1 00:01:00,200 --> 00:01:05,200 LE MANS 2 00:01:09,200 --> 00:01:11,160 Gu Mercedes gara. 3 00:01:11,680 --> 00:01:14,440 Garaipena da gure aukera bakarra. 4 00:01:15,320 --> 00:01:18,360 Badakizue hau nire azken lasterketa izango dela, 5 00:01:18,600 --> 00:01:21,520 eta marka ahaztezina lortuz erretiratu nahi dut. 6 00:01:21,800 --> 00:01:23,840 Bete nazazue harrotasunez. 7 00:01:24,600 --> 00:01:25,640 Tira, lanera! 8 00:01:26,080 --> 00:01:28,280 Jaguarrek bakarrik egin diezaguke aurre. 9 00:01:28,520 --> 00:01:31,320 Prototipo berria daukate, eta berebiziko pilotuak. 10 00:01:31,560 --> 00:01:35,560 Horregatik talde sendo eta eraginkor gisa jardun behar dugu. 11 00:01:36,320 --> 00:01:39,720 Fangio eta Moss joango dira aurretik, gure aukera onena dira. 12 00:01:39,960 --> 00:01:42,960 Fitch, Levegh! Zuek bigarren autoan joango zarete, 13 00:01:43,200 --> 00:01:46,120 - babesa eta laguntza emateko. - A ze sorpresa! 14 00:01:46,280 --> 00:01:50,200 John! Entzun didazu, "talde sendoa" esan dut. 15 00:01:50,680 --> 00:01:52,640 Ez dago zer eztabaidatzerik. 16 00:01:52,880 --> 00:01:56,280 Eta ez ezazue ezer utzi halabeharraren esku. 17 00:02:00,320 --> 00:02:02,320 Fangio, Moss... 18 00:02:03,160 --> 00:02:07,200 - Zer egin dezakegu guk horien aurka? - Badakizu zertarako fitxatu zintuzten. 19 00:02:07,680 --> 00:02:11,680 Dena dela, gogoratu duela bi urte, artean Mercedes-en ez nengoela, 20 00:02:11,920 --> 00:02:14,160 ia-ia irabazi niela Fangio eta Moss-i. 21 00:02:14,400 --> 00:02:18,160 Irabazi dezakegu, John. 24 ordutan edozer gerta daiteke. 22 00:02:18,520 --> 00:02:19,680 Ez dakit, ba. 23 00:02:20,480 --> 00:02:23,720 Uste dut pilotu handia izateko sasoia pasatu zaidala. 24 00:02:28,000 --> 00:02:30,320 Tira, John, animatu zaitez. 25 00:02:31,840 --> 00:02:33,680 Uste duzuna baino hobea zara. 26 00:02:34,840 --> 00:02:36,480 Lortu dezakegu! 27 00:02:38,160 --> 00:02:42,480 Mike Hawthorn eta Ivor Bueb, 6 zenbakidun Jaguarrean. 28 00:02:43,200 --> 00:02:48,360 Juan Manuel Fangio eta Stirling Moss, 19 zenbakidun Mercedesean. 29 00:02:49,160 --> 00:02:53,800 Pierre Levegh eta John Fitch, 20 zenbakidun Mercedes-ean. 30 00:02:54,960 --> 00:03:01,720 Eta orain, Le Manseko 24 orduek bi pilotu italiar omendu nahi dituzte: 31 00:03:02,240 --> 00:03:06,200 Alberto Ascari eta Mario Alborghetti, 32 00:03:06,640 --> 00:03:10,200 duela egun gutxi batzuk lasterketa batean hilak. 33 00:03:42,920 --> 00:03:46,920 Hawthorn bere Jaguarrean da, bera izango da ateratzen lehena. 34 00:03:47,520 --> 00:03:49,720 Eta hor doa Jaguarra, ziztu bizian! 35 00:03:49,960 --> 00:03:53,040 Pierre Levegh ere lehenengoen artean abiatu da. 36 00:03:53,920 --> 00:03:56,920 Mercedes bat geldituta dago! Fangio da! 37 00:03:58,240 --> 00:04:01,240 Fangio abiatu ezinik dago. Hau da hau sorpresa! 38 00:04:03,200 --> 00:04:07,560 Orain bai, hor doa, dena emanda. Hau bai hasiera ona, lagunok! 39 00:04:55,240 --> 00:04:58,720 30. bueltan, Jaguar eta Ferrari doaz lasterketa buruan, 40 00:04:59,000 --> 00:05:01,200 eta Levegh-en Mercedesa atzetik. 41 00:05:12,920 --> 00:05:16,560 Hawthorn 289 km/h-ra doa. 42 00:05:16,960 --> 00:05:19,440 Levegh, 286 km/h-ra. 43 00:05:21,440 --> 00:05:23,960 Deposituak ia agortuak dituztela, 44 00:05:24,200 --> 00:05:28,360 pilotuak markak hausten ari dira Les Hunaudières-eko tartean. 45 00:05:30,000 --> 00:05:33,080 Erreleboen ordua! Abisatu beste pilotuei! 46 00:05:36,600 --> 00:05:38,120 Ordua da, John! 47 00:05:38,720 --> 00:05:42,720 Jaguar sakatzen ari da, eta Fangio... Nork daki? 48 00:05:42,920 --> 00:05:46,880 Hari Moss-ek hartuko dio txanda, eta zuk Levegh-i. Eramazu aurrera! 49 00:05:47,160 --> 00:05:50,160 Baina Pierre oso ongi doa! Jaguarrak estutzen ari da. 50 00:05:50,400 --> 00:05:53,720 - Gure autoak aurrea hartuko... - Ez dut estrategia aldatuko! 51 00:05:53,960 --> 00:05:57,960 - Zer egin behar dudan esango didazu? - Ni buru jar naiteke, fidatu nitaz. 52 00:05:58,200 --> 00:06:00,240 Egizu behingoz agindutakoa, Fitch! 53 00:06:03,400 --> 00:06:04,480 E! 54 00:06:10,360 --> 00:06:12,600 Zu sartu barrura! Oraintxe! 55 00:06:13,200 --> 00:06:17,120 Jaso itzazue hondakinak! Garbitu pista beste pilotuentzat. 56 00:06:23,520 --> 00:06:26,800 Badakizue, lasterketak aurrera jarraitu behar du. 57 00:06:27,120 --> 00:06:31,080 Adi denok, mesedez. Istripu bat egon da. 58 00:06:31,320 --> 00:06:33,320 Badator Fangio. Tira, Moss, bizkor. 59 00:06:33,600 --> 00:06:36,400 Antolatzaileek langileei eskatzen diete... 60 00:06:36,640 --> 00:06:38,760 euren lekuetan prest egoteko. 61 00:06:40,680 --> 00:06:42,160 Su hori... 62 00:06:42,680 --> 00:06:44,240 Hura da. 63 00:06:44,560 --> 00:06:46,320 Levegh. 64 00:06:51,920 --> 00:06:55,760 Jaguarra boxetatik irten eta lasterketa buruan da berriz. 65 00:06:56,000 --> 00:06:57,160 Bizkor, Moss! 66 00:06:57,560 --> 00:06:58,560 Zoaz! 67 00:07:01,720 --> 00:07:04,120 Eta Pierre? Non dator? 68 00:07:05,480 --> 00:07:07,000 Istripukoa... 69 00:07:08,680 --> 00:07:10,400 bera izan da. 70 00:07:47,280 --> 00:07:48,800 Itxaron! 71 00:07:49,280 --> 00:07:51,080 E, aizue! 72 00:08:47,520 --> 00:08:49,800 Itzuli egin behar dugu, John. 73 00:09:22,520 --> 00:09:24,200 Irabaz dezakegu. 74 00:09:28,360 --> 00:09:29,360 Zer? 75 00:09:29,640 --> 00:09:33,360 Moss lasterketa buruan da ia. Irabaz dezakegu! 76 00:09:34,880 --> 00:09:36,440 Ez. 77 00:09:37,120 --> 00:09:38,640 Kito, amaitu da. 78 00:09:38,840 --> 00:09:41,600 Baina, beste talde guztiek lehian jarraitzen dute. 79 00:09:41,880 --> 00:09:44,800 Gu ez gara besteak! Eta gure autoa da sutan dagoena. 80 00:09:45,080 --> 00:09:47,400 Ni ere atsekabetuta nago, zer uste duzu? 81 00:09:47,640 --> 00:09:49,720 Gogorra da pilotu bat galtzea! 82 00:09:50,000 --> 00:09:53,240 Baina Pierre profesionala zen, arriskua onartzen zuen. 83 00:09:53,480 --> 00:09:54,600 Baina, zer diozu? 84 00:09:56,320 --> 00:09:58,320 Ez da Pierre bakarrik! 85 00:09:59,080 --> 00:10:00,360 Burutik egin zaizu! 86 00:10:00,720 --> 00:10:02,720 Errugabe horiek guztiak... 87 00:10:03,000 --> 00:10:07,720 Begiraiezu aurpegira eta esadazu honekin jarraitu nahi duzun! 88 00:10:08,800 --> 00:10:11,320 Zatoz nirekin eta esaiezu zeuk, Alfred. 89 00:10:11,560 --> 00:10:13,240 Kontaiezu haiei. 90 00:10:16,640 --> 00:10:18,400 Talde baten ardura dut! 91 00:10:18,840 --> 00:10:20,840 Nire beharra dute. 92 00:10:23,840 --> 00:10:25,920 Urte hauetan guztietan... 93 00:10:28,160 --> 00:10:31,520 bizitza eman dut kirol honen alde. 94 00:10:33,880 --> 00:10:36,040 Daukadan gauza bakarra da, John. 95 00:10:36,280 --> 00:10:37,920 Eta azken aldia da. 96 00:10:38,720 --> 00:10:41,320 Ezin naiteke honela joan. 97 00:11:47,040 --> 00:11:49,760 Moss lasterketa buruan doa, jauna. 98 00:12:25,360 --> 00:12:26,920 Mutilak! 99 00:12:27,120 --> 00:12:29,400 Mutilak, mesedez... 100 00:12:32,320 --> 00:12:35,480 Hauxe da egoera: lasterketa buruan goaz. 101 00:12:36,120 --> 00:12:38,400 Harro nago zuetaz guztietaz. 102 00:12:41,400 --> 00:12:44,880 Orain, berriz, etorkizunean pentsatu behar dugu. 103 00:12:45,600 --> 00:12:47,840 Geure etorkizunean. 104 00:12:48,200 --> 00:12:52,680 Lasterketa buruan goaz, baina ez genuke irabazi behar. 105 00:12:53,480 --> 00:12:54,800 Pierrengatik... 106 00:12:55,760 --> 00:12:58,440 Errugabe horiengatik guztiengatik... 107 00:13:00,160 --> 00:13:03,480 lasterketa utzi behar dugu. 108 00:13:03,840 --> 00:13:06,560 Lasterketa pilotuak gara, 109 00:13:07,480 --> 00:13:09,280 eta ez munstroak. 110 00:13:50,440 --> 00:13:53,520 Mercedes-ek bakarrik utzi zuen lasterketa. 111 00:13:53,760 --> 00:13:56,960 43 urte geroago itzuli ziren lasterketetara. 112 00:13:59,640 --> 00:14:02,680 John Fitch-ek autoekin lanean jarraitu zuen, 113 00:14:02,920 --> 00:14:05,840 baina errepideko segurtasunaren alorrean. 114 00:14:07,920 --> 00:14:12,000 Auto-lasterketen historiako istripurik larriena izan zen. 115 00:14:12,280 --> 00:14:14,800 80 hildako eragin zituen. 116 00:14:15,200 --> 00:14:18,800 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak