1 00:00:12,946 --> 00:00:16,516 Milioi erdi kanbodiarrek atzerrian lan egiten dute. 2 00:00:16,616 --> 00:00:20,487 Haietako heren bat esklabo gisa saltzen dituzte… 3 00:00:20,620 --> 00:00:23,256 …Thailandian, Malaysian edo Taiwanen. 4 00:00:48,214 --> 00:00:50,984 Emigrante horietatik gehienak emakumeak dira. 5 00:00:51,317 --> 00:00:56,756 Neskame aritzen dira Malaysian edo langile, Thailandian. 6 00:00:57,057 --> 00:01:00,326 Asko prostituta gisa saltzen dituzte gero. 7 00:01:01,995 --> 00:01:05,065 Gizonek, berriz, izkirak ekoizten lan egiten dute Thailandian… 8 00:01:05,365 --> 00:01:08,268 …mendebaldeko merkatuarentzat. 9 00:01:08,435 --> 00:01:13,006 Gizagabe esplotatzen dituzte. 10 00:01:43,136 --> 00:01:50,310 EKAITZ EGILEAK 11 00:02:12,332 --> 00:02:15,535 Barraskiloak daude. Handiak dira. 12 00:04:56,996 --> 00:04:59,699 Ez dut jadanik ezer sentitzen nire alabarenganako. 13 00:05:01,534 --> 00:05:03,903 Ume bat izan duenez gero, ez. 14 00:05:08,041 --> 00:05:13,012 Nire alaba da ume batekin itzuli den bakarra. 15 00:05:18,117 --> 00:05:22,255 Emigrante batzuk atzerrian hiltzen dira. 16 00:05:22,455 --> 00:05:25,558 Beste batzuk elbarrituta etortzen dira. 17 00:05:25,958 --> 00:05:28,528 Alaba ume honekin itzuli da. 18 00:05:30,129 --> 00:05:32,432 Eta nik zaindu beharra daukat umea. 19 00:05:33,566 --> 00:05:37,337 Joatera bultzatu nuen behartsua naizelako. 20 00:05:40,540 --> 00:05:44,610 Saiatu nintzen neska txintxoa izan zedin, baina ez dit entzuten. 21 00:05:56,689 --> 00:05:59,392 Batzuetan, nahiago nuke umea salduko balu. 22 00:06:06,132 --> 00:06:08,468 Zurrumurru pila dago… 23 00:06:09,202 --> 00:06:13,172 Herriko jendea gelditu gabe ari da zutaz hizketan. 24 00:06:13,439 --> 00:06:15,575 Lotsatu egiten nauzu! 25 00:06:16,843 --> 00:06:18,044 Aski da… 26 00:06:18,678 --> 00:06:21,481 Ez dut halakorik berriz bizitu nahi. 27 00:06:21,614 --> 00:06:24,217 Zer uste duzu, Malaysiara joan nahi dudala? 28 00:06:24,817 --> 00:06:27,587 Zure nagusiarekin gelditu behar zenuen… 29 00:06:27,887 --> 00:06:32,024 Nire errua al da ume batekin etorri izana? 30 00:06:32,525 --> 00:06:33,693 Ondo egina! 31 00:06:33,793 --> 00:06:38,865 -Zuk bidali ninduzun hara… -Merezi zenuena izan duzu! 32 00:06:39,465 --> 00:06:43,836 Jakin izan banu beste aho bat ekarriko zenidala bazkatzeko… 33 00:06:43,936 --> 00:06:48,107 Zoaz zu Malaysiara, ea haien kolpeak jasaten dituzun! 34 00:06:48,474 --> 00:06:51,711 Zuk bultzatu ninduzun hara. Nitaz libratu zinen! 35 00:06:52,011 --> 00:06:55,648 Dirua nahiago duzu umeak baino. Inoiz maite izan nauzu? 36 00:06:56,716 --> 00:06:59,819 Gizonzalea zara! Ez duzu ezer balio! 37 00:07:36,656 --> 00:07:41,961 Kanbodiar emigranteei tratu txarrak ematen zaizkie… 38 00:07:42,094 --> 00:07:44,096 …Thailandian eta Malaysian. 39 00:07:44,497 --> 00:07:51,270 Poliziak zailtasun handiak ditu trafikatzaileak harrapatzeko… 40 00:07:51,337 --> 00:07:56,976 …benetan nor diren ezkutatzen baitiete beren biktimei. 41 00:08:10,223 --> 00:08:12,859 Urruti bizi dira? Berandu dabiltza. 42 00:08:19,765 --> 00:08:23,002 Gaur 35 emigrante erregistratu behar genituen… 43 00:08:23,135 --> 00:08:25,805 …baina hiru ez daude hemen, ezta? 44 00:08:32,044 --> 00:08:33,379 Ez izan beldurrik. 45 00:08:33,513 --> 00:08:37,350 Eutsi egin behar diozue. Ni, 13 urterekin, urketaria nintzen. 46 00:08:37,783 --> 00:08:40,386 15 urterekin, rickshaw-taxian ari nintzen. 47 00:08:41,587 --> 00:08:46,058 17 urterekin, Thailandiara joan nintzen, baina agentziarik gabe. 48 00:08:46,559 --> 00:08:49,595 Behartsua nintzen eta paperik gabea. 49 00:08:49,762 --> 00:08:52,765 Bakarrik nengoen eta umezurtza nintzen. 50 00:08:53,032 --> 00:08:56,903 Denetik banatzen nuen: arropak, kosmetikoak… 51 00:08:57,770 --> 00:09:01,407 Eta egun batean, atxilotu, eta kartzelaratu egin ninduten. 52 00:09:02,375 --> 00:09:08,080 Ez nuen ezer lapurtu, baina langile ilegalak harrapatzen ari ziren. 53 00:09:08,748 --> 00:09:11,050 Zakurra bezala jipoitu ninduten. 54 00:09:11,551 --> 00:09:14,654 Ezin nuen ezer egin, neure burua babestu baizik. 55 00:09:15,788 --> 00:09:18,524 Gerri azpiko kolpeak saihestu behar nituen. 56 00:09:18,858 --> 00:09:22,194 Baina une latz horiek indartu egin ninduten. 57 00:09:22,194 --> 00:09:23,629 Ulertzen didazue? 58 00:09:23,896 --> 00:09:27,066 Zuekin partekatu nahi dut neure esperientzia. 59 00:09:27,333 --> 00:09:30,002 Gazteak eta langabeak zarete. 60 00:09:30,169 --> 00:09:34,440 Gobernuak langabezia gutxitu nahi zuela entzun nuenean… 61 00:09:34,674 --> 00:09:36,876 …zer edo zer egitea bururatu zitzaidan. 62 00:09:37,009 --> 00:09:40,580 Ez dut agentzia hau ireki inori iruzur egiteko. 63 00:09:41,113 --> 00:09:44,250 Lana aurkitzen lagundu nahi diet emigranteei. 64 00:09:44,617 --> 00:09:48,821 Ez dizuet ez iruzur egin nahi ez pobretu nahi. 65 00:09:53,292 --> 00:09:56,195 Eseri, eta banan-banan ordaindu bulegoan. 66 00:10:01,200 --> 00:10:03,002 40 dolar besterik ez dauzkat. 67 00:10:03,502 --> 00:10:05,972 Erne billete faltsuei. 68 00:10:07,540 --> 00:10:09,241 Egiazta itzazue. 69 00:10:21,454 --> 00:10:24,657 Behartsuenak begiz jotzen ditut. 70 00:10:25,691 --> 00:10:31,998 Jende hori erraz engainatzen eta konbentzitzen baita. 71 00:10:32,932 --> 00:10:37,003 Lanerako hartzen ditudan gehienek ez dakite irakurtzen. 72 00:10:37,737 --> 00:10:42,308 Ez dute zer galdurik. Fabrikek ere ez dituzte nahi! 73 00:10:43,542 --> 00:10:47,380 Nik bakarrik hartzen ditut lanerako. 74 00:10:49,649 --> 00:10:53,853 Atzeratuak direla esaten dugu. 75 00:10:54,320 --> 00:10:57,189 Ez dakite txukun janzten. 76 00:10:57,657 --> 00:11:00,693 Ezta beren arropa garbitzen ere. 77 00:11:01,827 --> 00:11:03,829 Normalak dirudite, hala ere. 78 00:11:04,397 --> 00:11:06,799 Horrelako jendearen bila nabil. 79 00:11:23,149 --> 00:11:25,084 Galdetu nahi dizut… 80 00:11:25,384 --> 00:11:28,587 Alabarentzat lan bila nabil. 81 00:11:28,721 --> 00:11:31,691 Ez du ezer onik aurkitzen hirian. 82 00:11:31,891 --> 00:11:35,161 Josten ikasi du, nonbait… 83 00:11:35,761 --> 00:11:38,164 Horrek ez dio ezertarako balio izan. 84 00:11:38,798 --> 00:11:40,800 Haren eskolan iruzur egin digute. 85 00:11:41,167 --> 00:11:44,937 -Benetan? -Bai. Alferrik galdu dugu dirua. 86 00:11:45,504 --> 00:11:50,109 -Atzerrira bidali nahi nuke alaba. -Thailandiara bidal dezaket. 87 00:11:50,443 --> 00:11:53,045 Lanpostu berriak ditut eskura. 88 00:11:53,746 --> 00:11:56,115 -Joan nahi duzu? -Ez. 89 00:11:56,215 --> 00:12:00,753 Joan nahi baduzu, ezaguna zarenez, berehala jarriko zaitut lanean. 90 00:12:01,821 --> 00:12:04,557 -Eta soldata on bat izango duzu. -Ederki. 91 00:12:37,089 --> 00:12:42,261 Sreyna, damu dut zu hara bidaltzea… 92 00:12:43,896 --> 00:12:46,398 Entzun didazu? Haserre zaude nirekin? 93 00:12:55,307 --> 00:12:58,477 Ez dizut sufriarazi nahi. Baina nola? 94 00:13:00,045 --> 00:13:02,515 Beranduegi da haserre egoteko. 95 00:13:34,780 --> 00:13:39,718 Anny Rita agentziak Thailandiara bidalitako kanbodiar langileek… 96 00:13:39,852 --> 00:13:43,355 …agentziak pasaporteak bahitu dizkiela esaten dute. 97 00:13:43,856 --> 00:13:48,427 Pasaporterik gabeko langileak kili-kolo geratzen dira, beraz… 98 00:13:48,494 --> 00:13:51,463 …poliziak atxilotzeko arriskuan baitaude. 99 00:13:52,531 --> 00:13:55,201 Han lanean ari den kanbodiar emigrante batek dioenez… 100 00:13:55,301 --> 00:13:58,904 …agentzia horrek lanpostuan abandonatu omen du bera… 101 00:13:59,038 --> 00:14:02,174 …eta han soldata ziztrin baten truke esplotatzen omen dute. 102 00:14:35,207 --> 00:14:38,544 Etorri denez gero, zeharo galduta dago. 103 00:14:42,815 --> 00:14:46,252 Nekatuta nago berarekin liskarrean egoteaz. 104 00:14:48,187 --> 00:14:51,223 Zakur bati bezala hitz egiten dit. 105 00:14:55,160 --> 00:14:58,197 Nik eman behar diot jaten bere semeari. 106 00:15:00,065 --> 00:15:01,433 Egunero… 107 00:15:06,005 --> 00:15:07,006 Zatoz! 108 00:15:15,281 --> 00:15:17,850 Bere arropa ez du garbitu ere egiten… 109 00:15:15,281 --> 00:15:17,850 Bere arropa ez du garbitu ere egiten… 110 00:15:15,281 --> 00:15:17,850 Bere arropa ez du garbitu ere egiten… 111 00:15:15,281 --> 00:15:17,850 Bere arropa ez du garbitu ere egiten… 112 00:15:18,817 --> 00:15:20,219 Irain egiten dit. 113 00:15:22,454 --> 00:15:23,555 Berriz… 114 00:15:27,626 --> 00:15:30,129 Arropak ez ditu garbitu ere egiten. 115 00:15:33,699 --> 00:15:38,404 Nik eskatu al dizut zure gorputza auzokoei saltzea? 116 00:15:39,772 --> 00:15:44,810 Ni lanean, semeari jaten emateko, eta zu ni puta naizela esaten! 117 00:15:44,944 --> 00:15:48,147 Neure burua prostituituko banu, diru gehiago edukiko nuke. 118 00:15:48,314 --> 00:15:52,851 Neure burua salduko banu, dolar bat baino gehiago irabaziko nuke. 119 00:16:16,041 --> 00:16:17,977 Har ezazu eltze hori! 120 00:16:18,210 --> 00:16:21,647 Gogor igurtzi azpiko arroza, eta plater batean jar ezazu. 121 00:16:22,348 --> 00:16:25,684 Bukatzen duzunean, eltzea garbitu. 122 00:16:26,585 --> 00:16:31,223 Gero, arroz-zopa prestatuko diozu nire amari. 123 00:16:33,192 --> 00:16:34,994 Zoaz atzealdera lanera. 124 00:16:35,961 --> 00:16:38,163 Eta ekar ezazu eltze zuria. 125 00:16:43,836 --> 00:16:46,505 -Saski gorria ere garbitu ezazu. -Ederki. 126 00:17:05,190 --> 00:17:06,558 16 urte nituen. 127 00:17:08,594 --> 00:17:11,697 Larrituta iritsi nintzen Malaysiara. 128 00:17:14,700 --> 00:17:18,170 Hura nire lehen bidaia zen. Beldur nintzen. 129 00:17:22,641 --> 00:17:27,413 Lehertu arte aritu nintzen lanean, baina ez zidaten sekula ordaindu. 130 00:17:33,452 --> 00:17:38,891 Egunero goizeko 4etan esnatzen nintzen nagusiaren etxea garbitzeko… 131 00:17:40,459 --> 00:17:44,396 Umeak zaintzen nizkion eta haren dendan lan egiten nuen. 132 00:17:47,499 --> 00:17:50,169 Preso nengoen han. 133 00:17:51,303 --> 00:17:52,805 Giltzapetuta nengoen. 134 00:17:57,943 --> 00:18:01,213 Nagusia gaiztoa zen… Oso gaiztoa. 135 00:18:03,415 --> 00:18:07,519 Esaten zidan: "Agentzian erosi zaitut". 136 00:18:08,921 --> 00:18:12,891 "Ez zaitut joaten utziko. Hemen geratuko zara betiko". 137 00:18:16,929 --> 00:18:21,100 Jo egiten ninduen. Belarrondoka aritzen zitzaidan. 138 00:18:22,501 --> 00:18:24,636 Tira egiten zidan iletik. 139 00:18:29,541 --> 00:18:33,545 Ostikoak jotzen zizkidan aurpegian. 140 00:18:33,946 --> 00:18:35,347 Iraindu egiten ninduen. 141 00:18:36,815 --> 00:18:39,918 Esaten zidan: "Gaur ez duzu jango". 142 00:18:40,285 --> 00:18:42,387 "Lana besterik ez duzu egingo!" 143 00:18:47,559 --> 00:18:51,130 Bere esklaboa bihurtu ninduen. 144 00:18:52,631 --> 00:18:54,633 Esplotatu egin ninduen. 145 00:18:55,567 --> 00:18:58,470 Ez nintzen jadanik gizakia. 146 00:19:06,011 --> 00:19:09,915 Banekien ez nintzela bizirik aterako, haren etxean geratuta. 147 00:19:11,016 --> 00:19:13,719 Beraz, ihes egitea erabaki nuen. 148 00:19:14,820 --> 00:19:17,022 Ez neukan zer galdurik. 149 00:19:17,723 --> 00:19:19,625 Hori esaten nion neure buruari. 150 00:19:21,093 --> 00:19:23,962 Hortaz, ihes egin nuen nagusiaren etxetik. 151 00:19:24,263 --> 00:19:26,798 Otoitzean ari zen. 152 00:19:29,067 --> 00:19:32,171 Amaren alde otoitzean ari zen nik ihes egin nuenean. 153 00:19:34,173 --> 00:19:35,541 Ilun zegoen. 154 00:19:36,275 --> 00:19:38,477 Gizon harekin topo egin nuen… 155 00:19:39,645 --> 00:19:41,180 Bortxatu egin ninduen. 156 00:19:43,482 --> 00:19:45,350 Azal ilunekoa zen. 157 00:19:46,818 --> 00:19:49,855 Etxe batean indarrez bahitu ninduen. 158 00:19:53,592 --> 00:19:57,696 Preso eduki ninduen hilabete batean edo bitan. 159 00:19:58,664 --> 00:20:02,634 Gero, polizia etorri, eta askatu egin ninduen. 160 00:20:08,207 --> 00:20:11,476 Pasaportea eskatu zidaten. 161 00:20:11,610 --> 00:20:16,682 Nagusiak kendu egin zidala erantzun nien. 162 00:20:18,317 --> 00:20:20,686 Niri galdezka segitu zuten… 163 00:20:22,821 --> 00:20:27,226 Esan nien lanera etorri nintzela, baina saldu egin nindutela. 164 00:20:27,793 --> 00:20:31,163 Eta ihes egin nuela gaizki tratatzen nindutelako. 165 00:20:32,297 --> 00:20:36,401 Beste gizonak ere bortxatu egin ninduela esan nien. 166 00:20:37,102 --> 00:20:40,706 Poliziak atxilotu, eta kartzelara eraman zuen. 167 00:20:40,939 --> 00:20:44,743 Pasaporterik ez neukanez, kartzelara joan nintzen ni ere. 168 00:20:46,945 --> 00:20:49,881 Oraindik ez nekien haurdun nengoela. 169 00:22:28,347 --> 00:22:33,952 Malaysiara lanera joateko hautagaiak aurkitzeko… 170 00:22:34,886 --> 00:22:37,823 …erakartzaileekin lan egin behar dugu lehenik. 171 00:22:39,424 --> 00:22:45,397 Herriz herri ibiltzen dira engainatu beharreko jendearen bila. 172 00:22:46,331 --> 00:22:48,100 Oso sinesgarriak dira. 173 00:22:49,067 --> 00:22:54,239 Emigranteak konbentzitzeko, gezurretan ere aritzen dira. 174 00:22:54,506 --> 00:22:56,108 Adibide bat har dezagun. 175 00:22:57,008 --> 00:22:59,444 Demagun hau herri bat dela. 176 00:23:00,011 --> 00:23:01,213 Ikusten duzu? 177 00:23:01,513 --> 00:23:05,917 Eta hau herri horretakoak hartuko dituen agentzia da. 178 00:23:07,886 --> 00:23:10,389 Telefono hau Malaysia da. 179 00:23:11,022 --> 00:23:15,727 Herritarrei esaten zaie: "Zure alabak ez du lanik". 180 00:23:16,461 --> 00:23:20,866 "Gure agentziarekin atzerrira lanera bidal dezakezue". 181 00:23:20,932 --> 00:23:23,201 "Gure negozioa legezkoa da". 182 00:23:23,435 --> 00:23:26,738 "Han, zure alaba neskamea izango da". 183 00:23:26,838 --> 00:23:28,740 "Lan erraza da". 184 00:23:29,007 --> 00:23:34,079 "180tik 200era dolar eskuratuko ditu hilean". 185 00:23:34,679 --> 00:23:40,452 Badago beste teknika eraginkor bat gurasoak konbentzitzeko… 186 00:23:40,852 --> 00:23:45,724 …alaba gure esku uztea eta haiei dirua aurreratzea. 187 00:23:46,425 --> 00:23:52,464 Erakartzaileak 1.000 dolarretan saltzen dio neska agentziari. 188 00:23:54,099 --> 00:23:57,302 Agentziak, orduan, Malaysiara bidaltzen du neska. 189 00:23:58,437 --> 00:23:59,471 Hona. 190 00:23:59,771 --> 00:24:05,210 Neska malaysiar agentzia batera iristen den orduko… 191 00:24:05,877 --> 00:24:08,079 …kanbodiar agentziari ordaintzen zaio. 192 00:24:08,213 --> 00:24:11,450 Neskak saldu egiten dituzte, besterik gabe. 193 00:24:12,184 --> 00:24:16,655 9.000tik 10.000ra dolarretan saltzen da neska bakoitza. 194 00:24:21,092 --> 00:24:23,829 Neska-biltzaile bat etorri zen amarekin hitz egitera… 195 00:24:24,729 --> 00:24:29,968 Nik ez nekien ezer horretaz… Ni Malaysiara bidaltzeko esan zion. 196 00:24:31,503 --> 00:24:35,507 Diru askorekin itzuliko omen nintzen. 197 00:24:35,607 --> 00:24:39,678 Hori esan zien gurasoei. 198 00:24:41,146 --> 00:24:46,618 Behin eta berriz etorri, eta azkenean ama konbentzitu zuen. 199 00:24:47,552 --> 00:24:50,255 Arratsalde batean esan zidaten… 200 00:24:50,422 --> 00:24:54,593 …eta biharamunean agentziara bidali ninduten. 201 00:24:56,194 --> 00:25:00,699 Ilea moztu, eta odol-analisi bat egin zidaten… 202 00:25:01,666 --> 00:25:03,635 …nire osasuna aztertzeko. 203 00:25:06,137 --> 00:25:09,875 Amak esan zien adin txikikoa nintzela oraindik. 204 00:25:10,509 --> 00:25:13,912 Berdin ziola erantzun zioten… 205 00:25:14,946 --> 00:25:17,382 …adina aldatuko zidatela. 206 00:25:19,251 --> 00:25:23,755 Trafikanteari ordaindu zioten, amari ere bai… 207 00:25:24,756 --> 00:25:27,826 Eta bakarrik utzi ninduten, hantxe, agentzian. 208 00:25:36,034 --> 00:25:39,404 Agentzia hura tranpa bat zen. 209 00:25:40,839 --> 00:25:43,208 Telefonoak kendu zizkiguten. 210 00:25:44,743 --> 00:25:47,913 Espetxe bat zen. Ez genuen askatasunik. 211 00:25:53,451 --> 00:25:58,223 Gaua arte itxaron zuten gu aireportura eramateko. 212 00:26:03,495 --> 00:26:08,500 Autoan negar egin nuen. Beste neskek ere negar egin zuten. 213 00:26:12,037 --> 00:26:14,573 Ez genuen joan nahi. 214 00:27:26,578 --> 00:27:28,313 Labana emadazu. 215 00:27:40,859 --> 00:27:45,497 Phnom Penhera joateko, bizilagunari eskatu behar diot dirua. 216 00:27:46,898 --> 00:27:48,066 Entzuten didazu? 217 00:27:48,667 --> 00:27:52,303 Molda zaitez dirua irabazteko… 218 00:27:53,038 --> 00:27:57,042 -…baina ez ezazu mailegurik eskatu. -Ez da inolako arazorik egongo. 219 00:27:57,942 --> 00:28:01,579 Dirua bageneuka, joaten utziko nizuke, baina ez daukagu. 220 00:28:12,157 --> 00:28:13,958 Gero ikusiko dugu… 221 00:28:22,500 --> 00:28:24,135 2 egun barru joango naiz. 222 00:28:25,537 --> 00:28:27,372 Hemen gera zaitez. Ni joan egingo naiz. 223 00:28:53,765 --> 00:28:59,070 Haren ama naiz… Ez nuen alaba inoiz saldu behar. 224 00:28:59,537 --> 00:29:02,540 Ez nuen hori egin behar… 225 00:29:02,774 --> 00:29:07,545 Alaba saldu dut, baina… 226 00:29:08,446 --> 00:29:14,085 Saldu izan ez banu, nola aterako nuen bizimodua? 227 00:29:15,286 --> 00:29:18,456 Senarra eta biok ezinduta gaude. 228 00:29:18,857 --> 00:29:23,161 Ez daukat lurrik. Ez daukat beste irabazpiderik. 229 00:29:23,461 --> 00:29:26,664 Alabaren laguntza besterik ez dut. 230 00:29:27,198 --> 00:29:31,236 Alabari esker ordain ditzaket zorrak… 231 00:29:31,669 --> 00:29:33,772 …bera atzerrian dagoenez gero. 232 00:30:05,170 --> 00:30:08,706 -Aberastu egin nahi duzue? -A zer galdera! 233 00:30:08,840 --> 00:30:11,810 -Jakina! -Zer egin behar dugu? 234 00:30:11,876 --> 00:30:13,645 Aberasteko… 235 00:30:13,978 --> 00:30:16,815 …bidali zuen semeak nirekin lan egitera. 236 00:30:17,215 --> 00:30:18,817 -Nora? -Atzerrira. 237 00:30:19,184 --> 00:30:21,352 -Atzerrira? -Benetan? 238 00:30:21,753 --> 00:30:24,355 Han egotean, zuen semeak aberatsak izango dira. 239 00:30:24,489 --> 00:30:28,026 Erosi ahal izango duzue moto bat, auto bat… 240 00:30:28,293 --> 00:30:31,162 Etxe izugarri bat erosi! 241 00:30:32,964 --> 00:30:34,999 Zer soldata izango dute? 242 00:30:35,333 --> 00:30:37,502 Niretzat lan egiten badute… 243 00:30:37,702 --> 00:30:42,140 …500etik 1000ra dolar irabaziko dituzte hilean. 244 00:30:43,141 --> 00:30:45,310 500etik 1.000ra dolar? 245 00:30:51,349 --> 00:30:53,284 Ez gara behartsuak berriz inoiz izango! 246 00:31:13,004 --> 00:31:17,408 Beste kanbodiar asko ezagutu nituen kartzelan. 247 00:31:22,680 --> 00:31:24,916 Luzaroan gelditzen dira han. 248 00:31:26,150 --> 00:31:29,020 Beste arrotzak ez dira astebete baizik geratzen. 249 00:31:29,754 --> 00:31:31,089 Asko jota, bi. 250 00:31:31,556 --> 00:31:35,293 Kanbodiarrak, berriz, hilabete askoan usteltzen dira han. 251 00:31:44,769 --> 00:31:47,906 Uste nuen ez nintzela sekula kartzelatik aterako. 252 00:31:55,446 --> 00:31:59,918 Gizon batek 4 urte zeramatzan han. Ez dakit nondik etorria zen. 253 00:32:01,252 --> 00:32:03,288 Han segituko duela uste dut. 254 00:32:03,821 --> 00:32:05,690 Erotu egin zen. 255 00:32:08,026 --> 00:32:11,930 Kartzelak erotu zuen. Arroz zaharmindua jaten zuen. 256 00:32:13,731 --> 00:32:18,303 Ez zen jadanik garbitzen. Kirats jasanezina zuen. 257 00:32:19,871 --> 00:32:22,640 Preso deprimituek beren buruak urkatzen zituzten. 258 00:32:25,076 --> 00:32:27,378 Nola irits daiteke horraino? 259 00:32:28,980 --> 00:32:31,549 Bularretakoekin urkatzen zituzten beren buruak. 260 00:32:35,620 --> 00:32:41,025 Itxaropen guztia galdu izan banu, neure burua hilko nukeen nik ere. 261 00:32:41,659 --> 00:32:46,164 Baina nire familia berriz ikusi nahi nuen. Ez nengoen hain etsita. 262 00:32:46,965 --> 00:32:49,968 Haiek itxaropena galdu zuten, eta beren buruak hiltzen zituzten. 263 00:32:50,735 --> 00:32:52,770 Emakume bat ezagutu nuen han. 264 00:32:53,237 --> 00:32:57,842 Preso zegoen, bere bi umeekin eta senarrarekin. 265 00:32:58,076 --> 00:32:59,844 Elkarrekin hil ziren. 266 00:33:01,012 --> 00:33:05,249 Zaindariek esan zieten ez zirela kartzelatik inoiz aterako. 267 00:33:05,817 --> 00:33:09,087 Itxaropen guztia galdu zuten, beraz… 268 00:33:11,089 --> 00:33:13,658 Amak umeetako bat urkatu zuen. 269 00:33:14,492 --> 00:33:17,328 Gero, lepoa moztu zion bigarrenari. 270 00:33:18,262 --> 00:33:22,734 Azkenik, bere burua urkatu zuen, eta senarrak ere bai. 271 00:33:23,501 --> 00:33:25,103 Denak hil ziren. 272 00:35:21,219 --> 00:35:24,989 Ez dut gertatu zaidanaz pentsatzeko astirik… 273 00:35:25,123 --> 00:35:27,258 …goseak akabatzen nagoelako. 274 00:35:29,894 --> 00:35:34,799 Batzuetan hainbat astez joan behar izaten dut etxetik kanpo lanera. 275 00:35:44,609 --> 00:35:47,645 Ilea latza duzu. Ez al duzu garbitzen? 276 00:35:49,780 --> 00:35:51,649 Orrazten dut, ba… 277 00:35:57,755 --> 00:36:01,726 Fabrikan lan egin zenezakeen… Zer neska alferra! 278 00:36:02,527 --> 00:36:06,397 -Hemen ez dago ezer. -Eraikuntzako lana besterik ez. 279 00:36:26,083 --> 00:36:30,221 Etorri ezkero, jo eta ke lan egiten dut semeari jaten emateko. 280 00:36:31,522 --> 00:36:33,824 Edozein lan onartzen dut. 281 00:36:37,995 --> 00:36:42,033 Dolar bat irabazten dut egunean eta 20 zentimo aurrezten ditut. 282 00:36:56,614 --> 00:36:59,951 Ez dago justiziarik. 283 00:37:01,452 --> 00:37:05,456 Aberatsek eta trafikanteek irabazten dute beti. 284 00:37:20,104 --> 00:37:26,777 Elkarrekin egon zaitezkete, hauetako lan bat aukeratuz gero. 285 00:37:27,078 --> 00:37:32,183 -Gelarik izango dugu…? -Bai, bientzat, baina garestiago. 286 00:37:32,250 --> 00:37:36,354 Normalean, gelak 4 edo 5entzat dira. 287 00:37:37,188 --> 00:37:39,123 Baina bakarrik egon zaitezkete. 288 00:37:39,257 --> 00:37:43,694 6 dolar gehiago ordaindu beharko dituzue gelagatik. 289 00:37:44,428 --> 00:37:48,766 Ondo pentsatu, 400 dolar ere irabaz ditzakezue. 290 00:37:50,434 --> 00:37:52,436 Ni zintzoa naiz. 291 00:37:53,271 --> 00:37:58,042 Jesusen haur bat naiz. Ez dakit gezurrik esaten. 292 00:37:58,943 --> 00:38:01,145 Ez dut inoiz gezurrik esaten. 293 00:38:01,412 --> 00:38:04,515 Kristau bihurtu aurretik… 294 00:38:04,849 --> 00:38:08,019 …nire negozioak ez zebiltzan ondo. 295 00:38:09,487 --> 00:38:10,955 Ez dut gezurrik esaten. 296 00:38:11,289 --> 00:38:13,724 Ez dut gezurrik esaten, hori gaizki dagoelako. 297 00:38:13,824 --> 00:38:15,293 Bekatu da. 298 00:38:19,664 --> 00:38:22,133 Zatoz hona, andereño. 299 00:38:31,342 --> 00:38:33,911 Bat, bi, hiru… 300 00:38:35,179 --> 00:38:37,214 Eskuineko hatz lodiarekin sina ezazu. 301 00:38:42,453 --> 00:38:44,455 Bai, horrela. Eskerrik asko. 302 00:39:01,038 --> 00:39:02,940 -Zer moduz? -Ondo. 303 00:39:03,741 --> 00:39:06,010 -Ondo nago. -Argaldu egin zara? 304 00:39:06,344 --> 00:39:07,611 Ez horixe. 305 00:39:08,145 --> 00:39:09,480 Sartu, mesedez. 306 00:39:11,182 --> 00:39:14,919 Neska batzuk ekarrizkidazu eta nik ordaindu egingo dizut. 307 00:39:15,019 --> 00:39:17,154 Baina aurrekoan baino gutxixeago. 308 00:39:17,355 --> 00:39:18,889 5 dolar neska bakoitzeko. 309 00:39:19,490 --> 00:39:21,258 Nire txartela emaiezu. 310 00:39:21,826 --> 00:39:23,928 Nire helbidea eta telefonoa hor daude. 311 00:39:27,531 --> 00:39:31,102 Elkar ezagutzen dugunez, ahaideak ekartzen badizkidazu… 312 00:39:31,369 --> 00:39:34,071 …lan on bat aurkituko diet. 313 00:39:36,307 --> 00:39:39,043 "Ekaitz egileak" deitzen zaie. 314 00:39:41,112 --> 00:39:43,614 Gizakien trafikanteak dira. 315 00:39:43,781 --> 00:39:46,183 Herri batera iristen direnean… 316 00:39:47,218 --> 00:39:50,855 …ekaitza eta malkoak dakartzate berekin. 317 00:39:53,257 --> 00:39:56,060 Herri osoka saltzen dute jendea. 318 00:39:57,695 --> 00:40:00,631 Ez dute beren biktimen etorkizunean pentsatzen. 319 00:40:01,065 --> 00:40:04,402 Ez dute errukirik. Dirua baizik ez dute maite. 320 00:40:22,987 --> 00:40:26,991 Hau herri mamu bat da. Thailandiara joan dira denak. 321 00:40:28,426 --> 00:40:31,729 -Ez dira inoiz itzuliko. -Bai, joan egin dira. 322 00:40:39,170 --> 00:40:40,771 Zer moduz zaude? 323 00:40:43,874 --> 00:40:45,376 Hau urez gainezka dago. 324 00:40:47,044 --> 00:40:49,547 -Zer moduz zaude? -Ederki, mila esker. 325 00:40:52,583 --> 00:40:54,051 Polita zen. 326 00:40:55,653 --> 00:40:58,789 -Zenbat urte zituen? -20 urte besterik ez. 327 00:40:58,923 --> 00:40:59,990 20 urte…? 328 00:41:00,758 --> 00:41:02,927 Hain gaztea zen… 329 00:41:04,995 --> 00:41:06,931 Non hil zen? 330 00:41:07,631 --> 00:41:08,866 Kanbodian. 331 00:41:09,733 --> 00:41:12,002 -Bere burua hil zuen? -Bai. 332 00:41:14,138 --> 00:41:15,272 Nola? 333 00:41:16,173 --> 00:41:18,175 Herbizida irentsi zuen. 334 00:41:18,909 --> 00:41:20,811 Horrek urdaila suntsitzen du. 335 00:41:22,480 --> 00:41:25,149 Ez joan atzerrira, neska. 336 00:41:26,650 --> 00:41:28,819 Begira zer gertatu zitzaion. 337 00:41:30,087 --> 00:41:32,089 Nire iloba erotu egin zen. 338 00:41:33,057 --> 00:41:38,095 Hona ekarri nuenean, ingelesez hitz egiten zidan, ez khmereraz. 339 00:41:38,729 --> 00:41:43,200 Etxe osoa puskatu zidan. Agentziara eraman behar izan nuen berriz. 340 00:41:43,200 --> 00:41:47,671 Baina ez zuten zaindu, eta bakarrik utzi zuten etxe batean. 341 00:42:24,975 --> 00:42:29,346 Jabetza-titulu bat lortzeko, nortasun agiria ekarri behar duzu… 342 00:42:29,647 --> 00:42:32,616 …eta jaiotza-agiria eta familia-liburua ere bai. 343 00:42:33,851 --> 00:42:36,487 Eskolara itzuli behar duzu txostena. 344 00:42:37,488 --> 00:42:38,589 Ondo da. 345 00:42:40,824 --> 00:42:43,894 Konpondu dituzue arroz-soroko arazoak? 346 00:42:45,195 --> 00:42:48,699 Ez dugu irtenbiderik aurkitzen. Ezin izan dugu uzta bildu. 347 00:42:50,134 --> 00:42:52,870 Lurra kendu dizuete, beraz? 348 00:42:53,504 --> 00:42:57,575 Kendu egin digute eta ez dakigu berreskuratu ahal izango dugun. 349 00:43:01,145 --> 00:43:05,082 -Horrelakoak dira kontuak… -Nola ateratzen duzu bizimodua? 350 00:43:05,983 --> 00:43:10,287 Aldi baterako lanak egiten ditut jan ahal izateko. 351 00:43:10,654 --> 00:43:14,525 Nork lapurtu dizu atea? Nondik dator? 352 00:43:15,292 --> 00:43:17,227 Negozio-gizon bat da. 353 00:43:19,430 --> 00:43:22,199 -Nondik dator? -Phnom Penhetik. 354 00:43:23,968 --> 00:43:26,937 Non daukazu anaia? 355 00:43:27,738 --> 00:43:30,708 -Nire anaia? -Bai. 356 00:43:30,975 --> 00:43:32,309 Thailandian. 357 00:43:32,977 --> 00:43:35,846 -Ahizpa ere bai? -Bai, denak han daude. 358 00:43:35,946 --> 00:43:38,649 -Ahizpa gaztearekin bakarrik bizi zara? -Bai. 359 00:43:38,749 --> 00:43:44,989 Lurrik gabeko nekazariontzat aldi bateko lanak baizik ez daude. 360 00:43:45,089 --> 00:43:48,225 -Atzerrira joan behar da, beraz. -Bai. 361 00:44:45,449 --> 00:44:46,483 Azkar! 362 00:44:57,795 --> 00:45:01,298 Beste aldean, Thailandian, norbait zain daukazu. 363 00:45:01,598 --> 00:45:04,501 Soldaduek tiro egingo dizute, entzuten badizute. 364 00:45:06,737 --> 00:45:08,472 Aurrera eta ixo. 365 00:46:16,774 --> 00:46:18,475 Zer gertatzen da? 366 00:46:22,780 --> 00:46:24,681 Zatoz honen bila. 367 00:46:25,382 --> 00:46:26,683 Mugi! 368 00:46:27,785 --> 00:46:29,720 Emadazu bat. Gose naiz. 369 00:46:36,527 --> 00:46:39,596 -Roeuth, zatoz jatera! -Ez, eskerrik asko. 370 00:46:40,197 --> 00:46:41,198 Tira! 371 00:46:48,572 --> 00:46:49,907 Gozoa da! 372 00:46:51,108 --> 00:46:52,676 Jan duzu jadanik? 373 00:46:57,548 --> 00:47:00,818 Joateko presa baduzu, dagoena har ezazu. 374 00:47:00,851 --> 00:47:05,856 Baina bi hilabete barru lekua izango dut eraikinean. 375 00:47:07,457 --> 00:47:08,992 Bai, azkarra da. 376 00:47:09,893 --> 00:47:11,328 Agentzia hau… 377 00:47:11,461 --> 00:47:14,097 IRRS agentzia itxita dago. 378 00:47:14,198 --> 00:47:18,735 Beren emigranteak abandonatu, eta jo egiten zituzten. 379 00:47:19,536 --> 00:47:21,271 Indarkeriazaleak ziren. 380 00:47:23,106 --> 00:47:27,311 Ez zuten etikarik. Ez ziren serioak. 381 00:47:27,611 --> 00:47:28,745 Izan ere… 382 00:47:29,112 --> 00:47:30,747 Eramazue txakur hori! 383 00:47:43,594 --> 00:47:46,096 Ez diot jaten gehiago emango. 384 00:47:47,431 --> 00:47:49,666 Txakur hori… Hor al zaude? 385 00:47:51,335 --> 00:47:52,369 Aizu? 386 00:48:01,879 --> 00:48:03,881 Min ematen zidan. 387 00:48:07,251 --> 00:48:09,887 Indiarra edo malaysiarra zen. 388 00:48:16,426 --> 00:48:18,962 Zakar hitz egiten zidan, iraindu egiten ninduen. 389 00:48:21,932 --> 00:48:23,400 Mehatxatu egiten ninduen. 390 00:48:36,413 --> 00:48:40,284 Hasieran, maiz jotzen ninduen eta min ematen zidan. 391 00:48:41,184 --> 00:48:42,753 Beraz, gero… 392 00:48:46,556 --> 00:48:47,758 Horren ondoren… 393 00:48:50,193 --> 00:48:54,131 Ez nion hitz egiten. Ez nuen ezer esaten… 394 00:48:55,799 --> 00:49:00,337 Izan ere, arimarik gabeko gorputz bat nintzen. 395 00:49:00,871 --> 00:49:04,708 Nahi adina bortxatzen ninduen, nahi zuena egiten zidan… 396 00:49:05,342 --> 00:49:09,813 Hasieran, indar egiten nionez, berak ni jo, eta min ematen zidan. 397 00:49:11,014 --> 00:49:13,083 Bukaeran, nik… 398 00:49:14,518 --> 00:49:17,054 Nola egin nuen hori galdetzen diot oraindik neure buruari… 399 00:49:18,588 --> 00:49:20,624 Ni baino indartsuagoa zen. 400 00:49:22,259 --> 00:49:24,394 Zer egin nezakeen? 401 00:49:25,295 --> 00:49:29,366 Bortxatu, eta nahi zuena egiten zidan. Haren presoa nintzen. 402 00:49:30,901 --> 00:49:32,469 Egunez egun… 403 00:49:48,318 --> 00:49:51,555 Malaysiatik etorri nintzenean, bakarrik egon nahi nuen. 404 00:49:52,589 --> 00:49:55,625 Lotsatuta nengoen. 405 00:50:00,030 --> 00:50:02,733 Gizonei begiratzeko beldurrez nengoen. 406 00:50:08,472 --> 00:50:12,275 Ez nintzen aitari begiratzen ere ausartzen. 407 00:50:22,586 --> 00:50:25,188 Hobe han hil banintz. 408 00:50:36,466 --> 00:50:40,837 Lehen eraman zuen gobernuz kanpoko erakundean aurkitu nuen alaba. 409 00:50:41,638 --> 00:50:46,843 Nire bilobak hilabete eta 5 egun zituen. 410 00:50:48,078 --> 00:50:51,415 Bihotza hautsita neukan. Ezin nintzen ibili. 411 00:50:51,748 --> 00:50:53,884 Alaba erruki nuen. 412 00:50:54,651 --> 00:50:56,286 Bulego hartan… 413 00:50:57,354 --> 00:50:58,855 Erabakita neukan… 414 00:51:00,590 --> 00:51:03,460 Ez zidaten alaba itzuli nahi. 415 00:51:03,593 --> 00:51:06,930 Etxera joan nahi ote zuen galdetu nion alabari. 416 00:51:07,998 --> 00:51:09,733 "Bai" erantzun zidan. 417 00:51:10,333 --> 00:51:15,605 Etxera eraman nahi nuen alaba. Bost axola zer gertatu zitzaion. 418 00:51:16,740 --> 00:51:19,910 Bi urte bolada luzea da. 419 00:51:21,144 --> 00:51:23,146 Bi urtez egon zen kanpoan. 420 00:51:24,081 --> 00:51:26,683 Etxearen eta familiaren minez zegoen. 421 00:51:34,658 --> 00:51:36,860 Erruki handia diot. 422 00:51:42,899 --> 00:51:45,902 Alabari barkatzeko erregutu zidaten gobernuz kanpoko erakundean. 423 00:51:46,570 --> 00:51:48,438 Ez nengoen berarekin haserre. 424 00:51:49,439 --> 00:51:52,242 Haren aita naiz. Ez nago berarekin haserre. 425 00:51:53,510 --> 00:51:55,212 Dena nire errua da. 426 00:51:56,113 --> 00:51:58,815 Ergela naiz. Langile-biltzaileari sinetsi nion. 427 00:52:01,218 --> 00:52:04,988 Nire alabak bere gurasoak erruki zituen. 428 00:52:06,056 --> 00:52:08,391 Ikusten zuen behartsuak ginela… 429 00:52:10,727 --> 00:52:12,562 Goseak geundela. 430 00:52:15,732 --> 00:52:18,001 Horregatik joan zen. 431 00:52:30,514 --> 00:52:32,983 Ezin dut gehiago hitz egin… 432 00:54:02,639 --> 00:54:06,109 -Opari bat ekarri duzu? -Umeentzat da. 433 00:54:06,176 --> 00:54:08,144 -Zer moduz zaude? -Ondo. 434 00:54:11,648 --> 00:54:15,652 -Ez zara inoiz etortzen bisitan. -Ezin nuen… 435 00:54:15,752 --> 00:54:19,055 -Zergatik ez? -Ospitalean nengoelako. 436 00:54:19,155 --> 00:54:22,692 Entzuna nuen Ary itzuli zela, baina gaixorik nengoen… 437 00:54:23,326 --> 00:54:25,128 Lanpetuta zabiltza beti! 438 00:54:25,595 --> 00:54:28,898 Senarrak esan zidan, baina ez nuen astirik. 439 00:54:30,634 --> 00:54:32,969 Zer iruditzen zaizu, Ary ? 440 00:54:33,270 --> 00:54:36,873 Zer egin nahi duzu? 441 00:54:37,340 --> 00:54:41,444 Agentziarekin haserre zaude? Kexua jarri nahi duzu? 442 00:54:41,745 --> 00:54:44,614 -Pentsa ezazu. -Axola ez badizu… 443 00:54:44,814 --> 00:54:47,050 Alaba ezkongabea da oraindik. 444 00:54:47,150 --> 00:54:50,887 Nirekin bizi da eta ni naiz beraren ama. 445 00:54:51,288 --> 00:54:55,792 Garrantzitsuena da bera itzuli dela eta elkarrekin gaudela. 446 00:54:56,493 --> 00:55:01,931 Kexu bat jartzen badiegu, sentitzen dutela besterik ez dute esango. 447 00:55:02,866 --> 00:55:07,037 Dirua alferrik gastatuko dugu. Phnom Pehnera joateko bakarrik… 448 00:55:07,904 --> 00:55:09,572 Ez du merezi. 449 00:55:12,409 --> 00:55:16,179 Nik bidali nuen hara alaba. Nire errua da. 450 00:55:16,813 --> 00:55:19,916 Baina itzuli zela ere ez zenidan esan. 451 00:55:20,383 --> 00:55:23,787 Kexatzeak ez du merezi. 452 00:55:24,154 --> 00:55:25,155 Geldi! 453 00:55:26,056 --> 00:55:31,394 Kexatu nahi duzu edo nahiago duzu kontu hau ahaztu? 454 00:55:31,594 --> 00:55:36,266 Kexua jarri nahi nuke, baina ez dugu baliabiderik. 455 00:55:37,334 --> 00:55:43,139 Ahaztea besterik ez zait geratzen. Nire pena guztia ezabatuko dut. 456 00:55:43,340 --> 00:55:47,377 Baina ziria sartu diguna ez da onik aterako. 457 00:55:48,211 --> 00:55:53,149 Erraza izango omen zen. Damutuko zaizu guri gezurra esan izana. 458 00:55:53,650 --> 00:55:56,353 Zeure familia laster hautsiko zaizu. 459 00:56:23,279 --> 00:56:25,181 Idiak garbitu dituzu? 460 00:56:26,583 --> 00:56:28,551 -Garbitu dituzu? -Ez. 461 00:57:03,953 --> 00:57:08,892 Alabari deituko diot. Berarekin hitz egin nahi duzu? 462 00:57:10,527 --> 00:57:11,661 Ez. 463 00:57:12,462 --> 00:57:14,564 -Ezin dut. -Zergatik ez? 464 00:57:14,631 --> 00:57:16,032 Horrela da. 465 00:57:17,267 --> 00:57:20,870 Benetan? Ez duzu alabarekin hitz egin nahi? 466 00:57:21,371 --> 00:57:23,706 Nahiago duzu alaba han abandonatu? 467 00:57:29,446 --> 00:57:32,048 Ez duzu jakin nahi nola dagoen? 468 00:57:46,029 --> 00:57:47,831 Erantzunik ez orain ere… 469 00:57:48,198 --> 00:57:52,368 Ez du inork hartzen. Seinalerik ere ez du egiten. 470 00:58:16,659 --> 00:58:20,697 Esan nion emazteari ez zitzala herriko gazteak saldu. 471 00:58:23,066 --> 00:58:27,604 Gizakiak abere gisa saltzen dituztenek Budaren kondena dute. 472 00:58:31,508 --> 00:58:33,510 Behin eta berriz esan nion. 473 00:58:34,711 --> 00:58:38,848 Motoa eta idiak sal nitzakeen gure zorrak ordaintzeko. 474 00:58:42,452 --> 00:58:45,688 Berak erantzun zidan: "Dirua irabazi nahi dut". 475 00:58:46,823 --> 00:58:50,326 Baina diru horrek suerte txarra ekarriko digu. 476 00:58:53,630 --> 00:58:56,900 Sesioa izan genuen… Elkar iraindu genuen. 477 00:58:59,869 --> 00:59:02,405 Kontu hori aipatzen didatenean… 478 00:59:02,939 --> 00:59:07,544 …erotu egiten naiz eta beldur naiz neure burua ez kontrolatzeaz. 479 00:59:09,078 --> 00:59:13,616 Emaztea jo nezake, berari labana sartu, edo tiro egin… 480 00:59:14,851 --> 00:59:16,686 Baina espetxera joango nintzateke. 481 00:59:18,988 --> 00:59:21,457 Nahiago dut isilik egon. 482 00:59:34,871 --> 00:59:36,873 Minibus bat gelditu dute! 483 00:59:37,907 --> 00:59:40,343 2 dolar eman behar zaizkie. 484 00:59:42,011 --> 00:59:43,680 Hemen erraza da! 485 00:59:49,586 --> 00:59:53,723 Beldur naiz behartsu izateaz, irabazi dudan dirua galtzeaz. 486 00:59:54,357 --> 00:59:55,758 Dirua maite dut. 487 01:00:24,454 --> 01:00:28,891 Mirari bat gertatu zitzaidan, eta Jainkoagan sinesten hasi. 488 01:00:29,759 --> 01:00:34,764 Thailandiar kamioi batek istripu bat eragin zidan. 489 01:00:35,832 --> 01:00:38,868 Nire autobusa bete-betean jo zuen. 490 01:00:39,669 --> 01:00:41,838 Bete-betean jo genuen elkar! 491 01:00:42,472 --> 01:00:44,340 Erdiz erdi. 492 01:00:44,774 --> 01:00:50,546 Aurrealdea, aireztapena eta hots sistema atzealdetik atera ziren. 493 01:00:51,848 --> 01:00:53,049 Dena! 494 01:00:53,650 --> 01:00:57,654 1. eserlekutik 16.eraino! Baina bizirik atera nintzen. 495 01:01:08,831 --> 01:01:12,669 Espero dut, beranduago, hiltzen naizenean… 496 01:01:13,269 --> 01:01:16,339 …egin ditudan ekintza onei esker… 497 01:01:18,474 --> 01:01:21,678 …eta nola ez diodan kalterik inoiz inori egin… 498 01:01:22,945 --> 01:01:28,017 …Jesukristo gure Jaunak berarekin eramango nau Paradisura. 499 01:01:31,354 --> 01:01:32,355 Amen. 500 01:01:40,930 --> 01:01:42,465 Nire sufrimendua… 501 01:01:45,068 --> 01:01:47,070 …ezin dut ahaztu. 502 01:01:47,770 --> 01:01:51,708 Baina ezin diot nire familiari aipatu. 503 01:02:02,919 --> 01:02:06,889 Oinazea barruan sartua daukat. 504 01:02:07,824 --> 01:02:11,994 Ez dut Malaysia ahaztu. 505 01:02:31,214 --> 01:02:32,849 Gorroto diot ume horri. 506 01:02:33,983 --> 01:02:36,686 Jaio zenean, norbaiti eman nahi nion. 507 01:02:42,191 --> 01:02:46,596 Bortxatu ninduen gizona burura datorkidanean… 508 01:02:47,230 --> 01:02:48,564 …esaten diot neure buruari: 509 01:02:49,198 --> 01:02:53,169 "Berari ezin diodanez ezer egin, haren semeaz mendekatuko naiz". 510 01:02:57,473 --> 01:02:59,709 Horregatik gorde dut mutikoa. 511 01:03:01,544 --> 01:03:02,945 Bera jotzeko. 512 01:03:05,615 --> 01:03:08,785 Batzuetan lepoa bihurritzen diot itolarrian jartzen den arte… 513 01:03:08,851 --> 01:03:11,521 …eta hil aurretxotik askatzen dut. 514 01:03:16,225 --> 01:03:19,729 Nire bihotza gogoratzen denean, jo egiten dut ume hau. 515 01:05:36,432 --> 01:05:38,567 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz