --> 00:22:43,195 Nire lehengusuak 19 urte zituen, nik, 9. 256 00:22:43,195 --> 00:22:44,996 Eta bortxatu egin ninduen. 257 00:22:44,996 --> 00:22:48,367 Festa bat zegoen Urtezaharrean; denak mozkortuta zeuden. 258 00:22:48,767 --> 00:22:50,635 Ni gelan nengoen, lotan. 259 00:22:50,736 --> 00:22:55,073 Niregana zetorrela sumatu, eta oihuka esnatu nintzen. 260 00:22:55,073 --> 00:22:57,576 Inork ez zidan entzun, musika ozenegi zegoelako. 261 00:22:57,776 --> 00:23:01,980 Labana eztarrian jarri, eta ni hiltzen saiatu zen. 9 urte nituen. 262 00:23:03,415 --> 00:23:05,384 9 urte nituen! 263 00:23:05,984 --> 00:23:11,890 Nire lehengusinari esan nion, eta hark: "Bortxatu egin zaitu? Bai?" 264 00:23:11,890 --> 00:23:13,291 9 urte nituen. 265 00:23:13,992 --> 00:23:16,628 Ez nekien sexua nola egin behar zen. 266 00:23:16,795 --> 00:23:18,797 Ez nekien sexua zer zen. 267 00:23:19,064 --> 00:23:23,435 Mingarria izan zen. 9 urte nituen. 268 00:23:23,935 --> 00:23:25,971 Nire ahizpa gazteak 4 urte zituen. 269 00:23:25,971 --> 00:23:29,908 Niri, ordea, 9tik 14 urte bitartera gertatu zitzaidan. 270 00:23:30,542 --> 00:23:33,111 Borrokatu egin nintzen berari hori bera ez gertatzeko. 271 00:23:33,111 --> 00:23:36,815 Zaila zen, ni gaztea bainaiz eta nire eskuek ez diete minik ematen. 272 00:23:36,815 --> 00:23:42,687 Askotan jotzen ninduten. Aurpegia txikituta neukan. 273 00:23:42,687 --> 00:23:46,057 Ebakiondoz josita neukan gorputz osoa. 274 00:23:46,158 --> 00:23:51,129 Gauza pila gertatu zitzaidan ahizpari hori bera ez gertatzeko. 275 00:23:51,329 --> 00:23:56,535 Beraz, ez zait batere gustatzen mutilen inguruan egotea. 276 00:23:56,935 --> 00:24:01,306 Ez zaizkit amaren mutil-lagunak gustatzen. Ez naiz gizonez fio. 277 00:24:01,606 --> 00:24:07,179 Oso beldurtia nintzen. Zergatik galdetzen zidan jendeak. 278 00:24:07,212 --> 00:24:11,383 Ez nuen ezer esan. Amaren ondotik aterako gintuztelako, bestela. 279 00:24:12,317 --> 00:24:14,319 Gu denok elkarrekin egotea nahi nuen. 280 00:24:14,453 --> 00:24:16,988 Horregatik ez naiz orain amarekin bizi… 281 00:24:17,088 --> 00:24:20,158 …amari esan eta gero, berdin-berdin gertatzen zitzaidalako hori. 282 00:24:20,392 --> 00:24:22,794 Amak ez zuen inoiz ezer egin hori konpontzeko. 283 00:24:22,861 --> 00:24:25,697 Negar besterik ez zuen egin. 284 00:24:25,697 --> 00:24:30,469 "Malkoak isurtzen dituzu, baina ez duzu ezer egiten". 285 00:24:30,969 --> 00:24:34,706 Ni amonarengana joan nintzen. Ahizpa amarekin dago oraindik. 286 00:24:34,973 --> 00:24:40,812 Egunero joaten naiz hara inork ez diela ezer egiten ziurtatzeko. 287 00:24:40,979 --> 00:24:45,750 Oso babeslea naiz. Ahizpak 4 urte zituen ukitu nahi izan zutenean. 288 00:24:45,851 --> 00:24:48,220 Gogor borrokatu nintzen, 9 urte nituen eta. 289 00:24:48,987 --> 00:24:50,989 Ahizparentzat oso gogorra iruditu zitzaidan. 290 00:24:50,989 --> 00:24:53,925 Bai, hala da. 291 00:24:56,495 --> 00:24:58,029 Ez nekien gai hau aterako zenik. 292 00:24:58,029 --> 00:25:00,966 Baina pozten naiz hala izan delako. 293 00:25:01,032 --> 00:25:07,172 Bost urte nituela hasi zitzaizkidan sexu-abusuak egiten. 294 00:25:07,672 --> 00:25:09,808 Ia bizitza osoan egin izan dizkidate sexu-abusuak. 295 00:25:09,808 --> 00:25:16,014 Normala bihurtu zen niretzat, eta nire errua zela uste nuen. 296 00:25:16,014 --> 00:25:20,018 Okerren bat neukala pentsatzen nuen. 297 00:25:20,051 --> 00:25:22,153 Ez nuen uste beste edonori gertatu zitzaiola. 298 00:25:22,587 --> 00:25:25,290 Sexu-abusua izugarria zen. 299 00:25:25,390 --> 00:25:29,194 Baina jendeak ez zidan sinesten, eta hori zen okerrena. 300 00:25:31,263 --> 00:25:36,968 Beraz, zikin, bakarti eta errudun sentiarazi ninduen. 301 00:25:36,968 --> 00:25:42,307 Baina hemen naukazue zuei hau esateko: ez da zuen errua. 302 00:25:42,741 --> 00:25:47,012 Ulertzen didazue? Ez da zuen errua. 303 00:25:48,380 --> 00:25:51,116 Ez da zuen errua. Ulertzen didazue? 304 00:25:51,383 --> 00:25:53,785 Hori ez da zuen errua! 305 00:26:10,068 --> 00:26:11,570 Gauza pila daukat tartean. 306 00:26:11,770 --> 00:26:13,572 Zer nahi duzu nik egitea? 307 00:26:14,372 --> 00:26:18,410 Ezin duzu ezer egin. Gaur ez naiz lanera joan gaua esna pasa dudalako. 308 00:26:18,577 --> 00:26:21,913 Goizean deitu nahi nizun, baina lo nengoen. 309 00:26:22,981 --> 00:26:25,383 Latellek deitu du. Ezagutzen duzu Latelle txikia? 310 00:26:25,584 --> 00:26:27,118 Bai, bai. 311 00:26:27,352 --> 00:26:30,488 Amak jo egin zuen atzo gauean. 312 00:26:30,589 --> 00:26:32,457 -Amak jo egin zuen? -Bai. 313 00:26:33,658 --> 00:26:37,362 Ez zen borrokatu, nik esana bainion amarekin berriz ez borrokatzeko. 314 00:26:37,796 --> 00:26:41,232 Amak neska probokatu zuen borrokatzeko… 315 00:26:41,266 --> 00:26:43,969 …eta, hala, neska kartzelara bidaltzeko. 316 00:26:44,035 --> 00:26:48,273 Latellek ez zuen hori egin; beraz, gauza ona da. 317 00:26:48,740 --> 00:26:54,145 Atzo gauean Jessicari deitu nion. 318 00:26:56,348 --> 00:26:59,517 Bere mutilak izugarrizko jipoia eman dio. 319 00:27:00,251 --> 00:27:04,956 Bere burua babestu nahi zuenean gizonak besoa puskatu dio. 320 00:27:06,424 --> 00:27:08,326 Jota dago neska. 321 00:27:08,393 --> 00:27:11,062 Temekarengana joan behar dut. 322 00:27:11,062 --> 00:27:15,567 Izebak etxetik bota du berandu iritsi zelako etxera. 323 00:27:15,934 --> 00:27:19,104 -Zenbat urte ditu Temekak? -15. 324 00:27:23,108 --> 00:27:26,678 Temeka 12 urterekin hasi zen prostituitzen. 325 00:27:26,678 --> 00:27:30,849 Bere bizitza aldatzen saiatzen ari da orain. 326 00:27:32,317 --> 00:27:34,452 Putazainekin egoten nintzen… 327 00:27:35,153 --> 00:27:40,825 …putekin, ahal nuenekin. Edonon, etxean izan ezik. 328 00:27:41,292 --> 00:27:46,164 Eta zergatik? Ba, bortxatu nindutenean… 329 00:27:46,665 --> 00:27:51,336 Nire hurbileko gizon baten eraginez, jendeaz fidatzeari utzi nion. 330 00:27:51,903 --> 00:27:55,473 Ez nintzen horregatik hasi, ez naiz aitzakiatan ari. 331 00:27:56,675 --> 00:27:59,344 Hori zen nola egin nekien gauza bakarra. 332 00:27:59,511 --> 00:28:03,048 Ezin nuen neure bizitzan aurrera egin. 333 00:28:03,348 --> 00:28:05,583 Ez neukan inor niri eusteko. 334 00:28:05,717 --> 00:28:08,019 Tratu txarrak izan ditut bizitza osoan. 335 00:28:08,119 --> 00:28:10,188 Amak eta aitak jo egiten ninduten. 336 00:28:10,555 --> 00:28:13,291 Zigorra deitzen zioten, baina ez zen hori. 337 00:28:13,391 --> 00:28:17,128 Etxez etxe ibili ninduten. 338 00:28:17,529 --> 00:28:22,934 Ez nuen leku finkorik norbaitez fidatu ahal izateko. 339 00:28:23,134 --> 00:28:24,636 Ez naiz inoiz amaz fio izan. 340 00:28:24,969 --> 00:28:27,172 Zergatik ezin duzu amaren etxean lo egin? 341 00:28:27,272 --> 00:28:32,744 Ezin naiz amaz fio, maiz egin dit traizioa bizitzan. 342 00:28:33,011 --> 00:28:36,147 "Zugatik nago estualdian". 343 00:28:36,381 --> 00:28:40,852 "Ez duzu pentsatzen egiten duzunak eragina duela nigan". 344 00:28:41,019 --> 00:28:43,254 "Esaten duzunak eragina du nigan". 345 00:28:43,488 --> 00:28:47,859 Ama gaur hilko balitz, ez nuke negar egingo. 346 00:28:47,992 --> 00:28:49,127 Ez nuke malkorik isuriko. 347 00:28:49,160 --> 00:28:50,962 Amaren hiletara ere ez nintzateke joango. 348 00:28:51,029 --> 00:28:53,631 Eta joan behar banu, han eserita egongo nintzateke. 349 00:28:53,665 --> 00:28:58,737 Ez nuke ezer irakurriko. Nire esku balego, ez nuke lurperatuko. 350 00:29:10,348 --> 00:29:11,983 Atean nago. 351 00:29:20,058 --> 00:29:23,628 Asteartean erdialdera joan zen. 352 00:29:23,695 --> 00:29:27,265 Bazirudien drogaren bat hartua zuela, negarrez. 353 00:29:28,266 --> 00:29:31,636 Eta gauerdian deitu zidan. Ez zekien non zegoen. 354 00:29:31,936 --> 00:29:35,507 TEMEKAren AMA 355 00:29:35,540 --> 00:29:39,711 Bete-betean zihoan kaosera. 356 00:29:40,278 --> 00:29:44,716 Mezuak bidaltzen zizkion 52 urteko gizon bati. 357 00:29:45,150 --> 00:29:48,553 Sexu-harremanak ditu gizon horrekin diru truk. 358 00:29:49,487 --> 00:29:55,126 Beste neska batzuk biltzen ari da, interneten beren buruak saltzeko. 359 00:29:55,326 --> 00:29:56,828 Ezin dugu neska kalean utzi. 360 00:29:57,128 --> 00:29:59,364 Eskolara joan behar du. Orain linboan dago. 361 00:29:59,864 --> 00:30:02,634 Kontu honek jota nauka. Alegia, "nola?" 362 00:30:02,901 --> 00:30:06,938 Nire umeak kontrolpean eduki ditut. Begirik kendu gabe. 363 00:30:07,372 --> 00:30:09,174 Nola utzi dio gizon bati bere buruan sartzen? 364 00:30:09,307 --> 00:30:13,144 Neska bat sexuan hasten denean, zaila da hura gelditzen. 365 00:30:13,111 --> 00:30:18,116 Baina ez nintzen eroa. Nire ama zenak jenio bizia zuen. 366 00:30:18,316 --> 00:30:20,819 Ihes egiten saiatu nintzen. 367 00:30:21,186 --> 00:30:22,987 Gogotik pagatu nuen hori etxeratu nintzenean. 368 00:30:23,388 --> 00:30:25,957 Bortxatu zutenetik hori bukatu zela esaten zuen… 369 00:30:25,957 --> 00:30:29,861 …baina gizonarekin barrez ari zen, haren altzoan eserita… 370 00:30:31,896 --> 00:30:34,933 Hori gerta liteke… Gizonak oker jokatu du, baina… 371 00:30:34,999 --> 00:30:38,636 Dena oker joan da zikloaren hasieratik. 372 00:30:38,770 --> 00:30:40,939 Gizon horrek 20 urtetik gora ditu. 373 00:30:40,939 --> 00:30:42,607 Zertarako esertzen da haren altzoan? 374 00:30:42,607 --> 00:30:46,544 Galdetuiozu zergatik uzten dion altzoan esertzen: ume bat da! 375 00:30:46,578 --> 00:30:49,147 Gizon hori ez dago ondo. Elbarritasunen bat du. 376 00:30:49,147 --> 00:30:50,014 Ez dago ondo, ez. 377 00:30:50,315 --> 00:30:52,350 Zuk umea hezi nahi duzu… 378 00:30:52,383 --> 00:30:57,622 …eta bortxatzaile batek kendu egin nahi dizu. 379 00:30:58,056 --> 00:31:02,327 Temeka gizon horietako batekin nahasten den bakoitzean… 380 00:31:02,427 --> 00:31:07,632 …edo kalean dabilenean, gero eta beherago murgiltzen du neska. 381 00:31:07,632 --> 00:31:10,768 Putreak haragia jaten ariko balitzaizkio bezala. 382 00:31:46,070 --> 00:31:49,908 Ez nintzen alua saltzen ari, etxetik ihesi joan nintzen. 383 00:31:49,908 --> 00:31:55,413 Nirekin ihes egindako neskak putazainekin ibiliak ziren. 384 00:31:55,580 --> 00:31:59,117 Pentsatu nuen: "Bizimodua atera behar dut, jatekoa lortu". 385 00:31:59,450 --> 00:32:01,753 Haiek esan zidaten: "Badugu lana zuretzat". 386 00:32:01,753 --> 00:32:07,025 "Gazteegia zara hor ibiltzeko, dirua bilduko diguzu". 387 00:32:07,258 --> 00:32:11,262 Eta hori egin nuen. Putak izkinan zeuden. 388 00:32:11,596 --> 00:32:15,867 Eta putazainek putengandik dirua bildu ordez… 389 00:32:15,867 --> 00:32:17,435 …ume bat bidaltzen zuten. 390 00:32:17,635 --> 00:32:20,571 Nekatuta nago gizon horiekin larrua jotzeaz. 391 00:32:20,571 --> 00:32:25,610 Laguntza behar dut, indarka ari bainaiz. 392 00:32:25,677 --> 00:32:29,514 Ez dut esaten "ez dut laguntzarik behar". Ez, laguntza behar dut. 393 00:32:29,847 --> 00:32:37,355 Zerbait egin banezake zure alde, zer ote litzateke? 394 00:32:37,689 --> 00:32:42,393 Etxea, autoa eta lana baneuzka… 395 00:32:42,527 --> 00:32:46,597 …alabari hau esateko gai izan nahi nuke: 396 00:32:46,631 --> 00:32:53,871 "Ezin duzu izan ama izan zena, ez dizut hori egiten utziko". 397 00:32:53,972 --> 00:32:58,109 Bizpahiru urte barru, gauza bera egiten ariko zara, beharbada… 398 00:32:58,142 --> 00:33:01,312 …ni, ordea, Miss Brenda izango naiz zuretzat, eta lagundu egingo dizut… 399 00:33:01,346 --> 00:33:03,114 Horrelako neskei laguntzen diet. 400 00:33:03,147 --> 00:33:07,618 Neska batek nik bera juzgatuko nuela uste izan zuen 3 urtez. 401 00:33:07,719 --> 00:33:12,156 Azkenean, hau esan zidan: "Zu zara juzgatzen ez nauen bakarra". 402 00:33:12,357 --> 00:33:14,859 Eta nik: "Ezin dut, zu bainaiz". 403 00:33:14,892 --> 00:33:19,063 Begietara begiradazu eta jakingo duzu orain ondo joango zaizula. 404 00:33:19,497 --> 00:33:21,099 -Begiradazu. -Badakit. 405 00:33:21,132 --> 00:33:25,303 Zeharo hunkitu nauzu. 406 00:33:25,303 --> 00:33:27,939 -Ondo aterako da. -Itxaropena ematen didazu. 407 00:33:28,006 --> 00:33:35,446 -Ez da 90 edo 100 eguneko kontua… -Ez, ezin zara bat-batean aldatu. 408 00:33:37,348 --> 00:33:40,018 8 urte ezkero daramazu zera honetan. 409 00:33:40,018 --> 00:33:41,919 Ez dut hori espero. 410 00:33:41,919 --> 00:33:47,392 Behar nauzunean hemen edukiko nauzuela jakitea espero dut nik. 411 00:33:47,392 --> 00:33:49,694 Ulertzen didazu? 412 00:33:55,533 --> 00:33:57,869 Ez dakizu zenbateraino! 413 00:33:58,069 --> 00:34:01,172 Itxaropena eman didazu; hori behar dut hor kanpoan. 414 00:34:01,672 --> 00:34:04,542 Horixe behar nuen. 415 00:34:05,109 --> 00:34:06,677 Eskerrik asko. 416 00:34:43,815 --> 00:34:45,583 Kaixo, maitea. 417 00:34:45,750 --> 00:34:48,352 Ez nintzen hor egongo zuk nahi zenuenean, baina garaiz nator. 418 00:34:52,390 --> 00:34:56,327 Ulertu beharko duzu gauza asko egin ditudala bizitzan. 419 00:34:58,229 --> 00:35:00,998 Pertsona hau nire bizitzako parte bat izan da. 420 00:35:00,998 --> 00:35:05,870 Kalean nenbilenean, nire putazaina eta bera lagun minak ziren. 421 00:35:06,037 --> 00:35:10,875 Bere bizitza erabat aldatzen ikusi nuen. 422 00:35:12,543 --> 00:35:19,150 Eta lehen zen pertsona gaiztoa pertsona zintzoa da gaur. 423 00:35:23,020 --> 00:35:26,824 Arratsalde on, neska gazteak eta andreak. 424 00:35:27,825 --> 00:35:31,195 "Fancy" zen nire ezizena lehengo nire bizimoduan. 425 00:35:31,496 --> 00:35:34,232 Hiru karten trikimailuarekin hasi nintzen. 426 00:35:34,499 --> 00:35:38,469 Eta neskekiko gau-bizitzaraino igo nintzen gero. 427 00:35:38,636 --> 00:35:46,210 Jakingo duzue, noski, umeen sexu abusua ez dela neskena bakarrik. 428 00:35:47,145 --> 00:35:51,549 9 urterekin, nire izebak nitaz abusatu zuen. 429 00:35:51,749 --> 00:35:54,819 Maitaleak izan ginen urte askoan. 430 00:35:54,852 --> 00:35:59,190 Maitasunaren zentzu desitxuratu bat eman zidan, beraz. 431 00:35:59,690 --> 00:36:01,993 Kaleetan aurkitu nuen. 432 00:36:01,993 --> 00:36:06,330 17 urterekin, nire lehen prostituta ezagutu nuen. 433 00:36:06,397 --> 00:36:12,069 Jokoan sartu ninduen, eta harrezkero hala ibili nintzen. 434 00:36:12,069 --> 00:36:18,476 Sexu-abusuak oso ikuspegi desitxuratua eman zidan. 435 00:36:18,876 --> 00:36:22,947 Oso familia disfuntzionaletik nentorren. 436 00:36:23,014 --> 00:36:27,585 Urte askoan ikusi nuen aita ama jotzen. 437 00:36:27,585 --> 00:36:33,357 Ume txikia nintzen eta ez ninduen aztoratzen aitak ama jotzeak. 438 00:36:33,391 --> 00:36:37,261 Ama han gelditu izanak, horrexek aztoratu ninduen. 439 00:36:37,662 --> 00:36:41,199 Beraz, mutiko hark ideia hau barneratu zuen: 440 00:36:41,199 --> 00:36:45,970 "Nire neska-laguna jotzea ondo dago". 441 00:36:46,037 --> 00:36:50,274 Noiz konturatu zinen ez zenuela hori gehiago egin nahi? 442 00:36:50,308 --> 00:36:52,710 Noiz esan zenuen: "Hau aski da"? 443 00:36:52,710 --> 00:36:56,981 Putazain gisa neukan beldurrik handienetako bat hau zen: 444 00:36:57,014 --> 00:37:01,152 Komisariatik edo ehorztetxetik deitzea esanez… 445 00:37:01,152 --> 00:37:04,755 …nire nesketako bat identifikatzera joan behar nuela… 446 00:37:04,755 --> 00:37:08,259 …"trick" batek hil zuelako. Badakizue "trick" bat zer den? 447 00:37:08,259 --> 00:37:10,661 Bai. Neskak berarekin autoan sartzen diren gizona. 448 00:37:10,661 --> 00:37:13,998 Asko dakizue zuek! 449 00:37:17,068 --> 00:37:21,305 Putazaina zinenean zure emakumeen laguna al zinen? 450 00:37:21,305 --> 00:37:25,610 Harremanik izan al zenuen haietakoren batekin? 451 00:37:25,610 --> 00:37:28,479 Denak ziren garrantzitsuak. 452 00:37:29,013 --> 00:37:32,550 "Dirua lortzen ez badidazue, ondorioak jasango dituzue". 453 00:37:32,650 --> 00:37:35,019 Zer-nolako ondorioak? 454 00:37:35,019 --> 00:37:40,625 Fisikoak izan zitezkeen, esekigailu batekin edo erratz-kirten batekin. 455 00:37:40,958 --> 00:37:44,262 "Horretan sartuta bazaude, ezin didazu esan utzi egingo duzula". 456 00:37:44,662 --> 00:37:47,098 "Nik esatean utziko duzu". 457 00:37:51,969 --> 00:37:54,939 Hobe duzue entzutea. 458 00:37:55,506 --> 00:37:59,110 Tratu txar-emaile asko goxo-goxo hasten baitira. 459 00:37:59,110 --> 00:38:02,446 Geroago konturatzen zara tratu txar-emailea dela. 460 00:38:02,446 --> 00:38:06,317 Eta behin hasiz gero, ia ezinezkoa da gelditzea. 461 00:38:06,317 --> 00:38:09,420 Homerren neskak autoaren atzealdean egon behar zuen nirekin. 462 00:38:09,420 --> 00:38:14,225 Putazainak aurrealdean zeuden. Begiratzen bagenuen, masaileko bat! 463 00:38:14,225 --> 00:38:19,497 Kontrol handia zegoen eta oso gogorra zen. 464 00:38:19,497 --> 00:38:24,769 Baina hura zen gure bizitza, eta aparta iruditzen zitzaigun. 465 00:38:24,769 --> 00:38:25,770 Hala da. 466 00:38:26,170 --> 00:38:28,172 Jo egiten zintuzten. 467 00:38:28,172 --> 00:38:34,912 Baina emozionalki aztoratu egiten zintuzten. 468 00:38:35,813 --> 00:38:40,151 Kable baten orbainak neuzkan gorputz osoan… 469 00:38:40,351 --> 00:38:45,356 …baina hura ez zen esaten zidatena bezain txarra… 470 00:38:46,023 --> 00:38:47,892 …ezin bainintzen han azpitik irten. 471 00:38:48,693 --> 00:38:51,996 Egunero, garuna garbitzen dizute… 472 00:38:52,029 --> 00:38:54,665 Hori dena damutzen al zaizu gaur? 473 00:38:57,835 --> 00:39:03,741 Egindako kalte batzuetaz damutzen naiz. Nire bizitzaz damutu? Ez. 474 00:39:04,275 --> 00:39:07,211 China Doll izeneko alaba bat izan nuen. 475 00:39:07,345 --> 00:39:13,017 Haren amaren putazaina izan nintzen umea sortu genuen egunetik… 476 00:39:13,117 --> 00:39:15,419 …haren bederatzigarren hilabetea arte. 477 00:39:16,153 --> 00:39:25,796 Horrelakoxe lodi zegoen, neguan, jaka motz bat jantzita. 478 00:39:25,830 --> 00:39:28,532 Haragi gehiena, onena, agerian. 479 00:39:28,532 --> 00:39:32,536 Alaba bronkioetako neumoniarekin jaio zitzaidan. 480 00:39:32,703 --> 00:39:39,510 Ezin zuen arnasa hartu, ama kalean ibilia zelako haurdunaldi osoan. 481 00:39:39,510 --> 00:39:42,947 Jaio eta handik 9 hilabetera hil zitzaidan alaba… 482 00:39:42,947 --> 00:39:47,918 …gaixotasunagatik eta bizimoduagatik. 483 00:40:07,872 --> 00:40:10,307 Ume txikia izatea oso beldurgarria zen. 484 00:40:10,341 --> 00:40:13,210 Ihesbide bat aurkitu nuen, beraz. 485 00:40:13,711 --> 00:40:19,817 Sumatu nuen alter ego bat sortzeak lagundu egingo zidala. 486 00:40:19,850 --> 00:40:24,422 Nire baitatik atera ezkero, ez nion neure buruari aurre egin behar. 487 00:40:24,555 --> 00:40:28,692 Nire alter egoari uzten nion hori egiten. 488 00:40:29,026 --> 00:40:31,061 Gauza pila hondatuta. 489 00:40:31,061 --> 00:40:34,832 -Nor zen alter egoa? -"Fancy". 490 00:40:36,367 --> 00:40:38,969 Nolakoa zen? 491 00:40:41,338 --> 00:40:44,442 Homerren guztiz kontrakoa. 492 00:40:44,442 --> 00:40:47,945 Ez zen maitekorra eta samurra. 493 00:40:48,946 --> 00:40:52,516 Diruzale amorratua zen. 494 00:40:54,051 --> 00:40:57,354 Tarteka, drogazalea. 495 00:40:58,589 --> 00:41:02,660 Ba al dakizu zergatik zegoen zure aita hain haserre? 496 00:41:02,827 --> 00:41:04,295 Ez, ez dakit. 497 00:41:05,930 --> 00:41:09,300 Ez nion inoiz galdetu. 498 00:41:10,234 --> 00:41:16,607 Ez nituen aitona-amona ezagutu. Haserrekorrak omen ziren haiek ere. 499 00:41:16,774 --> 00:41:19,376 Haien ondorioa zen aita. 500 00:41:19,376 --> 00:41:23,314 Mississippiko landaldean bizi ziren. 501 00:41:23,514 --> 00:41:27,585 Aitak ez zuen izan hiri handiak niri eskaini zidana egiteko aukera. 502 00:41:27,818 --> 00:41:32,423 Nire bide bera hartuko zukeen, orduan, edo okerragoa. 503 00:41:33,824 --> 00:41:38,729 Indarkeria noiznahi ager zitekeen. Edozein unetan. 504 00:41:38,796 --> 00:41:44,568 Etxean ez zegoen bizitzerik, borroka bizian beti. 505 00:41:44,568 --> 00:41:47,171 Eta pentsatu nuen: "Hala izango dira hemen gauzak". 506 00:41:47,671 --> 00:41:51,742 "Zenbat eta lehenago irten hemendik, orduan eta hobe". 507 00:41:51,876 --> 00:41:59,049 "Orain nagoen etxe hau ez da ederra niretzat". 508 00:41:59,583 --> 00:42:01,986 Ihes egin nahi nuen. 509 00:42:02,386 --> 00:42:05,556 Ez nintzen egun batean esnatu "putazaina izan nahi dut" esanez. 510 00:42:05,556 --> 00:42:08,626 Ez zen hori gertatu. 511 00:42:09,226 --> 00:42:14,098 Ez naiz inoiz armazalea izan. 512 00:42:14,131 --> 00:42:17,167 Baina kriminal bihurtu nintzen. 513 00:42:18,269 --> 00:42:23,707 Eta putazaintzan aritu nintzen bizitzan. 514 00:42:24,208 --> 00:42:28,746 Baina, hasieran, ez nekien inolaz ere… 515 00:42:28,779 --> 00:42:33,117 …hainbeste min eragingo nuela; aparta izan zitekeela uste nuen. 516 00:42:34,418 --> 00:42:38,622 Denbora pasa ahala, negozio bihurtu zen: negozio serioa. 517 00:42:39,790 --> 00:42:42,660 Zorionez, ez naiz inoiz espetxean egon. 518 00:42:42,693 --> 00:42:44,461 Fitxatuta ere ez nago. 519 00:42:44,862 --> 00:42:47,565 Eta horregatik aukeratuko nuen hau. 520 00:42:47,565 --> 00:42:51,635 Batzuk espetxera egokitu daitezke. 521 00:42:51,702 --> 00:42:53,737 Ez zait giltzapetuta egotea gustatzen. 522 00:42:53,737 --> 00:42:57,107 Ez zait gustatzen inork esatea noiz esnatu, noiz jan behar dudan. 523 00:42:57,107 --> 00:42:58,175 Ez. 524 00:42:58,576 --> 00:43:05,049 Emakumeekin baneukan modu bat, ezin dut azaldu zein zen… 525 00:43:05,349 --> 00:43:08,385 Ez naiz munduko gizonik guapoena… 526 00:43:08,953 --> 00:43:13,958 …baina beti prest nengoen entzuteko eta hitz egiteko. 527 00:43:14,625 --> 00:43:16,827 Ni ere oso zaurigarria bainintzen. 528 00:43:17,595 --> 00:43:19,663 Oso zaurigarria. 529 00:43:20,664 --> 00:43:22,967 Berak, bestalde… 530 00:43:23,601 --> 00:43:28,305 Ez nago ziur ulertu ote duen… 531 00:43:28,372 --> 00:43:31,742 …zenbat kalte eragin duen bere indarkeriarekin. 532 00:43:34,345 --> 00:43:36,914 Putazaintza ez da bizimodua. 533 00:43:37,414 --> 00:43:39,149 Hori ez da bizimodua. 534 00:43:39,416 --> 00:43:40,985 HOMERREN AITA 535 00:43:40,985 --> 00:43:43,754 Kaleko bizimodua bezalakoa da, ez du amaierarik. 536 00:43:45,456 --> 00:43:49,660 Behin, aita eta biok berriketan aritu ginen. 537 00:43:49,927 --> 00:43:52,930 "Aita, nola sentitzen zara nire lanbidearekin?" 538 00:43:53,797 --> 00:43:56,934 "Ezin izan dut eragotzi, baina eragina izan du nire bizitzan". 539 00:43:57,134 --> 00:44:03,474 "Gizon batentzat munduko lanik apartena izan zitekeen… 540 00:44:03,474 --> 00:44:06,076 …nahi adina emakume eskura edukita…" 541 00:44:06,076 --> 00:44:09,313 Aitaren erantzuna uste nuenaren guztiz kontrakoa izan zen. 542 00:44:09,513 --> 00:44:12,750 Esan zidan: "Beraz, nola uste duzu sentitzen naizela?" 543 00:44:15,185 --> 00:44:20,691 Martha, nola sentitzen zara orain zure semearekiko? 544 00:44:21,659 --> 00:44:24,128 Hobeto sentitzen naiz berarekiko. 545 00:44:25,896 --> 00:44:30,167 Askoz hobeto sentituko nintzateke, bere burua Jainkoari emango balio. 546 00:44:32,036 --> 00:44:34,972 Hori bai litzateke harrigarria. 547 00:44:50,254 --> 00:44:52,556 Aizu? Temeka atera al da? 548 00:44:53,290 --> 00:44:55,893 Ateratzeko esaiozu. 549 00:45:04,935 --> 00:45:06,637 Emakume zahar bat zara. 550 00:45:11,809 --> 00:45:16,413 Zu gabe, kalean segituko nuke. 551 00:45:17,114 --> 00:45:20,984 Badakit baietz. 552 00:45:21,318 --> 00:45:26,023 Badakit amak oso gogor tratatu izan zaituela. Egoera hobetu al da? 553 00:45:26,256 --> 00:45:30,928 Tratu txarra da haren erantzun bakarra. Jipoia. 554 00:45:31,662 --> 00:45:33,497 Ez da hori bakarrik. 555 00:45:34,098 --> 00:45:35,866 Jipoiak ez dit ezer erakutsi. 556 00:45:36,734 --> 00:45:40,938 Hori berriz egiteko gogoa ematen dit. Umeak bezala… 557 00:45:41,105 --> 00:45:44,141 Jeremy jotzen baduzu, berriz egingo du. 558 00:45:44,875 --> 00:45:47,144 Hitz egin behar duzu. 559 00:45:47,745 --> 00:45:49,747 Amak jotzen nauen bakoitzean… 560 00:45:50,514 --> 00:45:53,984 …gaizki tratatua sentitzen naiz. Iraganera eramaten nau berriz. 561 00:45:56,186 --> 00:45:59,089 Puntuak jarri behar zizkidaten garairaino eramaten nau. 562 00:45:59,456 --> 00:46:02,993 Amarengatik daukat marka. 563 00:46:03,060 --> 00:46:05,496 Amak jotzen nauen bakoitzean, hori datorkit gogora. 564 00:46:05,529 --> 00:46:08,332 Ez naiz ahalegintzen, baina hori datorkit burura. 565 00:46:08,332 --> 00:46:09,299 Zer gertatu zen? 566 00:46:09,333 --> 00:46:12,636 Eskuilarekin jo ninduen; puntuak josi behar izan zizkidaten. 567 00:46:12,936 --> 00:46:14,872 Irekita neukan burua. 568 00:46:15,472 --> 00:46:19,409 Larunbatean, nire iraganaz pentsatzen aritu nintzen. 569 00:46:19,409 --> 00:46:22,713 Prostituziora bueltatzea bururatu zaizu? 570 00:46:22,780 --> 00:46:23,714 Bai. 571 00:46:23,714 --> 00:46:27,785 Lehengo bizitzara, lehengo jendearengana? 572 00:46:27,785 --> 00:46:28,819 Bai. 573 00:46:28,819 --> 00:46:33,957 Horrek ez du ezer hobetuko, horrek dena okertuko du. 574 00:46:35,058 --> 00:46:38,328 Atzera egiten duzun bakoitzean, okerrago da. 575 00:46:38,395 --> 00:46:41,131 Ez joan atzera, aurrera joan. 576 00:46:41,331 --> 00:46:43,867 Horrela sentitzen zarenean, deituidazu. 577 00:46:54,411 --> 00:46:59,850 Brendak bi astez galdu zuen Temekarekiko kontaktua. 578 00:47:04,188 --> 00:47:07,191 Aizu? Kaixo, Temeka. 579 00:47:07,825 --> 00:47:10,494 Itxoingo duzu pixka bat? 580 00:47:11,195 --> 00:47:16,433 Amak bota egin zaitu berriz. Zer egin behar duzu? 581 00:47:16,900 --> 00:47:20,470 Leku askotara deitu dut zutaz galdezka. 582 00:47:21,138 --> 00:47:23,707 Zerbaitetan lagundu diezazuket? 583 00:47:23,841 --> 00:47:26,376 Haurdun nago, ezin naiz hara joan. 584 00:47:26,743 --> 00:47:29,012 Ai ene! Haurdun zaude? 585 00:47:29,012 --> 00:47:30,180 Bai. 586 00:47:31,014 --> 00:47:32,649 Ondo da. 587 00:47:34,585 --> 00:47:39,156 Babesik gabeko sexu-harremana izan duzu mutil-lagunarekin, ezta? 588 00:47:39,189 --> 00:47:40,057 Bai. 589 00:47:41,058 --> 00:47:43,794 Badakizu haurdun zaudela? 590 00:47:43,927 --> 00:47:47,397 Ziur nago; azterketa egin dut. 591 00:47:53,937 --> 00:47:57,007 Kontu larria da hau, laztana. 592 00:48:01,144 --> 00:48:05,916 Ostiralean hitzordua dut medikuarekin. 593 00:48:09,887 --> 00:48:13,023 Nahita egin du. Haurdun geratu nahi zuen. 594 00:48:13,023 --> 00:48:17,227 Baina ez du nahi inork jakitea tipo hori nor den… 595 00:48:17,227 --> 00:48:20,197 …askoz zaharragoa delako. 596 00:48:20,464 --> 00:48:24,568 15 urte baizik ez ditu, eta gizonak konbentzitu du ezer ez esateko… 597 00:48:24,568 --> 00:48:26,904 …arazoak izan ditzakeela badakielako. 598 00:48:26,904 --> 00:48:33,110 Tamalez, horrelako gizonak dabiltza kalean… 599 00:48:33,110 --> 00:48:37,381 …15 urteko neskak haurdun uztea bost axola zaienak. 600 00:48:37,614 --> 00:48:41,919 Berdin zaie neskak minez ikustea, garbi baitago neska minez dagoela. 601 00:48:43,053 --> 00:48:46,723 Temekak maitasunik ez bazuen, sortu egingo zuen maitasuna. 602 00:48:46,757 --> 00:48:50,227 Bere maitasuna sortu du. 603 00:48:50,260 --> 00:48:53,297 Neskek hori egiten dute. Nik hori egin nuen. 604 00:48:53,330 --> 00:48:58,168 Beraz, badakit zer esan nahi duen. 605 00:49:03,373 --> 00:49:07,945 Brendak bi alaba izan zituen 16 urterekin. 606 00:49:10,480 --> 00:49:15,252 Jeremy duela 5 urte adoptatu zuten Brendak eta haren senarrak. 607 00:49:10,480 --> 00:49:15,252 Jeremy duela 5 urte adoptatu zuten Brendak eta haren senarrak. 608 00:49:17,554 --> 00:49:19,089 Hartu pilota! 609 00:49:23,260 --> 00:49:24,428 Pilotarik, ez. 610 00:49:25,262 --> 00:49:26,830 Erne pilotari! Hartu pilota! 611 00:49:26,997 --> 00:49:27,030 Har ezazu! Segi, motel! 612 00:49:30,067 --> 00:49:32,169 Har ezazu! Segi, motel! 613 00:49:41,411 --> 00:49:43,213 Ondo egina, 32! 614 00:49:56,059 --> 00:49:59,696 Hori zertarako? Zein da gure izena? 615 00:50:08,872 --> 00:50:11,908 Hau 8. jokoa izango da. 616 00:50:16,346 --> 00:50:18,515 -Ezin dut hori jasan. -Beste erremediorik ez duzu. 617 00:50:18,548 --> 00:50:20,417 KEITH BRENDAren SENARRA 618 00:50:38,235 --> 00:50:42,239 -Nor zen zure lehenengo ama? -Melody. 619 00:50:43,707 --> 00:50:45,542 Nork zaindu zaitu? 620 00:50:45,575 --> 00:50:47,277 Nork? Zuk. 621 00:50:48,111 --> 00:50:50,213 Bi ama dituzu, ezta? 622 00:50:52,349 --> 00:50:54,851 Zein ama nahiago duzu? Txantxa da! 623 00:50:54,951 --> 00:50:55,952 Zu. 624 00:50:57,154 --> 00:51:00,791 Hemen jolasten naizen ezkero, zu izan behar. 625 00:51:02,659 --> 00:51:05,629 -Benetan ari naiz. -Hemen jolasten zaren ezkero! 626 00:51:07,898 --> 00:51:11,735 Jeremy lehen aldiz gurekin egon zenean, trantzean zegoen… 627 00:51:12,069 --> 00:51:17,574 …harik eta umeak zeramatzan gizona gure ate aurrera iritsi zen arte. 628 00:51:18,108 --> 00:51:21,678 Jeremy korrika joan, eta komunean ezkutatu zen. 629 00:51:21,912 --> 00:51:29,553 Ez nuen esperientziarik berarekin, eta komunean aurkitu nuen negarrez. 630 00:51:29,786 --> 00:51:32,022 "Zer gertatzen zaizu?" esan nion. 631 00:51:32,155 --> 00:51:34,925 Gizona seinalatzen zuen. 632 00:51:35,959 --> 00:51:40,397 Gizonak lekuz leku eramana zuen Jeremy. 633 00:51:40,397 --> 00:51:43,333 Eta bera berriz eramango zuela uste zuen. 634 00:51:43,433 --> 00:51:47,771 Gogoan dut Jeremyri heldu ziola esanez: "Ez, ez, ez… 635 00:51:47,838 --> 00:51:55,612 …ez zara berriz joango. Inork ez zaitu berriz eramango". 636 00:51:55,912 --> 00:52:00,217 Orduan hartu nuen erabakia: umea nirea izango zen. 637 00:52:03,887 --> 00:52:08,959 Jeremyren amak Brendari eman zion umea 18 hilabete zituenean. 638 00:52:13,663 --> 00:52:18,568 Melody Jeremyren ama da. Brendaren anaiarekin ezkonduta dago. 639 00:52:21,905 --> 00:52:27,344 Ez da erraza. Gauza asko dituzu zuk zeure bizitzan. 640 00:52:27,344 --> 00:52:28,612 Badauzkat, bai. 641 00:52:28,612 --> 00:52:30,614 Badakit esan zenidala. 642 00:52:31,181 --> 00:52:33,416 Edozer gauzagatik jotzen zintuztela esan zenidan. 643 00:52:33,450 --> 00:52:34,351 Bai. 644 00:52:34,351 --> 00:52:40,157 Ezin duzu onartu beste inork zu jotzea. 645 00:52:40,157 --> 00:52:41,057 Ezingo nuke. 646 00:52:41,091 --> 00:52:43,660 Horregatik ez dut nahi inork nire umeak jipoitzea. 647 00:52:43,994 --> 00:52:47,731 Eta hori gauza ederra da. Badakizu zer esan nahi dudan? 648 00:52:48,932 --> 00:52:53,637 -Bai, egia da. -Etengabe jotzen omen zintuzten. 649 00:52:53,904 --> 00:52:57,541 Norbait zure edertasun guztia zanpatzen saiatu da… 650 00:52:57,541 --> 00:52:59,209 …zure bizitza osoa zanpatzen. 651 00:52:59,342 --> 00:53:03,847 Zuk zerbait daukazu zugan. Ulertzen didazu? 652 00:53:04,614 --> 00:53:07,417 Nire aita polizia zen. 653 00:53:08,051 --> 00:53:12,022 Nahiko bizimodu ona genuen, baina… 654 00:53:14,391 --> 00:53:17,027 …berari hura gertatzen zitzaionean… 655 00:53:18,295 --> 00:53:19,529 Ondo zegoen. 656 00:53:19,629 --> 00:53:21,031 Denok jotzen zintuzten? 657 00:53:21,031 --> 00:53:21,064 Zure ama jotzen zuen? 658 00:53:22,098 --> 00:53:23,833 Bai, ama jotzen zuen. 659 00:53:24,134 --> 00:53:24,868 Esan ezazu, ba. 660 00:53:25,869 --> 00:53:29,206 Behin ama laguntzera joan nintzen. 661 00:53:29,539 --> 00:53:31,641 15 urte nituen. 662 00:53:32,309 --> 00:53:34,344 Korrika joan nintzen. Garrasika entzun nien. 663 00:53:34,911 --> 00:53:36,346 Korrika joan, eta esan nion: 664 00:53:36,379 --> 00:53:37,948 "Utzi nire ama bakean!" 665 00:53:38,114 --> 00:53:40,784 Aitak ni hartu, eta telebistaren kontra bota ninduen. 666 00:53:41,117 --> 00:53:42,719 Hura latza izan zen. 667 00:53:43,153 --> 00:53:44,888 Baina nahiago dut… 668 00:53:45,855 --> 00:53:49,759 …azkenean, amaren ondotik atera nuen aita, eta nigana ekarri. 669 00:53:50,227 --> 00:53:52,295 Hori besterik ez nuen egin. 670 00:53:52,429 --> 00:53:54,397 Gero, aita joan egin zen. 671 00:53:56,499 --> 00:53:58,034 "Hori besterik ez nuen egin" esan duzu. 672 00:53:58,068 --> 00:54:00,470 -Baina ez al zen nahikoa? -Bai. 673 00:54:00,470 --> 00:54:04,107 Entzun dizut esaten "baina hori besterik ez nuen egin". 674 00:54:04,107 --> 00:54:05,275 Ez al zen nahikoa? 675 00:54:05,308 --> 00:54:09,779 Jotzen gaituen jendeari barkatzen diogu, maite dugulako. 676 00:54:09,879 --> 00:54:14,451 Norbait maite dugunean, egindakoa barkatzen diogu. 677 00:54:14,517 --> 00:54:19,055 Nire anaiari barkatzen diozu, ezta? 678 00:54:20,190 --> 00:54:22,025 Eta ez dago barkamenik. 679 00:54:22,892 --> 00:54:29,666 Badakizu zer? Sentitzen zaitut. Badakit ez dela erraza. 680 00:54:29,933 --> 00:54:33,436 -Nahiko gaizki pasatu dut. -Badakit. 681 00:54:34,371 --> 00:54:38,375 17 urterekin joan nintzen etxetik. Bakarrik egon naiz harrezkero. 682 00:54:39,109 --> 00:54:40,810 Baina eskolan segitu nuen. 683 00:54:41,077 --> 00:54:44,914 Eskolan segitu nuen, kosta ahala kosta. 684 00:54:52,555 --> 00:54:56,293 Eskerrak ematen dizkiot bizitzari. Poz-pozik nago bizirik egoteaz. 685 00:54:56,293 --> 00:54:58,094 Gustatzen zait zer ikusten dudan neure buruari begiratzean… 686 00:54:58,094 --> 00:55:00,330 …ispilu ondotik pasatzean. 687 00:55:01,731 --> 00:55:03,500 Nirekin kantatu behar duzue denok! 688 00:55:08,505 --> 00:55:12,008 Leher dezagun festa! 689 00:55:14,544 --> 00:55:17,447 Hau nire alaba da, Ruth Vassell doktorea. 690 00:55:17,814 --> 00:55:21,418 Berak hitz egingo dizue berataz. Nerabeen psikologoa da. 691 00:55:23,053 --> 00:55:32,095 Nire amak duela aste batzuk aipatu zizuenaz hitz egin nahi dut zuekin. 692 00:55:32,095 --> 00:55:35,732 Sexu-abusuaz… 693 00:55:36,199 --> 00:55:39,235 Amak esan zidan galderak dituzuela niretzat. 694 00:55:39,336 --> 00:55:44,808 Bera nolako ama izan zen, adibidez. 695 00:55:45,275 --> 00:55:54,050 Nik eta ahizpak gaztetan izan genituen esperientziez, adibidez. 696 00:55:54,050 --> 00:55:56,453 Nahi duzuena galdetu. 697 00:55:57,053 --> 00:56:01,758 Nola sentitu zinen prostituta zela esan zizunean? 698 00:56:02,025 --> 00:56:03,593 Bagenekien hori. 699 00:56:03,860 --> 00:56:07,364 Trauma desberdinak izan genituen. 700 00:56:07,464 --> 00:56:13,770 Ama kalean egoten zen. Eta amona hil zenean, nik 4 urte nituen. 701 00:56:13,770 --> 00:56:19,175 Hara-hora eraman gintuzten, jende desberdinarengana. 702 00:56:19,175 --> 00:56:23,380 Umezainekin, aitonarekin, eta… bizi izan ginen. 703 00:56:23,413 --> 00:56:25,982 Jende desberdinarekin. 704 00:56:25,982 --> 00:56:31,388 Eta prozesu horretan sexu-abusuak izan nituen. 705 00:56:31,388 --> 00:56:35,258 Ahaide batzuk egoeraz baliatu ziren. 706 00:56:35,425 --> 00:56:38,728 Gau batzuetan ez genuen janaririk, ia ez genuen arroparik… 707 00:56:38,795 --> 00:56:41,664 Arratoiez eta labezomorroz inguratuta geunden. 708 00:56:41,664 --> 00:56:47,170 Trauma desberdin asko izan genituen umetan, beraren zain. 709 00:56:48,271 --> 00:56:52,275 Nola moldatu zineten? 710 00:56:52,509 --> 00:56:57,981 Amari begiratu eta pentsatzen nuen: "Gurekin dago. Maite gaitu". 711 00:56:58,014 --> 00:57:03,686 Banekien kalean drogatu egiten zela eta, hala, ez genekien ezer berataz. 712 00:57:03,686 --> 00:57:09,759 Bagenekien ama drogatuta zegoela, oinazetan zegoela. 713 00:57:09,793 --> 00:57:14,898 Berari umetan gertatu zitzaion guztiaren eraginez. 714 00:57:14,931 --> 00:57:20,170 Ama damutu egin zen egindako gauza batzuez… 715 00:57:20,236 --> 00:57:23,907 …eta nik, hala ere, ez diot barkatzen. 716 00:57:24,007 --> 00:57:27,210 Ez dut berarekin inoiz hitz egiten. 717 00:57:27,610 --> 00:57:32,315 Alde egin nuen, eta ez dut batere komunikaziorik berarekin. 718 00:57:32,348 --> 00:57:33,750 -Gauza bat esan dezaket? -Noski. 719 00:57:34,350 --> 00:57:38,488 Joana nintzen, eta 12 urtez ez zuten nire berri jakin. 720 00:57:39,389 --> 00:57:41,624 Etxera deitzen nuen. 721 00:57:41,758 --> 00:57:44,594 Ez nuen ezer esaten, arnasa hartu besterik ez. 722 00:57:44,627 --> 00:57:48,465 Haiek esaten zidaten: "Zure alde otoitz egiten dugu gauero". 723 00:57:48,698 --> 00:57:53,536 Nire eromenean, horrek bizirik iraunarazi zidan. 724 00:57:53,670 --> 00:57:59,876 Ez zidaten esan: "Gorroto dizut, ez dut zurekin hitz egin nahi". 725 00:57:59,876 --> 00:58:03,346 "Ama, zu al zara?" esaten segitu zuten. 726 00:58:03,346 --> 00:58:05,114 "Zure alde otoitz egiten dugu gauero". 727 00:58:05,215 --> 00:58:08,651 Horrek esanarazten zidan: "Alabak nire alde otoitzean ari dira". 728 00:58:08,651 --> 00:58:12,388 Telefonoa eseki, eta hau esan nien inguruan neuzkanei: 729 00:58:13,690 --> 00:58:16,059 "Alabak nire alde otoitzean ari dira". 730 00:58:16,059 --> 00:58:18,294 Lotsak urrun eduki ninduen. 731 00:58:18,495 --> 00:58:22,932 Gaztetan gertatu zitzaidan guztitik ihesi nenbilen… 732 00:58:23,500 --> 00:58:25,535 …eta, prozesu horretan, haiengandik ihesi nenbilen. 733 00:58:26,236 --> 00:58:30,139 Haiek ikusi nituen azken aldian, abandonatu egin nituen. 734 00:58:30,974 --> 00:58:33,510 Abandonatu egin nituen. 735 00:58:33,910 --> 00:58:37,981 Ulertzen didazue? Nire umeak abandonatu nituen. 736 00:58:39,182 --> 00:58:41,351 Ezin nintzen neure buruarekin bizi. 737 00:58:55,598 --> 00:58:57,233 Zer gertatu da? 738 00:58:58,101 --> 00:59:01,137 Ezer onik ez. 739 00:59:01,371 --> 00:59:04,607 Nire anaiak astebete darama desagertuta. 15 urte ditu. 740 00:59:05,909 --> 00:59:10,446 Arazoak ditu ikasteko, edonork du eragina berarengan. 741 00:59:10,847 --> 00:59:16,019 Lagunengandik datorren guztia aparta iruditzen zaio. 742 00:59:17,820 --> 00:59:23,192 Polizia beraren bila dabil. Niregatik egin du hori. 743 00:59:23,893 --> 00:59:27,830 Miretsi egiten nau eta nik ihes egin nuen… 744 00:59:29,666 --> 00:59:32,368 Nik egiten nuen guztia egiten ari da. 745 00:59:32,902 --> 00:59:35,905 Ezin dut lo egin, ezin dut pentsatu… 746 00:59:36,873 --> 00:59:39,809 Min ematen dit, oso hurbilekoak baikinen. 747 00:59:40,109 --> 00:59:46,115 Ea nirekin bizitzera etor zitekeen galdetu zidan. 748 00:59:46,516 --> 00:59:52,155 Mutil-lagun batekin bizi naiz. Mendebaldean. 749 00:59:53,156 --> 01:00:00,196 Esan nion: "Ez zaitut amaren ondotik atera nahi". 750 01:00:00,229 --> 01:00:03,032 "Han gelditu behar duzu. Zure laguntza behar du". 751 01:00:03,066 --> 01:00:05,368 "Umeak hazi behar ditu". 752 01:00:05,368 --> 01:00:09,439 -Mezu bat zabalduko nuke. -Hori egin dugu. 753 01:00:09,439 --> 01:00:13,142 Ez, zuk. Oso hurbilekoa zaituelako. 754 01:00:13,543 --> 01:00:20,917 Hau esaiozu: "Esan nire anaiari etortzeko nirekin bizitzera". 755 01:00:21,250 --> 01:00:25,655 Orain familiak gaiztotzat nauka. 756 01:00:25,788 --> 01:00:28,424 Ez, zu ez zara gaiztoa. Zure amak ezin dizu hori leporatu. 757 01:00:28,424 --> 01:00:31,361 Ahal duzuna egin duzu. 758 01:00:31,427 --> 01:00:34,864 Familia osoari laguntzen saiatuko zinen, ahal izan bazenu… 759 01:00:34,864 --> 01:00:39,135 …baina ezin zenuen. Nahiko lan duzu zuk zeuk bizirik irauten. 760 01:00:39,135 --> 01:00:43,106 Zein da, ba, zure errua? Bizirik irautea? 761 01:00:43,640 --> 01:00:47,810 Ume bat zara, helduen egoeretan jarria. 762 01:00:47,977 --> 01:00:51,447 Inoiz izan duzuna baino askoz erantzukizun handiagoarekin. 763 01:00:51,581 --> 01:00:52,849 Horixe zara zu. 764 01:00:53,783 --> 01:00:56,052 Anaia zeure etxera joango zaizula uste dut. 765 01:00:56,052 --> 01:00:58,788 Eskola utzi zenuela esan zenidan, baina itzuli zara… 766 01:00:59,422 --> 01:01:01,858 …ikasteko gogoa duzulako. 767 01:01:01,891 --> 01:01:05,728 Baina gauza gehiegi dituzu barruan. 768 01:01:07,397 --> 01:01:12,669 Asteartero hemen eduki nahi zintuzket. Etorriko al zara? 769 01:01:15,471 --> 01:01:17,206 Zer egingo duzu? 770 01:01:18,574 --> 01:01:20,576 Hori egingo dut. 771 01:01:20,810 --> 01:01:22,545 Hori egingo dut. 772 01:01:25,048 --> 01:01:26,983 Ez da zure errua. 773 01:01:26,983 --> 01:01:31,354 Zure errua dirudien guztia ez da zure errua. 774 01:01:31,788 --> 01:01:36,225 Ez daramazu munduan hainbeste denbora, hau jasan behar izateko. 775 01:01:47,870 --> 01:01:53,176 Melody bere seme Jeremy bisitatzera joatekoa da Brendaren etxera. 776 01:01:58,881 --> 01:02:04,087 Jethro: Brendaren anaia eta Melodyren senarra 777 01:02:08,958 --> 01:02:11,461 Etorriko al zara? 778 01:02:12,395 --> 01:02:14,630 Melody, zatoz hona! 779 01:02:20,970 --> 01:02:23,539 Zergatik ez duzu ipurdia mugitzen? 780 01:02:23,773 --> 01:02:26,008 Itxoin pixka bat. Ez dizut besterik eskatzen. 781 01:02:28,411 --> 01:02:31,347 Mugitu hona zure ipurdia! 782 01:02:31,547 --> 01:02:33,015 Banoa. 783 01:02:36,419 --> 01:02:39,288 Mugitu hona zure ipurdia! Zatoz hona! 784 01:02:41,390 --> 01:02:42,892 Zer nahi duzu egitea? 785 01:02:43,292 --> 01:02:44,761 Mugitu hona ipurdi puta hori! 786 01:02:45,828 --> 01:02:48,931 Ez nizun esan behar banoala. 787 01:02:49,866 --> 01:02:53,102 Zu arduratu zeureaz, ni neureaz arduratuko bainaiz. 788 01:02:57,140 --> 01:02:59,575 Etxetik joan naiteke? 789 01:03:25,501 --> 01:03:27,136 Ireki atea. 790 01:03:27,537 --> 01:03:29,172 Jeremy! 791 01:03:48,224 --> 01:03:50,459 Sar zaitezke, mutiko? 792 01:03:53,329 --> 01:03:55,298 Brenda, hau zoragarria da. 793 01:03:55,398 --> 01:04:00,336 Mila esker, laztana. Hau Jeremyren gela da. 794 01:04:01,304 --> 01:04:03,506 Goian ere badu gela bat. 795 01:04:03,539 --> 01:04:07,944 Ez zaio goian lo egitea gustatzen. Hemen behean egon nahi du. 796 01:04:08,077 --> 01:04:13,316 Horregatik dago hemen nire gauzekin. 797 01:04:13,583 --> 01:04:16,519 Ohe bikoitza eta bi solairuko ohea dauka. 798 01:04:16,519 --> 01:04:20,022 Aukeran ditu bi logelak, baina hemen lo egin nahi izaten du. 799 01:04:20,156 --> 01:04:23,092 Gugandik gertuago baitago. 800 01:04:24,460 --> 01:04:27,196 Ez zintzilikatu hori. Nik egingo dut. 801 01:04:27,263 --> 01:04:29,699 Eseri hemen eta hitz egizu nirekin. 802 01:04:30,066 --> 01:04:32,869 Nesken berriketa garaia da hau. 803 01:04:33,669 --> 01:04:36,339 Urdailean neukanean lotura bat geneukan. 804 01:04:36,505 --> 01:04:40,743 Baina banekien umea zurekin egotea nahi nuela. 805 01:04:41,010 --> 01:04:44,180 Berdin zion non, noiz edo nola. 806 01:04:45,448 --> 01:04:47,450 Beti egongo zen… 807 01:04:49,385 --> 01:04:52,488 …eskurik delikatuenetan. 808 01:04:53,890 --> 01:04:55,892 Ez nuen kezkatu beharrik. 809 01:04:56,025 --> 01:05:00,596 Badakizu nola kezkatzen den ama semeaz. 810 01:05:01,697 --> 01:05:04,267 Zurekin, ez nintzen horretaz kezkatuko. 811 01:05:04,467 --> 01:05:08,771 Zeren eta bihotz-bihotzez bainekien… 812 01:05:09,105 --> 01:05:12,708 …zuk zeneukala umea. 813 01:05:13,709 --> 01:05:15,111 Banekien hori. 814 01:05:15,711 --> 01:05:21,450 Semea nirekin eduki nahi banuen ere… 815 01:05:25,988 --> 01:05:29,158 …banekien zu hobeto egongo zinela berarekin. 816 01:05:36,198 --> 01:05:41,270 Ez nuen nahi umea geldirik geratzea. 817 01:05:41,771 --> 01:05:43,940 Nahiz izugarri maite nuen umea. 818 01:05:44,573 --> 01:05:46,609 Bai horixe. 819 01:05:46,609 --> 01:05:49,512 Badakit umea maite zenuela. 820 01:05:49,612 --> 01:05:52,415 Ezin nintzen berarekin borrokatu. 821 01:05:52,415 --> 01:05:55,318 Zuk umea onik zegoela jakitea nahi nuen… 822 01:05:55,318 --> 01:05:58,754 …ni zu zauden lekuan egona naizelako… 823 01:05:58,754 --> 01:06:02,191 …eta badakit zer den norbait maitatzea, eta ezin… 824 01:06:02,224 --> 01:06:05,227 …eta hori oso latza da. 825 01:06:05,528 --> 01:06:12,468 Eta… Badakit nola sentitzen zaren. 826 01:06:16,339 --> 01:06:18,074 Banekien… 827 01:06:18,474 --> 01:06:20,776 Banekien nire umea… 828 01:06:21,877 --> 01:06:25,982 …ondo egongo zela… 829 01:06:26,549 --> 01:06:28,651 …mantendua eta maitatua. 830 01:06:29,185 --> 01:06:31,020 Banekien hori. 831 01:06:31,253 --> 01:06:33,489 Oso estimatzen zaitut horregatik. 832 01:06:33,990 --> 01:06:35,291 Melody, entzun. 833 01:06:36,392 --> 01:06:41,998 Badakit zen sentitzen den zerbaitetan harrapatuta egotean… 834 01:06:42,031 --> 01:06:43,866 …zure umeekin egon gabe. 835 01:06:43,933 --> 01:06:47,169 Edertasun handia duzu zuk zeure baitan. 836 01:06:47,903 --> 01:06:52,541 Ikusten dut zein ederra zaren barrutik. 837 01:06:53,075 --> 01:06:56,545 Eta hori da kanpoan ikusi nahi dudan Melody. 838 01:06:57,179 --> 01:07:01,183 Gustura hartzen zaitut etxean drogatuta ez zaudenean… 839 01:07:01,250 --> 01:07:06,188 Barrez eta berriketan aritzen gara; elkar ulertzen dugu. 840 01:07:06,422 --> 01:07:09,091 Berdin dio zer egiten duzun, ez zaitut juzgatuko… 841 01:07:09,158 --> 01:07:10,926 …ni ere hala egon nintzelako. 842 01:07:10,926 --> 01:07:15,898 Barruan emakume eder bat daukazu, kanpora ateratzeko irrikaz. 843 01:07:15,931 --> 01:07:19,235 Bai, kanpora ateratzeko irrikaz. 844 01:07:19,735 --> 01:07:24,373 Zu prest egotean, nik bide horretan lagunduko dizut. 845 01:07:24,373 --> 01:07:25,608 Badakit. Esan didazu. 846 01:07:25,941 --> 01:07:30,212 Zuk beti heldu izan didazu eskutik, eta nik beti eskua atzera bota! 847 01:07:30,479 --> 01:07:32,248 Ez nengoen prest. 848 01:07:32,581 --> 01:07:35,051 Oraindik ez nago prest. 849 01:07:58,474 --> 01:08:00,709 Oilasko pixka bat besterik ez da geratzen. 850 01:08:13,689 --> 01:08:17,159 "Neure txokolatetxoa maite dut". 851 01:08:18,928 --> 01:08:22,131 "Zuk ere bai?" 852 01:08:23,833 --> 01:08:27,837 "Txokolatetxoa txapeldun!" 853 01:08:31,774 --> 01:08:33,776 Marie neska gazteak… 854 01:08:34,677 --> 01:08:39,748 …negarrez deitu dit, esanez: "Ezin dut gehiago, hasteko prest nago". 855 01:08:39,982 --> 01:08:43,385 Orain berarengana noa. 856 01:08:43,519 --> 01:08:47,289 Crack eta kokaina erre omen ditu, eta haurdun dago. 857 01:08:47,389 --> 01:08:51,927 Lana utzi, eta berarengana joan behar izan dut. 858 01:08:54,130 --> 01:08:55,898 Zer gertatu zaizu? 859 01:08:56,465 --> 01:08:59,435 Ni eta Khloe interneten lanean aritu gara. 860 01:09:00,169 --> 01:09:04,573 Azkenean, larrutik pagatu behar da. 861 01:09:04,907 --> 01:09:06,675 Nekatuta nago hitzorduak egiteaz. 862 01:09:06,675 --> 01:09:09,578 Ez naiz ondo moldatzen horretan. 863 01:09:09,612 --> 01:09:14,049 Aurrezten aritu naiz apartamentu bat erosteko. 864 01:09:14,917 --> 01:09:19,989 Egunean 200 dolar eman dizkiot 1.400 dolarrak eskuratu arte. 865 01:09:20,556 --> 01:09:24,026 Ezin dut hori gehiago egin. Nekatuta nago. 866 01:09:24,093 --> 01:09:26,328 Gaixotu egiten naute hitzordu horiek. 867 01:09:27,062 --> 01:09:31,500 Nire umeari ez zaio guztatzen. Ezin dut egin. 868 01:09:32,535 --> 01:09:35,771 Faltan botatzen dut alaba, beste ezer baino gehiago. 869 01:09:35,771 --> 01:09:40,075 Gogorra da, bi urte eta erdi daramatzat alaba ikusi gabe… 870 01:09:40,075 --> 01:09:43,479 …eta etxera joan gabe, haren bizitzan egon ezinik. 871 01:09:43,479 --> 01:09:49,518 Haren aita izugarri basati portatu zen nirekin… 872 01:09:49,518 --> 01:09:52,454 Alde egin behar izan nuen… 873 01:09:54,823 --> 01:09:56,592 Bart gauean berriz erori nintzen. 874 01:09:56,592 --> 01:10:01,897 Oso ondo nindoan eta kalte egin zidan. 875 01:10:01,897 --> 01:10:06,569 Lagun batengana joan, eta belarra erre genuen. 876 01:10:07,036 --> 01:10:10,105 Crack hartua nuen haurdun gelditu aurretik, eta… 877 01:10:10,739 --> 01:10:16,011 …han bazegoen, eta drogatu egin nintzen. 878 01:10:16,212 --> 01:10:18,914 Drogatuta segitu nuen botaka egin nuen arte. 879 01:10:19,248 --> 01:10:21,917 Beti jarri dut aitzakiaren bat lanean segitzeko. 880 01:10:23,319 --> 01:10:25,888 Nekatuta nago eta ezin dut lanean segitu. 881 01:10:25,955 --> 01:10:28,290 Ikusi zintudanean jakin nuen. 882 01:10:28,290 --> 01:10:31,527 Denei esan nien: "Prest dago". 883 01:10:31,527 --> 01:10:31,560 Zure begietan ikusi nuen. 884 01:10:33,262 --> 01:10:36,699 Gogorra eta sendoa zara. 885 01:10:36,732 --> 01:10:42,638 Kalean gaizto-gaiztoa bazara ere… 886 01:10:42,705 --> 01:10:45,074 …barruan, gelditzeko prest zaude. 887 01:10:45,574 --> 01:10:47,243 Kanpotik ere prest nago. 888 01:10:47,243 --> 01:10:49,812 Neure gorputzari begiratzen diot: haurdun nago 6 hilabeteko… 889 01:10:50,546 --> 01:10:53,415 …beraz, "nola, nola?" 890 01:10:54,383 --> 01:10:56,452 Ez diot kalte gehiago egin nahi neure umeari. 891 01:10:56,452 --> 01:10:59,154 Bezeroekin egotean gaizkitu egiten naiz. 892 01:10:59,154 --> 01:11:04,260 "Ba ote daki ez dela bere aita?" Ulertzen didazu? 893 01:11:04,260 --> 01:11:06,595 -Ba ote daki hori ez dagoela ondo? -Ba ote daki? 894 01:11:06,996 --> 01:11:09,732 Bezeroek galdetzen didate: "haurdun zaude?" 895 01:11:10,032 --> 01:11:13,702 Ohe bat daukat zuretzat. 896 01:11:13,736 --> 01:11:20,209 Dena prest dago. Zuzenean bigarren solairura zu eramateko esan didate. 897 01:11:20,376 --> 01:11:23,912 Horrela lan egiten dut. 898 01:11:24,113 --> 01:11:27,283 Ondo egongo zara, baina han gelditu behar duzu. 899 01:11:27,283 --> 01:11:29,918 Desintoxikazioan hasiko zara, programa bat dute han. 900 01:11:29,918 --> 01:11:32,221 Auskalo zer datorren gero, baina konponduko dugu. 901 01:11:32,221 --> 01:11:34,757 Gaur gaurkoa, konforme? 902 01:11:48,537 --> 01:11:53,008 Kaixo! Zer moduz zaudete gaur? 903 01:11:53,075 --> 01:11:54,076 Ondo! 904 01:11:54,109 --> 01:11:56,712 Zer dugu? Zer dugu? Esnatu! Esnatu! 905 01:11:57,780 --> 01:11:59,848 -Berri onak ditut! -Berri onak! 906 01:11:59,848 --> 01:12:02,951 -Nire anaia etxera etorri da! -"Nire anaia etxera etorri da!" 907 01:12:04,119 --> 01:12:09,024 Denek esan hori: "Nire anaia etxera etorri da!" 908 01:12:09,024 --> 01:12:10,426 Hori ona da zuretzat! 909 01:12:10,659 --> 01:12:12,895 Emaizkidazue berri on gehiago! Berri onak gustatzen zaizkit. 910 01:12:12,895 --> 01:12:15,030 Bi aldiz segidan joan naiz eskolara. 911 01:12:15,331 --> 01:12:16,732 Hori bai da berri ona! 912 01:12:17,599 --> 01:12:20,936 Norbaitek umea partekatuko du! 913 01:12:21,737 --> 01:12:23,939 Emakume hori nor ote den galdezka ariko zarete. 914 01:12:24,673 --> 01:12:30,813 Emakume hori nire "lege-emaztea" zen. Putazain bera geneukan. 915 01:12:34,149 --> 01:12:35,217 Ba al du horrek zentzurik? 916 01:12:36,418 --> 01:12:40,856 Abenduan ebakuntza egingo didate. 917 01:12:42,024 --> 01:12:46,428 Belaun berriak jarriko dizkidate nireen ordez. 918 01:12:46,662 --> 01:12:50,466 Horrela hobeto ibiliko naiz, kosta egiten baitzait ibiltzea. 919 01:12:50,632 --> 01:12:56,672 Ni ez nagoen bitartean, Bridget andereñoa etorriko zaizue. 920 01:13:08,250 --> 01:13:14,022 Sharita gauero joaten da amaren etxera bere 10 anai-arrebengana. 921 01:13:20,662 --> 01:13:23,499 Zenbat ume daude hemen? Berdinak dirudizute denak. 922 01:13:24,299 --> 01:13:27,302 Hau zure anaia da? Nola du izena? 923 01:13:28,036 --> 01:13:29,505 Jeremiah? Eta zein da zure izena? 924 01:13:31,607 --> 01:13:33,809 Terrance? Kaixo, Terrance. 925 01:13:44,686 --> 01:13:49,425 Edonork behar du laguntza hainbeste umerekin. 926 01:13:49,892 --> 01:13:52,327 SHARITAren AMA 927 01:13:52,327 --> 01:13:55,998 Zuk ez duzu laguntzarik. Eta Sharita ez zihoan eskolara, beraz. 928 01:13:56,064 --> 01:13:59,668 Lagundu egingo dizugu. 929 01:14:01,904 --> 01:14:04,973 Zer? Zergatik dirudizu hain zakarra? 930 01:14:04,973 --> 01:14:07,543 -Horrelakoa naiz beti. -Horrelakoa beti? 931 01:14:09,545 --> 01:14:10,946 Em deituidazu. 932 01:14:11,013 --> 01:14:12,981 MALVIN SHARITAren anaia 933 01:14:12,981 --> 01:14:15,017 -Eminem deituidazu. -Eminem? 934 01:14:15,784 --> 01:14:18,086 Ez dut inor besarkatzen. 935 01:14:18,487 --> 01:14:21,590 Hori errespetatzen dut. 936 01:14:22,157 --> 01:14:24,359 Zu eta ni jatorrak gara. 937 01:14:24,359 --> 01:14:26,228 Ea ondo zeunden besterik ez nuen jakin nahi. 938 01:14:29,498 --> 01:14:32,367 Zu mutil bizkorra zara. Ez zaude erotuta, ezta? 939 01:14:32,968 --> 01:14:36,338 -Ez, ez nago erotuta. -Badakizu kalean zer gertatzen den. 940 01:14:36,338 --> 01:14:36,939 Bai. 941 01:14:36,972 --> 01:14:39,808 -Ez duzu nahiko zuri hori gertatzea? -Ez. 942 01:14:40,209 --> 01:14:42,744 Zintzo joka dezakezu, eta hori ez dago ondo ikusia. 943 01:14:42,744 --> 01:14:45,614 Edo oker joka dezakezu, nire semeak egin zuen bezala. 944 01:14:45,914 --> 01:14:47,549 Axkarra izan nahi zuen, droga saltzen zuen. 945 01:14:47,583 --> 01:14:48,984 42 urte bota zizkioten. 946 01:14:48,984 --> 01:14:51,687 Ezin duzu jendetza horretan iraun, ezin duzu han egon. 947 01:14:51,887 --> 01:14:55,591 Zuk ez nauzu ezagutzen, eta nik ez zaitut zu ezagutzen. 948 01:14:55,791 --> 01:14:57,292 Nahi duzuna esan diezadakezu. 949 01:14:57,826 --> 01:15:02,197 Baina esaten ari natzaizuna hala da. Gertatzen ari da. 950 01:15:02,197 --> 01:15:05,901 Kalean gelditzen bazara, estualdian bukatuko duzu. 951 01:15:05,968 --> 01:15:09,938 Kartzelan bukatuko duzu, "nik ez dut ezer egin" esanez. 952 01:15:09,938 --> 01:15:12,307 Ez duzu ezer egin. Han kanpoan zeunden. 953 01:15:24,052 --> 01:15:28,857 Lortzen dudan guztia anai-arrebei ematen diet. 954 01:15:29,024 --> 01:15:30,459 Amak ezin du hori egin. 955 01:15:30,692 --> 01:15:33,695 Utzidazu gauza bat galdetzen. 956 01:15:33,695 --> 01:15:35,831 Lapurretan aritu zara? 957 01:15:36,131 --> 01:15:38,300 -Lapurtu? Zer? -Gauzak. 958 01:15:38,333 --> 01:15:40,068 -Ez. -Ez? 959 01:15:40,302 --> 01:15:43,305 Hori galdetu behar dizut ni Miss Brenda naizelako. 960 01:15:43,338 --> 01:15:48,176 -Bai, baina ez dut lapurtu. -Zerbait behar baduzu, eskatu. 961 01:15:48,677 --> 01:15:49,945 Entzun didazu? 962 01:15:49,978 --> 01:15:57,386 Goseak bazaude, zerbait behar baduzu, esadazu eta ekarriko dizut. 963 01:15:59,087 --> 01:16:00,789 -Entzun didazu? -Bai. 964 01:16:00,789 --> 01:16:05,661 Bizitzeko egin behar dituzun gauzetan lagundu nahi dizut. 965 01:16:06,495 --> 01:16:08,230 Jakin ezazu zure atzean egongo naizela. 966 01:16:08,564 --> 01:16:11,466 Lapurretan ari zarela esan dutelako galdetu dizut hori. 967 01:16:11,500 --> 01:16:16,572 Hau egiten ez baduzu, hori egin. Bizirik iraun behar duzu. 968 01:16:16,972 --> 01:16:19,575 Ziur egon nahi dut ez duzula hori egin. 969 01:16:19,741 --> 01:16:22,077 Goseak banengo, lapurtu egingo nuke. 970 01:16:22,077 --> 01:16:24,713 Badakit gauza batzuk egin behar direla bizirik irauteko. 971 01:16:24,780 --> 01:16:26,348 Ez duzu hori egin behar. 972 01:16:26,949 --> 01:16:29,251 Zu "Dreamcatcher"en sartzea nahi dugu. 973 01:16:30,319 --> 01:16:33,589 Zu "Dreamcatcher" neska izatea nahi dugu. 974 01:16:34,189 --> 01:16:37,059 Norbaitek zure babesa behar badu, zuk babesa emango diozu. 975 01:16:57,946 --> 01:16:59,781 Sharitak 17 urte ditu. 976 01:16:59,748 --> 01:17:02,217 Eta bera norekin egoten den jakin nahi dut. 977 01:17:02,217 --> 01:17:06,922 Ez nuke hona etorri nahi zuri egurra ematera. 978 01:17:06,955 --> 01:17:08,557 DARIOUS SHARITAren MUTIL-LAGUNA 979 01:17:08,557 --> 01:17:11,627 -Pertsona ona dirudizu. -Hala naiz. 980 01:17:12,327 --> 01:17:14,630 -Sharita zaintzen duzu. -Bai. 981 01:17:14,830 --> 01:17:22,504 Ahalegin guztiak egiten ditu gauero jaten dugula ziurtatzeko. 982 01:17:23,305 --> 01:17:24,306 Ondo zaintzen nau. 983 01:17:24,306 --> 01:17:31,446 Sumatzen du noiz ez nagoen ondo eta kontatzeko esaten dit. 984 01:17:31,513 --> 01:17:35,851 Makalduta nagoenean berak kemena ematen dit. 985 01:17:37,119 --> 01:17:41,023 Gauza asko entzun ditut zutaz, berak kontatutako guztia. 986 01:17:41,356 --> 01:17:46,328 Dreamcatcher Fundazioaz eta gure lanaz hitz egiten dizu, beraz? 987 01:17:46,328 --> 01:17:47,329 Zer ondo! 988 01:17:47,396 --> 01:17:50,732 Horrelako zerbait egin nahi nuke handitzean. 989 01:17:50,732 --> 01:17:52,934 -Zuk zeuk? -Bai. 990 01:17:53,502 --> 01:17:58,774 Badakizu zer? Zoriontsua izatea merezi duzu. 991 01:19:04,439 --> 01:19:09,511 Nik babestuko zaitut. Beti bezain goapo ikusten zaitut. 992 01:19:09,945 --> 01:19:11,346 Nik, ez. 993 01:19:11,413 --> 01:19:16,918 Badakit. Ahaztu zaizu behin ez nuela aurpegirik izan. 994 01:19:18,186 --> 01:19:20,288 Aurpegi osoa galdu nuen, Homer. 995 01:19:20,655 --> 01:19:23,191 Nik neure hortzak nahi ditut. 996 01:19:23,225 --> 01:19:26,595 Berriz edukiko dituzu eta ederrak izango dira. 997 01:19:27,028 --> 01:19:33,101 Hortz guztiak txuri-txuri zure txokolate-azal ederrean. 998 01:19:33,101 --> 01:19:38,406 Eragina izan du neure pisuan, ezin baitut mastekatu. 999 01:19:43,812 --> 01:19:48,784 Homerri etortzeko eskatu diodanean, ez nion inori minik eman nahi. 1000 01:19:49,184 --> 01:19:52,854 Informazioa duen jendea behar dugu eta. 1001 01:19:52,854 --> 01:19:54,556 Informazio hori behar dugu. 1002 01:19:54,556 --> 01:19:57,793 Gaur ez dugu haserre egon behar. 1003 01:19:57,793 --> 01:20:03,198 Informazioa behar dugu giza- trafikoa gelditzeko, besterik ez. 1004 01:20:04,032 --> 01:20:06,968 16 urterekin hasi nintzen. 1005 01:20:07,669 --> 01:20:10,172 Emakume zaharragoak erakartzen nituen… 1006 01:20:10,272 --> 01:20:13,742 …eta dirua ematen zidaten eta boterea nuela esaten zidaten. 1007 01:20:13,975 --> 01:20:16,545 Boterea besterik ez genuen nahi. 1008 01:20:17,012 --> 01:20:20,715 Badira 13 urte ez naizela ez drogatu eta ez putazain aritu. 1009 01:20:20,749 --> 01:20:23,151 Horrek txalo bat merezi duela uste dut. 1010 01:20:25,253 --> 01:20:28,623 Informazioa emango digun jendea behar dugu, ezta? 1011 01:20:29,257 --> 01:20:35,030 Ikuspegi zabalez erabil itzazue eskaintzen dizkizuedan tresnak. 1012 01:20:35,030 --> 01:20:41,536 Homer erabili dut, baina onerako. 1013 01:20:41,703 --> 01:20:46,508 Ez al da ironikoa munduak nola jiratzen duen! 1014 01:20:46,508 --> 01:20:52,180 Homer nire putazainarekin zebilen, eta orain niretzat lan egiten du. 1015 01:21:19,207 --> 01:21:22,244 Homer, animaliak ginen kalean. 1016 01:21:22,777 --> 01:21:25,914 Animalia nintzen bezeroak tratatzeko moduan. 1017 01:21:27,015 --> 01:21:29,551 Jendearen atzetik ibiltzen nintzen. Harrapaketan… 1018 01:21:29,885 --> 01:21:33,622 Neska gazteak harrapakatzen nituen beste batzuei atsegin emateko. 1019 01:21:34,589 --> 01:21:39,327 Behin, neska bat eduki nuen… 1020 01:21:41,129 --> 01:21:45,033 Coolie zen nire putazaina, eta neska bat ekarri nion lanerako. 1021 01:21:45,467 --> 01:21:48,570 Gazte-gaztea! 14 bat urtekoa. 1022 01:21:48,670 --> 01:21:51,106 Nire antza zuen. 1023 01:21:51,273 --> 01:21:53,909 Coolie neskarekin ohean zegoen. 1024 01:21:53,909 --> 01:21:59,114 Gehienetan, ni ere joaten nintzen, baina orduan, ez. 1025 01:21:59,147 --> 01:22:01,783 Egongelan eseri, eta porru bat erre nuen. 1026 01:22:01,816 --> 01:22:04,119 Neska etorri zen eta ni begira geratu nintzaion. 1027 01:22:04,119 --> 01:22:08,823 Ez jelosiagatik, nitaz abusatu balu bezala zelako, umea nintzenez. 1028 01:22:09,457 --> 01:22:12,527 Beste batzuetan, ez nuen arazorik Coolieri neskak eramateko. 1029 01:22:12,794 --> 01:22:14,596 Sentiberatasunik gabe zeundenean. 1030 01:22:14,696 --> 01:22:17,032 Batzuetan, gorrotoz egiten nuen hori. 1031 01:22:17,299 --> 01:22:19,601 Hobe neska hori ni baino. 1032 01:22:21,069 --> 01:22:23,638 Horra nola biktimatzaile bihurtzen zaren. 1033 01:22:23,972 --> 01:22:28,276 Ezin duzu kanpoan bizirik iraun soilik biktima izanik. 1034 01:22:28,310 --> 01:22:29,577 Ez horixe. 1035 01:23:03,278 --> 01:23:07,015 Zirrara handiak izan ditut azkenaldi honetan. 1036 01:23:18,259 --> 01:23:22,330 Ebakuntzak eragin dizkit zirrara horiek. 1037 01:23:23,431 --> 01:23:24,733 Familiagatik, ez. 1038 01:23:24,733 --> 01:23:29,571 Ni ezinduta nagoenean nire neskek zer egingo duten kezkatuta ere ez. 1039 01:23:30,772 --> 01:23:40,015 Ni iritsi arte ondo egoteko prestatuta daudelakoan nago. 1040 01:23:47,389 --> 01:23:50,592 Prostituzioan 16 urte pasatu baditut ere… 1041 01:23:50,658 --> 01:23:56,865 …hunkituta nago oraindik… 1042 01:23:56,865 --> 01:23:58,033 …eta izaten ditut… 1043 01:24:03,538 --> 01:24:07,475 …antsietate-kolpeak, batzuetan. 1044 01:24:11,679 --> 01:24:14,983 Bezero asko ikusi ondoren, bereziki. 1045 01:24:26,261 --> 01:24:30,632 Jendeak uste du… dotore zaude, itxura ona duzu… 1046 01:24:31,466 --> 01:24:32,734 …dena egiten duzu… 1047 01:24:32,734 --> 01:24:37,138 …baina ez dakite barrutik nola sentitzen zaren. 1048 01:24:38,807 --> 01:24:44,479 Lan handia eskatzen du zure traumari eusteak. 1049 01:24:44,546 --> 01:24:46,014 Bizi izan dituzun gauzak… 1050 01:24:46,014 --> 01:24:49,184 Neskekin lan egiteak ez du esan nahi une txarrik ez dudanik. 1051 01:24:49,184 --> 01:24:51,252 Une txarrak izaten ditut. 1052 01:24:52,420 --> 01:24:56,591 Azken bi urteetan batzuen batzuk izan ditut. 1053 01:25:07,702 --> 01:25:09,737 Ba al dago Iparraldeko 2ko norbait? 1054 01:25:11,873 --> 01:25:13,775 Tira, Hegoalde 3, ilaran! 1055 01:25:13,975 --> 01:25:15,777 Lanpetuta nago. 1056 01:25:19,581 --> 01:25:23,184 Luzaroan uste izan dut… 1057 01:25:23,184 --> 01:25:30,024 …kaleko izkinan nengoelako ez nintzela prostituta. 1058 01:25:31,426 --> 01:25:37,732 11 urte ezkero bizi izan naiz kalean. Orain 20 ditut. 1059 01:25:38,733 --> 01:25:40,735 Zer egin dezake ume batek 11 urterekin? 1060 01:25:41,569 --> 01:25:45,373 Ume bat naiz. Ez dut ez gidaritzarik, ez laguntzarik. 1061 01:25:46,875 --> 01:25:53,014 11 urterekin sexu-abusu handiak jasan behar izan nituen. 1062 01:25:53,181 --> 01:25:57,152 Hainbesteraino, non hura ondo zegoela uste izan bainuen. 1063 01:25:57,652 --> 01:26:03,358 Aspaldi ez nuela ama ikusi nahi. 1064 01:26:04,626 --> 01:26:08,930 Autoetan eta eraikin abandonatuetan lo egiten genuen. 1065 01:26:11,032 --> 01:26:16,538 9 urterekin, amak ni eta nire ahizpa gaztea saldu gintuzten… 1066 01:26:16,538 --> 01:26:18,907 …droga-trafikatzaile bati. 1067 01:26:21,176 --> 01:26:25,313 Inongo arrazoirik gabe jotzen ninduen. 1068 01:26:25,547 --> 01:26:28,850 Eskuak eta oinak oheari lotzen zizkidan. 1069 01:26:28,850 --> 01:26:31,186 Droga-trafikatzaileak? 1070 01:26:31,419 --> 01:26:33,688 Arrazoirik gabe jotzen ninduen. 1071 01:26:34,022 --> 01:26:38,359 Ihes egiten saiatu nintzen. Chicagorako bidea hartu nuen. 1072 01:26:40,094 --> 01:26:45,433 Harrapatu egiten ninduen beti, eta, odoletan utzi arte, jo. 1073 01:26:46,234 --> 01:26:50,071 Hau ez da inorentzat lekua. Minduta nago. 1074 01:26:51,272 --> 01:26:53,408 Oso kementsua zara. 1075 01:26:53,575 --> 01:26:58,846 Laguntza eskatu duzu: "Miss Brenda, laguntza behar dut". 1076 01:26:59,547 --> 01:27:02,016 Zu laguntzeko naukazu hemen. 1077 01:27:02,250 --> 01:27:05,653 Zure ahizpa gazteari ere lagunduko diot. 1078 01:27:07,222 --> 01:27:08,823 Mila esker. 1079 01:27:09,023 --> 01:27:15,396 Etengabe eskatu dut laguntza eta lagunduko zidatela esaten zidaten. 1080 01:27:15,396 --> 01:27:18,233 Eta ez nuen gehiago haien berririk izaten. 1081 01:27:21,502 --> 01:27:24,572 Begiratzen zaitudan bakoitzean, negargura etortzen zait. 1082 01:27:27,475 --> 01:27:30,345 -Aingeru bat zara. -Eskerrik asko. 1083 01:27:35,350 --> 01:27:38,319 Kale gorrian hazi nintzen. 1084 01:27:38,319 --> 01:27:41,289 Ahal nuen guztia egin nuen… 1085 01:27:41,656 --> 01:27:44,959 …eta egin nahi ez nituen gauza batzuk egin behar izan nituen. 1086 01:27:45,426 --> 01:27:47,996 DIANAHen AHIZPA ETA AMA 1087 01:27:48,129 --> 01:27:52,267 Eraikin abandonatuetan lo egin, eta zaborrontzietan jan nuen. 1088 01:27:54,035 --> 01:28:00,108 Drogak eta alkohola nire bizitzan sartuak egon ziren. 1089 01:28:00,141 --> 01:28:04,112 Norbaitek garai hartan tratu txarrak eman al zizkizuen… 1090 01:28:04,112 --> 01:28:05,847 …zuri, Keialari edo Dianahri? 1091 01:28:06,147 --> 01:28:18,092 Dianahk esan zidan nire lagun batek berataz abusatu omen zuela. 1092 01:28:18,993 --> 01:28:20,995 Abusatu "omen" zuela diozu? 1093 01:28:21,129 --> 01:28:22,897 Hori esan dut, bai. 1094 01:28:22,997 --> 01:28:24,832 Hori egin zuela sinesten duzu? 1095 01:28:26,034 --> 01:28:28,336 Egia esan, ez dakit. 1096 01:28:28,336 --> 01:28:30,305 Zergatik? Ez diozu alabari sinesten? 1097 01:28:30,305 --> 01:28:32,173 -Alabari sinesten diot. -Ederki. 1098 01:28:32,807 --> 01:28:35,476 Hori uste omen duzu. Alabari sinesten omen diozu. 1099 01:28:35,476 --> 01:28:41,549 Bai. Banekien kontuak nolakoak ziren kalean nenbilenean. 1100 01:28:41,949 --> 01:28:45,186 Eta norbaiti esan izan banio, ez zidaten sinetsiko. 1101 01:28:45,219 --> 01:28:46,988 Ez nion inori esan. 1102 01:28:47,255 --> 01:28:51,592 Neuretzat gorde nuen dena. 1103 01:28:51,626 --> 01:29:00,435 Ahal nuen hobekiena moldatu nintzen. 1104 01:29:00,535 --> 01:29:05,239 Atea irekitzeko naukazu hemen, laguntza duzula zuri esateko. 1105 01:29:05,373 --> 01:29:09,744 Orain sostengua duzu. 1106 01:29:12,347 --> 01:29:13,848 Lasai egon. 1107 01:29:14,215 --> 01:29:15,616 Eskerrik asko. 1108 01:29:15,616 --> 01:29:23,257 Lasai. Neska itzuliko da, ama. 1109 01:29:31,632 --> 01:29:35,870 Stephanie? Bidean nago. 3 esku hartze zain dauzkat… 1110 01:29:35,870 --> 01:29:39,374 …eta zure ahotsa entzuteko premia dut. Zu gabe ezin dut hau egin. 1111 01:29:39,374 --> 01:29:40,575 Atseden hartu duzu? 1112 01:29:40,675 --> 01:29:43,077 Igandetan jendea lo dagoenean… 1113 01:29:43,077 --> 01:29:45,580 …senarra eta semea gosaltzera joaten dira… 1114 01:29:45,580 --> 01:29:49,183 Esku hartzeak egiten ari naiz. Zuhaitzak zoragarri daude. 1115 01:29:49,984 --> 01:29:51,152 Zer zuhaitz? 1116 01:29:51,152 --> 01:29:52,587 Nire etxe ingurukoak. 1117 01:29:53,488 --> 01:29:55,423 Zer? Udazkena? 1118 01:29:55,423 --> 01:29:58,693 Ai ene! Zoragarriak dira! 1119 01:30:01,129 --> 01:30:02,063 Hobeto sentitzen naiz. 1120 01:30:02,063 --> 01:30:06,167 Gaur etorriko zinela jakin dudanean esan dut: "Jainkoari eskerrak!" 1121 01:30:06,167 --> 01:30:09,737 Oso gogorra izan da eta. 1122 01:30:11,472 --> 01:30:13,708 Aire freskoa arnastea bezala izan da. 1123 01:30:14,008 --> 01:30:18,546 Ni hurbil egongo naiz, baina indartsua izan behar duzu… 1124 01:30:18,546 --> 01:30:20,148 -…Marie zaintzeko. -Nik bakarrik. 1125 01:30:20,148 --> 01:30:25,420 Horretan kontzentratu behar duzu. Ni hemen nago, ez han urruti. 1126 01:30:25,686 --> 01:30:30,691 Bikotekide ohia hurbiltzen bazaizu, zuk ezetz esan. 1127 01:30:30,691 --> 01:30:36,731 Atzo esan nion, Prostituta Anonimoen bileraren ondoren. 1128 01:30:36,731 --> 01:30:42,170 Esan zidan: "4 neska dauzkat hirian telefonoa erantzungo didazu?" 1129 01:30:42,170 --> 01:30:44,672 Esan nion: "Tyson, suspertzen ari naiz". 1130 01:30:44,705 --> 01:30:48,876 "Drogak eta alkoholaz gainera, prostituzioa ere utzi dut". 1131 01:30:48,876 --> 01:30:50,978 "Beraz, ez dut ezer jakin nahi horretaz". 1132 01:30:50,978 --> 01:30:54,348 "Ez, ez dut zure kidea izan nahi zerbitzu horretan". 1133 01:30:54,348 --> 01:30:57,585 Bizitza berri bat dut orain. Ez dut zerbitzu horretan parte hartu nahi. 1134 01:30:57,585 --> 01:30:59,454 Hasieran, zerbitzuan parte hartu nahi nuen… 1135 01:30:59,454 --> 01:31:01,556 -Gogoratzen naiz. -…neska horiek niretzat lanean… 1136 01:31:01,556 --> 01:31:04,459 Ez. Orain salbatu egin nahi ditut neska horiek. Lagundu nahi diet. 1137 01:31:04,492 --> 01:31:06,794 Beren buruak salbatzen lagundu nahi diet. 1138 01:31:06,828 --> 01:31:12,099 Hori ez zen gertatuko, zeure bizitza aldatu ez bazenu. 1139 01:31:12,099 --> 01:31:15,269 Eta esan duzu: "Ez, neure bizitza berreskuratu nahi dut". 1140 01:31:15,269 --> 01:31:17,705 Eta horixe egin duzu, laztana. 1141 01:31:18,473 --> 01:31:23,311 Hori egin duzu. Maite zaitut. 1142 01:31:23,344 --> 01:31:25,112 Nik ere maite zaitut. 1143 01:32:10,525 --> 01:32:13,628 Hor dago, bultzatu atea. 1144 01:32:21,636 --> 01:32:23,170 Kaixo, ama. 1145 01:32:25,873 --> 01:32:27,708 Kaixo, laztana! 1146 01:32:27,708 --> 01:32:30,011 -Kaixo, Dianah! -Ez negar egin. 1147 01:32:30,711 --> 01:32:32,246 Aizu… lasai. 1148 01:32:32,246 --> 01:32:33,247 Kaixo, Keiala. 1149 01:32:33,314 --> 01:32:36,384 -Zer moduz zaude? -Ondo. 1150 01:32:36,384 --> 01:32:41,956 Ondo zaude. Ez negar egin, oso itxura ona duzu. 1151 01:32:43,558 --> 01:32:45,459 Nire margorik gustukoena jantzita daukazu. 1152 01:32:45,459 --> 01:32:46,127 Zer? 1153 01:32:46,127 --> 01:32:49,196 Nire margorik maiteena jantzita daukazu. 1154 01:32:49,564 --> 01:32:51,599 Asko botatzen zaitut faltan. 1155 01:32:51,799 --> 01:32:53,467 Nik ere faltan botatzen zaituztet biak. 1156 01:32:53,467 --> 01:32:57,905 Brenda oso emakume atsegina da. Etxera etorri zen. 1157 01:32:58,039 --> 01:33:01,576 Zuri laguntzen saiatzen ari dela esan zidan. 1158 01:33:01,576 --> 01:33:04,278 Asko eskertzen diot hori. 1159 01:33:04,278 --> 01:33:07,982 Aukerak baliatu itzazu, eta ahal duzun guztia ikasi. 1160 01:33:07,982 --> 01:33:10,618 Bigarren hezkuntzako diploma lor ezazu. 1161 01:33:10,618 --> 01:33:14,622 Eskoletara joaten zara? Bai? 1162 01:33:14,622 --> 01:33:18,092 Oso ondo. Primeran. 1163 01:33:19,694 --> 01:33:22,463 -Lasai, neska. -Ez negar egin! 1164 01:33:22,463 --> 01:33:24,098 Ez negar egin! 1165 01:33:29,637 --> 01:33:30,838 Ez negar egin. 1166 01:33:30,905 --> 01:33:32,907 Barkatu. 1167 01:33:33,174 --> 01:33:37,945 Barkatu, Keiala. Barkatu, ama. 1168 01:33:38,346 --> 01:33:39,447 Ez negar egin. 1169 01:33:39,447 --> 01:33:42,550 -Denok maite zaituztet. -Guk ere maite zaitugu. 1170 01:33:42,817 --> 01:33:44,719 Zu ere maite zaitugu, laztana. 1171 01:33:45,052 --> 01:33:50,257 Etxean egon nahi nuke zuekin. Barkatu alde egiteagatik. 1172 01:33:50,257 --> 01:33:55,429 Lasai egon. Konponduko da. Etxera etorriko zara. 1173 01:33:56,998 --> 01:33:59,367 Eta ez zara hona itzuliko. 1174 01:33:59,533 --> 01:34:02,837 Badakit. Dena bukatuko da. 1175 01:34:03,838 --> 01:34:05,773 Joateko ordua da. Maite zaituztet! 1176 01:34:05,773 --> 01:34:07,742 -Nik ere maite zaitut. -Biok maite zaituztet. 1177 01:34:07,742 --> 01:34:08,743 Gero arte. 1178 01:34:11,712 --> 01:34:16,250 Ondo egongo da. 1179 01:34:23,357 --> 01:34:27,294 Barkatu eta ahaztu egin behar duzu, eta Jainkoaren eskuetan jarri. 1180 01:34:27,294 --> 01:34:29,664 Eta hori egin dut. 1181 01:34:29,897 --> 01:34:34,168 Haiekin pasatu dudan denbora oso baliotsua izango da niretzat. 1182 01:34:36,504 --> 01:34:38,472 Sentimendu ona da. 1183 01:34:39,306 --> 01:34:42,109 Ezin naiz amarekin haserre egon. 1184 01:34:42,543 --> 01:34:47,581 Orduan, beltza neukan odola, beltza neukan bihotza… 1185 01:34:47,581 --> 01:34:49,817 …beltza neukan arima. 1186 01:34:50,451 --> 01:34:52,687 Eta orain bizitza bat daukat. 1187 01:35:13,374 --> 01:35:16,310 Eta orain jaun-andreok, ixo, eseri! 1188 01:35:16,343 --> 01:35:21,916 Munduko nire lagunik onena aurkeztu nahi dizuet. 1189 01:35:22,016 --> 01:35:27,655 54. kaletik eta Hyde Parketik, Stephanie Daniels andereñoa. 1190 01:35:36,430 --> 01:35:39,233 Zer dugu, andreak? Zer gertatzen da? 1191 01:35:40,668 --> 01:35:43,270 "Always" kantatzea nahi duzue? 1192 01:35:44,338 --> 01:35:45,940 Honela da… 1193 01:35:45,940 --> 01:35:50,177 Eguzkiaren inguruan badaki Lurrak jiraka ari dela. 1194 01:35:50,377 --> 01:35:54,315 Eta lore-begiek badakite maiatza hasieran loratuko direla. 1195 01:35:54,815 --> 01:35:57,051 Gorrotoak badakien bezala maitasuna dela sendagaia… 1196 01:35:57,051 --> 01:35:59,220 …har ezazu atseden, ziur edukirik gogoan… 1197 01:35:59,286 --> 01:36:02,823 …beti maiteko zaitudala. 1198 01:36:05,493 --> 01:36:07,228 Beti. 1199 01:36:07,828 --> 01:36:11,799 Orain ezin ditudanez biharko misterioak argitu. 1200 01:36:12,099 --> 01:36:16,036 Baina bitartean egunero haziko naiz. 1201 01:36:16,370 --> 01:36:18,973 Goxotasunak lotsarik ez duenez… 1202 01:36:18,973 --> 01:36:20,775 …badakit zure poz eta oinaze guztien bitartez… 1203 01:36:21,075 --> 01:36:24,545 …beti maiteko zaitudala. 1204 01:36:25,412 --> 01:36:29,784 Badakidanez gaur biharko bizi naizela… 1205 01:36:29,817 --> 01:36:33,788 …iragana etortzen bazait, ez diot beldurrik izango… 1206 01:36:34,155 --> 01:36:38,459 …zin-zinez jakingo baitut Jainkoak maitasuna utzi didala… 1207 01:36:39,026 --> 01:36:41,929 …eta beti maiteko zaitudala. 1208 01:36:41,996 --> 01:36:42,730 Eta honela segitzen du. 1209 01:36:42,797 --> 01:36:46,534 8 bider 8 bider 8 berdin 4 izango den eguna arte. 1210 01:36:47,234 --> 01:36:50,905 Zu eta ni bakarrik egongo garen eguna arte. 1211 01:36:51,438 --> 01:36:55,509 Ezerk ez duela merezi egia izango den eguna arte. 1212 01:36:56,110 --> 01:36:59,013 Zu eta ni bakarrik egongo garen eguna arte… 1213 01:36:59,013 --> 01:37:00,548 Hori da, ba, nire kantua. 1214 01:37:42,022 --> 01:37:43,991 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz