1 00:00:02,300 --> 00:00:06,100 ALDERAKETARENGATIK 2 00:00:14,024 --> 00:00:16,524 Hau herrialde ezezagun bat zen, 3 00:00:16,548 --> 00:00:18,948 eta bertako erregeak egun baten esnatzean 4 00:00:18,972 --> 00:00:21,272 zoriontsu ez zela ikusi zuen. 5 00:00:24,396 --> 00:00:27,296 Izututa, bere oheko borlatik tiratu 6 00:00:27,720 --> 00:00:32,420 eta tinbrearen oihartzuna jauregiko azken txokoraino sartu zen. 7 00:00:39,044 --> 00:00:41,444 Idazkariak berehala heldu ziren. 8 00:00:41,668 --> 00:00:43,568 Euren artean hitz egin zuten 9 00:00:43,692 --> 00:00:45,992 eta denak lanean hasi ziren. 10 00:01:02,816 --> 00:01:05,316 Erregeak ekialde urrunera bidaiatu zuen 11 00:01:06,440 --> 00:01:09,540 eta itxaropenaren ibilbide enigmatikoan zehar 12 00:01:09,664 --> 00:01:13,964 dena posible den hiriraino desbideratu zen. 13 00:01:16,888 --> 00:01:20,688 Non arazoak pentsatzearekin soilik konpontzen diren. 14 00:01:36,112 --> 00:01:38,012 Baina ez zuen ezertarako balio izan. 15 00:01:38,136 --> 00:01:41,836 Erregearen izpirituak gero eta ahulago jarraitzen zuen. 16 00:01:49,060 --> 00:01:52,360 Estatu kontuak mugarik gabe atzeratu ziren. 17 00:01:57,284 --> 00:02:01,084 Eta txanbelanak artista ospetsuenak elkartu zituen. 18 00:02:13,808 --> 00:02:17,108 Erregeak sarerik gabeko salto hirukoitza ikusi zuen 19 00:02:22,632 --> 00:02:24,932 komiko ospetsuenak, 20 00:02:25,256 --> 00:02:27,256 eta bere burua lehoi gosetu 21 00:02:27,280 --> 00:02:31,080 baten ahutzen artean ezkutatu zuen hezlearen ausardia. 22 00:02:34,504 --> 00:02:36,504 Baina dena alferrikakoa izan zen. 23 00:02:38,728 --> 00:02:42,528 Erregeak zoriontasuna bere ondotik urrunduz sentitzen zuen. 24 00:02:43,052 --> 00:02:45,052 Bere izaera ozpindu egin zen 25 00:02:45,076 --> 00:02:47,176 eta bere betiko lagunek 26 00:02:47,200 --> 00:02:49,000 bizkarra eman zioten. 27 00:02:56,424 --> 00:02:59,524 Baina gau batean konponbidea begiztatu zuen. 28 00:03:00,548 --> 00:03:03,548 Eta txambelanari deitu zion, garrasi bat eginez 29 00:03:03,572 --> 00:03:06,872 jada oihu egin gabe hitz egitea ere ahaztuta zuelako. 30 00:03:08,796 --> 00:03:12,396 Eta gizon krudelenak deituak izan ziren. 31 00:03:12,420 --> 00:03:15,720 Ezbehar garaietan harrien azpian 32 00:03:15,744 --> 00:03:18,044 ere hazten diren horiek. 33 00:03:21,568 --> 00:03:24,568 Eta gizakiak ikusi dituen krimen handienak 34 00:03:24,592 --> 00:03:26,792 burutu dituztenak. 35 00:03:30,516 --> 00:03:33,116 Munduak arnasari eutsi zion. 36 00:03:51,840 --> 00:03:54,940 Orduan, errugabeen zaratak 37 00:03:54,964 --> 00:03:57,164 euren belarri gaiztoetara heltzen ziren bitartean, 38 00:03:57,288 --> 00:04:01,088 erregeak leherketa erraldoiak 39 00:04:01,112 --> 00:04:03,112 zerumuga estaltzen ikusi zuen. 40 00:04:05,136 --> 00:04:08,036 Eta harritu zen, hortik hasi ez izateagatik. 41 00:04:08,060 --> 00:04:10,060 Eskurago zuenetik. 42 00:04:10,984 --> 00:04:13,984 Lortu zuela zekielako. 43 00:04:14,508 --> 00:04:16,308 Eta berriro egin zuen barre. 44 00:04:17,232 --> 00:04:19,832 Erregea zoriontsua zen berriro. 45 00:04:21,456 --> 00:04:23,356 Alderaketarengatik. 46 00:04:28,980 --> 00:04:32,780 Eta gainera, beste alde batetik, finantzak gehitu zituen, 47 00:04:32,804 --> 00:04:36,804 gure zoriontasunari, nire iritziz, gauza bat falta zaio, 48 00:04:36,828 --> 00:04:40,828 alderaketaren plazerra, 49 00:04:40,852 --> 00:04:44,852 zorigabeen ikuskizunetik soilik sor daitekeen plazerra. 50 00:04:44,876 --> 00:04:46,876 Sadeko Markesa, Sodomako 120 Jardunaldiak.