Albisteak

Emakumea film laburrean bilduma

2013-11-11

Filmazpit programak, Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburren Zinemaldia eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, emakumeari eragiten dioten problema anitzez diharduen film labur bilduma bat aurkezten du.

Ali, Fatine, Helen, Irene eta Rae; Belgika, Brasil, AEB, Frantzia eta Erresuma Batutik etorritako bost lan hauen protagonistak dira. Gaien artean, problematika konplexuak: tratu txarrak, marjinalitatea, presio soziokulturala, desberdintasuna, garapen sexualaren eragozpenak, behartutako prostituzioa… indarkeria mota ezberdinak, azken finean, emakumearen aurrerapenari trabak jartzen dizkiotenak XXI. mendean ere.

Hainbat eta hainbat Zinemaldietan proiektatutako eta saritutako bost film labur Filmazpitek jaso eta lehen aipatu auzi horietan guztietan sakondu nahi duen ororen eskuetan jarri nahi dituenak.

Hauxek dira aukeratutako lanak:

The Curse. 2012, Fyzal Boulifa, Erresuma Batua.

Irene. 2011, Patricia Galucci / Victor Nascimento, Brasil.

Mobile Homes. 2013, Vladimir de Fontenay, AEB-Frantzia.

Rae. 2012, Emmanuelle Nicot, Belgika.

What to Bring to America. 2010, Christophe Nassif, AEB.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 610 724 162

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak