1 00:00:18,418 --> 00:00:20,153 Hauxe idatzita dago... 2 00:00:18,418 --> 00:00:20,153 Hauxe idatzita dago... 3 00:00:20,220 --> 00:00:23,023 ...hasierako garaietatik... 4 00:00:23,089 --> 00:00:26,426 ...harri zahar hauen gainean: 5 00:00:26,493 --> 00:00:30,864 ...naturaz gaindiko izaki gaiztoak existitzen direla... 6 00:00:30,930 --> 00:00:33,199 ...itzalen mundu batean. 7 00:00:36,302 --> 00:00:38,972 Hau ere esana dago harrezkero: 8 00:00:39,039 --> 00:00:41,341 "Antzinako karaktere errunikoen ahalmen magikoa... 9 00:00:41,408 --> 00:00:44,244 ...erabiltzen duen gizonak... 10 00:00:44,310 --> 00:00:48,515 ...ilunpeko ahalmen horiek inbokatu ditzake... 11 00:00:48,581 --> 00:00:51,651 ...infernuko deabruak, alegia. 12 00:00:54,521 --> 00:01:00,193 Gizakia beti egon da izaki horien beldurrez. 13 00:01:00,260 --> 00:01:04,764 Sorginkeria eta gaizkiaren gurtza... 14 00:01:04,831 --> 00:01:08,802 ...existitzen dira gure egunetan ere. 15 00:01:27,487 --> 00:01:30,423 DEABRUAREN GAUA 16 00:03:58,137 --> 00:04:01,241 Hamabost. Bi gehi hiru berdin bost. 17 00:04:06,079 --> 00:04:09,082 -Karswell doktorea? -Nor zaitugu? 18 00:04:09,148 --> 00:04:11,117 Harrington irakaslea. Esaiozu oso kontu larria dela. 19 00:04:11,251 --> 00:04:14,254 Karswell jauna ez dago etxean. 20 00:04:14,287 --> 00:04:17,123 Badakit etxean dagoela. Ez naiz hemendik joango. 21 00:04:17,257 --> 00:04:20,193 -Sentitzen dut, jauna. -Zoaz... 22 00:04:20,260 --> 00:04:22,328 -Karswell. -Ondo da, Bates. 23 00:04:22,395 --> 00:04:24,631 Sartu. Hemendik. 24 00:04:29,469 --> 00:04:31,504 -Arratsalde on. -Baita zuri ere. 25 00:04:31,571 --> 00:04:32,805 Ama... 26 00:04:32,872 --> 00:04:35,675 Tea prestatuko dizuet. 27 00:04:35,742 --> 00:04:38,745 Ez da beharrezkoa. Berehala bukatuko dugu. 28 00:04:42,048 --> 00:04:44,484 Geldi ezazu, Karswell. Gelditu hasi duzuna... 29 00:04:44,550 --> 00:04:47,887 ...eta jendaurrean esango dut ni oker nengoela eta zu zuzen. 30 00:04:47,954 --> 00:04:50,023 Pozten naiz hori entzuteaz, baina gauza batzuk... 31 00:04:50,089 --> 00:04:51,858 ...erraz hasten dira baina kostata amaitzen. 32 00:04:51,924 --> 00:04:54,861 Baina entzun dut, ikusi dut. Badakit benetakoa dela! 33 00:04:54,927 --> 00:04:57,597 Eskandalu publiko batean sartu ninduzun. 34 00:04:57,664 --> 00:04:59,165 Protesta egin nuen. 35 00:04:59,299 --> 00:05:02,435 Desafioa bota zenidan, eta nik onartu. 36 00:05:02,502 --> 00:05:05,772 Mesedez, Karswell. Ikerketa geldituko dut. 37 00:05:05,838 --> 00:05:08,107 Holden iristean, oker nengoela esango diot. 38 00:05:08,174 --> 00:05:10,410 Adierazpen bat bidaliko dut egunkarietara. 39 00:05:10,476 --> 00:05:15,148 Ez! Pribatutasuna nahi dut niretzat eta nire jendearentzat. 40 00:05:15,214 --> 00:05:18,651 -Hitz ematen dizut. -Hori ondo dago. 41 00:05:18,718 --> 00:05:20,887 Gelditu egingo duzu, beraz? 42 00:05:27,060 --> 00:05:29,028 Hor daukazu oraindik eman nizun pergaminoa? 43 00:05:29,095 --> 00:05:32,699 Sinbolo errunikoak? Ez, erre egin ziren. 44 00:05:32,765 --> 00:05:35,902 Tira ba. Hobe duzu etxera joatea. 45 00:05:35,968 --> 00:05:39,605 -Lagunduko didazu, beraz? -Ahaleginak egingo ditut. 46 00:05:39,672 --> 00:05:42,909 -Jakingo bazenu... -Badakit. 47 00:05:42,975 --> 00:05:44,911 Eskerrik asko. 48 00:05:44,977 --> 00:05:46,813 -Gabon, Karswell andrea. -Gabon. 49 00:05:48,781 --> 00:05:49,882 Mila esker berriz. 50 00:05:49,949 --> 00:05:51,551 Agur, irakasle. 51 00:08:10,957 --> 00:08:17,563 "Karswellen Deabruaren Gurtza salatuko dute zientzialariek". 52 00:08:33,980 --> 00:08:37,950 "Psikologo ospetsu bat Londresko Nazioarteko Bilkuran" 53 00:09:15,121 --> 00:09:17,723 Badaukazu begiak estaltzeko zerrendarik? 54 00:09:17,790 --> 00:09:21,260 Argi horrek ez dit uzten lo egiten. 55 00:09:21,327 --> 00:09:24,830 Ez daukat. Pastillarik nahi? 56 00:09:24,897 --> 00:09:27,233 Ez. Pastillak utzi nahian nabil. 57 00:09:37,343 --> 00:09:38,945 Barkatu. 58 00:09:44,584 --> 00:09:46,485 Ezin naiz atera. 59 00:09:51,691 --> 00:09:53,626 -Barkatu. -Ederki. 60 00:09:56,662 --> 00:09:59,298 Eserlekua alda diezadakezu? Ezin dut lo egin... 61 00:09:59,365 --> 00:10:01,968 ...eta traba egiten diot nire aurreko gizonari. 62 00:10:02,001 --> 00:10:04,437 Ezin da. Dena beteta dago. 63 00:10:04,503 --> 00:10:06,439 Eskerrik asko. 64 00:10:21,120 --> 00:10:22,555 Eskerrik asko. 65 00:10:24,123 --> 00:10:25,725 Ez horregatik. 66 00:10:37,503 --> 00:10:39,105 Badatoz. 67 00:10:43,342 --> 00:10:45,778 Holden doktorea? Lloyd Williamson naiz. 68 00:10:45,811 --> 00:10:48,014 Harrington irakaslearen laguntzailea. 69 00:10:48,080 --> 00:10:50,016 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 70 00:10:50,082 --> 00:10:52,485 Irakaslea bera etortzekoa zen, baina... 71 00:10:52,551 --> 00:10:54,553 -Holden doktorea? -Bai? 72 00:10:54,654 --> 00:10:56,656 Kazetariak gara. Hitz egin dezakegu zurekin? 73 00:10:56,656 --> 00:10:58,991 -Zergatik naiz albiste? -Mamuengatik. 74 00:11:07,099 --> 00:11:11,103 Zein da zehazki bilkura honen zeregina? 75 00:11:11,170 --> 00:11:14,607 Psikologia paranormalen nazioarteko txostenen ikerketa. 76 00:11:14,674 --> 00:11:16,509 Psikologia "para-zer"? 77 00:11:16,575 --> 00:11:20,379 Adimen-irakurleak, igarleak, espirituak eta zonbiak. 78 00:11:20,446 --> 00:11:24,050 Zer diozu berraragitu dela dioen jende horretaz? 79 00:11:24,116 --> 00:11:28,421 Hipnosiaren eraginez, jendea sugestioaren mende erortzen da. 80 00:11:28,487 --> 00:11:31,357 Ordezkari guztiak zu bezain mesfidatiak dira? 81 00:11:31,424 --> 00:11:34,026 Denak ez, seguru asko. 82 00:11:34,093 --> 00:11:35,861 Galdetu Williamsoni, berak jakingo du. 83 00:11:35,928 --> 00:11:38,597 Zure ustez, itxuratiak dira? 84 00:11:38,698 --> 00:11:41,400 Batzuek benetan sinesten dituzte naturaz gaindiko kontuak. 85 00:11:41,467 --> 00:11:43,302 Oker, zure ustez. 86 00:11:43,335 --> 00:11:45,438 -Hala da. -Eta besteek zer? 87 00:11:45,504 --> 00:11:48,040 Ez dugu astirik, auto bat zain daukagu. 88 00:11:50,576 --> 00:11:53,012 -Beste gauza bat... -Bai? 89 00:11:53,079 --> 00:11:56,716 Atsegina izan gure mamuekin, ingelesok harro gaude haietaz. 90 00:11:56,749 --> 00:11:59,251 Lasai. Adiskide onak ditut mamuen artean. 91 00:12:01,587 --> 00:12:03,756 Deiaren zain nago oraindik. 92 00:12:03,823 --> 00:12:07,993 Eskatu duzun zenbakia hondatuta dago, nonbait. 93 00:12:08,060 --> 00:12:11,263 Egiazta dezakezu? Harrington irakaslearen etxea da. 94 00:12:11,330 --> 00:12:15,167 Zenbakia zuzena da, baina linea ez dabil. 95 00:12:15,234 --> 00:12:17,336 Eskerrik asko. 96 00:12:22,007 --> 00:12:24,310 Barkatu zain eduki izana, Williamson. 97 00:12:24,376 --> 00:12:26,612 Beraz, Harrington irakaslea ezin izan da etorri. 98 00:12:26,746 --> 00:12:30,316 Berri izugarriak ditut. 99 00:12:30,382 --> 00:12:33,052 Harrington irakaslea hilik aurkitu dute gaur goizean. 100 00:12:35,755 --> 00:12:37,690 Hilik aurkitu dutela? 101 00:12:57,309 --> 00:13:01,180 Zeregin asko ditugu eta astirik ez. 102 00:13:01,247 --> 00:13:02,648 Berehala aterako naiz. 103 00:13:02,782 --> 00:13:05,317 Harrington irakaslea elektrokutatuta hil da, nonbait. 104 00:13:05,384 --> 00:13:08,354 Bere autoak goi tentsioko zutoin bat jo du. 105 00:13:08,420 --> 00:13:10,356 Istripu izugarria izan da. 106 00:13:11,423 --> 00:13:13,659 Bat-batean hilko zen. 107 00:13:14,693 --> 00:13:17,029 -Bihar lurperatuko dute. -Han egongo naiz. 108 00:13:17,096 --> 00:13:20,032 Hau Mark O'Brien da. Harringtonekin lanean aritu da. 109 00:13:20,099 --> 00:13:21,600 Orain zurekin ariko da lanean. 110 00:13:21,734 --> 00:13:24,503 Barkatuko didazu. Lo egin beharra neukan. 111 00:13:24,570 --> 00:13:28,174 -Jakina. -Eseri. Ez naiz berandutuko. 112 00:13:28,240 --> 00:13:30,910 -Zer da hau? -O'Brienen ikerketaren zati bat... 113 00:13:30,976 --> 00:13:34,613 Karswellen Deabruaren Gurtzaz. 114 00:13:34,680 --> 00:13:37,416 Utzidazu janzten. 115 00:13:39,251 --> 00:13:42,254 Harringtoni idatzi nion hau esanez: 116 00:13:42,321 --> 00:13:45,825 ...Karswellen naturaz gaindiko ahalmenen gakoa aurkitzeko... 117 00:13:45,825 --> 00:13:49,161 ...azter zezala bere jarraitzaile batzuen egoera psikologikoa. 118 00:13:49,228 --> 00:13:51,630 Badakit, baina zailtasun batzuk izan ditugu. 119 00:13:51,697 --> 00:13:53,966 Talde horretatik hitz egiteko prest zegoen bakarra... 120 00:13:54,033 --> 00:13:55,968 ...Rand Hobart izeneko nekazari bat zen... 121 00:13:56,035 --> 00:14:00,139 ...baina duela gutxi atxilotu dute hiltzailea delakoan. 122 00:14:00,206 --> 00:14:01,473 Baliagarria izan dakiguke, hala ere. 123 00:14:01,540 --> 00:14:04,510 Ez. Burua galdu du. 124 00:14:04,577 --> 00:14:08,848 Shock katatoniko batek jota dago hiltzaile eroen egoitza batean. 125 00:14:08,881 --> 00:14:10,850 Zergatik esan duzu "hiltzailea delakoan"? 126 00:14:10,883 --> 00:14:13,219 Hori delako nire iritzia. 127 00:14:13,285 --> 00:14:16,689 Duela gutxi gogoa berotu nion Hobarti. 128 00:14:16,755 --> 00:14:19,758 Hipnosiaren eraginez, marrazki hau egin zuen. 129 00:14:19,859 --> 00:14:22,328 Traketsa da, baina hantz handia du... 130 00:14:22,394 --> 00:14:24,663 ...Erdi Aroko tailu eta marrazki batzuena. 131 00:14:24,730 --> 00:14:28,434 Etsaia suntsitzeko inbokatzen zen suzko deabru bat da. 132 00:14:28,500 --> 00:14:32,438 Esan nahi duzu zera horrek egin zuela hilketa? 133 00:14:32,504 --> 00:14:36,075 Bilkurara ez al gara sineskeriak gezurtatzera etorri? 134 00:14:36,141 --> 00:14:39,245 -Bai, baina Markek dio... -Neuk hitz egingo dut, Lloyd. 135 00:14:40,279 --> 00:14:42,982 Ni ere zientzialaria naiz. 136 00:14:43,048 --> 00:14:46,352 Badakit arrazoiaren argi hotzak zer balio duen. 137 00:14:46,418 --> 00:14:50,055 Baina ezagutzen ditut baita ere argi horren itzal sakonak. 138 00:14:50,122 --> 00:14:52,191 Gizakiei egia ezkuta diezazkieketen itzalak. 139 00:14:52,258 --> 00:14:54,093 Zer egia? Mitoak! 140 00:14:54,126 --> 00:14:56,695 Deabrukeria eta sorginkeria gezurtatuta daude... 141 00:14:56,762 --> 00:14:58,364 ...Erdi Aroa ezkero. 142 00:14:58,430 --> 00:15:00,366 Liburu bat idatzi nuen horretaz. Horregatik nago hemen. 143 00:15:00,432 --> 00:15:03,168 Esadazu, ba, nola zekien Hobart nekazari ezjakinak... 144 00:15:03,235 --> 00:15:05,170 ...izaki horren berri... 145 00:15:05,237 --> 00:15:09,241 ...zibilizazioz zibilizazio iraun duen elezaharra izanik. 146 00:15:09,308 --> 00:15:12,811 Babiloniarren Baal, egitpoarren Seth... 147 00:15:13,445 --> 00:15:14,780 ...pertsiarren Asmodeus... 148 00:15:14,914 --> 00:15:16,448 ...hebrearren Moloch... 149 00:15:18,617 --> 00:15:20,219 Aurrera. 150 00:15:24,323 --> 00:15:28,827 KT Kumar, Bombaykoa, barkatu berandu etortzea. 151 00:15:28,928 --> 00:15:31,797 Ez dio axola, Kumar. Hasteko zorian geunden. 152 00:15:31,931 --> 00:15:34,300 -Hau Holden doktorea da. -Zer moduz? 153 00:15:34,366 --> 00:15:36,602 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 154 00:15:36,669 --> 00:15:39,705 Hipnosiari buruzko zure lana nire gustukoenetako bat da. 155 00:15:39,772 --> 00:15:44,276 Eskerrik asko. Deabruez ari ginen. 156 00:15:44,343 --> 00:15:46,545 Zer diozu horretaz? 157 00:15:46,612 --> 00:15:49,682 Nik berengan sinesten dut. Erabat. 158 00:15:51,083 --> 00:15:53,519 Has gaitezen lanean. 159 00:15:57,189 --> 00:15:58,657 Barkatu. 160 00:15:59,959 --> 00:16:01,627 -Esan? -Holden? 161 00:16:01,694 --> 00:16:04,663 Julian Karswell naiz. 162 00:16:04,730 --> 00:16:06,298 Deabrua aipatu, eta horra! 163 00:16:07,333 --> 00:16:10,536 -Bai, Karswell? -Badakizu nor naizen. 164 00:16:10,602 --> 00:16:12,271 Bai. Zer nahi duzu? 165 00:16:12,338 --> 00:16:16,809 Zu omen zara nire jardueren ikertzaileen burua. 166 00:16:16,976 --> 00:16:17,276 Egia da hori? 167 00:16:17,343 --> 00:16:19,011 Bai, egia da. 168 00:16:19,078 --> 00:16:21,413 Har itzazu kontuan beste ideia batzuk. 169 00:16:21,480 --> 00:16:22,614 Adibidez? 170 00:16:22,681 --> 00:16:26,652 Zure gauzetan sartu, ez nireetan eta ez Rand Hobartenetan. 171 00:16:26,719 --> 00:16:30,189 Harringtonek aintzat hartu zuen hori. Gauza bera egin behar zenuke. 172 00:16:30,255 --> 00:16:33,525 -Hori froga dezakezu? -Berak ziurtatu zidan. 173 00:16:33,592 --> 00:16:35,527 Nik ez dut gauza bera egingo. 174 00:16:36,528 --> 00:16:40,065 Pena da, gero! Biontzat, beharbada. 175 00:16:43,569 --> 00:16:46,038 O'Brien, galdetu ea Hobart aska dezaketen... 176 00:16:46,105 --> 00:16:49,808 ...azterketa kliniko bat berari egiteko. 177 00:16:49,875 --> 00:16:51,777 Horixe neukan buruan. 178 00:16:51,844 --> 00:16:55,581 Eta ahaztu deabruen teoria hori. Ez du zentzurik. 179 00:16:55,647 --> 00:16:58,317 Karswell kezkatuta dauka Hobartek esango ote digunak. 180 00:16:58,384 --> 00:16:59,785 Eta horrek badu zentzua. 181 00:17:05,257 --> 00:17:07,893 Zuzen joan eta liburutegia aurkituko duzu. 182 00:17:35,821 --> 00:17:38,057 Eskatu duzun azken liburua... 183 00:17:38,123 --> 00:17:40,059 ..."Sorginei eta Deabruei buruzko azken aurkikuntzak"... 184 00:17:40,125 --> 00:17:42,361 ...ez dago eskuragai. 185 00:17:42,428 --> 00:17:44,530 Zer esan nahi du "ez dago eskuragai"k? 186 00:17:44,596 --> 00:17:47,299 Gure sail mugatuan egon behar luke. 187 00:17:47,366 --> 00:17:49,301 Dagoen kopia bakarrak... 188 00:17:49,368 --> 00:17:51,637 ...400etik gora urte ditu. 189 00:17:51,703 --> 00:17:53,639 Bai, badakit. 190 00:17:53,705 --> 00:17:56,909 Desagertu egin da, nonbait. Bitxia da. 191 00:17:56,975 --> 00:17:58,911 Egiaztatzera noa. 192 00:18:01,280 --> 00:18:04,216 Ohar hauetan aipatzen da liburu hori. 193 00:18:04,283 --> 00:18:07,086 Berdin dio. Beste hauetan aurkituko dut bila ari naizena. 194 00:18:07,119 --> 00:18:10,155 Ea hala den. Aurkitzen saiatuko naiz. 195 00:18:15,094 --> 00:18:16,695 Barkatu, jauna. 196 00:18:18,130 --> 00:18:22,234 Nahi gabe entzun dut liburuzainarekiko elkarrizketa. 197 00:18:22,301 --> 00:18:25,204 "Sorginei eta Deabruei buruzko azken aurkikuntzak" nahi duzu. 198 00:18:25,270 --> 00:18:27,206 -Ez da hala? -Bai. 199 00:18:27,272 --> 00:18:31,009 Badaukat kopia bat, eta atseginez utziko dizut. 200 00:18:31,110 --> 00:18:33,479 Orduan, British Museumek ez zeukan kopia bakarra. 201 00:18:33,545 --> 00:18:35,814 Ez, nonbait, Holden doktorea. 202 00:18:35,881 --> 00:18:39,351 Nire etxekoa izango da seguru asko liburutegirik onena... 203 00:18:39,418 --> 00:18:41,854 ...sorginkeriaz eta magia beltzaz. 204 00:18:41,920 --> 00:18:44,490 -Badakizu nire izena. -Bai. 205 00:18:44,556 --> 00:18:47,926 Eta zuk nirea. Julian Karswell naiz. 206 00:18:50,195 --> 00:18:51,964 Nola jakin duzu hemen nengoela? 207 00:18:52,030 --> 00:18:56,034 Esplikaezina esplikatzeko ez duzue zientzialariek... 208 00:18:56,135 --> 00:18:58,237 ..."kointzidentzia" hitza erabiltzen? 209 00:18:58,303 --> 00:19:00,272 Demagun kointzidentzia dela. 210 00:19:00,339 --> 00:19:03,208 Ez nuke pentsatu nahi niri segika etorri zarenik. 211 00:19:03,275 --> 00:19:05,377 Ziur esaten dizut inor ez zaizula segika ibili. 212 00:19:05,444 --> 00:19:09,248 Baina probetxuzkoa iruditu zait gu biok hemen elkartzea. 213 00:19:11,150 --> 00:19:13,018 Zaila da hemen hitz egitea. 214 00:19:13,152 --> 00:19:17,022 Zatoz nire etxera, landara. Liburua han dago. 215 00:19:17,156 --> 00:19:20,025 Bila nabilena aurkitzen ez badut, eskaintza onartuko dizut. 216 00:19:20,058 --> 00:19:22,027 Atsegin handiz. 217 00:19:22,161 --> 00:19:25,831 Beste gauza bat. Utz ditzagun gauzak argi. 218 00:19:25,898 --> 00:19:28,800 Zuri eta zure gurtzari buruzko nire ikerketa... 219 00:19:28,867 --> 00:19:31,236 ...ez da geldituko. 220 00:19:31,303 --> 00:19:34,373 Nire ikuspegia zuri argituta, konbentzituko zintuzket agian. 221 00:19:34,439 --> 00:19:36,875 Ez nago prest inork ni konbentzitzeko. 222 00:19:36,942 --> 00:19:39,545 Zientzialariak, ordea, irekita izan behar du adimena. 223 00:19:39,611 --> 00:19:41,680 Horretarako daude ikerketak. 224 00:19:43,482 --> 00:19:44,816 Tira ba... 225 00:19:44,883 --> 00:19:47,853 Nolanahi ere, tori nire txartela. 226 00:19:47,920 --> 00:19:51,323 Lufford Hall. Wargravetik hurbil. 227 00:19:51,390 --> 00:19:53,592 Aurki ikusiko dugu elkar, ziur nago horretaz. 228 00:19:55,961 --> 00:19:57,763 Barkatu. Zer baldarra naizen! 229 00:19:57,829 --> 00:19:59,765 Sentitzen dut. 230 00:20:01,066 --> 00:20:03,001 Tori zure paperak. 231 00:20:03,068 --> 00:20:05,037 -Eskerrik asko. -Agur. 232 00:20:05,103 --> 00:20:07,272 Ez gehiegi itxaron. 233 00:20:16,114 --> 00:20:21,286 "Henry Harringtonen oroitzapenetan. Bi asteko baimena". 234 00:20:34,399 --> 00:20:36,568 Laguntza behar duzu? 235 00:20:36,635 --> 00:20:38,604 Ikusi duzu hor zegoen gizona? 236 00:20:38,670 --> 00:20:40,606 Ezin dizut ziur esan. 237 00:20:41,673 --> 00:20:44,943 -Zer iruditzen zaizu hau? -Bisita-txartel bat da. 238 00:20:45,010 --> 00:20:47,646 Ez, eskuz idatzitakoaz ari naiz. 239 00:20:47,713 --> 00:20:50,249 -Ez dago ezer eskuz idatzita. -Bai, badago. 240 00:20:55,254 --> 00:20:56,722 Ez egin kasurik. 241 00:21:16,875 --> 00:21:19,177 Ez dut ezer aurkitu txartel honetan. 242 00:21:20,279 --> 00:21:23,015 -Ezer ez? -Ez. 243 00:21:23,081 --> 00:21:26,351 Xurgatze-test bat egin dezaket, baina astia behar da. 244 00:21:26,385 --> 00:21:28,820 -Zenbat denbora? -Gaur gauerako? 245 00:21:28,887 --> 00:21:31,390 Ondo da. Deitu hotelera bukatzen duzunean. 246 00:22:08,827 --> 00:22:11,797 -Zu ez al zara...? -Bai, hegazkinean. 247 00:22:11,863 --> 00:22:14,700 -Irakaslea ezagutzen zenuen? -Eta zuk? 248 00:22:14,766 --> 00:22:18,136 Bai, berarekin lan egiten nuen. John Holden naiz. 249 00:22:18,203 --> 00:22:21,373 Zurekin hitz egin behar dut. Oso garrantzitsua da. 250 00:22:21,440 --> 00:22:25,210 Joanna Harrington naiz. Irakaslea nire osaba zen. 251 00:22:25,344 --> 00:22:27,979 -Nire doluminak. -Eskerrik asko. 252 00:22:28,046 --> 00:22:30,682 -Noiz bildu gaitezke? -Gaur gauean? 253 00:22:30,749 --> 00:22:32,751 -Deituidazu hotelera. -Ederki. 254 00:22:43,028 --> 00:22:45,831 -412. Amaieran, ezkerretara. -Mila esker. 255 00:22:54,773 --> 00:22:57,142 -Aurrera. -Eskerrik asko. 256 00:22:57,209 --> 00:22:59,177 Zu zara, beraz, Holden doktorea? 257 00:22:59,244 --> 00:23:02,247 Zientzialari guztiek ez dituzte betaurreko lodiak. 258 00:23:02,381 --> 00:23:04,683 Barkatu hegazkinean traba egin izana. 259 00:23:04,750 --> 00:23:06,585 Zer idazten ari zinen? 260 00:23:06,651 --> 00:23:09,421 Gutunak nire ikasleei Amerikako nire bidaiaz. 261 00:23:09,488 --> 00:23:10,989 Ume txikien irakaslea naiz. 262 00:23:11,056 --> 00:23:13,158 Sentitzen dut zuretzat hain tragikoki bukatu izana. 263 00:23:13,225 --> 00:23:16,027 -Eskerrik asko. -Eseri nahi duzu? 264 00:23:16,094 --> 00:23:18,296 -Zerbait edan nahi duzu? -Ez. 265 00:23:18,397 --> 00:23:20,599 Axola dizu nik edaten badut? Behar dut. 266 00:23:20,665 --> 00:23:22,534 Gau hotza da, ezta? 267 00:23:22,601 --> 00:23:24,636 Ez, bero dago. Bero samar. 268 00:23:25,437 --> 00:23:27,072 Benetan diozu hori? 269 00:23:28,073 --> 00:23:30,709 Nire osabaren proiektuarekin ari omen zara lanean. 270 00:23:30,776 --> 00:23:33,478 -Eta zer? -Utzi egin behar zenuke. 271 00:23:33,545 --> 00:23:36,314 Bigarren pertsona zara gaur hori esan didana. 272 00:23:36,415 --> 00:23:40,085 -Zein da zure arrazoia? -Arriskuan zaude. 273 00:23:40,152 --> 00:23:42,954 Osabaren egunkaria aurkitu dut. Hor dago dena. 274 00:23:43,021 --> 00:23:45,023 -Mehatxagarria dirudi. -Hala da. 275 00:23:45,023 --> 00:23:48,293 Uste dut zerikusia izan zuela osabaren heriotzarekin. 276 00:23:48,427 --> 00:23:50,429 Gauza izugarri bat gertatu zaio. 277 00:23:50,429 --> 00:23:52,697 Ezin da adierazi zein izugarria den. 278 00:23:52,731 --> 00:23:54,933 -Irakurri nahi nizuke. -Aurrera. 279 00:23:58,537 --> 00:24:00,872 "Albert Hall-eko kontzertuan aurkitu nuen Karswell!!!" 280 00:24:00,939 --> 00:24:03,542 Hiru harridura-marka daude esaldiaren bukaeran. 281 00:24:03,608 --> 00:24:05,510 Karswellek oso izaera bitxia du. 282 00:24:05,577 --> 00:24:07,746 -Ezagutu duzu? -Gaur goizean. 283 00:24:07,813 --> 00:24:10,449 Entzun hau: "Karswell atsegina izan zen". 284 00:24:10,482 --> 00:24:13,785 "Egitaraua galdu nuen, eta Karswellek berea eman zidan". 285 00:24:13,852 --> 00:24:15,687 "Adeitasunezko jarrera, egitarauen bilduma egiten baitut". 286 00:24:15,754 --> 00:24:17,722 Horrek ez dirudi oso metxagarria. 287 00:24:17,789 --> 00:24:19,424 Itxoin. 288 00:24:20,459 --> 00:24:22,527 "Gaur pergaminoa aurkitu dut... 289 00:24:22,594 --> 00:24:24,663 ...Karswellek emandako egitarauaren barruan". 290 00:24:24,729 --> 00:24:27,766 "Sinbolo errunikoak zeuzkan marraztuta". 291 00:24:27,833 --> 00:24:29,768 Horrek ez du batere misteriorik. 292 00:24:29,835 --> 00:24:31,970 Sinbolo errunikoak alfabeto-motarik zaharrena dira. 293 00:24:32,037 --> 00:24:36,641 Arroka zaharretan grabatuta egoten dira, hieroglifikoen gisa. 294 00:24:36,708 --> 00:24:40,312 Ahalmen magikoak omen dituzte, baina ez dituzte. 295 00:24:41,379 --> 00:24:43,782 "Pergaminoak bizirik balego bezala jokatu zuen". 296 00:24:43,849 --> 00:24:47,385 "Eskutik ihes egin zidan, sutara salto, eta erre egin zen". 297 00:24:47,486 --> 00:24:49,754 "Sumatzen dut Karswellek zer egin didan". 298 00:24:49,754 --> 00:24:51,490 -Zigarro bat? -Ez. Gauza gehiago daude: 299 00:24:51,556 --> 00:24:54,292 Forma ketsu eta itxuragabeen agerraldiak... 300 00:24:54,359 --> 00:24:57,696 ...eta hotz-sentipenak, zuk arestian aipatu bezala. 301 00:24:57,762 --> 00:25:02,000 "Sorginduta nago. Adimena kolokan daukat". 302 00:25:02,067 --> 00:25:05,270 "Holdenekin hitz egin behar dut honi buruz". 303 00:25:05,337 --> 00:25:07,839 Zoritxarrez, beranduegi iritsi zara. 304 00:25:07,906 --> 00:25:10,809 Zuk hau esan nahi didazu... 305 00:25:10,876 --> 00:25:13,144 ...sorginkeriak hil zuela zure osaba. 306 00:25:14,913 --> 00:25:17,549 Medikua naizenez, zinez diotsut oker zaudela. 307 00:25:17,616 --> 00:25:20,318 Autosugestio kasu garbi bat da. 308 00:25:20,385 --> 00:25:22,554 Baina hiltzera zihoala osabak jakin zuen modua... 309 00:25:22,621 --> 00:25:24,556 ...eta hori zer era izugarrian gertatu zen. 310 00:25:24,623 --> 00:25:28,660 Gertatutakotik ezer ez dago istripua izan ez zenik. 311 00:25:28,727 --> 00:25:32,030 Zure osabaren heriotzak eragin dizun shockak... 312 00:25:32,097 --> 00:25:35,534 Ez nazazu tratatu burutik jotako gaixo bat bezala. 313 00:25:35,534 --> 00:25:37,168 Ni ere psikologian lizentziaduna naiz. 314 00:25:37,235 --> 00:25:40,605 -Barkatu. Ez nizun... -Asko ikasten da umeengandik. 315 00:25:40,672 --> 00:25:44,242 Ilunpetan gauzak daudela uste dute ezer ez dagoela esaten diegun arte. 316 00:25:44,309 --> 00:25:47,946 Engainatu egin ditugu, beharbada. Gabon, Holden doktorea. 317 00:25:48,013 --> 00:25:50,916 Estimatzen dizut nire osasunaz hainbeste kezkatu izana. 318 00:25:50,982 --> 00:25:54,386 Urrun egon ez bazina, nire osaba bizirik legoke oraindik. 319 00:25:54,452 --> 00:25:57,789 -Istripu bat izan da. -Nik ez dut hori uste. 320 00:25:57,856 --> 00:26:01,560 Asko maite nuen osaba eta zer gertatu zaion jakin nahi dut. 321 00:26:01,593 --> 00:26:03,862 Zu ez zatoz bat nire ikuspegiarekin. Gabon. 322 00:26:04,796 --> 00:26:06,031 Itxoin pixka bat. 323 00:26:09,834 --> 00:26:11,903 Behin eta berriz aztertu dut txartela. 324 00:26:11,970 --> 00:26:13,305 Ez dauka aztarna kimikorik. 325 00:26:14,306 --> 00:26:17,409 Ziur? Ez ote da nire sakelan ezabatu? 326 00:26:17,442 --> 00:26:19,844 Baliteke, baina txartelak zer edo zer xurgatuko zuen... 327 00:26:19,911 --> 00:26:22,013 ...eta nire xurgatze-testek agerian utziko zuten. 328 00:26:22,080 --> 00:26:24,149 Txartel hau garbi-garbirik dago. Ziur esaten dizut. 329 00:26:25,584 --> 00:26:27,686 Jakina. Mila esker. 330 00:26:30,322 --> 00:26:32,757 Erakutsiko zenidake bihar Lufford Halleko bidea... 331 00:26:32,824 --> 00:26:35,260 ...eta Karswell jaun adiskidetsuarena? 332 00:26:35,327 --> 00:26:36,928 -Hortaz, uste duzu... -Ez atera ondoriorik. 333 00:26:37,028 --> 00:26:40,665 Liburu bat eskatu nahi diot eta kimika kontu bat eztabaidatu. 334 00:26:57,882 --> 00:27:02,253 -Hori da Karswellen etxea? -Hori jartzen zuen hor. 335 00:27:02,320 --> 00:27:05,023 Auskalo zertan lan egiten duen baina oso ondo doakio. 336 00:27:41,226 --> 00:27:43,695 Giza sakrifizioaren hotsa du. 337 00:27:43,762 --> 00:27:46,297 Oroituko duzue, noski, hitz magikoa. 338 00:27:46,364 --> 00:27:47,999 -Bai! -Orain! 339 00:27:48,066 --> 00:27:51,436 Abrakadabra! 340 00:27:54,439 --> 00:27:56,775 Ikusten? Txakurtxo magiko bat. 341 00:27:56,841 --> 00:27:59,444 Nork besarkatu nahi du txakurtxo magikoa? 342 00:27:59,511 --> 00:28:01,112 Beste bat. 343 00:28:02,547 --> 00:28:05,016 Magia da. 344 00:28:05,083 --> 00:28:08,687 Ilusionismo hutsa. 345 00:28:08,753 --> 00:28:10,689 Zer esan nahi du...? 346 00:28:10,722 --> 00:28:12,991 Nire kimika-arazoak badu irtenbidea. 347 00:28:16,695 --> 00:28:18,697 Ondo portatu, umeok! 348 00:28:18,763 --> 00:28:20,498 Berehala etorriko naiz. 349 00:28:22,500 --> 00:28:25,904 -Pozten naiz zu ikusteaz, Holden. -Ez dizugu traba egingo, ezta? 350 00:28:25,970 --> 00:28:31,109 Ez. Umeak hartzen ditut etxean Halloween bezpera guztietan. Banoa. 351 00:28:32,343 --> 00:28:36,581 -Gizon jatorra. -Santa Claus mozorrotua? 352 00:28:36,715 --> 00:28:38,583 Ez zaitut ezagutu. 353 00:28:38,717 --> 00:28:40,919 Lehen horretan lan egiten nuen. 354 00:28:40,985 --> 00:28:43,722 Zuen aurrean, "Dr. Bobo bikaina!" 355 00:28:43,755 --> 00:28:45,790 Barkatu. Hau Joanna Harrington andereñoa da. 356 00:28:45,857 --> 00:28:48,893 -Ez zara izango...? -Bai, nire osaba zen. 357 00:28:50,729 --> 00:28:52,797 Bere istripuak asko goibeldu ninduen. 358 00:28:52,864 --> 00:28:54,933 Printzipio handiko gizona zen. 359 00:28:57,268 --> 00:28:58,303 Ama! 360 00:29:04,309 --> 00:29:07,278 Ama aurkeztuko dizuet. Proba ezazue bere izozkia. 361 00:29:07,345 --> 00:29:08,546 Oso harro nago horretaz. 362 00:29:09,080 --> 00:29:12,117 Ama, hau Holden doktorea da. 363 00:29:12,183 --> 00:29:14,319 Eta hau Joanna Harrington andereñoa. 364 00:29:14,385 --> 00:29:17,388 Henry Harringtonen iloba da. 365 00:29:18,656 --> 00:29:20,859 Holden doktoreak nire liburu bat nahi zuen. 366 00:29:20,925 --> 00:29:22,127 Gonbidatu egin ditut. 367 00:29:22,193 --> 00:29:26,164 Ume festak gustatzen zaizkizu? 368 00:29:26,231 --> 00:29:27,899 Juliani izugarri gustatzen zaizkio umeak. 369 00:29:27,966 --> 00:29:30,935 Ezkondu egin behar luke. Baina hain zaila da... 370 00:29:31,002 --> 00:29:33,037 -Zu ez zaude ezkonduta? -Ez. 371 00:29:33,071 --> 00:29:35,473 -Ama! -Izozkia gustatzen zaizu? 372 00:29:35,540 --> 00:29:38,910 -Bai, asko. -Zatoz. Pixka bat emango dizut. 373 00:29:38,977 --> 00:29:41,913 -Zuk probatu nahi duzu? -Orain ez. 374 00:29:41,980 --> 00:29:44,149 A zer lekua duzun hemen! 375 00:29:44,215 --> 00:29:46,618 Bai, bai. Erakutsiko dizut. 376 00:29:48,520 --> 00:29:51,322 Sugeak eta eskailerak. Ingeles joko bat. 377 00:29:51,356 --> 00:29:54,726 Eskailera baten azpian eroriz gero, gora igotzen zara. 378 00:29:54,793 --> 00:29:57,195 Baina sugearen buruan erori, eta behera zoaz berriz. 379 00:29:57,262 --> 00:29:59,264 Bitxia da. 380 00:29:59,330 --> 00:30:03,368 Nik nahiago sugeetan behera eskaileretan gora baino. 381 00:30:03,434 --> 00:30:05,870 Zu psikologian doktorea zara. Jakingo duzu zer esan nahi duen. 382 00:30:05,937 --> 00:30:08,273 Galtzaile ona izango zarela. 383 00:30:08,339 --> 00:30:11,109 Ez naiz ba. Inolaz ere ez. 384 00:30:14,879 --> 00:30:17,615 Zer dakizu bila ari zaren liburuaz? 385 00:30:17,682 --> 00:30:21,219 Harringtonek bere oharretan aipatzen zuen. 386 00:30:21,286 --> 00:30:24,322 Lan bikaina. Benetan ulertu duten gutxiek... 387 00:30:24,389 --> 00:30:27,058 ...sekretu bitxi asko eta beldurgarriak aurkitu zituzten. 388 00:30:27,125 --> 00:30:30,461 Gutxi batzuek besterik ez? Hain zaila da ulertzen? 389 00:30:30,528 --> 00:30:32,997 Bizitza osoa pasatu dut liburu hori dezifratzen. 390 00:30:33,064 --> 00:30:35,333 Hori idatzi zuten antzinako aztiek bazekiten horko informazioa... 391 00:30:35,400 --> 00:30:38,503 ...baliotsuegia zela hizkuntza ezagun batean emateko. 392 00:30:38,570 --> 00:30:40,872 Ez nekien zer ari nintzen eskatzen. 393 00:30:42,440 --> 00:30:44,642 Ez duzu sorginkerian sinesten? 394 00:30:44,709 --> 00:30:47,011 Zuk bai? 395 00:30:47,078 --> 00:30:51,149 Sorginkerian sinesten dudan? Zer-nolako sorginkerian? 396 00:30:51,216 --> 00:30:53,685 Betiko sorgina erratz gainean hegan? 397 00:30:53,751 --> 00:30:56,221 Biktimaren pentsamenduak oinazetzen dituen begizkoa? 398 00:30:56,287 --> 00:30:58,990 Orratza irudian iltzatua, gorputz-adimena zigortzen? 399 00:30:59,057 --> 00:31:00,358 Dena irudimenak sortua. 400 00:31:00,892 --> 00:31:03,962 Non bukatzen da irudimena eta non hasten errealitatea? 401 00:31:04,028 --> 00:31:05,897 Zein da ilunabar hau... 402 00:31:05,964 --> 00:31:09,701 ...erdi mundu hau, zuk hainbeste ulertzen duzuna? 403 00:31:09,767 --> 00:31:12,103 Nola bereiziko ditugu ilunpetako ahalmenak... 404 00:31:12,170 --> 00:31:14,405 ...eta adimeneko ahalmenak? 405 00:31:15,974 --> 00:31:17,342 Altxa besoak! 406 00:31:17,342 --> 00:31:18,276 Zer beldurra! 407 00:31:18,643 --> 00:31:22,180 Zer daukat hemen? Bai, txokolatea, noski. 408 00:31:22,247 --> 00:31:24,282 Eta hemen. Hemen duzu. 409 00:31:24,349 --> 00:31:26,417 Hara! Txokolatea! 410 00:31:26,484 --> 00:31:28,887 Zoragarria, ezta? 411 00:31:28,920 --> 00:31:32,490 Atsegin eta sineste sinpleetarako ahalmen hori gordeko balute! 412 00:31:32,557 --> 00:31:35,059 Magia beltzean nahiz zurian diharduzu. 413 00:31:35,126 --> 00:31:36,027 A, bai. 414 00:31:36,494 --> 00:31:38,429 Umeek ez lukete ondo pasatuko... 415 00:31:38,496 --> 00:31:41,399 ...infernuko deabru bat agerraraziko banu. 416 00:31:41,466 --> 00:31:43,568 Eta nik ere ez. 417 00:31:43,635 --> 00:31:47,238 Zirkulu magikoak babesten ez gaituenez, txikituko gintuzke. 418 00:31:47,305 --> 00:31:49,173 Eta festa zapuztuko, beraz. 419 00:31:49,240 --> 00:31:51,142 Bai horixe. 420 00:31:51,209 --> 00:31:53,144 Baina nola frogatu nire ikuspegia? 421 00:32:00,952 --> 00:32:02,921 Ederki. Egina dago. 422 00:32:03,955 --> 00:32:05,323 Zer? 423 00:32:05,390 --> 00:32:08,760 Magoak ez du erakusten bere magia, zuria ala beltza. 424 00:33:17,528 --> 00:33:19,797 -Non daude besteak? -Atzetik sartuko ziren. 425 00:33:19,864 --> 00:33:22,133 Ez nekien zikloirik zenutenik Ingalaterran. 426 00:33:22,200 --> 00:33:23,935 Ez dugu. 427 00:33:24,002 --> 00:33:26,904 -Zerbait edan nahiko duzu. -Gonbidatzaile aparta. 428 00:33:27,005 --> 00:33:28,573 Hemendik. 429 00:33:34,045 --> 00:33:36,414 Barkatu. Gaizki kalkulatu dut. 430 00:33:37,015 --> 00:33:39,751 Haizea nik espero baino askoz zakarragoa da. 431 00:33:39,817 --> 00:33:41,819 Misterio kutsuz hitz egiten duzu. 432 00:33:41,886 --> 00:33:43,688 Zuri nire teoria frogatzeko. 433 00:33:43,755 --> 00:33:46,891 Erdi Aroko sorginen espezialitatea: haize-erauntsia. 434 00:33:47,025 --> 00:33:51,029 Kasu egin nire aholkuari eta segi untxi eta txakurtxoekin. 435 00:33:51,062 --> 00:33:53,931 Erotzat naukazu? Ezingo duzu erraz azaldu... 436 00:33:54,032 --> 00:33:56,734 ...zure heriotza, hilaren 28an... 437 00:33:56,801 --> 00:33:59,504 ...orain egiten dizudan iragarpenaren arabera. 438 00:33:59,570 --> 00:34:01,506 Benetan ari zara, ezta? 439 00:34:01,572 --> 00:34:04,042 Esan dizudan bezala hilko zara... 440 00:34:04,108 --> 00:34:07,545 ...hilaren 28ko 10etan. 441 00:34:07,612 --> 00:34:10,982 Hiru eguneko epe baimendua duzu. 442 00:34:11,049 --> 00:34:13,785 "Nire epe baimendua". 443 00:34:13,851 --> 00:34:17,121 Jakina, txartelaren trikimailua! Oso ona hori ere. 444 00:34:17,188 --> 00:34:19,490 Sentitzen dut zure eszeptikotasuna. 445 00:34:19,557 --> 00:34:23,294 Baina zure unea iritsi ahala, adimena galduz joango zara. 446 00:34:23,361 --> 00:34:25,563 Lehenik, ahultasuna eta segurtasunik eza. 447 00:34:25,630 --> 00:34:29,567 Eta gero izua, atzean daukazunak bihotza estutuko baitizu. 448 00:34:29,634 --> 00:34:31,869 Hor baitago, Holden. Hor dago! 449 00:34:31,936 --> 00:34:33,905 Museoko uneaz geroztik hor egon da. 450 00:34:33,971 --> 00:34:36,140 Zentzugabekeria hori sinesten duzu. 451 00:34:36,207 --> 00:34:38,476 Ikerketa barregarri hori gelditzeko eskatu nizun. 452 00:34:38,543 --> 00:34:40,578 Geldituko duzu, beharbada, berandu izan baino lehen. 453 00:34:41,079 --> 00:34:45,383 Atsegina da irtenbide bat badudala jakitea. 454 00:34:45,450 --> 00:34:47,385 Zurea da aukera. 455 00:34:51,255 --> 00:34:54,525 Ez dakit diagramak baliagarriak zaizkizun... 456 00:34:54,592 --> 00:34:58,096 ...baina hitzek ez dute zentzurik. 457 00:34:58,162 --> 00:35:01,766 -Zer hizkuntza da hau? -Ez dakit. 458 00:35:01,833 --> 00:35:05,203 Ez nekien magia beltza interesatzen zitzaizunik. 459 00:35:05,269 --> 00:35:09,240 Zuek biek aipatu duzuen liburua ikusi nahi zuen. 460 00:35:09,307 --> 00:35:11,943 Baina ez dugu tutik ere ulertzen. 461 00:35:12,009 --> 00:35:16,447 -Zer interesatzen zaizu? -Sinbolo errunikoen ahalmena. 462 00:35:16,514 --> 00:35:19,417 Zure galderaren erantzuna liburu bikain honetan dago. 463 00:35:19,484 --> 00:35:22,420 Baina irakurtezina da. Erabat kodetua dago. 464 00:35:22,687 --> 00:35:25,256 Holden doktoreari utzi behar zenion. Emango diot? 465 00:35:25,323 --> 00:35:28,459 Badaki ez diola balioko giltza-hitza gabe. 466 00:35:28,526 --> 00:35:30,228 Ekaitza gelditu da. 467 00:35:30,361 --> 00:35:34,198 Irrikatzen egongo zarete Londresera itzultzeko. 468 00:35:34,265 --> 00:35:37,135 Bai. Bukatu da festa. 469 00:35:37,168 --> 00:35:40,438 Egongelan aurkituko duzu, zain. 470 00:35:41,706 --> 00:35:45,009 Agur, laztana. Ikusiko zaitut... 471 00:35:47,445 --> 00:35:49,847 Aurki ikusi nahi zintuzket. 472 00:35:49,914 --> 00:35:53,017 Bai. Mila esker. Agur. 473 00:35:58,389 --> 00:36:02,293 Festa ederra izan da. Haize izugarri hori izan ezik. 474 00:36:05,796 --> 00:36:07,765 Okerren bat egin dut? 475 00:36:07,832 --> 00:36:09,934 Bai, ama. 476 00:36:10,001 --> 00:36:11,602 Eseri. 477 00:36:13,171 --> 00:36:17,208 Zure liburuak erakutsi dizkiot. Badakit oso harro zaudela. 478 00:36:17,275 --> 00:36:19,577 Badakit, bai. Entzun, ama. 479 00:36:19,644 --> 00:36:21,812 Sinesten duzu naturaz gaindiko kontuetan. 480 00:36:21,879 --> 00:36:24,549 Bere ahalmen eta arrisku batzuk erakutsi dizkizut. 481 00:36:24,615 --> 00:36:27,585 -Bai, Julian. -Sinets ezazu hau ere bai. 482 00:36:27,652 --> 00:36:30,021 Ez da ezer lortzen ezeren truk. 483 00:36:30,087 --> 00:36:34,125 Etxe hau, lur sailak, gure bizimodua... 484 00:36:34,192 --> 00:36:37,328 Nire jarraitzaileek hau dena ordaintzen dute... 485 00:36:37,395 --> 00:36:39,430 ...eta ez dute beldurrik. 486 00:36:39,497 --> 00:36:42,466 Eta nik ere beldurrik gabe dihardut. 487 00:36:42,533 --> 00:36:44,435 Prezioaren parte bat da. 488 00:36:44,502 --> 00:36:48,139 Baina ez bazaitu zoriontsu egiten, geldi ezazu. 489 00:36:48,206 --> 00:36:50,441 Uko egiozu. 490 00:36:50,641 --> 00:36:52,577 Bizitzari nola uko egin? 491 00:36:52,643 --> 00:36:54,946 Ezin dut gelditu. Ezin diot uko egin. 492 00:36:55,012 --> 00:36:58,649 Ez diet utziko hori suntsitzen. Neure burua babestu behar dut. 493 00:36:58,716 --> 00:37:01,686 Beste baten bizitza ez bada, nirea izango baita. 494 00:37:01,752 --> 00:37:05,156 Ulertzen, ama? Nirea izango da. 495 00:37:21,038 --> 00:37:22,707 Zure etxea. 496 00:37:22,773 --> 00:37:25,042 Ordu erdin esan duzun aurreneko gauza. 497 00:37:25,076 --> 00:37:27,478 Zertarako hitz egin? Ez du eraginik. 498 00:37:27,545 --> 00:37:30,681 -Badu, bai. -Hortaz, zer egingo duzu? 499 00:37:30,781 --> 00:37:32,817 Arretaz jokatu. 500 00:37:33,484 --> 00:37:36,921 Ogitarteko bat eta baso bat esne eskatu eta lotara joan. 501 00:37:36,988 --> 00:37:41,025 Hiru eguneko bizi-epea eman zaion gizonak lotara joan nahi izateak... 502 00:37:41,092 --> 00:37:43,461 ...naturaz gaindiko kontuetan sinetsarazten dit. 503 00:37:43,527 --> 00:37:47,765 Ez naiz hain ausarta. Ezta hain sineskorra ere. 504 00:37:47,832 --> 00:37:49,900 -Noiz ikusiko zaitut berriz? -Zer ba? 505 00:37:49,967 --> 00:37:51,869 Sineskorra naizela uste duzu? 506 00:37:51,936 --> 00:37:54,739 Baina xarmagarria. Noiz? 507 00:37:54,805 --> 00:37:57,408 Lanpetuta ibiliko naiz osabaren paperekin... 508 00:37:57,475 --> 00:37:59,810 Bihar lanpetuta egongo naiz egun osoan, baina... 509 00:37:59,877 --> 00:38:01,879 ...onartuko zenuke afaltzeko gonbit bat? 510 00:38:03,447 --> 00:38:05,082 Baietz esan. 511 00:38:05,149 --> 00:38:09,820 Esperimentu asko dakizkit "kausa eta ondorioa"z. 512 00:38:09,887 --> 00:38:12,089 Hori eztabaida dezakegu... 513 00:38:12,156 --> 00:38:15,626 ...zientzialari kide gisa. 514 00:38:15,693 --> 00:38:17,928 -8ak aldera? -Eskerrik asko. Eta ez kezkatu. 515 00:38:17,995 --> 00:38:22,800 Hemen ibiliko naiz Karswellen iragarpenaren berri jakiteko. 516 00:38:22,867 --> 00:38:24,802 -Gabon. -Baita zuri ere. 517 00:39:14,785 --> 00:39:17,888 Mila esker etortzeagatik, Kumar. Kaixo, Holden. 518 00:39:17,955 --> 00:39:19,957 Gaixorik al zaude? 519 00:39:20,024 --> 00:39:22,993 -Ondo nago. Kaixo, Mark. -Lehen deitu dizut. 520 00:39:23,060 --> 00:39:25,563 Agintariek oztopoak izan dituzte Hobarten laguntza lortzeko. 521 00:39:25,596 --> 00:39:27,932 Familiak baimen bat sinatu behar du. Hemen daukat. 522 00:39:28,065 --> 00:39:30,034 Eragozpen handia izango bada, uztazu. 523 00:39:30,101 --> 00:39:32,670 Haren oroimenak ez digu askorik balioko eta. 524 00:39:32,737 --> 00:39:35,573 Izan ere, Karswellekin egon naiz. 525 00:39:35,639 --> 00:39:39,143 -Itxurati kaltegabe bat da. -Oso gizon eszeptikoa zaitugu. 526 00:39:39,210 --> 00:39:41,379 Horixe esan dit Karswellek. 527 00:39:41,412 --> 00:39:43,514 -Kopa bat nahi? -Zergatik ez? 528 00:39:45,449 --> 00:39:48,786 Ez dakizue alkohola deabruaren edaria dela? 529 00:39:48,886 --> 00:39:52,390 Eta deabruarengan interesatuta nagoenez, ez dut amore ematen. 530 00:39:52,423 --> 00:39:55,493 O'Brien, ez duzu uste... 531 00:39:55,559 --> 00:39:58,162 ...eszeptizismoa jarrera zientifiko bat dela? 532 00:39:58,229 --> 00:39:59,797 Batzuetan. 533 00:39:59,864 --> 00:40:02,833 Zientzialari on guztiak Missourikoak dira. 534 00:40:02,900 --> 00:40:06,270 Bestela esanda, etengabe esan behar lukete "erakutsidazu". 535 00:40:06,404 --> 00:40:08,939 -Eta erakusten bazaizu? -Bigarren aldiz begiratzen dut. 536 00:40:09,006 --> 00:40:10,875 -Urarekin? -Ez. 537 00:40:10,941 --> 00:40:15,179 Hobart erotu omen duen deabruzko munstroaren kontua... 538 00:40:15,212 --> 00:40:18,716 ...autosugestioaren eta histeria kolektiboaren eredu garbi bat da. 539 00:40:18,783 --> 00:40:22,052 Plater hegalarien antzera. 540 00:40:22,119 --> 00:40:25,990 Norbaiti iruditzen zaio argiak ikusi dituela zeruan. 541 00:40:26,056 --> 00:40:28,959 Eta berehala mila lekuko histeriko agertuko zaizkizu... 542 00:40:29,026 --> 00:40:32,129 ...martetarrak erasoan datozkigula esanez. 543 00:40:33,197 --> 00:40:35,299 Eta orain txorakeria hau. 544 00:40:35,433 --> 00:40:38,602 Eta eragina du zuek bezain gizon ospetsuengan. 545 00:40:38,669 --> 00:40:41,105 Eta nigan ere bai, batzuetan. 546 00:40:41,172 --> 00:40:45,176 Baina logikak, egiaztatu eta uki daitekeen errealitateak... 547 00:40:45,242 --> 00:40:46,811 ...horrek konbentzitzen nau azkenean. 548 00:40:46,877 --> 00:40:50,781 Ez, ordea, zurrumurruek intuizioak edo bihozkadek. 549 00:40:50,848 --> 00:40:52,583 Topa. 550 00:40:52,650 --> 00:40:55,019 Ametsetan ere ez nuke zurekin eztabaidatuko. 551 00:40:55,085 --> 00:40:58,622 "Erakutsidazu" diozu zuk. Nik diot "ikustazu zeuk". 552 00:41:00,991 --> 00:41:03,761 Deabruak altxor bat dauka hemen. Oso gozoa. 553 00:41:03,828 --> 00:41:06,197 Arriskutsuagoa da oso gozoa denean. 554 00:41:09,266 --> 00:41:12,870 Ez dut arbitrarioa izan nahi Hobarten kontu honetan... 555 00:41:12,903 --> 00:41:15,239 ...zu interesatuta bazaude. Utzidazu pentsatzen, bai? 556 00:41:15,306 --> 00:41:17,775 Ez dugu denbora askorik. Hau da baimena. 557 00:41:19,677 --> 00:41:21,946 Zuetako batek... 558 00:41:22,012 --> 00:41:24,348 ...ezagutu ote dezake doinu hau? 559 00:41:24,482 --> 00:41:26,484 Horrelako zerbait da. 560 00:41:31,055 --> 00:41:32,990 Eta gero honela... 561 00:41:36,126 --> 00:41:38,829 Irlandar herri kanta baten bariazioa dirudi. 562 00:41:38,896 --> 00:41:42,500 Deabruari buruz da. Hemen daudenak izan ezik, noski. 563 00:41:42,533 --> 00:41:44,502 Oso kointzidentzia bitxia. 564 00:41:44,535 --> 00:41:46,704 Indiako iparraldean ere antzeko doinu bat dago... 565 00:41:46,770 --> 00:41:50,875 ...eta sorginkeria batean erabiltzen da hura ere. 566 00:41:52,076 --> 00:41:55,446 Garbi dago. Nonbaiten entzungo nuen. 567 00:41:55,513 --> 00:41:58,382 Buruan sartuta geratu zait. 568 00:41:58,516 --> 00:42:02,119 Zer asmo duzu biharko bilkurarako? 569 00:42:02,186 --> 00:42:04,622 Zentzumenez kanpoko pertzeptzioari buruzko saio batzuk. 570 00:42:04,688 --> 00:42:07,458 Egitaraua mahai horren gainean dago. 571 00:42:07,525 --> 00:42:09,159 Zure lana ikusi nahi nuke. Axola dizu? 572 00:42:09,226 --> 00:42:10,828 Ez horixe. Atsegin handiz. 573 00:42:13,430 --> 00:42:16,166 Ez zara joango 28aren ondoren, ezta? 574 00:42:17,434 --> 00:42:19,436 Ez. Zergatik galdetu didazu hori? 575 00:42:19,603 --> 00:42:22,540 28az geroztikako orrialde guztiak falta direlako. 576 00:42:48,065 --> 00:42:52,436 Ez badute argia azkar konpontzen, kandelarik gabe geratuko gara. 577 00:42:52,570 --> 00:42:55,339 Kandelen argitan afaltzea ez zaizu erromantikoa iruditzen? 578 00:42:55,406 --> 00:42:57,441 Bai, baina ez honelako gau batean. 579 00:43:00,477 --> 00:43:02,780 Hartuko dugu brandy bat egongelan? 580 00:43:02,846 --> 00:43:05,416 Ederki. Berotu egingo nau. 581 00:43:05,482 --> 00:43:07,885 Ez esan. Zuretzat bero egingo du hemen. 582 00:43:07,952 --> 00:43:10,321 Ez. Fresko samar dago. 583 00:43:20,698 --> 00:43:22,633 Ezagutzen duzu "Marinel zaharra"? 584 00:43:22,700 --> 00:43:25,302 Gutxi gorabehera. Eskolan irakurri nuen. 585 00:43:25,369 --> 00:43:27,972 Liburu horren ale bat aurkitu dut osabaren lan-mahaian. 586 00:43:28,038 --> 00:43:30,174 Pasarte bat azpimarratu zuen. 587 00:43:32,977 --> 00:43:37,548 "Bide bakartian barrena oinez izututa dabil gizona... 588 00:43:37,615 --> 00:43:39,483 ...izugarrizko deabru bat ari baitzaio... 589 00:43:39,617 --> 00:43:42,753 ...segika atzetik". 590 00:43:42,820 --> 00:43:46,190 Ikasleei ez diezu horrelako poemarik irakurriko, ezta? 591 00:43:46,256 --> 00:43:48,225 Umeak zerbait ikastea garrantzitsua denean... 592 00:43:48,292 --> 00:43:51,028 ...sistemarik zuzenenak erabiltzen ditut. 593 00:43:51,095 --> 00:43:53,030 Ikusten dut, irakasle. 594 00:43:54,164 --> 00:43:56,634 Ohar bat zirriborratu zuen hurrengo orrialdean. 595 00:43:56,667 --> 00:43:59,970 Txikitan ez nuen zu bezain irakasle ederrik izan. 596 00:44:00,037 --> 00:44:03,273 -Serio ari naiz. -Ni ere bai. 597 00:44:03,340 --> 00:44:06,310 Hilzorian dagoenari ez diozu azken nahia ukatuko, ezta? 598 00:44:06,377 --> 00:44:10,147 Nahitaez entzungo didazu. Ez duzu denbora askorik. 599 00:44:10,214 --> 00:44:13,083 "Gaur, nire agendako orrialde guztiak... 600 00:44:13,150 --> 00:44:15,853 ...falta ziren urriaren 22tik aurrera". 601 00:44:15,919 --> 00:44:19,056 Badakit zergatik. 22an hil zen. 602 00:44:21,925 --> 00:44:24,328 John, zer duzu? 603 00:44:24,395 --> 00:44:27,831 Nire agendari gauza bera gertatu zaio 28tik aurrera. 604 00:44:28,932 --> 00:44:30,668 Eta badakit zergatik. 605 00:44:30,701 --> 00:44:34,405 Biak batera jarrita, trikimailu arrunt bat sumatzen da. 606 00:44:34,471 --> 00:44:38,275 Tribuko aztiak norbaiti begizkoa botatzen dionean... 607 00:44:38,342 --> 00:44:42,780 ...aldez aurretik jakinarazten dio beti biktimari. 608 00:44:42,846 --> 00:44:44,982 Utzidazu zure osabaren egunkaria ikusten. 609 00:44:52,089 --> 00:44:54,291 Horrela hobeto sentitzen bazara... 610 00:44:54,358 --> 00:44:56,794 ...pergamino bat helarazi behar zaio... 611 00:44:56,860 --> 00:45:00,831 ...eta pertsona horrek ezjakinean eskuratu behar du. 612 00:45:00,898 --> 00:45:03,801 Arrotzengandik ezer ez hartzen erakutsi zidan amak. 613 00:45:03,867 --> 00:45:06,570 -Eta berdin segitzen dut. -Zerk hil zuen nire osaba? 614 00:45:06,704 --> 00:45:09,773 Elektrizitateko zutoina erori, eta istripuz hil zen. 615 00:45:09,840 --> 00:45:11,542 Orduan, erre besterik ez zen egingo. 616 00:45:12,142 --> 00:45:15,879 Eta bere gorpua izugarri mutilatuta agertu zen. 617 00:45:15,946 --> 00:45:18,449 Poliziak esan zuen piztia bat izan zitekeela. 618 00:45:18,515 --> 00:45:21,719 Ez zuten esan, ordea, zer-nolako piztia. 619 00:45:23,320 --> 00:45:26,623 Zer nahi duzu egitea? Denok izaten dugu beldurra. 620 00:45:26,724 --> 00:45:28,358 Irudimena dut, beste edonork bezala. 621 00:45:28,492 --> 00:45:31,729 Erraza da txoko ilun bakoitzean deabru bat ikustea. 622 00:45:31,795 --> 00:45:35,999 Baina ez diet gauza horiei uzten nire zentzua menderatzen. 623 00:45:36,066 --> 00:45:39,503 Deabruen eta mustroen mendean baldin badago mundua, akabo! 624 00:45:39,570 --> 00:45:41,772 Inork ez du esan haien mendean gaudenik. 625 00:45:41,839 --> 00:45:44,942 Karswellen mehatxuei nik amore ematea nahi duzu. 626 00:45:45,075 --> 00:45:47,211 Horixe da berak nahi duena. 627 00:45:47,277 --> 00:45:49,913 Badakielako ezingo liokeela ikerketa bati aurre egin. 628 00:45:49,980 --> 00:45:52,282 Hain ahaltsua bada, zeren beldur da? 629 00:45:52,583 --> 00:45:54,752 Hori jakin nahi nuke. 630 00:45:54,785 --> 00:45:57,755 Ziur zaude Karswellek ez dizula ezer eman... 631 00:45:57,821 --> 00:45:59,523 ...errunak idatzita dauzkanik? 632 00:45:59,590 --> 00:46:01,558 -Eta eman badit, zer? -Eman dizu? 633 00:46:03,093 --> 00:46:07,664 Museoan eman ziezadakeen, paperak erori zitzaizkidanean. 634 00:46:07,765 --> 00:46:10,400 Izan ere, museoa aipatu zidan lehengo egunean. 635 00:46:10,467 --> 00:46:11,869 Bai? 636 00:46:11,935 --> 00:46:14,338 Paperak jaso eta eman egin zizkidan. 637 00:46:14,404 --> 00:46:18,408 -Non daude orain? -Nire hotelean, ustez. 638 00:46:18,475 --> 00:46:20,244 Ez. 639 00:46:20,310 --> 00:46:22,679 Nire maleta txikian daude. Hemen daukat. 640 00:46:39,029 --> 00:46:40,831 Pergaminoa eman zizun! 641 00:46:50,073 --> 00:46:53,944 -Ihes egin nahi du! -Haizea besterik ez da. 642 00:47:00,517 --> 00:47:02,553 Su artetik ihes egin nahi du! 643 00:47:04,888 --> 00:47:06,824 Tximiniako aire-lasterra da. 644 00:47:16,567 --> 00:47:18,502 Zerk geldiarazi du? 645 00:47:26,410 --> 00:47:28,011 Ez dakit. 646 00:47:50,234 --> 00:47:52,669 Hau al da Hobarten baserria? 647 00:47:55,505 --> 00:47:58,275 -Itxoin! Hau al da Hobarten etxea? -Alde bere jabetzatik! 648 00:47:58,342 --> 00:48:01,612 -Jakin nahi dut... -Entzun didazu. Ospa! 649 00:48:02,579 --> 00:48:06,083 Hobart andrearekin hitz egin behar dut. 650 00:48:17,294 --> 00:48:19,229 Ondo da. Aurrera. 651 00:48:30,641 --> 00:48:32,075 Eseri. 652 00:48:41,518 --> 00:48:44,221 Zer nahi duzu gugandik? 653 00:48:44,288 --> 00:48:47,991 -Rand Hobart zure semea da? -Nire semea zen. 654 00:48:48,058 --> 00:48:51,061 Ez da frogatu bera izan zenik hiltzailea. 655 00:48:51,128 --> 00:48:53,530 Berdin zait. Ez zait interesatzen... 656 00:48:53,597 --> 00:48:56,166 ...erruduna den edo errugabea. 657 00:48:56,233 --> 00:48:59,236 Zientzialari talde baten burua naiz... 658 00:48:59,303 --> 00:49:02,739 ...zure semea aztertu nahi dugu... 659 00:49:02,806 --> 00:49:04,207 ...eromena zerk eragin dion jakiteko. 660 00:49:04,274 --> 00:49:06,176 Badakigu zerk. 661 00:49:06,243 --> 00:49:08,178 -Uztazue bakean. -Uztazue hiltzen. 662 00:49:08,245 --> 00:49:10,280 Ziur zaudete bera izan zela hiltzailea? 663 00:49:11,214 --> 00:49:12,282 Berak eragin zuen hilketa. 664 00:49:12,349 --> 00:49:15,619 Bera aukeratu zuten, eta anaia bati eman zion. 665 00:49:15,686 --> 00:49:19,957 Egun batean, fedea ez dutenak madarikatuak izango dira. 666 00:49:19,990 --> 00:49:21,558 Zer egin nahi duzu berarekin? 667 00:49:22,960 --> 00:49:25,329 Agintariek bere ahaideen baimen idatzi bat eskatu digute... 668 00:49:25,395 --> 00:49:28,432 ...guk bera aztertu ahal izateko. 669 00:49:28,498 --> 00:49:31,868 Sinatuko al diguzu, Hobart andrea? 670 00:49:31,969 --> 00:49:34,338 Zer lortuko duzue azterketa horrekin? 671 00:49:34,404 --> 00:49:36,340 Hipnosiaren eraginez... 672 00:49:36,406 --> 00:49:39,076 ...–gure teknika berezi bat da–... 673 00:49:39,142 --> 00:49:43,513 ...hilketaren unean zer egin eta zer ikusi zuen jakin nahi dugu. 674 00:49:44,247 --> 00:49:46,416 Zuen anaia bat hil omen zuen. 675 00:49:46,450 --> 00:49:48,385 Ez naiz konturatu zuen familiako norbait zela. 676 00:49:48,452 --> 00:49:50,520 Fede-anaia bat zen. 677 00:49:50,587 --> 00:49:54,157 Benetako sinestun bat, ez bera bezalakoa. 678 00:49:54,224 --> 00:49:55,859 Sinatuko dizut, eskatu didazunez. 679 00:50:02,265 --> 00:50:03,934 Zergatik egiten duzu hau beraren alde? 680 00:50:04,001 --> 00:50:05,902 Zer nahi dute gugandik? 681 00:50:06,003 --> 00:50:08,105 Denek jakin dezatela zer ikusi zuen. 682 00:50:15,178 --> 00:50:18,048 Mila esker, Hobart andrea. 683 00:50:23,020 --> 00:50:25,555 Jakinaren gainean edukiko zaitut. 684 00:50:26,723 --> 00:50:29,092 Bera aukeratu dute. 685 00:50:29,159 --> 00:50:31,395 Aukeratu zertarako? 686 00:50:34,031 --> 00:50:36,833 Zer esan nahi duzu? 687 00:50:45,442 --> 00:50:47,110 Beso bakar batek ere ez dezala bera defendatu. 688 00:50:47,177 --> 00:50:49,279 Defendatu zertatik? 689 00:52:05,288 --> 00:52:07,224 Hau da 44. zenbakia. 690 00:52:15,532 --> 00:52:18,301 Hemendik, John. 691 00:52:19,703 --> 00:52:22,272 Barkatu berandu etorri izana. Hotelean aurkitu dut zure mezua. 692 00:52:22,472 --> 00:52:26,143 Bi minutuko kontua izango da. Zurekin sartu nahi nuen. 693 00:52:26,176 --> 00:52:28,912 -Zer da hau guztia? -Ez dakit badakidan. 694 00:52:28,979 --> 00:52:32,382 Horregatik esan dizut etortzeko. Ez nizun nik argitu nahi. 695 00:52:32,449 --> 00:52:35,051 Karswell andreari hitz eman diot hona ekarriko zintudala. 696 00:52:35,152 --> 00:52:37,621 -Karswell andrea? -Lagundu egin nahi dizu. 697 00:52:37,687 --> 00:52:41,858 Saiatu egin behar dugu. Baliteke hemen zerbait jakitea. 698 00:52:44,060 --> 00:52:48,431 Gaur ezkeroztik, gauza gutxi daude ez dakizkidanak. 699 00:52:48,498 --> 00:52:51,701 Pozten naiz biak etorri izanaz. 700 00:52:52,536 --> 00:52:55,539 Meek jaunak oraintxe deitu dit. Bidean dago. 701 00:52:55,605 --> 00:52:58,909 -Nor da Meek jauna? -Zuk ezagutzea nahi dudan gizona. 702 00:52:58,975 --> 00:53:02,179 Eta hau Meek andereñoa da. Harrison andereñoa... 703 00:53:02,212 --> 00:53:04,915 Harrington esan nahi dut, eta Holden doktorea. 704 00:53:04,981 --> 00:53:07,384 -Zer moduz? -Barkatu. 705 00:53:09,986 --> 00:53:13,390 Ez kezkatu. Arazo guztiak konponduko zaizkizu. 706 00:53:13,456 --> 00:53:15,592 Hori ondo dago. Galdetu dezaket nola? 707 00:53:15,659 --> 00:53:18,795 -Espiritismo saio batekin. -Espiritismoa? 708 00:53:18,862 --> 00:53:21,898 Meek jauna medium bikainenetako bat da. 709 00:53:21,965 --> 00:53:25,869 Berarekin konpontzen ditut nik neure arazoak. Hor dator. 710 00:53:25,936 --> 00:53:27,871 Lagundu egin nahi dizu. 711 00:53:27,938 --> 00:53:30,106 Berarekin hitz egingo nuela esan dizut. Baina txorakeria hau... 712 00:53:30,207 --> 00:53:32,976 -Gauza hauek iruzurra dira beti. -Mesedez! 713 00:53:33,043 --> 00:53:35,212 Meek jauna minduko duzu. 714 00:53:35,278 --> 00:53:37,681 Gizon aparta da. 715 00:53:38,515 --> 00:53:41,551 Arratsalde on. Arrats ona da. Bero samarra, beharbada. 716 00:53:41,585 --> 00:53:43,520 Hau Holden doktorea da. 717 00:53:43,587 --> 00:53:46,523 Zu zara, beraz, estualdian dagoen gizona? 718 00:53:46,590 --> 00:53:48,858 Bizitza estualdi txikiz beteta dago, ezta? 719 00:53:48,925 --> 00:53:52,162 Zein da zurea? Ez, hobe ez jakitea. 720 00:53:52,229 --> 00:53:54,664 Aldez aurretik gauzak jakiteak aztoratu egiten ditu espirituak. 721 00:53:57,601 --> 00:54:01,238 Ea airea garbitu dezakegun. 722 00:54:01,304 --> 00:54:05,508 Zirkulukoak ez zaretenez, eser zaitezte leiho ondoan. 723 00:54:05,575 --> 00:54:09,479 Ez diezaiogun denbora galarazi jende honi. 724 00:54:17,254 --> 00:54:19,689 Erotuta egon behar dut honelako kontu batean sartzeko. 725 00:54:19,756 --> 00:54:21,358 John, mesedez. 726 00:54:32,302 --> 00:54:33,970 Ederki, Maggie. 727 00:54:34,037 --> 00:54:36,439 Gerezi helduak gerezi helduak 728 00:54:36,506 --> 00:54:39,075 Helduak, arren 729 00:54:39,142 --> 00:54:41,077 Beharrezkoak eta nahikoak 730 00:54:41,144 --> 00:54:43,513 Denok kantatu behar dugu. Espirituei atsegin zaie. 731 00:54:59,696 --> 00:55:01,298 Ari da! 732 00:55:11,007 --> 00:55:14,344 Oso azkarra da. Asko lagunduko dizue. 733 00:55:14,411 --> 00:55:16,246 Karswell andrea... 734 00:55:17,514 --> 00:55:20,383 Hemen badago zerbait. Sentitzen duzue? 735 00:55:30,760 --> 00:55:33,930 Hori Arrano Gorrimina da. Meek jaunaren gidaria. 736 00:55:33,997 --> 00:55:38,335 Indiar buruzagi handi bat da, zure herriko alde ilun batekoa. 737 00:55:47,177 --> 00:55:52,048 Arratsalde on, lagunok. 738 00:55:52,115 --> 00:55:54,351 Arratsalde on, McGregor jauna. McGregor jauna da. 739 00:55:54,384 --> 00:55:57,554 Beti agertzen da. Gure laguna da. 740 00:55:57,620 --> 00:55:59,656 Eguraldi ederra dugu. 741 00:55:59,723 --> 00:56:03,760 Eguraldi aparta loreetarako eta garagarrerako. 742 00:56:03,827 --> 00:56:06,396 Eguraldi ederra, McGregor jauna. 743 00:56:06,463 --> 00:56:09,265 Gure artean arrotzak dauzkagula sumatzen dut. 744 00:56:10,066 --> 00:56:11,735 Bi arrotz. 745 00:56:11,801 --> 00:56:14,771 Jatorrak dira, ordea. 746 00:56:14,838 --> 00:56:18,174 Zirkuluan sar ditzakezu? 747 00:56:18,241 --> 00:56:19,709 Ohore handia da hori. 748 00:56:19,776 --> 00:56:23,413 McGregor jaunak ez du zirkuluan edozein onartzen. 749 00:56:23,546 --> 00:56:25,682 Hemendik, zuek biak. 750 00:56:38,962 --> 00:56:40,897 Ama! O, ama! 751 00:56:44,067 --> 00:56:47,704 Norbaiten umea. Norena ote? 752 00:56:47,771 --> 00:56:49,839 Ezin dut aurkitu... 753 00:56:49,906 --> 00:56:52,475 Ezin dut Frederica aurkitu. 754 00:56:52,542 --> 00:56:54,477 Panpina galdu du. 755 00:57:02,919 --> 00:57:05,088 -Nire osaba da. -Ez izan ergela. 756 00:57:06,222 --> 00:57:08,425 -Hor zaude, Joanna? -Bai. 757 00:57:08,491 --> 00:57:12,328 -Gauza horiek gezurra izaten dira. -Osaba da! Hori bere ahotsa da. 758 00:57:12,429 --> 00:57:14,664 Mesedez! Meek jauna minduko duzu. 759 00:57:14,731 --> 00:57:17,000 Esan behar... 760 00:57:17,066 --> 00:57:19,702 Esan behar diozu Holdeni... 761 00:57:19,769 --> 00:57:21,838 ...ezin dela horren kontra borrokatu. 762 00:57:21,905 --> 00:57:23,339 Indartsuegia da. 763 00:57:23,440 --> 00:57:25,742 Ikerketa utzi behar duzula esan nahi du. 764 00:57:25,809 --> 00:57:29,012 -Hau erokeria hutsa da. -Karswellek du giltza. 765 00:57:30,013 --> 00:57:33,149 Liburu zaharra itzuli du. 766 00:57:33,216 --> 00:57:35,452 Hor dago erantzuna. 767 00:57:35,485 --> 00:57:38,488 -Ez! -Begira! 768 00:57:38,555 --> 00:57:41,691 Zuhaitzetan dago! Badator! 769 00:57:42,492 --> 00:57:46,196 Deabrua! Badator! Ez! 770 00:57:48,465 --> 00:57:49,632 Aski da. 771 00:57:51,100 --> 00:57:53,236 Ez piztu argia! Trantzean dago! 772 00:57:53,303 --> 00:57:57,207 -Ni bai trantzean! -Maggie, ondoezik nago. 773 00:57:57,273 --> 00:58:01,177 -Ez zara bakarra. -Bizirik zaude, eta ez zuri esker. 774 00:58:01,244 --> 00:58:03,880 Medium bat esnatzeak arriskuan jartzen du bere bizia! 775 00:58:03,947 --> 00:58:07,417 Benetan ari zen! Egizu esan dizuna. 776 00:58:07,484 --> 00:58:10,787 Ez al duzu ulertzen? 777 00:58:12,755 --> 00:58:16,693 Holden jauna! Ez joan, Holden jauna! 778 00:58:16,759 --> 00:58:20,163 Entzun! Meek jaunak ez zekien ezer! 779 00:58:20,230 --> 00:58:23,933 Utziezu joaten. Zatoz nirekin, ama. 780 00:58:31,174 --> 00:58:34,844 Nire osabaren ahotsa zirudien. 781 00:58:35,044 --> 00:58:38,548 Meek jauna zen, ahots-imitazioak egiten. 782 00:58:39,015 --> 00:58:43,286 Eta zure ustezko laguna, Karswell andrea, jakitun zegoen. 783 00:58:43,353 --> 00:58:46,589 Bere semearen interesen alde ari da, ez nireen alde. 784 00:58:48,525 --> 00:58:50,894 Bihar 28 da. 785 00:58:51,194 --> 00:58:54,230 Miraria litzateke Karswellek denbora aldatzea. 786 00:58:54,297 --> 00:58:58,001 Eta liburu horren itzulpen bat baleuka, zer? 787 00:58:58,067 --> 00:59:01,337 Kontu honetan zerbait badagoela sinesten lagunduko lizuke? 788 00:59:01,404 --> 00:59:03,206 Lagundu lezake. 789 00:59:03,273 --> 00:59:06,743 Karswellen etxera joango naiz, ea jakin dezakedan. 790 00:59:06,809 --> 00:59:08,444 Aurrera. 791 00:59:09,312 --> 00:59:12,081 Ez zara saiatuko ni geldiarazten? 792 00:59:12,148 --> 00:59:14,651 Errazagoa litzateke Karswellen deabrua gelditzea... 793 00:59:14,717 --> 00:59:17,487 ...erabaki bat hartua daukan emakumea gelditzea baino. 794 00:59:39,976 --> 00:59:42,312 Ez dago argirik. 795 00:59:42,378 --> 00:59:45,815 Hor aurkitzen bazaituzte, indarrez sartzea leporatuko dizute. 796 00:59:45,882 --> 00:59:48,585 Karswell ez dago. Bere amak esan dit. 797 00:59:48,618 --> 00:59:51,487 Harrera-batzorde bat aurkitzen baduzu zain... 798 00:59:51,588 --> 00:59:56,092 ...sinetsiko duzu Karswell andreak semea maite duela eta ez gu? 799 00:59:56,159 --> 00:59:58,294 Hori gertatzea nahi nuke. 800 00:59:58,294 --> 01:00:01,030 Ez duzu ikusten nahiago nukeela oker egon? 801 01:00:01,097 --> 01:00:03,399 Nire nahirik handiena hauxe da: 802 01:00:03,466 --> 01:00:06,769 ...hau guztia zu beldurtzeko egina dagoela jakitea. 803 01:00:09,472 --> 01:00:11,007 Nora zoaz? 804 01:00:11,074 --> 01:00:14,510 -Ea etxean sar naitekeen. -Nire ideia zen eta. 805 01:00:14,611 --> 01:00:18,348 Ez duzu usteko hor sartzen utziko dizudanik? 806 01:00:18,414 --> 01:00:21,618 -Zurekin joango naiz. -Ez, errazagoa izango da niretzat. 807 01:00:21,651 --> 01:00:25,288 Basoan zehar hurbildu naiteke etxera, inork ni ikusi gabe. 808 01:00:25,355 --> 01:00:29,058 Eta zu zain egonik, bizkor itzuliko naiz. 809 01:04:33,703 --> 01:04:37,073 "Sorginen eta deabruen aurkikuntzak itzultzeko giltza". 810 01:05:15,211 --> 01:05:17,847 -Zergatik askatu duzu ziria? -Bero-bero dagoelako. 811 01:05:17,914 --> 01:05:20,983 Ez dago bero. Hildako bat baino zurbilago zaude. 812 01:05:21,050 --> 01:05:23,085 Hemen bazegoen zerbait. 813 01:05:23,152 --> 01:05:26,155 Ez kezkatu. Gela babesten duen deabru txiki bat da. 814 01:05:26,222 --> 01:05:27,823 Ez du konparaziorik benetakoarekin. 815 01:05:27,924 --> 01:05:30,059 Txikia izango zen, baina atzaparrak eta hortzak zeuzkan. 816 01:05:30,126 --> 01:05:31,327 Atzaparrak eta hortzak! 817 01:05:33,229 --> 01:05:35,698 Kosk egin diozu? Zer lotsa! 818 01:05:35,765 --> 01:05:40,303 Ez zara katu zaindaria. Ageri-agerian utzi diot liburua. 819 01:05:40,369 --> 01:05:42,505 Greymalkin du izena. 820 01:05:42,571 --> 01:05:46,809 Erdi Aroan modako izena izan zen ingeles katuen artean. 821 01:05:46,943 --> 01:05:49,779 -Sorginkeriarako erabiltzen ziren. -Ez da katua izan. 822 01:05:49,845 --> 01:05:52,515 Bera izan da, bai. Esnatu egingo zenuen. 823 01:05:52,581 --> 01:05:54,583 Ez zenuke hori egin behar, ilargi beteko gauean... 824 01:05:54,650 --> 01:05:56,686 ...katuak inguruan dabiltzanean eta sorginak dantzan. 825 01:05:56,752 --> 01:05:59,455 Bai. Dantzan. Ikusi ditut. 826 01:05:59,522 --> 01:06:04,160 -Erotuta zaude, ezta? -Zu, berriz, zure onetik aterata. 827 01:06:04,226 --> 01:06:08,597 Nire oharrak irakurtzera nire etxean sartzea zentzuzkoa al da? 828 01:06:08,664 --> 01:06:11,701 -Lehen ere aipatu didate hori. -Harrington andereñoak, jakina... 829 01:06:11,767 --> 01:06:13,803 ...neska itsuskiro bizkor horrek. 830 01:06:15,104 --> 01:06:18,341 -Ez da lausengatua sentituko. -Ez du burua hondar azpian sartzen. 831 01:06:18,407 --> 01:06:20,876 Ikus dezakeela sinesten du. Eta ikus dezake. 832 01:06:20,977 --> 01:06:23,245 Bizirik dagoela sinesten du. Eta bizirik dago. 833 01:06:23,312 --> 01:06:26,048 Bihar gauean hilko zarela sinesten du. Eta hilko zara. 834 01:06:26,115 --> 01:06:27,917 Julian, entzun dut... 835 01:06:27,984 --> 01:06:31,220 Lasai, bisitan etorri da. Holden doktorea badihoa. 836 01:06:31,287 --> 01:06:34,590 -Autoa kanpoan duzu? -Sarkinak ez du autorik behar. 837 01:06:34,657 --> 01:06:38,527 Horretan arrazoi duzu. Eskuminak neska bizkor horri. 838 01:06:38,594 --> 01:06:42,198 Basoan zehar joaten bazara, ez zaizu atsegina gertatuko. 839 01:06:42,264 --> 01:06:44,767 Har ezazu autoa. Argiak piztuko dizkizut. 840 01:06:44,834 --> 01:06:48,604 Sineskeria bat dut: sartu naizen tokitik ateratzea. 841 01:06:51,841 --> 01:06:53,909 Oso egoskorra da. 842 01:06:55,878 --> 01:06:59,248 Basoan zehar ez joateko esan eta ez dit entzun. 843 01:09:33,602 --> 01:09:35,538 Basoa ilun zegoen... 844 01:09:35,604 --> 01:09:37,973 ...eta ke hori ikusi dut. 845 01:09:38,040 --> 01:09:40,342 Badakit bitxia dirudiela... 846 01:09:40,409 --> 01:09:42,711 ...baina zin egingo nuke kea nigana zetorrela. 847 01:09:42,778 --> 01:09:46,015 Eta ez ahaztu Karswellek kendu zituela orri horiek. 848 01:09:46,081 --> 01:09:48,184 Erantzunak, beraz, liburuan egon behar du. 849 01:09:48,250 --> 01:09:50,286 Bestela zergatik kenduko zituen? 850 01:09:50,352 --> 01:09:53,255 Hala da. Arrazoi bat behar izaten da gauzak kentzeko. 851 01:09:53,322 --> 01:09:55,591 Eta norbait segika ari zaion sentipena. 852 01:09:55,658 --> 01:09:59,061 Karswellek dioenez, Holden doktorea bihar gauean hilko da. 853 01:09:59,195 --> 01:10:01,397 Sorginkeria horrengatik? 854 01:10:01,463 --> 01:10:06,035 Ahaztu begizkoa. Demagun zerbait niregana etorri dela. 855 01:10:06,101 --> 01:10:08,237 Horrelakorik ikusi izan dugu lehen ere. 856 01:10:08,304 --> 01:10:10,940 Lo pixka bat egin behar zenuke. 857 01:10:11,006 --> 01:10:13,275 Ikusgarria da biharamunean gauzak nola aldatzen diren. 858 01:10:13,342 --> 01:10:15,844 -Denbora gutxi dago, ordea! -Esaten duzuna egia bada, bai. 859 01:10:15,911 --> 01:10:18,414 Egia da, ordea! Erabat! 860 01:10:18,480 --> 01:10:22,785 Scotland Yard ezin da izan ikusle interesatu bat baizik... 861 01:10:22,851 --> 01:10:25,788 -Jakina. -Biktima bat izan arte, alegia? 862 01:10:25,854 --> 01:10:28,591 Badaukazue bat: nire osaba. 863 01:10:28,991 --> 01:10:32,728 Kriminalen fitxategian badaukagu zerbait mamuei eta deabruei buruz? 864 01:10:32,795 --> 01:10:34,930 -Nik dakidala, ez. -Banengoen ba. 865 01:10:34,997 --> 01:10:37,967 Arrazoi duzu. Bihar dena desberdina izango da. 866 01:10:38,033 --> 01:10:42,871 Bihar da dagoeneko. Biharko 3rak, hain zuzen. 867 01:10:42,938 --> 01:10:46,442 Horretan tematuta bazaudete, itxoin hemen pixka batean. 868 01:10:52,381 --> 01:10:55,317 John Holden doktorea hor kanpoan dago. 869 01:10:55,384 --> 01:10:57,686 -Psikologoa? -Hori bera, jauna. 870 01:10:57,753 --> 01:11:00,389 Kontu bitxi samarra da. Zera... 871 01:11:00,456 --> 01:11:02,658 Sorginduta dago, nonbait. 872 01:11:02,725 --> 01:11:06,195 Erratzak eta kontu horiek. Norbait edo zerbait segika omen du. 873 01:11:06,262 --> 01:11:07,963 Bihar gauean hilko da, nonbait. 874 01:11:08,030 --> 01:11:10,566 -Hori esan du? -Ez zehatz-mehatz. 875 01:11:10,633 --> 01:11:13,035 Neska bat du berarekin, Harrington andereñoa. 876 01:11:13,102 --> 01:11:15,771 Antza denez, bere osabari gauza bera gertatu zitzaion. 877 01:11:15,838 --> 01:11:18,007 Zerbait edo norbait segika ibili omen zitzaion. 878 01:11:18,073 --> 01:11:20,276 Gau jakin bateko 10etan hilko zela uste zuen. 879 01:11:20,342 --> 01:11:21,510 Hil egin al zen? 880 01:11:21,577 --> 01:11:24,179 Horrexek aztoratzen nau. Hil egin zen. 881 01:11:28,784 --> 01:11:30,819 Haserre dirudizu. 882 01:11:30,886 --> 01:11:32,821 Haserre nagoelako izango da. 883 01:11:32,888 --> 01:11:35,858 -Nirekin, zu hona ekartzeagatik? -Ez. Neure buruarekin... 884 01:11:35,924 --> 01:11:39,328 ...zer jarrera izango zuten ez sumatzeagatik. 885 01:11:40,696 --> 01:11:45,234 Gauza bat kontatuko dizut nitaz. 886 01:11:45,301 --> 01:11:48,771 Umetan, kalean ibiltzen nintzen beste ume batzuekin. 887 01:11:48,837 --> 01:11:51,340 Eskailera bat ikusi, eta inguratu egiten zuten denek. 888 01:11:51,407 --> 01:11:55,144 Ni azpitik pasatzen nintzen zerbait gertatuko ote zen jakiteko. 889 01:11:55,210 --> 01:11:58,414 Inoiz ez zen ezer gertatu. Katu beltz bat ikusten zutenean... 890 01:11:58,480 --> 01:12:01,383 ...beste aldera joaten ziren hura ez gurutzatzeko. 891 01:12:01,450 --> 01:12:03,919 Ni ez, ordea, eta horren guztiaren eraginez... 892 01:12:03,986 --> 01:12:05,921 ...zergatik galdetzen nion neure buruari... 893 01:12:05,988 --> 01:12:10,259 ...zergatik izutzen da jendea inolako arrazoirik gabe? 894 01:12:10,326 --> 01:12:12,761 Karrera bat egin nuen hori aztertzeko... 895 01:12:12,828 --> 01:12:15,030 ...gauza bat probatzeko besterik ez... 896 01:12:15,097 --> 01:12:19,435 ...ez naizela sineskeriazale bat jende gehiena bezala. 897 01:12:19,501 --> 01:12:21,603 Basoan, ordea, zeri egiten zenion ihes? 898 01:12:21,670 --> 01:12:25,574 Karswellen trikimailu bat izan da ni handik uxatzeko... 899 01:12:25,641 --> 01:12:28,077 ...eta ergel batek bezala irentsi dut amua. 900 01:12:28,143 --> 01:12:30,946 Berak esan dizu, ordea, ez joateko basoan zehar. 901 01:12:31,013 --> 01:12:33,148 Psikologia ona da hori. 902 01:12:33,215 --> 01:12:35,918 Eta hori bera erabili zuen amari esanarazi zionean... 903 01:12:35,984 --> 01:12:38,220 ...ez zela etxean egongo. 904 01:12:39,121 --> 01:12:41,156 Ez kezkatu horrengatik. 905 01:12:41,223 --> 01:12:44,827 Erotuta nagoela uste du. Eta hori pentsatzen hasita nago ni ere. 906 01:12:44,893 --> 01:12:48,764 Neure buruari honelako histeria-egoeran murgiltzen uztea! 907 01:12:48,831 --> 01:12:50,933 Nire eraginez, noski. 908 01:12:50,999 --> 01:12:52,701 Ez dut esan hori nahita egiten ari zarenik. 909 01:12:52,768 --> 01:12:55,704 Baina hori esan nahi izan duzu. Gabon, Holden doktorea. 910 01:13:08,984 --> 01:13:12,654 Zure kidea etortzean, esaiozu Halloweengo txiste txar bat zela. 911 01:13:19,528 --> 01:13:21,764 Gaur argitu nahi dut dena... 912 01:13:21,830 --> 01:13:23,499 ...azken bilera gaur gauean egin behar badugu ere. 913 01:13:23,499 --> 01:13:25,167 -Ondo iruditzen zaizu? -Primeran. 914 01:13:25,234 --> 01:13:28,270 Hobart anbulantzian eraman dute gaur, zainduta. 915 01:13:28,404 --> 01:13:31,173 Lehenbailehen itzuli nahi dut Estatu Batuetara. 916 01:13:32,274 --> 01:13:34,476 Nik hartuko dut. Bukatu gosaria. 917 01:13:36,445 --> 01:13:38,680 Bai? Nor da? 918 01:13:38,747 --> 01:13:40,482 Karswell andrea da. 919 01:13:40,549 --> 01:13:43,118 Lepoa moztu dudala esaiozu. Edozer gauza. Dihoala pikutara. 920 01:13:43,185 --> 01:13:45,154 Gau osoan aritu da deika. 921 01:13:45,220 --> 01:13:48,424 Holden doktorea egun osorako joan da. 922 01:13:48,457 --> 01:13:50,292 Telefonoa eskegi du. 923 01:13:50,426 --> 01:13:52,795 Karswellek ondo lanpetuta dauka bere ama. 924 01:13:52,861 --> 01:13:54,797 Goazen. 925 01:14:11,713 --> 01:14:15,050 Esan? Bai, Karswell andrea. 926 01:14:15,117 --> 01:14:19,054 Holden jaunarekin hitz egin nahian ari naiz, baina ezin dut. 927 01:14:19,254 --> 01:14:21,790 Zuk, beharbada, hitz egin zenezake berarekin. 928 01:14:21,857 --> 01:14:24,126 Sinetsidazu, ni ere zeharo harrituta geratu nintzen... 929 01:14:24,193 --> 01:14:26,895 ...Julian etxera itzuli zenean. 930 01:14:26,962 --> 01:14:29,631 Holden jaunari laguntzeko beste modu bat aurkitu dut. 931 01:14:29,698 --> 01:14:32,134 Ez dakit ziur laguntzarik behar ote duen. 932 01:14:32,201 --> 01:14:35,170 Eta behar badu, ez du nire laguntzarik behar. 933 01:14:35,237 --> 01:14:37,639 Ez zara benetan ariko. 934 01:14:37,706 --> 01:14:42,478 Beste norbaitek badaki pergaminoaren sekretua. 935 01:14:42,511 --> 01:14:45,047 Esaiozu Rand Hobartek badakiela. 936 01:14:45,113 --> 01:14:47,416 Gaiztakeria honek guztiak bukatu beharra dauka. 937 01:14:47,483 --> 01:14:49,751 Bukatu egin behar du. 938 01:14:49,818 --> 01:14:51,720 Deia eten behar dut. 939 01:14:55,924 --> 01:14:59,862 Julian, saia zaitez ulertzen. 940 01:14:59,928 --> 01:15:02,431 Zu zara ulertzen ez duena. 941 01:16:49,137 --> 01:16:52,374 Denok dakigu hipnotismoaren bidez... 942 01:16:52,441 --> 01:16:55,611 ...giza adimeneko atal batzuk aska ditzakegula... 943 01:16:55,644 --> 01:16:57,980 ...oroimenak baliatu ezin dituen atalak, alegia. 944 01:16:58,046 --> 01:17:02,017 Azkenaldi honetan publizitate handia egin zaie... 945 01:17:02,084 --> 01:17:04,686 ...pertsona hipnotizatu batzuei... 946 01:17:04,686 --> 01:17:08,824 ...jaio aurretikako existentzia bat gogoratzen dutelako. 947 01:17:08,890 --> 01:17:11,293 Kasu guztietan, hau galdetu beharra daukagu: 948 01:17:11,360 --> 01:17:14,262 "Hipnotizatuek egia esaten dute beti?" 949 01:17:15,931 --> 01:17:18,734 Hipnosiaren gaiak aurkezpen batera garamatza... 950 01:17:18,800 --> 01:17:22,571 Harrington irakasle gaixoaren ikerketak aurkeztera, alegia... 951 01:17:22,638 --> 01:17:25,674 ...sorginkerian dabilen jendeaz... 952 01:17:25,741 --> 01:17:28,710 ...eta deabrua gurtzen duten pertsonez. 953 01:17:28,777 --> 01:17:32,280 Esperimentu bat egingo dugu... 954 01:17:32,347 --> 01:17:35,117 ...Rand Hobart jaunarekin... 955 01:17:35,183 --> 01:17:38,987 ...deabruaren gurtzarekiko esperientzia baten bidez... 956 01:17:39,054 --> 01:17:42,257 ...kontaktu guztia galdu baitu errealitatearekin. 957 01:17:44,226 --> 01:17:46,662 O'Brien irakaslea, zure txanda. 958 01:17:49,431 --> 01:17:52,100 Ohiz kanpoko pertsona bat daukagu hemen. 959 01:17:52,167 --> 01:17:56,204 Bolada batean, gizon hau orain dagoen bezalakoa izan da. 960 01:17:56,271 --> 01:18:00,275 Ez dio erantzuten ezein estimulazio normalari. 961 01:18:00,342 --> 01:18:02,611 Ez dakigu zer esperientzia izan duen... 962 01:18:02,678 --> 01:18:05,480 ...eta horixe argitu nahi genuke hemen... 963 01:18:05,547 --> 01:18:08,917 ...baina esperientzia horrek gelditasun katatonikoan utzi du. 964 01:18:08,984 --> 01:18:12,387 Kasu hau ikertu nuenean, arazo nagusia hau zen: 965 01:18:12,454 --> 01:18:15,023 Nola hipnotizatu sentitzen ez duen pertsona bat? 966 01:18:15,090 --> 01:18:18,994 Prozedurak dramatikoak izan arren, beharrezkoak dira. 967 01:18:19,061 --> 01:18:22,130 Ilunpetako uterotik bere adimena ateratzeko modu bakarra... 968 01:18:22,197 --> 01:18:24,466 ...–bere burua babesteko sartu baita bera hor–... 969 01:18:24,533 --> 01:18:28,103 ...shock terapeutikoa da, elektrikoa edo kimikoa. 970 01:18:29,304 --> 01:18:31,940 Gure asmoetarako, pentatol erabiltzen ari gara... 971 01:18:32,007 --> 01:18:36,011 ...eta, gero, metilanfetamina. 972 01:19:34,269 --> 01:19:36,238 Hobart, begiraiozu honi. 973 01:19:40,442 --> 01:19:44,646 Begiratu honi. Hau bakarrik ikusten duzu. 974 01:19:44,780 --> 01:19:47,783 Ez duzu beste ezer ikusten. Argia bakarrik. 975 01:19:49,117 --> 01:19:51,820 Hau bakarrik. 976 01:19:51,887 --> 01:19:54,823 Argia bakarrik ikusten duzu. 977 01:19:54,890 --> 01:19:56,124 Begira honi. 978 01:19:56,191 --> 01:19:58,326 Hau bakarrik ikusten duzu. 979 01:19:59,995 --> 01:20:02,497 Ez duzu beste ezer ikusten. 980 01:20:03,799 --> 01:20:06,701 Hau bakarrik ikusten duzu. 981 01:20:06,802 --> 01:20:09,171 Betazalak astuntzen ari zaizkizu. 982 01:20:10,806 --> 01:20:12,707 Nekatuta. 983 01:20:12,808 --> 01:20:16,678 Gero eta nekatuago. 984 01:20:16,812 --> 01:20:19,614 Lo hartzeko zorian zaude. 985 01:20:19,681 --> 01:20:21,516 Lo egin. 986 01:20:21,583 --> 01:20:24,920 Lo lasai eta atsedengarria. 987 01:20:26,188 --> 01:20:30,158 Atseden hartu. Lo egin. 988 01:20:30,225 --> 01:20:31,860 Orain. 989 01:20:33,094 --> 01:20:36,765 Ez duzu ezer entzuten nire ahotsa izan ezik. 990 01:20:36,832 --> 01:20:39,134 Ulertzen didazu, Hobart? 991 01:20:39,201 --> 01:20:42,504 Ez duzu ezer entzuten, nire ahotsa izan ezik. 992 01:20:43,839 --> 01:20:47,843 Pazientea trantze sakonean dago, Holden doktoreari obedituko dio. 993 01:20:47,876 --> 01:20:49,778 Metilanfetamina. 994 01:20:50,846 --> 01:20:54,616 -Ekin nahi diozu? -Ez, zuri itzuliko dizut. 995 01:20:54,683 --> 01:20:58,987 O'Brien irakaslearen ahotsa entzungo duzu. 996 01:20:59,054 --> 01:21:01,857 Aurrerantzean, bere ahotsa besterik ez duzu... 997 01:21:01,923 --> 01:21:03,725 ...entzungo eta obedituko. 998 01:21:03,859 --> 01:21:05,861 Ulertu didazu? 999 01:21:10,699 --> 01:21:11,900 Bai? 1000 01:21:11,967 --> 01:21:14,703 -Entzuten didazu? -Bai. 1001 01:21:14,769 --> 01:21:18,006 Nirea da entzungo duzun ahots bakarra. Argi dago? 1002 01:21:18,073 --> 01:21:21,443 Bai. Zu bakarrik. 1003 01:21:21,509 --> 01:21:26,581 Hobart, zer da Sinestun Onaren Ordena? 1004 01:21:26,648 --> 01:21:29,918 Gutako batzuek sinesten dugu... 1005 01:21:29,985 --> 01:21:32,554 ...gaizkia ona dela... 1006 01:21:32,621 --> 01:21:34,656 ...eta ontasuna, berriz, txarra. 1007 01:21:34,723 --> 01:21:36,458 Segi. 1008 01:21:36,524 --> 01:21:38,460 Eta birao egiten duenak... 1009 01:21:38,526 --> 01:21:41,529 ...eta profanatzen duenak... 1010 01:21:41,596 --> 01:21:45,700 ...gizadi galduaren aurrean bekatu egiteko atsegin hutsez... 1011 01:21:45,767 --> 01:21:48,370 ...berriz aurkituko du bere burua. 1012 01:21:48,436 --> 01:21:51,172 Eta nork jakinarazi zizun hori, Hobart? 1013 01:21:51,239 --> 01:21:52,307 Nork? 1014 01:21:53,208 --> 01:21:57,646 Benetako sinestunaren jakinduria... 1015 01:21:57,712 --> 01:21:59,915 ...ekarri duen hark. 1016 01:21:59,981 --> 01:22:03,184 -Julian Karswellek? -Bai. 1017 01:22:05,120 --> 01:22:07,656 Denboran zehar aurrera egitea nahi dut. 1018 01:22:09,124 --> 01:22:11,459 Deabruaren gaua da. 1019 01:22:16,998 --> 01:22:19,034 Nahitaez. 1020 01:22:19,100 --> 01:22:21,603 Deabruaren gaua da. 1021 01:22:22,938 --> 01:22:24,572 Ez! Hor dago. 1022 01:22:24,639 --> 01:22:26,808 Zuhaitzetan ikusten dut... 1023 01:22:28,343 --> 01:22:31,413 Kea eta sua. 1024 01:22:31,479 --> 01:22:33,648 Nire denbora baimendua bukatzeko zorian dago. 1025 01:22:33,715 --> 01:22:36,518 Zer esan nahi du "denbora baimenduak"? 1026 01:22:36,584 --> 01:22:38,653 Ez dago zurekin harremanetan. Itzuliko dizut? 1027 01:22:38,720 --> 01:22:39,621 Bai, mesedez. 1028 01:22:40,221 --> 01:22:41,723 Hobart. 1029 01:22:41,856 --> 01:22:45,226 Hemendik aurrera, Holdenen ahotsa entzungo duzu. 1030 01:22:45,293 --> 01:22:47,228 Ulertu didazu? 1031 01:22:49,698 --> 01:22:53,768 Zer esan nahi du "denbora baimenduak"? 1032 01:22:53,835 --> 01:22:57,505 Nire heriotzarako prestatzea. 1033 01:22:57,572 --> 01:23:00,342 Zergatik hil behar duzu? 1034 01:23:00,408 --> 01:23:03,144 Aukeratu egin naute. 1035 01:23:03,211 --> 01:23:05,146 Nola hilko zara? 1036 01:23:05,213 --> 01:23:08,483 Pergaminoa eman zidaten. 1037 01:23:08,550 --> 01:23:10,885 Oharkabean hartu nuen. 1038 01:23:13,054 --> 01:23:15,757 Hobart, ireki begiak. 1039 01:23:24,599 --> 01:23:26,901 Hau al da pergaminoa? 1040 01:23:31,272 --> 01:23:34,476 Atzera bueltatu nion hori eman zidan anaiari. 1041 01:23:36,077 --> 01:23:40,181 Modu bakarra zen. Bueltatu egin behar nion. 1042 01:23:40,248 --> 01:23:43,585 Ez nuen nahi, baina hura zen neure burua salbatzeko era bakarra. 1043 01:23:43,651 --> 01:23:46,755 Eman zizunari itzuli behar zenion, zeure burua salbatzeko? 1044 01:23:46,821 --> 01:23:50,558 Bai. Bai. Itzuli egin behar izan nion. 1045 01:23:50,625 --> 01:23:53,395 Eta deabruak bera eraman zuen. 1046 01:23:53,461 --> 01:23:56,264 Ez ni! Ez ni! 1047 01:23:59,634 --> 01:24:02,737 Niri eman nahi didazu berriz. 1048 01:24:02,804 --> 01:24:04,672 Baina ez dut hartuko. 1049 01:24:04,739 --> 01:24:07,142 Ez dut hartuko! 1050 01:24:08,309 --> 01:24:11,579 Utzi ihes egiten! Utzi ihes egiten! 1051 01:24:12,380 --> 01:24:14,215 Sutatik jaio zen! 1052 01:24:14,282 --> 01:24:16,284 Utziozu sutan hiltzen! 1053 01:24:47,082 --> 01:24:48,950 Hau izugarria da. 1054 01:24:49,084 --> 01:24:50,885 Izugarria benetan. 1055 01:24:50,952 --> 01:24:52,987 Lortuko didazu auto bat Lufford Hallera joateko? 1056 01:24:53,088 --> 01:24:55,523 Erabili nirea. Zertarako joan nahi duzu? 1057 01:24:55,590 --> 01:24:58,693 Gauza bat itzuli behar diot Karswell jaunari. Eman giltzak. 1058 01:24:58,760 --> 01:25:00,595 Jakina. 1059 01:25:00,662 --> 01:25:03,331 Holden doktorea! Itxoin. 1060 01:25:03,398 --> 01:25:05,333 -Ez da han egongo. -Nola dakizu? 1061 01:25:05,400 --> 01:25:09,170 Karswell andreak arestian telefonoz esan didalako. 1062 01:25:09,237 --> 01:25:12,841 Zure jarrera ikusita, interesik ez zenuela esan diot. 1063 01:25:13,041 --> 01:25:14,409 -Interesatuta zaude? -Bai. 1064 01:25:14,709 --> 01:25:18,379 Gaizkiak amaitu behar zuela esaten ari zen, baina nola? 1065 01:25:18,980 --> 01:25:21,316 -Segi. -Kostatu zait berari ulertzea. 1066 01:25:21,382 --> 01:25:25,353 Bere semeak Southamptonera 8:45etan doan trena hartuko du. 1067 01:25:25,420 --> 01:25:28,523 -Ba al dakizu zergatik? -8:45ekoa. 1068 01:25:49,244 --> 01:25:51,179 Iritsi da Southamptonera doan trena? 1069 01:25:51,246 --> 01:25:54,149 -Geltokian dago. -Emaidazu txartel bat. 1070 01:27:19,767 --> 01:27:21,169 Arratsalde on, Holden doktorea. 1071 01:27:23,571 --> 01:27:26,007 Motel. Zure zain nengoen. 1072 01:27:26,074 --> 01:27:29,477 Joanna. Hipnosi aurreko egoera. 1073 01:27:29,544 --> 01:27:33,748 Alferrikako berriketak eragozteko modu bat baizik ez. 1074 01:27:33,815 --> 01:27:37,619 Ez dago zaurituta. Trantzetik aterako dut. 1075 01:27:37,685 --> 01:27:41,256 Orain, esnatu. 1076 01:27:41,322 --> 01:27:44,025 Adiskide bat daukazu hemen. Hitz egizu berarekin. 1077 01:27:46,561 --> 01:27:49,764 -John. -Hau bahiketa da. 1078 01:27:49,831 --> 01:27:52,400 Ez, gizona, ez, ez. 1079 01:27:52,467 --> 01:27:54,902 Bere borondatez etorri da. 1080 01:27:54,969 --> 01:27:57,639 Zeure borondatez etorri zara, ezta? 1081 01:27:57,705 --> 01:27:59,674 Gogoratu. Horretaz hitz egin dugu... 1082 01:27:59,741 --> 01:28:01,676 ...luzaroan. 1083 01:28:01,743 --> 01:28:04,345 John, beldurtuta dago... Ikaratuta daukazu. 1084 01:28:04,412 --> 01:28:06,547 Alderantziz beharko zuen. 1085 01:28:06,614 --> 01:28:09,617 -Zugandik ihesi doa. -Horregatik utzi dut lo. 1086 01:28:09,684 --> 01:28:11,619 Alferrikako berriketa hauek! 1087 01:28:13,288 --> 01:28:15,423 Karswell, orain badakit... 1088 01:28:15,490 --> 01:28:17,492 ...zuk arrazoi zenuela eta ni oker nengoela. 1089 01:28:17,558 --> 01:28:18,826 Benetan? 1090 01:28:18,893 --> 01:28:21,162 Baina badaukat irtenbide bat. Beti esan izan didazu hori. 1091 01:28:21,195 --> 01:28:22,430 -Tori. -Zer da hori? 1092 01:28:22,497 --> 01:28:23,965 Irakurri hau. 1093 01:28:24,032 --> 01:28:27,969 Zure ahalmena onartzea nahi duzu. Bidali hau egunkarietara... 1094 01:28:28,036 --> 01:28:30,305 ...eta banatu kopiak zure jarraitzaileen artean. 1095 01:28:30,371 --> 01:28:33,141 -Ez al zenuen hori nahi? -Bai, baina beranduegi da. 1096 01:28:33,207 --> 01:28:35,843 Sei minutu falta dira 10etarako. 1097 01:28:37,612 --> 01:28:40,782 Nire errua da Joannari kasu ez egiteagatik. 1098 01:28:40,848 --> 01:28:43,885 Barkatu zuri entzun ez izana. 1099 01:28:46,921 --> 01:28:49,090 Eskerrak eman nahi dizkizut sinetsarazi didazulako.. 1100 01:28:49,157 --> 01:28:51,693 ...sekula sumatuko ez nuen mundu bat existitzen dela. 1101 01:28:51,759 --> 01:28:54,529 Lehenago ulertu izan bazenu! 1102 01:28:56,364 --> 01:28:58,566 Izango dut... 1103 01:28:58,633 --> 01:29:01,202 ...azken zigarroa erretzeko astia. 1104 01:29:04,539 --> 01:29:07,408 Ez, mila esker. Tabakoa utzi dut. 1105 01:29:08,643 --> 01:29:11,179 Duela oso gutxi utziko zenuen. 1106 01:29:13,481 --> 01:29:15,917 -Badaukazu pospolo bat? -Bai, noski. 1107 01:29:26,994 --> 01:29:28,996 Eskerrik asko. 1108 01:29:29,063 --> 01:29:31,632 Zuretzat. Ez ditut gehiago erabiliko. 1109 01:29:33,101 --> 01:29:34,535 Oso eskuzabala zara. 1110 01:29:36,204 --> 01:29:39,140 Bakarrik utziko zaituztet. 1111 01:29:39,207 --> 01:29:42,243 Badakit elkar begiko duzuela, eta bakarrik egon nahiko duzue. 1112 01:29:43,077 --> 01:29:48,149 Eseri! Eskuzabaltasuna areagotzen zaizu 10ak hurbildu ahala. 1113 01:29:48,216 --> 01:29:50,952 Geratu nirekin, Karswell. 1114 01:29:51,018 --> 01:29:54,622 Oso ondo saldu didazu salgaia, orain sinesten baitizut. 1115 01:29:54,689 --> 01:29:57,191 Sinesten dut bost minutu barru... 1116 01:29:57,258 --> 01:29:59,927 ...gauza izugarri bat gertatuko dela. 1117 01:29:59,994 --> 01:30:03,097 Eta hori gertatzean, zu hemen egongo zara. 1118 01:30:03,164 --> 01:30:05,867 Beraz, niri gertatzen zaidana zuri ere gertatuko zaizu. 1119 01:30:05,933 --> 01:30:07,735 Erotuta zaude. Ezin duzu hori egin. 1120 01:30:07,769 --> 01:30:11,239 Ez? Hemen geratuko zara, Karswell. 1121 01:30:11,305 --> 01:30:13,408 -Hementxe geratuko zara. -Ez! 1122 01:30:13,474 --> 01:30:15,576 Utziozu joaten, Holden! 1123 01:30:15,643 --> 01:30:18,646 -Erotuta dago. Banoa. -Ondo da, doktore. 1124 01:30:18,713 --> 01:30:20,548 Poliziak gara, Holdenek badakienez. 1125 01:30:20,615 --> 01:30:23,251 Zure zelatan egon gara bere eskariz. 1126 01:30:23,317 --> 01:30:26,421 -Zure hobebeharrez. -Bai. Mila esker. 1127 01:30:26,454 --> 01:30:30,024 Holdenek pertsekuzio-mania izan du zurekiko. 1128 01:30:30,091 --> 01:30:32,160 Begizkoa bota omen zenion. 1129 01:30:32,226 --> 01:30:35,229 Txorakeriak. Geltoki honetan jaitsi beharra daukat. 1130 01:30:35,296 --> 01:30:38,466 Gezurra! Southamptonerako txartela erosi du. Neuk ikusi dut. 1131 01:30:38,533 --> 01:30:40,935 Nahi dudanean jaitsi naiteke! 1132 01:30:41,002 --> 01:30:42,570 -Barkatu. -Tori zure liburua. 1133 01:30:42,637 --> 01:30:45,006 Ez da nirea. Trenean aurkitu dut. 1134 01:30:45,072 --> 01:30:47,708 -Zure maleta, jauna? -Nire maleta... A, bai. 1135 01:30:47,775 --> 01:30:50,778 -Bai noski. -Hau ere zurea da. 1136 01:30:50,845 --> 01:30:53,247 Kapela eta berokia ere nahiko dituzu, ezta? 1137 01:30:53,314 --> 01:30:56,717 Bai, bai. Dena ahaztu zait. Eskerrik asko. 1138 01:30:59,454 --> 01:31:01,756 Eman egin didazu. 1139 01:31:04,759 --> 01:31:06,594 Sakelan sartu didazu! 1140 01:31:12,700 --> 01:31:15,036 -Bi minutu falta dira 10etarako. -Goazen. 1141 01:33:45,519 --> 01:33:47,188 -Zer izan da hori? -Goazen! 1142 01:33:48,956 --> 01:33:50,891 -Gizon bat dago trenbidean! -Zer gertatu da? 1143 01:33:50,958 --> 01:33:53,160 Ez dakit, trenak harrapatuko zuen. 1144 01:33:59,500 --> 01:34:02,470 Beharbada, hobe izango da ez jakitea. 1145 01:34:16,917 --> 01:34:18,786 Trenak jo eta arrastaka eramango zuen. 1146 01:34:18,786 --> 01:34:20,955 Beste aldean zegoela uste nuen. 1147 01:34:21,022 --> 01:34:23,824 Ez esan txorakeriarik. Begiraiozu. 1148 01:34:23,891 --> 01:34:25,993 Trenak harrapatuko zuen. 1149 01:34:36,470 --> 01:34:39,740 Arrazoi duzu. Hobe izango da ez jakitea. 1150 01:35:10,404 --> 01:35:12,606 AZPITITULUAK: Jon Muñoz