1 00:02:02,755 --> 00:02:06,526 LILJA BETIKO 2 00:03:02,849 --> 00:03:07,287 3 hilabete lehenago. Soviet Batasun ohiko lekuren batean. 3 00:03:36,449 --> 00:03:38,551 -Kaixo. -Kaixo, sartu. 4 00:03:38,718 --> 00:03:43,256 -Joango al gara? -Bai. Maletak egin, eta banoa. 5 00:03:43,423 --> 00:03:47,527 -Zer maletak? -Nire gauzak. Etxez aldatuko naiz! 6 00:03:47,694 --> 00:03:49,963 -Nora? -Estatu Batuetara! 7 00:03:50,129 --> 00:03:56,169 -Zer? Estatu Batuetara? -Bai! Ezagutzen duzu amaren gizona? 8 00:03:56,369 --> 00:04:00,607 Ameriketan bizi da. Ama harekin doa, eta ni amarekin. 9 00:04:01,441 --> 00:04:05,278 -Zer egingo duzu han? -Ez dakit. Ostiralean joango gara. 10 00:04:05,445 --> 00:04:07,113 -Txantxetan ari zara! -Egia da! 11 00:04:07,313 --> 00:04:11,751 -Txantxa da. -Egia da. Zer egingo dut hemen? 12 00:04:12,552 --> 00:04:16,723 -Ezin dut sinetsi bazoazela. -Sinets ezazu. Banoa. 13 00:04:19,559 --> 00:04:23,930 -Geroago ordain dezaket Marlboroa? -Ez, ezin duzu. 14 00:04:24,831 --> 00:04:26,899 -Eta Wall Street bat? -Ezetz esan dizut. 15 00:04:27,100 --> 00:04:31,638 -Beste kutxatzainak uzten digu ba. -Ez gezurrik esan, neskak. 16 00:04:31,804 --> 00:04:34,540 -Ez gara gezurretan ari. -Ezetz esan dizuet! 17 00:04:35,408 --> 00:04:37,377 -Puta! -Zer? 18 00:04:38,444 --> 00:04:41,814 -Zer ari zara! -Berdin zait, Ameriketara noa! 19 00:04:51,491 --> 00:04:55,928 Nola erabaki duzu Ameriketara joatea? 20 00:04:56,095 --> 00:05:01,000 Amak harreman-agentzia batean ezagutu du bere senargaia. 21 00:05:01,167 --> 00:05:05,004 Gizona errusiarra da, baina Ameriketan bizi da. 22 00:05:05,171 --> 00:05:07,073 Ez da sinestekoa! 23 00:05:07,373 --> 00:05:12,845 -Kaka! Nik ere joan nahi nuke. -Etorri Ameriketara ni bisitatzera! 24 00:05:22,355 --> 00:05:26,426 Zer da "Amerika, Amerika" hori? Zer esaten ari da? 25 00:05:26,759 --> 00:05:30,630 -Hara joatekoa omen da. -Gezurretan ari zara. Benetan? 26 00:05:33,399 --> 00:05:35,902 -Zurekin joan naiteke? -Ez. 27 00:05:36,069 --> 00:05:39,339 Eraman nazazu zurekin. Badakit ingelesez. 28 00:05:39,505 --> 00:05:41,641 "Hello, my name is Volodya". 29 00:05:42,075 --> 00:05:43,343 Baboa! 30 00:05:49,882 --> 00:05:54,087 Amak zerbait esan nahi dizu. 31 00:05:55,755 --> 00:05:57,357 Bota. 32 00:06:03,396 --> 00:06:07,367 Tira ba… Sergei eta ni hitz egiten aritu gara… 33 00:06:07,533 --> 00:06:10,169 …eta erabaki dugu hobe dela aurrena gu joatea. 34 00:06:11,971 --> 00:06:15,375 Lehenengo gu joango gara eta zu gero etorriko zara. 35 00:06:16,008 --> 00:06:21,514 -Orain handia zara. -Zer? Bakarrik biziko naiz hemen? 36 00:06:22,682 --> 00:06:24,283 Bai ba. 37 00:06:26,185 --> 00:06:30,890 Ez bazaizu gustatzen… etorri beharrik ere ez duzu! 38 00:06:58,985 --> 00:07:02,889 Zu eta ni bakarrik. Gu biok bakarrik. 39 00:07:23,276 --> 00:07:27,480 Agur esatera noakio. Berehala etorriko naiz. 40 00:07:30,750 --> 00:07:33,186 Laztana… Banoa. 41 00:07:37,757 --> 00:07:41,360 Diru pixka bat utzi dizut. Hara iristean gehiago bidaliko dizut. 42 00:07:45,364 --> 00:07:47,834 Izeba Anna laster etorriko da. 43 00:07:50,837 --> 00:07:53,406 Emango al didazu besarkada bat? Banoa. 44 00:08:09,589 --> 00:08:10,823 Ondo da… 45 00:08:12,191 --> 00:08:14,760 -Agur. -Adio. 46 00:08:50,696 --> 00:08:52,865 Itxaron, ama! 47 00:09:00,039 --> 00:09:02,708 Ama! Ez joan! 48 00:09:02,875 --> 00:09:06,078 -Nire neskatoa… -Ez nazazu utzi, mesedez! 49 00:09:07,346 --> 00:09:09,549 Ez nazazu utzi, ama! 50 00:09:09,715 --> 00:09:12,818 Ez joan, geratu nirekin, Ez naiz moldatuko! 51 00:09:13,052 --> 00:09:15,187 Ez joan, ama! 52 00:09:15,388 --> 00:09:17,757 Ez bagara orain joaten… 53 00:09:18,958 --> 00:09:22,228 -Deituko dut. Deituko dizut! -Ama! 54 00:09:22,595 --> 00:09:24,564 Hara iritsi orduko deituko dizut! 55 00:11:09,468 --> 00:11:11,737 -Nor da? -Anna. 56 00:11:20,680 --> 00:11:23,849 -Beraz… Joan egin da? -Bai. 57 00:11:25,785 --> 00:11:27,453 -Jantzi zaitez. -Zer? 58 00:11:27,620 --> 00:11:31,590 -Goazen zure etxe berrira. -Zer etxe berri? 59 00:11:31,757 --> 00:11:36,395 -Beste etxe batera joango zara. -Zer? 60 00:11:36,562 --> 00:11:40,966 Etxe hau handiegia da zuretzat. Janzteko esan dizut. 61 00:11:41,133 --> 00:11:44,870 -Ez naiz joango. Hau da nire etxea! -Obeditu egin behar didazu. 62 00:11:46,172 --> 00:11:47,373 Goazen. 63 00:11:51,811 --> 00:11:54,180 Hemen da. 64 00:12:03,656 --> 00:12:08,294 Hemen bizi zen agurea duela gutxi hil da. Bere gauzak hemen daude. 65 00:12:15,401 --> 00:12:19,071 -Erotu egin zara? Ni hemen bizi? -Bai, hemen bizi behar duzu. 66 00:12:19,238 --> 00:12:22,007 Zure ama hemen ez dagoen bitartean, nik aginduko dut. 67 00:12:22,174 --> 00:12:25,244 Hemen denetik daukazu: hozkailua, leihoak, goxo egoten da… 68 00:12:25,411 --> 00:12:30,015 -Zergatik ezin naiz etxean bizi? -Ezin dugulako ordaindu. 69 00:12:30,182 --> 00:12:32,451 Ez nik eta ez zuk. 70 00:12:32,618 --> 00:12:34,754 -Ez baduzu… -Ez naiz hemen biziko! 71 00:12:34,887 --> 00:12:37,990 Ez baduzu hemen bizi nahi, kalean bizi zaitez. 72 00:12:38,157 --> 00:12:42,695 -Puta! -Kalean edo umezurztegi batean! 73 00:12:52,371 --> 00:12:54,774 -Kaixo, Lilja. -Kaixo. 74 00:13:03,115 --> 00:13:07,019 VOLODYA 75 00:14:00,706 --> 00:14:03,542 Gure aita, zeruetan zaudena. Santu izan bedi zure izena. 76 00:14:03,709 --> 00:14:06,045 Etor bedi zure erreinua. Egin bedi zure nahia… 77 00:14:06,212 --> 00:14:10,883 …Zeruan bezala Lurrean ere. Emaiguzu egun honetako ogia. 78 00:14:11,050 --> 00:14:14,086 Barkatu gure zorrak, guk ere gure zordunei barkatzen diegun ezkero. 79 00:14:14,253 --> 00:14:17,022 Eta ez gu tentaldira eraman, baina atera gaitzazu gaitzetik. 80 00:14:17,189 --> 00:14:21,227 Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. 81 00:14:54,593 --> 00:14:56,428 Oso ondo. 82 00:14:59,398 --> 00:15:01,533 Hobeto egin dezakezu. 83 00:15:03,502 --> 00:15:07,139 Oraindik hemen zaude? Ameriketara joan zinela uste nuen. 84 00:15:09,341 --> 00:15:11,710 Ondo egin duzu azterketa. 85 00:15:11,911 --> 00:15:14,980 -Etorkizun bikaina izango duzu. -Zer? 86 00:15:16,081 --> 00:15:17,549 Txantxetan ari nintzen. 87 00:15:25,391 --> 00:15:29,428 Zoaz pikutara, puta! Etorkizun bikaina izango dut, bai horixe. 88 00:15:38,837 --> 00:15:40,472 Kaixo! 89 00:15:43,943 --> 00:15:46,412 Nora zoazte? 90 00:15:48,314 --> 00:15:50,983 -Zuekin joan naiteke? -Ez, ezin duzu. 91 00:15:51,150 --> 00:15:55,254 -Kola daukat. -Utzi ikusten. 92 00:16:00,025 --> 00:16:03,796 Nikeak dira? Benetakoak? 93 00:16:04,363 --> 00:16:06,899 Eguzkitxoa, altxa zaitez… 94 00:16:10,002 --> 00:16:12,037 Begira zenbat botika aurkitu ditudan! 95 00:16:12,705 --> 00:16:14,773 -Non aurkitu dituzu? -Komunean. 96 00:16:15,240 --> 00:16:17,309 -Ez dira nireak. -Norenak dira? 97 00:16:17,876 --> 00:16:20,479 -Hemen bizi zen agurearenak edo. -Zer da hau? 98 00:16:21,981 --> 00:16:23,582 Emadazu hori! 99 00:16:23,816 --> 00:16:26,452 Zer ari zara! Umeek ezin dute hori hartu! 100 00:16:29,655 --> 00:16:31,857 Begira zer aurkitu dudan! 101 00:16:34,827 --> 00:16:38,497 -Jolas gaitezen gerrara! -Jarriozu bat. 102 00:16:38,664 --> 00:16:40,699 Agurea gerrako heroia zen. 103 00:16:42,334 --> 00:16:45,371 -Begiraiozu gerrako heroiari! -Agurtu ezazu! 104 00:16:53,012 --> 00:16:56,015 -Volodya, eseri. Eseri! -Lasai! 105 00:16:58,784 --> 00:17:03,255 Zer da zarata hori? Ezin zarete isilik ibili? 106 00:17:03,422 --> 00:17:07,459 Sartu, ez haserretu. Eztularako botika daukat. Hartu pixka bat. 107 00:17:07,626 --> 00:17:11,730 -Ez dut eztularik. -Ona da gauza guztietarako. Sartu. 108 00:17:11,897 --> 00:17:17,169 Ez bazarete isiltzen, poliziari deituko diot. Eta zure izebari. 109 00:17:23,075 --> 00:17:25,611 Nahikoa da. Nahikoa da! 110 00:17:30,249 --> 00:17:33,619 -Tira, argia itzaliko dut. -Gazteegia zara. Geldi egon. 111 00:17:41,460 --> 00:17:44,730 Gelditu, gazteegia zara. Bila ezazu beste neska bat. 112 00:17:46,665 --> 00:17:49,635 -Nahikoa da. -Ospa. 113 00:18:22,301 --> 00:18:24,036 Zer gertatzen da hemen? 114 00:18:25,904 --> 00:18:27,639 Zer gertatzen da? 115 00:18:27,806 --> 00:18:30,943 Leku hau asko gustatzen zait. Burutik jota zaude, ala? 116 00:18:36,048 --> 00:18:37,382 Kanpora! 117 00:18:39,985 --> 00:18:41,286 Zaborra! 118 00:18:43,222 --> 00:18:46,058 Mugi! Alde hemendik berehala! 119 00:18:49,228 --> 00:18:50,329 Kanpora! 120 00:19:09,581 --> 00:19:11,817 Ez ni ukitu! 121 00:19:11,984 --> 00:19:16,188 Zoaz infernura! Eta gogoratu hemen nik agintzen dudala. 122 00:19:16,321 --> 00:19:18,390 Kontuz ibili, edo okerragoa izango da! 123 00:19:23,729 --> 00:19:25,964 Ospa nire etxetik! 124 00:19:26,165 --> 00:19:30,502 Alde hemendik! Alua! Putakumea! 125 00:20:04,002 --> 00:20:05,971 Volodya! 126 00:20:06,138 --> 00:20:08,340 Volodya, zer zabiltza? 127 00:20:08,473 --> 00:20:10,809 -Hemen eserita nago. -Zatoz hona. 128 00:20:10,976 --> 00:20:13,679 -Eserita nago, besterik ez. -Etorri hona, mesedez. 129 00:20:14,246 --> 00:20:15,647 -Etorri hona! -Ez dut nahi. 130 00:20:15,814 --> 00:20:18,116 -Zatoz hona. -Ez, ez dut nahi. 131 00:20:18,283 --> 00:20:20,919 -Zatoz hona. -Ondo da, ondo da… 132 00:20:21,320 --> 00:20:24,056 Joango al gara paseatzera? 133 00:20:24,223 --> 00:20:26,758 -Ez. -100 koroa. 134 00:20:26,925 --> 00:20:29,661 -Zoaz pikutara! -200. 135 00:20:29,795 --> 00:20:32,464 -Zoaz kaka egitera! -Ez zara hain polita… 136 00:20:32,598 --> 00:20:35,434 -Zoaz popatik hartzera, ergela! -Galdetu besterik ez dut egin. 137 00:20:39,037 --> 00:20:43,008 Hemendik atera beharra daukat. Hau baino okerragorik ez da egongo. 138 00:20:45,510 --> 00:20:47,512 -Gabon. -Etxera zoaz? 139 00:20:47,679 --> 00:20:51,950 -Nekatuta nago. Etxera noa. -Gera naiteke zure etxean? 140 00:20:52,117 --> 00:20:56,388 -Ez. -Zergatik ez? Kalean hotz dago. 141 00:20:57,089 --> 00:21:00,492 Ezin naiz etxera joan. Bota egin naute. 142 00:21:01,360 --> 00:21:05,130 Aita erotu egin da. Ez dakit zergatik. 143 00:21:05,297 --> 00:21:08,333 Mesedez… Lilja. 144 00:21:09,167 --> 00:21:11,803 Zoruan lo egingo dut. 145 00:21:14,539 --> 00:21:19,144 Sofan lo egin ezazu. Baina ukitzen banauzu, bota egingo zaitut. 146 00:21:22,481 --> 00:21:25,284 Badakizu zer ari naizen pentsatzen? 147 00:21:25,450 --> 00:21:29,821 Familia bat izan gintezkeela. Hemen eserita otorduak egiten… 148 00:21:29,988 --> 00:21:33,725 …ni lanetik etorri, eta zuk ogia eginda edukiko zenuen. 149 00:21:38,297 --> 00:21:44,202 Lilja? Zer gertatuko ote zen ni bi urte zaharragoa banintz? 150 00:21:44,369 --> 00:21:47,005 Nahikoa da! 151 00:21:47,406 --> 00:21:49,408 Benetan… 152 00:21:51,376 --> 00:21:54,513 Ez esan hori. Ergelkeria bat da. 153 00:21:54,880 --> 00:21:59,017 Badakizu zer? Saltatzeko gogoa nuen. 154 00:21:59,217 --> 00:22:00,919 -Benetan? -Bai. 155 00:22:01,086 --> 00:22:04,456 -Zergatik? -Hau dena kaka putza delako. 156 00:22:04,656 --> 00:22:07,059 Ez dut gehiago bizi nahi. 157 00:22:09,094 --> 00:22:11,763 Horixe nahi duzula! 158 00:22:12,064 --> 00:22:15,167 Horixe nahi duzula! 159 00:22:15,334 --> 00:22:20,472 Bizia salbatu didazu. Orain nik salbatuko dizut zurea. 160 00:22:35,520 --> 00:22:38,023 Wall Street pakete bat. 161 00:22:46,131 --> 00:22:47,666 27, mesedez. 162 00:22:50,502 --> 00:22:53,071 Orduan, patata frijituak eta zigarroak besterik ez. 163 00:22:58,844 --> 00:23:01,813 Jar ezazu laranja zukua bere lekuan. 164 00:23:05,984 --> 00:23:07,152 Zatoz hona! 165 00:23:14,559 --> 00:23:19,898 Gaur ez duzu gutunik. Ama zutaz ahaztuko zen. 166 00:23:35,747 --> 00:23:38,984 Ez, hemen eseri nahi dut… 167 00:23:40,719 --> 00:23:43,121 Minutu batzuetako kontua da. 168 00:23:43,655 --> 00:23:48,593 Mutil gazteekin, ondo; baina agureekin, nazkagarria da. 169 00:23:48,760 --> 00:23:52,030 Eta askoz azkarrago. Bat, bi eta kitto! 170 00:23:52,197 --> 00:23:55,700 Diruarekin soineko bat edo beste zerbait eros dezakezu. 171 00:23:56,701 --> 00:23:59,337 Inoiz ez. Nazkagarria da. 172 00:24:04,876 --> 00:24:06,178 Goazen! 173 00:25:35,200 --> 00:25:38,803 -Zer moduz? -Ondo. 174 00:25:40,305 --> 00:25:42,974 Jelatuta nago! Kontadaidazu zer moduz. 175 00:25:43,141 --> 00:25:46,278 Berdin dio. Goazen etxera, hotz handia dago! 176 00:26:02,994 --> 00:26:05,964 -Nor da? -Natasha. 177 00:26:17,475 --> 00:26:21,746 Dirua itzultzera natorkizu. Ez dut behar. 178 00:26:22,213 --> 00:26:24,015 Ederki. Agur. 179 00:26:31,856 --> 00:26:33,258 Natasha! 180 00:26:35,493 --> 00:26:37,796 -Kaixo. -Kaixo. 181 00:26:38,597 --> 00:26:43,702 -Zer arraio gertatu da? -Goazen hara eta esango dizut. 182 00:26:44,736 --> 00:26:46,972 Zer gertatu da? 183 00:26:47,806 --> 00:26:50,742 Aitak dirua aurkitu dit. 184 00:26:50,909 --> 00:26:54,112 Eta pentsatu dut zuri ez dizula axolako. 185 00:26:54,779 --> 00:26:57,749 Ez dit axolako, zerk? 186 00:26:57,882 --> 00:27:01,886 Ez duzu gurasorik. Alegia, ama Estatu Batuetan daukazu. 187 00:27:02,053 --> 00:27:04,656 Ez dit axolako, zerk? 188 00:27:07,225 --> 00:27:10,562 Zure dirua dela esan diot aitari. 189 00:27:10,729 --> 00:27:14,933 -Nik egin dudana zuk egin duzula. -Hori nik egin dudala esan diozu? 190 00:27:15,634 --> 00:27:22,340 Bai. Aitak hori jakingo balu, akabatuko ninduke! 191 00:27:22,507 --> 00:27:26,277 -Jota zaude burutik! -Zer axola dizu? 192 00:27:26,444 --> 00:27:29,914 -Estatu Batuetara joatekoa zara… -Adiskidea zinela uste nuen! 193 00:27:30,081 --> 00:27:33,818 -Eta horrelako gauzak esan, gero! -Natasha… 194 00:27:36,254 --> 00:27:39,658 Goazen. Mugi. 195 00:27:39,924 --> 00:27:41,593 Ez dut zure dirua behar. 196 00:27:42,661 --> 00:27:45,196 Gorde zure dirua! Puta! 197 00:28:04,582 --> 00:28:07,552 LILJA 198 00:28:13,558 --> 00:28:14,993 Mutilok, goazen ondo pasatzera. 199 00:28:15,527 --> 00:28:19,397 Horra gure putatxoa! Zikin hori! Zer zabiltza hemen? 200 00:28:19,564 --> 00:28:22,967 Ospa hemendik, arratoi nazkantea! 201 00:28:23,134 --> 00:28:25,103 Mutikoei saltzen diezu zeure burua? 202 00:28:25,236 --> 00:28:28,540 -Ez kasurik egin. Goazen. -Hau egiten ari naiz. 203 00:28:28,707 --> 00:28:31,910 Bargasta! Zer zabiltza hor? Zatoz hona! 204 00:28:35,714 --> 00:28:38,717 -Zer moduz negozioa? -Mutikoa bezero berri bat da? 205 00:28:38,850 --> 00:28:41,152 -Goazen. -Oraindik ez dut bukatu. 206 00:28:41,319 --> 00:28:43,521 Neska alua, ez du ulertzen. 207 00:28:43,722 --> 00:28:47,559 -Goazen hemendik. -Oraindik ez dut idazten bukatu. 208 00:28:49,494 --> 00:28:52,764 Ospa gure lekutik, ez dugu zure aurpegia ikusi nahi! 209 00:28:53,331 --> 00:28:57,669 LILJA BETIKO 210 00:28:58,837 --> 00:29:00,505 Bukatu dut. Goazen. 211 00:29:02,173 --> 00:29:03,408 Gelditu hor! 212 00:29:04,142 --> 00:29:06,845 Nora arraio zoazte? 213 00:29:07,011 --> 00:29:12,050 Puta zikina! Moztu ezazu lepoa! 214 00:29:20,658 --> 00:29:24,496 -Gaur ez duzu ezer berorik jango. -Zer? 215 00:29:24,696 --> 00:29:30,602 -Elektrizitatea moztu dizute. -Zer? 216 00:29:47,252 --> 00:29:49,287 Kaka! 217 00:30:41,172 --> 00:30:42,707 Anna! 218 00:30:49,147 --> 00:30:52,450 -Ez daude. Izeba etxez aldatu da. -Etxez aldatu da? 219 00:30:52,584 --> 00:30:56,120 Bai. Ene, zenbat hazi zaren! 220 00:30:56,287 --> 00:31:00,358 -Honelakoa zinenean oroitzen naiz. -Zer? Nora joan da izeba? 221 00:31:08,566 --> 00:31:11,402 Ireki, badakit hor zaudela! 222 00:31:16,274 --> 00:31:19,377 Zer moduz? Zoriontsu zaude hemen? 223 00:31:20,278 --> 00:31:25,216 Zaharra naiz eta gaixorik nago. Etxe eroso bat behar dut. 224 00:31:25,383 --> 00:31:27,318 Ulertzen duzu? 225 00:31:32,090 --> 00:31:35,360 -Amarekin hitz egin duzu? -Ez. 226 00:31:39,831 --> 00:31:43,101 -Idatzi edo deitu dizu? -Ez dit ez idatzi ez deitu. 227 00:31:43,268 --> 00:31:45,403 Utzidazu telebista lasai ikusten. 228 00:31:49,307 --> 00:31:53,444 -Dirurik gabe geratu naiz. -Ni ere bai. 229 00:31:54,345 --> 00:31:58,483 Argia moztu didate eta ez daukat ezer jateko. 230 00:31:58,616 --> 00:32:02,153 -Lana bilatu. -Nola? Eskolan ari naiz eta. 231 00:32:02,320 --> 00:32:05,456 Hortaz, egizu zure amak egin duena. 232 00:32:05,623 --> 00:32:11,162 Zoaz hirira eta ireki hankak. Eta utzidazu bakean. 233 00:32:34,152 --> 00:32:35,853 Itxi atea! 234 00:32:47,732 --> 00:32:50,335 -Badakizu zer? -Zer? 235 00:32:50,501 --> 00:32:54,138 Aldizkari batean irakurri dut noiz jaio diren ospetsu batzuk. 236 00:32:54,305 --> 00:33:00,211 Ni Britney Spearsen egun berean jaioa naiz. 237 00:33:00,378 --> 00:33:05,183 -Ez esan? -Bai… baina 4 urte beranduago. 238 00:33:05,350 --> 00:33:08,319 -Urtebetetze-egun berekoak zarete? -Bai. 239 00:33:09,854 --> 00:33:14,659 Ospitalean nahasi izan bazintuzte, zu izango zinateke Britney Spears. 240 00:33:15,860 --> 00:33:20,064 Baina ez gara urte berean jaio eta bera Estatu Batuetan bizi da. 241 00:33:20,231 --> 00:33:23,101 Baina a zer marka, gero, hala gertatu izan balitz! 242 00:33:23,868 --> 00:33:25,570 Bai, noski. 243 00:33:27,939 --> 00:33:31,109 -Noiz da nire urtebetetzea? -Ez dakit. 244 00:33:31,275 --> 00:33:34,012 -Gaur. -Benetan? 245 00:33:34,779 --> 00:33:37,215 -Ez zara txantxetan ari? -Ez. 246 00:33:37,382 --> 00:33:39,450 -Zorionak. -Eskerrik asko. 247 00:33:39,617 --> 00:33:42,220 Zerbait oparitu dizute? 248 00:33:44,956 --> 00:33:47,792 Hitz ematen dizut opari polit bat egingo dizudala. 249 00:33:47,959 --> 00:33:50,661 Zin dagizut… Baina gaur, ez. 250 00:33:50,828 --> 00:33:54,065 Ez nekien zure urtebetetzea zela eta ez daukat dirurik. 251 00:33:54,265 --> 00:33:57,969 -Benetako opari bat egingo dizut. -Ez da beharrezkoa. 252 00:33:58,136 --> 00:34:00,304 Bai, opari bat egingo dizut. 253 00:34:18,356 --> 00:34:22,260 -Eskolara joango zara? -Ez, eta zu? 254 00:34:22,493 --> 00:34:23,494 Ez. 255 00:34:24,062 --> 00:34:27,398 -Zer egingo duzu? -Arropa garbitu. 256 00:34:27,565 --> 00:34:29,467 Ez daukat arropa garbirik. 257 00:34:30,568 --> 00:34:34,105 Baina ez daukat garbigarririk. Ez dakit. 258 00:34:37,308 --> 00:34:39,010 Begira… 259 00:34:40,778 --> 00:34:43,514 -Probatuko ditugu? -Volodya, utzi hori. 260 00:34:45,683 --> 00:34:48,853 -Goazen probatzera. -Volodya, ezin duzu. 261 00:34:52,924 --> 00:34:55,893 Volodya, utz itzazu bere lekuan. Ez ukitu. 262 00:34:58,029 --> 00:34:59,664 Utz itzazu hor. 263 00:34:59,764 --> 00:35:01,933 Volodya! Ez egin hori! 264 00:35:03,334 --> 00:35:05,636 Irentsi egin dituzu? 265 00:35:05,937 --> 00:35:07,939 Volodya, irentsi egin dituzu? 266 00:35:11,142 --> 00:35:13,111 Zer duzu? 267 00:35:15,613 --> 00:35:18,449 Zer duzu? Volodya! 268 00:35:23,454 --> 00:35:26,824 Ez joan! Volodya… Volodya! 269 00:35:26,991 --> 00:35:29,694 Ez hil, mesedez, Volodya! 270 00:35:32,063 --> 00:35:34,665 Musu bat? 271 00:35:34,799 --> 00:35:38,035 Zeruan egon naizela uste dut. 272 00:35:39,504 --> 00:35:44,375 -Aingeru bihurtu naiz. -Zoaz infernura, ergela! 273 00:35:45,910 --> 00:35:48,146 -Zoaz pikutara! -Barkatu. 274 00:35:48,279 --> 00:35:51,015 Ergela! Ospa hemendik! 275 00:35:51,182 --> 00:35:53,050 -Ospa! -Barkatu. 276 00:36:11,769 --> 00:36:14,172 SALGAI 277 00:36:19,443 --> 00:36:23,915 -Zerbait erosi nahi duzu? -Hemen ez dago zer erosirik. 278 00:36:41,332 --> 00:36:42,800 Kaixo. 279 00:36:44,902 --> 00:36:47,104 Haserre zaude oraindik? 280 00:36:50,341 --> 00:36:53,678 Barkaidazu, ez dut berriz egingo. 281 00:36:57,648 --> 00:36:59,350 Zer moduz? 282 00:37:00,117 --> 00:37:02,353 Zerbait saldu duzu? 283 00:37:03,854 --> 00:37:07,091 Ezta alerik ere. Kaka putza! 284 00:37:09,227 --> 00:37:12,630 Berriz hori egiten baduzu, akabatuko zaitut benetan! 285 00:37:14,098 --> 00:37:16,400 -Joango gara Pentagonora? -Pentagonora? 286 00:37:16,567 --> 00:37:21,172 -Itsaspekoen basera. -Badakit. Zer egingo dugu han? 287 00:37:21,339 --> 00:37:24,041 Kola pixka bat daukat han. 288 00:37:25,042 --> 00:37:27,245 -Han bizi naiz. -Han bizi zara? 289 00:37:27,411 --> 00:37:30,381 Tira, etxetik botatzen nautenean. 290 00:37:36,621 --> 00:37:39,357 Aitak hemen lan egiten zuen. Armadan zegoen. 291 00:37:39,523 --> 00:37:41,993 Amak ere hemen lan egiten zuen. 292 00:37:51,936 --> 00:37:56,407 -Sukalde honetan lan egiten zuen. -Sukaldaria zen? 293 00:37:57,842 --> 00:37:59,910 Eta zure aita? 294 00:38:00,077 --> 00:38:04,282 Armadan zegoen eta hona ekarri zuten bolada batean. 295 00:38:04,949 --> 00:38:07,518 Amarekin oheratu nahiko zuen, besterik gabe. 296 00:38:07,685 --> 00:38:11,722 Ama haurdun geratu zenean aita Moskura joan zen. 297 00:38:12,456 --> 00:38:16,494 Amak idatzi zion, baina aitak erantzun ez. Ez dut sekula ikusi. 298 00:38:20,164 --> 00:38:22,066 Goazen, izozten ari naiz. 299 00:38:31,709 --> 00:38:36,347 "Breznev kamarada eta idazkari nagusiaren hitzaldia". 300 00:38:37,682 --> 00:38:42,386 "Batzorde zentraleko kamaradak, kamarada ordezkariak". 301 00:38:45,623 --> 00:38:50,227 "Duela 50 urte, garrantzi historiko handiko gertaera bat gertatu zen". 302 00:38:51,362 --> 00:38:55,066 "Txalo luze eta zaratatsua. Denak zutik daude". 303 00:39:03,974 --> 00:39:07,578 Hemen bizi naiz. Hau da nire gela. 304 00:39:09,714 --> 00:39:11,582 Begira, kola daukat. 305 00:39:12,550 --> 00:39:13,884 Har ezazu. 306 00:40:16,447 --> 00:40:18,716 Izoztuta nago. 307 00:40:20,985 --> 00:40:24,355 Txabola bat egin dezakegu. 308 00:40:30,461 --> 00:40:32,897 Txabola bat? 309 00:40:33,864 --> 00:40:36,834 Bero egoteko. 310 00:41:00,958 --> 00:41:03,327 Beroagoa da, ezta? 311 00:41:03,794 --> 00:41:06,030 Hilkutxa batean egotea bezala da. 312 00:41:06,997 --> 00:41:09,900 Hildakoaren itxurak egingo ditugu. 313 00:41:11,235 --> 00:41:13,471 Ez, eskerrik asko. 314 00:41:13,637 --> 00:41:16,974 Zer uste duzu gertatzen dela hiltzen garenean? 315 00:41:17,141 --> 00:41:22,012 Paradisura joan, Jesus ikusi eta hori guztia gertatzen dela? 316 00:41:24,114 --> 00:41:26,250 Ez dakit… 317 00:41:26,517 --> 00:41:32,256 Nik hori sinesten dut. Zeruan aingeru bihurtzen garela uste dut. 318 00:41:34,558 --> 00:41:39,263 Egun osoan saskibaloian jokatzen, nahi adina puntu apuntatuz. 319 00:41:39,430 --> 00:41:42,967 Eta Michael Jordan baino milioi bat aldiz hobea izan. 320 00:41:44,602 --> 00:41:47,104 A zer tontakeria! 321 00:41:47,304 --> 00:41:50,941 Hori ez da han egin dezakezun gauza bakarra. 322 00:41:51,108 --> 00:41:53,344 Paradisuan nahi duzun guztia egin dezakezu. 323 00:41:53,511 --> 00:41:57,848 Dantza egin, ordenagailuko jolasetan jolastu, festetara joan… 324 00:41:58,015 --> 00:42:02,453 Zer txorakeria! Ez noa hiltzera, Ameriketara baizik. 325 00:42:03,254 --> 00:42:06,090 Saskibaloian ariko nintzateke. 326 00:42:10,060 --> 00:42:12,630 -Aski da. -Zer ari zara? 327 00:42:17,101 --> 00:42:18,903 -Ondoezik nago. -Zer ari zara? 328 00:42:19,069 --> 00:42:20,170 Geldi! 329 00:42:20,671 --> 00:42:25,609 Ez dut hemen geratu nahi. Nazkatuta nago honetaz. 330 00:42:42,893 --> 00:42:45,296 LAGUNTZA SOZIALA ESKATZEKO 331 00:42:45,996 --> 00:42:50,301 Ez duzu amarekin harremanik izan hura Ameriketara joan zenetik? 332 00:42:50,467 --> 00:42:53,971 -Ez. -Eta ez dizu deitu? 333 00:42:55,272 --> 00:42:57,308 Ez daukat telefonorik. 334 00:42:57,474 --> 00:43:00,644 -Ez dizu idatzi? -Ez. 335 00:43:02,012 --> 00:43:06,483 Guri idatzi digu gutun bat. Ez zenekien ezer horretaz? 336 00:43:06,650 --> 00:43:08,686 Ez. Zer ba? 337 00:43:08,852 --> 00:43:11,121 Zure amak gutunean idatzi duenez… 338 00:43:11,455 --> 00:43:15,426 Ez du, noski, inolako lege baliorik. 339 00:43:15,593 --> 00:43:17,962 Ofizialki hau ez da... 340 00:43:18,128 --> 00:43:22,499 Baina gutunean dio uko egiten diola bere amatasunari. 341 00:43:23,534 --> 00:43:29,373 Horrek esan nahi du ez zaitula gehiago zaindu nahi. 342 00:43:30,374 --> 00:43:32,643 Zaindu? Zer esaten ari zara? 343 00:43:32,810 --> 00:43:38,015 Hara, sentitzen dut, baina hori da idatzi duena… 344 00:43:38,182 --> 00:43:39,416 Irakurri egingo dizut. 345 00:43:39,617 --> 00:43:42,286 "Lilja ez da inoiz ume desiratua izan… 346 00:43:42,453 --> 00:43:46,624 …eta, beraz, ez dut haren zaintza eta ardura izan nahi". 347 00:43:46,790 --> 00:43:50,060 "Gutun honen bidez zerbitzu zozialen esku utzi nahi dut neska." 348 00:43:50,361 --> 00:43:52,896 Izugarria da, ulertzen dut. 349 00:43:53,063 --> 00:43:55,032 Izugarria da. 350 00:47:06,890 --> 00:47:08,458 Eta zigarroak, mesedez. 351 00:47:09,993 --> 00:47:11,762 160,40. 352 00:47:19,203 --> 00:47:20,938 Eskerrik asko. 353 00:47:22,105 --> 00:47:24,741 -Itxi begiak. -Zer? 354 00:47:25,075 --> 00:47:26,076 Itxi begiak. 355 00:47:28,412 --> 00:47:30,981 -Zertarako? -Mesedez, itxi begiak. 356 00:47:31,081 --> 00:47:34,518 -Zer egin behar duzu? -Ezer berezirik, ez. Itxi begiak. 357 00:47:36,653 --> 00:47:40,424 Zer egin behar duzu? Jo egin behar nauzu? 358 00:47:40,924 --> 00:47:44,061 -Ez izan ergela. Itxi begiak. -Hitz ematen didazu? 359 00:47:44,995 --> 00:47:46,864 Lilja, nora goaz? 360 00:47:49,600 --> 00:47:52,870 Begiak itxita eduki… Orain, ireki itzazu. 361 00:47:53,570 --> 00:47:57,708 -Tori. Zure urtebetetze oparia. -Niretzat da? Benetan? 362 00:47:58,508 --> 00:48:02,646 -Har ezazu! -Benetan? Txantxetan ari zara. 363 00:48:02,779 --> 00:48:04,781 -Adarra jotzen didazu. -Ez. 364 00:48:05,115 --> 00:48:08,919 -Nirea da? Ziur zaude? Nirea? -Bai. 365 00:48:14,157 --> 00:48:17,794 -Eskerrik asko. -Hitz eman nizun. 366 00:48:18,362 --> 00:48:21,398 Sekula ez dut hain gauza politik eduki. 367 00:48:35,579 --> 00:48:39,416 -Nondik atera duzu dirua? -Kalean aurkitu dut. 368 00:48:39,583 --> 00:48:43,587 -Benetan? -Berdin dio. Amak bidali dit. 369 00:48:45,656 --> 00:48:48,558 Nirea da! Nirea! 370 00:48:55,399 --> 00:48:57,734 Har ezazu, ahal baduzu. 371 00:50:32,562 --> 00:50:33,597 Kaixo. 372 00:50:35,532 --> 00:50:38,468 -Zer moduz? -Zoaz pikutara! 373 00:50:39,903 --> 00:50:41,238 Zer gertatu zaizu? 374 00:50:46,743 --> 00:50:49,546 Izozten ari zara. Hotz dago. 375 00:50:51,381 --> 00:50:54,818 -Non bizi zara? Eramatea nahi duzu? -Ospa! 376 00:50:55,852 --> 00:50:58,522 Ez beldurtu. Ez zaitut ukituko. Etxera eraman nahi zaitut. 377 00:50:59,256 --> 00:51:02,159 Ezin zara gauez hemen ibili, leku arriskutsua da. 378 00:51:03,760 --> 00:51:06,063 Ez beldurrik izan, ez zaitut ukituko. 379 00:51:07,064 --> 00:51:08,498 Mutil normal bat naiz. 380 00:51:29,386 --> 00:51:31,021 Andrei da nire izena. 381 00:51:32,456 --> 00:51:34,458 Ni Lilja naiz. 382 00:51:35,258 --> 00:51:37,661 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 383 00:51:42,332 --> 00:51:45,402 -Tori. Garbitu. -Eskerrik asko. 384 00:51:59,049 --> 00:52:03,186 Zer zabiltza hain berandu auzo arriskutsu honetan? 385 00:52:03,687 --> 00:52:06,323 -Berdin dio. -Ondo da, berdin dio. 386 00:52:08,925 --> 00:52:12,028 -Zenbat urte dituzu? -16. 387 00:52:12,162 --> 00:52:15,799 Neska koskorra zara, baina hau arriskutsua da, hala ere. 388 00:52:15,966 --> 00:52:18,268 Hemen ez ibiltzea gomendatzen dizut. 389 00:52:25,809 --> 00:52:28,712 Orain nire ohean sartuko zara? 390 00:52:28,879 --> 00:52:31,982 Zer esaten ari zara? Ez naiz zurekin oheratuko. 391 00:52:34,718 --> 00:52:36,620 Zergatik ekarri nauzu? 392 00:52:36,987 --> 00:52:39,656 -Nahi nuelako. -Zer uste duzu, ergela naizela? 393 00:52:39,823 --> 00:52:42,792 Ez. Atsegina izan nahi dut, besterik ez. 394 00:52:43,160 --> 00:52:45,829 Ikusi zaitut eta lagundu egin nahi nizun. 395 00:52:46,463 --> 00:52:49,299 Itsusia naizela uste duzu? 396 00:52:49,733 --> 00:52:52,202 Ez dut uste itsusia zarenik. 397 00:52:52,903 --> 00:52:55,205 Oso polita zara. 398 00:52:57,073 --> 00:52:59,075 Baina ez naiz zurekin oheratuko. 399 00:53:01,978 --> 00:53:03,780 Ez naiz horregatik… 400 00:53:04,614 --> 00:53:09,653 Ondo da. Barkatu. Eskerrik asko ni ekartzeagatik. 401 00:53:13,423 --> 00:53:14,391 Kontuz ibili. 402 00:53:22,199 --> 00:53:23,366 Itxaron! 403 00:53:24,534 --> 00:53:25,936 Itxaron. 404 00:53:31,341 --> 00:53:35,612 Beharbada… berriz elkar ikus dezakegu? 405 00:53:35,879 --> 00:53:38,848 Elkartu besterik ez… 406 00:53:39,015 --> 00:53:43,220 Nonbaitera joan gaitezke… film bat ikusi… Baina larrua jo gabe. 407 00:53:43,486 --> 00:53:45,088 Larrua jo gabe? 408 00:53:45,288 --> 00:53:49,392 Hori da. Ez ezazu gaizki pentsatu. 409 00:53:54,764 --> 00:53:55,899 Ederki. 410 00:53:56,533 --> 00:53:59,502 Ondo. Primeran! 411 00:54:08,011 --> 00:54:09,312 Kaixo. 412 00:54:10,580 --> 00:54:13,717 Zer zabiltza hemen? Demontre, ikaratu egin nauzu! 413 00:54:15,352 --> 00:54:17,254 -Barkatu. -Zer zabiltza hemen? 414 00:54:17,754 --> 00:54:19,990 Barkatu ikaratu bazaitut. 415 00:54:21,358 --> 00:54:25,395 Zure etxean lo egin dezaket? 416 00:54:26,296 --> 00:54:27,597 Ederki. 417 00:54:28,632 --> 00:54:31,067 Barkatu, ez zintudan ikaratu nahi. 418 00:54:33,870 --> 00:54:37,741 Horrek zurekin oheratu nahi du. 419 00:54:38,508 --> 00:54:39,843 Ez. 420 00:54:38,508 --> 00:54:39,843 Ez. 421 00:54:41,011 --> 00:54:42,879 Bai horixe. 422 00:54:43,947 --> 00:54:47,584 Ez, ez du hori nahi. Atsegina da. 423 00:54:47,784 --> 00:54:49,519 Ez dut uste. 424 00:54:50,687 --> 00:54:53,990 -Jeloskor zaude, hori da. -Ez horixe. 425 00:54:54,157 --> 00:54:57,027 -Bai noski. -Bai zera! 426 00:54:58,728 --> 00:55:01,631 -Jeloskor zaude. -Ez, ez nago. 427 00:55:06,569 --> 00:55:09,239 Zurekin oheratu, horrek hori nahi du. 428 00:55:17,314 --> 00:55:20,317 Zurekin oheratu, horrek ez du besterik nahi. 429 00:55:28,325 --> 00:55:29,326 Ama! 430 00:55:35,532 --> 00:55:36,499 Ez! 431 00:55:37,534 --> 00:55:38,635 Kaka! 432 00:55:41,204 --> 00:55:42,238 Kaka! 433 00:56:42,732 --> 00:56:45,335 -Gehiago nahi duzu? -Bai. 434 00:56:45,502 --> 00:56:48,505 -Tarta edo izozkia? -Izozkia. 435 00:56:48,671 --> 00:56:51,074 Izozkia? Ekarriko dizut. 436 00:57:01,484 --> 00:57:03,520 -Tori. -Eskerrik asko. 437 00:57:18,568 --> 00:57:20,537 Kaka zaharra! 438 00:57:24,040 --> 00:57:27,143 Orain ulertzen dut amak zergatik alde egin duen. 439 00:57:27,977 --> 00:57:30,447 Hemen ezin da ezer egin. 440 00:57:38,721 --> 00:57:42,192 -Goazen Suediara. -Zer? 441 00:57:42,358 --> 00:57:46,663 Gure gauzak hartu, eta hanka! Ez didazu sinesten? 442 00:57:48,031 --> 00:57:52,001 -Txantxetan ari zara. -Bai. Astebete barru joango gara. 443 00:57:53,470 --> 00:57:57,474 Suedian bizi naiz. Han lan egiten dut. Oporretan etorri naiz. 444 00:57:57,841 --> 00:58:01,177 Astebete barru joango naiz. Etorri nirekin. 445 00:58:03,413 --> 00:58:07,183 Lana eta etxebizitza lortuko dizut. 446 00:58:07,350 --> 00:58:11,721 Ondo legoke. Ez zaizu hemendik alde egitea inoiz bururatu? 447 00:58:12,021 --> 00:58:16,059 Herri hau kaka putza da. Hemen ez dago zer eginik. 448 00:58:17,093 --> 00:58:21,965 Suedia paradisua da honekin konparatuta. Lasai egoteko lekua. 449 00:58:22,031 --> 00:58:24,901 Eta jendea… Jendea ere desberdina da. 450 00:58:25,869 --> 00:58:28,838 Atseginak dira, ez hemengoak bezala. 451 00:58:30,406 --> 00:58:33,042 Gainera, diru asko irabazten da. 452 00:58:33,943 --> 00:58:38,515 Mediku batek hemen urtebeten irabazten duena, han hilabeten! 453 00:58:39,115 --> 00:58:42,418 -Hori ez da egia. -Bai da! 454 00:58:42,585 --> 00:58:46,456 Hemengo jendea burutik jota dago. 455 00:58:46,589 --> 00:58:49,225 Badakizu nire lehengusuak zer egin duen? 456 00:58:50,593 --> 00:58:53,930 Giltzurrun bat saldu du, dirurik ez zeukalako. 457 00:58:55,331 --> 00:58:57,667 Zuk giltzurrun bat salduko zenuke? 458 00:59:00,270 --> 00:59:01,938 Ez duzu horrelako bizitza merezi. 459 00:59:14,417 --> 00:59:17,754 -Zer gertatu zaio baloiari? -Aitak hautsi dit. 460 00:59:18,655 --> 00:59:22,325 -Hautsi? -Zulatu egin dit. 461 00:59:24,060 --> 00:59:26,329 -Zergatik? -Guraizeekin. 462 00:59:26,496 --> 00:59:31,301 -Zergatik? -Ez dakit. Erotu egin da. 463 00:59:32,168 --> 00:59:34,938 Konpondu egingo dizut. 464 00:59:37,740 --> 00:59:39,576 Ireki! Polizia! 465 00:59:43,379 --> 00:59:45,381 Benetan polizia da? 466 00:59:45,582 --> 00:59:48,284 Irekitzen ez baduzue, atea botako dugu! 467 00:59:52,221 --> 00:59:55,258 -Kaixo! Zer dugu? -Zer nahi duzue? 468 00:59:55,525 --> 00:59:57,460 -Zatoz hona! -Zer nahi duzue? 469 00:59:57,627 --> 01:00:00,163 -Ospa! -Geldi! 470 01:00:42,839 --> 01:00:45,942 Horiek bost axola zaizkit. Babo hutsak dira. 471 01:00:46,242 --> 01:00:48,411 Nolanahi ere, banoa hemendik. 472 01:00:53,383 --> 01:00:54,717 Kola nahi duzu? 473 01:01:02,759 --> 01:01:05,762 -Badakizu zer? -Ez. 474 01:01:05,928 --> 01:01:08,765 Lan bat lortuko dizut Suedian. 475 01:01:10,333 --> 01:01:14,404 Zin dagizut. Ez zaitut hemen bakarrik utziko. 476 01:01:15,238 --> 01:01:17,607 Andreirekin hitz egingo dut. 477 01:01:33,690 --> 01:01:35,692 Poz-pozik nago Suediara etorriko zarelako. 478 01:01:36,726 --> 01:01:41,097 Etxebizitza handi bat lortuko dugu, bainu handi batekin. 479 01:01:42,231 --> 01:01:43,833 Nahi duzun guztia. 480 01:01:59,115 --> 01:02:02,418 Gauza bat galdetu nahi dizut. 481 01:02:04,287 --> 01:02:09,225 Lagun bat daukat, eta galdetu nahi nizun ea… 482 01:02:10,326 --> 01:02:12,962 Gero, gero… Gero hitz egingo dugu. 483 01:02:13,963 --> 01:02:16,265 Gero, gero… 484 01:02:44,193 --> 01:02:45,928 -Ergela zara. -Ergela ni? 485 01:02:46,095 --> 01:02:47,964 -Ergela zara. -Ergela ni? 486 01:02:48,131 --> 01:02:52,034 -Bai, ergela! -Ergela banaiz, alde hemendik! 487 01:02:52,335 --> 01:02:56,405 -Eta zergatik naiz ergela? -Hori ziria sartzen ari zaizulako. 488 01:02:56,572 --> 01:02:59,542 -Niri ziria sartzen? -Bai, noski. 489 01:02:59,842 --> 01:03:02,879 -Ez noski! -Bai horixe. 490 01:03:03,045 --> 01:03:04,480 Nola? 491 01:03:05,782 --> 01:03:09,819 Suediako lana aipatzen dizu, baina zurekin oheratu nahi du. 492 01:03:10,186 --> 01:03:13,990 -Han ez duzu lanik izango. -Horixe izango dudala! 493 01:03:14,390 --> 01:03:18,427 Lan bat lortuko dizut Suedian. Andreirekin hitz egingo dut. 494 01:03:18,828 --> 01:03:21,998 Oraindik ez duzu berarekin hitz egin? 495 01:03:22,732 --> 01:03:26,469 -Ahaztu egin zait. -Hitz egingo zenuela esan zenuen. 496 01:03:26,636 --> 01:03:29,672 Barkatu, ahaztu egin zait! Hitz egingo dut, hitz ematen dizut. 497 01:03:29,839 --> 01:03:33,142 -Beste zerbait egin behar zenuen? -Nahikoa. Harekin hitz egingo dut. 498 01:03:35,344 --> 01:03:38,815 -Zer lan da? -Barazkiekin zerikusia du. 499 01:03:38,948 --> 01:03:43,019 -Barazkiak? -Barazkiak bildu edo… 500 01:03:43,186 --> 01:03:46,889 Bildu? Neguan? Neguan ez da barazkirik biltzen. 501 01:03:47,056 --> 01:03:49,392 Zer ba? Suedia beroagoa izango da. 502 01:03:49,559 --> 01:03:52,962 -Suedia non dagoen badakizu? -Gutxi gorabehera. 503 01:03:53,129 --> 01:03:57,500 -Non? -Ez dakit zehatz non… 504 01:03:58,234 --> 01:04:01,671 Europako Batasunean… edo auskalo nola duen izena! 505 01:04:03,005 --> 01:04:05,942 Eta zuk, zer dakizu zuk? 506 01:04:07,844 --> 01:04:11,180 -Jeloskor zaude, hori da. -Beraren jeloskor? Ez. 507 01:04:11,347 --> 01:04:14,150 -Jeloskor zaude, bai horixe. -Ez, ez nago! 508 01:04:14,317 --> 01:04:16,719 -Horixe zaudela. -Ez. 509 01:04:16,886 --> 01:04:18,621 -Bai. -Ez. 510 01:04:19,589 --> 01:04:21,357 Ezta pentsatu ere. 511 01:04:44,347 --> 01:04:46,816 -Niretzat da? -Bai, norentzat bestela? 512 01:04:46,983 --> 01:04:50,052 -Zer da? -Ireki, eta ikusiko duzu. 513 01:04:52,321 --> 01:04:53,456 Pasaportea? 514 01:04:54,724 --> 01:04:57,226 -Begiratu azken orrian. -Zer dago? 515 01:04:59,128 --> 01:05:01,631 Orain Katya da zure izena. 516 01:05:02,765 --> 01:05:05,968 -Zergatik? -Mugan arazorik ez izateko. 517 01:05:06,168 --> 01:05:07,503 Ez dituzu 18 urte. 518 01:05:09,138 --> 01:05:12,174 Horrela ez dizute alferrikako galderarik egingo. 519 01:05:14,710 --> 01:05:18,014 Izan ere, nire nagusiari deitu diot. 520 01:05:18,180 --> 01:05:21,617 Astelehenean has zaitezkeela esan dit. 521 01:05:21,784 --> 01:05:25,588 -Astelehen honetan? -Bai, astelehen honetan. 522 01:05:25,922 --> 01:05:28,391 Igandean joango gara. 523 01:05:36,699 --> 01:05:41,370 Gauza bat galdetu behar dizut. 524 01:05:41,537 --> 01:05:45,541 Lanik lortu al dezakezu beste norbaitentzat? 525 01:05:46,742 --> 01:05:47,977 Ez dakit. 526 01:05:49,745 --> 01:05:53,549 Nire lagun batentzat da. Lagun min-minak gara. 527 01:05:54,317 --> 01:05:56,419 Ez dut bera hemen utzi nahi. 528 01:05:56,585 --> 01:05:57,954 Galdetuko dut… 529 01:05:59,388 --> 01:06:03,292 Aukeraren bat egon liteke. 530 01:06:04,894 --> 01:06:06,462 Zer ona zaren! 531 01:06:10,533 --> 01:06:13,436 -Bai? -Kaixo, Natasha? Lilja naiz. 532 01:06:13,836 --> 01:06:16,539 Suediara joango naiz bihar nire mutil-lagunarekin. 533 01:06:16,706 --> 01:06:20,509 Zikinzulo horretan ustelduko zara. 534 01:06:21,143 --> 01:06:23,646 Tunel batean sartzera goaz, moztu egingo da… 535 01:06:23,813 --> 01:06:27,016 Nire mutilaren telefonotik ari natzaizu. 536 01:06:49,238 --> 01:06:53,209 Volodya! Volodya, mesedez! 537 01:07:38,954 --> 01:07:41,157 Agur, sorgin zaharra! 538 01:07:42,825 --> 01:07:45,194 -Kaixo. -Kaixo. 539 01:07:49,832 --> 01:07:51,100 Sartu. 540 01:07:52,068 --> 01:07:54,670 Volodya! Volodya! 541 01:07:54,804 --> 01:07:57,073 -Nora zoaz? -Agur esatera. 542 01:07:57,206 --> 01:07:58,140 Presaka gabiltza. 543 01:08:15,458 --> 01:08:19,462 Entzun, arazo txiki bat dugu. 544 01:08:20,696 --> 01:08:25,468 Amona gaixo daukat, eta bisita egin behar diot Suediara joan aurretik. 545 01:08:25,901 --> 01:08:30,439 -Ez gara Suediara joango? -Bakarrik joango zara, eta ni gero. 546 01:08:31,107 --> 01:08:36,011 Sentitzen dut, baina baliteke amona berriz ez ikustea. 547 01:08:36,779 --> 01:08:38,647 -Bakarrik joango naiz hegazkinean? -Bai. 548 01:08:39,115 --> 01:08:44,053 Nagusiarekin hitz egin dut. Bila joango zaizu, eta etxera eraman. 549 01:08:54,864 --> 01:08:58,634 -Joateko ordua da. -Bai. 550 01:09:01,270 --> 01:09:05,141 -Laster ikusiko dugu elkar? -Pare bat egun barru. 551 01:09:05,307 --> 01:09:08,144 -Benetan? -Benetan. 552 01:09:17,153 --> 01:09:19,889 -Joateko ordua da. -Agur. 553 01:11:14,270 --> 01:11:17,573 Altxa. Altxatzeko esan dut! 554 01:11:20,175 --> 01:11:22,344 Begiraiozu, hor etzanda! 555 01:12:07,323 --> 01:12:10,793 Jekatarina Menyova. Katya. 556 01:12:13,962 --> 01:12:18,033 1982ko ekainak 19. 557 01:12:53,769 --> 01:12:54,870 Witek naiz. 558 01:12:55,671 --> 01:12:56,739 Goazen. 559 01:13:23,031 --> 01:13:24,233 Pasaportea. 560 01:13:24,500 --> 01:13:26,869 -Pasaportea? -Pasaportea. 561 01:14:40,576 --> 01:14:41,944 Bihar arte. 562 01:19:06,575 --> 01:19:07,909 Egun on. 563 01:19:13,548 --> 01:19:16,618 Ez, mesedez! 564 01:19:49,985 --> 01:19:52,387 Lagundu, mesedez! 565 01:19:54,422 --> 01:19:56,591 Mesedez, lagundu! 566 01:20:11,807 --> 01:20:14,676 Ihes egiten baduzu, hilko zaitut! 567 01:20:15,744 --> 01:20:17,379 Hilko zaitut! 568 01:20:23,852 --> 01:20:26,087 Poliziarengana joaten bazara… 569 01:20:27,222 --> 01:20:32,861 …zure herrira bidaliko zaituzte. 570 01:20:33,495 --> 01:20:38,900 Nire lagunak zain edukiko dituzu eta hilko zaituzte. 571 01:20:40,468 --> 01:20:41,903 Ulertzen? 572 01:20:51,546 --> 01:20:52,948 Lasai egon. 573 01:20:58,253 --> 01:20:59,855 Lasai egon. 574 01:21:23,211 --> 01:21:24,012 Nora goaz? 575 01:21:25,714 --> 01:21:26,514 Lanera. 576 01:21:27,215 --> 01:21:29,751 -Lanera? -Lanera. 577 01:21:34,589 --> 01:21:37,893 -Andrei? -Andrei, ez. Witek. 578 01:21:38,326 --> 01:21:41,463 -Andreik etorri behar du? -Ez. 579 01:21:54,342 --> 01:21:56,111 -Zer? -Lasai. 580 01:21:56,311 --> 01:21:59,147 -Mesedez! -Lasai egon. 581 01:22:25,340 --> 01:22:27,809 -Kaixo. -Kaixo. 582 01:22:28,476 --> 01:22:30,278 Sartu. 583 01:22:40,855 --> 01:22:42,824 Ordubete. 584 01:22:53,234 --> 01:22:56,271 Ez duzu jaka erantzi nahi? 585 01:22:58,974 --> 01:23:00,742 Lagunduko dizut. 586 01:23:20,495 --> 01:23:22,364 Mesedez… 587 01:23:24,632 --> 01:23:27,035 Emango al didazu eskua? 588 01:23:38,947 --> 01:23:40,849 Eskerrik asko. 589 01:25:52,147 --> 01:25:54,182 …baina libra gaitzazu gaitzetik. 590 01:25:54,349 --> 01:26:02,157 Orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. 591 01:27:03,084 --> 01:27:05,954 Panpina bat nahi dut… 592 01:27:06,120 --> 01:27:11,659 …arkatzak, eta motxila arrosa bat. 593 01:27:15,496 --> 01:27:17,365 Kaixo. 594 01:27:22,670 --> 01:27:24,439 Kaixo. 595 01:27:28,509 --> 01:27:30,078 Barkatu. 596 01:27:32,413 --> 01:27:38,052 -Barkatu zu horrela uzteagatik. -Berdin dio. 597 01:27:38,119 --> 01:27:42,056 -Faltan bota zaitut. -Nik ere bai zu. 598 01:27:42,323 --> 01:27:45,193 Zu zara nire adiskide bakarra. 599 01:27:48,196 --> 01:27:51,432 -Baloia? Konponduta al dago? -Bai. 600 01:27:55,203 --> 01:27:58,206 -Zer moduz zaude? -Ondo. 601 01:27:58,606 --> 01:28:01,142 Egun osoa saskibaloian jokatzen. 602 01:28:03,311 --> 01:28:05,680 -Pixka bat jokatu nahi duzu? -Ez. 603 01:28:06,748 --> 01:28:11,319 -Bide batez, Eguberri on! -Eguberria da? 604 01:28:11,386 --> 01:28:13,388 -Bai. -Ez nekien. 605 01:28:13,988 --> 01:28:15,957 -Eguberri-opari bat ekarri dizut. -Benetan? 606 01:28:16,124 --> 01:28:18,293 -Bai. -Zer? 607 01:28:18,426 --> 01:28:20,228 -Etorri. -Zer? Non? 608 01:28:20,395 --> 01:28:21,396 Begira. 609 01:28:30,371 --> 01:28:31,572 Zer da hau? 610 01:28:41,749 --> 01:28:44,319 Zure eguberri-oparia. 611 01:28:44,686 --> 01:28:47,722 -Zer da? -Hau dena. Mundu osoa. 612 01:28:47,889 --> 01:28:52,794 Etxeak, autoak, kaleak, haizea… dena zuretzat. 613 01:28:53,061 --> 01:28:55,096 Nahi duzuna egin dezakezu. 614 01:28:55,630 --> 01:28:58,700 Barkatu, baina ez dut uste opari ona denik. 615 01:28:58,866 --> 01:29:00,802 Haizea dabil… 616 01:29:00,968 --> 01:29:04,272 …lainoa sartu da. Hotz dago. 617 01:29:04,906 --> 01:29:07,175 Mundu hau ez dago hain ondo. 618 01:29:10,078 --> 01:29:12,814 Saltoka ari naiz. Hegan. 619 01:29:16,484 --> 01:29:17,885 Ez, ezin duzu. 620 01:29:18,519 --> 01:29:20,788 Zergatik ez? Hori nire esku dago. 621 01:29:21,055 --> 01:29:23,958 Nazkatuta nago bizitza honetaz. Kaka putza da. 622 01:29:24,125 --> 01:29:26,928 -Ez, ez da. -Bai da. Kaka da. 623 01:29:27,061 --> 01:29:30,498 -Ez, ez da. -Bai da. 624 01:29:30,665 --> 01:29:35,903 Hau da eduki duzun bakarra. Hau da daukazun bizitza bakarra. 625 01:29:36,070 --> 01:29:40,108 Ez dut bizitza hau nahi. Ez zait interesatzen. 626 01:29:42,377 --> 01:29:43,711 Begiradazu. 627 01:29:43,878 --> 01:29:49,016 Neure burua hil, eta zerura joan naiz, eta ondo egoten da zeruan. 628 01:29:49,250 --> 01:29:54,055 Baina damu dut. Luzaroago bizi nahi nuke Lurrean. 629 01:29:55,223 --> 01:30:00,695 Heriotza betiko izaten da, baina bizitza une labur baterako baizik. 630 01:30:02,263 --> 01:30:06,033 -Oraindik ez nengoen prest. -Ez zeunden prest? 631 01:30:06,200 --> 01:30:10,338 Gogoratzen aulkian eserita egon ginen egun hartan… 632 01:30:10,505 --> 01:30:12,840 …"Lilja 4-ever" idatzi zenuela? 633 01:30:13,007 --> 01:30:16,210 Eta putakume haiek tu egiten ziguten. 634 01:30:16,411 --> 01:30:18,846 Alde egin behar genuela esan nizun… 635 01:30:19,647 --> 01:30:24,419 …baina zu ez zeunden oraindik prest. 636 01:30:24,819 --> 01:30:29,190 Idazten ari zinena bukatu nahi zenuen. Gogoratzen zara? 637 01:30:30,625 --> 01:30:32,894 Orain kontu bera da. 638 01:30:33,428 --> 01:30:37,198 Denek tu egiten dizute, baina zu ez zaude oraindik prest. 639 01:30:41,035 --> 01:30:45,873 Saltatu, nahi baduzu. Ez da arriskutsua. Nik helduko dizut. 640 01:30:45,940 --> 01:30:50,812 Baina, orduan, galduko duzu. Eta tu egiten dizutenek irabazi. 641 01:30:57,819 --> 01:31:02,256 A zer itxura narratsa duzun! Makillatu zaitez. 642 01:31:02,590 --> 01:31:03,791 Mugi! Mugi! 643 01:31:30,318 --> 01:31:31,519 Zer ari zara? 644 01:31:32,787 --> 01:31:34,989 Atera hortik! Kanpora! 645 01:31:37,892 --> 01:31:41,162 Aizu! Kanpora! 646 01:33:50,825 --> 01:33:54,662 Kaixo, laztana. Eskolatik etorri zara? 647 01:33:55,863 --> 01:33:57,865 Baduzu etxeko lanik? 648 01:33:58,499 --> 01:34:01,302 Zer moduz eskolan? 649 01:34:03,938 --> 01:34:05,873 Gorroto dizut. 650 01:34:06,540 --> 01:34:10,111 Isilik egon. Eseri, eta etxeko lanak egin. 651 01:34:10,344 --> 01:34:11,712 Zer uste duzu? Zurea naizela? 652 01:34:12,513 --> 01:34:13,681 Ez naiz zurea. 653 01:34:13,914 --> 01:34:15,650 Ez hitz egin. Esan dizut. 654 01:34:16,984 --> 01:34:19,520 -Zer uste duzu? Eros nazakezula? -Ez hitz egin! Ixo! 655 01:34:20,021 --> 01:34:22,590 -Ezin duzu. -Ixo. Ixo! 656 01:34:23,357 --> 01:34:25,793 Ezin dituzu nire bihotza eta arima erosi. 657 01:34:55,322 --> 01:34:58,359 Geldi! Geldi, demontre! 658 01:35:28,489 --> 01:35:29,957 Ama… 659 01:35:30,524 --> 01:35:32,660 Ama… 660 01:35:43,671 --> 01:35:44,638 Kaixo. 661 01:35:55,282 --> 01:35:56,784 Neska gaixoa! 662 01:35:59,186 --> 01:36:00,921 Ezusteko bat daukat zuretzat. 663 01:36:01,689 --> 01:36:03,657 Ez dut ezusteko gehiagorik nahi. 664 01:36:04,458 --> 01:36:07,995 -Atea irekita dago. -Zer? 665 01:36:08,462 --> 01:36:11,999 Atea giltzaz ixtea ahaztu zaio. Atea zabalik dago. 666 01:36:13,234 --> 01:36:15,503 Tira. Altxa. 667 01:36:18,706 --> 01:36:20,040 -Ezin dut… -Tira. 668 01:36:20,207 --> 01:36:24,145 -Lo egin nahi dut, besterik ez. -Atea irekita dago. 669 01:36:31,652 --> 01:36:34,622 Ikusten? Atea ixtea ahaztu zaio. 670 01:36:34,655 --> 01:36:35,790 Zoaz! 671 01:36:36,690 --> 01:36:39,160 Nora joango naiz? 672 01:38:52,359 --> 01:38:54,528 Lilja, itxaron! Ez saltatu! 673 01:38:54,662 --> 01:38:56,964 Ez saltatu! Ez egin hori! Ez! 674 01:38:57,164 --> 01:39:00,868 Ez, mesedez, Lilja! Ez! Arren! 675 01:39:01,035 --> 01:39:02,970 Lilja! Ez! 676 01:39:13,948 --> 01:39:17,618 Neska, 16 bat urte. Bere burua bota du. 677 01:39:17,818 --> 01:39:19,153 Bat, bi, hiru… 678 01:39:19,320 --> 01:39:23,524 Bihotza gelditu zaio. Ez dakigu besterik. 5 minutu barru. 679 01:40:05,165 --> 01:40:07,735 Uki zaitzaket? Benetakoa zara? 680 01:40:07,901 --> 01:40:09,670 Benetakoa zara! 681 01:40:13,674 --> 01:40:16,643 Ez naiz joango. Neguan ez da barazkirik biltzen. Ez naiz txoroa. 682 01:40:16,810 --> 01:40:18,245 Agur! 683 01:40:19,546 --> 01:40:23,917 Patatak erori zaizkizu. Lagunduko dizut. 684 01:41:44,231 --> 01:41:48,268 AZPITITULUAK: Jon Muñoz 685 01:44:28,362 --> 01:44:34,901 Sexu-merkatuan zanpatutako milioika umeei eskainia dago film hau.