1 00:01:06,199 --> 00:01:08,435 AURPEGIAK HERRIAK 2 00:01:13,440 --> 00:01:15,909 Filmatze espontaneoa hauen laguntzarekin hasi zen: 3 00:01:15,909 --> 00:01:18,411 Enrico Navarra, Emmanuel Barth… 4 00:01:18,445 --> 00:01:20,780 …eta internet bidezko 646 emaile: 5 00:01:46,172 --> 00:01:48,408 ESKERRIK ASKO HAIEI! 6 00:02:44,030 --> 00:02:47,567 Ez genuen errepidean topo egin. 7 00:02:50,103 --> 00:02:53,806 Ez genuen autobus-geltoki batean topo egin. 8 00:02:55,108 --> 00:02:57,577 Ez dut ondo ikusten. Noiz da hurrengoa? 9 00:02:57,610 --> 00:02:59,879 Hiru minutu barru. 10 00:03:01,047 --> 00:03:04,684 Beranduegi da, oinez joango naiz. 11 00:03:05,351 --> 00:03:08,321 Ez genuen okindegi batean topo egin. 12 00:03:08,488 --> 00:03:09,889 -Kaixo. -Kaixo, jauna. 13 00:03:09,889 --> 00:03:11,491 Txokolatezko bi "éclair". 14 00:03:11,491 --> 00:03:13,927 -Salduta daude. -Zer pena! 15 00:03:13,993 --> 00:03:16,729 -Eskerrik asko. -Agur, jauna. 16 00:03:18,097 --> 00:03:18,731 Tori, andrea. 17 00:03:18,731 --> 00:03:21,534 -Zenbat da? -5 euro. 18 00:03:26,940 --> 00:03:30,543 -Ez genuen topo egin… -…dantzalekuan. 19 00:03:32,879 --> 00:03:35,281 Ez ditut ahaztu zure filmetako irudiak. 20 00:03:36,015 --> 00:03:38,618 Cléoren aurpegia. 21 00:03:39,018 --> 00:03:40,820 "Mur Murs" Los Angelesen. 22 00:03:41,054 --> 00:03:44,490 Zirrara handia egin zidaten fresko handi haiek guztiak. 23 00:03:44,891 --> 00:03:49,862 Edukiontzietan jarri dituzun begiak trenetik ikustea asko gustatu zait. 24 00:03:51,064 --> 00:03:54,734 Harri eta zur utzi ninduzun Panteoian, milaka aurpegirekin. 25 00:03:55,235 --> 00:03:58,705 Zaharrei argazkiak atera zenizkien Kuban. 26 00:03:59,339 --> 00:04:03,743 Eta bikote zimurtu hori hiri erabat pitzatuaren gainean. 27 00:04:04,978 --> 00:04:08,548 Bitxia da hainbeste denboran elkar gurutzatu ez izana. 28 00:04:12,585 --> 00:04:14,621 Lehenengo pausoa nik egin nuen. 29 00:04:14,654 --> 00:04:17,490 Daguerre kalera joan nintzaion ikustera. 30 00:04:21,794 --> 00:04:24,464 Gero bera etorri zen nire etxera. 31 00:04:25,865 --> 00:04:30,270 Eta nire taldea aurkeztu nion: Émile, Guillaume, Étienne… 32 00:04:30,370 --> 00:04:34,173 Haren lantegian, argazkiak atera nahi izan nizkion JRri. 33 00:04:34,340 --> 00:04:38,344 Berehala konturatu nintzen ez zituela betaurrekoak kendu nahi. 34 00:04:39,512 --> 00:04:41,614 Jean-Luc Godardez oroitu nintzen… 35 00:04:41,614 --> 00:04:44,617 …betaurreko ilunak aurpegian itsatsiak. 36 00:04:44,617 --> 00:04:49,589 Behin, hala ere, kendu egin zituen niretzat, une batez. 37 00:04:50,223 --> 00:04:54,294 Aspaldi, 33 urte nituen. 38 00:04:56,195 --> 00:04:58,298 Orain nik ditut 33 urte. 39 00:04:58,298 --> 00:05:01,434 Eta zuk 88 udaberri dituzula esango nuke nik. 40 00:05:01,434 --> 00:05:03,536 Ondo da, badakizu nire adina! 41 00:05:07,540 --> 00:05:09,542 Dibertigarria da film bat elkarrekin egitea. 42 00:05:09,575 --> 00:05:12,412 Hori da abiapuntua. 43 00:05:12,412 --> 00:05:15,682 Baina ez al duzu sekula bikotean lan egiten? 44 00:05:17,050 --> 00:05:18,284 Lehen aldian, aurrera. 45 00:05:18,651 --> 00:05:20,086 Noiz esaten zen hori? 46 00:05:20,153 --> 00:05:22,488 Armstrong ilargian ibili zenean. 47 00:05:23,790 --> 00:05:27,660 Abentura espontaneo bat delako gustatzen zait proiektua. 48 00:05:27,694 --> 00:05:29,195 Baina zer egingo dugu? 49 00:05:29,195 --> 00:05:32,265 Irudiak egingo ditugu, elkarrekin, baina beste era batera. 50 00:05:32,332 --> 00:05:33,900 Abiatu… abian jarriko zara? 51 00:05:34,967 --> 00:05:38,738 Bai, ni beti abian, herrietarantz joanez gero… 52 00:05:38,771 --> 00:05:41,941 …edo paisaia sinpleetarantz, aurpegietarantz. 53 00:05:50,383 --> 00:05:53,753 Kamioi honetan abiatzen naiz ni mundu osora. 54 00:05:54,220 --> 00:05:57,357 Jendea atzetik sartzen da, fotomaton batean bezala,… 55 00:05:57,357 --> 00:06:02,195 …eta 5 segundo barru, albotik ateratzen da argazkia, handiz. 56 00:06:02,195 --> 00:06:04,931 Bidean abiatu orduko, geldialdi bat egin dugu. 57 00:06:07,667 --> 00:06:09,869 Andereño, hasiera eman nahi al diozu? 58 00:06:09,869 --> 00:06:12,705 -Emaiozu hasiera. -Baina eskatuko dizugu… 59 00:06:12,705 --> 00:06:15,274 …argazkirako betaurrekoak kentzea. 60 00:06:15,274 --> 00:06:17,009 -Bai noski. -Zure begi ederrak ikusteko. 61 00:06:17,009 --> 00:06:20,446 Nire baguettea utziko dizut. Baguette asko edukiko ditugu eskura. 62 00:06:20,980 --> 00:06:24,050 -Eser zaitez… -Bai. 63 00:06:24,517 --> 00:06:27,253 Ondo erdiratuta. Lau… Primeran. 64 00:06:27,286 --> 00:06:31,290 Baguettea hortz artean, zuzen… 65 00:06:36,529 --> 00:06:38,664 Erne! Horra, primeran. 66 00:06:44,103 --> 00:06:45,471 Jode, begiak itxi ditu! 67 00:06:45,471 --> 00:06:47,306 -Bai. Berdin dio. -Baboa. 68 00:06:47,640 --> 00:06:49,175 Eskuinera jiratu. 69 00:06:53,579 --> 00:06:55,515 Hauek ez dute egin, nik bakarrik. 70 00:06:55,848 --> 00:06:57,116 Jolas baten modukoa da. 71 00:06:57,116 --> 00:07:00,753 Eta nire nahirik handienari erantzuten dio JRk: 72 00:07:00,753 --> 00:07:04,223 Aurkitzen ditudan aurpegiei argazkiak ateratzea… 73 00:07:04,590 --> 00:07:07,760 …berehala eror ez daitezen nire oroimeneko zuloetan. 74 00:07:12,331 --> 00:07:14,167 Ahal genuenean abiatzen ginen. 75 00:07:14,867 --> 00:07:17,069 Han-hemen, Frantzian. 76 00:07:17,703 --> 00:07:21,274 Iparralderantz abiatu ginen; oso eskualde bizia da… 77 00:07:21,374 --> 00:07:27,113 …baina, buruan, zepa-meta beltzen irudiak neuzkan… 78 00:07:27,447 --> 00:07:32,885 …eta meatzarien bizitzari buruzko postal-bilduma bat. 79 00:07:33,619 --> 00:07:38,224 Nik berehala joan nahi izan nuen titi itxurako bi muino haietara. 80 00:07:38,591 --> 00:07:41,360 Adreiluz jositako kale haiek zeharkatu nahi nituen… 81 00:07:41,394 --> 00:07:44,130 …non haietako etxe batzuk abandonatuta baitaude gaur. 82 00:07:44,497 --> 00:07:47,567 Jendea ezagutu, ideiak aurkitzeko. 83 00:07:48,768 --> 00:07:53,739 Langile-etxeen kale bat aipatu ziguten, bota egin behar zutena. 84 00:07:54,674 --> 00:07:59,512 Jeanine aurkitu genuen, kale hartako azken biztanlea. 85 00:08:00,379 --> 00:08:05,184 Ni naiz langile-etxe hauetan bizi den bakarra. 86 00:08:05,551 --> 00:08:09,055 Azkena joango nintzela esan, eta oraindik hemen nago. 87 00:08:09,088 --> 00:08:09,922 Ondo da. 88 00:08:09,922 --> 00:08:14,460 Ez naute kalera botako. Oroitzapen gehiegi dago. 89 00:08:14,494 --> 00:08:17,697 "Ez duzue ulertzen" esan nien. 90 00:08:17,697 --> 00:08:21,100 Inork ezin du ulertu guk bizi izandakoa. 91 00:08:23,035 --> 00:08:26,439 Meatzarien irudi zaharrak bildu dituzte JRk eta Guillaumek. 92 00:08:26,439 --> 00:08:29,542 Eta etxeetan handiz itsastea erabaki dugu. 93 00:08:33,412 --> 00:08:37,083 Oinetatik hasten gara beti, irudiak zoruan ondo finkatzeko. 94 00:08:44,090 --> 00:08:48,361 Guretzat, zoragarria da. Niretzat, benetan, zoragarria da. 95 00:08:50,429 --> 00:08:53,332 56an 14 urte nituen. 96 00:08:53,432 --> 00:08:55,268 Putzu-mandataria nintzen. 97 00:08:55,268 --> 00:08:58,004 Meatzari lana ikasi egiten da. Eskolara joaten zara. 98 00:08:58,571 --> 00:09:00,273 30 urte meategi barruan. 99 00:09:00,506 --> 00:09:03,976 Egunekoa irabazteko, 150 euskarri jarri beharra zegoen. 100 00:09:04,010 --> 00:09:05,978 Gero ikatzera joan nintzen. 101 00:09:05,978 --> 00:09:10,917 Hura izugarri gogorra zen, ikaragarri sufritu nuen. 102 00:09:12,318 --> 00:09:16,322 Jeaninengana joan ginen berriz, haren bizitzaz gehiago jakitera. 103 00:09:16,756 --> 00:09:20,693 Gustura hitz egiten zuen aitaren bizitzaz, meatzaria baitzen. 104 00:09:21,294 --> 00:09:23,663 Ogi handi batekin joaten zen… 105 00:09:23,930 --> 00:09:25,898 Horrelakoxe ogi handia… 106 00:09:25,898 --> 00:09:29,702 …gurinez-eta gainezka, zulo barrenean jateko. 107 00:09:29,835 --> 00:09:33,806 Ez bazuen bukatu, zakutoan sartzen zuen… 108 00:09:33,873 --> 00:09:35,608 …eta gora joaten zen. 109 00:09:35,675 --> 00:09:37,743 Gu txikiak ginen, eta korrika joaten ginen… 110 00:09:37,743 --> 00:09:40,346 …gure aita larratxori-ogiarekin zetorrelako. 111 00:09:40,346 --> 00:09:42,949 Zer da larratxori-ogia? 112 00:09:43,583 --> 00:09:48,454 Ogi-mutur zikin-zikina. Eta izugarri gustatzen zitzaigun! 113 00:09:48,454 --> 00:09:51,223 Meategi barrutik zetorrelako ogia. 114 00:09:54,393 --> 00:09:56,329 Kaskoari "barrette" deitzen zaio. 115 00:09:56,395 --> 00:09:59,298 Ezagutua naiz ni aitona, etxera etortzen… 116 00:09:59,332 --> 00:10:02,435 …erantzi egiten zen, "barrette"a buruan jantzita… 117 00:10:02,435 --> 00:10:06,372 …hura zen ontzian sartu aurretik erantziko zuen azken gauza. 118 00:10:07,340 --> 00:10:10,576 Eta amonak bizkarra garbitzen zion. Horrela zen. 119 00:10:11,377 --> 00:10:14,780 Fréderic gure laguntzailearen aitaren etxean gaude. 120 00:10:15,314 --> 00:10:19,285 Eta meatzari baten garbiketaren irudia zeukan paretan jarrita… 121 00:10:19,352 --> 00:10:21,354 …nik postal batean neukan bera. 122 00:10:22,021 --> 00:10:27,193 Bizkarra garbitu izan nion aitari. 123 00:10:27,259 --> 00:10:30,296 Eta ubeldu guztiak ikusten nizkion. 124 00:10:30,329 --> 00:10:33,332 Ikatz-jaurtialdiak ziren. 125 00:10:33,633 --> 00:10:35,835 Berdina da, baina alderantzikatua. 126 00:10:35,868 --> 00:10:37,670 Hala gertatzen da; begi-ernea zara. 127 00:10:37,670 --> 00:10:38,571 Bai. 128 00:10:42,208 --> 00:10:46,646 Mutilekin lanean ikusten zaitut, itsastearen langile bat bezala. 129 00:10:47,113 --> 00:10:48,648 Itsastea nahiago izaten dut eta. 130 00:10:48,748 --> 00:10:51,117 Argazkilaria naizela uste du jendeak… 131 00:10:51,117 --> 00:10:54,787 …baina aretoan pasatzen dut denbora gehiena: montatzen, igo eta jaisten… 132 00:11:02,795 --> 00:11:04,597 Gorazarre egin diegu meatzariei. 133 00:11:04,597 --> 00:11:07,566 Baina Agnèsek eta nik omen egin nahi genion Jeanineri… 134 00:11:07,566 --> 00:11:12,672 …erresistenteari, haren aurpegia haren etxean itsatsiz. 135 00:11:23,149 --> 00:11:25,017 Zer esan dezaket? 136 00:11:25,151 --> 00:11:26,519 Ezer ez. 137 00:11:37,329 --> 00:11:39,598 Ez dakit zer esan. 138 00:11:39,699 --> 00:11:42,968 Ez dago zer esanik; besarkadatxo bat. 139 00:11:43,169 --> 00:11:44,103 Hobe da, ezta? 140 00:11:44,103 --> 00:11:46,472 Jeanine! Ez egon triste. 141 00:11:46,539 --> 00:11:50,109 -Lagunak gara orain. -Ez nator neure onera. 142 00:11:50,776 --> 00:11:52,645 Omenaldi bat egin nahi izan dizugu. 143 00:11:53,512 --> 00:11:55,347 Handi-handi bat. 144 00:11:55,648 --> 00:11:59,218 Eskerrik asko kola egiteko eman diguzun uragatik. 145 00:11:59,785 --> 00:12:03,255 Ur bero guzti-guztia hustu diogu. 146 00:12:32,251 --> 00:12:37,022 Askotan datozkit burura Jeanine eta haren aita. 147 00:12:37,389 --> 00:12:41,026 Noiz arte eutsiko dio bere etxean? 148 00:12:41,060 --> 00:12:44,230 Etxe batekiko atxikimenduak indar handia du. 149 00:12:44,330 --> 00:12:47,867 Ni gehiago naiz batetik besterakoa. 150 00:12:49,835 --> 00:12:52,071 Ondo gaudela iruditzen zait. 151 00:12:52,271 --> 00:12:54,373 Ondo gaude, egia da. 152 00:12:54,373 --> 00:12:58,577 Pena da zuk zorua ez ukitzea, ezin baitzara nahi duzunean joan. 153 00:12:58,577 --> 00:13:01,614 Zu jaisten laguntzera behartuta nago. 154 00:13:01,981 --> 00:13:05,818 Gaizkitzen ari naiz: hankak, begiak… Lauso ikusten zaitut! 155 00:13:05,918 --> 00:13:11,056 Denak ihes egin aurretik, ahalik eta irudi gehien pilatuko ditugu. 156 00:13:11,657 --> 00:13:13,559 Niretzat beranduegi izan baino lehen, ezta? 157 00:13:13,559 --> 00:13:15,227 Ez nuen hori esan nahi, baina ulertzen didazu. 158 00:13:15,227 --> 00:13:16,195 Esan egin duzu, ordea. 159 00:13:17,596 --> 00:13:21,634 Elkar ezagutzen ikasten ari gara, baina hitz egigun filmatutakoaz. 160 00:13:21,634 --> 00:13:25,704 Ustekabean jende harrigarria aurkitu izana gustatu zait. 161 00:13:25,704 --> 00:13:29,842 Honela segitu nahi duzu? Asmo jakinik eta ibilbiderik gabe? 162 00:13:29,942 --> 00:13:33,479 Bai, patua izan delako beti nire laguntzailerik onena. 163 00:13:33,746 --> 00:13:36,215 Patuak gu biontzat lan egingo duela uste al duzu? 164 00:13:36,248 --> 00:13:37,616 Baliteke. 165 00:13:37,983 --> 00:13:40,820 Eta meloia ematen badizut, abiatu nahiko duzu? 166 00:13:40,853 --> 00:13:43,022 Ondo da, abiatu… Baina nora? 167 00:13:43,689 --> 00:13:46,559 Ezagutu nuen tipo bat, autostopean hartu ninduena. 168 00:13:46,592 --> 00:13:48,627 Goazen harengana. 169 00:13:49,895 --> 00:13:51,997 Gure eskualdean barrena zabiltzate? 170 00:13:52,097 --> 00:13:57,036 Horma eta pareta bila, argazki handiak han itsasteko. 171 00:13:57,169 --> 00:13:58,737 Zer-nolako irudiak? 172 00:13:59,171 --> 00:14:02,074 Aurkitzen dugun jendearena. Zu izan zintezke, adibidez. 173 00:14:12,751 --> 00:14:15,554 -Zurea al da hangar hori? -Bai. 174 00:14:16,188 --> 00:14:19,525 Zerbait itsatsi nahi nuke hor. 175 00:14:19,859 --> 00:14:23,462 Chérencen gaude, eta kointzidentziaz berriz ere… 176 00:14:23,629 --> 00:14:25,197 …oso ondo ezagutzen nuen herri hura. 177 00:14:25,998 --> 00:14:28,100 Natahalie Sarraute ikustera etortzen nintzen… 178 00:14:28,167 --> 00:14:30,536 …miresten eta maitatzen nuen idazle hura… 179 00:14:30,769 --> 00:14:33,706 …etxea hangarretik 100 metrora zeukana. 180 00:14:34,573 --> 00:14:38,477 Nekazaria zara, lursail handia duzu; asko zarete? 181 00:14:38,510 --> 00:14:44,083 200 hektareako lursail bat dut. Bakarrik lan egiten dut. 182 00:14:44,149 --> 00:14:47,653 -Bakarrik 200 hektareatan? -Bai. 183 00:14:48,153 --> 00:14:52,057 Eta zerbitzuak egiten dizkiet beste batzuei. 184 00:14:53,592 --> 00:14:58,764 Aurrekontu bat egiten dut. Adibidez, uzta bakarrik. 185 00:14:58,931 --> 00:15:02,501 Tarifa finkoak ditut. Hainbeste hektareako, eta kitto. 186 00:15:02,635 --> 00:15:10,209 Gero, lan osoa ere badago: ereintzatik uztarora. 187 00:15:10,976 --> 00:15:15,014 Eransten badizkiet kanporako nire lanei, 600 hektarea… 188 00:15:15,047 --> 00:15:18,417 …nire lurrak, 800 hektarea lantzen ditut guztira. 189 00:15:19,952 --> 00:15:22,388 Berrikuntza gustatzen zait. 190 00:15:22,421 --> 00:15:26,125 Traktoreak informatikaz josita daude gaur egun. 191 00:15:26,959 --> 00:15:30,029 Eta izugarri gustatzen zait. 192 00:15:31,130 --> 00:15:35,935 Badauzkat traktoreak eta traktoreei lotzen dizkiedan tresnak. 193 00:15:35,968 --> 00:15:39,772 Bi uzta-makina dauzkat, arrastelu birakari bat… 194 00:15:40,639 --> 00:15:44,343 …gurdi bat, galtzu-biltzaile horzdun bat… 195 00:15:44,376 --> 00:15:47,012 …erein-makina bat, zapalgailu bat… 196 00:15:47,112 --> 00:15:48,814 …eta lurra lantzeko makina bat. 197 00:15:49,048 --> 00:15:50,983 Ez duzu zereginik, beraz. 198 00:15:51,450 --> 00:15:56,121 Gaur egun, traktorean bidaiaritzat daukat neure burua. 199 00:15:56,288 --> 00:16:00,426 Zertan aldatu du horrek lana, onerako edo txarrerako? 200 00:16:00,459 --> 00:16:03,629 Asozial bihurtu gara… 201 00:16:03,629 --> 00:16:09,702 …lehen 200 hektareako lursail batek hiruzpalau lagun behar baitzituen. 202 00:16:09,735 --> 00:16:12,471 -Eta gaur… -800 hektarea diozu. 203 00:16:12,471 --> 00:16:16,875 Eta gaur bakarrik nago, eta 800 hektarea lantzen ditut. Bakarrik. 204 00:16:17,509 --> 00:16:20,779 -Gustura zaude bakarrik? -Gustura egoten naiz bakarrik… 205 00:16:20,813 --> 00:16:24,817 …eta pozik etxeratzen naiz arratsean nire familiarengana. 206 00:16:26,719 --> 00:16:31,724 Gizon hori imajinatzen dut traktorean, 800 hektarea aurrean. 207 00:16:31,757 --> 00:16:34,026 Zer bakardadea! 208 00:16:34,493 --> 00:16:36,929 Nik, berriz, taldean lan egiten dut. 209 00:16:36,929 --> 00:16:38,397 Gutxitan egoten naiz bakarrik. 210 00:16:38,430 --> 00:16:41,467 Baina ni ere gustura etxeratzen naiz arratsean. 211 00:16:41,533 --> 00:16:45,671 Hara, sekula ez didazu esan ea norbait zain duzun etxean. 212 00:16:45,671 --> 00:16:48,841 Hara, ez dugu nekazariarekin bukatu. 213 00:16:49,375 --> 00:16:50,709 Egia da. 214 00:16:50,709 --> 00:16:55,647 Makina handiak dauzkanez, garabi bat utzi dizu argazkia itsasteko. 215 00:16:56,715 --> 00:17:00,085 Itsasten gozatzen ari zarela dirudi. 216 00:17:00,452 --> 00:17:02,087 Zer iruditzen zaizu? 217 00:17:02,688 --> 00:17:06,091 Aurrean zaude, eta ez da ezer ikusten. Baztertu! 218 00:17:07,159 --> 00:17:07,793 Begira! 219 00:17:14,199 --> 00:17:15,501 Gorde egingo duzu? 220 00:17:15,501 --> 00:17:18,370 Hor utziko dudala uste dut, bai. 221 00:17:19,104 --> 00:17:21,740 Herriko izarra bihurtuko zara? 222 00:17:22,341 --> 00:17:23,709 Hala naiz eta! 223 00:17:24,710 --> 00:17:25,978 Zenbat biztanle zarete? 224 00:17:26,045 --> 00:17:27,179 -Oso ederra da. -140. 225 00:17:27,212 --> 00:17:30,182 Estimatzen dizugu onartu izana. 226 00:17:30,182 --> 00:17:33,152 Eta orain jakingo da norena den hangar hau. 227 00:17:33,185 --> 00:17:39,625 Hori da. Gertutik zainduko dut neure uzta biltegiratua. 228 00:17:52,738 --> 00:17:54,973 Midi-ra jaitsi ginen. 229 00:17:55,374 --> 00:17:59,344 Antzina-antzinako maitasun-historia bat kontatu zidaten… 230 00:17:59,344 --> 00:18:01,580 …irudia eta guzti. 231 00:18:01,613 --> 00:18:07,219 Andreak Émilie du izena eta gizonak, berriz, Émile. 232 00:18:07,453 --> 00:18:09,655 Maitasun-historia eder-eder bat da. 233 00:18:09,655 --> 00:18:12,691 Gizonak nire birramona ezagutu zuenean… 234 00:18:12,691 --> 00:18:13,992 …dantzaldi batean, beharbada… 235 00:18:14,026 --> 00:18:17,029 …harekin ezkondu nahi izan zuen, baimena eskatu zien gurasoei… 236 00:18:17,029 --> 00:18:18,263 …eta gurasoek ez zuten nahi. 237 00:18:18,297 --> 00:18:21,133 Beraz, birramona bahitu behar izan zuen. 238 00:18:21,133 --> 00:18:24,036 Bahitu egin zuen, harekin ezkondu ahal izateko. 239 00:18:24,770 --> 00:18:27,339 Argazkia ematen dizuet. 240 00:18:27,773 --> 00:18:31,376 Ondo legoke medailoi batean edo marko obalatu batean. 241 00:18:31,643 --> 00:18:34,113 Traste zaharren azoka batean aurkituko dugu. 242 00:18:39,551 --> 00:18:40,953 Eskubira edo ezkerrera? 243 00:18:40,986 --> 00:18:43,021 Ezkerrera, zerrendaren eskuinera. 244 00:18:55,033 --> 00:18:56,435 Asko gustatzen zaizkit. 245 00:19:00,139 --> 00:19:02,141 Kaixo, anaiatxo. 246 00:19:03,575 --> 00:19:09,081 Benetan da arbasoen irudia beren paretan, beren fatxadan. 247 00:19:10,415 --> 00:19:13,919 Zorion handia da. 248 00:19:13,986 --> 00:19:16,655 -Haiekin bat egin nahi duzue… -Selfie bat egingo dugu. 249 00:19:16,788 --> 00:19:19,658 …hori baita transmisioa. 250 00:19:19,658 --> 00:19:21,593 Jiratu egin behar da. 251 00:19:24,396 --> 00:19:25,430 Orain gu gara. 252 00:19:25,731 --> 00:19:26,532 Oso ondo. 253 00:19:27,733 --> 00:19:28,967 -Baina ez dabil. -Horra. 254 00:19:28,967 --> 00:19:30,202 Zer polita! 255 00:19:30,202 --> 00:19:33,272 Sare sozialetara joango da, gaur gauean. 256 00:19:33,305 --> 00:19:37,409 Facebookeko bere profilean ipini du neure alabak. 257 00:19:37,709 --> 00:19:39,611 Kartelaz ez dizut ezer esango… 258 00:19:39,611 --> 00:19:44,850 …baina baimena behar da aldamioa leku publikoan jartzeko. 259 00:19:44,917 --> 00:19:46,785 Kartelarekin ez dago arazorik. 260 00:19:46,785 --> 00:19:51,223 Gauza bat esango dizut: Bidali isun guztiak Agnès Vardari. 261 00:19:51,223 --> 00:19:54,293 -Ederki. -Konplimenduez hitz egingo dugu. 262 00:19:54,293 --> 00:19:56,295 Ederki. Dena hitz egin daiteke. 263 00:19:56,695 --> 00:19:59,598 Kendu beharreko puntuak Agnèsen gidabaimenari kendu. 264 00:20:00,666 --> 00:20:04,236 -Baduzu gidabaimena? -Bai, baina ez dut erabiltzen. 265 00:20:04,236 --> 00:20:05,938 -Jakina. -Zentzuduna naiz eta. 266 00:20:06,705 --> 00:20:11,376 Emakume eder batengana joango gara; hor aurreko kafean lan egiten du. 267 00:20:12,144 --> 00:20:14,213 Agnèsek esan dit konforme zaudela. 268 00:20:14,279 --> 00:20:15,380 Zergatik ez… 269 00:20:15,647 --> 00:20:16,715 Zer jartzeko? 270 00:20:17,015 --> 00:20:20,052 Aurreko paretan jartzeko. 271 00:20:20,919 --> 00:20:22,754 Nire soinekoa da. 272 00:20:22,788 --> 00:20:26,225 Eta Agnèsek pare bat orduz uzteko eskatu dit argazkia ateratzeko. 273 00:20:26,992 --> 00:20:30,796 Zure bilduman ez duzu eguzkitako txiki bat edukiko? 274 00:20:30,796 --> 00:20:34,433 Emakume bati argazki bat atera nahi genioke, eguzkitakoa eskuan. 275 00:20:34,433 --> 00:20:35,567 Ez dut eguzkitakorik. 276 00:20:36,668 --> 00:20:39,338 Gurasoengana joango naiz, berehala etorriko naiz. 277 00:20:39,338 --> 00:20:40,239 Eskerrik asko. 278 00:20:40,272 --> 00:20:41,573 Aulkia kenduko dizut. 279 00:20:43,909 --> 00:20:45,577 Varda andrea, aurkitu dut. 280 00:20:46,478 --> 00:20:50,515 Amaren ezkontzako eguzkitakoa, 1973koa da. 281 00:20:50,649 --> 00:20:51,516 Zer polita! 282 00:20:51,516 --> 00:20:53,852 -Argazkirako utziko dizut. -Eskerrik asko. 283 00:20:55,854 --> 00:20:56,989 Erakutsiko dizut. 284 00:20:58,423 --> 00:21:00,292 Hemen egon behar duzu, ertzean. 285 00:21:00,292 --> 00:21:01,960 Hankak, horrela; hormaren kontra daudenez. 286 00:21:01,960 --> 00:21:04,263 Oinetakoak itsusiak dira, erantzi egingo ditut. 287 00:21:04,263 --> 00:21:06,031 Hanka-hutsik ere ondo. 288 00:21:08,233 --> 00:21:10,135 Beste aldean eserita, hobeto. 289 00:21:10,235 --> 00:21:11,103 Ulertu dizut. 290 00:21:11,136 --> 00:21:13,305 -Kendu nahi dituzu…? -Bai, hanka-hutsik polita da. 291 00:21:15,107 --> 00:21:16,975 Betaurrekoak utziko dizkidazu, Nathalie? 292 00:21:17,009 --> 00:21:18,844 Begiratu airera. 293 00:21:18,977 --> 00:21:20,946 Gehiegi, ez. Badirudi norbait deika daukala. 294 00:21:23,515 --> 00:21:24,516 Azkena. 295 00:21:24,750 --> 00:21:26,685 Zugandik urrunxeago. 296 00:21:29,021 --> 00:21:31,089 -Urrundu pixka bat eguzkitakoa. -Ez, hurbildu pixka bat. 297 00:21:31,089 --> 00:21:33,125 Aginduak bateratu beharko dituzue. 298 00:21:33,792 --> 00:21:36,094 Azkena. Bat, bi, hiru… 299 00:21:38,096 --> 00:21:40,465 Eta argazkiak kamioian inprimatu bitartean… 300 00:21:40,666 --> 00:21:45,671 …Vincentengana joan ginen, goialdera eraman nahi baikintuen. 301 00:21:45,871 --> 00:21:48,974 Kanpandegiko soka-kariloi jotzailearen semea naiz. 302 00:21:49,007 --> 00:21:52,577 Hamar bat urte badira ni naizela kariloi-jotzaile berria. 303 00:21:52,811 --> 00:21:55,480 Lehenxeago, haren aitarekin hitz eginda geunden. 304 00:21:55,514 --> 00:21:58,050 14 urte ezkero nintzen kariloi-jotzailea. 305 00:21:58,050 --> 00:22:01,320 Daniel Tamisier ezagutu nuen, kariloi-jotzaile ohia. 306 00:22:01,453 --> 00:22:06,024 Bikain jotzen zuen kariloia, eta hark erakutsi zidan kanpai-musika. 307 00:22:06,058 --> 00:22:09,661 Semeari transmititu diot kanpaienganako maitasun hori. 308 00:22:10,495 --> 00:22:11,897 Kanpaiek izena dute: 309 00:22:12,097 --> 00:22:16,034 Ordara, Damen kanpaia, Andereñoen kanpaia… 310 00:22:16,034 --> 00:22:17,069 …pordoia. 311 00:22:17,369 --> 00:22:20,772 Airean botako ditugu. 312 00:22:21,106 --> 00:22:23,075 Gero erritmoa hartzen dute, ezta? 313 00:22:23,275 --> 00:22:25,777 Ez da etengabe hain gogor bultzatu behar. 314 00:22:25,977 --> 00:22:27,512 Ikusiko duzu: kanpaiak altxatu egingo nau. 315 00:22:27,512 --> 00:22:31,149 Orain entzuten didazu; gero, ez. Do eder batekin hasiko gara. 316 00:23:33,912 --> 00:23:39,851 Bitxia egiten zait burua oina baino txikiago edukitzea. 317 00:23:39,918 --> 00:23:43,655 Ez nuen uste irudia hain handia izango zenik. 318 00:23:44,156 --> 00:23:45,624 Ondoan lan egiten dut… 319 00:23:45,624 --> 00:23:49,027 …eta traba egiten dit jendea argazkiak ateratzen ikusteak. 320 00:23:49,094 --> 00:23:51,229 Konplimenduak atseginak izan dira gero. 321 00:23:51,263 --> 00:23:55,467 Mundu guztiak esan baitit: "Zer argazki ederra!". Hori atsegina da. 322 00:23:55,467 --> 00:23:57,569 Baina ni lotsati samarra naiz. 323 00:23:58,703 --> 00:24:00,539 Eta deseroso ibili naiz kontu honekin. 324 00:24:00,539 --> 00:24:02,574 Ene! Zure gustukoa izatea nahi nuen nik. 325 00:24:02,574 --> 00:24:06,077 Bitxia da, gero, norberaren argazkia ikustea… 326 00:24:06,077 --> 00:24:10,315 …interneten, Instagramen, nonahi. 327 00:24:10,315 --> 00:24:11,349 Aski bitxia da. 328 00:24:13,518 --> 00:24:17,055 Miloika argazki atera dizkiote, abuztu guztietan. 329 00:24:17,189 --> 00:24:18,390 Ikaragarria zen. 330 00:24:18,457 --> 00:24:21,159 Hortaz, zerbitzari-lanetan eduki dugu neska… 331 00:24:21,393 --> 00:24:25,030 …maiatza bukaeratik uztaila hasierara. 332 00:24:25,397 --> 00:24:29,468 Eta Bonnieuxeko pertsonarik ospetsuena da orain. 333 00:24:30,769 --> 00:24:33,104 Gustatzen zaizue ama han goian? 334 00:24:33,505 --> 00:24:34,806 Eder-ederra dago. 335 00:24:35,607 --> 00:24:36,575 Bai. Gu ere bat gatoz. 336 00:24:37,175 --> 00:24:38,009 Sakatu… 337 00:24:38,977 --> 00:24:39,511 Atera da. 338 00:24:39,511 --> 00:24:41,012 Erakutsiko al diguzu selfiea? 339 00:24:41,079 --> 00:24:42,314 Ez dago gaizki! 340 00:24:42,314 --> 00:24:46,117 -Onak zarete, gero! -Baina ez espezialistak. 341 00:25:09,341 --> 00:25:11,510 Sirenak jotzean… 342 00:25:11,510 --> 00:25:15,847 …zoaz berehala biltoki hurbilenera zure kidearekin. 343 00:25:16,314 --> 00:25:22,354 Kasu batzuetan, maskara erabiltzeko eskatuko zaizu. 344 00:25:23,388 --> 00:25:27,459 Ezkerrekoa Claude da, fabrikako gure kontaktua. 345 00:25:28,159 --> 00:25:33,732 Jimmy, gu bion arteko lagun baten bidez ezagutu genuen Agnès. 346 00:25:33,798 --> 00:25:37,302 Le Cinématographe-ko zuzendaria da Jimmy. 347 00:25:37,335 --> 00:25:42,374 Château-Arnoux-Saint-Aubainen historiaren parte da zinema. 348 00:25:42,407 --> 00:25:46,044 Eta fabrikako jende pila joaten da zinemara. 349 00:25:46,478 --> 00:25:49,781 Eta gu, zinemako jendea, fabrikan gaude. 350 00:25:49,915 --> 00:25:51,249 Hormak hartuko ditugu. 351 00:25:51,249 --> 00:25:54,319 Aldapa, ez, lubakiaren eskuinaldea. 352 00:25:54,386 --> 00:25:57,055 Eskuin-ezker edo biak. 353 00:25:58,957 --> 00:26:02,627 Ur-dorre horretan zer edo zer egin daiteke. 354 00:26:02,894 --> 00:26:04,362 Zer edo zer kiribildua. 355 00:26:06,598 --> 00:26:09,134 Zertarako da gatz hori guztia? 356 00:26:10,902 --> 00:26:12,437 Txuri horrek guztiak… 357 00:26:14,039 --> 00:26:16,207 …amets eginarazten dit. 358 00:26:19,945 --> 00:26:25,550 Gatza izan da gure lehengaia klorurogune hau sortu zenetik. 359 00:26:26,351 --> 00:26:31,022 Gatza eratzen duten bi molekulak bereiziko ditugu elektrolisian: 360 00:26:31,056 --> 00:26:33,625 Kloroa eta sodioa. 361 00:26:33,959 --> 00:26:37,762 Eta azido klorhidrikoa egingo dugu horrekin. 362 00:26:39,898 --> 00:26:41,433 Akabo hor ametsak. 363 00:26:47,706 --> 00:26:49,808 Segurtasun-kartelak nonahi daude. 364 00:26:49,808 --> 00:26:52,077 Ez al da arriskutsua fabrika honetan lan egitea? 365 00:26:52,177 --> 00:26:56,314 Ekipamendu hori ikuskatzea da honen zeregina… 366 00:26:56,314 --> 00:27:02,220 …inguruan lanean diharduen jendearen segurtasuna ziurtatzeko. 367 00:27:03,955 --> 00:27:08,059 Bera da fabrikako gazteena. Amaury du izena. 368 00:27:08,093 --> 00:27:11,997 Benetan erakartzen nau fabrika baten funtzionamenduak. 369 00:27:11,997 --> 00:27:15,900 Arrisku kimikoak daudela jakitea… 370 00:27:15,900 --> 00:27:19,537 …eta istripuak saihestea da, hain zuzen, nire zeregina. 371 00:27:20,305 --> 00:27:22,907 Zoragarria da lan baliagarri bat izatea. 372 00:27:24,209 --> 00:27:29,014 Zer denbora-pasa duzue fabrikan? Futbolean jokatzen duzu? 373 00:27:29,147 --> 00:27:30,048 Ez. 374 00:27:30,181 --> 00:27:31,950 Mahai-tenisa egiten dut. 375 00:27:31,983 --> 00:27:34,419 -Ping-ponga? -Bai. 376 00:27:34,419 --> 00:27:36,821 -Eta ona al zara? -Moldatzen naiz. 377 00:27:45,230 --> 00:27:46,264 Begiraiozu! 378 00:27:46,331 --> 00:27:47,932 Ez du huts egiten. 379 00:27:48,466 --> 00:27:50,669 Amauryren kontra ahaleginduko naiz. 380 00:27:51,236 --> 00:27:52,504 Orain berak jokatuko du. 381 00:28:03,581 --> 00:28:05,850 Lubakian itsasteko gure asmorako… 382 00:28:05,850 --> 00:28:09,220 …fabrikako sektore guztietako enplegatuak bilduko ditugu. 383 00:28:09,220 --> 00:28:12,457 Ordutegi desberdinak badituzte ere. 384 00:28:14,159 --> 00:28:16,795 Lehenengo taldea gaur goizean bildu dugu. 385 00:28:28,873 --> 00:28:30,975 Ikaskideen argazki bat balitz, edonork egin lezake… 386 00:28:30,975 --> 00:28:34,179 …beraz, argazki paregabe bat egiten lagundu behar diguzue. 387 00:28:35,113 --> 00:28:37,749 Biluzik! Hori da! Honelako ideiak… 388 00:28:38,416 --> 00:28:40,051 Baina ez dute erantzi nahi. 389 00:28:40,051 --> 00:28:44,022 Baina gizon horrek proposatu du, eta kideak konbentzitzen ari da. 390 00:28:44,022 --> 00:28:47,358 Eskuak aurpegian jartzea, honela, proposatzen dizuet nik. 391 00:28:47,358 --> 00:28:49,461 Eskuak polit-politak dira eta. Zertxobait irekiak. 392 00:28:50,428 --> 00:28:51,429 Zer ederra! 393 00:28:51,863 --> 00:28:55,667 Begiradazue: Bat, bi, hiru. 394 00:28:56,134 --> 00:28:57,135 Primeran! 395 00:28:57,268 --> 00:29:02,307 Eta orain esku guztiak norabide hartara. 396 00:29:02,607 --> 00:29:05,577 Kontuz buruak. Denek begiratu. 397 00:29:05,944 --> 00:29:07,378 Aparta! 398 00:29:09,547 --> 00:29:13,384 Txandaren ondoren, beste talde bat egin dugu arratsaldean. 399 00:29:15,019 --> 00:29:18,790 Ondo jarri bi besoak, eta gorputza ere bai. 400 00:29:18,790 --> 00:29:19,858 Horixe da asmoa. 401 00:29:19,858 --> 00:29:21,559 Goazen harantz. 402 00:29:22,393 --> 00:29:22,994 Primeran. 403 00:29:22,994 --> 00:29:24,996 Bat, bi, hiru, eta… 404 00:29:25,897 --> 00:29:26,664 …Danba! 405 00:29:26,664 --> 00:29:29,167 Mila esker denoi. Orain, lanera. 406 00:29:29,167 --> 00:29:30,168 Niri hau gustatzen zait. 407 00:29:30,368 --> 00:29:31,302 Besoak airean. 408 00:29:31,569 --> 00:29:32,537 Airean eta alde batera… 409 00:29:32,537 --> 00:29:36,107 …besteak beste zentzuan jar baitaitezke. 410 00:29:36,207 --> 00:29:39,410 Polita da: batzuek honantz, besteak harantz. 411 00:29:39,711 --> 00:29:41,980 Batzuek besteengana joateko itxura dute. 412 00:29:42,413 --> 00:29:43,815 Hau atze-atzean. 413 00:29:44,415 --> 00:29:46,317 Pareta ukitu behar du. 414 00:29:47,652 --> 00:29:48,186 Horrela egingo dugu? 415 00:29:48,419 --> 00:29:52,157 -Ez nago hor. -Talde horretan al zeunden? 416 00:29:54,058 --> 00:29:56,227 Itsasten hasten zaretenean ikusiko dugu. 417 00:29:56,261 --> 00:29:58,229 Lehenengo zerrenda ikusi. Jarri egin behar dugu. 418 00:29:58,229 --> 00:29:58,997 Lehenengo zerrenda. 419 00:30:04,636 --> 00:30:06,237 Horra berriz Claude, irudian. 420 00:30:06,237 --> 00:30:08,973 Euskarriaren beldur nintzen, pikortsu samarra baita… 421 00:30:08,973 --> 00:30:11,543 …ez nekien nola aterako zen, baina oso ondo dago. 422 00:30:12,076 --> 00:30:13,344 Non zaude zu? 423 00:30:13,678 --> 00:30:15,079 Hor nagoela uste dut. 424 00:30:15,180 --> 00:30:18,149 Beraz, zeure azpian jarri ahal izango zara. 425 00:30:18,149 --> 00:30:19,951 -Horrela? -Hortxe, ondo. 426 00:30:20,118 --> 00:30:21,619 -Ondo doakizu? -Oso ondo. 427 00:30:21,619 --> 00:30:23,855 Pena da jendea falta izatea. 428 00:30:25,023 --> 00:30:28,459 Talde izatearen ideia, zerbitzu guztiak nahastearena… 429 00:30:28,459 --> 00:30:31,629 …mundu guztia nahastea, fabrikatzaile guztiak… 430 00:30:31,729 --> 00:30:33,998 …eguneko jendea, zuzendaritzakoa… 431 00:30:34,032 --> 00:30:36,100 …zuzendaritzako jendea ageri baita. 432 00:30:36,134 --> 00:30:38,336 Elkar uler dezakegu, noizbehinka. 433 00:30:38,670 --> 00:30:39,270 Erakutsiguzu. 434 00:30:39,270 --> 00:30:42,140 Jar zaitez zure irudiaren aurrean. Non zaude? 435 00:30:42,140 --> 00:30:43,007 Hemen. 436 00:30:46,878 --> 00:30:50,949 Lankidetza polita da. Nola ezagutu zenuten elkar? 437 00:30:51,149 --> 00:30:53,585 Topaleku batean. MEETIC. 438 00:30:55,286 --> 00:30:56,721 Bai zera! 439 00:30:57,488 --> 00:30:59,691 Txantxa da, eta ez zait gustatzen. 440 00:30:59,824 --> 00:31:03,728 Ez naiz batere mistikoa, bizitzan nago. 441 00:31:04,195 --> 00:31:05,897 Harrigarria da. 442 00:31:06,064 --> 00:31:08,299 Baina artea jendea harritzeko ere bada, ezta? 443 00:31:08,299 --> 00:31:11,636 -Egia da. -Egun ona pasa. Agur. 444 00:31:11,669 --> 00:31:15,039 Aurpegi bakoitzak historia bat du, eta egun hartan… 445 00:31:15,206 --> 00:31:19,344 Nire azken laneguna dut gaur. Aurretiko erretiroa hartu dut. 446 00:31:19,577 --> 00:31:21,112 -Gaur? -Gaur. 447 00:31:21,112 --> 00:31:23,748 -Azken eguna duzu fabrikan? -Azken eguna. 448 00:31:23,748 --> 00:31:27,018 Irudipena dut amildegi baten ertzean nagoela… 449 00:31:27,018 --> 00:31:30,455 …eta gaur arratsean amildu egingo naizela. 450 00:31:30,455 --> 00:31:33,458 -O ez! -Gauza asko ikasiko ditut. 451 00:31:33,591 --> 00:31:37,328 Zeharo desberdina izango da. Beste bizitza bat. 452 00:31:37,495 --> 00:31:40,465 Bat-batean, etxean suertatuko naiz. 453 00:31:41,266 --> 00:31:43,268 Bihar zer egingo duzu? 454 00:31:43,334 --> 00:31:46,704 Bihar? Bihar goizean, lo egin. 455 00:31:47,305 --> 00:31:49,540 Bihar goizean, lo egin; eta etzi? 456 00:31:50,174 --> 00:31:55,246 Erretiroa hartzen dudan lehen aldia da, eta hutsik iritsiko naiz. 457 00:32:03,288 --> 00:32:05,556 Ur-dorrean ariko gara orain. 458 00:32:05,590 --> 00:32:08,927 Ura non, arrainak han. 459 00:32:10,061 --> 00:32:14,065 Hau burua da. Ikusten? Honela. 460 00:32:14,132 --> 00:32:17,068 -Non dago erreboilo lodia? -Itsatsita dago. 461 00:32:20,905 --> 00:32:25,910 Goian, plataforman, atzekoz aurrera itsasten ari dira arrainak. 462 00:32:47,031 --> 00:32:48,466 Etorriko al zara? 463 00:32:48,466 --> 00:32:50,835 Badakizu kosta egiten zaidala eskaileretan gora. 464 00:32:50,835 --> 00:32:52,937 Ez berandutu. Goitik oso polita da. 465 00:32:52,937 --> 00:32:54,639 Nire partetik begira ezazu. 466 00:32:58,076 --> 00:33:01,946 Aste osoko gimnasia egin dut. Aski da. 467 00:33:04,048 --> 00:33:06,784 Tira, ez dago gaizki. 468 00:33:07,218 --> 00:33:09,253 Hemendik ikusita, zer diozu? 469 00:33:09,854 --> 00:33:10,588 Ondo dago. 470 00:33:10,989 --> 00:33:13,291 Arrainak pozik daude orain. 471 00:33:14,959 --> 00:33:16,995 Goi mailan bizi dira. 472 00:33:18,496 --> 00:33:21,699 Oroitzen zara non harrapatu ditugun arrain horiek? 473 00:33:22,567 --> 00:33:24,268 Ez dakit. 474 00:33:27,138 --> 00:33:29,540 -Hor, edo ez? -Beheraxeago, makina. 475 00:33:30,108 --> 00:33:33,544 Beherantz makurtu ezazu. Behar bezain argi duzu? 476 00:33:34,112 --> 00:33:36,714 Hor, oso ondo. 477 00:33:39,917 --> 00:33:41,419 Primeran. 478 00:33:41,519 --> 00:33:42,854 Ez dut ikusten, ordea; ez da beltza. 479 00:33:42,854 --> 00:33:44,589 Bisorean daukazulako eskua. 480 00:33:44,589 --> 00:33:46,357 Sabela besterik ez diot hartzen. 481 00:33:46,791 --> 00:33:47,492 Beheraxeago. 482 00:33:47,625 --> 00:33:49,427 Ez dakit zer atera dudan. 483 00:33:49,727 --> 00:33:50,995 Hegal polita du. 484 00:33:51,195 --> 00:33:53,431 Hegal txapelduna da. 485 00:33:53,865 --> 00:33:57,268 Beheraxeago. Primeran. 486 00:33:58,036 --> 00:34:00,238 -Argi zegoen? -Bai. 487 00:34:01,672 --> 00:34:03,007 Atseginerako. 488 00:34:03,374 --> 00:34:04,509 Eta a zer atsegina! 489 00:34:04,542 --> 00:34:06,677 Zintzilik dauden zerak ikusi nahi ditut. 490 00:34:06,677 --> 00:34:08,312 Jarriko dizut… 491 00:34:08,312 --> 00:34:10,014 Ez, horrela polita da. 492 00:34:10,014 --> 00:34:11,883 Jar ezazu. Datorren bezala hartuko dut. 493 00:34:12,517 --> 00:34:14,519 Iruditzen zait… Irristatzen ari da! 494 00:34:15,420 --> 00:34:17,188 Nahiko nazkagarria da. Zoragarria! 495 00:34:17,755 --> 00:34:19,557 Horixe nahi nuen nik: zapoa. 496 00:34:20,024 --> 00:34:21,259 Horra hor muga. 497 00:34:21,492 --> 00:34:22,593 Amesgaiztoa! 498 00:34:22,627 --> 00:34:24,529 Masailak kendu dizkiogu. Dena. 499 00:34:24,629 --> 00:34:26,597 Oraindik baditu begiak! 500 00:34:31,502 --> 00:34:32,670 Begira. 501 00:34:33,371 --> 00:34:36,007 Etortzen utzi didazu, filmatu egingo dut, ba. 502 00:34:36,007 --> 00:34:39,410 Begira ezazu zeure eskuinera. 503 00:34:40,745 --> 00:34:42,413 Begia ukituko dizut. 504 00:34:43,414 --> 00:34:45,016 Ez mugitu. 505 00:34:45,016 --> 00:34:47,118 Zizta egingo dizut. 506 00:34:47,118 --> 00:34:48,786 Zer moduz? 507 00:34:49,587 --> 00:34:51,222 Ez duzu beldurrik izan? 508 00:34:52,190 --> 00:34:54,192 Ez, ez dut beldurrik izan, eta zergatik esango dizut. 509 00:34:54,225 --> 00:34:58,663 Buñuelen film hori eduki dut etengabe gogoan: "Zakur andaluza". 510 00:34:58,663 --> 00:35:00,898 Bai, bizar-laban handia duena. 511 00:35:01,032 --> 00:35:03,434 Begia ageri da, eta gero horrela egiten du. 512 00:35:05,103 --> 00:35:07,839 -Ziztada, beraz, huskeria hutsa da. -Ez duzu eseri nahi? 513 00:35:10,108 --> 00:35:17,081 Gaixotasun bat dut begietan: ziztadak eta azterketak behar ditut. 514 00:35:20,585 --> 00:35:22,854 Zertan dira azterketa horiek? 515 00:35:23,254 --> 00:35:25,423 Letrei begiratzea. 516 00:35:31,596 --> 00:35:33,397 Hau al da, ba, Agnès? 517 00:35:33,397 --> 00:35:35,666 Ondo dago, behealdea lausotua dagoelako… 518 00:35:35,700 --> 00:35:39,937 …baina ez dago ongi; letrek pixka bat mugitu behar lukete. 519 00:35:39,937 --> 00:35:43,875 -Nola mugitzen dira? -Goitik behera, pixka bat. 520 00:35:44,408 --> 00:35:46,677 -Esango al diezu? -Esango diet. 521 00:35:46,777 --> 00:35:49,046 Mugimendu txiki bat! 522 00:35:53,451 --> 00:35:56,554 Horrekin pozik nago. Horixe ikusten dut. 523 00:36:00,825 --> 00:36:03,661 Lausotuta ikusten duzu, eta pozik zaude. 524 00:36:03,661 --> 00:36:06,731 Eta zuk ilun ikusten duzu guztia, eta pozik zaude. 525 00:36:06,731 --> 00:36:09,867 Gauzak nola ikusten diren, hor dago koxka. 526 00:36:09,867 --> 00:36:12,904 -Atzeragotik begiratuta. -Edo goragotik. 527 00:36:45,736 --> 00:36:47,838 Piru-piru irun dugu haria. 528 00:36:48,039 --> 00:36:51,742 Eta hona non gauden: Pirou-n. Pirou-Plage! 529 00:36:54,378 --> 00:36:58,249 Herri erdi eraikia eta abandonatua. 530 00:36:59,417 --> 00:37:00,785 Herri mamu bihurtua. 531 00:37:06,357 --> 00:37:07,558 Tira ba. 532 00:37:07,558 --> 00:37:08,926 Kaixo. 533 00:37:08,926 --> 00:37:10,661 Mirari bat da. 534 00:37:10,661 --> 00:37:13,431 Huts-hutsik zegoelakoan, betea dago orain. 535 00:37:14,198 --> 00:37:17,101 Mila esker etortzeagatik. Gazteak bakarrik agurtu ditut. 536 00:37:17,101 --> 00:37:19,737 Zure neurrira dauzkazulako. 537 00:37:20,304 --> 00:37:26,110 Bizitza pixka bat desagertu den leku bat biziberritu nahi dugu. 538 00:37:26,110 --> 00:37:30,047 Aurpegiekin, energia pixka batekin, egun baterako besterik ez bada ere. 539 00:37:30,214 --> 00:37:31,382 Zerbait da, gutxienez. 540 00:37:31,382 --> 00:37:33,784 Erretratu-festa eta piknik moduko bat da. 541 00:37:34,118 --> 00:37:36,754 Argazki-kamioi erraldoi bat ekarri dugu. 542 00:37:37,488 --> 00:37:39,190 Eta zuen irudiak egin nahi genituzke. 543 00:37:40,858 --> 00:37:43,928 Ondo legoke zuen aurpegiak ebakitzea… 544 00:37:43,928 --> 00:37:47,598 …eta, itsatsi orduko, gertuago egongo dira elkarrengandik. 545 00:37:47,865 --> 00:37:50,468 Hiru, bi, bat. 546 00:38:29,740 --> 00:38:31,142 Talde bat eratzen da. 547 00:38:31,876 --> 00:38:34,278 Beste batzuk bapo eserita. 548 00:38:42,386 --> 00:38:44,255 Txiki-txikitatik ezagutzen dut hau. 549 00:38:44,288 --> 00:38:50,661 Txikitatik ikusi ditut denboraren poderioz etxeak desegiten. 550 00:38:51,662 --> 00:38:56,200 Ez zuten sekula bukatu. Bitxia da. 551 00:38:59,537 --> 00:39:03,240 Etorri ziren: bizilagunak, ikusnahiak… 552 00:39:03,307 --> 00:39:07,345 …Pirou-Plageko eta inguruko herrietako biztanleak… 553 00:39:07,378 --> 00:39:08,946 …bidez zegoen jendea. 554 00:39:09,814 --> 00:39:11,248 Ameslari bat. 555 00:39:13,050 --> 00:39:14,618 Argazkilari bat. 556 00:39:15,219 --> 00:39:16,487 Eta postari bat. 557 00:39:16,487 --> 00:39:18,089 -Kaixo. -Kaixo. 558 00:39:18,155 --> 00:39:21,158 -Baduzu gutunik niretzat? -Bai. 559 00:39:28,199 --> 00:39:29,033 Eskerrik asko. 560 00:39:29,533 --> 00:39:30,735 Adio! 561 00:39:30,968 --> 00:39:32,570 Egun ona pasa. 562 00:39:45,816 --> 00:39:48,753 Postaria garrantzitsua da herrian. 563 00:39:48,753 --> 00:39:52,890 Lotura naiz. Duela ez asko, bidean urrunxeago… 564 00:39:52,957 --> 00:39:56,127 …ogia eramaten nion egunero Fournier andreari. 565 00:39:56,127 --> 00:40:00,131 Gas-bonbona eta haragia ere eramaten nizkion. 566 00:40:01,265 --> 00:40:03,334 Aspalditik ezagutzen dugu elkar. 567 00:40:03,634 --> 00:40:04,935 Hogei urte izango dira. 568 00:40:05,169 --> 00:40:06,103 Bai, hala da. 569 00:40:06,337 --> 00:40:10,775 Behin sorpresa bat eman zenidan, hau ekarri zenidan. 570 00:40:11,108 --> 00:40:13,477 Pintorea zinen, baina nik ez nekien. 571 00:40:13,911 --> 00:40:16,580 Gustura asko oparitu nizun. 572 00:40:16,614 --> 00:40:21,318 Zure ustez, zer irudikatzen du? 573 00:40:22,019 --> 00:40:23,954 Baliteke zu irudikatzea. 574 00:40:24,789 --> 00:40:27,558 Emakume txiki bat eta postari handi bat. 575 00:40:27,591 --> 00:40:28,259 Hori da. 576 00:40:41,439 --> 00:40:43,607 Katu-ileak eroriko zaizkizu. 577 00:40:49,547 --> 00:40:51,916 -Aurpegi zatarra dut, bai horixe! -Ez da egia. 578 00:40:54,618 --> 00:40:57,655 Lehen, bizikletan egiten nuen itzulia. 579 00:40:57,655 --> 00:40:58,956 Landaldean ibiltzen nintzen. 580 00:40:58,956 --> 00:41:04,462 Meloiz eta tomatez betetzen nuen zorroa, gutunak banatu ahala. 581 00:41:04,462 --> 00:41:05,095 Zergatik? 582 00:41:05,095 --> 00:41:07,498 Baserritarrak eskuzabalak zirelako. 583 00:41:07,598 --> 00:41:09,700 Bai, meloiak eta tomateak. 584 00:41:09,767 --> 00:41:11,669 Larruzko zorroa neukan, bizikletan. 585 00:41:11,669 --> 00:41:15,806 Iristen entzuten zidaten, irratitxo bat neukalako eskulekuan. 586 00:41:42,666 --> 00:41:47,838 Hau erretratu-galeria bat da, zeru zabalean. 587 00:41:55,779 --> 00:41:59,450 Pony da nire izena, nire izen artistikoa; 75 urte ditut. 588 00:41:59,517 --> 00:42:02,586 76, datorren urteko apirilean. 589 00:42:06,790 --> 00:42:11,128 Ez dut erretiro-sari handirik, baina moldatzen naiz. 590 00:42:11,595 --> 00:42:15,199 Eta, zahartzaroan, ez da hainbeste jaten. 591 00:42:15,199 --> 00:42:18,135 Ez da goizean, eguerdian eta arratsean jaten. 592 00:42:18,135 --> 00:42:20,571 Goseak egotean jaten da; nik, behintzat, bai. 593 00:42:20,571 --> 00:42:24,074 Zeren erretiroa duzu, ez baduzu lanik egin? 594 00:42:24,141 --> 00:42:29,547 Nola esaten da? Gehiena? Gutxiena? Auskalo. 595 00:42:29,647 --> 00:42:31,415 Sekula lan egin ez duen norbaitena. 596 00:42:31,415 --> 00:42:34,952 -Tamalez, gutxiena izango da. -Hori da. 597 00:42:38,989 --> 00:42:40,391 Zure txanda. 598 00:42:41,292 --> 00:42:42,593 Suerte ona izan. 599 00:42:43,060 --> 00:42:43,794 Ondo ibili! 600 00:42:43,794 --> 00:42:46,497 Hiru, bi, bat. 601 00:42:48,132 --> 00:42:50,734 Zer polita! 602 00:42:51,702 --> 00:42:54,104 -Eder-eder zaude! -Adierazgarria da, behintzat. 603 00:42:54,104 --> 00:42:55,906 Eder-eder zaude! 604 00:43:04,582 --> 00:43:09,853 Ponyk bere egoitzara gonbidatu gaitu; oso harro dago hartaz. 605 00:43:38,015 --> 00:43:39,817 Ondo gaude hemen, ezta? 606 00:43:40,017 --> 00:43:44,054 Gure gauzak egin ditzakegu, eta lasai gaude. 607 00:43:44,221 --> 00:43:46,190 Planetan gaude. 608 00:43:50,094 --> 00:43:52,863 Txapa pila zegoen, jendeak botata, eta nik bildu egin nituen. 609 00:43:52,863 --> 00:43:56,567 Eta gauzak egiten ditut. Denarekin dena egin daiteke. 610 00:43:56,567 --> 00:43:58,869 Ideia izatea aski da. 611 00:44:00,671 --> 00:44:04,775 1.300 txapa ipini dituela zehazten digu Ponyk. 612 00:44:04,875 --> 00:44:06,377 Eta ordularia badabil. 613 00:44:07,511 --> 00:44:10,147 Izar baten itzalpean jaioa naiz. 614 00:44:10,147 --> 00:44:12,916 Ama ilargiak bere freskura eman zidan. 615 00:44:12,950 --> 00:44:15,252 Aita eguzkiak, bere beroa… 616 00:44:15,319 --> 00:44:17,855 …eta unibertsoa han bizitzeko. 617 00:44:17,855 --> 00:44:21,492 Konturatzen al zara? Leku handi bat daukat bizitzan. 618 00:44:34,905 --> 00:44:38,175 Hitzak maite dituen artista bat ezagutu genuen. 619 00:44:40,310 --> 00:44:44,181 Norbait ezagutu ondoren, azken aldia izaten da beti niretzat. 620 00:44:44,214 --> 00:44:48,552 Azken aldia… arestian entzuna dut hori… 621 00:44:48,752 --> 00:44:51,255 …baina katuek bezala ekiten diogu. 622 00:44:51,255 --> 00:44:53,190 Gora igotako katuak jakintsu egiten gaitu. 623 00:44:53,190 --> 00:44:57,661 -Horra amonatxo aholkularia. -Horra gazte sasoiz betea. 624 00:44:57,928 --> 00:45:01,331 Hobe ardiei begiratzea, eta har dezagun haiengandik eredu. 625 00:45:01,331 --> 00:45:03,300 Onartu beharra daukat: 626 00:45:03,333 --> 00:45:08,305 Zirkuluaren ertzeko bildots gazteak dira gidariak. 627 00:45:40,037 --> 00:45:42,306 Begira, Agnès, animalia zuhaitza jaten. 628 00:45:42,439 --> 00:45:44,241 Ahuntzak dira. 629 00:45:44,775 --> 00:45:47,377 Adarrik gabeko ahuntzak? Existitzen al dira? 630 00:45:47,377 --> 00:45:50,147 Ikerketa egingo dugu. Etorriko al zara? 631 00:45:52,716 --> 00:45:54,651 Horra antxumeak. 632 00:45:55,853 --> 00:45:59,490 240 ahuntz dauzkat hor produkzioan. 633 00:45:59,490 --> 00:46:03,861 Sasoi betean, 800 bat gazta egiten ditugu egunean. 634 00:46:04,695 --> 00:46:07,264 Ez dute adarrik. Zergatik? 635 00:46:07,397 --> 00:46:10,367 Txikiak direnean adarrak erretzen dizkiegu. 636 00:46:10,434 --> 00:46:12,536 Lehen ez zen hori egiten. 637 00:46:13,470 --> 00:46:15,105 Sufritu egiten al dute? 638 00:46:15,339 --> 00:46:18,776 -Ez, 20 segundo irauten du. -Eta zergatik egiten zaie hori? 639 00:46:18,776 --> 00:46:21,411 Adarrak badituzte, borrokatu egiten dira. 640 00:46:21,411 --> 00:46:24,047 Hankak edo saihetsak hausten dituzte. 641 00:46:24,047 --> 00:46:26,517 Menderatzailea da ahuntza, izaeraz. 642 00:46:26,517 --> 00:46:30,487 Bestea menderatu behar beti! Gerran egoten dira beti. 643 00:46:32,489 --> 00:46:36,693 Hala ere, otzanak eta txintxoak dirudite mekanikoki jetziak izateko. 644 00:46:36,693 --> 00:46:38,962 Zuzenean joaten dira. 645 00:47:08,225 --> 00:47:10,961 Asko gustatzen zaie jolastea, enbor gainean saltoka ibiltzea. 646 00:47:11,094 --> 00:47:13,230 Jolastoki bat da. 647 00:47:13,697 --> 00:47:19,336 Libre dira joan-etorri ibiltzeko. Hainbat hektarea dauzkate berentzat. 648 00:47:21,438 --> 00:47:25,976 Ahuntz adardunen talde bakanetako bat daukazu. 649 00:47:26,043 --> 00:47:29,680 Niretzat, adarrak ditu ahuntzak, gorde egin behar ditu adarrak. 650 00:47:29,746 --> 00:47:31,815 Ez dizkiot kenduko. 651 00:47:33,050 --> 00:47:36,019 Iruditzen zait… 652 00:47:37,387 --> 00:47:40,624 Ez diot esplikazio normalik aurkitzen… 653 00:47:40,624 --> 00:47:48,398 …errentagarritasun-maila jakin bateko produktutzat ez badaukazu. 654 00:47:48,398 --> 00:47:53,070 Errentagarritasun hori murriztuko duten parametro guztiak kendu, ba… 655 00:47:53,070 --> 00:47:57,140 …eta adarrak kentzen zaizkie; erre, eta kitto. 656 00:47:57,174 --> 00:48:01,678 Baina animaliekiko errespetuan ari bazara… 657 00:48:01,678 --> 00:48:05,582 …osorik utzi behar dira, nire ustez. Adarrak badituzte, adarrak utzi. 658 00:48:06,416 --> 00:48:07,818 Borrokan aritzen dira. 659 00:48:07,818 --> 00:48:10,654 Gizakiak ere borrokan aritzen dira. 660 00:48:13,056 --> 00:48:16,426 Ahuntzak egongo dira errepidean. 661 00:48:17,394 --> 00:48:18,829 Barkatu. 662 00:48:19,263 --> 00:48:22,933 Autoak bozina jo du, eta horrek esan nahi du… 663 00:48:29,907 --> 00:48:31,742 Biharamunean itzuli egin ginen. 664 00:48:31,742 --> 00:48:33,510 Atsegin dut emakume konprometitu hau. 665 00:48:33,510 --> 00:48:37,547 Gehiago jakin nahi genuen berataz, eta behor horretaz. 666 00:48:37,581 --> 00:48:38,649 Fanfan? 667 00:48:39,016 --> 00:48:41,752 Fanfanek etengabe zaintzen du etxaldea. 668 00:48:41,752 --> 00:48:43,287 Ahuntzak zaintzen ditu. 669 00:48:43,287 --> 00:48:45,022 Ahuntzekin zerbait gertatzen bada… 670 00:48:45,088 --> 00:48:48,959 …edo talde bat baztertzen bada, irrintzika hasten da, abisatzeko. 671 00:48:49,026 --> 00:48:52,429 Goxo-goxoa da bisitariekin… 672 00:48:52,729 --> 00:48:53,664 …nire alabarekin… 673 00:48:53,664 --> 00:48:57,367 …eta axolagabe samarra nirekin. Hortxe hasi da. 674 00:48:59,436 --> 00:49:02,306 Zenbat zabiltzate hemen lanean? 675 00:49:02,372 --> 00:49:03,573 Bi gara. 676 00:49:04,141 --> 00:49:07,477 Ni esnegintzan aritzen naiz, gehienbat. 677 00:49:07,477 --> 00:49:10,414 Tradizionala, kontserbagarririk gabea. 678 00:49:15,953 --> 00:49:20,190 Berak animaliak gobernatzen ditu: larrera eraman eta jetzi, gehienbat. 679 00:49:20,190 --> 00:49:23,860 -Zenbat animalia daude? -60 bat. 680 00:49:31,234 --> 00:49:33,236 Ez daukazue jezteko makinarik? 681 00:49:33,236 --> 00:49:37,641 Eduki genituen: mekanikoak, elektronikoak… 682 00:49:38,008 --> 00:49:41,979 Baina makinen zarata hura… 683 00:49:42,012 --> 00:49:46,416 …eta makinaren inguruko garbiketa-lan hura guztia… 684 00:49:46,450 --> 00:49:48,318 …ez zuen hainbeste merezi. 685 00:49:48,318 --> 00:49:52,622 Eta gero konturatu nintzen bake-une handi-handia zela. 686 00:50:23,086 --> 00:50:25,288 Agnèsi katuak eta ahuntzak gustatzen zaizkio. 687 00:50:25,288 --> 00:50:27,424 Beraz, bururatu zitzaidan, hari atsegin emateko… 688 00:50:27,457 --> 00:50:32,129 …ahuntz adardun handi bat itsastea. 689 00:50:33,663 --> 00:50:39,102 Sorpresa izan da: lana amaitu, eta bukatuta ikusi dut ahuntza. 690 00:50:39,469 --> 00:50:41,705 Polita da, atsegina da. 691 00:50:41,905 --> 00:50:43,707 Baina, zer dela eta ahuntz hori bat-batean? 692 00:50:43,707 --> 00:50:45,709 Atsegin hutsez, eta beste arrazoi batzuengatik. 693 00:50:45,709 --> 00:50:48,045 Polita da, atsegina da. 694 00:50:48,111 --> 00:50:50,814 -Gauza bat esango dizut. -Bai? 695 00:50:50,914 --> 00:50:54,151 -JR eta biok ikertzen ari gara. -Ederki. 696 00:50:54,151 --> 00:50:56,887 Artzainek adarrik gabeko ahuntz-taldeak nahi dituztenez… 697 00:50:56,887 --> 00:50:58,688 …kendu egiten dizkiete. 698 00:50:58,688 --> 00:51:02,225 Nik ez nekien kontu hori, orain kontatu didazun arte… 699 00:51:02,225 --> 00:51:04,461 …adarren kontua, zera. 700 00:51:04,461 --> 00:51:06,630 Jende gehienek hori ikusi, eta zer pentsatuko ote dute… 701 00:51:06,630 --> 00:51:08,298 …ez baitute kontu hori sekula ezagutuko. 702 00:51:08,298 --> 00:51:10,367 Nik kontatuko diet. 703 00:51:10,367 --> 00:51:16,339 Berriz ere kezka bera planeta osoan zehar: 704 00:51:16,339 --> 00:51:19,076 Alegia, produzitzea, produzitzea… 705 00:51:19,076 --> 00:51:22,279 Horregatik kentzen dizkiete ahuntzei adarrak? 706 00:51:22,546 --> 00:51:26,616 Adarrak edukitzeko jaioa da ahuntza, ez adarrik ez edukitzeko. 707 00:51:27,451 --> 00:51:30,053 Hobe da adarrak gordetzea eta zezenei egiten zaiena egitea… 708 00:51:30,053 --> 00:51:32,589 …kautxozko bolak ipini. 709 00:51:32,589 --> 00:51:37,227 Dibertigarria izan daiteke. Edo pailazo-sudurrak. Kautxozkoak. 710 00:51:37,260 --> 00:51:38,628 Ahuntzak dibertigarriak lirateke. 711 00:51:38,628 --> 00:51:41,498 Eta bola gorria, txuria, jar dakieke, bereizteko… 712 00:51:41,498 --> 00:51:44,101 …ubela, tantotua, marraduna, auskalo. 713 00:51:44,101 --> 00:51:47,037 Arrazoi duzu. Asko gustatzen zait. Irudimen ederra! 714 00:51:47,037 --> 00:51:48,638 Pozten gara zu ezagutu izanaz. 715 00:51:48,839 --> 00:51:51,174 Une atsegina pasatu dut zuen aurrean. 716 00:51:51,174 --> 00:51:54,811 Zure borroka aparta da, andrea. Segi horrela. 717 00:51:54,878 --> 00:51:57,848 Eta zure ahuntza gordeko dut. 718 00:51:58,448 --> 00:51:59,449 Zeruekin… 719 00:51:59,516 --> 00:52:01,551 Agur. Ondo bukatu eguna. 720 00:52:03,787 --> 00:52:06,256 Oroigarrizko argazkiak nahi genituen, beti bezala. 721 00:52:06,256 --> 00:52:09,292 Oso ondo, portzelanazko platertxotan inprimatua. 722 00:52:11,061 --> 00:52:12,662 Postreko plateretan. 723 00:52:16,533 --> 00:52:19,035 Zuri argazki bat ateratzeko nire txanda da. 724 00:52:19,069 --> 00:52:20,770 Baina betaurreko alu horiek dauzkazu oraindik. 725 00:52:20,770 --> 00:52:25,408 Ez da adiskidetsua. Zapi beltz bat zabaltzen duzu gure artean. 726 00:52:25,909 --> 00:52:28,879 -Zatoz, Agnès. Hortik da. -Nazkatuta nago. Aski da. 727 00:52:29,146 --> 00:52:32,149 Ez zara, ba, betaurrekoen kontu horrekin egurra ematen ariko, ez? 728 00:52:32,182 --> 00:52:33,950 "Egurra eman"? Lotsagabea! 729 00:52:34,151 --> 00:52:37,254 Lan egiteko ahaleginean, eta zuk kontu horrekin zirikatzen didazu! 730 00:52:37,254 --> 00:52:40,023 Aski da. Asmatu beste zerbait. 731 00:52:40,023 --> 00:52:42,459 Zoaz hara, ea han nagoen. 732 00:52:43,460 --> 00:52:47,697 Buruan neukan trantsizioaren haria galarazi dit… 733 00:52:47,697 --> 00:52:51,635 …ahuntzetatik nire gaztaroko argazki batera pasatzeko. 734 00:52:53,170 --> 00:52:55,438 Normandian izan zen. 735 00:52:55,438 --> 00:52:58,542 Ahuntz txuri bat amildu egin zen… 736 00:52:58,875 --> 00:53:01,611 …eta konposizio hau inspiratu zidan… 737 00:53:01,678 --> 00:53:06,583 …gizon biluzia itsasoari begira, mutiko bat eta ahuntza. 738 00:53:07,517 --> 00:53:11,588 1954an zen, Saint Aubin sur mer-en. 739 00:53:11,888 --> 00:53:15,692 Ondo ezagutzen dut hondartza hori, maiz ibilia bainaiz bazter haietan… 740 00:53:15,825 --> 00:53:19,496 …izugarri gustatzen zaidan kosta horretan eta hondartza horietan. 741 00:53:22,432 --> 00:53:27,337 Saint-Aubin eta Sainte-Marguerite bitartean motoz nenbilela… 742 00:53:27,537 --> 00:53:32,976 …bunker hau aurkitu nuen, amildegitik hondartza erdira eroria. 743 00:53:33,009 --> 00:53:34,878 Horrelaxe ipinia. 744 00:53:35,545 --> 00:53:37,214 Bunker bat zen… 745 00:53:37,214 --> 00:53:41,551 …kosta defendatzeko, alemanek labar gainean eraikia. 746 00:53:41,618 --> 00:53:44,821 Egin nuen neure artean: "Zer itsats nezake hor gainean?" 747 00:53:46,423 --> 00:53:48,758 Galdera bera egiten diot beti neure buruari. 748 00:53:48,792 --> 00:53:53,363 Baina proiektu hau oso begikoa dut, Agnèsek parte hartu beharra dauka. 749 00:54:16,253 --> 00:54:21,458 1 etapa: itsaste-proiektu guztietan bezala, lekua aztertu behar da. 750 00:54:21,491 --> 00:54:24,794 Nola eraman materiala, eskailerak edo aldamioak… 751 00:54:25,862 --> 00:54:28,265 …eta Étiennek neurriak hartzen ditu. 752 00:54:28,932 --> 00:54:31,134 Mareen berri ere jakin beharra dago. 753 00:54:31,901 --> 00:54:35,372 Gaur goizean erreferentzia bat hartu dut, marea gora zegoela. 754 00:54:35,472 --> 00:54:40,610 Ura, marea goran, lurretik 2,60 metrora iristen da. 755 00:54:41,344 --> 00:54:43,179 -Hara iristen da? -Gutxi gorabehera, bai. 756 00:54:43,179 --> 00:54:46,049 -Zer ordutan, 11:30etan? -Bai, 11:30etan. 757 00:54:46,116 --> 00:54:49,052 Etorriko garen egunean, jakin beharko da zenbat denbora dugun… 758 00:54:49,052 --> 00:54:53,156 …marea beheran itsasteko, eta zer irudi itsatsi behar dugun. 759 00:55:00,630 --> 00:55:04,401 Nik, neure artean: "jarri ahal izango da hau bunkerrean?" 760 00:55:04,501 --> 00:55:10,040 Ez da ondo geldituko; gizona, ahuntza eta aldi berean errespetatu… 761 00:55:10,106 --> 00:55:13,610 Zer beste aukera duzu? Erakutsi garai hartako hango argazkiak. 762 00:55:13,810 --> 00:55:18,315 Hau, adibidez: beste konposizio bat, hondakinetan. 763 00:55:18,348 --> 00:55:20,016 Biluzik sartzen zenituen zuk denak. 764 00:55:20,016 --> 00:55:24,521 Polita delako. Pintore-keinu bat da, artista-keinu bat. 765 00:55:24,788 --> 00:55:27,057 Gizonak biluztea gustatzen zaizu, horrela ere esan dezakezu. 766 00:55:27,057 --> 00:55:30,026 Polita da: gizon bat zutik, eta emakume bat zutik eta biluzik. 767 00:55:30,026 --> 00:55:32,429 Nirekin zeuden bi kideak dira horiek: 768 00:55:32,529 --> 00:55:34,631 Fouji Elia eta Guy Bourdin. 769 00:55:34,631 --> 00:55:36,733 Nik Guy bereizi nuen. Guy hor bakar-bakarrik. 770 00:55:37,267 --> 00:55:42,272 Proba daiteke, baina, bisualki, han goian, ez da ondo geldituko. 771 00:55:42,672 --> 00:55:45,809 Proba dezagun, ba, beste zerbait bunkerrerako… 772 00:55:45,875 --> 00:55:49,179 …eta itsats dezagun Guy, adibidez, zulodun horma batean… 773 00:55:49,346 --> 00:55:50,714 …edo hondakin batean. 774 00:55:50,780 --> 00:55:52,716 Hondakina hondakinaren gainean ondo geldituko al da? 775 00:55:52,716 --> 00:55:55,118 Irudi amildu bat esaten zaio horri. 776 00:55:55,385 --> 00:55:59,756 Eta eraikitzen ari diren eraikin batean probatuko bagenu? 777 00:55:59,956 --> 00:56:04,794 Ondo iruditzen zaizu, Guillaume, hormigoizko eraikin batean jartzea? 778 00:56:04,828 --> 00:56:06,096 Zuloak dauzkana? 779 00:56:06,429 --> 00:56:08,732 Zergatik ez da polita hormigoia? Eraikitzen ari direnez. 780 00:56:08,832 --> 00:56:10,467 Material egokia izan liteke. 781 00:56:13,269 --> 00:56:16,039 Guillaume, etorri. Étienne, zatozte denok. 782 00:56:17,574 --> 00:56:21,778 Agnès! Normandian zaude, Frantziako eskualderik zaharrenetako batean… 783 00:56:21,778 --> 00:56:24,814 …eta etxerik itsusienetara joan nahi duzu! 784 00:56:25,048 --> 00:56:27,016 Hasieran ez da itsusia. 785 00:56:30,987 --> 00:56:34,624 Horma zahar ederren bila gabiltza beti… 786 00:56:35,091 --> 00:56:39,062 Eta, bat-batean, hormigoizko horma itsusiak, baina eraikitzen. 787 00:56:41,598 --> 00:56:43,733 Txantxazale hutsak zarete. 788 00:56:43,967 --> 00:56:48,505 Horma zulodunak proposatzen ahalegintzen ari naiz. 789 00:56:48,571 --> 00:56:53,610 Zu, JRren zuzendari artistikoa, eta zu, itsasteen antolatzailea,… 790 00:56:53,943 --> 00:56:56,679 …ez zaudete hau itsasteko ados, ezta? 791 00:56:56,780 --> 00:56:59,315 Leihoaren eskalara behar du, edo handiago? 792 00:56:59,315 --> 00:57:01,651 Guri pertsonaiak handitzea gustatzen baitzaigu. 793 00:57:01,651 --> 00:57:03,753 Giza-eskalan egon behar du. 794 00:57:04,554 --> 00:57:06,956 Onartzen dut ez dela, beharbada, ideia ona… 795 00:57:06,956 --> 00:57:10,727 …baina, niretzat, Guy Bordin da eskualde honetan garrantzitsua. 796 00:57:12,796 --> 00:57:15,298 Zergatik itzuli nahi duzu Guy Bourdinen etxera? 797 00:57:15,465 --> 00:57:17,267 Hildakoengan pentsatzea ondo dagoelako… 798 00:57:17,267 --> 00:57:21,871 …baina leku batzuetan errazago gogoratzen dira. 799 00:57:22,305 --> 00:57:24,541 Oso argazkilari ospetsua bihurtu zen… 800 00:57:24,674 --> 00:57:29,312 …baina nik ezagutu nuenean mutiko bat zen… 801 00:57:29,312 --> 00:57:32,348 …La Chapelle-sur-Dunekoa, amonarekin bizi zena. 802 00:57:32,348 --> 00:57:34,217 Berarekin lan egin zenuen? 803 00:57:34,350 --> 00:57:36,886 Lan egin, ez; maiz ikusten genuen elkar, hitz egiten genuen… 804 00:57:36,886 --> 00:57:41,658 …eta jira bat egin genuen, berarekin eta Fouli Eliarekin… 805 00:57:41,858 --> 00:57:47,897 …hauspo-kamera ospetsu haiekin, 18/24 negatiboekin. 806 00:57:48,498 --> 00:57:50,733 Guyk maiz posatu zuen niretzat. 807 00:57:50,733 --> 00:57:55,505 Modelo on bat zen, nik egin nahi nuena ulertzen zuelako. 808 00:57:56,239 --> 00:58:00,677 Hemen beste erretratu bat egin nion, hondartza-kabina honen ondoan. 809 00:58:00,710 --> 00:58:02,579 Ikusi egin nahi nuke argazki hori. 810 00:58:06,649 --> 00:58:08,218 Atzo balitz bezala da. 811 00:58:08,751 --> 00:58:10,220 Honela enkuadratu nuen. 812 00:58:12,689 --> 00:58:16,292 Tripodea jarri nuen une zehatzaz oroitzen naiz. 813 00:58:17,126 --> 00:58:23,666 Guyri begiratu, eta kliskagailua sakatu nuen argazki hori egiteko. 814 00:58:24,100 --> 00:58:28,705 Bera baino gehiago oroitzen ditut berari egin nizkion argazkiak. 815 00:58:28,705 --> 00:58:31,374 Haize handiegia dago. Banoa. 816 00:58:31,374 --> 00:58:33,877 -Itxaroidazu. -Ez, banoa. Haize handiegia dago. 817 00:58:36,513 --> 00:58:38,781 Eta zergatik ez dugu irudi hori bunkerrean jartzen? 818 00:58:38,781 --> 00:58:42,752 Gustatuko litzaidake. Dagoen bezala itsatsiko zenuke? 819 00:58:42,919 --> 00:58:44,988 Zertxobait makurtu behar litzateke. 820 00:58:50,159 --> 00:58:53,496 Itsasoa urruti zegoen oraindik, itsasten hasi zirenean. 821 00:58:59,102 --> 00:59:01,704 JR eskaileran zegoen artean… 822 00:59:01,971 --> 00:59:05,508 …Sainte-Margueriteko alkatea bisitan etorri zitzaidan. 823 00:59:05,542 --> 00:59:08,878 Ez dakit noiz erori zen; ni erori aurretik etorri nintzen. 824 00:59:08,912 --> 00:59:12,715 -1995ean botarazi genuen. -Hori da. 825 00:59:12,782 --> 00:59:17,854 Nahita botarazi genuen, zati bat irtena zegoelako… 826 00:59:17,854 --> 00:59:20,456 …eta eroriko ote zen beldur zegoen garai hartako alkatea. 827 00:59:20,456 --> 00:59:24,160 Grazia du hain harri puska handia bultzatzeko erabakia hartzea. 828 00:59:24,260 --> 00:59:28,131 Niri zoragarria iruditzen zait nola gelditu den hondartzan… 829 00:59:28,264 --> 00:59:31,868 -…artelan bat bezala. -Bai, bai. 830 00:59:31,935 --> 00:59:36,139 Orain dela gutxi, txahal bat erori zen. 831 00:59:36,339 --> 00:59:39,075 Jaio berria zen, atzeraxeago izan zen. 832 00:59:39,142 --> 00:59:46,215 Ez zegoen arriskura ohituta, eta erori egin zen. 833 01:00:08,671 --> 01:00:11,808 Ezin nuen ezer hobeagorik amestu Guyrentzat. 834 01:00:11,874 --> 01:00:15,311 Horra, umea sehaskan bezala. 835 01:00:15,878 --> 01:00:18,247 Bakean dago, atsedenean. 836 01:00:36,733 --> 01:00:40,203 Biharamunean, ikustera joan ginen. 837 01:00:41,237 --> 01:00:44,307 Garbitua zuen mareak irudia. 838 01:00:44,407 --> 01:00:48,911 Ohituta nago irudi iragankorretara, baina azkar ibili da itsasoa. 839 01:00:50,013 --> 01:00:52,248 Itsasoak arrazoi du beti. 840 01:00:52,315 --> 01:00:54,217 Eta haizeak, eta hondarrak. 841 01:00:56,319 --> 01:00:59,422 Irudia desagertu egin zen, gu ere desagertzeko zorian geunden! 842 01:00:59,455 --> 01:01:01,024 Ez genuen filma bukatuko… 843 01:01:01,024 --> 01:01:05,695 …eta nik ez nuen lortuko JRren betaurrekoak desagerraraztea. 844 01:01:26,582 --> 01:01:32,055 Hilerri txiki honen berri neukan, Cartier-Bressonen hilobia daukana. 845 01:01:33,990 --> 01:01:36,759 Hara elkarrekin joateko gogoa nuen. 846 01:01:41,864 --> 01:01:49,272 Horra. Hor Henri, eta Martine Franck, argazkilari ona zena. 847 01:01:49,272 --> 01:01:51,674 Lehenengo, Henrirentzat. 848 01:01:54,177 --> 01:01:54,877 Eta Martinerentzat. 849 01:01:54,877 --> 01:01:59,282 Ikusten? Jende asko etorri da, nonbait, leku galdu honetara. 850 01:01:59,415 --> 01:02:03,553 Putzu bat saltatzen ari den tipoaren argazkiaz gogoratzen naiz. 851 01:02:04,387 --> 01:02:06,989 A zer begia! A zer begi zorrotza! 852 01:02:07,023 --> 01:02:11,694 Cartier-Bressonen une erabakigarria aipatzen da beti… 853 01:02:11,728 --> 01:02:13,996 …eta ez zitzaion, nonbait, esapide hori gustatzen. 854 01:02:14,030 --> 01:02:16,399 Ez omen zuen nahi erabiltzea, behin esan zuenez. 855 01:02:17,066 --> 01:02:20,770 Sekula ikusi dudan hilerririk txikienetako bat dela uste dut. 856 01:02:20,837 --> 01:02:25,141 -Zenbat daude? Hamar lagun? -Bai, edo gutxiago. 857 01:02:25,374 --> 01:02:27,310 Ondo gordea dago. 858 01:02:29,879 --> 01:02:33,182 Cartier-Bressonen hilobira joateko asmoa genuen. 859 01:02:33,249 --> 01:02:34,784 Joan gara, ba. 860 01:02:37,487 --> 01:02:40,189 Kamera ekarri dut, eta ez dut argazkirik atera. Zuk? 861 01:02:40,256 --> 01:02:43,760 -Bai, txiki bat. -Bat aterako dut joan aurretik. 862 01:02:46,295 --> 01:02:48,998 Beldur ematen dizu heriotzak edo ez? 863 01:02:49,899 --> 01:02:53,836 Ez dut uste. Maiz pentsatzen dut horretan. 864 01:02:53,836 --> 01:02:55,104 Ez dut uste beldur ematen didanik. 865 01:02:55,104 --> 01:02:57,707 Baina azken unean izango delako. 866 01:02:57,707 --> 01:03:00,777 -Gogo handia dut. -Zer ba? 867 01:03:02,111 --> 01:03:04,413 Bukatuta egongo delako. 868 01:03:38,781 --> 01:03:39,982 Gabon. 869 01:03:43,953 --> 01:03:45,254 Zirrara egiten dit… 870 01:03:45,855 --> 01:03:49,759 …jantzita dauzkazulako beti kapela eta betaurrekoak. 871 01:03:49,859 --> 01:03:52,094 Alegia, ni naizen bezalakoa naiz… 872 01:03:52,395 --> 01:03:54,397 …eta zu zeure janzkeran zaude… 873 01:03:54,397 --> 01:03:57,433 …hau da, zuk aukeratutako itxuran. 874 01:03:57,967 --> 01:04:00,736 Zure orrazkera ere janzkera bat bezalakoa da. 875 01:04:00,736 --> 01:04:03,539 Zergatik aukeratu duzu bi koloretan? 876 01:04:04,373 --> 01:04:06,075 Kolorea asko gustatzen zaidalako… 877 01:04:06,075 --> 01:04:10,980 …ez nuelako txuri egon nahi, txakurtxo txuri-txuri hori bezala. 878 01:04:11,147 --> 01:04:13,950 Txuri-txuria zara, txakurra. 879 01:04:14,116 --> 01:04:16,519 -Gaitik desbideratu gara. -Berdin dio. 880 01:04:16,519 --> 01:04:19,288 Gaia zein den, hor dago koxka. 881 01:04:21,791 --> 01:04:26,329 Begirune handia diezu zaharrei. 882 01:04:26,329 --> 01:04:27,830 Egia da. 883 01:04:27,930 --> 01:04:29,799 Nondik datorkizu hori? 884 01:04:29,799 --> 01:04:35,271 Zaharrez inguratuta egon naizelako beti; zaharrekin hazia naiz. 885 01:04:36,105 --> 01:04:37,206 Aitona-amonak? 886 01:04:37,206 --> 01:04:39,942 Bai, amonak gure etxean bizi ziren. 887 01:04:40,176 --> 01:04:44,614 Gure eskaileraburuko beste adineko andre bat zaintzen nuen. 888 01:04:44,614 --> 01:04:48,951 Haiek zaindu behar ninduten ni, baina azkenean nik zaintzen nituen. 889 01:04:49,018 --> 01:04:51,654 Bai. Baduzu oraindik amonarik? 890 01:04:51,654 --> 01:04:54,824 Bat, bai, eta 100 urte bete ditu aurten. 891 01:04:54,891 --> 01:04:57,927 -Zer ederra! Ezagutu dezaket? -Bai. 892 01:05:02,398 --> 01:05:05,568 -Amona, Agnès aurkezten dizut. -Kaixo, andrea. 893 01:05:05,768 --> 01:05:08,537 Hau ezagutzen dudan ezkero, zu ezagutu nahian ibili naiz. 894 01:05:08,537 --> 01:05:11,641 -Bai zera! -Bai, amonak garrantzitsuak dira. 895 01:05:12,341 --> 01:05:14,510 -Asko hitz egiten dit zutaz. -Egia al da? 896 01:05:14,510 --> 01:05:17,647 -Zu benetan ikustera etorri naiz. -Eskerrik asko. 897 01:05:17,713 --> 01:05:20,049 Bisitan datorkizunean, jantzita edukitzen ditu betaurreko beltzak? 898 01:05:22,018 --> 01:05:24,253 Horrela onartzen duzu? Kapela eta guzti… 899 01:05:24,287 --> 01:05:25,254 Kapela eta guzti… 900 01:05:25,354 --> 01:05:28,324 Ez dituzu kapela eta betaurrekoak amonaren aurrean eranzten? 901 01:05:28,457 --> 01:05:31,961 Horrela egoten da beti, nire biloba da. 902 01:05:33,095 --> 01:05:36,899 Txikitan, ezizen bat zuen? Nola deitzen zenion? 903 01:05:37,333 --> 01:05:38,768 Ez naiz oroitzen. 904 01:05:38,768 --> 01:05:41,137 -Ezizen txiki bat? -"Polit hori…" 905 01:05:41,137 --> 01:05:44,607 "Polit hori" ondo dago. Baina edonorentzat dago ondo. 906 01:05:45,341 --> 01:05:47,209 Ez zuen berarentzako beste ezizenik? 907 01:05:47,209 --> 01:05:50,046 -Nire gizontxoa. -Nire gizontxoa. 908 01:05:50,313 --> 01:05:51,981 Polita da. 909 01:05:54,116 --> 01:05:56,752 Ez du ezer gehiago esango. 910 01:05:56,852 --> 01:05:58,888 Bakoitzak bere sekretuak. 911 01:05:59,488 --> 01:06:02,658 Betaurreko beltzek herentziazkoak izan behar dute. 912 01:06:02,658 --> 01:06:04,293 Ixo, baina ekin! 913 01:06:05,328 --> 01:06:06,696 Le Havreko portura. 914 01:06:08,898 --> 01:06:11,500 Lortu dut azkenean zu hona ekartzea. 915 01:06:11,567 --> 01:06:13,769 Ez nuen Le Havre ezagutzen. 916 01:06:13,769 --> 01:06:14,971 Kantu bat izan ezik. 917 01:06:15,638 --> 01:06:20,042 Gerra garaian, kantu zaharrak ikasten genituen. 918 01:06:20,042 --> 01:06:23,379 13 urte nituen, eta gitarra bat harramazkatzen nuen. 919 01:06:25,781 --> 01:06:29,852 Havreko portura iritsi dira… 920 01:06:30,052 --> 01:06:32,221 …hiru ontzi eder gariz kargatuak… 921 01:06:32,254 --> 01:06:35,157 …sagarrez, udarez eta arbiz eta azaz… 922 01:06:35,591 --> 01:06:38,995 …pikuz eta marrubiz eta mahats gozoz. 923 01:06:39,395 --> 01:06:41,664 Hiru emakume joan dira tratua egitera. 924 01:06:41,664 --> 01:06:43,733 Marinel jatorra, zenbatean zure garia? 925 01:06:43,833 --> 01:06:46,035 Igo, andreak, ikusiko duzue. 926 01:06:46,235 --> 01:06:48,838 Sagarrak eta udareak, arbiak eta azak. 927 01:06:49,438 --> 01:06:52,575 Pikuak eta marrubiak eta mahats gozoak. 928 01:06:56,145 --> 01:07:00,583 Hona ekarri nahi zintudan, lagun hauekin, Christophe, Denis, David… 929 01:07:00,583 --> 01:07:03,185 …denbora asko pasatu nuelako, eta beste askorekin ere bai. 930 01:07:03,753 --> 01:07:06,889 Hemen itsatsi genizkion begiak ontziari. 931 01:07:07,623 --> 01:07:11,694 Hauek eta horko guztiek proiektuan lan egin zuten. 932 01:07:11,994 --> 01:07:14,397 Zergatik egin zenuten hori JRrentzat? 933 01:07:14,397 --> 01:07:16,499 Bere begi ederrengatik, ikusten ez diren arren. 934 01:07:17,133 --> 01:07:18,034 Hori da. 935 01:07:18,067 --> 01:07:20,169 Ixo! Egunero ari zait-eta betaurrekoak kendu nahian. 936 01:07:20,236 --> 01:07:24,273 Ez duzu esan gure proiektua landaldekoa eta herrietakoa dela. 937 01:07:24,573 --> 01:07:27,343 -Arrazoi du. -Le Havre ez da, ba, herri bat. 938 01:07:27,343 --> 01:07:30,813 Zamaketarien txokoa herri bat dela esaten ahalegindu zait, alferrik. 939 01:07:30,813 --> 01:07:32,581 -Ez da gezurra, ezta? -Bai, egia da. 940 01:07:32,748 --> 01:07:35,184 Eta hiritik urrun gaude, gainera, landaldean gaude. 941 01:07:35,184 --> 01:07:39,488 Gizonik besterik ez zegoela esan, eta ideia bat bururatu zitzaion. 942 01:07:39,955 --> 01:07:42,825 -Esan nuen: "Non daude emakumeak?" -Non daude emakumeak? 943 01:07:42,825 --> 01:07:46,662 "Zeuk aurkitu beharko dituzu" esan zidan. 944 01:07:46,662 --> 01:07:49,231 Horregatik eskatu diet zuen emazteei… 945 01:07:49,231 --> 01:07:51,901 …—badaude eta emazteak— nirekin nonbaiten elkartzeko. 946 01:07:57,606 --> 01:08:02,311 Hona hiru emakume, hiru ile-hori, beltzez jantziak. 947 01:08:02,878 --> 01:08:05,414 Badakizue zergatik eskatu dizuedan etortzeko? 948 01:08:05,848 --> 01:08:08,584 Zamaketarien emazteak zarete hirurak. 949 01:08:09,118 --> 01:08:12,421 Zamaketarien sindikatu indartsuaz hitz egiten da beti… 950 01:08:12,555 --> 01:08:14,657 …zamaketariez, zamaketariez, zamaketariez… 951 01:08:14,657 --> 01:08:16,559 …eta ez da sekula hitz egiten haien emazteez. 952 01:08:16,559 --> 01:08:20,096 Eta esan nion neure buruari: "haiena izango da oraingoan hitza". 953 01:08:20,196 --> 01:08:21,430 Morgane? 954 01:08:21,530 --> 01:08:25,067 Plangintza-agentea naiz garraio-enpresa batean… 955 01:08:25,067 --> 01:08:28,304 …eta nire senarra auto sailaren burua da Frantziako Terminalean. 956 01:08:28,737 --> 01:08:29,839 Nathalie? 957 01:08:30,072 --> 01:08:32,374 Ni ile-apainketa irakaslea naiz… 958 01:08:32,374 --> 01:08:36,278 …eta senarrak zamaketarien prestakuntzan dihardu. 959 01:08:36,278 --> 01:08:37,646 Eta Sophie? 960 01:08:37,646 --> 01:08:39,782 Ni kamioilaria naiz portuan. 961 01:08:39,782 --> 01:08:41,784 -Kamioilaria! -Bai. 962 01:08:41,784 --> 01:08:44,487 -Kamioi astunetarako baimenduna? -Bai. 963 01:08:44,687 --> 01:08:47,356 Zenbat emakume dabiltza ibilgailu astunak gidatzen? 964 01:08:47,389 --> 01:08:50,059 Bakarra izango naiz nire enpresan. 965 01:08:50,092 --> 01:08:52,428 80 bat txofer egongo dira. 966 01:08:52,428 --> 01:08:54,597 -Hori izaten da proportzioa. -Bai. 967 01:08:58,934 --> 01:09:00,936 Zenbat tonakoak gidatzen dituzu? 968 01:09:00,970 --> 01:09:03,672 45 tona ditu handienak. 969 01:09:14,717 --> 01:09:18,854 Chistophe, Denis eta Davidekin elkartu garenean… 970 01:09:18,854 --> 01:09:21,857 …beren lanbideaz eta grebaz hitz egin digute. 971 01:09:21,857 --> 01:09:23,459 Zein da zuen jarrera? 972 01:09:23,692 --> 01:09:29,064 Agresiboa ere izaten naiz kritiken aurrean. 973 01:09:29,131 --> 01:09:34,236 Asko gustatzen zait haien kidetza, haien elkartasuna. 974 01:09:34,236 --> 01:09:38,874 Denbora guztian defendatzen ditut zamaketariak. 975 01:09:38,941 --> 01:09:42,278 Egia da Christopheren atzean nagoela beti… 976 01:09:42,478 --> 01:09:45,781 …eta oso lan polita egiten dutela iruditzen zait… 977 01:09:45,781 --> 01:09:47,583 Zergatik esaten duzu atzean, eta ez ondoan? 978 01:09:49,051 --> 01:09:52,955 Beti… Ez…  Haren ondoan beti. 979 01:09:53,856 --> 01:09:54,490 Sophie? 980 01:09:54,590 --> 01:09:57,193 Bakoitzak bere iritziak defendatu behar ditu. 981 01:09:57,193 --> 01:10:01,864 Eduki ahal izan dutena aitei ere zor diete… 982 01:10:01,864 --> 01:10:04,533 …lehenago greba egin zutelako. 983 01:10:05,367 --> 01:10:07,970 Beraz, eutsi egiten diet, inolako zera gabe… 984 01:10:07,970 --> 01:10:10,839 Aitagandik semearengana izaten da zamaketaria giro honetan? 985 01:10:10,839 --> 01:10:11,507 Bai. 986 01:10:12,141 --> 01:10:14,276 -Zuen guztion etxeetan? -Bai. 987 01:10:15,177 --> 01:10:17,813 Gure proiektua da zuen hiru erretratuak egitea… 988 01:10:17,813 --> 01:10:20,115 …eta kontainer handitan itsatsiko ditugu. 989 01:10:20,115 --> 01:10:21,550 Atseginez, Agnès. 990 01:10:22,351 --> 01:10:26,755 Aurpegi bat polita da. Baina emakume bat zutik, niretzat, ondo. 991 01:10:26,755 --> 01:10:30,993 Orain. Erantzi txalekoa. 992 01:10:31,727 --> 01:10:35,331 Gizon hauek jantzitegian lan egiten dute, beraz… 993 01:10:42,638 --> 01:10:45,174 Burua beheraxeago. 994 01:10:45,474 --> 01:10:47,743 Erne, begiratu. Begia zabalik. 995 01:10:49,878 --> 01:10:53,382 Jantzi zapia, oso polita; helduiozu bi eskuekin, ikusteko. 996 01:10:53,515 --> 01:10:57,686 Horrela, hankak. Primeran. Begiradazu. 997 01:10:58,053 --> 01:10:59,655 Begiak barrez dituzu. Ondo dago. 998 01:11:01,223 --> 01:11:03,025 Begiekin bakarrik irribarre egin. 999 01:11:05,261 --> 01:11:09,098 Ideia da zuek hiru estatua handi izatea, hiru totem… 1000 01:11:09,231 --> 01:11:14,036 …gizonen mundu horretan sartu, eta han geratuko direnak. 1001 01:11:14,737 --> 01:11:17,539 Miretsiak izan, zera, behingoz! 1002 01:11:21,910 --> 01:11:23,579 Igotzen ari gara. 1003 01:11:23,579 --> 01:11:26,615 Oroitzen zara igogailu batean igo ginen azken aldiaz? 1004 01:11:26,949 --> 01:11:29,585 Louvre museoan izan zen. 1005 01:11:29,718 --> 01:11:31,587 Erronka bati aurre egiteko. 1006 01:11:32,221 --> 01:11:34,790 Godard-i adarra jotzeko gogoz. 1007 01:11:34,957 --> 01:11:38,627 Hiru pertsonaiari ziztu bizian korrika eginarazi zien… 1008 01:11:38,627 --> 01:11:40,462 …Louvreko Galeria Handian… 1009 01:11:40,462 --> 01:11:42,931 …museo bat zeharkatzeko errekorra apurtzeko. 1010 01:11:43,032 --> 01:11:46,235 Ikusi dut film hori, "Bande à part" da, zuri-beltzean. 1011 01:11:46,268 --> 01:11:48,170 Godard ezagutzeko suertea duzu. 1012 01:11:48,237 --> 01:11:50,472 Nik ez dut jadanik korrika egiten, baina zu han zeunden. 1013 01:11:56,512 --> 01:11:57,579 Bellini. 1014 01:11:59,181 --> 01:12:00,416 Del Sarto. 1015 01:12:01,016 --> 01:12:02,017 Zer polita! 1016 01:12:03,786 --> 01:12:05,020 Lorenzo Costa. 1017 01:12:09,591 --> 01:12:10,959 Ghirlandaio. 1018 01:12:16,265 --> 01:12:17,733 Botticelli. 1019 01:12:23,639 --> 01:12:24,606 Rafael. 1020 01:12:28,077 --> 01:12:28,877 Hor! 1021 01:12:30,012 --> 01:12:31,413 Arcimboldo. 1022 01:12:31,613 --> 01:12:32,915 Uda. 1023 01:12:33,515 --> 01:12:34,983 Udaberria. 1024 01:13:34,710 --> 01:13:37,946 Emakume-totemak, bai, baina ausartak ere bai. 1025 01:13:38,013 --> 01:13:41,817 Beren bihotzen barruan pausatzeko prest. 1026 01:13:52,895 --> 01:13:57,933 Zer ederki hemen egotea! Askatasun-sentipen bat dut. 1027 01:13:58,834 --> 01:14:01,503 Poz-pozik nago hemen egoteaz. 1028 01:14:02,237 --> 01:14:05,541 Lasaia da, handia da. 1029 01:14:09,711 --> 01:14:11,914 Ez zait bakarrik egotea gustatzen. 1030 01:14:11,947 --> 01:14:14,950 Ez zait goialdetan egotea gustatzen. 1031 01:14:14,983 --> 01:14:20,122 Eta hemen bi gauzak elkartzen dira; beraz, ez nago lasai. 1032 01:14:21,857 --> 01:14:24,259 Menderatze-sentipena dut. 1033 01:14:24,993 --> 01:14:27,262 Ondo dago. Atsegin ematen du. 1034 01:14:27,996 --> 01:14:33,001 Handi sentitzen naiz; handia naiz, indartsua naiz. 1035 01:14:40,342 --> 01:14:42,478 Jakin-minez erakarriko du honek jendea. 1036 01:14:42,478 --> 01:14:45,414 Zamaketarien giroan honetaz hitz egiten da. 1037 01:14:45,414 --> 01:14:47,382 Emakume horiek nor ziren galdetzen zuen jendeak. 1038 01:14:47,416 --> 01:14:51,019 Gureak zirela esan, eta proiektua esplikatu genien. 1039 01:14:51,787 --> 01:14:54,957 Harrotasunaz harago doala uste dut. 1040 01:14:55,057 --> 01:15:00,529 Inplikazio hau guztia… gero eta handiagoa beti… 1041 01:15:00,529 --> 01:15:05,300 Aurrera goaz, dauden klixeak atzean utzita. 1042 01:15:09,338 --> 01:15:13,375 Giltzapean daude, baina ez luzarorako. 1043 01:15:13,609 --> 01:15:15,978 Ez ditut ondo ikusten, oso urrun daudelako… 1044 01:15:16,011 --> 01:15:19,448 …baina emakume-txoriak direla ikusten dut. 1045 01:15:22,618 --> 01:15:24,019 Gertutik aterako diegu argazkia… 1046 01:15:24,019 --> 01:15:26,355 …urrutitik hain gaizki ikusten duten begi horiei. 1047 01:15:27,089 --> 01:15:29,958 Non geunden? 1048 01:15:30,158 --> 01:15:31,226 Ondo zegoela uste nuen. 1049 01:15:31,293 --> 01:15:33,395 Horrela egiten ari naiz. 1050 01:15:35,864 --> 01:15:38,300 Begira, itxaron, aparta. 1051 01:15:38,300 --> 01:15:39,968 Horiek zimurrak dira. Polita da, ezta? 1052 01:15:40,302 --> 01:15:42,838 Giharrak dituzu zimurretan. 1053 01:15:45,807 --> 01:15:46,575 Zer? Egia da. 1054 01:15:46,575 --> 01:15:49,678 Badakizu onartu dudala. Hori da jokoa. 1055 01:15:52,147 --> 01:15:55,384 Begiak egin ditugu, eskuak egin ditugu… 1056 01:15:55,417 --> 01:15:57,786 …ari garenez, oinak egingo ditugu. 1057 01:15:57,886 --> 01:16:01,390 Ederrak dira oinak. Zola ere nahi dut. 1058 01:16:01,390 --> 01:16:03,659 Nolakoa da zola? Nik ez dut ikusten, noski. 1059 01:16:04,359 --> 01:16:08,530 Ez naiz sekula erori untxi-tranpa batean, baina horren antza du. 1060 01:16:08,597 --> 01:16:10,399 Igo ezazu hau. 1061 01:16:12,234 --> 01:16:15,837 Beste hau hurbildu nigana. 1062 01:16:16,338 --> 01:16:19,908 Eta hori jaitsidazu, oso ondo. 1063 01:16:19,975 --> 01:16:23,845 Izugarri gustatzen zait zuk nire behatzak gidatzearen ideia. 1064 01:16:24,980 --> 01:16:26,748 Uzkurtu itzazu. 1065 01:16:29,818 --> 01:16:31,887 Bihotz uzkurtu bat dirudi. 1066 01:16:32,654 --> 01:16:36,458 Filmatu nituen patatak bezala; gazte, gero zahar. 1067 01:16:39,461 --> 01:16:42,464 Ezetz asmatu zer egin behar dudan zure zatitxo honekin? 1068 01:16:45,133 --> 01:16:46,468 Zureak al dira? 1069 01:16:46,702 --> 01:16:48,003 -Politak dira. -Ez dakit. 1070 01:16:48,470 --> 01:16:51,106 -Nori bururatu zaio? -Berari. Niri, ez. 1071 01:16:51,306 --> 01:16:53,775 Ez nago neure oinez harro, txikiegiak iruditzen zaizkit. 1072 01:16:53,909 --> 01:16:56,511 Egia da txikiak diruditela. 1073 01:16:56,511 --> 01:16:59,548 Txikiak, baina ez txikiegiak. 1074 01:17:01,650 --> 01:17:05,520 Jakin-minez nago. Zein da bagoian behatzak jartzearen helburua? 1075 01:17:05,787 --> 01:17:08,156 Helburu bat du, edo…? 1076 01:17:08,690 --> 01:17:12,594 Irudimenaren ahalmena da helburua. 1077 01:17:12,894 --> 01:17:16,865 JRk eta nik eskubidea ematen diegu geure buruei… 1078 01:17:16,865 --> 01:17:19,635 …gauzak imajinatzeko eta jendeari galdetzeko: 1079 01:17:19,635 --> 01:17:21,937 Zeurean egin al dezakegu geure irudimena? 1080 01:17:22,170 --> 01:17:26,408 Aitzitik, lanean ari den jendearekin egotea da gure asmoa… 1081 01:17:26,408 --> 01:17:28,810 …eta horregatik egiten ditugu talde-argazkiak. 1082 01:17:28,944 --> 01:17:32,414 Badago, aldi berean, zuekin partekatzeko nahi bat… 1083 01:17:32,414 --> 01:17:35,450 …eta, gero, gure ideiatxoak, gure erokeria txikiak egitekoa… 1084 01:17:35,584 --> 01:17:39,254 …guri atsegin ematen digu, besteei ere atsegin emango dielakoan. 1085 01:17:39,421 --> 01:17:43,925 Orijinala zelako harritu ninduen; eta beste esperientzia bat da. 1086 01:17:49,531 --> 01:17:53,535 Zure oinek eta begiek kontakizun bat kontatzen dute. 1087 01:17:55,370 --> 01:18:00,075 Zu sekula joango ez zaren baino leku gehiagotara joango da tren hau. 1088 01:18:31,306 --> 01:18:35,010 Eskerrik asko, JR, bidaia ederragatik. 1089 01:18:35,343 --> 01:18:39,114 Beste bat proposatuko dizut. Itxi begiak. 1090 01:18:58,300 --> 01:19:00,335 -Zerbait daukat zuretzat. -Zer? 1091 01:19:00,368 --> 01:19:04,473 Itxaron. Errezela itxi behar da. 1092 01:19:06,074 --> 01:19:07,375 Begira. 1093 01:19:09,277 --> 01:19:12,380 -Nola da hau? -Honela, zutik. 1094 01:19:12,380 --> 01:19:15,217 -Zein da zure pasahitza? -2, 3, 4, 5. 1095 01:19:15,250 --> 01:19:17,319 A zer segurtasuna! 1096 01:19:18,086 --> 01:19:19,421 Segi, bidali. 1097 01:19:23,992 --> 01:19:25,660 Zergatik erakusten didazu hau, Godard? 1098 01:19:25,660 --> 01:19:27,062 Ulertu duzu! 1099 01:19:27,095 --> 01:19:29,264 -Haren etxera goaz orduan? -Bai ba. 1100 01:19:30,465 --> 01:19:31,533 Agnès! 1101 01:19:31,733 --> 01:19:33,568 -Ez al dizu zirrara egiten? -Bai. 1102 01:19:35,337 --> 01:19:40,609 Godardekin eta Anna Karinarekin 1961ean filmatu nuen film bat da. 1103 01:19:40,742 --> 01:19:43,712 Bisita honetarako zu girotzeko da. 1104 01:19:48,817 --> 01:19:50,385 Ez dizut gehiago esango. 1105 01:19:50,619 --> 01:19:52,420 Egona zara haren etxean? 1106 01:19:52,487 --> 01:19:54,756 Etxe berrian, ez. 1107 01:19:55,490 --> 01:20:00,929 Aspaldi ez dudala ikusi. Ez dakit, bost urte. 1108 01:20:01,029 --> 01:20:03,465 Nolakoa izango da elkartze hau? 1109 01:20:03,465 --> 01:20:05,333 Ikusiko dugu. 1110 01:20:06,368 --> 01:20:10,772 Aurretik ezin igarrizko pertsona denez, ezin jakin. 1111 01:20:11,439 --> 01:20:12,741 Zergatik da horrelakoa? 1112 01:20:13,108 --> 01:20:16,178 Oso bakartia delako; filosofo bakarti bat da. 1113 01:20:16,178 --> 01:20:20,515 Zinema sortu zuen, berak aldatu zuen zinema. 1114 01:20:20,649 --> 01:20:22,517 Eta haren filmak ederrak dira. 1115 01:20:22,651 --> 01:20:25,220 Asmatzaile bat da, ikertzaile bat da. 1116 01:20:25,220 --> 01:20:27,489 Horrelako jendea behar dugu zineman. 1117 01:20:27,823 --> 01:20:30,458 -Lagun zaharra duzu? -Ez da "lagun zaharra" esan behar. 1118 01:20:30,559 --> 01:20:32,127 "Aspaldiko laguna" esan behar da. 1119 01:20:32,194 --> 01:20:34,529 Atseginagoa da zaharrentzat. 1120 01:20:34,529 --> 01:20:40,669 Oso gutxitan ikusi dut, lagunak izan garen urte hauetan. 1121 01:20:41,169 --> 01:20:44,873 Maite dut oraindik, baina bistatik galdu dugu elkar. 1122 01:21:09,497 --> 01:21:12,534 -Non eseri nahi duzu? -Hor. 1123 01:21:16,071 --> 01:21:16,705 Zer edan nahi duzu? 1124 01:21:16,738 --> 01:21:19,808 Andrea! Mesedez. 1125 01:21:19,875 --> 01:21:22,310 -Zer nahi duzu? -Perrier bat granadinarekin. 1126 01:21:22,310 --> 01:21:24,880 Ura gasik gabe, mesedez. 1127 01:21:24,913 --> 01:21:28,183 Ez, berbena-belar bat. 1128 01:21:28,650 --> 01:21:29,551 Berbena-tisana bat. 1129 01:21:31,353 --> 01:21:35,790 -9:30etan dugu hitzordua. -Zer ordu da? 1130 01:21:35,824 --> 01:21:39,327 -Garaiz egongo al da? -Bai, bere etxean egongo da eta. 1131 01:21:41,296 --> 01:21:43,999 -Joango al gara? -Ez duzu ezer edan oraindik. 1132 01:21:47,435 --> 01:21:49,838 -Zure osasunari. -Zureari. 1133 01:21:57,145 --> 01:21:58,914 Txirrina ikusten duzu? 1134 01:21:59,948 --> 01:22:01,750 Ez dut txirrinik ikusten. 1135 01:22:01,783 --> 01:22:03,718 Barruan badago bat. 1136 01:22:04,252 --> 01:22:05,787 Giltzaz itxita dago. 1137 01:22:07,989 --> 01:22:09,090 Burdinazko pertsianak dira. 1138 01:22:10,358 --> 01:22:11,826 Txantxa al da? 1139 01:22:18,199 --> 01:22:19,834 Jean-Luc! 1140 01:22:22,370 --> 01:22:24,572 Zer dago hor idatzita? 1141 01:22:26,775 --> 01:22:30,312 Jean-Lucen mezu kodetu bat da. 1142 01:22:30,979 --> 01:22:33,181 "À la ville de Douarnenez". 1143 01:22:33,214 --> 01:22:34,516 Han jaten genuen. 1144 01:22:34,516 --> 01:22:37,919 Montparnasse Bulebarreko jatetxe txiki bat zen. 1145 01:22:37,919 --> 01:22:44,225 Hara joaten ginen bazkaltzera Jacquesekin eta Jean-Lucekin. 1146 01:22:44,259 --> 01:22:48,129 Eta Jacques hil zenean, hitz horiexek bidali zizkidan: 1147 01:22:48,229 --> 01:22:51,399 "À la ville de Douarnenez". 1148 01:22:51,399 --> 01:22:53,535 Ni tristetzeko baldin bada, lortu egin du. 1149 01:22:53,568 --> 01:22:57,138 Eta "Du côté de la côte" ez dakit… 1150 01:22:57,272 --> 01:22:58,873 Nik egindako film bat da. 1151 01:22:58,873 --> 01:23:01,776 Esan nahi du badakiela ni naizela eta Jacquesengan pentsatzen duela… 1152 01:23:01,776 --> 01:23:05,580 …baina ez du batere graziarik. 1153 01:23:10,318 --> 01:23:14,289 Ireki nahi ez badu, txakur zikin bat da. 1154 01:23:14,956 --> 01:23:16,658 Joan egingo gara. 1155 01:23:17,158 --> 01:23:18,059 Itxaron. 1156 01:23:18,393 --> 01:23:23,431 Haren gozotegirik maiteenean briocheak erosi dizkiot eta! 1157 01:23:28,636 --> 01:23:30,538 Ohar bat idatziko diot. 1158 01:23:34,509 --> 01:23:41,850 "Utzidazu zeure luma ohar bat idazteko, Jacquot adiskidea". 1159 01:23:44,319 --> 01:23:50,225 "Estimatzen dizut, JLG, oroimena eduki izana… 1160 01:23:50,592 --> 01:23:55,930 …eta ez dizut estimatzen atea itxita eduki izana". 1161 01:23:55,930 --> 01:23:58,033 Bihotz bat jarri diot, hala ere. 1162 01:23:59,734 --> 01:24:02,704 Eta ez duzu JR ezagutuko. 1163 01:24:02,871 --> 01:24:04,739 Eta JRk ez zaitu ezagutuko. 1164 01:24:04,739 --> 01:24:08,410 Baina nik ondo ezagutzen zaitut. Begiko zaitut. 1165 01:24:08,810 --> 01:24:10,578 Txakur zikin bat zara, hala ere. 1166 01:24:10,578 --> 01:24:13,048 Zatoz, aintziraren ertzera joango gara. 1167 01:24:14,849 --> 01:24:19,320 "Du Côté de la Côte" da Godarden asmakizunaren bigarren lerroa. 1168 01:24:20,422 --> 01:24:24,726 Jean-Lucek eta Annak villa bat alokatu zuten Nicetik gertu… 1169 01:24:24,793 --> 01:24:27,462 …eta Jacques eta ni gonbidatu gintuzten. 1170 01:24:27,662 --> 01:24:31,099 Ondo pasatzen genuen. Jean-Luc egun osoan irakurtzen… 1171 01:24:31,099 --> 01:24:35,336 …eta Anna batetik bestera: "Ez dakit zer egin. Zer egin dezaket?" 1172 01:24:35,670 --> 01:24:37,138 Ez genion Annari barre egiten… 1173 01:24:37,138 --> 01:24:39,641 …baina grazia egiten zigun Jacquesi eta niri. 1174 01:24:40,675 --> 01:24:44,012 Atseginez oroitzen ditut adiskidetasun-une haiek. 1175 01:24:44,012 --> 01:24:47,749 Baina gaur jo eta pasa egin du Jean-Lucek. 1176 01:24:48,783 --> 01:24:52,087 Hori egin nahi zizula uste duzu, zu tristetu? 1177 01:24:53,388 --> 01:24:57,292 Edo erronka jo nahi zion zure filmaren egitura narratiboari? 1178 01:24:57,292 --> 01:25:00,128 Ez, gure filmarenari. 1179 01:25:00,695 --> 01:25:03,631 Ziria sartu nahi zidala uste duzu? 1180 01:25:03,631 --> 01:25:05,567 Nire ustez, pentsatuko zuen zuk idatzi egiten duzula… 1181 01:25:05,567 --> 01:25:06,868 …eta berak ere bai… 1182 01:25:07,469 --> 01:25:11,940 …eta zuen idatziek bat egin dute; harrigarriro samar, baina… 1183 01:25:12,307 --> 01:25:16,411 Sentipen nahasiak ditut, nahasiak benetan. 1184 01:25:19,614 --> 01:25:23,384 Ez dakit zer egin. Zer egin dezaket? 1185 01:25:23,818 --> 01:25:26,421 Zerbait zuretzat bakarrik. 1186 01:25:30,859 --> 01:25:32,093 Eskerrik asko. 1187 01:25:32,727 --> 01:25:34,729 Atsegina zara. 1188 01:25:35,130 --> 01:25:38,299 Ez nekien zure begiak hain argiak zirenik. 1189 01:25:38,867 --> 01:25:42,971 Nik ez zaitut oso ondo ikusten, baina ikusten zaitut. 1190 01:25:44,239 --> 01:25:46,708 Aintzirari begiratuko diogu? 1191 01:29:10,478 --> 01:29:14,382 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz