1 00:01:05,265 --> 00:01:07,500 Deituidazue Martin. 2 00:01:07,500 --> 00:01:10,103 Sinetsiko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut. 3 00:01:10,103 --> 00:01:12,906 Mutil batek ikusi behar ez lituzkeen gauzak. 4 00:01:12,906 --> 00:01:15,775 Ez naiz jadanik mutil normal bat. 5 00:01:15,775 --> 00:01:17,744 Eta mundua ere ez da jadanik normala. 6 00:01:17,744 --> 00:01:21,414 Ohitzeko. Hori esaten dit Jaunak. 7 00:01:21,414 --> 00:01:25,618 Beren arauekin bizi edo hil. Edo okerrago. 8 00:01:25,618 --> 00:01:27,420 Hiltzen gara eta itzultzen gara. 9 00:01:31,624 --> 00:01:34,427 Hasieratik has gaitezen, ordea. 10 00:01:34,427 --> 00:01:37,564 Beste edozein mutil bezalakoa nintzen. Familia neukan. 11 00:01:37,564 --> 00:01:41,201 Eskolara joaten nintzen. Eta ez nuen mamuetan sinesten. 12 00:01:42,869 --> 00:01:45,038 Bat-batean, mundua amesgaizto batean esnatu zen. 13 00:01:53,413 --> 00:01:56,950 …gelditu etxean eta ez bidaiatu gauez. 14 00:01:56,950 --> 00:02:00,487 -22. errepidean… -Hobe dugu itxarotea. 15 00:02:02,388 --> 00:02:04,524 Bigarren mailako errepideak seguruagoak dira. 16 00:02:09,429 --> 00:02:11,664 Martin, zatoz hona! 17 00:02:11,664 --> 00:02:12,765 Aizu! 18 00:02:12,765 --> 00:02:14,067 Martin! 19 00:02:16,336 --> 00:02:17,604 Cooper! 20 00:02:18,138 --> 00:02:19,272 Cooper! 21 00:02:20,940 --> 00:02:22,008 Cooper… 22 00:02:24,511 --> 00:02:25,678 Cooper… 23 00:02:27,514 --> 00:02:29,015 Cooper! 24 00:02:48,968 --> 00:02:50,737 Martin, korri! 25 00:02:52,839 --> 00:02:54,073 Ama! 26 00:03:00,480 --> 00:03:02,515 Bizi nahi baduzu, entzuidazu! 27 00:03:02,549 --> 00:03:03,783 Oihu egiten baduzu, lepoa hautsiko dizut. 28 00:03:03,783 --> 00:03:07,053 Hilik daude, eta guk zera hori akabatu behar dugu! 29 00:03:08,188 --> 00:03:09,589 Badakizu tiro egiten? 30 00:03:09,589 --> 00:03:11,691 Tiro egiten badidazu, hilko zaitut! 31 00:03:37,450 --> 00:03:41,654 …24 orduko telefono bat jarri dute desagertuentzat… 32 00:03:41,654 --> 00:03:44,958 …konderri guztietako izurriagatik. 33 00:03:46,359 --> 00:03:49,095 Telefono-linea guztiak gainezka daude. 34 00:03:49,095 --> 00:03:50,797 Agintariek pazientzia eskatu dute. 35 00:03:50,797 --> 00:03:55,969 Nekez ari dira ekialdeko kostan ordena mantentzen. 36 00:04:04,110 --> 00:04:08,047 …berriz diot: ez atera etxetik ilundu ondoren. 37 00:04:08,047 --> 00:04:11,451 Gelditu etxean eta itxi leihoak eta ateak… 38 00:05:18,851 --> 00:05:20,420 Ekarri mailu bat! 39 00:05:29,562 --> 00:05:31,631 Bi esku besterik ez ditut! Sartuiozu zuk! 40 00:06:19,379 --> 00:06:21,314 Salba ezazu… 41 00:06:38,965 --> 00:06:42,168 Noizbait ikasiko duzu ametsik ez egiten. 42 00:06:42,168 --> 00:06:43,603 Hartu zure gauzak. 43 00:07:16,936 --> 00:07:19,539 Ongi etorri Hesolen Lurraldera, motel. 44 00:07:34,454 --> 00:07:40,393 HESOLEN LURRALDEA 45 00:07:44,931 --> 00:07:47,967 Hilabeteak pasatu ziren, gau eta egun lausoak. 46 00:07:47,967 --> 00:07:50,603 Ekialdetik mendebaldera joan ginen, baina beti iparralderantz. 47 00:07:50,603 --> 00:07:52,672 Heriotzatik urrun. 48 00:07:52,672 --> 00:07:54,373 Hirietan sartu gabe. 49 00:07:54,373 --> 00:07:57,944 Hiriak omen ziren okerrena, han jo omen zuten gogorren. 50 00:07:57,944 --> 00:08:01,380 Jendea giltzapetu egin zen, baina izurriak ateak zeharkatu… 51 00:08:01,380 --> 00:08:03,783 …eta babeslekuak tranpa hilgarri bihurtu ziren. 52 00:08:03,783 --> 00:08:07,887 Washington erori zenean, han bukatu zen guk ezagututako Amerika. 53 00:08:07,887 --> 00:08:11,357 Gobernuak eta gure buruzagi handiek tximistak airean ihes egin zuten. 54 00:08:11,357 --> 00:08:13,893 Orduan galdu zen itxaropena. 55 00:08:16,863 --> 00:08:21,133 Orain bakarrik geunden. Ni eta Jauna. 56 00:08:21,133 --> 00:08:23,603 Lurralde hondatuan zehar. 57 00:08:23,603 --> 00:08:25,905 Zibilizaziogune batzuek bizirik iraun zuten. 58 00:08:25,905 --> 00:08:28,074 Hiri giltzapetuak eta hesituak. 59 00:08:28,074 --> 00:08:30,977 Eta armak gauaren zelatan. 60 00:08:30,977 --> 00:08:34,347 Sektak sua bezala zabaldu ziren Hegoaldeko estatuetan. 61 00:08:34,347 --> 00:08:37,717 Mesiasen zain, baina ez zen inoiz etorri. 62 00:08:40,586 --> 00:08:42,522 Heriotza etorri zen haren ordez. 63 00:08:44,156 --> 00:08:45,892 Eta hortzekin etorri zen. 64 00:09:44,584 --> 00:09:47,753 Ergel hori harrapatuta geratu da. Eta eguzkitan kiskali! 65 00:09:54,193 --> 00:09:56,128 Berserkerra. 66 00:09:56,128 --> 00:09:58,264 Banpiroen artean zaharrena. 67 00:09:58,264 --> 00:10:00,032 Ezin zaie hesola bularrean sartu. 68 00:10:00,032 --> 00:10:01,634 Burdinazkoa dute bularrezurra. 69 00:10:01,634 --> 00:10:03,502 Garunetik sartu behar zaie. 70 00:10:03,502 --> 00:10:05,104 Banpiroek… 71 00:10:05,104 --> 00:10:07,840 …narrasti-garuna dute. 72 00:10:07,840 --> 00:10:11,410 Ordenagailua deskonektatzea bezala da. 73 00:10:19,485 --> 00:10:22,054 Umezurtzak ginen denak. 74 00:10:22,054 --> 00:10:25,458 Helduleku baten bila genbiltzan. 75 00:10:25,458 --> 00:10:26,959 Bera jaun bat da. 76 00:10:28,794 --> 00:10:32,031 Beharbada, horregatik eraman nau berarekin. 77 00:10:38,537 --> 00:10:41,641 -Zer da hori? -Baratxuri-olioa. 78 00:10:41,641 --> 00:10:43,075 Zerbaitetarako balio du? 79 00:10:43,075 --> 00:10:44,810 Ez du minik ematen. 80 00:10:48,314 --> 00:10:49,649 Kolpe bakarra, motel. 81 00:10:49,649 --> 00:10:51,684 Kolpe zehatza. 82 00:11:33,693 --> 00:11:37,296 JAINKOA ZATIKA ARI DA MUNDUA ZIGORTZEN 83 00:11:51,711 --> 00:11:53,412 Nondik zatozte? 84 00:11:53,412 --> 00:11:54,413 Hegoaldetik. 85 00:11:54,447 --> 00:11:55,748 Atera autotik. 86 00:12:10,196 --> 00:12:11,964 Baten bat harrapatu duzue? 87 00:12:24,844 --> 00:12:27,079 Utziezue pasatzen. 88 00:12:41,093 --> 00:12:44,163 Beste hiri bat, beste gotorleku bat. 89 00:12:44,163 --> 00:12:46,699 Jendea aurrera egin nahian. 90 00:12:46,766 --> 00:12:51,270 Amesgaizto bat izan dutelakoan esnatu nahian. 91 00:12:51,270 --> 00:12:53,606 Beren bizitzetara itzuli nahian… 92 00:12:53,606 --> 00:12:56,642 …beren familietara eta lanbideetara. 93 00:13:00,913 --> 00:13:03,449 Janari fresko gehiago behar du. 94 00:13:05,084 --> 00:13:08,053 Eta bitaminak ere bai, aurkitzen badituzue. 95 00:13:08,053 --> 00:13:10,222 Non du bere familia? 96 00:13:10,222 --> 00:13:11,891 Hilik. 97 00:13:13,325 --> 00:13:15,828 Hobeto legoke hemen. 98 00:13:15,861 --> 00:13:18,631 Jendearekin. 99 00:13:18,631 --> 00:13:20,533 Beste ume batzuekin. 100 00:13:24,236 --> 00:13:26,071 Zenbat da? 101 00:13:30,042 --> 00:13:31,710 Horiek denak erabil nitzake. 102 00:13:31,710 --> 00:13:33,379 Ederki. 103 00:13:43,289 --> 00:13:45,391 Ba al dago pattarrik herrian? 104 00:13:45,391 --> 00:13:46,859 Jake-enean. 105 00:13:46,859 --> 00:13:48,694 Etxean egindakoa. 106 00:13:48,694 --> 00:13:50,229 Badaukagu iturriko garagardoa. 107 00:13:50,229 --> 00:13:53,065 Garratz samarra, baina ez zaitu hilko. 108 00:13:54,934 --> 00:13:57,269 Mutikoari ilea moztu behar zaio. 109 00:14:19,425 --> 00:14:21,427 Nahi duzuena hartzeko esan du sheriffak. 110 00:14:21,460 --> 00:14:23,128 Nire kontura. 111 00:14:25,130 --> 00:14:27,399 Haggerstown zeharkatu duzue? 112 00:14:27,399 --> 00:14:29,001 Ahaideak nituen han. 113 00:14:29,001 --> 00:14:31,003 Banpiroek dena txikitu dute hemendik hegoaldera. 114 00:14:31,871 --> 00:14:33,239 Benet…? 115 00:14:37,643 --> 00:14:39,645 Hil egiten ditu, ezta? 116 00:14:41,347 --> 00:14:43,315 Bihotzean eman behar diezu. 117 00:14:43,315 --> 00:14:45,417 Bularrezurra zeharkatu. 118 00:14:45,417 --> 00:14:49,588 Tiroek min ematen diete, baina bizkarrezurra hautsi behar zaie. 119 00:14:49,588 --> 00:14:51,290 Baduzu txiklerik? 120 00:14:52,892 --> 00:14:54,660 Bai. 121 00:14:54,660 --> 00:14:55,961 Primeran! 122 00:14:58,898 --> 00:15:00,366 Tira ba! 123 00:15:02,768 --> 00:15:04,370 Nor zara zu? 124 00:15:05,404 --> 00:15:07,139 Bere laguntzailea. 125 00:15:07,139 --> 00:15:09,074 Nora zoazte? 126 00:15:09,074 --> 00:15:10,009 Iparraldera. 127 00:15:10,009 --> 00:15:12,111 Jaunak dioenez, jende gutxiago, odol-zurrupatzaile gutxiago. 128 00:15:12,111 --> 00:15:14,280 Itxoin! Ez zarete New Edenera joango, ez? 129 00:15:16,181 --> 00:15:18,684 Gutako bat handik etorri zen. 130 00:15:18,717 --> 00:15:22,755 Han ez omen dago ez janaririk eta ez ezer. 131 00:15:22,755 --> 00:15:25,991 Han ez omen duzu banpiroez kezkatu beharrik… 132 00:15:25,991 --> 00:15:27,626 …gizajaleez baizik. 133 00:15:27,626 --> 00:15:29,461 Eskerrik asko. 134 00:15:38,804 --> 00:15:42,441 Aise gera ninteke horrelako leku batean, bai horixe. 135 00:15:42,441 --> 00:15:45,044 Lagunak egin, egun argiz bizi. 136 00:15:45,044 --> 00:15:46,445 Mutikoa izan, besterik gabe. 137 00:15:46,445 --> 00:15:50,816 Baina ez naiz jendartean seguru sentitzen. 138 00:15:50,816 --> 00:15:54,153 Nahi zutena esatea zuten, baina New Eden benetakoa zen. 139 00:15:54,153 --> 00:15:57,523 Han zegoen egoera honen erantzuna eta guk aurkitu egingo genuen. 140 00:15:57,523 --> 00:16:00,359 Iparraldera bidea egin, lurralde zabaletaraino. 141 00:16:00,359 --> 00:16:02,294 Jaunak dioen bezala: 142 00:16:02,294 --> 00:16:04,730 "Libre bizi edo libre bizitzen saiatuz hil". 143 00:16:04,730 --> 00:16:06,365 Pikutara gizajaleak! 144 00:16:16,809 --> 00:16:18,744 Zer izena du neskak? 145 00:16:19,845 --> 00:16:21,914 Ez diot galdetu. 146 00:16:33,993 --> 00:16:35,627 Zergatik gertatu da hau? 147 00:16:35,627 --> 00:16:38,263 Zergatik nahi du Jainkoak hau gertatzea? 148 00:16:38,263 --> 00:16:40,232 Nola izan daiteke hau bere maitasunez…? 149 00:17:26,545 --> 00:17:27,146 Lasai! 150 00:17:28,514 --> 00:17:29,782 Lasai egon! 151 00:17:29,782 --> 00:17:31,917 -Ez! Ez! -Pasa da! 152 00:17:32,651 --> 00:17:33,619 Ez! 153 00:17:35,721 --> 00:17:37,890 Lasai, lasai. 154 00:18:01,113 --> 00:18:02,781 Jauna… 155 00:18:04,149 --> 00:18:06,351 …nondik dator gorroto hori guztia? 156 00:18:08,754 --> 00:18:10,422 Ez diot inoiz galdetu. 157 00:18:18,297 --> 00:18:20,265 Gizon horiek… 158 00:18:22,868 --> 00:18:25,604 …kristauak zirela esan dute. 159 00:18:25,604 --> 00:18:28,040 Ez gara historiazaleak. 160 00:18:28,107 --> 00:18:30,008 Horrek ez dio onik egiten inori. 161 00:18:32,411 --> 00:18:34,012 Hartu tranpak, mutiko. 162 00:19:01,573 --> 00:19:03,175 Emadazu hatza. 163 00:19:56,528 --> 00:19:58,397 Arrantza egiteko ordua. 164 00:21:08,500 --> 00:21:09,801 Hartu makila handia. 165 00:21:13,071 --> 00:21:15,374 Arreba Agitha. 166 00:21:15,374 --> 00:21:16,608 Hilda zegoela uste genuen. 167 00:21:16,608 --> 00:21:18,277 Hilda dago. 168 00:21:19,011 --> 00:21:19,978 Zer egingo duzu? 169 00:21:19,978 --> 00:21:21,780 Zera hori hil. 170 00:21:25,617 --> 00:21:26,518 Zoaz Jaunarekin. 171 00:21:26,518 --> 00:21:28,220 Giltzaz itxi atea. 172 00:21:35,861 --> 00:21:38,030 Hasiberria da. Ez da zaila izango. 173 00:21:48,173 --> 00:21:50,409 Lodiegi dago, ezin diot bizkarrezurra hautsi. 174 00:22:24,176 --> 00:22:26,545 Ez diozu bihotzean eman, baboa! 175 00:22:27,346 --> 00:22:29,114 Banpiro nazkagarria! 176 00:22:35,854 --> 00:22:36,855 Geldi! 177 00:23:33,111 --> 00:23:35,147 Jaunak hilobi bat zulatu zuen. 178 00:23:36,114 --> 00:23:39,551 Uste dut gaizki sentitzen zela arrebarengatik. 179 00:23:41,420 --> 00:23:44,589 Letaginak atera nahi zizkion, baina… 180 00:23:44,589 --> 00:23:48,093 …itxaron egin zuen arreba lore bila joan arte. 181 00:23:57,769 --> 00:24:00,639 Horrelako zenbat zera hil dituzu? 182 00:24:01,706 --> 00:24:03,575 Ez asko. 183 00:24:05,577 --> 00:24:08,013 Eta jendea? 184 00:24:08,013 --> 00:24:09,448 Bi gizon horiek? 185 00:24:09,448 --> 00:24:12,517 Nire iritzian, bortxatzaileek ez dute bizi behar. 186 00:24:13,885 --> 00:24:15,520 Guk ezin dugu hori epaitu. 187 00:24:15,554 --> 00:24:18,290 Ez epaitu ba. Hurrengo babeslekuan utziko zaitugu. 188 00:24:18,323 --> 00:24:19,391 Zoaz arimak salbatzera. 189 00:24:19,458 --> 00:24:21,760 Eta mutila zer? 190 00:24:21,760 --> 00:24:23,228 Mutiko bat da. 191 00:24:23,228 --> 00:24:26,698 Bai. Eta bizirik dago. 192 00:24:51,756 --> 00:24:54,759 Azkenean ez genuen arreba inon utzi. 193 00:24:54,960 --> 00:24:56,695 Nora joango zen ba? 194 00:25:02,601 --> 00:25:04,536 Satanen soldaduak gauez dabiltza. 195 00:25:04,536 --> 00:25:07,205 Baina Jainkoak ez gaitu abandonatu. 196 00:25:07,239 --> 00:25:10,408 Jainkoagan sinesten dutenak ez dira inoiz eroriko. 197 00:25:10,542 --> 00:25:13,879 Jesus eta aingeruak gu epaitzera etorriko dira. 198 00:25:13,945 --> 00:25:18,517 Ariarren Kristau Armada hemen dago zure alde borrokatzeko. 199 00:25:18,517 --> 00:25:22,454 Babesleku bat sortu dugu gure arteko santuentzat. 200 00:25:22,521 --> 00:25:24,823 Etorri guregana, anai-arrebok. 201 00:25:24,823 --> 00:25:29,528 Lafayette Valleyn ongietorriak dira zintzoak eta garbiak. 202 00:25:29,528 --> 00:25:33,298 Denon artean argitara eramango dugu berriz mundua. 203 00:25:33,298 --> 00:25:37,569 Jainkoak maite duen Amerika itzuliko da. 204 00:25:45,143 --> 00:25:49,014 Etsipenezko garaietan, jainko faltsuak ugaritzen dira. 205 00:25:49,915 --> 00:25:53,985 Sermolaririk oihularienarengan jartzen du jendeak fedea. 206 00:26:01,560 --> 00:26:04,429 Baina batzuetan sermolari horiek huts egiten dute. 207 00:26:04,429 --> 00:26:06,164 Erabat huts egiten dute. 208 00:27:22,707 --> 00:27:26,745 Jedediah Loven da nire izena. 209 00:27:26,745 --> 00:27:29,547 Eta zuk nire bi gizon hil dituzu. 210 00:27:29,547 --> 00:27:31,249 Odol hotzean. 211 00:27:32,317 --> 00:27:35,587 Bati hesola bat sartu zenion bizkarretik. 212 00:27:37,389 --> 00:27:39,324 Nire semea zen. 213 00:27:40,992 --> 00:27:43,361 Nire mutiko bakarra. 214 00:27:43,528 --> 00:27:45,864 16 urte besterik ez zituen. 215 00:27:54,973 --> 00:28:00,945 Hil aurretik hiru ordez aritu zen negarrez amari deika. 216 00:28:02,080 --> 00:28:04,683 Jainkoak eman biezaio atseden. 217 00:28:04,683 --> 00:28:07,085 Gaztetxo polita zaitugu. 218 00:28:08,887 --> 00:28:10,522 Hau al da zure aita? 219 00:28:14,993 --> 00:28:17,562 Nire aita hilik dago. 220 00:28:22,233 --> 00:28:24,436 Ez kezkatu. 221 00:28:25,236 --> 00:28:27,439 Erlijioa emango dizugu. 222 00:28:29,541 --> 00:28:32,844 Bide zuzenetik eramango zaitugu Jainkoarengana. 223 00:28:38,083 --> 00:28:38,950 Tresna egokia. 224 00:28:42,353 --> 00:28:44,055 Balio duzu oraindik. 225 00:28:44,556 --> 00:28:48,660 Eta zu, Jauna. 226 00:28:48,727 --> 00:28:52,464 Bai. Badakigu nor zaren. 227 00:28:52,464 --> 00:28:56,868 Etortzen direnak hiltzen dituzu, guri zerbitzatzen digutenak… 228 00:28:56,868 --> 00:29:00,271 …bere lana egitera Jainkoak bidali dizkigunak. 229 00:29:00,271 --> 00:29:04,743 Guri lagunduko digutenak gure gurasoen odola arazten. 230 00:29:04,743 --> 00:29:08,680 Eta egun hori iristen denean, Berak berriz bidaliko ditu… 231 00:29:08,747 --> 00:29:12,484 …eta bakeak eta araztasunak erreinatuko dute Lurrean. 232 00:29:12,484 --> 00:29:14,185 Betiko! 233 00:29:14,185 --> 00:29:15,186 Amen! 234 00:29:15,186 --> 00:29:16,821 Amen! 235 00:29:19,657 --> 00:29:23,294 Zer esan behar duzu zure alde, bekatari? 236 00:29:28,666 --> 00:29:31,669 Izorrai zu eta izorrai zure Jainkoa! 237 00:29:38,042 --> 00:29:39,944 Tira ba… 238 00:29:39,944 --> 00:29:42,680 Zerorrek esaiozu hori. 239 00:29:42,680 --> 00:29:45,049 Berarekin elkartzeko zorian zaude eta. 240 00:30:15,880 --> 00:30:18,550 Ongi etorri Haien Haranera. 241 00:30:20,018 --> 00:30:23,121 Azken geltokia fede gutxikoentzat. 242 00:30:27,659 --> 00:30:29,260 Ekar itzazue hona! 243 00:30:50,982 --> 00:30:52,617 Begiraiezu. 244 00:30:52,617 --> 00:30:55,186 Salbazioaren umeak. 245 00:30:55,186 --> 00:30:57,488 Nik deituta etortzen dira. 246 00:30:57,488 --> 00:30:59,524 Fedegabeez elikatzen dira. 247 00:31:07,198 --> 00:31:10,301 Infernua hotza omen da… 248 00:31:10,301 --> 00:31:11,870 …ehiztari. 249 00:31:13,338 --> 00:31:15,440 Sua ez dadila itzali. 250 00:31:46,604 --> 00:31:48,306 Atzera, odol-zurrupatzaileak! 251 00:32:00,285 --> 00:32:02,220 Zer moduz duzu burua? 252 00:32:02,220 --> 00:32:03,821 Jauna. 253 00:32:03,821 --> 00:32:05,690 Barkatu. 254 00:32:20,672 --> 00:32:23,574 Joan errekara eta bete itzazu. 255 00:32:23,574 --> 00:32:25,243 Eta ekar itzazu berriz. 256 00:32:29,781 --> 00:32:30,882 Itxaron. 257 00:32:51,669 --> 00:32:53,104 Mutiko! 258 00:32:55,239 --> 00:32:57,642 Ihes egin dezakezu, nahi baduzu. 259 00:32:57,642 --> 00:33:01,512 Ez dago ezer hor kanpoan, iluntzeak eta haiek izan ezik. 260 00:33:01,980 --> 00:33:04,182 Ez zara urrun iritsiko. 261 00:33:51,863 --> 00:33:54,465 Jaunak izarrak irakurtzen erakutsi zidan. 262 00:33:54,465 --> 00:33:56,567 Bidea aurki nezake eta autora iritsi… 263 00:33:56,567 --> 00:33:59,037 …armak hartu, tunikadun ero horiek aurkitu… 264 00:33:59,037 --> 00:34:01,773 …eta etengabe aipatzen duten Jainkoarengana haiek bidali. 265 00:34:11,916 --> 00:34:13,217 Mugitu beharra daukat. 266 00:34:13,217 --> 00:34:15,820 Autora iritsi behar nuen ilundu aurretik. 267 00:34:16,687 --> 00:34:18,456 Jauna ez zegoen. 268 00:34:18,456 --> 00:34:20,992 Eta hemen kanpoan bakarrik ez neukan aukerarik. 269 00:35:35,733 --> 00:35:37,735 Zenbat daude? 270 00:35:40,771 --> 00:35:42,140 Bat. 271 00:35:42,440 --> 00:35:44,308 Oso haserre dago ba. 272 00:35:44,308 --> 00:35:45,676 Zarata egin. 273 00:35:47,145 --> 00:35:49,580 Aizu! Hemen! 274 00:35:49,580 --> 00:35:52,650 Aizu! Aizu! Aizu! 275 00:35:53,484 --> 00:35:55,553 Zatoz eta harrapa nazazu! 276 00:35:55,553 --> 00:35:57,655 Etorri hona! 277 00:35:58,489 --> 00:35:59,924 Hemen nago! 278 00:36:01,025 --> 00:36:03,327 Hemen nago! 279 00:36:03,327 --> 00:36:04,795 Aizu! 280 00:36:08,933 --> 00:36:10,801 Mugi, laztana. Mugi. 281 00:36:24,482 --> 00:36:25,883 Martin. 282 00:36:26,851 --> 00:36:29,053 Gorroto ditut banpiro alu horiek. 283 00:37:14,265 --> 00:37:16,934 Anaidiak zuen begiak behar ditu. 284 00:37:16,934 --> 00:37:19,337 Gaizkileak daude gure artean. 285 00:37:19,337 --> 00:37:22,974 Amerikaren etsai hori fedez doa aurrera. 286 00:37:22,974 --> 00:37:26,811 Jauna du izena eta mutil batekin doa. 287 00:37:26,811 --> 00:37:28,613 Armatuta daude eta arriskutsuak dira. 288 00:37:28,613 --> 00:37:29,347 Zer gertatu da? 289 00:37:29,413 --> 00:37:31,716 Iparralderantz doa, Lafayettevillerantz. 290 00:37:31,716 --> 00:37:35,553 Ikusten badituzue, hil itzazue berehala. 291 00:37:35,553 --> 00:37:38,656 Ekintza horiek ez dira saririk gabe geldituko. 292 00:37:50,201 --> 00:37:53,404 Ongi etorri Lincolnera - 1.300 kilometro New Edenera. 293 00:37:58,175 --> 00:38:00,478 Goizean abiatuko gara. 294 00:38:00,478 --> 00:38:01,479 Zeharbide batetik joango gara. 295 00:38:01,512 --> 00:38:04,782 Anaidiak inguratuta dauzka beste bide guztiak. 296 00:38:05,283 --> 00:38:07,218 Goazen, mutiko. 297 00:38:18,963 --> 00:38:21,198 Jota egongo zara bihar goizean. 298 00:38:21,198 --> 00:38:23,701 Tira, Willy! Emadazu eskua. 299 00:38:45,923 --> 00:38:47,892 Zer duzue trukatzeko? 300 00:38:47,892 --> 00:38:49,460 Antibiotikoak. 301 00:38:49,460 --> 00:38:50,895 Marihuana. 302 00:38:52,496 --> 00:38:53,898 Eta hau. 303 00:39:00,771 --> 00:39:02,673 Demontre! 304 00:39:03,574 --> 00:39:05,276 Hau handia da. 305 00:39:09,613 --> 00:39:10,781 Eta mutilarentzat? 306 00:39:10,781 --> 00:39:12,083 Ez daukat sodarik. 307 00:39:12,083 --> 00:39:13,651 Emadazu beste edalontzi bat. 308 00:39:17,088 --> 00:39:19,590 Estualdian egon zaretela dirudi. 309 00:39:19,590 --> 00:39:21,826 Zertxobait. 310 00:39:21,826 --> 00:39:22,693 Banpiroak? 311 00:39:22,693 --> 00:39:24,261 Polizia sakratuak. 312 00:39:27,198 --> 00:39:29,967 Hemen ez dugu erlijiorik edo politikarik onartzen. 313 00:39:29,967 --> 00:39:31,736 Non dago hurrengo babeslekua? 314 00:39:31,736 --> 00:39:33,237 Mendietan. 315 00:39:33,237 --> 00:39:34,939 Lafayette haranaren ondoren. 316 00:39:34,939 --> 00:39:38,008 Baina Anaidiaren lurrak dira. Ez zaizkie arrotzak gustatzen. 317 00:39:52,690 --> 00:39:53,657 Eskerrik asko. 318 00:39:53,657 --> 00:39:56,460 Zurrumurruek ziotenez, ehiztari bat zebilen inguruan. 319 00:39:56,460 --> 00:39:58,696 Hilda zeundela uste nuen. 320 00:39:58,696 --> 00:39:59,897 Oraindik ez. 321 00:40:22,153 --> 00:40:23,821 Eskerrik asko. 322 00:40:26,690 --> 00:40:28,459 Badaukagu beste bat. 323 00:40:28,459 --> 00:40:29,827 Prest, mutilok? 324 00:42:17,835 --> 00:42:20,571 Belle zuen izena. 325 00:42:20,571 --> 00:42:23,307 Berari gertatutakoa gu guztioi gertatutakoaren antzekoa zen. 326 00:42:23,307 --> 00:42:24,275 Etxerik gabe. 327 00:42:24,275 --> 00:42:26,043 Ahaiderik gabe. 328 00:42:26,043 --> 00:42:28,979 Haurdun zegoen. 329 00:42:28,979 --> 00:42:30,881 Baina bizitzak aurrera segitzen du. 330 00:42:32,049 --> 00:42:35,252 New Edenera iritsi nahi zuen umea jaio aurretik. 331 00:46:47,671 --> 00:46:48,605 Kaixo. 332 00:46:52,876 --> 00:46:54,478 Bihurri bat! Ganbaran! 333 00:47:47,497 --> 00:47:48,732 Egizu! 334 00:47:49,132 --> 00:47:50,567 Sartu hesola puta honi! 335 00:47:54,872 --> 00:47:55,439 Sartu hesola putari! 336 00:47:55,439 --> 00:47:57,307 Askatu egingo dut eta ipurdia jango dizu! 337 00:47:57,307 --> 00:47:58,876 Bihurria. 338 00:47:58,876 --> 00:48:02,045 Horrela deitzen zien Jaunak ume banpiroei. 339 00:48:02,045 --> 00:48:03,647 Ume bat baizik ez zen. 340 00:48:04,948 --> 00:48:09,152 Eta Jaunagatik ez balitz, ni ere haietakoa nintzatekeen. 341 00:48:19,396 --> 00:48:21,064 NON ZAUDE, JAUNA? 342 00:48:26,036 --> 00:48:28,138 ZELATAN 343 00:48:33,777 --> 00:48:35,345 Atera autotik! 344 00:48:36,446 --> 00:48:38,081 Atera autotik! 345 00:48:41,485 --> 00:48:43,353 Jarri eskuak buruan. 346 00:49:30,500 --> 00:49:32,336 Jaurtiketa bikaina, motel. 347 00:49:48,652 --> 00:49:50,053 Arraioa! 348 00:49:53,357 --> 00:49:55,592 Zer arraio gertatu zaizu? 349 00:49:55,592 --> 00:49:57,995 Anaidi alu horrek kamioi batetik bota nau. 350 00:49:57,995 --> 00:49:59,730 Banpiroen amu izateko. 351 00:49:59,730 --> 00:50:01,531 Hau beren lurraldea da. 352 00:50:01,565 --> 00:50:03,100 Goazen hemendik. 353 00:50:11,074 --> 00:50:12,676 Marineetan nengoen. 354 00:50:15,012 --> 00:50:17,514 Gerratik ekarri gintuzten hau hasi zenean. 355 00:50:18,115 --> 00:50:20,717 Zer gertatu zen gerrarekin? 356 00:50:20,717 --> 00:50:23,020 Han ez zen inor gelditu borrokatzeko. 357 00:50:23,020 --> 00:50:24,921 Erdialdeko ekialdea ez da existitzen. 358 00:50:24,921 --> 00:50:26,123 Banpiroen lurraldea. 359 00:50:26,123 --> 00:50:28,191 Nola heldu zara honaino? 360 00:50:28,358 --> 00:50:32,329 Kanada ebakuatzeko hemen hedatu gintuzten. 361 00:50:32,329 --> 00:50:34,131 Bakeari eusteko. 362 00:50:35,799 --> 00:50:37,868 Baina ezin izan genion bakeari eutsi. 363 00:50:39,169 --> 00:50:42,406 Soldadu gehienak etxera joan ziren beren familien bila. 364 00:50:44,775 --> 00:50:47,310 Entzungo zenuten lehendakaria hilda dagoela. 365 00:50:47,778 --> 00:50:50,113 Zer ergel izendatu dute lehendakari? 366 00:50:50,113 --> 00:50:51,815 Auskalo. 367 00:50:51,815 --> 00:50:53,250 Nire ustez… 368 00:50:53,250 --> 00:50:56,286 …zital horiek alde egin dute, gu hemen utzirik, zakila eskuan. 369 00:51:35,725 --> 00:51:36,526 Lagundu! 370 00:51:36,526 --> 00:51:37,527 Ez! 371 00:51:37,527 --> 00:51:38,862 Mesedez! 372 00:51:38,862 --> 00:51:40,497 Mediku bat behar dut. 373 00:51:40,497 --> 00:51:41,731 Umea erditzekotan nago. 374 00:51:41,731 --> 00:51:43,300 Nondik atera zara, neska? 375 00:51:43,300 --> 00:51:47,204 Hiru gizonekin nator, baina ezin didate lagundu. 376 00:51:47,337 --> 00:51:47,904 Non daude? 377 00:51:47,904 --> 00:51:49,139 Zure atzean. 378 00:51:51,241 --> 00:51:53,043 Aktorea izan behar zenuke. 379 00:51:53,577 --> 00:51:54,778 Zertan ari dira? 380 00:51:54,778 --> 00:51:57,414 Babeslekuak suntsitzen harrapatutako banpiroekin. 381 00:51:57,414 --> 00:52:00,383 Errepideak kamioiekin oztopatu, eta ekinean uzten dituzte banpiroak. 382 00:52:00,383 --> 00:52:03,186 Banpiroz betetako hegazkinak zanpatu zituzten hasieran hirietan. 383 00:52:03,186 --> 00:52:05,021 Washingtonen hori gertatu zen. 384 00:52:37,921 --> 00:52:39,289 Miatu bestea. 385 00:52:43,059 --> 00:52:44,561 Kaixo, Clem. 386 00:52:52,335 --> 00:52:53,703 Zure semea al da, Clem? 387 00:52:56,406 --> 00:52:57,607 Kaka! 388 00:53:12,389 --> 00:53:14,124 Non dago emakumea? 389 00:53:15,325 --> 00:53:17,060 Puta horrek ihes egin du. 390 00:53:19,829 --> 00:53:21,598 Guk bera babestu nahi genuen. 391 00:53:31,208 --> 00:53:32,509 Korri! 392 00:54:16,886 --> 00:54:20,457 Banpiroek urrun-urrunetik usaindu zezaketen odola. 393 00:54:20,457 --> 00:54:22,259 Jaunak bazekien hori. 394 00:54:22,259 --> 00:54:24,661 Eta Jedediah Lovenek ere bai. 395 00:54:26,963 --> 00:54:29,532 Bere begiradagatik jakin nuen hori. 396 00:55:00,130 --> 00:55:02,365 Iparralderantz joan ginen. 397 00:55:02,365 --> 00:55:05,635 Anaiditik urrun, Adirondacks mendiak inguratzen. 398 00:55:05,635 --> 00:55:07,971 Herri gutxiago, jende gutxiago. 399 00:55:08,738 --> 00:55:12,876 IPARRALDEA NEW EDENerantz 400 00:55:15,545 --> 00:55:17,681 Oraindik ez genuen banpirorik ikusi. 401 00:55:17,681 --> 00:55:20,684 Jaunak zioenez, mendiak hotzegiak ziren banpiroentzat. 402 00:55:20,684 --> 00:55:22,552 Odol hotzekoak ziren. 403 00:55:22,585 --> 00:55:24,354 Narrastiak bezala. 404 00:55:24,354 --> 00:55:26,723 Beheko lurretara iristean, berriz agertuko ziren. 405 00:55:39,002 --> 00:55:40,470 Seinale hau entzuten baduzue… 406 00:55:40,470 --> 00:55:43,039 …Strivington-eko mugara hurbiltzen ari zarete. 407 00:55:43,039 --> 00:55:46,476 Estatu Batuetako boluntarioen miliziaren babesera. 408 00:55:46,476 --> 00:55:47,811 Babes bila datozen guztiak… 409 00:55:47,811 --> 00:55:50,513 …behar bezala tratatuko ditugu. 410 00:55:50,513 --> 00:55:52,582 Armak konfiskatuko ditugu… 411 00:56:04,094 --> 00:56:06,296 Joaten zaretenean itzuliko dizkizuegu. 412 00:56:06,363 --> 00:56:07,564 Nondik zatozte? 413 00:56:07,564 --> 00:56:08,098 Hegoaldetik. 414 00:56:08,098 --> 00:56:09,599 Lafayettevilletik. 415 00:56:09,632 --> 00:56:11,401 Istilu handiak Anaidiarekin? 416 00:56:11,401 --> 00:56:13,436 Dena konpondu ahal izan dugu. 417 00:56:49,406 --> 00:56:52,275 Strivington jarri zioten herriari izena: "Ahaleginen herria". 418 00:56:52,275 --> 00:56:54,878 Izenak dena esaten zuen. 419 00:56:54,878 --> 00:56:57,213 Jendearenganako itxaropena berreskuratu zidan. 420 00:56:57,213 --> 00:56:59,949 New Edenenganako itxaropena. 421 00:57:01,317 --> 00:57:03,420 Batzuetan, itxaropena besterik ez daukazu. 422 00:59:51,588 --> 00:59:53,656 Eta horrela bukatu zen dena. 423 00:59:53,656 --> 00:59:55,191 Zorion guztia. 424 00:59:55,258 --> 00:59:58,628 Zerutik banpiroak botatzen zituzten kristau ero batzuek suntsitua. 425 00:59:58,628 --> 01:00:00,763 Hemen geldituko gara bihar arte. 426 01:00:00,763 --> 01:00:02,599 Niregatik, ondo. 427 01:00:13,443 --> 01:00:15,478 Zer moduz, ama? 428 01:00:31,694 --> 01:00:33,196 Hilda dago. 429 01:00:43,873 --> 01:00:46,109 Emakume gogorra. 430 01:00:46,109 --> 01:00:48,911 Hitzik esan gabe igo ditu eskailerak. 431 01:01:35,692 --> 01:01:38,695 Anaidiko madarikatu kakajaleak! 432 01:01:38,695 --> 01:01:40,163 10 hildako. 433 01:01:42,432 --> 01:01:43,566 Kontrolpean daukagu dena. 434 01:01:43,566 --> 01:01:46,436 Berehala jarriko dugu dena martxan. 435 01:01:47,704 --> 01:01:50,173 Ez duzue pixka batean geratu nahi? 436 01:01:50,173 --> 01:01:51,641 Ondo etorriko zaizkigu pare bat gizon on. 437 01:01:51,708 --> 01:01:52,475 Ez. 438 01:01:52,475 --> 01:01:54,277 Iparralderantz goaz. 439 01:01:56,779 --> 01:01:58,715 Zeharkako errepideetatik joan. 440 01:01:58,715 --> 01:02:00,717 Horiek dira hemengo irtenbide bakarra. 441 01:02:00,717 --> 01:02:02,919 Anaidiak hartu ditu gainerakoak. 442 01:02:02,919 --> 01:02:04,854 Suerte ona opa dizut. 443 01:02:04,854 --> 01:02:06,089 Eskerrik asko. 444 01:02:50,967 --> 01:02:53,169 Urruti iritsiak ginen. 445 01:02:55,171 --> 01:02:58,141 Ez genekien zer geneukan zain. 446 01:02:59,776 --> 01:03:03,179 Baina edozer gauza izango zen atzean utzi genuena baino hobea. 447 01:03:06,215 --> 01:03:09,318 Nik hori esaten nion, behinik behin, neure buruari. 448 01:03:10,052 --> 01:03:11,788 Baina begiak ixten ditudanean… 449 01:03:11,821 --> 01:03:14,624 …behin eta berriz ikusten ditut neska hil horren hankak… 450 01:03:14,657 --> 01:03:17,527 …zapi zuri horren azpitik agerian. 451 01:03:35,077 --> 01:03:36,379 Demontre! 452 01:03:40,516 --> 01:03:42,118 Zer gertatzen da? 453 01:03:42,118 --> 01:03:43,953 Erradiadorea. 454 01:03:43,953 --> 01:03:46,622 -Konpon dezakezu? -Oraingoan, ez. 455 01:03:46,622 --> 01:03:48,858 Izorratuta dago. 456 01:03:48,858 --> 01:03:51,561 Bakoitzak har ditzala bere gauzak. 457 01:04:52,188 --> 01:04:55,725 Astebete basoan pasa ondoren jende desberdina ginen dagoeneko. 458 01:04:55,725 --> 01:04:57,894 Berriketak isildu genituen. 459 01:04:57,894 --> 01:05:00,930 Elkarlanean aritu ginen, bakoitza bere zereginean. 460 01:05:03,299 --> 01:05:09,238 Hotz egiten zuen mendate hauetan, baina ez genuen banpirorik ikusi. 461 01:05:09,238 --> 01:05:12,909 Basoak sorgindu-edo egin gintuen. 462 01:05:12,909 --> 01:05:15,444 Jendearengandik urrun. 463 01:05:17,079 --> 01:05:19,582 Iraganean pentsatzeari utzi nion. 464 01:05:19,615 --> 01:05:21,918 Nire familiarengan pentsatzeari. 465 01:05:21,918 --> 01:05:24,487 Beste familia bat aurkitu nuen. 466 01:05:35,598 --> 01:05:37,600 Lortuko al dugu? 467 01:05:38,534 --> 01:05:42,338 Neskak kezkatuta nauka. Motelago ibilarazten gaitu. 468 01:07:30,246 --> 01:07:32,515 Ez dago haizerik. 469 01:08:34,110 --> 01:08:35,411 Berserkerrak. 470 01:08:40,716 --> 01:08:41,984 Korri! 471 01:08:58,267 --> 01:09:00,436 Mugi! Joan egin behar dugu! 472 01:09:00,436 --> 01:09:01,670 Mugi! 473 01:09:04,940 --> 01:09:06,275 Neska badator! 474 01:09:12,915 --> 01:09:15,518 Zer ari zara? Joan egin behar dugu! 475 01:09:15,951 --> 01:09:17,353 Segi aurrera! 476 01:09:18,521 --> 01:09:20,322 -Aurrera egin behar dugu! -Itxoin pixka bat! 477 01:09:22,224 --> 01:09:23,592 Arreba? 478 01:09:25,494 --> 01:09:27,696 Eutsita zauzkat. Goazen urrutixeago. 479 01:09:27,696 --> 01:09:29,198 Mugi, mugi! 480 01:09:33,435 --> 01:09:34,803 Arreba badator! 481 01:09:38,974 --> 01:09:39,875 Segi zuek. 482 01:09:39,875 --> 01:09:42,178 Tira, azkarrago joan behar dugu. 483 01:09:54,623 --> 01:09:56,025 Zatozte, baboak. 484 01:10:03,933 --> 01:10:05,768 Jainkoa da nire indarra. 485 01:10:05,768 --> 01:10:07,970 Nire Jainkoa da… 486 01:10:18,147 --> 01:10:19,548 Aita… 487 01:10:20,983 --> 01:10:22,451 …barkaidazu… 488 01:10:55,317 --> 01:10:57,953 Martin, goazen. 489 01:11:04,059 --> 01:11:06,362 Ez dut uste etorriko denik. 490 01:11:11,467 --> 01:11:13,202 Goazen. 491 01:12:47,229 --> 01:12:50,899 Hainbat egunetan ibiliak ginen arimarik ikusi gabe. 492 01:12:50,899 --> 01:12:54,203 Jendeak desagertua zirudien. 493 01:12:54,203 --> 01:12:56,805 Baina Jaunak ez zuen arriskatu nahi. 494 01:13:24,833 --> 01:13:28,003 GERRA-LEGEA ESTATU BATUETAN 495 01:13:59,234 --> 01:14:01,336 Zer gertatzen da? 496 01:14:01,336 --> 01:14:03,505 Ezer ez. 497 01:14:03,505 --> 01:14:05,774 Zaharragoa eta beldurtiagoa naizela. 498 01:14:20,589 --> 01:14:21,723 Ondo zaude? 499 01:14:21,723 --> 01:14:23,058 Bai… 500 01:14:24,993 --> 01:14:27,663 Umeak ostiko bat eman dit. Ondo nago. 501 01:14:27,663 --> 01:14:29,164 Emadazu eskua. 502 01:14:29,198 --> 01:14:30,466 -Sentitu nahi duzu? -Bai. 503 01:14:35,137 --> 01:14:36,605 Utzi niri ere bai. 504 01:14:36,605 --> 01:14:38,540 Emadazu eskua. 505 01:14:39,675 --> 01:14:41,009 Ume honek hanka gogorra du. 506 01:14:41,009 --> 01:14:43,378 Badirudi esaten ari dela: "Utzi ateratzen, ezagutu nahi zaituztet". 507 01:15:25,420 --> 01:15:26,154 Esnatu! 508 01:15:26,421 --> 01:15:28,190 Jantzi botak eta prestatu armak. 509 01:15:29,625 --> 01:15:30,859 Willie desagertu egin da. 510 01:16:27,115 --> 01:16:27,950 Hildako zerbait dago. 511 01:16:27,950 --> 01:16:29,651 Eta freskoa da. 512 01:16:52,741 --> 01:16:54,276 Zer demontre! 513 01:17:00,248 --> 01:17:01,216 Kaka putza! 514 01:17:08,490 --> 01:17:10,058 Ai ene! 515 01:17:15,263 --> 01:17:16,765 -Joan egin behar dugu. -Ezin dut. 516 01:17:16,765 --> 01:17:17,866 Goazen. 517 01:17:20,902 --> 01:17:23,405 Hemendik aurrera, eduki armak hurbil eta prest. 518 01:17:24,139 --> 01:17:25,774 Zera horrek hiltzeko eraman du Willie. 519 01:17:25,774 --> 01:17:28,076 Gure tranpak saihestuta. 520 01:17:28,076 --> 01:17:29,845 Zer esaten ari zara? 521 01:17:29,878 --> 01:17:31,713 Hau bere burua erabiltzen ari da. 522 01:17:31,713 --> 01:17:33,081 Banpiro mutante asko ikusia naiz… 523 01:17:33,081 --> 01:17:35,917 …baina ez dut inoiz banpiro pentsalaririk ikusi. 524 01:18:23,699 --> 01:18:26,568 Beheko lurretan sartzen ari ginen. 525 01:18:26,568 --> 01:18:28,637 New Eden mendien atzean dago. 526 01:18:28,704 --> 01:18:30,138 Hurbiltzen ari ginen. 527 01:18:30,138 --> 01:18:32,974 Baina ez zegoen ezeren arrastorik. 528 01:18:32,974 --> 01:18:35,277 Ezer bizidunaren arrastorik. 529 01:18:46,254 --> 01:18:47,823 -Ondo zaude, neska? -Nik… 530 01:18:49,725 --> 01:18:51,226 Kalanbreak ditut. 531 01:18:53,095 --> 01:18:55,163 Min handia dut bizkarrean. 532 01:18:55,997 --> 01:18:58,300 Eseri beharra daukat pixka batean. 533 01:18:58,300 --> 01:18:59,634 Barkatu. 534 01:18:59,634 --> 01:19:01,603 -Aurrera egin behar dugu. -Ezin dut. 535 01:19:01,603 --> 01:19:03,071 Ondo da. 536 01:19:05,607 --> 01:19:07,008 Heldu zaitut. 537 01:19:08,477 --> 01:19:09,978 Ondo zaude? 538 01:19:13,515 --> 01:19:17,252 Aitak horrela eramaten ninduen txikia nintzenean. 539 01:19:17,252 --> 01:19:19,254 Ni ez naiz zure aita. 540 01:19:21,289 --> 01:19:24,126 Ez zara hain zorrotza. 541 01:19:50,619 --> 01:19:53,488 Utziozu lo egiten. Lo egiteko premia du. 542 01:19:53,488 --> 01:19:57,325 Eguna argitzean, ospa egingo dugu hemendik. 543 01:20:00,095 --> 01:20:03,331 Zer egingo dugu umea jaiotzean? 544 01:20:54,082 --> 01:20:55,784 Demontre! 545 01:20:55,851 --> 01:20:56,985 Demontre! 546 01:21:09,931 --> 01:21:11,333 Hemendik. Hurbil dago. 547 01:21:28,016 --> 01:21:28,683 Neska da. 548 01:21:29,751 --> 01:21:30,952 Neska da. 549 01:21:32,254 --> 01:21:33,255 Itxaron. 550 01:21:35,891 --> 01:21:37,559 Hara eraman nahi gaitu. 551 01:21:41,429 --> 01:21:42,564 Hor konpon. 552 01:22:40,155 --> 01:22:41,589 Dena edan, motel. 553 01:22:52,000 --> 01:22:54,235 Jainko mendekuzalea naiz. 554 01:22:54,235 --> 01:22:55,537 Begia begi truk. 555 01:22:55,537 --> 01:22:56,871 Hortza hortz truk. 556 01:22:56,871 --> 01:22:58,974 Semea seme truk. 557 01:23:00,709 --> 01:23:03,745 Hau gu bion arteko kontua da, odol-zurrupatzaile alua! 558 01:23:21,096 --> 01:23:25,300 Haien eskutan utzi ninduzunean, otoitz egin nuen. 559 01:23:25,300 --> 01:23:29,337 Otoitz egin eta Jainkoak entzun zidan. 560 01:23:30,271 --> 01:23:33,308 Beraz, nire bila etorri zirenean… 561 01:23:33,308 --> 01:23:35,810 …goseak amorratuta… 562 01:23:35,810 --> 01:23:40,215 …neure odola eman nien, neure borondatez. 563 01:23:46,388 --> 01:23:47,789 Eskerrik asko. 564 01:23:50,759 --> 01:23:54,262 Ni naiz orain zure Jainkoa. 565 01:24:00,802 --> 01:24:03,371 Ahalegin polita, mutiko. 566 01:24:04,539 --> 01:24:05,907 Probatu hau, putakumea! 567 01:25:50,812 --> 01:25:53,047 Gidatzen ikasteko ordua duzu. 568 01:25:56,251 --> 01:25:57,519 Ia iritsi gara. 569 01:25:58,686 --> 01:25:59,954 Ia-ia. 570 01:26:00,855 --> 01:26:02,690 "Ia" hitz handia da. 571 01:26:16,171 --> 01:26:17,305 Demontre! 572 01:27:15,563 --> 01:27:17,165 Geldi hor! 573 01:27:19,867 --> 01:27:21,869 Ez mugitu. 574 01:27:32,013 --> 01:27:33,147 Eskerrik asko. 575 01:27:34,349 --> 01:27:36,251 Jota dirudizute. 576 01:27:36,251 --> 01:27:39,020 -Kakaztuta daude bazterrak. -Bai horixe. 577 01:27:39,020 --> 01:27:40,722 Baina nire amak esaten zuen bezala: 578 01:27:40,722 --> 01:27:43,758 "Gauzak diren bezala dira. Ohitu egin behar". 579 01:27:43,758 --> 01:27:45,260 Emakume bizkorra. 580 01:27:45,260 --> 01:27:47,295 Hau zen bere etxea. 581 01:27:47,295 --> 01:27:50,331 Lur eremuaren aurreko azken geldialdia. 582 01:27:50,331 --> 01:27:53,067 Atzealdean lurperatu nuen, eta bakarrik egon naiz geroztik. 583 01:27:53,067 --> 01:27:55,470 Horien lagunartean izan ezik. 584 01:27:55,470 --> 01:27:58,706 -Tiratzaile ona zara. -Maiz aritua naizelako. 585 01:27:58,706 --> 01:28:00,675 Begiratu bat botatzera noa. 586 01:28:09,017 --> 01:28:10,184 Nola duzu izena? 587 01:28:11,953 --> 01:28:13,888 Martin. 588 01:28:13,888 --> 01:28:15,390 Ni Peggy naiz. 589 01:28:19,394 --> 01:28:22,030 Denbora luzea mutilik ikusi gabe. 590 01:28:55,129 --> 01:28:56,130 Tira. 591 01:28:58,166 --> 01:29:00,034 Gehiago inguratu arte itxoin behar duzu. 592 01:29:01,436 --> 01:29:03,137 Zer gertatzen zaie? 593 01:29:03,137 --> 01:29:05,340 Janaririk gabe geratzen ari dira, beraz… 594 01:29:05,340 --> 01:29:07,208 …argalago eta haserreago daude. 595 01:29:09,344 --> 01:29:11,045 Usaintzen ari zaigu. 596 01:29:17,418 --> 01:29:18,886 Kaka zaharra! 597 01:29:18,886 --> 01:29:21,189 Walter berriro dator. 598 01:29:21,189 --> 01:29:24,459 Elkarrekin joan ginen institutura, baina ezin diot bete-betean eman. 599 01:29:24,726 --> 01:29:26,094 Txotxolo hutsa zen. 600 01:29:28,162 --> 01:29:29,964 Nik akabatuko dut. 601 01:29:30,565 --> 01:29:31,399 Martin! 602 01:29:31,399 --> 01:29:32,867 Ez, geldi! 603 01:29:32,867 --> 01:29:34,669 Gelditu hemen! Zer ari zara? 604 01:29:35,837 --> 01:29:37,038 Martin! 605 01:33:00,608 --> 01:33:06,981 ONGI ETORRI KANADAra NEW EDEN 606 01:33:36,377 --> 01:33:39,146 AZPITITULUAK: Jon Muñoz