1 00:00:13,613 --> 00:00:14,848 Kaixo. 2 00:00:15,015 --> 00:00:19,019 Film tradizionaletan gaiztoak garaituak izaten dira… 3 00:00:19,019 --> 00:00:21,187 …eta amaiera zoriontsua izaten da. 4 00:00:21,221 --> 00:00:24,424 Ezin dizuet hori hitzeman orain ikusiko duzuen filmean. 5 00:00:24,457 --> 00:00:26,626 Kontakizuna ez da bukatu. 6 00:00:26,693 --> 00:00:28,762 Zu eta ikus-entzuleak gatazkaren parte zarete. 7 00:00:30,063 --> 00:00:32,866 Orain arte gertatutakoa eta orain gertatzen ari dena… 8 00:00:32,899 --> 00:00:34,901 …ez da batere adoregarria. 9 00:00:35,101 --> 00:00:38,271 Erronka komunistari nola aurre egin zuen esku dago. 10 00:00:39,372 --> 00:00:42,942 Bat eginik gaude esklabotasun komunista gorrotatzen. 11 00:00:42,976 --> 00:00:45,178 Sobietarrak munduko talderik onena dira. 12 00:00:45,211 --> 00:00:48,815 Hockeyak frogatzen du sobietar sistema sistemarik onena dela. 13 00:00:48,848 --> 00:00:53,086 Makina Gorri Handia martxan jartzen denean, nekez geldituko du inork. 14 00:00:55,388 --> 00:00:56,956 Gu gara haien helburua: 15 00:00:56,990 --> 00:00:59,993 Gure erakundeak, familiak, seme-alabak. 16 00:01:00,093 --> 00:01:03,430 -Sobietarrek erasoa sortu dute. -Jokaldi bikaina! 17 00:01:03,696 --> 00:01:07,767 Ez dute zirrararik adierazten, baina beren gizartearen isla dira. 18 00:01:07,834 --> 00:01:08,735 A zer dinastia! 19 00:01:08,902 --> 00:01:12,338 Sekulako superizarra da. Munduko onena, agian. 20 00:01:12,338 --> 00:01:14,908 Slava Fetisov, historiako atzelaririk onena. 21 00:01:14,941 --> 00:01:17,143 Sartu du! 22 00:01:17,177 --> 00:01:21,581 Talde totalitario bat zen. KGBkoak han zeuden beti. 23 00:01:23,016 --> 00:01:24,784 Eskuburdinak jarri zizkioten… 24 00:01:24,851 --> 00:01:27,420 "Gure etsaientzat jokatu nahi duzu?" 25 00:01:27,454 --> 00:01:30,390 "Siberiara bidaliko zaitut betiko". 26 00:01:38,898 --> 00:01:42,769 Erokeria litzateke gure aldetik bete-betean ez prestatzea… 27 00:01:43,870 --> 00:01:45,171 …irabazteko. 28 00:01:45,171 --> 00:01:47,707 ARMADA GORRIA 29 00:01:57,717 --> 00:02:01,554 Gauza batzuk argitu nahi nituzke… 30 00:02:01,955 --> 00:02:04,891 Filmean erakutsi nahi dut, gehienbat… 31 00:02:04,924 --> 00:02:09,929 …nolakoa zen bizitza Sobiet Batasun ohian… 32 00:02:11,064 --> 00:02:13,466 Slava Fetisov Atzelaria 33 00:02:13,666 --> 00:02:16,269 …eta zuk orduan sentitutakoa deskribatu nahi nuke… 34 00:02:16,302 --> 00:02:19,372 Orain lanpetuta nago. Itxaron. Negozio batzuk ditut. 35 00:02:25,145 --> 00:02:28,915 Estatu Batuetako ikus-entzuleek ez dute benetan ulertzen… 36 00:02:28,948 --> 00:02:31,784 …jendeak ez zeuzkan gauzak… 37 00:02:32,152 --> 00:02:35,588 …edo gauza onak ere bai. Zer esango zenieke zuk? 38 00:02:35,655 --> 00:02:40,793 Adibidez, ilaran egon behar genuen… hori topiko bat da, baina… 39 00:02:43,830 --> 00:02:46,332 Bidaiatzea… 40 00:02:46,499 --> 00:02:50,170 Gau egun ziurtzat jotzen ditugun oinarrizko gauzak. 41 00:02:50,236 --> 00:02:54,207 Adibidez, "ezin genuen bidaiatu", edo dena dela. 42 00:02:54,207 --> 00:02:56,709 8806 asteroideari "Fetisov" deitu zioten 43 00:03:02,382 --> 00:03:06,553 Sobiet Batasunean jaio nintzen, 1958an. 44 00:03:06,553 --> 00:03:10,290 II. Mundu Gerra bukatu eta handik 13 urtera. 45 00:03:10,290 --> 00:03:13,660 Gure herrialde osoa txikituta zegoen. 46 00:03:13,660 --> 00:03:16,129 20 milioi lagun galdu genituen. 47 00:03:16,129 --> 00:03:17,664 Jende asko da. 48 00:03:17,864 --> 00:03:20,433 Stalinen eraikinetan bizi ginen. 49 00:03:20,433 --> 00:03:23,903 37 bat metroko koadroko etxebizitzak ziren. 50 00:03:23,903 --> 00:03:27,807 Iturriko urik, ez; komunik, ez; hiru familia. 51 00:03:27,807 --> 00:03:31,077 Oso bizimodu latza da. 52 00:03:32,579 --> 00:03:34,914 Ni ume zoriontsua nintzen. 53 00:03:35,748 --> 00:03:38,751 Kirolean aritzen nintzen. Hockeyan jokatzen nuen. 54 00:03:49,896 --> 00:03:52,632 Poto hutsak erabiltzen genituen disko gisa. 55 00:03:52,632 --> 00:03:54,601 Baina ondo pasatzen genuen. 56 00:03:57,303 --> 00:04:01,307 Gure heroiek Armada Gorriko Klubean jokatzen zuten, talde nazionalean. 57 00:04:01,307 --> 00:04:05,345 Hockeya zen Sobiet Batasuneko kirolik maiteena… 58 00:04:05,378 --> 00:04:07,647 …sobietar hockey taldeak… 59 00:04:07,680 --> 00:04:12,352 …Sobiet Batasunaren lorpenik handienak adierazten zituelako… 60 00:04:12,385 --> 00:04:16,155 …eta sobietar sistema sistemarik onena zela frogatzen zuelako. 61 00:04:16,155 --> 00:04:19,559 Hura politika zen, izan ere. 62 00:04:24,631 --> 00:04:26,766 PROBAK! 63 00:04:28,334 --> 00:04:31,204 "Sar zaitez armada gorriko hockey taldean eta aberria zerbitza ezazu". 64 00:04:32,438 --> 00:04:35,408 Gurasoak bi urtez ariko ziren dirua aurrezten. 65 00:04:35,408 --> 00:04:40,647 Eskularruak, kaskoa eta patinak erosi zizkidaten. 66 00:04:40,647 --> 00:04:44,751 Merkatu beltzean 250 bat errublo kostako ziren. 67 00:04:44,751 --> 00:04:47,987 Dirutza zen sobietar familia batentzat. 68 00:04:53,226 --> 00:04:57,163 Sobietar militarrek zuzentzen zuten Armada Gorriko eskola… 69 00:04:57,330 --> 00:05:00,333 …eta talde nazionalerako atletak entrenatzen zituzten. 70 00:05:03,069 --> 00:05:05,238 Mutiko ilara handi-handi bat zegoen. 71 00:05:05,305 --> 00:05:07,307 Stickekin. Patinekin. 72 00:05:07,340 --> 00:05:09,676 Gurasoekin. Aitona-amonekin. 73 00:05:09,676 --> 00:05:14,380 Sinestezina zen. 3-4 kilometroko luzera zuen. 74 00:05:19,419 --> 00:05:21,921 Kirol nagusia hockeya izango zela erabaki zutenean… 75 00:05:22,789 --> 00:05:25,658 …dirua eta den-dena horretara bideratu zuten. 76 00:05:26,793 --> 00:05:29,862 Ondo-ondo antolatutako sistema bat zuten. 77 00:05:30,196 --> 00:05:32,899 Txiki-txikienengandik hasi eta… 78 00:05:32,899 --> 00:05:36,436 Onen-onenak aukeratzen zituzten. 79 00:05:37,136 --> 00:05:40,139 Nazio mailako sistema bat zen. 80 00:05:43,509 --> 00:05:45,511 Nik 9 urte nituen. 81 00:05:45,511 --> 00:05:48,715 7-8 orduz egon nintzen ilaran. 82 00:05:48,715 --> 00:05:50,850 Leher eginda nengoen. 83 00:05:51,017 --> 00:05:53,186 Ez nuen aukerarik izan. 84 00:05:53,219 --> 00:05:57,490 "Datorren urtean etorri" esan ziguten. 85 00:05:57,490 --> 00:06:01,060 Beraz, 3-4 aldiz egunean entrenatzen nintzen. 86 00:06:11,871 --> 00:06:16,309 Taldean sartzeko bezain ona nintzela esan zidaten azkenean. 87 00:06:16,376 --> 00:06:20,546 Armada Gorrian jokatzeaz harro-harro nengoen. 88 00:06:30,456 --> 00:06:33,926 Erasoaren musika entzuten da! 89 00:06:34,794 --> 00:06:38,297 Josef Stalinek sortu zuen Armada Gorriko Hockey Kluba. 90 00:06:38,798 --> 00:06:41,033 Sobietarren nagusitasuna frogatzeko… 91 00:06:41,033 --> 00:06:44,003 …Mendebaldean nagusituko ziren atletak sortu nahi izan zituen. 92 00:06:44,437 --> 00:06:46,739 Izotzeko Anaiek gogor jokatzen dute. 93 00:06:46,773 --> 00:06:50,309 Eta mutil etsituen kemenaz fio gara. 94 00:06:50,309 --> 00:06:54,013 Benetako gizonek hockeyan jokatzen dute. 95 00:06:54,013 --> 00:06:56,816 Koldarrek ez dute hockeyan jokatzen. 96 00:06:56,816 --> 00:07:00,753 Koldarrek ez dute hockeyan jokatzen. 97 00:07:05,358 --> 00:07:08,628 Beldurrik gabe patinatu. 98 00:07:08,628 --> 00:07:13,232 Inork ikusi ez dituen ariketak erakutsiko dizkizuegu. 99 00:07:13,232 --> 00:07:17,036 Izugarri trebeak izango zarete zuen stickekin… 100 00:07:17,069 --> 00:07:20,973 …eta zuen buruen gainean jiraraziko dituzue. 101 00:07:22,742 --> 00:07:27,647 Non duzue irribarrea? Hockeyan jokatzen ari zarete! 102 00:07:28,080 --> 00:07:29,982 Azkar altxatu! 103 00:07:32,185 --> 00:07:36,055 Tarasov izan zen sobietar sistemaren aita. 104 00:07:36,055 --> 00:07:36,956 Primeran! 105 00:07:37,123 --> 00:07:38,758 Eta Armada Gorriaren entrenatzailea. 106 00:07:38,758 --> 00:07:41,461 Hockey-jokakari bikainak izango zarete! 107 00:07:41,461 --> 00:07:44,230 Eta gizon bikainak! 108 00:07:44,263 --> 00:07:48,634 Gizon horrek eragin handia izan zuen nire bizitzan. 109 00:07:48,634 --> 00:07:50,503 Armada Gorria bihotzean neukan. 110 00:07:50,503 --> 00:07:53,072 Hona iritsi nintzenean 10 urte nituen. 111 00:07:53,072 --> 00:07:57,143 Tarasovek programa landu zuen. 112 00:07:57,143 --> 00:08:01,013 Liburu batzuk idatzi zituen hockeyaz. 113 00:08:01,013 --> 00:08:05,685 Txikitan, ohe ondoan edukitzen nituen liburu horiek. 114 00:08:07,320 --> 00:08:11,424 Oso modu sinplean deskribatzen zuen jokoa. 115 00:08:12,925 --> 00:08:14,527 Hockeya joko agresiboa da. 116 00:08:14,827 --> 00:08:16,863 Ez da tenisa bezalakoa. 117 00:08:16,929 --> 00:08:19,899 Ez dut esan nahi estatubatuarrak edo kanadarrak… 118 00:08:19,932 --> 00:08:22,368 …errusiarrak baino agresiboagoak direnik. 119 00:08:22,668 --> 00:08:26,138 Baina kontzeptu desberdinak zituzten jokoa jokatzeko moduaz. 120 00:08:26,906 --> 00:08:30,877 Tarasov gizon izugarri sortzailea zen… 121 00:08:30,910 --> 00:08:37,383 …eta berarentzat hockeya diskoa pasatzeko modu korapilatsu bat zen. 122 00:08:37,383 --> 00:08:40,553 Sobietarren jokoa finagoa eta inprobisatuagoa da. 123 00:08:40,653 --> 00:08:44,190 Oso modu eder eta finean jokatzen zuten. 124 00:08:44,223 --> 00:08:48,094 Haien paseak korapilatsuak, artistikoak eta aberatsak ziren. 125 00:08:48,427 --> 00:08:50,963 Guk ez genuen halakorik hemen ikusi. 126 00:08:52,198 --> 00:08:56,102 Guk batasunean, kolektiboki, jokatzen genuen, batik bat. 127 00:08:57,570 --> 00:09:02,008 Diskoa zeramana beste jokalarien zerbitzaria zen. 128 00:09:04,644 --> 00:09:07,613 Gure entrenamendu guneak elkarren ondoan zeuden. 129 00:09:07,613 --> 00:09:11,784 Nire xake taldea eta hockey talde nazionala. 130 00:09:12,218 --> 00:09:15,955 Anatoly Karpov errusiar Xake Maisua 131 00:09:16,455 --> 00:09:22,595 Maiz etortzen zitzaizkidan prestaketa psikologikoaz galdezka. 132 00:09:22,695 --> 00:09:25,164 Anatoly Tarasov sobietar hockey entrenatzailea 133 00:09:25,565 --> 00:09:29,302 Haren teorien arabera, hockeya xakea bezala jokatu behar zen. 134 00:09:29,468 --> 00:09:33,706 Bolshoiko entsaioak aztertu zituen… 135 00:09:33,873 --> 00:09:37,877 …eta hockeyra aplikatu zituen. 136 00:09:38,044 --> 00:09:41,514 Begiraiezue dantza hauei. 137 00:09:41,614 --> 00:09:43,616 Boogie-woogiea dantzatzea bezala da! 138 00:09:47,787 --> 00:09:50,656 Kirola arte modu bat da. 139 00:09:50,690 --> 00:09:52,491 Hori uste zuen Tarasovek. 140 00:09:52,491 --> 00:10:02,301 Handia izateko, sormena, bizitasuna eta jarraikitasuna behar dira. 141 00:10:07,039 --> 00:10:11,811 Gure aita ez zen hockey-entrenatzaile soil bat. 142 00:10:11,877 --> 00:10:15,815 Maisu handi bat izan zen. 143 00:10:15,848 --> 00:10:20,386 Gazte baten ahalmenari igartzen zion. 144 00:10:22,755 --> 00:10:25,424 Nire abertzaletasuna landu zuen. 145 00:10:25,424 --> 00:10:27,426 Oso garrantzitsua da hori guretzat. 146 00:10:27,460 --> 00:10:31,664 10 urte nituenetik, kamisetan neukanak garrantzi handia zuen. 147 00:10:31,664 --> 00:10:34,333 Nire taldearen, nire herriaren izena. 148 00:10:52,785 --> 00:10:55,187 Nazio handi batekoa naiz. 149 00:10:55,421 --> 00:10:57,790 Talde nazionaleko uniformea janzten bazenuen… 150 00:10:57,790 --> 00:10:59,258 …gogotik ahalegintzea zen zure betekizuna. 151 00:10:59,258 --> 00:11:02,461 Zure herriaren ordezkari izatea. 152 00:11:02,495 --> 00:11:06,799 Sobietarrentzat, kirolak gerra-joko modu bat ziren. 153 00:11:11,337 --> 00:11:14,573 Jokoa, haientzat, ez zen joko hutsa. 154 00:11:14,707 --> 00:11:17,910 Propaganda dei dakiokeen hori ere bazen. 155 00:11:18,144 --> 00:11:19,945 Garbi uzten zuen "gu onenak garela"… 156 00:11:19,945 --> 00:11:22,848 …eta "onenak ginen" sobietar sistemari esker… 157 00:11:22,848 --> 00:11:24,417 …sozialismoari esker. 158 00:11:24,517 --> 00:11:26,152 Horregatik ginen onenak. 159 00:11:40,266 --> 00:11:42,101 Oraingoz, gure aurretik zoazte. 160 00:11:45,938 --> 00:11:48,274 Lan handia dugu oraindik zuek harrapatzeko. 161 00:11:49,742 --> 00:11:50,843 Harrapatuko zaituztegu. 162 00:11:51,343 --> 00:11:52,411 Harrapatuko zaituztegu. 163 00:11:53,345 --> 00:11:56,615 Gaindituko zaituztegu. Gaur, barre egingo duzue. 164 00:11:56,849 --> 00:11:59,852 Baina guk zuek aurreratzean, eskuaz agurtuko zaituztegu: 165 00:11:59,919 --> 00:12:02,354 "Agur, kapitalistak. Harrapa gaitzazue, ahal baduzue". 166 00:12:02,655 --> 00:12:05,891 ERRUSIAK BONBA ATOMIKOA DU 167 00:12:10,062 --> 00:12:13,265 Ikusi al duzu noizbait hockey-partidarik? 168 00:12:13,966 --> 00:12:16,736 Panpinekin jolastea gustatzen zait. 169 00:12:17,002 --> 00:12:23,275 Badakizu zer esan nahi duten letra hauek: KGB? 170 00:12:23,309 --> 00:12:25,144 Ez. 171 00:12:25,144 --> 00:12:27,346 Askoz beranduago jaioa zara. 172 00:12:27,379 --> 00:12:29,615 Ez duzu erakunde hori ezagutu. 173 00:12:30,816 --> 00:12:34,386 Felix Nechepore KGBko agente erretiratua 174 00:12:34,754 --> 00:12:37,590 Armada Gorria taldea Ipar Ameriketara doa… 175 00:12:37,656 --> 00:12:41,761 …Mendebaldeko talderik onenen aurka partida batzuk jokatzera. 176 00:12:42,094 --> 00:12:45,731 16-20 urtekoen lehiaketan iaz ikusi genuen jokalaririk aipagarriena… 177 00:12:46,031 --> 00:12:49,368 …Viacheslav Fetisov atzelari bikaina izan zen. 178 00:12:49,468 --> 00:12:52,705 16 urterekin Atlantikoa zeharkatu nuenean… 179 00:12:52,705 --> 00:12:55,941 …Ontarioko klub onenen aurka jokatzeko, zoriontsua nintzen. 180 00:13:00,246 --> 00:13:02,381 Hegaldi bat zegoen astean. 181 00:13:02,515 --> 00:13:05,184 Hutsik, ez baitzuen inor bidaiatzen. 182 00:13:05,184 --> 00:13:12,091 Jende arrunta ezin zen handik atera, sistemarengatik. 183 00:13:12,158 --> 00:13:16,796 Ni haiekin joaten nintzen segurtasuna emateko… 184 00:13:16,996 --> 00:13:22,234 …eta inork Mendebaldera "ihes egin" ez zezan. 185 00:13:22,902 --> 00:13:25,337 "Pertsona berezi batzuek" gurekin bidaiatzen zuten… 186 00:13:25,337 --> 00:13:27,940 Pasaportea ematen zizuten aduana aurretik… 187 00:13:28,107 --> 00:13:33,078 …eta kendu egiten zizuten muga zeharkatu orduko. 188 00:13:34,480 --> 00:13:38,150 Kanadarrek 5 izarreko hotel batean jarri gintuzten. 189 00:13:38,317 --> 00:13:39,919 Argimutilak. Marmola. 190 00:13:39,919 --> 00:13:42,087 Jokalari bakoitzak bere gela… 191 00:13:42,087 --> 00:13:43,556 …eta ehunka telebista kate. 192 00:13:43,923 --> 00:13:45,925 Kanadara etortzen garenean, izugarri gustatzen zaigu jatea. 193 00:13:46,058 --> 00:13:47,326 EGUN ZORIONTSUAK 194 00:13:47,493 --> 00:13:51,764 Janari izoztuen eskaintza berezia Loblawsen. 195 00:13:52,064 --> 00:13:55,267 Frutak. Barazkiak neguan. 196 00:13:55,267 --> 00:13:58,137 Inoiz ez genuen halakorik ikusi. 197 00:13:58,170 --> 00:14:01,540 Sobiet Batasunean arraina astean behin jaten genuen. 198 00:14:01,540 --> 00:14:04,310 "Arrainaren Osteguna" zen hura. 199 00:14:04,310 --> 00:14:08,581 Jendea atzerrira joaten zenean, lehen aldian, batez ere… 200 00:14:08,581 --> 00:14:13,285 …harrituta geratzen zen desberdintasunengatik. 201 00:14:13,319 --> 00:14:18,190 48 dolar eman zizkiguten. Gastutarako dirua. 202 00:14:18,224 --> 00:14:20,693 Bi galtza bakero eta 3 galtza motz erosi nituen. 203 00:14:20,693 --> 00:14:24,230 Moskun existitzen ez ziren gauza asko. 204 00:14:25,631 --> 00:14:34,974 Baina ez zuten inoiz ikusten beste herrialdeen alde negatiboa. 205 00:14:36,909 --> 00:14:39,378 Kontrola zorrotza zen. 206 00:14:39,378 --> 00:14:43,816 Kontrol zorrotz hori gabe, lanak ez zuen ezertarako balio. 207 00:14:45,484 --> 00:14:50,556 Desertatzea ez zitzaidan sekula bururatu. 208 00:14:50,556 --> 00:14:54,660 Sekula ez. Zer esan nahi du horrek? 209 00:14:54,760 --> 00:14:55,794 Zoriontsua zinela. 210 00:14:55,861 --> 00:14:59,031 Zoriontsua naiz. 211 00:15:02,101 --> 00:15:04,970 Gaur Kanadako taldea Sobiet Batasunaren aurka. 212 00:15:05,104 --> 00:15:06,772 Inoiz ikusi ez dugun talde bat da. 213 00:15:08,307 --> 00:15:11,744 12.000 lagun zeuden han. Leporaino beteta. 214 00:15:12,645 --> 00:15:15,514 Oso urduri nengoen. 215 00:15:15,514 --> 00:15:18,517 Oso tresneria txarra geneukan. 216 00:15:20,519 --> 00:15:22,855 Kanadako taldea hobea da. 217 00:15:23,022 --> 00:15:24,723 Hobeto jaurtitzen du, eta hobeto patinatzen du. 218 00:15:24,757 --> 00:15:27,026 Kanadar zale eta kazetariek diotenez… 219 00:15:27,126 --> 00:15:29,395 …errusiarrak garaituko dituzte. 220 00:15:37,102 --> 00:15:39,371 5 partidak irabazi genizkien. 221 00:15:54,720 --> 00:15:58,958 Bukatu da partida! Sobiet Batasunak Kanadari irabazi! 222 00:16:02,561 --> 00:16:04,830 Viacheslav Fetisov. 223 00:16:04,930 --> 00:16:06,198 Taldekideek "Slava" deitzen diote. 224 00:16:06,365 --> 00:16:10,135 Bera da Armada Gorriko izar gazteenetako bat. 225 00:16:10,169 --> 00:16:12,504 Atzeraka patinatzen omen du… 226 00:16:12,504 --> 00:16:15,307 …jende gehienak aurreraka bezain azkar. 227 00:16:15,441 --> 00:16:17,676 Mutikoek Fetisovek bezala jokatu nahi dute. 228 00:16:17,843 --> 00:16:19,712 Zein dira gehien gustatzen zaizkizuen jokalariak? 229 00:16:19,712 --> 00:16:20,946 -Fetisov. -Fetisov. 230 00:16:29,221 --> 00:16:35,027 Ederki, Gabe. Goazen, ba. Lanera! 231 00:16:35,027 --> 00:16:39,331 Estatu Batuetan ohituta zaudete ezer ez egiten. 232 00:16:43,002 --> 00:16:46,271 Viktor Tikhonovez galdetu nahi dizut. 233 00:16:46,271 --> 00:16:49,008 Nola bihurtu zen taldearen entrenatzaile? 234 00:16:49,008 --> 00:16:52,177 Eta zer harreman zenuen berarekin? 235 00:17:03,822 --> 00:17:05,991 Tarasov estualdian egon zen… 236 00:17:06,025 --> 00:17:09,728 …bere taldeak gol bat sartu, bai, baina kontatu ez ziotelako. 237 00:17:09,795 --> 00:17:12,631 Eta hainbeste haserretu zen… 238 00:17:12,664 --> 00:17:14,433 …non pistatik atera baitzituen jokalariak. 239 00:17:17,369 --> 00:17:19,571 Tarasov ez zegoen konforme, eta partida gelditu zuen. 240 00:17:19,571 --> 00:17:21,940 40 minutuz egon ginen jokatu gabe. 241 00:17:21,940 --> 00:17:23,776 Brezhnev partida ikusten ari zen. 242 00:17:23,776 --> 00:17:25,711 Leonid Brezhnev, Sobiet Batasuneko Idazkari Nagusia, 1964-1982. 243 00:17:25,744 --> 00:17:28,447 Eta Brezhnevek esan zuen: "Zer demontre da hau?" 244 00:17:32,051 --> 00:17:35,654 Tarasov talde nazionaletik bota zuten. 245 00:17:35,954 --> 00:17:38,524 Zigortu egin zuten horregatik. 246 00:17:41,060 --> 00:17:45,330 KGBko nagusia Armada Gorria taldearen zalea zen. 247 00:17:46,432 --> 00:17:48,467 Tikhonov haren babestua zen. 248 00:17:51,437 --> 00:17:54,506 Viktor Tikhonov sobietar hockey entrenatzailea 249 00:17:54,540 --> 00:17:56,909 Tikhonov hain boteretsua zen alderdi komunistan? 250 00:17:56,942 --> 00:17:59,511 Zer esan nahi duzu "boteretsua" esanez? 251 00:17:59,511 --> 00:18:01,380 Bera sistemaren parte zen. 252 00:18:01,380 --> 00:18:05,217 KGBko nagusiak jarri zuen postu horretan. 253 00:18:05,484 --> 00:18:09,855 Jokalari gehienek gorroto zioten Tikhonovi. 254 00:18:10,322 --> 00:18:13,358 Obeditzen ez bagenion, zorrotz zigortzen gintuen. 255 00:18:13,459 --> 00:18:16,061 Vladislav Tretiak Atezaina 256 00:18:16,061 --> 00:18:18,163 Soldata kentzen zizun edo ez zizun jokatzen uzten. 257 00:18:19,565 --> 00:18:20,432 Sesio latzean ari dira. 258 00:18:20,499 --> 00:18:24,436 Gure adiskide Tikhonovek oso erretxina dirudi. 259 00:18:28,107 --> 00:18:30,943 Jokalari batzuek gogor kritikatu dute Thikonov. 260 00:18:30,976 --> 00:18:33,378 Batek esan du bihotz transplantea egin behar badiote… 261 00:18:33,378 --> 00:18:36,915 …jar diezaiotela Viktorrena, ez baitu inoiz erabili. 262 00:18:39,618 --> 00:18:41,620 Aulkian oihuka hasten zitzaien. 263 00:18:41,720 --> 00:18:45,357 Eta jo ere egiten zituen. 264 00:18:45,824 --> 00:18:48,127 Buruan jotzen zituen. 265 00:18:48,193 --> 00:18:49,128 Honela. 266 00:18:49,628 --> 00:18:51,797 Oso aldabera naiz. 267 00:18:51,797 --> 00:18:56,969 Horrelakoa naiz. 268 00:18:56,969 --> 00:19:00,200 Eta mutilek badakite hori. 269 00:19:00,200 --> 00:19:04,160 Badakite noiz etor daitezkeen nigana. 270 00:19:04,276 --> 00:19:06,111 Bere onetik aterata dirudi. 271 00:19:06,311 --> 00:19:09,815 Tikhonovek eragin handia izan zuen hasieratik. 272 00:19:09,848 --> 00:19:12,451 Munduko talderik onena izan zuen. 273 00:19:12,451 --> 00:19:15,420 Era guztitako laguntza izan zuen gobernuarengandik. 274 00:19:15,420 --> 00:19:19,825 Sobiet Batasunean edozein jokalari eduki zezakeen. 275 00:19:19,825 --> 00:19:24,600 Hura armadan sartu, eta Armada Gorriko jokalari bihurtzen da. 276 00:19:26,165 --> 00:19:30,469 Tikhonovek arrakasta izango zuen gu gabe? 277 00:19:30,469 --> 00:19:32,771 Ez dakit. 278 00:19:32,938 --> 00:19:37,276 Guk arrakasta izango genuen bera gabe? 279 00:19:37,376 --> 00:19:40,312 Baietz uste dut. 280 00:19:40,345 --> 00:19:45,160 Halako batean, bazegoen talde bat Kanadako taldeari irabazteko gai. 281 00:19:45,417 --> 00:19:48,240 Jokalari guztiak heroitzat tratatu zituzten. 282 00:19:49,221 --> 00:19:53,840 Hockeya bera izugarri kirol ezaguna egin zen Sobiet Batasunean. 283 00:20:03,669 --> 00:20:07,673 Hitz egingo al didazu zeure lehen Joko Olinpikoez? 284 00:20:13,212 --> 00:20:15,400 Kontu bat kontatzea nahi? Astia baduzu? 285 00:20:18,951 --> 00:20:22,754 Zuengana natorkizue gaur jakinarazi nahi baitizuet… 286 00:20:22,754 --> 00:20:25,920 …egoera zer azkar aldatu den Hego Asiaren hegomendebaldean. 287 00:20:27,526 --> 00:20:30,829 Sobietar indar militarrek inbaditu egin dute… 288 00:20:30,896 --> 00:20:34,480 …Afganistango nazio txikia, lerrokatugabea eta burujabea. 289 00:20:35,067 --> 00:20:39,080 Sobietarrek okupatutako Afganistan abiapuntu bat da… 290 00:20:39,137 --> 00:20:43,040 …munduko petrolio-hornidura asko kontrolatu ahal izateko. 291 00:20:43,475 --> 00:20:48,040 Berariazko ahalegin bat egin du gobernu indartsu eta ateo batek… 292 00:20:48,080 --> 00:20:51,760 …herri independente eta islamiar bat menderatzeko. 293 00:20:51,883 --> 00:20:54,760 Borroka latzetan ari dira oraindik Afganistanen. 294 00:20:54,820 --> 00:20:57,155 Sobietar tropa inbaditzaileak ikusten dira leku batzuetan… 295 00:20:57,256 --> 00:21:01,120 Sobietarren kolpeak munduan sortu duen haserrea gorenera iritsi da. 296 00:21:01,960 --> 00:21:06,932 Gerra Hotzeko grinak bero-bero zeuden. 297 00:21:07,332 --> 00:21:12,504 Lake Placideko joko olinpikoetan Estatu Batuak ziren gonbidatzaileak. 298 00:21:14,606 --> 00:21:18,277 Joko haiek Gerra Hotzaren kutsu politikoa izan zuten. 299 00:21:19,745 --> 00:21:21,847 Dabiden eta Goliaten arteko lehia da hau. 300 00:21:21,913 --> 00:21:25,117 Unibertsitateko ikasle eskarmentu gabekoen talde estatubatuarra… 301 00:21:25,150 --> 00:21:27,519 …beteranoen sobietar taldearen kontra… 302 00:21:27,586 --> 00:21:30,656 …hura baita askorentzat munduko talderik onena. 303 00:21:30,756 --> 00:21:34,726 Estatu Batuek erakustaldi hutseko partida bat galdu zuten, 10-3… 304 00:21:34,726 --> 00:21:37,400 …sobietarren kontra, Olinpiadak hasi baino aste batzuk lehenago. 305 00:21:37,462 --> 00:21:41,200 Horrek garbi erakusten zuen zer alde zegoen bi taldeen artean. 306 00:21:45,671 --> 00:21:49,880 Zirrara eta tentsio handia dago. Estadio Olinpikoa gainezka dago. 307 00:21:50,309 --> 00:21:52,611 Zentzu politiko edo nazionalistan… 308 00:21:52,611 --> 00:21:55,247 …hainbat ikuspegitatik begiratuko zaio partida honi… 309 00:21:55,914 --> 00:21:57,316 …baina hockey-partida bat da. 310 00:21:57,316 --> 00:22:01,560 Estatu Batuak eta Sobiet Batasuna New Yorkeko Lake Placideko pistan. 311 00:22:02,020 --> 00:22:06,792 Hasi da partida! Sobietarrak gorriz; estatubatuarrak, zuriz. 312 00:22:06,958 --> 00:22:10,840 20 urte dira estatubatuarrek ez dietela sobietarrei irabazi. 313 00:22:10,896 --> 00:22:14,099 Pavelichek indar handiz jaurti dio diskoa Schneiderri. 314 00:22:24,443 --> 00:22:26,078 Estatu Batuek partida berdindu dute! 315 00:22:26,345 --> 00:22:28,547 Duela bi hilabete posible irudituko zitzaizun hau? 316 00:22:28,680 --> 00:22:32,517 Ustekabeko errebotea Tretiakek! Harritzekoa! 317 00:22:35,954 --> 00:22:37,556 Tretiak aulkian. 318 00:22:37,589 --> 00:22:40,692 Gutxitan egon izan da hor. 319 00:22:40,759 --> 00:22:44,296 Zhluktovi pasatu dio, 22. zenbakiari. 320 00:22:44,429 --> 00:22:46,431 Craigek blokeatu du. 321 00:22:53,205 --> 00:22:54,906 Sartu du! 322 00:23:07,285 --> 00:23:09,588 4-3, Estatu Batuak irabazten. 323 00:23:11,823 --> 00:23:14,793 Ramseyk kendu dio! Inork ez dauka diskoa! 324 00:23:14,826 --> 00:23:18,663 11 segundo falta dira! 10! Atzera kontua! 325 00:23:18,880 --> 00:23:21,920 Morrowek Silki pasatu dio! 326 00:23:22,134 --> 00:23:24,469 Mirarietan sinesten duzue? 327 00:23:26,304 --> 00:23:28,940 Estatu Batuak! Estatu Batuak! 328 00:23:38,216 --> 00:23:40,252 Txapeldunak gara! Estatu Batuak jaun eta jabe! 329 00:23:40,419 --> 00:23:42,320 Halabeharra. 330 00:23:42,454 --> 00:23:45,991 Esaiozu talde osoari oso harro gaudela haietaz. 331 00:23:46,024 --> 00:23:47,959 Benetako txapeldunak dira. 332 00:23:48,193 --> 00:23:50,662 Garaipen handia izan da denontzat. 333 00:23:50,695 --> 00:23:56,800 Eta horrek frogatzen du gure bizimodua egokia dela. 334 00:24:14,853 --> 00:24:17,556 Sobietar agintariak ez daude, noski, batere pozik. 335 00:24:17,689 --> 00:24:19,958 Gobernuak esku hartuko du auzi honetan. 336 00:24:20,025 --> 00:24:21,993 Zer prezio ordainduko dute? 337 00:24:21,993 --> 00:24:24,996 Bukatzeko, atzerritik, hockey-kontu bat. 338 00:24:25,330 --> 00:24:30,469 Sobiet Batasuneko taldeak damu du oraindik txalpelketa galdu izana. 339 00:24:30,502 --> 00:24:33,320 Aldaketa batzuk egin dituzte. 340 00:24:35,640 --> 00:24:38,210 Joko Olinpikoen ondoren… 341 00:24:38,276 --> 00:24:42,514 …Tikhonovek kalera bota zituen beteranoak. 342 00:24:43,582 --> 00:24:44,816 Oker jokatu zuen. 343 00:24:45,817 --> 00:24:48,353 Mutil guztiak, laguntzaile guztiak… 344 00:24:48,353 --> 00:24:52,090 Hori zen talde arrakastatsua, ez bera. 345 00:24:55,026 --> 00:24:58,280 Partida haren ondoren, entrenamenduak izugarriak ziren. 346 00:24:58,320 --> 00:25:00,400 Jokalari batzuek odola isuri zuten pixa egitean. 347 00:25:05,203 --> 00:25:07,939 Udan, lau aldiz egunean aritzen ginen. 348 00:25:07,939 --> 00:25:09,307 Lau aldiz. 349 00:25:09,307 --> 00:25:11,710 Gure bihotz-erritmoa 220koa zen. 350 00:25:11,710 --> 00:25:15,914 Konturatzen zara? 220! 351 00:25:16,181 --> 00:25:18,350 Jokalariak hockey-kanpamentuetan bizi ziren. 352 00:25:18,383 --> 00:25:21,553 Bakartuta 11 hilabetez urtean. 353 00:25:21,853 --> 00:25:26,558 Hilabetean asteburu batez ateratzeko baimena zuten. 354 00:25:32,664 --> 00:25:38,270 Irabazteko, gupidagabea izan behar da entrenamenduan. 355 00:25:38,303 --> 00:25:45,000 Entrenatzaileak tradizio hori iraunarazi behar du. 356 00:25:49,680 --> 00:25:49,720 Emaitzarik onenak lortzeko… 357 00:25:49,915 --> 00:25:53,560 …entrenatzaileak jokalariaren ahulguneak aurkitu behar ditu. 358 00:25:54,319 --> 00:25:57,120 Igor Romishevski Hockey sobietarreko izen handia 359 00:25:57,120 --> 00:26:02,480 Azenarioa eta makila, animalien hezitzaileak bezala. 360 00:26:02,494 --> 00:26:10,200 Animaliak balentriak egingo baditu, pixka bat estutu behar duzu. 361 00:26:13,638 --> 00:26:18,043 Errusiar zirkua 362 00:26:32,424 --> 00:26:35,493 Ea errespetua nion? 363 00:26:35,594 --> 00:26:37,862 Nire entrenatzailea zenez, bai. 364 00:26:38,063 --> 00:26:41,132 Pertsona bezala, ez. 365 00:26:43,635 --> 00:26:48,240 1980an Estatu Batuetan galdu ondoren, itzuli dira sobietarrak. 366 00:26:48,306 --> 00:26:50,720 Gutxi gelditzen dira 1980ko talde hartatik. 367 00:26:50,775 --> 00:26:56,640 Fetisov eta pare bat izar gelditzen dira, baina besteak berriak dira. 368 00:27:01,486 --> 00:27:03,755 Atezain jaio egin behar duzu. 369 00:27:03,922 --> 00:27:05,400 Ni suntsitzailea naiz. 370 00:27:07,425 --> 00:27:11,680 Aurkariaren asmoak suntsitzen ditut. 371 00:27:11,963 --> 00:27:13,999 Vladislav Tretiak atean. 372 00:27:13,999 --> 00:27:16,434 Munduko atezainik onena. 373 00:27:16,468 --> 00:27:18,703 Tretiak ia garaiezina da. 374 00:27:18,703 --> 00:27:22,540 Bera da kirol honek eman duen atezainik handiena. 375 00:27:22,540 --> 00:27:28,013 Tikhonovi talde erabat prestatua eman zioten. 376 00:27:28,013 --> 00:27:30,215 Tarasovek izarrak sortu zituen. 377 00:27:30,649 --> 00:27:33,118 Bere alde, bost gizoneko taldetxo bat sortu izana. 378 00:27:33,118 --> 00:27:35,053 Haiek ziren onenak. 379 00:27:35,253 --> 00:27:39,124 Errusiar boskotea. 380 00:27:42,560 --> 00:27:45,530 …horiek dira sobietar taldeko eraso-indarra. 381 00:27:45,530 --> 00:27:49,160 Bostak elkartzen zirenean, inork ez zekien haiekin nola jokatu. 382 00:27:49,401 --> 00:27:52,871 Ezker muturrean, 24 zenbakiduna: Sergei Makarov. 383 00:27:52,960 --> 00:27:57,200 Sergei Makarov zen munduko jokalaririk arriskutsuena. 384 00:27:57,342 --> 00:27:59,560 A zer maisutasuna Makarovek! 385 00:27:59,678 --> 00:28:02,480 Diskoa eskuratu, eta gola sartu du! 386 00:28:03,014 --> 00:28:05,550 Nonahitik eta noiznahi markatzen zituen golak. 387 00:28:05,784 --> 00:28:08,486 Beste inork baino gol gehiago sartu zituen. 388 00:28:14,526 --> 00:28:17,562 Bederatzi zenbakiduna: Vladimir Krutov. 389 00:28:17,762 --> 00:28:19,864 Errusiar tanke bat zen. 390 00:28:22,701 --> 00:28:26,871 Krutov 1,75 metro da luze, baina ia 90 kilo pisatzen du. 391 00:28:28,239 --> 00:28:31,176 Bera zen bostekoaren arima. 392 00:28:34,979 --> 00:28:37,916 Erdian, 11 zenbakiduna: Igor Larionov. 393 00:28:38,083 --> 00:28:39,240 Igor irakaslea zen. 394 00:28:39,280 --> 00:28:41,600 Galdera bat: Zergatik zen irakaslea? 395 00:28:41,820 --> 00:28:44,656 Horrelakoxe argala zen. 396 00:28:44,689 --> 00:28:47,360 Irakaslea, ez; ikasle amorratua, beharbada. 397 00:28:49,160 --> 00:28:50,895 Argala baina gogorra. 398 00:28:51,262 --> 00:28:53,298 Tipo askori sartu zien ziria. 399 00:28:57,068 --> 00:29:02,760 Zazpigarren zenbakiduna: Alexei Kasatonov. 400 00:29:02,841 --> 00:29:05,310 Nire lagunik onena zen. 401 00:29:05,610 --> 00:29:09,247 Fetisovek eta Kasatonovek luzaroan daramate elkarrekin… 402 00:29:09,347 --> 00:29:11,616 …eta batak bestearen mugimenduak sumatzen ditu. 403 00:29:11,683 --> 00:29:14,986 Batek erasotzen duenean, besteak atzetik laguntzen dio. 404 00:29:15,120 --> 00:29:18,656 Fetisovek Kasatonovi. Gola sartu du! 405 00:29:19,190 --> 00:29:21,793 Taldekidea zen. Gelakidea zen. 406 00:29:23,061 --> 00:29:26,598 Alex nire anaia gazteena bihurtu zen. 407 00:29:27,232 --> 00:29:32,904 Amak janaria prestatzen zion, nire aitona berarena ere bazen. 408 00:29:33,938 --> 00:29:39,077 Nekez aurkituko duzu bi gizonen arteko hain harreman estua. 409 00:29:41,780 --> 00:29:45,784 Alex izan da joko honetako atzelaririk onena. 410 00:29:45,817 --> 00:29:50,755 Munduko hockeyaren historiako atzelaririk onena izan zen. 411 00:29:50,789 --> 00:29:54,993 Bigarren zenbakiduna: Viacheslav Fetisov. 412 00:29:55,226 --> 00:29:57,729 Slava gure buruzagia zen, jakina. 413 00:29:57,896 --> 00:29:59,497 Bere patinatzeko era, bere nortasuna… 414 00:30:03,668 --> 00:30:05,603 Fetisovek bere indarra erakutsi du. 415 00:30:05,870 --> 00:30:09,307 1,85 metro luze da eta 91 kilo pisatzen du. 416 00:30:10,108 --> 00:30:13,278 Tikhonov Politburótik etorri, eta hau esan zidan: 417 00:30:13,311 --> 00:30:17,148 "Slava, berri onak ditut". 418 00:30:17,148 --> 00:30:20,919 "Zu izango zara Sobietar Nazio Taldeko kapitaina". 419 00:30:20,919 --> 00:30:22,987 Nik erantzun: "Mila esker, baina ez". 420 00:30:24,155 --> 00:30:26,057 Berak: "Txoratu egin al zara?" 421 00:30:26,958 --> 00:30:29,794 Nik: "Ez". 422 00:30:29,994 --> 00:30:32,130 Baina mutilei hori kontatu nienean… 423 00:30:32,130 --> 00:30:34,600 …"Zu gure kapitaina izatea nahi dugu" esan zidaten. 424 00:30:36,201 --> 00:30:37,769 "Ederki" erantzun nien. 425 00:30:39,003 --> 00:30:41,072 Ez dakit zergatik aukeratu ninduten. 426 00:30:41,072 --> 00:30:44,209 Baina Nazio Taldeko kapitainik gazteena bihurtu nintzen. 427 00:30:52,483 --> 00:30:55,119 Errusiar hockeyan lerroak elkarrekin egoten dira. 428 00:30:55,186 --> 00:30:56,487 Bost gizoneko taldeak. 429 00:30:56,654 --> 00:31:00,625 Bi atzelariak elkarrekin eduki nahi izaten dituzte. 430 00:31:01,559 --> 00:31:08,200 Oso lagun onak ginen eguneroko bizitzan. 431 00:31:08,600 --> 00:31:15,206 Jende jatorra zen, atsegina, laguntzeko beti prest. 432 00:31:15,373 --> 00:31:18,509 Ez genion inoiz elkarri erortzen utzi. 433 00:31:18,676 --> 00:31:21,246 Nolakoak ziren gizabanako gisa? 434 00:31:21,379 --> 00:31:23,514 Vladimir Krutov Ezker hegalekoa 435 00:31:24,515 --> 00:31:26,818 Berdintsuak ginen denok. 436 00:31:27,952 --> 00:31:31,089 Elkarrekin ospatzen genituen urtebetetzeak, familia kontuak. 437 00:31:31,256 --> 00:31:36,261 Elkarrekin joaten ginen jatetxeetara, oporretara. 438 00:31:36,628 --> 00:31:38,596 Denok bat ginen. 439 00:31:38,763 --> 00:31:42,100 Irakurtzen zenuten? Zaletasunik bazenuten? Nolakoak zineten? 440 00:31:42,133 --> 00:31:45,937 Berdinak ginen. 441 00:31:45,937 --> 00:31:49,607 Zergatik galdetzen didazu gauza bera? 442 00:31:50,909 --> 00:31:53,311 Ondo moldatu ziren hasiera-hasieratik. 443 00:31:53,478 --> 00:31:57,181 Elkarrez fio ziren eta oso harroak ziren. 444 00:31:57,315 --> 00:31:59,851 Jokalari horiek historian sartuko dira… 445 00:31:59,918 --> 00:32:03,221 …haiek izan direlako garai guztietako boskoterik onena. 446 00:32:03,821 --> 00:32:07,920 Izugarrizko sena zuten. Garondoan begiak zituzten. 447 00:32:09,661 --> 00:32:12,960 Batzuetan, begiratu gabe ere sumatzen zenituen. 448 00:32:12,960 --> 00:32:14,640 Zure kideak hor egon behar du. 449 00:32:14,866 --> 00:32:17,035 Beren sigi-saga hobetu dute. 450 00:32:17,135 --> 00:32:21,339 Gorputz bakarra bailiran mugitzen dira. A zer jokaldia! 451 00:32:21,539 --> 00:32:23,541 Fetisov bigarren golegilea izan zen… 452 00:32:23,608 --> 00:32:26,778 …atzelaria zen arren. 453 00:32:26,978 --> 00:32:29,781 Bera aurreratu egiten zen, eta Makarov atzeratu. 454 00:32:32,183 --> 00:32:34,018 Honelakoa zen dena. 455 00:32:34,118 --> 00:32:37,355 Aurkariek ez zekiten norengandik babestu. 456 00:32:37,622 --> 00:32:41,459 Jira-biraka mugituz, Fetisov, Larionov, Makarov. Gol! 457 00:32:42,093 --> 00:32:45,296 Haien golak gol nabarmenak ziren. 458 00:32:45,396 --> 00:32:47,465 Gola denen artean sortua zen. 459 00:32:47,799 --> 00:32:49,867 Talde haren trebetasun maila txundigarria zen. 460 00:32:50,001 --> 00:32:53,560 Hockeya artearen mailaraino goratu zuten. 461 00:32:54,505 --> 00:32:57,175 Inork ezin zien eutsi. 462 00:32:57,275 --> 00:33:00,712 Haiek izotzean egiten zutena… 463 00:33:00,745 --> 00:33:02,613 Bai, onenak ziren. 464 00:33:03,614 --> 00:33:06,718 Sobiet Batasunak Kanadari irabazi dio… 465 00:33:06,751 --> 00:33:09,053 …8-1, Kanadako Kopan. 466 00:33:09,220 --> 00:33:12,590 Hemengo jendetza isil-isilik geratu da… 467 00:33:12,724 --> 00:33:14,993 …Scotty Bowman begira geratu den artean. 468 00:33:15,193 --> 00:33:18,429 Wayne Gretzky, Guy Lafleur, Gilbert Perreault geneuzkan… 469 00:33:18,563 --> 00:33:20,999 …baina zanpatu egin gintuzten. Ez genuen espero. 470 00:33:21,432 --> 00:33:26,104 Islanders, Boston Bruins eta Jersey Devils taldeei irabazi diete. 471 00:33:26,080 --> 00:33:27,960 Sobietar talde batek irabazi egin die… 472 00:33:27,960 --> 00:33:30,320 …lehen aldiz Stanley Kopako finalistei. 473 00:33:30,508 --> 00:33:33,920 42-5eko aldea atera diete puntuazioan beren aurkariei. 474 00:33:34,112 --> 00:33:36,240 Sobietarrak munduko talderik onena dira. 475 00:33:36,314 --> 00:33:38,360 Urrezko domina errusiarrei eman, eta doazela etxera. 476 00:33:38,483 --> 00:33:40,485 Gola sartu du! 477 00:33:40,718 --> 00:33:42,286 Errusiarrak ikaragarri onak dira. 478 00:33:42,687 --> 00:33:46,457 Gizon bat eta atezaina falta, atzera pasa, eta gola Krutovi! 479 00:33:46,557 --> 00:33:48,480 Hori da jokatzea hori! 480 00:33:48,659 --> 00:33:50,461 Ez duzue hau baino hobeagorik ikusiko. 481 00:33:50,695 --> 00:33:53,664 Ezin zara lehiatu. Zailegia da. 482 00:33:53,831 --> 00:33:57,000 Makina Gorri Handia martxan jarri, eta inork ezin du gelditu. 483 00:34:02,473 --> 00:34:04,275 Hau da garrantzitsuena. 484 00:34:04,308 --> 00:34:06,577 Urrezko dominako partida ikusten ari gara. 485 00:34:06,611 --> 00:34:09,747 Txekoslovakia Sobiet Batasunaren aurka. 486 00:34:09,781 --> 00:34:14,118 Sobietarrentzat ezinbestekoa da, 1980an ez baitzuten domina lortu. 487 00:34:14,152 --> 00:34:16,220 Oraingoan txekiarrek eskuratzen badute… 488 00:34:16,220 --> 00:34:19,157 …sobietar hockeya erabat berrantolatuko dute. 489 00:34:19,157 --> 00:34:20,858 1984 arte irabazlea izanik, Sobiet Batasunak ez du 2 urtetan irabazi. 490 00:34:20,858 --> 00:34:25,400 Larionov, 11, atzera pasa, prest. Badator Kasatonov… 491 00:34:25,400 --> 00:34:27,120 …atzera, berriz, Larionovi. 492 00:34:27,120 --> 00:34:30,120 Larionovi kendu diote. Krutovek sare atzean dauka. 493 00:34:30,168 --> 00:34:32,470 Makarov atearen aurrez aurre. 494 00:34:32,503 --> 00:34:36,174 Orain Krutov. Atzerantz pasatu dio Fetisovi. 495 00:34:36,507 --> 00:34:39,143 Fetisov prest dago, aurrera jaurtitzen du diskoa. 496 00:34:39,310 --> 00:34:41,512 Krutovek gola! 497 00:34:41,846 --> 00:34:45,216 2-0 sobietarren alde. 498 00:34:59,430 --> 00:35:02,066 Hura izan zen nire bizitzako unerik onena. 499 00:35:02,066 --> 00:35:04,535 Nire haurtzaroko ametsa errealitate bihurtua. 500 00:35:04,535 --> 00:35:08,372 Urrezko domina hura irabazi nuen. 501 00:35:08,372 --> 00:35:12,076 Munduko gizonik zoriontsuena nintzen. 502 00:35:25,523 --> 00:35:30,461 Anatoly zuen nire anaiak izena. 503 00:35:32,597 --> 00:35:39,070 Kirol honetako aurrelaririk onenetako bat izango zen. 504 00:35:41,038 --> 00:35:46,944 Seme bat bezalakoa zen niretzat. 10 urteko aldea genuen. 505 00:35:49,313 --> 00:35:54,485 Auto-istripu batean hil zen, 1985ean. 506 00:35:57,655 --> 00:36:00,658 Nik gidatzen nuen autoa. 507 00:36:15,406 --> 00:36:19,810 Horrelako egoera batean egotea… 508 00:36:19,911 --> 00:36:24,182 Ez nuen bizi nahi. 509 00:36:24,415 --> 00:36:29,387 Haien bizipen guztiak partekatzen ditut. 510 00:36:29,420 --> 00:36:33,758 Entrenamendu osoa, haien pozak eta penak. 511 00:36:33,858 --> 00:36:37,795 Porrotak, garaipenak, gauza positiboak… 512 00:36:37,828 --> 00:36:41,499 …eta negatiboak ere bai. 513 00:36:41,832 --> 00:36:46,370 Andrei Khomutovek aita hilzorian zeukala jakin zuen. 514 00:36:46,370 --> 00:36:48,105 Berarengana joan, eta hau esan zion: 515 00:36:48,139 --> 00:36:51,209 "Viktor, utziko al didazu aita ikustera joaten?" 516 00:36:52,476 --> 00:36:54,545 "Ez", erantzun zion. 517 00:36:54,545 --> 00:36:56,981 "Hurrengo partidarako prest egon behar duzu". 518 00:36:58,549 --> 00:37:01,052 Andreik ez zuen bere aita sekula berriz ikusi. 519 00:37:01,052 --> 00:37:05,600 Asko kostatu zitzaidan Tikhonovek hori egin zuela imajinatzea. 520 00:37:06,524 --> 00:37:09,694 Jokalariek maiz galdetzen dute: "Zertarako balio du honek?" 521 00:37:09,727 --> 00:37:13,297 "Zertarako nahi ditugu puntuaziorik gorenak?" 522 00:37:13,297 --> 00:37:16,300 "Atseden pixka bat hartu behar genuke". 523 00:37:16,734 --> 00:37:20,238 Absurdoa da. 524 00:37:21,706 --> 00:37:26,344 11 hilabete egoten ziren entrenamendu-kanpamentuan. 525 00:37:26,377 --> 00:37:29,513 Eta 36 ordu pasatzen zituzten etxean. 526 00:37:29,513 --> 00:37:32,984 Ez ziren kanpamentutik inoiz ateratzen. 527 00:37:34,085 --> 00:37:36,880 Lada Fetisov Slava Fetisoven emaztea 528 00:37:37,855 --> 00:37:42,193 Liskarrean ibiltzen nintzen beti Tikhonovekin, etxera joaten uzteko. 529 00:37:42,193 --> 00:37:44,929 Baina hark hau zioen: "Hau da nire taldearen estiloa". 530 00:37:44,996 --> 00:37:51,135 "Eta hau da sobiet kirolaren estiloa Sobiet Batasunean". 531 00:37:53,638 --> 00:37:55,706 Bakarrik egoten nintzen apartamentuan. 532 00:37:55,740 --> 00:37:57,808 Eta berak telefonoz deitzen zidanean… 533 00:37:57,808 --> 00:38:01,345 …ilara zegoen beraren atzean, eta mundu guztia entzuten. 534 00:38:01,345 --> 00:38:07,118 Telefono bakarra baitzegoen 25 lagunentzat. 535 00:38:11,155 --> 00:38:14,058 Errusiar Boskoteko kideok bildu ginen… 536 00:38:14,158 --> 00:38:17,094 …eta esan genuen: "Ezin dugu hurrengo Mundu Txapelketa galdu? 537 00:38:17,094 --> 00:38:20,097 "Tikhonov taldetik botako dute, beharbada… 538 00:38:20,097 --> 00:38:23,701 …eta bizitza hobea izango dugu". 539 00:38:23,701 --> 00:38:26,937 Hamaika aldiz galdetu genion hau geure buruei: 540 00:38:27,071 --> 00:38:28,439 "Zergatik sufritzen dugu hainbeste?" 541 00:38:28,439 --> 00:38:34,745 "Errespeturik ez digun norbaitentzat zergatik jokatu?" 542 00:38:34,845 --> 00:38:39,840 Sobietar garaian, gizabanakoak zorrotz obeditu beharra zeukan… 543 00:38:39,884 --> 00:38:41,952 …eta ezin zuen ezer esan. 544 00:38:42,019 --> 00:38:45,440 Eta zerbait esaten saiatzen bazen, akabo haren karrera. 545 00:38:49,026 --> 00:38:52,330 Lehiaketa pila daude, eta ez zara inoiz etxean egoten. 546 00:38:55,866 --> 00:38:59,537 Hasieran, Dimak ez ninduen ezagutu. 547 00:38:59,537 --> 00:39:03,520 "Non dago zure aita?" galdetu nik, eta argazkiak erakutsi zizkidan. 548 00:39:09,160 --> 00:39:10,760 Gaztaroa galtzen duzu. 549 00:39:10,800 --> 00:39:14,880 Urte Berria, oporrak, urtebetetzeak… 550 00:39:18,356 --> 00:39:20,440 Bakarrik zaude beti, taldearekin… 551 00:39:20,480 --> 00:39:23,480 …emaztea eta umeak gabe. Bizimodu gogorra da. 552 00:39:23,520 --> 00:39:29,360 32 urterekin, zahartuta eta nekatuta nengoen. 553 00:39:29,360 --> 00:39:32,800 Neure kasa entrenatzeko edo jokoa uzteko askatasuna nahi nuen. 554 00:39:32,840 --> 00:39:37,760 Beraz, hura uztera behartu ninduten. 555 00:39:54,558 --> 00:39:59,840 Desilusio handia egon zen Sobiet Batasunean. 556 00:39:59,897 --> 00:40:04,602 1985erako, Sobiet Batasuna trabatuta zegoen… 557 00:40:04,769 --> 00:40:10,674 …Mendebaleko ekonomiekin lehiatu ezinik. 558 00:40:12,309 --> 00:40:14,211 70 urtez baino gehiagoz… 559 00:40:14,345 --> 00:40:17,014 …Sobiet Batasuna gizarte itxi bat izan zen… 560 00:40:17,181 --> 00:40:20,480 …eta Altzairuzko Oihala, berriz, errealitate bat zen. 561 00:40:20,718 --> 00:40:22,720 Luzaroan existitzearen sinesteak… 562 00:40:23,000 --> 00:40:24,760 …hark eduki baitzuen elkarturik Sobiet Batasuna… 563 00:40:24,822 --> 00:40:28,760 …haren baitan zegoen sineste sakon eta idealista hura… 564 00:40:28,826 --> 00:40:31,128 …desagertu egin zen. 565 00:40:33,831 --> 00:40:37,568 Bere herria krisian zeukala, Gorbatxov Idazkari Nagusiak… 566 00:40:37,735 --> 00:40:41,872 …"Perestroika" eta "Glastnost" izeneko erreformak bideratu zituen. 567 00:40:41,906 --> 00:40:46,277 Kamarada eta diputatu maiteok: 568 00:40:46,343 --> 00:40:49,040 Aro demokratiko berri batean sartu gara. 569 00:40:50,948 --> 00:40:52,716 Erreforma hauek… 570 00:40:52,716 --> 00:40:58,556 …askatasun ezezagunak ekarriko dizkiete sobietarrei. 571 00:40:58,956 --> 00:41:01,640 Jendeak ulertu al zuen hura zela Gerra Hotzaren amaiera? 572 00:41:02,626 --> 00:41:04,829 Zer da Gerra Hotza? 573 00:41:04,829 --> 00:41:05,796 Gerra Hotza. 574 00:41:05,963 --> 00:41:08,400 Badakit. Zer esan nahi du horrek? Zer izendatzen du? 575 00:41:08,699 --> 00:41:11,402 -Esan nahi du… -Dirua? 576 00:41:11,535 --> 00:41:12,670 Negozioak? 577 00:41:12,670 --> 00:41:14,305 Hori uste duzu? 578 00:41:14,605 --> 00:41:17,608 -Baliabideak? -Baietz uste dut. 579 00:41:17,675 --> 00:41:20,200 -Besterik ez? -Beldurra izendatu duela uste dut. 580 00:41:20,277 --> 00:41:22,279 Zeren beldurra? 581 00:41:23,547 --> 00:41:26,650 Segurtasun nazionala, ziur asko, ezta? 582 00:41:26,784 --> 00:41:28,853 Tontakeriak. 583 00:41:28,919 --> 00:41:30,888 Kirol giroan hau zabaldu da: "Badatoz errusiarrak". 584 00:41:30,888 --> 00:41:34,320 Alegia, Sobiet Batasuneko atleta bikainetako batzuk… 585 00:41:34,391 --> 00:41:37,640 …Mendebaldean profesional bihurtu, eta dirutza irabaziko dute. 586 00:41:38,262 --> 00:41:41,198 Sobietar atletak oso aintzat hartuak dira. 587 00:41:41,398 --> 00:41:45,336 New Jersey Devilsek eskaini dio Fetisov atzelariari… 588 00:41:45,336 --> 00:41:49,073 …milioi erdi dolar urtebeterako. 589 00:41:49,073 --> 00:41:53,744 Hockey Liga Nazional osoko maila igoko dutela uste dugu. 590 00:41:54,245 --> 00:41:57,581 Entrenatzaile bertan-goxo horiek arrazoi bakarra dute… 591 00:41:57,615 --> 00:41:59,817 …jokalariak saltzeko: 592 00:41:59,917 --> 00:42:05,200 …Politburók esan baitie diru-laguntzak moztuko dizkietela. 593 00:42:05,256 --> 00:42:09,920 Fetisov New Jerseyri saldu izana irtenbide bat da. 594 00:42:10,094 --> 00:42:12,129 Erakunde ofizialek ez dute hori egin nahi… 595 00:42:12,129 --> 00:42:15,240 …baina kapitalismoaren eta sozialismoaren arteko talkan… 596 00:42:15,299 --> 00:42:17,280 …dirua amu handi bat da. 597 00:42:18,702 --> 00:42:22,573 Sobiet jokalaria bazara, ikusten duzu zer datorkizun: 598 00:42:22,673 --> 00:42:24,542 Gero eta aspertuago egotea. 599 00:42:24,708 --> 00:42:25,543 Eta orduan konturatzen dira: 600 00:42:25,543 --> 00:42:29,847 "Ene! Begira NHLko jokalariek zer daukaten… 601 00:42:29,847 --> 00:42:33,851 …dirua, autoak, etxeak, oporrak". 602 00:42:34,585 --> 00:42:38,188 Horrela begiratuta, berehala atera nahiko duzu handik. 603 00:42:39,256 --> 00:42:43,394 Tikhonov Politburótik kanpamentura etorri zen. 604 00:42:43,394 --> 00:42:48,332 "Slava, Calgaryko Joko Olinpikoetan ondo jokatzen baduzu… 605 00:42:48,332 --> 00:42:50,267 …eta urrezko domina irabazten baduzu… 606 00:42:50,267 --> 00:42:54,760 …zu izango zara estatubatuar NHLn jokatuko duen lehen sobietarra". 607 00:42:54,760 --> 00:42:56,120 "Ondo da", esan nion. 608 00:42:58,242 --> 00:42:59,680 1988 Calgaryko Joko Olinpikoak 609 00:42:59,743 --> 00:43:03,280 Sobiet Batasuneko ordezkaria: Slava Fetisov. 610 00:43:05,115 --> 00:43:08,786 Sobietar taldeko kapitaina: Viacheslav Fetisovek… 611 00:43:08,886 --> 00:43:11,240 …bere taldea ordezkatzen du podioan. 612 00:43:11,355 --> 00:43:13,023 Poz-pozik nengoen. 613 00:43:15,059 --> 00:43:18,462 Moskun lurreratu nintzenean ministeriotik deitu ninduten. 614 00:43:18,462 --> 00:43:21,265 Lenin Saria eman zidaten Kremlinen. 615 00:43:21,265 --> 00:43:23,880 Sobiet Batasuneko saririk gorena. 616 00:43:24,301 --> 00:43:27,871 Hiru gizonen arteko elkarrizketa pribatu batera deitu ninduten: 617 00:43:27,871 --> 00:43:31,400 Kirol ministroa, Tikhonov eta ni. 618 00:43:32,276 --> 00:43:35,546 Ministroak hau esan zidan: "Slava, azkenean merezi duzu… 619 00:43:35,546 --> 00:43:39,880 …hemendik joatea. Suertea izan. Onena opa dizut". 620 00:43:39,920 --> 00:43:45,160 Eta gero hau esan zuen: "Arrazoi dut, Viktor?" 621 00:43:45,422 --> 00:43:47,992 Badakizu zer erantzun zion Viktorrek? 622 00:43:48,158 --> 00:43:52,229 "Bai, arrazoi duzu, baina beste urtebetez behar dut". 623 00:43:52,396 --> 00:43:59,637 "Ezin baitugu Slava ordezkatu". 624 00:44:01,105 --> 00:44:06,040 "Urtarrilaren 2an dira New Jerseyren aurkako Super Serieak". 625 00:44:07,478 --> 00:44:10,680 "Hitzematen dizugu New Jerseyren aurkako partidaren ondoren… 626 00:44:10,680 --> 00:44:15,120 …NHLn bukatuko duzula denboraldia". 627 00:44:16,520 --> 00:44:19,757 NHLko SUPER LEHIAKETA 628 00:44:20,224 --> 00:44:22,726 Fetisov badoa berriz. 629 00:44:22,860 --> 00:44:24,428 Bera da gol gehien sartu dituen atzelaria. 630 00:44:24,428 --> 00:44:28,880 Lau aldiz Urteko Jokalaria. Fetisov badoa! Gola sartu du! 631 00:44:28,880 --> 00:44:31,400 4-1, Armada Gorria irabazle. 632 00:44:31,440 --> 00:44:33,880 Slava Fetisovek NHLn jokatuko du? 633 00:44:33,904 --> 00:44:37,000 Baliteke hemen geratzea. 634 00:44:37,074 --> 00:44:38,676 Orain? 635 00:44:42,946 --> 00:44:48,385 Ikusten zer gertatu zen? Jendaurrean baietz esan zuen. 636 00:44:48,419 --> 00:44:55,840 Baina barruan, ez nire bizkarrez, aurrez aurre, ezetz esan zidan. 637 00:44:55,926 --> 00:45:00,560 Zein da oraingo egoera? Entzuten dugu: "Bai, ez, baliteke". 638 00:45:00,600 --> 00:45:03,920 Auzi hau sobietar gobernuaren eskuetan dago. 639 00:45:04,702 --> 00:45:07,760 Fetisovek hemen egon nahi du, eta NHLn jokatu. 640 00:45:07,771 --> 00:45:13,577 Baina ez dugu egoera kontrolatzen, eta Fetisovek ere ez. 641 00:45:13,711 --> 00:45:18,782 Lou Lamoriellok New York erakutsi zidan. 642 00:45:19,717 --> 00:45:25,000 Esan zidan: "Gaur jakin dut inoiz ez dizutela joaten utziko". 643 00:45:25,000 --> 00:45:27,880 "Hau da bizitza" esan zidan Lamoriellok. 644 00:45:27,880 --> 00:45:29,840 "Hemen geratu behar zenuke". 645 00:45:30,060 --> 00:45:32,663 Lou Lamoriello New Jersey Devilsen gerentea 646 00:45:32,696 --> 00:45:36,160 Louk ihes egitea eskatu zizunean, eskaintza aztertu zenuen? 647 00:45:37,067 --> 00:45:39,336 Ez, ezin izan nuen. 648 00:45:39,336 --> 00:45:41,672 Ezin izan nuen nire herritik ihes egin. 649 00:45:41,672 --> 00:45:48,512 Ezin nuen legez kanpoko zerbait egin. 650 00:45:49,346 --> 00:45:52,880 Itzuli nintzenean, prentsaurreko bat eman nuen… 651 00:45:52,920 --> 00:45:56,400 …eta esan nien: "Ez dut sekula Tikhonoven taldean jokatuko". 652 00:45:56,440 --> 00:45:58,280 "Engainatu egin naute eta". 653 00:45:58,756 --> 00:46:02,526 "Fetisovek Armada Gorriaren kluba utzi du" 654 00:46:02,760 --> 00:46:05,696 "Nazkatuta nago Tikhonoven erregimen diktatorialaz". 655 00:46:05,963 --> 00:46:09,960 "Ez dut gehiago jokatu nahi fio ez naizen entrenatzaile batentzat". 656 00:46:17,374 --> 00:46:21,120 Bere artikulua argitaratu zuten egunean… 657 00:46:21,160 --> 00:46:25,040 …gure telefonoak ez zuen gehiago jo. 658 00:46:25,582 --> 00:46:29,080 Gure ezagun batzuek ez ziguten gehiago hitz egin. 659 00:46:29,080 --> 00:46:35,480 Ez zidaten Sobiet Batasuneko kirol instalazioetan sartzen uzten. 660 00:46:35,726 --> 00:46:39,080 Hara joan, eta ezagutzen ninduten, miresten ninduten. 661 00:46:39,120 --> 00:46:41,520 Burumakur, hau esaten zidaten: 662 00:46:41,598 --> 00:46:46,236 "Ez, Slava, ezin duzu gehiago hemen patinatu". 663 00:46:46,236 --> 00:46:50,574 "Patinatzen uzten badizugu, akabatuko naute". 664 00:46:50,574 --> 00:46:54,520 Agenteak jarri zituzten haren lagunartean… 665 00:46:54,578 --> 00:46:59,383 …egoera nolakoa zen barrutik jakiteko. 666 00:46:59,416 --> 00:47:08,158 Pertsona haiek peoiak ziren xake-taula batean. 667 00:47:09,560 --> 00:47:16,066 Etxean eserita zaudela, badakizu auto bat daukazula atean… 668 00:47:16,066 --> 00:47:18,480 …eta atzetik joango zaizkizula… 669 00:47:18,480 --> 00:47:22,720 …eta norbaitekin bazaude entzuten saiatuko zaizkizula. 670 00:47:23,640 --> 00:47:26,343 Zer da egin zezaketen okerrena? 671 00:47:26,677 --> 00:47:31,014 Edozer gauza. 672 00:47:31,181 --> 00:47:32,015 Edozer gauza. 673 00:47:32,015 --> 00:47:35,252 Slava espetxean sartu nahi izan zuten. 674 00:47:36,086 --> 00:47:37,721 Jo egin zuten? 675 00:47:37,921 --> 00:47:42,759 Kieven. 676 00:47:43,260 --> 00:47:45,596 Zer gertatu zen? 677 00:47:46,163 --> 00:47:47,865 Zer gertatu zen? 678 00:47:48,899 --> 00:47:54,480 Slava auto batean sartu, eta komisariara eraman nahi izan zuten. 679 00:47:55,539 --> 00:48:01,411 Eskuburdinak jarri, eta bateriara lotu zuten Slava. 680 00:48:01,411 --> 00:48:05,148 Eta jo egin zuten goizaldeko laurak arte. 681 00:48:05,182 --> 00:48:09,240 Tikhonovi deitu zioten, eta Tikhonov beraren bila etorri zen. 682 00:48:09,653 --> 00:48:11,520 Oihuka entzun genion Tikhonovi: 683 00:48:11,588 --> 00:48:15,200 "Egizue nahi duzuena, espetxean sar ezazue!" 684 00:48:15,240 --> 00:48:20,600 "Baina ez dadila Sobiet Batasunetik atera". 685 00:48:38,815 --> 00:48:46,823 Entrenatzeko lekurik gabe, Fetisov Tarasovengana joan zen. 686 00:49:14,151 --> 00:49:18,160 Slava taldean ez badago, zuek zer egingo duzue orain? 687 00:49:18,288 --> 00:49:21,760 Ez dugu Munduko Txapelketan parte hartuko. 688 00:49:21,760 --> 00:49:24,440 Hiru zarete. Nor gehiago elkartuko zaizue? 689 00:49:24,461 --> 00:49:28,120 Beste batzuek ere bat egingo dute gurekin. 690 00:49:28,160 --> 00:49:30,080 Krutov nire alde atera zen… 691 00:49:30,080 --> 00:49:34,480 …Makarov eta Larionov nire taldekideekin batera. 692 00:49:34,504 --> 00:49:37,541 Krutov oso isila izan da beti. 693 00:49:38,175 --> 00:49:41,511 Egoera erabakigarria bihurtu zenean… 694 00:49:41,678 --> 00:49:44,280 …berak aurpegia eman zuen. 695 00:49:45,315 --> 00:49:48,418 Eta berak zerbait esaten duenean… 696 00:49:48,485 --> 00:49:54,000 …desberdina da, ez baita hiztuna. Indar handiagoa du horrek. 697 00:49:56,426 --> 00:50:00,040 Axola al dizu gertatutakoa kontatzeak? 698 00:50:00,230 --> 00:50:06,169 -Garrantzitsua da, pertsonala… -Slava bazihoan, nonbait. 699 00:50:06,303 --> 00:50:10,007 Ni taldean geratu nintzen. 700 00:50:11,641 --> 00:50:18,548 Asko harritu ninduen Kasatonov besteekin telebistan ez ikusteak. 701 00:50:19,583 --> 00:50:24,640 "Ez, ez naiz joango" esan zuen nire lagunik onenak. 702 00:50:28,025 --> 00:50:31,261 Harridura handia hartu nuen. 703 00:50:33,063 --> 00:50:37,034 -Oso kontu luzea da. -Bai, baina… 704 00:50:37,300 --> 00:50:42,506 Gure herriaren historia da, nire ustez. 705 00:50:43,473 --> 00:50:49,840 Jendaurrean esan zuen nik oker jokatu nuela taldea utzita. 706 00:50:50,814 --> 00:50:55,819 Auzi honetan Tikhonoven alde zegoen. 707 00:50:55,852 --> 00:50:58,040 Hori da alderik dibertigarriena. 708 00:50:59,222 --> 00:51:03,026 Lagun minak zineten. Jakin nahi nuke nola… 709 00:51:03,593 --> 00:51:06,360 Hau ez da une egokia. 710 00:51:06,997 --> 00:51:08,665 Sentitzen dut. 711 00:51:14,404 --> 00:51:15,939 Jarraituko du… 712 00:51:22,946 --> 00:51:25,800 Hurrengo galdera. 713 00:51:34,925 --> 00:51:43,767 KGBk sail berezi bat sortu zuen. 714 00:51:47,671 --> 00:51:49,720 Zerbait esan nahi duzu? 715 00:51:51,241 --> 00:51:56,160 Erantzi betaurrekoak! Eguzkitakoekin ezin nauzu ikusi! 716 00:51:56,200 --> 00:52:00,000 Bai zera! Gardenak dira. Ondo ikusten zaitut. 717 00:52:00,000 --> 00:52:02,160 Eguzkiari begiratu. 718 00:52:02,185 --> 00:52:03,820 Begiratu diot. 719 00:52:03,854 --> 00:52:08,091 Nik ere badauzkat eguzkitakoak. Txuriak dira. 720 00:52:08,091 --> 00:52:10,360 Txuriak, margo honetakoak. 721 00:52:10,527 --> 00:52:12,229 Segi… 722 00:52:13,296 --> 00:52:14,598 Segi… 723 00:52:16,500 --> 00:52:19,503 Noiz hasi ziren gauzak okertzen? 724 00:52:21,872 --> 00:52:26,880 Mogilnyrekiko istilua izango zen, agian, lehenengo haustura. 725 00:52:28,278 --> 00:52:30,647 14 zenbakiduna: Alexander Mogilny. 726 00:52:30,814 --> 00:52:34,960 NHLko aditu askok dioenez, bera da 19 urteko jokalaririk onena. 727 00:52:35,085 --> 00:52:38,360 NHLn jokatuko ote lukeen galdetu nion Mogilnyri. 728 00:52:40,157 --> 00:52:44,760 Gustatuko litzaidake, baina interesgarriagoa da han jokatzea. 729 00:52:44,828 --> 00:52:45,862 Ederki. 730 00:52:46,096 --> 00:52:49,032 Eta milioi bat dolar eskura eskainiko bagenizu… 731 00:52:49,032 --> 00:52:51,400 …hona etorri eta NHLn jokatzeko? 732 00:52:52,469 --> 00:52:55,939 "Mogilnyk ihes egin du!" 733 00:52:56,106 --> 00:52:58,440 Sobietar taldea torneo bat jokatzen ari zen… 734 00:52:58,575 --> 00:53:01,778 …eta, bat-batean, goiz batez Mogilny alde egina zen. 735 00:53:01,945 --> 00:53:06,183 Buffalo Sabresko nagusiari dei eginez hasi zen haren ihesaldia. 736 00:53:06,216 --> 00:53:08,360 Mogilny handik ateratzeko joan zara Suediara? 737 00:53:08,400 --> 00:53:12,760 Ez. Berak hala eskatuta joan naiz Suediara. 738 00:53:20,030 --> 00:53:23,500 Mogilny traidoretzat jo zuten… 739 00:53:23,500 --> 00:53:25,960 …Sobiet Armadan zegoelako. 740 00:53:28,038 --> 00:53:30,473 Ihes egin zuen, nonbait. 741 00:53:30,507 --> 00:53:35,111 Hura zen… Nola esaten da? 742 00:53:35,312 --> 00:53:36,120 …legez kanpokoa. 743 00:53:36,279 --> 00:53:41,151 Hemen bizitzaz gozatzen dute. Etxea eta autoa daukate. 744 00:53:41,151 --> 00:53:43,620 Baina hori ez da kontua… 745 00:53:43,820 --> 00:53:46,856 Hemen jendea bere kasa bizi da. 746 00:53:46,856 --> 00:53:49,760 Eta han kale-txakur bat bezala bizi nintzen. 747 00:53:54,864 --> 00:53:59,636 Zergatik axola zitzaion hainbeste gobernuari jokalariek ihes egitea? 748 00:54:00,237 --> 00:54:02,606 Tira… 749 00:54:03,240 --> 00:54:05,560 …zaila da hockeyaz bereiz hitz egitea. 750 00:54:05,642 --> 00:54:07,978 Ez zen hau esatea: 751 00:54:08,011 --> 00:54:11,915 "Ene! hockey jokalariak badoaz!" 752 00:54:11,915 --> 00:54:13,800 Erregimenak ez luke horrela adieraziko. 753 00:54:14,184 --> 00:54:19,155 Desertzio bakarrak olatu bat sor zezakeen. 754 00:54:19,155 --> 00:54:25,495 Hura mehatxu handi bat zen sobietar boterearentzat. 755 00:54:25,662 --> 00:54:28,431 Politikoki… 756 00:54:28,498 --> 00:54:31,768 …horrelako zerbait gertatzen zen aldiro… 757 00:54:31,768 --> 00:54:33,240 …hedabideak hartaz baliatzen ziren. 758 00:54:33,436 --> 00:54:36,200 Beraz, garaipen bat zen Mendebaldearentzat… 759 00:54:36,200 --> 00:54:38,600 …eta galera bat Sobiet Batasunarentzat. 760 00:54:38,640 --> 00:54:42,360 Kirol agintariak konturatu ziren… 761 00:54:42,579 --> 00:54:45,949 …hobe zela berentzat eta sistemarentzat… 762 00:54:45,949 --> 00:54:49,440 …jokalariei NHLn jokatzen uztea… 763 00:54:49,953 --> 00:54:52,840 …haiei ihes egiteko aukerarik eman gabe… 764 00:54:52,880 --> 00:54:57,040 …horrek kalte egiten baitzion herrialdearen irudiari. 765 00:54:59,562 --> 00:55:01,231 Negoziatzen hasi ziren. 766 00:55:01,231 --> 00:55:05,869 Esan zidaten: "Agintariek joaten utziko dizute". 767 00:55:05,902 --> 00:55:10,373 "Baina 1.000 dolar irabaziko dituzu hilean". 768 00:55:10,373 --> 00:55:13,080 "Berdin dio zure kontratuan zenbat jartzen duen". 769 00:55:13,120 --> 00:55:15,200 "Enbaxadara eramango duzu dirua". 770 00:55:15,278 --> 00:55:17,847 Esan nien: "Ezta pentsatu ere. Ez noa". 771 00:55:18,114 --> 00:55:20,216 "Erotu egin al zarete?" 772 00:55:20,216 --> 00:55:23,420 Haiek: "Erotuta zu zaude". Nik: "Ondo da". 773 00:55:23,420 --> 00:55:26,389 Handik bi egunera deitu zidaten: 774 00:55:26,423 --> 00:55:31,695 "Politburóren baimen berezi bat duzu". 775 00:55:31,695 --> 00:55:36,633 "Bikain aritu baitzara hockey talde nazionalean… 776 00:55:36,666 --> 00:55:40,570 …eta kapitaina izan zinenez, soldataren %10 emango dizugu". 777 00:55:40,937 --> 00:55:46,040 "Eskaintza berezi bat da, zuretzat bereziki egina". 778 00:55:46,476 --> 00:55:49,760 "Inork ez du %10arena jakin behar". 779 00:55:49,760 --> 00:55:51,680 Ezetz esan nien. 780 00:55:52,749 --> 00:55:55,385 Gero, %20 izan zen. 781 00:55:55,552 --> 00:55:58,688 Gero, %25. 782 00:55:58,688 --> 00:56:02,240 Amari deitu zioten. Emazteari ere bai. Ikaratu egin nahi zituzten. 783 00:56:02,992 --> 00:56:04,327 Amak hau esan zidan: 784 00:56:04,327 --> 00:56:08,920 "Seme, deitu didate eta esan didate ez duzula aukerarik". 785 00:56:08,920 --> 00:56:12,760 "Ez dizute joaten utziko. Okerren bat egingo dizute". 786 00:56:12,769 --> 00:56:14,960 "Ez zaitez gehiago borrokatu". 787 00:56:15,505 --> 00:56:20,160 Igor Larionovek kontratua sinatu, eta alde egin zuen. 788 00:56:21,444 --> 00:56:23,640 Errusiarrak iritsi dira. 789 00:56:23,713 --> 00:56:28,200 Igor Larionov, erdilaria. Vancouver, joko sortzailea. 790 00:56:28,318 --> 00:56:30,400 NHLk Sobietar Batasunari ordaintzen dio… 791 00:56:30,440 --> 00:56:33,360 …Igorrek eta beste sobietar beterano batzuek hemen jokatzeko. 792 00:56:34,157 --> 00:56:35,825 NHLko sobietar jokalariek… 793 00:56:35,859 --> 00:56:38,595 …beren irabazien zati handi bat eman behar diote… 794 00:56:38,628 --> 00:56:41,040 …beren herrialdeari, diruz eskaz dabilenez. 795 00:56:41,197 --> 00:56:43,840 Baina Larionovtarrentzat horrek merezi du. 796 00:56:44,033 --> 00:56:46,960 Moskun gauzak oso bestelakoak dira. 797 00:56:47,137 --> 00:56:50,400 Galtzen bazuten, ez zioten etxera joaten uzten. 798 00:56:50,473 --> 00:56:54,440 Hura konformatu zen sistemarekin erdi bana egitearekin. 799 00:56:54,440 --> 00:56:54,840 Igor? 800 00:56:54,880 --> 00:57:00,200 Igor, Sergei eta Vladimir. Erdi banarekin konformatu ziren. 801 00:57:00,784 --> 00:57:03,520 Nik ezetz esan nien. 802 00:57:06,923 --> 00:57:09,400 Eta bakarrik nengoen. 803 00:57:18,134 --> 00:57:21,237 Galdetu zidaten: "Zer nahi duzu?" 804 00:57:21,237 --> 00:57:23,920 "Nire kontratuan dioena" erantzun nik. 805 00:57:24,107 --> 00:57:26,276 Kontua da atzelari horren bizitza… 806 00:57:26,342 --> 00:57:28,680 …Sobietar Defentsa Ministerioak kontrolatzen duela. 807 00:57:28,878 --> 00:57:33,320 Fetisov armadako ofiziala da eta hango talderik onenean jokatzen du. 808 00:57:33,383 --> 00:57:36,200 Taldea ados dago. Tikhonov ere bai. 809 00:57:36,386 --> 00:57:38,788 Defentsa ministerioaren zain daude orain. 810 00:57:38,822 --> 00:57:42,826 Yazov. Dmitry Yazov. Defentsa ministroa. 811 00:57:42,826 --> 00:57:46,120 Herrialdeko bigarren gizonik boteretsuena. 812 00:57:47,197 --> 00:57:50,767 Defentsa ministeriora deitu ninduten. 813 00:57:50,767 --> 00:57:53,236 Niri gauzak argitzen saiatu ziren. 814 00:57:53,236 --> 00:57:55,572 Uniformea jantzi zidaten. 815 00:57:55,572 --> 00:57:58,575 Bulego izugarri handi bat zen. 816 00:57:59,576 --> 00:58:03,279 Esan zidan: "Estatu Batuak? Hori nire etsaia da". 817 00:58:03,279 --> 00:58:05,748 "Ez zara, inolaz ere, Estatu Batuetara joango". 818 00:58:05,748 --> 00:58:07,150 "Ez duzu jokatu nahi?" 819 00:58:07,183 --> 00:58:12,720 "Ez duzu gehiago jokatuko, inoiz ez, inon ez, inolaz ere ez". 820 00:58:14,257 --> 00:58:18,320 Zerbaitek zirrara egin zidan barruan. "Zerbait egin behar dut". 821 00:58:18,360 --> 00:58:22,600 Erreakzio bat sortu behar nuen bisita haren ondoren. 822 00:58:22,632 --> 00:58:27,537 Bai bainekien ez nintzela sekula hara itzuliko. 823 00:58:27,570 --> 00:58:28,720 Sekula ez. 824 00:58:29,906 --> 00:58:32,275 Esan nion: "Ministro jauna… 825 00:58:32,342 --> 00:58:35,712 …hitzeman zenidana betetzen ez baduzu, ez zara ministroa… 826 00:58:35,712 --> 00:58:37,046 …ez zara ofiziala". 827 00:58:37,046 --> 00:58:39,120 "Bota nazazu armadatik". 828 00:58:39,682 --> 00:58:43,353 "Mila esker". Jiratu eta joan egin nintzen. 829 00:58:43,520 --> 00:58:45,240 Garrasika hasi zitzaidan: 830 00:58:45,240 --> 00:58:49,240 "Zakiljalea! Gure etsaientzat jokatu nahi duzu?" 831 00:58:49,259 --> 00:58:53,680 "Badakizu zer egin diezazukedan? Siberiara bidaliko zaitut betiko". 832 00:58:53,830 --> 00:58:57,634 Baina ez nintzen jiratu. Joan egin nintzen. 833 00:58:58,434 --> 00:59:00,503 Badakizu zer gertatu zen? 834 00:59:00,503 --> 00:59:04,560 Handik 10 egunera pasaportea eman zidaten. Eta ez nengoen armadan. 835 00:59:04,560 --> 00:59:09,240 Estatu Batuetan sartzeko lehenengo bisa, lan askotarakoa. 836 00:59:15,285 --> 00:59:18,121 Itxaron pixka bat. Atzeratu. 837 00:59:20,323 --> 00:59:23,993 Yasovek zergatik utzi zizun joaten, zurekin haserre bazegoen? 838 00:59:24,160 --> 00:59:26,729 Ez naiz historialaria. 839 00:59:26,729 --> 00:59:30,967 Gure herriko aldaketengatik izan zela uste dut… 840 00:59:31,067 --> 00:59:34,760 …Perestroika garaia baitzen. 841 00:59:34,800 --> 00:59:36,480 Baina hark ez zuen aldaketarik nahi. 842 00:59:36,606 --> 00:59:41,678 Denak beldur ziren. Hori ulertzekoa da. 843 00:59:41,844 --> 00:59:46,440 Gela ilun batean katu beltz bat aurkitzen saiatzea bezala da hori. 844 00:59:46,516 --> 00:59:52,288 Ez da dibertigarria katu beltzaren bila ibiltzea. 845 00:59:58,361 --> 01:00:04,200 Gure nazioaren ordezkaria izango zara hockeyan. 846 01:00:04,334 --> 01:00:07,120 Hockey trebean. 847 01:00:07,437 --> 01:00:09,360 Handia izango zara. 848 01:00:25,388 --> 01:00:28,160 "Entrenatzailearen kantoia", Don Cherryrekin. 849 01:00:30,259 --> 01:00:31,840 Pozik dirudizu. Zer ba? 850 01:00:32,228 --> 01:00:35,665 Txintxo egotea zen nire asmoa… 851 01:00:35,898 --> 01:00:38,680 …eta lehenengo saioan ez hitz egitea ez errusiarrez… 852 01:00:39,435 --> 01:00:41,280 …ezta gai horietaz guztietaz. 853 01:00:41,437 --> 01:00:43,680 "Hona datozela". Ezta pentsatu ere! 854 01:00:43,740 --> 01:00:47,280 Ez ditut hemen ikusi nahi. Eta jokalariek ere ez. 855 01:00:47,343 --> 01:00:48,880 Damutuko zaizue. 856 01:00:49,045 --> 01:00:50,947 Estatu Batuetan ez nintzen inoren gustukoa izan. 857 01:00:50,947 --> 01:00:54,017 Inork ez daki zer pasatu behar izan nuen. 858 01:00:54,017 --> 01:00:56,040 Topikoz betetako iritziak zituzten. 859 01:00:56,080 --> 01:00:57,920 Gaiztoa naiz, komunista. 860 01:00:58,554 --> 01:01:00,960 Sobietarrak hona etorri, eta hemen jokatuko omen dute. 861 01:01:00,960 --> 01:01:02,800 Eragina izango du horrek jokalariengan? 862 01:01:03,026 --> 01:01:05,640 Kontuz ibiltzeko egoera litzateke hori. 863 01:01:06,080 --> 01:01:09,760 Ez duzu nahi taldeko inork lana galtzea. 864 01:01:09,832 --> 01:01:12,669 Eta haiek etortzen badira, bi leku gutxiago taldean! 865 01:01:12,720 --> 01:01:16,120 Clarkek ukabilkada bat eman dio Fetisovi… 866 01:01:16,239 --> 01:01:18,775 …baina hark ez dio itzuli! 867 01:01:19,042 --> 01:01:21,878 Badirudi Fetisovek dioela: "Ezin didazu hori egin". 868 01:01:22,078 --> 01:01:25,581 Sinets ezinik dago Clarki begira. 869 01:01:25,815 --> 01:01:28,685 Berriz ikus dezagun. 870 01:01:28,885 --> 01:01:31,487 Emazteentzako aretoan sartu nintzenean… 871 01:01:31,554 --> 01:01:35,892 …ni izkina batean nengoen eta haiek, berriz, bestean. 872 01:01:35,892 --> 01:01:40,329 Niri begira zeuden beren hizkuntzan hizketan. 873 01:01:40,396 --> 01:01:43,120 Ez nien tutik ere ulertu. 874 01:01:43,160 --> 01:01:45,760 Niri begira zeuden, barrez eta berriketan… 875 01:01:45,802 --> 01:01:48,480 Eta ni neure artean: "Zertaz ariko dira?". Ez nekien. 876 01:01:50,080 --> 01:01:51,680 Entrenatzaileak gorroto zituen errusiarrak. 877 01:01:51,720 --> 01:01:53,840 Begiradan igartzen zitzaion. Gorroto zigun. 878 01:01:53,876 --> 01:01:58,640 Nola joka dezakezu sobietarra zarelako gorroto dizun batentzat? 879 01:01:58,680 --> 01:02:02,640 Hemengo hockeya askoz ere basatiagoa zen. 880 01:02:02,819 --> 01:02:04,920 Ukondoz jotako kolpeak… 881 01:02:08,391 --> 01:02:11,600 Sticka altxatzea norbait jotzeko… Jokatzeko era indibidualistagoa da. 882 01:02:11,640 --> 01:02:13,200 Ez zuten estilorik. 883 01:02:14,797 --> 01:02:16,632 Oso sinpleak ziren. 884 01:02:17,133 --> 01:02:19,235 Ez ziren sortzaileak. 885 01:02:19,435 --> 01:02:22,038 Ligako talderik okerrena zen hura. 886 01:02:22,071 --> 01:02:26,943 Desmarkatzen bazinen, paso egiten zizuten. Azkenean, nazkatuta! 887 01:02:26,943 --> 01:02:30,840 Inoiz jokatu ez bazenu bezala begiratzen dizute. 888 01:02:30,840 --> 01:02:33,480 Bizitzak denbora guztian egin zidan erronka. 889 01:02:33,520 --> 01:02:37,520 Bat-batean, New Jersey Devilsek kontratatu ninduen. 890 01:02:37,754 --> 01:02:38,600 Kasatonov. 891 01:02:38,855 --> 01:02:42,840 Fetisovek itzali samartuta utzi du Kasatonov. 892 01:02:42,892 --> 01:02:45,280 Jokalari handia da. 893 01:02:45,328 --> 01:02:47,296 Hau esan al zenien entrenatzaileei?: 894 01:02:47,330 --> 01:02:50,640 "Ezin dut tipo horrekin jokatu". 895 01:02:51,868 --> 01:02:54,771 Inori ez zitzaion gure arteko harremana axola. 896 01:02:54,837 --> 01:02:57,480 Kontratatu egin zuten. Jokatu egin behar izan genuen. 897 01:02:57,520 --> 01:03:01,560 Ez zegoen jadanik adiskidetasunik, ez zegoen talde senik. 898 01:03:01,577 --> 01:03:03,679 Lehiaketa moduko bat zen. 899 01:03:03,679 --> 01:03:06,516 Gogorra izan zen, sinetsidazu. 900 01:03:07,049 --> 01:03:10,419 Fetisov eta Kasatonov: lagun minak izotzetik kanpo… 901 01:03:10,419 --> 01:03:13,800 …defentsa lanetan kideak dira orain izotzean. 902 01:03:14,991 --> 01:03:17,994 Hockeyan jokatzera etorri nintzen Estatu Batuetara… 903 01:03:18,027 --> 01:03:20,640 …ez txorakeria horiek jasateko. 904 01:03:21,564 --> 01:03:23,733 Ongi etorri liga handietara, Vladimir. 905 01:03:23,833 --> 01:03:25,968 Gogor eman dio Krutovi! Erori egin da. 906 01:03:26,035 --> 01:03:28,738 Liga handiko sobietarrek arazoak dituzte. 907 01:03:28,771 --> 01:03:30,673 Zaharregiak edo motelegiak dira. 908 01:03:30,706 --> 01:03:34,040 Nahasiegi dabiltza. Joko landuegia egiten dute. 909 01:03:34,177 --> 01:03:36,400 Pasatzeko joera dute, jaurti ordez. 910 01:03:36,512 --> 01:03:38,648 Bertakoak aztoratuta dabiltza. 911 01:03:39,215 --> 01:03:41,584 Jendeak ez du Bolshói balleta ikusi nahi. 912 01:03:41,617 --> 01:03:44,960 "Errendimendu gutxiko sobietarrekin pazientzia galdu du Canucksek". 913 01:03:45,021 --> 01:03:51,160 Talde galtzaile batean jokatzea esperientzia berria da niretzat. 914 01:03:51,761 --> 01:03:53,240 Pazientzia eskatzen diet zaleei. 915 01:03:53,362 --> 01:03:57,000 "Vancouverrek 'Nyet' esan dio Krutovi" 916 01:03:57,233 --> 01:04:00,760 Ez zitzaidan ondo joan NHLn geldituta. 917 01:04:02,305 --> 01:04:05,074 Baina hori ondo dago, nire ustez. 918 01:04:05,074 --> 01:04:12,782 Gauzak ondo atera zaizkit bizitzan. Dena ondo doala uste dut. 919 01:04:16,886 --> 01:04:21,440 Bizitza osoa arautzen dizun sistema batetik zatozenean… 920 01:04:21,591 --> 01:04:23,920 …eta hala gertatu zitzaien hockey-jolakari horiei… 921 01:04:23,993 --> 01:04:26,680 …eta ingurune zeharo desberdin batera iritsi… 922 01:04:26,720 --> 01:04:32,320 …non, ustez, zeure bizitza antolatzea zilegi duzun… 923 01:04:32,468 --> 01:04:35,738 …galdu egiten zara, nolabait. 924 01:04:39,041 --> 01:04:42,178 36 urte nituen. 925 01:04:43,079 --> 01:04:47,216 New Jerseytik Detroitera ekarri ninduten. 926 01:04:47,350 --> 01:04:49,480 Faltan botatzen dituzu Larionov, Krutov, Makarov? 927 01:04:49,480 --> 01:04:50,680 Bai noski. 928 01:04:50,887 --> 01:04:53,840 Urte asko pasatu ditugu elkarrekin jokatzen eta bizitzen. 929 01:04:53,880 --> 01:04:59,520 Gertukoenak faltan dauzkazu. 930 01:04:59,795 --> 01:05:02,960 Orduan pentsatu nuen: "Ene, okerren bat egin dut". 931 01:05:03,000 --> 01:05:05,760 "Arrakasta izan duzu. Gorenean egon zara beti". 932 01:05:05,760 --> 01:05:09,080 "Eta orain galtzaile bat naiz?" 933 01:05:09,205 --> 01:05:13,809 Hemengo jokoa dibertigarriagoa iruditzen zaizu? 934 01:05:14,243 --> 01:05:19,840 Aldagelatik atera, eta emaztea ikusi nuen, bakarrik. 935 01:05:19,840 --> 01:05:21,960 Negarrez. 936 01:05:21,960 --> 01:05:24,280 "Zergatik ari zara negarrez?" galdetu nion. 937 01:05:24,387 --> 01:05:28,824 Hark erantzun: "Hau gure azken aukera izango da, ziur asko". 938 01:05:28,824 --> 01:05:32,428 Ezetz esan nion. 939 01:05:32,595 --> 01:05:34,230 "Bi aukera ditugu". 940 01:05:34,230 --> 01:05:38,040 "Maletak egin eta hemendik joan… edo borrokatu". 941 01:05:45,441 --> 01:05:48,544 1991ko abuztuak 17 942 01:05:49,879 --> 01:05:51,614 Perestroikaren aurka deiadarka… 943 01:05:51,781 --> 01:05:54,160 …Yazov defentsa ministroak kolpe militar bat jo du. 944 01:05:54,383 --> 01:05:58,387 Ehunka sobietar tanke Moskuko kaleetara atera dira… 945 01:05:58,421 --> 01:06:02,200 …baina kolpeak erresistentzia izan du. 946 01:06:04,560 --> 01:06:06,960 Kolpeak porrot egin zuen, baina gobernua ahuldurik geratu zen… 947 01:06:07,000 --> 01:06:11,160 …ez zen espero halakorik hain azkar. 948 01:06:11,300 --> 01:06:14,000 Aldaketen hedadura eta berehalakotasuna… 949 01:06:14,000 --> 01:06:16,160 …ez ziren aldez aurretik espero. 950 01:06:18,708 --> 01:06:22,445 1991ko abenduak 25 951 01:06:23,379 --> 01:06:29,040 Sobiet Batasuneko lehendakari kargua utziko dut. 952 01:06:31,988 --> 01:06:36,292 Gerra Hotzari eta arma-lasterketari amaiera eman diegu… 953 01:06:36,359 --> 01:06:39,320 …eta herrialde honetako militarizazio eroari ere bai. 954 01:06:39,320 --> 01:06:42,360 Bukatu da mehatxu nuklearra. 955 01:06:44,533 --> 01:06:49,760 Gorbatxoven dimisioak Sobiet Batasuna desegitea ekarri zuen. 956 01:06:49,760 --> 01:06:52,520 Errusia estatu independente bihurtu zen… 957 01:06:52,575 --> 01:06:55,280 …15 herrialde sortu berriekin batera. 958 01:06:56,679 --> 01:07:01,684 Onena opa dizuet denei. 959 01:07:05,554 --> 01:07:07,480 Banekien zer onak ziren. 960 01:07:07,480 --> 01:07:10,040 Jokatzen ikusi bainituen. 961 01:07:10,226 --> 01:07:13,696 Ez diote patinatzeari uzten. Etengabe mugitzen ari dira. 962 01:07:13,696 --> 01:07:17,666 Haien estiloak traba egiten zien gure atzelari eta atezainei… 963 01:07:17,666 --> 01:07:21,440 …zeren eta modu jakin batean jokatzen ohitzen zara… 964 01:07:21,504 --> 01:07:24,000 …eta, halako batean, aurkariak gauza desberdin bat egiten dizu. 965 01:07:24,140 --> 01:07:27,676 Scotty Bowman entrenatzaileak inork baino garaipen gehiago lortu ditu… 966 01:07:27,676 --> 01:07:29,211 …NHLren historian. 967 01:07:29,278 --> 01:07:33,249 Hasieran, hiru errusiar batera kontratatu genituen: 968 01:07:33,349 --> 01:07:35,384 Konstantinov, Fedorov eta Kozlov. 969 01:07:35,518 --> 01:07:37,987 Igor Larionovekin truke bat egin genuen. 970 01:07:37,987 --> 01:07:41,757 Laugarren errusiarra izan genuenean, esan genuen: 971 01:07:41,791 --> 01:07:45,428 "Beste bat ekarriko dugu". Defendatzaile bat behar genuen. 972 01:07:45,461 --> 01:07:48,831 Slava Fetisov kontratatu genuen. 37-38 urte zituen. 973 01:07:49,065 --> 01:07:53,169 Arriskatu egin ginen berarekin. 974 01:07:54,837 --> 01:07:59,280 Elkartu, eta beren jokaldiak sortu eta landu zituztenean… 975 01:07:59,440 --> 01:08:01,960 …gu geu harrituta geratu ginen. 976 01:08:02,078 --> 01:08:04,914 Eta sobietar sinfonia afinatzen ari da! 977 01:08:15,791 --> 01:08:18,160 Asko ibiltzen ziren sigi-saga. 978 01:08:18,294 --> 01:08:20,920 Beren eremuan egiten zituzten paseak. 979 01:08:20,963 --> 01:08:26,080 Jaurtitzeko aukerarik ez badute, atzera jotzen dute, aukeraren zain. 980 01:08:27,136 --> 01:08:30,606 Beren estiloa zeharo desberdina zen. 981 01:08:31,974 --> 01:08:35,160 Talde berean berriz elkarrekin… 982 01:08:35,200 --> 01:08:38,640 Arraina uretara berriz botatzea bezalakoa zen hura. 983 01:08:39,982 --> 01:08:43,520 Ez dago jakiterik hurrengoan zer egingo duten! 984 01:08:45,788 --> 01:08:50,960 Gazte sentitu ginen berriz, jokoaz gozatzen. 985 01:08:56,298 --> 01:09:00,520 Estadioaren inguruan, errusierak bigarren hizkuntza dirudi. 986 01:09:05,508 --> 01:09:07,409 Jende asko kexatzen da horretaz. 987 01:09:10,045 --> 01:09:12,348 Guretzat jokatzen dute. 988 01:09:12,781 --> 01:09:15,484 -Eta onak dira. -Fetisovek harrapatu du! 989 01:09:22,992 --> 01:09:25,661 Ez nuen sistema ikasi… 990 01:09:25,828 --> 01:09:30,560 …nahi nukeen bezainbat, baina nahi zutena egiten utzi nien. 991 01:09:30,600 --> 01:09:32,920 Scotty aldagelan sartu, eta hau esan zigun: 992 01:09:32,960 --> 01:09:36,080 "Ez dakit nork erakutsi zizuen horrela jokatzen… 993 01:09:36,105 --> 01:09:41,710 …baina gauza bat eskatuko dizuet: "Ez aldatu ezer ez". 994 01:09:41,944 --> 01:09:45,114 1997 Stanley Kopako Finalak 995 01:09:45,915 --> 01:09:48,584 Stanley Kopako finaletako lehen partida… 996 01:10:29,959 --> 01:10:31,694 SINETSI 997 01:10:35,197 --> 01:10:37,233 Igorren bila hasi nintzen. 998 01:10:37,266 --> 01:10:40,800 Esan nion: "Igor, goazen elkarrekin". 999 01:10:42,871 --> 01:10:46,675 Fetisov: atzelaria Larionov: erdilaria 1000 01:10:59,355 --> 01:11:02,960 "Viacheslav izena jartzen diet nire seme guztiei" 1001 01:11:03,400 --> 01:11:06,080 Benetako amerikar ametsa. 1002 01:11:09,031 --> 01:11:11,400 Gary Bettman NHLren mandataria 1003 01:11:11,634 --> 01:11:16,560 Gero, esan nion Gary Bettmani: "Moskura eraman nahi dut kopa". 1004 01:11:16,600 --> 01:11:19,360 "Erotu egin al zara? Ez dizugu kopa hara eramaten utziko". 1005 01:11:19,508 --> 01:11:22,211 "Mafiak agintzen du. Herrialde gaiztoa da". 1006 01:11:22,278 --> 01:11:25,680 Nik, berriz: "Entzun, Moskun eduki nahi dut kopa". 1007 01:11:26,600 --> 01:11:31,760 Berak: "Slava, ezinezkoa da." Nik: "Zer esan nahi duzu?" 1008 01:11:36,358 --> 01:11:39,094 Zoragarria da etxean egotea. 1009 01:11:39,094 --> 01:11:42,298 Niretzat, Armada Gorriaren Kluba etxea da. 1010 01:11:42,298 --> 01:11:45,480 Hemen hasi nintzen 8 urterekin… 1011 01:11:45,480 --> 01:11:48,760 …eta 31rekin alde egin nuen. 1012 01:11:49,104 --> 01:11:53,108 Oso bitxia da. Sobietar Batasunean jaio… 1013 01:11:53,142 --> 01:11:56,120 …eta itzultzen zarenean, beste herri bat aurkitzen duzu. 1014 01:11:57,146 --> 01:12:00,040 Ez zara eroso sentitzen. 1015 01:12:02,017 --> 01:12:07,000 Moskura itzuli nintzenean, zeharo desberdina zen. 1016 01:12:07,000 --> 01:12:11,000 Pentsaera desberdina. Kultura desberdina. 1017 01:12:11,040 --> 01:12:13,800 Dena desberdina zen. 1018 01:12:13,800 --> 01:12:16,920 Kapitalismoa indarrez errotu da hemen, zalantzarik gabe. 1019 01:12:16,920 --> 01:12:19,600 Batzuk izugarri aberasten ari dira. 1020 01:12:19,668 --> 01:12:22,240 Baina arazo batzuk okerragotzen ari dira. 1021 01:12:22,304 --> 01:12:24,039 Moskun eta Leningradon… 1022 01:12:24,139 --> 01:12:27,009 …eskua luzatu, eta erraz lortzen dute batzuek dirua. 1023 01:12:27,009 --> 01:12:32,360 Legez kanpo aritzea legez jokatzea baino efikazagoa da askotan. 1024 01:12:33,182 --> 01:12:37,052 Errusiarrek ez dute ustelkeriarik nahi herri honetan. 1025 01:12:37,119 --> 01:12:40,400 Ez dituzte beren buruak auzitegiek babestuta ikusten. 1026 01:12:40,456 --> 01:12:45,480 Iruditzen zaie poliziak nahi duena egin dezakeela haiekin. 1027 01:12:45,480 --> 01:12:49,920 Herrialde horrek ez du heroirik, ez egiturarik, ez ezer. 1028 01:12:49,920 --> 01:12:52,840 Mundu guztia hara-hona dabil bizimodua atera nahian. 1029 01:12:52,880 --> 01:12:55,560 Nik ez dut horrela bizi nahi. 1030 01:12:55,738 --> 01:13:00,720 Den-dena materiala da: dirua, finantzak… 1031 01:13:00,943 --> 01:13:04,200 Gure herriaren krisia hockeyan islatzen da. 1032 01:13:04,200 --> 01:13:06,760 Lehenengo aukeratik… 1033 01:13:07,049 --> 01:13:09,818 …Atlanta Thrashersek aukeratu du… 1034 01:13:09,918 --> 01:13:12,654 …1. errusiar dibisiotik, Moskuko Spartakeko… 1035 01:13:12,921 --> 01:13:14,823 …Ilya Kovalchuk. 1036 01:13:14,990 --> 01:13:17,326 -Yakupov. -Ovechkin. 1037 01:13:17,459 --> 01:13:23,840 Oso diru gutxi dago eta jokalariek alde egiten dute. 1038 01:13:24,520 --> 01:13:28,520 Kaixo, Alexander Ovechkin naiz. Alfonbra gorrian nago. 1039 01:13:28,520 --> 01:13:32,400 1989 ezkero, 500etik gora errusiar jokalari kontratatu dituzte. 1040 01:13:33,709 --> 01:13:36,545 Abertzaletasuna ahaztu egin zaigu. 1041 01:13:36,545 --> 01:13:39,840 Lotsatu egiten gara lehen izan ginenaz. 1042 01:13:39,915 --> 01:13:43,218 Ovechkinen punteria aztertuko dugu… 1043 01:13:43,285 --> 01:13:46,388 …errusiar panpina hauek saltsaz beteko ditugu… 1044 01:13:46,422 --> 01:13:48,957 …berak diskoekin gogor jo ditzan. 1045 01:13:50,359 --> 01:13:53,061 Zerbait galdu dugu. 1046 01:13:55,364 --> 01:13:58,167 Geure harrotasuna galdu dugu. 1047 01:13:59,835 --> 01:14:04,440 Galdu dugu… geure arima. 1048 01:14:07,342 --> 01:14:11,380 Nahiago zenuke hura Sobiet Batasuna berriz izatea? 1049 01:14:11,513 --> 01:14:18,053 Nahiago zenuke hori gertatu ez izana, nahiz zu joan egin zinen? 1050 01:14:19,154 --> 01:14:22,357 Gabe… 1051 01:14:22,624 --> 01:14:25,640 Hori ez da galdera egokia. 1052 01:14:25,680 --> 01:14:27,560 Orain politikaria naiz. 1053 01:14:27,600 --> 01:14:31,160 Horiek duela 20 urteko nire sentimenduak dira. 1054 01:14:31,200 --> 01:14:32,760 Triste nengoen. 1055 01:14:32,800 --> 01:14:35,480 Urte askoan jokatu nuen nire herriarentzat. 1056 01:14:35,537 --> 01:14:39,120 Harro nengoen talde nazionaleko kapitaina izateaz. 1057 01:14:41,477 --> 01:14:45,080 2002an Putinek gonbidatu ninduenean… 1058 01:14:45,147 --> 01:14:48,840 …11 urte joanak ziren Sobiet Batasuna gabe. 1059 01:14:50,519 --> 01:14:53,600 Putin lehendakariak hau esan zidan: "Slava, nahikoa da". 1060 01:14:53,722 --> 01:14:56,391 "Zatoz etxera". 1061 01:15:06,068 --> 01:15:11,040 Vladimir Putinek kirol ministro izendatu ninduen. 1062 01:15:11,940 --> 01:15:14,360 Kirolak bizimodu bat izan behar luke. 1063 01:15:18,747 --> 01:15:24,040 Gizon txiki bat naiz sistema handi batean, baina ahalegintzen naiz. 1064 01:15:25,560 --> 01:15:29,560 Herrialde honetako gidariak Sobiet Batasunean jaio ziren… 1065 01:15:29,591 --> 01:15:32,594 …sobietar eskoletan ikasi zuten, "Komsomol"ekoak izan ziren… 1066 01:15:32,594 --> 01:15:36,098 …sobietar sistemak sortu eta tankeratu zituen. 1067 01:15:36,098 --> 01:15:37,520 Horrelakoak dira. 1068 01:15:37,566 --> 01:15:43,040 Arazo asko iraganean errotuta daude. 1069 01:15:43,205 --> 01:15:46,720 Ez dira bat-batean joango. 1070 01:15:47,309 --> 01:15:50,279 Lan pila da. 1071 01:15:50,312 --> 01:15:53,760 20 orduko lana egunean. Egunero. 1072 01:15:59,555 --> 01:16:04,120 Arazo asko ditugu. Azpiegitura bat sortu behar dut. 1073 01:16:04,160 --> 01:16:07,760 Dirua bilatu behar dut. Nire herritarrak ditut gogoan. 1074 01:16:07,863 --> 01:16:10,000 Neska-mutilak, adinekoak… 1075 01:16:10,040 --> 01:16:14,800 Zerbait ona eraiki, gertatutakoaz aparte. 1076 01:16:16,638 --> 01:16:19,374 Ume liga bat sortu dugu. 1077 01:16:19,841 --> 01:16:24,400 300 patinaje-estadio eraiki ditugu. 1078 01:16:25,080 --> 01:16:29,520 Sochira ekarri ditugu Joko Olinpikoak. 1079 01:16:38,293 --> 01:16:41,640 Pozik gaude gure herrian berriz egoteaz. 1080 01:16:42,197 --> 01:16:46,635 Gure herriak behar gaituela uste dut. 1081 01:16:46,835 --> 01:16:50,205 Alex Kasatonov ere Errusiara itzuli zen… 1082 01:16:50,439 --> 01:16:53,809 …Armada Gorriko Hockey Klubeko lehendakari izatera. 1083 01:16:53,809 --> 01:16:59,247 Slava Fetisov kirol ministroak izendatu zuen Alex. 1084 01:16:59,781 --> 01:17:02,351 Gauza asko bizi izan ditugu… 1085 01:17:02,351 --> 01:17:05,160 …eta pozik nago gaur berriz anaiak bezalakoak izateaz. 1086 01:17:05,253 --> 01:17:07,990 Lagun minak gara. 1087 01:17:09,124 --> 01:17:11,727 Lagunak gara. 1088 01:17:11,727 --> 01:17:14,262 Niretzat oso garrantzitsua da… 1089 01:17:14,262 --> 01:17:18,767 …nirekin bizi izandako jendea ondoan edukitzea. 1090 01:17:18,767 --> 01:17:20,600 Beste norbait bilatzea baino hobea da hori. 1091 01:17:24,272 --> 01:17:28,640 Lagunak gara oraindik. Eta jokatzen badugu, are gehiago. 1092 01:17:30,178 --> 01:17:36,320 Elkarrekin nola jokatzen genuen egiten dut amets. 1093 01:17:37,719 --> 01:17:42,991 Vladimir Krutov elkarrizketa hau egin eta hilabetera hil zen. 1094 01:17:50,732 --> 01:17:53,301 Sergei Makarov eta Igor Larionov hockey-agenteak dira… 1095 01:17:53,301 --> 01:18:02,377 …Estatu Batuetan jokatu nahi duten errusiarrentzat. 1096 01:18:02,720 --> 01:18:05,960 Vladislav Tretiak Errusiako DUMAko kidea da… 1097 01:18:06,014 --> 01:18:10,752 …eta Errusiar Hockey Federazioko lehendakaria. 1098 01:18:10,752 --> 01:18:17,320 Ez du inoiz NHLn jokatu. 1099 01:18:19,261 --> 01:18:24,099 Txalo bero bat sobietar entrenatzaile handi honentzat! 1100 01:18:24,733 --> 01:18:28,904 "Handia" hitzak nekez deskribatuko du entrenatzaile handi hau! 1101 01:18:28,904 --> 01:18:33,408 Zoritxarrez, gaur Viktorrek ezin du hitz egin. 1102 01:18:34,176 --> 01:18:38,280 Viktor Tikhonovek ez digu elkarrizketarik eman nahi izan. 1103 01:18:52,627 --> 01:18:55,297 Niretzat garrantzitsuena hau da: 1104 01:18:55,330 --> 01:18:58,840 Mutikoei azpimarratzea zer garrantzitsua den taldekide izatea… 1105 01:18:58,880 --> 01:19:05,160 …zer garrantzitsua den talde lana, taldeaz harro egotea. 1106 01:19:14,960 --> 01:19:19,600 "Atleta bikainak ezin du bakarrik ezer egin". Anatoly Tarasov. 1107 01:19:34,035 --> 01:19:37,240 23 urtez izan nintzen jokalari profesionala. 1108 01:19:37,405 --> 01:19:42,000 1.800etik gora partida. 1109 01:19:42,511 --> 01:19:47,920 Ez dut inoiz hobeto pasatu 5 horiekin jokatzen baino. 1110 01:19:57,192 --> 01:19:59,720 Hiltzen zarenean, hau izango da zure ondarea. 1111 01:19:59,720 --> 01:20:02,200 Estimatzen dizut. Jatorra zara. 1112 01:20:02,200 --> 01:20:05,360 Zorionekoa naiz, zu zauzkadalako. 1113 01:20:05,400 --> 01:20:09,000 Zorionekoak gara biok batak bestea daukagulako. 1114 01:20:09,000 --> 01:20:12,280 Hori oraindik hobea da. 1115 01:20:20,482 --> 01:20:23,685 Kaliforniako mutila, mutil jatorra! 1116 01:20:23,880 --> 01:20:25,640 Chicagokoa naiz. 1117 01:21:45,867 --> 01:21:49,838 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz