1
00:04:55,528 --> 00:04:57,730
Kontuz, bero dago.

2
00:05:04,370 --> 00:05:06,439
Botika hartu duzu?

3
00:05:06,439 --> 00:05:09,976
Ez. Bukatu da.

4
00:05:20,653 --> 00:05:22,255
Hobeto al zaude?

5
00:05:22,622 --> 00:05:23,756
Bai.

6
00:07:36,055 --> 00:07:38,024
Non dago zure anaia?

7
00:07:39,926 --> 00:07:42,395
Hor nonbait. Ez dakit.

8
00:07:44,030 --> 00:07:45,731
Eta ondo al dago?

9
00:07:45,965 --> 00:07:48,568
Ari al da pastillak hartzen?

10
00:07:48,634 --> 00:07:50,336
Bukatu egin zaizkio.

11
00:07:50,470 --> 00:07:53,200
Zergatik ez zenidan esan?
Bazenekien gaur etorriko nintzela.

12
00:07:53,306 --> 00:07:55,842
Atzo bukatu ziren.
Ahaztu egin zait.

13
00:07:58,277 --> 00:08:00,880
Eta ama,
hitz egin al duzu berarekin?

14
00:08:01,080 --> 00:08:03,883
Deitu du, ondo omen dago. 

15
00:08:04,617 --> 00:08:05,985
Noiz etorriko da?

16
00:08:05,985 --> 00:08:09,222
Hilabete bukaeran, ustez.

17
00:08:11,791 --> 00:08:14,320
Efigêniarengana joatekoa naiz
hamaikak aldera.

18
00:08:14,360 --> 00:08:16,762
Zu nirekin etortzea nahi nuke.

19
00:08:30,443 --> 00:08:32,812
Itxaron hemen, 
berehala etorriko naiz.

20
00:08:43,022 --> 00:08:44,156
Efigênia!

21
00:08:45,591 --> 00:08:48,594
Ez nintzen hobetzen.

22
00:08:48,861 --> 00:08:51,664
Horregatik egon nintzen
beste lau hilabete ospitalean. 

23
00:08:51,664 --> 00:08:53,699
Han egoteak on egin dizu.

24
00:08:53,733 --> 00:08:57,336
Ondo zaindu zaituzte han.
Maindireak aldatu dizkizute…

25
00:08:57,370 --> 00:09:00,806
Orain etxean zaude.
Lasai egon zaitezke.

26
00:09:00,806 --> 00:09:03,209
-Ni beti etorriko natzaizu.
-Oso ondo.

27
00:09:03,342 --> 00:09:07,313
Lasai hartu ezkero, 
hobeto ibiliko gara.

28
00:09:07,313 --> 00:09:10,883
-Orain askoz min gutxiago dut.
-Zer ondo. 

29
00:09:10,917 --> 00:09:15,040
Pazientzia izan behar dugu. 
Poliki joan ezkero, lortuko dugu.

30
00:09:15,121 --> 00:09:17,557
Pazientzia izan behar da, 
etsi gabe… 

31
00:09:17,623 --> 00:09:20,560
…askoz itxura hobea duzu eta.

32
00:09:29,635 --> 00:09:31,871
Begira, Cristiano da,
fabrikakoa.

33
00:09:35,308 --> 00:09:39,312
-Erdialdera al zoaz?
-Bai!

34
00:09:39,412 --> 00:09:42,348
-Sartu, eramango zaitut.
-Primeran!

35
00:09:44,150 --> 00:09:45,918
André, atzera joan.

36
00:09:53,359 --> 00:09:55,227
-Zer moduz?
-Ondo.

37
00:09:56,228 --> 00:09:58,197
André, nire iloba.

38
00:09:58,264 --> 00:10:00,366
-Zer moduz?
-Ondo, mila esker.

39
00:10:03,002 --> 00:10:04,770
Paseatzera zoaz?

40
00:10:05,104 --> 00:10:06,706
Gutxi gorabehera.

41
00:10:08,207 --> 00:10:10,543
Garaiz etorriko zara bilerara?

42
00:10:12,878 --> 00:10:15,848
Ez naiz oso bilerazalea.

43
00:10:18,451 --> 00:10:21,554
Eta Cascão, baduzu haren berri?

44
00:10:22,421 --> 00:10:24,090
Ez, batere ez.

45
00:10:24,957 --> 00:10:27,793
Pena da hura kalera bota izana. 

46
00:11:51,944 --> 00:11:54,046
Marcos, berandutu egingo zaizu!

47
00:11:58,951 --> 00:12:01,454
Ez dago esnerik,
kafea edan beharko duzu.

48
00:12:01,520 --> 00:12:02,888
Ederki.

49
00:12:16,335 --> 00:12:19,972
Igandean elizara
joan nahi ez baduzu, ez joan. 

50
00:12:20,005 --> 00:12:21,140
Ederki.

51
00:12:25,377 --> 00:12:26,812
Joan nahi duzu?

52
00:12:28,914 --> 00:12:30,516
Ez.

53
00:12:34,386 --> 00:12:36,422
Jainkoagan sinesten duzu?

54
00:12:36,922 --> 00:12:38,858
Gutxi gorabehera.

55
00:12:40,392 --> 00:12:42,561
Zer esan nahi duzu?

56
00:12:44,997 --> 00:12:48,467
Errazagoa da deabruagan sinestea 
Jainkoagan baino. 

57
00:12:48,567 --> 00:12:50,770
Zer ba?

58
00:12:51,103 --> 00:12:53,672
Munduan dena da hilketa…

59
00:12:54,907 --> 00:12:56,408
…tiroketa…

60
00:12:56,542 --> 00:12:57,943
…heriotza…

61
00:12:58,644 --> 00:13:01,180
…eta ez dago miraririk.

62
00:14:27,166 --> 00:14:29,668
André. Zoaz haren etxera.

63
00:14:29,935 --> 00:14:33,439
Hartu arropa eta nortasun agiria,
beharko ditu.

64
00:16:34,460 --> 00:16:37,800
Barkatu
lan hau guztia eman izana.

65
00:16:40,165 --> 00:16:42,434
Ez dakit zer gertatu den.

66
00:16:42,735 --> 00:16:45,437
Ondo zegoen, bere kordean.

67
00:16:46,739 --> 00:16:48,941
Medikuak uste zuen 
ez zela kontu larria…

68
00:16:48,941 --> 00:16:51,610
…eta gaur bertan joango zela etxera.

69
00:16:52,478 --> 00:16:54,346
Baina hona iritsi ondoren, 
lo hartu zuen…

70
00:16:54,446 --> 00:16:57,120
…eta ez da gehiago esnatu.

71
00:16:58,283 --> 00:17:00,586
Ez dakit nori deitu.

72
00:17:03,022 --> 00:17:06,000
Bakarrik bizi zen,
ez zeukan inor.

73
00:17:06,959 --> 00:17:11,200
Fabrikara ekarri zuen mutila
orain dela bi urte joan zen.

74
00:17:14,033 --> 00:17:17,269
Bere fitxan begiratzeko
eskatu dio idazkariak poliziari. 

75
00:17:17,436 --> 00:17:21,106
Zerbait aurkitu dute,
baina aspaldi-aspaldikoa.

76
00:17:21,874 --> 00:17:23,542
Ez du ezer aldatuko.

77
00:17:25,110 --> 00:17:28,847
Itxaron besterik ezin da egin.

78
00:21:23,015 --> 00:21:25,083
Ni edonor bezalakoa naiz.

79
00:21:25,284 --> 00:21:28,680
Bizimodu desberdin samarra
izan dut, hori bai.

80
00:21:29,521 --> 00:21:32,724
Zaila da kontatu beharreko
une garrantzitsu bat aukeratzea. 

81
00:21:35,093 --> 00:21:36,962
Zeren azken batean…

82
00:21:38,030 --> 00:21:41,300
…ez baitaukagu
oroitzen duguna baizik. 

83
00:21:43,080 --> 00:21:48,240
ARABIA

84
00:22:05,123 --> 00:22:09,428
Urteak dira ez dudala 
arkatzik eta koadernorik ikusi.

85
00:22:09,895 --> 00:22:12,960
Idaztea ez da erraza, niretzat.

86
00:22:18,670 --> 00:22:21,573
Baina eskatu diguzue 
zerbait garrantzitsua idaztea…

87
00:22:21,573 --> 00:22:24,242
…gure bizitzez,
koaderno honetan…

88
00:22:24,242 --> 00:22:27,520
…eta saiatu egin nahi nuke,
behinik behin.

89
00:22:34,119 --> 00:22:38,523
Contagem hirian bizi nintzen 
garai hartan.

90
00:22:42,094 --> 00:22:46,840
Ez neukan ia ezer ez, 
eta beldurrik ere ezer gutxi.

91
00:22:49,368 --> 00:22:51,903
Niretzat, han hasi zen dena. 

92
00:22:52,804 --> 00:22:56,441
Luizinhok eta nik auto bat 
lapurtzea erabaki genuen egunean…

93
00:22:58,710 --> 00:23:00,846
…ederki izorratu ginen.

94
00:23:07,052 --> 00:23:11,189
Urtebete, lau hilabete
eta 26 egun pasatu nituen kartzelan.

95
00:23:11,990 --> 00:23:15,460
Eta han lagun bat ezagutu nuen,
garrantzi handikoa niretzat.

96
00:23:16,294 --> 00:23:17,863
Cascão.

97
00:23:28,407 --> 00:23:31,400
Uztaidun txori pare bat dago hor.

98
00:23:35,680 --> 00:23:37,320
Bai, arrazoi duzu.

99
00:23:45,323 --> 00:23:48,640
Zertxobait libre sentitzeko 
modu bat da, ezta?

100
00:23:48,927 --> 00:23:51,997
Puntuak metatzen ari zara
Jainkoaren aurrean.

101
00:23:52,097 --> 00:23:54,166
Jainkoa?

102
00:23:55,467 --> 00:23:58,480
Gogoratuko al da hura nitaz?

103
00:24:07,779 --> 00:24:11,450
Gure bizitzez zerbait idazteko 
eskatu zenigutenean…

104
00:24:11,516 --> 00:24:14,160
…pentsatu nuen
ez nuela ezer kontatzeko.

105
00:24:15,120 --> 00:24:18,223
Eta oraindik ere 
ez nago ziur ba ote dudan.

106
00:24:31,970 --> 00:24:33,738
Baina handik puska batera…

107
00:24:33,872 --> 00:24:37,920
…gertatu zitzaizkidan gauzetan
pentsatzeak atsegin ematen zidan.

108
00:24:38,410 --> 00:24:41,313
Ikusita neukan guztian 
pentsatzen hasi nintzen:

109
00:24:41,379 --> 00:24:43,415
…egona nintzen hirietan…

110
00:24:43,415 --> 00:24:46,418
…eta bidean ezagututako 
jende guztian.

111
00:24:48,720 --> 00:24:51,756
Eta Anarengan
asko pentsatzen hasi nintzen.

112
00:24:53,725 --> 00:24:57,295
Eta konturatu nintzen ezen niri
gertatutako gauza guztien artean…

113
00:24:57,329 --> 00:25:00,599
…gure historia zela idaztea 
gehien gustatuko litzaidakeena.

114
00:25:02,100 --> 00:25:05,280
Bizitzak Anarengana 
eraman nindueneko historia.

115
00:25:13,278 --> 00:25:15,080
Baina Anaz hitz egiteko…

116
00:25:15,146 --> 00:25:20,752
…esan dezadan nola abiatu nintzen
kartzelatik atera ondoren. 

117
00:25:21,753 --> 00:25:24,256
Esan dezadan
nola zutitu nintzen.

118
00:25:25,457 --> 00:25:28,360
Esan dezadan
nola irabazi eta galdu nuen. 

119
00:25:31,696 --> 00:25:35,233
Esan dezadan nola hasi nintzen 
pentsatzen neure halabeharrean…

120
00:25:35,300 --> 00:25:38,960
…eta lehen pentsatzen ez nituen
hainbat gauzatan.

121
00:25:54,119 --> 00:25:56,621
Kartzelatik atera orduko, 
hauxe egin nuen lehenik:

122
00:25:56,721 --> 00:25:59,157
Bidean aurrera abiatu nintzen.

123
00:26:00,625 --> 00:26:03,695
Ez nuen auzora itzuli nahi.

124
00:26:06,164 --> 00:26:07,699
Urte batzuk lehenago…

125
00:26:07,832 --> 00:26:10,669
…amak kontatua zidan 
ezen lehengusu batek…

126
00:26:10,735 --> 00:26:14,739
…lursail bat erosi zuela landan,
Piracicaba ibaitik gertu.

127
00:26:15,040 --> 00:26:19,000
Diru pixka bat bildu, 
eta harengana joan nintzen. 

128
00:26:30,221 --> 00:26:32,023
Surik baduzu?

129
00:26:51,610 --> 00:26:55,080
Nondik joan behar da
Porto Feliz etxaldera?

130
00:26:55,614 --> 00:26:58,116
Segi zuzen…

131
00:26:59,217 --> 00:27:01,620
…zuhaizti baten ondoren…

132
00:27:01,720 --> 00:27:04,623
…albo batean ikusiko duzu kalea.

133
00:27:12,297 --> 00:27:13,932
Hemengoa al zara?

134
00:27:14,032 --> 00:27:16,234
Hemendik gertu jaio nintzen.

135
00:27:29,280 --> 00:27:31,883
Hogeita hamar urtez ibilia naiz
bazterrik bazter…

136
00:27:31,950 --> 00:27:35,400
…eta nire lurrera bueltatu 
azkenean. 

137
00:27:36,121 --> 00:27:40,892
Umetan jolasten nintzen aintzira
berean egiten dut gaur arrantza.

138
00:27:41,259 --> 00:27:44,440
Hona ekartzen nituen
nire neska-lagunak ere.

139
00:27:45,163 --> 00:27:48,066
Baina kontuak arraro samarrak dira 
orain.

140
00:27:48,133 --> 00:27:50,502
Lurra berdina da…

141
00:27:50,669 --> 00:27:54,939
…baina dena arraroa da, 
dena desberdina.

142
00:28:06,284 --> 00:28:08,253
Nola duzu izena?

143
00:28:09,487 --> 00:28:10,922
Zé da nire izena…

144
00:28:12,123 --> 00:28:15,240
…baina Barreto deitzen didate 
hemen denek.

145
00:28:16,995 --> 00:28:19,240
Atseginez, Barreto.

146
00:28:22,434 --> 00:28:24,480
Uzta bakarra dago urtean.

147
00:28:27,472 --> 00:28:31,776
Hark saldu, eta Gilsonek erosi.

148
00:28:32,610 --> 00:28:34,680
-Hark erosten du uzta?
-Bai.

149
00:28:37,115 --> 00:28:38,883
Eta Gilsonek kontratatzen gaitu.

150
00:28:39,984 --> 00:28:41,986
Gilson da, beraz, nagusia.

151
00:28:42,721 --> 00:28:43,722
Bai…

152
00:28:44,222 --> 00:28:46,057
…baina Mauro da jabea.

153
00:28:50,295 --> 00:28:52,897
Agure batekin topo egin dut
aintziratik gertu.

154
00:28:53,231 --> 00:28:56,640
-Taberna bat omen du hemen inguruan.
-Barreto!

155
00:28:56,968 --> 00:28:59,137
Mandarina-sailean lan egiten du? 

156
00:28:59,237 --> 00:29:00,538
Lehen, bai.

157
00:29:01,039 --> 00:29:03,960
Barretok fama txarra du hemen.

158
00:29:04,509 --> 00:29:09,180
Etxalde inguruetan ibiltzen
omen zen, langileak zirikatzen.

159
00:29:10,582 --> 00:29:15,019
Aztoratzaile eta liskarti
deitzen zioten.

160
00:29:15,019 --> 00:29:19,290
Barreto pertsona ona da.
Ez da, inolaz ere, horrelakoa.

161
00:29:19,858 --> 00:29:22,694
Barretoren ondoren,
zaporez aldatu zen mandarina… 

162
00:29:22,694 --> 00:29:24,529
…gozoago bihurtu zen.

163
00:29:24,696 --> 00:29:27,160
Badaki lurra lantzen.

164
00:29:46,451 --> 00:29:48,219
Axola dizu hemen lo egiteak?

165
00:29:49,020 --> 00:29:51,189
Loa berdin zait.

166
00:29:53,691 --> 00:29:55,360
Ez al zaizu lo egitea gustatzen?

167
00:29:56,194 --> 00:29:57,929
Sekula ez zait gustatu.

168
00:29:58,696 --> 00:30:00,532
Atseden hartzea ona da.

169
00:30:01,399 --> 00:30:04,202
Ohea badagoenean,
aprobetxatu egin behar.

170
00:30:05,603 --> 00:30:08,160
Era guztitako lekuetan
lo egin izan dut.

171
00:30:08,940 --> 00:30:12,880
Zoruan, sofatan, aulkitan.

172
00:30:13,812 --> 00:30:15,960
Kartoi gainean, manta azpian.

173
00:30:16,047 --> 00:30:19,050
Egurrezko bi ohol gainean, 
zementuzko zoruan. 

174
00:30:19,717 --> 00:30:22,320
Han lo egin nuen okerren.

175
00:30:22,821 --> 00:30:25,590
Zaku pila baten gainean 
lo egina naiz…

176
00:30:26,624 --> 00:30:28,159
Harrizko ohe batean…

177
00:30:28,927 --> 00:30:31,629
Kartzelan, zutik lo egin nuen. 

178
00:30:31,729 --> 00:30:34,120
Hotz dagoenean lo egitea
da okerrena.

179
00:30:34,966 --> 00:30:37,569
Ondo tapatu beharra dago,
ez gaixotzeko.

180
00:30:38,136 --> 00:30:40,171
Miseria hutsa da.

181
00:30:48,313 --> 00:30:50,680
Mandarinekin lan egitea
atsegina zen.

182
00:30:51,850 --> 00:30:53,852
Uzta bakarra urtean.

183
00:30:53,952 --> 00:30:56,955
Onenean, maiatzetik abuztura. 

184
00:30:57,689 --> 00:31:00,158
Uztailean ateratzen ziren, berez.

185
00:31:00,425 --> 00:31:02,720
Mandarinez gainezka zeuden 
zuhaitzak.

186
00:31:02,794 --> 00:31:07,799
Hainbeste fruta zegoen, non lurrera 
erori eta usteldu egiten baitzen.

187
00:31:10,702 --> 00:31:14,680
Nagusiak inguruko jendea
hartzen zuen fruta biltzeko.

188
00:31:15,039 --> 00:31:20,120
Etxalde txikiek etxalde handietako 
jabeei saltzen zieten. 

189
00:31:20,278 --> 00:31:23,314
Gutxik zeukaten kamioia, 
hiriburuan saltzeko. 

190
00:31:23,948 --> 00:31:28,200
Mandarinarekin, 
lurraren erritmoa ulertu nuen.

191
00:31:28,519 --> 00:31:32,920
Asko prestatu, baina gutxi hartu.

192
00:31:41,900 --> 00:31:46,320
<i>Ibiltari, oinez bazatoz… 

193
00:31:46,504 --> 00:31:50,541
<i>…nire lurrerantz.

194
00:31:50,708 --> 00:31:54,646
<i>Egiozu, mesedez, bisita…

195
00:31:54,913 --> 00:31:59,517
<i>…mendialdeko etxe zuriari.

196
00:32:02,186 --> 00:32:05,823
<i>Andre zahar bat bizi da han…

197
00:32:06,190 --> 00:32:09,720
<i>…bere semeagatik negarrez.

198
00:32:10,261 --> 00:32:13,364
<i>Andre hori nire ama da.

199
00:32:13,564 --> 00:32:19,203
<i>Eta ni nau bere semea.

200
00:32:20,705 --> 00:32:26,720
<i>O, ibiltari…

201
00:32:28,579 --> 00:32:32,560
<i>…eramazu nire mezu hau.

202
00:32:34,953 --> 00:32:41,160
<i>O, ibiltari…

203
00:32:42,694 --> 00:32:46,064
<i>…eramazu, mesedez, mezu hau.

204
00:32:59,777 --> 00:33:03,047
<i>Gizon batek bidean
ematen dio hasiera bere bizitzari.

205
00:33:03,114 --> 00:33:06,918
<i>Bere helburua, bere askatasuna.

206
00:33:07,085 --> 00:33:09,554
<i>Kendu egin baitzioten,
galdu egin baitzuen…

207
00:33:09,620 --> 00:33:13,257
<i>…eta bere buruari nahi dio
aldatu egin dela frogatu…

208
00:33:13,257 --> 00:33:16,427
<i>…oneratu egin dela
eta bakean nahi duela bizi…

209
00:33:16,427 --> 00:33:20,398
<i>…atzera sekula begiratu gabe,
"gehiago ez" esanez krimenari.

210
00:33:20,398 --> 00:33:23,768
<i>Haurtzaroan ez zen
ibili eztitan.

211
00:33:24,002 --> 00:33:27,638
<i>Espetxeko oroitzapen mingarriak.

212
00:33:27,638 --> 00:33:30,508
<i>Bai, dirua irabazi
eta aberastu azkenik.

213
00:33:30,641 --> 00:33:34,112
<i>Honela hil ziren asko,
goi ametsak bete nahian. 

214
00:33:34,112 --> 00:33:37,615
<i>Esadazu, nor litzateke 
zoriontsu, nork ez luke etsiko…

215
00:33:37,615 --> 00:33:40,918
<i>…bere semea miserian jaio dela
ikusirik?

216
00:33:41,185 --> 00:33:44,255
<i>Leku hartako aisialdi bakarrak
baitira… 

217
00:33:44,355 --> 00:33:47,759
<i>…taberna eta Candomblé,
hura bedeinkazioa! 

218
00:33:47,759 --> 00:33:51,029
<i>Giro honetan gertatu zen, ba,
kontatuko dizuedan historia.

219
00:33:52,630 --> 00:33:55,033
<i>Gizon bat bidean.

220
00:35:15,113 --> 00:35:17,280
Hurbil bizi zen andre batek…

221
00:35:17,782 --> 00:35:22,120
…esan zidan
Barreto ez zegoela osasunez ondo.

222
00:35:27,024 --> 00:35:28,726
Handik bi astera…

223
00:35:28,860 --> 00:35:31,800
…Renan etorri zitzaidan
Barreto hil zela esatera.

224
00:35:36,868 --> 00:35:40,238
Beragatik izan ez balitz,
ez genukeen ezer edukiko.

225
00:35:40,705 --> 00:35:43,441
Jendea ez da gogoratzen
hau nolakoa zen, baina ni, bai.

226
00:35:43,541 --> 00:35:46,200
Hemen jaio nintzen, gosetean. 

227
00:35:46,744 --> 00:35:48,520
Aitak mandoak bezala 
lan egiten zuen…

228
00:35:48,579 --> 00:35:50,848
…kirats izugarriarekin
iristen zen etxera. 

229
00:35:50,915 --> 00:35:53,951
Nagusiek agindutako guztia
egin behar izaten zuen. 

230
00:35:53,951 --> 00:35:57,800
Aulkiak eta sofak konpondu…

231
00:35:58,389 --> 00:36:00,892
…diru pixka bat gehiago
irabaztearren…

232
00:36:00,958 --> 00:36:03,561
…paga miseria hutsa baitzen.

233
00:36:03,561 --> 00:36:07,231
-Orain ez dago horrelako nagusirik.
-Ez horixe.

234
00:36:07,465 --> 00:36:09,567
Berak aldatu zuen hori.

235
00:36:09,834 --> 00:36:12,103
Ia berrehun langile elkartu zituen…

236
00:36:12,170 --> 00:36:14,505
…inguruko etxalde guztietakoak.

237
00:36:14,739 --> 00:36:17,208
Lana geldiarazi zien.

238
00:36:17,408 --> 00:36:21,045
Soldata finkorik gabe ez zirela 
itzuliko esan zien nagusiei. 

239
00:36:21,179 --> 00:36:24,081
Poliziak atxilotu egin zuen.

240
00:36:24,182 --> 00:36:26,350
Tiro batzuk entzun ziren ibaian.

241
00:36:26,450 --> 00:36:28,653
Baina jendea ez zen mugitu.

242
00:36:28,653 --> 00:36:30,955
Eta mandarinak usteltzen ari ziren.

243
00:36:31,355 --> 00:36:33,991
Orduan, etxalde-jabeek 
amore eman behar izan zuten. 

244
00:36:34,592 --> 00:36:37,880
Harrezkero, 
gauzek hobera egin zuten. 

245
00:36:37,962 --> 00:36:40,898
Ez naiz goseak egoten, 
gure aita bezala. 

246
00:36:40,998 --> 00:36:44,535
-Lurrak begiko zuen gizona.
-Bai. 

247
00:36:46,971 --> 00:36:49,507
Hirurogeita hamarreko urteen 
amaieran…

248
00:36:49,607 --> 00:36:51,909
…jendea elkarrarazi zuen.

249
00:36:51,976 --> 00:36:53,978
Jenio bizikoa zen.

250
00:36:54,212 --> 00:36:57,715
Baina ona izan zen jendearentzat.

251
00:36:58,849 --> 00:37:00,880
Gure aita haren lagun hil zen. 

252
00:37:01,319 --> 00:37:03,880
Anaiatzat tratatzen zuen.

253
00:37:04,655 --> 00:37:06,720
Pertsona ona zen.

254
00:37:11,395 --> 00:37:14,520
Hogei bat urtez ibili zen hara-hona…

255
00:37:14,632 --> 00:37:16,560
…São Paulo barruan.

256
00:37:16,867 --> 00:37:19,270
São Bernardon bukatu zuen.

257
00:37:19,337 --> 00:37:20,960
Bakarrik iritsi zen hara.

258
00:37:21,038 --> 00:37:23,241
Pinturarekin lan egiten zuen.

259
00:37:23,307 --> 00:37:25,610
Gero Scanian aurkitu zuen lana. 

260
00:37:25,710 --> 00:37:27,979
Eta orduan hasi ziren lanuzteak.

261
00:37:29,280 --> 00:37:34,352
Sindikatuan sartu zen, 
piketetan ibili zen…

262
00:37:35,753 --> 00:37:37,688
…gose-greba egin zuen…

263
00:37:38,723 --> 00:37:41,192
…panfletoak banatzen hasi zen.

264
00:37:41,826 --> 00:37:45,640
Lula ezagutu ere omen zuen. 

265
00:37:49,267 --> 00:37:50,935
Hau esaten zuen:

266
00:37:52,203 --> 00:37:54,905
"Txakur txikiek…

267
00:37:55,706 --> 00:37:58,042
…ezin diote zakur handiari
aurre egin".

268
00:37:58,042 --> 00:38:01,560
"Baina mila txakurkume
elkartzen badituzu…

269
00:38:01,612 --> 00:38:04,048
…txiki bihurtzen da zakur handia".

270
00:38:11,889 --> 00:38:13,591
Goazen.

271
00:38:14,759 --> 00:38:16,193
Bai, goazen.

272
00:38:22,099 --> 00:38:25,369
Ezin nuen elkarrizketa hura
burutik atera.

273
00:38:29,073 --> 00:38:34,478
Hiru hilabete neramatzan mandarina 
biltzen, batere sosik ikusi gabe.

274
00:38:39,884 --> 00:38:41,118
Renanekin hitz egitera joan…

275
00:38:41,218 --> 00:38:44,840
…baina hark esan zidan 
ezin zuela ezer egin nire alde.

276
00:38:47,224 --> 00:38:50,328
Nagusiarekin hitz egitea
erabaki nuen. 

277
00:38:54,598 --> 00:38:59,103
Ez dago dirurik.

278
00:38:59,837 --> 00:39:02,673
Dirurik balego, ordainduko nizuke.

279
00:39:03,341 --> 00:39:05,343
Ez naiz ezer saltzen ari.

280
00:39:05,576 --> 00:39:09,013
Ez frutarik, ez zukurik.

281
00:39:10,081 --> 00:39:11,916
Ez dago ezer apuntatuta.

282
00:39:12,416 --> 00:39:14,985
Ez nuen zure lan-fitxa sinatu.

283
00:39:15,353 --> 00:39:20,880
Kexatu nahi baduzu, hartu zure 
gauzak, zoaz, eta ez etorri gehiago.

284
00:39:21,459 --> 00:39:24,161
Fruta pixka bat har ezazu.

285
00:39:24,628 --> 00:39:28,199
Bostehundik gora kutxa daude
biltegian.

286
00:39:28,232 --> 00:39:30,301
Dena pilatuta.

287
00:39:30,468 --> 00:39:34,538
Hogei bat hartu, 
eta saltzen saia zaitez. 

288
00:39:37,975 --> 00:39:39,777
Ehun kutxa.

289
00:39:41,011 --> 00:39:45,683
Gehi kamioneta maileguan, 
eta Marciano. 

290
00:39:51,389 --> 00:39:53,600
Putakumea.

291
00:40:29,026 --> 00:40:30,828
Miserableak.

292
00:40:34,064 --> 00:40:40,160
Mandarina jaten nuen egun osoan, 
janaritan dirurik ez gastatzeko.

293
00:41:04,862 --> 00:41:08,440
Azken batean, etxaldeko lana
ez zen oso ona izan. 

294
00:41:09,300 --> 00:41:12,080
Baina oraindik ere,
hemen, Ouro Preto-n…

295
00:41:12,136 --> 00:41:15,372
…Barretoren historiaz oroitzen naiz.

296
00:42:12,296 --> 00:42:15,733
Esaten dizut 
ez naizela eserita egotekoa.

297
00:42:15,833 --> 00:42:21,120
Baina garai hartan, 
lana eta lana besterik ez nuen nahi.

298
00:42:21,338 --> 00:42:23,774
Uste bainuen 
ezen lanik egiten ez banuen…

299
00:42:23,774 --> 00:42:26,877
…eta lorik egin gabe 
goiz esnatzen ez banintzen egunero…

300
00:42:26,877 --> 00:42:28,879
…denbora galtzen ariko nintzela…

301
00:42:28,879 --> 00:42:32,320
…beste batzuek 
jo eta pasa egiten zidatela ikusten.

302
00:42:36,987 --> 00:42:38,889
Governador Valadares inguruan…

303
00:42:38,923 --> 00:42:44,680
…381 autobiderako peoiak hartzen
ari zen tipo bat ezagutu nuen.

304
00:42:44,828 --> 00:42:49,133
Luizinhori deitu,
eta nirekin etortzeko esan nion.

305
00:42:49,300 --> 00:42:55,339
Hura izan zen, nonbait, bizitzan
egin zuen lehen eta azken lana. 

306
00:42:56,507 --> 00:42:59,176
-Ea irabazten diozun!
-Tira!

307
00:42:59,243 --> 00:43:00,578
Erakutsiezu!

308
00:43:00,678 --> 00:43:05,760
Garai hartan, Valadaresen
ni, Luizinho eta Nato geunden.

309
00:43:07,318 --> 00:43:09,186
Ba al dakizue arabiarraren txistea?

310
00:43:09,186 --> 00:43:12,923
-Zerena?
-Arabiarrarena.

311
00:43:16,260 --> 00:43:20,531
Arabiarrak eraikuntza-lan bat 
egin beharra zeukan bere herrian.

312
00:43:21,098 --> 00:43:27,204
Entzun zuen orduan
esku-lana merkea dela Brasilen. 

313
00:43:27,605 --> 00:43:29,840
Eta bere artean egin zuen:
"Banoa Brasilera". 

314
00:43:29,840 --> 00:43:31,542
Hona etorri zen.

315
00:43:31,542 --> 00:43:34,211
Bost langile on kontratatu zituen. 

316
00:43:34,278 --> 00:43:38,115
Denetik egiten duten 
langile bikain horietakoak.

317
00:43:38,115 --> 00:43:40,951
Ederki, ba…

318
00:43:40,951 --> 00:43:44,888
…hegazkin bat hartu zuten.

319
00:43:45,122 --> 00:43:48,058
Hegaldian arazo bat sortu zen.

320
00:43:48,058 --> 00:43:50,928
Turbulentzia, hara.

321
00:43:50,928 --> 00:43:54,965
Saharako basamortuaren gainean.

322
00:43:56,233 --> 00:43:59,036
Ez zuten ulertzen
zer gertatzen ari zen…

323
00:43:59,036 --> 00:44:00,771
…ez zuten ideiarik ere.

324
00:44:01,038 --> 00:44:03,800
Erori egin zen hegazkina;
denak etsi-etsita zeuden.

325
00:44:03,907 --> 00:44:06,200
Langileek beren artean:
"Ama puta, zutaz erditua!" 

326
00:44:06,243 --> 00:44:08,779
Hegazkinetik jaitsi ziren, esanez:
"Zer arraio gertatzen da?"

327
00:44:08,912 --> 00:44:13,083
Hondarra besterik ez zuten ikusten.
Hondarra hemen, hondarra han. 

328
00:44:13,150 --> 00:44:15,880
Orduan gizonetako batek esan zuen:
"Ama puta, zutaz erditua!"

329
00:44:16,053 --> 00:44:20,924
"Zementua iristen denean, 
orduan bai izorratuta gu!"

330
00:44:22,660 --> 00:44:29,733
<i>Aita, ez dut alkate izan nahi, 
ze hautatuko banindute…

331
00:44:29,767 --> 00:44:34,760
<i>…norbaitek 
hil egin nahiko baininduke. 

332
00:44:36,940 --> 00:44:43,747
<i>Ez dut egunkarien beharrik,
gezurretarako gai naiz bakarrik.

333
00:44:43,914 --> 00:44:48,800
<i>Ez dut suerte txarraren bila
abiatu nahi.

334
00:44:50,854 --> 00:44:54,191
<i>Aita, ez dut nik ezer frogatu nahi…

335
00:44:54,324 --> 00:44:57,680
<i>…ibilia naiz jadanik 
aberri maitearen morroi…

336
00:44:57,761 --> 00:45:04,280
<i>…eta denek nahi dute
nire argia.

337
00:45:05,035 --> 00:45:11,642
<i>O, koitadua, goiz joan zitzaigun,
Jainkoak libra nazala, beldur naiz…

338
00:45:11,709 --> 00:45:16,480
<i>…gurutzean iltzatua bukatzeaz.

339
00:45:17,448 --> 00:45:22,553
<i>Heroi bat naizela sinesteko 
bezain txoroa ez naiz.

340
00:45:22,553 --> 00:45:26,800
<i>Txertatuta nago, 
cowboy naiz…

341
00:45:26,890 --> 00:45:31,628
<i>…legez kanpoko cowboy.

342
00:45:31,628 --> 00:45:36,467
<i>Durango Kid komikietan
bakarrik existitzen da…

343
00:45:36,467 --> 00:45:40,003
<i>…eta nahi duena gera dadila hemen. 

344
00:45:40,304 --> 00:45:45,909
<i>Historia egitea zuen kontua da!

345
00:45:46,744 --> 00:45:49,513
Tira, mutilok,
emanaldia bukatu denez…

346
00:45:49,513 --> 00:45:53,884
…sorpresa bat dut zuentzat.

347
00:45:55,219 --> 00:45:57,821
"Tanta eroa" famatua! 

348
00:45:57,821 --> 00:46:00,691
-Babilonia!
-Babilonia erabatekoa!

349
00:46:00,691 --> 00:46:03,327
Horretaz ari nintzen!

350
00:46:03,327 --> 00:46:05,095
-Belarra!
-Bob Marley.

351
00:46:05,095 --> 00:46:07,931
Non dago pizgailua?

352
00:46:07,931 --> 00:46:11,368
Neure etxetik zuzenean ekarria!

353
00:46:12,202 --> 00:46:14,605
Bob Marleyren patiotik.

354
00:46:20,377 --> 00:46:22,880
Oso ona da.

355
00:46:23,113 --> 00:46:26,116
Zer ederra!

356
00:46:47,971 --> 00:46:50,240
Begira zertan ari den mutil hori,
Renato.

357
00:46:50,574 --> 00:46:52,242
Begira Renatori!

358
00:46:57,581 --> 00:47:00,040
Zer ostia ari zara?

359
00:47:00,551 --> 00:47:02,052
Burutik jota zaude, ergela.

360
00:47:02,152 --> 00:47:05,255
-Zer duzu?
-Zergatik egiten duzu hori?

361
00:47:05,389 --> 00:47:07,157
Logikoa da, ezta?

362
00:47:07,157 --> 00:47:08,959
Ostatura 
garbi-garbi iritsiko banintz…

363
00:47:09,059 --> 00:47:11,962
…egurra emango lidakete.

364
00:47:12,963 --> 00:47:15,920
Hau txorakeriatan,
baina nagusiak ni izorratuko nau. 

365
00:47:16,066 --> 00:47:17,634
Orain bai!

366
00:47:17,768 --> 00:47:20,270
Orain esan dezaket langilea naizela.

367
00:47:29,279 --> 00:47:30,981
Orain asmatu duzu. 

368
00:47:33,951 --> 00:47:36,186
Atzoko janaria oso ona zen.

369
00:47:36,653 --> 00:47:40,257
Txanda bukatu ondoren,
hainbeste jan nuen…

370
00:47:40,324 --> 00:47:42,492
…non ez nituen hankak sentitzen.

371
00:47:45,529 --> 00:47:47,631
Eroak bezala jan nuen.

372
00:47:53,036 --> 00:47:56,340
Badaude gauza asko
gustatzen ez zaizkidanak. 

373
00:47:58,108 --> 00:48:00,777
Oilaskoak, niretzat,
horrela egon behar du.

374
00:48:00,777 --> 00:48:04,047
Harria emango dizut jateko.

375
00:48:04,114 --> 00:48:06,884
Harria? Zer diozu, gizona?

376
00:48:07,885 --> 00:48:09,553
Zer janari mota ez zaizu gustatzen?

377
00:48:09,553 --> 00:48:11,788
Gauza gehienak ez zaizkit gustatzen.

378
00:48:11,788 --> 00:48:15,292
Gauza batzuk ez ditut jaten.

379
00:48:15,292 --> 00:48:18,920
Errukula eta angurria. Nazka ematen 
didate zikinkeria horiek.

380
00:48:18,962 --> 00:48:21,120
Gosea pasatu behar zenuke.

381
00:48:21,164 --> 00:48:23,901
Non ikusten duzu hemen errukula?

382
00:48:23,901 --> 00:48:26,536
Ez, hor ez dago,
baina zoaz hara.

383
00:48:26,536 --> 00:48:30,000
Errukula nazka-nazkagarria da.
Ordainduta ere ez nuke jango. 

384
00:48:33,510 --> 00:48:39,120
Erakarmen handirik gabe, Luzinhok 
ez zuen asko iraun eraikuntzan.

385
00:48:51,361 --> 00:48:54,564
Nato eta biok 
eraikuntzan geratu ginen.

386
00:48:55,198 --> 00:49:00,440
Bidean egindako lagun guztien 
artean, bera oroitzen dut gehien.

387
00:49:02,940 --> 00:49:04,775
Nato, seme…

388
00:49:05,208 --> 00:49:08,045
…ondo egongo zarelakoan nago.

389
00:49:08,578 --> 00:49:13,560
Zure arreba eta ni kezkatuta gaude
zure berririk jakin gabe.

390
00:49:13,617 --> 00:49:15,852
Bart gauean atea irekita egon da…

391
00:49:15,852 --> 00:49:18,880
…eta, esnatu garenean,
txakurra alde egina zen.

392
00:49:19,022 --> 00:49:21,959
Ordubete baino gehiago ibili gara
hura aurkitu arte.

393
00:49:21,959 --> 00:49:23,226
Zure arreba ondo dago…

394
00:49:23,360 --> 00:49:27,200
…eta azkenean lortu du 
medikuarekiko hitzordua. 

395
00:49:27,397 --> 00:49:29,633
Ni ondo nago, Jainkoari eskerrak.

396
00:49:29,967 --> 00:49:33,760
Zure lagunak beti zutaz galdezka
ari zaizkit ikusten ditudanean.

397
00:49:34,438 --> 00:49:37,960
Besarkada bat 
Gabrielen eta Diogoren partetik.

398
00:49:38,375 --> 00:49:42,079
Aparecidaren semea atxilotu
egin zuten joan den astean…

399
00:49:42,079 --> 00:49:44,481
…eta horrelako gauzak entzutean…

400
00:49:44,481 --> 00:49:48,840
…lasaitu ederra hartzen dut
zu beste bide batean zabiltzalako. 

401
00:49:49,219 --> 00:49:51,288
Faltan zauzkat denbora guztian…

402
00:49:51,655 --> 00:49:57,761
…baina pozten naiz
zu hemen ez egoteaz…

403
00:49:57,828 --> 00:50:00,360
…lanean ari baitzara.

404
00:50:00,597 --> 00:50:03,333
Gaur goizean irratiko sermoian…

405
00:50:03,333 --> 00:50:06,169
…pasarte bat entzun dut, 
honela zioena:

406
00:50:06,570 --> 00:50:09,272
"Milia bat ilunpetan egiteko
gai dena…

407
00:50:09,339 --> 00:50:11,508
…gai da bi egiteko".

408
00:50:12,009 --> 00:50:15,746
Aurretik milia asko izango dituzula
espero dut…

409
00:50:17,647 --> 00:50:20,584
…eta berriz ikusiko zaitudanean…

410
00:50:20,684 --> 00:50:24,080
…berriz sentituko dut
zutaz dudan harrotasuna.

411
00:50:24,354 --> 00:50:27,240
Besarkada bat 
laneko zure lagunen partetik.

412
00:50:27,924 --> 00:50:30,327
Ez zaitez gutaz kezkatu.

413
00:50:30,327 --> 00:50:33,663
Musu handi bat amaren partetik.

414
00:50:38,201 --> 00:50:41,938
Ia hiru urtez segitu genuen 
Natok eta nik elkarrekin. 

415
00:50:42,639 --> 00:50:44,508
Jainko Jauna…

416
00:50:44,941 --> 00:50:48,745
Gizon batek egin dezakeen guztia
egin nuen tarte horretan. 

417
00:50:49,046 --> 00:50:54,051
Produktuak paketatu, bidalketak 
egin, tomatea eta babarruna bildu…

418
00:50:54,117 --> 00:50:57,054
…eta motorrak konpontzen 
ikasi nuen.

419
00:50:57,854 --> 00:51:00,223
Auskalo zenbat aldiz 
aldatu nintzen etxez.

420
00:51:00,457 --> 00:51:05,120
Ostatuetan, zabortegietan eta 
denda abandonatutan lo egin nuen. 

421
00:51:06,730 --> 00:51:11,000
Itajubáko uholdeek etxetik botatako
jendearekin bat egin nuen. 

422
00:51:11,168 --> 00:51:14,320
Aterpe berean egon nintzen
jende pobre eta gaixotuarekin.

423
00:51:14,571 --> 00:51:17,808
Eliza ebanjeliko batean ere 
ibili nintzen…

424
00:51:18,408 --> 00:51:21,078
…baina bi igandetan bakarrik.

425
00:51:24,881 --> 00:51:26,850
Eta jende asko ezagutu nuen:

426
00:51:27,184 --> 00:51:33,223
Jende zintzoa, iruzurtia, pobrea, 
aberatsa eta jende zintzoa ere bai.

427
00:51:34,224 --> 00:51:38,261
Denek zuten historia bat, 
baita isilenek ere. 

428
00:51:38,395 --> 00:51:43,767
<i>Egunsentia
unibertsoaren ikasgai bat da. 

429
00:51:44,101 --> 00:51:49,539
<i>Berriz jaio behar dugula
erakusten digu. 

430
00:51:49,539 --> 00:51:55,278
<i>Berria denak eguna urratzen du.

431
00:51:56,246 --> 00:51:58,448
Errepidea zen nire etxea.

432
00:51:58,849 --> 00:52:03,400
Nekez sinets dezaket hainbeste
denbora bizi izan nintzela horrela.

433
00:52:03,687 --> 00:52:08,892
Baina ezerk ez ninduen hunkitu
behin gertatu zitzaidanak bezainbat…

434
00:52:08,959 --> 00:52:14,297
…Natorekin taberna batean lanean
ari nintzela, Montes Claros-en.

435
00:52:17,367 --> 00:52:22,539
<i>…badago hodei bat, 
mendian barrena oinez…

436
00:52:22,806 --> 00:52:29,480
<i>…arima bat bezala 
sasiartean sartzen. 

437
00:52:30,380 --> 00:52:35,619
<i>Eta argiak zenbat eta gehiago
inbaditu lurra…

438
00:52:35,619 --> 00:52:42,480
<i>…gauak erakusten ez duena
egunak dit agertzen. 

439
00:52:42,959 --> 00:52:48,498
<i>Rancho Fundo ari da orain 
irratian jotzen. 

440
00:52:48,498 --> 00:52:54,560
<i>Ni eta mundua besterik ez gara,
eta hemen hasten da dena. 

441
00:52:55,772 --> 00:53:01,360
<i>Egunsentia 
unibertsoaren ikasgai bat da.

442
00:53:02,078 --> 00:53:07,760
<i>Berriz jaio behar dugula
erakusten digu. 

443
00:53:07,851 --> 00:53:16,259
<i>Berria denak eguna urratzen du.

444
00:53:16,793 --> 00:53:19,296
Lana eten egin zen.

445
00:53:19,529 --> 00:53:22,365
Natok eta nik 
bi aste generamatzan lanik gabe.

446
00:53:22,933 --> 00:53:27,404
Doña Olgaren putetxean berrikuntza 
lanak egitea onartu genuen. 

447
00:53:43,119 --> 00:53:44,988
Berrikuntza lanak 
luzatuz joan ziren.

448
00:53:45,388 --> 00:53:49,125
Lekua zaharra zen, eta egunero 
arazo berri bat sortzen zen.

449
00:53:50,393 --> 00:53:55,298
Emanaldia zegoen gau batean 
edari bila joateko eskatu zidan. 

450
00:56:09,032 --> 00:56:11,835
Karrozeriak ia ez zuen markarik.

451
00:56:13,036 --> 00:56:15,171
Paratxokea odolez zikinduta
geratu zen…

452
00:56:15,271 --> 00:56:17,774
…eta bidean garbitzea lortu nuen.

453
00:56:38,328 --> 00:56:41,131
Ez nuen izan gertatutakoa 
inori kontatzeko kemena…

454
00:56:41,197 --> 00:56:42,899
…ezta Natori ere.

455
00:56:43,700 --> 00:56:47,337
Ez nuen espetxera
inolaz ere itzuli nahi. 

456
00:57:13,196 --> 00:57:16,040
Nire gauzak bildu, 
eta joan egin nintzen.

457
00:57:17,000 --> 00:57:19,440
Eta ez nuen Nato 
sekula gehiago ikusi.

458
00:57:25,542 --> 00:57:27,310
Joango al gara?

459
00:59:24,193 --> 00:59:27,864
Lau hilabete egon nintzen 
Timotéo-n, Coronel Fabriciano-n…

460
00:59:27,864 --> 00:59:30,133
…eta Santana del Paraíso-n.

461
00:59:30,733 --> 00:59:35,672
Paraíson, kamioilari bat 
ezagutu nuen, Antônio Carlos…

462
00:59:35,672 --> 00:59:39,576
…eta hark Ipatinga-ra karga bat 
eramateko deitu zidan. 

463
01:00:02,498 --> 01:00:06,135
Zementua da
kargatzeko gauzarik okerrena.

464
01:00:06,836 --> 01:00:09,572
50 kiloko zaku horiek…

465
01:00:10,440 --> 01:00:13,160
…tona bat baino gehiagokoak
dirudite.

466
01:00:13,743 --> 01:00:16,179
Teilak kargatu izan dituzu?

467
01:00:16,713 --> 01:00:19,160
Ez dago teila baino
gauza okerragorik. 

468
01:00:19,782 --> 01:00:22,118
Zementua teilak baino okerragoa da.

469
01:00:22,752 --> 01:00:24,554
Teilak errazak dira.

470
01:00:24,854 --> 01:00:26,623
Ez horixe.

471
01:00:28,691 --> 01:00:30,727
Egurra oso txarra da.

472
01:00:31,194 --> 01:00:34,030
 Egurra emakumeentzat errazagoa da.

473
01:00:34,631 --> 01:00:36,799
Adreiluak eta kurkubitak.

474
01:00:37,133 --> 01:00:40,103
Zerri bizi bat.
Ez dago ezer okerragorik.

475
01:00:40,236 --> 01:00:41,638
Gatza.

476
01:00:42,472 --> 01:00:44,641
Azal guztia erretzen du.

477
01:00:47,577 --> 01:00:49,379
Kargatzeko ona da…

478
01:00:49,545 --> 01:00:51,581
…arrainen janaria.

479
01:00:52,448 --> 01:00:54,884
Poltsa erraldoi bat ikusten duzu…

480
01:00:54,951 --> 01:00:58,221
…baina heltzen diozunean, 
arin-arina da!

481
01:00:58,488 --> 01:01:01,491
Arrainen janaria karga ona da.

482
01:01:02,558 --> 01:01:07,230
Erraza da, baina oso usain txarrez 
geratzen zaizu gero gorputza.

483
01:01:08,297 --> 01:01:10,760
Patata karga ona da. 

484
01:01:11,067 --> 01:01:13,040
Kafea!

485
01:01:13,670 --> 01:01:16,673
Kafea eta haziak!

486
01:01:16,673 --> 01:01:18,341
Artoa.

487
01:01:19,175 --> 01:01:21,277
Aparrezko koltxoia!

488
01:01:22,812 --> 01:01:24,313
Arroza…

489
01:01:24,447 --> 01:01:26,282
Hondarra…

490
01:01:26,983 --> 01:01:29,085
Sasoian banengo…

491
01:01:29,252 --> 01:01:32,760
…nik neuk deskargatuko nuke
kamioi hori guztia…

492
01:01:32,955 --> 01:01:35,491
…eta dirua aurreztuko nuke.

493
01:01:38,494 --> 01:01:40,296
Dirua baneuka…

494
01:01:40,963 --> 01:01:44,333
…karga-igogailu bat erosiko nuke.

495
01:01:45,034 --> 01:01:47,320
Antônio Carlos diabetesez hil zen…

496
01:01:47,770 --> 01:01:49,800
…eta ni hirian geratu nintzen.

497
01:01:51,474 --> 01:01:56,800
Ohe garbi bat lo egiteko eta lan
duin bat bizitzeko lortu nituen.

498
01:02:28,344 --> 01:02:31,881
Eta ehungintzan ezagutu nuen 
bizitza aldatu zidan emakumea.

499
01:02:31,981 --> 01:02:33,316
Ana.

500
01:02:41,758 --> 01:02:45,628
-Polizia-nobelak gustatzen zaizkizu?
-Ez, batere ez.

501
01:02:45,762 --> 01:02:48,800
Gustatu, hain zuzen, 
polizia da gustatzen ez zaidana.

502
01:02:49,065 --> 01:02:52,068
Zuri hau emateko esan didate.

503
01:02:52,935 --> 01:02:54,771
Zenbat metro eskatu dizkizute?

504
01:02:54,771 --> 01:02:57,106
Bost mila.

505
01:02:58,841 --> 01:03:03,146
-Ez duzu eseri nahi?
-Ez, mila esker, oso lanpetuta nago.

506
01:03:03,212 --> 01:03:04,881
Arazo batzuk konpondu behar ditut
oraindik. 

507
01:03:04,947 --> 01:03:09,018
-Emango al diozu hau Solangeri?
-Jakina. 

508
01:03:09,685 --> 01:03:11,687
Ederki.

509
01:03:33,309 --> 01:03:35,611
Lotsa ematen zidan
Anarekin hitz egiteak.

510
01:03:35,611 --> 01:03:37,713
Hura desberdina iruditzen zitzaidan.

511
01:03:37,814 --> 01:03:40,750
Hango guztiak baino bizkorragoa.

512
01:03:41,250 --> 01:03:43,753
Baina, pixkanaka, 
hurbiltzen joan nintzaion. 

513
01:03:44,420 --> 01:03:46,689
Kaixo, zer dugu?

514
01:03:46,756 --> 01:03:49,680
-Ondo.
-Zer berri?

515
01:03:50,660 --> 01:03:52,495
Festara joatekoa zara gaur?

516
01:03:52,595 --> 01:03:55,331
Joateko asmoa dut, eta zuk?

517
01:03:55,331 --> 01:03:57,466
Baietz uste dut.

518
01:04:00,436 --> 01:04:03,439
Nahi baduzu,
zure etxera joan naiteke geroago.

519
01:04:03,506 --> 01:04:08,411
-Ez da behar, urruti bizi naiz.
-Orduan…

520
01:04:10,646 --> 01:04:14,217
Berez, 
ez dut joateko gogo handirik. 

521
01:04:14,517 --> 01:04:15,685
Benetan?

522
01:04:16,085 --> 01:04:18,654
-Benetan.
-Zer ondo!

523
01:04:19,488 --> 01:04:22,592
Festa hori kaka nahaste hutsa
izango da, hala ere.

524
01:04:24,627 --> 01:04:27,263
Baina gero zerbait edatera joateko 
gogoa baduzu…

525
01:04:27,263 --> 01:04:28,798
Zuzenean?

526
01:04:29,031 --> 01:04:33,135
-Bai, zuzenean joan gaitezke.
-Goazen, ba.

527
01:04:35,271 --> 01:04:38,608
Taberna on bat dago
nire etxetik gertu.

528
01:04:38,708 --> 01:04:42,211
-Itxura ona hartzen diot.
-Primeran!

529
01:05:06,335 --> 01:05:08,337
Zenbat puntu apuntatuko ditugu?

530
01:05:08,504 --> 01:05:12,942
-Bost eta bost, hamar… hamasei.
-Hogeita zortzi.

531
01:05:23,519 --> 01:05:25,521
Zein nahi dugu?

532
01:05:26,188 --> 01:05:27,924
Ez dakit, aukera ezazu.

533
01:05:28,057 --> 01:05:32,261
-Gitarra hau gustatzen zait.
-Gitarra!

534
01:05:32,728 --> 01:05:34,230
Ene bada!

535
01:05:34,764 --> 01:05:37,934
Daukadan guztia emango nuke
egun horretara itzultzeko…

536
01:05:37,934 --> 01:05:39,936
…parke horretara.

537
01:05:46,075 --> 01:05:53,416
<i>Oihal-fabrikako txilibituak…

538
01:05:53,616 --> 01:05:58,688
<i>…belarrietan 
min ematen didanean…

539
01:05:59,388 --> 01:06:03,225
<i>…zutaz oroitzen naiz.

540
01:06:04,527 --> 01:06:12,735
<i>Zu, ordea, ondo haserre zabiltza…

541
01:06:13,135 --> 01:06:21,520
<i>…edo niri ezikusiarena egiten
interesatuta zaude.

542
01:06:22,445 --> 01:06:25,720
<i>Erantzuten baldin badiozu…

543
01:06:26,115 --> 01:06:30,360
<i>…buztinezko tximinia baten 
txilibituari…

544
01:06:31,554 --> 01:06:40,863
<i>…zergatik ez diozu erantzuten nire
autoko bozinaren garrasi minduari?

545
01:06:41,097 --> 01:06:49,005
<i>Galtzerdirik gabe joaten zara 
neguan lanera.

546
01:06:49,238 --> 01:06:53,609
<i>Bost axola zaizu bero egotea. 

547
01:06:53,676 --> 01:06:58,581
<i>Hotzean ere ez duzu sinesten.

548
01:07:44,720 --> 01:07:49,760
Anarekiko bizitza izan zen
familia batetik gertuen izan nuena.

549
01:07:51,700 --> 01:07:56,480
Gutxi iraun zuen, ordea,
eta triste samarra izan zen. 

550
01:08:05,347 --> 01:08:07,983
Ez dakit ondo zer gertatu zen.

551
01:08:08,684 --> 01:08:10,519
Oinaze handitan nengoen…

552
01:08:10,653 --> 01:08:15,480
…ez nuen ondo lo egin, eta gau 
hartan amets arraro bat izan nuen.

553
01:08:15,758 --> 01:08:18,527
Fabrika huts-hutsik zegoela 
egin nuen amets. 

554
01:08:18,727 --> 01:08:23,466
Makina guztiak martxan zeuden, 
baina ez zen inor lanean ari. 

555
01:08:23,532 --> 01:08:27,937
Ni batetik bestera nenbilen,
dena kontrolatu nahian. 

556
01:08:28,337 --> 01:08:33,809
Horra non kalekume talde bat
agertu, eta txikizioa egiten duten.

557
01:08:34,844 --> 01:08:37,413
Erdi lo, erdi esna nengoen…

558
01:08:37,513 --> 01:08:40,216
…oinazeagatik izango zen, noski.

559
01:08:41,050 --> 01:08:44,854
Mutikoen atzetik korrika nenbilen,
min hartuko ote zuten beldurrez… 

560
01:08:44,854 --> 01:08:48,760
…sutara eta makinetara 
hurbilduko zirelakoan.

561
01:08:51,026 --> 01:08:53,329
Orduan, esnatu egin nintzen…

562
01:08:53,629 --> 01:08:56,999
…eta ohea izerdiz blai zegoela
ikusi nuen. 

563
01:08:58,367 --> 01:09:02,938
Altxatu, botika bat hartu, eta
pixka bat jaitsi zitzaidan sukarra.

564
01:09:03,072 --> 01:09:05,941
Baina oinazeak segitu zuen.

565
01:09:06,308 --> 01:09:08,377
Medikuarengana joan behar nuela
uste zuen ahizpak. 

566
01:09:08,444 --> 01:09:10,560
Nik ez nuen joan nahi.

567
01:09:11,447 --> 01:09:13,149
Zuri deitu nahi nizun…

568
01:09:13,449 --> 01:09:18,220
…baina alferrik kezkatuko zintudala 
uste zuen ahizpak.

569
01:09:18,420 --> 01:09:21,757
Hamar eta erdietan iritsi ginen.

570
01:09:21,790 --> 01:09:23,559
Solangeri deitu nion…

571
01:09:23,959 --> 01:09:26,896
…lanera ez nintzela joango esateko.

572
01:09:27,329 --> 01:09:30,266
Handik bi ordura atenditu ninduten.

573
01:09:31,233 --> 01:09:33,769
Medikuak aztertu egin ninduen…

574
01:09:34,637 --> 01:09:37,673
…eta haurdun nengoela ba ote nekien
galdetu zidan. 

575
01:09:38,174 --> 01:09:42,478
Ezetz erantzun nion, 
ez nuela ideiarik. 

576
01:09:44,346 --> 01:09:47,750
Lehen aldian umea galtzea 
normala zela esan zidan…

577
01:09:47,816 --> 01:09:51,086
…eta lasai egoteko, ondo nengoela.

578
01:09:52,488 --> 01:09:54,957
Etxera joango ginela
esan zidan ahizpak…

579
01:09:55,024 --> 01:09:57,526
…baina hona etorri nahi nuela
esan nion nik…

580
01:09:58,027 --> 01:10:02,097
…zu zinela 
ikusi nahi nuen pertsona bakarra.

581
01:10:17,346 --> 01:10:21,584
Egun haren ondoren, 
porrot egin zuen denak.

582
01:10:23,552 --> 01:10:27,890
Elkarrekin egoteko oso desberdinak
ginelako seinale bat zirudien.

583
01:10:28,157 --> 01:10:30,793
Ez genuen 
hizkuntza bera hitz egiten.

584
01:10:31,293 --> 01:10:33,880
Ana eta biok 
ez ginen jadanik bikotea.

585
01:10:34,897 --> 01:10:37,640
Bikote baten oroitzapena ginen. 

586
01:10:43,038 --> 01:10:44,840
Handik hilabetera…

587
01:10:45,007 --> 01:10:49,578
…pixka batean bakarrik egotea 
eskatu zidan Anak. 

588
01:11:10,266 --> 01:11:13,240
Ana izan zen bizitzan 
gehien maitatu dudan emakumea.

589
01:11:13,936 --> 01:11:17,873
Koaderno honetan idazten dudan 
bakoitzean berataz oroitzen naiz.

590
01:11:19,208 --> 01:11:22,911
Hark bazekien ondo idazten, 
bai horixe.

591
01:11:23,045 --> 01:11:25,881
Modurik egokienean esaten zuen dena.

592
01:11:25,948 --> 01:11:29,400
Ni saiatzen naiz,
baina ez dut sekula asmatzen.

593
01:11:33,022 --> 01:11:36,440
Gertatu zitzaiguna
burutik kendu ezinik nabil.

594
01:11:37,126 --> 01:11:40,996
Baina ez nuen inoiz aurkitu
sentitzen nuena esateko modu onena.

595
01:11:41,130 --> 01:11:46,568
Orain bakarrik hasi naiz ulertzen,
koaderno honetan idazten.

596
01:12:58,040 --> 01:13:00,476
Itabira-n jaitsi nintzen kamioitik.

597
01:13:00,609 --> 01:13:04,113
Eta horra nor aurkitzen dudan
zortzi urte geroago…

598
01:13:04,213 --> 01:13:07,600
…nire bizitzako 
egunik zailenetako batean.

599
01:13:08,384 --> 01:13:10,640
Errealitatea bestelakoa da.

600
01:13:10,786 --> 01:13:12,221
Cascão zen.

601
01:13:12,221 --> 01:13:14,456
Jendeak bizkarra ematen dizu.

602
01:13:14,456 --> 01:13:21,680
Ez zaituzte jadanik ondo hartzen.
Ez zaituzte zaren bezala onartzen.

603
01:13:22,398 --> 01:13:25,000
Ez daukazu dirurik, 
ez daukazu bizi-mailarik.

604
01:13:25,033 --> 01:13:28,880
Bizimoduz aldatzea
erabakitzen duzunean, batik bat.

605
01:13:30,739 --> 01:13:32,541
Bizimoduz aldatzea
erabakitzen duzunean…

606
01:13:32,541 --> 01:13:35,411
…jendeak badaki
bukatu dela diru erraza…

607
01:13:35,411 --> 01:13:38,547
…ez zarela aberastuko.

608
01:13:39,515 --> 01:13:45,840
Arreba bat badaukat, bisitan 
ez joateko eskatu ere egin zidana.

609
01:13:47,489 --> 01:13:49,958
Lortzen al duzu
horrelako egoera bat imajinatzea?

610
01:13:49,958 --> 01:13:52,060
Zaila da, ezta?

611
01:13:53,996 --> 01:13:55,731
Baina horixe da errealitatea.

612
01:13:55,731 --> 01:13:59,320
Horixe da kaleetako errealitatea.

613
01:13:59,701 --> 01:14:03,338
Gordin-gordinik.

614
01:14:07,609 --> 01:14:10,320
Ez zaitut ondo ikusten.

615
01:14:10,779 --> 01:14:14,082
Zer gertatzen zaizu?

616
01:14:19,388 --> 01:14:23,480
Gertatutakoaren parte bat 
besterik ez nion kontatu Cascãori.

617
01:14:23,525 --> 01:14:25,794
Ez nuen lortzen umeaz hitz egitea.

618
01:14:26,228 --> 01:14:31,266
Ouro Preto-ra joateko esan eta 
fabrikako lana aipatu zidan Cascãok.

619
01:14:32,968 --> 01:14:35,437
Bizi berri bat zirudien.

620
01:14:45,714 --> 01:14:50,720
Nire etxea zure etxea da, 
zu hemen lasai egotea nahi dut. 

621
01:14:50,919 --> 01:14:53,055
Hasiera berriari!

622
01:14:53,722 --> 01:14:55,891
Beti egin izan dugun bezala.

623
01:14:56,058 --> 01:15:01,830
Laster etorriko zara berriz
zure onera, lasai.

624
01:15:02,931 --> 01:15:04,967
Lan berriz bat izango duzu.

625
01:15:06,435 --> 01:15:08,737
Dirua irabaziko duzu.

626
01:15:09,071 --> 01:15:14,309
Halako batean, 
senargai ibiliko zara berriz.

627
01:15:15,677 --> 01:15:19,281
Zure beltz honekin, 
hobetu egingo zaizu bizitza. 

628
01:15:19,348 --> 01:15:22,000
Ez dugu gehiago sufrituko.

629
01:15:25,621 --> 01:15:29,360
Handik gutxira, Cascãok 
lan bat lortu zidan fabrikan. 

630
01:15:32,528 --> 01:15:34,930
Lan astunera itzuli nintzen.

631
01:15:35,964 --> 01:15:39,400
Behetik hasi nintzen, berriz.

632
01:16:06,628 --> 01:16:09,920
Anak eta nik
hizketan jarraitu genuen.

633
01:16:10,132 --> 01:16:13,569
Hark gustukoa ninduela eta
nik gustukoa nuela sentitzen nuen. 

634
01:16:15,504 --> 01:16:18,574
Baina gauzak esateko 
beldurrez geundela zirudien.

635
01:16:18,674 --> 01:16:21,109
Irekitzeko beldurrez.

636
01:16:29,585 --> 01:16:32,321
Ouro Preton bi hilabete
ez neramatzala…

637
01:16:32,321 --> 01:16:35,257
…kalera bota zuten Cascão.

638
01:16:39,695 --> 01:16:42,931
Bahi-dendan geratu al zaizkizu
gauza guztiak?

639
01:16:42,998 --> 01:16:45,434
Guztiak, ez. 

640
01:16:46,335 --> 01:16:52,120
Hark gauza batzuk hartu dizkit:
altzariak, telebista, sofa…

641
01:16:53,075 --> 01:16:54,743
Eta bizikleta?

642
01:16:56,612 --> 01:16:58,547
Alexi saldu diot.

643
01:16:58,880 --> 01:17:04,240
Dirurik gabe nengoen, eta azkenean
ezer gabe geratu naiz. 

644
01:17:06,188 --> 01:17:08,080
Ondo pentsatzen baduzu…

645
01:17:08,957 --> 01:17:13,629
…batek bizitzan biltzen duen guztia 
kartoi-kutxa batean kabitzen da…

646
01:17:14,229 --> 01:17:17,699
…eta bi mila ere ez du balio
bahi-etxean.

647
01:17:19,101 --> 01:17:23,372
Sekula ez nuen usteko 
kalera botako zintuztenik. 

648
01:17:23,472 --> 01:17:24,940
Nik ere ez.

649
01:17:28,377 --> 01:17:33,515
Han ez al dizu inork lagundu?

650
01:17:34,549 --> 01:17:38,160
Sindikatura joatea ere 
bururatu zait.

651
01:17:38,954 --> 01:17:42,280
Baina ez zuela merezi
iruditu zait. 

652
01:17:42,457 --> 01:17:43,992
Egia esan…

653
01:17:45,227 --> 01:17:48,530
…joatea izango dut onena.

654
01:18:00,976 --> 01:18:05,520
Fabrikan lau hilabete neramatzala,
gaueko txandara aldatu ninduten.

655
01:18:05,580 --> 01:18:08,050
Egunez lo egitea nekeza zitzaidan.

656
01:18:08,116 --> 01:18:10,252
Ez nuen atseden ondo hartzen.

657
01:18:10,819 --> 01:18:15,824
Gauez bi ordu lo egitea egunez
zortzi lo egitea baino hobea da.

658
01:18:16,124 --> 01:18:21,240
Gorputza gaixotu egiten da,
eta buruak ez du atseden hartzen.

659
01:19:01,036 --> 01:19:04,973
Egun batean 
Anaren gutun bat jaso nuen.

660
01:19:08,677 --> 01:19:10,479
Zer daukat?

661
01:19:10,479 --> 01:19:12,647
Nire besoak eta nire ahoa.

662
01:19:12,814 --> 01:19:15,640
Hori da zuretzat daukadan gorputza.

663
01:19:16,218 --> 01:19:21,456
Ezagutu zintudanean, atsegin nuen
zuk eskuekin ukitzen zenuen guztia.

664
01:19:21,656 --> 01:19:25,327
Eta orain etxeko atea irekitze
hutsarekin zutaz oroitzen naiz…

665
01:19:25,393 --> 01:19:28,363
…eta badakit
elkarrekin segituko dugula.

666
01:19:29,231 --> 01:19:33,635
Ez naiz zehatz oroitzen maite 
zintudala jabetu nintzen uneaz.

667
01:19:33,869 --> 01:19:36,538
Hau besterik ez dakit: ate hori 
irekitzen ikusiko zaitudala…

668
01:19:36,671 --> 01:19:38,774
…eta zu maitatzen segituko dudala.

669
01:19:39,908 --> 01:19:44,312
Gogo biziz desio zaitut oraindik 
idazten dizudan hitz bakoitzean…

670
01:19:44,780 --> 01:19:49,400
…lehen zuria eta hutsa zen 
orri honen gorputza bete ahala.

671
01:19:49,584 --> 01:19:51,219
Maite baitzaitut.

672
01:19:51,620 --> 01:19:54,356
Eta hori oso gauza sinplea da.

673
01:20:15,811 --> 01:20:23,451
<i>Marina, maitea, Marina,
margotu egin zara.

674
01:20:24,653 --> 01:20:31,280
<i>Marina, dena egizu,
baina egidazu mesede.

675
01:20:33,161 --> 01:20:40,168
<i>Ez margotu gustatzen zaidan 
aurpegi hori, nirea bakarrik baita.

676
01:20:41,469 --> 01:20:49,211
<i>Marina, polita zara jadanik
Jainkoak eman dizunarekin. 

677
01:20:50,979 --> 01:20:58,453
<i>Neure buruarenganako gorrotoz, 
haserre, ezin naiz mintzatu.

678
01:20:59,654 --> 01:21:06,995
<i>Eta haserretzen naizenean, Marina, 
ez dakit barkatzen. 

679
01:21:08,864 --> 01:21:13,134
<i>Gauza asko barkatuta nago jadanik…

680
01:21:13,301 --> 01:21:17,772
<i>…ez duzu sekula lortuko 
ni bezalako inor.

681
01:21:18,173 --> 01:21:24,512
<i>Barkatu, Marina, maitea, 
aldarte txarrean nago gaur.

682
01:21:27,949 --> 01:21:29,885
Ez nion sekula utzi 
Ana maitatzeari.

683
01:21:30,118 --> 01:21:32,387
Behin ere ez.

684
01:21:33,221 --> 01:21:36,258
Baina ez nuen sekula lortu
berari hori esatea.

685
01:21:37,893 --> 01:21:40,695
Eta horretxek tristetzen ninduen 
gehien.

686
01:21:44,666 --> 01:21:47,320
Benetan,
ume bat eduki nahi nuen Anarekin. 

687
01:21:48,670 --> 01:21:53,360
Umea galdu genuenean, bazirudien 
bizitzak hau esaten zidala:

688
01:21:53,508 --> 01:21:56,144
"Horrela izango da beti".

689
01:22:16,097 --> 01:22:19,901
Bizi naizen lekua 
hobeto ezagutuz joan nintzen. 

690
01:22:20,235 --> 01:22:23,560
Langile auzoa 
ia mundu aparte bat zen.

691
01:22:29,577 --> 01:22:33,440
Garai hartan hasi nintzen
fabrikako antzerki taldera joaten.

692
01:22:35,951 --> 01:22:38,887
Bakarrik ez egoteko 
modu bat zen hura…

693
01:22:41,022 --> 01:22:43,591
…zerbait desberdina egitekoa.

694
01:22:50,298 --> 01:22:54,869
Eta han eskatu zeniguten
gure bizitzako konturen bat idaztea…

695
01:22:55,136 --> 01:22:57,639
…fabrikako antzerki-lanerako.

696
01:23:15,657 --> 01:23:16,658
Kaixo.

697
01:23:17,993 --> 01:23:19,627
-Ondo?
-Ondo, bai.

698
01:23:19,728 --> 01:23:23,098
Lagunduko al didazu Doña Anaren
etxean? Kontu azkarra izango da.

699
01:23:25,066 --> 01:23:26,801
Márcia ezagutu nuen…

700
01:23:27,135 --> 01:23:30,080
…hemengo jendearen zaindaria.

701
01:23:34,242 --> 01:23:37,000
Bere bi ilobak ere zaintzen ditu.

702
01:23:37,912 --> 01:23:40,081
Zaharrena, André…

703
01:23:40,448 --> 01:23:43,000
…beti ikusten dut auzoan.

704
01:23:50,258 --> 01:23:53,520
-Ez dago irekita?
-Ez.

705
01:23:54,095 --> 01:23:56,000
Bakarrik egoten da beti.

706
01:23:56,631 --> 01:23:59,768
Ez zaio, nonbait, auzoa gustatzen.

707
01:24:03,104 --> 01:24:06,520
Marciak esan zidanez, gurasoek ez
omen dituzte mutikoak ondo zaintzen.

708
01:24:06,608 --> 01:24:10,545
Asko bidaiatzen dute
eta bakarrik uzten dituzte umeak.

709
01:24:12,614 --> 01:24:14,816
Haietaz errukitu nintzen.

710
01:24:16,051 --> 01:24:19,800
Badakit zer-nolako tristura den 
gurasorik gabe haztea.

711
01:24:20,488 --> 01:24:27,440
Umetan, gauzez eta promesez
betetako leku bat da mundua.

712
01:24:27,562 --> 01:24:32,280
Baina fabrika horrek zimeldu egiten 
du, nonbait, jendearen itxaropena.

713
01:24:32,500 --> 01:24:36,960
Mutikoagan pentsatzen aritu nintzen;
leku txiki honetan haztea…

714
01:24:37,172 --> 01:24:40,875
…kez eta zaharrez inguratuta.

715
01:24:41,242 --> 01:24:43,960
Tristea izan behar du
horrela haztea.

716
01:25:05,100 --> 01:25:07,402
Cascão kalera bota zuten ezkero…

717
01:25:07,602 --> 01:25:10,640
…lanera joateko gogoa 
galtzen ari nintzen.

718
01:25:14,042 --> 01:25:16,200
Hura desberdina izan zen, ordea. 

719
01:25:21,282 --> 01:25:23,585
Belarriak ixten zitzaizkidala
sumatu nuen…

720
01:25:23,685 --> 01:25:27,021
…eta gor samar geratu nintzen 
segundo gutxi batzuetan. 

721
01:25:30,291 --> 01:25:34,129
Une hartan 
oso gauza bitxia gertatu zen. 

722
01:25:35,130 --> 01:25:37,720
Fabrikako zarata 
desagertu egin zen…

723
01:25:38,399 --> 01:25:40,935
…eta neure bihotza entzun nuen. 

724
01:25:46,141 --> 01:25:50,812
Eta, lehendabizikoz, gelditu 
egin nintzen fabrika ikusteko. 

725
01:25:51,880 --> 01:25:54,816
Eta han egoteagatik 
triste sentitu nintzen. 

726
01:25:56,651 --> 01:26:00,240
Eta sumatu nuen 
ez nuela berez inor ezagutzen… 

727
01:26:00,555 --> 01:26:03,320
…hark guztiak ez zidala ezer esaten.

728
01:26:10,932 --> 01:26:14,520
Amesgaizto batetik esnatzea bezala
izan zen. 

729
01:26:23,578 --> 01:26:27,400
Zaldi zahar eta nekatu baten gisara
sentitzen naiz.

730
01:26:27,916 --> 01:26:31,200
Min dut begietan, 
min dut buruan.

731
01:26:33,655 --> 01:26:36,200
Ez dut lan egiteko indarrik.

732
01:26:44,832 --> 01:26:46,935
Azkar hartzen dut arnasa.

733
01:26:47,702 --> 01:26:50,600
Nire bihotza odol-ponpa bat da.

734
01:26:53,208 --> 01:26:55,777
Besotik heldu nahi nien lankideei…

735
01:26:55,777 --> 01:26:58,279
…eta esnatu nintzela esan… 

736
01:26:58,379 --> 01:27:01,240
…bizitza osoan 
engainatu egin gintuztela.

737
01:27:03,985 --> 01:27:05,820
Nekatuta nago.

738
01:27:06,054 --> 01:27:07,889
Etxera joan nahi dut.

739
01:27:08,790 --> 01:27:11,526
Denok etxera joatea nahi nuke.

740
01:27:12,560 --> 01:27:15,029
Denok dena uztea nahi nuke…

741
01:27:15,230 --> 01:27:17,398
…makinak erretzen uztea…

742
01:27:17,532 --> 01:27:19,300
…olioa isurtzen uztea…

743
01:27:19,367 --> 01:27:23,004
…burdin puskak botata,
uhal garraiatzailea martxan…

744
01:27:23,137 --> 01:27:26,040
…laba goria isurian 
eta dena gainezkatzen…

745
01:27:26,407 --> 01:27:30,178
…makinak, lurra eta belarrak 
erretzen…

746
01:27:30,245 --> 01:27:33,800
…eta kea igotzen, 
gaua bezain beltz…

747
01:27:34,349 --> 01:27:37,960
…zerua estaltzen, 
eta dirua botatzen.

748
01:27:42,257 --> 01:27:47,840
Eta gu etxean egongo ginateke,
ura edaten, arratsaldean lo.

749
01:27:48,263 --> 01:27:50,565
Ke beltza eztulka… 

750
01:27:50,732 --> 01:27:54,002
…burdin puskak isuriko genituzke
geure biriketatik. 

751
01:27:54,569 --> 01:27:57,080
Mineral-ibaia izateari 
utziko lioke gure odolak…

752
01:27:57,205 --> 01:28:02,210
…bauxita, aluminio-ibaia izateari,
eta gorria izango litzateke berriz.

753
01:28:02,343 --> 01:28:04,545
Umeak garenean bezala.

754
01:28:06,080 --> 01:28:08,850
Horregatik deitu nahi nion
mundu guztiari…

755
01:28:09,684 --> 01:28:15,080
…labezain, elektrizista, 
soldatzaile eta arduradunei…

756
01:28:15,723 --> 01:28:17,425
…gizon-emakumeei…

757
01:28:17,525 --> 01:28:19,594
…eta bakoitzari belarrira esan:

758
01:28:20,194 --> 01:28:22,096
"Goazen etxera…

759
01:28:22,196 --> 01:28:25,120
…zaldi zahar saldo bat 
besterik ez gara". 

760
01:28:32,807 --> 01:28:35,710
Baina badakit 
ez lidakeela inork entzungo.

761
01:28:35,877 --> 01:28:38,479
Inori gustatzen ez zaiolako
horrelako gauzak entzutea.

762
01:28:39,947 --> 01:28:43,251
Baina bakoitzaren belarrira 
hau esan nahi nuke nik:

763
01:28:43,818 --> 01:28:46,421
"Gure bizitza engainu hutsa da".

764
01:28:46,587 --> 01:28:48,990
"Eta hori izango gara beti".

765
01:28:49,924 --> 01:28:53,661
"Eta ez daukagu besterik,
gure beso indartsuak baizik…

766
01:28:53,728 --> 01:28:56,520
…eta goiz esnatzeko 
gure borondatea baizik".

767
01:29:28,296 --> 01:29:29,497
Gau hartan…

768
01:29:29,630 --> 01:29:32,500
…oihanean nengoela egin nuen amets.

769
01:29:32,600 --> 01:29:37,560
Azken hamar urteotan lagun dudan 
amets bera berriz amestu nuen.

770
01:29:37,605 --> 01:29:40,441
Oihanean bakarrik nengoela
egin nuen amets. 

771
01:29:40,541 --> 01:29:44,320
Eta bila ari zitzaizkidanen soinua
urrutitik entzuten nuen.

772
01:29:45,380 --> 01:29:49,040
Eta bazirudien 
zerbait gaizki egina nuela.

773
01:29:49,684 --> 01:29:51,486
Oheratu egiten nintzen.

774
01:29:51,486 --> 01:29:53,888
Bakarrik.

775
01:30:16,677 --> 01:30:19,414
Eta egun askoan 
geratu nintzen oihanean.

776
01:30:21,182 --> 01:30:23,718
Denborarekin, 
motelduz zihoan zarata.

777
01:30:24,352 --> 01:30:27,640
Eta jendeak utzi egiten zion 
ni bilatzeari. 

778
01:30:28,856 --> 01:30:33,494
Eta, gauero, 
gauza bakarra pentsatzen nuen:

779
01:30:37,165 --> 01:30:38,640
Bizirik nengoen…

780
01:30:39,066 --> 01:30:42,680
…eta arnasa har nezakeen oraindik.

781
01:35:29,190 --> 01:35:33,260
ITZULPENA - AZPITITULUAK:
Jon Muñoz