1 00:00:17,283 --> 00:00:21,254 Gizon harrigarriro txikiagotua 2 00:01:31,991 --> 00:01:38,098 Robert Scott Careyren historia bitxia, ia sinestezina… 3 00:01:38,198 --> 00:01:41,234 …udako egun arrunt batean hasi zen. 4 00:01:41,334 --> 00:01:46,573 Inork baino hobeto ezagutzen dut, ni bainaiz Robert Scott Carey. 5 00:01:57,183 --> 00:02:00,687 Hauek bai oporrak! 6 00:02:02,489 --> 00:02:04,691 Egarri naiz. 7 00:02:05,024 --> 00:02:07,660 Zer eguzki goxoa! 8 00:02:07,894 --> 00:02:10,797 -Egarri naiz. -Interesgarria da hori. 9 00:02:10,864 --> 00:02:14,134 -Garagardo hotz bat, primeran! -Har ezazu ba. 10 00:02:14,134 --> 00:02:15,368 Nik? 11 00:02:15,702 --> 00:02:20,140 -Oporretan nago. Aste osoan. -Ni ere bai, adiskidea. 12 00:02:27,780 --> 00:02:29,182 Louise? 13 00:02:29,449 --> 00:02:32,852 -Ezkondu egin behar genuke. -6 urte daramatzagu ezkonduta. 14 00:02:32,952 --> 00:02:34,320 Benetan? 15 00:02:34,420 --> 00:02:36,623 6 minutu dirudite. 16 00:02:37,023 --> 00:02:39,926 Ez dizut garagardoa ekarriko. 17 00:02:40,760 --> 00:02:43,062 Nik itsasontzia ekarri dut. Ekarri zuk garagardoa. 18 00:02:43,163 --> 00:02:46,399 -Itsasontzia zure anaiak utzi digu. -Egin dezagun tratu bat. 19 00:02:48,535 --> 00:02:50,136 Zuk garagardoa, nik afaria. 20 00:02:50,203 --> 00:02:54,007 -Zer iruditzen? -Ederki. Tratua egina. 21 00:02:54,073 --> 00:02:57,143 Sukaldera, neska. Ekarridazu pitxer bat garagardo. 22 00:02:57,143 --> 00:03:00,613 Barkatu, kapitaina. Ez daukagu pitxerrik. Potoa izan beharko du. 23 00:03:00,647 --> 00:03:04,050 Pitxerrik ez? Noiz helduko gara Filipinetara? 24 00:03:04,184 --> 00:03:07,554 Ez gara hara joango, jauna. Etxera joango gara astea bukatzean. 25 00:03:07,620 --> 00:03:09,556 Matxinada. 26 00:03:11,824 --> 00:03:15,195 -Hotzak! -Izotza bezain hotz. 27 00:04:08,314 --> 00:04:12,151 -Scott, zer zen hori? -Ez dakit. Laino moduko bat. 28 00:04:12,252 --> 00:04:14,487 Begira zure bularra. 29 00:04:25,131 --> 00:04:30,770 Orduan, beste egun arrunt batean, handik 6 hilabetera. 30 00:04:32,705 --> 00:04:35,475 -Egun on, Joe. -Egun on, Carey andrea. 31 00:04:35,608 --> 00:04:39,112 -Egun ederra, ezta? -Bihar arte. 32 00:04:43,283 --> 00:04:46,953 Zatoz, katutxo. Zatoz hona, Butch. 33 00:04:47,086 --> 00:04:49,289 Tori, mutiko. 34 00:05:13,746 --> 00:05:18,084 -Scott? Jantzi al zara? -Banoa. 35 00:05:18,318 --> 00:05:19,652 Ederki. 36 00:05:24,957 --> 00:05:26,959 -Lou? -Bai, laztana? 37 00:05:27,093 --> 00:05:29,495 Ez zenituen garbitegitik beste galtza batzuk ekarriko? 38 00:05:29,529 --> 00:05:31,664 Itxaron pixka bat. 39 00:05:38,971 --> 00:05:42,375 -Atzo gauza bera galdetu zenidan. -Ez zaizkit ondo gelditzen. 40 00:05:42,475 --> 00:05:44,911 -Handiak dituzu, hala ere? -Azpildura luzeegia dut. 41 00:05:45,144 --> 00:05:46,546 Handi samarrak dituzu. 42 00:05:46,746 --> 00:05:49,582 Ez dakit zer dabiltzan garbitegian, baina gelditzeko esaiezu. 43 00:05:49,582 --> 00:05:54,087 Argaltzen ari zara. Ondo zaude; beraz, ez kexatu. 44 00:05:54,253 --> 00:05:56,456 -Arrautza bat edo bi? -Bat. 45 00:05:56,489 --> 00:06:00,193 Bat? Horregatik dituzu handiak galtzak. 46 00:06:18,911 --> 00:06:21,013 -Lou? -Bai? 47 00:06:23,015 --> 00:06:25,251 Alkandora ere handia daukat. 48 00:06:25,385 --> 00:06:27,653 Zurea da. Zure monograma du. 49 00:06:27,720 --> 00:06:31,724 -Orduan zer… -Gosaldu eta ahaztu hori. 50 00:06:31,858 --> 00:06:36,095 Jende asko ari da argaldu nahian. Zein da zure sekretua? 51 00:06:36,129 --> 00:06:42,168 -Etxe honetako janaria. -Eskerrik asko. Zukua edan. 52 00:06:42,402 --> 00:06:44,404 -Egidazu mesede bat. -Zer, laztana? 53 00:06:44,504 --> 00:06:48,574 -Pisu bat erosi. -Ederki. 54 00:06:59,485 --> 00:07:01,821 1,80 luze zara oraindik ere, Carey jauna. 55 00:07:02,121 --> 00:07:04,957 1,85 izan naiz luze 17 urte nituenez gero. 56 00:07:05,024 --> 00:07:09,429 -Zenbat pisatzen dut? -79 kilo. 57 00:07:09,662 --> 00:07:14,567 Ez dut ulertzen. Ia 5 kilo argaldu ditut. 58 00:07:14,634 --> 00:07:17,637 Lan gehiegi egiten ariko zara. 59 00:07:17,770 --> 00:07:21,374 Lan asko egiten duzunean, urduri jarri eta argaldu egiten zara. 60 00:07:21,374 --> 00:07:23,643 Bai, baina inoiz ez naiz hainbeste argaldu. 61 00:07:23,709 --> 00:07:26,479 Gainera, azkenaldi honetan ez naiz bereziki urduri ibili. 62 00:07:26,712 --> 00:07:29,482 Ez jateak ez ninduke neurriz txikituko, ezta? 63 00:07:29,682 --> 00:07:32,785 Ez dut uste txikitu zarenik. 64 00:07:32,952 --> 00:07:35,288 Zergatik ez zara janzten? 65 00:07:35,621 --> 00:07:39,759 Esan didazunez, 1,85 luze izan zara 17 urtez gero. 66 00:07:39,859 --> 00:07:40,960 Hori da. 67 00:07:41,260 --> 00:07:44,497 Zenbat azterketa egin dizkizute harrezkero? 68 00:07:44,597 --> 00:07:48,868 Soldadutzan, itsas armadan, eta bizi-asegururako. 69 00:07:48,968 --> 00:07:50,369 Ez dira gehiegi. 70 00:07:50,369 --> 00:07:54,407 Beharbada, luzera oker neurtuko zizuten. 71 00:07:54,874 --> 00:07:58,244 Maiz gertatzen da, hainbat arrazoirengatik. 72 00:07:58,344 --> 00:08:03,149 Tente bazeunden, zarena baino altuago neurtuko zintuzten. 73 00:08:03,249 --> 00:08:07,086 Edo goizez neurtu bazintuzten, neurriz gorako neurria izango zen. 74 00:08:07,119 --> 00:08:08,020 Zergatik? 75 00:08:08,020 --> 00:08:11,491 Egunean zehar jendeari altuera gutxitzen zaiolako. 76 00:08:11,724 --> 00:08:15,828 Gorputzaren pisuak bizkarrezurreko diskoak estutzen ditu. 77 00:08:16,729 --> 00:08:22,668 -Bai, baina 5 zentimetro? -Ni ez nintzateke kezkatuko. 78 00:08:22,902 --> 00:08:25,137 Ikusten dudanez, osasun ona duzu. 79 00:08:25,137 --> 00:08:28,875 Dieta murritzegi batengatik argalduko zinen... 80 00:08:29,509 --> 00:08:35,114 Jendea ez da txikiagotzen. 81 00:08:46,893 --> 00:08:49,228 Zer iruditu zaio Charlieri iragarkiaren zure ideia? 82 00:08:49,562 --> 00:08:53,966 Aukerak badituela uste du. 83 00:09:00,106 --> 00:09:02,608 -Zer? -Ia bi kilo. 84 00:09:02,942 --> 00:09:04,610 -Gehiago edo gutxiago? -Gutxiago. 85 00:09:04,877 --> 00:09:08,314 Ederki, mutiko. Bitaminak hartzen hasiko zara. 86 00:09:08,414 --> 00:09:10,850 Izozkiz eta pastelez gizenduko zaitut… 87 00:09:11,150 --> 00:09:13,986 …umeen paradisuan bizi zarela uste izan arte. 88 00:09:14,086 --> 00:09:17,256 -Hori ez da konponbidea. -Mediku batengana joan ba. 89 00:09:17,623 --> 00:09:21,727 -Laster osasun azterketa bat duzu. -Mediku batekin hitz egina naiz. 90 00:09:22,128 --> 00:09:24,430 -Noiz? -Duela astebete. 91 00:09:24,497 --> 00:09:27,400 Zergatik ez didazu ezer esan? 92 00:09:29,468 --> 00:09:31,404 Zatoz hona, Louise. 93 00:09:33,339 --> 00:09:37,343 -Musu emadazu. -Horrela konponduko al da? 94 00:09:42,281 --> 00:09:46,018 Ez duzu luzatu behar izan. Oin puntetan jartzen zinen. 95 00:09:46,085 --> 00:09:47,687 Galtzerditan zaude eta! 96 00:09:52,224 --> 00:09:56,295 -Txikiagotzen ari naiz. Egunero. -Hori txorakeria bat da. 97 00:09:56,395 --> 00:09:58,230 Jendea ez da txikiagotzen. 98 00:10:00,099 --> 00:10:02,068 Bai. Arrazoi duzu. 99 00:10:02,368 --> 00:10:05,871 Bihar medikuarengana joango gara. Izango du sendabideren bat. 100 00:10:18,284 --> 00:10:23,723 Ez kezkatu, Butch. Dena konponduko da. Zoaz ohera. 101 00:11:03,095 --> 00:11:05,164 Hau da azkena. 102 00:11:05,197 --> 00:11:09,935 -Aste luzea izan da. -Zure tresna gastatuko nizun. 103 00:11:10,302 --> 00:11:13,673 Egun desberdinetako bi erradiografia sail behar nituen. 104 00:11:13,773 --> 00:11:18,544 Konparatu egin behar nituen… ziur egon baino lehen. 105 00:11:18,678 --> 00:11:20,680 Zertaz ziur? Zer gertatzen da? 106 00:11:20,980 --> 00:11:25,284 Lasai, ezin didazu esan jadanik imajinatu ez dudan ezer. 107 00:11:28,154 --> 00:11:31,123 Txikiagotzen ari zara. 108 00:11:31,490 --> 00:11:35,261 Ezin dut ulertu. 109 00:11:35,695 --> 00:11:39,231 Zuri gertatzen ari zaizunak ez du aurrekaririk medikuntzan. 110 00:11:39,598 --> 00:11:42,134 Txikiagotzen ari zarela besterik ez dakit. 111 00:11:42,601 --> 00:11:46,439 X izpiek batere zalantzarik gabe frogatzen dute hori. 112 00:11:46,572 --> 00:11:48,741 Baina hori ezinezkoa da. 113 00:11:49,041 --> 00:11:53,112 Hori sinetsi izan dugu beti. 114 00:11:55,715 --> 00:11:59,452 Kaliforniako Osasun Ikerketa Institutura bidaliko zaitut. 115 00:11:59,852 --> 00:12:03,889 Gertatzen ari zaizunak esplikaziorik baldin badu… 116 00:12:04,256 --> 00:12:06,826 …haiek aurkituko dute. 117 00:12:17,803 --> 00:12:20,740 Azterketa pila bat egin zidaten. 118 00:12:21,073 --> 00:12:26,512 Bario-soluzio bat edan nuen eta fluoroskopia bat egin zidaten. 119 00:12:26,946 --> 00:12:29,448 Iodo erradioaktiboa eman zidaten. 120 00:12:33,319 --> 00:12:36,989 Geiger kontagailu batekin aztertu ninduten. 121 00:12:37,923 --> 00:12:40,760 Elektrodoak ipini zizkidaten buruan. 122 00:12:41,093 --> 00:12:45,798 Ura murrizteko probak, proteina eta begi probak, odol-hazkuntzak… 123 00:12:45,931 --> 00:12:49,835 …X izpiak behin eta berriz; azterketak, amaigabe. 124 00:12:50,202 --> 00:12:54,640 Eta hirugarren astean, azken azterketa. 125 00:12:55,040 --> 00:12:58,244 Paper gaineko kromatografia-azterketa. 126 00:12:59,311 --> 00:13:01,347 Ez etsi orain. 127 00:13:01,647 --> 00:13:04,383 Zer gertatzen zaizun aurkitu dugu, gutxienez. 128 00:13:04,717 --> 00:13:08,120 Nitrogenoa, kaltzioa eta fosforoa galtzen ari zara. 129 00:13:08,187 --> 00:13:11,457 -Proba honek zergatik esango digu. -Ea hala den. 130 00:13:11,824 --> 00:13:16,896 Zerrendak lehortua behar luke. Hau aurkitu behar genuke: 131 00:13:16,962 --> 00:13:19,465 Fosfolipidoak, aminoazidoak, kolesterola… 132 00:13:19,565 --> 00:13:22,168 …kreatinina eta proteinak. 133 00:13:22,234 --> 00:13:26,438 Horiek dira zerrendan agertu ohi diren elementuak. 134 00:13:29,809 --> 00:13:35,381 Itxaron pixka bat. Hau ez dagokio. 135 00:13:41,921 --> 00:13:45,591 Ez dagokio, inolaz ere. Begiraiozue. 136 00:13:48,527 --> 00:13:51,096 Gure analisien arabera, zure gorputzeko zelulek… 137 00:13:51,197 --> 00:13:53,933 …egitura molekularra berrantolatuta daukate. 138 00:13:54,233 --> 00:13:57,937 -Minbizian bezala? -Ez. 139 00:13:58,337 --> 00:14:02,775 Ez, antiminbizi bat dirudi: organoak txikitzen ditu. 140 00:14:02,875 --> 00:14:05,444 Orduan badakizue zergatik gutxitzen ari naizen. 141 00:14:05,511 --> 00:14:08,681 Baietz uste dugu. Horregatik deitu dizugu. 142 00:14:08,781 --> 00:14:10,349 Gauza bat esan behar didazu. 143 00:14:12,184 --> 00:14:16,121 Bakterio-isuriren baten ustekabeko eragina izan duzu? 144 00:14:16,155 --> 00:14:19,291 Bereziki, intsektizida kopuru handi batena? 145 00:14:19,391 --> 00:14:22,761 -Intsektizida? -Hori da. 146 00:14:23,128 --> 00:14:26,265 Horren eraginik izan al duzu inoiz? 147 00:14:26,599 --> 00:14:29,535 Gogoratzen zara kamioi hura aipatu nizun eguna? 148 00:14:29,602 --> 00:14:32,071 Bai, duela bi hilabete. 149 00:14:32,171 --> 00:14:34,473 Dendara nindoan kalezuloan barrena. 150 00:14:34,673 --> 00:14:38,744 Kamioi bat zuhaitzak ihinztatzen ari zen. 151 00:14:38,978 --> 00:14:42,615 -Horrek eragin dit…? -Ez, hori hasiera izan zen. 152 00:14:42,982 --> 00:14:47,553 Intsektizidari zerbait gertatu zitzaion zure sisteman sartu ahala. 153 00:14:47,653 --> 00:14:50,389 Zerbait fantastikoa eta aurrekaririk gabea. 154 00:14:50,522 --> 00:14:52,825 Alegia, zerbaitek eragin zion intsektizidari… 155 00:14:52,892 --> 00:14:56,528 …eta kalte arineko bakterio-isuria hau bihurtu zuen: 156 00:14:56,662 --> 00:15:00,299 …gai kimiko hilgarria eta hazkundearen mugatzailea. 157 00:15:00,599 --> 00:15:03,936 Erradioaktibitatearen eragina izan duzu azken 6 hilabeteetan? 158 00:15:04,303 --> 00:15:08,007 Ez noski. Ez dut erlaziorik horrelako… 159 00:15:08,374 --> 00:15:12,344 Itxaron. Ontzian egon ginen egun hartan. 160 00:15:12,478 --> 00:15:15,047 -Ontzia? -Charlieren ontzia. Gogoratzen? 161 00:15:15,347 --> 00:15:17,182 Bai, gogoratzen naiz. 162 00:15:18,851 --> 00:15:20,819 Lainoa. 163 00:15:21,921 --> 00:15:24,056 Laino hura! 164 00:15:34,300 --> 00:15:37,603 Nik gidatzea nahi duzu? 165 00:15:37,970 --> 00:15:39,038 Ez, ondo nago. 166 00:15:40,673 --> 00:15:42,474 Louise... 167 00:15:43,642 --> 00:15:48,647 Has zaitez gutaz eta gure artekoaz pentsatzen. 168 00:15:48,714 --> 00:15:51,817 Gauza izugarriak gerta litezke. Zure betebeharrek muga bat dute. 169 00:15:53,018 --> 00:15:55,387 Aizu, itxoin pixka bat. 170 00:15:55,721 --> 00:15:59,358 Maite zaitut. Badakizu hori? 171 00:15:59,725 --> 00:16:03,796 Zuk Scott Carey maite duzu. Tamaina bat eta pentsaera bat ditu. 172 00:16:03,896 --> 00:16:07,333 -Dena aldatzen ari da. -Ez da ezer aldatu. 173 00:16:08,567 --> 00:16:11,470 Ezkondu ginenean esan nizuna diot orain ere. 174 00:16:11,537 --> 00:16:16,608 Eztei-eraztuna duzun artean, zurea izango nauzu. 175 00:16:16,642 --> 00:16:19,211 Goazen etxera. 176 00:16:36,829 --> 00:16:39,531 Bannisterren kontua galdu dut, hori da egia. 177 00:16:39,631 --> 00:16:43,702 Badakizu garrantzitsua zela. Nire diru-sarreren %40. 178 00:16:44,103 --> 00:16:48,107 Alde egin digu eta nik ezingo dizut aurrerantzean ordaindu. 179 00:16:48,474 --> 00:16:51,577 Anaia batek egin zezakeen guztia egin duzu. 180 00:16:51,643 --> 00:16:53,512 Ez zait hau esatea gustatzen, baina… 181 00:16:53,812 --> 00:16:56,382 Kazetari batzuk fabrikan agertu dira. 182 00:16:57,016 --> 00:16:59,551 Osasun zentroko norbaitek zutaz hitz egin du, nonbait. 183 00:16:59,651 --> 00:17:03,655 Esan diet ezer ez zegoela, baina kazetari bat han geratu da. 184 00:17:03,789 --> 00:17:05,858 Amerikar Prentsa Sindikatukoa da. 185 00:17:06,158 --> 00:17:10,129 Zurea kontatzeagatik ordainduko omen dizute, egia baldin bada. 186 00:17:10,329 --> 00:17:13,265 Zure historia plazara aterako da. 187 00:17:13,298 --> 00:17:16,869 Zuk kobratu edo ez, haiek gogotik baliatuko dira. 188 00:17:17,236 --> 00:17:21,340 -Beraz, kobratuiezu. -Ez, Charlie. 189 00:17:21,707 --> 00:17:23,976 Pentsa ezazu horretan. 190 00:17:27,246 --> 00:17:30,616 Pentsatuko dut, bai. 191 00:17:35,054 --> 00:17:37,856 Baina zer aukera neukan? 192 00:17:38,190 --> 00:17:41,727 Diru pila zor genuen eta ez neukan lanik. 193 00:17:42,094 --> 00:17:45,064 Ez neukan beste aukerarik. 194 00:17:45,397 --> 00:17:48,467 Eta horrela ospetsu egin nintzen. 195 00:17:48,834 --> 00:17:51,136 Eta oraindik ere, Robert Scott Carey… 196 00:17:51,437 --> 00:17:54,506 …nazio guztiak gizon harrigarriro txikiagotutzat ezagutzen duena… 197 00:17:54,506 --> 00:17:56,075 …txikiagotzen ari da. 198 00:17:56,108 --> 00:17:58,744 Noiz arte segituko du gertaera horrek? 199 00:17:59,078 --> 00:18:01,713 Gidan ez dagoen zenbaki bat nahi dut. 200 00:18:02,381 --> 00:18:05,417 Kasu berezi bat da. 201 00:18:05,751 --> 00:18:08,787 Louise Carey da nire izena, nire senar… 202 00:18:09,121 --> 00:18:12,691 C-A-R-E-Y. 203 00:18:13,092 --> 00:18:17,596 Gidan ez dagoen zenbaki bat behar dugu. 204 00:18:19,298 --> 00:18:20,899 Atzo hitz egin nuen zurekin. 205 00:18:21,166 --> 00:18:24,703 -Oraindik ez da atera? -Zer tamaina izango du? 206 00:18:24,770 --> 00:18:29,608 -Ikusi al duzue? -Noizbait atera beharko du. 207 00:18:30,008 --> 00:18:32,811 Telebista zer ari da hemen? 208 00:18:46,058 --> 00:18:48,360 Bai, eskerrik asko. 209 00:18:56,735 --> 00:19:01,773 Scott? Scott... 210 00:19:02,508 --> 00:19:06,178 -Gure telefonoa ezeztatu dut. -Zer? 211 00:19:06,545 --> 00:19:08,280 Gure telefonoa ezeztatu dudala. 212 00:19:08,547 --> 00:19:12,151 Gidan ez dagoen zenbaki bat guri ematen saiatuko dira. 213 00:19:12,217 --> 00:19:15,287 -"Saiatu", zer esan nahi duzu? -Saiatu egingo direla. 214 00:19:15,420 --> 00:19:18,190 Jende pila dago gidatik kanpoko zenbaki eskean. 215 00:19:18,257 --> 00:19:22,594 Ez diezu esan nor naizen? Scott Carey, gizon arraro txikiagotua? 216 00:19:22,728 --> 00:19:24,596 -Ez. -Zure ospeaz balia zaitez. 217 00:19:24,897 --> 00:19:27,933 -Gizon handia naiz! Ospetsua! -Mesedez, ez. 218 00:19:28,267 --> 00:19:31,603 Zergatik ez diezu hori esaten kanpoko kazetari horiei? 219 00:19:31,937 --> 00:19:35,207 Emaiezu ikuspegi berri bat! 220 00:19:35,240 --> 00:19:39,111 Edo nire libururako gordeko dut? Bai, hori egingo dut. 221 00:19:39,511 --> 00:19:41,013 Kapitulu oso bat telefonoei eskainia… 222 00:19:41,013 --> 00:19:43,715 …eta beste txiste bat, munduak barre egin dezan! 223 00:19:45,751 --> 00:19:49,188 Jendeak ulertzen du. Ez dizute barre egiten. 224 00:19:49,521 --> 00:19:50,923 -Ez? -Ez. 225 00:19:51,190 --> 00:19:53,125 Zergatik ez? Dibertigarria da, ezta? 226 00:19:53,425 --> 00:19:58,764 Begira zer barregarria naizen! Gizona dirudien umea. 227 00:19:58,897 --> 00:20:02,501 Barre egizu. Besteak bezalakoa izan zaitez. 228 00:20:02,868 --> 00:20:07,472 Zergatik ezin didazu begiratu? Begiradazu! 229 00:20:07,906 --> 00:20:09,942 Ez, Scott. 230 00:20:22,154 --> 00:20:24,456 Bakean utziko al gaituzte? 231 00:20:25,924 --> 00:20:28,427 Bakean utziko gaituzte? 232 00:20:28,760 --> 00:20:34,099 Barkatu. Erotuta egon behar dut zuri horrela hitz egiteko. 233 00:20:34,466 --> 00:20:37,970 Ez, laztana. Ondo nago. 234 00:20:38,337 --> 00:20:42,507 -Badakit sufritzen ariko zarela. -Benetan? 235 00:20:44,376 --> 00:20:48,113 Badakit amesgaizto bat izan dela zuretzat ere. 236 00:20:48,480 --> 00:20:50,916 Itxaropena galduko genuen, beharbada. 237 00:20:51,250 --> 00:20:53,952 Gauza asko daude itxaropena ematekoak. 238 00:20:54,286 --> 00:20:57,990 Egun batean medikuek antitoxina aurkituko dute. 239 00:20:58,056 --> 00:21:03,629 Jakina. Goazen hemendik biok erotu baino lehen. 240 00:21:04,029 --> 00:21:06,331 Inork aurkituko ez gaituen leku batera. 241 00:21:06,365 --> 00:21:10,636 Ondo da. Zerbait bilatuko dut. 242 00:21:11,036 --> 00:21:14,740 Saiatu ez kezkatzen. 243 00:21:15,140 --> 00:21:20,579 Kezka medikuentzat utziko dut. Liburuarekin 2 egun atzeratu naiz. 244 00:21:27,386 --> 00:21:31,456 Urriak 17. Altuera: 93 zentimetro. 245 00:21:31,857 --> 00:21:33,825 Pisua: 24 kilo. 246 00:21:34,159 --> 00:21:38,096 Ez dugu etxe berririk aurkitu, eta ez dugu intimitaterik. 247 00:21:38,163 --> 00:21:40,899 Atsedenik ez, eta berririk ere ez osasun zentrotik. 248 00:21:41,233 --> 00:21:44,636 Beldur naiz geratzen zaidan bizialdia… 249 00:21:51,543 --> 00:21:55,047 Esan? Bai, Carey naiz. 250 00:21:59,785 --> 00:22:02,587 -Louise! -Bai, Scott? 251 00:22:02,921 --> 00:22:05,057 Antitoxina aurkitu dute. 252 00:22:05,390 --> 00:22:09,428 O, Scott! Ziur zaude? 253 00:22:09,795 --> 00:22:12,798 Silver doktoreak berehala joatea nahi du! 254 00:22:19,471 --> 00:22:22,007 Badago kontu bat ondo ulertu behar duzuena. 255 00:22:22,140 --> 00:22:25,911 Faktore ezezagunekin ari gara. Ez dago ziurtasunik. 256 00:22:27,479 --> 00:22:29,981 %50eko aukera dago eraginkorra izan dadin. 257 00:22:30,082 --> 00:22:33,385 Gainerako %50ari dagokionez, otoitz egin beharko dugu. 258 00:22:33,485 --> 00:22:35,253 Noiz jakingo dugu? 259 00:22:35,354 --> 00:22:38,357 Carey jauna astebete hemen geldituko da behaketa pean. 260 00:22:38,490 --> 00:22:40,625 Ordurako erantzuna jakingo dugu. 261 00:22:40,926 --> 00:22:43,395 -Prest zaude? -Bai. 262 00:22:53,004 --> 00:22:55,807 Pisua: 24 kilo. 263 00:22:56,141 --> 00:22:59,211 Altuera: 93 zentimetro. 264 00:22:59,544 --> 00:23:01,913 Zein da joan den asteko irakurketa? 265 00:23:02,214 --> 00:23:07,586 Pisua: 24 kilo. Altuera: 93 zentimetro. Aldaketarik ez. 266 00:23:07,886 --> 00:23:09,888 Bukatu da. Ondo jarriko zara. 267 00:23:11,022 --> 00:23:15,594 Zenbat denbora beharko dut berriz normala izateko? 268 00:23:15,627 --> 00:23:20,198 Bata jantzi ezazu. Joan zaitezke, Maltby andereñoa. 269 00:23:20,332 --> 00:23:24,503 Zure degenerazio prozesua gelditu dugula uste dut. 270 00:23:24,569 --> 00:23:26,605 Hori guztia lortu dugu. 271 00:23:26,938 --> 00:23:30,575 Edozein pertsona helduren hazteko ahalmen bera duzu orain. 272 00:23:31,009 --> 00:23:34,312 Berriz haziko zaren edo ez, hori beste kontu bat da. 273 00:23:34,413 --> 00:23:37,682 Zuri laguntzeko, arazo berri pila dugu aurrean. 274 00:23:37,749 --> 00:23:41,887 Horrela pasatu beharko dut bizitza osoa? 275 00:23:42,020 --> 00:23:44,489 Lanean jarraituko dugula ziur esaten dizut. 276 00:23:44,556 --> 00:23:46,158 Egunero, areago daramagu gure jakintza… 277 00:23:46,158 --> 00:23:49,428 …harik eta noizbait erantzuna aurkituko dugun arte. 278 00:23:49,728 --> 00:23:51,863 Eskerrik asko, doktore. 279 00:24:01,440 --> 00:24:04,843 Ez nuen harremanik inorekin… 280 00:24:05,210 --> 00:24:07,212 …emaztearekin izan ezik. 281 00:24:07,312 --> 00:24:09,981 Banekien Lou nigandik urruntzen ari nintzela. 282 00:24:10,248 --> 00:24:14,686 Baina barrutik erretzen, eta gainerako presio zitala larrituz… 283 00:24:15,086 --> 00:24:18,457 …emaztearen premia etsia nuen. 284 00:24:20,725 --> 00:24:25,063 -Egunkaria nahi duzu, Scott? -Ez. Eskerrik asko. 285 00:24:26,331 --> 00:24:30,969 Ohera noa. 286 00:24:32,904 --> 00:24:35,841 -Ohera etorriko al zara? -Bai, berehala. 287 00:24:36,174 --> 00:24:40,579 -Gabon ba. -Gabon, Louise. 288 00:24:44,950 --> 00:24:49,621 Absurdoa sentitzen nintzen: ipotx barregarri bat. 289 00:24:49,754 --> 00:24:53,625 Erraza da gogoaz eta norberaren balioaz hitz egitea. 290 00:24:53,692 --> 00:24:56,161 Baina ez 93 zentimetro luze zarenean. 291 00:24:56,495 --> 00:25:02,968 Nazka ematen zidan neure buruak, gure arteko bizieraren karikaturak. 292 00:25:03,068 --> 00:25:08,173 Kanpora atera behar nuen. Ihes egin behar nuen. 293 00:25:11,309 --> 00:25:16,848 Gertatu zenetik lehen aldiz, gauez kalera atera nintzen, bakarrik. 294 00:25:24,322 --> 00:25:29,261 Mugi! Hemen duzue erdialdeko emanaldirik onena! 295 00:25:29,694 --> 00:25:33,665 Zatozte jende bitxi eta itxuragabea ikustera! 296 00:25:33,765 --> 00:25:38,703 Dolly Dumpling, emakume gizena! 380 kilo! 297 00:25:39,104 --> 00:25:41,573 Esertzen denean, astinaldiaz dardarka hasten da… 298 00:25:41,606 --> 00:25:45,176 …goiz hotz batean flan bat bezala! 299 00:25:45,544 --> 00:25:48,780 Flamo, su-jalea! 300 00:25:49,114 --> 00:25:54,452 Inoiz ikusiko dituzuen atrakziorik onenak dira! 301 00:25:54,553 --> 00:25:58,623 Hemen ikusitakoa bizi osoan oroituko duzue! 302 00:25:58,890 --> 00:26:00,492 Emanaldi handiaren ordua da. 303 00:26:00,759 --> 00:26:04,329 Agertokian dauden batzuk aurkeztuko dizkizuet. 304 00:26:04,396 --> 00:26:07,499 Tina txikia! 305 00:26:07,866 --> 00:26:13,004 93 zentimetroko emakume txukun askoa. 306 00:26:13,471 --> 00:26:18,410 Mundu osotik ekarritako jende itxuragabe ikusgarria! 307 00:26:18,476 --> 00:26:22,514 Itxuragabekeriarik handienak, karpa honen azpian bilduak! 308 00:26:22,814 --> 00:26:25,951 Ama Natura maltzurrak sortuak! 309 00:26:25,984 --> 00:26:28,453 Beren distira osoan ikusiko dituzue! 310 00:26:28,753 --> 00:26:31,990 Ikuskizun honek entretenitu eta hezi egingo zaituzte... 311 00:27:06,424 --> 00:27:08,393 Kaixo. 312 00:27:09,728 --> 00:27:15,033 -Axola dizu esertzen banaiz? -Ez. Eseri. 313 00:27:20,205 --> 00:27:22,207 -Ez berandutu, Clarice. -Ez. 314 00:27:22,507 --> 00:27:24,242 -Kaixo. -Kaixo. 315 00:27:24,542 --> 00:27:28,246 -Azukrea emango didazu? -O, jakina. 316 00:27:30,682 --> 00:27:33,418 Ez zaitut inoiz hemen ikusi. Ferietakoekin zatoz? 317 00:27:33,752 --> 00:27:36,187 O, ez, Ni… Ez. 318 00:27:36,521 --> 00:27:39,591 -Haiek bisitatzen? -Bai. 319 00:27:42,927 --> 00:27:46,998 -Clarice Bruce naiz. -Ni, Scott Carey. 320 00:27:47,399 --> 00:27:49,668 Kaixo, Scott. 321 00:27:52,904 --> 00:27:54,939 Scott Carey? 322 00:27:55,840 --> 00:27:58,209 Barkatu, beharbada ez duzu lagunarterik nahiko. 323 00:27:58,476 --> 00:28:03,682 Ez, ez joan. Gera zaitez. Hitz egin nirekin. 324 00:28:05,984 --> 00:28:09,387 -Ederki. -Nolakoa da bizimodu hau? 325 00:28:09,754 --> 00:28:12,590 -Zertan lan egiten duzu? -Ipotx jaio nintzen. 326 00:28:12,924 --> 00:28:17,328 Horrela hazi nintzen. Zuri gertatu zaizuna desberdina da. 327 00:28:17,429 --> 00:28:20,565 Desberdina? "Bakarrik" esateko beste modu bat da hori. 328 00:28:20,632 --> 00:28:22,767 Orain ez zaude bakarrik. 329 00:28:23,101 --> 00:28:26,304 Zaila izango da gauzak nolakoak ziren ahaztea. 330 00:28:26,705 --> 00:28:28,740 Bai, hori dena nire gogotik atera nahi nuke. 331 00:28:29,040 --> 00:28:32,243 Etorkizunean pentsatzea izan liteke hasteko erarik onena. 332 00:28:32,610 --> 00:28:37,782 -Etorkizuna? Erraldoien munduan? -Bizi osoa daramat haien ondoan. 333 00:28:38,216 --> 00:28:42,320 Gu bezalako jendearentzat mundua zoragarria izan liteke. 334 00:28:42,353 --> 00:28:47,559 Zerua erraldoientzat bezain urdina da. Lagunak jatorrak dira. 335 00:28:48,026 --> 00:28:53,031 -Hori sinetsi nahi nuke. -Hori sinetsi behar duzu. 336 00:28:53,131 --> 00:28:55,734 -Ez al da hala? -Bai. 337 00:28:56,034 --> 00:28:59,104 Denbora emadazu. Ikasiko dut. 338 00:29:01,339 --> 00:29:06,244 -Berandu noa nire emanaldira! -Berriz ikus zaitzaket? 339 00:29:06,377 --> 00:29:09,781 -Nahi baduzu. -Nahi dut. 340 00:29:10,148 --> 00:29:13,685 Badakizu zer? Ni baino altuagoa zara. 341 00:29:14,052 --> 00:29:15,887 Lagunduko al dizut? 342 00:29:18,490 --> 00:29:19,958 Eskerrik asko. 343 00:29:22,160 --> 00:29:26,931 Gau hartan nire bizitza bideratu nuen. Liburuari berriz ekin nion. 344 00:29:26,998 --> 00:29:29,667 Erabat hartu ninduen. 345 00:29:29,968 --> 00:29:32,437 Munduari nire esperientzia ari nintzaion kontatzen. 346 00:29:32,771 --> 00:29:37,142 Eta kontatzeak bizitza erraztu zidan. 347 00:29:44,949 --> 00:29:47,685 -Oso ona iruditzen zait, Scott. -Benetan? 348 00:29:47,986 --> 00:29:51,222 Ez naiz idazle ona. Nola bizi naizen kontatu nahi dut. 349 00:29:51,256 --> 00:29:53,792 Ez dakizu zer den niretzat zu ezagutu izana. 350 00:29:54,025 --> 00:29:57,061 -Ulertzen duen norbait. -Orain askoz hobeto zaude. 351 00:29:57,395 --> 00:29:58,530 Zuri esker. 352 00:29:58,797 --> 00:30:02,167 Niri esker, ez; zure buruari esker. Ihes egiteari utzi diozu. 353 00:30:02,267 --> 00:30:05,670 Goizean esnatu, eta bizitzen segitzeko gogoa dut orain. 354 00:30:05,804 --> 00:30:07,705 Bizi egin nahi dut. 355 00:30:07,806 --> 00:30:12,043 Bitxia da. Batzuetan uste dut mundua aldatu egin dela. 356 00:30:12,177 --> 00:30:14,746 -Normala ni naiz. -Hitz politak dira horiek. 357 00:30:15,079 --> 00:30:18,750 Denak lekuz kanpo daude, zu eta ni izan ezik. 358 00:30:18,817 --> 00:30:22,687 Goazen zerbait hartzera. Beste kapitulu batez hitz egingo dugu. 359 00:30:23,822 --> 00:30:25,924 Zer gertatzen da? 360 00:30:26,858 --> 00:30:30,829 Duela bi aste zu baino altuagoa nintzen. Zeuk esan zenidan. 361 00:30:30,862 --> 00:30:33,298 -Gogoratzen dut... -Ezin duzu ikusi? 362 00:30:33,531 --> 00:30:36,534 -Orain txikiagoa naiz. -O, Scott! 363 00:30:36,868 --> 00:30:40,772 Berriz hasi da. Berriz. 364 00:30:41,139 --> 00:30:43,074 Berriz hasi da! 365 00:31:03,027 --> 00:31:06,998 Scott? Scott? 366 00:31:11,035 --> 00:31:14,772 -Hor al zaude? -Ez egin hainbeste zalaparta! 367 00:31:15,173 --> 00:31:19,878 -Esan dizut zer gertatzen den! -Barkatu. Kontuz ibiliko naiz. 368 00:31:20,278 --> 00:31:24,449 -Kalera zoaz? -Bai, pixka batean. 369 00:31:24,749 --> 00:31:27,886 -Nora? -Izkinera. Dendara. 370 00:31:28,219 --> 00:31:32,123 -Azkar itzuliko zara? -Bai noski. 371 00:31:32,190 --> 00:31:36,094 Atseden har ezazu. Silver doktoreak bihar ikusi nahi zaitu. 372 00:31:36,527 --> 00:31:40,431 Ederki, zoaz. Itxi ondo ateak! 373 00:32:14,666 --> 00:32:20,104 Egunero, okerrago. Egunero, txikiago. 374 00:32:20,238 --> 00:32:22,507 Eta egunero, gero eta tiranoagoa nintzen… 375 00:32:22,807 --> 00:32:25,843 …gero eta munstroagoa eta Louiseren menderatzaileagoa. 376 00:32:26,177 --> 00:32:29,480 Zeruak bakarrik daki Louisek zer bizitu zuen aste haietan. 377 00:32:30,381 --> 00:32:33,651 Nik bakarrik neukan Louise askatzeko ahalmena. 378 00:32:33,751 --> 00:32:38,756 Nire bizitza doilorrari amaiera emateko kemena hartzen banuen. 379 00:32:39,457 --> 00:32:44,028 Baina egunero hau pentsatzen nuen: "Bihar, beharbada". 380 00:32:44,128 --> 00:32:46,798 Bihar medikuek salbatu egingo naute. 381 00:36:21,279 --> 00:36:22,079 Scott! 382 00:36:42,867 --> 00:36:46,871 Ez. Ez. Ez. 383 00:36:49,340 --> 00:36:53,411 O, Scott! Scott! 384 00:36:58,249 --> 00:37:01,786 ...txalo bero bat jo zioten iragarri zuenean… 385 00:37:01,886 --> 00:37:05,356 …zergak murrizten saiatuko zela. 386 00:37:05,890 --> 00:37:11,762 Albiste tragiko bat Los Angelestik. Robert Scott Careyren heriotza. 387 00:37:11,862 --> 00:37:16,100 Gizon Txikiagotua deitu zitzaiona hil dela anaiak jakinarazi du. 388 00:37:16,234 --> 00:37:20,171 Etxeko katuaren erasoz hil omen da Carey. 389 00:37:20,238 --> 00:37:22,840 Careytarren etxeko katua zenak hil du. 390 00:37:23,140 --> 00:37:27,612 Medikuntzaren historiako ezbeharrik fantasiazkoenak hil du Carey. 391 00:37:28,045 --> 00:37:31,983 Horrela amaitzen da gizon ausart honen bizitza. 392 00:37:32,016 --> 00:37:34,852 Azkena arte bizirik irauteko kemena izan baitu. 393 00:37:34,852 --> 00:37:40,858 Haren historia fantastikoa mundu osoak ezagutzen zuen. 394 00:37:40,925 --> 00:37:43,094 -Carey jauna? -Bai? 395 00:37:44,495 --> 00:37:47,698 -Zurekin hitz egin nahi du. -Ondo al dago? 396 00:37:47,865 --> 00:37:51,569 Lasaigarri bat eman diot, baina ez dio ia eraginik egin. 397 00:37:52,603 --> 00:37:54,505 Errezeta idatzia utziko dizut. 398 00:37:54,572 --> 00:37:56,440 -Berehala etorriko naiz. -Ederki. 399 00:38:17,295 --> 00:38:22,033 Ezaguerara etortzea beste oinaze maila batera jaistea izan zen. 400 00:38:22,166 --> 00:38:24,702 Kutxa batera erori nintzela ikusi nuen. 401 00:38:25,136 --> 00:38:30,574 Haren paretek giltzapean nindukaten putzu erraldoi batean bezala. 402 00:38:37,982 --> 00:38:40,351 Kutxatik ihes egin behar nuen. 403 00:38:40,685 --> 00:38:44,088 Louiserengana iritsi behar nuen, bizirik irauteko. 404 00:39:52,623 --> 00:39:56,293 Eskailerak besterik ez nituen begien bistan. 405 00:39:56,427 --> 00:39:59,130 Amildegiaren gainean amildegia. 406 00:39:59,463 --> 00:40:01,665 Banekien sekula ezingo nituela igo. 407 00:40:02,566 --> 00:40:03,934 Louise! 408 00:40:05,503 --> 00:40:09,340 Louise! Sotoan! Begiratu sotoan! 409 00:40:10,941 --> 00:40:14,645 Louise! Mesedez, bila nazazu! 410 00:40:17,415 --> 00:40:20,317 Noizbait Louis sotora jaitsiko zen. 411 00:40:20,651 --> 00:40:22,653 Ordu arte, bizirik iraun beharra neukan… 412 00:40:22,653 --> 00:40:28,325 …sotoko unibertsoko eta neure baitako baliabideekin. 413 00:41:16,006 --> 00:41:20,311 Sotoko zorua lautada zabal baten gisa hedatzen zen nire aurrean. 414 00:41:20,377 --> 00:41:24,482 Bizirik gabea eta arraza suntsitu baten erlikiez betea. 415 00:41:24,548 --> 00:41:27,785 Naufrago batek ere ez du etorkizun latz hau jasan behar izan. 416 00:41:31,889 --> 00:41:34,825 POSPOLOAK 417 00:41:58,415 --> 00:42:03,587 Ur hornidura eta bizileku bat aurkitu nituen. 418 00:42:05,122 --> 00:42:08,392 Orain, janaria bilatu behar. 419 00:42:10,528 --> 00:42:15,366 Nire arropak ez ziren egokiak egin beharreko ahaleginetarako. 420 00:42:41,025 --> 00:42:44,962 -Ezin zara hemen geratu. -Ez dakit, Charlie. 421 00:42:45,362 --> 00:42:48,198 -Ez dakit zer egin nahi dudan. -Lou, utzidazu zuri laguntzen. 422 00:42:48,566 --> 00:42:50,467 Gurekin gera zaitezke, baina hemendik atera behar duzu. 423 00:42:50,868 --> 00:42:55,105 Ziur egon nahi nuke. Nonbaiten zaurituta baldin badago? 424 00:42:55,439 --> 00:42:58,242 -Eta galduta baldin badago? -Nonahi bilatu dugu. Hilda dago. 425 00:42:58,576 --> 00:43:02,112 Bere anaia naiz. Ez nuke hori esango, ziur ez banengo. 426 00:43:02,513 --> 00:43:03,847 -Katua ikusi zenuen. -Ederki. 427 00:43:05,916 --> 00:43:11,355 Pentsatu duzu zer izugarria izan behar zuen? 428 00:43:11,722 --> 00:43:16,594 Behar ninduen eta ni ez nengoen, ezin dut hori burutik kendu. 429 00:43:16,727 --> 00:43:18,395 -Ez nengoen. -Louise. 430 00:43:18,662 --> 00:43:22,199 Hori burutik atera behar duzu. 431 00:43:22,266 --> 00:43:25,502 Ez dut sekula burutik kenduko. 432 00:43:25,603 --> 00:43:28,138 Etxe-agentziakoekin hitz egin behar dut. 433 00:43:33,344 --> 00:43:36,880 Ez nuen sekula zalantzan jarri Louise etorriko zela. 434 00:43:36,914 --> 00:43:39,717 Ezin nion neure buruari zalantzan egoten utzi. 435 00:43:39,783 --> 00:43:45,522 Bizi egin behar nuen. Irauteko janari lain bilatzeko. 436 00:43:45,689 --> 00:43:47,625 Goseak akuilatzen ninduen. 437 00:43:47,858 --> 00:43:50,728 Eta pentsamendu izugarri honek: janaririk gabe… 438 00:43:50,761 --> 00:43:54,131 …txikiagotzeko prozesua bizkortu egingo zen. 439 00:53:15,625 --> 00:53:18,461 Ahul eta akituta nengoen. 440 00:53:18,795 --> 00:53:23,200 Baina banekien bizitzeko jan egin behar nuela. 441 00:53:23,233 --> 00:53:26,903 Asko igo beharra neukan janariraino heltzeko. 442 00:53:38,848 --> 00:53:44,921 Baina orain amildegi sakon bat neukan aurrean. 443 00:53:45,121 --> 00:53:48,024 Ez zen kutxa bat baizik, erdian tarte bat zeukana. 444 00:53:48,358 --> 00:53:53,096 Baina niretzat Arroila Handia eta Mammothen Leizea bat eginik ziren. 445 00:53:53,230 --> 00:53:58,535 Sakona, iluna, misteriotsua eta arriskutsua. 446 00:53:59,569 --> 00:54:02,806 Ez zegoen pasabiderik. 447 00:54:02,872 --> 00:54:07,978 Oso asmotsua eta bizkorra nintzela uste nuen arren… 448 00:54:08,078 --> 00:54:14,084 …oraingoan, helburua begien bistan, etsi egin behar nuen. 449 00:54:20,357 --> 00:54:23,193 Bat-batean, aukera bat ikusi nuen. 450 00:54:23,526 --> 00:54:26,496 Makila beste alderaino mugitzea baneuka. 451 00:54:27,864 --> 00:54:34,304 Neure burua madarikatu nuen. Handiagoa eta indartsuagoa banintz! 452 00:54:39,876 --> 00:54:42,779 Konturatu nintzen hura zela nire azken aukera. 453 00:54:43,113 --> 00:54:47,517 Ezin nuen alferrik galdu. 454 00:54:47,651 --> 00:54:52,455 Makilatik salto egin, eta beste aldera iristea baneuka. 455 00:54:52,722 --> 00:54:56,693 Ez zegoen pentsatzeko astirik, ekiteko baizik. 456 00:59:11,981 --> 00:59:13,983 Nire espetxea. 457 00:59:14,284 --> 00:59:20,857 Leku arriskutsu eta bakartia espazioan eta denboran. 458 00:59:23,326 --> 00:59:28,298 Pentsatu nuen gizonak eguzkiaren mundua menderatu zuen bezala… 459 00:59:28,431 --> 00:59:31,367 …nik ere neure mundua menderatuko nuela. 460 01:02:20,236 --> 01:02:24,741 Janari bila, harrapakin bihurtua nintzen. 461 01:02:25,775 --> 01:02:28,478 Oraingoan bizirik atera nintzen. 462 01:02:28,611 --> 01:02:34,450 Baina ez nengoen nire unibertsoan bakarrik. Etsai bat neukan. 463 01:02:34,584 --> 01:02:38,621 Giza begiek ikusitako etsairik ikaragarriena. 464 01:02:43,926 --> 01:02:48,097 Maletatxo bat eraman nahi nuke. 465 01:02:48,264 --> 01:02:51,768 -Sotoan dago. Erakutsiko dizut. -Autora eramango dut hau. 466 01:02:52,135 --> 01:02:53,269 Ederki. 467 01:04:27,063 --> 01:04:29,131 O, ez! Urez betea dago! 468 01:04:29,432 --> 01:04:30,700 Berogailua. Begiratzera noa. 469 01:04:33,803 --> 01:04:37,640 -Izugarria da! -Ura kenduko dut. 470 01:04:37,773 --> 01:04:42,478 Louise! Begiradazu! Louise! Charlie! 471 01:04:42,912 --> 01:04:47,717 Charlie, hemen nago! Charlie! Louise! 472 01:04:48,117 --> 01:04:51,554 Uretan! Hemen, uretan! 473 01:04:51,988 --> 01:04:52,989 Charlie! 474 01:04:57,727 --> 01:04:59,695 Gas usaina dago. Itzalita al dago? 475 01:04:59,996 --> 01:05:01,898 Itzali egingo dut. 476 01:05:02,164 --> 01:05:03,933 Entzuidazu! Louise! 477 01:05:05,801 --> 01:05:09,639 Louise! Entzuidazu! Mesedez! Mesedez! 478 01:05:11,274 --> 01:05:12,775 -Konpon dezakezu? -Itxi dut. 479 01:05:13,075 --> 01:05:14,944 Iturginari bihar etortzeko esango diot. 480 01:05:19,482 --> 01:05:20,549 Charlie! 481 01:05:25,087 --> 01:05:28,524 -Non dago isurbidea? -Hor. Trabatuta egongo da. 482 01:05:28,858 --> 01:05:30,826 Charlie! Begiradazu! 483 01:06:01,891 --> 01:06:05,194 -Hori al da maleta? -Bai, baina berdin dio. 484 01:06:05,394 --> 01:06:08,197 Bustita dago. Beste egun batean etorriko naiz. 485 01:06:08,531 --> 01:06:11,233 Gaur bertan atera behar duzu etxe honetatik. 486 01:06:47,470 --> 01:06:52,274 -Hori al da dena, Louise? -Bai. 487 01:08:55,431 --> 01:09:00,536 Nire armak neuzkan oraindik. Metal horiekin berriz gizona nintzen. 488 01:09:00,970 --> 01:09:03,606 Hil behar banuen, ez nintzen intsektu bat bezala hilko… 489 01:09:03,706 --> 01:09:05,808 …armiarma ikaragarri baten atzaparretan 490 01:09:07,543 --> 01:09:10,913 Lasaitasun bitxi batek hartu ninduen. 491 01:09:11,280 --> 01:09:15,651 Inoiz baino argiago pentsatu ahal izan nuen… 492 01:09:15,951 --> 01:09:19,889 …argi distiratsu batek adimena argitu izan balit bezala. 493 01:09:20,322 --> 01:09:24,226 Konturatu nintzen goseak sortua zela nire ezbeharraren zati bat. 494 01:09:24,627 --> 01:09:30,099 Apaleko janariaz oroitu nintzen, armiarma sareko pastelaz. 495 01:09:31,400 --> 01:09:34,370 Ez nion jadanik gorrotorik armiarmari. 496 01:09:34,503 --> 01:09:39,041 Ni bezala, itsu-itsu borrokatzen zen bizibidea aurkitzeko. 497 01:09:39,475 --> 01:09:42,444 Janaria lortzeko harekin borrokatzekotan… 498 01:09:42,511 --> 01:09:45,314 …orain borrokatu behar nintzen, indarra nuen artean… 499 01:09:45,648 --> 01:09:49,118 …paretan gora igotzeko tamaina oraindik banuen artean. 500 01:09:50,052 --> 01:09:53,989 Ez ninduen erabakiak bultzatu, erreflexuak baizik… 501 01:09:54,056 --> 01:09:57,126 …armiarmarena bezain senezkoak. 502 01:09:59,028 --> 01:10:04,633 Hankak dardazka neukan. Ez beldurrez, ahuldadez baizik. 503 01:10:05,067 --> 01:10:09,471 Baina indar-iturri berri bat sentitu nuen neure baitan. 504 01:10:09,572 --> 01:10:13,876 Heriozko borrokara bultzatzen ninduen indar handi bat. 505 01:11:05,294 --> 01:11:06,895 Nire etsaiak hilezkorra zirudien. 506 01:11:07,263 --> 01:11:11,867 Armiarma baino gehiago, munduko beldur guztiak ziren. 507 01:11:12,268 --> 01:11:16,839 Beldur bakoitzak izugarrikeria beltz batean bat egiten zuen. 508 01:11:18,974 --> 01:11:23,412 Gertatuak gertatu arren, giza-adimena neukan oraindik. 509 01:11:23,812 --> 01:11:27,483 Nire adimena giza-adimena zen oraindik. 510 01:11:27,850 --> 01:11:32,421 Ideia bat bururatu zitzaidan: guraizeak. 511 01:11:32,521 --> 01:11:37,293 Arma gisa astunegiak ziren arren, beste erabilera bat izan zezaketen. 512 01:11:37,459 --> 01:11:39,962 Munstroa kakoaz zulatzea lortzen banuen… 513 01:11:40,029 --> 01:11:45,501 …kakoa guraizeei lotu, eta guraizeak apaletik kanpo jaurti. 514 01:11:49,405 --> 01:11:53,409 Arriskutsua zen arren, merezi zuen saiatzea. 515 01:12:17,199 --> 01:12:20,569 Banekien goiz edo berandu sarean behera jaitsiko zela… 516 01:12:20,936 --> 01:12:25,908 …nigana beldurgarriro hurbilduz. Bietako batek hil egin behar zuen. 517 01:13:05,647 --> 01:13:07,549 Jaitsi! 518 01:13:09,385 --> 01:13:12,755 Zatoz, deabru, zain naukazu! 519 01:16:14,069 --> 01:16:16,705 Saria ondo irabazia neukan. 520 01:16:17,906 --> 01:16:20,976 Bozkario betean hurbildu nintzaion. 521 01:16:22,244 --> 01:16:26,882 Garaitu egin nuen. Bizirik nengoen. 522 01:17:00,983 --> 01:17:05,220 Baina janari puska lehorrak ukituta ere… 523 01:17:05,621 --> 01:17:09,291 …nire gorputzak existitzeari utzia ziola zirudien. 524 01:17:09,658 --> 01:17:15,297 Ez nengoen goseak. Ez nuen jadanik txikiagotzeko beldurrik. 525 01:17:25,841 --> 01:17:29,144 Senezko sentipen bat izan nuen berriz. 526 01:17:29,511 --> 01:17:35,217 Mugimendu eta pentsamendu bakoitza indar handi zuzen bati zegokion. 527 01:17:58,740 --> 01:18:02,577 Txikiagotzen jarraitzen nuen, bihurtzen… 528 01:18:02,944 --> 01:18:06,481 Zer? Infinitesimala? 529 01:18:07,949 --> 01:18:10,318 Zer nintzen? 530 01:18:10,619 --> 01:18:13,155 Gizakia nintzen oraindik? 531 01:18:13,455 --> 01:18:16,858 Edo etorkizuneko gizona ote nintzen? 532 01:18:28,303 --> 01:18:31,339 Beste erradiazio deskarga bat balego… 533 01:18:31,707 --> 01:18:35,844 …itsaso eta kontinenteetan zehar ibiliko ziren beste hodei batzuk… 534 01:18:36,244 --> 01:18:41,049 …beste izaki batzuek nire atzetik etorriko ziren mundu zabal hartara? 535 01:18:41,149 --> 01:18:47,089 Hain gertu, infinitesimala dena eta infinitoa dena. 536 01:18:47,522 --> 01:18:53,261 Kontzeptu beraren bi muturrak zirela ulertu nuen bat-batean. 537 01:18:53,729 --> 01:18:58,834 Txiki-txikiak eta zabal-zabalak bat egiten dute azkenean… 538 01:18:59,267 --> 01:19:03,238 …zirkulu erraldoi batean itxiko balira bezala. 539 01:19:04,539 --> 01:19:06,908 Gora begiratu nuen… 540 01:19:07,209 --> 01:19:14,349 Zeruak, unibertsoa eta mundu amaiezinak ulertuz bezala. 541 01:19:14,382 --> 01:19:17,519 Jainkoaren zilarrezko estalkia gauean zehar hedatua. 542 01:19:19,955 --> 01:19:24,693 Orduan aurkitu nuen unibertsoaren igarkizunaren erantzuna. 543 01:19:25,127 --> 01:19:29,498 Gizakiaren dimentsio mugatutik pentsatzen aritua nintzen. 544 01:19:29,898 --> 01:19:32,634 Gutxietsi egin nuen natura. 545 01:19:32,934 --> 01:19:39,574 Bizitza hasi eta bukatu egiten dela giza ustea baita, ez naturarena. 546 01:19:40,275 --> 01:19:43,311 Eta txikitzen sentitu nuen neure gorputza… 547 01:19:43,678 --> 01:19:47,949 …urtzen, ezerezten. 548 01:19:48,350 --> 01:19:53,955 Beldurrak joan zitzaizkidan eta haien ordez onarpena etorri zen. 549 01:19:54,923 --> 01:20:00,495 Sormenaren maiestate handi hark esanahiren bat izan behar zuen. 550 01:20:00,629 --> 01:20:03,565 Eta nik ere esanahi bat nuen. 551 01:20:03,899 --> 01:20:09,037 Txikiena baino txikiago ere, nik ere esanahi bat nuen. 552 01:20:09,971 --> 01:20:13,575 Jainkoarentzat ez dago ezerezik. 553 01:20:13,942 --> 01:20:15,911 Oraindik existitzen naiz. 554 01:20:27,556 --> 01:20:31,092 AZPITITULUAK: Jon Muñoz