1 00:00:37,637 --> 00:00:41,441 EMAKUMEAK MAITE ZITUEN GIZONA 2 00:01:54,614 --> 00:01:57,450 MONTPELLIER 76ko EGUBERRIA 3 00:01:59,152 --> 00:02:02,222 Ehorzketa guztiak berdin-berdinak izaten dira. 4 00:02:02,355 --> 00:02:05,191 Eta hala ere, ehorzketa hau berezia da. 5 00:02:05,325 --> 00:02:08,695 Ez da gizonik ikusten. Emakumeak bakarrik. 6 00:02:09,062 --> 00:02:11,197 Emakumeak besterik ez. 7 00:02:11,564 --> 00:02:16,870 Bai, Bertrandek gozatuko zukeen bere ehorzketaren ikuskizuna. 8 00:03:10,323 --> 00:03:11,858 Horra benetako ordua. 9 00:03:11,991 --> 00:03:16,596 Dagoen lekutik bikain ikusiko du gugan gehien gustatzen zitzaiona. 10 00:03:20,667 --> 00:03:23,336 Bertranden esaldi bat datorkit gogora. 11 00:03:23,469 --> 00:03:28,107 Emakumeen hankak konpasak dira eta Lurra neurtzen dute... 12 00:03:28,308 --> 00:03:31,611 ...eta oreka eta harmonia ematen diote Lurrari. 13 00:03:33,713 --> 00:03:35,548 Tori zure arropa. 14 00:03:35,682 --> 00:03:39,419 Carmen andrea, oihal puska txiki bat duzu. 15 00:04:20,960 --> 00:04:23,196 6720 RD 34. 16 00:04:23,296 --> 00:04:27,367 Autoaren jabea aurki dezakegu, baina ezin dizugu izena eman. 17 00:04:27,500 --> 00:04:31,971 Berari mesede egiteko, autoan eraman dut pertsona hori. 18 00:04:32,105 --> 00:04:34,841 Neska horri zerbait ahaztu zaio nire autoan. 19 00:04:35,441 --> 00:04:37,477 Argazki kamera bat. 20 00:04:37,577 --> 00:04:40,380 Kamera ahaztu zaio eta itzuli egin nahi diot. 21 00:04:40,513 --> 00:04:44,417 -Ez dakizu zer izena duen? -Ez, bere matrikula bakarrik. 22 00:04:44,550 --> 00:04:47,587 Debekatuta dago. Ezinezkoa da. 23 00:04:47,820 --> 00:04:53,493 Autoari kalte egin balio, zure aseguruak aurkituko luke nor den. 24 00:05:04,070 --> 00:05:07,874 Autoak kolpe handi bat zeukan eskuineko aldean. 25 00:05:08,007 --> 00:05:10,943 Ez al dizute oharrik edo utzi? 26 00:05:11,077 --> 00:05:15,348 Ezer ez. Baina bere matrikula apuntatzeko astia izan dut. 27 00:05:15,481 --> 00:05:20,653 -Esadazu. -6720 RD 34. 28 00:05:20,787 --> 00:05:23,856 Autoaren jabea aurkitu, eta deituko dizut. 29 00:05:23,990 --> 00:05:27,660 -Bulegora ere deitu. -Deituko dizut. 30 00:05:27,894 --> 00:05:31,497 -Emakume hori aurkitu behar dut. -Nola dakizu emakumea dela? 31 00:05:31,497 --> 00:05:33,666 -Nola dakidan? -Bai, nola dakizu? 32 00:05:33,900 --> 00:05:35,335 Intuizioz! 33 00:05:42,442 --> 00:05:45,945 Bertrand, telefonoa! Asegurukoa da. 34 00:05:59,125 --> 00:06:01,260 Auto-jabea aurkitu duzu? 35 00:06:01,394 --> 00:06:04,030 Ez da hain erraza. Autoa Midi Car-en alokatua da. 36 00:06:04,197 --> 00:06:07,500 Polizi-agiririk gabe, auzitara eraman behar zenuke Midi Car. 37 00:06:07,633 --> 00:06:11,237 Beraz, auzitara Midi Car. Bai, Midi Car! 38 00:06:11,504 --> 00:06:16,576 Midi Car-eko auto batek eskuinaldean jo ninduen. 39 00:06:16,709 --> 00:06:21,180 Gidariaren izena galdetzea ez zait ilegala iruditzen. 40 00:06:21,314 --> 00:06:24,384 Ezin dizkizugu gure artxiboak erakutsi. 41 00:06:24,484 --> 00:06:29,655 Baina zure aseguruak guri bidaliko digu faktura. 42 00:06:29,789 --> 00:06:32,825 -Eta ez da arazorik izango. -Arazorik ez!? 43 00:06:32,959 --> 00:06:37,463 Kontua ez da bakarrik kalte-ordaina ordaintzea. 44 00:06:37,597 --> 00:06:39,966 Autoa aparkatuta zegoen. Ni ez nengoen han. 45 00:06:40,633 --> 00:06:44,337 Auto batek alboan jotzen nau eta alde egiten du, lasai asko. 46 00:06:44,470 --> 00:06:47,840 Bereak eta bi esan nahi dizkiot gidari kaskar horri! 47 00:06:48,408 --> 00:06:51,411 Ulertzen dizut, baina ezin dut arautegia aldatu. 48 00:06:51,744 --> 00:06:54,080 Zaputz egin didazute, baina ez dut etsiko. 49 00:06:54,547 --> 00:06:56,015 Agur, andereñoak. 50 00:06:57,417 --> 00:06:59,419 Jauna! 51 00:07:01,320 --> 00:07:04,457 Zure autoa ikusi dut eta arrazoi osoa duzu. 52 00:07:04,857 --> 00:07:07,794 Hona autoa guri alokatu zigun pertsonaren izena. 53 00:07:08,094 --> 00:07:10,997 Desdoits andereñoa, Paul Riquet hiribidea, Béziers. 54 00:07:11,097 --> 00:07:12,865 Béziers. 55 00:07:12,999 --> 00:07:15,835 Eskerrik asko. Oso atsegina izan zara. 56 00:07:16,702 --> 00:07:19,939 Arazoren bat baldin baduzu, zatoz berriz nigana. 57 00:07:20,173 --> 00:07:21,607 Nire autoak kalte handiak ditu. 58 00:07:21,941 --> 00:07:25,478 Normala iruditzen zaizue auto aparkatuak jotzea? 59 00:07:25,511 --> 00:07:29,449 Harrituta naukazu. Nahi duzu nire alabak zuri deitzea? 60 00:07:29,549 --> 00:07:33,853 Ez. Béziersera joango naiz berarekin hitz egitera. 61 00:07:56,342 --> 00:07:59,545 -Bai, esan. -Desdoits andereñoa? 62 00:07:59,679 --> 00:08:01,481 Itxoin. Alabari deituko diot. 63 00:08:01,581 --> 00:08:03,149 Martine. 64 00:08:03,950 --> 00:08:06,986 Zuretzat da. Lehengo gizon bera da. 65 00:08:07,119 --> 00:08:10,490 Ni naiz. Zer da auto hondatuaren kontu hori? 66 00:08:10,590 --> 00:08:14,193 Ez kezkatu. Nire autoa onik dago. 67 00:08:14,760 --> 00:08:19,499 Zu ikusteko aitzakia bat izan da. Ez da istripurik izan. 68 00:08:19,799 --> 00:08:24,103 Ikusi zintudanez geroztik, ezin zaitut neure gogotik kendu. 69 00:08:24,237 --> 00:08:26,372 Berehala hitz egin behar nizun, baina hain ederra zarenez... 70 00:08:26,506 --> 00:08:30,309 ...hitz egin ezinik egongo nintzen, hunkituta. 71 00:08:30,443 --> 00:08:34,580 Kostatu zait zu aurkitzea, baina ez naiz damutzen. 72 00:08:34,714 --> 00:08:38,217 Urrutitik etorri naiz zu ikustera. Ezidazu hitzordu bat ukatu. 73 00:08:38,351 --> 00:08:42,054 -Zu ikusteko premia dut. -Adarra jotzen didazu, ezta? 74 00:08:42,188 --> 00:08:45,625 Adarra jotzen ari denaren doinuan ari al natzaizu? 75 00:08:46,125 --> 00:08:47,560 Ez, egia da. 76 00:08:48,027 --> 00:08:50,196 Nola lortu dituzu nire izena eta helbidea? 77 00:08:50,463 --> 00:08:52,532 Midi Car-en eman dizkidate. 78 00:08:52,598 --> 00:08:55,301 Non zaude orain? 79 00:08:55,434 --> 00:08:58,905 Zure etxetik 5 minutura. Montecarlo kafetik gertu. 80 00:08:59,038 --> 00:09:02,675 -Etorriko al zara? -Bai joango naiz. 81 00:09:36,943 --> 00:09:40,212 Zu al zara istripurik izan ez duen autoaren jabea? 82 00:09:40,346 --> 00:09:42,815 Bai. Mesedez. 83 00:09:46,485 --> 00:09:48,020 Limoi ura. 84 00:09:48,154 --> 00:09:50,890 Ideia bikaina! Niretzat ere bai. 85 00:09:54,093 --> 00:09:56,996 Berritsuagoa zinen telefonoz. 86 00:09:57,096 --> 00:10:02,501 Ez zaitu harritzen hitzordu bitxi honetara etorri izanak? 87 00:10:03,836 --> 00:10:07,106 Ez dakit egiaz erantzungo didazun. 88 00:10:07,239 --> 00:10:12,178 Orain zure aurrean naukazunez, ez duzu desilusiorik hartu? 89 00:10:12,311 --> 00:10:14,046 Ez horixe. 90 00:10:14,180 --> 00:10:16,716 Zerbait aldatu da, hala ere. 91 00:10:16,816 --> 00:10:18,784 Zure ilea, beharbada. 92 00:10:19,118 --> 00:10:21,387 Ez al zeneukan zapi bat ilean? 93 00:10:21,921 --> 00:10:26,892 Zer gustatu zitzaizun nitaz nire bila etsi-etsian ibiltzeko? 94 00:10:27,026 --> 00:10:28,995 Zaila da esplikatzen. 95 00:10:30,062 --> 00:10:32,932 Arropa-garbitegi hartan zeunden. 96 00:10:33,065 --> 00:10:35,234 Gero, ateratzen ikusi zintudan. 97 00:10:35,234 --> 00:10:37,703 Zetazko soineko berde argi bat zeneukan jantzita. 98 00:10:37,837 --> 00:10:42,475 Soinekoak papar biribila zuen eta litsak zeuzkan beso-belaunetan. 99 00:10:42,575 --> 00:10:46,212 Zure ibilera eta soinekoaren higidura ikuskizun ederra ziren. 100 00:10:46,345 --> 00:10:50,783 Kalea gurutzatu zenuenean, hiria konkistatzera zindoazela zirudien. 101 00:10:50,916 --> 00:10:53,719 Nire soinekoa aurkitu nahi zenuen, ez ni! 102 00:10:53,819 --> 00:10:55,788 Den-dena. 103 00:10:55,921 --> 00:10:59,358 Ez nuke gaizkiulertu hau luzatu nahi... 104 00:10:59,458 --> 00:11:01,761 ...biok aztoratuko gaitu eta. 105 00:11:01,861 --> 00:11:06,666 Begira argazkiari. Hau ni naiz, eta hau Marianne, nire lehengusina. 106 00:11:06,832 --> 00:11:08,801 Bera ikusi zenuen Montpellierren. 107 00:11:08,901 --> 00:11:10,870 Sekulako gorputza du. 108 00:11:11,003 --> 00:11:13,139 Baina bisitan etorria zen. 109 00:11:13,272 --> 00:11:17,710 Kanadar batekin bizi da Montrealen. Orain hegazkinean egongo da. 110 00:11:17,843 --> 00:11:19,779 Sentitzen dut. 111 00:11:19,912 --> 00:11:23,749 Bere helbidea emango dizut. Ez da bi urte barru arte itzuliko. 112 00:11:23,883 --> 00:11:26,252 Ezagutzen dut Montreal. 113 00:11:26,385 --> 00:11:28,821 Duela urte batzuk han egon nintzen. 114 00:11:32,591 --> 00:11:34,560 Barkaidazu zuri enbarazu egin izana. 115 00:11:37,063 --> 00:11:39,198 Montpellierrera itzuliko naiz. 116 00:12:07,626 --> 00:12:10,362 Arazorik baldin baduzu, zatoz berriz nigana. 117 00:12:29,348 --> 00:12:31,751 -Hortik joan da. -Eskerrik asko. 118 00:12:34,553 --> 00:12:36,789 Arratsalde on. Ezagutzen al nauzu? 119 00:12:36,922 --> 00:12:41,494 -Aurkitu duzu Bézierseko emakumea? -Bai. Eskerrak eman nahi nizkizun. 120 00:12:41,627 --> 00:12:44,597 Bai, benetan. Ez zeneukan hori egin beharrik. 121 00:12:44,697 --> 00:12:47,633 Gonbida zaitzaket afaltzera? 122 00:12:48,334 --> 00:12:51,437 -Ez didazu zertan eskerrik emanik. -Ez da eskertzeko, ordea. 123 00:12:51,537 --> 00:12:54,507 Atsegin hutsez da. Elkar ezagutzeko. 124 00:12:55,908 --> 00:12:58,144 Orduan, bai. Zein arratsetan nahi duzu? 125 00:12:58,244 --> 00:13:01,113 -Zergatik ez gaur arratsean? -Gaur arratsean? Orain? 126 00:13:02,515 --> 00:13:05,651 Ez nuen uharte hori ezagutzen. Existitzen al da? 127 00:13:05,785 --> 00:13:09,288 Bai, uharte txiki bat da. 128 00:13:09,421 --> 00:13:12,691 Emakume batzuek han hartu zuten bizilekua, elkarrekin bizitzeko. 129 00:13:12,825 --> 00:13:14,994 Bakarrik, gizonik gabe. 130 00:13:15,461 --> 00:13:19,865 Emakumeak besterik ez? 131 00:13:21,133 --> 00:13:22,101 Zenbat dira? 132 00:13:23,068 --> 00:13:25,471 Ez dakit. Erreportaje batean irakurri nuen. 133 00:13:25,604 --> 00:13:28,040 Ehun bat egongo dira. 134 00:13:28,140 --> 00:13:31,043 Hara joatea pentsatu dut, baina erokeria litzateke... 135 00:13:31,143 --> 00:13:33,179 ...izugarri gustatzen baitzaizkit gizonak. 136 00:13:33,579 --> 00:13:37,316 Gizonak maite dituzulako onartu duzu nirekin afaltzea? 137 00:13:37,817 --> 00:13:39,618 Ez dakit. 138 00:13:39,752 --> 00:13:43,389 Zaila da zuri zerbait ukatzea. 139 00:13:43,823 --> 00:13:46,826 Gauzak eskatzeko modu berezi bat duzu. 140 00:13:46,959 --> 00:13:50,095 Bizitza arriskuan daukazula dirudi. 141 00:13:50,229 --> 00:13:54,233 Baliteke trikimailu bat besterik ez izatea. 142 00:13:54,333 --> 00:13:58,771 Neskatan dabilelako itxurarik ez duen mutil serioa. 143 00:13:58,904 --> 00:14:01,340 Ez, ez naiz neskatan ibiltzen. 144 00:14:01,407 --> 00:14:04,910 Neskatan ibiltzen direnak penagarriak iruditzen zaizkit. 145 00:14:05,544 --> 00:14:07,446 Niri ere ez zaizkit neskatan dabiltzanak gustatzen. 146 00:14:07,713 --> 00:14:10,015 Baina, nolanahi ere, hemen gaude biok. 147 00:14:11,684 --> 00:14:15,621 -Hau polita da. -Jostailuak egiten ditut. 148 00:14:16,155 --> 00:14:19,491 Ez dago gaizki. Jostailuak sal zenitzake. 149 00:14:24,263 --> 00:14:26,031 Begira. 150 00:14:26,165 --> 00:14:31,070 Horrelako betaurrekoak irudikatzen ditut zuretzat. 151 00:14:33,472 --> 00:14:38,711 Zureak handiegiak dira zure aurpegirako. 152 00:14:38,878 --> 00:14:40,913 Zer itxura dut hauekin? 153 00:14:41,013 --> 00:14:43,382 A, bai! Egia da. 154 00:14:43,515 --> 00:14:45,451 Ez dago gaizki. 155 00:14:52,892 --> 00:14:55,661 Joan beharra daukazu? Gaua hemen pasa dezakezu. 156 00:14:55,794 --> 00:14:57,730 Ez. Joan beharra daukat. 157 00:14:58,764 --> 00:15:02,268 -Triste dirudizu. -Ez, ez nago triste. 158 00:15:02,401 --> 00:15:05,537 Baina bihar goizean oso goiz jaiki behar dut. 159 00:15:22,788 --> 00:15:25,224 Tori nire telefono zenbakia. 160 00:15:25,357 --> 00:15:27,860 Deituidazu, nahi baduzu. 161 00:15:28,527 --> 00:15:30,930 Ez gaude behartuta. Libre gara, e? 162 00:15:31,030 --> 00:15:33,098 Bai, libre gara. 163 00:15:56,021 --> 00:15:58,958 Bertrand. Ni naiz berriz, Isabelle. 164 00:15:59,291 --> 00:16:01,060 Makinaz idatzi dizut gutuna... 165 00:16:01,060 --> 00:16:04,663 ...puskatu egingo baitzenuke nire idazkera ezagutu orduko. 166 00:16:04,830 --> 00:16:07,266 Zergatik daramazu hilabete isilik? 167 00:16:07,299 --> 00:16:11,570 Ez banauzu ikusi nahi, esan garbi. Ez naiz gehiago agertuko. 168 00:16:11,704 --> 00:16:16,742 Gogoa baduzu, deituko didazu. Bestela, agur. Isabelle. 169 00:16:32,157 --> 00:16:35,928 Esnatzeko zerbitzua. 7ak dira. 170 00:16:36,061 --> 00:16:38,998 Eskerrik asko. Ez moztu. 171 00:16:39,098 --> 00:16:42,468 -Zu zara! Zer lasaitua! -Lasaitua? Zergatik? 172 00:16:42,601 --> 00:16:46,038 -Ahotsa igarri dizut. -27 besterik ez gara. 173 00:16:46,338 --> 00:16:48,440 Zuk esnatzea nahi dut. ez beste inork. 174 00:16:48,707 --> 00:16:51,810 Azkeneko aldian, beste batek esnatu ninduen! 175 00:16:51,944 --> 00:16:53,312 Sentitzen dut. 176 00:16:53,746 --> 00:16:56,648 Nola aurkitu zaitzaket? Nola duzu izena? 177 00:16:56,915 --> 00:17:01,053 -Ezin dizut esan. Moztuko dut. -Ez, mesedez! Itxoin pixka bat! 178 00:17:01,553 --> 00:17:04,556 -Aurore deituko dizut. -Zergatik Aurore? 179 00:17:04,656 --> 00:17:06,892 Egunsentian esnatu nauzulako. 180 00:17:25,744 --> 00:17:27,112 Kaixo. 181 00:17:27,246 --> 00:17:29,348 Aurtengo modan zaharrak berri. 182 00:17:29,481 --> 00:17:31,216 Bai. Zaharrak berri! 183 00:17:32,918 --> 00:17:34,853 Hau politagoa iruditzen zait ikusteko. 184 00:17:34,987 --> 00:17:38,290 Kontuak kontu, emakumea beti emakume. 185 00:17:38,490 --> 00:17:42,127 Gogoratzen minigonak agertu ziren garaia? 186 00:17:42,261 --> 00:17:45,464 Gizon guztiak erotuta zeuden. Ni, berriz, kezkatuta. 187 00:17:45,597 --> 00:17:50,469 Hau pentsatu nuen: "Ez da gorago igoko, berriz jaitsiko da, beraz". 188 00:17:50,736 --> 00:17:54,373 Horixe gertatu da. Baina politagoa da, ezta? 189 00:17:56,341 --> 00:18:01,413 -Ez naiz iritzi hori duen bakarra. -Salduko al da hemen Parisko moda? 190 00:18:01,547 --> 00:18:03,515 Etorri noizean behin eta esango dizut. 191 00:18:04,149 --> 00:18:06,952 Zure soineko-proba prest dago. Zoaz aldagelara. 192 00:18:09,922 --> 00:18:11,857 Berehala joango naiz. 193 00:18:12,558 --> 00:18:15,527 -Bezero horrek titi bikainak ditu. -Ez diot erreparatu. 194 00:18:15,627 --> 00:18:20,265 Lehen, tristeak zituen. Japoniako klinika batera joan... 195 00:18:20,399 --> 00:18:22,334 Joan beharra daukat. Agur. 196 00:18:24,103 --> 00:18:26,772 Aspaldiko tankerako kamisoiak jaso berri ditut. 197 00:18:26,905 --> 00:18:31,410 -Esaiozu lehengo eguneko neskari. -Orain ez dut ikusten. 198 00:18:31,977 --> 00:18:35,147 Zalantza daukat emakume batzuei maitasuna interesatzen ote zaien. 199 00:18:35,280 --> 00:18:37,850 Beste batzuek, berriz, aurpegian daramate maitasuna. 200 00:18:37,883 --> 00:18:40,719 Zerbait gertatuko da noizbait emakume horren eta nire artean. 201 00:18:40,853 --> 00:18:42,988 Eta ez dut presarik. 202 00:19:20,058 --> 00:19:22,027 Itxoin pixka bat. 203 00:19:24,897 --> 00:19:27,866 -Mugi, Philippe. -Asmo hori zuen. 204 00:19:28,000 --> 00:19:31,069 -Txostenaren zain gaude. -Moranerekin hitz egin behar dugu. 205 00:19:31,203 --> 00:19:33,005 Zerbait hartzera joango gara? 206 00:19:33,172 --> 00:19:36,808 Ezin dugu besterik egin kapitainak erantzuna eman arte. 207 00:19:37,876 --> 00:19:41,246 -Nora joan da Morane? -Philippe beraren bila joan da. 208 00:19:41,380 --> 00:19:46,185 Toulousera deituko dut eta erantzunaren zain egongo gara. 209 00:19:47,186 --> 00:19:50,422 -Zer dio Moranek? -Ez da etorriko. Ziur nengoen. 210 00:19:50,556 --> 00:19:54,092 Arratsaldeko 6etatik aurrera ez du gizonen lagunartea onartzen. 211 00:20:46,979 --> 00:20:48,347 Esan? 212 00:20:48,480 --> 00:20:51,049 8etan esnatzeko esan zenigun. Altxa, alferra, 8ak dira. 213 00:20:51,183 --> 00:20:54,653 A! Aurore, aurkitu zaitut azkenean. 214 00:20:54,786 --> 00:20:57,522 Non sartu zinen atzo goizean? 215 00:20:57,623 --> 00:20:59,791 Nire ohean lotan nengoen. 216 00:20:59,925 --> 00:21:04,596 -Zure ohean! Bakarrik, ezta? -Hori bost axola zuri. 217 00:21:04,696 --> 00:21:08,133 Krudela zara nirekin. Ez dizut okerrena esan. 218 00:21:08,567 --> 00:21:10,736 Atzo, gizonezko ahots batek esnatu ninduen. 219 00:21:10,869 --> 00:21:13,772 Bai, gizonak ere hartu dituzte. Orain mistoa da. 220 00:21:14,306 --> 00:21:16,541 Mistoa bihurtu da! 221 00:21:16,675 --> 00:21:18,910 Hitz bitxia da, gero! 222 00:21:19,044 --> 00:21:23,015 Nik, ordea, ezin dut jasan gizon batek esnatzea. 223 00:21:23,148 --> 00:21:26,385 Nire harpidetza ezeztatzeko zorian egon nintzen. 224 00:21:26,518 --> 00:21:28,320 Izugarri gustatzen zait zure barrea. 225 00:21:28,420 --> 00:21:32,157 Aurore, elkar ikusi behar dugu. Emadazu hitzordu bat. 226 00:21:32,424 --> 00:21:34,926 Ez, inolaz ere. Etsi handia hartuko zenuke. 227 00:21:35,027 --> 00:21:36,628 Zer ba? 228 00:21:36,762 --> 00:21:40,432 Oinak okertuta ditut, konkortuta nago eta begi bat txikiagoa dut. 229 00:21:40,465 --> 00:21:42,868 Zer itxurakeria! Zer azpijoko zakarra! 230 00:21:43,001 --> 00:21:46,305 Gure elkartzea onartu ondoren, itsusia zarela esaten didazu... 231 00:21:46,438 --> 00:21:48,307 ...ezusteko atsegin bat har dezadan. 232 00:21:48,907 --> 00:21:51,543 Eguerdian ilargi bila zabiltza. Ez nauzu sekula ikusiko. 233 00:21:51,677 --> 00:21:53,812 7etako Aurore nauzu, eta kitto. 234 00:22:06,925 --> 00:22:11,063 Zer gertatu da? Bertutearen ligek lentzeria beltza kenarazi dizute? 235 00:22:11,196 --> 00:22:14,900 Baita zera ere! Dena saldu dut. Ogi xerretan bezala joan da. 236 00:22:15,033 --> 00:22:17,669 -Banoa. -Geratu pixka batean. 237 00:22:19,071 --> 00:22:22,274 -Hélène? -Zu zara! Itxoin pixka bat. 238 00:22:22,374 --> 00:22:25,277 Soinekoa prest daukazu. Sartu aldagelan. 239 00:22:25,377 --> 00:22:26,778 Axola dizu? 240 00:22:26,912 --> 00:22:30,549 -Ez nago libre gaur gauean. -Ez zaude libre. 241 00:22:30,682 --> 00:22:33,352 Berdin dio. Bakarrik afalduko dut eta gero zinemara joango naiz. 242 00:22:33,485 --> 00:22:35,454 -Bihar deituko dizut. -Ondo da. 243 00:22:35,587 --> 00:22:38,256 -Lehenago abisatu behar nizun. -Agur. 244 00:22:40,025 --> 00:22:42,828 Barkatu. Ez nengoen adi, baina entzun dizut. 245 00:22:43,028 --> 00:22:46,865 Bakarrik afaldu ordez, afalduko al dugu elkarrekin? 246 00:22:46,998 --> 00:22:50,102 Eta zinemara joan nahi baduzu, elkarrekin joan gintezke. 247 00:22:50,369 --> 00:22:52,037 Zergatik ez? 248 00:22:52,137 --> 00:22:54,373 -Orduan, bai? -Gustura, gainera. 249 00:22:54,473 --> 00:22:57,609 Etorri nire bila denda ixteko orduan. 250 00:22:58,977 --> 00:23:01,380 Oso lotsatia nintzen gaztetan. 251 00:23:01,513 --> 00:23:05,283 Lotsatia zu? Ezta birjina zarela esango bazenit ere! 252 00:23:05,584 --> 00:23:08,620 -Gaztetan esan dizut. -Ez didazu hori sinetsaraziko. 253 00:23:08,787 --> 00:23:12,924 Bai. Zainak puzten zitzaizkidan, aurpegia berdatzen... 254 00:23:18,964 --> 00:23:21,833 -Zer egingo dugu orain? -Nire etxera joan gintezke. 255 00:23:21,933 --> 00:23:23,502 Hara! 256 00:23:23,635 --> 00:23:25,971 Hor da. 257 00:23:26,104 --> 00:23:28,173 Zurekin hitz egin behar dut. 258 00:23:28,306 --> 00:23:31,543 Ez dut zurekin koketeoan aritu nahi ezta inozentearena egin. 259 00:23:32,711 --> 00:23:35,080 Asko maite zaitut. 260 00:23:35,180 --> 00:23:37,749 Adiskide segitu nahi nuke esan behar dizudanaren ondoren. 261 00:23:37,883 --> 00:23:39,818 Bai noski. Esan. 262 00:23:43,755 --> 00:23:47,426 Ondo ezagutzen ditut gizonak. Hala uste dut. 263 00:23:47,559 --> 00:23:50,362 Eta badakit zer gertatuko litzatekeen zure etxera joanda. 264 00:23:50,829 --> 00:23:54,466 Badakit zer nahi duzun nigandik eta badakit ez dudala amore emango. 265 00:23:54,833 --> 00:23:57,502 Beraz, etsita, haserretu egingo zinateke nirekin. 266 00:23:58,437 --> 00:24:01,339 41 urte ditut, Bertrand. 267 00:24:01,506 --> 00:24:05,210 Baina ni baino mutil gazteagoak gustatzen zaizkit. 268 00:24:15,921 --> 00:24:18,190 Mutil gazteak gustatzen zaizkit, bai. 269 00:24:18,323 --> 00:24:24,262 30 urtetik gorako mutilei ez diet begiratzen. 270 00:24:25,831 --> 00:24:28,467 Denboraren joanak oso kolpe latzak ematen dizkigu. 271 00:24:28,900 --> 00:24:32,938 Ia boxeolariei bezain azkar hondatzen zaizkigu aurpegiak. 272 00:24:33,271 --> 00:24:37,042 Niri ere bai, denoi bezala. Ez dut bizitzaren degradazioa onartzen. 273 00:24:37,876 --> 00:24:41,413 Edo ez dut onartzen maitasuna degradazio horretara egokitzea. 274 00:24:42,614 --> 00:24:45,150 Absurdoa iruditzen zaizu esaten ari natzaizuna? 275 00:24:46,384 --> 00:24:52,591 Zu ere erakarriko zaituzte neska gazte, azal leunekoek. 276 00:24:52,724 --> 00:24:56,495 Hau ez dutenak, hemen eta hemen. 277 00:25:00,031 --> 00:25:01,666 Ez al da egia? 278 00:25:01,800 --> 00:25:04,803 Logika handia dago zure hitzetan. 279 00:25:05,937 --> 00:25:10,275 Gaztetan, berriz, ni baino gizon zaharragoak gustatzen zitzaizkidan. 280 00:25:10,375 --> 00:25:14,412 Tamalez, ez genuen garai hartan topo egin. 281 00:25:14,613 --> 00:25:16,014 Bai eta ez. 282 00:25:16,147 --> 00:25:19,551 Garai hartan, gazteegia izango zinen niretzat. 283 00:25:19,718 --> 00:25:23,555 -Ez zaude nirekin haserre? -Ez. Inolaz ere. 284 00:25:23,588 --> 00:25:27,158 Atsegin handiz pasatu dut gaualdi hau zurekin. 285 00:25:27,425 --> 00:25:29,628 Etxera lagunduko dizut. 286 00:25:32,697 --> 00:25:35,700 Ene! Aurpegi beldurgarria dut! 287 00:25:35,967 --> 00:25:39,604 Ez, ez duzu aurpegi beldurgarria. Oso eder zaude. 288 00:25:40,405 --> 00:25:43,942 -Eder ikusten nauzu? -Aspalditik. 289 00:25:44,576 --> 00:25:46,311 Musu eman diezazuket? 290 00:25:49,748 --> 00:25:52,551 Ez, benetako musu bat. 291 00:25:58,823 --> 00:26:00,592 Agur. 292 00:26:38,763 --> 00:26:43,835 Bularretakoen saltzaile politak gazte guriekin egin behar amodioa! 293 00:26:44,436 --> 00:26:48,006 Ez da nire lehen porrota, baina bai esperogabeena. 294 00:26:48,239 --> 00:26:51,276 Banekien hori gertatuko zela, baina neska gazte batekin. 295 00:26:51,543 --> 00:26:54,412 Nire adineko emakume batek bidali nau, ordea, pikutara! 296 00:26:55,780 --> 00:26:58,817 Horregatik saiatuko naiz liburu hau idazten. 297 00:27:00,251 --> 00:27:04,055 Pilatuta dauzkadan argazkiak ahazteko beldur naizelako ere bai. 298 00:27:04,122 --> 00:27:06,358 Asko dira, dagoeneko, ahaztuta dauzkadan emakumeak. 299 00:27:06,458 --> 00:27:10,195 Nahiz aurpegi horiei lotutako gertaerak gogoan ditudan. 300 00:27:10,295 --> 00:27:15,700 Urtetan gorde nituen agendak, eta Paristik joatean bota egin nituen. 301 00:27:15,834 --> 00:27:19,971 Ahalik eta urrunenera joango naiz, nire lehen emakumea aurkitu arte. 302 00:27:20,338 --> 00:27:22,073 Sekula ahazten ez den hura. 303 00:27:25,577 --> 00:27:28,380 Nire belaunaldiko 10 gizonetik 9k bezala... 304 00:27:28,413 --> 00:27:30,682 ...nire lehen oroitzapen erotikoa putetxeko oroitzapena da. 305 00:27:30,715 --> 00:27:32,984 Luzaroan egon nintzen zain kale zalapartatsu batean. 306 00:27:33,118 --> 00:27:38,657 Eta emakume bat aukeratu nuen inor ez zegoen une batean. 307 00:27:38,990 --> 00:27:40,492 Gela batera eraman ninduen. 308 00:27:40,659 --> 00:27:45,664 Zer egin esango zidala uste nuen, edo nola jokatu, gutxienez. 309 00:27:46,197 --> 00:27:48,967 Orduan sentitu nituen bere begiak nigan jarriak. 310 00:27:49,234 --> 00:27:52,470 Hau duk hire lehen aldia emakume batekin, ezta? 311 00:27:52,604 --> 00:27:53,938 Bai, hala da. 312 00:27:54,239 --> 00:27:57,909 Beraz, ni baino neska politago eta gazteago bat aukeratu behar duk. 313 00:27:58,977 --> 00:28:00,945 Itxoin hemen. 314 00:28:03,381 --> 00:28:05,917 Itxoin, e? Ez mugitu. 315 00:28:09,554 --> 00:28:14,459 Bera kanpoan egon zen bitartean, apal hutsei erreparatu nien. 316 00:28:14,993 --> 00:28:17,095 Libururik gabeko liburutegia. 317 00:28:21,266 --> 00:28:22,834 Hau Ginette da. 318 00:28:22,934 --> 00:28:27,105 Eskuzabaltasun hari esker, lehen oroitzapen ona daukat... 319 00:28:27,238 --> 00:28:30,942 ...eta kaleko emakumeenganako zaletasun handia. 320 00:28:31,076 --> 00:28:34,345 Emakume bertutetsuak azkar dabiltzala sinestea sinpleegia da. 321 00:28:34,946 --> 00:28:38,249 Gogoan dut Parisko puta bat ziztu bizian zebilela kalean. 322 00:28:38,383 --> 00:28:41,553 Bezeroari zalantza sortzea zen bere trikimailua. 323 00:28:41,720 --> 00:28:45,223 Haren ibilera azkarra ikusita, hona galdera: "puta ote da?" 324 00:28:45,356 --> 00:28:48,560 Itxaropen bikoitza sortzen zuen: emakume burges baten konkista... 325 00:28:48,660 --> 00:28:53,031 ...edo kopuru jakin baten trukeko profesionalarekiko harremana? 326 00:28:56,067 --> 00:28:58,069 Nire ama ere oso azkar ibiltzen zen kalean. 327 00:28:58,303 --> 00:29:03,875 Gona beltzean, itxura egoskorrez gizonak uxatzeko. 328 00:29:04,375 --> 00:29:07,178 Nirekin zuen jarrerak hau esan nahi zuela zirudien: 329 00:29:07,312 --> 00:29:11,015 "Hobe nukeen hanka puskatu ergel honetaz erditu baino". 330 00:29:11,149 --> 00:29:18,790 Ondo gogoan dut amak neska batekin hizketan aurkitu ninduen eguna. 331 00:29:22,393 --> 00:29:24,596 Hasieran, ezustekoak une batez geldiarazi zuen ama. 332 00:29:24,696 --> 00:29:28,700 Gero, gure aurretik pasatu zen, ezezagun bat banintz bezala. 333 00:29:35,507 --> 00:29:38,810 Etxean, amak hau galdetu zidan: "Norekin ari zinen hizketan?" 334 00:29:38,943 --> 00:29:41,312 "Nor zen ipurmasail biguneko tuntuna hori?" 335 00:29:42,213 --> 00:29:46,451 Atzo balitz bezala oroitzen naiz. Gauza horiek ez dira asmatzen. 336 00:29:47,152 --> 00:29:49,320 Baina zergatik da oroitzapen on bat niretzat? 337 00:29:51,156 --> 00:29:53,424 Delako tuntuna hark Ginette zuen izena. 338 00:29:53,558 --> 00:29:57,061 Ezin zen kalera atera, anaia txikia zaindu behar zuelako. 339 00:29:57,195 --> 00:29:59,631 Nik, berriz, beti sufritu izan nuen seme bakarra izatea. 340 00:29:59,798 --> 00:30:03,635 Umeen lagunartea atsegin nuen; Ginettek etxera eramaten ninduen. 341 00:30:04,068 --> 00:30:08,406 Eta ezkutaketa biziagotzeko, argia itzaltzen zuen. 342 00:30:08,406 --> 00:30:10,809 Eta berehala umea garrasika hasten zen. 343 00:30:20,151 --> 00:30:23,354 Beraz, Ginetterekin jolasean... 344 00:30:23,454 --> 00:30:26,224 ...konturatu nintzen... 345 00:30:26,357 --> 00:30:31,763 ...emakumeen lagunartea ezinbestekoa zitzaidala. 346 00:30:32,997 --> 00:30:36,234 Haien lagunartea ez bazen... 347 00:30:36,334 --> 00:30:40,438 ...haiek ikustea, behinik behin. 348 00:30:42,173 --> 00:30:44,776 Gauza ederragorik ez dago niretzat ibiltzen ari den emakumea baino... 349 00:30:44,909 --> 00:30:48,913 ...ibileraren erritmora mugitzen badu gona edo sonekoa. 350 00:30:49,414 --> 00:30:53,017 Batzuk azkar doaz helburu batera, hitzordu batera, beharbada. 351 00:30:53,051 --> 00:30:56,054 Beste batzuk paseoan dabiltza, denbora-pasan ari balira bezala. 352 00:30:56,120 --> 00:30:59,290 Batzuk hain ederrak dira bizkarrez, non pausoa moteltzen dudan... 353 00:30:59,424 --> 00:31:03,061 ...ez desilusionatzeko. Eta ez naiz inoiz desilusionatzen. 354 00:31:03,194 --> 00:31:07,332 Emakume bizkar polit eta aurpegi itsusiek lasaitu egiten naute. 355 00:31:07,465 --> 00:31:10,668 Zoritxarrez, ezin baitira emakume guztiak eduki. 356 00:31:14,439 --> 00:31:17,408 Milaka dira kalez kale dabiltzanak. 357 00:31:17,675 --> 00:31:21,746 Nor dira emakume horiek? Nora doaz? Zein hitzordura? 358 00:31:22,046 --> 00:31:24,949 Libre baldin badute bihotza, hartzeko moduan daukate gorputza. 359 00:31:25,083 --> 00:31:27,552 Eta ez dut aukera horretaz ez baliatzeko eskubiderik. 360 00:31:27,819 --> 00:31:31,856 Nik nahi dudan gauza bera nahi dute: maitasuna. 361 00:31:31,923 --> 00:31:33,191 Mundu guztiak maitasuna nahi du. 362 00:31:33,224 --> 00:31:36,461 Maitasun mota guztiak: maitasun fisikoa eta sentimentala. 363 00:31:36,594 --> 00:31:42,033 Edo bere maiteari bakarrik begiratuko dionaren samurtasuna. 364 00:31:42,133 --> 00:31:45,436 Ni ez nago hor. Nik denei begiratzen diet. 365 00:31:48,106 --> 00:31:53,044 Animalia batzuek bezala, emakumeek hibernazioa egiten dute. 366 00:31:55,680 --> 00:31:58,516 Lau hilabetetan, inork ez ditu ikusten. 367 00:31:58,616 --> 00:32:00,785 Martxoko lehen eguzki izpiarekin batera... 368 00:32:00,919 --> 00:32:04,756 ...elkarri esan edo inork agindu izan balie bezala... 369 00:32:04,856 --> 00:32:09,427 ...hamarnaka agertzen dira kaleetan, gona arinez eta takoi handiz. 370 00:32:09,560 --> 00:32:11,095 Orduan, bizitza berriz hasten da: 371 00:32:11,229 --> 00:32:16,134 Beren gorputzak berraurkituta, bi kategoria bereizten dira: 372 00:32:16,267 --> 00:32:18,870 Zurtoin handiak eta sagartxoak. 373 00:32:20,605 --> 00:32:23,141 Hona zurtoin handi bat. 374 00:32:24,876 --> 00:32:26,811 Sagartxo bat. 375 00:32:28,546 --> 00:32:33,851 Hanka polita gauza ederra da, baina orkatila lodiak ere atsegin ditut. 376 00:32:33,985 --> 00:32:35,954 Erakartzen nautela ere esan dezaket. 377 00:32:36,054 --> 00:32:40,258 Hankaren goialdeko zabaltze harmoniatsuago bat iragartzen dute. 378 00:32:44,562 --> 00:32:48,433 Postaren misterioak. Ezin ulertuzkoak. 379 00:32:53,538 --> 00:32:55,139 Hankak... 380 00:32:55,273 --> 00:33:00,712 Emakumeen hankak konpasak dira. 381 00:33:00,845 --> 00:33:02,780 Konpasak dira. 382 00:33:05,283 --> 00:33:09,187 Emakumeen hankak konpasak dira eta Lurra neurtzen dute... 383 00:33:09,320 --> 00:33:12,690 ...eta oreka eta harmonia ematen diote Lurrari. 384 00:33:12,824 --> 00:33:16,594 Neguan, bular handiek erakartzen naute... 385 00:33:16,694 --> 00:33:20,031 ...udan, berriz, bular xaloak egokiak iruditzen zaizkit. 386 00:33:20,832 --> 00:33:23,301 Horra bi sagartxo elkarri besotik helduak. 387 00:33:24,602 --> 00:33:26,804 Zer dute, ordea, emakume horiek guztiek? 388 00:33:26,938 --> 00:33:30,341 Zer dute ezagutzen ditudan guztiak baino gehiago? 389 00:33:32,643 --> 00:33:37,682 Ezezagunak izatea, horra zer duten gehiago. 390 00:33:50,428 --> 00:33:51,796 Kaixo. 391 00:33:51,896 --> 00:33:55,466 Esnatzeko zerbitzua. Altxatu, alferra! 7ak dira. 392 00:33:55,600 --> 00:33:58,403 Bai zera? Zazpiak dagoeneko? 393 00:33:59,470 --> 00:34:02,206 Ez naiz konturatu Sinestezina da. 394 00:34:03,374 --> 00:34:06,911 Ez nengoen lotan. Idazten pasatu dut gau osoa. 395 00:34:07,045 --> 00:34:12,216 -Nori? Niri? -Ez, liburu bat idazten ari naiz. 396 00:34:12,350 --> 00:34:15,887 Liburu bat? Primeran! Ea nitaz hitz egiten duzun. 397 00:34:16,054 --> 00:34:18,222 Zeure esku daukazu. Hitzordu bat onartu, eta kitto. 398 00:34:18,356 --> 00:34:20,925 Egoskorra zara, gero! 399 00:34:21,059 --> 00:34:24,562 Aurore, ez naiz txantxetan ari. Aztoratuta nago. 400 00:34:24,695 --> 00:34:27,065 Hasi berria dudan liburuagatik izango da, beharbada. 401 00:34:27,198 --> 00:34:29,867 Ezagutu nahi zaitut. Zu ezagutzeko premia dut. 402 00:34:30,001 --> 00:34:32,203 Bakar-bakarrik sentitzen naiz. 403 00:34:32,336 --> 00:34:35,339 Orain artean ezetz esan dizut; orain, berriz, "ikusiko dugu". 404 00:34:35,473 --> 00:34:38,209 Egun osoan maiz pentsatzen dut zugan. 405 00:34:38,342 --> 00:34:39,710 Gogoeta egingo dut. 406 00:34:39,844 --> 00:34:42,080 Nola zaude jantzita? 407 00:34:42,180 --> 00:34:44,816 Ez barre egin. Oso garrantzitsua da. 408 00:34:44,949 --> 00:34:47,185 Gaur galtzak jantzi ditut. Desilusionatuta zaude? 409 00:34:47,318 --> 00:34:51,422 Biluzik nago jertsearen azpian? Ez, Lejaby bularretakoa dut. 410 00:34:51,556 --> 00:34:54,425 Badakit. Lejaby atzetik ixten den horietako bat da... 411 00:34:54,559 --> 00:34:58,162 ...tirante moldagarriak eta plastikozko kortxete bat dituena. 412 00:34:58,296 --> 00:35:01,532 1.000 libera irabazi dituzu! Zer nahiago duzu? 413 00:35:01,866 --> 00:35:04,435 Zu lehenbailehen ikustea, horra zer nahiago dudan. 414 00:35:04,902 --> 00:35:07,472 Moztu egin behar dut. Ikuskatzailea inguruan dabil. 415 00:35:20,618 --> 00:35:23,654 Horra bi inozo. Gaur, maitasun handia... 416 00:35:23,788 --> 00:35:27,792 ...baina 7 urte barru, bietako batek ihes egingo dio besteari. 417 00:35:27,925 --> 00:35:31,729 Etxe polita saldu egingo dute, eta umeak sakabanatu. 418 00:35:38,836 --> 00:35:41,906 Lehengo eguneko gizona abokatua da, ezta? 419 00:35:42,039 --> 00:35:44,275 Bai. Blady du izena. 420 00:35:44,375 --> 00:35:48,012 Emango didazu bere helbidea? Emaztea eta ni gaizki gabiltza. 421 00:35:48,146 --> 00:35:50,148 Dibortziatzera noa. 422 00:35:50,214 --> 00:35:53,151 Noiz erabaki duzu hori? 423 00:35:53,684 --> 00:35:56,354 Bi hilabete daramatzat, baina iaz jadanik... 424 00:35:56,454 --> 00:36:00,424 Ni zu banintz, bi bider pentsatuko nuke abokatuarengana joan aurretik. 425 00:36:00,558 --> 00:36:04,595 Emaztea duzu. Itxura ona zeukan. Mutiko txiki bat daukazue. 426 00:36:04,695 --> 00:36:08,332 Gaur egun mundu guztia dibortziatzen da. 427 00:36:08,466 --> 00:36:11,169 Baina hori ez da moda hori segitzeko arrazoia. 428 00:36:11,269 --> 00:36:14,872 Zer nahi duzu? Askatasuna? Eta zer egingo duzu gero? 429 00:36:15,006 --> 00:36:18,209 Ni zu banintz, bizpahiru hilabete itxoingo nituzke. 430 00:36:18,342 --> 00:36:20,311 Horra nire aholkua. 431 00:36:22,313 --> 00:36:25,650 Baina Bladyren telefonoa nahi baduzu, emango dizut. 432 00:36:26,984 --> 00:36:28,953 Denise! 433 00:36:48,306 --> 00:36:52,343 -Duteil andrea? -Eskaileraburuko atean. 434 00:36:52,577 --> 00:36:54,145 Eskerrik asko. 435 00:37:02,620 --> 00:37:04,388 -Duteil andrea? -Bai, jauna. 436 00:37:04,522 --> 00:37:07,892 Mekanografian aritzen omen zara etxean. 437 00:37:08,025 --> 00:37:12,663 Sartu berehala, piztitxo hori ez baita geldirik egoten. 438 00:37:12,997 --> 00:37:17,969 -Tesi bat da? -Ez, ez naiz unibertsitatekoa. 439 00:37:18,102 --> 00:37:21,472 Eskuizkribu moduko bat da. Liburu baten zirriborroa. 440 00:37:21,606 --> 00:37:25,243 -Lan literario bat da? -Halako zerbait. 441 00:37:25,343 --> 00:37:28,379 Egin izan ditut horrelakoak. Makinaz idatzia dago jadanik! 442 00:37:28,512 --> 00:37:32,817 Bai, bi hatzekin tekleatu dut, akats pila eginez. 443 00:37:32,950 --> 00:37:35,152 Eta ez dut kopiarik egiteko pazientziarik. 444 00:37:35,286 --> 00:37:38,623 -60 orrialde besterik ez. -Lehenengo bost kapituluak dira. 445 00:37:38,756 --> 00:37:40,825 Egin orduko ekarriko dizkizut gainerakoak. 446 00:37:41,292 --> 00:37:44,729 Bost ale nahiko dituzu, jakina. 447 00:37:44,862 --> 00:37:49,400 9,50 libera kobratzen dut orriko. Hiru egun barru egina egongo da. 448 00:37:49,734 --> 00:37:53,904 Montpellierrera etorri nintzenean, Fabienne izan nuen lehen maitalea. 449 00:37:54,171 --> 00:37:57,475 Solfeoa erakusten zuen kontserbatorioan. 450 00:37:57,675 --> 00:37:59,977 Fabienne eta ni bat etortzen ginen ia gauza guztietan. 451 00:38:00,111 --> 00:38:04,582 Gure harremanak luze iraun zuen arren, modu onean bereizi ginen. 452 00:38:04,715 --> 00:38:09,153 Ez, ez ginen hain modu onean bereizi. 453 00:38:09,453 --> 00:38:12,390 Berriz gogoratu naiz arrats penagarri hartaz. 454 00:38:12,523 --> 00:38:16,460 Sua piztu nuen. Beheko sua asko gustatzen zaie neska guztiei. 455 00:38:16,594 --> 00:38:20,131 Hau esaten zidan: "Azken batean, jatorra zara; oso jatorra". 456 00:38:20,298 --> 00:38:23,334 "Pixka bat maiteko baninduzu, perfektua izango zinateke". 457 00:38:25,469 --> 00:38:27,838 -Taxi-geltokia? -Bai. 458 00:38:27,938 --> 00:38:30,941 Taxi bat nahi dut. Rue des Peupliers, 12. 459 00:38:31,208 --> 00:38:32,977 Itxoin pixka bat. Taxi bat bidaliko dizut. 460 00:38:33,110 --> 00:38:34,845 Eskerrik asko. 461 00:38:44,922 --> 00:38:47,491 -Gera naiteke, nahi baduzu. -Aizu? Rue des Peupliers? 462 00:38:47,625 --> 00:38:51,329 -3 minutu barru joango zaizu. -Eskerrik asko. 463 00:38:52,396 --> 00:38:54,532 Hemen lo egin dezaket zurekin. 464 00:38:54,665 --> 00:38:57,134 Ez, hobe da horrela. 465 00:39:01,272 --> 00:39:04,742 -Ostiralean elkartuko gara? -Ez, niregatik ez. 466 00:39:04,875 --> 00:39:06,944 Ez zaitut gehiago ikusi nahi. 467 00:39:07,078 --> 00:39:10,781 Ez dizut gauza handirik ematen, baina ez da bidezkoa, hala ere. 468 00:39:10,915 --> 00:39:13,617 Nekatuta naukate norabide bakarreko harreman hauek. 469 00:39:13,751 --> 00:39:15,486 Arrazoi izango duzu. 470 00:39:15,619 --> 00:39:18,622 Librea zara. Librea naiz. Denok gara libreak. 471 00:39:18,756 --> 00:39:23,060 Ez duzu ni atxikitzeko itxurarik ere egiten. Sinestezina zara! 472 00:39:23,194 --> 00:39:26,931 Ez duzu inor maitatu nahi eta ez duzu inork zu maitatzea nahi. 473 00:39:27,064 --> 00:39:31,569 Ez duzu maitasuna maite, maitasunaren ideia baizik. 474 00:39:33,371 --> 00:39:35,940 Zoriontsua izan naiz zurekin. 475 00:39:38,776 --> 00:39:40,378 Gogoratzen duzu bigarren gaueko galdera? 476 00:39:40,511 --> 00:39:44,248 "Ba al dut orain eskubidea nire eskuak zugan jartzeko?" 477 00:39:44,615 --> 00:39:47,551 "Uki al zaitzaket nonahi, zure soinekoen azpian?" 478 00:39:47,685 --> 00:39:52,156 Harri eta zur nengoen. Inoiz ez zidaten horrela hitz egin. 479 00:39:54,992 --> 00:39:59,730 Badakit zer egin behar nuen: ume hura eduki, zuri ezer esan gabe. 480 00:40:01,198 --> 00:40:05,169 Urrun egon nahi zenuke, ezta? Banoa. Ez kezkatu. 481 00:40:05,736 --> 00:40:07,905 Zer ote daukat zapatan? 482 00:40:10,441 --> 00:40:14,211 Duela bost urte gizon bati sufriarazi nion. Damu dut hori. 483 00:40:14,578 --> 00:40:16,781 Gazteegia nintzen hori ulertzeko. 484 00:40:16,814 --> 00:40:20,785 Orain badakit: sufriarazten duenak sufrituko du. 485 00:40:20,918 --> 00:40:23,821 Ziur nago horretaz. Sufrituko duzu, Bertrand. 486 00:40:23,954 --> 00:40:26,323 Nork esan dizu hori jadanik gertatu ez denik? 487 00:40:26,457 --> 00:40:29,360 Ez, ez dut uste. Ez zinateke hain gogorra izango. 488 00:40:29,460 --> 00:40:31,962 Jendea begirunez tratatu behar dela jakingo zenuke. 489 00:40:32,263 --> 00:40:34,532 Ez nago zurekin haserre. 490 00:40:35,699 --> 00:40:38,502 Hobe dut orain uztea. 491 00:40:39,737 --> 00:40:41,705 Musu emadazu berriz. 492 00:40:44,108 --> 00:40:47,311 Ergela zara; zugan pentsatzen laztanduko dut neure burua. 493 00:40:47,511 --> 00:40:49,079 Fabiennek arrazoi zuen. 494 00:40:49,180 --> 00:40:54,185 Bera konkistatzeko, bere bizitzan sartu nahi nuela sinetsarazi nion. 495 00:40:54,318 --> 00:40:56,187 Baina ez zen hura nire asmoa. 496 00:40:56,253 --> 00:40:59,023 Saiatu izan naiz geroztik hutsegite hori berriz ez egiten. 497 00:40:59,156 --> 00:41:03,761 Fabienne joan ondoren, bakarrik aurkitu nintzen berriz. 498 00:41:03,861 --> 00:41:08,699 Hori egokia zen niretzat, beti maitatu izan baitut bakardadea. 499 00:41:10,201 --> 00:41:13,637 Bakardadeak eraman ninduen handik bi egunera zinemara. 500 00:41:13,637 --> 00:41:17,208 Dokumental bat ikustera, fikzioa gustatzen zaidan arren. 501 00:41:18,909 --> 00:41:21,345 Arrats hartan, aretoan zegoen ikuskizuna. 502 00:41:22,513 --> 00:41:26,183 Aretozainak hanka ederrak zituen, berak ondotxo zekienez. 503 00:41:26,317 --> 00:41:29,687 Setaz argitzen baitzituen bere hankak, bidea erakutsi ordez. 504 00:41:29,820 --> 00:41:31,989 Neska hori nola ezagutu galdetu nion neure buruari. 505 00:41:34,625 --> 00:41:37,428 Handik bi egunera, zinemara itzuli nintzen. 506 00:41:37,561 --> 00:41:40,631 Larunbat arratsa zen, aretoa gainezka zegoen... 507 00:41:40,764 --> 00:41:45,803 ...eta aretozain ederrak beraren ondoan jarri ninduen. 508 00:41:54,111 --> 00:41:56,881 Filmeko hotsa apaltzen zenean... 509 00:41:56,881 --> 00:41:58,916 ...eta nire ederrak hankak gurutzatzen zituenean... 510 00:41:58,949 --> 00:42:02,386 ...bere medien igurtzia entzun nezakeen. 511 00:42:05,222 --> 00:42:10,995 Zarata hark eragin zidan beroaldiaz ohar bat pasatu nion ilunpetan... 512 00:42:11,095 --> 00:42:13,063 ...hitzordu bat eskaturik. 513 00:42:13,197 --> 00:42:15,533 Nire aretozaina alargun gazte bat zen. 514 00:42:15,666 --> 00:42:17,902 "Alargun alaia" operataren ospeagatik ote? 515 00:42:18,035 --> 00:42:21,739 Baina "alargun" hitzak gogoa seduzitzen eta intrigatzen du. 516 00:42:21,872 --> 00:42:24,775 Nicole gorra eta mutua zen. 517 00:42:25,175 --> 00:42:29,613 Etxean hartu ninduen lehen aldian irrati batekin jolasean nenbilen. 518 00:42:29,680 --> 00:42:33,951 Jostailu hura barnetegian zeukan semearena zela esan zidan keinuz. 519 00:42:34,084 --> 00:42:37,821 Eta aste hartan semea zigorrarazi zuela nirekin egon ahal izateko. 520 00:42:42,259 --> 00:42:44,628 Informazio krudel hark tristetu egin ninduen. 521 00:42:44,762 --> 00:42:52,069 Ezinezkoa al zen atsegin hartzea norbaiti kalte egin gabe? 522 00:42:53,604 --> 00:42:56,707 Ume sakrifikatu haren zorigaitzak urrun eraman ninduen atzera. 523 00:42:56,840 --> 00:42:59,209 Neure gaztaroko garairik penagarrienera. 524 00:42:59,577 --> 00:43:03,113 Bere maitaleengana joateko, amak bakarrik uzten ninduen. 525 00:43:07,985 --> 00:43:10,487 Amak bere maitaleen kontaduria egiten zuen. 526 00:43:10,621 --> 00:43:14,692 Bere gauzak miatzen, argazki eta gutun sortak aurkitu nituen... 527 00:43:14,825 --> 00:43:17,428 ...eta baita dokumentu kezkagarri eta jakingarri bat ere. 528 00:43:17,595 --> 00:43:21,265 Bere maite-kontuen zerrenda: izenak, abizenak eta datak. 529 00:43:21,398 --> 00:43:26,370 Ni, ordea, zertan ari ote nintzen 30 urte geroago? 530 00:43:26,503 --> 00:43:30,941 Nire maitale ugarien zerrendak eta argazkiak gordetzen? 531 00:43:31,075 --> 00:43:32,643 Non gelditzen zen nire bilduma? 532 00:43:32,743 --> 00:43:37,114 Idazten ari naizen liburua ez al da zerrenda zehatz bat? 533 00:43:48,659 --> 00:43:51,996 Bi ordu barru deituko dizu. 534 00:43:57,868 --> 00:44:01,271 -Kaixo, Liliane. -Kaixo. 535 00:44:05,442 --> 00:44:06,977 Itxoin pixka bat. 536 00:44:07,111 --> 00:44:10,881 Liliane aipatu beharra daukat. Harreman on bat dago gure artean... 537 00:44:11,015 --> 00:44:14,218 ...jatetxe ziztrin batean zerbitzaria zen garaiaz geroztik... 538 00:44:14,351 --> 00:44:17,421 ...hara joaten bainintzen afaltzera bakarrik nengoen garaian. 539 00:44:24,762 --> 00:44:26,697 -Tori. -Eskerrik asko. 540 00:44:30,100 --> 00:44:32,670 Erretzen duzu? Nik duela hilabete utzi dut. 541 00:44:34,672 --> 00:44:36,940 -Tori menua. -Eskerrik asko, Germaine. 542 00:44:37,074 --> 00:44:38,809 -Ez naiz Germaine deitzen. -Janine. 543 00:44:38,942 --> 00:44:41,745 -Janine ere ez. -Berdin dio. Aurkituko dut. 544 00:44:41,879 --> 00:44:44,081 Aukeratu al duzu? 545 00:44:44,181 --> 00:44:47,584 Gaurko platera nahi dut: txahal egosia. 546 00:44:50,587 --> 00:44:53,857 -Txahal egosia, ez. -Tira ba. 547 00:44:53,991 --> 00:44:56,393 Orduan, ekarri oilaskoa letxugarekin. 548 00:44:56,493 --> 00:44:59,296 Oilaskoa letxugarekin. Oso ondo. 549 00:45:00,864 --> 00:45:03,767 -Aukeratu duzu? -Txahal egosia. 550 00:45:03,901 --> 00:45:05,869 Txahal egosia. Oso ondo. 551 00:45:09,573 --> 00:45:11,542 Txahal egosi bat. 552 00:45:12,543 --> 00:45:15,179 Montpellierrekoa zara? Ni bidez nago. 553 00:45:27,925 --> 00:45:30,327 Tori. Gatza ekarriko dizut. 554 00:45:34,732 --> 00:45:36,667 Nazkatuta naukazu! 555 00:45:39,803 --> 00:45:43,741 Ezin dira bezeroak horrela tratatu! Ospa, kalera! 556 00:45:44,541 --> 00:45:47,778 Zorionez, telefonista-postu bat libre zegoen laborategian. 557 00:45:47,911 --> 00:45:49,913 Pozik lortu nion lanpostua Lillianeri. 558 00:45:49,913 --> 00:45:53,383 Ez da inoiz nire maitalea izan. Salbuespenak araua indartzen du. 559 00:45:53,517 --> 00:45:56,787 Gizon-emakumeen arteko adiskidetasunaren froga da hori. 560 00:45:56,920 --> 00:45:59,990 Morane jaunarekin hitz egin nahi du polizia batek. 561 00:46:04,294 --> 00:46:09,199 -Bertrand, polizia zutaz galdezka. -Polizia? 562 00:46:20,644 --> 00:46:22,379 -Morane jauna? -Bai, ni naiz. 563 00:46:22,513 --> 00:46:26,049 Grézel andreaz hitz egin nahi dizut. Gogoratzen duzu? 564 00:46:26,183 --> 00:46:27,551 Bai. 565 00:46:27,684 --> 00:46:29,887 Horra joango gara. 566 00:46:30,387 --> 00:46:34,825 Grézel andrea espetxetik ateratzeko zorian dago, portaera onagatik. 567 00:46:34,958 --> 00:46:36,693 Arazotxo bat dago, ordea. 568 00:46:36,827 --> 00:46:43,033 Zaindari batek esan digunez, maiz hitz egiten zuen zutaz. 569 00:46:43,133 --> 00:46:46,737 Eta, batzuetan, mehatxuzko doinuz. 570 00:46:46,870 --> 00:46:51,575 Kontuz ibili. Espetxeko agintariek zuri abisatzeko eskatu didate. 571 00:46:51,708 --> 00:46:53,844 Hori zen kontua. 572 00:46:53,977 --> 00:46:55,946 Agur. Eskerrik asko. 573 00:46:57,915 --> 00:47:00,484 Beraz, Delphine Grézel espetxetik atera da. 574 00:47:00,584 --> 00:47:02,586 Horixe gogoratzen naizela berataz. 575 00:47:02,719 --> 00:47:05,989 Jatetxe batean ikusi nuen lehenengo aldiz Delphine. 576 00:47:06,123 --> 00:47:10,427 Bakarrik afaltzen ari nintzela, emakumeen zelatan nengoen. 577 00:47:10,561 --> 00:47:14,097 -Zerbitzari! -Banoa, jauna. 578 00:47:14,665 --> 00:47:17,067 40 minutu behar dituzue bi arkume-saiheski erretzeko! 579 00:47:17,067 --> 00:47:18,068 -Galdetzera noa. -Ea ba! 580 00:47:18,335 --> 00:47:21,371 Jatetxea leku zoragarria izaten da maitemindu berrientzat. 581 00:47:21,371 --> 00:47:23,707 Eta beldurgarria bikote ofizialentzat. 582 00:47:24,041 --> 00:47:27,611 Bi horiek asper-asper eginda daude, baina ez diote elkarri aitortzen. 583 00:47:27,711 --> 00:47:31,014 Gizona emaztea dibertitzeko gauza ez denez, nik saiatu nahi nuke. 584 00:48:05,515 --> 00:48:07,651 Emaztea gabe hasteko kopeta ote du? 585 00:48:11,355 --> 00:48:13,290 Ez, ez horixe. 586 00:48:19,229 --> 00:48:24,534 Itsasoko alga bat bezala mugitzen zen eta horrek erakarri ninduen. 587 00:48:24,968 --> 00:48:29,072 Ez zirudien noizbait eskuburdinak jarrita bukatuko zuen emakumea. 588 00:48:29,206 --> 00:48:31,308 Sumatu zuen arreta beragan jarria neukala. 589 00:48:31,441 --> 00:48:36,213 Bota zizkidan begiradak konplizitate-promesa bat ziren. 590 00:48:36,914 --> 00:48:37,581 Ez naiz gose. 591 00:48:37,714 --> 00:48:40,784 Bai, promesa hori ziurtasun bat zen. 592 00:48:40,918 --> 00:48:42,853 Zerbitzari! 593 00:50:10,140 --> 00:50:12,109 -Grézel doktorearen etxea? -Bai. 594 00:50:12,242 --> 00:50:14,344 -Eskerrak zuk erantzun didazun. -Noren partetik? 595 00:50:14,478 --> 00:50:17,614 Jatetxetik segika etorri natzaizu. Zurekin hitz egin behar dut. 596 00:50:17,748 --> 00:50:21,118 -Nondik ari zari deika? -Zure etxe aurreko kafe batetik. 597 00:50:21,218 --> 00:50:24,187 -Zatoz niregana, mesedez. -Zer? 598 00:50:24,321 --> 00:50:27,424 Bost minutuko kontua izango da. Oso garrantzitsua da. 599 00:50:27,557 --> 00:50:30,694 -Aitzakia bat bilatu ateratzeko. -Bai zera! Zer ordu da? 600 00:50:30,827 --> 00:50:35,032 Gaueko 11,20. Etorriko al zara? 601 00:50:35,599 --> 00:50:38,502 Ez dakit. Igo eskailerak, ez igo igogailuan. 602 00:50:38,635 --> 00:50:41,872 -Egon zain 3. solairuan. -Ederki. 603 00:50:54,785 --> 00:50:57,988 Zorroa ahaztu zait autoan. Garajean sartuko dut, bide batez. 604 00:50:58,121 --> 00:51:02,492 -Lasai, ni joango naiz. -Giltzak hartu ditut. Kanpoan nago. 605 00:51:03,693 --> 00:51:06,430 Nor zara zu? Zer zabiltza? Nor naizela uste duzu? 606 00:51:06,563 --> 00:51:09,633 -Telefonoz deitu dizut... -Ez geratu hor. Zatoz. 607 00:51:18,275 --> 00:51:21,812 Konturatuko zinenez, gogoz kontra nago hemen. 608 00:51:23,380 --> 00:51:27,217 Eskandalurik ez sortzeko etorri naiz, senarra oso ezaguna baita. 609 00:51:27,350 --> 00:51:29,953 Har dezagun zerbait nire etxean. Hemendik bost minutura dago. 610 00:51:30,087 --> 00:51:32,656 Ederki. Goazen zure etxera. 611 00:51:37,861 --> 00:51:40,864 Ez duzu usteko mozkortuko nauzunik. 612 00:51:40,997 --> 00:51:42,933 Nahi duzuna edango duzu. 613 00:51:44,534 --> 00:51:47,204 Badaukat ur minerala, fruitu-zukuak... 614 00:51:52,342 --> 00:51:54,311 Zer ikurrekoa zara? 615 00:51:55,579 --> 00:51:59,249 -Zodiakoko ikurra? -Akuario. 616 00:51:59,382 --> 00:52:01,585 -Jira ezazu berehala. -Baina... 617 00:52:01,952 --> 00:52:03,920 Eraman nazazu etxera! 618 00:52:04,020 --> 00:52:06,389 Akuariokoez ez fidatzeko esan izan didate beti. 619 00:52:08,725 --> 00:52:10,393 Ondo da. 620 00:52:12,395 --> 00:52:13,997 Iritsi gara. 621 00:52:22,439 --> 00:52:24,708 Iritsi gara zure etxera. Ni banoa. 622 00:52:24,841 --> 00:52:28,211 Senarraren autoa garajean sartu beharra daukat. 623 00:52:28,345 --> 00:52:30,981 Etorri nirekin, gauez ez da leku segurua. 624 00:53:04,181 --> 00:53:07,884 -Oraingoan, agur. -Itxoin. Jakiteko eskubidea dut. 625 00:53:08,018 --> 00:53:12,189 -Zergatik egin duzu hori? -Jatetxean ikusi zaitudalako. 626 00:53:12,322 --> 00:53:15,392 Oso ederra zarenez, ezin nituen begiak zugandik kendu. 627 00:53:15,525 --> 00:53:17,394 Zuk ere hainbatetan begiratu didazu. 628 00:53:17,494 --> 00:53:20,931 -Akuilatzen ninduzula uste nuen. -Nik jatetxean zuri begiratu? 629 00:53:20,931 --> 00:53:23,066 Ez zaitut ikusi. Non zeunden? 630 00:53:23,266 --> 00:53:25,602 Ezin duzu esan begiratu ez didazunik! 631 00:53:25,702 --> 00:53:29,406 Zure begiraden esanahiak oker ulertu baditut ere. 632 00:53:29,539 --> 00:53:34,511 -Alferrik ari naiz. Banoa. -Hortaz, ez nauzu gustuko? 633 00:53:35,879 --> 00:53:39,616 Kontuz! Bizilagunaren autoa! Ez zaitzala ikusi. Ezkutatu. 634 00:53:53,496 --> 00:53:55,465 Musu emadazu berriz. 635 00:54:00,070 --> 00:54:03,173 Berehala erreparatu dizut jatetxean. 636 00:54:03,306 --> 00:54:06,977 Zuk niri begiratzeko igo naiz lehen solairura. 637 00:54:12,616 --> 00:54:15,785 Denbora pixka bat behar izan nuen Delphinek zer nahi zuen ulertzeko. 638 00:54:15,919 --> 00:54:20,156 Ni badaezpadako egoeretara eramatea atsegin zitzaion. 639 00:54:20,257 --> 00:54:22,559 Norbaitek gu harrapatzeko arriskua gustatzen zitzaion. 640 00:54:22,659 --> 00:54:26,997 Leku publiko batean edo autoan maitasuna egiten genuenean... 641 00:54:27,097 --> 00:54:29,332 ...bere burua erabat utzi ondoren... 642 00:54:29,466 --> 00:54:32,269 ...bat-batean altxatzen zen, ileak harrotuta, eta esaten zidan: 643 00:54:32,402 --> 00:54:34,271 Ai ene! 644 00:54:34,337 --> 00:54:36,306 Zentzukoa al da? 645 00:54:37,841 --> 00:54:39,943 Harremanaren hasieran, adeitsua zela iruditu zitzaidan. 646 00:54:40,343 --> 00:54:43,079 Gero, berriz, jeloskorra. Bi gauzak egia ziren. 647 00:54:43,113 --> 00:54:46,349 Neska polit bat ikusten bazuen, hari begiratzeko esaten zidan. 648 00:54:48,285 --> 00:54:50,620 Neska polita, ezta? Xarmagarria da. 649 00:54:50,754 --> 00:54:53,123 Bai, polita da. 650 00:54:54,357 --> 00:54:58,228 Nazkante zikina! Utz nazazu hemen eta zoaz berarekin. 651 00:54:58,361 --> 00:55:00,297 Tira, Delphine! 652 00:55:06,303 --> 00:55:09,306 Aurretik joango naiz, baina ez begiratu nire hankei. 653 00:55:16,680 --> 00:55:18,615 Maitasunak masailak gorritzen omen ditu. 654 00:55:18,615 --> 00:55:21,117 Baina Delphineren kasuan jo eta pasa egiten zuen. 655 00:55:21,217 --> 00:55:24,020 Tarte luze bat behar izaten zuen etxeratu aurretik. 656 00:55:24,154 --> 00:55:26,523 Bere aurpegia lehengora ekartzeko modu bakarra hau zen: 657 00:55:26,656 --> 00:55:30,593 Leihatila ireki, autoa 120 km/orduko zihoanean. 658 00:55:34,331 --> 00:55:38,068 Gogoratzen zara jatetxeko lehenengo egunaz? 659 00:55:41,004 --> 00:55:47,177 Errukarri itxura zeneukan, bakarrik, egunkaria irakurtzen. 660 00:55:47,344 --> 00:55:51,548 Ez nintzen errukarria: bakarrik egotea gustatzen zait. 661 00:55:51,681 --> 00:55:54,351 Eta izugarri gustatzen zait irakurtzea. 662 00:55:56,186 --> 00:56:00,357 Zer nahiago duzu: irakurri edo niri musu eman? 663 00:56:08,665 --> 00:56:10,633 Aizu, Delphine! 664 00:56:17,440 --> 00:56:19,809 Hamaika aldiz eskatua nion etor zedila nire etxera. 665 00:56:19,943 --> 00:56:22,412 Hori sinpleegia zen bere espiritu korapilatsuarentzat. 666 00:56:22,545 --> 00:56:26,249 Nahiago zuen unea, lekua eta modua aukeratu. 667 00:57:02,819 --> 00:57:05,822 Gorbata horrek ez zuen bakarrik ihes egingo! 668 00:57:05,955 --> 00:57:08,658 -Zer gorbata? -Jantzita neukana! 669 00:57:08,792 --> 00:57:10,760 Marraduna. 670 00:57:17,033 --> 00:57:19,302 Mauricek zerbaiten susmoa du. 671 00:57:20,203 --> 00:57:23,039 Zure gorbata aurkitu du bururdi azpian. 672 00:57:23,139 --> 00:57:25,375 Zure aldagelan galdu nuena? 673 00:57:25,508 --> 00:57:27,811 Bai. Nik hartu nizun. 674 00:57:28,445 --> 00:57:30,547 Ikusi zenuen gorbataren bila nenbilela. 675 00:57:30,680 --> 00:57:33,149 Ez haserretu! 676 00:57:33,283 --> 00:57:36,186 Zure gauzaren bat eduki nahi nuen. 677 00:57:36,319 --> 00:57:39,456 Lotan uki nezakeen zerbait. 678 00:57:40,557 --> 00:57:42,592 Begira. 679 00:57:42,725 --> 00:57:44,661 Benetako apartamentu txiki bat. 680 00:57:47,831 --> 00:57:49,799 Zatoz. 681 00:57:52,669 --> 00:57:54,471 Zatoz hona. 682 00:57:54,537 --> 00:57:56,506 Tira, Delphine! 683 00:57:59,108 --> 00:58:01,478 Delphine arriskutsuegia bihurtzen ari zen. 684 00:58:01,578 --> 00:58:05,515 Gau batean, zinematik nentorrela, forma ilun bat ikusi nuen. 685 00:58:10,119 --> 00:58:11,654 Delphine! 686 00:58:15,625 --> 00:58:17,927 Zer zabiltza hemen? 687 00:58:18,061 --> 00:58:19,996 Lo hartu dut zure zain. 688 00:58:20,096 --> 00:58:21,698 Noiztik zaude hemen? 689 00:58:21,831 --> 00:58:24,267 Ez dakit. Ez zidaten atea ireki nahi. 690 00:58:24,400 --> 00:58:26,970 Zer da hau? Zurea al da? 691 00:58:27,103 --> 00:58:29,939 Bai, nirea da. Zorrotik eroriko zitzaidan. 692 00:58:30,073 --> 00:58:33,810 -Ez zidaten ireki nahi. -Noski, ez baitago inor etxean. 693 00:58:33,943 --> 00:58:36,112 Baita zera ere! 694 00:58:36,246 --> 00:58:38,448 Emakume bat entzun dut ibiltzen. 695 00:58:38,581 --> 00:58:40,783 Emakume bat ibiltzen! 696 00:58:40,917 --> 00:58:43,786 Nire etxean ez dago inor. 697 00:58:47,023 --> 00:58:49,292 Ikusten? Giltzaz itxita zegoen! 698 00:58:49,425 --> 00:58:51,628 Barrutik itxiko zuen. 699 00:59:01,271 --> 00:59:03,239 Hori sukaldea da. 700 00:59:07,443 --> 00:59:09,379 Hori komuna da. 701 00:59:14,484 --> 00:59:17,287 -Eta hau logela. -Ikusten? Ez dago inor. 702 00:59:17,420 --> 00:59:19,389 Bai, egia da. 703 00:59:20,223 --> 00:59:21,891 Kezkatuta nengoen. 704 00:59:22,025 --> 00:59:25,295 Astebete daramazu niri hanketan laztan egin gabe. 705 00:59:25,428 --> 00:59:29,933 -Debekatu egin zenidan eta! -Dena sinesten didazu. 706 00:59:30,066 --> 00:59:32,602 Zure sorbaldak gustatzen zaizkit. 707 00:59:34,504 --> 00:59:37,740 Sofa aldatu behar zenuke. 708 00:59:37,874 --> 00:59:40,376 Zahartzen hasita dago. 709 00:59:40,510 --> 00:59:43,613 Egoera penagarrian dago. 710 00:59:43,746 --> 00:59:46,249 Malgukiak erabat hondatuta daude. 711 00:59:47,684 --> 00:59:49,619 Eskandalu hutsa da! 712 00:59:50,753 --> 00:59:53,890 Sofa honen gainean egingo zenuen guztian pentsatu hutsarekin! 713 00:59:54,223 --> 00:59:56,192 Ez ukatu! Ziur nago horretaz. 714 00:59:57,160 --> 00:59:59,796 Horregatik ez dut inoiz hona etorri nahi izan. 715 00:59:59,996 --> 01:00:02,031 Nazka ematen didazu! Errukarria zara. 716 01:00:02,165 --> 01:00:06,436 Ez da hainbesterako. Nire lagunak hor esertzen dira. 717 01:00:06,536 --> 01:00:09,906 Ez duzu lagunik! Maitalerik besterik ez duzu! 718 01:00:10,039 --> 01:00:12,075 Zure lagun guztiak maitale oihak dira. 719 01:00:13,710 --> 01:00:18,214 Sofa horrek hitz egingo balu telefono-gida osoa esango luke. 720 01:00:18,348 --> 01:00:22,619 Zergatik jartzen zara horrela? 721 01:00:22,719 --> 01:00:25,955 Hiru hilabete daramatzat zu nire etxera ekarri nahian. 722 01:00:26,055 --> 01:00:29,425 Orain, hemen zaude, eta pozten naiz. 723 01:00:31,094 --> 01:00:34,297 -Egia da? -Bai. Egia da. 724 01:00:38,067 --> 01:00:40,036 Egia da. 725 01:00:41,337 --> 01:00:44,240 Badakit zergatik ihes egiten didazun. 726 01:00:44,340 --> 01:00:46,309 Gehiegi maite zaitut. 727 01:00:46,442 --> 01:00:49,178 Gizonei ez zaie gustatzen berak gorputzez maitatzea. 728 01:00:50,113 --> 01:00:54,217 Aspaldiko ohitura nuen emakumeek gau osoa nire ohean ez pasatzea. 729 01:00:54,350 --> 01:00:57,654 Eta, orain, Delphineren ondoan esnatu berri nintzen. 730 01:00:57,787 --> 01:01:01,891 Banekien bere jelosia mugagabeak ekarria zuela nire etxera. 731 01:01:02,025 --> 01:01:04,794 Baina, orain, berari etxean kantari entzunez... 732 01:01:04,894 --> 01:01:09,098 ...iritsiak ginen azkenean harreman sinple eta orekatu batera. 733 01:01:16,139 --> 01:01:18,107 Zer ari zara irakurtzen? 734 01:01:20,677 --> 01:01:23,613 -Interesgarria da? -Bai. 735 01:01:24,781 --> 01:01:27,717 Niri, berriz, oso txarra iruditzen zait. 736 01:01:27,817 --> 01:01:30,553 Zergatik esaten duzu hori? Ez duzu irakurri ere egin. 737 01:01:30,687 --> 01:01:34,190 Zuk zer dakizu? Ez naiz ergela. 738 01:01:34,323 --> 01:01:38,761 -Ez naiz inalfabetoa. -"Analfabetoa" esaten da. 739 01:01:38,861 --> 01:01:41,097 Liburua argitaratu berria da. 740 01:01:41,230 --> 01:01:47,003 Atzo iritsi zen Montpellierrera. Eskatua neukan. Irrikaz nengoen. 741 01:01:47,103 --> 01:01:49,472 Gezurra galanta! 742 01:01:50,740 --> 01:01:53,042 Gainera, ez zara irakurtzen ari, itxurak egiten baizik. 743 01:01:53,076 --> 01:01:55,278 Ni izorratzeko ari zara irakurtzen. 744 01:01:55,378 --> 01:01:57,346 Nire kontra irakurtzen ari zara. 745 01:01:57,480 --> 01:01:59,716 Bai, bai! 746 01:01:59,816 --> 01:02:02,585 Nirekin hitz egin behar ez izateko. 747 01:02:04,554 --> 01:02:06,489 Nazkatuta naukazu. 748 01:02:16,566 --> 01:02:20,269 Pijaman atera behar izan nuen kalera liburua eskuratzera. 749 01:02:20,403 --> 01:02:24,674 Delphinek galdetu zidan: "Libre banengo, nirekin biziko zinateke?" 750 01:02:24,774 --> 01:02:26,576 Eta nik, koldarkeriaz, baietz erantzun nion. 751 01:02:26,743 --> 01:02:30,413 Arrats hartan libre zegoen, senarrari tiro egin baitzion. 752 01:02:30,546 --> 01:02:33,683 Baina biharamunean espetxean sartu zuten. 753 01:02:33,783 --> 01:02:38,087 Senarrak zauriak baizik ez zituen, baina auzibidea aurrera zihoan. 754 01:02:38,221 --> 01:02:40,356 Eta saiatu nintzen nire gogotik uxatzen... 755 01:02:40,456 --> 01:02:45,328 ...ezbehar pasional hartan neukan erantzukizunaren zatia. 756 01:02:45,461 --> 01:02:50,767 Delphine atxilotu ondoren, garai ilun eta kastu bat izan nuen. 757 01:02:50,867 --> 01:02:55,071 Delphinerekin bizimodu zaila izan nuen, baina grinaz betea. 758 01:02:55,204 --> 01:02:57,473 Bizitza areagotzeko dohaina zuen. 759 01:02:57,573 --> 01:03:01,410 Eta orain ondoan ez neukanez, hutsune handia nabaritzen nuen. 760 01:03:01,544 --> 01:03:03,613 Bere jelosia-saioen falta ere sumatzen nuen. 761 01:03:03,780 --> 01:03:08,985 Aitortu beharra neukan: berarekin ez nintzen sekula aspertu. 762 01:03:10,953 --> 01:03:15,424 Emakume asko zen batera, eta ezin zuen emakume bakarrak ordezkatu. 763 01:03:15,558 --> 01:03:18,060 Ondoriorik gabeko hainbat maite-kontutan ibili nintzen. 764 01:03:18,194 --> 01:03:20,596 Eta haietako batzuek oroitzapen ona utzi zidaten. 765 01:03:21,030 --> 01:03:23,699 Epe laburrean, nire bizitzan agertu ziren... 766 01:03:23,833 --> 01:03:28,604 Yannick, atseginez ikusten nuena ilea motots batean biltzen. 767 01:03:28,738 --> 01:03:30,807 Motots horrek buruko mina ematen zion. 768 01:03:30,907 --> 01:03:35,178 Baina niri atsegin emateko, pare bat orduz edukitzen zuen. 769 01:03:35,311 --> 01:03:40,249 Feria batean aurkitu nuen Alphonsine neska ederra. 770 01:03:40,383 --> 01:03:42,151 Atrakzio bitxi bateko vedettea zen. 771 01:03:42,285 --> 01:03:44,687 Hilkutxa batean etzaten zen, ispilu-joko batez inguratuta... 772 01:03:44,821 --> 01:03:47,490 ...eta bere eskeletoa erakusten ari zelako sentipena sortzen zuen. 773 01:03:47,623 --> 01:03:50,827 Harro zioenez, bere emanaldiko trikimailua hain ona zen... 774 01:03:50,827 --> 01:03:52,995 ...non mediku batzuek ere sinesten omen zuten. 775 01:03:53,362 --> 01:03:57,900 Lucette emakume luze bat zen, 1900eko aurpegi serioa zeukana. 776 01:03:58,034 --> 01:04:00,903 Ez zitzaion bere sudurra gustatzen eta ebakuntza egin nahi zuen. 777 01:04:01,037 --> 01:04:03,973 Hori ez egiteko konbentzitu nuen, kostata. 778 01:04:05,975 --> 01:04:10,379 Évelynek kargu hartzen zidan azkarregi oldartzen nintzaiolako. 779 01:04:10,513 --> 01:04:14,150 Behin, bere amabitxiak emandako soineko batekin agertu zitzaidan. 780 01:04:14,283 --> 01:04:16,219 Portzelanazko botoiez josita zegoen. 781 01:04:16,352 --> 01:04:21,190 13 minutu behar izan nituen bere gorputza 137 botoietatik askatzeko. 782 01:04:25,995 --> 01:04:28,898 Ilegorri eder hori nire bizilaguna zen: Maïté. 783 01:04:29,031 --> 01:04:30,766 Liburu hau idazten ari naizela ulertu dudanez... 784 01:04:30,900 --> 01:04:33,903 ...bera irakurtzen ikusteak erakarri ninduen. 785 01:04:33,936 --> 01:04:38,007 Amari zor diot nik txikitandik liburuzalea izatea. 786 01:04:40,343 --> 01:04:44,213 Jolastea, mugitzea edo doministiku egitea debekatu zidan. 787 01:04:44,347 --> 01:04:48,784 Ezin nintzen aulkitik altxatu, baina nahi nuena irakur nezakeen... 788 01:04:48,918 --> 01:04:51,621 ...zaratarik egin gabe pasatzen banituen orriak. 789 01:04:51,754 --> 01:04:54,223 Ama erdi biluzik ibiltzen zen nire aurrean. 790 01:04:54,357 --> 01:04:59,428 Ez ni probokatzeko, existitzen ez nintzela frogatzeko baizik. 791 01:05:00,029 --> 01:05:04,100 Bere maitasun-gutunak postara eramateko nitaz fio zen. 792 01:05:04,233 --> 01:05:07,670 Baina gutun haiek gutxitan iristen ziren beren helbidera. 793 01:05:07,803 --> 01:05:10,473 "Maitea, ez dut zure isiltasuna ulertzen". 794 01:05:10,573 --> 01:05:13,309 "Bi aste daramatzat zure gutunik hartu gabe". 795 01:05:13,442 --> 01:05:15,912 "Nireak iristen ote zaizkizu?" 796 01:05:16,045 --> 01:05:19,348 "Postaren misterioak ezin ulertuzkoak dira". 797 01:05:19,482 --> 01:05:21,417 Ezin ulertuzkoak! 798 01:05:31,994 --> 01:05:34,797 Aspalditik sentitzen duzu erremin hori? 799 01:05:34,931 --> 01:05:37,533 -Atzoz geroztik. -Ondo egin duzu zain ez egonda. 800 01:05:37,667 --> 01:05:40,269 Ez du merezi alferrik sufritzeak. 801 01:05:40,403 --> 01:05:43,306 Blenorragia bat duzu. 802 01:05:43,439 --> 01:05:46,575 Infekzio txiki bat da; hiru egun barru joango zaizu. 803 01:05:48,144 --> 01:05:51,514 Ezagutzen duzu kutsatu zaituen pertsona? 804 01:05:53,182 --> 01:05:57,887 Ez. Ezagutuko bazenu ere, ez zenioke esan nahi. 805 01:05:58,020 --> 01:06:02,391 Berdin dio. Kontuan hartu azken 12 egunetako harremanak. 806 01:06:02,525 --> 01:06:06,329 Eta esaiozu delako pertsonari hobe lukeela sendatzea. 807 01:06:06,462 --> 01:06:09,231 Gauza horiek azkar hedatzen dira. 808 01:06:10,299 --> 01:06:15,371 Azken 12 egunetan, dozena erdi bat emakumerekin egon naiz. 809 01:06:15,504 --> 01:06:17,373 Hara bestea! 810 01:06:17,506 --> 01:06:20,309 Emakumeak maite ez badituzu, emango dizute beste zerbait! 811 01:06:20,443 --> 01:06:23,346 A zer gaztetasuna! A zer sasoia! 812 01:06:25,581 --> 01:06:28,250 Baina orain... ikusten duzu. 813 01:06:30,186 --> 01:06:32,655 Ni ere zu bezalakoa nintzen gaztetan. 814 01:06:32,788 --> 01:06:35,758 Inoiz ez zidaten utzi txokolate-tableta oso bat jaten. 815 01:06:35,858 --> 01:06:37,827 Horrek izugarri haserretzen ninduen. 816 01:06:38,094 --> 01:06:42,231 Pentsatu nuen: "Handitan, otorduro txokolate oso bat jango dut". 817 01:06:42,365 --> 01:06:46,302 Nire ametsa bete nuenean, sekulako ikterizia izan nuen. 818 01:06:48,671 --> 01:06:53,009 Ezin da egun osoan maitasuna egin, horretarako asmatu zen lana. 819 01:06:54,143 --> 01:06:57,780 Nire liburuak begiratzen ari zara. Erakutsiko dizut. 820 01:06:58,781 --> 01:07:01,017 Beraz, alkoholik ez. 821 01:07:02,151 --> 01:07:03,886 Batez ere, garagardorik ez. 822 01:07:04,020 --> 01:07:07,656 Eta ez edan ur mineral gasdunik. 823 01:07:08,791 --> 01:07:13,362 Eta, jakina, sexu harremanik ez tratamentua bitartean. 824 01:07:15,297 --> 01:07:17,266 Tori errezeta. 825 01:07:19,335 --> 01:07:22,438 Liburuak maite dituzunez, erakutsiko dizut. 826 01:07:24,340 --> 01:07:26,308 Begiraiozu honi. 827 01:07:26,475 --> 01:07:29,111 "Amuarrainaren arrantzaren bilakaera". 828 01:07:29,245 --> 01:07:32,348 Nire liburua da. Lehenengoa eta azkena. 829 01:07:33,349 --> 01:07:38,187 Igartzen dizut: ez zaizu arrantza interesatzen. Zu ehiztaria zara. 830 01:07:39,255 --> 01:07:42,458 Egilearen kontura argitaratu dut, jakina. 831 01:07:42,591 --> 01:07:46,996 Beraz, zuk ordaindu dituzu edizio-gastuak? 832 01:07:47,096 --> 01:07:51,300 Bai. Gai espezializatuegia da editoreentzat. 833 01:07:51,434 --> 01:07:55,304 Liburu bat idatzi dut nik ere. Nobela moduko bat. 834 01:07:55,337 --> 01:07:56,305 Eta ez dakit nola plazaratu. 835 01:07:56,439 --> 01:08:00,142 Nobela bat baldin bada, emaiezu editoreei. 836 01:08:00,509 --> 01:08:02,078 Baina ez izan itxaropen handiegirik. 837 01:08:02,144 --> 01:08:05,614 Aipamenik ez baduzu prentsan, inoren bultzadarik ez baduzu... 838 01:08:05,714 --> 01:08:08,384 ...gorriak eta beltzak ikusiko dituzu lehen liburua argitaratzeko. 839 01:08:08,517 --> 01:08:12,955 Saia zaitez, bederen. Gaztea zara, saiatu! 840 01:08:13,522 --> 01:08:18,894 Ez dago gauza ederragorik norberak idatzitako liburua ateratzea baino. 841 01:08:19,028 --> 01:08:21,864 Ume bat mundura ekartzea izan ezik... 842 01:08:21,997 --> 01:08:25,534 ...hura bederatzi hilabetez sabelean eraman ondoren. 843 01:08:25,668 --> 01:08:28,170 Gu, ordea, ez gara hori egiteko gauza. 844 01:08:28,270 --> 01:08:30,239 Tira, oraindik ez. 845 01:08:38,180 --> 01:08:40,516 Bart gauean, amesgaizto latz bat izan nuen. 846 01:10:06,735 --> 01:10:10,539 -Esan? -Altxa, alferra. 7ak dira! 847 01:10:11,240 --> 01:10:15,544 Ez da posible! Iratzargailua gelditu egingo zitzaidan. 848 01:10:15,678 --> 01:10:19,215 Ez, 3rak dira. Baina gauaren erdian hitz egin nahi nizun. 849 01:10:19,315 --> 01:10:21,917 Bakarrik nago, guardian. 850 01:10:22,017 --> 01:10:26,488 -Haserre zaude? Deia moztea nahi? -Ez, ezta pentsatu ere. 851 01:10:26,622 --> 01:10:29,058 Oso ideia ona izan duzu. 852 01:10:29,225 --> 01:10:31,227 Galdetu diezazuket gauza bat? 853 01:10:31,293 --> 01:10:32,895 Bai. 854 01:10:33,028 --> 01:10:36,665 -Itzali argia. -Ederki. 855 01:10:37,666 --> 01:10:39,902 Zurekin ilunpetan hitz egiteko gogoa dut. 856 01:10:40,035 --> 01:10:43,672 Eten ezazu deia ni entzuteaz nazkatzean. 857 01:10:43,806 --> 01:10:46,742 -Itzali duzu argia? -Bai. 858 01:10:46,875 --> 01:10:50,512 -Baina esadazu... -Ez, ez galdetu ezer. 859 01:10:50,646 --> 01:10:53,048 Hori egiteko gogoa izan dut. Bakarrik zaude? 860 01:10:53,182 --> 01:10:54,550 Bai. 861 01:10:55,384 --> 01:10:57,353 Ni ere bai. Ia ilunpetan nago. 862 01:10:57,486 --> 01:11:00,589 Telefono-zentraleko argiak besterik ez. 863 01:11:00,723 --> 01:11:03,826 Zatoz nire etxera gaur gauean. 864 01:11:03,959 --> 01:11:07,196 -Joan naiz, ordea! -Zer diozu? 865 01:11:07,296 --> 01:11:11,066 -Gauerdian, lanean hasi aurretik. -Ez dizut sinesten. 866 01:11:11,200 --> 01:11:15,104 Atean jo dut, baina erantzun ez didazunez, alde egin dut. 867 01:11:15,271 --> 01:11:19,008 Ezinezkoa da! Txirrina jo behar zenuen! 868 01:11:19,141 --> 01:11:22,811 Ez dut txirrina jo lotsatia naizelako. 869 01:11:22,945 --> 01:11:26,782 -Ia-ia sinetsi dizut. -Froga gehiago nahi dituzu? 870 01:11:26,915 --> 01:11:30,552 Peupliers kaleko 12an bizi zara, etxe zahar bateko 4. solairuan. 871 01:11:30,686 --> 01:11:32,554 Beira-leiho bat dago eskaileraburuan. 872 01:11:32,554 --> 01:11:34,590 Benetan etorri zara, beraz? 873 01:11:34,723 --> 01:11:37,426 Bai. Ez dut txirrina jo, baina atean kax-kax jo dut. 874 01:11:37,526 --> 01:11:42,131 Txirrinak zarata egingo zuen, eta gorroto ditut zarata eta argia. 875 01:11:42,298 --> 01:11:45,567 -Entzuidazu ondo. -Entzuten dizut. 876 01:11:46,101 --> 01:11:48,671 -Entzuten didazu? -Bai. 877 01:11:48,804 --> 01:11:52,875 Gau batean, zure etxera itzultzen banaiz, atean kax-kax joko dizut. 878 01:11:53,142 --> 01:11:55,577 Ez egin zaratarik. Ez esan ezer. 879 01:11:55,711 --> 01:12:00,015 -Itzali argi guztiak. Konforme? -Bai, konforme. 880 01:12:00,082 --> 01:12:03,085 Baina zergatik ez dugu hitzordu bat berehala jartzen? 881 01:12:05,154 --> 01:12:07,156 Hor al zaude oraindik? 882 01:12:07,256 --> 01:12:11,560 Bai, arnasa hartzen entzuten dizut. Entzuidazu niri ere. 883 01:12:12,461 --> 01:12:15,864 Ezpainak urrunegi dauzkazu. Hurbildu itzazu telefonora. 884 01:12:18,834 --> 01:12:21,036 Zoragarria da! 885 01:12:21,136 --> 01:12:24,273 Erantzuidazu! Zergatik etorri zara hona? 886 01:12:24,373 --> 01:12:26,775 Esan dizut. Gogoa nuelako. 887 01:12:27,109 --> 01:12:29,244 Aurore, ezin dugu horrela segitu. 888 01:12:29,378 --> 01:12:33,182 Emadazu hitzordu bat! Berdin dio non eta noiz! 889 01:12:33,615 --> 01:12:36,418 -Eta desilusionatzen bazaitut? -Hori nire kontua da. 890 01:12:36,552 --> 01:12:39,254 Nire kontua ere bada. Ez ninduzuke ezagutuko. 891 01:12:39,388 --> 01:12:42,658 -Bai! Milaren artean! -Eta 25en artean? 892 01:12:42,791 --> 01:12:44,126 Zer ba? 893 01:12:44,259 --> 01:12:47,363 Gaur, eguerdian, Postako kafetegian egongo naiz. 894 01:12:47,463 --> 01:12:51,233 Ez dut neure burua agertzeko ahaleginik egingo. Zure kontu! 895 01:12:51,367 --> 01:12:54,103 Eta zuk? Nola ezagutuko nauzu? 896 01:12:54,236 --> 01:12:58,507 Ez handia ez txikia, beltzarana, aurpegi meharra, itxura beltzekoa. 897 01:12:58,640 --> 01:13:02,378 Gautxori batek bezala mugitzen duzu burua. Kezkatua dirudizu. 898 01:13:02,511 --> 01:13:07,216 -Hiltzaile-begirada duzu batzuetan. -Horrelakoa al naiz? 899 01:13:07,316 --> 01:13:09,551 Jakin ezazu dena dakidala zutaz. 900 01:13:09,685 --> 01:13:12,521 Emakume pila dabil sartu-irten zure etxean. 901 01:13:12,621 --> 01:13:15,157 -Ia inoiz ez berak! Eskandalua! -Ez, entzun... 902 01:13:15,257 --> 01:13:19,828 Eskandalua! Erabateko desfilea! Beren izenak esango dizkizut? 903 01:13:44,653 --> 01:13:48,557 Hitzordua ezeztatua, agur, alferra. Aurore. 904 01:14:18,353 --> 01:14:22,257 Zer gertatzen da? Zergatik ari zara negarrez? 905 01:14:22,391 --> 01:14:25,027 Soineko gorri eder bat baneuka, ez nuke negar egingo. 906 01:14:25,160 --> 01:14:27,696 Ahizpak ez dizkit bere patinak utzi nahi. 907 01:14:27,896 --> 01:14:31,333 Beldur da hondatuko ote dizkiozun edo zuk min hartuko ote duzun. 908 01:14:31,467 --> 01:14:34,303 Gorroto diot. Batzuetan, ez dut nahi nire ahizpa izatea. 909 01:14:34,703 --> 01:14:37,005 Pena da horrela negar egitea. 910 01:14:37,139 --> 01:14:39,107 Ziur naiz dohakabea zarela. 911 01:14:39,241 --> 01:14:44,680 Batzuetan, negar egiteak atsegin pixka bat ematen du. 912 01:14:44,780 --> 01:14:46,548 -Esadazu. -Ez, ez da egia. 913 01:14:46,682 --> 01:14:49,184 Ondo pentsatu zer sentitzen duzun zeure baitan. 914 01:14:49,351 --> 01:14:51,653 Negarrez ari zara, oso dohakabea zara... 915 01:14:51,787 --> 01:14:54,556 ...baina aldi berean atsegin txiki bat sentitzen duzu. 916 01:14:54,656 --> 01:14:56,658 Ez al da egia? 917 01:15:00,696 --> 01:15:03,365 Bai, egia da. Atsegin txiki bat ematen du. 918 01:15:04,299 --> 01:15:06,802 Zer da liburu hori? Ikus dezaket? 919 01:15:08,904 --> 01:15:12,541 "Fantômette eta sorginaren uhartea". Polita al da? 920 01:15:12,674 --> 01:15:15,777 Zuri bururatu zaizu azala paperez estaltzea liburua ez hondatzeko? 921 01:15:15,911 --> 01:15:18,780 Oso ondo. Arrazoi duzu liburuak maitatzen. 922 01:15:18,914 --> 01:15:21,517 -Zenbat urte dituzu? -Bederatzi. 923 01:15:22,217 --> 01:15:24,119 Irrikatzen zaude handiagoa izateko? 924 01:15:24,219 --> 01:15:27,890 -Zer adin izan nahiko zenuke? -Tira ba... 925 01:15:29,124 --> 01:15:31,059 -17 urte. -17? 926 01:15:33,996 --> 01:15:35,330 9 urte dituzu. 927 01:15:35,464 --> 01:15:39,835 8 urte barru 17 izango dituzu, 1985ean. 928 01:15:47,342 --> 01:15:50,078 Atzo gauean, etxean nengoen; bakarrik ez. 929 01:15:50,178 --> 01:15:52,614 Sukaldera edari bila joan... 930 01:15:52,748 --> 01:15:54,950 ...eta han ezusteko bat izan nuen. 931 01:15:58,053 --> 01:15:59,821 Delphine! 932 01:16:03,058 --> 01:16:05,093 Banindoan. 933 01:16:05,227 --> 01:16:07,262 Zurekin norbait dagoela entzun dut. 934 01:16:07,396 --> 01:16:09,331 Bai, norbait dago. 935 01:16:10,866 --> 01:16:12,834 Utziko didazu...? 936 01:16:20,642 --> 01:16:22,911 Nola sartu zara? 937 01:16:23,045 --> 01:16:24,980 Ezusteko bat eman nahi nizun. 938 01:16:26,014 --> 01:16:28,784 Gaur nire urtebetetzea da. 939 01:16:28,917 --> 01:16:31,353 Ez nuke horrelako gau batean bakarrik egon nahi. 940 01:16:33,388 --> 01:16:35,357 Gauza bat ekarri dut. 941 01:16:37,626 --> 01:16:39,595 Kenduiozu kortxoa. 942 01:16:40,429 --> 01:16:42,931 Trago bat edan, eta gero alde egingo dut. 943 01:16:51,840 --> 01:16:55,777 Asko aldatu naiz espetxean. 944 01:16:57,746 --> 01:17:02,618 Ez nuke berriz joan nahi, baina han bizitza maitatzen ikasi dut. 945 01:17:08,190 --> 01:17:11,827 Han barruan zaudenean, egun osoan giltzapetuta, bakar-bakarrik... 946 01:17:11,960 --> 01:17:14,763 ...jabetzen zara zer den garrantzitsua eta zer ez. 947 01:17:16,632 --> 01:17:21,036 Gauza bakarra nahi duzu: kanpoan egon eta paseatu. 948 01:17:23,305 --> 01:17:25,741 Gainerako guztia huskeriak dira. 949 01:17:29,645 --> 01:17:32,514 Egin dizkizudan gauza guztietan pentsatzen dudanean... 950 01:17:34,082 --> 01:17:36,018 Baina asko aldatu naiz. 951 01:17:37,352 --> 01:17:39,554 Funtsean... 952 01:17:39,655 --> 01:17:41,657 Onar ezazu nazkante hutsa nintzela. 953 01:17:41,790 --> 01:17:46,228 Ez horixe. Xarmagarria izan zara beti niretzat. 954 01:17:46,862 --> 01:17:48,296 Bertrand, zer ari zara? 955 01:17:49,031 --> 01:17:53,702 Utzidazu zure adiskideari trago bat eramaten. 956 01:17:53,835 --> 01:17:56,738 Bai, baina horrela ez. Erantzi euritakoa. 957 01:17:56,872 --> 01:17:59,508 Ez, ezin dut. 958 01:17:59,675 --> 01:18:01,977 Ezin dut euritakoa erantzi. 959 01:18:50,425 --> 01:18:54,196 -Ez nizuke traba egin nahi. -Ez, sartu. 960 01:18:57,466 --> 01:19:02,070 Mekanografiatutakoaren bila etorri, eta gainerakoa ekarri dizut. 961 01:19:02,204 --> 01:19:04,139 Eskerrik asko. 962 01:19:07,943 --> 01:19:11,012 -Hau zuretzat da. -Niretzat? Zer da? 963 01:19:11,146 --> 01:19:13,415 Bonboiak dira, badakit gustatzen zaizkizula. 964 01:19:13,548 --> 01:19:17,853 Estimatzen dizut, baina aztoratu egiten nauzu. 965 01:19:17,986 --> 01:19:21,923 Banekien gaur etorriko zinela eta gauza bat esan nahi dizut. 966 01:19:22,858 --> 01:19:27,662 Zaila da. Ez dut zure eskuizkribua makinaz idazten jarraitu nahi. 967 01:19:27,796 --> 01:19:31,399 Ez da makinaz idazten ditudan testu teknikoak bezain aspergarria. 968 01:19:31,500 --> 01:19:34,770 Baina hori dena irakurri beharrak enbarazu egiten dit. 969 01:19:34,870 --> 01:19:37,973 Traba egiten dit, baita ametsetan ere. 970 01:19:38,106 --> 01:19:40,408 Ulertuidazu. Ez naiz santujalea. 971 01:19:40,542 --> 01:19:44,312 Ezkonduta egon naiz. Eta orain ere badut bizitza pribatu bat. 972 01:19:44,446 --> 01:19:47,549 Adimenez irekia naizela uste dut. 973 01:19:47,682 --> 01:19:53,555 Baina ezin ditut jasan emakume trukagarri horien kontuak. 974 01:19:53,655 --> 01:19:55,490 Horrek gaixotu egiten nau. 975 01:19:55,624 --> 01:19:57,893 Esan egin behar nizun. 976 01:19:58,026 --> 01:20:02,931 Baina nire lankide baten helbidea emango dizut. 977 01:20:03,064 --> 01:20:05,233 Ulertzen ditut zure arrazoiak. 978 01:20:05,333 --> 01:20:08,303 Gainera, ez dakit liburu hau bukatu nahi ote dudan. 979 01:20:10,105 --> 01:20:11,873 Zenbat zor dizut? 980 01:20:11,973 --> 01:20:17,813 Idaztea, zerbait adieraztea, besteen juiziora makurtzea da. 981 01:20:17,946 --> 01:20:20,649 Mekanografoak nire eskuizkribua arbuiatu izanak... 982 01:20:20,649 --> 01:20:24,019 ...are gehiago hunkitu ninduen, goxo esan zidalako bere iritzia. 983 01:20:24,052 --> 01:20:27,589 Idazle hasiberri honen lana lehen irakurleak gaitzetsi zidan. 984 01:20:27,722 --> 01:20:31,193 Hasieran, eskuizkribuaz zeharo axolagabetu nintzen. 985 01:20:31,326 --> 01:20:34,830 Gero, XIX. mendeko memorialistak irakurtzeko gogoa sortu zitzaidan. 986 01:20:34,963 --> 01:20:37,399 Nola idatzi behar da norberaz hitz egitean? 987 01:20:37,499 --> 01:20:40,902 Nola idatzi zuten besteek? Zein ziren arauak? 988 01:20:41,036 --> 01:20:42,971 Konturatu nintzen ez zegoela araurik. 989 01:20:43,104 --> 01:20:46,675 Liburu bakoitza desberdina da, eta egilearen nortasuna adierazten du. 990 01:20:46,775 --> 01:20:50,545 Edozein idazlek bere-berea du esaldi bakoitza. 991 01:20:50,679 --> 01:20:54,049 Hatz-markak bezain pertsonala da idazlearentzat idazkera. 992 01:20:54,182 --> 01:20:56,918 Aurkikuntza horrek kemena eman zidan. 993 01:20:57,018 --> 01:20:59,988 Lanean astebeteko oporrak eskatu, eta etxean giltzapetu nintzen... 994 01:21:00,121 --> 01:21:02,624 ...idazmakina komunera eraman nuen han ez baitzegoen leihorik... 995 01:21:02,757 --> 01:21:06,962 ...eta ez zidaten arreta galaraziko ez egunak, ez zeruak, ez euriak. 996 01:21:07,062 --> 01:21:10,098 Nire bizitzako irudiak eta oroitzapenak trumilka zetozkidan. 997 01:21:10,232 --> 01:21:12,534 Bi hatzekin tekleatzen nuen, ahalik eta kementsuena. 998 01:21:12,667 --> 01:21:15,070 Makinaren mugimenduak pentsamenduarena zekarren... 999 01:21:15,203 --> 01:21:17,572 ...eta sentipena neukan liburua bera bakarrik idazten ari zela. 1000 01:21:17,606 --> 01:21:21,343 Dena kontatzen nuen: gauza garrantzitsuak, bitxiak... 1001 01:21:21,476 --> 01:21:25,580 ...aspaldiko kontuak, oraintsukoak, eta negarrez ari zen neskarena. 1002 01:21:25,714 --> 01:21:30,151 "Soineko gorri eder bat baneuka, ez nuke negar egingo". 1003 01:21:30,285 --> 01:21:33,154 Neure baitan murgiltze hartatik sonanbulo bat bezala atera nintzen. 1004 01:21:33,255 --> 01:21:38,793 Trapezista bat bezain gogotsu, leher eginda baina arin-arin... 1005 01:21:38,894 --> 01:21:41,630 ...leher eginda eta nekearen nekez barrezka. 1006 01:21:41,763 --> 01:21:45,133 Irailaren 9an, eskuizkribua josi eta "Amaia" hitza idatzi nuen. 1007 01:21:45,267 --> 01:21:47,135 Izenburua bakarrik falta zitzaidan. 1008 01:21:47,269 --> 01:21:50,538 Bilatzen ibili gabe, bururatu zitzaidan lehena jarri nuen. 1009 01:21:50,672 --> 01:21:55,744 Nire bilaketa hutsal eta suharraren laburpena: "Neskazalea". 1010 01:21:55,911 --> 01:22:01,316 Gero, medikuak esan bezala, ale bana bidali nien 4 editoreri. 1011 01:22:10,025 --> 01:22:12,394 Tamalez esan behar dizugu zure eskuizkribua... 1012 01:22:12,494 --> 01:22:16,932 ...nahiz interesez irakurri dugun eta dohain batzuk badituen... 1013 01:22:17,032 --> 01:22:19,701 ...ez duela aintzat hartu gure irakurle-batzordeak. 1014 01:22:19,834 --> 01:22:24,272 Eskuizkribua itzultzen dizugu; har itzazu gure agurrik beroenak. 1015 01:22:34,416 --> 01:22:39,020 "Neskazalea". Bertrand Morane. 1016 01:22:39,154 --> 01:22:41,890 Hau autoreari itzuliko diogu. 1017 01:22:42,023 --> 01:22:44,492 Itzuli? Zer esan nahi duzu? 1018 01:22:44,626 --> 01:22:48,163 -Hitz egin dezagun liburuaz. -Sentitzen dut, Geneviève. 1019 01:22:48,296 --> 01:22:50,999 Lau irakurle-txosten dauzkat hemen. 1020 01:22:51,099 --> 01:22:53,935 Zurea baizik ez da liburuaren aldekoa. 1021 01:22:54,970 --> 01:22:58,573 Zer? Ez zaizue liburua gustatu? 1022 01:22:58,707 --> 01:23:04,245 Ez. Ez nau interesatzen bere burua seduktore handitzat daukan norbait. 1023 01:23:04,379 --> 01:23:07,716 Tori, Betany jauna. Zorira aukeratutako pasarte bat. 1024 01:23:07,816 --> 01:23:09,784 Zerorrek irakurri. 1025 01:23:11,586 --> 01:23:15,090 "Beti lortu izan dut neska ezezagunekin harremanetan hastea... 1026 01:23:15,223 --> 01:23:17,993 ...berengana zuzen hurbildu behar izan gabe". 1027 01:23:18,059 --> 01:23:21,896 "Hala ere, ile-hori eder hark ihes egin behar zidan... 1028 01:23:22,030 --> 01:23:24,866 ...baldin eta ez banion hitz egiten". 1029 01:23:25,000 --> 01:23:27,502 "Berriz ere, patua laguntzera etorri zitzaidan". 1030 01:23:27,635 --> 01:23:31,706 "Eta neskarekin harremanetan jartzeko bide bat eskaini zidan". 1031 01:23:31,840 --> 01:23:36,344 "Iragarkiak jartzeko taula bat zegoen". 1032 01:23:36,478 --> 01:23:41,216 "Nire erosle ederrak umezain eskaintza bat ipini zuen han". 1033 01:23:44,586 --> 01:23:48,957 -Gabon. Umezaina naiz. -Ederki. Erakutsiko dizut. 1034 01:24:01,436 --> 01:24:03,571 Hau egongela da. 1035 01:24:04,739 --> 01:24:07,175 Kanpoan afalduko dut. 1036 01:24:07,308 --> 01:24:09,677 Gauerdi aldera etxeratuko naiz. 1037 01:24:09,778 --> 01:24:13,615 -Ederki. Eta umea? -Ondoko gelan. Lo dago. 1038 01:24:13,748 --> 01:24:16,117 Fruitu-zuku bat ekarriko dizut. 1039 01:24:41,109 --> 01:24:42,911 Zer da hau? 1040 01:24:43,078 --> 01:24:44,712 Non dago umea? 1041 01:24:46,614 --> 01:24:49,684 Umea... Ni naiz umea. 1042 01:24:51,719 --> 01:24:55,924 Ondo ulertu badut, "Neskazalea" -ezin ohitu izenburu horretara-... 1043 01:24:56,024 --> 01:25:00,595 ...oraindik ere umea den gonazale baten historia da. 1044 01:25:00,695 --> 01:25:01,796 Bai, gutxi gorabehera. 1045 01:25:01,996 --> 01:25:06,935 Moranek bere haurtzaroaz hitz egiten duen zatia da onena. 1046 01:25:07,102 --> 01:25:09,037 Bere amaz adierazten duena, bereziki. 1047 01:25:09,137 --> 01:25:11,473 Zoritxarrez, atal bakarra besterik ez da. 1048 01:25:11,606 --> 01:25:15,743 Psikologikoki, ez du non eutsirik. Kontraesan-sare bat da. 1049 01:25:15,877 --> 01:25:18,413 Eta, amaieran, ez dakizu pertsonaiaz zer pentsatu. 1050 01:25:18,546 --> 01:25:22,550 Zer da gaixo bat? Obseso bat, edo erromantiko desengainatu bat? 1051 01:25:22,684 --> 01:25:26,955 Gizon bat! Bai, liburua kontraesanez josita dago. 1052 01:25:27,055 --> 01:25:29,457 Baina errealitateaz hitz egiten duenez... 1053 01:25:29,591 --> 01:25:32,727 ...onartu beharra dago bizitzako kontraesanak direla. 1054 01:25:34,162 --> 01:25:37,866 Honela diozue: "Ez da ikusten zer frogatu nahi duen". 1055 01:25:37,999 --> 01:25:41,136 Ez du ezer frogatu nahi. Kontatu egiten du. 1056 01:25:41,236 --> 01:25:44,506 Eta ez ditu bereizten zerbait adierazten duten gauzak... 1057 01:25:44,639 --> 01:25:47,842 ...eta bizitzaren absurdoa erakusten dutenak. 1058 01:25:47,942 --> 01:25:52,380 Eskuizkribu on bat da. Senez eta egiaz idatzia. 1059 01:25:52,514 --> 01:25:56,384 Ez da harropuzten, eta krudela ere bada bere buruarekin. 1060 01:25:58,153 --> 01:26:00,355 "Makurra da gizona, emakume guztiei oldartzen zaie". 1061 01:26:00,455 --> 01:26:03,424 Egia da makurra dela, baina berak badaki hori. 1062 01:26:03,558 --> 01:26:06,394 Eta, askotan, emakumeak oldartzen zaizkio berari. 1063 01:26:06,494 --> 01:26:09,664 Leku publikoetan oldartzen zaiona, adibidez. 1064 01:26:09,797 --> 01:26:13,168 Eta, gero, hau esaten diona: "Hau zentzuzkoa al da?" 1065 01:26:55,343 --> 01:27:01,316 Paris-Orlyra doan hegaldia 1. atetik. 1066 01:27:24,005 --> 01:27:26,808 Argitaratzeko bidali dizuet liburua, jakina... 1067 01:27:26,941 --> 01:27:29,244 ...baina oztopo gehiago espero nituen. 1068 01:27:29,377 --> 01:27:32,680 Ziur zaude dagoen bezala argitaratu daitekeela? 1069 01:27:32,780 --> 01:27:35,583 Eskuizkribua landu nahi nuke, hobetu, beharbada. 1070 01:27:36,017 --> 01:27:38,853 Egizu, nahi baduzu, baina hutsegite bat litzateke. 1071 01:27:38,987 --> 01:27:42,590 Estiloaren soiltasuna gustatu zait, hain zuzen. 1072 01:27:42,724 --> 01:27:48,363 Zuretzat idatzi duzu, ez zure burua idazletzat goraipatzeko. 1073 01:27:48,429 --> 01:27:51,966 Hala ere, aste batzuk barru probak zuzendu beharko dituzu. 1074 01:27:53,134 --> 01:27:57,372 Izenburuan egingo nuke nik aldaketa bakarra. 1075 01:27:57,505 --> 01:27:59,474 Ez baitzaigu gehiegi gustatzen. 1076 01:28:00,341 --> 01:28:02,343 "Neskazalea". 1077 01:28:02,477 --> 01:28:05,046 "Gonazalea" baino hobea iruditu zitzaidan. 1078 01:28:05,146 --> 01:28:08,049 "Emakumedun gizona" ere bururatu zitzaidan. 1079 01:28:08,182 --> 01:28:10,351 Baina, gogoeta egin, eta ez zitzaidan gustatu. 1080 01:28:10,485 --> 01:28:12,620 Harroputza dirudi. Ez dago ondo. 1081 01:28:12,754 --> 01:28:17,492 Bitxia da zuk horretan pentsatzea, hau proposatu nahi bainizun: 1082 01:28:17,625 --> 01:28:19,994 "Emakumeak maite zituen gizona". 1083 01:28:21,362 --> 01:28:23,097 Ondo dago. 1084 01:28:23,231 --> 01:28:24,799 Izenburu ona da. 1085 01:28:24,899 --> 01:28:28,469 Intriga pizten du. Ondo dago. 1086 01:28:28,603 --> 01:28:32,373 Baina zergatik "maite zituen"? Zergatik iragana? 1087 01:28:33,141 --> 01:28:35,376 Sonoritate-kontua da. Hobeto ematen du belarrira. 1088 01:28:35,510 --> 01:28:39,047 Eta zure estiloari ere ondo dagokio. 1089 01:28:39,180 --> 01:28:41,816 Narratiboa zara. Kontatzea atsegin duzu. 1090 01:28:42,016 --> 01:28:43,351 Arrazoi izango duzu. 1091 01:28:43,518 --> 01:28:46,554 Gainera, espezialistengan fidatu zalea naiz. 1092 01:28:46,654 --> 01:28:50,591 "Emakumeak maite zituen gizona" ondo dago. 1093 01:28:50,625 --> 01:28:51,326 Primeran! 1094 01:28:51,559 --> 01:28:54,562 Gustatzen zaizu hartu dizugun hotela? 1095 01:28:54,829 --> 01:28:56,531 Bai, oso ondo. 1096 01:28:56,664 --> 01:29:00,935 -Aspaldi Parisa etorri gabe! -Montpellier nahiagoko duzu. 1097 01:29:01,402 --> 01:29:07,442 Zure liburuaren arabera, hura da emakume ederrenen hiria. 1098 01:29:07,742 --> 01:29:09,911 Neronek egiaztatuko dut... 1099 01:29:09,944 --> 01:29:13,548 ...Betanyk inprimategi bat du han; zure liburua han moldatuko dute. 1100 01:29:13,681 --> 01:29:17,118 -Etorri nirekin inprimategira. -Gustura. 1101 01:29:18,052 --> 01:29:20,488 -Lagunak izango dituzu Parisen? -Bai. 1102 01:29:20,955 --> 01:29:23,358 Tira, aspaldikoak... 1103 01:29:23,791 --> 01:29:26,427 -Josiane hor al dago? -Lantegian dago. 1104 01:29:28,496 --> 01:29:31,299 Maketatzailearengana eramango zaitut. 1105 01:29:32,233 --> 01:29:34,669 Berak diseinatzen ditu gure azal guztiak. 1106 01:29:36,237 --> 01:29:41,309 Ea zer bururatu zaion zure liburua edertzeko. 1107 01:29:42,944 --> 01:29:44,912 Montpellierren ikusiko dugu elkar. 1108 01:29:45,046 --> 01:29:49,016 Denei gustatu zaie zure liburua; aho batez onartu dute. 1109 01:29:49,484 --> 01:29:51,419 Ia aho batez. 1110 01:30:20,181 --> 01:30:23,651 Bertrand! Ez al nauzu sarreran ikusi? 1111 01:30:23,785 --> 01:30:26,788 -Zer moduz zaude? -Oso ondo. 1112 01:30:26,921 --> 01:30:29,757 Zu ere bai? 1113 01:30:29,857 --> 01:30:32,827 Aztoratu egin nau zu ikusteak, ez nuen hori espero. 1114 01:30:32,960 --> 01:30:35,329 Bidez nago Parisen. 1115 01:30:35,463 --> 01:30:39,467 -Ameriketan bizi zara oraindik? -Ez, bukatu zen Amerika. 1116 01:30:39,600 --> 01:30:43,337 Orain Londresen bizi naiz. Lan interesgarri bat dut han. 1117 01:30:43,471 --> 01:30:45,440 Eta zu, zer zabiltza? 1118 01:30:45,540 --> 01:30:51,245 Bidez nago ni ere; hegoaldeko hiri batean bizi naiz. 1119 01:30:51,345 --> 01:30:55,283 Hiri horrek badu izena: Montpellier. Baten batek esan zidan. 1120 01:30:55,316 --> 01:30:56,951 Zergatik zabiltza beti misteriotan? 1121 01:30:57,285 --> 01:31:00,021 -Joan beharra daukat. Zain dauzkat. -Nik ere bai. 1122 01:31:00,154 --> 01:31:03,324 Baina, topo egin dugunez, hitz egin dezakegu. 1123 01:31:03,758 --> 01:31:06,461 Ederki. Adi naukazu. 1124 01:31:06,627 --> 01:31:10,264 Ez dut hitzaldirik edo bakarrizketarik egingo! 1125 01:31:10,398 --> 01:31:14,469 Elkarrekin hitz egin behar genuke, biok. 1126 01:31:14,602 --> 01:31:17,472 Horretarako ez da izugarrizko kemena behar. 1127 01:31:17,505 --> 01:31:20,942 Ez, zer esanik ez izateko beldur naiz. 1128 01:31:21,075 --> 01:31:23,911 Ez dizkidazu gauzak errazten. 1129 01:31:26,314 --> 01:31:30,218 Askotan pentsatzen dut zugan. Eta samurtasunez beti. 1130 01:31:30,351 --> 01:31:34,489 Hamaika aldiz idatzi nahi izan dizut, eta azkenean atzera egin. 1131 01:31:34,622 --> 01:31:36,991 Ondo egin duzu. 1132 01:31:37,124 --> 01:31:39,060 Gorrotu nauzu oraindik? 1133 01:31:39,193 --> 01:31:43,898 Ez dut inoiz batere ezinikusirik izan zugana. 1134 01:31:44,031 --> 01:31:46,400 Ez dut sekula uste izan zure errua zenik. 1135 01:31:47,101 --> 01:31:51,038 Egin nuena egin beharra neukan. Edo hori edo erotu. 1136 01:31:51,138 --> 01:31:53,341 Ez naiz gehiegikeriak esaten ari. 1137 01:31:54,075 --> 01:31:58,279 Ez nuen uste hainbeste sufritu zenuenik. 1138 01:31:59,514 --> 01:32:01,949 Ondo asko ezkutatu baitzenituen zure sentimenduak. 1139 01:32:03,918 --> 01:32:08,456 Han zeundela jakin nuenean ere, ez nintzen neure erabakiaz damutu. 1140 01:32:08,589 --> 01:32:13,327 Banekien bizia maite zenuela eta aurrera egiteko borrokatuko zinela. 1141 01:32:13,394 --> 01:32:16,631 Egia da. Borrokatu nintzen eta aurrera egin dut. 1142 01:32:16,764 --> 01:32:18,933 Hasieran, sendagai pila bati esker. 1143 01:32:19,066 --> 01:32:22,570 Lo egiteko tantak, pastilla lasaigarriak. 1144 01:32:22,703 --> 01:32:25,606 Baita pozik egoteko pastillak ere. 1145 01:32:26,140 --> 01:32:29,210 Ez da oso erromantikoa, baina barregarria da... 1146 01:32:29,243 --> 01:32:33,314 ...gaizki bukatzen diren maitasun kontuak sendagai bidez sendatzea. 1147 01:32:33,414 --> 01:32:34,982 Dibertigarria da. 1148 01:32:35,116 --> 01:32:37,051 Ez, ez da dibertigarria. 1149 01:32:38,419 --> 01:32:42,723 Ahaztu egingo zenuen, edo ez genion elkarri kontu bera kontatuko... 1150 01:32:42,823 --> 01:32:46,127 ...baina zuk eman zenuen agurraren seinalea. 1151 01:32:46,260 --> 01:32:50,264 Aspalditik ari zinen hausturarako prestatzen, ziur nago. 1152 01:32:50,398 --> 01:32:54,335 Etxetik atera zenuen liburu pila hura, auskalo nora eramateko. 1153 01:32:54,468 --> 01:32:56,237 Eta, horra, oso ondo gogoratzen naiz! 1154 01:32:56,337 --> 01:33:00,308 Bidaian zindoazen bakoitzean, ezin nizun maleta egiten lagundu. 1155 01:33:00,441 --> 01:33:03,010 Zure independentzia erakutsi nahi zenidan beti. 1156 01:33:03,144 --> 01:33:07,515 Beti ari zinen: "Bakardadea maite dut. Ez dut inoren beharrik". 1157 01:33:07,615 --> 01:33:09,984 Berez, pertsona bakarraren beharra neukan. 1158 01:33:10,117 --> 01:33:11,385 Zure beharra. 1159 01:33:11,519 --> 01:33:13,588 Baina ez nintzen konturatzen. 1160 01:33:13,721 --> 01:33:16,424 Hasieran, jakin gabe maitatu zintudan. 1161 01:33:16,591 --> 01:33:19,393 Eta, gero, jakinez. Baina zuretzat bukatua zen. 1162 01:33:19,493 --> 01:33:23,264 Bai, pixkanaka iritsi zen. 1163 01:33:23,397 --> 01:33:29,337 Badakit gauzak gerora aztertzeak ez duela ezertarako balio. 1164 01:33:29,470 --> 01:33:34,408 Baina une jakin batean argiagoa izan behar nuen zurekin. 1165 01:33:34,542 --> 01:33:37,478 Ez ezazu hori uste. Aurpegia zure ordez mintzo zitzaizun. 1166 01:33:37,612 --> 01:33:42,917 Bukaeran, zuri begira, gazteagoa zenuen begirada, harroagoa. 1167 01:33:43,017 --> 01:33:46,621 Orduan ulertu nuen zure bizitzatik ateratzeko zorian nengoela. 1168 01:33:46,721 --> 01:33:50,925 Garai hartan gai izan banintz gauzak zuzenean adierazteko... 1169 01:33:51,058 --> 01:33:55,496 ...hau esango nizun: "Véra, nigandik libratzeko zorian zaude". 1170 01:33:55,630 --> 01:33:58,265 "Suertea duzu. Zure bekaitzez nago". 1171 01:33:59,333 --> 01:34:02,770 Bai, zugandik libratzeko egin nuen hori, baina ez zen erraza izan. 1172 01:34:02,903 --> 01:34:05,973 Bolada izugarri bat izan nuen. 1173 01:34:06,107 --> 01:34:11,345 Ilunpetan pasatzen nituen egunak gure arteko harremanaz gogoetan. 1174 01:34:11,479 --> 01:34:14,649 Gauzak noiz hasi ziren okertzen? 1175 01:34:14,749 --> 01:34:16,417 Ez nekien nor nintzen ere. 1176 01:34:16,417 --> 01:34:21,122 Kalean nenbilenean, irrealtasunezko sentipen bat nuen. 1177 01:34:21,222 --> 01:34:23,524 Ez nituen sentitzen ez burua eta ez gorputza. 1178 01:34:23,658 --> 01:34:26,260 Zulo beltz bat zen hura! 1179 01:34:26,394 --> 01:34:32,099 Luzaroan, Parisen, bidez aldatzen nuen Clichy plazan ez sartzeko. 1180 01:34:32,233 --> 01:34:35,336 Jakin ezazu Gaumont Palace bota egin zutela. 1181 01:34:35,469 --> 01:34:38,372 Clichy plazan zer egin duten ikustean, tristetu egingo zinen. 1182 01:34:38,406 --> 01:34:42,176 Hasieran ez nekien Paristik joana zinenik. 1183 01:34:42,309 --> 01:34:45,813 Jatetxe batean sartu orduko, egiten nuen neure artean: 1184 01:34:45,946 --> 01:34:50,151 "Hemen aurkituko banu Bertrand, bakarrik jaten, egunkaria aurrean?" 1185 01:34:50,284 --> 01:34:52,820 Nahiagoko zenuen beste norbaitekin banengo. 1186 01:34:52,953 --> 01:34:55,056 Hori gertatu zen, Orlyn. 1187 01:34:55,189 --> 01:34:58,292 Neska gazte azentudun bat, ingelesa, seguru asko. 1188 01:34:58,426 --> 01:35:02,630 Gauza bitxi bat esan zuen, eta zure barreari antzeman nion. 1189 01:35:02,763 --> 01:35:05,666 Berehala alde egin nuen, baina ikusi ninduzula uste nuen. 1190 01:35:06,467 --> 01:35:07,501 Ez. 1191 01:35:07,868 --> 01:35:09,870 Gogoratuko nintzen. 1192 01:35:14,775 --> 01:35:17,144 Samurra zinen nirekin. 1193 01:35:18,779 --> 01:35:22,550 Zu ere bai, zu ere samurra zinen nirekin. 1194 01:35:23,718 --> 01:35:26,854 Baina orain ez dut zu ukitzeko eskubiderik. 1195 01:35:28,355 --> 01:35:31,826 Eskubidea? Kode zibila dirudizu. 1196 01:35:31,959 --> 01:35:35,096 Egia da eta! Ez dut jadanik zu ukitzeko eskubiderik. 1197 01:35:35,229 --> 01:35:38,666 Elkar ikus genezake, elkarrekin afaldu, lau urteren ondoren. 1198 01:35:38,799 --> 01:35:40,835 Lau ez, bost urte! 1199 01:35:40,935 --> 01:35:43,537 Ez dut uste orain min emango genionik elkarri. 1200 01:35:43,671 --> 01:35:46,874 -Adiskide izan gintezke. -Ez, Véra. 1201 01:35:47,875 --> 01:35:49,610 Ez dut uste. 1202 01:35:49,744 --> 01:35:52,012 Ez naiz sekula Londresera joaten. 1203 01:35:52,146 --> 01:35:55,316 Eta ez dakit zer egingo zenukeen zuk Montpellierren. 1204 01:35:55,416 --> 01:35:58,486 Nik ere zugan pentsatzen dut, baina gero eta gutxiago. 1205 01:35:58,619 --> 01:36:02,456 Normala da. Ia arrotz bihurtu gara. 1206 01:36:02,590 --> 01:36:06,560 Hori onartu behar dugu. Horrela geratu behar dugu. 1207 01:36:06,660 --> 01:36:09,597 Ondo dago. Hobe da. 1208 01:36:11,999 --> 01:36:15,035 Ez diogu elkarri agur esango. Zoaz zu lehenengo. 1209 01:36:15,136 --> 01:36:18,239 Hemen itxoingo dut eta zure ondoren joango naiz. 1210 01:36:51,005 --> 01:36:52,940 -Esan? -Zu al zara? 1211 01:36:53,073 --> 01:36:56,343 Aukera gutxi nituen zu ordu honetan bulegoan aurkitzeko. 1212 01:36:56,477 --> 01:37:01,315 Ez, aukera handiak! Sari garaian, ia arratsero lan egiten dugu. 1213 01:37:01,415 --> 01:37:03,984 Tamalez, zure liburua Gabonetarako baizik ez da prest egongo. 1214 01:37:04,118 --> 01:37:05,252 Horrek ez dio axola. 1215 01:37:05,386 --> 01:37:09,824 Liburu hori zenbat eta zehatzago, orduan eta kezkatuago nago. 1216 01:37:09,924 --> 01:37:13,060 Mundu guztiari izugarri gustatu zaio liburua. 1217 01:37:13,194 --> 01:37:16,831 Hori berdin zait... Ez, atsegin ematen dit, jakina. 1218 01:37:16,964 --> 01:37:20,167 Hau konfidentziala da, baina zutaz fio naiz. 1219 01:37:20,167 --> 01:37:22,269 Gauza sinestezin bat gertatu da: 1220 01:37:22,303 --> 01:37:25,606 Liburua emakume jakin batengatik idatzi nuen, orain konturatu naiz. 1221 01:37:25,773 --> 01:37:29,910 Baina ez dut andre hori aipatu. Dena berridatzi behar dut. 1222 01:37:30,044 --> 01:37:32,179 Ez, ez egin hori. 1223 01:37:32,313 --> 01:37:35,916 Gogotik borrokatu naiz liburu horren alde. Entzun ondo. 1224 01:37:36,217 --> 01:37:39,954 10 urte daramatzat edizioan. Ezagutzen ditut idazleak. 1225 01:37:40,154 --> 01:37:42,690 Denek dute mamia eta funtsa alde batera utzi izanaren itomena. 1226 01:37:42,857 --> 01:37:46,393 Liburu bat idatzi nahian, beste liburu bat idazten da. 1227 01:37:46,493 --> 01:37:49,430 Delako emakume hori hain garrantzitsua izan bada zuretzat... 1228 01:37:49,563 --> 01:37:52,066 ...eskainiozu bigarren liburua. Oharrak idatzi! 1229 01:37:52,199 --> 01:37:55,769 Zer diozu? Ez naiz bigarren liburu bat idazteko gauza. 1230 01:37:55,903 --> 01:37:58,239 Nik badakit baietz. 1231 01:37:59,039 --> 01:38:01,609 Ez ezazu zeure burua etengabe gutxietsi. 1232 01:38:01,742 --> 01:38:04,345 Gehiago maitatu behar duzu zeure burua. 1233 01:38:04,478 --> 01:38:07,748 -Zer da kontu hori? -Oso erraza da. 1234 01:38:07,882 --> 01:38:11,051 Bere burua maite ez duenak ezin ditu besteak maite. 1235 01:38:11,185 --> 01:38:14,021 Datorren astean argituko dizut hori guztia. 1236 01:38:14,154 --> 01:38:17,791 -Konforme? Nitaz fioko zara? -Fio? Zertan? 1237 01:38:17,925 --> 01:38:20,761 Liburuan eta gainerakoan. 1238 01:38:20,794 --> 01:38:22,529 Ederki. Zu zara indartsuena. 1239 01:38:23,397 --> 01:38:26,467 Zure hiztegitik ezabatu beharreko hitza hori ere. 1240 01:38:26,600 --> 01:38:30,104 Gerta dakizukeen onena opa dizut. 1241 01:38:30,237 --> 01:38:32,339 Datorren astea arte. Agur. 1242 01:38:46,320 --> 01:38:48,656 Morane jauna telefono-zentralera. 1243 01:38:52,159 --> 01:38:54,094 Itxoin pixka bat. 1244 01:38:58,966 --> 01:39:01,068 Kaixo, Morane jauna. Nire autoa hor dago. 1245 01:39:16,050 --> 01:39:20,120 "Emakumeak maite zituen gizona" 1246 01:39:45,679 --> 01:39:47,081 Zergatik ari zara negarrez? 1247 01:39:47,181 --> 01:39:50,351 Soineko gorri eder bat baneuka, ez nuke negar egingo. 1248 01:39:50,484 --> 01:39:53,554 Aldaketak egiteko garaiz nago oraindik? 1249 01:39:53,654 --> 01:39:55,255 Bai, jauna. 1250 01:39:55,389 --> 01:39:58,258 "Soineko gorria" esan ordez, "soineko urdina". 1251 01:40:03,197 --> 01:40:05,899 Soineko urdin eder bat baneuka, ez nuke negar egingo. 1252 01:40:08,235 --> 01:40:10,838 Berdin zaizu nik gidatzea? 1253 01:40:10,938 --> 01:40:14,008 Asko gustatzen zait emakume batek nire ordez gidatzea. 1254 01:40:14,641 --> 01:40:17,845 Ez dut lortu gizonezko harrokeria nigan erabat ezabatzea... 1255 01:40:18,012 --> 01:40:20,414 ...baina gauza hauetarako ez dut harrokeriarik. 1256 01:40:20,547 --> 01:40:22,950 Zure liburua irakurriz konturatu naiz horretaz. 1257 01:40:23,083 --> 01:40:26,020 Ez zara Casanova. Ez zara Don Juan. 1258 01:40:26,120 --> 01:40:29,023 Badakizu nola ikusten zaitudan, zure itxura beltza gorabehera? 1259 01:40:29,156 --> 01:40:30,557 Ez. 1260 01:40:30,657 --> 01:40:33,727 Ez duzu kosta ahala kosta gizon agertu nahi. 1261 01:40:33,861 --> 01:40:35,829 Begira horri. Ez du batere graziarik. 1262 01:40:38,032 --> 01:40:39,933 Nora garamatzate hortik? 1263 01:40:51,045 --> 01:40:52,980 Desbideratu egin gaituzte. 1264 01:40:59,186 --> 01:41:01,088 Badakizu nola ikusten dudan zure liburua? 1265 01:41:01,221 --> 01:41:05,793 XX. mendeko gizon-emakumeen arteko harremanen lekukotasun gisa. 1266 01:41:06,693 --> 01:41:09,730 Konturatuko zinenez, hori dena aldatzen ari da. 1267 01:41:09,863 --> 01:41:11,932 Bai, bai, baliteke. 1268 01:41:12,066 --> 01:41:18,305 Baina elkarren kide izatearen kontua ez zait gehiegi gustatzen. 1269 01:41:20,574 --> 01:41:23,277 Orain artean, maitasunak bazeukan jolas kutsu hori... 1270 01:41:23,377 --> 01:41:25,712 Hori behar-beharrezkoa da, niretzat. 1271 01:41:25,846 --> 01:41:30,751 Jolasa hor egongo da beti, jolasaren arauak ari dira aldatzen. 1272 01:41:31,718 --> 01:41:35,089 Indar-harremanak, hori da lehen desagertuko dena. 1273 01:41:35,189 --> 01:41:39,226 Jolasean segituko dugu beti, baina berdintasunean. 1274 01:41:39,359 --> 01:41:40,928 Baliteke. Baliteke. 1275 01:41:41,095 --> 01:41:44,231 Ez dut ideia garbirik horri buruz... 1276 01:41:44,364 --> 01:41:47,101 -...eta, gainera, aldatzen ari naiz. -Bejondeizula! 1277 01:41:47,201 --> 01:41:49,670 Baina ez aldatu gehiegi. 1278 01:41:49,803 --> 01:41:51,939 Zaren bezalaxe ez zaitut gaizki ikusten. 1279 01:42:03,517 --> 01:42:06,487 Ez dut zehatz gogoratzen. 1280 01:42:06,620 --> 01:42:09,823 Emakumeok modu orokorragoan pentsatzen dugu maitasunean. 1281 01:42:12,192 --> 01:42:15,929 Guk ere baditugu gure kontu bitxiak, gure bat-bateko nahiak... 1282 01:42:21,001 --> 01:42:23,837 Orain esan diezazuket, zu gustukoa izan zintudan lehen aldian... 1283 01:42:23,937 --> 01:42:27,374 ...Parisen zen, maketatzailearekin eztabaidan ari zinenean. 1284 01:42:27,508 --> 01:42:29,309 A, bai? 1285 01:42:31,245 --> 01:42:33,747 Ondo gogoratzen naiz. Bero handia zegoen. 1286 01:42:33,881 --> 01:42:35,649 Zuk jertsea erantzi zenuen. 1287 01:42:35,782 --> 01:42:38,418 Zigarro bat zeneukan ahoan. 1288 01:42:38,552 --> 01:42:43,023 Elkarrizketan zeharo sartua, mekanikoki egiten zenuen dena. 1289 01:42:43,157 --> 01:42:47,794 Jertsea erantzi zenuen, lepotik tiraka... 1290 01:42:47,895 --> 01:42:49,897 ...zigarroa kendu gabe ere. 1291 01:42:50,030 --> 01:42:52,933 Zurekin maitasuna egiteko gogoa izan nuen bat-batean. 1292 01:42:53,066 --> 01:42:55,469 Zu gustukoa izan zintudan bigarren aldia... 1293 01:42:58,005 --> 01:43:00,174 ...biharamunean izan zen. 1294 01:43:00,274 --> 01:43:05,712 Odéoneko jatetxean zeunden, Josiane, maketistarekin. 1295 01:43:06,680 --> 01:43:08,215 Ustekabean balitz bezala. 1296 01:43:08,348 --> 01:43:12,186 Ez nuen ezer egin maketatzailearekin, benetan. 1297 01:43:12,286 --> 01:43:15,489 Ez dut esaten ezer egin zenuenik berarekin. 1298 01:43:15,622 --> 01:43:18,959 Ziur nago hura ere irrikatzen egongo zela. 1299 01:43:21,828 --> 01:43:23,964 Eta, nolanahi ere... 1300 01:43:24,097 --> 01:43:28,468 ...norberak gustukoa duen norbait beste baten gustukoa ere denean... 1301 01:43:28,602 --> 01:43:31,672 ...horrek areagotu egiten du gustuko huraxe eduki nahia. 1302 01:43:32,139 --> 01:43:35,709 -Ez dakit argi esan dudan. -Bai, argi esan duzu. 1303 01:43:35,842 --> 01:43:38,745 Argigarria da. 1304 01:43:45,118 --> 01:43:50,224 Zure irribarreak erakartzen nau, gutxitan egiten duzun arren. 1305 01:43:50,357 --> 01:43:52,025 Erotuta egongo naiz. 1306 01:43:52,159 --> 01:43:54,494 Oso zentzuduna ikusten zaitut, aitzitik. 1307 01:43:54,628 --> 01:43:56,597 Ez fio itxurez. 1308 01:44:14,414 --> 01:44:16,984 Ez etorri nirekin. Hori ez zait batere gustatzen. 1309 01:44:17,117 --> 01:44:21,989 -Autoan esango diogu agur elkarri. -Neuk eramango dut Midi Car-era. 1310 01:44:22,723 --> 01:44:26,326 Hortaz, bosteko adiskidetsua edo musu samurra? 1311 01:44:26,460 --> 01:44:28,428 Musu samurra. 1312 01:44:32,666 --> 01:44:35,802 Betany jaunak Montpellierrera eraman zezakeen argitaletxea... 1313 01:44:35,902 --> 01:44:39,973 -...edo sukurtsal bat ireki. -Zuk Parisera eraman laborategia. 1314 01:44:40,107 --> 01:44:43,610 Montpellierretik Pariserako hegaldia 40 minutukoa da. 1315 01:44:43,744 --> 01:44:46,113 Aintzat hartuko dut hori. 1316 01:44:46,280 --> 01:44:49,182 Aintzat har ezazu baita ere ez dudala planik Eguberrietan. 1317 01:44:49,316 --> 01:44:53,186 -Eta ez baduzu beste asmorik... -Hori baino hoberik, ez. 1318 01:44:54,855 --> 01:44:56,823 Musu eman diezazuket berriz? 1319 01:45:01,228 --> 01:45:05,365 -Jar dezaket eskua hor? -Bai, eskubide osoz. 1320 01:45:05,499 --> 01:45:08,669 Ahaleginduko gara hori betebehar bat izan ez dadin. 1321 01:45:17,978 --> 01:45:19,946 Agur. 1322 01:45:22,783 --> 01:45:26,386 -Zintzoa izan. -Ez horixe! 1323 01:45:40,467 --> 01:45:42,736 Christinerekin hitz egin nahi nuke. 1324 01:45:42,869 --> 01:45:45,672 Bere amabitxiarengana joan da Eguberritan. 1325 01:45:45,806 --> 01:45:49,009 -Mezurik ematea nahi? -Ez, mezurik ez. 1326 01:45:56,883 --> 01:46:00,354 Zenbaki hori ez dago zerbitzuan. 1327 01:46:08,762 --> 01:46:11,365 Valérie Bontemps naiz baina ez nago Montpellierren. 1328 01:46:11,465 --> 01:46:15,102 30 segundo dituzu mezu bat uzteko. 1329 01:46:15,235 --> 01:46:19,973 30 segundo? Zu ikusi nahi zintudala esateko astia... 1330 01:46:20,107 --> 01:46:22,909 ...eta zure hankak laztandu nahi nituela gonaren azpian. 1331 01:46:23,043 --> 01:46:26,780 Aitorpen bat egingo dizut: gorroto ditut erantzungailuak. 1332 01:46:26,913 --> 01:46:28,482 Agur. 1333 01:47:01,548 --> 01:47:04,985 -Bertrand! Gabon. -Gabon. 1334 01:47:05,118 --> 01:47:06,987 Zer moduz? 1335 01:47:07,120 --> 01:47:11,158 -Gogoratzen zara nitaz? -Horixe gogoratzen naizela. 1336 01:47:11,258 --> 01:47:14,461 Barkatu, hitzordu bat dut beste aldean. 1337 01:47:14,594 --> 01:47:16,530 -Gabon. -Gabon. 1338 01:48:12,085 --> 01:48:15,522 Zaindu bere esnaldia, ez dadila mugitu. 1339 01:48:15,622 --> 01:48:18,925 Eta esaiozu hori bera gaueko erizainari. 1340 01:48:19,793 --> 01:48:21,528 Nire liburua... 1341 01:48:21,661 --> 01:48:23,230 Nire liburua nahi dut. 1342 01:48:23,363 --> 01:48:27,601 Ezin duzu irakurri. Medikuak esan dizu ez mugitzeko. 1343 01:48:29,669 --> 01:48:32,372 Badakit zer egingo dudan liburuaren ondoren. 1344 01:48:32,506 --> 01:48:34,641 Dena utziko dut. 1345 01:48:34,741 --> 01:48:39,112 Emakumeak bakarrik bizi diren uharte horretara joango naiz. 1346 01:48:39,246 --> 01:48:42,148 Ahaleginduko naiz onar nazaten. 1347 01:48:42,282 --> 01:48:45,318 Onartuko naute. Azalduko diet. 1348 01:49:20,587 --> 01:49:23,390 Perfusioa 6etan aldatu behar da. Ni banoa. 1349 01:49:23,557 --> 01:49:25,258 Ederki. 1350 01:49:26,326 --> 01:49:30,463 -Badago suero nahikoa? -Bai. Ez kezkatu. 1351 01:49:59,659 --> 01:50:05,131 Bertrandek zioen ez zuela amaiera onik aurkitu libururako. 1352 01:50:05,265 --> 01:50:08,134 Ez zen ausartu bere pertsonaiaren heriotza irudikatzera. 1353 01:50:08,268 --> 01:50:10,236 Erabat logikoa zen arren. 1354 01:50:10,337 --> 01:50:15,308 Emakume hauek denek bere nobelako azken orria idazten ari dira. 1355 01:50:15,442 --> 01:50:17,210 Ni horietako emakume bat naiz. 1356 01:50:17,344 --> 01:50:22,015 Baina sentipen bitxi bat dut: Bertranden konplizea izatearena. 1357 01:50:22,148 --> 01:50:25,619 Bertranden guztia dakien bakarra izango naizelako. 1358 01:50:25,719 --> 01:50:29,422 Sufriarazi zituen emakumeek oker bera egin zuten: 1359 01:50:29,556 --> 01:50:31,691 Eman ezin ziena Bertranengandik espero izatea. 1360 01:50:31,825 --> 01:50:36,262 Plazerra nahi zutenei horixe eman zien, eta goxotasuna ere bai. 1361 01:50:36,396 --> 01:50:39,633 Ni ziur naiz bere erara maitatu zituela. 1362 01:50:39,766 --> 01:50:41,568 Eta arrazoi izan zuela denak maitatzen. 1363 01:50:41,701 --> 01:50:45,639 Ez dira berdinak. Bakoitzak badu zerbait besteek ez dutena. 1364 01:50:45,705 --> 01:50:47,974 Bakarra eta ordezkaezina den zerbait. 1365 01:50:49,109 --> 01:50:51,511 Zirenarengatik maitatu zituen Bertrandek emakume guztiak. 1366 01:50:51,645 --> 01:50:55,649 Hau bere begirada miopeagatik eta bere betaurrekoengatik. 1367 01:50:55,749 --> 01:50:58,585 Hau, berriz, bere itxura suhar eta grinatsuagatik. 1368 01:51:00,854 --> 01:51:04,424 Horra bat negarrez. Ez du bere aztoramena ezkutatzen. 1369 01:51:06,059 --> 01:51:09,396 Honen umezurtz itxurak hunkituko zuen Bertrand. 1370 01:51:10,263 --> 01:51:14,067 Hau bere ile-gorriagatik maitatuko zuen. 1371 01:51:14,534 --> 01:51:18,238 Honi bitxia iruditzen zaio hau; bakarra da, inondik ere. 1372 01:51:18,338 --> 01:51:20,674 Horra pertsona xalo eta goxo bat. 1373 01:51:20,740 --> 01:51:24,177 Eta haren atzean, errusiar nobela bateko heroi andrea. 1374 01:51:24,310 --> 01:51:28,915 Seduzitzailea izateko borrokatu zelako maitatu zuen emakume hau. 1375 01:51:29,215 --> 01:51:31,718 Beste honek ikasle bat dirudi. 1376 01:51:32,352 --> 01:51:35,555 Horrek sudurra berregin du, Bertranden gustukoagoa izateko. 1377 01:51:37,057 --> 01:51:40,694 Hau bere alarguna izan zitekeen, ezkonduta egon balitz. 1378 01:51:41,061 --> 01:51:45,365 Ezinezko zoriona kopuruan lortu nahi izan zuen Bertrandek. 1379 01:51:45,498 --> 01:51:48,902 Zergatik bilatu behar dugu hainbeste jenderen artean... 1380 01:51:49,035 --> 01:51:52,872 ...gure heziketa guztiak bakarrarengan bilarazi nahi diguna? 1381 01:51:55,508 --> 01:52:00,947 Bere bizitzako emakume guztiek aztarna bat utzi dute, ordea. 1382 01:52:00,980 --> 01:52:02,515 Lekukotasun bat. 1383 01:52:02,949 --> 01:52:05,418 Objektu angeluzuzen bat, 320 orrialde azaleztatuak. 1384 01:52:05,552 --> 01:52:08,521 Horri liburua esaten zaio. 1385 01:52:13,460 --> 01:52:16,663 AZPITITULUAK: Jon Muñoz