Albisteak

Gaurtik aurrera Entre les murs erabiltzaileen eskura

2013-05-07

2008 urtean Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen Laurent Cantet (Ressources humaines, L'emploi du temps, Foxfire) zuzendari frantsesaren filmak.

Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sarirako nominazioa ere eskuratu zuen film dokumentaletik gertu dagoen pelikula honek Parisko irakaskuntza-zentro bateko irakasle batek idatzitako izen berdineko liburuan oinarritzen du bere gidoia. Neurri batean autobiografikoa, François Bégaudeauren esperientzia kontatzen du filmak, irakaskuntza bera eta Frantzia bezalako herrialde multikultural baten egungo nortasunaren inguruko eztabaida eta hausnarketa zorrotz bat ikusleari proposatuz.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak