1 00:00:09,360 --> 00:00:12,360 Amona erabat sinetsita zegoen... 2 00:00:12,640 --> 00:00:16,600 birritan hutsegite berean erortzen den animalia bakarra... 3 00:00:17,160 --> 00:00:18,600 gizakia dela. 4 00:00:33,360 --> 00:00:35,720 Amona azkenekoz ikusi nuenean... 5 00:00:36,080 --> 00:00:37,720 ez ninduen ezagutzen, 6 00:00:37,960 --> 00:00:39,440 ez zuen bere burua ezagutzen, 7 00:00:39,920 --> 00:00:43,480 eta agian hobea zena, heriotzari ere ez zion antzematen. 8 00:00:44,920 --> 00:00:47,040 Ohean zetzan, 9 00:00:47,240 --> 00:00:51,320 aurpegia zintzilik, behi-larru bat enbor baten gainean bezala. 10 00:00:51,560 --> 00:00:55,200 Eta esku batekin panpina txiki bati eusten zion gogor. 11 00:00:56,160 --> 00:00:58,480 Oroimena aspaldi lausotu zitzaion. 12 00:00:58,880 --> 00:01:03,280 Den-dena ahaztua zuen, bere hutsegiteak ere bai. 13 00:01:51,160 --> 00:01:53,760 Hori, ordea, zaharrei bakarrik gertatzen zaie. 14 00:01:54,160 --> 00:01:56,200 Guk, oraindik oroimena badugunok, 15 00:01:56,520 --> 00:02:00,320 disko gogorretan gordetzen ditugu oroitzapenak, edo Interneten. 16 00:02:00,600 --> 00:02:03,440 Eta geure hutsegiteak desegin nahi baditugu, 17 00:02:03,680 --> 00:02:06,120 erraz desegiten ditugu bi tekla sakatuta. 18 00:02:47,800 --> 00:02:51,120 Ez dut gogoan Internetera konektatu nintzen lehen aldia. 19 00:02:51,680 --> 00:02:53,880 Baina gustatu zitzaidan. 20 00:02:55,160 --> 00:03:00,320 Nolabait askatasuna lortu nuen mundu paralelo hartan. 21 00:03:01,440 --> 00:03:04,720 Anarkikoa zen, eta anonimoa, eta gainera... 22 00:03:05,160 --> 00:03:06,680 doakoa zen! 23 00:03:07,280 --> 00:03:10,880 Utopiaren garai haietan ni ausarta eta naif-a nintzen. 24 00:03:11,240 --> 00:03:16,240 Benetan sinesten nuen zoriona tekla bat sakatuz lor zitekeela. 25 00:03:19,280 --> 00:03:20,880 Oker nengoen, ordea. 26 00:03:22,880 --> 00:03:27,200 Zer gertatzen zen ulertu nuenerako ezinezkoa zen ihes egitea. 27 00:04:26,400 --> 00:04:31,200 Amonak beste hau ere esaten zuen: "Ona den guztia bukatu egiten da". 28 00:04:31,520 --> 00:04:35,600 Baina ez zen bukatu, ez, ergel hura bilaketa-kutxan agertu zelako! 29 00:04:35,920 --> 00:04:40,440 Ezta ere nihilistak bere amorrua saltzeagatik 'Atsegin' batzuen truke! 30 00:04:40,720 --> 00:04:45,120 Edo hitza ahaztu egin zelako emoji eta memeen truke aldatuta! 31 00:04:47,800 --> 00:04:50,280 Izan ere, lapsusa hasten baita... 32 00:04:50,520 --> 00:04:55,000 usb kablea bihurtzen denean existentziaren zilbor-hestea. 33 00:05:45,360 --> 00:05:50,120 Guk doan gozatzen dugun bitartean, haiek zorrotz zelatatzen gaituzte, 34 00:05:50,320 --> 00:05:54,800 eta algoritmoaren bidez gure emozioak manipulatzen dituzte. 35 00:05:55,160 --> 00:05:58,160 Hala bihurtu dute Kardashian-en ipurdia... 36 00:05:58,400 --> 00:06:00,400 gure nahi guztien helburua. 37 00:06:01,000 --> 00:06:03,160 Baina glory hole honetatik... 38 00:06:03,400 --> 00:06:05,960 errealitatearen itzalak baino ez dira ageri. 39 00:06:06,880 --> 00:06:08,160 Apenas ohartu gabe, 40 00:06:08,600 --> 00:06:12,360 geure begiez ikusi dugu telefonoa adimendun bihurtzen, 41 00:06:12,680 --> 00:06:16,520 eta nola gizakion ergelkeria isurkari bihurtu den. 42 00:06:18,040 --> 00:06:22,000 32 bit-eko lerde labain honek harrapatu egiten gaitu, 43 00:06:22,280 --> 00:06:24,760 guztiok eta guztia lokaztuz. 44 00:06:52,760 --> 00:06:55,320 Gaur neure burua ikusi dut ispiluan, 45 00:06:55,720 --> 00:06:58,240 eta ohartu naiz oso zaharra naizela. 46 00:06:59,840 --> 00:07:02,720 Bakarrik nago, eta ia dena ahaztu dut. 47 00:07:03,320 --> 00:07:06,400 Begiak ireki eta berehala konektatu egiten naiz. 48 00:07:06,680 --> 00:07:09,920 Eta uste dut berriro ixtean deskonektatu egiten naizela. 49 00:07:10,200 --> 00:07:12,840 Hutsegite bera egiten dut behin eta berriz. 50 00:07:13,160 --> 00:07:18,040 Baina lasai nago, hori dena CTRL+Z sakatuz konpontzen da eta. 51 00:07:18,560 --> 00:07:20,560 Jada ez naiz neure buruaren jabe. 52 00:07:21,120 --> 00:07:23,360 Nire gogoa hor datza, zintzilik, 53 00:07:23,640 --> 00:07:26,360 behi-larrua enbor baten gainean bezala. 54 00:07:29,640 --> 00:07:34,320 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak