1 00:00:07,273 --> 00:00:10,910 NIRE AUZOKOA NIRE HILTZAILEA 2 00:00:17,017 --> 00:00:18,685 1994ko 100 egunetan... 3 00:00:18,952 --> 00:00:22,322 ...Ruandako biztanleen hiru laurdenak sarraskitu zituzten. 4 00:00:22,822 --> 00:00:25,525 Genozidioaren ondoren, gobernuak "Gacaca"k sortu zituen. 5 00:00:25,892 --> 00:00:29,162 Auzo-epaitegi horietan, ruandarrek elkar epaitzen dute. 6 00:00:32,532 --> 00:00:37,070 Alison Des Forges-en oroitzapenetan 7 00:00:39,272 --> 00:00:43,109 Ruanda Irratiko albisteak kinyarwanderaz emanak. 8 00:00:49,849 --> 00:00:53,787 2001eko urtarrilaren 26an iragarri genizuen bezala... 9 00:00:54,587 --> 00:00:57,690 ...Ruandako legebiltzarrak lege bat onartu du... 10 00:00:57,957 --> 00:01:00,260 ...Gacaca epaitegiei baimena ematen diena... 11 00:01:00,527 --> 00:01:04,064 ...1994ko genozidioko krimenak epaitzeko. 12 00:01:06,966 --> 00:01:08,468 Gacaca... 13 00:01:09,269 --> 00:01:11,471 Hona zer uste dudan Gacacaz: 14 00:01:12,072 --> 00:01:15,542 Jendea hil zuten horiei, krimenak egin zituzten horiei... 15 00:01:16,709 --> 00:01:20,113 ...zigor gogor bat ezarri behar zaie. 16 00:01:20,313 --> 00:01:23,283 Baina haiek libre uztea berriz ere gure artean bizitzeko... 17 00:01:23,516 --> 00:01:25,452 ...hori ezinezkoa iruditzen zait. 18 00:01:25,718 --> 00:01:27,887 Besteen zentzagarri izan behar dute... 19 00:01:28,088 --> 00:01:30,223 ...gure seme-alabek uler dezaten... 20 00:01:30,423 --> 00:01:33,493 ...norbait hiltzea gauza itsusia eta gaitzesgarria dela. 21 00:01:33,660 --> 00:01:38,565 Horrela geldiaraziko dugu jendea hiltzeko kultura hori. 22 00:01:39,432 --> 00:01:42,635 Gertuko norbait zigortzen dutenean hiltzailea delako... 23 00:01:42,836 --> 00:01:44,537 ...odola isuri duelako... 24 00:01:44,737 --> 00:01:49,042 ...esango dute: "Hiltzea gaizki dago; hiltzen badut, hilko naute". 25 00:02:11,331 --> 00:02:15,034 Gacaca epaitegien zain nago ni ere. 26 00:02:17,470 --> 00:02:20,507 Hortik aterako baita egia. 27 00:02:20,807 --> 00:02:24,511 Nik salatu nuena kartzelan sartu, eta libre utzi zuten gero. 28 00:02:24,744 --> 00:02:26,579 Beraz, Gacacaren zain nago. 29 00:02:29,382 --> 00:02:32,152 Elkarrekin bizi ginen. Zu hor eserita zaude... 30 00:02:32,352 --> 00:02:35,588 ...eta ez duzu usteko nik hilko zaitudanik. 31 00:02:37,257 --> 00:02:39,025 Baina horixe gertatu zen. 32 00:02:39,592 --> 00:02:41,728 Jendea bere ingurukoek hil zuten. 33 00:02:53,439 --> 00:02:55,341 Nazkatuta dago barruan egoteaz. 34 00:03:01,981 --> 00:03:03,216 Nolanahi ere... 35 00:03:06,286 --> 00:03:08,321 ...jendea hil... 36 00:03:09,455 --> 00:03:11,958 ...jendea bere ingurukoek hil zuen. Askotan, etxean. 37 00:03:12,392 --> 00:03:16,429 Beste batzuk, berriz, ihes egitean hil zituzten. 38 00:03:17,197 --> 00:03:20,033 Mendietara begiratuz gero, edonork pentsa zezakeen... 39 00:03:20,266 --> 00:03:23,036 ...platanondoak mozten ari zirela. 40 00:03:23,269 --> 00:03:26,673 Platanondoa moztean ez duzu errukirik izaten. 41 00:03:27,607 --> 00:03:29,943 Bide bazterretan pilatzen zituzten gorpuak. 42 00:03:30,343 --> 00:03:32,545 Zenbat eta jende gehiago hil, orduan eta handiagoa saria. 43 00:03:37,984 --> 00:03:40,954 Muinoaren alde hartan gorriak ikusi nituen. 44 00:03:42,589 --> 00:03:45,158 Ez, korapilatsuegia da... 45 00:03:46,125 --> 00:03:49,229 Batez ere, errudunek ez dutelako egindakoa onartu nahi. 46 00:03:49,562 --> 00:03:51,931 Aurrez aurre edukiko banitu... 47 00:03:53,967 --> 00:03:56,369 Baina zer egin dezaket nik? 48 00:03:57,136 --> 00:03:59,038 Haiek ikuste hutsak gaixotu egiten nau. 49 00:04:02,408 --> 00:04:03,943 Nolanahi ere, jendea hil egin zen. 50 00:04:04,444 --> 00:04:07,747 Lehen, jendea bizi zen muino osoan. 51 00:04:08,114 --> 00:04:11,284 Gaur, han ez dago ez gizonik, ez emakumerik, ez umerik. 52 00:04:11,684 --> 00:04:12,785 Denak akabatu zituzten. 53 00:04:13,086 --> 00:04:16,055 Nola esango dut norekin ihes egin nuen? 54 00:04:17,023 --> 00:04:20,393 Ihes egitea eta hiltzea bakarkako kontua zen. 55 00:04:21,961 --> 00:04:24,297 Nora joanik izan ez nuenean... 56 00:04:24,831 --> 00:04:26,566 ...hona etorri nintzen hiltzera. 57 00:04:27,267 --> 00:04:28,668 Orduantxe hil zizkidaten... 58 00:04:29,102 --> 00:04:32,672 ...neure umeak, baita bizkarrean neramana ere. 59 00:04:32,905 --> 00:04:36,109 Esan zioten elkarri: "Uztazue atsoa, tristura bera da eta". 60 00:04:38,044 --> 00:04:39,946 "Penaz hilko da". 61 00:05:07,140 --> 00:05:10,777 Ntongwe-ko herri espetxea 62 00:05:41,140 --> 00:05:45,178 Jean-Marie Mbarushimana Fiskal nagusia 63 00:05:45,611 --> 00:05:48,181 Berriz esango dizuet: zuei gauza horiek esatean... 64 00:05:48,948 --> 00:05:51,718 ...ez gara zuei erreguka ari. Ulertzen? 65 00:05:52,452 --> 00:05:55,421 Estatua kezkatuta dauka herrialde honetan gertatu zenak. 66 00:05:56,522 --> 00:05:57,990 Oraindik ere, batzuek juzgatzen dituzte besteak... 67 00:05:58,291 --> 00:06:01,394 ...sudurraren tamainagatik edo beren itxuragatik. 68 00:06:01,761 --> 00:06:03,262 Baina garai horiek joan ziren. 69 00:06:03,596 --> 00:06:05,865 Ruanda berri bat eraiki behar dugu... 70 00:06:06,432 --> 00:06:08,901 ...nahi eta nahi ez, ez badiegu utzi nahi... 71 00:06:09,168 --> 00:06:11,037 ...herentzia usteldu bat gure umeei. 72 00:06:11,404 --> 00:06:14,507 Baina ezin dugu dena hemen eta orain konpondu. 73 00:06:15,775 --> 00:06:17,610 Beste norbaiti entzun nahi nioke. 74 00:06:18,544 --> 00:06:20,546 Ea non dagoen orain... 75 00:06:20,947 --> 00:06:24,484 Horko gizon hori, kexuka aritu dena. 76 00:06:25,451 --> 00:06:26,786 Altxa zaitezke? 77 00:06:27,987 --> 00:06:29,155 Zuri entzun nahi nizuke. 78 00:06:29,455 --> 00:06:31,591 -Niri? -Bai, ondo informatua dirudizu. 79 00:06:33,526 --> 00:06:36,429 Esaiezu hemen bildutako ruandar guztiei... 80 00:06:36,963 --> 00:06:38,731 ...zergatik diren lege hauek guztiak... 81 00:06:39,198 --> 00:06:41,067 ...hain garrantzitsuak Ruandarentzat. 82 00:06:41,501 --> 00:06:44,003 Gacaca legea, adibidez. 83 00:06:44,504 --> 00:06:47,874 Zergatik aurkeztu nahi ditugu zu bezalako presoak herriaren aurrean? 84 00:06:48,641 --> 00:06:51,310 Herrialdea berreraiki dezazuen. 85 00:06:51,544 --> 00:06:54,747 -Berreraiki dezagun! -Ruanda berreraiki dezagun. 86 00:06:55,448 --> 00:06:57,216 Bai, zuk ere bai. 87 00:06:57,683 --> 00:07:00,787 Arrazoi horregatik da. Jendea espetxean gelditu ordez... 88 00:07:00,953 --> 00:07:04,457 ...adiskideturik Ruanda berri bat eraikitzeko... 89 00:07:04,657 --> 00:07:08,060 ...elkar suntsitu ordez. Hori da lege horien helburua. 90 00:07:08,694 --> 00:07:10,897 Ondo da. Zer gehiago? 91 00:07:12,098 --> 00:07:15,701 Ezin baitaiteke herrialdea eraiki... 92 00:07:15,935 --> 00:07:17,270 ...langilerik gabe. 93 00:07:17,503 --> 00:07:20,039 Espetxean 100.000 lagun daudelako? 94 00:07:20,873 --> 00:07:23,376 Eta beste batzuek gu elikatzen galtzen dutelako denbora. 95 00:07:23,609 --> 00:07:26,679 Baina gure bihotzak ere suspertu behar ditugu. 96 00:07:27,146 --> 00:07:31,584 Bizirik dirautenek barka dezatela eta besteek barkamena eska dezatela... 97 00:07:32,151 --> 00:07:33,486 ...Ruanda jaioberritu dadin. 98 00:07:34,020 --> 00:07:36,756 Utzidazute bukatzen. Ulertu didazue? 99 00:07:38,624 --> 00:07:41,194 Zuen auzokoa izango da zuen abokatua. 100 00:07:41,861 --> 00:07:44,230 Zuen auzokoa izango da zuen fiskala. 101 00:07:44,630 --> 00:07:47,133 Zuen auzokoa izango da zuen epailea. 102 00:07:47,800 --> 00:07:50,770 Guk, fiskaltzak, zeregin hau dugu: 103 00:07:51,037 --> 00:07:56,108 Gacacako prozedurak errespetatuko direla ziurtatzea. 104 00:09:00,206 --> 00:09:04,010 Ruanda Irratiaren albistegia kinyarwanderaz. 105 00:09:11,384 --> 00:09:12,585 Kaixo berriz ere. 106 00:09:12,885 --> 00:09:16,856 2001eko maiatza da eta Ntongwe-n gaude,Gitarama-ko probintzian. 107 00:09:17,123 --> 00:09:20,793 Gaur, Gacaca-auzialdi bat izango da hemen... 108 00:09:20,993 --> 00:09:25,431 ...genozidioz salatutako presoak jendaurrean aurkezteko. 109 00:09:26,232 --> 00:09:29,068 Jean-Marie Mbarushimana izango da auzitegi-burua. 110 00:09:29,302 --> 00:09:31,938 Bera da Gitarama eta Butare probintzietako fiskala. 111 00:09:37,910 --> 00:09:40,980 Abraham Rwamfizi, Rubonakoa. Non daude Rubonakoak? 112 00:09:41,414 --> 00:09:42,782 Horiek Rubonakoak dira? 113 00:09:43,883 --> 00:09:45,651 Rubonakoek, altxa eskuak. 114 00:09:46,686 --> 00:09:48,154 Bat, bi, hiru. 115 00:09:48,521 --> 00:09:51,424 Rubonako jendea? Sei, zazpi, zortzi... 116 00:09:52,224 --> 00:09:53,659 Rwamfizi etor dadila hona. 117 00:09:55,828 --> 00:09:57,630 Nire senarra hiltzeaz akusatzen dut. 118 00:09:57,863 --> 00:09:59,198 Nola du izena? 119 00:09:59,765 --> 00:10:01,167 Modeste Kalisa zuen izena. 120 00:10:01,400 --> 00:10:03,703 Emakume honek bere senarra hiltzeaz akusatzen du gizon hau. 121 00:10:03,970 --> 00:10:05,504 Nire senarraz ari naiz. 122 00:10:07,907 --> 00:10:11,410 Bera erasotzaileen artean zegoen eta behi batzuk hartu zizkidan. 123 00:10:11,611 --> 00:10:15,114 -Zenbat? -Bi behi. 124 00:10:15,715 --> 00:10:17,416 -Berak hartu zituen? -Bai, denek dakite hori. 125 00:10:17,650 --> 00:10:20,419 Egia al da? Behiak ez dira berez desagertzen. 126 00:10:20,653 --> 00:10:23,789 Gezurretan ari da. Nik behi galdu bat hartu nuen. 127 00:10:25,257 --> 00:10:26,659 -Behia ordaindu nuen! -Ez esan? 128 00:10:26,859 --> 00:10:29,462 -Ordaindu egin nuen! -Ordaindu? Bai zera! 129 00:10:30,363 --> 00:10:35,067 -Behia ordaindu nuen. -Bai, amari ordaindu zitzaion. 130 00:10:35,267 --> 00:10:37,570 -Zer diozu bere senarraz? -Ez dut ezagutzen. 131 00:10:37,770 --> 00:10:39,538 Zuk ba al dakizu zerbait? 132 00:10:40,172 --> 00:10:42,208 Bai, nik erasoaren egunean ikusi nuen bera. 133 00:10:42,508 --> 00:10:45,378 Ostirala zen, hilak 21. 134 00:10:46,145 --> 00:10:47,446 Bere semea lagun zuela... 135 00:10:47,847 --> 00:10:51,417 ...Ntungamo-ko muinoaren erasoan parte hartu zuen. 136 00:10:51,984 --> 00:10:53,552 Joaten ikusi nituen biak... 137 00:10:54,553 --> 00:10:57,390 ...eta, bueltan, behi beltz bat zekarten. 138 00:10:57,590 --> 00:10:59,125 -Zein erasotan? -Zer? 139 00:11:00,660 --> 00:11:03,696 -Hango muinoan eta Gabumba-n. -Noren etxean? 140 00:11:04,397 --> 00:11:05,998 Noren etxean? Esaizkidazu izenak. 141 00:11:07,366 --> 00:11:12,038 Gutako asko han ezkutatuta geunden. 142 00:11:13,305 --> 00:11:15,908 Hilaren 21eko eraso izugarrian, handik etorri ziren... 143 00:11:16,208 --> 00:11:17,977 ...eta beste muinora joan ziren. 144 00:11:20,880 --> 00:11:22,048 Zu ere han zeunden? 145 00:11:22,381 --> 00:11:26,686 Ez, erasoa bitartean, gizon horrek... 146 00:11:27,553 --> 00:11:31,490 Nire familian, nire aitaginarrebaren etxean... 147 00:11:32,191 --> 00:11:35,995 Gizon horrek behiak hartu zituenean... 148 00:11:36,729 --> 00:11:40,366 ...gure etxe aurretik pasatu zen behiekin. 149 00:11:40,766 --> 00:11:42,768 Behia eta bere txekorra. 150 00:11:43,469 --> 00:11:45,871 Eta halaxe etorri ziren gugana ere... 151 00:11:46,105 --> 00:11:50,309 ...gure semeak bahitzera eta hiltzera. 152 00:11:50,710 --> 00:11:53,345 Nire aitaginarrebaren familian 18 lagun hil zituzten. 153 00:11:53,579 --> 00:11:55,114 Zergatik ez zu? 154 00:11:55,314 --> 00:11:58,217 Oraindik ez zirelako emakumeak hiltzen hasiak. 155 00:11:58,384 --> 00:12:01,587 Mutiko guztiak hil zituzten orduko... 156 00:12:01,854 --> 00:12:03,856 ...itzuli ziren... 157 00:12:04,023 --> 00:12:06,992 ...eta emakumeak hiltzen hasi ziren. 158 00:12:07,593 --> 00:12:09,995 Hilaren 26an gertatu zen hori, asteazkenez. 159 00:12:10,229 --> 00:12:12,264 -Bortxaketarik izan zen? -Zer diozu? 160 00:12:12,465 --> 00:12:14,467 -Bortxatu egin zintuzten? -Ez. 161 00:12:15,234 --> 00:12:19,538 Baina kartzelan dagoen beste mutil batek... 162 00:12:19,739 --> 00:12:22,374 ...honelakoxe makil batekin bortxatu zituen tutsien alargunak. 163 00:12:23,743 --> 00:12:29,348 Gerra bitartean, beldurrez dardarka egon nintzen... 164 00:12:29,582 --> 00:12:31,884 Nire ahotsak gizaki ahotsa dirudi? 165 00:12:32,118 --> 00:12:34,987 Dardarka egoten naiz oraindik denbora guztian. 166 00:12:35,354 --> 00:12:37,790 Presaka nabilenean, dardarka egoten naiz. 167 00:12:39,525 --> 00:12:42,695 Egizu kontu bahitzaile bat datorkizula... 168 00:12:42,895 --> 00:12:45,965 Oraindik sentitzen dut nola kendu zidaten umea... 169 00:12:46,132 --> 00:12:48,434 ...bizkarretik hartuta, nire sorbalda gainetik. 170 00:12:51,504 --> 00:12:55,474 Umea lurrera bota eta kolpeka hil zidaten. 171 00:12:55,775 --> 00:12:58,511 Nire unea aizkora kolpez hil zidaten. 172 00:12:58,711 --> 00:13:01,947 Orain hiltzailea etorriko zait esanez: "Barkaidazu... 173 00:13:02,148 --> 00:13:04,550 ...berez mesede handi bat egin nizun eta". 174 00:13:04,984 --> 00:13:08,454 Eta nik erantzun beharko diot: "Mila esker. Barkatzen dizut". 175 00:13:12,892 --> 00:13:14,794 Badakizu zer esan zuten? 176 00:13:15,327 --> 00:13:20,232 "Joan ginen bezalaxe itzuliko gara". 177 00:13:20,599 --> 00:13:23,435 Ez uste jende horrek utziko dizunik... 178 00:13:23,869 --> 00:13:26,272 ...lur sailik txikiena ere lantzen. 179 00:13:26,472 --> 00:13:30,843 Xavierrek mehatxu egin zidan espetxera jatekorik eraman ez niolako. 180 00:13:31,010 --> 00:13:34,146 "Nora joango zara hutuen miliziak itzultzen direnean?" 181 00:13:34,313 --> 00:13:36,615 Bere anaia da. 182 00:13:40,820 --> 00:13:42,321 Ni neure baitara sartzen naiz. 183 00:13:42,521 --> 00:13:44,023 Ez bizirik eta ez hilik. 184 00:13:44,223 --> 00:13:47,660 Ez daukat bihotzik, ez horixe. 185 00:13:47,860 --> 00:13:50,629 Etengabe ari zait taupadaka. 186 00:13:51,030 --> 00:13:54,400 Etxean zarata txikiena entzun orduko, aztoratu egiten naiz. 187 00:13:55,534 --> 00:13:57,403 Aihotzen zaratagatik. 188 00:13:58,237 --> 00:14:01,106 Zerbait erortzen bada, haiek itzuli direla iruditzen zait. 189 00:14:05,377 --> 00:14:08,180 Hiltegira bezala eraman zizkioten haurrak. 190 00:14:08,380 --> 00:14:11,150 Eta aihotz kolpez puska-puska egin zituzten. 191 00:14:11,317 --> 00:14:12,885 Odoletan zihoazen bidean zehar. 192 00:14:13,052 --> 00:14:17,423 Umeen beso zatikatuak zakurrei eta zerriei bota zizkieten. 193 00:14:18,190 --> 00:14:21,994 Nire umetxoa kendu, eta nire zazpi haurrak hil zizkidaten. 194 00:14:23,529 --> 00:14:25,998 Tristuraz eta bakardadez hilko gara azkenean. 195 00:14:26,198 --> 00:14:30,002 Bakarrik ibiliko gara hor zehar desagertu arte. 196 00:14:57,730 --> 00:15:01,066 Badirudi ez dugula sekula umerik izan. 197 00:15:14,780 --> 00:15:16,916 Ez al gara berriz elkarrekin bizi? 198 00:15:17,716 --> 00:15:21,520 Orain, guretarrak hil zituen jendea gure baratzak lantzen ari da. 199 00:15:23,689 --> 00:15:27,226 Guretarrak hil zituen jendearen umeak elikatzen eta hezten ditugu. 200 00:15:27,426 --> 00:15:29,194 Ba ote dago Gacaca hoberik? 201 00:15:29,361 --> 00:15:32,531 Zer kalte egingo dizu kalterik ezin egin duen umeak? 202 00:15:51,250 --> 00:15:54,320 Ruanda Irratiaren entzule maiteok, egun on. 203 00:15:55,020 --> 00:15:58,023 Goizeko 6ak dira. 204 00:15:58,290 --> 00:16:00,426 2003ko urtarrilaren 2a da gaur. 205 00:16:00,759 --> 00:16:02,428 Albisteen aurretik, adierazpen bat... 206 00:16:02,661 --> 00:16:05,798 ...Paul Kagame lehendakari jaunarena. 207 00:16:06,031 --> 00:16:08,367 Preso jakin batzuen auzia aztertu ondoren... 208 00:16:08,534 --> 00:16:11,170 ...eta ikusirik preso horiek beren genozidio-krimena aitortu... 209 00:16:11,337 --> 00:16:14,039 ...eta barkamena eskatu dietela biktimei eta ruandarrei... 210 00:16:14,239 --> 00:16:17,443 ...lehendakariak eskatu die dagokien agintariei... 211 00:16:17,676 --> 00:16:22,915 ...azter ditzatela hil honetan preso horien kasuak. 212 00:16:23,115 --> 00:16:27,252 Gacaca legea betez aitortu duten guztiak... 213 00:16:27,453 --> 00:16:30,389 ...baldin eta zigorrik handiena bete badute... 214 00:16:30,589 --> 00:16:32,758 ...legeak eskatutakoaren arabera... 215 00:16:33,292 --> 00:16:35,561 ...libre geratuko dira behin behinean... 216 00:16:35,728 --> 00:16:38,130 ...eta geroago epaituko dituzte. 217 00:16:38,297 --> 00:16:41,233 Kigalin, 2003ko urtarrilaren 1ean. 218 00:16:49,842 --> 00:16:53,812 2003ko maiatza. 20.000 preso askatu zituzten. 219 00:17:01,220 --> 00:17:04,156 Hona ekartzen genituen tutsiak, ja ta akabatzeko. 220 00:17:07,760 --> 00:17:11,730 Hamar etxez behin patruila buru bat zegoen, ni bezala. 221 00:17:31,784 --> 00:17:34,186 Hemen esertzea gustatzen zitzaigun. 222 00:17:37,756 --> 00:17:39,425 Gure patruila... 223 00:17:40,993 --> 00:17:43,862 ...bukaerako etxe horietaraino iristen zen. 224 00:17:46,698 --> 00:17:49,168 Horko horietaraino. 225 00:17:49,368 --> 00:17:52,604 Gero, hona esertzera etortzen ginen berriz. 226 00:17:54,440 --> 00:17:58,143 Beste patruila batzuk ere hemen gelditzen ziren. 227 00:18:00,913 --> 00:18:03,682 Txandak egiten genituen. 228 00:18:03,982 --> 00:18:07,619 Baina zortzi baizik ez ginen. 229 00:18:07,820 --> 00:18:10,389 Gau batean lau ateratzen ginen patruilatzera... 230 00:18:11,323 --> 00:18:13,425 ...eta hurrengo gauean, beste lauak. 231 00:18:17,796 --> 00:18:19,832 Hori izaten zen gure erronda. 232 00:18:20,632 --> 00:18:24,303 Ohituta geuden bide hauetan ibiltzen. Hemen ondo sentitzen naiz. 233 00:18:29,007 --> 00:18:31,877 Maiz egoten naiz hemen, hemen bizi bainaiz. 234 00:18:36,682 --> 00:18:39,685 Gerra hemen hasi zen, jolas ulertezin bat bezala. 235 00:18:39,852 --> 00:18:42,988 Pentsa: gauez sasi artean ezkutatzen ginen... 236 00:18:43,188 --> 00:18:45,357 ...mamuek erasoko ziguten beldurrez! 237 00:18:49,228 --> 00:18:52,798 Tutsiak hil ondoren, elkarren aurka hasteko zorian egon ziren. 238 00:18:59,471 --> 00:19:01,273 Aizue, mutilok! 239 00:19:02,808 --> 00:19:05,344 Zuen ahuntzak nire sorgoa jaten ari zaizkit! 240 00:19:08,313 --> 00:19:11,483 Barkaiguzu, Jauna... 241 00:19:14,920 --> 00:19:16,355 Zergatik ari da negarrez? 242 00:19:22,794 --> 00:19:25,597 Nork isuri dit kafea? 243 00:19:28,567 --> 00:19:30,102 Asko pentsatzen nuen... 244 00:19:31,003 --> 00:19:33,505 Barrutiko espetxean geundenean... 245 00:19:35,574 --> 00:19:37,543 ...presook bilerak egiten genituen... 246 00:19:37,709 --> 00:19:40,579 ...eta kideek esaten zidaten nik ez nuela errurik: 247 00:19:40,712 --> 00:19:43,482 "Hire kontrako lekuko guztiak gezurretan aritu dituk". 248 00:19:44,616 --> 00:19:48,053 "Eziek utzi beste batzuen krimenak hiri leporatzen". 249 00:19:48,187 --> 00:19:49,955 Horixe zen beren iritzia. 250 00:19:52,391 --> 00:19:57,663 Nik ez dakit ezer Flicitren umeen heriotzaz. 251 00:19:58,730 --> 00:20:02,968 Ezta ere Euphrasie-ren senarraren eta semearen heriotzaz. 252 00:20:03,202 --> 00:20:06,071 Edo Fassa-ren senarrarenaz. 253 00:20:06,238 --> 00:20:08,740 Beraz, epailearen aurrera eraman nindutenean... 254 00:20:09,274 --> 00:20:12,678 ...ezer ez dakidan gauzez oker akusatu ninduten. 255 00:20:19,484 --> 00:20:22,621 Badakit Rwanfiziren etxean egon zarela. 256 00:20:23,021 --> 00:20:25,023 Han egon zara. 257 00:20:25,324 --> 00:20:29,695 Sinetsarazi al dizu... 258 00:20:30,128 --> 00:20:34,099 ...bere kontrako lekukoek gezurra esan zutela? 259 00:20:41,373 --> 00:20:44,876 Jakina, hori esango zizun. 260 00:20:47,613 --> 00:20:50,983 Ez nintzen, ba, errugabeak akusatzen ibiliko, ezta? 261 00:20:52,050 --> 00:20:56,421 Baina errudunak salatuko ditut, bai horixe. 262 00:20:56,755 --> 00:20:58,390 Lekukotasuna emango dut... 263 00:20:58,624 --> 00:21:01,126 ...geure begiez ikusi genuenaz. 264 00:21:02,995 --> 00:21:04,463 Zer gehiago? 265 00:21:12,938 --> 00:21:15,974 Rwamfizi horrek min handia eman dit. 266 00:21:16,174 --> 00:21:19,778 Eta orain pozik dago ni horrela ikusita. 267 00:21:20,712 --> 00:21:25,984 Txorakeriak besterik ez ditu esaten. 268 00:21:26,618 --> 00:21:28,754 Elkarrekin egokitu ginen epailearen aurrean... 269 00:21:28,987 --> 00:21:31,023 ...eta ni altxatu nintzen bere hitzak gezurtatzeko. 270 00:21:31,290 --> 00:21:34,493 Esan nion: "Gezurretan ari zara, gu zurekin geunden". 271 00:21:34,960 --> 00:21:39,064 Gacaca egiten bada, Rwanfizi han agertuz gero... 272 00:21:39,765 --> 00:21:43,068 ...eta aurrez aurre suertatzen bagara... 273 00:21:43,735 --> 00:21:46,238 ...gertatu zen bezala kontatu beharko du dena. 274 00:21:46,972 --> 00:21:49,308 Ez nuen nik bera espetxeratu! 275 00:21:50,375 --> 00:21:54,146 Aska dezatela, gero! Horrek ez dit senarra itzuliko. 276 00:21:59,017 --> 00:22:02,821 Horrek ez dit zentzua itzuliko! 278 00:22:17,135 --> 00:22:20,772 Gobernuak tutsien heriotza nahi zuen eta bai lortu ere. 279 00:22:23,208 --> 00:22:25,944 Gero, oraingo gobernuak hiltzaileak espetxeratu zituen. 280 00:22:26,078 --> 00:22:27,713 Orain, berriz, haiek askatzen ari da. 281 00:22:28,980 --> 00:22:33,218 Nekazari gajo batek ba ote du zeresanik horretan? 282 00:22:35,921 --> 00:22:39,224 Zu bazina, zer esango zenuke? 283 00:22:39,725 --> 00:22:40,992 Zer egingo zenuke? 284 00:22:41,460 --> 00:22:44,996 Zure familia sarraskitu dizuna besarkatu behar zenuke. 285 00:22:50,402 --> 00:22:52,671 Baina ahal banu... 286 00:22:53,672 --> 00:22:55,474 Bakarrik ez banengo... 287 00:23:04,783 --> 00:23:09,554 Familia eta azienda suntsitu dizkizun norbait... 288 00:23:09,721 --> 00:23:12,391 Bere umeek esnea daukate, nireek, berriz,... 289 00:23:14,159 --> 00:23:15,994 Harro-harro agertzen da... 290 00:23:16,795 --> 00:23:18,764 Eta nik onartu egin behar... 291 00:23:19,331 --> 00:23:22,701 ...familia handi bat duelako eta indartsua delako. 292 00:23:53,965 --> 00:23:57,436 Etxera etortzen ikusi nituen, mezetatik baletoz bezala... 293 00:23:57,569 --> 00:23:59,805 ...edo oporretatik etxera bueltan baletoz bezala. 294 00:23:59,971 --> 00:24:04,342 Ez dakit nola joan edo itzuli ziren. 295 00:24:04,543 --> 00:24:08,480 Ez niri hori galdetu. Ez dakit zer eskubide duten. 296 00:24:10,749 --> 00:24:14,986 Ez dakit ezer beren itzuleraz; itzultzen ikusi nituen, besterik gabe. 297 00:24:16,188 --> 00:24:19,591 Ez nituen nik bakarrik ikusi, besteek ere bai. 298 00:24:21,226 --> 00:24:22,761 Nola galdetzen digute guri... 299 00:24:22,928 --> 00:24:26,364 ...zer sentiarazten digun presoen itzulerak? 300 00:24:26,531 --> 00:24:29,267 Etxeratzen ikusi genituen, eta kitto. 301 00:24:29,968 --> 00:24:32,170 Zer sentitu behar genuke? 302 00:24:34,473 --> 00:24:38,343 Bai, egia da, gure hiltzaileak itzuli dira. 303 00:24:39,044 --> 00:24:41,379 Zer egin dezakegu? Zertarako horretaz hitz egin? 304 00:24:42,113 --> 00:24:44,316 Zoaz haiekin hitz egitera! 305 00:24:46,952 --> 00:24:50,422 Gure itxaropen bakarra da haiek esanekoak izatea... 306 00:24:50,555 --> 00:24:52,958 -...eta berriz ez hastea. -Hasi, zertan? 307 00:24:52,958 --> 00:24:55,260 -Gu zatikatzen. -E? 308 00:24:55,393 --> 00:24:57,429 Gu txiki-txiki egiten. 309 00:24:59,164 --> 00:25:02,033 Baliteke berriz hastea. Auskalo! 310 00:25:02,200 --> 00:25:04,503 Eta berriz etortzen bazaizkigu gu zatikatzera? 311 00:25:04,636 --> 00:25:06,605 Nork geldiaraziko ditu? 312 00:25:06,771 --> 00:25:08,640 Berriz hiltzen hasten badira? 313 00:25:08,940 --> 00:25:13,078 Den-denak akabatu zituzten jadanik! Zer gertatzen zaie? 314 00:25:13,245 --> 00:25:14,579 Egia da. 315 00:25:14,713 --> 00:25:18,850 Niri umeak hil zizkidaten, nire bila etorriko dira orain? 316 00:25:19,017 --> 00:25:20,151 Datozela ba! 317 00:25:20,318 --> 00:25:22,854 Hil nazatela behingoz. 318 00:25:22,988 --> 00:25:27,359 Niri umeak hil zizkidaten, ni bakar-bakarrik utzirik! 319 00:25:27,559 --> 00:25:29,361 Desegin dezatela behingoz nigandik gelditzen dena! 320 00:25:29,528 --> 00:25:32,631 -Arrazoi osoa duzu. -Hilda nago jadanik. 321 00:25:32,864 --> 00:25:37,202 Hil gaitzatela lehenbailehen. 322 00:25:37,769 --> 00:25:40,272 Beranduegi dabiltza, nire gusturako. 323 00:25:40,438 --> 00:25:44,109 Zertarako galduko dute denbora, hilda baldin banago jadanik? 324 00:25:44,609 --> 00:25:47,279 Mesede egingo didate, behingoz akabatzen banaute. 325 00:25:47,479 --> 00:25:50,181 Jendea bitxia da, gero! 326 00:25:50,382 --> 00:25:52,384 Den-dena lapurtu dizun hura... 327 00:25:52,551 --> 00:25:55,654 ...munduan bakarrik utzi zaituen hura berriz etorriko da zu hiltzera? 328 00:25:55,820 --> 00:25:57,322 Zu akabatzera! 329 00:25:57,489 --> 00:25:59,925 Datozela ba, ez diet aurre egingo. 330 00:26:00,692 --> 00:26:02,060 Ni ez naiz jadanik beldur. 331 00:26:02,193 --> 00:26:04,262 Zergatik galdetzen digute hori? 332 00:26:04,429 --> 00:26:07,599 Jakin nahi dute ea zer iruditzen zaigun haien itzulera. 333 00:26:07,766 --> 00:26:10,302 -Nork galdetzen digu hori? -Ez al dituzu ikusten? 334 00:26:10,435 --> 00:26:11,503 Zuri horiek? 335 00:26:11,670 --> 00:26:14,339 Galdezka ari zaizkigu ea zoriontsuak garen. 336 00:26:14,472 --> 00:26:18,143 -Ea "betetasunez" gauden... -Zer ba? 337 00:26:18,276 --> 00:26:20,912 Bakarrik gaude, baita gauez ere. 338 00:26:21,079 --> 00:26:22,614 Noraezean gabiltza, bakar-bakarrik! 339 00:26:22,747 --> 00:26:27,052 Egunez noraezean eta gauez etzanda, esna... 340 00:26:27,218 --> 00:26:29,454 Zer egin dezakegu? 341 00:26:29,588 --> 00:26:31,289 Horrelaxe daude kontuak. 342 00:26:31,456 --> 00:26:34,326 Ez dugu beste aukerarik. 343 00:26:34,526 --> 00:26:38,697 Nahikoa da. Zuri horiek oso galdera arraroak egiten dituzte. 344 00:26:43,535 --> 00:26:46,304 Galdetu didate ea hiltzaileak agurtzera etorri zitzaizkidan! 345 00:26:46,504 --> 00:26:49,541 Runanirak edo Iyakaremyek nirekin hitz egin nahiko ote dute? 346 00:27:31,516 --> 00:27:35,887 Mina egin dizun norbait itzuli da eta zuk isilik egon behar! 347 00:27:37,188 --> 00:27:40,592 Bakez etorriko zitzaizkigula esan ziguten... 348 00:27:41,026 --> 00:27:42,661 ...bere garaian... 349 00:27:42,827 --> 00:27:45,563 ...baina niri ez zait etxera inor etorri! 350 00:27:45,730 --> 00:27:49,601 Nire anaiaren hiltzailea gure etxe ondoan bizi da. 351 00:27:49,768 --> 00:27:52,370 Zergatik ez zaigu etorri barkamen eske? 352 00:27:52,570 --> 00:27:55,874 Hurrengoan, ekar ezazu bera zurekin. 353 00:27:56,041 --> 00:27:59,978 Guri barkamen eske etortzera behartu behar al ditugu? 354 00:28:00,145 --> 00:28:02,814 Hitz egin genezake pentsatzen duguna esateko... 355 00:28:04,482 --> 00:28:07,252 ...pribatuan ez bada ere... 356 00:28:07,452 --> 00:28:10,455 ...zure aurrean eztabaidatu genezake, behinik behin. 357 00:28:15,960 --> 00:28:19,030 Gure hiltzaileekin hitz egin genezake. 358 00:29:29,801 --> 00:29:33,204 Iaz ez al zenituen babarrunak landatu... 359 00:29:33,371 --> 00:29:36,941 ...azaroan edo abenduan? Euriak berandu etorri ziren. 360 00:29:37,175 --> 00:29:39,344 Eurien zain egon ginen landatzeko. 361 00:29:45,350 --> 00:29:46,584 Kaixo! 362 00:30:11,442 --> 00:30:13,044 Ez duzue hitz egiten? 363 00:30:13,945 --> 00:30:16,047 Utziguzu atseden hartzen eta edaten. 364 00:30:16,214 --> 00:30:17,482 Eguzkiak asko berotzen du eta. 365 00:30:17,682 --> 00:30:18,917 Bai, kiskaltzen ari du. 366 00:30:28,326 --> 00:30:29,761 Tori, edan hemendik. 367 00:30:31,162 --> 00:30:32,931 Ez, ez dut nahasiko. 368 00:30:36,334 --> 00:30:38,436 Ez da dena nahasi behar. 369 00:30:41,039 --> 00:30:42,674 Kaixo, Masengeri. 370 00:30:42,841 --> 00:30:44,042 Kaixo, Euphrasie. 371 00:30:55,720 --> 00:30:58,423 Nik ez nun Rwanfizi expetxean sarrarazi... 372 00:30:58,590 --> 00:31:00,859 ...eta ez nuen ezta ere kartzelatik irtenarazi. 373 00:31:02,460 --> 00:31:05,029 Eskerrak ematen dizkiot gure lehendakariari... 374 00:31:05,797 --> 00:31:09,267 ...eta Ruanda askatu zuten borrokalariei... 375 00:31:09,467 --> 00:31:12,871 ...haiei esker Rwanfizi ikus dezaket eta ez nau inork harrikatzen. 376 00:31:13,571 --> 00:31:16,641 Elkar ikusten dugunean, elkar agurtzen dugu. 377 00:31:17,308 --> 00:31:20,578 Bera ez da oraindik nire etxera etorri... 378 00:31:20,812 --> 00:31:23,448 ...baina ni bere etxera joan naiteke, nahi badut. 379 00:31:23,815 --> 00:31:27,952 Agintari gorenen deiari erantzun genion. 380 00:31:28,786 --> 00:31:32,190 Elkar suntsitu genuen, anaiak ginela pentsatu gabe. 381 00:31:34,525 --> 00:31:36,394 Baina horren guztiaren ondoren... 382 00:31:37,495 --> 00:31:39,898 ...iheslariak babes-eremuetatik itzuli zirenean... 383 00:31:40,632 --> 00:31:44,002 ...edonork esan zezakeen: 384 00:31:44,235 --> 00:31:46,571 "Halakok eta halakok kalte egin zidaten". 385 00:31:47,572 --> 00:31:52,343 Eta bizirik iraun zuenak, bihotza gogortua zeukanez... 386 00:31:52,510 --> 00:31:57,215 ...bere familia eta ondasunak galdu zituelako... 387 00:31:59,651 --> 00:32:01,786 ...etorri eta hau esan zezakeen: 388 00:32:01,920 --> 00:32:05,523 ...halakok eta halakok ez du gehiago bizitzeko eskubiderik. 389 00:32:05,924 --> 00:32:07,492 Gu, egia esan... 390 00:32:08,726 --> 00:32:13,731 ...arrazoi bakar batengatik sartu gintuzten kartzelan... 391 00:32:16,000 --> 00:32:19,103 ...bizirik iraun zutenen oinazeagatik, hau esaten baitzuten beren baitan: 392 00:32:19,938 --> 00:32:23,675 "Nire familiaren hiltzailea ezin aurkitu dudanez... 393 00:32:23,875 --> 00:32:25,843 ...beste norbait bidaliko dut kartzelara". 394 00:32:26,010 --> 00:32:28,146 Arrazoirik gabe giltzapetu gintuzten... 395 00:32:28,579 --> 00:32:31,382 ...familia galdu zutenen oinazeagatik. 396 00:32:32,250 --> 00:32:34,686 Zuhaitza erortzen denean... 397 00:32:35,653 --> 00:32:37,722 ...bere itzalpeko belarra zapaltzen omen du. 398 00:32:38,690 --> 00:32:41,459 Ezagutzen duzu norbait tartean sartu ez zenik? 399 00:32:41,859 --> 00:32:43,761 -Zera... -Ez ezazu hizpidea aldatu. 400 00:32:43,895 --> 00:32:46,230 -Utzidazu bukatzen. -Ez esan gezurrik. 401 00:32:47,498 --> 00:32:49,968 Zuetako bakarren bat ere ez zen, ba, etxean geratu! 402 00:32:50,068 --> 00:32:52,003 Horrexegatik... 403 00:32:52,737 --> 00:32:56,808 Ezin dut halako edo halako pertsona kondenatu... 404 00:32:57,709 --> 00:33:01,412 ...egin zuenagatik, gauzak nola gertatu ziren ikusita. 405 00:33:01,579 --> 00:33:03,448 Nik itzultzeko kemena izan nuen... 406 00:33:03,648 --> 00:33:07,018 ...behin damutuz gero. 407 00:33:11,089 --> 00:33:14,258 Itzuli nintzenean, lehen bezala aurkitu nuen mundu guztia. 408 00:33:14,392 --> 00:33:16,027 Umila izan beharra daukat... 409 00:33:16,427 --> 00:33:18,629 ...bizi eta denekin hitz egin... 410 00:33:18,830 --> 00:33:22,300 ...jendeari lagundu beren gaixoak ospitalera eramaten... 411 00:33:23,434 --> 00:33:28,039 ...haien lurrak lantzen lagundu garagardoaren truke. 412 00:33:28,206 --> 00:33:30,875 Gure arteko mesfidantzarik gabe, anai-arrebak bezala. 413 00:33:38,282 --> 00:33:40,451 Izan ere, mesfidantza ez da ona... 414 00:33:41,185 --> 00:33:43,421 ...elkarrekin bizi behar baitugu... 415 00:33:43,621 --> 00:33:47,558 ...baina ez guri gezurrik esan, den-denak ibili baitziren tartean. 416 00:33:49,727 --> 00:33:51,963 Bai, baina orain adiskidetzeko garaia da. 417 00:33:52,130 --> 00:33:55,867 Ez ditzagun lehengo gorrotoak biziberritu. 418 00:33:56,801 --> 00:34:00,972 Gizakien bihotzak ez daude berdin eginak. 419 00:34:02,774 --> 00:34:05,276 Gaiztoa beti gaizto. 420 00:34:05,443 --> 00:34:08,046 Ez du besteekin hitz egin nahi izaten. 421 00:34:08,179 --> 00:34:10,715 Gizonak non, arazoak han. 422 00:34:10,882 --> 00:34:14,218 Gizakien bihotzak tamainaz desberdinak dira. 423 00:34:14,352 --> 00:34:17,055 Baina kartzelatik irten berriak diren askok... 424 00:34:17,188 --> 00:34:18,623 ...gurekin adiskidetu nahi dute. 425 00:34:18,823 --> 00:34:20,625 Guk, berriz, bizirik iraun genuenok... 426 00:34:20,792 --> 00:34:24,662 ...beldurrik edo sufrimendurik gabe begiratzen diegu. 427 00:34:25,163 --> 00:34:28,766 Altzairuz bildu ditugu bihotzak, harriak bezain gogor. 428 00:34:28,933 --> 00:34:30,668 Gorputz bat eratzen dugu. 429 00:34:30,835 --> 00:34:33,204 Hori da gure adiskidetzea. 430 00:34:35,606 --> 00:34:37,542 Esan diezagula Rwamfizik: 431 00:34:38,242 --> 00:34:41,012 Zerk bultzatu zuen horretara? 432 00:34:41,179 --> 00:34:45,917 Zergatik makurtu zen gogo onez sarraskiaren eromenera? 433 00:34:46,951 --> 00:34:50,288 Nire senarraren koinatua zinen. 434 00:34:50,721 --> 00:34:52,523 Bere arrebarekin ezkonduta zeunden... 435 00:34:53,458 --> 00:34:57,161 ...eta gure umeak akabatu zituzten, betiko! 436 00:34:57,795 --> 00:35:02,900 Ni naiz familia honetan geratu den bakarra. 437 00:35:06,104 --> 00:35:10,108 Eta gure familian aurkitu zenituen emaztea, anai-arrebak eta seme-alabak. 438 00:35:10,274 --> 00:35:14,278 Hona nire galdera: "Horrelakorik gertatuko zenik nola uste?" 439 00:35:14,445 --> 00:35:16,781 "Nola zaletu zinen horrekin? 440 00:35:17,482 --> 00:35:19,650 "Ase al zinen?". 441 00:35:19,817 --> 00:35:23,221 Etxera etortzen den egunean, hori galdetuko diot. 442 00:35:23,354 --> 00:35:25,923 -Horrela? -Bai, horixe galdetuko diot. 443 00:35:26,124 --> 00:35:27,158 Galdeketa bat? 444 00:35:27,325 --> 00:35:31,596 Hitz egiten badiozu, hobe. Bihotza badu, erantzungo dizu. 445 00:35:33,464 --> 00:35:35,700 Zerbait esan behar badizu, esan egingo dizu. 446 00:35:35,833 --> 00:35:37,568 Ez, nik zirikatuko dut bera. 447 00:35:37,735 --> 00:35:39,504 Hori dena esango diozu? 448 00:35:39,637 --> 00:35:43,007 Bai. Hauxe: "Nola ausartzen zara nire etxean lotsarik gabe sartzen?" 449 00:35:45,576 --> 00:35:49,614 Rwanfizi, ez baduzu zama hori bihotzean eduki nahi... 450 00:35:49,747 --> 00:35:52,583 ...zama horretaz benetan libratu nahi baduzu... 451 00:35:52,783 --> 00:35:57,155 ...zatoz nigana; utziguzu konfiantzaz hitz egiten. 452 00:35:57,488 --> 00:36:01,993 Eztabaida batean, auskalo nora eramaten zaituzten hitzek. 453 00:36:01,993 --> 00:36:06,564 Zerbait sortuko da eta zuk zure hitza esango duzu. 454 00:36:06,731 --> 00:36:10,268 Hortaz, ez zaitez makurtu bera zirikatzeraino. 455 00:36:10,501 --> 00:36:12,837 Gogoan har ezazu hori, gazte! 456 00:36:13,004 --> 00:36:15,039 Zirikatzen banaute, ez dut ezer esango. 457 00:36:15,206 --> 00:36:17,241 Ekatzu bostekoa! Argi hitz egiten duzu eta! 458 00:36:17,408 --> 00:36:21,078 -Aurrenik, esertzeko esango nizuke. -Zirikatuko banindute, ni isilik. 459 00:36:21,245 --> 00:36:23,347 Berak zer esango lizuke? 460 00:36:24,949 --> 00:36:29,687 Orain hurbilago gaude... 461 00:36:29,854 --> 00:36:34,192 ...eta Rwamfizi gure semea da, gure familiaren baitakoa. 462 00:36:34,325 --> 00:36:36,627 Gure familiako semea izan da beti. 463 00:36:37,929 --> 00:36:41,199 Eta gure semea da gaur egun ere. 464 00:36:42,633 --> 00:36:45,603 Guk, adineko emakumeok, ez dugu bera zapuztuko... 465 00:36:46,771 --> 00:36:50,241 ...gure ahaide kutunak sarraskitu zizkigutelako. 466 00:36:50,408 --> 00:36:53,811 Haurdun zaudenean, umearen haragia egiten duzu... 467 00:36:53,978 --> 00:36:56,347 ...baina ez bere bihotza. 468 00:36:56,948 --> 00:37:01,252 Zure umetokitik jaiotako umea jasanezina izan daiteke... 469 00:37:01,419 --> 00:37:05,122 Puta izan liteke munduaren begietan. 470 00:37:05,690 --> 00:37:07,625 Muino gaineko galtzailea. 471 00:37:07,825 --> 00:37:11,462 Baina hobe muino gaineko galtzailea... 472 00:37:11,696 --> 00:37:13,864 ...lur azpian ehortzitako umea baino. 473 00:37:16,634 --> 00:37:20,605 Rwanfizi, berriz elkar ikusi dugu azkenean. 474 00:37:20,838 --> 00:37:25,343 Gorago bizi direnei bisita egin diezu... 475 00:37:25,876 --> 00:37:29,013 ...orain zatoz gugana, zatoz gu ere agurtzera. 476 00:38:07,852 --> 00:38:11,989 2005eko urtarrila 477 00:39:01,138 --> 00:39:04,141 Ruanda Irratiaren albistegia kinyarwanderaz. 478 00:39:04,608 --> 00:39:08,512 Gacaca Zerbitzu Nazionalak jakinarazten die ruandar guztiei... 479 00:39:08,679 --> 00:39:10,748 ...Gacaca auzitegiak abian jarriko direla... 480 00:39:10,915 --> 00:39:12,917 ...herrialde osoan... 481 00:39:13,117 --> 00:39:15,920 ...2005eko urtarrilaren 24tik aurrera. 482 00:39:23,127 --> 00:39:26,230 Ruandar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude... 483 00:39:26,397 --> 00:39:29,767 ...inpunitatearen kulturari bukaera emateko. 484 00:39:30,267 --> 00:39:32,503 Ikusitako edozer gauzaren berri eman behar duzue... 485 00:39:32,737 --> 00:39:36,040 ...Ruandako justizia berreraikitzeko. 486 00:39:49,053 --> 00:39:50,788 Hasi baino lehen... 487 00:39:51,989 --> 00:39:54,458 ...altxatzeko eskatzen dizuegu guztioi. 488 00:39:55,426 --> 00:39:58,095 Arau horiek errespetatu behar ditugu... 489 00:39:58,529 --> 00:40:00,398 ...eta minutu bateko isilunea egingo dugu... 490 00:40:00,998 --> 00:40:05,102 ...genozidioak gugan izan duen eraginean pentsatzeko. 491 00:40:06,804 --> 00:40:10,241 Altxa gaitezen minutu bateko isilunea egiteko. 492 00:40:14,445 --> 00:40:16,914 Ordularia duen norbaitek neur dezala denbora. 493 00:40:31,262 --> 00:40:32,663 Minutu bat. 494 00:40:37,268 --> 00:40:40,671 Eskatzen diot muino honetako jendeari... 495 00:40:42,440 --> 00:40:47,578 ...konta diezadala 1994ko apirilean gertatutakoa... 496 00:40:48,646 --> 00:40:51,081 ...eta nola hasi zen genozidioa... 497 00:40:51,248 --> 00:40:55,553 ...eta nola harrapatu gintuen etxean edo beste nonahi. 498 00:40:55,786 --> 00:40:58,823 Kontatuko dizuet zer ikusi nuen etxetik gertu, Kigaraman. 499 00:40:59,023 --> 00:41:00,324 17 urte besterik ez nituen... 500 00:41:00,524 --> 00:41:03,928 ...baina dena ikusi nuen, dakizuen bezala. 501 00:41:04,395 --> 00:41:06,831 Kontatuko diguzuen guztiaren lekukoa izan nintzen. 502 00:41:07,031 --> 00:41:09,900 Eta neure egia botako dizuet. 503 00:41:11,235 --> 00:41:14,238 Adibidez, gerra zerumugan ageri zenean... 504 00:41:14,905 --> 00:41:17,308 ...Muberandinda ikusi nuen... 505 00:41:18,209 --> 00:41:19,343 ...Kanyamugararekin. 506 00:41:19,543 --> 00:41:22,279 Beti edaten, egunero-egunero... 507 00:41:24,081 --> 00:41:26,584 Gerra hau hasi baino lehen hau esaten genuen: 508 00:41:26,884 --> 00:41:31,021 "Behiak emaizkiezu eta ez zaizu ezer gertatuko". 509 00:41:32,389 --> 00:41:36,160 Hori egiten omen zuen jendeak 1959an. 510 00:41:36,393 --> 00:41:40,030 Behiak eman zizkietenei bizia barkatu zieten. 511 00:41:40,564 --> 00:41:44,535 Berez, gerrak bizpahiru egun besterik ez zuen iraun. 512 00:41:45,102 --> 00:41:49,540 1994ko apirilaren 20an, 21ean eta 22an. 513 00:41:52,142 --> 00:41:57,081 Jendea berehala hasi zen hiltzen, 21ean. 514 00:41:58,148 --> 00:42:00,718 Egun horretantxe porrot egin zuten... 515 00:42:00,918 --> 00:42:02,786 ...Ntungamoko tutsien erresistentzia-saioek. 516 00:42:04,755 --> 00:42:06,357 Sarraskia hasi zen. 517 00:42:06,557 --> 00:42:08,526 Nire aita, Rwagihene, etxera itzuli zen. 518 00:42:08,692 --> 00:42:12,096 Besteek, ordea, ihesi jarraitu zuten. 519 00:42:12,796 --> 00:42:17,268 21 eta 22 goizean, hiltzeko esnatu zen jendea. 520 00:42:17,468 --> 00:42:19,637 Ikusi zenuten nola hasi zen. 521 00:42:19,837 --> 00:42:22,273 Horren ondoren, ihes egin nuen. Ez dakit ezer gehiago. 522 00:42:27,211 --> 00:42:29,780 Hildako bakoitzak du bere hiltzailea. 523 00:42:30,014 --> 00:42:33,384 Inor ez zen bere borondatez hil, inork ez zuen bere burua hil. 524 00:42:33,584 --> 00:42:37,555 Jendea ez zuen meningitis-epidemia batek hil! 525 00:42:40,391 --> 00:42:43,027 Ez gaitezen itzulinguruka ibili! 526 00:42:49,066 --> 00:42:52,570 Kontatuko dizuet nola kendu zidan umea bizkarretik. 527 00:42:53,370 --> 00:42:56,607 Ni lurrean etzanda nengoen. Esan zidaten: "Emaiguzu umea!" 528 00:42:56,774 --> 00:42:59,143 "Non daude zure labezomorro txikiak?" 529 00:42:59,843 --> 00:43:02,846 Nik erantzun: "Hemen ez dago labezomorrorik". 530 00:43:03,013 --> 00:43:07,117 Aihotzaren aho kamutsaz jo ninduten. 531 00:43:08,185 --> 00:43:10,988 Esan zidaten: "Emaiguzu zure semea". 532 00:43:11,188 --> 00:43:14,959 Zapia hartu eta berehala lotu nuen umea bizkarrean. 533 00:43:15,125 --> 00:43:16,193 Utzidazu hitz egiten! 534 00:43:16,427 --> 00:43:17,695 Zu ikusi zintudan... 535 00:43:18,262 --> 00:43:19,530 ...baina zure semea ez! 536 00:43:19,730 --> 00:43:22,132 Inoiz ez dizut semerik kendu! 537 00:43:22,333 --> 00:43:23,467 Isilik egon... 538 00:43:23,701 --> 00:43:25,869 ...eta utzidazu gertatu zen bezala kontatzen. 539 00:43:26,070 --> 00:43:27,638 Etzanda nengoen... 540 00:43:28,606 --> 00:43:32,543 Ez nien nire semea eman, ahuspez etzanda bainengoen. 541 00:43:33,143 --> 00:43:37,982 Zuk kendu zenidan semea, ezkerreko sorbaldatik hartuta. 542 00:43:38,215 --> 00:43:40,017 Lurrera bota zenuen nire aurrean. 543 00:43:40,250 --> 00:43:42,319 Jipoi handi bat eman zenion... 544 00:43:42,486 --> 00:43:44,488 ...eta burua zapaldu zenion. 545 00:43:45,122 --> 00:43:47,057 Berehala hil zen. 546 00:43:47,257 --> 00:43:51,662 Makilaz jo ninduzun; lehenik eskuinean eta gero ezkerrean. 547 00:43:51,862 --> 00:43:54,999 Gero, berriz etorri eta oinetan jo ninduzun. 548 00:43:55,165 --> 00:43:57,368 Eta orain nekez ibiltzen naiz oinez. 549 00:43:57,534 --> 00:44:00,537 Gero, altxatzeko agindu zenidan... 550 00:44:01,171 --> 00:44:03,073 ..."Zu ere hil behar zintudan", esanez. 551 00:44:03,574 --> 00:44:08,012 Hil ninduzun, baina erdizka bakarrik, eta nik zergatik galdetu nizun. 552 00:44:08,545 --> 00:44:12,383 Zu eta zure kidea Laurenceren etxera joan zineten. 553 00:44:13,217 --> 00:44:16,387 Hau esan zenuen: "Akabatu ume horiek"... 554 00:44:16,587 --> 00:44:19,223 ...bere buruak hor ageri dira oraindik". 555 00:44:19,423 --> 00:44:22,993 "Piztia horiek esnea edan dute eta aurre egiten diote heriotzari". 556 00:44:24,662 --> 00:44:27,364 Horiek ziren... Horiek denak han zeuden. 557 00:44:27,564 --> 00:44:29,700 Zu, Valre, haiekin zeunden... 558 00:44:29,933 --> 00:44:32,670 ...nire ondo-ondoan. Neure begiekin ikusi zintudan. 559 00:45:04,201 --> 00:45:07,938 Gure esku balego... 560 00:45:08,405 --> 00:45:11,608 ...isilik egongo ginateke, kontu hori aipatu gabe. 561 00:45:13,043 --> 00:45:16,980 Gure esperientzia bera izandako norbaitekin hitz egingo genuke... 562 00:45:17,181 --> 00:45:19,083 ...hori entzutea merezi lukeen norbaitekin. 563 00:45:19,950 --> 00:45:23,520 Besteak badaki zer gertatu zen. Zertarako berarekin hitz egin? 564 00:45:24,722 --> 00:45:28,225 Aitzitik, beste gauza batzuez hitz egiten saiatzen zara. 565 00:45:28,859 --> 00:45:31,862 Berarekin, berriz, berriketa axalekoa da. 566 00:45:31,995 --> 00:45:35,733 Berarekin hitz egitea berak eragindako heriotzez... 567 00:45:35,899 --> 00:45:40,037 ...eta inguruan barreiatutakoez... Zertarako? 568 00:45:40,204 --> 00:45:41,839 Bera hunkitzeko? 569 00:45:43,674 --> 00:45:45,509 Bere bihotza biguntzeko, beharbada? 570 00:45:46,243 --> 00:45:48,011 Ez, hori alferrik da! 571 00:45:48,278 --> 00:45:51,882 Zer uste duzu? Gacacan esaten ez duena esango dizula... 572 00:45:52,049 --> 00:45:55,986 ...bere buruarekin eta gurekin bakeak egiteko lagunduko diolakoan? 573 00:45:56,186 --> 00:45:59,423 Gorpuak non dauden galdetzen diogu baina ez digu erantzunik ematen. 574 00:45:59,623 --> 00:46:01,458 Zer uste duzu, zuk galdetu diezaiokezula? 575 00:46:01,658 --> 00:46:06,130 Bere bihotza aztertu nahi duzu, ea zuri zabaltzen dizun? 576 00:46:06,563 --> 00:46:10,768 Ezinezkoa da; ezin zara bere bihotzaren sakoneraino iritsi. 577 00:46:14,104 --> 00:46:17,407 Berak ez du, hain zuzen, ongia egin. 578 00:46:17,574 --> 00:46:19,843 Ezin duzu bera erabat biluzi. 579 00:46:28,685 --> 00:46:29,953 Minutu bateko isilunea egingo dugu... 580 00:46:30,888 --> 00:46:33,724 ...biktima errugabeak gogoan hartzeko. 581 00:46:34,057 --> 00:46:35,459 Has gaitezen. 582 00:46:47,171 --> 00:46:48,472 Eser zaitezte. 583 00:47:00,851 --> 00:47:04,488 Galdetu zidaten niri, Rwanfiziri, nor hil zen... 584 00:47:05,022 --> 00:47:07,591 ...nire muinoan. 585 00:47:07,825 --> 00:47:10,928 Izenak esan nizkien, baina inork ez zidan galdetu... 586 00:47:11,094 --> 00:47:14,731 ...ea zerikusirik izan nuen haien heriotzekin. 587 00:47:15,299 --> 00:47:17,901 Gogoan neukan jendea aipatu nien. 588 00:47:20,103 --> 00:47:22,873 Ez dakit nola hil ziren. 589 00:47:23,240 --> 00:47:25,142 Beste batzuek esan zidatena besterik ez dakit. 590 00:47:25,676 --> 00:47:30,347 Onartzen dut, ordea, gogoz eta bihotzez... 591 00:47:30,547 --> 00:47:34,852 ...gauez patruilatzen aritu nintzela Ntawutaramarekin... 592 00:47:34,985 --> 00:47:37,187 -...eta Ngezahayorekin... -Itxoin! 593 00:47:46,496 --> 00:47:48,332 Zuek, atzeratu pixka bat. 594 00:47:48,498 --> 00:47:51,301 Eser zaitezte zuhaitz horren ondoan. 595 00:47:55,305 --> 00:47:58,508 Zu ere, zoaz atzera. 596 00:48:02,012 --> 00:48:03,780 Nik, Vianney Byirabok... 597 00:48:04,248 --> 00:48:07,584 ...Jainkoagatik zin dagit egia osoa esango dudala. 598 00:48:08,418 --> 00:48:11,588 Badakizu zer egin zuen Rwamfizik gerran? 599 00:48:12,022 --> 00:48:13,523 Ez dakit. 600 00:48:14,524 --> 00:48:16,793 -Ez dakizu ezer berataz? -Ez. 601 00:48:16,960 --> 00:48:18,929 Ez nengoen berarekin. 602 00:48:19,096 --> 00:48:21,365 Eta Martheren familiako heriotzak? 603 00:48:21,698 --> 00:48:24,902 Hainbat aldiz aitortu dut kontu horretan izan nuen zeregina. 604 00:48:25,102 --> 00:48:28,038 Baina ez dut inoiz esan Rwamfizi tartean ibili zenik. 605 00:48:28,205 --> 00:48:30,507 Ez zenuen Rwamfizi han ikusi? 606 00:48:30,707 --> 00:48:33,076 Ez, ez zegoen han. 607 00:48:33,610 --> 00:48:35,045 Zatoz hona sinatzera. 608 00:48:36,647 --> 00:48:38,115 Nor gehiago deitu dute epaiketara? 609 00:48:38,582 --> 00:48:40,751 -Habiyambere. -Eta Nyandekwe. 610 00:48:40,918 --> 00:48:44,521 -Zoazte beraren bila. -Jar ezazu hatza hemen. 611 00:49:19,957 --> 00:49:22,326 Bildutako informazioa aztertu ondoren... 612 00:49:22,492 --> 00:49:27,631 ...auzitegiak Abraham Rwamfizi epaitzeko ahalmena du. 613 00:49:28,999 --> 00:49:31,268 Akusatuak gau-patruiletan parte hartu zuen... 614 00:49:31,435 --> 00:49:33,804 ...tutsien ehizan. 615 00:49:33,971 --> 00:49:36,974 Hala frogatu dute bere aitormenak eta bere barkamen-eskeak. 616 00:49:37,441 --> 00:49:40,110 Auzitegiak urtebeteko espetxe-zigorra ezartzen dio. 617 00:49:40,277 --> 00:49:42,179 Sei urte bete ditu jadanik... 618 00:49:42,379 --> 00:49:45,916 ...1997ko apirilean atxilotu baitzuten... 619 00:49:46,116 --> 00:49:49,553 ...eta 2003ko maiatzean askatu. 620 00:49:49,720 --> 00:49:52,823 Auzitegia jakitun da sententzia bete duela. 621 00:49:53,056 --> 00:49:56,326 Epaia akusatuaren aurrean aditzera eman da... 622 00:49:56,493 --> 00:49:59,930 ...gaur, 2007ko uztailaren 21ean. 623 00:50:00,130 --> 00:50:03,900 Akusatuak 15 egun ditu epaiaren kontra gora jotzeko. 624 00:50:04,101 --> 00:50:05,369 Zatoz hona, Rwanfizi. 625 00:50:41,038 --> 00:50:44,241 Minutu bateko isilunea gogorarazten dit... 626 00:50:44,708 --> 00:50:46,877 ...oroitzeko egiten dugun isilunea, alegia. 627 00:50:47,044 --> 00:50:49,646 Batzuek benetan egiten dute. 628 00:50:50,113 --> 00:50:52,149 Altxatzeaz gainera... 629 00:50:52,315 --> 00:50:55,919 ...Jainkoari barkamena eskatu eta pentsatzen dute: "Gehiago ez". 630 00:50:56,086 --> 00:50:57,821 Denek ez, ordea. 631 00:50:58,055 --> 00:50:59,489 Batzuk altxatzen dira... 632 00:50:59,656 --> 00:51:03,794 ...esaten zaienean, jolasean bezala, eta ez dute ezertan pentsatzen. 633 00:51:05,295 --> 00:51:07,197 Baina ondo pentsatuz gero... 634 00:51:07,931 --> 00:51:09,800 ...gogoeta ez egitea... 635 00:51:10,400 --> 00:51:12,436 ...gertatu zena ez hausnartzea... 636 00:51:14,604 --> 00:51:16,073 ...hutsegite izugarri bat da. 637 00:51:16,206 --> 00:51:19,076 Bihotz-bihotzez gogoeta egin beharra daukagu denok. 638 00:51:20,177 --> 00:51:21,578 Batzuek hau esango dute: 639 00:51:22,446 --> 00:51:25,082 "Berriz hasi nahi nuke". 640 00:51:25,449 --> 00:51:28,085 Beste batzuek, berriz, nahiago zuketen beste ondorio bat. 641 00:51:28,218 --> 00:51:31,822 Baina gertatutakoaren ondorioez jabetzen denak hau pentsatuko du: 642 00:51:32,022 --> 00:51:35,559 "Sekula gehiago ez", eta horretaz gogoeta egingo du. 643 00:51:36,560 --> 00:51:41,231 Bere baitan, aurrera jarraitu nahiko du... 644 00:51:41,431 --> 00:51:43,400 ...eta dena behin betiko bukatuta ikusi nahiko du. 645 00:51:43,667 --> 00:51:48,038 Gogoratzea oso egintza pribatua eta pertsonala da. 646 00:52:08,992 --> 00:52:10,127 Eskerrik asko. 647 00:52:20,203 --> 00:52:24,441 2008ko apirilean, hainbat hilabete gaixo egon ondoren... 648 00:52:27,043 --> 00:52:31,815 ...Rwamfizi hil egin zen. 649 00:52:43,260 --> 00:52:45,562 Barkatu, eseri egingo naiz. 650 00:52:45,829 --> 00:52:48,832 -Eser naiteke? -Jakina. 651 00:52:49,032 --> 00:52:51,434 Idazkari, apuntatu. Izena? 652 00:52:51,968 --> 00:52:54,404 Flicit Nyirasangwa da nire izena. 653 00:52:58,175 --> 00:53:00,443 Zure haurrak eraman zizkizutenean... 654 00:53:00,610 --> 00:53:02,546 ...Byirabo han al zegoen? 655 00:53:02,979 --> 00:53:05,182 Itxoin esertzen naizen arte... 656 00:53:10,820 --> 00:53:12,889 Hitz egin nahi dut... 657 00:53:13,056 --> 00:53:14,724 ...eta egia esan. 658 00:53:15,192 --> 00:53:17,394 Eserita nagoen arren, ozen hitz egingo dut. 659 00:53:17,794 --> 00:53:21,865 Nire umeak atera zirenean... 660 00:53:22,065 --> 00:53:25,502 ...aihotza altxatu zuen lehena... 661 00:53:25,702 --> 00:53:28,738 ...Kayitana delako bat izan zen, Kayenziko bat. 662 00:53:30,674 --> 00:53:32,509 Aihotzaz hil zuen nire seme Kidende. 663 00:53:34,644 --> 00:53:37,614 Mashemarekin hitz egin nuen lehenengo, eta hau esan nion: 664 00:53:37,847 --> 00:53:39,749 "Arren, txikitu nazazu ni... 665 00:53:39,983 --> 00:53:41,585 ...nire umeak txikitu aurretik". 666 00:53:41,818 --> 00:53:43,320 Ezetz esan zidan. 667 00:53:43,753 --> 00:53:46,590 Hau erantzun zidan: "Zu bezalako atso zahar bat hil... 668 00:53:46,823 --> 00:53:49,459 ...hain itxuragabetua?" -Ondoezik nengoen, artean. 669 00:53:49,726 --> 00:53:54,397 "Alferrik galduko genituzke makilak, ez lukete beste tutsirik aurkituko". 670 00:53:54,864 --> 00:53:57,500 Byiraborengana jiratu nintzen. 671 00:53:57,734 --> 00:54:00,870 Esan nion: "Mashemak ez nau aihotzez hil nahi". 672 00:54:01,238 --> 00:54:04,474 "Hil nazazu zuk nire umeekin batera". 673 00:54:07,510 --> 00:54:09,512 Berak erantzun: 674 00:54:09,913 --> 00:54:13,583 "Tutsiak harrapatzera bidali gaituzte..." 675 00:54:13,817 --> 00:54:16,353 ...ez hutuen bila". 676 00:54:16,753 --> 00:54:18,121 "Bizirik utziko zaitugu". 677 00:54:18,288 --> 00:54:21,191 -Nork esan zizun hori? -Bvirabok, horko horrek. 678 00:54:34,938 --> 00:54:37,907 Beste gauza bat esan nahi nuke. 679 00:54:38,074 --> 00:54:41,678 Gizaki guztiak berdinak dira, odol berbera isurtzen dute. 680 00:54:42,178 --> 00:54:44,381 Mesedez, galdetuiozue nire partetik: 681 00:54:44,914 --> 00:54:48,518 "Nork agindu zion tutsiak aukeratzea eta hutuei barkatzea?" 682 00:54:55,458 --> 00:54:58,895 Epaiketa hau hasi zenean... 683 00:54:59,529 --> 00:55:02,432 ...Jainkoaren aurrean zin egin nuen egia esango nuela. 684 00:55:02,599 --> 00:55:05,101 Berriz diot, nik ez nuen horrelakorik esan. 685 00:55:05,935 --> 00:55:08,238 Ez nintzen bere etxera joan. 686 00:55:09,673 --> 00:55:11,174 Galdetuiozue Habiyambereri... 687 00:55:11,374 --> 00:55:14,911 ...bera han zegoen gizon haiek ume horiek hiltzen ikusi genituenean. 688 00:55:15,312 --> 00:55:18,948 Byirabo, bihotza hautsi nahi didazu jende hauen aurrean? 689 00:55:31,895 --> 00:55:35,031 Beraz, ukatu egiten dute. 690 00:55:35,265 --> 00:55:38,635 Ukatzen dute emakume horren etxera joan izana... 691 00:55:38,802 --> 00:55:41,871 ...baina Byrirabok berak hitz egin zuen Flicitrekin. 692 00:55:43,306 --> 00:55:45,342 Su eman zioten bere etxeari. 693 00:55:45,975 --> 00:55:49,045 Umeak irten zirenean, aihotzaz akabatu zituzten. 694 00:55:55,018 --> 00:55:59,656 Haien heriotza eragin zuten gertaeretan parte hartu nuen. 695 00:55:59,889 --> 00:56:04,027 Baina ez nintzen haien atzetik etxera sartu. 696 00:56:04,227 --> 00:56:08,565 Beste batek aitortu zuen umeak hartu eta txikitu zituela. 697 00:56:08,732 --> 00:56:10,266 Ni ez nengoen han. 698 00:56:10,467 --> 00:56:14,003 Baina hori aitortu zuen gizona kartzelan dago. 699 00:56:14,237 --> 00:56:18,375 Hemen balego, gertatutakoa hasieratik kontatuko liguke. 700 00:56:18,541 --> 00:56:20,210 Bere txostena bageneuka... 701 00:56:20,377 --> 00:56:23,179 Egia da, bere haurrek bizia galdu zuten... 702 00:56:23,380 --> 00:56:25,849 ...eta ni beren heriotzen erantzulea naiz, neurri batean. 703 00:56:26,015 --> 00:56:29,486 Barkamena eskatzen dut horregatik, baina ez nuen beste ezer egin. 704 00:56:36,559 --> 00:56:39,295 Damutzen naiz nire krimenaz, ez dut berriz halakorik egingo. 705 00:56:48,505 --> 00:56:52,909 -Ezin naiz zutik egon. -Eserita egon zaitezke. 706 00:56:53,143 --> 00:56:57,680 Ignace, euforbia baten itzalpean eserita nengoen... 707 00:56:57,847 --> 00:57:00,717 ...Ezekielen soroan. Patatak ernetzen ari ziren. 708 00:57:00,884 --> 00:57:04,154 Etorri eta galdetu zenidan non zegoen nire seme Kadmondi. 709 00:57:04,354 --> 00:57:08,425 Ez nekiela esan nizun. 710 00:57:09,859 --> 00:57:12,862 Larunbat gau batez, Kadmondi etxera etorri zitzaidan... 711 00:57:13,096 --> 00:57:16,032 ...behiek gauerako ura edaten duten orduan. 712 00:57:16,232 --> 00:57:19,269 Etorri orduko, hau esan zidan: 713 00:57:19,469 --> 00:57:21,504 "Ama, denok hilko gara". 714 00:57:21,704 --> 00:57:23,273 "Gure klaneko guztiak". 715 00:57:23,606 --> 00:57:25,275 "Zuk hau egitea nahi dut": 716 00:57:25,442 --> 00:57:27,644 "...zoaz berehala..." 717 00:57:27,811 --> 00:57:31,014 "...eta esan Ignaceri etortzeko elkarri agur esateko". 718 00:57:31,381 --> 00:57:34,284 Ignace, zurekin topo egin nuen etxerako bueltan... 719 00:57:34,451 --> 00:57:39,622 ...nire eta nire auzokoaren lur sailaren mugan. 720 00:57:39,823 --> 00:57:42,459 Zerri bat zeneraman arrastaka. 721 00:57:42,625 --> 00:57:45,161 Hau esan nizun: "Entzun, Ignace... 722 00:57:45,328 --> 00:57:48,498 "...Kadmondi aurkitu dut..." 723 00:57:48,698 --> 00:57:52,469 "...eta bihar hil behar omen duenez, agur esan nahi omen dizu". 724 00:57:52,669 --> 00:57:56,473 Gero, Ignace, etxera joan nintzen. 725 00:57:56,639 --> 00:58:00,510 Oinazea ez al da bizi arimaren sakonean? 726 00:58:00,710 --> 00:58:03,079 Kadmondi etorri zen eta hitz egin zenuten. 727 00:58:03,246 --> 00:58:06,883 Ondoren, kalabaza bat eman nizun lasto batekin. 728 00:58:07,183 --> 00:58:10,153 Zuk ondo gogoratzen duzu, ezta, ama zaharra? 729 00:58:10,720 --> 00:58:14,324 Gogoratuko duzu Kadmondirekin nuen adiskidetasuna. 730 00:58:15,492 --> 00:58:17,727 Ez dut zerikusirik beraren heriotzarekin. 731 00:58:17,927 --> 00:58:22,265 Gainera, gauza guztiekin bezala, iritsiko da epaiketaren eguna. 732 00:58:22,499 --> 00:58:24,601 Kontua ez da ez nintzatekeela gai izango... 733 00:58:25,435 --> 00:58:28,071 Nire errua onartzea interesatuko litzaidake. 734 00:58:28,271 --> 00:58:31,241 Bihotza ari da galdezka eta epaitzen. 735 00:58:31,674 --> 00:58:35,345 Hobeto nengoke! Erraza litzateke bere heriotza aitortzea. 736 00:58:35,778 --> 00:58:38,515 Baina Jainkoagatik zin dagit... 737 00:58:38,948 --> 00:58:41,351 ...bataiatuak eta doktrinatuak izan direnengatik... 738 00:58:41,551 --> 00:58:44,220 ...ez dudala zerikusirik Kadmondiren heriotzarekin. 739 00:58:44,654 --> 00:58:48,858 Ez dut errudun naizela aitortuko. Jainkoak bakarrik epaituko nau. 740 00:58:49,459 --> 00:58:51,628 Ez naute estutuko. 741 00:58:51,828 --> 00:58:54,797 Bai baitakizu zer-nolako adiskidetasuna genuen... 742 00:58:54,998 --> 00:58:56,900 Beraz, ez dut ezer gehiago esango. 743 00:58:57,634 --> 00:58:59,302 Jainkoaren herria, entzuidazu. 744 00:58:59,536 --> 00:59:03,139 Alkateak ezkondu zuen nire semea... 745 00:59:03,306 --> 00:59:04,541 ...1994ko apirilaren 8an. 746 00:59:04,774 --> 00:59:07,143 Apirilaren 24an hil zidaten semea. 747 00:59:07,310 --> 00:59:09,979 Nire herentziaren zatia saltzera joana nintzen... 748 00:59:10,179 --> 00:59:12,148 ...nire semea mantendu ahal izateko. 749 00:59:12,348 --> 00:59:16,019 -Eta orduan Ignacek... -Erotzen ari da! 750 00:59:16,219 --> 00:59:19,055 Jainkoagatik zin egin du; Jainko gaixoa! 751 00:59:19,255 --> 00:59:21,558 -Hala da. -Alferrik darabil Jainkoaren izena. 752 00:59:21,758 --> 00:59:25,194 Baldin eta... Oraintxe bukatuko dut. 753 00:59:25,395 --> 00:59:27,964 Zure laguna baldin bazen... 754 00:59:28,364 --> 00:59:32,468 ...zergatik ez zion lagundu beste egun batez bizitzen? 755 00:59:33,303 --> 00:59:36,839 Hori da guztia. Ez dut beste ezer esateko. 756 00:59:39,475 --> 00:59:43,479 Esan ziguten: "Zoazte etxera eta ez dugu bera ukituko". 757 00:59:43,646 --> 00:59:45,748 Bizia ematen duen umetoki tristea... 758 01:00:09,038 --> 01:00:11,541 Beste norbaitek lekukotasuna eman nahi du? 759 01:00:11,741 --> 01:00:15,678 Egongo da beste norbait informazio gehiagorekin! 760 01:00:16,613 --> 01:00:18,615 Bestela, hemen egongo gara egun osoan. 761 01:00:22,719 --> 01:00:25,488 Inork ez du ezer erantsi nahi? 762 01:02:13,496 --> 01:02:16,666 Umeak patioan zutik zeuden. 763 01:02:17,300 --> 01:02:21,938 Txikienak negarrez ari ziren; ama ere negarrez ari zen. 764 01:02:23,005 --> 01:02:24,574 Dardarka ari zen. 765 01:02:24,774 --> 01:02:27,577 Honela esan zidan: "Zuei errespetua zor dizuet... 766 01:02:27,777 --> 01:02:30,179 "...eraman nazazue, arren, nire umeen ondora". 767 01:02:31,514 --> 01:02:34,817 Anaiak hau erantzun zion: "Entzun... 768 01:02:35,017 --> 01:02:38,788 "...tutsien eta bere umeen bila etorri naiz". 769 01:02:38,988 --> 01:02:41,791 Ez hutuen bila. Zu gutakoa zara. Biziko zara". 770 01:02:43,326 --> 01:02:45,428 Orduan, mutikoak eraman genituen. 771 01:02:45,628 --> 01:02:47,864 Hemen gaudenak baino askoz gehiago ginen... 772 01:02:48,131 --> 01:02:49,766 ...nahikoa eta gehiago muinoa inguratzeko. 773 01:02:50,299 --> 01:02:55,138 Bidean barrena eraman genituen haurrak. 774 01:02:58,975 --> 01:03:01,544 Haien artean, bere seme zaharrena zegoen. 775 01:03:01,778 --> 01:03:03,613 Sufrimenduak jota utzi zuen. 776 01:03:03,846 --> 01:03:05,014 Eseri egin zen. 777 01:03:05,214 --> 01:03:08,451 "Han edo hemen, hil egingo naiz. Ez naiz urrunago joango". 778 01:03:08,618 --> 01:03:10,286 Kadmondi zen. 779 01:03:10,720 --> 01:03:11,921 Orduan... 780 01:03:13,089 --> 01:03:16,259 Byirabok esan zuen: "Mugi daitezela labezomorro horiek!" 781 01:03:18,628 --> 01:03:20,229 Berriz abiatu ginen... 782 01:03:21,063 --> 01:03:23,032 ...eta haiek zaintzen egon ginen; hori egia da. 783 01:03:24,801 --> 01:03:26,335 Gu taldearen atzean gindoazen. 784 01:03:28,704 --> 01:03:30,439 Byiraboren taldeak hau esan zuen: 785 01:03:31,207 --> 01:03:34,177 "Gizatxar hauen zeregina emakume haurdunak ebakitzea zen... 786 01:03:34,377 --> 01:03:38,114 "...ume hutuek zer pentsatzen duten jakiteko". 787 01:03:39,048 --> 01:03:41,951 Sinetsidazu, ez naiz gehiegikeriak esaten ari. 788 01:03:43,186 --> 01:03:44,654 Inguratu egin gintuzten. 789 01:03:45,221 --> 01:03:47,990 Hitz egiten zutenean, galtzetan egiten genuen pixa, beldurrez. 790 01:03:49,192 --> 01:03:52,061 Haiengana joan nintzen berehala, anaiak zirelakoan. 791 01:03:52,295 --> 01:03:54,230 Bat-batean, garrasiak entzun nituen... 792 01:03:54,664 --> 01:03:57,500 Akabatu itzazue! Oinazez sufritu dezatela! 793 01:03:57,733 --> 01:03:59,602 Izututa ihes egin nuen. 794 01:03:59,769 --> 01:04:01,838 Nhadimana atzetik zetorkidan aihotza eskuan. 795 01:04:02,004 --> 01:04:05,942 Korrika joan nintzen Muberandindaren semearen etxera. 796 01:04:07,476 --> 01:04:11,147 Aihotzaren distira ikusi nuen. Harri eta zur geratu nintzen. 797 01:04:11,347 --> 01:04:13,115 Eskuak altxatu nituen! 798 01:04:13,282 --> 01:04:15,585 Berak esan zidan: "Ez beldurrik izan!" 799 01:04:15,785 --> 01:04:19,322 Bultzaka sarrarazi ninduen berriz ere taldean. 800 01:04:19,488 --> 01:04:21,224 Gasigwak masaileko gogorrak eman zizkidan. 801 01:04:21,624 --> 01:04:24,227 Gero nik, Mutabazik, sakelak hustu nituen... 802 01:04:24,427 --> 01:04:26,262 ...gazteek bakean edan ahal izan zezaten. 803 01:04:26,462 --> 01:04:27,597 Entzuten didazu? 804 01:04:27,997 --> 01:04:31,334 Buruzagitzat salatu zintudan zuk sartu ninduzulako gerran. 805 01:04:40,176 --> 01:04:41,644 Garbi identifikatzea... 806 01:04:41,911 --> 01:04:44,747 ...nork zer egin zuen hilketetan zaila da niretzat. 807 01:04:44,947 --> 01:04:47,016 Denok hil genuen norbait. 808 01:04:48,651 --> 01:04:50,987 Lehenik, jo egiten nituen. 809 01:04:52,088 --> 01:04:54,357 Denok parte hartu genuen sarraskian... 810 01:04:54,557 --> 01:04:56,626 ...eta besteek, berriz, hiltzeko zereginean. 811 01:04:57,760 --> 01:05:00,596 Nor, ordea? Horixe galdetzen dizugu. 812 01:05:00,796 --> 01:05:03,633 Nor? Ni, lehenik. 813 01:05:04,066 --> 01:05:05,568 Ngezahayo... 814 01:05:06,068 --> 01:05:07,770 ...Vianney Byirabo... 815 01:05:08,237 --> 01:05:10,106 ...eta Alexis Mugwaneza, Rufigi ezizenez. 816 01:05:10,339 --> 01:05:14,043 Gutako inork ezin du esan ezer egin ez zuenik. 817 01:05:14,644 --> 01:05:16,646 Byirabo han zegoen, ziur esaten dizut hori. 818 01:05:18,814 --> 01:05:20,349 Eraso talde bat ginen. 819 01:05:20,516 --> 01:05:23,920 Jendea hiltzea zen gure zeregina, nork zer egin zuen pentsatu gabe. 820 01:05:26,956 --> 01:05:28,057 Gerra garaian... 821 01:05:29,091 --> 01:05:32,628 ...bi botere mota zeuden. 822 01:05:33,362 --> 01:05:35,164 Bertako aginte politikoa... 823 01:05:35,364 --> 01:05:38,034 ...eta ez dut ukatzen ni horretan aritu nintzenik... 824 01:05:38,200 --> 01:05:40,069 ...eta gerrako agintea. 825 01:05:40,303 --> 01:05:45,741 Gerra-aginteak ganadua harrapatzen zuen. 826 01:05:47,944 --> 01:05:50,379 Armak zeuzkan, eta bulego bat ere bai. 827 01:05:51,781 --> 01:05:55,351 Bertako aginteak, berriz, ez zeukan bulegorik. 828 01:05:57,586 --> 01:05:59,555 Kontua da hitz jakin batzuek... 829 01:05:59,755 --> 01:06:01,257 ...nire iritzian... 830 01:06:01,624 --> 01:06:03,759 ...Gacacaren lana korapilatzen dutela. 831 01:06:03,960 --> 01:06:07,029 "Gerra garaian" esan duzu. Gerra al zen? 832 01:06:07,763 --> 01:06:12,568 Patruilak ere aipatu dituzu. Zer egiten zuten? 833 01:06:13,669 --> 01:06:17,640 Tutsiak ehizatu eta hil egiten zituzten. 834 01:06:18,074 --> 01:06:23,245 Tutsiak borrokatu al ziren horri gerra deitu ahal izateko? 835 01:06:23,479 --> 01:06:27,550 Ez omen zenuen botererik... 836 01:06:27,817 --> 01:06:31,988 ...baina zuk antolatzen zenituen errondak! 837 01:06:34,390 --> 01:06:37,326 "Gerra garaian" esan duzu... Egia esan... 838 01:06:37,493 --> 01:06:40,629 ...horretan ez gatoz bat. Noren kontra borrokatzen zineten? 839 01:06:40,830 --> 01:06:42,665 Nor noren kontra ari zen borrokan? 840 01:06:43,099 --> 01:06:47,370 Azal diezagukezu zertarako ziren patruilak? 841 01:06:49,705 --> 01:06:51,273 Patruila asko zeuden... 842 01:06:51,474 --> 01:06:53,109 Baina zein zen beren eginkizuna? 843 01:06:53,342 --> 01:06:56,645 Tutsiak aurkitu eta atxilotzea zen nire zeregina... 844 01:06:56,812 --> 01:06:58,080 ...eta haiek hiltzea, beharbada. 845 01:06:58,314 --> 01:06:59,515 Bai, haiek hiltzea. 846 01:06:59,715 --> 01:07:02,518 Baina sekula ez genuen haietakorik aurkitu edo hil. 847 01:07:02,718 --> 01:07:06,188 Izan ere, gure patruilak sekula ez zuen saririk izan. 848 01:07:06,856 --> 01:07:08,190 Gerra izan al zen? 849 01:07:08,357 --> 01:07:10,026 Genozidio bat izan zen. 850 01:07:10,159 --> 01:07:12,228 Genozidioa, horixe esan ziguten... 851 01:07:13,629 --> 01:07:15,264 ...tutsiak suntsitzeko. 852 01:07:16,932 --> 01:07:19,702 Beraz, baldintza horietan... 853 01:07:20,036 --> 01:07:22,905 ...tutsiak hiltzeko zeregina zeukan talde baten buru izan zinen. 854 01:07:23,372 --> 01:07:24,740 Boterea zenuen. 855 01:07:24,940 --> 01:07:27,576 Patruila batek egiten zituen erasoak... 856 01:07:27,743 --> 01:07:29,345 ...nahiz mugatuak izan. 857 01:07:30,179 --> 01:07:32,481 Ezin dut hori ukatu. 858 01:07:33,349 --> 01:07:36,552 Besteak bezala, nik gauez patruilatzen nuen... 859 01:07:36,752 --> 01:07:39,755 Zelula baten burua nintzen, ezin dut hori ukatu. 860 01:07:39,922 --> 01:07:42,958 Baina ez nuen aski botererik... 861 01:07:43,125 --> 01:07:46,629 ...armak zeuzkan beste aginteari aurre egiteko. 862 01:07:47,830 --> 01:07:49,432 ...eta lege-hausleak zigortzeko. 863 01:07:49,665 --> 01:07:52,835 Nire auzoko batek ez zuen patruila batean sartu nahi izan... 864 01:07:53,436 --> 01:07:57,139 ...eta agintariek bere ahuntzak harrapatu zizkioten etxetik. 865 01:07:57,339 --> 01:07:58,707 Ez nuen benetako aginterik. 866 01:07:58,941 --> 01:08:01,644 Hemen badago gizon bat... Oraintxe mugitu da... 867 01:08:03,779 --> 01:08:06,282 Berak dioenez, patruilan sartu nahi ez zuen gizon batek... 868 01:08:06,449 --> 01:08:09,552 ...isun bat ordaindu behar izan zuen. 869 01:08:09,752 --> 01:08:10,786 Egia al da? 870 01:08:11,654 --> 01:08:13,889 Zuk eman omen zenuen agindu hura. 871 01:08:14,890 --> 01:08:17,326 Aipatu duzu bazegoela aginte politiko bat... 872 01:08:17,526 --> 01:08:19,261 ...eta gerra-aginte bat. 873 01:08:19,462 --> 01:08:23,265 Baina ez al zegoen genozidio-aginte hori... 874 01:08:23,499 --> 01:08:25,334 ...ez diezaiogun horri gerra-aginte deitu... 875 01:08:25,401 --> 01:08:29,438 ...gizon arrunten eskuetan? 876 01:08:29,638 --> 01:08:32,508 Ez al zeuden bi aginte horiek zure esku? 877 01:08:32,708 --> 01:08:35,778 Oso erraza da, azalduko dizut. 878 01:08:36,011 --> 01:08:39,181 Gafumban, 30etik gora behi zeuden... 879 01:08:39,415 --> 01:08:40,983 ...eta denek behizainak zituzten. 880 01:08:42,418 --> 01:08:45,354 Galdetu jendeari ea nik botererik banuen... 881 01:08:45,554 --> 01:08:48,057 ...behi horietan edo ahuntz batean ere. 882 01:08:48,524 --> 01:08:50,659 Beste aginteak behiak izendatzen zituen. 883 01:08:50,860 --> 01:08:53,362 Eta ihes egin zuenean, den-denak eraman zituen. 884 01:08:53,629 --> 01:08:55,564 Nik ez nuen zerikusirik izan horretan. 885 01:08:55,898 --> 01:08:58,667 Gure patruila atzean geratu zen. 886 01:08:58,834 --> 01:09:00,669 Sekula ez zuen behirik eskuratu. 887 01:09:04,206 --> 01:09:07,009 Zure aitormena bukatu gabe dago oraindik. 888 01:09:07,209 --> 01:09:09,945 Ez da aintzat hartzeko modukoa. 889 01:09:10,379 --> 01:09:12,314 Hona gure epaia. 890 01:09:13,782 --> 01:09:19,054 Auzitegiak 25 urteko espetxe-zigorra ezartzen dio akusatuari. 891 01:09:19,255 --> 01:09:22,625 9 urte eta 3 hilabete bete dituenez... 892 01:09:22,858 --> 01:09:28,664 ...15 urte eta 7 hilabete geratzen zaizkio betetzeko. 893 01:09:28,864 --> 01:09:33,869 Beraz, ez du auzolanik egingo. 894 01:09:34,770 --> 01:09:37,506 Akusatuak epaiaren kontra gora jotzeko eskubidea du. 895 01:09:37,706 --> 01:09:39,475 Galdetzen diot neure buruari... 896 01:09:39,708 --> 01:09:41,343 1995 ezkero... 897 01:09:43,312 --> 01:09:47,116 ...azken urtea arte, 9 urte besterik ez dira pasatu? 898 01:09:51,453 --> 01:09:54,723 1995eko apirilean atxilotu zuten... 899 01:09:54,924 --> 01:09:59,562 ...eta 2005eko uztailaren 29an askatu. 900 01:10:05,100 --> 01:10:07,770 Datak zuzendu ditzakegu, behar izanez gero. 901 01:10:07,970 --> 01:10:09,638 Aztertuko dugu kontu hori. 902 01:10:10,539 --> 01:10:13,909 Hutsegite bat balego, gure kalkuluak zehaztuko genituzke. 903 01:11:47,436 --> 01:11:50,172 Eskerrik asko, Gora Jotzeko Auzitegiko lehendakari jauna. 904 01:11:51,507 --> 01:11:53,042 Gora joko dut... 905 01:11:54,310 --> 01:11:56,578 ...nire epaiaren kontra. 906 01:12:04,787 --> 01:12:06,355 Krimenak egin nituen... 907 01:12:08,557 --> 01:12:12,928 ...krimenak aitortu eta barkamena bilatu nuen. 908 01:12:16,932 --> 01:12:20,135 Baina inor ez zitzaidan errukitu. 909 01:12:27,376 --> 01:12:31,213 Ni ez nintzen joan bere semeak hartzera. 910 01:12:31,447 --> 01:12:34,983 Bidean aurkitu genituen eta eraso genien. 911 01:12:35,217 --> 01:12:36,652 Esplikatua dut hori. 912 01:12:39,054 --> 01:12:42,991 Luzaroan, ez zen inoren barkamen bila ibili. 913 01:12:43,192 --> 01:12:46,095 Baina duela gutxi, erreguka etorri zitzaidan barkamen eske. 914 01:12:46,295 --> 01:12:49,998 Barkatu nion. Estatuak barkatua zion nik baino lehen. 915 01:12:50,199 --> 01:12:52,935 Auzitegi honek ere egindakoa barka diezaioke. 916 01:12:53,702 --> 01:12:55,738 Nire semeengatik, hilik baitaude. 917 01:12:56,472 --> 01:12:59,308 Tira, erruki zakizkiote. 918 01:13:03,379 --> 01:13:06,148 Aitortu zutenak... 919 01:13:06,515 --> 01:13:08,384 ...auzipetuak izan aurretik... 920 01:13:08,550 --> 01:13:13,522 ...8tik 11 urtera bitarteko espetxe-zigorra ezartzen zaie. 921 01:13:15,457 --> 01:13:19,027 Auzitegiak 9 urteko espetxe-zigorra ezarriko dio akusatuari. 922 01:13:19,228 --> 01:13:21,397 Bere sententzia beteko du... 923 01:13:23,565 --> 01:13:26,402 Epaitegia jakitun da... 924 01:13:26,969 --> 01:13:30,739 ...akusatuak beteta daukala jadanik bere zigorra. 925 01:13:30,939 --> 01:13:34,643 10 urte eta hilabete pasatu ditu espetxean. 926 01:13:35,644 --> 01:13:38,280 Epaia akusatuaren aurrean irakurri da. 927 01:14:01,236 --> 01:14:03,472 Ez, seguru asko ez da erraza izango berentzat... 928 01:14:03,672 --> 01:14:06,341 ...giza haragiaren zama jasan behar izatea. 929 01:14:06,575 --> 01:14:09,912 Baina ez niri eskatzeko zama hori arintzea. 930 01:14:12,614 --> 01:14:16,051 Norbaiten behia jaten baduzu... 931 01:14:18,554 --> 01:14:21,390 ...txekor bat eman diezaiokezu edo beste behi bat erosi. 932 01:14:21,990 --> 01:14:25,794 Baina berak ezin du nire semea ordeztu, ezta bere bi semeekin ere. 933 01:14:26,595 --> 01:14:27,996 Hori ezinezkoa da. 934 01:14:39,575 --> 01:14:42,644 Malkoak xukatzen dituzu, hortxe belarretan... 935 01:14:42,811 --> 01:14:44,980 ...eta gero irribarrez agertzen zara. 936 01:14:45,414 --> 01:14:47,749 Eromenak hainbat aurpegi ditu. 937 01:14:47,916 --> 01:14:50,619 Edo barre eginarazten dizu... 938 01:14:50,853 --> 01:14:54,089 ...edo etengabe negar eginarazten. 939 01:14:54,289 --> 01:14:56,258 Batzuek gelditu gabe barre egingo dute... 940 01:14:56,625 --> 01:14:59,628 ...barrez hil arte, edo isilean murgiltzen dira. 941 01:15:00,162 --> 01:15:04,132 Sufrimenduaz ari naiz. 942 01:15:04,299 --> 01:15:06,068 Batzuek barrez adierazten dute sufrimendua... 943 01:15:06,235 --> 01:15:09,404 ...beste batzuek, berriz, negarrez edo isil-isilik. 944 01:15:09,938 --> 01:15:13,675 Horiek betiko mutu geratu ote diren iruditzen zaizu. 945 01:15:37,799 --> 01:15:39,601 Badirudi... 946 01:15:39,768 --> 01:15:43,071 Aitzurra eskutan hartuta lurra lantzen dugunok... 947 01:15:43,272 --> 01:15:45,073 ...euriteak hurbil daudenean... 948 01:15:45,240 --> 01:15:48,944 ...galdetzen diogu geure buruari: "Nondik hasi? Non landatu?". 949 01:15:49,678 --> 01:15:51,547 Galdera berak beti. 950 01:15:51,680 --> 01:15:55,317 Era berean, barrutik zaurituta gaudenok... 951 01:15:56,251 --> 01:15:57,953 ...badugu beti puntu bat... 952 01:15:58,554 --> 01:16:03,392 ...non gure pentsamenduek heriotzaren erreinura jaisten gaituzten. 953 01:16:04,092 --> 01:16:07,396 Pentsatzen duzu: "Nire semearekin egon nintekeen". 954 01:16:07,563 --> 01:16:09,698 "Edo nire bilobarekin, beharbada". 955 01:16:10,332 --> 01:16:12,501 Ez da sekula bukatzen. 956 01:16:12,701 --> 01:16:14,736 Pentsamendu horiek atzetik dabilkizu. 957 01:16:15,070 --> 01:16:18,140 Dolu garaia ez da sekula bukatzen zure bihotzean. 958 01:16:19,174 --> 01:16:22,844 Nire semeak lurperatu zituzten lekutik pasatzen naizenean... 959 01:16:23,412 --> 01:16:26,114 ...ezin ditut begiak handik kendu. 960 01:16:26,848 --> 01:16:27,983 Sekula ez! 961 01:17:35,984 --> 01:17:38,787 ITZULPENA: Jon Muoz