1 00:00:10,377 --> 00:00:12,178 OMAR 2 00:01:33,293 --> 00:01:35,028 Non dago Tarek? 3 00:01:38,898 --> 00:01:41,101 Nola etorri zara? 4 00:01:41,101 --> 00:01:45,705 Eguerdiko hegaldian etorri naiz, goizekoa beteta zegoen. 5 00:01:46,139 --> 00:01:49,109 -Qalandiako horma gainetik. -Lehen mailan edo turista klasean? 6 00:01:49,175 --> 00:01:51,311 Turistan, izugarria! 7 00:01:51,811 --> 00:01:54,914 Zoazte kanpora jolastera… Eta zuk, ikasi. 8 00:01:55,215 --> 00:01:59,152 -Zergatik ez El Ram hormatik? -Jende gehiegi dago. 9 00:02:13,700 --> 00:02:15,935 Kafea hartuko duzu, Brando imitatzen baduzu. 10 00:02:16,736 --> 00:02:18,771 -Ezin dugu Brando utzi? -Ez. 11 00:02:18,838 --> 00:02:20,607 -Tira! -Ez. 12 00:02:21,341 --> 00:02:22,342 Ea ba! 13 00:02:32,218 --> 00:02:34,487 Ederki. Tori. 14 00:02:37,590 --> 00:02:40,026 -Egingo al dizut Brando frantsesez? -Horrela, ondo dago. 15 00:02:40,059 --> 00:02:41,261 Ederki. 16 00:02:53,273 --> 00:02:55,508 Edan ezazu, joan egin behar dugu. 17 00:02:55,808 --> 00:02:57,777 -Nik joan nahi dut. -Nora? 18 00:02:58,077 --> 00:03:00,947 Gehiegi hitz egiten duzu. Zoaz barrura. 19 00:03:01,648 --> 00:03:03,183 Barrura esan dut! 20 00:03:33,913 --> 00:03:35,448 Prest gaude, mutilok. 21 00:03:38,851 --> 00:03:40,820 Brigadei jakinaraziko diet. 22 00:03:51,798 --> 00:03:53,866 Arnasa hartu… 23 00:03:54,067 --> 00:03:57,570 …begietara begiraiozu, pistola hartu, eta bota lurrera! 24 00:04:08,915 --> 00:04:10,617 Erosi beste pakete bat. 25 00:04:11,584 --> 00:04:13,286 Bakarrik al nago? Zoaz zu. 26 00:04:13,686 --> 00:04:16,589 -Orain errebeldea zara? -Zer gertatzen zaizu? 27 00:04:16,856 --> 00:04:20,293 Zazpi arreba dauzkat, denak ezkongabeak. 28 00:04:20,727 --> 00:04:22,629 Nik eman behar diet jaten. 29 00:04:22,729 --> 00:04:26,532 Ez niri gaizki ulertu. Neska jatorrak dira. 30 00:04:26,633 --> 00:04:29,335 Jainkoak bedeinka ditzala. 31 00:04:29,435 --> 00:04:33,273 Baina arrebetako bat bera ere ez da polita. 32 00:04:38,478 --> 00:04:41,648 Zergatik ez duzu inoiz txisterik kontatzen? 33 00:04:41,648 --> 00:04:43,983 -Ez dakit txisterik kontatzen. -Bat bakarra. 34 00:04:44,517 --> 00:04:45,818 Bat, mesedez. 35 00:04:46,519 --> 00:04:48,321 Ez dugu barre egingo. 36 00:04:48,421 --> 00:04:50,923 Ez dakit txisterik kontatzen, zin dagizuet. 37 00:04:51,357 --> 00:04:53,593 Niregatik eta Omarrengatik. 38 00:04:53,926 --> 00:04:54,961 Zuregatik. 39 00:04:55,595 --> 00:04:58,097 -Omarrengatik, ez? -Zuregatik bakarrik. 40 00:04:58,131 --> 00:05:01,901 Mutil bat badoa tabakoa erostera. 41 00:05:02,302 --> 00:05:05,938 Saltzaileak paketea eman, eta mutilak han idatzia irakurri… 42 00:05:06,472 --> 00:05:07,707 Hau jartzen du: 43 00:05:07,807 --> 00:05:10,810 "Erretzeak sexu-ezintasuna eragiten du". 44 00:05:10,877 --> 00:05:13,780 Mutilak esaten dio dendariari: "Emadazu minbiziarena honen ordez". 45 00:05:15,415 --> 00:05:18,951 Sexu-ezintasuna, motel! 46 00:05:23,523 --> 00:05:25,325 Putakumeak! 47 00:05:27,193 --> 00:05:29,929 Lehenengoari urdailean eman nion. 48 00:05:30,129 --> 00:05:35,001 Bigarrenari ukondoaz buruan, eta hirugarrena aurpegian jo nuen! 49 00:05:35,068 --> 00:05:38,104 Hortzekin hatz koskorrak urratu zizkidan. 50 00:05:38,538 --> 00:05:43,543 Tipulak landatu zitezkeen han egin zizkidan ebaki sakonetan. 51 00:05:43,676 --> 00:05:48,047 Arrebak tximu bihur daitezela, esajeratzen ari banaiz. 52 00:05:51,217 --> 00:05:52,919 Nadia maite duzu? 53 00:05:54,387 --> 00:05:56,823 Hilik nahi nauzu? 54 00:05:57,156 --> 00:06:01,394 Txora-txora eginda nauka. Ez dakit zer egin. 55 00:06:01,394 --> 00:06:02,428 Isilik egon. 56 00:06:02,862 --> 00:06:05,264 Tarekek jakiten badu, amorratu egingo da. 57 00:06:05,498 --> 00:06:09,135 Bera ere zeharo maiteminduta dago nitaz, baina ez dakit nola jokatu. 58 00:06:09,369 --> 00:06:11,771 -Arreba politengatik zin egizu. -Zoaz pikutara. 59 00:06:11,771 --> 00:06:13,706 Badauzkat maitasun gutun batzuk hori frogatzeko. 60 00:07:37,223 --> 00:07:38,691 Zer zabiltza hemen? 61 00:07:41,294 --> 00:07:42,528 Maite nauzu? 62 00:07:47,233 --> 00:07:49,001 Beste mutil bat daukazu? 63 00:07:49,702 --> 00:07:52,305 Zer diozu? Beste mutilik nik? 64 00:07:56,008 --> 00:07:58,744 A… Brad Pitt, jakina! 65 00:08:03,216 --> 00:08:05,785 Zuri hau ematera etorri naiz. 66 00:08:09,489 --> 00:08:13,793 Eskola bukatu ondoren, etorri. Bakarrik egongo naiz. 67 00:08:13,926 --> 00:08:14,794 Nadia! 68 00:08:15,661 --> 00:08:16,529 Nadia! 69 00:08:18,531 --> 00:08:22,201 Faltan botatzen zaitut jadanik. 70 00:09:03,009 --> 00:09:05,811 Geldi, zauden lekuan! 71 00:09:06,145 --> 00:09:08,414 Geldi, zauden lekuan! 72 00:09:09,715 --> 00:09:12,785 Eskuak buruan! Ez mugitu! 73 00:09:26,599 --> 00:09:30,736 Igo kamiseta eta jiratu poliki. 74 00:09:38,010 --> 00:09:40,179 Eskuak buruan! 75 00:09:40,580 --> 00:09:42,381 Zatoz hona! 76 00:10:04,470 --> 00:10:05,972 Geldi, geldi. 77 00:10:06,739 --> 00:10:09,208 -Nora zoaz? -Lanera. 78 00:10:09,208 --> 00:10:11,177 Nondik zatoz? 79 00:10:11,344 --> 00:10:12,645 Kasinotik. 80 00:10:12,912 --> 00:10:15,081 Txantxazalea mutila! 81 00:10:15,214 --> 00:10:17,450 Nortasun agiria. 82 00:10:28,894 --> 00:10:31,330 -Nondik zatoz? -Nire neska ikustetik. 83 00:10:31,330 --> 00:10:33,766 Mutil maitekorra! 84 00:10:34,367 --> 00:10:35,835 Zer da hori? 85 00:10:36,469 --> 00:10:39,538 Harramazka egin dizu? 86 00:10:40,306 --> 00:10:42,341 Jiratu, jiratu. 87 00:10:47,413 --> 00:10:51,550 Horko harri hori ikusten duzu? Gainean jarri. 88 00:10:56,689 --> 00:10:59,158 Harrian esan dut. 89 00:11:39,165 --> 00:11:41,801 Komedia ez al da bukatu? 90 00:11:43,269 --> 00:11:45,971 Gizonak bazarete, utzi armak eta zatozte borrokatzera. 91 00:11:46,072 --> 00:11:47,473 Geldi hor! 92 00:12:00,186 --> 00:12:02,354 Ikusten horko harria? 93 00:12:02,722 --> 00:12:04,457 Igo gora… 94 00:12:04,957 --> 00:12:08,160 …baina oraingoan hanka baten gainean. 95 00:12:28,781 --> 00:12:30,750 -Tori. -Eskerrik asko. 96 00:12:30,816 --> 00:12:32,651 -Kontuz ibili. -Zu ere bai. 97 00:12:38,390 --> 00:12:40,025 Zergatik gaur? 98 00:12:41,327 --> 00:12:44,029 Zain gauden egun bakoitza beste okupazio-egun bat da. 99 00:12:44,563 --> 00:12:46,665 Arrazoi duzu. 100 00:12:57,276 --> 00:12:59,578 Zer gertatu zaizu sudurrean? 101 00:13:00,012 --> 00:13:02,114 Bizikletatik erori. 102 00:13:29,542 --> 00:13:34,146 Arrazoi izango zuen Diarraren ordez Karim Benzema jarriz. 103 00:13:34,180 --> 00:13:37,283 Baina huts egin du Marcello jokotik atereaz. 104 00:13:37,516 --> 00:13:43,022 Nola bihurtu da entrenatzaile, lehen itzultzailea baldin bazen? 105 00:13:43,222 --> 00:13:45,491 -Tuntuna zara, gero! -Kontuz! 106 00:13:47,626 --> 00:13:48,861 Gatza emadazu. 107 00:15:15,814 --> 00:15:21,854 Arnasa sakon hartu, apuntatu, eta tiro egin. 108 00:15:26,792 --> 00:15:29,828 Ezin duzu zuk egin nire ordez? 109 00:15:30,829 --> 00:15:32,831 Hori hitz eginda daukagu. 110 00:15:32,865 --> 00:15:36,235 Omarrek autoa lapurtu du, plana nik egin dut, zuk tiro egin behar duzu. 111 00:15:36,268 --> 00:15:39,271 -Nik egingo dut. -Ez. Hau ez da jolas bat. 112 00:15:39,371 --> 00:15:42,641 Begira egonez ezin zara askatasunaren borrokalaria izan. 113 00:17:20,172 --> 00:17:22,174 Zer moduz? 114 00:17:50,269 --> 00:17:53,072 -Tarek etxean dago? -Tarek etxean dago? 115 00:17:54,406 --> 00:17:56,141 Zu beti hain serio. 116 00:18:16,295 --> 00:18:20,532 -Laster. -Astero gauza bera esaten duzu. 117 00:18:20,599 --> 00:18:22,468 Oraingoan desberdina da. 118 00:18:22,568 --> 00:18:25,804 Tarekekin gaur hitz egitea erabaki dut. 119 00:18:35,781 --> 00:18:38,684 -Nora joango gara eztei bidaian? -Mozambikera. 120 00:18:39,218 --> 00:18:40,686 Zergatik ez Bangladeshera? 121 00:18:40,719 --> 00:18:44,556 Badute nahikoa hondamen, ez dute beste bat behar. 122 00:18:44,556 --> 00:18:45,257 Serio! 123 00:18:46,792 --> 00:18:49,228 Serio egotea nahi duzu orain? 124 00:18:49,294 --> 00:18:51,597 Eskolara doan neskak ezin du eztei bidaiarik egin. 125 00:18:51,630 --> 00:18:54,166 Zer du ikustekorik eskolak? 126 00:18:54,233 --> 00:18:56,368 Ikusagun, ba… 127 00:18:57,236 --> 00:18:58,437 …zer iruditzen Paris? 128 00:18:58,604 --> 00:19:00,672 Ez naiz sekula egon Parisen. 129 00:19:00,973 --> 00:19:04,176 Irten al zara inoiz zulo honetatik? 130 00:19:04,743 --> 00:19:08,280 -Hebronera. -Hura Parisen antzekoa da. 131 00:19:09,014 --> 00:19:11,350 Zu irten al zara inoiz zulo honetatik? 132 00:19:11,583 --> 00:19:14,686 Ez dut behar, zu zauzkat. 133 00:19:15,487 --> 00:19:16,722 Adarra jotzen didazu? 134 00:19:17,289 --> 00:19:18,590 Inoiz ez. 135 00:19:27,099 --> 00:19:31,603 Asko gustatu zait zure azken gutuna. Ezinduarena egia da? 136 00:19:31,703 --> 00:19:33,238 Erdizka. 137 00:19:33,305 --> 00:19:37,009 Berdin dio. Gustatu zait. Oso tristea da. 138 00:19:37,176 --> 00:19:42,281 Ipuin alaiak idazten zenituen. Nik tristatu al dizut bizitza? 139 00:19:42,781 --> 00:19:45,017 Betile bat duzu. 140 00:20:29,261 --> 00:20:31,530 Badakizue nola harrapatzen dituzten tximuak Afrikan? 141 00:20:32,731 --> 00:20:36,535 Azukre koxkorrak botatzen dizkiete, itsu-itsuan zaletu daitezen. 142 00:20:36,668 --> 00:20:41,440 Gero, zulo estuak egin, eta azukre koxkorrak sartzen dituzte. 143 00:20:42,174 --> 00:20:46,178 Tximuak azukrea usaindu, eta zuloan sartzen du eskua… 144 00:20:46,278 --> 00:20:50,282 …baina zuloa txikiegia da, eta ukabila ixten duenean… 145 00:20:50,282 --> 00:20:53,885 …tximuak ezin du eskua atera azukrea erortzen utzi gabe. 146 00:20:53,919 --> 00:20:55,454 Ehiztaria hurbiltzen ari zaio… 147 00:20:55,654 --> 00:20:58,557 …eta tximuak gertu ikusten du. 148 00:20:58,657 --> 00:21:03,428 Ehiztariak sarea bota, eta tximuak ez du azukrea askatzen. 149 00:21:03,662 --> 00:21:05,931 Zertarako harrapatzen dituzte tximuak? 150 00:21:06,331 --> 00:21:09,201 Dirulaguntzak ematen dizkiete Suedian ikasteko. 151 00:21:09,334 --> 00:21:12,971 -Baboa zu! -Auskalo zertarako nahi dituzten! 152 00:21:15,574 --> 00:21:18,677 -Tarek… -Bai? 153 00:21:24,049 --> 00:21:26,451 -Zer? -Ogia gogorra dago. 154 00:21:26,785 --> 00:21:31,156 Ogi labetik atera berrira ohituta zaude eta. 155 00:21:34,092 --> 00:21:38,697 -Neure kontura bizitzeko asmoa dut. -Nondik atera duzu dirua? 156 00:21:39,865 --> 00:21:43,969 -Etxe bat erosteko aurreztu dut. -Polizia sekretuak! 157 00:23:44,756 --> 00:23:46,158 Nor zegoen zurekin? 158 00:23:55,033 --> 00:23:56,935 Nor zegoen zurekin? 159 00:24:04,943 --> 00:24:06,912 Nork tiro egin zion soldaduari? 160 00:24:10,248 --> 00:24:11,850 Nor zegoen zurekin? 161 00:24:15,954 --> 00:24:17,889 Nork tiro egin zion soldaduari? 162 00:24:32,471 --> 00:24:33,772 Nork tiro egin zion soldaduari? 163 00:24:43,114 --> 00:24:44,716 Nor zegoen zurekin? 164 00:24:51,356 --> 00:24:52,991 Sudurra… 165 00:24:53,291 --> 00:24:54,626 Zer? 166 00:24:56,595 --> 00:24:58,597 Zure sudurra… 167 00:25:03,301 --> 00:25:04,369 Ez dizut entzuten. 168 00:25:09,174 --> 00:25:11,343 Ez dizut entzuten. 169 00:25:12,978 --> 00:25:15,514 Xukatu sudurra. 170 00:27:16,301 --> 00:27:18,236 Ni ere bai. 171 00:27:21,473 --> 00:27:25,510 Laster askatuko naute, ez dute frogarik. 172 00:27:27,512 --> 00:27:31,549 Nire zain egon zaitez eta elkarrekin egongo gara. 173 00:28:02,213 --> 00:28:06,351 Ehab El Abdallah, Hamas-ekoa. Zer taldekoa zara zu? 174 00:29:10,048 --> 00:29:11,449 Jainkoa zurekin. 175 00:29:14,252 --> 00:29:17,021 Hassan Ismail, Al Aqsa-ko brigadetakoa. 176 00:29:24,896 --> 00:29:26,231 Nongoa zara? 177 00:29:39,511 --> 00:29:42,447 Zertaz salatzen zaituzte? 178 00:29:44,449 --> 00:29:46,117 Abisatu besterik ez dizut egin nahi. 179 00:29:46,117 --> 00:29:48,586 Kontuz ibili. 180 00:29:49,220 --> 00:29:53,291 Jakingo duzunez, hurrengo egunak erabakigarriak dira. 181 00:29:53,458 --> 00:29:57,562 Lehenik, txoritxo bat bidaliko dizute. 182 00:29:57,829 --> 00:30:01,699 Haiekin lan egiten duen preso bat, zure adiskide izan nahian. 183 00:30:02,033 --> 00:30:05,170 Bere sekretu guztiak kontatuko dizkizu. 184 00:30:05,537 --> 00:30:10,341 Zu berataz fio, eta zeureak konta diezazkiozun. 185 00:30:12,343 --> 00:30:15,580 Baina mikro bat edukiko du zure aitorpena grabatzeko. 186 00:30:15,980 --> 00:30:19,417 Erne ibili. Ez esan inori zer egin zenuen. 187 00:30:19,517 --> 00:30:24,189 Hitz egiten ez duzun artean, ezin zaituzte kondenatu. 188 00:30:31,830 --> 00:30:33,932 Entzun ondo. 189 00:30:35,333 --> 00:30:37,302 Aitortzen baduzu… 190 00:30:37,902 --> 00:30:42,006 …borondatea deuseztuko dizute, haien mendekoa egingo zaituzte… 191 00:30:42,173 --> 00:30:45,109 …eta kolaboratzaile bihurtuko zaituzte. Beraz, erne egon. 192 00:30:45,343 --> 00:30:48,413 Ez zaitez inoiz kolaboratzaile bihurtu. 193 00:30:48,479 --> 00:30:50,548 Ez dago atzerabiderik. 194 00:30:50,648 --> 00:30:52,450 Ez dago aterabiderik… 195 00:30:52,550 --> 00:30:54,419 …eta ez da inoiz bukatzen. 196 00:30:55,286 --> 00:30:58,289 Ez dut inoiz aitortuko. 197 00:31:01,292 --> 00:31:03,528 Ederki. 198 00:31:04,729 --> 00:31:06,898 Ederki. 199 00:31:48,239 --> 00:31:51,209 Ez dut inoiz aitortuko. 200 00:31:58,349 --> 00:32:01,786 Hau aitorpen bat da, gure epaileei dagokionez. 201 00:32:01,853 --> 00:32:05,990 -Ez dakit zer esan nahi duzun. -Bai, badakizu. 202 00:32:06,791 --> 00:32:09,994 Zure abokatuarekin hitz egizu. 203 00:32:11,329 --> 00:32:13,831 Ezin dut ezer egin zure alde. 204 00:32:17,769 --> 00:32:19,771 Baina… 205 00:32:20,538 --> 00:32:22,974 …gurekin lan egingo bazenu… 206 00:32:32,050 --> 00:32:34,986 Pentsa ezazu horretan. Astia har ezazu. 207 00:32:44,796 --> 00:32:47,865 Auzitegi militar baten eskumenean zaude… 208 00:32:47,899 --> 00:32:50,268 …eta haientzat hau aitorpen bat da. 209 00:32:51,369 --> 00:32:56,975 -Zein dira ondorioak? -90 urtez, gutxienez. 210 00:33:06,517 --> 00:33:09,287 Zerbait egin daiteke? 211 00:33:11,055 --> 00:33:15,293 Okupazioak irauten duen arte, ezer ez. 212 00:33:42,453 --> 00:33:44,889 Esadazu, Omar… 213 00:33:47,425 --> 00:33:50,028 …neska bat ezagutzen duzu, ezta? 214 00:33:52,196 --> 00:33:54,399 Ulertzen didazu? 215 00:34:03,674 --> 00:34:05,777 Nola du izena? 216 00:34:16,087 --> 00:34:21,392 Badakigu, eta zu berarekin egotea nahi dugu. 217 00:34:22,060 --> 00:34:25,930 Baina guretzat lan egiten ez baduzu zure bizitza infernua izango da. 218 00:34:25,997 --> 00:34:28,433 Eta zure neskarena ere bai. 219 00:34:28,499 --> 00:34:30,968 Ez niri horrela begiratu. Nik ez nizun hori egiteko esan. 220 00:34:31,502 --> 00:34:33,971 Harrapatuta zauzkat… 221 00:34:34,105 --> 00:34:39,444 Estualdian aukeratu beharko duzu zure bizitzaren eta lagunen artean. 222 00:34:39,510 --> 00:34:41,512 Erabaki gogorra. 223 00:34:41,679 --> 00:34:44,415 Baina ni zure egoeran banengo… 224 00:34:44,415 --> 00:34:47,718 …neure burua salbatuko nuke, normala denez. 225 00:34:47,718 --> 00:34:49,454 Zer nahi duzu nigandik? 226 00:34:53,591 --> 00:34:56,861 Badakigu zuk ez zenuela soldadua hil. 227 00:34:57,261 --> 00:35:01,966 Hiltzailea harrapatzeko behar duguna ematen badiguzu… 228 00:35:02,967 --> 00:35:07,371 …zure iragana ahaztu, eta berriz bizitzeko aukera emango dizugu. 229 00:35:07,505 --> 00:35:10,975 -Nork hil zuen soldadua? -Tira, motel, badakizu. 230 00:35:11,008 --> 00:35:13,244 Ez, ez dakit. 231 00:35:13,377 --> 00:35:15,146 Ederki. 232 00:35:16,247 --> 00:35:21,619 Honela jokatu nahi duzu? Zure modura jokatuko dugu, ba. 233 00:35:22,854 --> 00:35:25,123 Tarek Abd-Al-Salamek. 234 00:35:32,430 --> 00:35:35,333 Ez dugu libre utziko soldadu baten hiltzailea. 235 00:35:35,433 --> 00:35:38,503 Harrapatu egingo dugu, kosta ahala kosta. 236 00:35:44,976 --> 00:35:46,811 Hilabete emango dizut. 237 00:35:47,478 --> 00:35:52,183 Guk nahi duguna ematen ez badiguzu, berriz zulora sartuko zaitugu. 238 00:35:52,783 --> 00:35:57,188 Eta sinetsidazu, ez duzu zulora berriz sartu nahi. 239 00:37:24,008 --> 00:37:27,912 Faltan bota zaitut. 240 00:37:32,250 --> 00:37:34,051 Min ematen dizu? 241 00:37:34,919 --> 00:37:36,420 Ez. 242 00:37:55,473 --> 00:37:58,009 Nik ere gutun asko idatzi dizkizut. 243 00:37:58,075 --> 00:38:01,445 Atxilotu zintuztenean, ezin nuen lo egin. Poeta bihurtu nintzen. 244 00:38:01,479 --> 00:38:04,382 Ez nekien maitasunak hainbeste min eman zezakeenik. 245 00:38:04,649 --> 00:38:08,352 -Zer egin duzu tarte honetan? -Ezer ez. 246 00:38:08,719 --> 00:38:11,489 Tiro egiten ikastea eta zu erreskatatzea izan da nire ametsa. 247 00:38:18,129 --> 00:38:19,297 Omar… 248 00:38:21,132 --> 00:38:25,069 -Huwara operazioan egon zinen? -Ez dezagun horretaz hitz egin. 249 00:38:25,102 --> 00:38:26,370 Jakin egin nahi dut. 250 00:38:26,470 --> 00:38:28,172 Hobe duzu ez jakitea. 251 00:38:28,973 --> 00:38:30,574 Ez zara nitaz fio? 252 00:38:31,575 --> 00:38:34,378 Nadia, zure segurtasunerako da. 253 00:38:34,845 --> 00:38:37,148 -Serio ari naiz. -Ni ere bai. 254 00:38:37,315 --> 00:38:41,519 Eskola bukatzen baduzu, nahikoa egina izango duzu. 255 00:38:41,519 --> 00:38:42,486 Arren eskatzen dizut. 256 00:38:43,321 --> 00:38:45,790 Indar handiagoz eskatu, ba. 257 00:38:45,890 --> 00:38:48,059 Arren eta arren. 258 00:38:49,193 --> 00:38:53,531 Ederki, munduko eskalerik goxoena zarenez. 259 00:38:56,701 --> 00:38:58,336 Gogorra izan da kartzela? 260 00:38:59,503 --> 00:39:00,871 Non aurki dezaket Tarek? 261 00:39:01,739 --> 00:39:05,109 Ez dakit, ez du etxean lo egiten. 262 00:39:05,176 --> 00:39:08,112 -Omar, kezkatuta nago. -Ez kezkatu. 263 00:39:08,145 --> 00:39:12,049 Dena kontrolpean dago. Eutsi, laster elkarrekin egongo gara eta. 264 00:39:12,783 --> 00:39:15,286 -Sinetsi egin nahi nizuke. -Hitzematen dizut. 265 00:39:15,353 --> 00:39:18,422 Dena konponduko dut. Hitzematen dizut. 266 00:39:45,249 --> 00:39:47,451 -Jainkoa zurekin. -Kaixo, Omar. 267 00:39:47,451 --> 00:39:51,122 Najwa, eguerdian utzitako zenbakian egongo naizela esaiozu Amjadi. 268 00:39:51,255 --> 00:39:53,157 Noiz atera zara kartzelatik? 269 00:39:53,224 --> 00:39:55,993 -Labetik atera berria naiz. -Nork egin dizu hori? 270 00:39:56,026 --> 00:39:58,429 -Sendatuko zait. -Noiz aukeratuko duzu andregaia? 271 00:39:58,596 --> 00:40:00,030 Zu ezkondu ondoren. 272 00:40:08,172 --> 00:40:09,540 Esan? 273 00:41:06,464 --> 00:41:09,467 -Itxura ederra duzu! -Zu zer moduz? 274 00:41:10,634 --> 00:41:13,471 -Zer nahi dute? -Nik zu haiei ematea. 275 00:41:13,971 --> 00:41:15,973 Soldadua zuk hil zenuela uste dute. 276 00:41:18,108 --> 00:41:19,777 Arazo handiago bat dugu. 277 00:41:20,945 --> 00:41:22,046 Traidore bat daukagu gure artean. 278 00:41:22,146 --> 00:41:26,050 Brigadetan nork zekien operazioaren berri? 279 00:41:26,550 --> 00:41:28,352 Denok gara susmagarriak. 280 00:41:29,119 --> 00:41:33,891 Bera izan liteke, zu izan zintezke, Amjad izan liteke, ni izan ninteke. 281 00:41:34,592 --> 00:41:36,126 Nola izango da gutako bat? 282 00:41:36,327 --> 00:41:39,029 Salatari bakarrak den-dena honda dezake. 283 00:41:44,935 --> 00:41:47,905 Zer tratu egin duzu? Nola jarri behar duzu haiekin harremanetan? 284 00:41:47,972 --> 00:41:51,242 Zenbaki batera deitu behar diet zu non zauden jakitean. 285 00:41:52,109 --> 00:41:54,745 Ziria sartuko al diegu? Zelata egin diezaiegun. 286 00:41:54,912 --> 00:41:56,914 Traidore bat omen daukagu. 287 00:41:56,914 --> 00:41:59,850 Ez dugu ekingo hura harrapatu arte. 288 00:42:02,419 --> 00:42:04,522 Tarek! 289 00:42:17,468 --> 00:42:22,139 Aitortu izan bazenie, Tareken ordez nire bila ibiliko lirateke. 290 00:42:26,810 --> 00:42:29,113 Zorretan edukiko nauzu beti. 291 00:42:31,949 --> 00:42:33,651 Bapo itsusituta zaude. 292 00:42:33,951 --> 00:42:36,453 Ez egon jendaurrean 10 minutu baino gehiago. 293 00:42:36,487 --> 00:42:39,390 Ez da erraza ihesi ibiltzea. 294 00:42:41,825 --> 00:42:44,061 Deitu telefono honetara kabina batetik. 295 00:42:44,094 --> 00:42:47,731 Utzi mezu bat non egongo zaren jakinarazteko. 296 00:42:47,831 --> 00:42:49,199 Tarek… 297 00:42:50,034 --> 00:42:52,336 Nadiarekin ezkondu nahi dut. 298 00:42:55,306 --> 00:42:57,408 Hori eskatzeko une egokia iruditzen zaizu? 299 00:42:58,208 --> 00:42:59,877 Berarekin ezkondu nahi dut. 300 00:42:59,910 --> 00:43:02,947 Zu zara susmagarri nagusia. 301 00:43:03,113 --> 00:43:07,017 Zelata ondo ateratzen bada, ziur egongo gara gutarra zarela. 302 00:43:07,051 --> 00:43:09,987 -Zuk hori esatea ere! -Omar. 303 00:43:10,020 --> 00:43:15,025 Errebelatzeak eta zure herria askatzeak prezio bat du. 304 00:43:15,459 --> 00:43:19,663 Ez kexatu eta ez negar egin, zuk egindako aukera da eta. 305 00:43:22,466 --> 00:43:25,269 Kosta ahala kosta, Nadiarekin ezkondu nahi dut. 306 00:43:26,971 --> 00:43:29,139 Utzidazu horretan pentsatzen. 307 00:43:29,406 --> 00:43:34,044 Antola dezagun zelata, eta lagunduko dizut: hitzematen dizut. 308 00:43:39,950 --> 00:43:41,318 Ezagutzen duzu txiste hau? 309 00:43:42,419 --> 00:43:45,255 Behin hiru mutil gazte buruzagi espiritualarengana joan… 310 00:43:45,289 --> 00:43:48,459 …eta hau esan zioten: "Jerusalem askatzen badugu… 311 00:43:48,525 --> 00:43:51,962 …zirriak egin ahal izango dizkiegu etsaiaren emakumeei?" 312 00:43:51,996 --> 00:43:55,933 Hark erantzun: "Jerusalem askatu, eta zirriak niri egin". 313 00:44:02,506 --> 00:44:06,543 Egin dezagun zelata. Konforme? 314 00:44:45,049 --> 00:44:47,951 Ohea hemen jar dezakegu eta mahaia, hor. 315 00:44:48,052 --> 00:44:49,486 Telebista. 316 00:44:49,887 --> 00:44:53,724 Eta hemen etxetxo bat egingo diogu katuari. 317 00:45:04,334 --> 00:45:08,972 Gaixoa, bizirik utzi behar zenuen eta kaleratze-agindu bat bidali. 318 00:45:10,007 --> 00:45:12,409 Anbulantzia bati deituko diot? 319 00:45:13,577 --> 00:45:15,746 Zer iruditzen zaizu? 320 00:45:19,783 --> 00:45:21,251 Hemendik alde egitea da nire ametsa. 321 00:45:24,021 --> 00:45:25,723 Ez duzu horretan pentsatu? 322 00:45:25,723 --> 00:45:28,058 Ahalegin guztiak egiten ari naiz. 323 00:45:28,792 --> 00:45:31,628 Badakit, baina… 324 00:45:32,029 --> 00:45:34,531 Edonon biziko naiz zurekin. 325 00:45:34,865 --> 00:45:37,134 -Baita Marten ere. -Marte urrutiegi dago. 326 00:45:37,868 --> 00:45:39,903 Gera gaitezen hemen. 327 00:45:39,937 --> 00:45:43,107 Berdin dio non, baina zurekin egon nahi dut. 328 00:45:48,879 --> 00:45:51,148 Zure azken gutuna dibertigarria zen. 329 00:45:51,181 --> 00:45:55,119 -Inurriekin hitz egiten duzu? -Tarekekin hitz egin dut. 330 00:45:55,119 --> 00:45:57,488 Lagundu egingo digu. 331 00:46:04,828 --> 00:46:08,098 Hau egin dizut, babesteko. 332 00:46:11,702 --> 00:46:13,871 Jantzi. 333 00:47:03,453 --> 00:47:08,225 Nola emango dizut Tarek hilabeten? Elektrizitate enpresakoa al naiz? 334 00:47:08,492 --> 00:47:11,328 Omar, ez dut honetarako astirik. Hau ez da jolas bat. 335 00:47:11,328 --> 00:47:13,163 Tarek zergatik fidatuko da nitaz? 336 00:47:13,197 --> 00:47:16,200 Ekar ezazu Tarek edo belarrietatik tiraka ekarriko zaitut nik zu! 337 00:47:53,303 --> 00:47:56,306 Kartzelan zer eman dizute jateko? 338 00:47:56,406 --> 00:48:01,044 Oilasko gogorra, kalabaza gogorra, pizza… 339 00:49:30,701 --> 00:49:33,103 6160 kalea. 340 00:51:35,492 --> 00:51:37,260 Zergatik zaude hain zurbil? 341 00:51:37,294 --> 00:51:39,963 Segika etorri zaizkit. Arrastoa galarazi diet. 342 00:51:40,330 --> 00:51:42,866 Benetan? Kontuz ibili. 343 00:51:43,834 --> 00:51:45,435 Zer moduz zaude? 344 00:51:46,303 --> 00:51:48,205 Ikusi zaitudanez gero, hobeto. 345 00:51:49,806 --> 00:51:51,942 Argaldu egin zara. 346 00:51:52,109 --> 00:51:53,610 Modan dago eta. 347 00:51:59,549 --> 00:52:04,254 Nola dei diezazuket? Izugarri botatzen zaitut faltan. 348 00:52:04,287 --> 00:52:07,591 Orain zaila da. Zelataren ondoren errazagoa izango da. 349 00:52:15,866 --> 00:52:17,667 Zer zelata? 350 00:52:24,541 --> 00:52:26,143 Zer zelata? 351 00:52:33,316 --> 00:52:34,718 Zer gertatzen da? 352 00:52:39,389 --> 00:52:42,392 Traidorea zarelako zurrumurrua zabaltzen ari da Amina. 353 00:52:42,559 --> 00:52:44,794 Neska askok sinesten diote. 354 00:52:44,928 --> 00:52:46,563 Egia omen dela uste dute. 355 00:52:47,164 --> 00:52:50,433 -Zergatik askatu ote zaituzte, ba? -Eziezu kasurik egin. 356 00:52:50,467 --> 00:52:54,671 -Laster argituko da dena. -Laster, laster, laster… 357 00:53:00,177 --> 00:53:01,978 Amjad ikusi dut zurekin hizketan. 358 00:53:04,181 --> 00:53:07,651 -Niri segika zabiltza? -Zer nahi zuen Amjadek? 359 00:53:07,951 --> 00:53:09,486 Ezer ez, hortik pasatu da. 360 00:53:10,053 --> 00:53:13,056 Maitea, ez ezazu burua galdu. 361 00:53:13,256 --> 00:53:15,592 Zer esan dizu Tarekek? 362 00:53:20,330 --> 00:53:23,400 Omar, fio zaitez nitaz. Ez dago ezer. 363 00:53:23,433 --> 00:53:25,936 -Ziur esan dit ez zarela espioia. -Zer? 364 00:53:26,736 --> 00:53:27,604 Nire susmoz egon zara? 365 00:53:27,637 --> 00:53:30,207 Norbaitek lasaitu behar nau zu ihesi zabiltzanean. 366 00:53:30,207 --> 00:53:33,009 Nork lasaituko nau bestela? 367 00:53:36,179 --> 00:53:38,148 Nire susmoz zaude? 368 00:53:38,949 --> 00:53:41,751 Traidore guztiak erori egiten dira azkenean. 369 00:53:46,089 --> 00:53:48,258 Arren eskatzen dizuet. 370 00:53:48,491 --> 00:53:51,628 Hemen harrapatuta daramat bizitza osoa. 371 00:53:52,495 --> 00:53:55,332 Itsasoa 15 kilometrora baizik ez daukat… 372 00:53:55,432 --> 00:53:57,667 …eta ez dut inoiz ikusi. 373 00:53:57,667 --> 00:54:03,707 Haiek… hitzeman zidaten… bisa bat emango zidatela. 374 00:54:03,907 --> 00:54:06,543 Bisa? Zer bisa? 375 00:54:06,610 --> 00:54:10,647 -Zeelanda Berrirako bisa. -Zeelanda Berria? 376 00:54:11,414 --> 00:54:13,850 Zergatik Zeelanda Berria? 377 00:54:14,050 --> 00:54:15,518 Itsasoa… 378 00:54:15,552 --> 00:54:17,053 Izadia… 379 00:54:17,254 --> 00:54:18,355 Bizitza. 380 00:54:18,355 --> 00:54:20,457 Bisa batengatik saldu duzu erresistentzia? 381 00:54:20,490 --> 00:54:23,093 -Inoiz lagundu al dit? -Zer uste duzu garela? 382 00:54:23,159 --> 00:54:25,262 Ongintzako elkarte bat garela? 383 00:54:25,295 --> 00:54:27,130 Zeelanda Berria? 384 00:54:27,264 --> 00:54:30,267 Zeelanda Berria, putakumea! 385 00:54:32,569 --> 00:54:34,771 Non dago Zeelanda Berria? 386 00:54:40,477 --> 00:54:42,078 Ondo da. 387 00:54:42,746 --> 00:54:44,748 Susmoa nuen aurkituko genuela. 388 00:54:44,814 --> 00:54:47,317 Orain zelata antolatuko dugu. 389 00:54:47,651 --> 00:54:49,486 Eta gero Nadiarekin ezkondu nahi dut. 390 00:54:49,953 --> 00:54:53,423 Jakina, baina berak eta nire familiak konforme egon behar dute. 391 00:54:53,490 --> 00:54:55,659 Ez dut uste eragozpenik jarriko dutenik. 392 00:54:55,692 --> 00:54:57,527 Gizona zarela frogatu duzu. 393 00:55:01,731 --> 00:55:03,900 Amjadek ere Nadiarekin ezkontzea eskatu du. 394 00:55:04,434 --> 00:55:07,570 Lasai. Berarekin hitz egingo dut zelataren ondoren. 395 00:55:10,573 --> 00:55:12,208 Omar. 396 00:55:14,778 --> 00:55:17,147 Egingo al duzu kopia bat eta berriz itzuli? 397 00:55:29,693 --> 00:55:34,698 Haserre nengoen zure gizonenagatik, baina orain hurbilago daukat Tarek. 398 00:55:34,731 --> 00:55:37,701 Zer egin behar duzu orain? 399 00:55:43,073 --> 00:55:47,210 Abu-Asaben jatetxean elkartuko gara bihar 3retan. 400 00:56:14,871 --> 00:56:18,375 Gure amona 92 urterekin hil zen. 401 00:56:19,075 --> 00:56:21,111 Bazenekiten medikuaren hutsegite bat izan zela? 402 00:56:57,647 --> 00:56:58,581 Berandu dabiltza. 403 00:57:00,417 --> 00:57:02,352 Ziur zaude Hussan zela traidorea? 404 00:57:02,852 --> 00:57:04,788 Aitortu egin du, entzun diozu. 405 00:57:05,789 --> 00:57:08,625 Torturapean, eskatzen zaiona esaten du jendeak. 406 00:57:09,592 --> 00:57:11,528 Orain beste kezka batzuk ditugu. 407 00:57:13,029 --> 00:57:15,432 -Zer egin diozue? -Traidoreei egiten zaiena. 408 00:57:42,459 --> 00:57:44,928 Ziria sartu nahi zenidan? 409 00:57:45,662 --> 00:57:47,730 Ziria sartu nahi zenidan, ezta? 410 00:57:48,264 --> 00:57:50,867 Lepoa arriskatu dut nik zugatik! 411 00:57:51,835 --> 00:57:53,903 Bizkorra zarela uste duzu? 412 00:57:54,103 --> 00:57:55,638 Ergela alaena! 413 00:57:59,008 --> 00:58:01,911 Esan nizun guk dena dakigula. 414 00:58:02,779 --> 00:58:05,381 Badakigu bere arreba maite duzula. 415 00:58:06,049 --> 00:58:11,087 Badakizu zer? Ez duzu Nadia berriz ikusiko. 416 00:58:12,222 --> 00:58:14,858 Oraintxe hondatu duzu zuk bizitza! 417 00:58:14,958 --> 00:58:18,928 Tarek putakume horrek ihes egin digu, bai… 418 00:58:19,028 --> 00:58:23,266 …baina aurkitu egingo dugu nola edo hala. 419 00:58:23,500 --> 00:58:27,070 Eta zure Nadia? Nadia… 420 00:58:30,607 --> 00:58:33,276 Bere sekretu guztiak dakizkigu. 421 00:58:34,277 --> 00:58:38,381 Eta puta bihurtuko dugu nahi dugunean. 422 00:58:41,050 --> 00:58:46,856 Eztei bidaian nora eraman nahi zenuen ere badakit. 423 00:58:46,956 --> 00:58:49,092 Babo hutsa zara. 424 01:00:01,297 --> 01:00:03,633 Horra! 425 01:00:03,900 --> 01:00:05,335 Traidorea! 426 01:00:05,535 --> 01:00:07,704 -Traidorea! -Akabatuko zaitugu! 427 01:00:21,384 --> 01:00:22,652 Zer gertatu da? 428 01:00:24,954 --> 01:00:27,624 Bi mutil zirikatzen aritu zaizkit. 429 01:00:28,224 --> 01:00:30,393 Hezurrak hautsi dizkiet. 430 01:00:37,333 --> 01:00:41,704 Orain ezin naiz zutaz fidatu. 431 01:00:42,171 --> 01:00:48,411 Gezurtia izateaz gainera, gure aurkako zelata batean aritu zara. 432 01:00:48,645 --> 01:00:50,847 Sentitzen dut, ezin dizut ezertan lagundu. 433 01:00:57,553 --> 01:00:58,588 Kaixo, laztana. 434 01:01:00,189 --> 01:01:02,158 Ez, ezin dut. 435 01:01:03,726 --> 01:01:07,263 Ezin dut. Zisjordaniaren erdian nago. 436 01:01:07,897 --> 01:01:11,901 Nola nahi duzu hori konpontzea? Ez naiz Spiderman! 437 01:01:12,568 --> 01:01:17,573 Saiatuko naiz zerbait egiten, baina zuk… 438 01:01:28,818 --> 01:01:33,589 Kaixo, ama. Ni naiz… Entzun… 439 01:01:34,023 --> 01:01:36,926 Joan zaitezke haurtzaindegira Mayaren bila? 440 01:01:38,528 --> 01:01:43,533 Ama, lanean ari naiz, Zisjordania puta honetan. 441 01:01:43,633 --> 01:01:47,870 Eta nire emazte nazkanteaz gaizki esaka aritu behar duzu? 442 01:01:47,937 --> 01:01:50,373 Mayaren bila joan zaitezke, bai ala ez? 443 01:01:52,508 --> 01:01:54,310 4etan. 444 01:01:56,379 --> 01:01:58,247 Eskerrik asko, ama. 445 01:02:03,653 --> 01:02:05,555 Non ikasi duzu arabieraz? 446 01:02:05,755 --> 01:02:08,424 Nire lana da. 447 01:02:10,293 --> 01:02:13,096 Arabiarra zinela uste nuen. 448 01:02:13,229 --> 01:02:14,797 Benetan? 449 01:02:15,298 --> 01:02:17,734 Ez didazu batere doinurik sumatzen? 450 01:02:23,072 --> 01:02:24,474 Hebreeraz egiten duzu? 451 01:02:25,374 --> 01:02:27,143 Bi hitz ulertu dizkizut. 452 01:02:27,510 --> 01:02:30,012 "Ama" eta "Spiderman". 453 01:02:39,655 --> 01:02:41,390 Entzun… 454 01:02:47,530 --> 01:02:51,701 Lagundu nahi dizut, baina ezin dut ezer egin. 455 01:02:52,335 --> 01:02:54,971 Inor ez da zutaz fio. 456 01:02:55,571 --> 01:02:59,876 Zugatik ia nire lana galdu dut, aitu? 457 01:03:00,977 --> 01:03:03,713 Emadazu beste aukera bat. 458 01:03:04,413 --> 01:03:06,582 Ondo ikasi dut ikasgaia. 459 01:03:10,853 --> 01:03:14,090 Hemen geratzen banaiz, hil egingo naiz. 460 01:03:36,112 --> 01:03:38,815 Nadia faltan daukazu? 461 01:03:40,917 --> 01:03:43,452 Zer dakizu zuk Nadiaz? 462 01:03:44,487 --> 01:03:46,622 Zer sekretu? 463 01:03:49,158 --> 01:03:52,461 Sekretuek sekretu izan behar dute. 464 01:03:57,333 --> 01:04:00,770 Baina erabili egingo ditugu, traizioa egiten badiguzu. 465 01:04:07,877 --> 01:04:12,081 Beste asmorik eduki ez dezazun, honekin nonahi aurkituko zaitugu. 466 01:04:12,148 --> 01:04:14,951 Lur azpian bi metrora ere bai. 467 01:04:15,318 --> 01:04:19,722 Hanka erditik moztea da hau kentzeko modu bakarra. 468 01:04:20,289 --> 01:04:23,659 Emadazu Tareken burua eta gizon librea izango zara. 469 01:04:25,294 --> 01:04:27,129 Abisatzen dizut: 470 01:04:27,797 --> 01:04:30,800 Hau da zure azken aukera. 471 01:04:31,167 --> 01:04:34,337 Neure burua arriskuan jartzen ari naiz. 472 01:04:39,008 --> 01:04:41,010 Huts egiten badidazu… 473 01:04:43,613 --> 01:04:46,382 …jaio izana damutuko zaizu. 474 01:05:08,337 --> 01:05:10,106 Nadia! 475 01:05:13,209 --> 01:05:14,810 -Zurekin hitz egin behar dut. -Ospa! 476 01:05:14,911 --> 01:05:16,779 -Zer gertatzen da? -Esadazu zuk. 477 01:05:16,779 --> 01:05:19,849 -Zer? -Traidorea zara! 478 01:05:26,055 --> 01:05:27,823 Hori sinesten duzu? 479 01:05:28,357 --> 01:05:31,928 -Zuregatik 4 borrokalari hil dira. -Nadia… 480 01:05:32,728 --> 01:05:36,232 Denek hori esaten dute. Eta ez zenion soldaduari tiro egin. 481 01:05:36,699 --> 01:05:38,868 Horretan oker daude denak. 482 01:05:41,704 --> 01:05:46,976 -Ez naute zurekin ikusi behar. -Arren, hitz egin behar dugu. 483 01:05:58,654 --> 01:06:01,324 Badakizu zenbat denbora egon naizen une honen zain? 484 01:06:03,292 --> 01:06:09,932 Badakizu zer infernutan bizi naizen erantzunik ez dudalako? 485 01:06:11,100 --> 01:06:15,071 Gauza bakarra jakin nahi dut: egia da, bai ala ez? 486 01:06:19,875 --> 01:06:21,978 Ezetz esadazu! 487 01:06:21,978 --> 01:06:23,879 Zugatik bizia arriskatuko dut. 488 01:06:24,246 --> 01:06:26,782 Prest naukazu betiko zure zain egoteko. 489 01:06:26,849 --> 01:06:32,121 Gure maitasunagatik zin egidazu ez dela egia, ez zarela haientzat ari. 490 01:06:38,995 --> 01:06:41,597 Egia da, beraz… 491 01:06:47,003 --> 01:06:50,106 Nork esan dizu ez niola soldaduari tiro egin? 492 01:06:51,640 --> 01:06:55,177 Zergatik aldatzen duzu gaia? Egia da ala ez? 493 01:06:56,379 --> 01:06:59,415 Zer sekretu dakizkite zutaz? 494 01:07:01,117 --> 01:07:03,619 Zer sekretu? 495 01:07:07,089 --> 01:07:09,992 Zer zabiltzate zu eta Amjad? 496 01:08:25,668 --> 01:08:30,272 Emaiozu zenbaki hori Amjadi eta galdeiozu non aurki dezakedan. 497 01:08:30,506 --> 01:08:34,376 Omar, mesedez, hona ez etorri gehiago. 498 01:08:39,582 --> 01:08:42,218 Sakatu 1 mezuak entzuteko. 499 01:08:45,387 --> 01:08:47,957 Ez duzu mezurik. 500 01:09:53,889 --> 01:09:56,358 -Nola aurkitu nauzu? -Zure arrebei esker. 501 01:09:56,425 --> 01:09:58,260 Zer moduz daude? 502 01:09:58,427 --> 01:10:00,229 Askotan egoten zara haiekin. 503 01:10:00,796 --> 01:10:04,300 Neska jatorrak dira. Zutaz galdetzen dute beti. 504 01:10:04,934 --> 01:10:08,671 Eskaintza berezi bat dute orain: bat erosi eta bi hartu. 505 01:10:17,947 --> 01:10:20,182 Traizioa egin zenidan Nadia niri kentzeko! 506 01:10:20,249 --> 01:10:24,286 Nola zekiten nik Nadia maite dudala eta non geunden Tarek eta ni? 507 01:10:24,420 --> 01:10:27,156 -Ni ez naiz bakarra… -Esan egia… 508 01:10:27,223 --> 01:10:29,892 …edo, ala Jainkoa, hementxe hilko zaitut! 509 01:10:29,992 --> 01:10:32,895 -Soldadua nik hil nuen, ordea. -Zergatik atxilotu nahi dute Tarek? 510 01:10:33,028 --> 01:10:35,231 Berak hil zuela esan zenien, ezta? 511 01:10:35,331 --> 01:10:37,766 Hori nahi dute haiek: paranoia. 512 01:10:39,335 --> 01:10:41,370 Hitz egingo duzu, bai ala ez? 513 01:10:42,438 --> 01:10:43,973 Hitz egizu! Hitz egizu! 514 01:10:44,840 --> 01:10:45,808 Hitz egizu! 515 01:10:46,508 --> 01:10:47,509 Hitz egizu! 516 01:10:47,876 --> 01:10:48,544 Bai. 517 01:10:50,279 --> 01:10:52,248 Ni izan nintzen. 518 01:10:55,351 --> 01:10:58,787 Zergatik? Nola ba? 519 01:11:01,190 --> 01:11:02,992 Zergatik? Zergatik? 520 01:11:03,058 --> 01:11:05,694 Berriz gezurra esan, eta hilko zaitut! 521 01:11:06,061 --> 01:11:10,366 -Zer esan zenien Nadiaz? -Hussamen bidez dena zekiten. 522 01:11:10,432 --> 01:11:13,469 Hussam hilda zegoen bigarren aldian. Hitz egizu! 523 01:11:16,872 --> 01:11:18,274 Hitz egizu! 524 01:11:20,376 --> 01:11:24,013 -Zer esan zenien Nadiaz? -Haurdun utzi nuen. 525 01:11:34,823 --> 01:11:36,392 Zer? 526 01:11:41,196 --> 01:11:44,767 Biok hilda gaude, Nadiak abortatzen ez badu. 527 01:11:46,535 --> 01:11:49,305 Polizia sekretuak horren berri jakin zuen. 528 01:11:49,838 --> 01:11:51,974 Eta mehatxu egin zidaten: 529 01:11:52,508 --> 01:11:56,378 Ez banuen haiekin kolaboratzen, agerian utziko gintuzten… 530 01:11:56,412 --> 01:11:58,781 …eta, orduan, akabo gu biok. 531 01:11:58,981 --> 01:12:01,717 -Hilda! -Gezurtia! 532 01:12:14,396 --> 01:12:16,432 Ez da Nadiaren errua. 533 01:12:19,535 --> 01:12:22,438 Ni hiltzen banauzu, bera ere hilko duzu. 534 01:13:12,588 --> 01:13:16,058 Baina Nadiak nola egin zuen hori? 535 01:13:16,759 --> 01:13:19,628 Nola egin zezakeen horrelako zerbait? 536 01:13:38,447 --> 01:13:40,215 Tarekekin hitz egin behar dugu. 537 01:13:40,983 --> 01:13:43,318 -Ni ez naiz joango. -Joan behar duzu. 538 01:13:43,352 --> 01:13:47,289 -Uler ezazu, ez naiz joango. -Ez duzu beste aukerarik. 539 01:13:48,257 --> 01:13:49,992 Ez naiz joango. 540 01:13:51,860 --> 01:13:53,929 Uler ezazu, mesedez. Ez naiz joango. 541 01:13:54,029 --> 01:13:57,699 -Akabatu egingo nau. -Akabatu egin behar zintuzke. 542 01:14:10,212 --> 01:14:12,381 Ezin du. 543 01:14:13,315 --> 01:14:17,453 Txikitako lagunak gara eta Nadia bere arreba da. 544 01:14:22,591 --> 01:14:27,196 Zurekin joango naiz, ez diot utziko zuri ezer egiten. 545 01:14:46,582 --> 01:14:48,917 -Zer gertatu da? -Istripu bat. 546 01:15:02,431 --> 01:15:05,501 Utz gaitzazue bakarrik. Goazen ibiltzera. 547 01:15:12,508 --> 01:15:15,377 Zuekin nagoen bakoitzean, zelata batean erortzen naiz. 548 01:15:16,578 --> 01:15:17,513 Esan! 549 01:15:17,980 --> 01:15:22,417 Nola atera zara oraingoan? Haientzat lan egingo duzula esanez? 550 01:15:22,451 --> 01:15:26,421 Ziria sartu nahi diezu? Ergelak direla uste duzu? 551 01:15:26,522 --> 01:15:29,591 Hori esan diet, traizioa nork egin digun jakiteko. 552 01:15:29,625 --> 01:15:31,994 Nork egin digu traizioa? Eta zer daukazu hankan? 553 01:15:32,027 --> 01:15:35,631 Lokalizagailu bat da. Nonahi aurkitu nazakete. 554 01:15:36,798 --> 01:15:38,734 Zuetako nor da traidorea? 555 01:15:38,734 --> 01:15:41,970 Zelatarena salatzera behartu zuten Amjad. 556 01:15:53,549 --> 01:15:56,618 Ez daukat irtenbiderik; zuk, beharbada, bai. 557 01:15:59,621 --> 01:16:00,856 Tarek. 558 01:16:04,660 --> 01:16:06,862 Amjadek hutsegite bat egin du. 559 01:16:09,264 --> 01:16:11,066 Hutsegite bat Nadiarekin. 560 01:16:15,270 --> 01:16:17,573 Haurdun utzi du Nadia. 561 01:16:20,375 --> 01:16:22,477 Nadiarekin ezkondu behar du. 562 01:16:25,147 --> 01:16:27,616 -Hilko zaitut! -Ez! 563 01:16:28,317 --> 01:16:31,019 -Tarek, geldi. -Utz nazazu! 564 01:16:31,186 --> 01:16:33,589 -Hilko zaitut! -Tarek! 565 01:16:33,822 --> 01:16:37,059 -Okerragoa izango da Nadiarentzat. -Ja ta akabatu egingo dut! 566 01:16:37,159 --> 01:16:38,660 Ez da Nadiaren hutsegitea! 567 01:16:48,604 --> 01:16:50,939 Tarek! 568 01:17:36,918 --> 01:17:38,754 Trastea kenduiozue. 569 01:17:42,290 --> 01:17:45,794 Mutilok, hau ez dugu inoiz ahaztuko. 570 01:17:46,662 --> 01:17:51,400 -Inoiz ezer behar baduzue… -Ez dugu ezer nahi zugandik. 571 01:17:53,535 --> 01:17:57,305 Eduki ezazue gorpua bi hilabetez ezkutuan. 572 01:17:57,739 --> 01:18:00,175 Zergatik bi hilabete? 573 01:18:00,509 --> 01:18:03,445 Astia behar dut nire izena garbitzeko. 574 01:18:42,451 --> 01:18:46,388 Nadia Amjadekin ezkontzeko baimena eskatzera etorri gara. 575 01:18:54,730 --> 01:18:56,932 Prestatuta dago? 576 01:18:57,399 --> 01:19:02,571 Badauka etxe baterako eta familia bat mantentzeko lain? 577 01:19:03,171 --> 01:19:04,573 Badauka. 578 01:19:26,261 --> 01:19:28,096 Tareki galdetu behar diogu. 579 01:19:30,232 --> 01:19:35,437 Galdetu diogu eta baietz esan du. Badakigu zergatik ez dagoen hemen. 580 01:19:36,638 --> 01:19:38,940 Nadiari galdetuko diot. 581 01:19:47,382 --> 01:19:49,684 Zer diozu, laztana? 582 01:19:57,025 --> 01:19:59,227 Zeuk erabaki. 583 01:20:05,467 --> 01:20:06,968 Ondo da. 584 01:20:08,103 --> 01:20:09,638 Ederki. 585 01:20:30,826 --> 01:20:34,196 Haurra jaiotzean, goiztiarra dela esan ezazue. 586 01:21:54,342 --> 01:21:56,278 Zergatik ari zara negarrez? 587 01:21:56,912 --> 01:21:58,947 Zu ari ez zarelako. 588 01:21:59,714 --> 01:22:03,451 Gaurtik aurrera, ez nauzu ezagutzen eta nik ez zaitut zu ezagutzen. 589 01:22:42,490 --> 01:22:44,392 Muhsen Ali-Taha… 590 01:22:44,693 --> 01:22:47,562 …Jerusalemgo brigadako lider berria. Hitz egin dezakegu? 591 01:22:47,662 --> 01:22:48,697 Jakina. 592 01:22:49,831 --> 01:22:53,535 -Zer dakizu Amjad Haleemez? -Zer ba? 593 01:22:54,202 --> 01:22:58,373 Zer egin zuen erresistentzian? Ondo konpontzen zen Tarekekin? 594 01:22:58,506 --> 01:23:03,011 -Zein da zehazki arazoa? -Erantzunik gabeko galdera batzuk. 595 01:23:04,713 --> 01:23:07,182 Atxilotu egin zintuzten. Nola atera zinen hain azkar? 596 01:23:07,215 --> 01:23:10,452 Ez nuen hitz egin, eta ez zuten nire aurkako frogarik. 597 01:23:11,119 --> 01:23:13,388 Zergatik ez zuten Amjad atxilotu? 598 01:23:14,222 --> 01:23:16,424 Zer du horrek nirekin ikustekorik? 599 01:23:16,558 --> 01:23:19,260 Misterioa argitzen lagundu diezagukezu, beharbada. 600 01:23:19,394 --> 01:23:21,196 Zer misterio? 601 01:23:21,529 --> 01:23:25,433 Tareken gorpua hozkailuan sartuta eduki zuten bi hilabetez. 602 01:23:26,134 --> 01:23:29,270 Hala dio auzitegiko medikuaren txostenak. 603 01:23:29,371 --> 01:23:33,208 Tarek ikusi zuten azken aldiz zurekin eta Amjadekin zegoen. 604 01:23:34,075 --> 01:23:35,143 Eta zer? 605 01:23:38,213 --> 01:23:42,650 Nola lortu zuen ezkontzeko dirua? 606 01:23:43,385 --> 01:23:48,623 Nik zer dakit? Bi urte dira ez dudala Amjad ikusten. 607 01:23:49,557 --> 01:23:50,959 Badakit. 608 01:23:51,059 --> 01:23:54,062 Zure eta Amjaden artean zer gertatu zen jakin nahi dugu. 609 01:23:54,195 --> 01:23:57,232 Txikitako lagunak zineten, ezta? 610 01:23:58,033 --> 01:24:00,168 Kontu pertsonala da eta zuri ez zaizu axola. 611 01:24:00,301 --> 01:24:02,570 Ederki, Omar. 612 01:24:03,138 --> 01:24:04,739 Zu gabe jakingo dugu. 613 01:24:05,306 --> 01:24:08,343 Eta erruduna zigortuko dugu. 614 01:24:27,996 --> 01:24:30,331 Jerusalemgo ogia, mesedez. 615 01:24:36,137 --> 01:24:38,106 5 shekel. 616 01:24:55,490 --> 01:24:57,459 Zer nahi duzu? 617 01:24:57,759 --> 01:25:00,328 -Zergatik zaude beti kontra? -Zer nahi duzu? 618 01:25:02,797 --> 01:25:04,999 Ez zara aldatu. 619 01:25:07,569 --> 01:25:10,138 Muhsen Ali-Taha aurkitu nahi dugu. 620 01:25:15,176 --> 01:25:17,178 Ez duzu aukera handirik. 621 01:25:18,847 --> 01:25:22,517 Badakigu zutaz galdezka ibili dela. 622 01:25:22,917 --> 01:25:27,555 Ez ahaztu… berarengandik babes zaitzakegu. 623 01:25:28,456 --> 01:25:29,390 Edo… 624 01:25:30,425 --> 01:25:33,228 …suntsitu zaitzakegu. Zu, Amjad… 625 01:25:34,629 --> 01:25:36,865 …eta Nadia. 626 01:25:40,034 --> 01:25:43,972 Badakizu zer gertatuko den Nadiak zuek egindakoa jakiten badu? 627 01:26:27,615 --> 01:26:30,785 Lasai. Dena ondo aterako da. 628 01:27:17,232 --> 01:27:18,933 Non dago Amjad? 629 01:27:20,535 --> 01:27:23,071 Berehala etorriko da. 630 01:27:23,838 --> 01:27:26,941 Egongelan itxaroiozu. 631 01:27:45,827 --> 01:27:49,030 Ez zaitut eten nahi, baina zer moduz zaude? 632 01:27:51,399 --> 01:27:53,901 Ondo… eta zu? 633 01:27:55,270 --> 01:27:57,071 Ikasten jarraitu duzu? 634 01:27:58,906 --> 01:28:03,144 Bai, baina umeak etorritakoan, etxekoandre bihurtu nintzen. 635 01:28:03,211 --> 01:28:05,380 Eta ikasgai horretan bikain moldatu naiz. 636 01:28:10,118 --> 01:28:12,687 Ikasten jarraituko dut umeak haztean. 637 01:28:16,057 --> 01:28:18,993 -Izena nola du? -Tarek. 638 01:28:22,830 --> 01:28:25,733 -Eta ttikiak? -Abla. 639 01:28:26,868 --> 01:28:28,469 Zer adin dute? 640 01:28:28,870 --> 01:28:33,308 Nire anaiaren hiletaren 1. urteurrenean jaio zen Tarek. 641 01:28:34,075 --> 01:28:35,510 Ablak 2 hilabete ditu. 642 01:28:37,679 --> 01:28:39,480 Mutiko goiztiarra izan zen, ezta? 643 01:28:40,315 --> 01:28:42,550 Ez, gaixoa. Zer ba? 644 01:29:10,178 --> 01:29:13,147 Zergatik ez zenuen nirekin ezkontzea eskatu? 645 01:29:13,848 --> 01:29:16,351 Zergatik eman zenion baietza Amjadi? 646 01:29:18,619 --> 01:29:22,790 Tuntuna izan nintzenez maite ez ninduzula uste nuelako. 647 01:29:23,458 --> 01:29:25,393 Jota nengoen, ahulduta. 648 01:29:28,429 --> 01:29:30,665 Eta bizitzak azpian hartu ninduen. 649 01:29:34,836 --> 01:29:36,170 Omar. 650 01:29:36,504 --> 01:29:38,906 Asko sentitzen dut. 651 01:29:46,714 --> 01:29:49,384 Nola egon ote nintekeen zure beldurrez? 652 01:29:49,951 --> 01:29:53,321 Eta zu traidorea zinela sinetsi? 653 01:30:00,928 --> 01:30:04,565 Oraindik ezin dut ulertu nola izan nintzen hain tuntuna. 654 01:30:06,968 --> 01:30:11,172 Sinestezina sinetsi genuen guk guztiok. 655 01:30:19,514 --> 01:30:22,083 Barkamena eskatzen saiatu nintzen. 656 01:30:24,252 --> 01:30:26,120 Baina ez zenidan entzun nahi. 657 01:30:26,754 --> 01:30:31,192 Gutun bat idatzi nizun Amjaden bidez; ez zenidan erantzun… 658 01:30:33,995 --> 01:30:38,032 Ulertzen dizut. Haserre bizian egongo zinen. 659 01:30:43,704 --> 01:30:47,341 Gehien behar ninduzunean huts egin nizun. 660 01:30:51,012 --> 01:30:53,881 Nik huts egin nizun zuri. 661 01:30:57,351 --> 01:30:59,153 Barkatu. 662 01:31:05,493 --> 01:31:07,495 Nire gutunak gorde dituzu? 663 01:31:12,767 --> 01:31:14,735 Nik zureak dauzkat. 664 01:31:57,011 --> 01:32:00,815 -Tarekek ez zuen soldadua hil. -Nork, ba? 665 01:32:01,048 --> 01:32:04,752 -Arma bat eman, eta esango dizut. -Zertarako? 666 01:32:04,919 --> 01:32:07,388 Kontu pertsonal baterako. 667 01:32:07,455 --> 01:32:09,524 Zer egingo duzu arma batekin, Omar? 668 01:32:09,624 --> 01:32:13,027 Arma bat emadazu eta nik hiltzailea emango dizut. 669 01:32:13,594 --> 01:32:16,898 Zer dakizu Muhsen Ali-Tahari buruz? 670 01:32:17,331 --> 01:32:18,933 Hitz egingo dugu horretaz. 671 01:32:20,034 --> 01:32:22,904 Zin egidazu ez duzula Amjad ukituko. Utzidazu niri. 672 01:32:22,937 --> 01:32:25,540 Nik garbituko dizkiot kontuak. 673 01:32:29,610 --> 01:32:31,279 Ondo da. 674 01:33:37,111 --> 01:33:39,513 Kaixo, Omar. Zer moduz? 675 01:33:39,714 --> 01:33:42,984 -Ondo, Jainkoari eskerrak. -Nahi duzu? 676 01:33:53,694 --> 01:33:55,329 Hartu hauek. 677 01:34:01,168 --> 01:34:04,238 Pistola ez da horrela heldu behar. 678 01:34:04,305 --> 01:34:08,542 Ez dut inoiz pistolarik erabili. Erakutsiko al didazu? 679 01:34:14,148 --> 01:34:18,719 Lehenik eta behin, pistola emakumea bezalakoa da. 680 01:34:18,853 --> 01:34:22,223 Goxo trata ezazu, eta berak goxo tratatuko zaitu. 681 01:34:27,028 --> 01:34:31,298 Hemen sakatu, eta ganbera atera. 682 01:34:33,300 --> 01:34:37,838 Bala bat barruan sartu, eta bultzatu. 683 01:34:44,612 --> 01:34:47,848 Ezkerreko eskuarekin katua jaso… 684 01:35:01,696 --> 01:35:03,330 Nork hil zuen soldadua? 685 01:35:04,298 --> 01:35:06,267 Proba dezaket? 686 01:35:22,550 --> 01:35:24,752 -Rami. -Bai? 687 01:35:26,787 --> 01:35:29,657 Badakizu nola harrapatzen dituzten tximuak Afrikan? 688 01:35:47,742 --> 01:35:50,745 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz