1 00:00:31,880 --> 00:00:33,200 Ez kezkatu. 2 00:00:33,520 --> 00:00:37,120 Lehen egunean niri ere ahaztu zitzaidan eskoletan ikasitako guztia. 3 00:00:37,440 --> 00:00:40,200 -Benetan? -Bai. Lehen eguna gogorra izaten da. 4 00:00:40,520 --> 00:00:45,680 Ikasketetan ondo moldatu arren, ustekabekoak beti gertatzen dira. 5 00:00:48,000 --> 00:00:49,880 Istorio on bat kontatuko dizut, nahi baduzu. 6 00:00:50,200 --> 00:00:51,680 -Ongi. -Zer moduz? 7 00:00:52,960 --> 00:00:54,320 -Elkar ezagutzen duzue? -Ez. Nate naiz. 8 00:00:54,640 --> 00:00:55,640 Aupa. 9 00:00:57,320 --> 00:00:59,000 -Jessica. -Ea, adi, e? 10 00:01:01,680 --> 00:01:04,480 Lanean hasi eta lehenengo astean ate-jagole ipini ninduten. 11 00:01:04,800 --> 00:01:07,160 -Zer da hori? -Ezin diegu alde egitea eragotzi. 12 00:01:07,480 --> 00:01:09,440 Beraz, atean jartzen gara konbentzitzeko. 13 00:01:09,760 --> 00:01:11,400 -Arin iritsi zara. -Bai. 14 00:01:11,720 --> 00:01:13,000 -Egun on. -Kaixo. 15 00:01:13,320 --> 00:01:14,720 Grace da, zure nagusi berria. 16 00:01:15,040 --> 00:01:16,560 -Kaixo. -Urte askotako. 17 00:01:16,880 --> 00:01:18,760 Zu banintz, gorbata erantziko nuke. 18 00:01:19,080 --> 00:01:22,400 Eta Mason kontu kontari hasi bazaizu, gehiena gezurra da. 19 00:01:23,600 --> 00:01:26,080 Ez egin txiza uretan guk oinak sartu aurretik. 20 00:01:26,400 --> 00:01:27,720 Gaueko txanda lasaia izan da. 21 00:01:28,040 --> 00:01:30,560 Tira, ba, Gracek, nire nagusi berri zoragarriak... 22 00:01:30,840 --> 00:01:33,880 ...atea jagoten utzi ninduen hiru orduz, 23 00:01:34,240 --> 00:01:36,200 komunera joateko astirik gabe. Eta premia banuen, ze... 24 00:01:36,520 --> 00:01:40,640 ...takoak jan nituen, jakin gabe zer eragin libragarria duten. 25 00:01:41,360 --> 00:01:45,520 Orduan, 16 urteko mutil handi eta beldurgarri bat, 26 00:01:45,840 --> 00:01:47,240 ni baino 30 zm altuagoa, 27 00:01:47,520 --> 00:01:50,360 gerturatu eta bat-batean atea gurutzatu zuen. 28 00:01:50,680 --> 00:01:53,080 Nire bigarren eguna zen, ez nekien zer egin ere... 29 00:01:53,400 --> 00:01:55,560 ...eta Grace begira zegoen, baina ez zuen ezertxo egin. 30 00:01:55,880 --> 00:01:58,120 Zuk hala badiozu... Nik Mason ikusi nuen, eserita, 31 00:01:58,480 --> 00:02:01,480 eta Wesley, atearen bestaldean irribarretsu, ezin genuelako ukitu. 32 00:02:02,200 --> 00:02:03,200 Zergatik ez? 33 00:02:03,520 --> 00:02:05,720 Behin kanpoan daudenean, ezin ditugu ukitu. 34 00:02:06,040 --> 00:02:08,120 Gracek haren atzetik joateko agindu zidan, eta... 35 00:02:08,440 --> 00:02:11,120 ...orduak eman nituen hari segika, oinez, bi metrora. 36 00:02:11,520 --> 00:02:14,040 Azkenean autobus batera igo zen, eta ni ere bai. 37 00:02:14,480 --> 00:02:16,160 Baina nik gauza bakarra nuen buruan... 38 00:02:16,480 --> 00:02:19,560 ...tako madarikatu haiek urdailean eragiten zidaten kaltea! 39 00:02:19,800 --> 00:02:21,800 Eta jakina, iritziz aldatu nuen. Pikutara! 40 00:02:22,280 --> 00:02:25,320 Edo hurrengo geltokian jaisten nintzen edo kaka gainean egingo nuen. 41 00:02:25,640 --> 00:02:27,320 Eta erabakia hartua nuenean... 42 00:02:27,640 --> 00:02:30,600 ...Wesleyk bere buru handia erakutsi zuen pasilloaz bestaldean, 43 00:02:30,920 --> 00:02:33,880 eta patxadatsu esan zidan: "Hurrengo geltokian jaitsiko naiz; 44 00:02:34,200 --> 00:02:37,920 eta nire atzetik bazatoz, potroak erauzi eta jaten emango dizkizut." 45 00:02:38,240 --> 00:02:40,440 -Ez da izango! -Gogoratu esan dizudana. 46 00:02:40,760 --> 00:02:42,280 Zati hau egiazkoa da. Bertan egon nintzen-eta. 47 00:02:42,600 --> 00:02:44,080 -Benetan? Ziur zaude? -Bai. 48 00:02:44,400 --> 00:02:46,840 Hala, geltokian jaitsi egin zen. Nik segundo bat itxaron... 49 00:02:47,160 --> 00:02:49,640 ...eta atera hurbildu nintzen. Han zegoen bera, ordea, 50 00:02:49,960 --> 00:02:52,160 hiru bat metrora, zain, niri begira. 51 00:02:52,880 --> 00:02:54,600 Baina zer besterik egin nezakeen? 52 00:02:54,880 --> 00:02:58,600 Autobusetik jaitsi eta oina lurrean ipini bezain laster... 53 00:02:58,920 --> 00:03:01,400 ...ipurdiko korapiloa askatu egin zitzaidan... 54 00:03:01,720 --> 00:03:05,480 ...eta nire hesteetako festa turrustan isurtzen hasi zitzaidan. 55 00:03:08,680 --> 00:03:11,720 Hantxe nengoen ni, kaka izterretan behera dariola... 56 00:03:12,040 --> 00:03:14,120 ...eta nire Nike kuttunak guztiz kakaztuta. 57 00:03:14,440 --> 00:03:17,560 Eta Wesley nire aurrean, barrez lehertzen. 58 00:03:17,880 --> 00:03:20,440 Haren barre algarak... 59 00:03:21,840 --> 00:03:23,920 -Goazen, Nate! -Itxaron. Zer da? 60 00:03:24,880 --> 00:03:26,320 -Nate! Goazen! -Zoaz. 61 00:03:28,240 --> 00:03:29,320 Sammy! 62 00:03:31,080 --> 00:03:32,080 Sammy! 63 00:03:33,400 --> 00:03:36,760 -Harrapatu dut. -Askatu, perbertitu putasemeok! 64 00:03:37,120 --> 00:03:38,600 -Lasai. -Nate, heldu oinetatik. 65 00:03:39,800 --> 00:03:42,080 Hemen eserita egongo gara lasaitzen zaren arte. 66 00:03:42,400 --> 00:03:44,640 Bai, potroak lasaituko naiz, ahate txingalari hori! 67 00:03:44,960 --> 00:03:46,680 Zer esan nahi duzu horrekin? 68 00:03:47,040 --> 00:03:49,040 Badakizu nola den kontu hau. Pasatuko zaizu. 69 00:03:56,240 --> 00:03:57,320 Ondo zaude? 70 00:03:59,800 --> 00:04:02,280 Nahiko urruti joan zara. Uste dut marka berria dugula. 71 00:04:03,320 --> 00:04:07,720 Azkenean, guztiaren ondoren, Wesley nirekin itzuli zen... 72 00:04:08,040 --> 00:04:11,240 ...denei kontatzeko kaka gainean egin nuela. 73 00:04:11,560 --> 00:04:13,960 Eta kontatu zien, bai, guzti-guztiei. 74 00:04:14,560 --> 00:04:16,160 Ez dakit nola, amak ere jakin zuen. 75 00:04:16,960 --> 00:04:18,720 Zuk lehenago ere entzun duzu istorio hau, ezta, Sammy? 76 00:04:19,040 --> 00:04:21,200 -Bai. -Zer moduz doakizue hor? 77 00:04:21,520 --> 00:04:22,720 Itzel ondo! 78 00:04:23,000 --> 00:04:24,880 Zelan zaude, Sammy? Dena atera duzu? 79 00:04:25,960 --> 00:04:27,360 Siesta egin nahi duzu? 80 00:04:28,280 --> 00:04:30,960 -Altxa egingo zaitugu. -Hori duk eta, lagun. 81 00:04:31,440 --> 00:04:32,800 Bulegoan elkartuko gara. 82 00:04:33,080 --> 00:04:35,320 -Ongi etorri Short Term 12ra. -Bale. 83 00:04:40,200 --> 00:04:42,200 Baten batek labore gehitxo hartu du gosaltzeko. 84 00:04:42,480 --> 00:04:45,080 Pentsatu al duzu inoiz Olinpiadetan parte hartzea, Sammy? 85 00:04:45,400 --> 00:04:46,640 Atletismoa? 86 00:06:13,440 --> 00:06:16,760 Eutsi zure neska-mutilen txostenak, euren bizien berri izan dezazun. 87 00:06:17,240 --> 00:06:18,680 Zenbat denbora egoten dira hemen? 88 00:06:19,000 --> 00:06:22,200 Legez, urtebete baino gutxiago; baina batzuek hiru urte ere bai. 89 00:06:22,520 --> 00:06:25,680 Guk zaindu egiten ditugu, konderriak zer egin erabaki bitartean. 90 00:06:26,520 --> 00:06:27,520 Tom! 91 00:06:28,120 --> 00:06:29,520 Zoaz hortzak garbitzera! 92 00:06:31,920 --> 00:06:34,560 Gogoratu: ez gara euren gurasoak, ezta euren terapeutak ere. 93 00:06:34,840 --> 00:06:37,000 Gure egitekoa hemen ingurune segurua sortzea da. 94 00:06:37,320 --> 00:06:39,360 -Ulertu dut. -Probatu nahi izango zaituzte, 95 00:06:39,680 --> 00:06:42,560 nora iritsi daitezkeen igartzeko. Beraz, esan guztiari ezetz. 96 00:06:43,040 --> 00:06:44,600 "Ez". Ederki. 97 00:06:44,920 --> 00:06:47,280 Kabroi bat izan behar zara euren adiskidea izan aurretik. 98 00:06:49,080 --> 00:06:50,680 Ongi aterako da dena. 99 00:06:51,880 --> 00:06:54,200 Komunitate-batzarra bost minutu barru! 100 00:06:54,480 --> 00:06:56,600 -Luis, hobe duzu zutunik egon. -Ez dut gogorik. 101 00:07:03,640 --> 00:07:05,080 Honela egingo dugu? 102 00:07:05,600 --> 00:07:07,800 Bost segundo dauzkazu. 103 00:07:08,680 --> 00:07:10,080 Ez daukazu potrorik! 104 00:07:13,320 --> 00:07:14,200 Alua! 105 00:07:17,640 --> 00:07:19,720 Ez haserrarazteko esan nizun, Luis. 106 00:07:25,440 --> 00:07:27,320 Nik ere maite zaitut. 107 00:07:28,280 --> 00:07:29,360 Ez da ondo egon. 108 00:07:42,320 --> 00:07:44,040 Kendra, gaur ere idazkari izango zara? 109 00:07:44,360 --> 00:07:46,760 -Bale, bai. -Ongi. Mila esker. 110 00:07:47,280 --> 00:07:49,960 Ea, hasi da komunitate-batzarra. 111 00:07:51,440 --> 00:07:53,440 Komunitatearen iragarpenak. 112 00:07:54,840 --> 00:07:58,200 Ez dago iragarpenik? Zer gertatzen zaizue zuoi? 113 00:07:58,520 --> 00:08:00,600 Hilda ematen duzue. 114 00:08:01,400 --> 00:08:03,680 -Zer egin diezu? -Ez dakit. 115 00:08:04,800 --> 00:08:07,480 Kanpoan bota dut puzkerra, baina baliteke honaino jarraitu izana. 116 00:08:07,800 --> 00:08:12,040 -Berriro kaka egin duzu? -Ez, ez dut kaka egin. Mila esker. 117 00:08:12,360 --> 00:08:15,960 Tira, hori behin gertatu zen eta zu ez zeunden hemen, beraz... 118 00:08:16,280 --> 00:08:18,600 -Dibertigarria da, hala ere. -Amaitu dugu? 119 00:08:18,920 --> 00:08:20,720 Hiru bat bider entzun dut pasadizo bera. 120 00:08:21,040 --> 00:08:22,760 -Istorio polita da. -Ona da, bai. 121 00:08:23,080 --> 00:08:26,520 Inork ez badaukazue kaka ez den ezer, nik bai. 122 00:08:26,840 --> 00:08:30,240 Askok dakizuenez, Marcusek 18 urte beteko ditu... 123 00:08:30,560 --> 00:08:32,960 -...eta utzi egingo gaitu. -Bere gela har dezaket? 124 00:08:33,280 --> 00:08:35,720 Jai txiki bat egingo diogu datorren astean. 125 00:08:36,000 --> 00:08:38,080 Marcus, eskari bereziren bat? 126 00:08:41,040 --> 00:08:44,920 -Ilea larru-arras moztu dezaket? -Ni jatekoaz ari nintzen. 127 00:08:45,240 --> 00:08:47,440 Ez, ez dut jateko ezer nahi. 128 00:08:48,120 --> 00:08:49,680 Burua soildu nahi dut. 129 00:08:55,840 --> 00:08:59,000 Bale, neuk moztuko dizut labanarekin. 130 00:08:59,320 --> 00:09:01,640 -Bikain. -Ongi. Ideiaren bat, besteok? 131 00:09:01,920 --> 00:09:04,680 Ea, Marcusen jaian zer jarriko dugu jateko? 132 00:09:06,600 --> 00:09:08,880 Bai, itxaron. Banan-banan! 133 00:09:09,800 --> 00:09:12,880 -Eskerrik asko eskua altxatzeagatik. -Nor da morroi bitxi hori? 134 00:09:13,480 --> 00:09:15,080 Nate da. 135 00:09:15,400 --> 00:09:18,480 Ez anker jokatu berarekin, e? Bere lehen eguna da. 136 00:09:19,000 --> 00:09:21,480 -Zeure burua aurkeztuko duzu? -Noski. 137 00:09:21,800 --> 00:09:23,680 -Aurrera. -Kaixo. 138 00:09:25,000 --> 00:09:26,920 Esan bezala, Nate dut izena... 139 00:09:27,240 --> 00:09:30,040 ...eta Unibertsitatean urte sabatikoa hartzea erabaki dut... 140 00:09:30,360 --> 00:09:32,840 ...esperientzia berri bat bizitzeko. 141 00:09:33,160 --> 00:09:35,600 Beti lan egin nahi izan dut egoera ahulenean dauden gazteekin. 142 00:09:35,920 --> 00:09:38,000 -Zer ostia esan nahi duzu? -Lasai, Marcus. 143 00:09:38,320 --> 00:09:41,680 Ez. "Egoera ahulenean" esatean, zer esan nahi duzu? 144 00:09:43,160 --> 00:09:46,520 -Barkatu, ez nuen hori esan nahi. -Ondo pentsatu, edozer esan baino lehen! 145 00:09:46,840 --> 00:09:48,800 Denbora agortu zaizu. Zoaz gelara. 146 00:09:53,840 --> 00:09:55,160 Zoaz zure gelara! 147 00:09:58,360 --> 00:09:59,760 Barkatu. 148 00:10:02,320 --> 00:10:03,880 Sentitzen dut. 149 00:10:06,000 --> 00:10:09,280 "Koloreak eta sentimenduak". Badakizue nola den. 150 00:10:10,480 --> 00:10:13,520 -Hasi zeu, Luis. -Berdea... ongi. 151 00:10:14,400 --> 00:10:15,920 Zilar kolorea... edozer. 152 00:10:16,200 --> 00:10:18,120 Horia... arraro sentitzen naiz. 153 00:10:18,440 --> 00:10:19,840 Berdea... dena ondo. 154 00:10:20,160 --> 00:10:21,560 Horia... deseroso. 155 00:10:25,480 --> 00:10:27,120 Short Term 12, Grace naiz. 156 00:10:30,200 --> 00:10:31,400 Oraintxe? 157 00:10:33,880 --> 00:10:35,400 Bueno, zer deritzozu? 158 00:10:37,320 --> 00:10:38,960 Lanpara berriari! 159 00:10:39,280 --> 00:10:42,400 Oso modernoa da. Piztu eta itzaltzeko aski da eraztun metalikoa ukitzea. 160 00:10:42,720 --> 00:10:43,840 Probatu. 161 00:10:50,840 --> 00:10:52,000 Ederra, e? 162 00:10:53,720 --> 00:10:56,120 Hara, talde-saio bat dut orain. 163 00:10:56,440 --> 00:10:58,400 -Bidean hitz egin dezakegu? -Noski. 164 00:10:58,880 --> 00:11:02,160 Jayden du izena. Gaur goizean bideratuko digute. 165 00:11:02,680 --> 00:11:06,120 Bere aita adiskide baten laguna da. Oso gizon jatorra eta jakintsua. 166 00:11:07,040 --> 00:11:09,000 Eta zergatik ez da harekin gelditu? 167 00:11:09,320 --> 00:11:11,720 Emaztea hil zitzaion duela urte batzuk... 168 00:11:12,120 --> 00:11:14,480 ...eta Jaydenek ez dizkio gauzak samur jarri. 169 00:11:14,840 --> 00:11:17,720 Jokabide arriskutsua duten pertsonentzako zentroetan eman ditu... 170 00:11:18,080 --> 00:11:19,120 ...azken bi urteak. 171 00:11:19,440 --> 00:11:21,680 Joan den astean haginka egin zion bere terapeutari. 172 00:11:21,960 --> 00:11:24,440 -Ederra! -Astegunetan egongo da hemen. 173 00:11:24,760 --> 00:11:26,800 Asteburuetan etxera itzuli ahal izango da. 174 00:11:27,200 --> 00:11:28,160 Ongi. 175 00:11:28,520 --> 00:11:30,760 Ondo zainduko genuela agindu diot bere aitari. 176 00:11:31,080 --> 00:11:33,480 -Denak zaintzen ditugu ondo. -Badakit. 177 00:11:34,040 --> 00:11:36,760 Horregatik ziur nago Jayden ere ondo zainduko duzula. 178 00:11:39,440 --> 00:11:42,800 -Noiz etorriko da? -Baliteke dagoeneko hemen egotea. 179 00:11:54,360 --> 00:11:56,760 -Izen polita duzu, Jayden. -Mutil izena da. 180 00:11:58,280 --> 00:11:59,840 Benetan? Ez dut uste. 181 00:12:00,800 --> 00:12:02,600 Will Smithek bai. 182 00:12:05,720 --> 00:12:07,680 Gauza hauek ezin dituzu gelan eduki. 183 00:12:08,000 --> 00:12:11,520 -Behar dituzunean, eskatu. -Bai, badakizkit arauak. 184 00:12:11,840 --> 00:12:14,920 Ez gerrikorik, ez labanarik, ez artazirik, ez askatasun putarik. 185 00:12:15,240 --> 00:12:18,920 -Eta hitz gordinik ere ez. -Putza! Hori ahaztu egin zait. 186 00:12:20,560 --> 00:12:23,000 Bueno, oraingoan tira, baina bizkorra izan zarelako soilik. 187 00:12:23,960 --> 00:12:26,040 Zatoz, goazen zure gela ikustera. 188 00:12:28,680 --> 00:12:30,240 Hementxe. 189 00:12:30,640 --> 00:12:32,640 Kontxo. Bai erosoa! 190 00:12:33,400 --> 00:12:36,280 Nahi duzuna eskegi dezakezu, egokia eta itxurazkoa baldin bada. 191 00:12:36,600 --> 00:12:38,400 Orduan, pitilinen argazkirik ez? 192 00:12:38,720 --> 00:12:41,080 Ez, oso zientifikoak ez badira behintzat. 193 00:12:43,320 --> 00:12:45,920 Hara. Hau izugarria da. 194 00:12:46,440 --> 00:12:47,800 Kaka bat da. 195 00:12:49,560 --> 00:12:51,880 Horri kaka esaten badiozu, jeloskor jarriko naiz. 196 00:12:57,080 --> 00:12:58,920 Utzi arropa atean ohera sartu aurretik... 197 00:12:59,240 --> 00:13:01,280 ...eta gaueko txandakoek eramango dute garbitzera. 198 00:13:02,040 --> 00:13:03,560 Eta... 199 00:13:04,360 --> 00:13:07,040 -...ezin duzu atea itxita eduki. -Jada ez dut hori egiten. 200 00:13:07,360 --> 00:13:09,440 -Ez dut esan egiten duzunik. -Eta ebakia egitekotan... 201 00:13:09,720 --> 00:13:11,640 ...ate puta erdi zabalik egoteak ez dit eragotziko. 202 00:13:12,000 --> 00:13:13,400 Hitz gordinak ez esateko! 203 00:13:13,720 --> 00:13:16,400 -Bestela arazoak izango dituzu. -Ai, ene! A ze beldurra! 204 00:13:18,840 --> 00:13:22,480 Jarrera horrek ez digu lana erraztuko ez zuri ez niri. 205 00:13:55,680 --> 00:13:57,960 -Zer gertatu zitzaion handikoteari? -Zein handikoteri? 206 00:13:58,280 --> 00:14:00,240 Praketan kaka egitea eragin zizunari. 207 00:14:00,560 --> 00:14:01,760 -Wesley-ri? -Bai. 208 00:14:02,040 --> 00:14:05,800 Hurrengoan ihes egin zuenean zuhaixka batzuetan hilda aurkitu zuten. 209 00:14:06,600 --> 00:14:09,680 -Zer? -Hori da istorioaren amaiera. 210 00:14:09,960 --> 00:14:11,800 Ez zait gustatzen. 211 00:14:12,560 --> 00:14:15,480 -Ez zatoz? -Burua argitu beharra dut. 212 00:14:15,760 --> 00:14:17,760 -Lehen egun ona izan da, Nate. -Eskerrik asko. 213 00:14:18,080 --> 00:14:19,560 Gero arte. 214 00:14:21,480 --> 00:14:24,000 -Bihar arte, lagun. -Bai. Lasai hartu, e? Agur. 215 00:14:42,000 --> 00:14:44,560 Grace? Pasa zaitezke. 216 00:14:51,280 --> 00:14:53,840 Analisiek positiboa eman dute. 217 00:14:55,920 --> 00:14:58,440 -Ze ondo. -Nola zaude? 218 00:15:01,280 --> 00:15:04,400 Ba, etxean zazpi bider egina dut jada testa, beraz... 219 00:15:04,720 --> 00:15:06,560 ...ez nau harritzen. 220 00:15:08,080 --> 00:15:11,480 Ea, zenbait aukera dauzkazu eta denak errepasatuko ditugu. 221 00:15:11,800 --> 00:15:13,600 Eman larunbaterako hitzordua. 222 00:15:14,200 --> 00:15:17,120 Ez dituzu beste aukerak zein diren jakin nahi? 223 00:15:22,600 --> 00:15:23,400 Bale. 224 00:15:29,120 --> 00:15:30,960 Lehen inoiz egon zara haurdun? 225 00:15:36,680 --> 00:15:37,880 Behin. 226 00:15:38,840 --> 00:15:40,280 Ondo. 227 00:15:55,520 --> 00:15:57,480 Kaixo, txatxala. Zer dela-eta hain berandu? 228 00:15:57,800 --> 00:16:00,560 Ene! Oraindik baduzu kapela barregarri hori? 229 00:16:00,880 --> 00:16:02,840 Beti izango dut kapela barregarri hau. 230 00:16:03,160 --> 00:16:04,480 Zer dugu hemen? 231 00:16:04,760 --> 00:16:06,400 Hor zehar joan zarenez, bizikletarekin engainatzera... 232 00:16:06,680 --> 00:16:09,200 ...ba, erabaki dut piper beteak prestatzea, 233 00:16:09,480 --> 00:16:11,360 tortilla eta amaren saltsa ospetsua. 234 00:16:12,600 --> 00:16:15,600 -Birentzako nahikoa dago? -Ez, ez dut uste. 235 00:16:16,320 --> 00:16:19,360 Mase, ez duzu Floydez jeloskor egoteko arrazoirik. 236 00:16:19,680 --> 00:16:23,280 -Floyd? Izena ere ipini diozu? -Bai, noski. Oso lotuta gaude. 237 00:16:23,920 --> 00:16:28,160 -Ez dakit ba zer ikusten diozun. -Euskailu onak, eserleku erosoa... 238 00:16:28,480 --> 00:16:31,440 Ez da posible horren eserlekua ni baino erosoagoa izatea. 239 00:16:31,760 --> 00:16:32,640 Hori egia da. 240 00:16:33,040 --> 00:16:36,320 Dutxa hartzera noa, Floydek izerditan utzi nau. 241 00:16:37,040 --> 00:16:38,480 Gorroto diot bizikleta horri. 242 00:16:40,080 --> 00:16:41,600 Izorrai, Floyd. 243 00:16:54,560 --> 00:16:56,400 -Kito, nirea amaitu dut. -Ongi. 244 00:16:56,720 --> 00:16:58,480 Nik ere ia amaitu dut. 245 00:17:00,800 --> 00:17:03,960 Zer zabiltza, azken orduko aldaketa zentzugabeak egiten? 246 00:17:04,240 --> 00:17:06,600 Zera, sudurra hain gaizki ateratzen zait... 247 00:17:07,200 --> 00:17:08,760 Ea, zu zara hasten. 248 00:17:13,560 --> 00:17:15,320 Jope! 249 00:17:16,240 --> 00:17:18,880 -Zureak beti bikainak dira. -Eskerrik asko. 250 00:17:19,200 --> 00:17:20,800 Eskalea ematen dut. 251 00:17:21,080 --> 00:17:23,640 -Bai, eskekoa ematen duzu. -Tira. 252 00:17:23,960 --> 00:17:25,560 Zer daukat aurpegian? 253 00:17:25,880 --> 00:17:27,160 -Hau? -Bai. 254 00:17:27,920 --> 00:17:29,840 Ahuakate zati bat bizarrean. 255 00:17:30,160 --> 00:17:31,840 -Ez da izango! -Bai. 256 00:17:32,720 --> 00:17:34,640 -Eta aspalditxotik. -Jesus! 257 00:17:34,960 --> 00:17:36,240 Hain eroso zirudien hor... 258 00:17:36,480 --> 00:17:39,000 -Bai. Eskerrik asko abisatzearren. -Abisatu dizut. Baina... 259 00:17:39,760 --> 00:17:43,000 Tira, nire txanda. Lasai hartu, e? 260 00:17:43,280 --> 00:17:46,600 Flipatu egingo duzu. Orain arteko onena da. 261 00:17:47,120 --> 00:17:48,400 Ea ba. 262 00:17:52,640 --> 00:17:55,840 Tira. Barre egiteko modukoa al da, ba? 263 00:17:56,120 --> 00:17:57,920 Ez, ez diot barre egingo. 264 00:17:59,840 --> 00:18:02,520 -Sudur hori ikaragarria da. -Bai, barrengorri baten... 265 00:18:02,840 --> 00:18:05,320 ...barrengorri baten itxura eman nahi izan diot. 266 00:18:05,640 --> 00:18:07,440 -Hori bizarra al da? -Ez, nik zera... 267 00:18:09,200 --> 00:18:11,400 ...itzala egin nahi nuen. Nahiko ondo geratu zait. 268 00:18:11,720 --> 00:18:13,080 Bai, oso ondo dago. 269 00:18:13,360 --> 00:18:16,280 -Eta zer da buruan daukadana? -Hau? Loreak. 270 00:18:17,280 --> 00:18:21,520 Zure buru zoragarri horretatik sortzen diren ideia bitxiak dira. 271 00:18:26,400 --> 00:18:28,200 Zergatik zara hain ona nirekin? 272 00:18:30,760 --> 00:18:32,360 Orain benetan hitz egingo dugu? 273 00:18:35,240 --> 00:18:36,640 Ba, erraza da. 274 00:18:36,960 --> 00:18:40,600 Nire bizitza osoan ezagutu dudan pertsona bitxi... 275 00:18:40,920 --> 00:18:43,760 ...eta ederrena zarelako. 276 00:19:01,800 --> 00:19:03,000 Zer? 277 00:19:03,320 --> 00:19:08,120 Ez dakit. Denbora asko da honela musu ematen ez zenidala. 278 00:19:09,240 --> 00:19:10,840 Ez da egia. 279 00:19:12,600 --> 00:19:16,120 Eta bederatzi egun eta 13 ordu daramatzagu txortan egin gabe. 280 00:19:19,080 --> 00:19:21,040 Orduak ere kontatzen dituzu? 281 00:19:22,160 --> 00:19:24,000 Zerbait gaizki egin dut? 282 00:19:25,800 --> 00:19:28,480 Ez. Zoragarria zara. 283 00:19:29,600 --> 00:19:31,200 Orduan, zer da? 284 00:19:38,720 --> 00:19:41,240 Aldian behin buru horretan sartzen utzi behar didazu; 285 00:19:41,560 --> 00:19:43,200 bestela zoratu egingo naiz. 286 00:19:58,640 --> 00:20:00,120 Nigatik soilik egingo duzu hau? 287 00:20:04,680 --> 00:20:06,040 -Ondo zaude? -Bai. 288 00:20:12,240 --> 00:20:14,080 Gelditzea nahi duzu? 289 00:20:28,400 --> 00:20:29,640 -Geldi. -Zer? 290 00:20:29,960 --> 00:20:31,000 Gelditu! 291 00:20:32,640 --> 00:20:34,200 Jode! 292 00:20:42,480 --> 00:20:45,080 Zer kristo gertatzen zaizu, Grace? 293 00:21:27,640 --> 00:21:29,280 Adi, neska-mutilak. 294 00:21:29,600 --> 00:21:31,160 Gehienok ezagutzen duzue, 295 00:21:31,480 --> 00:21:34,880 baina kide berri bat dugu. Jayden, zeure burua aurkeztuko duzu? 296 00:21:36,880 --> 00:21:39,640 Mesedez, ez zaitezte mindu oso atsegina ez banaiz. 297 00:21:39,960 --> 00:21:42,200 Laster joango naiz aitarekin bizitzera... 298 00:21:42,520 --> 00:21:45,760 ...eta ez dut denbora galdu nahi epe laburreko harremanak egiten, 299 00:21:46,080 --> 00:21:47,760 Ez da, beraz, ezer pertsonala. 300 00:21:49,040 --> 00:21:51,120 Ba, niri neskato atsegina iruditzen zait. 301 00:21:51,440 --> 00:21:54,120 Bere lekua utzi eta errespetatu beharko dugu guztiok. 302 00:21:54,440 --> 00:21:57,640 -Zertan jokatu nahi duzue gaur? -Whiffle ball-ean! 303 00:21:58,320 --> 00:21:59,760 -Ongi. -Berriro? Ez. 304 00:22:00,040 --> 00:22:01,880 Beti aritzen gara joko ergel horretan. 305 00:22:02,160 --> 00:22:04,760 Eta oraindik oso txarra zara. Ona zarenean aldatuko dugu. 306 00:22:05,000 --> 00:22:07,480 -Kontuz gero zer diozun! -Nahikoa da, uztazue. 307 00:22:07,800 --> 00:22:09,680 Beste proposamenik? 308 00:22:11,080 --> 00:22:14,240 -Bai. Sammy? -"Handi ta txiki"-ra jolas gaitezke? 309 00:22:14,560 --> 00:22:16,960 Benetako jolasa da? Ala oraintxe asmatu duzu? 310 00:22:17,280 --> 00:22:19,720 Oraintxe asmatu dudan benetako jolas bat da. 311 00:22:21,960 --> 00:22:25,000 Ongi. Tira, gero erakutsiko didazu, bai? 312 00:22:29,920 --> 00:22:31,640 Ilaran, neska-mutilok. 313 00:22:32,000 --> 00:22:34,520 Gelak aztertuko ditut. Kanpoan elkartuko gara. 314 00:23:33,520 --> 00:23:35,000 Aupa, Nas. 315 00:23:58,120 --> 00:23:59,800 Aupa, Shawnta! 316 00:24:00,160 --> 00:24:01,800 Hara, beisbol partida. 317 00:24:02,120 --> 00:24:04,400 Aupa zu! Jo gogor! 318 00:24:08,400 --> 00:24:10,720 Sammy! Hartu pilota. 319 00:24:11,040 --> 00:24:13,120 -Bizkor, Shawnta. -Mugi, Sammy. 320 00:24:15,600 --> 00:24:17,680 Onegia, joko honetarako? 321 00:24:19,360 --> 00:24:22,200 -Zer? -Ea onegia zaren whiffle ballean! 322 00:24:23,400 --> 00:24:25,440 Izerditzea ez zait gustatzen. 323 00:24:26,480 --> 00:24:28,320 Ei, Connor, hurbildu hona. 324 00:24:28,640 --> 00:24:31,760 Marcusen txanda da. Huts egingo du! Ez duzu bate lodiagoa hartu nahi? 325 00:24:35,240 --> 00:24:38,520 -Strike bat, lagunak. Strike bat. -Ez da strike izan. 326 00:24:38,800 --> 00:24:42,040 Erdi-erditik sartu zaizu. Zailegia da al zuretzat? 327 00:24:42,600 --> 00:24:44,560 Ez duzu ideiarik ere. 328 00:24:45,400 --> 00:24:47,840 Aizu, gurekin sokasaltoan egin nahi? 329 00:24:50,360 --> 00:24:51,680 Ez. 330 00:24:53,640 --> 00:24:57,040 Barkatu. Baina ez dugu baimenik hori egiteko. 331 00:24:58,320 --> 00:24:59,960 Nork esan du hori? 332 00:25:00,760 --> 00:25:02,320 Utziko al didazu entzuten? 333 00:25:24,680 --> 00:25:26,680 Strike hiru. Kanpora. 334 00:25:26,960 --> 00:25:29,800 Amari ilusioa egingo lioke datorren astean zu ikustea, e? 335 00:25:33,760 --> 00:25:35,040 -Marcus! -Zer diozu orain? 336 00:25:35,680 --> 00:25:37,600 Zer esan duzu nire amaz, umemoko alu horrek? 337 00:25:38,240 --> 00:25:40,160 Zer zabiltza? Itzuli gelara oraintxe! 338 00:25:40,440 --> 00:25:42,200 Zuek, eramazue Luis hemendik. 339 00:25:43,160 --> 00:25:44,400 -Zure esku? -Bai. 340 00:25:44,720 --> 00:25:47,560 -Luis, goazen. -Min duzu? Non? 341 00:25:48,080 --> 00:25:50,840 Tira, eseri, hemen egongo gara apur batean. 342 00:25:51,680 --> 00:25:53,200 Zer moduz zaude? 343 00:25:53,520 --> 00:25:57,640 Ba, ez oso ondo. Ikaragarria izan da. Beti horrela borrokatzen dira? 344 00:25:58,840 --> 00:26:01,680 Nate... Ez dizut zuri galdetu. 345 00:26:03,080 --> 00:26:05,120 Noski. Barkaidazue. 346 00:26:05,600 --> 00:26:06,680 Nola zaude? 347 00:26:12,800 --> 00:26:15,480 Zer demontre gertatzen zaizu? 348 00:26:33,400 --> 00:26:36,040 "Erasoa eta droga edukitzea"? 349 00:26:36,920 --> 00:26:39,040 Hori nahikoa da erreformatoriora bidaltzeko. 350 00:26:39,360 --> 00:26:41,160 Eta niri zer axola dit? 351 00:26:42,080 --> 00:26:44,600 Astebete baino ez zaizu falta hemendik irteteko. 352 00:26:46,440 --> 00:26:48,840 Hori baino askoz bizkorragoa zara zu. 353 00:26:51,720 --> 00:26:54,760 -Ateratzeko beldurrez? -Nik ez dut beldurrik. 354 00:26:56,440 --> 00:26:58,160 Gauza bat bakarrik esan nahi dizut, 355 00:26:58,480 --> 00:27:01,400 ez dudala nahi zu kartzelan amaitzea. 356 00:27:13,920 --> 00:27:16,640 Nire aitak hamar urte daramatza han barruan... 357 00:27:22,960 --> 00:27:25,080 ...eta ez dut hori nahi zuretzat. 358 00:27:35,280 --> 00:27:37,040 Zuzenean gelara! 359 00:27:37,360 --> 00:27:39,640 Ez duzue astialdirik izango lanak egin arte. 360 00:27:42,200 --> 00:27:44,000 Zer du? 361 00:27:44,800 --> 00:27:47,160 Ez du joan nahi. 362 00:27:48,720 --> 00:27:51,560 -Berarekin hitz egingo dut? -Bai. 363 00:27:53,840 --> 00:27:56,960 Bale, barruko kaka guztia aterako diot Marcusi. 364 00:27:57,680 --> 00:27:59,040 Ondo pasa. 365 00:28:09,600 --> 00:28:12,400 Zer, baduzu letra berriren bat nirekin probatu nahi duzuna? 366 00:28:15,000 --> 00:28:17,120 "Ostia" sarriegi esaten du. 367 00:28:17,440 --> 00:28:19,240 Ez diot inori esango. 368 00:28:25,280 --> 00:28:27,720 -Funtsean hori da dena. Astiro. -Ondo. Ekarri, ea. 369 00:28:33,440 --> 00:28:34,960 Honela? 370 00:28:36,240 --> 00:28:37,640 Bai. 371 00:28:38,840 --> 00:28:40,320 Ederki. 372 00:28:41,800 --> 00:28:44,320 Dagoeneko ez dio axola. Ia 18 urte ditut... 373 00:28:44,640 --> 00:28:47,680 ...eta gordetzen nituen oroimen politak lausotuak daude. 374 00:28:48,000 --> 00:28:50,000 Hazi ninduen urdangaz gogoratzean... 375 00:28:50,320 --> 00:28:52,920 ...gaixotu egiten naiz. Urdanga hori erotuta dago. 376 00:28:53,240 --> 00:28:55,520 Izorra dadila urdanga beltz hori. 377 00:28:55,840 --> 00:28:57,880 Zure gorpua zanga batean dago, nire garunean. 378 00:28:58,200 --> 00:28:59,960 Nola esan dezakezu ama zarela? 379 00:29:00,280 --> 00:29:03,240 Medikuak atera ninduen arrano gaiztoaren alutik. 380 00:29:03,560 --> 00:29:05,640 Urdanga horrek, egizu nahi duzuna. 381 00:29:05,960 --> 00:29:08,120 Zure seme ergelak droga saltzen du. 382 00:29:08,440 --> 00:29:10,360 Eguzkia egin arren, ni beti hotz. 383 00:29:10,680 --> 00:29:12,480 Euria ari du, 384 00:29:13,000 --> 00:29:14,880 eta maite nauzula diozu? 385 00:29:15,200 --> 00:29:16,880 Sinestea nahi al duzu? 386 00:29:17,200 --> 00:29:19,200 Hamar urte ditut. Utzi lagunekin egoten. 387 00:29:19,520 --> 00:29:21,720 Nire ama zarela diozu, puta handi horrek? 388 00:29:22,040 --> 00:29:24,480 Aurreko batean maite zintudala esan nizun. 389 00:29:24,800 --> 00:29:27,000 Oraingoan, ordea, ez. Indartsuagoa naiz. 390 00:29:27,320 --> 00:29:29,000 Orain neuk emango dizut egurra. 391 00:29:29,320 --> 00:29:31,720 Ez didazu beste aukerarik utzi. 392 00:29:32,080 --> 00:29:34,560 Gorpu bat zanga batean, hori baino ez zara. 393 00:29:34,880 --> 00:29:37,200 Ondo izorratu nauzu. Ia 18 urterekin... 394 00:29:37,520 --> 00:29:39,440 ...nire oroipenak ez dira ezabatuko. 395 00:29:39,760 --> 00:29:42,080 Beste zerbaiten esperoan bizi naiz. 396 00:29:42,400 --> 00:29:44,960 Baina bizitza kaka bat da, ez dago aukerarik. 397 00:29:45,280 --> 00:29:47,000 Gogoratu nirekin jakin nahi duzunean... 398 00:29:47,320 --> 00:29:49,880 ...zer den bizitzea bizitza ez-normal bat. 399 00:29:50,200 --> 00:29:52,240 Ipinidazu etiketa bat buruan... 400 00:29:52,560 --> 00:29:55,400 ...jakin dezazun zer den bizitzea bizitza ez-normal bat. 401 00:29:55,720 --> 00:29:58,120 Begiraidazu begietara, zer den jakiteko. 402 00:29:58,440 --> 00:30:00,200 Begiraidazu begietara, zer den jakiteko. 403 00:30:00,520 --> 00:30:02,520 Begiraidazu begietara eta ikusi zer den... 404 00:30:02,840 --> 00:30:05,160 ...bizitza normala zer den ez jakitea. 405 00:30:19,560 --> 00:30:21,920 Ez dakit zer esan. 406 00:30:24,320 --> 00:30:26,240 Lasai, lagun. 407 00:30:28,120 --> 00:30:30,520 Burua soiltzea baino ez dut nahi. 408 00:30:32,520 --> 00:30:35,080 Grace oraindik prest egongo da ilea mozteko? 409 00:30:40,240 --> 00:30:42,680 Gustatzen zait horma nola apaindu duzun. 410 00:30:45,520 --> 00:30:48,360 Eskerrik asko. Oso informatiboak dira. 411 00:30:54,960 --> 00:30:57,000 Zurekin marraztu dezaket? 412 00:31:08,280 --> 00:31:10,560 Bederatzi-hamar urte nituenean... 413 00:31:10,960 --> 00:31:15,200 ...amaren mutil-lagun guztien erretratuak egiten nituen. 414 00:31:15,480 --> 00:31:18,560 Eta gero, berari saltzen nizkion 10na eurotan. 415 00:31:20,800 --> 00:31:22,920 Zenbat mutil-lagun izan zituen? 416 00:31:24,120 --> 00:31:26,760 Nahikoa zertxobait aurrezteko... 417 00:31:27,080 --> 00:31:30,440 ...eta niri CD-irakurgailu eramangarria erosteko. 418 00:31:31,440 --> 00:31:33,320 Zer zaharra zaren! 419 00:31:33,640 --> 00:31:35,360 Orduan oso modan zeuden. 420 00:31:40,320 --> 00:31:42,120 Badakizu zer zen bitxiena? 421 00:31:43,640 --> 00:31:47,040 Gizon haietako bakoitzaren erretratua marrazteko... 422 00:31:48,480 --> 00:31:50,840 ...denbora asko hartzen nuela. 423 00:31:51,200 --> 00:31:54,440 30-40 bat minutu adi-adi begira... 424 00:31:54,800 --> 00:31:57,560 "Oraindik itzal pare bat gehiago egin behar ditut." 425 00:31:58,520 --> 00:32:00,560 Edo "sudurra konpondu behar dut". 426 00:32:02,400 --> 00:32:04,440 Ez dakit zergatik egiten nuen. 427 00:32:05,120 --> 00:32:07,200 Gorroto bainituen guztiak! 428 00:32:09,960 --> 00:32:12,600 Agian amarengandik urrundu nahi zenituen horrela. 429 00:32:18,080 --> 00:32:19,200 Bai. 430 00:32:21,120 --> 00:32:22,160 Baliteke. 431 00:32:26,280 --> 00:32:27,640 Amaitu duzu? 432 00:32:28,920 --> 00:32:32,160 Itzal pare bat, eta sudurra konpontzea falta zait. 433 00:32:32,920 --> 00:32:34,840 Sasijakintsu deabru hori! 434 00:32:36,160 --> 00:32:38,880 -"Amaitu da denbora." -A, ez. 435 00:32:39,240 --> 00:32:40,960 "Amaitu da denbora", ez. 436 00:32:41,280 --> 00:32:43,280 Gero futbolinean jokatu nahi nuen. 437 00:32:43,880 --> 00:32:45,160 Zer pena. 438 00:33:17,880 --> 00:33:19,240 Listo. 439 00:33:19,800 --> 00:33:21,240 Ez duzu ikusi nahi? 440 00:33:26,320 --> 00:33:27,520 Oso ondo zaude. 441 00:33:27,840 --> 00:33:29,160 Ikusi zerorrek. 442 00:33:31,960 --> 00:33:33,360 Konkorrak dauzkat? 443 00:33:36,480 --> 00:33:37,680 Zer esan nahi duzu? 444 00:33:40,600 --> 00:33:42,520 Ile luzea izan dut beti... 445 00:33:43,560 --> 00:33:45,480 ...amak buruan jotzen ninduelako. 446 00:33:46,320 --> 00:33:48,080 Oraindik konkorrak dauzkat? 447 00:33:50,760 --> 00:33:52,040 Ez da bat ere, lagun. 448 00:33:53,000 --> 00:33:54,160 Bat ere ez. 449 00:33:55,440 --> 00:33:56,640 Begiratu zerorrek. 450 00:34:14,600 --> 00:34:16,080 Leun dago. 451 00:34:17,320 --> 00:34:18,600 Eta atzealdean? 452 00:34:19,440 --> 00:34:21,240 Ez dago orbainik? 453 00:34:21,800 --> 00:34:23,040 Ezer ez? 454 00:34:24,120 --> 00:34:25,760 Oso guapo zaude. 455 00:35:36,880 --> 00:35:38,240 Mason! 456 00:35:45,440 --> 00:35:47,600 Gauza bat kontatu behar dizut. 457 00:35:49,400 --> 00:35:50,360 Bai? 458 00:35:51,000 --> 00:35:52,520 Zer da, ba? 459 00:36:01,800 --> 00:36:03,840 Umea edukiko dugu. 460 00:36:16,360 --> 00:36:17,480 Zer? 461 00:36:18,760 --> 00:36:20,680 Umea edukiko dugula. 462 00:36:23,760 --> 00:36:25,280 Egiatan? 463 00:36:32,880 --> 00:36:34,040 Ba... 464 00:36:52,960 --> 00:36:54,240 Eman minutu bat. 465 00:36:58,400 --> 00:36:59,640 Ene Jainkoa! 466 00:37:21,400 --> 00:37:23,000 Aizu, hau ere egingo dugu. 467 00:37:27,440 --> 00:37:30,160 Guraso apartak izango gara. 468 00:37:30,800 --> 00:37:31,840 Ados? 469 00:37:35,400 --> 00:37:37,680 Izugarri maite zaitut, Grace. 470 00:37:39,880 --> 00:37:41,800 Hainbeste, txoratuta bainago. 471 00:37:57,040 --> 00:37:58,440 Ea, utzi ikusten. 472 00:38:01,000 --> 00:38:03,640 -Oraindik ez da igartzen. -Tira! 473 00:38:16,000 --> 00:38:17,440 Zoratzekoa da. 474 00:39:13,480 --> 00:39:15,080 -Badakizu Sammyrena? -Zer? 475 00:39:16,160 --> 00:39:18,640 Bart panpina guztiak kendu zizkioten. 476 00:39:19,400 --> 00:39:22,120 Terapeutak esan zuenez, "gauzei uko egiten ikasteko". 477 00:39:23,480 --> 00:39:24,720 Kaka zaharra. 478 00:39:25,240 --> 00:39:27,000 Denak arrebarenak ziren, ezta? 479 00:39:28,720 --> 00:39:30,320 Ez dago prest horretarako. 480 00:39:36,000 --> 00:39:37,840 Botikak hartzeko ordua, Sammy. 481 00:39:51,240 --> 00:39:52,960 Sentitzen dut, laztana. 482 00:39:57,120 --> 00:39:59,160 Jayden, zure botikak. 483 00:40:04,920 --> 00:40:06,680 -Zer moduz egin duzu lo? -Oso gaizki. 484 00:40:07,000 --> 00:40:09,600 Esango diozu medikuari tradozona gehiago emateko? 485 00:40:10,760 --> 00:40:12,200 Esango diot. 486 00:40:14,400 --> 00:40:15,680 Zorionak! 487 00:40:19,000 --> 00:40:20,240 Eta... 488 00:40:22,480 --> 00:40:25,160 ...hau ere bai. Masonek egin dizu. 489 00:40:28,360 --> 00:40:29,720 Mila esker. 490 00:40:31,360 --> 00:40:33,000 Aita bila etorriko zaizula entzun dut. 491 00:40:34,720 --> 00:40:35,840 Bai. 492 00:40:37,600 --> 00:40:39,040 Pozik zaude? 493 00:40:41,080 --> 00:40:42,360 Berdin dit. 494 00:41:18,920 --> 00:41:21,840 Janet, ate nagusian bisita duzu zain. 495 00:41:38,840 --> 00:41:40,520 -Agur, Shawnta. -Agur! 496 00:41:41,160 --> 00:41:42,680 -Agur, Shawnta. -Agur. 497 00:43:12,080 --> 00:43:12,960 Kaka zaharra! 498 00:43:13,280 --> 00:43:14,800 -Zaindu neska-mutilak. -Ongi. 499 00:43:15,120 --> 00:43:16,160 Nate. 500 00:43:24,280 --> 00:43:25,600 Jayden? 501 00:43:26,720 --> 00:43:29,200 Ireki, badakizu ate hau ezin dela itxita egon. 502 00:43:30,760 --> 00:43:32,560 Nahikoa da, ireki. 503 00:43:33,400 --> 00:43:35,520 Jayd, sentitzen dut aitarena. 504 00:43:35,840 --> 00:43:37,960 -Zergatik ezin du atea itxi? -Bere burua zauritzen du. 505 00:43:38,280 --> 00:43:41,160 Orain ebakia egiten badut, lanpostua galduko duzue, ezta? 506 00:43:41,520 --> 00:43:44,600 -Lasai, Jayd... -Ez idazu "Jayd" esan, puta horrek! 507 00:43:48,760 --> 00:43:51,320 Jayden, ireki atea, mesedez. 508 00:43:51,640 --> 00:43:54,040 Ireki eta ez dizugu gehiago molestatuko. 509 00:43:55,200 --> 00:43:57,920 Irekitzen ez baduzu, indarrez sartuko gara. 510 00:43:58,280 --> 00:44:00,360 -Lagunduko didazue? -Bai, noski. 511 00:44:05,920 --> 00:44:07,800 Alde nire gelatik, ostia! 512 00:44:08,160 --> 00:44:10,400 -Heldu besotik. Hormaren kontra! -Aska nazazue! 513 00:44:10,800 --> 00:44:14,520 -Kontuz. Bat, bi, hiru, behera. -Zoazte popatik hartzera! 514 00:44:15,360 --> 00:44:16,840 Luis, eseri. 515 00:44:21,360 --> 00:44:23,160 Askatu! Min ematen didazu, putakumea! 516 00:44:23,480 --> 00:44:25,520 -Barkatu, zer esan didazu? -Aska nazazue! 517 00:44:25,840 --> 00:44:27,160 Ez zenuke hemen egon behar, Grace. 518 00:44:27,480 --> 00:44:30,160 Zer, Mason? Ezin didazu zuk bakarrik eutsi, kabroia? 519 00:44:30,480 --> 00:44:32,840 Nahiago duzu zure ordez urdanga horrek egitea? 520 00:44:33,160 --> 00:44:35,360 -Heldu gogor, Nate. -Bai, helduidazu ondo. 521 00:44:36,920 --> 00:44:38,040 Sentitzen dut. 522 00:44:41,880 --> 00:44:44,880 Dena ondo aterako da, Jayden. Ondo aterako da. 523 00:44:45,840 --> 00:44:48,040 Gorroto zaitut. 524 00:44:50,280 --> 00:44:51,400 Ez dio axola. 525 00:44:51,720 --> 00:44:55,400 Gogoko nauzun ala ez, ez dio axola. Zuk eutsi hau igaro arte. 526 00:44:57,760 --> 00:45:00,360 -Zer moduz zaude, Nate? -Ez oso ondo. 527 00:45:01,320 --> 00:45:03,960 Ondo ari zara. Oso ondo. 528 00:45:12,040 --> 00:45:13,160 Grace. 529 00:45:14,040 --> 00:45:15,840 Zer moduz dago nire txikia? 530 00:45:21,400 --> 00:45:23,440 -Zelan dago? -Lasaiago. 531 00:45:24,160 --> 00:45:25,640 Hori behar dut. 532 00:45:39,280 --> 00:45:40,880 Bana hartu behar duzue. 533 00:45:42,120 --> 00:45:43,520 Tira! 534 00:46:05,920 --> 00:46:07,200 Nirea ikusi nahi? 535 00:46:16,040 --> 00:46:17,240 Ostra! 536 00:46:18,440 --> 00:46:20,320 Doministiku egin nuelako. 537 00:46:20,920 --> 00:46:22,760 Gehiegi ebaki nuen. 538 00:46:24,040 --> 00:46:26,200 Akilesen tendoia ere ebaki nuen ia. 539 00:46:28,080 --> 00:46:29,440 Zergatik? 540 00:46:34,760 --> 00:46:36,440 Ama hiltzean... 541 00:46:38,160 --> 00:46:40,280 ...aitarekin bizitzera joan behar izan nuen eta... 542 00:46:44,320 --> 00:46:47,840 Beste kezkarik ez dago odolusten ari zarenean. 543 00:47:04,360 --> 00:47:05,920 Joder, gorroto diot. 544 00:47:17,000 --> 00:47:18,440 Nik ere bai. 545 00:47:42,280 --> 00:47:44,320 Hartu behar duzun denbora guztia. 546 00:47:54,680 --> 00:47:57,080 ZORIONAK, JAYDEN 547 00:47:57,400 --> 00:47:59,400 ZURE EGUNA DA ETA ONDO PASA! 548 00:47:59,720 --> 00:48:01,200 TRACY, ZURE ADISKIDEA. 549 00:48:04,800 --> 00:48:07,600 Zorionak zuri! 550 00:48:10,560 --> 00:48:13,760 -Egin putz! -Ea ba, egin putz. 551 00:48:15,960 --> 00:48:18,600 Jayden! Jayden! 552 00:48:30,880 --> 00:48:33,760 Ipurtandi, ipurtandi, ipurtandi! 553 00:48:34,080 --> 00:48:37,160 -Laugarrena, ipurtandi. -Laugarrena eta bosgarrena. 554 00:48:37,360 --> 00:48:39,400 -Bosgarrena eta seigarrena. -Seigarrena eta bosgarrena. 555 00:48:39,640 --> 00:48:40,880 Bosgarrena eta zazpigarrena. 556 00:48:41,200 --> 00:48:43,480 -Zazpigarrena, ipurtandi. -Ipurtandi, bederatzigarrena. 557 00:48:44,840 --> 00:48:48,040 Hara! Hemengo langilea da eta! 558 00:48:48,680 --> 00:48:51,760 -Lotsatuta egon behar zenuke. -Lotsa-lotsa eginda nago! 559 00:48:52,040 --> 00:48:54,240 -Lasai, ez da ezer. -Egin dezagun berriz ere. 560 00:49:30,520 --> 00:49:33,200 Astiroago, aizue. Ez daukazue erritmoaren senik. 561 00:49:33,480 --> 00:49:36,720 Niri esango didazu! Saiatzen naiz irakasten, baina alferrik. 562 00:49:37,600 --> 00:49:39,640 Mase, anaia bazina bezala maite zaitut, 563 00:49:39,960 --> 00:49:41,680 baina zuhur jokatzeko orduan... 564 00:49:41,960 --> 00:49:43,080 ...desastre hutsa zara. 565 00:49:43,400 --> 00:49:45,880 Uste du ez dakigula zer darabilen Gracekin. 566 00:49:46,200 --> 00:49:48,600 Ezkutuan dabiltzala elkarrekin irteten. 567 00:49:50,280 --> 00:49:52,480 Ez dakit zertaz ari zaren! 568 00:49:53,720 --> 00:49:56,520 Atean nago, ez badakizue. Eta Nate dut izena, aizue. 569 00:49:56,840 --> 00:49:59,840 Etorri nintzen unetik gorrotatu izan didazue. 570 00:50:07,400 --> 00:50:08,760 Eseri denok, mesedez. 571 00:50:09,160 --> 00:50:11,560 Baten batek hanka egin nahi du. 572 00:50:14,200 --> 00:50:15,280 Jayden! 573 00:50:16,560 --> 00:50:18,440 -Grace! -Zu geratu neska-mutilekin. 574 00:50:18,760 --> 00:50:20,440 Aurkitutakoan hots egingo dizut! 575 00:50:25,600 --> 00:50:27,720 Halakoak gertatu egiten dira, lasai. 576 00:50:29,080 --> 00:50:30,400 Jayden! 577 00:50:32,120 --> 00:50:35,080 Jayden, astiroago, mesedez. Botagurak nago. 578 00:50:35,400 --> 00:50:36,640 Baina ez hurbildu. 579 00:50:36,920 --> 00:50:38,480 -Geldi! -Bale, ongi. 580 00:50:43,400 --> 00:50:45,240 Handik kanpo ezin nauzu ukitu. 581 00:50:47,400 --> 00:50:49,400 Zure ondoan joan naiteke? 582 00:50:50,880 --> 00:50:53,440 Ibili nahi duzun beste, baina ez naiz hara itzuliko. 583 00:50:55,040 --> 00:50:56,680 Goazen ba, aurrera. 584 00:52:07,320 --> 00:52:10,120 Badakizu ez zenukeela hemen egon behar. 585 00:52:19,040 --> 00:52:21,840 Kaixo. Haren aitaren etxean gaude. 586 00:52:22,160 --> 00:52:24,640 Uste dut ez dagoela inor, baina hala ere sartu egin da. 587 00:52:25,640 --> 00:52:26,960 Ondo, mila esker. 588 00:52:44,880 --> 00:52:46,760 Ez dago? 589 00:52:56,160 --> 00:52:58,200 Itzuli nahi duzu? 590 00:53:03,960 --> 00:53:05,360 Bale. 591 00:53:26,000 --> 00:53:27,600 Ondo zaude? 592 00:53:31,200 --> 00:53:32,960 Bihar egongo gara. 593 00:53:35,400 --> 00:53:38,320 Asmatu dudan ipuin bat entzun nahi al duzu? 594 00:53:39,400 --> 00:53:40,840 Noski. 595 00:53:49,480 --> 00:53:52,520 Haurrentzat da, beraz ez dago hitz potolorik. 596 00:53:53,280 --> 00:53:54,760 Ongi. 597 00:53:56,640 --> 00:53:59,480 Behin batean, itsaso zabalaren azpian... 598 00:53:59,800 --> 00:54:02,920 ...bazen Nina izeneko olagarro txiki bat. 599 00:54:04,960 --> 00:54:07,240 Bakarrik pasatzen zuen denbora gehiena, 600 00:54:07,560 --> 00:54:09,600 harri eta oskolez eskulanak egiten. 601 00:54:10,040 --> 00:54:11,480 Oso zoriontsua zen. 602 00:54:12,920 --> 00:54:15,080 Baina halako batean, marrazo bat agertu zen. 603 00:54:16,240 --> 00:54:20,560 -"Nola duzu izena?", galdetu zion. -"Nina", olagarrotxoak. 604 00:54:20,880 --> 00:54:23,000 "Nire laguna izan nahi duzu?", marrazoak. 605 00:54:23,480 --> 00:54:25,920 Eta Ninak, "Ongi. Zer egin behar dut?" 606 00:54:27,840 --> 00:54:32,040 "Gauza handirik ez... utzi zure garroetako bat jaten." 607 00:54:33,800 --> 00:54:35,520 Ninak ez zuen inoiz lagunik izan, 608 00:54:35,840 --> 00:54:38,480 eta pentsakor gelditu zen, "Hau ote da lagunak egiteko modua?" 609 00:54:39,120 --> 00:54:41,440 Bere zortzi garroei begiratu eta erabaki zuen... 610 00:54:41,760 --> 00:54:43,680 ...bat galtzea ez zela hain latza izango. 611 00:54:44,000 --> 00:54:46,800 Eta garro bat eman zion lagun berri zoragarriari. 612 00:54:51,240 --> 00:54:54,400 Astea elkarrekin jolasten pasa zuten Ninak eta marrazoak... 613 00:54:54,640 --> 00:54:58,680 ...igeri egiten, leizeak esploratzen eta hareazko gazteluak egiten. 614 00:55:00,040 --> 00:55:02,160 Baina gauero marrazoa gosetu egiten zen... 615 00:55:02,760 --> 00:55:05,520 ...eta Ninak bere garroetako bat ematen zion jateko. 616 00:55:08,880 --> 00:55:11,240 Igandean, eguna jolasten eman eta gero, 617 00:55:11,360 --> 00:55:14,040 oso gose zela esan zion marrazoak. 618 00:55:16,000 --> 00:55:18,240 "Ez dut ulertzen", erantzun zion Ninak. 619 00:55:18,600 --> 00:55:21,960 "Sei garro eman dizkizut eta beste bat eskatzen didazu?" 620 00:55:22,360 --> 00:55:24,960 Eta marrazoak, orduan, irribarre adiskidetsu batez... 621 00:55:25,280 --> 00:55:28,840 "Beste bat, ez; oraingoan denak nahi ditut." 622 00:55:30,240 --> 00:55:32,240 "Zergatik, baina?", galdetu zion Ninak. 623 00:55:33,760 --> 00:55:37,080 Eta marrazoak erantzun, "Adiskideak horretarako direlako". 624 00:55:41,480 --> 00:55:43,960 Jaten amaitu zuenean, ordea, 625 00:55:44,800 --> 00:55:47,200 triste eta bakarrik sentitu zen marrazoa. 626 00:55:48,040 --> 00:55:50,160 Jadanik ez zuen norekin joan... 627 00:55:50,480 --> 00:55:53,880 ...leizeak esploratzen, gazteluak altxatzen eta igeri egiten. 628 00:55:56,280 --> 00:55:58,800 Ninaren falta sentitzen zuen. 629 00:55:59,560 --> 00:56:03,080 Hala ba, igeri joan zen beste adiskide bat bilatzera. 630 00:56:17,040 --> 00:56:18,400 Jayden. 631 00:56:21,760 --> 00:56:24,080 Aitak min eman al dizu inoiz? 632 00:56:33,000 --> 00:56:35,480 Oraindik ere min ematen dizu? 633 00:57:13,400 --> 00:57:15,760 Harekin itzultzea eragotzi behar diogu. 634 00:57:20,560 --> 00:57:22,480 Ez da itzuliko. 635 00:57:27,200 --> 00:57:29,360 Gaur itzel egon zara. 636 00:57:30,520 --> 00:57:32,120 Eskerrik asko. 637 00:58:05,080 --> 00:58:08,120 Babarrunak probatu behar dituzu. Oso gozoak daude. 638 00:58:11,880 --> 00:58:13,880 Non daude babarrunak? 639 00:58:22,480 --> 00:58:24,520 Barkaidazue, barkatu. Kaixo. Zer moduz? 640 00:58:27,040 --> 00:58:29,840 Zerbait esan behar dizuet, labur. 641 00:58:30,640 --> 00:58:32,760 Ingelesez esango dut, ordea, 642 00:58:33,080 --> 00:58:35,840 behar baino gehiago lotsatu behar ez izateko. 643 00:58:37,720 --> 00:58:39,320 Unea aprobetxatu nahi dut... 644 00:58:39,640 --> 00:58:42,800 ...zuei eskerrak emateko. Ama, aita... 645 00:58:43,360 --> 00:58:48,280 Ez dut uste gutako inorentzat abegi-gurasoak soilik zaretenik. 646 00:58:50,040 --> 00:58:53,880 Jakin ere ez dakit hori zer den. Niretzat aita eta ama zarete. 647 00:58:55,640 --> 00:58:58,400 Eta uste dut denon izenean esan dezakedala... 648 00:59:00,000 --> 00:59:02,120 ..."Esker mila zuekin hartu gintuzuelako." 649 00:59:03,080 --> 00:59:07,000 Zuekin hartu zenutelako lotsagabe beldurtia hau. 650 00:59:10,320 --> 00:59:14,120 Beste inor ere ez neukanean, zuekin hartu eta erakutsi egin zenidaten... 651 00:59:19,560 --> 00:59:21,920 ...norbaitek maitatzea zer den. 652 00:59:23,160 --> 00:59:26,440 Eta zuengatik ez balitz, gutako inor ere ez legoke hemen. 653 00:59:28,040 --> 00:59:31,040 Begira zein familia ederra sortu duzuen! 654 00:59:32,520 --> 00:59:35,720 Hartara, topa gure errege eta erreginari! 655 00:59:36,360 --> 00:59:38,160 Zorionak 30. urteurrenean! 656 00:59:38,480 --> 00:59:40,920 Zeuei zor dizuet nire bizitzako on guztia. 657 01:00:50,720 --> 01:00:53,000 Nirekin ezkondu nahi duzu? 658 01:00:58,240 --> 01:01:01,360 -Benetan diozu? -Bai. Bene-benetan. 659 01:01:37,960 --> 01:01:40,360 Nork deitzen du telefono finkora? 660 01:01:48,560 --> 01:01:50,120 Bai, esan? 661 01:01:53,320 --> 01:01:54,240 Bai. 662 01:01:54,720 --> 01:01:58,040 Izan ere, ni bere senargaia naiz. 663 01:01:58,360 --> 01:02:02,120 Haren aitari buruzko zerbait bada, emadazu niri mezua. 664 01:02:10,720 --> 01:02:12,040 Kaka. 665 01:02:18,400 --> 01:02:20,200 Nor zen? 666 01:02:23,720 --> 01:02:26,360 Baldintzapeko askatasun sailekoek. 667 01:02:27,240 --> 01:02:31,280 Esan didate zure aita datorren hilean irtetekoa dela. 668 01:03:26,200 --> 01:03:29,720 -Hitz egin beharko dugu, ezta? -Orain ez, Mason. 669 01:03:30,160 --> 01:03:33,240 Ondo nago, lan egitea ondo etorriko zait. 670 01:03:38,480 --> 01:03:40,080 -Kaixo. -Aupa. 671 01:03:40,400 --> 01:03:43,560 -Marcusen arraina hil da bart. -Zer? 672 01:03:45,520 --> 01:03:47,600 Luis izan delako susmoa du. 673 01:03:48,960 --> 01:03:50,480 Eta egia al da? 674 01:03:57,880 --> 01:04:00,040 Esadazu ez zeniola ezer egin Marcusen arrainari. 675 01:04:00,360 --> 01:04:02,360 -Zer? -Esadazu, Luis. 676 01:04:02,680 --> 01:04:05,080 Ez dakit zertaz ari zaren ere. 677 01:04:06,280 --> 01:04:08,400 Hitz ematen dizut! 678 01:04:17,840 --> 01:04:19,800 Sentitzen dut, Marcus. 679 01:04:23,560 --> 01:04:25,160 Ez da Luis izan. 680 01:04:25,920 --> 01:04:27,040 Ez dio axola. 681 01:04:32,000 --> 01:04:34,600 Ardura ez bazaizu, bakarrik egon nahi dut. 682 01:04:35,360 --> 01:04:36,640 Ongi. 683 01:04:39,160 --> 01:04:41,000 Baina abisatu, zerbait behar baduzu. 684 01:04:58,040 --> 01:04:59,560 Jayden ikusi duzue? 685 01:05:05,720 --> 01:05:07,400 Jess, non da Jayden? 686 01:05:07,720 --> 01:05:10,040 Atzo bere aita azaldu zen eta astebururako eraman du. 687 01:05:10,600 --> 01:05:11,520 Zer? 688 01:05:11,880 --> 01:05:15,040 -Jackek sinatu zuen baimena. -Adar jotzea da hau, ezta? 689 01:05:20,320 --> 01:05:22,200 Nola utzi zenion irteten? 690 01:05:22,720 --> 01:05:25,080 Jan, berehala hots egingo dizut berriro. 691 01:05:26,360 --> 01:05:29,080 Gizonak deitu eta barkamena eskatu zuen. Estualdi bat zela. 692 01:05:29,800 --> 01:05:33,000 Kontua ez da hori, Jack. Ez al zenuen txostena irakurri? 693 01:05:33,280 --> 01:05:35,600 Horixe irakurri nuena! Eta izugarri kezkatu ninduen. 694 01:05:35,920 --> 01:05:40,040 Baina isildu egin zen gizarte-langileak esan zuenean aitak ez zuela bortxatu. 695 01:05:40,440 --> 01:05:43,280 Eta zer esatea nahi duzue? Izugarrizko beldurra dio! 696 01:05:43,560 --> 01:05:45,720 Zer ostia erakutsi dizuete zuoi fakultatean, e? 697 01:05:46,040 --> 01:05:49,000 Buruan iltzatuta du aita, beti zelatan, berari begira. 698 01:05:49,520 --> 01:05:53,080 Lo dagoenean zein kaka egiten zein bakarrik bere terapeutarekin, 699 01:05:53,360 --> 01:05:55,920 aita ere hantxe dago, prest erasotzeko. 700 01:05:56,520 --> 01:05:58,480 Berez esatea espero duzue? 701 01:05:58,800 --> 01:06:00,200 Ergelak zarete, ala? 702 01:06:00,520 --> 01:06:03,880 Laguntza eskatu du, eta zuek marrazoarengana bota duzue! 703 01:06:04,560 --> 01:06:06,520 Ulertzen dut haserre egotea, Grace, 704 01:06:06,840 --> 01:06:09,520 baina garrasi egiteak ez du komunikazioa errazten. 705 01:06:11,280 --> 01:06:13,560 Ados. Zuzen zaude. 706 01:06:15,880 --> 01:06:17,240 Barkatu, Jack. 707 01:06:17,920 --> 01:06:20,880 Mesedez, ezeztatu baimena dena argitu bitartean. 708 01:06:21,200 --> 01:06:23,760 Susmoa dut etxe horretan gauzak ez doazela ondo. 709 01:06:24,080 --> 01:06:26,400 Nola dakizu? Umeentzako ipuin bat irakurri zizulako? 710 01:06:26,720 --> 01:06:28,560 Ez-idazu adarra jo, Jack. 711 01:06:28,880 --> 01:06:31,040 Egunero nago neska-mutilekin. 712 01:06:31,360 --> 01:06:33,760 Bart adierazi zidan, negarrez... 713 01:06:34,080 --> 01:06:38,760 -...eta ahal izan zuen modu bakarrean. -Zu langile arrunta zara, Grace. 714 01:06:39,520 --> 01:06:43,400 Malkoak interpretatzea ez dagokizu zuri, baizik eta terapeuta tituludunei. 715 01:06:43,720 --> 01:06:46,320 Ba, zure terapeuta tituludunek ez dakite ostiarik ere ez. 716 01:06:46,640 --> 01:06:49,840 -Aitak bortxatzen zuela esan zizun? -Ez zuen esan beharrik! 717 01:06:50,160 --> 01:06:54,760 Aitari alaba kentzekotan, bai, argi eta garbi esan behar du. 718 01:06:56,200 --> 01:06:58,640 -A zer ergelkeria! -Grace, 719 01:06:58,960 --> 01:07:02,320 zuk bizirik daramazun denbora baino gehiago daramat nik hemen. 720 01:07:02,640 --> 01:07:05,840 Bizitza emango nuke haietako bakoitzarengatik. 721 01:07:06,160 --> 01:07:09,280 Euren begirada galduak ikustean, gogoa pizten zait... 722 01:07:09,600 --> 01:07:11,560 ...kabroi horiek akabatzeko. 723 01:07:11,880 --> 01:07:14,560 Eta egunero horrela sentitzen banaiz ere, 724 01:07:14,880 --> 01:07:16,920 badakit ezin naizela joan horiek guztiak akabatzera. 725 01:07:17,240 --> 01:07:19,240 Umeei ezin dizkiet zauri guztiak sendatu, 726 01:07:19,560 --> 01:07:22,720 eta besteak ezin ditut denak sexu-erasotzailetzat salatu. 727 01:07:24,560 --> 01:07:27,520 Are gutxiago adiskide baten adiskideak badira. Ezta? 728 01:07:29,200 --> 01:07:30,840 Amaitu dugu, Grace. 729 01:08:30,600 --> 01:08:31,600 Sammy. 730 01:09:29,480 --> 01:09:30,520 Marcus? 731 01:09:32,680 --> 01:09:33,760 Marcus! 732 01:09:38,240 --> 01:09:40,680 Marcus, zer zabiltza Luisen gelan? 733 01:09:49,840 --> 01:09:51,200 Luis? Luis! 734 01:09:52,000 --> 01:09:53,120 Luis! 735 01:09:53,760 --> 01:09:55,120 Zer? 736 01:09:58,400 --> 01:10:02,360 Ai ene... Ez! Mason! Lagundu norbaitek! 737 01:10:03,720 --> 01:10:06,400 Luis, burko-azala behar dut. Emaidazu oraintxe! 738 01:10:07,040 --> 01:10:08,160 Bizkorrago. 739 01:10:09,720 --> 01:10:12,960 Marcus, entzun, begiratu niri. 740 01:10:13,560 --> 01:10:16,320 Ondo jarriko zara. Baina niri begiratu, e? 741 01:10:17,080 --> 01:10:18,680 Marcus, begiratu niri. 742 01:10:20,000 --> 01:10:21,760 Non arraio sartu zarete? 743 01:11:08,560 --> 01:11:10,480 Oraindik ez dakite ezer. 744 01:11:20,240 --> 01:11:21,640 Ezin dut hau egin. 745 01:11:22,320 --> 01:11:23,520 Grace? 746 01:11:27,760 --> 01:11:29,480 E! Grace, nora zoaz? 747 01:11:30,080 --> 01:11:31,680 Ezin dut egin. 748 01:11:33,360 --> 01:11:35,800 Tira, goazen ba. Etxera eramango zaitut. 749 01:11:36,400 --> 01:11:39,120 Ez dut etxera joan nahi. Ez da hori. 750 01:11:41,040 --> 01:11:43,640 Badakit egun latza izan dela. 751 01:11:43,960 --> 01:11:47,200 Ezin duzu imajinatu zein gaizki pasatzen ari naizen. 752 01:11:47,520 --> 01:11:49,200 Kontaidazu, ba! 753 01:11:50,080 --> 01:11:52,080 Hala funtzionatzen du: kontatu zer duzun... 754 01:11:52,360 --> 01:11:55,560 ...eta eskutik heldu eta kaka hau gainditzen lagunduko dizut. 755 01:11:55,880 --> 01:11:57,960 Nik hori agintzen dizut. 756 01:11:58,280 --> 01:12:01,280 Baina sartzen utzi ezik ezingo dizut lagundu! 757 01:12:04,680 --> 01:12:06,160 Ezin dut. 758 01:12:09,640 --> 01:12:10,920 Sentitzen dut. 759 01:12:14,400 --> 01:12:16,000 Sentitzen duzula? 760 01:12:17,440 --> 01:12:18,840 Benetan ari al zara? 761 01:12:20,200 --> 01:12:22,600 Luze egon naiz itxaroten, zure zain. 762 01:12:22,920 --> 01:12:26,440 Eta segundo bat ere ez nuke aldatuko, izugarri maite zaitut eta. 763 01:12:27,520 --> 01:12:29,560 Hiru urte joan dira... 764 01:12:29,880 --> 01:12:31,920 Zergatik ez zara nirekin fidatzen? 765 01:12:32,280 --> 01:12:34,480 Hiru urte itxaroten ea behingoz... 766 01:12:34,800 --> 01:12:37,840 ...jarraituko ote zenien umeei ematen dizkiezun aholkuei... 767 01:12:38,160 --> 01:12:41,280 ...eta buruan daukazuna kontatzen hasiko ote zinen. 768 01:12:41,640 --> 01:12:43,680 Ez duzu hori nigatik egingo? 769 01:12:46,920 --> 01:12:49,720 Edozer dela ere, hitz egizu nirekin. 770 01:12:54,320 --> 01:12:56,360 Ezin dut hau egin. 771 01:13:01,080 --> 01:13:04,280 Ezin dut. Eta ezin naiz zurekin ezkondu. 772 01:13:05,320 --> 01:13:07,600 Ezin dut umea egin. Ezin dut! 773 01:13:15,320 --> 01:13:16,800 Ezin dut. 774 01:13:26,600 --> 01:13:28,480 Eta zer egin nahi duzu? 775 01:13:33,680 --> 01:13:35,560 Abortatzea pentsatu duzu? 776 01:13:41,840 --> 01:13:43,960 Ordua eskatu dut dagoeneko. 777 01:14:01,840 --> 01:14:03,760 Egizu nahi duzuna. 778 01:14:05,120 --> 01:14:06,720 Amaitu da. 779 01:16:37,080 --> 01:16:38,720 Zer zabiltza? 780 01:16:40,840 --> 01:16:42,840 Ez al da gehiegizkoa? 781 01:17:05,880 --> 01:17:07,720 Zoratzen ari zara? 782 01:17:11,160 --> 01:17:12,800 Baliteke. 783 01:17:22,120 --> 01:17:24,080 Zure adina nuelarik... 784 01:17:25,080 --> 01:17:28,400 ...epaitegian eseri ninduten, arrotzen aurrean. 785 01:17:29,200 --> 01:17:32,320 Nola bortxatzen ninduen kontatu behar izan nien, 786 01:17:34,840 --> 01:17:36,720 zerekin jotzen ninduen, 787 01:17:37,960 --> 01:17:39,840 nola mozkortzen zen... 788 01:17:42,240 --> 01:17:45,200 ...eta nola behartzen ninduen berarekin dutxatzera. 789 01:17:49,720 --> 01:17:52,280 Haurdun utzi ninduen. 790 01:17:56,760 --> 01:17:59,000 Kartzelara bidali nuen, 791 01:18:01,440 --> 01:18:04,960 eta harrezkero ez dut hartaz hitz egin. 792 01:18:05,560 --> 01:18:07,680 Gogora ere ez dut ekarri... 793 01:18:11,040 --> 01:18:13,200 ...ezagutu zintudan arte. 794 01:18:17,480 --> 01:18:19,320 Baina ez dakit. 795 01:18:22,720 --> 01:18:25,560 Umea daukat barruan eta ez dakit... 796 01:18:25,960 --> 01:18:28,320 ...ez dakit zer egiten ari naizen. 797 01:18:36,680 --> 01:18:39,280 Nik zuri laguntzea besterik ez nuen nahi. 798 01:18:51,800 --> 01:18:53,560 Ene, Jainko maitea! 799 01:18:54,080 --> 01:18:55,880 Gerrikoa dantzatzen du. 800 01:18:57,600 --> 01:18:59,040 Ze tipikoa, ezta? 801 01:18:59,280 --> 01:19:01,760 Jayden, nola edo hala konpondu behar dugu hau. 802 01:19:02,080 --> 01:19:05,520 Bate batekin burua zartatuz lo dagoen bitartean? 803 01:19:42,760 --> 01:19:45,280 Hemendik alde egitea onena! 804 01:19:46,520 --> 01:19:48,400 Ez da esnatzen. 805 01:20:50,320 --> 01:20:53,800 Kito! Orain goazen hemendik lehenbailehen. 806 01:21:21,480 --> 01:21:25,240 Galdera mordoxka egingo dizute. Gogorra izango da. 807 01:21:27,440 --> 01:21:30,680 Ez dut kontatuko batearekin nire etxean sartu zinela. 808 01:21:33,520 --> 01:21:34,760 Eskerrik asko. 809 01:21:36,640 --> 01:21:39,160 Oso ama ona izango zara. 810 01:21:46,320 --> 01:21:49,800 Esan nion etxera itzultzen nintzen azken aldia zela. 811 01:21:52,240 --> 01:21:54,880 Ez nuela kaka gehiago irensteko asmorik. 812 01:21:57,000 --> 01:21:58,960 Sutan ipini zen, jakina. 813 01:22:01,760 --> 01:22:03,920 Baina ez zidan axola izan. 814 01:22:30,040 --> 01:22:31,720 Barkatu. 815 01:22:33,960 --> 01:22:36,160 Lehengoa ez dut benetan esan. 816 01:22:38,040 --> 01:22:40,120 Lur jota nago. 817 01:23:04,280 --> 01:23:06,160 Marcus ondo jarriko da. 818 01:23:09,600 --> 01:23:11,480 Eta ni ere bai. 819 01:23:26,880 --> 01:23:31,040 Grace, badakit latza dela honen gainean hitz egitea, 820 01:23:32,160 --> 01:23:36,720 baina laugarren saioa dugu hau eta saiatzea nahi nuke. 821 01:23:44,000 --> 01:23:45,920 Ba, ez dakit zer esan. 822 01:23:48,080 --> 01:23:51,800 Aita astebete barru aterako da. Horretaz hitz egin nahi duzu? 823 01:24:01,280 --> 01:24:02,560 Ongi. 824 01:24:23,840 --> 01:24:25,320 Ondo zaude? 825 01:24:32,800 --> 01:24:34,360 Begiratu monitorera. 826 01:24:36,800 --> 01:24:39,600 Ea... Hori da, hor dago. 827 01:24:43,720 --> 01:24:46,080 Ez mugitu! Geldi segundo bat. 828 01:24:48,800 --> 01:24:50,200 Itxaron... 829 01:24:51,680 --> 01:24:54,160 Hori bihotza da, taupaka. 830 01:25:37,480 --> 01:25:40,640 Adi egon behar duzue, benetan harrigarria baita. 831 01:25:40,960 --> 01:25:43,880 Gezurra dela pentsatuko duzue, baina ez. Gracek esango dizue. 832 01:25:44,280 --> 01:25:46,080 Ea nola kontatzen duzun, e? 833 01:25:46,360 --> 01:25:49,280 Nola, ba? Ondo! Idazle baten amets hezea da. 834 01:25:49,600 --> 01:25:50,760 -Zer? -Presta zaitez! 835 01:25:51,000 --> 01:25:53,160 -Hasieratik hasiko naiz, ados? -Ados. 836 01:25:53,480 --> 01:25:57,320 Duela hiru urte neska bat zegoen hemen gurekin, Liza Green. 837 01:25:57,640 --> 01:26:00,680 17 urte zituen eta zaharrena zen garai hartan. 838 01:26:01,000 --> 01:26:03,240 Neska -eta ez txarrean hartu-... 839 01:26:03,520 --> 01:26:05,120 ...oso polita zen. -Benetan ederra! 840 01:26:05,440 --> 01:26:08,640 Mutil guztiak atzetik zituen, baina ez zien kasurik egiten. 841 01:26:08,920 --> 01:26:11,280 -Beti ikasten egoten zen. -Buruargia zen. 842 01:26:11,600 --> 01:26:15,400 18 urte bete eta irteteko bi aste baino falta ez zirela... 843 01:26:15,680 --> 01:26:18,360 ...mutiko berri bat sartu zen, 15 urte ingurukoa. 844 01:26:18,680 --> 01:26:20,680 Zangarra eta lerdena zen, baina isila. 845 01:26:20,960 --> 01:26:23,760 Ezerk axola ez balio bezala, hara ta hona ibiltzen zen. 846 01:26:24,120 --> 01:26:27,400 Lehen astean berba bakar bat ere ez zuen egin. 847 01:26:27,720 --> 01:26:29,160 Baina egun batean... 848 01:26:29,480 --> 01:26:33,640 ...batzarrean galderarik bazegoen itaundu eta mutilak altxatu zuen eskua. 849 01:26:33,960 --> 01:26:37,120 Eta Liza Green-i begiratuz esan zion... 850 01:26:37,440 --> 01:26:39,720 "Duela gutxi etorri naiz eta ez nauzu ezagutzen. 851 01:26:40,040 --> 01:26:42,360 Hala ere, adi izan nauzu eta esango dizut... 852 01:26:42,680 --> 01:26:45,400 ...hemen ezer interesgarririk bada, hori zeu zarela. 853 01:26:45,720 --> 01:26:48,760 Lastima ezin elkar ezagutzea zu joan aurretik." 854 01:26:49,080 --> 01:26:51,840 Ausarta mutila! Eta neskak zer esan zion? 855 01:26:52,120 --> 01:26:54,880 Ezer ere ez! Deserosoa izan zen. 856 01:26:55,160 --> 01:26:57,280 Deserosoa eta urduri jartzeko modukoa. 857 01:26:57,560 --> 01:26:59,440 Alde egin zuen mutilari erantzun gabe... 858 01:26:59,720 --> 01:27:01,720 ...eta besteen aurrean barregarri utziz. 859 01:27:02,040 --> 01:27:05,600 Berarekin joango ez balitz bezala, keinurik ere ez zuen egin. 860 01:27:05,920 --> 01:27:08,880 Besteok ez genekien zerbait jakingo balu bezala. 861 01:27:09,160 --> 01:27:11,360 -Eta nor zen mutila? -Marcus. 862 01:27:11,680 --> 01:27:14,520 -Zer? Istorio hori entzun gabe nuen. -Itxaron, onena falta da-eta. 863 01:27:14,840 --> 01:27:17,600 Bai. Gaur goizean Ronny's-era joan gara kafea hartzen. 864 01:27:17,920 --> 01:27:20,760 Eta ezetz asmatu nor topatu dugun mahai batean eserita? 865 01:27:21,080 --> 01:27:23,280 -Marcus. -Zer moduz dago? 866 01:27:23,600 --> 01:27:25,680 -Itzel! -Oso ondo. 867 01:27:26,000 --> 01:27:28,600 Botoidun alkondara jantzita eta kaputxinoa hartzen. 868 01:27:29,240 --> 01:27:32,840 -Marcusek kaputxinoak hartzen ditu? -Bai. Hala ematen du. 869 01:27:33,240 --> 01:27:35,680 Hargatik, berbetan hasi gara. 870 01:27:36,000 --> 01:27:39,200 Akuarioan dabil lanean eta diru mordoa ateratzen du eskupekotan. 871 01:27:39,960 --> 01:27:41,960 Datorren seihilekoan ikasten hasiko da. 872 01:27:42,280 --> 01:27:44,680 -Ene ama! -Bai. Bitxia izan da, ze... 873 01:27:45,000 --> 01:27:48,760 ...nik ez dut sekula santan Marcus hain berritsu ikusi, 874 01:27:49,080 --> 01:27:50,880 eta neure artean, "Zer dela-eta honela orain? 875 01:27:51,160 --> 01:27:53,640 Pozik dago gu ikusita? Ala zerbaitegatik urduri dago?" 876 01:27:54,120 --> 01:27:55,840 Berehala konturatu naiz... 877 01:27:56,160 --> 01:27:59,280 ...mahaian beste kafe bat zegoela eta aulki bat hutsik. 878 01:28:00,040 --> 01:28:02,960 Eta orduan, filmetan bezala, 879 01:28:03,320 --> 01:28:06,560 komuneko atea zabaldu da eta hara non Liza Green irten den! 880 01:28:07,880 --> 01:28:10,280 -Elkarrekin geratuta zeuden? -Bai, bosgarren aldiz. 881 01:28:10,760 --> 01:28:15,000 Eta eseri denean, gizarajoa gorri-gorri jarri da. 882 01:28:15,280 --> 01:28:17,680 -Zelako lotsa! -Maitagarria izan da. 883 01:28:18,000 --> 01:28:20,560 Hain maitagarria, ia txiza egin dut praketan. 884 01:28:20,840 --> 01:28:23,760 -Hain zoriontsu ziruditen! -Oso zoriontsu. Eta orduan... 885 01:28:25,480 --> 01:28:27,240 Tira, ba. Goazen!