1 00:00:11,333 --> 00:00:14,000 ERAGOZPENA VI 2 00:00:15,415 --> 00:00:19,791 Lekukoen kontakizunetan oinarrituta dago film labur hau. 3 00:00:23,807 --> 00:00:26,968 Khamma jauna, ez daukazu nortasun agiri baliozkorik, 4 00:00:27,403 --> 00:00:31,493 eta ez duzu beste paperik lortu eman genizun epean, alegia... 5 00:00:33,081 --> 00:00:35,543 ...azken 48 orduan. 6 00:00:37,179 --> 00:00:40,340 Horregatik zure asilo eskaera ezetsi egin behar dugu. 7 00:00:42,559 --> 00:00:45,277 -Sinatu hemen, mesedez. -Sinatu? 8 00:00:51,508 --> 00:00:55,034 -Mila esker. -Eta orain, zer? 9 00:00:55,765 --> 00:00:58,397 Zuricheko kantonamendura. 10 00:00:59,012 --> 00:01:02,006 Dena zehaztua duzu emandako paperetan. 11 00:01:05,228 --> 00:01:07,914 Bost eguneko epea dut Suitzatik alde egiteko. 12 00:01:08,202 --> 00:01:11,028 Bost egunen buruan ilegala izango naiz. 13 00:01:11,255 --> 00:01:15,231 Aterpetxean gera naiteke... atxilotzeko arriskua dagoen arren. 14 00:01:19,990 --> 00:01:23,233 Barkatu, non dago aterpetxea? 15 00:01:23,857 --> 00:01:25,349 Aterpetxea? 16 00:01:26,833 --> 00:01:27,839 Mila esker. 17 00:01:30,488 --> 00:01:31,495 Kaixo. 18 00:01:32,688 --> 00:01:36,001 -Barkatu. Alex Khamma naiz. -A, zu al zara Khamma jauna? 19 00:01:36,532 --> 00:01:38,112 -Bai. -Ongi etorri. 20 00:01:42,407 --> 00:01:46,005 Jakingo duzunez, hau aterpetxe bat da. 21 00:01:46,412 --> 00:01:50,404 Hemen lo egiteko eskubidea duzu, baina ez gara zure gauzez arduratzen. 22 00:01:50,713 --> 00:01:52,941 Onena da zeurekin eramatea beti. 23 00:01:53,249 --> 00:01:56,164 Inoiz lapurrak eta trafikatzaileak sartzen zaizkigu, eta badira... 24 00:01:56,353 --> 00:01:59,999 ...jota edo deprimituta daudenak ere; horiek denak bakean utzi eta kito. 25 00:02:00,217 --> 00:02:01,623 Hemen komunak daude. 26 00:02:03,755 --> 00:02:08,060 Ez dut arazorik nahi. Beraz, istilurik ez, borrokarik ez, 27 00:02:08,401 --> 00:02:10,752 armarik ez, drogarik ez eta alkoholik ere ez. Ados? 28 00:02:12,000 --> 00:02:15,274 A, eta zazpi egunez bakarrik egon zaitezke hemen. 29 00:02:15,554 --> 00:02:19,599 -Zergatik? -Dinamizazio helburuengatik. 30 00:02:20,528 --> 00:02:23,655 Astero aterpe ezberdin batean egin behar duzue lo. 31 00:02:24,823 --> 00:02:28,863 Eta eman dizuten paperean dioen bezala, nortasun agiriak lortu behar dituzu. 32 00:02:29,745 --> 00:02:31,306 Hauxe da zure logela. 33 00:02:33,192 --> 00:02:34,482 Aukeratu ohea. 34 00:02:34,903 --> 00:02:39,716 Tori, astean 60 suitzar franko arropa, jatekoa eta behar duzuna erosteko. 35 00:02:40,089 --> 00:02:42,158 MIGROS supermerkatuetako kupoiak dira. 36 00:02:42,976 --> 00:02:46,342 Eta ezin didazu eskudirua eman? Aukeran, nahiago afrikar denda bat. 37 00:02:46,835 --> 00:02:49,409 Ez, sentitzen dut, arauak dira. 38 00:02:49,800 --> 00:02:53,254 -Non garbitu ditzaket arropak? -Hemen ez daukagu garbigailurik, 39 00:02:53,611 --> 00:02:56,649 beraz, onena duzu dutxa hartzeaz batera garbitzea. Bai? 40 00:03:51,100 --> 00:03:52,333 Kaixo! 41 00:03:56,535 --> 00:03:59,302 "Jauna dut artzain, ez naiz ezeren..." 42 00:03:59,500 --> 00:04:02,028 Iepa, Charly. Zer moduz? Joseph naiz. 43 00:04:02,250 --> 00:04:05,607 -Kaixo. Nigeriarra al zara? -Bai. Zer egingo duzu gauean? 44 00:04:25,809 --> 00:04:29,449 -Ei, Joseph, ez dut dirurik. -Lasai, neuk gonbidatuko zaitut. 45 00:04:29,650 --> 00:04:32,663 -Eskerrik asko. -Ez duzu ezer ordaindu behar. Bi. 46 00:04:34,241 --> 00:04:38,646 -Nondik atera duzu hainbeste diru? -Ez kezkatu, erakutsiko dizut nola lortu. 47 00:04:40,829 --> 00:04:42,071 -Nire laguna da. -Kaixo. 48 00:04:42,372 --> 00:04:43,904 Lehen aldia, hemen? Ondo pasa. 49 00:05:17,864 --> 00:05:20,888 -Etxe polita daukazu. -Zatoz nirekin. 50 00:05:46,545 --> 00:05:49,287 -Ederra gosaria! Eskerrik asko. -Aizu, Alex... 51 00:05:49,622 --> 00:05:52,646 ...lanera joan behar dut. Berandu nabil eta banoa. 52 00:05:52,985 --> 00:05:55,351 Baina orain badakizu non bizi naizen. 53 00:05:55,533 --> 00:05:57,542 Nahi duzuenan, etorri bisitatzera, bale? 54 00:05:58,026 --> 00:06:00,426 -Bai. -Dirua behar al duzu? 55 00:06:01,800 --> 00:06:03,904 Ematen badidazu, hartu egingo dut. 56 00:06:44,903 --> 00:06:47,000 Gustura ezkonduko nintzateke emakume suitzar batekin. 57 00:06:47,985 --> 00:06:52,139 -Nola izango da gure etorkizuna? -Ez dut ezkongai-harremanik nahi. 58 00:06:52,492 --> 00:06:55,658 Soilik naturala eta erraza izatea biontzat. 59 00:06:56,807 --> 00:06:58,360 -Ados? -Bai. 60 00:07:14,158 --> 00:07:15,507 Ene! Polizia! 61 00:07:16,922 --> 00:07:18,607 Geldi! Ez mugi! 62 00:07:19,709 --> 00:07:22,675 -Hormaren kontra! -Errugabea naiz. 63 00:07:25,406 --> 00:07:28,130 -Eta orain zer? -Khamma jauna... 64 00:07:28,495 --> 00:07:31,317 ...Suitzan ilegalki zaude hil honen hasieratik. 65 00:07:32,025 --> 00:07:35,700 Beraz, bidaia-agiriak lortuko dizkizugu eta Nigeriara itzuliko zara. 66 00:07:35,901 --> 00:07:38,766 Ezin naiz itzuli! Arriskutsuegia da niretzat. 67 00:07:39,902 --> 00:07:43,877 -Erresistentziako kidea naiz. -Hori, nik ezin dezaket konpondu. 68 00:07:44,382 --> 00:07:48,723 Zure asilo-eskaera atzera bota dute, ez daukazulako nortasun agiri baliozkorik. 69 00:07:49,170 --> 00:07:53,809 Eta sartzen ez uzteko erabakia apelaezina da, behin-betikoa. 70 00:07:54,557 --> 00:07:57,633 Gainera, ez zenuen helegiterik aurkeztu. 71 00:07:58,989 --> 00:08:03,051 Eta eman diguzun izena ere gezurra dela uste dugu. Zer diozu? 72 00:08:04,289 --> 00:08:08,000 Tira ba. Hementxe edukiko zaitugu kanporatua izan arte. 73 00:08:08,567 --> 00:08:11,746 Zer? Hemen, espetxean? Ez dut ezer txarrik egin eta. 74 00:08:13,206 --> 00:08:15,978 Ni ez naiz kriminala! Ez naiz itzuliko. 75 00:08:16,195 --> 00:08:18,974 Ez duzu zeure borondatez alde egin nahi? Ziur al zaude? 76 00:08:19,472 --> 00:08:21,995 -Nik Suitzan geratu nahi dut. -Zuretzat kalte! 77 00:08:22,292 --> 00:08:25,305 Behin-behineko espetxealdia 18 hilabetekoa ere izan daiteke. 78 00:08:25,701 --> 00:08:27,100 Etorri nirekin, mesedez. 79 00:08:40,282 --> 00:08:43,884 -Iepa! Rachid naiz. -Ni, Alex. 80 00:08:45,270 --> 00:08:47,989 Zurbil-zurbil zaude. Zer duzu? 81 00:08:48,998 --> 00:08:50,485 Ez da ezer. 82 00:08:52,756 --> 00:08:54,486 Ordubete eta erdi kanpora ateratzeko. 83 00:08:56,477 --> 00:08:58,870 Ei, Alex, zatoz. 84 00:08:59,205 --> 00:09:01,966 Goazen pixka bat ibiltzera eta aire freskoa arnastera. 85 00:09:02,160 --> 00:09:03,488 Nekatuta nago. 86 00:09:29,916 --> 00:09:32,847 Tira, Alex, nahikoa da, jan ezazu. 87 00:09:55,407 --> 00:09:57,787 Gose greban, ala? 88 00:09:58,447 --> 00:10:01,844 Ergelkeria da. Berdin-berdin deportatuko zaituzte. 89 00:10:02,390 --> 00:10:04,303 Jan egin behar duzu. 90 00:10:07,168 --> 00:10:10,655 Zeure buruaren kontra eginez gero, daukazun guztia galduko duzu. 91 00:10:10,948 --> 00:10:13,697 Zure duintasuna, zure askatasuna... 92 00:10:14,482 --> 00:10:18,514 Nire askatasuna? Ez jatea da geratzen zaidan askatasun bakarra. 93 00:10:18,690 --> 00:10:22,660 Eta duintasuna... eustea! Zer besterik? 94 00:10:23,645 --> 00:10:28,134 Ulertzen duzu? Ez jatea da eusteko modu bakarra. 95 00:10:35,416 --> 00:10:37,072 -Ez. Ez du jaten. -Har ezazu! 96 00:11:05,060 --> 00:11:06,358 Alex... 97 00:11:09,875 --> 00:11:12,524 Jan ezazu, arren. 98 00:11:21,879 --> 00:11:25,284 -Zer? -18. ziegan medikua behar dugu. 99 00:11:25,881 --> 00:11:26,864 Gabon. 100 00:11:46,618 --> 00:11:48,033 Ez dut ezer ikusi. 101 00:11:48,275 --> 00:11:50,837 Zure arazoak psikosomatikoak dira. 102 00:11:51,326 --> 00:11:54,918 -Baina, min du eta! -Ez du ezertxo ere. 103 00:11:56,191 --> 00:11:58,941 Beraz, utzidazue lo egiten, faborez. 104 00:12:21,530 --> 00:12:23,841 Khamm jauna, gurekin etorri behar duzu. 105 00:12:24,189 --> 00:12:28,353 Eskuburdinak eta kaskoa ipiniko dizkizugu, arauak dira. 106 00:12:29,912 --> 00:12:34,557 -Onean? Edo txarrean? -Zergatik? Nora goaz? 107 00:12:36,465 --> 00:12:39,973 Ez du ezer jan sei astean. Ospitalera eraman behar duzue. 108 00:12:40,449 --> 00:12:43,483 Hemen egoteko ondo badago, bidaiatzeko ere bai. 109 00:12:50,243 --> 00:12:52,447 Erantzi prakak eta galtzontziloak. 110 00:12:54,131 --> 00:12:56,257 Eta zabaldu hankak. 111 00:12:57,597 --> 00:13:00,454 -Zertan ari zara, jauna? -Aztertu egingo zaitut. 112 00:13:03,760 --> 00:13:06,656 Hor zer aurkitzea espero duzu ba, jauna? 113 00:13:41,202 --> 00:13:43,319 Komunera joateko gogoa dut. 114 00:13:45,330 --> 00:13:47,261 Kendu eskuburdinak, mesedez. 115 00:13:47,470 --> 00:13:49,844 Ez, debekatuta dago. Neuk lagunduko dizut. 116 00:13:52,952 --> 00:13:55,477 Ez dakit... Lotsa ere ematen dit. 117 00:13:58,879 --> 00:14:01,347 Ezinezkoa da, honela ezin dut pixa egin. 118 00:14:02,683 --> 00:14:03,903 Itxi begiak. 119 00:14:12,013 --> 00:14:16,204 -Ikusten? Lortu duzu. -Ene! Ai ene! 120 00:14:17,506 --> 00:14:19,023 Hau da lotsa! 121 00:14:24,966 --> 00:14:26,128 Ene Jainkoa! 122 00:14:31,446 --> 00:14:35,089 -Zer egiten diguzue hemen? -Utzi lekua. Helduiozue. 123 00:14:37,272 --> 00:14:40,441 -Zatoz, eseri hemen. -Ez dut Nigeriara itzuli nahi! 124 00:14:41,493 --> 00:14:42,673 Isilik, e? 125 00:15:03,086 --> 00:15:05,054 Ea, aizu, lagundu. 126 00:15:24,927 --> 00:15:26,067 Ene ama! 127 00:15:31,548 --> 00:15:34,678 Hartu laugarren mailakoak eta igo hegazkinera. Bizkor. 128 00:15:40,520 --> 00:15:42,208 Deitu medikuari. 129 00:15:43,183 --> 00:15:47,282 Bale, segi besteekin. Eta baten bat doala medikuari abisatzera. 130 00:15:48,348 --> 00:15:51,305 Ez dago medikurik, baina erizain bat bidean da. 131 00:15:53,265 --> 00:15:56,556 Aizu, entzuten didazu? Ei! Aizu! 132 00:15:58,668 --> 00:16:01,730 Sartu denak hegazkinean. Arin! 133 00:16:34,494 --> 00:16:38,006 In memoriam Joseph Ndukaku Chiakwa, Alex Khamma ezizenez. 134 00:16:38,478 --> 00:16:42,461 Nigerian jaio zen 1981ean, eta 2010/3/17an hil zen Suitzan... 135 00:16:42,660 --> 00:16:44,540 ...deportatzera zihoazenean. 136 00:16:52,392 --> 00:16:55,888 Auzitegi-txosten bakoitzak bihotzeko arazo ezberdin bat jo zuen... 137 00:16:56,080 --> 00:16:59,390 ...heriotzaren eragile. Biak bat zetozen, ordea, adieraztean... 138 00:16:59,590 --> 00:17:03,749 ...atxilotze-metodoak eta gose greba ere heriotzaren eragile izan zitezkeela. 139 00:17:04,839 --> 00:17:09,021 2011ko uztailean, Fiskaltzak ikerketa ixtea erabaki zuen. 140 00:17:09,804 --> 00:17:12,707 "4. mailako" deportazioak gaur egun ere egiten dira, 141 00:17:12,907 --> 00:17:16,808 eta ikusi dituzuen metodoak darabiltzate atxilotuak mendean izateko. 142 00:17:30,303 --> 00:17:34,366 Azpidatziak: josu.varela@gmail.com